15 minute read

Edergintza

Agur ileari

Larruazal leuna eta depilazio perfektua izan dezazun uda honetan, depilatzeko produktu sorta zabala eskaintzen dizugu. Oso erraz erabiltzekoak dira eta formatu guztietan eskura ditzakezu: argizari epel eta hotzak, kremak eta xafl ak. Hartu kontuan gure aholkuak eta hauta ezazu zure gustu eta beharrizanetara ongien moldatzen den irtenbidea.

DEPILATU AURRETIK

• Saia zaitez maiz samar esfoliatzen, lagundu egiten baitu ileak ez daitezen trabatuta gelditu. Esfoliazioak desagerrarazi egiten ditu larruazaleko zelula hilak, zeinak oztopatu egiten duten ilea atera dadin. Horrela, ileak bidea garbi izango du kanpoalderantz.

• Komeni izaten da dutxa bero bat hartzea poroak irekitzeko. Era horretan, depilazioa eraginkorragoa izango da eta ez du minik emango.

• Ziurtatu ezazu larruazala garbia eta lehorra dagoela.

ARGIZARI HOTZA Argizari hotzezko bandak errazago eta azkarrago erabiltzen dira egunerokoan argizari beroa baino. Behin baino gehiagotan berrerabil daitezke produktuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Metodo iraunkorra da, larruazala leunagoa gelditzen da eta ileak, errotik kentzen denean, denbora gehiago behar izaten du hazteko.

NOLA DEPILATUKO NAIZ

Veet depilatzeko argizari bandak galtzarbeetarako eta bikiniaren atalerako (16 ale), belle depilatzeko bandak gorputz eta zangoetarako (20 ale) eta Veet depilatzeko argizari bandak larruazal normaletarako (40 ale).

ARGIZARI BEROA

Depilatzeko aukeren artean, argizariak ematen du emaitzarik iraunkorrena. Zangoetan, iztarteetan, bekainetan, besapeetan eta goiko ezpainean erabil daiteke, eta kendu ondoren, ileak hiru edo lau aste beharko ditu berriz ateratzeko, errotik kentzen baita, argizari hotzarekin bezala. Gainera, ilea erraz itsasten da eta eraginkorra da ilea motz dagoenean ere. Kalitate profesionaleko depilazioa uzten du, eta etxean bertan egin dezakezu. Argizari hondarrak olio batekin kendu daitezke eta, depilatu ondoren, komeni izaten da krema hidratatzaile bat erabiltzea, osagai lasaigarriak dituena, adibidez aloe vera.

Taky Divina argizaria fruitu gorriekin (400 g), Veet depilatzeko argizaria azukrez egina (250 g) eta belle argizari perlak (400 g).

KREMA

Produktu mota horrek kimikoki disolbatzen du larruazalaren gainazalean dagoen ilea. Depilatu nahi dugun gunean ematen da, eta gehienez hamar minutuz uzten zaio, eragina egin dezan. Ondoren, esponja batekin arin-arin igurzten da ilea kentzeko, edo espatula batekin. Ezin hobea da gune txikiak azkar ar depilatzeko, adibidez besapeak. Ez du minik ematen, hori du ona, baina aste bat edo bi bakarrik irauten du ileak atera gabe. Oso erosoa da dutxan erabiltzeko eta, gehienetan, osagai lasaigarriak daramatza, adibidez aloe vera, mentola, izpilikua, eta abar.

Veet depilatzeko krema dutxarako (150 ml), belle depilatzeko krema larruazal sentiberetarako (200 ml) eta Veet Men depilatzeko krema dutxarako gizonentzat (150 ml).

Gillette depilatzeko gel-a larruazal sentiberetarako (200 ml), Gillette body bizar labana gizonentzat (3 ale), belle Sensitive xafl a eta Gillette Comfortglide Venus bizar labana.

BIZAR LABANAK

Oso egokiak dira denboraz larri gabiltzanerako, azkar eta zehatz depilatzen baitu, nahiz eta ilea ez duen kentzen errotik. Formatu bat baino gehiago dago: buru baskulatzailearekin, xaboia txertaturik darama, osagai aktiboak dituena (aloe vera...). Ile gutxi duten pertsonek erabiltzeko dira egokiak eta laser bidezko depilazioa egiten ari direnentzat. Xafl ak erabiltzean, garrantzitsua da aparra ematea lehenik, larruazala ez dadin narritatu.

