euskaraz
bizitzeko 09 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2010 MARTXOA
HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2011 URTARRILA-OTSAILA
HILABETEKO GAIAK
1.
UDALEN HIZKUNTZAPOLITIKA: IRIZPIDE EZA ETA GABEZIAK NAGUSI
Kontseiluak udalen hizkuntza-politikaren bilakaera ezagutzeko bigarren neurketa egin du: ez dago estatusaren edota alderdien araberako irizpide homogeneorik
2.
O S A K I D E T Z A KO EUSKARA PLANA: GAIZKI HASI ETA GAIZKI BUKA
Udalen hizkuntza-politika: irizpide eza eta gabeziak nagusi Kontseiluak udalen hizkuntza-politikaren bilakaera ezagutzeko bigarren neurketa egin du: ez dago estatusaren edota alderdien araberako irizpide homogeneorik. Kontseiluak 2006an udalen hizkuntza-politikak neurtzea erabaki zuen, normalizazioaren ikuspegitik udalek eta udalerriek duten izaera estrategikoa aintzat hartuz. Lehenik, herritarron egunerokoan udalek hartzen dituzten erabakiek eragin ikaragarria dutelako, hizkuntzari dagokionez, ere bai. Bigarrenik, udalek eurek beren eskuduntzetan erabakitzeko eta arautzeko eskumena dutelako, hizkuntzari dagokionez, ere bai.
guztiontzat beren eguneroko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izatea” da.
Garrantzitsua da, beraz, Kontseiluak, alegia, Euskalgintzak, normalizazioaz zer ulertzen duen argi izatea, udaletan aldaketak erdiestera goazenean norabidea argi izan dezagun: “euskarak egun bizi duen egoera diglosikoa gainditu eta Euskal Herriko herritar
N o r m a l i z a z i o - p ro z e s u a r e n d i m e n t s i o politikoari gagozkiolarik hizkuntza-politika da elementurik azpimarragarriena. Izan ere, hizkuntza-politika egoki batek bultzaturik eta herri ekimenaren bultzadaz bakarrik lor daiteke euskararen normalizazioa.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Normalizazio-prozesuak bi dimentsio ditu: dimentsio politikoa eta dimentsio soziala. Eta bietan aldi berean eragin behar da eguneroko jardunean, normaltasun osoz eta lehentasunez euskara erabiltzen duen gizartea erdiesteko, interes pertsonalen arabera, her ritar eleaniztunez osatua egonen dena.
Berandu eta gaizki abiatu zen Osakidetzako Euskara Planaren lehen ebaluazioak agerian utzi ditu sorreratik zituen gabezia larri eta nabarmenak
3.
P RO P O S A M E N B E R R I A K N A FA R ROA N VA S C U E N C E A R E N L E G E A GAINDITU NAHIAN
2010eko abenduan, Nafarroa Bai parlamentutaldeak “Nafarroan euskara normalizatzeko foru-lege proposamena” aurkeztu zuen. Tramitera onartu ere ez zen egin, baina oinarri interesgarria izan daiteke datorren legealdiari begira.
4.
HAUTESKUNDE GARAIAN EUSKARAK TOKIRIK EZ!
2011ko martxoaren 20 eta 27an, Kantonamenduetako hauteskundeak iragan dira Ipar Euskal Herrian. Te s t u i n g u r u h o n e t a n , Kontseiluak 18 hautagai solastatu ditu, euskarari doakionez beren posizionamendua jasotzeko.
1
Hizkuntza-poltikak eraginkorrak izan daitezen 3 zutabe nagusi izan behar dituzte: - Herritarren hizkuntza-eskubideen ber mea helburu duen corpus juridikoa - Nor malizazioa erdiesteko aski baliabide, kuantitatibo zein kualitatiboki
hizkuntza-politikan 10eko puntuazioaren gainean 7 puntuko aldea egotea ahalbidetzen du. Estatusak ere ez du koherentziarik finkatzen garatzen diren hizkuntza-politiketan: horrela, euskara ofiziala den eremu juridikoko udalen hizkuntza-politiketan oso muturreko kasuak ditugu. Herrialde bereko herriek ere ez diote hizkuntza-politikari kolore antzekoa eskaintzen.
aurrerapausoren bat eman bada ere, hizkuntza-politikak sistematikoki aurrera egiten duenik. Bestalde, eskuartean ditugun datuak aintzat hartuz, hizkuntza-politika egokiak egiteko kasu gehienetan lau urte g aldu ditugula esan dezakegu, herritarren eskubideak beste lau urtez urratu direla, euskaraz bizi nahiari beste lau urtez oztopoak jarri zaizkiola.
