#75
’22ko otsaila
www.eroski.es
Elkartasuna
Urte honetarako proiektuen egutegia
Edergintza
Azido ialuronikoaren onurak
EROSKI eta MSC
Elkarrekin arrantza arduratsuaren alde EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
EROSKI 75 DANONE OFFSET.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
12:05
aurkibidea 2022ko otsaila
www.eroski.es
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
8 MSC zigilua duen arraina
27 Familian
14 Barazkiak eta frutak
38 Edergintza
04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak.
50 Bidaiak
42 Elkartasuna
29 Familian: jolasak eta eskulanak.
08 MSC zigilua duen arraina.
38 Edergintza: azido hialuronikoa.
14 Barazkiak eta frutak.
42 Elkartasuna.
18 Eltzeak sutan jartzeko garaia.
50 Bidaiak: Alemania.
22 EROSKIren BIO produktuak.
52 EROSKI club-en abantailak.
27 Familian:
55 Aurrezki-kupoiak.
arrautza, elikagai biribila.
58 Albisteak.
3
03 Sumario_EUS.indd 3
18/1/22 19:14
editoriala
zenbaki honetan
Gozatzeko hilabetea Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna
U
rteko hilabeterik laburrena da otsaila, eta negu betea izanik ere, udaberria ez da hain urruti ikusten. EROSKI club-en lehengo lepotik daukagu burua, eta modu osasungarrian elikatzeko aholkuekin jarraitzen dugu, aurreko hilabeteko zenbakiaren ildotik, baina berrikuntzak ere iritsi zaizkigu, eta horiek aurkeztuko dizkizugu. Produktu berrien sasoia hasi bitartean -orburuak, gari zainzuriak eta kukuluak -, oraindik ere hainbat fruta
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
eta barazki aurkituko duzu gure saltokietan, adibidez zitrikoak, zerbak eta azaburuak. Otsaila, gainera, hilabete ezin hobea da plater beroak prestatzeko, urte osoan aurkituko dituzun elikagaiekin eginak: kontserba begetalak, arrain kontserbak, saldak edo lekaleak. Produktu horiek, goxoak eta onuragarriak izateaz gain, zaindu egiten dute ingurua, eta halaxe egiaztatzen dute ontzian ageri diren zigiluek, adibidez ekoizpen ekologikoarenak edo arrantza jasangarriarenak. Horrekin batean, 2022. urtearen hasiera honetan, aurkeztu egin nahi dizugu zer-nolako elkartasun kausak eta GKEak lagunduko ditugun aurten Elkartasun Zentimoak izeneko kanpainarekin; EROSKIren 12.000 bezerok, bazkidek eta langilek aukeratu dituzte. Zenbaki honetan, gainera, gure markaren azken berrikuntzak aurkituko dituzu, aurrezki kupoiak, nutrizio arloko aholkuak eta, jakina, etxekoekin gozatzeko errezetak.
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Banaketaren kontrola: OJD
Lege gordailua: BI-222-2015
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
ARGITALPENAREN EGILEA
4
04_Editorial_EUS.indd 4
18/1/22 19:16
EROSKI 75 CORINE DE FARMA SC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
13:11
Azken kontuak EROSKIn erraztu egin nahi dizugu egunerokoa, eta gure markako produktuak dira horren erakusgarri. Erreferentzia berriak merkaturatzen jarraitzen dugu, familia guztiak platerik onenekin goza dezan edozein leku eta unetan eta sukaldean laguntza pixka bat izan dezazun, etxekoekin denbora gehiago egon zaitezen.
Pizzak zure neurrira
F
amilian, bakarrik edo lagunekin, zuk nahi duzun neurriko pizzak egin ditzakezu eta gehien maite dituzun
osagaiekin EROSKIk pizza egiteko merkaturatu duen ore berriarekin (bola erakoa da). Ama orez egina dago ((%3) eta oliba olioarekin, eta horrek zapore benetakoagoa h ematen dio. Eta bola erako e fformatuari esker, luzatu egin dezakezu orea eta nahi d duzun itxura eta lodiera d eman; maisu edo maistra e pizzagile peto-petoa izan p zzaitezke. Mahaian asko izango bazarete, pizza bat iz baino gehiago egiteko erabil b dezakezu orea, eta bakoitzak d hauta ditzala gehien maite h dituen osagaiak. d
PATE SORTA BERRIA Kanapeak prestatzeko edo errezeta hotz eta beroetan osagai gisa erabiltzeko, EROSKI OSKI pate sorta berria da aukera onena. Lau errezetarekin egindako pateak biltzen ditu sortak, laurak ere aski gustagarriak: piperbeltz beltza, piperbeltz berdea, tipula karamelizatua eta belar finak. Gonbidatuekin dastatze saio bat egin dezakezu edo, bestela, banaka-banaka jaten joan.
6
06-07 lo ultimo_EUS.indd 6
18/1/22 19:19
Sardinarik onenak zure mahaian
M
okadutxoak egiteko edo platerak laguntzeko izan daitezke, enpanada baten osagai gisa erabiltzeko edo errezeta batzuei arrain ukitu bat emateko; EROSKI SELEQTIA sardinekin beti asmatuko duzu. Galiziako itsasadarretatik datoz, eta metodo tradizionalarekin sartzen dira kontserban. Sardina bakoitza banaka garbitzen da eta eskuz ontziratzen; ondoren, egosi egiten dituzte lata
Olibak eta ozpinkiak zapore mediterraneoa
ireki batean. Era horretan, lurrunetan egostean, kendu egiten zaie sobera duten gantza eta ura, eta mantendu egiten dute zapore naturala. Gourmet produktu bat lortzen da horrela, zapore eta testura onenak bermatzen dituena.
GAZPATXOAK Verdial erako oliba birrinduak daramatza, eta ongailu gisa azenario eta luzoker xerrak, baratxuria, pipermina, piper gorria eta tipulinak. Nahasketa tradizional bat da, Mediterraneotik heldu dena, non oliba zapalduak erabiltzen diren ongailuaren zaporea hobeto xurgatu dezaten.
O
libak, luzokertxoak eta banderillak aukera paregabea dira otordu artean mokadutxo bat egiteko edo entsalada freskagarri bat laguntzeko. EROSKIn aukera zabala duzu ozpinki tradizionaletan, olibak ere bat baino gehiago, hezurdunak, gabeak, antxoa zaporekoak, minak... eta orain monosodio glutamatorik gabe. Horren ordez, legamia estraktua erabili da; lurrintzaile naturala da, jatorrizko errezetaren zaporea eta propietateak mantentzen dituena. AUKERA BERRIAK Hilabete honetan beste bi oliba mota iritsi dira gure dendetara: gazpatxoak eta minak. Zein duzu nahiago?
MINAK AK Verdial motako oliba zapalduak zapa pa alduak e espeziekin eta pipermin zatiekin. Zapore mina maite dutenak ausartzeko modukoak. Olibak zapalduta daude hobeto mantendu dezaten espeziaz eta piperminez egindako ongailuaren zapore gustagarria.
7
06-07 lo ultimo_EUS.indd 7
18/1/22 19:19
hilabete honetan FRESKOAK SURIMI MAKILATXOAK, SURIMI BIRRINDUA, BAKAILAO GEZATU PAPURTUA ETA AGUINAGA EROSKIREN GULAK Entsalada bat egiteko, unean bertan plater bat prest edukitzeko edo, besterik gabe, mokadutxo bat egiteko, hemen dituzu gure gulak, surimia eta bakailao gezatua, arrain jasangarri egiaztatuarekin eginak.
KONTSERBAK CUCA HEGALUZEA ERRESERBA Kantauri itsasoko lehengaiarekin egina dago; arrantza metodo tradizionalekin harrapatzen da eta MSCk egiaztatzen dituen arrantzaleku jasangarrietatik dator. Sei hilabete egiten ditu ontzen, kalitate oneneko oliba olio ongi xurga dezan; horrela, zapore eta testura paregabeak lortzen ditu.
Konpromisoa ITSASOAREKIN Jasangarritasun ziurtagiria duten arrainak lekua irabazten ari dira gure saltokietan. Arrandegiko salmahaietatik harago, kontserbetan eta izoztuetan ere aurki ditzakezu MSC zigilua duten produktuak.
A
rrain jasangarria aukeratzea modu ona da zure aletxoa jartzeko etorkizuneko belaunaldiek ere itsasoko baliabideez gozatzeko aukera izan dezaten. Iaz, EROSKIn 3.600 tonatik gorako erosketak egin genituen jasangarritasun ziurtagiria duten arrainetan. Horien artean, Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak egiaztatuak izan ziren 2.000 tona eta beste 1.600 tonak, berriz, akuikulturatik etorriak, GGN zigiluarekin (GLOBALG.A.P.). Zigilu urdina duen arraina aukeratuta, munduan arrantza jasangarriaren alde ari den mugimenduaren zati bihurtzen zara, eta lagundu egiten duzu etorkizunean ere itsasoak arrainez beteta egon daitezen. Gonbita egiten dizugu MSC zigilua duten gure arrain askotarikoak dasta ditzazun!
EROSKI SELEQTIA HEGALUZEA KANABERAZ ARRANTZATUA Gure hegaluzea banan-banan arrantzatzen da beitarekin, artisau eran.
CALVO HEGALUZEA OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA EKOLOGIKOTAN Kanaberarekin harrapatzen da atuna eta MSC zigilua dauka; oliba olio birjina estra ekologikoa darama, Galiziako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak egiaztatua (CRAEGA).
8
08-09 MSC_EUS.indd 8
19/1/22 13:05
IZOZTUAK EROSKI PLATAS DE AGUINAGA ETA EROSKI BASIC DIVINAS DEL MAR MSC ziurtagiria duen arrainarekin eginak dauden ‘platas’ eta ‘divinas’ izoztuak, eta oso egokiak dira beti etxean edukitzeko eta estualdi batetik ateratzen laguntzeko.
EROSKIrekin lankidetzan aritzea funtsezkoa izan da arrantza jasangarri egiaztatua bultzatzeko gure herrialdean, bereziki freskoen sailean, non EROSKI aitzindaria izan den zigilu urdina duen arraina eskaintzen bere arrandegietan. Laura Rodriguez Zugasti Marine Stewardship Council erakundeak (MSC) Espainian eta Portugalen duen zuzendaria
EROSKI LEGATZ XERRAK ETA MEDAILOIAK Arrain hori ultraizoztu egiten da arrantzatu ondoren, eta horrek lagundu egiten du zaporea, testura eta nutrizio ezaugarriak mantendu ditzan. Gustu guztietarako zatiak eta formatuak ditugu: azalarekin eta gabe, xerrak, medailoiak, solomoak...
Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es
9
08-09 MSC_EUS.indd 43
18/1/22 19:21
hilabete honetan
HEGALUZEA
KALITATEA eta tradizioa EROSKI SELEQTIA saileko hegaluzea oliba oliotan dator, artisau eran egiten da, eta kalitate handiko kontserben eredua dela esan liteke. Arrantzatzeko garaian, gainera, errespetatu egiten da itsasoaren eta bertako espezieen iraunkortasuna.
E
ROSKI SELEQTIA hegaluzea, oliba oliotan datorrena, artisau erako prozesu batekin egiten da Zizzo Billante Hermanos kontserba lantegian (Mutriku, Gipuzkoa); hegaluzea kanaberaz arrantzatua izaten da, beti uztailean eta abuztuan. Familiako enpresa txiki hori 1912an sortu zuten, Francesco Zizzok bere jaioterria utzi (Sizilia) eta Euskal Herrira etortzea erabaki zuenean; itsasoko herri batera joanik, Kantauriko antxoa arrantzatu eta lantzeari ekin zion. Urteak igarota, beste arrain batzuekin ere lanean hasi ziren, baina sortzaileak utzi zien ondarea ahaztu gabe: gauza guztien gainetik, kalitatea.
ARTISAU ERAKO PROZESUA Gure hegaluzea ontziratzeko prozesua arraina zatituz hasten da, eta ondoren gatzunetan egosten da. Hori eginda, arraina 24 eta 48 ordu artean uzten da egonean, egosaldian hartu duen hezetasuna galdu dezan eta, aldi berean, testura eta trinkotasuna irabazi. Ondoren, eskuz garbitzen dute hegaluzea eta xerratan moztu. Poto bakoitzak 4-5 xerra hegaluze izaten ditu, zapore leuneko oliba olioz estaliak. Propio erabiltzen da olio mota hori, ez dezan ezkutatu itsasoko harribitxi horren berezko zaporea. Prozesua bukatzen denean, potoak gutxienez hiru hilabetez egoten dira atseden hartzen, lurrin eta testura egokiak har ditzaten. Prozesu zaindu horren ostean, Basque Culinary Centerreko adituen dastatze saioa etorri ohi da, eta prest egongo da edozein unetan goza dezagun horrelako hegaluzea jateak ematen duen plazer paregabearekin.
Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es
10
10 MSC_EUS.indd 42
18/1/22 19:22
EROSKI 75 BONITO CAMPOS SC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
13:04
hilabete honetan
Hutsik egiten ez duten errezetak
2,41€ ERRAZIOAK
Bakailaoz egindako hostopil epela fruitu lehorren ozpin saltsarekin • 2 solomo bakailao gezatu (250 g) • Erremolatxa egosi 1 • Tipula gorri 1 • Letxuga askotarikoak Ozpin saltsa: • 3 koilarakada ozpin (ardo zuriz egina) • 3 koilarakada intxaur olio • 3 koilarakada oliba olio birjina estra • Ezti leuna (postreko koilarakada 1) • Fruitu lehorrak, eskutada 1 • Gatza eta piperbeltz eho berria
NOLA PRESTATU. Egin ozpin saltsa osagai guztiak nahasita, eta moztu xaflatan tipula gorria eta erremolatxa. Jarri bakailao solomoak mikrouhinean sartzeko balio duen ontzi batean, estali urez eta sartu 2-3 minutuz tenperaturarik handienean. Denbora hori behar izaten da bakailao ezpalak bereizteko.
Errazioak: 4 Zailtasuna Platera muntatzeko, jarri bakailao ezpal batzuk, zabaldu gainetik fruitu lehorrez egindako ozpin saltsa, eta estali tipularekin, erremolatxarekin eta letxuga askotarikoekin. Berehala zerbitzatzen da.
Denbora
10’
NUTRI-SCORE
A
OHAR DIETETIKOA A BC D E Mantenugai asko ematen duen errezeta da, elikagai osasungarrietatik datozenak, gainera: arraina (zuria), berdurak, fruitu ERRAZIO BATEK DAUKA: lehorrak eta olioak. Bereziki nabarmentzekoak GANTZ dira proteina kopurua eta gantz KCAL GANTZA SATURATUAK AZUKREAK GATZA osasungarriak. 245 18g 2,3g 5,6g 0,5g Trikimailua. Errezeta hau legatzarekin ere %12 %26 %12 %6 %6 egin daiteke, eta arrain ketuekin ere bai (bakailaoa edo izokina). heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
12
12 Receta MILHOJA BACALAO_EUS.indd 18
18/1/22 19:27
Sunions mintzo da
-erako
Malkorik gabe ZERGATIK EGIN LEKU BAT NEGAR EGINARAZTEN EZ DIZUTEN TIPULEI?
za Sinesgait negar d z ia. E it baina eg en! . eginarazt
Bizitzan arrazoi asko izaten da negar egiteko, baina sekula gehiago ez tipulak mozteagatik. Zeren sukaldean, malkoak ateratzekotan, plazerezkoak izan behar baitute!! HONELAKOAK DIRA MALKORIK GABEKO LEHEN TIPULAK Malkorik gabeak Sunions etxekoak dira malkorik ateraraziko ez dizuten tipula bakarrak eta begietan azkurarik sorraraziko ez dizutenak. Berrikuntza handia da sukaldean, zure platerak prestatuz goza dezazun, trikimailuen bila ibili gabe malkoak saihesteko.
Nik asko maite dut tortilla tipuladuna, baina urteak neramatzan egin gabe,
Gozoak Zaporea oso garrantzitsua da errezeta gustagarriak prestatzeko. Sunions tipulekin zapore leun eta gozorik onena izango duzu zure platerak aberasteko.
Kurruskatsuak Dasta itzazu entsalada batean, sandwich batean (agian malkoak aterako zaizkizu emozioaren emozioz!) eta edozein eltzekaritan.
Tipula hauek bikainak dira. Gure entsaladetan erabiliko ditugu, eta akabo malkoak.
13 Branded SUNIONS_EUS.indd 16
malkotzarrak direla eta.
Negar egitea naturala da, sunions ere bai Sunions tipulak lortzeko bidean, hiru hamarkadatan lan egin behar izan da modu tradizionalean, harik eta tipula zaporetsu, gozo, leun eta malkorik gabeak lortu arte! Sunions %100 naturalak dira eta %100 Espainiako lurretan ekoitziak.
, arik onenak Dauden tipul n be. Dastatze zalantzarik ga rik nahi ez duzu beste dituzunean, begietako alkorik eta ez izango. Ez m a izia bat tipul azkurarik. Gut zu. . maite badu
Pack hau ikusten duzunean, jar ezazu zure saskian. Sunions tipulak gero eta denda eta supermerkatu gehiagotan daude. NEGAR EGINGO DUZU DASTATU EZEAN!
#LLORAPORQUEQUIERES Gustura egiten denean, negar egitea plazer bat da. Gure sare sozialetan ideiak aurkituko dituzu, errezetak eta istorioak ere bai, barrez negar egiteko modukoak, emozioz eta plazerez.
18/1/22 19:24
hilabete honetan
Hotzak ateratzeko, eltzea eta
SASOIKO BARAZKIAK Egunero berdurak jateak on egiten dio osasunari. Neguan zaindu egin behar da immunitate sistema, eta baratzeak orain ematen dituen barazkien artean, ugari izaten dira zuntza, potasioa, magnesioa eta fosforoa dutenak. Ezin hobeak dira eltzekari osasungarri eta gustagarriak prestatzeko.
B
aratzeak otsailean ematen duen guztia dagoeneko iritsi da gure dendetara. Kruziferoak dira hilabete honetako izarrak berduren artean. Azaburua, aza kizkurra, aza gorria, Bruselazak, brokolia, azaburua edo romaneskoa; ez da kolorerik falta gure frutategietan! Babak eta ilarrak, arbiak, porruak, orburuak, kalabaza osoa edo zatiak... Bere horretan jateko edo guarnizio gisa, aukera ematen dizute egunero gozatzeko kremak, zopak, eltzekariak edo erregosiak prestatuz eta janez. Proteinaren batekin lagunduta (lekaleak, arraina) konbinazio bikaina lortuko duzu eltzekari osatuagoa egiteko nutrizioaren ikuspegitik. Eta ez ahaztu osagai apartak direla arroz eta pasta platerkada originalak prestatzeko, etxeko neska-mutilek inoiz ez bezala goza dezaten.
Sasoiko barazkiak erosten dituzunean, unerik onenean dauden produktuak aukeratzen dituzu, eragin txikiagoa dute inguruan eta zure sakelan! Eta gainera EROSKI Natur badira, bermatuta dago ez dietela tratamendurik eman uzta bildu ondoren eta modu jasangarriagoan ekoitzi dituztela. Gurekin lan egiten duten nekazariek Global G.A.P ziurtagiria eskuratu dute, nazioartean nekazaritza seguru eta jasangarria arautzen duen zigilua.
14
14 Hortalizas_EUS.indd 18
18/1/22 19:30
SAGARRAK
Ahosabai bakoitzerako bat Otsailean, frutategian ez da izaten sasoi beroagoetan adinako aukerarik, baina hilabete hau onenetakoa da hainbat sagar mota dastatzeko. Gazienetatik gezagoetara, EROSKIn denetarik duzu, gehien maite duzuna hauta dezazun.
GAZIENA
GRANNY SMITH Berde distiratsua da kolorez, eta hozkada batekin ahogozo bizi-bizia ekarriko dizu. Horixe da onena zukuak eta sorbeteak egiteko.
PINK LADY GORRIA Mami heze eta Emaiezu gozo ukitua kurruskatsua zure entsaladei du. Konbinatu mami heze, fin eta ezazu patearekin; kurruskatsua duen sagar nahasketak honekin. Ezin hobea harritu egingo askaritan hartzeko bere zaitu. zapore erdigozoari esker.
GOLDEN Sagarrik ezagunenetakoa da. Oso egokia konpotak eta marmeladak egiteko.
ROYAL GALA Neurri egoki-egokia du askaritan hartzeko edo otordu artean, baina aproposa da, halaber, egosteko eta labean egiteko ere.
GOZOENA ERREGE KANZI CHANTECLER SAGAR GRISA Oso ongi orekatuta ERREGE SAGARRA Testura irinkara ditu ukitu gazia eta Azal hori eta fina dauka, dauka, eta egosaldiari geza. Oso egokia eta sagar guztien ongien eusten da entsaladetarako, artean lurrintsuenetakoa dionetakoa da. Konpotak irabiakiak egiteko da. Oso egokia da eta tartak egiteko erabili edo gozogintzan kozinatzeko, nekez behar zenuke. erabiltzeko. hausten baita.
FUJI Azukre askokoa da, eta aproposa gordinik jateko, kurruskatsua eta hezea da eta.
ENVY ta Gozoa eta kurruskatsua da, eta oso lurrintsua ere bai. Bere horretan jan daiteke, eta konbinazio ona egiten du gazta eta postreekin ere.
LEHENBIZIKO MARRUBIAK LEH Hilab Hilabete honetan iritsi dira gure frutategietara Fresón de Palos etxeko marrubiak; neurri handia, kolore gorri bizia, Palo zapore eta hezetasun gustagarriak... Zure ahosabaiak zapo atsegin ederra hartuko du. Huelvan landatzen dute gutizia atse hau, paraje natural eta paregabean, landa zabalak, hau padurak eta itsasertz Atlantikoa inguruan dituela, eta horri pad esker, otsailean has gaitezke horiek dastatzen. eske
15
15 Fruteria_EUS.indd 18
18/1/22 21:19
hilabete honetan
0,90€ ERRAZIOAK
Berdurak labean azalore kurruskatsuarekin • 1 Porru • 200 g azalore • 100 g ilar • 250 g patata • 60 g oliba olio • 50 g feta gazta Azalore kurruskatsua egiteko: • 200 g azalore • 40 g gazta (parmesanoa) • 80 g intxaur
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 180 ºC-an. Zuritu patatak eta egosi ur ugaritan guritzen diren arte. Birrindu sardexka baten laguntzarekin eta gorde geroko. Erantsi oliba olioa zartagin batean eta frijitu porrua su eztian gorritzen hasten den arte. Bota zartaginera azalore zatitua eta erregosi bost minutuz. Sartu ontzi batean berdura guztiak feta gaztarekin eta nahasi dena bateratzen den arte.
Jarri berdurak labeko erretilu batean eta gorde geroko. Azalore kurruskatsua egiteko Birrindu azalorea eta jarri ontzi batean gazta parmesano birrinduarekin eta intxaur birrinduekin. Nahasi ore uniforme bat lortu arte.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Bota azalore nahastura berduren gainera, eta sartu labean 20 minutuz gutxi gorabehera. OHAR DIETETIKOA Proposamen osatua da oso, bai mantenugaietan eta bai elikagai taldetan ere, barazkiak, esnekiak, fruitu lehorrak eta lekaleak (ilarrak) baititu.
Errazioak: 4 Zailtasuna
Denbora
60’
Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitate handiko proteinak ditu, gaztak, intxaurrek, ilarrek eta barazkiek emanak. Gantzik gehienak kardio-osasungarriak dira, intxaurrenak eta oliba olioarenak. Aipatzekoa da, halaber, errazio batek kaltzio eta burdina ugari ematen duela, eta zuntza ere bai (eguneko beharrizanen %30 plater bakarrean).
NUTRI-SCORE
A BC D E A
ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
437 31,52g 6,93g 8,19g 0,63g
Egokia da begetarianoentzat. Gazta kendu %25 %35 %39 %12 %30 eta haren ordez gazta beganoa jarrita, heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta errezeta egokia izango da beganoentzat.
16
16 Receta CRUJIENTE_EUS.indd 18
18/1/22 19:35
EORKI 75 ANETO SC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
12:55
hilabete honetan
Plater sakona, koilara eta eltzekoa
DASTA EZAZU TRADIZIOA Baratzetik etxeko eltzera. Eltzekariak gure tradizioa dastatzeko, lekale lehorrekin edo egosiekin eginak eta salda goxoekin. EROSKIn era guztietako irtenbideak ditugu zuretzat.
