2 minute read
2021erako EAOetan aurreikusitako zuzkidura gehigarriaren banaketa
from Udal Finantzaketa Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2021eko likidazioa
by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos
COVID-19ak eragindako pandemiak aurrekaririk gabeko egoera sortu zuen 2020ko ekitaldian, eta eragina izan zuen esparru ekonomiko eta sozialean. Testuinguru horren ondorioz, administrazioek nabarmen murriztu zituzten beren diru-sarrerak; zerga itunduen ondoriozko bilketa -% 11,53 txikiagoa izan zen aurrekontu-aurreikuspena baino, eta horrek -% 13,02ko jaitsiera ekarri zuen oro har Udal Finantzaketarako Foru Funtsetan, aurrekontuaurreikuspenari dagokionez.
Era berean, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan, hainbat neurri hartu ziren ekonomia berregokitzeko eta suspertzen laguntzeko; besteak beste, udal-tasen zenbatekoari aparteko hobariak aplikatzeko aukera, kreditu-eragiketak baimentzeko ezohiko araubidea (Gipuzkoa), edo toki-erakundeen diruzaintzako gerakinak erabiltzeko aukera (Bizkaia).
Advertisement
Aurrekari horiek kontuan hartuta, Estatuak baliabideak aktibatu ditu pandemiak eragindako krisiaren eragina arintzeko, abuztuaren 3ko 684/2021 Errege Dekretuaren bidez. Dekretu horrek ezartzen du autonomiaerkidegoetarako eta Ceuta eta Melilla hirietarako baliabideen zuzkidura gehigarria igortzeko banaketa eta beharrezko alderdiak, hain zuzen, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 117. artikuluan aurreikusitako zuzkidura. Horrez gain, artikulu horrek 644.501.530 euroko zenbatekoa esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoari.
684/2021 Errege Dekretuan ezartzen den bezala, banatutako funtsak ez daude baldintzatuta, eta, osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak eta oinarrizko beste zerbitzu publiko batzuk indartzeko erabiltzeaz gain, beste eskumen batzuk baliatzeko ere erabil daitezke. Bestalde, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak (HDEK), instituzioen arteko beharrezko koordinazioaren esparruan, egokitzat jo du finantza-lankidetzarako neurriak ezartzea, COVID-19aren pandemiak aurrekontuan eragindako inpaktua neutralizatzen laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako zerbitzu publikoak indartzeko helburuarekin.
Hori oinarritzat hartuta, HDEK-k 2021-12-28ko bileran erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorretik jasotako 644.501.530 euro banatzea instituzio komunen eta lurralde historikoen artean, 684/2021 Errege Dekretua aplikatuz. Ildo horretan, erabaki zuen banaketa hori egingo zela koefiziente bertikalaren arabera —zeina baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko eta 2022-2026 aldiari aplikatzeko metodologiari buruzko urriaren 7ko 4/2021 Legeak onetsi zuen— eta 2022ko ekitaldirako onartutako ekarpen-koefiziente horizontalen arabera.
Hartutako erabakiaren arabera, honako kopuru hauek atera dira (8. taula):
8. TAULA
%
e Eusko Jaurlaritza %70,81 456.371.533 Foru Aldundiak eta udalak %29,19 188.129.997
Araba %16,16 30.401.808 Bizkaia %50,39 94.798.705 Gipuzkoa %33,45 62.929.484
GUZTIRA 644.501.530
Aurreko datuak kontuan hartuta, udalen artean banatu beharreko kopuruak honako hauek izan dira: (9. taula) Udalek 94 milioi euro jasoko dituzte, hau da, 644,5 milioi euroen % 14,6 eta lurralde historikoetara bideratutako 188,1 milioi euroen % 50.
Lurralde bakoitzeko portaerari erreparatzen badiogu, ondoriozta dezakegu udalek lurraldeari dagokion zenbatekoaren % 35,94 jasoko dutela Araban, % 61,2 Bizkaian eta % 39,96 Gipuzkoan.
9. TAULA
Arabako udalak
Bizkaiko udalak
Gipuzkoako udalak
GUZTIRA
e %
10.926.410 %35,94
58.000.000 %61,18
25.146.622 %39,96
94.073.032 %50
ARABA
Joan den otsailaren 17an egindako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluari jakinarazi zitzaion Arabako Foru Aldundiak 684/2021 Errege Dekretua aplikatuz jasotako zenbatekoaren % 35,94ri dagokion 2022ko aparteko funtsa 10.926.410 eurokoa dela. Proposamen hori 2022ko martxoaren 8ko Foru Gobernu Kontseiluak onartu du.
BIZKAIA
Joan den otsailaren 17an egindako Finantzen Lurralde Kontseiluak adierazi zuen ados zegoela 2022 HERRIAK EGITEN ezohiko funtsaren banaketa definituko duten irizpideekin. Faktore hauek konbinatzea dakarten irizpideak: biztanlekopurua eta diskriminazio positiboa udalerri txikietan.
Funts horren helburua da Bizkaiko udalei laguntzea udalerriak eta lurraldea eraldatzen, lau trantsizio estrategikoak sustatuko dituzten inbertsioen bidez: iraupen luzeko zainketak, digitalizazioa, mugikortasun iraunkorra eta ingurumena. Horretarako, 58 milioi bideratuko dira, lurraldeari esleitutako 94,8 milioi euroetatik.
Proposamena da foru dekretu bat izapidetzea, 2022ko bigarren hiruhilekoan udalei transferentziak egingo zaizkiela bermatzeko, 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaituta egon beharko duten jarduketetarako, eta 2024ko lehen hiruhilekoan justifikatu beharko dira, udalaren esku-hartzearen txosten baten bidez.
GIPUZKOA
Diputatuen Kontseiluak urtarrilaren 18an onartu zuen 684/2021 Errege Dekretua aplikatuz Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako zenbatekoaren % 39,96 udalei banatzea, hau da, 25.146.622,00 euro, 2022ko Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren kuoten proportzioan. Banakako kopuruak IV. eranskinean zehaztu dira.