- Epe eta helburu zehatzak dituzten plangintzak Esandakoak kontuan hartuz, 2006an 10.000 biztanletik gorako 66 udalerritan n e u rk e t a g a u z at u ze n , 2 m i l i o i biztanlerengan eragina duten hizkuntzapolitikak aztertuz. Azpimarratzekoa da helburua ez dela neurketa bera gauzatzea. Neurketa Kontseiluak Euskalgintzaren esku jartzen duen tresna da udaletako hizkuntza-politikak normalizazioaren ikuspegitik eragingarriak izan daitezen eragiteko. Honi guztiari buruzko materiala w w w. u d a l e n h i z k u n t z a p o l i t i k a . o rg webgunean dago. Lan hori egiteko tokiko euskalgintzaren laguntza ezinbestekoa izan zen 2006an eta halaxe izan da 2010ean ere. Lau galdetegiren bidez informazioa biltzeaz gain, informazio hori frogatzen duten dokumentazio eta testigantza grafikoak batuz osatzen baita lan hau. Horretaz gain udaletako hautetsi eta euskara teknikarien laguntza ere egon da. 2010ean, 66 herri horietaz gain beste 50 herritara hedatu da azterketa hau. Herri hauen perfila 10.000 biztanletik beherakoa da nagusiki eta 2006an abiatutakoa hedatzeko arrazoiak bi dira nagusiki. Alde batetik, normalizazioan aurrera egiteko tresna den neurrian, neurketa ahalik eta herri gehienen eskura jarri nahi izan da. Bestetik, 10.000 biztanletik beherako herrietan hizkuntza-politika egokiagoak garatzen diren zantzuak zeuden eta hori aztertu eta normalizazioaren alde modu eraginkorrean ari diren hizkuntzapolitikak garatzea egingarria dela eta eredu horiek hedatzea da bigarren arrazoia. 2010eko bigarren neurketa honetan ondorio argia atera du Kontseiluak: eta egoera hobekien definitzen duen hitza nahaspila da. Udalen hizkuntzapolitiken arteko ezaugarri bateragarririk ez dago. Alderdiek ez dute hizkuntzapolitika definiturik: horrek, alderdi berekoak diren bi udalen arteko
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Esan daiteke nahaspila honetan koherentzia esleitzen duen ezaugarri bakarra egoera demolinguistikoa dela. Alegia, ezagutza-tasaren araberako hizkuntza-politikak artikulatzen dira nagusiki Euskal Herrian. Honek, ordea, herri mailan normalizazioa erdiesteko ezinbestekoa den udal mailako hizkuntza-politika egokiari oztopoak jartzen dizkio. Izan ere, normalizaziorako hizkuntzapolitika eraldatzaileak ezinbestekoak dira. Neurketak agerian uzten duenez momentu honetan egun dugun errealitateari erantzuten dioten politikak baino ez dira artikulatzen eta zorigaiztoko kasu batzuetan hori ere ez. Bi urteetan (2006 eta 2010) egindako neurketaren alderaketari dagokionez, aztertutako elementuen artean hainbat neurritan aldaketak eman direla esan daiteke. Herri batzuk aurrera egiten ari dira, herritar batzuek hizkuntzapolitika egokiek euskaraz bizitzeko eskaintzen dituzten aukerez gozatzen dute egun. Aurrerapauso hauek, ordea, ez dira nahikoa, egoera orokorrean argi txiki bat besterik ez dira. Argi gehiago behar du normalizazio prozesuak. Ta m a l e z , e z i n e s a n d e z a k e g u ,
Izan ere, Kontseiluak egindako lanaren bitartez detektatu ziren zeintzuk ziren gabeziak eta horiek hobetzeko proposamenak ere landu dira. Horiek, berriz ere, Udalen eskura jartzen ditugu. Aurrera begira, Kontseilua datozen 4 urtean euskararenak izan daitezen lan egingo du. Argi ikusi dugu bide honetan aurrera pauso eraginkorrak eman daitezen beharrezkoa dela prozesu antolatu eta orkestratua abiatzea. Norabide berean jarri behar ditugu herri honek euskaraz bizitzeko adierazi duen nahia eta horri erantzun behar dioten hizkuntza-politikak. Tokian tokiko egoera kontuan hartuz, baina egoera hori eraldatzera joko duten politikak abiatuz eta epe zehatzetan aurrerabidea izanen duten neurriak inplementatuz bakarrik lortuko dugu euskararen normalizazioa. Prozesu horretan parte hartu nahi duten udalek Kontseilua bidelagun izango dute, elkarlana baita bidea. Eragiteari begira, aztertutako herrietan hitzaldiak eta hortik harago epe ertaineko lan dinamikak abiatuko dira. Gaian interesa duen orok udalenhp@kontseilua.org helbidean informazioa eskuratzeko aukera izanen du. 2
