EROSKI_FEBRERO_2022_EUSKERA

Page 8

hilabete honetan FRESKOAK SURIMI MAKILATXOAK, SURIMI BIRRINDUA, BAKAILAO GEZATU PAPURTUA ETA AGUINAGA EROSKIREN GULAK Entsalada bat egiteko, unean bertan plater bat prest edukitzeko edo, besterik gabe, mokadutxo bat egiteko, hemen dituzu gure gulak, surimia eta bakailao gezatua, arrain jasangarri egiaztatuarekin eginak.

KONTSERBAK CUCA HEGALUZEA ERRESERBA Kantauri itsasoko lehengaiarekin egina dago; arrantza metodo tradizionalekin harrapatzen da eta MSCk egiaztatzen dituen arrantzaleku jasangarrietatik dator. Sei hilabete egiten ditu ontzen, kalitate oneneko oliba olio ongi xurga dezan; horrela, zapore eta testura paregabeak lortzen ditu.

Konpromisoa ITSASOAREKIN Jasangarritasun ziurtagiria duten arrainak lekua irabazten ari dira gure saltokietan. Arrandegiko salmahaietatik harago, kontserbetan eta izoztuetan ere aurki ditzakezu MSC zigilua duten produktuak.

A

rrain jasangarria aukeratzea modu ona da zure aletxoa jartzeko etorkizuneko belaunaldiek ere itsasoko baliabideez gozatzeko aukera izan dezaten. Iaz, EROSKIn 3.600 tonatik gorako erosketak egin genituen jasangarritasun ziurtagiria duten arrainetan. Horien artean, Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak egiaztatuak izan ziren 2.000 tona eta beste 1.600 tonak, berriz, akuikulturatik etorriak, GGN zigiluarekin (GLOBALG.A.P.). Zigilu urdina duen arraina aukeratuta, munduan arrantza jasangarriaren alde ari den mugimenduaren zati bihurtzen zara, eta lagundu egiten duzu etorkizunean ere itsasoak arrainez beteta egon daitezen. Gonbita egiten dizugu MSC zigilua duten gure arrain askotarikoak dasta ditzazun!

EROSKI SELEQTIA HEGALUZEA KANABERAZ ARRANTZATUA Gure hegaluzea banan-banan arrantzatzen da beitarekin, artisau eran.

CALVO HEGALUZEA OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA EKOLOGIKOTAN Kanaberarekin harrapatzen da atuna eta MSC zigilua dauka; oliba olio birjina estra ekologikoa darama, Galiziako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak egiaztatua (CRAEGA).

8

08-09 MSC_EUS.indd 8

19/1/22 13:05


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.