UDALA 166

Page 12

Udal Finantzaketa. Udalen parte-hartzea zerga itunduetan, 2019ko likidazioa

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua EUDELen ordezkariak: Elixabete Uribarri, PLENTZIAko alkatea Ane Legarretaetxebarria, FRUIZko alkatea Marta Ajuria, BILBOko zinegotzia Iñigo Gaztelu, LARRABETZUko alkatea Mikel Torres, PORTUGALETEko alkatea

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua 2020ko otsailaren 18an izan zen, eta 2019ko ekitaldiko Udal Finantzaketako Foru Funtsaren (Udalkutxa) likidazioa zehaztu zen bertan.

Bizkaiko udalerriek 2020ko ekitaldian 26 milioi euro gehiago jasoko dituzte, 2019ko ekitaldian kontura emanda jasotako kopuruaz gain.

2019ko likidazioa Behin betiko likidazioa 895,1 milioi eurokoa da, hau da, hasierako aurrekontua baino %2,99 handiagoa. (8. taula) 8. Taula Bizkaia - Udalkutxa

2019ko aurrekontua e

2019ko likidazioa e

Aldea e

%

869.135.526

895.122.663

25.987.137

%2,99

Aurreko ekitaldietako likidazioak Udalkutxako saldoa positiboa da Bizkaiko udalentzat, aurreko ekitaldietako likidazio negatiboen ondoriozko zorrik ez baitute pilatzen, eta, 2019ko ekitaldiko maiatzetik abendura, 50,2 milioi euro gehiago jaso dituzte 2018ko ekitaldiko likidazio positibotik.

12

Udala 166 · 2020


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.