Osakidetzako euskara-plana: gaizki hasi eta gaizki buka Berandu eta gaizki abiatu zen Osakidetzako Euskara Planaren lehen ebaluazioak agerian utzi ditu sorreratik zituen gabezia larri eta nabarmenak Osakidetzako lehen Euskara Plana 2003 urtean onartu eta 2005 urtean jarri zen abian, alegia, oso berandu. Berandu bai, oso berandu, Osakidetza bera sortu eta 22 urte beranduago. Ondorioz, besteak beste, bi hamarkada horietan milaka eta milaka langile berri sartu dira Osakidetzan euskara dakitela egiaztatu behar izan gabe eta egun erabaki horren ondorioak pairatzen ari gara. Hainbeste urtetan inolako planik abian ez jartzea erabaki politiko bat izan da, hizkuntza-politika jakin bat, bere ondorioak i z a n d i t u e n a . I z a n e r e, e u s k a r a normalizatzeko egiten dena ez ezik, egiten ez dena ere hizkuntza-politika da eta Osakidetzan gertatutakoa jokaera horren adibide argia. Osakidetzako lehen Euskara Plan berantiar horrek bost urteko iraupena izan du (2005-2011) eta lehen erdia amaitzean tarteko ebaluazio bat egin dute, hori bai, 2009ko irailean, plangintza amaitzear zela. Plangintzaldiaren lehen erdiaren ebaluazioa izan arren, lortutako emaitzak oso-oso mugatuak izan dira eta larriena zera da, emaitzak horiek izan arren, planari egiten ari zaizkion moldaketen xedea helburuak murriztea dela, ez plana bera hobetu eta eraginkorrago bilakatzea. Honela, tarteko ebaluazio hori Osakidetzak berak egindako autoebaluazioa izan den arren, agerian uzten ditu Euskalgintzak plana abian jarri zenean zein ondorengo urteetan salatu izan dituen gabeziak. Hasteko, hain berandu abiatutako planak beste plan batzuek baino anbizio handiagoko neurriak jaso beharko l i t u z k e e n a r re n , e r re a l i t at e a o s o bestelakoa izan zen eta Osakidetzako plana EAEko Administrazio publikoan garatutako beste plan batzuek ezarritako gutxieneko neurrietatik urrun gelditu zen. Horren adibiderik argiena planean ezar ritako derrigortasun-daten kopuru eskasa da. Administrazio orokorrean, Ertzaintzan e d o t a Ju s t i z i a A d m i n i s t r a z i o a n derrigortasun-data zenbat lanposturi Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Bestelako neurriei dagokienez, Osakidetzako euskara-plana beste zerbitzu publikoetan abian jarritako neurri eskas eta mugatuak errepikatzera mugatu da, nahiz eta ordurako jada neur ri horien eraginkortasun eza ezaguna izan.
ezarri erabakitzeko gizartearen unean uneko euskararen ezagutza-tasa kontuan hartu izan den bitartean, Osakidetzan ez da horrelakorik egin. Lehen plana 2005 urtean abian jarri zela kontuan hartzen badugu, derrigortasun-datak 2001 urteko zentsuaren arabera ezarri behar ziren eta ondorioz derrigortasun-data lanpostuen %43,9ri ezarri (euskaldunak + iaeuskaldunak zati bi). Honela, data jakin baterako lanpostuari zegokion hizkuntzaeskakizuna egiaztatzeko betebeharra 10.450 lanposturi ezarri behar zitzaien, baina errealitatean 3.327 lanposturi soilik ezarri zitzaien, hau da, %14ri soilik.
