DORAEMON Heziketarako edukien azterketa eta analisia Sudurretako black
Doraemon, japoniar manga sail bat da, Fujiko F. Fujiok asmatutakoa 1973.urtean, hasiera batean komikia izan zelarik. Gero, hainbatetan gertatu ohi den bezala, anime telesail oso ezagun bat bilakatu zen. Sailaren protagonista, etorkizunetik etorritako Doraemon izeneko katu kosmikoa da, Nobita Nobi umea laguntzera iritsia. Doraemonek poltsiko magiko bat du eta XXII. mendeko makina bat tresna ateratzen du Nobita laguntzeko. Euskal Herrian ETB 1 kanalak emititu izan du eta oso ospetsua da. Transmititzen duen kulturari buruz esan beharra dago, orokorrean nahiko tradizionala dela. Japonian sortua dela kontuan hartuz eta bertako kulturari so eginez, harritzeko ez den modukoa. Baloreen aldetik, positiboak badaudela ikusi dugu: laguntasuna, naturarekiko errespetua, besteekiko errespetua, elkarlana, konpartitzea, ikastearen beharra (Japonian eta Txinan oso inportantea den gaia) etab. hauekin jarraitzeko, aipatu dugun moduan tradizionalak diren horietako adibide bat, iraganeko ikuspena izan daiteke: umeen helburua nagusitzerakoan lan bat aurkitzea, ezkontzea eta seme-alabak edukitzea izan behar delako. Sozializazioaren aldetik, berdinen arteko taldea oso hezigarria dela uste dugu. Izaera desberdineko kidez osatuta dagoelako, izaera, jokabide etab. Desberdinak ikasiz. Talde horren barruan arazo desberdinak ematen dira, beti irtenbidea aurkitzen dutelarik. Gainera sentimenduak asko lantzen dituzte. Familiaren alorrari dagokionez, aipatu moduan, tradizionalaren neurrian, baita patriarkala ere badela egiaztatu dugu. Ama etxean lan egiten du, etxeko-lanak egiten. Aita ordean bulegoan. Beti oso nekatuta etortzen da. Ama da beraz, etxeaz arduratzen dena. Eta aitari dena egiten dio. Hala ere, egia da bai, bera dela familiaz arduratzen dena eta arauak jartzen dituena, baina bere izaera oso fuerteagatik izan daiteke. Genero tratamendua, orokorrean nahiko orekatua dela antzeman dugu. Etxeko giroan ere. Nahiz eta patriarkala izan, amaren izaera bortitzak boterea ematen dio, eta agintzen duena da. Beraz, hortxe boterea eskuratzen du. Ildo honetatik jarraituz, Nobitaren lagunari dagokionez (Shizuka Minamoto), genero estereotipoak agerian uzten direla uste dugu. Agertzen den neska “printzipalâ€? bakarra da. Nobita beraz maiteminduta dago. Honen izaera oso goxoa, lasaia, ulerkorra, fina, arduratsua, tolerantea, ikasle fina etab. da. Ume guztiak beraz maiteminduta daude, polita ere badelako. Koloreetan ere, estereotipoak ageri dira. Adib. Neskak normalean soinekoak eramaten dituzte, baita kolore beroak ere: arrosa, gorria‌ mutilak ordea, praka motzak eta kolore hotzagoak, nahiz eta horia nahiko eramaten duten. Hezkidetza lantzen dute, berdinen arteko taldean, zein gelan mutilak eta neskak batera ekiten dutelako.
Hizkuntzaren aldetik, euskarara itzulpena oso egokia egin dutela antzeman dugu. Oso zuzena, erraz ulertzekoa eta hiztegi aberatsa erabiltzen duena. Hortaz haurrek euskara bereganatzen joateko, edota baita hobetuz joateko aukera ezin hobea eskaintzen dutela uste dugu. Hala ere, ulertzeko, hizkuntza maila minimo bat eduki behar dela aitortzen dugu. Hortaz oso txikitxoak direnek ezer ulertuko ez dutelako. Hezigarritasunaren inguruan, esan dezakegu efizientea dela. Batez ere, egunerokotasunean ematen diren arazoei irtenbidea aurkitzen lagundu ahal duelako. Baita haurrengan sormena sustatzen duelako ere, Doraemonek ateratzen dituen aparatuekin. Nobita oso ume alferra denez, Doraemonek horren aurka egiten laguntzen dio, gainditze prozesua indartuz eta arazoak bere kabuz irakatsiz, eskarmentuen ondorioz. Hortaz, haurren jokabidean izan dezakeen ondorio positiboak badaudela uste dugu. Sexu eta biolentzia eduki aipagarririk ez dagoela ikusi dugu. Hala ere, beraien artean borrokan aritzen direnean, edota amak semea jotzen duenean, biolentzia apur bat ikusi dezakegu. Baita kapitulu batzuetan neska gazteak ateratzen direnean, “ederrak� direnak, jarrera apur bat probokatiboan agertzen direlako ere. Ondorioz, esan dezakegu, trama nahiko korapilatsua denez, 6 urtetik aurrerako haurrentzat gomendatuko genukeela. Txikiagoei ulertzeko saila egingo zitzaielakoan. Edukiaren aldetik ere, hezigarria izan daitekeela badakigu, baina ulertzeko apur bat zaila.
Ikusitako kapituluen linkak: http://www.youtube.com/watch?v=029pFKGDCCk http://www.youtube.com/watch?v=p8hGSppCOGo http://www.youtube.com/watch?v=bqsTOLlCnNU