EROSKI_JUNIO_2021_EUSKERA

Page 1

#68 2021eko ekaina

www.eroski.es

Hemengo produktuak, istorioz beteriko produktuak EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 68 HEINEKEN OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:13


aurkibidea 2021eko ekaina

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

www.eroski.es

10 Hemengo produktuak,

22 Garai ona da

istorioz beteriko produktuak

barbakoa egiteko

27

Tokiko produktuaren balioa erakustea

38

Jogurtak, kefirrak eta beste esneki batzuk

04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak. 10 Hemengo produktuak, istorioz beteriko produktuak.

38 Jogurtak, kefirrak eta beste esneki batzuk. 40 Ardoak. 44 Edergintza: depilazioa.

22 Garai ona da barbakoa egiteko.

46 Elkartasuna.

27 Familian: tokiko produktuaren

48 EROSKI club-en abantailak.

balioa erakustea.

44 Edergintza

40 Ardoak

52 Bidaiak: Kanaria Handia.

29 Familian: jolasak eta eskulanak.

55 Aurrezki-kupoiak.

34 Familian: haurren inguruko aholkuak.

58 Albisteak.

3

03 Sumario_EUS.indd 3

19/5/21 18:41


editoriala

zenbaki honetan

Gehien axola zaizuna zaintzea Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

T

okiko produktu bakoitzaren atzean historia bat dago, tradizioz eta mimoz betea, egoki zaintzen dituena lehengaiak, pertsonak eta lan egiteko modu berezi-bereziak. Zenbaki honetan ikusiko duzu EROSKIk nolako konpromisoa duen saltokiak dituen lurralde guztietako ekoizpenarekin, eta gure bezeroen bizipenak kontatuko dizkizugu. Inork ez daki zuk baino hobeto zer-nolako kalitatea, freskotasuna eta zapore paregabea

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

duten zure elikaduran eta etxekoenean belaunaldiz belaunaldi hainbesteko garrantzia eduki duten produktu horiek, eta merezi du balio horri eustea. Horregatik, EROSKIn lanean jarraitzen dugu ekoizle txikiekin, zugandik gertu ekoitzi diren elikagaiak gero eta gehiago izan daitezen gure supermerkatuetan. Beharrezkoa iruditzen zaigu, halaber, gazteenei ere ikusaraztea zein garrantzitsua den tokiko produktuekin harreman hori izatea. Helburu horrekin, orrialde hauetan azaldu egingo dizugu etxeko neska-mutilei nola erakutsi tokiko produktuei balioa ematen, nola ikas dezaketen horiek identifikatzen eta besteengandik bereizten. Zeren, hurbileko produktu bat hautatzen duzunean, etxekoak ongi elikatzen ari baitzara, eta horrekin batean, haien etorkizuna zaintzen ere bai, lagundu egiten baituzu zure ingurua, tradizioak eta kultura babesten.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

04_Editorial_V2_EUS.indd 4

19/5/21 18:40


EROSKI 68 BUITONI SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:08


Azken kontuak EROSKIn konpromisoa hartu dugu osasunaren eta jasangarritasunaren alde egiteko eta gure markako produktuak dira horren adierazgarri. Erreferentzia berriak gehitzen ari gara etengabe zu eta zure ingurukoak zaintzeko.

KANABERAZ ARRANTZATU DUTEN HEGALUZEA, FORMATU HANDIAGOAN

Gantz gutxiago kaixo, eta gatz berria gutxiago naiz,

E

ROSKIren indioilar saltxitxa berriek gantz gutxiago daukate eta proteina ugari. Indioilarraren zati nobleekin eta espeziekin eginak daude, eta %3 baino ez dute materia gantzatsua. Gainera, indioilarrez egindako beste saltxitxa batzuek baino %30 gutxiago dute gatza, eta prest heldu dira jateko edo plantxan edo mikrouhinean berotzeko.

EROSKI markakoa naiz

EROSKIren kontserbako hegaluzearekin, itsasoak eskaintzen duena ona izango duzu eskura, modu erosoan eta prezio onean. Moztuta dator eta ekilore oliotan jarria, eta 750 gramoko lata handiak aurrezteko aukera emango dizu, kalitateari uko egin gabe. EROSKIren kontserbako hegaluze guztia kanaberaz arrantzatua da. Arrantza mota tradizional hori errespetuzkoagoa da ingurumenarekin, selektiboagoa eta jasangarriagoa, saihestu egiten duelako nahi gabe beste espezie batzuk harrapatzea eta itsas hondoa hondatzea.

Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es MSC-C-55670

6

06-08 Lo ultimo_V3_EUS.indd 6

19/5/21 18:42


EROSKI 68 JAE SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:29


azken kontuak

Sekula hutsik egiten ez duten klasikoak

M

okadutxoak egiteko, ogi tartean jartzeko edo txigorki baten gainean: urdaiazpikoarekin beti asmatuko duzu. Espezialitate Tradizional Bermatua d da, d prozesu tradizional bereziarekin egiten den produktua delako. EROSKIn bi e modutan ontziratuta aurkituko duzu gure m gastronomiako produktu aipagarri hori: g normal moztuta eta xerra fi netan. n Eta egun berezietarako urdaiazpikoa nahi baduzu, EROSKI Maestro Erreserba Handiak b bermatuko dizu lehengairik onena. Gutxienez b 15 hilabete egiten ditu ontzen, eta metodo tradizionalekin egina dago; ondorioz, kalitate tr bikaineko produktu bat lortzen da. b

PISTATXO GORDINAK ETA FRUITU LEHORREN MIX-A: HUTS-HUTSIK EDO BESTE ZERBAITEKIN Hona hemen EROSKIren pistatxo berriak eta fruitu lehorren Mix-a, Premium erakoa. Ez daukate oliorik eta gatz erantsirik, eta kendu egin diegu azala, zuk erabaki dezazun nola jan: mokadutxo gisa, gosaritan (jogurtarekin edo zerealekin) edo bazkari garaian, entsaladak laguntzeko adibidez edo pasta platerekin. Almendra, intxaur, pekana eta hur mix-a ahabia gorriekin konbinatzen da, eta horri esker, fruitu lehor naturalen ezaugarririk onenak eskaintzen ditu basoko fruituen gozotasunarekin batean. Nutri-Score sisteman A mailan ageri dira zizkamizka horiek, ugari ematen baitituzte zuntza eta gantz kardio-osasungarriak, adibidez omega-3a.

8

06-08 Lo ultimo_V3_EUS.indd 7

19/5/21 18:42


EROSKI 68 NOEL DELICIAS SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

15:55


hilabete honetan

Hemengo produktuak, istorioz beteriko produktuak Tokiko produktu bakoitzaren atzean milaka bizipen pertsonal eta familiei loturiko tradizioak daude. Tokiko produktuak gure bizitzen zati direlako eta mimo handiz eta lehengairik onenekin eginak; horiek kontsumituz, istorio horiek bizirik jarrai dezaten lortzen dugu eta berriak sortzea ere bai.

EROSKIN eskaintzen dizugu

20.000

TOKIKO PRODUKTU HORNITZAILEAK

134.000 ENPLEGU

ZUZEN ETA

ZEHARKAKO TOKIKO EROSKETAK

2.400 3.900

EKOIZLE TXIKI

MILIOI

B

adakigu zure elikadurak kezkatu egiten zaituela eta baita horrek zure inguruan duen eraginak ere, eta kalitatezko produktuak nahi dituzula, ingurua errespetatuz ekoitziak. Horregatik, EROSKIn erabateko konpromisoa dugu hurbileko elikagaiekin. Gure saltokietan badituzu zugandik gertu bildu, arrantzatu edo landu diren produktuak.

Tokiko produktuak adina istorio dago. Produktu horietako batzuk hurbildu nahi dizkizugu, adibidez Bermeoko eta Santoñako hegaluzea (Euskadi eta Kantabria), Etxauriko gereziak (Nafarroa), Aragoiko borraja, Mahongo gazta (Menorca), Camerosko gazta (Errioxa) eta Galiziako txahala.

EURORENAK

JAKINGARRI GEHIAGO HEMEN: #PRODUCTOSCONHISTORIAS

Tokiko Merkatua supermercado.eroski.es gunean Egizu zure erosketa on-line hemengo produktuekin

eta DOAN eramango dizugu etxera a EROSKIren on-line supermerkatuan 20 €-tik gorako erosketa eginez gero tokiko produktuetan 2021eko ekainaren 17tik 30era

10

10_local_EUS.indd 42

19/5/21 18:43


Borraja Baratzeko erregina esaten diote, zapore delikatua duelako eta ekarpen handia egiten duelako nutrizioaren ikuspegitik. Beste lurralde batzuetan ere landatzen den arren, zalantzarik gabe Aragoin dute jateko ohiturarik handiena. Itxura soila dauka, lakar samarra da ukituan, baina zapore fin eta atsegina du, eta ez du eskatzen prestaera konplexurik. Historia handiko barazkia da Aragoin, eta bi lagunen artean lotura berezia sortu zuen unibertsitateko lehen egunean.

ARAGOI Aragoiko produktuen kalitateak, zaporeak eta itxurak estimu berezia dauka sukaldean, eta hango gastronomiaren bereizgarri gisa ageri dira Ebroren erriberako baratzeetatik datozen produktuak. Ehunka urte dituen kultura gastronomikoaren muinean daude besteak beste Teruel Jatorri Izeneko Urdaiazpikoa, Barbastro Jatorri izeneko tomatea, Boleako gerezia eta Aragoiko axuria (Ternasco).

907 133

PRODUKTU EKOIZLE TXIKI

MARTA: “Oroitzen zara nire lehenengo egunaz? Ikastera etorri nintzen hona eta ez nuen inor ezagutzen, eta afaltzera gonbidatu ninduzun zuen etxera. Eta egun horretan borrajak zuritzen ari zen zuen ama, eta hura zer zen galdetu nion. Gogoan dut zuen amaren begiratua...”. AMALIA: “Aragoin, gure etxean, sakratuak dira borrajak; izan ere, a zer-nolako galdera! Baina gustura jan zenituen, e... beren patatatxo eta urdaiazpikotxoarekin”.

@eroskioficial JARRAI IEZAGUZU! EKITALDI GASTRONOMIKOAK ZUZENEAN ekainaren 17a: borraja prestatzeko errezeta tradizionala, jatetxe honen eskutik @restaurantecallizo

11

11 local Aragon_V2_EUS.indd 42

19/5/21 18:50


hilabete honetan

Mahongo gazta, Mahón-Menorca Jatorri Izen Babestua

BALEAR UHARTEAK Gozoa, gustagarria eta askotarikoa Horrelakoa da Balear uharteetako kultura gastronomikoa. Uhartea izaki eta klima ere alde izaten duenez urte osoan, era askotako produktu tradizionalak ekoizten dira bertan: ‘coca de trampó’, ramallet tomatea, ‘payés’ ogia, edo Mallorcako olioa, Oli de Mallorca Jatorri Izenekoa.

1.324 153

Gazta paregabea da: samurra baina zapore sendokoa, eta min ukitutxo bereizgarria ere izaten du. Behi esnea da osagai nagusia, frisiar eta mahondar arrazako behiena, nahiz eta ardi esnea ere eransten ahal zaion. Mahón-Menorca gaztaren elaborazio prozesua (formatjat esaten diote katalanez) oso ongi zaindu dute Menorcako etxaldeetan (lloc esaten zaie), eta antzina-antzinako eran egiten dute; tradizio hori gurasoengandik seme-alabengana pasatuz joan da, eta horrelaxe eutsi diete betiko zapore eta testura berezi horiei. Produktu horren inguruan ere hainbat istorio sortu da, eta Martik halaxe kontatzen dio ilobari amona nola ezagutu zuen.

PRODUKTU

EKOIZLE TXIKI

MARTÍ: “Aspaldi alde egin nuen Menorcatik kartoizko maleta bat neramala eta Mahongo gazta bat egunkari paperean bilduta. Trenean, neska batekin partekatu nuen gazta, oso neska ederra zen, dena esaten hasita, eta bera ere Madrilera zihoala esan zidan, Mallorcatik. Eta 50 urte igaro eta gero ere, gazta partekatzen jarraitzen dugu!”