DEPILATU ONDOREN

• Egokia da ur hotzezko dutxa bat hartzea larruazala baretzeko eta poroak itxi daitezen.

• Krema hidratatzaileak erabil daitezke larruazala baretu eta hidratatzeko, osagai freskagarriak dituztenak.

• Nahiz eta udako hilabeteetan zaila izan daitekeen, egokiena izaten da eguzkirik ez hartzea depilatu eta berehala, larruazala sentiberagoa egoten da eta.

Babestu ezazu zure inguruko natura

Elkartasun Zentimoak programarekin, zure erosketa ordaintzeko garaian keinu txiki bat egin eta lagundu egin dezakezu zure inguru naturala zaintzen. Ekainean, WWF España erakundea lagunduko dugu. Mundu mailan lanean ari da natura babesteko, planetako ingurumena ez dadin hondatu eta etorkizunean harmonia handiagoan bizi gaitezen.

Natura da bizitzaren euskarri nagusia eta elikagai eta sendagaien iturria. Aterpea eta babesa ematen digu, aire garbia eskaintzen, ur freskoa, zoru osasungarriak... Baina zaindu beharrean, neurriz kanpo ustiatzen ditugu baliabideak, iraunkortasunari kalte egiteko moduan ekoizten eta kontsumitzen dugu, kutsatu egiten ditugu ozeanoak, eta gasak isurtzen ditugu, lurra berotzen ari direnak hondamendi bat sorrarazteko neurrietaraino. 2020. urteak erakutsi digu natura funtsezkoa dela gure iraupenerako eta naturan ukitu gabe dauden

sistemak ezinbestekoak direla etorkizunerako. Naturari egiten dioguna geure buruari egiten diogu, eta premiazkoa da elkarren arteko harremanean sortu diren eten eta urratuak konpontzea.

WWF erakundeak 60 urte baino gehiago daramatza lanean ingurumenaren alde, etorkizunean elkarrekin harmonian bizi daitezen pertsonak eta natura. Horretarako, kontserbazio proiektu asko lantzen dute hainbat esparrutan, izan espezieak zaintzeko, izan itsasoak, ozeanoak, ibaiak, hezeguneak edo basoak babesteko, edo izan klima aldaketaren aurka egiteko.

EROSKIren kanpaina honi esker, basoak lehengoratzeko eta erriberako basoak garbitzeko jarduerak jarriko dira abian. Udazkenean egingo dira ekintza horiek: espezie autoktonoak landatuko dira eta jarraipena egingo zaie gero.

Basoek beren betiko funtzioak betetzea da helburua, berriz ere baliabideak eskain ditzaten, kalitatezko ura eta airea, babesa uholdeen aurrean, eta, era berean, klima doitzen lagundu dezatela eta aisialdirako eta naturarekin harremanetan egoteko lekuak eskain ditzatela.

WWF erakundea zertan ari den eta planetako bioaniztasunaren alde nolako lana egiten duen jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen: www.wwf.es.

MAIATZEAN 140.000 €

BAINO GEHIAGO BILDU DITUGU ESKERRIK ASKO!

Eskerrak eman nahi dizkizugu maiatzean Elkartasun Zentimoak programa lagundu duzulako eta ekarpena egin duzulako Elikagai Bankuen eta Cáritasen alde, zeinak laguntza ematen baitiete COVID-19ak gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan utzi dituen pertsonei.

Abantaila gehiago

1.500.000 zuzeneko sari

Udako zure erosketek saria eduki dezakete. EROSKI club-ek 1.500.000 sari baino gehiago banatzen ditu bazkideen artean. Jakin nahi al duzu zer lortu dezakezun?

• Udako opari bikainak Travel Club Katalogotik, adibidez motxila termiko bat, Quokka botila bat edo hondartzako aulki bat harigabeko entzungailuekin atseden hartzeko hondartzan eguzkia hartzen duzun n bitartean, edo EROSKI club-ek eskaintzen dizkizun beste opari batzuk, esaterako zurezko pala batzuk, baloi aloi bat edo Jenga erako jolas bat familia osoa aritzeko udako arratsaldeetan. Zozketa txartelean doako kode doako kode bat aurkituko duzu, eta aukera emango dizu opariak trukatzeko Travel Club-en webgunean.

