Udal finantzaketa. Udalen parte-hartzea zerga itunduetan, 2021eko likidazioa
2021erako EAOetan aurreikusitako zuzkidura gehigarriaren banaketa COVID-19ak eragindako pandemiak aurrekaririk gabeko egoera sortu zuen 2020ko ekitaldian, eta eragina izan zuen esparru ekonomiko eta sozialean. Testuinguru horren ondorioz, administrazioek nabarmen murriztu zituzten beren diru-sarrerak; zerga itunduen ondoriozko bilketa -% 11,53 txikiagoa izan zen aurrekontu-aurreikuspena baino, eta horrek -% 13,02ko jaitsiera ekarri zuen oro har Udal Finantzaketarako Foru Funtsetan, aurrekontuaurreikuspenari dagokionez. Era berean, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan, hainbat neurri hartu ziren ekonomia berregokitzeko eta suspertzen laguntzeko; besteak beste, udal-tasen zenbatekoari aparteko hobariak aplikatzeko aukera, kreditu-eragiketak baimentzeko ezohiko araubidea (Gipuzkoa), edo toki-erakundeen diruzaintzako gerakinak erabiltzeko aukera (Bizkaia). Aurrekari horiek kontuan hartuta, Estatuak baliabideak aktibatu ditu pandemiak eragindako krisiaren eragina arintzeko, abuztuaren 3ko 684/2021 Errege Dekretuaren bidez. Dekretu horrek ezartzen du autonomiaerkidegoetarako eta Ceuta eta Melilla hirietarako baliabideen zuzkidura gehigarria igortzeko banaketa eta beharrezko alderdiak, hain zuzen, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 117. artikuluan aurreikusitako zuzkidura. Horrez gain, artikulu horrek 644.501.530 euroko zenbatekoa esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoari. 684/2021 Errege Dekretuan ezartzen den bezala, banatutako funtsak ez daude baldintzatuta, eta, osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak eta oinarrizko beste zerbitzu publiko batzuk indartzeko erabiltzeaz gain, beste eskumen batzuk baliatzeko ere erabil daitezke.
12
Udala 170 · 2022
Bestalde, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak (HDEK), instituzioen arteko beharrezko koordinazioaren esparruan, egokitzat jo du finantza-lankidetzarako neurriak ezartzea, COVID-19aren pandemiak aurrekontuan eragindako inpaktua neutralizatzen laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako zerbitzu publikoak indartzeko helburuarekin. Hori oinarritzat hartuta, HDEK-k 2021-12-28ko bileran erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorretik jasotako 644.501.530 euro banatzea instituzio komunen eta lurralde historikoen artean, 684/2021 Errege Dekretua aplikatuz. Ildo horretan, erabaki zuen banaketa hori egingo zela koefiziente bertikalaren arabera —zeina baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko eta 2022-2026 aldiari aplikatzeko metodologiari buruzko urriaren 7ko 4/2021 Legeak onetsi zuen— eta 2022ko ekitaldirako onartutako ekarpen-koefiziente horizontalen arabera. Hartutako erabakiaren arabera, honako kopuru hauek atera dira (8. taula): 8. TAULA
%
e
Eusko Jaurlaritza
%70,81
456.371.533
Foru Aldundiak eta udalak
%29,19
188.129.997
Araba
%16,16
30.401.808
Bizkaia
%50,39
94.798.705
Gipuzkoa
%33,45
62.929.484
GUZTIRA
644.501.530