ANETO ELTZEKO SALDA NATURALA Errezeta tradizionalaren zapore guztia, osagairik freskoenekin eta gehigarri artifizialik gabe.
GALLINA BLANCA ETXEKO ELTZEKARIAREN SALDA Zuk egingo zenukeen bezala egina. %100 naturala eta kontserbagarririk gabea.
LLA COCHURA B BABARRUNAK ETA PARDINA DILISTAK D TTradizioaren balioa eta osasun ona izateko osagai o ezinbestekoak: zuntza, e proteinak, bitaminak, p mineralak, eta abar. m
18
18-19 Bodegon PUCHERO_EUS.indd 14
19/1/22 19:03
EROSKI SE SELEQTIA TIERRA DE C CAMPOS PARDINA DILISTAK Lekale ho horren bikaintasuna jatorri geografikoari lotu-lotua dago. La Lau probintziatako eremu jakin batean landatzen: Leon, Palentzia, Valladolid eta Zamora. Palentz
G GILTZURRUN ERAKO BABARRUN ZURIA Ba Bañeza izeneko eskualdetik dator. Leo Leonen dago eskualde hori, eta oso lotu dago lekaleen tradizioari. Tradizio lotua han horren erakusgarri, Alubia de La handi Bañe Bañeza-León Adierazpen Geografiko Babe Babestua dauka (AGB).
GAZTELAKO GARBANTZUA Ahogozo fin eta atseginekoa da oso, eta azalik antzeman ere ez zaio egiten ia. Kalitate bikaineko garbantzua da, estimu handienekoa, eta Andaluzian eta Extremaduran landatzen da nagusiki.
LUENGO PARDINA DILISTA Iluna delako izaten du izen hori dilista horrek, eta beste batzuk baino txikiagoa ere bada. Azal leuna du oso, ez da desegiten kozinatzean eta zapore aparta izaten du.
D DI DILISTA, BABARRUN GO GORRI ETA GARBANTZU EK EKOLOGIKOAK Pro Produktu sorta hori kiloko fo formatuan heldu da. Pa Packaging berri batekin da dator: berritu egin zaio dis diseinua, plastikoaren er erabilera murrizteko, eta, ho asang hortaz, jasangarriagoa da.
PEDROSILLANO PE GARBANTZUA G Txikia eta biribila Tx da, d eta azal fina du, d egostean askatzen ez zaiona. a Oso O egokia da edozein errezetatan e erabiltzeko, izan e beroa edo hotza. b
BABARRUN ZURIA B Babarrun motarik B ohikoena da. o Oso O leuna eta samurra da, ezin sa hobea eltzekaria h eta e entsaladak prestatzeko. p
19
18-19 Bodegon PUCHERO_EUS.indd 15
19/1/22 19:04
hilabete honetan
1,43€
Hutsik egiten ez duten errezetak
ERRAZIOAK
Kalabaza, patata eta porru krema
Errazioak: 4 Zailtasuna
Denbora
45’ • Kalabaza kilo bat • 300 g patata • 2 porru • 200 g kardu ziza, txanpiñoi, shiitake... • 2 hostotxo perrexil • 80 g mantxako ardi gazta (ondua) • Baratxuri atal bat • Oliba olioa • Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Zuritu kalabaza, kendu haziak eta barneko hariak eta zatitu. Zuritu eta zatitu patatak. Garbitu porruak eta moztu xerratan. Garbitu perretxikoak eta moztu zatietan. Zuritu eta xehatu baratxuria. Garbitu perrexila, lehortu eta moztu xehe-xehe. Moztu gazta txirbil fi netan, patata zuritzekoa erabilita. Jarri porrua bost minutuz guritzen eltze batean olio pittin batekin. Erantsi patata eta kalabaza, estali urez, eman gatza eta piperbeltza eta irakin 20 minutuz. Birrindu, eman gatza eta piperbeltza (beharko balitu) eta gorde geroko beroa dagoela.
NUTRI-SCORE
Berotu zartagin bat olio pittin batekin, erantsi baratxuria eta, gorritzen hasi denean, erantsi perretxikoak eta frijitu su bizian bost minutuz. Eman gatza eta piperbeltza eta erantsi perrexila.
A BC D E A
ERRAZIO BATEK DAUKA: Banatu krema lau plater sakonetan eta, bukatzeko, jarri perretxikoak erdian gazta txirbilekin.
KCAL
216 %11
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
9,46g 4,18g 9,74g 0,63g %14
%21
%11
%10
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta OHAR DIETETIKOA Berdura krema beroak aski aukera onak dira udazken eta negurako. Era Trikimailua. Gazta onduak eta berdura guztietako barazkiak erabil ditzakegu, frijitu batzuek (porrua, baratxuria) oso erraz egiten dira, izoztu ere egin daitezke prestatu ondoren eta indartu egiten dute zaporea, eta, beraz, osasungarriak dira oso. nahi izanez gero gatz gutxiago erabil Nutrizio arloko ezaugarriak. Barazkiek daiteke. Egostean mantenugaiak behar kopuru txikietan ematen dituzte baino gehiago galdu ez daitezen, saiatu kaloriak, gantzak eta proteinak. Errezeta ur kopurua ongi doitzen eta egosaldia ez honetan, kalabazak zuntza ematen du asko luzatzen. zertxobait, baina batez ere bitaminak Egokia da. Laktobegetarianoak. Gazta eta mineralak nabarmentzen dira, eta kendu eta haren ordez gazta beganoa bereziki karotenoak: horiek ematen jarrita, errezeta egokia izango da diote kolore hori eta, gainera, gure gorputzak A bitamina bihur ditzake. beganoentzat ere.
20
20 Receta CALABAZA_EUS.indd 18
18/1/22 20:13
Garbantzu eta kale eltzekaria • 300 g garbantzu • 250 g zankarroi • Azenario bat • Porru bat • Ereinotz hosto bat • Tipula erdia • Ura • Gatza • Bikarbonato pittin bat Kale eta barazki erregosiak prestatzeko • 200 g kale • Tipula 1 • Bi tomate birrindu • 2 baratxuri atal • Koilarakadatxo erdi piperrauts (mina) • Koilarakada bat oliba olio birjina estra NOLA PRESTATU. Jarri ur epeletan beratzen garbantzuak bikarbonato pittin batekin bezperako gauean. Hurrengo egunean, bota ur hotza eltzean batean eta erantsi berdurak eta haragia. Jarri egosten eta joan aparra kenduz,
zikin hondarrik ez dadin gelditu. Irakiten hastean, erantsi garbantzuak (sare batean ahal bada) eta utzi egiten. Presioko eltzean 30 minutu inguruan egingo dira, eta betiko eltzean bi ordu inguru beharko dute. Iragazi salda eta gorde geroko. Bereizi haragia eta berdurak. Birrindu garbantzu batzuk salda pittin batekin, azenarioarekin eta tipularekin, eta erantsi saldari gainerako garbantzuekin. Zartagin batean, jarri frijitzen tipula eta baratxuria, erantsi piperrautsa erre gabe, bota tomate birrindua eta utzi ura lurruntzen. Erantsi kalea, eta frijitu su bizian.
gainera, karbohidratoak eta zuntza ere ematen ditu, eta bitamina, mineral eta fitokimiko dezente ere bai. Kaleak (betiko aza kizkurra da) ura izaten du %90, eta iturri ona da zuntza, A eta C bitaminak, azido folikoa eta potasioa hartzeko. Trikimailua. Erabil ezazu zankarroia kroketak egiteko, kaneloiak, lasagna edo enpanadillak; era horretan, ez da janaririk alferrik galduko. Errazioak: 4 Zailtasuna
Denbora
1h 20’ bezperatik jarri beratzen
Bota berdura erregosiak saldari eta zerbitzatu. NUTRI-SCORE
OHAR DIETETIKOA Lekalez eta berduraz egindako eltzekari paregabea da, osasungarria eta osatua. Plater bakar gisa ere hartu daiteke arrautza egosia erantsita, arraina edo itsaskia, edo zankarroia papurtuta... Nutrizio arloko ezaugarriak. Garbantzuen proteina kalitate on samarrekoa da, eta,
A BC D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
337 %17
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
7,80g 1,08g 10,61g 0,36g %11
%5
%12
%6
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
0,60€ ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak
21
21 Receta POTAJE_EUS.indd 18
18/1/22 20:17
hilabete honetan
EROSKI Naturalagoa, jasangarriagoa Modu jasangarriagoan kontsumitzea erraza da EROSKI BIOrekin. Jarraitu egiten dugu produktu biologikoen eskaintza handitzen zure elikadura eta bizimodua gero eta naturalagoak izan daitezen eta ingurumena gehiago errespetatu dezaten, zu eta planeta zaintzeaz arduratzen diren elikagai eta produktuekin.
GARBANTZU EGOSIAK Oso egokiak dira eltzekari bat prestatzeko edo entsalada batean erabiltzeko. Kontserban datoz, eta bere horretan eusten diete propietate guztiei.
E
ROSKI BIO produktu ekologikoen familia handitzen ari gara etengabe. Baditugu frutak, barazkiak, haragia, jogurtak, begetalen kontserbak, zukuak, infusioak, kafea, zerealak, etxerako produktuak... guztiak ere EROSKI BIO edo EROSKI Natur BIO zigiluarekin. Kontrol zorrotzekin ekoizten dituzte guztiak, eta horrela bermatzen da horien kalitatea, ingurumenarekiko errespetua eta animalien ongizatea.
HAURRENTZAKO JANARIA ARROZ POTOAK OILASKOAREKIN ETA FRUTA KONPOTA Nekazaritza ekologikotik datozen n barazki eta frutekin eginak daude. e. Ez daukate glutenik, ezta esne, kontserbagarri eta koloragarririk ere. ere re e.
SAGAR OZPINA Iragazi gabea da ozpin hau, eta modu ekologikoan landatu dituzten sagarrekin egina dago. Ezin hobea da entsalada, berdura edo marinatuetarako.
22
22-23 BODEGON BIO_EUS.indd 14
18/1/22 20:19
Z ZEREALAK, HAZIAK E ETA FRUITU LEHORRAK C CORN FLAKES, ARROZ TALOTXOAK, TXIA HA HAZIAK ETA MIX GORDINA AHABIEKIN G Gosaritan hartzeko, otordu artean mokadutxo b egiteko edo entsalada bati botatzeko, bat ER ER EROSKI BIOrekin zure neurrira egindako aukera b aurkituko duzu. bat
A ARTO GOZOA A Artoa oso elikagai m moldakorra da, eta h hainbat errezetatan e erabil daiteke. E Erabil ezazu zure p pasta plateretan, e entsaladetan, e abar. eta
TOMATE FRIJITUA Nafarroan egina da oliba olio birjinarekin estilo tradizionalean.
ZABOR POLTSAK 100 L, 30 L ETA 10 L Polietileno birziklatuz eginak daude, plastikoari beste erabilera bat eman diogu-eta edukiontzira bota ondotik.
KEFIRRA Abeltzaintza ekologikotik datorren esne pasteurizatuz egina dago. Ez dauka azukre erantsirik, eta bi edo hiru errazioko beirazko pot p po otto to potoan dator.
MARMELADAK M AH AHABIA ETA MUGURDIA, M MERTXIKA ETA MARRUBIA E Ek k Ekoizpen ekologiko kontrolatuarekin eg e g eginak daude, zeinak lagundu e eg egiten duen bioaniztasuna. %70 da d a daukate fruta.
23
22-23 BODEGON BIO_EUS.indd 15
18/1/22 20:20
hilabete honetan
EROSKIren produktu ekologikoekin egindako errezetak Pikillo eta intxaur muhammara ERRAZIOAK
ZAILTASUNA
• 250 g piper erre, EROSKIren BIO sailekoa
PRODUKTU ERREZETA 1
• 2 baratxuri atal, EROSKI Natur BIO • 2 koilarakada granada zirope • 75 g intxaur • Koilarakada 1 piperrauts gozo • Koilarakada erdi piperrauts min • Koilarakadatxo 1 kumino (ehoa) • 50 ml oliba olio • Gatza eta piperbeltza NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Txigortu intxaurrak labean 7 minutuz. Atera eta utzi hoztera. Jarri osagai guztiak irabiagailurako ontzi batean (oliba olioa izan ezik), eta birrindu krema bat lortu arte. Bota oliba olioa irabiatzen ari garen bitartean. Zerbitzatu ogitxoekin lagunduta.
Piperren C bitamina eta azido folikoa oso erraz desegiten dira beroarekin. Gordinik jatea gomendatzen da edo al dente kozinatuta.
NUTRI-SCORE
A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
KCAL
GANTZA
264
22,7g
2,8g
8,2g
0,8g
GATZA
%13
%33
%14
%9
%14
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
24
24-26 RECETAS BIO_EUS.indd 14
18/1/22 20:23
EROSKI 75 MIDSONA TOKI SC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
13:19
hilabete honetan
Kinoa hanburgesa brokoli eta azenarioarekin ERRAZIOAK
ZAILTASUNA
+ 1 ORDU EGONEAN
• 375 g kinoa, EROSKIren BIO sailekoa • 2 koilarakada irin, EROSKIren BIO sailekoa • Tipula erdia (xehe-xehe moztua), EROSKI Natur BIO
PRODUKTU ERREZETA 1
• Azenario erdia (xehe-xehe moztua), EROSKI Natur BIO • 25 d brokoli, EROSKI NATUR BIO • Koilarakada 1 sesamo, EROSKIren BIO sailekoa • 2 arrautza • Piperrauts gozoa, koilarakadatxo baten laurdena • Koilarakada 1 gazta parmesano, birrindua NOLA PRESTATU. Irabiatu arrautzak eta jarri ontzi batean beste osagai hauekin: kinoa egosia, brokoli egosia, eta azenarioa eta tipula, xehe-xehe moztuta. Nahasi ore uniforme bat lortu arte. Utzi hozkailuan ordubetez. Osatu hanburgesak, ongi presio eginez desegin ez daitezen. Jarri olio koilarakada bat zartaginean, eta frijitu ongi gorritzen diren arte. Laguntzeko, jarri itzazu ogitxoak, tipula, tomatea eta
Hanburgesa begetalak oso erraz egiten dira. Berdurekin egin daitezke, lekaleekin edo, hau bezala, kinoarekin; osagai horrek kalitatezko proteinak ematen ditu, karbohidratoak, bitaminak, mineralak eta zuntza ere bai (%9).
letxuga, eta gehien maite duzun saltsa.
NUTRI-SCORE
A A BCD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
467 %23
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
13,8g 3,08g 6,9g %20
%15
%8
GATZA
0,9g %17
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
26
24-26 RECETAS BIO_EUS.indd 15
18/1/22 20:23
Familian 11. ZBK
Arrautza: elikagai biribila EROSKIn ongi dakigu zenbat axola zaizun etxekoen elikadura eta osasuna, eta horregatik sortu dugu atal hau. Bertan aurkituko duzu nutrizio arloko informazioa, zure zalantzarik ohikoenak argitzeko leku bat, haurrentzat osasungarriak diren produktuen iradokizunak, familian egiteko errezetak, eta... ez da hor bukatzen kontua! Haurrentzako jolasak eta jarduerak ere baditugu, etxeko umeekin partekatu ditzazun; zalantzarik gabe, lagungarriak izango zaizkizu elikadura osasungarria sustatzeko jolasaren bidez.
A
sko eztabaidatu da arrautza gehiago edo gutxiago jan behar ote den, baina egia esateko, oso elikagai interesgarria da nutrizioaren ikuspegitik, gizakiontzat funtsezkoak diren mantenugai asko izaten baitu. Gainera, oso merkea da, erraz kozinatzen da eta murtxikatu ere bai.
Kalitate handieneko proteina Proteinak ezinbestekoak dira gure dietan, eta bereziki haurren elikaduran, horren bidez lortu ditzakete-eta organismoak sortu ez ditzakeen aminoazido esentzialak. Aminoazido horietako gehienak dituenari esaten zaio proteina osatua. Oro har, animalia jatorriko elikagaiek proteina osatua izan ohi dute, eta horien artean, arrautzarenak dauka kalitate handiena. Gainera, animalia jatorriko beste elikagai batzuen aldean, haragiaren edo arrainaren aldean, arrautza askoz merkeagoa da. Balio handiko proteina duenez, arrautza oso gomendagarria da haurren elikaduran, garrantzi handia du-eta hazkunde garaian. Proteina horiek, gainera, erraz xurgatzen ditu organismoak.
Bitaminak ere dezente ditu, adibidez B multzokoak, bereziki B12a, zeina animalia jatorriko elikagaietan bakarrik agertzen den; A eta D bitaminak ere baditu, baina zati gantzatsuan bakarrik, hau da, gorringoan. Azido folikoa eta mineralak ere ematen ditu, adibidez burdina, fosforoa, selenioa eta zinka (herdoilaren aurkakoak). Arrautzaren eduki gantzatsua %11koa da, eta gorringoan biltzen da gantz hori. Gantza murriztu nahiko bagenu, aski litzateke tortilla batean zenbait zuringo eta gorringo bat erabiltzea.
27
27_28_33_34 Familia_EUS.indd 27
18/1/22 21:20
familian
ZENBAT ARRAUTZA JAN DAITEKE ASTEAN? Arrautza seigarren hilabetetik tetik aurrera sar daiteke haurtxoen elikaduran. kaduran. Urtea egin bitartean, egunean arrautza txiki bat jar daiteke (S neurrikoa, 53 gramotik beherakoa), eta neurria handitzen joan gaitezke mantso-mantso: M (53-63 g), L (63-73 g) eta XL (73 g edo gehiagokoa). Arrautza erraz murtxikatzen eta digeritzen da, eta uste zenaren kontra, dietan beranduago sartzeak ez du balio alergiak saihesteko. Norbanakoak horretarako joera badu, berdin-berdin agertuko zaizkio arrautza lehenbiziko aldiz lehenago edo geroago jan.
Kontsumitzeko ideia batzuk Arrautza aukera ona da gosaritan eta askaritan sartzeko eta hain osasungarriak ez diren beste elikagai batzuen ordez hartzeko. Gosari aparta izan liteke arrautzaren proteina duena, esneki bat, osoko ogia edo zerealak eta fruta atal bat. Zenbait adibide: Arrautza nahaskia txigorki gainean fruta batekin edo tomatearekin. Tortilla edo arrautza galdarraztatua
28
27_28_33_34 Familia_EUS.indd 28
zenbait osagairekin konbinatuta, gazta, atuna, txanpiñoiak, piperrak, izokina... Bazkari eta afarietan, arrautza egokia da berdura platerak laguntzeko, entsaladak, salmorejoak, lekaleak edo pasta.
Arrautza jateak ez du igoarazten odoleko kolesterola, elikagaien kolesterola oso proportzio txikian xurgatzen baitu gure organismoak. Gainera, hain osaera orekatua duenez eta herdoilaren aurkako substantzia batzuk ere badituenez, arrautza maiz jatea elikadura askotarikoaren barnean ez da arrisku faktore bat etorkizunean bihotz-hodietako gaitzak edukitzeko. Haurren dietan arrautza sartzearen beste abantaila bat da asetzeko gaitasun handia duen elikagai bat dela, eta, ondorioz, lagundu egingo du otordu artean mokadutxorik ez egiten.
Otordu batean proteina osasungarriak %25 hartuta (arrautzarenak), guztiz osatua izango da frutak eta barazkiak %50 hartzen baditugu eta osoko zerealak %25.
Kendu aldizkariari hurrengo orriak eta partekatu itzazu neska-mutikoekin.
18/1/22 21:20
Egizu denen bilduma!
11. ZBK
ARRAUTZA GOXO-GOXOA! Poz handia eman dit zure osaba-izeben etxaldera gonbidatu izanak, Tix.
Izugarri!
Atsegin al duzu baserrira etortzea? Aizu, nora goaz orain?
Benetan? Arrautzak ere badituzue?
Oiloen
arrautzak biltzera.
Nola ez, ba!
Gaur tortilla goxogoxoa egingo dugu!
7 5 4 3
9 11 1 10 12 8
6 2
13
32
14
31
15
17 16 20
30
18 19 21 22
29 23 28
25 27
24
26
29
29-32 EnFamiliaCOMIC_EUS.indd 1
18/1/22 21:21
“Arrautza” esaten zai n miraria Ba iaeln…? k n ru te zene at e r
ab au t z e r o . r r a ek e gun O lio d u te
3 1
1 2
3
Arrautzaren gorringoa oiloaren obulutegitik ateratzen da Arrautzaren oskola izango den egituraren gainera erortzen da gorringoa
4 2
4
5
5
N lak a da arrautza at arnetik?
OSKOLA
Babestu egiten du arrautza eta kolore askotakoa izan daiteke.
Segur aski jakingo duzu zein diren arrautzaren zatirik garrantzitsuenak! Hiru dira nagusiak: oskola, zuringoa eta gorringoa.
GORRINGOA Ura izaten du, proteina asko, gantzak eta mineralak.
Ordu batzuen buruan, zuringoa eta oskola eratzen dira
22 ordu igarota, arrautza prest egoten da
Olioak errun egingo du, goizeko 07:00ak eta 11:00ak bitartean. Ordulari batek bezala!
ZURINGOA
Urez eta proteinaz osatua dago nagusiki.
A rr a j ak i ut z a o s e lik ag a o r ria da!
Ba al zenekien…? Badira arrautza urdinak eta orbandunak. Ostrukaren arrautzak ere jan daitezke, eta oso handiak dira! Galeperraren arrautzak ere jaten dira eta oso goxoak dira.
30
Txikiagoak dira, orban beltzekin eta beste kolore batzuetakoekin.
29-32 EnFamiliaCOMIC_EUS.indd 2
Araukaniarra esaten zaion oilo motak arrautza urdinak jartzen ditu.
Neurriz 25 zentimetro arterainokoak izan daitezke eta pisuz kilo bat eta bi artekoak!
18/1/22 21:21
Era il itzazu hatz mamiak! Lagunduko al diguzu arrautza ontzi hauek betetzen? Hatzetarako pintura baino ez duzu beharko. Margotu itzazu zure hatz mamiak dagokion kolorearekin eta osatu ezazu seriea.
Nork jango ditu arrautzak? Azeri txiki honek izugarri maite ditu arrautzak eta oilo horienak jan nahi ditu. Lagunduko al diezu oiloei beren arrautzetaraino iristen?
BIKAIN! Arrautza oskolaren kolorea oiloaren arrazak baldintzatzen du, ez beste ezerk. Oiloa luma horia denean, arrautza ere horia izango da. Zuria denean, arrautza ere elurra bezain zuria.
Osk lean idatzia? Supermerkatuan hainbat arrautza mota aurkituko duzu. Neurri eta kolore desberdinak izaten dituzte, eta oiloak hazteko modua ere ez da beti berdina izaten!
IDENTIFIKATZAILEA
NOLA BIZI IZAN DA OILOA OILO EKOLOGIKOA
0
Elikagai naturalak janez hazten da
1 ES00000000
Ondoren ageri diren zenbakiek etxaldea identifikatzen dute. Eta etxalde bereko olio multzoa ere bai!
LANDAKO OILOA
1
Egunero ateratzen da kanpora jatera LURREAN HAZIA
2 3
Barnealdean bizi da eta ez da ateratzen KAIOLAN HAZIA
OILOAREN JATORRIA
ES jartzen duenean, esan nahi du oilo hori Espainiako Estatukoa dela.
Kaiola batean bizi izaten da
31
29-32 EnFamiliaCOMIC_EUS.indd 3
18/1/22 21:21
Arrautza, superelikagai at
Ba al zenekien munduko jakirik elikagarrienetakoa dela arrautza? 14 mantenugai mota baino gehiago ematen ditu, adibidez bitaminak, kaltzioa eta beste mineral batzuk, zein baino zein hobea zuri hazten laguntzeko!
AⰀ
BⰁ
CⰂ
DⰃ
EⰄ
FⰅ
GⰏ
HⰇ
IⰈ
JⰉ
KⰊ
L Ⰻ
MⰌ
NⰆ
Ñ Ⰽ
OⰎ
P Ⱁ
QⰒ
RⰔ
ⰁⰀⰖ
SⰕ
TⰖ
UⰗ
VⰚ
JAN DEZAKEZU
WⰛ
XⰜ
YⰝ
ZⰡ
JOLASA
Ko-ko-k dea Aurkitu ezazu mezua kode sekretu honen bidez. Zenbatetik behin jan dezakezu arrautza?
ⰄⰏⰗⰆⰄⰀⰆ
ⰀⰔⰔⰀⰗⰖⰡⰀ
_______ ________ ___
JOLASA
N la jan... Era askotako platerak egin daitezke arrautzarekin. Aukera bikainak dira, bai bazkaltzeko, afaltzeko eta bai gosaltzeko ere. Hona hemen proposamen batzuk.
ARR_UTZ_ IRA_IN_
AR_AU_ZA
T_RTI__A
A__AUTZ_
TX_G_RKIA_
UR_AI_ZPIK_AREK_N
F_ANT_E_A
FL_N_
Aspertu egiten al zaitu eti gauza era jateak? Zer iruditzen osagai horietakoren bat erabiltzen baduzu zure platerik goxoenak eta osasungarrienak prestatzeko? Osatu itzazu goiko platerak osagai hauekin, eta probatu errezeta etxean!
Sardinak
29-32 EnFamiliaCOMIC_EUS.indd 4
Batata xerra labean
Mugurdiak
Erantzuna: arrautza irakina txigorkian ahuakatearekin, arrautzak urdaiazpikoarekin eta batata xerra labean, tortilla frantsesa sardinekin, arrautza flana mugurdiekin
32
Ahuakatea
18/1/22 21:21
Kontsumo segurua Arrautzak kozinatzeko edo manipulatzeko garaian, oso garrantzitsua da modu seguruan kontsumitzeko lagungarriak diren faktoreak kontuan hartzea. Higiene neurriak zorrotz zaindu behar dira, bai eskuetan eta bai tresnetan, gainazaletan eta beste elementu batzuetan ere, adibidez sukaldeko zapietan. Hobe da arrautzak ez garbitzea. Oskol poroduna izaten dute, eta uretan pasatuz gero, erraztu egiten da horietara mikroorganismoak sartzea. Arrautza kraskatzean, hobe da ez egitea gero irabiatu edo prestatuko dugun plateraren edo ontziaren ertzarekin. Propio horretarako
bakarrik erabiliko dugun ontzi batekin egin behar genuke. Era berean, zuringoa eta gorringoa ez dira bereizi behar arrautzaren beraren oskolarekin. Saltsak arrautza gordinarekin prestatzean, kontu handia izan behar da higiene neurriekin. Komeni izaten da, gainera, limoi edo ozpin tanta batzuk eranstea azidotasuna emateko eta germenen zabalkundea eragozteko. Arrautzak eta arrautzekin egindako platerak hozkailuan edukitzea gomendatzen da, nahiz eta denbora gutxiren buruan jateko asmoa izan. Prestatu eta berehala jateak, edo ahalik eta azkarrena behintzat, murriztu egiten du arriskua.
ARRAUTZA MODU OSASUNGARRIAN KOZINATZEA Errezeta ahalik eta osasungarriena izatea nahi baduzu, oso garrantzitsua da nola kozinatzen den. Nahiz eta zaila den arrautza frijitu batzuei ezetz esatea, frijitzean gantz eta kaloria gehiago hartzen dute, oliotan egiten baitira. Badira bestelako aukera batzuk ere, adibidez egostea (arrautza gogortua), uretan irakitea, tortilla egitea, arrautza nahaskia prestatzea... Plantxan ere egin daiteke nahi izanez gero. Ausartuz gero, labean eta mikrouhinean ere bai. Ontzi, katilu edo molde txiki bat baino ez duzu beharko arrautza kraskatu eta han jartzeko, eta minutu pare batean prest izango duzu.
33
27_28_33_34 Familia_EUS.indd 29
18/1/22 21:20
familian
Zugandik gertu ekoitziak EROSKI markako arrautza guztiak datoz tokiko etxaldeetatik. Badira oinarrizko arrautzak, badira lurrean hazitako oiloenak eta badira landako oiloenak ere; Balearretako, Galiziako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ekoizleekin lankidetzan arituta lortu dugu eskaintza zabal hori. Etxaldeak gertu daude gure dendetatik, eta banaketa sistemak aski arinak eta eraginkorrak dira (arrautzak bildu eta 24 orduren buruan iristen dira
plataforma logistikora); horri esker, freskotasun eta kalitate handia izaten dute. Ekoizle txikiekin bakarrik lan eginez, bultzada eta laguntza ematen zaio gure inguruaren iraunkortasunari eta abeltzainen etorkizunari. Eta ez hori bakarrik: EROSKIn pausoak ematen ari gara animalien ongizatea hobetzeko, eta konpromisoa hartu dugu 2024. urterako kaiolatik kanpo hazitako olioenak izango direla gure dendetako arrautza guztiak.
ZER ESATEN DIGUTE KOLOREAK ETA NEURRIAK? Arrautza oskolaren koloreak ez du adierazten inolako abantailarik nutrizioaren ikuspegitik. Oiloaren genetikari zor zaizkio desberdintasun horiek. Arrautzaren gorringoak ere kolore bat edo bestea izango du oiloa nola elikatu den. Hori iluna denean, esan nahi du animaliak elikadura askotarikoa egiten duela, bazka, intsektuak, artoa, pentsu karotenodunak, eta abar janez, eta kolore argiagoa duenean, zerealak jan izango ditu, artorik gabe eta karotenoekin aberastu gabe. Arrautzaren neurria oiloaren adinari loturik dago zuzenean. Hortaz, olioa zenba eta zaharragoa izan, orduan eta zenbat handiagoa hand arrautza.
34
27_28_33_34 Familia_EUS.indd 30
18/1/22 21:20
EROSKI 75 PINK LADY SC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
13:27
hilabete honetan
k a d a r Tor FRUTAREKIN
4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 / 10 MIN
4 xerra ogi (osokoa) 2 arrautza 200 ml esne 5 ml banilla estraktu 10 g kanela Kanabera azukrea, koilarakada bat 100 g marrubi 80 g ahabia
1. PAUSOA Ontzi batean, nahasi arrautzak, esnea, banilla, kanela eta azukrea.
2. PAUSOA Jarri nahastura erretilu batean, jarri gainean lau ogi xerrak eta utzi likidoaren gainean bi minutu alde bakoitzetik.
3. PAUSOA Jarri ogi xerrak labeko erretilu batean paper begetalaren gainean eta eduki labean bost minutu inguru alde bakoitzetik 180 ºC-an.
4. PAUSOA Zerbitzatu sasoiko frutekin.
TETIKOA OHAR DIE u hobetu
rrezeta ha Torraden e aren gu nutrizio u d egin frijituta ko la ire d ez ikuspegitik, elako d ia osokoa egiten, og baldu za a tik azukre eta, gaine untzen , frutaz lag beharrean ek erraz ska -mutiko delako. Ne terako sa ezakete, e lagundu d likido ia g o nahasiz, osagaiak sartuz eta rriz, labean gainean ja egokiak ainduz. Oso ! frutekin ap riak egiteko ruko gosa u b e st a dira
36
36-37_PekeReceta_EUS.indd 36
18/1/22 20:38
NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
208
5,76g
1,96g
9,01g
0,71g
%12
%8
%10
%11
%18
haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
37
36-37_PekeReceta_EUS.indd 37
18/1/22 20:38
edergintza
AZIDO HIALURONIKOA ezinbestekoa larruazalerako eta ilerako Larruazala eta ilea polit eta hidrataturik edukitzeko, tratamenduak eman behar zaizkie, eta badira osagai berritzaileak horretarako, adibidez azido hialuronikoa. Onura asko dakartzan printzipio aktiboa da, gero eta gehiago erabiltzen ari dena aurpegirako kosmetikoetan, eta orain, berrikuntza gisa, ilerako produktuetan ere bai.
Zer-nolako onurak dakartza? Lehengoratu egiten ditu larruazalaren eta ilearen hidratazio mailak, gaitasun handia du-eta ura erakarri eta atxikitzeko. Aurrea hartzen die eta murriztu egiten ditu zimurrak eta hazpegietako marrak, eta sendotasuna ematen. Argitasuna eta elastikotasuna ematen die larruazalari eta ileari. Erraztu egiten du kolagenoa eta elastina sortu daitezen, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazalak eta ileko zuntzak egitura on bat eduki dezaten.
Orrialde hauetan, azido hialuronikoak nolako onurak dakartzan azalduko dizugu, zer-nolakoak dauden eta osagai hori duten kosmetikako produktu onenak zein diren ere bai.
38
38-41 Belleza_EUS.indd 18
18/1/22 20:40
Nolakoak daude? Kosmetikako formuletan, normalean bi eratako azido hialuronikoak izaten dira: Pisu molekular handikoa edo makroa Ez da sakon barneratzen, larruazalaren edo ileko zuntzaren gainean gelditzen da pelikula biskoelastiko bat, eta lehengoratu egiten du mantu hidrolipidikoa, gainazaleko geruza babesten duela. Gaitasuna du ur kantitate handia atxikitzeko, hezetzaile gisa jokatzen du, eta leundu egiten ditu zimurrak eta lehengoratu ileko zuntza.. Pisu molekular txiki edo ertainekoa edo mikroa Sakonago barneratzen da larruazalean edo ileko zuntzean, molekulak txikiagoak direlako. Horregatik, lagundu egiten du zimurrei barnealdetik aurre egiten, eta larruazal malgu eta sendoagoa lortzen da, eta sendotasuna eta babesa ematen dio ileari.
belle
SERUMA AZIDO HIALURONIKO KONBINATUAREKIN ETA DERMOTENSEUR ® -EKIN Tratamendu aurreratua da ilearen sendotasuna eta bizitasuna zaintzeko eta neke arrastoei, zimurrei eta hazpegietako markei aurre egiteko. Formula kontzentratua du, pisu molekular handi eta txikiko azido hialuronikoarekin, eta aktibo natural ahaltsu batekin konbinatua dago, larruazala tankatu eta sendotzen duena.
AURPEGIRAKO KREMA Espilantola dauka, landare jatorriko osagai bat, zeinak lagundu egiten duen aurpegiko mikrouzkurdurak murrizten, hazpegietako marrak arinduz, eta indartu egiten du kolageno sarea. Gainera, fukus algaren estraktua ere badarama (sendotu egiten du), garagar estraktua (elastikotasuna ematen du) eta eguzki iragazkiak.
belle saileko kosmetikoak test dermatologiko bidez probatuak daude eta ez daukate parabenorik
SERUMA AZIDO HIALURONIKO KONBINATUAREKIN ETA POLLUSTOP ® -EKIN Pisu molekular handiko eta txikiko azido hialuronikoa dauka eta Pollustop ® delakoa ere bai; poluzioaren aurkako aktiboa da, eta babes ezkutu bat sortzen du giroko kutsaduratik eta pantailen argi urdinetik babesteko, eta murriztu egiten ditu estres arrastoak larruazalean, aurpegiari berezko argitasuna itzultzen diola.
39
38-41 Belleza_EUS.indd 19
18/1/22 20:40
edergintza
belle NATURAL Landare jatorriko azido hialuronikoa osagai gisa onartu egiten dute kosmetika natural edo ekologiko egiaztatuak. belle NATURAL sailean -COSMOS Natural ziurtagiria daramate, Ecocertek egiaztatua - produktu bat baino gehiago aurkituko duzu osagai horrekin.
MIZELA URA Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa eta landare estraktuak, adibidez aloe vera, zeinak babestu eta freskatu egiten duen; Alpeetako arrosa, luzokerra eta algak ere badaramatza, eta horiek garbitu egiten dute larruazala, leun eta eroso egon dadin, eta lagundu egiten dute zainduta mantentzen.
GAUERAKO KREMA SENDOGARRIA Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa eta estraktu begetalak, adibidez banbuarena, zeinak argitasuna eta leuntasuna ematen dituen, edo estreparena, zeinak neutralizatu egiten dituen erradikal libreak. Makadamiako intxaurren estraktua ere badauka, eragin lasaigarrikoa. Sendotu egiten du, elikatu eta herdoilaren aurka ere egiten du. BEGIEN ERTZETAKOA Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa eta almendra olioa, karité gantza eta granada estraktua, eta begien ertzak zahartzearen aurka egiten du, larruazala lehengoratzeko eta hidratatzeko gaitasuna baitu, eta herdoilaren aurka egiteko ere bai.
40
38-41 Belleza_EUS.indd 20
18/1/22 20:40
MASKARA BETEGARRIA Azido hialuroniko kontzentratuarekin. Mantendu egiten du hidratazioa 24 orduz, eta bete eta leundu egiten du aurpegiko larruazala istantean. Japoniako kotoizko ehun ultrafina darama, eta erraz atxikitzen zaio larruazalari eta freskotasun irudipen atsegina ematen du oso.
