2 minute read

Bidaiak

Oporraldi ahaztezinak ETXETIK GERTU

Oraindik ez al duzu planik Aste Santurako? Ideiak behar al dituzu udaberri honetan ihesalditxoren bat egiteko? Guk baditugu proposamen batzuk uda aurreko lehenbiziko beroekin gozatzen has zaitezen. Zure zain daude!

GALIZIA

Pentsatu al duzu roadtrip bat egitea Galizian barrena? Orain da unea. Baroñako kastroa

Antzinako aztarnategi arkeologiko hori ikusgarria da, eta nahitaez bisitatu beharrekoa Galiziara joanez gero; Rias Baixas-eko inguru naturalean dago, eta K.a I. mendetik K.o II. mendea bitarte han izan ziren hogei etxeren aztarnak ikus daitezke. Kastroaren goiko aldetik Baroñako hondartzarantz begiratzean, eta ikuspegi ederra agertuko zaizu begi aurrean. Sarrera doakoa da.

Combarro

Combarro

Marinelen etxeak, aletegiak eta kalbarioak dira Galiziako herri polit horretako protagonistak, zeinari “meigen herria” esaten dioten. Combarrok eskaintzen dizun guztiarekin gozatu nahi baduzu, gure gomendioa da paseo bat eman dezazula hango kaleetan eta txoko bakoitzaren muina dasta dezazula presarik gabe. Eta ahal baduzu, gau bat behintzat pasatu ezazu bertan, itsas giro peto-petoa nolakoa den ezagutu dezazun.

Ebroren Delta KATALUNIA

Hasi mugitzen neguaren ostean eta egizu ibilbide hauetakoren bat bizikletarekin.

Deltebretik Ebroren bokaleraino

Deltebreren ibaiertza egokitu egin dute eta ibai inguruko paseorik politenetakoa da bizikletaz egiteko. Aukera ona da Ebroren bokaleraino dauden 12 kilometroak egitea.

L’Ampollatik Punta del Fangarreraino

Ibilbidearen lehen zatia Baix Ebre-ren itsasertzeko paseoan barrena doa, eta ondoren hareazko bide batetik joan beharko duzu, oinez, Punta del Fangarrera iritsi arte, non itsasargi zuri-gorriak egingo dizun ongietorria. Arazoak saihesteko, seinaleztaturik dauden xendak hautatzea da onena.

EUSKAL HERRA

Udaberria garai aproposa da herrialde horretako gastronomiarekin, paisaia naturalekin eta kulturarekin gozatzeko.

AURKITU EZAZU GOGOKOEN DUZUN PLANA

Itsasertza edo mendia? Spa edo aire zabaleko jarduerak? Afari gastronomikoa edo ardo dastatzea?

Santa Katalinako itsasargia

Lekeition dago, eta bisitatzeko moduan jarri duten lehena da. Nabigazioko teknologiari buruzko interpretazio zentro bat dauka barnean, eta horren bidez gauza jakingarriak ikas ditzakezu itsasargien munduaren inguruan eta ulertu egin dezakezu zer-nolako garrantzia eduki duten nabigazio tekniketan; marinelen lekuan jarriko zara, eta zeure baitan bizi izango duzu zer sentitzen zuten lehorretik zetorren argi hura ikusten zutenean, eta hainbat gauza ikasiko duzu orientazioaren, seinaleen, argien eta baleen arrantzaren inguruan. Bisita horretan, farozaina eta haren familia non bizi ziren ikusiko duzu, eta itsas bidaia birtual bat egin alhako duzu Lekeitio eta Elantxobe artean, interpretazio zentroan ikasi duzuna erabiltzen saiatzeko.

Era askotako gaiak eta jarduerak ditugu eta zuri eskaintzen dizkizugu, etxetik gertu egonaldi labur bat eginez goza dezazun gehien atsegin duzunarekin. Lagundu egingo dizugu eskualde bakoitzeko harribitxirik onenak ezagutzen; 20 sailetik gorako eskaintza dugu, familiarekin, lagunekin edo bikotekidearekin joateko. Eta EROSKI club-eko bazkidea zarenez, itzuli egingo dizugu diruaren zati bat zure txartelean, behin egonaldia bukatu ostean.

Santa Katalinako itsasargia

Itzuli egingo g dizugu %8

zure EROSKI club txartelean (1)

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan

(1) %8 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean ihesaldi bat erostean: https://escapadasviajeseroski.happytren.com/escapada Ekitaldia edo zerbitzua erabili eta gehienez ere 15 egunen buruan itzuliko dizugu dirua.

This article is from: