6 minute read

Garai ona da barbakoa egiteko

Next Article
Ardoak

Ardoak

Barbakoa bat prestatzea oso erraza izan daiteke aholku erraz batzuk kontuan hartuta eta gustu eta adin guztietarako aukerak hautatuz gero. Aukera paregabea izan daiteke hanburgesa on batzuk jateko, eta arinagoa izatea nahi badugu, konbinatu egin ditzakegu oilasko edo indioilar haragia, edo haragiz eta berduraz egindako gure brotxetekin gozatu.

HANBURGESAK, KLASIKO BAT Haragi lodiagoa nahi baduzu, EROSKIren txahal hanburgesa komeni zaizu, eta bazkaltiar asko elkartuko bazarete, EROSKI basic saileko hanburgesek sei ale eskaintzen dizkizute preziorik onenean: badituzu txahalarenak edo eta txahal eta txerriarenak.

AUKERA ARINAGOAK EROSKIn aukera zabala duzu indioilar eta oilasko hanburgesetan, eta errezeta bat baino gehiago: espinakaz eginak, gaztaz, azenarioz, baratxuriz eta perrexilez...

BROTXETEN ETA PINTXOEN UKITUA Zure barbakoek kolore eta zapore berezia izatea nahi baduzu, pintxo eta brotxeta ugari eskaintzen dizugu jateko prest.

Neska-mutikoentzat ere aukera paregabea izaten da barbakoa, eta haientzat egokiagoak izan daitezke gantz gutxiagoko haragiak, oilaskoarena eta indioilarrarena, adibidez. Brotxetak hautatzen badituzu, errazagoa eta dibertigarriagoa izango da otordua. Gainera, barazkiak ere izaten dituzte.

Hutsik egiten ez duten errezetak

2,70 €

ERRAZIOAK

Hanburgesa labean, gazta, guakamole eta errukularekin

Hanburgesak egiteko • 500 g txahalki (xehatuta) • Arrautza bat • Koilarakadatxo erdi kumino (hautsa) • Koilarakadatxo erdi piperrauts, Verakoa (gozoa edo mina, nahi dena) • Piperbeltz beltza • Gatza Laguntzeko • 4 xerra cheddar gazta (xerratan) • 4 burger ogitxo, kristal erakoak • 4 koilarakadatxo guakamole • 80 g perretxiko (kontserbakoa) • Tipula more bat • 20 g errukula

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 180 ºC-an.

Nahasi haragia arrautzarekin, gatzarekin eta espeziekin ontzi batean. Egin orea ongi-ongi eskuekin bola bat eratu arte eta utzi egonean minutu batzuetan. Banatu 125 gramoko zatietan.

Estali labeko erretilu edo molde bat aluminiozko paperarekin eta igurtzi olioz. Jarri hanburgesa eta eduki labean 180 ºCan 15 minutuz. Denbora horren erdia igaro denean, eman buelta, bi aldeetatik berdin egin dadin. Erantsi gazta xerra bat gainetik, eta utzi kozinatzen beste minutu batzuk.

Txigortu arin-arin hanburgesarako ogia. Igurtzi beheko ogi zatia guakamole koilarakadatxo batekin, erantsi tipula laukitxoetan moztuta, hanburgesa gaztarekin, perretxikoak eta, gainean, errukula. Bukatzeko, jarri beste ogi zatia eta zerbitzatu.

OHAR DIETETIKOA Gure menuan noizbehinka sar dezakegu hanburgesa bat, betiere osagaiak ongi zainduta. Era askotan presta daiteke, eta haurrek oso gustuko izaten dute; gainera, prestatzeko garaian haiek ere parte har dezakete. Nutrizio arloko ezaugarriak. Txahal haragi xehatuarekin egina dago, eta horrek zati erdigantzatsuak izaten ditu; horrexegatik dauzka gantz saturatuak kopuru horretan. Gainerako gantza guakamoleak eta gaztak emana da. Lehenbizikoak gantz kardio-osasungarriak ematen ditu, eta bigarrena, gantz saturatuak dituen arren, esneki bat da, eta ez dauka beste saturatu batzuen eragin berdina. Trikimailua. Hauta ezazu gantz gutxiko txahalki zati bat eta eska ezazu xehatzeko; horrela, gantz gutxiagoko haragia izango dugu. Erabil ezazu osoko ogia eta hauta itzazu osagai osasungarriak hanburgesan jartzeko. Horrekin, nutrizio kalitate hobea izango du errezetak.