Osakidetzan, administrazioko gainerako zerbitzuetan ez bezala, derrigortasundatak ez ziren egoera soziolinguistikoaren arabera ezarri. Ondorioa: langileen %14,6ri soilik ezarri zaitzaion derrigortasun-data
Lan deialdietan langile berri guztiei euskararen derrigorrezko ezagutza eskatzeari uko egin zitzaionez, kasu gehienetan euskara meritu gisa soilik balioztatu da. Hori larria izanik, are larriagoa da urte hauetan guztietan euskarari ez zaiola inoiz legeak baimendutako gehienezko puntu kopurua eskaini (puntuen %20). Euskara plana onartu baino lehen, I単aki Azkunaren garaian (1983-1987 tartean O s a k i d e t z a k o z u ze n d a r i g i s a e t a 1991-1999 tartean Osasun Sailburu gisa), lan-deialdietan puntuen %5 eta %10 artean ematen zitzaien hautagaiei euskaramaila jakin bat egiaztatzeagatik, araudiak %5 eta %20 arteko tartea baimentzen zuen arren. Alegia, araudiak puntuen %20 baimendu arren, Osakidetzak gehienez puntuen %10 balioztatzen zuela euskara mailarik altuena. Bada, plana abian jarri ondoren ere gauzak ez ziren asko hobetu. Izan ere, geroztik ehuneko hori egiaztatutako euskara mailaren araberakoa izan da: 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %5, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %10, 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %15 eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %20. Planaren ondorioz ia lanpostu guztiei (%97) 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna ezarri zaiela kontuan hartzen badugu, plangintza indarrean egon denean ere euskara %5 eta %10 bitartean balioztatzen jarraitu dela esan daiteke. Era berean, gainerako plangintzetan ezarritako beste neurri zentzugabe bat ere jaso zuen Osakidetzako euskara planak: adinaren araberako salbuesteak. Beste plangintzetan bezala Osakidetzakoan ere, 45 urtetik gorako langileei betetzen 3
zuten lanpostuari zegokion hizkuntzaeskakizuna ez egiaztatzeko aukera eskaini izan zaie. Osakidetzaren arabera 2009ko uztaila arte 2.619 salbuespen onartu ziren eta horietatik 404 derrigortasun-data zutenak. Dena dela, 2007 urtean jada Osakidetzako langileen %63k 45 urte baino gehiago zituela kontuan hartzen badugu, argi dago salbuespen absurdu honek abian jartzen den edozein Euskara Plan goitik behera baldintzatzen duela. Larriena baina, zera da, hain helburu apalak ezarri zituen plangintzak are emaitza eskasagoak lortu dituela. Honela, ezarritako derrigortasun-datak oso gutxi izan arren, bost urte ondoren erdiek ere ez dute legez egiaztatu beharreko euskara-maila egiaztatu (%47,15). Zehazki, 20.000 langile finko baino gehiago dituen Osakidetzan bost urte ondoren 3.792 derrigortasun-data ezarri dira eta data ezarria duten lanpostu horietan 1.788 langilek soilik egiaztatu dute dagokien hizkuntza-eskakizuna (%47,15). Alegia, derrigortasun-data duten 3.792 lanpostutik 2.004 lanpostutan oraindik ez dute dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu. Are okerrago, lanpostu horietako gehienek (1.320 lanpostuk) 2009ko irailerako derrigortasun-data agortua zuten, hau da, eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko epea agortua zuten. Laburbilduz: ez dute legea bete eta ez zaie ezer gertatu. Ildo beretik, euskara ikasteko liberatu diren langileen herenak soilik (%36) egiaztatu du legez dagokion hizkuntza-eskakizuna 2008 arte, eta apur bat gehiagok (%40) 2009 arte. Osakidetzaren beraren datuen arabera, 2005-2008 tartean lanorduen barruko 1.576 liberazio onartu ziren (eskariak 5.498 izan ziren arren) eta 761 langileri eragin zieten. Honela, 2005-2008 tarte horretan onartutako 1.576 liberazio horietatik, %36k soilik lortu zuen azkenean zegokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Ikasketa-prozesua 2009ko udaran amaitu zutenak kontuan hartzen baditugu (guztira 1.984 liberazio), azkenean liberatutakoen %40 izan omen dira dagokion hizkuntzaeskakizuna egiaztatu dutenak. Dena dela, edozein kasutan, emaitza onartezinak. Azken finean, hainbat langileri eskuratutako lanpostuaren funtzioak behar bezala betetzeko euskara-maila jakin bat egiaztatzeko epe bat eskaini arren, epe hori agortu zaienean ez dute eskatutako maila egiaztatu eta larriena, horrek ez die inolako ondoriorik ekarri. Lanpostua eskuratu zutenean ezarri zitzaien baldintza ez bete arren, betetzen duten lanpostuaren funtzioetarako gaitasunik eskuratu ez duten arren... ez zaie ezer gertatu. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Guztira 3.792 derrigortasun-data ezarri diren arren, bost urte ondoren data ezarria duten lanpostu horietan 1.788 langilek soilik egiaztatu dute dagokien hizkuntzaeskakizuna (%47,15) Osakidetzak eta azken finean Jaurlaritzak ez du inolako neurririk hartu legea bete dadin, Plangintzak ezarritako helburu apal horiek bete daitezen. Eta noski, utzikeria honekin Osakidetzak zein Jaurlaritzak mezu argi bezain larria helarazi die gainerako langileei: lasai, ez ikasi euskara, ez bete epeak, ez baduzu dagokizun euskara-maila egiaztatzen lasai, ez zaizu ezer gertatuko eta. Dena dela, langile askok mezu horri muzin egin eta euskara ikasi edota egiaztatzeari ekin diote, nahiz eta beren lanpostua betetzeko hizkuntza-eskakizunik egiaztatu beharrik ez izan. Honela, 2009ko irailerako 1.924 langilek beren lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dute eta beste 3.000 langilek beste hizkuntza-eskakizunen bat, esan bezala, araudiak horrelako betebeharrik agintzen ez zien arren. Baliabideei dagokienez, diru gehien liberazioetan eta zehazki liberazio horien ordezkapenetan xahutu da, ikusitako emaitza eskasekin. Euskara ikastaroetan 24,7 milioi euro gastatu dira 2005-2008 tartean (2005 urtean 6,3 milioi euro, 2006 urtean 6,5 milioi, 2007 urtean 6,3 milioi eta 2008 urtean 5,6 milioi) eta diru gehien liberazioetara, hau da, liberatutakoen ordezkapenak ordaintzera bideratu da. Esan beharrik ez dago hasieratik langile elebidunak kontratatu izan balira diru kopuru garrantzitsu hori bestelako beharretara bideratu zitekeela. Dena dela,
erabilitako dirutza honen eraginkortasun eskasa kontuan hartzen badugu (liberatutakoen %36k soilik egiaztatu du dagokion hizkuntza-eskakizuna), hartutako erabaki okerra are ageriagoan gelditzen da. Diru asko da, zatirik handiena oker eta alferrik erabili dela kontuan hartzen badugu, baina Osakidetzaren aurrekontu osoarekin konparatuta kopuru mugatua da. Adibidez, Osakidetzak urtero 3,9 milioi euro bideratzen ditu testu zientifikoak eskuratzera. Hortaz, euskararen normalizaziora bideratzen den kopurua mugatua da, baina mugatua izateaz gain okerra ere bada. Diru hori eraginkorrak diren beste neurri batzuk garatzera bideratuko balitz, euskararen egoera bestelakoa litzateke Osakidetzan. Bukatzeko argi dezagun hau guztia ez diogula guk bakarrik. Euskara Planaren porrota erakusten duten datu hauek guztiak Osakidetzak berak eskaintzen ditu “Osakidetzaren 2005-2011ko Euskara Planaren lehen erdiaren ebaluazioa� txostenean.
Osakidetzaren 2005-2011ko Euskara Planaren lehen erdiaren ebaluazioa EvaluaciĂłn de la primera mitad del Plan de Euskera de Osakidetza 2005-2011
SERVICIO DE EUSKERA DIRECCIĂ“N DE RECURSOS HUMANOS
2009KO IRAILAREN 10a 10 DE SEPTIEMBRE DE 2009
Inork emaitza hauek eta beste asko xeheago aztertu nahiko balitu, eskuragarri ditu Osakidetzaren webgunean bertan: http://ce.osakidetza.net/eus/ce.html
4
Proposamen berriak Nafarroan Vascuencearen legea gainditu nahian 2010eko abenduan, Nafarroa Bai parlamentu-taldeak “Nafarroan euskara normalizatzeko foru-lege proposamena” aurkeztu zuen. Tramitera onartu ere ez zen egin, baina oinarri interesgarria izan daiteke datorren legealdiari begira 1986ko abenduan sartu zen indarrean Nafarroan “Vascuenceren legea” izenez ezagututakoa. Aurtengo abenduan beteko ditu beraz, 25 urte. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko lege organikoak agintzen du bere sorkuntza. Honela dio azken horrek bere 9. artikuluan: 1.- Gaztelera da Nafarroako hizkuntza ofiziala. 2.- Euskarak ere hizkuntza ofizialaren maila izanen du Nafarroako eskualde euskaldunetan. Foru lege batek eskualde horiek zehaztu, euskararen erabilera ofiziala arautu eta Estatuko legeria orokorra abiapuntutzat harturik, hizkuntza horren irakaskuntza antolatuko du.”
garai hartako egoera soziolinguistikoak definitzen du mende laurden ondorengo euskararen muga, urte hauetan guztietan egoera aldatu ez balitz bezala. Horrek berak azaltzen du lege egileen benetako nahia, hau da, euskararen normalizazio prozesua lurralde osoan eragoztea eta muga horiek, “erreserba” baten gisa funtzionatzea euskararen errealitatea lurralde jakin b a t e r a zokoratuz.
Alor politikoan ere eragiten saiatu da Euskalgintza. Etengabeak izan dira Vascuencearen legearen aldaketa eskatzeko deitutako manifestazioak. Ziur aski, ekinbiderik garrantzitsuena “Lege berri baterantz” izeneko jardunaldien ondotik sortutako lege testu alternatiboak herritarren sostengua jasotzeko eta hori ikusarazteko egindako kanpaina gogoangarria izango da. Kanpaina horretan Oinarriak plataformak 2000ko martxoan adinez nagusiak ziren eta Nafarroan erroldatutako 48.000 herritarren sinadurak aurkeztu zituen lege aldaketa eskatuz eta testu alternatiboa aurkeztuz.
