Berdinsarea 10. urtemuga prentas oharra

Page 1

PRENTSA-OHARRA

‘Berdinsarearen’ 10. urteurrena Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea

EUDELek ETA EMAKUNDEK UDALERRI TXIKIETARA ZABALDU NAHI DUTE SAREA, 2018AN EUROPAKO ERREFERENTEA IZAN DADIN  Berdinsarea 2006. urtean sortu zen, arlo horretan inplikatutako euskal erakundeek udalerrietatik bertatik berdintasunerako eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tokiko politikak sustatu behar zituztela ikusi zutenean.  Sarea bera udal teknikarien zein politikarien partaidetzaz eta interesen nahiz premien araberako zenbait batzorde tematikoren bidez dago abian; esate baterako, berdintasunerako ordenantzak edo emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduketa-protokoloak.  Berdinsarearen balioa da udalen arteko trukerako eta tokiko berdintasunpolitiken koordinaziorako eremua izatea. Beste abantaila batzuen artean, sareari esker, irizpide bateratuak adostu daitezke eta berdintasunaren arloan ibilbide desberdina duten zenbait tamainatako udalen artean baliabideak partekatu daitezke. Izan ere, oso lagungarria da mankomunitateetan elkartutako udal txikienen lanerako.  Gaur egun, 62 udalek osatzen dute sarea (EAEko biztanleen %77), eta gehienek 5.000 biztanle baino gehiago dituzte. Horrez gain, bete-betean lan egiten du, udal txikiagoek ere bat egin dezaten eta sareko baliabide guztiak eskuratzeko aukera eduki dezaten.

 ‘Berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari’ buruzko Konferentzia Europarra Bilbon egingo da 2018an, eta aukera paregabea izango da sareari nazioarteko proiekzioa emateko eta Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren bidez (CMRE) Europako udal guztiak elkartzen dituen eremu erreferentea izateko. EUDEL bera da, hain zuzen ere, bertako Berdintasun Batzordeko burua. Bilbon, 2016ko abenduaren 20an. Gaur goizean, ekitaldi hunkigarria egin da Bilboko Zabalgunean, ‘Berdinsarearen’ hamargarren urteurrena ospatzeko. Bertan, ehun bat lagunek hartu dute parte, eta gehienak udal zein mankomunitateetako teknikariak eta politikariak izan dira. Ekitaldiaren hasieran, EUDELeko ordezkari eta Galdakaoko alkate Ibon Uribek eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak sarearen 10 urteko historia berrikusi dute. Gaur egun, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka dauden 62 udal dira sare horretako kideak (EAEko biztanleen %77).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Berdinsarea 10. urtemuga prentas oharra by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos - Issuu