Revitalift Filler produktu sortak azido hialuronikoa darama eta bete egiten ditu zimurrak eta lehengoratu egiten du larruazalaren elastikotasuna; bolumena eta itxura gazteagoa ematen dizkio.
ANPULUAK AZIDO HIALURONIKOAREKIN Zazpi anpulu betegarriko tratamendua. Zazpi egunetan nabarmen hidrataturik eta heze uzten dute aurpegiko larruazala. Dosi bakarreko formatu hermetikoa daukate, oso erosoa eta erabilerraza. SERUM MOLDATZAILEA Bete egiten ditu zimurrak, itzuli egiten dio bolumena aurpegiari eta leunago, sendoago eta elastikoago uzten du larruazala. Formulan dago sekretua, azido hialuroniko kontzentratua darama eta (100 mg).
L´OREAL
ZIMURREN AURKAKO SERUMA Azido hialuroniko puruaren kontzentrazio handia dauka (%1,5), eta bete egiten ditu zimurrak eta nabarmen hidratatzen eta leuntzen du larruazala. Astebetean, berezko elastikotasuna eskuratzen du eta sendoagoa eta suspertuagoa agertzen da.
EGUNEKO KREMA Azido hialuroniko kontzentratua dauka, eta bete egiten ditu zimurrak eta itzuli egiten dio bolumena aurpegiari. Fibroxyl-ekin aberastua dago; landare jatorriko estraktu sendogarria dauka, eta lagundu egiten du larruazala mantso-mantso betetzen.
Larruazalerako onuragarria izateaz gain, azido hialuronikoak gure ilea ere zaintzen du, eta horren erakusgarria da L’Oreal etxeko HIDRA Hialuroniko sail berria.
MASKARA, XANPUA, EGOKITZAILEA ETA SERUMA Azido hialuronikoaren ahalmena, orain zure ilean! Lortu ezazu 72 orduko hidratazioa eta emaiozu distira handiagoa eta gorputz gehiago zure ileari sail berri honetako produktuekin.
41
38-41 Belleza_EUS.indd 21
18/1/22 20:40
hilabete honetan
Elkartasun proiektu bat DENEN ARTEAN ERAIKIA Oso emaitza onak ematen ari da gure elkartasun proiektua. 2021. urtean 2.500.000 € baino gehiago bildu ditugu, eta 435.207 pertsonarengana iritsi da diru hori 256 erakunderen bidez. Baina laguntza beharrezkoa da oraindik ere eta 2022. urtean ere jarraitu egingo dugu zuei, bezero eta bazkideei, garrantzitsuak iruditzen zaizkizuen kausak laguntzen.
S
upermerkatu enpresa bat gara, baina horretaz gain, eta gauza guztien gainetik, gizarteari begira ari den erakunde bat gara, hari zor gatzaizkio. Jakin beharra dugu nolako kezkak, itxaropenak eta xedeak dituzten bazkideek, bezeroek, langileek, kontsumitzaileek, gizarte erakundeek eta hornitzaileek, horrek mantentzen gaituelako errealitatera loturik. Eta horrexegatik, zuei guztiei entzutea da Osasunaren eta Jasangarritasunaren alde hartu ditugun 10 konpromisoetako bat. Askotan eskatu izan dugu iritzia gure produktu eta zerbitzuei buruz edo dendak hobetzeko moduari
buruz. Azken urteetan, 50 alditan baino gehiagotan galdetu dizuegu eta 64.000 pertsonak erantzun duzue. Mila esker! Baina entzute saiorik aipagarriena 2021eko irailean egin genuen, eta laguntza eskatu genizuen 2022ko elkartasun programa eratzeko, jakin egin nahi genuen-eta erosketa bakoitzean egiten duzuen diru ekarpena nori bideratu; zuek egiten duzuen ekarpenari, gainera, EROSKIk egiten duena ere gehitzen zaio. Orain dela urte batzuk hasi ginen zentimo batzuk eskatzen ordainlekutik pasatzen zinetenean. Keinu erraz horri esker (solidarioa, eskuzabala eta konfi dentziala),
aukera izan dugu proiektu asko indartzeko pertsona askoren egoera eta beharrizanak are gehiago larritu diren garai hauetan. Banan banako ekarpen txiki horiekin, elkartasun olatu handi bat sortu dugu. Beste behin, eskerrak eman beharrean gaude! Ezinbestekoa zen, beraz, zuen iritzia entzutea 2022an ere elkartasun programarekin jarraitzeko. Horrekin batean, GKEei eta elkartasunaren arloan ari diren elkarteei ere dei egin genien beren proiektuak ezagutaraz zitzaten. Emaitza oso aberasgarria izan da. 12.000 lagunek baino gehiagok lagundu diguzue zuen erantzun
42
42-43 Solidaridad_EUS.indd 42
18/1/22 20:42
Nola egin dugu?
1 2
Zuek gehien babestu dituzuen elkartasun kausak hartu ditugu abiapuntutzat. Horrela hautatu ditugu urte osoko 12 kausak, hilabete bakoitzerako bat. Aurkeztu diren 464 proiektuak aztertu ditugu eta identifikatu egin dugu zein sartzen ziren ongien zuek hautatu dituzuen kausetan, eta horien artean, irismen handiena dutenei eman diegu lehentasuna, eraldatzeko eta kolektibo baztertuak laguntzeko gaitasun gehien dutenei. Oso kontuan hartu ditugu guretzat funtsezkoak diren zenbait alderdi, adibidez kudeaketan eta kontuetan gardentasunez jokatzea edo gobernantza eredu sendo bat izatea (jardueren memoria edukitzea, kontuak kanpotik ikuskatzea, erabilgarritasun publikoaren aitortza ofiziala izatea...).
3
12.489
pertsonak parte hartu dute entzute saioan
464
elkartasun proiektu aurkeztu dira
eta ekarpenekin (zuetako asko hitz hauek irakurtzen ariko zarete!). Eta 464 elkartasun proiektuk aurkeztu dute beren proposamena EROSKIren elkartasun programan sartzeko eta beharrizan gehien dutenei laguntza ematen jarraitzeko. Era horretan landu dugu 2022ko elkartasun programa, eta horixe aurkeztuko dizuegu hurrengo orrietan.
COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoak egoera larrian utzi ditu familia asko eta handitu egin du gizarte bazterketa pairatzeko arriskua, eta kausa hori ere kontuan hartzeko eskatu diguzue. Urte asko daramagu gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuten (Zero Hondakin programaren bidez) eta 20 urte baino gehiago egin ditugu Elikagai Bankuekin lankidetzan. Horregatik, arlo horretan diharduten erakundeak ere sartu ditugu aurtengo hartzaileen artean.
4
Entzute saioan egin dituzuen ekarpenetan nabarmendu duzuen beste gauza bat izan da nahiago duzuela tokiko elkarteak lagundu, zuengandik hurbil daudenak. Horrexegatik, leku handia eman diegu guk dendak ditugun tokietan oso txertatuta dauden proiektuei.
Ez da erraza izan faktore horiek guztiak bateratzea. Elkartasun programa antolatzeko lanean ari den taldeak gogotik lan egin du, eta oso kontuan hartu ditu entzute saioan atera dena eta proiektu bakoitzaren ezaugarriak. Horretaz gain, aholkularitza batzorde independente baten laguntza ere izan dugu; hainbat arlotako pertsonak izan dira, eta intereseko talde jakinen ordezkari aritu dira. Haien ekarpen eta esperientziari esker, aberastu egin dugu prozesua eta gardentasunez osatu dugu 2022rako urteko plana.
43
42-43 Solidaridad_EUS.indd 43
18/1/22 20:43
hilabete honetan Hauxe da gure elkartasun programa 2022rako. Hona hemen zer-nolako ekimenak eta kausak lagunduko ditugun aurten zure laguntzarekin. Zuk egindako ekarpenari gurea gehituko diogu, eta biltzen den dirua oso-osorik iritsiko zaie aukeratu ditugun elkarteei.
OTSAILA APIRILA
Minbizia duten haurrak lagunduko ditugu Haurren minbiziak eragiten du heriotza gehien herrialde garatuetako haurren artean. Espainiako Estatuan, 1.500 kasu antzematen dituzte urtero. Gaitz horrek jota uzten du familia maila emozionalean, arazoak eragiten dizkie ekonomikoki eta zailtasunak haurrak eskolan jarraitu dezan; patologiaren tratamenduak sorrarazten dituen gorabeherak ere
aski gogorrak izaten dira. Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioarekin (FEPNC), AMARA Kantabriarekin eta Arabako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin lankidetzan, diziplina anitzeko laguntza emango diegu familiei (psikologikoa, heziketa arlokoa eta ekonomikoa) eta inbertsioak egingo ditugu haurren minbizia ikertzeko.
MARTXOA
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haurrei babesa emango diegu 2003. urteaz geroztik (urte horretan hasi ziren datuak biltzen), 1.125 emakume hil ditu genero indarkeriak Espainiako Estatuan. Tratu txarrak jasan dituzten bost emakumetatik batak bakarrik jasotzen du laguntza;
g gainerakoek -1.500.000k b baino gehiagok - isilik ja jarraitzen dute eta ikusezinak dira. Haurrei dagokienez, d 4 45 adingabe hil dira arrazoi beragatik 2013az geroztik, eta 334 amarik gabe gelditu dira. Gurutze Gorriaren eta Ana Bella eta Mujeres fundazioen bidez, isiltasuna apurtzen lagunduko diegu emakumeei, eta umezurtzei laguntza eta aholkularitza eskainiko diegu halako galera gogorraren ostean, baita baliabideak ere behar bezalako bilakaera pertsonala eta akademikoa eduki dezaten.
GAIXOTASUN NEURODEGENERATIBOAK DITUZTEN PERTSONEI LAGUN EGINGO DIEGU Espainiako Estatuan milioi bat pertsona inguruk dute gaixotasun neurodegeneratiboren bat, besteak beste Parkinsona, esklerosia, eta abar. Pertsona horientzat ezinbestekoa da tratamendu eta arreta egokiak jasotzea gaixotasunarekin bizi ahal izateko. Zenbait erakunderen babesarekin (Luzón Fundazioa, Espainiako Parkinson Federazioa, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioa, Alzheimer Galizia Federazioa eta Esklerosi Anizkoitzaren Galiako Federazioa), laguntza emango diegu paziente horiei eta haien familiei eta indartu egingo ditugu errehabilitazio zentroak, laguntza psikologikoa eta jasotzen dituzten formazio programak.
44
44-47 Solidaridad_EUS.indd 42
18/1/22 20:44
MAIATZA Egoera zaurgarrian dauden familiak eta haurren elikadura lagunduko ditugu Haurren artean desberdinkeria handiena duen laugarren herrialdea da Espainia Europako Batasunean. Ia 2,5 milioi haur bizi dira pobrezian eta tasa hori izugarri handitu da COVID19aren eraginez. Familietan handitu egin da babesik gabe gelditzeko arriskua eta neska-mutil zaurgarrienei
ugaritu egin zaizkie gabezia batzuk, adibidez elikadura egokirako sarbidea. Save the Children, Amasol elkartea eta Meniños Fundazioaren bidez, lagundu egin dugu haurrek eta haien familiek eskura izan ditzaten oinarrizko produktuak, kalitatezko elikagaiak eta higienekoak.
EKAINA Ingurumena eta etxerik gabeko animaliak babestuko ditugu
UZTAILA DESGAITASUNA ETA/EDO BURUKO OSASUN ARAZOAK DITUZTEN PERTSONEN ALDE EGINGO DUGU Espainian 420.000 lagunek daukate garuneko kalte eskuratu bat iktus baten edo istripu kraneoentzefaliko baten ondorioz, eta beste 120.000 lagunek garun paralisia. Era berean, beste 450.000 pertsonak autismoaren espektroko nahasmenduak dituztela kalkulatzen da. Garuneko Kaltearen Espainiako Federazioa (FEDACE), Garun Paralisiaren Euskal Federazioa (FEVASPACE) eta Autismoaren Nafarroako Elkartea ondoan ditugula, laguntza emango diegu era horretako patologiak dituzten pertsonei, eta indartu egingo ditugu arreta terapeutiko, integrazio eta autonomiarako programak. Bestalde, kalkuluek diote Espainian milioi bat pertsonak buru nahasmendu larriren bat dutela eta lautik batek buruko osasun arazoren bat duela edo izango duela bizitzan zehar. COVID-19aren krisiak nabarmen larritu ditu era horretako arazoak, eta gaur inoiz baino beharrezkoagoa da denok eskain dezakegun laguntza. Ildo horretan, Buru Osasuneko Konfederazioa osatzen duten elkarteekin batean lan egingo dugu pertsona horien tratamendua, gizarteratzea eta ikusgarritasuna sustatzeko.
Tenperaturen igoera ageriko ondorioak uzten ari da: kalteak ingurumenean, hondamendi naturalak, muturreko baldintza meteorologikoak eta segurtasun falta elikagaiak eta ura eskuratzeko. Gaur egun, milioi bat animalia espezie eta landare inguru daude desagertzeko arriskuan. Horregatik, funtsezkoa da ingurumena babesteko neurriak hartzea. SEO Birdlife erakundearen bidez, lagundu egingo dugu inguru naturala eta bioaniztasuna lehengoratzen gure inguruan. Bestalde, 2020. urtean 258.300 animalia baino gehiago abandonatu zituzten Espainian, eta horrek esan nahi du egunero 700 animalia uzten dituztela kalean edo harrera zentroetan. Animaliak Babesteko Aholkularitza eta Ekintzarako Fundazioaren bidez (FAADA), etxeko animaliak edo basatiak beren ardurapean dituzten erakundeekin lankidetzan arituko gara haien albaitaritzako beharrak asetzeko eta elikagaiak eskaintzeko.
45
44-47 Solidaridad_EUS.indd 43
18/1/22 20:44
hilabete honetan
IRAILA
ABUZTUA Egoera zaurgarrian arrian da dauden den adinekoak lagunduko ditugu Espainian bakar-bakarrik bizi dira milioi bat adineko baino gehiago. Horrek arriskuan jar dezake pertsona horien ongizatea eta osasuna beste faktore batzuk tartean sartzen direnean, adibidez mugikortasun arazoak, ahultasun fisikoa, osasun arazo kronikoak, infraetxeetan bizi izatea edo oztopo arkitektonikoak dituzten lekuetan, oso pentsio apalak jasotzea eta lotura afektiborik eta auzokoen edo familiakoen laguntzarik ez izatea. Abuztuan gure dendetan eskuratzen ditugun ekarpenak Gurutze Gorria, Grandes Amigos, Lares-Acolle Elkartea eta Mallorca Integra Fundazioa erakundeetara bideratuko ditugu, laguntza eman diezaieten isolatuta dauden edo hautatu gabeko bakardadea pairatu eta zailtasun fisiko edo psikikoak dituzten adinekoei.
GAIXOTASUN ARRAROAK DITUZTEN PERTSONEN ONDOAN EGONGO GARA Hiru milioi lagunek baino gehiagok dute gaixotasun arraroren bat Espainian. Kolektibo hori bereziki zaurgarria da, beharrizan espezifi koak eragiten baititu patologia genetikoak, kronikoak, sistema anitzekoak eta degeneratiboak izateak; gainera, ziurgabetasun handia pairatzen dute, tratamendurik ez dagoelako eta informaziorik ere ez askotan. COVID-19aren krisiak okertu egin du egoera, ez baitakite birusak nola eragingo dion gaixotasunari; horretaz gain, murriztu egin diete osasun zerbitzuen arreta. Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak (FEDER) eta Fibrosi Kistikoaren Euskadiko Elkarteak (ARNASA) eskuratuko dute zuek egindako diru ekarpena, eta laguntza emango diegu gaixotasun arraroak dituzten pertsonei eta haien familiei, zuzeneko arreta eta arreta terapeutikoa indartuz.
URRIA Minbizia duten emakumeak babestuko ditugu M Bu Bularreko minbizia da tumorerik ohikoena emakumeen artean, eta oh urtero 34.000 kasu berri antzematen ur dituzte. Gaur egun, askok eta di askok gainditu egiten dute gaitza as medikuntzak eta zientziak egin m duten aurrerapenari esker, eta du gizarteak gero eta kontzientzia gi handiagoa duelako prebentzioaren ha
eta diagnostikoa garaiz egitearen inguruan. Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen eta Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearen bitartez (SARAY), gaixotasun hori daukaten emakumeak lagunduko ditugu babes psikologikoa eta terapeutikoa emanez eta bestelako baliabide batzuk eskura jarriz.
46
44-47 Solidaridad_EUS.indd 44
18/1/22 20:44
AZAROA - ABENDUA
Gi t bazterketa Gizarte b t k t pairatzeko arriskua duten familiei elikagaiak emango dizkiegu
Ia 12,5 milioi pertsona daude pobrezia edo bazterketa arriskuan Espainian, horiek dira COVID-19a iritsi aurreko datuak. Pandemiak gehiago okertu du egoera, eta 2020an beste 620.000 pertsona gelditu dira gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan. Guztion artean lagundu ditzakegu familia horiek eta oinarrizko
elikagaiak eta higienerako produktuak eskura jarri. Elkarte hauen bidez helaraziko zaizkie zuen ekarpenak: Gurutze Gorria, Cáritas, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL) eta probintzietan hari atxikitako 44 Elikagai Bankuak, Padre Rubiños Ongitzazko Errege Erakundea eta Cocinas Económicas (Galizia).
2023KO URTARRILA Iheslariak eta nazioarteko kooperazioa lagunduko ditugu Muturreko pobrezian bizi dira 700 milioi pertsona baino gehiago (munduko populazioaren %10), eta zailtasunak dituzte oinarrioinarrizko beharrizanak eskuratzeko, adibidez osasuna, heziketa eta ura eta saneamendua. Munduko hainbat lekutan, txerto batekin senda daitezkeen gaixotasunen erruz hiltzen dira neska-mutilak, adibidez elgorriaren erruz. Horretaz gain, urtero 88.000 pertsonak eskatzen dute asiloa Espainian, eta 26,4 milioi iheslari baino gehiago daude munduan. Jasoko ditugun diru ekarpenekin, laguntza kanpainak bultzatuko
ditugu hemen bezala garapen bidean dauden herrialdeetan ere, eta erakunde hauen laguntza jasoko dugu horretarako: Mugarik gabeko Medikuak, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR), Zehar-Errefuxiatuekin Elkartea (ZEHAR), ACNUR, Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa.
Pertsona askok behar du zure laguntza. Aurten ere, gure ekimenak lagunduz jarrai dezakezu ordainlekutik pasatzean.
47
44-47 Solidaridad_EUS.indd 45
18/1/22 20:44
hilabete honetan
MINBIZIA DUTEN HAURRAK
laguntzeko Haur Minbiziaren Nazioarteko eko Eguna da otsailaren 15ean. Gaitz horrek goitik behera astitzen du familien n bizimodua. Gaitza bera gogorra da, eta sarri askotan kolokan jartzen ditu itu familiaren ekonomia eta haurraren eskolatzea ere.
U
rtero 250.000 minbizi kasu diagnostikatzen dizkiete haurrei mundu osoan, eta Europan 3.000 haur hiltzen dira urtero. EROSKIn bat egiten dugu Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin, eta hilabete osoan zehar, ordainlekuan jasotzen ditugun zentimoak horretara bideratuko ditugu; minbizia duten haurren familiak biltzen dituzten elkarteen esku jarriko dugu dirua. Haur bati minbizia duela esaten diotenean, gurasoak jota gelditzen dira, berdin senideak eta gaitza duen haurra bera ere. Haur bat gaixotzen denean, esan liteke familia guztia gaixotzen dela. Ospitalean sartzean, eten egiten da familiako bizitza. Barneratu egin behar izaten da sendatzeko bermerik ez dagoela, tratamendua gogorra izaten da eta ezeren ziurtasunik ez du ematen... Egoera horiek ongi ezagutzen dituzte Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioko kide diren 22 elkarteek, AMARA Kantabria erakundeak eta Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak.
Gaixotu diren haurren ongizatearen alde lan egitea da erakunde horien guztien helburua, eta lehenbiziko egunetik saiatzen dira haurrek eta haien familiek arreta osoa eta behar duten laguntza jaso dezaten. HONELA ESKAINTZEN DUTE LAGUNTZA: Informazioa, aholkularitza eta laguntza ematen diete haurrei eta haien familiei. Etxebizitza sare bat daukate, tratamenduak hartzera norabait mugitu behar dutenek leku atsegin bate eduki dezaten egun horiek pasatzeko. Laguntza psikologikoa ematen duten zerbitzuak dituzte haurrei
eta senitarteko zuzenei laguntza emateko gaixotasunaren fase guztietan. Laguntza ekonomikoa ematen diete familiei janari txekeen eta bestelako tresnen bidez. Heziketarako laguntza programa bat daukate, haurrak eskolara itzultzean normaltasunez ekin diezaieten berriz ere zeregin horiei. Jarduera ludikoak eta jolasak egiten dituzte, haurrei arinagoak gerta dakizkien tratamenduaren ondorioak, bai fisikoak eta bai afektiboak. Osasun material gehigarria banatzen dute kimioterapiak eragiten dituen ondorioak arintzeko.
48
48-49 Solidaridad_EUS.indd 48
19/1/22 13:06
Zer da Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna? Haur Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna otsailaren 15ean izaten da. 2001. urtean sortu zen, Childhood Cancer International erakundearen ekimenez, eta helburua da gaitz horren inguruan
kontzientzia eta sentsibilizazioa lantzea eta nolako erronkak dauden ikusaraztea; aldi berean, mundu osoan babesa eman nahi zaie minbizia duten haur eta nerabeei, gaitza gainditu dutenei eta haien familiei.
ELKARTE HAUEK LAGUNDUKO DITUGU • ARABAKO MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEA - Araba • ALES, ANDEX, ARGAR, ASPANOMA, AUPA - Andaluzia • ASPANOA - Aragoi • GALBÁN - Asturias • AMARA - Kantabria • AFANION - Gaztela Mantxa • PYFANO - Gaztela eta Leon • AFANOC, ENRIQUETA VILLAVECCHIA HAUR ONKOLOGIAKO FUNDAZIOA Katalunia • ASPANION - Valentziako Erkidegoa • AOEX - Extremadura • ASANOG - Galizia • ASPANOGI - Gipuzkoa • ASPANOB - Balear uharteak • PEQUEÑO VALIENTE MINBIZIA DUTEN HAURRAK - Kanariar uharteak • FARO - Errioxa • ASION - Madril • AFACMUR - Murtzia • ADANO - Nafarroa • ASPANOVAS - Bizkaia
URTARRILEAN
115.000 € BAINO GEHIAGO
BILDU DITUGU K ESKERRI ASKO!
E Eskerrak eman nahi dizkizugu urtarrilean d elkartasun programa e llagundu duzulako eta ekarpena e egin duzulako e iiheslarien alde eta garapenerako e kooperazioa k llaguntzeko.
49
48-49 Solidaridad_EUS.indd 43
18/1/22 21:25
bidaiak
Zatoz gurekin Alemanian barrena egingo dugun bidaia ikusgarrian. Aukera askotarikoak eskainiko dizkugu herrialde horrek: paisaia paregabeak, ametsetako hiriak eta familia guztiak egiteko moduko jarduerak. Gozatzeko aukerak ez dira bukatzen! Etorriko al zara?
© DZT / Francesco Carovillano
Oroitzeko MODUKO OPORRAK
Tolk-Schau atrakzio parkea Schleswig-etik gertu dago, Itsaso Baltikoan. Animaliaz beteriko eremuak ditu eta gune erraldoiak ere bai haurrentzat; horrexegatik, oso egokia da haur txikiak dituzten familientzat. Dinosauroen 100 erreplika baino gehiago daude, itsasontzi itxurako txirrista bat, autotxokeak eta askoz gehiago. Inor ez da aspertuko, seguru!
Paisaia magiko eta liluragarria zain daukazu Alemania ipar-ekialdean. Behe Saxoniako Parke Nazionalak hainbat jarduera eskaintzen du oinez, bizikletaz edo zaldiz egiteko, eta Waddengo Itsasoarekin gozatzeko aukerarik ere ez da falta. Txangoak egiten dira itsas txakurrak gertu samarretik ikusteko, segurtasun osoz betiere.
