5 minute read
Ardoak
from EROSKI_JUNIO_2021_EUSKERA
by eroski
Kendu kortxoa, dastatu eta bidaiatu
Zure kopan jarriko ditugu lurraldeak, mahatsondoak, lursailak, ordokiak eta ibarrak, itsasoa eta ibaiak. 700 salda baino gehiago, ardoaren herrialdean ibil zaitezen etxetik bertatik. Botila bakoitzean dago jatorria; helmuga, berriz, zure esku.
EROSKIren ardo esklusibo horiek dastatzeko aukera emango dizugu, eta ibilaldia egin ahalko duzu ardogintzan ezagunenak diren inguruetan barrena.
ERRIOXA JATORRI IZENA Errioxa esanda, berehala etortzen dira burura aitortzaren eta ospearen oihartzunak, RÍAS BAIXAS JATORRI IZENA AS JATORRIIZERR R gauza guztien gainetik Ezin hobea da arrainak n tradizioa errespetatzen duen eta itsaskiak laguntzeko; kultura bat. itsasoan bainua hartzea bezain freskagarria da Rías Arnalte Zuria Baixas ardoari trago egitea. Distiratsua da, kolore berde beirakara duena. Lurrin leuna Anae Zuria eta fruta ukitukoa dauka, eta Galiziako albariño Biura motako mahatsaren mahatsarekin egina dago. arrastoa sumatzen zaio, Lurrintsua, fruta ukitukoa eta harekin egina da eta. Oso loreen ñabardurak dituena. egokia da aperitiboak Laguntzailerik onena da laguntzeko, pintxoak, arrozak, itsaski, molusku, arrain eta entsaladak, haragi zuriak, sushiarentzat. 10-12 ºC arrainak eta itsaskiak. 6-8 ºC artean zerbitzatu behar da. artean zerbitzatu behar da.
en
na ta ak
Arnalte Gorria
Ardo gaztea da, gingaren arrosa kolore sotilekoa. Lurrin leuna dauka. Aparta da aperitiboak eta pintxoak laguntzeko, berdurekin edateko, eta berdin parrilada, entsalada, haragi zuri, pasta eta urdaitegiko gutiziekin hartzeko ere. 6-8 ºC artean zerbitzatu behar da.
Arnalte Beltz Gaztea
Tempranillo motako mahatsekin egina da. Gereziaren kolore gorria dauka eta fruta gorriaren lurrinak. Ahogozo mamitsua uzten du eta akaberan ukitu epel arina. Oso ongi egokitzen zaizkio haragi gorri edo ehizakiak, labean egindako jakiak, hegaztia, haragi zuriak, urdaitegikoak, gazta onduak eta gazta urdinak. 14-15 ºC artean zerbitzatu behar da.
NAFARROA JATORRI IZENA Erriberriko gazteluaren babesean, non errege-erreginak bizi izan baitziren Erdi Aroan, izaera handiko ardo gazteak sortzen dira.
Echave Zuria
Mahats hautatuekin egina dago, eta fruta ukituko ñabardurak sumatzen zaizkio. Ahogozo atsegina eta leuna uzten du, eta bizitasuna eta freskotasuna nabarmentzen zaizkio. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.
Echave Gorria
Lehenbiziko mahatsen zukutik lortzen da, eta tenperatura zorrotz kontrolatzen da elaborazio garaian. Fruta lurrin sendoak izaten ditu lagun tonu arrosak. Ahogozo fi na uzten du ahoan. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.
Echave Beltz Gaztea
Nafarroako erresuma zaharreko lurraren adierazpen bizia da ardo hori, fruta kutsu handiko mahatsetatik lortua. Koloreak eta lurrinak ederki islatzen ditu basoko fruituak. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da.
RIBERA DE DUERO JATORRI IZENA Valladolid eta Burgos artean dago eskualde hori, eta mahastizainen ahaleginak eta pazientziak emaitza aparta uzten du, balio horiek aski errotuta baitaude Erdi Aroko zaldunak lurralde horietan barrena ibili ziren garaitik.
Monsalvez Beltz Gaztea
Tinta del País mahats motarekin egina dago. Gorri morexka da kolorez, ertz urdinxkak dituela; masusta eta marmelada lurrina sumatzen zaio, eta zetaren ahogozoa uzten du, atsegina eta fruta ukitu handikoa. 14-15 ºC artean zerbitzatu behar da. VALDEPEÑAS JATORRI IZENA Mahatsondoekin eta ardoekin leialak. Horrelakoa da Valdepeñasen aspaldi-aspalditik mahastiekin lan egiten duen jendea. Eta horrelakoak dira upategi horietatik ateratzen diren ardoak.