@eroskioficial JARRAI IEZAGUZU! EKITALDI GASTRONOMIKOAK ZUZENEAN ekainaren 3a: coca de trampó. @martasimonet

12

12-13_LocalBalearesNavarra_EUS.indd 42

20/5/21 10:32


Etxauriko gereziak Etxauri ibarreko hegalean landatzen dituzte gerezi horiek; izan ere, hango mikroklimak eta zoru harritsu bereziak lagundu egiten dute fruta hori beste inon ez bezala loratu eta ondu dadin, eta horregatik izaten du halako zaporea, distira eta kalitatea. Geografiak eta klimak dakartzaten berezitasun horri erantsi egin behar zaio bertako nekazarien esperientzia eta lan egiteko modua, zeinak lehorreko lursail txikietan lantzen dituzten gereziondoak. Euri urak bakarrik erabiltzen dituzte, eta horrek zapore handiagoa ematen die gereziei eta ingurua zaintzeko ere aproposa da, murriztu egiten baita ur kontsumoa. Gerezi garaian, egunero biltzen dute fruta, ahalik eta freskoenak irits daitezen gure frutategietara.

Gereziak lotu-lotuak daude Etxauri ibarreko paisaiari eta bizimoduari. Kolorea ematen diete lursailei eta herriei, eta hango biztanleen istorioetan ere leku aipagarria dute.

MARISA: “Ahizpari belarritako batzuk egin zizkioten opari, eta nik belarrietan zulotik ez nuenez, aitonak ibarrera eraman ninduen. Gereziz beteta zeuden zuhaitzak, eta esan zidan: ikusi nolako distira duten Etxauriko gereziek, zuretzat dira belarritako horiek guztiak. Har itzazu gehien gustatzen zaizkizunak”.

NAFARROA Naturaren eta kulturaren ikuspegitik aniztasun handiko lurraldea da. Kontraste handiko paisaiak ditu, tradizio errotuak, hizkuntza, hizkera eta ondare artistiko oparo eta aberatsak, bertako biztanleek mimo handiz zainduak. Lurralde horretan biltzen diren klimek, kulturek eta paisaiek nortasun berezia eman dieten etxeei, herriei, ohiturei, festei eta gastronomiari ere bai. Horren adibide dira Erronkari Jatorri Izeneko gazta, Nafarroako Erriberako berdura kontserbak eta baratzeko barazkiak, adibidez endibiak, luzoker beltza, eta abar.

1.687 160

PRODUKTU

EKOIZLE TXIKI

@eroskioficial JARRAI IEZAGUZU! EKITALDI GASTRONOMIKOAK ZUZENEAN ekainaren 10a: Reyno Gourmet produktuak. Errezeta tradizionala: @siemprehambriento

13

12-13_LocalBalearesNavarra_EUS.indd 43

19/5/21 18:49


hilabete honetan

Gerezi gazi-gozoak • 500 g gerezi • Koilarakada 1 ozpin, Modenakoa • 2 koilarakadatxo ezti • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • Gatz pittin bat

Nutrizio arloko ezaugarriak. Gereziek zuntza daukate, potasioa eta fitokimikoak, adibidez antozianinak, zeinak herdoilaren aurka egiten duten eta kolore gorrixka hori ematen dioten frutari; horretaz gain, konposatu fenolikoak ere baditu. Egokia da: Beganoentzat.

• Espeziak: kanela zotz bat, piperbeltz beltza, 2 iltze, jengibre zati bat NOLA PRESTATU. Garbitu gereziak, kendu

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

30’

hezurrak eta nahasi gainerako osagaiekin.

+ 2h beratzen Utzi beratzen bi ordu, gutxienez. Egosi 20 minutuz.

NUTRI-SCORE

OHAR DIETETIKOA

A B C D E

Gereziak jateko modu desberdin bat da. Huts-hutsik jan daiteke edo beste jaki batzuk laguntzeko erabil, adibidez

ERRAZIO BATEK DAUKA:

txigorki bat gaztarekin, jogurt bat, mamia eta baita haragiak eta entsaladak ere.

KCAL

Gainera, gereziak iraunarazteko modu ona

147

da, behin prestatzen direnean luzaroago kontserbatzen baitira.

%7

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

5,12G 0,65G 23,10G 0,25G %7

%3

%26

%4

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

0,68 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

14

14_RecetaCerezas_EUS.indd 14

20/5/21 10:33


Ramallet tomatea labean payés ogi kurruskatsuarekin

Pasatu ontzi batera eta erantsi perrexila eta limoi birrina. Nahasi dena bateratu arte.

tomateak ura izaten du %94. Horretaz gain, zuntza, folatoak, C bitamina, potasioa eta likopenoa ere ematen ditu. Azken hori

Beste ontzi batean, nahasi pinaziak,

karotenoen familiako pigmentu bat da,

kaparrak eta mascarpone gazta. Garbitu

herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia

• 4 tomate ertain

tomateak eta, labana zorrotz baten

duena; horrexek ematen dio, gainera,

• 2 xerra ogi

laguntzarekin, moztu gaineko aldea.

kolore gorri hori. Gantz osasungarriak

• 50 ml oliba olio

Kendu mamia koilara batekin, bota

ditu kopuru aipagarrietan, erdiak baino

• 2 baratxuri atal

ontzi batera, erantsi gatza eta zapaldu

gehiago oliba oliotik eta pinazietatik

• Koilarakada bat kapar

sardexka batekin.

baitatoz. Esnekien gantz saturatua ez da kaltegarria beste saturatu batzuk bezala.

• 3 antxoa gazitu • 100 g mascarpone gazta

Bete tomateak: ogiaren nahasturatik

• 4 koilarakadatxo pinazi

jarriko dugu zati bat, tomate mamitik

• Limoi birrina

beste bat eta mascarponez egindako

• Gatza eta perrexila

nahasturatik bestea.

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

• 60 ml ur

1 ordu

Jarri ura labeko erretilu batean, jarri NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen

tomateak eta eduki labean 25 minutuz.

190 ºC-an.

NUTRI-SCORE

Zerbitzatu tomateak oliba olioa eta Birrindu ogia, papur lodiak lortu arte.

perrexil pittin bat gainetik zabalduta.

A B C D E

Gorde geroko. OHAR DIETETIKOA Erantsi zartagin batean oliba olioa eta

Tomate beteak era askotan egin daitezke.

antxoak, eta frijitu su bizian antxoak desegin

Lehenbiziko plater gisa jan daitezke edo

arte. Bota baratxuri xehatua eta kozinatu

osoko arroza edo kuskusa erantsi eta plater

segundo batzuetan edo kolorea hartzen

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

osatu bat lortu.

308

25,21G

4,17G

4,88G

0,82G

hasi arte. Bota ogia eta erregosi minutu

Nutrizio arloko ezaugarriak. Tomatea

%15

%36

%21

%5

%14

batzuetan gorritzen den arte.

da errezeta honen osagai nagusia, eta

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

0,98 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

15

15_Recetatomate_EUS.indd 15

15

19/5/21 22:55


hilabete honetan

Ternera Gallega AGBa (Galiziako txahala)

GALIZIA Lehengai bikaina ematen dute hango lur aberats eta emankorrek, eta horren adierazgarri dira bertako Jatorri Izenak (JI) eta Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB), adibidez Ribeiro, Ribeira Sacra, Rías Baixas eta Valdeorras Jatorri Izeneko ardoak, Arzúa Ulloa, Cebreiro, Tetilla eta San Simón Jatorri Izeneko gaztak, edo Galiziako Patata AGBa. Kalitate zigilu horien bidez, eutsi egin nahi diete bertako produktuei eta nazioartera irteteko bultzada eman.

3.600 914

Kalitate aitortua duten produktu ugarien artean, bada bat Galizian tradizio handia duena: Galiziako Txahala. Abelgorrien hazkuntzan dihardute 8.200 ganadutegi tradizionalek baino gehiagok, eta belaunaldiz belaunaldi pasatu den jakintzari eta eginmoldeari esker, kalitatezko haragia eta jatorri bermatua duena ekoizten dute, eta Europako Batasunak berak bermatzen du Adierazpen Geografiko Babestuaren zigiluarekin. Haragi samur eta hezea da, eta aukera ugari ematen du sukaldean, zati asko atera baitaitezke, erabilera gastronomiko askotarikoak eduki ditzaketenak. Galizian jaio eta hazitako abelgorrietatik dator; bertako arrazak eta horien gurutzaketak dira, eta landare jatorriko elikagaiak bakarrik jaten dituzte, eta mendian bizi izaten dira; horri esker, babestu egiten dute bioaniztasuna eta lagundu egiten dute iraunkortasuna.

BRAIS: “Norbaitek galdetzen didanean ez zer haragi eramango duen lagunekin otordu bat egiteko, oso argi izaten dut. Galiziako Txahala gomendatzen diet, zigilua duena! Haragi horren atzean kalitatea dagoelako eta belaunaldiz belaunaldi egin den lana abeltzaintzako tradizioari eusteko”.

PRODUKTU

EKOIZLE TXIKI

16

16-18_Local_V3_EUS.indd 42

19/5/21 18:55


Camerosko gazta Produktu hori estu-estu lotua egon da Errioxako lurretara. Sierra de Cameros ingurua beti egon da abeltzaintzari eta artzaintzari lotua, bereziki ahuntzen hazkundeari, eta transhumantzian ere ibili izan dira luzaroan. Gazta egiteko ohitura sakon sustraitua dago lurralde hartan eta oinarrizko jarduera da hainbat familiatan. Ahuntz esnearekin egiten dute gazta hori, eta abeltegiek Queso Camerano Jatorri Izen Babestuaren barnean egon behar dute. Errezeta tradizionala erabiltzen dute orain ere, eta ahuntzaren gatzagiarekin egina egoten da. Zapore sendo-sendoko gazta da, lurrin sakona duena eta modu naturalean ondua.

ERRIOXA Zazpi ibarren lurraldea pasabidea izan da historian zehar, gudu lekua eta bilgunea ere bai hainbat kultura eta zibilizaziorentzat, eta guztiguztiek aberastu eta eratu dute lurralde haren izaera. Bertako paisaiak atsegin handiz jasotzen ditu zenbait klimaren eraginak, eta horri esker izaten da han hainbesteko ugaritasuna barazkietan eta produktu tipikoetan: hestebeteak, gaztak, olioa eta, jakina, ardoa.

822 61

PRODUKTU

EKOIZLE TXIKI

JOSE: “Nire ilusiorik handiena izan da azkenean etxetxo bat erosi ahal izatea Sierra de Camerosen, haurra nintzenean han pasatzen bainuen uda aitona-amonen etxean. Han oso berea dute Camerosko gazta. Gazta hori usaindu eta aitonarekin oroitzen naiz, ahuntzak jetzi eta gazta nola egiten zuen eskuz. Jendea oso urrutitik etortzen zen haren gaztak erostera”.

17

17-19_Local_EUS.indd 42

19/5/21 18:56


hilabete honetan

Hegaluzea

KANTABRIA Egoera geografiko pribilegiatua dauka, Kantauri itsasoko ertzaren erdigunean. Bi klima ditu ongi bereizita, eta aukera ematen dute inguru natural ikusgarriarekin gozatzeko, non parajeak eta ekosistemak txandakatu egiten diren eta produktu bakanak ematen dizkioten bertako gastronomiari, adibidez gazta krematsua, Picón Bejes-Tresviso gazta, Liebanako quesukoak, Unquerako gorbatak eta Pas-eko sobaoak.

401 59

Kontserba hori oso lotua dago Kantabriako eta Euskal Autonomia Erkidegoko portuekin, non arrain horren arrantza eta elaborazioa familien ondarearen zati den, eta ezinbesteko gutizia ere bai. Kantauri itsasoan arrantzatzen dute hegaluzea, eta kolore zurixka izaten du, haragi delikatua, zapore aparta eta testura leuna. Solomorik onenetatik eta mendrezka preziatuenetatik ateratzen dituzte kontserbak egiteko piezak, teknika tradizionalei jarraituz. Hegaluzea egosi egiten da, garbitu eta moztu, eta hoztu denean, piezak banan-banan sartzen dituzte beirazko potoan edo kontserbako latan, naturalean edo oliba oliotan, zapore ona eta testura paregabea eduki dezan.

PRODUKTU

EKOIZLE TXIKI

CARMEN: “Udalak omenaldia antolatu zuen kontserbak egiten ibili ginen emakumeen lanari aitortza egiteko, eta erabat hunkitu nintzen. Lan handia eta gogorra izan zen!, baina hegaluze poto bat irekitzen dudan bakoitzean une gozoekin ere oroitzen naiz, gure kontutxoekin, barreekin eta bizi osorako egin ditudan lagunekin”.