• EROSKI markako produktuak doan uda osasungarria eduki dezazun, adibidez gazpatxoa, entsalada, antxoaz beteriko olibak eta laranjazko edo ananazko edariak, egun beroetan freskatzeko. la g reskatzeko. Eta beste produktu asko, ezin hobeak urte sasoi horretan hartzeko. Doako milaka kupoi dituzu zain. u asko, ezin hobeak urt milaka kupoi ditu n.uzu zai

Eta zozketa handi bat udan

Gutxi iruditzen al zaizu? Zozketa handi bat ere(1) egingo dugu club-ean, eta seguru gaude parte hartu nahiko duzula:

Peugeot 3008 Hibridoaren harpidetza bat doan 24 hilabetez BIPIn. Egizu kontu, auto bat egokitu zaizu zozketan eta erregaia botatzeaz bakarrik arduratu behar duzu, ordainduta dituelako arrisku orotarako asegurua eta kontuak ere bai zenbait zerbitzurekin: norberak jasandako kalteak konpontzea, pneumatikoak ordezkatzea eta prebentzio eta hobetze umatikoak ordezkatzea eta prebentzio eta hobe ordezkatzea eta prebentzio eta hobe lanak 24 hilabeteetan. etan.

10 BIDAIA zuk nahi duzun lekura, nahi duzunean eta nahi duzunarekin. Europara joan ahalko zara eta Eiff el dorrea ikusi, Big Ben ezagutu eta fi sh an chips direlakoak afaldu, urrutixeago joan eta Egipto bisitatu edo Karibeko uretan bainatu. 10.000.000 puntu izango dituzu Travel Club-en zure hurrengo oporlekua zein izango den erabakitzeko edo, nahiago baduzu, Travel Club Katalogoko beste edozein oparirekin ere trukatu ditzakezu. Zuk erabaki.

(1) BIPI harpidetza baten zozketa Peugeot 3008 Hibrido bat eskuratzeko 24 hilabetez. 2021/06/17tik 2021/08/11ra, lor ezazu zozketa txartel bat EROSKI club txartelarekin 30 €-ko edo gehiagoko erosketa bat egiten duzun bakoitzean EROSKI supermerkatu edo hipermerkatuetan. Ikusi hemen baldintzak: eroski.es/sorteo-eroskiclub.

bazkide izateagatik

Nola lortu sariak?

Nola lortu txartel digitala?

5 SARI URTEBETEZ EROSKETAK DOAN EGITEKO EROSKIn, bakoitza 2.000 eurokoa guztira. Zuk nahi duzunean eta nahi duzun bezala gastatu ahalko duzu zure saria; erosketako orgatxo bat bete dezakezu adibidez, edo telebista bat erosi. 2.000 € sartuko dizkizugu EROSKIn truka ditzazun edozein unetan.

Oso erraza da. EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, ekainaren 17tik abuztuaren 11 arte, biak barne.

Ordainlekuan emango dizuten zozketa txartelaz gain, beste bat ere baduzu EROSKI aplikazioan, azken hori digitala.

EROSKIn egindako erosketaren tiketa 30 €-koa edo handiagoa bada, zozketa txartel bat emango dizute ordainlekutik pasatzean. Ireki ezazu eta ikusi ea saririk baduen. Gainera, sartu EROSKI aplikazioan eta lortu beste txartel digital bat.

l?

Ordainlekuan emango

1. Aplikazioa deskargatua eduki behar duzu. 2. EROSKI club-eko bazkide gisa identifi katu beharko duzu. 3. Sartu Descubre Jugando funtziora. 4. Eta ea zorterik baduzun!

Abantaila gehiago bazkide izateagatik

Ez duzula zozketaren zain egon nahi autoa eskuratzeko?

Autoetarako harpidetza egiteko beste aukera batzuk eskainiko dizkizugu Sustapen Gehiago atalean, non beste modelo batzuk ere hauta ditzakezun, zure gustu eta beharrizanetara egokitzen direnak. Jakin nahi al duzu nola? Jarraitu pauso erraz hauei:

1. SAR ZAITEZ Sustapen Gehiago atalera webgunetik edo EROSKI aplikaziotik.

2. Sakatu BIPI SUSTAPENEAN.

3. Hauta ezazu zure gustuko MODELOA.

€ 300 €

-raino -raino

HILEAN 475 €-TIK HASITA Egizu harpidetza Peugeot 3008 Hibrido baterako 4. Konfi guratu zure HARPIDETZA.

