bidaiak
Oporraldi ahaztezinak
ETXETIK GERTU
Oraindik ez al duzu planik Aste Santurako? Ideiak behar al dituzu udaberri honetan ihesalditxoren bat egiteko? Guk baditugu proposamen batzuk uda aurreko lehenbiziko beroekin gozatzen has zaitezen. Zure zain daude!
GALIZIA Pentsatu al duzu roadtrip bat egitea Galizian barrena? Orain da unea.
Baroñako kastroa
Combarro
Antzinako aztarnategi arkeologiko hori ikusgarria da, eta nahitaez bisitatu beharrekoa Galiziara joanez gero; Rias Baixas-eko inguru naturalean dago, eta K.a I. mendetik K.o II. mendea bitarte han izan ziren hogei etxeren aztarnak ikus daitezke. Kastroaren goiko aldetik Baroñako hondartzarantz begiratzean, eta ikuspegi ederra agertuko zaizu begi aurrean. Sarrera doakoa da.
Ebroren Delta
Combarro Marinelen etxeak, aletegiak eta kalbarioak dira Galiziako herri polit horretako protagonistak, zeinari “meigen herria” esaten dioten. Combarrok eskaintzen dizun guztiarekin gozatu nahi baduzu, gure gomendioa da
paseo bat eman dezazula hango kaleetan eta txoko bakoitzaren muina dasta dezazula presarik gabe. Eta ahal baduzu, gau bat behintzat pasatu ezazu bertan, itsas giro peto-petoa nolakoa den ezagutu dezazun.
KATALUNIA Hasi mugitzen neguaren ostean eta egizu ibilbide hauetakoren bat bizikletarekin.
Deltebretik Ebroren bokaleraino Deltebreren ibaiertza egokitu egin dute eta ibai inguruko paseorik politenetakoa da
bizikletaz egiteko. Aukera ona da Ebroren bokaleraino dauden 12 kilometroak egitea.
L’Ampollatik Punta del Fangarreraino Ibilbidearen lehen zatia Baix Ebre-ren itsasertzeko paseoan barrena doa, eta ondoren hareazko bide batetik joan beharko duzu, oinez, Punta
del Fangarrera iritsi arte, non itsasargi zuri-gorriak egingo dizun ongietorria. Arazoak saihesteko, seinaleztaturik dauden xendak hautatzea da onena.
44
44-45 Viajes_EUS.indd 44
18/3/22 14:43