Tierra Leal Gorria
Tempranillo mahatsarekin egina dago; lurrintsua da, andere-mahatsaren ukituekin, freskoa eta ezin hobea zopak, arrainak eta itsaskiak laguntzeko. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da.
Tierra Leal Zuria
Airén eta Valdepeñas mahats motekin egina dago. Freskoa da, lurrin primarioetan aberatsa, azidotasun ertaineko eta ahoan oreka handia uzten duena. Arrainak, itsaskiak, zopak eta hegaztiak laguntzeko. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da.
Tierra Leal Gaztea
Tempranillo mahatsarekin egina dago, eta bereziki ongi zaintzen da ontze prozesua. Errubi kolore distiratsua dauka, zapore arin eta harmonikoa, eta ongi etortzen da haragi, arroz eta pateekin. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da.
HAS EZAZU BIDAIA HEMEN TIERRA DE CASTILLA ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUA Ardogintzaren kultura oso sustraitua dago GaztelaMantxan, eta hango ardoek gorputza, oreka eta freskotasuna izaten dute, bertako klimari esker.
Bronte Verdejo Zuria
Verdejo mahats motak lurrin paregabeak izaten ditu, fruta eta lore ukitu aberatsekoak, eta ardo fresko honi ere antzematen zaizkio. Limoiaren hori kolore erakargarria du, isla urrekarak nahasian dituela, eta mihiluaren eta belar lehorraren usainak sumatzen zaizkio, mertxika azalaren eta fruta onduaren kutsu nabarmenarekin. 8-10 ºC artean zerbitzatu behar da.
Bronte Chardonnay Zuria
Chardonnay mahats motarekin egina dago; Frantzian du jatorria mahats horrek eta berrikitan sartu dute Tierra de Castilla esaten zaion inguruan. Kolore hori apalekoa da, ñabardura urrekarak dituena eta adierazpen askotarikoak. Lurrin sendokoa da, sagarra, mertxika, mihilua eta fruta tropikalak nahasten direla hondo mineral sotil baten gainean. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.
TENA Protects,
jasangarritasun programa bat ingurumenaren gaineko eragina murrizteko
TENA punta-puntako marka da gernu jarioaren aurkako produktuetan, eta TENA Protects aurkeztu du, jasangarritasunaren alde egiteko proiektu bat, zeinaren helburua baita karbono arrastoa %50 murriztea 2030erako.
Pertsonak zaintzeko sortu zen TENA, haien bizitzak hobetu eta konfi antzaz eta segurtasunez bizitzen laguntzeko. Baina zaintzaren inguruko ikuspegi hori motz geldituko litzateke gaur egun, ez bagenu ulertuko pertsonak zaintzeak berekin dakarrela planeta ere zaintzea. Testuinguru horretan, gure ekarpenekin lagundu behar dugula jabetuta, TENA Protects landu dugu.
Zer da TENA Protects?
Ekintza programa bat da, zeinak iraunkortasuna sustatzen duen berrikuntzaren eta garapenaren arloan hiru lerro landuz: Berritu egiten dugu pertsonen ongizatea hobetzeko. Ikertu egiten dugu modu berriak aurkitu nahian bizi kalitatea hobetzeko eta, aldi berean, gure produktuek ingurumenean uzten duten arrastoa gutxitzeko.
Berritu egiten dugu gutxiagorekin gehiago egiteko. Hori lortzeko, lehen mailako kalitatea duten materialak erabili nahi ditugu, diseinu adimentsuagoak sartu eta energia %100 berriztagarria erabiliz ekoitzi Europako gure ekoizpen lantegi guztietan.
Berritu egiten dugu gizarte zirkularra sortzeko. Gizarteari produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko lan egiten dugu, non gero eta garrantzitsuagoa den birziklatzea eta berrerabiltzea. Horregatik, gure asmoa da ontzi %100 birziklagarriak sortzea eta osorik edo partzialki berrerabili daitezkeen materialak erabiltzea.
Helburu handinahiak direla pentsa liteke, baina Antonio Machado poetak esan zuen bezala, “ibilian egiten da bidea”, eta pausoz pauso, arrasto hobea utzi nahi dugu planetan.