SPIDERMAN Heziketarako edukien azterketa eta analisia Sudurretako black
Spiderman dugu programa guztietatik zaharrenetarikoa. Ongi dakigunez, Peter Parker izena, Spiderman super-heroia denean, duen nerabe baten inguruan doala trama, armiarma baten ahalmenak dituena hain zuzen ere (armiarma-sareak botatzen ditu, paretetatik ibili daiteke, malgutasun eta arintasun ikaragarria, “sentido aracnido”…). Horrela gazte honek, nerabezaroan aurkitzen dituen arazoak konpondu behar dituen bitartean, kriminalei aurre egin behar die, bere mozorro urdin-gorria jantzita daramalarik. Hau, Stan Lee eta Steve Ditko sortu zuten, 1962.urtean, Estatu Batuetan. Hasieran istorioak komikietan kontatzen ziren, baina denbora aurrera egin ahala, pelikulak, serieak, marrazki bizidunak etab. sortuz joan dira, izugarrizko fama mundiala lortu arte. Hauxe, 13 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago. Kulturaren atalarekin hasteko, transmititzen dituen baloreak erreparatuko ditugu. Egia da injustizien eta gaiztakerien aurka egiten duen pertsonai hau, bakea bilatzen dabilela uneoro, baina, borrokaren bidez topatzen al da bakea? Gure ustez biolentzia eta agresibitatea transmititzen du. Bestetik, elikaduraren aldetik oso eredu txarra ematen dute, uneoro “fast food” delakoa jaten ari direlako: “perritos calientes”, hamburgesak, pizzak… Hona hemen transmititzen dituen balore desegokien adibide bat: festa bat egingo dute eta Spidermani gonbidatzen diote, honek ezin duela joango esaten die ikasi behar duelako, eta gainontzekoek barre egiten diote. Hots, egia da, laguntasuna ere transmititzen duela, baina ez askotan. Batzuetan, lagun taldeko kideak, beraien artean iraintzen direla ikusi baitugu. Adibide argi bat, Peter Parker (Spiderman) festara ez dela joango esaten die lagunei, ikasi behar duelako, eta hauek barre egiten diote, beti horrela dabilela esanez. Bestetik, beste kapitulu batean, “popularrak” direnak, “ez hain popularra” den beste bat iraintzen dute, begiak tapatuz eta brometan bahituz. Hortaz, berdinen arteko tratuan oreka ez dagoela antzeman daiteke. Gauzak horrela, balore gehienak negatiboak direla esan dezakegu. Familia kontuaren aldetik ere, zer esanik badago. Peter Parker umezurtza da eta bere izeba osabarekin bizi da. Hauei etengabe gezurrak esaten ibiltzen da eta beti bere logelan sartuta dago, beraiekin denbora pasatu gabe. Beraienganako konfiantza eza erakusten duen bitartean, haurrei transmititzen diena oso positiboa ez dela ikusi dezakegu. Baina alde positiboa aipatzearren, haurrek familia mota desberdinak daudela ikusi dezakete. Hala ere, honetan ere hutsuneak ikusten ditugu. Genero tratamenduan, rolei dagokienez, protagonista gizonezkoa dela aipatzeaz aparte, emakumeen rol pasiboa ikus dezakegu. Super-heroi gehienak gizonezkoak dira, hortaz paper aktiboa bereganatzen dute. Nesken artean paper aktiboena duena, Mary jane Watson da. Baina Spiderman, neska
horretaz maiteminduta dagoelako. Emakumezkoak oso sugerenteak eta jarrera probokatzailean agertzen dira ia gehienak (bai irakasleak bai berdinen arteko taldekoek). Zereginei dagokienez, gizonak borrokatzen dute, bai mundua salbatzeko edo bai mundua suntsitzeko. Neskak lagun koadrilakoak dira. Hala ere, neska super-heroien bat badagoela esan behar dugu, inoiz irabazten ez duen harren. Hezkidetza lantzen dute, alde batetik unibertsitatean denak batera egoten direlako eta bestetik, denbora librean bi generoak baita elkarrekin ibiltzen direlako ere. Erabiltzen duten hizkuntzari erreparatuz, haurrentzat oso konplexua eta ulergaitza dela ohartu gara. Oso hiztegi zaila erabiltzen dute (fraternidad, empire state...), baita hizkuntza ere. Umeentzat oso kontzeptu konplexuak direnen inguruan aritzen dira hizketan normalean (politika, protestak, dirua, ehunekoak, tokien izen arraroak..). Horretaz aparte, hitz desegokiak erabiltzen dituztela ohartu gara, hona hemen adibide batzuk: estúpido, imbecil‌ Kapituluak ingelesetik erdarara itzuliak daude. Hezigarritasunaren aldetik, haurren jokabide bortitzean eragina izan dezake. Elkarren artean jotzeko jolasak sustatzen duelako. Hortaz, biolentzia, oldarkortasuna, hiperaktibitatea etab. Transmititu dezake haurrengan. Ondorioz, hezigarria ez dela pentsatzen dugu. Biolentzia eta sexu edukiak badaudela ikusi dugu. Biolentziaren aldetik, kapitulu guztietan egoten diren borroketan antzeman daiteke (sua, borrokak, ostikoak, lapurretak, kartzelak..). Eta, sexu edukiaren aldetik, nesken arropetan eta jarreran ere igarri daiteke. Oso makillatuta ageri dira, gorputza agerian uzten duten arropekin eta beraien jarrera mutilekiko oso probokatiboa da. Hortaz, ondorio modura aipatu dezakegu, haur hezkuntzako haurrentzat erabat kaltegarria dela. Alde batetik transmititzen duten balore, jarrera, hizkuntza, hizkera etabarrengatik eta bestetik, trama ez ulertzeaz aparte erabat fiktizioa denez, hau da, errealitatetik asko aldentzen denez, haurrek ez dira identifikatuta sentitzen. Are okerrago, jarrera desegokiak barnera ditzakete. Horregatik 0-6 urte bitarteko haurrek ez ikustea gomendatuko genuke. Ezta 612 urtekoek ere.
Ikusitako kapituluen link-ak: http://www.youtube.com/watch?v=xTP_fp3kzdw http://www.youtube.com/watch?v=iqZ8KQ-qbR0 http://www.youtube.com/watch?v=_0EkFTUJVos http://www.youtube.com/watch?v=LnzAx7u7Ekg http://www.youtube.com/watch?v=hW1tNL_p9B8