© Getty Images / Henglein and Steets
PLAZER HUTSA GAZTE ETA HELDUENTZAT
© Tolk-Schau GmbH & Co.KG / Timm_2018, Tolk-Scha
ABENTURA ITSAS HONDOAN
50
50-51 Viajes_EUS.indd 48
18/1/22 20:49
TXIKITASUNAREKIN TXUNDITZEKO BISITA Miniatur Wunderland museoa Hanburgon dago, eta munduan den miniaturako trenbide sarerik handiena ikus liteke bertan. Hiri guztia begiztatzeko aukera izango duzu, eta baita beste leku batzuk ere, adibidez Italia eta Eskandinavia, guztiak ere eskala txikian. Hirian barrena minitour bat egitea bezala izaten da, baina handik irtendakoan, ez ahaztu portura joan eta iluntzeaz gozatzea.
© Safariland Stukenbrock / Safariland Stukenbrock
© Miniatur Wunderland
AIREKO LOTURAK. Lufthansa eta Eurowings konpainiek zuzeneko hegaldiak eskaintzen dituzte maiz-maiz Berlin, Hanburgo, Frankfurt, Munich, Düsseldorf edo Stuttgartera joateko Espainiako Estatuko hainbat aireportutatik: Madril, Bilbo, Bartzelona, Palma de Mallorca, Malaga, Kanaria Handia eta Tenerife.
PARADISU BAT HAURRENTZAT GOAZEN SAFARIRA! Safariland Stukenbrock izeneko eremuan (Ipar Renania-Westfalia) Afrikan bezalako esperientziak bizi izango ditugu, baina Alemaniaren bihotzean. Zoologikoa dauka, atrakzio parkea eta haurrentzako parke estalia. Gainera, autobus batean animaliak gertutik ikustera joan daiteke, eta gaua hango etxola batean pasatzeko aukera ere ematen du. © Mainau GmbH / Achim Mende
ASKATASUNA IZARREN PEAN Naturarekin modu aktiboan gozatzeko beste modu bat ere badago: kanpatzea. Bavariako Alpeak leku ezin hobea dira horretarako. Goi Oihan Beltzean, ausartzen direnek beren burua probatu dezakete eskaladarako basoan edo txirristaz txirrista mugarik gabe gozatu bainuaren paradisuan, Titisee aintziran. Kultura maite dutenentzat, merezi du gazteluak bisitatzea, adibidez Neuschwanstein eta Linderhof-ekoa.
Besalú
Mainau uhartean, Constanza aintziraren ertzean, haurrek ibilbide bat egin dezakete gurasoekin, senideekin, aitona-amonekin edo lagunekin, eta lurraldea arakatu altxorra bilatzen duten bitartean. Urtero gai bat lantzen dute, eta asmakizunek eta jarraibideek lagunduta, misterioa argitu behar izaten da azken saria eskuratu.
Itzuli egingo dizugu
%5
zure EROSKI club txartelean
Alemaniarako opor paketeetarako, erreserba otsailean eginez gero eta egonaldia apirilaren 30a bitartekoa izanez gero.
Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik Ikusi hemen: www.viajeseroski.es/contacto/
51
50-51 Viajes_EUS.indd 49
18/1/22 20:49
Abantaila gehiago
Publizitatea
EROSKI club ordainketa txartelarekin dena da abantaila Itzuli egingo dizu %1eko aurrezkia eta doakoa da, jaulkitze eta mantentze kuotarik gabea. Gainera, mundu guztirako balio du, eta segurtasuna lehenesten duen ordainketa modu bat da.
A
bantailak eskaintzen dituzten ordainketa txartel batzuen atzean mantentze komisioak edo kuotak izaten dira, eta erabiltzaileari diru kopuru gehigarri bat kostatzen zaio. Ondorioz, aurreztu beharrean gastu gehiago ordaindu behar izaten da askotan. EROSKI club ordainketa txartelak, ordea, gardentasuna eta erraztasuna eskaintzen ditu, guztiz doakoa delako, ez duelako jaulkitze eta mantentze kuotarik eta komisiorik ere ez dibisa aldatzeagatik. Gainera, %1eko aurrezkia itzultzen dizu EROSKItik kanpo egindako erosketetan (1), izan ile-apaindegi batera joan zarela, izan kontzertu baterako sarrerak erosi dituzula edo zapatila berriak. Zuk nahi duzuna! Bestalde, segurtasuna eskaintzen dizu zure erosketetan, eta horri balio handia ematen diote erabiltzaileek, eta are gehiago beste herrialde
Arropa edo zapatak erosten ditudan bakoitzean, lagunekin irtendakoan edo garajera joaten naizenean, saiatzen naiz EROSKI club ordainketa txartela erabiltzen, itzuli egiten baitidate gastuaren %1. Diru hori metatu egiten dut txartelean, eta gero supermerkatuko gourmet gutizia batean gastatzen dut, edo erosketa on batean. Pepe, EROSKI club-eko bazkidea eta ordainketa txartel baten jabea
batzuetan erabiltzen denean; izan ere, mundu guztirako balio du. Mugikorretik ordaintzean edo Internet bidez erostean, berme guzti-guztiak eduki behar dira. EROSKI club ordainketa txartelak fidagarritasun handia eskaintzen du, eta malgutasuna ere bai ordaintzeko moduan, edo interesik gabeko finantzaketa EROSKIn.
(1) Kanpoan gelditzen dira hipermerkatuak eta bere gasolindegiak, supermerkatuak eta bere gasolindegiak, elikadura dendak, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten erabilerak eta eskudiru ateratzeak eta uzteak, ez baitira ondasunak edo zerbitzuak erosteko operazioak. Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.
52
52-54_Ventajas_EUS.indd 42
18/1/22 21:08
bazkide izateagatik
Publizitatea
Hilabete hau opariz betea dago EROS club ordainketa txartelaren jabea EROSKI bazara, opari emango dizugu... baza
5€
aurrezki-kupoi digital batean
Zure EROSKI club ordainketa txartela erabiltzeagatik bakarrik EROSKIn otsailean egingo dituzun erosketetan eta 200 €-raino iristeagatik, 5 €-ko aurrezki-kupoia lortuko duzu, eta martxoaren 10etik 31ra aktibatu ahalko duzu areacliente.eroski.es gunean edo zure EROSKI aplikazioan(1).
Oraindik ez al daukazu EROSKI club ordainketa txartela? Egizu eta eraman itzazu 10€ aurrezki-kupoi batean
E
txetik bertatik eska dezakezu edozein unetan, eroski.es gunean, edo hurbilen daukazun dendan. Gainera, txartel berria egiten duzunean, 10 €-ko aurrezkikupoi bat eskuratuko duzu ongietorri gisa (2) . Har ezazu gogoan doakoa dela betiko, eta ez dela kuotarik ordaintzen, ez egiteko eta ez mantentzeko ere. Gainera, txartel bakarrarekin, ordainketak egin eta clubeko abantaila guztiak eskuratzeko modua izango duzu. Guztia batean!
(1) (2)
Hemen ikusiko duzu abantaila guztien berri:
eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/
Baldintzak hemen: eroski.es/tarjeta-pago-promo/ 10 €-ko aurrezki-kupoi bat, eskuratu eta hurrengo bi hilabetetan trukatzeko, EROSKIn gutxienez 10 €-ko erosketa bat eginda.
53
52-54_Ventajas_EUS.indd 43
18/1/22 21:08
Abantaila gehiago bazkide izateagatik Publizitatea
Eman izena doan eta has zaitez erregaietan aurrezten Aurreztu ezazu
Oraindik ez al dakizu erregaitan nola aurreztu dezakezun EROSKI club-ekoa izateagatik? %4raino aurreztu ahalko duzu (1) erregaia EROSKI club txartelarekin ordaintzen duzunean Repsol, Campsa eta Petronorren zerbitzuguneetan. Hilean 50 eta 100 litro artean hartzen badituzu, %2 aurreztuko duzu. Hilean 100 litro baino gehiago hartzen badituzu, %3. Gainera, lortu ezazu beste %1 EROSKI club ordainketa txartelarekin ordainduta, eta %4
% aurreztuko duzu. Aurrezki hori eskuratzeko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia.
raino REPSOLen
Eman izena doan 944 943 444 zenbakian edo eroski.es/promocion-carburante/
(1) Aurreztu ahal izateko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetarako bakarrik balio du eskaintza horrek. Hurrengo hilabetearen hasieran sartuko dizute dirua EROSKI club txartel atxikian. Ikus itzazu baldintza guztiak hemen: www.eroski.es/promocion-carburante/
Nahi al duzu urtebetez dohain eduki zure haurtxoaren pixoihalak eta toallatxoak?
O ZOZKETA urtebetean pixoihalak ih l k eta toallatxoak doan zuk nahi duzun markatakoak
tsailaren 3tik 16ra, eman ezazu izena gure webgunean eta zuk lor dezakezu pixoihalak eta toallatxoak EROSKIn urtebetez dohain izateko saria, zuk nahi duzun markakoak. Irudikatzen al duzu egun batean dei bat jasotzen duzula albiste ona emateko? Gastu bat gutxiago zuretzat, 800 € sartuko baitizkizugu EROSKI club txartelean (2), pixoihaletan eta toalletan truka dezazun, edo zuretzat eta zure familiarentzat behar dituzun gauzetan.
Oso erraza da parte hartzea. Izena eman eta egiaztatu egin behar dituzu zurekin harremanetan jartzeko datuak, eta irabazle suertatzen bazara, deitzeko modua izango dugu. Gainera, ikus ezazu EROSKIk zer eskaintzen duen zure haurtxoarentzat Hola Peke eskuorrian, eroski.es gunean.
Eman izena hemen
(2)
EROSKI club-eko bazkideen artean zotz egiteko; eroski.es/sorteo-producto/ gunean sartu eta nor diren adierazi beharko dute 2022/02/03tik 2022/02/16 bitartera. 800 € sartuko ditugu bazkide irabazlearen EROSKI club txartelean, EROSKIn truka ditzan edozein markatako pixoihal eta toallatxoekin edo bestelako produktu batzuekin. Baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-holapeke/
54
52-54_Ventajas_EUS.indd 44
18/1/22 21:08
EROSKI 75 SOJASUN SC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
13:48
albisteak noticias
ADIMEN ARTIFIZIALA
eta horri esker elikadura
OSASUNGARRIAGOA Kontsumitzaile gisa, gero eta argiago dugu aldatu egin behar dugula elikatzeko ohitura osasungarriago eta jasangarriagoetara, baina askotan informazioa ez da izaten behar bezain argia edo ez dator iturri egiaztatuetatik. EROSKIn beste pauso bat eman dugu zuri gauzak errazteko.
E
likagaien inguruan nutrizioari buruz ematen den informazioa gardena izatea funtsezkoa da dieta osasungarria egiteko eta EROSKIk osasunarekin eta jasangarritasunarekin dituen konpromisoak betetzeko. 2017. urtean, teknologia berrien laguntzarekin, Ekilibria
Deskargatu ezazu doan
jarri genuen abian, osasun programa aitzindaria Espainian. Orain beste pauso bat eman dugu, eta AI Food proiektuarekin bat egin dugu; EIT Food Europako Berrikuntza Elkarteak sustatzen du, eta horren helburua da elikadura ekosistema eraldatzea teknologiaren bidez, osasungarriagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Aplikazio bat da, zeinak erosketa tiketak irakurriz, ikasi egiten duen gure ohituretatik, erosi ditugun elikagaiak oinarri hartuta. Horri esker, aplikazioa gai da informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta aholkuak emateko elikatzeko errutinak hobetu ditzagun.
Kontsumitzailearen interesei buruzko informazioa sortzen duenez, lagungarria izango da elikagai katean egon litezkeen hornidura arazoei aurrea hartzeko, eta lagundu egingo du ingurumenaren gaineko eragina murrizten, sustatu egingo ditu-eta tokiko produktuak, edo iraungitze-data laburragoa duten beste batzuk proposatuko ditu elikagairik ez dadin alferrik galdu. Europako proiektu horretan parte hartuz, gure nahia da bezeroei erraztasunak ematea aukera osasungarriagoak eta jasangarriagoak egin ditzaten erosketa saskian.
Aurreztu ezazu zure gogoko produktuetan! EROSKI aplikazioak gehien interesatzen zaizkizun eskaintzak erakutsiko dizkizu zure lehentasunak eta ohiko denda kontuan hartuta.
EROSKI guztia zure mugikorrean!
58 Noticias_EUS.indd 58
18/1/22 21:17
EROSKI 73 FINISH OFFSET.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
16:40
EROSKI 75 HEINEKEN.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/1/22
12:16