18

16-18_Local_V3_EUS.indd 43

19/5/21 18:55


EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

JON: “Gogoan dut Alemaniara ikastera joan nintzen garaia. Etxetik bidaltzen zuten hegaluze kaxa egoitzara iristen zenean, denak ate joka nituen. Sekula ez zuten jan halakorik. Diruak baino gehiago balio du horrek”.

Euskal sukaldaritzan, lehen mailako produktuak eta lehengaiak erabiltzen dira, horixe da bertako sekretua, eta modu errazean prestatzen dituzte. Itsasoa eta mendia elkartu egiten dira aspalditik datorren tradizioan, eta errezeta sorta gustagarri eta ezaguna uzten du. Produkturik aipagarrienen artean nabarmentzen dira Araba Jatorri izeneko patata, Eusko Label eztia, babarrun gorria, tokiko barazkiak, adibidez Gernika piperra, eta Añanako gatza.

2.293 291

PRODUKTU

EKOIZLE TXIKI

@eroskioficial JARRAI IEZAGUZU! EKITALDI GASTRONOMIKOAK ZUZENEAN ekainaren 24a: Eusko Label produktuak Zigor Iturrietaren eskutik.

19

17-19_Local_EUS.indd 43

19/5/21 18:56


hilabete honetan

1,73 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Berdura menestra epela hegaluze solomoekin

Moztu kuiatxoa xerratan eta kozinatu plantxa bero-beroan. Gorde geroko.

mineral dezente emango baitu eta beste substantzia onuragarri batzuk ere bai, adibidez begetalei kolorea ematen dieten

Moztu xehe-xehe albaka hostoak eta

pigmentuak. Hegaluzeak kalitate oneko

nahasi olio, gatz eta piperbeltzarekin.

proteina eransten dio, eta omega-3 gantz

Gorde geroko.

kardio-osasungarriak.

• Hegaluze solomoak oliotan, poto bat (400 g)

Jarri berdurak plater baten oinarrian,

• Tipula 1

erantsi kuiatxoa eta zabaldu gainetik

• Piper gorri eta berde bana

olio eta albakaz egindako ongailua. Jarri

• Berenjena 1

gainean hegaluze solomoak eta zerbitzatu.

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

40’

• Kuiatxo 1 • Albaka, eskutada bat

OHAR DIETETIKOA

• 40 ml oliba olio

Menestra bat prestatzeko modu desberdina

• Gatza eta piperbeltza

da, berdurak labean eginak daude eta;

NUTRI-SCORE

horrela hobeto eusten diete nutrizio arloko NOLA PRESTATU. Atera hegaluzea oliotatik

ezaugarriei, ez delako saldarik sobera

eta ongi xukatu.

gelditzen eta mineralak ez direlako bertan

A B C D E

disolbatzen. Plater hau oso erraz osatu Jarri tipula labeko erretilu batean eta

ERRAZIO BATEK DAUKA:

daiteke, adibidez osoko arroza erantsita. Nutrizio arloko ezaugarriak. Menestrak

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

piperrak eta berenjena, eta utzi labean

zenbat eta berdura mota gehiago

262

17,86G

2,99G

8,57G

1,05G

beste 15 minutuz. Utzi hoztera, zuritu eta

izan, orduan eta nutrizio kalitate hobea

%13

%26

%15

%10

%18

moztu zerrendatan.

edukiko du, bakoitzak bitamina eta

kozinatu 190 ºC-an 15 minutuz. Erantsi

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

20

20_RecetaBonito_EUS.indd 14

19/5/21 20:40


0,83 €

Hutsik egiten ez duten errezetak

ERRAZIOAK

Borraja txirlekin

Kazola batean, jarri koilarakada bat oliba

Nutrizio arloko ezaugarriak. Borraja,

olio birjina estra eta beste baratxuri atal bat,

gainerako berdurak bezala, urez osatua

• 500 g borraja (2 erretilu edo sorta)

fin-fin moztuta. Gorritzen hasten denean,

dago nagusiki, proteina pittin bat

• 400 gramo txirla

erantsi irin koilarakadatxoa, eta utzi kozinatu

ematen du, zuntza eta bitamina eta

• 2 baratxuri atal

dadin, erre gabe. Bota ardo zuria eta arrain

mineral askotarikoak, bereziki A bitamina

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

salda, eta utzi saltsa loditu dadin. Erantsi

betakaroteno eran (A probitamina), D

• Koilarakada bat irin

kaiena ehoa, txirlak eta perrexil xehatua.

bitamina, burdina, potasioa eta magnesioa.

• Edalontzitxo bat ardo zuri

Oskolak irekitzen direnean, atera sutatik

• Edalontzitxo bat arrain salda

eta erantsi borraja frijitua. Utzi minutu pare

• Gatza, piperbeltza, perrexila eta kaiena

batez, zaporeak nahasi daitezen.

Errazioak: 4 Zailtasuna

ehoa

Denbora

OHAR DIETETIKOA NOLA PRESTATU. Garbitu borrajak, hariak

Borraja oso ezaguna da Nafarroa eta

kentzen dizkiegula, eta igurtzi espartzu garbi

Aragoin, baina hortik kanpora oso gutxi

batekin. Moztu makilatxoetan (makarroi bat

jaten da. Dietan sartzera animatzen

baino zerbait luzeagoak izan daitezela).

zaituztegu, beste berdura bati leku

15’

NUTRI-SCORE

A B C D E

egiteko. Gainera, aukera asko ematen Jarri zartagin batean koilarakada bat

du sukaldean.

oliba olio birjina estra eta baratxuri zapaldu

Ba al zenekien...? Borrajak zurtoin luzea

bat. Frijitu baratxuria su bizian eta

izaten du eta hosto batzuk bukaeran.

erantsi borraja (garbituta eta moztuta).

Zerbaren antzekoa da, eta dena jaten

Kozinatu gatz eta piperbeltz pittin batekin

da, zurtoina eta hostoak. Freskoa dagoela

hiru minutuz, kurruskatsu gelditzeko

hautatzeko, egiaztatu hostoen kolorea

moduan. Gorde berotan.

berde distiratsua eta uniformea dela.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

120

5,78G

0,93G

0,90G

0,92G

%6

%8

%5

%1

%15

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

21

21_RecetaBorraja_EUS.indd 14

19/5/21 20:41


hilabete honetan

Garai ona da barbakoa egiteko Barbakoa bat prestatzea oso erraza izan daiteke aholku erraz batzuk kontuan hartuta eta gustu eta adin guztietarako aukerak hautatuz gero. Aukera paregabea izan daiteke hanburgesa on batzuk jateko, eta arinagoa izatea nahi badugu, konbinatu egin ditzakegu oilasko edo indioilar haragia, edo haragiz eta berduraz egindako gure brotxetekin gozatu.

HANBURGESAK, KLASIKO BAT Haragi lodiagoa nahi baduzu, EROSKIren txahal hanburgesa komeni zaizu, eta bazkaltiar asko elkartuko bazarete, EROSKI basic saileko hanburgesek sei ale eskaintzen dizkizute preziorik onenean: badituzu txahalarenak edo eta txahal eta txerriarenak.

AUKERA ARINAGOAK EROSKIn aukera zabala duzu indioilar eta oilasko hanburgesetan, eta errezeta bat baino gehiago: espinakaz eginak, gaztaz, azenarioz, baratxuriz eta perrexilez... BROTXETEN ETA PINTXOEN UKITUA Zure barbakoek kolore eta zapore berezia izatea nahi baduzu, pintxo eta brotxeta ugari eskaintzen dizugu jateko prest.

Neska-mutikoentzat ere aukera paregabea izaten da barbakoa, eta haientzat egokiagoak izan daitezke gantz gutxiagoko haragiak, oilaskoarena eta indioilarrarena, adibidez. Brotxetak hautatzen badituzu, errazagoa eta dibertigarriagoa izango da otordua. Gainera, barazkiak ere izaten dituzte.

22

22_BBQ_V2_EUS.indd 22

19/5/21 19:26


Hutsik egiten ez duten errezetak

2,70 € ERRAZIOAK

Hanburgesa labean, gazta, guakamole eta errukularekin Hanburgesak egiteko

Estali labeko erretilu edo molde bat

bigarrena, gantz saturatuak dituen arren,

Jarri hanburgesa eta eduki labean 180 ºC-

esneki bat da, eta ez dauka beste saturatu

an 15 minutuz. Denbora horren erdia igaro

batzuen eragin berdina.

denean, eman buelta, bi aldeetatik berdin

Trikimailua. Hauta ezazu gantz gutxiko

egin dadin. Erantsi gazta xerra bat gainetik,

txahalki zati bat eta eska ezazu xehatzeko;

eta utzi kozinatzen beste minutu batzuk.

horrela, gantz gutxiagoko haragia izango

• 500 g txahalki (xehatuta) • Arrautza bat

kardio-osasungarriak ematen ditu, eta

aluminiozko paperarekin eta igurtzi olioz.

dugu. Erabil ezazu osoko ogia eta hauta Txigortu arin-arin hanburgesarako ogia.

itzazu osagai osasungarriak hanburgesan

• Koilarakadatxo erdi kumino (hautsa)

Igurtzi beheko ogi zatia guakamole

jartzeko. Horrekin, nutrizio kalitate hobea

• Koilarakadatxo erdi piperrauts, Verakoa

koilarakadatxo batekin, erantsi tipula

izango du errezetak.

(gozoa edo mina, nahi dena)

laukitxoetan moztuta, hanburgesa

• Piperbeltz beltza

gaztarekin, perretxikoak eta, gainean,

• Gatza

errukula. Bukatzeko, jarri beste ogi zatia

Laguntzeko

eta zerbitzatu.

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

• 4 xerra cheddar gazta (xerratan)

30’

• 4 burger ogitxo, kristal erakoak

OHAR DIETETIKOA

• 4 koilarakadatxo guakamole

Gure menuan noizbehinka sar dezakegu

• 80 g perretxiko (kontserbakoa)

hanburgesa bat, betiere osagaiak ongi

• Tipula more bat

zainduta. Era askotan presta daiteke,

• 20 g errukula

eta haurrek oso gustuko izaten dute;

NUTRI-SCORE

A B C D E

gainera, prestatzeko garaian haiek ere NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 180 ºC-an.

parte har dezakete. Nutrizio arloko ezaugarriak. Txahal haragi

Nahasi haragia arrautzarekin, gatzarekin eta espeziekin ontzi batean. Egin orea

erdigantzatsuak izaten ditu; horrexegatik

ongi-ongi eskuekin bola bat eratu arte eta

dauzka gantz saturatuak kopuru horretan.

utzi egonean minutu batzuetan. Banatu 125

Gainerako gantza guakamoleak eta

gramoko zatietan.

ERRAZIO BATEK DAUKA:

xehatuarekin egina dago, eta horrek zati

gaztak emana da. Lehenbizikoak gantz

KCAL

620 %31

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

40,10G 15,85G

6,26G

1,60G

%7

%27

GANTZA

%57

%79

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

23

23_RecetaBarbacoa_EUS.indd 23

19/5/21 21:02


EKAINA, AHUAKATEAREN HILABETEA MUNDUAN

Bizitzaren fruta Uda heltzearekin bat eta tenperaturak igo ahala, ahuakatea aukera ezin hobea bihurtzen da sukaldean. Ahuakatearen hilabeteari ongietorria emateko, behar bezala ospatzeko gonbita egiten dizu Ahuakatearen Mundu Erakundeak, eta errezeta harrigarri eta originalak eskaintzen dizkizu sukaldaritzako bere liburuan. Testura krematsuarekin eta almendra kutsuko zaporearekin, ahuakateak ukitu perfektua emango die udako zure platerei. Dasta ezazu sandwichetan, txigorki gainean zabalduta edo abangoardiako errezeta gustagarri eta osasungarrietan.