Beraz, ikusten denez, Vascuenceren legea da Foru Hobekuntzari buruzko lege organikoak bere 9.2 artikuluan eskatzen duen lege garapen hori. Esan behar da, beste leku batzuetan Autonomia Estatutuak herritarrek bozkatuak izan badira ere, Nafarroan, Foru Hobekuntzari buruzko legearen inguruan ez zitzaiela inoiz herritarrei galderarik egin eta ondorioz, Espainiako Estatuarekin negoziatutako testua da, herritarren babes espliziturik ez duena. Aipaturiko artikuluak hainbat baldintza ezartzen dizkio legeari. Alde batetik, euskararen ofizialtasuna lurralde jakin batera mugatzen du, bestalde, euskara normalizatzeko hain beharrezkoa den burujabetza baldintzatu egiten du Estatuko lege orokorra abiapuntuan jarriz eta azkenik, irakaskuntza antolatzeaz hitz egiten du hizkuntza bat normalizatzeko, osasun alorra, alor sozioekonomikoa, kirola, kultura etab. beharrezkoak ez balira bezala. Beraz, iturriak baldintzatzen du legea, iturriak, Forua Hobetzeko legeak alegia, ezartzen dio “Vascuencearen legea”ri gaur egun duen egitura. Duela 25 urte egindako ustezko azterketa batek definitu zituen euskararen mugak eta legeak ez duenez muga hori automatikoki egokitzeko mekanismorik, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Hala eta guztiz ere, sortzen den une beretik mugimendu euskaltzaleak gogor lan egin du muga horiek gainditzeko herri ekimena erabiliz, Gobernuak bermatzen ez zituen zerbitzuak Nafarroa osora irits zitezen ahalegin handiak eginez (helduen euskalduntze alfabetatzea eta ikastolen mugimendua dira aipagarrienak) eta zoko guztietara iristeko moduko proiektuak eraikitzen. Gaur egungo errealitatea da euskararen alorrean egin diren aurrerapen guztiak, salbuespenik gabe, herri mugimenduaren lorpenak direla.
Oinarriak plataformak 2000ko martxoan adinez nagusiak ziren eta Nafarroan erroldatutako 48.000 herritarren sinadurak aurkeztu zituen lege aldaketa eskatuz
Testuak ofizialtasuna lurralde osoan eskatzen du eta printzipio orokorrak aipatu ondoren, irakaskuntza, hedabideak, administrazio publikoa, kultura eta alor sozioekonomikoa aipatu eta garatzen ditu. Hona hemen hainbat pasarte: 1.- Euskara ofiziala da Nafarroako lurralde osoan 2-1.- Euskara Nafarroako hizkuntza ofiziala den neurrian ikas ziklo guztietan irakatsiko da eta horrela hautatu dutenek ikasketak euskaraz burutzeko eskubide izango dute… 5-1.- Euskalduntze alfabetatzeak euskararen normalizazio prozesuan duen garrantzia kontuan hartuta eskaera osoari atenditzeko bitarteko egokiak jarriko ditu Nafar Gobernuak.
5
2. Botere publikoek finkatuko dute zein lanpostutarako izanen de derrigorrezko bi hizkuntzak jakitea. 15. artikulua. 1. Derrigorrezko Hezkuntza bukatu arte, derrigorrez irakatsi beharko da irakaskuntzarako hautatu ez den hizkuntza ofiziala. 21. artikulua. Nafar guztiei aitortzen zaie eskubidea gizartehedabideek ematen duten informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko.
