EROSKI_FEBRERO_2022_EUSKERA

Page 38

edergintza

AZIDO HIALURONIKOA ezinbestekoa larruazalerako eta ilerako Larruazala eta ilea polit eta hidrataturik edukitzeko, tratamenduak eman behar zaizkie, eta badira osagai berritzaileak horretarako, adibidez azido hialuronikoa. Onura asko dakartzan printzipio aktiboa da, gero eta gehiago erabiltzen ari dena aurpegirako kosmetikoetan, eta orain, berrikuntza gisa, ilerako produktuetan ere bai.

Zer-nolako onurak dakartza? Lehengoratu egiten ditu larruazalaren eta ilearen hidratazio mailak, gaitasun handia du-eta ura erakarri eta atxikitzeko. Aurrea hartzen die eta murriztu egiten ditu zimurrak eta hazpegietako marrak, eta sendotasuna ematen. Argitasuna eta elastikotasuna ematen die larruazalari eta ileari. Erraztu egiten du kolagenoa eta elastina sortu daitezen, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazalak eta ileko zuntzak egitura on bat eduki dezaten.

Orrialde hauetan, azido hialuronikoak nolako onurak dakartzan azalduko dizugu, zer-nolakoak dauden eta osagai hori duten kosmetikako produktu onenak zein diren ere bai.

38

38-41 Belleza_EUS.indd 18

18/1/22 20:40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.