BERRITU EZAZU SUKALDEAN AHUAKATEARI ESKAINITAKO LEHEN LIBURU ELEKTRONIKOAREKIN

24

24-26_Aguacate_V4_EUS.indd 16

19/5/21 20:54


WAO mintzo da

club-erako

Gantz monosaturatugabeak 13,8 gramo ditu, oliba olioarenak bezalakoak Ugari ematen ditu potasioa eta magnesioa 100 gramok egunean behar den E bitaminaren %26 eta C bitaminaren %22 ematen dute

A

huakatearen dohainetako bat da 20 bitamina eta mineral dituela, proteinak ere bai eta gantz osasungarriak. Gantz horiek monosaturatugabeak dira -onak gorputzerako eta osasunerako, oliba olioa bezala -, eta mesede egiten diete kolesterol mailei eta gutxitu egiten dute bihotz-hodietako arazoak izateko arriskua. Hori dela eta, bihotzaren fruta ere esaten zaio ahuakateari. Horretaz gain, zuntz gehien duenetakoa da fruten artean. Zenbait ikerketak dio elikagai mota hau jateak %40 murriztu ditzakeela kolesterolaren zifrak, eta kopuru egokietan janez gero (egunean 25 gramo inguru), hilkortasun arriskua txikitu egiten dela dirudi. Hortaz, goza dezagun ahuakatearekin pisua hartzeko beldurrik gabe, ez baitaiteke esan gizendu egiten duenik. Are gehiago, pisua kontrolatzen lagundu dezakeela dirudi, ikusi baita, dieta berbera eginda, ahuakatea jaten dutenek asetasun handiagoa sumatzen dutela. Eta horri guztiari gehitu behar zaio E eta C bitaminek herdoilaren aurka egiten duten lana (bi bitamina horiek hartzeko iturria da ahuakatea), eta B6 bitaminak gure immunitate sistemari egiten dion mesedea.

25

24-26_Aguacate_V4_EUS.indd 17

19/5/21 20:54


WAO mintzo da

club-erako

Gazta krematsuz egindako biribilkia pipermin karamelizatu eta ahuakatearekin Berotu azukrea urarekin (katilu • Gazta krematsua, terrina bat (giroko tenperaturan)

erdia) zartagin batean.

Egin biribil bat, lotu korapiloz filmaren mutur bakoitza eta sartu hozkailuan hiru orduz.

Karamelua egiten hasten denean,

• 100 g azukre

erantsi pipermina eta eduki sutan

Kendu film papera eta zerbitzatu gazta

• Katilu erdi ur

bost minutuz. Ondoren, bota ozpin

eta ahuakate biribilkia gaileta gazi edo

• 2 koilarakada ozpin baltsamiko

baltsamikoa eta kozinatu pipermina

ogitxo batzuekin lagunduta.

• 2 pipermin, juliana eran moztuta

karamelizatzen den arte. Utzi hoztera.

• Ahuakate bat, xaflatan moztua • 2 koilarakada tipulin

Jarri film papera gainazal lau baten

• Gatza

gainean, zabaldu gainetik gazta,

• Piperbeltza

laukizuzen bat eratuz (paperak hartzen duen eremua baino

NOLA PRESTATU. Ontzi batean, nahasi

txikiagoa izan dadila). Gaztaren

gazta krematsua eta tipulina. Eman

erdian, jarri pipermin karamelizatua

gatza eta piperbeltza eta gorde geroko.

eta ahuakate xaflak.

Errazioak: 8 Zailtasuna

Denbora

40’

26

24-26_Aguacate_V4_EUS.indd 18

19/5/21 20:54


Familian

3

4. ZBK

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

Tokiko produktuen balioa erakustea EROSKIn ongi dakigu zenbat axola zaizun etxekoen elikadura eta osasuna, eta horregatik sortu dugu atal hau. Bertan aurkituko duzu nutrizio arloko informazioa, zure zalantzarik ohikoenak argitzeko leku bat, haurrentzat osasungarriak diren produktuen iradokizunak, familian egiteko errezetak, eta... ez da hor bukatzen kontua! Haurrentzako jolasak eta jarduerak ere baditugu, etxeko umeekin partekatu ditzazun; zalantzarik gabe, lagungarriak izango zaizkizu elikadura osasungarria sustatzeko jolasaren bidez.

E

txean modu osasungarri eta jasangarrian jaten badugu, gure haurrek ere berdin egingo dute. Ideia ona da erosketak egitera haurrekin joatea eta haiei azaltzea zergatik hautatzen ditugun tokiko produktuak eta horiek nola aurki ditzakegun erosketak egitean. Haurrek imitazio bidez ikasten dute. Etxean elikagai osasungarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak hautatzen baditugu eta eredu ona emanez elikatzen bagara, haiek berdin egingo dute. Txikitatik erakusten badiegu zer-nolako elikagaiak aukeratzea komeni den asteko erosketak egitean, hori oso lagungarria izango zaie helduaroan hautu osasungarri eta jasangarriak egiteko.

EROSKETA TALDEAN PLANIFIKATZEA Erosketa osasungarria egiteko, biltegian zer daukagun aztertzea da lehen pausoa, eta asteko menua antolatzea. Horrela jakingo dugu zer behar dugun. Jolas moduan, galdera batzuk presta ditzakegu haurrentzat:

tordu Zenbat o

• Zenba

t garen

egingo

ditugun

.

etxean.

tarako t eg u ne • Zenba ta roske . dugun e

egingo

27

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 27

19/5/21 20:48


familian

H

aurrekin erosketak egitera joateko garaian, komeni da aurrez planifikatzea nolako errezetak kozinatuko ditugun. Horrela jakingo dute zer-nolako produktuak diren ezinbestekoak gure zerrendan. Une hori erabil dezakegu, gainera, azaltzeko zein garrantzitsua den elikagai multzo guztietatik jatea. Azaldu diezaiekegu tokiko eta sasoiko produktuak jateak

28

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 28

lagundu egiten duela planeta zaintzen, eta mesedegarria dela ingurumenerako, ez baitute hainbeste kilometro egin beharrik gure etxeetara iristeko, ez da-eta kamioirik, itsasontzirik edo hegazkinik behar izaten. Gainera, garrantzitsua da neskamutilek jakitea produktu horiek aurrez ez dituztela izoztu eta hozkailuetan ere ez dutela egon behar izan zenbait egunez. Frutei dagokienez, adibidez, modu naturalean ondu izango dira eta, ondorioz, zapore eta freskura hobeak izango dituzte. Zerrenda eskuetan dugula, eta tokiko produktuek nolako onurak dakartzaten jakinda, supermerkatura joan eta han erakutsiko diegu produktu horiek identifikatzen.

Partekatu itzazu hurrengo orrialdeak haurrekin eta ikasi elkarrekin zer diren tokiko produktuak eta nola bereizi daitezkeen.

19/5/21 20:48


Egizu denen bilduma!

4.ZBK

TOKIKO PRODUKTUEKIN TXORATUTA Aizu, Edda,

Jakina, Kun, esan nahi du erosten den lekutik oso gertu ekoitzi dutela.

ba al dakizu zer esan nahi duen elikagai bat tokikoa izateak?

Beste izen batzuk ere hartzen dituzte, adibidez “hurbilekoak” edo “0 kilometrokoak”.

Mundua ete elikagai 1

Aurki itzazu elikagai bikoteak.

2

Supermerkatuan badira tokiko produktuak eta badira munduko beste leku batzuetatik datozen elikagaiak ere. ra Alderatu ezazu bakoitzak zenbat denbora edo zenbateko distantzia egin behar duen sortzen den lekutik jaten den lekura iristeko.

3

Ea zein diren hurbilenekoak. Bildu itzazu biribil batekin joanetorrian denbora edo distantzia gutxien behar duten produktuak.

ZAINZURIAK

Danimarka: 1.800 km

ZAINZURIAK

Nafarroa: 10 km

ANTXOAK

Kantabria: 25 km

TXAHALA

ANTXOAK

Galizia: 17 km

Italia: 1.832 km

KIWIA

Asturias: 25 min kamioian

OLIOA

Mallorca: 0 ordu itsasontzia

OLIOA

Tunisia: 2 egun eta 9 ordu itsasontzian

KIWIA

TXINA: egun 1 hegazkinean

TXAHALA

Uruguay: 9.653 km

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 29

29

19/5/21 20:48


Tokiko pr duktuaren lasterketa

N la j lasten da?

JOLASA

2 JO KA G E H L AR I B A IAG ORE INO KI N

Jolastu zaitez klasiko honetan eta ikas ezazu nolako onurak dituzten hurbileko produktuek!

27 25

26

24

FRESKOTASUN IRAGANKORRA

Gaur gure entsalada ez dago hain gustagarria... Nabari da tomateak gogor samarrak zeudenean bildu dituztela supermerkaturako bide luzean iraun zezaten, ez direla hain freskoak... Hurrengoan hobeto begiratuko dugu inguruko tomaterik baden! ez, z duzun a erosi e ra. tu k u d o ro x Tokiko p zaitez 14. laukit jaitsi

23

22

28

21

20

To m ja

12 A ZER POZA! Ohartu zara hurbileko elikagaiek gutxiago kutsatzen dutela oso bide gutxi egin behar dutelako hazten diren lekutik saltzen diren lekuraino.

14

13

15

Igo zaitez 25. lau kitxoraino eta m oztu ezazu helm ugarako bidea!

8 ZURRUMURRU BAT SUPERMERKATUAN

11

10

9

Zurrumurruak esaten duenez, pertsona batzuek ez diote arreta handirik jartzen elikagaien etiketari! Ez zaie axola produktua oso urrutitik heldu bada ere. Agian ez dute jakingo joan-etorri luze horiek gehiago kutsatzen dutela. Tokikoak ez diren elikagaien joan-etorri luze horien erruz, jaitsi zaitez 4. laukitxora.

ZAPORE BEREZIA HASIERA

30

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 30

1

2

Auzoko supermerkatuan, auzotarrak ilaran jarrita daude herriko laranjak erosteko. Diotenez, elikagaiak puntu-puntuan daudela hartzen direnean (ez berde daudela eta ez helduegi daudela), zapore berezia izaten dute. Horregatik hautatzen dituzte tokiko elikagaiak.

3

Tokiko produktuaren zapore hobeak 9. laukitxora igoaraziko zaitu!

19/5/21 20:48


Bota dadoa eta joan aurrera laukitxoz laukitxo. Helmugara lehenbiziko iristen denak irabaziko du! Gurdi batera erortzen bazara, igo errepidetik eta aurreratu laukitxo batzuk. Hegazkin batera erortzen bazara, jaitsi zaitez lurreratze pistara. Ez utzi irakurri gabe laukitxo batzuek dituzten albisteak. Asko ikasiko duzu hurbileko kontsumoaren inguruan.

30

29

EZ DUT SINESTEN!

19

Aurten herriko nekazariek ia ez dute lanik izan, jendeak urrutitik datozen fruta exotikoak bakarrik erosten ditu eta. Oso kezkatuta daude lanik gabe gelditu daitezkeelako!

16

17

18

TOKIKO PRODUKTUA EROSITA, BIZILAGUNENTZAT ETORKIZUN POLITA Ondoko herriko nekazariak oso pozik daude, aurten beren baratzeetan lan egiteko modua izan dutelako, jendeak tokiko produktu asko erosi du eta.

7

Tokiko produktua erosteari esker, 15. laukitxora joan zaitezke.

4

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 31

5

Freskotasun eta zapore handiag ak Tokiko kik ffrutakk eta b barazkiak ki k jjateko k unerik onenean biltzen dituzte, eta garaiz baino lehen bildu dituztenek baino freskotasun eta zapore handiagoa izaten dute.

LORTU DUT!

Tokiko ek modur oizleei lagun ik ez d tzeko ug jaitsi z aitez 1 unez izan, 7. lauk it xora.

Tokiko produktuak kontsumitzeko arrazoiak

Lagundu egiten dugu ingurumena Hurbileko produktuek garraio gutxiago behar izaten dute. Ez da gauza bera egun batzuk errepidean egin dituen tomate bat jatea edo gure herriko baratzetik hartu izatea, zeren zenbat eta distantzia txikiagoa egiten duten, orduan eta gas kutsatzaile gutxiago isurtzen baita atmosferara.

Ba estu egiten dugu tokiko ek n mia

6 0 kilometroko produktuak kontsumituz, babesa ematen diogu tokiko ekoizleen lanari eta lagundu egiten dugu komunitatearen garapena.

31

19/5/21 20:48


Eddare n ohar Elikag ai bate rak n e t iketa ingu

JOLASA

Etiketarekin ikasiz

k ruan. Haren informazio as H or a nortas ger t z un ag ko ematen e n da iria de la esa digu haren e lika gaia eta ja n litek nond e! kin eg ik da in dez t o rr e n akegu p ro d uk tua to k i k o den e do ez .

Bila itzazu este arrasto atzuk

Era il ezazu zure l gika

k Aholkua e detektibo lanerak

Lehenengo eginbeharra da “jaiolekuaren” izena” aurkitzea etiketan. Bizi zaren lekutik gertu ekoitzia bada... tokikoa dela esan liteke!

