hilabete honetan
Kendu kortxoa, dastatu eta bidaiatu Zure kopan jarriko ditugu lurraldeak, mahatsondoak, lursailak, ordokiak eta ibarrak, itsasoa eta ibaiak. 700 salda baino gehiago, ardoaren herrialdean ibil zaitezen etxetik bertatik. Botila bakoitzean dago jatorria; helmuga, berriz, zure esku. EROSKIren ardo esklusibo horiek dastatzeko aukera emango dizugu, eta ibilaldia egin ahalko duzu ardogintzan ezagunenak diren inguruetan barrena.
RÍAS BAIXAS AS JATORR JATORRI ORRI ORR R IZE RR IZENA Ezin hobea da arrainak eta itsaskiak laguntzeko; itsasoan bainua hartzea bezain freskagarria da Rías Baixas ardoari trago egitea. Anae Zuria Galiziako albariño mahatsarekin egina dago. Lurrintsua, fruta ukitukoa eta loreen ñabardurak dituena. Laguntzailerik onena da itsaski, molusku, arrain eta sushiarentzat. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.
ERRIOXA JATORRI IZENA Errioxa esanda, berehala etortzen dira burura aitortzaren en eta ospearen oihartzunak, gauza guztien gainetik tradizioa errespetatzen duen n kultura bat. Arnalte Zuria Distiratsua da, kolore berde na beirakara duena. Lurrin leuna ta eta fruta ukitukoa dauka, eta Biura motako mahatsaren arrastoa sumatzen zaio, harekin egina da eta. Oso egokia da aperitiboak ak laguntzeko, pintxoak, arrozak, entsaladak, haragi zuriak, arrainak eta itsaskiak. 6-8 ºC artean zerbitzatu behar da.
Arnalte Gorria Ardo gaztea da, gingaren arrosa kolore sotilekoa. Lurrin leuna dauka. Aparta da aperitiboak eta pintxoak laguntzeko, berdurekin edateko, eta berdin parrilada, entsalada, haragi zuri, pasta eta urdaitegiko gutiziekin hartzeko ere. 6-8 ºC artean zerbitzatu behar da. Arnalte Beltz Gaztea Tempranillo motako mahatsekin egina da. Gereziaren kolore gorria dauka eta fruta gorriaren lurrinak. Ahogozo mamitsua uzten du eta akaberan ukitu epel arina. Oso ongi egokitzen zaizkio haragi gorri edo ehizakiak, labean egindako jakiak, hegaztia, haragi zuriak, urdaitegikoak, gazta onduak eta gazta urdinak. 14-15 ºC artean zerbitzatu behar da.
40
40-41_Vinos_V7_EUS.indd 40
19/5/21 20:24