7-1.- Nafarroako euskaldungoak informazioa euskaraz jasotzeko eskubide duen neurrian Nafar Gobernuak egunkari, irrati, telebista eta bestelako bideak erabiltzen dituzten komunikabideetan euskara erabiltzen dela ziurtatuko du. 8-3.- Herritarrak eskubidea du euskara ofizialtzat erabilia izan dadin Nafarroako A d m i n i s t r a z i o d e s b e r d i n e t a n ( Fo r u Administrazioa eta Toki Administrazioa) Mugimendu euskaltzaleak Nafarroako populazioaren %10en sostengua jaso bazuen ere, ez zuen lortu aldaketa eragitea eta ondorioz, “Vascuencearen legea�ren eragin zitalak belaunaldi oso bati eragin dio Nafarroa linguistikoki zatituz, elkarbizitza zailduz eta nafar euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa betikotzeko oinarria jarriz. 2010eko abenduan Nafar roa Bai parlamentu-taldeak lege proposamen artikulatua aurkeztu zuen: “Nafarroan euskara nor malizatzeko foru-lege proposamena�. Kontuan hartuz, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak maiatzean direla eta ondorioz, proposamena tramitera onartuta ere ez d a g o e l a p roze s u a d m i n i s t r at i b o a burutzeko aukerarik eta gainera, testua ez dela Euskalgintzarekin kontrastatua izan eta ondorioz, herri mugimenduak ez duela ekarpenak egiteko aukerarik izan, gehiago dirudi hauteskundeei begirako ahalegina beste ezer baino. Izan ere, testua aurkezteko 4 urte izan ditu Nafarroa Bai parlamentu-taldeak eta hala ere, legealdiaren bukaeran egin du. Edozein kasutan dokumentu interesgarria da. Vascuencearen legearekin alderatuz gero jauzi garrantzitsu bat ekarriko luke onartuko balitz. Nagusiki EAEn Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
indarrean dagoen legea du oinarri proposamenak. Hona hemen hainbat pasarte: 1.- artikulua. Euskara eta gaztelania dira Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialak. 2. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztiek dute eskubidea Nafarroako hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko, bai ahoz eta bai idatziz. 2. Nafarroako Foru Komunitateko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie: a ) A d m i n i s t r a z i o a r e k i n n a h i z Fo r u Komunitatean k okatutak o edozein erakunderekin edo entitaterekin harremanak euskaraz nahiz gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz. b) Irakaskuntza bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea. c) Aldizkariak eta irrati-telebistetako eta beste hedabideetako emanaldiak euskaraz jasotzeko eskubidea. d) Jarduera profesionalak, laboralak, politikoak, sindikalak eta kulturalak euskaraz egiteko eskubidea. 9. artikulua. 1. Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiek beren aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izanen dute, eta ezin izanen zaie eskatu inolako itzulpenik. 13. artikulua. 1. Lege honen 6. artikuluan aitortzen diren eskubideak gauzatzeko, botere publikoek Nafarroako Foru Komunitateari atxikitako langileak progresiboki euskalduntzeko neurriak hartuko dituzte.
Ek ar ri ditugun artik ulu hauetan ikusten den bezala, proposamena indar rean dagoen Vascuencearen legearekin alderatzen badugu jauzi garrantzitsu bat emango luke euskararen normalizazioak Nafarroan. Orain kontua da hauteskundeen garaitik harago proposamenari eusten segitzea eta indarrak biltzea beharrezko dugun aldaketa esanguratsua izan dadin eta ez itxura aldaketa arina. Euskalgintzak orain arte bezala, legea aldatu zein ez, lanean segituko du lege zitalaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta benetako aldaketa nahi duten indar politikoekin elkarlana sustatzen.
Ekarri ditugun artikulu hauetan ikusten den bezala, proposamena indarrean dagoen Vascuencearen legearekin alderatzen badugu jauzi garrantzitsu bat emango luke euskararen normalizazioak Nafarroan
6
Hauteskunde garaian euskarak lekurik ez! 2011ko martxoaren 20 eta 27an, Kantonamenduetako hauteskundeak iragan dira Ipar Euskal Herrian. Testuinguru honetan, Kontseiluak 18 hautagai solastatu ditu, euskarari doakionez beren posizionamendua jasotzeko. 2011ko martxoaren 20 eta 27an, Kantonamenduetako hauteskundeak iragan dira Ipar Euskal Herrian. 10 kantonamendu, 72 hautagai. Emaitza historikoak, izan ere Kontseilu Orokorra, tradizioz eskuinekoa zen, baina lehen aldikoz ezkerrera egin du jauzia. Haatik, hautagaien artean euskarari ez zaio leku handirik eskaini. Izan ere, aurkezten diren talde nagusien komunikazio-euskarriei erreparatuz gero, hau da, egitarauak, afitxak, blogak, euskararen erabilera oso murritza izan da, eta gutxitan agertu da orekaz edo lehenetsia.
Ofizialtasunaren harira Ofizialtasunaren inguruko adierazpen batzuk kezkagarriak dira. Ofizialtasunaren aitortzak herritarron hizkuntza-eskubideen bermearen bidean haustura puntua bait dakar. Euskara behin ofizial izendaturik, Administrazioek euskal hiztunon hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egin beharko dute, horregatik da garrantzitsua. Ofizialtasunaren kontra ez da nehor agertzen, eztabaida Kontseilu Orokorraren eskumena ote den kokatzen da. Batzuek Estatu mailako erabakia dela diote.
ikusten, inposiziotzat jotzen dute, diskriminatzailetzat. Haatik, egunerokotasunean, argi da frantses elebakarra dela bere hizkuntza inposatzen duena. Izan ere, euskaldun guziak elebidunak dira, ondorioz elebakarrak erabakitzen du, bere presentzia soilarekin, zein izanen den gainerakoen hizkuntza. Zineman, medikuan, saltegietan, euskaldunek beren hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez dute izaten maiz ez delako aukera hori ahalbidetzen. Egoera hori gainditzen joateko bide bakarra ezagutzaren unibertsalizaziora pauso eragingarriak ematea da eta hautagai gehienen ahoan ez dugu horretarako proposamenik entzun.
Egoera honi konponbidea emateko, bide bakarra ezagutzaren unibertsalizaziora pauso sendoak ematea da
Kontseiluak hauteskundeen garaietan, egitarauen azterketa egin ohi du. Oraingoan, hauteskundeetara aurkeztu diren 18 hautagairen segimendua egin du eta hainbatetan zuzenean jaso izan du haien iritzia. Azken batean, haien borondatean kokatzen baita hizkuntzapolitika eragingarria bideratzea eta h e r r i t a r re n h i z k u n t z a - e s k u b i d e e n bermea. Hautagai hauen iritziak aztertu ondoren, hona hemen hainbat hausnarketa:
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
H a l a e re, Ko n t s e i l u O ro k o r r a k ofizialtasunaren alde lan egin dezake, euskara ofizial izendatu dezake Estatuari eraginez eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak hartu ditzake. Estatu mailako erabakia dela argudiatzea gaia saihesteko modua baino ez da. Ezagutzaren unibertsalizazioaz Hautagai guziek ez dute euskararen irakaskuntzaren orokortzea begi onez
Gehiago jakitea beti da hobe gutxiago jakitea baino. Gaur egun, Hezkuntza Sistemak badaki nola jokatu behar duen, zer tresna eta bide erabili behar dituen belaunaldi berriak osorik euskaldunak izan daitezen. Beraz, borondatea da behar dena. Bitartean, gutxiago dakienak gehiago dakienaren askatasuna murrizten segituko du. Egoera honi konponbidea emateko, bide bakarra ezagutzaren unibertsalizaziora pauso sendoak ematea da, Ipar Euskal Herriko herritar guziek ezagutu behar dute euskara, herritarrek hautu libreak egitea nahi badugu. Helburu hori
7
Administrazioetan erabakiak hartzen dituztenen borondatea behar dugu. Orain, arduraz joka dezaten galdegin nahi diegu, Hizkuntza-politika eragingarria eta herritarron hizkuntza-eskubidea bermatze aldera. Kontseiluak eskua luzatu nahi die elkarlanez euskararen normalizazioaren bidea egin dezagun.
lortzeko, murgiltze sistema da egokiena, eragingarriena. Euskararen erabileraz Administrazioan Euskaldunok Administrazio desberdinetan euskara erabiltzeko dugun eskubideari buruz ere galdetu zaie hautagaiei. Administrazioaren euskalduntzea koadro legaletik kanpokoa dela erantzun du hainbat hautagaik. Fr a n t z i a k o E s t a t u a r e n e g i t u r a juridikoaren ardatza den berdintasunaren izenean euskaldunoi ezin zaigula eskubiderik eskaini azpimarratu dute. Hautagai horien ustez, bi mendetan eraiki den Estatu baten oinarrizko printzipioak ezabatzera, ezeztatzera eramanen gintuzke talde bati eskubide “bereziak� aitortzeak.
for makuntzan pasa behar duten denbora eta dirua, aurrezten dela, alegia. Administrazioek elkarbizitza arautzen dute, zerbitzuak eta baliabideak e s k a i n t z e n d i t u z t e . O r o h a r, her ritar ren zerbitzuan ari dira, herritarren ongizatearen bermatzaileak dira. Bestalde, herritar horiek, zerbitzu horiek ordaintzen dituzte, zergen bitartez. Ondorioz, ezin dituzte herritarrak baztertu, orekaz eta justiziaz jokatu behar dute. Hori dela eta, eskubidezkoa eta justiziazkoa da herritar euskalduna euskaraz artatzea. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu. Gure nahia da eta hor retarako eskubidea dugu. Euskara nor malizatzeko hizkuntza-politika eragingarri bat behar da, eta gure
Errealitatean, kontraesankorra irudi badezake ere, berdintasunaren izenean euskaldunak dira bereizkeria eta diskriminazio egoera pairatzen dutenak, berdintasunaren izenean, euskaldunei, hautatu hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez zaie eskaintzen
Errealitatean, kontraesankorra irudi badezake ere, berdintasunaren izenean euskaldunak dira bereizkeria eta diskriminazio egoera pairatzen dutenak, berdintasunaren izenean, euskaldunei, hautatu hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez zaie eskaintzen. Errealitatean, ez da berdintasunik, hizkuntza erabiltzeko aukera berdintasunik ez bada bermatzen. Kontratazio berrietan euskararen ezagutza eskatzeaz Hautagai gehiengo batek euskara plus bat bezala kontsideratu behar dela eta batez ere, harrera-guneetan galdegin beharko litzatekeela adierazi dute. Begi bistakoa bada ere, inork gutxik azpimarratu du euskalduna hasieratik kontratatuz geroz, dirua eta denbora aurrezten dela. Langileek Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
8