1 minute read
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua
EUDELen ordezkariak: Elixabete Uribarri, PLENTZIAko alkatea Ane Legarretaetxebarria, FRUIZko alkatea Marta Ajuria, BILBOko zinegotzia Iñigo Gaztelu, LARRABETZUko alkatea Mikel Torres, PORTUGALETEko alkatea
Advertisement
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua 2020ko otsailaren 18an izan zen, eta 2019ko ekitaldiko Udal Finantzaketako Foru Funtsaren (Udalkutxa) likidazioa zehaztu zen bertan.
2019ko likidazioa
Behin betiko likidazioa 895,1 milioi eurokoa da, hau da, hasierako aurrekontua baino %2,99 handiagoa. (8. taula)
Bizkaiko udalerriek 2020ko ekitaldian 26 milioi euro gehiago jasoko dituzte, 2019ko ekitaldian kontura emanda jasotako kopuruaz gain.
8. Taula
2019ko aurrekontua e
2019ko likidazioa e
Aldea e
Bizkaia - Udalkutxa 869.135.526 895.122.663 25.987.137 %
%2,99
Aurreko ekitaldietako likidazioak
Udalkutxako saldoa positiboa da Bizkaiko udalentzat, aurreko ekitaldietako likidazio negatiboen ondoriozko zorrik ez baitute pilatzen, eta, 2019ko ekitaldiko maiatzetik abendura, 50,2 milioi euro gehiago jaso dituzte 2018ko ekitaldiko likidazio positibotik.