Zortea baduzu, produktua datorren lekuko bandera bat ere ikusi ahalko duzu. Etiketan zure bandera ikusten baduzu, tokikoa dela esan liteke!

Erakuts ezazu zein detektibe ona zaren!

tuak

ASTU RI

n erosk , eta horre eta e g la itera jo bereizi andak oan:

IA RIA KANTAB RI K AL IA SK EU NOM A OA RO O GO T NAFARR AU KI DE ER ERRIOXA A

AS

GALIZ IA

UN

IA

Izena: Oliba olioa

ARA ARAG AGOI OI

Jatorria: Aragoi

EM

RA GA ZTE LA MANTX A

BA

R

UH

AR

K

Izena: Udareak Ize

Z IA

TR

U

A LE

A TE

RT

EX

D

VAL E E RK NT Z IA K I DE GO O A

MADR RIL ILL

A

KA K NARIAR UHAR TEAK

CEU

Jato Jatorria: Errioxa

MU

AN DALU

ZIA

TA M

EL

I LL

a Jatorria: Euskal Autonomia Erkidegoa

L TA KA

TE L A GA Z EON L ETA

Izena: Hegaluzea

A

Orain badakizu zer den tokiko produktu bat, nolako onurak dituen eta nola bereizi dezakezun.

Ma r raztu ezazu !

Badakigu batzuetan ez ditzakegula hautatu tokiko produktuak, leku guztietan ez direlako hazten elikagai berdinak, baina ahal denean, horien alde egitera dei egiten dizugu.

Irtenbidea: Tokiko produktu bat aurkitu izango duzu Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin edo Errioxan bizi bazara.

1. Idatz ezazu bizi zaren erkidegoaren izena lurraldekoa den. 2. Ikertu ea produktu horietakoren bat zure ktu bat da zuretzat! produ eko hurbil u, baduz u aurkit bat 3. Baten

Hona h emen la Egin e guntzat z azu ahalk xo bat o ditu biribil ba t zure zu tok erkidego ar i ko p : roduk en ingurua

4. Baliteke horietan ez aurkitu izatea tokiko produkturik . Ez da deus ere gertat zen! eta osa Ikertu ezazu zertxobait gehiago familian baten ezazu etxean daukazun tokiko produktu nortasun agiria!

Izena: Jatorria:

Bikainak dira!

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 32

19/5/21 20:48


ANCHOA LIMPIA EUSKOLABEL E. NATUR 1,00 KG

6

ANCHOA LIMPIA EUSKOLABEL E.. NATUR R 1,00 0 KG P.V.P.

31279

19/04/2021

/ 999/ 6/ 19506310

31279

8480010286281/ 1/

6

,99

,99 €

31279

METODO DE PRODUCCION: CAPTURADO ARTE DE PESCA: REDES DE CERCO Y REDES IZAD DEN.CIENTIFICA: ENGRAULIS ENCRASICOL ZONA CAPTURA O CRIA.....: PAIS VASCO/ATLANTICO NE/GOLFO DE BIZKAIA SUR

ANCHOA LIMPIA EUSKOLABEL E. NATUR 1,00 KG CAPTURADO LIS ENCRASICO .: PAIS VASCO/ 31279

6

,99

Elikagaien jatorria zein den jakiteko beste modu dibertigarri bat izaten da etiketan bilatzea. Salmahai batean bazaude, esan zure seme-alabei galdera egiteko gure espezialistei. Haiek azalduko dizuete jakin nahi duzuen guztia arrainaren, haragiaren edo freskoen ataleko tokiko gazten inguruan. Tokiko produktuak identifikatzen jakinda, erosketa saskia elikagaiz betetzeko ordua da, tokikoak eta osasungarriak, ideia erraz honekin: pentsatu errezeta goxo bat tokiko produktuekin prestatzeko modukoa. Pentsa dezatela nola kozinatuko duzuen plater hori, zer-nolako osagaiak beharko diren, supermerkatuko zein ataletan egoten diren, nola aldatu daitekeen osagai bat bestearekin guk nahi duguna aurkitzen ez badugu...

Eta erosketa etxetik egiten baduzu, inguruko produktuen berri izan dezakezu online supermerkatuan ere (supermercado.eroski.es), Tokiko merkatua atalean.

31279

INFORMAZIO GEHIAGO TOKIKO PRODUKTUAK IDENTIFIKATZEKO Supermerkatuan zaudetela, zenbait jolas egin ditzakegu tokiko elikagaiekiko interesa sustatzeko eta nondik datozen jakiteko. EROSKIn oso erraza eta dibertigarria izango zaizu. Haurrek tokiko produktuaren logoa bilatu beharko dute, edo autonomia erkidego jakin bateko bandera; ikur horiek adierazten dute hurbilekoak direla.

31279

INFORMAZIO GEHIAGO TOKIKO PRODUKTUAK IDENTIFIKATZEKO

33

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 33

19/5/21 20:48


familian

Ba al dago elikagairik bi urtetik beherako haurrei eman behar ez zaienik?

Elikagai jakin batzuekin gomendio berezi batzuk hartu behar dira kontuan: • Nitratoak dituzten elikagaiak saihestu beharra dago haurrak urtebete egin arte: espinakak, zerbak, borraja, eta abar. Urtebetetik aurrera, ez dira jan behar egunean behin baino gehiagotan. • Ez dira jan behar ehizako haragiak. • Arrain batzuek merkurio asko dute, eta ez da komeni jatea: ezpata arraina, atungorria, marrazoa eta lutxoa. Horretaz gain, kadmioa duten itsaskiak ere saihestu egin behar dira (metal astuna da hori ere), esaterako ganbak, otarrainxkak eta antzekoak, bereziki buruaren aldea. • Itotzeko arriskua eragin dezaketen elikagaiak edo janari zatiak saihestu egin behar dira haurrek bost urte bete arte. Adibidez: fruitu lehor osoak, krispetak, mahatsa, olibak, gerezi osoak, sagar zatiak, azenario gordinaren zatiak, saltxitxak...

Bidal itzazu zure galderak Familia plana 0·12 programako kontsultara Nutrizio arloko aholkulari batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure galdera, eta mezu elektroniko bidez erantzungo dizu gehienez 72 orduko epean.

Zurekin garai bakoitzean: lagundu egingo dizugu haurren nutrizioari buruz sortzen diren galdera ohikoenak argitzen.

Gure haurrak kirola egiten hasi dira eskolaz kanpo. Jateko zerbait eman behar al nieke ariketa egin aurretik?

Kirol saioren bat egiten denean, organismoak karbohidratoak eta gantzak erretzen ditu ahalegin horrek eskatzen duen energia sortzeko. Ariketa egin baino bi ordu lehenago jan behar lukete eta, denbora gehiago badaramate jan gabe edo kirola gogor samarra bada, komeni da aurrez askaritxo bat egitea bazkaria osatzeko eta ondoren ere zerbait jatea. Ogitarteko bat osoko ogiarekin (gazta, begetala, olioa tomate naturalarekin, humusa...) edo fruitu lehor batzuk frutarekin... Aukera bikainak dira horiek.

Zer egin dezakegu gure haurrak ur gehiago edan dezan bero handiko egunetan?

Haurrak oso txikiak direnean, interesgarria izan daiteke ura maiz samar eskaintzea egun bereziki beroetan ariketa fi sikoa egiten ari direnean, jolasean dabiltzanean... halakoetan ahaztu ere egiten baitzaie egarria duten edo ez. Gainera,

izerdiarekin ur gehiago galduko dute. Edatera behartu gabe egin behar da. Nolanahi ere, ez da komeni hidratatzeko beste modu batzuk erabiltzea, adibidez edari azukretsuak edo zukuak.

34

27-28-33-34_Familia_V2_EUS.indd 34

19/5/21 20:48


Krissia mintzo da

club-erako

Espeziea: Krissia® etxean, kalitate handienekoa erabiltzen dugu, Alaskako abadira (bakailaoaren familiakoa da). Gainera, Bering itsasoko ur garbietara jotzen dugu, Alaskara, eta lehengai iraunkorrekin bakarrik lan egiten dugu. Freskotasuna: surimia lortzeko, ezinbestekoa da fresko-fresko dagoen arrainetik abiatzea, harrapatu berria, horrela hobeto zaintzen baita arrainaren proteina.

SURIMIA: ARRAINAREN PROTEINA HARTZEKO ITURRI Zer da surimia? Zer-nolako onurak ditu? Nola sar dezaket nire elikaduran? Ikas itzazu hainbat gauza antzinako produktu horren inguruan, zeina onuraz betea baitago. ANTZINAKO TEKNIKA Arrainaren proteina freskoa da surimia, zeina Japonian sortu zen, XII. mendean, arraina kontserbatzeko metodo natural gisa. Herrialde hartako arrantzaleek artisau erako teknika hori sortu zuten arrainak luzaroago iraun zezan, Norvegian izokina ketzen zuten bezala edo gure inguruan frutarekin marmelada egin zen bezala. Surimia funtsezko elikagaia da Japoniako egungo sukaldaritzan, oso moldakorra delako batetik (berdin erabiltzen dute zopa bat egiteko, entsaladak, zizkamizkak...) eta nutrizioaren ikuspegitik propietate asko duelako bestetik. Era horretan, surimi barratxoak aukera onak izaten dira arraina jateko eta elikagai horrek ematen dituen propietate guztiak eskuratzeko. SURIMIA Kalitatezko barratxoak egiteko (halakoak dira Krissia® etxekoak), hiru alderdi hartu behar dira kontuan: Arrainaren zatia: surimia zati nobleekin egiten da, arrainaren solomo eta xerrekin.

35 Branded_Krissia_EUS.indd 16

NOLAKO ONURAK DITU OSASUNERAKO? Surimiz egindako kalitatezko produktuak jateko arrazoi nagusietakoa, adibidez Krissia® barratxoak, nutrizioari lotua dago: arrainaren proteina dauka, balio handikoa, aminoazido esentzialekin (gure gorputzak sortu ezin dituenak dira esentzialak, nahitaez dietaren bidez hartu behar direnak). Alaskako abadiraren surimiak oso erraz gureganatzeko proteina izaten du, digestio errazekoa, arrautzak eta abadirak berak bezalakoa. Nabarmentzekoa da, halaber, omega-3 ere izaten dutela Krissia® barratxoek, eta gantz azido horrek funtsezko zeregina dauka bihotzak eta sistema kognitiboak ontzi funtziona dezaten. Bitamina eta mineralei dagokienez, surimiak berez dauka B12 bitamina, zeina animalia jatorriko elikagaiek bakarrik izaten duten, eta selenioa ere badauka, biak ere aski interesgarriak immunitate sistemak ongi ibil dadin. NOLA SAR DEZAKET SURIMIA NIRE ELIKADURAN? Surimi barratxoak, Krissia® etxekoak bezalakoak, modu erraza, goxoa, koloretsua eta desberdina dira arraina jateko. Gainera, ez daramate kontserbagarri eta koloragarri artifizialik, kolore laranja piperrauts estraktuak ematen dio eta. Sukaldean aukera asko ematen du, eta berdin jan daiteke plater beroetan, hotzetan edo zizka-mizka gisa. Adibidez: sushi eran, entsaladan, berdurekin erregosita, anana eta guakamolearekin brotxetan...

19/5/21 22:59


hilabete honetan

a t e o x t a i u K kalabaza k a i t e g a p s e OLOGNARRAREKIN

BERDURA SALTSA

B

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 / 20 MIN

Kuiatxo bat eta kalabaza zati zuritu bat (600 gramo inguru guztira) Baratxuri atal bat Tipulin erdia, piper gorri erdia, piper berde erdia eta azenario bat, guztiak brunoise eran moztua 3 gari zainzuri eta 8 tomate lehor oliotan, laukitxoetan moztuak

4 koilarakada tomate saltsa frijitu Gatza eta piperbeltza 2 koilarakada oliba olio birjina estra 6 oliba beltz, birrinduta Albaka Koilarakada 1 gazta parmesano, birrindua, edo pinazi txigortuak

1. PAUSOA Jarri koilarakada bat oliba olio birjina estra zartagin batean, eta erantsi baratxuri birrindua eta tipulina. Utzi guritzen eta erregosi gero gainerako berdurak gatz pittin batekin eta piperbeltzarekin. Kurruskatsuak daudenean, erantsi tomate saltsa eta albaka hosto bat, eman pare bat buelta eta gorde geroko.

