EROSKI_JUNIO_2021_EUSKERA

Page 44

edergintza

Agur ileari Larruazal leuna eta depilazio perfektua izan dezazun uda honetan, depilatzeko produktu sorta zabala eskaintzen dizugu. Oso erraz erabiltzekoak dira eta formatu guztietan eskura ditzakezu: argizari epel eta hotzak, kremak eta xaflak. Hartu kontuan gure aholkuak eta hauta ezazu zure gustu eta beharrizanetara ongien moldatzen den irtenbidea.

DEPILATU AURRETIK • Saia zaitez maiz samar esfoliatzen, lagundu egiten baitu ileak ez daitezen trabatuta gelditu. Esfoliazioak desagerrarazi egiten ditu larruazaleko zelula hilak, zeinak oztopatu egiten duten ilea atera dadin. Horrela, ileak bidea garbi izango du kanpoalderantz. • Komeni izaten da dutxa bero bat hartzea poroak irekitzeko. Era horretan, depilazioa eraginkorragoa izango da eta ez du minik emango. • Ziurtatu ezazu larruazala garbia eta lehorra dagoela.

NOLA DEPILATUKO NAIZ ARGIZARI HOTZA Argizari hotzezko bandak errazago eta azkarrago erabiltzen dira egunerokoan argizari beroa baino. Behin baino gehiagotan berrerabil daitezke produktuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Metodo iraunkorra da, larruazala leunagoa gelditzen da eta ileak, errotik kentzen denean, denbora gehiago behar izaten du hazteko.

Veet depilatzeko argizari bandak galtzarbeetarako eta bikiniaren atalerako (16 ale), belle depilatzeko bandak gorputz eta zangoetarako (20 ale) eta Veet depilatzeko argizari bandak larruazal normaletarako (40 ale).

44

44-45_Belleza_V2_EUS.indd 44

19/5/21 20:13


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.