PEPPA PIG Heziketarako edukien azterketa eta analisia Sudurretako black
Lehenengo behaketa Peppa Pig-en inguruan egin dugu. Hau, txerriez osatutako familia baten bizitzaren inguruan dirau. Aita, ama, alaba nagusia (Peppa) eta neba txikiaz osatua dagoelarik. Familia honen eguneroko bizitzaren barnean gertatutako egoeren inguruan osatzen dira kapituluak (igerilekura joatea, lagunekin jolastea, aitona-amonaren etxera joatea etab.), hasiera, arazoa eta konponbideetan zenbait balore eta kontzeptu tartekatuz. Mark Baker Britaniarra sortu zuen, 2004. Urtean. Generoari dagokionez, haurrentzat zuzendutako programa da. Clan TV-n ikusi daitekeena, asteazken, ostegun, ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan; bai goizez bai arratsaldez. Kapitulu bakoitzak 5 minutuko iraupena izaten du eta BAFTA sariaren jabe egin da, eskolaurreko haurrei zuzendutako programarik egokiena izateagatik. Aipatu moduan, zenbait balore eta kontzeptu irakasten dituen programa hau, antza, eskolaurreko haurrei zuzendutako programarik egokiena da; baina zenbait behaketa egin ostean, baieztapen hori kolokan jartzera ausartu gara. Egia da, kulturaren aldetik zenbait balore aberats eta egokiak transmititzen dituela: alde batetik bizimodu osasuntsua aipatzekoa izan daiteke. Egia da, egiten dituzten ekintza ludiko gehienak kanpoan egiten dituztela (parkean, mendian, lorategian‌) eta osasuntsuak direla (korrika egin, txirrindulaz ibili, margotu, elurrarekin jolastu, putzuetan salto egin‌). Hau da, gaur egun hain ohikoa den bizitza sedentariotik aldentzen dira, telekomunikazioak alde batera utziz eta beste motatako jarduerak proposatuz. Bestetik, sozializazioaren garrantzia azpimarratzen dutela esan beharra dago eta ekintza guztietan gurasoek seme-alabekin modu aktiboan elkarri eragiten dutela ikus daiteke; bai familiarekin bai pareko taldeekin. Haurra gizarteko partaidea bilakatuz. Gai horretan eskua sartuz, gehienbat pertsonen arteko erlazio osasuntsuak sustatzen dituztela ikusi dugu: pertsonen arteko errespetua, laguntasuna, afektibitatea, enpatia etab. aldi berean arau eta trebetasun sozialak barneratzen dituzten bitartean. Baina hutsegiteak ere topatu ditugula esango dugu: zenbait kasutan, nabaria den leihakortasuna adibidez. Hala ere, familian topatu dugun hanka-sartzerik deigarriena, gaur egungo familien joera soziodemografikoarekin bat ez datorren irudi idealizatua da hain zuzen ere. Konturatu gara, marrazkietan agertzen diren familia guztiak (Pepparen familia, izeba-osabaren familia, lagunen familia‌) tradizionalak direla, hau da, aita, ama eta seme alabak osatzen dituzten familiak direla, gaur egun ez bezala. Ongi dakigu, familia tradizionalaz aparte, gure gizartea familia moten konbinazio anitzez osaturik dagoela: guraso bakarrekoak, berreraikiak, homosexualak, guraso bananduenak etab.
Familiaren gaiarekin jarraituz, konturatu gara, familiako kide guztiak arraza berdinekoak direla. Hau da, txerrien familian guztiak txerriak direla, erbien familian guztiak erbi eta horrela familia guztiekin. Horretan ere hanka sartu dutela uste dugu, ezagutzen dugulako, familietan jatorri desberdinetako partaideak egon daitezkeela hainbat arrazoiengatik (adopzioak besteak beste), eta hala ere familiaren partaide izaten jarraitu berdin-berdin. Hortaz familia tradizionalaren ideologia sustatzen dutela argi dago: aita, ama eta seme-alaba lorategia duen txalet batean bizi dira; aitona marinela eta amona “dotorea” baserrian bizi diren bitartean. Lantzean behin familia guztia elkartu eta amona etxean geratzen den bitartean, aitonarekin trenean ibiltzera edo beste ekintza batzuk egitera joaten dira. Hortaz familia eta gizarteko oso irudi tradizionala, patriarkala eta idealizatua erakusten dutela ondoriozta dezakegu. Berdinen arteko taldeari erreparatuz, zenbat buru hainbat aburu esaerarekin bat datorren aniztasuna nabaria da; batez ere pertsonaien arrazei so eginez. Lagun guztiak animali arraza desberdinekoak dira. Hala ere, norbanakoaren familian sakonduz gero, hauek aurrean aipatu moduan arraza berdinekoak direla egia da. Hau da, lagunak beraien artean desberdinak dira, baina hauen familiak beraien arraza berdinekoak direla ohartu gara. Hona hemen, berriro ere, familia tradizional "idealaren" sinboloa. Kulturaren ildotik jarraituz, transmititzen dituzten balore guztiak egokiak ez direla ohartu gara, batez ere generoari dagozkienak. Familiako partaideen rolei so eginez, estereotipazio maila oso handia da. Aitaren rola askoz aktiboagoa eta baita positiboagoa ere da amaren rolarekin konparatuz. Lehenengo hau, adoretsua, ausarta, jakintsua, dinamikoa, dibertigarria, idoloa eta hainbat adjektibo erakargarriak dituen bitartean, ama askoz isilagoa, arduratsuagoa, adiagoa, arauak ipintzen dituena, etab. da. Peppa-ren rola ere aipatzekoa da: alaba nagusia eta arduratsua da, semea txikia eta bihurria den bitartean. Aipatutako hau, argi ikus daiteke igerilekuko eszena batean: neba txikiari garaztailua urperatzen zaio. Orduan, Peppak amari laguntza eskatzen dio (aurretik amak uretako betaurrekoak gorde dizkiola aipatzea ez dago soberan), honek ezin duela erantzunez. Amaren lagunarekin (honako hau emakumea ere bai) berdina gertatzen da: ezin duela esaten du. Bada, aita ausarta agertu eta tranpolinetik salto itzela eman ostean, hauxe esaten duen bitartean: “¡alegraos las dos, me podéis ver saltar a mi!”, ureztontzia berreskuratzea lortzen du. Denek aita txalotu eta zoriondu egiten dute; honek guztiak bustitzen ditu eta amak errieta egiten dio. Rolak, estereotipo bakarrak ez direla konprobatu dugu. Hizkeran, koloreetan, pertsonaien lanetan eta zereginetan ere argi ikus daitezke norabide
estereotipatuak. Emakume eta neskatilen ahotzak eta hizkerak askoz gozoagoak eta atseginagoak dira gizonen ahotza eta hizkerekin alderatuz. Koloreetan ere, argi ikusten da, emakumeak kolore beroak erabiltzen dituztela gehien bat (arrosa, gorria, laranja, morea etab.) gizonek hotzak erabiltzen dituzten bitartean (urdin tonu desberdinak batez ere). Pertsonai desberdinen lan eta zereginei erreparatuz, hauek islatzen duten esanahi sinbolikoa oso tradizionala eta estereotipatua dela badakigu. Hasteko pertsonai guztiak ugaztunak direla esan behar dugu, gizakion moduan. Jarraitzeko, gizonak animali boteretsuak eta indartsuak dira : zezenak, errinozeronteak, txakurrak, lehoiak etab. eta normalean pilotuak, poliziak, kotxe-gidariak, makinistak, garabi-gidariak, taxilariak etab. dira. Emakumeak animali gozo eta ahulak dira: untxiak, erbiak, ardiak etab. eta normalean, etxekoandreak, azafatak etab. Hortaz, animalien bidez transmititzen den zeharkako esanahia, emakumearen irudia modu batean edo bestean gutxietsi egiten du, gizonezkoari paper inportantea eta botereduna emanez. Hots, hezkidetzaren alde egiten ez duela argi dago. Adibide argia mutilak eta neskak aparte jolasten duten kapitulua izan daiteke. Aitonak gaztelu dorrea sortzen die mutilei eta amonak, zuhaitzeko etxetxoa egiten die neskei, bertan tea har dezaten. Horrela, mutilek neskekin jolastu nahi ez dutela esaten dute eta neskak mutilekin ere ez. Nahiz eta azkenean akordio batera heldu ezinean, guztiak lorategiko putzu batean elkarrekin jolasten diren arren. Generoaren inguruan hainbat eta hainbat adibide badaude, baina aurrera eginez, hizkuntzarekin sartuko gara. Kapituluak ingelesetik, gaztelaniara itzuliak daude. Kapitulu bakoitzaren izenburua ingelesez egon harren, narratzaileak erdaraz esaten du. Hizkera egokia erabiltzen dute, erraz ulertzeko modukoa, etenak eginez informazioa egoki prozesatzeko aukera emanez. Haurrek hiztegia modu dinamiko eta sekuentzialean ikas dezakete (eguraldia, bidaiak, sentimenduak, igerilekua, natura etab.). Aberatsa eta hezigarria iruditzen zaigu, haurrek Peppari gertatzen zaionarekin identifikatuak sentitu ahal diren aldetik. Hau da, egunerokotasunaren barnean gertatzen diren, arazoekin, liskarrekin, seguritate ezarekin etab. identifikatuak sentitu daitezke haurrak, Peppak neba txikiarekin arazoak dituenean (inbidiak, liskarrak etab.) besteak beste. Amaitzeko esan behar dugu, inolako sexu eta biolentzia edukirik ez dagoela. Baina bai, haurren jokabidean eragina izan dezaketen edukiak. Estereotipoak batik-bat, kutsagarrienak, askotan kontzienteak ez garelako baina zeharka eta modu esplizitu batean ikasi egiten direnak. Hortaz Peppa Pigek bere alde onak eta txarrak badituela ondorioztatu dezakegu.
Ikusitako kapituluen link-ak: http://www.youtube.com/watch?v=rC1BMq03Y6A http://www.youtube.com/watch?v=8pgN1y0XFC0 http://www.youtube.com/watch?v=a7bVFLVFRqg http://www.youtube.com/watch?v=DP9dFtCxq6w http://www.youtube.com/watch?v=P4biDj3TFEU http://www.youtube.com/watch?v=JfvFFRsGfPY