1 minute read
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua
from Udal Finantzaketa Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2021eko likidazioa
by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua 2022ko otsailaren 17an izan zen, eta 2021eko ekitaldiko Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren (Udalkutxa) likidazioa zehaztu zen bertan.
2021eko likidazioa
Advertisement
Behin betiko likidazioa 910,3 milioi eurokoa da, hau da, hasierako aurrekontua baino % 9,75 handiagoa. (6. taula)
6. TAULA
2021eko aurrekontua e 2021eko likidazioa e Aldea e
%
Bizkaia-Udalkutxa 829.432.980 910.268.803 80.835.823 %9,75
Bizkaiko udalerriek 2022ko ekitaldian 138,8 milioi euro gehiago jasoko dituzte, 2021eko ekitaldian kontura emanda jasotako kopuruaz gain; 80,8 milioi euro Udalkutxaren likidazio positiboari dagozkio, eta 58 milioi euro 2021. urterako EAOetan aurreikusitako zuzkidura gehigarriaren banaketari (684/2021 ED).
Aurreko ekitaldietako likidazioak
2021eko ekitaldiko likidazioa negatiboa izan zen, 46 milioi eurokoa. Ildo horretan, Finantzen Lurralde Kontseiluak 2020ko urrian egindako bileran erabaki zuen itzulketa 2022ko eta 2023ko ekitaldietara atzeratzeko aukera, urtero % 50 itzultzea, alegia. 2021. urtea gabealdikoa izan zen. Beraz, udalak 2022ko ekitaldi honetan hasiko dira atzeratutako zorrari dagozkion zenbatekoak itzultzen, hileroko berdinetan, 2022ko urtarriletik aurrera eta 2023ko abenduan amaituz. Eta hori guztia, diruzaintzako gerakina finantzatzeko baliabide gisa erabiliz, 2021ean zorraren zatikatzeen zenbateko osoa edo partziala aldez aurretik amortizatzea erabaki duten udalen kasuan izan ezik.
Era berean, Bizkaiko udalek 2021eko urtarrilean kobratu dituzte 2019ko ekitaldiko likidazio positibotik datozen 26 milioi euroak, Finantzen Lurralde Kontseiluak 2020ko urrian erabaki zuen bezala.