5. Eta eskuratu ezazu zure autoa preziorik onenean, INOIZ BAINO GEHIAGO AURREZTUTA.

300 € 300 € €

-raino raino

HILEAN 289 €-TIK HASITA HILEAN 205 €-TIK HASITA

Egizu harpidetza Audi A1 baterako Egizu harpidetza Fiat 500 baterako

Familia Plana 0·12 programakoa izateagatik

%5 aurreztu ahalko duzu pixoihal eta toallatxoetan zure haurtxoak 3 hilabete egin arte, eta hilean lau aurrezki kupoi izango dituzu zure familiaren beharrizanetara egokituta. Gainera, hilabete honetan...

Oraindik ez baduzu izena eman, egin ezazu ekainaren 30a baino lehen eroski.es/familias012 gunean, eta eskuratu datorren uztailean %20ko bost aurrezki-kupoi hauek EROSKIn (1).

Mis promociones

Nola lortu aurrezki kupoi digitalak?

20%

Por la compra de HELADOS en EROSKI

Ingreso en tarjeta ¡Lo quiero!

Familia Plana0·12

%20

Izozkiak Eguzki babesa 1Familia plana programan izena emanda egon behar da ekainaren 30a baino lehen. Izena eman ez baduzu, egin ezazu!

2Uztailean bost kupoi izango dituzu aplikazioan/web-ean, eta aktibatu egin beharko dituzu.

20%

20%

Por la compra de

PROTECTORES SOLARES

en EROSKI

Ingreso en tarjeta ¡Lo quiero!

Por la compra de BAÑADORES para niños/adultos en Hipermercados EROSKI

Ingreso en tarjeta ¡Lo quiero!

20%

Por la compra de TOALLAS DE PLAYA en Hipermercados EROSKI

Ingreso en tarjeta ¡Lo quiero!

Zuk ere nahi al duzu? eroski.es/familias012

%100 konprometituak, %100 jasangarriak

Gure planetak baliabide

ugari du, baina oreka hauskorrean bizi da:

baliabide horiek nola erabiltzen diren, hor dago koska. Bonduellen uste dugu natura dela daukagun gauzarik baliotsuena, eta horrexegatik, lurra errespetatzeak eta begetalekiko pasioak gidatzen gaituzte hasiera-hasieratik.

Urtero zortzi milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara, eta horrek kalte egiten dio itsasoko eta lurreko bizitzari. Plastiko gutxiago erabiltzea funtsezkoa da planetaren etorkizunerako. Bonduellen sei konpromiso hartu ditugu garapen jasangarriaren alde egiteko, eta horietako bat da ontzi %100 birziklagarriak edo berrerabilgarriak erabiltzea. Helburu horrekin, kendu egin dizkiegu plastikozko bilgarriak hiru latako eta bi latako sorta guztiei, eta kartoi %100 birziklagarria erabiltzen hasi gara. Ia bederatzi milioi sortari eragin die aldaketa horrek, eta guztira

urtean 25.000 kilo plastiko erabiltzeari utzi diogu.

Horrekin, erantzun egin nahi diegu kontsumitzaileen eskariei, gero eta kezka handiagoa baitute material birziklatuaren inguruan. Kartoizko ontzi berria %100 birziklagarria da, eta iturri jasangarrietatik dator.

FSC ziurtagiriari esker, bermatu egiten dugu erabiltzen den materiala modu jasangarrian kudeatzen diren basoetatik datorrela.

Bonduellen %100 konprometiturik gaude eta %100 jasangarriak izan nahi dugu planetaren etorkizuna eta pertsonen ongizatea bermatzeko

Konpromiso horren eta beste guztien berri gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen: www.bonduelle.es

Maitasuna lehen kolpean

Leku liluragarria da, eden txiki bat ozeano Atlantikoaren erdian, bidaiariak txoratzeko modukoa. Bost arrazoi emango dizkizugu Kanaria Handian galtzeko. Erabat maiteminduko zara!

Alde zaharra, Arucas.

1TERMOMETROA BETI ALDE Klimatologia paregabea izaten da uhartean, halakoxe kokapen geografi koa baitu eta alisio haizeen laguntza estimagarria. Ezaugarri horiei esker, urtean batez beste 24 graduko tenperatura izaten du.

Las Canteras hondartza, Las Palmas.

2HONDARTZA, BIZITZEKO MODU BAT 236 kilometroko itsasertza dauka, eta horietatik 60 kilometro dira hondartzak. Itsasertz hori jolastoki paregabea izan da uharteko hainbat belaunaldirentzat, eta harro partekatu dute beren altxorra bisitariekin. Katalogoa oparoa eta gustu guztiak asetzeko modukoa da: hasi hegoaldeko hondar horizko alfonbra zabaletatik eta uhartearen iparraldea zipriztintzen duten paraje intimoetara.