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora 30’

NUTRI-SCORE

A B C C D E

ERRAZIO BATEK DAUKA:

KCAL 620

GANTZA 40,10G

GANTZ SATURATUAK 15,85G

AZUKREAK 6,26G

GATZA 1,60G

%31 %57 %79 %7 %27

EKAINA, AHUAKATEAREN HILABETEA MUNDUAN Bizitzaren fruta

Uda heltzearekin bat eta tenperaturak igo ahala, ahuakatea aukera ezin hobea bihurtzen da sukaldean. Ahuakatearen hilabeteari ongietorria emateko, behar bezala ospatzeko gonbita egiten dizu Ahuakatearen Mundu Erakundeak, eta errezeta harrigarri eta originalak eskaintzen dizkizu sukaldaritzako bere liburuan.

Testura krematsuarekin eta almendra kutsuko zaporearekin, ahuakateak ukitu perfektua emango die udako zure platerei. Dasta ezazu sandwichetan, txigorki gainean zabalduta edo abangoardiako errezeta gustagarri eta osasungarrietan.

BERRITU EZAZU SUKALDEAN AHUAKATEARI ESKAINITAKO LEHEN LIBURU ELEKTRONIKOAREKIN

Gantz monosaturatugabeak 13,8 gramo ditu, oliba olioarenak bezalakoak

Ugari ematen ditu potasioa eta magnesioa

100 gramok egunean behar den E bitaminaren %26 eta C bitaminaren %22 ematen dute

Ahuakatearen dohainetako bat da 20 bitamina eta mineral dituela, proteinak ere bai eta gantz osasungarriak. Gantz horiek monosaturatugabeak dira -onak gorputzerako eta osasunerako, oliba olioa bezala -, eta mesede egiten diete kolesterol mailei eta gutxitu egiten dute bihotz-hodietako arazoak izateko arriskua. Hori dela eta, bihotzaren fruta ere esaten zaio ahuakateari.

Horretaz gain, zuntz gehien duenetakoa da fruten artean. Zenbait ikerketak dio elikagai mota hau jateak %40 murriztu ditzakeela kolesterolaren zifrak, eta kopuru egokietan janez gero (egunean 25 gramo inguru), hilkortasun arriskua txikitu egiten dela dirudi.

Hortaz, goza dezagun ahuakatearekin pisua hartzeko beldurrik gabe, ez baitaiteke esan gizendu egiten duenik. Are gehiago, pisua kontrolatzen lagundu dezakeela dirudi, ikusi baita, dieta berbera eginda, ahuakatea jaten dutenek asetasun handiagoa sumatzen dutela. Eta horri guztiari gehitu behar zaio E eta C bitaminek herdoilaren aurka egiten duten lana (bi bitamina horiek hartzeko iturria da ahuakatea), eta B6 bitaminak gure immunitate sistemari egiten dion mesedea.

Gazta krematsuz egindako biribilkia pipermin karamelizatu eta ahuakatearekin

• Gazta krematsua, terrina bat (giroko tenperaturan) • 100 g azukre • Katilu erdi ur • 2 koilarakada ozpin baltsamiko • 2 pipermin, juliana eran moztuta • Ahuakate bat, xafl atan moztua • 2 koilarakada tipulin • Gatza • Piperbeltza

NOLA PRESTATU. Ontzi batean, nahasi gazta krematsua eta tipulina. Eman gatza eta piperbeltza eta gorde geroko. Berotu azukrea urarekin (katilu erdia) zartagin batean. Karamelua egiten hasten denean, erantsi pipermina eta eduki sutan bost minutuz. Ondoren, bota ozpin baltsamikoa eta kozinatu pipermina karamelizatzen den arte. Utzi hoztera.

Jarri fi lm papera gainazal lau baten gainean, zabaldu gainetik gazta, laukizuzen bat eratuz (paperak hartzen duen eremua baino txikiagoa izan dadila). Gaztaren erdian, jarri pipermin karamelizatua eta ahuakate xafl ak. Egin biribil bat, lotu korapiloz fi lmaren mutur bakoitza eta sartu hozkailuan hiru orduz.

Kendu fi lm papera eta zerbitzatu gazta eta ahuakate biribilkia gaileta gazi edo ogitxo batzuekin lagunduta.

Errazioak: 8

Zailtasuna Denbora

40’

This article is from: