UDALA 166

Page 10

Udal Finantzaketa. Udalen parte-hartzea zerga itunduetan, 2019ko likidazioa

Arabako Toki Administrazio eta Finantzen Lurralde Kontseilua EUDELen ordezkariak: Juan Muñoz, ARMIÑONgo alkatea Josune Irabien, AMURRIOko alkatea Rosa Mª Ibarrondo, HARANAko alkatea Laura Pérez, BASTIDAko alkatea Joseba Koldo Garitagoitia, ALEGRIA-DULANTZIko alkatea Iñaki Gurtubai, VITORIA-GASTEIZko zinegotzia Unai Gutiérrez, ZUIAko alkatea

Arabako Toki Administrazio eta Finantzen Lurralde Kontseilua Arabako Toki Administrazio eta Finantzen Lurralde Kontseilua 2020ko otsailaren 20an bildu zen, eta Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsaren (TEFFF) likidazioa zehaztu zen, 2019ko ekitaldirako.

2019ko Likidazioa TEFFFaren likidazioa 235,3 milioi eurokoa da, eta hasierako aurrekontuarekiko +%2,32ko igoera izan du. (7. taula) 7. Taula Araba-TEFFF

2019ko aurrekontua e

2019ko likidazioa e

Aldea e

%

229.971.860

235.316.195

5.344.335

%2,32

Aurreko ekitaldietako likidazioak TEFFFaren aurreko ekitaldietako likidazioen saldoa positiboa da tokiko erakundeentzat, Vitoria-Gasteizko udalarentzat izan ezik. 2019ko ekitaldian, tokiko erakundeek 2018ko ekitaldiko likidazio positibotik 2,9 milioi euro gehiago jaso dituzte, aipatutako Udalak izan ezik; Vitoria-Gasteizko udalaren 9,7 milioi euroko likidazio positiboa TEPEFa konpentsatzeko erabili da.

10

Udala 166 · 2020

Arabako toki erakundeek 2020ko ekitaldian 1,2 milioi euro gehiago jasoko dituzte, 2019ko ekitaldian kontura emanda jaso duten kopuruaz gain. Vitoria-Gasteizko udala da salbuespena, 4,1 milioi euroko likidazio positiboa TEPEFaren konpentsaziora bideratuko baita.

Obra eta zerbitzuen Foru-Plana eta Auzo-harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Obra Txikiak gauzatzeko laguntza-programa Obra eta zerbitzuen Foru Planaren likidazioa 16.489.961 eurokoa izan da, hau da, hasierako aurrekontua baino 374.501 euro gehiago. Auzo Harremanen eta Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programaren likidazioa 2.228.373 eurokoa izan da, hau da,%2,32 igo da 2019ko hasierako aurrekontua.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.