A B C D E

2. PAUSOA Egin espagetiak kalabazarekin eta kuiatxoarekin, eta erregosi oliba olio birjina estraren txorrotadatxo batekin.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

196

3. PAUSOA

NUTRI-SCORE

%11

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

14,05G 2,67G 8,08G 0,68G %20

%13

%10

%17

haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Zerbitzatu espagetiak, gainean berduren saltsa bolognarra dutela, oliba beltzez eta albakaz egindako toppinga eta gazta parmesano pittin bat edo pinazi batzuk. 36

36-37_PekeReceta_EUS.indd 36

19/5/21 20:33


OA OHAR DIETETIK

da neskaErrezeta bikaina rtigarria, be Di t. za nt mutile oso koloretsua eta ren ina Ad . osasungarria ndu gu la e er iek arabera, ha tia page k ahalko dute es ura prestatzen, berd satuz. pa tik mozteko gailu ien ha da ina ka Modu bi eko rtz sa a ur rd be dietan edo ugaritzeko.

37

36-37_PekeReceta_EUS.indd 37

19/5/21 20:33


hilabete honetan

Jogurtak eta beste, pozik egon zaitezke!

Lantokira eramateko edo etxeko lantokiari zaporea emateko. Top errezeta bat prestatzeko edo topping gisa eransteko. Erraza gertatuko zaizu jogurtekin, kefirrekin eta bestelako esnekiekin maitemintzea, 600 aukera baino gehiago eskaintzen dizkizugu eta.

E

snekiekin gozatu nahi baduzu eta zeure burua zainduz egin nahi baduzu, naturalak dira aukerarik onena, horiek esnea eta hartzitzaileak baino ez baitituzte, ez azukre erantsirik eta ez eztitzailerik. EROSKIn era guztietakoak aurkituko dituzu: beti-betiko jogurtak, kefirra, ekologikoak, ahuntz esnearekin eginak...

EKOLOGIKOAK

OSASUNGARRIAK

Nekazaritza ekologikotik datorren esne pasteurizatuarekin egindako jogurt eta kefir berriak. Naturalak dira eta ez daukate azukre erantsirik. Beirazko potoetan datoz (bi eta hiru errazioetakoak).

EROSKIren kefirra errezeta tradizionalarekin egiten da, eta zenbait legamia eta bakterio hartzituz lortzen da. Ez dauka azukre eta eztitzaile erantsirik. EROSKIren edateko kefirra eta

EROSKI BIO ahuntz jogurta eta kefirra eta

Koilaraz jateko kefirra

EROSKI BIO behi jogurta eta kefirra

Lagundu egiten du digestioaren ongizatea zzaintzen modurik naturalenean eta n gustagarrienean. Osagai g %100 naturalekin eta %1 kalitate handikoekin egina ka dago. Milioika hartzitzaile da ditu, probiotikoak guztiak, ditu eta bifidus esklusiboak daramatza. dar ra Activia kefir naturala, Natural gaingabetua %0 eta Naturala

Esne osoz egindako jogurt naturalek ugari izaten dute kaltzioa, baita fosforoa, A bitamina eta beste mantenugai batzuk ere, eta gosari orekatu baten zati izan daitezke, askoz egokiagoak baitira ohiko bihurtu diren zenbait produktu osasungaitz baino. Fruitu lehorren eskutada batekin lagundu dezakezu jogurta, edo datilekin, frutarekin, kanelarekin goxatu.

38

38-39_Yogures_EUS.indd 42

19/5/21 20:25


Jogurt hauek oso egokiak dira aldean eramateko, formatu egokia dutelako eta neurria ere bai. Esteban (EROSKIren bezeroa)

EDATEKO Jogurt likidoak aukera interesgarriak dira eta kontuan hartzekoak, erraz garraiatzen direlako eta edozein lekutan har daitezkeelako.

EROSKI marrubizko jogurt likidoa eta Marrubi eta bananazko jogurt likidoa.

GOURMET Osagai hautatuz egindako jogurtak, testura krematsuarekin eta zapore bikainarekin gozatzeko koilarakada bakoitzean.

Doncel ardi esnez eg egindako jogurta ahabi ahabia, gaztaina eta gereziekin. Euskadin hazitako ardien esnez egindako jogurt natural krematsua, oinarrian konfitura ezin gustagarriagoa duena ahabiaz, mugurdiz, gereziz eta gaztaina purez egina. Zapore benetakoak eta tradizionalak dituzten postreak, kalitate bikainekoak. Gehiago eskatzen duten ahosabaientzat, ezin hobea da egun eguneko edozein unetarako. Formatua: 140 gramoko beirazko ontzia.

EROSKI marrubizko greziar jogurta Greziar jogurten testura krematsua dauka eta zapore sendoa, preziorik onenean.

Greziako errezeta tradizionalarekin egina dago, eta horrela lortzen du hain gustagarria izatea eta esperientzia paregabea eskaintzea. Leuna, orekatua eta ezin krematsuagoa da, elaborazio prozesuan erabili diren ezagutzaren eta mimoaren ondorioz. Gainera, fruta hautatu bikainekin konbinatzen da.

Jogurt %100 begetalak,

OIKOS mertxika eta OIKOS mangoa

Alpro mango eta anana, eta

eta marakuia.

pasio fruta.

Alpro etxeak eginak, zeinak aldatu egin duen landatzeko modua bere produktuen iraunkortasuna bermatzeko. Planeta errespetatzen duten osagaiak bakarrik darabiltza, eta ekoizpenean karbonorik ez isurtzea lortu du eta hondakinik ez sortzea.

39

38-39_Yogures_EUS.indd 43

19/5/21 20:25


hilabete honetan

Kendu kortxoa, dastatu eta bidaiatu Zure kopan jarriko ditugu lurraldeak, mahatsondoak, lursailak, ordokiak eta ibarrak, itsasoa eta ibaiak. 700 salda baino gehiago, ardoaren herrialdean ibil zaitezen etxetik bertatik. Botila bakoitzean dago jatorria; helmuga, berriz, zure esku. EROSKIren ardo esklusibo horiek dastatzeko aukera emango dizugu, eta ibilaldia egin ahalko duzu ardogintzan ezagunenak diren inguruetan barrena.

RÍAS BAIXAS AS JATORR JATORRI ORRI ORR R IZE RR IZENA Ezin hobea da arrainak eta itsaskiak laguntzeko; itsasoan bainua hartzea bezain freskagarria da Rías Baixas ardoari trago egitea. Anae Zuria Galiziako albariño mahatsarekin egina dago. Lurrintsua, fruta ukitukoa eta loreen ñabardurak dituena. Laguntzailerik onena da itsaski, molusku, arrain eta sushiarentzat. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.

ERRIOXA JATORRI IZENA Errioxa esanda, berehala etortzen dira burura aitortzaren en eta ospearen oihartzunak, gauza guztien gainetik tradizioa errespetatzen duen n kultura bat. Arnalte Zuria Distiratsua da, kolore berde na beirakara duena. Lurrin leuna ta eta fruta ukitukoa dauka, eta Biura motako mahatsaren arrastoa sumatzen zaio, harekin egina da eta. Oso egokia da aperitiboak ak laguntzeko, pintxoak, arrozak, entsaladak, haragi zuriak, arrainak eta itsaskiak. 6-8 ºC artean zerbitzatu behar da.

Arnalte Gorria Ardo gaztea da, gingaren arrosa kolore sotilekoa. Lurrin leuna dauka. Aparta da aperitiboak eta pintxoak laguntzeko, berdurekin edateko, eta berdin parrilada, entsalada, haragi zuri, pasta eta urdaitegiko gutiziekin hartzeko ere. 6-8 ºC artean zerbitzatu behar da. Arnalte Beltz Gaztea Tempranillo motako mahatsekin egina da. Gereziaren kolore gorria dauka eta fruta gorriaren lurrinak. Ahogozo mamitsua uzten du eta akaberan ukitu epel arina. Oso ongi egokitzen zaizkio haragi gorri edo ehizakiak, labean egindako jakiak, hegaztia, haragi zuriak, urdaitegikoak, gazta onduak eta gazta urdinak. 14-15 ºC artean zerbitzatu behar da.

40

40-41_Vinos_V7_EUS.indd 40

19/5/21 20:24


NAFARROA JATORRI IZENA Erriberriko gazteluaren babesean, non errege-erreginak bizi izan baitziren Erdi Aroan, izaera handiko ardo gazteak sortzen dira.

TIERRA DE CASTILLA ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUA Ardogintzaren kultura oso sustraitua dago GaztelaMantxan, eta hango ardoek gorputza, oreka eta freskotasuna izaten dute, bertako klimari esker.

Echave Zuria Mahats hautatuekin egina dago, eta fruta ukituko ñabardurak sumatzen zaizkio. Ahogozo atsegina eta leuna uzten du, eta bizitasuna eta freskotasuna nabarmentzen zaizkio. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.

Bronte Verdejo Zuria Verdejo mahats motak lurrin paregabeak izaten ditu, fruta eta lore ukitu aberatsekoak, eta ardo fresko honi ere antzematen zaizkio. Limoiaren hori kolore erakargarria du, isla urrekarak nahasian dituela, eta mihiluaren eta belar lehorraren usainak sumatzen zaizkio, mertxika azalaren eta fruta onduaren kutsu nabarmenarekin. 8-10 ºC artean zerbitzatu behar da.

Echave Gorria Lehenbiziko mahatsen zukutik lortzen da, eta tenperatura zorrotz kontrolatzen da elaborazio garaian. Fruta lurrin sendoak izaten ditu lagun tonu arrosak. Ahogozo fina uzten du ahoan. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da. Echave Beltz Gaztea Nafarroako erresuma zaharreko lurraren adierazpen bizia da ardo hori, fruta kutsu handiko mahatsetatik lortua. Koloreak eta lurrinak ederki islatzen ditu basoko fruituak. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da.

Bronte Chardonnay Zuria Chardonnay mahats motarekin egina dago; Frantzian du jatorria mahats horrek eta berrikitan sartu dute Tierra de Castilla esaten zaion inguruan. Kolore hori apalekoa da, ñabardura urrekarak dituena eta adierazpen askotarikoak. Lurrin sendokoa da, sagarra, mertxika, mihilua eta fruta tropikalak nahasten direla hondo mineral sotil baten gainean. 10-12 ºC artean zerbitzatu behar da.

VALDEPEÑAS JATORRI IZENA Mahatsondoekin eta ardoekin leialak. Horrelakoa da Valdepeñasen aspaldi-aspalditik mahastiekin lan egiten duen jendea. Eta horrelakoak dira upategi horietatik ateratzen diren ardoak. RIBERA DE DUERO JATORRI IZENA Valladolid eta Burgos artean dago eskualde hori, eta mahastizainen ahaleginak eta pazientziak emaitza aparta uzten du, balio horiek aski errotuta baitaude Erdi Aroko zaldunak lurralde horietan barrena ibili ziren garaitik.

HAS EZAZU BIDAIA HEMEN

Monsalvez Beltz Gaztea Tinta del País mahats motarekin egina dago. Gorri morexka da kolorez, ertz urdinxkak dituela; masusta eta marmelada lurrina sumatzen zaio, eta zetaren ahogozoa uzten du, atsegina eta fruta ukitu handikoa. 14-15 ºC artean zerbitzatu behar da.

Tierra Leal Gorria Tempranillo mahatsarekin egina dago; lurrintsua da, andere-mahatsaren ukituekin, freskoa eta ezin hobea zopak, arrainak eta itsaskiak laguntzeko. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da. Tierra Leal Zuria Airén eta Valdepeñas mahats motekin egina dago. Freskoa da, lurrin primarioetan aberatsa, azidotasun ertaineko eta ahoan oreka handia uzten duena. Arrainak, itsaskiak, zopak eta hegaztiak laguntzeko. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da. Tierra Leal Gaztea Tempranillo mahatsarekin egina dago, eta bereziki ongi zaintzen da ontze prozesua. Errubi kolore distiratsua dauka, zapore arin eta harmonikoa, eta ongi etortzen da haragi, arroz eta pateekin. 14-16 ºC artean zerbitzatu behar da.

41

40-41_Vinos_V7_EUS.indd 41

19/5/21 20:24


EROSKI 68 FAUSTINO SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:35


Tena mintzo da

club-erako

TENA Protects, jasangarritasun programa bat ingurumenaren gaineko eragina murrizteko TENA punta-puntako marka da gernu jarioaren aurkako produktuetan, eta TENA Protects aurkeztu du, jasangarritasunaren alde egiteko proiektu bat, zeinaren helburua baita karbono arrastoa %50 murriztea 2030erako. Pertsonak zaintzeko sortu zen TENA, haien bizitzak hobetu eta konfiantzaz eta segurtasunez bizitzen laguntzeko. Baina zaintzaren inguruko ikuspegi hori motz geldituko litzateke gaur egun, ez bagenu ulertuko pertsonak zaintzeak berekin dakarrela planeta ere zaintzea. Testuinguru horretan, gure ekarpenekin lagundu behar dugula jabetuta, TENA Protects landu dugu. Zer da TENA Protects? Ekintza programa bat da, zeinak iraunkortasuna sustatzen duen berrikuntzaren eta garapenaren arloan hiru lerro landuz:

43 Branded_Tena_V3_EUS.indd 16

Berritu egiten dugu pertsonen ongizatea hobetzeko. Ikertu egiten dugu modu berriak aurkitu nahian bizi kalitatea hobetzeko eta, aldi berean, gure produktuek ingurumenean uzten duten arrastoa gutxitzeko. Berritu egiten dugu gutxiagorekin gehiago egiteko. Hori lortzeko, lehen mailako kalitatea duten materialak erabili nahi ditugu, diseinu adimentsuagoak sartu eta energia %100 berriztagarria erabiliz ekoitzi Europako gure ekoizpen lantegi guztietan. Berritu egiten dugu gizarte zirkularra sortzeko. Gizarteari produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko lan egiten dugu, non gero eta garrantzitsuagoa den birziklatzea eta berrerabiltzea. Horregatik, gure asmoa da ontzi %100 birziklagarriak sortzea eta osorik edo partzialki berrerabili daitezkeen materialak erabiltzea. Helburu handinahiak direla pentsa liteke, baina Antonio Machado poetak esan zuen bezala, “ibilian egiten da bidea”, eta pausoz pauso, arrasto hobea utzi nahi dugu planetan.

19/5/21 20:14


edergintza

Agur ileari Larruazal leuna eta depilazio perfektua izan dezazun uda honetan, depilatzeko produktu sorta zabala eskaintzen dizugu. Oso erraz erabiltzekoak dira eta formatu guztietan eskura ditzakezu: argizari epel eta hotzak, kremak eta xaflak. Hartu kontuan gure aholkuak eta hauta ezazu zure gustu eta beharrizanetara ongien moldatzen den irtenbidea.

DEPILATU AURRETIK • Saia zaitez maiz samar esfoliatzen, lagundu egiten baitu ileak ez daitezen trabatuta gelditu. Esfoliazioak desagerrarazi egiten ditu larruazaleko zelula hilak, zeinak oztopatu egiten duten ilea atera dadin. Horrela, ileak bidea garbi izango du kanpoalderantz. • Komeni izaten da dutxa bero bat hartzea poroak irekitzeko. Era horretan, depilazioa eraginkorragoa izango da eta ez du minik emango. • Ziurtatu ezazu larruazala garbia eta lehorra dagoela.

NOLA DEPILATUKO NAIZ ARGIZARI HOTZA Argizari hotzezko bandak errazago eta azkarrago erabiltzen dira egunerokoan argizari beroa baino. Behin baino gehiagotan berrerabil daitezke produktuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Metodo iraunkorra da, larruazala leunagoa gelditzen da eta ileak, errotik kentzen denean, denbora gehiago behar izaten du hazteko.

Veet depilatzeko argizari bandak galtzarbeetarako eta bikiniaren atalerako (16 ale), belle depilatzeko bandak gorputz eta zangoetarako (20 ale) eta Veet depilatzeko argizari bandak larruazal normaletarako (40 ale).

44

44-45_Belleza_V2_EUS.indd 44

19/5/21 20:13


ARGIZARI BEROA Depilatzeko aukeren artean, argizariak ematen du emaitzarik iraunkorrena. Zangoetan, iztarteetan, bekainetan, besapeetan eta goiko ezpainean erabil daiteke, eta kendu ondoren, ileak hiru edo lau aste beharko ditu berriz ateratzeko, errotik kentzen baita, argizari hotzarekin bezala. Gainera, ilea erraz itsasten da eta eraginkorra da ilea motz dagoenean ere. Kalitate profesionaleko depilazioa uzten du, eta etxean bertan egin dezakezu. Argizari hondarrak olio batekin

kendu daitezke eta, depilatu ondoren, komeni izaten da krema hidratatzaile bat erabiltzea, osagai lasaigarriak dituena, adibidez aloe vera.

Taky Divina argizaria fruitu gorriekin (400 g), Veet depilatzeko argizaria azukrez egina (250 g) eta belle argizari perlak (400 g).

KREMA Produktu mota horrek kimikoki disolbatzen du larruazalaren gainazalean dagoen ilea. Depilatu nahi dugun gunean ematen da, eta gehienez hamar minutuz uzten zaio, eragina egin dezan. Ondoren, esponja batekin arin-arin igurzten da ilea kentzeko, ar edo espatula batekin. Ezin hobea da gune txikiak azkar depilatzeko, adibidez besapeak. Ez du minik ematen, hori du ona, baina aste bat edo bi bakarrik irauten du ileak atera gabe. Oso erosoa da dutxan erabiltzeko eta, gehienetan, osagai lasaigarriak daramatza, adibidez aloe vera, mentola, izpilikua, eta abar. Veet depilatzeko krema dutxarako (150 ml), belle depilatzeko krema larruazal sentiberetarako (200 ml) eta Veet Men depilatzeko krema dutxarako gizonentzat (150 ml).

BIZAR LABANAK Oso egokiak dira denboraz larri gabiltzanerako, azkar eta zehatz depilatzen baitu, nahiz eta ilea ez duen kentzen errotik. Formatu bat baino gehiago dago: buru baskulatzailearekin, xaboia txertaturik darama, osagai aktiboak dituena (aloe vera...). Ile gutxi duten pertsonek erabiltzeko dira egokiak eta laser bidezko depilazioa egiten ari direnentzat. Xaflak erabiltzean, garrantzitsua da aparra ematea lehenik, larruazala ez dadin narritatu.

DEPILATU ONDOREN • Egokia da ur hotzezko dutxa bat hartzea larruazala baretzeko eta poroak itxi daitezen. • Krema hidratatzaileak erabil daitezke larruazala baretu eta hidratatzeko, osagai freskagarriak dituztenak. • Nahiz eta udako hilabeteetan zaila izan daitekeen, egokiena izaten da eguzkirik ez hartzea depilatu eta berehala, larruazala sentiberagoa egoten da eta.

Gillette depilatzeko gel-a larruazal sentiberetarako (200 ml), Gillette body bizar labana gizonentzat (3 ale), belle Sensitive xafla eta Gillette Comfortglide Venus bizar labana.

45

44-45_Belleza_V2_EUS.indd 45

19/5/21 23:36


hilabete honetan

Babestu ezazu zure inguruko natura Elkartasun Zentimoak programarekin, zure erosketa ordaintzeko garaian keinu txiki bat egin eta lagundu egin dezakezu zure inguru naturala zaintzen. Ekainean, WWF España erakundea lagunduko dugu. Mundu mailan lanean ari da natura babesteko, planetako ingurumena ez dadin hondatu eta etorkizunean harmonia handiagoan bizi gaitezen.

N

atura da bizitzaren euskarri nagusia eta elikagai eta sendagaien iturria. Aterpea eta babesa ematen digu, aire garbia eskaintzen, ur freskoa, zoru osasungarriak... Baina zaindu beharrean, neurriz kanpo ustiatzen ditugu baliabideak, iraunkortasunari kalte egiteko moduan ekoizten eta kontsumitzen dugu, kutsatu egiten ditugu ozeanoak, eta gasak isurtzen ditugu, lurra berotzen ari direnak hondamendi bat sorrarazteko neurrietaraino. 2020. urteak erakutsi digu natura funtsezkoa dela gure iraupenerako eta naturan ukitu gabe dauden

46

46-47_Solidaridad_EUS.indd 42

19/5/21 20:11


sistemak ezinbestekoak direla etorkizunerako. Naturari egiten dioguna geure buruari egiten diogu, eta premiazkoa da elkarren arteko harremanean sortu diren eten eta urratuak konpontzea. WWF erakundeak 60 urte baino gehiago daramatza lanean ingurumenaren alde, etorkizunean elkarrekin harmonian bizi daitezen pertsonak eta natura. Horretarako, kontserbazio proiektu asko lantzen dute hainbat esparrutan, izan espezieak zaintzeko, izan itsasoak, ozeanoak, ibaiak, hezeguneak edo

basoak babesteko, edo izan klima aldaketaren aurka egiteko. EROSKIren kanpaina honi esker, basoak lehengoratzeko eta erriberako basoak garbitzeko jarduerak jarriko dira abian. Udazkenean egingo dira ekintza horiek: espezie autoktonoak landatuko dira eta jarraipena egingo zaie gero. Basoek beren betiko funtzioak betetzea da helburua, berriz ere baliabideak eskain ditzaten, kalitatezko ura eta airea, babesa uholdeen aurrean, eta, era

berean, klima doitzen lagundu dezatela eta aisialdirako eta naturarekin harremanetan egoteko lekuak eskain ditzatela.

WWF erakundea zertan ari den eta planetako bioaniztasunaren alde nolako lana egiten duen jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen: www.wwf.es.

MAIATZEAN

140.000 €

BAINO GEHIAGO BILDU DITUGU O! K S A K I R ESKER

Eskerrak eman nahi dizkizugu maiatzean Elkartasun Zentimoak programa lagundu duzulako eta ekarpena egin duzulako Elikagai Bankuen eta Cáritasen alde, zeinak laguntza ematen baitiete COVID-19ak gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan utzi dituen pertsonei.

47

46-47_Solidaridad_EUS.indd 43

19/5/21 20:11


Abantaila gehiago 1.500.000 zuzeneko sari Udako zure erosketek saria eduki dezakete. EROSKI club-ek 1.500.000 sari baino gehiago banatzen ditu bazkideen artean. Jakin nahi al duzu zer lortu dezakezun? • Udako opari bikainak Travel Club Katalogotik, adibidez motxila termiko bat, Quokka botila bat edo hondartzako aulki bat harigabeko entzungailuekin atseden hartzeko hondartzan eguzkia hartzen duzun n bitartean, edo EROSKI club-ek eskaintzen dizkizun beste opari batzuk, esaterako zurezko pala batzuk, baloi aloi bat edo Jenga erako jolas bat familia osoa aritzeko udako arratsaldeetan. Zozketa txartelean doako kode bat aurkituko duzu, eta aukera emango dizu opariak trukatzeko Travel Club-en webgunean. • EROSKI markako produktuak doan uda osasungarria eduki dezazun, adibidez gazpatxoa, entsalada, antxoaz beteriko olibak eta la laranjazko edo ananazko edariak, egun beroetan freskatzeko. g reskatzeko. Eta beste produktu urte sasoi horretan hartzeko. Doako milaka kupoi ditu dituzu zain. u asko, ezin hobeak urt uzu zai n.

Eta zozketa handi bat udan Gutxi iruditzen al zaizu? Zozketa handi bat ere(1) egingo dugu club-ean, eta seguru gaude parte hartu nahiko duzula: Peugeot 3008 Hibridoaren harpidetza bat doan 24 hilabetez BIPIn. Egizu kontu, auto bat egokitu zaizu zozketan eta erregaia botatzeaz bakarrik arduratu behar duzu, ordainduta dituelako arrisku orotarako asegurua eta kontuak ere bai zenbait zerbitzurekin: norberak jasandako kalteak konpontzea, pneumatikoak hobetze umatikoak ordezkatzea eta prebentzio eta hobe lanak 24 hilabeteetan. etan.

10 BIDAIA zuk nahi duzun lekura, nahi duzunean eta nahi duzunarekin. Europara joan ahalko zara eta Eiffel dorrea ikusi, Big Ben ezagutu eta fish an chips direlakoak afaldu, urrutixeago joan eta Egipto bisitatu edo Karibeko uretan bainatu. 10.000.000 puntu izango dituzu Travel Club-en zure hurrengo oporlekua zein izango den erabakitzeko edo, nahiago baduzu, Travel Club Katalogoko beste edozein oparirekin ere trukatu ditzakezu. Zuk erabaki. (1) BIPI harpidetza baten zozketa Peugeot 3008 Hibrido bat eskuratzeko 24 hilabetez. 2021/06/17tik 2021/08/11ra, lor ezazu zozketa txartel bat EROSKI club txartelarekin 30 €-ko edo gehiagoko erosketa bat egiten duzun bakoitzean EROSKI supermerkatu edo hipermerkatuetan. Ikusi hemen baldintzak: eroski.es/sorteo-eroskiclub.