‘Papa’ zimurtuak eta mojoa.

Los Azulejos, Mogan.

3DEKORATU NATURAL IKUSGARRIA Ondare naturala zaintzeko gogoak itxura batean geldiarazi egin du denbora Kanaria Handian. Bertako gainazalaren ia erdia lurralde babestua da, eta horri esker, ingurumen balio paregabea dauka. 4HISTORIA, KULTURA ETA AISIALDIA Lurralde horren historia prehispanikoak taupaka jarraitzen du konkista gertatu eta sei mende geroago ere. Iragan aborigena tentu handiz zaintzen dute parke arkeologiko eta museoetan, non ederki islatzen den uharteko mestizaje kulturala ere. Kristobal Kolonek geldialdia egin zuen Kanaria Handian Ameriketarako bidean, eta arrasto ahaztezina utzi zuen (oraindik ere badira garai hartako aztarna aski bitxiak).

itzuli egingo %5 dizugu zure EROSKI club txartelean

5ITSASOAREN ZAPORE PAREGABEAK Txoko bakoitzak lurrin atseginak eskaintzen ditu, gastronomia alai eta heterogeneo batetik datozenak. Uhartearen berezitasunetako bat da Europan kafea landatzen den leku bakarra dela, baina barazki eta frutetan ere xarma handia dauka, gozogintzan errezeta gustagarriak ditu eta ron berezi-berezi bat ere bai, kontinenteko upategi zaharrenean egiten dena.

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan, eta zerbait gertatzen bada, ezeztatu gasturik gabe.

ERAGINKORRAGOA ETA INGURUMENA GEHIAGO ERRESPETATZEN DUENA Plataforma logistiko berria du EROSKIk

Produktu freskoak banatzeko gure plataforma berria Jundizko industriagunean dago, Gasteizen, eta 27.400 metro koadroko lur saila hartzen du. 17.600 m2 baino gehiagoko azalera du hozkailuetan, eta 30 atrakaleku ibilgailu astunentzat; era horretan, egunero 400 tona produktu fresko kudeatu ditzake. Hogei milioi euro inbertitu ditugu instalazio horietan, eta 150 pertsona inguru aritzen dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoko 300 dendak baino gehiagok beren hornigaiak jaso ditzaten.

Plataforma diseinatzeko orduan, aintzat hartu ditugu Leed Gold nazioarteko ingurumen ziurtagiri ospetsuaren arauak eta baldintzak, eta horrek ziurtatu egiten du ekoefi zientzia eta iraunkortasun estandar zorrotzak beteta egina dagoela eraikina.

EROSKIko lehendakari Agustin Markaideren esanetan, zentro berria “modernoa, eraginkorra eta jasangarria” da eta nabarmendu du azpiegitura logistiko horiek garrantzi handia dutela erakundeak produktu fresko eta tokikoaren inguruan daukan estrategian.

EROSKIk nekazaritzako elikagaien 2.400 ekoizle txikirekin baino gehiagorekin lan egiten du, tokiko produktuari laguntzeko politikaren barnean, eta azken urtean %13 igo da haiei erositakoa, 995 milioi eurotaraino.

SARE HOBETUA Elikagai freskoen plataformek 1.300 dendari baino gehiagori ematen diete zerbitzua, eta horiek guztiak hobetzeko proiektu global baten zati da instalazio berria. Proiektu horrek, plataforma sare baten bidez eta garraio doitu eta lehiakorrarekin, nabarmen hobetu nahi du zerbitzuaren eraginkortasuna, irtenbide aurreratuak eskaini eta lehiakortasuna sustatzeko.

Produktu galkorren logistika modernizatu ez ezik, ingurumenarekin errespetu handiagoz jokatuko dute instalazioek, teknologia gaurkotuarekin hozte ganbera eraginkorragoak izango baitituzte, eta konfort eta segurtasun handiagoak emango dizkiete plataformako langileei.

Helburu horrekin, automatizatu egin ditugu Elorrioko, Sigüeiroko (A Coruña) eta Abrerako (Bartzelona) instalazioak eta Madrilgo, Zaragozako eta Mallorcako plataformetan fruta eta berdura prestatzeko prozesuak.

This article is from: