Udal Finantzaketa Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2021eko likidazioa

Page 10

Udal finantzaketa. Udalen parte-hartzea zerga itunduetan, 2021eko likidazioa

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua 2022ko otsailaren 17an izan zen, eta 2021eko ekitaldiko Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren (Udalkutxa) likidazioa zehaztu zen bertan.

2021eko likidazioa Behin betiko likidazioa 910,3 milioi eurokoa da, hau da, hasierako aurrekontua baino % 9,75 handiagoa. (6. taula)

6. TAULA

Bizkaia-Udalkutxa

2021eko aurrekontua e

2021eko likidazioa e

Aldea e

%

829.432.980

910.268.803

80.835.823

%9,75

Bizkaiko udalerriek 2022ko ekitaldian 138,8 milioi euro gehiago jasoko dituzte, 2021eko ekitaldian kontura emanda jasotako kopuruaz gain; 80,8 milioi euro Udalkutxaren likidazio positiboari dagozkio, eta 58 milioi euro 2021. urterako EAOetan aurreikusitako zuzkidura gehigarriaren banaketari (684/2021 ED).

Aurreko ekitaldietako likidazioak 2021eko ekitaldiko likidazioa negatiboa izan zen, 46 milioi eurokoa. Ildo horretan, Finantzen Lurralde Kontseiluak 2020ko urrian egindako bileran erabaki zuen itzulketa 2022ko eta 2023ko ekitaldietara atzeratzeko aukera, urtero % 50 itzultzea, alegia. 2021. urtea gabealdikoa izan zen. Beraz, udalak 2022ko ekitaldi honetan hasiko dira atzeratutako zorrari dagozkion zenbatekoak itzultzen, hileroko berdinetan,

10

Udala 170 · 2022

2022ko urtarriletik aurrera eta 2023ko abenduan amaituz. Eta hori guztia, diruzaintzako gerakina finantzatzeko baliabide gisa erabiliz, 2021ean zorraren zatikatzeen zenbateko osoa edo partziala aldez aurretik amortizatzea erabaki duten udalen kasuan izan ezik. Era berean, Bizkaiko udalek 2021eko urtarrilean kobratu dituzte 2019ko ekitaldiko likidazio positibotik datozen 26 milioi euroak, Finantzen Lurralde Kontseiluak 2020ko urrian erabaki zuen bezala.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.