5 minute read
Edergintza
AZIDO HIALURONIKOA
ezinbestekoa larruazalerako eta ilerako
Larruazala eta ilea polit eta hidrataturik edukitzeko, tratamenduak eman behar zaizkie, eta badira osagai berritzaileak horretarako, adibidez azido hialuronikoa. Onura asko dakartzan printzipio aktiboa da, gero eta gehiago erabiltzen ari dena aurpegirako kosmetikoetan, eta orain, berrikuntza gisa, ilerako produktuetan ere bai.
Zer-nolako onurak dakartza?
Lehengoratu egiten ditu larruazalaren eta ilearen hidratazio mailak, gaitasun handia du-eta ura erakarri eta atxikitzeko. Aurrea hartzen die eta murriztu egiten ditu zimurrak eta hazpegietako marrak, eta sendotasuna ematen. Argitasuna eta elastikotasuna ematen die larruazalari eta ileari. Erraztu egiten du kolagenoa eta elastina sortu daitezen, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazalak eta ileko zuntzak egitura on bat eduki dezaten. Orrialde hauetan, azido hialuronikoak nolako onurak dakartzan azalduko dizugu, zer-nolakoak dauden eta osagai hori duten kosmetikako produktu onenak zein diren ere bai.
Nolakoak daude?
Kosmetikako formuletan, normalean bi eratako azido hialuronikoak izaten dira:
Pisu molekular handikoa edo makroa
Ez da sakon barneratzen, larruazalaren edo ileko zuntzaren gainean gelditzen da pelikula biskoelastiko bat, eta lehengoratu egiten du mantu hidrolipidikoa, gainazaleko geruza babesten duela. Gaitasuna du ur kantitate handia atxikitzeko, hezetzaile gisa jokatzen du, eta leundu egiten ditu zimurrak eta lehengoratu ileko zuntza..
Pisu molekular txiki edo ertainekoa edo mikroa
Sakonago barneratzen da larruazalean edo ileko zuntzean, molekulak txikiagoak direlako.
Horregatik, lagundu egiten du zimurrei barnealdetik aurre egiten, eta larruazal malgu eta sendoagoa lortzen da, eta sendotasuna eta babesa ematen dio ileari.
belle
AURPEGIRAKO KREMA Espilantola dauka, landare jatorriko osagai bat, zeinak lagundu egiten duen aurpegiko mikrouzkurdurak murrizten, hazpegietako marrak arinduz, eta indartu egiten du kolageno sarea. Gainera, fukus algaren estraktua ere badarama (sendotu egiten du), garagar estraktua (elastikotasuna ematen du) eta eguzki iragazkiak. SERUMA AZIDO HIALURONIKO KONBINATUAREKIN ETA DERMOTENSEUR® -EKIN Tratamendu aurreratua da ilearen sendotasuna eta bizitasuna zaintzeko eta neke arrastoei, zimurrei eta hazpegietako markei aurre egiteko. Formula kontzentratua du, pisu molekular handi eta txikiko azido hialuronikoarekin, eta aktibo natural ahaltsu batekin konbinatua dago, larruazala tankatu eta sendotzen duena.
SERUMA AZIDO HIALURONIKO KONBINATUAREKIN ETA POLLUSTOP®-EKIN Pisu molekular handiko eta txikiko azido hialuronikoa dauka eta Pollustop® delakoa ere bai; poluzioaren aurkako aktiboa da, eta babes ezkutu bat sortzen du giroko kutsaduratik eta pantailen argi urdinetik babesteko, eta murriztu egiten ditu estres arrastoak larruazalean, aurpegiari berezko argitasuna itzultzen diola.
belle saileko kosmetikoak test dermatologiko bidez probatuak daude eta ez daukate parabenorik
edergintza
belle NATURAL
Landare jatorriko azido hialuronikoa osagai gisa onartu egiten dute kosmetika natural edo ekologiko egiaztatuak. belle NATURAL sailean -COSMOS Natural ziurtagiria daramate, Ecocertek egiaztatua - produktu bat baino gehiago aurkituko duzu osagai horrekin.
MIZELA URA Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa eta landare estraktuak, adibidez aloe vera, zeinak babestu eta freskatu egiten duen; Alpeetako arrosa, luzokerra eta algak ere badaramatza, eta horiek garbitu egiten dute larruazala, leun eta eroso egon dadin, eta lagundu egiten dute zainduta mantentzen. GAUERAKO KREMA SENDOGARRIA Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa eta estraktu begetalak, adibidez banbuarena, zeinak argitasuna eta leuntasuna ematen dituen, edo estreparena, zeinak neutralizatu egiten dituen erradikal libreak. Makadamiako intxaurren estraktua ere badauka, eragin lasaigarrikoa. Sendotu egiten du, elikatu eta herdoilaren aurka ere egiten du.
BEGIEN ERTZETAKOA Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa eta almendra olioa, karité gantza eta granada estraktua, eta begien ertzak zahartzearen aurka egiten du, larruazala lehengoratzeko eta hidratatzeko gaitasuna baitu, eta herdoilaren aurka egiteko ere bai.
MASKARA BETEGARRIA Azido hialuroniko kontzentratuarekin. Mantendu egiten du hidratazioa 24 orduz, eta bete eta leundu egiten du aurpegiko larruazala istantean. Japoniako kotoizko ehun ultrafi na darama, eta erraz atxikitzen zaio larruazalari eta freskotasun irudipen atsegina ematen du oso.
Revitalift Filler produktu sortak azido hialuronikoa darama eta bete egiten ditu zimurrak eta lehengoratu egiten du larruazalaren elastikotasuna; bolumena eta itxura gazteagoa ematen dizkio.
L´OREAL
SERUM MOLDATZAILEA Bete egiten ditu zimurrak, itzuli egiten dio bolumena aurpegiari eta leunago, sendoago eta elastikoago uzten du larruazala. Formulan dago sekretua, azido hialuroniko kontzentratua darama eta (100 mg).
ZIMURREN AURKAKO SERUMA Azido hialuroniko puruaren kontzentrazio handia dauka (%1,5), eta bete egiten ditu zimurrak eta nabarmen hidratatzen eta leuntzen du larruazala. Astebetean, berezko elastikotasuna eskuratzen du eta sendoagoa eta suspertuagoa agertzen da. ANPULUAK AZIDO HIALURONIKOAREKIN Zazpi anpulu betegarriko tratamendua. Zazpi egunetan nabarmen hidrataturik eta heze uzten dute aurpegiko larruazala. Dosi bakarreko formatu hermetikoa daukate, oso erosoa eta erabilerraza.
EGUNEKO KREMA Azido hialuroniko kontzentratua dauka, eta bete egiten ditu zimurrak eta itzuli egiten dio bolumena aurpegiari. Fibroxyl-ekin aberastua dago; landare jatorriko estraktu sendogarria dauka, eta lagundu egiten du larruazala mantso-mantso betetzen.
Larruazalerako onuragarria izateaz gain, azido hialuronikoak gure ilea ere zaintzen du, eta horren erakusgarria da L’Oreal etxeko HIDRA Hialuroniko sail berria.
MASKARA, XANPUA, EGOKITZAILEA ETA SERUMA Azido hialuronikoaren ahalmena, orain zure ilean! Lortu ezazu 72 orduko hidratazioa eta emaiozu distira handiagoa eta gorputz gehiago zure ileari sail berri honetako produktuekin.