48

48-50_Ventajas_V3_EUS.indd 42

19/5/21 20:05


bazkide izateagatik 5 SARI URTEBETEZ EROSKETAK DOAN EGITEKO EROSKIn, bakoitza 2.000 eurokoa guztira. Zuk nahi duzunean eta nahi duzun bezala gastatu ahalko duzu zure saria; erosketako orgatxo bat bete dezakezu adibidez, edo telebista bat erosi. 2.000 € sartuko dizkizugu EROSKIn truka ditzazun edozein unetan.

Nola lortu sariak? Oso erraza da. EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, ekainaren 17tik abuztuaren 11 arte, biak barne.

EROSKIn egindako erosketaren tiketa 30 €-koa edo handiagoa bada, zozketa txartel bat emango dizute ordainlekutik pasatzean.

Ireki ezazu eta ikusi ea saririk baduen.

Gainera, sartu EROSKI aplikazioan eta lortu beste txartel digital bat.

Nola lortu txartel digitala? l ? Ordainlekuan emango dizuten zozketa txartelaz gain, beste bat ere baduzu EROSKI aplikazioan, azken hori digitala.

1. Aplikazioa deskargatua eduki behar duzu. 2. EROSKI club-eko bazkide gisa identifikatu beharko duzu. 3. Sartu Descubre Jugando funtziora. 4. Eta ea zorterik baduzun!

Aplikazioa ez badaukazu, doan deskargatu dezakezu hemen. Zorte on!

49

48-50_Ventajas_V3_EUS.indd 32

19/5/21 20:05


Abantaila gehiago bazkide izateagatik Ez duzula zozketaren zain egon nahi autoa eskuratzeko? Autoetarako harpidetza egiteko beste aukera batzuk eskainiko dizkizugu Sustapen Gehiago atalean, non beste modelo batzuk ere hauta ditzakezun, zure gustu eta beharrizanetara egokitzen direnak. Jakin nahi al duzu nola? Jarraitu pauso erraz hauei: 1. SAR ZAITEZ Sustapen Gehiago atalera webgunetik edo EROSKI aplikaziotik.

4. Konfiguratu zure HARPIDETZA. 5. Eta eskuratu ezazu zure autoa preziorik onenean, INOIZ BAINO GEHIAGO AURREZTUTA.

2. Sakatu BIPI SUSTAPENEAN. 3. Hauta ezazu zure gustuko MODELOA.

300 €

300 €

-raino

-raino raino

HILEAN 475 €-TIK HASITA

HILEAN 289 €-TIK HASITA

HILEAN 205 €-TIK HASITA

Egizu harpidetza Peugeot 3008 Hibrido baterako

Egizu harpidetza Audi A1 baterako

Egizu harpidetza Fiat 500 baterako

Familia Plana 0·12 programakoa izateagatik %5 aurreztu ahalko duzu pixoihal eta toallatxoetan zure haurtxoak 3 hilabete egin arte, eta hilean lau aurrezki kupoi izango dituzu zure familiaren beharrizanetara egokituta.

Gainera, hilabete honetan... Oraindik ez baduzu izena eman, egin ezazu ekainaren 30a baino lehen eroski.es/familias012 gunean, eta eskuratu datorren uztailean %20ko bost aurrezki-kupoi hauek EROSKIn (1). Mis promociones

Nola lortu aurrezki kupoi digitalak? Fa m i l

ia

Plan1a2 0·

%

20

Izozkiak

Eguzki babesa

20%

Por la compra de HELADOS en EROSKI

Ingreso en tarjeta

1

Familia plana programan izena emanda egon behar da ekainaren 30a baino lehen. Izena eman ez baduzu, egin ezazu!

20%

Ingreso en tarjeta

20%

¡Lo quiero!

Por la compra de BAÑADORES para niños/adultos en Hipermercados EROSKI Ingreso en tarjeta

20%

¡Lo quiero!

Por la compra de PROTECTORES SOLARES en EROSKI

¡Lo quiero!

Por la compra de TOALLAS DE PLAYA en Hipermercados EROSKI Ingreso en tarjeta

¡Lo quiero!

2

Uztailean bost kupoi izango dituzu aplikazioan/web-ean, eta aktibatu egin beharko dituzu.

Zuk ere nahi al duzu? eroski.es/familias012

(1) 2021eko ekainaren 30a baino lehen Familia plana 0·12 programan izena emanda daudenentzat balio du. Kupoiak 2021eko uztailaren 12tik aurrera egongo dira eskuragarri, eta aktibatu egin beharko dituzu eroski.es/familias012/ gunean edo zure EROSKI aplikazioan.

50

48-50_Ventajas_V3_EUS.indd 33

19/5/21 20:05


Bonduelle mintzo da

club-erako

%100 konprometituak, %100 jasangarriak

G

ure planetak baliabide ugari du, baina oreka hauskorrean bizi da: baliabide horiek nola erabiltzen diren, hor dago koska. Bonduellen uste dugu natura dela daukagun gauzarik baliotsuena, eta horrexegatik, lurra errespetatzeak eta begetalekiko pasioak gidatzen gaituzte hasiera-hasieratik. Urtero zortzi milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara, eta horrek kalte egiten dio itsasoko eta lurreko bizitzari. Plastiko

gutxiago erabiltzea funtsezkoa da planetaren etorkizunerako. Bonduellen sei konpromiso hartu ditugu garapen jasangarriaren alde egiteko, eta horietako bat da ontzi %100 birziklagarriak edo berrerabilgarriak erabiltzea. Helburu horrekin, kendu egin dizkiegu plastikozko bilgarriak hiru latako eta bi latako sorta guztiei, eta kartoi %100 birziklagarria erabiltzen hasi gara. Ia bederatzi milioi sortari eragin die aldaketa horrek, eta guztira

urtean 25.000 kilo plastiko erabiltzeari utzi diogu. Horrekin, erantzun egin nahi diegu kontsumitzaileen eskariei, gero eta kezka handiagoa baitute material birziklatuaren inguruan. Kartoizko ontzi berria %100 birziklagarria da, eta iturri jasangarrietatik dator. FSC ziurtagiriari esker, bermatu egiten dugu erabiltzen den materiala modu jasangarrian kudeatzen diren basoetatik datorrela.

Bonduellen %100 konprometiturik gaude eta %100 jasangarriak izan nahi dugu planetaren etorkizuna eta pertsonen ongizatea bermatzeko Konpromiso horren eta beste guztien berri gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen:

www.bonduelle.es 51 Branded_Bonduelle_V4_EUS.indd 16

19/5/21 20:00


bidaiak

Maitasuna lehen kolpean Leku liluragarria da, eden txiki bat ozeano Atlantikoaren erdian, bidaiariak txoratzeko modukoa. Bost arrazoi emango dizkizugu Kanaria Handian galtzeko. Erabat maiteminduko zara! Alde zaharra, Arucas.

1

TERMOMETROA BETI ALDE Klimatologia paregabea izaten da uhartean, halakoxe kokapen geografikoa baitu eta alisio haizeen laguntza estimagarria. Ezaugarri horiei esker, urtean batez beste 24 graduko tenperatura izaten du.

Las Canteras hondartza, Las Palmas.

2

HONDARTZA, BIZITZEKO MODU BAT 236 kilometroko itsasertza dauka, eta horietatik 60 kilometro dira hondartzak. Itsasertz hori jolastoki paregabea izan da uharteko hainbat belaunaldirentzat, eta harro partekatu dute beren altxorra bisitariekin. Katalogoa oparoa eta gustu guztiak asetzeko modukoa da: hasi hegoaldeko hondar horizko alfonbra zabaletatik eta uhartearen iparraldea zipriztintzen duten paraje intimoetara.

52

52-53_Viajes_EUS.indd 48

19/5/21 19:52


Cueva Pintada, Galdar.

4

HISTORIA, KULTURA ETA AISIALDIA Lurralde horren historia prehispanikoak taupaka jarraitzen du konkista gertatu eta sei mende geroago ere. Iragan aborigena tentu handiz zaintzen dute parke arkeologiko eta museoetan, non ederki

5

ITSASOAREN ZAPORE PAREGABEAK Txoko bakoitzak lurrin atseginak eskaintzen ditu, gastronomia alai eta heterogeneo batetik datozenak. Uhartearen berezitasunetako bat da Europan kafea landatzen den leku bakarra dela, baina barazki eta frutetan ere xarma handia dauka, gozogintzan errezeta gustagarriak ditu eta ron berezi-berezi bat ere bai, kontinenteko upategi zaharrenean egiten dena.

‘Papa’ zimurtuak eta mojoa.

Los A zule

jos, Mog

a n.

3

DEKORATU NATURAL IKUSGARRIA Ondare naturala zaintzeko gogoak itxura batean geldiarazi egin du denbora Kanaria Handian. Bertako gainazalaren ia erdia lurralde babestua da, eta horri esker, ingurumen balio paregabea dauka.

islatzen den uharteko mestizaje kulturala ere. Kristobal Kolonek geldialdia egin zuen Kanaria Handian Ameriketarako bidean, eta arrasto ahaztezina utzi zuen (oraindik ere badira garai hartako aztarna aski bitxiak).

itzuli egingo dizugu

%5

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan, eta zerbait gertatzen bada, ezeztatu gasturik gabe.

zure EROSKI club txartelean

53

52-53_Viajes_EUS.indd 49

19/5/21 19:52


EROSKI 68 MELONES EL ABUELO SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:16


EROSKI 68 MULTIMARCA SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:18


albisteak

ERAGINKORRAGOA ETA INGURUMENA GEHIAGO ERRESPETATZEN DUENA

Plataforma logistiko berria du EROSKIk P

roduktu freskoak banatzeko gure plataforma berria Jundizko industriagunean dago, Gasteizen, eta 27.400 metro koadroko lur saila hartzen du. 17.600 m2 baino gehiagoko azalera du hozkailuetan, eta 30 atrakaleku ibilgailu astunentzat; era horretan, egunero 400 tona produktu fresko kudeatu ditzake. Hogei milioi euro inbertitu ditugu instalazio horietan, eta 150 pertsona inguru aritzen dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoko 300 dendak baino gehiagok beren hornigaiak jaso ditzaten. Plataforma diseinatzeko orduan, aintzat hartu ditugu Leed Gold

nazioarteko ingurumen ziurtagiri ospetsuaren arauak eta baldintzak, eta horrek ziurtatu egiten du ekoefizientzia eta iraunkortasun estandar zorrotzak beteta egina dagoela eraikina. EROSKIko lehendakari Agustin Markaideren esanetan, zentro berria “modernoa, eraginkorra eta jasangarria” da eta nabarmendu du azpiegitura logistiko horiek garrantzi handia dutela erakundeak produktu fresko eta tokikoaren inguruan daukan estrategian. EROSKIk nekazaritzako elikagaien 2.400 ekoizle txikirekin baino gehiagorekin lan egiten du, tokiko

produktuari laguntzeko politikaren barnean, eta azken urtean %13 igo da haiei erositakoa, 995 milioi eurotaraino. SARE HOBETUA Elikagai freskoen plataformek 1.300 dendari baino gehiagori ematen diete zerbitzua, eta horiek guztiak hobetzeko proiektu global baten zati da instalazio berria. Proiektu horrek, plataforma sare baten bidez eta garraio doitu eta lehiakorrarekin, nabarmen hobetu nahi du zerbitzuaren eraginkortasuna, irtenbide aurreratuak eskaini eta lehiakortasuna sustatzeko. Produktu galkorren logistika modernizatu ez ezik, ingurumenarekin errespetu handiagoz jokatuko dute instalazioek, teknologia gaurkotuarekin hozte ganbera eraginkorragoak izango baitituzte, eta konfort eta segurtasun handiagoak emango dizkiete plataformako langileei. Helburu horrekin, automatizatu egin ditugu Elorrioko, Sigüeiroko (A Coruña) eta Abrerako (Bartzelona) instalazioak eta Madrilgo, Zaragozako eta Mallorcako plataformetan fruta eta berdura prestatzeko prozesuak.

58

58_Noticias_V2_EUS.indd 58

19/5/21 19:49


EROSKI 68 COCACOLA OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:42


EROSKI 68 KIT KAT OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/05/21

12:22


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.