2 minute read
Arabako Toki Administrazioa eta Finantzen Lurralde Kontseilua
EUDELen ordezkariak: Juan Muñoz, ARMIÑONgo alkatea Josune Irabien, AMURRIOko alkatea Rosa Mª Ibarrondo, HARANAko alkatea Laura Pérez, BASTIDAko alkatea Joseba Koldo Garitagoitia, ALEGRIA-DULANTZIko alkatea Iñaki Gurtubai, VITORIA-GASTEIZko zinegotzia Unai Gutiérrez, ZUIAko alkatea
Advertisement
Arabako Toki Administrazio eta Finantzen Lurralde Kontseilua 2020ko otsailaren 20an bildu zen, eta Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsaren (TEFFF) likidazioa zehaztu zen, 2019ko ekitaldirako.
2019ko Likidazioa
TEFFFaren likidazioa 235,3 milioi eurokoa da, eta hasierako aurrekontuarekiko +%2,32ko igoera izan du. (7. taula)
Arabako toki erakundeek 2020ko ekitaldian 1,2 milioi euro gehiago jasoko dituzte, 2019ko ekitaldian kontura emanda jaso duten kopuruaz gain. Vitoria-Gasteizko udala da salbuespena, 4,1 milioi euroko likidazio positiboa TEPEFaren konpentsaziora bideratuko baita.
7. Taula
Araba-TEFFF 2019ko aurr ekontua e
2019ko likidazioa e
Aldea e
229.971.860 235.316.195 5.344.335 %2,32
Aurreko ekitaldietako likidazioak
TEFFFaren aurreko ekitaldietako likidazioen saldoa positiboa da tokiko erakundeentzat, Vitoria-Gasteizko udalarentzat izan ezik. 2019ko ekitaldian, tokiko erakundeek 2018ko ekitaldiko likidazio positibotik 2,9 milioi euro gehiago jaso dituzte, aipatutako Udalak izan ezik; Vitoria-Gasteizko udalaren 9,7 milioi euroko likidazio positiboa TEPEFa konpentsatzeko erabili da.
Obra eta zerbitzuen Foru-Plana eta Auzo-harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Obra Txikiak gauzatzeko laguntza-programa
Obra eta zerbitzuen Foru Planaren likidazioa 16.489.961 eurokoa izan da, hau da, hasierako aurrekontua baino 374.501 euro gehiago. Auzo Harremanen eta Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programaren likidazioa 2.228.373 eurokoa izan da, hau da,%2,32 igo da 2019ko hasierako aurrekontua.
Toki Erakundeen Partaidetza Egonkortzeko Funtsean (TEPEF) metatu ziren 2008tik 2011ra bitarteko urteen arteko hasierako bidalketaren %5a gainditu zuten TEFFFeko likidazio negatiboak.
2011ko abenduaren 31ra arte TEPEFen metatutako zenbatekoen zati bat itzuli zuten Arabako toki erakundeek 2012tik 2016rako ekitaldietan. 2017ko ekitaldian, EUDELek Arabako Foru Aldundiari hainbat aldiz eskatu ondoren toki erakunde bakoitzean hori banakatzea, 2017rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua gauzatzeko 17/2016 Foru Arauaren Bosgarren Xedapen Gehigarrian bete zen banakatze hori.
Bestalde, 2016ko ekitaldiko TEFFFaren likidazio positiboa TEPEFean aplikatzearen ondorioz, toki erakundeen zorra kitatuta gelditu zen 2017ko urtarrilaren 1ean, Vitoria-Gasteizko udalarena izan ezik, zeinak 6,9 milioi euroko saldoa zuen 2019ko abenduaren 31n.
Ondorioz, Vitoria-Gasteizko udalak amortizatu beharreko saldoa konpentsatzen joango da 2021. urtera bitartean TEFFFaren parte-hartze osagarriaren %2aren gutxieneko zenbateko baliokidea eta VitoriaGasteizko udalari dagozkion TEFFFaren likidazio positiboak aplikatzearen bidez. Kontuan izan behar da 2011. urtera bitartean parte-hartze osagarriaren %2aren gutxieneko zenbateko baliokide hori VitoriaGasteizko Udalak jasotzen zuela, eta, 2012ko ekitaldiaz geroztik, TEPEFaren amortizazioaren zati bihurtu zela, abenduaren 20ko 77/2011 Foru Araua aplikatzearen ondorioz.
Vitoria-Gasteizko udalari dagokion TEPEFaren metatutako saldoa ez da zenbatzen finantza-iraunkortasunaren mugak zehazterakoan.
2019ko abenduaren 31n TEPEFean metatutako zorra 6,9 milioi eurokoa da eta Vitoria-Gasteizko udalak amortizatu beharreko kopuruari dagokio oso-osorik.