7 minute read

MSC zigilua duen arraina

Next Article
Edergintza

Edergintza

FRESKOAK

SURIMI MAKILATXOAK, SURIMI BIRRINDUA, BAKAILAO GEZATU PAPURTUA ETA AGUINAGA EROSKIREN GULAK Entsalada bat egiteko, unean bertan plater bat prest edukitzeko edo, besterik gabe, mokadutxo bat egiteko, hemen dituzu gure gulak, surimia eta bakailao gezatua, arrain jasangarri egiaztatuarekin eginak.

KONTSERBAK

Konpromisoa ITSASOAREKIN

Jasangarritasun ziurtagiria duten arrainak lekua irabazten ari dira gure saltokietan. Arrandegiko salmahaietatik harago, kontserbetan eta izoztuetan ere aurki ditzakezu MSC zigilua duten produktuak.

Arrain jasangarria aukeratzea modu ona da zure aletxoa jartzeko etorkizuneko belaunaldiek ere itsasoko baliabideez gozatzeko aukera izan dezaten. Iaz, EROSKIn 3.600 tonatik gorako erosketak egin genituen jasangarritasun ziurtagiria duten arrainetan. Horien artean, Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak egiaztatuak izan ziren 2.000 tona eta beste 1.600 tonak, berriz, akuikulturatik etorriak, GGN zigiluarekin (GLOBALG.A.P.).

Zigilu urdina duen arraina aukeratuta, munduan arrantza jasangarriaren alde ari den mugimenduaren zati bihurtzen zara, eta lagundu egiten duzu etorkizunean ere itsasoak arrainez beteta egon daitezen. Gonbita egiten dizugu MSC zigilua duten gure arrain askotarikoak dasta ditzazun! CUCA HEGALUZEA ERRESERBA Kantauri itsasoko lehengaiarekin egina dago; arrantza metodo tradizionalekin harrapatzen da eta MSCk egiaztatzen dituen arrantzaleku jasangarrietatik dator. Sei hilabete egiten ditu ontzen, kalitate oneneko oliba olio ongi xurga dezan; horrela, zapore eta testura paregabeak lortzen ditu.

EROSKI SELEQTIA HEGALUZEA KANABERAZ ARRANTZATUA Gure hegaluzea banan-banan arrantzatzen da beitarekin, artisau eran.

CALVO HEGALUZEA OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA EKOLOGIKOTAN Kanaberarekin harrapatzen da atuna eta MSC zigilua dauka; oliba olio birjina estra ekologikoa darama, Galiziako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak egiaztatua (CRAEGA).

IZOZTUAK

EROSKI PLATAS DE AGUINAGA ETA EROSKI BASIC DIVINAS DEL MAR MSC ziurtagiria duen arrainarekin eginak dauden ‘platas’ eta ‘divinas’ izoztuak, eta oso egokiak dira beti etxean edukitzeko eta estualdi batetik ateratzen laguntzeko.

EROSKIrekin lankidetzan aritzea funtsezkoa izan da arrantza jasangarri egiaztatua bultzatzeko gure herrialdean, bereziki freskoen sailean, non EROSKI aitzindaria izan den zigilu urdina duen arraina eskaintzen bere arrandegietan.

Laura Rodriguez Zugasti Marine Stewardship Council erakundeak (MSC) Espainian eta Portugalen duen zuzendaria

EROSKI LEGATZ XERRAK ETA MEDAILOIAK Arrain hori ultraizoztu egiten da arrantzatu ondoren, eta horrek lagundu egiten du zaporea, testura eta nutrizio ezaugarriak mantendu ditzan. Gustu guztietarako zatiak eta formatuak ditugu: azalarekin eta gabe, xerrak, medailoiak, solomoak...

Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es

HEGALUZEA

KALITATEA

eta tradizioa

EROSKI SELEQTIA saileko hegaluzea oliba oliotan dator, artisau eran egiten da, eta kalitate handiko kontserben eredua dela esan liteke. Arrantzatzeko garaian, gainera, errespetatu egiten da itsasoaren eta bertako espezieen iraunkortasuna.

EROSKI SELEQTIA hegaluzea, oliba oliotan datorrena, artisau erako prozesu batekin egiten da Zizzo Billante Hermanos kontserba lantegian (Mutriku, Gipuzkoa); hegaluzea kanaberaz arrantzatua izaten da, beti uztailean eta abuztuan.

Familiako enpresa txiki hori 1912an sortu zuten, Francesco Zizzok bere jaioterria utzi (Sizilia) eta Euskal Herrira etortzea erabaki zuenean; itsasoko herri batera joanik, Kantauriko antxoa arrantzatu eta lantzeari ekin zion. Urteak igarota, beste arrain batzuekin ere lanean hasi ziren, baina sortzaileak utzi zien ondarea ahaztu gabe: gauza guztien gainetik, kalitatea. ARTISAU ERAKO PROZESUA Gure hegaluzea ontziratzeko prozesua arraina zatituz hasten da, eta ondoren gatzunetan egosten da. Hori eginda, arraina 24 eta 48 ordu artean uzten da egonean, egosaldian hartu duen hezetasuna galdu dezan eta, aldi berean, testura eta trinkotasuna irabazi. Ondoren, eskuz garbitzen dute hegaluzea eta xerratan moztu.

Poto bakoitzak 4-5 xerra hegaluze izaten ditu, zapore leuneko oliba olioz estaliak. Propio erabiltzen da olio mota hori, ez dezan ezkutatu itsasoko harribitxi horren berezko zaporea. Prozesua bukatzen denean, potoak gutxienez hiru hilabetez egoten dira atseden hartzen, lurrin eta testura egokiak har ditzaten.

Prozesu zaindu horren ostean, Basque Culinary Centerreko adituen dastatze saioa etorri ohi da, eta prest egongo da edozein unetan goza dezagun horrelako hegaluzea jateak ematen duen plazer paregabearekin.

Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es

2,41€

ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak

Bakailaoz egindako hostopil epela fruitu lehorren ozpin saltsarekin

• 2 solomo bakailao gezatu (250 g) • Erremolatxa egosi 1 • Tipula gorri 1 • Letxuga askotarikoak

Ozpin saltsa:

• 3 koilarakada ozpin (ardo zuriz egina) • 3 koilarakada intxaur olio • 3 koilarakada oliba olio birjina estra • Ezti leuna (postreko koilarakada 1) • Fruitu lehorrak, eskutada 1 • Gatza eta piperbeltz eho berria

NOLA PRESTATU. Egin ozpin saltsa osagai guztiak nahasita, eta moztu xafl atan tipula gorria eta erremolatxa.

Jarri bakailao solomoak mikrouhinean sartzeko balio duen ontzi batean, estali urez eta sartu 2-3 minutuz tenperaturarik handienean. Denbora hori behar izaten da bakailao ezpalak bereizteko. Platera muntatzeko, jarri bakailao ezpal batzuk, zabaldu gainetik fruitu lehorrez egindako ozpin saltsa, eta estali tipularekin, erremolatxarekin eta letxuga askotarikoekin. Berehala zerbitzatzen da.

OHAR DIETETIKOA Mantenugai asko ematen duen errezeta da, elikagai osasungarrietatik datozenak, gainera: arraina (zuria), berdurak, fruitu lehorrak eta olioak. Bereziki nabarmentzekoak dira proteina kopurua eta gantz osasungarriak. Trikimailua. Errezeta hau legatzarekin ere egin daiteke, eta arrain ketuekin ere bai (bakailaoa edo izokina). Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

10’

NUTRI-SCORE

A A B C D E

KCAL 245

%12

ERRAZIO BATEK DAUKA:

GANTZA 18g

%26

GANTZ SATURATUAK 2,3g

%12

AZUKREAK 5,6g

%6

GATZA 0,5g

%6

Sunions mintzo da

-erako

Malkorik gabe

ZERGATIK EGIN LEKU BAT NEGAR EGINARAZTEN EZ DIZUTEN TIPULEI?

Bizitzan arrazoi asko izaten da negar egiteko, baina sekula gehiago ez tipulak mozteagatik. Zeren sukaldean, malkoak ateratzekotan, plazerezkoak izan behar baitute!!

Sinesgaitza baina egia. Ez dit negar eginarazten! .

HONELAKOAK DIRA MALKORIK GABEKO LEHEN TIPULAK Malkorik gabeak

Sunions etxekoak dira malkorik ateraraziko ez dizuten tipula bakarrak eta begietan azkurarik sorraraziko ez dizutenak. Berrikuntza handia da sukaldean, zure platerak prestatuz goza dezazun, trikimailuen bila ibili gabe malkoak saihesteko.

Gozoak

Zaporea oso garrantzitsua da errezeta gustagarriak prestatzeko. Sunions tipulekin zapore leun eta gozorik onena izango duzu zure platerak aberasteko.

Kurruskatsuak

Dasta itzazu entsalada batean, sandwich batean (agian malkoak aterako zaizkizu emozioaren emozioz!) eta edozein eltzekaritan. Nik asko maite dut tortilla tipuladuna, baina urteak neramatzan egin gabe, malkotzarrak direla eta.

Negar egitea naturala da, sunions ere bai

Sunions tipulak lortzeko bidean, hiru hamarkadatan lan egin behar izan da modu tradizionalean, harik eta tipula zaporetsu, gozo, leun eta malkorik gabeak lortu arte! Sunions %100 naturalak dira eta %100 Espainiako lurretan ekoitziak.

#LLORAPORQUEQUIERES

Gustura egiten denean, negar egitea plazer bat da. Gure sare sozialetan ideiak aurkituko dituzu, errezetak eta istorioak ere bai, barrez negar egiteko modukoak, emozioz eta plazerez.

Pack hau ikusten duzunean, jar ezazu zure saskian. Sunions tipulak gero eta denda eta supermerkatu gehiagotan daude. NEGAR EGINGO DUZU DASTATU EZEAN!

Tipula hauek bikainak dira. Gure entsaladetan erabiliko ditugu, eta akabo malkoak. Dauden tipularik onenak, zalantzarik gabe. Dastatzen dituzunean, ez duzu besterik nahi izango. Ez malkorik eta ez begietako azkurarik. Gutizia bat tipula maite baduzu. .

This article is from: