Hitzaurrea Badakit 2012an ere urtekaria argitaratu beharko duela Kontseiluak, baina espero dezagun 2011n sortu diren kezka guztiak gainditu direla jasotzea. Hala bedi!!! Horiexek dira iazko urtekariaren hitzaurrean jasotako azken hitzak. Tamalez, 2012ak ez ditu iazko kezkak gainditu, eta beraz, ez dugu hori esaterik. Ariketa interesgarri bezain aberasgarria da urteari begirada ematea, eta lan hori errazte-aldera sortu dugu beste urte batez eskuartean duzun argitalpena. Hamabi hilabeteotan hizkuntza-normalizazioaren inguruan gertatutakoak eta esandakoak izango dituzu irakurgai, eta hortaz, gure hizkuntzaren etorkizunean asmatzeko erabat baliagarria da dokumentu hori. Horretarako, ahalik eta perspektiba gehien batzen saiatu gara, eta horrela, ahots asko irakurtzeko aukera eskaini nahi dugu. 2012an, egun bizi dugun egoera soziopolitiko berri honetan euskaraz bizitzeko nahia kokatu nahi izan du Kontseiluak. Askotan adierazi dugun bezala, hizkuntzen arteko gatazketan botere-gatazkak daude. Are gehiago, batzuek erabakitzen dute noiz, norekin eta nola erabil edo ikas dezakegun guk geure hizkuntza. Batzuek, boterea erabiliz, erabakitzen dute gure herriari nola deitu behar diogun. Eta, horrexegatik jarri behar eta nahi izan dugu euskararen, Euskal Herriko berezko hizkuntzaren, auzia agenda guztietan, garai berriari begira egoki joka dadin. Eta zein dira oinarri horiek? Gure ustez, bi ardatz nagusi bete beharko lirateke. Batetik, gure hizkuntza-komunitateari kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politikarako eskubidea aitortu beharko litzaioke. Bestalde, gure herriaren normalizaziora iristeko bake-bidean aterabide demokratikoaren zutabeak zehazterakoan gure hizkuntzak estatus egokia behar du izan, eta estatus hori lau ezaugarrik ardaztuko dute: berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa Eta gutxieneko horiek lortzeko gai izan beharko genuke euskararen lehentasunak ezarri eta eragile politikoek nahitaez onartzeko moduan jartzeko. Euskaldunok botere-guneetan ere bagaude, alegia, sindikatuetan, alderdi politikoetan, gizarte-eragileetan… eta gune horietan guztietan euskarak lehentasuna har dezan egin behar dugu lan. Esnatu beharra dugu, gure benetako indarraz ohartu behar dugu, gutako bakoitza euskaraz bizi nahi dut markaren eragile aktibo bihurtu behar da. 2012an ekin diogu bide horri. Euskaraz bizitzeko nahiari bultzada berria eman zaiola ondoriozta daiteke urtekaria irakurrita. Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu dugu Baionan eta Donostian. Are gehiago, euskaraz bizi-nahi horrek urte osoa zipriztindu duela esango genuke. Oraingoan zuhurragoa izango naiz eta ez dut iaz idatzitakoaren antzekorik jarriko. Segurki, 2013an ez dira kezka guztiak gaindituko; halere, gure esku dagoen guztia egingo dugu gainditze-bidean jartzeko, eta horretarako euskaraz bizitzeko nahiari pasioz, gogoz eta determinazioz eutsiko diogu.
Paul Bilbao Sarria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusia
Urtarrila
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Portugaleten, Olentzero euskalduna nahi dugu! Gezurra ematen du, baina hala da; Portugaleten Olentzero euskaldunik ere ez dugu!!! Alkate berria dugunetik euskararen kontrako jarrera sutsurik ez dugu ezagutu, baina modu sotilean etengabe ari dira gure alkate maitea eta ingurukoak geure hizkuntzaren aurka. Oso ondo landuta daukate publizitate gaia, baina euskararen aldeko ekintzak benetan bultzatzeko garaia ailegatzen denean trabak baino ez ditugu ezagutu Portugaleteko euskaltzaleok.
Iritzia 2012/01/03
Azkena, eta urtero errepikatzen den legez, Olentzeroren etorrera da. Alabak dauzkadanetik, urtero jaisten naiz goizez udaletxe ingurura Olentzeroren etorreraz gozatzeko, eta, urtero legez, sekulako haserrearekin bueltatzen naiz hango egoera ikusitakoan. Olentzero Portugaleteko dantza talde bateko gizon bat izaten da. Ez daki euskaraz, noski, Portugaleten ez baitago euskaraz dakienik! Buruz ikasitako hiru esaldi botatzen ditu, eta agur esan ostean barrura sartzen, abestu ere egin gabe. Gero, udaletxetik jaisten denean, erdaraz hitz egiten du umeekin, klaro. Alkateak geure Olentzero erdaldunak baino hitz gutxiago egiten du. Umeen aurpegiak ikusi behar! Hori tristura! Nola ba ez dituzte erregeek jarraitzaile gehiago edukiko! Olentzeroren kondaira ezagutzen al dute geure umeek? Eta udal gobernukoek? Jakitun al dira Olentzero eta euskararen artean dagoen harremana? Baten batek esango du esfortzu nahikoa egiten duela gizon koitaduak. Ni ez nator bat. Beraz, ea hurrengo urteari begira egoera aldatu ahal dugun. Andoni Canales Portugalete.
K
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Urtea inoiz baino larriago hasi dute 'Guaixe' eta 'Beleixe' hedabideek Berria 2012/01/04 Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzek ere behera egingo dutela aurreikusten da. «Diru sarrerak %25 jaitsiko dira, guztira». Administrazioak ukatutako babesa herritarrrengandik jaso nahi dute. Hala, bihar, 10:00etatik aurrera, irrati maratoia egingo dute gonbidatu bereziekin; halanola esatari ohiak eta idazleak. Herritarren deiekin burua jaso nahi dute; «Oraingoz, lantaldeari eutsi nahi diogu, baina dena dago kolokan».
Guaixe aldizkariaren urte bukaerako alea berezia izan da, argazkiak desagertu egin dira, eta zuriuneak daude euren lekuan. Nafarroako Gober nuak euskarazko komunikabideei diru-laguntzak kentzea salatu nahi izan du Sakanako (Nafarroa) aldizkariak. «Murrizketek sortutako zuloa islatu nahi genuen» dio Ainhoa Urretagoiena Bierrik fundazioko kudeatzaileak. Egoera ekonomiko zaila bizi dute Beleixe irratiak eta Guaixe aldizkariak.
Udatik, Belaixe Guaixe Txartela dago eskuragarri. Laguntzaile eginez gero, inguruko hainbat dendtan deskontuak eta eskaintza bereziak lor daitezke.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Iruñean ETB ikus daiteke, hedagailu bat jarri baitute herritar batzuek Lanaren ardura norena den erakundeak ika-mikan ari diren bitartean, herritar talde batek, urratsa egin, eta ETB Iruñerrian LTD lurreko telebista digital bidez ikusteko modua jarri du. Erreniega mendian jarri dute hedagailu bat, eta, beraz, hara begira dauden antenek jaso dezakete seinalea. Herenegun hasi zituzten probak, eta e s p e ro d u t e I r u ñ e r r i k o h e r r i t a r r e n %80-90ek izango dutela modua ETB ikusteko. Oraingoz lehen bi kanalak daude ikusgai. Bi horiek dira Nafarroan sistema analogikoz ikus daitezkeenak; hain zuzen ere, seinale analogikoa digital bihurtzen duen gailu bat jarri dute herritar horiek, e t a , h a l a , LT D b i d e z i k u s d a i t e k e etxeetan. Besterik da hirugarren eta laugarren kanalei dagokienez; horiek sistema digitalean soilik ematen ditu ETBk, eta, beraz, aldaketaren bat egin beharko luke Erreniegan jarri duten hedagailura heldu ahal izateko.
Berria 2012/01/07
Nafarroako Gober nua eta Eusko Jaurlaritza ez dira ados ETB Nafarroan jartzeaz; Iruñeko gobernuak dio Jaurlaritzak ordaindu behar duela; hark dio erdi bana egin behar dela.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Euskarak inbertsioak behar ditu
Iritzia 2012/01/08
Euskararen Egunean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatuta, testu bat irakurri zuten, eta honela zioen, hitzez hitz: «Euskararen garai ilunak bukatu dira». Handik hiru astera, Eusko Jaurlaritzak hedabideen egoera asko zailduko duen diru laguntza deialdia onartu du. Diru laguntzak %11 jaitsi eta hedabideen garapena kolokan jartzea al da garai ilunak gainditzea? Horrela sustatzen al da euskara eta euskal kultura, baliabideak kenduz? Larria da oso 2012ko diru-laguntza deialdia. Oso garai zailak dira hauek hedabideentzat, eta are zailagoak lehendik ezinean ari ziren euskarazko hedabideentzat. Ezinean ari denari diru laguntzak murriztea erabaki dute. Bai, badakigu, garai zailak, egoera ekonomiko makurra, eta denei kendu behar zaiela esango digute; baina ez dute inoiz kontrakorik esan: baliabideak izan direnean, ez dute pentsatu denen artean banatu behar zirenik, euskarazko hedabideetan inbertsio handiagoak egin behar zirenik. Ez, euskalgintzaren garapena beti hartu izan dute agintariek mehatxu gisa, eta orain, krisiaren aitzakiaz, aukera bihurtu nahi dute iraun ezinean jartzeko. Benetan sinetsi behar al dugu 600.000 euro ezin direla bideratu lehentasunezkotzat jotzen den sektore batera? Ez, hori ez da sinestekoa. Benetan lehentasunezkotzat hartzen den sektorea sustatzeko, baliabideak jartzen dira —instituzioek hori oso argi dute, krisi guztien gainetik, bankuak edo AHTa sustatzea erabakitzen dutenean—.
Euskarazko hedabide askoren iraupena zalantzan jarriko du 2012ko diru-laguntza deialdiak, haietan inbertitzea ez duelako lehentasunezkotzat jotzen, eta Eusko Jaurlaritzak ez duelako benetako laguntza bideratu nahi izan sektorea egokitzeko, sektorea lanean ari dela eta gogoeta serioa planteatzen ari dela jakinda ere. Biderik zuzenena laguntzei eustea izango zatekeen, diru saila handitzea ere bai, kontuan hartuta oso egoera zailean daudela hedabideak, mundu guztian gertatzen ari den aldaketa dela medio, eta aurrekontu oparoagoak izan direnean ere euskarazko hedabideetarako laguntzak eta, oro har, euskalgintza eta euskal kulturgintzara bideratutakoak ez direlako handitu gainerako sailak bezala. Bide hori hartuta, Eusko Jaurlaritzak era zezakeen instituzio eta eragileen arteko mahaia, 2011ko apirilean planteatu genuen bezala, eta hor aztertu, denon artean, errealitate gordina aurrean
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila izanda, etorkizunera nola bideratu behar dugun euskarazko hedabideen sektorea. Baina ez: instituzioek, berriz ere, eragileekin batera lan egiteari uko egin eta beren aldetik jo dute, sektorea entzun gabe.
bilduz proiektu sendoagoak sortu diren, nahiz eta horiek ere egokitu behar izan duten egungo egoerara. Eta ez dira bakarrak, hor baitaude Goiena eta beste hainbat, hura ere eskualdeko indarrak bilduz eratutakoa.
Badakit hau irakurtzen ari den batek baino gehiagok pentsatuko duela diru laguntzak beharrezkoak direla baina horrekin batera hedabideek ere bestelako urrats batzuk egin beharko dituztela, eskatzea ez dela nahikoa. BERRIA Taldean ez diogu ihes egingo horri, eta etengabeak dira azken urteotan bideratzen ari garen erabaki eta aldaketak.
Bai, bide zaila da hedabideena, eta derrigorrez pasatu beharko dute egokitze prozesua, bildu beharko dituzte indarrak, bateratu beharko dituzte proiektuak eta sortu beharko dituzte hitzarmenak, elkarrekin indar handiagoa egin, jende gehiagorengana iritsi eta behar duten lekua hartzeko.
Euskarazko hedabideen sektoreak indarrak bildu beharko ditu etorkizunera begira proiektu sendoagoak egiteko, bere eskaintza XXI. mendera egokitzeko eta diru laguntzen menpekotasuna gutxitzeko. Hala ere, ez dago zertan laguntzei uko egin; estrategikoak diren gainerako sektore ekonomikoetan ere diru publikoa inbertitu egiten da, eta euskararen berreskurapenean derrigorrez inbertitu behar dute instituzioek; besteak beste, beraiek direlako, behar diren lege neurriak hartzen ez dituztenez, euskalduntze prozesua ez azkartzearen erantzule nagusietakoak. Euskarazko hedabideek etorkizunerako planteamendu bateratua landu behar dute, inongo zalantzarik gabe. Baina horretaz ez gara gaur konturatu, urteak baitaramatzagu askok eta askok bide hori jorratzen. Etxekoak aipatzearren, hor dago Hamaika Telebista, indarrak bilduz sortutakoa eta, egoeraren jabe, jakitun eskualde batzuetan bi proiektu izatea ezinezkoa zela, lehendik toki telebistak zeudenekin akordioa egin zuena, eskualde horietan beste telebista bat ez sortzeko eta elkarlanerako bideak jartzeko. Eta hor daude Hitza egunkariak, zeintzuen bidez eskualdeetako hedabideen indarrak
Lan horretan ari da sektorea, eta 2012an ikusiko dira horren emaitzak, argi baitago etorkizunean ere hedabideek beren bidea egingo dutela, trabak ugariak izan arren. Eusko Jaurlaritzak bi bide har ditzake: sektoreari behar duen garrantzia eman gabe jarraitu eta eragiten ari den kaltearekin aurrera egin, edota sektorearen laguntzailerik sendoena bihurtu, egoerari buelta eman eta gauzak bideratzeko. Bigarren bideari ekiteko, eta hori litzateke zentzuzkoena, diru laguntzetako dirua handituz abiatu beharko luke, eta sektorearekin batera partekatu hura egiten ari den gogoeta. Eusko Jaurlaritzak (gobernua hartuta, eta ez soilik hizkuntza politika) badu aukera, inbertsioetarako dirua jarriz, sektorearen bidea ez oztopatzeko, eta bere esku dauka egitea edo ez. Hori erabaki politikoa da, krisiaren gainetik, nahi bada har daitekeena, eta nahi ez bada hartuko ez dena. Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
'Ttipi-Ttapa' da Nafarroan irakurle gehien dituen euskarazko argitalpena
Berria 2012/01/11
'Ttipi-Ttapa' hamabostekariak iaz 29.000 irakurle izan zituen, 2009an baino 14.000 gehiago Nafarroan argitaratzen diren euskarazko argitalpenen artean, gehien irakurtzen dena Bortziri eta Malerreka eskualdetako Ttipi-Ttapa hamabostekaria da.
Joan den astean irrati maratoia egin zuten. Eta asteburu honetan euskarazko hedabideen aldeko afariak antolatu dituzte Etxarri-Aranatzen eta Altsasun.
CIES erakundeak Nafarroako Gobernurako egindako azken ikerketaren arabera, 2011n 29.000 irakurle zituen Ttipi-Ttapa-k. 2010eko ikerketarekin alderatuta, 4.000 irakurle irabazi ditu aldizkariak. Eta 2009koarekin alderatuz, 14.000 irakurle gehiago.
Hamabostekarien artean, Ttipi-Ttapa da liderra. Ondotik datoz Lizarreriko Calle Mayor (20.000 irakurle) eta Tafallako La voz de la Merindad (13.000 irakurle).
Nafarroako 289.000 herritarrek (biztanleen %52,9) Nafarroan bertan argitaratzen diren aldizkako argitalpenak irakurri zituzten 2011. urtean. Gehien irakurtzen den astekaria La Verdad da (23.000 irakurle). Ondotik, Tuterako Plaza Nueva (20.000 irakurle) eta La voz de la Ribera (15.000) datoz. La Ribera Semanal aldizkariak beste 15.000 irakurle ditu. Sakanan oso datu onak lortu ditu Guaixe aldizkariak. CIESek 14.000 irakurle eman dizkio euskarazko argitaralpen horri. Baina diru laguntzak murriztu ostean, egoera ekonomiko zailean daude bai Guaixe bai Beleixe irratiak.
Hilero argitaratzen direnen artean, Barrios de Iruña irakurtzen da gehien (51.000 irakurle). Tarte handia ateratzen dio Arrotxapeko Ezkaba-ri (18.000 irakurle). Ze Berri bihilabetekeriak 42.000 irakurle ditu, hiru hilean behin argitaratzen den Conocer Navarra-k 29.000 irakurle eta Ribera Navarra bihilabetekeriak 20.000 irakurle.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Euskarazko hedabideak laguntzeari ezetz esan diote UPN, PSN eta PPk
Berria 2012/01/12
2009. urtean gobernuari hedabideokin lankidetza hitzarmena egiteko eskatu arren, PSNk ere mozioaren aurkako botoa eman du.Legea betetzeko eskatu dute NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak; kezkagarritzat jo dute egoera Atzera bota du. Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak ez du onartu euskarazko hedabideak diruz laguntzeko m oz i o a . N a f a r ro a B a i k , B i l d u k e t a Ezkerrak aurkeztu dute, eta haien aldeko botoa baino ez du jaso. UPNk, PSNk eta PPk, berriz, aurkako boza eman dute. Sozialisten jarrerak, hain zuzen ere, NaBaiko parlamentari Nekane Perezen haserrea piztu du. «Zergatik aldatu zarete zuritik beltzera?», galdetu dio PSNko parlamentari Pedro Rasconi. Izan ere, orain atzera bota dutena onartu egin zuten sozialistek 2009. urteko otsailean. Duela hiru urte, euskarazko hedabideekin lankidetza hitzarmena sina zezan eskatu zion Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari. Sozialisten babesa jaso zuen mozio hark. Eskaera bera egin du NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak orain aurkeztu duten testuak, baina PSNk ez du harekin bat egin. Rascon sozialistak argi eta garbi erran du: «Aurrekontuak eginda daude jada. Ezin gara berriz kontuak egiten hasi». Kontu horietan, hain zuzen ere, euro bakar bat ere ez da aurreikusten euskarazko
hedabideentzat Nafarroan 2012. urterako. Canal6, Canal4 eta Popular Television telebista kateek, berriz, ia 2,5 milioi euroko laguntza jasoko dute. Diru sail hori bertze modu batera banatzeko eskatu zuen berriki Topaguneko arduradun Oskar Zapatak Nafar roako Parlamentuan bertan, euskarazko hedabideek 650.000 euroko laguntza jasotzeko aukera izan zezaten.
Proposamen hari ezezko borobila eman zioten UPNk, PSNk eta PPk. Eta NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztutako mozioaren harira egindako eztabaidan jarrera horri eutsi diote hiru alderdi horiek.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Administrazioaren lana Euskararen legeak berak jasotzen duena b e t e t ze k o b e r t ze r i k e z d u e s k at ze n m o z i o a k , a u rk e z t u d u t e n a l d e r d i e k nabarmendu dutenez. Zehazki, lege horren 27. artikulua. Haren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio hedabideak diruz eta baliabidez hor nitzea eus k ara erabil dezaten. Mozioan, gainera, 2009. urteko akordioa ekarri dute gogora, eta parlamentuak orduan egindako eskaera berretsi; hau da, euskarazko hedabideekin lankidetza hitzarmen bat sinatzeko eskatu dio gobernuari, hedabide horien egoera egonkortzeko. Mozioak eskaera hori jaso du. Baina Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak ez dio babesik eman. Egoera kezkagarritzat jo dute testua aurkeztu duten taldeek. UPNko eta PSNko agintarien erantzukizunari egin dio so, zuzenean, NaBaiko Nekane Perezek: «Euskara ito nahi duzue, baina ez duzue lortuko. Euskarazko hedabideek babesa eskatu ziguten aurrera egiteko, eta guk emango diegu. Gu ez gara zuen konplize izanen. Argi izan behar duzue zer egiten ari zareten. Euskara hiltzen saiatzen ari zarete. Euskarazko hedabideak laguntzea gure lana da; gure ardura da», erran du. Bilduko Aitziber Sarasolak berretsi du Nafarroako Gobernua ez dela ari legea b e t e t ze n e t a , o n d o r i oz , h e r r i t a r re n hizkuntza eskubideak urratzen ari dela. «Herritarren eskubidea baita euskarazko hedabideak izatea». Hizkuntza gutxituek aur rera egin dezaten ikusezin dena ikusgarri bilakatu behar dela erran du Sarasolak, eta Topaguneko Oskar Zapatak Nafarroako Parlamentuan bertan
erabilitako hitzak ekarri ditu gogora: «Hizkuntzaren ekologiaz mintzatu zitzaigun. Hizkuntzak, basoak bezala, zaindu egin behar baitira. Hizkuntzek habitata, elikadura eta babesa behar dituzte», azpimarratu du. Elikadurarik eta babesik gabe, diru l a g u n t z a r i k g a b e, h a i n z u z e n e r e, N a f a r ro a k o e u s k a r a z k o h e d a b i d e e n etorkizuna kolokan dela nabarmendu du Ezkerra koalizioko Marisa de Simonek. «Murrizketek nabarmen eraginen diete, euro bakar bat ere ez baitute jasoko. Egoera horretan ezin izanen dute haien funtzioa bete». Euskararen Legea betetzeko eskatu, eta lankidetza hitzarmenaren alde egin du koalizioko ordezkariak.
Bertzelakoa da, ordea, UPNk, PPk eta PSNk euskarazko hedabideen orainari eta etorkizunari buruz egiten duten irakurketa. Agerian gelditu da Hezkuntza Batzordeko kideen arteko eztabaidan. Krisi ekonomikoaren aitzakia mahai gainean jarri dute, bertze behin. Ez hori bakarrik. Hedabideen esparruan gertatzen ari diren aldaketak azpimarratu ditu, adibidez, UPNko parlamentari Ramon Casadok, eta, ondorioz, zalantzan jarri du
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila hedabideentzako diru laguntzak egokiak ote diren: «Legearen arabera, laguntzen helburua da euskara sustatzea, ez, ordea, enpresei eustea». Komunikatzeko moduak aldatu direla erran du Casadok, gero eta aldizkari gutxiago erosten dela, eta egoera horrekin lotu du laguntzen murrizketa. Nafarroako Gober nuak baliabide materialak erosteko saila aurreikusi duela gaineratu du. Casadok argi du legea betetzen ari dela administrazioa. «Dena emanen bagenizue ere, ez zenukete nahikoa izanen», erran die mozioa aurkeztu duten alderdiei. Legeak hedabide guztiak aipatzen dituela g o g o r at u d i e a l d e rd i h o r i e i P S N k o Rasconek. «Zuek euskarazkoak bertzerik ez dituzue aipatzen, eta horrek susmoak pizten ditu». Kezka bera agertu du PPko A m a i a Z a r r a n z e k . Au r r e k o n t u e t a n , euskarazko hedabideak dira sailik gabe gelditu direnak.
elkarteek Nafarroan. 56 langile aritzen dira haietan, eta 4.000 bazkide eta laguntzaile d a u z k at e. S o s t e n g at z a i l e e n k o p u r u a handitzen segitu nahi dute. Irrati lizentzia berrietarako deialdia ez dute oraindik egin 2011 amaitzerako egingo zuela iragarri bai, baina Nafarroak Gobernuak oraindik ez ditu irrati lizentzia berriak lehiaketara atera. 42 baimen banatuko dituzte, haietako bi Iruñean. Aurreko deialdietan gorabeherak izan dira, eta auzitegiek legez kanpoko jo izan dute gobernuaren jokaera. Lizentzien zain da Euskalerria irratia.
CIESen arabera, euskarazkoak kazeta irakurrienetakoak dira Nafarren erdiek baino gehiagok irakurtzen dituzte tokiko kazetak, CIES etxeak egindako azken inkestaren arabera. Areago, ikerketaren arabera, gehitzen ari dira hedabide horien kontsumitzaileak. Tokiko hedabideetan, euskarazko kazetak dira irakurrienetakoak, CIES etxearen arabera. Bi hilabetean behin argitaratzen direnetan, Nafarroan jarraitzaile gehien dituena da Ze Berri (42.000 irakurle), hainbat udalek elkarrekin argitaratzen zutena.
4.000 dira Euskal hedabideen elkarteen bazkideak. Sei aldizkari, sei irrati eta telebista bat kudeatzen dituzte euskal hedabideen
Hamabostean behin kaleratzen direnetan, Baztan-Bidasoa inguruko Ttipi-Ttapa aldizkaria da buru (29.000 irakurle); astekarietan, berriz, bosgarren da Sakanako Guaixe kazeta (14.000 irakurle). Iazko urrian eta azaroan egin zuten kontaketa.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
«Gauza bat da murriztea, eta beste bat laguntza desagertzea; oso larria da»
Berria 2012/01/12
Urte hasiera zaila izan dute Nafarroako euskarazko hedabideek. Diru laguntzak kendu dizkie gobernuak, eta egoera larrian utzi. Sakanako Guaixe astekariaren eta Beleixe irratiaren kasua hori da. Herritarrei egindako deia ari da erantzuna izaten, hedabideen ardura duen Bierrik fundazioko buru Ainhoa Urretagoienak (Ordizia, Gipuzkoa, 1985) dioenez.
Ez digute aukera askorik eman, egia esan. Topaguneko kideek eta guk geuk izan ditugu harremanak Euskarabidearekin eta alderdi politikoekin. Baina zailtasunak izan ditugu. Ez digute kasu handirik egin. Krisiaren aitzakian ezer egiterik ez dagoela esan digute. Itxaropen gutxi daukagu.
Nola dator 2012. urtea?
Krisirik ez zegoenean ere euskarazko hedabideei oso diru sail txikia ematen ziguten, eta, orain, batere ez. Uste dugu bestelako erabaki bat izan dela, politikoa. Gure eskualdean eta beste hainbatetan zerbitzu oso garrantzitsua ematen diogu gizarteari. CIES etxearen inkesta atera da. Nafarroako Gobernuak berak eman ditu datuak eskualdeka: nafarren erdiek baino gehiagok irakurtzen dute tokiko prentsa. Sakanaren kasuan, euskarazkoa %70ek irakurtzen dute. Datu horiekin, harrigarria da gobernuak ez babestea. Gainera, eskatzen dugun diru saila oso txikia da. Gaztelaniazko telebistei ematen dienetik zatitxo bat euskarazko hedabideei eta euskaraz zerbait argitaratzen dutenei ematea, hizkuntz normalizaziorako eta euskararen egoera babesteko. Legeak dio hori.
Zulo ekonomiko handiarekin hasi dugu, diru laguntzen kontuarengatik. Orain bi hilabete jakin genuen aurten ez dugula laguntzarik jasoko Nafarroako Gobernutik. Gure iturrietako bat diru laguntzak dira; Nafarroako Gobernuarena desagertu egin da, eta Jaurlaritzarena, murriztu. Bierrik fundazioaren aurrekontuaren %40 inguru ziren laguntzak; aurten,%25. Irabazi asmorik gabeko fundazio bat gara eta hedabideen alorrean ari gara, eta handia da zulo ekonomikoa. Iragarpenak eginda zeuden, diru laguntzak izango zirelakoan; bertan behera geratu dira, eta zailtasun handiak dauzkagu gure etorkizuna bermatuko dela jakiteko. Nafarroako Gobernuarekin hitz egiteko aukerarik izan duzue?
Krisia «aitzakia» dela diozu.
Gaztelaniazko hedabideei laguntzen segituko baitute. Murrizketak jasan dituzte, baina gauza bat da murriztea, eta beste bat laguntza desagertzea. Oso muturrekoa eta larria da gurekin egin dutena. Euskararen kontuagatik egin dutela uste dugu.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Laguntza eske jo duzue kalera. Hainbat kanpaina hasi ditugu: finantzaketa iturri berriak jorratu nahi ditugu, eta dirua biltzeko kanpaina bat ere jarri dugu martxan. Hainbat ekimen antolatu dituzte. Harrituta geratu gara harrerarekin. Jendeak oso beharrezko ikusten du gure lana. Abian jarri dugu laguntzaile txartel bat; eskualdeko dendetan deskontuak izango dituzte bazkideek. Eginahaletan ari gara. Aurten 2.000 bazkidera iritsi nahi dugu. Jendearena badaukazue, baina horrelako proiektuek egin dezakete aurrera erakundeen babesik gabe? Hori da gure zalantza. Ikusten dugu jendeak ondo erantzuten duela, baina hori ezin da izan betirako kontua. Une larri batean laguntza ematen dugu denok, baina ezin da izan betirako. Gurearen gisako proiektu batek izan beharko luke administrazioaren babesa. Diru laguntzez gain, beharko litzateke itun bat hainbat urterako gure jarduna bermatzeko. Gobernuak beste nolabait lagundu ahalko luke, publizitatea jarriz edo. Aztertu izan dira horrelakoak, baina oraingo jarrera ez da baikorra. Beste bide batzuk
badaude, bai. Publizitateari dagokionez, eskatzen dugu beste hedabideei ematen zaien tratu bera. Logikoa da. Gainera, interesatuko zaie: gizartean harrera hain ona badu eta hainbeste irakurle baditu, publizitatea egitea interesatuko zaie, jende gehiagorengana iristeko. Hor egon beharko luke laguntza. Nafarroako Gobernuak kendu ditu laguntzak, eta Jaurlaritzak, jaitsi. Udalen ekarpenak zertan dira? Egoera ez da batere ona, baina, hala ere, gure kasuan laguntzei eutsi dien bakarra udalak dira, Sakanako Mankomunitatea. Iaz murrizketa txiki bat jasan genuen, baina aurten ez dugu gehiago izango. Bermatu digute laguntza. Babes hori behintzat jasoko dugu. Garrantzi handia eman diote horri. Eta ezin baduzue aurrera egin? Ez dakigu zer gertatuko litzatekeen. Desagertuko bagina, sekulako eragina izango luke. Informazio aldetik, jendea oso ohituta dago, eta faltako luke. Euskararen aldetik ere egiten dugu lana: informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen dugu, eta euskaraz ez dakitenekin aritu gara, alfabetatzen, poliki-poliki. Hori desagertzea kolpe handia litzateke. Ez dugu imajinatzen Guaixe eta Beleixe gabeko Sakana.
2,45 Nafarroako gaztelaniazko hedabideei emandako laguntza, milioitan. Euskarazko hedabideentzat ez, baina gaztelaniazko telebistentzat dirua hitzeman du Nafarroako Gobernuak: 2,45 milioi euro jasoko dituzte Canal 4, Canal 6 eta Popular TV telebistek aurten.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
EAren arabera, 40.000 euroko kostua du LTD bidez Nafarroan ETB hartzeak
Berria 2012/01/12
«Gezurretan ibiltzea» egotzita, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ardurak hartzeko eskatuko die 1.776 euro eta bi zentimo kosta zaie EAko militanteei Erreniegan iragan astean jarritako hedagailua. Faktura eskuetan zuela, Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinatzaileak jakinarazi du lurralde osoan antzeko hedagailuak jartzeko kostu osoa 40.000 euro ingurukoa dela. Horregatik, EAk «gezurretan ibiltzea» eta polemika artifizialak sortzea leporatu die Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. «Arazoa ez da ekonomikoa, arazoa borondate falta da», salatu du ozen Ramirezek. Horregatik, datozen egunetan ardura politiko zuzena dutenek dimisioa aurkezteko eskatuko diete bi gobernuei. Ezaguna denez, Nafarroan ez dago ETB lurreko telebista digitalean ikusterik. 2009ko uztailean, Patxi Lopez EAEko lehendakariak eta orduko Nafarroako Gobernuko lehendakari Migel Sanzek protokolo baten bidez ETB1 zein ETB2 LTD bidez ikusi ahal izatea hitzartu zuten. Bi urte eta erdi geroago, ETBko bi kateak seinale analogiko bidez baino ezin dituzte ikusi nafarrek. Kostu ekonomiko osoa milioi bat eurokoa dela argudiatuta,
Nafar roako exekutiboak Jaurlaritzak ordaintzea nahi du, eta alderantziz.
Blokeo politiko hori saihesteko eta biluzteko asmoz, iragan astean, enpresa batek Erreniegako Iberdrolaren poste batean hedagailu bat jarri zuen, modu horretan ia Iruñerri osoan ETBren bi kateak LTD bidez ikusi ahal daitezen. Inork ez zekien, ordea, nork ordaindu zuen enpresa horren faktura... atzo arte. Iruñean emandako prentsaurrekoan, EAko Nafarroako zuzendaritzak jakinarazi zuen EAko militanteen diru ekarpenen bidez ordaindu dela hedagailua jartzea.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila «Oihala bertan behera erori da». Ramirezen irudiko, horrek agerian utzi du bi gobernuek argudiatutako ustezko arazo ekonomikorik ez zegoela eta ETB Nafarroan LTD bidez ikusi ahal izatea «sinplea, bideragarria eta merkea» dela. « N a f a r r o a k o G o b e r n u a k e t a Pa t x i Lopezek Nafarroako herritarrei iseka egin diete», salatu du Miren Aranoak, EAko Lurralde Batzordeko eledunak.
langile kaleratzeko arriskua dagoela bi gobernuen akordio faltaren ondorioz. Epemuga gobernuari EAk «hilabate bateko epea» eman dio Nafarroako Gobernuari lurralde osoan hedagailuak jar ditzan eta mantenua ziurta dezan. EAk gogorarazi du Euskal Herritik at Espainian antzeko 300 hedagailu daudela eta ez dutela arazorik eragiten. Ekainaren 30etik aurrera seinale analogikoa betiko itzali beharko du ETBk, eta hedagailuak jarri ezean, lurralde osoan ez da euskara hutsezko telebista katerik egongo. Erreniegako hedagailuak beste frekuentzia batean ematen ditu ETBren kateak. Horregatik, antena bizilagunen artean partekatzen duten etxebizitzetan, kanal berria antzemateko anplifikagailu berria jarri behar da, eta, behar den kasuetan, antena
Nafarroako Gober nuari beste euskal lur raldeekin har remanak ez izateko obsesioa izatea eta ETBren bi kateak LTD bidez hartzea oztopatzea leporatu dio. Eusko Jaurlaritzari ere polemika faltsu hori «asmatzea» aurpegiratu dio. L a r r i t z at j o d u a g i n t a r i p o l i t i k o e n arduragabekeria, Europako Hizkuntza Gutxituen Itunaren gomendioak aintzat hartu ez dituztelako. Ramirezek gogoan hartu du, gainera, uneotan Navarra Directo saiotik hogei
Erreniegarantz begira jarri behar da. Horregatik, hainbat bizilagun elkartek antena enpresetara jo dute ETB ikusteko. Ia Iruñerri osoan ikusi ahalko da, baina badira gune itsu zehatz batzuk, bereziki Iruñerriaren iparraldean.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
«Pirata eta legez kanpokotzat» jo du Nafarroako Gobernuak EAren ekinaldia
Berria 2012/01/13
Kultura kontseilari Juan Luis Sanchez de Munianek «legea» betetzea eskatu dio Industria Ministerioari EAko militanteek ordaindutako diruarekin Erreniegan joan den astean hedagailu bat jarri zuten, eta, horri esker, ETB1 eta ETB2 LTD bidez ikus daitezke Iruñerrian. Faktura erakutsi zuten EAko ordezkariek: 11.776 euro. Eta Nafarroa osoan kostua 40.000 eurokoa izango dela azaldu zuten.
emititu dezan uzteko. Eta ezartzen du Eusko Jaurlaritzak ordaindu behar duela ETB1 eta ETB2ren seinaleen garraioa eta mantentze lana». Kultura kontseiluaren arabera, Nafarroako Gobernuak bere partea bete du. «Baina parte ekonomikoa falta da, eta hori ETBk berak edo Eusko Jaurlaritzak bete behar dute». Nafarroan ETB LTD bidez ikusi ahal izateko inbertsioa milioi bat eurokoa litzatekeela esan izan dute Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Alde horretatik, Sanchez de Muniainek dio beraiek ez dutela kostua asmatu: «EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok berak eman zuen milioi bat euroko datua».
Nafarroako Gobernuak EAren ekimenari erantzun zion atzo. Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sanchez de Munianek adierazi zuen EAren ekinaldia «legez kanpokoa, pirata eta narraskeria» dela. Halaber, Espainiako Industria Ministerioari eskatu dio «lehenbailehen legea betetzeko». UPNko eta gobernu foraleko ordezkariaren arabera, Nafarroa ez da protokoloa hausten ari: «Akordioak ezartzen du Nafar roako Gober nuak konpromisoa izatea ETBk LTD bidez
Bilduren dimisio eskaera Bilduko legebiltzarkide Maiorga Ramirezek «eskandalagarritzat» jo zuen atzo Nafarroako Gobernuko kontseilariaren agerraldia: «Nafarroako herritarrek eskubidea dute nahi dituzten kateak ikusteko, tartean euskara hutsezko kateak. Nafarroako Gober nuak fede txarrez jokatu du». Erreniegako hedagailuaren faktura erakutsi ostean, UPNko gobernariei esan
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila zien: «Zuek zarete arduradunak eta herritarrak engainatu dituzue». Hori dela eta, Sanchez de Muniainen dimisioa eskatu zuen. Nafarroa Baik «kezka eta etsipena» azaldu du Sanchez de Muniainen adierazpenengatik. «Interes falta erabatekoa du Nafarroako Gobernuak akordioa bete dadin», esan zuen atzo Manu Aierdi legebiltzarkideak. Izquierda-Ezker ra koalizioko Txema Mauleonek adierazi zuen ez dutela ulertzen gober nuaren ekintzarik eza: «Hainbeste urteren ostean, ez dugu ulertzen zergatik ez den konpontzen hain sinplea dirudien arazo bat». PSNko Roman Felonesek esan zuenez, sozialista nafarrek ETB Nafarroan ikus dadila nahi dute. Navarra Directo saioa defendatu zuen, «interesgarria» delako. PPko Amaia Zarranzek, berriz, UPNren jokabidea defendatu zuen: «Protokoloa ez da betetzen ari Eusko Jaurlaritza edo ETBren aldetik. Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin beharko litzateke zer gertatzen ari den ikusteko». Protokoloak ezartzen duenez, bestalde, Nafarroako Gobernuak ETBko emisioa eteteko eskubidea izango luke, «edukiak ez badira eskakizunetara egokitzen». 'Navarra Directo'-ko 12 kalera Navarra Directo saioko hogei langileetatik hamabi kaleratuko dituzte hilaren 27an. Otsailetik abenduaren 31 bitartean saioak
20 minutuko iraupena izaten jarraituko du, baina saioaren erdia elkarrizketa batek beteko du. «Zortzi lagunek egindako saio batek ezin du hogeik egindakoaren kalitate bera bermatu», salatu dute langileek. «Lan talde txikiagoarekin ezingo da herritar protagonista guztiei ahotsa eman». EAko Maiorga Ramirezek herenegun adierazi zuen langile horien egoera bi gobernuen akordio faltaren ondorioa dela. Horren harira, Nafarroa Baiko Nekane Pe r e z e k s a i o h o r r e t a k o l a n g i l e e n prekarietatea salatu zuen.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Polemika ez hain txoroa Gertatzen da batzuetan erabili egiten dela d i r u a a i t z a k i a g i s a . Ko m o d i n a d a , denetarako balio du, inork ez dizu zalantzan jarriko ezer, mundu guztiak badu orain arazoren bat sosarekin. Baina aitzakiak hori du: tarteka ikusten dela aitzakia dela, usain hartzen zaiola arrain ustelari. Azken egunetan nabarmen agertu da, Nafarroan ETB ikusi ahal izateko polemikaren harira. Efektu kolpea eman diote bi urte eta erdi ez atzera ez aurrera ari den afera itxuraz txoroari. Txoroa diot, berez konponbide o s o e r r a ze k o a b a i t i r u d i . Te k n i k o k i , nahikoa da ingeniari talde bati eskatzea hedagailu batzuk jartzea. Ekonomikoki ere erakutsi da esan izan den baino dezente merkeagoa litzatekeela: 40.000 euro inguru. Errealitatea beste bat da: seinale analogikoa ekainaren 30ean itzaliko da inork ez badu ezer egiten. Ez dut ulertzen, zinez, zer beldur dion Nafarroako gobernuak ETB Nafarroan ikusteari. Pentsatzen dut pentsatzen dutela beren interes politikoen aurkakoa litzatekeela, kalkuluren bat egina dutela. Auskalo: euskal izenlaguna duen edozerk alergia moduko bat sortzen dielako azalean; euskara bera entzuteak, zapping egin bitartean bada ere, goitikakoa eragiten dielako. Baina ez derrigor; pentsatzen dut UPN, PSN, PPNko bozemaile askok eta askok nahiago duela
Iritzia 2012/01/14
ostiral gaueko eta igande arratsaldeko pilota partida euskaraz ikusi —horietako askok eta askok euskaraz jakinik gainera; gogoratu Baztan— ostiral gaueko eta igande arratsaldeko pilota partida ez ikustea baino. Eta seguru bat baino gehiago apuntatuko litzatekeela igandeko meza ikustera, saioaren audientzia apur bat aupatuz. Eta beldurra bada euskal adjektibodun telebista batek nafarren ideologia ez bakarrik kontserbadore, kristaua, baizik espainiazalea ere karraskatuko duela, mesedez, barrea ateratzen zait. Inork uste du zintzoki gaur hemen ETBk espainiarra ez den abertzaletasunen batez kutsa dezakeela inor? Kontrara, adeptuak lortzeko bidea litzateke ETB ikusten duten euskal abertzaleen artean ere, tresna politiko ezinhobea. Baina, noski, agian dute buruan EAEko e r re a l i t at e s oz i o p o l i t i k o a , e t a j a k i n badakite datorren urtean egingo direla hauteskunde autonomikoak. Eta, akaso, kasu horretan ez da hain inozoa polemika txoro honekin mendeetan eta mendeetan segitzea. Nafarroako ETBren balizko teleikusleen kalterako, bistan da. Aritz Galarraga
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Uemak erakundean sartzeko diru arazoak dituzten herriei nola lagundu aztertuko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko asmoa azaldu dute beste 25 udalerri inguruk Euskararen arnasguneak ugaritzea eta Iparraldeko eragileekin duten harremana berreskuratzea. Horiexek izango dira aurten Uema Udaler ri Euskaldunen Mankomunitateak izango dituen erronka n a g u s i a k . H a l a e r a b a k i z u t e n at zo mankomunitateko kideek Zumaian (Gipuzkoa) egindako batzarrean. Ar nasgune horiek handitze aldera, mankomunitatean herri gehiago sartzea nahi dute. «Iazko hauteskundeen ostean, borondate politiko handia dute udal askok Ueman sartzeko», dio Maren Belastegik, Uemako lehendakariak.
Berria 2012/01/15
zuzendaritza batzordean alderdi abertzale guztietako ordezkariak daude». Bide horretan jarraitu nahi dute lanean, nabarmendu du Belastegik. «20-25 bat herrik Ueman sartzeko interesa dute, eta haiekin hitz egiten ari gara». Batzuek dagoeneko ordaindu dute sartzeko kuota, eta ekainean Goizuetan (Nafarroa) egingo duten urteko batzarretik aurrera izango dira bertako kide. Han egingo dute Uema Eguna ere.
Baina udalerri horietako askok zailtasun ekonomikoak dituzte, eta, ondorioz, diru arazoak Uemako kuota ordaintzeko. «Horrenbestez, hemendik ekainera bitarte herri horiei nola lagundu aztertuko dugu». Atzoko bileran aurtengo aurrekontua onartu zuten, baita iazko jardunaren inguruko azterketa egin ere. 2011. urtea berezia izan zen Uemarentzat, hogei urte bete baitzituen udalerrietan euskararen normalizazioaren alde lanean. «Urte oparoa izan zen, gainera, 61 kide izatera iritsi baikara. Gainera,
Beste batzuek ere badute kide izateko nahia. Baina Ueman sartzeko, biztanleen araberako kuota bat ordaindu behar dute
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila udalerriek, eta batzuek zailtasun ekonomikoak dituzte horretarako. «Badakigu krisialdiaren ondorioz egoera ekonomikoa ez dela erraza. Horregatik, zuzendaritza batzordeak konpromisoa hartu du herri horiei erakundean nola sartu laguntzeko proposamen bat aurkezteko». Asmo hori ekaineko batzarrean aurkeztu eta bozkatuko dute. 2013ra begira ere hainbat udalerri ari dira plangintzak prestatzen mankomunitateko kide izateko.
Ueman. Hori aldatzeko, hango eragileekin hasi dira hizketan. «Hori ere bada gure erronketako bat. Izan ere, gure eragin eremua handitu nahi dugu, eta garrantzitsua iruditzen zaigu Iparraldeko herriak egotea ere». Horrekin batera, eragile sozial nahiz politikoekin akordioak lortzeko, aurreko zuzendaritzak hasitako bidearekin ere jarraitu nahi dute. Krisia ere eragiten ari zaio Uemari. Hala, harremanetan ari dira erakundeekin aurtengo laguntzak adosteko. Deialdi publikoen bidez izan beharrean, hitzarmen bidez izango dira. «Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin nahiz Nafarroako Gobernuarekin harremanetan gaude.
Eragileekin harremanak Iparraldeko herririk ez dago oraingoz
Oraingoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak borondatea erakutsi du horretarako. Haien lehentasunetako bat da euskara, eta jarrera ona dute. Besteekin hitz egiten ari gara, eta ikusiko dugu zer gertatzen den, zein den haien erantzuna».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Euskal Herria helburu Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil da, 82 urte zituela. Aitzindari izan zen politikagintzan, Ondo bereizita egonagatik, elkarri loturiko hiru jarduerak zedarritu zuten Jose Luis A l va re z E n p a r a n t z a T x i l l a rd e g i - re n ibilbideaa. Gutxienik hiru ezpaleko intelektuala izan zen. Pentsalaria eta ekintzailea. Politikagintzan, ETAren sortzaileetako bat izan zen, eta Altsasuko mahaiaren eta Herri Batasunaren sorreran ere parte hartu zuen. Aralarreko kide ere izan zen. Hizkuntzalaritzan, euskararen soziolinguistika arloko aldarrikapenaren aitzindari izan zen, eta Federico Krutwig eta Koldo Mitxelenarekin batera euskara b a t u a r e n bu l t z a t z a i l e n a g u s i e t a k o a . Literaturan, euskal nobelagintza modernoaren abiapuntutzat hartzen da bere Leturiaren egunkari ezkutua estreinako nobela. Atzo goizen zendu zen Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea, Donostian, 82 urte zituela. Orain gutxi arte kalera irteten bazen ere, adinaren ondorioz osasuna ahuldua zuen as paldian . A tzo 16:00etatik aur rera Donostiako Errekalde auzoko beilatokian (Donostia) izan zen Txillardegiren gorpua, oihal batez estalirik. Txomin Iturbe Abasolo Txomin ETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegiren hilotza ere. Gaur 15:15ean erraustuko dute gorpua, familia giroan. Ez da hileta elizkizunik izango. Ezker Abertzaleak atzo iragarri zuenez, omenaldi nazionala egingo diote hilaren 29an.
Berria 2012/01/15
Hiru ur emari izan zituen bere ekinbideak, baina itsaso bera xede. 1994an Euskal Herria helburu saiakera liburua argitaratu zuen. Bere jarduerak kontatzen ditu memoria liburu horretan, bere ideiak nola sortu eta garatu ziren.
Euskal Herria izan zuen beti pentsamendu eta bizi-akuilu, helburu. Bere pentsamenduei beti leial, sarri joan behar izan zuen joera nagusien kontra. Bere pentsamenduari koherente izan zitzaion, euskarazko herriaren alde egiteko. Jose Luis Alvarez Enparantza Donostiako Antigua auzoan jaio zen 1929ko irailaren 27an. Gurasoek euskaraz jakin arren, ez
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila zioten irakatsi: etxean entzun ez eta bere kabuz hasi zen 1948an ikasten. Frankismoa gazte-gaztetatik bizi izan zuen, eta Euskal Herriaren egoera gogorraren kontzientzia hartuz joan zen. Handik aurrera haren bizitzako ardatz izan ziren Euskal Herria eta euskara. Bilbora joan zen Ingeniaritza ikastera, eta, han, ikaskide batzuekin batera Ekin taldea sortu zuen, gerora ETA izango zenaren aurrekoa. Abertzaletasun klasikoarekin kritikoak ziren, eta frankismo itogarriaren aurrean EAJk agertzen zuen jarrera pasiboa salatzen zuen. EGIrekin elkarlanean aritu eta gero, EAJ-tik erabat banandu, eta Ekinekoek beste erakunde bat sortzea erabaki zuten 1959an: Euskadi Ta Askatasuna. Hain zuzen ere, Txillardegik berak asmatu zuen ETA sigla. ETAko zuzendaritzako parte izan zen, kulturaren adarrean. Fronte abertzale baten aldeko jarrera agertu zuen ETAn jardun zuen bitartean, eta marxismo-leninismoaren aurka azaldu zen. ETA sortu aurretik idatzi zuen Leturiaren egunkari ezkutua bere lehen eleberria, 1956an. Urtebete geroago argitaratu zuen Euskaltzaindiak. Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelarekin batera euskarazko eleberrigintza modernoaren abiapuntutzat hartzen da lan hori. Ondoren beste sei nobela eta hainbat saiakera liburu idatzi zituen Txillardegik. 1958tik 1960ra bitartean, Gipuzkoako Diputazioan euskal literatura eskolak eman zituen. 1961ean erbesteko bidea hartu zuen. Frantzian, Suitzan eta Belgikan bizi izan zen. Atzerrian izan arren, ETAn segitu zuen ( z u ze n d a r i t z a u t z i z u e n a r re n ) , e t a kulturgintzan murgildua. Beste zeregin askoren artean, Baionan Euskal Idazkaritza sortu zuen beste euskaltzale batzuekin batera.
Elkarlan horretatik, ortografian eta morfologian oinarrizko arau batzuk adostu ziren euskara baturako, eta 1965ean agiri batean argitaratu. Lantalde horrek aurkeztutako proposamen gehienak geroago Euskaltzaindiak onartu zituen Arantzazuko Batzarraren ondoren, eta, hortaz, Txillardegi aurrerabide haren eragile nagusietakoa izan zen. Politikagintzan ia amaiera arte Ildo politikoarekin desadostasunak zirela eta, 1967an ETA utzi zuen, V. Biltzarra egin eta gero. 1977an, behin Hego Euskal Herrira itzulita, politikagintzan murgildu zen eta ESB (Euskal Sozialista Biltzarrea) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen Iñaki Aldekoarekin batera. 1980an alderdi horretatik kanporatu zuten, euskarak alderdian izan behar zuen garrantziaren inguruko eztabaida baten ostean. Herri Batasunaren sorreran ere parte hartu zuen 1978an eta koalizioaren izenean senatari hautatu zuten. Bere bizitzako une gogorrenetakoa Madrilen senatari zela bizi izan zuen, armaturiko bi gizonek Josu Muguruza Herri Batasuneko diputatua (Espainiako Kongresuan) erail zutenean, 1989ko azaroaren 20an. 1976an unibertsitatean hasi zen lanean, hizkuntzalaritzan espezialista gisa. Bordeleko Unibertsitatean, EUTGn eta Deustuko Unibertsitatean irakasle izan zen, 1967tik 1983ra arte. 1983-84ko ikasturtetik aurrera, Zorroagako Fakultatean soziolinguistikako irakasle izan zen. 70 urte bete zituenean, katedratiko emeritu izendatu zuen EHUK. Euskal Herrian Euskaraz taldearen sortzaileetarikoa ere izan zen Txillardegi 1979an, baita Udako Euskal Unibertsitateko kide ere, hasieratik bertatik. Euskaltzaindian, hiru aldiz proposatu zuten euskaltzain oso izateko: 1980. urtean (Patxi Altuna aukeratu zuten); 1987. urtean (Juan Mari Lekuona); eta
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila 1987. urtean (Ibon Sarasola). Euskaltzain urgazle zen 1957tik.
zerrenda erregistroan aurkeztera joan zirenean.
Bere bizitzaren azken urteetan ere ez zion utzi Txillardegik ekinbide politikoari. ETAren bide armatua agortuta zegoela iritzita, Aralar alderdiarekin bat egin zuen, hura sortu eta hilabete batzuetara. 2007ko maiatzaren 25ean, ordea, alderdia uztea erabaki zuen, Aralarrek ETAren biktimen aldeko ekitaldi ofizial batean parte hartu eta urte hartako udal hauteskundeetara Ezker Batuarekin batera koalizioan joan zenean. 2008ko urtarrilean, EAE-ANV alderdiko kideekin batera agertu zen hedabideen aurrean, Espainiako hauteskundeetarako hautagai-
Txillardegiren heriotzaren albistea BERRIA.INFOk eman zuen atzo eguerdian, eta lehen minututik oihartzun zabala izan zuen. Atzo ikusgai jarritako edukiak ikusgai izango dira gaur ere egun osoan. Albistea bera eta erreakzioak jasotzeaz gain, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren, eta Iñaki Petxarroman eta Juan Luis Zabala kazetarien adierazpenak bideoan jaso zituen BERRIA.INFOk atzo, hurrenez hurren, Txillardegik politikan, hizkuntzan eta literaturan izan zuen eragina jasoz.
Soslaia. «Beti at edo kontra» Heriotzaren ideiari ez zizkion buelta asko ematen Txillardegik. «Fatalitate» handi bat zen beretzat. «Badakit egunen batean etorriko dela eta kito! Ez dut gauza horietan pentsatu. Beharbada arbuio modu bat izan daiteke, heriotza hor dagoela ahazteko modu bat, baina ez dut gauza horietan pentsatu». Honela zion Txillardegik Joxean Agirrek egindako Hitza hitz. Txillardegirekin solasean elkarrizketa liburu luzean. Euskal Herrian kristautasuna gailen zen garaian agnostiko zen Txillardegi. Korrontearen kontra joateko joera izan zuen bere bizitzan. Edo beharra. «Ez da hala nahi izan dudalako izan. Ni ez naiz snob bat eta ez zait gustatzen korrontearen kontra ibiltzea. Halabeharra izan da. Bidea PNV zela onartua zenean, ETAren beharra sumatu nuen. Soluzioa Marxengan zegoela nagusi zenean, nik estalinismoaren goragalea sentitu nuen. Beti at edo kontra». Beti korrontearen alde izan zuena Jone Forcada emaztea izan zen: «Arranke izugarrikoa da, ausardia handikoa eta beti aurrera jotzen duen horietakoa. Niri oso bizimodu gogorra tokatu zait. Jonek egin du posible, dudarik gabe, nik eraman dudan bizimodu zail eta eskergabea», dio elkarrizketa liburuan. Neska kontuetan berantiarra izan zela — «25 urte nituenean hasi nintzen oilartzen»—, aspektu fisikoari dagokionez ez dela izan oso nartzisista —«ez zait gustatzen zerri bat bezala joatea, baina ez dut sekula horrekin problemarik egin», eta bertsolari zaharrak gazteak baino nahiago zituela aitortu zion Agirreri: «Batzuetan programatutako bertsolariak iruditzen zaizkit. Aspaldikoek beste kutsu bat zuten». Telebista ingelesez soilik ikusten zuen. «Euskal telebista amorratu arte ikusten dut, hau da, pare bat minutu». Kiroletan txirrindularitza soilik zuen gustukoa, «oraindik ere alderdi erromantikoa baduelako», eta oso aldian behin pururen bat erretzen zuen.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Asko zor dizugu, Txillardegi Euskaldunon Egunkaria jaio zen gaua, 1 9 9 0 e k o a b e n d u a re n 5 a , L a s a r t e k o Industrialdearen erredakzioan. Berripaperaren lehen alea osatzen nahiko lan, eta ez zen astirik izan jaiotza merezi bezala ospatzeko. ETBko lankide pare bat agertu ginen jaiotzear zegoen egunkariaren langile sortzaileei zorionak ematera. Gure ustekaberako ez zen festa girorik, pizza batzuk apenas. Halako batean, Txillardegi agertu zen erredakzioko atetik xanpain botila batzuk eskuetan. Gaua animatu zien nekea eta urduritasuna aur pegietan marraztuta zeukaten aitzindari gazte haiei. Aitzindarien bi belaunaldi bildu ziren gau hartan, maisua eta ikasleak. Inprentara bidali berriak zituzten plantxa haiek irudikatzen zuten ondo baino hobeto urteetan Txillardegik euskararentzat proposatzen zuen modernitatea. Profil poliedrikoa dauka, gutxik bezala herri honetan, Txillardegik. Politika, hizkuntza, soziolinguistika eta literatura. A z k e n h a m a rk a d e t a k o e r re f e re n t z i a nagusietakoa. Alor horietan guztietan lehen mailako eragilea izan zen, baina soziolinguistikarenean aitzindaria. Euskara museoko hizkuntza izan b e h a r re a n h i z k u n t z a m o d e r n o a e t a noranahikoa bihur zedin ahalegin nekaezina egin zuen, eta eskola sortu. Eskola eta pentsamendua, teorizazioa,
Iritzia 2012/01/15
praktika eta aldarrikapena. Eta Euskal Herrian Euskaraz erakundea. Erakutsi zigun euskarak balio zuela bizitzaren edozein alorretan jarduteko, balio zuela eta balio hori eman behar geniola. Komunikabideen alorrean, adibide bat besterik ez da, gogoangarria da euskarazko telebista lortzeko antolatu zuen «Gabonetarako telebista euskaraz» kanpaina, geroago jaio zen EITBri bidea erraztu ziona Eusko Jaurlaritza sortu berrian. Euskararen estatus modernoak asko zor dio Txillardegiri; gaur egun euskaraz egiten diren gauza asko ez ziren egingo Txillardegik pentsamendu eskola sortu ez balu. Asko aurreratu du euskarak plano sozialean Txillardegik lehen lerroak idatzi zituenetik, baina asko falta da oraindik amestutako egoerara iristeko. Badago oraindik despistatu xamar dabilenik; esate baterako, atzo alderdi abertzale baten izenean Txillardegiren balorazioa gaztelera hutsez idatzita bidali zuena. Asko zor dizugu ,Txillardegi. Egin duzuna zor dizugu, eta egiteko dagoena egitea zor dizugu. Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Konprometitua, koherentea eta ezinbestekoa Aurrena Txillardegi politikaria ezagutu nuen. Euskal Herri euskaldun eta sozialistaren aitzindaria zen. Bagenekien ETAren sorreran egon zela, eta gazteria abertzalean halako miresmen bat eragiten zuen, berarekin ados egon edo ez egon. Pixkana-pixkana, eboluzionatuz joan zen: EAJtik ETAren sorrerara, ETAtik kanpora, Xibertako fronte abertzalea bultzatzera, Herri Batasuna sortzera, Aralarrera, EAE-ANVra... Horrek guztiak erakusten du Txillardegik helburuak beti garbi zeuzkala, analisi propioak egiten zituela eta behar zenean ez zeukala beldurrik pausoak emateko. Oso garbi zeukan Euskal Herri euskaldun batuaren aldeko konpromisoa. Hori Txillardegi politikoa zen. Hori izan zen lehen aldi batean gehien ikusi nuen alderdia. Baina gero, parez pare, ekoizpen literarioa hasi zuen. Lan izugarria. Gogoan dut nolako harridurarekin irakurri genuen Leturiaren egunkari ezkutua. Une hartan euskarazko literaturan ezagutzen genituen autoreekin alderatuta —Orixe eta beste zenbait—, bere literatura zeharo berria zen, bai edukiz, bai formaz. Geroago irakurri genituen Elsa Scheelen, Peru Leartzako... Leturiaren egunkari ezkutua-k eragin nabarmena izan zuen. Txillardegik Europako existentzialismoa oso ondo ezagutzen zuen, bere zabalera guztian, ez bakarrik literarioa. Unamunozale porrokatua ere bazen. Literaturan, beraz, leku nabarmena du, eta aitzindari izan zen, gero etorri ziren beste batzuekin batera. Saiakeran, zer esanik ez. Hizkuntzalaritzan egindako lana nabarmendu nahi dut. Txillardegiren lana ezin da ulertu hizkuntzari eskaini dion denborarik gabe. Euskara batuari
Iritzia 2012/01/15
bultzada izugarria eman zioten berak eta Krutwigek, Arestirekin batera. Gaurko euskara batua pentsaezina da berak egindako lana gabe. Pena izan da bere momentuan Euskaltzaindian izan behar zuen lekua ez lortu izana. Hala ere, erakundearen kanpotik, bere presentzia ezinbestekoa bihurtu da euskararen aurrerabidean. Oso pertsona garrantzitsua galdu dugu, baina bere obra hor dago eta berak abiatutako lanak hor daude. Ondoren etorri diren belaunaldiek hori oso kontuan dute, eta Txillardegi bere zabalera eta sakonera guztian balioesten asmatuko dute. Oraindik gauza asko dago Txillardegiren obran aztertzeko eta sakontzeko. Saiatu beharko genuke bere ahaleginaren parean egoten. Txillardegi XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI. mendearen hasierako euskalgintzaren zutabe nagusietako bat da. Txillardegi ez ezik, aipatu behar dira ere Mitxelena, Villasante eta beste gutxi batzuk. Baina, bere osotasunean, zutabe handiena izan dela esango nuke. Beste batzuek agian literatura edo hizkuntzalaritza landu dituzte, baina Txillardegik Euskal Herri osoaren eraikuntza lotu du. Bere ideiekin ados egon edo ez, inork ezin dio ukatu hasieratik bukaerara izan duen koherentzia. Euskalgintzak eta Euskal Herri euskaldunak galdu egin dute beren aita ponteko nagusia. Xabier Mendiguren Bereziartu Idazlea eta itzultzailea
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Bazter utzi dute Euskararen Legea aldatzeko proposamena
Berria 2012/01/18
Ezkerrak aurkeztu du egitasmoa Nafarroako Parlamentuan, eremu ez-euskalduneko sare publikoan euskaraz ikasi ahal izateko. NaBaik eta Bilduk babesa eman diote; UPNk, PSNk eta PPk kontra bozkatu dute Hemezortzi boto alde, eta 32 kontra. Zenbakitan, emaitza hori jaso du Ezkerrak Euskararen Legea aldatzeko eta euskaraz ikasteko eskubidea Nafarroa osoko sare publikoan bermatzeko asmoz Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako proposamenak. Atzera bota dute, Nafarroa Baiko eta Bilduko parlamentarien babesa baino ez baitu jaso. UPNk, PSNk eta PPk, berriz, kontrako boza eman diote.
Ezkerrak aurkeztutako proposamenak helburu argia zuen, talde horretako parlamentari Txema Mauleonen hitzetan: «Nafarroa osoko gurasoen eskubideak berdintzea». Hau da, denek aukera izatea seme-alabak euskaraz matrikulatzeko. Nafarroa osoan, eta sare publikoan. Eskubide hori, gaur egun, ez da betetzen eremu ez-euskaldunean. Eremu horretan ikastolek eskaintzen dute D eredua,
eta zentro horietara jo behar izaten dute euskararen aldeko hautua egiten duten gurasoek; ikastoletara, bai eta eremu mistoko ondoko herrietako ikastetxeetara ere. Hautu horrek, hain zuzen ere, ahalegin berezia eskatzen die gurasoei, Mauleonek azpimarratu duenez. Ezkerrako parlamentariaren ustez, ordea, ahalegina egitea administrazioari dagokio. Gizarteak, gainera, euskarazko irakaskuntzaren aldeko jarrera argia erakutsi duela gogorarazi du, eta Nafarroako Gobernuak, ondorioz, eskaintza errealitatera egokitu beharko lukeela eskaera horri erantzuna emateko. «2008koa da azken inkesta soziolinguistikoa; haren arabera, nafarren %66,5ek babesten dute euskarazko irakaskuntza herrialde osora zabaltzea; eremu ez-euskaldunean, horren alde dira herritarren %60,8; eremu ez-euskalduneko gurasoen %28,2k, gainera, seme-alabek euskaraz ikastea nahiko lukete». Datuek erakusten duten errealitatea ikusirik, «gutxieneko akordioa» lortzeko asmoa agertu die Mauleonek Nafarroako Parlamentuko gainerako taldeei. Ez du lortu, ordea. Nafarroa Baik eta Bilduk baino ez diote babesa eman Ezkerrak Euskararen Legea aldatzeko aurkeztutako proposamenari. Argi utzi dute, hala ere, ez dutela babesten egun indarrean dagoen legea. «Ez die
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila erantzuten Nafarroak dituen beharrei; lege baztertzailea da», erran du NaBaiko Nekane Perezek. Antzeko iritzia agertu du Bilduko Bakartxo Ruizek: «Euskararen Legeak jasotzen duen zonifikazioak hizkuntza eskubideak urratzen ditu». Ezkerrak proposatutako aldaketari babesa eman diote, dena den, euskararen aldeko urratsa delako.
bat egin dute hamabost urtez gure hizkuntza politikarekin». Gonzalezen hitzetan, Nafarroako Gobernuak bermatzen du guraso orok seme-alabak euskaraz matrikulatzeko duen eskubidea: «Eremu ez-euskaldunean ikastolak daude, eta ikastetxe publikoak eremu mistoan. Ahalegina egin behar dutela gurasoek? Akaso bai, baina ahalegin horrek ez du lege aldaketa justifikatzen». PSNko parlamentari Pedro Rasconen ustez, bertzetik, Ezkerrak proposatutakoa ez da garrantzizko aldaketa. Eta, horregatik, hain zuzen ere, haren kontrako boza eman dute sozialistek. «25 urte bete ditu Euskararen Legeak, eta zenbait arlotan zaharkituta gelditu da; Ezkerrak proposatutako aldaketa, dena den, ez da esanguratsua. Legea baliagarria da oraindik», erran du. Sozialistak azpimarratu du, gainera, egungo legeak ez duela debekatzen eremu ezeuskalduneko sare publikoan euskaraz ikasteko aukera eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuaren hezkuntza politikaren esku dagoela bide hori gauzatzeko aukera.
Aldaketaren aurka Ez dira urrats hori egiteko prest, ordea, UPNko, PSNko eta PPko kideak. Argi utzi dute hori Nafarroako Parlamentuan. Nafarroako Gobernuko bazkideek, hala ere, arrazoi ezberdinak jarri dituzte mahai gainean. UPNk, batetik, legea aldatzeko proposamenarekin egun indarrean dagoen zonifikazioa bertan behera utzi nahi izatea egotzi dio Ezkerrari. Hau da, eremu mistoaren pareko bilakatu nahi izatea eremu ez-euskalduna. UPN, Carmen Gonzalez parlamentariaren hitzetan, ez da halakorik onartzeko prest. Haren ustez, herritarren babesa dute: «Herritarrek haien botoen bidez
Horretarako beharrik ez du ikusten PPk. Horixe erran du Amaia Zarranz parlamentariak, eta zalantzan jarri du eremu ez-euskaldunean euskarazko irakaskuntzaren aldeko jarrerak gora egin duenik. Datuak berretsi ditu Ezkerrako Mauleonek, hari erantzunez. PSNkoen jarrera kritikatu du, halaber, eta Ezkerrak eskatutako aldaketa sozialistek ere babestu izan dutela erran du. «Orain, ordea, lehen errandakoa ahaztu egiten dute». Aurkeztutako proposamena bertan behera gelditu arren, gaiari buruzko eztabaidari ez dio uko egin Ezkerrak. M a u l e o n e k i r a g a r r i d u N a f a r ro a k o Parlamentuan ponentzia egiteko proposamena aurkeztuko dutela.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
6.600 euroren isunak jarri dizkiote EHEri
Berria 2012/01/18
Errepideko seinaleak ezabatzeagatik eta desobedientziagatik jaso dituzte, Altsasun eta Iruñean Azaroan egindako Ezabatu eta Euskaraz bizi ekintzen harira, 6.600 euroren isunak jaso ditu Euskal Herrian Euskaraz-ek Nafarroan. Lau isun jarri dizkiete taldeko bertze hainbertze kideri. Hilabeteon hartu dituzte agiriak. Haietako bi Altsasun identifikatu zituzten foruzainek, joan den azaroan egindako protesten harira. Errepideko seinale bat ezabatzeagatik jarri diete isuna, batetik.
haiek gaztelaniaz erantzuteko eskatu, baina egin ez zutenez, desobedientziagatik ere isun bana jarri diete», azaldu du EHEko kide Gorka Iriartek. Bakoitzari 150 euroko isuna jarri die Foruzaingoak. «Egoera erabat surrealista da». Altsasun ez ezik, Iruñean bertan ere isunak jaso dituzte EHEko kideek. Arrosadian hiri barruko zirkulazioko seinaleak ezabatzeagatik isun bana jarri diote bi kideri, 150 euroko isun bana alegia. Kopuruan dagoen aldea nabarmendu du Iriartek. Egoera salatzeko, agerraldia eginen dute gaur bertan taldeko kideek Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Isunei aurre egiteko moduak aztertzen hasi dira jada. Helegitea aurkeztu dute, isunak atzera botatzeko asmoz, baina Iriartek aitortu du hori lortzeko esperantza handirik ez dutela.
E s p a i n i a k o Tr a fi k o k o Z u z e n d a r i t z a Nagusitik aileg atu zaie isuna. Kide bakoitzak 3.000 euroko isuna jaso du horregatik. Desobedientziagatik bertze isun bana jarri diete. «Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek euskaraz egin zieten foruzainei;
Edozein modutan, hizkuntza eskubideak aldarrikatzen jarraituko dutela azpimarratu du EHEko kideak. «Gure mezua berretsiko dugu karrikan, hizkuntza paisaiaren harira, hedabideen aurkako erasoen harira, irakaskuntzan gertatzen diren erasoen harira eta abar».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Lehiaketa bidez emango zaizkie diru laguntzak Nafarroako telebista kateei
Berria 2012/01/19
2012. urterako Nafarroako Gobernuak kateei emandako laguntza bi milioi eurokoa izango da minutuko iraupena izan beharko dute eta asteburu eta jai egunetan 15 minutukoa. Nafarroako turismoaren promozioa, kultur programazioa, kirola, ingurugiroa, osasuna eta berrikuntza enpresariala jaso beharko dira kateetan (alor horretan 500.000 euro izango da laguntza). Haur eta gazteentzako programazioan, 25 minutuko asteroko saio bat egongo da (160.000 euro). Beste sail bat ere bada, definitu gabeko edukiak biltzen dituena. Nafarroako Gobernuak aldatu egin du telebista kate nafarrei emandako diru laguntzen prozedura. Hemendik aurrera lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira laguntzak. Eta 2012. urterako bi milioi euro izango da laguntza, aurreko urteetan baino milioi bat euro gutxiago. Orain arte Canal4, Canal6 eta Popular TV kateei bakoitzari milioi bat euro ematen zizkien Nafarroako Gobernuak. Deialdiak honako tipologia hauek ezarriko ditu: informazio zerbitzu osoa eskaini beharko dute kateek, nafar geografia guztiko herritarrei eskainia. Infor mazio tarteek astegunetan 25
Puntuaketa sisteman aurreneko aldiz kontuan hartuko dute euskara programazioan sartzea.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Konprometitua zenez, Txillardegi nor zen eta hark ekarritakoa zer izan den aztertzeko asmoarekin, Berria Telebistak mahai ingurua egin du Joxe Austin Arrieta eta
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-rekin (1929-2012) «gauza askotaz» hitz egin zitekeen, Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1945) hizkuntzalari eta itzultzailearen ustez .«Atsegina zen, gainera». Joxe Austin Arrieta idazle eta itzultzaileak «adiskide hurbilen» taldekoa zuen: «Bera irakasle eta ni ikasle ginen garaitik, hasieratik, samurra eta xumea zela ikusi nuen. 'Hika egin niri', esan zidan lehen egunean». Berria Telebistak mahai inguru batean batu zituen biak atzo, eta, Idurre Eskisabel kazetaria gidari zutela, Txillardegiz, haren lanaz, mintzatu ziren luze eta zabal. Pertsonaz, idazleaz, hizkuntzalariaz, euskaltzaleaz, abertzaleaz, politikariaz... Nor zen eta hark ekarritakoa zer izan den aztertu zuten. Ez zitzaien eskatu hil berria definitzea, baina Mendigurenek zera adierazi zuen: «Hasieratik bukaerara konprometitua egon zen bere analisi, ideia eta obrekin. Eta horregatik zen librea». Intelektual «fina eta zorrotza» ere bai, Arrietarentzat. Huntaz eta Hartaz liburuaren bidez ezagutu zuen hil berria: «Lan hark zirrara eragin zigun niri eta nire belaunaldiko euskaltzaleoi». Mendigurenek Saioka eta Iker taldeetan aritu zenean eduki zuen lehen hartuemana Txillardegirekin. «Zalantza asko» zituen pertsona iruditu zitzaion beti Arrietari. «Argi zuen, ordea, zeintzuk ziren bere bizitzaren ardatzak: euskara, Euskal Herria,
Berria 2012/01/19
eta horren gaineko gogoeta eta ekintza». Ez zen, ordea, monotematikoa. «Pertsona kezkatu baten erradio osoa hartzen zuten haren gogoetek. Aurreneko saiakera liburuan, adibidez, gizaki guztioi dagozkigun gaiak azaltzen zituen», adierazi du Arrietak. Horregatik, unean uneko «pentsalari garrantzitsuenen» testuak irakurtzen zituela gehitu du Mendigurenek. «Miguel Unamunoren zalea zen, eta hark bizitzari buruz zuen sentimendu tragikoa oso errotua zeukan bere baitan. Uste dut Euskal Herriaren beraren bizitza horrela ikusten zuela».
Kanpotik zetozen pentsalarien ekarpenak kontuan hartu zituen. Jean Paul Sartre eta Simone de Beauvoirenak, esaterako. «Eta horien ekarpenak ez ziren hizkuntzari lotutakoak»,
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila nabarmendu du Mendigurenek. «Gizakiak eguneroko bizitzan eta gizartean dituen arazoei erantzun bat emateko modua zen. Gizakiarekin zerikusia duen guztia iruditzen zitzaion oso interesgarria». Puntuari erantzun dio Arrietak: «Unean uneko eginkizunari, eta norberaren hurbileko gizarteari erantzun bat ematen aurkitzen zuen bizitzaren zentzua».
beste batzuk baztergarriak». Txillardegik «bazekien» zeinen garrantzitsua den hizkuntza baten etorkizunerako haren «estandarizazioa eta batasuna». Hain zuzen, bera izan zen lehena «gramatika baten oinarriak» ezartzen: « Horixe zen gero euskara batuak hartu zuen bidea. Bera bezalakorik gabe, batua beranduago iritsiko zatekeen».
Horren guztiaren ondorioz, euskal literaturari ekarpen handia egin zion. «Formaz eta edukiez, aurreko egileekin konparatuta, zeharo ezberdina izan zen haren ekarpena. Balioetan, kezketan... Ezberdinak ziren. Batzuek, dena den, formetan hain berritzailea ez zela zioten», esan du Mendigurenek. «Bai, izan ziren horren inguruko eztabaida batzuk», Arrietaren erantzuna.
Azken urteetan, aldiz, «prosodiarekin» kezkatuta zegoela adierazi du Arrietak: «Espainoltzen eta frantsesten ari garela prosodikoki... Melodiaren usaina galtzen ari ote garen...».
Mendigurenek beste hari bati tira egin dio. «Halere, jada garai horretan euskara batua izango zena eskaintzen zuen nolabait». Arrietak, baina, egilearen obraren zenbait ekarpen ez direla aintzat hartu iritzi dio: «Haizeaz bestaldetik eta Labartzari agur, adibidez, ia-ia oharkabean pasatu ziren. Eta, agian, hor dago Txillardegiren adierazpide poetiko trinkoena». Mendigurenek beste pentsalari handi bat jarri du mahai gainean, gaiari jarraipena emanez: «Askotan ematen zuen Nietzscheren prosaren ispilatze moduko bat zela. Ohiko irakurleei zaila egiten zitzaien hura irakurtzea. Oso landua zen, trinkoa, hizkuntza aberatsekoa...Kriptikoa, batzuen esanetan». Mendiguren iritziz, Txillardegiren nortasun z a b a l a re n e z a u g a r r i e t a k o b at h a re n «prosagintza» zen. «Liburu batetik bestera eboluzionatu egiten zuen». Eredu onak edo baztergarriak Segidan hizkuntzaren gaia atera du: «Europako hizkuntza gutxituen inguruan izugarrizko informazioa jarri zuen eskura. Hasi herrialde baltikoetatik... Israel, Irlanda, Txekia... Eredu batzuk imitagarriak iruditzen zitzaizkion, eta
Politikagintzan ere «bide urratzailea» izan zen, Mendigurenen aburuz: «Baina berak politika helburu baterako bideratzen zuen. Uste dut egundoko eredua dela bizi osoa aulki batean eserita pasatzen duen politikari errepikatzaileen aurrean». Arrietak uste du «politikari garrantzitsua» izan zela, «estandarra» ez zelako: «Batzuetan, momentu hartan integratuta zegoen taldearekin eztabaidatu eta hautsi izan zuen. Jon Juaristik, adibidez, nor aipatzen du euskal abertzaletasunari buruzko bere lanetan? Txillardegi. Juaristik badakielako hizkuntzan ardazturiko abertzaletasuna oso inportantea dela». Transmisioari ematen zion garrantzia. Eta Mendiguren beldur da ez ote den horretan huts egin: «Badago belaunaldi bat Txillardegi edo garai batean euskalgintzan parte hartu dutenen mundua ezagutzen ez duena, zoritxarrez. Ikuspegi historikoa edukitzea falta zaigu». Eta transmisioa ez hausteko, ideia bat plazaratu du Arrietak: «Zeinen interesgarria eta beharrezkoa den Txillardegiren obra jasoko zukeen fundazio bat edukitzea. Bilgune bat ikertzeko, eta gero aztertutakoa zabaldu ahal izateko. Horrelako z e r b a i t a m e s t u k o l u k e » . Pe r t s o n a konprometituak, libreak.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Lanbide Heziketako zentro bat ireki dute ikastolek Bilbon, euskara xede duena
Berria 2012/01/20
Azarotik, informatika, komunikazio, kirol eta jarduera fisikoko goi eta erdi mailako zikloak eskaintzen ditu Harrobia Fundazioak Ikastolen Lanbide Heziketarako Harrobia izeneko zentroa inauguratu zuen atzo Bilboko San Frantzisko auzoan. Helburu nagusietako bat hainbat titulazio euskaraz ematea dela adierazi zuen Ju a n C a r l o s G o m e z f u n d a z i o k o lehendakariak. «Lanbide Heziketan oso eskaintza urria izan da euskarazko formakuntzan. Baina hizkuntza jendartean normalizatzeko nahitaezko elementua da Lanbide Heziketa euskaraz eskaintzea».
Baina urteek aurrera egin ahala kopuru hori handitzea espero dute. Era berean, formazio ez arautuari dagokionez, ikasturte osoan antolatutako ikastaroetan 500 bat pertsonak parte hartzea espero dute. Zentroak hainbat titulazio eskaintzen ditu: erdi mailako zikloak informatika zein komunikazio arloetan, eta goi mailako zikloak jarduera fisikoan eta kiroletan. Hala ere, datorren ikasturterako eskaintza handitzeko borondatea dute. Arreta zerbitzu soziokulturala eta marketin zein merkataritza ikasketak dira aurrera begira dituzten erronkak. Atzo ireki zuten modu ofizialean LH zentroa. Egitasmoak, ordea, ibilbide luzea izan du. 2006an hasi ziren eraikitzeko obrak. Urteetan egindako lanari esker eta izandako arazoei aurre eginez, azaroan lortu zuten aurreneko ikasturtea martxan jartzea. «Asko kostatu zaigu proiektua aurrera ateratzea, baina pozik gaude», esan zuen Gomezek.
Euskara xede garrantzitsua bada ere, proiektuak baditu beste zenbait jomuga. Erronka horietako bat da «LH integrala» txertatzea. Horrekin batera, ikastolen eredu parte hartzailea enpresa mundura zabaltzeko borondatea ere badu. Fundazioa Bizkaiko zazpi ikastolak osatzen dute, eta egun ehun ikasle baino gehiago ditu.
Zentroak 6.400 metro koadroko azalera dauka. Proiektua burutzeko sei milioi euroko inbertsioa egin dute, eta %25 Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu du. Gainerako kopurua, berriz, Harrobia Fundazioa osatzen duten ikastolek jarri dute. Bilboko Udalak, bestalde, ikastetxea dagoen ingurua berreskuratzeko sustapen politikaren barnean, eraikina egin den orubea eskaini zuen.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Iribasi egotzi diote agirietan euskara ezkutatzea
Berria 2012/01/21
Nafarroako Hezkuntza kontseilariak hala erabakita, ikastetxeek bereizi egin beharko dituzte euskara eta gaztelania paperetan Euskara «ezkutatzeko eta desagerrarazteko» Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek egindako beste urrats baten moduan. Hala ikusi dute EILAS sindikatuak eta Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak departamentuko eta haren menpe dauden zentroetako — tartean, ikastetxeak— agiriak, txostenak, ziurtagirik, errotulazioak eta bestelako jakinarazpenak euskaraz eta gaztelaniaz ez egoteko Iribasek onartu duen dekretua. Hemendik aurrera agiriak bereizita egon beharko dira, batetik euskaraz eta bestetik gaztelaniaz. Soilik «baldintza berezietan eta kontseilariak aginduta» egongo dira bi eletan. Martxoak 31 baino lehen hasi beharko dira ikastetxeak araua betetzen.
bitan edo bereizita. «Baina beharrezko ikusten genuen departamentuan euskararen erabileraren inguruan irizpide komun bat ezartzea. Hori erabakitzea kontseilariari dagokio, eta ez ikastetxeei», defendatu du Iribasek. Gainera, nabarmendu du neurria indarrean jartzeak ez duela kostu ekonomikorik eragingo. Hori ukatu du Sortzen-Ikastabatuaz-eko Nestor Salaberriak. «Gaur [atzo] departamentuan egon naiz, eta hango langileek beraiek esan didate bi eleko euskarri berriak prest zituztela. Beraz, kostua izango duela neurriak. Hori ezin da zalantzan jarri». Salaberriak argi du Iribasek zergatik hartu duen halako erabakia: «Kontseilaria aurrematrikulazio kanpainan dago. Horregatik hartu du erabakia une honetan. Euskara eta euskarazko ikastetxeak ikusezin egin nahi ditu, azken batean, bazterrean utzi». «Inposatutako» halako erabakien aurka erantzunak «argia» izan behar duela esan du Salaberriak. «Erantzunik onena haurrak D ereduan matrikulatzea da. Hori egitera deitu nahi ditugu gurasoak».
Orain arte ikastetxeek nahi bezala egin zitzaketen agiriak eta jakinarazpenak: ele
EILASek atzera egiteko eskatu dio Iribasi.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila «Euskara ikusezin egiteko beste estrategia bat da, eta horretan ez jarraitzea galdegin nahi diogu. Onar dezala agiriak, errotulazioak eta bestelakoak bi eletan egotea», salatu du. Sindikatuak onartu du 29/2003 dekretuak bide ematen diola Iribasek hartutako erabakiari. Izan ere, jakinarazpenak bereizita egiteko aukera jasotzen zuen. «Baina zentzua erabili, eta ez zuten egiten. Alberto Catalan departamentura iritsi zenean, ordea, guztia aldatzen hasi zen. Hark euskarazkoak eta gaztelaniakoak bereizteko gomendioa eman zien langileei. Baina badirudi ez zutela egin, eta azkenean inposatuta egin behar izan dute». Iribasen erabakia salatu du, halaber, Bilduko Aitziber Sarasolak, eta nabarmendu du «kezka eta ondoeza» eragin duela D ereduko ikastetxeetan. Hala, kontseilariaren agerraldia eskatu du Bilduk, azalpenak eman ditzan.
D EREDUAREN ALDE EGIN DU NIZE-K Otsailaren 6an Haur eta Lehen Hezkuntzan hasiko den aurrematrikulazio kanpainaren atarian, sare publikoko D ereduaren alde egin du NIZEk, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak. Publikoa ez ezik kalitatezko hezkuntza ere badela azpimarratu du NIZEko zuzendari Iñaki Anduezak, bai eta eleaniztuna ere, euskaratik abiatuta. Nafarroako D ereduko 59 ikastetxe publikok egiten dute bat NIZEn. Haur eta Lehen Hezkuntzako 8.000 ikasle dituzte.
Ezkerraren eskaria Nafarroako hezkuntza sisteman euskarak duen egoera aztertze aldera, parlamentuan batzorde bat osatzea proposatu du Ezkerrak. «Gure nahia da lurralde osoan izatea euskaraz ikasteko aukera sare publikoan», dio Txema Mauleon parlamentariak. Mauleonek hori nola egingo litzatekeen zehaztu du. «Jendearen berdintasun eta askatasun eskubideak bermatuko genituzke. Kontua ez da zerbait inposatzea, baizik eta Nafarroa osoko gurasoek eskubidea izatea seme-alabak nahi duten ereduan matrikulatzeko». Sindikatuekin, guraso elkarteekin, irakasleekin, eta abarrekin bilduko litzateke batzorde hori. «Ahalik eta adostasun sozial eta politiko handiena lortu behar dugu euskarak hezkuntzan izan behar duen rolaren inguruan».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Letonia-Nafarroa-Txillardegi 2001ean Adios herriko (orduan Adiotz deitu behar genion euskaraz, gerora gaztelerazkoaren parekoa erabiltzea onartu du Euskaltzaindiak) galdeketaren albistea e g i n n u e n , E u s k a l Te l e b i s t a k o albistegietan. Uxue Barkos nuen editore, lanbide honetan konfiantza handienetakoa eman didan pertsona, beti zorrotz, beti euskaltzale. Azken orduan agindu zidan Izarbeibarko udalerri haren berri ematea. Herria eremu ez-euskaldunetik mistoan sartzea bozkatu zutela uste dut (marka da interneten dena ei dagoen garaian duela hamar urteko albisterik ezin topatzea. Baina Egunkariaren absoluzio eta guzti, 1991-2003 arteko artxibo bikain hori desagertuta dago, liburutegi osoa erreta Iñigo Aranbarrik esan bezala). Kontua da, euskararen aldekoek irabazi egin zutela. Ez dakit zelan eman nuen albistea, baina gauza positibotzat hartu genuela bai. Biharamunean, Gara-k bestelako irakurketa egiten zuen: eskubideak ez dira bozkatzen. Hau da, gehiengoaren iritzia eremu ez-euskaldunean geratzea balitz ere, euskaldunek eskubideak izaten jarraituko lukete. Hau da, gehiengoak ez dauka gutxiengoari eskubideak ukatzerik. H o r i xe e k a r r i d i t g o g o r a e g u n o t a n Letoniako kazetari adiskide batek esandakoak, eta Nafarroako Legebiltzarrean gertatu denak (eremu ezeuskalduna misto bihurtzeko proposamenari PSNk emandako ezetzak, PP eta UPNrekin batera). Txillardegi zenak aspaldi adierazi zuen herrialde baltikoetako bidea, independentzia lortu
Iritzia 2012/01/22
eta hizkuntza galdu zuen Irlandaren aurretik (hori Euskal Herriko paradoxa: euskarak estatua/independentzia behar du bizitzeko, baina independentziak erdaldunak —ere— beharko ditu, balizko galdeketan gehiengoa izateko). Estatu baltikoetako errealitatea, Letoniakoa batez ere, ondoen ezagutzen dutenetakoa da Asier Blas, eta ñabardura eta kritika ugari egin dizkio eredu horri.
Aski interesgarria da Blasen blogean barneratzea, hizkuntza normalizatzeko ereduaren —eta balizko independentzia eta estatua eratzeari buruzko— porrotaren berri izateko. Datu soil bat: duela hogei urte independentzia lortu zuenean 2,6 milioi herritar zituen Letoniak, egun ez da bi milioira iristen. «Biztanleen % 25 baino gehiago galdu ditu, gerra gogor eta lazgarria sufritu duen herrialde baten datuak dira» argitu izan du Blasek. Te s t u i n g u r u h o r i a h a z t u g a b e ,
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila hizkuntzaren auzia berriz ere hizpide daukate Letonian. Eta errusiera ofizialtzea eskatzen duen erreferenduma egingo dute otsailaren 18an. Errusieraren aurkako neurriak gogortu ahala, eslaviar jatorriko herritarrak antolatu eta erreferendumaren aldeko 187 mila sinadura lortu zituzten. Letoniako zentsuaren %10ak (154 mila lagunek) erreferendum eskaera eginez gero, hala egin behar da. Ostiralean Auzitegi Gorenak galdeketa berretsi zuen, eta atzera bota eskuineko bi alderdiren eskaera, bertan behera gera zedin. Ez dago zalantza askorik emaitzari buruz: zentsuaren erdiaren botoak beharko lituzkete errusieraren aldekoek. Biztanleen ehuneko berrogei inguruk dute eslaviar jatorria, baina ehuneko hamabostek ez dauka herritartasunik (bote eskubiderik ere ez, beraz), besteak beste l e t o n i e r a z e z d a k i t e l a k o. H a l a e re, letonieraz bikain dakiten milaka herritarren aurkako arrazakeriaren berri D EREDUA ALDARRI, FESTA GIROAN Ermitaberri ikastetxe publikoak eta guraso elkarteak antolatuta, D ereduaren aldeko festa egin zuten atzo Burlatan (Nafarroa). Bertan, Nafarroako guraso guztiek semealabak eredu horretan matrikulatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste. Jai giroan egin zuten aldarrikapena guraso, ikasle eta irakasleek, egitarau betea prest baitzuten horretarako. Haurrentzako tailerrak, txistorra eta txokolate jatea eta buruhandien kalejira izan ziren, besteak beste, goiz osoan.
eman izan du Asier Blasek sarritan, eslaviar jatorria izan edo ezkerreko alderdietan (gehienetan bat datoz) aritzeagatik. Bestelako politikak egon dira Lituanian, baita errusiar jatorriko biztanle asko dituen Estonian ere. Txillardegiren sokak merezi du jarraipenik, Baltikoko, Irlandako eta beste herrietako arrakasta eta porroten berri izateko. Baina hizkuntza-eskubideak eta herritarren borondatea ere aintzat hartu beharko lirateke. Duela 25 urte euskal eremuan sarturiko udalerri batzuetan zegoen euskaldun kopurutik gora daukate gaur eremu ezeuskalduneko zenbait udalerrik. Eta parlamentuek edo udalbatzek dena erabaki ordez, herritarrei hitza ematea ez da esperientzia txarra, norbere herria non kokatu erabakitzeko. Urtzi Urrutikoetxea
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Lodosako ikastola larri dago, eta Ikastolen Elkarteak dirua biltzeko kanpaina bat hasi du
Berria 2012/01/24
Ostegunean hasiko da kanpaina ikastoletan, eta, hortik aurrera, edonork izango du dirua emateko aukera « M u t u r re k o g a b e z i a e k o n o m i k o a n » . Halaxe dago Lodosako Ibaialde ikastola (Nafarroa). Urte hauetan, Nafarroako ikastolak aritu dira hari laguntzen. «Isilean, lan handia egin da. Baina elkartasun kutxa amaitua dago», dio Pello Mariñelarenak, Nafarroako ikastolen zuzendariak. Egoeraren larritasuna ikusita, Ikastolen Elkarteak laguntza kanpaina bat jarri du abian. Ekimen horren lehen urratsa Ikastolen Elkarteak berak egingo du, ostegunean, Euro bat, marrazki bat egitasmoaren bidez. Egun horretan, ikastoletako ikasle bakoitzak euro bateko ekarpena egingo du Ibaialde ikastolaren alde.
Gainera, elkartasun keinu moduan, marrazkiak egingo dituzte, Lodosako ikastolaren egoeraren larritasuna azalduz. Kontu korronte bat ere jarri dute, nahi duenak ekarpena egin dezan. «Erantzun aktibo eta eraginkor bat eman behar dugu, inposizio eta eragozpenen aurrean», nabarmendu du Koldo Tellituk, Ikastolen Elkarteko lehendakariak. K anpaina atzo aurkeztu zuten, eta Mariñelarenarekin eta Telliturekin batera izan zen Seaskako lehendari Paxkal Indo. Ibaialdek Lodosa, Sartaguda eta inguruko herriei ematen die zerbitzua, eta 74 ikasle ditu. Egun, ikastetxea eraiki ahal izateko obren mailegua ordaintzen ari da: 70.000 euro urtean. Gainera, itundu gabeko bi ikasgelaren kostua hartu behar du bere gain. Urtero, 100.000 euro inguruko kostua dute bi ikasgela horiek. Horrek ataka zailean jartzen du. Mariñelarenak argi du non dagoen Ibaialderen egoera ekonomikoaren jatorria: «Nafarroako Gobernuak ikastolei inposatutako finantzaketa ereduan dago arazoa. Itunak ez dira nahikoa gastu
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila arruntari eusteko, eta defizita metatu egiten da. Hori gertatu zaio, zoritxarrez, Ibaialderi».
dituzten gurasoen ahaleginari esker mantentzen da han gure hizkuntza». Ikastola horien lana ere aitortu dute.
Orain arte, gainera, Eusko Jaurlaritzatik eta Espainiako Gobernutik ere jasotzen zituzten laguntzak. «Gaur egun, ordea, amaitu dira jatorri horretako ekar penak. Elkartasunaren bidea geratzen da soil-soilik», azaldu du Mariñelarenak. Nafarroako Gobernuaren jarrerarekin oso kritiko da Tellitu. «Nafarroan, familia asko daude ikastolen aldeko hautua egiteko prest. Foru administrazioak, ordea, oztopatu egin nahi du joera hori. Horregatik ukatzen die ikastolei finantzaketa egokia». Hori «diskriminazioa» dela salatu du. «Lurraldeko inguru batzuetan euskaraz hezteko bidea ematen du, eta beste batzuetan, berriz, ukatu egin du. Izan ere, ikastolak dira aukera hori eskaintzen duten bakarrak. Gurasoek seme-alaben ikastetxea aukeratzeko duten eskubidea ere urratzen du Nafarroako Gobernuak. Hori oso larria da». Hori dela eta, erantzun «baikor, eraginkor eta aktibo bat» emateko beharra defendatu du Tellituk. «Arazoak dituzten ikastoletakoek jakin behar dute guk eskainiko diegula behar duten elkartasuna eta arreta. Seme-alabak ikastetxe horietara eramaten
Aurrematrikulazio kanpaina Datorren astean hasiko da 0 eta 3 urte bitarteko haur ren aur rematrikulazio kanpaina Hegoaldean. Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta otsailaren 6tik 13ra Nafarroan. Ikastolek Konfiantzan, Ikastola hartu dute kanpainarako lelo moduan. Ikastolen aldeko apustua egitera deitu dituzte gurasoak. «Krisi eta nora ez garai honetan ziurtasunaren alde egin dezatela, kalitate kontrastatuaren alde, ikastolen sendotasunaren alde», nabarmendu dute.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Akademiak irakasle postuak kentzea onartuta EEPk hondoa jo duela dio Ikas-Bik
Berria 2012/01/25
Ikas-Bik uste du Parisek eskola publiko elebidunari muzin egin diola; herriz herriko kanpaina bultzatuko du
Ikas-Bi eskola publikoko gurasoen elkarteak itsasontzi bat hautatu du sinbolikoki haren haserrea plazaratzeko. Itsasontziaren parabola baliatuz, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eskola publiko elebiduna zorabiatzen duela jakinarazi zuen Thierry Delobel Ikas-Biko presidenteak. Eskola publiko elebidunarekin batera, Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntza politikak ura hartu eta hondoratzeko bidean dagoela azaldu zuen. Azkenik, Ikas-Bik unamak askatu eta ur handietan aritzeko prestasuna duela jakinarazi zuen. Paueko Akademia Ikuskaritzak ez du oraindik jakitera eman zenbat postu
kenduko dituen heldu den eskola sartzean. Hala ere, murrizketa bakar bat ez dutela onartuko jakinarazi zuen Delobelek atzoko agerraldian. «Murrizketa dagoen eskola orotan protesta eginen dugu». Irakaskuntza elebiduna garatzeko eng aiamendua hartu bazuen ere, Fr a n t z i a k o H e z k u n t z a k b a l i a b i d e a k murrizten ditu. Akademia ikuskariak erran zuen onartuko zuela irakaskuntza elebiduna garatzea, baina frantsesezko lanpostuetatik hartuz euskarazko lanpostuak betetzeko. Mixel Esteban Ikas-Biko koordinatzailearen iritziz, politika hori ezin da horrela garatu. Familiaren barruan euskararen transmisioa eten dela azpimarratu zuen.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Horrela, gizarte harremanetarako hizkuntza frantsesa delarik, euskara eskola hizkuntza bihurtzen da kasurik hoberenean. Ikasgeletan haurrak metatuz, e z i n e z k o a b i h u r t ze n d a k a l i t at e z k o eskaintza bermatzea. Gainera, legeak parekotasunera behartzen ditu eskolak, frantses eta euskara oren kopuru berak eskainiz. Estebanek adierazi zuen euskararen aldeko eragina lortu nahi bada eskola elebidunean ere murgiltze eredua indartu behar dela. Murgiltze eredua gela barruko erabilerara mugatzen da, hala ere, eskola laguntzaileak eta langileak herriko etxeetako langileak direlako. EEPk porrot Hizkuntz politikaren bihotzean belaunaldi gazteen euskalduntzea ezarri zuen EEPk lehentasun gisa. Eskola publikoa dagoen baldintzetan, ikasleak metatuz eta irakasle postuak kolokan jarriz, helburu hori ezinezkoa dela azaldu zuen Delobelek. EEPko langileek tokiko er realitatea ezagutu ez, eta urratsik ez dela nabarmendu ondorioztatu zuen. «Ez diot errua botatzen presidente berriari, baina hasieratik hartutako bide teknokratak hona ekarri gaitu», adierazi zuen Max Brisson E E P k o p re s i d e n t e o h i a r i ze h a rk a k o erreferentzia eginez.
Horren aitzinean, geldirik egoteko asmorik ez duela azaldu zuen Ikas-Bik. Otsailetik apirila bukaera arte gurasoen arteko bilkurak antolatuko ditu Ikas-Bik, herriz herri. «Ez du balio teknokrata batek plangintza aurkeztea irakasle bati; gurasoek duten esperientziaren lekukotasuna eman behar diete guraso berriei». Ikas-Bik uste du guraso berriei informazio zuzena emanez gero gela eta eskola elebidun berriak sortzeko aukera dagoela. Aldiz, prozedura aldatu beharko litzatekeela dio. Izan ere, gaur egun irakasle xume batek eragotz dezake eskola elebidun bat irekitzea. Eskaintza orokortzea litzateke aterabidea, baina horretarako EEPk jorratu beharko luke bidea. Anartean, ama eskoletan «murgiltze» eredua «esperimentazio» gisa baliatzeko aukera indartzea eskatzen du Ikas-Bik.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Denda handien hizkuntza betekizunak baliogabetzeko testua, prest
Berria 2012/01/25
Euskaraz bizitzeko nahiari eutsi eta kontsumo harremanak euskaraz izateko eskatu du Kontseiluak Euskaldunei euskaraz kasu egiten ez dieten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saltoki handiek ez dute isunik ordaindu beharko. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuak oinarrizko hizkuntza betekizunak ezarri zituen, baita horiek ez betetzeagatik ordaindu beharreko zigorrak ere. Eusko Legebiltzarrak, ordea, legea aldatuko du hizkuntza betekizun horiek zigortuak izan ez daitezen. Kontsumo Batzordeak oniritzia eman dio PSEk aurkeztu zuen testuari, PPren eta UPDren babesarekin. Horrenbestez, osoko bilkurak bozkatuko duen proposamena prest dago.
Dena den, babesa eman dioten bi alderdietako ordezkariek zenbait kritika egin dizkiote. Hizkuntza betekizunak ere kentzeko «ausardia» falta izan zaiola leporatu dio Iñaki Oiarzabal PPko legebiltzarkideak. Gorka Maneiro UPDko kideak «beldur handiegia eta konplexu asko» izatea egotzi dio PSEko gobernuari. Zigorrak kentzeko asmoa kritikatzeaz gain, legea aldatzeko hartutako bidearen aurka ere jo du Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideak. Hain zuzen ere, aldaketa legebiltzarreko taldeak proposatu duela gogorarazi du, eta ez Eusko Jaurlaritzak lege proposamen baten bitartez: «Parte hartzea saihestu nahi dute». Bestetik, aldaketa gezurretan oinarritu dutela nabarmendu du Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak. «Aldaketaren gobernuak aldaketa dakarkigu PPren eskutik eta UPDren itzaletik». Erabileraren aldeko deia
Vicente Reyes PSEko kideak uste du lege aldaketarekin «oinarrizko adostasuna» berreskuratuko dela. Adostasun hori hautsi izana leporatu dio Ibarretxeren gobernuari.
Kontsumitzaileen estatutuaren aldaketak «babesgabetasuna» ekarri arren, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi eta kontsumo harremanak euskaraz egiteko deia egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. «Euskaraz bizitzeko hautu tinkoari esker lortuko dugu gero eta enpresa edo saltoki gehiagok gure eskubideak bermatzea».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Esan Erran isildu arren, 'Pulunpe' aldizkariak aurrera jarraituko du
Berria 2012/01/25
Nafarroako Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzama ibarretan banatzen da hilero Egoera ekonomikoak bultzatuta, aurreko ostiralean Nafarroako Esan Erran irratiak isildu behar izan zuen, halabeharrez. Ametza kultur elkarteak, ordea, ez du etsi euskarazko komunikabideak herritarrei zabaltzeko asmoarekin. Eta Pulunpe euskarazko aldizkaria egiten jarraituko du, azkeneko 20 urteetan bezala. «Gogorra da gure eskualdeko ahotsa ez entzutea uhinetan», dio Pulunpe aldizkariko koordinatzaile Arantxa Puignauk. «Irratiko esatariarekin lana estua izan da, eta irratiaren itxierak gauzak beste modu batean egitera bultzatuko gaitu. Ez gaude irratia isiltzearekin konforme, eta irratiari beste ate batzuk zabalduko dizkiogu». Pulunpe aldizkaria honako ibar hauetan banatzen da: Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzama. «Gure xedea herri bakoitzeko etxe bakoitzean sartzea izan da, aldizkaria sortu genuenetik, eta hala egiten dugu», dio Puignauk. Herri eta ibar horietan gertatzen direnak jasotzen saiatzen dira. «Herritarrek hurbil sentituko duten aldizkaria egin nahi dugu, eta, horretarako, haiei protagonismoa ematea eta hori euskaraz egitea da gure helburu garrantzitsuena». Aldizkariak Atetz, Basaburu, Imotz eta Odietako udalen babesa du, eta Ametza kultur elkarteko 220 bazkideena ere bai.
«Pulunpe, egun dituen baldintzak kontuan hartuz, ez dago arriskuan». Euskarazko aldizkariak, ordea, Nafarroako Gobernutik ez du sosik jasotzen. «Nafarroako Gobernuko agintariek euskarari dioten gorrotoa ulertezina da. Argi dago ito nahi gaituztela eta isilarazi». Nafarroako euskarazko komunikabideak ohituta daude baldintza kaxkarretan bizirik
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila irauten, «zoritxarrez». Egoera horrek elkarlanean sakontzera eramaten ditu P u l u n p e e t a b e s t e p ro i e k t u b at z u k . «Aldizkariekin bakarrik ez, euskarazko hedabide eta kultur taldeekin ere bai. Egoera honek guztiengan izanen ditu ondorioak, eta, seguruenik, une hau ezin egokiagoa izan daiteke guztiak elkartzeko eta norabide
berean jartzeko». Indarrak metatu eta bide berean jartzen saiatu beharko dutela uste du aldizkariko kideak. 1992. urtean Pulunpe aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu zuteneko erronka berarekin jarraitzeko asmoa dute: «Hotsa atera baietz!».
Maitane Burusko. Esan Erran irratiko esataria
«UPN-PSN gobernuaren gorrotoak eraman gaitu gauden lekura» Zein izan da Esan Erran irratia itzaltzearen arrazoia? Erabaki politiko baten ondoriozko arrazoi ekonomikoa izan da. Ez da borondatez eta gogo onez hartu dugun erabakia. Egoera larrietan erabaki larriak hartu behar izaten dira, eta oraingoan behartuta ikusi dugu geure burua irratia, oraingoz, isiltzeko. Besteak beste, Nafarroako Gobernuak diru laguntzak desagerraraztearen ondorioz. Kolpe latza izan da; orain arte arrastaka, oztopoak gainditzen, estu eta larri ibili gara, baina irauteko lanetan eta sinesten genuen horretan indar eta ilusio guztia jarriz. Itzultzeko aukerarik ba al dago? UPN eta PSNren gobernuak eraman gaitu gauden lekura, beren harrokeriak, gorrotoak eta ezjakintasunak, alegia. Baina, egunen batean gauzak aldatuko direlakoan gaude, esperantza ez omen da sekula galdu behar. Aldizkariak gure etxeetara iristen jarraituko du, eta uhinak guztion artean berreskuratuko ditugu. Horretarako, orain dugun aukera bakarra auzolana da. Hasi gara mugitzen, lantaldeak osatzen, irratian ahotsa jartzeko jendea antolatzen... Zer baldintza beharko lirateke normaltasunez irratia itzultzeko? Euskaraz ari garen hedabideontzat normaltasuna euskararen normalizazioak ekarriko du. Herri honetan gure hizkuntzan bizitzerik ez dagoen bitartean zaila izanen da dena.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
D ereduaren onura goraipatu dute Nafarroako hainbat udalek
Berria 2012/01/26
Haurrak euskarazko hezkuntza ereduan aurrematrikulatzeko kanpaina bat aurkeztu dute erakundeek zituzten. Hauexek dira kanpainaren bultzatzaileak: Nafarroako hamasei udal (Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Bidaurreta, Burlata, Esteribar, Etxauri, Gares, Uharte, Oltzako Zendea eta Orkoien); Aezkoako, Erronkariko eta Zaraitzuko Batzorde N a g u s i a ; Z i z u r N a g u s i k o Ku l t u r Patronatuak; eta Sakanako Mankomunitatea. D ereduak euskaraz eta gaztelaniaz ikasteko aukera ematen duela nabarmendu dute, bi hizkuntzak ikasten direla. Eredu eleaniztuna dela azpimarratu dute, era berean, atzerriko hizkuntzak ikasteko «oinarri sendoa» ematen duelako.
2 0 1 2 - 2 0 1 3 k o i k a s t u r t e a n N a f a r ro a n lehenengo aldiz matrikulatuko diren haurren gurasoek D eredua aukeratu dezaten sustatzeko, kanpaina bat jarri dute abian. Fidel Arakama Garesko alkateak, Unai Lako Agoizko alkateak eta Maria Teresa Garatea Arangurengo alkateordeak atzo Artikako Kultur Etxean emandako prentsaurreko batean hezkuntza eredu eleaniztunak dituen onurak goraipatu
Hiru hizkuntza ikasteko aukera emateak batere hizkuntzarik ez baztertzea bermatzen duela adierazi dute. «Munduko edozein hizkuntzarekiko zabaldutako eredua». D ereduak 30 urteko esperientzia eta ibilbidea duenez, haren kalitatea «bermatua» dagoela adierazi dute. Horrez gain, nabarmendu dute hainbat ikerketarekin frogatu dela abantaila anitz dituela euskarazko irakaskuntzak. Ikerketa horien arabera, D ereduko
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila ikasleek ezagutza gaitasunak garatuagoak dituzte, eta hirugarren edo laugarren hizkuntza bat ikasteko erraztasun handiagoa, A eta B ereduko ikasleekin alderatuz gero. Ikerketek diote haurrek errendimendu eta emaitza hobeak dituztela, komunitateen arteko integraziorako bide dela eta etorkizunerako lan aukera zabalagoa eskaintzen duela.
Kanpaina ahalik eta gehien hedatu ahal izateko ohiko publizitate euskarriak — k a r t e l a k e t a a r g i b i d e l i bu r u x k a k — erabiliko dituztela azaldu dute prentsaurrekoan. Hamaiketakoa eramateko poltsak ere banatuko dituzte opari gisa.
Nafarroako ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea otsailaren 6tik 13ra bitarte egongo da zabalik. «Dortokaren egonkortasuna» D formako oskola duen betaurrekodun dortoka bat aukeratu dute kanpainaren irudi gisa. Esoporen Erbia eta dortoka alegiako protagonistak zituen ezaugarriak D ereduarekin alderatu dituzte sustatzaileek. Hala, «egonkortasuna, ir motasuna, segurtasuna, esperientzia, etxearekiko harremana eta lasaitasuna» izango dira kanpainaren ezaugarriak.
Hezkuntza eredua egun batetik bestera aukeratzen ez denez, 2 urteko haurren gurasoengana ere joko dute, hurrengo ikasturtera begira beren haurrak D ereduan matrikula ditzaten. Haiei informazioa emateaz gain, neurgailu bat oparituko diete, seme-alaben altuera n e u r t ze a re k i n b at e r a h i z k u n t z a b at bereganatzeko prozesua neurtzeko.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Etorkizuna ospatzeko besta
Berria 2012/01/27
Otsailaren 5ean jaialdi bat eginen dute Lodosako Ibaialde ikastolako kideek, egoera ekonomiko larria arintzeko. Jasotako elkartasuna eskertu dute; hainbat irakaslek lau hilabete egin dute kobratu Aurrera jarraitu. Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolako gurasoek eta irakasleek bertzerik ez dute nahi. Eta halaxe azpimarratu dute. Ikastolan bertan bat egin dute. Egungoek, bai eta duela 25 urte ikastola sortu zutenekoek ere. Mende laurdenean bidean harri anitz aurkitu dutela azpimarratu dute, baina beti egin dutela aurrera bide horretan. Eta oraingoan ere lortuko dutela zalantzarik ez dute. «Ikastola ezin da itxi». Zentroko aurreneko presidente Luis Miguel Martinezenak dira hitzak. Otsailaren 5ean besta eginen dute Sartagudan (Nafarroa). Orain artekoa eta, batez ere, etorkizuna ospatzeko asmoz. Biziki zaila da oraingo garaia Ibaialdeko guztientzat. Egoera ekonomiko larriak anitz estutu ditu gurasoak eta langileak. 53 familiak osatzen dute eskola, eta eskualde osoko 73 ikasle dituzte. Bederatzi irakasle eta idazkaria daude lantaldean, eta haietako bakar batek ere ez du jaso azken lau hilabeteotan jaso beharreko soldata osoa. Haietako lauzpabost, gainera, esku hutsik gelditu dira. Haien lanpostuak hitzartuta ez daudenez, sosik ez dute kobratu. «Une zail asko izan ditugu, baina oraingoa, benetan, oso-oso larria da». Arantxa Arizek erran ditu hitzok. Haur Hezkuntzako hirugarren mailako irakaslea da. Hura da lau hilabetez deus kobratu ez duten irakasleetako
bat. Iruñe ondotik, Getzetik egiten du egunero Lodosara bidaia. «Ni duela hamalau urte hasi nintzen ikastola honetan lanean; aurrera egin behar dugu».
Irakasleen ahalegina bereziki eskertu du ikastolako egungo presidente Ana Mendizabalek. «Haiei esker itzuli ahal izan zuten geletara gure haurrek urtarrilaren 9an». Gurasoek egin behar izaten dutena ere ez dela makala gaineratu du. Ahalegin ekonomikoa da gehienetan. «Jantokia gurasook ordaintzen dugu, adibidez». Hemezortzi hilabete eta 12 urte bitarteko neska-mutilak hartzen ditu ikastolak. 12 urte betetzen dituztenean, Lizarrako ikastolan jarraitzen dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak. «Bidaia gurasook ordaintzen dugu». Babesa eskertu
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Ahalegina aipatu du Mendizabalek. Egungo egoera «zail, ezeroso eta larriari» aurre egiteko ahalegina. Ahalegin horren ondorio da, hain zuzen ere, otsailaren 5erako ikastolako kideek prestatu duten besta. Bete berri duten mende laurdena ospatu nahi dute, eta, aldi berean, tunela argitzen lagun dezakeen dirua bildu. Hogei egun eskasean antolatu dute jaialdia. «Euskal Herriko talde, elkarte eta abarren erantzuna sekulakoa izan da; denentzako tokirik ez dugu, baina jendaurrean eskertu nahi dugu denen aldetik jaso dugun babesa». Ikastolen Elkarteak atzo bertan Ibaialde ikastolaren alde egindako Euro bat, marrazki bat egitasmoa ere eskertu zuen, bai eta elkartasun kutxatik orain arte jasotako laguntza ere. Txarangak, dantzak, bertsolariak, herri bazkaria eta bertze izanen dira Sartagudan, otsailaren 5ean. Eguneko lehen ekitaldia nabarmendu du, hala ere, Ibaialdeko egungo zuzendari Iñigo Telleriak. «Omenaldia eginen diegu ikastola martxan jarri zuten gurasoei eta irakasleei». Luis Miguel Martinez izan zen guraso horietako bat. 1986-87ko ikasturtean bost ikaslerekin jarri zen martxan ikastola Sartagudan. Lodosan, 1991n hasi zen Muskaria ikastolaren bidea. 2001-2002ko ikasturtean bat egin zuten, eta batasun horren ondorio da egungo Ibaialde ikastola. Martinezek berak, ikastolako aurreneko irakasle izan zen Mari Paz Iturbek eta hasiera hartako bost ikasleek jasoko dute otsailaren 5eko omenaldia. Hasierako urte haiek gogora ekarri dituzte Iturbek eta Martinezek. Orduan egin behar izan zuten lana. «Hemen ez baitzen euskaraz egiten», erran du Iturbek. Bereziki gogoan du irakasleak 1987. urteko udan Azpeitia, Legazpi (Gipuzkoa) eta bertze hainbat herritako ikastoletako haur talde bat izan zela herrian. «Hamabost egun egon ziren gurekin;
oso garrantzitsua izan zen herriko jendearentzat haurrak euskaraz entzutea». Ikastolako bost ikasleentzat ere bai. Haietako bat zen Beatriz Martinez. Egun, Ibaialde ikastolako ikasle den 4 urteko mutiko baten ama da. Ezin izan die malkoei eutsi. Iturbe izan zen haren lehendabiziko irakaslea, eta utzitako arrastoa handia dela sumatzen zaio. «3 urterekin hasi ginen, eta gogoan dudan gauza bakarra da Mari Paz beti egoten zela gurekin. Ikastolak euskara eman zigun, eta nire semeari gauza bera eman nahi diot», erran du Martinezek.
Eremu ez-euskaldunean Ikastolaren lanari esker, euskara jada ez da arrotz Lodosan, Sartagudan eta inguruko herrietan. Ez, behintzat, lehen bezala. Horixe azpimarratu du Iturbek, baina argi utzi du urrats bakoitza egiteko lana gogorra izan dela. «Lautada gorrian loratu den kimua da euskara, haize hotz eta bortitzen artean». Kimuak fruituak eman dituela gaineratu du irakasleak, baina oraindik jarraitzen duela haize hotz eta bortitzek inguratuta. 1986-87ko ikasturtean sortu zuten ikastola, eta zentroak bezala mende laurdena bete berri duen euskararen legea ekarri du gogora Iturbek. «Eremu ezeuskaldunean utzi gintuen lege horrek».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Ibaialde ikastolako hasierako eta oraingo kideek lanean jarraitu nahi dutelako bat egin dute. Eta argi utzi dute zentroak kalitatezko irakaskuntzarekin duen konpromisoari eutsi diola. Egungo egoerak otsailaren 6an hasiko den aurrematrikulazio kanpainan eraginik izanen duen beldur dira ikastolan. Kezkatzen ditu horrek. Eta horregatik ere antolatu dute Sartagudako besta. «Aurrera eginen dugula, eta kalitatezko hezkuntza eskaintzen jarraituko dugula bermatu nahi diegu gurasoei; une honetan izan ditzaketen zalantzak uxatu», erran du Mendizabalek. Egungo gurasoek bat egin dute ikastolako presidentearekin. Haien artean, Beatriz Martinezek. «Nafarroan gaude; euskara eduki behar dugu denok. Ikastola ez da itxiko», azpimarratu du. Otsailaren 5a bitarte zer egin anitz dute Ibaialdeko kide guztiek. Egun osoko besta bilakatu da hasieran 25. urteurrena lagun artean ospatzeko pentsatutako ekitaldia. Egoerak bultzatu ditu zentroko kideak bertze urrats bat egitera. Asmo horretan Sartagudako, Lodosako eta Andosillako
EHEk «eskola euskaldun eta burujabearen alde» egin du Euskal Herrian Euskaraz taldeak elkarretaratzea eginen du otsailaren 3an Iruñean, Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea! lelopean. UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz taldeen babesarekin aurkeztu du egitasmoa EHEk.
udalek emandako laguntza eskertu du ikastolak. «Sartagudako Udalak herri osoa eskaini digu. Herriko azpiegitura guztiak erabiltzeko aukera eman digu. Lodosa eta Andosilla ere parte hartzen ari dira besta prestatzeko lanetan». Ikastolan agerikoa da bestak piztu duena. Laguntza behar-beharrezkoa dute Ibaialden, eta dena ongi aterako dela bertzerik ez dute pentsatu nahi. «Hunkituta gaude denok», aitortu du Mendizabalek. Hunkituta, besta egiteko, eta egungo egoera estua atzean uzteko gogoz. 25 urteko ibilbidean oraingoa da inoiz bidean aurkitu duten harririk handiena. Kostatzen ari zaie haren gainetik jauzi egitea. Otsailaren 5ean egingo duten bestak behar duten bultzada emanen diela espero dute Ibaialde ikastolako kideek. Ibaialde ikastolak prestatutako bestan 300 pertsona ariko dira lanean. Lodosako zentroko kideek osatu dute jada lantaldea. Hala ere, laguntzeko prest direnentzat ateak zabalik izanen dituztela azpimarratu dute.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
«Ez dute kontuan hartzen hezkuntzari eta euskarari egiten diegun ekarpena»
Berria 2012/01/27
Ikastolei ere eragin diete krisiak ekarritako murrizketek. Dena den, Ikastolen Elkarteko zuzendari Imanol Igeregik esan du ziur dela indartuta aterako direla egoeratik. «Ezin gara erakundeen zain egon». Mezu argia eman du Imanol Igeregik, Ikastolen Elkarteko zuzendariak. Igeregi ziur da krisitik «indartuta» aterako direla ikastolak. Izan ere, aurrera egiteko lana «etengabea» da. Azken erabakia: elkartasun kutxa nazional bat sortzea. Oso kritiko azaldu da Nafarroako Gobernuaren jokabidearekin.
Hezkuntzatik. Kultura Sailean bi jaitsiera nabarmen izango ditugu. Sarean dugun euskaltegirako dirua murriztu egin digute, eta soin hezkuntza eta euskara lotzen zituen proiekturako laguntza erabat kendu digute. Hezkuntza Sailean, berriz, 0-3 ziklorako dirua %10 murriztu digute. Gainera, oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntza ere ezabatu dute. Gero hor dago langileen soldaten kontua, 2010etik izoztuta baitaude. 0-3 urte bitarteko zikloko jaitsiera hori kezkatzekoa da, ezta? Bai. Kontuan izan behar da haur bakoitzagatik laguntza bat jasotzen dela. Horretarako, diru kopuru bat dago. Aurten, haur kopurua igo egin da. Hori gertatu denean, diru saila igo egin dute. Aurten, ordea, ez. Ondorioz, jaitsiera bat izan da. Nafarroan benetan da egoera larria.
Nola eragiten diete ikastolei krisiaren ondorioz erakundeek egindako murrizketek? Eusko Jaurlaritzari dagokienez, guk bi sailetatik jasotzen ditugu diru laguntzak: Kulturatik eta
Egoera larria egiturazkoa bihurtu da, eta hori benetan da kezkagarria. Horren atzean ez dago bakarrik arlo ekonomikoa, baita legala ere. Benetan kalte egiten diguna Euskararen Legea da. Eremu ez-euskaldunean euskarari egiten zaion aitortza hutsaren hurrena da, eta itunak horren araberakoak dira. Euskararen Legea
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila euskararen aurka aplikatzen dute. Ikastolen Elkarteak gero eta diru gehiago jarri behar du eremu ez-euskalduneko ikastola horiei eutsi ahal izateko. Bestela, desagertu egingo lirateke. Eremu horretan bost ikastola daude, eta kasu askotan bideragarritasun plan zorrotzak jarri behar izan ditugu martxan. Seaskako ikastolak ere beti egon dira ataka estuan. Bai. Baina Seaskaren arazoak zorioneko gertaera bategatik da: hazten ari dira ikastolak Iparraldean. Azkenaldian, bi zabaldu dira urtero. Lizeo berri bat ere egiten ari dira, eta lanbide heziketari ere erantzun nahi diote. Alde horretatik, baikorrak izan behar dugu. Legea ez dago alde, baina instituzioen jarrera aldatzen ari da pixkanaka. Baina bideratzen den dirua ez da hazkundearen adinakoa. Hor dago arazoa. Kasu askotan, gainera, eskatzen dena ez da dirua, baizik eta baliabideak: ikastola eraikitzeko zorua uztea, esaterako. Legeak, ordea, hori debekatzen du. Alde horretatik, ikastola batzuen egoera zaila da. Beraz, han ere elkartasunaren bidea ari gara lantzen. Espero dezagun, dena den, Iparraldean halako arazo asko izatea etorkizunean ere. Krisi egoera ikusita, erakundeei zer eskatzen diezue? Hezkuntzan arazoa da erakundeek egiten duten interpretazioa titulartasunaren araberakoa dela. Baliabideak behar baino eskasagoak dira, eta,
batez ere, publikora bideratzen da. Ez dute kontuan hartzen ikastolek euskarari eta irakaskuntzari egiten dioten ekarpena. Bestalde, guk halabeharrez izan behar dugu titulartasun pribatua. Baina titulartasuna soziala da. Hegoaldean guraso eta irakasleen koperatiba bat gara. Etekin pribaturik lortzeko asmorik ez dugu gure jardunean. Iparraldean, aldiz, kultur elkarte moduan funtzionatzen dugu. Hor ere ez dago irabazi asmorik. Hori gure estatutuetan argi eta garbi jasotzen da. Baina hori kontuan hartzen ez duten arte, zaila da gurearen moduko mugimendu bat ulertzea. Jaurlaritzari interpretazio hori egitea eskatzen diogu, batez ere. Nafarroako Gobernuari beste mezu bat eman nahi diogu: euskara ez da haien etsaia. Nafarroako izaeraren parte bat dela ulertu behar dute. Iparraldean, berriz, izaten ari garen txanpa hori aprobetxatzeko laguntza eskatzen dugu. Nola aterako da ikastolen mugimendua krisi garai honetatik? Gu beti izan gara ataka zailean, baina erakundeen laguntzaz edo her riaren elkartasunarekin aurrera atera gara. Kasu honetan ere, indartuta aterako gara. Lanarekin, sormenarekin eta elkartasunarekin aurrera egingo dugu. Ezin gara erakundeen zain egon. Adibidez, guk elkartasun kutxa nazional bat sortu berri dugu. Hala, beste tresna bat izango dugu egoera zail honi aurre egiteko.
103 Ikastolen Elkartean dauden ikastetxeak. 103 ikastola daude egun Ikastolen Elkartearen barruan: zortzi Araban, 24 Bizkaian, 29 Gipuzkoan, hemeretzi Lapurdin, sei Nafarroa Beherean, hamabost Nafarroan eta bi Zuberoan. 50.400 ikasle dituzte, eta 4.300 irakasle.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
«Gutxi eta gaizki gastatzen da Nafarroan euskararen alde»
Berria 2012/01/28
Kontseiluak salatu du administrazioak plangintzarik ez duela, eta, gainera, herritarren lana ito nahi duela Kontseiluak argi eta garbi erran du Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean: «Nafarroako Gobernuak gutxi eta gaizki gastatzen du euskararen alde». Bilduk eskatuta egin dute agerraldia erakunde horretako arduradun Paul Bilbaok eta Iñaki Lasak. Aurtengo urteko aurrekontuak aztertu dituzte, eta zenbakiek errealitate argia islatzen dute haien ustez: euskararen normalizazioaren beharretatik hagitz urrun daudela aurrekontuak. Are gehiago, euskararen nor malizazioaren kontrako hizkuntza politikaren ondorio dira aurrekontu horiek, Kontseiluaren ustez. Hizkuntza politika horrek, aldi berean, ondorio garbiak ditu, Bilbaok esan duenez: «Herritarron hizkuntza eskubideon urratze sistematikoa betikotu egiten du». Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du Nafarroako Gobernuak hizkuntza plangintzarik ez duela. Baina ez hori bakarrik. Administrazioak egiten ez duena herritarrek bultzatzen dutenean ere, haien kontra egiten du Nafarroako Gobernuak, Kontseiluak azaldu duenez. «Herri ekimenez sortutako proiektu estrategiko asko ekonomikoki ito nahi ditu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak». Aurtengo aurrekontuek ematen dute egoera
horren adibiderik argiena. «Euskarazko hedabideentzako diru laguntzak % 100 murriztu dira; helduen euskalduntzerako eta alfabetatzerako laguntzak, berriz, % 29», erran du Bilbaok.
Hedabideentzat euro bakar bat ere ez dago aurtengo aurrekontuetan. Euskaltegientzat, berriz, 280.000 euro. Iaz, ia 394.400 eurokoa izan zen diru saila. Euskararen aldeko kanpainetan ere nabar mena izan da murrizketa, % 21etik goitikoa. Iaz 70.000 eurokoa izan zen diru saila, eta aurten, 55.000koa. Murrizketa horiek azaltzeko, krisia aipatu izan du Nafarroako Gobernuak beti. Hori, hala ere, «aitzakia hutsa» dela argi du Bilbaok. «Nafarroako aurtengo aurrekontua ez da ezta
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila %3 ere gutxitu iazkoarekin alderatuta; euskararen arloan gertatu den murrizketa, berriz, oso nabarmena izan da. Desoreka agerikoa da».
politikak duen arazo bakarra. Plangintzarik ezak ere etengabe ematen du nafarren hizkuntza eskubideak urratzeko bidea, Paul Bilbaok agerian utzi duenez. «Edozein hizkuntza politikak hiru zutabe behar du izan: corpus juridikoa, plangintza eta bi horiek garatzeko baliabideak». Nafarroan, hiru zutabeek huts egiten dute. Euskararen Legeak baldintzatzen du Nafarroan hizkuntzaren corpus juridikoa. «Zonifikazio zitalak eragotzi egiten du euskararen berezko garapena, eta herritarron eskubideak zapuztu egiten ditu».
«Dirua xahutzeko makina» Desoreka agerikoa, eta kudeaketa, berriz, txarra. Euskararen alde dauden baliabide urriak ez baititu ongi erabiltzen Nafarroako Gobernuak, Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan. Euskarabidea erakundea bera da egoera horren adierazgarririk argiena: «Lau eurotik hiru bere egiturari eusteko gastatzen ditu; euro bakarra, beraz, euskalgintza laguntzeko. Dirua xahutzeko makina bat da Euskarabidea». Erakunde horren aurtengo aurrekontua 2,3 milioi eurotik goitikoa da. Horietatik ia 1,5 langile gastuetarako dira, eta ia 188.000 euro ohiko gastuetarako. Transferentzietarako, beraz, 580.000 gelditzen dira. «Murrizketek arriskuan jartzen dituzte herritar askoren lanarekin eta ahalegin e k o n o m i k o a re k i n bu l t z at u t a k o m o t a guztietako proiektuak», azaldu du Kontseiluak, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean. Ez da kudeaketa txarra Nafarroako hizkuntza
Plangintzaren esparruan, Nafarroako Gobernuak administrazioa euskalduntzeko batere plangintzarik ez duela nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusiak. Balibideen errealitatea zein den agerian uzten dute Nafarroako aurtengo urteko aurrekontuek, Bilbaok argi eta garbi erran duenez. Bilduk eskatuta egon da Kontseiluko idazkari nagusia Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Baliabideen murrizketen ildoan, koalizio horretako parlamentari Aitziber Sarasolak azpimarratu du «gastatzen dena eta gastatzen ez dena ere» badela hizkuntza politika, hau da, Nafarroako Gobernuak euskararen alde egiten ez duenak ere agerian uzten duela herrialde horretako agintarien hizkuntza politikaren asmoa eta helburua. Normalizazioaren bidetik urrun dauden aurrekontuen bidez hizkuntza eskubideen urratzea sistematikoa dela berretsi du Paul Bilbaok Iruñean, eta hizkuntzak, aurrera egiteko eta nor malizatzeko, arauak, plangintza eta baliabideak behar-beharrezko dituela.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
'Dekretuz euskalduntzea' ez da euskalduntzea Eusko Jaurlaritzak iragarri zigun 2011. urtearen bukaera aldera dekretu bat aterako zuela, herritar batzuei euskara ziurtagiriak emateko: unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituztenei EGAren pareko maila aitortuko die, DBHren erdia euskaraz ikasi dutenei B1 maila, Batxilergoaren erdia euskaraz egin dutenei 2. hizkuntz eskakizuna… Siglen saltsa horren erdian arriskua dugu arazoaren muina zein den ez konturatzeko. Eta arazoaren muina hau da: Jaurlaritzak euskara maila bat aitortuko dio euskara mailarik ez duen jende multzo bati. Iritziez h a r a g o , Ja u r l a r i t z a r e n H e z k u n t z a , Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindutako ikerketen ondorio nagusia da hezkuntza sistemaren baitan ikasle batzuk ez direla iristen euskara maila jakin batzuetara. Hona hemen 2005eko txostenean Josu Sierra Orrantia garai hartako ISEI-IVEIko zuzendariak adierazitakoa: «Irakastereduek lortu dezakete maila jakin bat edo bestea, baina ez batak ez besteak ere ez du ziurtatzen ikasle guztiak 'euskaldunak' izango direnik». Ezin da besterik ondorioztatu datuak irakurrita. Bestalde, bada kontu harrigarri bat. Jaurlaritzak orain arte euskara azterketak nazioartean horretarako irizpideak paratzen dituzten erakundeekin bat eginik diseinatu ditu, kalitatezko egiaztatze sistema bat lortu nahian: ILTA, ALTE eta EALTArekin, eta azken biekin batera Europako Kontseiluarekin. Izan
Iritzia 2012/01/28
ere, HABE EALTAren sarean dago gaur egun, eta Jaurlaritzaren EGA titulua ALTEko kide da.
Eta orain, halako batean, dekretuz egiaztatu nahi da herritarren euskara-maila. Baina argi dago horrela Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoan proposatzen diren ebaluazio irizpideak hankaz gora jartzen direla. Erakunde horien arabera, azterketarien gaitasun komunikatiboaren maila neurtzeko bi printzipio nagusi bermatu behar dira: ebaluazio prozesuen kalitatea eta zuzentasuna. Eta horretarako, oinarrizko irizpideak bete behar dira: azterketen baliotasuna, proben konparagarritasuna eta egonkortasuna, eta zuzenketen fidagarritasuna eta zehaztasuna. Dudarik gabe, Jaurlaritzak orain planteatzen duen egiaztatze sistemak ez ditu irizpide horiek betetzen, eta ez du batere berme teknikorik. Talka egiten du, bete-betean ebaluaziorako oinarri zientifiko guztiekin. Ez dago
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila bidezidorrik; ez da onartzekoa euskaldunen euskara maila dekretuz neurtzea. Sierra Orrantia jaunaren adierazpenaren arrastotik, galdera bat egin nahi dugu: irakastereduek ikasle euskaldunak izatea ziurtatzen ez badu, zergatik ziurtatu behar du hori dekretu batek? Gehiago ematen du entelekia bat sostengatzen ari direla: irakastereduek euskalduntzen dute eta kito! Izan ere, Jaurlaritzaren argudio bakarra Blanca Urgell Kultura sailburuaren hitz hauek laburbiltzen dute: «Herrialde batean hizkuntza bat ofiziala bada, ez da normala herritarrei hizkuntza ofizial horren ziurtagiria eskatzea administrazio publikoko lanpostu bat eskuratzeko». Gauza bera esan zezakeen Nafarroako Gobernuko kide batek, Nafarroan ere hasiak baitira ikasketak euskara ziurtagiriekin parekatzen. Gure ustez, hausnarketa horrek bi hutsune ditu. Alde batetik, galdera honi erantzutea falta zaio: normala al da berezko hizkuntza euskara duen lurralde oso batean euskara ofiziala ez izatea? Eta, beste alde batetik, esaldiari bigarren zatia falta zaio: toki batean hizkuntza ofiziala bada, zer da normala hizkuntza ofizial bateko hiztunarentzat? Ofizialtasunak bere horretan ez du bermatzen euskaraz normal jarduteko eskubidea —hau da, normalizazioa —. Beste hitz batzuekin esanda: Hego Euskal Herriko hizkuntz legeek euskarari lurralde jakin batzuetan (Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroaren zati batean) ofizialtasun estatusa emateak ez dakar bere horretan euskara eta euskararen erabilera normala izatea. Gure aburuz, ofiziala izatea ez da lortutako helburua, baizik eta administrazioak euskararen alde neurriak hartzeko akuilua. Eta, horren baitan, administrazioari dagokio euskaldunari euskarazko tratua eman behar
izatea. Horixe da normala, edo, horrek izan beharko luke normala. Euskaldunari, euskaraz. Eta euskararen legeek eta legeon garapenek (garapenik ezak?) horretarako balio ez badute, esan nahi du legeek ez dutela euskalduna asetzen, ez EAEkoa, ez Nafarroakoa. Argi daukagu bide horrek orain arteko desoreka mantendu ez ezik handitu egingo duela: gaztelania euskararen gainetik, erdaldunak euskaldunen gainetik. Bi hizkuntza ofizialen ezagutzari begiraturik, elebakarrak elebidunen gainetik. Eta hori egiturazkoa da, orokorra; ez da kasu bakan bat. Hemen, Euskal Herrian, eragile asko ari gara euskararen normalizazioan. Horien artean dago Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Geure gabeziekin eta akatsekin, hortxe gabiltza, tirrika-tarraka, udalerri euskaldunak euskaldun(ago) izateko borrokan pedal kolpeak emanez. Eta aurrera goaz euskararen nor malizazioaren bide malkartsu eta gorabeheratsuan. Eta Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak aldapa gogorra jarri digute dekretu bidez euskalduntzearen formularekin. Errepidea lauago egin, zuloak estali, euskalgintzan ari direnei ura eskaini edo tarteko helmugetan sariak eman ordez, nahiago dute ibilbidean aldapak jarri. Baina trabak traba eta mugak muga, aurrera jarraituko dugu, argi daukagulako hau: zenbat eta bide malkartsuagoa egin, orduan eta gozamen handiagoa helmugara iristen garenean. Maren Belastegi Udal Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaria
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Hiriko ez da soilik auto bat Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility. Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena. Gizarte berrikuntzaren eta hirien aldeko apustu sendoaren eredua, bere lurraldearen jasangarritasunarekin eta garapenarekin konpromiso tinkoa duen gizatalde batek garatua. Gainera, aberastasuna sortuko du Hirikok, izan ere, 800 lanpostu sortzea aurreikusten baitute proiektuaren arduradunek.
Hiriko, beraz, proiektu iraultzailea da garraioari dagokionez, Gasteiz iraunkortasunaren abangoardian kokatuko duena, garapen ekonomikoa eta soziala planetaren berezko orekarekin uztartuko dituena… Baina, hizkuntza-jasangarritasunaren abangoardian ere egongo al da Hiriko? Hiriko izenaren bitartez bertakoa dela adierazi nahi da; keinu bat da. Hala ere, nire ustez behintzat ez da nahikoa, ez naiz horrekin konformatzen. Jakin badakit bizi garen mundu globalizatuan, nazioartean komunikatu ahal izateko, ezinbestekoa dela hizkuntza nagusiak
Iritzia 2012/01/28
baliatzea. Baina gurean beste hizkuntza batzuk, beste hizkuntza-k o m u n i t a t e batzuk ere badirela azpimarratzea ezinbestekoa iruditzen zait, sozialki berritzailea den ekimen honen sostengu izango direnak. Sozialki arduratsu jokatu nahi badugu, jasangarritasuna eta aniztasuna sustatu behar dira, hizkuntzakomunitate guztiek lekua izan dezaten. Sozialki berritzaile izan nahi badugu, egitasmo honek bertako garapenaren alde egin behar du, baita bertako hizkuntza-komunitateen garapenaren alde. Honelako proiektuek euskara bezalako hizkuntza bat munduan kokatzen lagundu behar dute. Hain erraza den www.hiriko.com webgunea euskaraz ere ipintzea, proiektuaren ordezkariek (enpresa eta ekonomia arloko erreferenteak direnek) egiten dituzten adierazpen eta komunikazioak euskaraz izatea, edota etorkizunean proiektu honetan lan egingo duten pertsonei euskaraz egiteko aukera ematea, oso garrantzitsuak dira euskararen posizionamenduaren mesederako. Izan gaitezen jasangarriak hizkuntza arloan ere. Balia dezagun Hirikok edo beste edozein enpresa-proiektuk eskaintzen diguten aukera, euskara berrikuntzarekin, aniztasunarekin, jasangarritasunarekin, abangoardiarekin, garapenarekin eta aberastasunarekin uztartzeko. Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Xede nagusia Anitzele-k ere eman du azkena. Ostegun gauean pasa zuten hondar elkarrizketa, Mikel Goñi —pilotari esan behar nuen, baina esango dut— sailkaezinarekin eginikoa. Berripaper honetantxe irakurri ahal izan genuenez, saio berri baten prestaketan ari da K2000 ekoizpen etxea, nahiz ETBko eduki zuzendari Pello Sarasolak adierazi: «Atseden hartuko du, eta baliteke bueltatzea». Eta saio berri horretan elkarrizketak platotik kanpo egingo lituzke Xabier Euzkitzek, gonbidatu bakoitzaren giroan g rabatutakoak. Planteamenduak gogora ekarri dit TV3 kate katalaneko saio bat, El convidat, non aurkezlea sartzen den gonbidatu famatuaren etxera, egun pare bat pasatzera. Eta ez dut oso aldeko iritzia: txutxumutxutik asko dauka, eta aurkezleak edertzen du bere burua, elkarrizketatua beti geratzen da gaizki. Hobe ez badute eredutzat hartzen —audientzia datu oso onak izan arren—. Azken Anitzele-ra itzulirik, sorpresa hartu nuen Goñirekin; ikusi nuen tipo bat lasai, konforme bere buruarekin, aurretiko mamuak uxatuta edo. Eta esan zituen gutxi batzuk, Espainia aldetik ere deitu izan diotela reality batera joateko, diru parrasta jarrita gainera eskura, eta ezetza eman ziela. Mezu positibo batekin bukatu zen Anitzele; hortaz, erredentzioa posible dela, posible dela bizitza berri bat hastea —hor sartu su-festa sorta—. Saioaren bukaeraren harira, baina, galdera gutxi batzuk egin zizkioten Euzkitzeri berripaper honetantxe ere. Eta kezkatuta agertu zen gizona. Arrazoiarekin. Krisi garaietan garrantzitsuena lehentasunak argi
Iritzia 2012/01/28
izatea dela zioen; eta, ondorioz, hauxe esan zuen: «Euskarazko kateak behar luke, nire ikuspegitik, xede nagusi. Ez ditzagun ahantz sorrerako helburuak».
Maria Gonzalez Gorosarrik ekarri digu berehala 1982ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala. Bertan irakur daiteke EITBk, hau da, «lege honen gai diren gizarte-adierazpideak […] euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta zabalkundea bereziki kontutan izanik» egin behar dutela behar. Eta nahiko argi ez balego —idazkera administratiboa da, gaur 30 urtekoa—, aurrerago dio «kulturaren eta euskeraren suztapena» behar dutela oinarriirizpide. Ez soilik jende saldoa, beraz, badirudi legea ere Euzkitzerekin bat datorrela. Aritz Galarraga
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Alerta gorria euskalgintzan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren arabera, azken murrizketek agerian utzi dute euskalgintza ez dela sektore estrategiko bat erakunde publikoentzat. Euskalgintzaren ekarpena aldarrikatu du Kontseiluak. Euskalgintzak behar dituenak ez dira laguntzak, baizik eta inbertsioak». Paul Bilbaoren hitzak dira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiarenak. Erakundeek egin dituzten murrizketek egoera «makur eta zailean» utzi dute euskalgintza. Azken asteetan hainbat adibide izan dira: Euskal Udako Unibertsitatea (UEU) laguntzarik gabe geratzea, Esan Erran irratiaren itxiera, hainbat hedabidek laguntza kanpainak hasi behar izatea…
Berria 2012/01/31
garrantzi ekonomiko eta sozialaren araberako aitortza bat eskatu behar dugu». Bilbaok salatu du Kontseiluari zaila egiten zaiola erakunde publikoen aurrekontuen balorazio zehatz bat egitea. «Dirua askotariko sailetatik bideratzen denez, ezin dugu jakin zenbat diru ematen zaion euskalgintzari. Baina ez da guk eskatzen duguna betetzen: aurrekontuen %2 euskarara eta euskararen normalizaziora bideratzea». Datuei erreparatuz, bereziki da larria egoera Nafarroan. Euskarazko hedabideak diru laguntzarik gabe utzi ditu Nafarroako Gobernuak, eta euskalduntze-alfabetatzeko diru laguntzak %29 gutxitu ditu: 394.000 eurotik 280.000 eurora, hain zuzen. Euskararen aldeko kanpainetarako dirua, berriz, 70.000 eurotik 55.000 eurora gutxitu dute. Dena den, hori bezain larria iruditzen zaio Bilbaori, euskararako dauden baliabide «apurrez» Euskarabideak egiten duen kudeaketa «txarra». «Lau eurotik hiru erakundearen barne funtzionamenduan gastatzen dituzte. Euro bakarra da hizkuntz normalizaziorako. Euskararen Legearen bidez aplikatzen ari diren hizkuntz politika glotozida gehitu behar zaio horri. Hizkuntzaren normalizaziorako lan guztia euskalgintzaren bizkar geratzen da, beraz».
«Aski da» esateko unea dela esan du Bilbaok, eta lobby moduan funtzionatzekoa. «Benetako hizkuntza politika eraginkor bat egiteko eskatu behar diegu erakundeei, eta sektore gisa dugun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru milioi eta erdi euro gutxiago inbertitu ditu hizkuntza politikan. Ia arlo guztietan izan dira jaitsierak. Kontseiluari bi
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila iruditu zaizkio bereziki esanguratsuak: hedabideetakoa eta euskalduntze- alfabetatzekoa. Hedabideetako laguntzetan%11ko murrizketa izan da. Euskarazko hedabideen kontsumoa sustatzeko 90.000 euroko diru partida ere desagertu egin da.
euskalduntzea aipatuta jarri du. «Hizkuntz eskariak gutxitu egin dituzte, eta, beraz, ez enpresek eta ezta erakundeek ere ez dituzte inbertsio handiak egin behar euskalduntzen. Egoera hori ikusita, motibaziotik arautzera pasatzeko unea iritsi dela uste dugu».
Euskalduntze-alfabetatzean, berriz, kendu egin dute beken diru saila. Partida 1.500.000 eurokoa zen. «Bereziki da larria murrizketa hori, euskarak hiztun berriak behar baititu, eta horretan euskaltegien sektorea estrategikoa da. Gaur egungo moduko krisi garai batean euskaltegiek beteta egon beharko lukete. Baina erakundeetatik justu kontrakoa bultzatzen ari dira. Salatzekoa da euskara ikasteagatik ordaindu behar izatea. Norbaitek imajinatuko al luke Parisen frantsesa ikasteagatik ordaindu behar izatea, edo Madrilen gaztelania ikasteagatik?».
Sektorearen garrantzia
Iparraldean, egoera ekonomikoa zaila izateaz gain, legea aurka dago. «Dena da borondate kontua. Lege aldetik babes falta handia da, eta horrek eragina du gizarteak hizkuntzaren inguruan duen pertzepzioan». Beraz, egoera «kezkagarria eta larria» da. «Normalizaziorako bi gauza behar dira nagusiki: dirua eta arauak. Dirua murrizten ari dira, eta arauak ez dira garatzen. Azken horretarako ez da dirurik behar. Erakundeen aldetik, ordea, ez da borondaterik ikusten. Jaurlaritzak kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak arautzeko dekretuarekin egin duena ikustea besterik ez dago». Hala, erakundeek normalizazioa eta euskararen erabilera arau bidez sustatuko balute euskalgintzaren egoera nabarmen hobetuko litzatekeela iritzi dio Bilbaok. «Herritar guztiak elebidunak izatea bultzatuko balute, adibidez, euskarazko hedabideek irakurle potentzial gehiago izango lituzkete». Beste adibide bat administrazioaren eta lan munduaren
Euskalgintzak ekonomikoki duen garrantzia aldarrikatu du, Bilbaok. «Milaka lanpostu daude euskalgintzan, eta barne produktu gordinari egiten diogun ekarpena handia da. Ehundura ekonomiko bat osatzen dugu. Ezin gaituzte bazterrean utzi». Azken urteetan erakundeetatik euskalgintzara bideratutakoa «diru apurrak» izan dira, Bilbaoren ustez. «Egin dugun ekarpena kontuan hartuta, desoreka ikaragarria izan da. Inbertitu dutena, gainera, gaizki egin dute». Erakundeek gaztelanian edo frantsesean inbertitzen dutenagatik ere kezka azaldu du. «Noizbait galdetu beharko zaie horren inguruan, eta azterketa bat egin». Hedabideetako publizitatearekin gertatzen dena jarri du horren adibide modura. «Gaztelaniako komunikabideetan publizitatea jartzen gastatzen dutena nabarmen gehiago da. Hori bidegabea da, bi hizkuntzek trataera bera izan beharko bailukete». Euskararen normalizazioan inbertsioak egitea «bizikidetzan eta herri eraikuntzan» inbertitzea dela gogorarazi du Bilbaok. Hala, «ardurak eta erantzukizunak» eskatzeko ordua dela esan du. «Erakundeak gure hizkuntzaren normalizazioa hipotekatzen ari dira, aitzakia merkeak erabilita. Normalizazioan atzerapausoak emateko arriskua dago. Beraz, planto egiteko unea da. Indarrak batu, eta presio politikoa, soziala eta ekonomikoa egin behar dugu».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Indarrak biltzeko deia Euskalgintzako eragile guztiei eragin diete murrizketek. Egoera zaila bada ere, denek berretsi dute aurrera egiteko nahia eta konpromisoa. Horretarako ari dira lanean. Bihar beteko da urtebete editorial bateratu baten bidez euskarazko hedabideek sektore modura duten estrategikotasuna aldarrikatu, eta laguntzak handitzeko eskaria egin zietenetik erakundeei. Bide horri jarraituz, elkarlanerako deia egin dute euskalgintzako beste sektoreetatik ere, eta erakunde publikoei konpromisoak eskatu dizkiete.
JASONE MENDIZABAL Topaguneko lehendakaria «Murrizketen ondorioz, guztiz mugatu da gure jarduera» Elkarte gisa 2009an jaso zuen Topaguneak krisiaren lehen ondorioa: Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen elkartearekin zuen hitzarmena luzatu. «Hori ez da zuzendu, eta
Berria 2012/01/31
gaur egun aurrekontuaren %5 baino ez da Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotzen duguna. Egitura handiena lurralde horretan dugula kontuan hartuta, pentsa zein den egoera», azaldu du Topaguneko lehendakari Jasone Mendizabalek. Aurten, gainera, Jaurlaritzak ere gutxitu dizkie laguntzak: %12 hitzarmenetan eta %9 diru laguntzetan. «Murrizketek guztiz mugatu dute gure jarduna. Gure eginkizuna bazkideei babesa ematea da, eta haiek dituzten erronketan laguntzea. Horretarako, ordea, apenas dugun baliabiderik». Elkartearen egoera baino gehiago kezkatzen du, ordea, bazkideen jardunak. «Batik bat Nafarroan, hedabideak eta euskara elkarteak oso egoera larrian daude. Hedabideak laguntzarik gabe uztea kolpe gogorra izan da. Esan Erran irratia ixtea izan da aurreneko ondorioa, baina hurrengo hilabeteetan beste asko itxi beharko ez ote diren beldur gara. Egoera honetan, eta laguntzak kenduta, ezinbestean gertatuko da hori». Nafarroako aurrekontuei dagokienez, horrenbeste oihartzun izan ez duen beste datu bat azaldu du. Bereziki lurraldeko euskara elkarteei eragiten die datu horrek. Euskal kulturari lotutako jarduerak bultzatzeko aurtengorako diru saila hamar eurokoa izango da. «Kopuru horrek ondo baino hobeto erakusten du zein den haien borondatea. Existentzia bera ere ukatu nahi digute. Udalei ere ez diete inolako laguntzarik ematen euskara susta dezaten. Bi bideak itxita, etorkizuna iluna da».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan, joera aldaketa bat ikusi du Mendizabalek. «Azken urteetan jaitsierak egin dituztenak aldundiak izan dira. Aurten, ordea, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek eustearen alde egin dute. Jaurlaritza izan da mozketak egin dituena». Arabako Diputazioaren kasuan, murrizketak «nabarmenak» izan dira. «Gainera, laguntza guztiak Ogasunean dituzten diru sarreren arabera egongo dira. Beraz, gerta liteke laguntza bat espero eta gero ez egotea». Euskalgintzako eragileei eta herritarrei amore ez emateko eskatu die. «Inoiz baino garrantzitsuagoa da euskaraz bizitzea: euskarazko hedabideak erosiz, euskarazko produktuak kontsumituz, euskaraz hitz eginez... Horrek ere bultzatuko ditu erakundeak jarreraz aldatzera». ANDRES URRUTIA Euskaltzainburua «Ez dugu urte osoan ikerketak egin ahal izateko adina diru» «Gogor» eragin diote murrizketek Euskaltzaindiari. Hala ziurtatu du Andres Urrutiak, euskaltzainburuak. Espainiako Gobernuaren aurrekontuekin zer gertatuko den zain, %20-25 diru gutxiago jasoko dute administrazioetatik. Horrek ataka zailean jarri du erakundea. «Ez dugu urte osoan ikerketak egin ahal izateko adina diru. Babesle edo laguntzarik lortu ezean, urrira arte baino ezingo ditugu egin halakoak». Diru falta dela eta, aurten iaz baino argitalpen gutxiago kaleratuko dituzte. «Erdia gutxiago-edo publikatuko dugu». Horrek eta oro har euskalgintzak duen egoerak euskararen normalizazioan izan ditzaketen ondorioekin kezkatuta dago Urrutia. «Dudarik
g abe, emango dira atzerapausoak normalizazioan, edo behintzat geldotze bat. Kontua da krisiaren ondoren gai izango ote garen, gutxienez, egungo egoerara itzultzeko. Izan ere, autoetan gertatu den bezala, motor bat denbora luzez mugitzen ez bada, gero kosta egiten zaio martxan jartzea. Ajeak eta arazoak hor daude». Hala, batzeko deia egin die euskalgintzako eragileei. «Sinergiak bilatuz, gure estrategiak findu eta zorrozteko gogoeta egin behar dugu. Ditugun baliabideei ahalik eta etekin handiena atera behar diegu. Agian, oparoak izan diren urte batzuk izan ditugu, eta eroso sentitu gara. Orain ez da unerik onena. Baina ezinbestean egin behar dugu». Hizki larrizko kultura egiteko eskatu die erakundeei, eta baita baliabideak emateko ere. «Ez bakarrik ekonomikoak, baita teknikoak eta pertsonalak ere». Euskaraz bizi ahal izateko sare sozial sendo bat aldarrikatu du Urrutiak. «Euskarara erakarritako jende horri euskaraz bizi ahal izateko baldintzak eskaini behar dizkiogu. Hori funtsezkoa da, euskarak aurrera egingo badu. Egoera ekonomikoa larria bada ere, jendeak modua izan behar du euskaraz bizitzeko. Hori ez da diruarekin bakarrik egiten, oinarri legal sendo batekin ere egiten dira». MERTXE MUJIKA AEK-ko koordinatzaile nagusia «Ikasleen eta irakasleen ahaleginari esker ari gara aurrera egiten» E u s k o Ja u r l a r i t z a k k e n d u e g i n d u euskaltegietako irakasleei ikasturtea gainditzeagatik ematen zitzaien beken diru laguntza. Horrek egingo dio kalte gehien
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila e u s k a l d u n t ze - a l f a b e t at ze a r i , A E K - k o koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikaren arabera. «Irailetik aurrera joango gara nabarmentzen erabaki horren ondorioak. Borondatea izan arren, krisiaren ondorioz bada euskara ikasteko dirurik ez duen jendea. Diru laguntzak kenduta, gehitu egingo dira halako kasuak, eta horrek kezkatu egiten gaitu. Izan ere, krisi garai honetan euskaltegiek gainezka beharko lukete». Gainera, azken urteetan pixkanaka gutxituz joan da erakundeek euskaltegietara bideratutako dirua. «Jaitsiera txikia izan da urtero, baina pilatuz doa. Horrek eragina du baliabideetan. Gero eta murritzagoak dira». Administraziotik bidaltzen dieten ikasle kopurua ere txikiagoa da. Aurten eutsi egingo diote lantaldeari. «Baina ez da erakundeetatik jasotako bultzadagatik, baizik eta ikasleen eta langileen ahaleginagatik. Ikasle asko benetako ahalegina egiten ari dira matrikula ordaintzeko, eta langileek beren baldintzak ez hobetzea onartu dute». AEKn 1.200 langile inguru ari dira lanean. «Herri honentzat aberastasun ekonomikoa sortzen dugula ezin da ukatu, eta ezin gaituzte bazter batean utzi». Mujikak argi du, egungoan ez ezik, geroan ere jarri behar dela arreta. «Zer nahi dugun erabaki behar dugu. Baina ziur nago indartuta aterako garela. Elkarlanean hainbat kontu landu behar ditugu, eta gero bakoitzak berea begiratu». Krisia gainditzean euskarak lehentasuna izan behar duela azaldu du. «Benetan egin dezatela hizkuntza politika eraginkor bat. Eman diezaiotela euskarari merezi duen aitortza». IÑAKI MURUA Bertsozale Elkarteko lehendakaria
«Ez dugu proiekturik bertan behera utzi, baina bai baldintzak estutu» Eusko Jaurlaritzak 136.000 eurotik 108.800ra jaitsi du Bertsozale Elkarterako dirua. «Orain arte ez dugu proiekturik bertan behera utzi behar izan, baina bai baldintzak estutu. Dena den, ohituta gaude baliabideei etekin handia ateratzen, eta oraingoan ere egokitzen ari gara. Borondatezko lanak pisu handia du gurean, eta horrek oraingoa moduko egoera batean asko laguntzen du», azaldu du Iñaki Muruak, Bertsozale Elkarteko lehendakariak. Bazkide kopuruari eutsi egin diote, gutxi gorabehera. «Berriz ere eskertzekoa da bazkideek elkarteari erakutsi dioten konpromisoa eta inplikazioa». Etorkizunari begira, «eustea eta eragiten jarraitzea» da elkartearen xedea. Muruak desoreka bat ikusten du euskalgintzak gizarteari eskaintzen dionaren eta administraziotik jasotzen duen ordainaren artean. Baina egoerari ikuspegi zabalagotik begiratzeko esaktu du. «Ez litzateke egokia izango bakoitza bere buruaren inguruan penak kontatzen hastea, beti topatuko dugulako okerrago dagoen norbait». Krisi honi arrisku bat ikusten dio Muruak: euskalgintzako kideak elkarren lehiakide bilakatzea. «Diru laguntzen menpe bizi gara neurri handi batean. Biziraute garaiak dira hauek, eta eragitea beharrean bizirik irautea denean helburua, arriskuak areagotu egiten dira». Hori dela eta, elkarlanerako deia egin die euskara eragileei. «Batzuetan sumatzen da indar batuketak sendoagoa edo gertuagokoa izan beharko lukeela». Administrazioei hori eskatu die. «Inoiz baino garrantzitsuagoa da elkarlana».
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Elebitasunera gehien hurbiltzen dena D eredua dela oroitarazi diete gurasoei
Berria 2012/01/31
Euskara hutsezko eredua nabarmendu du Sortzen Ikasbatuaz-ek, aurrematrikulazioen lehen egunean Ereduen politika gainditu bitartean D ereduak duen garrantzia nabarmendu du Sortzen Ikasbatuaz-ek. Elkarteak oroitarazi duenez, eredu horrek lortzen ditu emaitza onenak elebitasunean; beraz, euskara hutsean ikasteko ereduaren alde egiteko eskatu die elkarteak gurasoei, aurrematrikulazioa egiteko lehen egunean.
Sortzen Ikasbatuaz-ek agerraldi bat egin zuen atzo, Gasteizen. Elkartearen idazkari Bego Bitorika, Arabako koordinatzaile Olatz Urbina eta Nafarroako koordinatzaile Nestor Salaberria izan ziren prentsaurrean. Aurreneko eguna izan zen atzo Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak 2012-2013ko ikasturtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan eta
itunpekoetan aurrematrikulatzeko. Otsailaren 9ra arte egongo da zabalik Internet bidez izena emateko epea, eta hurrengo egunera arte, ikastetxeetan ematekoa. Nafarroan, gaur aurkeztuko du Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek herrialde horretako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan aurrematrikulatzeko kanpaina; datorren astelehenean irekiko dute epea. Sortzen Ikasbatuaz-ek gogorarazi duenez, gazteek, derrigorrezko ikasketak amaitzen dituztenean, ez dute euskara menperatzen. Salaberriaren iritziz, helburu hori ez betetzeak adierazten du indarrean dagoen hezkuntza politikak ez duela euskalduntzen eta, hortaz, legea ez dela betetzen. Nafarroa Garaiko eta Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako herritarren egoera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrena baino okerragoa dela gaineratu du Salaberriak; Nafarroako Euskararen Legean ezarritako eremuak eta Frantziaren politika «zorrotza» kritikatu ditu. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko aukera ber matuko duen hezkuntza eredua aldarrikatu du Salaberriak. Horretarako, euskaldun guztien eskubideak errespetatu eta
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila bermatuko dituen lege bakar bat ezartzea «inoiz baino beharrezkoagoa» dela adierazi du. Ereduen politika indarrean dagoen bitartean, euskara hutsezkoaren bertuteak defendatu dituzte Sortzen Ikasbatuaz-eko ordezkariek. Euskara eta gaztelania «maila berean» garatzeko gai den bakarra D eredua dela azaldu du Salaberriak, eta erantsi du euskara ikasteak ez duela beste hizkuntza batzuk ikastea oztopatzen. Gainera, hezkuntza sistema publikoaren alde egin du, «aukera berdintasuna» eskaintzen duelakoan. Baina berdintasun hori desagertu egiten dela uste du Salaberriak, ikasleak ez badira gai euskaraz egiteko: «Euskara ongi jakin gabe eskola uzten duen umeak ez du gainerako haurren aukera berdintasunik izango; ez lan munduan, ezta bizitzako gainerako eremuetan ere».
Ingelesa «amu» Euskararen eta ingelesaren irakaskuntza kontrajarri nahi izatea leporatu die S a l a b e r r i a k E u s k o Ja u rl a r i t z a r i e t a Nafarroako Gobernuari: «Jende askok modernitatearen eta hizkuntzen ikaskuntzaren amua irentsi du». Hezkuntza eredu hirueledunaren sinesgarritasuna zalantzan jarri du Salaberriak, eredu horren emaitzak azaleratzen dituen ikerketarik ez dagoela azalduta. Elebitasun «orekatua» eta aukera berdintasuna D ereduak lor dezakeela eta, Salaberriak ziurtatu du hiru eleko hezkuntza sistemak ezin dituela helburu horiek erdietsi. Eskola publiko «biziak, parte hartzaileak eta eraldatzaileak» beharrezkoak direla adierazi du Salaberriak, eta elkarlana eskatu die irakasle, ikasle, guraso eta hezkuntza arloko gainontzeko langileei.
Gipuzkoak 24.000 euro emango dizkio Lodosako Ibaialde ikastolari Ikastolen elkartea osatzen duten Gipuzkoako ikastoletako ikasle bakoitzeko euro bat emango dio Gipuzkoako Aldundiak Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari; orotara, 24.000 euro emango ditu. Nafarroan euskaraz bizi nahi duten herritarren laguntza eskaerari ezin diotela entzungor egin adierazi dute Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok eta Euskara zuzendari Zigor Etxaburuak, eta haiei laguntzea «lehentasunezko ardura» dela. Egoera ekonomiko zailean da Ibaialde ikastola, eta Etxaburuak Nafarroako Gobernuari egotzi dio egoera horren erantzukizuna; haren hizkuntza politikaren ondorio dela ziurtatu du Etxaburuak. Hortaz, ikastolaren egoerari irtenbide «duina» emateko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lodosako ikastolak egindako lana «eredugarria» dela adierazi dute Garitanok eta Etxaburuak, eta gogorarazi dute auzolanari esker sortu zutela ikastola. Nafarroa bakean uzteko eskatu dio UPNk Garitanori, herrialde horretako politikan ez sartzeko eta «senide gaztea» izango balitz bezala tratatzeari uzteko: «Badakigu nola zuzendu behar dugun Nafarroa». Gipuzkoako PPren arabera, «larritasun ekonomikoak» dituzten gipuzkoarrei «iseka» egitea da aldundiak Ibaialde ikastolari 24.000 euro ematea.
Otsaila
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Seaskak salatu du aurten ere ikasleek ez dutela Baxoa
Berria 2012/02/01
Eskola publikoetako langileek mobilizazioak egin dituzte zentroetan, eta ehundik gora bildu dira Baionako karriketan Seaskak bat egin du lizeoko ikasle eta gurasoen mugimenduarekin, eta ostegun honetarako elkarretaratzea iragarri du Baionako Etxepare lizeoaren aitzinean. Seaskak salatu du aurten ere ikasleek ez dutela baxoa euskaraz egiteko paradarik ukanen. Azken urteotan zenbait ikasgai euskaraz egiteko aukera aztertuko zuela jakinarazi zuen Frantziako Hezkuntzak, baina, orduko hitzak jan, eta ikasketa guztiak euskaraz burutu dituzten ikasleak, bertze behin ere, baxoa frantsesez egitera behartuko dituzte. Euskal Konfederazioak, Kontseiluak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bat egin dute deialdiarekin. Teknikoki azterketak euskaraz egin eta zuzentzeko arazorik ez dagoela adierazi du Seaskak; Brebeta azterketa egiteko, adibidez, trabarik ez da egon azken hogei u r t e e t a n ; e t a g u t x i a g o Fr a n t z i a k o Hezkuntzak, EEPk eta Seaskak egin lanaren ondotik. Teknikoki posible izanik ez bada gauzatzen horren arrazoia borondate politikoa dela dio Seaskak. Euskarari trabak jartzen zaizkiola, alegia. Nabarmendu du eskubidea dela euskaraz ikastea eta azterketak euskaraz egitea. Osteguneko mobilizazioa sostengatzeaz gain, martxoaren 31n Baionako karriketan
egingo den Deiadar manifestazioan parte hartzera ere deitu du Seaskak.
Protestak eskola publikoan Eskola publikoko hainbat sindikatuk protestak egin zituzten atzo; kari horretara, eta SNUipp-FSU sindikatuak deiturik, ehun eta berrehun irakasle inguru bildu
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila ziren Baionako Herriko Etxearen aitzinean. Grebak oihartzun ahula ukan zuen. Baionan ez ezik, Hendaian ere mobilizazioa egin zuten Lanbide Ikastetxeko irakasle eta gurasoek. Hiru lanpostu galduko dituzte heldu den eskola sartzean, eta bertako irakasle bat gose greban sartu da, baliabide murrizketa salatu eta eskola publikoaren ber mea defenditzea eskatzeko. LABek ez du bat egin greba deialdiarekin, deialdia bera egiteko arrazoiak aintzat hartzen baditu ere. LABek nabarmendu du Frantziako Gobernuak eskola publikoan 12.650 lanpostu
Barcinak ere kritikatu du Gipuzkoak Ibaialde ikastola diruz lagundu izana «Euskararen aldeko lanak min egiten die», erantzun du foru aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak bere alderdiak erabilitako hitzak baliatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Lodosako Ibaialde ikastola diruz lagundu izana salatzeko, eta azpimarratu du Gipuzkoak ez duela zertan sartu Nafarroako hezkuntza kontuetan. «Erabakiak Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak hartzen dituzte». Iritzi bera agertu du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Angel Iribasek ere, eta ikastola diruz laguntzeko erabakia «onartezina» dela erran du. Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek argi du euskararen aldeko lanak gogaitzen dituela benetan Nafarroako agintariak: «Ikastola bati eman diogu dirua, eta horrek mintzen ditu, euskararen alde
kenduko dituela heldu den urtean eta 1.350 eskola pribatuan. 85 irakasle postu kenduko dituzte Pirinio Atlantikoetako eskola publikoetan. «Diskriminazio sozialaren tresna bilakatzen ari da eskola, eta murrizketa horien kontra borrokatu behar dugu». Eraginkor izateko, ordea, greba ez dela behar bezala prestatu jakinarazi du LABek, eta horregatik erabaki du deialdiarekin bat ez egitea. Indar harremana antolatzera deitu du LABek; egun bateko greba eta mobilizazio bakanak gainditu eta «mobilizazio jarraiki, orokorrak» antolatu behar direla azpimarratu du.
egiten den lanak mintzen ditu», azpimarratu du. Gipuzkoako Aralarrek txalotu egin du Gipuzkoako Aldundiaren erabakia. «Euskal hiztunen arteko elkartasuna ezinbestekoa da gure hizkuntzak aurrera egin dezan», erran du Rebeka Uberak, Aralarreko kideak. Nafarroako Bilduk, berriz, Barcinaren jarrera kritikatu du: «Benetan kezkatzen duena ikastolak aurrera jarraitu ahal izatea da. Ezin da onartu eremu ez-euskalduneko ikastolak itotzea eta laguntza jasotzeko duten aukera zapuztu nahi izatea».
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
«Independentziak ez luke aldatuko norberaren baitako hizkuntzaren hautua»
Berria 2012/02/01
Jendeari euskaraz egiteko eskaerarenak egin du, Euskal Herri post-euskaldunean. Fermin Etxegoien idazlearentzat, Idazlea da Fermin Etxegoien (Oñati, Gipuzkoa, 1966). Euskara eta estetika hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Zumaiako Alondegian (Gipuzkoa). Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehena izango da. Datorren asteazkenean Joxe Manuel Odriozolak hartuko du txanda, eta, hurrengoan, Jon Sarasuak. Artistak esaten zuen etika hil den honetan estetika baino ez zaigula geratzen. Euskararentzat ere balio du horrek? Neurona eta zeurona saiakeran nabarmendu nuen esperientzia linguistikoa esperientzia estetikoa dela eta euskararen aldeko estrategiak kontuan hartu beharko lukeela hori. Euskal Herri posteuskaldunean bizi gara. Euskara eta erdara ia denon baitan daude. Lehia hemen ez da euskaldunaren eta erdaldunaren artekoa, baizik eta norberaren baitan diren euskaldunaren eta erdaldunaren artekoa. Frantsesaren eta espainolaren estetikak garatuta daude maila guztietan, k o l o k i a l e a n , k u l t u a n , fi l o s o fi k o a n , umorean... Hori etengabe sartzen digute hedabideok, guk nahi eta nahi ez, oihartzun baten modura. Erdaldun pasibo gero eta osatuagoak gara. Euskaraz gauza bera lortu beharko genuke. Zergatik ematen digute euskararen aldeko kanpainek gero eta lotsa handiagoa euskaldunoi?
Orain arte euskararen diskurtsoa agindu etiko batzuetan oinarritu dugu, izaerarekin loturikoak. Horrek eman du berea, eta ematen jarraituko du. Baina identitarioa baino askoz motibazio indartsuagoa da estetikoa. Alegia, norberak erabiltzen duen plastika linguistiko horrekin gozatzea, eta berbetan modu jatorrean ari zarela sentitzea euskaraz. Estrategiak horren arabera ezarri beharko genituzke. Eta hala gertatzen ari da, zorionez.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Non ikusten duzu hori? Batez ere, Interneten. Jendea ari da jator idazten, komunikatzen, modu konpaktatzaile batean; hau da, esfortzua eskatzen ez dizuen eredu batean. BERRIA batek lortzen du hori ere, zalantzarik gabe, baina euskarara itzulitako zinemagintzak ez, esaterako. Hiztunak gozatu egin behar du bere hizkuntzarekin. Euskara bizirik dagoen tokietan, plastika linguistiko gozagarria izan da hiztunarentzat. Inter net goraipatzen duzu... Fer min Etxegoien Twitterren al dago? Beste mila tokitan nago. Gaur, egun bakar batean, XIX. mende osoan baino gehiago idazten da euskaraz, deskuidatzen bazara. Zelako kanpainak egin beharko lirateke euskara bultzatzeko? Kanpaina pedagogikoak ez, jendea gogaitu egiten delako lekzioak jasotzeaz. Subliminalak egin beharko genituzke.
Autoeskolan euskaraz Iaz gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditu zuten bederatzi pertsona saritu dituzte Buruntzaldean (Gipuzkoa); sarituek azterketa teoriko baten balioa jasoko dute dirutan. 2010ean jarri zuten martxan egitasmoa Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo euskara batzordeek, elkarlanean. Egitasmoari esker, Buruntzaldeko hainbat autoeskolatan gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera ematen zaie herritarrei.
Amurizak Euskara batuaren bigarren jaiotza liburuan eginiko azterketa fina eta naturala aintzat hartu beharko luke administrazioak. Hizkuntzaren formen sozializazioa lagundu beharko litzateke, ez hizkuntzaren beharraren sozializazioa. Azken hori egin dugu dagoeneko milioi bat aldiz, aldez eta moldez: «mintza zaitez euskaraz», «euskarak behar zaitu». Zergatik, bada, nire hizkuntza gozagarria erdara bada? Bestea ez dugu ikusi oraindik administrazioaren aldetik. Independentziak aldatuko luke jokalekua? Agian kontrakoa lortuko luke: jende askok lortutzat emango luke helburua, eta hizkuntzaren aldeko tentsioa lasaituko litzateke. Independentziak ez luke aldatuko norberaren baitan dagoen hizkuntzaren hautua, motibazio estetikoa identitarioaren gainetik dagoelako.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Ofizialtasuna eta lurraldetasuna Joan den ebiakoitzean bildu zen Ipar Euskal Herriko Hautetsi eta Garapen Kontseiluaren osoko bilkura. Azken hilabeteotan 60 aditu eta hautetsik landutako 6 txostenen emaitzak jakinarazi ziren. Euskara eta kulturaren lantaldeari dagokionez, duda guti: euskarak ofizialtasuna behar du eta normalizaziorako bidean hizkuntza politika gidatuko duen berezko instituzio bat. Ofizialtasuna eta lurraldetasuna. 2005. urtean Euskararen Erakunde Publikoaren sorrera urrats garrantzitsua izan zen, Estatu eta egitura publikoen hizkuntza politika erasotzaile batetik euskararen aldeko politikara pasatzeko. Bide hori, diskurtso mailan bederen, eginik, haratago joateko tenorea da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa. Egungo hizkuntza politikak sabaia jo baitu. Ahalak eskasak dira eta borondate hutsean oinarritutako politikek borondatearen bermea besterik ez dutenez, betebeharren politika baterat pasa beharra dago. Eta betebehar horien obratzea akuilatu eta lagunduko duen Baxoa euskaraz pasatu nahi dutelako Urtero entzuten den aldarria berriz entzunarazi zuten atzo Baionan euskalgintzako eragileek. Hain zuzen, baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatu zuten 200 bat lagunek, Beñat Etxepare Lizeo aitzinean. «Teknikoki posible da, nahikeria da eskas», zioen Gillermo Etxebarria lizeoko zuzendariak. Ikasle zein i r a k a s l e e z g a i n , S e a s k a k o, E u s k a l Konfederazioko, Kontseiluko, Euskal Herrian Euskarazeko eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiko kideak egon ziren protestan.
Iritzia instituzioaren 2011/02/03 beharra dugu. Lehenbailehen, gainera, azken urteetan egindako lan guztia peko errekara joan baitaiteke, borondate onak ez baitu beti zailtasun oro eta borondate txar oro gainditzeko segurtamenik ematen. Eskaeraren logikatik eskaintzaren logikara pasa behar dugu bizitzaren arlo guztietan. Tokiko hautetsiek ibilbidearen zati bat egin dute, abenduan euskal kulturaren herriarteko sindikatuak ofizialtasunaren aldeko martxoaren 31ko Deiadar manifestaldiarekin bat egin baitzuen. Jendarte zibilak eta politikariek ere urratsa egin dute orain. Paue, Bordele eta Pariseko agintarien gaitasun demokratikoa dago orain ikusgai, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako herritarren eta beren ordezkarien gogoa betetzeko. Hur Gorostiaga
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Euskara. Tokiko hizkuntzei buruzko hitzaldia
«Konstituzioa aldatu gabe euskarak ez du frantsesaren eskubiderik ukanen»
Berria 2012/02/04
Hizkuntzen ofizialtasuna eskatzearen balioa gutxietsi du Frantziako lehen ministro ohiaren aholkulariak Baionan, topaketetan. Euskalgintzako eragileek, saminez, erantzun diote jasanezina dela euskararen egoera Begien bistako baieztapen batek inarrosi zuen atzo, Tokiko hizkuntzak: jarraipena ala etena topaketetan, Baionako unibertsitatean bildutako euskaltzaleen gogoa: «Konstituzioan erreformarik egin ezean, hizkuntza gutxituak ez dira sekula egonen frantsesaren pare», erran zuen Guy Carcassonne Paris X unibertsitateko irakasleak. Michel Rocard Frantziako lehen ministro ohiaren aholkulari eta laguna da Carcassonne, eta zuzenbide arloko aditua. Hizkuntza gutxituen arloan aritu izan da luzaz. Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako erabakien harira eta epaileek konstituzioko 75.1 artikuluaren inguruan egindako ebazpenen ildotik, etsipenez aitortu zuen hizkuntza gutxituek ez dutela aitortza biderik konstituzioan erreforma sakon bat egiten ez bada. Frantziako hizkuntza bakarra frantsesa dela dio konstituzioko bigarren artikuluak, gainerateko hizkuntzen aipamena baztertuz. «Erraten delarik Errepublikaren hizkuntza frantsesa dela, ulertarazten da frantsesa dela frantziar ren hizkuntza», er ran zuen Carcassonek, konstituzioko 2. artikuluari begira. Aipamen horrek espero ez ziren ondorioak ukan dituela adierazi zuen, gainerateko hizkuntzei eskubideak ukatu dizkiela. Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izenpetu zuen, baina ez zuen
berretsi, tartean Konstituzio Kontseiluak j a k i n a r a z i b a i t z u e n h a i n b at p u n t u k konstituzioa urratzen zutela.
Frantziako Konstituzioak Frantziaren «ondaretzat» hartu ditu hizkuntza gutxituak, baina epaileek egindako ebazpenek berehala argitu zuten adierazpen horrek ez diela eskubiderik aitortzen. Sortutako itxaropenak bertan lurperatu zirela erran du Carcassonek. Lege batek egoera erraztuko lukeela azaldu du, baina aldi berean gogorarazi du orain arteko saioek ez dutela ondoriorik ukan. Hala ere, aldaketarik egingarriena lege baten sustapena litzatekeela adierazi du. Hizkuntza gutxituen aurkako zein aldeko jarrerak Frantziako alderdi politiko guztietan atzematen dira, eta horrek legea onarraraztea zailtzen duela zehaztu du, ordea.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Hizkuntza gutxituei ofizialtasuna aitortzearen balioa gutxietsi du Carcassonek. Ofizialtasunak inposizioaren irudia eragiten duela argudiatu du, eta azaldu sinboloen inguruan uzkurtzen diren jarrerek kontrako ondorioak lortzen dituztela. «Frantsesa ez da Frantziako hizkuntza ofiziala, hizkuntza konstituzionala baizik», erantsi du argibide gisa.
hizkuntza gutxituei ondare balioa eman arren horrek ez duela neholako eskubiderik aitortzen nabarmendu du. Beraz, arau baliorik ez duen adierazpena dela ebatzi du. Frantsesez egindako hitzaldian, declaratif (adierazle) eta decoratif (apaingarri) hitzak nahasi zituen artikulu horren balioa azaltzerakoan. Umorez azaldu zuen nahasketa baino ez zela izan. Hizkuntza gutxituen aldeko lege baten eskaerari dagokionez, Frederic Mitterrand Frantziako Kultura ministroaren hitzak ekarri zituen gogora: «Lege beharrik ez dago; legerik gabe ere gauza anitz egin daitezke gaur egun plantan dagoen sistemaren barruan». Gaur egun lau lege proposamen daude Frantziako Parlamentuan, baina aitzinera ateratzeko esperantzarik ez dago. Lege batean oinarritzen ez diren bideak jorratu behar direla agertu zuen. Arropa saltegi baten adibidea hartu zuen, azaltzeko lurralde bakoitzak neurrira egindako hizkuntza politika behar duela, denen neurrira egindakoak ez lukeelako nehorendako baliorik. Legeak baimentzen dituen eta egiten ez diren ildoetan sakondu behar dela erran du Alessiok. Hala nola azaldu du deusek ere ez duela debekatzen herriko etxe batek euskaraz egitea bilkurak edo aktak, betiere dokumentuak ofizialak izateko frantsesez egin behar badira.
Aitormenik ez Frantziako Kultur Ministerioaren eledun gisa mintzatu zen Michel Alessio Frantsesa eta Frantziako Hizkuntzetarako Batzordeko ordezkaria. Hizkuntza gutxituekiko politikan hausturarik ez dagoela azaldu du. 75.1 artikuluak
Frantziak onartu duelarik tokiko hizkuntzak Frantziaren ondare izatea, haien gaineko ardura eta erantzukizuna guztiena dela azaldu du. Eta horren kudeaketa estatuaren eta eskualdeetako erakundeen artean banatu behar dela azaldu du. Euskalgintza, sumindurik
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Euskalgintzako gizarte eragile ugari egon ziren Carcassonen eta Alessioren mintzaldiak entzuten, eta haien hitzek eragindako suminduraren berri eman zuten galderen unean. Ofizialtasuna eskatzea estrategia okerra dela erratea onartezina dela erran zion Jakes Bortairu Euskal Konfederazioko kideak Carcassonni. Zapalkuntza egoera guztietan eskubideak aldarrikatzen direlarik eta ohar mota hori jasotzen delarik sumintzekoa dela adierazi zuen. «Zuen hitzaldiak entzun ondoren, legeak ez badu baliorik, ulertu beharko dugu hizkuntza gutxituek bizirik iraun nahi badute estatu baten beharra dutela». Ildo beretik ihardetsi zion Paxkal Indo Seaskako lehendakariak Carcassoni. Frantziak hizkuntza bat ofizial bihurtzeko legitimitaterik ez duela erran zion: «Ulertu behar badugu hizkuntza batek bere herriari zor diola legitimitatea, autodeterminazio eskubidea baliatu behar dela badiozu, ados gaude horretan». Eguneko txalo zaparrada bakarra entzun zen aretoan hitz horien ondotik, Carcassonen harridurarako. «Ofizializazioa, ko-ofizializazioa... hitzak baino ez dira, funtsean eskatzen duguna ezagutza eta aitortza direlako», gaineratu zuen Indok, martxoaren 31n Baionan eginen den Deiadar manifestazioari er referentzia eginez. Ofizialtasunaren eskaria atxikiko dutela erran zuen, hizkuntza gutxituek onarpen instituzionala behar dutelako, urrats delarik hori hizkuntza bizituen iraupena bermatzeko. Lege batek gauza batzuk baimendu eta bertze anitz debekatzen dituela gogorarazi zuen Indok. «Ezagutza instituzionalik ez duen
Frantziako lurralde bakarra gara, baina Estatua-Lurraldea hitzarmena duen bakarrak gara». Euskararen Erakunde Publikoaren sorrera hitzarmen horren ondorioa dela nabarmendu zuen Indok, orduan Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituen aipamenik atxikitzen ez bazen ere. Aitzinera egin ahal izateko lege oinarria eta estatuaren laguntza funtsezkoak direla erran zuen Indok. Bortairuk azaldu zuen ez zuela berrikuntzarik antzeman Alessioren diskurtsoan. «Mingarria da, ordea, dena dutenen partetik (konstituzioa, legea, dirua) gauza anitz egin daitezkeela entzutea. Sumintzekoa, duenak ez duenari erraten diolarik zer egin dezakeen; faltsukeria erakusten du». Indok ohartarazi zuen euskararen alde diharduten gizarte eragileak hobeki zeudela 2011ko maiatzeko ebazpenaren ondotik. «Ez dakit lehen 75.1 artikuluak zerbaiterako balio zuen, baina bederen eragileek balio bat ematen genion, eta baliatu dugu auzapezei eta agintariei laguntza eskatzeko orduan. Konstituzio Batzordearen barruan erreformak egin behar direla erantsi zuen Indok. Batzordearen osaketa aldatzen ez den bitartean haien iritzia eta ebazpenak ere ez direla aldatuko erran zuen.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Mobilizazioa da eskubideen eskulekua Kontseiluarentzat
Berria 2010/02/04
Kontseiluak dio gizartearen mobilizazioa dela bidea euskaraz bizitzeko borondatea erakusteko Frantziak hizkuntza eskubideen ukazio fasean segitzeko erabakia hartu duela salatu du Ione Josie Behatokiko Ipar Euskal Herriko eledunak Baionako topaketen ondoren. Tokiko hizkuntzak: jarraipena ala etena zen atzoko topaketen izenburua, eta, Josieren iritziz, hizlariek argi erantzun dute Frantziak orain arteko logikan segitzen duela. Alegia, «ukapenaren zikloan», euskal hiztunei eskubide berririk ber matuko liekeen ziurtasunik eskaini gabe. Adituek argi jakinarazi dute Frantziako Konstituzioko bigarren artikulua indarrean dagoen bitartean euskarak edo gainerateko hizkuntza gutxituek ez dituztela ukanen frantsesak dituen eskubide berak. Kontseiluak mobilizaziorako deia egin du. «Herritarren hizkuntza bermatzeko tresna o fi z i a l t a s u n a d a , a d m i n i s t r a z i o a r i b e t e b e h a r r a k fi n k a t z e n d i z k i o n a . Ofizialtasuna ez bada aitortzen, nolako estatusa beharko luke gure hizkuntzak herritarrek normal-normal, balio juridiko osoz, frantsesarekin berdintasunean, euskara baliatzeko administrazioarekiko harremanetan?», galdetu du Josiek. Carcassonnen hitzek egoerarik gordinena erakutsi dutela nabarmendu du, adierazi duelarik konstituzioa aldatu gabe tokiko hizkuntzak ez direla sekula hartuko frantsesaren maila berean. «Ofizialtasunaren esparrua gainditzen du horrek; alegia, gure
hizkuntzak ez direla sekulani z a n e n frantsesaren pare». Sakoneko jakobinismoa
Hizlariek Frantziaren sakoneko jarrera jakobinoa agerian utzi zutela erran du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Kontua ez da konstituzioa aldatu behar den ala ez. «Estatuak ez ditu onartzen oinarriko printzipioak, hots, berak kudeatzen duen lurraldean badaukala benetako hizkuntza aniztasuna. Aniztasun hori demokraziaren bidez, berdintasun ereduaren bidez kudeatu beharko luke». Horretarako bideak itxirik daudela ondorioztatu du Bilbaok. Konstituzioko 75.1 artikulua eraginkorra izan ala ez, Frantziaren egiazko hizkuntza politika zein den agerian gelditu dela azaldu du Bilbaok. «Frantziak hizkuntza bakarra du, eta besteen egoera kudeatzeko 'tolerantzia' baliatu izan dute. Baionan entzundakoaren ondoren,
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila argi ikusten dugu ez ikusiarena baino ez duela egiten; alegia, euskararen desagerpenaren kudeaketa». Mintzaldietan aipatu dute Nazio Batuen Erakundeak (NBE) oharra egin ziola Frantziari, sakoneko aldaketak egin zitzan. Hori ere aldatu eta baliogabetu dute, Bilbaoren iritziz. NBEko batzordeak ez zien esan bakarrik Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berretsi behar zutela, baizik eta Frantziako Konstituzioa aldatu behar zutela. Frantziak entzungor egin ziola erran zuten orduan, eta orain berretsi. «Euskaraz bizitzeko helduleku juridikorik ez dago Ipar Euskal Herrian, eta gizarte mugimenduok erakutsi behar dugu euskaraz bizi nahi dugula».
Frantziako Kultura Ministerioak trabak ezarri dizkiela hiru hedabideri Inter neteko hedapena laguntzeko orduan. Ipar Euskal Herriko Hitzak, Kazeta.info-k eta Okzitaniako hedabide batek Internet bidezko hedapena egiteko diru laguntza eskatu zioten Frantziari. Kultura Ministerioak erantzun zuen ez ziela aitortzen «interes orokorreko izaera» baina kultur eragile gisa hartzen zituela, orotariko informazioa landu arren. Informazio guztia euskaraz edo okzitanieraz egiten dutenez, hizkuntza horietan mintzo den «gutxiengo» bati mugatzen direla argudiatu zuen ministerioak. Gisa horretan, diru laguntzak heren batez apaltzen dira, kopuruak txikiak izan arren. Jakinean zegoela erantzun du Alessiok, eta diskriminazio nabarmena dagoela onartu. Egoera hori bideratzeko ondoko asteotan bilkura bat eginen dutela jakinarazi zuen. «Bai EEPk, bai bertze eragile batzuek, kasu horren berri eman digute, eta konponbide bat emateko eskatu». Frantziako Kultur Ministerioak egoera hori aztertu eta zuzentzeko borondatea duela azaldu zuen Alessiok. 2004ko dekretuak frantsesezko hedabideek dituzten eskubideak hizkuntza gutxituei emateko dela gaineratu dute.
Alessiok aitortu du badirela diskriminazio kasuak Baionara frantsesaren eta Frantziako hizkuntzentzako ordezkaritzaren izenean heldu zen Michel Alessio, eta onartu zuen hizkuntza gutxituek diskriminazio kasuak pairatzen dituztela. Aitorpen publikoa izan da, David Grosclaude Akitaniako hautetsiak egindako oharrari erantzunez. Grosclaudek jakinarazi du
Lege xedea egiteko laguntza eskatu diote Carcassoneri Zuzenbidean hizkuntza gutxituen aldeko lege egitasmoek dituzten trabak ikusirik, oztopo horiek gaindituko lituzkeen lege xede baten osaketan laguntza ematea eskatu zion Carcassoni Frederique Espagnac PSko senatariak. Sozialisten programan agertzea nahi du Espagnacek.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskal idazleak burua jasotzen duenean Euskal idazleak burua idazmahaitik jasotzen duenean, zer ikusten du bere begien aurrean? Duela hamarkada asko ikusten zuen panorama ber-bera: hizkuntza hegemoniko bat, espainola (Iparraldean frantsesa bezala, baina Hegoaldea dut nik ezagun), eta menpeko hizkuntza bat, euskara, legez, aurrekontuz eta ahalmenez ongi eta gogor mugatua, idazlea, bere sormen orduan askea bada ere, lana plazaratu orduko menpeko izaki bihurtzen duena automatikoki.
Hizkuntza orok dauka bere historia, eta historia horren arabera izango du sostengua eta zabalkundea emango dion botere bat. Hizkuntza babesten duen botere kuota hori nolakoa den, horrelakoa izango da bere hedapen soziala. Inongo hizkuntzak ez du funtzionatzen botere baten bermerik gabe, eta esaten denean hizkuntza bat ez dela modernoa eta garatua, esan nahi da ez daukala bere garapena eta gaurkotasuna bermatuko dituen botere bat atzean. Gizartearen gunean ezarriko duen boterearen dependentzian bizi da hizkuntza baten hedapena, garapena eta eboluzioa. Estatu zentralista eta hegemonikoak hizkuntza zentralista eta hegemoniko bat ezarriko du, eta estatu horrek, hegemonikoa ez den beste hizkuntza baten garapena ez du baimenduko.
Iritzia 201/02/04
Estatuek ez dituzte jasaten hizkuntza hegemonikoa oztopatzen duten hizkuntza arrotzak. Aurrena hizkuntza horiek deusezten saiatzen dira. Lortzen ez badute, hurrena mende asko iraun ditzakeen kanpaina gogorrari ekingo diote, hizkuntza horiek gutxietsiz, hiztunei iseka eginez eta hiztun horien herrialdea probintzializatuz eta basatitzat aurkeztuz propagandaren bidez. Honek guztiak huts egiten badu, azkenean gaurko egoerara iritsiko gara: estatuak nolabaiteko tolerantzia bat erakusten du hizkuntza horiekiko, baina estu mugatu eta zedarrituko ditu, mugiezinak diren hesiak jarriz haien zabalkundeari; egoera horretan, hamarkada askotan hizkuntza horien hazkundea ez da izpi bat baino izango. Elebitasun asimetrikoa? Ez. Elebitasun desorekatua; desorekatua eta desorekatzailea. Euskara babesten duen boterea ahula da, oso baliabide eskasak dituen autonomia bat besterik ez; Espainiako sistema politikoak emandako azpi-sistema bat, estatuak zorrotz zelatatzen duena. Euskaldunok ez dugu inongo botererik gure esku, baizik eta estatuak utzi eta baimendu dizkigun eskumen apur batzuekiko kudeaketa besterik ez, erabat botere zentralaren mendekoa dena. Mendeko botere bati mendeko hizkuntza dagokio. Estatu hegemonikoak beti kamustu eta uzkurtu egingo du mendeko hizkuntza: legeen bidez, parlamentu autonomikoek onartutako erabakiak errekurrituz; komunikabideen bidez,
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila mendeko hizkuntzaren aurkako giroa sortuz eta agerpen-kuota txikietara baztertuz; politikaren bidez, ospearen kontra eginez; eta propagandaren bidez, bere aurkako kanpainak antolatuz. Horrela, mendeko hizkuntzak harremana galtzen du bizitzarekin, desagertzen da piramide sozialaren gailurretatik; euskararik ez dago epaile, abokatu, mediku, kazetari, enpresari eta abarren ahotan. Euskararik ez darabilte Basque Culinary Centerren. Estatuak frogak jartzen dizkio etengabe mendeko hizkuntzari: frogatu behar du, etengabe, modernoa dela, zientzietarako balio duela, erakargarria dela. Biolentziaz inposatutako hizkuntza nagusiak seduzitzeko gaitasuna eskatzen dio hizkuntza menderatuari. Hala esan zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak euskararen egunean: «Jendea erakarri egin behar dugu modu onekin eta formak zainduz. Jendeak ikusten duenean euskara modernoa dela, eguneratua dagoela, bizitzarako edozein alorretarako balio duela (…) jakin-minarekin hartuko dute». Ez al zen aspaldi frogatu euskara modernoa dela? Hizkuntza menderatua beti dabil frogatu beharrean beharrezkoa dela mundu honetan bere existentzia. Herrialde serioek bere kultura bultzatu eta subentzionatu egiten dute, batetik bere herrian existitu dadin, eta bestetik kanpoan ezaguna izan dadin. Gure herria ez da serioa. Eta zer ezberdintasun du serioak diren herrialdeekin? Bakarra: estatua. Estatua duten herrialdeak errespetuz hartzen dira beste nazioetan, ez da kuestionatzen haien kultur politika, edo dirua zertan xahutzen duten. Horregatik gu ez gaituzte seriotzat hartzen, ez bada Espainiako estatuaren baitan, hortik sari nazionalen pisua, kanpoan aurkezten gaituena.
Norvegiako gobernuak argitaratzen diren ia liburu guztien mila ale erosten ditu, liburutegi sarean banatzeko. Laguntzak ematen ditu, baita ere, liburuak itzultzeko eta atzerrian argitaratzeko. Herbjorg Wassmo idazleak ukatu egiten du hori protekzionismoa denik: «Horri esker gure liburuak berdin aurki litezke Moskun edo Madrileko Retiron. Ez du merezi bere kultura babesten ez duen herri bat defendatzerik. Estatuak jakin behar du inork baino lehenago artistek lana egin eta bizi egin behar dutela». Lau milioi eskas dituen hizkuntza da norvegiera, baina a zer lekua duen munduan! Dio Wassmok: «Hain hizkuntza txikia izanda, pentsatu nahi dut gure literatura, ez exotikoa soilik, baizik eta ona delako zabaltzen dela mundura». Subentzioak goraipatzen ditu, beren kalitatearekiko konfiantza erakusten du, nola? Naturaltasun osoz. Guk ez daukagun naturaltasun batekin. Ni harritzen naiz hemengo idazle, zutabegile e t a g o g o e t a g i l e g e h i e n e k , Jo s e b a Sarrionandiari emandako Euskadi sariaren istiluaren aurrean, kasu, esaten dutenean politika ez dela hizkuntzarekin nahastu behar. Justu kontrakoa denean: ekimen politikoak soilik salbatzen eta hedatzen ditu hizkuntzak munduan. Horrela izan da nazio guztien historian. Hona zer zioen El País egunkarian berriki Martin Davidson British Council-eko zuzendariak: «Lan kulturala politikoa da, eta zerikusia du nazioen eta pertsonen artean eratzen diren harremanekin». Botere politikorik gabe, hurrengo 100 urtetan izpi bat bat baino ez du aurrera egingo euskarak. Eta mendeari izpiarekin erantzuten dion hizkuntzak ez du bi menderen beharrik izango desagertzeko. Pako Aristi Idazlea
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Hizkuntza sedukzio tresna bihurtzen denekoa Abdelfattah Kilito idazle eta kritikari marokoar probokatzaileak, beste zenbaiten aldean, itzulpengintza etikoa proposatzen du, 'Ez duzu nire hizkuntzan hitz egingo' liburuan. Arabiar munduko idazle eta literatur kritikari interesgarri eta probokatzaileenetako bat dugu Abdelfattah Kilito (Rabat, Maroko, 1945). Denetariko lanak idatzi ditu, dela fikziozkoak dela itzulpengintzari buruzkoak. Edozein delarik ikuspuntua, Kilitok Mendebaldearen eta mundu arabiarraren arteko harremana aztertzen du bere liburuetan, (neo)kolonialismoaren eragina hobeto ulertze aldera. Haren fikziozko lanetan ohikoak dira Mendebaldeko kulturaren sedukzioaren atzaparretan erori edo hari aurre egiten saiatzen diren pertsonaiak.
Sedukzioa, Kilitoren hiztegian, kolonialismoaren armarik indartsuena da. Sedukzioaren oinarrian dago norberaren jarreraren gorespena, baina gorespen hori bakarrik da posible baldin eta besteek —gu ez garen horiek, alegia— onartzen badute. Sedukzioa hainbat modutan ager daiteke:
Berria 2012/02/05
«aurrerapen teknologikoa» izena darama batzuetan, «demokrazia» bestetan. Kulturak ere sedukzio ahalmen handia du. Hizkuntza edota literatur tradizio jakin baten handitasuna aipatuko zaigu, gainerakoak bigarren mailan utzita. Azken horri buruz dihardu Kilitoren (Ez duzu nire hizkuntzan hitz egingo, 2002) liburuak. Esaten dute hizkuntza baten eta dialekto baten arteko aldea zera dela, hizkuntza armadadun dialektoa dela. Armada hori zehazki definitzeko eskatu, eta Kilitok berehala esango digu maila ideologikoan funtzionatzen duela batik bat baina haren eragina ez dela eremu horretara mugatzen. Aitzitik, ondorio materialak izan baditu. Jarraian, beharbada Napoleonek Egipto okupatzerakoan (1798-1801) martxan jarri zuen plana aipatuko digu. Frantzia eta frantsesaren nagusitasuna arabiar mundura zabaltzeko orduan, Egipto indarrez hartzea ez zela estrategia egokia otu zitzaion, herritarren ezinikusia eragingo zuelako horrek. Alde horretatik, askozaz eraginkorragoa iruditu zitzaion egiptoarren adimena konkistatzea. Horretarako, Frantziak Egiptoren kultur ekoizpenari buruzko zertzelada guztiak jakin behar zituen, eta, helburu horrekin, lurraldearen historia eta geografia zehaztasun osoz jasoko zuen entziklopedia osatzeko agindu zuen Napoleonek. Milaka eta milaka testu itzuli zituzten arabieratik frantsesera, Ekialdeko kontuetan adituak ziren akademiko frantsesek (Edward Saiden orientalistak) azter
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila zitzaten. Ondoren, historia hori guztia bere testuinguruan kokatu beharra zegoen, hots, bere burua Grezia eta Erroma klasikoaren ondorengo zuzentzat zuen Frantziaren aldean Egiptok zein toki betetzen zuen. Taktika sotil horrekin frantsesa hizkuntza bihurtu zen, arabiera dialektoaren rolera kondenatuz mundu kolonialean. Itzulpengintza, batez ere literatur arlokoa, ezagutza asmo zintzo eta osasuntsu batek gidaturik dagoela pentsatzeko joera dugu gaur egun, baina Napoleonen adibideak konplikatu egiten du uste hori. Hastapenetik, itzulpengintza eta literatura konparatzearen j a rd u er a « g a r a i p en » et a « k o n k i s ta » kontzeptuei lotuta joan da, helmuga hizkuntzak markatu duelako zer den itzuli beharrekoa eta nola ulertu behar den hura. Ez duzu nire hizkuntzan hitz egingo liburuan ezin hobeto aztertzen du Kilitok itzulpengintzaren alderdi ilun hori, baita arabiar munduan izan duen eragina azaldu ere. Izan ere, Europako hizkuntzen aldean arabiera bigarren mailako, hots, «dialekto» moduan aurkeztu izanaren eraginez, mundu arabiarrak itzulpengintzarekiko jarrera atzerakoi samar ra agertu du azken hamarkadetan. Napoleonen garaian, pentsalari arabiar asko beren hizkuntza literatura frantsesaren mailako lanak eskaintzeko gai ez zela sinistera iritsi ziren, arabiera hizkuntza konplexua eta zabarra —hau da, frantsesaren ukitu poetikorik gabea— zelako. Alabaina, independentzia osteko urteetan, arabiar harrotasunaren urteak dei genitzakeen horietan hain zuzen, arabiera hizkuntza sakratua zela eta horrek itzulezin bihurtzen zuela defendatzen zuen diskurtsoa nagusitu zen. Sakratua izatearen ideia Korana arabieraz idatzita egoteari zor zaio, jakina. Aldi berean, beste hizkuntzaren batean idatzirikoa arabiarrentzat interesgarria ez
zela iritzita, atzerriko literaturaren itzulpenari bizkarra eman zioten. Beraz, arabiar hizkuntzaren defendatzaileek Napoleonen orientalisten jarrera bere egin dute, mundu arabiarrean kolonialismoa zeinen barneratua duten agerian utziz. Kasu honetan, ez da frantsesa hizkuntza eta arabiera dialektoa; aitzitik, arabiera hizkuntza bihurtu da gainerako hizkuntzak dialekto mailan jarrita.
Napoleonen garaiko orientalisten zein hainbat arabiarren jarrera arbuiagarria iruditzen zaio Kilitori, baina, aldi berean, agerian uzten dute zenbat dagoen jokoan lan bat itzultzen den bakoitzean. Itzuli ez baitira paper gainean dauden hitzak bakarrik itzultzen; prozesu horretan, kultura oso bat (ber riro) inter pretatzen da helmug a hizkuntzako irakurlearentzat. Interpretazio une hori ez da batere inozentea, baina alde handia dago hizkuntza batetik besterako itzulpen prozesua prozesu zuzen eta gardena dela defendatzen dutenen eta itzulpengintzaren inplikazio ideologikoez kontziente direnen artean. Kilitoren aburuz, azken horiek erakusten duten jarreratik abiatuta soilik irits gaitezke itzulpengintza etiko batera, eta horixe da, hain zuzen, Ez duzu nire hizkuntzan hitz egingo lanean defendatzen duena.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Ana Mendizabal. Lodosako Ibaialde ikastolako presidentea
«Aurreikuspenak ez dira bete, baina jendearen berotasuna sumatu dugu» Elurra eta hotza izan ziren protagonista igandeko Ibaialde ikastolaren aldeko bestan. Joan zirenen berotasuna eskertu du Ana Mendizabalek; ate-joka jarraituko dutela dio, eusteko. Eguraldiari aurre egin zioten herritar anitzek igandean Sartagudan (Nafarroa), Ibaialde ikastolaren aldeko bestan. Eskertu du parte hartzea Ana Mendizabal presidenteak. Elkartasuna ez da amaitu. Mila euro emanen dute, adibidez, Elkartasuna-Etorkizuna Egunaren antolatzaileek.
Berria 2012/02/07
Bai. Eguraldiaren kontura hagitz haserre gaude, azkenean ezin izan genituelako aurreikuspenak bete. Guk 15.000 pertsona inguru etorriko zirela uste genuen, eta 4.000 inguru egon ginen. Gogorra izan da? Bileran argi gelditu zaiguna horixe da, aurreikuspenak ez direla bete. Baina, hala eta guztiz ere, etorri zen jendearen erantzuna zoragarria izan da, etorri zen jendeak gastatu egin baitzuen. Ez da bakarrik dirua. Karrikan jende anitz etorri da guregana elkartasuna agertzera eta lanean jarraitzeko indarra ematera. Eskertu nahi dugu berotasun hori. Jende anitz gelditu zen etxean eguraldiagatik.
Zer moduz zaudete? Hagitz kontent gaude bestara etorri zen jendearekin. Etorri zirenek erruz parte hartu zuten antolatu genituen ekitaldi guztietan. Jendearen berotasuna sumatu dugu, eta zoragarria izan da. Eguraldia, berriz, hotza izan zen.
Bai. 40 autobus inguru gelditu ziren etorri gabe. Lanera etorri behar zuen hainbat talde ere ezin etorri gelditu zen eguraldiaren ondorioz. Badakigu jende anitz gelditu zela etortzeko gogoz etxean, eta haiei gogorarazi nahi diegu ikastola lagundu nahi badute kontu korronte zenbaki bat dugula, laguntza horiek bideratu ahal izateko. Espero zenituzten helburuak betetzeko bidea etor daiteke hortik?
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Hori espero dugu guk. Gainera, guk argi dugu gure lana ez dela hemen amaitzen. Ikastolaren arazoa konpontzeko borrokan segitu behar dugu, eta, horretarako, bideragarritasun plan serio bat behar dugu. Hainbat irakasle dugu hitzartu gabe; hipotekaren zorrari egin behar diogu aurre, garraioari ere bai. Hemen arazoa ez da ikastola gaizki kudeatzen dugula. Horiek guztiak gastu arruntak dira; ezin dugu gehiago murriztu. Murrizten ahal genuen guztia murriztu dugu jada. Ezin dugu gehiago murriztu kalitateari eragin gabe.
edozeinengana joanen gara. Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Gobernutik jasotzen genituen diru laguntzak 2009. urte hasieran galdu genituen. Geroztik ez dugu sosik jaso. Inor ez da gure beharrak betetzera etorri, eta horrek ekarri gaitu egungo egoerara. Bi urtez Nafarroako ikastolen elkartasun kutxari esker egin dugu aurrera, baina hori ere amaitu da. Eta gure arazoek hor jarraitzen dute.
Proiektuari eustea da kontua? Hemen, gurasoek haien seme-alabek euskaraz ikastea nahi badute, aukera bakarra dute. Badakite ikastola ordaindu beharko dutela horretarako. Eskualdeko ikastola da gurea. Ikasleak bazkaltzera gelditzen dira, eta gastu horri gurasoek egiten diote aurre. Zer erranen diegu? Anitzez ere gehiago ordaindu behar dutela? Alde eginen dute hori egiten badugu. Eta 53 familia bertzerik ez gara. Zeintzuk dira orain egin beharreko urratsak? Orain, ate-joka jarraitu behar dugu. Irakurri eta entzun dugu erran dutela guk ikastolaren ekonomia gaizki kudeatu dugula, eta hori ez da egia. Hutsak betetzea gauza bat da. Edozeinek egiten ahal ditu, eta guk ere bai. Baina horrek ez du erran nahi dirua xahutu denik. Hemen, errealitatea badakigu zein den; gutxi gara euskararen alde lanean. Eta gutxi horiei ezin diegu euskaraz ikasteko duten eskubidea ukatu. Legeak ezartzen dituen mugen gainetik, euskarazko irakaskuntza eskaintzen jarraitu nahi dugu guk. Ate-joka jarraituko duzuela diozu; zer ate? Po l i t i k a r i e n g a n a , e r a k u n d e e t a r a e t a elkarteetara joko dugu. Entzun nahi gaituen
Nafarroako Gobernutik zer espero duzue? Egunotan ez dugu balorazio politikorik egin nahi izan, gure besta euskararen aldeko besta izan delako. Baina argi erran behar dugu norbaitek ez badu ongi ikusten guk bertze batzuen eskutik laguntza jasotzea baduela laguntza hori hark ematea. Argi dago legeak uzten dituela gure seme-alabak babesik gabe eta norbaitek egin beharko diola aurre ardura horri. Egin dugun gauza bakarra da gure euskaraz ikasteko eskubidea defendatu. Eta, orain, zer? Lehenik eta behin, lasaitu eta arnasa hartu. Hilabete gogorra izan da azkena. Eguraldiak zapuztu ditu gure asmoak, baina aurrera egin behar dugu. Zorrak kitatzeko zer egin dezakegun aztertu behar dugu. Lehentasuna irakasleak dira. Orain arteko zorrari aurre egiteko gai izanen garela uste dut. Hortik aurrera, arazoak nola konpondu pentsatzen jarraitu beharko dugu.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Irakaskuntza publikoaren alde egin dute Herrikoak eta Sortzen-ek Kalitatea nabarmendu dute guraso elkarteek, eta aukera egokiena dela zehaztu, «ekologiagatik eta hurbiltasunagatik» «Kalitatearen aldeko hautua da irakaskuntza publikoa». Horixe nabar mendu dute Herrikoa federazioak eta Sortzen Ikasbatuaz koordinakundeak. Atzo zabaldu zen aurrematrikulazioa egiteko epea Nafarroan, eta seme-alabak eskolara eramateko adinean dituzten gurasoentzat mezu argia zabaldu
Berria 2012/02/07
b e h a r- b e h a r r e z k o a dela eta sare publikoa dela, gainera, parekidetasuna eta integrazioa bermatzen dituen aukera». Atzo bertan, aurrematrikulazio kanpainaren lehendabiziko egunean, San Adriango Santas Reliquias izeneko haur eskolan izan ziren Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcina eta Hezkuntza kontseilari Jose Iribas. Ikastetxe pribatua da. Murrizketak
dute bi elkarteok: «Hurbiltasunagatik, ekologiagatik eta kalitateagatik» irakaskuntza publikoa dela aukerarik onena. Azken hamar urteotan, ikasleen %61-65ek egin dute irakaskuntza publikoaren aldeko hautua. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen eskolaratze irizpideek, hala ere, hitzartutako irakaskuntza pribatuari egiten diote mesede, Sortzen Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzaile Nestor Salaberriak salatu duenez. «Aurrematrikulazio kanpainak aukera ematen die gurasoei Hezkuntza Departamentuari argi eta ozen errateko irakaskuntza publikoa
Herrikoak eta Sortzen Ikasbatuaz-ek nabarmendu dute Nafarroako Gobernuak ezarritako murrizketei aurre egin behar izan dietela ikastetxe publikoek azken hilabeteotan. «Udan egindakoei, azken boladan guraso elkartekoek jasandakoak erantsi behar zaizkie». Murrizketen gainetik sare publikoak kalitateari eutsi diola argi adierazi du Salaberriak, «irakaskuntza publikoko zentroetan ari diren irakasleen profesionaltasunari esker». Aurrematrikulazio kanpainaren eskutik irakaskuntza publikoaren alde egitea, beraz, «kalitatezko irakaskuntza bermatzeko hautua» dela zehaztu du.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Bilduren esku dauden udalek diruz lagunduko dute Ibaialde Koalizioa agintari den herrietan dagoen ikasle bakoitzeko, euro bat jasoko du Lodosako eta Sartagudako ikastolak Hego Euskal Herrian Bilduren esku dauden udalek ere diruz lagunduko dute Lodosa eta Sartagudako ikastola (Nafarroa). Hainbat hautetsik atzo Iruñean egindako agerraldian iragarri zutenez, koalizioa agintean den herrietan matrikulatutako ikasle bakoitzeko euro bana emango diote Ibaialderi. Egoera ekonomiko larrian da Ibaialde ikastola, «muturreko gabezia ekonomikoan». Elkartasun adierazpen ugari jaso ditu auzolanean oinarritutako egitasmo horrek; kontu korronte bat jarri dute abian, nahi duenak dirua emateko, eta Ikastolen Elkarteak kanpaina bat hasi du, ikasle bakoitzeko euro bateko ekarpena egiteko.
Berria 2012/02/08 L o d o s a k o ikastolaren alde agertzearekin batera, G i p u z k o a k o Fo r u Aldundiaren jarduna babestu dute udalek. Diputazioak 24.000 euro eman dizkio egitasmoari, Nafarroan euskaraz bizi nahi duten herritarren laguntza eskaerari «entzungor» egin ezin ziotelakoan, haiei laguntzea «lehentasunezko ardura» dela argudiatuta. Elkartasunak, ordea, kritikak baino ez zituen jaso Barcinaren taldetik: Nafarroako kontuetan «eskua sartzea» egotzi zion exekutiboak aldundiari.
Kanpaina horrekin bat egin du Bilduk. Hautetsien ustez, Nafarroako Gobernuak trabak jartzen dizkio haurrak eta gazteak euskaraz trebatzeari. «Gobernuaren esku egon beharko litzateke lurralde osoan euskarazko irakaskuntza bermatzea, baina, zoritxarrez, ez da hala», adierazi du Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak (Gipuzkoa). Eremu euskalduneko ikastolen egoera ekonomikoa larria dela berretsi du, eta Yolanda Barcinaren gobernuari leporatu dio «euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea urratzen duen politika baztertzailea» egitea.
Bilduko udalen erabakia ere salatu du UPNk. Adierazi du «alderdiko interesak» lehenetsi dituztela herritarrenak beharrean.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Adostasun zabalagoekin euskara Euskarak urrezko aldi bat bizi du. Euskararen ezagutza ez da historian zehar gaur egun bezainbat zabaldu, batez ere, irakurketari eta idazkerari dagokionez. Bere oraingo garapenak edozein arlotan erabiltzea ahalbidetzen du, arlo zientifikoan baita ere, eta hezkuntza sistemari esker euskaldunen kopuruak belaunaldiz belaunaldi aurrera egiten du.
Hori guztia ez zen lortuko indar politikoen Euskararen Legearen inguruko kontsentsurik gabe, adostasuna honetan oinarritzen delako: alde batetik, herri-administrazioaren beharra izan behar dela herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan arreta ematea. Eta, bestetik, neurriak progresibitatearekin ezarri behar direla. Ez dago beste biderik, baina, artean ere, aurreko g o b e r n u a k a rl o p r i b a t u a n h i z k u n t z arrazoiengatik ezarritako zigorrak onartu zituen, PSE-EEri kontsultatu gabe. Euskararen aurrerapenerako funtsezko kontsentsua apurtu egin zen alde bakarretik. Gobernu horrek eragotzi izan ez balu zigor horien ezartzea, lanpostuak galdu egingo ziren, egoera ekonomiko larri baten enpresagizonemakumeek zailtasun handiak izango zituzten eta euskarak atzera egingo zuen, behartzeak, batez
Iritzia 2012/02/08
ere zigorren bitartez, euskararen erabiltzearen kontrako erreakzioa sortuko zuelako. Ez dezagun ahatz Euskararen Aholku Batzordeak ondorioztatzen duena: erabat beharrezkoa dela euskara, aldika gehiago, hizkuntz erakargarri bat izan dadila, atsegina zein naturala pertsona kopuru handiago batentzat, eta ez arazoen jatorria. Aholku Batzordeak kontsideratzen du hizkuntz politikaren funtsa malgutasuna eta progresibitatea izan behar dela, ez dadila eraso baten moduan hautemana izan. Horregatik, ezin dugu zigorren bidetik jarraitu, herritar askori eta euskarari kalte egingo baitiegu. Adostasuna ezinbestekoa da, euskararen indartzea ekarri nahi duen adostasuna. Edo beste era batera esanda, euskara babesteko ekintzek zentzuzko muga bat izan behar dute: lan eta gizarte errealitatearenganako egokitzapena, hain zuzen ere. Alde horretatik, euskal sozialistok beti defendatu izan dugu irmotasunez euskararen aurreratzeari mesede egiten dioten neurriak progresiboki ezarri behar direla, errealitate soziolinguistikoa aintzat hartuta eta pertsonei kalteak saihestuz. Hori dela eta, Euskal Sozialistak taldeak Kontsumitzaileen eta Erabiltzailearen Estatutuaren Legea aldatzeko legez besteko proposamen bat aurkeztu du, arlo pribatuan hizkuntz arrazoiengatik ezarritako zigorrak ezabatzeko eta, era berean, euskararen erabileraren sustapena eta promozioa indartzeko. Euskal hizkuntzak aurrera egin duenean izan da atxikimendu askearen alde apustu egin denean, eta ez inposizioaren bidez.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Ekimen horrekin ez da aipaturiko legean jasotzen diren hizkuntz ezaugarri bat bera ere ezabatzen, zigorrak bakarrik. Beti defendatu izan dugun arren hizkuntz linguistikoen definizioa lege berezi batekin egin behar dela —eta ez lege sektorial baten bitartez —, kasu honetan egin zen bezala, ez ditugu aldaketa gehiago sartuko, ez baitugu euskararen inguruan desadostasunik piztu nahi, kontsentsua berrezarri baizik. Halere, ulertu egin behar da botere publikoek ezin dietela herritarrei hizkuntz baten ala bestearen erabilera inposatu euren harreman pribatuetan, eta merkataritza arloa arlo pribatu bat da. Hizkuntz paisaia, informazioa, erregula daiteke, baina ez bi pertsonaren arteko ahozko komunikazioa, jakina, herri-administrazioek eman behar duten arreta salbu. Are gehiago. Legea ez betetzeagatik ezarritako zigorrek ez dituzte euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen. Norbait egungo arautegia betetzen duen denda batera joaten denean, une horretan dagoen dendariak euskaraz hitz egingo diolako bermerik ez du. Modu bakarra izango litzateke dendari guztiak euskaldunak izatea, baina horixe publikoa kontsidera daitekeen horretatik kanpo geratzen da. Oreka sustapena da, ez zigorra; hizkuntza baten erabilera ezin da dekretuz inposatu. Era horretan, hainbat aspektu formal estaltzea lortuko litzateke, baina ezinbestean jendeak errefusatuko luke. Nahi dugu euskara erakundeen hizkuntza izatea edo herritarrek nahi duten hizkuntza? Atxikimendu askea bultza dezagun. Gai honi zuhurtasunez heldu beharko genioke denok, eta horrela ulertu izan dute ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, zeintzuek joan den legealdian Eusko Jaurlaritzarekin elkarlan akordio bat sinatu zuten, enpresa munduan euskara normalizatzeko. Hitzarmenaren neurri guztiak borondatean oinarritzen dira, eta enpresa bakoitzaren egoera soziolinguistikoan.
Confebaskek, bere aldetik, testu bera sinatu zuen administrazioarekin, eta testu horrek bat egiten du iaz enpresagizon-emakume gipuzkoarren idazkari nagusi José Miguel Ayerza jaunak esandakoarekin: Euskara lan eremuan pixkanaka sartzeko langintza horretan aurrera egitekotan, enpresen ikuspegitik, printzipio batzuk erabat errespetatu behar direla uste dugu; borondatezkoa izan behar duela, inor baztertu gabe, arian-arian egin behar dela, beti adostasuna lortuta eta lankidetzan jardunda. Borondatezkoa diogunean, norberaren borondatez eta inor baztertu gabe egin behar dela esan nahi dugu, gure ustez, prozesu hau aurrera eraman ahal izateko eta onargarri izateko, ez dagoelako beste biderik; beraz, partaideetako bakoitzak, enpresa bakoitzak alegia, hartu behar du erabakia askatasunez, bere kabuz; eta beste guztiok erabaki hori errespetatu behar dugu, aukeratu duen partaidetza mailaren arabera inor baztertu gabe. Enpresagizon-emakumeen, sindikatuen eta Euskararen Aholku Batzordearen zuhurtasuna ikusita eta azken hogeita hamar urteetako euskararen aurreratze ikusgarria kontuan izanda, dendei eta enpresei isunen bidezko euskararen erabileraren inposizioa azal dakieke soilik alde bateko interes bategatik, batez ere jakinda belaunaldi berriek euskara naturaltasunez erabiliko dutela lan munduan. Sozialistok ziur gaude gure hizkuntz hitzarmen guztiak biltzen dituen printzipioa progresibitatearena dela. Eta ez dezagun ahatz hizkuntzak direla elkarbizitza eta ulermenaren zerbitzura egon behar dutenak, eta ez pertsonak hizkuntzen zerbitzura. Vicente Reyes PSE-EEko Hezkuntza eta Kultura idazkaria
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Akademiak ez du eskola elebidunik irekiko aurten
Berria 2012/02/09
Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskoletan hiru irakasle eta erdi kendu nahi ditu Paueko Akademia Ikuskaritzak Paueko Akademia Ikuskaritzak ez du eskola elebidunik irekiko heldu den eskola sartzean. Horretaz gain, kenduko eta emanen dituzten irakasle lanpostuen zenbaketaren harira, hiru lanpostu eta erdi kenduko ditu Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskoletan. Hori da, bederen, Akademia ikuskariak heldu den astean eginen den batzorde parekideko bilkurara eramanen duen proposamena.
Jokabide «maltzurra» Akademia Ikuskaritzak gutxienik hiru lanpostu eta erdi kenduko ditu Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskoletan. Formeten iritziz, Akademia Ikuskaritzak «maltzurki» jokatzen du, lanpostu eskaintzen eta kentzeen arteko «oreka» dagoela erakutsi nahi duelarik. Herri txikietan galera sistematikoa dela nabarmendu du. Hala, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) eskualdean da irabazi bakarra, bereziki Hendaiako eskolei esker. Gainerateko eskualdeetan, Angelukoan, Baionakoan, Miarritzen (Lapurdi) eta Oloroeko (Biarno, Frantzia) barrutian dauden Zuberoako eskoletan irakasle postuak gutxituko dituzte.
Hezkuntzako sindikatuek gogor gaitzetsi dute asmo hori. Proposamenak hizkuntza politikako kontraesanak argira ekartzen dituela dio Pierrette Formet-ek, SNUIPP sindikatuko ordezkariak. «Aurten ez dute eskola elebidunik irekiko Ipar Euskal Herrian, eta horrek argi erakusten du hizkuntza politikaren muga; ez da sinesgarria erratea euskararen aldeko politika ausarta egiten dutela eta aldi berean eskola elebidunik ez irekitzea edo irakasle postuak kentzea eskola elebidunean».
Gainera, lanpostu murrizketa gehiago izanen dira eskoletako arduradun funtzioetan. Hori gertatuko da Itsasun (Lapurdi) eta Baionan, lanpostu eta erdi kenduko dietelarik oro har. Miarritzen lanpostu erdi bat emanen dute. Eskola publikoaren baldintzak gero eta txarragoak direla salatu dute sindikatuek. Nahiz eta ikasle kopurua egonkorra izan edo emendatu, Akademia Ikuskaritzak irizpide ekonomikoak baliatu eta murrizketak egiten dituela kritikatu dute. Gero eta haur gehiago biltzen dira geletan, eta, zenbait kasutan, hainbat adin eta mailatako 30 haur metatzen dira irakasle bakar baten ardurapean.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskal hiztunen eskubideak urratzen dituzten enpresak zigortzeko bidea kendu
Berria 2012/02/10
Eusko Legebiltzarrak Kontsumitzaileen Dekretua aldatzea onartu du PSE, PP eta UPDren botoekin Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei buruzko Dekretua aldatzeko proposamena onartu du Eusko Legebiltzarrak. 2008an onartu zuten dekretua, eta atzo egin zizkioten aldaketen ondorioz, hemendik aurrera, zerbitzu elebiduna eskaintzen ez duten enpresei ezingo zaie inolako zigorrik jarri — alderdi eta eragile batzuek salatu izan dute dekretuak, lehen ere, ez zuela horretarako biderik uzten—. Atzo egin zuten osoko bilkuran, PSEko, PPko eta UPDko ordezkariek bozkatu zuten PSEk egindako proposamenaren alde. Aldaketaren aurka, berriz, EAJk, EAk, Ezker Anitzak eta Aralarrek. EAJko Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela ezarri zuen dekretua Eusko Jaurlaritzak, «kontsumitzaileari informazioa euskaraz eta gaztelaniaz ematea bermatzeko». Dekretu hura hainbat erakunde publikori eta pribaturi aplikatu zioten. Hain justu, interes orokorreko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei, baldin eta honako baldintza hau betetzen bazuten: 250 langiletik gora eta urtean 50 milioi euroko negozio bolumena izatea; salmenta gunearen azalera 400 metro koadrotik gora izatea eta elebidun tasa %33tik gorakoa den herri batean egotea; edo, Bilbon, Donostian edo Gasteizen, bestela. Enpresa txikiei ez zien eragiten dekretuak. EAJk, EAk, Aralarrek eta Ezker Anitzak albiste txartzat jo dute 2008ko dekretuaren aldaketa. Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basaberen
iritzian, «euskararen erabilera normalizatuaren kontra doa» onartutako lege proposamena. EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak salatu du euskaraz bizi nahi duen herritarrari ez zaiola horretarako aukerarik ematen, eta euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen direla. 2008ko legea egiteko 37 eragileren iritziak bildu zituztela nabarmendu du Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideak. Ezker Anitzako Mikel Aranak PSEri egotzi dio euskara alor publikoan soilik bultzatzen duela.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila du legeak bultzatu behar, herritarren nahiak baizik». UPDko ordezkari Gorka Maneirok ere pozik agertu da dekretua aldatu delako. «Atzerapauso handia da»
Aldaketaren alde egin dutenek, berriz, aurkakoa diote: «Erakunde publikoek alor p r i b at u e t a n e z i n d u t e h i z k u n t z a r i k inposatu», esan du PSEko Vicente Reyesek. PPko Iñaki Oiartzabalen ustez, «euskara ez
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia kritiko agertu dira legebiltzarrean hartu duten erabakiarekin. «Kontsumitzaile euskaldunen hizkuntz eskubideen urraketa sistematizatu nahi izatea onartezina da», salatu du Kontseiluko Paul Bilbaok. Bide beretik mintzatu da Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati: «Herritar euskaldunen hizkuntz eskubideak zapuzten dituzte, eta herritarrek e u s k a r a z b i z i t ze k o d i t u z t e n n a h i a k gutxiesten».
Hizkuntza erdiak Hizkuntza osoak daude, eta hizkuntza erdiak. Hizkuntza osoek legeak dauzkate, dekretuak, arauak, ordenantzak... eta zigorrak eta isunak jarriko dizkizute hark arautu bezala erabiltzen ez badituzu. Hizkuntza erdiek aitorpenen bat izan dezakete, edo ez; legeren bat izan dezakete, edo ez; baina ezin dute isunik eta zigorrik jarri; isunik eta zigorrik ez, borondatezkoak dira. Hizkuntza osoek behartu zaitzakete berau ezagutzera; hizkuntza erdiek limurtu, erakarri, liluratu egin behar zaituzte, ezagutu eta erabil ditzazun. Hizkuntza osoak konstituzionalak dira, hizkuntza erdiak dialektalak dira, gutxiengoarenak, barbaroenak, mendiko hizkuntza. Euskara arau, lege edo dekretu jakin batera ekartzeko ahalegin bat izan zen Patxi Baztarrikaren taldeak orain lau urte aurkeztu zuena; Euskararen Legea 1982an onartu zenetik, lehendabiziko ahalegin serio antzekoa. Saltoki handietako batzuk euskara erabiltzera behartzeko ahalegin bat, zigorrak oso lausoak zituen arren; dena esateko, hizkuntza urraketa kasu bakoitzak zer zigor ekarriko zuen ez zuen zehazten dekretu hark, UPD, PP eta PSE puntu horrekin egoskortu badira ere. Eta, hala ere, ahalegin bat zen, hizkuntza erdi bat hizkuntza osoen parera eramaten hasteko saio bat, 25 urteren ondoren lehena. Hizkuntza erdiak ezingo du zigorrik jarri; lasai lo egin dezake hizkuntza osoak. Mikel Peruarena
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Zigor espedientea jarri diete ETB hartzeko hedagailua ipini zutenei
Berria 2012/02/10
Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du zigor neurria Zigor espediente bat zabaldu du Espainiako Gobernuak ETB Iruñerrian LTD lurreko telebista digitalean ikusteko Erreniegan hedagailu bat jarri zutenen kontra, hedagailua baimenik gabe ipini zutela argudiatuta. Carmen Alba Orduna Espainiako Gober nuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du neurria. EAko militante batzuek jarri zuten dirua — 11.000 euro— duela aste batzuk Erreniegan hedagailua paratzeko. Halaber, EAko ordezkariek «gezurretan ibiltzea» egotzi zieten Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, eta ardurak hartzeko eskatu zieten. «Arazoa ez da ekonomikoa: arazoa borondate falta da», adierazi zuen urtarrilaren 11n Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak. EAk hilabete eman zion Nafarroako Gobernuari lurralde osoan hedagailuak jarri eta mantentze lana ziurta zezan. Kostu osoa 40.000 eurokoa izango zela iragarri zuten. EAk agerraldia egin eta hurrengo egunean, Nafarroako Gobernuak erantzun egin zion. Ku l t u r a , Tu r i s m o e t a E r a k u n d e e n Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sanchez de Muniainek adierazi zuen EAren ekinaldia «legez kanpokoa, pirata eta narraskeria» zela. Halaber, «lehenbailehen legea betetzeko» eskatu zion Espainiako Industria Ministerioari. H i l a b e t e p a s at u o s t e a n , N a f a r ro a k o Gobernuaren eskaera hori bete du Espainiako Gobernuak zabaldutako zigor espedientearekin.
Maiorga Ramirezek «eskandalagarritzat» jo zuen Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilariaren agerraldia, eta haren dimisioa eskatu zuen. «Zuek zarete arduradunak, eta herritarrak engainatu dituzue». Nafarroa Baik eta Ezkerrak ere oso kezkagarritzat jo zituzten Sanchez de Muniainen adierazpenak. PSNk adierazi zuen ETB Nafarroan ikus dadila nahi duela, baina orain arte ez du inolako neurririk hartu horretarako. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak jarri duen zigor espedientearekin, esan daiteke aferak luze jo dezakeela eta konponbiderako asmo gutxi dutela Nafarroako Gobernuak zein Espainiakoak. Nafarroako EAk gaur emango du zigor espedientearen gaineko iritzia. Nafarroan ez dago ETB LTD bidez ikusterik, eta ekainaren 30etik aurrera seinale analogikoa
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila betiko itzali beharko du ETBk. Hala, hedagailuak jarri ezean, inon ez da ikusi ahalko ETB lurraldean. Akordioak bete gabe 2009. urteko uztailean, protokolo baten bidez ETB1 eta ETB2 LTD bidez ikusi ahal izatea hitzartu zuten Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta orduko Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanzek. Kostu ekonomikoa milioi bat eurokoa dela argudiatuta, ordea, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzak ordaintzea nahi du, eta alderantziz. 2010eko ekainean, Nafarroako Parlamentua
ETB3 eta ETB4 LTD bidez Nafarroan ikustearen alde agertu zen; Nafarroan ez dago ETB3 ikusterik, haur programazioa euskaraz duen ka- tea. Iazko urrian, halaber, beste mozio bat onartu zuen parlamentu nafarrak PSN, Bildu, NaBai eta Ezkerraren aldeko botoekin: Nafarroako Parlamentuak foru gobernuari eskatzen dio Jaurlaritzarekin negoziazioak egiteko bidea erraztu dezala. Madrilgo gorteetan, bestalde, legegintzaldi honetan eztabaidatuko dute Mugarik Gabeko Telebista herri ekimen legegilea, irailaren 13an tramiterako onartu ostean.
EA: «Barregarrikeria da PPk zigor espedientea abian jartzea» Nafarroako EAren arabera, UPNk eskertu egin beharko lieke herritarren eskaera bati erantzuna eman izana Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak zigor espediente bat zabaldu du ETB Iruñerrian LTD bidez ikusteko Erreniegan hedagailu bat jarri zutenen kontra, EAko militanteen aurka alegia. Zigor horren gaineko erantzuna eman du Nafarroako EAk: «Erridikulua da PPk, UPNk eskatuta, EAren ekimenaren aurkako zigor espedientea abian jartzea, ekimen horrek nafar herritarrei ETB1en moduko euskarazko kateak sintonizatzeko aukera baino ez baitie ematen». EAren ustetan, UPNk eskertu egin beharko lieke EAko militanteei egin dutena, herritarren eskaera bati erantzuna eman baitiote. «Diruaren aitzakiarekin haiek erantzuteko kapaz izan ez diren eskaera bat». Nafarroako EAko idazkari nagusi Maiorga Ramirezek honako hau gogorarazi du: «Kontua herritarren sintonizatzeko askatasuna moztea bada, PPk beste zigor espediente bat zabaldu beharko luke UPN-PSN gobernuaren aurka, Opnatel enpresa publikoaren poste batek TeleAragon sintonizatzeko bidea ematen baitu». Ramirezen ustetan, UPN eta PPren lehentasuna berriz ere beste euskal lurraldeekiko harreman normal bat bere onetik ateratzea da: «PPk eta UPNk demostratu dute benetan kezkatzen dituena ETB sintonizatu ahal izatea dela, eta ez izan dezakeen kostua. Beste behin, lotsagarri gelditu dira, eta haien argumentuak gezurrak direla ikusi da». Ramirezek dio argi gelditu dela aitzakia ekonomiko guztiak faltsuak direla: «Eta, orain, erantzukizun politikoak beren gain hartu beharrean, mehatxu eta salaketa batekin erantzun dute. Hain justu, haiek aurrera eraman behar luketen egitasmo bategatik».
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskarari lagundu edo normalizatzeko inbertitu? Sartagudako ikastolara 2000. urtean iritsi nintzen. Nire zain 40 familia eta zatika erortzen zen etxebizitza zahar bat ikastola izena zuena. Han ez zen baliabiderik, baliabide ekonomikorik esan nahi dut, giza baliabideen ilusioa ez baitzen kontatzen ahal. 40 nekazari, Erriberako haize gogorrak, ziertzoak alegia, zartatutako 40 aurpegi, 80 begi borobil, 80 beso sendo. Horiexek ziren Oinez bat egiteko zenbakiak, baliabideak, aktiboak. Une hartan bertan jakin nuen betirako markatuko ninduen urte baten aurrean nengoela. Ikastola eraiki zuten haiek, Ibaialde ikastola, eta nik, ordea, inoiz ahaztuko ez ditudan lagunak egin nituen.
Hamabi urte pasatu dira harrez geroztik eta b o r ro k a n s e g i t ze n d u t e b a l i a b i d e a k eskuratzeko, baliabide ekonomikoak esan nahi dut. Baina, oraingoan, estutasun ekonomikoak dituzten bakarrak ez dira Lodosa eta Sartagudako lagunak, Tuterako ikastola eta Nafar roako Hegoaldeko gainerakoak, euskal hedabideak, BERRIA barne, Esan-erran irratia itxi da, Ttipi-Ttapa telebistaren bide beretik, euskaltegietan egoera ez da hobea; egia esan, ez da inoiz ona
Berria 2012/02/11
izan. Hau da, neke handiz urte askotan eraiki ditugun proiektuak une zailean daude, eta, horiekin batera, euskararen normalizazioa bera. Testuinguru horretan, euskaltzale batzuk, instituzioekiko menpekotasunaz hizketan entzun ahal izan ditugu, eta beste batzuk herritarrei dirua eskatzera jo dute naufragoak itsasoan galdurik dabilen egur puskari eusten dion aldarte berarekin. Atzean, ordea, ongi pentsatutako hizkuntza-politika dago, euskara ez normalizatzea bilatzen duen hizkuntzapolitika, alegia. Administrazioek ez dute egoki inbertitzen. Izan ere, bi bide nagusi daude politika egiteko araua eta inbertsioa. Gaur egun, oro har, aplikatzen den hizkuntza-politikak izaera asistentziala du. Hau da, zerbitzuak eskaintzera mugatzen da, sustapen kanpainak egitera eta helburuak betetzen ez dituzten eta hutsune nabarmenak dituzten plangintzak ordaintzera. Dirua emateak ez du botorik galarazten, eta borondateak eros daitezkeela pentsatzen dute gure agintariek. Baina politika horren kontraesanak oso handiak dira. Euskaraz ez dakiten funtzionarioak kontratatzen dituzte haien euskalduntzea administrazioaren lepoan jarriz aurrerago. Gure eskoletatik oraindik ere, euskara ez dakiten pertsonak ateratzen dira, geroago enpresen euskalduntze planetan murgildu beharko dutenak hizkuntza-eskubideen urratzaile aktibo izango ez badira, bederen. Gure unibertsitatea, 30 urte pasatu ondoren, ez da gauza izan herri bezala behar ditugun profesional euskaldunak eskaintzeko.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Daramagun erritmoarekin, euskararen ezagutzaren unibertsalizaziora iristeko ehunka urte beharko ditugu. Ipar argirik gabeko hizkuntza-politiken ondorioak dira horiek. Diru baliabide mugatuak ditugu, beti izango ditugu beraz; soilik inbertsioan oinarritzen den hizkuntza-politika, araua baztertzen duena, porrota izango da. Iraulketak, ordea, badu norabide argia. Lehenengo eta behin, eskolak belaunaldi berriak oso-osorik e u s k a l d u n d u b e h a r d i t u . O rd u a d a esperimentuak bazterrean uzteko eta benetan euskalduntzea lortuko duen irakasteredu bat abian jartzeko. Euskara eskolan ikastea eskubidea izateaz aparte, betebeharra da administrazioarentzat. Ondoren, euskaldunak kontratatu. Horrek bakarrik, epe ertainean milaka euro liberatuko ditu, gaur egun, administrazioek funtzionarioak euskalduntzen gastatzen den guztia, alegia. Horrekin batera, helduen euskalduntzeak gaur egun ez duen izaera estrategikoa eskuratu behar du. Ezagutzaren unibertsalizaziora abiada onean hurbiltzen ez gaituen hizkuntza-politika honen ondorioa, diru baliabideen alferrikako xahuketa da. Paraleloki espazioen euskalduntzea jorratu behar dugu. Agintari askok urte luzetan pentsatu du pertsonak euskaldunduz berez etorriko zela euskalduntzea. Hau da, euskaldunen presentzia hutsak ekarriko zuela espazioaren euskalduntzea. Ezer ez dago errealitatetik harago, gaur egun, gizarte espazioek erdalduntzen dute, euskara ezin e r a b i l t ze a k d u e n e r a g i n a h i z k u n t z a hautatzeko unean latza da. Hala ere, administrazioek segitzen dute dirua oparitzen euskara sustatzeko alor sozioekonomikoan, zehapenak baztetuz, araua erabili beharrean. Espainiako estatuan 500 arau daude, legeak, dekretuak eta abar espainolaren erabilera
derrigortzen dutenak; euskararen erabilera, ordea, ezin da arauz bermatu, borondatea eta sustapena dira bide bakarrak. Te s t u i n g u r u h o n e t a n , N a f a r r o a k o Gobernuak, bereziki eta nabarmen, krisi ekonomikoa erabiliz euskararen aldeko mugimenduaren kontrako eraso handia abiatu du. Gobernuak badaki testuinguru zail honetan, non herritarrak haien etorkizun hurbilarekin kezka handia duten, suntsiketa politika hori oharkabean pasatuko dela eta batere gupidarik gabe ari da aplikatzen, Euskalgintza erabat baldintzatzea bilatuz. Hor ren aur rean ere, defentsa-bidea herritarren babesa da. Krisi ekonomikoaren eraginez, hizkuntzapolitika asistentzialak huts egin du. Horren ondorioz, Euskalgintzak eraikitako proiektu asko kolokan daude. Egiturazko irtenbidea, ordea, ez da herritarrei diru gehiago eskatzea; izan ere, herri honetan euskaltzaleok bi aldiz gaude zergapeturik, batetik, administrazio desberdinei zergak ordainduz, eta, bestetik, euskararen aldeko proiektu desberdinei dirua eskainiz. Egiturazko irtenbidea hizkuntzapolitika eragingarria abiatzean datza baliabide nahikoak egoki inbertituz eta arautegi sendoa eraikiz. Beraz, une honetan Euskalgintzarentzat lehentasunezko gaia ez da bakarrik diru baliabideak nola eskuratu baizik eta, euskara normalizaziora eramango duen hizkuntzapolitika berri eta eragingarria abian jartzeko beharrezkoak diren baldintza politikoak, sozialak, juridikoak eta ekonomikoak eskuratzeko jokatzea. Euskaraz bizi nahia hedatuz, gizartea aktibatuz eta politikoki eta sozialki oldartuz egin behar dugu bidea. Iñaki Lasa (Euzkaltzalea)
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Urgell: «Zentzuzkoa da adierazpenak egitean hizkuntz askatasuna izatea»
Berria 2012/02/11
Aralar pozik da Kultura sailburuak konpromisoa hartu duelako euskal hiztunari ez eskatzeko gaztelaniaz aritzea Duela egun batzuk Megaupload itxi izanaren harira, Gari Araolazarengana jo zuen ETBk. Adierazpenak euskaraz egin ostean, kazetariak gaztelaniaz errepikatuko ote zituen eskatu zion. Araolazak ETB2n ere euskaraz agertu nahi zuela-eta, azpidatziak jartzeko eskatu zuen. Eta, azkenean, ETB2n ez ziren haren adierazpenak agertu. Gai hori Eusko Legebiltzarrera eraman zuen atzo Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basabek. Salatu zuen elebidunari gaztelaniaz ere hitz egin dezala eskatzeko «ohitura txar horrek» gaztelaniazko eremu sozialean «euskararen ikusezintasuna» dakarrela. Hori dela eta, Blanca Urgell Kultura sailburuari hauxe eskatu zion: «Adierazpenak euskaraz egiten dituenari gaztelaniazkorik sistematikoki ez eskatzeko». Urgellek erantzun zuen «normaltasunaren baitan» dagoela adierazpenak bi hizkuntzetan egitea, hark ere hala egiten duela. «Aurkakoa ere egiten da, gaztelaniaz eskatu ostean
elkarrizketatua euskalduna bada euskaraz eskatzea». Urgellek zehaztu zuen adierazpenak bi hizkuntzetan eskatzea «ETBko estilo liburuan jasota» dagoela eta 2005eko ekainean EITBko Administrazio Kontseiluak ontzat eman zuela. «Hala ere, euskarak aurrera egin du urteotan, eta ados nago urratsak egin behar direla bide horretatik. Hala, zuzendaritza berria heldu zenetik hasi dira ETB2n euskaraz adierazpen batzuk agertzen». Urgellen ustez, gainera, «zentzuzkoa da elkarrizketatuak adierazpenak egitean hizkuntza aukeratzeko askatasuna izatea». Kultura sailburuaren erantzunaren ostean, Aralarrek pozik hartu du haren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko. Ikusteko dago orain ETBko kazetarien jarduna.
Atzera bota dute euskara sustatzeko mozioa Nafarroako Parlamentuak atzera bota du hedabideetan euskara sustatzeko mozioa. Bilduk aurkeztu du proposamena, eta koalizio horren, Nafarroa Bairen eta Ezkerraren aldeko botoak bertzerik ez du jaso. UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, testuaren kontra bozkatu dute. Mozioaren helburua zen euskara gero eta gehiago agertzea hedabide sozialetan eta horren aldeko konpromisoa hartzea parlamentuak; horrekin batera, euskarak hedabideetan duen tokia zehazteko plangintza osatzea zen xedea.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Iragana eta oraina gero eske
Berria 2012/02/12
'Zure ziztada behar dugu' ekimenaren bigarren fasea abiatu du BERRIA Taldeak; sarea herriz herri zabaltzea izango du xede Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko langile eta langile ohi ugarik atxikimendua adierazi diote BERRIA laguna ekimenari. Etorkizunean ere euskarazko kazeta izateko eta erronka berriei aurre egin ahal izateko dirua biltzen ari da BERRIA Taldea, eta egunkaria egin zutenen eta egiten dutenen babesa jaso zuen atzo. Kanpaina herriz herri eta sektorez sektore hedatzea da asmoa, proiektuari eusten lagunduko dioten herritar sare zabala osatzeko. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest dauden 5.000 pertsona topatzea da helburua, baina norberaren ahalmenaren araberako diru laguntzak dira orain arte eginikoak.
Ehun langile eta langile ohi inguru elkartu ziren atzo BERRIAren eta Euskaldunon Egunkaria zenaren egoitzan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa) eginiko batzar batean. Bertan izan ziren egun hezkuntzan lanean diharduten baina BERRIAn edo Egunkaria-n aritu ziren Lorea Agirre, Andres Gostin eta
Beatriz Zabalondo, esaterako. Egunkariako kontseilari ordezkari izandako Iñaki Uria ere bertaratu zen, beste askoren artean. Ondoren argazkia atera zuten atzoko eta gaurko beharginek, Zure ziztada behar dugu kanpainaren ikurrekin. Taldearen egoera ekonomiko zailaren gainean jardun zuen Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak, eta, besteak beste, erakunde publikoek komunikazio taldeari emandako babesa gero eta urriagoa dela gogorarazi zuen —Eusko Jaurlaritzak %11 murriztu ditu euskarazko hedabideentzako diru laguntzak—. Larrartek azaldu zuenez, behera egin dute papereko edizioaren diru sarrerek — iragarkiek bereziki—, eta sareak apenas sortzen duen irabazi ekonomikorik. Egoera iraultzeko hainbat ekimen abiarazi ditu taldeak urteotan — Irrien Lagunak eta Nora aldizkariak, herrialdeetako Hitza-k, Bidera mezularitza zerbitzua merkaturatzea, Berriketan.info sare soziala—, baina horiek ez dira nahikoa izan egoera hobetzeko. Gauzak horrela, taldeari diruz laguntzeko prest daudenen beharra nabarmendu zuen Larrartek: «Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAren diru sarrerak». Langileei aritu zitzaien Larrarte, horiei ere eragin dielako enpresaren ibilbide ekonomikoak. Lanpostuei eutsi ahal izateko, neurri «murriztaile» batzuk hartu dira; 2008. urteaz geroztik soldatak izoztea, esaterako. 270 pertsona ari dira beharrean BERRIA Taldean, eta beste
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila 110, taldea partaide den hemezortzi enpresetan; orotara, 380. Sektorez sektore Jose Anjel Aldai kanpainako arduradunak eman zituen ekimenaren xehetasunak. Egitasmoaren bigarren fasea abiatuko dute orain; atzoko bilera izan zen abiapuntua. Kirol eta kultur arloko hainbat eragilek dagoeneko babesa adierazi diote ekimenari, eta gainontzeko sektoreetan ere atxikimenduak bilatzen jarraituko du BERRIA Taldeak. Ekainera bitartean ezinbestekoa izango da herriz herriko lana, eta ahalegin horretan arituko da taldea; Gipuzkoako Goierriko eta Urola Kostako eskualdeetan jada egin dituzte bilerak kanpaina hedatzen lagundu nahi dutenei informazioa emateko. Bilera horiei segida emango diete beste eskualde batzuetan ere. BERRIA Taldearen esanetan, «laguntza txikiena ere handia da, denon ekarria behar dugu». Enpresetako ateak ere joko ditu taldeak, ekarpen eske. Kanpaina iazko azaroan hasi zen. Beste izaera bat hartuko du, ordea, aurtengo udazkenetik aurrera, Larrarteren arabera.
Izan ere, hamar urte beteko ditu BERRIA egunkariak 2013. urtean. 2003ko ekainean argitaratu zen aurreneko alea, Espainiako Poliziak Euskaldunon Egunkaria itxi eta lau hilabetera. Orduan ere euskara hutsezko kazetaritzak ez zuen etenik izan, Egunkaria itxi eta hurrengo egunean Egunero kazeta argitaratu baitzuten langileek. Orduko zailtasunak gogoan ditu komunikazio taldeak: «2003an 24.000 lagunek egin zuten diru ekarpenak bidea eman zuen BERRIA Taldea eta BERRIA egunkaria sortzeko. Aurrera begira ere herritarren sostengua behar dugu, orain artekoari eusteko eta proiektu berriak garatu ahal izateko». CIESen azken datuen arabera, batez beste 19.000 bisita izaten dira egunean Berria.info webgunean, eta 63.000 inguru dira BERRIA egunero erosten dutenak. Doakoa izanik, egunkaria sarean irakurtzen dutenentzat da, batez ere, ekimena. Teknologia berrietara egokitzea da, gaur-gaurkoz, hedabideen erronka nagusia, eta apustu hori irmotasunez egitea ahalbidetuko diote herritarren ziztadek euskarazko komunikazio taldeari.
1.160 Iazko azaro amaieran Zure ziztada behar dugu kanpaina aurkeztu zenetik hona 1.160 pertsonak diru ekarpena egin diote BERRIA Taldeari. Orotara, 160.000 euro inguru eman dituzte.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskara IKTetan sustatzeko laguntza urritu du Gipuzkoak
Berria 2012/02/14
Iaz baino 41.667 euro gutxiago jarriko ditu foru aldundiak teknologia berrietan euskara hedatzeko IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak sustatze aldera, 199.934 euro bideratuko ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak; iaz baino 41.667 euro gutxiago. IKTetan euskara sustatzeko iaz emandako dirua Gipuzkoa 2.0 programaren barruan jaso zuen aurreko diputazioak, baina programa horrek ez du jarraipenik izan aurten. Gipuzkoa 2.0ko lau laguntza lerroetatik bi Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen zituen, eta bi horiei zegokien diruaren parte bat da aldundiak aurten emango duena. Diputazioko Kultura Sailak oraindik ez du diru laguntzako deialdirik kaleratu. Zalaparta izan zen atzo sarean, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen eta IKTen gaineko diru laguntzen zenbatekoa jakinarazi zuenean. Informazio batzuen arabera, teknologia berrietan euskara sustatzeko dirua erdia baino gutxiagora murriztu du aldundiak: 507.600 eurotik 199.934ra. Datu hori, baina, gezurtatu egin du Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak. Gipuzkoa 2.0 programak 2011n eta 2010ean euskara IKTetan sustatze aldera emandako dirua dira 507.600 euroak, Etxeburuaren esanetan. Programak lau laguntza lerro izan zituen iaz: azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzekoak (64.000 euro);
edukiekiko eta edukien arteko elkar eragintza e t a s a r b i d e a e r r a z t e n d u t e n t re s n a teknologikoak garatzekoak (103.467 euro); IKTak erabiliz edukiak euskara hutsean hedatzeko enpresentzako laguntzak (138.134 euro); eta IKTak erabiliz kultur esparruko edukiak hedatzeko proiektuetarakoak (202.000 euro). Bigarren eta hirugarren lerroak kudeatzen zituen Euskara Zuzendaritzak; lehena eta laugarrena, berriz, Kultura Sailak. Gipuzkoa 2.0 desagertzearen ondorioz, IKTei laguntzeko Euskara Zuzendaritzari dagokion aurrekontua 241.000 euro da, ez 507.600 euro, Etxeburuaren hitzetan; laguntza 241.000 eurotik 199.934ra murriztu dutela azaldu du. Gainerako 266.000 euroak adjudikatzea Kultura Sailari dagokiola argitu du. Gainontzean gehiago Euskara gainontzeko alorretan sustatzeko iaz baino 12.932 euro gehiago eman ditu Euskara Zuzendaritzak; 2.373.490 euro eman zituen 2011n, eta 2.386.422 euro emango ditu aurten. Bereziki, euskararen erabilera soziala nor malizatzeko udal planetan nabarituko da gorakada: 399.833 euro emango ditu aldundiak horretarako; iaz baino 95.833 gehiago.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
«Gurasook lan egin behar dugu, geure seme-alabek euskara aberatsagoa izateko»
Berria 2012/02/14
Hizkuntzaren kalitatea hizpide izango du filologo eta idazleak, gurasoentzat antolaturiko hitzaldi praktikoan. Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973) idazlea eta irakaslea da. Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika irakasten du EHUn. Seme-alabek euskara aberatsa izateko aholkua hitzaldia emango du gaur, Iñaki Eizmendirekin batera, Arabako hiriburuko Ibaiondo gizarte etxean, 18:00etan.
aberatsa izateko. Kezka horretatik abiatu zarete? Norberak bere kezka du, baina hori kezka estandarra da, hein handi batean. Susmo eta behar horietatik abiatu gara. Laguntza praktikoa eskaini nahi dugu. Galderak egin behar dira hor, dena den: Zer da euskara ona? Zer da euskara aberatsa? Euskal Herri filologizatu honetan —eta filologo batek esaten dizu— oso zabalduta dago horren inguruko eztabaida. Gaitasun komunikatiboa zer den azaldu behar da hor. Gaur quality delako hori sartua zaigu leku guztietan, onerako zein txarrerako, eta esan behar dugu hizkuntzaren kalitateaz hitz egitea posible dela. Gure haurrek kalitate hobeko hizkuntza egin dezaten gurasook izan beharko genukeen jarrera da hirugarren ardatza. Euskaldunok lan gehiago egitera kondenatuta gaude, guraso gisa ere?
Didaktikaren irakaslea izateaz gain, aita ere bazara. Horrek ziurtatzen dizu gaiaren alde teorikoa zein praktikoa landuko dituzula? Eguneroko gaia dut, eta, horrez gain, hitzaldi hauek praktiko samarrak dira. Dena den, gauza batzuk behar bezala praktikatzeko, gogoeta minimoa behar da. Iñaki Eizmendik alde teorikoa landuko du; eta nik filmeko gaiztoarena egingo dut, alde praktikoa, alegia. Eremu erdaldunduenetako gurasoek badakite ikastolarekin ez dela aski, seme-alabek euskara
Hezkuntzaren atala ere bada hizkuntza. Gurasook, normalean, arduratu egiten gara seme-alaben hezkuntzaz, eta hezkuntzak lana ematen du, benetan nahi badugu seme-alabek hizkuntza ona eta aberatsa izatea; guretzat ere polita da eta interesgarria, baina lana ere bada. Gurasoek bilaketa lana egin behar dute, es aterak o, s em e-alab en ad i n eti k eta interesetatik abiatuta, euskarazko komikiak, liburuak edo dena delakoak bilatzeko. Gurasoek hizkera-zuzentzaile lana hartzeak ez du seme-alabeekiko komunikazioa pozoituko?
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Eskola inguruan eta parkean ikusten ditut guraso asko zuzentzen ibiltzen direla oraindik ere. Zuzenketa ona da, neurrian eta tentuz erabiliz gero. Seme-alabekin gakoetako bat ez da horrenbeste zuzentzea, baizik eta interakzioa bideratzen jakitea. Elkarrizketaren bidez, asko ikasten da; ez bakarrik edukia, forma ere bai. Ohar gaitezen zer-nolako elkarrizketak ditugun egunero: galderarik probokatzen ote dugu? Pentsaraztea oso ona baita. Entzuten ere jakin behar dugu gurasook, rolei buelta eman eta haiei protagonismoa eman. Bide horiek zuzenketa baino askoz emankorragoak dira.
Zure etxean nola funtzionatzen du horrek? Nik deformazio profesionala dut, baina, zorionez, nire bikotekidea euskaldun normala da, Euskal Herriak behar dituen horietako bat. Hau da, ez da filologoa, ez irakaslea... euskararekiko atxikimendu normala duena. Umeentzat, hizkuntza eta euskara plastilina bezalakoak dira: jolasteko, esperimentatzeko, ondorioak ateratzeko eta ikasteko. Zuk jolasten baldin baduzu haurrarekin eta hizkuntzarekin, gogo hori transmititzen badiozu, hizkuntza berez aberastuko da.
Gure hizkuntzak dituen arazo batzuk Egia da, nire ustez behintzat, euskarak arazo batzuk dituela. Beraien artean gero eta gehiago zabaltzen dena, zailtasunarena hain zuzen ere, aurreiritzi batean oinarrituta. Baina, objektiboak izango bagina, esan beharko genuke edozein hizkuntza ikasteak, eta ez bakarrik euskarak, zailtasunak dituela. Ez gutxiago, ez gehiago. Nire aburuz, mito interesatu hori oso ondo datorkio ikasteko eta mintzatzeko inolako asmorik ez duenari, zeren eta ikus dezakegunez zailtasun hori hainbeste aldarrikatzen duten horiek gauza askoz ere zailagoak egin (eta egiten) baitituzte kexarik gabe. Beste arazo bat izan daiteke, ikasi dutenen artean, askok eta askok ez dutela ezertarako erabiltzen, ez dutelako horretarako inolako beharra ikusten, edota, ikusten badute ere, berdin die, eta erraztasun miragarri batekin erderara jotzen dute. Nik, berriz, onartzen dut euskarak berak gutxieneko borondate bat eskatzen digula egunerokoan; noski, bestela ezinezko izango litzateke gure artean aritzea, denok dakigulako une orotan nahitaez erdaldun ozeano batean murgilduta bizi garela. Dena dela, zailtasunak zailtasun, hizkuntza gure artean bizi dadin, motibazioa behar da, eta horretarako ezinbestean merezi dituen begirune eta maitasuna, zoritxarrez batzuei falta zaizkienak, nahiz eta usu beraiek kontrako adierazi nahi. Tomas Anjel Gonzalez Abanto
Suspense feugiat mi
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Egina dago Kontsumitzaile euskaldunon hizkuntzaeskubideak sistematikoki urratzen segituko dute, eta urraketa horrek ez du babes juridiko eragingarririk izango. Horixe da, eta ez besterik, Eusko Legebiltzarrean hartu zen erabakiaren ondorioa. Alderdi sozialistak euskararen kontrako tamainako erasoa egiteko erabiltzen dituen argudio nagusien inguruko hausnarketa egitea da artikulu honen xede nagusia, Vicente Reyes jaunak otsailaren 8ko iritzi artikuluan plazaratutakoak. Hizkuntza-politikaren funtsa progresibotasuna dela argudiatzen dute behin eta berriro. Hizkuntza baten normalizazio prozesua beti da progresiboa, definizioz da progresiboa, baina hizkuntza-politikak epe eta helburu zehatzak izan behar ditu. Hori da noizko zer lortu behar den politika egoki baten printzipio zuzentzailea da. Hori horrela egin ezean, nora eza nagusitzen da. EAEn euskaren normalizazioarekin zerikusia duen arautegian kasu bakarrean erabiltzen da printzipio hori, hau da, zikiratu berri duten dekretuan. Lehen inkesta soziolinguistikoa egin zenetik, 1991tik, alegia, ezagutzan izan dugun hazkundearen proiekzioa eginez, ia 200 urte beharko lirateke ezagutza unibertsalera iristeko. Gauza bat da progresibotasuna eta beste bat, oso desberdina, progresibotasunaren kontzeptua erabiltzea euskararen normalizazioa eragozteko; izan ere, denbora faktoreak kasu guztietan hizkuntza gutxiagotuaren kontra jokatzen du eta. Euskararen normalizazioak helburu eta epe zehatzak behar ditu, hala nola ebaluazio zorrotza ere. Arautzea ez dela egokia diote sozialistek Vicente Reyesen ahotik. Borondatea eta sustapena dira bidea; baina, badaezpada ere, gaztelania ezagutu beharrekoa da, Konstituzioaren aginduz. Espainiako nazionalitatea duen herritarrak ezin
Iritzia 2012/02/14 du argudiatu gaztelania ez duela ezagutzen; hori bai, katalanek beren estatutu berrian katalana ezagutu beharrekoa zela idatzi eta erreferendumean onartu zutenean, artikulua kendu behar zen, inposizioa zelako. Hori gutxi balitz bezala, Plataforma per la LLengua-ko lagunek egin zuten lan bikainean gaztelania ezartzen duen 500 arau bildu dute; horietako asko alor sozioekonomikoari begirakoak, etiketak eta beste. Euskararentzat ezin da, baina gaztelania koplexurik gabe arautzen da. Ez dugu ikusi inoiz Vicente Reyes jauna neurri horien kontra inolako iniziatiba parlamentariorik hartzen. Garbi esan nahiko genuke, hizkuntza-politika saihestu ezina dela, beti egiten dela. Gaizki ohituta gaude Euskal Herrian, oraindik ere jende askok pentsatzen du hizkuntza-politika euskararen aldekoa bakarrik dela. Ezer ez dago errealitatetik harago; euskararen aldekoa ez denean, gaztelaniaren hegemoniaren aldekoa da hizkuntza-politika. Euskara ez dakien kontseilaria hautatzea hizkuntza-politika da, 3 urte pasata jario onargarriz hitz egiteko gaitasunik ez duen lehendakari bat izatea ere hizkuntza-politika da, eta, adibidez, euskalduntzen ez duten irakastereduak indarrean edukitzea, horrela legea betetzen ez dela jakinda, hori ere, hizkuntzapolitika da. Merkataritza jarduneko gaiak ezin ditu Administrazioak arautu, alor pertsonen artekoak dira eta. Pertsonen arteko harremanak ezin omen ditu Administrazioak arautu, baina Kanarietako Maspalomasen, esate baterako, 1.500 euroko isunak ezartzen dira gaztelania ez erabiltzeagatik.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Administrazioak ahal du edo ezin du arautu alor sozioekonomikoko establezimenduetan nola hitz egin behar den? Borondatea behar da horretarako, sozialistek ez dutena, ez dutelako euskara normalizatu nahi eta euskaldunon hizkuntzaeskubideen urraketa sistematikoak berdin dielako. Zehapenak ez dira tresna bat besterik gizaeskubideak diren hizkuntza-eskubideak babesteko. Zehapenik gabeko araua diskurtso hutsa da, inor lotzen ez duena eta ondorio praktikorik izango ez duena. Bestalde, oso eztabaidagarria da dekretuak bere barruan biltzen dituen enpresak pribatuak ote diren; izan ere, kudeaketa pribatua izan dezakete, baina zerbitzu publikoa eskaintzen dute. Gogoan izan dezagun erregai hornitzaileak, garraio enpresak, saltoki handiak, telekomunikazio enpresak dirutza irabazteaz gain, administrazioen laguntzak jasotzen dituztela eta zerbitzu publikoa eskaintzen dutela. Zinismoan murgiltzen da Vicente Reyes jauna dekretuaren aldaketa argudiatzeko lanpostuak galduko zirela esanda. Enpresa horiek ez dute zailtasunik dekretua betetzeko; gainera, Vicente Reyes jaunak ez daki betetzen ote duten ala ez, Eusko Jaurlaritzak ez baitu inoiz aztertu betetze maila. Azterketa bakarra Kontseiluak egindakoa da, eta garbi ikusten da enpresa batzuek ahalegina egin duten bitartean beste batzuk ez dutela egin; beraz, ez da zailtasun arazoa, borondate arazoa baizik. Hizkuntza-paisaia, informazioa erregula daitekeela dio Reyesek, baina ez aurrez aurrekoa. Bi urteko epean enpresek honako hau ziurtatu behar zuten: kartel edo errotuluetan ageri den informazioa, katalogoak, inprimakiak, kontratuak, abonatuen gidak, telefono publikoetan agertzen den informazioa, txartelak, informazio elektronikoa… 30 urte enpresa horiek seduzitzen eta dirua eskaintzen pasatu ondoren ez badira gauza eskubideak babesteko, jakin nahi dugu zer egingo duen alderdi sozialistak hor esaten direnak bermatzeko.
Azkenik, diskurtsoa borobiltzeko, belaunaldi berriak naturaltasunez erabiliko dutela euskara lan munduan kontatzen digu Reyes jaunak. Hala ere, jakin badaki hori ez dela posible izango. Haren alderdia da euskalduntzea lortzen ez duten irakastereduen defendatzaile nagusia, euskara ikasi nahi ez duten irakasleen babeslea. Nola hitz egingo dute belaunaldi berriek euskaraz, lan munduan hezkuntza-sistemak ez baditu euskalduntzen? Reyes jaunak jakin beharko luke pertsonek ez dituztela espazioak euskalduntzen, ez bada horretarako hizkuntza-politika eragingarria abiatzen. Gaur egun, gizarte espazioek gizabanakoak erdaldundu egiten dituzte, euskara erabiltzea etengabe eta sistematikoki eragotzita gaitasun komunikatiboa galtzen delako. Gizarte-espazioak euskaldundu ezean, ez dago aurrera egiterik euskararen normalizazioan; horrexegatik, hain zuzen, egiten du Reyes jaunak ordezten duen alderdiak dekretuaren kontra. Konpromisoa behar dugu, gardena, dudarik gabea, euskara normalizatu nahi duten indar politikoen aldetik hizkuntza-politika berria eta eragingarria abian jartzekoa. Bitartean, herritarron esku egongo da enpresa horiei eragiteko aukera, kontsumitzaileak garen aldetik, gure dirua non gastatu nahi dugun erabakiz. Iñaki Lasa (Euskaltzalea)
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
D ereduan hasiko dira ikasle berrien %77, iaz baino %1,6 gehiago
Berria 2012/02/15
Iaz baino 419 gehiagok aukeratu dute euskaraz ikastea Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; behera egin dute A eta B ereduek D ereduak gora egiten jarraitzen du A r a b a k o, B i z k a i k o e t a G i p u z k o a k o aurrematrikulazioetan. 2 urteko ikasle berrien gurasoen artean, %76,83k egin dute euskaraz ikastearen alde —iaz baino %1,6 gehiagok—. Guztira, aurreko urtean baino 419 ikasle gehiago arituko dira D ereduan. Bestelako bidean jarraitzen dute A eta B ereduek, ikasleak galduta. Eskolek eskaintzen ez duten hizkuntz ereduren bat, berriz, 161 lagunek eskatu dute. Joan den urtean 282 izan ziren.
behineko datuak. Ikasle kopuruari erreparatuta, 36.325 eskari berri egin dituzte EAEn, iaz baino zortzi gutxiago besterik ez. Horietatik erdiak pasatxo dira 2 urteko umeak: 18.433. Aurreko urtean baino 170 gehiago, hain zuzen ere; 18.268 izan ziren iaz. Nafarroan, berriz, martxoaren 1etik 16ra bitarte egongo da zabalik matrikulaziorako epea. EAEn Haur Hezkuntzari 2 urterekin ekingo dieten ikasleei dagokienez, sare publikoaren alde egin dutenak gehiago izan dira pribatuetara jo dutenak baino. 9.801 ikaslek eman dute izena eskola publikoetan. Aldiz, 8.632 haurrek pribatuetan. Gehienak mutilak izango dira: 9.387; neskak, berriz, 9.046. Ereduei dagokien datua bereziki da nabarmentzekoa. D eredua da oraindik jaun eta jabe ikasle berrien artean EAEn. 18.433 ikasletatik 14.162k egingo dituzte ikasketak euskarazko ereduan (%76,83). Guztira, iaz baino 419 gehiago dira horiek.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzo eman zituen aurrematrikulazioen behin-
Bizkaian gertatu da aldaketarik nabarmenena D ereduan. Iaz baino 203 ikasle gehiagok egin dute euskarazkoaren aldeko hautua —6.902 ikaslek guztira—.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Gainontzeko bi herrialdeetan ere goranzko joera hartu du. Gipuzkoan, 111 haur gehiagok ikasiko dute euskaraz —5.641 umek—, eta Araban, 105 gehiagok — 1.619k—.
Pello Mariñelarena ikastolen elkarteko zuzendariak, ordea, hauxe adierazi zuen: «Kontuan hartu behar da jaiotza tasak behera egin duela, herri txikietan batez ere, eta krisi ekonomikoak gogor jo duela». Arrazoi horiez gain, baliteke TIL ereduak (ingelesezko ereduak) eragina izatea. Gehienek eskola publikoen aldeko apustua egin dute. Ikastoletan 485 ikaslek eman dute izena, iaz baino 53 gutxiagok. Iruñerriko eta inguruko ikastoletan esperotako datuak bildu dituzte, baina herrixketan ez.
Aldiz, beste bi ereduek beheranzko bidean jarraitzen dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. A eta B ereduetan, 4.271 haurrek eman dute izena, iaz baino 254 gutxiagok.
Suspense feugiat mi sed lectus Esanguratsua da Arabako datua, bi gela soilik egongo baitira A ereduari oreet35nec dagokionez. ikasle arituko dira guztira, iazko erdiak baino gutxiago —joan den interdum urtean, 73 izan ziren—. B ereduan, ordea, igoera txiki bat gertatu da, iazko 1.066 metus ikasletik 1.190era igo baita ikasleen kopurua. commodo varius Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan, antzekoa da joera. Bizkaian, A eta B ereduek egin dute behera. Gipuzkoan, baita Bk ere. A ereduan, baina, 192 ikaslek eman dute izena, eta, iaz, 169k. Nafarroan, D ereduak behera L e h e n H e z k u n t z a e t a d e r r i g o r re z k o hezkuntza aintzat harturik, euskaraz ikasteko matrikulatu diren ikasleen kopurua jaitsi egin da Nafarroan. Halaxe jakinarazi zuen atzo Nafarroako Gobernuak, behinbehineko datuetan.
Nestor Salaberria Nafarroako Sortzen Ikasbatuaz elkarteko zuzendariak adierazi du egoera larria dela: «Datuak behinbehinekoak badira ere, iazko antzera ibiliko garela uste dugu.
Horrek erran nahi du eskolaren bitartez egiten den euskalduntzea geldirik dagoela. E t a h o r i g e r t a t z e n d a , N a f a r ro a k o Gobernuak euskara aintzat hartzen ez duelako eta bultzatzen ez duelako». Orain arte, haur kopuruaren herenak ematen zuen izena euskarazko irakaskuntzan; orain, ia laurdenak.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Kontseilua: «Euskal Herriko hizkuntza politikek errotiko aldaketa izan behar dute»
Berria 2012/02/16
Iaz egoerak okerrera egin duela azpimarratu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Iruñean Ez dira eraginkorrak, eta aldatu behar dira. Horixe azpimarratu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Iruñean, Euskal Herriko hizkuntza politikei buruz. Po l i t i k a h o r i e n i n g u r u a n u r t e k a r i a plazaratu du Kontseiluak, bigarrenez, 2011. urteko jarduera aztertuta. Jasotako emaitzak ez dira onak: «Okerrera egin dute hizkuntza politikek, aurrera egin beharrean, atzera egin baitute. Errotiko aldaketa behar dute», azpimarratu du Bilbaok.
Eta 2011ko datuei so eginda, prozesuaren egoera ez da ona, Kontseiluak nabarmendu duenez. EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko egoera aztertu du erakunde horrek, administrazio bakoitzak martxan jarritako hizkuntza politikei so eginez. Eta hiruretan atzerapausoak gertatu direla erran du Bilbaok. Eremu estrategikoetan atzera EAEn, atzerapauso horiek estrategikoak diren eremuetan gertatu dira, Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan. Hezkuntzarena da horietako bat: «Administrazioak muzin egin dio DBH bukatutakoan ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak menperatzea ahalbidetuko lukeen ikasteredu berria ezartzeari, eta eutsi dio ikasle guztiak euskalduntzen ez dituen ikastereduen sistema zaharkituari», erran du. Esparru sozioekonomikoan ere zer salatu bada, Bilbaoren erranetan.
Hilabetez hilabete hizkuntza politikari buruzko berriak eta gertakariak aztertu dituzte Kontseiluko kideek urtekaria osatzeko eta euskararen normalizazio prozesua zertan den ezagutzeko.
Eusko Legebiltzarrak Kontsumitzaileen Dekretua aldatzeko onartutako proposamena aipatu du zehazki, aldaketa horren bidez euskal hiztunen hizkuntza
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila eskubideak urratzen dituzten enpresak zigortzeko bidea kendu baita. Administrazio publikoko hezkuntzaren eta osasunaren arloko lan deialdiak ere aipatu ditu Bilbaok, euskara behar bezala kontuan ez hartzeagatik.
Murrizketak gertatu direla eta euskararen aitortza ofizialerako urratsik ez dela egin gaineratu du.
Nafarroari dagokionez, aurrekontuetan gertaturiko murrizketak salatu ditu, batez ere, Bilbaok. «Euskararen eta euskalgintzaren kontrako bere estrategia o ro k o r e t a p l a n i fi k at u a s a k o n d u d u Nafarroako Gobernuak», azpimarratu du.
Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec Iparraldean, berriz, Euskararen Erakunde interdum Publikoak hitz politak bertzerik ez dituela eskaini erran du Kontseiluko idazkari metus nagusiak. «Asmo ederrak eta paper gaineko plangintzak baino ez». commodo varius Euskararen Legeak 25. urteurrena bete du 2011. urtean, eta lege horrek Nafarroa hiru eremutan zatitzen duela gogorarazi du Bilbaok. Egoera hori aldatzeko proposamenak izan diren arren legeari bere horretan eutsi zaiola erran du.
Urratsak herritarrek egin dituztela nabarmendu du Bilbaok. Krisiari aurre eginez, euskalgintzak egindako ekarpena inoiz baino garrantzitsugoa dela erran du, argi eta garbi, eta bide hori sendotzeko beharra azpimarratu du, «administraziotik ez baita deus etorriko». Ondorioz, oraingoa lehentasunak ezartzeko garaia dela argi du Bilbaok, eta horri buruzko hausnarketa behar dela.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
DBHko 2. mailako ikasleen %36k ez dute euskararen oinarrizko gaitasunik
Berria 2012/02/16
Eusko Jaurlaritzak 2009ko emaitza baino hobea dela gogorarazi du; ordea, %3 okertu da 2010eko datuen aldean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 13 eta 14 urte arteko ikasleen %36k ez dituzte euskararen alorrean Hezkuntza Curriculumak zehazten dituen gaitasunak. ISEI Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko EAEko erakundeak emandako datuen arabera DBHko 2. mailako hiru ikasletatik bat oinarrizko mailan dago e u s k a r a z k o mu n i k at ze k o g a i t a s u n a r i dagokionez. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen egoera bertsua da. 9-10 urteko ikasleen %30 oinarrizko mailan daude.
jaitsi da 2009tik, eta %2,2 igo dira maila aurreratuan daudenak. DBHn ere %2,1 jaitsi da oinarrizko konpetentziak ezdituztenak, eta %2,8 igo maila aurreratua dutenak.
Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean emandako datuak 2011n egindako ebaluazio bati dagozkio, eta 2010eko datuak baino txarragoak dira. Euskaraz komunikatzeko gaitasunaren hastapeneko mailan dauden LHko 4. mialako ikasleen kopurua %2,9 hazi da, eta DBHko 2. mailako ikasle kopurua %2,5. Bestetik, erdiko mailan daudenak %6,3 jaitsi dira LHn, eta mantendu egin dira DBHn. Azkenik, ezagutza maila aurreratua dutenen batez bestekoa %3,5 igo da LHn eta %2,9 jaitsi DBHn. Hezkuntza Sailak gogorarazi du ISEIk ebaluazio hori egin zuen lehen urtearekiko hazkundea dagoela. Urteen arteko datuen mugimenduei garrantzia kendu, eta 2009tik «gorako joera» dagoela jakinarazi du. Hastapen mailan zeuden ikasle kopurua %2,9
Zelaak gogorarazi du ISEIko 2011ko ebaluaketako datuak 2009an zehaztutako helburuekin bat datozela: lau urteko epean hastapeneko maila dutenen kopurua %5 jaitsi,
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila eta maila aurreratuan daudenena %5 igo. Hortaz, «aurrera pauso ontzat» jo ditu Zelaak 2011ko datuak. Eboluzioa hizkuntza eredu guztietan gorakakoa dela gaineratu du, eta hazkunde handiena A ereduan gertatu dela gaineratu du. Ordea, eredu horren emaitza hobetu arren batez bestekoaren oso azpitik dago oraindik ere.
kopurua jaitsi da, orokorrean, baina maila aurreratuan daudenen kopurua ez da aldatu. Ebaluazioa LHko 4. urteko 19.254 ikasleri egin zioten, eta DBHko 2. urteko 18.279 ikasleri. Ingelesari, arreta Euskaraz eta gazteleraz komunikatzeko gaitasuna eta matematikak aztertzeaz gain, ikasgai ezberdinak aztertu ohi ditu ISEIk urtero. 2011. urtean ingelesez komunikatzeko konpetentzia aztertu zuen, eta kontuan hartzeko egoera bat antzeman zuen. Ingelesezko eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzten umeek ekintza horiek egiten ez dituztenak baino maila hobea dute. Ordea, ekintza horietako parte hartzea familien maila sozioekonomikoarekin lotuta dagoela ikusi dute. «Ingelesezko hizkuntza gaitasunetan haustura bat gertatzeko arriskua dago, eta hori saihesten saiatzen ari gara», nabarmendu du Zelaak.
Euskaraz komunikatzeko gaitasunaz gain, ISEIk gazteleraz komunikatzeko gaitasuna eta matematikari buruzko ezagutza ere aztertzen ditu 2009tik. Horiekiko alderaketan euskara e z d a l e k u o n e n e a n g e r at u 2 0 1 1 k o ebaluaketan, beste gaitasunen emaitzen azpitik geratu baita. Matematikei dagokienez LHko emaitzak nabarmen hobetu dira 2010 urteko datuekiko. Hastapen mailan zeudenen kopurua %3,5 urritu da, eta maila aurreratuan dauden ikasle kopurua %6,8 igo. DBHko datuetan oso aldaketa txikiak gertatu dira. Gazteleraren kasuan hastapeneko mailan daudenen
Eskola publikoaren eta itunpeko ikastetxeen artean alde nabariak daudela azaldu du sailburuak. A ereduko ikasleen kasua bereziki argigarria da; eskola publikoko ikasleen %8k parte hartzen dute ingelesezko eskolaz kanpoko ekintzetan, eredu berdineko itunpeko zentroetako ikasleen %28aren aurrean. D ereduan aldea txikiagoa da; eskola publikoko ikasleen %46,9k parte hartzen dute ekintza horietan, eta itunpeko ikastetxeetako ikasleen %55,4k.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
'Ipar Euskal Herriko Hitza'-ri diru laguntza apalduko diote, euskaraz idazteagatik
Berria 2012/02/17
Euskaldunentzat egina dela argudiatuz, informazio orokorra ematen duen argitalpen izaera ukatu dio Parisek Frantziako prentsa agentziak eta argitalpenak kudeatzen dituen batzorde parekideak (CPPAP) ez dio onartu Ipar Euskal Herriko Hitza-ri informazio orokorra eta politikoa lantzen duen astekari elektronikoaren izaera. Ondorioz, Interneteko aldizkarientzat baliatzen duen diru laguntzaren heina murriztuko dio.
Informazioak irakurle talde mugatu baten interesak baino zabalagoak izan behar dira». Horra batzordearen ebazpena. Euskaraz egina denez, euskaldunen taldea gainditzen duen eremu orokorrean ez duela eraginik. Horrela jakinarazi dio Ipar Euskal Herriko Hitza-ri, horrek ezarritako helegitean.
Hori ebazteko arrazoia euskara bera da. Alegia, Ipar Euskal Herriko Hitza osoki euskaraz egitea. Batzordearen arabera, sareko argitalpena edonork irakur dezake, eta, Ipar Euskal Herriko Hitza osoki euskaraz egina denez, orok ez dute hango informazioa irakurtzeko paradarik. Gogoeta horretatik abiaturik, ondorioztatzen du irakurle talde mugatu batentzat baino ez dela egiten Hitza. Batzordeak 2009-1340 dekretuaren bigarren artikulua dakar gogora. «Inter neten informazio politikoa eta orokorra lantzen duen hedabidetzat hartuko dira herritarren iritzia argitzeko laguntza ekartzen duten hedabideak, informazioa lantzen dutenak iraunkorki eta molde jarraikian, tokiko, Frantziako edo nazioarteko egun-egungo politika gaiak zein orokorrak landuz, analisiak edo iritziak argitaratuz sarean.
Lehen erabakiaren aurkako helegitean, Ipar Euskal Herriko Hitza-k nabarmendu zuen
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Frantziako Konstituzioaren 75-1 artikuluan Frantziako ondaretzat hartzen direla hizkuntza gutxituak. Batzordeak ondoko oharra egin du: «Frantziako Konstituzio Kontseiluak 2011ko maiatzaren 20ko erabakian zehazten du artikulu horrek ez diela neholako aitortza edo eskubide konstituzionalik ematen hizkuntza gutxituei».
erabakia aldatu. Auzitegira jotzeko aukera ematen du Batzordeak, baina ez du argitu urrats horrek nolako ondorioak ukan ditzakeen.
Eskubiderik aitortuko balie ere, batzordearen iritziz, sarean informazio politikoa eta orokorra lantzeko ezaugarriak ez lituzke Hitza-k. Papereko argitalpenari buruz batzordeak gauza bera ebatzi du, eta kultur alorreko izaera aitortu dio. Ezagutza horregatik, diru laguntzaren parte bat eskuratuko du, baina ezagutza osoa balu baino %20 apalagoa.
Suspense feugiat mi Galbahe bera sed lectus Ipar Euskal Herrian argitaratzen den oreet eta nec Kazeta.info-ri okzitanierazko La Sematnari ere «sareko izaera orokorra» ukatu zieten interdum otsailean , arrazoi bera argudiatuz. Baionan egindako metus hizkuntza gutxituen topaketetan, M i c h e l A l e s s i o Fr a n t z i a k o Ku l t u r a ministroaren ordezkariak onartu zuen commodo diskriminazio argia zela. Baina horrek ez du varius
48.231 Patxi Lopezen euskara eskolen kostua eurotan. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurten ere segituko du euskara eskolak hartzen, eta 2012ko kostua 48.231 eurokoa izango da. Ulibarri Bilboko euskaltegiak emango dizkio klaseak, Gasteizen; Jaurlaritzak dio irakaslea Gasteizera joateak igotzen duela kostua. Iaz 40.235 euro eta 2010ean 36.600 euro jarri zituen Jaurlaritzak.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Gasteizko Udalak kinka larrian utzi du Arabako Bertsozale Elkartea
Berria 2012/02/16
Duela lau urte sinatu zuten 50.000 euroren hitzarmena modu «axolagabean» moztea egotzi diote Marotori Arabako Bertsozale Elkarteak egiten dituen ekintza gehienen jarraipena kolokan dago, Gasteizko Udalak elkartearekin zuen hitzarmena eten egin baitu. 50.000 euroren hitzarmen bat zuten, duela lau urte sinatua bi aldeek, eta bertso eskola eta Gasteizko zenbait ikastetxetan ematen dituzten eskolak finantzatzen dituzte, besteak beste. Ordea, Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak gogorarazi du lan horren guztiaren etorkizuna kolokan dagoela, udalaren mozketaren ondorioz. Dena dela, ez du eragingo une honetan egiten ari den Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketan. Gasteizko Udalak aurrekontuetan egindako mozketak modu «baldar eta axolagabean» egin dituztela salatu du Elorriagak. «Ikasturte erdian gaude, eta Arabako Bertsozale Elkartearen Gasteizko proiektu guztia dago jokoan». Gogorarazi du azaroan Encina Serrano Kultura zinegotziarekin izan zuten bileran krisiaz hitz egin zutela baina mozketei buruz ez zutela hitzik egin. Halaber, Elorriagak nabarmendu du oraingoz ez dutela jaso hitzarmenaren etetearen azalpen ofizialik. «Hedabide eta alderdi politikoen bidez jaso dugu udalaren asmoaren berri». Murrizketak modu arrazionalean egin beharrean udalak egitasmo berriak lehenetsi dituela azaldu du, eta Arabako Bertsozale
Elkartearen egitasmoa «klinex baten moduan» baztertu duela. Elorriagaren ustez, jokabide horrek agerian uzten du udalak euskarazko eta gaztelaniazko kultura ez dituela maila berean jartzen, ez maila ekonomikoan, ezta politikoan ere. Nabarmendu du ere bai euskararen iraupena dela mahai gainean dagoen erronka. «Euskarazko kulturak ezin du plaza eta zentimo bakar bat ere galdu».
Arabako Bertsozale Elkarteko ordezkariak martxoaren 1ean bilduko dira Javier Maroto Gasteizko alkatearekin, eta atzera egiteko eskatuko diote. «Sinetsi nahi dugu udala ez dela kontziente bere erabakien ondorioez, ez duela euskal kultura zokoratu nahi». Dena den, ordurako erabaki guztiak hartuta egongo diren susmoa du elkarteak.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskarabideak %46 murriztu ditu laguntzak eta %14 barneko gastuak
Berria 2012/02/18
Erakundeko zuzendari Maximino Gomezek agerraldia egin du, ateak itxita, Nafarroako Parlamentuan Orekarik gabeko murrizketa. Euskarabideak aurten emanen dituen diru laguntzen atalean egindakoa horrela epaitu du Aitziber Sarasola Bilduko parlamentariak. %46 eginen dute behera laguntzek; barne funtzionamenduko gastuak, aldiz, %14 inguru murriztu ditu. E u s k a r a b i d e k o z u ze n d a r i M a x i m i n o Gomezek ager raldia egin zuen atzo Nafarroako Parlamentuan, erakunde horrek 2012rako dituen aurrekontuei buruz azalpenak emateko.
euskalgintzarentzat. Gomezek Euskarabideari eutsi ahal izatea berri ontzat jo zuen atzo. Lantaldeari ia bere horretan eutsiko dio erakunde horrek aurten. %14 baino ez da jaitsi aurrekontua, zerbitzuburuak desagertzearen ondorioz. Ondasun eta zerbitzuen atalean %16 egin du behera aurrekontuak. Erakundeak banatzen dituen diru laguntzen atalean, berriz, % 46. Denera, 2,3 milioi eurokoa da Euskarabidearen aurtengo aurrekontua. Bilduk joan den azaroan eskatu zuen Gomezen agerraldia, Nafarroako Parlamentuan azal zezan aurtengo aurrekontu hori osatzeko zer-nolako irizpideak erabili dituzten. «Galdera horri ez dio erantzun; Euskarabidearen plangintzaren berri eman digu Gomezek», Aitziber Sarasola Bilduko parlamentariak azaldu duenez.
Hiru ardatz nagusi ditu Euskarabidearen jarduerak, Gomezek berak parlamentarien aurrean azaldu zuenez, baina batean eta bertzeetan gertatutako murrizketen artean alde handia dago. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok berriki errana da Euskarabidea «dirua xahutzeko makina» dela, lau eurotik hiru bere egiturari eusteko erabiltzen dituelako, eta euro bakarra uzten duelako
Kazetariek, gainera, ezin izan zituzten Gomezen azalpenak zuzenean entzun, Bilduk lan saioan egoteko eskatu bazuen ere, ateak itxita egin baitzuen agerraldia. Idatziz ere agiririk ez zuen banatu Euskarabideko zuzendariak. Parlamentuan, nagusiki, erakunde horrek urte honetarako prestatutako plangintza azaldu zuen Gomezek, Sarasolaren hitzetan. Hau da, prestakuntzaren arloko lanaz, euskalkien ingurukoaz, toponimiari buruz egin
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila beharrekoaz, toki entitateei laguntza eta aholku emateko lanaz.. aritu zen. Euskarazko hedabideen ingurukoaz eta kultur jardueraz, berriz, hitz gutxi erran zuen. «Kultur zikloari eutsi dio Euskarabideak, baina kultur jarduera desagertu da. Kanpoko jarduerentzat, berriz, hamar euroko aurrekontua baino ez du aurten», erran du Bilduko parlamentariak. Hedabideen inguruan galdera zehatza egin zion Sarasolak Gomezi, 2012rako diru laguntzarik gabe gelditu baitira.
Hizkuntza eskubideak Nafarroako Gobernu osoak errespetatu behar dituela uste dugu guk». Behatokia ere, parlamentuan Behatokiak ere hizkuntza eskubideak izan zituen mintzagai atzo, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzorde berean. Azken hamar urteotako egoera aztertzen duen txostena aurkeztu zuen Garbiñe Petriati zuzendariak, Bilduk eta NaBaik eskatuta.
UPNren ahotik Hezkuntza Batzordean aurretik entzun izan den argudio bera b a l i at u z u e n G o m e ze k e r a n t z u t e k o, Sarasolaren hitzetan: «Gaur egun herritarrek Internet erabiltzen dutela esan digu, arlo horretara bideratu behar direla laguntzak». Bilduko parlamentariak hizkuntza eskubideak aipatu zizkion Gomezi, eta bide beretik jo zuten Nafarroa Baiko parlamentariek. Euskarabideko zuzendariak horrela erantzun zien parlamentariei: «Esperantza faltsuak sortzen direnean, esperantza horiek etsipena eragiten dutela erran digu [Gomezek]; eskubideak legeak ematen dituela, eta ezin dugula pentsatu eskubideak izanen ditugula, legeak ematen ez dizkigunean.
Petriatik argi eta g arbi er ran zuen Nafarroako administrazioek urratu egiten dituztela nafarren hizkuntza eskubideak. Euskararen legea aipatu zuen, eta normalizaziorako tresna izan beharrean, prozesuai oztopatu egiten duela azpimarratu zuen. «Kasu askotan, dagoena ere ez du betetzen administrazioak».
425 Euskara ikasteko liberatutako Osakidetzako langileak. Osakidetzak lan egitetik liberatu zituen 425 langile iaz, euskara ikas dezaten. Guztira 3,6 milioi euro jarri zituen Osakidetzak langile horiek euskalduntzeko. 2010. urtean 609 langile liberatu zituen.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Kontseilua: «Euskarak garai berrian ez dauka dagokion garrantzia»
Berria 2012/02/18
Politikoki eragitea erabaki du, normalizazio politikoa hasten ari den garai honetan euskara erdigunean egon dadin «Euskal Herrian garai berria hasi da azken hilabeteotan; zurrunbilo berri horrek, eragile politiko guztiak euren posizioak berriro definitzera behartu ditu», azaldu du Paul Bilbaok, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak. Zurrunbilo politiko horrek euskal gizartea beste agertoki baten aurrean jarriko duela uste du Kontseiluak; baina «garai berri» horretan euskarak ez duela «dagokion zentralitatea» hartu, hori ere zehaztu du Bilbaok. «Euskarak behar duen garrantzia izan dezan lan egingo du Kontseiluak», horretarako politikoki modu eraginkorrean eraginez. Hori izan da Kontseiluaren urteroko batzar nagusiak iritsi dituen ondorioetako bat. Atzo bildu zen batzarra, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). Hego Euskal Herrian iaz egindako foru eta udal hauteskundeak ere gogoan izan dituzte kontseilukideek. Alderdi politikoekin ere bilerak egin dituzte azken hilabeteetan, eta «lankidetzarako ateak zabaldu» egin direla adierazi du Bilbaok. Beraz, orain «esatetik egitera» igarotzeko momentua dela ohartarazi du: «Teorian diseinatutako hizkuntza politika eraginkorra abian jartzeko aukerak zabaldu dira orain; normalizazio prozesua bizkortzeko unea da». 2010ean udaletako hizkuntza politiken azterketa egin zuen Kontseiluak, eta horretan oinarrituz urratsak egiten hasi behar dela azaldu du.
Iazko urterako, euskaraz bizitzeko nahian indar handiagoz eragiteko konpromisoa hartu zuen Kontseiluak, eta aurten ere lan horretan jarraitzeko asmoa agertu du batzarraren ostean. Horren harira aurkeztu zuen iaz Euskaraz bizi nahi dut kanpaina, eta kulturgile eta kirolari zenbaiten atxikimenduak jaso. Zeregin horretan ere lanean jarraitzeko asmoa du: «Dinamikak zabala izan nahi du, arlo ugaritara zabaltzeko helburua du». 2000. urtean eratu zen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, eta era askotako talde, elkarte eta enpresak batzen ditu. Kontseiluko bazkide osoak dira, besteak beste, honakook: AEK, BERRIA Taldea, Bertsozale Elkartea, Elhuyar Fundazioa, Elkar, Emun, Euskal Editoreen Elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea, Euskal Herriko Ikastolak, Euskal Konfederazioa, IKA, Jakin, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Topagunea eta Udako Euskal Unibertsitatea.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
'Egunkaria'-ren memoriaren argitan Oin-hotsak elur gainean bezala entzuten dut hurbiltzen, orriak hostoak balira bezala Argiaren egutegiari erortzean. Otsailaren 20a elurrez eta hotzez markatua geratu zaigu oroimenean Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioan atxilotutako lagunoi, eta zuri-zuri, ez gorri eta ez beltz, BERRIAren egutegian. Kontatua dago biharko egunez duela bederatzi urte gertatutakoa.
Iritzia 2012/02/19
Kontua ez da urtero kontu bera gogora ekartzea otoitz baten moduan. Jakina. Kontua memoria egitea da euskal herritarrok Euskal Herrian euskaldun gisa bizi ahal izateko. Kontua da kontu bera era askotan, une askotan eta gune askotan kontatu beharra dagoela euskaldun gisa eta herri gisa aurrera egin nahi badugu.
Txio batean esanda: Aznarren PPren gobernuak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen. Txioa blog bihurtuz gero, zabalduko litzateke hamar atxilotu gintuztela, inkomunikatu, torturatu eta kartzelatu. Prentsa askatasunaren aldeko aldarriren bat ere zabalduko litzateke webguneren batean: euskaldunon eskubideen aurkako atentatua, adierazpen askatasuna, informazio eskubidea, herritarron hizkuntz eskubideak… Eta amonaren arrosarioan bezala harilkatuko lirateke eskubide guztiak ordenagailuaren pantailako listarian. Egunkariren bateko artikuluren batean ere aipatuko lirateke eskubide zibil eta politikoak hankaz gora bota zituztela, eta oso kalitate demokratiko eskaseko erresuma dela operazio juridiko-militar hori agindu zuena. Euskaraz izango lirateke, gainera, txio, blog, web eta egunkari aipamen horiek. Nekez iritsiko lirateke telebistara edota bertako beste hizkuntzadun hedabideetara.
Duela bi urte Xabier Lekuonak kontatu zuen bezala, Egunero operazioa izenburu jarrita: «Bihar, zazpi urte Egunkaria-ko langileek erabaki zutela ezetz, mutu ez zirela geldituko. Bihar, zazpi urte, Egunero operazioa martxan jarri zutela, egun argiz. Hamahiru urteko esperientziaz baliatuta, tripako tximeleta guztiak uxatu eta lanari ekin zioten. Kazetariak, produkziokoak, administraziokoak... guztiak lanean. Egoitza bila, mantxeta bila. Segurtasun kopiak agertu ziren, informatikariek sistema egokitu zuten... eguna amaitzerako operazioaren lehen zatia borobil amaituta. Egunero errotatiban zen. Banatzaileek arrakasta osoz amaitu zuten
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila operazioa. Guardia Zibilari aurre egin nahi izan zioten milaka eta milaka euskaldunek Egunero eskuratu zuten goizean.»
Egunkaria-ko langileak ere ausartu ziren. Operazio zibiko borobila. Aznar eta Acebesen operazio militarraren aurreko herri operazioa. Bat-batekoa, zabala, sendoa eta iraunkorra. Mina sortzen dit gure historiako pasarte honen oroimenak. Oroimina bihurtu zait oroimena, memoriaren paisaia elurtuan. Jakina da oroimen laburrekoak garela eta ahaztu egin behar izaten ditugula minak eta oroitzapen txarrak. Gizartean nagusi diren komunikabideetan eta erakunde politikoetan, Memoriaren eta errelatoaren garra piztu den garai hauetan, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera lehen lerrora ekartzea ezinbestekoa iruditzen zait, aurrera begira egin behar ditugun lanak ondo egin ditzagun. Biktima izan gara. Turkiaren estiloko estatu baten indarkeria biktima. Indarkeria gure gain erabili dutelako gara biktima, biktima papera aldarrikatzen ez bagabiltza ere. Kazetari, historialari, euskaldun oinezkoen esku dago geure memoriaren kontakizuna ere egitea. 'Egunkaria Aurrera!' manifestazioarekin batera Egunero argitara eman zen modu berean edo besteren batean.
BERRIA eta ondoren Hitza-k sortu ziren modu berean edo besteren batean. Kontua da orain herri aldizkarietan, Hitzetan, BERRIAn, Argia-n, Hamaikan edota euskal irratietan zabiltzaten gazte askorentzat erreferentzia handia dela duela bederatzi urte PPren gobernuak egin zuena eta orduan 25-35 bitarteko adina izango zuen kazetari multzo batek euskal herritar gehienen bultzada eta laguntzarekin egin zuena. Jakin behar dugu hemen, Kurdistanen bezala, posible dela egunkariak agintekeriaren indarrez ixtea. Jakin behar dugu hemen Jabier, Teresa, Karlos, Jesus Mari, Xabier, Jose Luis, Isidro eta beste batzuk kartzelan dituztela oraindik 1998an Egin egunkaria itxi ondoren. Jakin behar dugu Reporteros Sin Fronteraseko k a ze t a r i e s p a i n i a r re k B i r m a n i a k o a k , Txinakoak edota Turkiakoak adoptatzen dituztela, nazioartean euren babesa eskaintzeko.
Jakin behar dugu kartzelan diren bitartean preso jarraituko dugula kalean, egunkariak itxi ondoko komunikazio egitasmoei ekinez. Biharko eguna, uztailaren 14arekin batera, Adierazpen Askatasunaren Eguna izendatu beharko genuke gure memoriaren egutegian. Iñaki Uria
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
«Euskarazko edukiak sustatu nahi ditugu .eus domeinuarekin»
Berria 2012/02/21
Urteak daramatzate .eus elkartekoek domeinua eskatzeko lana egiten. ICANNek eskaerak egiteko epea ireki du apirila ICANN Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Interneteko Korporazioak, zazpi urteren ondoren, domeinuak eskatu ahal izateko epea ireki du. .eus elkarteko Iratxe Esnaolak azaldu ditu domeinua lortzeko eman beharreko pausoak eta helburuak.
horrek berak bakarrik nahiko indar zuela, beste alor batzuetan aritu ginen lanean.
Proiektua helburura iristen ari da, eskaera eginda gertuago egon daitekeelako .eus domeinua Interneten sortzea. Bai. ICANN da domeinuak noiz eta nola plazaratzen diren erabakitzen duena, eta azkenengo zazpi urteetan ez du eperik ireki, eta apirilaren 12 arte zabaldu dute epea orain. Eurek ezarri dute noiz eskatu ahal den, eta domeinuak eskatzeko baldintzak. Urte hauetan guztietan ICANNen barne prozesua barnetik aztertu dugu, baina Interneten epea ireki arte. Behin irekita, eskaria aurkezteko aukera daukagu, eta eskatuko dugu, eta ebaluazio prozesua hasiko da, eta onartua edo ez izango den jakingo dugu, urteetan zain egon ondoren. Onerako edo txarrerako, egiarako ordua iritsiko da laster. Zenbat pertsonaren sostengua lortu duzue kanpaina hasi zenutenetik? Proiektuaren berri 2009an jakinarazi genuen. Atxikimenduak egun horretatik aurrera lortu dira; 26.800 atxikimendu, guztira. Hasieran, indarra egin genuen horretan; lehen bi asteetan 20.000 lortu genituen, eta, ikusita
Zer hartzen dute kontuan ICANNekoek? Lehenik, dokumentu bat aurkeztu behar dugu. Nor den eskatzailea, zein domeinu eta zergatik eskatzen dugun, zein onura ekarriko dituen... Bigarrenik, alde teknikoa dago, euskara eta euskal kultura Interneten uztartzen duen proiektua da, eta erregistroak a u r re r a e r a m a n b e h a r d i r a ; h o r re k funtzionatu egin behar du. Eta esan behar dugu nola eramango diren aurrera erregistro horiek, nola izango diren baldintza teknikoak, non gordeko diren kopiak, nola egin, segurtasun neur riak... Hirug ar renik, domeinua saldu eta erosi egiten da, eta plan ekonomiko bat behar du horrek atzetik.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Beraz, ekonomikoki bideragarria bihurtu behar den proiektu bat da; hortik kalkuluak egin behar dira, zenbat saltzea espero dugun, horren arabera izango ditugun gastuekin zenbatean saldu beharko den eta halako plan ekonomiko oso bat. Azken atalean eskatzen digute banketxe baten bermea. Denetara 50 baldintza bete behar dira, eta, horretaz gain, 185.000 dolar [139.427 euro] ordaindu behar da, ebaluazio kostea. Koste horrek gure dokumentua ebaluatua izateko balio du.
egongo da horiek iraun dezaten, eta berriak etortzeko. Baina lehen urtea izango da indartsuena.
Ondo bidean, 2013ko udaberrirako egon daiteke martxan...
Azkenean, euskarazko edukiak sustatu nahi dira. Hori horrela ez balitz, izan daiteke euskal kulturaz hitz egitea beste hizkuntza batean, baina hori gutxienekoa izango da. Baina kultura ulertuta bere esanahirik zabalenean: hasi gastronomiatik kirolera, eta kiroletik beste edozein espresio motara.
Hori eskaera onartzen duten dataren arabera izango da. Ebaluazio fase minimoa zortzi hilabetekoa da, eta, apirilean itxi eta orduan hasten bada lehen ebaluazioa, 2013ko urtarrilera goaz. Orduan jasoko dira lehen onarpenak, ezin dugu ziurtatu gure eskaera hor egongo den. Ez dakit zer pasatuko den, baina espero dugu udaberrirako onartua izatea eta ekainerako funtzionamenduan egotea. Zuen kalkuluen arabera, zenbat erabiltzailek hartuko lukete domeinuaren jabetza? Proiekzio errealena eta jokaleku txarrena egin behar izan ditugu. Errealean, kalkulatu dugu 8.000 inguru saltzea lehen urtean, eta apurka igoz joango dela; baina horretan sartuta erakunde publiko, pribatu enpresa eta denak. Argi dago lehen urtean izango dela .eus-ek izango duen bultzada handiena, eta gero hor
Zein baldintza bete beharko dituzte webguneek .eus domeinua lortzeko? Irizpide linguistikoa eta kulturala izango dira nagusi. Printzipioz, irizpide linguistikoa izango da gehien erabiliko dena, eta eskatuko da gutxieneko euskarazko eduki batzuk edukitzea.
Alde horretatik, espero duzue euskal kultura eta hizkuntza sustatzea Interneten? Bai, eta gure argudio nagusia .cat domeinua da. Horrek 20.000 domeinu lortu zituen lehen urtean, baina domeinua lortu zuten herenek aurrez ez zuten katalanezko bertsiorik. Beraz, webguneak .cat domeinua lortzeko katalanezko bertsioa lortu behar izan zuten. Beste heren bat, webgunerik gabeko enpresa eta jendea zen. Orduan, edukien sorkuntza ere bultzatu zen. Hau da, .cat domeinua edukita, jendea animatu zen webgunea sortzera; gainera, katalanez.
Euskaraz publizitate gehiago sartzea baztertu du Nafarroak IRUÑEA. Nafarroako parlamentuak ez du onartu hedabideetan euskarazko publizitate instituzional gehiago sartzeko eskaera. Nafarroa Baik aurkeztutako mozioa atzoko ohiko bilkuran atzera bota zuen parlamentuak, UPN, PSN eta PPN alderdien botoekin. Mozioaren alde bozkatu zuten NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Lurdes Auzmendi. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
«Normalizazioari dugunarekin eustea da garrantzitsuena»
Berria 2012/02/25
Eusko Jaurlaritzaren murrizketek egoera larrian utzi dituztela salatu dute euskalgintzako eragile ugarik. Lurdes Auzmendi ez dator bat, eta lehentasunak zehaztearen alde egin du Datorren astean zain duen lan eskergak urduritasuna eragiten dio Lurdes Auzmendiri (Ataun, Gipuzkoa, 1956), baina, hori aipatzean, ilusioa antzematen zaio ahotsean eta aurpegian. BERRIAri tarte bat egin, eta luze eta zabal aritu da egun euskaldunen kezka diren hainbat gairi buruz.
Hedabideei eragin die jaitsierak; %11 egin dute behera laguntzek. Hedabideak ez al dira estrategikoak hizkuntz normalizazioan?
Jaurlaritzak 3,5 milioi euro urritu ditu inbertsioak hizkuntza politikan. Krisiak jota gaude denok, eta, tamalez, ez dio inork ihes egiten. Jada ez da borondatezko kontu bat; sakrifizioak egitea guztioi ari zaigu tokatzen, eta sakrifizio horien barruan dago euskalgintza. Krisian sartzen hasi ginenean, esan nuen mundu osoak solidario izan behar zuela, eta gauza bera pentsatzen jarraitzen dut. Dena den, Jaurlaritza ez da mozketarik gehienak egiten ari dena. Aurrekontuak aspalditxo onartu genituen, eta kontu alaiagoekin zebiltzan beste batzuei ere iristen ari zaie ordua: adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak %17ko mozketa egin behar izan du IKTen deialdian, eta gure mozketak horren oso azpitik doaz. Mozketak ez dira orain garrantzitsuena, baizik eta daukagunarekin eutsi ahal izatea, euskararen berreskuratzean eta normalizazioan etenik ez egitea. Proiektu batzuk eten daitezke, baina ez dezagula ezer funtsezkorik gelditu.
Euskararen garapen maila, besteak beste, euskarazko hedabideei esker lortu dugu. Euskarazko hedabide bikainak behar ditugu, normalizazioan jarrai dezagun. Garai berrietara egokituz joan beharra dago, eta hedabideak estrategikoak dira. Nafarroako Gober nuaren murrizketek hainbat hedabide itxiarazi dituzte. Hori gertatuko al da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoekin ere? Arnasa indartsu hartu genuen garai batean; IKTetan, hedabideetan eta abarretan presentzia behar genuen, eta dirua zegoenean jarri genuen martxan hori guztia. Beharrezkoa al da Gipuzkoan 27 herri
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila aldizkariri eustea? Ez da nahitaezkoa. Kalitatezko medioak behar ditugu, eta behar dugu euskararen presentzia indartsu bat hedabide guztietan, baina horretarako ez da nahitaezkoa dugun guztia. Beste era batera antolatzeko esan diogu sektoreari, eta ulertu dute. Horretan ari dira, eta espero dut 2013rako beste panorama bat edukitzea. Denbora daramagu euskalgintzan elkarlanean aurkeztutako proiektuak lehenesten. Herri eta auzo bakoitzak ezin du bere ekimenekin jarraitu; ez gara horrenbeste.
Zer-nolako harremanak dituzue Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Nafarroarekin? Iparraldekoekin jario oso handiko harremana dugu, eta horiei ere tokatu zaie laguntza gutxiago jasotzea. Pena handiz. Ongi ari dira lanean, adostasun handiarekin eta baliabide gutxirekin. Aurrera jarraitzen dute kementsu, mozketak mozketa. Etorriko da eguna haien baliabideekin bakarrik bidean aurrera egitekoa, baina laguntza behar duten bitartean ondoan izango gaituzte.
Euskalgintzako hainbat eragilek kezkagarritzat jo dute egoera. Zer esango zenieke? Ez dudala uste Jaurlaritzaren mozketengatik inor kolokan jartzen dugunik. Beste gauza bat da erabaki behar izatea zer den lehentasun eta zer ez. Etxe guztietan daude gauza garrantzitsuak, eta hain garrantzitsuak ez direnak. Min handia ematen digu hori erabaki beharrak, baina egin daiteke saio hori; egin behar dugu. Gizarteak asko eskertuko digu. Eredu izan behar dugu horretan ere. Helduak alfabetatzeko diruak ere behera egin du. Nola sustatu helduen alfabetatzea bekak kenduta? Ez ditugu euskara ikasteko bekak jaitsi, titulu bat lortzeagatik emandako sariak baizik. Guztiz nahitaezkoak dira euskaltegiak, herritarrek izan dezaten aukera euskara ikasteko, eta prozesu horretan ordaindu beharreko dirua lagundua egon dadin. Mozketak pentsatu behar izan genituenean, ez genuen zalantzarik izan; garai oparoetako kontua zen sari hura. 2012ko aurrekontuetan ez dugu euro bat ere murriztu euskaltegi publikoen eta pribatuen laguntza; hori izan da gure erronka.
Nafarroarekin harremanetan gaude, eta aurrera dezaket laster lankidetza akordio bat egingo dugula Euskarabidearekin. Zein asmo duzue gerora? Zein gai edo neurri daude Hizkutza Politikarako Sailburuordetzaren agendan? Euskara 21 itunaren azken iradokizuna da euskara biziberritzeko planak ibilbidea bukatzen duenerako plan berri bat abian jartzea. Horrek markatu du euskararen normalizaziorako bidea azken urteotan, eta plan berri bat egiten ari gara, Euskararen Sustapenerako Ekintza Plana. Marko orokorra erabakita dago, eta ekintzekin ari gara orain. 2013rako indarrean egotea da gure asmoa. Ele biz egiten ez duten saltokiei isunik ez jartzea onartu du Legebiltzarrak. Zer deritzozu? Ez dugu zigorrik edo isunik nahi. Oraindik euskararen normalizazioaren bidean gauden puntuan egonda, ezin dugu jendea zigortu. Konbentzitu behar dugu, euskara erakargarri
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila egin, jendea irabazi. Denok nahi genuke askoz hobeto egon, baina ez dezagun ahaztu nondik gatozen. Bizkorrago joateak ez digu bermatzen helburua lehenago lortzea. Jarraitzen dugu lan eta merkataritza munduak animatzen euskararen presentzia areagotu d e z at e n , b e n e t a k o g a r r a n t z i a e m a n diezaioten. Izango dugu etorkizun hobea, baina ez gaitezen azkarregi joan; isunik ez, erakarri egin behar dugu jende hori euskararen kausara.
gehiago baitira hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetara sartu direnak. Jaurlaritzako langileen ia lautik hiruk dute hizkuntza eskakizuna. Kontua da administrazioan garrantzi handiagoa eman zaiola hizkuntz eskakizunari, ele biz lan egiteko sistema bat zehazteari baino.
Ez al ditu urratzen euskaldunen eskubideak?
Azterketa eredua aldatu da; ez euskararen pisua. Gero eta jende gehiago aurkezten da, zorionez, euskaraz dakiena. Dena den, Osakidetza medikuek, erizainek eta administrazioko langileek osatzen dute, eta ezin dira konparatu. Administraziokoen artean askoz handiagoa da euskaraz dakitenen portzentajea. Gero eta erizain gehiago daude bi hizkuntzetan prestatuak. Sendagileekin dugu arazoa, EHUtik ez direlako sendagile asko ateratzen, eta euskara dakitenen ehunekoa txikia delako. Gabezia dugu, hizkuntza eskakizunekin konpontzen ez dena.
Ez nago hain seguru. Beti egongo da axolagaberen bat, baina harentzat okerrago. Ez da sekula isunik egon, eta, halere, enpresa asko izugarrizko lana egiten ari dira. Isunek ere ez dute bermatzen jendeak gauzak hobeto egitea. Zirkulazioan, esaterako, isunak jartzen dira, baina askok ez dute ikasten.
Zure adibidearekin jarraituz, beste askok urrats hori egiten dute isunik ez ordaintzearren. Baten batzuek, baina ziur nago gutxiengoa direla. Lan munduan ditugun harremanen arabera, euskararen erabilerak onurak eragiten badizkie, ez izan zalantzarik euskaraz ere emango dituztela produktu edo zerbitzuak. Hori ikusarazi behar diegu. %13 langile publikok frogatu zuten 2010ean euskara gaitasuna. Kopuru horrekin nola bermatu euskaldunen eskubideak? Gero eta langile gutxiagok frogatu behar dute, zorionez, hizkuntza gaitasuna, gero eta
Osakidetzako iazko oposizioetan murriztu egin zen euskararen garrantzia, azterketa eredua aldatuta.
Bengoak berak esan zuen «azkarregi» doala Osakidetza euskalduntzeko prozesua. Bat zatoz? Ez nuke esango azkarregi doanik. Osakidetzarako hizkuntza eskakizunak administraziorakoak bezalaxe daude diseinatuta, eta ez dira berdinak. Osakidetzan, garrantzitsuagoa da hizkuntzaren alderdi komunikatzailea, ahozkoaren erabilera, eta ez hainbeste idatzizkoa, baina hori ez da bereizten. Guztientzako ez da beharrezkoa ezagutza maila bera. Euskaraz ikasi dutenei tituluak emateko dekretua egiten ari zarete.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Ez dute agiririk eskuratuko. DBH, batxilergoa eta unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenei lehen, bigarren eta EGA mailak aitortuko zaizkie. Horrek esan nahi du haien espedientean agertuko dela zenbat kreditu egin dituzten euskaraz, eta, horren arabera, salbuetsita egongo direla titulu bat aurkeztetik. Esan digute jende horren euskara maila ez dagoela bermatua; ezin dugu inondik ere hori onartu. Euskal hezkuntza sisteman konfiantza gehiago eduki beharrean gaude. Euskal hezkuntza sistemak heldua da. Eskola Kontseiluak esan zuen D ereduko ikasle askok ere euskara gaitasun urria dutela. Ikasleek ikasgaiak gainditzen badituzte, ezin dut zalantzan jarri irakasleen gaitasuna; are gutxiago ikasleena. Hezkuntzan ere badituzte indartu beharreko puntuak, baina horrek ez du esan nahi maila hori ez denik lortzen. Dekretuan jasotakoa oso ondo aztertuta hartutako erabakia da.
HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BERMEA, ESKARI Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideak EAEko ararteko Iñigo Lamarcarekin batzartu ziren atzo. Hamar urte hauetan Behatokiak egindako lanaren txostena aurkezteko bilera izan zen. Baina horrekin batera, euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko tresnak abian jartzen direla berma dezan eskatu zioten L a m a rc a r i . « L e g e d i a b e t e a r a z t e k o derrigortasunik ez egoteak urraketak betikotzen ditu», salatu zuen Garbiñe Petriati zuzendariak.
Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak plazaratuko dituzue laster. Emaitzarik aurreratu al dezakezu? Zer deritzozu emaitzei? Martxoaren 7an aurkeztuko ditugu EAEri dagozkion datuak, eta eman dezakedan datu bakarra da %2 egin duela gora jakite mailak. Espero genuena zen, hori baitzen inkesta egin baino lehen aurreikusten genuena, eta iragarpenak bete dira. Itzultzaile automatiko bat aurkeztuko duzue datorren astean. Zertan datza? Noiz izango da erabilgarri? Beste hainbat hizkuntzatan dauden bezalakoa da. Gazteleratik euskararakoa da datorren astean aurkeztuko dugun lehenengoa, eta, adibidez, webguneak itzuliko ditu. Hasieran akatsak izango ditu, urteak daramatzaten sistemek bezala, baina erabiltzearekin batera, gutxitzen joango da. Librea, irekia, doakoa eta askea izango da.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
«Euskara atmosfera baldin bada izango da zerbait; bestela, jai dugu» Horretarako bidean, sinbolo gisa erabiltzen ere jarraitu behar da, «tamalez», Eduardo Apodakaren ustez «Aldi berean gara denok, euskaldun garen aldetik eta, neurri batean edo bestean, euskaraz bizi garen aldetik, euskararen subjektuak», esan zuen EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle Eduardo Apodakak atzo, soziolinguistika jardunaldietan egin zuen hitzaldiaren hasieran. «Baina aspalditik sortu ziren euskal subjektu horren gainean lan egiten zuten batzuk, objektibatu egin zutenak. Eta hemen gauden gehienok, alde batetik edo bestetik, subjektu hori objektibatu egiten dugu; neurtu, pisatu, ireki, analizatu, ikertu, aztertu». Objektibatzea ez da gaur egun adituen kontu soila, «euskaldun guztiena baizik», Apodakaren ustez. «Euskaldunak euskaraz bizi nahi badu, bere burua aztertuz bizi behar du. Bere buruaren objektu izan behar du subjektu izan ahal izateko. Euskara bizi behar du euskaraz bizitzeko».
Euskara, kasu askotan, diferentzia erakusteko eta identitatea markatzeko erabiltzen dela ekarri zuen gogora, sinbolo bat baino ez dela
Berria 2012/02/25
izaten. Baina euskarak hori baino gehiago izan behar du. Euskarak «atmosfera» izatera iritsi behar du, airean dagoela konturatzen ez garen arren beharrezkoa dugun oxigenoaren antzekoa. «Euskara atmosfera baldin bada izango da zerbait; bestela, jai dugu». Nolanahi ere, «tamalez», oraindik ere sinboloei eutsi egin behar zaiela uste du Apodakak, batez ere euskarak indarrik gutxien duen inguruetan. «Ez da nahikoa», ohartarazi zuen, hala ere, «eta txarrena nahikoa dela pentsatzea da, sinbolo estatus horretan geratu ahal dela. Askorentzat, hor bukatzen da bidaia, hori da mugarria». Baina bidaiak jarraitu egin behar duelakoan dago Apodaka, sinbolo izatetik atmosfera izaterainoko bidea egiten, eta atmosfera ahalik eta erakargarriena, gainera. Guraso gisa duen esperientzian oinarrituta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak jarri zituen adibidetzat, euskaraz ez dakiten guraso askori «mundu bizi, oso eta erakargarri bat» jarri dietelako begien aurrean, mundu horretan euskara sinbolo hutsetik harago atmosfera izanik. Hitzaldiaren bideoa ondorengo loturan ikus liteke: http://vimeo.com/37985273
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako Azken hogei urteetan Seaskan hazitako ikasleek, eskariarekinbat egin, eta dei egin dute Deiadar manifestaziora Azken hogei urteetan Seaskan ikasi duten belaunaldiek bat egin zuten atzo Baionan, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Seaskako ikasleek 1992an pasatu zuten lehen aldiz baxoa, eta, geroztik, Historia eta Geografiako azterketa bakarrik egin dezakete euskaraz baxoan. Ikasketa prozesu osoa euskaraz egin arren, ehunka ikaslek frantses hutsez egin behar izan dute proba. Eskubide urraketa bidegabetzat jo dute ikasleek, eta agintari publikoei eskatu diete hitzak utzi eta ekiteko.
1992an baxoa egin zuten ikasleak hantxe egon ziren atzo Baionan, aurten baxoa egin beharko duten ikasleen sostenguz. Seaskako Etxepare lizeoko ikasleek izenpetze bilketa bat ezarri dute abian. Agintariek onartu nahi ez badute ere, ikasleek nabarmendu dute eskubidea dutela azterketa garrantzitsu hori euskaraz egiteko, hizkuntza horretan egin dutelako ikasketa osoa. Mobilizaziora dei egin
Berria 2012/02/26
diete euskalgintzako eragileei. Xan Aire Seaskako euskara arduradunak eta Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak gogorarazi dute duela lau urte EEP Euskararen Erakunde Publikoaren barruan Akademia Ikuskaritzak eta Errektoretzak aho batez onartu zutela euskararen eta euskarazko hezkuntza egituratze kualitatiboaren bidea, eta azterketarako neurri egokiak hartzera aholkatu zuten, baita euskaraz egin ahal izateko ateak ireki ere. Dena den, geroztik ez da aitzinamendurik egin, eta euskaraz ikasten duten ikasleek bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa dute euskara, mailaketa horrek euskararen balioa apaltzen duelarik baxoan. «Ez dezatela erran arauek ez dutela baimentzen; hor daude hezkuntza kodearen 121-3 eta D334 artikuluak», ohartarazi dute. Nabarmendu dute arazo teknikoak aitzakia baino ez direla, eta gogorarazi EEPk zerrenda bat osatu duela, euskarazko azterketak zuzentzeko gaitasuna daukaten irakasleena. S a l a t u d u t e Fr a n t z i a k o H e z k u n t z a Ministerioak ez diola baliorik ematen euskaraz ikasteari. Gaineratu dutenez, Frantziaren borondate politikoan dago baxoa euskaraz ez egiteko arrazoi nagusia. Frantziako Hezkuntzak orain arteko trabak indarrean atxikitzen baditu Seaskak horren kontrako neur riak indartuko dituela
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila jakinarazi dute. EEPren aholku batzordeak adierazi duenez, Seaska prest dago baxoa trabatzeko. «Seaskatik aterako dira biharko sendagileak, arkitektoak eta irakasleak, eta errespetua merezi dute».
euskaltzale oro deitzen dugu Deiadar manifestaziora, ofizialtasunaren alde eta baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde».
Protesta Baionan Seaskako ikasle ohien izenean, martxoaren 31n Baionan egingo den Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu dute Arantxa Hirigoienek eta Gorka Torrek. Euskararen aldeko hitz ederrak gainditu, eta euskarari zor zaion lege geriza aitortzeko eskatu dute. «Euskaldun eta
Haurdunaldi luzeegia Otsailaren 22an jaio zan Sare, gure bigarren umea. Gauak luzeagoak dira orain, batez ere amarentzat. Aitari, niri, goizak egin zaizkit luzeen umea jaio osteko lehen aste honetan. Paperak eskuratzen pasatu dut astea. Egin beharreko urrats guztiak euskaraz egitea erabaki nuen. Lehenengo zita Barakaldon, umea hango epaitegian erregistratzeko. Harreran neska euskaldun bat. Fenomeno. Bigarren geralekua, Bilboko udaletxean. Errolda agiriarekin atera behar nintzen handik. Neska polit batek hartu ninduen. Euskara ez zuen hain polita, ostera. Nekez lortu genuen komunikatzea; baina, tira, irribarre batez eskertu nion ahalegina. Handik gizarte segurantzako bulegoetara, diru laguntzen inprimakien bila. Han, emakume batek, «buenos días» lehor batekin agurtu ninduen. Ni euskaraz hasi nintzaion, eta bera urduri jarri zen. Ez zen gai esaldi duin bat osatzeko; saiatu zen, baina. Eguneko bigarren irribarrea opari. Handik atera, eta umearen osasun txartelaren bila. Beste andre bat, erderaz aritu zitzaidan. Nik, ea euskeraz zekien, berak «venga, lo intento» makur bat. Eskurik ez balu, ez nion ezer ulertuko. Keinuen hizkuntzekin mundu guztian zehar ibil daitekeela demostratu genuen. Azken geltokia, osasun etxea. Harreran, «euskaraz badakigu» deigarri bat. Nik, «egun on, jaio barri dan u….», berak «ehh.. lo siento es que las de euskera no están ahora». Diooooooooooooos!!!! Erderara makurtu behar, azkenean, bidea egiten kostatu zaidanarekin. Ondorioa: Administrazioa euskalduntzeko hazia aspaldi jarri ei zuten, baina haurdunaldia luze jotzen ari da, luzeegi. Eñaut Intxaurraga
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Herriaren izena euskaraz jarriko dute Faltzesen, eskaria onartu Sinadura bilketa egin zuten herrian euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, eta proposamena bere egin du udalbatzak
Berria 2012/02/26
onartutako mozioak. Euskaraz bizitzeko eskubidea dutela nabarmendu zuten herritarrek sinadura bilketan, eta eskariarekin bat egin du orain herriko etxeak.
Sinadura bilketa egin zuten herrian euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, eta proposamena bere egin du udalbatzak Faltzesko Udalak (Nafarroa) babestu egin du euskaraz bizitzeko eskubidearen alde herritarrek eginiko eskaria, eta erabaki du herriko sarreran euskaraz jartzea herriaren izena. 142 herritarrek sinadura bilketa bat egin zuten, eta proposamena udalari aurkeztu. Mozio gisa eztabaidatu zuten osteguneko udalbatzan, eta aurrera atera zen Agrupacion Independiente Falcesina taldearen sei botoekin; PSNko bost zinegotziek egitasmoaren aurka egin zuten. Herriaren izena euskaraz jartzea «lehen urratsa» izatea nahi dute egitasmoaren sustatzaileek, eta hori bera dio Faltzesko Udalak
Nafarroako Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago Faltzes, eta, horrenbestez, gaztelania da hango hizkuntza ofiziala. Euskara ez da ofiziala, eta, esate baterako, hezkuntza sare publikoan ez dute aukerarik ematen euskaraz ikasteko. Eremu ezeuskaldunean, oraindik orain, ez dute Faltzesen bakarrik egin halako egitasmo bat euskaldunen eskubideen alde. Tafallako Udalak eskatua du eremu mistora pasatzea. Erantzunaren zain daude orain.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Eredugarriak ez diren ereduak 2. DBHri dagokion Ebaluazio Diagnostikoa 2011. Labur pen exekutiboa deritzon dokumentuan, beste gauza askoren artean, 2. DBHko ikasleen euskarazko hizkuntzakomunikaziorako konpetentzia aztertzen da. 2009ko datuak eta 2011koak aztertu eta konparatzen ditu txosten horrek, eta jasotako datuak ikusita, zaila da mutu geratzea, nahiz eta batzuetan, datuak hain argiak izanda, solasa beharrezkoa ez izan, kopuruen islatze hutsa nahikoa baita egoeraren berri emateko. A ereduaren ohiko emaitza paregabeak alde batera utzita, B eta D eredukoek nire arreta bereganatu dute. Txostenaren arabera eta B ereduari dagokionez, erdiko maila eta maila aurreratuan zegoen ikasle kopurua jaitsi omen da. Hau da, 2009. urtean erdi mailan ikasleen %45.8 zegoen, eta 2011n, aldiz, %43.3. Eta, tamalez, hori ez da gertatu aurreratura pasa direlako. Aurreratuan, lehen %15,8 baitzegoen, eta, orain, berriz, %15,1.
Iritzia 2012/02/29
Horretaz gain eta e g o e r a borobiltzeko, D ereduan, oraindik ikasleen ia %25 dago hasierakom a i l a n hobiratua. Bingen Zupiriaren galdera nire eginda, noizko euskararen eta beste hizkuntzen arteko oreka ziurtatzeko neurriak eta apustuak? Iban Laka (Bilbo)
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Martxoa
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskarabideak, Jaurlaritzak eta EEPk diru bila jo dute Bruselara
Berria 2012/03/01
Elkar hartu dute hiru erakundeek, eta eskatu dute Europako Batasunak euskararen aldeko ekimenak lagundu ditzala hemendik aurrera izan zituzten Europako Parlamentuko eta Batzordeko ordezkariekin. EAJko eta PSEko parlamentariekin ere elkartu ziren.
Batasun irudia agertu zuten atzo Euskal Herrian euskara sustatzeko hiru erakunde ofizialek: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Euskarabideak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak. Euskal Herrian ez, Bruselan egin zuten keinua: Europako Batasunetik diru laguntzak lortzeko helburuarekin, bisita egin zuten parlamentura. Hurrengo aurrekontuetan Europak euskararentzat diru sail bat sortzea nahi dute. Lurdes Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du euskarak ekarpena egiten diola Europari: «Badakigu eredu garela hizkuntza gutxituen berreskurapenean. Merezi dugu laguntza hori, eta behar dugu». Auzmendirekin batera, Bruselan izan ziren Euskarabideko zuzendaria, Maximino Gomez, eta EEPkoa, Frantxua Maitia. Bilerak
Euskararen alde egiten dituzten proiektuak azaltzeko baliatu zuten eguna. Hartara, horiek Europako Batasunaren xedeetan nolako bidea egin dezaketen jakin nahi dute, diru laguntzak lortze aldera. 2014an daukate begia jarrita, Gomezek jakinarazi duenez: «2014-2020 bitarteko programak ezagutu nahi ditugu, haietan gure proiektuak nola txerta daitezkeen aztertzeko». Besteak beste, hiru erakundeek azaldu zuten zertan diren hizkuntza berreskuratzeko proiektuak, eta bereziki aipatu zuten Euskal Herriko hizkuntza industriaren egoera. Ondo hartu dituzte Bruselan. Hala adierazi dio Auzmendik BERRIAri, handik presaz egindako balorazio batean: «Etorkizunari begira perspektiba onak ireki zaizkigu Europako erakundeen babesari eta diru laguntzei dagokienez». Nabarmendu du «harrera ezin hobea» jaso dutela Europan, eta laguntza jasotzeko itxaropena agertu du. Euskara berreskuratzen egindako lana Europan «eredugarria» dela azaldu du, eta «kontsentsuz» egin dela. Adostasuna, irudia du bereizgarri atzoko ekimenak. Lehen aldiz, elkarrekin agertu
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa baitira Euskal Herri osoan eragina duten hiru erakundeak. «Egun historikoa» da, Auzmendiren ustez. «Estreinakoz, euskararen hiru lurraldeetako hizkuntza politikarako goi agintariek bat eginik jo dugu Europako Parlamentura eta Batzordera, eta horrela ulertu dute Europako erakundeetako ordezkariek ere». Euskal Herriaren egoera gogoan izan du: «Momentu honetan zirkunstantzia oso berezietan eta oso indartsuetan gaude. Euskarak gora jarraitzen du, eta ezin dugu inola ere eten». Ofizialtasuna ez dute helburu Euskarabideko zuzendariak ere aipatu du hiru erakundeen arteko adostasuna, eta «elkarlanaz» mintzatu da. EEPko arduradunak adierazi du xede berbera dutela guztiek: «Helburua da guretzat euskara zabaldu dadin. Beraz, tresnak behar ditugu, eta diru iturriak ere ezagutu».
EEP-RI «MOZORROA» KENDU NAHIAN Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kide ugarik protesta egin dute Baionan, E u s k a r a re n E r a k u n d e P u bl i k o a re n egoitzan. Mozorrotuta sartu dira egoitzara, «EEPri mozorroa kendu eta euskaldunoi saldu nahi digun iruzurra agerian uzteko». Atarian, berriz, Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea lelopean elkartu dira. 2012rako EEPk eginiko hizkuntza politikaren txostenaren inguruan dantza egin dute, agiriaren «izpiritu txarrak» aldentzeko.
Hori izan da Europako ekimenaren helburua, dirua. Maitia: «Jadanik ukan ditugu proiektu batzuk Europak lagunduak, baina baditugu beste asko eta asko». Beste helbururik ez dute aipatu. Auzmendik aitortu du, adibidez, «oraingoz» e z d e l a h a i e n h e l bu r u a e u s k a r a re n ofizialtasuna: «Helburu pragmatikoagoak ditugu». Nolanahi ere, aurreratu du atzo hasitako elkarlanak jarraipena izango duela hurrengo hilabeteetan. «Ildo sendo eta zehatzak aztertuko eta garatuko ditugu».
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Auzmendik dio itzultzaile guztiek dauzkatela akatsak
Berria 2012/03/01
Sare sozialetan hizpide izan dira gaztelaniatik euskarara itzulpenak egiteko gailuak egiten dituen hanka sartzeak Gaztelaniazko esaldiak euskarara itzultzeko gailu berriak hizpidea jarri zuen atzo sare sozialetan. Itzultzailea Interneten jarri eta berehala jarri zuten proban, eta azkar zabaldu zituzten trakets itzultzen dituen esaldiak. Eusko Jaurlaritzak erantzun du aurkezpenean bertan ohartarazi zuela itzultzaile automatiko bat dela gaztelaniazko esaldiak euskaratzen dituena eta, horrenbestez, normala dela hutsak egotea. Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du hobetuko dela itzultzailea: «Tresna gero eta gehiago erabiliz gero, itzulpenaren kalitatea hobetzen joango da». Muga bat du orain sarean den itzultzaileak — gehienez 1.024 karaktere itzultzen ditu kolpetik—, eta aurki gainditzea espero du Auzmendik. Gainera, memoria handituko denez sistema «asko» hobetuko dela adierazi du. Bien bitartean, atzo, sarean zeresana eman zuen itzultzaileak. Twitterren zabaldu zituzten esaldi traketsak: «autobusak bihar eta berandu» («autobuses mañana y tarde»), «gaur duela denbora on» («hoy hace buen tiempo»), «parrillarako tabako hautsa» («rapé a la parrilla»), «bat behar dut zamarra neskako» («necesito una cazadora de niña»)...
Auzmendik argitu du gailu automatiko bat denez gero litekeena dela esaldi batzuk osorik zuzen ez euskaratzea. «Hori ezinbestean da horrela, itzulpen automatikoaren arloan teknologiaren egoera ikusita. Kontuan hartu behar da itzulpen automatikoko programa batek ez duela ulertzen itzultzen ari dena eta egiten duena esaldien itzulpen 'mekanikoa' dela». Gogorarazi du itzulpenak egitekorakoan laguntzeko tresna bat dela, ez dela pertsona baten itzulpena, eta ezinbestekoa dela gailuaren itzulpena berrikustea.
Gisa horretako itzultzaile gehiago jartzeko asmoa du Jaurlaritzak. Lan «estrategikoa» da, Blanca Urgell Kultura sailburuaren esanetan. Beste bi proiektu dauzkate esku artean: euskarazko esaldiak gaztelaniara itzultzeko gailua eta ingelesetik euskararakoa. 1,6 milioi euro jarriko dituzte horretarako. Espero dute datorren urteko udan abian izango direla beste bi itzultzaileak.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskarak %5eko balioa izanen du Iruñean, irratien lehiaketan
Berria 2012/03/01
Nafarroako Gobernuak 44 lizentzia banatu behar ditu, haietako bi bakarrik hiriburuan; Euskalerria irratia bat lortzen saiatuko da Eremu euskaldunean, ehundik hamar puntu; mistoan, berriz, bost. Hori da, gehienez ere, euskararen erabilerari emanen dioten balioa, Nafarroako irrati lizentziak banatzeko eginen den lehiaketa publikoan. Foru Gobernuak gaur bertan argitaratuko du Aldizkari Ofizialean deialdia, eta apirilaren 2tik aurrera aurkeztu ahal izanen dira proiektuak. Nafarroako Gobernuak konpromisoa agertu du lehiaketa urria baino lehen erabakitzeko. Hilaren 13an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean ikusentzunezkoen dekretu berria, eta haren eskutik etorri da oraingo lehiaketa. Denera 44 lizentzia daude Nafarroan partitzeko, baina haietako bi bertzerik ez dira Iruñean emateko. Horietako bat lortzen saiatuko da Euskalerria irratia, Mikel Bujanda zuzendariak azpimarratu duenez. «Oztopoak dauden arren, aukera gisa hartu nahi dugu deialdi hau, eta proiekturik onena aurkeztu. Nafarroako Gobernuarentzat ere aukera ona izan daiteke oraingo deialdia gauzak behar bezala egin ditzan», erran du Bujandak. Irratiak lizentziarik gabe jarraitzen du. 1998. urtean egindako banaketan esku-hutsik gelditu zen, puntu gehien jaso arren. Epaitegietara jo zuen irratiak, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenaren esku dago auzia. Haren erabakiaren zain dira Euskalerria irratiko arduradunak. Euskarari eman zaion balioaz ari da Mikel Bujanda, bertzeak bertze, oztopoak aipatzen
dituenean. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek azpimarratu du oraingo lehiaketako baremoan lehendabiziko aldiz kontuan hartu dela euskara «modu derrigorrezko, objektibo eta zehatzean». Bujandaren ustez, ordea, deialdiak ez du deus berririk, euskarari dagokionez, 1998. urteko lizentzien lehiaketarekin alderatuz gero.
«Eskema orduko bera da; programazioaren %20 euskaraz ematen duten irratiek bost puntu jasoko dute; gutxiago ematen dutenek punturen bat lortu ahal izanen dute; gehiago ematen dutenek, ordea, ez». Hau da, berdin izanen da programazioaren %20, 30 edo osoa ematea euskaraz. Gehienez ere bost puntu jasoko dute eremu mistoko irratiek. «Zentzurik gabeko egoera sortzen du horrek, eremu mistoan, denera, gehienez, 95 puntu jaso ahal izanen delako».
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Iruñean bakarrik bi lizentzia banatzea ere oztopo izan daitekeela erran du Euskalerria irratiko zuzendariak, hautagai anitz dagoelako. Deialdiak irrati kate handiei mesede eginen diela uste du Bujandak, eta kritikatu du euskara hutsez ari diren irratientzat lizentziarik gorde ez izana. Euskalerria irratiko buruak gogoratu du 2010eko martxoan Espainiako Kongresuak adierazi zuela beren borondatearen kontra egoera irregularrean zueden irratien egoera berriro aztertu behar zela. «Pena da, baina hori ez du kontuan hartu Nafarroako Gobernuak». Espainiako Kongresuak Nafarroa Bairen ekimenez onartu zuen adierazpen hori. Hiru atal puntuak banatzeko Lizentzien lehiaketak hiru atal zehaztu ditu parte hartuko duten irratien artean puntuak banatzeko. Irrati eskaintzari dagokiona da nagusia. 50 puntu lortu ahal izanen dira hari esker; hau da, puntu guztien erdiak. Euskararen erabilera atal horretan hartuko dute kontuan. Bada bertzerik: ekoizpen propioa egiteagatik, hamar puntu jaso ahal izanen dira, gehienez ere; tokian tokiko eta Nafarroako programazioa egiteagatik,berriz, hamalau; herritarrentzat erakargarri izan daitezkeen bertzelako edukiak jorratzeagatik, bertze hamar; eta, azkenik,
egungo irrati dialean ez dauden edukiak eskaintzeagatik, bertze sei puntu. Ekonomiari dagokio bigarren atala, eta 30 puntu lortzeko aukera ematen du. Irrati proiektuek tokian tokiko ekonomia laguntzen ote duten hartuko du kontuan epaimahaiak. Hirugarren atalak egokitzapen eta berrikuntza teknikoari eginen dio so, azkenik, eta 20 puntu banatuko ditu, gehienez ere. Horiek dira erabiliko dituzten irizpideak. Nafarroako Gobernuak 2006. urtean hasi zuen irrati lizentziak banatzeko prozesua. Sei urtez egon da geldirik, ordea. Espainiako Gobernuak ikus-entzunezkoen lege berria onartu zuen 2010. urteko maiatzean, eta haren harira onartu du Nafarroako Gobernuak bere dekretua. Dekretu horrek martxan jarri du lizentzien banaketa, berrriz ere. Datorren urria baino lehen amaituko da. Orain arte 20 lizentzia banatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta lehiaketa berriaren bidez, orain arte FMko irrati komertzialak entzuteko aukerarik ez zuten hainbat herritara ailegatuko dira lizentziak, Nafarroako Gobernuak azpimarratu duenez. 44 banatuko dituzte denera. Haietako bi lizentzia 1998ko lehiaketan hutsik gelditu ziren.
Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu, herenak euskaraz Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu datozen hilabeteotan, lehiaketa publiko baten bidez, eta haietako 11 izanen dira euskaraz, Kultura sailburu Blanca Urgellek ezagutarazi duenez. Lizentzia horietako hamar Araban emanen ditu Eusko Jaurlaritzak, hamarrak Gasteizen. Bizkaian, berriz, hamahiru banatuko dituzte: lau Bilbon, sei Getxon, bi Durangaldean, eta bat Gernika-Lumon. Gipuzkoan hamaika emanen dituzte: bost Donostian, hiru Beasainen, bi Legazpin, eta azkena Azkoitian. Euskarazko lizentziei dagokienez, Gasteizen (3), Bilbon (2), Donostian (2), Durangon (1), Getxon (1), Beasainen (1) eta Legazpin (1) banatuko dituzte. Urgellek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren asmoa dela euskararen presentzia bermatzea hedabide pribatuetan ere.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Oxigenoa Euskara bizi behar da euskaraz bizitzeko. Horrelaxe da, boutade bat eta guzti dirudien arren. Eta euskalduna euskaldun izango bada, aldiro aztertu behar du bere burua laborategiko xagu bat bailitzan. Euskaldunak bere buruaren objektu izan behar du subjektu izango bada. Horrelaxe azaldu zuen Eduardo Apodakak Soziolinguistika Klusterrak gaur zortzi antolatutako jardunaldietan eman zuen hitzaldi argigarrian. Boutade bat dirudien hori entzun orduko, baietz egin genuen geure baitarako bertan ginenok. Euskaldun izatea bizitzaren ia egoera gehienetan hautu bat da, kontzientea, pentsatua, kasik aurrez planifikatua. Oso eremu, adin eta une gutxitan gertatzen da erabat inkontzienteki jardutea. Eta pentsatzen duzu, hau da hau gai berari bueltaka ibili beharra. Kaka esplikatzen, azkoitiarrek esan ohi duten legez. Nik ere nahiago nuke arnasa hartu behar dudala pentsatu gabe arnasa hartu, oxigenoa sobera dudala indarrak beste kontu batzuetan jarri, baina oxigenoa eskas denean lehentasuna da oxigenoa bilatzea, arnasa hartzea, ito gabe bizitzea. Eta horretan konturatzen zara esaten duzun hitz bakoitzeko oxigenoa hartzen ari zarela, eta aldi berean oxigenoa sortzen. Horrelako lanak ematen dizkiozu zure buruari. Minorizazioaren ajeak dira, bistan da. Minorizazio linguistikoa sekula bizi izan ez duenak horrelako kezka eta obsesiorik ez du. Erdaldunak, demagun, ez ingelesdunak, ez frantsesdunak ez espainoldunak sentitzen du horrelako katramilarik. Bere hizkuntzan bizi da, eta kitto. Oxigenoa lepo du, hainbeste ezen baduen edo ez duen sekula pentsatu beharrik ere ez duela. Horretan zaude. «(…) Logikoa denez, elebitasun hori (ingelesa eta espainolaren artekoa) bereziki hezkuntza
Iritzia 2012/03/02
sistemaren bitartez bultzatu beharko da, eta hezkuntza osoa ingelesez izan dadin inork zalantzan jarriko ez duen dogma bat izan beharko dueta ez da batere gomendagarria izango horren inguruko zalantza txikiena ere agertzea: ingelesa eskolako hizkuntza izatera iristen bada, gure lehiakortasunak eta bikaintasunak urrats erraldoia emango dute, denok baitakigu berrikuntzaren, teknologiaren, globalizazioaren eta orokorrean etorkizunaren hizkuntza zein den.
Inongo eskolak ez unibertsitatek ezin du benetan lehiatu elebidun ez bada, eta horrek esan nahi du ingelesa izango dela herritarrek ikasiko duten gutxi edo asko horren hizkuntza, eta edozein jakintza mota seriotasunez transmititzeko hizkuntza ingelesa izango dela. Horra iritsita, beharbada, gerta liteke gaztelera familia hizkuntza izatera murriztea (edota kasurik onenean, baita literatur hizkuntza izatea ere), eta beharbada ez dago ezer txarrik horretan. Egia da, azaldu dugun honek diglosiaren antz handiagoa duela elebitasunarena baino, baina ez dago zertan sutilkerietan sartu edo jarrera apokaliptikoak
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa agertu, ze dakigunez, etorkizunarekin ezin da jolasean ibili».
Espainolak minorizazio arriskua izan badezake, zer izango ote dugu periferiako hizkuntzok. Egia da, Europan ingeles ezagutza gutxien dutenak espainiarrak direla, hala diote estatistikek. Euskal Herrian horretan ere hobexeagoak omen gara, eta puntaren puntan ez bagabiltza ere, ingelesez gero eta hobeto moldatzen gara eta gero eta umeago garela hasten gara ingelesean murgiltzen. Ez alferrik ari gara indarrak jartzen hezkuntza hiru eledunean. Ezin da ukatu gero eta hizkuntza gehiago jakitea eta gero eta ezagutza gehiago izatea ona dela, oso ona. Galdera da nola egiten den hori hizkuntza minorizatua kaltetu gabe, eta posible ote den kaltea ekiditea elebitasunera iritsi ez eta oraindik diglosian gaudenean, baita euskara nagusi den hezkuntza ereduan ere. Zer esanik ez hortik kanpo. Euskaraz bizitzeko euskara bizi behar dela dioen boutade-an sinesten duen baten kezka da lagunduriko arnasketan dagoenari oxigeno pixka bat kentzea ez ote den.
Antonio Valdecantos filosofo katedradunak ironia handiz agertzen dituen kezkak zein ezagun egiten zaizkigun, hizkuntzak gora behera. Espero ez genuen ahotan (eta hizkuntzan) entzutea da berriena, agian. Izan ere, gazteleradun aditu askoren diskurtsoa (ez guztiena, baina bai zabalkunde gehien ematen zaienena) elebitasunaren aurkakoa da eurek periferietako hizkuntz politikak deitzen duten horren kasuan, alegia euskara, katalana eta galiziera normalizatzeko politikenean. Eta berebizi tematuak daude hezkuntzarekin. Sutilkeriarik ez eta jarrera apokaliptikorik ere ez, mesedez. Hori ere gurean behin eta berriz entzuten duguna da. Ez da hainbestekoa e u s k a r a r e n a , h i z k u n t z a o fi z i a l a d a , normalduxea dago, gizartea elebiduna da. Hautua librea da, ezin da inposatu. Zertara hainbeste espantu. Zertara hainbeste espantu Valdecantos jauna ingelesarekin, ñabarduretan sartu behar hori.
Lorea Agirre
Uf Eta orduan bai, euskaraz ez gara mintzatuko, baina bai euskarari buruz, eta mundu zabalean hartuko gaituzte ondo, hiriz hiri ibiliko gara euskararen sekretuak aletzen, Europako hizkuntzarik zaharrena, enigma, kasik nazien mezu kodetuak baino zailagoa ulertzen, zeharo gauza bitxia, altxor etniko bihurtu gara, hiriz hiri ibiliko gaituzte garai batean indioak ibiltzen zituzten bezala, zibilizazioaren harridura eta mirespenerako, uf, eskerrak ez garen euskaldunak. Ez al duzu irakurri, Madrilen ere maite gaituzte orain, Euskarari gorazarre izeneko jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 13tik 16ra, espainolezko izena da polita, El euskera, una lengua con futuro, ez al da polita, euskaldunak bere hizkuntzari gorazarre, mintza gaitezen euskarari buruz, zer da ba gure hizkuntza goxoa eta garbia, eta espainolak, lasai, mintza gaitezen euskarari buruz, oraindik baduzue etorkizuna, mundiala da, esan egingo dut. Facebooken jakin nuen jardunaldien berri, jakin mina egin zitzaidan, pdf-a jaitsi nuen egitaraua ikusteko, baina egitarauak ez zeukan sorpresarik, sorpresa pdf-aren izenak berak zekarren: Programa_Etxepare_Homenaje_al_euskera_en_Madrid.pdf. Omenaldiak zeini egiten zaizkien, badakigu. Xabier Gantzarain
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Arizmendi ikastolatik eskerrak Joan zen otsailaren 24an Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolaren alde hiru herrietan antolatu genuen ekimena arrakastatsua izan zen benetan. Dirutan, 12.000 euro inguru bildu dira Ibaialdekoen alde. Kopuru handia da, baina ez da hori ekimen horrek utzi duen emaitza bakarra. Ikastolen Elkartearen deiari erantzunez jarri genuen martxan Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? izeneko ekimena. Horri esker, dirubilketa bera baino garrantzitsuagoa den zerbait lortu du hiru herriotan:
Berria Eskerrak eman 2012/03/02 nahi dizkizuegu ekimen horretan aritu zareten guztiguztioi. Eskerrak, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako eragileoi. Eskerrak, h i r u herriotako plazetan bildu zineten herritar guztioi. Eta eskerrik asko, azkenik, LodosaSartagudako Ibaialde Ikastolari berari ere gure Ikastolari berari zentzua ematen laguntzeagatik.
·Ikastolako ikasle-irakasle-langile-gurasoak ilusio handiz elkarlanean aritzea. ·Hiru ekitaldiak antolatzeko herrietako eragileekin batera indarrak metatzea. ·Lodosa-Sartaguda aldetik etorri ziren 110 lagunei bizitzen ari diren zailtasun eta oztopen aurrean berotasun eta indar apur bat ematea. Eta hori gutxi balitz, dei honi erantzunez hiru plazak herritarrez betetzea. Izugarria da lortu duguna! Elkarlana, herrigintza, elkartasuna ... Zer da, bada, Ikastola hau ez bada?
Aurrerantzean ere, batzuk zein besteak, bidelagun izango zaituztegulakoan hurrengora arte! Andoni Mujika Arizmendi ikastolako lehendakaria.
EAJ: «RTVEk euskarari ez dio jaramonik egiten» EAJko bozeramaile Pedro Azpiazuk salatu du RTVEk ez duela legea betetzen euskararen presentziari dagokionez. RTVEko behin-behineko presidente Jose Manuel Silvak esan du RNEren EAEko lantaldean esatariek euskara ezagutza ezberdinak dituztela baina ez dagoela elebiduntzat har daitekeen langile bakar bat ere. EAJko ordezkariak, aldiz, «RTVEk Euskadiko hizkuntz errealitatea errespetatu behar» duela adierazi du.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskarazko lehen irratsaioa aireratu zela 80 urte beteko dira gaur
Berria 2012/03/02
Joseba Zubimendik eta Ander Arzelusek egin zuten lehen saioa, eta gaur omendu egingo dituzte, Donostian «Airetan dabiltzan egun mila deabru erderetan, sartu da azkenian euskara. Noiz izango dugu egun guziz?» P. Garmendiak 1932. urtean idatzitako gogo hartatik bete zen arte urte asko pasa behar izan ziren. Tartean «genozidio bat», Elixabete Garmendiak Euskara hegaz. Euskal Irratiak 80 urte jardunaldietan gogoratu zuenez.
ari da azkeneko asteetan Ordozgoiti eta garai hartako dokumentu eta argazkiekin lanean dabil. «Hitza, abestia, musika eta Euskal Herri osoko artistak entzun ahal ziren euskarazko lehen saio haietan». Mikroaren aurrean pasa ziren, besteak beste Xabier Lizardi, Aitzol, Telesforo Monzon, Emeterio Arrese, Orixe, Toribio Alzaga, Elbira Zipitria, Tomas Garbizu, Jean Lafite. Orduko prentsak, berriz, izartzat Amale Arzelus 8 urteko neska jotzen zuen, Ander Arzelusen alaba. Aitak idatzitako bakarrizketak eta elkarrizketak gauzatzen zituen Amalek mikro aurrean, arrakasta handiarekin.
1 9 3 2 k o m a r t x o a r e n 2 a z e n Jo s e b a Zubimendik eta Ander Arzelusek Donostiako Union Radio irratian euskarazko aurreneko irratsaioari ekin ziotenean. «Euskal irratiaren mugarria hor dugu. Eta irratia euskaraz sortu zuten gizonemakumeekin zorra kitatzeko garaia badugu» adierazi zuen atzoko mahai-inguruan Koldo Ordozgoitik. Euskadi Irratian euskarazko irratiaren historiako kontaketa atalka egiten
Ordozgoitik gogoratu zuenez ia irratsaio guztietako egitarauak argitaratu ziren garaiko kazetetan. «Baina ez dugu grabaziorik, pena da hori. Saio guztiak zuzenean egiten zituzten. Musika, antzezpenak, dena zuzenean egin behar zuten». Asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara entzuten zen saioa. Eta Ipar Euskal Herritik ere gutun ugari jasotzen zituzten. Baina 1934ko urrian Errepublikako gobernuaren aginduz, euskal irratsaioa itxi, debekatu egin zuten.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Zubimendi eta Arzelus, ordea, ez ziren mutu gelditu. Hala, 1935eko irailaren 19an Arzelusek aurreneko aldiz Kontxako Banderaren zuzeneko kontaketa egin zuen euskaraz Union Radion. Beste urrats garrantzitsu bat, laburra izan arren, 1936ko ekainean martxan jarritako lehen euskara ikastaroa izan zen. Hamar bat saio egin zituzten, 36ko Gerra heldu zen arte.
egunkarian euskal orria gidatzen zuen egunero Arzelusek eta El pueblo vasco-n euskarazko asteroko orria Zubimendik. Baina gerra iritsi zen. Arzelusek Ipar Euskal Herrira jo behar izan zuen ihesi. Euskal Irratia ere sortu zuen. Eta minbiziaz hil zen 1949an. Zubimendi komandante izan zen gerran. Kanbora joan zen eta han hil zen 1939an. 1976an, arrastorik ez Euskarazko irratigintzak baditu beste bi mugarri: 1976ko 24 orduak euskaraz eta 1982an EITB taldearen sorrera. Herri Irratiaren 1976ko irrati maratoian ez zen oroitzapenik 1932ko lehen saioetaz.
Inazio Mujika Iraolak Zubimendi eta Arzelus zein izan ziren laburbildu zuen: «Donostiarrak ziren. Euskalzaletasuna zango gainean zeramaten. Eragile, bidegile eta bultzatzaile izan ziren, eta egile tarteka ere bai. Itzultzaileak eta kazetariak. Surik ez zegoen lekuan sua pizten zuten». Argia aldizkarian hasi ziren kolaboratzen 20ko hamarkadaren hasieran. El Dia
«Memoria ezabatu egin zen», dio Elixabete Garmendiak. «Galera eta atzerapena ekarri zituen erdian jasandako genozidioak. Zerotik hasi beharra ere bai. Eta hori oraindik nozitzen ari gara». Gaur izango da jardunaldien bigarren eta azken eguna. Lehen saio hartako partaideak omenduko dituzte, eta Koldo Mitxelenan izango dira Amale Arzelus, Txaro Arteaga eta Jose Mari Iriondo.
MARKAGAILUA EUSKARAZ JARRI ZAIN Caja Laboral Baskoniak Gasteizko Buesa Arena pabiloi berrituan jokatu dituen lehendabiziko partidekin gozatzeko aukera izan dute zaleek azken asteotan. Pabiloiko goiko eraztunen sektoreak eta kanpoaldea atontzea falta bada ere, prest da saskibaloi gunea, bideo markagailu berri eta guzti. Pantaila erraldoi horretan, ordea, euskarak ez du tokirik. Saskibaloizale askok sare sozialetan salatu moduan, gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke, eta aldatzeko eskatu dute.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskal hedabideek adierazi dute euskaraz idazteagatik gutxiestea onartezina dela
Berria 2012/03/03
Diskriminazio mota guztiak gainditzera deitu dute Frantziako Gobernua, martxoaren 31ko Deiadarrera deituz Euskaraz edo okzitaneraz idazteagatik Frantziako Gober nuak diru laguntza murriztu dietela edo ez dietela eman salatu dute Ipar Euskal Herriko Hitza-k, Kazeta.info-k eta Okzitaniako La Setmana astekariak. Hizkuntzaren araberako diskriminazioa onartezina dela nabarmendu dute hiru hedabideek, eta egoera hori zuzentzera deitu dute Frantzia. Aldarriarekin bat egin zuten, atzo, Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiek, Herria astekariak eta Kanaldude herri telebistak. E u s k a l Ko n f e d e r a z i o a e t a H i z k u n t z Eskubideen Behatokia ere presente egon z i r e n e k i t a l d i a n . D av i d G ro s c l a u d e Akitaniako kontseilaria ere presente egon zen agerraldi horretan. Frantziako agentziak eta prentsa kudeatzen dituen Batzorde Parekideak informazio politikoa eta orokorra egiten duen hedabide izaera ukatu zien hiru komunikabideei, otsail erditsuan. Papereko argitalpena dute La Setmana-k eta Hitza-k, eta eskatu diru laguntzen %40 baino ez die onartu, eta, hori, «kultur eragiletzat» hartzen dituelako. Kazeta.info agerkari digitalak, aldiz, ez du laguntzarik ukanen, Interneteko edizioa bakarrik duelako.
«Beste hedabideetako kazetariek bezala, egunerokoan informazio orokorra lantzen dugu euskal kazetariok; gure berezitasuna euskaraz edo okzitaneraz idaztea da. Beste komunikabideek eta kazetariek merezi duten begirune bera zor digute», erran du Maite Ubiria Kazeta.info-ko zuzendariak. Gaineratu du Batzorde Parekidearen erabakiak gutxiespena eta mespretxua islatzen dutela.
Batzorde horren erabakiak kazetaritzarekin deus ikustekorik ez duela nabarmendu du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak. «Frantziako inori ez zaio bururatzen Le Figaro edo Le Monde egunkariak kultur eragileak direnik frantsesez idazteagatik, edo frantsesa sustatzea dutela helburu bakarra».
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Aldiz, «ikuspegi jakobinistena» baliatuz, euskaraz edo okzitaneraz ari diren hedabideak mailaz apaltzen dituzte, lehen e t a b i g a r re n m a i l a k o h e d a b i d e e t a kazetariak sortuz, hedabideetako ordezkarien erranetan. Deiadarrean biltzeko eskea Hedabideek pairatu duten diskriminazioaren oinarrian euskararen estatus eza dagoela erran du Ximun Carrerek euskal hedabideen izenean. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskal Konfederazioak azpimarratu dute hizkuntza politika egokirik ezin dela egin euskara ez delarik ofiziala eta ez duelarik lege gerizarik. Hedabideek eta eragileek martxoaren 31n Baionan eginen den Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Gordina Omenaldiarena ez zutela aipatu nahiko uste nuen, ezkutuan mantendu nahiko zutela, gogorra egingo zitzaiela hain gordin azaltzea, zer naiz ba inozoa, lasai asko jarri du Twitterren Lurdes Auzmendik berak: «Madrid homenajeará al euskera en marzo». Lurdes Auzmendik berak, uler? Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: omenaldia euskarari Madrilek. Eta gero besteak dira hil-kanpaiak jotzen dituztenak, ezkor ageri direnak, apokaliptiko jartzen direnak, autopsiarako frogak bilatzen dituztenak. Jardunaldien egitaraua hobeto begiratu nuen, kolonizatuaren masokismoa da, eta hara, neu naiz gaizki pentsatua, neu naiz asmo gaiztoak ikusten dituena, ez dago ezer txarrik jardunaldietan, alderantziz, dena da asmo ona, hantxe zetorren dena garbi-garbi: hasteko, Euskara ikasleekin topaketa Madrilen, Hizkuntza Iberikoen Espazioan. Bigarren egunean goizetik, Real Academia Españolaren egoitzan, Euskarari omenaldia, tartean Wert ministroa dela; arratsaldean, berriro ere Hizkuntza Iberikoen Espazioan, Euskara, etorkizunekoa den hizkuntza hitzaldi sorta. Hurrengo egunean, Circulo de Bellas Artesen, Hizkuntza erakargarria, Bernardo Atxagaren errezitaldia, Jabier Muguruzaren konpainian. Eta bukatzeko, At! Xabier Gantzarain
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
"Asimilazio kulturalari beste era batera aurre egiten ikasi behar dugu"
Zer esan nahi du EHEk Euskaraz Bizi leloa aireratzen duenean? Orain dela bizpahiru urtetik dator hau dena, gure diskurtsoa analizatzen hasi ginenetik. Garai batean, hizkuntza eskubideak aldarrikatzea, defendatzea, zen kontua. Ordea, konturatzen hasi ginen defentsarako, salaketarako, borrokarako diskurtsoa, edukiak eta tresnak genituen bezala, jendearen hizkuntza ohituretan eragiteko garaian hutsuneak zeudela. Zer transmititzen genion guregandik gertu zebilen euskaldunari, euskaraz bizitzeko izugarrizko grina zuenari, eguneroko bizitzarako? Aktibo egon behar ginela bai, baina aktibo besteekiko, eskatzeko, aldarrikatzeko… Konturatu ginen defentsa mekanismoak kendu gabe, eraikuntza mekanismoak martxan jartzeko garaian geundela. Hizkuntza Eskubideen Eguna egitetik Euskaraz Bizi Egunera pasa gara. Nola hartu du aldaketa EHEren inguruko jendeak? Batzarretan-eta, jendeak oso ondo hartu du. Dena dela, beste kontu bat aipatu nahi nuke: asimilazio kulturala, hizkuntzari lotutakoa. Asimilazio politikoa baino lehenagokoa da
Argia kulturala. Adibidez, 2012/03/04 iazko leloan Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe, irakurketa hortik hasten da. Gu zerk egiten gaitu herri? Gure hizkuntzak. Horri begira, zer dator Frantziatik eta Espainiatik eta guk nola ematen diogu buelta asimilazio prozesu horri? Beraz, ondo dago besteei eskatzea, baina lehenengo eta behin kontziente izan behar dugu zein egoeratan gauden eta asimilazio kulturalaren aurrean beste era batera jokatzen, aldatzen, berrasmatzen ikasi behar dugu. “Euskalduna naiz eta harro nago”, “%100 euskaldun”... tankera horretako esaldiak darabiltzazue. Eguneroko bizitzan menpekotasunak sortzen dizkigu asimilazioak eta horiei aurre egiteko aldaketak egin behar ditugu, eta aldaketok ez dira horrelako hausnarketak: “Ni oso euskalduna naiz, oso kontziente naiz…”, trankil, Odriozolak esaten duen bezala, gure frantsesito edo espaiñolitoa denok daukagu barruan. Jakin egin behar dugu frantsesitoa/ espaiñolitoa dagoela barruan eta gero euskalduntasuna lehentasun izan dadin asmatu behar dugu. Konturatu behar dugu gure buruarekiko errespetuz egiten dugula ariketa hori, harrotasunez, eta beraz ona dela denentzat, guretzat, gure ingurukoentzat, erdaraz bizi nahi duenarentzat. Horrela, asimilazio prozesua eteten dugu, hortik irteten ari gara. Baina irteteak ez du esan nahi konfliktoa bilatzea edo besteari eskatzea ez
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa dakit zer, baizik eta gugan dagoen horretatik zerbait berria eraikitzea. Euskaldunak kikilduta bizi izan garela eta garela esan ohi da. Eta erdaldunekiko errespetuz gure buruari kristoren egurra eman izan diogu eta ematen diogu. Zazpi euskaldun gehi erdaldun bat, zortzi euskaldun izan beharko luke ekuazioak, eta ez zortzi erdaldun. Ez dugu gatazkarik sortu nahi inorekin, beraz amore ematen dugu segituan eta asimilazio prozesua ari gara elikatzen horrelako jokabideak ditugun bakoitzean. Beharbada super-euskaldunak sentitzen gara, oso ondo ari garela uste dugu, Euskal Herri euskalduna nahi dugu… baina horrelako egoeren aurrean ez gaude armatuta, ez daukagu mekanismorik egoerari buelta emateko. Jokaerak aldatzea gure esku dago, ez dago inongo konstituziotan idatzita, kalekoa da eta kalekoa askotan gogorragoa izaten da.
autodeterminazioz, burujabetzaz, jokabide sumisoak gaindituz... hitz egokia zehazten ere joan beharko dugu. Burujabetza, asimilazioa... erabakiak hartzeko eskubideaz hitz egin nahiko nuke... Aurrera. Je n d e a k e t e n g a b e g a l d e t z e n d i g u , “independentzia aldarrikatzen ari zarete?” Ez, ez dugu independentzia aipatzen, guk dioguna da euskal komunitateak bere lurrean bere politikak, bere legeak, mahai gainean ipintzeko eskubidea beharko lukeela izan. Gaur egun, politika batzuk aplikatuz gu menpeko bihurtzen ari dira eta horrekin apurtzeko diogu gurea egin nahi dugula. Baina herri mugimendu bezala estatua aldarrikatu behar al dugu euskararen alorretik? Gure lana da ala politikariena?
Esan duzu asimilazioari aurre egiteko bidea probatzeak ez daukala zertan gatazka eragin.
Horrekin lotuta dago orain esango dudana. Abertzale munduari orain arte ez diogu ezer esan. Euskal Herria askatzeko lanean dabilen jende guztia zer askatu nahian dabil? Herria? Lur eremua? Abertzaleak zer defendatzen du gaur egun? Eztabaida zabaldu beharra dago eta hor eragin. Parametroak aldatu behar ditugu. Guk diogu herria askatu behar dela eta hau zerbait baldin bada euskararen herria da, euskaraz bizi zen herria, orain asimilatua, gutxiagotua.
Interesgarria da besteek ere ulertzea zergatik egiten dugun planteamendu hori, askok ez du imajinatzen menpeko egoeran gaudela, egunerokoan zein ezinegon sortzen zaizkigun. Euskaldun euskaltzalea ez bada jabetzen nola asimilatzen gaituzten, jende hori [erdaldunak] are gutxiago. Beharbada ez dugu lortuko haiek euskaraz bizitzea, baina txip aldaketa eragin diezaiekegu. Ez goaz inoren aurka, gurearen alde egingo dugu, harrotasunez,
Beraz, jar dezagun herri euskalduna erdigunean, eta era berean, jar dezagun norbanakoaren euskalduntasuna gutxienez abertzaletasunaren parean. Eta euskalduntasuna abertzaletasuna baino lehenago jartzen baldin badugu, hobeto. Aldaketa hori ematen dugunean asko irabaziko dugu. Konkista politikoaren aurretik konkista kulturala dago. Hori ulertzen hasi behar dugu.
Horrek guztiak ariketa pertsonala, eta era berean, kolektiboa eskatzen du. Gu horretan gabiltza eta beste eragile batzuk ere bai; denak elkartzen ari gara.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
UPN y PP vetan el pase a Pleno del reglamento que iguala castellano y
N. de Navarra 2012/03/06
Votaron ayer en contra en la comisión de presidencia, donde son mayoría. NaBai, PSN, Bildu e I-E impulsaron una moción apoyando la equiparación de las lenguas, pero no es vinculante esta no es vinculante y la modificación dependería de nuevo de la voluntad de UPN.
El pleno aprobó el pasado 21 de octubre, con los votos de NaBai, PSN, Bildu e IzquierdaEzkerra, una moción que pedía modificar el reglamento del vascuence para que ambas lenguas sean iguales a la vista de la ciudadanía (en tamaño de la letra, contraste...) en los carteles, folletos, etc. de la ciudad. La Junta de Gobierno Local (integrada por UPN) debe dar luz verde a la modificación como paso previo a su aprobación en el pleno, y ante la falta de avances a este respecto, NaBai, Bildu e I-E (que no tiene, sin embargo, representación en este órgano) llevaron ayer el tema a la Comisión de Presidencia. Al contrario que en el pleno, los votos de UPN y PP en este órgano son mayoría con cinco votos frente a cuatro del resto de grupos Así las cosas, el trabajo de la oposición pasa por presentar una nueva moción insistiendo en la necesidad del cambio del reglamento, aunque
petición del pleno Los grupos de NaBai, Bildu e Izquierda-Ezkerra llevaron a pleno el pasado 21 de octubre una moción sobre paisaje lingüístico en la que se pedía que euskera y castellano tuvieran "idéntica presencia" en el paisaje lingüístico de Pamplona. Se solicitaba así que ambas lenguas tuvieran mismo "tamaño y contraste de la rotulación de placas de calles, señales, carteles y resto de elementos que componen el mencionado paisaje lingüístico". Esta es también una de las peticiones que reivindican el movimiento social a favor del euskera que integran diversos colectivos. La propuesta contó con los votos a favor de los socialistas y se posicionaron en contra UPN y PP.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa La actual ordenanza del vascuence, que se puso en marcha por primera vez en 1997 y cuya última modificación tuvo lugar en junio de 2005, establece que el Ayuntamiento utilizará "el castellano y el vascuence cuando se dirija de modo general a los ciudadanos" en la rotulación en nombres de calles y edificios, folletos informativos, etc. Sin embargo, no concreta cómo deben estar representadas las lenguas en cuanto al tamaño, etc. y a día de hoy pueden verse numerosas señalizaciones, -las de tráfico como la de la fotografía, sin ir más lejos- en las que el castellano predomina sobre el euskera. Por este motivo, para garantizar la equiparación en el paisaje lingüístico, la moción establecía que "se realizarán los cambios necesarios en la actual ordenanza". Ya en el debate del pleno el concejal de Educación y Cultura, Fermín Alonso, se daba
por satisfecho con la actual normativa y adelantaba que UPN no iba a apoyar la propuesta al considerar que "la actual ordenanza garantiza la presencia del euskera en nuestra ciudad". Alonso consideró que "el euskera se respeta" y se "promueve" a través de actividades a las que se dedican unos 400.000 euros anuales.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Adultos antisistema siembran el caos en el Ayuntamiento Se pasan al Pleno por el arco del zaguán de la Casa Consistorial. Bloquean las comisiones. Se ciscan en las leyes. Son adultos antisistema sembrando el caos en el Ayuntamiento de Pamplona. Son... ¡los miembros del Equipo de Gobierno de UPN! No es broma. O sí. Pero es verdad.
Iritzia 2012/03/06
posteriormente en varias ocasiones. Así las cosas, NaBai, Bildu e IE intentaron llevar la cuestión a la Comisión de Presidencia, incluyéndola como punto fuera del orden del día. La presidenta, Ana Elizalde, no lo aceptó. Le solicitaron entonces que la incluyera en el siguiente orden del día. Tampoco lo hizo. Visto lo visto, dichos grupos convocaron para ayer una sesión extraordinaria de la Comisión de Presidencia, con el objetivo de poder abordar de una vez el tema. Aprovechando que en esa comisión la representación no es estrictamente proporcional, entre UPN y PP bloquearon el debate impidiendo que pasara a Pleno.
El 21 octubre del año pasado, el Pleno del Ayuntamiento de Pamplona aprobó una moción sobre paisaje lingüístico, presentada por NaBai, Bildu e Izquierda Ezkerra, y apoyada también por PSN. En ella se acordaba dar idéntica presencia al euskera y al castellano en señales, carteles y similares; también aplicar con rigurosidad la Ordenanza del Euskera, e incluso modificarla, si ello fuera necesario para cumplir el objetivo de tratar ecuánimemente a ambas lenguas. El 14 de noviembre, en la Comisión de Asuntos Ciudadanos, preguntaron por primera vez al concejal delegado del ramo, Fermín Alonso, qué pasos estaba dando para llevar a cabo lo acordado por el Pleno. Alonso dio muchas explicaciones para no responder nada. La jugada -pregunta concreta y respuesta evasiva- se repitió
El paisaje lingüístico no pasa a Pleno, pero UPN y PP sí que se pasan al Pleno por salva sea la parte; y, ya de paso, también la ley. Fue el Pleno, la mayoría del mismo, quien aprobó idéntica. Y la Ley Reguladora de las Bases de Régimen Local otorga al Pleno la potestad de aprobar y modificar las ordenanzas. Lo dicho: como se han quedado sin cobertura legal para seguir condenando al euskera a caracteres diminutos y a colores apagados, se pasan por el arco del zaguán de la Casa Consistorial al Pleno. Bloquean las comisiones. Se ciscan en las leyes. Son adultos antisistema sembrando el caos en el Ayuntamiento de Pamplona. Son... ¡los miembros del Equipo de Gobierno de UPN! Dan ganas de ponerse a lo P i q u e r a s : ¡ Tr e m e n d o ! ¡ E s p e l u z n a n t e ! ¡Horripilante! Juan Kruz Lakasta
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina %80k erdara darabilte
Berria 2012/03/08
Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, hamar urtean 2,6 puntu igo da euskaraz dakitenen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun biztanletik 32 elebidunak dira, eta beste 17 euskara ulertzeko gai dira. Gainontzeko 51ek ez dakite euskaraz; erdaldun elebakarrak dira. Bost urtean bi puntu igo da elebidunen kopurua, %30,1etik %32ra, baina, hamar urtean, 2,6 baino ez du gora egin euskara dakitenen ehunekoak. Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zizkion atzo Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeari, Donostian. Soilik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak ezagutarazi zituen; 1991tik, lehen inkesta egin zutenetik, aurreneko aldia da zazpi herrialdeetako datuak banandu dituela.
egiteko orduan «beste prozedura batzuk» jarraitu dituela argudiatu du. Bi hilabete barru jakinaraziko ditu Nafarroako, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako emaitzak. Trebiñu (Araba), berriz, ez dute aipatu. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca U r g e l l e k , H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o s a i l bu r u o rd e L u rd e s Au z m e n d i k e t a Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendari Ivan Igartuak ezagutarazi dituzte inkestaren xehetasunak. 1. Ezagutza Datu bat nabarmendu du Auzmendik: duela hogei urte baino 181.000 elebidun gehiago daude EAEn (600.050 euskaldun); beraz, euskaraz hitz egiteko gai direnen kopuruak 11 puntu egin du gora hogei urte igaro ondoren. 1991etik 2001era zortzi puntu igo ziren elebidunak; eta ordutik, hiru. Elebidunen kopurua bost urtean bi puntu handitzea espero zutela adierazi du Urgellek, eta hogei urtean «aurrerapauso handia» eman dela erantsi du. Erdaldun elebakarren eta elebidun hartzaileen —euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak— ehunekoa apurka behera egiten ari dela ere ziurtatu du Auzmendik. Erdaldunak %50,8 dira; orain dela sei urte, %51,5; eta duela hogei urte, %59,2.
Jaurlaritzak azaldu du «euskararen lurralde guztietan» egin dutela inkesta, baina hori
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Herrialdeen artean tarteak daude hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Gipuzkoarren erdiak dira elebidunak (%49,9), eta hirutik bat, erdaldun elebakarra (%33,7). Bizkaian, lau herritarretik bat da euskalduna (%25,4), eta erdiek baino gehiagok ez dute euskara ulertzen (%56,8). Araban, bi heren gaztelaniaz soilik moldatzen dira (%66,4), eta %16,8k dakite euskaraz. Lurralde horretan bi puntu eta erdi igo da euskararen ezagutza bost urtean, eta beste horrenbeste Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, puntu bat baino gutxiago. L a u g u n e b e re i z i d i t u z t e i n k e s t a n . Herritarren %20k baino gutxiagok dakite euskaraz lehenengoan; %20 eta %50 artean, b i g a r re n e a n ; % 5 0 e t a % 8 0 a r t e a n , hirugarrenean; eta %80tik gora, laugarrenean. Euskararen erabilerak gora egin du aurreneko hiru guneetan, baina ez, ordea, laugarrenean. «Hirigune erdaldunagoetatik gune euskaldunetara bizitzera joan direnen hizkuntza ezaugarriak» daude horren atzean, Auzmendiren esanetan.
euskaraz jarduteko aukera». 65 urtetik gorako e l e b i d u n a k d a u d e b e s t e mu t u r re a n ; hamarretik zortzi mintzatzen dira euskaraz (%82,7). 16 urtetik gorako biztanle elebidun guztiei erreparatuz gero, ordea, emaitza bestelakoa da. Nahiz eta gazteen erabileraren bilakaera okerra izan, oro har hartuta, euskaraz egiten dutenen kopurua puntu eta erdi igo da bost urtean. Izan ere, herritar gehiago dira 35 urtetik gorakoak, eta horien artean handitu egin da euskararen erabilera. Hamarretik bik egiten dute euskaraz erdaraz bezainbeste edo gehiago. Besteak beste, horrek adierazten du elebidunen %37,5ek ez dutela euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen.
2. Erabilera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azken hogei urteetan behera egin du euskara erdara bezainbeste edo gehiago erabiltzen duten 35 urtetik beherako elebidunen ehunekoak. Hain zuzen, 25 eta 34 urteko elebidunen artean %57,2k egiten zuten euskaraz 1991n; iaz, aldiz, %50,2k. 16 eta 24 urtekoen erabilerak hiru puntu pasatxo egin du behera hogei urtean. Jaurlaritzak «erraztasunarekin eta harreman sarearekin» lotu du atzeraldia, elebidunen erdiak bizi baitira erdara nagusi den guneetan: «Horrek asko mugatzen du
Eremu formalean egin du gora, batez ere, euskararen erabilerak. Udalekiko harremanetan, euskara darabilte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren laurdenek (%24,7); beste horrenbeste egiten du bostetik batek osasun zerbitzuetan. Etxeko erabilerak, aldiz, apenas egin duen gora. Hogei urtean puntu eta erdi besterik ez da igo, eta %18 dira etxean euskara darabiltenak; beraz, elebidunen erdiek pasatxok ez dute etxean euskaraz egiteko ohiturarik.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa 3. Transmisioa Hizkuntza umeei transmititzeko orduan zerikusi zuzena du gurasoen hizkuntza ezagutzak. Egungo transmisioa aztertzeko, 2 eta 15 urte arteko haurren gurasoei erreparatu die Eusko Jaurlaritzak. Bi gurasoek euskaraz dakiten kasuetan, seme-alaben %97k euskara jaso dute etxean; gehienek euskara jaso dute soilik (%86), eta hamarretik batek erdara ere bai. Guraso bakarrak badaki euskaraz, %71,3 umeri transmititu diote hizkuntza; gehienetan, erdararekin batera. Hortaz, guraso elebidunen bat duten haurren ia herenek ez dute euskara jaso etxean. Hala ere, Jaurlaritzak zehaztu du ume horiek elebidunak direla, eskolan euskalduntzen direlakoan.
Euskarari buruzko jarrerak ere ikertu dituzte. 16 urtetik gorakoen %12 euskara sustatzearen aurka daude. Jarrera horrek apenas izan duen aldaketarik hogei urtean: %14 ziren aurkakoak 1991n. Hiriburuetan, Donostian dago euskaldun ehuneko handiena Euskara Donostian, Bilbon eta Gasteizen zein egoeratan dagoen aztertu dute V. Inkesta
Soziolinguistikoan. Herrialdeen artean, Gipuzkoan ikusi dute proportzioan euskaldun gehien, eta berdin gertatu da Donostian ere: hiru herritarretik bat pasatxo da euskalduna. Nolanahi ere, euskaraz ulertzen ez dutenak gehiago dira Gipuzkoako hiriburuan ere: %52,1. Herrialdean ere erdiak baino gehiago dira erdaldunak. Hitz egin ez baina ulertzen dutenak %14,4 dira. Erdaldunak gehiago dira Donostian, eta gainerako hiriburuetan are handiagoa da haien kopurua. Bilbo eta Gasteiz pareko daude, baina egoera desberdina den Araban eta Bizkaian. Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, Bilboko datuen eta Bizkaikoen artean badago diferentzia: herrialdean, %25,4 dira euskal hiztunak, eta hiriburuan, %17,6. Gasteizen gutxiago dira (%15,5), Arabako datutik hurbilago (%16,8). Hitz egiteko gai izan ez baina euskara ulertzen dutenak gehiago dira Gasteizen: %18,7 —Bilbon %17,6 dira—. Eta euskara ulertu ere egiten ez dutenak Bilbon dira gehiago: %66,2. Gasteizen %65,8 dira. Herrialdeka, aldiz, Araban gehiago dira Bizkaian baino.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskararen 'ez-herria' Euskararen V. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Datuetan sartu aurretik, kontu batek ematen du atentzioa: lehen aldiz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak Euskal Herriko gainerako lurraldeetakoetatik bereizita eman dituzte. Beraz, Euskal Herriko inkesta soziolinguistikorik ez dago oraingoz. Ez dago jakiterik euskararen lurralde osoan egoera hobetu edo okertu den, euskaldunen kopurua handitu edo gutxitu den... Euskararen herriaren argazkirik ez dago. Euskararen ez-herria jarri dute berriz ere begien aurrean. Eta hiru administrazio eta bi estatutan banatuta dagoen herriaren kasuan, egoera horren azpian erabaki politiko bat dagoela susma daiteke. Ez dute jakinarazi ea eremuren batek erabaki duen ez duela nahastu nahi besteekin edo hirurek hitzartutako erabakia izan den. Baina jakina da ondorioa: euskararen arloan ere, arlo linguistiko eta kultural hutsean ere, herri honen izatea eta agertzea mingarri zaie agintariei. Ez dute euskararen herriaren argazki osorik ikusi nahi. Argazki puskatua aurkeztu dute, ikusten ez dena ez dela existitzen sinetsita, beharbada. Hizkuntza eta politika ez direla nahasi behar sarritan aipatzen duten horiek azaldu beharko lukete ea zer arrazoi linguistiko eta kultural dauden erabaki horren azpian, kosta egiten baita politikatik haragoko ziorik igartzea. Bestalde, inkestaren mami hutsari erreparatuta, kezkarako arrazoi ugari daude. Hala, datu batean azal daiteke ez aurrera ez atzera dabilen hizkuntza baten ataka estua: 10 urtean bi puntu eta erdi bakarrik igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaldunen kopurua. %29,4 ziren euskaldunak 2001ean eta %32 dira gaur egun. Alegia, geldirik gaude. Ezagutzak ez du aurrera egiten. Erabilerak atzera ere egin du. Orain arte indarrean egon den hizkuntza politikak ez dakar normalizaziorik. Kale itsu batean gaude, eta herritarren borondate hutsean oinarritutako ereduak ageri-agerian azaldu ditu bere mugak. Etorkizuna izango badute, euskarak eta euskaldunen komunitateak benetako bultzada behar dute, benetako lege babesa. Eta, horretarako, erakundeek berebiziko ardura daukate. Arriskuan den hizkuntza gutxitu baten geroa bermatzeko, orain arteko baino askoz ere politika ausartagoak eta zorrotzagoak behar dira. Orain arteko bidea mugaraino iritsi da, eta alternatibak eskatzen ditu. Abiadura motelean doan trena, geratu ez ezik, atzera egiten hasteko zorian dagoelako. Iñaki Petxarroman
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Guardia Zibilak zigilatu egin du ETB hartzeko hedagailua
Berria 2012/03/08
EAko militanteek Erreniegan jarritako hedagailuaren bidez jada ezin da ETB ikusi Iruñerrian LTD bidez Azken bi hilabeteetan, ETB lurreko telebista digitalaren bidez ikusi da Iruñerrian, EAko militante batzuek Erreniegan jarritako hedagailuari esker. Atzotik, ordea, ETB ezin da ikusi, Guardia Zibilak zigilatu egin baitu.
Urtarrilaren hasieran, Nafarroako EAko ordezkariek jakinarazi zuten 11.776 euroko kostua izan zuela Erreniegako hedagailuak. Eta lurralde osoan antzeko hedagailuak jartzeko kostu osoa 40.000 euro inguru litzatekeela. Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari «gezurretan ibiltzea» eta «polemika artifizialak sortzea» leporatu zien Maiorga Ramirezek. Baina hedagailua jarri eta beherala, Nafarroako Gobernuak «pirata eta legez kanpokotzat» jo zuen EAren ekinaldia. Juan Luis Sanchez de Muniainek Espainiako Industria Ministerioari eskatu zion «lehenbailehen legea betetzeko». Handik aste gutxira, otsailaren 9an, Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak zigor espedientea zabaldu zuen Erreniegan hedagailua jarri zutenen kontra, hedagailua baimenik gabe ipini zutela argudiatuta.
EAk, berriz, hau erantzun zuen: «Barregarrikeria da PPk, UPNk eskatuta, EAk egindakoaren aurkako zigor espedientea abian jartzea, EAk egindakoak ETB1en moduko euskarazko kateak sintonizatzeko aukera baino ez baitie ematen nafar herritarrei».Zigor espedientea zabaltzearen ostean, azken pausoa Guardia Zibilak eman du, Espainiako Gobernuak aginduta Erreniegako hedagailua zigilatuz. Luze doa ETB LTD bitartez Nafarroan jasotzeko afera. 2009. urteko uztailean, ETB1 eta ETB2 LTD bidez ikusi ahal izatea hitzartu zuten Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko orduko lehendakari Miguel Sanzek protokolo baten bidez. Bi urte eta zortzi hilabete geroago, ETBko bi kate horiek seinale analogiko bidez baino ez dituzte ikusi nafarrek. Eta ETB3 euskarazko katea ikusteko modurik ez dute. Laster, ekainaren 30ean, seinale analogikoaren bitartez ere ezingo dira Nafarroan ikusi ETB1 eta ETB2. Kostu ekonomiko osoa milioi bat euro dela argudiatuta, Nafarroako Gobernuak Jaurlaritzak ordaintzea nahi izan du. EAko ordezkariek hedagailuen kostua 40.000 euro litzatekeela azaldu dutenean, ordea, UPN eta PSNren gobernuak ETB ikusteko hedagailuaren aurka jo du. Joan den astean, Alberto Surio EITBko zuzendariak iradoki zuen Canal4 itxita lizentzien berreskuratze prozesu bat egon daitekeela, ETB LTD bidez hartzea ekar dezakeena. Baina Nafarroako Gobernuko ordezkariek esan dute Canal4ko lizentziak kate komertzialentzat direla.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskarazko liburu berrien kopuruak bi urtez jarraian egin du behera
Berria 2012/03/09
Joan Mari Torrealdairen azterketaren arabera, 2010ean 2.023 liburu argitaratu ziren, 2009an baino 319 gutxiago Gaia ikertzen duenez geroztik aurreneko aldiz —azken 34 urtean—, bi urtean segidan jaitsi da euskarazko liburu berrien produkzioa, Joan Mari Torrealdaik Jakin aldizkariaren 188. zenbakian argitaratu duen azterketaren arabera; nahiko modu nabarmenean, gainera. Euskarazko 2.023 liburu berri argitaratu ziren 2010ean; 2009an, 2.342 izan ziren (319 gehiago); eta 2008an, 2.573 (540 gehiago). 2008koa da, oraindik ere, inoizko uztarik handiena. 2010eko liburu kopuruaren oso antzekoak izan ziren hala 2007an (2.147) nola 2005ean (2.030); 2006an, berriz, apalagoa: 1.822. 2 0 1 0 ek o 2 . 0 2 3 l i bu r u a k 2 9 1 a g en te argitaratzaileren artean ekoitzi dituzte. Baina 291 horietatik erdiek baino gehiagok — %55ek, zehazki— liburu bakarra atera dute 2010ean. Areago: «Hamarretik ia bederatzi (%87) dira urteko 10 titulura iritsi ez direnak». Datu horien harira, «hutsala da harrokeria», Torrealdairen ustez. «Gainera, hurrengo urteetan ikusi egin beharko da zenbat jaitsiko den produkzioa, krisi ekonomikoa dela eta, agente horiek murrizketak egin behar izango dituztenean». Argitalpen digitalari dagokionez, aurten 222 liburu elektroniko plazaratu dira, ekoizpen osoaren %11. Liburu mota horrek ez du hartu iragartzen zitzaion abiadurarik, baina denbora
kontua izango dela ematen du, Torrealdairen ustez. Iaz hasi zen ikerlaria liburu digitala liburu analogikoaren parean kontabilizatzen. 2010eko liburugintzan, 1.527 argitaratu dira nobedade gisa (%75,5), eta 496 berrargitalpen gisa (%24,5). 2009tik, %7,6 jaitsi dira nobedadeak: 126 gutxiago. Berrargitalpenen kopurua, berriz, gehiago jaitsi da: %28, 193 g u t x i a g o . To r r e a l d a i r e n u s t e z , berrargitarapenaren maila jaistea ez da seinale ona: «Beste kuku batek joko liguke, frantses edizioaren eredura, berrargitalpena indartuko bagenu. Frantziako argitalpenetan erdia baino gehiago da berredizioa. Estatuan publikatzen diren liburuen berrargitalpena %21,5 da; galegoena askoz baxuagoa da, %12. Eta katalanak eta gu elkarren ondoan gaude, %25 inguruan, puntu erdi gora, puntu erdi behera». Liburu guztiak gai multzotan sailkaturik, haur eta gazteentzako liburua da multzorik handiena (568 liburu, %28); bigarren lekuan, irakaskuntzaren ingurukoa dator (491, %24,3); hirugarren, giza eta gizarte zientzien inguruko liburuak (387, %19); eta, ondoren, helduen literatura (292, %14,5). Literatur liburuak generoz aztertuz gero, lehentasuna, beti bezala, narratibak du (%66). Gero, alde handiz, beste generoak datoz:
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa olerkia (%10,5), saioa (%8), antzerkia (%3,5) eta herri literatura eta bertsoa (%3). Txillardegi gogoan
Irazabalbeitiak (Teknozientzia),Goizalde Landabasok (Literatura), Lionel Jolyk (Soziolinguistika) eta Josu Larrinagak (Glokalia) idatzi dute.
Jose Luis Alvarez Txillardegi idazle eta ikerlari zendu berriari eskainitako bi lan ere badakartza Jakin berriak: batetik, Jakin Taldeak hari eskainitako omenezko agurra; bestetik, Paulo Agirrebaltzategiren artikulua, Txillardegik Jakin Taldearekin 1957-1977 aldian izandako harreman hurbil eta biziaren berri emanez. Azkenik, Egunen gurpilean sailean, Haizea Barcenillak (Artea atalean), Inaki
Diglotak Korsikeraren egoeraz, eta korsikar nortasunaz, mintzo zaigu Jacques Thiers Nortasun papera(k) (Papiers d'identité(s)) saiakeran. Abisua-n (Avertissement) dio ikerketa-ekintzan (recherche-action) kokatzen dela lana. Dio ere, itxura guzien arabera 1988ko lehen edizioak ukan zituen bezainbat eraso ukanen dituela 2008ko bigarren edizio honek. Egia erran, erasoak ez direla sekulan gelditu aitortzen du (Depuis 1988, les attaques n'ont pas cessé). Zergatik? «… hizkuntzaren erabileraren errealitateaz diren argitze-lanak, beti eta non nahi pentsamenduaren akademismoentzat, nagusiki entzuten diren diskurtsoentzat, Savonarole ttipien eta minduen konformismoentzat, trabak direlako». Demagun, adibidez, elebidun terminoa. Elebiduntasuna hitza nabarmenki polisemikoa dela argi da. Anitzetan, antinomikoak diren konotazioak badituela hitzak, ere. Hau guzia gizartean, azpiz, jokoan diren borroka ideologikoen ispilu delarik: «… egun, korsikar hizkuntzaz diren diskurtso guziak, nahitaez ideologia batek edo besteak konnotatuak dira» (… tout discours sur la langue corse est aujourd'hui nécessairement connoté par telle idéologie ou telle autre). Gogorarazten du 1980ko hamarkadan Institut national de la statistique et des études économiques-ko agentziak (I.N.S.E.E.) korsikarrei egin zien galdera hau : «Korsikeraz mintzo ote zara?». Eta azpimarratzen du %80ak erantzun zuela: «bai »... Eta korsikeraren defentsako elkarteek aldarrikatu eta salatu zutela inkestaren emaitza, «hanpatua» zelako... Konflikto linguistikoaren adierazle, hau guzia: «Korsikarrak dudarik gabe diglotak baitira»... Aurelia Arkotxa
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Inkesta Gutxi-gehiago espero zitekeen: gutxi gehiagok daki euskaraz eta gehiago gutxik erabiltzen dute. Inkesten interpretazio zailtasunaren neurriko esaldi batekin hasi nahi izan dut erretolika, ezer ez baita samurra inkestak tartean direnean. Edo bai. Lehengoan entzun ahal izan nuen irrati batean, binakako pilota partida baten atariko solasaldian, faborito halako eta halako zirela, sasoi hobean zeudelako eta, gainera, estadistika ere alde zutelako: behin neurtu zituztela indarrak egun hartan arerio zituztenen aurka, eta garaile suertatu zirela orduan. Partida bakarretik balio estadistikoa, Groucho Marxek aterako zukeen… eta, jakina, txantxetan. Ez da Inkesta Soziolinguistikoaren kasua. Ta x u z e g i n a d e l a p e n t s at ze k o a d a . Jendaurreratu duten modua, ordea, nahiko bitxia izan da. Ez dut ulertzen zergatik eman dituzten Autonomia Erkidegoko datuak bakarrik, Nafarroa eta Iparraldekoak gerorako utzita. Euskara ez dela politikarekin nahasi behar, hori lukeela hobi, esaten aritu direnek nahastu dute gehien euskara eta politika. Administrazio eredua hartu dute aintzat, eta hizkuntz errealitatea atzendu, noiz eta hizkuntzari buruzko inkesta bat argitara eman behar zuten garaian! Inkestaren emaitzak interpretazio askotarikoak onar ditzake. Axola handirik eza ulertu uste izan dut zenbait hedabidek eskaini dioten garrantzian eta titularretan; beste zenbaitentzat euskara ongi doa, behetik gorako bidean; beste batzuek, berripaper hau tartean dela, kezka sakona azaldu dute. «Baino ez» eta «baina» ziren azo BERRIAren
Iritzia 2012/03/10
lehen eta bigarren orrialdeetako titularretan zetozen bi esamolde esanguratsuenak: «Euskara dakitenen kopuruak 2,6 puntu baino ez du egin gora hamar urtean» eta «biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina %80k erdara darabilte». Ni ere kezkatu egin naute datuek eta joerek. Jakinekoa zen ezagutza maila ez dela hainbeste ere igo eta, gainera, ez dela neurri berean igo erabilerarena. Eta jakinekoa zen, era berean, gazteengan sumatzen dela euskaraz jakin arren erdarara jotzeko ohitura. Sumatzekoa zen badela oraindik ehuneko hamarraren inguruko jende kopuru bat euskara sustatzearen aurka aurrez aurre azaltzen dena… Niretzat berria izan den datua da euskararen erabilerak gora egin duen eremuarena: formalenetan egin du gora, alegia, lantegian, udaletxean, osasun zerbitzuetan… eta etxean egin du gora gutxien. Igaro gara, beraz, «zu etxerako!»-ren garaitik «etxeko partez»-enera… Argi daukat euskarak indarrez iraungo badu, hizkuntzaz kanpoko faktoreetan eta hizkuntzaren baitakoetan, bietan, eragin behar dugula. Ez da aski hizkuntzaz kanpoko arrazoiketa lantzea: «gurea delako», «arbasoen hizkuntza zelako», «etorkizuneko herriaren hizkuntza izango delako», «ez litzatekeelako Euskal Herririk euskararik gabe»… Kilometroak edo Ibilaldira joan eta euskaraz jakin arren, eta euskaldunen artean, erdaraz ari denak, hizkuntzaz kanpoko zio horiek bereganatuak ditu baina bestetik dabil eskas. Hots, hizkuntzaren baitako arrazoiek, h i t ze n l i l u r a k , h i t z b at e d o b e s t e a
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa hautatzearen eraginak, esamoldeek, esaldien xar mak, berriaren deskubrimenduak, zaharkituaren berritzeak… ez diote deus esaten. Hizkuntzaz kanpoko arrazoiak eta hizkuntzaren baitakoak dira, beraz, gako. Eta A d m i n i s t r a z i o a k e t a g u e r a n t z u l e. Administrazioek behar adinako lege babesa eman behar diote euskarari, eta horretatik urrun dabiltza. Erkidegotik kanpo eta Erkidegoan bertan ere aurrera egin beharrean zenbait kontutan atzera egiten ari dira. Eta guk ere zerbait gaizki egin dugula
onartu beharko dugu. Sinistuta nago ni gure aurreko eta gure belaunaldikoen ahaleginak (ikastolak, eskola publikoaren euskalduntzea, euskarazko irrati-telebistak, euskarazko egunkaria, euskarazko kultur produkzioa…) zintzoak izan direla eta zenbait kontutan sortzeaz gain asmatu ere egin dugula. Datuek etsipen mingotsera eraman ordez erne segitzera eraman behar gintuzkete. Gehiago eskatu behar diegu Administrazioei. Eta gehiago geure buruei ere. Gehiago sortu. Gehiagotan asmatu. Andoni Egaña
Katalunian murgiltze ereduak segiko du, baina gaztelaniaz ikasteko aukera bermatu beharko da
gaur egungo eredua, murgiltze eredua, beharrezkoa zela argudiatuz. Ultimatuma bertan behera geratu zen, baina Auzitegi Nagusiak Generalitatea hiru familien eskaria bermatzera behartu du.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Kataluniako murgiltze eredua babestu du. Murgiltze eredu horren arabera, Kataluniako hezkuntzako irakats-hizkuntza katalana da.
Batzuek arnasa hartu dute Auzitegi Nagusiaren epaia entzunda, murgiltze eredua ez delako kolokan jarri. Beste batzuen ustez, murgiltze eredua arriskuan jarri da, gaztelania ere irakats-hizkuntza izateko ateak ireki direlako.
Kontua da 2010ean hiru familiak errekurtsoa aurkeztu zutela, eskolan beraien haurrek gaztelaniaz ikasteko eskubidea eskatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoi eman zien hiru familiei eta Generalitatea neurriak hartzera behartu zuen. K ataluniako Auzitegi Nagusiak bi h i l a b e t e k o u l t i m at u m a e m a n z i o n Generalitateari Gorenaren sententzia bete zezan eta honek helegitea aurkeztu zuen, bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatzeko
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
500 urte estrategiarik gabe I n d e p e n d e n t z i a , i n s t i t u z i o e t at i k a l a instituzioetatik kanpo?» galderaren bueltan, Joseba Ariznabarretak eta Pako Aristik «500 urte estrategiarik gabe» premisan oinarrituta, hainbat hitzaldi eman dituzte azkenaldian, independentziarako estrategiarik ez dagoela esanez, eta egungo estrategia guztiak akasdunak eta alferrikakoak direla azpimarratzen. Aristiren eta Ariznabarretaren kritiken funtsa bi ardatzetan laburtu daiteke. Batetik, ezker abertzalearen estrategia berria gauzak eskatzean datzala diote, arerioa konbentzitzean. Premisa horretatik tiraka haien kritika argia da: Estatuari ez zaio ezer eskatu behar, behartu baizik. Kritika honek nabar men nahasten ditu, nire ustez, erretorika politikoa eta estrategia politikoa. Politikaren joko erretorikoaren atzean estrategia politikoa dago, hain zuzen, hitzetatik harago Estatua behartu nahi duena euskal afera soluziobidean jartzera (ikusi besterik ez dago, ordea, iragan 50 urteetako borroka azken premisa hori gezurtatzeko). Hemen inork ez baitu Estatuaren borondatean sinesten. Horregatik Aieteko Deklarazioa, aldebakarreko erabakiak... Horrelako tresna efikaz gehiago eta hobeak sortzean datza kontua, Estatuari begiratuz baino, euskal herritarrei so eginez. Eta bigarren kritika litzateke, independentziara bidean erakundeen parte-hartzea aldez aurretiko porrot bat dela (paradoxa ederra, bide batez, 25 urtez ezker abertzaleari instituzioetan egon ez izana kritikatu zaionean, orain kontrakoagatik kritikatzea). Erantzuna erraza da: nola eraiki gure
Iritzia 2012/03/11 instituzio propioak, Udalbiltza esaterako, Espainiaren menpe dauden udaletxeetan egoterik ere ez bada? Nola eraiki, esaterako, Euskal Unibertsitatea (Aristik ideien lizeo bat proposatu du), gure dirua den diru publikoaren laguntzarik gabe, i n s t i t u z i o e s p a i n o l e k - Ja u r l a r i t z a k , diputazioek...- ematen badute?
Kritika horiek, beste ezeren aurretik zera uzten dute agerian: Euskal Herria krisian dago. Abertzaletasuna eta bere mugimendu politiko nagusia ere bai. Krisia, ordea, bere zentzu filosofiko positiboan ulertu behar da, abagune gisa. A priori, ez da ezer negatiboa. Orain eta hemen, beste ezeren aurretik orain arteko paradigma politiko, moral eta sozialaren nolabaiteko bukaera adierazten du, eta paradigma berri baterako posibilitateak irekitzen ditu. Ideologikoki, abertzaletasuna proiektu politiko eta sozial gisa krisian dago, abagunean: alde batetik, artikulatu gabe dauka oraindik gehiengo abertzale eta ezkertiar zabal berriarentzako independentismo koherente bat, motibazio
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa politiko guztiak (historikoak, linguistikoak, ekonomikoak, feministak, ekologikoak...) barne bilduko dituena, eta bestetik, horrekin guztiz lotuta, abagune berriari erantzungo dion artikulazio ideologiko zein praxi politiko bat ere definitzeke dauka, eraldaketa sozialari dagokionez. Krisi horrek ondoren praktika politikoari eragiten dio. Krisian gaude, bai, baina 50 urteko kapital ideologiko eta praktiko izugarria dago aurretik ditugun erronkei aurre egiteko, haize berriak jaso zein zaharrak egokitzeko.
Hortaz, ideologikoki (1) bi abaguneren aurrean gaude: independentismo berri baten eta Euskal Herrirako sozialismo berri baten formulazioaren beharrean, hurrenez hurren. Urteak daramatzagu independentismoa antolatuko duen diskurtso oso eta koherente bat eratu nahian, eta oraingoz saiakera guztiak partzialak izan dira: historizismo nafarra, nazionalismo linguistikoa... Ez batak, ez bestek ez du lortu herri honek behar duen guztiontzako artikulazio bat ematea (baina esan behar da, baita ere, bidea zabaldu dutela), motibazio edo borroka partikular bat hartu eta bere gain hartu nahi izan baitute diskurtso independentista eratzeko ardura osoa. Horrek ez du zentzurik gehiago; efikaza ez izateaz gain, denbora galtze nabarmena da. Artikulazio politiko batez ari garen heinean,
motibazio politiko guztiak bilduko lituzkeen formulazio bat behar dugu, hain zuzen, motibazio bat edo beste aldez aurretik eta a priori besteen gainetik jarriko ez duena. Izan ere, independentismoa beste ezeren gainetik proiektu politiko bat denez, asmo politikoak edo nahiak determinatzen du maila formal batean; gero, maila materialean, objektuak, zer nahi izanak. Independentismoa mugimendu zabala izanik, motiboen unibertsoa infinitua dauka. Hortaz, helburuan koherentea eta bateratua (independentzia), eta motibazioan anitza izan beharko luke. Independentziak, beraz, helburu politikoa den horrek (estrategikoa dena, nahi bada, sozialismoa lortzeko), motibazio politiko guztiak artikulatu behar ditu. Teorian (a), hortaz, independentzia da artikulatzailea, eta motibazioak dira artikulatuak. Praktikan (b), herri batek garai bakoitzean erabakitzen du zein motibaziok hartu behar duen estrategikoki lehentasuna eta zein bigarren planoan utzi. Horrek nahitaez dakar estrategikoki praktikan erabakitzea zer diskurtso indartu behar den, aldian aldikoa. Baina eguneroko praktika horri ezinbestekoa zaio gaur egun urgentziaz diskurtso politiko koherente eta egituratu batez janztea. Diskurtso independentista koherente baten beharra estuki lotuta dago sozialismoaren birfor mulazioaren beharrarekin. Independentzia, antagonismo politiko batean oinarrituz artikulatzen bada (hura nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean), sozialismoarekin berdin eratzen da, antagonismo politiko batekin: proiektu sozial jakin bat nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean. Kontua litzateke sozialismo edo proiektu sozial hori Euskal Herrian modu zehatz batean definitzea. Hau da, XXI. mendeko Euskal Herrirako sozialismoa esaten dugunean, zehazki zer proiektu ekonomiko,
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa ekologiko eta sozial eta abar konkretu defendatzen ari garen jakitea, eta horrekin batera, proiektu horrek Europaren etorkizuna (gure testuingurua) nola imajinatzen duen pentsatzea. Praktika politikoan (2), hortaz, aurreko definizio ideologiko eza islatu egiten da. Hori dela eta, kontraesanak azaleratu egiten dira. Izan ere, praktika sozio-politikoan bi aukera daude: dauzkagun instituzioetatik lan egitea, independentziara eta aldaketa sozialera bidean, edo mugimendu sozialetatik ekitea. Idealena, ordea, biak osagarriak izatea eta biei ekitea litzateke, dudarik gabe.
baldintzetatik partitu behar dugu. Egungo baldintzetatik partitu ezean, bizantinismo eskolastikoan erortzen gara. Izan ere, dauzkagun baldintza politikoak dauzkagu, eta ez izatea gustatuko litzaizkigukeenak. Eta daukaguna eta izatea gustatuko litzaigukeena nahasten ditugula iruditzen zait.
Izan ere, mugimendu eta borroka sozialak bakarrik kamuts dira, zeren eta «`arazo bakar baten kontrako' mugimenduak dira, eta, hortaz, dimentsio unibertsala falta zaie, hau d a : e z d i r a h a r re m a n t ze n o s o t a s u n sozialarekin» (Slavoj Zizek. «Repetir Lenin»). Eta alderantziz, instituzioetatik egindako lan hutsa ere kamuts da, borroka sozialekin uztartu gabe egiten bada. Biak uztartzen asmatzea da kontua. Kezka horietatik ateratzen den galdera garrantzitsuena hau da: zer egin? Jakinda ekitea politikariaren lana dela, intelektualaren papera, hain zuzen, «zer egin?» pentsatzeko ideiak ematea litzateke (eta ez «zer egin behar den» predikatzea). Intelektualaren papera «eguneroko bizitzako parte hartze aktiboan, eraikitzaile bezala, organizatzaile bezala, `limurtzaile permanente' bezala, eta ez bakarrik oradore soil gisa» ulertu behar da, Gramscik zioenez. Hau da, ez predikadorea, baizik eta ideiaemailea: esku artean ditugun afera ideologikoei tresna berriak eman eta estrategia berri baterako ideia berrien pentsarazle izatea, alegia. Denok baikoaz helburu beraren bila, baina ditugun
Estrategia zuzenarekin topo egin arte, pentsatu, pentsatu eta pentsatu, eta ekin, ekin eta ekin ibili beharko dugu. Agian oraindik ez dugu guztiz asmatu, baina inork ez dezala pentsatu saiatzen jarraituko ez dugunik. Bitartean, Jose Mari Sagardui Gatza-k emandako gomendioa ona iruditzen zait: «Kartzelan pazientzia izaten ikasten da... pazientzia bertute iraultzailea da». Andoni Olariaga Filosofian lizentziatua
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
El euskera es saludable Osakidetza ultima una campaña para potenciar la lengua vasca en ambulatorios y hospitales. Identificará con un logo a los profesionales y a pacientes euskaldunes que lo deseen para que puedan comunicarse 'Euskaraz bai sano!' ('¡En euskera sí que es sano!'). Este es el lema de la campaña que el Servicio Vasco de Salud va a poner en marcha para potenciar el uso de la lengua vasca en centros de salud y hospitales. El motivo es claro. De un tiempo a este parte, desde diferentes instancias se viene señalando a la Sanidad como una de las tres parcelas de la Administración -las otras dos son Justicia y Ertzaintza- en las que los vascoparlantes tienen más problemas para relacionarse si quieren hacerlo exclusivamente en este idioma. Así lo ha puesto de manifiesto el Ararteko, al censurar que, tras tres décadas de políticas de fomento del bilingüismo, haya ámbitos en los que no se garantiza el derecho a ser atendido en euskera. A su vez, Kontseilua -el Consejo de los Organismos Sociales del Euskara- ha denunciado que Osakidetza es la entidad que más quejas concentra en relación con el derecho a ser atendido en la lengua vernácula. Frente a estas críticas, el De partamento vasco de Sanidad ha recordado que su primer plan de euskaldunización arrancó más tarde que ningún otro, en concreto en 2005, mientras que la Administración General del Gobierno vasco va ya por su cuarta programación. En cualquier caso, los responsables del Servicio Vasco de Salud están convencidos de que en Sanidad «cada vez son más los
Diario Vasco 2012/03/13
profesionales capacitados para dar un servicio asistencial de calidad» en cualquiera de las dos lenguas oficiales. Entienden que la vasca se usa en ambulatorios y hospitales mucho menos de lo que podría utilizarse debido, en parte, a que los usuarios «muchas veces tienen dificultades a la hora de identificar a los empleados bilingües». Por tanto, la razón de ser de la campaña es hacer que el euskera suene en los espacios sanitarios, entre pacientes y profesionales y entre los empleados.
Un fonendoscopio con 'e' El logotipo será un fonendoscopio con la letra 'e' y el lema 'Euskaraz bai sano!', mediante el que se pretende conciliar, de manera directa y agradable, la comunicación en euskera con la salud y lo sano. Esta misma 'e' de color blanco sobre un fondo naranja se utilizará como símbolo identificativo del personal y de los servicios bilingües.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa remitirán una carta a todos los trabajadores con el fin de animarles a secundarla. De for ma paralela, se editarán folletos informativos para los usuarios para que no se 'corten' a la hora de hablar en euskera cuando estén con un profesional que lleve la 'e'. Dentro de la iniciativa para impulsar el euskera, el Ejecutivo de Patxi López firmó ayer un convenio de colaboración con el representante del Centro Vasco de Burdeos, David Mugica, para asegurar su enseñanza en la ciudad francesa. Según la viceconsejera de Política Lingüística, Lurdes Auzmendi, el acuerdo servirá para financiar mil horas de clase a algo más de sesenta personas. El símbolo se utilizará en los rótulos de las consultas, junto a los nombres de médicos y enfermeras que sean bilingües. Asimismo, se empleará de forma sistemática en las batas y uniformes de estos mismos empleados para que sean reconocibles por los usuarios. Los rótulos de mostradores, mesas y de paredes también incluirán el logo para que sea fácilmente visible por parte de las personas que esperan turno para ser atendidas. El plan, diseñado por una empresa y aún en proceso de estudio, contempla la posibilidad de que los pacientes euskaldunes se coloquen un pin con la 'e' para que los profesionales que conocen la lengua la utilicen cuando se dirijan a ellos. Estas chapas estarán a disposición de la población en las entradas y salas de espera de los centros sanitarios. Asimismo, se propone que sirva también para señalar las camas de pacientes bilingües ingresados. Cuando la campaña arranque -todavía no hay fecha-, los responsables de Osakidetza
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskal hedabideek behatoki bat sortzea proposatu dute
Berria 2012/03/14
Euskarazko 48 hedabidek dokumentu bat egin dute, sektorearen egoera zaila eta etorkizunera begira dituen erronkak azaltzeko Krisiari aurre egiteko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko indarrak metatzen jarraitzen dute euskarazko herri ekimeneko hedabideek. Agiri bateratu bat aurkeztu dute, sektorearen diagnosiaren berri emateko eta etorkizuneko erronkak zehazteko. Bost puntutan laburbildu dituzte erronka horiek. Lehentas unen artean dituzte hauek : euskarazko hedabideek behatoki bat sortzea; diru laguntzak hitzarmen bidez jasotzea; sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea; ikerketan, kalitatean eta lehiakortasunean urratsak egitea; eta euren arteko elkarlana sustatzea. Erakunde publikoei, gainera, dei egin diete gogoeta mahai bateratu bat osatzera. «Bada garaia erronka horiei sendotasunez heltzeko, beste molde eta bide batzuk jorratuz, irudimena landuz, gogotik arituz eta, batez ere, elkarlanean arituz», adierazi du Topaguneko buru Jasone Mendizabalek, dokumentua sinatu duten 48 hedabideen izenean. Atzo aurkeztu zuten dokumentua, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). Oraingoz, 48 hedabidek babestu dute. Baina atxikimenduak jasotzen jarraitzeko asmoa dute. Agiria azken urtebetean egindako hausnarketa prozesuaren emaitza da, eta etorkizunean ere horretan jarraituko dute. «Gaur aurkeztutako dokumentua bide luze baten hasiera baino ez da, abiapuntua da. Modu antolatuan lan egiteko lehen harria jarri dugu».
Etorkizunera begirako erronkak bost esparrutan banatu dituzte. Sinatzaileei funtsezkoa iruditzen zaie negozio ereduaren aldaketari aurre egitea eta sektoreko langileen baldintzak hobetzea. «Horretarako, inbertsio handiak egin behar dira».
Produktuen kalitatean eta kudeaketan zer hobetua badela ere aitortu dute. «Atzean ez geratzeko eta bezeroek merezi duten zerbitzua jasotzeko, asko sakondu behar da salmentan eta merkatu mekanismoen ezagutzan». Hedabideen behatoki bat sortzea. Hori da etorkizunera begira aipatu duten beste zeregin edo erronketako bat. Behatoki horrek gogoeta eta ikerketa izango ditu ardatz. Euskarazko hedabideak zertan diren aztertzea eta atzerriko esperientziak gertutik jarraitzea izango da haren lana, besteak beste. Eredu berriei gertutik jarraituz.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Hainbat kasutan elkarren lehiakide direla aitortu arren, elkarlanean ere aritu beharra nabarmendu dute. «Bai gure artean, bai instituzioekin. Garai zailei bakarka baino taldean hobeto egiten zaie aurre». Hala, aldi berean lehiakortasuna eta elkarlana sustatzearen alde egiten dute. Erakunde publikoen diru laguntzen eredua aldatzearen alde ere egin dute. Ezinbestekoa ikusten dute hori. Laguntzak hitzarmen bidez jaso nahi dituzte: «Sektorearen inbertsioak eta garapena sustatu behar dituzte erakunde publikoek». Urtebeteko lana Euskarazko hedabideek duela urtebete eman zuten elkarlanerako eta hausnarketarako lehen pausoa. Editorial bateratu bat aurkeztu zuten. Otsailaren 1ean izan zen. Idatzian salatu zuten erakunde publikoen babesa ez zela nahikoa, «hutsala» zela. Horrenbestez, sektorearen aldeko «apustu sendoa» egiteko eskatu zieten administrazioei. «Bankuen, autoen, altzarien eta etxeko tresna elektrikoen salbamendu garaian, guk ere s o s t e n g u s e n d o a g o a e s k at ze n d u g u . Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua, eta euskal kulturak ere bai», zioen testuak. 61 hedabidek sinatu zuten editoriala. Handik bi astera, agerraldi bat egin zuten. Editorialean esandakoa gogorarazi, eta diru laguntzen nahiz publizitate instituzionalen kudeaketa eredua aldatzeko eskatu zuten. «Egonkorragoak izan behar dute». Beste agerraldi batean zehaztu zituzten eskariak: batetik, aurtengo aurrekontuetan diru laguntzak %25 igotzea, eta, bestetik, publizitate instituzionalaren %25 euskarazko hedabideei ematea.
Hori, ordea, ez da bete. Igo beharrean, Eusko Jaurlaritzak %11 murriztu du euskarazko h ed ab i d een tz ak o d i ru lagu n tz a, eta Nafarroako Gobernuak ez die eman euro bakar bat ere. Publizitatea ere behera doa urtetik urtera. «Ohituta gaude krisian bizitzera, eta ondo baino hobeto dakigu halako egoeretan lan egiten». Baina egungo egoera «benetan da kezkagarria», Mendizabalen esanetan: diru laguntzak eta publizitatea jaisteaz gain, informazio eta komunikazio teknologien hedapenak salmentetan eragin die komunikabideei. «Negozio ereduan aldaketa sakona izan da horren ondorioz». Horri aurre egiteko asmoz, dokumentuan sektorearen diagnostikoa ere egin dute. Euskarazko hedabideek gizarteari egiten dioten ekarpena ekarri du gogora Mendizabalek. «Bai euskararen garapenean dugun zeregin funtsezkoagatik, baita euskal hiztunen komunitatearen barruan komunikazioa lantzeak eta jorratzeak suposatzen duenagatik ere agerikoa da gure f u n t z i o s oz i a l a » . H a l a , s i n at z a i l e e k beharrezkoa ikusten dute euskarak hedabide sare indartsu bat izatea. «Hiztun komunitate guztiek dute mundua beren hizkuntzan ikusteko eta kontatzeko beharra, eta euskarazko hedabideak zeregin horren muinean gaude. Euskaraz ez badugu egiten, beste hiztun komunitate batzuek egingo dute, gazteleraz, frantsesez edo ingelesez». Sektoreak duen «pisu ekonomikoa» ere aldarrikatu dute, eta hori kontuan hartzeko eskatu diete erakunde publikoei. Ehundik gora hedabidetan 600 langile baino gehiago ari dira beharrean. Urtean 27 milioi eurotik gorako aurrekontua mugitzen dute, eta zazpi milioi eurotik gorako ekarpena egiten dute Gizarte Segurantzaren eta zergen bidez.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Ekonomiak kondenatuta Ttipi-Ttapa, Geu Gasteiz, Txaparro, Esan Erran, Nabarra, Eusko News Gaztea… Azken bi urteetan krisiaren ondorioz itxi behar izan dituzten euskarazko hedabideen zerrenda da. Guztiek zuten jarraitzaile kopuru oparoa. Baina diru laguntzen zein publizitatearen jaitsierak estututa, ezin izan dute proiektuekin aurrera jarraitu. Aurten ere diru laguntzak murriztu direla kontuan hartuta, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak ohartarazi du zerrenda horrek gora egin dezakeela. Hauek dira azken urtean itxi dituztenak: 'Nabarra' Abenduan utzi zion Nabarra kultur elkarteak Nabarra aldizkaria argitaratzeari. Aurreneko bederatzi urteetan, Iruñean argitaratu zuten. Baina Nafarroako Gobernuak diru laguntza kendu zion 2009an. Horrenbestez, 2010eko udaberrian aldizkaria Iruñetik Bilbora joan zen. Mila harpidedunetik gora zituen aldizkariak. Haatik, Bilbotik ere ezin izan zioten buelta eman egoera ekonomikoari. Diru laguntzen murrizketa eta atzerapena nahiz publizitatearen jaitsiera erabakigarriak izan zirela nabarmendu zuten arduradunek. «Irakurle fidelak izan ditugu hasieratik, eta penaz hartu dute erabakia», esan zuen Irati Jimenez zuzendariak. 'Eusko News Gaztea' «Zu hor egon zarelako aritu izan gara ilusioz eta ekimenez. Helburu batzuk genituen lehen zenbakia atera genuenean, eta bete dugulakoan gaude». Hitz horiekin esan zioten agur Eusko News astekari digitaleko arduradunek bost urteko ibilbideari. 2007ko urtarrilean jarri zuen sarean Eusko Ikaskuntzak agerkariaren lehen zenbakia. Gazteentzako agerkaria zen. Egoera ekonomikoak bultzatuta, ordea, urtarrilaren 12an egin zuten azken zenbakia. «Pena da euskara normaltasunerako bidea egiten ari dela halako euskarriak ixtea». Esan Erran Urtarrilaren 20an egin zuen azken emankizuna Nafarroako Esan Erran irratiak. Arrazoia argi azaldu zuen Maitane Burusko esatariak: «UPN-PSN gobernuaren gorrotoak eraman gaitu gauden lekura. Egoera ekonomiko larria da». Dena den, Ametza kultur elkarteak Pulunpe aldizkaria argitaratzen jarraituko du, azken hogei urteetan egin duen moduan. Anue, Atetz, Basaburua, Imotz eta Odietako ibarretan banatzen da. «Herritarrek hurbil sentitzen duten euskarazko aldizkari bat egiten jarraitu nahi dugu», esan zuen aldizkariko koordinatzaile Arantxa Puignauk. 'Mondraberri' 23.288. Itxi zutenean Mondraberri.com webguneak astean zituen bisita kopurua da. «Mingarria egiten zaigu, datuak oparoak baitira». Agerkaria zortzi urtez aritu da Arrasateko (Gipuzkoa) informazioa euskaraz ematen. Eskertuta azaldu dira. «Sortuko dira hutsunea betetzen lagunduko dutenak».
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Nazionalismo linguistikoa Hizkuntzan edo historian oinarritutako nazionalismoa «partziala» dela egotzi digu oraindik orain Andoni Olariagak (500 urte estrategiarik gabe, Gara, 2012-03-11). Badirudi nazio-identitatearen osagarri guztiak aldi eta neurri berean gara daitezkeela, elementu guztiak (linguistikoa, sozio-ekonomikoa, historikoa, lurraldea…) modu orekatu eta perfektuan artikulatuz eta onduz. Egon, ordea, ez bide dago horrelako nazionalismo-eredurik inon. Beti gailendu dira identitate-elementu batzuk besteen gainetik. Horietako baten batek edo baten batzuek gidatu izan dute beti nazio eraikuntzaren zer-nolakoa.
Zertaz ari garen jakiteko, Olariagaren hitz batzuk landatuko ditut hemen: «Urteak daramatzagu independentismoa antolatuko duen diskurtso oso eta koherente bat eratu nahian, eta oraingoz saiakera guztiak partzialak izan dira: historizismo nafarra, nazionalismo linguistikoa… Ez batak ez besteak ez du
Iritzia 2012/03/15
lortu herri honek behar duen guztiontzako artikulazio bat ematea (baina esan behar da, baita ere, bidea zabaldu dutela), motibazio edo borroka partikular bat hartu eta bere gain hartu nahi izan baitute diskurtso independentista eratzeko ardura osoa. Horrek ez du zentzurik gehiago; efikaza ez izateaz gain, denbora galtze nabarmena da. Artikulazio politiko batez ari garen heinean, motibazio politiko guztiak bilduko lituzkeen formulazio bat behar dugu, hain zuzen, motibazio bat edo bestea aldez aurretik eta a priori besteen gainetik jarriko ez duena. Izan ere, independentismoa beste ezeren gainetik p ro i e k t u p o l i t i k o b a t d e n e z , a s m o politikoak edo nahiak determinatzen du maila for mal batean; gero, maila materialean, objektuak, zer nahi izanak». Ni ez naiz historian oinarritutako nazionalismoaz jardungo. Bide batez, ordea, galdera bat egitea zilegi bekit: historian oinarritutako nazionalismoa zergatik hartu du begitan gure arteko zenbaitek? Biziki adierazgarria egiten zait iragana, oraina eta etorkizuna tankan itxitako konpartimendu gisa hautemateko daukaten egoskorkeria. Nazio larrutu gisa gertatu zaiguna, gertatzen ari zaiguna eta gertatuko zaiguna ez ote daude ba elkarrekiko harreman estuan? Nolanahi ere, neure aldetik nazionalismo linguistikoaren aldeko argudio batzuk
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa ondu nahi nituzke nik hemen, nazionalismo orok ezinbestez nazioelementu batzuk edo besteak lehenesten eta hobesten dituela uste dudalako. Lehenik eta behin, Juan Carlos Morenoren baimenarekin, esan dezagun «nazionalismo linguistiko» oro ez dela nahitaez gaitzesgarria, Espainiarena eta Frantziarena hala baldin badira ere. Bada, jakina, nazionalismo linguistiko inperialista franko munduan barrena, baina bada, orobat, gizateriaren hizkuntza eta kultura aniztasuna aldezten duen hizkuntza-nazionalismo ekologiko eta askatzailerik ere jatorrizko herri minorizatuen aldetik.
Esan nahi nuke, halaber, nazionalismo linguistikoaren behar gorria hiztun-herri ukatuen eta zapalduen eremuan dagoela batez ere, ingelesa ikasteko eta erabiltzeko, adibidez, ez baita behar naziomotibaziorik modu esplizituan bederen. Horregatik, hizkuntzaren nazio-estatus gabeziak eta erabilera-balio sozialik ezak garamatzala euskararen aldeko nazionalismora. Hizkuntzen merkatulehian euskarak zer egin sozialik eta balio komunikatibo askirik balu, euskaldunok ez genuke horretara zertan jo. Ezta euskara eta nazio-identitatearen arteko lotura garatzeko premiara ere. Gertatzen zaiguna gertatuta, ordea, ez daukagu beste bide sendorik: hau da, besterik ezean eta hobe beharrez, euskararen herria bere ataka minorizatutik ateratzeko makulu sendoagorik ez dugu aurkitzen. Gatozen orain Andoni Olariagaren auzira, atariko ohar horiek eginda. Euskara lehenesten duen nazionalismo mota partziala omen da. Alabaina, deiturak deitura, «motibazio politiko guztiak bilduko lituzkeen formulazio bat» ez ote litzateke partziala izango? Olariagak benetan sinesten ote du nazionalismo orekatu eta idealean? Elementu guztiak, euskal hizkuntza eta kultura barne, modu osagarrian eta aberasgarrian artikulatuko dituen nazionalismo batean? Sineste kontuak gorabehera, ordea, nazionalismoen historian nekez egiaztatuko du halako eredu amesgarririk. Ezagutzen ditugun nazio-eraikuntza guztietan naziotasunaren osagarri batzuk gailendu izan dira beti, eta gainerakoak ez dira haien mirabe besterik izan. Guk dakigula, klase-arazoa lehenesten duenak nazionalismo soziala eta
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa ekonomikoa aldezten du oroz gain. Genero-arazoa hobesten duen feminismoak emakumearen estatusa irauli nahi du bereziki. Lurralde-nazionalismoa lehenesten duenak beste ezeren aurretik nazioaren espazio geografikoa du xede. Historian oinarritutako nazionalismoak, gurean, nazio modernoaren aurrekari zuzena izan zen Nafarroako Erresuma du erreferentzia nagusia egungo egoera nazionala ulertzeko eta lantzeko. Nazionalismo linguistikoa aldezten dugunok euskararen herria dugu gure jardunaren erreferentzia nagusia, ez ordezkapenak eta asimilazioak larrututako egungo Euskal Herria.
nabarmena baldin bada Olariagarentzat, zer egingo dugu ba. Hala eta guztiz ere, nahiago dugu euskaraz eta euskaratik eraikitako nazio baten aldeko saiakera alferrean tematu, balizko independentzia politiko arrakastatsuan lehiatu baino. Esan bezala, ez dugu egungo euskal nazioaren egoerari darion «borondate» politikotik sor daitekeen askatasunean sinesten, gauzak errotik aldatzen ez badin badira behinik behin.
Olariagaren nazionalismoak elementu eta faktore horiek guztiak eta gehiago bildu nahi lituzke bere baitan, baina jakinaren gainean edo oharkabean estali eta ezkutatu egiten dizkigu de facto gailenduko diren identitate-elementuak. Jakina, teorian asmoa ideala da, nola ez bada? Baina praktikan ez du deus orekatik. Hain zuzen, egungo nazio-egoeran nagusi diren ideologiak eta hizkuntza-praxiak gailenduko direlako ezinbestez independentziaren aldeko balizko nazioproiektuaren garapenean. Azken hamarkada luzeetan ez ote gara ba horrexen lekuko izan? Egungo euskararen herri ohitik abiatuta ez dago independentziarik eta askatasunik euskararen herriarentzat, euskaraz bizi nahi dugunontzat, hizkuntza eta kultura arrotzean goxo bizi diren abertzaleentzat ez baldin bada. Gure nazionalismo «partzialaren» aldeko bor roka antzua eta denbora g altze
Eta gauzak errotik aldatzeko, berriz, mu n d u a b e r t z a l e z a b a l a k E u s k a d i n bereganatzen dituen ehunka mila boto sinboliko horien praxi linguistikoa eta kulturala aldatu behar du erabat, balio sinbolikoa izateaz gain praxi-eskakizun erreal eta koherente bat beregana dezan zorioneko «borondate» politikoak. Gainerakoan, hau guztia ez baita simulakro bat besterik izango. Heteronomia nazionala. Joxe Manuel Odriozola Euskara irakaslea
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Legearen gerizpea helburu
Berria 2012/03/16
Ipar Euskal Herrian euskara babestuko duen arau baten beharra nabarmendu dute Ione Josiek, Paul Bilbaok eta Hur Gorostiagak «Zerbait mugitzen ari da Ipar Euskal Herrian». Euskarak Iparraldean duen egoera kezkagarritzat badute ere, hizkuntza gutxituen aldeko presioa urratsak egiten ari dela eta uzta jasoko duela uste dute Ione Josie Kontseiluko kideak, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.
Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatu bazuen ere, Konstituzio Kontseiluak ez zuen izenpetze hori baimendu, baina hor abiatu ziren, Josieren arabera, hizkuntza lege baten inguruko proposamenak.
Euskararen lege babesa Ipar Euskal Herrian gaiari helduta, mahai inguru bat egin zuten atzo Martin Ugalde foroan, kultur parkeko areto nagusian, Andoainen (Gipuzkoa). Orain dela hiru aste egin zuten foroaren azken-aurreko ekitaldia, eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok eman zuen orduan hitzaldia. Atzo, Josie, Gorostiaga eta Bilbao izan ziren hizlariak, eta luze aritu ziren euskarak Ipar raldean duen egoeraz. BERRIA kazetako zuzendari Martxelo Otamendik gidatu zuen saioa, eta Txillardegiren hitzak moldatuta eman zien puntua hizlariei: «Lege babesarekin zail dauka euskarak bizirautea; gabe, ezinezkoa da». Azken bi hamarkadetan euskarak araudian izandako babesaren bilakaeraren errepasoa egin du Josiek. Oroitarazi duenez, hogei urte dira Frantziako hizkuntza frantsesa dela dioen artikulua Konstituzioan txertatu zutela; bi urte geroago, frantsesaren erabilera derrigor egiten duen legea onartu z u t e n . 1 9 9 9 a n Fr a n t z i a k E u r o p a k o
Ipar Euskal Herrian eragina duen eta izan duen hizkuntza araudiaren ibilbidea atzeragotik abiatu du Bilbaok; hain zuzen, XVI. mendetik. Haren esanetan, ordukoa da gaur egun indarrean dagoen hizkuntza politika. Frantsesa lehenesten zuen arau bat egin zuen Frantziako erregeak, latinaren eragina murrizteko asmoz, eta «alboko kaltearen biktima» bilakatu zen euskara. Frantziako Iraultzaren urteei ere egin die so Bilbaok, eta datu bat eman du: 1789an 26 milioi biztanletik 15 frantsesa ez zen beste hizkuntza batean mintzo ziren. Iraultzaren hastapeneko urteetan frantsesa ez zen
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa hizkuntzetara itzultzen zen legeria berria. Ordea, 1794ko uztailaren 20ko dekretuak erakusten du agintariek jokabidea aldatu zutela, Bilbaoren iritziz. Dekretu horren arabera, sei hilabeteko espetxe zigorra jasoko zuten idatziz, lanean, txostenetan, epaietan, kontratuetan eta abarretan frantsesa ez beste hizkuntzaren bat erabiltzen zutenek.
behar garela, eta hori lege bidez egiten da». EEP Euskararen Erakunde Publikoaren eginbeharra jada ez dela nahikoa ere ziurtatu du Gorostiagak: «Sabaia jo du. Neutro bihurtu ditu euskararen aurkakoak, eta aldeko, neutro zirenak. Legerik gabe, ezin du indar gehiago egin. Agerian gelditu da borondate hutsa ez dela nahikoa». Seaskako zuzendariaren esanetan, iritzia ematetik erabakiak hartzera igaro behar da EEP. Uste horretakoa da Josie: «Hizkuntza politika eraginkorra da bertatik kudeatzen dena, eta horrek behar du lehentasuna». Proposamenak
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak Martxoaren 31rako Baionan deitutako manifestaldiaren garrantzia nabarmendu Gorostiagak. Euskarak Iparraldean bizi duen ataka zailaren hainbat adibide aipatuta defendatu du Gorostiagak lege b at e n b e h a r r a ; e r a k u n d e p u bl i k o e k ikastolei diruz laguntzeko debekua eta hezkuntzako baxoa frantsesez egiteko beharra gogorarazi ditu, besteak beste. «Ohartu gara eskaeratik eskaintzara pasatu
Euskara babestuko duen lege batek zein ezaugarri izan beharko lituzkeen azaldu du Bilbaok. Hiru zutabetan oinarritu du balizko lege hori: osoa, zehatza eta dinamikoa behar du izan. Osoa behar du, hain justu, euskararen normalizazioaren alor guztientzako erantzunak izan behar dituelako, Bilbaoren ustez. Zehaztasunari ere garrantzizkoa iritzi dio, «anbiguotasunak beti jokatzen baitu hizkuntza gutxituaren kontra, eta, beraz, zehaztasun maila handi bat normalizazio prozesuarentzako bermea delako». Egoera aldakorra izango den heinean, arauak ere dinamikoa izan behar duela argitu du. Legearen edukiez jardun du Bilbaok, baina baita euskarak lege horretan izan beharreko estatus juridikoaz ere. Euskarari berezko izaera aitortu behar zaiola adierazi du, eta erantsi Frantziako Konstituzioak dagoeneko aitortzen diola izaera hori — «eskualdeetako» hizkuntzak «Frantziako ondaretzat» jotzen ditu konstituzioak—. Ofizialtasuna eskatu du
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Bilbaok, hiztunen eskubideak juridikoki aitortzeko urratsa dela uste baitu. Gainera, euskarari lehentasuna eman behar zaiolakoan dago, hizkuntzen arteko desoreka amaitzeko: «Gutxiagotze prozesuak gertatu direnean, hizkuntza g u t x i t u a k l e h e n t a s u n e z k o b i h u r t ze a komenigarria da». Hizkuntza gutxitua ezagutzeko betebeharraren alde egin du Bilbaok: «Euskaldunen babes gabezia asko amaituko lirateke». Batzeko deia Martxoaren 31ko Deiadar manifestazioan elkartzera deitu dute Josiek, Gorostiagak eta Bilbaok. Hegoaldeko euskaldunei z u z e n d u z a i e Jo s i e : « D e n a k g a r a euskaldunak, eta ofizialtasuna eta euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu behar dugu». Bilbaok, berriz, «komunitate gisa aurre egiteko» garaia dela nabarmendu du. Gorostiagak 2009ko Deiadar manifestazioa izan dugu gogoan —5.000 pertsona batu ziren—, eta orduko langa g a i n d i t z e k o i t x a ro p e n a a z a l d u d u : «Elkartasun beharrean gaude. Bakoitzak beretik eman behar du euskara bizirik ikusteko». Gorostiagak gogogorarazi du agintari askok zin egin dutela dagoeneko euskara babesteko lege bat indarrean jarriko zutela, eta 31ko martxa «izenpetze» bat izan behar dela esan du. Deiadar manifestaziora deitu dute hilaren 31rako Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestaziora deitu dute martxoaren 31rako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko. Baionan egingo dute protesta, baina ez
han soilik, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako beste herrialde batzuetara ere zabaldu baitute deialdia: Her rialde Katalanetara, Korsikara, Bretainiara, Okzitaniara eta Alsaziara.
Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak diote Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamena, nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako «atzerapausoa» dela Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak diote Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamena, nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako «atzerapausoa» dela. Legea «interpretazioetarako irekia» geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskaltegien alde egiteko, herritarrak protagonista
Berria 2012/03/17
Euskaltegiek aurrera egiteko giltza gizarteak du, Helios del Santo Nafarroako AEK-ko koordinatzailearentzat Ez dute izan, ordea, Nafarroako Gobernuaren babesa, Del Santok adierazi duenez. 2000tik 2010era bitarte jasotako diru laguntzen kopuruak %50 behera egin duela salatu du AEK-ko arduradunak. Iaz, 240.000 eurokoa izan zen euskaltegientzako diru saila. «Aurten, %40 egin du behera».
«Herritarrak, ikasleak dira gure altxorra». Nafarroako AEK-ko koordinatzaile Helios del Santorenak dira hitzak. Mezu hori bilakatu du euskaltegiak bere azken kanpainako ardatz. 120 talde, 74 irakasle eta 1.300 ikasle ditu AEK-k Nafarroan, eta haiek dira kanpainarako egindako bideoko protagonista. Egun bakar batean ateratatako 116 argazkitan, AEK-k herrialde horretako 50 herritan dituen euskaltegietako irakasleak eta ikasleak ageri dira. Haien babesa badute euskaltegiek. K anpainaren aurkezpenean, gainera, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari Pello Mariñelarena, Kontseiluko kide Iñaki Lasarena eta Sortzen Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzaile Nestor Salaberriarena jaso dute, bertzeak bertze.
Gobernuak euskaltegiak ito nahi dituela ohartarazi du AEK-ko arduradunak. Nafarroako agintariek, gainera, helduen alfabetatzerako eta euskalduntzerako inolako plangintzarik ez dutela salatu du Del Santok. Egoera hori ikusirik, argi du herritarrek dutela euskaltegiek aurrera egiteko giltza. Euskaltegiko arduradunak Nafarroako Parlamentura joanen dira datorren astean, euskaltegien aldeko kanpainarako egindako argazkiak alderdi guztiei ematera. Bitartean, elkarretaratzea eginen dute parlamentuaren egoitzaren aurrean.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Joxe Manuel Odriozolari erantzunez Badirudi urteak aurrera joan eta abertzaletasunaren diskurtso berri bat artikulatzeko saiakera berria hasi zenetik behin eta berriz eztabaida berdinetan kateatzen ari garela. Déjà vu sentsazio etengabea. Izan ere, martxoaren 11n Gara egunkarian 500 urte estrategiarik gabe artikulua plazaratu nuen, eta Joxe Manuel Odriozolak, lau egun beranduago, Nazionalismo linguistikoa izeneko artikulu batean nireari erantzun dio (hortaz, lerro hauekin jarraitu aurretik bi artikuluak irakurtzea gomendatzen dut). Hortik aipatutako sentsazioa. Ez naiz luzatuko, mamira joango naiz zuzenean. Odriozolak dio: «Olariagak benetan sinesten ote du nazionalismo orekatu eta idealean? Elementu guztiak, euskal hizkuntza eta kultura barne, modu osagarrian eta aberasgarrian artikulatuko dituen nazionalismo batean?» Erantzuna nire artikuluan bertan aurkitu daiteke: «Independentziak, beraz, helburu politikoa den horrek (estrategikoa dena, nahi bada, sozialismoa lortzeko), motibazio politiko guztiak artikulatu behar ditu. Teorian (a), hortaz, independentzia da artikulatzailea, eta motibazioak dira artikulatuak.» Hau da, (1) teorian motibazio guztien artikulatzaile izango den independentismo bat eratu behar dela diot. Zergatik? Odriozolak berak ematen du erantzuna artikuluan: «Guk dakigula, klase-arazoa lehenesten duenak nazionalismo soziala eta ekonomikoa aldezten du oroz gain. Genero-arazoa hobesten duen feminismoak emakumearen estatusa irauli nahi du bereziki. Lurralde-nazionalismoa lehenesten duenak beste ezeren aurretik nazioaren espazio
Iritzia 2012/03/17
geografikoa du xede. Historian oinarritutako nazionalismoak, gurean, nazio modernoaren aurrekari zuzena izan zen Nafarroako Erresuma du erreferentzia nagusia egungo egoera nazionala ulertzeko eta lantzeko. Nazionalismo linguistikoa aldezten dugunok euskararen herria dugu gure jardunaren erreferentzia nagusia, ez ordezkapenak eta asimilazioak larrututako egungo Euskal Herria».
Hortaz, ikus daiteke motiboen unibertso oso zabala dela abertzaletasuna. Eta, beraz, independentziarako motibazio guzti horiek teoria batean batzea litzateke eraginkorrena mugimendu politiko horrentzat, bere helburu politikoari begira. Zergatik da beharrezkoa teoria hori artikulatzea? Artikuluan bertan ematen nuen erantzuna: «Independentismoa mugimendu zabala izanik, motiboen unibertsoa infinitua dauka. Hortaz, helburuan koherentea eta bateratua (independentzia), eta motibazioan anitza izan beharko luke». Hau da, Odriozolaren motibazioa eta Tafallako Fagorreko langile baten motibazioak berdinak ez direlako, besteak beste, behar da
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa abertzaletasunaren motibazio diferenteak barnebilduko dituen teoria bat gorpuztea (adibide bat besterik ez da, ez bada egokia, beste bat topatu, aldatu eta kitto). Hortaz, Odriozolari ez diot arrazoia kentzen, teoria hori «ideala» da, teoria bat den heinean. Ados. Horregatik, ez dut ukatzen errealitatean gauzak oso bestelakoak direnik. Izan ere, teorian baino, (2) praktikan, artikuluan diodan bezala «herri batek garai bakoitzean erabakitzen du zein motibaziok hartu behar duen estrategikoki lehentasuna eta zein bigarren planoan utzi. Horrek nahitaez dakar estrategikoki praktikan erabakitzea zer diskurtso indartu behar den, aldian aldikoa. Baina eguneroko praktika horri ezinbestekoa zaio gaur egun urgentziaz, diskurtso politiko koherente eta egituratu batez janztea.» Hau da, praktikan beti aldezten da motibazio jakin bat, gure gustukoa izan edo ez. Aurten, agerikoa denez, memoria historikoa (1512ko konkista, Gernikako bonbardaketaren urteurrena…) da motibazio guztien gainetik indar gehien hartzen ari dena, horrekin batera nazionalismo historizistak hartu du pisu gehien (Katalunian, aldiz, nazionalismo ekonomikoak du indar handien orain). Hori estrategikoki (helburu politikoari begira) onuragarria den edo ez eztabaidatzea litzateke kontua. Hortaz, nik ez dut esaten ze motibazio izan behar den lehena, hori abertzaletasuna osatzen duen unibertsoak erabakitzen du egunez egun, borrokaz borroka. Noski, erabaki hori ez da kontsentsu baten bidez hartzen: borroka dialektiko gogor baten ondorio da, korronteen arteko borroka (Nabarralde, Lapiko Kritikoa, EHE, Gaindegia, Bilgune Feminista… nahi duzuen guztiak jarri); oilar-borroka, nahi bada, gehienetan. Odriozolak euskararen alde egiten du gehienbat, historizistek memoriaren alde, ekologistek borroka ekologistaren alde, sozialistek klaseak deuseztearen alde, feministek parekidetasunaren alde, eta abar, logikoa denez.
Badakigu praktikan ezinezkoa dela guztien alde modu bateratuan egitea, izan ere, praktikan beti aldezten da bat edo batzuk, eta ondorioz, beste batzuk bigarren plano batean uzten. Baina teorian, motibazio guztiak barnebildu ditzakeen artikulazio independentista bat egitea ez da ezinezkoa. 500 urte estrategiarik gabe artikuluan horixe besterik ez nuen esaten. Joxe Manuel Odriozolak, bere artikuluan, argi eta garbi utzi du beretzat lehen motibazioa (beste guztien g ainetik dagoena eta baldintzatzen duena) zein den: euskara. Errespetu osoa merezi dit. Bere arrazoiak dauzka eta artikuluan ederki deskribatzen ditu motibazio hori garrantzitsuetariko egiten duten arrazoiak (eta noski, gehienbat konpartitzen ditut). Motibazioak, ordea, pertsonalak diren heinean, subjektiboak dira, eta, beraz, beste mila motibazio daude abertzaletasunaren baitan: horiek errespetatzen ere jakin behar dela iruditzen zait. Izan ere, a priori, zein da ba motibazio garrantzitsuena: langile borroka, borroka linguistikoa, memoria historikoaren aldekoa, borroka ekologista, feminista…? Bakoitzak berearen alde egiten du. Nire artikuluko kritika zera zen: behingoagatik, abertzaletasunaren motibazioen unibertso zabal hori bilduko duen independentismoaren formulazio bat egiteko ordua heldu zaigula. Horixe da, eta besterik ez, artikuluan laburtuta esan nahi nuen guztia. Odriozola kontrakoan tematu arren, esan gabe doa Lapiko Kritikoa kolektiboaren motibazio garrantzitsuenetarikoa zein den praktikan. Teorian, ordea, beste motibazioak zilegitzat eta garrantzi berdinekotzat jotzen ditugunez, guztiak berdintasunean egongo diren formulazio baten alde egiten segituko dugu. Andoni Olariaga
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Komunikabideak estrategikoak dira Aurkeztu berri den V. Inkesta Soziolinguistikotik datu batek, bederen, kezka handia sortu du: EAEko euskaldunen artean gero eta txikiagoa da etxean euskara erabiltzen dutenen proportzioa, gaur egun %51 izanik. Kezka orokorrago baten barruan kokatzen da hau, eta honela laburbil liteke: azken hogei urtean euskararen ezagutzak %40 gora egin du, baina erabilerak %4 baino ez du egin. Desoreka handia da, eta ondo aztertu beharra dago.
Hasteko, beste datu batzuek oso bestelako joerak erakusten dizkigute: Inkesta bera hartuz, eremu formaleko erabilerak (administrazioan, esaterako) nabarmen gora egin du hogei urtean; eta etxean bertan ere seme-alabekiko erabilerak gora egin du. Inkestatik at, eskolan gero eta ume gehiagok eta Unibertsitatean gero eta ikasle gehiagok euskaraz ikasten dutela badakigu. Beraz, edo erabilerak oso joera kontraesanezkoak ditu, edo zerbait ez dugu behar bezala interpretatzen. Nik bigarren hipotesia hartuko dut. Euskararen erabilera neurtzeko erreferente nagusiak Kale Erabileraren Neurketa eta Inkesta Soziolinguistikoa dira. Bietan neurtzen dira soziologian harreman primario eta bigarrendar
Iritzia 2012/03/17
izenekoetan gertatzen diren elkarrekintzak —lehenak hurkoekin ditugunak dira, bigarrenak rolek definitutako pertsonekikoak—: etxean, lagunartean, medikuarenean, eta abarretan; labur esanda, pertsona arteko harremanak behatzen dira, gehienetan aurrez aurre gertatuak eta batzuetan (gero eta gehiago) tresna teknologikoen bitartez gauzatuak (sakelakoa, sarea, eta abar). Alabaina, gure gizartean gero eta presentzia handiagoa dute harreman hirugarrendarrek eta are laugarrendarrek ere. Hirugarrendarrak interesatzen zaizkit hemen: erakunde bati gutuna igortzen diogunean, edota komunikabideetatik informazioa zein publizitatea jasotzen dugunean gertatzen direnak dira. Gauza jakina da hirugarren mailako harreman horietan ere osatzen dela komunitatea—komunitate handi guztiak—, eta, noski, hizkuntzaren erabilera bat dago bertan. Areago, zenbait kasutan, harreman hirugarrendar horiek hurkoekiko harremanen ordezko simulatu gisa jokatzen dute, eta indar afektiboa hartu. Beraz, euskararen erabilera modu egokian neurtu nahi badugu, ezin ditugu bazter batera utzi hirugarren mailako harreman horietan gertatzen diren elkarrekintzak. Horrek zera eskatzen du: erabilera kontzeptua berrikustea, eta pertsona arteko komunikaziokoaz gain erakundeekiko eta komunikabideekiko erabilera ere integratu beharra neurketetan. Eta arlo horretan oso gutxi ikertu da hemen. Beste nonbait bai, ikertu da, eta munduko telebistaren joerak aztertzen duten zenbait ikerlarik «espazio geolinguistikoak» kontzeptua
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa proposatu dute, planetan zehar sakabanatuta dauden etorkin eta diasporak satelite bidezko — eta sareko— telebistaren bidez nola lotzen diren eta komunitatea nola osatzen duten erakusteko. Horrela, hizkuntzak definitzen du komunikazio espazioa, ez lurraldeak, eta —adibidez— bost kontinentetan sakabanatuta dauden hamarnaka milioi txinarrek topo egiten dute txinerazko telebista erabiltzean, hirugarren mailako harreman horien bitartez; hizkuntzakomunitatea, horrela, Txinatik kanpora indartuz.
egiten dituztela: erdiak baino gehiagok egunero ikusten du euskarazko telebista —gutxi, itxura denez, eta ez hura bakarrik, baina ikusi—; irratiarekin antzera; eta astero irakurtzen du euskarazko egunkari, aldizkari, edo antzekorik. Sektoreak eman berri dituen datuen arabera, euskaldunen erdiak baino gehiagok (450.000) kontsumitzen ditu, modu batera edo bestera, euskarazko komunikabideak. Datuak, bistan da, itxaropentsuak dira, kontuan izanik euskara zein txikia den komunikabideen eremuan.
Gaur egungo euskaldunak, gero eta gehiago, munduan sakabanatuta bizi diren txinarren antzekoak gara: lurralde txikian baina erdararen unibertsoan sakabanatuta bizi gara gu. Eskola sistemari esker, ama hizkuntza erdera zuten gero eta pertsona gehiago euskaldundu dira, eta horrek ekarri du gune erdaldunetan euskaldunen presentzia nabarmen handitzea. Baina, aldi berean, zera ekarri du: euskaldunen ehuneko handi bat erdaldunen artean bizitzea. Gaurko euskalduna ez da familia euskaldun batean eta herri euskaldun batean bizi dena; gehienak familia misto eta gune erdaldunetan bizi gara. Duela hogei urte hamar euskaldunetik sei bizi ziren denak euskaldunak ziren etxeetan; gaur egun ordea lau dira horrelako etxeetan, eta g ainerakoak euskaldun pasibo edota erdaldunekin bizi dira. Beraz, nolatan egingo du gora etxeko euskararen erabilerak —betiere ehunekoez ari garelarik—? Era berean, euskaldunen erdiak euskaldunen tasa %40tik behera duten herrietan bizi dira. Hemen Txillardegi zenak erakutsitakoa gogoratu behar dugu: taldeko mintzaideen artean erdaldun bakarra egoteak nabarmen urritzen ditu euskaraz egiteko aukerak.
Beraz, ezagutzaren arloan egin diren aurrerapen handiei segida emateko eta eskolak euskalduntzen dituen horiek euskararen komunitatean integratzeko, estrategikoak dira komunikabideak. E u s k a l d u n s a k a b a n at u a k e u s k a r a z k o komunikazio espazioan sartzeko bide eraginkorrak eta, horren ondorioz, erabilera areagotzeko tresna paregabeak; baldin eta erabilera kontzeptua orain baino modu zabalagoan ulertzen badugu. Komunikabideek Txillardegik zorrotz aztertutako oztopoa — elebakar erdaldunen presentzia— gainditzen dutelako.
Hortxe kokatzen da, hain zuzen, komunikabideen garrantzi estrategikoa. Datu urriak ditugun arren, duela urte batzuk eginiko Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran ikerlan oparoak zera erakutsi zuen: euskaldunek euskarazko komunikabideak erabili
Horrela ikusirik, pentsatu egin beharko da zer zentzu duen euskararen normalizaziorako eskolan egin den esfortzu erraldoiak, baldin eta azken urratsa egiten ez bada. Eta azken urrats hori —euskaldunberrien integrazioa, azken batean— komunikabideen eskutik etor daiteke neurri handi batean; areago —oso garrantzitsua, krisi garai honetan— horrenbesteko esfortzurik gabe. Hortaz, euskarazko komunikabideei duten garrantzi estrategikoa aintzat hartu, eta eskola sisteman bezala itun bidezko komunikabideen sistema bat diseinatzen hasi beharko litzateke, non komunikabide publiko eta pribatuez gain, beren eginkizun sozial bazterrezina eta eskolaren osagarritasuna ber matuko dituzten komunikabideak tajuz eratuko diren. Josu Amezaga (Nor ikerketa taldea, EHU)
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskaraz bizi nahi duen herria
Berria 2012/03/18
Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta, euskaraz bizitzearen aldeko hautua aldarrikatu dute Donostiako kaleetan Harrotasuna. Euskaldun izatearen harrotasuna eta euskara harro erabiltzearen garrantzia aldarrikatu dute Donostian, Euskaraz Bizi Egunaren karietara eginiko manifestazioan. Euskaraz bizitzeko zailtasunak kritikatu dituzte, baina baita gogorarazi ere hizkuntza erabiltzea hautu bat dela: «Txikia izatea ez da eskasa izatea; eman diezaiogun euskarari duen balioa, eta egin dezagun segundoro haren alde apustu», adierazi dute Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek. Haiek antolatu dute Euskara Bizi Eguna. «Euskaraz bizi nahi duen herriaren erakusleiho» izan zen atzo Donostia. Euskaraz Bizi Eguna ospatu zuten atzo Gipuzkoako hiriburuan, EHE Euskal Herrian Euskaraz-en deiarekin bat eginda. Hirugarrenez ospatu zuten atzo, 2010ean Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta iaz Gernikan (Bizkaia) egin eta gero. 11:00etan hasi ziren ekitaldiak, eta, eguraldia alde zutela, egitarauan parte hartu zuten haur, gazte eta helduek. Jende dezente elkartu zen goizean hizkuntza jokabideen tailerrean eta herri bazkarian, besteak beste. Skakeitan, 3gabe2 eta Betagarri musika taldeek eutsi zioten giroari iluntzera arte, Trinitate plazan eginiko kontzertuan. Manifestazioa izan zen ekitaldi nagusia; 18:30ean abiatu zen, Bulebarretik, eta euskaldun eta euskaltzale andana batu ziren Euskalduna naiz eta harro nago leloaren atzean, haien hizkuntzan bizitzeko eskubidearen alde indarra egiteko.
Euskalgintzako eta politikako ordezkari ugari izan ziren manifestazioan. Besteak beste, hauexek parte hartu zuten martxan: Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Espainiako Kongresuko diputatuak, Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko diputatuak, Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Garbiñe Petriati Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak. Errekondoren irudiko, euskarak oraindik badu zer berreskuratu, eta herritarrek kalera atera behar dute horiek lortu artean: «Hizkuntza nazionala euskara dugu, eta berme eta eskubide guztiekin behar dugu». Herritarrek gogoz hauspotu zuten euskaraz bizitzearen aldarria, haizeak gogor jo baitzuen
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa ibilbide osoan zehar. Euria ere lagun izan zuten tarte askotan, baina eguraldiak ez zuen inor aterpera eraman; manifestazio luzea osatu zuten herritarrek. Esaterako, manifestazioaren burua Bulebarreko kioskora ailegatzen ari zela, Santa Katalinako zubi parean ziren martxari amaiera ematen ziotenak. 600 metro pasatxoko tartea da hori. Euskal Herrian Euskaraz-eko bandera ugarik jarri zioten kolorea manifestazioari, eta musikak eta herritarren deiadarrek doinua. Donostia, Lizarra, Iparraldea, Nafarroa eta beste leku ugari euskaldunak direla gogorarazi zuten, eta euskararik gabe Euskal Herririk ez dela izango oihukatu. Guk euskaraz kantua abestu zuten manifestazioaren burukoek, eta festa giroan egin zuten bidea atzetik zihoazenek. Hasi eta 45 bat minutura iritsi zen manifestazioaren burua abiapuntura, Donostiako erdiguneko kale nagusiak gurutzatu eta gero. Txalaparta doinuek eman zieten ongietorria manifestariei kioskoan. Hasi bezala amaitu zuten protesta: giro apartarekin.
EHEko kide Igone Lamarainek, Unai Larreategik, Izarne Zelaiak eta Ametz de Miguelek irakurri zuten protesta amaierako adierazpena. Duela bi hilabete zendutako Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta euskaltzalea oroitu zuen Lamarainek: «Gure artean oso present jarraitzen dute hark eta hark utzitako ekarpen guztiek». 2011ko otsailean BERRIAk Txillardegiri eginiko elkarrizketa batean esandakoa —«Estatu batekin, agian,
euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe ziur ezetz»— izan zuen ahotan Lamarainek: «Argi zeukan bere lurraldean beharrezkoa ez den hizkuntza oro desagertu egiten dela eta hori ez gertatzeko euskarak lehentasunezko estatusa behar duela bere lurralde osoan». Haren iritziz, hizkuntza bat babesteko beharrezkoak diren legeez eta haren ospeaz lortuko du euskarak lehentasuna. «Eguneroko borroka» Estatus hori erdiesteko herrialde burujabe bat izatearen beharra adierazi zuen Lamarainek, uste baitu Espainiak eta Frantziak ez diotela lehentasuna izateko aukera ematen euskarari: «Euskararen beharrezkotasuna ukatzen duten legeek hizkuntzaren desagerpena daramate». Nolanahi ere, burujabetzaren zain ez egoteko, menpeko jarrerak gainditzeko eta euskarari lehentasuna emateko eskatu zuen Lamarainek: «Egitea eta eragitea, hori dagokigu euskaldunoi. Euskaraz bizitzeko hautua egin behar dugu. Eta ingurukoek ere hautu hori egiteko eragin behar dugu». De Miguelek, berriz, ezinbesteko iritzi dio hizkuntza politika eraginkor bat indarrean jartzeari, baina herritarren jokabidearen garrantzia nabarmendu du. Euskara erabiliz gizartean eragitea da, hain zuzen, EHEk herritarrei eskatutakoa. Inguruaren eraginez erdaraz hitz egitera pasatu beharrean, Zelaiak nahiago du ingurua euskaldundu: «Gure hitzen ekintzaz kutsa dezagun jendea, herri txiki honetako azken biztanleak ere euskara beharrezko, ezinbesteko dugula sentitu arte». Horretarako, beharrezkoa da, De Miguelen hitzetan, konplexuak alboratu eta euskaraz harro egitea. Euskaraz egitea hautu bat, «eguneroko borroka» dela uste du Lamarainek, baina erantsi du gehiago izan behar dutela euskaraz bizitzeko nahiak eta horri jartzen zaizkion trabak gainditzeko ausardiak eta harrotasunak.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Konplexurik gabe aritzeko
Berria 2012/03/18
Edonon eta edonorekin euskaraz hitz egin eta gaizki ez sentitzeko hainbat aholku jaso dituzte hizkuntza jokabideen tailerrean aritu direnek. Taberna batera sartu, zerbitzariak euskaldun itxurarik ez duelako tragoa gaztelaniaz eskatu, eta hark euskaraz erantzun. Edo euskaraz eskatu, eta hark ulertzen ez duelako gaztelaniaz eskatu behar, berriz. Eta gaizki sentitu. Horrelako egoerak ohikoak dira euskal hiztunen egunerokoan. Euskal hiztunenean eta gainontzeko hizkuntza gutxituetakoenean. Frustrazioa, lotsa, etsipena, haserrea eragiten duten egoerak dira. Baina errazago gaindi daitezke, nola jokatu jakinez gero. Juanjo Ruiz Emun hizkuntza zerbitzuetako langileak hainbat aholku eman zizkien atzo Donostiako San Telmo museora TELP hizkuntza jokabideen tailerrari buruzko hitzaldia entzutera joan zirenei.
Valentzian eta katalan hiztunentzat sortu zuten TELP tailerra, eta, 2007az geroztik, haren egokitzapen bat eskaintzen du Emunek. Hamar orduko tailer hori euskaraz egiteko gogoa duten hiztun kontzientziadunentzat da, euskaraz bizi nahi baina zailtasunak dituztenentzat. Ruizek azaldu zuen hiztun bakoitzari berea egin eta defendatzeko baliabideak eskaintzen dizkiotela tailer horretan, besteekiko errespeturik galdu gabe. Emuneko langilearen arabera, tailerrean ez dute ikuspegi ideologikorik eta historikorik lantzen; hiztunen psikologia ulertzen saiatzen dira, eta egoera jakinetan aurrera ateratzeko trebatzen dituzte. Hainbat adibide jarri zituen Ruizek. Zigorraren eta sariaren kontuaz jardun zuen. Kontatu zuen, 1960ko hamarkadan, eskolan euskaraz hitz egiten zuten haurrei eraztun bat jartzen zietela irakasleek eta egunaren bukaeran eraztuna jantzita zeukanak zigor fisiko gogorra jasotzen zuela. Eta Telefonicako langile bati espedientea zabaldu ziotela lantokian euskaraz egiteagatik. Eta ama bati 500 pezetako isuna jarri ziotela semeari kalean Jontxu deitzeagatik, Juanito deitu beharrean. Adibide horiekin guztiekin, euskara zigor bidez isildua izan dela erakutsi nahi izan zuen Ruizek. «Eta aurrekoek jasotako kultura hori hor gelditzen da; maila
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa psikologikoan eragin egiten digu, nahiz eta gaur euskaraz hitz egiteagatik ez gaituzten modu horretan zigortzen. Gizakiak gara, eta gizakiok egoera deserosoak saihestera jotzen dugu». Eredu izatearen eta imitazioaren garrantziaz ere mintzatu zen. Ruizek uste du norbanako bakoitza eredu dela bere esparruan eta euskarari ematen dion trataerak eragina duela ingurukoengan. «Askok euskaraz egiten diete haurrei, eta gaztelaniaz bikotekideari eta lagunei. Umeek hori ikusi egiten dute; konturatu egiten dira, eta gauza bera egien dute, umeak baitira, ez inozoak», azaldu zuen. Horregatik, nonahi eta edonorekin euskaraz egitea defendatu zuen Ruizek, baita hori praktikan jartzeko zenbait aholku eman ere.
Lehendabizikoa, beti euskaraz hastea, mintzalaguna edozein dela ere, aurreiritzirik gabe, arraza, kolore eta itxura guztietako euskaldunak daudelako. «Aurreiritziak geuk jartzen ditugun mugak baitira. Lagunak berak esango digu nora arte jarrai dezakegun».
SOS euskarazko bikoizketa! Gure umetako Bugs Bunny, Tom eta Jerry, Vicky bikingoa eta Yoggi euskaldun bihurtu zizkigun. Eta dragoi bola bila ipini, inguruko erdaldunek usaina ere hartu aurretik. Dallasko gaiztorik zitalenak zer-nori-norka jarri zizkigun. Detektibe istorioek euskaraz ez zutela xarmarik galtzen ikusarazi zigun, Magnum lotsabakoari esker. Hori dena eta gehiago egin du euskal bikoizketak: mundu zabaleko milaka espezie bizidun izendatu ditu, zientzia eta teknologia arloak jorratu, era guztietako kirolen berri eman, arteaz eta historiaz aritu da... Dela dokumentaletan, dela fikziozko lanetan, euskarazko bikoizketak lan eskerga (eta kasu askotan eskerbakoa) egin du mundu zabala geureganatzeko. Arian-arian, arlo honetan diharduten itzultzaile, egokitzaile eta bikoizleen lanak aurrerapauso sendoak egin ditu, eta erakutsi digu gustuko produktua gustuz bikoiztuta gustura ikusten dela. Ez da jende guztia iritzi horretakoa, badakigu. Zalantzabakoa da, ordea, euskarazko bikoizketak funtsezko zeregina duela gure unibertsoan bestela heldu ezineko hutsuneak betetzen. Jarraitu ahal izango du, baina? Euskarazko bikoiztetxeak larri dabiltza. Sortu zirenetik, ETB izan dute bezero nagusia. Baina badirudi zutabe horrek ez diela gehiago eutsi behar. Krisia dela edo programatzaileen irizpideak direla, lanez urri dabiltza. Larri. Urte asko behar izan dira euskal bikoizketaren sarea ehuntzeko. Ez dadila artazi kolpe batez betiko deseginda gelditu. Iratxe Goikoetxea. ETBko Euskara Saileko bost lagunen izenean.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Herritarrek euskara hutsez egin ahal izango dute
Berria 2012/03/21
Errenta aitorpenaren kanpaina baliatuz, diputazioarekin harremana euskara hutsez izan nahi dutenen errolda egiten hasiko dira «Egin nahi duguna PSE-EEk eta PPk leporatzen digutenaren justu kontrakoa da. Guk ez dugu inor baztertu nahi, baizik eta gurekin harremana euskara hutsez izan nahi dutenei horretarako aukera eman. Egun, kasu askotan, hori ez da posible, eta, alde horretatik, euskaldunak daude baztertuta. Hau ez da gazteleraz hitz egiten dutenen aurkako mehatxu bat». Zigor Etxeburuaren hitzak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariarenak. Aldundiarekin harremana euskara hutsez izan nahi duten norbanako, erakunde publiko eta enpresen errolda osatzeko egitasmoak aurrera jarraitzen duela azaldu du. Errenta aitorpenaren kanpaina aprobetxatuz hasiko dira errolda hori osatzen. «Beldurrak, kezkak eta zalantzak» alde batera uzteko eskatu die Etxeburuak herritarrei. «Egunerokoan euskaraz bizi nahi dutenek eman dezatela pausoa. Guk erraztasun guztiak emango dizkiegu». Euskararen normalizaziorako halako ekinaldiek duten garrantzia nabarmendu du. «Euskara prestigiatzeko balio dute, eta lehentasuna emateko». Egitasmoari buruzko argibideak emango ditu gaur batzar nagusietan Etxeburuak. PSE-EEk eskatuta egingo du agerraldia. Errolda egungo foru gobernuak egingo duen arren, Etxeburuak gogorarazi du aurreko gobernuak onartutako hizkuntz ofizialen erabilera arautzeko dekretuan jasotzen zela egitasmoa. «Gure asmoa ere hori egitea zen, eta, horregatik, aurrera eramango dugu egitasmoa». Beste eremu batzuetan ere hori egitea eragin nahi dute. «Ea justizian eta lan
munduan, adibidez, urratsak egiten dituzten bide horretan».
Errenta aitorpenaren kanpaina baliatuko dute errolda egiteko. Beraz, Ogasun Departamentuarekin landuko du Euskara Zuzendaritzak errolda egiteko lehen fase hori. «Errentaren kanpainarekin 400.000 gipuzkoarrengana iristea lortzen du aldundiak, eta kolpe batean jende askoren erantzuna jasotzeko modua emango digu». Zergadunei Ogasunarekin harremana euskaraz izan nahi duten galdetuko
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa diete, eta aldundiak erantzun hori aprobetxatuko du beste sailetara ere zabaltzeko. Azken batean, aldundiarekin dituzten harreman guztiak euskaraz izateko. «Betiere herritarrei baimena eskatuta eta Datuen Babeserako Legea errespetatuta egingo dugu».
Behin baietza jasota, datu baseetan aldaketak egingo dituzte, euskara hutsezko harremana hasteko. «Apur bat kostako zaigu egokitzapen horiek egitea, baina espero dugu uda osterako dena egokitua izatea», azaldu du Etxeburuak. Herritarrei ez ezik, erakundeei ere dei egin diete aldundiarekin harremana euskara hutsez izatera. «Eredu izan daitezela, eta, bide batez, anima ditzatela herritarrak urratsa egitera». Aurreikuspenik ez
Bi zailtasun izango dituzte errolda osatzeko orduan, Etxeburuak azaldu duenez. Batetik, informazio hori integratzeko egokitzapen i n fo r m at i k o a k e g i n b e h a rk o d i t u z t e departamentuetako datu baseetan. Bestetik, errenta aitorpena egiteko aurrelikidazio eredua aukeratzen dutenen kasuan, ezingo dute bermatu erantzuna ematen duena zergaduna ote den. «Askotan, aurrelikidazoa zergadunaren senide batek egiten du. Beraz, ezin dugu bermatu erantzuna hark ematen duenik». 240.000 gipuzkoar inguruk aukeratzen dute aurrelikidazio eredua errenta aitorpena egiteko. «Horiei eskatuko diegu harremana euskara hutsez nahi badute bertaratzeko Ogasun Departamentuaren bulego batera eta han egiteko eskaria. Dena den, saiatuko gara etorkizunera begira aurrelikidazioaren aukera hobetzen, eredu hori sustatu nahi baitu aldundiak». Errenta aitorpenera itxaron gabe, herritarrek egin dezakete jadanik errolda horretan sartzeko eskaria.
Ez dute aurreikuspenik egin, baina herritarren erdiek harremana euskaraz izatea eskatuko balute emaitza oso ona izango litzatekeela iritzi dio Etxeburuak. Pausoa emateko eskatu die. «Badakit egunerokoan euskaraz bizi arren batzuek nahiago dutela halako harremanak gaztelaniaz izan. Baina beldurrak eta usteak alde batera uzteko eskatuko nieke. Dituzten zalantza guztiak argitzen lagunduko diegu. Gainera, askotan gaztelaniaz ere kosta egiten zaizkie halako harremanak. Beraz, egin dezatela euskaraz». Egitasmoak euskararen normalizazioa sustatzen lagunduko duela ziur da Etxeburua. «Beste esparru guztietan bezala, egin ahala ohitzen joango da jendea. Beraz, administrazioan erabiltzen den terminologia ez zaie egingo horren arrotza. Pixkanaka, gainera, terminologia ere garatzen eta ulergarriago egiten joango da. Azken urteetan aurrerapauso nabarmenak eman dira alor horretan. Bidea ekinez egiten da, eta horretan jarraitu behar dugu». Jasotako kritikei ere erantzun die Etxeburuak. Izan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko eta PPko bozeramaileen arabera, ekimena «baztertzailea» da, eta gaztelera hitz egiten dutenak zigortzea baino ez du helburu. «PSE-EEk, batez ere, oso gogor egin du egitasmoaren kontra, eta
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa uste dugu oso joko arriskutsuan sartzen ari dela. Izan ere, bazka ematen ari zaio euskararen aurka dagoen jende multzo bakan horri». Gainera, argi utzi du erroldaren atzean ez dagoela beste inolako asmorik. «Helburua bakarra da: herritarrek administrazioarekin euskarazko harremana izateko duten eskubidea bermatzea. Hori besterik ez».
parekidetasuna lortzeko, emakumeei lehentasuna ematen zaie hainbat esparrutan. Ikusgarri izatea sustatzen da. Berdin egin behar da euskararekin. Genero gaietan hori egitea ez du inork zalantzan jartzen, baina euskara kontuekin egitea bai. Hori da kezkagarriena».
Etxeburuak gogorarazi du azken urteetan atzerapausoak eman direla arlo horretan, Eusko Jaurlaritzak hartutako hainbat neurriren ondorioz. Hori dela eta, beharrezkoa ikusten du neurriak kontrako noranzkoan hartzea. «Herritarrei aukerak eta erraztasunak eman behar dizkiegu egunerokoan euskaraz bizitzeko. Erakunde publikoek dugun ardura bat da hori». Etxeburuak argi du zein den etorkizunerako gakoa. «Euskarari lehentasuna eman behar zaio, bestela ezinezkoa izango da beste bi hizkuntza ofizialen mailara iristea. Are gehiago, kosta egingo zaio bizirik irautea». Genero berdintasuna sustatzeko politikak jarri ditu egin beharrekoaren adibide gisa. «Genero arteko
Badakigu euskaraz Ariketa praktikoa egitea nahikoa da. Azterketa edo inkestarik egin gabe. Euskaraz gutxi edo apenas hitz egiten den eremu batera joan eta galdetu zerbait eskola adinean dagoen neska edo mutil bati. Euskaraz. Nahiko genuke haren erantzuna euskara txukunean jasotzea, baina —sarritan— saiatu bai, baina ezinean, gaztelaniara joko du azkenean. Nahiz eta ikasketak euskaraz egiten dituen. D ereduan edo B-n. Zoritxarrez, Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ez da lortu gazte gehienak euskaraz egoki aritzea, nahiz eta urteak diren egungo hezkuntza sistema ezarri eta gehientsuenek hori izan eskolako hizkuntza nagusia. Hizkuntzak bultzatzen diren gizarte honetan, ordea, ikasketen erdia euskaraz egin izana nahikoa izango da aurrerantzean zenbait lanpostutara aurkezteko. Ez da bestelako gaitasun titulurik eskatuko. Normalizazio prozesuan kokatu du Jaurlaritzak erabakia, baina ondorioa bestelakoa izango da: aurrerantzean inork ez du erakutsi beharko hizkuntza menderatzen duela. Gainditutako materia izango da. Mikel Lizarralde
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Bi eleko eskola publikoak 5.000 ikasle ukanen ditu
Berria 2012/03/21
Euskaraz ikasten duten ikasleen kopuruak gora eginen du eredu publikoan, pribatuan zein Seaskaren ereduan Ipar Euskal Herriko bi eleko eskola publikoak 5.000 ikasleren heina gainditu duela jakinarazi du Frantxua Maitia EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak. Eredu publikoak ez ezik, pribatuak eta Seaskaren murgiltze ereduak ere gorakada nabarmena izan dute. EEP sortu zenetik aitzinamendu nabarmena egon dela adierazi du Maitiak, eta azaldu gaur egun eskolen erdiek bi eleko hezkuntza eskaintzen dutela eta ikasleen herenak ari direla sistema horretan ikasten. Bi eleko sistema publikoan ez ezik, eskola pribatu katolikoan eta Seaskan ere gero eta haur gehiago ari dira euskaraz ikasten.
Bigarren maila Heldu den eskola sartzean plantan ezarriko dute bi eleko eskaintza Zuberoan eta N a f a r ro a B e h e r e a n , A t h a r r a t z e e t a Donapaleuko ikastetxe publikoetan, hain zuzen ere. Gisa berean, Baionako Paul Vert lizeoan bi eleko eskaintza eginen dute lanbide heziketan. Lehen mailari dagokionez, irekitzeak Lapurdin, Milafrangan eta Angelun izanen dira.
Neguko izen emateen arabera, heldu den eskola sartzean 5.056 ikasle igurikatzen dituzte bi eleko eskola publikoan, iaz 4.781 ikasle zirelarik. Eskola pribatu katolikoan, 2.100 ikasle izanen dira, iaz baino ehun ikasle gehiago. Seaskak azken urteotako hazkunde erritmoari eutsiko dio, eta 2.100 ikasle baino gehiago bilduko ditu lehen mailan, iaz baino 150 gehiago. Hazkunde ofiziala hori baldin bada ere, errealitatean handiagoa izanen da, Akademia Ikuskaritzak ez baititu kontuan hartzen Seaskan eskolatuak dauden 2 urteko haurrak.
Ama eskolei dagokienez, esperimentazio gisa euskara hutsezko eskola osatuko dute Miarritzen. Gelan euskara erabiliko dute haurrek, baina ez da eskaintza hori bermatzen gelaz kanpoko zerbitzuetan.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa artean, baina badakigu anitz gelditzen dela egiteko». Hala ere, orain arte egindako bidea goraipatu du Maitiak, EEP sortu zenetik izandako bilakaeraren bilduma eginez. Etorkizuneko erronkak izendatu ditu Max Brisson EEPko presidente ohiak. Lehenik eta behin, bigarren mailako eskaintza zabaltzea. Gaur egun Historia-Geografia eta Euskara bera baino ez dira euskaraz ikasten. Oren parekotasunetik urruti da errealitatea. Gisa berean, EEPren sorreran indarrean jarri zen eskariaren araberako eredua aldatu eta eskaintzaren araberakoa zabaldu behar dela uste du Brissonek. «2004ko protokoloa berriz aztertu behar da, eta gure lana eskaintza orokortzera bideratu». Garrantzi handiko urratsa dela nabarmendu du EEPk. Izan ere, Frantziak ez zuen onartzen euskara izatea ikasgelako hizkuntza bakarra. Salbuespenak onartzen dituen «esperimentazio» ereduan bermaturik, ildo hori Miarritzen irekitzea lortu dute, heldu den eskola sartzetik hasita. Estatuak esperimentazio hori bermatuko duela dio Akademia Ikuskaritzak. Bi eleko eskola eta gelak irekitzea gero eta «zailagoa» dela onartu du Maitiak. Bi eleko eredurako urratsa egin nahi zuten eskola gehienek egin dute bide hori. Hemendik aitzina dagoen erronka gogor ragoa izanen dela aitortu du. «Menturaz, lanik errazena egin dugu orain
Hezkuntza sistema kuantitatiboki biziki aitzinatu dela nabarmendu du Brissonek. Egitura hori eraginkorra bihurtzeko alde kualitatiboan urratsak egin behar direla azpimarratu du, eta prozedura horretan aitzinatu ahal izateko eragile guztiek gogoetak bultzatu beharko dituztela gaineratu du.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Deiadarrari sostengua adierazi dio Labazeek
Berria 2012/03/23
Manifestaziorako deia berretsi dute Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak; han izanen da Frantxua Maitia ere Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako presidenteak sostengua eman die martxoaren 31n hizkuntza gutxituen ofizialtasuna eta lege bermea eskatuko duten manifestazioei. Labazeek Kontseilu Nagusiak euskara eta okzitaniera g aratzeko egindako lana azpimarratu du. Azaldu du antolatzaileek ofizialtasuna eta lege bermea eskatzen dutela, ekinbide horri sostengua adierazi nahi izan dio. «Plazer handiz erraten dizuet Tolosako [Okzitania] eta Baionako manifestazioak sostengatzen ditudala», erran du Kontseilu Nagusiaren osoko biltzarrean.
joateko eskatu dute, Bilbon egindako agerraldian. Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat izango da manifestazioaren leloa. Frantziako Estatuan onarpenik ez duten beste hizkuntzen aldeko mobilizazioak ere izanen dira Kemperen, Perpinyanen, Aiacciun, Tolosan eta Estrasburgon.
Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak ere jakinarazi du martxoaren 31n Deiadarrean izanen dela. «Erakunde publiko bateko funtziotik ezin dut horrelako deirik egin, baina, militante moduan, Baionan izanen naiz, euskarak lege geriza behar duelako». Gogorarazi du manifestazio horren eskutik eztabaida zabalagoa dela pausatzen gizartean, alegia, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna berrestea, lege proposamen egokia prestatzea eta bozkatzea parlamentuan. Bilbon ere, deia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadarrera
«Frantziako Estatuak, mendeetan, eremu urriko hizkuntzen kontrako politika aplikatu
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa izan du, eta egun ere halaxe egiten du, nahiz eta hizkuntza horien hiztun komunitateen mobilizazioen bitartez tokian tokiko aldeko neurri edo politika batzuk abian jarri diren», adierazi du Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak.
bestetik, martxan jarriak diren hizkuntza politika publikoak eragingarriak izateko. Bilduk bere egin du Deiadarrerako gomita, eta Baionara joateko deia egin die euskal herritarrei. «Euskaldunon hizkuntz eskubideak onartzeko eta bermatzeko ordua da; baina ez bakarrik hori, hizkuntza politika publikoak aldatu behar dira eraginkorrak izan daitezen, hizkuntzen etorkizuna berma dezaten», adierazi du Bilduk, euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
Bilbaoren ustez, euskararen estatusa bermatua egon beharko luke. «Berezko hizkuntzak bere herrian behar duena eta inguruko hizkuntza egonkortuek duten berbera». Azpimarratu du euskara berezkoa dela bere lurraldean; beraz, ofiziala izan behar duela, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa. Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izan dadin aldar rikatu dute Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak, alegia, balio juridikoa izatea eta arlo guzietan erabilia eta garatua izatea. Frantziak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna berrets dezala eskatzen dute, euskara eta eremu urriko hizkuntzak eremu publikoan ofizialki aitortuak izan daitezen. Azkenik, hizkuntzen lege egoki bat bozkatua eta aplikatua izatea galdegin dute: alde batetik, lurralde hizkuntzetako hiztunen hizkuntz eskubideak onartzeko eta bakoitzaren betebeharrak finkatzeko; eta,
Gaineratu du Frantziako Estatuan hizkuntz eskubideei bultzada nabarmena emateko parada direla martxoaren 31ko manifestazioak.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Ikasketen arabera euskara gaitasuna aitortzen
Berria 2012/03/24
Eskolan ikasgaien erdiak euskaraz egin dituztenei ez diete euskara titulua eskatuko erakundeetan jardun ahal izateko Iragarritako dekretua prest du dagoeneko Eusko Jaurlaritzak: eskolan erdia edo gehiago euskaraz egin dutenei ez die euskara gaitasunari buruzko titulurik eskatuko. Egindako ikasketen arabera aitortuko die jakite maila bat edo beste. Apiriletik aurrera hasiko dira salbuespen horiek egiten.
duela Jaurlaritzaren egitasmoak. Euskara gaitasunak onartzerakoan «tentuz» arituko direla esan du Zelaak: «Badakigu zein den egoera soziolinguistikoa. Badakigu egoera ez dagoela normalizatuta. Horregatik, ez da onarpen unibertsala; ikasketen araberakoa da».
Apirilaren 3an onartuko dute dekretua gobernu kontseiluan, baina, planak «jakin-mina» sortu duelakoan, atzo eman zuten horren berri Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak. Apirilean jarriko dute indarrean dekretua, baina izango du eragina ikasketak lehenago amaitu zituztenentzat ere: 2008ko apirilaz geroztik lortutako tituluek balioko dute euskara gaitasunak aitortzeko. Erakundeetan izango du balioa neurriak: hots, lan eskaintzetan eta horrelakoetan, gaitasun titulurik ez diete eskatuko hautagaiei, betiere egindako ikasketak aski badira eskatutako euskara maila ziurtatzeko.
Jaurlaritzak uste du ez dagoela arriskurik euskaraz maila kaskarra dutenei maila aitortzeko. Urgell sailburuak honela adierazi du: «Logika aplikatzea da: euskaraz ikasi duzu; beraz, euskaraz badakizu, eta ez duzu egiaztatu behar». Kultura sailburuaren hitzetan, eskoletan euskara indartzeko «akuilu» izango da dekretua. Beste neurri bat iragarri du: euskara tituluen zerrenda bateratu bat osatuko du Jaurlaritzak. Barreiatuta daude gaur egun.
Lau maila dituzte euskara tituluek: B1, B2, C1 eta C2. Egindako ikasketen arabera onartuko dute bakoitza; oinarrizko ikasketekin B1, Batxilergoan B2, eta unibertsitatean C1 eta C2. Tituluak ez dituzte emango, baizik eta ez eskatu administrazioan. «Salbuestea da xedea, euskara tituluek meritu gisa jokatzen dutenean edo ezinbestekoak direnean», esan du Zelaak. Azterketetara aurkeztu beharra kenduko diete, beraz, erdia edo gehiago euskaraz ikasi dutenei. «Dekretuak sekulako aurrerapausoa ekarriko du euskararen normalizazio prozesuan», adierazi du sailburuak. Beste herrialdeetan egiten dela nabarmendu du, eta adostasun zabala lortu
Baliozkotzeak TITULUA ETA MAILA • B1. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako titulua. • B2. Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua. • C1. Karrera osoa euskaraz eginda, edo ikasgai batzuk euskaraz egin eta euskara eskolak emanda edo ikasketa amaierako proiektua euskaraz eginda. • C2. Tesia euskaraz eginda, edo Euskal Filologia edo Itzulpen eta Interpretazioa eginda.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Feminismoak euskalgintzari Euskalgintzak badu zer ikasia feminismotik; eta alderantziz. Hala iruditzen zaio Mari Luz Estebani; elkarrengandik ikasteko gonbita egin die Udaltop jardunaldietan elkartu direnei. Elkarren alboan egon bai, baina elkarren berririk izan ez. Sarri gertatzen da herri mugimenduen artean. Erreferentziak errazago bilatzen dira nazioartean, etxe ondoan baino, Mari Luz Esteban Antropologian doktore eta feministak dioenez. «Nor malean, feminismoan gaudenok ez diegu begiratzen alboan d au d en b es te gi z arte mu gi m en d u ei . Zergatik? Jokabide horrek mugatu egiten gaitu politikoki, sozialki eta teorikoki». Eta, alderantziz, zenbat begiratzen dio euskalgintzak feminismoari? Elkarrengandik ikasteko gonbita egin die Mari Luz Estebanek udaletako euskara teknikariei. Udaltop jardunaldiak egin dituzte Lasarte-Orian (Gipuzkoa), atzo eta herenegun, eta euskalgintzak feminismotik ikas dezakeenaz proposamen «xume» batzuk plazaratu ditu Estebanek.
Jabekuntza dinamikaren eskutik etorri dira feminismoaren praktika «interesgarrienak»
Berria 2012/03/24
azken hamarkadan, Estebanenu s t e z . Jabekuntza «kontzientzia eta parte hartze politikoari astindu bat emateko modua» dela zehaztu du, definizioa emanda: «Pertsonek bizi hautaketa estrategikoak egiteko duten gaitasuna handitzea eta ekintzarako gaitasuna handitzea». Norbanakoak eta taldeak aldatzeko ahala dakar praktika horrek. Eta, euskalgintzan ere, bide berriak urratzeko balio dezakeela sinistuta dago Esteban. Jabenkuntzaren garrantziaz ohartarazteko, botereaz gogoeta egin du, Michel Fucault eta Antonio Gramsci pentsalarien eskutik. «Oso modu bertikalean ulertu dugu boterea. Baina boterea horizontala da. Guztiok gaude botere posizio batean. Eta aldakorra da posizio hori». Mendekotasun egoerek, bestalde, ez dutela pertsona erabat mugatzen zehaztu du: «Jende guztia da agentea. Edozein egoeratan dagoela ere, pertsona batek aukera du gauzak egiteko». Gaitasun hori esnaraztea da jabekuntza praktiken eta eskolen zeregina: boterea eskuratzea. Boterea, ez inor menpean hartzeko, baizik eta eraldatzeko. Eta emakumeentzako balio duenak euskaldunentzako ere balio duela uste du Estebanek, hala esan die euskara teknikariei. Ik us pegi hor rek irak urk eta teorikoa aldatzen duela eta, aldi berean, praktika politikoa eraldatzen duela zehaztu du. «Agentzia hartu behar da kontuan».
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Ekintzarako ahalmena da agentzia, Estebanen hiztegian, eta agenteen edo subjektuen boterean eta aldaketarako gaitasunean jarri behar da arreta, haren hitzetan. Baina feminismoa eta euskalgintza, gaitasun eta praxi horietan baino gehiago, «biktimismoan» oinarritu direla iruditzen zaio. Eta ikuspegi horrek i b i l b i d e m o t z a d u e l a : « Pe r t s o n a k biktimatzat hartzen baditugu, kentzen diegu ekintzarako gaitasuna». Praxiari eta gorputzari arreta «Uste dut gehiegi erreparatzen diogula eskubideen urraketari eta gutxiegi jabekuntzari». Herri mugimenduek diskurtsoei arreta handia jartzen dietela adierazi du Estebanek, baina praktikari kasu gehiago egin behar zaiola ohartarazi du. Eta bide berri bat proposatu du horretarako: gor putzari eta emozioei jarraitzea. «Haragia gara. Eta aintzat hartu behar dugu hori». Gorputza eta gogoa banatu egiten direla baina ez lukeela hala behar iruditzen zaio Estebani. Pentsatzeko gaia eman die teknikariei: «Euskaltzaletzea ez da, bakarrik, diskurtso bat ikastea». Feminista edo euskaltzale bihurtzeko pertsona bakoitzak zer bide egiten duen aztertzeari arreta jarri behar zaiola zehaztu du: «Euskaltzaletzea ez da, bakarrik, diskurtso bat bereganatzea». Ezaug ar ri fisikoak, emozionalak eta kognitiboak nahasten dira prozesu horietan, eta kontraesanez beteak daude. Feminismoak gorputzean oinarritutako praxia garatu du, euskalgintzarentzat ere interesgarri izan daitekeena, Estebanen ustez: «Gorputzari eta emozioei arreta jarrita, korapilo asko aska ditzakegu. Pentsa dezagun zer egin gorputzekin».
Feminismoaren ezintasun batzuk ere jarri ditu mahai gainean Estebanek, euskalgintzarentzat baliagarri izan daitezkeelakoan: «Legeak aldatzeari begira aritu gara. Baina legeek mugak dituzte». Bestalde, feminismoa testuinguru «paradoxikoan» bizi dela seinalatu du: «Berdintasun legala lortu dugu, baina sofistikatu egin dira ezberdintasunak. Zaila da poztu edo kezkatu, zer egin behar dugun jakitea». Belaunaldi gazteagoengana iristeko ezinak eta feminismoaren instituzionaltzeak eta profesionaltzeak ekarritako eztabaidak ere gogorarazi ditu, euskalgintzarekin alderaketak eta galderak eginez.
Zer pentsatua izango dute udaletako euskara teknikariek. Estebanen ekarpenez aparte, beste hainbat esperientzia ere ezagutu baitituzte bi egunez: Pasaiako, H e r n a n i k o ( G i p u z k o a ) , S a n t u r t z i k o, Ber meoko (Bizkaia), Berriozarko (Nafarroa) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ekinak ezagutu dituzte, besteak beste, eta udalen hizkuntza politikei buruz Kontseiluak egindako azterketaren berri ere jaso dute. Elkarrengandik ikasitakoa zabaltzen hasteko momentua dute orain.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Konplexuz josita Ikastetxe guztiak matrikulazio kanpaina betean dira otsailaren hasieraz gero, gutxi gorabehera. Ikastola baten publizitate orrietan irakurri nuen leloak atentzioa eman zidan: Euskaraz bizi gara!. Testuingurua zertxobait zehazteko, gehi dezadan pare bat gauza: ikastola hori hogei mila biztanle inguruko udalerri euskaldun-euskaldun batekoa da, tradizio handikoa eta ibilbide luzekoa, lehenengo ikastolak sortu ziren garaikoa. Goizero ume gehien hartzen duen ikastetxea da herrian.
Iritzia 2012/03/24
beharrezko dituela esaten dute; geuk ere behar ditugula diogu, euskaraz bizitzeko beharra aseko badugu; mundua euskaraz ulertu eta interpretatzeko, euskarazko k o mu n i k a b i d e e n l e i h o t i k b e g i r a t z e a ezinbestekoa dugula; euskararen normalizazioan eginkizun garrantzitsua betetzen dutela...
Bada, ikasle berriak biltzeko baliatutako lelo hori irakurtzeaz bat, neure buruari galdezka ari nintzen: nola bizi behar duzue/dugu, ba, euskaraz ez bada? Ondoren, beste galdera hauek etorri zitzaizkidan: herri horretan, ikastolak «esan beharra» du euskaraz bizi dela? Zergatik? Zer ezkutatzen da gure barruan, oraindik ere holakoak esan behar izateko? Konplexuren batek iltzatuta gaude, pentsatu nuen. Gero eta sarriago, iritzi emaile askok plazaratzen dihardute euskaraz bizi nahia asetzeko premia eta eskakizuna; kazeta honek eta euskarazko gainerako hedabide gehientsuenek oihartzuna ematen diote gaiari. Kalean ere sendotuz doa ahots hori. Eta seguru asko, gorabehera gutxirekin, euskaldun gehienok onartzen dugu aldarria, eta askok eta askok hitzaldietan, jaialdi kilometrikoetan eta manifestazioetan hartzen dugu parte geure eskubide hori defendatzeko eta bete dadin adierazteko. Ardatz horrexen jirabiran dabiltza egunotan euskarazko hedabideak ere. Bueno, sortuz gero dabiltza holaxe, beti. Euskarak behar-
Horiexek izan dira erabili ditugun argudio «objektibo» (edo arrazional) nagusietako batzuk, nik uste. Baina, pentsatzen jarrita, norentzat ari gara arrazoi horiek emanda? Zer eta zergatik justifikatu behar dugu euskal hedabideak beharrezkoak direla? Ikastola arestiko leloari nola, hedabideak kontu bertsuari bueltaka hemen ere. Gaurko egunean, Fernandoren egiak iruditzen zaizkit horiek denak, kaka esplikatzen ibiltzea. Dinamika triste antzu batean sartuta daramatzagu urte gehiegi: guztien begien bistakoa dena, boteredunek (ahotsa dutenek) eurek ere ondo dakiten/ulertzen dutena eskatzen (eta justifikatzen) aritu gara (euskaraz
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa bizi nahi dugula, euskarazko hedabideak behar ditugula), eta ezezkoa jaso dugu behin eta berriro… Argumentu berriak osatu eta ostera hasi eskean… Menderatzaileari errenta handiak eman dizkio gure jokabide horrek, sinbolikoak batez ere, eta gure aldetik urratsik aurreratu ez dugunez, ahotsaren jabe legitimatu dugu gure jarrerarekin, baita legearen beraren eta egiaren jabe ere. Eta indar erakustaldi galantak egiteko baliatu dute e u r e n p o s i z i o a g u k i k i l t z e k o, o l d a r neurrigabeen ondorioz biktima bihurtzeraino (nahiz eta «biktima papera aldarrikatzen ibili ez», Iñaki Uriak dotore idatzi zuenez, berripaper honetan Euskaldunon Egunkaria zarratu zuteneko bederatzigarren urteurrenean). Izugarrikeria hari herriak neurriko erantzuna eman zion Donostiako manifestazioarekin. Baina euskarazko hedabideok urteetan pairatu izan dute eta pairatzen dihardute beste menderakuntza mota bat, «leunagoa» formetan, baina etengabe erasaten diena. Bourdieuk dioenez, azpiratzeko era sotil horiek bene-benetakoak dira, eta larderiaz baliatu ohi dira mehatxukeriara jotzeko. Oharkabean pasatzeko moduko keinuak dira: hizketa tonu leunetan gauzatuak, begiratu zigortzaileetan mamitzen direnak, disimuluko errietatxoak eta txiste errazen erdian tati egiteko solasaldiak… Ez da erraza horiei nola erantzun behar zaien asmatzen. Pentsalari frantsesak argitzen du: edozein delarik erantzuna, guztiz neurrigabea izan den itxura emango dio menperatzaileak. Zertan tematu, beraz, harriaren kontra pilota jaurtika? Euskal hedabideek berriki egin duten agerraldi bateratuari oso alderdi positiboa ikusi diot: Administrazioari egindako eskaerak eskaera, ez dira horretara mugatu: barnetik begiratuta zehaztu dute aurrerako bidea, erdal
hedabideen ereduetatik at, eta haien praktikei begiratu gabe. Azken batean, euskal hedabideen esparrurik eraikitzekotan, irizpide propioekin ekin beharko zaio lanari, hedabide (menderatzaile) erdaldunen uztar petik bananduta. Komunik azioaren eta Informazioaren munduan onargarri diren irizpide bakarrak hedabide sistemari dagozkionak dira, eta horiek berdin balio dute euskal hedabideentzat zein erdarazkoentzat. Euskarak ez die itzalik egiten erdarei. Beharrik ere ez. Baina, sakonean, erdal hedabideak ez al dira beldur euskarazkoek kentzen dieten negozio puskagatik? Ez hori bakarrik: euskara ardatz duen nazio ikuspegitik, euskal hedabideek etorkizuna eraikitzeko gidaritza lana bete dezakete. Eta orduan beste komunikabide batzuk izango dira bigarren eta hirugarren mailakoak... Zer esanik ez horietatik zabaltzen diren dikurtsoak. Euskarazko ala erdarazko hedabideak izan, merkatuaren legeak dira aldatzen direnak (Bourdieu berriro). Eta hor, amigo!, Euskal Hedabideen Esparrua sortzea eta indartzea ez da erdarazkoen mesederako. Ez dezagun begi bistatik galdu ideia hori. Ez etorri esaten euskarazko hedabideek ez dutela nahikoa hartzaile, ez direla negozio, ez dutela etorkizunik, eta antzeko argudio guztiz faltsuak. Krisi madarikatu hau ere aukeran etorri da: errua bota eta leun-leun, zuri-zuri «euskal hedabideentzat ez dago dirurik» esatea da errazena. Eta, bestalde, non gaude Egunkaria itxi eta biharamunean Egunero-ren 50.000 aleak erosteko bulkada izan genuen euskaldunok? Beatriz Zabalondo
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Isabel Zelaa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
«Euskaraz nahiko trebetasun garatuta irteten dira ikasleak»
Berria 2012/03/25
Hizkuntzaren alorrean hartzen ari diren neurriak defendatu ditu Zelaak, eta lortutakoa «zalantzan» ez jartzeko eskatu du. Krisiak ekarriko duenarekin ez da baikor azaldu, ezta Wert ministroak agertu dituen asmoekin ere. Patxadaz eta luze —ordu eta erdi pasatxoz— hartu du kazetaria bulegoan Isabel Zelaak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak (Bilbo, 1949). Krisiaz hasi da hizketan, egoera gogorraz, eta etor daitekeenarekin ezkor. Ez du greba egingo ostegunean: «Ezin dut», esan du, nahiz onartu duen «bihotza» ez duela bulegoan izango. Erlijioa ikasgaiari buruz eztabaida bat hasi nahi duzu. Zergatik orain? Eztabaida badago azken urteetan. Espainiak eta Vatikanoak 1979an sinatutako akordioek lotzen gaituzte; ordutik, ordea, eboluzio handia egon da gizartean: dena ez du erlijio katolikoak hartzen. Politikarien eginbeharra da legea betetzea, baina baita begiak eta belarriak ez ixtea ere inguruan dagoen eztabaidaren inguruan. Ez naiz ari erlijioa eskolatik kaleratzeaz, baizik eta sinesmen guztiak berdintasunez egokitzeaz. Ez da arrazoizkoa talde batek bere ibilbidea geratu behar izatea, batengatik —bat horrek badu eskubide—. Bestela antola daiteke. Erlijioa ematen ez dutenentzat, galdutako orduak dira horiek guztiak? Ez. Eskolek jakin dute antolatzen legea betetzeko, eta, gainera, gai dira erlijioa nahi ez dutenei egoki kasu egiteko. Norbaitek itxaro dezake curriculuma garatzea ordu horietan; ezin da. Ezin da ezberdintasunik sortu legitimitate osoz erlijioa aukeratu dutenekin.
Batxilergoan, erlijioa nahi ez dutenek ez dute ordezkorik eman behar. Beste formula bat daukagu, eta ikasleen adinagatik eraginkorragoa da. Modu arrazoizkoagoan sartzen da erlijioa eskolako ordutegian. Baina beste irakats aldietan ezin da. Legeak dio erlijioa ematen ez duten ikasleei behar bezala egin behar zaiela kasu.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Erlijioan bezala, gero eta ikasle gutxiago daude A ereduan ere; etorkinak dira asko. Ghetto bihur daiteke? Ez orain eta ez gero. A eredua, B eta D ereduak bezala, desagertzen ari da. Sistema modernizatuko dugu, oso malgu bihurtu. Eskola bakoitzak margotu ahalko du bere eredua, hiru eleko ereduaren barruan. Eskari bakarra izango da: hizkuntza bakoitzak gutxienez %20 izatea. Gainerakoa eskolak erabakiko du. Hori bai, euskarak lehentasunezko arreta izan beharko du: premia gehien duen hizkuntza denez, eskolan leku gehiago izan behar du, desabantaila konpentsatzeko. Euskalduntzean lan handiena eskolak egin du. Hiru eleko eredua iritsiko da ezartzera, esperimentaziotik aparte? Atzerriko hizkuntza bat eskolan izateak ez du atzera bueltarik, ezinbestekoa da. Bi hizkuntza ofizialez gain, atzerriko hizkuntza nagusia jakin behar dute gazteek: ingelesa. Esperimentazioan ari gara, ingelesaren jakintza eta ikasgaietako edukien transmisioa ebaluatzen. Lehen taldeak 2013an amaituko du, eta hortik sortuko da behin betiko proposamena. Eta ordurako Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritza aldatzen badira? Familiek eskaria egiten dute hizkuntzetarako, hezkuntzak hizkuntzekiko bokazioa du, eta ez da erraza izango sistema funtsean aldatzea beste esku politiko batzuetan egon arren. Egungo ereduek bete dute beren fasea: ondo egin dute, baina zahartuta geratu dira, egitura oso zurruna dute eta. Askatasuna eskatzen dute eskolek, hizkuntzak eta edukiak nahi duten eran jartzeko. Edukiak hizkuntza batetik bestera pasatzen dira, eta hori abantaila handia da. Gure desafioa da gai izatea hizkuntzak eta edukiak bat egiteko. Ebaluazio diagnostikoaren arabera, DBHko 2. mailan B ereduko ikasleen %42 eta D eredukoen %25 hasierako mailan daude euskaran. Lor dezakete euskara gaitasunak aitortzea?
Bai. Tarte zabala utzi dugu. Neurketa egiten denetik DBH amaitu arte lortzen dute ezagutzak jasotzea. B1 maila aitortuko diegu DBH amaitzean, Euskara gaindituz gero. Ez dago akatserako lekurik. Egongo balitz, mobiolari eragin beharko genioke, atzera egin, eta pentsatu euskararen transmisioa ez dela eraginkorra izan herri honetan. Hori ezin dugu onartu, faltsua baita. Gure ikasleak euskaraz nahiko trebetasun garatuta irteten dira. PISA probetan hori agertzen da. Gure ikasleek ikasten dute euskara eta euskaraz. HABEko euskaltegietan, ikasleen laurdenek 16-20 urte dituzte. Eskolan euskara ikasi ez duten seinale. Edo segitu nahi dutela, edo hobetu. 400.000 ikasleri buruz ari gara, eta HABEra joaten direnak proportzio txikia dira. Gure sisteman ondo funtzionatzen du euskarak. EAEko Eskola Kontseiluak oraintsu esan du ikasleen euskara maila kaskarra oztopo dela beste ikasgaietan. Txosten hori 2008-09ko datuei buruzkoa da. Hobetzen ari gara. Hobetu dugu aurreko urteetatik, eta are hobeto egongo gara, eta euskaraz dakitenen kopurua askoz handiagoa izango da. Miraria da herri honek egin duena euskararen alorrean. Edozein gonbidatzen dut konparatzera beste edozein herrialderekin. Belfasten bizi izan nintzen, eta badakit zein ahalegin egin zuten gaelikoarekin, eta ez zuten lortu. Miraria da herri honek egin duena; hezkuntza sistema gabe, ez genituen lortuko helburuak. Oso pozik egon behar dugu. Dena lortu dugu? Ez. Baina ez dezagun zalantzan jar lortutakoa. Konparaezina baita. Hortaz, gaur egun, ikasleen euskara maila ez da oztopo ikasketetan? Batek hizkuntza batean maila kaskarra duenean, hobetu behar du. Baina ez da oztopoa. Une honetan euskara maila nahiko badaukagu edukiak ikasteko. Egoera soziolinguistikoa den bezalakoa da. Baina, hemendik aurrera, ez dugu soilik eskola izango: guraso euskaldunak ditugu, seme-alabei euskaraz
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa egiten dietenak. Garrantzitsua da hori, eskolak orain arte ez baitu izan laguntzarik. Unibertsitateko zenbait karreratara kanpotik datoz ikasleak, eta euskaraz ikasten dutenak gutxiago dira. Unibertsitate barruti bakarra dago Espainian, eta ezin dugu ezer egin. Espainia guztian dago zirkulazio askea. Notek agintzen dute. Ezin dira leku batzuk gorde euskaraz ikasteko asmoa daukatenentzat? Ez pentsa ez dugunik aztertu. Oraingoz, ez da aukerarik.
Sindikatu batzuek uste dute egin behar dutela aldarrikapenen bat. Legitimoa eta errespetagarria da. Alor batzuk beti dira egokiagoak aldarrikapenak egiteko. Hezkuntza egokiagoa da osasuna baino. Osasunean, gaixoak daude, eta medikuek sendatu behar dituzte, eta askotan ezin dute bi-hiru ordu itxaron. Halere, ez dut uste erantzun handia izan zuenik grebak. Akordioa UGTrekin eta CCOOrekin egin zenuen. Bozetan porrot egin zuten. LABek, EILASek eta ELAk, gora. Analisia egingo banizu, haiek ez lirateke ados egongo. Errespetu handia diet ordezkari sindikalei.
EHUk ez du sinatu adina diru jasoko. Irakasleen babesa sentitzen duzu? Administrazio guztiok gaude behartuta doitze batzuk egitera. Azpiegitura proiektu handinahi bat genuen, eta jarraitzen dugu izaten. Ez da ezer gertatuko denbora batean mantsotzeagatik. Lanpostuei eta ikerketari lehentasuna eman diegu. Erretiro pizgarriak kendu behar izan ditugu. Unibertsitate plana geroago amaituko da, baina ez da aldatu. 2011koa errepikatu dugu aurten. 2011n jaso zuen zegokion guztia; 2012an mantsotu egin dugu; eta 2013an uste dugu jarraitu ahalko duela. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Krisitik ateratzeko ikerketa eta berrikuntza aipatzen dira. Nola gaude? Oso ondo. Ahalegin etengabean ari gara. Ikerketarako baliabideak %36 handitu ditugu. Ikerketa eta garapena BPGaren %2,08 izatera iritsi dira Euskadin. Europarekin alderatuz, oso ondo gaude. Hala ere,%3ra iritsi nahi dugu.
Babesa herritarren aldetik sentitzen dut. Haiei egiten diet zerbitzu. Hezkuntza sistemak oso era arduratsuan erantzun du. Zentroetatik jasotako erantzun sozialarekin oso pozik nago. Asko hitz egiten dut zentroekin, zuzendaritzekin, guraso elkarteekin, patronalekin... Euskal hezkuntza sistema oso baikor erantzuten ari da. Azken ikerketak erakutsi du ingelesean alde nabaria dagoela eskola partikularretara joaten direnen eta ez direnen artean. Zuzendu daiteke? Eskolak ez dauzka baliabideak guztia zuzentzeko. Badauka desberdintasunak konpentsatzeko ardura. Eskolak lan egin behar du ingelesean. Saiatuko gara ahalmenak dituztenek sarbide berak izaten. Horrek mugitzen gaitu. Baina kendu egin dituzu uztailean ingelesa ikasteko doako ikastaroak.
Ikasleek nabari dute krisia eskolan? Inola ere ez. Funtzionatzeko gastuetan ez dugu murriztu. Ordezkapenak arrazoiz egiten ditugu. Ikusi genuen hobetu zitezkeela, eta zentzuz egiten ari gara. Berdin urte hasieran eta amaieran. Murrizketarik ez badago, zergatik jarraipen handiena hezkuntzan izan zuen alor publikoko lanuzteak?
Programa hori oso kutuna nuen, eta ahal dudanean jarriko dut. Geldialdi bat egin dugu, baliabideak egokitzearren. Mila ikasle inguru aritzen ziren programa horretan. Ez dago gaizki. Baina beste ingeleseko programa batzuei eutsi diegu. Lehentasunak jarri behar dira; batez ere, baliabideak eskasten direnean. Niri kostatu zait sakrifizio hori egitea.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Nola hasi da Wert ministroa? Ez du egin tertuliakidetik ministrorako trantsizioa. Mahai gainean jarri ditu gaiak, nahiko pentsatu gabe. Erritmo lasai eta jarraituagoa behar da hezkuntzan. Espainian baino egoera hobea dugu. Werten errezetek on egingo digute? Espero dut errezeta batzuk ez egikaritzea. Espero dut ulertuko duela sistema 16 urtera artekoa dela. Porrota ez dago lotuta sistemaren egiturarekin, baizik sistema produktiboarekin, historiarekin eta gizarteko usteekin. Hemen eskola-enpresa arteko kontaktu handiagoa izan da, eta horrek prestakuntza eskatu du. Euskal gizarteak baloratu du hezkuntza. Zorionez, ez digu ezertarako balio Werten diagnostikoak: haren porrota %28an dago; gurea, %12an. Ikasgai berri bat jarriko du: Herritartasun Zibiko eta Konstituzionala. Espainiako eskuineko eskari tematienei egindako keinua da. Izena aldatuko dio ikasgaiari, eta edukiak. Akatsa da. Hezkuntzaren helburu nagusietakoa herritar kritikoak sortzea da. Gaurko gizarteak multikulturalak dira, beste zibilizazioetatik etorritako gero eta jende gehiago dago. Herritartasuna ikusteko modu bat eman behar da. Eskoletan hemengo balioak ikasi behar dira. Arriskua ikusten duzu zenbait gai eskolatik kanpo geratzeko? Bai. Baina uste dut sen ona egongo dela. Zergatik eskolan ez ditugu emango familia eredu diferenteak? Homosexualitatea? Zertarako ezkutatu errealitatea? Eskolak errealitatea ikusi eta kudeatu behar du. Ez nuke nahi aldaketekin beste gauza batzuk ezkutatzea.
da, errespetu falta da, bidegabea. Ez du hezkuntza hobetzen. Eskolek norainoko autonomia dute? Curriculuma interpretatzerainokoa? Zentroek interpretatzen dute curriculuma, betiere esentzia gordeta. Curriculumaren zati bat zentroak garatu behar du. Oso ona da autonomia handia izatea, betiere heziketa lan ona egiten badute. Euskal Herriari buruz dioena ere interpreta dezake irakasle batek? Interpretatzen dute, ziur. Euskal Herria bada curriculumean: eremu soziokultural, linguistiko gisa, ez politiko-administratibo gisa. EAEko ikasleei irakatsi behar zaizkie Nafarroako eta Lapurdiko ibaiak? Ez, ez dute hori ikasi behar. Ikasi behar ez dituzten bezala Santanderko [Espainia] ibaiak. Hura ere mugakide da. Orain, ikas ditzakete? Bai, nola ez ba! Ikas ditzakete. Lanbide Heziketak badauka oraindik bigarren bidea izatearen zama? Inola ere ez. Hemengo LH erreferente da. Enpresetan egiten da curriculumaren zati bat, eta eskolek enpresen gisako azpiegitura dute. Praktiketako laguntzak kendu dituzu. Egoeragatik, bertan behera utzi dira ikasleen garraiorako laguntzak. Ez zait gustatu erabakia, baina kalterik txikiena egiten zuena zen. Eragileekin hitz egin dugu. Berreskuratu nahi ditut, hala ere. LHn, lautik hiru A ereduan daude.
Eskolen rankingak egin behar dira? Erabat aurka nago. Ezin da berdin tratatu desberdina dena. Injustizia da. Nola alderatuko ditugu maila soziokultural handia duen zentro bat eta txikia duen bat? Baloratu behar dena da balio erantsia. Zer sartu den eta zer atera den. Rankingak jartzea arrunkeria
Bai irakasleek eta bai ikasleek gaztelaniazko heziketa eskatu dute, ez baita besteak bezain teorikoa. Hala ere, eboluzio ona dago. Lan eskaintza publikoa izango da? Bai. Legezkoa eta arrazoizkoa da.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Gozatu aniztasuna euskaraz Aniztasuna nagusi den jendartean bizi gara. Sexu, erlijio, ideologia, hizkuntza eta jatorri kultural desberdinetako pertsonak, besteak beste, elkarrekin bizi gara gure auzoetan. Azken urteetan izandako migrazioaren hazkundeak eta prozesu honetan gure herrietara hurbildutako lagun berriek aniztasun egoera hori areagotu dute, eta, batzuek aberastasun gisa sentitu duten arren, beste zenbait kasutan, errealitate horrek zalantzak, beldurrak eta mesfidantzak sortu ditu. Horiek, gehienetan, erlijioarekin eta jarrera kulturalarekin lotutakoak badira ere, bada beste faktore bat, kultura desberdinen arteko harremana indartzeko edo ahultzeko ezinbestekoa dena: hizkuntza, hain zuzen.
H i z k u n t z a , k o mu n i k a z i o r a k o t r e s n a garrantzitsuena izanda, elkarbizitzarako oinarria da, eta, egoera berri honen aurrean, eztabaidarako gai garrantzitsu bihurtu da. Euskal jendartean, euskara hizkuntza gutxitua izanik, haren iraupenaren inguruko kezka areagotu egin da errealitate berri honekin, eta zalantzak, epaiak, usteak eta iritziak zabaldu dira, sarritan, ezjakintasunetik eraikiak.
Iritzia 2012/03/25 Ondoko lerroetan, euskara eta etorri berriak lotzen dituen gaiaren inguruan gailentzen diren zenbait mitori buelta eman nahi diegu, arriskuetatik eta beldurretatik aberastasunera eta aukeretara salto eginez. Euskara ikastea zaila da etorri berrientzat. Ez dago hizkuntza zailik ezta errazik.Txikitan hizkuntza guztiak ikasten dira adin berarekin. Gaztelania urte birekin hitz egiten hasten da Segoviako haur bat, urte birekin ikasten du txinatar batek bere hizkuntza eta berdin Mungiako haur batek euskara. Agian, Argentinatik datorren pertsona batentzat konplexuagoa izango da euskara ikastea, haren hizkuntzaren egitura eta euskararen egitura desberdinak direlako. Baina Japoniatik datorren pertsona batentzat zailtasun bera du gaztelania, frantsesa zein euskara ikasteak. Etorri berrien integraziorako, egokiagoa da beraiekin gaztelaniaz edo frantsesez aritzea, beraiek eroso sentitzeko. Jarrera hori intentzio txarrekoa ez den arren, bazterketa modu bat izan daiteke. Horrela, konturatu gabe, bertakotzat jotzen ez ditugula adierazten ari gara, euskara ez dela beraientzako hizkuntza baliagarria. Heldu berriekin euskaraz mintzatzeko saioa egiten badugu, gure artean egoteaz pozten g a re l a t r a n s m i t i t u k o d i e g u , e u s k a r a denontzako komunikazio tresna bihurtuz. Carme Junyent hizkuntzalariak esaten duen bezala, «hizkuntzak paperik gabeko
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa nazionalitatea ematen du». Eta Irrien Lagunek abesti ezagun batean dioten bezala, «Atzerritar bat tokatuz gero, hurbildu euskaraz, behintzat; zeren bestela, ulertuko du euskara ez dela beretzat». Etorri berrien seme-alaba gehienak, A ereduan matrikulatzen dira. 2010/2011ko ikasturteko EAEko datuek diotenez, baieztapen hori ez da egia. Etorkinen semealaben artean, %28,50 A ereduan eskolaratzen da, %31,42 B ereduan eta %40,08 D ereduan. Hortaz, gehienek, eredu euskalduna aukeratzen dute beraien semealaben ikasketetarako. Gainera, azken hiru urteetan D eredua igo da. Hala ere, harrera herriaren erantzukizuna da guraso etorri berriei seme-alabak D ereduan matrikulatzearen abantailez informatzea. Gure seme-alaben ikasgeletan haur etorri berriak egoteak, bertakoen euskara mailan eta erabileran eragin negatiboa du. Kasu horretan arazoa orokorra da, etorri berriak duden ikastetxeetan zein ez daudenetan. Gaur egun, ikastetxe askotan euskara mailaren eta erabileraren kezka oso nabarmena da, baina horren errua ez daukate etorri berriek; arazoa, hezkuntza sisteman eta, oro har, jendartean errotzen da. Haurrek aisialdiko eskaintza gehiena edo hedabideen eragina, ez al dute erdaraz jasotzen? Haurrek gaur egun dituzten ereduak euskaldunak al dira? Euskal Herrian lan egiteko, euskara ez da beharrezkoa. Zoritxarrez, kasu askotan egia da, eta gure erronketako bat euskarari merezi duen balioa eskaintzea da, baina etorri berriei adierazi nahi diegu Euskal Herriko toki batzuetan eta zenbait egoeratan euskaraz jakitea kontuan hartzen eta baloratzen dela, eta beraien lanerako oso baliagarria izan daitekeela. Esate baterako, taberna batean lan egiten duzunean, mediku moduan, eta
adineko pertsonak zaintzen. Euskarak gertuko harremanetarako bideak zabaltzen eta indartzen ditu. Horiek dira euskara eta heldu berrien gaiarekin lotutako hainbat uste eta mito. Baina, ohi bezala, usteek erdia ustel izan ohi dute. Baieztapen horietatik ondoriozta dezakegu euskaldunok euskararekiko ditugun gabezien eta betebeharren zama besteen lepoan jartzen dugula: euskaraz ikasten ez dutela, euskaldunak erdarara kutsatzen dituztela, ez direla integratzen, erdal ereduak nahiago dituztela, eta abar. Baina nondik sortzen ditugu epai hauek? Elkarren arteko harremanetatik sorturiko ondorioak al dira? Elkarrekin eztabaidatutako gaiak? Edo alde bakarreko ikuspuntutik ausartzen gara horrelako baieztapenak egiten? Mito horiek ekidite aldera, kulturartekotasuna proposatzen dugu, jendartean dagoen aniztasuna onartu eta errespetatzeaz harago. Orain arte, kultur aniztasuna onartu dugu, errespetu keinu baten gisa, gure bizilagun berriekin espazioak konpartituz eta gatazkak ekidinez, besteak beste. Puntu horretan gaudelarik, badugu garaia kultur aniztasunetik kulturartekotasunera salto egiteko, hau da, kulturen arteko trukea sustatzeko, interesak partekatzeko, elkarren berri izateko, elkarrekin jolasteko, hazteko eta hezteko. Amelia Barquin adituak dioen bezala, «euskara galduko bada, ez da etorkinen erruz izango; baina euskarak iraungo badu, ez da soilik bertakoen hizkuntza izango, bertakoena eta kanpotik etorritakoena baizik». Onditz Barandalla eta Ane Olabarri Bizkaiko Urtxintxa Eskola
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
"Hizkuntz eskubidea nahi badugu, ofiziala izan behar du euskarak"
Berria 2012/03/27
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak milaka herritar espero dituzte larunbatean Baionako karriketan, Deiadarraren Euskal Konfederazioarekin eta Kontseiluarekin batera, euskalgintzako herri mugimenduetako ordezkariek Deiadar manifestaziorako deia berretsi dute Baionan. Larunbat arratsaldeko bostetan abiatuko da Xaho kaiko plazatik, eta bertan bururatuko da. Ipar Euskal Herrian ez ezik, hainbat manifestazio eta ekimen eginen dira Frantziaren ezagutza ez duten lurraldeetan, bertako hizkuntzen sostenguz.
Seigarren Deiadarra eginen da larunbatean. Zer lortu nahi duzue oraingoan? Hainbat urrats egin behar dituela gogorarazi nahi diogu Frantziari. Europako hizkuntza gutxituen ituna berresteko eskatzen diogu, baita hizkuntza legea bozkatzea eta indarrean ezartzeko ere. Hizkuntza lege horrek finkatu beharko ditu hiztunok ditugun eskubideak eta eragile bakoitzaren, bereziki botere publikoen,
betebeharrak. Horrekin batera, euskarari ofizialtasuna onartzeko eskatzen dugu. Preseski, Frantziaren administrazioaren menpe diren hainbat lurraldetan eginen dira mobilizazioak, eta ofizialtasunaren aldarria da hemengo berezitasuna... Korsikan eta Ipar Euskal Herrian gure hizkuntzen ofizialtasuna aldarrikatzen dugu. Bertze herrialde batzuetan ez bezala, guk badugu hizkuntza politika kudeatzen duen erakunde publiko bat. Borondate hutsean oinarritzen den hizkuntza politika hankamotz gelditzen da ofizialtasun aitortzarik gabe. Euskaldunon hizkuntza eskubideak aitortzea nahi badugu, beharrezkoa da euskara hizkuntza ofiziala izatea. Frantses hiztunei aitortzen zaizkien eskubide berak aitortu behar zaizkie euskaldunei. Edozein herritarrek eskubidea ukan behar du, adibidez administrazioan, baliatu nahi duen hizkuntza hautatzeko. Euskarak balio juridikoa behar du. Herriko Etxe batek eginkizun guztiak euskaraz egin ditzake, baina balioa duen bakarra frantsesez egindakoa da. Balioa izateko, euskarari legezko aitortza egin behar zaio. Deitzaileen artean kolore guztietako politikariak daude: Brisson eta Maitia EEPko buru ohia eta gaur egungo presidentea, Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako presidentea... Nola ulertu behar da manifestaziora deitzea eta ez egitea bat ofizialtasunaren eskariarekin? Alderdi eta politikari guztiei eskatzen diegu sostengua. Guk argi plazaratu ditugu Deiadarreko
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa aldarrikapenak. Normalean, manifestazioan egongo diren pertsonek bat egiten dute manifestazioa deitzeko hautatu diren lelo eta aldarrikapenekin. Sostengu anitz bada, eta ona da hori. Deiadar manifestazioa, ordea, ez da zerbaiten bukaera. Beraz, manifestaziora datozen arduradun politikoek lan egin beharko dute gero haien egituretan aldarrikapen hauek gauza daitezen. Ez da aski Deiadarrera etortzea. Manifestazio ondotik, bakoitzak bere engaiamenduak hartu behar ditu, dagoen egituretan lantzeko eta zabaltzeko. Ipar Euskal Herriko alderdi gehienetako eragileak bat eginik eta lurralde historikoetako eragileak ere gauza bera. Frantziak jartzen duen traba urratzeko bide eraginkorra izango da? Badakigu hizkuntza gutxituen gaiak zatiketa handiak eragiten dituela Frantziako alderdi politikoen barruan. Kolore politiko guztietako
ordezkariek sostengua helarazi digute, beharbada batzuek beharturik eta bertze batzuek borondate osoz. Baina aitzinera egiteko oinarri garrantzitsua da. Deiadarrera joatea urrats adierazgarria da eta, lehen erran dudan bezala, geroan ere baliatuko dugu hori, oroitarazteko Deiadarrera joan baziren engaiamendu batzuk hartu zituztela. Gu Ipar Euskal Herrian borrokatzen garen bezala, bertze lurralde batzuetako jendeak ere haien hizkuntza eskubideen alde borrokatzen dira. Borroka horretan bat egiten dugu guztiek. Ofizialtasunaren aitortza edo hizkuntza legea Parisen egiten dira. Bretoiera, okzitaniera, katalana, korsikera edo euskara, denak pasatzen dira Paristik. Indarrak biltzen baditugu, eragin handiagoa ukanen dugu. Horregatik, garrantzitsua da jende anitz egotea larunbatean, Ipar Euskal Herrian eta gainerateko mobilizazioetan, ondoren presio lanarekin segitu ahal izateko.
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioari Martxoaren 17an Astigarragan Astigarraga taldeak eta Soraluze BKE taldeak jokatutako partidan gertatutakoa salatu nahi dut. Saskibaloi partida horretan gertatutako falta baten ondoren, Soraluze BKE taldeko jokalari bat epaileari hurbildu zitzaion azalpen eske, euskaraz noski. Hara non, epaile horrek «a mí háblame en castellano» esan zion, modu ez egoki baten; horretaz gain eta euskaraz zuzentzearren, teknika bat pitatu zion. Baina kontua ez da hor amaitzen: partida amaitu bezain laster, jokalaria berriz joan zitzaion azalpen eske, eta, hara non, epailea mahaira hurbildu, eta jokalari horren fitxa kentzeko eskatu zuen, horrek dakarren guztiarekin. Epaileari euskaraz zuzentzearren, Soraluze BKE-ko jokalari horri saskibaloian jokatzeko fitxa kendu diote —federazioak kontrakorik esaten ez duen bitartean—. Hori guztia partidako aktan idatzita dago, eta bai Soraluze BKE-k eta federazioak berak ere badute gertakari horren eta akta horren berri. Hori guztia azalduta, gogor salatu eta deitoratu nahi dut saskibaloiko epaile horrek izan zuen jarrera. Ez dakit noren ardura izango den hau guztia aztertzea, baina Gipuzkoako Saskibaloi Federazioari zuzentzen natzaio, horrelako kasurik berriz gerta ez dadin beharrezko diren neurri guztiak hartzeko, eta epaile horri, hizkuntza eskubideen aurka egiteagatik, kontuak eskatzeko. Bada garaia gure herrian, Euskal Herrian, euskaraz bizitzeko dugun eskubidea onartua eta bermatua izateko. Aitor Aranzabal
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
EEPrentzako diru laguntza %12 gutxitu du Eusko Jaurlaritzak
Berria 2012/03/30
Ipar Euskal Herriko eragileak laguntzeko funtsa finkatu dute, eta aurtengo lan ildo nagusiak adostu dituzte Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Frantxua Maitia EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak 2012rako lankidetza hitzarmena izenpetu dute Baionan. Iaz sei urterako hitzarmena finkatu zuten, eta asteazkeneko ekitaldian horren garapena gauzatu zuten. Horri esker, Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko funtsa finkatu dute. EEPk aitzinatu zuen bezala, eragileak laguntzeko funtsa 1,6 milioi eurorena izanen da, eta eragile nagusien artean banatuko da. Orotara, Eusko Jaurlaritzak 457.600 euroko ekarpena eginen du aurten, alegia, iaz baino 63.000 gutxiago. Orain artean egindako ekarpena, ondorioz, %12 apaldu da. Ekonomiak jasaten duen krisialdiaren ondorioa dela azaldu du Urgellek. Horrez gain, 370.000 euroko funts bat izanen da proiektuen deialdia egiteko, eta 70.000 euro bideratuko dira euskararen irakaskuntza elebiduna sustatzeko.
2012rako ezarri diren lan ildoen artean, helduen euskalduntze alfabetatzeari dagokion eremua aipatu dute, bereziki «hizkuntza gaitasunaren
mugaz bi aldeetako egiaztagirien baliokidetzea». Inkesta Soziolinguistikoa Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri ditu bosgarren Inkesta Sozio-linguistikoaren emaitzak, Arabari, Gipuzkoari eta Bizkaiari dagozkionak. Urgellek azaldu zuen agenda arazoak zirela medio, Euskal Autonomia Erkidegoko datuen tratamendua eta aurkezpena aitzinatu dituztela, baina, espero duela «uda hastapenerako, Ipar Euskal Herriko datuak eta Nafarroakoak ere» eskaintzea. Larunbatean egingo den Deiadar manifestazioari erreferentzia eginez, adierazi du espero duela, hauteskunde garai honetan «euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen duen hautagai batek irabaztea». Frantxua Maitiak, berriz, nabarmendu du Francois Holland Frantziarako presidentziarako hautag ai sozialistak hitzemandakoa. Alegia, hauteskundeak irabazten baditu Europako hizkuntza gutxituen ituna izenpetuko duela. Horretarako Frantziako Konstituzioa aldatu beharko dela azaldu du Maitiak. Gogoan atxiki behar da, ordea, Hollandek baztertu egin duela euskarari ofizialtasuna aitortzea; beraz, Hollandek ez du bere egin Urgellek finkatu irizpidea. Maitiak azaldu du EEPko presidente gisa ezin duela baina militante politiko gisa Deiadarrera joanen dela larunbatean. Bertara joateko deia egin zien euskaltzaleei, «euskararen garapena bermatzeko, funtsezkoa delako lege geriza».
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Hizkuntza irizpideak Galiziako TVG telebista publikoak kargu hartu dio aurkezle bati g hizkiaren ahoskatze estandarrena ez erabiltzeagatik. Hots, «gracias» edota «ata logo» horien partez, «jracias» eta «ata lojo» esateagatik, betiere j hori hasperenduna izanik —ekialdeko euskalkietan h hizkiaren antzera, nire fonetika ezagutzen arabera—, eta ez espainieraren j hizkiaren ahoskatze estandarrena. Real Academia Galegak onartu egiten du ofizial gisa hasperentze hori ere, baina eremu formaletarako ez du egoki ikusten. Bada kontra egiten dion hizkuntzalaririk, ofizial eta erabilia izanik, galdetzen duenik zergatik ukatzen zaion, adibidez, albistegietarako sarrera. Ezen albistegietako zuzendaritzatik etorri baita agindua, eta aurkezleak, noski, aldatu egin behar izan du ahoskera derrepentean. Gauzak etxekotzeko joera patologikoaren ondorioz, euskarazko telebista publikoan zer gertatuko litzatekeen irudikatu dut. Tarteka kritikatu izan da bertan erabili den euskara, egia —hori euskara erabiltzen denean; begira bestela zer egiten ari diren Zaindu saio estreinatu berriarekin—. ETB1en euskara irizpideak zeintzuk diren zuzen jakin gabe — badago jakiteko modurik, dokumenturik?— pentsatzekoa da Euskaltzaindiaren arauak
Iritzia 2012/03/25
jarraitzen direla, estuki. Eta, ondorioz, j hizkiaren k a s u a n , l u z e g a b e, Euskaltzaindiak dioena egiten dela. Hots, salbuespenak salbuespen, j letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa y denez, albistegietan-eta ahoskera hori ematen zaiola. Hala ere, eta gaurko egoera kontuan izanik, pentsatzen dut espainiera eta frantsesaren j estandarrak ere, onartuak izanik, lasai asko erabil litezkeela egoera informalagoetan, telesail batean, esaterako. Ez dakidana da Lekeitioko tertuliakide bati j hizkia herriko ahoskeran egiteagatik kargu hartuko lioketen. Baina arrazoi duzue, txikikeriak dira horiek guztiak. Galegoen kasuan ere bai, arazo puskaz larriagoak dituzte: galegoa erabiltzen ez duten tertuliakideak, estandarra erabiltzen ez duten esatariak, gaztelaniaren meneko galegoa erabiltzen dutenak, akats larriak dituzten idazkun etengabeak, eta abar. Ez dakit horietako zenbat ekar daitezkeen gurera, horietako zenbat ditugun benetako arazo. Saioaren araberakoa ere izango da, seguru. Baina orduan, zergatik ez, zalantzak uxatzeko, hizkuntza irizpideak txukun argitaratu? Aritz Galarraga
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Apirila
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Euskararen aldeko legea galdegin dute milaka euskaltzalek Baionan
Berria 2012/04/01
Milaka eta milaka euskaltzalek euskaraz bizitzeko aldarria egin dute Baionako karriketan, eta eskubideen bermea eskatu Deiadarra joa zegoen, eta euskaltzaleek indartsu erantzun diote Baionako karriketan. 7.000 lagunek irrintzi ozena egin dute, «Parisen entzun dezaten euskaraz bizi nahi dugula». Euskal herritarren hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko, euskararen ofizialtasuna, lege eraginkorra eta Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izenpetzeko eskatzen zuten D e i a d a r r a re n a n t o l at z a i l e e k . E u s k a l Konfederazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritarrek emandako indarra nabarmendu dute. Parisek horri erantzun beharko diola nabarmendu zuten. Egun handietako giroa zegoen Baionako karriketan manifestazioa abiatu aitzin. Euskalgintzako eta kultur arloko eragile anitz zeuden bertan, bertzeak bertze, Juan Mari Torrealdai, Sagrario Aleman, Aurelia Arkotxa, Beñat Oihartzabal, Xarles Bidegain, Daniel Landart, Koldo Tellitu, Iñaki Lasa, Garbiñe Petriati, Frantxua Karrere edo Erramun Baxok. Arduradun politiko ugari ere bai, hala nola Alain Iriart kontseilari nagusia, Christian Bessonart Hautetsien Biltzarreko presidentea, Martine Bisauta eta Jean Rene Etxegarai Baionako hautetsiak, Roland Hirigoien Aturri-Errobi Herri Elkargoko presidentea, Laurence Hardouin, Peio Etxeberri-Aintzart eta Anita Lopepe EHBaiko ordezkariak eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria.
Nabarmena izan zen alderdi sozialistako arduradunen presentzia, han izan baitziren Frantxua Maitia Akitaniako kontseilaria eta EEPko burua, Frederique Espagnac Frantziako senataria eta Kotte Ezenarro Kontseilu Nagusiko presidenteordea. Frantziako presidentziarako hauteskundeen atarian, garrantzi handia duen elementua da.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Manifestazioa Xaho kaiko plazatik abiatu zen. Euskalgintzako ordezkariek Euskara, eskubide bat, lege bat zioen banderola bat zeramaten manifestazio buruan. Horren gibelean, Koadro legala hizkuntza politika ausarta egiteko, euskararen ofizialtasuna eskatzen zuen Deiadar kolektiboaren banderolak. Gibelean hautetsien banderola, euskararen ofizialtasuna eskatuz. Kontaezinak ziren haien gibelean ikastola eta herri bakoitzak egindako sostengu banderolak. Alta, guztien gainetik fotokopia xume batzuk ikusten ziren, Euskaraz bizi nahi dut ziotenak. Manifestazioko lelo ofizialei zentzu osoa ematen zion eskari argia. Baionako karrika nagusien itzulia egin zuen manifestazioak, eta Xaho plaza amaitu zen. Bertan egin zuten bukaerako hitzaldia. Bukatu zelarik hitzaldia, oraindik heltzen ari ziren gibeleko partean zihoazen manifestariak. Markak hautsi Atzoko mobilizazioan izandako parte hartzeari erreferentzia eginez, Ipar Euskal Herrian euskararen alde egin diren manifestazioetako «marka guztiak» hautsi zirela nabarmendu zuten Pantxika Maitiak eta Paul Bilbaok, Euskal Konfederazioaren eta Kontseiluaren izenean. Frantzian euskarak eta halako hizkuntzek ez dutela oraindik ezagupenik nabarmendu zuten. «Alta, beste edozein hizkuntza komunitatek bezalaxe, euskaldunok baditugu hizkuntza eskubideak». Deiadarreko leloetan egindako eskariez gain, alegia, euskara ofiziala izatea, Frantziak Hizkuntza Gutxituen Aldeko Ituna izenpetzea eta eragile bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak finkatuko dituen hizkuntz lege eraginkorra bozkatzea eta indarrean jartzea, Deiadarrean bildutako jendeek normaltasun osoz euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen zutela azpimarratu zuen Bilbaok. «Euskara berezkoa da gure herrian, estatus ofiziala eman behar zaio,
lehentasunezkoa egun duen egoera gutxituari amaiera emateko, baita eta ezagutu beharrekoa ere», gaineratu zuen.
Hizkuntz eskubideen urratzeen adibide ugari daudela gogoratu zuen Pantxika Maitiak, bertzeak bertze bi adibide eman zituen. Batetik, ikasketa prozesu osoa euskaraz egin ondoren baxoa frantsesez egin behar duten ikasleena, eta, bestetik, euskal hedabideek diru laguntzak emateko garaian pairatzen duten diskriminazioa, lana euskaraz egiteagatik. Egoera hori gainditu ahal izateko lege baten beharra dagoela nabarmendu zuen Maitiak. «Lege babes horrek euskaldunok pairatzen ditugun diskriminazioen bukaera ekarri behar du». Frantsesa erabilia eta garatua den heinean euskara garatu eta erabili behar dela erran zuen, bizki publikoko arlo guztietan. Horrela, herritarrei hizkuntz eskubideak onartuko dizkien legea eta botere publikoei betebeherrak finkatuko dizkien legea beharrezkoa dela azaldu zuen. Urrats bat Bilbaok eskerrak eman zizkien bildutako herritar eta hautetsiei. «Gaur egungo manifestaldia euskararen berreskurapen osora eramanen gaituen bidean beste urrats bat baino ez da», ohartarazi zuen. Botere publikoei dagozkien eginkizunak betetzeko deia egin zien, eta hori
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila lortzeko bermerik handiena herritarren mobilizazioa dela nabarmendu. Manifestazioan egon ziren arduradun politikoei eskari zehatza egin zieten. Bakoitzak bere mailan, eta diharduen erakundetik hasita, euskararen irakaskuntzan,
transmisioan eta eguneroko bizian erabili ahal izateko neurrietan eragitea eskatu zieten. «Euskararen geroa gure eskuetan dago».
Erreakzioak Frederique Espagnac (PS, Frantziako senataria) «Gure hizkuntzen eskubideak aldarrikatu nahi ditut. Aurki Europako Ituna izenpetzea espero dut, eta lege xede bat lantzen ari gara Frantziako Senatuan. Nihaur euskararen ofizialtasunaren aldekoa naiz». Frantxua Maitia (Akitaniako kontseilaria) «Militante gisa nago manifestazioan, lege bat izan dadin. Mintzaira menperatuek lege koadro bat behar dute, eta horiek zaintzeko, Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izenpetu behar du». Kotte Ezenarro (Kontseilu Nagusiko presidenteordea) «Kontseilu Nagusiko lehen presidenteorde gisa nago manifestazioan. Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna ahal bezain laster izenpetu behar da. Jazarpen honek luze iraun du, eta garaia da hori aldatzeko». Alice Leiziagezahar (Akitaniako kontseilaria) «Euskarak behar du ofizialtasuna, frantsesaren eta gaztelaniaren heinean. Horretarako, legeak aldatu beharko dira, koofizialtasuna indarrean jartzeko eta lege egokien bidez euskara garatu ahal izateko». Peio Etxeberri-Aintziart (EH Bai) «Eztabaida ez da euskara anitz edo gutxi lagundu behar den. Tresna eraginkor bakarra ofizialtasuna da, frantsesaren eta euskararen artean eskubide berak bermatzeko. Adostasun hori onartu behar dute alderdiek». Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundia) «Deiadar manifestazioa sostengatzera etorri gara, Frantziari egiten dioten ofizialtasun aldarria sostengatzera. Euskara, ofiziala izan gabe, ez da biziko. Frantziako erakundeetara heldu behar da aldarria». Jagoba Zulueta (LABeko euskara arduraduna) «Deiadarrean parte hartu dugu ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak Euskal Herri osoan aldarrikatzeko. Frantziako estatuak baliatzen duen ukazioari erantzun behar zaio herri modura, langileen sostenguz». Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko presidentea) «Euskararen normalizazioan ezinbestekoak gara guztiak, eta apostu handia dugu aurrean. Une garrantzitsu batean gaude, eta beharrezkoa da herritarren mobilizazioa Deiadarreko aldarriak lortzeko».
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
«Berriro indartu beharra daukagu euskararen aldeko herri mugimendua»
Berria 2012/04/02
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, lehendakari berria du: Mikel Irizar. Garai zailak izan arren, «ilusioz» dago. «Euskararen inguruan diskurtso berri eta erakargarriak eraiki behar ditugu». Mikel Irizar (Or maiztegi, Gipuzkoa, 1954) Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakari berriaren hitzak dira. Atzo hartu zuen kargua Irizarrek, Durangon (Bizkaia) To p a g u n e a k e g i n d a k o b a t z a r r e a n . Etorkizunerako gakoa herritarren eta erakundeen arteko elkarlana dela nabarmendu du, eta horri esker lortuko dela euskarazko hedabideek eta euskara elkarteek egun duten egoera zaila gainditzea. «Gizartearen ekimenarekin eta erakundeen ahalmenarekin lortuko dugu».
Ilusio handiz. Egia da momentu zailak direla. Baina une zailetan beti egoten dira aukera handiak. Euskara elkarteek eta euskarazko hedabideek jauzi kualitatibo bat emateko aukera dutela uste dut. Aukera bat bezala ikusi behar dute krisi hau. Horretarako, funtsezkoa da elkar hartuta funtzionatzea. Gainera, ohituta gaude egoera zailetan funtzionatzera, gerri buelta handi xamarra dugu halako egoeratarako.
Tokiko hedabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzeko tresna izango da Tokikom. Topagunea sortu zenean, ikusi zen tokiko hedabideak oso tresna garrantzitsua zirela euskararentzat. Hala, herri askotan sortu ziren. Gero bakoitzak bere garapena izan zuen. Orain, egoera ikusita, inoiz baino premiazkoagoa iruditzen zaigu batzea. Irudikatzen badugu euskarazko hedabideen egitura bi solairuko etxe bat bezala, Tokikomen lana litzateke beheko solairua, tokiko hedabideena, ondo antolatzea. Goiko solairuan hedabide nazionalak egongo lirateke, eta lortu behar dena da bi solairuen arteko eduki jario bat: goitik behera, eta behetik gora.
Topagunea ez da geldirik egon. Duela gutxi Tokikom enpresa sortu zenuten. Zein helbururekin?
Euskarazko hedabideek hasitako hausnarketarako eta elkarlanerako ekinaldian ere parte hartzen duzue.
Nola hartu duzu Topaguneko lehendakari kargua?
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Bai. Martin Ugalden duela gutxi aurkeztu zen dokumentu bateratua sinatu genuen. Uste dugu Tokikomen dinamikarekin osagarria dela. Nahiko genukeena da, lehen esana bezala, elkarlana indartzea tokiko hedabide eta hedabide nazionalen artean. Horrekin, gure etekin komertzialak gutxitu egiten dira agian, baina funtzio soziala, areagotu. Horrekin erakundeak bultzatu nahi ditugu gure funtzio soziala onartu eta diru-laguntza politika batetik hitzarmen politika batera igarotzera. Ikastolen antzeko izaera edo estatus bat nahi dugu. Etorkizunera begira erronka asko dituzue. Bai, Martin Ugalden egindako agerraldian zerrendatu genituen. Garrantzitsuenetakoa da eredu aldaketara egokitzea. Eredu horretan negozio bide berriak topatu behar ditugu. Birmoldaketa sakon bat egin beharko da, eta iraultza digitalak ekarritako aldaketetara moldatu. Izan ere, aldaketa handia izan da herritarrek hedabideak kontsumitzeko duten ohituretan. Horretarako, egitura sendo bat osatu behar dugu, eta funtsezkoa izango da ez bakarrik gure arteko elkarlana, baita erakundeekin duguna ere. Horregatik proposatu genien elkarlanerako mahai bat sortzea. Bakarrik egitea ezinezkoa da. Non dago etorkizuna? Zaila da hori erantzutea. Baina garrantzitsua iruditzen zaigu eskualde bakoitzean agerkari digital multimedia bat sortzea. Agerkari horiek guretik mundura egon behar dute antolatuta. Publizitatea ere egoera horretara egokitu behar dugu, eta bezeroak errealitate horretara erakarri. Hor dago gure erronka. Erakundeak elkarlanerako borondatez ikusten dituzue?
Nik eskatzen diedana da solas egiteko kanal zintzoak jartzea. Izan ere, dirua garrantzitsua da, baina are gehiago epe ertain eta luzerako diagnostiko bateratu bat egitea. Hori lortzen badugu, unean uneko zailtasunei aurre egiteko gai izango gara. Euskara elkarteen egoera ere ez da batera erraza, ezta? Alor horretan ere, herri mugimendua ahuldu egin da. Lozorroan egon gara. Erakundeen esku utzi dugu hizkuntza politika egiteko eta normalizazioa sustatzeko ekimena. Herri ekimen hori berreskuratu behar da; gainontzean, lortu genituen gauzetako batzuk galtzeko arriskua dago. Hor lan handia dugu egiteko. Topaguneak azken urteetan egindako hausnarketa bide horretatik doa. Euskara elkarteek akuilu izan behar dute berriro ere euskararen zabaltzean eta normalizazioan. Gizarteak berriro mobilizatu behar du, eta norbanako gisa euskaldun izateko konpromiso hori indartu, handitu. Emozioetan eta jarreretan eragin behar dugu. Beharrezkoa da baita ere euskararen inguruan diskurtso modernoak eraikitzea; ez bakarrik historiaren eta eskubideen ikuspegitik. Ekologiaren eta berdintasunaren alorra ere landu behar da. Asko begiratu behar diogu feminismoari, adibidez. Jabekuntzatik hainbat egoera iraultzea lortu dute. Lan handia dago horretan, baina horrekin urrats handia egingo genuke. Haizeak euskararen alde jotzea lortu behar dugu. Funtsezkoa da hori. Hizkuntz politikek zertan lagundu dezakete? Nolakoak izan behar dute politika horiek? Nik uste beharrezkoak direla, baina horien eraikuntzan parte hartu behar dute herritarrek. Herritarren ekimenarekin eta erakundeen ahalmenarekin gauza asko lor
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila daitezke. Hori uztartzea funtsezkoa da. Ez bakarrik euskararen alorrean, guztietan. Krisitik ateratzeko ere funtsezkoa da hori. Azken urteetan hori falta izan dela uste dut. Zerekin konfor matuko zinateke kargua uztean? Konformatuko nintzateke euskararen aldeko herri mugimendu hori ber reskuratzearekin eta hizkuntzaren gaia gatazka politikotik ateratzearekin.
Horrekin batera, elkarlana sendotzea nahiko nuke, bai hedabideen artean, bai erakundeekin.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Itunak bainoago, politika egokiak eskatu dituzte euskararentzat
Berria 2012/04/03
Euskararen inguruan akordioa osatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; prest dute lehen zirriborroa «Elkarlana aipatzen duen aldetik, akordioa urrats bat da. Baina, gero, gauzatzeko baliabideak jarri behar dituzte. Eta hori zail ikusten dugu. Are gehiago bi administrazioek hizkuntz politikara bideratu duten dirua gutxitu dutela kontuan hartuta». Nafarroako Euskararen Kontseiluko kide Joxerra Olanori eta Mikel Belaskori sentipen «gazi-gozoa» eragin die Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan sinatu nahi duten lankidetza hitzarmenaren zirriborroak. Itun bat baino gehiago hizkuntz politika eraginkorrak behar direla esan dute. «Egungo politikak erabat aldatzea ekarriko luke horrek», nabarmendu du Olanok. Nafarroako Gober nuko Hezkuntza Kontseilari Jose Iribasek eta Euskarabideko zuzendari Maximino Gomezek ostiralean aurkeztu zuten akordioaren zirriborroa Nafar roako Euskararen Kontseiluan. Hitzarmenaren zirriborroaren arabera, Hegoaldeko bi erakundeak elkarlanean arituko dira helduen euskalduntze eta alfabetatzean. Horretarako, urratsak egingo dituzte euskara irakasteko curriculuma parekatzeko eta garatzeko. Gainera, bi administrazioetako langileei aukera emango diete helduentzat antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzeko. Egoki ikusten badute, gainera, elkarrekin prestatu eta hedatuko dituzte curriculumeko materialak.
«Horiek baino garrantzitsuagoak diren gauza asko daude, gure ustez. Adibidez, euskara ikasteko motibazioa sustatzea. Herri ekimeneko euskaltegien lanaren aitortzarik ez da egiten, eta ez da ezer esaten, ezta finantzaketaren inguruan ere», salatu du Olanok. Gainera, akordioaren zirriborroan garbi utzi dute: curriculumean argi ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa «bi entitate politiko, instituzional eta administratibo desberdinak direla». Horri erreparatu dio Belaskok. Izan ere, beste puntu batzuetan ere aipatzen dute hori. «Nafarroako Gobernuak argi utzi nahi izan du horrekin hori errespetatzen ez bada prest egongo litzatekeela akordioa apurtzeko». Euskararen gaitasun maila egiaztatze probak eta sistemak ere elkarlanean diseinatuko dituzte. Eta ikerketak eta mapa soziolinguistikoak egitean lortzen dituzten emaitza eta datuak elkarri pasatuko dizkiote. Adierazle soziolinguistikoen sistemak eta hizkuntza politika prestatzeko esperientziak ere partekatuko dituzte bi administrazioek. Itzulpengintza elkarlana Itzulpenena da akordioan jaso nahi duten beste alorretako bat. Legeen nahiz itunen
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila itzulpenera egongo litzateke bideratuta bi erakundeen arteko elkarlana. Zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen egiaztapenen inguruko informazioa ere partekatuko dute. Gainera, bi administrazioetako itzulpen zerbitzuek egindako itzulpenak trukatu ahal izango dituzte. Horri lotuta, konpromisoa hartu dute itzulpen memorien banku bat sortzeko. Hala, bi administrazioek sortutako itzulpen corpusa banku horretan bilduko dute, itzultzaileek erabil dezaten. Terminoen onarpena, glosategien trukea eta haien hedapena batera egingo dute. Hala, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek Nafarroako Terminologia Batzordean parte hartzeko aukera izango du; alderantziz, Nafarroako ordezkariek ere parte hartuko dute Jaurlaritzaren batzordean. IKT Informazioren eta Komunikazioaren Teknologien alorrean dituzten baliabideen inbentarioa egingo dute, erabiltzaileek errazago eskura ditzaten, eta IKTak sortzerakoan edo egokitzerakoan bikoiztasunik izan ez dadin.
Bi erakundeek euskara nazioartean sustatzeko martxan dituzten edo abiatuko dituzten programetan parte hartzeko gonbita egingo diote elkarri. Berdin egingo dute euskararen kultura sustatzeko programetan ere. «Oso ondo dago hori. Baina jakin nahiko nuke Nafarroako Gober nuak ba ote duen programarik lurraldean euskara sustatzeko», Olanok adierazi duenez. Akordioaren jarraipena egiteko batzorde bat sortuko dute. Eusko Jaurlaritzak bi kide izango ditu bertan, eta Nafarroako Gobernuak beste bi. Gainera, HABEko nahiz Etxepare Institutuko ordezkariek batzordean parte hartu ahal izango dute, landuko dituzten gaiek hala eskatzen badute. Urtero bilduko da batzordea, eta aldeetako batek eskaria egiten badu. Aldatzeko eskaririk egiten ez bada, akordioa luzatu egingo da urtero. Bi aldeek adostu beharko dituzte akordioan egingo diren aldaketa eta berrikuntzak.
Kabitu ezina Txoko honek askotan salatu du jarrera. Tamalez, eta ikusitakoak ikusita, sortuko dira (aukera) berriak. Berripaper honen larunbateko alean Amaiur osatzen duten alderdietako hainbat kideri argitaratutako artikulua da azken kasua. Gaiaren garrantziak —espetxe politika aldatu beharrak — ezin du ezkutatu egileek euskarari —eta berripaper honi— emandako maizter trataera. Erredakzioan itzulia oharra zekarren aipatu artikuluak. Alegia: sinatzaileek —euskaraz dakitenak eta, tartean, euskararen ardura politikoa duenen bat— gaztelaniaz bidali zuten artikulua, eta berripapereko langileren batek artikulua itzultzeko lana hartu behar izan zuen. Egunen batean sinatzaile horiexek artikulua euskaraz idatzi eta erdarazko egunkari batera bidaliko balute erdaraz argitaratzeko eskatuz… Nekez kabitzen zaigu buruan Traducido en la redacción egoera. Euskaraz nahi (omen) dugunon buruan zergatik kabitzen da hain aise? Anjel Lertxundi
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
«Hizkuntza exodoari» aurre egingo diote Larragan
Berria 2012/04/04
Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute Nafarroako herri horretan, apirilaren 22an, eta Gasteizen, 21ean Euskaraz bizitzeko eta ikasteko herria utzi behar izatea salatuko du Sortzen Ikasbatuazek Larragan (Nafarroa), apirilaren 22an. Egunero, milaka ikaslek herria utzi eta errepidera atera behar dute euskaraz ikasi ahal izateko, Larragakoek adibidez; herri hori Nafarroako Gobernuak zehaztutako eremu ez-euskaldunean dago. «Hizkuntza exodotzat» jo du Sortzen Ikasbatuaz-ek gertaera hori, eta Nafarroako «zonifikazioaren» aurka eta euskararen ofizialtasunaren alde jai bat ospatuko du hiru asteburu barru. Sortzen Ikasbatuaz-ek jakinarazi berri du derrigorrezko eskolatze garaian dauden 1.400 umek baino gehiagok herria utzi behar dutela euskaraz ikasteko. Batez beste, egunero hogei kilometro egin behar dituzte ume horiek; guztien artean, bost milioi kilometro baino gehiago ikasturtero. Egoera horrek ezbeharrak eragin dituela gogorarazi dute. Larragako familia batek semea galdu zuen auto istripuz, eskolara zihoala. Haurraren gurasoak zein herri horretako biztanleak omenduko dituzte hilaren 22ko jaian. Goizeko hamarretan hasiko da «hizkuntza exodoaren» bukaera eskatzeko jaia. Janaria eta edaria ez dira faltako egun osoan, baina umeentzako ekitaldiek izango dute garrantzi handien. Puzgarriek, tailerrek, erraldoiek,
pailazoek eta zirkuak beteko dute egun batez Larraga.
«Politika eraginkorrak» Euskaraz bizitzera goaz! lelopean, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute Gasteizko euskalgintzako eragileek apirilaren 21ean, beste hainbat gizarte eragileren babesarekin. Euskarak politika «egoki eta eraginkorrak» behar dituela nabarmendu du Azaitz Gartzia Euskal Herrian Euskaraz-eko kideak. Nabarmendu du hizkuntza politikek «urte gehiegitan» eragotzi dutela euskaraz bizitzeko aukera, eta, horren aurrean, «ausardiaz» jokatu behar dela gaineratu du. Javier Maroto Gasteizko alkateak euskara ez zutela «ukituko» azaldu arren, azken hilabeteetan zenbait elkarteren diru laguntzak
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila murriztu dituztela gogorarazi du Gartziak. «Euskarak zerbait behar badu, inbertsioak behar ditu, eta euskara lehenetsi eta orain arteko egoera iraultzea ekarriko duten politikak». Eguneko ekitaldi nagusia manifestazioa izango da. Andre Mari Zuriaren plazatik aterako da, 19:00etan, Euskaraz bizitzera goaz! leloarekin. Ordea, jaia 11:00etan hasiko da, Gasteizko hirigunean, eta, bereziki, Foru plazan. Bertsoak, eragileen txokoak, mintzodromoa eta beste hainbat gauza izango dira. Salbuesteko dekretua, prest Apirilaren 17an indarrean sartuko da euskaraz ikasi dutenei euskara gaitasunari buruzko titulua erakutsi behar ez izateko aukera emango dien dekretua. Atzo onartu zuen Gobernu Kontseiluak.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Iribasi egotzi diote udalak hizkuntz politika egiteko aukerarik gabe uztea
Berria 2012/04/05
Nafarroak bertan behera utzi du 1998az geroztik euskara zerbitzuekin zuen hitzarmena; deialdi publikoa egin nahi du Hitzarmenaren alde. Nafarroan euskara zerbitzua duten 23 udaletako ordezkariek argi eta garbi utzi dute eutsi nahi diotela hizkuntza politika garatzeko Nafarroako Gobernuarekin orain arte izan duten lankidetza hitzarmenari. 1998. urtean sinatu zuten, baina berriki bertan behera utzi du Euskarabideak, bere kabuz. Horren ordez, hizkuntza politikaren inguruko diru laguntzak banatzeko deialdi publikoa eginen duela iragarri du Nafarroako Gober nuak, sistema hori gardenagoa delakoan. Udal ordezkariak ez dira iritzi berekoak. Eta halaxe azaldu dute jendaurrean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Iribasekin eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Maximino Gomezekin bilera egin baino lehen, Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean. Lankidetza jo dute euskararen normalizazioaren alde lan egiteko tresna egokitzat, eta ondorioz, orain arteko hitzarmenari eusteko eskatu diete Iribasi eta Gomezi. «Ez digute kasurik egin, ordea», erran du Atarrabiako alkate Kirio Gastearenak. Bilera luzea izan da Euskarabideko Jarraipen Batzordeko udal ordezkariek eta erakunde horretako eta Hezkuntza Departamentuko buruek egin dutena. Bi ordu ingurukoa. Emaitza, berriz, eskasa. Udal ordezkariek
lankidetza hitzarmenaren aldeko apustua berretsi dutelako, eta Nafarroako Gobernuko kideak, berriz, aldaketaren alde agertu direlako.
Gobernuaren oraingo proposamenak dituen arriskuak agerikoak dira, Gastearenaren ustez. «Udal bakoitzarekin izan nahi du harremana Nafarroako Gobernuak». Hau da, sistema berriak udalen arteko elkarlana bertan behera utziko luke. Udalak, ordea, ez daude horretarako prest. «Udalon arteko egiturari eutsi nahi diogu; Nafarroako Gobernuarekin hizketakide izaten jarraitu nahi dugu». Udal guztiek, batera. Elkarlan horrek indarra ematen diela argi dute. Gastearenaren hitzetan, hain zuzen ere, udalen indarra ahuldu nahi du Nafarroako Gobernuak, lankidetza hitzar mena bazter utzita.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Hizkuntza politikaren esparruan duten eragina lausotu, nolabait.
eta Bortzirietako euskara zerbitzuen izenean. Kezka azaldu du horregatik.
Baliabideak murriztu
Euskarabidearekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren menpe sortu eta gauzatu diren euskara zerbitzuak «kolokan» direla azpimarratu du Maritorenak, udalek ezin izanen dutelako euskara teknikarien soldata ordaindu. Lanean jarraitzeko aukera izanen duten euskara zerbitzuek ere egoera kaskarragoan egin beharko dutela gaineratu du, «euskara zerbitzurik ez duten udalek ere parte hartu ahal izanen dutelako diru laguntzen deialdi publikoan». Egoera horrek udalen arteko lehia bultzatuko duela argi du Maritorenak.
Euskarabideak mahai gainean jarri duen proposamenak nabarmen murriztuko ditu euskararen alde lan egiteko euskara zerbitzuek dituzten baliabideak. Horixe salatu dute udalek. Orain arteko diru sailari eutsi diolako Nafarroako Gobernuak, baina diru hori banatzeko, ordea, hautagai gehiago izanen delako, deialdi publikoa eginez gero. 2011. urtean, 163.000 euro eman zituen Euskarabideak euskara zerbitzua duten 23 udalen lankidetza hitzarmena garatzeko. 2012. urtean diru sail horri berari eutsi dio, baina aurtengo 163.000 euro horietatik 30.000 iazko gastuak ordaintzeko erabili dira. Saila, beraz, 133.000 eurora murriztu da, azkenean. Kopuru horri eutsi nahi dio Nafarroako Gobernuak, prestatu nahi duen deialdi publikorako. Deialdi horretan, ordea, Nafarroako udal guztiek parte hartu ahal izanen dute. Kopurua urria dela argi dute euskara zerbitzua duten toki entitateek; orain artekoa ere, 23 euskara zerbitzuen artean banatu behar izan dutena, bazelako. 2001. urtean, adibidez, 727.000 eurokoa izan zen diru saila, udalen hizkuntza politika laguntzeko. Geroztik, 11 urteko epean, %82 egin du behera; kontuan hartu behar baita euskara zerbitzuen kopuruak ere gora egin duela azken urteotan. Nafarroako Gobernuak orain hartu duen erabakiak bertze urrats bat egiten du murrizketek baldintzatutako egoera horretan. «Udalak hizkuntza politika egiteko aukerarik gabe uzten ditu erabaki honek», salatu du Maitane Maritorenak, Baztango, Malerrekako
Udal ordezkarien ustez, hori ez da euskararen normalizazioa lortzeko urratsak egiteko bide egokia. Horregatik, hizkuntza politika serioa eskatu diote Jose Iribas kontseilariari. Nafarroako Gobernuak, ordea, ez du atzera egiteko asmorik erakutsi, oraingoz. Ez, behintzat, udal ordezkariekin egin duen bileran. Alderantziz. Diru saila banatzeko deialdi publikoa berehala egiteko asmoa agertu du, Atarrabiako alkate Kirio Gastearenak ezagutarazi duenez. Deialdia eginez gero, zer-nolako urratsak egin erabaki behar dute orain euskara zerbitzua duten udalek. «Ez dugu gure arteko lehiarik nahi». Hori argi eta garbi utzi du Gastearenak, eta udalen asmoa haien arteko lankidetzari eustea dela gaineratu du. «Egoera aztertu beharko dugu, eta ikusi ea noraino hel gaitezkeen», erran du Atarrabiako alkateak. Kontseiluko kideekin bilera egin dute udal ordezkariek, eta haien arteko bertze bilera bat egiteko asmoa ere badute. Bidea elkarlana dela argi dute. Elkarlan horrek emanen diolako indarra, haien ustez, udalek egin dezaketen hizkuntza politikari.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Orain arte Euskarabidearekin hitzarmena zuten 23 euskara zerbitzuen artean daude Nafarroako eremu euskalduneko toki entitate guztiak ordezkatuta, eta eremu mistoko gehienak. Bai eta eremu ez euskalduneko baten bat ere, eremu ez euskaldunean ere euskara zerbitzua duen udalik badelako. Murrizketei bat eginda aurre egitea da udal horien asmoa. Murrizketa horiek jasan behar izan dituzten bakarrak ez direla argi dute, euskalgintzari eta euskarazko hedabideei zuzendutako sailak ere murriztu eta desagertu
Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berretsiko duela erran du Hollandek Bretainian egindako mintzaldi batean, Francois Holland PSko hautagaiak erran du Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berretsiko duela Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazten baditu. Hori egin ahal izateko, jakinarazi du prest dagoela Frantziako Konstituzioa aldatzeko, hizkuntza gutxituak hedatuak eta erakatsiak izan daitezen «munduan den hizkuntzarik ederrena, Frantziako hizkuntza ofiziala, mehatxatu gabe». Deiadar kolektiboak, berriz, eskerrak eman dizkie joan den larunbateko manifestazioan parte hartu zuten herritarrei, eta euskararen alde eragin dezaten eskatu die mobilizazioan parte hartu zuten arduradun politikoei.
direla salatu baitute. Euskara zerbitzuei eusteko beharra azpimarratu dute. Elkarlanari eusteko beharra. Euskarabidearen aurrekontua. Euskarabideak2,3 milioiko aurrekontua du aurten. Baina soilik lau erotik bat bideratzen du euskararen sustapenera. Jaitsiera nabarmenena laguntzetan egin du aurten: %46. Barneko gastua, aldiz, %14 murriztu ditu.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
«Gure lana gutxietsi dute; ari dira esaten euskara zerbitzuak ez direla behar»
Berria 2012/04/05
Nafarroako Gobernuak udalekin zuen hitzarmena bertan behera utzi izana kezkagarritzat jo du Maite Aldazek; Altsasuk euskararen aldeko apustua berretsi duela dio, baina kolokan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Iribasekin egindako bileran izan zen, atzo, Maite Aldaz. Sakanako Euskara Mankomunitateko burua da, eta Euskarabideko Jarraipen Batzordeko bertze udal ordezkariek duten kezka berak hartu du egunotan. Hizkuntza politika serioa egin ahal izateko bide zuzena lankidetza hitzarmena dela azpimarratu du.
Zuen ustez, zer dago Nafarroako Gobernuak hartu duen erabakiaren atzean? Guk uste dugu erabaki horren bidez Nafarroako Gobernuak euskara zerbitzurik ez duten udalak saritu nahi izan dituela. Eta, aldi berean, euskara zerbitzu horien lana gutxietsi nahi izan du. Diru laguntzak banatzeko martxan jarri nahi duten deialdiaren bidez hori ari dira esaten, ez dela beharrezkoa udalek euskara zerbitzua izatea. Udalen arteko lehia bultzatzen dute, gainera. Nafarroako udal guztiek izanen dutelako diru laguntzen deialdian parte hartzeko aukera?
B e r e k a bu z e r a b a k i d u N a f a r ro a k o Gobernuak hitzarmena bertan behera uztea. Ezustean harrapatu zaituzte? Susmoa bagenuen. Euskarabidearen Jarraipen Batzordeko aurreko bileran bota zuten diru laguntzak banatzeko deialdi ireki bat egiteko aukera. Kontua da orain batera bidali digutela deialdi hori egiteko zirriborroa eta hitzarmena bertan behera uzteko erabakia. Astebeteko epea baino ez dugu izan dena aztertzeko.
Bai. Baina ez dute diru saila handituko. Kontua da aurrerantzean Nafarroako Gobernuaren asmoa dela jarduerak diruz laguntzea. Guk ez dugu uste bidea hori denik. Zein da bidea? Hizkuntza politikak behar du plangintza. Orain arte, hain zuzen ere, hitzarmenaren bidez horixe egin dugu guk. Hitzarmen horretan parte hartu dugun 23 udalen arteko lankidetza bultzatu dugu, denon artean egin dugu plangintza, eta bakoitzak ardura bat hartu du; baina denok egin dugu lan guztiondako. Kanpaina bateratuak egin izan ditugu. Gure arteko lan horren emaitza izan
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila dira, adibidez, Etxepare Saria, helduen euskalduntzea lortzeko kanpainak eta euskarazko katalogoa. Hori desagertuko da lankidetza hitzarmena bertan behera utzi eta gero? Udalen arteko lankidetza bazter utzi nahi dute, eta gure arteko lehia bultzatu. Euskara zerbitzuen eguneroko lanean nolako eragina izan dezake hartutako erabakiak? Nafarroako Gobernua murrizketak egiten hasi zenean, argi eta garbi esan zuen hizkuntza politika udalen ardura ere bazela. Hitzarmenaren helburua, hain zuzen ere, horixe izan da beti. Guk argi dugu plangintza bat behar dela hizkuntza politikaren esparruan, bultzatu behar dela ahalik eta udal gehienetan euskara zerbitzua izatea. Kontua da hitzarmenik gabe hainbat herritako euskara zerbitzuak kolokan geldituko direla, hitzarmen horri lotuta daudelako. Diru laguntza hori gabe, desager daitezke zerbitzuak. Irantzukoa, adibidez, desagertu egin da jada, eta beste zenbait kolokan dira. Sakanan zein da egoera? Guk ez dugu gure euskara zerbitzua kolokan ikusten. Haren aldeko apustu garbia egin dugu, gainera. Hiru teknikari ditugu Sakanako Mankomunitatean. Hala ere, azpimarratu nahi dugu hitzarmena egokia iruditzen zaigula, eta haren aldekoa era badela gure apustua, bide zuzena hori dela uste dugulako. Kontua da diruz hornitu egin behar dela. Orain arte, hitzarmena indarrean egon bada ere, zenbaitetan ez dute bete, ez dute banatu adostutako dirua, baina hala ere, haren alde egin dugu.
Hitzarmena gabe, udalek ere arazoak izan ditzakete euskararen aldeko lanari eusteko? Bai. Udalen egoera ekonomikoa ere zaila da. Guk hizkuntza politika serio baten alde egin dugu, baina baliabiderik gabe zaila da lan egitea. Zer mezu helarazi nahi diezue herritarrei? Udalek, mankomunitateek, euskalgintzak eta herritarrek ere, denek egin behar dugula euskararen alde. Herritarren presioa behar dugu. Garai gogorra da hau.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
«Euskarak dialean bere lekua ziurtatuta eduki beharko luke»
Berria 2012/04/08
Bi lizentzia lortzen saiatuko da Hala Bedi; bietako bat, euskara hutsean. Lehiaketara aurkezteko proiektuen lanean buru-belarri dabil Iñaki Ziarsolo (Ermua, Bizkaia, 1978). Zortzi urte dira Hala Bedi irratian hasi zela, eta Zaharrak berri irratsaioa aurkezten du. Nola baloratzen dituzue lehiaketako oinarriak? Hutsune nabarmenak ditu. Batetik, gurea bezalako irrati libre eta komunitarioak ez ditu kontuan hartzen. Komunikabide lokalak eta tokian tokikoak lehenetsi beharrean, Madrilen egoitza duten irrati handien neurrira egindako lehiaketa da; lehendik ere diala horrelakoekin beteta daukagu, gainera. Herrialde zibilizatuetan ez bezala, dialean existitzen diren hiru sektoreak; irrati publikoak, irrati komertzialak eta irrati komunitarioak kontuan hartu beharrean, lehenengo biak baino ez ditu aintzakotzat hartzen. Txikiak desagerrarazteko eta handien nagusitasuna areagotzeko pentsatuta dago. Eta bestetik, hutsaren hurrengoa da euskarari ematen zaion garrantzia. Euskararentzat erreserbak egin arren, gainontzekoei ez zaie obligaziorik ezartzen euskaraz emititzeko. Zer diozu? Gure hizkuntzak duen egoera kontuan hartuta, onartezina da euskararentzako
gutxienekorik ez ezartzea. Jakina da komunikabideek hizkuntza baten normalizazioan duten garrantzia; ondorioz, euskarak dialean bere lekua ziurtatuta eduki beharko luke, gure ustez; ezin da balizko borondatearen esku utzi. Beste behin, txikia, gutxitua eta zapaldua dena, are ikusezinago bihurtzeko arriskua dago. Gazteleraz entzun ditzakegun irratien kopurua eta euskarazkoena ikusiz gero, ulertezina da nola ez den euskararen aldeko neurririk hartzen; helburua hizkuntza gutxitua normalizatzea bada, behintzat.
Irrati komunitarioen esparrua nola geldituko da ? Hori ikusteko dago, baina irrati bakoitzaren egoera eta izaera ezberdinak kontuan hartuta, bakoitzak bere bidea egingo du. Irrati libre
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila batzuen kasuan, adibidez, ez dute lehiaketara aurkezteko aukerarik izango, beraien eskualdean ez delako lizentziarik banatuko. Beste batzuk, zuzenean ez dira aurkeztuko, eta horri ere zilegi deritzogu. Tas-Tas, Antxeta edo gure irratiaren kasuan lehiaketan parte hartzea erabaki badugu, erantzukizun sozial bat ere badugulako dela esango nuke. Dialean egoteko eskubidea dugula aldarrikatzeko modu bat da. Lizentziarik lortzen ez duten irrati libreek lehen bezala jarraituko al dute? Dekretuak esaten duenaren arabera, lizentziarik gabe emititzen jarraitzen duten irratiak itxi egingo dira eta horretarako polizia bidaliko da hala behar izanez gero. Hau ere ez da kontu berria, lehenago ere pasa dira horrelakoak gurean. Etorkizunean zer gertatuko den ez dakigu, zaila iruditzen zait orain polizia gurea bezalako irrati bat ixtera etortzen irudikatzea, emititzen daramagun denboragatik eta denbora honetan zehar lortu dugun babes sozialagatik batez ere, baina hori ikusteko dago. Guk, gure aldetik, argi daukagu lizentziarekin edo gabe, uhinetan jarraituko dugula. Gurea bezalako komunikabideak beharrezkoak dira, dialari kolore apur bat ematen diotelako. Hala Bedik bi lizentzia eskatzeko asmoa du; bat, euskaraz. Nolakoa izango da euskarazko proiektu berria? Euskarazko irratia sortze prozesuan da, hilabeteak daramatza talde batek astero elkartzen, eta eguneroko inurri lan horretan. Gure kasuan, gauzak astiro eta ondo egin behar dira; asmoa ezagutarazi lehenengo, eta hainbat eragilerekin bildu, bazkide berriak egin hurrena eta emititzen hasi azkenik. Gure asmoa da euskarazko irrati honek orain arteko Hala Bediren izaerari eustea. Hurbileko irrati
bat izatea nahi dugu, freskoa eta ezberdina. Argi utzi nahi dugu, hala ere, programazioarekin apurka-apurka hasiko garela. Ezin dugu hasieratik sekulako programazioa eskaini; hori ere jendearen parte hartzea handitu ahala garatuz joango den zerbait izango da; guk hor rela funtzionatzen dugu. Gazte batek euskarazko hip hop irratsaio bat egiteko beharra sentitzen badu noizbait, Hala Bediko ateak zabalik izango ditu, eta behar horiek sustatzeko lana ere egin beharko dugu geure aldetik. Zer ekarriko lioke Hala Bediri bi lizentzia lortzeak? Emititzen jarraitu ahal izateko segurtasuna eta inork zapalduko ez zaituen bermea; diala nola dagoen ikusita, batez ere hiriburuetan, ez da gutxi. Horrekin batera, buruko minen bat edo beste ere bai, baina guk apustutzat hartzen dugu; jende berria erakartzeko eta proiektu honek aurrera egin dezan, gakoa da guretzat gauzak ondo egitea. Ondotik, diru laguntza izateko aukera izango al zenukete? Horrek ez gaitu gehiegi kezkatzen. Hala Bedik autogestioari esker iraun du bizirik ia 30 urte, eta gure oinarri ekonomiko nagusia gure bazkideak izango dira aurrerantzean ere.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
PSNk kezka azaldu du Iruñeko haur eskoletako eskaintza «eskasa» dela eta
Berria 2012/04/11
aukera. Horiek aurrematrikula egin eta gero, 774 plaza berri eskaini dituzte aurten Iruñeko haur eskola publikoek.
Iruñeko PSNko udal taldeak «kezka handia» azaldu du hiriko haur eskola publikoen leku eskaintza «eskasaren» inguruan. Urtero-urtero haur eskola publikoetan lekurik gabe gelditzen diren umeak ehunka direla ohartarazi du PSNk, eta kritikatu du aurten ere egoera horrek ez duela hobera egin: «Buztintxuri eta Milag rosa haur eskolak irekitzeak arazoaren zati bat konpondu du soilik». Haur eskolek eskainitako plazen eta hizkuntza eskakizunen gaineko azterketa sakon bat egiteko eskatu du PSNk,
«gurasoek zehazki jakin dezaten zein den eskaintza eta zer topatuko duten». Aurrematrikulen datu ofizialik ez da oraindik, baina, behin-behineko datuen arabera, Iruñeko haur eskola publikoetan izena eman duten 0 eta 3 urte bitarteko 1.421 haurretatik 647k ez dute tokirik izango. Hortaz, lekurik gabe gelditu dira %45 ume. Aurreko ikasturteetan jada lekua zeukaten haurrek zuten aur rena izena emateko
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Ibilbide orria Ipar Euskal Herrirako instituzionalizazioak badu ibilbide orria. Garapen Kontseiluak joan den astean onartu zuen, kasik aho batez, eta hautetsien kontseiluaren esku utzia du jada, horrek ere onar dezan. Estatus bereziko Lurralde Elkargoa izanen da Ipar Euskal Herrirako, berezko eskumenekin. Bitariko lantalde bat osatuko da, eskumen horiek definitzeko eta udazkenerako Ipar Euskal H e r r i r a k o l u r r a l d e k o l e k t i b i t at e a re n e z a u g a r r i a k fi n k a t u k o d i t u e n l e g e proposamena prestatzeko. Hautetsien artean kontsentsua lortzen bada, Frantziako parlamentuan urtea bukatu gabe aurkeztua izan beharko du. Trabak ez dira bakanak izanen. 200 urteren ondoren, Pirinio Atlantiko departamenduaren zatiketa ez da bat-batean helduko. Alain Rousset Akitaniako lehendakariak ere ez luke begi onez ikusiko Akitania barnean eskumen bereziko edo Akitaniaren pareko izanen litzatekeen euskal lurralde kolektibitate bat. Eta Roussetek eragin zuzena izan dezake etorkizuneko erabakietan François Hollandek irabaziko balu, ministrogaien kinieletan agertzen baita gizona. Eta, oro har, Ipar E u s k a l H e r r i k o h a u t e t s i e k Pa r i s e k o erabakiguneetan izan dezaketen pisua ikusteko dago. Baina gero gerokoak. Bizkitartean, lurrak bira oso bat eman du Ipar Euskal Herrian. Lehenago edozoin lurralde ezagupenen kontra ziren hautetsi eta eragileak, emeki-emeki alde agertzen ari dira. Iraun dezala.
Berria 2012/04/13 Martxoaren 31ko Deiadar manifestaldi arrakastatsuaren ondoren, hizkuntza politikak ere bere ibilbide orri propioa beharko du, frantziar lehendakaria eta gobernua edozoin izanik ere, Euroituna izenpetu ala ez, lege bat izan ala ez, euskal instituzio bat izan ala ez. Hizkuntza politika publikoaren bigarren aroa hasteko garaia izanen da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Arlo guziak hunkitu beharko dituena, eta baliabidez hornitua. Hur Gorostiaga
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Ibilbide orria Ipar Euskal Herrirako instituzionalizazioak badu ibilbide orria. Garapen Kontseiluak joan den astean onartu zuen, kasik aho batez, eta hautetsien kontseiluaren esku utzia du jada, horrek ere onar dezan. Estatus bereziko Lurralde Elkargoa izanen da Ipar Euskal Herrirako, berezko eskumenekin. Bitariko lantalde bat osatuko da, eskumen horiek definitzeko eta udazkenerako Ipar Euskal H e r r i r a k o l u r r a l d e k o l e k t i b i t at e a re n e z a u g a r r i a k fi n k a t u k o d i t u e n l e g e proposamena prestatzeko. Hautetsien artean kontsentsua lortzen bada, Frantziako parlamentuan urtea bukatu gabe aurkeztua izan beharko du. Trabak ez dira bakanak izanen. 200 urteren ondoren, Pirinio Atlantiko departamenduaren zatiketa ez da bat-batean helduko. Alain Rousset Akitaniako lehendakariak ere ez luke begi onez ikusiko Akitania barnean eskumen bereziko edo Akitaniaren pareko izanen litzatekeen euskal lurralde kolektibitate bat. Eta Roussetek eragin zuzena izan dezake etorkizuneko erabakietan François Hollandek irabaziko balu, ministrogaien kinieletan
Berria 2012/04/13
agertzen baita gizona. Eta, oro har, Ipar Euskal Herriko h a u t e t s i e k Pa r i s e k o erabakiguneetan izan dezaketen pisua ikusteko dago. Baina gero gerokoak. Bizkitartean, lurrak bira oso bat eman du Ipar Euskal Herrian. Lehenago edozoin lurralde ezagupenen kontra ziren hautetsi eta eragileak, emeki-emeki alde agertzen ari dira. Iraun dezala. Martxoaren 31ko Deiadar manifestaldi arrakastatsuaren ondoren, hizkuntza politikak ere bere ibilbide orri propioa beharko du, frantziar lehendakaria eta gobernua edozoin izanik ere, Euroituna izenpetu ala ez, lege bat izan ala ez, euskal instituzio bat izan ala ez. Hizkuntza politika publikoaren bigarren aroa hasteko garaia izanen da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Arlo guziak hunkitu beharko dituena, eta baliabidez hornitua. Hur Gorostiaga
'Pirenaica' nongoa ote? Badira urte batzuk Pirenaica aldizkariko harpidedun naizela, baina baita ere Euskal Herriko mendi federazioko bazkide. Nire haserrea oso zehatza da. Euskal Herrian egiten den aldizkari batek gure hizkuntzari ematen dion trataera eta ikusirik gainera zein den egoera are eta mingarriagoa egiten zait. Ez dago lerro bat bera ere euskaraz. Betidanik egon dira lotuta mendizaletasuna eta euskara. Mendizale federatu garenok asko gara. Zergatik ez dago artikuluak euskaraz irakurtzeko aukera bermatuta? Akats larria da, egoera kaskarrean dagoen hizkuntza gurea delako, ez bestea. Neurri moduan, harpidedun izateari utziko diot. Sentitzen dut hain gordin izatea, baina hizkuntza kontuetan epelkeriak soberan daude. Rafael Berastegi Lezarbide
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Komunikazioa. Irrati lizentziak Hego Euskal Herrian (IX)
Kontseilua: «Euskaldunak baztertu dira»
Berria 2012/04/14
Euskararen Kontseiluak «kezka handiz» hartu ditu bi gobernuen lehiaketa oinarriak. Irrati lizentziak adjudikatzeko dekretuak ez diote erantzuten euskaraz bizitzeko nahiari, eta espazioak euskalduntzeko aukera berri bat alferrik galdu dute», adierazi du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. «Kezka handiz» hartu du aurten adjudikatuko dituzten irrati lizentziak hautatzeko bai Nafarroako Gobernuak bai Eusko Jaurlaritzak onartu dituzten lehiaketa oinarriak. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok honako iritzi hau agertu du adjudikazioei buruz: «Euskaraz bizitzeko nahia lau haizeetara zabaltzen ari den honetan, azpimarratu nahiko nuke euskaraz bizi nahi duen herri bati ez diotela erantzuten bi gobernuek onartutako oinarriek, eta, beste behin, euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzeko izan dituztenean, euskaldunak baztertu egin dituzte, ez dituzte espazioak euskalduntzeko pauso eraginkorrik eman. Uhinak euskalduntzeko erabaki irmorik ez da hartu». Eusko Jaurlaritzaren lehiaketari dagokionez, 1986. urtetik ez da inolako erabakirik hartu irratietan euskararen presentzia arautzeko. «Kontseiluan beti gogorarazi dugu hizkuntza politika bi bidetatik egin daitekeela: arau bidez eta laguntza bidez. Dekretua oso berandu datorrela adierazi behar dugu». 1991. urtetik hona euskaldunon kopurua Euskal Autonomi Erkidegoan 181.000 lagunetan egin du gora. Hala azaldu du
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak azken inkesta soziolingustikoaren datuak aurkeztutakoan. «Hartara, ez du zentzurik gero eta hiztun gehiago garela esateak eta irratietan euskararen presentzia bermatzeko erabikirik ez hartzeak. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika kudeatzen dutenek beti adierazi dute progresibotasunaz jardun behar dela, eta irrati lizentziak adjudikatzeko dekretuan ez zaigu iruditzen progresibotasun horri erreparatzen zaionik». Paul Bilbaok gogora ekarri du lurreko telebista digitalaren adjudikazioa. Kontseiluak kritika zorrotza egin zuen LTDaren adjudikazioan ez zelako ber matzen gutxienez kate bat euskarazkoa izango zela, eta oraingoan hori zuzendu dute. «Halere, iruzurra ere aurreikus daiteke irratien adjudikazioan, euskarazkorik aurkeztu ezean, lizentzia horiek gaztelaniazko
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila irratiek har ditzaketelako». Kontseiluak, halaber, kezkagarritzat jo du euskara hutsez emitituko duten irratientzako lizentzietatik kanpo ez dela euskararen tasarik ezartzen. Euskararen presentzia «modu apalean» balioesten da. Bilbaok salatu du agintari politikoek geure hizkuntzaren berreskurapen prozesua enpresen borondatearen esku uzten dutela. «Eta azken urteotan ikusi ahal izan dugu zer-nolako jarrera erakutsi duten ia gehienek. Gobernuek hizkuntza normalizazioan urrats eraginkorrak egiteko arau egokiak abian jarri behar dituzte. Oso kezkatzen gaitu haien betekizunak hirugarrenen borondatearen esku uzteko jarrerak». 1986ko dekretuan berariaz jasotzen zen EAEko bi hizkuntza ofizialen erabilera orekatua egin behar zutela. Eta oraingo dekretu berrian irrati gehienek ez dute zertan hitz bat bera ere euskaraz egin.
puntuazioak. Iruñean gertatzen denari dagokionez, Kontseiluko arduradunak honako hau adierazi du: «Jakin badakigu Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari lizentzia ez ematea erabaki politikoa dela, baina espero dezagun oraingoan amaiera emango zaiola egoera horri». Politika berri baten beharra Kontseiluak «hizkuntza politika berri eraginkor» baterako hedabideen inguruan hartu beharreko neurriak jasoak ditu. «Arau bitartez lotu beharrekoari dagokionez, euskara hutsezko irratiei dagokienez, euskaldunak %75etik gora diren eremuetan adjudikatu beharreko irratiak euskara hutsezkoak izatea; euskaldunak %50-%75 direnetan, hiru laurdenak euskara hutsez; euskaldunak %25-50 direnetan, erdiak euskara hutsezkoak; eta hortik beherakoetan, gutxienez batean». Horrekin batera, euskara hutsez emititzen ez dutenentzat, Euskal Herrian hedatzen diren hedabideek euskararen erabilera kuota legez ezarria izango dutela agertzen du Kontseiluaren proposamenak. Kuota kalkulatzeko uneko ezagutza tasari 10 puntu gehituko zaizkio, eta tasa hori lau urtez behin berritu beharko litzateke.
Nafarroako kasuan, Bilbaok uste du Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan ezarritako oinarriak gober nu horrek euskararen aurka daraman hizkuntza politikaren isla direla: «Euskara hutsezko kateentzat lizentziarik ez dute gorde, eta euskaraz emititzeagatik emango duen puntuazioa eskasa da oso». Gainera, gogoratu du Nafarroan hizkuntza eremuen bidez ezarrita dagoen «bidegabekeriari» eusten diola euskaraz emititzeagatik ematen den
Kuotak ezartzeaz gain horiek beteko direla bermatzeko mekaniskoak ere abian jarri behar direla berretsi du Kontseiluak. «LTDan kuotak ezarri ziren, eta egun ez dira betetzen». Euskarari irrati uhinetan espazio berriak ez eskaintzeak euskararen normalizazio prozesuan aukerak galtzea ekarriko du, Kontseiluaren arabera.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Euskaldunen ardura eta borondate ona Euskara ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik». Urte saila da erran hori hedatzen joan dela, aunitzek aintzat hartua, eta behin eta berriz errepikatua. Ezin ukatu egia franko badela solas horietan, nahiz eta ez izan egia osoa. Izan ere, egia osoa gure ahalmena baino zabalagoa eta sakonagoa baita. Guraso euskaldunak, errate baterako, haurrei euskaraz mintzatzen bazaizkie ere, elkarrekin erdaraz maiz aritzen dira, haur horien beraien aitzinean. Nola erran, ordea, erdarara jotzen duten guraso horien erruz, eta horien antzera dabiltzanen ondorioz euskara galtzen dela? Segur, neurri batean eta maila batean euskara kaltetzen dela horrela, gurasoen jokaera horren eragina kaltegarri nabaria dela haurrengan. Baina segur, baitaere, bertze eragile batzuek ere badutela zerikusia hizkuntzaren galerarekin. Horietako zenbait gogoratu nahi nituzke gaurkoan. Legeak. Legeek eta legeen gainetik ibiltzen diren agintedunek erabakitzen dute euskara jakin beharra eta erabili beharra den edo ez; haien erabakia da osasungintzako langileak, medikuak nahiz erizainak, erdara hutsaren jakitun izan eta euskara ikastera ez obligatzea. Horrela euskaldunen eskubideen kontra ari dira, ez baitie beren hizkuntza propioan aritzeko aukera errespetatzen, eta euskaldunak euskara erabiltzeko oztopoak plantatzen ari dira, erabilera hori ahultzeko eta ttikitzeko. Eta maila handiko eta beharrezko jendeekin euskaraz ezin eginak, honen balioa ttikitzen du, eta erdaraz egitearen balioa eta beharra handitu. Legez gaztelera denek jakin beharra; are gehiago, euskarari lehentasuna kendu eta kanpoko hizkuntzei emateak, alemaniera edo ingelera
Iritzia 2012/04/15
izan, ondorio berdinak dakartzagu, e u s k a l d u n e n lanpostuetako aukerak murriztea. E t a zertarako euskara orduan? Duela 40 urte euskara ez zekiten edo maite ez zutenei aditzen geniena aditzeko arriskuan goaz gaur egun ere: «Herriko mugaz harat, zertarako balio du euskarak?» Legearen eta legegileen eragina handia dela oroitu behar dugu. A, baina ez da onartzen ahal euskara inori inposatzea. Hau dugu bertze gaia. Euskara indartzea eta zabaltzea nahi baldin bada, gogoz eta borondate onez hartu behar du herritarrak. Hara bertze errana, hondarreko urteetan behar bada gero eta gehiago adierazi dena. «Utikan euskara inposatzea! Nola ordea? Espainolek eta frantsesek hori egin dutela? Baina haiek gaizki egin badute eta egiten badute, guk ez dugu haien modura jokatu behar». Hauxe gauza polita! Ustez euskaltzale diren frankok hori defendatzen du, askatasun eta demokraziaren izenean. Baita ustezko soziologiak horrela erakusten omen duelako ere. Baina, frantsesen eta espainolen inposatzeak, ordea, eta gure ez inposatzeak nora garamatza? Goxo, goxo gure heriotzara. Herriaren beraren hizkuntz propioa den euskara ikasten eta erabiltzen obligatzea, zergatik ez da egiten ahal, erdarari ere bere bidea ukatu gabe? Herriak duen eskubide kolektiboa errespetatzea bertzerik ez da. Gizarte antolamenduan, hainbat gauza egitera behartzen da: zergak ordaintzea, gazteak ikastetxera joatea, errepideetan abiadura mugatuz ibiltzea. Eta horien ez betetzea isunaz zigortzen da, guttienez, kartzelaz ere bai,
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila larriagoa izanez gero. Garrantzizkoak dira, dudarik ez, gober nuen diru biltzea, errepideetako arriskuak ekiditea, eskolara guttienez urte batzuz joatea. Eta horietara obligatzea ontzat ematen da. Baina herriaren hizkuntza, galbidean dagoena gainera, ikasi beharra bezala plantatzea, hori ez omen da egiten ahal. Ni harrituta gelditzen naiz, ez agintarien jokaeragatik, hauei, azken batean, ez zaie axolarik euskaraz mintzatu edo ez. Areago, euskara desagertzea edo-eta soilik sinbolo mailan gelditzea bilatzen dute. Bai, euskaldunak izateak ez baitie beren jarrera politikoa sendotzen. Ni ez nau harritzen hainbat herritarrek erdara baino gehiago baloratzea euskara. Erdaraz ikasiak eta euskara landugabekoak, justuan etxe barreneko mintzaeraz bertzerik ez dira jabetu. Ezta beren nor izateaz ohartu ere. Euskaltzale, euskara irakasle, euskal pedagogian edo filologian adituek euskaraganako boluntarismoa gida bakar edo nagusitzat jartzeak, berriz, horrek harritzen nau eta tristetzen. Euskararen egoera baikorra aldarrikatzen dutenak bezala. Hogeita hamar urte badira, Euskal Erkidegoan elebitasunezko legedia onetsi zela, zera alegia,
Umeek euskaraz ikastearen aldeko kanpaina egin dute Iruñeko Alde Zaharrean haurrak euskaraz matrikulatzearen aldeko ekintza bat egin zuten atzo hainbat gurasok. Alde Zaharrean bertan umeak haur eskola euskaldun batera eraman nahi dutenekin zerrenda bat osatu dute, eta atzo eraman zuten zerrenda hori udal erregistrora.
herritar guztiak euskaraz nahiz erdaraz aritzeko gai eginen zituen legea. Hori errealitate bihurtzetik, ordea, aski urrun gaude. Berriki argitaratu diren datuek diotenez, azkeneko hamar urtez euskarak aitzinera %2,5 egin omen du, eremu horretan. Eta beldurgarria, Nafarroa Garaiari eta, batez ere, Iparraldeari begiratzen badiogu. Pello Apezetxea Euskaltzain ohorezkoa
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Un fallo en el sistema Cuesta creerlo. El explosivo cartel -Justizia Jauregia, rezaba- llevaba impunemente colgado dos semanas -como poco- en el nuevo Palacio de Justicia de Tudela. Nadie dio la voz de alarma. Dos semanas -tal vez nos quedemos cortos- ofendiendo la vista de los t u d e l a n o s, s o c ava n d o s u s m e n i n g e s, haciéndoles ver que lo negro es blanco y que Queiles se escribe con k.
Dos semanas -quizás alguna más- sin que, incomprensiblemente, nadie en la capital ribera se alzase ante el ultraje. Dos semanas es probable que hasta una tercera- sin que nadie clamara contra el flagrante atentado, primer escalón, sin duda, de una sórdida conspiración para subvertir el orden establecido y natural de las cosas. Dos semanas -seguro que fueron tres- sin que pasara nada de nada. Menos mal que ahí estaba Roberto para poner las cosas en su sitio. O quitarlas. La de Tudela constituye la última y chusca anécdota de una política, compartida en sus líneas generales por UPN y PSN, marcada por la obsesión y la paranoia. Una de sus líneas maestras consiste en algo tan visceralmente estúpido como impedir a toda costa que los
Iritzia 2012/04/17
moradores de casi la mitad del territorio foral puedan tener ningún contacto -ni visual n i auditivo- con la lengua que usa habitualmente otra buena parte de la población Navarra. Hay toda una legislación y una acción de gobierno encaminada a ello. El sinsentido es tal que si entras a Navarra por Endarlatsa o Ziordia hay un cartel que te saluda en castellano, euskera, inglés, francés, italiano y alemán. Si lo haces por Yesa o Cortes te siguen saludando en la mitad de los idiomas de la CEE, pero no en el cooficial de esta Comunidad. Aquí todos son posibles, menos uno. Sólo uno. En Tudela no sonaron las alarmas. Durante dos semanas -puede que incluso tres- Navarra estuvo en juego, y nosotros tan tranquilos. Los técnicos competentes elaboran ahora un informe para averiguar qué falló en los sistemas de seguridad. Espero con fruición sus resultados. Aingeru Epaltza
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Agindua Zor: hautagaiek kanpainan euskararen normalizazioaz agindutakoak
Berria 2012/04/17
Euskararen Kontseiluak «kezka handiz» hartu ditu bi gobernuen lehiaketa oinarriak. Kontseiluak www.aginduazor.eu ataria aurkeztu du. "Agindua zor" dio euskal esaera zaharrak, emandako hitza bete beharrekoa dela adierazteko eta horixe bera baliatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak alderdi edo hautagaiek euskararen normalizazioaren karira hartzen dituzten engaiamenduak bildu eta hedatzeko sortu duen ataria izendatzeko.
"Martxoaren 31n milaka lagunek euskaraz bizi nahi dut egin zuten deiadar Baionan eta hautagaiek ezin diote entzungor egin gero eta zabalagoa den nahi horri" adierazi du Paul Bilbaok, Kontseiluko Idazkari Nagusiak. "Euskarak lege babesa behar du Ipar Euskal Herrian, euskarak estatus egokia behar du nor malizatuko bada, alegia, euskarak berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta e z a g u t u b e h a r re k o a i z a n b e h a r d u . Hautagaiek bere egin behar dute herriaren eskari hori " gaineratu du Paul Bilbaok. Honela, Kontseiluak dei egiten die alderdi edota hautagaiei euskararen normalizaziorako konpromiso eta neurri sendoak har ditzaten eta her ritar rei hautag aiek hartutako konpromiso horien arabera bozka dezaten.
Atari honen bidez alderdi edo hautagaiek publikoki hartutako konpromisoak jaso eta hedatu nahi dira, gerora, hauteskunde garaian emandako hitz hori bete dezaten eragiteko. Oraingo honetan, Frantziako Estatuko lehendakaritzarako hauteskundeen karira hautagai nagusiek egindako adiaerazpenak jaso dira eta jada entzun edo irakur daitezke hautagaiek euskararen egoera hobetzeko egingo omen dutena.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Obligados a reivindicar el derecho a poder estudiar en su propio pueblo
Gara 2012/04/20
Euskadiko Kutxa euskara plan berria egiten ari da. 100.000 bezerori euskarazko zerbitzua eskaintzea lortu nahi dute aurten. Argi Rus es la madre de uno de esos 1.400 niños. Vive en Artaxoa y cada día se tiene que desplazar hasta Gares para estudiar en euskara. Son catorce kilómetros de ida y catorce de vuelta. Todos los días, un palizón de 28 kilómetros en total, que además obliga a comer en el colegio. Un montón de horas fuera de casa. «Supone un esfuerzo, pero no te arrepientes. Hicimos una apuesta para que estudiara en euskara, como en su momento hicieron también nuestros padres», subraya Rus, quien, pese a todo, denuncia que esta situación deja en evidencia que «somos navarros de segunda si nos comparamos con otras familias del pueblo que han optado por el castellano y no tienen que hacer frente a ese esfuerzo».
Artaxoa, han conseguido que el transporte hasta Gares se realice en taxi, para lo que cuentan con la ayuda económica de Sortzen-Ikasbatuaz. Otros padres, en cambio, tienen que utilizar sus propios coches para realizar los traslados. Cada día.
«Ahora no tanto, pero cuando tenía tres o cuatro años, llegaba tan cansado a casa que ni siquiera podía hacer actividades extraescolares», explica a GARA. Optar por estudiar en euskara en los pueblos que no hay esta oferta supone que toda la familia tenga que trastocar sus horarios. La política lingüística del Gobierno navarro obliga a que toda la familia se amolde para llevar a los alumnos en coche. En el caso de Rus, son más «afortunados», ya que a través de la asociación Biderra, que agrupa a padres de Larraga, Mendigorria y
Rus menciona también el riesgo al que se enfrentan sus hijos, al estar obligados a pasar tantas horas en la carretera, muchas de ellas en invierno. El caso de Arantxa Asiain y Víctor Maturet es un ejemplo claro de ese riesgo. Su hijo falleció en un accidente de tráfico cuando viajaba de su pueblo, Oteitza, hasta Lizarra para poder estudiar en euskara. Fue en 1999. Han pasado trece años y la situación no ha cambiado. Actualmente, otra alumna de Oteitza se ve
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila obligada a realizar el mismo trayecto. Cada día, llueva o nieve. El primer año, el hijo de Arantxa y Víctor viajaba en el autobús que el Gobierno navarro organizaba para los estudiantes del instituto. Sin embargo, sus padres tenían que ir por la tarde a recogerle a Lizarra. Al año siguiente, desapareció la opción del autobús y sus padres se vieron obligados a llevarle a Lizarra por la mañana y traerle a casa por la tarde en su propio coche. Al tercer año se produjo el fatal accidente. Ambos subrayan el apoyo que recibieron de Sortzen, y en especial del ya fallecido Rikardo Ederra. Tras el accidente se realizó una cuestación económica, pero los padres decidieron destinar ese dinero a ayudar a que o t ro s a l u m n o s e s t u d i e n e n e u s k a r a . Precisamente, esos fondos permiten hoy que el hijo de Argi Rus y otros niños de Larraga y Mendigorria se desplacen hasta Gares. Néstor Salaberria, portavoz de SortzenIkasbatuaz, destaca que la responsabilidad de este éxodo lingüístico al que se ven abocados 1.400 alumnos es del Gobierno navarro. «Lo único que pedimos es igualdad de condiciones para poder estudiar en euskara, pero el Gobierno de Navarra no hace más que poner trabas. No es que tengamos que correr los cien metros obstáculos, sino que tenemos que correr los cien kilómetros obstáculos», explica. Aunque la Ley del Vascuence, que establece límites internos en el herrialde reconociendo unos derechos a unos ciudadanos y negándoselos a otros por vivir unos pocos kilómetros más allá, es uno de esos obstáculos, Salaberria subraya que, incluso con la actual legislación, podría responderse satisfactoriamente a la demanda de educación
en euskara. «¿Por qué en Noain, que es zona `no vascófona', hay modelo D y no en Ameskoa, que es mixta, a pesar de que hay una demanda del 100% de la población escolar?», pregunta. «El problema no es la ley, sino la falta de voluntad política», responde. Otros ejemplos confirman este análisis. Por Mirafuentes pasa el autobús escolar, pero solo recoge a los alumnos del modelo en castellano. Los del D no pueden subirse. En Mañeru o Zirauki existen alumnos suficientes para tener escuela en el pueblo, pero como han optado por estudiar en euskara tienen que desplazarse hasta Gares o Lizarra. «Estamos pidiendo poder estudiar en euskara, en el modelo D, que es el único que garantiza una enseñanza en euskara, castellano e inglés. Pedimos dejar de ser navarros de segunda», señala Salaberria, mientras que Rus recuerda que esta situación también la sufren quienes han optado por escolarizar a sus hijos en ikastolas. La jornada festiva del domingo comenzará a las 10.30 con una recepción en la plaza. Se homenajeará a Arantxa Asiain y Víctor Maturet, un reconocimiento que ellos hacen extensivo a todos los padres que han optado por la enseñanza en euskara. A lo largo del día habrá un amplio programa festivo.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Erabili euskaraz bizitzeko aukerak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen izenean dei egin nahi dizuet euskaraz bizitzeko aukera guztiak balia ditzagun. Txalogarria iruditzen zaigu herritarrekin euskara hutsezko har remana izateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitasmoa. Egitasmo hori, ordea, ezertan gera daiteke herritarrok ez badugu aukera baliatzen. Datozen asteetan, er renta aitor pena egiterakoan, Aldundiarekiko harremana euskaraz izatea aukeratu ahal izango dugu. Erabilera omen da euskararen arazoa. Erabili dezagun, bada.
Administrazioaren eguneroko funtzionamenduan, eta haren eta herritarren arteko harremanetan, erdara jaun eta jabe izan da luzaroan. Azken urteetan, euskarak urratsak egin ditu arlo horretan
Iritzia 2012/04/20
nor malizaziorantz, baina oraindik ere erdara dugu hizkuntza nagusia. Zenbat alditan entzun d u g u administrazioan, «erdaraz, mesedez»?, Zenbat alditan ez ote dugu jaso inprimaki bat erdara hutsez? Administrazioak buelta eman behar dio egoera horri, eta eredu izan behar du: euskaraz bizi daitekeela erakutsi behar du. Orain, herritarrok ezin dugu hutsik egin. Batzuk zalantza izango duzue: ez nago alfabetatua, gauza horiek euskaraz egiteko ohiturik ez daukat… Ziur nago funtzionario eta langile euskaldunek prestasun osoa erakutsiko dutela horretan laguntzeko. Ausartak izateko eta harrotasuna erakusteko garaia dugu. Euskaraz bizitzeko hautua egin behar dugu. Euskaraz bizitzea aukera dezagun! Dani Goñi Bagera-ko lehendakaria
1,6 Udaletan euskara sustatzeko Jaurlaritzak jarritako dirua, milioitan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.630.000ko diru saila onartu du, udaletan eta herri erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko. Xedea da herritarrei euskaraz bizi ahal izateko aukera gehiago eskaintzea, Eusko Jaurlaritzak aurreratu duenez.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Normalizazioa indartzeko eskatu du euskalgintzak
Berria 2012/04/22
Euskararen Legeak alde batera utzi dituela salatuko dute «eremu ezeuskalduneko» ikasle eta gurasoek Larragan Euskararen normalizazioa indartuko duten politikak galdegin dituzte Gasteizen. Euskalgintzak, hainbat gizarte eragileren babesarekin, Euskaraz bizitzera goaz leloa hartuta festa egin zuen atzo, eta aldarrikapenerako ere baliatu zuen eguna. Foruen plazan, bertsolari, dantza, kantu eta bestelako jardueren bidez, Gasteizen euskaraz bizitzeko gogoa eta asmoa kaleratu zuten goizetik. Arratsaldean mintzodromoa zabaldu zuten, eta 19:00etan manifestazioa egin zuten, Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Gaztetxeko jaiarekin bukatu zuten eguna.
Horrela ibili beharrak familiei sortzen dien gastua gaitzetsiko dute. Larragako ume bat errepide istripuan hil zen, esaterako, eskolara zihoala. Hildakoa eta senideak omenduko dituzte gaur. Bestela, umeentzako ekitaldiak antolatu ditu Sortzen-Ikasbatuaz-ek: puzgarriak, tailerrak, erraldoiak, pailazoak eta zirkua izango dituzte hara biltzen direnek, eta ez da faltako jatekoa eta edatekoa. «Hizkuntza exodoaren» aurka antolatzen duten hirugarren jaia da. Sakanan, senidetzea Nafarroan bertan, Etxarri-Aranatzen, Nafarroa Behereko eta Sakanako ikastolen arteko senidetzea ospatzen ari dira egunotan. Atzo hasi zuten festa, hitzaldi batekin eta kontzertu batekin. Gaur goizean harrera egingo diete Nafarroa Behereko ikastoletako ordezkariei. Herri kirolak, herri bazkaria eta bertsolariak izango dituzte ikastolen arteko harremanak sendotzeko aitzakia.
Euskaraz bizitzeko aldarriak beste zita bat du gaur, Larragan (Nafarroa). Sortzen-Ikasbatuaz-ek deituta, «hizkuntza exodoari» aurre egin nahi diote deialdiarekin, eta Euskararen Legeak sortzen dituen kalteak salatuko dituzte. Lege horrek «eremu ez-euskaldun» gisa zehaztutako lur eremuan bizi direnek, euskaraz ikasi ahal izateko, urtean bost milioi kilometro ibili behar dituzte.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Gatazka eta hizkuntza Herritarrek idazten dute hizkuntzen historia eta horren truke hizkuntzak talde, komunitate izana eskaintzen die herritarrei. Bereziki nabarmena da hori gure herrian, hizkuntzak eta ez beste ezerk ematen digu izena eta ondorioz izana. Hitz egiten dugulako gara, garelako hitz egiten dugu. Hizkuntza gatazkak, beraz, komunitateen arteko gatazkak dira, botere gatazkak definizioz. Jende talde batek lurralde bat okupatu eta bertan bizi den jendea asimilatu nahi duenean, bere hizkuntza inposatzea bilatzen duen hizkuntza-politika abiatzen du. Boterea erabiltzen du horretarako, erabilera eragozten du, debekuak ezartzen ditu, hezkuntzan hizkuntza hori erabiltzea eragozten du eta zeregin administratiboetan balioa kentzen dio hizkuntza horri arau eta jardun zehatza erabiliz. Hori hizkuntzapolitika da, okupatua izan den herri horri aplikatzen zaiona haren izana galaraziz asimilazioaren bidean jartzeko. Euskararen historia horixe da. Espainia eta Frantziako estatuek, garai historiko desberdinetan eta forma eta modu desberdinez baina kasu guztietan boterea erabiliz, Euskal Herriaren asimilazioa bilatu eta bilatzen dute oraindik ere. Ez dute inoiz baztertu zeregin horretan arauak erabiltzea, umilazioa eta bazterkeria bilatzen duten diskurtso eta politikak, debekua gupidarik gabe erabiltzen dute eta euskararen kontrako indar mediatikoa etengabea da. Azken urteotan, Nafarroan bereziki, erabateko ofentsiba bizitzen ari gara, itotze ekonomikoa, arauaren erabilera hizkuntzaren aldeko mugimendua ahultzeko, ingelesaren erabilera zitala hezkuntza alorrean euskarak izan duen aurrerakada gelditzeko eta abar. Estatuek eta
Kontseilua bere laguntzaile fi d e l e k , administrazio guztietan, aurrera darraite euskararen normalizazioa galgatzeko lanean, asimilazioaren bidean. Gaur egun, hizkuntza-politika kudeatzen duten arduradun nagusien artean ez dago inolako borondaterik euskara normalizatzeko. Bankuaren zaintza lapurrek edukitzea bezain burugabea da hizkuntza-politika euskara normalizatu nahi ez duten horien eskuetan uztea.
Egoera horri buelta emateko eta kontuan hartuz, arestian esan bezala, hizkuntza gatazkak botere gatazkak direla, boterea eskuratu beharra dago. Zapaldutako eta umiliatutako hizkuntza-komunitateak bere eskura dituen botere-gune oro ausardia handiz erabili behar ditu, izana baitago jokoan, hil edo biziko borroka delako. Azken hamarkadetan, ahoz, diskurtsoz euskararen normalizazioaren alde dauden eta, EAEn bederen, instituzio nagusiak kudeatu dituzten indar politiko horiek egin duten hizkuntzapolitika epelak ez du behar dugun baldintzen hobekuntza erabakigarria ekarri eta,
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila aurrerapausoak eman badira ere, horiek herri mugimendu antolatuaren aktiboa dira gehiago, hizkuntza-politika ausart baten emaitza baino. Zentzu horretan, Bilduren agerpenak mapa politiko instituzionalean itxaropenerako argia piztu zidan, aitortu behar dut. Bilduk eskuratutako botere-gune horietan indarrez eta nabarmen egingo zuela aurrera sinetsita nengoen. Hala ere, ia urte bete pasa den honetan ez dut hizkuntza-politikan aldaketa esanguratsurik ikusi. Raxoik eta bere taldeak inbidia eragiten didatela onartu behar dut, izan ere, ez dute izan inolako arazorik lehen egunetik arauak sortzen hasteko; boterea hartu dute eta erabiltzen hasi dira. Bilduren jardunera bueltatuz, ausart jokatzen ari da zabor bilketarekin edota ogasunaren gaiarekin, baina ez zaio su bera ikusten hizkuntza-politikaren alorrean, begi bistakoa da hori. Izana dago jokoan, lagunok, indarrak biltzeko unea iritsi da, hizkuntza bat normalizatzea jardun politikoa eta soziala da, geroko uzterik ez dagoena, eta zeregin horretan epelkeriak baztertu eta behingoz, herri hau martxan jarri behar dugu, tinko, sendo, eraginkor. Udaletan eta aldundietan legealdia bukatzeko hiru urte gehiago falta dira, boterea erabiltzeko aukera hor dago, beti egongo da erabili nahi duenarentzat. Gatazkaz hitz egiten da maiz azken aldi honetan, haren ondorioez, sufrimenduaz eta hori guztia gainditu beharraz. Hala ere, oraindik ez diot inori entzun euskararen desager penaren bitartez herri honen asimilazioa bilatzen duten horien hizkuntzapolitikak eragiten digun atsekabea gainditu beharra dagoela. Euskara ez da hizkuntza gutxiagotua hiztunok baztertu dugulako; egoera horretara iritsi gara boterearen indarra erabili delako gure kontra, debekuz, arauz eta umilazioz, eta gatazkaren konponbidea
bilatzen dugunok ezin dugu errealitate hori baztertu.
Areago, ez dago benetako konponbiderik es tatu ek ez b ad u te o n artzen erab at burujabeak garela zer-nolako normalizazioprozesua burutu nahi dugun erabakitzeko kanpo esku hartzerik gabe. Gatazkaren gainditzea bakarrik uler liteke baldin eta gure etorkizuna erabakitzeko beharrezko ditugun baldintza politikoak eta juridikoak eraikitzeko aukera librea eskaintzen bazaigu; hortxe zoru egokia Euskal Herri berriaren zutabeak eraikitzeko, horixe zoru egokia euskara normalizatzeko. Iñaki Lasa Euskaltzalea
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Nuria Agirre. Euskadiko Kutxako langileen zuzendaria
«Erantzukizunari eta kalitateari dago lotuta euskarak toki gehiago izatea»
Berria 2012/04/24
Euskadiko Kutxa euskara plan berria egiten ari da. 100.000 bezerori euskarazko zerbitzua eskaintzea lortu nahi dute aurten. «Euskal gizarteari garbi erakutsi nahi diogu Euskadiko Kutxarekin euskaraz mintza eta komunika daitezkeela, kanal guztietan». Euskadiko Kutxako Langileen zuzendari Nuria Agirrek hala azaldu du egiten ari diren euskara plana egiteko arrazoietako bat. Langileei begira egin dute. Euskadiko Kutxan zenbateko elebitasun maila dago? Lurralde batetik bestera aldea dago, baina nik esango nuke EAEn eta Nafarroan lanean dihardugun bazkideon %65ek zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna daukagula. Eta horietatik guztietatik, gehientsuenak alfabetatuta gaude. Baina ehuneko hori txikiagoa da erabilerari dagokionez. Kasu horretan, euskal hiztunak garen bazkideen erdiok erabiltzen dugu euskara barruko lan harremanetan. Gure bezeroen euskara ezagutza jakin ezin dugun datu bat da guretzat. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Kutxak bere sorreratik euskararekiko eta, oro har, euskal kulturarekiko izan duen konpromiso estuari esker, asko dira gurekin bat egiten dutenak, ondoren gure bezero bihurtuz. Zein arrazoi izan zenuten bide erdian dagoen Euskararen Plan Estrategikoa martxan jartzeko?
Aurrekoen berak: kanpora begira, bezeroak aukeratzen duen hizkuntzan zerbitzua eta arreta ematea, bezeroari berari eta, oro har, euskal gizarteari garbi erakutsiz Euskadiko Kutxarekin euskaraz mintzatu eta komunika daitezkeela kanal guztietan; barrura begira, berriz, lan harremanetan euskara erabiltzeko dinamikak abiatu eta gure lankideak horretara bideratzea. Organo guztiek babestu zuten plana. Erabateko elebitasuna da xedea? Helburu nagusiak kalitatezko zerbitzuarekin du zerikusia. Ezinbesteko baldintza da zerbitzua bezeroak edo langileak aukeratzen duen hizkuntzan eman ahal izatea. Nabarmen aurreratu da elebitasunaren bidean. Zein berrikuntza ditu plan honek?
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Euskara beste alor batzuk kudeatzen diren profesionaltasunarekin, seriotasunarekin eta eraginkortasunarekin kudeatu beharra dagoela. Euskararen presentzia areagotzeko arrazoiak kalitatearekin, negozioarekin eta gizarte erantzukizunarekin lotzen ditugu, gizarteak hori eskatzen eta aldarrikatzen baitu.
Entitateko lanpostu guztiei hizkuntza eskakizunak esleitzeko erabakia hartu zen plan estrategikoa garatu zenean. Dagoeneko, adostu dugu hizkuntza eskakizunen eredua. Bezeroekin izan dezaketen harremanaren araberakoak izango dira eskakizunak.
Bezeroen ehuneko zenbatek eskatzen dizue euskaraz aritzeko?
Teknologien elebitasuna noiz izango da erabat prest?
Uneotan, Euskadiko Kutxak 65.000 bezerorekin hartua du harreman guzti-guztiak euskara hutsean izateko konpromisoa. Horrek eskatzen duena zera da, sistemak guztiz egokituta eduki behar dituzula konpromisoa betetzeko. Aurtengo kudeaketa planaren barruan, hainbat ekintza adostu ditugu gurekin euskara hutsezko harremanak dituzten bezeroak 100.000 izan daitezen. Hori da 2012rako aurreikusi dugun erronka.
Esan beharrik ere ez dago gaur egun zer-nolako garrantzia daukan teknologiaren alorrak: lanean erabiltzen ditugun lan tresnak horretan oinarritzen dira. Horretan dihardugu gaur egun, baina oraindik badago zer garatu teknologien inguruan, gero eta gutxiago falta zaigun arren guztiz elebidunak izateko.
Bazkideen artean erabilera sustatzeko, hizkuntza irizpideak berrikusteko beharra ikusten duzue. Uneotan, zein irizpideri jarraitzen diozue? Langileak motibatzea beharrezkoa da, baina dinamika horrekin batera beste alor batzuk bermatu behar dira: langileak euskarazko lan tresnak behar ditu, prestakuntzan euskarak presentzia nabarmena izan behar du, barne hezitzaileek euskaraz jakin behar dute, eskualde euskaldunenetan euskararen erabilera areagotze aldera hitzarmenak sinatzen jarraitu behar dugu hango eta hemengo udalekin... Nabarmendu nahi nuke Euskadiko Kutxan azken hilotan garatzen ari garen berdintasun plana euskara hutsean ari garela lantzen. B e z e ro e k i n h a r r e m a n z u z e n a d u t e n lanpostuetan euskara eskakizunak egingo dituzuela diozue. Zeintzuk dira eskakizun horiek?
Lanean egunero erabiltzen dituzuen informazio tresna batzuk abian jarriko dituzuela adierazi duzue. Zeintzuk dira tresna horiek? Kanpora begira informazio guztia euskaraz eskaintzen da, Euskadiko Kutxak dituen kanal guztietan. Ondorioz, fase honetan barrura begira jarri gara. Nola motibatu langileak? Sarea izeneko bazkide kolektibo handi batek aspaldi hartu zuen euskara lan harremanetan erabiltzeko konpromisoa. Guztira, 315 lankidek osatzen dugu gaur egun taldea. Eta horren jarrera aktiboa ez duten lankideekin, hainbat ekintza bideratzen dira barne harreman formaletan eta informaletan euskararen erabilera areagotzeko: mintza saioak antolatu, banakako konpromisoak lotu, Intranetean euskarari ezinbesteko presentzia eman... Izan ere, sistemak euskaratu daitezke, baina jendearen jarrerak...
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Gogoeta mahai bateratu bat eskatu diote herri ekimeneko euskal hedabideek Urgelli Hausnarketa mahai bateratu bat osatzeko, diru laguntza politika aldatzeko eta hitzarmenen bidezko eredua ezartzeko eskatu diote herri ekimeneko euskal hedabideek Eusko Jaurlaritzari. Bilera bat egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellekin eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin. Besteak beste, eskari horiek egin zituzten.
Sektorearen diagnosia eta erronka komunak biltzen dituen agiri bat prestatu zuten duela hilabete pasatxo hedabideek, eta txostena aurkeztu zieten Jaurlaritzako ordezkariei atzoko bilkuran. Argia aldizkariko zuzendari Xabier Letona, BERRIA Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan ziren sektorearen ordezkariak.
Berria 2012/04/26
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Mamia eta axala nazio eraikuntzan Nazioaren oinarria bertako kideek ahalik eta osagai eta balio funtsezko gehien partekatzean baldin badatza, auzia ezin da osagaien kantitate kontura soilik murriztu. Partekatutako nazio-identitatearen motibazioak asko eta askotarikoak izatea ulergarria da noski gizarte modernoaren aniztasuna eta konplexutasuna kontuan izanda. Hala ere, esan bezala, identitate nazionalaren osaeran bada bigarren ezaugarri nagusi bat: kalitatea. Osagarri guztiak ez dira balio eta esanahi berekoak. Batzuk muinmuinekoak diren bitartean, besteak axalekoak izan litezke. Esaterako, kirol selekzio nazionalaren —diodan, bidenabar, txalogarria irizten diodala ESAITen lanari— edo ekologismoaren balioak gutxiesteko asmorik gabe, nik ez nituzke euskal izatearen bereizgarria bermatzen duen funtsezko balioarekin alderatuko. Beraz, komeni zaigu mamia eta axala zorrotz bereiztea, balizko euskal nazioaren atzean zer dagoen jakiteko. Andoni Olariagak arrazoi du euskal nazioaren aldeko atxikimenduak eta motibazioak ugariak direla aitortzean. Gure arteko eztabaidaren testuingurua kokatze eta argitze aldera, betoz bere hitzok: «Motibazioak, ordea, pertsonalak diren heinean, subjektiboak dira, eta, beraz, beste mila motibazio daude abertzaletasunaren baitan: horiek errespetatzen ere jakin behar dela iruditzen zait. Izan ere, a priori, zein da ba motibazio garrantzitsuena: langile borroka, borroka linguistikoa, memoria historikoaren aldekoa, borroka ekologikoa, feminista…? Bakoitzak berearen alde egiten du» (BERRIA, 2012-03-17).
Iritzia 2012/04/26
A priori zein ote d(ir) a euskal naziotasunaren osaeran esku hartzen duten motibazio-elementu funtsezkoena(k)? Nik esango nuke nazio-identitatearen sistema osatzen duten osagarri horien artean badela alderik, eta aldeak ez direla gainera nolanahikoak. Arestian aurreratu dudanez, nazio-motibazioen ugaritasunari balio demokratiko guztia aitortuta ere, motibazioelementu horien zer-nolakoa definitu eta ebaluatu beharra daukagu. Zer da muinmuinekoa, zer axalekoa? Azken batean, euskal nazioaren oinarrizko ezaugarri nagusiak zeintzuk diren zehaztu eta finkatu beharra daukagu. Gainerakoan, izan ere, inertziak tarteko, egungo nazio-akulturazioaren baldintzetan nagusi diren tasunak eta keriak gailenduko zaizkigu garatu nahi dugun proiektuan. Nazioa zerk egiten du euskal nazio? Zerk egiten gaitu munduko mapan nortasun eta izaera propioko nazio eta kultura? Agian, politika ekologiko zuzen eta egoki batek? Beharbada, feminismoaren mugimenduak eta praxiak dituen era askotako emantzipaziobalioek? Klase-ustiapena eta bazterketa sozioekonomikoa gainditzeko borroka sozialak? Ez dirudi. Ez dirudi nazioaren euskal bereizgarria aurreko motibazio eta balio horien emaitza denik. Ez dirudi motibazio eta balio sozial horien aldeko berdintasun-borrokak nazio bat euskal nazio bihurtzen duenik. Andoni Olariagaren hitzotan aurki dezakegu apika aurreko galdera horien erantzun bide bat: «Esan daiteke, hortaz, identitate indibidual, kolektibo eta giza
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila espeziaren oinarria norberaren hizkuntza(k) d (ir)ela. (…) Hortaz, identitatea hizkuntzak sortzen du. Izan ere, zerk egiten gaitu euskaldun? (…) Euskarak» (BERRIA, 2010-11-09). Laburbilduz: nire ustez praxi soziolinguistiko euskaltzale eta abertzaleak ezaugarritzen eta bermatzen du gurean nazioa euskal nazio izatea. Gainerako berdintasun-borroka guztiak ondo etorriak izango dira, jakina, baina ez dute zertan bermatu euskal nazioaren berariazko izaerarik gurea bezalako nazio minorizatuaren baldintzetan. Emantzipazio-borroka sozialak eta minorizatutako naziotasuna ez baitatoz bat gehienetan. Hizkuntza normalizatu batek, nazio-funtzioak bereganatuak dituen batek, nazio jakin batera garamatza nazioka eratutako gaurko munduan. Oinarrizko datu hori ezin dute dirudienez abertzale askok ulertu. Betiko adibidea jartzeko, hona froga harria: Irunen espainieraz bizi denaren erreferentzia sozial eta nazionalak espainolak dira eta erreferentzia-eremu horren baitan sozializatzen denez, nazio-identitate espainiarraren altzoan bizitzeak dituen ondorio guztiak ditu bere baitan; beste horrenbeste gertatzen zaio Hendaian frantsesez bizi denari. Hortaz, alde honetan nazio-hizkuntza espainolean bizitzeak espainol egiten gaitu, hizkuntzari darion erreferentzia-eremu nazionalean mamitzen dugulako geure nortasunaren alderdi hori. Hizkuntzak, beraz, konstelazio nazional batera edo bestera garamatza zuzen-zuzenean hark nazio-mailako funtzio komunikatiboak eta eratzaileak betetzen dituen neurrian, han kokatzen gaitu eta han eraikitzen du gure identitatea.
Horiek horrela, gure nazioak euskal nazio izan behar baldin badu, Olariagak onartzen duen bidetik, euskaraz eta euskaratik jaso beharko dugu euskaldunon etxe hori, bestela ez baita euskaldunon nazioa izango. Zehazkiago esanda, euskarak naziohizkuntzaren funtzioak betetzen dituen neurrian soilik eraiki lezake euskal nazioa. Auzi honetan ez ditzagun kontzeptuak nahasi, ez dira-eta gauza bera berdintasun soziala eta nazio berdintasuna. Sozialismoak, adibidez, ez du euskal naziorik eraikitzen berez. Ezta ekologismoak edo feminismoak ere. (...) Emantzipazio sozialaren aldeko borrokak ez du berez zertan bat etorri nazio hizkuntza eta kultura minorizatuaren aldeko borrokarekin, ez duelako bat egiten nazio minorizatuaren identitatearekin. (...) Gure ustez, euskal nazio-eraikuntzaren prozesuan askatu behar diren korapilo nagusiak ez daude berdintasun eta justizia sozialaren arloetan berez eta besterik gabe. Euskal nazioaren arazo behinena munduko herri eta nazio minorizatu gehienen arazo berbera da hondar-hondarrean: alegia, minorizazioak errotik erauzi digu gizartearen euskal izaera linguistiko, kultural, sozial eta nazionala, eta orain ez gara gai emantzipazio s o z i a l a e t a n a z i o - a s k at a s u n a e u s k a l ikuspegiaren arabera uztartzeko. Joxe Manuel Odriozola Euskara irakaslea
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Juan Carlos Moreno. Hizkuntzalaria
«Espainian lan egiteko ez da ingelesik behar; askoz
Berria 2012/04/26
'Hizkuntz espainolismoa' zertan den eta euskara zein euskaldunak menpean edukitzeko zein mito erabiltzen dituen azalduko du Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunak, M a d r i l g o U n i b e r t s i t at e Au t o n o m o a n katedraduna da Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956). Unescorentzat Munduko Hizkuntzen Txostena (2005) idatzi zuen zientzialari taldeko kidea izan zen. Imperio de la lengua común: claves del españolismo lingüístico hitzaldia emango du gaur, 20:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean.
horietan gastaturiko dirua alferrik galtzen da. Garai honetan merkatuen eta inperialismo kapitalistaren ideiak dena inbaditzen du, eta horren aurka ez denez ia inor mintzo, zoritxarrez, ideologia nazionalistak argudio hori erabiltzen du, hizkuntzok indartzea galarazten saiatzeko. Nola egin aurre argudioari? Historiarekin. Gaztelera hizkuntzarik erabiliena bihurtu da mendeetan inposatu egin dutelako. Beraz, ezin duzu ukatu gaztelera erabiliena dela, hori hala delako, baina uka ditzakezu hortik ateratzen dituzten ondorioak. Egoera hori inposizio historiko baten ondorioa da, eta hortik ezin da ondorioztatu gaztelera berez hizkuntza hobea denik, edo ahalmentsuagoa, edo demokratikoagoa edo elkar ulertzeko hizkuntza dela... Hor dago manipulazioa.
Azken urteotan, euskararen zapalketari eusten saiatzen ari dira, gaztelera «hizkuntza komun» gisa aurkeztuta. Zertan bereizten dira argudio hori eta orain arte erabilitakoak? Ez da oso ezberdina, alde ekonomikoa erabiltzen duela, besterik ez. Espainolismoak gaztelera garapen ekonomikoarekin eta merkatuekin lotzen du. Beste hizkuntzak, berriz, garestiak dira, ekonomia atzeratzen dute eta
Kontrara, hizkuntzen ekologia ideia indarra hartzen ari da. Eraikitako kontsentsuak berriz aztertzera behartuko gaitu horrek? Hizkuntz komunitateetan mintzatzen dira hizkuntzak. Horietan harreman ekonomiko, politiko eta ideologikoak ezartzen dira, eta horiek eragin handia dute hizkuntzetan. Gizarteotan hizkuntzek duten lekua aztertzen du hizkuntzen ekologiak. Agintariak urduri jartzen dira horrekin, azken batean, finantza kapitalaren
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila zerbitzura daudelako. Ekologiarekin eta ingurumenarekin bezala, ez dute interesik horretan, euren interes pribatuak defendatzen dituztelako, populazioa, oro har, pobretuko bada ere. Euskararen kontra harroputz dabiltzan asko, gero umil ibiltzen dira ingelesaren aurrean. Ingelesarenak oso ongi erakusten dizkigu menpekotasun mekanismoek nola funtzionatzen duten. Jendea konbentzitu dute ingelesa espainiera baino askoz hobea dela. Ingelesa ez jakitea defizit handi gisa sentitzen da, beraz. Euskara eta espainieraren arteko harremanak berdin funtzionatzen du: euskaldunek defizit moduan sentitzen dute espainieraz ez jakitea, baina erdaldunek euskaraz ez jakitea ez dute defizit moduan sentitzen. Ideologia inperialista da.
Mekanismo hori erabiltzen ari dira, ingelesaren bidez euskarari orduak kentzeko irakaskuntzan. Zer deritzozu? Inork ez du protesta egiten ingelesa inposatzen diotelako, jendea konbentzitu dutelako beharrezkoa dela. Espainian lan egiteko ez da beharrezkoa ingelesa; askoz beharrezkoagoa da euskara. Gure unibertsitatean ere ikastaroen programak ere espainieraz eta ingelesez daude. Baina horko ingelesa izugarri txarra da, eta edozein ingelesdunek barre egiten du. Barregarri geratzen ari gara, jaun-andereok!
EHUko 30 EHUko
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
NUPen bada zer ospatu ez duenik
Berria 2012/04/27
Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen «egiturazko arazoak» agerian utzi nahi izan dituzte bertako hainbat langilek eta ikaslek, erakundeak 25. urteurrena bete duenean. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 25 urteko bidea egin du. Ospatzeko data bada, baina argiekin batera, ilunak mahai gainean jarri nahi izan dituzte erakunde horretako hainbat kidek. Ez da oraingoa garai erraza unibertsitatearentzat. Nafarroako eta Espainiako gobernuek ezarritako murrizketek eragin diote azken urteotan NUPi. Horretaz gain, «egiturazko» bertze hainbat arazo baditu erakunde horrek, eta haiei aurre egin beharrean dago. Horixe uste du LAB sindikatuko unibertsitaterako koordinatzaile Patxi Abasolok. Euskararen egoera, administrazio eta zerbitzuetako kideen lan gatazkak eta irakasleen arloko prekarietatea aipatu ditu horren adierazle. Euskararen arloan, «mingarritzat» jo du Abasolok egoera. «Oraindik ere, irakasleen borondatea da gakoa». Unibertsitatearen irudian euskarak tokia baduela uste du, baina ez, ordea, esparru akademikoan: «Irakasle ikasketak dira euskaraz egin daitezkeen bakarrak, eta horietan ere espezialitate guztiak ezin dira euskaraz ikasi». 2003an hizkuntza plangintzarako errektorearen alboko izendatu zuten Patxi Salaberri, baina hark, eta euskara batzordeko gainerako kideek, dimisioa eman zuten 2005ean. «Geroztik, euskara arduradunek ez dute berriz errektoreorde maila izan. Euskararen plana ere 2007an onartu zuten, eta geroztik ez dute berria egin».
Euskararen esparruan urratsak egiteko modu bat litzateke Euskal Herriko Unibertsitatearekin harremana estutzea, Abasoloren ustez. «NUPek, ordea, ez du horren alde egin. Tabu bilakatu du aukera hori, eta Espainiari so egitea nahiago izan du». Abasolorekin bat egin du Gorka Albenizek (Lizarra, 1991), NUPeko ikasle eta Ikasle Abertzaleak taldeko kideak. Argi du euskararen alde anitzez ere gehiago egin dezakeela unibertsitarte horrek. Enpresa ikasketak egiten ari da Albeniz. «Bigarren mailan nago; ikasgai bakarra dut lauhilabeteko honetan euskaraz. Ingelesari euskarari baino garrantzi gehiago ematen dio NUPek». Hizkuntzari buruzkoa ez da ikasleak nabarmendu arazo bakarra. Espainiako
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Gobernuak iragarritako murrizketak, batez ere, ikasleek pairatu beharko dituztela salatu du eta, ondorioz, handia dela haien haserrea: «Unibertsitatea pribatizatu nahi dute». Langileen ezinegona Espainiako Gobernutik ezarritako neurriei egin diete so, halaber, NUPeko administrazio eta zerbitzuetako langileek. Neurri horiek, hala ere, unibertsitateak berak zail bilakatutako egoera okertu baino ez dutela eginen ohartarazi du LABeko administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari Ane Gilek. Langileok «hutsaren hurrengotzat» hartzen dituztela salatu du Gilek. «NUPek bere kabuz hartu du lan hitzarmena ez betetzeko erabakia. Inposatu nahi izan digu erabaki hori». Bost besta egun eta udako lanaldian egiten duten 30 minutuko murrizketa kendu nahi dizkie unibertsitateak, eta, azken hilabeteotan, langileon protestak eragin dituzte erabaki horiek.
«Krisia edozer neurri hartzeko hitz magiko bilakatu da», nabarmendu du LABeko kideak. Onartu du Nafarroako Gober nuak NUPentzako diru saila murriztu duela azken urteotan, baina unibertsitateak hartutako hainbat erabaki zalantzan jarri ditu. «Langileoi soldata jaitsi eta izoztu digute; atal buruentzat, berriz, guztientzat, osagarriak onartu dituzte, hau da, soldataren %20 gehiago». Irakasleek ere pairatu dute soldata jaitsiera. Eta badute zer erran. Horixe uste du Ander Pascualek, ELAko ordezkariak: «28 irakasle botako dituzte, gutxienez; gehiago izan daitezke, funtzionarioek eskola ordu gehiago eman beharko dutelako. Irakasle elkartuek pairatuko dituzte ondorioak, bereziki». NUPek «eredu neoliberala ezarri» bertzerik ez duela egiten salatu du, eta «alternatiba» izateari uko egin diola. Zaila dator etorkizuna, baina orainak ere ospatzeko arrazoi gutxi ematen dituela uste du.
EHUko 30 irakaslek irrati lizentzietan euskara aintzat hartzea nahi dute EHUko 30 irakaslek Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari bi eskaera egin diete, irrati lizentzien banaketaren harira: «Batetik, aniztasuna bermatzearen alde, lehiaketan aurkeztu diren irrati sozialei lizentziak eman diezaietela, baita aurkeztu ez diren edo aukerarik izan ez duten irratiak ere babes ditzatela irrati komunitario gisa. Bestetik, hizkuntza normalizazioaren alde, euskarazko edo ele biko emanaldirik bazter ez dezatela, eta lizentzia erreserba bat gorde dezatela etorkizuneko lehiaketetan banatzeko, euskarazko edo ele biko operadoreei emandako lizentzia-kopurua lizentzia guztien heren bat baino gehiago ez badira». Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko sistema komunikatiboaren arautze orokor bat bultzatzeko, «ikus-entzunezko komunikazioaren euskal legea» egitearen eta «guztiz zaharkiturik» dagoen 1982ko EITBko Legearen erreforma sakon baten aldekoak dira irakasle sinatzaileak. «Helburu horretan, alderdi politikoen, eragile sozialen eta komunikazioaren hiru sektoreen (publiko, pribatu eta komunitarioa) parte hartzea jasoko duen jendarte-debatea beharrezkotzat jotzen dugu. Eta baita ere gai horren eztabaida hurrengo hauteskunde autonomikoetan», azaldu dute EHUko irakasleek.
Maiatza
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskarazko osasun arreta berma dadin
Berria 2012/05/02
Pediatra eta lehen arretako mediku euskaldunak eskatzeko kanpaina hasiko dute Osasungoa Euskalduntzeko Elkarteak eta Bagera Donostiako euskara elkarteak hilaren 17an. Aspalditik daramagu osasun publikoa euskalduntzeko kanpainak eta ekitaldiak sustatzen. Baina oraingoa oso garrantzitsua da, egoera gero eta okerragoa baita. Atzera egiten ari gara». Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko kide Jabier Agirrek hala azaldu du Donostiako Bagera euskaltzale elkartearekin batera hasiko duten kanpainaren garrantzia. Herritar askok ezin dute osasun arreta euskaraz jaso, eta hori «onartezina» iruditzen zaie. Horrenbestez, dei egin diete hala nahi duten donostiarrei, familia mediku eta pediatra euskaldunak eskatzera. «Legez dagokien eskubide bat eskatzea baino ez da, eta uste dugu horrek balio dezakeela Osakidetzak ikus dezan sektorea euskalduntzeko egiten ari den politika ez dela egokia. Goitik behera aldatu behar du», nabarmendu du Agirrek. Eskari horrek indar gehiago izan dezan, herritarrek bat egitea nahi dute. «Orain arte, bakarka egin denean, ez du emaitzarik ekarri. Kasu batzuetan, gaixoek ez dute ezta erantzunik ere jaso». Jarri dute eguna: maiatzaren 17an izango da, bi txandatan, 10:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 19:00etara. «Oso kontu sinplea da. Egun horretan eskaria egin nahi duten herritarrek beren osasun etxera joan beharko dute, esandako orduetan. Han egongo gara OEEko eta Bagerako kideak, eta eskaria egiteko eskuorria betetzen lagunduko diegu».
Jendeari animatzeko eskatu dio Agirrek. «Ez daitezela etxean geratu, ezta gaztelaniaz artaditzaten konformatu. Euskaraz kasu egin diezaieten nahi badute, eska dezatela. Hor retarako eskubidea dute». Beste ohartarazpen bat ere egin du. «Taberna batean euskaraz kasu egiten ez badizute, alde egin dezakezu. Baina medikuarenetik, ez». Erantzuna ona izatea espero du. «Hala bada, Osakidetzak ikusiko du arazo bat duela. Logistika arazo bat sortuko zaio, eta konpondu egin beharko du». Donostiakoa ondo ateratzen bada, Euskal Herriko beste hiri eta herri batzuetan egiteko asmoa dute. Halako ekinbideekin euskaldunak ez diren osasun arloko profesionalak eta erabiltzaileak baztertzen dituztela egotzi izan diote OEEri.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Agirrek ukatu egin du hori. «Gu ez goaz inoren aurka. Ez diegu euskaraz ez dakiten profesionalei lan egiteko eskubidea kendu nahi. Eskubide bat berma dezaten baino ez dugu eskatzen». Hizkuntzaren garrantzia «Oso garrantzitsua» iruditzen zaie hizkuntzaren gaia osasunaren esparruan. «Alor guztietan egon behar du bermatuta euskaraz bizitzeko eskubideak, baina osasun arretan funtsezkoa da. Medikuarekin oso norberarenak eta delikatuak diren gaiak tratatzen dira, eta hizkuntzak asko laguntzen du horretan. Osasuneko profesionalen eta gaixoen arteko konfiantzarako funtsezkoa da». Agirrek iritzi dio, ordea, osasun arduradunek ez diotela behar besteko garrantzia eman gaiari. «Asko hitz egiten dute osasun zerbitzuaren kalitateaz, eta hainbat arlo aipatzen dituzte: ohe kopurua, itxaron zerrendak laburtzea... Hizkuntza, ordea, ez dute sekula aipatzen. Argi dago, baina, kalitatearen aldagairik garrantzitsuenetakoa dela». Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu denetik, gainera, «atzerapausoak» eman direla nabarmendu du. Adibide bat jarri du. «Eskatu genuen Osabiden, medikuaren eta gaixoaren arteko harremanerako platafor ma digitalean, kutxatila bat jartzeko gaixoak harremana
euskaraz edo g aztelaniaz nahi zuen aukeratzeko. Bengoak atzera bota zuen eskaria, datuen babeserako legea urratzen zuela esanez. Beste kontu batzuetarako, ordea, erraz izaten da datu dantza». Edozein ekinbide abiatzeko trabak jarri dizkiete. «Mediku euskaldunen errolda bat eskatzen saiatu gara, baina ez digute eman». Osakidetzak berak hainbat ekinbide prestatu izan ditu, baina gero ez dituzte aurrera atera. «Mediku eta erabiltzaile euskaldunak identifikatzeko plana, adibidez, alde batera utzi dute. Euskaraz bai, sano! zen kanpainaren leloa, eta enpresa batek egina zuen dagoeneko identifikazio sistema». Kanpaina «egokia» zela nabarmendu du Agirrek. Identifikazio ikurra —estetoskopio bat e letrarekin— hainbat lekutan jartzekoak ziren: sendagile eta osasuneko gainerako profesionalen jantzietan, i t x a ro n g e l e t a n , e r a k u s m a h a i e t a n . . . Osakidetzaren webgunean daude horri buruzko xehetasunak, hala eskatu baitzuen Eusko Legebiltzarrak. Osakidetzak, ordea, ez dio hasierarik eman. «Horrek erakusten digu zein den haien borondatea». Bengoak berak orain dela hilabete batzuk esan zuen azkarregi zihoala Osakidetzaren euskalduntzea. Kontrakoa uste du Agirrek. Orain arte Osasun Sailak hasitako euskara planek «oso emaitza eskasak» izan dituztela esan du. «Garai batean, eskumenik ez genuenean, Madrili botatzen genion errua. Orain, Jaurlaritza da arduraduna».
Txillardegik euskarari egindako ekarpenak aztertuko dituzte Kontseiluak eta Batzen-ek Txillardegi jardunaldiak antolatu dituzte maiatzaren 12rako Donostian. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k euskararen iraupenean eta garapenean egindako ekarpenak izango dira jardunaldien ardatza: «Txillardegiri gorazarre egiteko modurik onena haren ideiak lau haizeetara zabaltzea, eta horietan sakontzea da».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Osasunaren etorkizunaz mintzo Argi dago krisi ekonomikoa osasun arloan izaten ari den eragina. Egunero irakurtzen ari gara «gastu» sanitarioa gutxitu behar dela, botikak ordaindu behar direla, kudeaketa arazoak… eta ematen du azken 30 urtetan ezagutu dugun osasun sistemaren aldaketek egoera larri batera garamatzatela, halabeharrez. Hainbat eragilek dagoeneko ohartzen gaituzte hartzen diren neurriak gure osasun egoera gaiztotzen ari direla eta atzera goazela. Eta zer esan nahi du horrek guztiak osasun arloan gabiltzan langileontzat? Nola zuztartu ditzakegu egiten ari diren aldaketa zientifiko eta teknologikoak gero eta baliabide ekonomiko eskasean dabilen osasun sisteman? Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak biltzar bat antolatu du erronka berriez hitz eta gogoeta egiteko. Agintariek baliabideak gutxituko dituztela esan eta egiten ari diren bitartean, bizitzaren medikalizazioa kontrako norabidea. Horren kontrako bide batzuk, deprekripzioa edo triap proiektuak osasun arloko langileak bere kabuz esperimentatzen ari diren neurriak entzungo ditugu, diagnostiko froga eta medikalizazio gehiegikeriaren aurkako erantzun gisa. Medikalizazio gehiegikeriaren kontra joatea, dirua aurrezteaz gain, gaixoen onurarako egiten da. Baina hemen beste arazo larri bat dago: nola egiten da bi medikuren iritzia bata bestearen kontrakoa bada? Hau da: induktorea eta preskribatzailea? Arazo etikoez ere arituko gara, zeren gaur eguneko teknologia genetikoak gaixoen edo osasuntsu dagoen etorkizuneko osasun gabeziak markatu badezake, gizaki bati etorkizuneko gaixo posibleekin nola jokatu beharko genuke gaixoaren aurrean? Askotan gaixotasunaren aurreikuspena lagundu ahal
Berria 2012/05/04
badigu gaixotasuna saihesten, zer gertatuko da erremediorik ez badago? Gizartean dauden aldaketek rol aldaketak ekarri dituzte, eta gaixo dagoen sendagilearekiko erlazioa askotan zaildu egin da, gero eta kontsultarako denbora gutxiago dagoelako, beste arrazoiren artean, eta baita fenomeno berri bat ematen ari delako: osasun langileen aurkako indarkeria. Ondo lan egiteko eta gaixo eta medikuen arteko erlazio on bat izateko osasun langilea ondo egon behar da osasun mental aldetik. Txarto badago, diagnostiko eta tratamendu txarrak jarriko ditu eta erlazio txarragoak izango ditu.
Askotan osasun zentroetan gizarteko arazoen irtenbide bezala funtzionatzen dute, eta estres egoerak osasun langileak ordaintzen dituzte, eta, beraz, horren aurrean hartu beharreko neurriez gogoeta egin behar dugu, nahiz eta goian aipatutako kudeaketa neurriek (diru eta langile gutxiago, presio handiagoa) ez garamatzaten bide onera.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Badirudi osasun kudeatzaileak, Bengoa Kontseilaria adibidez, irtenbide aukera bezala osasun sisteman teknologia berriak txertatzearen aldeko apustua egiten ari dela nonnahi goraipatzen duelarik historia klinikoen digitalizazioa. Zer dira gaixo digitalak? Gainera, pazienteen irabaziak edo egoera sozioekonomikoa agian erantsita joan beharko da bertan: langabezian egotea, diru sarrera txikiak edo altuak izatea, etorkin legala ala ilegala…. Orain arte egin diren esperientzia urriak aztertuko ditugu bai erakundetatik bultzatuak eta bai web 2.0n oinarria duten gaixo eta sendagileen arteko eginahalak, zeinek interakzio eta erlazio joera ezberdinak lan egiteko modu berri batera bideratzen ari gaituzten. Baina aldaketa horiek guztiek kode deontologikorekin maiz tupust egiten dute, eta, beraz, arazo etikoak gero eta sarriago izango direlakoan gaude; bestela, adibidez, zer egin haurdun dagoen ama bati daraman umekiaren geneak gaixotasun aukera bat izango duelakoan? Edo zahar bati ordaindu ezin izango dituen botikak agintzerakoan? Nola lagundu mugikor batetik gaixo batek bakartasun gorrian dagoela adierazten digunean?... Gizartean pairatzen
Euskara maila frogatzeko azterketan, 10.000 ikasle Euskaraz, idatziz, zer-nolako maila duten frogatzeko azterketak egitera deitu zituzten atzo 10.476 ikasle, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak antolatutako azterketetan. Donostian, EHUren Ibaetako campusean egin zuten Gipuzkoako azterketa, Barakaldoko BECen Bizkaikoa, eta Gasteizko EHUren campusean Arabakoa.
ditugun balio aldaketek (etekinak edo laguntza, elkartasuna edo norberekoikeria) eta bideratzen gaituzten galderei elkarrekin erantzuten saiatuko gara Bizkaiko Sendagileen Elkargoan maiatzaren 18 eta 19an. Angel Bidaurrazaga Osasungoa Euskalduntzen
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskara prozesu politikoaren agendan egotea galdegin dute
Berria 2012/05/05
Kontseiluak adierazi duenez, prozesu politikoan ez zaio «dagokion garrantzia» ematen ari euskararen normalizazioari. Hizkuntza normalizatzeko gutxieneko puntuak aurkeztu dizkiete eragile politikoei «Euskararen auzia agenda guztietan jarri behar dugu». Horrela adierazi du Kontseiluko presidente Oskar Elizburuk. Esan duenez, egungo prozesu politikoan euskararen normalizazioari ez zaio «dagokion garrantzia» ematen ari, eta, beraz, zeregin horixe du euskalgintzak; eragile politiko eta sozialen akuilu izatea, gatazka politikoa konpontzeko bidean euskarak zentraltasuna izan dezan. «Egungo egoerak euskararen normalizazioari ezartzen dizkion mugen kontzientzia duen neurrian, euskalgintzak eskubidea eta beharra ditu eztabaida horretan ekarpena egiteko», azaldu du. Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena izeneko agiria idatzi du Kontseiluak, hain zuzen ere eragile politiko eta sozialen atxikimendua lortu eta euskararen normalizazioan egin beharreko zenbait urrats finkatzeko. Adierazpena atzo eguerdian aurkeztu zien Kontseiluak, Donostian. Alderdi politikoen ordezkaritza zabala izan zen aurkezpen ekitaldian; besteak beste, EAko Pello Urizar eta Nekane Badiola, ezker abertzaleko Marije Fullaondo eta Joseba Alvarez, Alternatibako Xabier Soto, Aralarreko Rebeka Ubera, EAJko Garbiñe Mendizabal eta Bilduko Juan Karlos Izagirre, Bakartxo Ruiz, Lohitzune Txarola eta Martin Garitano. Euskalgintzako hainbat kide ere bertaratu ziren; tartean, Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko arduraduna, Xabier Amuriza eta
Maialen Lujanbio bertsolariak, Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria eta Igone Lamarain Euskal Herrian Euskaraz-eko bozeramailea.
Hizkuntzen arteko gatazkek botere gatazkak dituzte atzean, Elizbururen esanetan: «Batzuek erabakitzen dute noiz, norekin eta nola erabil edo ikas dezakegun gure hizkuntza. Batzuek, boterea erabiliz, erabakitzen dute gure herriari nola deitu behar diogun». Espainiak eta Frantziak ezarritako politiken eraginez euskaraz bizitzerik ez dagoela uste du Elizburuk, eta nabarmendu du euskararen jakite tasa beste oztopo bat dela euskaraz bizitzeko helburuan: «Txillardegik egiaztatu bezala, gainerako faktoreak alde daudela ere, %50eko erabilera lortzeko nahitaezkoa da jakite tasa %70 baino handiagoa izatea».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Egoera iraultzeko, euskarari erreferentzialtasuna ematea ezinbestekotzat jo du Elizburuk, eta eragile guztien konpromisoaren garrantzia nabarmendu du: «Bakoitzak bere instrumentua jotzen duen musika taldea da euskalgintzaren mugimendua». Hiru musikari oholtzaratu dira orduan. Hiruren doinuak bat eginez joan dira apurka-apurka, Elizbururen metafora azaltzeko. Ez da musika erakustaldi bakarra izan; Euskaraz bizi nahi dut leloa baliatuta abestu du bost kideko abesbatza batek.
berreskurapen mailara, eta goraipatu egin ditu herri ekimenetik jaiotako proiektu euskaltzale guztiak. Kontseiluak bakarrik ez, herritar ugarik ere euskararen normalizazioaren alde lan egiteko eskatu diete ordezkari politiko eta sozialei. Semeetako bat organ zuela igo zen oholtzara Leire Munduate, eta adierazi du ez dituela bi semeentzat nahi Munduatek berak euskaraz egiteagatik pairatutako bazterketa egoerak eta irainak. «Niri dagokit semeen ongizatea bermatzea, eta haien eskubideak ziurtatzea nahiko nuke», adierazi du. Laguntza galdegin zien erakundeei: «Eskatzen dizuet gure hizkuntza eskubideak babesteko». 12.560 kilometro urtean
Euskararen normalizaziorako eman beharreko gutxieneko pausoak pilota partida batekin alderatu ditu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak: «Pilota partidetan lehen sakean motz gelditzeak tantoa baliogabetzen duen bezala, gatazka gainditzeko prozesuak balekoa izan nahi badu euskararen normalizaziorako gutxienekoak ere kontuan izan behar ditu». Hizkuntz normalizazioan ere, oinarrizko urratsak ezinbestekoak direla ohartarazi du Bilbaok, gero pauso gehiago eman ahal izateko: «Joko zelai berri bat behar dugu, eta bertan jokatzeko jokamolde eta oinarri berriak jarri». Ordezkari politiko, ekonomiko eta sozialei mintzatu zaie Bilbao, euskara prozesu politikoaren agendan txertatzeko duten ahalmena balia dezaten. Berebat, oroitarazi du «herri gogoak» eraman duela euskara egungo
Lorea eta Goizalde Martinez nafarrek ere hartu dute hitza. Euskaraz ikasi zuten lehen hezkuntza, Lodosako Ibaialde ikastolan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan euskaraz ikasten jarraitzeko, ordea, Lizarrara joaten dira egunero. 80 kilometroko joan-etorria egiten dute egunero; 12.560 kilometro urtean. Horrez gain, salatu dute Sartagudatik eta Lodosatik Lizarrara joateko garraioa herriz herri geratzen dela eta, beraz, errepidean denbora luzea igarotzen dutela. «06:15ean esnatu behar dugu ikastolara garaiz ailegatzeko», azaldu dute gazteek. Etxetik ikastolarako tarteak eragina du denboran, baina baita alabak euskaraz hezi nahi dituzten sendien patriketan ere. Seiehun euro pagatu behar dituzte urtean Lizarran ikasteagatik. Hau da, euskaraz ikasteagatik: «Galdetzen dugu zergatik egin behar dugun horrelako ahalegina gure hizkuntzan ikasteko». Euskaraz ikastea eskubide bat dela nabarmendu dute, «egunero urratzen dena», baina ez dute haien eskubideei uko egiteko asmorik: «Ez dugu amore emango, ez guk eta ez gure gurasoek».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena 1. Esku hartzerik ez. Hizkuntz komunitateek hizkuntza politika bat ezartzeko eskubidea dute, kanpoko esku hartzerik gabe. 2. Lehentasunezko elea. Desorekak zuzendu eta euskaraz bizitzea egia bihurtzeko, erabilera normalizatua eta lehentasunezkoa behar du. 3. Ofizialtasuna. Hizkuntza komunitate guztiek dute eskubidea euren hizkuntza ofizialtzat erabilia izan dadin euren lurraldearen barruan. Euskarari ofizialtasun estatusa emateak, ondorio juridikoak eragiteaz aparte, babes eta berme juridikoak ematen dizkio euskaraz bizi nahi duen herritarrari. 4. Berezko estatusa. Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa. 5. Euskaraz jakin beharra. Euskaraz jakin beharrak bermatuko ditu herritarren arteko bizikidetza eta euskaraz bizitzeko hautua egiten dutenen nahia.
Erakundeak 'Duintasun bidea' dokumentala egin du, Osakidetzan euskarak duen egoeraz ohartarazteko
Euskarazko osasun Hizkuntza Eskubideen Behatokiak neurriak eskatu dizkio Osakidetzari, euskaldunen hizkuntza eskubideak osasun zerbitzuan bermatzeko. Behatokiaren iritziz, euskara gaixo dago Osakidetzan, eta egoera horren erantzuleak administrazioak direla ohartarazi du. Euskarak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzuan duen egoeraz ohartarazteko, dokumental
bat egin du Behatokiak. Duintasun bidea du izenburua, eta atzo aurkeztu zuten, Donostian. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak eta Roberto Manjon Osakidetzako Euskara Zerbitzuko buru ohiak aurkeztu zuten bideoa. Osakidetzak zerbitzu euskalduna eskaintzeko asko falta dela iritzi dio Petriatik, eta hori herritarren kalterako dela uste du: «Bigarren
Berria
mailakoak al dira zerbitzua euskaraz nahi duten herritarrak? Kexen zain egon behar al du Osakidetzak herritarren eskubideak bermatzeko?». Haren irudiko, euskarazko zerbitzurik bermatzen ez duen bitartean, Osakidetzak ez du kalitatezko zerbitzurik emango. Petriatik gaineratu du zerbitzu horrek izan behar duen izaera publikoa galdu egiten duela neurri batean. Kepa Elortza oinarri
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskara «lehia politikotik at» uzteko alderdien arteko ituna eskatu du PPk
Berria 2012/05/08
Herritar bakoitzak nahi duen hizkuntza «askatasunez» erabil dezala aldarrikatu du Arantza Quirogak P P k a l d e rd i p o l i t i k o e n arteko itun bat eskatu du, euskara «lehia politikotik at» uzteko, eta hizkuntza «herritarrak elkartzeko» tresna izan dadin. Proposamena Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteordeak idatzitako txostenean dago, eta EAEko Alderdi Popular rak eztabaidatuko du asteburuan. Quirogak aldarrikatu du herritar
bakoitzak nahi duen hizkuntza «askatasunez» erabil dezala. «Euskara herritar guztien ondarea da, eta ezin da politikarako erabiltzen jarraitu, euskal herritarrak banatzeko». Quirog ak hezkuntzaren egoeran sakondu du txostenean, eta gurasoek hizkuntza eta erlijioa aukeratzeko «ahalmen handiena» izan dezatela
proposatu du. Hain zuzen ere, Eusko Legebiltzar reko presidentearen ustez, estatu ez-konfesionala izateak ez du zertan esan nahi «erlijioa zokoratzeko agindu batek» egon behar duenik. Gaineratu du «identitateari, ideologiari eta hizkuntzari» buruzko eztabaidak hezkuntzatik atera behar direla.
Zapaltzaileen biolentzia eta errespetu falta itzelaz Euskal Telebistako 1. katean, gaztelaniazko bikoizketak egiten dira euskarazko jatorrizko ahotsak guztiz zanpatuz, eta natura dokumentalak zein teletabiak ingelesez, garaitu eta garatu den espeziearen erakusgarri. Eta hurrengoan, euskal kulturarako dirurik ez dagoen bitartean (BERRIA eta euskaraz ari den edonor gorriak ikusten ari den bitartean), osasun zein hezkuntza sisteman ere murrizketak iragarri diren garaietan, hainbeste jende etxe barik geratzen eta gosez edo beste lehen mailako beharrizan batez hiltzen den bitartean, Espainiako erregeak bere soldata milionarioaz dibertimendurako elefanteak ehizatzen dituenekoa kontatu digute. Elefante gixajoak! (gainera, daukaten oroimenarekin!) Zer jasan behar duten! Zer jasan behar dugun! Yolanda Elorriaga Iturri (Mungia)
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Arabako Aldundiak akastzat jo du Aramaioko plan bat euskara hutsean egotea
Berria 2012/05/12
«Harrigarritzat» jo du Ajuria alkateak oharra, eta gogorarazi du Aramaion euskararen ezagutza %8okoa dela Arabako Foru Aldundiak «akastzat» jo du Aramaioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra euskara hutsean idaztea. Aramaioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren txostenean, zenbait «akatsen» zuzenketa egiteko eskatu dio udalari. «Akats» horien artean lehena, ebazpen guztien aurkibidea eta ziurtagiriak euskaraz bidali izana da. Bide batez, gogorarazi du zuzenketak bidali arte ez dela hasiko planari buruzko ebazpena emateko epea.
A r a b a k o Fo r u A l d u n d i a r e n jakinarazpenarekin harrituta agertu du Ramon Ajuria Aramaioko alkatea, eta ez dago ados. Aldundiak planaren zenbait atal euskara hutsean egotea akastzat jo izana «harrigarria» gertatu zaio, Aramaioko testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuta. «Legez babestuta dauden bi hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea akastzat jo daiteke?». Plana gaztelania hutsean idatzita bidali izan balute arazorik ez legokeela nabarmendu du Ajuriak. Horrenbestez, aldundiaren jokabidea «interesatua» dela salatu du, eta plana euskaraz onartzeko eskatu dio. Bide batez, administrazio guztiei euskaraz egiteko eskatu die, eta horretarako beharrezko neurriak hartzeko eskatu du. A r a m a i o k o U d a l a k m a r t xo a re n 7 a n aurkeztu zuen Arabako Foru Aldundian Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, d at oze n h a m a r u r t e e t a n u d a l e r r i k o hirigintza garapenaren ardatza. Martxoaren 23an Arabako Aldundiko Hirigintza Zerbitzuaren erantzuna jaso zuen, zuzendu beharreko «akatsen» berri emanez. Planean euskara hutsean dauden atalak gaztelaratzeko eskaria Euskararen Erabilera Nor malizatzeko Legearekin arrazoitu zuen bertan.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Lege horrek zehazten du EAEko administrazioen oharrak eta komunikazioak bi hizkuntzetan izan behar dutela. Jatorrizko l e g e a k , o rd e a , u d a l e r r i e n e z a u g a r r i soziolinguistikoetan oinarrituta, soilik euskara erabiltzeko aukera ematen zuen. Legea onartu eta lau urtera, baina, Konstituzioaren aurkakotzat jo zuten puntu hori; Espainiako Ko n s t i t u z i o a k d i o g a z t e l e r a j a k i t e a derrigorrezkoa dela, baina euskara jakiteko beharrik ez dagoela argudiatu zuen Auzitegi Konstituzionalak. Ramon Ajuriak nabarmendu du 1982tik, euskara normalizatzeko legea onartu zenetik, gizartea aldatu egin dela eta lege hori egokitu egin beharko litzatekeela. Halaber, gogorarazi du zein den Aramaioko egoera soziolinguistikoa; udaler ri hor retako biztanleen %80 baino gehiago euskaldunak dira, eta Uema Udalerri Euskaldunen
Mankomunitateko Arabako udalerri bakarra da. «Dokumentu falta» Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak ez du eztabaidan sartu nahi izan. Aramaioko Hiri Antolamendurako Plana atzera botatzeak hizkuntzekin zerikusirik ez duela nabarmendu zuen atzo eguerdian emandako prentsaurrekoan. Planaren izapideak egiteko «ezinbestekoak» diren dokumentuak falta zirela gaineratu zuen. «Falta zaizkien agiriak bidaltzeko eskatu zaie; ez da atzera bota hizkuntzarengatik». De Andresek gogorarazi du Arabako Foru Aldundiak bi hizkuntzetan idatzitako agiriak eta dokumentuak jasotzen dituela egunero, eta euskara hutsean idatzita daudenak inoiz ez direla atzera bota.
Paskal Indo: Herri Ur
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskaran Nafarroarekin elkarlanean aritzea onartu du Eusko Jaurlaritzak
Berria 2012/05/09
2,2 milioi euro emango ditu Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuak adostutako lankidetza hitzarmenari oniritzia eman dio Jaurlaritzak. Atzoko Gobernu Kontseiluan baimendu zuten hitzarmena sinatzea. Besteak beste, bi gobernuak elkarlanean ariko dira helduei euskara irakasten, hizkuntza gaitasunak ebaluatzen eta egiaztatzen, ikerketa soziolinguistikoak eta itzulpen memoriak egiten, informazio eta komunikazio teknologietan eta hizkuntza sustatzen. Patxi Lopezen gobernuak jakinarazi duenez, ituna urtero berritzeko asmoa du Jaurlaritzak, eta bi gobernuek adostutako batzorde batek zehatuko du zenbateraino betetzen den akordioan jasotakoa. Orobat, bikoiztasunak saihesteko engaiamendua azaldu dute. Gainera, 2.285.000 euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak Kultura Sailaren Lanhitz deialdian, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lantokietan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria duten enpresei emango diete dirua aurrena, eta gainontzekoa, euskara sustatzeko plan bat ezarri nahi dutenei. Halaber, «gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko eta normalizatzeko», 1.152.000 euro emango ditu Jaurlaritzak. Herritarrei zein erakunde pribatuei emango die laguntza
hori. Aisialdi taldeen jardunean nahiz haur eta gazteen kirol ekintzetan euskararen erabilera areagotzea eta etorkinen artean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak antolatzea hartuko ditu irizpidetzat Eusko Jaurlaritzak, besteak beste. Ofizialtasun eske Europan Europako Batasunean euskararen ofizialtasuna onartzea galdegin dio Amaiurrek Espainiako Gobernuari. Euskara, katalana eta galegoa Europako Batasunean sustatze aldera, ERCk Espainiako Kongresuan aurkeztutako legez besteko proposamen bat babestu du Amaiur koalizioko parlamentari Jon Iñarrituk, uste baitu «positiboa eta beharrezkoa» dela hiru hizkuntza horietako hiztunen d i s k r i m i n a z i o e g o e r a e t a « d e fi z i t » demokratikoa gainditzea.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
'Despacito y con vaselina' Esan bazuten esan zuten: «Planteatu beharko dugu euskaraz ez dakiten gonbidatuak ere ekartzea». Iban Garate mintzatu zen hala, Ai, ama! saioko gonbidatuen endogamiaz galdegin ziotelarik elkarrizketa batean. Eta esan bazuten egin dute; ez genuen besterik behar, emandako hitza jaten euskalduna. Lehenengo aldiz, euskaraz hitz egiten ez duen elkarrizketatu bat ekarri zuten, beraz, astelehen gauean Ai, ama! saiora. Hortaz, gonbidatuak ez zekien euskaraz, baina bai, ustez, frantsesez, ingelesez eta japonieraz —ondo ulertu banion, behintzat —. Hala ere, erraz asko asmatuko dugu uste badugu saioan erabili zuen hizkuntza hiru horietako bat ez, besterik izan zela: gaztelania, noski; zein bestela erabiliko zuen Rafael Amargo gonbidatuak. Gaztelaniaz eta, orain bai, Garateren elkarrizketako esaldiari bukaera ematen zion «itzulpenak jarriz» bete gabe, bistan da. Ai, euskaldunaren hitza.
Gonbidatu bat espainolez aritu da ETB1en. Eta mundu guztia hasi da kexuka, espainolak ETB1 ere hartuko duela, aski zutela ETB2n egitea, munduaren akaberaren atarian gaudela. Baina, lagunok, ez al gara konturatzen, hizkuntzaz beste, Rafael
Iritzia 2012/05/09
Amargoren gisako izar bat, munduan ezaguna bere, zera, bere, tira, Rafael Amargoren gisako izar bat gure telebistan ikusteko aukera paregabea izan dugula? Ez gara konturatzen ezin berdinduzko zortea izan dugula intelektual handi bat gurean izanda, flamenkoaren mundua goitik behera ezagutzen duena, kapaz dena Camaron, Pepe Habichuela eta Tomatitoren ondotik Las Ketchup aipatzeko, «el euskera es un señor idioma» esan ostean, euskararen sortzetiko zailtasuna aldarrikatzeko, esanez euskaraz jakiteko bertan —Euskal Herrian? EAEn? Donostian? Ai, ama!-ko platoan?— jaio beharra dagoela? Honbre, ez gaitezen izan esker txarreko. Manolo Escobar ekarri izan balute, tira, baina, Rafael Amargo eskaini digutela, eskerrak ematen ari beharko genuke oraino. Gainera, ezin uka grazia zuela gizonak. Eta ondo moldatu zela, euskaraz ari zitzaizkion hiru aurkezle izanik ere aurrean: txantxa pikante bat eginez, esan zuen galderak despacito y con vaselina egiteko, chicarrones del norte. Eta, hala, konturatu gabe, ezin hobeki finkatu zuen ETB1en egiten ari direna gaztelaniarekin: poliki-poliki sartzen, baselinarekin; plazer amiñirik eman gabe, ordea. Aritz Galarraga
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Harremana euskaraz izatea hitzartu dute Gipuzkoak eta hamazazpi erakundek
Berria 2012/05/11
Zigor Etxeburuak azaldu du aldundiak euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu nahi diela herritarrei Gipuzkoako Foru Aldundia euskaraz baino ez da arituko aurrerantzean hamazazpi erakunde, elkarte eta enpresarekin. Hizkuntza lan eremuan ere normalizatze aldera elkarri soilik euskaraz egingo diotela hitzeman dute diputazioak, Asmoz Fundazioak, Topaguneak, Goiena aldizkariak, Makina Erramintaren Institutuak, Real Sociedad Fundazioak eta Gipuzkoako pilota eta surf federazioek, besteak beste. Diputazioaren egoitzan izenpetu zuten akordioa, atzo. Zigor Etxeburua Gipuzkoako Euskara zuzendariak eskerrak eman zizkien euskaraz aritzeko engaiamendua hartu duten erakundeei, eta berretsi zuen diputazioak euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu nahi diela herritarrei. Asmo horren adibide modura aipatu zuen errenta aitorpenean diputazioak herritarrei eginiko galdera; alegia, administrazio horrekin euskara hutsezko harremana izan nahi ote duten. Etxeburuaren arabera, goiz da oraindik datuak emateko, baina ziurtatu zuen «gipuzkoar asko» ari direla hautu hori egiten. Banaiz Bagara elkarteko ordezkari Petra Elserrek eta Real Sociedad Fundazioko Joseba Ibarburuk hartu zuten hitza hurrena. Elserrek garrantzia eman zion administrazioak euskara lehenesteari: «Herritarrek ikusi behar dute administrazioak ere euskaraz lan egin nahi duela, euskara bultzatzen duela, euskaraz
egitea hobesten duela». Hizkuntza normalizatzeko edozein saiorekin bat egingo du Banaiz Bagarak, Elserren esanetan. Realean euskararen presentzia gero eta handiagoa dela adierazi zuen Ibarburuk, eta erantsi zuen euskaraz bizitzeko aurrerapausoak egiten jarraituko dutela: «Gipuzkoarron eta euskaldunon harrobi onena da euskara».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Urratsez urrats, Euskal Herri euskalduna
Iritzia 2012/05/11
Euskal Herria, euskaldunon herria, euskara dugunon herria alegia. Luze egin genezake historian atzera egingo bagenu, milaka urte dituen hizkuntza batez eta herri batez ari baikara. Europako hego-mendebaldean dagoen paleolitoaren lekuko bizi bakarra. Beste baterako utziko dugu, ordea, historia interesgarria bada ere eta gauza askotan arrazoia ematen badigu ere, garrantzitsuena oraina baita. Eta esan beharra dago gaur egun bagarela, euskara gure herrian —Euskal Herrian— badagoela, batzuek nahiko zuten baino askozaz ere presenteago. Hori da arrazoirik garrantzitsuena. Ez dezagun, bada, galtzen utzi; izan ginelako, bagarelako izango gara.
Mugaz bi aldeetako egungo legeekin, Euskararen geroa arriskuan dago. Frantziako Konstituzioaren bigarren artikuluak ere zera dio: frantsesa dela hizkuntza ofizial b a k a r r a . E t a , g a i n e r a k o h i z k u n t ze n mendekotasuna betikotzeko, 75.1 artikuluak «Frantziako ondare» direla adierazten du. Alabaina, 2012ko urtarrilaz geroztik, Frantzian bere egoera erregularizatu nahi dutenek frantsesezko azterketa bat gainditu behar dute. Euskaldunoi, ordea, gutxieneko neurriak hartzea ere debekatzen digute. Eta horri égalité diote. Baina berdintasunetik oso urruti gaude. Euskaldunok geure etxean arrotz bizi gara, bigarren mailakoak gara.
Euskarak, ordea, ez du etorkizuna ziurtaturik. Unescok argitaratutako desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen zerrendan dago. Atera dezagun, beraz, zerrenda horretatik, eman diezazkiogun beste milaka urte gure altxorrik preziatuena den eta gure nortasunaren ikurrik adierazgarriena den euskarari. Gauza asko aldatu beharko ditugu, ordea, horretarako.
Horiek horrela, honako hau da ezker abertzalearen irakurketa eta proposamena.
Azkenaldi honetan, azken mendeetan bezala eta arrazoi ezberdinengatik, euskararen gaia eztabaidagai izan da Euskal Herriko zazpi herrialdeetan: Eskolako hizkuntz ereduak, Vascuencearen legea, frantziar konstituzioaren moldaketa xumea, e.a. Euskararen gaia, esan bezala, eztabaidagai izan da, baina historikoki jasan duen galera politiko eta linguistikoa erreparatzen hasteko erremedioa inor gutxik jarri du, eta Euskal Herri Euskaldunaren bidean, atzera bueltarik izango ez duten erremedio eraginkorrak jartzen hasteko unea da.
Euskara normalizatuko bada, Euskal Herri euskaldun bat lortuko bada, ezinbestekoa da Euskal Herri osoan herritarren hizkuntz eskubide guztiak bermatuko dituen euskararen ofizialtasuna lortzea. Horrek behar du izan bide luze zein polit honen jatorria, baina argi izan behar dugu bidearen hasiera baino ez dela. Izan ere, horrekin bakarrik ezin daiteke euskararen egoera normalizatu. Egia honen ispilu ezin hobea dugu Euskal Autonomi Erkidegoan, non hizkuntza ofiziala izanagatik normalizaziotik oso urrun dagoen. Azken batean, hizkuntza politika berria da Euskal Herriak behar duena. Hizkuntza politika bakarra, nazionala, burujabea eta euskararen normalizazioa helburu izango duena, alegia. Unescok Nazioarteko Kultur Kooperaziorako Printzipioen Deklarazioan adierazi bezala, ezker abertzaleak uste baitu
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza «herri orok bere kultura garatzeko eskubidea eta betebeharra duela». Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubideaz ari gara. Frantsesek Frantzian, espainolek Espainian edo alemanek Alemanian dituzten hizkuntz eskubide berberak eskatzen ari gara. Aipatutako bide horretatik, belaunaldi berriak euskalduntzeko beharrezkoa den hezkuntzaren euskalduntzea beharko da, bai eta helduen euskalduntze eta alfabetatzea bermatzeko planteamendu zehatzak egin ere. Lan mundua, administrazioa, komunikabideak, gure eguneroko jarduera... euskaldundu. Gauza asko dago bide horretan egiteko. Bide polita zein malkartsua da, baina egin beharrekoa.
«Euskara nahi dut» esatetik «Euskaraz bizi nahi dut» esatera pasatu behar dugu. Euskararen alde egotea ez da nahikoa; Euskaraz bizitzeko hautua egin behar dugu. Euskararen alde gauden euskaldun eta erdaldun euskaltzale guztiok pentsamendu aldaketa eman eta eragitera pasatu behar dugu. Gure herri hizkuntza, Euskara, beharrezko bihurtu behar dugu. Has gaitezen luze gabe, beraz, bidea urratsez urrats eraikitzen. Hurrengo urratsa maiatzaren 13an, Senperen, Seaskak antolaturiko Herri Urrats bestan egingo dugu. Huts egin ezin dugun urteroko hitzordua! Karmele Aierbe eta Haritz Iribas Ezker abertzalea
“Degr Donost
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza azaldu du Jean Michel Sasannerrek. Korrikaren gisara, Ar Redadeg etenik gabeko lasterketa da. Gau eta egun, hizkuntzaren garra ordezkatzen duen lekukoa pasatuko diote elkarri, eskutik eskura. Herrialdeari bira eman, eta herriz herri jai giroan aldarrikatuko dute bretoieraren presentziaren beharra. Montroulez (Morlaix), SantBrieg (Saint-Brieuc), Sant-Malou (Saint-Malo), Roazhon (Rennes), Naoned (Nantes), Gwened (Vannes), An Oriant (Lorient), Rostrenen, Rosporden, Carhaix eta Crozon hirietatik igaroko da Ar Redadeg. Lasterketa Douarnenezen amaituko dute, festa handi batekin. «Ar Redadeg antolatu genuen lehen aldian, jendea asko harritu zen egitasmoak izan zuen arrakastagatik», gogorarazi du Sasannerrek. Bigarrenean, kilometro kopuru bikoitza egin zuten, eta Sannerrek aitortu du antolakuntza aldetik «nekagarriagoa» izan zela. Lehen aldi hartan, 10.000 lagunen sostengua izan zuten lasterketaren 600 kilometroak betetzeko. Gaur hasi den lasterketan zenbatek parte hartuko
Txillardegiren ekarpena goraipatu dute haren omenez eginiko topaketan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren ideien gaurkotasuna defendatu, eta hainbat esparrutan egin zuen ekarpena goraipatu dute Donostian, haren omenez Batzen koordinakundeak eta Euskararen Gizarte E r a k u n d e e n Ko n t s e i l u a k a n t o l a t u t a k o jardunaldietan. «Txillardegi hainbat eremutan aditua zen, baina aritua ere bai; Txillardegi aktibista zen, euskararen aktibista», esan zuen Unai Larreategi EHEko bozeramaileak. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, berriz, adierazi du Kontseiluak aurkeztu berri duen Euskararen normalizaziorako gutxienekoak adierazpenak Txillardergiren ekarpenak dituela
duten ezin daiteke jakin, baina aurreko bi aldietako kopurua gainditzea espero dute. Ataka larrian Indoeuropar hizkuntza da bretoiera, hizkuntza zelten multzokoa. Bretoieraren egoera ez da ona. 180.000 lagun inguruk hitz egiten dute, eta hiztun horien hiru herenak, gutxi gorabehera, 60 urtetik gorakoak dira. Belaunaldi berriek hizkuntza ikasi ezean, hizkuntzaren iraupena arriskuan egongo da. Egoera iraultze aldera, indar handia jartzen ari dira hezkuntzan. Egun, 15.000 haur inguruk ikasten dute bretoiera eskoletan. «Gero eta guraso gehiagok hartzen dute euren haurrak bretoieraz hezteko erabakia», dio Sannarrek. Hizkuntzaren egoera larria bada ere, Ar Redadeg bezalako ekitaldiak komunitatearen zentzua indartzeko eta etorkizunari baikortasunez begiratzen laguntzeko baliagarria zaie. «Bretoierak duen lekua mugatua da oso, eta asko kostatzen ari zaigu egoera iraultzea. Baina, oztopo handiak gainditu behar baditugu ere, aurrera egingo dugu».
oinarri. Xabier Isasi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak idazle eta euskaltzalearen hainbat bizipen ekarri ditu gogora.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Bretoieraren alde ere, korrika
Berria 2012/05/12
Brest hirian hasiko dute bretoieraren aldeko lasterketa, Ar Redadeg, gaur. Zortzi egunez herrialdea zeharkatu eta 1.500 kilometro egin ostean, Douarnenez herrian festa handi batekin amaituko dute. Bretoieraz eta atseginez. Hau da: Brezhoneg ha plijadur. Lelo horren pean aterako dira korrika gaur goizean Brest hiritik. Herrialdea osatzen duten bost departamentuak gurutzatu eta 1.500 kilometro egin ostean, Douarnenezen amaituko dute bretoieraren aldeko lasterketa, hurrengo larunbatean, hilaren 19an. Helburua lasterketaren tamainakoa da: gizarteari bretoiera bizirik dagoen hizkuntza bat dela erakustea. Hizkuntza gutxituen alde korrika egitea ohiko gauza bilakatu da azken urteetan. Hizkuntzaren alde egiteko modu hori aski ezaguna da Euskal Herrian. Hizkuntza gutxituen aldeko eragile ugarik Euskal Herriko Korrikaren eredua hartu eta euren lurraldeetara eraman dute.
atxikitzen joan zaizkio ekitaldiari. Kilometro kopuruan ere goranzko bilakaera izan du probak. Lehenengo aldian, 600 kilometroko ibilbidea prestatu zuten, esperientziarik ez zutela eta. Orain bi urte, berriz, apustua bikoiztu eta 1.200 kilometro egin zituzten sei egun eta bost gauez, etengabe korrika. Oraingoan, 1.500 kilometro egingo dituzte bretoierak bizi behar duela aldarrikatzeko. Bizirik dirauen hizkuntza «Zailtasun ororen gainetik bretoiera bizirik dagoela erakutsi nahi dugu, jai giroan». Horixe da, hain zuzen, Ar Redadegen helburu nagusia, Jean Michel Sasanner egitasmoaren antolatzaileetako baten hitzetan. Korrikaren antzera, ibilbideko kilometroak salgai jarri dituzte, banakoek, elkarteek, erakundeek eta enpresek eros ditzaten. Gizartean bretoieraren lekua eta erabilera bermatuko dituzten proiektuak diruz lagunduko dituzte kilometro, elastiko, itsasgarri eta bestelako objektuen salerosketatik ateratako etekinekin.
Bretoieraren aldeko festa da Ar Redadeg, eta bi urtean behin ospatzen dute. Lasterketa esan nahi du hitz horrek bretoieraz. Lasterketa hirugarren aldiz antolatu dute aurten. Lehena 2008an egin zuten, eta urtetik urtera parte hartzaile gehiago
Antzekotasun handia dute Korrikak eta Ar Redadegek. Bretoieraren aldeko lasterketaren anaia nagusia litzateke euskararen aldekoa. Korrikaren antolatzaileen laguntza eta aholkuak jaso zituzten aurreko aldietan Bretainiako antolatzaileek. Aldi honetan ere euskal ordezkariek ez dute hutsik egingo. Korrika eginez bretoiera babestera 50 bat lagun joan dira Euskal Herritik. «Korrikaren ezaugarri guztiak hartzen saiatu gara, guretzat hura baita jarraitu beharreko eredua»,
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Lehen pausoa A z k e n e a n , N a f a r ro a k b a d u t e l e b i s t a autonomikoa, bat, handia eta askea. Canal4 otsailean itxi ondoren, Popular TV eta Canal6 kateen elkartzetik jaio da orain Navarra Television. Eta astelehenean abiatu zuen programazioa. Nafar jendeak ez dakit nola hartu duen berria —sortu duen harrabots eskasagatik, esango nuke hotz xamar—, baina bai zer esan duten nafar jendearen ordezkari diren politikariek. Denek bozkarioz hartu dute telebista katearen jaiotza, eta, gobernuan nagusi den alderdiak izan ezik, denek eskatu diote aintzat hartzeko Nafarroako errealitatearen aniztasuna. NaBaiko Txentxo Jimenez haratago joan da —ez Himalaiaraino, baina bai besteak baino urrunxeago—, eta jasotzen dituen laguntza publiko garrantzitsuengatik (1.940.000 euro) eta euskarak Nafarroako ikus-entzunezkoen eremuan jasotzen duen tratu urriagatik, euskarazko kate bat irekitzea ez litzatekeela ideia txarra adierazi du, besterik ez bada haurrentzako programazioarekin. Eta gehitzen dut nik ona litzatekeela euskarazko beste kate bat irekitzea, besterik ez bada txakurrentzako programazioarekin. Txakurrak gainera primerakoak dira audientziei begira, oso fidelak zaizkio, ez soilik jabeari, baita kate bati ere, mandoa zuzen erabiltzeko duten ezintasun biologikoagatik. Baina, tira, Jimenez jauna, ez gaitezen sobera kexa, euskarari tartetxo bat, merezi duena, eskainiko baitiote Navarra Televisionen — besterik da eskaintze hori legeak hala agintzen duelako dela—: albistegi bat astegunetan bigarren katean eta lan munduaz saio bat astean bitan gaztelaniaz eta euskaraz. Baina garrantzitsuena
Iritzia 2012/05/16 da hemen Nafarroa aterako dela irabazten: edozein konpetentzia desagerrarazi ondorenean, erresuma zaharrak behar zuen telebista autonomiko bakarra izango baitu hemendik aurrera, katolikoa, eskuindarra, pribatua, noski, baina nafarren diruarekin ordaindua. Orain soilik geratzen da ETB afera bukatzea. ETBren zabalkuntza asmoak behingoz amaitzeko, nafarrek egin dezakete ETBk nafarrekin egin nahi duten gauza berbera; baina alderantziz, hau da, Navarra Television heda dadila Euskal Autonomia Erkidegora, egin diezaiola konpetentzia bere lurretan, eta eraman dezala, zer dakit nik, itxi behar izatera. Lehen pausoa eman dute, behintzat. Errepikagailu ilegalak jartzen hastea izan daiteke hurrengoa. Aritz Galarraga
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Hizkuntza eta kultur burujabetza Konkistaren urteurrena. 1512-2012. 500 urte. Ez zen 1512an hasi, eta oraindik, 2012an, ez da amaitu. Bost mende baino gehiago dira hizkuntza ezezaguna hitz egiten dutenek gurera etorri eta gurea bere egiten saiatzen ari direla, eurena geure egiteko ahaleginetan dabiltzala. Batailekin, indarrez lortu zuten Nafarroa konkistatzea, baita eguneroko zapalkuntzarekin arrotza zen hizkuntza eta kultura inposatzea ere. Hizkuntza eta kultur debekuek helburu argia zuten: herri konkista, konkista kulturala. Nafarroa konkistatu zuten, gure lurren jabe egin ziren. Baina lehenago hasi eta oraindik irauten duen asimilazio prozesua da, helmugara helduz gero, Euskal Herria menperatzea lortuko duena. Prozesu honen ondorioak argiak dira: euskara ez da nagusi Euskal Herrian, kultura eta ohitura arrotzek eureganatu gaituzte ia. Hala ere, eutsi diogu, geureari eutsi diogu. Bizirik gaude eta bizi nahi dugu. Euskal Herria ere bizi dadin nahi dugunez, asimilazioari eustetik konkistari
aurre egitera igaro behar dugu. Euskaldunak bagara, izango bagara, euskaraz burujabe bizi eta geurea bizkortu behar dugu. Iraul dezagun egoera ganoraz biziz, euskaraz biziz. Euskal Herria askatu nahi dugu, dagokiguna geureganatu nahi dugu. Baina independentzia herria askatzetik etorriko da, euskaldun askeok egin behar dugu Euskal Herri librea. Euskaldun askeok egingo dugu Euskal Herri librea. Horregatik, independentziara bidean, euskara, euskaldunak jarri behar ditugu erdigunean, ezin dugu geroko utzi. Burujabetzaren aldeko aldarriak hartu zuen Iruñea Aberri Egunean. Nafarroako batasuna aldarrikatu genuen Baigorrin, mugarik gabeko herria. Esparru sozioekonomiko propioaren alde egin dugu maiatzaren 1ean. Baina eguneroko borrokarekin eraiki behar dugu Euskal Herri euskalduna. Horretarako, lehentasuna eman behar diogu herri eta euskaldun egiten gaituenari, euskarari. Euskaldun bakoitzak eman behar dio lehentasuna euskarari, ondoren herri moduan ere lehenesteko. Eta
Iritzia 2012/05/13
Euskal Herrian aldaketaren alde ari direnengan eragin behar dugu, botereg u n e e t a n e re e u s k a r a r i lehentasuna eman eta euskaraz bizitzeko urrats sendo eta atzeraezinak ausardiaz egin ditzaten. Herri euskaldunak burujabe behar du izan. Gurea egiteko eskubidea eta beharra daukagu. Horretarako, bidea bertatik eta bertara egin behar dugu. Konkista eta asimilazio prozesuari bide ematen dieten menpeko legedi zein politikak gainditu behar ditugu herri euskalduna berreraikitzeko. Herri honen beharretara egokitutako eta guk erabakitako hizkuntza-politika burujabeak emango dio behar duen bultzada euskaldunok egin beharreko bideari. Hizkuntza eta kultur burujabetzak bideratuko gaitu Euskal Herri Euskaldun eta librera. Igone Lamarain eta Unai Larreategi EHE
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Twitterrek iragarri du prest dagoela bere menua euskaraz jartzeko
Berria 2012/05/18
Euskarara ez ezik, katalanera, ukrainerara, grezierara, txekierara eta afrikaansera ere itzultzen utziko dute Twitter sare sozialak iragarri du prest dagoela bere plataforma euskaratzeko eta gero bere sisteman txertatzeko. Menuko hitzak eta esaldiak itzultzeko gune bat ireki zuen herenegun gauean, eta, egun eskas batean, erabiltzaileek %80 itzultzea lortu dute. «Ez zait gaizki iruditzen guk debalde egitea», dio Joseba Kamiok, Maite zaitugu, maita gaitzazu zuk ere Twitter euskaraz lortzeko kanpainaren sustatzaile eta marketinean adituak.
urte eta erdian horrek bere tresna euskarari irekitzea oso inspiragarria eta ilusionagarria da». Kamio ere pozik dago lortutakoarekin: «Jendeak egindako lanak eman du fruitua». Haren ustez, Twitter euskaraz egotea garrantzitsua da.
«Izan ere, Facebook ere horrela euskaratu zen». Twitterrek bere blogean iragarri du itzulpena amaitzean txertatuko duela; beraz, egun batetik bestera erabili ahalko da euskaraz. Lander Arbelaitz Argia.com-eko arduradunak jarri zuen martxan Twitter euskaraz lortzeko lehen kanpaina, iazko otsailean. Gero, Kamiok biziberritu zuen aldarrikapena, # b a s q u e t w i t t e r e t a # t w i t t e re u s k a r a z etiketekin. Albistea irakurri duenetik, Arbelaitzek ezin du irribarrea ahotik kendu: «Oso pozgarria da ikustea munduko halako enpresa batek men-edo egin diola euskaldunon aldarrikapen bati». Edozein tresna edo menu euskaraz izatea baino garrantzitsuagoa da erabiltzaileak euskaraz aritzea, Arbelaitzen arabera. «Baina, hori esanda, Twitterren moduko enpresa bati aldarrikapen batekin kanpaina bat egitea eta
«Interakzioa euskaraz egiten baduzu, horrela tresna zuragoa da». Argia-ko kazetariarentzat, berriz, gazte-gaztetatik halako tresnak euskaraz izateak eragina du bakoitzak hizkuntza bati buruz duen pertzepzioan. Orain beste pauso bat eman behar dela iruditzen zaio: «Indarra egin behar genuke jada itzulita dauzkagun tresnak erabil ditzaten euskaldun osoek, baita ulertu behintzat egiten dutenek. Euskaraz bizi garenon zirkulua handitu behar dugu».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Euskarara ez ezik, zerbitzua katalanera, ukaranierara, grezierara, txekierara eta afrikaansera ere itzultzen utziko du Twitterrek. Gaur egun, munduko 28 hizkuntzatara dago itzulita menua. Euskal tuitlariak, gorantz
Twitterrera kanpaina berezian murgilduta dabil Fernandez azkenaldian, eta orain deia egin du kanpaina banan-banan egiteko. «Neure ustez, menuak itzultzea baino egiteko funtsezkoagoa da hau: lortu Twitterrera ekartzea esateko zerbait daukan euskaldun bat.
Gero eta internauta gehiago aritzen dira Twitterren euskaraz. Codesyntax enpresak sortutako Umap.eu tresna da horren erakusgarri. Twitterreko euskarazko jarioa filtratzen du Umapek, eta 2010eko azaroan, sortu zenean, 1.100 tuitlari euskaldun zeuden. Iazko abenduan, berriz, 5.000 tuitlari euskaldunen kopurura iritsi zen. «Eta, hor, tresnaren muga teknikoa heldu zen. Hortik gora ez dago zenbatzerik. Baina, nire ustez, egun 12.000-15.000 twitterlari euskaldun daude», azaldu du Luistxo Fernandez Umapen sortzaileak. EITBk esan du 7.000tik gora tuitlari euskaldun daudela. Twitterrek bere interfazea euskaratzeko aukera zabaldu duelako pozten dela dio Fer nandezek eibar.org/blogak/luistxo blogean, eta ez dio eragozpen handirik ikusten itzulpena euskaldunok egiteari. «Baina aspaldi esan nuen: menuak baino gehiago, jana da garrantzitsua». Mila euskal intelektual
Gutariko bakoitzak ezagutzen du Twitterren guk baino gauza garrantzitsuagorik esango lukeen pertsonarik. Konbentzi ditzagun».
30 Euskaraz irakasten duten autoeskolak Bizkaian. Eskola teorikoak eta praktikoak euskaraz jasotzeko aukera emango diete ikasleei Bizkaiko 30 autoeskolek. Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko autoeskolak biltzen dituen elkartearekin egindako hitzarmenari esker lortu da hori. Bi erakundeek egitasmo sustatzen jarraitzeko asmoa berretsi dute.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskarazko hedabideentzat plan bat eskatu du Arartekoak
Berria 2012/05/19
Nafarroako Gobernuari galdegin dio hainbat urtetarako egitasmoa onar dezala, hedabideen parte hartzearekin Hainbat urtetarako plana. Horixe eskatu dio Nafarroako Arartekoak Nafarroako Gobernuari, euskarazko hedabideak diruz eta baliabidez laguntzeko. Javier Enerizek txostena aurkeztu du Nafarroako P a r l a m e n t u k o Fo r u E r r e g i m e n e k o Batzordean. Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak eskatuta egin du txosten hori, 2012rako Nafarroako euskarazko hedabideak diru laguntzarik gabe gelditu eta gero.
Arartekoak argi utzi du Euskararen Legeak, 27. eta 28. artikuluen bidez, eta Europako Hizkuntza Gutxituen Gutunak euskara sustatzera eta euskarazko hedabideak diruz laguntzera behartzen dutela Nafarroako Gobernua. Laguntza hori modu egokian gauzatzeko, zenbait urtetarako plana hitzartzea gomendatu dio Nafarroako Gobernuari, «laguntza hori jasoko duten erakundeek aldez aurretik jakin dezaten urte bakoitzean zer baliabide izanen duten beren jarduerak martxan jartzeko». Arartekoak gaineratu du plan hori osatzeko prozesuan
parte hartu beharko luketela euskarazko hedabideetako ordezkariek. Nafarroako Parlamentuari ere egin dio eskaera zehatzik Arartekoak, aurtengo aurrekontuetan euskarazko hedabideentzako diru sailik ez dela kontuan hartuta. Euskararen Legea bete ahal izateko, euskarazko hedabideen aldeko diru saila onartzeko galdegin dio Enerizek Parlamentuari. Kopururik ez du zehaztu, hala ere. «Hori egitea ez dagokit niri». Parlamentuko taldeen artean ia erabateko oniritzia jaso du Arartekoaren txostenak, nahiz eta taldeok euskararen inguruan hagitz iritzi ezberdinak izan. Enerizek egindako gomendioak azpimarratu ditu Bilduko Maiorga Ramirezek, batetik. «Hainbat urtetarako plana behar dela argi dugu guk ere». Bertzetik, UPNko Javier Caballeroren hitzetan, Arartekoaren txostenak agerian uzten du Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak laguntzen dituela. «Azken urteotako diru sailak aipatu ditu; eta 2012an ere, euskara diruz laguntzen ari garela». Euskarabidearen jarduera aipatu du Caballerok, bai eta euskara interneten sustatzeko ekinaldiak ere. Caballerorekin ados agertu da PSNko Pedro Rascon, eta gaineratu du egungo krisi egoeran ezin dela gehiago egin. Gobernuan, babeslerik ez
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Rasconen hitzek Ezkerrako Jose Miguel Nuinen kritika piztu dute. «Argi dago Nafarroako Gobernuan inork ez duela euskara defendatzen eta babesten». Egoera ekonomikoa euskararen alde deus ez egiteko aitzakia dela erran du Bilduko Maiorga Ramirezek, eta iritzi horrekin bat egin du Nuinek. «Dirurik ez dagoela diote euskara sailik gabe uzteko; baina Los Arcoseko zirkuitua laguntzeko milioiak bideratzen dituzte, nahiz eta aurten lau milioi euroko zorra eragin proiektu horrek».
Perezek onartu du, hala ere, Javier Enerizen aurkezpenak ez duela kontent utzi: «Ez du zehaztu Nafarroako Gobernua ez dela legea betetzen ari; legea betetzen ez duenik ezin dela erran baino ez du azaldu». Perezek argi du legez egin beharrekoak ez dela egiten ari Nafarroako Gobernua. «Ez du gogorik, ez du nahi».
NaBaiko Nekane Perezek bat egin du Arartekoarekin, eta euskarazko hedabideentzako plana eta diru saila eskatzeko gomendioekin ados agertu da. «Ez dago gure esku, ordea, hori betetzea», gogoratu du.
Ertzainen postu batzuei bigarren hizkuntz eskaria jartzeko asmoa du Jaurlaritzak «Euskara maila altua» behar duten postuetan beharko dute bigarren eskakizuna; zer postu diren ez dute jakinarazi Ertzainen hizkuntz eskakizunak «zorrotzagoak» izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Soilik postu batzuetan beharko dute orain baino hizkuntz eskakizun handiagoa; ez dute jakinarazi zer postutan. Bigarren hizkuntz eskakizuna izango dute «euskara maila altua behar duten postuetan». Hizkuntz eskakizunen inguruan Eusko Jaurlaritzak egina daukan taularen arabera, Ertzaintzako bigarren hizkuntz eskakizuna EGA Euskararen Gaitasun Agiriaren parekoa da. Jaurlaritzak atzo erabaki zuen ertzainen postu batzuetan hizkuntz eskakizuna
aldatzea. Poliziek euskaraz eta gaztelaniaz jakitea duela xede nabar mendu du Herrizaingo Sailak. Lehen hizkuntz eskakizuna daukaten postuetako ertzainek «erabiltzaile independente» izan beharko dute; bigarren eskakizuna «hizkuntz trebetasun jasoak eta bereziak behar dituzten postuetan» ezarriko dute. Hurrengo lan eskaintzetan bigarren eskakizuna zer lanpostuk behar duten esango dute.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Donostiatik Tafallara, Tafallatik Bidankozera Ongi asko laburtu dute Kontseilukoek erronkaren funtsa: kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politikarako eskubidea eta estatus egokia (berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa) Ez da jota baten izenburua, dirudien arren. Donostian aurkeztu zuen Kontseiluak euskararen gutxienekoak biltzen dituen adierazpena (http:// issuu.com/kontseilua/docs/euskararengutxienekoak), duela aste batzuk. Maiatzaren 12an, berriz, Tafallan ospatu zen Euskararen Eguna. Gaur, Bidankozen eginen da Uskararen Eguna, Erronkariko hizkeran «uskara» baita gure hizkuntzaren izena. Tafallan eta Erronkarin euskarak atzerapen handia pairatu du azkenengo mendeetan. Tafallan, jakina, askoz ere lehenago hasi eta aurreratu zen galera, Erronkariko azken uskaldun zaharren ahotsaren oihartzuna oraingoz aditzen delarik. Tafallan nahiz Erronkarin, Euskal Herriko hainbat lekutan bezalaxe, jende frankoren lanari esker, joera itzuli da. Gainbeherari aurre egin eta geure hizkuntzaren soinu goxoak aditzen dira, berriz aditu ere, haur, gazte eta euskaldun berrien mintzoan. Eduardo Galeanok idatzia du bi astetik behin hizkuntza bat galtzen dela. Gurea ez dago, zorionez, zorigaitzeko zerrenda horretan. Hil ez den neurrian, bazter- tua izan zen lekuetara itzuli da, oro har indartzen ari delarik. Bidea zaila izan dela begi bistan dago. Oztopoak ez direla desagertu nabarmena da, halaber. Euskararen aurkako erasoak ugaltzen dira, oraingoz ere, esparru instituzional, mediatiko, ekonomiko eta irakaskuntza mailakoetan, esaterako, bigarren (batzuetan, hirugarren edo, makurrago, azken) hizkuntzaren estatusa duelarik. Marra gorriak, bestela esanik, euskararen gutxienekoak, aipatzen zituzten Kontseiluko
Iritzia 2012/05/19
kideek egin zuten ekitaldi argigarri bezain hunkigarrian. LodosaSartagudako ikastolako ikasleen zailtasunen berri izan genuen bertan, besteak beste. Tafallan eta Erronkarin, beste hainbat lekutan bezalaxe, badakigu zer-nolako hormen kontra jo behar den halako lehia batean. Egindako lanak fruitu ederrak ekarri ditu. Lana ez da bukatu, alta, eta gauzak horrela, bat nator Kontseiluko lagunekin. Herri mugimenduaren inurri lanaren bidetik segitu behar da, baina ez hortik soilik. Irekitzen ari den, irekitzen ari garen aro berrian, euskarak bere lekua behar du. Gertatu da, tamalez, beste hainbat prozesutan, estaturik gabeko herriaren jatorrizko hizkuntzak baztertuta segitu duela, beste hainbat esparrutan aurrerapen handiak emanik ere. Ez dugu halakorik nahi Euskal Herrian, eta gerta ez dadin neurriak hartu behar ditugu. Gutxieneko horiek egindako ahalegin erraldoiaren araberako oinarriak dira. Ongi asko laburtu dute Kontseilukoek erronkaren funtsa: kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politikarako eskubidea eta estatus egokia (berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa). Gutxieneko hauek aintzat hartu behar dira eraikitzen ari den egoera berrian. Euskarak agertoki politiko-instituzional berria behar du, nabarmena baita gaur egungo erronkei behar bezala aurre egiteko estatus berriaren babesa derrigorrezkoa dela. Xalbadorrek ere argi esan zuen: «Izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik berextean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza». Bazter dezagun behin betiko hil hotza!
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Eskola publikoa aterpe bila
Berria 2012/05/22
Eguraldiak lagundu ez, eta espero baino jende gutxiago izan da Iruñean ospatutako Euskal Eskola Publikoaren festan Urte beteko lana eskaini diote egun bakarreko festari Berriozarko Mendialde II ikastetxeko eta Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko kideek. Haiek antolatu dute aurtengo Euskal Eskola Publikoaren festa, baina eguraldiak lagundu ez, eta espero baino jende gutxiago bildu zen igandean Iruñeko Taconera parkean. 30.000 bat pertsona izan ziren iazko festan, eta 5.000 bat baino ez aurtengoan. Euria gorabehera, karpetan aterpea hartu, eta eutsi egin zieten ekitaldirik gehienei antolatzaileek, eta giro ona izan zen nagusi bertaratu zirenen artean. Festarekin ez dute dirurik egiterik lortu, ordea, eta, horregatik, kontu korronte bat ireki dute Euskadiko Kutxan galerei aurre egin ahal izateko: 3035.0058.30.0581172598. Aterpea eskatu diete festara joateko asmoa izan eta azkenean joaterik izan ez zutenei. Festa abiatzerako euria ari zuen igandean, eta ez zuen egun osoan atertu. Festa gogoz zen jendea, ordea, eta, ekitaldi batzuk bertan behera gelditu ziren arren, egun beteko egitaraua osatu zuten antolatzaileek. Asko izan ziren Taconera eta Antoniutti parkeetara joatea erabaki zuten familia eta gazteak. Bazen denentzako zerbait. Txarangak, tailerrak, rock kontzertuak, umeentzako jolasak... 400 boluntario izan ziren lanean, eta festara joatea erabaki zutenek, aterkipean
egonik ere, ez zuten aspertzeko aukera handirik izan.
Haziak hezten. 1512tik euskal curriculuma landuz zen aurtengo jaiaren leloa, eta euskal curriculuma izan zen festaren ardatza ere. 1512ko konkistari buruzko keinu bat baino gehiago izan zen, gainera. Taconerako parkean hartu zuten atseden Albako dukeak gidatutako tropek, eta, festa ere han ospatzen zenez, bat etortze hori baliatu zuten. Nafarroako ikurrak zeramatzaten hainbatek irekiera ekitaldian, eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik kolektiboak egindako lana omendu nahi izan zuten. Oroitarri bat eman zioten Sergio Iribarren kolektiboko kideari: «euskal curriculumaren alde egiten ari diren lanagatik, eta ehunka urteetan ezkutatuta egon den gure herriaren historia ezagutarazteagatik».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Eskutik joan ziren ospakizuna eta aldarrikapena. Hezkuntzak gaur egun duen egoera ere salatu zuten Sortzen-Ikasbatuaz-eko kideek. Konpromisoa eskatu zuten: «Gobernuei ozen adierazi nahi diegu euskal jendartea ez dagoela prest hezkuntza publikoa zapuzten uzteko; kalitatea da bidea, eta, hartzen ari diren neurriei
aurre egiteko, inoiz baino beharrezkoagoa da euskal hezkuntza sistema propioa». Iruñeko Txantrea auzoko Bernart Etxepare institutuak hartuko du datorren urteko jaia antolatzeko ardura. Igandean jaso zuten lekukoa Mendialde II ikastetxeko kideen eskutik.
«Guk ere aurrera egiteko ziztada bat behar genuke» Pozik dago egindako lanarekin Nestor Salaberria Sortzen-Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzailea. Emaitzak sortzen dio kezka. Euriarekin espero baino jende gutxiago bildu zen Iruñeko Taconera parkean, eta galera ekonomikoak izan dituzte. Lehenengoz izan dituzte hain datu eskasak. Pena, eguraldiarena. Bai, baina ez zegoen gure esku. Gure esku zegoena ongi egin dugu. Aurreikusita zenuten euriari nola egin aurre, baina, hala ere, ezin. Gauza batzuk moldatu genituen, bertaratzen zen jendeari ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko. Aurreko urteetan baino jende gutxiago etorri zen, halere, eta lekua ere zegoen moduan zegoen. Egunero gure eskaerekin bat egiten duten milaka eta milaka pertsona horiei deia egin nahi diegu, horregatik, hurrengo urtean ere aurrera jarraitu ahal izateko. www.gurejaia.net webgunera sartu, eta hor aurkituko dituzte gu laguntzen jarraitzeko jarraibideak. Ez da erronka makala administrazioek euskara eta kalitate arloan dituzten hutsuneak betetzea eta hezkuntza sistema propioa bultzatzea. Aurreko urteetako festetan, espero baino jende gehiago izan duzue gehien-gehienetan. Aurtengoan, galera ekonomikoak izan dira. Horregatik egiten dugu laguntza eskaera. Esku zabalik jasoko dugu jendearen ekarpena, egunez egun hezkuntza sistema propioa eraikitzen jarraitu ahal izateko. Azken emaitza hori izanik, zer balorazio egiten duzu igandeko festaz? Eguraldiak kalte egin digu, baina berriozartarrak eta lanean egon ziren boluntarioak zoriondu egin behar ditugu. Primeran bete zuten beren lana, eta jendarteak lan horri erantzuteko garaia heldu da. Babesa emateko deia egin nahi dugu horregatik Hamazazpigarren jaia izan da aurtengoa. Lehenago ere izan duzue halako emaitzarik? Lehen urtean, adibidez, bertan behera gelditu zen jaia, baina askoz ere dimentsio txikiagoa zuen festa hark. Denborarekin, gero eta handiagoa bilakatu da ekimena, eta, jende gehiago biltzen denez, zerbitzu gehiago ere eskaini behar dira. Lehenengoz izan ditugu halako emaitzak, beraz. Inoiz egin ez dugun dei berezi hori egiten dugu horregatik. Hurrengo urteetan aurrera jarraitzeko asmoa ez da aldatu, ordea, ezta? Akuilu bat izan da gogorrago lan egiteko, baina guk ere ziztada bat behar genuke aurrera jarraitu ahal izateko. Iruñeko Txantrea auzoko Bernat Etxepare ikastetxeak antolatuko du hurrengo festa. Gogoz daude? Hainbat hilabete daramatzate jadanik lanean. Historiako jairik onena izango da. Orain artekoak bezala.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Gipuzkoak Uemaren eta Kontseiluaren lana aitortu du, elkarlan itunak eginda
Berria 2012/05/26
Diputazioak euskararen «arnasguneak» babestu eta indartzeko akordio bana izenpetu du Uema eta Kontseiluarekin Elkarlanean aritzeko hitzarmen bana sinatu dute Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Elkarrekin arituko dira herrialdean euskarak dituen «arnasguneak» babesteko eta indartzeko asmoarekin. Lanaz gain, ordea, badute beste alde bat bi akordioek: diputazioak aitortza egin die Uemak eta Kontseiluak egiten duten lanari. Hitzarmenak atzo sinatu zituzten hiru erakundeek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari, Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak hartu zuten parte ekitaldian; U e m a re n i z e n e a n , M a re n B e l a s t e g i presidentea eta elkarteko herrietako hainbat hautetsi joan ziren; eta Kontseilutik, Paul Bilbao idazkari nagusia. Euskara indartzea «lehentasun» gisara hartua du Gipuzkoako Diputazioak, eta hori lortzeko pausoa da Uemarekin eta Kontseiluarek in elk arlanean has tek o erabakia, Garitanoren esanetan: «Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egin nahi dugu, gure hizkuntzari lehentasuna emanda eta euskaraz bizi ahal izatea ber matuta. Gipuzkoa lurralde euskalduna da, eta euskaraz bizi nahi du».
Euskaraz bizi diren herriak, «arnasguneak», hartuko dituzte eredu bide horretan. «Herri horiek onuragarriak dira gure hirientzat eta Euskal Herri osoarentzat ere, euskara hain zabalduta ez dagoen tokientzat eredu eta arnasa direlako», nabar mendu du Garitanok. Uemako kide diren herriekin hasiko dira lanean; 61 herri daude mankomunitatean, eta Gipuzkoakoak dira erdiak pasatxo: 34. «Babes berezia behar dute», esan du ahaldun nagusiak.
Hiru alor zehatzetan arituko dira Uema eta diputazioa: euskara planak egiten l a g u n d u k o d i e t e h e r r i e i , e u s k a r at i k gaztelaniara itzuli beharreko testuak taxutzen lagunduko diete, eta her ri erakundeen planek inguru euskaldunetan
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza duten eragina aztertu eta behar balitz zuzenduko dute. Herri euskaldunek daukaten garrantzia hartu du hizpide Uemako presidenteak: «Biziko bada, euskarak nagusi izango den guneak behar ditu. Euskal Herrian egoera minorizatuan egonda ere, euskara nagusi da udalerri euskaldunetan, eguneroko harreman arruntetan behintzat». Euskara indartzeko «heldulekuak» dira inguru horiek, Belastegiren iritzian. «Lehentasunezko trataera garbia eman beharko zaie gune horiei». Uemak 59.000 euro jasoko ditu zeregin horretan jarduteko. Ahaldun nagusiak adierazi du mankomunitateak «garrantzi handiko» ekarpena egiten duela euskara normalizatzeko bidean. «Dinamika koordinatu bat» Kontseiluarekin ere gisa bereko lana egingo du diputazioak. «Dinamika koordinatu bat» jarriko du abian, euskaraz bizi diren inguruek daukaten inportantzia gizarteratzeko eta gune horiek egituratzeko. Udalen hizkuntz politika taxutzen
Kontseiluak eginiko lana goraipatu du Garitanok, eta berretsi du euskalgintzako eragileekin elkarlanean aritzea «lehentasun» duela diputazioak. 15.000 euro emango dizkio Kontseiluari, lan horretan segitzeko. Euskararen «ar nasguneak» zabaldu beharraz aritu da Paul Bilbao idazkari nagusia. Kontseiluak martxan daukan Euskaraz bizi nahi dut ekimenarekin lotu du diputazioarekin sinatutako hitzarmena: «Ideia hori eguneroko bizitzan txertatzeko, nahitaezkoak dira arnasguneak». Herritar bakoitzak zein hizkuntza darabilen inguruak berak ere baldintzatzen duela ekarri du gogora, eta, horrenbestez, «arnasguneak» direla gune aproposak euskaldunak euskaraz bizi ahal izateko. Inguru horien garrantzia zabaltzen egingo du ahalegina Kontseiluak. Haietan bizi direnak duten «arduraz» ohartaraziko d i t u z t e, e r a k u n d e e n e k i m e n e k i z a n ditzaketen ondorioei buruzko gogoeta sustatuko dute, eta «arnasguneen eredua» zabalduko, «euskaraz bizitzea posible dela erakusteko».
Hizkuntz eskubideen urraketei ez erantzutea egotzi dio Bilduk Lamaraini Arabako Foru Aldundiak «akats» gisa jo zuen Aramaioko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra euskara hutsean idaztea; jarrera horrekin herritarren hizkuntza eskubideak urratzea leporatu dio Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan duen taldeak aldundiari, eta urraketa horien inguruko galderei ez erantzutea egotzi dio Euskara diputatu Iciar Lamaraini. «Agiri teknikoak eta administratiboak gaztelaniaz bidali behar direla esatera mugatu da», adierazi du Bilduko kide Itziar Lekuonak. Lamarainen eginbeharra euskararen normalizazioaren alde lan egitea dela esan du Lekuonak, eta gogorarazi du Aramaio Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide dela.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskara sustatzeko plan berria Hizkuntza politikaren eremuan Gobernu honek hasieratik hartu zuen konpromisoetako bat euskararen normalizazioan aurrera egiteko plan berri bat prestatzea izan da. Izan ere, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), 1999an onartua eta oso tresna baliosa izan dena, gaur egungo premia berrietara egokitu behar genuen. Urte bat baino gehiago lanean eman eta gero, Euskararen Aholku Batzordearen egitekoaren emaitza aurkez dezakegu jendaurrean. Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berriak ordeztu baino gehiago osatu egingo du EBPN, zenbait esparrutan bereziki.
ESEP adostasun handiaren ondorioa izan da, Euskara 21 ponentzia bezala, ESEPen abiapuntua izan dena eta Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika osoaren ardatza dena. Izan ere, Euskadin euskararen aldeko jarrera oso zabala da eta ideologia eta sentsibilitate guztiak gainditzen ditu. ESEPen helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea da. V. Inkesta Soziolinguistikoak berriki eman dituen datuen arabera,
Iritzia 2012/05/26
Euskadiko hamasei urte edo gehiagoko herritarren %32k dakite euskaraz; erabili ohi dutenak, aldiz, %20 dira. Datu positiboak dira, erakusten baitute euskararen presentzia polikipoliki handituz doala Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan. Adibidez, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 2006an euskaraz zekitenak %30 ziren eta maiz erabiltzen zutenak %18,6, betiere hamasei urte edo gehiagoko herritarrak kontuan hartuz. Aurrera goaz, dudarik gabe, nahi genukeen erritmoan ez bada ere. Eusko Jaurlaritzak nahi du erabiltze-tasa emeki-emeki jakite-mailara hurbildu dadin. Inkesta soziolinguistikoak eta ESEPek tandem bat osatzen dute. Alde batetik, inkestak egoera soziolinguistikoaren argazki bat ematen digu. Bestaldetik, ESEPek egoera horri eragiteko tresnak identifikatu ditu. Herritarren borondatearen arabera errealitatea aldatzeko lehendabizi errealitatea ondo ezagutu behar da. Inkesten datu hotzez harantzago joan nahi dugu. Normalean euskaraz hitz egin ohi dutenei ez ezik euskaraz jakinda inoiz edo ia inoiz hitz egiten ez dutenei ere erabiltzeko aukera gehiago ematea da erakundeen egitekoa. Horretan ari gara herri administrazioetan. Espero dugu ESEPek datozen hamar urteetako hizkuntza plangintza arrakastaz g i d a t z e a . H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o Sailburuordetzaren eta Euskararen Aholku B at z o rd e a re n e l k a rl a n e t i k s o r t u t a k o dokumentu hau ezinbesteko aurrerapausoa izango da euskararen normalizazioan. Adostu
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza dugun testuak hiru helburu estrategiko biltzen ditu: euskararen jabekuntza, erabilera eta «elikadura» deitu duguna, hots, hizkuntzaren kalitatea aberasteko behar diren neurriak. Eguneroko bizitzako esparru guztiak ukitzen ditu: irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, hedabideak, kirola eta aisia, kultura, publizitatea… Teknologia berriei garrantzi berezia eman zaie, uste osoa baitugu giltzarri bat d irel a eremu ur ri k o h i zk un tzen garapenean.
Guztira, marko berriak 350 bat ekintza-ildo jasotzen ditu, hizkuntzaren kudeaketa p l a n e t a n e t a e r a k u n d e e n e g u n e ro k o jardunean gida-lerroak izango direnak, Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera
Nor malizatzeko V. Planarekin batera. Dokumentuaren beste berritasun bat hizkuntza eskubideen tratamendu zehatza da, asmo onen adierazpen hutsa izateari utzi eta praktikara eraman ahal izan daitezen. EBPNz eta Euskara 21 gogoeta prozesuaz gain, Euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko adierazleen txostenaz (2011n egina) eta Euskararen Aholku Batzordeko Euskara 21 Batzorde-ataleko kideen ekarpenez ere elikatu da ESEP. Orain aurkezten dugun testua, oso landua izanagatik ere, behinbehineko testu bat besterik ez da. Izan ere, dokumentu ireki bat da. Hilabete batez nahi duten guztiek beren proposamenak egin ahal izango dituzte Euskara 21 blogaren bidez (helbide honetan: http:// blog.euskara21.euskadi.net/). Gero, testua, herritarren proposamenez osaturik, Eusko Legebiltzarrera igorriko da, behin betiko onetsia izateko. 2013. urtearen hasierarekin batera, plan berria indarrean egotea espero dugu. Beraz, herrikideok, orain zuen txanda da. Zuen oharren zain gauzkazue.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Une zaila den arren, euskaldunengana iristeko «erronkan» ari dira
Berria 2012/05/31
'Berria', 'Gara', 'Argia', 'Sustatu.com', 'Deia', 'Gaztezulo' eta Hamaika Telebistako kazetariak mahai berean izan dira «Euskarak komunikabideetan duen etorkizuna ez da erraza. Diru laguntzen, publizitatearen eta harpidedunen jaitsiera sufritzen ari gara. Baina euskaraz aritzea balio erantsia da, eta gure aldeko zerbait ere izan daiteke». Hala dio Igone Fernandez Gaztezulo aldizkariko zuzendariak. Azkue Fundazioak antolatuta, Sarean jaioberriak. Jakintza Librearen III. Jardunaldiak egin zituzten atzo, Bilboko Euskararen Etxean. Eta Fernandezekin batera, beste sei komunikabidetako kazetariak bildu ziren mahai berean. Iñaki Mendizabal Deia-ko kazetariaren arabera, «irakurleak eskatzen duen neurrian egingo du euskarak aurrera komunikabideetan». Jon Ordoñez Berria.infoko arduradunak ere euskararen geroa euskaldunenarekin lotuta doala dio. Baikorra da Ordoñez: «Baina lan asko dugu egiteko. Komunikabideak une zailetan daude. Eta erronka ezin dugu saihestu, iraganean beste batzuek egin zuten bezala, orain guri dagokigu erronkari aurre egitea». Inaxio Esnaola Hamaika Telebistako kazetaria ere baikorra da, «nahiz eta diruaren aldetik garai beltza izan». Ikusle potentzialarekin lan egin behar dela iruditzen zaio: «Beraiengana hurbildu behar dugu». Gorka Bereziartua Argia-ko kazetariari gustatuko litzaioke baikorra izatea: «Baina baikorragoa izango nintzateke, publizitate instituzionala eta diru laguntzak bestelakoak balira». Luistxo Fernandez Sustatu.com-eko sortzaileak argi
du zein den egoera: «Euskararen panorama kalekoaren parekoa izango da, zaila eta biziri irautekoa. Eta hedabideen krisiak txikiei gehiago eragiten die, lehendik ere egoera prekarioagoan zeudelako». Iñaki Soto Garako zuzendariak, berriz, honako hausnarketa hau egin du: «Hezkuntza ereduak erdararen hegemonia ahalbidetzen du. Beste akordio soziopolitiko bat behar da euskararen inguruan. Eta komunikabideen alorren errekonbertsio bat behar da».
Gorka Jagoba Palazio EHUko irakasleak egin zituen aurkezle lanak, eta hainbat fenomeno gertatzen ari direla nabarmendu zuen: « Te l e b i s t a h o l o g r a fi k o a d a t o r k i g u , telefonoekin datuak eskuragarri ditugu edonondik, publizitatearen dirua Internetera joango da, eta paperaren amaiera iristen ari da pixkanaka».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Jesus Egigurenek otsailean ETB2 itxiko lukeela adierazi zuen. Eta aukera horren inguruan galdetu zien Palaziok solaskideei. Mendizabalen ustez, ETB2 ere izan daiteke tresna bat jendea euskal mundura hurbiltzeko: «Beste gauza bat da hori egiten den». Ordoñezek nahi duena da ETB1 kalitatezkoa izatea. Igone Fernandezek argi du telebista publikoak euskararen alde egin behar duela apustu. Esnaolak ez lituzke kateak kenduko, baina honako hau eskatuko lioke ETBri: «Duina, kalitatezkoa eta herritarrengandik gertu egotea». Luistxo Fernandezek uste du ezker abertzalea ere ez litzatekeela atrebituko ETB2 ixtera. Eta Sotori iruditzen zaio euskaraz ez dakienarentzat eskaintza ere egin behar dela. Sare sozialak izan ziren mahai gainean jarritako beste gai bat. Mendizabal beldur da sare sozialen eraginaz: «Kazetaritza birtual bat egiteko aukera dago. Baina kazetaritzan sakondu egin behar da, eta egiatik hurbil egon». Ordoñezen ustez, eginkizun handiena egokitzea da: «Hartzaileengana gerturatu beharko dugu, eta haien iritziak kontuan hartu». Igone Fernandezek uste du bizitzan bizkorrago goazela eta komunikabideen
bizkortasuna horren isla dela. Esnaolaren arabera, sare sozialak tresna oso onak dira, «baina ondo erabilita». Bereziartuak Twitter taberna gisa hartzen du, baina kazetaritza profesionalean sinisten du oraindik. Luistxok horrela definitzen du egoera: «Tsunami bat dator, eta euskaldunok edo flotatzen dugu edo itoko gara». Sotok metafora hau nahiago du: «Hobe da mendi koxkor bat aurkitzea, eta hori igoz joatea. Eta hor komunitatea da giltza».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza E u s k a r a z k o komunikabideentzako diru laguntzak %4 jaitsi ditu aurtengo deialdian Eusko Ja u rl a r i t z a k . B at i k b at euskaraz aritzen diren irrati eta telebistek igarriko dute murrizketa, eta baita euskarazko orriak edota gehigarriak argitaratzen dituzten erdarazko komunikabideek ere. Beste aldean, Interneterako eta aldizkarientzako laguntzak iaz baino handiagoak izango dira. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen euskarazko hedabideentzako diru laguntzen deialdia. Guztira, 5.480.000 euro emango ditu
Ikasketak
2005-2006
2009-2010
%
%
2.003
42,19
41,9
26,71
Topografia
38,24
15,83
Arte Ederrak
36,23
32,38
Medikuntza
46,54
37,58
Odontologia
36,76
22,73
Elektronika ingenieritza
35,25
24,53
Zuzenbidea (Donostia)
38,16
29,55
euskaraz lan egiten duten prentsa, irrati, telebista eta I n t e r n e t e k o komunikabideentzat, iaz
baino %4 gutxiago — 5.725.000 banatu zituen—. Irratientzat 329.000 euro egon ziren iazko deialdian,
Euskarazko egunkariak
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o Sailburuordetzak 354.000 euro gutxiago bideratuko ditu euskararen erabilera bultzatzeko helburua duten egitasmoetara aurten. Iazko laguntzen aldean, %2,7 urritu dituzte. Eta, 2009. urtekoen aldean, %4,3koa da jaitsiera; 564.000 euro inguru gutxiago dira. Eusko Ja u r l a r i t z a k o G o b e r n u Kontseiluak onartu duen laguntza deialdian, euskalgintzarako, euskarazko hedabideetarako eta komunikazio teknologia berrietarako laguntzetan gertatu da murrizketa.
Euskara sustatzeko egitasmoak diruz babesteko laguntzen zenbatekoa «garrantzitsutzat» jo du Ikasketak
kontuan hartuta. «Sekulako ahalegina egin dugu diru laguntzei eusteko, eta lortu dugula esan daiteke; orain 2011
2010
Euskalgintza
1.280.000
1.339.000
Hedabideak
5.480.000
5.725.000
LanHItz
2.400.000
2.400.000
IKT
1.576.000
1.626.000
EBPN
1.800.000
1.800.000
Guztira
12.536.000
12.890.000
Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, egungo egoera ekonomikoa
gure zeregina da kopuru horiek ahalik eta hobekien kudeatzea».
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Ekaina
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Udal euskaltegiek “bi aldetako murrizketak” kritikatu dituzte
Berria 2012/06/05
Euskalduntze zerbitzu publiko «duin» bat eskatu dute ELAk eta LABek, eta langileen zailtasunak gogorarazi Nagusi askoren astoa, goseak hil. Esaera zahar horren bidez irudikatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udal euskaltegietako langileek duten egoera. LABek eta ELAk adierazi dute «bi aldetako murrizketak» izaten ari direla euskalduntze eta alfabetatze zerbitzu publikoak: udalena eta Eusko Jaurlaritzarena. «Krisiaren aitzakian egindako murrizketak gehitu zaizkio, eta egoera itogarri bihurtu da hainbat kasutan», esan dute, prentsa agiri batean. Murrizketak sektore publiko osoan egiten ari dira, baina sindikatuek gogorarazi dute euskaltegi publikoen izaera bereziak are gehiago zailtzen duela egoera; zehaztu dutenez, bai udalak, bai Eusko Jaurlaritza, denak ari zaizkie murrizketak egiten. Nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa «ezinbestekoa» dela udalen egoera ekonomiko txarra dela eta. Hala ere, baliabide horietan
egin dute «murrizketarik handiena», LAB eta ELA sindikatuen esanetan.
euskaltegien arteko aldeak areagotu egin direla udalenganako loturaren ondorioz. «Lan baldintzetan ezberdintasun nabariegiak sortu dira, eta sektorearen barruko kohesioa eta koherentzia ezinezko bihurtu dira». Hutsune historikoak, handitu
Sindikatuek jakinarazi dute zer-nolako zailtasunak dituzten arduradunak bilatzeko. Hain zuzen ere, gogorarazi dute bi instituzioren artean daudela, eta langileek udaletako lan hitzarmen bat dutela, baina HABEren ardura da euskaltegien finantzaketa zehaztea udalekin. Horrenbestez, azaldu dute ez dakitela norekin argitu behar dituzten arazoak. «HABEren eta Eudelen arteko pilota partida bat izan da beti». Gainera, LABek eta ELAk jakinarazi dute udal
Udal euskaltegien historiaren balorazioa ere egin dute sindikatuek, eta ondorioztatu dute ez dutela izan behar besteko bultzadarik. «Ezin esan genezake inoiz hizkuntza politikarik egin denik euskarak behar duen modukorik». Ordea, gaineratu du euskaltegien eta ikasleen aurkako erasoak eta murrizketak «etengabeak» izan direla PSE-EE Eusko Jaurlaritzara heldu zenetik. «Euskararen ezagutza ber matu beharko lukete sektore publikoek, baina hori gero eta gehiago zailtzen ari dira».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Soilik «gehien» irakurtzen diren egunkariak erosteko agindu du Gasteizko Udalak
Berria 2012/06/05
BERRIA, 'Gara', 'El Pais' eta beste zenbait egunkari gizarte etxeetatik kenduko dituzte, dirua aurrezteko Gasteizko Udalak agindua eman du «gehien» irakurtzen diren egunkariak baino ez erosteko, dirua aurrezteko neurrien barruan. Udaleko prentsa bulegoak esan du El Correo eta Diario de Noticias de Alava egunkariak erosiko dituztela, baina apaletatik kenduko dituztela BERRIA, Gara, El Pais eta beste zenbait egunkari eta argitalpen. Maiatzean hartutako erabaki bat dela jakinarazi du udalak, baina atzora arte ez zen izan horren berririk. Itziar Amestoi Bilduko zinegotziak eman zuen erabakiaren berri. «Ahal den lekutik ahal den bezala» mozten ari direla jakinarazi dio udaleko prentsa bulegoak BERRIAri. Azaldu dute gizarte etxe batzuetan berrogei argitalpen inguru jasotzen zirela, eta esan dute erabaki horren ondorioz gutxi batzuk baino ez dituztela jasoko, «lau, adibidez». Gizarte etxeek liburutegietarako ezer berririk ez erosteko agindua ere badute: ez libururik, ez CDrik. Udaleko prentsa bulegoak adierazi du berak ere argitalpen gutxiago jasoko dituela, eta iragarri du talde politikoei ere mozketak egingo dizkietela. Argitu gabe dago noiz jarriko den indarrean erabakia. Hain zuzen ere, atzo bertan, ohiko egunkari guztiak zeuden El Pilar eta Arriaga gizarte etxeetan, eta hango arduradunek ez zuten Gasteizko Udalak hartutako erabakiaren berri.
Nafarroan, aurrekariak Barañaingo eta Iruñeko udalek erabaki bertsua hartu zuten 2009ko hasieran, hango liburutegietan BERRIA eta Gara erosteari utzi ziotenean. Nafarroako Liburuzainen Elkartearen kritikak piztu zituen, eta arartekoarengana ere jo zuten. Barañaingo herritarrek BERRIA irakurtzen jarraitu zuten, Hondarribiko bi bizilagunek egin zuten harpidetzari esker.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Kalitatezko EITB independente baten aldeko kanpaina bat langileen eskutik
Berria 2012/06/05
http://bostpuntu.com gunean atxikimenduak jasotzen hasi dira, eta EAEko alderdiei bidali diete idatzia EITBko 18-20 langile inguruko talde batek Bostpuntu izeneko kanpaina jarri du martxan, "kalitatezko EITB independente" baten alde. Eskaeren zerrenda Euskal Autonomia Erkidegoko aukera politiko guztietako ordezkariei eta EITBko administrazio kontseiluko kideei helarazi d i e t e. H a l a b e r, a t z o t i k h e r r i t a r r e n atxikimendua jasotzeko aukera zabaldu dute http://bostpuntu.com webgunean. Igandean, Twitterren kontu bat ere jarri zuten martxan: @bostpuntu. Horren bitartez atzo aurreneko kritikei erantzun zieten.
Idatziaren hasieran eta bost puntuei heldu aurretik, honako eskaera hau egiten dute kanpainaren sustatzaileek: "Euskadiko Autonomia Erkidegoko hurrengo hauteskundeen ostean agintzen duenak agindu, premia handiarekin heldu beharko dio EITBren bideraketari".
EITBk euskal herritarren zerbitzuko erakunde publikoa izan behar duela dio lehen puntuak: "Euskaraz eta gaztelaniaz kalitatezko programazioa eskainiko duena, ikusleekiko begiramenduna eta plurala, interes publikoari bideratutako edukiekin, produkzio propioaren bidez, gainerako kate publiko eta pribatuekiko zeregin orekatzailea izango duena".
"EITBk bete egin behar du sortzetik duen euskara bultzatu eta normaltzeko helburu estrategikoa... EITB sortzeko legea onartu zenetik 30 urte bete berri dira, eta EITBk euskara sustatu behar zuela jasotzen zen testu hartan. Ildo horretatik, bigarren puntuak honako hau dio: "EITBk bete egin behar du sortzetik duen euskara bultzatu eta normaltzeko helburu estrategikoa. Ondorioz, hedadudari eta eraginari dagokionean, hizkuntzak duen lurraldetasunaren bezainbestekoa izan beharko du gutxienez". Z e re g i n i n fo r m at i b o a r i h e l t ze n d i o hirugarren puntuak: "Neutraltasunik
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina gabe, inpartzialitatea behar du EITBk. Enbarazu egin arren, botereek errespetatuko dutena behar du izan. Hezi, infor matu eta entretenitzeko zeregin hirukoitzerako beharrezkoa duen independentziak, lege berri baten bidez sakoneko aldaketa ekar ri behar die zuzendaritza organuak aukeratzeko dauden moduei". Garai berriei egokitutako lege berri baten beharra eskatu izan dute unibertsitateko hainbat irakaslek azkeneko urteetan. EITBk gaurko euskal kulturaren funtsezko osagaien errespetuan "eredugarria" izan beharko lukeela dio idatziaren laugarren puntuak: "Eredugarria Euskal Herriko lur ralde guztien arteko har remanen sustapenean, eta sarri interesatuak eta artifizialak diren hesiak g ainditzeko ahaleginean".
Amaitzeko, kanpainaren sustatzaileek publikoaren zerbitzuko EITB eskatzen dute, "euskarari lehentasuna emanez, independentea, kalitatezkoa eta euskal kultura bultzatuko duena".
"2012. urte honetan, gaztelaniazko komunikazio publikoari diru laguntza ematearen alde, nik ez dut sinatuko" Kritika batzuk Interneten
Azken puntuak, berriz, honako hau dio: "EITBk kalitatezko erreferentzia profesionala izaten saiatu behar du ikusentzunezkoen munduan. Baditu horretarako behar diren esperientzia eta baliabideak, nola teknikoak, hala pertsonenak ere. Gidatuko dutenek ere asmatu beharko dute maila berekoak izaten".
Idatzia sarean zabaldu eta berehala, kontrako kritika batzuk jaso ditu. Luistxo Fernandezi ez zaio iruditu agiria EITB euskaldun baten aldarria denik: "2012. urte honetan, gaztelaniazko komunikazio publikoari diru laguntza ematearen alde, nik ez dut sinatuko". Iker Gurrutxagak honako iritzi hau plazaratu du: "Bada, lehenengo puntuan frantsesa ez badute gehitu behar, ni ez naiz sekula ere ados egongo. Edo euskara hutsean, edo Euskal Herrian egiten diren hiru hizkuntzetan". Urtzi Odriozola informatikariak, berriz, honako hau idatzi du Twitterren: "Euskal telebista baten aldekoa bada, ausardia falta zaio ekimenari. Lehengora itzuliko gara bestela".
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Lau puntu eta erdi Ezaguna da gurean ezer egiteak izerdi, komeria eta disgustuak ekarri ohi dituela. Are, esan genezake gurean ezer egiteak izerdi, komeria eta disgustuak baino ez dituela ekartzen. Esate batera, inork egindako proposamen bati berandu baino lehen egingo diote kontraproposamena, eta kontraproposamen horrek are lehenago izango du kontrakontraproposamena. Inoiz pentsatzera iritsi naiz egiten den edozein proposamen berri ere azken kontraproposamenari egindako kontrakontraproposamena besterik ez dela. Tira, animoa behar dela gurean ezer abian jartzeko. Sentsazio bertsua izan dut atzo aurkeztu zen Bost puntu ekimenarekin. Jakingo duzue h o n e z k e ro — e t a b e s t e l a , xe h e - xe h e aurkituko duzue informazioa zutabe honen azpiko berrian—: EITBko langile talde batek bost puntuko testu bat idatzi du kalitatezko EITB independente baten alde. Bost puntuok laburtuz —berria ere irakurri nahi ez duen alferrarentzat—, esan, publikoaren zerbitzuko EITB bat eskatzen dutela testuaren izkiriatzaileek, euskarari lehentasuna emango diona, independentea, kalitatezkoa eta euskal kultura bultzatuko duena. Atxikimendua eman dezake nahi duenak, gainera, http://bostpuntu.com helbidean. Baina nik ez dut sinatu. Eta ez Cristiano Ronaldok bezala Real Madrileko kamisetarik ez duenari sinatzen ez diodalako. Bost puntuetako lehenak egin dit kirrinka. Halaxe dio: «EITBk euskal herritarren zerbitzuko erakunde publikoa izan behar du, euskaraz eta gaztelaniaz kalitateko programazioa eskainiko duena, ikusleekiko begiramenduna
Iritzia eta plurala, interes 2012/06/05 p u b l i k o a r i bideratutako edukiekin, produkzio propioaren bidez, gainerako kate publiko eta pribatuekiko zeregin orekatzailea izango duena». Eta ados nago, baina erdiarekin. Gaztelaniazko telebista bat diru publikoz elikatzeko eskaera ezin dut egin: hasteko, teleikusleak aseturik duelako behar hori — eta, ondorioz, ez litzatekeelako zerbitzu publiko—. Baina, batez ere, gaztelania eta euskara elkarrekin dituen etxe batek, borondate onena ukatu gabe, beti hartuko duelako azkenerako gaztelaniaren aldeko jaidura.
Orain ulertzen dut talent show horietako epaimahai onberak zer sentitzen duen: nahi nioke ekimenari atxikimendua adierazi, baina bost puntuetatik lau eta erdirekin nago ados; hori bai, ehuneko ehunean. Lastima erdi hori negoziaezina izatea. Aritz Galarraga
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Itxaropena bete egin da Antolatzaileak gustura daude jendearen erantzunarekin; lortutako diruarekin ikastolako eraikina handituko dute Urte osoko lanaren emaitza egun batera mugatzen denean, eguraldiak garrantzi berezia hartzen du, eta zortea izan zuten igandean Trapagaranen (Bizkaia). Ibilaldia zen herrian, eta zerua estalita esnatu baziren ere, orduek aurrera egin ahala hobetu egin zen. Jendea uholdeka joan zen Itxaropena ikastolari laguntzeko asmoarekin, eta aurreikuspenak bete egin ziren. Milaka lagun bildu ziren. Antolatzaileak oso pozik agertu dira, beraz, jendearen erantzunarekin. Itxaropena ikastolak 40 urte dauzka, eta Meatzaldean dagoen bakarra da. Horregatik, inguruko herrietatik ere ikasleak jasotzen dituzte, 40 kilometroren eremu baten barruan. Lortutako dirua ikastolaren eraikina handitzeko erabiliko dute, hurrengo urteetan ikasle kopuruak gora egitea espero baitute. Egun, 16 urtetik beherako 500 ikasle dituzte, eta hemendik zortzi urtera 700era iristea espero dute. Ibilbidearen hasiera ekitaldia denboran atzera eginez hasi zuten, goizean. Harri zulatzaileen erakustaldia egin zuten, iraganean eskualdean zegoen meatze tradizioari omenaldia egiteko. Hainbat pertsona ezagunek parte hartu zuten ekitaldian. Ikastolen mugimenduko ordezkariez gain, Iñigo Urkullu EAJko
Berria 2012/06/05
l e h e n d a k a r i a , Ta s i o Erkizia ezker abertzaleko kidea eta Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua zeuden, beste batzuen artean. Euskal hezkuntzaren kalitatea goraipatu, eta murrizketei buruz mintzatu zen Zelaa. «Hezkuntzak ezin du murrizketen bazka izan; huts larria izango litzateke. Gaur egungo zailtasunek ezin dezakete etorkizuna arriskuan jarri», adierazi zuen.
Ikastolaren sorreran ibilitako gurasoei omenaldia egin zieten, ondoren, eta festako maskotaren alboan eman zituzten ibilbideko lehen pausoak goiztiarrenek, Ibiltxo meatzeetako estralurtarraren alboan. Eguerdiarekin batera iritsi zen jendea uholdeka. Adin guztietako euskaltzaleak b a t u z i r e n . Fa m i l i a k , b i k o t e a k e t a lehendabiziko aldiz gurasorik gabe egunpasa atera ziren gaztetxoak zebiltzan
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina elkarren ondoan. Guztiek zuten zer aukeratua, eta norberak gune gustukoenetara jo zuen. Hirugarren gunean, Irrien Lagunak klubeko kideek etxeko txikiei irribarrea atera zieten hainbat joko eta ikuskizunen bidez.
Gazteek bi gune izan zituzten aukeratzeko, eta musika izan zen protagonista nagusia urteroko gisan. Betagarrik ska doinuekin gaztetxoak dantzan jarri zituen, eta Bizardunak taldeak ere ez zuen festarako gogoz zeudenen artean hutsik egin.
Markezen eta Erramun Martikorenaren kontzertuetan hartu zuten gozatua. Berrehundik gora autobus Zortzi kilometrotatik hiru bidegorri batetik zihoazen. Iraganean, Labe Garaietako meatzeetatik burdina garraiatzeko erabiltzen zuten bidea. Aldapatsua zen zenbaitetan ibilaldia, eta gazteek ibaiaren ertzean kuadrilletan eserita hartu zuten atseden. Guztira, 200 autobusetik gora joan ziren Trapagaranera Euskal Herriko txoko askotatik. Trenak ere arrakasta izan zuen. Renfek zerbitzu bereziak antolatu zituen, eta horrek asko lagundu zuen. Ezkerraldeko herri askotako jendea, berriz, Barakaldo eta Portugaletetik, oinez iritsi zen herrira.
Taula gainean batera eta bestera mugituz, doinu irlandarrekin eta hitz kritikoekin giroa ederki berotu zuten. Kanta askotan publikoko hainbatek lagundu zien abesten. Vendetta eta Ze Esatek! taldeak oholtza gainera igotzerako parranda bere gorenera helduta zegoen, edandako garagardo eta kalimotxo basoek ere egina baitzuten ordurako eragina zenbaitengan. Giro lasaiagoa nahiago izan zutenek Mikel
Hurrengo urtean Portugaleteko Asti-Leku ikastolak hartuko du lekukoa. Dagoneko hasi dira lanean, eta horretan jardungo dute datozen hamabi hilabeteetan egun handian guztia ongi ateratzeko.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskararen alorreko laguntzak eten ditu Gasteizko Udalak
Berria 2012/06/06
Euskara sustatzeko aurrekonturik ez du egin Herriko Etxeak, alor horretan diharduten elkarteek esan dutenez Aurrekonturik ez dauka Gasteizko Udalak euskararen alorrerako. Euskalgintzan diharduten hamar elkartek salatu dute Herriko Etxeak etenda dauzkala hitzarmenak eta diru laguntzak. Egoera larria dela ohartarazi dute: urtearen erdia igarota, gastuak egin dituzte elkarteek, eta orain, ikusita diru laguntzak ezbaian jarri dituela udalak, zer gertatuko ote den beldur dira. Ezohiko bilera batera deitu dute Euskara Sektore Kontseilua gaurko — hango kide da udala—, egoera aztertzeko. Orain bi aste egin zuten aurreko batzarra, eta euskalgintzako eragileek galdera egin zioten Euskara zinegotziari, zer gertatzen ari den laguntzekin eta itunekin, zergatik dauzkaten etenda. Ez zien «erantzun argirik» eman, elkarteen esanetan. «Hala ere, nabarmen geratu zen: euskarak ez dauka aurrekonturik oraindik Gasteizen. Aurkeztu zutenak ez omen du balio». Beldur dira, diru laguntzak ezerezean geratuko ote diren. «Dena zintzilik dago». Azken urteetan egindako lana ezbaian jartzea egotzi diote elkarteek Gasteizko Udalari. Nabarmendu dute Herriko Etxea eta euskalgintzako eragileak lankidetzan aritu direla, nahiz eta salatu duten «behar
baino gutxiago» jaso dutela udalaren partetik. «Zenbait gauza aurrera ateratzea oso merke atera zaio». Zenbakitan jarri dute: diru gehien jarri duen garaian ere, aurrekontuaren %0,35 bideratu du udalak euskararen alorrera; eragileek %2 nahi dute.
Konpromisoak, «zakarretara» Orain arte bideratutako kopurua ere «maldan behera» erortzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute. Herriko Etxeari gogorarazi diote «konpromiso batzuk» hartuak badauzkala; alderdien adostasunarekin hartutakoak, gainera. Hala, galdera egin diote PPri, prest ote
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina dagoen «goizetik gauera zakarretara botatzeko». Gasteizen azken urteetan euskarak emandako aurrerapausoak eragileen lanak ekarri ditu, haien iritzian. «Euskaraz bizi ahal izateko dinamikak egunez egun garatu ditugu». Ordea, dirua behar da horretarako ere, eta Herriko Etxearen etenak kolokan jar ditzake elkarteak. «Ondorio ekonomikoak oso larriak izango lirateke, eta euskararen alde lanean ari garenok ez dugu zertan egoera horiek pairatu».
Egoera argitzeko eta aurrekontuak aurkezteko, ezohiko bilerara deitu dute g aurko honako talde hauek: Euskal Herrian Euskaraz-ek, GEU Elkarteak, Arabako Bertsozale Elkarteak, Euskharan Elkarteak, Bai Euskarari-k, IKAk, AEK-k, Udaberria eta Hegoaldea euskaltegiek eta 7. Alaba auzo elkarteak. Bilkurara joateko eskatu diote udalari. Oharra egin diote, gainera: jarrera ez badu aldatzen, Euskara Sektore Kontseilua bertan behera utziko dute.
Laguntzak berriz emateko eskaria Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko euskaltegietako ikasleen ordezkaritza batek 10.000 sinadura baino gehiago eraman zituen atzo HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak Donostian duen egoitzara, ikasturtea gainditzeagatik jasotzen zituzten laguntzak kendu egin dituztela salatzeko. Azterketak egin ahal izateko baldintzak gogortu dituztela ere kritikatu zuten, eta, o n d o r i oz , g e ro e t a g u t x i a g o d i re l a azterketak egitera aurkez daitezkeen ikasleak. Laguntza horiek ahalik eta azkarren berriz emateko eskatu zioten HABEko zuzendari Iñaki Uriberi.
Berria 2012/06/07
Euskaltegietako arduradunen talde batek babestu ditu ikasleak.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
«Hegemoniko izateko moduan gaude, baliabideak ondo antolatuta»
Elkarrizketa 2012/06/07
Topagunea euskara elkarteen federazioak martxoaren amaieran izendatu zuen presidente Mikel Irizar, Durangon. Euskararen inguruko «diskurso berri eta erakargarriak» eraikitzeko ilusioz heldu dio kargu berriari Mikel Irizarrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1954).
edukiak gora eta behera garraiatzen, osagarritasuna eta erakarmena helburu.
Tokikom ofizialki egituratu berri da. Zer helbururekin sortu da Tokikom? Martxoan egin genuen eratze pribatua, eta oraintsu egituratze publikoa notariotzan. Hiru egiteko jarri dizkiogu enpresa berriari: esparru komunak kudeatzea (publizitate bateratua, garapen teknologikoa, trebakuntza…), solaskidetza sendoa eraikitzea sektorearekin eta erakundeekin, eta integrazio posiblea lantzea eta adostea. Toki hedabideak sakabanatuta jaio ziren, eta horrela iraun dute orain arte, baina, egungo egoeratik indartuta irtetekotan, elkarlana behar da. Zer aukera emango ditu Tokikomek euskarazko hedabideen arteko elkarlanerako? Alde batetik, nahi genuke Tokikomen inguruan antolatzea toki hedabideen azpisektore osoa, eta hor biltzea euskara elkarteenak diren hedabideak eta beste guztiak, plataforma bateratu baten gainean. Norabide horretan, udazkenean espero dugu bazkide multzo berri bat sartzea. Gure azpisektorea litzateke beheko solairua euskal hedabideen etxe komunean, eta goian leudeke orokorragoak: BERRIA, Argia, Gaztezulo… Eta bi solairuen artean igogailuak,
Nola doa euskarazko herri ekimeneko hedabideen arteko egituraketa? Uda aurretik espero dugu sektore osoaren elkartea sortzea eta lehen urrats zehatzak abiatzea. Oso azkar lortu dugu elkarrenganako
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina konfiantza eraikitzea eta oinarrizko ikuspegia adostea.
Etorkizunari begira, zer aukera dago euskal komunikabideentzat?
Nafarroako diru laguntzak desagertu dira, eta Eusko Jaurlaritzarenak gutxitzen ari dira. Zer deritzozu laguntza publikoen inguruan?
Gure historian lehen aldiz, aukera dago egitura oso bat adosteko eta bakoitzak etxe komun horretan dagokion tokia hartzeko. Euskal komunikabideetan baditugu 600 langile inguru, eta horri gehitzen badiogu EITBren euskal adarra, mila profesional ingurura irits gaitezke. Gure baliabideak antolatzen asmatzen badugu, hegemoniko izateko moduan gaude.
Laguntza publikoak gure lanaren funtzio sozialari zor zaizkio, eta hori erakundeek aitortu egin behar dute. Informazioa euskaraz jasotzea eskubidea ere bada, hezkuntza bezala, eta herri ekimeneko hedabideok lehen betebeharrari erantzuten diogu, ikastolek bigarrenari bezala. Uste dugu bidezkoa dela, ikastolekin egin zen moduan, sektorearen eta erakundeen artean ikuspegiak adostea eta ituntze sistemara joatea, gure egoera egonkortu dadin. Zer harrera izan duzue erakundeetako ordezkariekin egindako bileretan? Diruarena kenduta, ona. Sektorean egindako bidea txalotu egin digute, eta elkarlanerako prest agertu. Baina erakundeak uzkurtuta daude krisiaren aurrean, diru faltaren beldur. Eta guk planteatu diegu zikloaren kontra jokatzea hedabideen kasuan, diru gehiagorekin erantzutea egoerari, sekulako aukera dagoelako elkarlanaren pertikarekin jauzi dezente bat egin eta erdal hedabideek ateratzen diguten koska murrizteko. Ekainaren 15erakon jardunaldi berezia antolatu duzue Arrasaten. Zer helburu ditu jardunaldiak? Toki hedabideak hausnarketan gabiltza etorkizunari buruz. Komunikabide guztiak gabiltza nora ezean, handienak ere bai, eta nahi dugu antzeman nola datorren etorkizuna aurretik abiatzeko. Hausnarketa horren erdian kokatzen da jardunaldia, eztabaida elikatzeko helburuarekin.
Komunikazio enpresa askotan lantaldeak murrizten ari dira. Euskarazkoetan ere, kazetari asko lanik gabe geratzeko arriskua dago. Zer iruditzen zaizu hori? Bai, inbertsioen premia argi dago gure diagnostikoan eta erakundeekiko harremanean. Eta ez bakarrik euskararen edo kulturaren ikuspegitik. Oso handia ez bada ere, gurea sektore industrial bat da, bere etxeko lanak egiten ari dena: antolatzen, hausnartzen, etorkizunerako prestatzen... Eta hori berrikuntza da, ikerketa eta garapena. Hortik etorri beharko luke gure bilakaerarako finantzabideak. Zer garrantzi du hezkuntza ereduak aurrera begira? Euskaldun gehiago izango dira hartzaile? Bai, euskal hedabideentzat garrantzitsua da merkatu potentziala haztea, eta horretan hezkuntza ereduek eragin handia dute. Eta hedabideentzat hiztun pasiboa ere hartzaile posiblea da, produktuak erakartzen badu. Toki hedabideek duten gertutasunak irismen izugarria eman die, hizkuntzaren mugaz gaindi. Adibide bat: Goienak 20.000 aleko aldizkari bat banatzen du 65.000 biztanle dituen eskualde batean. Hezkuntza, gertutasuna, lankidetza, aurreratzea... horiek dira etorkizuneko giltzarriak.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ETB euskaldunik gabe Aurreikus zitekeen bezala, polemikatxoa sortu du Bost Puntu ekimenak. Zuzeu agerkari digitalak ondo dio: erabateko adostasunik eza ekimenaren lehen puntuak eragin du, kalitateko programazioa «euskaraz eta gaztelaniaz» eskaintzeko eskatzen baitzaio ETBri bertan. Testuak argi uzten du sinatzaileek euskarari lehentasuna emateko eskatzen diotela ETBri; orobat, euskara bultzatu eta normaltzeko sortzetik duen helburu estrategikoa betetzeko. Baina, antza, hori ez da nahikoa izan.
Zuzeu-k ondo dio berriz: bi postura nagusi agertu dira ekimenaren aurrean — bata jendetsua, lau katurena bestea—. Baina ez dabil zuzen bi postura nagusi horiek definitzean: Zuzeu-ren arabera, gaztelaniazko zerbitzuak kentzearen aldekoa da lehena, hots, besteak beste, ETB2, Radio Euskadi eta gaztelaniazko E i t b. c o m k e n t z e a r e n a l d e k o a . E t a gaztelaniazko zerbitzu horiek mantentzearen aldekoa bigarrena, baina euskarari lehentasuna emanez.
Eta badirudi ETB euskaldun bat eskatzen duena ETB2ren desagertzea eskatzen ari dela. Horrela planteatuta itsusia da, gaiztoa ere bai. Baina, nik dakidala, hori horrela ez du inork esan. Gainera, ez da zehatz ETB2ren desagertzea nik eskatuko nukeena: euskaldun dezatela, nahikoa litzateke horrekin. A, baina audientzia eta bideragarritasuna eta antzekoak ateratzen dira berehala. Ados, eta? Euskarari lehentasuna eman behar zaio, horrekin nahikoa da; bai, baina nola? Seguru nago gaztelania barra-barra darabilten hainbat hedabidek esango dizutela euskara ez dutela bigarrenesten. Eta ematen du telebista publiko baten geroaz ari garela; baina ez, lagunok, euskararen geroaz ari gara. Nola zen Txillardegiren hura: estatu batekin, agian, euskara ez dela salbatuko; baina estaturik gabe, ziur ezetz. Bada, esango nuke ETB euskaldun batekin, agian, euskara ez dela salbatuko; baina ETB euskaldunik gabe, ziur ezetz. Ez pentsa orain hemen konpnbide mirakuluzkorik daukadanik. Gainera, ez da hori nire egitekoa; ez didate horretarako ordaintzen, ezpada apur bat zirikatzeko. Proposamenak egitea da, ordea, kontua. ERCk berriki egin bezala: bi hizkuntza ofizial dituzten telebistetako kate guztiek —ETB2 barne— urteko programazioaren %50 eman dezatela hizkuntza bakoitzean. Proposamenak egitea da kontua, eta eztabaidatzea, eztabaida beti baita osasungarria. Aritz Galarraga
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskaldunen ezinen istorioak
Berria 2012/06/08
Euskaldunek jasandako eskubide urratzeen urteko bilduma kaleratu du Behatokiak, eta «utzikeriaz eta bereizkeriaz» ohartarazi du. Daukaten jarreragatik kontuak eskatu dizkie erakundeei, eta baliabideak jartzea galdegin Beste pauso bat emateko garaia badela, euskararen aldeko jarrera agertzetik euskaraz bizitzera egin behar dela urratsa. Mezu hori gizarteratzen ari dira azken urteetan euskalgintzako eragileak. Ordea, horretarako ezinak bistan jarri ditu beste behin ere Hizkuntz Eskubideek Behatokiak egindako urteko txostenak. Ondorioa bera da 2011ko bilanean: euskaldunen eskubideak oraindik bermatu gabe daude, egunero dituzte ezinak euskaraz bizitzeko. Horrenbestez, erakundeei dei egin die, beste pauso bat eman dezaten haiek ere: euskaldunekiko «utzikeria eta bereizkeria» utzi, eta eskubideak bermatzeko eskatu die. Baliabideak galdegin dizkie Behatokiak. Urteetako eskariak dira, baina gaurgaurkoak. Hori nabarmendu du Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak. Zenbakiak eman ditu horren adierazle: 1.090 txosten ireki zituzten iaz; kexuak, gehien-gehienak: 990. Alor publikokoak dira gehienak, 586. Euskaldunek jasaten dutenaren «zati bat soilik» dira salaketak, gainera. Legeek jar raitzen dute traba izaten Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Z u b e ro a n , b a i t a N a f a r ro a k o i n g u r u batzuetan ere. «Normalizazioa oztopatzen s e g i t z e n d u t e, e t a e u s k a r a k e z d u
errekonozimendu ofizialik». Legearen gerizpea ez da aski, ordea, Behatokiak dioenez. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kasua jarri dute, eta Nafarroako zonalde e u s k a l d u n e k o a . Tr a b a k d i t u z t e euskaldunek.«Ofizialtasuna aitortzea ez da aski herritarren euskaraz bizitzeko nahia bermatzeko».
Hori ikusita, herritarrei adinako pausoa galdegin diete erakundeei ere: legearen gerizpea soilik ez, euskarak baliabideak behar dituela aurrera egiteko. Bestela euskaldunek kaltea jasaten jarraituko dutela ohartarazi du Petriatik: «Aukeratzeko askatasuna eta hizkuntz eskubidea erreala izateko, euskararen erabilera gizarte funtzio guztietan ziurtatu behar da eta baliabideak jarri behar dira».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Frantziako administrazioa Ofizialtasunik ezak baztertuta Euskarak tokirik gabe jarraitzen du Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan zerbitzu ematen duten Frantziako erakundeetan. Euskara ez da hizkuntza ofiziala, eta, horretan oinarrituta, jakinarazpenetan eta argitalpenetan ez da ageri. Hori salatu dute Frantziako administrazioaren aurka Behatokiak iaz batutako 26 kexuetan. Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak jaso du salaketa gehien. Departamentuko hizkuntza izanagatik ere, euskara apenas ageri da kontseiluaren aldizkarian. Ministerioetako paperak frantsesez soilik igortzen dituzte.
Kontuak eskatzean, erantzun bera jaso du Behatokiak: frantsesa erabiltzera derrigortuta daudela erakundeak. Hori ikusita, ondorio bistakoa atera du: azken urteetako lege aldaketak hutsalak izan dira —2008an «Frantziaren parte» jo zituzten erregioetako hizkuntzak—, eta euskarak balio juridikorik izan gabe segitzen du.
Babesik ez horrek, bazterketa ez ezik, zalantzazko egoerak ere sortzen ditu euskaldunentzat alor pribatuan. Hara: legean zehaztu gabe egon arren, bankuetan ohiko izan da txekeak euskaraz idaztea —zenbait bankuk elebitan dauzkate txeketegiak —, baina 2011n bi herritarrek kexua jarri zuten, euskaraz idatzitako txekeak atzera bota zizkieten eta. Hutsune nabaria dago Iparraldean alor horretan: kontsumitzaile euskaldunek ez daukate babesik. Espainiako administrazioa «Akatsak» eta «oraindik ez» Legea ez, ezintasunak hartzen dituzte ahotan Espainiako administrazioek, euskaldunen hizkuntz eskubideak urratu dituztela jakinaraztean. Behatokiak 76 alditan eskatu zizkion kontuak iaz. Agiri ofizialetan falta da euskara, eta komeria handiak izaten dituzte herritarrek erakundeetara joan eta euskaraz hizketan hastean. Euskaldunen batek salatu du erantzun txarra eman diotela. Herritarrek badute eskubide euskaraz jarduteko erakundeetan, baina bistan da zaila dela hori. «Akatsak» aipatu dituzte erakundeek Behatokiari emandako erantzunetan, edo «oraindik» ez direla gai zerbitzu guztiak euskaraz emateko. Deigarri dira, hala ere, euskara ez erabiltzea zuritzeko emandako argudio batzuk. Gizarte Segurantzarena: Madrilen euskara ez denez ofiziala, eta agiri batzuk han egindakoak direnez edo hara igorri beharrekoak, horregatik ezin zaizkie euskaraz bidali herritarrei. Espainiako Barne Ministerioarena, Nafarroako egoeraz: zonalde bakoitzean euskarak estatus diferentea duenez, konplexutasunak saihesteko, gaztelaniaz bideratzen dute nortasun agiria. Euskaraz soilik idatzitako agiri ofizial zenbait ez ditu aintzat hartu Barne Ministerioak.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Arauen ezberdintasuna ikusten du horren atzean Behatokiak. Gaztelania jakiteko derrigortasuna ezartzen du Espainiako Konstituzioak. Behatokiak dio erakundeek «aitzakia» gisa erabiltzen dutela hori «eskubideak urratzeko». Nafarroako Gobernua Entzungor eta itsu Euskararen kontrako jarrera aktiboa ikusi dio Behatokiak Nafarroako Gobernuari: «Euskararen presentzia ezabatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak murrizteko politika planifikatu bat burutzen du». Herritarrek 97 kasu jakinarazi dizkiote Behatokiari; areago, erakundeak berak txostenean azaldu du Nafarroako Arartekoak izan duela lana hizkuntz eskubideei dagokienez, eta kontuak eskatu dizkiola gobernuari. Alferrik izan da gehienetan. Behatokiak 97 kasuei buruz azalpenak eskatu dituenean, askotan ez du erantzunik ere jaso. Osasunbidea da beltzune nagusia: euskaraz kasu egiten dutenak ia salbuespena dira, baita inguru euskaldunean ere. Legea urratzen duela ohartarazi du Behatokiak. Pauso bat eman du Osasunbideak, behartuta: eremu euskalduneko herritarrei euskaraz eta gaztelaniaz igorri dizkie medikutarako orduak. Jarrera itxia du, nolanahi ere: ez du Behatokiak bideratutako 23 kexuetatik bat bera ere erantzun. Erakundeek oro har utzikeria dute euskararekiko, ez bada aurkako jarrera. Era guztietako erantzunak jaso ditu Behatokiak: paperetan ez dagoela lekurik euskara sartzeko, lan eskaintzak azkar zabaldu behar direla... Beste jokabidea: herritarren berdintasuna lortzeko, berdin jokatzea Nafarroa osoko herritarrekin, eremu batean edo bestean bizi. Emaitza: gaztelania soilik erabiltzea, eremu guztietan baliagarri denez. Alor pribatuan ez da hobea egoera: babesik ez daukate Nafarroako kontsumitzaile euskaldunek.
Eusko Jaurlaritza Epeen oztopoak Lege aldetik babes handiena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan du euskarak. Ordea, Eusko Jaurlaritzak pilatu ditu salaketa gehienak: 171. Galdera egin du Behatokiak: nola ulertu legearen babesa eta herritarren salaketak? Erantzuna eman du: «Ez da egin urrats emankorrik herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko neurri eraginkorrak hartzeari begira». Kontuak eskatzean, gisa bereko azalpenak eman ditu Jaurlaritzak: egoera aldatzeko bidean dela, progresiboa dela bidea eta protokoloak badaudela. Pausoak azkarrago eta eraginkorrago eman behar direla erantzun dio Behatokiak: «Progresibitatearen tempus malguak ez die mesederik egin hizkuntz eskubideen urraketak gainditzeko zentzuzko epeei, eta protokoloak
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina behin eta berriro apurtzen dira edo ez dira betetzera iristen». Osakidetzan, justizian eta hezkuntzan jaso dute kexu gehien, eta tankerakoak dira beti. Egoera ez da hobetuko, gainera, Jaurlaritzak iragarritako neurriekin, Behatokiak dioenez. Euskara ez da «erabakigarria» izango Osakidetzan postua lortzeko. Behatokia: «Diskriminazioa eta hizkuntza bereizkeria areagotu eta betikotzea baino ez du ekarriko». Alor publikoan izandako atzerapausoa ere nabarmendu dute txostenean. Saltoki handietan euskaraz kasu egin beharra ezartzen zuen dekretua atzera bota izana salatu dute, eta hutsuneak daudela gogorarazi, publizitatean eta etiketetan, esate baterako.
euskaraz kasu egitea Iparraldean, legerik ez eta. Nafarroan, berriz, jarrera irmoagoa dute udal gehienek, euskararen aurka; Iruñekoari, adibidez, hemezortzi kexuren berri eman dio, eta bakarrari buruzko erantzuna jaso du. Bizkaiko udaletan, berriz, webguneetan-eta ez dago gaztelaniaz adina informazio. Diputazioak Gaztelania bakardadean Errepideetako eta garraio publikoetako seinaleengatik jaso dituzte kexak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek batez ere. Gaztelaniaz soilik agertu dira batzuk. Errenta aitorpenetan ere izan dira horrelako gorabehera batzuk. Konpontzeko hitza eman dute kasu gehienetan.
Udalak Borondatearen eskuetan Herritarrengandik gertuen dauden erakundeek jaso dute kexu gehien, udalek: 194. Arrazoiak antzekoak dira haietan ere: paperak euskaraz egiteko zailtasunak eta euskaraz kasu egingo duen beharginik ez. Iparraldeko udaletan dago salaketa kopuru handiena (59). Euskaraz zerbitzua emateko baliabiderik ez daukatela erantzun dute herriko etxeek; Behatokiak gogorarazi du borondatearen esku dagoela
«Gauzak euskaraz egin nahi nituzke, baina ezinezko zait» Euskaraz bizitzeko dituen oztopoen berri zuzenean eman zuen atzo Xabier Maritorenak, Behatokiaren urteko txostenaren aurkezpeneko agerraldian, Iruñean. «Gauzak euskaraz egin nahiko nituzke, baina ezinezko zait», esan zuen. Eguneroko zereginetan ditu trabak: «Karriken izenak ez daude euskaraz; autobusak nora doazen ez dago euskaraz; lanean erdal hiztunak daudenez, gaztelaniaz egin behar izaten dugu...». Behatokira jo izan du horrelako egoerak salatzera. «Argi dut eragitea lortzen dela horrela». Adibide bat jarri zuen, gainera: Iruñeko autobusen geltokietan behin-behineko oharrak gaztelaniaz soilik jartzen zituzten. Behatokia bitarteko zela kexatu zen, eta euskaraz idazten dituzte orain.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Beste olatu bat Urteak badoaz, eta gero eta argiagoa da berreuskalduntze estrategiek goia jo dutela. 1960-70eko olatuak ekarri zituen kultur pizkundea, euskararen estandarizazioa, alfabetatzea, ikastolak... Mendeetan atzera egin zuen euskarak, lurraldearen gehienean galdu zen; 1960ko olatu hark lortu du maldan beherako tendentziari apur bat eustea. Eustea, ezen ez joera irauli eta gorantz jartzea. Ipar eta ekialde gehienean gain behera jarraitzen du; Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban emendatu egin da kopurua, baina azken hamarkadan apenas egin duen gora euskararen erabilerak, Inkesta Soziolinguistikoak azalarazi duenez. Euskaltegietan goia jo zuen ikasle kopuruak. Hezkuntzak bere mugak agertu ditu. Eta legezko babesak ere ezer gutxirako balio du. Edo hori erakusten dute, bederen, Behatokiak urtez urte jasotako kexek. Administrazio publikoak pilatzen ditu, izan ere, kexa gehienak. Joera iraultzeko borondaterik edo ahalmenik ez du Jaurlaritzak; Euskararen L e g e a e t a o fi z i a l t a s u n a re n a i t o r t z a gorabehera, euskal hiztunek horma baten kontra buruarekin kolpeka jarraitzen dute administrazio publikora jotzen duten bakoitzean, beti galdera bera eginez beren buruei: «Aurreko horrek jakingo ote du euskaraz, edo erdaraz hasi beharko ote natzaio?». Adibide pare bat: Osakidetzak, lanpostuak emateko, jaitsi egin du euskara ezagutzearen balioa; euskaldunak identifikatu eta euskararen erabilera sustatzeko tresna bat enkargatu eta, gero, erabiltzeari uko egin dio Osasun Sailak. Nafarroako egoera begien bistakoa da; diru laguntzak xuhurtzearen eta eskubideak lurralde eremuaren arabera murriztearen
ondorioak zein diren azaldu beharrik ez dago. Euskararen presentzia ezabatzeko «politika planifikatua» du UPNren gobernuak, Garbiñe Petriatik salatu duenez. Eta Ipar Euskal Herrian euskara oroitzapen bihurtzeko bidea hartzen ari da.
Enpresa pribatuek ere badute zer egina, baina eremu publikoko erakundeek erantzukizun argiagoa dute. Es k ubideez ari dira euskaldunak, eta administrazio publikoari dagokio eskubideak begiratzea. Baina zer mezu ematen ari dira administrazio publikoak herritarrei eta eragile pribatuei, legeak betetzeko eta betearazteko modurik egiten ez badute? Euskarak, bistan da, legezko den eremuan ere apaingarri izaten jarraitzen du. M e n d e e t a k o g a l e r a r i bu r u e g i t e k o, euskalgintza sortu zen duela mende erdi. Olatu hark irauli zuen joera. Baina inoiz goraka hasiko bada, beste horrenbesteko ahalegina egin beharko dute euskal hiztunek. Bestela, jarraituko du Behatokiak, berriz ere, herritarren kexak jasotzen. Mikel Peruarena
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskaltegietako ikasleak, ataka zailean
Berria 2012/06/08
Ikasleentzako laguntzak berriz banatzen hasteko eskatu diote HABEri euskaltegietako irakasleek eta arduradunek. HABEko zuzendari Iñaki Uribek azaldu du eten egin dituztela laguntza horiek, ez kendu. Euskaltegiko matrikula eta kostu guztiak beren poltsikotik ordaindu beharrean. Hala egongo dira datorren ikasturtean ikasle asko eta asko. HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kendu egin ditu azterketak gainditzeagatik ikasleei ematen zizkien laguntzak. Lehengora itzultzeko eskatu diote ikasleek eta euskaltegietako arduradunek HABEri. «Halako neurriek ez diote mesederik egiten euskalduntzealfabetatzeari. Babestu eta txalotu egiten dugu ikasleen eskaria. Doakotasunerako bidean urratsak egin beharrean, kontrako norabidean goaz», nabarmendu du AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak, ekimen pribatuko euskaltegien izenean. HABEko zuzendari Iñaki Uribek esan du eten egin dituztela laguntzak, ez kendu: «Hasieran azterketa bakarra egiteko plana genuen, urrian. Hori hala izanda, datorren urtera arte ezin genituen eman laguntzak. Horregatik geratu dira banatu gabe».
eta atxikimenduak biltzen aritu dira azken hilabete hauetan. Herenegun 10.000tik gora eraman zituzten HABEren egoitzara. Testuan, besteak beste, euskara ikasteko egin behar duten ahalegin ekonomikoa ekarri dute gogora ikasleek, eta esan dute euskara ikasteak doan izan beharko lukeela: «Euskara ikastea eta erabiltzea eskubidea da».
Laguntzarik gabe, datorren urtera begira ikasle askok zailtasunak izango dituzte euskaltegira joateko. Egoera konpontzeko neurriak eskatu dituzte euskaltegietako arduradunek. Besteak beste, euskara ikasteko laguntza bonuak emateko aukera aztertzeko eskatu diote HABEri. Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aurkeztu zituenean jakin zuten euskaltegietako ikasle eta arduradunek azterketa gainditzeagatik laguntzak emateko zegoen diru saila kendu egin zutela. Hori ikusita, ikasle batzuen ekimenez, testu bat prestatu
Mugikak gogorarazi du kasu askotan HABEren laguntza dela ikasle batzuek euskara ikasketak ordaintzeko duten modu bakarra. «Egungo
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina egoera ekonomikoa kontuan hartuta, laguntza horiek are funtsezkoagoak dira. Ikasle askok benetako ahalegina egin behar dute. Dirutza gastatzen dute euskara ikasteko». Euskaltegiek «oso kontuan» dute ahalegin hori. Mugika: «Urte batzuk daramatzagu, adibidez, matrikulak apenas igotzen». Udal batzuek ere ematen dituzte laguntzak euskara ikasteko. «Oraingoz, ematen dituztenek eutsi egiten diete. Ez dugu kontrako berririk. Herri horietako ikasleek, behintzat, diruren bat jasotzen dute».
emateko. Bi laguntzak ezin dira nahastu. Bakoitza diferentea da. Zorionez, ikasleei informazio osoa eman diegu une oro, eta badakite zein den egoera». Aurrekontuetan aldaketarik ezin dela egin kontuan hartuta, bestelako laguntza bide batzuk aztertzeko eskatu dio Mugikak HABEri. «Laguntzak emateko moduak asko izan daitezke. Oraingoz, ordea, ez dugu erantzunik jaso. Ez dut itxaropen handirik, gainera». Diru laguntzek duten garrantzia aitortu arren, argi du zein izan behar duen etorkizunerako erronka: doakotasuna. Optimizazio eskaria
Uribek azaldutakoaren arabera, euskaltegien laguntzei eustea izan zen hasieratik izan zuten asmo nagusietakoa. Hala, nabarmendu du beste esparru batzuetan egin zituztela mozketak: tartean, azterketara bideratutako diruetan. «Azterketa bakarra egitea pentsatu genuen; baina, euskaltegiek eskatuta, orain arte bezala, bi egitea onartu genuen». Horrek eragin du, Uriberen esanetan, laguntzak etetea. «Bakarra egin izan bagenu, azterketa urrian izanda, ezin genuen dirua datorren urtera arte eman. Horregatik ez dago partidarik. Nahiz eta bi azterketa egin, aurrekontua onartua zegoen, eta ezin zen aldatu». Gainera, nabarmendu du euskaltegien artean banatu dutela ikasleen diru laguntzetarako eman asmo zuten dirua. «Aurten diru gehiago eman diegu». Hori ukatu du Mugikak. «Ez dugu jaso diru hori. Alderantziz, %2ko jaitsiera izan dugu laguntzetan. Gainera, guk ez dugu ikasleei kentzea nahi guri
Datorren ikasturteari begira, lan bilera izan zuten atzo euskaltegietako eta HABEko arduradunek. Bilera «ondo» joan zen, Uriberen hitzetan. Ez du zehaztapen gehiagorik eman. Ezkor da Mugika. «Datorren urtean ere» murrizketak espero dituzte. «Baliabideen optimizazioaren inguruan hausnarketa bat egiteko eskatu digute. Baina ez dira konturatzen gu beti egon garela horretara ohituta». Mugikaren esanetan, gainera, euskalduntzealfabetatzeak ez du testuinguru ekonomiko eta politikoaren menpe egon behar. «Oinarri egonkor eta sendo bat behar dugu, eta guztien artean eraiki behar dugu». Esan du, halaber, badirela dirua eskatzen ez duten ekimen batzuk. «Euskara ikasteko motibazioan eragiteko edo gure hizkuntza prestigiatzeko, adibidez, ez da dirurik behar. Baina ez dute egiten. Motibazioaren kasuan, gure bizkar uzten dute, neurri handi batean, lan hori. Nahiago genuke hala ez izatea. Guk argi dugu desagertzeko jaio ginela. Horrek esan nahiko luke euskararen ezagutza eta irakaskuntza bermatuta egongo liratekeela. Baina, zoritxarrez, lan asko dago egiteko alor horietan, eta horretan jarraituko dugu».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskara ekologikoa Bada, Donostiako alde zaharrean, janari denda zahar ezagun bat. Dena du kutixia: lehenengo udaberriko zizak han izango dituzu, baita erriberako zainzuri freskoenak ere, eta lehen gaztainak, eta Milagrosko eta Etxauriko gereziak, eta artzain gazta naturalena, eta zer ez. Dena zumitzezko saskitxoetan eta euskal esku oihaletan txukun jarria, zeinek bere txarteltxoa duela, jakia zer den eta nondik datorren dioena. Gaztelera garbian beti. Salbuespen bakarra: Tomate ekologikoak.
Iritzia 2012/06/08
Inork pentsa lezake, agian, denda horretan ekologikoa erosten dutenak euskaldunak, eta are euskaltzaleak, direla, eta hor reg atik euskarazko txartelak. Edo barazki ekologikoa dendara ekartzen duena euskalduna dela, eta haren hizkuntzari eutsi diola dendariak. Baliteke, baita ere, euskara baserriarekin eta baserriaren jatortasun eta zintzotasunarekin lotu izan den tradizio garbizaleari (hizkeran eta moralean) jarraiki, ekologikoa sortu den honetan, dendariak eremu sortzez garbi hori euskaraz baino ezin dela izendatu pentsatzea. Produktuen eta hizkuntzen ekosistema horretan, euskara eta ekologia lotuta agertzen zaizkigu. Badira euskararekin egiten diren beste lotura batzuk ere. Esaterako, euskara eta indarkeriaren artekoa, indar mediatiko eta politiko handia duten batzuek oso zale direna. Lotura, berez ez da berria, baina hala ere aldiro-aldiro errepikatzen da: lehenago, euskarazko egunkari bat bortxaz itxita, eta azken aldian, euskarazko (eta ez euskal) kulturgileek ETAren aurrean ustez gorde duten isiltasuna salatuta. Hala ere, harrigarria ez da lotura hori egitea, harrigarria, logika berari jarraituz, gaztelera indarkeriarekin ez lotzea da, azken mendeetako historia odoltsu, zapaltzaile eta gerra zalearen ondotik. Hizkuntza bakoitzak baditu bere balio eta kargak, bere kapital sinbolikoa. Euskara esan, eta zer datorkizu burura. Zer eta
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina zertarako da. Gaztelera esan, eta zer, frantsesa esan, eta zer, ingelesa, eta zer. Gizartean betetzen dituen (edo betetzen ez dituen) funtzioen araberakoa da kapital sinboliko hori. Edo interesatuki egozten zaizkion funtzioen araberakoa. Alegia, botere borrokan jokatzen dela hizkuntza bati eta besteari zintzilikatzen zaizkion txarteltxoak. «É incoherente defender a lingua e ser machista». Orain egun gutxi, horrelaxe esan zuen Galiziako Hizkuntz Normalizaziorako Langileen Koordinakundeko lehendakari Nel Vidalek. Hizkuntza minorizatuaren defentsan zergatik egin behar den, aldeko diskriminazioa zergatik aplikatu behar zaion, berdintasunera iristeko politikak zergatik jarri behar diren martxan... Horretaz guztiaz ari zen. Bere arrazoiketaren oinarria, honakoa: justiziazkoa delako. Justizia sozialari dagokiolako hizkuntza minorizatuei ere gainontzekoen eskubide berberak bermatzea. Eskubide eta aukera berdintasuna bermatzea, aniztasuna errespetatzea eta ahulagoa denari berariazko laguntza eman edota gune propioak zabaltzea dira nola ekologian, nola genero berdintasunean hiru printzipio nagusiak. Eta baita hizkuntzen arteko gatazkan ere. Berdintasuna, aniztasuna eta babesa. Horiek dira politikaren xedeak ere, baldin eta politika bere funtsean ulertzen badugu, politika justizia soziala helburu duen jarduna baino ez baita. Edo hala beharko luke. Hortik, hizkuntza defendatzea baina ez emakumeen berdintasuna, inkoherentziatzat hartzea. Hizkuntzak defendatu eta bazterketa sozialaren aurrean itsu egotea ez dira ezkontzen. Baleen aldeko borrokan engaiatu eta hizkuntzaren defentsan egin ez, ez da erraz ulertzekoa.
Eta badakit posible dela euskaltzale izan eta matxista; euskaltzale eta kutsatzaile; euskaltzale eta beste hizkuntz batzuen minorizatzaile. Bestela esanda, ezkerreko eta euskararen kontrako; ezkerreko eta matxista; ezkerreko eta anti-ekologista. Edo beste modu batez: euskararen kontrako eta feminista, euskararen kontrako eta e k o l o g i s t a , e u s k a r a re n k o n t r a k o e t a norberaren hizkuntzaren inposatzaile. Posible da, egunero ikusten dugu. Euskara, igual, salbatuko da gizarte matxista, kapitalista eta kutsatzaile batean. Baina gizon eta emakumeen arteko berdintasun, aniztasun ekologiko eta hizkuntzen arteko orekaren aldeko borrokan sartu garenez, ez al da aberatsagoa hizkuntza normalizatzeko bidean, hizkuntza horrekin diskurtso berdintzaileak eraikitzea? Ez al da, zera, ederragoa hemengo eta munduko beste puntako dibertsitate ekologikoa defendatzearekin batera, hizkuntza bera babestea? Ez al du merezi euskara, berreskuratzearekin batera, merezi duten balioz janztea? Gure buruak euskararen bitartez balioz janzten joatea? Lorea Agirre
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
¡Ben fet, Pep ! Pep Guardiola ez da http:// www.fcbarcelona.cat Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Erabakia azaltzeko, prentsaurrekoa eman zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak!
Iritzia 2012/06/08
d u g u n e a n , gatazkatsuak izan litezkeen egoerak saihestu nahian. Baina Guardiolak katalanez egin zuen, esan zituenak ulertzeko interesa zutenek ulertzeko modua egin zuten… Espazioak irabazten ari gara eta horretarako gure portaerak, hizkuntzarekin leialak izateak, eragin nabarmena du. Euskaraz aritzen diren pertsona eleaniztunen eredua beharrezkoa da; haiekin batera, hizkuntzaren ezagutza txikiagoa dutenek lagungarriak diren urratsak egin behar dituzte.
Une hartan, hemengo kirolariak imajinatu nituen egoera berean… eta hemengo ordezkari politikoak eta sindikalak, enpresa munduko buruzagiak… eta neure burua ere imajinatu nuen egoera horretan, oso ohikoa izaten baita gure artean hizkuntza mendekotasuna praktikatzea, alegia, erdarara aldatzea solaskidea euskal hiztuna ez denean, edo euskal hiztuna ez dela suposatzen
Jauzi kualitatiboa lortu nahi izatera, pausoak eman behar ditugu, jarrera baikorra eta konfiantzazkoa adieraziz. Pep bezalako pertsona http://www.soziolinguistika.org/ eralan eraldatzaileak behar ditugu, norberak egiten duena baino gehiago egitera motibatuko duten pertsona erreferenteak behar ditugu, maila guztietan, norberetik hasita. Rober Gutierrez
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskal Herri euskaldunaren trena hartu nahi dugu Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunean, euskarak lehentasuna izango du administrazioan, euskara izango baita lan hizkuntza, bai udal administrazioetan, bai epaitegietan, bai osasungintzan, baita administrazio publikoaren mendeko gainerako tokietan ere. Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunean, euskaldunok ez dugu ikastolen aldeko festarik antolatu behar izango, eta ez dugu kanpainarik egin beharko ikastolek eta euskararen aldeko beste ekimen batzuek dakartzaten kostuak finantzatzeko.
Iritzia 2012/06/09
Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunean, beste hizkuntza batzuetan mintzatuko diren herrikideak izango ditugu, eta hizkuntz gatazkak modu demokratikoan konponduko dira. Izan ere, egoera linguistiko eleanitz batean logikoa denez, administrazio publikoek errespetatu egingo dituzte ofizialak diren hizkuntzetako hiztunen hizkuntz eskubideak.
Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunean, euskaldunon hizkuntz eskubideak legez definituta eta administrazio publikoek babestuta egongo dira, eta hori normaltzat hartuko dute herritarrek. Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunean, herri administrazioek baliabideak jarriko dituzte etorriberriek euskara ikas dezaten eta euskara erabil dezaten, euskara ikastea administrazioak bermatu beharreko eskubidea izango baita. Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunean, euskaldunok hamaika hedabide euskaldun ikusi, irakurri edo/eta entzun ahal izango ditugu, bakar bat kontsumitzera kondenatuta egon gabe.
Etorkizuneko Euskal Herri hori ez digute beste batzuek ekarriko. Izan ere, ez da Euskal Herriaren azterketa historiko sakonik egin behar ondorioztatzeko euskarak aurrera egiteko bideak euskaldunok jorratu ditugula, eta ez beste inork. Hortxe ditugu ikastolak, euskarazko hedabideak, euskaltegiak…
Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunak euskararen ezagutza unibertsala izango du helburu, eta eskolak euskara ikasteko eta euskara erabiltzeko bideak jorratzeko aukera emango die haur eta gazteei, inor euskararen mundutik baztertuta gera ez dadin.
Beste batzuek euskararen alde egin zain egon izan bagina, gaur egun ez ginateke gai izango artikulu hau euskaraz idazteko ere. Hitz gordin eta ulergarriekin esateko, ez daukate fundamenturik euskarari lotutako kontuetan. Ez dugu espero haiek gure aldeko ezer egiterik.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Argi dago, beraz, euskaldunon komunitateari begiratu behar diogula, eta, gure herriotako alkatetzara iritsi ginenetik, Udaler ri Euskaldunaren Mankomunitatearen jardunari begira jarri gara bereziki. UEMA herri euskaldunen bilgune da, eta udalerri euskaldunetan etorkizuneko Euskal Herria gauzatzea du helburu; hau da, euskaraz bizi ahal izango garen lurralde bat gorpuztea. Eta UEMAren jardunari begira ikasi eta ikusi dugu hortxe daudela guk nahiko genukeen etorkizuneko Euskal Herri euskaldunaren oinarriak: gazte gehienek euskaraz badakite, etorriberriek euskara ikasteko hizkuntza ingurune aproposa dute, udal administrazioek euskaldunen hizkuntza eskubideak defendatzeko politika aurrerakoiak hartzen dituzte, euskarazko hedabideen eragin soziala eta kontsumoa handiagoa da beste toki askotan baino, udal administrazioak aspalditik ari dira erakusten euskarari lehentasuna emateak ez duela zertan hizkuntza ofizialetako hiztunen hizkuntza eskubiderik urratzen… Eta, udalerri horiei begira, gure udalerria ikusteko modua aldatu zaigu. Gurea ere udalerri euskalduna da, eta gurean ere aspalditik gabiltza euskararen alde egiten, baina sumatzen genuen jauzi kualitatibo bat egin behar genuela. Zergatik ez parte hartu UEMAren proiektuan? Zergatik ez batu etorkizuneko Euskal Herri eleanitz horren aldeko olatuari? Zergatik ez gara gu ere UEMAn sartzen, etorkizuneko Euskal Herriaren oinarriak dituen lur gunea zabaltzeko? Badakigu zenbat eta gehiago izan orduan eta azkarrago egingo dugula etorkizuneko Euskal Herri horretarainoko ibilbidea. Eta hori jakiteak azken bultzada eman digu, eta Igantziko, Getariako, Oñatiko eta Mañariko udaletako osoko bilkuretan adierazi dugu etorkizuneko Euskal Herri euskaldun horretara garamatzan trenera igo nahi dugula.
Trenak Goizuetan izango du hurrengo geltokia, ekainaren 9an. Han emango digute ongietorria, han luzatuko digute eskua trenean sartzeko. Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari lelopean, festa eguna izango dugu, trena lehenengo aldiz herri batera iristen denean bezala. Beraz, aurrerantzean, trenbidean trabak jartzen badizkigute, esku gehiago egongo gara trenbide gaineko trabak erretiratu eta trenak bidea libre uzteko. Aurrerantzean, erregai gehiago izango dugu, trenaren abiadura bizkortzeko. 66 udal izango gara, ia 162.000 biztanle, 125 ordezkari politiko. Guk hautua egin dugu: UEMAren trena hartuko dugu eta gogotsu gaude hurrengo geltokietara iristeko: administrazio euskaldunera, euskararen ezagutza unibertsalera, euskararen legezko esparru bateratura… Eta, egun batean, Euskal Herri euskaldunera iritsiko gara. Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari. Mikel Biain, Nika Lertxundi, Endika Jaio, Lurdes Ibarluzea Oñati, Getaria, Mañari eta Igantziko alkateak
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Aginduak bete zain da euskara
Berria 2012/06/09
Euskara ofiziala izateko, Europako hizkuntza gutxituen ituna berresteko eta lege egoki batean engaiatzeko eskatu diete hautagaiei. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen zirimolak hizkuntza gutxituen aldeko ele eder ugari utzi ditu, baita engaiamendu zehatzak ere tartean. Martxoaren 31ko Baionako manifestazio jendetsuaren ondotik eta hauteskundeen lehen itzulia burutu aitzin, hautagai gehienen arreta piztu duen elementua izatea lortu du, Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak egin duten galdetegiari esker. Hiru galdera helarazi dizkiete hautagaiei. Erantzunetan baliatutako hitz ederrak engaiamendu zehatz bihurtu behar dira oraindik, eta engaiamendu horiek gauzatzea zor diote euskarari, galdegileen erranetan.
Etxeberri-Aintzart EH Baiko hautagaiek, Pako Arizmendi eta Jean Telletxea EAJkoek, Alice Leiziagezahar eta Marie Ange Thebaud berdeek, Sylviane Alaux eta Fr a n t x u a M a i t i a s o z i a l i s t e k , Pe d r o Carrasquedo, Sylvie Laplace eta Serges Nogues NPAko hautagaiek, Alexia Hilaire eta Christophe Lepetre EAIkoek.
Hiru engaiamendu hartzeko eskatu diete hautagaiei. Batetik, konstituzioan emendakina sartzeko —erran dute Errepublikak, frantsesaren ondoan, lurralde desberdinetako hizkuntzak eta haien hiztunen eskubideak aitortzen, babesten eta garatzen dituela. Bigarrenik, Hizkuntza G u t x i t u e n e t a E s k u a l d e H i z k u n t ze n Europako Ituna berresteko, hori baita hizkuntza mailan Europako estatu guztiek duten erreferentzia komun «demokratikoa». Hirugarrenik, hizkuntza legearen alde bozkatu eta indarrean ezartzeko eskatu diete, ahalbidetzeko euskararen gisako hizkuntzentzat legezko deliberoak hartzea, nolabait euskararen ofizialtasuna aitortuz. Eskari horiei baiezkoa erantzun diete Anita Lopepe, Laurence Hardouin eta Peio
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak nabarmendu du euskara ez dela izan lehentasuna alderdien proposamenetan.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina François Hollande Frantziako presidenteak Europako hizkuntza gutxituen ituna berretsi eta horretarako konstituzioa aldatuko zuela agindu zuen kanpainan. Hori egiteko, ordea, gehiengoa lortu beharko du legebiltzarrean, eta, horretarako, funtsezkoa izanen da aldeko jarrera defendatu duten diputatugaiek aldeko boza ematea kargua hartzen dutelarik. Agintaldiaren lehen egunetik hitza bete behar dutela gogorarazi die Kontseiluak hautagaiei; «euskaraz bizi nahi duten herritarrek nahikoa itxoin dute». Nabarmendu du hautagaiek ezin izan dutela hizkuntzaren gaia saihestu baina proposamen oso lausoak eta xehetasunik gabeak egin dituztela, EH Baikoek izan ezik.
kultura, administrazio publikoa, osasun sistema, justizia, alor sozioekonomikoa, aisia, kirola eta beste. Lege egoki batek betebeharrak eta urraketen inguruko erantzukizunak zehaztu behar dituela dio Kontseiluak.
Legearen erronka Aipatu hautagai gehienek legearen aldeko jarrera erakutsi dute, baina, Kontseiluaren arabera, lege hori nolakoa izan beharko den zehazteko momentuan, ez dute xehetasunik eman. «Legea eta estatusa ere izan dituzte aipagai, baina lege egokiaren ezaugarriak ez dira zehazten; eta, euskararen estatusari erreferentzia egiten zaionean, ofizialtasuna soilik edota frantsesarekiko berdintasuna aipatzen da». Kontseiluak gogorarazi du aspaldian zehaztu zituela zein diren euskararen gutxienekoak, legearen helburua euskaraz bizi nahi dutenentzako baldintzak eta euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzea dela ziurtatuz. Legeak izaera orokorra ukan behar duela erran dute euskalgintzako gizarte eragileek, «gero sektoreko beste arau batzuen bidez zehaztuko direnak». Lege horrek xede eta epe zehatzak ukan behar dituela uste dute, baliabidez hornitua eta zeharlerrokoa izan behar duela, eta sektore guziak kontuan hartuko dituena: hezkuntza, hedabideak,
Hizkuntza gutxituentzako lege xedea osatuko zuela erran zuen Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiak. Ondoren, emandako hitza bete gabe utzi zuen. Lege baten beharra argi azaltzen da ikusten delarik Frantziako Parlamentuan lau lege proposamen daudela. Alta, egoera horrek alderdien zatiketa erakusten du batetik, eta, bestetik, kontuan hartuz proposamen horien edukia, ez ditu askiesten euskalgintzaren eskariak. Izan ere, betebeharrak finka ditzake legeak, baina, apalegia izanez gero, euskalgintzaren jarduna eta hizkuntza politika bera gauzatzeko muga izan daiteke. Legerik ezean «lausotasun» hori euskararen alde erabil daitekeela adierazi izan du Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidente ohi eta departamenduko UMPko buruak. Betebeharrik gabeko estatusak erakutsi ditu mugak, baina lege desegoki batek ere traba gaindiezinak sor ditzake.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Ustekabea Nafarroako katastroan Egun hauetan, 2012-06-07, saiatzen ari naiz egiten argi-h or n id u rarak o k o n tratu a Iberdrola enpresarekin Auritz herrian. Nire harridurarako, aipatutako enpresak etxeko h e l b i d e a i d a z t e r a k o a n , « Av e n i d a Roncesvalles» jarri zuen. Gaur bertan deitu dut telefonoz delako enpresara eta eskatu dut, mesedez, euskaraz artatua izateko, besteak beste, hobeki ulertua izan nendin. Inolako arazorik gabe eta berehalaxe gainera, emakumezko batek hitz egin dit oso euskara egokian; mendebaldeko euskalkiaren hitzak erabiltzen zituen sarritan. Kontua da, nire eskaera egin diodanean idazteko, mesedez, Orreaga karrika, Aurizko kalean agertzen den bezala (karrika gainera, eta ez etorbidea, beraiek idatzi duten bezalaxe), enpresako langile euskaldun horrek adierazi dit inolaz ere ezin dutela aldaketa hori egin, zeren eta Nafarroako Katastroan ez baita agertzen euskarazko ordainik, hau da, soil-soilik gaztelaniazko b e r t s i o a a g e r t ze n d e l a , e t a b e r a i e k Katastrora mugatzen eta makurtzen direla. Alfer-alferrik gertatu zait azaltzea Auritz herria eragin guztietarako euskal eremu barruan dagoela Nafarroako Gobernuak egindako Euskararen Legearen arabera, herriko kaleak bi hizkuntzetan agertzen direla idatzita, Aurizko Udalak hitzarmen bat duela sinatua Euskaltzaindiarekin euskara bultzatzeko, nire Nortasun Agirian ere Orreaga karrika euskara hutsean idatzita ikusi ahal dela, eta abar, eta abar. Nire ahalegina guztiz antzua izan da, nahiz eta langilea euskalduna izan.
Iritzia 2012/06/10
Eta orduan, non dago gakoa? Zergatik ez da agertzen euskararik Katastroan, Auritz E u s k a l E re mu a n e g o n d a e re ? N o rk zentsuratu du? Nor izan da iruzurgilea? Nik uste dut erantzuna zeharo argi eta garbi dagoela: Nafarroako Gobernuak hitzez hitz jarraitzen du betetzen gaur egun oraindik ere, 1512an Gaztelako errege konkistatzaile eta bortxatzaileek hasitako inposizioaren lana.
Eta, nork betearazi beharko dio Nafarroako Gobernuari bere legea, oso txarra bada ere, aldatzea lortzen ez den bitartean? Alderdi politikoek? Euskaltzaindiak? Udalek? Gizarte osoak, oro har? Denon artean, segur aski. Ni dagoeneko jarri naiz harremanetan Aurizko alkate jaunarekin, ikusteko zer egin eta nola presiona daitekeen lortzeko helburua, baina ez Auritzerako bakarrik, baizik eta Nafarroa Garai osorako, kasu honetan. Xanti Begiristain Madotz
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskarak sakon hartzen du arnasa
Berria 2012/06/10
Uema Eguna egin dute Goizuetan; hizkuntz eskubideen defentsan urrats gehiago egin nahi ditu mankomunitateak Euskaraz bizitzeko eskubideak beste bultzada bat jaso du Goizuetan (Nafarroa). Han egin dute aurtengo Uema Eguna. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskaraz bizitzeko guneak sortzen jar raitzeko konpromisoa berretsi du. Horrekin batera, harrera egin die mankomunitatea osatuko duten beste bost udalerriei. 66 dira jada beren herritarrei euskaraz bizitzen laguntzeko hautua egin duten udalak. 162.000 herritar egongo dira ordezkatuta Ueman. Udalerri euskaldunen familia handituz doa. Festa giroan, Euskal Herri euskalduna aldarrikatu dute.
Laino artean esnatu zen atzo Goizueta. Goizean goizetik igartzen zen egun berezia zela. Udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut zioen bandera handi bat ikus zitekeen. Goizuetak berezkoa du euskaldun izaera, eta
atzo ere ikusi zen hori. Jende mordoa bildu zen udaletxeko plazara. Haur, gazte zein helduek euskara zuten mingainean. Euskararen inguruan festa egun handia antolatu zuten: haur jolasak, eskulangileak, dantza emanaldiak, herri bazkaria... Ekitaldinagusiak, dena den, Uemaren batzarra eta ondorengo ekitaldia izan ziren. Batzar rean, urtean Uemak egindako jardueren berri eman zien zuzendaritzak udaletxeko bilkura aretoan batutako alkate eta zinegotziei. Etorkizuneko erronkak ere zehaztu zituzten. «Beste urrats bat egin nahi dugu herritarren hizkuntz eskubideen defentsan, eta arnasguneak ugarituko eta indartuko. Jendeak euskaraz bizi ahal izateko ahalik eta gune gehien izatea nahi dugu», azaldu zuen Malen Belastegi lehendakariak. Behin azalpenak emanda, Ueman sartuko diren bost udalerrietako ordezkariei harrera e g i n z i e t e n : O ñ at i k o e i , G e t a r i a k o e i ( G i p u z k o a ) , I g a n t z i k o e i ( N a f a r ro a ) , Mañarikoei eta Ondarroakoei (Bizkaia). Quorum nahikorik ez zutenez, ezin izan zuten ofizialki Ueman sartu. Ezohiko batzarra egingo dute izendapena ofizial izateko. Belastegik elkarlanerako deia egin zuen bukatzeko. «Garai politiko aproposak dira lankidetzarako, eta administrazioetako ate
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina guztiak joko ditugu. Espero dugu sekula baino erantzun hobea izatea.
Herri eragileekin ere hitz egingo dugu. Uste dugu funtsezkoa dela indar metaketa». Asmo horien adierazle dira BERRIA Taldearekin eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren sinatu dituzten hitzar menak. Soziolinguistika Klusterreko kide ere egin da Uema. «Bi erakundeak euskararen arnasguneen eta hizkuntza ekologiaren gaiak ari gara lantzen». Beste bi erronka ere badituzte. Batetik, kuoten inguruko proposamen bat zehaztu nahi dute. Izan ere, krisi ekonomikoaren ondorioz udal batzuk zailtasunak izaten ari dira Uemako kuota ordaintzeko. Beste batzuek ez dituzte kide egiteko izapideak hasi, kuota ezin dutelako ordaindu. «Urte amaierarako proposamen bat lantzen ari gara udalerri horiei nola lagundu zehazteko». Iparraldeko herriekin ere hasi nahi dute hartu -manetan. Berrien ilusioa Batzarraren ostean, hamaiketakoa izan zen. Oñatiko euskara eta hezkuntza batzordeburu Nerea Zubia ilusioz zegoen Ueman sartu direlako. «Administrazio publikoen ardura da herritarrei euskaraz bizitzeko bidea ematea, eta honekin beste pauso bat egin dugu. Hasieratik eduki genuen garbi Ueman sartu nahi genuela». Herritarrak prozesuan parte
izan direla nabarmendu zuen. «Uste dugu landu ditugun hainbat gauza baliagarriak izan daitezkeela». Herritar gehienak euskaldunak direla kontuan hartuta, Nikanor Lertxundi alkateari «zentzuzkoa» iruditzen zaio Getaria Ueman egotea. Dena den, nahi bat azaldu zuen. «Ea egunen batean Uema desagertzen den. Horrek esan nahiko luke euskararen normalizazioa lortuta egongo litzatekeela». Ondoren izandako ekitaldian arnasguneen beharra azaldu zuten beste behin. Bertsoek eta musikak jarri zioten doinua aldarrikapenari.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskara ez da 'patois' bat Au r t e n g o Fr a n t z i a k o E r r e p u b l i k a k o Lehendakaritzarako hauteskundeetan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, 1992koa, mintzagai izan da. Frantziak 1999an izenpetu zuen Gutuna, baina ez du inoiz berretsi. Frantziako bozetarako lehen itzulian arituriko hamar hautagaietarik lau berrespenaren alde agertu dira: François Hollande sozialista eta Errepublikako lehendakari berria, François Bayrou/Francés Vairon zentrista, Eva Joly ekologista eta Philippe Poutou troskista. Horrez gain, martxoaren 31n, berezko hizkuntza duten antzinako probintzia gehienetan agerraldiak izan ziren tokian tokiko hizkuntz(ar)en ofizialtasunaren alde. Toulouse/Tolosakoa bereziki aipatzekoa da, han 30.000 jende bildu baitziren okzitanieraren alde. Baionan, berriz, 7.000 inguru elkartu ziren euskararen alde, bertan inoiz izan den agerraldirik handienetako batean.
Iritzia 2012/06/10
«Berezko hizkuntza duten antzinako probintzia gehienetan» idatzi dut. Egia esan, itsasoz gaindiko departamendu eta lurraldeetan ere izan ziren manifestazioak beren hizkuntzen alde eta, bitxiagoa dena, Poitiers/Poetàen Poitouko berezko oïl (frantses) hizkeraren alde ere bai. Bestaldetik, Quimper/Kemperko manifestari batzuk, bretoiaren alde ez ezik, galo Bretainiako oïl hizkeraren alde ere agertu ziren. Halaber, Metzekoak Lorrenako (eta Luxenburgoko) aleman hizkeraren alde ez ezik, bertako oïl hizkeraren alde ere azaldu ziren. Azkenik, Lille/Rijselekoak, flandrieraren alde ez ezik, pikardieraren alde ere kaleratu ziren, hori ere oïl hizkera bat dela. Ezaugarri linguistiko hutsen arabera, hots, historia, soziolinguistika eta politika alde batera utziz, Frantzia Metropolitarrean bederatzi lurralde-hizkuntza hitz egiten dira soilik: frantsesa, frankoproventzera edo arpitaniera, okzitaniera, katalana, italiera (korsikera nagusiki, baina liguriera era bai), alemana, nederlandera (flandriera), bretoia eta euskara. Azken zortziak eta lurralderik gabeko mintzaira bakan batzuk (judu eta ijitoenak, adibidez), Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren babesean egonen lirateke Frantziako Errepublikak berretsiko balu (dokumentu horretan gorren zeinu hizkuntzak ez dira jasotzen eta).
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Hala ere, kontua ez da hain sinplea. 1999an, Frantziak Euro-Gutuna izenpetu zuen urte berean, Bernard Cerquiglini hizkuntzalariak txosten bat idatzi zuen, Lionel Jospinen gobernuak eskaturik. Txosten horren arabera, Frantzian 76 hizkuntza hitz egiten dira, horietarik 22 Metropolian. Izan ere, Cerquigliniren ustez, oïl hizkerak, frantses dialektotzat jo ohi direnak, eskubide osoko hizkuntzak dira. Hori horrela, haren izkribuan, Poitou eta Saintongeko, Bretainiako, Lorrenako, Pikardiako, Franche-Comtéko, Valoniako, Nor mandiako eta Borgoinako hizkera erromanikoak euskararen edo bretoiaren mailan ageri dira. Horrez gain, Frantzian lurralderik ez daukaten bost hizkuntza aipatzen dira; horien artean, arabiera eta berberera. Alegia: dosier horrek dioenez, Euro-Gutunak Frantziako 75 hizkuntzari — denei, frantsesari izan ezik— eman beharko lieke babesa, nahiz eta itunaren eragin esparrutik estatuetako hizkuntza ofizialen dialektoak eta etorkinen hizkuntzak espresuki bazterturik egon. Cerquiglini Frantseserako eta Frantziako Hizkuntzetarako Bulego Nagusiko zuzendaria izan zen, baina erakunde horren webgunea haren txostena baino harantzago doa hizkuntzagintzan. Izan ere, Hexagonoan berean beste oïl hizkuntza bat (Xanpainakoa) onartu eta alemana bi hizkuntzatan (Alsaziakoan eta Lorrenakoan) zatitzen baitu. Gainera, ez da garbi ikusten okzitaniera mintzaira bakartzat edo sei hizkuntza bereizitzat jotzen duen (gaskoia, horien artean). Bitxitasun susmagarri bat: Metropoliko mintzaira onartuak haziz doazen bitartean, itsasoz gaindikoek bere horretan diraute: 54 dira gaur egun, 1999an bezalaxe.
Frantziako barietate linguistiko guztiek begirunea merezi dute. Hala ere, errealitate ezberdinak berdin tratatzea ez da bidezkoa. Gaur egun, Estatu Frantsesaren hizkuntza politika kontraesankorra da. Alde batetik, ezin dira ukatu azken urteetako aitzin-urratsak (bretoiaren eta euskararen erakunde publikoen sorrera, adibidez). Baina, horrekin batera, jakobino linguistikoen eta erregionalista batzuen aliantza dela medio, divide et impera printzipioan oinarritzen da maiz, hizkuntzak beharrik gabe ugalduz eta, horren ondorioz, haien arteko tirabirak areagotuz (galoaren eta bretoiaren artekoak edo gaskoiaren eta euskararen artekoak, adibidez).
Balirudike frogatu nahi dela eremu urriko hizkuntza guztien ofizialtasuna aldarrikatzea kaotikoa izanen litzatekeela eta, beraz, hobe dela orain arte bezala (frantsesa jaun eta jabe) segitzea. Hollande lehendakari jaunari eginkizun historiko bat dagokio: aitzakiak bukatzea, Euro-Gutuna betez eta, beharrezkoa bada, baita Konstituzioa aldatuz ere. Euskarak eta Frantziako eremu urriko beste hizkuntzek ezin dute gehiago itxaron. Xabier Zabaltza
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Lan eskaintza publikoa administrazioa
Berria 2012/06/12
Jaurlaritzak Hezkuntza eta Osakidetzarako oposizioak egin behar ditu asteburuan; EHEk «iruzurtzat» hartu ditu Asteburuan Eusko Jaurlaritza egitekoa den lan eskaintza publikoko azterketak «iruzurtzat» hartu ditu EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Donostian protesta egin zuten atzo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren o rd e z k a r i t z a re n at a r i a n . O s a k i d e t z a euskalduntzeko planek «porrot» egin dutela ohartarazi zuen Igone Lamarain EHEko bozeramaileak. Datorren lan eskaintza publikoak «porrot» hori konpontzeko ez duela balioko erantsi zuen, eta neurriak hartzeko eskatu zion Jaurlaritzari: «Administrazioak euskaraz funtzionatzeko pausoak eman behar ditu». Lan eskaintza publikoa horretarako tresna izan zitekeen arren, administrazioak ez duela aukera baliatu eta euskal hiztunen eskubideak urratzen jarraituko duela uste du EHEk. Hori salatzeko, protesta egingo du larunbatean, Barakaldoko BECen. LAB sindikatuak bat egin du protesta horrekin.
Osakidetza eskaintzen ari den 2.600 lanpostuetatik 2.280 behin-behinean beteta
egon dira sei urtez. 320 baino ez dira lanpostu berriak. Baina ez da Osakidetzakoa abian den lan eskaintza bakarra: Hezkuntza Sailak ere azterketak egingo ditu asteburuan; 556 lanpostu eskainiko ditu. Ekainaren 15etik 17ra, beraz, jendetza batuko da azterketak egitera. Barakaldon (Bizkaia) egingo dituzte lan eskaintzako azterketak, BECen. 70.000 lagun inguru pasatuko dira bertako aretoetatik. Ostiral arratsaldean hasiko da l a n p o s t u a k b a n a t z e k o p ro b a , b a i n a larunbaterako espero da jende pilaketa handiena: egunean zehar 60.000 lagun dira joatekoak hautaprobara. Igande goizean bukatuko dira azterketak. «Oraingoan ere, euskaldunon hizkuntzak eskubideak urratu egingo dira», salatu du Lamarainek: «Kontratazio politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egite eta administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaien zerbitzua euskaraz izatea». Arazoa ez da, bakarrik, lan eskaintza publikoaren barruak euskaraz jakiteak zer indar duen, Lamarainek dioenez: «Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok aspalditik datozen oztopoekin egingo dugu topo aurrerantzean ere, Jaurlaritzaren iruzur berri honekin». Rafael Bengoa Osasun sailburuak eta Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak kargua hartu z u t e n e t i k , E H E re n e s a n e t a n , « h e r r i euskaldunaren aurkako erasoak areagotu eta atzerapauso dezente eman dira».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina «Azkarregi» euskalduntzen Polemika betea eragin zuen Jaurlaritzak lan eskaintza publikoarekin. 2011ko uztailean onartu zuen agindua, 2.600 lanpostu eskaintzeko Osakidetzan. Euskara jakitea «erabakigarria» ez izateko, azterketa eredua aldatuko zuela iragarri zuen Bengoak. «Euskarak inolako garrantzirik ez zuen garaira itzultzea nahi dute zenbaitzuek, eta beste zenbaitzuek garrantzia eman nahi diote, baina neurriz gainekoa»; hitz horiekin ar razoitu zuen aldaketa. Osakidetza «azkarregi» euskalduntzen ari zela ere adierazi zuen neurriaren berri eman zuenean.
Behatokiak ere kritikatu zuten aldaketa, eta «atzerapauso onartezintzat» jo zuten. Justu kontrako erantzunak ere eragin zituen Osasun Sailaren erabakiak. UPDrentzat eta PPrentzat aldaketak ez zuen inolako eraginik izan: «garrantzi handiegia» izaten jarraitzen zuen euskararen ezagutzak. Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak salatu zuen erdaldun elebakarren aurkako «diskriminazio linguistikoa» mantenduko zela, aldaketak egin arren. Aldaketak eragiteko ahuldadez jokatzea leporatu zioten PSE-EEri.
Espainiako, Galiziako eta Kataluniako profesionalak erakartzeko asmoa ere ez zuen ezkutatu Jaurlaritzak. «Euskara titulurik ez duten profesionalek aukera hobea izango dute lanpostu bat izateko. Ezin da Europan, osasunean, erreferente izan profesional onez inguratu gabe», zehaztu zuen Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendariak. Lan eskaintza berrian, azterketarekin lor daitezke ehun puntu, lan esperientziarekin 80, eta euskara ezagutzearekin hemezortzi. Lehen, 70 puntu lor zitezkeen esperientziarekin, eta hamazazpi euskararen ezagutzarekin. Legeak agindutakoa bete duela azaltzen du Jaurlaritzak —euskaraz jakiteak etsaminaren %10 balio behar duela zehazten du araudiak—. Lehen bezala orain, euskaraz jakiteak hautaprobaren guztikoaren %9,1 balio duela esan izan du Jaurlaritzak. Hainbat alderdi politikoren eta gizarte eragileren salaketak eragin zituen erabaki hark. Aralarrek, EAk eta EAJk legebiltzarrean agertu zuten kontrako iritzia. EHEk, Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen
Sindikatuen kontrako iritzia ere jaso zuen lan eskaintza publikoak. Ez zuela lanpostu berriak sortzeko balioko salatu zuen LABek. Euskadiko Medikuen Sindikatuak eta Euskadiko Ospitaletako Medikuen Federazioak ere gaitzetsi egin zituzten lan eskaintzan zehaztutako puntu batzuk. A z t e rk e t a e b a l u a t z e k o e p a i m a h a i a n sindikatuek proposatutako inor ez zela egongo nabarmendu zuten, ez elkargo profesionalek proposatutako inor ere. Osakidetzak eskainitako postuen doblea beharko litzateke beharrei erantzuteko, sindikatuen ustez. SATSEk auzitara ere jo zuen, baina auzitegiek arrazoia eman zioten Jaurlaritzari.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Baleko eguraldia balearentzat
Berria 2012/06/12
Eguraldiak eguerdi aldera askorik lagundu ez arren, milaka pertsona bildu ziren Zarautzen euskal eskola publikoaren jaian Lasai hartu zuen lo igandean Zarautzen baleak. Eguraldia tarteka desatsegina izan bazen ere, baleko eguna atera zen azkenean, eta jende andana bildu zen herrian. Bale! Bizi garen seinale lelopean euskal eskola publikoaren festa ospatu zuten herenegun, eta lanean jarraitzeko indarra badutela erakutsi zuten goiz-goizetik jai giroan.
Zarauzko lau ikastetxe publikok antolatu dute jaia aurten, haur eskolak, Orokietak, Monte Albertiak eta Lizardi institutuak. Azken horretan egin zuten hasiera ekitaldia. Protesta giroa nagusitu zen, murrizketen aurkako mezuak erakusten zituzten kartel eta pankartekin bildu baitziren hainbat lagun. Ekitaldian izan ziren EHIGE Euskal Herriko Ikasleeen Gurasoen Elkarteko lehendakari Usoa Urbieta, Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea eta alderdi politiko eta sindikatuetako zenbait ordezkari. Tartean zen Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua ere. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan ez dutela murrizketarik egingo adierazi zuen. «Erabat
zentzugabeak dira; ez dugu onartuko euskal h e z k u n t z a re n k a l i t at e a g u t x i t ze r i k » . Euskararen egoeraren hobekuntzaz ere mintzatu zen. 80ko hamarkadan irakasleen %5 bakarrik ziren euskaraz irakasteko gai, eta gaur egun %80ra iristen dira. Eguna triste samar, lainotuta, baina ateri argitu zuen Zarautzen. Herrian jarritako bederatzi gunetan bazegoen zer aukeratua. Seigarrenean, adibidez, ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakutsi zuten herriko ikastetxeko haurrek. Euskal dantzekin, balleta eginez, eta Michael Jacksonen abestiekin ikuskizun ederra eman zuten umeek. Eguerdia gerturatzearekin batera, Eusko Labelen saltokian jende asko pilatu zen mokadutxoa jatera. Malekoian, berriz, hondartzarako asmoarekin joandako familiak ikusten ziren, trasteak beso azpian hartuta, baina euri zaparradak zapuztu zizkien asmoak. Pasealekuko aterpeetan hartu zuten babesa orduan, eta toallak lurrean jarrita atseden hartzea erabaki zuten zenbaitek. Eguraldi desatsegina zela eta, hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan zituzten, eta beste batzuk aterpera eraman zituzten. Herri bazkarian paella jan, eta indarrak hartu ondotik, festarekin jarraitu zuten arratsaldean ere. Mlop taldeak Afrikako musikaren erroak erakutsi zituen, Senegalgo erritmo eta dantzekin. Perkusioa emakumezkoek egiten zituzten koruekin batera entzutea bitxia zen
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina oso. Arrakastarik handiena Katxiporretaren Zazpikoloroa ikuskizunak izan zuen, hala ere. Munoa plaza familiaz lepo beteta zegoen, oholtzatik urruti zeuden gurasoek haurrak sorbaldara igota. Eta umeek zoratzen eta adiadi begiratzen zieten pailazoei. Pirritx eta Porrotxekin batera abestiak kantatzen eta dantzatzen zituzten: epoe tai tai e, epoe tai tai e...
Festa giroan erabat sartuta zegoenetako bat Jose Luis Etxebarria zen. Alai ikusten zen. Lurdes Imaz. EHIGEko koordinatzailea
«Geroz eta baliabide gutxiago dugu lanerako» Gustura daude igandeko festarekin EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartean. Antolaketan Zarauzko eta inguruko herrietako hezkuntza komunitateak izandako inplikazioa nabarmendu du Lurdes Imazek. Zer moduzkoa izan zen igandeko festa? Eguna bera ongi joan zen, baina bada nabarmendu nahiko nukeen zerbait: festa prestatzeko Zarauzko eta inguruko herrietako eskolek ikasturte osoan izandako parte hartze handia. Eskola publikoaren aldeko jaia gurasoen
Alabak eskola publikora bidaltzen ditu, eta emazteak han lan egiten du. «Gozatzeko eguna da gaur. Eguerdian jendea tristatu egin da zertxobait eguraldi txarrarekin, baina festan ederki ari gara pasatzen», zioen. Hondartzako punta batean familia giroa zegoen, eta beste aldean oso bestelakoa zen jaia. Desertu txikian gaztetxoak ziren nagusi. Elkarri bizkarretik helduta, erdi balantzaka, lehendabiziko aldiz alkoholaren eraginak ezagutu zituzten zenbaitek. Ze Esatek! taldearen ska doinuekin dantzan ibili ziren lehendabiziko lerroetakoak, eta barra ingurukoak nahiago zuten begira egon. Maialen Agirrezabal zegoen han. Zarauztarra da, eta herriko eskola publikoko ikasle izan da. «Euskal eskola publikoari laguntzeko aukera polita iruditzen zait jaia». The Rolling Stonesen Satisfaction abestiarekin bukatu zuten kontzertua Ze Esatek! taldekoek, eta halaxe itzuli ziren etxera han bildutakoak.
elkarteak antolatzen dugu, baina ezinbestekoa zaigu tokian tokiko komunitateak parte hartzea, eta aurtengoa ikaragarria izan da. Lan horren guztiaren emaitza izan zen igandekoa. Eskolako hezkuntza komunitate osoa bildu ginen Zarautzen: gurasoak, ikasleak, irakasleak... Eguraldiak baldintzatu al zuen eguna? Iragarpenak ikusita, bagenuen beldurra, baina goiza bide onetik joan zen. Eguerdi aldera euria egin zuen, eta tarte horretan Zarauzko malekoian dauden aterpeetan babestu zen jendea. Arratsalderako jaso egin zuen, eta giro polita geratu zen. Bale! Bizi garen seinale izan da leloa, eta balea bat irudia. Aspaldian balearik ez dabil kostaldean...
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Zarauzko Orokieta eskolaren irudia da balea, eta horretan oinarritu ziren leloa erabakitzeko. Euskal Herrian egon diren balea mota guztiak atera ditugu guk gure irudian, eskola publikoa eskola irekia dela eta guztiontzako eskola dela irudikatzeko.
daudenean denontzat izaten dira, ez eskola publikoarentzat bakarrik. Hiru eleko hezkuntza hasi da aplikatzen Hezkuntza Saila. Nola ari da funtzionatzen?
Zer osasun du? Eskola publikoa hobetzeko lanean ari gara, eta aurten datozen urteetarako erronkak biltzen dituen dokumentu bat prestatu dugu. Zeintzuk dituzue erronka horiek? Maiatzean aurkeztu genuen Euskal Eskola Publikoa, haratago dokumentua. Eragile askoren artean prestatu genuen: gurasoak, zuzendaritzak, irakasleak... Hamar atal ditu dokumentuak, eta atal bakoitzak gai bat lantzen du, eta atal bakoitzari dagozkion erronkak zehazten ditu: teknologia berriak, elkarbizitza, familien parte hartzea, zuzendaritzak... Dokumentua amaitu nahi dugu udarako, eta datorren ikasturtetik aurrera hasi atal bakoitza lantzen. Horregatik diot etorkizunari eta erronkei begira ari garela. Murrizketarik ez dela egongo berretsi zuen igandean Isabel Zelaak. Zer garrantzi ematen diezue hark esandakoei?
Madrildik ezarri nahi dituzten murrizketen inguruan ari zen Zelaa; ikasle ratioa igotzeaz, irakasleen orduak gehitzeaz... Neurri horiek ez dituztela aplikatuko dio. Ikastetxe bakoitza orain ari da hurrengo ikasturteari begira beharko dituen baliabideak zehazten, eta badirudi murrizketak oraingoz ez dituztela aplikatuko. Kezkarik ba al duzue? Eguneroko eskolari dagokion mu r r i z k e t a r i k e z d a g o oraingoz, baina beste alor batzuetan badira: datorren urtean jantokien prezioa asko igoko da, DBHko hirugarren mailako ikasliburuak ez dira iritsiko, guraso elkarteei laguntzak jaitsiko dizkigute... Geroz eta baliabide gutxiagorekin lan egin behar dugu hezkuntza publiko baten alde, eta kezka badugu, bai. Dena dela, hezkuntzan murrizketak
Esperimentazio bat egiten ari da Hezkuntza Saila. Gaur egungo ereduen sistemak ez du funtzionatzen, legeak dioena ez duelako betetzen; ikasleak elebiduna izan behar du derrigorrezko hezkuntza bukatzerakoan, eta eredu sistemak ez du hori bermatzen. Eredu sistema aldatu behar dela garbi daukagu. Zenbait proiektu egin dira ikastetxeetan, eta Hezkuntza Saila hiru eleko hezkuntza esperimentatzen ari da, eta ikusiko dugu zer emaitza duen. Baina zaila da ikastetxe guztietan eredu bat eta bakarra aplikatzea, bakoitzak bere errealitatea duelako eta, ondorioz, bere proiektua behar duelako. Arabari dagokio 2013. urteko festa antolatzea. Erabaki al duzue non egin? Arabako gurasoen elkarteak antolatzeko konpromisoa hartu du, baina oraindik ez dugu zehaztu herria. Aukerak aztertzen ari dira, eta ikasturte berria hasten dugunerako jakinarazteko modua izan nahi genuke.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskararen erreparazioa Paleolitoan, orain dela milaka urte asko, Lascauxtik Altamirara zabaldu zen haitzuloetako zibilizazio bakarraren garapen dinamikoaren baitan eta naturarekin harremanetan sortu zen euskal kultura. Historiaurretik gaur arte, euskara sortu, eratu eta garatu dugu elkarrekin Pirinioen bi aldeetan. Eta euskara da gaur Europako hego-mendebaldean Paleolitotik irauten duen lekuko bizi bakarra; garai hartan euskarak inguruan zituen hizkuntza guztiak desagertu dira.
Iritzia 2012/06/15
Gaztelaren 1.200. urteko eta 1512ko konkisten ondoren, Nafarroa Beherean independentzia jarraitu zuen 1620 arte. Eta Nafarroakog o r t e e k euskara bultzatu zuten: 1571n, Joannes Leizarragak Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena egin zuen, Nafarroako Erregina Joana III.a Albretekoaren aginduz.
Duela 2.000 urte, Aturri eta Garona ibaien artean, euskal leinua bizi zen. Akitaniako hilarrietan aurkitu dira euskarazko lehen hitzak, latinezko hitzen artean: andere, bihox, cison, nescato, sembe, umme... Handik aurrera, baskoien hizkuntza zaharra, euskara, latinarekin bizi izan zen urte asko; eta gero, baita latinetik sortu ziren erromantzeekin ere. Orain dela 1.000 urteko testuek diote «[Nabarra] herriko hizkuntza naturala» euskara dela; «denbora hartako nafar erregeek euskara zerabilten beren hizkuntza pertsonal eta natural bezala»; Antso VI.a Jakitunak 1167ko agiri batean lingua navarrorum deitzen dio euskarari. Hau da, nafarren hizkuntza.
1643an, Axular idazle nafarrak aditzera eman zuen euskararen hedadura: «Zeren anhitz moldez eta diferenteki minzatzen baitira euskal herrian. Nafarroa garaian, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba herrian, eta bertze anhitz lekhutan». Axularrek eta Sarako eskolak euskal kulturaren loraldia ekarri zuten.
1545ean, Bernart Etxeparek euskarazko lehenengo liburua idatzi zuen Nafarroa Beherean, Linguae Vasconum Primitiae, eta [1564 — 1567] Joan Perez Lazarragak bere eskuizkribua Arabako lautadan, zeinetan Euskal Herria terminoa idatzirik agertzen den lehenengo aldiz: «anchinaco liburuetan / çeñetan ditut eçautu / eusquel erriau nola eben / erregue batec pobladu».
1843an, bi mende beranduago, Victor Hugo idazle frantziarrak, Euskal Herrira egin zuen bidaian, Nafarroako eskualde zabalak bisitatu zituen. Euskaraz bizi direla dio eta euskararenganako maitasun suharra aipatzen du. «Espainiera hemen hizkuntza arrotza da, frantsesa bezalaxe».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Nafarren hizkuntza desagerrarazteko eta euskaldunak asimilatzeko gertaera adierazgarriak. 1492an, Nebrijak aholkatu zion Isabel II.ari: «Siempre la lengua fue compañera del imperio». Espainiaren espantsionismoa hasi zen; Ameriketan, Filipinetan, Europan eta Euskal Herrian espainiera indarrez inposatu eta jatorrizko hizkuntza guztiak ito dituzte. 1759an, Karlos III.ak agindu zuen: «Se extinguen los demás idiomas como está mandado». 1857an, derrigorrezko eskola ezarri zuten espainiera hutsez Euskal Herrian. 1939-1978 bitartean, frankismoak euskara debekatu zuen. 1539an, frantsesa inposatu zuten bizitza ofizialean. 1793an, frantsesez «hitz egitera, irakurtzera eta idaztera» behartu zuten; eta 1789ko iraultzaz geroztik frantsesa da estatuko hizkuntza ofizial bakarra eta Frantziako espantsionismoa ere nabarmena da Afrikan eta Amerikan. Eta Frantziako Konstituzioan egin berri dituzten aldaketak hutsalak dira euskararentzat. Espainia eta Frantzia Euskaldunok historian zehar burujabeak izan gara. Nafar estatua izan da gure subjektu politikoa. Euskaldunok nafarrak gara politikoki eta Nafarroa euskalduna da kulturalki, baina Espainia eta Frantzia nazio-estatu gisa egituratzeko prozesuen biktimak gara. Egungo Hego Euskal Herria Nafar Estatuaren lurralde zen, baina 1200 urtean, Gaztelak Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoa konkistatu zituen; eta 1512an, Nafarroa Garaia. Sekuentzia historiko horrek ondorio larriak izan ditu, eta gaur egun agerikoak dira: Euskal Herriak erabakitzeko askatasuna eta nafar estatua galtzea; bi estatutan zatikatzea; mendeetako okupazioa jasatea; eta euskara galtzea herritarren ohiko hizkuntza izan den eskualde eta eremu zabaletan. Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrenean, kendu ziguten burujabetasuna eta minorizatu diguten hizkuntza berreskuratu nahi ditugu, etorkizun askea eta euskalduna izateko. Euskara gure nortasun ikur nagusia da, Euskal Herriaren eskubide kenduezina eta preskribaezina. E s p a i n i a e t a Fr a n t z i a k o e s t a t u e n espantsionismoak eragin duen asimilazioaren aurrean erreparazio historikoa eta kalte-ordainak eskatzen ditugu Euskararen Herria Berrezartzeko. Euskal estatua sortu eta kultur eta jatorri ezberdinetako euskaldunez osaturik, euskaraz biziko den Euskal Herria berreraikitzeko. Euskararen erreparazioa funtsezko osagaia da gatazkaren konponbide integralerako, huts egin gabe konpondu beharreko osagai nagusietako bat, normalizazio politikoa eta bakea lortzeko. Datorren larunbatean, denok Iruñera, konkistek kendutako Euskal Herriaren independentzia eta euskararen erreparazioa aldarrikatzera. Karmele Aierbe eta Inazio Agirre Ezker Abertzaleko kideak
Jimenez: “kartelek ez dute ele bitan behar Tuteran” Nafarroako Gobernuko presidenteorde Roberto Jimenezek Tutera eremu ez-euskaldunean dela gogorarazi du Nafarroako Parlamentuan: «Ondorioz, kartelek eta errotuluek ez dute ele bitan egon behar derrigorrez», erran du. Tuterako Justizia Auzitegiaren eraikin berrian elebitan jarri zituzten errotuluak, baina euskarazkoak kendu zituzten gero.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
65.000 hautagai, 1.500 lanpostutarako
Berria 2012/06/15
Osakidetzak azken urteetan deitutako lan eskaintza publiko handieneko probak hasiko dituzte gaur «Azterketa masibo» izendatu ditu Osakidetzak berak. EAEko osasun sistema publikoan 1.493 lanpostu betetzeko lehian parte hartuko dute 64.908 lagunek gaur, bihar eta etzi. Barakaldoko BECen (Bizkaia) egingo da azken urteetan Eusko Jaurlaritzak deitutako lan eskaintza publikorik handiena. Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari nagusiak atzo adierazi zuenez, «enplegu publikoaren aldeko apustua» egin du gobernuak: «Enpleguari egonkortasuna emanez, osasun arretaren kalitatea ere hobetuko dugu».
Lanpostu eta parte hartzaile kopuruen handitasunarekin bat datozen hainbat datu utzi ditu lan eskaintzak. BECeko hiru pabilioi hartuko dituzte probek; 50.000 metro koadroko azalera erabiliko dute, 72 zonatan banatuta, eta lau edoskitze gunerekin; 120.000 azterketa orri eta 72.000 koaderno izango dira erabilgarri; 17.000 aulki alokatu dituzte, eta mahaiak
prestatzeko taulekin hamasei kilometroko lerro zuzena osa daiteke. Gaur 17:00etan hasiko da lehen etsamina, baina bihar izango da egun jendetsuena, 40.000 ikaslerekin; Bilboko Metroak zerbitzuaren maiztasuna handituko du. Osakidetzako larrialdi zerbitzuek ere anbulantzia bat izango dute uneoro BECen. Erizain, erizain laguntzaile, administrazio langile, administrazio laguntzaile, zerbitzuetako langile eta zaintzaile jardun nahi dutenek egingo dute azterketa egunotan. Erizaintzan dago plaza gehien (705), baina zaintzaileen probak izango du hautagai gehien (16.484). Lautik hiru emakumeak dira; izatez, kategoria guztietan gizon baino andrazko gehiago daude. Eta azterketetan parte hartuko duten 65.000 lagunetatik 10.000 inguru Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo helduko dira. «Tamaina honetako lan eskaintza publikorik antolatu duen Espainiako erkidego bakarra gara», azaldu du Gilek. Izan ere, iaz beste sei erkidegok baino ez zuten oposiziorik antolatu, eta bakar batek ere ez zituen 450 postu baino gehiago eskaini. Jaurlaritzak iaz antolatutako oposizioen bloke nagusia osatzen dute asteburu honetako azterketek, baina ia beste mila postu eskaini ditu deialdi berean. Hain justu, 40 espezializazio mediko eta
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina teknikoko 631 lanpostu betetzeko etsaminak egin zituzten abendutik m a r t xo r a b i t a r t e a n , e t a 3 0 0 p o s t u e s k u r a t z e k o a z t e rk e t a k e g i n g o d i r a uztailean. Guztira, 2.600 lanpostutarako 85.000 hautagai daude.
Po s t u p u bl i k o a k « e g o n k o r t ze k o » Osakidetzak 2009tik egindako prozesuaren barruan kokatu du Gilek lan eskaintza hau. «Egiturazko arazoak» konponduko dituela ziurtatu du, gabeziak zituzten kategorietan eragingo duelako; zehazki, pediatra, erizain eta erradiologo faltarekin azken urteetan sortutako kezkaz jardun da.
Euskarak, pisu gutxi Hala ere, aurkariak izan ditu lan eskaintza publikoak. Sindikatuak aurka agertu izan dira: postu gehiago nahi dituzte, baita euskarari pisu handiagoa ematea ere. «Euskara beti bezala baloratuko da», ber retsi zuen atzo Tomas Mendoza Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak. Puntuazioaren %10 hartuko du euskarak: 198 puntutik hemezortzi. Azterketaren 100 puntuez gain, antzinatasunaren bidez 45 puntu lor ditzakete, eta trebakuntzaren bidez, berriz, 35. Mendozak aditzera eman du hainbat hautagaik nota altuak lor ditzaketela, hautagaietako askok esperientzia kreditatu ahalko dutela eta, beraz, euskara «erabakig ar ria» izan daitekeela.
«Segurtasun kliniko handiagoa eta diagnostiko hobeak ekarriko ditu, langileak egonkor egongo direlako eta esperientzia gehiago izango dutelako», gaineratu du Osakidetzako buruak.
531. Hezkuntzarako postuak Osakidetzak ez ezik Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitutako lan eskaintza publikoko azterketak ere egingo dira asteburuan BECen. 531 postu egongo dira jokoan: Haur eta Lehen hezkuntzako irakasleentzako 161 postu, DBHkoentzako 328, Lanbide Heziketakoentzako 36, hizkuntza eskoletakoentzako bi, eta musika eta arte eszenikoetako irakasleentzako lau. 4.800 lagun aurkeztuko dira probetara.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Haur eskola euskaraz, eskaera eta beharra
Berria 2012/06/15
80 umek emanen lukete izena euskarazko haur eskolan, baina auzoko zentroak gaztelaniazko 58 toki baino ez ditu Euskarazko haur eskolaren eskaera duela bi urte abiatu zen, Alde Zaharreko lau guraso kezka partekatzeko elkartu zirenean. Tartean zen Zaloa Basabe: "Konturatu ginen lau pertsonaren kezka bazen gauza handirik egiterik ez zegoela". Horregatik, auzoko gainerako gurasoekin harremanetan jartzen hasi ziren. Kezka "oso zabaldua" zegoela ikusi zuten laster, eta, hala, datu bilketa bati ekin zioten, auzoan 0-3 urte bitarteko umeak zenbat ziren eta zer hizkuntzatan ikasi nahiko luketen argitzeko. Aurten, esperientzia errepikatu dute, "matrikulazio kanpaina paraleloa" eginez, Basaberen hitzetan. Datuek ez dute zalantzarako izpirik uzten. Egun, Alde Zaharrean euskarazko haur eskolan izena emanen luketen 80 ume daude. Auzoko haur eskolak, ordea, 58 toki baino ez ditu eskaintzen, guzti-guztiak gazteleraz. Horregatik dio Basabek Alde Zaharrean "eskaera eskaintza baino askoz altuagoa dela, bai kopuruan baita hizkuntzari dagokionez ere". Hain zuzen ere, auzoan egun dagoen haur eskolak eskaintzaren %25 baino ez du betetzen, Alde Zaharrean 300 inguru direlako 3 urtetik beheragoko haurrak.
"Beste alde batera begira"
Euskarazko hezkuntzaren aldeko eskaera nabaria da Alde Zaharrean ere. Basabek gogorarazi duenez, aurten auzoko ikastetxe publikoan —San Frantzisko ikastetxean— matrikulatu diren 32 haurretatik 28k D ereduan eman dute izena.
Alde Zaharreko bizilagunekin eginiko azken bileran, euskarazko haur eskolaren aldeko plataformak emandako datuak "eztabaidagarritzat" jo zituen Enrique Maiak, Iruñeko alkateak. Basaberen ustez, ordea, alkateak "airean" utzi zuen berriro gaia, eta
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina eskaeraren kopuruaz hitz egin zuen soilik, "eta ez hizkuntza profiletaz". Horregatik, Maiak "beste alde batera begiratu" duela dio Basabek.
Datuak eskutan, "bi ildoko" borroka mantendu du Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz! platafor mak, kalekoa zein instituzionala. Lehenbizikoan, gurditxoen kalejirarekin eta gisako ekintzekin hartu dute kalea. Bigarrenean, harremanak izan dituzte udaleko alderdiekin, eta gerora onartu den mozioa ere bultzatu dute. UPNk arazoa konpontzeko "borondate politikorik" ez duela uste du, ordea, Basabek. Auzoko benetako eskaera zein den jakiteko ikerketa ofizialik ez egina da, akaso, gainerakoaren oinarri. Horrek kezkatzen du Basabe: "Zenbat garen ez badakite, nola eskainiko digute behar duguna?".
Integrazioa Bagoiko atea nire parean gelditu da eta hiru mutil beltz irten dira trenetik, bakoitzak salgai eta zirtzileriaz beteriko zakutzar bana zeramala bizkarrean hartuta. Euskara eta ezagutzen ez dudan hizkuntzaren bat tartekatzen zuten.
Batek, jiraturik, treneko segurtasun arduraduna eta txartelen kontrolatzailea agurtu ditu gaztelaniaz. Gero, goazen! esan die beste bi mutilei. Ordurako trenean nintzen ni, segurata eta pika-pikarengandik nahiko hurbil. Nire gorreria eta guzti, haien solasa nahiko garbi entzuteko moduan, behintzat: «Beltz hauek zein azkar integratzen diren. Segituan ikasten dute euskara, ez dira t o n t o a k , b a d a k i t e h o r re l a e r r a z a g o integratuko direla». Egoera ulertuko bada, inportantea da argitzea: gaztelaniaz ari ziren integrazioaren eta euskararen loturaz, eta gisa bertsuko haritik segitu dute trena abian jarri arte. Orduan, pika-pikak billetea eskatu dit. Gaztelaniaz (ez dakit esan beharrik zegoen). Anjel Lertxundi
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Hirutasuna Ezin dut azaldu nola izan den, baina gaur goizean bertan izan dela ziurtatzen ahal dizuet. Argi handi batek ia itsutu nau, eta nire onera bueltatu naizenean hiru pertsonaren irudiak ikusi ditut. Oraindik ere, inpaktuaren eraginpean nago. Baina ez pentsa izuturik nagoenik; egia ikusten duen horren lasaitasunak betetzen nau, eta badut zuekin denekin konpartitu nahia. Zorionak uzten badit, ideiak artikulatzen saiatuko naiz. Ea bada.
Patxi Izko zen argien ikusi dudan pertsona. Patxi, bai, Osasunako lehendakaria, lagunek Adonis goitizenez ezagutzen dutena, haren edertasun paregabeak itsutu egiten baitu ikusten duen oro. Buonarrotiren garaian jaio izan balitz, haren David eskultura ez genuen ezagutuko: Patxi Izko egongo litzateke Carrarako marmolez egina, Pizkundearen ikurra litzateke. Ederra gizona, begirada zorrotza, hizkuntza-jario paregabea baina batez ere estetikan aditua. Osasunako lehendakaria izan den bitartean, ez bakarrik jokalari onak, bereziki jokalari guapoak kontratatu ditu. Sadarrera, hara! barkatu! Nafarroako Erresumaren futbol zelaira joaten diren zaleek beti esan ahalko
dute galtzen dutenean gureak guapoagoak zirela, ederretan ederrenak.
Iritzia 2012/06/16
Beraz, Izkok esaten badu emakumezkoen futbola ez dela estetikoa, hori horrela da eta kitto! Denok dakigu emakumeek korrika egiten dutenean zangoak era arraroan irekitzen dituztela eta, gainera, bularrak… dinbili-danbala, gora eta behera. Futbola gizonezkoena da, politagoak direlako, gabarra baten gainean emakumeek ez dutelako lekurik ezta irabazten dutenean ere. Mesedez, emakume irabazleak gabarra batean, gauza antiestetikoagorik. Bigarrenaren izena ez dakit. Morales deituko diot izen bat jartzeagatik. Buruan hiru adar dituen txanoa zeraman. Hara! Hiru adar esan dut, hiru erpin esan nahi nuen, ez dakit zertan ari nintzen pentsatzen. Hori ere gizona, errepidearen erdian, tente-tente, begirada zorrotza, besoa altxatuta. Ideia bat egin dezazuen, Espainian Francozaleek besoa altxatu ohi zuten bezala jarria zuen Martxel Toledo eta bere taldearen kotxea ikusi zuenean. Ez zion esperientziaz beteriko bere begiradak huts egin kotxea ikusi zuenean, eta gelditu egin zuen. Irribarre zitala egin zuen Martxelen aurpegia ikustean, eta «harrapatu ditut» pentsatu zuen bere kolkorako. Justu, kotxea ireki eta zast! kamisetak eta ikurrinak. Moralesen kideak, horiek ere txanodunak, berehalaxe hurbildu ziren, eta begiak ezin zituzten gehiago ireki harriduraz. Kamisetetan Euskal Herria jartzen zuen,
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ilegala, inkonstituzionala, ez-ofiziala «ui, ui, ui, la que os va a caer…» entzun zuenean, Martxel zurbil-zurbil jarri zen. Hala ere, makurrena etortzear zegoen; izan ere, kotxeko txoko batean erdi ezkutaturik, 5 . 0 0 0 p a n fl e t o z e u d e n h i z k u n t z a ulertezinez idatziak. Ekainaren 23an, Anoetako estadioan, Euskal Her riaEslovakia «llama a la central, esto debe ser cosa del Currin ese, que esto de Eslovakia me da que no está en las Vascongadas». Justu! Moralesek berriro ere asmatu zuen, garrantzitsua zen aurkikuntza. Panfletoak eskuratu eta kotxea joaten ikusi zuenean, pena pixka bat sentitu zuen, bere senak esaten baitzion kotxean ikusi zituen txilibituak ere eskuratu behar zituela, baina Euskal Herria jartzen ez zuenez…
Hirugarren pertsonaren izenik ere ez dakit. Hantxe agertu zen, ezkerreko eskuan k o a d e r n o a e t a e s k u i n e k o a n s o i nu a k grabatzeko makina horietako bat. Kazetaria, itxura guztien arabera, gainera, Radio Euskadi jartzen zuen paperetan; beraz, okertzeko bide askorik ez dago. Gizon prestua gure laguna. Nonbait partidu bat jokatuko da San Joan bezperan; emakume antiestetiko batzuk arituko omen dira pilota baten atzetik futbolean, eta
adierazpenak jasotzeko agindua zuen. Adierazpenak jasotzeko erraztasun guztiak emanda ere hark gaztelaniaz nahi zituen; antolatzaileak, ordea, euskaraz eskaintzeko prest. Hantxe eztabaida, antolatzaileak: euskalduna izanik zergatik behartu behar dituzu espainolez egitera?; eta kazetariak: espainolez badakite, zergatik ez dute bada egingo?; antolatzaileak: euskaraz bizi nahi dugula adierazi nahi dugu; eta kazetariak: ederki, bada, ez zarete aterako. Hantxe utzi zituen antolatzaileak, jokalariak, eta adierazpenik jaso gabe joan zen; euskaratik espainolera itzulpenak egitea ez omen du oso gogoko, edo agian alferkeriak jota zegoen egun hartan, batek daki. Ikusten duzuenez, gaur goizeko nire bisio horri esker, orain oso garbi dut zer egingo dudan ekainaren 23an. Ni ez naiz joango Euskal Herri ilegal, inkonstituzional eta ezofizialaren kamiseta eramango duten emakumezko antiestetiko eta euskaldunak ikustera, zin dagizuet. Harmailetan eseriko naiz eta disfrutatu egingo dut Euskal Herriaren izena pasioz eta ilusioz eramango duten emakumezko adoretsuekin. Gogo onez ikusiko ditut euskal her ritar rak gure selekzioaren koloreak astintzen mundu guztiari jakinarazteko Europako txoko honetan egon badagoela herri zahar eta harro bat bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duena ukazio guztien gainetik eta, azkenik, egun horretan, gainerakoetan bezala, euskaraz arituko naiz hizkuntza-inposizio guztiei aurre egiteko erabateko borondatea dudalako. Animo neskak, aupa euskaltzaleak, gora Euskal Herria!!! Iñaki Lasa Euskaltzalea
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Hizkuntza-eskubideen urraketa betikotzeko beste lan eskaintza bat
Iritzia 2012/06/16
Osakidetzaren lan eskaintza ber riko azterketak egiten ari dira Barakaldoko BECen. 2.600 lanpostu aterako dira lehiara. Horietatik ia 2.300 behin-behinean beteta egon dira azken urteetan, eta 320 baino ez dira lanpostu berriak izango.
g a i xo e t a e r a b i l t z a i l e e n h i z k u n t z a eskubideen urraketari garrantzia kendu egiten zaio, non eta urterik urte Euskal Autonomia Erkidegoan salaketa gehien jaso duen osasun-zerbitzu publikoan: Osakidetzan.
Azterketa eredua aldatu egin da oraingo deialdian, Rafael Bengoak berak iragarri zuen bezalaxe, euskaraz jakitea «erabakigarria» ez izateko. Horrela, euskarari erabakitzeko ahalmena jaitsi egin zaio lanpostu-eskaintza publikoan. Ondorioz, euskara ez da lehen bezain erabakitzaile izango lanpostua lortze aldera.
2001eko abenduan abian jarri zuen «Euskararen telefonoa» zerbitzuaren bidez jasotzen ditu Behatokiak herritarren kexak. Horrela, Behatokiak herritarren deiak modu sistematiko batez biltzen ditu. Gero, kasu guztietan oinarriturik hizkuntza-eskubideen egoeraren diagnosia egiten du. Hortaz, herritarrek berek helarazitako esperientzietan oinarriturik, egoeraren inguruko argazkia eskaintzen dio euskal hizkuntza-komunitateari. Argazki horretan sektoreen araberako irakurketa kualitatiboa eskaintzen baldin bada ere, milaka kexa bideratu ditu Behatokiak bere 11 urteko ibilbidean, horietako asko eta asko, ehunka, osasun zerbitzuarekin izan dute zerikusia.
Osakidetza «azkarregi» euskalduntzen ari zela adierazi zuen Osasun sailburuak neurriaren berri eman zuenean. Erabaki horrekin mezu argi bat plazaratzen da, gure ustez: euskara ez da garrantzitsua. Horrela,
Horrela, Behatokia hamaika urtez ari da osasun-sisteman gertatzen diren diskriminazioak kudeatzen eta Administrazio ezberdinei jakinarazten. Baita Osakidetzari ere. Horien aurrean, beti esan izan digute normalizazio-prozesua mantsoa dela, progresibotasunez egin behar dela eta egun batetik bestera ezin direla
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina gauzak aldatu. Bada, Osakidetzaren lan eskaintzak, berriro ere, herritarrei zerbitzua euskaraz emateko dituen ezintasunak areagotuko ditu.
Osakidetzako zerbitzuetan euskaldunok diskriminatuak izan ez gaitezen erabakia hartzeko aukera dagoen bakoitzean, agintariek beste aldera begiratu eta euskaldunok, urteak joan urteak etorri, osasun-zentroetan baztertuak eta hutsaren hurrengoak sentitzen segitzen dugu. A d m i n i s t r a z i o e k i n e u s k a r a z a r i t ze k o eskubidea, zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea, funtsezko eskubidea da. Euskaraz jarduteko eskubidea badugu, zergatik ez dira eskubide hori aurrera eramateko baliabideak ezartzen? Hizkuntzarengatiko bereizkeria debekatua badago, zergatik jasaten dugu bereizkeria euskaraz jardun nahi eta ezin dugunok? Legeak dioena betetzeko neurriak ez badira hartzen, aitortzak ez du ezertarako balio. Urte beltzak izan dira Osakidetzan hizkuntza-eskubideen urraketei dagokienez, eta, hala ere, ez da bitarteko egokirik jartzen herritarren oinarrizko eskubideen bermerako. Lan eskaintza berri honekin ateak zabalduko zaizkie, berriz ere, herritarren eskubideen urraketei. Berriro
ere, herritarrei zerbitzua euskaraz emateko dituen ezintasunak areagotuko ditu. Osasun-zerbitzuak jasotzera joaten garen bakoitzean, gure herrian bertan atzerritar sentitzen jarraitu beharko dugu, eta euskaraz bizi nahiaren ezintasuna sentiaraziko digute. Horrelako erabaki eta neurriekin, euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen Osakidetzak ez du horren aldeko pausorik emango eta euskaldunen hizkuntza-eskubideak aurrera egin ezinik jarraituko dute. Euskaldunok irrikaz itxaroten ditugun aldaketak ez dira heltzen eta onartuak ditugun eskubideak ez dira benetan errespetatzen.
Hala ere, euskaldunak ahal duen guztietan euskaraz egiten du. Euskalduna, euskaraz bizitzeko nahiari heltzen zaio eta hori horrela izan dadin nahi du Behatokiak. Zer esanik ez, euren nahia egikaritzeko oztopoak izaten dituzten herritarren alboan izango da Behatokia, herritar guztien hizkuntzaeskubideak bermatuak izan arte, euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtu arte. Garbiñe Petriati Ijurra Hizkuntza Eskubiden Behatokiko zuzendaria
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Barruan azterketan, kanpoan protestan
Berria 2012/06/17
Ia 65.000 herritar ari dira egunotan Osakidetzan zein Hezkuntzan jarduteko oposizioetan. Atzo, euskararen presentzia hutsala, Milaka lagun, 16.000 baino gehiago, azterketa bera aldi berean egiten. Erabateko isiltasuna, milaka buru pilatzen dituzten Barakaldoko BEC erakustazokako areto handietan. Osakidetzan zaintzaile gisa jarduteko eskaini diren 120 lanpostuetako bat lortzeko proba da; Osakidetzan eta Hezkuntzan 1.493 lanpostu betetzeko ostiralean hasi eta gaur arte ia 65.000 lagun egiten ari diren azterketetako bat. 09:45ean, azterketako orriak betetzen ari dira zaintzaile aritu nahi dutenak. Jendea atzera eta aurrera dabil azokako pasilloetan, eta pertsona jakin batzuek erakarri dute segurtasunerako zaintzaile ari direnen atentzioa. Gainontzekoei baino gehiago begiratzen diete haiei. Baina ohartu direnerako, eskailera batzuetatik pankarta handi bat zintzilikatu dute: Osakidetza euskaraz. EHE Euskal Herrian Euskaraz-en sinadura du. Kendu ere, protestariak ohartu aurretik kendu dute pankarta zaintzaileek. Beste bat agertu da aurreko eskaileretatik zintzilik. Lelo bera du. Arinago ibili dira bigarrenean zaintzaileak, eta itsatsi aurretik, eskuetatik kendu diete plastikoa protestariei. «Zer jartzen du?», galdetuz gerturatu da azterketa egitera joandako mutil bat. «Osakidetza euskaraz». Gazteak ez du, hala
ere, ulertu. «Eta, zer esan nahi du horrek?». «Ba, Osakidetzan euskaraz jarduteko aukera eskatzen du». Harridura aurpegia jarri du: «Eta, zer eskatu behar dugu orduan andaluzek? Andaluziatik nator ni». Berekin den lagunak erantzun dio: «Baina hori erraz ulertzen da: Osakidetza, euskara. Argi dago». Berean jarraitu du galdezka etorri denak: «Bai, baina kostatzen zait ulertzea».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Euskaldunek administrazio publikoan euskaraz aritzeko eskubidea aldarrikatuz elkarretaratzea egiten ari da ordurako EHE a zo k a re n k a n p o a l d e a n . E u s k a l d u n a k Osakidetzan bere hizkuntzan artatuak izateko eskubidea gauzatu dadila eskatuz. Zerbitzua euskaraz eskaintzeak esan nahi du bertako langileak euskaldunak izango direla ziurtatzea. Baina EHEk ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak eskainitako lanpostu publikoetarako jarritako baldintzen ondorioz eskubidea urratzen jarraituko dutela. Oposizioetan aintzat hartzen diren balioen artean, %10 baino gutxiagoko lekua du euskaraz jakiteak. «Benetako euskalduntze plana» eskatu du taldeak. Aldarrikapen gehiago ere izan dira BEC kanpoaldean. Elkarretaratzea egin du LABek ere. Jaurlaritzaren jarrera salatu du, «iruzurra» egiten ari dela uste duelako. Hauteskunde kutsua ikusi die Osakidetzako oposizioei. Osasun sistemaren beharrak betetzeko askoz lanpostu iraunkor gehiago behar liratekeela dio, eta horiek «kalitatezkoak» izan beharko luketela, her ritar rei ere kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.
SARIA EUSKARA TXERTATU DUTENEI
Lantokian euskara txertatzearen alde egindako lanagatik, Arlan eta Skunkfunk enpresei saria eman die Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Arlan izan zen Bizkaiko lehen enpresa euskara plan bat martxan jartzen, eta hori aitortu nahi izan diote sariarekin; Skunkfunkek euskara munduan zabaltzen egindako lana ere goraipatu dute. Bai Euskarari Laguna saria Joxe Angel Iribar futbolari ohiak jaso du, futbolean euskara sustatzen eta terminologia lantzen eginiko lanagatik.
Baina Jaurlaritza oso bestela ari dela salatu du, «murrizketak» aspalditik ezartzea egotzita: «Soldata jaitsi digute; gaixotzen bagara, zigortu egiten gaituzte; gaixo daudenak ez dira ordezkatzen; eta lan zama izugarri handitzen ari da». Edurne Agirrek ohartarazi du hori dela-eta osasun kalitatea nabarmen okertzen ari dela. «Horrela jarraitzen badugu, osasun sistema ez da izango ez unibertsala, ez kalitatezkoa eta ez doakoa».
EHEren eta LABen elkarretaratzeen artean, Barakaldoko hainbat gizarte eragilek egin dute protesta. Gizarte zerbitzuetan murrizketa gogorrak egiten ari diren bitartean, «zentzugabeko» proiektu eta egitasmoetan dirutza xahutzen ari dela salatu dute. BerriOtxoak elkarteak ohartarazi du Espainiako Vueltak Euskal Herrian jango duen dirutzaz: 300.000 euro ditu gordeak Jaurlaritzak. Barakaldoko Udalak, bertatik abiatuko dela eta, 20.000 eurorekin lagunduko du Vuelta.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Irrati komunitario euskaldunak aintzat hartzeko eskatu du Arrosak
Berria 2012/06/19
Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Gazteria Batzordean agerraldia egin zuten atzo Arrosa sareko kideek «Komunikaziorako oinarrizko eskubidea ber matzeko eta komunikazioaren hirugarren sektoreko irratientzako baldintza egokietan bideratutako tituluetarako sarbidea ber matzeko, indarrean dagoen lehiaketa publikoa bertan behera uztea izango litzateke neurririk egokiena, eta deialdia berriro egitea». Hausnarketa hori egin dute Arrosa irrati sareko kideek. Eusko Legebiltzarreko Ku l t u r a e t a G a z t e r i a B a t z o r d e a n agerraldia egin zuten atzo. «Eta batzorde horretan gure iritzia entzutea positiboa dela adierazi nahi dugu. Etorkizunean ikusiko da gure hitzak kontuan hartuko dituzten ala ez».
Arrosako kideek aitortu dute lehiaketa publikoa bertan behera uzteak bere
zailtasunak izango lituzkeela. Horregatik, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait jakinarazpen egin eta neurri batzuk hartzeko eskatu diote. Batetik, dituen eskuduntzak erabiliz, Eusko Legebiltzarrak hartu beharreko kontrol neurriak har ditzala, lehiaketa publikoa ebazteko orduan gardentasuna bermatzeko. Bestetik, Eusko Legebiltzarrak e s k a d i e z a i o l a E u s k o Ja u r l a r i t z a r i aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan ondorengo ohar rak kontuan hartzeko: «Espazio er radioelektrikoa jabetza publikokoa da. H e r r i t a r ro n k o mu n i k a z i o e s k u b i d e a lehenetsi behar da, interes komertzialen gainetik; Europako herrialde gehienetan irrati komunitarioak onartuak daude (Ipar Euskal Herrian legezkoak dira); estatuko legediak komunikabide komunitarioen izaera onartzen du 2010eko legearen bidez; 2010eko estatuko legeak jasotzen du frekuentzia lehiaketetan irratien esperientzia kontuan hartu beharko litzatekeela; Europako 2008ko erresoluzioak dio hirugarren sektoreko komunikabideak erregularizatu behar direla. Erresoluzio berberak esaten du hirugarren sektoreko komunikabideak lagundu behar
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina direla; Eskualde Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Kartak dio hizkuntza gutxituetako komunikabideak babestu behar direla; irabazi asmorik gabeko irratiek zailtasun handiak dituzte lehiaketa honetan irrati komertzialekin lehiatuta».
Aipatutako ohar guztiak kontuan hartuta, Arrosak nahiko luke Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzea lehiaketaren oinarriek ezarritako mugen barruan ahalik eta interpretazio «mesedegarriena» egin dezala irrati komunitarioen alde. Lehiaketara aurkeztu diren irrati komunitarioek euskara hutsean emititzen dutenak edo emisioaren %50ean euskara gainditzen dutenak kontuan hartzeko ere e s k a t u d u t e. H a l a b e r, e u s k a r a z k o e i er reserbatutako lizentzietatik kanpo, euskara hutsean edo gehienbat euskaraz emititzen duten irrati komunitarioei mesede egiteko eskatu du Arrosak. Halaber, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari ondorengoa eska diezaiola nahiko luke Arrosak: «Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak dioen bezala, ebazpena emateko orduan kontuan izan dezala lehiaketara aurkeztu diren irrati
komunitarioek, kasu batzuetan, 30 urte inguruko esperientzia dutela». Era berean, Eusko Legebiltzarrari eskatu diote txosten parlamentario bat egin dezala, etorkizuneko ikus-entzunezko komunikaziorako euskal lege bat gara dezan. «Lege horrek eremu erradioelektrikoa erabiltzaileari buruzko nazioarteko irizpen orokor demokratikoenak hartu beharko lituzke barnean. Eta inplikatutako eragile guztien parte hartzea ber matzeko beharrezko neurriak har ditzala: komunikazioaren hiru sektoreak, unibertsitatea, komunikazio erabiltzaileen elkarteak eta abar». Eskaera zehatz horiekin guztiekin batera, E u s k o L e g e b i l t z a r r e k o Ku l t u r a e t a Gazteria Batzordeari irrati lizentzien banaketaren inguruko hausnarketa sakona eta eraikitzailea egiteko eskatu dio Arrosa sareak.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Barneratuz eta barreiatuz Eguraldia lagun, Bastidako bazter guztiak euskaltzalez bete ditu Araba Euskaraz-en jaiak. Aurtengo leloari eutsi dio Arabako ikastolen festak, eta euskara eta ikastolen egitasmoa zabaldu, indartu eta ezagutarazi ditu. Leloari ez dio hutsik egin Araba Euskaraz-ek, euskara lau haizetara barneratu eta barreiatu dutelako milaka euskaltzalek Bastidan. Marka guztiak hautsi zituen igandean Arabako ikastolen festak, Euskal Herriko bazter guztietatik joandako lagunak izan baitziren Arabako Errioxako herrian, egun osoz. Eguraldi paregabea lagun izan zuten euskaltzaleek Bastidan, eta aurreikuspenak gainditu zituen Araba Euskaraz-en 32. jaiak. Ezarritako helburuak, beraz, aise bete ditu aurtengo festak. Antolatzaileak pozarren daude euskaltzaleek emandako erantzunarekin. Nabarmendu dutenez, hainbat lurraldetatik joandako euskaltzale andana bildu da Araba Euskarazera, eta giro ezin hobea egon da Bastidan. Aparkalekuak gainezka eta guneak lepo izan dira, eta bazkariak, pintxoak, bokatak, taloak eta freskagarriak erruz saldu dituzte. «Ekitaldi guztiak orduan izan dira, eta giro ezin hobea egon da guneetan: herri kirolak, bertsolariak, musika taldeak, dantza, konpartsak, fanfarreak, umeentzako tailerrak, buruhandiak, pailazoak... aukera izugarriak egon dira denon gusturako», nabarmendu dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Bastidara bildutako guztiei, baita prestaketa lanetan zein egunean bertan lagundu dietenei zein horren berri eman duten komunikabideei ere. Finean, aurtengo leloa zabaltzen lagundu
Berria 2012/06/19
duten guztientzat esker oneko hitzak izan dituzte.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina «Euskaltzale ugari batu gara Bastidan, eta euskarak Araban bere lekua ziurtatua duela erakutsi dugu», adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, ikastolako eraikin berriaren zorrak kitatzeko dirua erdiesteaz gainera,euskara «barreiatzea» ere lortu dute, ikastolen egitasmoa zabaldu, indartu eta ezagutarazteko balio izan duelako festak. «Bastida ikastolak bere altxorra banatu du Arabako Errioxan», adierazi dute.
Hiru kilometroko ibilbidea prestatu zuten ikastolakoek herenegun, eta, denera, lau gune izan ziren. Horietatik bi herrian bertan (bata, ikastolan eta bestea, Marigiloz etorbidean ) eta beste biak ikastolatik hegoaldera, herriko alde zaharretik urrun. Goizeko hamarretan abiatu zen festa, pirataz mozorrotutako ikastolako haurren lehorreratzearekin. Kutxa batean gordetako altxorra atera, eta Euskara, barneratu, barreiatu leloa lau haizetara zabaldu zuten txikiek herrian. Hasierako ekitaldian, Bastida ikastolako eta Arabako Ikastolen Federazioko kideekin batera, ez zuten hutsik egin nahi izan erakundeetako eta alderdi politikoetako hainbat ordezkarik ere. Han izan zen, besteak beste, Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Arabako Errioxan euskarak bultzada behar duela azpimarratu zuen: «Euskarak presentzia txikia du lurralde honetan;
horregatik, festa hau ongietorria da euskara zabaltzeko lanean». Xabier Arrieta Ikastolen Federazioko presidenteak, berriz, eskualdean Batxilergoa eskainiko duen ikastetxe bat eskatu zuen. Eguraldi beroa Ibilbide koloretsua eta jendetsua egiteko aukera izan zuten Bastidara bildutako milaka euskaltzaleek. Bero handiari aurre egin behar izan zioten, eta zuhaitzetako gerizpeak eta herriko iturrien inguruak jendez beteta egon ziren egun osoz. Laugarren gunea izan zen, dudarik gabe, jendetsuena, musika emanaldiek gazte ugari erakarri zituztelako: goizean, bertsolariak eta Jonhy & Jospeh taldearen ikuskizunarekin, eta, bazkalordutik aurrera, Gatibu, Nahixan eta Ze Esatek! taldeen doinuekin. Hirugarren gunea haurren gozamenerako prestatu zuten, puzgarriekin eta jolasekin. Bigarren eremua lasaiagoa izen zen: herri bazkaria prestatu zuten milaka lagunentzat, eta erromerian ederki pasatu zuten haur zein nagusiek. Eta lehenengo gunera ere euskaltzale asko bildu zen, besteak beste, Arabako herrien arteko pilota txapelketaren finala eta Iparraldeko herri kirolak ikustera. Berritasunik ere izan zen Bastidako festan: lehen aldiz pantaila erraldoia paratu zuten ibilbidean, sare sozialetatik bidalitako mezuak zein argazkiak jaso eta erakusteko.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Hezkuntza eredu propioaren alde egin dute gurasoek
Berria 2012/06/20
Euskararen aurkako murrizketak salatu ditu Sortzen Ikasbatuaz-ek, Hezkuntza Sailean «kaka erraldoi bat» utzita Kaka, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat. Horixe eraman du Sortzen Ikasbatuaz elkarteak Iruñeko Santo Domingo aldapako egoitzara, «euskararen aurkako erasoak, zentsuratutako testu liburuak, murrizketak, dekretuak, tasen igoerak eta inposizioak» salatzeko. «Horiek dira egungo hezkuntza sistematik datozkigun kakak», erran du Sortzen Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzaile Nestor Salaberriak. Eraso horiei aurre egiteko, hezkuntza eredua bertan erabakitzearen alde egin du elkarteak. «Hezkuntza sistema propioaren» aldeko apustua berretsi du Sortzen Ikasbatuaz-ek, Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean atzo «kaka erraldoi» batekin egindako protestarekin. «Euskal Herriko hezkuntza sistema propioan, euskara eta euskal kultura izanen dira lehentasuna, euskal curriculumaren bitartez», erran du Salaberriak, eta gaineratu du sistema horrek hezkuntzaren kalitatea izanen duela ardatz: «Murrizketak bazter utzita, inbertsioak ziurtatuz eta aukera berdintasuna bermatuz». «Eskola parekide, barneratzaile eta laikoaren bidean, denok dugu zer esana», erantsi du. Protesta amaituta, Sortzen Ikasbatuaz-eko kideek beraiek egindako argazkiak ezabatu behar izan dituzte, Foruzaingoaren aginduz, Salaberriak salatu duenez. Gainera, «kaka erraldoia» Hezkuntzaren egoitzaren atarian uzteagatik salaketa jasotzeko mehatxua egin diete.
Ikasleak, parlamentuan NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasle Kontseiluko ordezkariek tasak ez igotzeko eskatu dute Nafarroako Parlamentuan. Bilduk eskatuta, lan saioa egin zuten, atzo, Hezkuntza Batzordeko kideekin; haien aurrean nabarmendu zuten matrikulen prezioa igoz gero ikasle anitzek ezin izanen dutela unibertsitatean jarraitu. «Orain ordaintzen duguna nahikoa eta sobera da», erran du NUPeko Ikasle Kontseiluko presidente Pablo Alonsok. Ikasleekin bat egin dute Bilduk, NaBaik, Ezkerrak eta PSNk. Tasak ez igotzeko eskatu dute. Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren alde egin du PPNk. UPNk, berriz, legea beteko duela erran du. «Ministerioak zehaztu behar du tasen igoera nola egin, eta horren arabera ikusiko dugu neurria Nafarroan nola ezarri», erran du UPNko parlamentari Carmen Gonzalezek.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Jaurlaritzak %15 gutxitu ditu bi urtean euskal hedabideentzako laguntzak
Berria 2012/06/20
Aurtengo murrizketa %11koa da, eta herri aldizkariek jasan dute beherakada handiena laguntzetan 5.725.000 eurotik 4.875.000 eurora. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak %15 gutxitu ditu bi urtean euskarazko hedabideentzako diru l a g u n t z a k . 2 0 1 1 n , % 4 k o a i z a n ze n jaitsiera, eta aurten, berriz, ia hiru aldiz handiagoa da: %11koa, hain zuzen ere. Murrizketarik handiena herri aldizkariek jasan dute. 704.000 eurokoa da laguntza, 2011n baino %12 txikiagoa. 2010ean k o p u r u h o r i 7 9 0 . 2 2 0 e u ro k o a z e n . Euskara hutsean idatzitako egunkariei, hedapen handiko aldizkariei, irratiei eta telebistei dagozkien laguntzak %9 urritu dira. BERRIAren kasuan, 154.498 euro gutxiago jasoko ditu aurten: zehazki, 1.449.250 euro. Berria.info-ri ematen dion laguntza ere urritu du. 37.187 euro emango dizkio, iaz baino 3.207 euro gutxiago. Hazkunde bakarra baino ez da gertatu, Internet bidez zabaltzen diren komunikabideetarako laguntzetan. 105.000 euro gehiago jasoko dituzte: 485.500 euro, hain zuzen; 2011n baino %27,7 gehiago. 2010ean 357.535 eurokoa izan zen laguntza hori. Irailean iragarri zuen Blanca Urgell sailburuak Kultura Sailaren
aurrekontuetan murrizketak izango zirela. A b e n d u a n , H i z k u n t z Po l i t i k a r a k o sailburuorde Lurdes Auzmendik nabarmendu zuen ahalegina egin zutela inbertsioei eusteko baina krisi garaian mundu osoak solidarioa izan behar duela: «Kalitatezko hedabideak behar ditugu, eta behar dugu euskararen presentzia indartsu bat. Baina, horretarako, ez da nahitaezkoa dugun guztia».
Egoerari aurre egiteko, hedabideek batzea erabaki dute. Krisiari erantzun eta etorkizuneko er ronkei aur re egiteko asmoz, txosten bateratu bat aurkeztu zuten 48 hedabidetako ordezkariek, martxoan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa).
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina osatzera. Jasone Mendizabal Topaguneko buruak egin zien eskaria, dokumentua sinatu zuten hedabideen izenean: «Bada g a r a i a e r ro n k a h o r i e i s e n d o t a s u n e z heltzeko, beste molde eta bide batzuk jorratuz, irudimena landuz eta, batez ere, elkarlanean arituz».
Sektorearen egoeraren diagnostikoaren berri eman, eta bost puntutan laburbildu zituzten etorkizunera begira dituzten erronkak: euskarazko hedabideen behatoki bat sortzea; diru laguntzak hitzar men bidez jasotzea; sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea; ikerketan, kalitatean eta lehiakortasunean urratsak egitea; eta euren arteko elkarlana sustatzea. Erakundeei, gainera, dei egin zieten elkarlanerako mahai bateratu bat
Sektoreak euskararen normalizazioan eta ekonomian duen garrantzia aldarrikatzeko ere baliatu zuten ekitaldia. Gogorarazi zuten euskarazko hedabideetan 600 profesional baino gehiago ari direla egun beharrean eta urtean 27 milioi eurotik gorako aurrekontua mugitzen dutela. Gizarte Segurantzari zazpi miloi eurotik gorako ekarpena egiten diote. Euskarazko hedabideen beharra defendatu zuen Mendizabalek: «Komunitate guztiek dute mundua beren hizkuntzan ikusteko eta kontatzeko beharra».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Goien gradora Globalizazio-krisi garaiotan, berebiziko garrantzia hartzen du pertsonen prestakuntza mailak. Ez dugu esan nahi titulu unibertsitarioa daukatenek krisitik libratuko direnik, ez. Esan nahi duguna da krisiari aurre egiteko goi mailako prestakuntza izatea lagungarria izan daitekeela. Euskaldunok, esaterako, ondo baino hobeto dakigu zer den amaigabeko krisian bizi behar izatea. Hau da, XVIII. mendetik iragarri zigutela euskara desagertzear zegoela eta, halere, XXI. mendean euskara inoiz baino biziagorik dago.
Egia da euskaraz bizitzea bizimodu apala dela; apala baina duina. Txikia izateak ez du esan nahi eskasa denik. Unibertsitateko goren mailako graduetara euskara iristea hizkuntzarentzat ona da, jakina, baina baita euskaldunentzat ere. Krisialdiak agerian utzi ditu gure garapen ereduaren ahuluneak; lehiakorkeria eta neurri gabeko kontsumoa ezin izan daitezke garapen orekatuaren oinarriak. Haien ordez, ingurumenaren mugak eta gertuko gizartearen beharrak izan behar dira garapen eredu jasangarriaren erreferentzia nagusiak.
Iritzia 2012/06/21
Etorkizuna izango b a d u g u , ingurumena zaintzen dugulako izango da. Ingurumen diogunean, bere adierarik zabalenean ulertu behar da: lurraldea, pertsonak, hizkuntzak eta kulturak. UEU Udako Euskal Unibertsitatearen irakaskuntza-eskaintza euskararen hiztunelkartearen errealitateari so egin izan da. UEUren udako ikastaroetatik atera izan dira oinarrizko ideiak euskararen hiztun-elkartea sendotzeko, pedagogian, bertsolaritzan, literaturan, soziolinguistikan zein infor matikan, jakintza alor batzuk aipatzearren. Ez zegoen lekuan eremu berriak zabaldu ditugu eta aukera berriak eraiki ditugu; irakaskuntzan, aldizkarietan, hedabideetan eta abarretan. Hori oso garrantzitsua izan da, bai, baina garrantzitsuagoak izan dira UEUren ikastaroetatik igarotako pertsonak, unibertsitateko irakasleak, goi mailako teknikariak eta, oro har, guztiak euskaldun prestuak. Euskaldun prestu horiek dira, hain zuzen ere, euskararen hiztun-elkartearen bizkarrezurra. Ekonomia-hazkunde garaietan euskaldunok latz bor rokatu behar izaten genuen oparotasun giro horretan zirrikitu bat irekitzeko. Orduan ikusi genuen lana eta goi mailako hezkuntza beharrezkoak zirela oparotasun eremu hartatik kanpo ez geratzeko. Orain, krisi gorriak jotzen gaituenean, iraun ahal izateko bide beretik jo behar dugu. Adituek diotenez, krisiaren ondorengo gizarteak zorrotz zaindu behar izango du ingurumena, eta gizarte orekatuagoa izango da. Hotz-hotzean
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina begiratuta, euskaldunentzat ez da lehengo gizarte eredua baino gogorragoa izango. Deskuiduan, euskaldunok biziraupen tekniketan trebaturik zailduta gaudenez, gizarte eredu egokiagoa izan daiteke guretzat. Dena den, beti bezala, gure lekua irabazi behar izango dugu; gure burua prestatu behar dugu, alegia. Horregatik, hain zuzen ere, UEUren eskaintza akademikoa aukera polita dela iruditzen zait. Aukera polita ikasteko eta, baita ere, neurri batean euskararen hiztunelkarteak dituen beharrizanak betetzeko. UEU 40 urte bete berriak, bere helduaroan, goi mailako irakaskuntzan beste aurrerapauso bat eman du: azken 10 urteotako graduondokoen eskaintza zabalena egiten du. 2001. urtetik, lehenego graduondokoa antolatu zuenetik, apustu garrantzitsua da, zalantzarik gabe, UEUk egiten duena. Eta ez bakarrik gizarteak behar dituen aditu kualifikatuak for matzeko ahaleginari dagokionez, baizik eta aditu horien profesionalizazio bidean, gizartearen hizkuntza beharrak ere betetzeko helburuarekin euskaraz antolatzeko indarrak metatu dituelako. Izan ere, tamalez, oraindik gutxiengo bat da euskaraz eta goi mailako
hezkuntzan egiten den eskaintza. Hedabideak, itzulpengintza, hondakinen kudeaketa edota softwarea dira irakaskuntzaeskaintza horietan jorratzen diren gaiak, eta 2012-2013 ikasturterako UPV/EHUk onartutako Berezko Tituluetatik, 4 graduondoko berriek gai horiek euskaraz landuko dituzte: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean; Neuroerrehabilitazioa; Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta Itzulpengintza eta teknologia. Guztiak gaurkotasun handikoak eta gehienak hizkuntzaren iraupenerako beharbeharrezkoak. Bertzeak oro izan dira bere goien gradora; orai hura iganen da bertze ororen gainera. Euskara! Horrela idatzi zuen Bernart Etxeparek 1545. urtean. Laurehun urte baino gehiago itxaron behar izan dugu euskara goien gradura iristeko. Hezkuntzaren piramidetik gora unibertsitateraino ailegatu da euskara, erpineraino, poliki-poliki; euskara, ederto kostata, hezkuntzaren goien graduraino iritsi da. Xabier Isasi Balanzategi UEU
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Kontseiluak eztabaida abiarazi du lan eremuaren euskalduntzea sustatzeko
Berria 2012/06/21
Sektoreko eragile guztiekin bilera sorta egingo du, erabaki «kualitatibo eta ausartak» adosteko Lan eremuko eragile guztiekin bilera sorta bat hasiko du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, sektore horren euskalduntzea bizkortu ahal izateko. « A z k e n 2 0 u r t e e t a k o e r r i t m o a re k i n jarraituz gero, epe ertainean ez dugu ikusten urrats kualitatiborik egingo denik», azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Eztabaida prozesua dagoeneko martxan dagoela jakinarazi du Bilbaok, eta ondorioak epe laburrean lortu nahi dituztela gaineratu.
Lan eremuaren euskalduntze prozesuaren egoeraz ohartuta, hausnarketa egin zuten Kontseiluaren barruan dauden aholkulariek. Ondorioztatu zuten euskalgintzak eztabaida prozesu bat martxan jartzeko ardura hartu behar zuela, baina, horrez gain, akordio zabalak ere
erdietsi behar dituztela. «Hizkuntza b e r re s k u r at u k o b a d a , g u z t i e n p a r t e hartzearekin berreskuratuko da: enpresariak, sindikatuak, kontsumitzaileak...». Prozesu horretan zenbait puntu landu nahi ditu Kontseiluak. Alde batetik, espazioen euskalduntzeak hizkuntza berreskuratzeko duen garrantziaz ohartarazi nahi ditu lan eremuko eragileak. Hizkuntza politikek bete beharko luketen funtzioei buruz ere eztabaidatzeko asmoa du Kontseiluak, eta, azkenik, bakoitzak hartuko dituen konpromisoei buruz. Hain zuzen ere, konpromisoekin batera, horiek lortzeko emango diren laguntzak eta bitartekoak ere zehaztu nahi ditu Kontseiluak. «Erabaki kualitatiboak eta ausartak definitu behar ditugu, eta sektoreko eragile guztiak jarri behar ditugu dantzan». Lan eremua euskalduntzeari buruz sustatu nahi duten eztabaidaren helburua da, b e s t e a k b e s t e, e g u n g o « d e s o r e k a k » zuzentzea. Hain zuzen ere, hezkuntza e u s k a l d u n t ze k o a h a l e g i n a k e z b a i t u jarraipenik lan arloan. Hau da, pertsona euskaldunak hezi arren, horietako askok beharrean euskara erabiltzeko zailtasunak dituzte.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina lantegi horrek. Lantegian bertan erakutsi zituzten hartutako erabakiak. Artez Euskara Zerbitzuak enpresaren babesarekin ekin zion lanari, eta, diagnostikoa egin ostean, 2009. urtean hasi ziren erabakiak hartzen. «Errazena egin genuen hasteko; tailer guztia gaztelera hutsean zegoen, eta errotulazio guztia elebitan jarri genuen», gogorarazi du Maria Traspadernek, Euskara Planaren arduradunetako batek.
Bestetik, gizarteak lan eremua euskalduntzeari ematen dion garrantziari buruzko datu batzuk eman zituen Bilbaok. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar biztanletik zortzik saltokietan euskara zein gaztelera erabili ahal izateko eskubidea aldarrikatzen dute, eta herritarren %85ek uste dute euskara jakiteak aukera gehiago ematen dituela. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak jaso ditu datu horiek. Gometeguiren adibidea Euskarak enpresei eman diezaiekeen balio berezi hori islatzeko, Laudioko (Araba) Gometegui enpresara bisita egin zuten Kontseiluko kideek. 2008. urtean euskara plana ezarri zuen, eta ordutik lan eremua euskalduntzeko pauso sendoak eman ditu
Euskara zein gaztelerazko errotulazioa jartzeaz gain, maila ezberdinetako hiru langile talderekin hasi ziren euskarazko eskolak ematen. Gaur egun badaude euskaraz lan egin dezaketen kideak, eta b e s t e b at z u e k h o r i l o r t ze k o l a n e a n jarraitzen dute. Halaber, laneko hiztegia egin dute industria arloko terminoekin eta hiztegi teknikoarekin, eta motibazio ekintzak ere egiten dituzte euskararen erabilera sustatzeko.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Uztailaren 5etik aurrera, Twitter euskaraz erabiltzaile guztientzat
Berria 2012/06/21
Erabiltzaileek hilabete daramate Twitterreko edukiak euskaratzen; dena itzuliz gero, erabilgarri izango da Twitter sare sozialak esaldiak itzultzeko gune bat ireki zuen duela hilabete, eta dagoeneko euskaratu dituzte ia eduki guztiak. Uztailaren 5ean jarriko dute martxan plataforma euskaraz. Lander Arbelaitz Argia.com-eko arduraduna izan zen Twitter euskaratzeko kanpaina abiarazi zuena, eta, urtebeteren bu r u a n , e m a n d i t u f r u i t u a k h a r e n ahaleginak. Joseba Kamio komunikazio e t a m a rk e t i n a d i t u a k j a r r a i t u z u e n ekimenarekin. Dena den, euskal tuitlari guztien ekarpenari esker lortu da Twitter euskaratzea.
baitizkie. Albisteak jakin-mina piztu du erabiltzaileen artean, eta askok mezuak idatzi dituzte #Twittereuskaraz etiketaren bidez. Euskaraz ari diren tuitlarien kopurua 12.000tik gorakoa da. Hizkuntza gutxituen artean bigarren tokian dago euskara Twitterren, Haitiko kreoleraren ostean.
Arbelaitzen esanetan, tresnak euskaraz izatea garrantzitsua da, baina funtsezkoena jendeak euskaraz idaztea da. Iritzi berekoa da Luistxo Fer nandez Umapeko sortzailea ere: «Menuak baino gehiago, jana da garrantzitsua». Itzulpen lanetan aritu direnek ikus d e z a k e t e d a g o e n e k o e u r e n p r o fi l a euskaraz, beta bertsioan. Gainerako erabiltzaileek, aldiz, uztailaren 5a arte itxaron beharko dute. Twitterren euskaraz aritzen direnek gogo onez hartu dute albistea, zerbitzua euskaraz izateak onurak ekarriko
Beste bost hizkuntzatan Euskaraz ez ezik, beste bost hizkuntzatan e r e e g o n g o d a Tw i t t e r r e k o m e n u a uztailaren 5etik aur rera: katalanez, g rezieraz, txekieraz, ukraineraz eta afrikaansez.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Zaleen gol erabakigarria Aldarrikapenen partida jokatu dute herritarrek; berdintasuna, euskara eta ofizialtasuna hauspotu dituzte Emakumezkoen kirolak, euskal selekzioen aldeko ofizialtasun aldarriak eta euskaraz bizitzearen aldeko ekimenak hauspoa hartu zuten atzo futbol zelaitik kanpo ere. Euskal Herriak eta Eslovakiak jokatu beharreko partidak garaipen kutsua utzi zuen zelaitik kanpo, herritarrengandik jasotako babesari erreparatuz gero. Goizean zientoka pertsonak hartu zuten parte ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, Euskara Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Herria Kirolak partidaren aurreko orduak girotzeko prestatutako egitarauan. Realaren kolore txuri-urdinetara dago ohituta Anoeta, eta ez da ohikoa beste kolore batzuk nagusitzea estadio inguruetan. Berdez jantzitako jendetza, ordea, ez zitzaion batere arrotz Donostiako futbol zelaiari. Athleticeko elastiko zuri-gorria zeramatenak ere etxean jokatzekoak ziren at zo. 1 0 : 3 0 e t i k a u r re r a k o e g i t a r a u a antolatu zuten, eta partidarako prestatutako Hamaika gara leloari kasu e g i n e z , h a m a i k a i z a n z i re n A n o e t a inguruetara hasiera-hasieratik joandako herritarrak. Fa m i l i a n j o a n d a k o a k z i r e n g e h i e n gehienak, haur nahiz helduek baitzuten egitarauaz gozatzeko aukera. Era a s k o t a r i k o j o k o a k a n t o l at u z i t u z t e n
Berria 2012/06/24
haurrentzat, eta argi utzi zuten sokatiran eta beste hainbat herri kiroletan harrobi oparoa dagoela. Artean, guraso gehiago zeuden Euskotreneko geltoki ondoan jarritako bi sagardo upelen bueltan, zintzurra bustitzeko prest. Baina, jai giroaz aparte, aldarrikapen eguna zen atzokoa. Hala nabarmendu zion BERRIAri Martxel Toledok, ESAITeko koordinatzaileak: «Hiru zentzutan da aldarrikapen eguna: berdintasunaren, euskal selekzioen ofizialtasunaren eta euskaraz bizitzearen aldekoa». Toledo pozik zegoen Anoeta inguruetan bildutako jendetzarekin, eta itxaropentsu partidako ikusle kopuruarekin ere. Izan ere, leihatiletan sarrerak saltzen aritu ziren beharginek ez zuten aspertzeko unerik izan; ez zen ilara luzerik sortu, baina etengabe aritu ziren sarrerak saltzen.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Hiru aldarriak gogorarazi zituen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ere: «Kanpoko esku hartzerik gabeko hizkuntza politika bat aldarrikatzen dugun bezala eskatzen dugu kanpoko esku hartzerik gabeko selekzio bat ere». Emakumeen kirolari eman beharreko bultzada ere ahotan izan zuen, eta aldarri hori euskararen egoerarekin alderatu: «Gizartean egoera gutxiagotu bat dute emakumeek, eta, beraz, hiru aldarrikapenek bat egiten dute». Egun «magikoa» «Gaurko [atzoko] solstizioa inoiz baino magikoagoa izango da Euskal Herriarentzat», adierazi zuen ESAITeko kide Itziar Arratibelek. Zoriak hala erabakita, atzo bertan jokatu zuten Poloniako eta Ukrainako Eurokopan Fr a n t z i a k o e t a E s p a i n i a k o f u t b o l selekzioek, eta partida horretaz gogoratu zen Arratibel: «Gu ukatzen gaituzten bi herrialdeetako selekzioek jokatuko dute elkarren kontra. Europan eta munduan jokatzeko dituzten eskubide berberak nahi ditugu; ez gehiago, ez gutxiago».
Musika, bertsoak, jendetza eta zarata. Agertoki atzean, ehun bat metrora, ordea, lasaitasuna. Eta hantxe ziren, lasai antzean, atzoko protagonistak: jokalariak. Kafe bana hartuta, mahai baten inguruan, patxadaz, nahiz eta haien izenak betiko g e r at u k o d i re n i d at z i t a e m a k u m e e n futboleko euskal selekzioaren historiaren aurreneko orrian. Zaleen elastikoetan ez zen Larraitz Lucasen, Eli Ibarraren, Eunate Arraizaren, Maialen Zelaiaren edo Leire Landaren izenik ageri, baina milaka pertsonak oroitarazi zuten emakumezkoen futbola gizonezkoena bezain lehen mailakoa dela.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskarak behar dituelako Sakanako gizarte, politika eta kultur arloko eragileek babesa azaldu diete 'Guaixe' aldizkariari, Beleixe irratiari eta BERRIA Eskualdean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko funtsezko tresnak dira. Herritarrek ere hala sentitzen dituzte». Sakanako (Nafarroa) euskara teknikari Castillo Suarezek hala azaldu du Guaixe aldizkariak, Beleixe irratiak eta BERRIA egunkariak eskualdearentzat duten garrantzia. Hori aldarrikatu, eta hedabide horiek abian jarritako diru laguntza kanpainei babesa emateko agerraldia egin zuten atzo eskualdeko euskaltzaleek nahiz eragile sozialek, kulturalek, eta politikoek.
Berria 2012/06/26
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, BERRIA Taldeko kontseilari ordezkari Joanmari Larrarte, Bierrik Fundazioko langileak, Sakanako Mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorre, Sakanako hainbat alkate eta euskara zinegotzi, ikastoletako ordezkariak... Ohartarazi zuten hedabideak ezinbesteko tresna direla euskararen normalizaziorako, eta eskerrak emateko beharra aldikarritu zuten.
Krisiaren ondorioz izandako diru laguntzen eta publizitatearen diru sarreren murrizketek ataka zailean utzi dituzte euskarazko hedabideak. Sakanako eskualdean ez dute besoak gurutzatuta geratu nahi izan. Atzo Lakuntzako kultur etxean egindako ekitaldia horren adierazle izan zen. Ekitaldi xumea izan zen, baina esanahiz betea. Lore Agirre kazetariak idatzitako Izan Gaitezen testua irakurri zuen Bierrik Fundazioko Izaskun Etxeberriak. Hedabideek euskararentzat duten g ar rantzia aldar rikatzen du Agir rek testuan. Hala dio paragrafoetako batek: «Etorkizunean izan izango bada gaur lagundu behar da, euskarazko hedabideak ez daitezen gal, sendotu baizik, eta horrekin euskararen mundua izan izan dadin».
Bierrik Fundazioak 2000 esker izeneko kanpaina du abian Guaixe aldizkariaren eta Beleixe irratiaren alde. «Nafarroako Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi ditu. Jaurlaritzak, berriz, gutxitu egin dio lagun tz a Guaixe-ri. Beleixek ez du jasotzen, lizentzia Etxarriko Udalarena baita. Publizitateak ere nabarmen egin du behera, Sakanako eskualdean gogor jo baitu krisiak», azaldu du Suarezek.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina behera doa. Azaroan jarri zuen martxan Zure Ziztada Behar dugu kanpaina. Urtean 100 euroko ekarpena egingo duten 5.000 lagunen komunitatea sortzea du helburu. Oraingoz, 3.000 inguruk egin dute bat. Elkarlanean ari dira. «Hasieratik ikusi zen funtsezkoa izango zela hori». Atzoko ekitaldiaz gain, ostiralean, Altsasuko San Pedro jaietan, txosna bat jarriko dute. Ondorioz, dagoeneko hartu behar izan dituzte neurri batzuk: irratiaren emisio orduak gutxitzea, aldizkariari orriak kentzea, eta lantaldea txikitzea. Egun 663 bazkide dituzte, baina proiektuaren etorkizuna bermatzeko gutxienez 2.000 behar dituzte. Bazkideek gutxienez 50 euro jarri behar dituzte. «Horren truke eskualdeko 70 saltoki ingurutan deskontuak izango dituzte, eta hainbat zozketetan parte hartu ahal izango dute». BERRIA Taldea ere gogotik ari da jasaten krisia. Ekonomiaren krisiari ereduarena gehitu behar zaio. Izan ere, Interneten gero eta bisitari gehiago ditu BERRIAk, baina erosle eta harpidedun kopurua
Bestalde, euskarazko hedabideek erakundeei egin dieten eskarietako bat izan da gaztelaniazko hedabideetan adina p u bl i z i t at e j a r t ze k o e u s k a r a z k o e t a n . «Sakanako Mankomunitatea lantzen ari da, dagoeneko, proposamen bat eskualdeko erakundeei hori eskatzeko».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskarak irekitako leihoak Ander Lipusek, Asier Altunak eta Estitxu Fernandezek euskarak kultur adierazpidetan duen lekua eta egoera aztertu Euskarak zabaltzen dituen leihoak anitzak dira kultur-ekoizpenetan, hala ulertzen dute Estitxu Fe r n a n d e z k a z e t a r i a k , A s i e r A l t u n a zinemagileak eta Ander Lipus aktore eta antzerkigileak. Atzo Bilboko Bizkaia Aretoan izan ziren hirurak eta Euskarak zabaltzen dituen leihoak, ixten dituen ateak mahai-inguruan parte hartu zuten. Beraien sortze-prozesuez, euskararen erabileraz, lanen zabaltzeaz eta finantzaketaz aritu ziren batik bat. Mahaiingurua, egunotan BizBakek antolatutako Euskaraz bizi, sentitu, adierazi: Kultur-eduki erakargarriak sortzeko bideak udako ikastaroaren barnekoa da.
Euskararen erabileraren, kulturak hezkuntzan eta gizartean duen lekuaren eta sorkuntzak baldintzatzen dituzten beste zenbait gairen inguruko kezkak azaldu zituzten hirurek. Hala, kulturak hezkuntzan leku nabarmenagoa izan beharko lukeela iritzi diote. Asier Altunaren ustez, beharrezkoa liteke gazteek zinemaren inguruko ikasgairen bat izatea eskolan, zinemalengoai ezagutu dezaten, «Nik kulturgintzan
Berria 2012/06/26
egiten dut lan txikitan kulturarekin harreman handia izan nuelako», zehaztu zuen. Kulturak eta sormenak garrantzi handia dutela irizten dio, horretan «bizikalitatea» baitago, «Hori bultzatu ezean menpekotasun handiagoa izango dugu politikarekiko eta korronte nagusiarekiko». Hedabideek eta, oro har, sorkuntza lanetako profesionalek darabilten euskararen kalitatearen inguruko kezka agertu zuen Fernandezek. Haren iritziz, euskaldun guztientzako euskara «ulergarria» erabiltzearekin batera, «euskara batua norberetu bat egin behar du, gozatu beharra dago euskararekin, baina ulergarria egiten». Bere ustez, «behar duguna da euskara menperatzea eta hori falta da telebistan». Zinema eta antzerkia hizkuntzarekin esperimentatzeko gune izan daitezkeela uste dute Altunak eta Lipusek, eta ez dute euskara batuaz soilik egiteko beharra ikusten. Lipusen ustez, «antzerkiak espazio libre bat izan behar du ». Bide horretan, euskalkiak erabiltzearekin batera, hizkuntzarekin jolasteko aukera handia egon behar duela pentsatzen du. Gaiari helduta, Lipusek,maiatzaren 12an, BERRIAn, Zuzendariari gutuna iritzi atalean argitaratutako Bittor Hidalgoren gutunari erantzun nahi izan zion. Horretan, Hidalgok Lipusen pertsonaietako batek, Erregea eta bufoia antzezlanean gazteleraz aritzea kritikatu zuen. «Nik pertsonaia bat daukat, Camaleon deitzen da, eta nire imajinarioan Jorge Oteiza bat balitz bezala da, Oteiza zertan zebilen euskal linguistikaren inguruan euskaraz ez bazekien,
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Camaleon berdin da, eta horretaz barre egiten dut. Nik imajinario batekin jolasten dut, eta guztiok dakigu euskarazko imajinarioan zer dagoen». Finantzaketa arazoak Lanen finantzaketaren inguruan luzez aritu ziren hirurek. Lipusek faltan sumatzen du erakundeen laguntza. Haren iritziz, gutxi egiten dute konpainia eta sorkuntza berriak bultzatzeko eta, orokorrean, ibilbide luzeko konpainiei ematen zaizkiola azaldu zuen: «Beti talde berdinei ematen zaizkie, talde eta sorkuntza berriei ez zaie kasurik egiten». Oro har, euskarazko lanei dagozkien diru laguntzak eta bestelako finantzaketa bideak eskasak direla iritzi dio , eta horrek egin daitezkeen lanetan zenbait murrizketa dakartza, «Tarte horretan, ahaztu euskarazko antzerki obra bat egitea, adibidez, 15 aktorerekin; ez dago horretarako aurrekonturik», azaldu zuen. Diru-laguntzak gobernuekin duten lotura ere kritikatu zuen antzerkigileak. «Hegoaldean eta, batez ere, Espainia mailan, dago kristoren kutsadura, politika dago lehenengo eta gero kultura; horregatik deitzen diegu kulturpolitikak. Gobernuan nor, gobernuak hau edo beste jartzen du», irizten dio. «Hor ikusten duzu nola ez dugun hor egoterik, ze hori beti aldatzen da eta guk ez dugu hitzik horretarako». Horrez gain, diru-laguntzak jasotzeak zenbait «menpekotasun» dakar haren ustez eta dirulaguntzak proiektu bat finantzatzeko nahikoak izaten ez direla nabarmendu zuen. Telebistari dagokionez ere, euskarazko hedabideek diru falta sumatzen dute Fernandezen hitzetan. «Orain entzuten duguna denbora guztian da ez dagoela dirurik eta, bereziki entzuten du hori euskarazko telebistak. Eta ez orain bakarrik, hori beti entzun izan da». Erakunde publikoek sorkuntza berrien inguruan
duten erantzuna ez ezik, ekoizpen etxeek horiekiko agertzen dutena ere kritikatu zuen Fernandezek: «Nik ez dut arriskuak hartzeko gogorik ikusi inoiz produktoretan, enkarguz egin izan dute lan beti. ETBk eskatutako hori egin eta euren sakelak bete eta gero ez lan baldintza nahiko duinetan ibiltzen dira lanean bertoko kazetari eta lan taldeak ere». Zinemaren alorrean, Altunak azaldu bezala, zuzendari askok beren ekoizpen etxe propioak sortzera behartuta ikusi dira lanean egiteko. «Hori oso esanguratsua da, esan nahi du sortzaileak ez ditugula diruz laguntzen». Sortzaileen artean beren lana babesteko biltzen hasi direla azaldu zuen Altunak. «Energia asko gastatzen da dirua bilatzen, sortzen gastatu beharko zen energia hori guztia». Diru-laguntzek berebiziko garrantzia dute zinemagintzan Altunaren iritziz, izan ere, oso aurrekontu handien beharra izaten dituzte filmak sortzeko. Baina horietatik at, bestelako bideak ere badaudela argitu zuen, eta Crowdfunding diru-bilketak, adibidez, aukerak zabaltzen dituela argitu zuen. «Horiek bezalakoak oso interesgarriak dira, eta ikusleak proiektuarekin inplikatzeko modu bat da». Publikoarekiko harremana Publikoarekiko harremana oso aberasgarritzat hartzen dute hirurek. Eta bide horretan, «kalitatea» ezinbestekotzat jotzen dute sorkuntza lanetan, eta asmo horrekin lan egin beharra dagoela iritzi diote. Ikusleei errespetua zor zaie eta ahalik eta lanik txukunena eskaini behar zaie hiruren arabera. Horrekin batera, oso garrantzitsutzat hartzen dute ikusleekiko harreman zuzena izatea, beren erantzunak jaso ahal izateko.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Ingelesez, 'of course' Nazioartekotzeak eraman ditu enpresa eta ekitaldi batzuk ingelesezko izenak hartzera; adituek ez dute argi ikusten, ordea, aukera egokiena ote den ekinbide guztientzat. Zinemaldia eta jazzal-dia. Horra bi hitz, joan den mendean asmatuak, eta nazioartean aski sona lortu duten bi ekitaldi izendatzeko erabiliak, Donostiako Zinemaldia eta Getxoko Jazzaldia. Baina izenak mende honetan asmatu behar balitzaizkie, Donostia Film Festival eta Getxo Jazz Festival ez ziren urruti ibiliko. Halaxe zabaldu da, izan ere, ekitaldiei eta eraikuntza edo erakundeei ingelesezko izenak jartzeko ohitura. Hor daude, adibiderako, Bilbo BBK Live eta San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week, Azkena Rock Festival ahaztu gabe, edo jaiei atzetik fest eransteko ohitura gero eta zabalduagoa —festa edo festival esan nahi duen ez sumatzeko moduan—; Zarata Fest, esaterako.
Kasu batzuetan errazago da arrazoia ulertzen. HTAi Health Technology Assessment International ari dira egiten aste honetan Bilbon, nazioarteko osasun eta teknologia biltzarraren urteko kongresua alegia. 50 herrialdetako 1.300 ordezkari bildu dira bertara, eta ingelesak
Berria 2012/06/26
irabazia du lingua franca estatusa halako topaketetarako. Enpresek nazioartera hedatzeko eta nazioartean saltzeko azken urteetan egin duten ahaleginak ere azaltzen du ingelesaren hedapena ikerketa eta industria esparruetan. Oronak egin duen bidea izan daiteke horren erakusgarri: ekoizpenaren ehuneko handi bat saltzen du atzerrian. Baita Basque Culinary Centerrek egin duena ere: bertan ikasten ari diren ikasleen %80 dira erdaldunak, eta masterretako ikasleen erdiak, atzerritarrak. Batek zein besteak ingelesezko izena hautatu du. IDeO Innovation City eraikitzen ari da Orona Galarretan (Hernani, Gipuzkoa). Ingeles hutsean dagoen panel bat jarri du bertan. Jokalekua munduan du Oronak, eta Galarretan eraikitzen ari diren zentroa Europan erreferentzia izatea nahi dute. Izena garrantzitsua da kanporako pauso emateko orduan. Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak honela azaldu du unibertsitateari izena jartzeko prozesua nola izan zen: «Hasieratik garbi genuen, izenetik hasita, non kokatzen zen, sustraiak non zituen erakutsi behar zuela». Horregatik jarri zioten basque. «Baina baita proiektuaren ikuspegia nazioartekoa zela ere. Gure joku esparrua munduan dago». Beraz, culinary. Irakasleak nahiz ikasleak «mundu guztitik» erakarri nahi zituzten, eta hala gertatzen ari dela azaldu du Aizegak. Uste du, gainera, izena horretarako lagungarri egin zaiola proiektuari: «Markak izan
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina duen oihartzuna lagungarri izan da. Lagundu digu bi helburuak betetzen: proiektua Euskal Herrian kokatzen eta nazioartean zabaltzen». Unibertsitateak Donostian duen egoitzan euskara, gaztelania eta ingelesa darabiltzate. «Gustatzen zaigu eleaniztasuna». Orain beste urrats bat egitekoak dira: ama hizkuntza ingelesa duen irakasleren bat kontratatu nahi dute. Etorkizunean, unibertsitatean bertan zerbitzuak hiru hizkuntzetan emateko moduan egon behar dutela uste du Aizegak. Turista asko gerturatzen zaizkie, gainera, eta haiei ere erantzun behar diete. Beste urrats bat Sukaleku fundazioarekin egin nahi dute. Kulturarekin lotutako proiektuak garatuko lituzke Sukalekuk eto rk i z u n ean , eta eu s k araz k o m ark a mantenduko luke, baita kanpoan ere.
behar luke». Ingelesezko izenak hautatzen dituzten proiektuentzat, kasu bakoitza bera bakarrik aztertu beharko litzatekeela iruditzen zaio, eta izena erabakitzeko momentuan «beti» kalkulu hori egin beharko litzatekeela erantsi du: «Norainoko eta nolako kalkulua egiten den, hori beste kontu bat da. Kalkulu zuzena edo okerra izan den, denborak esango du. Eraginkorra eta egokia izango da, zeinentzat eta nola egin den».
Estrategia eta helburuak Euskal hiztunek pentsatzen dute naming-a euskaraz egiteak euskararen normalizazioari laguntzen diola, eta alderantziz, Joseba Kamio Harman komunikazio enpresako zuzendariaren hitzetan. Baina eztabaidak badu beste ertz bat: «Batzuek beldurra senti dezakete halakoen aurrean, baina urrunago joan behar luke gogoetak: estrategia kontua izan behar luke». Eztabaida hauek ez dira hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetan soilik sortzen, Kamioren esanetan; kezkak eta ingelesaren aurreko erreakzioak leku guztietan gertatzen ari dira, baita Frantzian ere. «Musika taldeek ere, zergatik kantatzen dute ingelesez?». Sumatzen dute helburura iristeko era eraginkorrena ingelesa baliatzea dela. Euskaldunek euskararekin duten kezkak eram aten ditu arazo h auei «alderdi ideologikotik» begiratzera, Kamioren esanetan. «Baina honek ez du zerikusirik alderdi ideologikoarekin, baizik eta estrategikoarekin. Halako erabakien atzean kalkulu batek egon
Kamioren kezka komunikazio estrategien bidetik doa, baina Juan Ignacio Perez Iglesias EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleari iruditzen zaio «lerdokeria» batzuk egin izan direla ingelesezko izenak hautatzeko orduan. BEC Bilbao Exhibition Centre iruditzen zaio horren adibide argiena, eta huraxe izan zen lehenetakoa ere: «Ez dut argi ikusten; BECen lanean dagoen jendea bertakoa da, eta beste toki batzuetatik etorritakoak ez dira bertan egoten etengabe lanean». BECen izena
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ingelesez egotea gaizki dagoenik ere ez luke esango, baina zentzu edo arrazoi argirik ez dio ikusten, San Mames futbol zelaiari Football Stadium deitzeak zentzurik izango ez lukeen bezala, haren esanetan. Okerragoak edo ulertzen zailagoak badirela uste du, hala ere. Bilboko Alondegiak antolaturiko Yes Future topaketa, adibidez: «Hor egon garen bezero denak bizkaitarrak gara. Ez dut ulertzen». Alondegiak berak antolatu ditu, halaber, Atrio Projects eta Live Music Experience, oraintsu.
Edozein modutan, Kamiorekin bat dator Perez: kasu bakoitza ikusi behar da, haren arrazoiak, helburuak, estrategia eta praktika. Oro har, hala ere, iruditzen zaio hausnarketa sakonik gabe hartzen direla ingelesezko izen batzuk: «Niri iruditzen zait ez dela asko pentsatzen». Eta horrek kezkatzen du, esan nahi duenarengatik: «Nolabaiteko konplexua adierazten du horrek. Nazioartekotzeko borondatea aitzakiatzat hartuta, ematen du modernoagoak garela. Eta ez gara modernoagoak izenak ingelesez emateagatik. Ematen du kosmopolitagoak garela, eta ez da hala». Orain, ulertzen du zenbait kasutan ingelesezko izena hartzea, eta komenigarritzat ere jotzen du kasu batzuetarako. DIPC Donostia International
Physics Center aipatu du horien artean: «DIPC, adibidez, ondo dago dagoen bezala. Eredu argi bat da, ondo egindakoa». DIPCk erabat nazioarteko komunitateari begira lan egiten duela oroitarazi du: «Ulertzen dut ingelesezko izena hartzea, nazioartera begira egongo bada, benetan atzerritik etorritako ikertzaileak arituko badira bertan. Kasu horretan ez dut dudarik egiten». Baina horietan ere Perezek ez luke baztertuko, ingelesezko izenarekin batera, bertako beste hizkuntza bat erabiltzea. «Ahal den neurrian, bertako hizkuntzak erabili beharko genituzke». Nazioartekotzeko eta «esparru geografikoa» gainditzeko borondatea baldin badago, ulerberagoa da. Baina izen nagusiaren alboan bertako hizkuntza, «ahal bada», erabiltzea egoki ikusiko luke. Eta kasu batzuetarako ingelesa erabiltzea guztiz ulergaitza zaio. Getxo Sea Week jarri du adibide modura: «Ez dut ulertzen. Ez dakit zein den arazoa gure hizkuntzak ez erabiltzeko. Bi hizkuntzarekin aski ez, eta beste bat beharko bagenu bezala da. Baina beste hori ez da gurea, eta, gainera, gure arteko gutxik ulertzen dute». Ez zaio arrazoirik falta; inkestetan, hamar euskal herritarretik bik esaten dute ingelesez ongi egiten dutela —Europan hamarretik laukoa da batez bestekoa—; gazteen artean, bitik batek erantzuten du badakiela ingelesez. Hizkuntza estrategiarik, ez Izena ingelesez jartzeak, baina, ez du bermatzen jarduera eleaniztuna. Olatz Olaso Emuneko teknikariak argitaratu berri duen artikulu batean azaldu du enpresa gutxik zehazten dutela hizkuntza estrategia, eta gaztelaniaz aritzen direla barrura begira: «Oraindik ere, merkatuek eta ikerketek kontrakoa esaten badute ere, enpresei kosta
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina egiten zaie hizkuntzen inguruko estrategiak definitzea».
Arrazoia sinplea da: komunikazio estrategietarako, errazagoa da hizkuntza bakar bat erabiltzea. Errazagoa bai, baina ez zertan hobea; arazoak bezainbeste aukera eman ditzake hizkuntza bat baino gehiago baliatzeak. Konplexuagoa da, baina egin daiteke, eta badaude adibide «txukunak», Kamioren ustez. Kasu horietarako, arazo handienetako bat hortxe dago: «Nola kudeatu? Hori da problema». Suedia ekarri du hizketa gaira Kamiok: bertako hizkuntza erabili ohi dute izenak emateko, baina baita ingelesa ere. Eta hori baliagarri da kanpotarrentzat eta turistentzat bezala bertakoentzat ere. Hizkuntza bat baino gehiago kudeatzeko aukera bat azaldu du Kamiok: hiztun komunitate bakoitzarentzat elkarrizketa propioa sortzea. Interneten errazago da hori; euskarazko komunitateak bere edukiak eta elkarrizketak izan ditzake alde batetik, eta gaztelaniazko, ingelesezko edo dena delako hizkuntza komunitateak bere edukiak eta elkarrizketak. Webgune bateko edukiak itzultzea ez da aski, komunikazio estrategiak urrunago joan behar luke, K amioren ustez: «Hartzaile bakoitzarentzat egokitutako elkarrizketa berezitua sortu behar da».
E t a h o r d u e r ro n k e t a k o b at e u s k a l komunitateak: besteen lekuan jarri, ulertu, eta aurrea hartu. «Denok jarri behar dugu bestearen lekuan, eta bizkarra irabazi behar diogu aurrelariari. Hizkuntzara mugatzen badugu arazoa, beti arrazoi izango dugu. Baina arrazoia edukitzea ez da nahikoa». Estrategia da aintzat hartu behar dena, Kamioren esanetan. Eta estrategiak eska dezake, ez agian ingelesa, baizik eta frantsesa erabiltzea, edo euskara eta beste hizkuntzen arteko «hibridoak» sortzea. Aukera ugari daude. «Ez da aukera bakarra; ez du zertan beti ingelesez izan».
ERAKUNDEAK Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Basque Culinary Center (BCC) Basque Habitat & Contract Cluster Basque Team (BAT) Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) Bilbao Exhibition Centre (BEC) Bilbao Film Commission (Bific) Deustu Business School Donostia International Physics Center (DPIC) Innovation City (IDeO) Eroski Center eta Eroski City Kutxa Bank Max Center Mondragon Corporation Talent House Tolosa Puppet International Center (TOPIC) Urdaibai Bird Center EKITALDIAK Atrio Projects B Awards Design Festival Bilbao BBK Live Buy Urdaibai Getxo Sea Week Green Week Live Music Experience San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week Shopping Bilbao Yes Future
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Garapen Kontseiluak uste du euskarak lurralde elkargoa behar duela geroa
Berria 2012/06/28
Batzorde parekideak irakasleak esleitzeko, hezkuntza eskumenak ezeztatzea onartu beharko luke Frantziak Euskararen geroa Iparraldearen lurraldetasunean oinarritu behar dela uste du Garapen Kontseiluak, Ipar Euskal Herriaren gobernantzari buruzko gogoetaren ildoan. Horren karietara, estatuaren ezeztapena hobesten du, irakasle postuen kudeaketa bertako egitura batek gauzatu dezan. Estatuaren eta Ipar Euskal Herriko balizko instituzioaren arteko hitzarmena eskatuko luke horrek, eta bederen bost urteko plangintza zehaztu beharko litzateke.
Loturik dago lurralde erakunde baten sorrerari. Beharrak definitzea izan da lehen urratsa, eta ondoren bertze batzuk egin beharko dira, behar dituen eskumenak zein aurrekontua zehazteko, xede hori bururatzeko egitura osatuz edo erakundeak zehaztuz.
Negoziazio horretan, Ipar Euskal Herria, «lurralde hizkuntzaren normalizaziorako bidean, esperimentazio gunea» bihurtuko litzateke, eta Ipar Euskal Herria izango litzateke hizkuntza politika orokorraren negoziazioetarako zein zehaztapenerako koadroa. Max Brisson EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidente ohiak eta Paxkal Indo Seaskako buruak ukan dute Euskararen Garapena Bizi Publikoan deritzon taldearen gogoeta gidatzeko ardura, eta, bertan, mahai gainean jarri dituzte gogoeta horiek.
Beharretan oinarritutako gogoetak aise gainditzen du orain arteko koadroa. Izan ere, Frantzian euskarak ez du lege gerizarik, ezta aitortzarik ere. EEP bera hizkuntza politikaren animatzailea baino ez da. Hezkuntza arloan, gizartearen eskaria baloratu eta beharko liratekeen irakasle postuen zerrenda osatzen du. Erabakia, ordea, Frantziako Hezkuntzak hartzen du.
Garapen Kontseiluak eta, horren eskutik, Hautetsien Kontseiluak abian ezarri duten gogoetak funtsezko aldaketak ekar ditzake onartzen badituzte. Izan ere, hizkuntzaren gaia zeharka eta arloz arlo garatzea proposatzen baitu, beharretatik abiatuta.
Orain artean, kasurik gehienetan, aintzat hartu ditu EEPren ohar eta gomendioak, baina eskaeraren logikan oinarritzen da. Alegia, guraso talde batek egiten duelarik eskaria, baliabideak baditu, Frantziako Hezkuntzak irakasle postua esleitzen du, Paueko Akademia Ikuskaritzaren bidez. Seaskaren kasuan, hitzarmen batek arautzen ditu irakasle kopuruak. Alta, hitzarmen hori
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina agortua da. Gaur egun, negoziazio prozesuan murgildurik daude. Frantziako Hezkuntzaren esleipenak ez ditu betetzen Seaskaren beharrak, ez du bermatzen murgiltze eredua hedatzea Ipar Euskal Herri osoan. Eskumenak ezeztatzea Estatuak onartuko balu bere eskumenak ezeztatzea, urrats handia litzateke. Izan ere, Frantziako Hezkundeak eta tokiko batzorde parekide batek esleituko lituzke irakasle postuak. Ezeztatzearen logikarekin batera, Garapen Kontseiluak hobesten du eskaeraren logikatik eskaintzaren logikara aldatzea. Gaur egun indarrean dagoen jardunaren kontrakoa da; alegia, eragile publikoek euskarazko eskaintza bermatzea eskola guztietan, eta nahi duten gurasoek eskaintza hori onartzea. Urrats bat urrunago doa Korsikako eredua: erran nahi baita, euskaraz ikasi nahi ez duten haurren gurasoek hori jakinaraztea. Eredu horrekin, Korsikan, lehen mailako haurren %80k korsikeraz ikasten dute. Bertze elementu batzuk ere kontuan hartzen ditu Garapen Kontseiluaren gogoetak, hala nola ama eskoletan murgiltze eredua baliatzea esperimentazio gisa, egitura publikoa zein pribatua izan. 2 urteko haurrak kontuan hartuko lirateke, eta irakasle postuak horren arabera banatuko, gaur gertatzen ez den bezala. Ondorioz, hezkuntza elebiduna eskaintza sistematikoa bihurtuko litzateke lehen mailan eta hezkuntza sistema osoan. Lehentasunezko Hezkuntza Eremu bihurtu beharko litzateke Ipar Euskal Herria. Aldi baterako plangintza osatuko litzateke, ondoko bost urteetako bilakaera kontuan hartuko lukeena. Gogoetan parte hartu dutenek nabarmendu dute soilik eragileen borondatean oinarritzen den sistema biziki hauskorra dela eta muga jo
duela. EEPk berak burutzen duen ikerketa eta animazio lana ere sustapenera mugatzen da. Ipar Euskal Herrian lurralde elkargorik sortuko balitz, instituzio bat alegia, hari legokioke erabakitzea nola kudeatu batzorde parekide hori, EEP egituraren barruan barneratuz edo erakunde bereko adar bat sortuz. Alta, ingeniaritza funtzio hori bete behar balu, EEPk baliabide anitzez gehiago behar lituzke, bai barneko egitura osatzeko, bai eraginkorragoa izateko arloz arlo burutu behar lukeen eginkizun berrian. Estatuarekin egin beharko den negoziazioaren fruitua izanen da eskumenak ezeztatzea. Normalizaziorako bidean eskatzen den esperimentazioaren ondorioa litzateke euskarari «koofizialtasun estatusa» ematea, haren garapena bermatzeko gizartean. Legearen ezpata Lege adituen iritzia ere eskatu dute Garapen Kontseiluko kideek. Ipar Euskal Herriaren neurrian ekimen publikoak bereganatu nahi dituen lehentasunezko eremuetan lege mailako trabak sortuko direlako. Izan ere, Ipar Euskal Herri osoan euskarak ofizialtasuna behar duela nabarmendu dute adituek. Bide b a t e z , g o g o r a r a z i d u t e Fr a n t z i a k o Konstituzioko bigarren artikuluak zer dioen, alegia, frantsesa dela Frantziako hizkuntza bakarra. Gainera, Frantziak ez du berretsi Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna, eta, ondorioz, gogoetan aipatzen den esperimentazioa ezinezkoa da. «Hizkuntza politikaren egiazko eskumenak gauzatzea ahalbidetuko lukeen egitura bakarra da lurralde elkargoa», adituek diotenez. Proposamenak bide egin beharko du, eta ikusi beharko da nola ahokatzen den Frantziak burutu nahi duen deszentralizazioaren hirugarren atalean. François Hollanderen gobernuaren esku dira urratsak.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Nafarroak eten egin du eskoletan bertsoa irakasteko programa
Berria 2012/06/28
Gobernuak ez du diruz lagunduko 'Bertsolaritza Irakaskuntzan'; aurten, 1.100 ikaslek jaso dituzte eskola horiek Hiru urterako akordioa sinatua zuten Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Hezkuntza Departamentuak, baina gobernuak telefono dei batekin eten du hitzarmena. Bertsozale elkarteak atzo jakinarazi zuen berria: «Nafarroako Gobernuko Hezkuntzan Departamentuak Bertsolaritza Irakaskuntzan programa bertan behera uztea erabaki du. Orain dela egun batzuk, telefono dei baten bitartez, hurrengo ikasturtetik aurrera ez duela finantzaketarik izango jakinarazi zuten». Bukatu berri den ikasturtean 1.100 ikasle inguru aritu dira bertsolaritzan trebatzen, programa horren barruan. Finantzaketarik gabe utzi ditu Iruñeko gobernuak.
Egitasmoaren heren bat finantzatu izan du gobernuak azken hamabost urteetan, programa 1997an jarri baitzen abian.
Azken ikasturtean 48.000 euro eman zituen gobernuak. Gainerako bi herenak Nafarroako Bertsozale Elkarteak eskuratu izan ditu, «udal eta mankomunitate askoren ekarpenari esker». Gobernuaren ekarpenik gabe, ordea, ezingo du eskolak berdin ematen jarraitu. Hala ere, jarraitzeko ahalegina egingo dutela azaldu du Gontzal Agote Nafarroako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak. Udalek, mankomunitateek eta ikastetxeek programarekin jarraitu nahi dute, Agotek dioenez; ikastetxeek jarraitzeko eskaera egin ere egin diote Nafarroako G o b e r n u a r i . To k i k o e r a k u n d e e t a eskolekin urte bukaerara arte konpromisoak hartuak ditu bertsozale elkarteak, eta horiei eusten ahaleginduko da. Finantzaketaren heren bat galduta, ezingo dute orain arte bezala jarraitu, ordea. Ordu gutxiago, edo beste era batera eman beharko dituzte. Nola jar raitu hitz egiten ari dira. «Guk ahalegina egin behar dugu transmisio lan hau bermatzen. Ez dugu etsiko gobernuak finantzaketa kendu digulako», azaldu du Agotek. Hamabost urteotan milaka ikasle trebatu dituzte Bertsolaritza Irakaskuntzan
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina prog ramaren bidez. Nafarroako D e re d u k o e s k o l a p u bl i k o e t a n , u r r i t i k maiatzera bitartean, 30 orduko ikastaroa ematen zieten Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei. Bertsozale Elkarteak kudeatu du programa, eta, horretarako, hitzarmenak berritzen joan da Nafarroako Gobernuarekin. Azkena iazko udan sinatu zuten, hiru urterako. 2014 arte, beraz, jarraitu behar zuen programak. Urtez urte berritu beharrekoa zen hitzarmena, eta horretan ari ziren berez. Gobernuak beste abisurik eman gabe eten du kontratua, egun batetik bestera. Hiru irakasle ari dira programan lanean, baina haien egoera ez ezik, elkartearena ere astindu du gobernuaren mozketak. Bertsolaritza Irakaskuntzan programa garrantzitsuenetako bat da e l k a r t e a re n t z at , A g o t e re n e s a n e t a n . Gainera, bertsoaren transmisio lanak berebiziko garrantzia duela nabarmendu du. Bertsozaleak eta bertsolariak sortzeko balio izan du, eta programari zor zaio, «neurri handi batean», bertsoak gaur Nafarroan duen osasuna, Agoteren ustez. «Guretzat oso kolpe gogorra da».
Eskoletan bertsogintzaren «oinarrizko kontzeptuak eta teknikak» erakusten zizkieten ikasleei, baina hori baino gehiago izan da programa: «Geletan euskara erabiltzeko modu ezin egokiagoa da, hizkuntzaren alderdi jostagarria erakusten die gaztetxoei, haiena ez den rol bat hartzen eta ondokoa entzuten ikasten dute, ahozkotasunaren garrantziaz jabetzen dira...».
Programan parte hartu duten ikastetxeek ere «ezin hobekiago» baloratu izan dute Bertsolaritza Irakaskuntzan programa, Agoteren esanetan. Hezkuntza Departamentuari aurkezturiko balorazioetan ere hala agertu dela azaldu du elkarteak, eta ikastetxe batzuek programa horrentzako ordu kopurua handitzea eskatu izan dutela ere gogorarazi du.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Heldu den ikasturteko jarduna bermatzea lortu du Lodosako Ibaialde ikastolak Ikasturte zaila izan da bukatu berri dena Lodosako Ibialde ikastolan. Mende laurdena darama martxan, baina egoera ekonomiko larriak ataka estuan jarri du ikastetxea. Gabonetan, hain zuzen ere, ixteko zorian izan ziren. Hala ere, ikastolako zuzendaritzak jakinarazi berri duenez, heldu den ikasturtean lanean "normal" aritzeko eran izango dira. Dena den, oraindik egoera ekonomikoa ez da guztiz konpondu, eta, besteak beste, eskola berria egiteko eskatutako mailegua guztiz ordaindu gabe dute eskolako arduradunek. Baina, aditzera eman dutenez, mailegu hori ordaintzeko gaitasuna izango dutela pentsatzen dute.
Egun, Lodosan eta inguruko herrietan D ereduan ikasteko aukera Ibaialde ikastolak bakarrik eskaintzen du. Denera, 74 ikaslek ikasten dute bertan, eta heldu den irailean beste bederatzi berri hasiko dira. Ana Mendizabal Ibaialde ikastolako lehendakariak jakinarazi du heldu den ikasturteko jarduera guztiz bermatua izango dutela neska-
Berria 2012/06/29
mutil horiek: "2012-2013ko ikasturtea inolako arazorik gabe hasiko dugu, guztia normalizatuta dagoelako". Ez da batere erraza izan, ordea, egoera honetara iristea. Hain justu, diru eskasiak behartuta, joan den otsailean festa egun bat antolatu zuten Sartagudan, finantzaketa lortzeko asmoz. Mendizabalek gogora ekarri duenez, ilusio handia jarri zuten jai hartan: 15.000 lagun joatea espero zuten. Eguraldi txarra zela eta, ordea, 4.000 lagun besterik ez ziren hurbildu. Uste baino askoz ere diru gutxiago eskuratu zutela eta, laguntza eskatu zuten Euskal Herriko hainbat erakundetan, eta kontu korronte bat ere jarri zuten lagundu nahi zutenek horretarako aukera izan zeza-ten. Eta fruitua eman zuen deiak: hasiera bateko atsekabeak, behin-behineko irtenbidea ekarri zuen. Izan ere, Sartagudako jaiari esker zorraren zati bat ordaindu dute; langileen soldatak, argia eta ura, besteak beste. Baikor dira. "Ez dut inolako zalantzarik: datorren urtean proiektua guztion artean aurrera aterako dugu", azaldu du lehendakariak. Bestalde, Pablo Azkona Lodosako alkateak jakinarazi duenez, udalarentzat ezinbestekoa da herrian dagoen hezkuntza ereduen aniztasuna bermatzea. Horregatik 2012ko aurrekontuetan 1.500 euroko diru laguntza gorde dute Ibaialde ikastolarentzat. Mendizabalek gogorarazi du Ibaialde dela Lodosa inguruan euskarazko hezkuntza eskaintzen duen eskola bakarra. Izan ere, Euskararen Legearen arabera, Lodosa eremu erdaldunean dago. Ibaialdez gain, gertuen dagoen ikastola Lizarrakoa da, ia 40 kilometrora.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Hizkuntza politika sustatzailea behar da Sartu gara 2011-2012 ikasturtearen azken txanpan. Ikasturte hasiera itxaropentsua izan genuen; izan ere, krisi hotsak han eta hemen entzuten baziren ere, kontuan hartuta halako garaiak sarri nork bere burua prestatzeko baliatzen direla, gure euskaltegietara etorri zen pertsona kopurua aurreko ikasturtekoaren antzekoa izan zen, eta ikasle jaitsiera txikia baino ez genuen izan. Bilakaera ikusita, pozik egon gintezkeen. Nahiz eta matrikula kopuru txikiagoarekin abiatu, agerian geratu zen, beste behin ere, euskaraz bizitzeko herri honen gogo eta borondatea.
Aurreko ikasturteetan, 2009-2010 ikasturtera arte, hazkundea egon zen ikasle k o p u r u e i ze g o k i e n e z , e t a p a s a d e n ikasturtean izandako beherakada apala a z a l t ze k o, b i a r r a zo i n a g u s i a i p at u genituen: batetik, lehen esan bezala, krisi g a r a i e t a n n o rk b e r e p r e s t a k u n t z a n inbertitzeko joera, eta, bestetik, HABEren egiaztatze sistemaren ondorioz abiatutako i k a s l e e n t z a k o d i r u - l a g u n t z a l e r ro a k ekarritako onura.
Iritzia 2012/06/30
Bada, hasierako itxaropenak apurkaapurka deseginez joan dira, eta ikasturte amaiera honen atarian kezka eta amorrua besterik ez dugu. Ikasturte hasieran jakin genuen ikasleek maila bat egiaztatzeagatik jasotzen zuten diru-laguntzaren partida bertan behera geratuko zela. Ikasleari euskara ikastea — alegia, bertako hizkuntza ikastea— garesti ateratzen zaio, eta arestian aipatutako neurriarekin gero eta urrunago geratzen da euskara ikasteak beharko lukeen doakotasun printzipioa. B e s t a l d e, i k a s t u r t e a r e n e r d i a l d e r a , Hezkuntza Sailak hizkuntza-maila egiaztatzetik salbuesten duen ebazpena eman zuen ezagutzera. Ebazpen honen arabera, eskolaratuta dauden hainbat eta hainbat ikasle euskara mailaren egokitasuna neurtzen duten egiaztatze deialdietan parte hartzetik salbuetsita geratuko dira. Batek baino gehiagok galdetu digu, kezkatuta, neurri honek guregan zer eragin izango duen. Eta guk erantzun garbia ematen diegu beti: gu desagertzeko jaio ginen. Euskal herritarrak euskaldunak diren neurrian, gure lan eremuak pisua galdu behar du. Ezinbestean. Eta ikasle galera horregatik balitz, gaitz erdi. Alabaina, astakeria galanta da pentsatzea herri hau dekretu bidez bihurtuko dela euskaldun. Izan ere, inongo dekretuk ez du erabilera indizea handituko, ezta norberaren euskara maila apala hobetuko ere.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Bitartean, Euskal Herria euskalduna izango dela sinesten dugunok lanean jarraitu dugu eta, urtero egiten dugun moduan, hurrengo ikasturtea ardaztuko duen HABEren ebazpena zein izango den galdegin diegu Jaurlaritzako Hizkuntza Politikaren Arduradunei. Erantzuna, nola ez, murrizketak berriro ere! Ikasle galera etorriko dela eta diru baliabide gutxiagorekin nahikoa izango dugula! Dagoen krisia kontuan hartuta, sektorea o p t i m i z at ze k o ze r e g i n a h a l d u g u n hausnartzeko eskatu digute, gainera. Ez zaie burutik pasa aztertzea pertsona gehiagok euskara ikasteko edo hobetzeko zer-nolako sustapen kanpainak egin daitezkeen edota euskaltegietara berez etortzeko gogoa duten herritarrei zernolako diru-laguntzak eskaini ahal zaizkien. Etxeko sukaldea berriztatu edo automobil berria erosi nahi duenarentzat kanpainak antolatzen dira, baina bere herrian bere hizkuntzaz bizi nahi duenarentzat, hutsaren hurrengoa. Arazoa, haien ustez, euskaltegietan dago: nonbait, eman diguten apur hori ez dugu ondo erabiltzen. Arazoa ez da euskaraz ez dakiena ez etortzea euskaltegietara, arazoa ez da euskara ikasi nahi duena langabezian egotea eta matrikulari aurre egiterik ez izatea, arazoa ez da euskara maila nahikoa ez duen batek egiaztatze beharrik ez izatea...
Guk argi baino argiago daukagu. Dagoeneko, «optimizaziorako» zertzelada batzuk eman dizkiegu. Gure ustez, ikasle jaitsierari galga jarri behar zaio. Ezinbesteko pauso estrategikoa da euskaldundu nahi duenari bitarteko egokiak ziurtatzea, eta erdaldun direnei euskarara hurbiltzeko bidea erraztea. Hau lortzeko bidean, hauen moduko ildo sinpleak garatzeko eskatu izan dugu behin baino gehiagotan. - Ikasleen hazkundea ezagutzaren unibertsalizaziotik etorriko da. Beraz, ezagutu beharrekoa kontzeptua gizarteratzea ezinbestekoa da euskararen normalizazioan. - Euskara ikastea ezin da hain garestia izan, eta ezin dira onartu egun dauden matrikula aldeak. - Doakotasunaren bidean aurrerapausoak eman behar dira. - Erabilera sustatzeko neurriak bultzatu behar dira. Ideia hauen aurrean, murrizketak proposatzeaz gain, zein neurri hartuko du Hizkuntza Politika Sailak euskara benetan sustatzeko? Gure ustez, hizkuntza politikak sustatzailea izan behar du beti, ez murrizgarria.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Arestian esan bezala, egunero gosaldu behar dugu zorioneko krisi ekonomikoarekin. Une honetan, euskaltegiotan udako matrikulazioan gaude sartuta buru-belarri, euskalduntze bidean beste urrats bat egin dezaten herritarrek. Jende asko ari da etortzen euskaltegietara informazio bila, baina gero izena ematea ez dator bat horrekin. Galdetzen duen askok ez du pausoa ematen eta beldur gara hurrengo ikasturtean egoera ez ote den larriagotuko. Hori horrela, hurrengo hausnarketa egiten dugu: euskara ikasteko beharra eta nahia egon badago, baina euskara ikastea garestia da. Gure esku balego, askoz ere merkeagoa izango litzateke; izan ere, beti esan dugu euskara ikasteak doakoa izan behar duela ikasleentzat. Guk ditugun baliabideekin, baina, ezin dugu doakotasuna bermatu. Krisi ekonomikoaren eragina apaltzeko, hainbat sektore berpizteko laguntza lerro bat baino gehiago abiarazten ari da. Ez al da zilegi bertokoa eta ofiziala den hizkuntza bat ikasteko horrelako ekimenak egitea?
Beraz, bestelako neurrien inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugulakoan, une honetan eskaera zuzena egiten diegu HPSren arduradunei: irailean, berandu baino lehen, euskara ikasleentzako laguntza lerro bat irekitzeko, eta 2012-2013 ikasturtean berriro jar dezatela indarrean euskara mailak egiaztatzeagatik ikasleek jasotzeko diru-laguntzen ebazpena.
Bukatzeko, argi dago krisi ekonomiko egoera honetan guztiok egin behar dugula ahalegina euskararen etorkizuna baldintzatuta egon ez dadin, eta, ildo horretatik, euskaltegiok ondoen egiten duguna egiten jarraituko dugu: euskara eskolak ematen eta erabilera egitasmoak aurrera ateratzen. Patxi Agirregomezkorta (Batuz) Juan Carlos Murillo (Elkarlan) Mailu Lasarte (IKA) Marian Bidegain (Maizpide) Mertxe Mugika (AEK)
Uztaila
Dilema baten aurrean Iritzia 2012/07/01 Nazio guztiek izaten dute bere ordua historiaren aurrean. Eta une horretan ikusten da herri batek bere buruari dion maitasunaren kalitatea, daukan adimen politikoa, garatzen duen ahalmen estrategikoa, munduaren aurrean agertzeko behar duen boterea antolatzeko dauzkan indarrak, eta ausardia. Une batean edo bestean, nazioak antolatu egiten dira, eta erabaki egiten dute zer egin euren hizkuntzarekin. Frantziako iraultzaren hasieran, populazioaren lauko batek soilik hitz egiten zuen frantsesa. 1794an Henri Gregoirek aurkeztutako txosten batean zionez, Frantziako 83 departamendutik 15ean soilik mintzatzen zuten frantsesa esklusiboki. Gregoire jaunari paradoxikoa iruditzen zitzaion, «jasanezina», dio Wikipediak, 28 milioi frantsesetik 3 milioi baino gutxiagok mintzatzea hizkuntza nazionala. Alegia, portzentualki, duela bi mende euskara gehiago mintzatzen zen bere lurraldean, frantsesa Frantzian baino. Harrigarria, ezta? Zer egin zuten? Nazio eremuko hizkuntza politika bat. Eskoletan hizkuntza estandar bakarra irakatsiko zen, beste hizkuntza guztiak baztertuta. Talleyrand-ek abiatu zuen frantsesaren batasunak helburu hau zeukan: frantses hizkuntza bakarra sortzea Frantziako lurralde osoan. Frantsesa nahiko azkar hedatu zen iparrean, oil hizkuntzak zeuden lekuan, baina ez hala hegoaldean, oc edo okzitanieraren lerroko dialektoak zeuden tokian, eta ezta ere beste eremu batzuetan, non bretoiera, euskara, katalana edo alsaziera mintzatzen zen. Leku horietan beste metodo
batzuk erabili behar izan zituzten, tartean ikasle gazteei eragindako fisikoak.
zigor
Une batean edo bestean, nazioek etorkizunean opari eder izango diren oinarri sendoak ezartzen dituzte. Hebreerarekin gertatua mirari harrigarriagoa da. II. mendean desagertu zen herri hizkuntza bezala Palestinan. Juduen elite batek soilik jarraitu zuen hura erabiltzen. XIX. mende bukaeran berpiztu zuten hizkuntza hila sionistek, etorkizuneko estatu juduaren hizkuntza nazionala izan zedin. Estatua sortu eta hizkuntza loratu: gaur egun 5 milioi pertsonak hitz egiten dute, biztanleen %95ek. Munduan zehar barreiaturik dauden juduelkarteetan beste 3 milioi hiztun ditu. Gurasoei ez zieten galdetu ea zein hizkuntza nahi zuten haurrentzat eskolan; ezta funtzionarioei ere, ezta medikuei ere… Une batean edo bestean, nazioek aurre egiten diote etsaiari, konturatu egiten dira menperatuak daudela, etsaia identifikatzen dute zorrotz, eta morrontza politikolinguistikoa deusezten dute, Norvegiak 1905ean egin zuen bezala. Hitzaldi batean esan zidaten: «Bai, baina Euskal Herria ez da Norvegia». Ez, baina, Norvegia izan zen Euskal Herria, egon zen egoera berean; historia paraleloagorik ez dago aurkitzerik. 4,5 milioi dira norvegiarrak, gu 3 milioi, sexuarekiko gure alferkeria milenarioaren erruz. Lau mendez egon zen, 1814ra arte, Danimarkaren mende. Ondoren Suediarekin
egindako hitzarmenak 1905 arte iraun zuen. Wikipedian hitzokin kontatzen da une erabakigarria: «Independentzia nazionala lortzeko presioa goraka zihoan heinean, hala hedatu zen hizkuntza norvegiarrean oinarritutako tradizio literario bat sortzeko deseoa, betiere danieraren aurka». Horra hiru hitz klabe: presioa, deseoa, eta aurka; ez elkarlanean, kultur aniztasunaren mesedetan, ez hizkuntzen bizkidetasunaren aldarrian, ez: danierari aurre eginez norvegiera indartuz, hedatuz eta ezarriz baizik. Gaur egun norvegiera da hizkuntza ofiziala; mintzo diren beste batzuk dira laponiera eta suomiera. Daniera desagertu zen. Duela mende bat gu bezala zegoen herriak hartu digu abantaila ederra! Guri ere heldu zaigu historiaren ordua. Eta zertan gabiltza? Agortua dagoen estatutu batean zintzilikatuz gure azken itxaropenen piltzarrak. 30 urteotan demostratua geratu da, zalantzarik gabe, gobernu autonomiko bat ez dela gauza euskararen biziraupena ziurtatzeko. Hau ez da iritzi politiko bat, ez da balantze ideologiko bat; baieztapen enpirikoa baizik. Eta gehiago esango dut: sistema autonomikoa da hizkuntza espainolak hegemoniko izaten jarrai dezan Espainiako estatuak bere neurrira sortu, sostengatu eta zaindu duen sukurtsala, askorentzat erromantikoa izan litekeena, Jose Antonio Agirreren oihartzunak lekarzkeelako, baina zinez gupidagabea dena euskal hiztunon eskubideak suntsitzeko orduan. Erradikala naizela esaten didate batzuek, eta hala uste dute askok. Baina niri erradikala hemen gertatu dena iruditzen zait: bostehun urtez saiatu dira hizkuntza hau desagerrarazten. Halan-holan eutsi diegu kolpeei, eta orain etsaiari laguntza eske gabiltza hark suntsitu nahi izan duen hizkuntza salbatzeko; eta haren onespena
behar dugu gure hizkuntza-politikak martxan jartzeko; eta gustuko ez baditu beto eskubidea du; eta beto eskubide hori bete egiten da, derrigorrezkoa da, inposatua da. Egoera horren aurrean nik esaten ditudan gauzak gutxienekoak behar lukete, minimoak, abiapuntu huts: hortik gora mintzatu behar luke herri honen ahots kolektiboak historian bere lekua defendatzeko orduan. Baina inozotasun erradikalak bizi gaitu; eta beldurrak; eta konplexuak; eta oharkabe kolonizatuak dauden milaka garunen konplazentziak. Hemen bide luzea egin du euskara ez dela inposatu behar dion ideia txepel horrek, etsaiak sartu duena, noski, gure garunetan, eta geroztik kendu ezinik gabiltzana. Hizkuntza bat bere lurraldean hedatzea inoiz ez da inposizioa izango; inposizioa litzateke guk Madrilen euskara zabaldu nahi bagenu derrigor, legez eta isunez. Hizkuntza bat, bere lurraldean, ezarri egiten da, hedatu. Inposizioa lurralde-kanpotasunari dago lotua; inposizioa arrotzek burutu dute gugan, ez guk haiengan. Hala iritsi gara dilema latz baten aurrera: zer nahi dut, borondatezko politika baten ondoren euskara desagertzea, ala derrigorrezko politiken ondorioz euskara bizirik mantentzea? Horri erantzuna ematea ezinbestekoa izango zaigu; eta ez zaigu denbora asko geratzen. Trena gure aurrean pasatzen ari da. Pako Aristi
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Seaska, hitzarmenik gabe, haserre gorrian
Berria 2012/07/03
Irailerako irakasleen adjudikazioa airean da, Seaska eta Frantziaren arteko hiru urteko hitzarmena amaituta Negoziazio luzeen ondoren, Seaska eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa ez dira ados jarri, eta, ondorioz, kolokan da ikastoletako eskola sartzea. Izan ere, amaitua da irakasleak esleitzeko hiru urteko hitzarmena, eta, berritu ezean, ikastolen eskola sartzea haserre gorrian eginen da. Horrela jakinarazi zuten Seaskako Ikastolen Kontseilua osatzen duten 29 ikastolek, joan den larunbatean egin zuten biltzar nagusiaren ondotik.
Ekainean amaitu da Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta Seaskak adostu zuten hiru urteko hitzar mena. EEP Euskararen Erakunde Publikoaren bitartekaritzaren bidez, bi aldeek hamar bat bilkura egin dituztela jakinarazi du Ikastolen Kontseiluak. Funtsean, egitura hori da hiru eragileek lortu akordioari onespena ematen diona. Azken hilabete eta egunotan Seaska, Frantziako
Hezkuntza eta EEP hitzarmen berria lortzeko lanetan aritu dira. Hamar bilkura baino gehiago egin dituzte eragileek. «Indarrean egon den azken hitzarmenaren bilduma adostu ondoren, eta EEPren bitartekaritzarekin hitzarmen berriaren artikuluak hitzez hitz elkarrekin idatzi ondoren, akordioa berehala lortuko zela zirudien», erran du Ikastolen Kontseiluak. Alta, azken orduan eta neholako arrazoirik eman gabe, Akademia ikuskariak gibelera egin duela eta bertze proposamen bat egin duela azaldu du Seaskak. Azken hilabeteotan pazientzia handiz landutako hitzarmena paper errea bihurtzea leporatu diote ikastolek Akademia Ikuskaritzari. Gaur egun ez dago hitzarmenik indarrean, eta Seaskak ez du jaso Frantziako Hezkundearen oharrik, heldu den eskola sartzean ukanen duen irakasle kopurua argitzeko. Seaskak segurtasunik gabeko egoeraren arduradun egin ditu Akademia Ikuskaritzako arduradunak. Harridura eta kezka «Azken urteetan, partaide anitzen artean elkarrizketa baikorrak bideratu ondoren, Ikastolen Kontseilua harriturik da jokamolde aldaketa horren ondorioz, eta gure kezka sakona jakinarazi nahi dugu», erran du
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Ikastolen Kontseiluak. Seaskak gogorarazi du iaz ere arazoak izan zirela eta, Akademia Ikuskaritzak bere hitza jan ondoren, Baionako karriketan 3.000 lagunetik gora bildu zituen manifestazioa egin behar izan zuela larrialdiak bultzaturik. Indar erakustaldi haren ondorioz, 2011-2012 ikasturterako irakasle postuak bermatzea lortu zela nabarmendu du Seaskak.
Azken bost urteotan, Ikastolen Kontseiluak Seaskako Batzorde Eragilearen gain utzi du hitzarmena osatzeko ardura, elkarrizketari lehentasuna emanez. Akademia Ikuskaritzak bertze garai batzuetako indar harreman jarrerak eragin ditzakeela uste du, solasaren ordez manifestazio, okupazio eta ekintzak baliatuz. Ikastolen Kontseiluak eskaera egin die EEPko arduradunei eta Ipar Euskal Herriko diputatuei «Seaska eta Akademia Ikuskaritzaren arteko harremanen usteltzea» geldi dadin, eta «Frantziako Hezkuntzak dagokion eginkizunari erantzun diezaion, 2012-2013 eskola sartzea denentzat baldintza hoberenetan iragan dadin».
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Hitzarmena urrian sinatuko dela dio Paueko Akademiak
Berria 2012/07/04
Frantziako presidente eta gobernu aldaketek atzerapena inposatu dutela erran du Akademia ikuskariak, eta Seaskari lasaitasuna eskatu. Iraileko eskola sartzean Seaskak 8,25 irakasle gehiago ukanen dituela azaldu du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren eta Seaskaren arteko hitzarmena heldu den urrian edo, beranduenez, heldu den azaroan izenpetuko dutela jakinarazi du Philippe Coutureaud-ek, Paueko Akademia ikuskariak, Seaskako Ikastolen Kontseiluaren haserreari erantzunez. Azken horren arrangura ez duela ulertzen adierazi du Coutureaudek, eta nabarmendu amaiturik badago ere indarrean dagoela oraindik Frantziako Hezkuntzaren eta Seaskaren arteko hitzarmen esparrua. Seaska kontratupeko hezkuntza sistema dela erran du Couturaudek, eta, irakasleen k on tr ataz i o a a r a u t zek o h it z ar m en a k a t z e r a p e n a h a r t u b a d u , Fr a n t z i a k o hauteskundeek eragin duten aldaketen ondorioa baino ez dela izan.
Couturaudek gogorarazi du gober nu aldaketaren ondorioz Hezkuntza ministroa berria dela. Ministro berriak bere eginkizunak hartu behar ditu, eta horretarako denbora behar du, haren iritziz. Urduritasuna baztertzeko eskatu dio Seaskari, eta orain arteko elkarlanaren emaitzak goraipatu. Adierazi du ondoko hitzarmena, duela hiru urtekoa bezala, Bordeleko errektoretzak, Seaskak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak izenpetuko dutela . Tentsio egoerarik ez dagoela gaineratu du Couturaudek, eta azaldu du heldu den eskola sartzean Seaskak 8,25 irakasle gehiago ukanen dituela, lehen mailako garapena bermatzeko. Hiru urteko hitzarmenean, Seaskari 11 irakasle eman dizkiotela gogorarazi du. «Iraileko eskola sartzean abantzu, hiru urteko hitzarmenean bezainbat irakasle postu emanen dizkiogu Seaskari». Hitzar mena indargabeturik balitz eta euskararen aldeko borondate argirik ez balego, horrelako esleipenik ez lukeela eginen gaineratu du. Agenda politikoak bultzaturik, hitzarmena ez da burutu behar zen epean, uztailaren 1ean bukatu baita. Alta, negoziazioak bidean daudela ziurtatu du eta berretsi du emaitzak udazkenean ikusiko direla.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila «Seaskak bazekien aurten lehen mailan irakasle gehiago ukanen zituela eta badaki zenbat irakasle ukanen dituen kolegioan. Euskara laguntzeko borondaterik ez bagenu, ez genuen onartuko ekainean gai bat gehiago euskaraz egin ahal izatea, Matematika hain zuzen ere», erran du Couturadek. Egungo eskola kartan, ikastoletako geletan, eskola publiko elebidunean baino haur gutxiago daudela erran du. Ikastoletan hemeretzi haur gelako, eta eskola publikoan, 22. Frantziako Hezkuntza Ministerioak, Paueko Akademia Ikuskaritzaren bidez, hitzarmen berria izenpetzeko borondatea duela jakitea pozgarria dela erran du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak. Alta, Akademia ikuskariak heldu den sartzerako iragartzen duen irakasle postuen emendatzea puzturik dagoela azaldu du. Izan ere, 1,25 irakasle joan den kurtsoan lortu zituzten, beharrei erantzuteko aukera bakarra zelako. Baionan egindako manifestazioaren ondorio izan zen. Bertze
hiru lanpostu EEPk ordaintzen zituen orain artean. Beraz, Akademiak iragartzen duen emendatzea lau irakasletan gelditzen da. Gaur egun Seaskak hamabost irakasle ordaintzen ditu, hitzarmenetik kanpo direnak. Geletako haur kopuruari buruzko adostasunik ez dago. Seaskaren arabera, ikastoletan, batez bertze, 21 haur daude gela bakoitzean. «Garapen Kontseiluko kide gisa, eta burutzen ari garen gogoetaren harira, berriz ere frogatu da Paris Euskal Herritik urruti dagoela; hemen erabaki behar da zenbat irakasle behar dituen Ipar Euskal Herriak». Indoren iritziz, Euskal Herriko hezkuntza sistema ezin da Paristik antolatu. Publikoan, bi irakasle gehiago Akademiak erabaki du, bertzalde, hezkuntza publikoan lau irakasle postu erdi gehiago izanen direla Ipar Euskal Herrian. Iaz baino irakasle gutxiago izanen dira, halere.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Frantziako hezkuntza, berandu eta gibeletik Hiru urteko hitzarmena amaiturik dagoelarik negoziazioetan segitzea nahi du Frantziako Hezkuntzak. Uda tartean egoteak ez du trabarik eragiten, omen. Udazkenean eginen dituzte udaberriko lanak. Denbora eskatzen du Akademia ikuskariak, Parisko gobernua plantan ezartzeko denbora. Anartean, segurtamenik ez eta ikastolek orain arteko egoera prekarioan segitu beharko dute. Parisen egindako kontuek sekula ez dute ikastolen beharra asetzen. Bide horretatik, orain arteko sisteman, euskararen garapena, hezkuntza arloan ere, taloen salmentan oinarritzen da, hitzarmenetan bezainbat. Parisko gobernu berria eta presidente berria plantan ezarri baino lehen, gogoeta sakona abiatu zen Ipar Euskal Herrian. Berrikitan aurkeztu dute horren emaitza Paxkal Indo Seaskako lehendakariak eta Max Brisson EEPko presidente ohiak. Euskararen geroa lurralde elkargo baten sorrerari datxekio, haien iritziz. Frantziako Hezkuntzak irakasle postuak adjudikatzeko eskumenei uko egin eta bertako eragileekin batera osatu batzorde batek hartu beharko luke erabakia. Gurasoen eskaeran oinarritzen den sistema baztertu eta eskaintza orokortzea hobesten dute. Lurralde elkargoaren sorrerarekin batera, euskarari «koofizialtasun» estatusa emango liokete euskarari. Garapen kontseiluaren gogoetak argi erakutsi ditu EEPren mugak. EEPko presidente ohiak kargua utzi bezain laster ohar hori egitea bada marka. Marka den bezala ez jakitea oraindik EEPko presidente Frantxua Maitiak gogoeta hori bereganatzen duen edo ez.
Iritzia 2012/07/04
Onartzen badu, argi erakutsiko du hizkuntza politikak, eraginkorra izateko, bertze lege koadro bat behar duela, bertze egitura batzuk. EEP bera ere Frantziako erakundeek osatzen duten «elkartea» baino ez da juridikoki. Ez du erabakitzeko eskumenik, ez du finkatzen aurrekontua, ez da beharretatik abiatzen. Maitiak gogoeta hori onartzen ez badu, EEPren eta euskalgintzako gizarte eragileen arteko amildegi sakona irekiko da. Euskal Herritik beharren araberako gogoeta zabaltzen eta sakontzen delarik, Parisek denbora eskatzen du. Denbora, aldaketak egiteko goi mailan. Iraila ate-joka dator, ordea. Lau irakasle gehiago onartu beharrean hamar onartuko balitu ere, motz geldituko litzateke Akademia ikuskaria. Motz geldituko diren bezala Frantziako Parlamentuan dauden hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamenak. Frantziak ulertu behar du, Euskal Herriari eta euskarari dagokionez, ezin dela bizi Kanaria uharteetako tenorean: beti berandu eta gizartearen nahi eta beharren gibeletik. Ez da Seaska larrialdi deiadarra egiten duen herri mugimendu bakarra. Borondatea irakurtzeko bi era d a u d e : a z k e n h a m a rk a d a l u z e e t a n , euskararen aldeko lan eskerga egin duten her ri mugimenduena, eta Parisek erakutsitakoa. Ordularia tenorean jarri behar dela ulertu behar du Hollandek. Aitor Renteria
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Nafarroako Museoan eta Baluarten euskaraz Administrazioan Euskaraz taldeak bere poztasuna adierazi nahi du Nafarroako Museo eta Baluarteren inguruan Nafarroako Parlamentuak hartutako akordioengatik. Parlamentuak Gobernua premiatu du gaztelaniarekin batera euskara erabil dezan Nafarroako Museoaren testu idatzietan, eta kontuan har ditzala neurri, kontraste eta zabalera baldintzak, euskarazko testuaren ikusmena bermatze aldera. Era berean, Nafarroako Parlamentuak Gobernua eta Baluarte Fundazioa premiatu ditu lau ataletan: -Euskararen presentziari eta garapenari dagokienez, aurrerapausoak eman ditzaten eraikinaren barneko errotulazioan eta inprimakietan, euskara eguneroko tresna izan dadin, eta ez salbuespena. -Aurrerapausoak eman ditzaten euskararen ahozko erabileran, Biltzar Jauregiko informazio guneetan jendeari arreta zuzena nahiz telefono bidezkoa ematean, bai eta txarteldegietan, bisita gidatuetan eta auditoriumeko megafonia bidezko informazioa ematean ere. -Aurrerapausoak eman ditzaten BaluarteBiltzar jauregi eta auditoriumeko p ro g r a m a z i o e t a n e u s k a r a r e n k u l t u r adierazpideak sartzeari dagokionez. -Aurrera egin dezaten Baluarte Fundazioari bilera eta kongresuetarako aretoak erabiltzea eskatu duten entitateei aldibereko itzulpena, testuen itzulpena eta elebitasunerako bestelako erraztasun batzuk eskaintzeari
Iritzia 2012/07/04
dagokionez, baldin eta halakorik eskatzen badute. Orain pilota Gobernuaren teilatuan dago. Ea logika demokratikoa nagusitzen den. Angel Maria Lakuntza (Iruñea)
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Iruñeko Udaleko osoko bilkuraren erabakia bete gabe jarraitzen du UPNk
Gara 2012/07/04
Txarteletan euskara eta gaztelania garrantzi berarekin erabili behar direla erabaki zuten alderdiek martxoan
Martxoaren 16ko Iruñeko Udaleko osoko bilkurak erabaki argia hartu zuen: kaleko seinaleetan euskarak eta gaztelaniak garrantzi berarekin agertu behar dute. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztutako propoasema PSNk ere babestu zuen. Iruñeko Udalak, ordea, osoko bilkuraren erabakiari entzungor egind io. Bizikletentzako aparkaleku batean txartela jarri du, bideokamerek grabatutako lekua dela adierazteko, eta gaztelaniazko idatziak euskarazkoak baino leku nabarmenagoa du. Arrotxapea auzoan, berriz, Inguruman (sic) idatzi dute Ingurumen Heziketaren Museoan. Administrazioan Euskaraz taldeak zuzentzeko eskatu dio udalari, baina hark uko egin dio.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskaraz aritzen diren sortzaileek «autoantolatzea» erabaki dute
Berria 2012/07/04
Azaroaren 24an erabakiko dute eraketarako sortuko den guneak zer forma hartuko duen: kooperatiba, elkartea, fundazioa... Euskaraz lan egiten duten sortzaileek «eratu» egin behar dutela eta, premiazkoa denez, «autoantolatu» egingo direla erabaki zuten atzo Sortzaileen Topaketetako parte hartzaileek, Azpeitiko San Agustin kulturgunean, elkarraldia amaitu eta ondorioak ateratzeko egindako bilkuran. Azaroaren 24an, larunbatarekin, egun osoko bilkura egingo dute, euskaraz aritzen diren sortzaile guztiei irekia, erabakitzeko horretarako dauden aukera guztien artean zein den egokiena: kooperatiba, fundazioa, kultur elkartea, iritzi taldea… Bilkura horretan finkatuko dira sortuko den gune berriak izango dituen helburu nagusiak ere. Azaroan sortuko den guneak izan beharko lituzkeen helburuei buruzko hainbat ideia agertu dira herenegun eta atzo Sortzaileon To p a k e t e t a n , G o t z o n B a r a n d i a r a n Ahotseneako eta topaketen antolakuntzako kideak azaldu duenez. «Topaketetan atera dugun ondorioetako bat da kultur sistema osatzen dugun eragile guztion arteko sinergia ez dela behar bezala landu», azaldu du Barandiaranek. Transmisioaren garrantzia da topaketetan argi azaleratu den beste kontu bat. «Uste dugu transmisioaz arduratzea nahitaezkoa dela gure lanak ikusgarriak izan daitezen eta guk nahi dugun bezala zabal daitezen, kultura
berriro ere jendartean ongizate legez ulertua izan dadin lortzeko». Transmisioarekin oso lotuta dauden bi esparru ere aipatu dira, oso aintzat hartu beharrezkotzat jotzen direnak: hezkuntza eta komunikabideak.
Azaroko bilerarako lanak Azaroan sortuko den guneak izango dituen helburuen artean horiek izango dira — aurreko egunetan Azpeitian planteatutakoak —, gero beste batzuk gehitu ahal izango bazaizkie ere. Topaketetan parte hartu duten 30 inguru lagunetatik irtendako sei laguneko batzorde batek azaroko mintegia prestatzeko lanak egingo ditu hurrengo hilabeteetan. «Gure asmoa da eratzeko aukerak lantzea eta horren araberako proposamenak egitea», azaldu du Barandiaranek. «Ahal izanez gero,
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila nahiko genuke sortzaileei azaroaren 24ko bilkura baino hilabete lehenago helarazi horren inguruan bildutako informazioa, bilkurara joaten direnak aldez aurretik gogoeta egiteko aukera izan dezaten». Aurretik, Azpeitian egindako topaketetako lan taldeetan eta osoko bilkuretan jasotakoa txosten batean biltzeko asmoa dute
antolatzaileek. Topaketek emandakoarekin «oso gustura» daude antolatzaileak. «Autoantolatzea erabaki dugu, eta baita helburu garbi batzuk finkatu ere. Oso pauso handia da. Ez gara jende asko bildu, kontuan edukita zenbat sortzaile garen, baina argi daukagu aurrerago honetara jende asko bilduko dela, gero eta gehiago».
Egileak hedabideetan: bada zer hobeturik Sortzaileen eta hedabideen arteko harremanak alde askotatik kritikatu dituzte Koldo Almandoz, Irati Jimenez eta Inguma Martinezek: erdal hedabideen kolonialismoa eta euskaldunen zorroztasun falta, kuadrilletan banatuta jokatzeko joera, albisteen interes falta… Sortzaileen eta hedabideen arteko harremanez aritu ziren Koldo Almandoz zinemagilea, Irati Jimenez idazlea eta Inguma Martinez telebistako kazetaria herenegun, Azpeitiko Jubilatuen Elkarteko aretoan, Askarako ekimenak Sortzaileon I. Topaketen barruan antolatutako Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? mahai inguruan. Euskal Herriko erdarazko hedabideetan «ikuspegi kolonizatzaile batetik» begiratzen zaio euskal kulturari, Almandozen ustez, txoko batean baztertuta eta gutxieneko batzuetara mugatuta, erdarazko kultura —«kolonoena»— baino balio gutxiagokotzat jota. Euskarazko hedabideetan, berriz, «euskaraz egindakoak izate hutsagatik» oihartzun handia ematen zaie lan askori, kalitatea edo benetako balioa aintzat hartu gabe. «Deserosoa» egiten zaio hori Almandozi, eta uste du «kritika falta» uzten duela agerian, «galbahea ez dela behar bezain fina». Sorkuntzak «hedabideekiko mendekotasun handiegia» duela uste du Almandozek. «Askotan ematen du sortzaileek egiten dituztela gauzak hedabideetan ateratzeko». Erdarazko hedabideetan euskarazko sorkuntza «kuota batzuen arabera» agertzen dela uste du Jimenezek, eta kuota horiek neurri handi batean «Madrildik» datozela erabakita. Alturan eta sakonean —abangoardismoan eta sakontasunean—ez du beste kulturen inbidiarik euskal kulturak, Jimenezen ustez, baina «zabalean» egiten du huts. Euskal kulturak «industria kultural sendoa» behar duela uste du, eta aldarrikapen hori «lotsarik gabe» egin behar dela. Horretaz gain, «sinergiak» behar dira, eta horretarako «kuadrilletan» batu eta horren arabera jokatzeko joera gainditzea komeni da. Euskal kultura hedabideetan, kasurik gehienetan, «modu aspergarrian» agertzen da, Martinezen ustez. Albiste positiboak dira kultura arloko gehienak —erakundeen arteko tirabirak izan ezik—, eta asko, salmenta prozesu bati lotuak, publizitate kutsukoak. Funtsean, horrek agerian uzten du «kultura sistema bizi baten falta». «Eguneroko agendatik ihes egin» eta «beste ikuspuntu bat» jorratzea komeni da, Martinezen ustez. Horretarako, beharrezkoa da sortzaileak hedabidea etsai gisa ez hartzea, eta kazetariari askatasuna ematea, arlo horretan berak baino gehiago dakiela aitortuz. Hedabideek, berriz, argi izan behar dute ez dutela beren lana sortzaileen gustuko izateko egiten, hartzaileen gustuko izateko baizik.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Hizkuntza politikan aro berri bat abiatu behar dela erran du Euskal Konfederazioak
Berria 2012/07/05
Lehentasunezko bi xede nabarmendu ditu ofizialtasunaren bidean: lurralde elkargoa sortzea eta eurokarta berrestea H i z k u n t z a p o l i t i k a re n b i g a r re n a ro a (Hizkuntza Politika 2.0) abian ezarri behar dela erran du Euskal Konfederazioak, euskararen geroa bermatzeko. Nabarmendu du aro berri horrek eskatzen dituen egiturak eskumenez eta beharrezko baliabidez hornitu beharko direla. Ildo horretatik, Euskal Konfederazioak galdegin du Ipar Euskal Herriak esperimentaziorako eskumena ukan dezan. Euskalgintzako herri mugimenduek aitzineko astean egin zuten biltzar nagusia, joan den urteko jarduna onartzeko eta datorren urteko erronka nagusiak finkatzeko. Martxoko Deiadarraren ondotik, urte askotako borrokaren ondorioz, gizarte zibilak eta politikoak, osotasunean, euskararen ofizialtasunaren aldarria bere egin dutela a d i e r a z i d u E u s k a l Ko n f e d e r a z i o a k . «Euskalgintzako eragileei dagokigu orain aro berri horren urratsak beteko direla hurbiletik zaintzea». Euskal Konfederazioak lehentasunezko bi elementu nabarmendu ditu ofizialtasunaren bidean: batetik, Ipar Euskal Herriko lurralde elkargoaren sorrera, eta, bestetik, François Hollande Frantziako presidenteak hauteskunde kanpainan agindu zuen bezala, Europako hizkuntza gutxituen ituna ber restea. Konfedearzioak zehaztu du hautetsi eta ordezkari guziek bat egin dutela lurralde
elkargoak hartu beharreko lehen eskumena hizkuntzarena dela. Beraz, noiz gauzatuko den zain egon gabe, hizkuntza politikaren aro berria abian ezartzeko eskatu du. E u ro p a k o h i z k u n t z a g u t x i t u e n i t u n a berresteari dagokionez, Frantziak hautatu 39 artikuluen berrespena baino urrunago joan behar dela erran du. «Eurokarta berresteko konstituzio aldaketa eginen denez, une hori baliatu behar dugu 39 artikulutik haratagoko bidea egin dadin, neurri eraginkorrak har daitezen». Gisa berean, azken urteetan aurkeztu diren lege proposamenak osatu eta senatuan eta legebiltzarrean bozkatzeko tenorea dela uste du Euskal Konfederazioak.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Frantziak ez ditu berehala onartuko ildo horiek. Horregatik, euskararen normalizaziorako bidean, gizarte zibilean eta politikoan hizkuntzari buruz egin dituzten lanek logika aldaketa dakartela ziurtatu du konfederazioak. Norabide horretan, hizkuntza politikak urrats ausarta egin behar duela aldarrikatu du, gaur egun borondatean oinarritzen den eskaeraren politikatik eskaintza zabalerako urratsa eginez. Alegia, euskararen eta euskarazko irakaskuntza orokortzeko bidean, botere publikoek izan behar dute eskualde eta herri guztietan eskaintza bermatu behar dutenak, eskaria sustatzeko. Euskararen aldeko hizkuntza politika «transbertsalak»
plantan ezartzeko eskatu die botere publikoei, hizkuntzaren beharrak kontuan hartuz, tokian tokiko eskaerei aitzina hartuz eta presiopean ihardetsi beharra ekidinez. Itoaldirako baliabideak Hizkuntza politika gauzatzeko eragile nagusiak herri mugimenduko partaideak direla uste du Euskal Konfederazioak. Alta, euskalgintzako eragile nagusiek une ekonomiko larriak pairatzen dituzte, et ahori onartezina dela er ran du. «Euskalgintza inoiz baino indartsuago ageri da, baina arnasarik gabe utzi nahi dute». Euskal Konfederazioko kideen artean inkesta bat egin dute eta,
berreuskalduntzearen ardurari behar bezala erantzun ahal izateko eta lana duintasunez egin ahal izateko, gaur egun botere publikoengandik jasotzen duten diru laguntza biderkatu egin beharko litzatekeela ziurtatu dute. Botere publikoek Ipar Euskal Herriko hizkuntza politika adibide gisa aipatzen dute Frantzian, baina, aldi berean, Korsikan edo Bretainian hizkuntza politikara bideratzen den dirua baino anitzez gutxiago jasotzen du.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
«Funtsezkoa da elkarlana euskara berreskuratzeko» Hizkuntza politika berria plantan ezarri ahal izateko, urratsak egin behar ditu Frantziak, eta Ipar Euskal Herriak bere egitura behar du euskararen normalizaziorako bidea bermatzeko, Sebastian Castet Euskal Konfederazioko kidearen erranetan. Hizkuntza politika berria eta indartsua obratzeko garaia dela diozue. Zergatik? Borondate onaren gainean bakarrik eraikitako hizkuntza politikak mugak ditu. EEPk du hizkuntza politika garatzeko ardura, baina agerian dira bere mugak lege zein aurrekontu mailan. Bi norabideetan aldaketak behar dira.
Iritzia 2012/07/05
berrestea. Hizkuntza politika eraginkorra plantan ezartzeko lege babesa behar da, eta Frantziak ez du horrelakorik bermatzen. Frantziak hastapenean onartu zituen 39 neurriak biziki apalak dira. Alta, sarreran aitortzen da ofizialki euskara bezalako hizkuntzak erabiltzen ahal direla eremu publikoan. Hollandek urratsak egin beharko ditu. Parlamentuan dauden lege proposamenak onartu beharko dituzte. Legeak lagundu behar du, ez oztopo gehiago sortu. Gauzak mugitu arte Frantzian, badugu zer egin.
Lurralde elkargoa sortzea eta Europako hizkuntza gutxituen ituna izenpetzea funtsezko urratsak direla diozue. Zer ekarriko du horrek ? Hamarkada luzeotan euskalgintzako herri mugimenduek aldarrikatu dute euskararen ofizialtasuna. Deiadar manifestazioan 7.000 lagun bildu ziren ofizialtasuna eskatzeko. Garapen Kontseiluak ere lurralde elkargoaren beharra azpimarratu du. Bere proposamenen barnean agertzen da euskarak hizkuntza koofiziala izan behar duela bere eremuan. Max Brisson EEPko presidente ohiak dio, orain, euskarak koofiziala izan behar duela Iparraldean. Lehen ez zuen hori erraten. Sekula ez da hain urruti joan. Azken aholku batzordean, Frantxua Maitia EEPko presidenteak aitortu zuen euskara ofiziala izanez gero administrazioaren eginbeharrak finkatuko zituela. Pozten gara, politikoengandik ere horrelako hitzak entzunik. Baina ofizialtasunaren bidean urratsak daude, hala nola lurralde elkargoa sortzea eta Europako hizkuntza gutxituen agiria
Euskalgintzako herri mugimenduak itorik daude ekonomikoki...
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskara berreskuratu nahi badugu, funtsezkoa da erabakitzaile politikoen eta herri mugimenduen elkarlana. Egin dugun barne inkestan ageri da herri mugimenduek diru laguntza gehiago behar dutela. Eraginkorrak izateko handitzen gara, baina parean ez dago laguntzeko borondaterik.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskara sustatzeko itun bat egin dute Gasteiz eta Iruñeko gobernuek
Berria 2012/07/06
Lehentasunezko bi xede nabarmendu ditu ofizialtasunaren bidean: lurralde elkargoa sortzea eta eurokarta berrestea «Euskadik eta Nafarroak elkarrekin lan egin ezean, euskara eta haren normalizazioa izango dira kaltetutakoak». Iruñean esan zituen atzo hitzok Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria zuen alboan. Biak argazki bakarrean. 2009an sinatu zuten Eusko Jaurlaritzako eta N a f a r ro a k o G o b e r n u k o o r d e z k a r i e k Elkarlanerako Protokolo Orokorra, eta euskara sustatzeko ituna sinatzeko elkartu ziren atzo Urgell eta Iribas. «Bikoizketak saihestu eta gastuak murriztea» da hitzarmenaren funtsa, Nafarroako Gobernuaren hitzetan; Urgellen arabera, «egun historikoa» izan zen atzokoa. «Gaizki-ulertu eta errezelo handiak izan dira urteetan, baina gainditu egin ditugu orain, bi gobernuek elkarren erakundeekiko eta erabaki autonomiarekiko errespetua dugulako, eta, hala ere, elkarrekin lan egin behar dugulako».
Sakonean, elkarren lana onartu eta partekatzea da bi erakundeek adostutako hitzarmenaren funtsa. Batek egindakoa besteak egin behar ez izatea, alegia. Euskara maila ebaluatzeko azterketak baliokidetzat joko dituzte, adibidez, erdaraz sortutako legeen itzulpen lanak partekatuko dituzte, eta elkarbanatu egingo dituzte mapa soziolinguistikoak osatzeko lortutako datuak. Dirua aurreztea da asmoa, baina «herritarren bizimodua errazteko» ere balioko dute konpromiso horiek, Iribasen hitzetan. Bederatzi alor hartzen ditu kontuan hitzarmenak, guztira: helduen irakaskuntza, hizkuntz maila zehazteko azterketak, euskararen egoerari buruzko azterketak, legeen itzulpenak, terminologia, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, itzulitako dokumentuen memoria bankua, euskararen nazioarteko hedapena eta hizkuntzaren kultur sustapena. «Eduki handiko hitzarmena» dela zehaztu du Urgellek. Baina, hala ere, sinatutakoaren mamia bezainbeste, ituna sinatzeko bat egin izana nabarmendu dute bi ordezkariek. Akordioaren bultzatzaileak «bi gobernu konstituzionalista» direla gogorarazi du Iribasek, esaterako. «Funtsezkoa da hori», zehaztu du. Ez da alferrikako aipamena. Bi ordezkariek aipatu dute euskara bultzatzeko elkarlanean aritzeko premia, baina behin baino gehiagotan nabarmendu dute lan hori egiteko Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren errealitate
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila instituzionalak bereiztearen beharra ere. Eta sinatutako testuan ere ageri da kezka hori. Helduentzako irakaskuntzaren kasuan, adibidez. Eduki eta materialak elkarrekin garatu eta zabaltzeko konpromisoa hartu dute bi gobernuek, baina zehaztapena ere gehitu dute: «Argi utziz Nafarroa eta EAE bi erakunde politiko, instituzional eta administratibo ezberdin direla». Eta baldintza bera jarri dute ikerketa soziolinguistikoen alorrean ere. Bildutako informazioa trukatuko dute bi gobernuek, eta elkarrekin arituko dira lanean, baina, itunean zehazten denez, erakunde bakoitzak bere administrazio publiko propioa duela «argi eta garbi» ezarriko da ikerketa lan horien emaitzetan.
Iribasen arabera, oso hitzarmen garrantzitsua da euskararen sustapenari buruzkoa: «Kultur ondare hori zaindu eta sustatzea da gure egitekoa». Berriz ere elkarrekiko errespetuaren beharra aipatu du gero. «Erakunde ezberdinak dira gureak, baina gauza asko ditugu elkarrekin. Lotura kultural argiak ditugu, eta bi lurraldeak gara Espainiaren eta Europako Batasunaren parte. Orain elkarlana bideratu nahi dugu herritarren mesedetan». Ekonomiaren menpe Itunaren garapenari buruzko zehaztapen handirik ez dago, ordea. Hitzarmenaren jarraipena alde biko batzorde misto batek egingo duela zehaztu arren, oraingoz ez dute jakinarazi adostutako asmoak betetzeko epe zehatzik. Eta hitzartutako
Ituna puntuz puntu 1. Helduen irakaskuntza. Helduei euskara irakasteko curriculuma eta materialak elkarrekin egingo dituzte. Hori bai, nabarmendu dute argi utziko dutela «bi egitura politiko diferente» direla EAE eta Nafarroa. Langile publikoak euskalduntzen ere elkarlanean arituko dira. 2. Azterketak. Hizkuntz maila ebaluatzeko probak elkarrekin diseinatuko dituzte, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarrituta, eta bi erakundeek onartuko dituzte besteak emandako ziurtagiriak. 3. Ikerketak eta mapa soziolinguistikoak. Ikerketetako informazioa trukatuko dutela hitzartu dute, eta «ahal den neurrian» azterketak egiteko datak zehaztuko dituztela esan dute. Sinatutakoaren arabera, azterketa horien ondorioz lortutako emaitzetan «garbi» ezarriko da EAE eta Nafarroa bi erakunde ezberdin direla. 4. Itzulpenak. Espainiako eta nazioarteko legeak elkarlanean euskaratuko dituztela onartu dute bi gobernuek, eta erakunde batak eta besteak egindako itzulpenak ontzat joko dituztela. 5. Terminologia. Elkarlanean arituko dira terminologia adosteko eta horiek zabaltzeko. 6. Itzulpen memoriak. Partekatu egingo dituzte memoriak, bi gobernuetako langileek erabiltzeko. 7. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. Eskura dauden baliabideen zerrenda osatuko dutela adostu dute. Erabiltzaileei tresna horiek eskurago jartzea da helburua, baita baliabide horiek euskaraz sortu edo egokitzeko ahaleginetan bikoiztasunik ez egotea ere. 8. Nazioarteko dibulgazioa. Nazioartean euskara zabaltzeko programak egingo dituzte, eta atzerriko unibertsitateetan euskarazko irakurleak bidaltzeko asmoa ere azaldu dute. Etxepare Euskal Institutuaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Euskarabidea erakundearen arteko elkarlana ere sustatuko dute. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hartuko du bere gain lan hori. 9. Kultur sustapena. Kanpainak, materialak eta ekitaldiak elkarrekin egiteko atea zabaldu dute bi gobernuek.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
UEUk 40 urteko ibilbide oparoa ospatu du
Berria 2012/07/06
Euskalgintzan aritutako hainbat belaunalditako eragile ugari izan dira Baionan egindako urteurreneko ekitaldian UEU Udako Euskal Unibertsitateak lehen ikastaroak antolatu zituenetik 40 urte bete direlarik, urtemuga hori ospatzeko parada eman zuen UEUk atzo, orain dela 40 urte bezala, Baionako Euskal Erakustokian. Ekitaldian izan ziren euskalgintzako herri mugimenduetako zenbait eragile, agintari, euskaltzain eta hainbat hedabidetako langile. Urteetako bide luzeaz aritu ziren ekitaldian hitza hartu zuten eragileak. Berrogei urtean euskararen eta unibertsitatearen alde egindako lan eskerga gogorarazi zuen Kar mele Artetxe zuzendariak. Azaldu zuen Karlos Santamariak proposatu zuela UEU sortzea, eta xede hori 1973an gauzatu zela, Euskaltzaindiaren babesarekin. Alta, nabarmendu zuen aurtengo ospakizunak baduela gazi-gozotik: ikastaroetan parte hartzen duten irakasleen eta ikasleen kopurua egonkorra bada ere, krisi garaia argudiotzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak laguntza izenduna kendu dio aurten UEUri, eta gainerateko laguntzak murriztu. Erabaki «mingarria» izan dela aitortu dute unibertsitateko arduradunek, baina ez duela eragotzi aurtengo ikastaroak antolatzea eta ondoko urteotako lanean jartzea begirada.
Euskara hutsez Jean Haritxelhar euskaltzainburu izandakoak gogora ekarri zuen UEUko lehen ikastaroak Donibane Lohizunen (Lapurdi) egin zituztela; 90 ikasle eta hogei irakasle inguru elkartu ziren. «Guztiak euskara hutsean jarduten». Gazteriaren jakin-min hura euskaraz bideratzeko tresna izan zen UEU. Egitasmo luzea eta ibiltaria, Donibane Lohizunetik Uztaritzera eta Baionara egin baitzuen txangoa. «Katebegiz katebegi, kate luze bat osatzen ari da euskal jakintza», erran zuen Eneko Bidegain kazetari, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta UEUko kideak. Irakasle gisa, azaldu zuen hunkigarria dela ikustea etorkizuneko ikertzaileak prestatzen ari direla. Erantsi zuen euskara biziko dela
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila UEU hor dagoen bitartean eta UEUren inguruan euskaraz ikertzen eta pentsamendua sortzen dutenak badauden bitartean. Katebegiaren irudia baliatu zuen atzoko ekitaldian, Euskal Erakustokiko areto nagusian bildutako euskaltzaleei erreferentzia eginez, han baitziren UEUren ibilbidean parte hartu duten hainbat belaunalditako kideak, baita lehen urteko ekitaldian parte hartu zutenak eta unibertsitateko ikasle berriak ere.
Hitzaldiak egin bitartean, Asisko Urmeneta marrazkilariak irudia eman zion UEUren 40 urteko bideari, urteka antolatuz marrazkiak, UEUren ibilbidea irudikatu zuen karikaturak erabiliz. Ekitaldiaren iraupenak behartuta, ibilbidea 2000. urtean bukatu behar izan zuen marrazkilariak, baina bildutakoek garai haietako «bizipenak» gogoratzeko parada ukan zuten, Urmenetaren eskutik.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Egun bateko txangoa Nafarroako Parlamentuan BA al dakizue AEK-ko ikasleak zeri buruz eta zein hizkuntzatan min-tzatu ziren parlamentariekin? Euskaltegietan, lagun asko, han eta hemen, euskara ikasten ari dira; Gobernuaren asmoa euskaltegiei arnasa ukatzea den arren. Argi dugu gure aberastasuna herritarrak direla, eta gainera, haiek dute giltza. Gainera, ondorio argia atera dugu: herritarrek egiten dute, Nafarroako agintariek egin ez duten bitartean. AEK-ko euskaltegietan ari diren ikasle batzuekin Parlamentura jo genuen honetaz eta, oro har, helduen euskalduntzeaz hitz egitera. Horretarako hitzordu bana lotu genuen bertan ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Nafar guztion etxera iritsi eta identifikazio unea genuen, sarreran zain zeuden Foruzain atseginekin. Gaztelaniazko harrera txukuna izan genuen. Euskara berezkoa eta "ofiziala" bai, baina zure etxean, Nafar roako Parlamentuan ez. Ikasgai bikaina jaso zuten ikasleek. Euskaraz bizi nahi duen jendeak Parlamentuan ezin egitea. Zoragarria iruditu zitzaigun euskaltegietan euskara ikasten ari diren ikasle horiek euskaraz egitea aurrean zuten parlamentariekin. Biziki hunkigarria izan zen erakutsitako gaitasuna eta adorea. Haien eguneroko egoeratik atera eta halako bilera ofizialetan jardutea bera eskertzekoa da. Gainera, aukera izan zuten guztiekin euskaraz egin izana zirraragarria izan zen. Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da NaBai eta
Iritzia 2012/07/05
Bildurekin baino ez zutela euskaraz egin. G ai n o n tzek o ek i n , ald i z , gaztelaniaz egin behar izan zuten. Beste alderdi horiei dagokienez, Nafarroako jendartea ordezkatzen duen parlamentariekin elkartu eta bere kabuz euskara ikasi duen pertsona bi hizkuntzak ezagutzen dituen bakarra izatea oso esanguratsua da. Herritarrek bai, beste behin. Vascuenceren legearekikoak. Parlamentuan ikasleek utzitako testigantzen bidez agerian geratu ziren arauak dituen hutsuneak. Lehenik eta behin, haiek dira eskolak euskaldundu ez dituenak. Nafarroan, belaunaldi berriak euskaldunduko dituen plangintza ezinbestekoa da. Hori eman bitartean, legeak bultza-tzen ez duen Helduen Euskaldun-tzea ere hor dugu. Mayuk esan zuen moduan, euskaltegiek aukera ematen digute euskara ikasi nahi dugunoi. Herritarrek eta euskaltegiek bai, legeak ez. Horrez gain, Ignaziok Seminario garaian euskara ikasten hasi zela aipatu zuen. Bertan "Vascuenceren Legea" izanen zenaren ezagugarri bat jada ezagutu zuen. Eremu euskadunekoak ez zirenak euskara ikastetik baztertu zituzten. Euskaraz bizi nahia. Euskara ikasteaz gain, euskaraz egiteko gogoa adierazi zieten parlamentariei. Lagunekin, seme-alabekin, bilobekin eta abar luze batekin orain arte izan ez duten euskarazko harremana lortzen ari direla harro-harro adierazi zieten. Bizitzeko
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila modu berri bat garatzen ari direla gaineratu zuten. Egun hartan, parlamentariekin argi islatu zen haiei ere dagokiela euskaraz bizitzeko hautua harrotasunez ematea eta eredugarriak izatea. Euskararen balioa. Ignazioak berak esan zien eskolan ikasitako frantsesa baino, euskara jakiteak askoz gehiago lagunduko ziola bere lan garapenean. Andreak, gainera, aitortu zion, euskarari esker, espero ez bazuen ere, lana topatu duela. Azkenik, Osasunbidean ari den Martak esan zien ezinbestekoa iruditzen zaiola euskaldunei euskaraz zuzendu ahal izatea. Bera erizaina da eta testuinguru horretan jendea urduri eta deseroso egon ohi da eta beraz, herritarra, nahi duen hizkuntzan, ezin aritzea oso gogorra iruditzen zaio. Herritarrek bai, Gobernuak ez. Tomas, Andrea, Marta, Mayu, Ignazio eta g a i n o n t ze k o i k a s l e e n a h a l e g i n a o s o adierazgarria da. Euskara ikasteko dauden oztopoen gainetik, maila polita lortzen ari dira eta familian, kuadrilan, lantokian, baita Parlamentuan ere, euskaraz bizitzeko gogoa adierazten ari dira. Txanponaren beste aldean, agintarien ezina eta kontrako jarrera dugu. Hor, herritarrek ematen dituzten urratsen antzera, aldekotasuna adierazten duten alderdi parlamentarien aldetik zer egin izan badute. Ezinbestekoa iruditzen zaigu jada euskara haien eguneroko jardunaren hizkuntzatzat hartu dutenak txalotzea. E u s k a l d u n t ze p roze s u a n , b i b i d e t i k bultzatzeko proposatzen dizuegu. Alde batetik, helduen arloari izaera estrategikoa ematea, plangintza sendo bat eta aski inbertsioak eskatuz eta, beste aldetik, euskaraz bizitzeko eredugarriak izatea: egunero euskaraz funtzionatzea, sentsibilizatzea eta euskara ikastera deitzea. Helios del Santo (AEK)
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
"Euskarak lege estatus bat behar du, koofizialtasuna behar du"
Berria 2012/07/15
Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak lurralde elkargoari buruzko gogoeta abiatu zuten duela urtebete. Horren Ez da ohikoa hautetsi batek eta gizarte eragile batek elkarlanaren ardura partekatzea. Alta, Max Brisson kontseilari nagusi eta EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidente ohiak eta Paxkal Indo Seaskako presidenteak ardura hori hartu dute azken urtebetean, Garapen Kontseiluaren gobernantzari buruzko gogoetaren barruan. Hizkuntzaren arloa landu dute, adituen ekarpenetan oinarrituz. Konstituzioaren aldaketa, euskararen koofizialtasuna, Frantziaren eskumenen ezeztatzea eta euskarazko eskaintza orokortzea dira eztabaidagai. Orokorki, zein dira Garapen Kontseiluak bultzatu duen gogoetaren arrazoiak, eta zein dira epeak? MAX BRISSON. Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseilua elkarrekin ari dira lanean Ipar Euskal Herrian, aztertzeko nola gauza daitekeen politika publiko bakoitza era egokian. Eskumenez eskumen garatzen da. Horrekin batera, unibertsitateko bi adituk gobernantza mota ezberdinak aztertu dituzte, bai oraindik indarrean den Pays-Pays Basque egitura oinarri gisa harturik, bai estatutu berezia ukanen lukeen lurralde elkargo baten aukera. Bi lan horiek egin ditugu. Adostasun bat eraikitzen ari da azken horren beharra hobetsiz. Baina zehaztu beharko dira lurralde elkargo horrek beharko lituzkeen eskumenak.
Bi kontseiluak elkarlanean ari dira, ildo hori garatzeko. PAXKAL INDO. Gobernantza atalez atal aztertu beharra zegoen. Brisson eta biok hizkuntza arloaren ardura hartu dugu. Bertze lan ildoen lanen emaitzak ere eskuratu ditugu, gure lana burutzeko. Duela urtebete ezarri genuen abian prozedura, eta ororen buru ageri da elkarrekin lanean aritzeko gogoa. Tresna berri batekin, zaharra desegitera baitoa. Bertze elementu bat badago, berria irudiko. Sektoreka, arloka, sakontzea gogoeta, adituen iritzietan oinarrituz. Hizkuntzaren etorkizuna Lurralde Elkargoari loturik ageri da lehen aldiz. Hautetsiek ere bere egiten dute gizarte eragileen gogoeta hori? P. I. Bi irizpide daude. Bata, pentsatzea denbora baino lehen heldu dela, extralurtarra balitz bezala hartzea, nahiz eta ondoren beharrezkoa dela aitortu. Bertze irizpidea da kontuan hartzea gizarte zibila aldatzen dela. Legeak gizarte antolakuntzaren laguntzan datoz, berme gisa. Uste dut azken hori dela gure kasua. Hautetsi batzuek argi dute urruti joan behar dela, eta horretarako tresna egokia behar dela. Gero jinen dira bertze hautetsiak. M. B. Gure lan taldean ez da desadostasunik sortu. Martxoaren 8an, bi kontseiluak elkartzen dituen Biltzar Nagusian, adostasuna
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila nagusitu zen. Gehiengo zabalak aitortu du arloz arlo egin den lana kalitatezkoa dela. Euskarari dagokionez, aitzinamendu nabaria dago, bai gobernantza mailan, bai eskumen politikoetan. Hautetsiek bilduma bera zuten begien aitzinean, eta ez dute gaitzespenik adierazi. Estatus berezia ukanen duen Lurralde Elkargoari buruzko gogoetarekin segitu behar dela adostu zuten hautetsiek, eta tresna horrek beharko dituen eskumenak ikertzeko adostasuna zuten. Ikusiko dugu, lanak bukaturik eta lurralde elkargoa definitzen delarik, kontsentsua atxikitzen dugun. Hori da, ororen buru, Ipar Euskal Herriko gizarteari eta hautetsiei pausatuko zaien galdera nagusia. Uste dut 2005ean plantan ezarri genuen tresna, Euskararen Erakunde Publikoa, aitzinamendua izan dela. Alta, gaur egun bere mugak erakusten ditu, adibidez, hezkuntza arloan: borondatezko atxikimendua mugarrira heldu da. Eskema horretan, EEP animatzaile bat baino ez da. Duela bost urte aitzinamendua izan zen, hezkuntza arloan euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren garapena bermatu baitzuen, eta bederen lehen mailan hitzarmen egokiak osatu ziren. Gaur trabak atzematen dira, eta uste dut, horiek gainditzeko eta eraginkorragoak izateko, urrunago joan behar dugula, eragiketa bide berriak irekiz eta Estatuaren eskumenen ezeztatzea eta partekatzea garatuz. Karrikak egin du ofizialtasunaren aldarria. Hautsi da tabua? Lurralde elkargoan euskara hizkuntza koofiziala izanen dela diozue. P. I. Bertze lurralde elkargo batzuetan koofizializazio esperientziak egin izan dira, hala nola Ekialdeko Pirinioak departamenduan. Baina lege markoak dena baldintzatzen du, Frantziako Konstituzioko b i g a r re n a r t i k u l u a k a rg i k i d i o e l a k o Errepublikaren hizkuntza frantsesa dela.
Horren irakurketa hertsia egin du Konstituzio Batzordeak. Brissonek EEPren sabaia aipatu du arestian. Uste dugu Konstituzio Kontseiluak bertze irakurketa bat eginen balu, oraindik aitzinatzeko aukerak izanen liratekeela. Baina ez da horrela. Euskalgintzako eragileek argiki diogu egiturak eta konstituzioa aldatu behar direla gure hizkuntzari ezagutza aitortzeko. M. B. Frantziako presidenteak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berretsiko duela ziurtatu du. Ikusiko dugu hitza betetzen duen. Baina, horretarako, konstituzioko bigarren artikulua aldatu beharko du. Koofizialtasuna aipatzen da. Kontzeptu horiek zama politiko handia dute, eta horretan aitzinatzeko funtsezkoa da adostasuna. Uste dut adostasuna dagoela aitortzeko hizkuntzak lege koadroa behar duela. Adostasun zabala eraikitzeko oinarriak daude. Euskarari dagokionez, lurralde elkargoak eragin dezake estatuaren eskumen batzuk ezeztatzea. Legeak aitortzen du esperimentaziorako eskubidea eta, ondorioz, eskumenak zehaztu behar dira. Ezeztatzearen ildotik, aitzinamenduak egin daitezke eta eginkizunak finkatu, bereziki bizi publikoan. Z e i n d i r a e s k u m e n a k e ze z t at ze a re n ondorioak? M. B. Euskara eta euskarazko irakaskuntza garatzeko politikan, animatzailea da EEP. Ez du erabakitzeko eskumenik. Eskumen hori Frantziako Hezkuntzarena da. Tentsio uneak egon dira, baina 2005etik hona, nagusiki, EEPren ildoak onetsi ditu. Lurralde elkargoa sortuz eta eskumenen ezeztatzea plantan ezarriz, Frantziako Hezkuntzarekin osatu hitzarmen baten bidez, EEPk edo lurralde elkargoak erabakiko luke nola baliatu irakasle postuak. Lurralde elkargoa sortzen bada, departamendua desagertuko da. Beraz,
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila estatuaren antolaketa ere egokitu eta Euskal Herriko Akademia Ikuskaritza sortu beharko da. EEP sortu zenetik, borondatezko atxikimendua izan da irizpide nagusia. Gurasoen eskaera bilatu, antolatu eta aztertu behar da urrats bat egin aitzin. Eskaeraren logikan gaude, ez eskaintzaren bidean. Alta, Baionako Cassin lizeoan txinera ikasteko eskaintza egin zelarik, ez zen ikertu nolakoa zen gurasoen eskaera; eskaintza plantan ezarri zen. Euskararen kasuan ez da horrela egiten, eta horrek tentsioak sortzen ditu. Beraz, euskarazko hezkuntzaren garapena eskaintzaren logikan kokatu behar dugu. Uste dut, zinez, gurasoen atxikimendua presente egonen dela politika hori garatzen badugu. P. I. Seaskaren adibidea argigarria da, funtsean, eskaera ahula den tokian ikastola bat sortzea deliberatzen duelako. Esperientziak frogatu du ikastola eginez gero laster betetzen dela. Beraz, gaur eskaintzen duguna baino handiagoa da eskaera. EEPren bidez hitzartu genuen genuen hori, duela lau urte. Garaian, urrats egokia izan zen ikastolak ireki ahal izatea ustez eskaera apala zen tokietan. Historiak arrazoia eman digu eta bost urtean bost ikastola ireki ditugu horrela. Txiki gelditu dira ikastola horiek. Marketin arloan ongi dakite hori: eskaintzarik ez balego, saltegiak hutsik lirateke. Hizkuntza politikaren eragileek eta erabakitzaileek eskaintzaren logika bultzatu behar dute. Eskaintza orokortzea ahalbideratuko duten elementuak aztertu nahi ditut. Uste dut funtsezkoena elkarlana dela. Hori da elementurik garrantzitsuena. Ideiak bururaino eramaten ditugularik ikusten dugu ideiak berak aitzinatzen direla. Gizarte osoa aitzinatzen da, ez eragile edo hautetsi batzuk. Ezeztatzeari dagokionez, aitzinatu nahi den lurralde bati aitzinamendu hori egiteko aukera ematea da. Esperimentazioari buruzko legeak egon badaude, eta biziki urruti hel gaitezke horietan oinarrituz. Lege
koadroa pixka bat irekitzen badugu, elkarlanean aritzeko gaitasuna kontuan hartuz, gero eta urrunago joateko aukera dugula. Seaskan euro bat jasotzen dugularik, hiru bihurtzen dira, gurasoen eta laguntzaileen lanari esker. Hori ez da Seaskaren berezitasuna, lurralde osoarena, Euskal Herri osoarena baizik. Bizitzeko gogoa dugu, eta hori da oinarria. Eskaeratik eskaintzara pasatzeko mugak badaude: Falloux legea, murgiltze eredua garatu ezina... P. I. Mugak ez dira soilik euskararenak. Frantziako hizkuntza gutxitu guztiek pairatzen dituzte. Diwanekin, Calandretarekin, altsaziarrekin, kortsikarrekin, katalanekin elkarlanean sakonduz, muga horiek haustea lortuko dugu. Kortsikarrak serioski aztertzen ari dira murgiltze sistema plantan ezartzea. Murgiltze sare horretan ardatz ezberdinak ditugu: Falloux legea deuseztatzea da horietako bat, neurri bereziak plantan ezartzea da bertze bat. Adibidez, Seaska, elkarte egitura duen eskola laikoa, eskola pribatu katoliko baten gisara hartzen dute. Seaskari trataera ezberdina eman behar diote, estatuarekin kontratua duten eskola ereduetatik bereiziz. Horiek dira lan ildoak. Ezeztatzea posible ote den? Lurralde elkargorik gabe egingarria da, beraz, horrelako egitura bat sortzen bada, argi dago Ipar Euskal Herria esperimentazio gune bilaka daitekeela berehala, aipatzen ditugun ildo horiek emankorrak diren ala ez frogatzeko. M. B. Gizartearen presioa kontuan hartu behar da, hautetsien borondatea bezala. Bi elementuek bat egiten dute. Kolektibitate bat baldin badago, Frantziako deszentralizazioaren hirugarren atala gauzatzen bada, esperimentaziorako aukerak baliatzeko parada beharko litzateke. Kolektibitate horrek posible luke zuzenbide arruntetik ateratzea. Horrek ahalbideratuko
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila luke status quo horretatik ateratzea eta urrunago joatea, baita agur egungo lege markoan ere. Hau ere alda daiteke udazkenean, dezentralizazioaren eraginez. Gaur egungo koadroan ere gauzak aitzinaraz ditzakegu. Gizartearen nahia oinarri, esperimentazio koadroa osa daiteke, eta eskaintzaren logika gauzatu. Horrekin batera, gainditu behar dira behin eta berriz agertzen diren trabak. Adibidez, ikastolen egoitzen arazoa. Hitzartutako koadro esperimentalarekin, egoitzen afera ere gardenagoa litzateke. Borondate politikoa baldin badago, ikastolen egoitzen arazoa gaindituko dugu. EEP da plantan dagoen lanabesa. Ez ote da erakunde bihurtu behar? Nolako egitura publikoa behar da? P. I. Garapen Kontseiluaren gogoeta lantalde ezberdinetan egin da, eta talderen batean adostasuna izan bada, euskararen alorrean izan da. Zenbat eta eskumen gehiago ukan, lurralde elkargoa zenbat eta indartsuago izan, orduan eta aukera gehiago ukanen dugu denok bilatzen dugun helburu horretan eraginkorrak izateko. Helburua euskara salbatzea da. Ez diogu guk, Unescok baizik. Biztanleen herenak baino gutxiagok ezagutzen badu, hizkuntza galbidean dago, desagertzeko arriskuan. Iparraldean heren horren azpitik gaude. Errealitate hori gainditu eta helburua lortzeko behar den tresna hautatu behar da. Hori izan da kontsentsu nagusia. Ikusten dugu Garapen Kontseiluko gogoetan gehiengoa lurralde elkargoaren alde dela, hori delarik eskumen gehien dituen egitura. Ipar Euskal Herriko Akademia Ikuskaritza, edo Errektoretza, sortzea suposatzen du. Lurralde elkargoa bagenu, erakunde horrek hartuko lituzke hizkuntza politikaren ardurak. Orduan bai, posible izango zen atxikitzea EEPren
erakunde izaera eta izena. Orduan lurralde elkargoaren erabakiak plantan ezarriko lituzkeelako. Zoritxarrez, gaur egun bulego bat da EEP. eta ezin ditu erabaki hizkuntza politikaren beharrak eta baliabideak. Brissonek aipatzen zituen mugak begien bistan gelditzen dira kasu horretan. Hori gainditzeko, funtsezkoa da lurralde elkargoa sortzea. M. B. Lurralde elkargo bat sortzen bada, eta erran behar dut pertsona mailan horren alde militatzen dudala, garrantzi handia eman beharko zaio adostasunari. Udazkenean bukatuko dira lanak eta erabakiak hartu beharko dira. Lurralde elkargo bat sortzen bada, hizkuntza politikarako eskumenak ukanen ditu. Lurralde elkargo hori egitura demokratikoa izanen da, herritarrek hautatuko dituzte ordezkariak, eskumenak finkatuko dira, aurrekontuak osatuko dira. Sinple errateko: hautetsiak, eskumenak eta baliabideak. Aginte egitura bakarra beharko da. Beraz, sortzen bada, berak erabaki beharko du nola gauzatu hizkuntza politika. EEPren egitura integratuz, edo zerbitzua sortuz erakundean berean. Eskumen eremua argiturik, hautetsiek deliberatu beharko dute nola erabili baliabideak, edozein egitura demokratikotan egiten den bezala. Lege adituen iritzia eskatu duzue. Konstituzio aldaketa beharrezkoa dela diote. Egingarria da? P. I. Joan den otsailean, Ipar Euskal Herrira jin zelarik, Guy Carcassonek erran zuen ezin dela beste gisa batera egin. Gaur egun bi murru erraldoi ditugu aitzinean. Lehena, departamendu egitura bera. Sobera handia den egitura politiko batean urturik dago Ipar Euskal Herria, eta Biarnori lotua, nahiz eta hango eta hemengo errealitateak arras e z b e r d i n a k i z a n . D e fi n i z i o z ,
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila departamenduaren erdiarentzako baino ez da hizkuntza politika. Bertze erdiak bertze hizkuntza politika bat beharko luke. Hurrengo etapa, logikoki, departamenduaren zatiketa da. Ezin dira begiak itxi. Bereizketa horri buruz abiatu beharra dago. Gisa berean, Frantziako Konstituzioa aldatu beharko da. Lehenik, Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berretsi ahal izateko. Baina orduan izenpetu ziren artikuluekin hizkuntza politika ez da deusetan aitzinatuko Euskal Herrian. Lurralde elkargoaren barruan zehaztuko litzatekeen hizkuntza politikan aitzinamenduak egiteko, funtsezkoa da urrunago joatea.
Landu dira formulazio juridikoak. Prest daude. Eta ez dute frantsesa arriskuan ezartzen. Ez dute ukatzen frantsesa denik Frantziako hizkuntza. Errepublika bizi izan da luzaz 2. artikulurik gabe. Ingelesaren eraginarengandik babesteko sartu zen aipamen hori, baina administrazioak artikulu horren erabilpen okerra egin du, hastapeneko xedea traizionatuz nolabait. Gaur egun Frantziako hizkuntzen aurka baliatzen d u t e. Fr a n t s e s a r e n a l d e k o b o r r o k a aniztasunaren aldeko borroka izan behar da. Frantsesa gibelera ari da mundu zabalean eta frantsesek hobe ulertu behar dute aniztasunaren aldeko borroka hori.
M. B. Lurralde elkargoa egiteko ez dago konstituzioa aldatu beharrik. Hala ere, nabarmendu behar dugu koadro honetan sekula ez dela gauzatu esperimentazio xederik, konstituzioko 72, 73, 74 eta 75. artikuluek baimentzen duten arren. Itsasoz haraindian saiatzen ari dira, Altsazian bezala. Baina oraindik xedeak baino ez dira. Euskal Herriak lege bat behar du, gaur egungo konstituzioan. Hori lortzeko gehiengo politikorik ba ote dagoen, ez dakit. Hautagaiek hainbat engaiamendu hartu zituzten kanpainan eta orain haien proposamenak eraman beharko dituzte p a rl a m e n t u r a . H i z k u n t z a p o l i t i k a r i dagokionez, traba nagusia konstituzioko 2. artikulua da. Traba hori kentzen ez bada, ez da hizkuntza politika eraginkorragorik eginen. Ezinezkoa da. Ipar Euskal Herriko hautetsiei dagokie, altsaziar, kortsikar eta abarrekin batera, indarrak biltzea traba hori kentzeko. Ez da ezinezkoa. Azken konstituzio aldaketa egin zelarik, blokeoa egon zen, baina baita eztabaida sakona ere. Ez dut uste ezinezko helburua denik konstituzioko 2. artikulu hori ezabatzea edo aldatzea. Nire jarduera politikoan helburu lorgarrien alde borrokatzen naiz, eta lor daitekeela uste dut.
P. I. Aipagarria da nolako harremanak ditugun Quebecen frantsesaren biziraupenaren alde lanean ari diren jende eta egiturekin. Euskararen gogoa izateak ez du erran nahi frantsesaren gogorik ez dagoenik. Euskalduna beti izan da eleanitza, bere izaera atxikiz. Hori da gure lurraldearen indarra. Xede horrekin aitzinatuko gara, elkarlanean. M. B. Zailtasun handiak izanen dira finkatu ditugun helburu horiek lortzeko bidean. Traba nagusiak izanen dira ezagutza eza eta ezaxolakeria. Ez etsaigoa. Traba horiek politikoengan eta gizartean atzemanen ditugu. Politikoei dagokienez, ikusten badute lurralde bat heldu dela xede batekin eta adostasunean, lurralde bateko hautetsiak, diputatuak, senatariak, ezkerreko zein eskuinekoak, ados badira, zergatik ez utzi egitera? Aldiz, badaude estatuaren egiturak eta funtzionariak, alternantzia politiko ororen gainetik segitzen dutenak: Estatu Kontseilua, Konstituzio Kontseilua… Historia luzea dute, eta egitura garrantzitsuak diren arren haien barruan atxikitzen dute zentralismoaren kultura, jarrera jakobinistenak. Egitura indartsuak dira eta bertako kideak, nolabait,
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila tenpluko zaindariak balira bezala sentitzen dira. Borroka handiak egonen dira mahai gainean utzi dugun xede hori egin ahal izateko. P. I. Ikusi dugu nola desitxuratu den 2. artikuluaren zentzua. Artikulua idatzi zuen Lamasourek, eta berka aitortzen du bere nahia ez zela lurralde hizkuntzen aurka jotzea. Ongi finkatu behar ditugu xedeak, tunelaren bertze aldean argia dagoela ikusteko, eta elkarrekin horri buruz joateko. Euskararen erabilpena neurtu dute karrikan. Ipar Euskal Herrian %6,2 mintzatu ziren euskaraz iaz. Zuen gogoeta indartzen du datu horrek? P. I . B e g i e n b i s t a k o a d a . I n k e s t a soziolinguistikoek argi erakusten dute neurrien beharra. Gure proposamena indartzen dute, geroan beharko ditugun baliabide eta tresnak definitzerakoan. Aurki helduko zaizkigu inkesta soziolinguistikoaren emaitzak ere, atalez atal. Argi dago erabilpenaren emaitza argigarria dela. Pentsa daiteke euskararen erabilpena karrikan apala bano apalagoa dela, gibelka ari dela. Emaitza horiek hirietan ematen dira, euskararen presentzia abantzu ezdeusa den gunean, nagusiki Baiona-Angelu-Miarritzen. Baina jendearen adinari ere so egin beharko genioke. Beheko zola izan daiteke %6,2, adinen piramidea aldatzen ari delako. Gero eta gehiago dira euskara dakiten gazteak. Lorpen hori Seaskarena da nolabait. Ez Seaskarena elkarte gisa, murgiltze ereduarena baizik. Eskola elebidunek hiztun osoak egin dituzte, inguruan edo familian euskararen transmisioa bermatu delarik. Seaskan hiztun osoak egiten ditugu, baita familian edo inguruan euskararen transmisioa etenik dagoelarik ere. Eskolan ikastetik karrikan erabiltzera, ordea, urrats handia dago.
Egiteko dugun lan erraldoia erakusten du. Militante gisa, argi dago biziki zaila dela euskararen normalizazioa lortzea erabilera %6,2 delarik. Alta, espero dut zola hunkitu dugula eta gorutz joanen garela. Lan izugarria dugu aitzinean. Estatus berezia ukanen duen lurralde elkargoa da bide bakarra gobernantza mailari dagokionez. Hala ere, ez da tresna bakarra izanen M. B. Espero dut Paxkalen borondate militante hori errealitate bihurtzea ondoko hogei edo 30 urteetan. Baikortasuna partekatzeko prest nago, baina arrisku handi bat badago. Duela 40 urte euskara presente zen gizartean, eta arrotz zen eskolan. Gaur euskara presente da eskoletan, baina ez bizi publikoan. EEPko bilkura batean, Zuberoko hautetsi batek erraten zuen gero eta gehiago direla euskara eskolan ikasten duten haurrak, baina gero eta gutxiago erabiltzen dela karrikan, harremanetan... Hori da arriskua. Ondoko belaunaldiek lepora diezagukete euskarak ez duela baliorik ez bada bizi sozialean baliatzen. Gure belaunaldiari dagokio sistema garatu eta euskarari tokia egitea bizi publikoan. Helburu handia da, eta konplexua. Lurralde elkargoak erraztuko luke bide hori, borondate argiagoa erantsiko liokeelako hizkuntza politikari, eredu izanen litzatekeelako. Erabilpenaren galdera gizarte osoari pausatzen zaio, baita euskaldunei ere. Euskararen erabilpena sistematikoa bihurtu behar da ekimen bat egiten den orotan, bizi sozialean, kulturan, ekonomian... Euskararen erabilpena indartzeko, borondatea sustatu behar da etengabe. Biziberritu behar da, indartu. EEPko langile kopurua eta euskara teknikari guztiak ere ez dira aski hori garatzeko. Baliabideen galdera pausatzen da. Sukalde lan handia behar da, pertsuasioa baliatu behar da eta jarraipen hurbila egin behar zaio. Euskarak legezko estatus bat, koofizialtasuna behar du. Erraztuko lituzke
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Gazte elebidun gehiago egon arren, euskara gutxiago erabiltzen dute
Berria 2012/07/17
16-24 eta 25-35 adin tarteetan dauden elebidunek orain bi hamarkada baino gutxiago egiten dute euskaraz gaur egun. Kopurua jaitsi egin den arren, hamar herritarretik ia sei erdaldunak dira oraindik Elebidun kopuruak bost puntu egin du gora azken bi hamarkadetan Euskal Herrian. Herritarren %27 da elebiduna egun. Igoera hori batez ere gazteen artean gertatu da. Baina joera hori ez da islatu erabileran. Alderantziz, azken hogei urteetan jaitsi egin da euskararen erabilera gazte elebidunen artean. V. Inkesta Soziolinguistikoaren datu eta joera esanguratsuenak dira horiek. Beste hainbat datu aipagarri ere utzi ditu inkestak. Adibidez, herritarren %16,1ek baino ez dutela erabiltzen euskara e r d a r a b a i n o g e h i a g o. Gainera, euskara sustatzearen aldeko jarrerak zazpi puntu igo diren arren, oraindik herritarren %17,1 euskara sustatzearen aurka daude.
Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherekoak. Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lourdes Auzmendi, E u s k a r a b i d e a k o zuzendaritzako Julen Calvo, Euskararen Erakunde Publikoko presidente Fr a n t x u a M at i a e t a Euskaltzaindiko Andoni Sagarna. Pozik azaldu ziren gazteen artean euskararen ezagutzak izan duen igoeragatik. Baina, aldi berean, onartu zuten hizkuntz politikek ez dituztela emaitza berak eman erabileran. «Inposaketarik gabe eta elkarlanaren bidez euskara ber reskuratzen jar raitu behar dugu», esan zuen Auzmendik.
A r a b a k o, B i z k a i k o e t a Gipuzkoako datuak martxoan eman ostean, atzo jakinarazi zituzten Nafarroa,
1. Ezagutza Elebidunen kopurua gora
Euskal Herrian oraindik ere hamar lagunetatik ia sei (%58,9) erdaldunak dira: zehazki, 1.546.607. Duela hogei urte baino 140.239 erdaldun gutxiago dira. Baina nabarmendu behar da Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean portzentajeak gora egin duela. Elebidunen kopurua bost puntu igo da azken hogei urteetan: %22,3tik %27ra. Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean joera kontrakoa izan da. Hau da, elebidunak galdu egin dira. Baina aurreko inkestan gertatu moduan, galera hori urritu egin da. Gainera, igoera bat gertatu da gazte elebidunen artean. 1991n, elebidun gehienak euskaldun zaharrak ziren, eta horiek nagusi ziren adin tarte guztietan. Egun, euskaldun zaharrek nagusi izaten jarraitzen badute ere,
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila gazteen artean irauli egin da joera. 16 eta 24 urte arteko gazte elebidunen erdiak euskaldun berriak dira, hau da, eskolan edo euskaltegian ikasi dute euskara. Etxean bi hizkuntzak jaso dituztenak ere gero eta gehiago dira. 16 eta 24 urte arteko gazte elebidunen ia bi jatorrizkoak dira. Elebidun hartzaileen kopurua ere bikoiztu da hogei urtean.
Soilik elebidunen erabilerari erreparatuz gero, ikus daiteke elebidunen kopurua eta euskararen erabilera ez direla neurri berean hazi. Elebidunen euskararen erabilera intentsiboak bere horretan jarraitzen du. Hain zuzen ere, elebidunen hamarretik sei egiten dute euskaraz erdaraz bezainbeste edo gehiago.
2. Erabilera %84k erdaraz egiten dute gehienetan, eta %70ek beti
Adina kontuan hartuta, ordea, 1991tik, behera egin du euskararen erabilerak gazte elebidunen artean. Jaitsiera hori bederatzi puntukoa izan da 24 eta 35 urte artekoen artean: %58tik %49ra, hain zuzen. Txikiagoa izan da beherakada— sei puntukoa— 16 eta 25 urte artean dituztenengan: %49,6tik %43,2ra. Dena den, txikia bada ere, azken hamar urteetan joera aldaketa bat ematen ari da, eta gazte elebidunak gehiago erabiltzen ari dira euskara. Nafarroan, dena den, beheranzko joerarekin jarraitzen du.
Azken bi hamarkadetako bilakaera aztertuz gero, euskararen erabilera intentsiboak — euskara erdara beste edo gehiago erabiltzeak alegia— soilik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin du gora:%13,7tik %16,1era. Nafarroan ia bere horretan dago (%5,5), eta Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean jaitsi egin da: %13,3tik %9,6ra. Egun Euskal Herriko hamar biztanletik bik ere ez du euskararen erabilera intentsiboa egiten. Zehazki, herritarren %16,1ek erabiltzen dute euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Adina kontuan hartuta, azken bi hamarkadetan gora egin du euskara erdara bezainbeste edo gehiago erabiltzen dutenen kopuruak, 50 urtetik beherakoen artean. Hortik gorakoen artean, ordea, kontrakoa gertatu da. Jaitsiera bat gertatu da. Dena den, datuak xehetuta, ikus daiteke joera hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baino ez dela eman. Gainontzeko lurraldeetan, 35 urtetik beherakoen artean gertatu da erabileraren igoera. Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean euskararen erabilera 25 urtetik beherakoen artean ez ezik, 35 urtetik beherakoen artean ere hazi da estreinakoz. Erabilera esparruei dagokienez, batik bat eremu formaletan egin du gora. Etxean, aldiz, behera egin du, seme-alabekin izan ezik.
Gazte elebidunek bi arrazoi dituzte euskara ez erabiltzeko: ama hizkuntza erdara izanik, euskaraz jarduteko zailtasun gehiago dituzte. Gainera, gehienak gune erdaldunetan bizi dira, beraz aukera gutxiago dituzte euskaraz egiteko. 3. Transmisioa Guraso elebidunen artean ia erabatekoa da Euskara nola transmititzen den jakiteko, 2 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten inkestatuak hartu dituzte kontuan. Haiei egindako galderen arabera, guraso elebidunak dituzten ia neska-mutiko guztiek jasotzen dute euskara: Hego Euskal Herrian, %95 eta %97 artean; Ipar Euskal Herrian kopurua zerbait txikiagoa da, %87koa hain zuzen. Bikotekideetako batek euskaraz egiten ez duenean, transmisioa txikiagoa da. Hegoaldean, %67 eta %71 artean dago
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila portzentajea, eta Iparraldean %56an. Halako bikote gehienek gaur egun euskara helarazten diete seme-alabei, erdararekin batera. Baina desberdintasunak daude gurasoen ama hizkuntzaren arabera; baldintzatu egiten du horrek. 4. Jarrerak Aldekotasuna gora Euskararen erabilera sustatzearen alde daude euskal herritarren %55,2, duela zazpi urte baino zazpi puntu gehiago. Nafarroan egin dute batez ere gora aldeko jarrerek azken bi hamarkadetan: %21,6tik %37ra. Batik bat gazteek dute aldeko jarrera. Dena den, gaur egun oraindik ere Nafarroan dago euskararen erabilera sustatzearen aurkako jarrerarik nabarmenena. Nafarren %34,5ek ez dute egoki ikusten sustatzea. Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean iritzi argirik ez dutenak dira nagusi. Izan ere, hamar herritarretik lau ez daude ez alde eta ez kontra ere. Gainera, 1996tik —orduan hasi ziren inkesta egiten Zuberoan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean— lau puntu jaitsi da aldekoen portzentajea: %42,3tik %38,5era. Adinari erreparatuz, gazteak dira aldekoen artean ehunekorik txikiena dutenak Iparraldean, eta helduak hadiena dutenak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldeko
jarrerak zazpi puntu handitu dira 1991tik: %55etik %62ra. Haurrek euskaraz ikastea ezinbestekoa iruditzen zainenen portzentajeak hauek dira: %81 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, %51 Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean eta %43 Nafarroan. Hori ez da islatzen semealabek zein hizkuntzatan ikastea nahi duten galdetzerakoan. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %66k nahi dute seme-alabek euskarazko eredu batean ikastea; Nafarroan, %32k; eta Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean, %19k. Administrazioan sartzeko euskaraz jakiteko derrigortasunaz ere galdera egin dute. Kasu horretan, ezinbestekotzat jotzen dute euskaraz jakitea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau herritarretik lauk. Iparraldean eta Nafarroan erdiek ikusten dute ezinbestekoa euskara jakitea.
Inkestaren fitxa teknikoa • Egilea: Siadeco. • Datu bilketa: Iazko ekainetik abendura bitartean. Telefono bidez egin zuten, galdetegi egituratua eta itxia erabiliz. • Lagina: 16 urtetik gorako biztanleak. • Inkesta kopurua: 7.800 inkesta egin ditu Siadeco enpresak. Horietatik 4.100 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin ditu; Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean, 2.000; Nafarroan, berriz, 1.700. • Ikerketa eremuak: Lau eremu ikertu dituzte: herritarren hizkuntza gaitasuna, hizkuntzaren transmisioa, euskararen erabilera hainbat esparrutan eta jarrerak. • Akats tartea: Euskararen lurraldeetako lagin osoaren akats tartea 1,5ekoa da, eta 1,9koa erdaldun eta elebidunentzat. Konfiantza maila, berriz, %95,5ekoa da.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Elebidun kopurua. Gora egin du Euskal Herriko elebidun kopuruak. Zehazki, 714.136 elebidun daude; biztanleen %27k hitz egiten du euskaraz eta erdaraz. 2006an, 665.800 elebidun zeuden; 2001ean, 633.934 ; 1996an, 591.423; eta 1991n, berriz, 528.521 (herritarren %22,3).
%3 Euskara guztiz edo partez galdu dutenak. V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzen arabera, 16 urteko edo gehiagoko biztanleen %3 inguruk galdu egin dute euskara. Galera hori partziala da, euskaraz ondo hitz egiten ez duten arren, gai baitira ulertzeko.
Bihar aztertuko dute Euskara Sustatzeko Ekintza Plana Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeak bihar aztertuko du Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP), Gasteizen egingo duen oso bilkuran. Aztertu ostean, onartu egingo dute, eragozpenik ez bada. Azterketa egingo duen batzordeak berak prestatu du proiektua; euskararen erabilera areagotzea du helburu.
Datuak bereizita eman dituzte, aurreneko aldiz Bereizita eman dituzte Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak. Martxoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak eman zituzten, eta orain gainontzeko lurraldeetakoak; aurreneko aldia da. Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellen hitzetan, inkesta egitean «prozedura ezberdinak» erabili dituztelako bereizi dituzte datuak.
2.000 Hizkuntzak ikasteko laguntza jasoko duten langabeak. Lanbide enplegu zerbitzuak milioi bat euroko diru funts bat jarriko du, 18 eta 34 urteko langabeek hizkuntzak ikas ditzaten. 2.000 langabek laguntza baliatu ahal izango dutela kalkulatu du Lanbidek. Ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko balioko dute laguntzek.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Bada zer bete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 52 autoeskolak hartuko dute parte Jaurlaritzaren ekimenean Pozteko bezala kezkatzeko motiboak eman ditu, aurten berriz, inkesta soziolinguistikoak. Botila erdi betea ikusi nahi duenak izango ditu argudioak, baina baita botila erdi hutsa dagoela erantzun nahi dionak ere. Eman dezagun botila betea dagoela erdiraino: gora jarraitzen du elebidunen hazkundeak, eta 714.000 dira dagoeneko, 1991n baino 185.00 gehiago; erdaldun hutsak 140.000 gutxiago dira. Botila erdi hutsa ere ikus liteke: horietatik 300.000 hobeto moldatzen dira erdaraz. Botila betea: hogei urtean 2,4 puntu igo da erabilera; %16,1ek erabiltzen du orain. Botila hutsa: herritarren %84k gaztelania du hizkuntza nagusi, edo bakar —hamarretik bederatzi dira Lapurdin eta Nafarroan—. Alde handiak daude herrialdeen artean, eta euskararen erabilerak gora egin duela esate hutsak errealitate batzuk estaltzen ditu: Gipuzkoan %26,6koa da; Nafarroa Beherean eta Zuberoan %10,2koa. Hortik behera daude besteak: Bizkaia (%7,4), Nafarroa (%3,6), eta Araba eta Lapurdi (%1,3). Botila erdi betea: belaunaldi gazteen artean gero eta handiagoa da euskararen ezagutza; heren bat bakarrik dira erdaldun elebakarrak. Duela hogei urte, 16 eta 24 urte arteko gazteen %24 inguru ziren elebidunak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; gaur, %60 dira. Botila erdi hutsa: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian %20 inguru dira gazte elebidunak, nahiz azken bost urteetan gora egin duen kopuruak. Beste botila erdi huts bat: ezagutza handitzeak ez du berez ekarri euskararen erabilera areagotzea; duela hogei urteko
Iritzia 2012/07/17
gazteek baino gutxiago erabiltzen dute euskara gaurko gazteek. Gazte elebidun gehienak eskolak edo euskaltegiak euskaldundu ditu, baina inguru erdaldunean bizi dira. Orduan, erdarara jotzen dute; euskararenganako atxikimendua ere, apalagoa dute. Gazteen erdiek aitortu dute hobeto moldatzen direla erdaraz. Euskararen kale erabileraren neurketak agertu du %13 eta %14 artean «trabatua» dagoela euskararen erabilera. Inkesta soziolinguistikoak beste datu batzuk erantsi ditu: eremu formalean gora egin du —gutxi bada ere oraindik—, eta etxean eta lagunartean, behera. Datu anabasaren erdian, arreta ematen du G i p u z k o a k : g a z t e e n h i r u l a u rd e n a k elebidunak dira, erabilera orokorra %27tik gertukoa, eta euskararen aurkako jarrera dutenak %5 baino gutxiago. Beste muturrera doaz Lapurdi eta Nafarroa, eta tartean dabiltza Bizkaia eta Araba —Nafarroa Beherean eta Zuberoan, herriak zahartu eta husteari lotuta daude arazo soziolinguistikoak; guztiz bestelakoa da egoera—. Inkestaren emaitzak ikusita, ez dago samurra asmatzen botila Gipuzkoara begira beteko ote den, edo Lapurdira eta Nafarroara begira hustuko ote den. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako partaide Jon Aizpuruak eman zituen gako batzuk atzo, inkesta aurkezteko Miramar jauregian eginiko ekitaldian: gazte euskaldun
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila berriek euskara erabiltzeko baldintzak izan ditzaten, urrats berriak egin beharko dira, eta arreta berezia jarri beharko da familiek euskara eman diezaieten beren seme-alabei. Botila guztiz betetzeko; edo... guztiz ez husteko. Mikel Peruarena
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskara, «bidegurutzean» Sagrario Aleman, Paxkal Indo, Iñaki Lasa eta Iker Martinez de Lagos euskararen egoeraz mintzatu dira EHUko Udako Ikastaroetan. Erabilera sustatzeko beste politika eta diskurtso Azken hamarkadetan euskaldun berriak sortzea izan da administrazioen eta euskalgintzaren erronketako bat. V. Inkesta Soziolinguistikoaren eta kale erabilerari buruzko neurketaren emaitzak ikusita, kantitateari bainoago, kalitateari begiratzeko eta erabileran eragiteko unea dela uste dute euskalgintzako ordezkari askok. Orain arteko diskurtsoak bazterrean utzi, eta beste politika batzuk ezarri behar direla esan dute. Horretarako, funtsezkoa iruditzen zaie administrazioekin koordinazioan eta elkarlanean jardutea. Hizkuntza komunitate gisa trinkotuago aritzeko beharra ere nabarmendu dute.
Hain zuzen ere, euskararen egoeraz aritu ziren atzo solasean Topaguneko Iker Martinez de Lagos, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Iñaki Lasa, IKAko arduradun Sagrario Aleman eta Seaskako lehendakari Paxkal Indo. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan.
Berria 2012/07/18
Martinez de Lagosen arabera, «ausart» jokatzeko unea da. «Beste kontzeptu batzuek hartu behar dute garrantzia: motibazioak, harrotasunak, trinkotasunak...». Erabileran urratsak egiteko «inoiz baino baldintza aproposagoak» daudela uste du. «Euskara sustatzearen aldeko jarrerak ugaritu egin dira; gainera, ezagutza gero eta handiagoa da». Helduen alfabetatzean eta transmisioan jarri du arreta Alemanek. Haren esanetan, ez da behar beste baloratu euskaltegiek egindako lana, eta administrazioek ez dituzte behar adina baliabide jarri horietan. «Indar gehiago jarri behar zen 25-65 urte arteko jende multzo hori euskalduntzen. Azken batean, talde hori da handiena, eta ardurak dituena: ekonomian, politikan, gizartean...». Alemanen iritziz, halaber, euskaldun berriei ez zaie behar adina aukera ematen euskaraz bizitzeko. «Erabilera handitzea nahi badugu, hori aldatu behar dugu: lan mundua eta astialdia euskaldunduz, lehen hitza edo erantzuna euskaraz eginez...». Transmisioan urrats gehiago emateko, hainbat uste faltsuek amaitu behar dutela nabarmendu du Alemanek: «Nafarroan, adibidez, oso errotua dago guraso askoren artean, ez dutela mailarik seme-alabei euskara irakasteko; eskolan hobeto ikasiko dutela iruditzen zaie. Irakasteko ahalegin hutsak, ordea, merezi du». Euskarak bizirik irautea «miraria» da, Lasaren ustez. Haren esanetan, diskurtsoak aldatu behar
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila dira. «Erakargarriagoak izan behar dute, eta ez horren ezkorrak». Egungo hizkuntza politikak «errotik» aldatu behar direla adierazi du. Administrazioen, herri mugimenduen eta euskalgintzaren arteko «koordinazioa eta elkarlana» hobetu behar direla ere nabarmendu du. Hiztun berriak sortzean eskolak duen garrantziaz ohartarazi du: «Ezin dugu gehiago onartu euskalduntzen ez duten irakats ereduak izatea».
Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko inkesten emaitzek «denetik» dutela uste du Indok. Kezka agertu du euskal hiztunak gutxitu direlako. «Egia da, ordea, jaitsiera urrituz doala. Baina ez ote da izango non galdu ez dugulako?». Halere, uste du baikor izateko datuak ere badirela. «Iparraldean euskaraz hitz egin behar dela uste dutenen kopurua handitu da, eta gazteen ezagutza gora doa.Kantitateari ere
Euskara, kontsulta gelatik at Kale neurketek eta inkesta soziolinguistikoek hogei urteko bidea egin dute, eta datu zerrendek azterketa zorrotzagoak egiteko ematen duten aukera hustiatu du Iñaki Iurrebaso soziologoak. Bi ikerketetako datuak haztatu ditu, euskararen erabilerari buruzko eboluzio bat itxuratuz. Atzo aurkeztu zuen emaitza, Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzak Politikarak Sailburuordetzak elkarrekin antolatutako saioan, EHUren Donostiako Udako Ikastaroetan. Iurrebasoren azterketen arabera, hezkuntza da euskara gehien erabiltzen den esparrua, baina horren datu estatistikorik ez da. Ikerketek jasotzen dutena beste hau da: lankideekin (%13,7k), lagunekin (%12,5ek), eta eremu formalean (%12,1ek) hitz egiten da euskaraz gehien; kaleko erabilera (%11,5) eta etxekoa ere (%10,4) gertu daude, eta hedabideen kontsumoa da euskarak presentzia gutxien duen lekua (%6,6). Sare sozialei buruzko daturik ere ez dagoela, baina horietan erabilera oraindik txikiagoa den susmoa agertu du. 1991tik 2011ra bitartean aldaketa handia gertatu da lankideen eta lagunen artean eta eremu formalean (administrazioarekin batik bat), euskararen erabilerak asko egin duelako gora, Iurrebasoren hitzetan. Etxeko erabilerak, aldiz, beherakada txiki bat izan du. «Iraultza txiki bat da hori». Beste iraultza, zahar baino gazte gehiagok egiten dutela euskaraz orain. Bestela zen 1991n. Herrialdeka, ordea, alde handiak daude. Gipuzkoako egoera bereizi du Iurrebasok. «Igoera askoz bizkorragoa» izan du herrialde horrek euskararen erabileran: «Gainontzeko guztietan, poliki, baina behera egin du». Zehaztu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eremu formalean gehiago egiten dela euskaraz; Ipar Euskal Herrian eremu informalean egiten da gehiago, nahiz familiako erabilerak jaitsiera handia izan. Nafarroan, kale erabilerak behera egin du. Nolanahi ere, euskararen erabilerak hazkunde bizkorragoa izan zuen 1990eko hamarkada hasieran, eta 1996tik moteldu egin da. Alde horiek aztertzeko, «premiazko azterketa» bat behar dela uste du, eremu euskaldunen joera zein den jakiteko adibidez. Diskurtso berri baten bila Bestalde, Iñaki Martinez de Luna soziologiako doktore eta EHUko irakasleak euskararen gaur egungo egoera aztertu du. Horretarako, euskararen inguruko jarrerak hogei urteotan izan duen bilakaera ekarri du gogora. De Lunaren aburuz, trantsizio garaian, herritarrek euskararen aldeko jarrera nabaria zuten. Gaur egun, berriz, aldeko jarrera hori «zalantzazko edo aurkako» bilakatzen ari den susmoa du. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Euskal Herriko biztanleen %55ek aldeko jarrera dute; ez alde eta ez kontra daude %28; %17, berriz, euskara sustatzearen aurka daude.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskara sustatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dituzte EEPk eta Zortzi eragile nagusiek 1.230.000 euro eskuratuko dituzte. Horrez gain, 400.000 euro bideratuko dira hizkuntza jarduera proiektuetarako. Lurdes Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Frantxua Maitia EEP Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak, 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsaren berria eman dute gaur, Baionan. Bi erakundeen artean 1.600.000 € jarriko dituzte Ipar Euskal Herriko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuak laguntzeko. Iazko kopurua bera, hain zuzen.
Zortzi eragile nagusiek 1.230.000 euro eskuratuko dituzte, Biga Baik 14.000 euro, Euskal Haziak elkarteak 20.000 euro, Ikas-Bik 29.000 euro, Seaskak 405.000 euro, AEK-k 300.000 euro, Bertsularien Lagunak 42.000 euro, Uda Lekuk 135.000 euro eta Euskal irratiek 285.000 euro. 1,6 milioi euro horietatik, Jaurlaritzak 457.600 euro jarriko ditu. Diru gehiena, 440.000 euro, Iparraldeko eragileen lana bultzatzeko erabiliko da; zati txikiago bat, berriz, 17.600 euro, euskarazko argitalpenak zabaltzeko.
Berria 2012/07/18
2 0 1 2 . urtean 86 proiektu aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira, eta horietatik 42 berriak izan dira. Euskararen transmisioaren garapenari lotuta 13 egitasmo lagunduko dira diruz eta, euskararen erabileraren garapenari dagokionean, 51 egitasmo.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Zenbakien kontuak Iritzia 2012/07/18 Euskal Herrian, oro har, elebidunen kopuruak gora egin duela nabarmendu du Lurdes Auzmendik, bai ezagutzan bai erabilera formala duten eremuetan. Baikortasun hori partekatu nahi duela adierazi du Frantxua Maitiak, euskal hiztunen galera izan arren, azken bost urteotan intentsitatea apaldu delako eta belaunaldi gazteen artean gora doalako euskararen ezagutza. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak goraipatu ditu Maitiak, gogoraraziz hizkuntza politika duela 30 urte abiatu zela, Ipar Euskal Herrian duela sei urte egin delarik urrats hori. Alta, zenbakien indarrak galderak pausatzera bultzatzen du Ipar Euskal Herrian. 16 urte edo gehiagoko herritarren %21,4 dira elebidun osoak, 1996an %26,4 zirelarik. Adin piramideak datu hori azaltzen du hein batean, adin gehien dutenak direlako euskaldunenak. Bertze aldetik, Ipar Euskal Herriak kanpoko jendea erakartzen du, eta frantses elebakarren multzoa indartzen dute horiek. Adin piramidearen atalik gazteenetan kopurua emendatzeak ematen du esperantzarako bidea. Zalantza eragiten duten elementuak ez dira falta. Euskararen sustapenari buruzko jarrerak ere kezkatzeko arrazoiak erakusten ditu. Inkesta soziolinguistikoen haritik, euskara sustatzearen kontra daudenen kopuruak apaldu egin dira, Ipar Euskal Herrian izan ezik. Izan ere, 1996an %12,7 ziren sustapenaren aurka eta %45ek ez zuten iritzirik. Orain %21,3 dira sustapenaren aurka eta %40,2k ez dute iritzirik. Euskara sustatzearen aurko jarrera horiek aldatzeko, sentsibilizazioan eragin behar dela erran du Maitiak, EEPk lantzen dituen lan ardatzak gogora ekarriz. Erabileraren kopuruak ere kezka handia eragiten
du, ozta-ozta gainditzen baitu %6ko heina, duela bost urte bezala. Eta erabilpena %6koa delarik, baikortasunerakoo i n a r r i a k hauskorrak eta zalantzazkoak direla ikusten dute euskalgintzako hainbat eragilek. Gazteengan dago euskararen esperantza eta, gaur egun, lehen mailan abantzu herenak ikasten badu Seaskaren murgiltze ereduan edo eredu elebidun zein pribatuan, deusek ez du bermatzen elebidun izanen direla hamar edo hogei urteko epean. Euskararen kalitateari buruzko galdera ere pausatzen da. Beherazko joeraren bukaera hurbil ikusten dute batzuek, baina bertze batzuek arrangura adierazten dute. Aitor Renteria
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskararen funtsa %50 emendatzea galdegin dute Euskal Konfederazioan biltzen diren eragileek erran dute baliabide gehiago behar dituztela lana bermatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) euskara sustatzeko diru funtsen aurtengo banaketa ezagutarazi eta biharamunean, kopuru hori %50 emendatu behar dela jakinarazi du Euskal Konfederazioak. Hainbat eremutan euskararen alde lan egiten ari diren herri mugimenduen beharrak kontuan hartu behar direla ohartarazi du. Azken urteotan egitura horiek garapen handia ukan dute, eta horien lanaren isla dira, Euskal Konfederazioaren iritziz, V. Inkesta Soziolinguistikoan nabari diren urratsak. Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikarako «leihatila bakarra» plantan ezarri zenetik, baliabide publiko guztiak hark bideratzen ditu. Tresna hori «azpidimentsionatuta» dagoen bitartean muga bat izanen dela ziurtatu du Euskal Konfederazioak. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzen harira, nabarmendu du egungo diru funtsak ez diela erantzuten gaurko beharrei eta oraindik gutxiago etorkizunean sortuko direnei. «Azken hamarkadetan frogatu den bezala, euskalgintzaren eginkizuna funtsezkoa da euskararen berreskurapen prozesuan; heldu den urtean diru funtsa ez bada %50 emendatzen, bederen, euskalgintzako egitura batzuk edo hizkuntza politikaren atal batzuk arrisku gorrian egonen dira». V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzei dagokienez, xehetasunetan sartu gabe, Euskal Ko n f e d e r a z i o a k e l e m e n t u b a i k o r r a k nabarmendu nahi izan ditu; bertzeak bertze,
Berria 2012/07/19
belaunaldi gazteen artean izaten ari den bilakaera eta familien barruko euskararen transmisioaren emendatzea. Ez ditu ahantzi, hala ere, agerian diren puntu ezkorrak, hala nola biztanleriaren %21,4 baino ez dela elebiduna eta kopuru hori biziki apala dela euskararen berreskurapenari begira. Gisa berean, behera egin du euskararen erabilpenak euskaraz dakitenen artean. Errealitate gordina «Datu polit baten gibelean gordetzen badira (186.000 elebidun gehiago), argi uzten dute zernolako eraginak dituen haien hizkuntza politikak; hiru administrazioen artean, EEPk ditu emaitza txarrenak biltzen», erran du Batasunak, inkesta soziolinguistikoari buruzko balorazioa eginez. Euskal Herri osoan euskaldunen kopuruak gora egin arren, gehiengoak (%58,9) erdaldun elebakarrak dira. Ipar Euskal Herrian, erdaldun elebakarren kopurua gora eta euskararen erabilpena behera doala ohartarazi du Batasunak. «Euskara oraindik desagertzeko zorian dela erakusten dute emaitza horiek, eta, beraz, Nafarroako Gobernuak, EEPk eta Jaurlaritzak daramatzaten hizkuntza politikek euskararen kontra egiten dutela nabaritzen da», erran du Batasunak. Borondate hutsean oinarritzen den hizkuntza politikak ez duela gerorik gaineratu du.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Legebiltzarrak uda ostean eztabaidatuko du Euskara Sustatzeko Ekintza Plana
Euskara Sustatzeko Ekintza Planak beste pauso bat eman du. Euskararen Aholku Batzordeak oniritzia eman dio Euskara 21 Batzordeak landutako planari, eta Eusko Jaurlaritzaren esku artean dago jada. Uztaileko azken gobernu bileran bidaliko du Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrera, eta bertako mahaiak erabakiko du zein izango den plana eztabaidatu eta bozkatzeko modua. Eusko Legebiltzarrak bi hilabete behar izan zituen 1999. urtean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia jaso zuenetik, Osoko Bilkuran onartu zuen arte. Eztabaida horretan zortzi zuzenketa egin zizkioten legebiltzarkideek. Euskararen Aholku Batzordearen bilera hasi aurretik Patxi Lopez lehendakariak goratu egin zuen onartze bidean dagoen plan berria. «Bide emango digu eguneroko kezka eta eginbeharretatik distantzia hartu eta neurri iraunkorragoak identifikatzeko». Lan hori «zaila baina beharrezkoa» dela gaineratu zuen, eta Euskararen Aholku Batzordeko kideak aurrera begira dituzten ardurei buruz ohartarazi zituen: «Zuen esku dago aholku egokiak ematea etorkizunean hartu beharko diren norabideen eta erabakien inguruan». Lopezek gaineratu zuen Eusko Jaurlaritza ez dela «neutrala» euskararekiko. Eusko Jaurlaritzak sustapenaren
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
EHUko tituludunen %77k dute lana, krisian bada ere 2.008ko promoziokoen enplegu tasa 2,5 puntu jaitsi da; hamarretik bederatzik egiten dute lan ikasitako arloan
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) 2008an titulua lortutako ikasleen %76,7 ari dira lanean gaur egun. Aurreko promozioko datuekin alderatuta, enplegu tasa 2,5 puntu jaitsi da. Egindako ikasketekin lotutako lanpostua lortu dutenen kopurua, berriz, aurreko promozioaren berdina izan da: %87. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburu Gemma Zabaletak eta EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eman dituzte datuak, eta adierazi dute prestakuntza handieneko enpleguek hobeto eusten dietela krisiaren ondorioei. 2008an titulua lortu zuten 5.771 ikasle ohiren iritziak jaso dituzte. Guztira 7.088 pertsonak amaitu zituzten ikasketak urte hartan. Horietatik, %62 dira emakumeak, eta %38 gizonezkoak. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariek egindako azterketaren arabera, langabezia tasa %16,8koa da tituludun horien artean, aurreko promozioko ikasleena baino 2,1 puntu handiagoa.
Berria 2012/07/19
laneratze maila handiak berresten du enplegu kualifikatuek hobeto eusten dietela krisiaren ondorioei». Enplegu tasak honakoak dira, arloka: esperimentalak (%76), teknikoak (%80), osasun zientziak (%87), gizartekoak (%75), ekonomikojuridikoak (%73) eta giza zientziak (70).
EHUko errektoreak, halaber, lan eremuetan euskara... gero eta gehiago erabiltzen dela nabarmendu du: «Tituludun berrien %60k erabiltzen du euskara lan munduan...
Ikasketak amaitu eta lehenengo enplegua aurkitu arteko batez besteko epea sei hilabetekoa da, aurreko promozioaren antzekoa. Bestalde, gutxiago dira kontratu finkoa dutenenak: %42k dute kontratu finkoa, aurreko urtekoek baino lau puntu gutxiagok.
EHUko errektoreak, halaber, lan eremuetan euskara eta ingelesa gero eta gehiago erabiltzen direla nabarmendu du: «Tituludun berrien %60k erabiltzen du euskara lan munduan, eta erdiak baino gehiagok ingelesa». Gaur egun, prestakuntza euskara eta gaztelaniaz egiteaz gain, ingelesaren erabilera bultzatzen ari direla zehaztu du Iñaki Goirizelaiak.
Unibertsitate ikasketak dituzten eta enplegua duten hamar pertsonetatik ia bederatzik beren ikasketekin bat datorren lana lortu dute; %87k, zehazki. Zabaletaren ustez, datu horiek nabarmenak dira: «Euskal unibertsitate ikasleen
Ikasketak bukatu dituzten emakumeak gizonezkoak baino gehiago diren arren, azken horien enplegu tasa altuagoa da —%77,6 gizonena, %76,1 emakumeena—, eta langabezia tasa, berriz, txikiagoa —%15,2 gizonena, %17,7
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila emakumeena—. Soldatari dagokionez, gizonek hilean 1.573 euroko lan sari gordina jasotzen dute; andrazkoek, ordea, 1.468 eurokoa.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
D eredukoentzat hautaproba Berriz ere gertatu da. Txarto itzuli dituzte Hautaprobako azterketak euskarara eta D ereduko ikasleak, berriz ere, kaltetuta atera dira. Aurtengo selektibitateko lehenengo deialdiko Matematika eta Biologia azterketak txarto itzuli dituzte. Alde batetik, Biologiako azterketan errugoso hitza erabili zuten bikortsu hitzaren ordez. Ikasle euskaldunek ez zuten ulertu. Antzeko kasu batzuk egon direnez, irakasleek gomendatu ohi diete ikasleei gaztelaniako eredua aztertzeko okerrik egon ez dadin. Eta zergatik galdu behar dute denbora ikasleek horretan? Askotan terminologia oso desberdina da, eta gaztelaniako hitz teknikoa ez da ulertu ere egiten. Gainera, D ereduko ikasle batek ez du zertan gaztelaniako terminologia ulertu. Bestalde, Matematikako azterketan konbexo-konkabo hitz teknikoak agertzen ziren ganbil-ahur hitzen ordez. Hitz guztiak euskaraz onartuta daudela egia bada ere, zuzena al da D ereduko ikasle batek, A ereduko ikasle batekin konparatuz, terminologia bikoitza ikasi behar izatea? Urtebete dago azterketa prestatu eta itzultzeko, eta benetan garrantzitsua da jende askorentzat, etorkizuna jokoan dutelako. Proposatzen dena zera da: Unibertsitatea bada gai arlo tekniko bakoitzeko itzulketa lanean ikasgai horretan adituak diren pertsonak jartzeko, eta ez ikasgaietan adituak ez diren pertsonak, hitz teknikoen itzulpena menperatzen ez dutelako. Benetan erabakigarriak direlako azterketa hauek ikasleen etorkizunerako. Virginia Fernandez Valbuena eta David Novales de La Peña
Iritzia 2012/07/20
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
«Gizakiak, ingurua ulertu ahal izateko, hizkuntza bat baino gehiago Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak omenaldia egingo dio gaur Jon Landaburu hizkuntzalariari. Hizkuntz aniztasunari ematen dio garrantzia «Euskararen zoria sormenerako eta kale erabilerarako gaitasunak definituko dute». Jon Landaburu hizkuntzalariak (Paris, 1943) hala ikusten du euskararen etorkizuna. Kalitateari begira, gakoa erabiltzaileengan dagoela iritzi dio.
Berria 2012/07/20
eta hizkuntza berriak sortuko dira.
egingo da,
Datozen hamarraldietan munduko hizkuntzen erdiak desager daitezke. Oso kalkulu konplexuak dira... Kolonbian bertan, oso errealitate askotarikoa dago; sorterriko 68 hizkuntza daude: 65 indigena, bi afroamerikar —kreoleenak— eta ijitoen bat. Diagnostikoa askotarikoa da: batzuk hiltzear daude, talde txiki batzuek hitz egiten dituztelako, zaharrek... Beste batzuk indartsu daude, eremu bateko herritarren %85ek erabiltzeraino. Batzuetan, hirietan pertzepzio faltsu bat daukagu, eta katastrofismoa gustuko dugu. Baina hizkuntzen arloan ez dago ezer seguru. Mundu globalizatua prest al dago milaka hizkuntzari eusteko? Uste dut hizkuntza bereizkuntza gizakien baitan dagoela. Komunikazioa sortzen dugunean, inguruari lotutako zehaztasunak garatuz joaten gara, eta bakoitza bere ingurunera egokituz eboluzionatu dute hizkuntzek. Azken mendeetan, kontrako prozesuan gaude, hizkuntzak elkar aurkitzen ari direlako. Baina oraindik ere, Indian, Amazonian eta New Yorken bizi diren indigenek esateko edukiko dutena oso bestelakoa izango da, ingelesa haien hizkuntzan sartu arren. Uste dut ingelesari latinari bezala gertatuko zaiola: zatitu
Zeren arabera iraungo dute hizkuntzek? Misterio bat da. Erromatarren Inperioaren amaieran, zergatik aldatu zen Biarno eta Paueko jendea latinera, eta Zuberoakoek aurreko hizkuntza bat hautatu zuten? Kolonbiako 68 hizkuntzetatik 32k dauzkate 1.000 hiztun baino gutxiago; batzuk ondo transmititzen dira, eta beste batzuk ez, eta ez dakigu zergatik.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Kolonbiako hizkuntza indigenak erabat lotuta daude beren bizimoduarekin eta kulturarekin. Zer gertatzen da Europan, edo Euskal Herrian, lotura hori galdu den lekuetan? Mendebaldeko Europan, XVI. mendean estatu nazioak sortzen hasi zirenean, elebakartasunaren alde egin zuten: botere tresna gisa ulertzen zuten hizkuntza. Guk identifikatu dugu hizkuntza
identitatearekin, baina Kolonbiako hainbat indigenarentzat bidea baino ez da; beren hizkuntza maite dute, hedatu nahi dute... baina ez dituzte ulertzen gure kezkak. Gu hainbeste kezkatzen gaituzten for mak baino garrantzitsuagoa da haientzat forma horiek sortzeko bidea ematen duen bizitza. Hemen, neurri batean, euskaldun baten kultura bretoi edo galiziar batenaren antzekoa da; han, sekulako aldeak dauden indigenen artean, beraz, esaten
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskararen bilakaera, 1991-2011 (I). Araba
Tarteka, euskaldunago
Berria 2012/07/24
Euskal Herriko batez bestekoaren azpitik segitzen duten arren, elebidunak hirukoiztu egin dira Araban 1991tik; orain, %16,8 dira. Gazteen ia erdiak euskaldunak dira, baina %7 soilik aritzen Euskaldun sentitzen dira arabarren bi herenak, nahiz eta euskaraz dakitenak %17 eskas diren. Hogei urtean hirukoiztu egin da elebidunen kopurua Araban, baina Euskal Herriko batez bestekoa baino elebidun portzentaje txikiagoa du oraindik —%27 dira euskaldunak Euskal Herrian—. V. Inkesta Soziolinguistikoak utzitako datuetako batzuk dira. Elebidunen hazkundea belaunaldi gazteenetan nabaritzen da gehien: 16 eta 24 urte artekoen ia erdiak dira euskaldunak. Baina gehienek ingurune erdalduna dute, eta gaztelania dute lehen hizkuntza. Horrek eragiten du gazteen herenek erdaraz egitea nagusiki eta euskara noizbehinka erabiltzea; euskaldunagoak dira Arabako gazteak —eta beraz Araba—, baina tarteka. 1. Ezagutza Duela hogei urte baino euskaldun gehiago daude Araban, baina ezagutzaren hedapena moteldu egin da azken hamarkadan. 1991n 15.600 inguru ziren elebidunak (arabarren %7); hamar urte geroago, 33.000 (%13,4). Hamar urtean sei puntu egin zuen gora ezagutzak; 2001etik, hiru puntu —46.000 euskaldun dira Araban—. Hazkundeak hazkunde, %66 erdaldun huts dira oraindik —1991n %85 ziren—. Euskara zerbait ulertu baina erabiltzen ez dutenak, berriz, %16 dira. Gasteiz hiriburuan antzekoak dira datuak.
Gazteak eta euskaldun berriak izan dira ezagutza hedatzearen arduradun. Gaur egun, 16 eta 24 urte arteko gazteen %47 elebidunak dira, eta %30,3 elebidun hartzaileak; %23,5 baino ez dira erdaldun hutsak. Belaunaldi zaharren aldean, aldaketa handia da: 64 urtez gorakoen %91,5 dira erdaldun elebakarrak. Progresiboa izan da aldaketa; belaunaldi gazteenak euskalduntzen ari badira ere, ez dute euskaraz egiteko erraztasunik; %4 baino ez dira euskara lehen hizkuntza dutenak, eta %8, euskara eta gaztelania lehen hizkuntza dutenak; gazte euskaldunen artean, %70ek erdara dute lehen hizkuntza; 64 urtez gorakoen artean, berriz, %94k dute gaztelania lehen hizkuntzatzat. Euskaraz egiteko erraztasunari eta gaitasunari eragiten dio horrek. Bestalde, arabar guztien %12 dira euskaldun berriak, eta %2,6 euskaldun zaharrak. 2. Erabilera Euskararen ezagutzaren datuek erakusten dute erabileraren zer-nolakoa. Euskaraz gaztelaniaz baino gehiago edo gaztelaniaz bezainbeste egiten dutenak ehunetik lau dira Araban —1991n 0,5 baino ez ziren—. Hiriburuan apalagoa da euskaraz egiten dutenen ehunekoa: 2,8. Arabarren ia %14k tarteka zerbait egiten dute euskaraz; duela hogei urteko datuaren bikoitza
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila da hori. Erdara hutsez egiten dutenak, berriz, %92tik %82ra gutxitu dira hogei urtean. Gazte gehiagok dakite euskaraz, baina erabiltzen dutenen portzentajea txikienetakoa da, belaunaldiak alderatuz gero. 35 urtez azpikoen %7 inguruk erabiltzen dute euskara noiz edo noiz; helduagoen artean, %4koa da euskararen erabilera. Nahiz eta helduek baino gehiago erabiltzen duten gazteek, ezagutzaren hedapen hutsak ez du ekarri erabilera hein berean handitzea. Hori bai, erdara bakarrik erabiltzen duten gazteak gutxiago dira (hamarretik sei). 25 eta 34 urte artekoen %73k gaztelaniaz bakarrik egiten dute; edadetuagoen artean, gaztelaniaz bakarrik egiten dutenen portzentajea %80tik gorakoa da, zenbat eta zaharrago euskara gutxiago egiten dutela. Datu nabarmen bat: 25 urtez azpikoen %36k erdaraz baino gutxiago egiten dute euskaraz. Belaunaldi gero eta euskaldunagoak dira, beraz, Araban, baina euskara tarteka baino erabiltzen ez dutenak. Zaharragoek, aldiz, ia erabat gaztelaniaz egiten dute. Euskaldunek seme-alabekin erabiltzen dute euskara gehien; ikaskideen artean, berriz, euskaldun bitik batek erabiltzen du. Erabilera altuak dira Arabako batez bestekoarentzat. Alderatzeko: elebidunen %11k erabiltzen dute euskara etxean, eta %12k bikotekidearekin; nebaarrebekin %16k erabiltzen dute, lagunekin %23k, eta lankideekin %33k. Administrazio publikoarekin, lau elebidunetik batek erabiltzen du euskara. Elebidunek, beraz, eremu formalean gehiago erabiltzen dute euskara, eta etxean portzentaje txikiagoan. 3. Jarrerak Euskara sustatzearen alde edo oso alde dago bi arabarretik bat; aldekotasuna bost puntu igo da hogei urtean; aurkakotasuna, berriz, sei puntu
jaitsi. Gasteizen ere herrialdeko antzeko joerak dituzte, baina nabarmentzekoa da lau gasteiztarretik bat euskara sustatzeko politiken aurka edo oso aurka dagoela. «Bertakoa» izateko, gainera, euskaraz jakin behar dela ukatzen dute hirutik ia bi arabarrek (%61). Araban euskararen ezagutza %17koa eta erabilera %4koa izanik, euskara arriskuan dagoela ukatzen dute arabar gehienek: %73k. Sentitu ere, %63 sentitzen dira «guztiz» euskaldun, nahiz gehienek euskararik jakin ez. Euskara arriskuan sumatzen dutenak, berriz, %16 dira. Hala ere, administrazioan lan egiteko euskara jakin behar litzatekeela pentsatzen dute hamarretik seik, eta gazteek euskara ikastea «ezinbestekoa» dela uste dute %73k. Beren semealabek D ereduaren antzeko batean ikastea nahi dute erdiek; %32k, berriz, B ereduaren antzeko baten alde egiten dute. Nolanahi ere, hirutik batek uste du hobea dela ingelesa ikastea euskara ikastea baino. Hizkuntza politikak egokitzat jotzen dituzte arabarren erdiek; %20k uste dute «gutxi» egin dela.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskararen bilakaera, 1991-2011 (I). Bizkaia
Bilbo itxaropen, baina Bilbao gailen
Berria 2012/07/25
Bizkaiko gazteen %53k badakite euskaraz; baina helduen %74,3 erdaldunak dira, eta batez bestekoa %25era mugatzen du horrek. Helduek baino gehiago egiten dute gazteek euskaraz, baina gaztelaniarekin nahasiago
Ehunetik 27 euskal herritar baldin badira euskaldunak, batez bestekoaren azpitik dago Bizkaia (%25,4 elebidunak), nahiz eta hogei urtean hamar puntu gora egin duen euskaraz dakitenen kopuruak. Bilbok eragiten du desoreka. Hiru euskal herritarretik bat bizi da Bilbo Handian, eta eremua oso erdaldundua dago. Bilbo euskalduntzeko urrats batzuk egin direla erakutsi du V. Inkesta Soziolinguistikoak, gazteen artean batik bat. 16 eta 24 urte arteko gazteen %53k badakite euskaraz; %18,7 bakarrik dira erdaldun hutsak; gainerako %28,4 gai dira euskara ulertzeko. Baina datu horiek ez dute pisu demografikorik; gazteak baino askoz gehiago dira helduak, eta zaharrenek erdaraz bizitzen jarraitzen dute —64 urtez gorako bizkaitarren hiru laurdenak erdaldun hutsak dira, eta gaztelaniaz soilik egiten dute %82k—. Hartara, ez da ondorioa ateratzeko zailtasunik: erdaraz bizi dira bizkaitar gehienak. Bilbo baino gehiago, Bilbao da Bizkaiko hiriburua, gehiengoarentzat. 1. Ezagutza Bizkaitarren laurdenak dira euskaldunak (254.0000), duela hogei urte baino 102.000 gehiago. Gaztelania baizik ez datikenak, berriz, 164.000 gutxiago dira, baina gehiengo oraindik: %56,5. Elebidun hartzaileak, berriz, euskara ulertu arren erabiltzeko gai ez direnak, 181.000 dira, duela hogei urte baino 110.000 gehiago;
hazkunde handiena, beraz, azken horiek izan dute hogei urtean. Bilbo hiriburuan askoz apalagoak dira datuak euskararentzat: %16,3 dira euskaldunak; bitik batek erdara baizik ez du ulertzen. Belaunaldiz belaunaldi emendatzen joan da euskaldunen kopurua Bizkaian, modu progresibo eta jarraian: 50 urtez gorakoen artetik, %17 inguru dira elebidunak; 35 eta 49 urte artekoetatik, %24 inguru dira; 25 eta 34 urte artekoetatik, %37,5; eta 16 eta 24 urte artekoetatik, %53. Gazteen artean, beraz, erdiek badakite euskaraz; 24 urte baino gutxiago dituzten bizkaitarren artean, hamarretik bi baino ez dira erdaldun hutsak; zortzi ulertzeko gai bederen badira. Baina, Araban gertatzen den bezala, gazte gehienek (hamarretik zortzik) gaztelania dute lehen hizkuntza. Elebidun guztien artean, %20 ere ez dira euskaraz gaztelaniaz baino hobeto moldatzen direnak; Bilbon, %7 eskas dira. Euskaldun gehiago badira, beraz, Bizkaian, baina gaztelaniaz moldatzen dira erosoen. Bizkaiko elebidunen ia erdiek erdara izan dute lehen hizkuntza; eta, herritar guztiak aintzat hartuta, hamarretik bat euskaldun berria da. Beste hainbeste dira euskaldun zaharrak. Euskara umetatik ikasi dutenak adina badira, beraz,
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila heldutan ikasi dutenak. Hamarretik ia sei, adiz, erdaldunak dira. 2. Erabilera 1991tik, euskaraz gehiago egiten dutenen portzentajea igotzen joan da Bizkaian urtez urte, dezima batzuz bederen —gehienbat euskaraz egiten dutenak %13 dira gaur egun, V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera—. Erdaraz baizik ez dakitenen portzentajea, berriz, ia hamar puntu jaitsi da; eta euskaraz tarteka egiten dutenena %14raino igo da. Bilbon, beltzagoak dira datuak: %3,1 baino ez dira gehienbat euskaraz egiten dutenak, eta %83,6 beti erdaraz ari direnak. Euskararen erabilerari eragiten dioten faktoreak antzekoak dira Bizkaian eta Araban. Belaunaldi gazteak euskaldunagoak diren arren, ingurune erdaldunean hazitakoak dira. Eskolak edo euskaltegiak euskaldundu ditu, baina ez dute ez erraztasunik, ez beharrik euskaraz egiteko. 50 urtez beherakoen artean, gehienbat euskaraz egiten dutenen portzentajea ez da igo bi hamarkadatan; %6ko inguru horretan egonkortuta dabil. 50 urtez gorakoen artean, %7,3 dira gehienbat euskaraz egiten dutenak, eta 64 urtez gorakoen artean %9,7. Zenbat eta gazteago, hortaz, euskararen erabilera intentsiboa egiten dutenak orduan eta gutxiago dira, ehunekotan. Halere, erdarak behera egin du Bizkaian, Araban bezala: 35 urtez azpikoen artean, hamarretik sei dira gaztelania besterik erabiltzen ez dutenak — zaharragoen artean handiagoa da portzentaje hori: %80 inguru—. 35 urtez azpikoetan joera bat nagusitzen ari da Bizkaian eta Araban: belaunaldi zaharragoek baino gehiago egiten dute euskaraz, ez dira erdaldun elebakarrak, baina euskara tarteka erabiltzen dute, eta erdara baino gutxiago. Bizkaian %25 inguru dira euskara noizbehinka erabiltzen duten gazteak,
eta %6 inguru dira normalean euskaraz egiten dutenak; euskara eta gaztelania antzera erabiltzen duten gazteak, berriz, %8 inguru dira. Elebidunek seme-alabekin erabiltzen dute gehien euskara —%69k egiten diete—. Etxean euskaraz egiten dute, batez beste, euskaldunen herenek; zerbait handiagoa da portzentajea neba-arreben arteko (%41) eta bikotekideen arteko (%37) erabileran. Lankideekin ere gora egin du erabilerak; euskaldunen %44k egiten dute lanean euskaraz, eta ikasle euskaldunen %43k egiten dute euskaraz haien artean. Eremu formalean ere gora egin du erabilerak: administrazio publikoarekin euskaraz egiten dute Bizkaiko euskaldunen erdiek. Osasun zerbitzuetan, gutxiagok erabiltzen dute (%34k), hala ere. 3. Jarrerak Euskara sustatzeko politikak babesten dituzte hamar bizkaitarretik seik (%58,6k). Hogei urtean zortzi puntu egin du gora aldekotasunak, eta zazpi behera kontrakotasunak. Hiriburuan aurkako jarrera zabalduago dago, ordea: Bizkaian %13,1 dira aurkakotasuna agertu dutenak; Bilbon, %16,2 dira. Hala ere, euskararen aldeko agertzen dira bizkaitarrak, orobat: administrazio publikoan lan egiteko euskaraz jakin behar dela uste dute %74k, haur guztiek euskaraz jakin behar dutela pentsatzen dute %80k, eta euskarazko irakaskuntza ereduaren aldekoak dira %65. Badira %31, ordea, ingelesa ikastea euskara ikastea baino hobea dela uste dutenak. Hizkuntza politikak ontzat jotzen dituzte bizkaitar erdiek, euskararen alde asko egin dela iritzita. Horiek eskastzat jotzen dituzte, ordea, %27,6k. Araban bezala, euskara arriskutik salbu sumatzen dute bizkaitar gehienek (%77); euskara arriskuan ikusten dutenak %20 baizik ez dira. Eta, euskaraz dakitenak laurdenak baino ez
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila diren arren, «guztiz» euskalduntzat ikusten dute bere burua %65ek. «Bertakoa» izateko euskaraz jakin behar dela uste dutenak %32 dira, baina baieztapen horren aurka agertu direnak gehiago dira oraindik: %63.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskararen bilakaera, 1991-2011 (III). Gipuzkoa
Salbuespena
Berria 2012/07/26
Euskalduna da bi gipuzkoarretik bat, eta euskaraz egiten dute hamarretik lauk; Donostian asko jaisten da euskararen pisua. Oraindik, euskaldun zaharrek eragin handia dute, biztanleriaren herena adina baitira
Salbuespena da Gipuzkoa. Euskal hiztun gehien duen herrialdea izateaz gainera, euskaraz gehien egiten duena ere bada. Neurri batean, Euskal Herriko datu orokorrak puzten ditu; izan ere, gipuzkoarren erdiek dakite euskaraz. Euskal herritarren artean, %27 dira elebidunak, baina Bizkaia da portzentaje horretara gerturatzen den bakarra, gainerakoak oso urrun daude. Erabilerari dagokionez ere, aldea nabarmena da. Euskal herritarren %17 eskasek egiten dute e u s k a r a z n o r m a l e a n . V. I n k e s t a Soziolinguistikoak jasotakoaren arabera, berriz, gipuzkoarren %39k egiten dute euskaraz. Berriro ere gauza bera gertatzen da: Bizkaian izan ezik, gainerako herrialdeetan erabilera kostata iristen da %10era; Gipuzkoak berdindu egiten ditu, beraz, datu baxuenak. Baina V. Inkesta Soziolinguistikoak berak azaleratu du errealitate bat: Gipuzkoaren eta haren inguruko eskualdeen eta gainerako eskualdeen artean gero eta tarte handiagoa dagoela euskararen ezagutzari eta erabilerari dagokionez. Ezagutza eta erabilera altuenez aparte, euskararenganako aldekotasun handiena ere Gipuzkoan jaso du inkestak: hiru laurdenak daude euskara sustatzearen alde, eta %5 eskas aurka. Aurkakotasuna zazpi puntu jaitsi da hogei urtean, eta aldekotasuna hamasei puntu hazi da. Donostian bestela da: %8 dira aurkakoak; %61,5
aldekoak. Donostia da Gipuzkoako datuak okertzen dituena, izan ere; probintziaren eta hiriburuaren artean ere alde handiak daude. 1. Ezagutza Gipuzkoako datuek ez dute batere antzik gainerako herrialdeetakoekin. Bi gipuzkoarretik bat da elebiduna gaur egun. 16 eta 24 urte arteko gazteen %11 baino ez dira erdaldun elebakarrak. 16 urtez gorako herritarrak aintzat hartuta, 300.000 euskaldun daude Gipuzkoan, eta 200.000 erdaldun; gainerako 100.000 herritarrek euskara ulertzen dute, baina ez dira erabiltzeko gai. Hogei urtean, euskaldunak gailendu egin dira beraz: %42 ziren 1991n, eta %2 euskaldun elebakarrak —dagoeneko estatistikoki desagertutzat jotzen direnak—; erdaldunak, berriz, %45,6 ziren orduan. Egun, gehiago dira euskaraz badakitenak eta ulertzen dutenak, hitzik ere ez dakitenak baino. Aldiz, donostiarren erdiak dira erdaldun elebakarrak, eta herenak elebidunak, herrialdeko joerari kontrapisua eginez. Elebidun kopurua, gainera, gutxiago igo da hiriburuan (sei puntu, 1991tik); herrialdean zortzi puntu egin du gora. Gipuzkoan ere belaunaldi gazteak dira euskaldunenak: 16 eta 24 urtekoen %77 dira euskaldunak; 64 urtez gorakoen artean ere, ehunekotan euskaldun gehien duen herrialdea
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila da Gipuzkoa (%42,3). Aurrekoa baino euskaldunagoa da, hortaz, hurrengo belaunaldi bakoitza. Erdaldun elebakarrak ere hein berean joan dira gutxitzen. Gipuzkoa da, beraz, euskara gehien dakien eta euskaraz gehien egiten duen herrialdea, gaur-gaurkoz —Nafarroa Beherea eta Zuberoa alde batera utziz gero bederen, ezaugarri demografiko eta sozial aski ezberdinak baitituzte bi herrialde horiek gainerakoekin—.
Euskaraz eta gaztelaniaz nahas-mahas aritzen diren gazteak, berriz, %46 dira —zaharrenen artean, %19 bakarrik dira—. Gazteenek, beraz, gehiago erabiltzen dute euskara, baina erdararekin nahasiago, Araban eta Bizkaian bezala; bi probintzia horietan, ordea, Gipuzkoan baino txikiagoa da elebidunen portzentajea, eta horrek eragiten du Gipuzkoan euskararen erabilera orokorra handiagoa izatea.
Euskaraz hobeto moldatzen diren elebidun gehien duen herrialdea ere bada Gipuzkoa (%36,6), nahiz eta beste heren batek errazago egiten duen gaztelaniaz eta elebidunen erdiek gaztelania duten lehen hizkuntza. Donostian oso bestela da: erdiek errazago egiten dute gaztelaniaz, eta horixe dute lehen hizkuntza hiru laurdenek. Portzentualki, Gipuzkoa da euskaldun zahar gehien duen herrialdea: hirutik bat. Erdaldunak ere herenak dira, ordea. Euskaldun berriak, %12.
Gipuzkoan ere seme-alabekin erabiltzen da euskara gehien. Guraso elebidunen %82k euskaraz egiten diete seme-alabei. Anai-arreben, lagunen eta lankideen artean euskaraz egiten duten elebidunak %60 inguru dira, eta ikaskideen artean erabiltzen dutenak, %74. Etxeko erabilera zerbait apaldu da (%50), eta eremu formalekoa dezente hazi: elebidunen %70ek baino gehiagok erabiltzen dute euskara administrazioarekin, eta %60 inguruk bankuan eta osasun zerbitzuetan.
2. Erabilera Euskararen erabilerak gora egin zuen 1990eko hamarkadan, bost bat puntu, Gipuzkoan. Tarteka euskaraz egiten zutenak ere zortzi puntu igo ziren. Hartara, soilik erdara zerabiltenak %56 izatetik %42,5 izatera jaitsi ziren. Baina azken hamarkadan egonkortu egin da erabilera. Normalean euskaraz egiten dutenak %39 dira. Euskaraz gehien egiten duen herrialdea da Gipuzkoa, baina duela hamar urteko antzeko portzentajeetan egonkortu da erabilera. Bakarrik erdaraz egiten dutenak %44 bat dira. Donostian, berriz, euskararentzat ilunagoak dira datuak: hirutik bi dira gaztelania hutsez aritzen direnak, eta %17 eskas euskaraz egiten dutenak. Erabilera guztiz aldatu da, Bizkaian eta Araban bezala, Gipuzkoan ere. 64 urtez gorakoen erdiak erdaraz aritzen dira normalean, eta laurdenak euskaraz; gazteen artean, berriz, herenek egiten dute euskaraz, eta %21 eskasek gaztelania hutsez.
Elebidunak soilik zenbatu beharrean populazio osoa aintzat hartuta ere, gainerako herrialdeetan baino gehiago erabiltzen da euskara Gipuzkoan; %30 inguruk erabiltzen dute euskara etxean. Eremu formalean, berriz, hein horretatik gorako erabilerak jaso ditu V. Inkesta Soziolinguistikoak. Alderatzeko: gainerako herrialdeetan, euskararen erabilera nekez heltzen da %10era. 3. Jarrerak «Hobe da jendeak ingelesa ikastea euskara ikastea baino» galdera pausatu du inkesta soziolinguistikoak, eta kontrako iritzi gehien eman duen herrialdea izan da Gipuzkoa: %60 daude aurka, %18 ados. Era berean, euskara sustatzeko politiken alde egiten dute gipuzkoar gehienek: %84k uste dute administrazio publikoan lan egiteko euskaraz jakin behar dela, eta %86k pentsatzen dute haur guztiek euskaraz jakin behar dutela. %75, gainera, D ereduaren gisako irakaskuntza baten alde daude, eta %20, B ereduaren gisako baten alde. Halere, «bertakoa»
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila izateko euskaraz jakin behar dela ukatzen dute %44k. Gipuzkoar ren %72k «guztiz» euskalduntzat ikusten dute beren burua, eta %19 baino ez dira euskara arriskuan ikusten dutenak. Hizkuntza politikak ontzat jotzen dituzte ia erdiek; %30 eskasek «gutxi» egin dela uste dute.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskararen bilakaera, 1991-2011. Ipar Euskal Herria
Isuria eten ezinda
Berria 2012/07/27
Euskararen amiltzea ez da geratu Ipar Euskal Herrian, baina gazteenen artean handitzen hasi da elebidunen kopurua. Lau elebidunetik hiruk ez dute euskara erabiltzen; %2k soilik erdara baino gehiago
Euskararen odolustea ez da oraindik eten Ipar Euskal Herrian. 1996tik 4.000 elebidun gutxiago daude hiru herrialdeetan, eta euskararen ezagutza bost puntu jaitsi da. 1996an, %25,7 ziren elebidunak —%0,5 euskaldun elebakarrak —, eta %21,4 bakarrik dira egun. Orain arte, konparazioa egiteko BERRIAk 1991ko datuak erabili ditu, baina, kasu honetan, ez erabiltzeko gomendatu dute adituek, barnealdean egindako inkestek lagin txikia eta, beraz, fidagarritasun arazoa dutelako. Ofizialtasunik ezean, euskaltzaleek egindako lan eskergak jarri dio galga hiztunen galera etengabeari. Eta, azken inkestan, lehen aldiz, argi izpi bat agertu da etorkizunera begira: 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean gora egin du euskaraz dakitenen kopuruak. Erabilerari dagokionez, ordea, egoera oso kaxkarra da oraindik ere: bakarrik elebidunen %2,5ek egiten dute gehiago euskaraz frantsesez baino. Lau euskaldunetik hiruk ez dute euskara erabiltzen. 1. Ezagutza Euskal hiztunen galera ez da eten Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Inkesta soziolinguistikoak hiru eremu horiek hartzen ditu aintzat —Baiona-Angelu-Miarritze (BAM), Lapurdi barnealdea eta Nafarroa BehereaZuberoa—, eta, portzentualki, hiruretan egin du
behera elebidunen kopuruak hamabost urte hauetan. Galerarik handiena, baina, Ipar Euskal Herriko barnealdean gertatu da. Lapurdin, esaterako, %30 ziren elebidunak —%0,8 euskaldun elebakarrak— 1996an, eta %24 dira gaur egun. Nafarroa Beherean eta Zuberoan %61,4 ziren elebidunak —%2,4 euskaldun elebakarrak— duela hamabost urte, eta %52 dira orain. Edonola ere, Euskal Herriko inkesta soziolinguistikoak aintzat hartzen dituen eremu guztien artean, euskaldunena da oraindik Nafarroa Behereak eta Zuberoak osatutakoa, Gipuzkoak jadanik esku-eskura badu ere. Baiona-Angelu-Miarritze da Ipar Euskal Herriko eremurik erdaldunena, baina hark eutsi dio ongien hiztun galerari hamabost urte hauetan. Are eta gehiago, portzentualki elebidunak galdu arren, zenbaki gordinei erreparatuz gero, 2011ko inkestan inoiz baino euskaldun gehiago daude BAM hirigunean. Hiztunak galtzeko joera —eta hizkuntzaren osasunaren kaskartzea, hein berean— argi azaltzen dute adin ezberdinetan dauden datuek. Esate baterako, 64 urtetik gorako elebidunen artean, %31,5 moldatzen dira hobeto euskaraz erdaraz baino, eta %41,8 bietan berdintsu. 16 eta 24 urte artekoen artean, berriz, %11,9k bakarrik aitortu dute hobeto moldatzen direla euskaraz frantsesez baino.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Bestalde, etxean lehen hizkuntza euskara izan dutenak %30,4 dira 64 urtetik gorakoen artean, eta bakarrik %7,7 gazteenen artean. Garbi azaltzen da, beraz, gazteena dela adin tarterik ahulena euskararentzat. Alabaina, hiztunen galera gazteen artean hasi da gelditzen. 2011n 1996an baino euskaldun gehiago daude 16 eta 24 urtekoen artean: %17,6 dira elebidunak gaur egun, eta bakarrik %11 ziren duela hamabost urte. Besteak beste, Seaskako ikastolek egindako lanak emaitzak izan dituela azaltzen du datu horrek. 2. Erabilera Euskararen ezagutza maldan behera doa, eta are eta gehiago erabilera. 2011ko inkestaren arabera, Ipar Euskal Herriko elebidunen %2,5ek bakarrik erabiltzen dute euskara frantsesa baino gehiago. 2001ean %5,7k erabiltzen zuten gehiago. Elebidunen %75ek frantsesa bakarrik erabiltzen zuten 2001ean, eta %77k gaur egun. Alegia, euskaraz dakiten lau lagunetik hiruk ez dute erabiltzen. Oro har, etxeko giroan — aitarekin, amarekin, seme-alabekin edo nebaarrebekin— eta lagun artean erabiltzen dute gehien euskara Ipar Euskal Herriko elebidunek; eta gutxien, eremu publikoan: banketxeetan, osasun zerbitzuetan eta erosketetan, esaterako. 3. Transmisioa Ipar Euskal Herrian gertatzen ari den euskaldunen galera ulertzeko, datu bat aipatu izan dute hizkuntzalariek sarritan: etxeko edo familia barruko transmisioak huts egiten duela. 2011ko inkestaren arabera, 15.000 lagun inguru erdaldundu dira —partzialki edo osoki— Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. 2001eko inkestak datu larriago bat zekarren: hamar urtean 18.000 lagunek galdu zuten euskara ordura arte. Gainera, gaur egun duela
hamar urte baino euskaldun berri gehiago daude: 6.774 —duela hamar urte 3.700 ziren—. Etxean gertatzen ari den hizkuntz galeraren berri eman du 2011ko inkestak ere, nahiz eta aurreko inkestetako joera geldotu dela erakutsi: guraso biak euskaldunak dituztenen kasuan, %13 ez dira euskalduntzen. Gurasoetako bat erdalduna izanez gero, erdiek ez dute etxean euskara ikasten. Horretan Hego Euskal Herriko datuetatik oso urruti daude, esate baterako, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. 4. Jarrerak Nabaria da euskara sustatzeko politika publikoak eskas direla. Ofizialtasunik ezean, euskaltzaleen eta herritarren ekimenen esku geratu da euskararen aldeko politikak aurrera eramateko ardura. Euskararen aldeko politikak eta erabilera sustatzeko ekimenak hartu behar direla diotenen kopurua gutxitzen ari da, ordea, urtetik urtera. 1996an, %49 ziren horren aldekoak, eta %38,5 gaur egun. Aurkakoak %13,9tik %21era igaro dira. Gehienei berdin zaie: %40. Gobernuaren politika desegokia izan dela uste du hiru herritarretik batek, eta egokia izan dela lautik batek. Desegokitzat jo dutenen artean, gainera, gehiegi egin dela eta gutxiegi egin dela arrazoitzen dutenen kopurua berdintsua da: %30 inguru.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Hizkuntza politika 2.0 Iritzia 2012/07/27 nkesta soziolinguistikoari zenbat eta gehiago so egin, orduan eta gehiago heldu zait kezka. Emaitzek azkenaldiko inkesten hein berean utzi gaituzte sentimendu gazi-gozoz beterik. Kezkaturik, euskara mintzo duten adinekoekin desagertzen ari baita; baina esperantzaz beterik, iduri bailuke euskararen galerak zola jo duela eta berriz gora joatekotan dela belaunaldi berriekin. Kontent, urtez urte eta egunez egun, euskalgintzan eta, bereziki, ikastoletan egiten den lanak bere fruituak emaiten baititu; baina haserre, botere publikoek hain guti laguntzen dutelako. Dena dugu kontra: legea, tokiko instituziorik eza, hilkortasun sortze tasa ezkorra eta frantses imigrazio inportanta. Baina, hala ere, herri honen gehiengoak bere hizkuntza bizirik nahi du, haur guziak euskaraz eskolatzea nahi du, administrazioan euskara nahi du, hedabideetan euskara gehiago nahi du, helduek euskaraz ikasteko laguntza ukaitea nahi du. Ez dago, beraz, aitzakiarik. Pirinio Atlantikoetako departamenduan, Akitanian, legebiltzarrean, senatuan, gobernuan eta lehendakaritzan, denetan sozialistak nagusi dira. Legea eta antolaketa instituzionala aldatzeko aitzakiarik ez dute gehiago, tokiko hautetsiak ere alde ageri baitira. Alta, inkesta soziolinguistikoaren emaitzak jakinarazi eta egun bakarrera, aipatu erakunde guziak biltzen dituen Euskararen Erakunde Publikoak, iazko aurrekondu bera iragarri du. Eskaera inoiz baino indartsuagoa delarik, eskaintza, beti bezain murritz.
Hizkuntza politikaren lehen urratsa egin ondoren, bigarrenera pasatzeko tenorea da, euskalgintzan ari diren egiturakhatsantu ez daitezen, eta euskalgintzatik haratago politika publikoak euskararen tempoan sar daitezen. Uda luze eta beroa dute gogoetatzeko. Bakantza on deneri. Hur Gorostiaga
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskararen bilakaera, 1991-2011. Nafarroa Berria 2012/07/28
Ur geldiaren antzera Nafarroan oso mantso ari da handitzen euskaldunen kopurua, bereziki gazteen artean, baina erabilera ez da hazten ari. Herritarren erdiek desegokitzat jo dute Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika Ez aurrera ez atzera. Halaxe azal daiteke Nafarroako euskararen egoera soziolinguistikoa, 1991tik 2011ra egindako bost inkesten ondorioak behatuz gero. Egia da euskaldun kopurua handitu dela, baina, baita ere, ezagutzan egindako aurrerapen horrek ez duela erabileraren hazkunderik ekarri. Nafarroan, %8,9 ziren elebidunak —%0,65 euskaldun elebakarrak— 1991n I. Inkesta Soziolinguistikoan, eta %11,7 dira orain. Baina, erabilerari erreparatuz gero, elebidunek gutxiago egiten dute euskaraz orain duela hogei urte baino. Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikak eta zonifikazioak emaitzak izan dituztela ondoriozta daiteke, besteak beste, eremuen arteko aldeak ikusita.
Bikoiztu egin da gazteenen arteko elebidun kopurua, eta gauza bera gertatu da 25 eta 34 urte bitartekoen artean ere: %7 ziren euskaldunak duela hogei urte, eta %14,5 dira orain. Gainerako adin multzoen bilakaeran atentzioa ematen du ondokoak: ia ez da aldatu elebidunen kopurua, berdintsu jarraitzen du. 35 eta 49 urte artekoetan %10,3 ziren euskaldunak 1991n, eta %10,1 dira orain; 50-64 urtekoetan %9,4 eta %9,6; eta 64tik gorakoetan %10,7tik %9,3ra igaro da. Gainera, adinean behera joan ahala gutxitzen ari da euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen diren elebidunen kopurua, eta hori ere ezin seinale ontzat jo. Egun, bakarrik 64 urtetik gorako elebidunak dira euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen direnak.
1. Ezagutza
Nabari da gobernuak egindako hizkuntza politikak eragin handia izan duela bilakaera horretan. Elebidunen hazkunderik handiena eremu mistoan gertatu da. Eremu horretan euskara ofiziala da, eta franko nabaritu da hori, esaterako, hezkuntzan belaunaldi berriak euskaldundu ahal izan direlako D ereduaren bidez. Eremu mistoan bikoiztu egin da elebidunen kopurua 1991tik: %5etik %10era igaro da. Eremu euskaldunean eta ezeuskaldunean aldeak askoz txikiagoak izan dira.
Euskaldun gehiago daude Nafarroan duela hogei urte baino. Gainera, hogei urteko ibilbideari so eginez gero, garbi azaltzen da datu bat: belaunaldi gazteak euskaldundu dira bereziki. Hala, 1991n 16 eta 24 urte arteko gazteen arteko %10 besterik ez ziren elebidunak. Gaur egun, berriz, %20,8. Alegia, bikoiztu egin da gazte euskaldunen proportzioa hogei urtean. Hazkunde hori etengabea izan da, eta hezkuntzan egindako ahaleginak fruituak eman dituela erakusten du.
Garrantzitsua da euskalduntze eta alfabetatze mugimenduak hogei urte hauetan egindako lana.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila 2011ko inkestaren arabera, 23.470 euskaldun berri daude Nafarroan; alegia, herrialdeko elebidunen heren bat baino gehiago euskaldun berriek osatutakoa da. Gainera, ezin daiteke aipatu gabe utzi duela hogei urte arte ia osoki erdaldunak ziren eremu mistoko hainbat tokitan belaunaldi gazteen artean nolako aurrerakada egin duen euskararen ezagutzak, besteak beste Iruñerrian eta Lizarrerrian. 2. Erabilera Ezagutza asko handitu bada ere, bereziki belaunaldi gazteetan, euskararen erabilera ez da handitu. Areago, gutxitu ere egin da. 1991n %4 ziren euskaraz erdaraz baino gehiago aritzen ziren herritarrak, eta %3,6 baino ez dira hogei urte geroago. Datu hori bat dator berriki Soziolinguistika Klusterrak aurkeztutako kaleko erabileraren neurketaren emaitzekin. Izan ere, Nafarroan %7,5eko erabilera antzeman zuten 1993an, eta %5,7ra apaldu da 2011n. Agerikoa da, gainera, elebidun gehienak (%7,1) gehiago darabiltela erdara euskara baino. Erabilera eremuka aztertzen bada, %5 eta %8 artekoa da. Etxean %5,4koa da, seme-alabekin %8koa, lagunekin %7,5ekoa eta lankideekin %7,1ekoa. Eremu formalean, %6,3koa da erabilera udaletxeetan eta %4,8 osasun zerbitzuetan. Hogei urteotan apenas aldatu da erabilera. Eta bakarrik eremu formalean igo da pitin bat, bi puntu inguru. 3. Transmisioa Hizkuntzaren transmisioan aurrerapen txiki bat egin du Nafarroak. Duela hogei urte dezentekoa zen galera, etxean edo familia giroan euskara ez zitzaielako belaunaldi berriei iristen. 2001ean egindako III. Inkesta Soziolinguistikoan eman zuten datu batek azal dezake hori: 20.000 lagun inguruk galdu zuten euskara. 2011ko inkestaren arabera, 3.600 euskaldun erdaldundu dira
guztiz, eta 4.500 partzialki. Guraso biak euskaldunak diren nafarren kasuan ia bermatuta dago seme-alabek euskara ikastea. Kasuen %95ean hala gertatzen da. Bikotekideetako batek euskaraz ez dakienean, seme-alaben %67k ikasten dute euskara Nafarroan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren amiñi bat azpitik dago Nafarroa horri dagokionez, hiru herrialde horietan haurren %71k jasotzen dutelako euskara gurasoetako bat euskalduna ez denean. 4. Jarrerak Hogei urtean zerbaitetan nabarmen hobera egin badu euskararen egoerak, arlo honetan egin du: herritarren aldeko jarrera asko zabaldu da. 1991n %22,3 zeuden euskararen alde edo oso alde, eta %53,7 kontra edo oso kontra. Egun, ia irauli dira proportzioak: %37,7 daude alde edo oso alde, eta %34,5 kontra edo oso kontra. Horrekin batera, herritarrak ez daude batere ados Nafarroako Gobernuak orain arte egindako hizkuntza politikarekin. Herritarren erdiek desegokitzat jo dituzte euskararen politika publikoak, haietako gehientsuenek (%45,1) gutxi egin dela uste dutelako. Nafarren %25ek guztiz euskalduntzat dute euren burua, eta beste %25ek nahikoa edo zertxobait euskalduntzat. %43k, berriz, ez daukate batere euskalduntzat beren burua, eta %6k gutxi. Beraz, bitan banatuta dago gizartea: erdiek euskalduntzat dute euren burua, eta beste erdiek ez. OHARRA: Bihar euskararen bilakaerari buruzko datuak aztertuko ditu BERRIAk Iñaki Iurrebaso, Iñaki Martinez de Luna, Xabier Isasi, Arkaitz Zarraga eta Erramun Baxokekin.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Euskararen bilakaera, 1991-2011. Datuen azterketa Berria 2012/07/29
Politika «ausarten» garaia Gazitik gehiago du gozotik baino euskararen hogei urteko bilakaerak, soziolinguisten iritziz. Halere, itxaropenerako arrazoirik ere aurkitu dute. Bultzada berri baten beharra. Horixe nabarmendu dute soziolinguistikaren arloan diharduten bost adituk, euskararen egoeraren hogei urteko bilakaera aztertu eta gero. Eusko Jaurlaritzaren V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aztertu dituzte BERRIArentzat herrialdez herrialde, eta, oro har, bat datoz diagnosian; egungo baldintzetan, euskarak goia jo du. Hortaz, beste neurri batzuk pentsatu eta ezarri beharko dira hizkuntz politikan, haien ustez, egun indarrean daudenak baino «ausartagoak». ERRAMUN BAXOK «Euskararen pizkundea egingarria da, eta egiteko bidean da Iparraldean» Euskarak gain behera jarraitzen du Iparraldean, Erramun Baxokek nabarmendu duenez. Dena den, itxaropenerako daturik aurkitu du: euskaldun hartzaileak aintzakotzat hartuta, euskaldunak aurreko inkestan baino gehiago direla zenbaki absolututan Iparraldean. «Nolabait, gainbehera hori gelditu egin da». Beste datu bat esperantzarako: belaunaldi bakoitza aurrekoa baina euskaldunagoa da. «Euskararen transmisioan ditugu emaitza hoberenak». Horra Baxokek gogoratutakoa: bi guraso euskaldunen kasuan, seme-alaba
dira.
euskaldunak %80 ziren; orain %94
Edalontzia erdi hutsa ere ikusten du Baxokek: emaitzak «tristeagoak» ikusten ditu erabileran. Iparraldean, soilik eremu afektiboan egiten dutelako euskaraz; Hegoaldean, berriz, eremu formalean nagusitzen da erabilera. Halere, euskararen pizkundea «egingarria» dela eta «egiteko bidean» dela uste du. Hizkuntza politika «ausartago» batek zein baldintza bete beharko lituzkeen ere argi du Baxokek. Bi aipatu ditu: baliabide gehiago eta irakaskuntzaren indartzea. «Halere, ez bagara gaitasunetik erabilerara pasatzen, aitzinamendua amaituko da. Alfabetatuak ditugu, baina mintzatzerakoan hizkuntza trebeena dute erabiltzen: frantsesa eta espainola». Hortaz, funtsezkotzat du euskararen kalitateari kasu egitea, trebeena izan dadin. XABIER ISASI «Euskaldunek kohesio guneak topatu behar dituzte Bilbon» Bizkaiko egoera izan du aztergai Xabier Isasik; ez da baikor. «Datuek erakusten dute euskararen erabilerak goia jo duela. Azken urteotan, ez atzera ez aurrera dago. Kezkagarria da gertatzen
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila ari dena». Bi efektu nagusitzen dira, Isasiren ustez: udalerri erdaldunetan 30 urtean asko irabazi da euskararen alde, baina udalerri euskaldunetan euskal hiztunak galdu egin dira, eta, beraz, euskaldunak galdu dira, batez beste. Horrek «langa» jartzen dio euskararen normalizazioari. Bilboko emaitzei erreparatu die. «Txillardegiren soziolinguistika matematikoari jarraituz, erabileraren datua ez da txarra, Bilbo baita e u s k a l d u n g e h i e n d i t u e n h i r i bu r u a . Euskaldunena Donostia da, baina euskaldun gehiago bizi dira Bilbon». Arazoa da «sakabanatuta» daudela. «Azukre koskor bat uretan nahasten dugunean kontzentrazio maila jakin bat behar dugu, antzeman ahal izateko; euskararekin antzera gertatzen da: gutxieneko euskaldun kopuru bat bat behar da antzemateko». Hori gertatzen ez den artean, «oso zaila» da erabilera haztea, Isasiren hitzetan. «Bilboko euskaldunei tokatu zaie biltzea, adimena zorroztea, gune berriak topatzea». Euskarak eta euskaldunek espazio berriak eta kohesio guneak bilatu behar dituztela uste du Isasik. Politika «proaktiboak» eskatu ditu, euskara eremu berrietan agertzeko eta «diskriminazio guneetatik» ateratzeko. «Bultzada berri bat eman behar diogu denen artean euskalduntze prozesuari. Euskara bizirik bada, garaian garaiko egokitzapenak egiten jakin duelako da». IÑAKI IURREBASO «Euskarazko harreman sareak trinkoagoak dira Gipuzkoan» Beste herrialdeekin alderatuz gero, egoera onena duen lurraldea da Gipuzkoa. Iñaki Iurrebaso: «Dezenteko igoera dago ezagutzan eta erabileran, eta joera ona da. Hala ere, esan behar da oraindik bide luzea dagoela egiteko, erdara nagusi delako Gipuzkoan. %50ek dakigu euskaraz, baina denek, gaztelaniaz».
Herrialdearen soziologian topatu du Iurrebasok Gipuzkoaren abantaila hori: «Abiapuntua ere ezberdina zen; Gipuzkoan euskaldun gehiago zegoen duela hogei urte. Gainera, gipuzkoar euskaldunek errazago dute euskaraz egiteko, eta, beraz, normala da euskaraz gehiago egitea». Iurrebasok ere ingurua gako gisara ikusten du euskara erabileraren emaitzen atzean: «Euskaraz egiteko aukera gehiago ditugu Gipuzkoan, eta euskarazko harreman sare trinkoagoak». Euskal Herrian, oro har, ahulgune bat gailentzen dela uste du Iurrebasok: euskarak lege babesik ez duen herrialde horietan baldintza eskasetan dagoela, eta, hortaz, lege babesa beharbeharrezkoa duela. Hark ere susmoa du euskarak goia jo duela egungo egoeran, eta uste du, «zalantzarik gabe», bultzada berri bat behar duela euskarak: «Orain arte egindako lana aitortu behar da, baina gehiago behar da: baliabide gehiago, politika ausartagoak...». IÑAKI MARTINEZ DE LUNA «Aurrera egiteko baldintza berriak sortu behar dira Araban» Iñaki Martinez de Lunaren arabera, irabazitako elebidun kopurua da Araban onerako nabar mendu beharreko datua: «Hori ezinbesteko baldintza da euskara Araban berreskuratu ahal izateko». Halere, ezagutzaren baldintzei erreparatzen die; euskaldunberri horietako askok ez dute aukerarik hizkuntza praktikan jartzeko. Desoreka bat antzeman du: elebidun askok erdara hobeto dakite, eta euskarazko gaitasunean gabeziak dituzte. «Sorgin gurpila da: gaitasun faltak gutxiago erabiltzea eragiten du, eta, erabiltzen ez denez, gaitasunean ez da aurrera egiten. Hori gertatzen ari da gaur egun Araban. Ezagutza gora doa da, baina ez da erabileran hainbeste islatzen». Harreman sarearen garrantziaz ohartarazi du Martinez de Lunak. Haren esanetan, sortzen diren euskaldunberriek ez dute harremanetarako
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila sare euskaldunik, eta horrek zaildu egiten du euskararen erabilera. Goia jo al du euskarak? «Egungo baldintzetan, bai», Martinez de Lunaren ustez. Horregatik, pertsonen gertuko testuinguruan baldintzak aldatzearen aldekoa da. «Prozesu baten barruan jo du goia; duela 40 urte Araban ez zegoen gaur egun dagoen mailarik. Orain badaude bertsolari txapelketak ere Araban, eta hori pentsaezina zen lehen, oso euskaldun gutxi zirelako eta sakabanatuta zeudelako». Gazteengan topatu du Martinez de Lunak azterketaren alde gozoa; bertsolaritzaren adibidearekin jarraituz, Arabako bertsolariak gazte-gazteak direla goratu du, eta hori aurrera ateratzeko beharrezkoak direla antolakuntza, herrigintza eta gizartearen babesa. Galdera ugari, erronkei aurre egiteko: «Ondoko planteamendua egin behar da: Hemen zein hizkuntzatan funtzionatuko da? Zein irizpide ezarriko ditugu? Hori esplizituki planteatu behar da; bestela, inertziaren poderioz, harreman mota batzuk erdaraz izango dira aurrerantzean ere». ARKAITZ ZARRAGA «Nafarroako zenbait lekutan erresistentzia kontua da euskarak bizirik irautea» «Etsigarriak» dira datuak Nafarroan, Arkaitz Zarragaren ustez. Edalontzia «nahiko hutsik» dago. Euskarak goia jo duela uste du; neurri berriak jartzen ez badira, behintzat. Nafarroan, zehazki, zonakatzeak muga jartzen dio euskalduntzeari. «Ez baduzu euskaraz funtzionatzeko biderik, normala da jendeak euskalduntzeko joerarik ez izatea». Nafarroako zenbait zonatan «erresistentziatzat» jo du Zarragak euskarak bizirik irautea. «Euskararekiko motibazio integrazionala dugu, baina instrumentala ere beharrezkoa da, eta hor ez da gauzatzen». Oinarrizkotzat jotzen du zonakako politika gainditzea, euskararen egoerak hobera egiteko.
Zarragak uste du hizkuntza politiken azterketa sakona egin behar dela, eta neurri jakin batzuk proposatu ditu: euskaltegiak lantokietara joatea, hizkuntza profilak gainditzea —«oso aldenduta dagoelako erabileratik»— eta euskaldunberriekiko jarrerak aldatzea. «Abizen hori kendu behar dugu, karga bat duelako, erabilera bultzatzen ez duena». Bigarren Bai Euskarari baten beharra sumatzen du Zarragak. «Orain arte, elebitasunaren aldeko politika bat egin da; eman du eman behar zuena, eta, orain, Euskal Herri euskaldun baten aldeko politika bat egin behar da». Horretarako, «D ereduko politika bat» ezartzearen aldekoa da. Hor ikusten du etorkizuna Arkaitz Zarrragak.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Haserretu gabe Iritzia 2012/07/27 Berezkoa da: inori ez zaio gustatzen haserretzea. Horregatik, hamar herritarretik bederatzik nahiago lukete, etorkizunean, bi hizkuntza — Iparraldean, euskara eta frantsesa; Hegoaldean, euskara eta gaztelania— hitz egingo balira. Inkesta soziolinguistikoak galdetu du, eta inkestatuek erantzun politikoki zuzena eman dute. Politikoki zuzena bai, baina posible da? Txillardegik esango luke ezetz, elebitasun soziala, edo diglosia, «mitoa» dela. Lurralde batean hizkuntza bat gailentzen dela lehenago edo geroago. Eta hori dela, azken buruan, Euskal Herrian gertatu dena: Gipuzkoa eta haren aldamenak dira salbuespen, ezen ez salbu daudenak. Eusko Jaurlaritzak 1982an proposatu zuen Euskararen Legeak bestelako oinarria du: posible da lurralde batean bi hizkuntzek irautea. Hor jarri behar da helburua, gainera, inor haserretu gabe egiteko aurrera. EAJk aste honetan egin duen ekitaldian, horixe aipatu du Pedro Miguel Etxenikek: politika maximalistak —adjektiboa neurea da— erabaki balira, euskara ahulago legokeela gaur. Inor behartu gabeko hizkuntza politika horrek eman ditu emaitza batzuk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: belaunaldi gazteak euskalduntzea lortu du, hein handi batean. Baina muga batzuk ere agertu ditu: heldu gehien-gehienek erdaraz bizitzen jarraitzen du, eta horrek gainerakoak erdalduntzen ditu. V. Inkesta Soziolinguistikoak besterik ere azaleratu du: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian benetan egoera kezkagarrian da euskara. Urtez urteko gainbeherak argi gorriak piztu behar lituzke,
horretarako egiten dira eta diagnostikoak. Inkestak erakutsi du, era berean, lau abiada behintzatb a d i t u e l a euskararen herriak: normalizaziorako joera hartu duten eremuak; gazteak euskaldundu arren erdaraz bizitzen jarraitzen duten eremuak; euskara galbidean dutenak; eta guztiz galdu dutenak. Bigarren eremuak badu lege babesik, baina hirugarrenak eta laugarrenak ez, eta horrek ere zerbait esango dio ulertu nahi duenari. Soluzio bakar bat ez du aski izango euskarak, hortaz. Eremu bakoitzera egokitu beharko dute politikek, non lege babesa eskuratuz, non euskaldunberrituak motibatuz eta trinkotuz, non orain artekoak baino urrats ausartagoak eginez. Baztertu behar litzateke, adibidez, lurraldearen zati batzuetan euskara izatea hizkuntza ofizial bakarra? Behera ez erortzeko modu bakarra gora igotzea da aldapan dagoenarentzat. Ikuspegi ezkorrak eta baikorrak agertu dira egunotan, inkesta soziolinguistikoaren emaitzak baloratzerakoan. Nork baditu bere arrazoiak. Baina euskarak denak beharko ditu: baikorrak, kuraia emateko; ezkorrak, diagnosiak eta ekimenak zorrozteko. Eta, haserreak haserre, galdera bat argitzea komeniko da egunen batean, badaezpada ere, zuzentasun politikoak ahaztuta: etorkizunean hizkuntza bakarra gelditzekotan, zein nahi dugu galtzea? Eta beste hau: nola salbatu hizkuntza bat, bostetik bat kontra baldin badaude, eta lautik hiruk ikasteko asmorik ez badute? Ez da ezkortasuna, estrategiak zorrozteko beharra baizik.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
«Euskara aldetik, beharbada, bada hobekuntza; baina ez da nabari»
Berria 2012/07/29
Euskaraz Bai taldea lanean ari da bestetan euskararen lekua handiagoa izan dadin. Leon erregea, aurten ere, ez da euskaraz iratzarri.
Baionako besten aurtengo egitarauak bi aldaera baditu: bata euskaraz eta bestea frantsesez. Atzerapausoa dela dio Kontseiluko kide Laida Mujikak, kanpotik etorri bestazaleek ez dutelako hemengo hizkuntzaren berri ukanen. Hainbat urrats egin nahi ditu Euskaraz Bai taldeak, egoera hori alda dadin urtez urte.
badira, guraso anitz badira; beraz, ikusten dute eskolatik kanpo euskara badela...
Oro har, euskarak nolako presentzia du Baionako bestetan? Atzematen dugu presentzia eskasa badela; beraz, horregatik, aurrera eraman dugu egitasmo hau. Ez Kontseiluak berak, baizik eta Baionako Euskaraz Bai taldeak. Herrietan sortzen dira talde batzuk, banakoz eta elkartez osatuak, eta, beraz, lehen lanketa bat proposatu zuten: Baionako bestetan eragitea. Aipatu duzun ekimen hori Leon erregea euskaraz iratzarraraztea da? Hori da. Pentsatu genuen hartuko genuela momentu garrantzitsu bat bestetan, eta haurrekin lotua. Leon erregearen iratzartzea gauza garrantzitsua da ostegunean, haurren egunean. Pentsatu genuen, 12 arte kontatzen dutelarik, errazena zela hori euskaraz egitea. Haur anitz
Baina ezezkoa eman dizuete. Herriko etxeari aipatu genion, elkarlana nahi genuelako haiekin. Euskara teknikariari aipatu genion; erran zigun aipatuko zuela baina berandu zela. Iduriz, gauzak lotuak dira aitzinetik; beraz, zaila ikusten zuten aurten egitea. Baina, printzipioz, ongi ikusten zuten; beraz, ikusiko ondoko urteetarako. Guk erabaki dugu gure aldetik egitea eta saiatzea jendea animatzen hori egiteko. Nola joan da egitasmoa?
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Megafonia arazo bat ukan genuen. Beharbada, izan ziren euskaraz oihukatu zutenak, baina ez zen entzuten hainbeste jenderen artean. Heldu den urterako hobeto landuko dugu. Besten hasierako bertsoa, Leon erregea... Azkenean, Baionako bestetan euskara sarrarazteko gauza sinbolikoetatik pasatu behar da? Uste dut biak uztartu behar direla: gauza sinbolikoak eta eguneroko biziko gauzak: euskara agertzea, espazioak euskalduntzea, eta holako gauzak. Horregatik, ostalariei begira egin dugu beste jarduera bat. Baionan zer egiten da anitz? Ostatuetan egon. Beraz, egin dugu lexiko bat euskarazko oinarrizko hitzekin, jendeari gogorarazteko badela hizkuntza bat, eta euskara dakitenek pentsa dezaten euskara erabiltzea garagardo bat eskatzen dutelarik. Lexiko horiek biziki harrera ona ukan dute, anitz eskatu dizkigute, eta oraintxe ostatu batzuetatik pasatu naiz, eta denek fitxatua dute. Agian, jendea jokoan sartzea zailagoa da, baina uste dut lehen urrats bat dela aurtengoa. Baionak euskara teknikari bat badu. Sumatzen da horrek hobetzen duela euskarari ematen zaion lekua? Ez dakit; beharbada, bada hobekuntza, baina ez da nabari. Uste dut herriko etxeari leporatzen ahal zaiola, halaber, komunikazio falta euskarari dagokionez. Adibidez, haurren egunean, haurren txokoan badira gauzak euskaraz egiten direnak, baina euskaldunok ere ez dakigu. Zaila da leku horietara joatea. Gero, uste dut beste leku batzuetan atzerapausoak ere badirela; adibidez, lehenago egitaraua ele bitan egiten zen; orain, egin dute bat frantsesez eta beste bat euskaraz. Erran nahi du batzuek ez dutela sekula euskara ikusiko egitarauan. Aitzinapausoak baldin badira, txikiak dira, eta ez dira ikusten. Uste dut badela
lana egiteko, eta gu horregatik sartu gara harremanetan haiekin, nahi ditugulako lagundu baionar gisa. Eta herriko etxeak borondaterik agertzen ote du elkarlan horretarako? Gu harremanetan sartu ginen euskara teknikariarekin, eta hura kontent zen. Erran zigun hautetsiei aipatuko ziela gure proposamena; baina herriko etxearekin, zuzenean, ez dugu harremanik ukan. Beste lan ardatzik ba ote duzue beste arlo batzuentzat? Oraindik ez dugu gogoetatu. Jadanik, Baionako bestentzat hau egin dugu. Gero, urte osoko lana da Euskaraz Bai taldeak eramaten duena; irailean ikusiko dugu urte osoan zehazki zer lan eramanen dugun. Hurrengo urtean helburu bat izanen da, nire ustez, aurten egin duguna hobetzea; hau da herriko etxearekin lantzea Leon erregearena; beharbada, kantua ere euskarara itzultzea, eta, hola, arrakastatsua den kantu hori bi hizkuntzetan izatea... Baina, oraingoz, ez gara oraino hurrengo urtean.
Abuztua
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Mailu Lasarte (IKAko irakaslea):
«Jaietan harreman berriak egiteko euskara erabiltzea
Berria 2012/08/03
Kontraesanak kontraesan, Mailu Lasarte euskara irakasleak positibotzat jo du euskarak lekua izatea Gasteizko jaietako unerik garrantzitsuenetako batean. Gasteizen begirada gehien erakartzen duen txokoan egon da Mailu Lasarte (Errenteria, 1958), Zeledonen baimenarekin. Jaiei hasiera ematen dien suziria piztu zuen, beste batzuekin batera, EAJk euskalgintzako sektoreei eman baitie festei hasiera emateko ardura. IKAko irakasle 25 urte baino gehiago daramatza Lasartek, eta Gasteizko Udaleko Euskararen Sektore Kontseiluko kide eta Arabako Foru Aldundiko Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bada. San Migelgo balkoian, Joseba Aginagalde Arabako Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Katixa Agirre idazlea eta Iñaki Tena bertsolaria izan zituen atzo alboan.
batez ere egunez gustatzen zait. Eta Alde Zaharra, noski.
Zer moduz joan da txupinazoa?
Egun bat eskatu nuen pentsatzeko. Ez nuen nahi, baina ikusten nuen euskararen aldeko keinu bat zela, eta nire langintza hori izan da beti: euskara irakastea. Egin behar nuela sentitu nuen. Ingurukoekin hitz egin eta esan zidaten euskara izango zela protagonista eta, kontraesanak kontraesan, merezi zuela. Nigatik balitz...
Gero eta urduriago sentitu naiz. Ez suziria bota behar nuelako, ekitaldi publikoa delako baizik; eta niri ez zait halakoetan parte hartzea askorik gustatzen. Hedabideak ari dira deika jaietan hitzordua jartzeko, eta ni bihar [gaur] banoa oporretara!
Suziria botatzeko proposamena egin zizutenean, zaila izan al zen baiezkoa ematea?
Zer izango duzu faltan oporretan? Nola bizi ohi dituzu jaiak?
Zergatik atera zen zure izena?
Eguneko festa gustatzen zait. Aihotz plazan egiten den bertso saioa, txosnetan buelta bat ematea edo kontzerturen batera joatea, baina
Aurten EAJri zegokion suziria bota behar zuten pertsonak aukeratzea. Euskararekin lotu nahi zuten Zeledonen jaitsiera, eta euskararen ezagutza, euskalduntzea eta euskararen erabilera islatu nahi zituzten balkoian. Gorka
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Urtaranek (Gasteizko Udaleko EAJko bozeramaileak) IKA aukeratu zuen, Gasteizko euskaltegi handiena delako eta bertan ikasi duelako. Eta zergatik ni? Bertan irakasle izateaz gain, udaleko Euskararen Sektore Kontseiluko kidea naizelako, eta emakumea.
Harreman berriak egiteko euskara erabiltzea aukera polita da; ahalegintxo hori egiteko aukera dago jaietan, are gehiago aurten lehen eguna protagonista dela.
Zer deritzozu euskarak jaietako une nagusietako batean lekua izateari? Alde batetik, oso positiboa da gaur [atzo] bertan egotea, hedabide guztiak bertan daudelako eta hemendik kanpo oihartzuna duelako. Euskarak Gasteizen eta horren une garrantzitsu batean lekua duela erakustea positiboa da. Baina ekintzak ez du zerikusirik normalizazioarekin, ezta? Normalizatua balego, ez luke zertan protagonista izan, edo agian bai... Beste aldarrikapen kutsurik ere ba al du? Balkoian ordezkatutako sektoreek murrizketak jasan dituzte... Krisiaren aitzakiarekin, diru sarrerak handitzeko bidea ez dagoenez, murrizketak datoz. Gasteizko Udalak aurrekontu guztiaren %0,35 baino gutxiago bideratu du euskararentzat. Hortik murrizketak egitea... Aurreztuko dutena gutxi da, eta euskalgintzarentzat eragin handia du. Zer leku du euskarak jaietan? Badirudi leku finkoetara mugatzen dela. Badugu Gasteizen, Araban oro har, konplexu bat. Beste herrialdeetan baino gutxiago garela pentsatzen dugu. Eta ez da horrela. Gasteiz da ezagutza mailan prozesu bizkorrena eraman duen hiria, baina erabileran dago arazoa. Zer ildo indartuko zenuke jaietan?
Zer behar da euskara Gasteiz osora zabaltzeko? Euskaltegiko lankide batek bizikletekin alderatzen du euskararen ezagutza eta erabilera. Gasteiztar askok bizikleta dute, eta euskaraz badakite. Orain, bidegorriak behar dira, baliabide eta araudiak. Jaietan zein urte osoan instituzioek hizkuntza politika egokiak egin behar dituzte; bidegorriak jarri jendeak erabil dezan. Ematen du Aihotz plaza dela udalak antolatutako euskal gune bakarra. Jaiez aparte, eztabaida bera dugu. Bi hizkuntza baditugu hemen, euskarazko ekintzak egitean diruak ez du zertan euskararen aur rekontutik atera. Sail bakoitzaren aurrekontuetan kontuan hartu behar da euskara. Kontuan hartu behar dira biak, eta ez proportzio berean. Hizkuntza bat bestearen gainetik badago, besteak behar du laguntza positibo bat.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dago
Berrria 2012/08/07
Hasiera batean, uztailean ziren hori egitekoak, baina, azkenean, abuztura atzeratu behar izan dute. Hilabete hauetan, itzulpenak egiten aritu da sarean aritzen den euskal komunitatearen ordezkaritza bat.
Atzo arratsaldetik euskaraz ere erabil daiteke Twitter sare soziala. Maiatzean iragarri zuten Twitterreko arduradunek zerbitzua euskaraz emateko aukera zabalduko zutela.
8.445 Nafarroako hizkuntza eskoletako plazak. Nafarroako Gobernuak %18,5 handitu du hizkuntza eskola ofizialetan ikasteko leku kopurua. Hala, 8.445 toki izango dituzte datorren ikasturtean. « I n g e l e s a i k a s t e a re n e t a j a k i t e a re n garrantzia» nabarmendu du Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. Egoitza kopurua ere handitu du, hirutik zazpira: Iruñea, Lizarra, Tutera, Corella, Zangoza, Doneztebe eta Tafalla.
Proba moduan dago une honetan. Twitter euskaraz jarri nahi duenak, bere kontuan sartu, eta ondorengoa egin beharko du: ezarpenetan klik egin, eta hizkuntzari dagokion atalean euskara aukeratu. Eztabaida izan da txio edo tuit erabiltzearen artean, eta lehena aukeratu dute azkenean. Twitter 33 hizkuntzatan eskaintzen da egun.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
'Basque' Iritzia 2012/08/08 Astelehenetik daukagu Twitter euskaraz. Bide luzea izan da, baina azkenean lortu dugu. Ez dut prozesuaz berbarik egingo, ordea; uste dudalako beste batzuek ondo kontatu dutela, eta aspaldi idatzi dela horetaz. Nire helburua da azaltzea horrek guztiak sortu dizkidan kezkak eta galderak. Itzulpena egiteko baimena eman zutenean, asko kezkatu ninduen enpresa pribatu batendako dohainik egingo genuela lan; edo hobeto esanda, enpresa horrek ez zuela sosik gastatuko bere produktua hobetzen. Ardura ez zen ez kobratzea, musu-truk munstro batendako lan egitea baizik. Baina euskararen munduan gabiltzanok badakigu, zoritxarrez, horrela egin ezik, ez dela ezer lortzen. Twitterrek itzultzaile enpresa profesionala kontratatu izan balu, bigarren kezka ez zitzaidan agertuko. Kalitatearena, hain zuzen. Irakasleok estuak izaten gara horrekin, eta ikusitako gauza askok harritu eta larritu naute: proposatutako itzulpenak, ortografia akatsak, gramatika-arau hausteak, euskararen senik eza… Tira, horrelakoa da gure egoera erreala, ez da berria niretako. Baina zerbait itzultzeko bere burua boluntario eskaintzen duenak maila ona behar du… Goikoarekin lotuta, eztabaidena ere ikaragarria iruditu zait. Hainbatek «guk ez dugu horrela esaten» aitzakiapean Euskaltzaindiak esandakoaren kontrara jarri nahi zuen gauza bat edo beste. Barkatuko didate, baina lan hori ez da norberaren blogerako, guztiondako da, Euskal Herri osorako, eta denboran iraun egingo du.
Gainera, dena demokratikoki erabaki behar horrek sutan jartzen nau. (Itzultzen ibili ez zaretenondako, dena boto bidez erabakitzen da). Hori ezin da horrela izan! Itzulpen fantastikoak ere ez ditut maite. Txio berba polita eta graziosoa begitantzen zait, baina lagunarterako, erabilera adierazkorrerako… bere eratorriak, halere, ez ditut jasaten, bertxiotu kasu. Munstrokeria iruditzen zait! Gustatu ez zaidan beste kontu bat Twitterrek berak nola duen antolatuta itzulpen zerbitzua. Atalka, milaka esaldi solte daude ingelesez, testuinguru gabe. Ezin da jakin nola dauden txertatuta webean. Sarritan, zeri zegokion esaldia ere ez zegoen jakiterik! Horrezaz gain, ingeles hutsean egoteak (gaztelaniaz erabili dugunondako) zaildu egin du itzultzea. Askoz hobeto legoke, ingelesaz gain, beste hizkuntza batzuetan nola dagoen itzulita ikusi ahal izatea, eta norberak aukeratzea zein(tzu)etan. Horregatik, hasi gara lehenengo akatsak ikusten. Horrek guztiorrek ez du inolako baliorik izango erreminta euskaraz erabili ezik: tuitak (txioak) euskaraz ez badira edota jarritako loturak erdaraz badaude. Tresnak — hizkuntza-paisaia— euskaraz behar ditugu, baina, batez ere, edukiak izan behar dira gure hizkuntzan. Ea hala den! Leire Narbaiza
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Euskaraz bizi nahiari epaiketarik ez!
Iritzia 2012/08/08
Irailaren 11n Altsasuko EHEko bi kide epaituak izango gara. Epaituak euskaraz bizi nahi izateagatik? Euskarak jasaten duen zapalkuntza azaleratu nahi izateagatik? Euskarak bere lurralde osoan izan beharko lukeen burujabetza aldar rikatu nahi izateagatik?, Euskarak menpeko izaera politiko eta soziala du bere lurralde osoan, eta horren adierazleetako bat Euskal Herriko paisaia linguistikoa dugu.
identifikatuak izan ginen. Foruzainekin euskaraz aritu ginen, baina beraiek ez zuten hori o s o gustukoa izan, eta, horren harira, isunak iristen hasi ziren; 300 euro euskaraz egiteagatik, eta 6.000 seinaleak ezabatzeagatik. Lehenengoa bertan behera geratu zen, eta bigarrena ordaintzeko gureak ikusi genituen, oraindik zorrak ditugularik.
Mendeetan espainiar zein frantziar estatuek gurea asimilatu nahi izan dute, eta arlo askotan lortu ere egin dute. Beraien hizkuntzak oso errotuak ditugu, eta, egun, ez zaigu oso arrotza egiten espainola zein frantsesa edonon ikusi edota entzutea.
Seinaleengatik 6.000 euro ordaintzeaz gain, epaiketara ere deituak izan gara. Altsasun aspalditik ezabatuak dauden seinaleengatik zigortu nahi gaituzte, eta irailaren 11n epaitegian geure burua defendatu beharko dugu.
Baina horiek al dira gure hizkuntzak? Horiek al dira Euskal Herriarentzat nahi ditugun hizkuntzak? Guk argi dugu erantzuna; ez dugu euskararik gabeko Euskal Herririk nahi, eta horren alde borrokan jarraituko dugu.
Guk bezala Altsasuk paisaia linguistiko euskalduna izan behar duela uste dutenek egindako ezabaketak dira, eta guk egin ez bagenituen ere, gure ideiak defendatzera joko dugu epaitegira. Euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz bizitzen saiatzen gara eta euskarak jasaten dituen zapalkuntza eta erasoak salatzen jarraituko dugu. Euskal Herri euskaldun eta burujabe batean sinesten dugu, eta hori eraikitzeko bidean guztiok dugun ardura gogorarazi nahi dizuegu. Itziar Claver Herrera, Haizea Ramirez de Alda Pozueta. Altsasuko EHE
Borroka horretan, azaroan paisaia linguistiko euskalduna aldar rikatzera atera, eta
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Buruz buru (V). Maider Zilbeti
Ekintzaren teoria
Iritzia 2012/08/11
Lausoa da teoria eta praktikaren arteko muga Maider Zilbetirentzat, eta feminismoak, arteak eta aktibismoak bat egiten duten bidegurutzean jartzen du begia horregatik. pentsatzen. Hor ohartu naiz ekitearen eta pentsatzearen arteko mugaren lausotasunaz». Pentsalari gisa egindako elkarrizketan, etengabe igartzen zaio pentsalari hitzarekiko deserosotasuna. «Ni ez naiz pentsalari bakarka. Ni naiz pentsalari interakzioan».
Fina da pentsamenduaren eta ekintzaren arteko muga Maider Zilbetirentzat (Donostia, 1977). Oso fina. Behin eta berriz gurutzatzen du berak, gurutzatu duenik ere gehiegi axola gabe. Areago: gurutzaketa bera da bere jardunaren ardatza. Hiru puntako zirkulua osatzen dute bere kezkek. Mugimenduan baino ulertu ezin den hiru puntako zirkulua: ikerketa feministatik aktibismora, aktibismotik arte sorkuntzara, eta arte sorkuntzatik ikerketa feministara. Bidegurutzean du beti begia. Hori da bere jarrera politiko eta intelektuala. «Militantzia feministari esker ikasi dut nik taldean
Filosofia eta antropologia ikasketak egin zituen, eta pornografia hautatu zuen masterreko ikerketa gaitzat. Ikuspegi feministatik landutako pornografia: postpornografia. Politika, artea, teoria eta praktika; mugaldekoa zen gaia, eta mugalde hori da Zilbetiri interesatzen zaiona. Izan ere, 60ko hamarkadaz geroztik masan ekoitzi zen pornografiaren generoaren irudikapena zalantzan jarri eta plazer zein sexualitate eredu irekiagoak proposatzea da pornografia mota horren asmoa. Plazera ere politizatzea. Erabat heldu gabea zen oraindik eztabaida Euskal Herriko feminismora Zilbetik ikerketa hasi zuenerako, baina jadanik nahiko barneratuta dagoela dio. «Pornografiaren alde ala kontra; hori zen dilema AEBetan eta Kanadan. Zerbait aipatu zuten hemen garai hartan gaiari buruz, baina ez zen eztabaida sakonegia izan. Raquel Osborne ikerlariaren eskutik heldu zen gaia Espainiara, eta hala heldu zen Euskal Herrira ere». «Jarrera politiko bat da hau», dio. Ez da hedonismo inozoa, hedonismo militantea baizik. Boteretze ariketa bat, funtsean. «Gorputza ezagutzera eramaten zaitu plazeraren dimentsio ezberdinak ezagutzeak; gorputz mugak ezagutzera. Subjektu ekintzaile berria eraikitzera. Eta ez bakarrik sexu ekintzetan. Beste ekintzetarako eta beste antolamendu batzuetarako ere boteretzen zaitu
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua horrek. Pornografia edo barneratzen duzu zure diskurtsoan edo ez, baina argi geratu dena da feminismoak proiektu politiko bezala aurrera egiteko gorpuztasunaren inguruan hausnarketa sakona egin behar duela. Eta baita plazeraren inguruan eta nortasunaren inguruan ere. Hori guztia barneratu behar da pertsonalki eta politikoki. Eta lan hori egin da subjektibazio prozesu berriak eraikitzeko».
Eta zer paper du arteak hor? Arte feminista ezagutza prozesu bat da. Teoriari plastikotasun bat ematen dio. Praktikara eramaten du jarrera hori. Akademiak gutxitan aitortzen du, baina ezagutza prozesu bat da. Baina egia da papereko teoriek gero eta gehiago begiratzen diote artista feministen lanei. Bisualitate hori gabe teoria feminista herren gelditzen da. Beharrezkoa du. Hain zuzen ere hori da azken urteetan egiten zabiltzan ikerketaren ardatza. Arte zentro garaikideen eta pentsamendu feministaren arteko bidegurutzea aztertzen ari zara.
Balio dezake adibide gisa post-pornografiaren kasuak. Artean zentratu du bere jarduna azken urteetan. Feminismoarekin eta aktibismoarekin muga egiten duen artean. Generoa eraiki egiten zela ohartu zen feminismoa lehenik, eta jokatu egiten dela gero; performatu egiten dela. Gorputzaren inguruko irudi berrien beharra sortu zuen horrek. Eta hor sartzen da artearen garrantzia. «Feminismoaren plastikotasun baten beharra» aipatzen du Zilbetik. «Beharrezkoak dira material bisualak eta plastikoak begirada berriz hezitzeko». Horregatik pornografiarena? Ikuspegi feministetatik landutako pornografiak aldatu egin du gorputzaren kontzeptua. Gorpuztasunaren kontzeptua ekartzen du, sexualitatearen kontzeptua irekitzen du, eta publiko eta pribatuaren arteko mugak lausotu egiten ditu. Emakumeen sexualitateari buruzko hausnarketa puntu asko abiatzen ditu.
Gogoeta feminista arte espazio garaikideetara heltzen denean, praktikara eraman nahi izaten da. Ez da soilik gelditzen ezagutza formalean. Plus bat ematen diote arte zentroek teoriari, eta horregatik izan dira garrantzitsuak azken hamabost urteetako feminismoan. Teoria feminista badago, mugimendu feminista politikoa ere bai, eta arte espazio garaikideak esperimentaziorako gune izan dira. Teoriak eta mugimenduak bat egiten dute arte sormenaren bitartez. Teorian pentsatutakoa bizitzeko aukera eskaintzen dute. Euskal Herrian zortekoak izan garela diozu. Zergatik? Artelekun queer politikei buruzko eta begiradari buruzko gogoetak hasi zituen Erreakzioa-Reacción izeneko taldeak. 1997an izan zen hori. Sólo para tus ojos, el factor feminista en las artes visuales (Zure begientzat bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta) izeneko jardunaldiak egin zituzten. Hausnarketa feministari eta orduan hasita zegoen queer mugimenduari espazioa eman zioten artistak bildu zituen orduko hark. Hiru astez eskaini zion espazio bat Artelekuk esperimentazio eta gogoeta bide horri. Aurrekari bat izan zen. Esperimentazio eskola bat. Zilbetik dioenez, gune baliagarria izan da arte espazio garaikideena feminismoarentzako. Eta ezkontza hori
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua aztertzen pasa ditu azken urteak. Norabide aldaketa bat ere sumatzen du, ordea, eta ezin kezka ezkutatu. «Sortzaileak oso kritikoak izan dira Euskal Herrian. Pentsalarien pare aritu dira. Begira nondik gatozen: hor dago Jorge Oteizaren presentzia, adibidez. Eta gero Angel Badosek, Txomin Badiolak, Ibon Aranberrik, Itziar Okarizek, Azucena Vieitesek eta beste artista askok hartu dute lekuko hori. Baina hemendik aurrera nora goaz? Hori da nire galdera. Hamarkadetako lana pilatu dugu, eta egun oso baliagarria da bildu dugun diskurtso kritiko hori guztia. Baina bizirik mantendu behar da. Lekua egin behar zaie esperientzia horiei egungo kultur ekipamendu eta ekoizpen berrietan. Hori da hemendik aurrera zaindu behar duguna». Badu oinarririk kezkak. Zilbetiren ustez, denbora gutxian leku handia galdu du diskurtso kritikoak Euskal Herriko arte garaikideko zentroetan. Diskurtso feministak bereziki. Artelekun, adibidez, hori gertatu omen da, eta antzera Gasteizko Montehermoso zentroan ere. «2008. urtean Xabier Arakistainen zuzendaritzarekin, eta arte eta kultura ekoizpen feministari lekua egiteko beharra ikusi zuten Montehermoson. Eta behar hori ikusi bazuten izan zen hutsunea ere ikusi zutelako. Xabier Arakistain zuzendaria halako proiektu batekin heldu zen Montehermosora orain urte batzuk. Eta proiektu haren arabera etxean berrikuntza lanak egin behar zirela erabaki zuten. Egiturazkoak. Baina Arakistain jadanik ez da zuzendari, eta ez da halako lanketarik egiten». Hurbiletik ezagutu du Zilbetik Artelekuren kasua. Interesez jarraitu ditu bertan eman diren eztabaidak eta Zehar aldizkariko zuzendari ere izan da urteetan. Dioenez, askatasunak egiten du berezi artea. Izan ere, beste jakintza esparruetan baino lausoagoak dira sorkuntzaren mugak, eta horrek bilakatzen du interesgarri. Erabat etxekotu gabe egote horrek. Adibide bat aipatzen du Zilbetik. Pertsona bat: Maria Ptqk arte kudeatzailea. Zuzenbidea ikasi zuen Ptqk-k, baina urteak daramatza arte proiektu feministak gauzatzen, politika publikoen inguruan eztabaidatzen,
eta feminismoari buruz eta biopolitikari buruz hitzaldiak ematen. Mugaldean bera ere. «Abokatua da ikasketaz, baina arte esparruan baino ez dute hartzen kontuan bere lana. Arte instituzioetara eta sortzaile sareetara jo behar izaten du horregatik bere ekimenak garatu ahal izateko diru bila. Ezin du bere lana zuzenbideari eskainitako guneetan aurkeztu. Ez dute halako proiektu irekientzako lekurik. Eta orokorra da joera hori. Gaur egun hainbeste saltzen den diziplinartekotasuna ez da benetakoa. Diziplinartekotasunak behar ditu guneak, eta baita esperimentaziorako espazioak ere». Eta artea da gune hori Zilbetirentzat.
Etiketen arazoa ere existitzen da, ordea. Izenak traba egiten dio batzuetan izanari, baita artean ere, eta arte feministaren kasuan bereziki. «AEBetan, Erresuma Batuan eta Europako gune batzuetan egin den arte mota bati deitu zaio arte feminista, baina gaur egun etiketa horrek ez du balio handiegirik. Gutxi dira bere artea arte feministatzat jotzen duten artistak. Eta agerikoa da horren zergatia: kategoria horren pean dauden lanak ikusezin bilakatzen dira. Arrisku hori dakar arte feministaren etiketak. Horregatik, gaur egun artista gehienek feministak direla aitortzen duten arren, ez dute beren artea feministatzat izendatzen». Borroka politikoak ere irudiak behar dituelako, horregatik da baliagarria artea politikan: metaforak eskaintzen ditu. Eta, Zilbetik dioenez, metaforak beharrezkoak dira errealitate berriak amesteko. Bi aho
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua ditu, ordea, ezpata horrek. Ekintza politikorako aukera berriak eskaini arren, errealitatearen zati batzuk ezkutatu egiten ditu. Demagun egungo emakumeak XXI. mendeko amazonak direla esaten dugula. Konparaketarekin irudi bat eskaintzen diogu egungo emakumeen borrokari, baina era berean, konparaketak bazterrean uzten ditu egungo emakumearen aspektu asko. Metafora murriztailea dela esaten du horregatik Zilbetik, eta beste figura bat proposatzen du: figurazioa.
lanetan. AEBetako pentsalari lesbiana feminista bat da Sandoval, baina mexikarra da jatorriz. Bere kasuan metafora aurpegian dagoela dio. Aurpegian du idatzita bere chicana-tasuna. Baina irudi horri esperientziak gehituz gero, metafora murriztaile hori puskatu egin daiteke. Izan ere, norbaitek bere burua chicana-tzat badu, eta besteek chicana-tzat badute espektatiba zehatz batzuk izango ditu pertsona horrek. Ekintzarako aukera zehatz batzuk. Sandovalek aldarrikatu bezala, ordea, metafora horri esperientziak gehituz gero, kontzeptua aberastuz joango da, eta pertsona horrek eta inguruak espektatiba gehiago aitortuko dizkio chicana izateari. Plastizitateak lagun dezake metaforaren mugak hausten». Baina artisten lana ez da ilustrazio lana ere. Beti dago teoriarekiko erresistentzia puntu bat, ez?
Dioenez, irekiagoa da. «Metaforak ez bezala, figurazioak onartu egiten ditu konparaketako elementuen ezaugarri guztiak, eta esperientzia berriak ahalbidetzen ditu. Amets berriak. Donna Haraway pentsalaria jar daiteke adibidetzat. Ziborgen irudia erabili zuen berak. Bere hitzetan gorputzaren luzapen gisa tresna asko erabiltzen ditu gizakiak gaur egun, eta horregatik gorputza eta generoa pentsatzeko beste modu bat proposatu zuen; ziborgarena. Robot horiei feminismoaren esperientzia gehitu zien, eta, beraz, feminismoaren aldeko figurazio bat sortu zuen. Ez zuen irudi hori esklusioan oinarritu. Esperientzia berriak gehitu zizkion lehenago ezagutzen genuen errealitate bati. Puskatu egiten du horrek metaforaren itxitasuna. Boteretze ariketa bat da».
Itziar Okariz artistari entzun diot nik kexa hori. Teoriak apropiatu egiten ditu arte lanak batzuetan. Badu Mear en espacios publicos y privados izeneko lan bat (Gune publiko eta pribatuetan pixa egiten). Piezaren izenburuak azaltzen duena da artistak egiten duena; gune publiko eta pribatuetan egiten du pixa. Tren geltoki batean, auto baten gainean, arte galeria batean... Maskulinitatearen performancea egiten duela esan dute teorialariek, baina kexuka entzun dut Okariz horregatik. Berea ez da irudi bat, berea ere ezagutza prozesu bat da. Ez du ezagutza hori teorizatzen; artea da berak gogoeta horiek sortzeko duen modua. Bere sorkuntza ez da ezagutza teoriko bat ilustratzeko bide bat, beste ezagutza mota bat baizik. Konpartituz gero, bi alorrak aberastuko dira, baina artea ez da teoriaren argazki bat. Plastizitateak laguntzen du teoria, baina beti du teoriari ihes egiten dion zerbait.
Garrantzitsua da aldea. Azken finean, nor bere espektatibekin lotuta dago nork bere buruaz duen irudia. Baita politikaren arloan ere. Chela Sandoval autorearen kasua aipatzen du hori azaltzeko Zilbetik. «Chicana kontzeptua erabiltzen du berak bere
Eta zerbait iheskor hori da Zilbetiri interesatzen zaiona. Dena mugimenduan mantentzen duen zerbait hori. Ikerketa feministatik aktibismora, aktibismotik arte sorkuntzara, eta arte sorkuntzatik ikerketa feministara doan hori.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Inkesta soziolinguistikoari buruzko gogoeta sei herrialdetan Euskaltegietan erdizka alfabetatutako euskaldun berri honek, oraindik ere euskaraz idazteko gai ez izan arren gaztelerazko hamaika formazio ikastaro eta aisialdiko eskaintza jasotzen duen honek, tarteka euskarazko apurren bat anekdotikoa ere badelarik, inkesta soziolinguistikoen kontra errebelatu nahi du, eta modu absolutistan euskararen beharrak inter pretatzen dituztenen kontra, euskaldun alfabetatu, euskaldun zahar, ia euskaldun edo ikastola-kumeen beharrak zeintzuk diren badakitenen kontra eta herri, auzo, eskualde eta herrialde konkretuetako iniziatiba errealak bazter batean utziz Euskal Herriko beste herrialde batzuen imitazioa sustatzen dutenen aurka.
Iritzia 2012/08/11
b a k o i t z e a n dauzkagun behar ekonomikoak eta haiek garatzeko giza baliabide zein baliabide materialak ez dira inondik inora ere b erd i n a k . Ja k i n n a h i k o nu k e, e s ate baterako, zenbat gastatzen duen Gipuzkoako udalerri euskaldun batek euskalduntzeko, edo euskara garatu edo mantentzeko, eta zenbat gastatzen duen antzeko biztanle kopurua duen baina euskalduntze prozesuan dagoen Arabako beste udalerri batek euskaldun kopurua %15 ingurukoa denean. Barkamena eskatu nahi nizueke hizkuntza gaietan adituak zaretenoi erabilitako ter mino linguistikoengatik, baina herritar arruntok oinarrizko ter mino hauek erabili eta ulertzen ditugu. Ez da nire asmoa euskalduntze prozesuan herrialde, eskualde edo udalerri bakoitzean izandako esperientziak definitzea, baina nahita azpimarratu nahi izan ditut bi muturretan (GipuzkoaAraba) dauzkagun desberdintasun ekonomikoak; herrialde bakoitzak euskara berreskuratu eta zabaltzeko prozesuan duen egitekoa birdefinitu beharko genuke.
Ez dut ukatzen planifikatutakoaren eta egondako emaitzen balantzea egin behar denik bost urtean behin, hamar urtean behin edo belaunaldiz belaunaldi, baina betiere hobetzeko baldin bada, hau da, erakunde guztien aurrekontuetan urtero beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak jartzeko. Baina herrialde
Adibide bat jarriko dut, beste askorentzat argigarri izan daitekeelakoan. Bertsolaritzak herrialdez herrialde eskolan zein kalean euskara eta ahozkotasuna transmititu eta indartzeko betetzen duen ze re g i n a , e s at e r a k o, e z d a b e rd i n a herrialde guztietan; txapelketan lehiatzeko e d o t a a h oz k o e u s k a r a a b e r a s t u e t a
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua garatzeko? Horrek, noski, beste garapen asko ere izan ditzake… Beste bat argitara ekartzeko baliagarri zait adibide hau, historian zehar ahozkotasunaren transmisioa bideratu izan duen beste tresna bat. Haur, gazte zein helduentzako euskarazko antzerkiaz ari naiz. Nola liteke lapurtu eta zokoratutako hizkuntza hau, oraindik ere garatzen uzten ez diguten gure hizkuntza hau, berreskuratzeko lanean hainbeste urte borrokan pasa eta gero, antzerkia euskal eskola publikoko ikasgai ez izatea, Euskal Antzerki Eskola Nazionalik ez egotea? Une honetan duen euskara maila eta euskararen ezagutzaren zabalkundeagatik Gipuzkoari dagokio erronka hori, beste herrialde guztien parte hartzea ere beharko lukeen erronka. Gai txiki handi bat da hori, baina badira beste asko albo batera utzi nahi ez nituzkeenak. Ezin dugu ahaztu. Zenbait alderdi politikok Espainiako Estatuari men egin zioten Euskal Eskola Publikoaren sorreran, eta, une honetan Nafarroan bezala, A- B-D ereduen bidez hizkuntza eremuka zatitzea inposatu ziguten. Gasteiz izan zen adibide mingarrienetako bat: Arabako biztanleriaren %80 bertan izanik, A eredua ezarri ziguten, eta kalte arin moduan, B eredua, baina itxialdien eta lokal publikoen okupazioaren bidez, gurasoen eta irakasleen borroka eta eskuzabaltasunari esker, D eredua ikastola eta ikastetxeetan zabaltzea lortu genuen. 30 urtean baino gehiagoan euskara ingelesa eta frantsesa bezainbeste gorrotatzera heldu diren ikasle erdaldun elebakarrak prestatu ostean, nork
eskatuko digu A eta B ereduak hemen eragindako minaren inguruko barkamena? Nork ordainduko ditu kalteordainak? Zenbat analfabeto sortu ditu euskararentzat A ereduak eta zeinek emango die engainatu zituztenei kalteordaina? Eredu horien jarraitzaile sutsuen artean enpresa pribatu ugari izan dira, gehienbat orientazio erlijiosoa zeukatenak, eta egun errealitatea onartzen hasi diren arren, eskaera orokor bilakatu den errealitatea delako, ezin dugu ahaztu itunpekoak edo pribatuak izanik erakunde publikoek modu eskuzabal eta susmagarrian finantzatu dituztela. H a u h e r r i t x i k i b at d a e t a d e n o k ezagutzen dugu elkar, baina eragindako mina konpontzeko modu bakarra dago: D eredua eredu bakarra izan dadin behin betiko prozesu bat abian jarri behar dugu, euskalduntze prozesuan aurrera egiteko beharrezkoak diren bitartekoak mahai gainean jarriz.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Ez naiz hasiko irakasle eskolek bete duten lana aztertzen, Miranda eta Logroñoko Errioxako irakasle-gaiekin batera gure irakasle-gai berriak gazteleraz prestatu dituzten irakasle eskolena, ezta euskalduntzeari dagokionez EPA delakoek bete duten zeregin negargarria ere, etorkinak erdaldunduz etengabe. Baina esan gabe ez nuke utzi nahi hori ere azterketarako eta erreparaziorako gaia izan beharko litzatekeela, EPA direlakoak HHI bilaka daitezen benetan haien izenak euskaraz duen esanahi guztiarekin, ia euskaldun, euskaldun berri eta euskaldun zaharrok hezkuntza iraunkorra euskaraz jasotzeko eskubidea dugulako. Biktimen erreparazioaz mintzo dira, baina ez dute herri honen hizkuntza genozidioaz, egoera diglosiko jasangaitz batean euskara berreskuratzeko borroka etengabeaz hitz egiteko asmorik. Buru gainean dugun lauza astun eta higigaitza da hori.
bere garaian euskaldun zahar eta irakasle euskaldun askori gertatu bezala. Dirutza ordaindu dugu helduok euskara ikasteko, ia gure denbora libre guztia eskaini diogu Euskal Herri honen parte sentitzeko ahalegin garrantzitsu honi, zenbait erakundetan langileek doako klaseak jasotzea lortu dugu, baina orain gure txanda da. 30 urte igaro eta gero, heldu guztiok euskara dohainik ikasteko eskubidea izan behar dugu. Inork ez diezagula krisiaz hitz egin, benetan lotsagarria baita herri honetan euskalduntze prozesuari eskaini zaion apurra. AEK, IKA eta abarretan helduei euskara irakasteko, helduen alfabetatze, euskalduntze eta hezkuntza prozesuarekin behar bezala jarraitu ahal izateko nahikoa profesional prestatu dugula uste dut. Gainera, une honetan dagoen langabe kopuruarekin ez dut uste arazorik izango dugunik beharko balitz gehiago topatzeko. Analisi txiki hau proposamen batzuekin osatu dut, baina dugun panorama oso zabala da. Ilusio pizgarria izango da beharbada, baina iraultzailea izan behar du ezbairik gabe, baldin eta ni bezalako pertsonek euskaraz hitz egin eta idazteko gai izatea nahi badugu. Ezinbestekoa izango da irabaziko dugun sinesmen osoz gogor lan egitea. Guillermo Perea Ezker Abertzaleko militantea
Nire alaba euskaldunei ere hizkuntza zapalketari buruz ari garenean kosta egiten zaie oraindik ere batzuetan honek zer esan nahi duen osotasunean ulertzea,
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Euskara, barnetik kanpora
Berria 2012/08/12
Hau Pittu Hau konpartsak Bilboko jaietan euskaraz hitz egiteko barnetegia antolatu du 25 urte daramatza Bilboko Hau Pittu Hau konpartsak «euskarari belar txar rak kentzen». Aurten ere euskal barnetegia antolatu dute Aste Nagusirako, jaietan euskara bultzatu eta jendeak euskaraz egin dezan. Horretarako, ordea, ez dute eskolarik emango: jai giroan murgildurik, euskara denen ahotan izatea nahi dute. Triki poteoa, ur jolasak, herri kirolak, 25. urteurrenaren ospakizuna, ekitaldi gastronomikoak, euskal dantzak, kontzertuak eta beste egingo dituzte. Gainera, txosna giroa barrutik ezagutzeko aukera ere emango dute. Doakoa da barnetegi horretan parte hartzea, eta jaietakobarnetegia@gmail.-com helbidean eman daiteke izena.
Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskaldunen kopuruari dagokionez, batez bestekoaren azpitik dago Bizkaia: %25,4 dira elebidunak; Bilbok eragiten du desoreka. Oso giro erdalduna dago, eta horregatik, Bilbo euskalduntzeko urratsak egin dira, inkesta horrek dioenez. B e s t e a k b e s t e, e u s k a r a re n e r a b i l e r a sustatzeko neurriak hartu dira. Izan ere, ikastola eta euskaltegiei esker belaunaldi gazteak zaharrak baino euskaldunagoak diren arren, ez dute erraztasunik, ezta beharrik ere euskaraz mintzatzeko. Oraindik ere barnetegi ugari antolatu beharko dira Bilbon euskara normalizatzeko.
EUSKAL BARNETEGIA Noiz. Aste Nagusian, 26ra. Non. Bilbon.
abuztuaren 18tik
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Erdigunea Amaitu berri diren Gasteizko jaietan Katixa Agirre txupinera izan da, beste hiru gasteiztarrekin batera, euskaren alde egindako lanagatik. Katixa Agirrek berak azaldu zuen joan den ostiralean Gaur8n idatzitako «Euskara olinpikoa» artikuluan anekdota —orain berriro esplikatuko dudana, badaezpada norbaitek ezagutzen ez badu—: Balkoian etxafuegoa botatzean hainbat lagun hurreratu zitzaizkien txupineroei zorionak ematera, eta, tartean, Javier Maroto, Gasteizko alkatea. Musuen ostean hauxe esan zion Agirreri: «¿Tú en euskera qué haces? ¿Dantzari o eso? (Eta zuk euskaraz zer egiten duzu? Dantzari edo?)». Berak «idazlea naiz» erantzun zion gaztelaniaz, eta, asko haserretu barik, jaietan murgildu zen atzera ere. Aho bete hortz laga ninduen idatziak, eta zer pentsatu handia eman dit. Alde asko ditu jorratzeko eta ahaleginduko naiz hausnarketa guztiak plazaratzen. Batetik, klixez betetako pasartea da: euskara berdin dantzak, berdin folklorea. Gurea folklore hutsa da alkatearen imajinarioan. Jakina, folklorea ere bigarren mailakotzat du, gutxiespen-zentzua baitu berba horrek askoren hiztegian. Bestetik, gertaerak Marotoren kultura falta ere uzten du agerian. Hizkuntza dantzarekin lotzen baitu. Identifikazio horretan zer dantzarekin lotzen ote duen gaztelania jakin gura nuke. Dibertigarria litzateke zein mapa mental duen jakitea. Beste alde batetik, bere aholkularien hankasartzea ere itzela begitandu zait: formak mantentze aldera, txosten bat egin behar zioten
Iritzia 2012/08/14 bakoitza nor eta zer zen azalduz, eta alkateak aldez aurretik ikasi, gero barregarri ez geratzeko. Axolagabekeria baino ez da, ziur. Pista asko ematen du, baina, Marotoren ikuskeraz. Axolagabekeria mespretxuaren lehen fasea da: jendeak eta bere lanak ez badiote ardura, inoiz ez da kezkatuko izan ditzakeen arazoez. Baina ez dakit zertaz harritzen naizen! Argi dago Maroto jauna ultra cool horietakoa dena, bizartxodun modernilloa, Munduko hiritarra, bakoitzak-nahi-duen-hizkuntzan zalea. Hauteskunde kanpainan bere burua definitzean, hizkuntzez ziharduenean, euskara ere aipatu zuen. Ez dakit zer dela eta, tutik ere ez daki, barren! Era berean, pasadizoa euskararen (eta bere kulturaren) egoeraren adierazgarri ere bada. Euskara ez dago hizkuntza-komunitatearen zentroan, marjinala da, bitxikeria. Euskaldun osoak (euskaraz ondo dakigunak) ez gara erdigunea. Zentro sinbolikoa, hirigunea, erdaldun elebakarrek okupatzen dute, eta euskaldun osoak errebalean gaude, anekdota xelebre eta pintoresko hutsa gara. Horrela baina txarto gabiltza, ez dugu inoiz aurrera egingo. Inoiz zentro hori hartu eta okupatzen ausartuko ote gara? Horrela egin ezik, gure hizkuntzak jai dauka. Aborda dezagun erdigunea! Leire Narbaiza Arizmendi
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Euskararen ordenantzaren aldaketa, betiko onetsia Administrazioan Euskaraz-ek bere poztasuna adierazi nahi du Iruñeko Udalaren Euskararen Ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onartu delako.
Iritzia 2012/08/17
den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan». 2012ko uztailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldaketaren behin betiko onespena argitaratu zen eta dagoeneko indarrean dago. Beraz, euskara nolabait baztertuta uzten duten seinaleen aurkako tresna berria daukagu. Ea hiriaren irudia aldatzerik dugun!
Bigarren Xedapen Gehigarria berria da eta halaxe dio: «Iruñeko Udalaren eskumena
Joseba Otano
Euskara sartu du Googlek bilaketa zerbitzu batean Hamahiru hizkuntza berri sartu ditu Googlek, Interneteko bilatzaileak, ahotsaren bidez bilaketak egiteko zerbitzuan —Voice Search—; horietako bat euskara da. Android sistemaren 2.2 bertsiotik aurrerako bat duten sakelako telefonoen bidez erabil daiteke zerbitzu hori. Googlek jakinarazi du guztira 42 hizkuntzatan erabili daitekeela ahotsaren bidezkoVoice Search bilaketa zerbitzua.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Euskara apenas hartuko duten kontuan telebista lizentzietan
Berria 2012/08/21
Nafarroako Gobernuak 22 baimen atera ditu lehiaketara: ehunetik bost puntu izango dira euskararen araberakoak Nafarroan tokiko telebistak LTD lurreko telebista digitalean martxan jartzeko, beste ahalegin bat egingo du Iruñeko gobernuak: herrialde osorako bi lizentzia eta eskualdeetako beste hogei atera ditu lehiaketara. Porrot egin dute aurreko aldietan. Nafarroa osoan zerbitzu emateko bi lizentziak hutsik daude azken hilabeteetan: Canal 4 eta Popular TV telebistek erabiltzen zituzten, baina, egoera ekonomikoak eraginda, itxi egin zituzten. Eskualdeetako hogei kateetarako lehiaketa lehen ere egin izan dute, baina eskari b a k a r r a i z a n d u t e : Po p u l a r T Vr e n jabearena, hain zuzen ere. Euskarazko jarduna apenas hartuko duten kontuan: ehun puntutik bost izango dira horren araberakoak.
Nafarroako aldizkari ofizialean, atzo eman zuten lehiaketaren ber ri. Hamabost urterako emango dituzte lizentziak. Nafarroa osorako biekin batera, bost eskualdetako tokiko telebistentzat egin dute eskaintza: Iruñerria, Lizarrerria, Zangozaldea, Tafalla ingurua eta Tuterako Merindadea. Bakoitzean lau lizentzia daude. Eskuratzeko, enpresek bermatu beharko dute herritar guztiengana iristea telebistaren seinalea —Nafarroa osorako lizentzietan, %96rengana iritsi beharko du —. Enpresek hilabeteko epea daukate eskariak aurkezteko. Baldintza batzuk jarri ditu gobernuak. Teknikoak dira gehienak, baina badira bestelako batzuk ere. Edukiak emateko moduan sartu da gobernua, esate baterako. Honela dio bete beharreko baldintzetako batek: «Nafarroako Foru Erkidegoaren identitatea, instituzioak eta sinboloak errespetatzea, eta foru erkidegoa berezko lurralde gisa agertzea, bereizita, bai grafikoki eta bai deskribapenetan».
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Puntuazio osoa %20rekin Baldintzak betetzen dituzten eskaintzen ebaluazioa egingo du gobernuak, lizentzia nori eman erabakitzeko. Nabarmendu du banaketa egitean aintzat hartuko duela euskara sustatzea.
L i z a r re r r i k o a n — b e s t e e t a n e z d u t e aintzat hartuko, eremu erdalduneko eskualdeak direlako—. Bost puntu horiek lortzeko, aski izango da telebistak berak sortutako edukien %20 euskarazkoak izatea. Hortik behera egiten badute, jaitsiz joango dira puntuazioa, 0-5 artean. Euskarari buruzkoak dauka irizpide guztien artean puntuazio apalenetakoa; programazioari buruzko atalek, adibiderako, 45 puntu dituzte. Telebistak berak edukiak sortzeak eta Nafarroari buruzko informazioa emateak izango dute garrantzia ebaluazioan.
Lehiaketan apenas duen tokirik: ehun puntutik bost dira euskararen araberakoak Nafarroa osorako bi baimenetan eta Iruñerrikoan eta
Gasolina bila Eroskin Aurreko igandean, abuztuak 19, iluntzeko bederatzietan gasolina hartzera joan nintzen Gorlizen Eroskik duen gasolindegira. Txartela sartu eta lau hizkuntzatan egiteko aukera ematen dit makinak: Español, English, Français, Català. Biba zuek, euskalduna izena baino ez duzuen horiek. Santi Mintegi
Enpresen bideragarritasuna ere kontuan hartuko dute, orain arte zer gertatu den ikusita. Nafarroako Gobernuko bertako arduradunek eta beharginek aztertuko dituzte proiektuak ebaluazio mahaian.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
«Eskolan elebidunak sortzen dira, baina gero landu egin behar gaitasun hori»
Berria 2012/08/21
EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu du Maitena Etxebarriak; hezkuntza elebidun metodoen inguruan hitz egin du, eta eskoletan ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzen ezaugarriak aztertu ditu. «Ikastetxeek pisu handia dute elebidunen hazkunde prozesuan». Maitena Etxebarriaren (Bilbo, 1953) hitzak dira. Haren aburuz, hezkuntza elebiduna sustatzen duten ereduek —D ereduak, batez ere— asko lagundu dute prozesu horretan. Hala ere, eskolan ikasten den euskararekin ez da nahikoa, Etxebarriaren ustez: «Eskolan sortzen dira elebidunak, baina gero landu egin behar da gaitasun hori». Hitzaldi bat eman du Donostiako Miramar jauregian, EHUko Udako Ikastaroetan: Hezkuntza elebidunaren ereduak eta euskal ikasleen hizkuntza. Gora egin du elebidunen kopuruak Euskal Herrian, gazteen artean batez ere. Zergatik? Nire ustez, ikastetxeek ekarpen handia egin dute igoera horretan. Orain arte martxan jarri diren hezkuntza elebidun ereduek fruituak eman dituzte, hazi egin baita gazte elebidunen kopurua. Askoz ere pertsona gehiagok dakite orain euskaraz. Erabilera, aldiz, ez da hainbeste igo. Eskolan ikasitakoa ez da aski, antza denez... Ezagutza eta erabilera kontzeptu desberdinak dira. Elebidun kopurua hazi egin den arren, euskara ez dago gaztelaniaren parean. Diglosia egoeran dago oraindik; askoz ere gutxiago hitz egiten da euskaraz.
Ikastetxean ikasten dena beste esparru batzuetara zabaldu behar da, beraz. Hori da. Ikastetxean hartutako euskara zabaldu egin behar da beste esparru batzuetara: etxera, kalera, aisialdira, administraziora, hedabideetara... Horiez gain, ikusi beharko da, baita ere, oraingo gazteek zein hizkuntzatan heziko dituzten
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua etorkizunean seme-alabak; oso garrantzitsua da hizkuntzaren transmisioa, bizirik iraun dezan. Laburbilduz, esparru akademikotik haratago doan euskara bat behar dugu. Kontzientziazioa —hau da, gazteek euskara funtsezko lanabes bat dela sentitzea— gakoetako bat izan daiteke erabilera areagotzeko? Bai. Gurasoek, esaterako, badute izpiritu hori; seme-alabak elebidun izatea nahi dute, euskara ezagutzea eta hitz egiten jakitea. Horregatik matrikulatzen dituzte D ereduan, portzentaje oso altuetan gainera. Hala ere, eskolan euskara ikastearekin ez da aski izaten askotan; erabili ere egin behar dute. Ikasitakoa, ziur aski, ez dute inoiz ahaztuko, baina erabiltzen ez badute euskarak diglosian egoten jarraituko du. Zein esparrutan eragin behar da euskararen diglosia egoera konpontze aldera? Nire ustez, euskararen berreskuratze prozesua hiru oinarrizko esparruren barruan egituratu eta gauzatu behar da: hezkuntza, administrazioa eta hedabideak. Hezkuntzan egin den lanak eman ditu bere fruituak; elebidun kopuruaren igoeran ekarpen garrantzitsua egin du. Hala ere, horrekin ez da nahikoa. Garrantzitsua da, halaber, euskaraz lan egiten duten euskarriak edukitzea. Hedabideak baditugu, asko ez badira ere. Aparteko idazleak eta musikariak ere baditugu. Hala ere, lanean jarraitu behar dugu. Gauza garrantzitsu asko erdietsi ditugu, baina asko geratzen da oraindik egiteko, euskara gaztelaniaren mailara eramateko. Esan duzu ikastetxeek ekarpen handia egin dutela euskara berreskuratzeko. Hobetzekorik ba al dute?
Bai, noski. Orain arte ikastetxeetan ezarri diren hezkuntza elebidun ereduek bere fruituak eman dituzte, elebidunen kopurua igotzen lagundu dutelako. Hala ere, berrikuntza eta moldaketa asko egin daitezke oraindik eredu horietan; aztertu egin beharko dira balizko aldaketa horiek. Garbi dagoena da, nire ustez behintzat, Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen hezkuntza eredu berriarekin ez dela aurrerapausorik emango euskararen berreskuratze prozesuan. Zein da hezkuntza eredu berri hori? Proba aitzindari baten moduan ezarri dute zentro batzuetan, baina oraindik ez dago oso zabalduta. Ikasgaiak hiru hizkuntzatan eman nahi ditu Jaurlaritzak: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horrez gain, hiru hizkuntzei garrantzi bera eman nahi die: ikasgaien %33 eman gura die bakoitzari, eta hori ezinezkoa da. Ezin dira alderatu bertakoak diren bi hizkuntza atzerriko batekin. Ez naiz hezkuntza eredu berri horren aldekoa, inondik ere; euskara sustatu beharrean, gehiago baztertuko duen susmoa daukat. Erabilera aztertzeko orduan, beste hainbat faktore hartu behar dira kontuan: hiztunen maila soziokulturala, etxean zein hizkuntza erabiltzen duten, gurasoek zein hizkuntzatan hezi duten, kalean eta lagunartean nola mintzatzen den... Nahiz eta ikastolan euskaraz egin, beste esparru batzuetan erdaraz jarduteko ohitura dute gazte askok; aztertu egin beharko dira hori eragiten duten fenomenoak. Horregatik diot eskolan euskara ikastearekin ez dela nahikoa izaten. Eskolan sortzen dira elebidunak, baina gero garatu egin behar da gaitasun hori.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Barnetegi bereziena Jaietan Barnetegia antolatu du Hau Pittu Hau konpartsak, lagun berriak erakartzeko eta jaiak euskaraz bizitzeko Hamahiru lagun berri dabiltza egunotan Hau Pittu Hau konpartsan txandak egiten, jarduerak antolatzen eta parrandaz gozatzen. Udako barnetegi berezienetako bateko ikasleak dira. «Konpartsara jende berria erakarri nahi genuen, baina, era berean, konturatu ginen jendeak ez dakiela konpartsetan nola sartu barruan lagunik ez badauka», azaldu du Xabi Erkiagak, Hau Pittu Hauko kideak. Barnetegia martxan jartzea bururatu zitzaien, haien filosofiarekin bat datorrelako, Koldo Rodriguez konpartseroak gaineratu duenez: «Euskaraz bizi nahi dugu, eta euskaraz bizi gara. Eta ikasten dabilen jendeari askotan falta zaio pauso hori, praktikan jartzeakoa. Jaiak euskaraz bizitzeko gune bat eskaini diegu». Egitasmoa jakinarazteko, kanpaina txiki bat egin zuten maiatzetik aurrera, «jaietan parte hartu eta txosna barrutik ezagutu nahi zutenentzat», eta ezustekoa hartu zuten izena hamahiru lagunek eman zutela ikusita. Uztaileko Konpartsero Egunean ezagutu zuten elkar, eta Aste Nagusia hasi bezperan ere bildu ziren. Hortik aurrerakoarekin ezin kontentuago dago Erkiagak: «Denak oso jatorrak dira, parte hartzeko gogoz etorriak; aste osoan ibili dira ekintzetan parte hartzen, laguntzen, txandak egiten, mozkortzen... eta kristoren giroa jarri dute». «Eta euskaraz bizi daitekeelako zantzuak jaso dituzte», erantsi du
Berria 2012/08/24
Rodriguezek. Hain zuzen, atzo egin zuten Barnetegi Eguna: bazkaria, Aste Nagusian gertatutako istorioen kontaketa, sagardo dastatzea, erromeria...
25. urteurrenarekin uztartuta Emaitzarekin, beraz, oso pozik daude. Konpartsa bat mugitzeko pertsona asko behar direla nabarmendu dute, eta kide berriak, antza, jarraitzeko gogoz dabiltza. «Azkenean, konpartsak eraberritu behar dira», esan du Rodriguezek. Berak 17 urte daramatza Hau Pittu Haun; aurten, mende laurdena bete du konpartsak. Xabi Paiak idatzitako eta Luz de Putas eta Fermin Muguruzak musikatutako abestiaz ospatu dute. Astelehenean, Hau Pittu Hau Eguna antolatu zuten, eta konpartsaren sortzaileak gonbidatu zituzten. «Baina urte hauetan ezer gutxi aldatu da; esentziari eusten diogu».
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Ukazioaren geografia gaurkotua Euskal kulturaren kartografian identitate kolektiboari heltzea ariketa pertsonal kontziente, gogoetatsu eta praktikara lotua izan da urteetan; erresistentzia ariketa nabar mena, non kolektiboaren sorrerako traumak —hots, herriak pairatutako ukazio erradikalak, besteen begietara ez-izateak— lehen mailako garrantzia izan duen, halabeharrez.
Erabateko ukapen horren gainean etengabe (ber) eraiki behar izan du euskal kulturak —egundaino
Iritzia arte, bere izateko 2012/08/26 borondatea berretsi— eta, prozesu horretan, oinarri dituen nortasun bilbeak azaltzera behartuta egon da etengabe. Hala, nahitaezko sorkuntza-leku eta kultur bizigai indartsu bilakatu zen ar negua euskal kulturarentzat, euskal komunitatearen identitatea (ber)eraikitzen laguntzea xede zuen argudio-multzo praktiko bat osatu arte. Zentzu horretan, euskal herriaren identitatea eratzen lagunduko zuten kulturako formulen berrespen eta bilaketa orok berekin ekarri zuen defentsa eta erresistentziadinamika bat. Baina, lilurarik ez; estatuak fagozitatu ondoren estatua desagertu dela esaten duten aingeruen oso kontrara, errealitateak erakusten du botere fragmentaezinak bere eskalara ekartzen duela gizarte topografia osoa, menpeko den herri baten kultur identitatea barne. Ez alferrik. Identitate ororen aldamiatzea —bakarkakoa nahiz taldekoa izan— eraikuntza korapilatsu baten emaitza da. Eraikuntza horren oinarriak ez dira erabaki edo aukera pertsonalen ondorio soilak; aitzitik, gizabanakoaren eta bere ingurune sozialaren arteko dialektikaren negoziazio sozial konplexuen emaitza dira. Hartu-eman horretan intentsitatemaila desberdineko bektoreek esku hartzen dute: gizabanakoaren errealitate etnikoak, testuinguru kulturalak, tradizio historikoak, marko politikoak, eta hark bere eguneroko ingurunearekin eratzea lortzen dituen harreman-motak, besteak beste. Aldagai horietako asko baimenik gabe inposatzen zaizkigu, eta, beraz —herritarrok gelditzen zaigun kuraiaz ahalke garen bitartean— , estatu monolitikoarentzat funtsezkoa da bere esku izatea, bai gure gatazka-espazioko koordinatu ideologikoak, baita ispiluen labirintuan galduta
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua jarrai dezagun norabide interesatua erakusten duten identitate mapak ere. Deserri horretan, erresistentziaren erresistentzia hutsaz erabat ahulduta, arrunta eta xumea zena gauza barrokoa eta karikatureskoa bihurtu da gure talde izaeran. Euskal herritar erresistentearena — salbuespenak salbuespen— fikziozko arketipo txatxu bihurtzeko zorian gaude, konprometitzen ez gaituen esanahiez hustutako salmentarako marketin- logo hutsa: ziberespaziorako polemika bide, bertso afari baterako gai, garai bateko giroa jasotzen duen ipuin bateko mitozko irudi, pirata sasimatxino batzuen festetan parrandarako estalki, souvenir, edo ardo, gehiago saltzeko denda bateko duintasun gabeko ikur, gure gazteen odola bor-bor jartzea lortuko duen etsipen kanta baten letra osatzeko aitzakia, fiestavasca kolektiborako mozorro ridikulua. Arduratzekoa oso, nolanahi ere, egoera eten honetan gure kulturari makurrarazteko ezarri dioten zigorraren azken helburua historiatik desagerraraztea denean. Horrexegatik, biziki tristatzen nau, kolektiboaren eraginkortasun estrategikoa bilatu ordez, euskal kulturaren mapa osatzen duten gizontzar baliotsu askoren artean gailendu den erresistentzia erretolika zinikoak, haien arteko diskurtso kainita antzuak. Nago zantzu horiek denak gure herriak aspaldi sufritzen duen fribolitate ideologikoak sortutako anemiaren ondorio direla. Kronifikatze bidean den metropoliarekiko sumisioaren arrasto patologikoak. Ukazioak sortutako gaitzaren errotzea. Oteizak iragarri zuen 90eko hamarkadan: «Ez gara ginena, ezta orain garena ere». Baliozko kontribuzio poliedrikoak ukatu ordez — antropofagia alboratuz— euskal kulturaren identitatearen baieztapen bikoitz (behintzat) baten narratiba sendotu beharrean gaude.
B at e t i k , m e m o r i a k o l e k t i b o a re n e t a abertzaletasunaren erdigune sinboliko baten iraupen eta transmisioak —belaunaldi berriei begira, euskararen biziraupena ziurtatu eta talde izaera indartzen duten kode sinboliko gaurkotuen transmisioak— berebiziko garrantzia du iraungo badugu. Subalternitatea babesteaz edo kultur eszepzioa azpimarratzeaz baino askozago, kultur identitatea indartzeaz ari naiz, gure oinordekoei nor diren jakiten lagunduko dien klabeen pedagogiaren behar estrategiko saihestezinaz. Bestetik, ibiltaria bide gurutze batera heltzen denean legez, geure orbitara so jarri eta zein norabidetara mugitu nahi dugun hausnartu eta etorkizuna bermatuko duen talde proiektua — estatua halabeharrez— (ber)eratzen hastea tokatzen zaigu, berandu baino lehen. Ekintzak — moral abstraktu batetik ordez— geure interesen ikuspegitik aztertu, urteetako erresistentzia lanaren arrastoak hausnartu eta indar erlazioak aldatuko dituen iparrorratza —helburuak eta baliabideak— erantzukizunez eta inongo zinismorik gabe eztabaidatzen hasteko garaiak ditugu. Periferiara kondenatua izan den —eta bizirik darraien— herri ororen ametsa munduko beste herri libreekin parekatzea baita. Horretan ere ez gara beste nazio talde batzuetatik desberdintzen. Oso gara antzekoak. Bitartean, gure kulturaren ukazioaren geografia ideologiko katramilatsu honetan, erresistentzi hitz oro elikagai indartsu suertatzen dira euskal kulturaren emantzipazioan bidaide garenontzat: «Obeditu gutxi!». Erresistentziak obedientzia saihetsezinari bide egiten dionean, «morrontza erabatekoa denean, mundu honetako naziorik, estaturik edo hiririk batek ere ez dute inoiz beren askatasuna berreskuratuko» (Whitman,W: Belarhostoak, Hiria 2003/1855). Larraitz Ariznabarreta Garabieta Mondragon Unibertsitateko irakaslea (HUHEZI)
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Hizkuntza bat ez da galtzen... Oraindik ere, euskaltegi, ikastola, taberna eta mota guztietako txokoetan irakur daiteke J. A. Artzeren esaldia. Oso gutxitan iraun du ideia batek hainbeste urtez, eta oso gutxitan izan da hain hedatua. Hainbestetan irakurri dugu, non buruz ere ikasi dugun. Hizkuntza galtzearen ardura gurea da erabili ezean, euskara ikasten ez dutenek eta haien elebakartasuna etengabe inposatzen diguten horiek ez dute ardurarik euskararen galeran, nonbait.
Iritzia 2012/08/28
hedatua, ideia indartsua da gure artean, euskaldunok dugu giltza, ardura. Agian, ideia hori erabat bar neratua dugulako, kezka handia sortu da euskaltzaleen artean kale-erabilera datuak ezagutzean. Hedabideetako tituluek kezka areagotu dutela iruditzen zait, eta, gaia argitu baino, maiz, nahasi egin dutela uste dut. «Euskararen kale erabilera ez da igo, azken 5 urteetan», «Euskararen erabilera ez da ari igotzen ezagutzaren neurri berean, kalean», eta gisa bereko hainbat eta hainbat. Herritarrek, titulu horiek ulertzeko, arestian aipatu dugun ideia nagusi eta dominantearen iragazia erabiltzen dute, logikoa den bezala, eta, ondorioz, begirada guztiak euskaldunongana zuzentzen dira: ez baduzue erabiltzen, euskara galduko da; zuek eta ez beste inor zarete erantzuleak. Egia, ordea, guztiz bestelakoa da.
Zoritxarreko esaldiak badu bertsio modernoagorik, izan ere, 2005ean HPSk honako hau argitaratu zuen: «Euskaldunon arduragabekeria da euskararen etsairik handiena. Zerbaitek galaraz badezake guztiz hizkuntza bat, zerbait baldin bada hilg ar ria hizkuntzarentzat, hiztunen arduragabekeria edo axolagabekeria da». Berriro ere, ideia bera modu desberdin batez, gu geu gara euskararen etsairik handiena. Modu eta iturri desberdinez
Lehenengo eta behin, esan behar dugu, Txillardegi lagunaren eredu matematikoaren arabera, %13ko erabilera tasa lortzeko —kale-erabileraren neurketak gaur egun eskaintzen duena, alegia—, %43ko ezagutza tasa beharko genukeela. Horrek hainbat gauza esan nahi du. Alde batetik, euskaldunok badugula gure artean biltzeko joera eta biltzen garenean euskara erabiltzen dugula lehentasunez. Gogoratu behar dugu euskaldun guztiok garela gutxienez elebidunak eta, ondorioz,
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua aukeratzen ahal dugula zein hizkuntza erabili. Bada, euskara erabiltzeko joera nabarmena adierazten dute datuok. IV. inkesta soziolinguistikoko ondorioetan bi ideia garrantzitsu irakur zitezkeen, orain ere gaurkotasun handikoak. Alde batetik, euskara erabiltzeko baldintza egokiak behar direla esaten zen, eta horiek esparru eta gune gutxitan gertatzen zirela aitortzen zen; beste alde batetik, euskara erabiltzeko baldintzak egokiak direnean eguneroko jardunean euskara erabiltzen dela aitortzen zen. Hortxe dago hutsune nagusia. Orain arte garatu den hizkuntza-politika desegokiak gizarte espazioak euskalduntzeari muzin egin, eta nagusiki pertsonak euskalduntzearen alde egin du (egin duenean), hor rela gizarte espazioak euskaldunduko liratekeelakoan.
gaztelania baino gehiago edo gaztelania beste. Datu hori are handiagoa da euskara erdara baino hobeto ezagutzen dutenen artean: %97,3. Horrek esan nahi du euskara ongi ezagutzen denean herritarrek euskara lehenesten dutela. Baina, euskaldun gehienek, belaunaldi berriek nagusiki, euskara kamutsa dute, eta, ondorioz, haien artean euskararen erabilera txikiagoa da. Bi hizkuntza edo gehiago ezagutzen duzunean ikuspegi pragmatikoa gailentzen da, eta adierazi nahi duzun hori adierazteko ziurtasun eta gaitasun handiagoa eskaintzen dizun hori hautatuko duzu. Edozein kasutan, kalitate gabezia hori ez da herritarren errua bakarrik.
Gaur egun, familia transmisioak, eskolak eta euskaltegiek euskalduntzen dute, eta gizarte espazioek, aldiz, erdaldundu. Horri gehitu behar dizkiogu, oraindik ere, erabili nahi izateak sortzen dituen mota guztietako endredoak, hiztunari eragiten dizkioten kalte emozionalek hizkuntzaren hautuan zuzenean eragiten baitute. E z i n e r a b i l t ze a k e r a g i n z u ze n a d u euskararen kalitatean, eta hortxe dugu beste arazo bat. Euskararen kalitatea funtsezkoa da erabilera bermatzeko. Gaur egun, estatistikek euskalduntzat hartzen dituzte hizkuntza gabezia handiak dituzten pertsonak, eta horrek datuak desitxuratzen ditu. Euskara eta erdara biak berdin ezagutzen dituztenen artean erabilera tasa handia da oso, %76,1ek erabiltzen dutelako euskara
Urte mordoa daramagu aldarrikatzen hezkuntza-sistemak erreforma handi baten beharra duela belaunaldi berriak osoosorik euskalduntzeko eta kalitate maila handiagoa eskuratzeko. Patxi Lopezen
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Gobernuak Celaa anderearen ardurapean hiru eledun eredua ezartzeko 3 urteko ikerketa abiatuko zuela iragarri zuenean denok genekien ez zuela inolako asmorik ezer aldatzeko eta legealdi oso bat galduko genuela. Jada hauteskunde berriak iragarri dira, eta hezkuntza-sisteman ez da aldaketarik gertatu, ez behintzat ezagutza unibertsalera hurbiltzeari dagokionez. Azkenik, erabilera tasak beste datu batzuekin gurutzatuz, ikuspuntu desberdinak eskura ditzakegu. Izan ere, Nafarroaren kasuan, esate baterako, egunkari honek berak honako hau esan du: «Nafarroan oso mantso ari da handitzen euskaldunen kopurua, bereziki gazteen artean, baina erabilera ez da hazten ari». Esaldiaren lehen partea guztiz zuzena da, Nafar Gobernuaren hizkuntza-politikaren h el bu ru n a g u s i e t a r i k o b at ez agu tz a eragoztea da, eta, neurri batez, lortzen ari da; baina duda dugu guztiz zuzena ote den esatea erabilera ez dela hazten ari.
erabilera tasa ez da jaitsi. Objektiboki, aukera gutxiago dugu orain nafarrok euskara erabiltzeko, baina, hala ere, erabilera tasak ez du atzera egiten. Hori, euskaldunon komunitatearen trinkotzea eta leialtasuna azpimarratuz bakarrik azal liteke. Beraz, euskara gal ez dadin, euskaldunek erabiltzeaz gain, ez dakitenek ikasi behar dute, instituzioek hizkuntza politika eragingarriak abiatu behar dituzte, mota guztietako gizarte eragileek haien espazioetan euskara erabilgarri bihurtu behar dute, eskolak eta euskaltegiek, baliabide egokiak izan behar dituzte herritarrek kalitatezko hizkuntza eskura dezaten ezagutza unibertsalaren bidean, eta hori dena plangintza sendo, oso eta zehatz baten barruan egin behar da, non epeak eta helburuak zehatz-zehatzak izango diren. Zorionez, herritar euskaldunok gure hizkuntzari erakusten diogun leialtasuna dudarik gabekoa da. Justiziazkoa da, beraz, hori aitortzea. Hala ere, normalizazio prozesu bat ezin da sine die luzatu, denbora faktoreak ez du gure alde egiten. Alde horretatik, inoiz baino beharrezkoagoa da hizkuntza-politika berri eta eragingarria abian jartzea. Ea garai berriak hori ere dakarkigun. Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten badute eta denek erabiltzen badute.
Izan ere, 1991-2011ko tartean 22.810 euskaldun gehiago izatea lortu dugu; biztanleak, ordea, denbora tarte berean, 116.427 gehiago dira, eta, hala ere,
Iñaki Lasa Euskaltzalea
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
«Ikaragarri eskasten ari zaigu euskarazko hiztegia»
Berria 2012/08/28
Gesalazko eta Jaitzeko XIX. mendeko euskara jasotzen duen hiztegia egin du Aitor Aranak. Argitaratu duen hamabigarrena da. Euskal idazle emankorrenetarikoa da Aitor Arana (Legazpi, 1963). 50 eleberritik gora eta 12 hiztegi argitaratu ditu. Azkeneko lana, Gesalazko eta Jaitzeko (Nafarroa) XIX. mendeko euskarari buruz egindako euskara-gaztelera hiztegia da. Aranak adierazi du lanak merezi duela hildako euskalkia ikasiko duen pertsona bakarra baldin badago. Gesalazko eta Jaitzeko euskarari buruzko gaztelerazko hiztegi bat egin duzu. Nola sortu zen egitasmoa?
galduta dagoen leku bateko hiztegia. Eremu horietan, jendea euskalduna zen lehen, eta, gainera, euskaldun elebakarra. Apaizek mezatan s e r m o i a k e u s k a r a z e m at e n z i t u z t e n , halabeharrez, eta neska-mutikoei doktrina euskaraz irakasten zitzaien. Gesalatzen doktrina bat eta hiru sermoi luze eta interesgarri genituen, bertako euskaran. Horri eskerrak, hiztegi mamitsua egin dugu.
Nik XIX. eta XX. mendeetan euskara galdu zuten ibarrak aztertzen ditut. Duela hamar urte hasi nintzen, eta, pixkanaka-pixkanaka, euskarazko hamabi hiztegi atera ditut. Gesalazko hizkeraren euskarazko hiztegia 2006an egin zuten. Aurten, hango udaletik deitu eta esan zidaten: «Ondo dago euskarazko hiztegia egotea, baina erdaldunentzat ere horren itzulpena nahi dugu. Ikus dezaten herrian euskara ere badela». Zein da hango euskaran topatutako berezkotasun esanguratsuena? Hegoaldeko goi nafarrera euskara batuaren oso antzekoa da. Adibidez, «n»-a galtzen du lehenaldietan; zuen esan beharrean zue esaten da. Nintzen esan beharrean niza. 1.300 hitzen itzulpenak bildu dituzu hiztegian. Nolakoa izan da dokumentazio prozesua? Sermoiekin eta toponimiarekin egiten da euskara
Zaraitzuera, aezkera, Artaxoako euskara... Orain Gesalazko eta Jaitzeko euskara aztertu dituzu.Nafarrerarekin tematu zara. Euskaldunak diren eremuetan, zorionez, bertako jende asko lanean dabil. Lan duina eta ona egiten dute, eta ez dago beharrik eremu horietan tematzeko. Baina, egungo inguru erdaldunetan jatorrizko hiztunik ez dago, eta, beraz, euskara aztertu beharra dago. Gainera, harrera ona izan du lanak, asmatu genuela uste dut. Askotan, hiztegiez gain, gramatikak egiten saiatzen gara.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Norbaitek bertako euskara ikasi nahi izanez gero, baliabideak izateko. Gesalazko eta Jaitzeko kasuan, oraingoz, ez dugu gramatikarik egin. Hiztegia egitearen helburua hildako euskalkiak berpiztea da? Helburua herritarrek bertako euskararen berri izatea da. Dena den, badaude euskalkia ikasteko interesa duten pertsonak. Pertsona bakar batek ikasiko balu ere, merezi du hiztegia egitea. Posible da galdutako euskalki bat berreskuratzea? Euskara galdu duten ibarretan garrantzitsuena euskara batua ikastea da. Hortik aurrera, bakoitzak nahi duena ikas dezala. Euskalkiak eta euskara batua. Gatazkatsua izan da gaia, askotan. Ez da antzinako borrokarik piztu behar batua eta euskalkien artean... Denaren aldekoak izan behar dugu. Zalantzarik ez dut euskalkiak eta batua elkarren osagarri eta aberasgarri direla. Ni euskalkiduna naiz, gure aita Zumarragakoa delako, etxean gipuzkeraz egin dugu beti. Baina, jakina, euskara batua behar beharrezkoa da; eta ez bageneuka, sortu beharko genuke. Unamunok esan zuen errazagoa litzatekeela dinosauro bat berpiztea euskara suspertzea baino. Zuk, euskararen iraupenean sinesten duzu? Egunen baten igual dinosauro txiki bat ikusiko dugu [barrezka]. DNAarekin auskalo zer egingo duten! Euskara suspertu ahal dugula uste dut. Atxagak esan zuen gauza batean sinesten dut: Euskal Herria euskal hiria izango dela. Auzo batzuk euskaldunak eta beste auzo batzuk erdaldunak izango direla. Egia da, lehenik eta behin, euskaldunen kopurua handitu behar dela. Euskaldun kopuruak %80
edo %90 izan behar du gizartean fundamentuzko erreakzio bat lortzeko. Egun, euskararekiko ezkorra izan nahi baduzu, oso ezkorra izan zaitezke. Eta baikorra izan nahi baduzu, oso baikorra. Niri jende baikorrarekin ibiltzea gustatzen zait. Ni, eremu zailetan ere, beti nabil euskaldun artean. Zergatik da horren garrantzitsua hiztegiak egitea? Ikaragarri eskasten ari zaigu euskarazko hiztegia. Saiatzen ez den jendeak oso hiztegi murritza izaten du, eta oso hitz gutxirekin kontatzen ditu esan beharrekoak. Eta pena da. Ez dut ezagutzen hizkuntzarik hiztegian gabezia daukanik, hizlariek dute gabezia. Agintariak traba izaten dira, maiz, euskaren inguruan lan egiteko. Nafarroa arragoa. Batzuetan, oso aurkako udalak aurkitzen ditugu, ez dakit zein mamu ikusten duten. Beste batzuetan, oso jarrera irekia dute. Eta zein da Nafarroako Gobernuaren jarrera? Esperientzia gazi-gozoak izan ditut. Batzuetan, aldekoak; besteetan, kontrakoak. Gobernuak euskararekiko jarrera desegokia izan ahal du, baina, batzuetan, gobernu horretan badago jende euskaltzalea. Krisi garaian, gainera, zailagoa izango da diru laguntzak lortzea. Krisia antzeman da, eta, gainera, lehenengo biktimak sortzaileok gara. Inprimategiari aurrekontua eskatzen diote, eta onartu egiten da. Egileoi, 'Orain ezin dizugu ordaindu' esaten digute. Ia-ia musu truk egin behar izaten dugu lan guztia, eta ordu asko dira. Astuna da, murrizten duten lehenengo gauzetariko bat gure ordaina da.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Euskaldunen Legebiltzarrean Politikagintzara hurbiltzeko hamaika arrazoi izan nituen, baina nire lehentasunen artean ez zegoen euskal hiztunen eskubideak defendatzeko beharrizana. Garai hartan Euskal Herri independente, sozialista eta euskalduna amesten nuen; eleaniztuna behar zuen Euskal Herri euskalduna, alegia. Politikaren jardunean aritu naizen urte hauetan euskara izan da nire hizkuntza aldarrikapenak plazaratzeko, bai zinegotzi moduan eta baita legebiltzarkide moduan ere. Eta hasieran uste nuen, buruan nituen beste aldarrikapenak gauzatu ahala, euskal hiztunen eskubideen errespetua ere lortuko genuela.
Baina ohartu egin naiz eta onartu egin behar dut Legebiltzarrean izan dudan azken hiru urteotako esperientziak neure itxaropena zapuztu duela. Euskadiko parlamentuan bizi izan dudanak eta entzun izan dudanak desengainua bizkortu du. Jardunean aritu ostean, uste dut euskarak eta euskal hiztunen errespetuak ere nire politikagintzaren muinean egon behar
Iritzia 2012/08/30
duela, badakidalako euskaldunoi gure nazioaren eraikuntzan berez ezz a i g u l a ezer oparituko. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza dela onartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak, eta euskara, gaztelaniarekin batera, ofiziala dela. Egia esan, urrutiegi geratzen zait Gernikako Estatutua, gure belaunaldikoek ez baikenuen hura bozkatzeko aukera izan. Gainera, gaur egungo marko juridikoa ezartzeko zaharkitua dagoela iritzi diot. Baina badira Gernikako Estatutua behin eta berriro ahotan izaten duten agintari politikoak. Gorazarre egiten diote, bertan jasotzen den funtsezko ideia bat betetzen ez duten arren. Hobe lukete, gorazarre egitea erabakitzen badute, euskara ikasteari ekitea! Horren adibide dira bukatzear dagoen Eusko Jaurlaritzan izan diren agintari ugari. Lehen aipatu dugun moduan euskara herri honen berezko hizkuntza bada, jarduna bukatzear duen Jaurlaritza ez genuke herri honen gobernutzat jo behar. Jaurlaritzak, oro har, ez du euskara berezko hizkuntza moduan erabili, ez du euskaraz ezer sortu. Itzulpengintzarako hizkuntzatzat utzi du. Legebiltzarrean jorratu ditudan gaietan behintzat (osasuna, azpiegiturak, garraioak, e t xe b i z i t z a , i n g u r u m e n a , e n e rg i a … ) Jaurlaritzak aurkeztu dizkigun jatorrizko dokumentu guztiak gaztelaniaz landu izan
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua dira, eta kasu hoberenetan euskarazko itzulpena eman izan digute (inoiz, gaztelaniazko dokumentuarekin batera; lantzean behin, gaztelaniazkoa aurkeztu eta aste batzuk beranduago, talde p a rl a m e n t a r i o e k e s k at u t a ; e t a k a s u gehienetan, oraindik euskarazko alea itxaroten gaude). Bizi izan dudan egoera azaltzeko, adibide ona izan daiteke Legebiltzarreko Osasun batzordean gertatutakoa. Bada, aipa dezakedan lehenengo adibidea pediatria zerbitzuaren harira izan genuen eztabaida da. Alderdi Popularreko bozeramaileak baieztapen borobila eta sakona bota zuen halako batean: euskarak du EAEn dagoen pediatra gabeziaren errua. Alegia, medikuei euskara eskatzeak du errua. PPko bozeramaile baten ahotik atera zen arren, PSEko bozeramaileek ere men egin zioten astakeria horri. Bi alderdi horien nahia beteko balitz, Euskadi litzateke munduko herri bakarra zeinean medikuei ez litzaiekeen berezko hizkuntza ofiziala jakiteko eskatuko. Bada, uste dut jada hori bera kasu askotan betetzen dela Osakidetzan. Osakidetzako zerbitzu askotan, erabiltzaileek ez dute euskaraz arreta jasotzeko aukerarik. Eskubidea egon badago; baina baliabiderik ez. Eta ez da kontrakorik gertatzen gaztelaniarekin: mediku guztiek baitakite gazteleraz. Beraz, PPren eta PSEren arabera, pediatrei hizkuntza ofizial biak eskatzeak dauka pediatra gabeziaren errua. Euskara errudun moduan aurkezten diote gizarteari. Eta, astakeria astakeria izan arren, jende askok sinetsi egiten du, politikari horiek barne. Entzungor egiten diete datu eta ikerketei: Las Palmaseko unibertsitateak 2006 eta 2030 bitartean
estatuko medikuen premia aztertu zuen ikerketa batean. Horren arabera, Euskadi beste erkidego gehienen gainetik dago, pediatra kopuruari dagokionez. Gaztelan, Errioxan eta Murtzian, esaterako, pediatra gabezia askoz ere nabariagoa da. Erkidego horietan ere hizkuntza eskakizunak du errua? Argi dago ezetz. Medikuen aldizkari espezializatuak irakurriz jakingo dugu egia: mediku espezialisten plazak ezartzerako orduan sortzen da arazoa.
Bigarren adibidea, Osakidetzako programakontratua berritzearekin batera heldu zitzaigun. Osakidetzaren zerbitzuen kalitatea urtero ebaluatzen da programakontratua deritzon dokumentuaren bitartez. Bertan ezartzen dira zerbitzuaren kalitatea neurtzeko parametroak. Osasun Sailak erabaki zuen euskarak ebaluazio horretatik kanpo egon behar zuela eta parametroetatik atera egin zuen. Erabaki hori indarrean dagoen normalizazio-dekretuaren aurkako erabakia da argi eta garbi. Dekretu horrek azpimarratzen du herritarrei osasun arreta hizkuntza ofizial bietan eman behar zaiela eta eurekin komunikazioa gaztelaniaz eta euskaraz izan behar dela. Alegia, komunikazioaren kalitatea eta zerbitzuaren kalitatea hertsiki lotuta daudela, logikoa den moduan.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Erabaki horrek ondorio nabarmenak izan ditu: lehenengoa, ez da euskara Osakidetzaren zerbitzuen berezko osagaitzat joko eta, beraz, Osakidetza erdaldundu egingo da, euskara hizkuntza arrotza izango baita; bigarrena, Osakidetzak euskararen normalizazioa sustatzeko eta ebaluatzeko tresna on bat galdu du; hirugarrena, aurrekontu gutxiago egongo da euskararen erabilera sustatzeko; eta laugarrena, horren guztiaren ondorioa, zerbitzuaren kalitateak okerrera egingo du, gerta baitaiteke herritar euskaldun batek osasun arreta bere hizkuntzan ez jasotzea.
Gai honen inguruan Aralarrek hainbat galdera egin dizkio Osasun sailburu Rafael Bengoa jaunari. Bere erantzuna hurrengoa izan da, euren filosofiaren eredugarri: «algunos queréis correr demasiado con el tema del euskara, otros queremos hacer las cosas bien». Gorri jarri gabe bota izan du esaldi hori hamaika aldiz. Ez al daki Autonomia Estatutua 1979. urtean onartu zela, Euskararen Nor malkuntzarako Legea 1982tik indarrean dagoela eta Osakidetzako Euskararen Erabileraren normalkuntzarako Dekretua 2003tik existitzen dela? Legea betetzea da eskatzen duguna, denbora egon baita legea betetzeko.
Euskararen zokoratzearen hirugarren adibidea aipatuko dut bukatzeko. Legegintzaldi osoan PPk errepikatu duen mantra bat da, PSEren laguntza eta morrontzarekin: euskara baloratuegi egon omen da lan eskaintza publikoetan. Hori frogatzeko, PPko legebiltzarkideek grafiko xaloak ekartzen zituzten Osasun batzordera. Euskara jakiteak puntu gehiago ematen du master bat izateak edo ingelesa jakiteak baino. Baina konparazio hori asmo txarrarekin egiten den susmoa dut. Bestela, zergatik ez da euskara eta gaztelania maila berean jartzen? Eta zergatik ez da gaztelaniaren balorazioa zein den azaltzen? Alegia, gaztelania jakitea derrigorrezkoa da Osakidetzan lan egiteko; mediku batek ezin dezake Osakidetzan lan egin gazteleraz ez badaki, beste dozena bat hizkuntza eta dozena erdi master izanda ere; euskara jakiteak, aldiz, puntuatzeko bakarrik balio du. Ez du ba legeak esaten hizkuntza ofizial b i e t a n o s a s u n a r re t a e re j a s o t ze k o eskubidea dugula? Ba, badirudi hiru urte eta erdi iraungo duen Legegintzaldi honetan atzera egin dugula euskararen defentsan. PSE konbentzitu du PPk, EAE erdalduntzeko bidean eskutik joan baitira. Egia da Patxi Lopezen gobernuak bere hitza bete duela: euskara askatasunean praktikatu behar da, bai, baina eurentzako euskara askatasunean praktikatzeak euskara zokoratzea esan gura du. Dani Maeztu Aralarren legebiltzarkidea
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Estatuko Administrazioko postuen zerrenda Nafarroan Administrazioan Euskaraz taldearen izenean, Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroako lanpostu publikoekin duen jokabide okerra salatu nahi dugu. E s t at u k o A d m i n i s t r a z i o Pe r i f e r i k o e n Koordinaziorako zuzendari nagusiak 2012. urteko ekainaren 28an ebatzi zuen LAB sindikatuak jarritako gora jotzeko helegitea, honako modu honetan: Jendearekiko harremanagatik, dokumentuak hartu eta erregistratzeagatik edo hizkuntzaren ezagutza ezaugarri nabar mena duten ekintzengatik, zenbait lanpostutan euskara baloratzen da lehiaketetan; beraz, Euskararen ezagutza zenbait lanpostutan baloratzeko LCA ezaugarria paratzeko Nafarroako Lanpostuen Zerrenda aldatzea ez da beharrezkoa; gora jotzeko helegitea ez du onartu. Azken batean, bere burua euskara baloratzearekin ez du lotu nahi. Euskara baloratzea lanpostuen lekualdaketa
Iritzia 2012/08/31
lehiaketekin soilik lotzea ez da legediaren araberakoa. Ez da egia horrelako kasuetan lehiaketetan euskara baloratzen denik. Lanpostuen zerrendan LCA ezaugarria ez paratzea eta gero euskara baloratzea gauzak modu ilegal batean egitea da, baina lotsarik gabe ilegalitatearen aldeko erabakia hartu berri du E s t at u k o A d m i n i s t r a z i o Pe r i f e r i k o e n Koordinaziorako zuzendari nagusiak. Laburbilduz, euskara jakiteko betebeharra erabat ezohikoa bada Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroan dituen lanpostuetan, euskara jakitea meritu moduan duten lanpostuek definitu gabe segitzen dute, 1990eko uztailaren 22ko Ministeritza Agindua onartu zenetik 22 urte iragan ondoren. Francisco Javier Castro Administrazioan Euskaraz Taldea
Iraila
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Euskararen seinale bila Eskerrak eman nahi dizkiot gure hizkuntzari Nafarroan bizitza aurreratu dion alderdiari, NHB Napar Herri Batasunari, zeinaren l e h e n d a k a r i Yo l a n d a Bartzina den. Anitz egin dute hizkuntza sustatzeko, Nafarroaren identitatearen parte baita. Hala adierazten du Jaime Ignazio del Burgok, Navarra: por todas partes me roen artikuluan, «el euskera está en su máximo esplendor» adierazten duelarik. Beste inork ez du NHBk bezain ondo euskara Nafarroan bultzatu. Bultzada horren seinale, Nafarroaren seinaletika bera da. Trafiko seinaleak euskara o fi z i a l a d e n g u n e e t a n espainieraz eta euskaraz daude. Napar identitatea ulertzen ez dutenek (Nafarroa mapatik deuseztatu nahi duten
horiek) zera esanen dute: «Euskarazko mezuak ezin dira irakurri! Letra txikian eta kurtsibaz daude!». Hori ezjakintasuna! Txikikeria hori dela eta, jendea gehiago hurbiltzen da seinaleetara, eta euskararako itzulpena i k a s i k o d u t e. H o r r e l a , linguae navarrorum-aren handitasunaz kontziente izango dira (txikitasunean bada ere).
Iritzia 2012/09/02 ezin d a publikoki euskaraz ikasi, eta seinaletika erdara hutsean dago. Horrek e re i n d a r t ze n d u g u re hizkuntza: herritarrek, euskaraz hitz egiteko irrikaz, elebitasun falta sumatu eta ofizialtasuna eskatuko dute. Irrika horrek euskaltzaleei indarra emango die, euskara bizirik manten dezaten. Nire miresmena NHBri eta euskara kudeatzeko sistemari. Animatuko nituzke euskarazko mezuak seinaleen hondoaren kolore berean margotzera. Horrela gehiago zor roztu beharko dugu euskaldunok begirada.
Euskara guneez kanpo, Nafarroako herrien %45ean
Aitor Castañeda Zumeta Gasteiz
Santi Mintegiri erantzuna Lehendabizi, eskerrik asko, Santi, zure gutunagaitik. Gorlizen Eroskik duen gasolindegian, txartelaz ordaintzeko unean, euskaraz egiteko aukera ez zegoela eta, Eroskitik hauxe jakinarazi nahi dizugu: arazo bat izan zela eta 24tik konponduta dagoela. Hurrengoan beste zerbait izanez gero, guri ere jakinaraztea eskertuko genizuke (telefonoz, gutun bidez, Facebook,…), horrela lehenago jakin eta konpontzeko aukera izan dezagun. Adeitasunez, Eroski
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Jasone Zenoz. Hezkuntza Zientzietako katedraduna
«Kontua ez da euskara edo ingelesa; biak, euren rolekin»
Berria 2012/09/04
Eskoletan hizkuntza bat baino gehiagorekin aritzea arazoa ez, erronka da, Jasone Zenozen iritzian. Ingelesa irakats-hizkuntza duten ereduak ongi ikusten ditu, betiere egoera soziolinguistikoa aintzat hartuz gero. Ikastetxeetan hizkuntzak nola irakatsi, eta areago hizkuntza gutxituak. Horretan lanean ari da urteetan Jasone Zenoz (Iruñea, 1960) EHU Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna. Hizkuntzen arteko harremanei erreparatu behar zaiela nabarmendu zuen atzo EHUren Udako Ikastaroetan; haren ustez, aprobetxatu egin behar da hizkuntza bat baino gehiago egotea, hizkuntza gehiago ikasteko modua errazten dute eta.
Uste izaten da eskolaren gain zama dagoela Euskal Herrian, hizkuntzengatik. Diozu ingelesa ikasteko abantaila dela bertan elebidunak izatea. Maiz esaten dugu arazoa dugula; erronka da. Ingelesa gero eta garrantzitsuagoa da; hizkuntz ereduak jarri zirenean ez horrenbeste, baina orain bai. Askotan, baina, pentsatzen dugu modu perfektuan jakin behar dugula, eta ez da horrela. Ez da harritzekoa euskaldun berri batek ez lortzea euskaldun zahar baten maila altuena. Garrantzitsua da jakitea zein hizkuntza behar diren eta zein mailatan. Helburuek ez dute zertan berdinak izan euskaran, gaztelanian edo ingelesean. Ez da beharrezkoa maila bera hiru hizkuntzetan. Ingelesa bere ikasgaian ikasi ohi dute gehienek. Orain, ikasgaiak hasi dira ingelesez ere ematen. Egoki da? Ingelesez ematen bada ikasgai bat, aukera gehiago dago ingelesa praktikatzeko eta ikasteko, eta emaitzak hobeak izango dira normalean. Hori ona da, zalantzarik gabe. Hori eginda euskara okertuko da? Printzipioz, beste ikasgai guztiak euskaraz ematen badira eta urteetan euskaraz egin bada, ez dut uste ikasgairen bat ingelesez egiteagatik okertuko denik euskararen maila. Beste gauza bat da askoz ingeles gehiago jartzea, edo dena ingelesez ematea. Badakigu ikasgaiak euskaraz emanda maila hobea lortzen dela euskaraz; ingelesez, berdin. Baina badakigu: etxean gaztelaniaz hitz egiten duen batek egiten badu herena euskaraz, herena gaztelaniaz eta
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila herena ingelesez, emaitza ez da izango orekatua; gaztelania nagusi izango da. Egoera soziolinguistikoa oso-oso garrantzitsua da. Alderdi horretan ahulak dira hizkuntza batzuk, eta eskolak hori orekatu behar du. Ingelesez ikasgaiak ematea izan daiteke arazo edukiak ikasteari begira? Hobeto aztertu behar da. Egoera berean dago etxean gaztelaniaz egiten duen eta ikasgaiak euskaraz ematen dituen ikaslea. Zenbaitetan ikusten da matematikan D ereduan emaitza hobeak dituztela euskaldun zaharrek. Orain arte, ikerketen alorrean, ereduak alderatzen aritu gara, funtsezkoa zelako, ikusteko gai ote ziren euskaraz ikasteko. Orain garrantzitsua da aztertzea zer gertatzen den egoerak ezberdinak direnean: ez da berdin eskualde batean euskara edo gaztelania izatea nagusi. Hizkuntza arazo izan daiteke edukiak barneratzeko. Logika horri segituz, ikasgaiak ingelesez eman aurretik ingelesa menperatu beharko da... Aldi berean ingelesa eta edukiak ikastea da kontua. Egia da ikasgai bat ingelesez edo euskaraz eginda aprobetxatzen dela eskolako denbora bi gauzetarako. Gerta daiteke beste hizkuntzan eginda edukiaren aldetik pixka bat gutxiago lortzea. Gerta daiteke. Eta hori onargarria da? Ikusi egin behar da. Segun zein den prezioa. Baina hori gerta daiteke bai ingelesarekin bai euskararekin. Beste hizkuntza batean ikastea berdina dela ezin dugu esan; zailagoa da, ahalegin gehiago egin behar da. Ez da gauza bera historia norberaren lehen hizkuntzan ikastea, edo erabat menperatzen ez duzun hizkuntzan, eta hori izan daiteke ingelesa edo euskara. Hiru eleko eredua proposatu du Jaurlaritzak: %20na gutxienez izan behar dute euskarak, gaztelaniak eta
ingelesak, eta, hortik aurrera, eskola bakoitzak taxutuko du bere eredua. Eskola bakoitzak berea izatea egokia da, egoera soziolinguistikoa eta eskolarena kontuan har daitezkeelako. Egia da, hala ere, denentzat antzeko eredua jarrita baino zailagoa dela materialak, estrategiak eta halakoak sortzea. Hiru eleko ereduak errezeloak sortu ditu, euskarazko irakaskuntzari kalte egingo diolakoan. Nafarroan, TIL ereduak kanpo utzi du euskara... Eskolak oraindik lan handia egin behar du euskararen alde, baina onartu behar dugu ingelesa ere guztiz beharrezkoa dela. Maila desberdinetan. Hor esperimentatu behar da. Askotan esaten dugu ereduak desagertu egin behar direla. Ereduak, zeuden horretan, ia ez dira existitzen, desagertuta daude. Teorian A eredua duten ikastetxe batzuetan ikasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk ingelesez ematen dituzte. Zer da hori? B eta D ereduetan ere ingelesa sartu dute. Eredu asko daude; hiru horiek baino askoz ere gehiago. Zentro bakoitzak taxutzen duenez berea, ereduak ia desagertu dira. Euskararen eta ingelesaren artean ez du egon behar borrokarik. Ingelesa kanpotarrekin erabiltzeko hizkuntza da; ez da hemengo hizkuntza, ez da gure artean erabiltzekoa. Baina badakigu harremanak behar ditugula kanpokoekin. Euskara desberdina da; hemengoa da. Kontua ez da, beraz, euskara edo ingelesa. Biak, baina bakoitza bere rolarekin. Emaitzak ikusita, badakigu nola ikasi eta irakatsi behar den ingelesa? Denetik dago, baina, oro har, arazorik ez dago ingelesa irakasteko. Beste herrialde batzuekin alderatuta beherago gaude, baina beste faktore asko daude eskolakoak ez direnak. Maiz pentsatzen dugu eskolarena dela erantzukizun guztia. Zenbait herritan erlazio askoz sakonagoak dituzte kanpotarrekin. Egoera desberdina da.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Patxi Lopezen agintaldiaren balantzea (II). Hezkuntza eta hizkuntz politika
«Limurtzen», diru gutxiagoz Derrigortasunak kentzera eta euskarak lanpostuetan duen tokia gutxitzera jo du PSEren gobernuak. Diru laguntzak eztabaida iturri izan dira: lau urtean %13 gutxitu dituzte, ia 1,7 milioi euro gutxiago. Euskararen alorrean «inposizioak» kentzea izan da Eusko Jaurlaritzaren zeregin nagusia hizkuntza politikan: lanpostu publikoetan pisu txikiagoa izan du euskara jakiteak, eta saltoki handietan libre izango dute euskaldunei kasu beren hizkuntzan ez egitea. Euskara holakoekin ez, herritarrak «limurtuta» bultzatu behar dela esan du gober nuak. Euskalgintzako eragileak l i mu r t z e n a p e n a s j a k i n d u e n : d i r u laguntzen harira ika-mikak izan dituzte. Orain lau urte baino %13 txikiagoa da euskara sustatzeko inbertsioa: ia 1,7 milioi gutxitu dute aurrekontua. Liskarrak etxean ere izan dira Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan, dimisioak direla tarteko. Inguruko gobernuekin jakin dute harremana gozatzen. Epea amaituta, bidean geratu da Euskara Sustatzeko Ekintza Plana.
Berria 2012/09/05
agiria aurkeztu zuen Patxi Lopezek. Derrigortasunak kentzea ezinbestekotzat jo zuen adierazpen hartan PSEk, eta horretan jardun du agintaldi osoan. Lanpostuetan: administrazio orokorreko deialdian %63ri jarri zieten hizkuntza eskakizuna —azken deialdian, 2000n, %73k zuten—, eta meritu gisakoetan ehundik zazpi puntu —2000n, 11,7—; hezkuntzan, urteetan ez bezala, lehen hizkuntza eskakizuna jarri zuten Haur Hezkuntzan; Osakidetzan azterketa eredua aldatu dute euskarak pisu txikiagoa izateko... Hizkuntza eskakizunik ez eskatzeko bidea zabaldu du, gainera, Jaurlaritzak: D eta B ereduetako ikasleek ez dute euskara maila egiaztatu beharrik izango lanpostu publikoetarako, ikasketa mailaren arabera. Unibertsitateko ikasleek C1 maila izango dute —bigarren hizkuntza eskakizuna, EGA—; Batxilergokoek, B2 —lehen hizkuntza eskakizuna—. PSEren ustez, euskara indartzeko «akuilua» izango da neurria. Euskararen ezagutzari buruzko datuak: DBHn, ikasleen %36k ez dute gutxieneko maila pasatzen.
Euskara kanpainaur rean hartu zuen hizpide PSEk, eta orduan zedarritu zuen ondorengo jarduna. Euskara askatasunean
Alor pribatuan ere egin dituzte aldaketak. Aurreko legealdian dekretu bat onartu zen saltoki handiei agintzen ziena euskaldunei
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila euskaraz egiteko modua jartzeko. Atzera bota dute hori, zigorrak aurreikusten zituelako. Argudiatu dute bide hori ez dela egokiena.
Euskaltegiek ere nozitu dute mozketa. Proportzioa kalkulatzeko: Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontua 2009koa baino %0,4 txikiagoa da.
Etxezarretaren dimisioa Aldaketa horiek egin bitartean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan bertan ere izan dira aldaketak. Kargua hartu eta urte bat joaterako, alde egin zuen Ramon Etxezarretak. Ez zuen arrazoi zehatzik eman. «Deseroso» zegoela adierazi zien lankideei. Lurdes Auzmendik hartu zuen lekukoa. Ez zen dimisio bakarra izan. Gorabeherak euskalgintzarekin ere izan dira. Jaurlaritzaren ekimenek ezinegona eragin zuten. Laguntzei eusten ari zen, hala ere, eta eutsiko ziela agintzen. Azkar aldatu ziren kontuak. Gobernua hartu z u e n e a n , Ja u rl a r i t z a k 1 3 , 1 m i l i o i bideratzen zituen euskara sustatzera; aurten, 11,4. Inbertsioa %12,93 gutxitu dute agintaldian. Gehien, iaztik: 1,1 milioi. Euskarazko komunikabideentzako laguntzek izan dute jaitsiera handiena: 2009an baino 850.000 euro gutxiago eman dizkie Jaurlaritzak, %14,85 gutxiago; BERRIAk 2009an baino 155.063 euro gutxiago jaso ditu aurten. Hedabideen atzetik, honako hauek dira mozketa handiena jasan duten alorrak: LanHitz programa (425.000 euro gutxiago; %15,7), euskalgintza (187.000 euro; %14), IKT infor mazio eta komunikazio teknologiak (161.800 euro; %10), eta EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (70.000 euro; %4,12).
Gobernuekin erlazio hobea Euskalgintzarekin baino erlazio samurragoa izan du Jaurlaritzak inguruko gobernuekin. EEP Euskararen Erakunde Publikoarekin urtero sinatu ditu hitzarmenak, aurreko gobernuaren gisan —horietan ere mozketa handiak izan dira —. Iruñeko gobernuarekin ere lortu ditu itunak: tituluak partekatzea eta ikerketak elkarrekin egitea adostu dute, besteak beste; hori bai, zehaztasunik gabe eta dituzten diru baliabideen arabera. Bidean geratuko dira planak: Euskara Sustatzeko Ekintza Plana ez da legebiltzarrera iritsi. Euskararen Aholku Batzordeak taxutu du plana. Jon Juaristi jarri zuten talde hartan; euskararen aurka maiz hitz egin du. Batzordearen lehen bileran egin zuen Lopezek agintaldiko esaldi sonatuenetako bat: « Indarkeria amaitzean, euskarak bat egingo du askatasunarekin behin betikoz».
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Euskaraz bizi nahiari epaiketarik ez! Irailaren 11n Altsasuko EHEko bi kide epaituak izango gara. Epaituak euskaraz bizi nahi izateagatik? Euskarak jasaten duen zapalkuntza azaleratu nahi izateagatik? Euskarak menpeko izaera politiko eta soziala du bere lur ralde osoan, eta hor ren adierazleetako bat Euskal Herriko paisaia linguistikoa dugu. Mendeetan espainiar zein frantziar estatuek gurea asimilatu nahi izan dute, eta arlo askotan lortu ere egin dute.
Beraien hizkuntzak oso errotuak ditugu, eta, egun, ez zaigu oso arrotza egiten espainola zein frantsesa edonon ikusi edota entzutea. Baina horiek al dira gure hizkuntzak? Horiek
Iritzia 2012/09/06
al dira Euskal Herriarentzat nahi ditugun hizkuntzak? Borroka horretan, azaroan paisaia linguistiko euskalduna aldar rikatzera atera, eta identifikatuak izan ginen. Foruzainekin euskaraz aritu ginen, baina beraiek ez zuten hori oso gustukoa izan, eta, horren harira, isunak iristen hasi ziren; 300 euro euskaraz egiteagatik, eta 6.000 seinaleak ezabatzeagatik. Lehenengoa bertan behera geratu zen, eta bigarrena ordaintzeko gureak ikusi genituen, oraindik zorrak ditugularik. Seinaleengatik 6.000 euro ordaintzeaz gain, epaiketara ere deituak izan gara. Euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz bizitzen saiatzen gara eta euskarak jasaten dituen zapalkuntza eta erasoak salatzen jarraituko dugu. Euskal Herri euskaldun eta burujabe batean sinesten dugu, eta hori eraikitzeko bidean guztiok dugun ardura gogorarazi nahi dizuegu. Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Jaurlaritzak ekin dio Euskal Herria Esnearen aurka, Kaikuk izenaz ohartarazi ostean
Berria 2012/09/08
Kooperatiba berriaren izenak «nahasmena» sor dezakeela seinalatu zion Eusko Jaurlaritzari Kaiku Kooperatibak Euskal Herria Esnea Karrantzako (Bizkaia) kooperatiba sortu berriak herenegun jakinarazi zuen zigor espediente bat ireki diotela ontziak euskara hutsean diseinatu eta etiketatzeagatik, eta atzo ezagutarazi zuen nork ekin duen Karrantzako enpresaren kontra: Kaiku Kooperatibak. Euskal Herria Esnea markak produktuaren jatorriaren inguruan nahasmena sor zezakeela ohartarazi zion Kaiku Kooperatibak Eusko Jaurlaritzari, eta K ar rantzako kooperatibaren ontzien etiketatzea aztertzeko eskatu. Hori bera egin zuen Jaurlaritzak, eta orduan jabetu zen Euskal Herria Esneak Sorian (Espainia) ontziratzen zuela produktua eta etiketa gaztelaniaz ez ezarrita legea urratzen ari zela. Jaurlaritza izan da ofizioz zigor txostena hasi duena. Har rabotsa sortu du Euskal Her ria Esnearen aurkako salaketak. Izan ere, 30.000 eurorainoko isuna jaso dezake, ontziak euskara hutsean egiteagatik. Kaiku jo zuen salaketa jartzearen erruduntzat; horrelakorik egin izana ukatu dute, ordea, Kaiku korporazioak eta Kaiku Kooperatibak —korporazioaren akzioen %10 ditu—. «Ozen esan nahi dugu Kaiku Kooperatibak ez duela sekula parte hartu
ez eta hartuko ere gure hizkuntzaren aurkako inolako ekintzatan», adierazi zuen enpresak. Orain bi hilabete Gurelesa markako ontziak euskaraz etiketatzen hasi izana jarri du adibide.
M a i at z a re n 3 a n E u s k o Ja u rl a r i t z a n aurkeztutako eskaera baten berri eman du Kaiku Kooperatibak. Hauxe adierazi zuen bertan: Euskal Herria Esnea markak Sorian (Espainia) ontziratzen zuela esnea eta produktuaren izenak nahasmena sor zezakeela kontsumitzaileengan, ez baita ziurra esne hori Euskal Herrikoa denik. Idatzi horretan, Euskal Herria Esnearen merkaturatzea berrikusteko eta «produktuen etiketatzean dauden arauak betearazteko» eskatu zion Jaurlaritzari.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Kaiku Kooperatibaren eskaria aintzat hartu zuen Jaurlaritzak, eta ontziak aztertzeari ekin. Maiatzaren 8an eta 21ean, Elikagaien Kalitate Zuzendaritzak bisita egin zuen Karrantzako lantegira. Orduan ikusi zuen esnea Sorian ontziratzen duela. Etiketatzeari Buruzko Espainiako Lege Oro k o r rek o 1 8 . a r ti k u l u a k d i o en ez , gaztelania derrigor erabili behar da etiketan; beraz, Euskal Herria Esneak arau hori hautsi duela hauteman zuen Jaurlaritzak, eta zigor espediente bat abiatu Karrantzako kooperatibaren kontra. Artikulu horrek arau-hauste larritzat jotzen du ontziak gaztelaniaz ez egotea. Eusko Jaurlaritzak atzo bertan berretsi zuen Euskal Herria Esneak ez duela betetzen etiketatzearen gaineko araudia, esnea Espainian ontziratuta ez baitu soilik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduten.
etiketak euskara hutsez jartzeagatik jaso duten salaketaz jardun zuen Estitxu G a r a i k , t a l d e b e r r i k o k o mu n i k a z i o arduradunak. «Jaurlaritzak kontrolak egin dizkigu, eta ez ziguten inolako arazorik jarri», adierazi zuen Garaik. Kooperatibak jaso dezakeen isunaren harira, hauxe esan zuen: «Tamalgarria iruditzen zaigu euskaldun batek beste e u s k a l d u n b at i e u s k a r a z e g i t e a r re n horrelako arazoak izatea. Euskal merkatua dugu helburu, eta gure kontsumitzaileak euskaldunak edo euskara maite dutenak dira». Arauak betetzen dituelakoan Euskal Herria Esneak urratutako artikuluak salbuespen bat ezartzen du bigarren parrafoan: erkidego batean ekoitzi eta saldutako produktu tradizionalen kasuan, posible da soilik erkidegoko hizkuntzan etiketatzea. Horren arabera testuak interpretazio ezberdinak eduki ditzakeela esan du G a r a i k . Ko o p e r at i b a k o a b o k at u e k egindako txosten juridikoaren arabera Euskal Herria Esneak baldintza horiek betetzen dituela jakinarazi du.
Agerraldi bat egin zuen atzo Euskal Herria Esnea kooperatiba sortu berriak, Bilbon. H a s i e r a n , p ro i e k t u a a u rk e z t e a z e n agerraldiaren asmoa, baina ontzietako
Ontziratzeari dagokionez, Euskal Herrian egiteko ahalegina egin zuen Euskal Herria Esneak, kooperatiba berriaren arabera. Euskal Herriko ontziratze zentro bakarrak Kaiku eta Iparlat taldekoenak dira, eta kooperatiba berriak salatu du oraingoz ez dutela onartu eurekin lan egitea.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Euskarak ez du inolako tarterik izan Gasteizko FesTVal jaialdian
Berria 2012/09/08
Imanol Arias, Mercedes Mila eta 'El hormiguero' saioari Mainat sariak emango dizkiete gaur amaiera galan Gaur amaituko da Gasteizko FesTVal telebista jaialdia, aste osoan Espainiako kateetako berrikuntzak aurkeztu eta gero. Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa du jaialdiak, eta Gasteizen.com webguneak argitaratu duenez, antolakuntzak zabaldutako informazio guztia gaztelera hutsez dago. Iker Aranberrik Twitterren kontatu duenez, informazioa zabaltzen laguntzeko eskatu zioten. «Egitaraua gaztelera hutsean zegoenez, euskarazko bertsioa ere bidaltzeko eskatu nien. Ez dut erantzunik jaso», kontatu zuen txio batean Aranberrik irailaren 2an. Horrez gain, antolatu diren estreinaldi, solasaldi eta aurkezpen guztiak gaztelaniaz izan dira. Gaztelaniaz egindako saioak aurkeztu dira, euskarari tarte txiki bat ere egin gabe. Laugarren urtez antolatu dute FesTVal. Paolo Vasileren hitzaldia Jaialdiaren barne, atzo goizean hitzaldia eman zuen Mediaseteko (Tele5) kontseilari ordezkariak. «Telebista oraindik ere herritarren bizitzan oso garrantzitsua da; jendea telebistarekin bizi da. Internetekin hiltzat jo gintuzten, baina guretzat aukera bat da, sarean asko hitz egiten baita telebistaz». Ikusle datuen eraginaz, berriz, honako hau adierazi zuen: «Audientzien kurba bat
zintzoagoa da guru baten iritzia baino. Gure rola ez da heztea, konpainia egitea baizik». Antena3 eta La Sextaren bat egitearen alde azaldu zen, baina gaikako kate txikien iraupena defendatu zuen. «Dena den, ez gabiltza publizitatea ondo saltzen ari gaikako kateetan. Gure ondasuna hobeto aprobetxatu behar dugu». TVEri buruz Vasilek esan zuen azkeneko hilabeteak gaizki joan bazaizkie hala nahi izan dutelako izan dela. «Txapeldunen Ligari dagokionez, zergatik ordaindu behar dute herritarrek kate pribatu batean doan ikus badezakete?» Sari banaketa, gaur FesTVal jaialdiko azken egunean, Antena3ek Gran Hotel eta El Barco telesailen denboraldi berriak aurkeztuko ditu. Principal Antzokian, berriz, amaiera gala egingo dute 20:00etatik aurrera. Mainat 2012 sariak Imanol Arias, Mercedes Mila eta El hormiguero saioari emango dizkiete. Kritikarien fikziozko sari onena Gran Hotel-entzat izango da; ez fi k z i oz k o a S a l va d o s - e n t z at ; e t a s a i o dibertigarriena, Alaska y Mario-rentzat.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Produktuak euskara hutsean saltzeko arazoez kexatu da Euskal Herria Esnea
Berria 2012/09/09
Eusko Jaurlaritzak adierazi du bere eginbeharra dela kooperatiba berriari araudia betearaztea Euskal Herria Esnea Karrantzako (Bizkaia) kooperatiba sortu berriak «benetan larritzat» jo du produktuak euskara hutsean merkaturatzeko arazoak izatea. Taldearen ustez, etiketatzeari buruzko Espainiako legedia ez da bidezkoa, eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria Esnearen kasuan lege horri ematen dion interpretazioa «guztiz murriztailea» da. Kooperatibak erantsi du Jaurlaritzak, bere jokabidearekin, euskararen erabilera sustatu beharrean euskaldunen hizkuntza eskubideak mugatu dituela. Euskal Herria Esnearen, Kaiku kooperatibaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean herenegun piztu zen tirabira hizpide izan zuen atzo Karrantzako kooperatibak. Eta produktuak euskara hutsean merkaturatzeko zailtasunez aritzeaz gain, Kaiku kooperatibaren bertsioari erantzun zion atzo. «Harria bota eta eskua gordetzea» egotzi dio Kaiku kooperatibari, horrek argudiatu duelako Eusko Jaurlaritzari eginiko eskaria izenari buruzkoa zela eta ez zuela jarri hizkuntzaren inguruko salaketarik. Karrantzako kooperatibak uste du Kaiku kooperatiba jakitun zela etiketatzeei buruzko araudia betetzeko eskatzeak zer arazo sor ziezazkiokeen Euskal Herria Esneari, eta horretaz jabetuta idatzi ziola Eusko Jaurlaritzari. Kaiku kooperatibak gezurtatu egin zuen herenegun Euskal Herria Esnea ontziak euskara hutsean etiketatzen dituelako salatu izana. Maiatzean Eusko Jaurlaritzari igorritako idatzi
bat plazaratu zuen, eta zera zioen bertan: Euskal Herria Esnea markak kontsumitzaileengan «nahasmena» sor zezakeela produktuaren jatorriaren inguruan.
Idatzi horren azken parrafoari erreparatu dio, ordea, Karrantzako kooperatibak. Honela dio parrafo horrek: «Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu aipatutako produktuaren merkaturatzea ikuskatzeko eta etiketatzean dauden arauak betearazteko». Euskal Herria Esnearen esanetan, izena ikuskatzeak ez du «inolako zerikusirik» testuaren amaieran Kaiku Kooperatibak egiten duen eskariarekin. Talde sortu berriak uste du Kaiku kooperatibak Eusko Jaurlaritzari egotzi nahi diola zigor prozedura hastearen errua, «agian lotsatu edo damutu» egin delakoan. Orobat, hainbat zalantza adierazi ditu Euskal Herria Esneak. Ondoko hau, besteak beste:
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila «Kaikuren asmoa ez ote zen salaketa horrekin konpetentzia kolpean ezabatzea eta gero Eusko Jaurlaritzari errua botatzea?». Administrazio publikoen lana «legedia betearaztea» dela ohartarazi dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Kultura sailek, Euskal Herria Esneari ontziak euskara hutsean etiketatzeagatik ireki dioten zigor txostenaren harira. Hizkuntza politika normalizazio prozesu adostu baten bitartez egin beharra dagoela ere adierazi dute bi sailek. Eusko Jaurlaritzak herenegun berretsi zuen Euskal Herria Esnea Karrantzako kooperatiba sortu berriak Etiketatzeari Buruzko Espainiako Lege Orokorra hautsi duela. Produktua Sorian ontziratu eta etiketa euskara hutsean jartzeagatik hautsi du araudi hori, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, eta gobernuak baieztatu egin zuen zigor
prozedura bat abiatu duela kooperatibaren kontra. Euskal Herria Esneari zigor espediente bat ireki arren, Patxi Lopezen gobernuaren nahia «euskararen erabileraren aldeko edozein ekintza bultzatzea eta babestea» dela ziurtatu du Kultura Sailak. Halaber, adierazi du administrazioak «eskura dituen tresna guztiak» jarri behar dituela herritarrek komunikatzeko nahi duten hizkuntza aukera dezaten, eta «Euskal Autonomia Erkidegoan dauden bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, egunerokoan askatasun osoz erabili dezaten». Elikagaien eta nekazaritzaren ikuspuntutik, ordea, Jaurlaritzak uste du lehentasuna dela «etiketak jasotzen duen informazioa zuzena eta legera egokitua» izatea, «kontsumitzaileen interesa eta eskubideak babesteko».
Ikas Bik dio euskara irakasleak falta direla eskola publikoan Eskola publiko elebidunaren arrakasta gero eta nabarmenagoa dela erran du Ikas Bi guraso elkarteak, baina, hala ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez dizkiola ematen behar beste euskara irakasle. Aurten, adibidez, lau irakasle postu eta erdi falta dira oraindik. Horrekin batera, nabarmendu du aurten iaz baino 289 ikasle gehiago lortu dituela eskola publiko elebidunak; 5.000 estudianteren heina gainditu du. Itxaropentsu dago Ikas Bi, Frantziako presidente sozialistak zerbitzu publikoarekiko abegi handiagoa duelakoan. Hori erranik, eskola publiko elebidunari buruzko jarrerak zuzentzeko eskatu dio. «Ipar Euskal Herrian biztanleen erdiak Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoan daude, eta azken urteotan ez da ireki eskola elebidun bakar bat ere», erran du Thierry Delobel Ikas Biko presidenteak. Horren argira, EEP Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntza politikak goia jo duela azaldu du. Izan ere, Akademia Ikuskaritzak euskarari emandako postu bakoitzeko frantsesezko bat kentzen du, sistematikoki. Gaineratu du horrela jokatuz eredu ele biko eta ele bakarreko ikasleen gurasoak elkarren aurka jarri nahi dituztela . Bertzalde, Ikas Bi eta FCPE guraso elkarteak hitzarmen bat izenpetu dute, hezkuntza publikoan urriaren 12an egingo dituzten hauteskundeei begira. FCPE hezkuntza publikoko guraso elkarte garrantzitsuena da, Frantzian zein departamenduan. Ordezkaritza emendatzea igurikatzen dute.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Tafallako ikastolan, 38 ikasle gela batean
Berria 2012/09/11
Bi gelatan, gainditu egin beharko dituzte ratioak; salatu dute Nafarroako Gobernuak gela gehiago jartzeari uko egin diola Legeak ezarri baino ikasle gehiago pilatu beharko dituzte aurten Tafallako Garces de los Fayos ikastolan. Nafarroako Gobernuak gela gehiago irekitzeari uko egin diola salatu du ikastolak. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 1. mailako gelan 38 ikasle pilatu beharko dituzte; 3. mailan, 33. Espainiako Gobernuak murrizketak egiteko jarritako bidea izan da ikasleak are gehiago pilatzea geletan, hartara irakasle gutxiagorekin moldatu ahal izateko. Nafarroako Gobernuak %10 igo ditu gehienezko ratioak aurten. Hala, DBHn, adibidez, 32 estudiante ere jarri ahalko dituzte gelako; orain arte, 30ean zegoen muga. Tafallako ikastolan ratio berri horiek ere gainditu egin beharko dituztela ohartarazi dute. Azken urteetan egoera bera jasaten ari direla salatu dute, gainera: orain 3. maila hasiko duten ikasleen taldean, esate baterako, 35 ziren orain bi urte, 1. mailan; aurreko ikasturtean, 2. mailan, 35 ziren gela berean. Gobernuarekin hizketan aritu dira, baina ezezkoa jaso dute. Hezkuntza Departamentuak argudio bat erabili du orain arte, ikastolaren esanetan: dozena bat ikasleko gela bat bazutela, eta gaindi zitezkeela ratioak beste geletan. Aurten ez dute horrelakorik — 2. mailan 21 ikasle daude, eta 4. mailan, hogei —. Ekainetik bazuen egoeraren berri
departamentuak; zer egin «aztertzen» ari dira oraindik. Egoera gehiago larritzen duten faktoreak badaude, gainera: Hezkuntza Departamentuak adierazi zuen ratioak ez zituztela igoko behar bereziak dituzten ikasleak dauden kasuetan. Ratioak gainditu dituzten bi gela horietan zazpi ikasle daude behar berezikoak. Nabarmendu dute Tafallako ikastola dela inguruan euskaraz irakasten duen eskola bakarra. Jasotako eskari guztiak onartzen dituzte hori dela eta. Inguru erdalduna da, eta ohartarazi dute talde handiak izateak zaildu egiten duela euskarazko irakaskuntza. Egoera salatzeko, protesta egingo dute ikasleek, irakasleek eta gurasoek, gaur, Tafallako plazan. Maila
Ikasle kop. iaz
Ikasle kop. aurten
HH ( 3 urte)
25
25
HH (4 urte)
25
26
HH ( 5 urte)
25
27
LH
25
27
DBH
30
32
Batxillergoa
35
35
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Beste zigor bana eskatu du fiskaltzak EHEko bi kiderentzat, 940 eurokoak
Berria 2012/09/12
Itzultzailea onartu ez, eta deklaratzeari uko egin diote seinaleak ezabatzeagatik epaitutako bi gazteek Euskal Herriko hizkuntza paisaia «iraultzeko» konpromisoa bere egin eta EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek bultzatutako Ezabatu eta euskaraz bizi ekinaldiarekin bat egiteagatik, Altsasuko Haizea Ramirez de Alda eta Itziar Claver epaitu zituzten atzo, Iruñean, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren egoitzan.
Erabakiak ondorioak izan zituen. Desobedientziagatik, 150 euroko isun bana jaso zuten, eta 3.000 euroko beste isun bana, z i rk u l a z i o s e i n a l e a k a r r a zo i r i k g a b e ezabatzeagatik. «Altsasuko hamasei bide seinale ezabatu ditugula esaten dute, eta aspaldi egindako ezabaketak dira», azaldu du Claverrek.
Altsasuko hamasei bide seinaletako gaztelaniazko mezuak ezabatzea egotzita, Nafarroako Gobernuari 941,43 euro ordaintzea eta sei eguneko etxeko atxiloaldia betetzea eskatu zuen fiskaltzak akusatuentzat.
Helegitea aurkeztu zuten 150 euroko isunaren aurka, eta bertan behera geratu zen. 6.000 euroak, baina, ordaindu egin behar izan dituzte. Espainiako Trafiko Zuzendaritzak jarri zien isun hori.
Absoluzioa galdegin zuen defentsa abokatuak. Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak babesa adierazi zien auzipetuei epaitegiaren kanpoko aldean; Euskaldunon aurkako epaiketarik ez! Ezabatu eta euskaraz bizi lelopean egin zuten elkarretaratzea. Hamar hilabete igaro dira bi gazteei leporatutako delitua gertatu zenetik. Ezabatu eta euskaraz bizi ekinaldiarekin bat egin, eta ezabaketak egitera atera ziren iazko azaroaren 14an. Altsasuko San Juan kalean bi foruzainekin egin zuten topo, ezer egin aurretik, akusatuen esanetan. «Haiekin euskaraz hasi ginen, normalnormal», esan du Claverrek. Foruzain batek euskaraz bazekien, baina besteak ez, eta gaztelaniaz egiteko eskatu zien. «Euskaldun bat zegoenez, euskaraz egin genuen».
Epaiketara sartu aurretik, auzipetuek esan zuten itzultzailea egonez gero ez zutela deklaratuko. «Ezin badugu euskaraz itzultzailerik gabe deklaratu, ez dugu egingo», esan zuen Ramirez de Aldak. Eta hala gertatu zen. Itzultzailea zegoen epaiketan, eta bi gazteek deklaratzeari uko egin zioten.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Bi gazteak geldiarazi zituen foruzainetako bat izan zen lehenengo lekukoa. Altsasu eta inguruetan gaztelaniazko seinaleak ezabatuak egotea «oso arrunta» dela onartu zuen, baina ezin izan zuen baieztatu ezabaketa guziak Ramirez de Aldak eta Claverrek egin zituztenik. Gainera, froga gisa aurkeztutako argazkietan ageri ziren hainbat seinale «aspaldi ezabatutakoak» zirela esan zuen Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateak.
bat egin zuten foruzainek. Defentsa abokatuak adierazi duenez, txostenean hamar seinale agertzen dira, eta ez hamasei. San Juan kaleko bide seinaleak ez direla agertzen ere gaineratu du. Epaiaren zain geratu da auzia. Eskubideen alde Atzo, 35 lagunek elkartasuna adierazi zieten Claverri eta Ramirez de Aldari. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian elkarretaratzea egin zuten epaiketa egin bitartean. «Eman beharreko eztabaidaren funtsa ez dago kasu konkretu honetan, euskaldunok pairatzen dugun egoera lazgarrian baizik», ohartarazi zuen EHEk.
Auzipetuek ez deklaratzea susmagarri ikusi du fiskaltzak. Haren aburuz, ezabaketa egin izan ez balute deklaratu eginen lukete. Horri erantzunez, auzipetuek egindako lehenengo deklarazioa ekarri zuen gogora defentsako abokatuak. Claverrek eta Ramirez de Aldak akusazioa ukatu zuten orduan; esan zuten egiteko intentzioa baino ez zutela. Nolanahi ere, 941,43 euroko kalte-ordaina eskatu du fiskaltzak, hori delakoan seinaleak garbitzearen kostua. Ez du, baina, ordain agiririk aurkeztu. Nafarroako Gobernuko abokatuak bat egin du fiskalarekin. Defentsa abokatuak, aldiz, ukatu egin du gazteek hamasei bide seinaleak ezabatu izana, eta absoluzioa eskatu du. Gazteak identifikatu ondoren, Altsasu herrian ezabatuta zeuden seinaleen txosten fotografiko
Hizkuntza eskubideen aldarrikapena egiteagatik epaitzea salatu zuen mugimenduak. Altsasuko alkatea berdin mintzatu zen, epaiketan bertan: «Uste dut euskaldunon eskubideen alde lana egiten dutela bi akusatuek eta ez direla horregatik epaitu behar». Akusatuek ere euskaraz bizitzeko aukerarik ez izatea salatu zuten. «Euskaraz bizitzeagatik hemen egotea lotsagarria da», adierazi zuen Claverrek.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Erdaldunberriaren ajeak Apenas geratzen den euskaldun elebakarrik. Baina erdaldunberriak asko. Ikusezinak diren arren. Ezezagunak. Euskaraz pentsatzen duena da erdaldunberria. Erdaraz hitz egitean hitzak falta zaizkiona. Ama hizkuntza euskara du. Erdara ikasi du. Entzuten du. Baina euskaraz bizi da. Euskaraz sentitzen du. Euskaldunberriaren ahalegina kontuan hartu ohi da. Lagundu egiten zaio. Bizkarrean kolpetxoa eman. Animoak.
Iritzia 2012/09/13
O k e r re n a d a e rd a l d u n b e r r i b at z u e k e u s k a r a re k i n e re a r a zo a k d i t u z t e l a . Araututako euskararekin. Badira EGA g a i n d i t u e z d u t e n e rd a l d u n b e r r i a k . Mordoxka. Ezagutzen ditut bi ahozkoan joan zirenak zulora. Batuan egin nahian hasi eta... dena nahastu. Urduritasuna, konplexuak. Kaka zaharra. Eta nola sentitzen da EGA ateratzeko gai ez den erdaldunberria? Euskaldun eskasa, dudarik gabe. Ez erdara eta ez euskara. Zer demontre... erabat konplexuz betea.
Erdaldunberriaren ahalegina ez da aintzat hartzen. Burla egiten zaio. Ipurdian ostikoa eman. Asko jota, errukia. Koitadua. Ala gizajoa. Nahi eta ezin. Erdaldunberria. Erdara gaztelania edo frantsesa denean, noski. Erdara hori ingelesa baldin bada, ez. Ingelesa herdoildua duela? Hori nor mala da. Ulergarria. Erabiltzen ez bada, horixe gertatzen da. Herdoila. Euskararen erabilera jaitsi egin da. Baina euskara herdoildua duena ez daukagu ezjakintzat. Gaztelania herdoildua duena bai. Azentua duelako lotsatzen da. Eta ha habido trumones eta era hor retako euskarakadak esaten dituelako atzerritar sentitzen da bere herrian.
Berriki aldatu dute legea. Orain, 2008tik aurrera karrera euskaraz egin dutenek ez dute EGA atera beharrik. Horrexegatik bakarrik, euskaraz ikasteagatik. Berdin da erabiltzen ez badute. Normalizazioaren izenean. Eta erdaldunberriek jarraituko dute anormalak izaten. Idoia Etxeberria
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
HABEko euskaltegiek ikasleei eusteko xedearekin ekingo diote ikasturteari
Berria 2012/09/15
Tituluen dekretuak eta langabeziak matrikuletan gutxitzea ekar dezaketela ohartarazi dute Iazko ikasle kopuruari eusteko helburuarekin ekingo diote ikasturteari HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko euskaltegiek. Iaz, iraileko datuak sartu gabe, 35.000 ikaslek ikasi zuten euskara HABEk kudeatzen dituen 105 euskaltegietan, eta aurten «zertxobait» jaits daitekeela uste dute, langabeziaren eta tituluen inguruko dekretuak izan dezakeen eragina dela eta. Blanca Urgell Kultura sailburuak egin zuen atzo aurkezpena, eta euskalduntzearen alde euskaltegiek egindako lana nabarmendu zuen: «Gaur egun euskara ez da hizkuntza hil bat, oso bizia baizik. Hori, neurri handi batean, euskaltegi sareari zor diogu. HABE eta euskaltegiak eta, gehienbat, batak eta besteek sortzen duten sinergia eredu dira eremu urriko beste hizkuntza batzuentzat», esan zuen Urgellek. Atzo Bilbon egin zuten aurkezpenean Urgellekin batera izan ziren: Iñaki Uribe HABEko zuzendari nagusia, Kepa Diegez euskaltegi publikoen ordezkaria, eta Mertxe Mujika euskaltegi pribatuen ordezkaria. Jakinarazi zituzten datuen arabera, 1.500 irakasle inguru arituko dira lanean HABEren euskaltegietan. Ikasleen profilari dagokionez, iazko datuak kontuan hartuta, ikasleen erdia baino gehiago Bizkaiko euskaltegiren batean ari da ikasten, eta euskara ikasten ari diren lau ikasleetatik ia hiru euskaltegi pribatuetara joaten dira.
Urgellek euskararen normalizazioa «beste fase batean» sartu dela nabarmendu zuen: «Berrogei urteren ondoren, euskaraz jakiteari ez, gehiago erabiltzeari erreparatzen dion aldi batean sartu gara». Berretsi zuen horretan eragitea dela uda aurretik onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren xedea. «Akuilu bizia izatea espero dugu. Euskarak gure bihotzean egon behar du, baina are gehiago gure mingainean». Jaitsiera 2009tik Azken urteetan ikasleak galtzen joan dira HABEren euskaltegiak. 2009-2010ko ikasturtean 39.727 ikasle zituzten, eta azken ikasturtean, iraileko datuak sartu gabe 35.000 inguru. Euskaltegietako arduradunek denbora
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila daramate horrekin kezkatuta. Are gehiago Eusko Jaurlaritzak diru sailik gabe utzi zuenean azterketak gainditzeagatik ikasleei laguntzak emateko HABEren funtsa. Jaurlaritzak aurrekontuen berri eman zutenean izan zuten horren berri euskaltegiek. Ordutik, hainbat eta hainbat aldiz egin diote egoera konpontzeko eskaria HABEri. Besteak beste, euskara ikasteko laguntza bonuak emateko aukera aztertzeko eskatu diote. Ekainaren 7an, gainera, ikasleen ekimenez 10.000 sinadura aurkeztu zituzten HABEren egoitzan, atzera egiteko eskatuz. Testu horretan, besteak beste, euskara ikasteko egin behar duten ahalegina ekarri zuten gogora ikasleek, eta aldarrikatu zuten euskara ikasteak doan izan beharko lukeela. Baina AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mugjikak BERRIAri jakinarazi dionez, «zoritxarrez» bide laburra izan dute ekimen horiek, eta iaz ikasturtea gainditu ez zuten ikasleek ez dute HABEren laguntza jaso.
HABEko zuzendari Iñaki Uribek ikasleen sinadurak bildu zituenean adierazi zuen, bertan behera utzi baino eten egin zituztela laguntzak. «Gure asmoa azterketa bakarra egitea zen, urrian. Hori horrela izanda, datorren urtera arte ezin genituen laguntzak eman. Azkenean bi egin genituen. Baina ezin ziren aurrekontuak aldatu. Gainera, ikasleen diru laguntzetarako zegoen dirua euskaltegien artean banatu dugu». Hori ukatu egin zuten euskaltegiek. Euskara gaitasuna aitortzearen inguruko dekretuak ere eragina izango duela nabarmendu du Mujikak. Dekretu horren arabera, D eta B ereduetako ikasleek ez dute euskara maila egiaztatu beharrik izango lanpostu publikoetarako, ikasketa mailaren arabera. Unibertsitateko ikasleek C1 maila izango dute —bigarren hizkuntza eskakizuna, E G A — ; B at x i l e rg o k o e k , B 2 — l e h e n hizkuntza eskakizuna—.
Bertokoa eta euskaraz Euskal Herria esnea auzitan ipini dute, euskara hutsez etiketatzeagatik. Bere izenak ere nahiko kezka eragiten du. Nahikoa egon ginen zain: Kaiku eta Gurearen ontzietan, izenaz aparte ez zen euskararik agertzen duela gutxi arte. Euskal Herria izena ere gaizki, ez omen da gure esnea. Hori diotenek Gurea izena erabili izan dute, baserritarrei huskeria bat ordainduz eta oztopoak jarriz, eta esne kamioikada mordoa Frantziatik ekarriz. Hemengo ekoizle txikiak esne-behiak kentzera bultzatu dituzte pixkanaka. Orain kontsumo mota bat arriskuan ikusi dute, nonbait. Bertoko produktuak erostea gustatzen zaigunok ez dugu birritan pentsatuko: hemengo esnea eta dena euskaraz, edo multinazional suitzar batena eta nongo esnea den ez dakiguna. Joxe Mari Agirre (Zumaia)
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
«Hiru elekoarekin ez gaude ados, baina interesgarria da probatzea»
Berria 2012/09/16
Nafarroan eta Iparraldean murrizketek sortutako egoerarekin kezkatuta dago Tellitu; «urte korapilatsua» izan daitekeela azaldu du. Ikastolek Jaurlaritzaren plan batzuetan parte hartzea defendatu du, «interesgarri» Ikasturte gorabeheratsua espero du Koldo Tellituk (Barakaldo, Bizkaia, 1966), Ikastolen Elkarteko presidenteak: murrizketak, EAEko hauteskundeak eta Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreforma. Adostasunak lortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du etengabe. Eskola akordioa lortzeko «apustua» ez egitea egotzi dio Jaurlaritza sozialistari. Defendatu egin du, ordea, haren planetan ikastolek izandako parte hartzea.
ikastolatan jipoi handia izan da. Gela bakoitzean dagoen ikasle kopurua handitu egin behar izan da, eta hori hezkuntzaren kalitaterako ez da batere ona. Talde gutxiago, eta, beraz, irakasle gutxiago. Posturik kenduko duzue? Posturik ez da galdu. Ikastolen oinarri sendoa da elkartasuna, baita lan alorrean ere. Ikastoletan lanposturik ez galtzea da gure asmoa. Ikastolaren batean mozketaren bat badago, langileak kokatuko ditugu beste ikastola batean. Nafarroan are gogorragoa da egoera, eta zer esan Ipar Euskal Herriaz.
Datozen lau urteetarako itunen plana egin duzue Jaurlaritzarekin. Ratioetarako irizpideak gogortu dira. Badakigu egoera ez dela erraza. Itunak lantzerakoan ratioak igo egin dira, eta zenbait ikastolatan gelak galdu dira. Talde moduan ez da izan hainbesterakoa, baina zenbait
Tafallako ikastolaren kasua begiratu besterik ez dago. Nafar roako Gober nuarekin harreman gutxi dago, eta murrizketak gogorragoak izan dira. Elkartasun planteamendua Euskal Herri osorako da: Nafarroako ikastoletan ezer gertatzen bada, erkidegoko ikastolak hor daude. Mozketak Iparraldean ere izan dira; oso egoera gogorrean daude. Seaskako ikastolek murgiltze eredua dute, eta horrek gastu gehiago dakar. Beren kabuz aurre egiten dute aurrena, eta atzetik ikastolen mugimenduak, elkartasunez. Ez badugu lortzen Hegoaldeko
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila erakundeek laguntzea, urte korapilatsua izango da. Krisialdian, ulertzekoa da erakundeek sare publikoa lehenestea? Dikotomia sortu da bi sareen artean? Ez daukagu hezkuntza osoa arautzen duen legerik. Gu hori aldarrikatzen ari gara. Hezkuntza zerbitzu publikoa da, eta egon daitezke administrazioaren ikastetxeak eta herritik sortutakoak. Garrantzitsuena ez da nor den jabea, baizik zer eskaintzen dion gizarteari. Guk ez dugu eskatzen administrazioaren ikastetxeen finantzaketa: gure kostuak asetzeko adinako diru kopurua behar dugu. Hezkuntza eskubidea lehenetsi behar dute gobernuek. Hortik aurrera, ez da egongo dikotomiarik. Lehia artifiziala izan da guretzat. Agintaldia amaituta, zer diozu Isabel Zelaak Jaurlaritzan egindakoaz? Azken eskola akordioa orain hogei urte sinatu zen, eta hezkuntza sare osoarentzako legerik gabe gaude. Zelaaren taldeak ere ez dio horri aurre egin. Beste lau urte pasatu dira. Onartu behar da hasieratik garbi utzi zuela ez ziola aurre egingo horri, ez zuela gehiengorik. Apustu partzialak egin ditu. Zenbait proiektu jarri ditu martxan, eta batzuetan adostasuna izan dugu. Elementu orokorra ez da ukitu, hala ere, eta guretzat hori txarra da. Egia esan, aurreko gobernuak gauza bera egin zuen; Anjeles Iztuetaren garaitik gauza gutxi ukitu dira. Gainera, mozketak jasan ditugu, oso gogorrak 0-3 zikloan. Orain bi urtekoa izan zen mingarriena, langileen murrizketa. Hitzarmena bizirik genuen, eta erdian jo gintuen Jaurlaritzak.
Gogor hasi zen Zelaa: Euskal Herria kontzeptua, euskara irakats-hizkuntza ez izatea... Gero leundu du jarrera. Bat nator analisi horrekin. Egia esan, Euskal Herria kontzeptuari buruzko afera ez genuen ulertu, besteak beste sozialistak zeuden garaian etengabe erabili zelako. Argi zegoen sozialistek desadostasunak zituztela Tontxu Camposen dekretuarekin, ez soilik Euskal Herriari eta euskarari buruz. Baina ez zioten gaiari heldu; politika mailako kontuekin geratu ziren. Aukera bat galdu zen zerbait egiteko. Ordutik Zelaa egokitzen joan da jarrera. Erlazioak guztiz normalizatuak izan dira gurekin. Hiru eleko eredua jarri du martxan, proba gisa. Askoren kritika izan da euskara orduak gutxitu egin direla. Eta ikastolak parte hartzen ari dira... Esperimentazioa da, eta ebaluazio bat egingo da. Bi alde horiek egokiak dira. Ez da egitura aldaketa bat izan; ez da ezer aldatu. Argi dago: guk ez dugu bat egiten honekin. Beste agertoki bat aldarrikatzen dugu. Baina jakinda lau urtean ez zela legerik egongo, ez zela aldaketarik egongo, ez genuen bereziki gaizki ikusten esperimentazio fase batean egotea; interesgarria baita ikastolak egotea eta baloratzea. Oinarrian ez gaude ados, baina pentsatu genuen esperimentazioak elementu interesgarriak izan zitzakeela. Gainera, marko ezberdinak ziren sare publikorako eta itunpekorako: guk ez dauzkagu orduak neurtuta, baizik eta saioak. Askatasun maila bat ezarri zuten. Aukera horiek egonda, nahiz eta gure xedea marko hori ez izan, aukera bat zen. D eredua geratu egin da Nafarroan.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Kezka nabarmena daukagu. Geldialdi batean sartu da. Uste dut eragile askok autokritika egin beharko genukeela Nafarroan gertatutako zenbait gauzaren inguruan. Gobernuak ondo egin du jokoa: TIL [ingelesa irakats-hizkuntza duen eredua] eta horrelako planak ondo saldu ditu. Euskalgintzan ari garen eragileok —eta ez soilik hezkuntzakook — aztergai dugu hori. Estrategia berriak behar ditugu buelta emateko. Azterketa sakon bat egin behar dugu, eta aurre egin horri, zeren oso kezkagarria baita geldialdi hori.
Bakerako Hezkuntza Planaren aurka agertu zineten, eta gero Bizikidetzarako Hezkuntzaren Aldeko Adierazpena sinatu duzue. Zer aldatu da? Dena. Lehenengo planteamendua mundu politikotik etorri zen. Ez genuen inondik inora bat egiten. Geroko adierazpena lantzeko aukerak izan genituen, eta ados gaude dioenarekin. Abiapuntu bat da. Herri hau fase berri batean sartu da, eta behar-beharrezkoa da gertatutakoari buelta ematea. Guztien artean landu beharreko gaia da. Bakegintza era osoan aztertu behar da; era askotako biolentziak egon dira herri honetan. Ulertu genuen bizpahiru eragilek ez sinatzea. Egon ginen haiekin, eta esan genien lan bat dagoela hemendik aurrera eta garrantzitsua dela hor
egotea. Lehen planteamendua politikoa zen, eta bigarrena, hezkuntzara bideratua. Ezer gauzatu da argazkiaren ostean? Makal doa. Erritmo politikoek beste zerbait agintzen dute. Datorren gobernuaren lana izango da. Hezkuntza erreforma aurten onartzeko asmoa du Espainiako Gobernuak. Beldurrik bada ikastoletan? Nola ez. Guztiz atzerakoiak dira planteamenduak. Gizartearen dualizazioa argi ikusten da: ibilbide ezberdinak, Lanbide Heziketa bigarren mailako ikasketa gisa... Horrek ikusarazten du gure herriaren arazo bat: esparru batzuetan gure hezkuntza arautu dezakegu, baina marko orokorra Madrildik edo Paristik inposatuta dator. Herri honetan PSE-EEtik ezker abertzaleraino inork ez du bat egiten planteamendu horiekin; bat egiten duen kopurua oso-oso txikia da gurean. Horrek azaleratzen du herri honek duen arazoa bere geroa erabakitzeko. Oso larria da. Ibilbideak eta kanpoko probak inposatuko dituzte, eta eragina izango dute ikasleengan. Kanpoko probak aipatu dituzu. Kontrolerako bidea ez ezik, ikastetxeen rankingak egiteko erabiliko dituzte. Zer iritzi daukazu zerrendak egiteaz? Eztabaida luzea da. Argi daukagu ebaluazio kultura falta dela hemen. Gu ebaluazioaren alde gaude. Askotan berba egiten dugu diru publikoa egoki erabiltzeaz; hori jakiteko, ebaluazioa ezinbestekoa da. Ebaluatzearen alde gaude, eta horrek ondorioak izatearen alde. Ranking esan behar zaie? Agian, ez da hitz egokiena. Ebaluazioaren ondorioak azter daitezke; adibidez, zerrendan baxuen daudenei laguntza gehiago ematea. Guk hori
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila egiten dugu. Azken ebaluazioan ikusi dugunean ikastolaren bat ez dagoela behar den mailan, neurri bereziak hartu ditugu. Hori positiboa da.
batzuetan publiko-pribatu dikotomia da. Gainditu behar dugu hori. Gizartearekiko, herriarekiko iritzi berak ditugun eragileok pauso bat eman behar dugu.
Baina beste gauza bat da orain proposatu dutena: ikasle bakoitzak zuzeneko eragina izatea. Gu neurri kolektiboei buruz ari gara. Gizarteak jakin behar du zein ikastetxe dauden ondo eta zein ez. Kontuan izanda dena: ikasle motak daude, ez da berdin leku batean edo bestean egon... Europan badaude herriak hori badutenak, eta ez bereziki neoliberalak. Bigarren eztabaida da emaitzak publiko egin behar diren, eta hirugarrena, zein neurri hartu behar diren.
Euskal Curriculuma zertan dago?
Erreforma hotsen aurrean, adostasunerako deiak nagusitu dira. Eragile bakoitza bere aldetik ari zarete? Zenbait eztabaida sortzen dira hemen; baditugu mikrogatazkak. Bakoitzak bere helburuak ditu, ideologia... Zilegi da zenbait alorretan talka egitea, baina norabide orokor rean —emaitza hobeak behar ditugula, euskararen inguruko akordioak...— ados jarri behar dugu. Benetan behar bat dugu herri gisa aurrera egiteko. Egia esan, azken urteetan egoera ez da izan ona. Baina lortu behar dugu. Orain urte batzuk, Oinarrizko Hezkuntza Akordioa sinatu zenuten, eta Euskal Curriculumaren bidea hasi. Urrun geratu dira garai haiek? Agian bai. Argazki hura zoragarria izan zen: eragile mordoa batu ginen. Beharrezkoa da berreskuratzea. Bizpahiru erronka ditugu herri moduan —emaitzena, hezkuntza sistema propioa eraikitzea eta Euskal Curriculuma garatzea; euskara barruan dela —, eta ezinbestekoa da. Oztopo nagusia
Ikastolek garatzen segitzen dute. Fase esperimentalean dago. 2013-14an liburuak ateratzea da xedea. Ikastolak beren aldetik ari dira lanean, beste eragile batzuk gabe? Euskal Curriculuma oinarri hartuta, hein batean bakarrik geratu ginen. Azken bolada honetan Elkar argitaletxearekin sortu dugun Ikaselkar argitaletxea ari da aurrera e r a m at e n l a n h o r i . E z d a b a k a r r i k curriculum berria, baizik eta gaitasunen inguruko planteamendu berritzaile bat; Europan ia ez dago horrelakorik. Sekulako inbertsioa izan da guretzat —Jaurlaritzaren lehen murrizketa izan zen, eta gure baliabideetatik ari gara—. Beti prest gaude beste eragileekin lanean aritzeko, esperimentazioan parte hartzeko... Guk une batean erabaki genuen ezin genuela utzi erdi hilda, aurrera eraman behar genuela. Ikastolen lehentasun nagusia da Euskal Curriculuma garatzea. Madrilen birzentralizazioa mehatxua da Euskal Curriculumarentzat? Bai, noski. Horrekin jokatu beharko dugu. Ikastolen hasierako garaitik ohituta gaude. Zer daukagu ona? Gaitasunetan oinarritutako hezkuntza Europatik datorren planteamendu bat dela, eta onartu egin beharko duela Espainiako Estatuak, Frantziakoak bezala. Horrek zabaltzen digu bidea.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
«Aurrera ez egitea atzera egitea delako»
Berria 2012/09/19
Euskara «ohiko eta lehentasunezko hizkuntza» izatea jarri du helburutzat EH Bildu koalizioak «EH Bildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin». Hala dio koalizioak Herria da gorputza, hizkuntza bihotza leloarekin hizkuntz politikarako proposatu duen programan. Euskararen nor malizazioa ber matzeko proposamen zehatzak egin ditu. «Euskal Herriko herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko eta lehentasunezko hizkuntza izatea» du normalizaziotzat. Euskaldunen nazio hizkuntza eta nortasun ikur nagusi gisa du euskara. «Aurrera ez egitea atzera egitea» dela sinetsita dago, eta egoerak eskatu egiten duela aurrera uste osoz egitea. Unescoren arabera %33tik beherako erabilera duten hizkuntzek galtzeko arriskua dutela gogorarazi du; euskararenak %13an jo duela goia, eta gaurko gazteek duela hogei urtekoek baino gutxiago erabiltzen dutela. Koalizioaren ustez, horren arrazoietako batzuk dira euskara ez dagoela normalizatua, ezin dela eremu guztietan erabili, eta gazteek erdara errazago erabiltzen dutela euskara baino. Horrek garatu den hizkuntza politikarekin lotura zuzena duela eta, bestelako politika bat proposatu du. Argi du zer lortu nahi duen: «Euskaraz osoosorik bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortu behar ditugu». Hizkuntza politika «berria, lehentasunezkoa eta burujabea gauzatzeko», hemeretzi proposamen jaso ditu, BERRIAk eskuratu duen programan. Hona hemen multzo nagusiak:
Baldintzak sortu Euskaraz bizitzeko modua emango duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortzeko, «kanpo esku-hartzerik gabeko politika burujabea» bideratu nahi du. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza dela dio oinarrian; euskara dela «normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa». Oinarri horien gainean, hitz eman du «adostasun sozial eta politikoa» lortzen saiatuko dela euskal hiztunen komunitatean. Hezkuntza eta irakaskuntza sistemak euskara jakitea bermatu behar duela eta, egungo ereduen sistema gainditu nahi du. Horretarako, «murgiltze eredu bakarra» abiaraziko duela dio, aldaketak «malgua» izan behar duela onartuta. «Euskaldun eleanitzak izatea bermatuko duen eredu bakarra» lortu arte, A ereduan ari direnei Brako bidea egingo zaiela esan du, eta Btik Drakoa. «Irakasle berri guztiak euskaldun eleanitzak izango dira». Administrazio guztian lan hizkuntza euskara izango dela ere adierazi du. Komunikazioa, kultura «Euskarazko komunikazio esparruaren iraunkortasuna sustatu eta eraldaketan lagunduko dugu», jaso du EH Bilduk programan. EITBri dagokionez, «euskararen normalizazioaren zerbitzura» jarri nahi duela dio. Baita unibertsitatea eta ikerketa ere. Lan
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila mundua, merkataritza eta berrikuntza sistema euskalduntzea ere sustatuko du koalizioak. Euskarazko kultur sorkuntza, kontsumoa eta nazioarteratzea sustatuko du, eta euskarazko kultura zabalduko. Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko du. Euskararen corpusa hedatu eta hizkuntzaren kalitatea zainduko duela ere adierazi du. Euskarara hurbildu «Gurasoak euskaraz aritzera bultzatzeko eta familia euskalduntzeko estrategiak landuko ditugu», dio programak. Etorkinen gaia ere jaso
du: «Migranteen kulturak eta hizkuntzak aintzat hartuz euskara eta euskal kulturara hurbiltzea sustatuko dugu». Elkarlana Euskararen gizarte erakundeekin eta gainerako instituzio eta erakunde publikoekin «koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna» lortzen saiatuko da EH Bildu, eta Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen Batzordea sortuko du. Euskararen gizarte erakundeen finantzaketa iraunkorra bermatu, eta «euskaldun izateko kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri gogoa» elikatuko dituela ere agindu du programan, besteak beste.
«Euskaraz malaletxerik ez badago, zergatik zaude malaletxean?» Horixe da, alegia, gutun hau idatzi bitartean, eskuan daukadan esne katiluan irakur dezakedan leloa. Publizitatearen kontuak, jakin badakigu. Publizitateak edozein euskarri erabili ohi du haien kontsignak kontsumitzaileei helarazteko, direla afixak, kamisetak, katiluak… Baina euskaraz eta euskaldunontzat badira, gaitzerdi, gusturago hartzen ditugu proposamen horiek. Horrexegatik, hain zuzen, asteburu errea hasi orduko katilu bat ur hotz gainera ixuri balitzait bezala hartu nuen albistea. Izan ere, Euskal Herriko Esnea Kooperatibak bere produktuak merkatuan ofizialki aurkeztu zituenean, beste lehiakide batek (zeinak orain arte nire konfiantza osoaz gozatu duen) salaketa jarri dio. Zergatik eta... zalantzazko kalitateagatik? Ez; jatorria ez ziurtatzeagatik? Ez. Zergatik eta kooperatiba berriak bere produktuei etiketa euskara hutsean jartzeagatik! Hau eromena! Salaketa estatuko beste edozein enpresatatik etorri izan balitz, ulergarria izan zitekeen, Euskal Herrian ohituta baikaude kolore horretako pasadizoez. Baina Kaikuri ezin diogu hori onartu, Kaiku eta ez beste inor izan baita salataria. «Euskaraz malaletxerik ez badago, zergatik zaude malaletxean?», katiluan berriro. Ditxosozko katiluari (Kaiku-ren kanpainakoari, alegia) begiratu diot, eta neure buruari zera galdetu diot : Ba al dago zoritxarreko salaketa hura baino malaletxe handiagorik? Joseba K. Iruzubizeta (Gasteiz)
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
«Euskaraz lan egiten duten enpresen arteko elkarlana sustatu nahi du azokak»
Berria 2012/09/22
Enpresarean azoka egingo dute urriaren 2an Donostiako Kursaalean. Zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresen agertoki izango da azoka, Bai Euskarari Ziurtagiriko buru Rober Gutierrezen arabera. Egun 250-300 enpresa daude Euskal Herrian euskara plan batekin lanean. Bai Euskarari Ziurtagiriko zuzendari Rober Gutierrezek (Gasteiz, 1970) eman du datua.«Enpresak ari dira pixkanaka konturatzen euskarak leihakorrago izaten laguntzen diela. Baina, gero, ez dago beren lehentasunen artean. Hori da aldatu behar dena», nabar mendu du Gutierrezek. Egun beren produktuak eta zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresen arteko elkarlana handitzea izango ditu xede urriaren 2an Donostiako Kursaal jauregian egingo den Enpresarean azokak. Bai Euskarari Ziurtagiriak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Kutxaren laguntzaz. «Krisia aukera gisa baliatu behar dugu», esan du Gutierrezek.
Zein helbururekin antolatu duzue Enpresarean azoka? Bi helbururekin antolatu dugu azoka. Batetik, beren zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresen erakusleiho izatea nahi dugu. Bestetik, enpresa horiek harremanetan jarri nahi ditugu, haien arteko elkarlana sustatu. Izena emateko epea zabalik dago oraindik. Gaur arte [atzo] 60 enpresak eman dute izena. Dena den, azoka abiapuntua baino ez da. Inter netez [www.enpresarean.org] ezagutza eta elkarlan horrekin jarraitu nahi dugu. Zein enpresa mota dira azokan izango direnak? Denetik dago. Baina egia da zerbitzuen alorrean lanean ari diren enpresa txikiak direla euskararen erabileran urrats gehien egiten ari direnak. Enpresa handietan zailagoa da hori. Zein egitarau prestatu duzue? Batetik, erakusmahaiak egongo dira. Hamabost bat enpresak jarriko dituzte. Bestalde, bi areto egongo dira enpresek beren eskaintza azaltzeko. Enpresen arteko hitzordu azkarrak ere antolatuko ditugu, elkar ezagutu
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila eta batera lan egiten hastea posible den ikusteko. Behin eta berriz nabarmendu duzue lan alorrean euskara erabiltzeak balio erantsia duela. Enpresak jabetzen al dira horretaz? Mundu globalizatu honetan, enpresek gero eta gehiago begiratzen dute kanpora. Baina non dauden ere jabetu behar dute, eta errealitate horretara egokitu. Euskarak are lehiakorrago egiten dituela jabetu behar dute. Enpresak konturatzen ari dira horretaz, gero eta gehiago, gainera. Baina, gero, ez dago beren lehentasunen eta kezken artean. Hori da aldatu behar dena.
lanean, gehienak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin, berriz, 1.500 bat enpresa ari dira euskalduntzeko urratsak egiten. Dena oso mantso doa. Metodologia aldetik eman dira pausoak. Duela urte batzuk ez bezala, euskara planak egiteko oinarriak baditugu gaur egun. Orain enpresek konturatu behar dute kudeatu beharreko beste alor bat dela hizkuntza; azken batean, zaindu egin behar dutela beren produktuak zein hizkuntzatan eskaintzen dituzten.
Krisiaren ondorioz enpresen euskalduntzean eman diren edo eman daitezkeen pausoetan atzera egin daitekeen beldur zarete? Argi dago krisiak baduela eragina horretan. Azokarekin justu kontrakoa lortu nahi dugu. Krisia aukera gisa baliatu nahi dugu. Erakutsi nahi dugu posible dela euskarazko produktu eta zerbitzu erakargarriak sortzea, eta unea izan daitekeela horien inguruan enpresa proiektu berriak abian jartzeko elkarlanean. Enpresen arteko elkarlan hori posible da? Zergatik ez? Guk horretan lagundu nahi diegu, betiere bereizgarri gisa euskara hartuta. Krisi garai honetan, indarrak batu behar ditugu, are gehiago gurea bezalako herri txiki batean. Guk badugu hori azaltzeko hitz bat: lehialkartasuna. Hori da sustatu behar duguna. Nola ikusten dituzu lan mundua euskalduntzeko ematen ari diren pausoak? Une honetan 250-300 bat enpresa daude Euskal Herrian euskara plan baten inguruan
Zein iritzi duzu administrazioak enpresa mundua euskalduntzeko egiten ari diren lanaz? Uste dut alor sozioekonomikoaren euskalduntzea ez dela soilik administrazioari dagokion zerbait. Beste hainbat eragile daude hor sartuta: enpresak, sindikatuak, euskararen inguruan lanean ari garen elkarte eta taldeak... Mahai baten bueltan eseri behar dugu, eta denen artean dinamika eta xede batzuk zehaztu. Bakoitza bere aldetik joanda ez dugu ezer lortuko. Hezkuntzan lan handia egin da euskalduntzeko, baina ikasleak lan mundura iristean zailtasun gehiago dituzte euskara erabiltzeko. Hori aldatu behar dugu.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Arnaldoren liburua Euskal mendizaleak lehenengo aldiz Everestera igo zirenean, munduko mendi altuenaren konkistari buruzko liburua idatzi zuen Felipe Uriartek, espedizio hartako kideak. Liburuaren jatorrizko bertsioa espainolez sortua zen, baina mendizaleek Joxean Artzerekin hitz egin zuten lana euskaratu eta Euskal Herriko berezko hizkuntzan kaleratzeko lehendabizi. Esan eta egin. Artzeren itzulpena Buru ilhun lurruntsua: euskaldunak Everest mendian izenaz heldu zen liburu-dendetara, 1981. urtean. Euskaraz. Espainolezko bertsioa handik hiru hilabetera edo argitaratu zuten. Euskaldunok Himalaian bizitako epopeiaren berri izan nahi zuen jendea irakurtzeko irrikaz zegoen, eta liburua erosi zuen. Euskaraz ozta-ozta moldatzen zenik ere izan zen erosle horien artean. Ezin hiru hilabete itxaron erdaraz irakurtzeko. Mendizaleen adibidea aipatu dit lagun b at e k A r n a l d o O t e g i re k i n e g i n d a k o elkarrizketa liburuaren harira. El tiempo de las luces liburua ostiralean, hilak 28, kaleratuko da. Euskarazko bertsioa azaroan argitaratuko dute. Bata, hauteskundeen aurretik; bestea, Durangoko Azokaren bezperan. Kasualitatea ote? Mendizaleek erabaki irmoa hartu zuten euskararen alde egiteko duela 31 urte. Modu eredugarrian jokatu zuten. Hiru hamarkada geroago gure politikariek badute norengandik ikasi. Gipuzkoako herri euskaldun bateko Eroski Centerrera erostera joaten naizenean bozgorailuak errealitatearen berri ematen dit astero: «Señores clientes, aprovechen la oportunidad: hoy, comprando una botella de aceite de oliva, pueden llevarse otra a
Iritzia 2012/09/22
mitad de precio». Jarraian mezu bera euskaraz entzuten dudanean hauxe galdetzen diot neure buruari: zergatik ez dute lehenago euskaraz esaten eta gero erdaraz? Zergatik euskaldunok bigarren lekuan beti, atzean? Berdin sentitu dut Otegiren liburuaren inguruan. Pena, amorrua. Gero besteak dira —espainolak edo frantsesak— euskara baztertzen dutenak. Gero kexatu egingo gara euskara ez dakit non ofiziala ez delako. Besteei eskatu, bai, guk geuk betetzen ez duguna.
Jakina da kartzelan egoteak ez duela errazten halako liburu bat ateratzea. Egoera zail horrek arazoak baino ez ditu ekartzen, baina horrek ez du justifikatzen lana erdaraz kaleratzea. Beste arlo batzuetan hainbestetan aipatzen den benetako borondate politikoa euskararen arloan ere izan balitz, modua bilatuko zuten liburu hori euskaraz argitaratzeko lehenik. Edo, besterik ez bada ere, bi (edo hiru) hizkuntzatan, leku, egun eta ordu berean. Harrigarria da 2012an, Euskal Herrian ilusio politikoa hedatzen ari den aroan,
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila ezker abertzaleak kasu honetan hizkuntza praxi politikoaren ardatzean jarri ez izana. Zertarako bultzatu gero Zatoz euskaltegira bezalako kanpainak, praktikan bigarren mailako komunikazio tresnatzat jotzen badugu euskara? Euskara «ohiko eta lehentasunezko hizkuntza» izatea du helburu EH Bildu koalizioak, baina ezker abertzaleak, Otegiren liburuaren kasuan, ez dio lehentasunik eman euskarari. Ezker abertzaleak jakingo du zergatik behartu nahi gaituen Otegiren iritziak interesgarritzat jotzen ditugun euskaldunok erdaraz irakurtzera, zergatik jo gaituen bigarren mailako herritartzat. Euskaldunok bi hilabete pasatu beharko ditugu Otegiren hitzak euskaraz irakurtzeko ala orain erosi beharko dugu liburua, bizitzen ari garen momentu politikoaren gakoak erdaraz ulertzeko? Durangon ere erosi beharko dugu liburua, euskararen aldeko militantziaren izenean? Ezker abertzaleak jakingo du zergatik argitaratuko duen liburua erdaraz; Otegik jakingo du,
espetxeko egoerak ezertan ere laguntzen ez duela aitortuta ere, zergatik onartu duen hori hala izatea.
El tiempo de las luces liburuak datorren astean ikusiko du argia. Argien garaia, baina, oraindik ez zaio iritsi euskarari. Euskarak ilunpetan segitzen du. Hura maite eta urteetan lan eskerga egin dutenek halako kasuetan bazterrean uzten badute, zer espero dezakegu besteengandik? Jose Mari Pastor
Erredakzioan itzuliak Denbora gutxiren buruan bi artikulu argitaratu ditu BERRIAk Erredakzioan itzuliak, bata Nabarraldeko kide independentista batena eta Argentinako EA-EH Bilduko batena, bestea. Neure buruari galdetzen diot, artikuluak erdaraz bidaltzeko ausardia izan badute eta BERRIAk onartzekoa, zer ez dugu ikusi behar laster? Nik ingelesa ikasten ibili nintzenean mutu bihurtzen nintzen, ez bainuen inongo adierazpenik eskatzeko eskubiderik izan ahalik eta ingelesez galdetzeko edota erantzuna ingelesez ulertzeko gai izan ez nintzen arte. Bihur bitez, bada, mutu BERRIArentzat, euskaraz bidaltzen ez dituzten idazleak, nahiz eta esateko oso gauza garrantzitsuak eduki. Ikas bezate euskaraz edo topa bezate euskaratzaileren bat. Martxel Aizpurua (Zarautz)
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
500.000 euro gutxiago jasoko dituzte aurtengo ikasturtean udal euskaltegiek
Berria 2012/09/22
'Nik maite dut euskara' kanpaina jarri dute martxan elkarrekin euskaltegiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 30 urteren ondoren, kanpaina bateratua jarri dute martxan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal euskaltegien sarea osatzen duten 39 euskaltegiek lehen aldiz. Nik maite dut euskara da kanpainaren leloa, eta ikasleak euskara ikastera erakartzea ez ezik, euskaltegien arteko elkarlana sustatzea ere du xede. Durangon (Bizkaia) aurkeztu zuten atzo kanpaina. Garai zailak bizitzen ari direla nabarmendu zuten udal euskaltegietako arduradunek. «500.000 euro gutxiago jasoko ditugu aurten diru laguntzetan, Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu ikasturtea gainditzeagatik ikasleentzako diru laguntzak, eta egiaztatzeari buruzko dekretuaren ondorioz B2 eta C1 mailetako ikasleak guztiz gal ditzakegu», azaldu zuten udal euskaltegietako ordezkariek.
eskaintzea ikasleei, eta harremanik eraginkorrenak sortzea teknikarien eta arduradun politikoen artean».
Zailtasunak izan arren, berretsi dute orain arte bezala jarraituko dutela lanean: «Guk gureari eutsiko diogu: udal euskaltegien arteko sarea osatzeari, ikasleei euskaraz ikasteko bideak errazteari; ikasleek euskara gehiago erabiltzeko ahaleginak egiteari...». Uste dute asko direla elkarlanean landu ditzaketen alorrak, eta horregatik jarri dute abian kanpaina: «Publizitatea, webgunea, lan poltsa, finantzaketa, lan baldintzak; arlo didaktikoko hainbat kontu... Ezinbestean landu beharreko gauzak dira; betiere, asmo nagusi batzuk buruan izanda: ahalik eta zerbitzurik onena
Euskara erabiltzeko ingurune eta baldintza egokiak sortzeko beharra defendatu dute. « Fa m i l i a t r a n s m i s i o a k , e s k o l a k e t a euskaltegiek euskalduntzen dute, baina gizarte espazioek, erdaldundu». Erabiltzen den euskara kalitatezkoa izatea ere ezinbestekoa iruditzen zaie. Hizkuntz politika berrien eta eraginkorragoen alde egin dute. «Normalizazio prozesu bat ez da mugagabe». Bestalde, Nafarroako euskaltegietan euskara ikasten ari direnak has daitezke laguntzak eskatzen udaletan.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Kaiku kooperatibatik euskal gizarteari
Iritzia 2012/09/23
Gure euskarazko egunkari bakarrera idazki hau bidaltzerakoan, eta egungo gai garrantzitsuetan sartzerako, interesgarri iruditu zaigu gure kooperatibaren historian ibilbide labur bat egitea.
gora lanpostu zuzen ditugularik. Urtean, 180 milioi litro esne biltzen ditugu, Iparraldekoa kontuan hartu gabe.
Urte batzuk badira jada gure 50. urtebetetzea iragan zela, eta oso gutxira beteko ditugu hirurogei.
Zenbaki horiek ikusita, zenbaiti irudituko zaio handiak garela, baina Europako industria eta kooperatiba askoren ondoan, oso txikiak gara. Horra hor gure apaltasuna.
Gure aitona-amonek, gurasoek… beharrezko ikusi zuten kooperatiben sorrera, eta industrien parte hartze zuzena, esne guztia merkaturatzeko bide bakarra zelako, ordurako ezinezkoa baitzen zuzenean eta egunero gure esne kontsumitzaileen eskuetan jartzea. Oso urte gogorrak izan ziren gure aurrekoak ziotenez; neke handiak eta urte askotarako zorraren jabe baitziren industrietan parte hartzeko garaian. Oraingo abeltzainen ibilbidea ez da askoz errazagoa izan: etengabeko inbertsioak, kapital handitzeak, birmoldaketak, planten bateratzeak edo, azkenik, hiru kooperatiben fusioa (Gurelesa, Copeleche eta Beyena). Gaur egun, 420 bazkide inguru gara, eta, ondorioz, milatik gora familia, kontuan harturik ustiategi asko elkarteak direla. Kaiku kooperatibak Hego Euskal Herriko esnearen %70 biltzen du. Ahal dugun neurrian saiatzen gara esne ekoizle gehiago hartzen, ehuneko hori handiagoa egiteko bidean. Bi enpresatan parte hartzen dugu: Iparlat eta Kaiku Corporación. Hiru planta dauzkagu Euskal Herrian. Gure garrantzi soziala ere kontuan hartzekoa da; bi enpresen artean milatik
Azken egunetan, guri buruz esan direnek ez daukate hitzik, gure irudiko, gizalegearen arrasto gorri guztiak gurutzatu dituztelako. Ez du edozer gauzak balio produktu bat saltzeko, eta gutxiago gure hizkuntzarekin jolastea guri mina eragiteko. Begirunea eduki behar da, hainbeste urtetan bere ustiategiak aurrera atera ezinda sufritu duten baserritarrei, diru pila itzelak jarriaz enpresak aurrera ateratzeko, askotan esnea beranduago eta gutxiago kobratuz. Beste batzuek puntarik punta euren esnea guk baino prezio hobeetan salduaz, iseka lotsagarriak eginez gure bazkidei.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Eusko Jaurlaritzari egindako eskarian, inoiz ez zen aipatzen hizkuntzaren afera; hori frogatzeko, hedabideetara bidali genuen idazkia eta, publikoa denez, uste dugu hori argi geratu dela. Ez idatzian, eta gutxiago gure espirituan ez da urrutitik ere gure hizkuntza erabiltzeko asmorik izan. K a i k u k o o p e r at i b a re n e u s k a r a re k i k o konpromisoa, hamarkada askoan adierazita, edonork ikusi dezake: ikastolen festetan, herri kiroletan eta abar. Uste dugulako hizkuntza edozein kolore eta ikuspegitatik at utzi behar dugula. Jaurlaritzari eskatu geniona edozein marka berri konpetentziakoari buruz behar diren argiketak besterik ez zen izan. Alde batetik, uste genuen Euskal Herria izenak, generikoa den heinean, nahasmena sor lezakeela saltzean. Finean, ganaduzale gehiengo zabal batek ere Euskal Herriko esnea ekoizten dugulako. Beste aldetik, jakin nahi genuen ea trazabilitatea
ziurtatua dagoen, hau da, Soriara eramandako esnea bera den datorrena. Gobernuak, ofizioz, salaketa bihurtu du gure idatzia, eta bere «interpretazioetan» dirudi kanpoan ontziratzen den esne kartoietan ez dagoela euskara hutsean merkaturatzerik produktua. Horrela, bada, ez zaigu batere onargarria i r u d i t ze n h a i n b e s t e u r t e e u s k a r a re n normalizazioan eman eta gero, honelako lege atzerakoi bat jaso behar izatea. Azkenik, esan behar da kezkagarria dela dauzkagun arazo eta erronken aurrean holako irudia plazaratzea. Euskal herritarrek jakin behar dute oso une latzak bizi ditugula, pentsuak eta, oro har, beste gastu asko inoiz baino altuagoak direlako. Eta egoera hau ez da bakarrik behi esne ekoizleena, abeltzain guztiena baizik. Jon Agirre Kaiku kooperatibako kontseiluaren izenean
Erredakzioan itzuliak Denbora gutxiren buruan bi artikulu argitaratu ditu BERRIAk Erredakzioan itzuliak, bata Nabarraldeko kide independentista batena eta Argentinako EA-EH Bilduko batena, bestea. Neure buruari galdetzen diot, artikuluak erdaraz bidaltzeko ausardia izan badute eta BERRIAk onartzekoa, zer ez dugu ikusi behar laster? Nik ingelesa ikasten ibili nintzenean mutu bihurtzen nintzen, ez bainuen inongo adierazpenik eskatzeko eskubiderik izan ahalik eta ingelesez galdetzeko edota erantzuna ingelesez ulertzeko gai izan ez nintzen arte. Bihur bitez, bada, mutu BERRIArentzat, euskaraz bidaltzen ez dituzten idazleak, nahiz eta esateko oso gauza garrantzitsuak eduki. Ikas bezate euskaraz edo topa bezate euskaratzaileren bat. Martxel Aizpurua (Zarautz)
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
«Euskararen normalizazioan desiragarria da kontsentsua, baina ezin da traba izan»
Berria 2012/09/25
Lorea Agirre, Pako Aristi, Jon Sarasua eta Kike Amonarriz arituko dira datozen asteetan '4 begiratu euskararen norabideari' hitzaldi sortan. Nortasunaz, derrigortzeaz eta Otegiren liburuaz mintzo da kazetaria. Jon Sarasua, eta abenduaren 13an, Kike Amonarriz. Nor izateko: hizkuntza eta nortasuna elkartu nahi dituzu? Hizkuntza identitateaz hitz egin nahi dut. Kultura gehienetan gertatzen da hizkuntza eta nortasuna lotuta izatea, baina hizkuntza ez da halabeharrez beti izaten komunitate bat osatzeko elementu nagusia. Euskaldunongan, berriz, euskara elementu definitzailea da. Nor izate hori eraikuntza bat da, baina nola gauza daiteke hizkuntza normaltzeko prozesuan? Nik kontzientziaren defentsa egingo dut, modan ez badago ere. Kontzientzia beti izan da gauza deseroso samarra. Euskaldunok eta euskararen patuaz kezka duen jendea sartzen dut k o n t z i e n t z i a d u n e n mu l t zo h o r re t a n . Kontzientzia hori ezinbestekoa da aurrera egingo badugu.
Kazetari eta antropologoa da Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968). 4 begiratu, euskararen norabideari berbaldi zikloa z a b a l d u k o d u g a u r, N o r i z a t e k o hitzaldiarekin, 19:00etan, Kulturaten, Arrasaten (Gipuzkoa). Urriaren 23an, Pako Aristi arituko da zikloan, azaroaren 28an,
Fermin Etxegoienek, ordea, jendearen kontzientzia astintzearena agortutzat eman du. Ados nago Etxegoienekin, baina uste dut ikuspegi hori partziala dela, agian. Kontzientziarena zabalagoa da; jendeari «egin ezazu euskaraz» esatea baino gehiago da. Euskarazko kultura kontzientziara
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iristeko elementua izan daiteke, eta horrekin lotuta estetika bat jar dezakezu. «Euskara» esaten dugunean zer ari gara esaten? «Ni zure ezberdina naiz», edo «nik zure berdina izan nahi dudalako erabili nahi dut». Kontzientzia ez da amaitu; aldatu egin da formulazioa. Ez da hain gogorra eta zorrotza izango, baina, izan, bada. Kontzientzia lege aldeko normalizazio prozesu batetik ere pasatzen da, eta legeak koakzioa dakar. Horrek ere kontzientzia sortzen du: bestela hemen arituko ginateke, edonon erretzen. Legea aipatu duzula: urte luzez ibili gara erdaldunak haserretuko zaizkigun beldur. Uste al duzu garaia heldu dela euskara derrigortzen hasteko? Euskararen eta euskal kulturaren normalizazioak, gizarteko beste edozein injustiziak bezala, berariazko politikak eskatzen ditu, hizkuntza zentralitatean jarriko dituztenak. Generorako politikak bezala, euskarak ere politika propioak behar ditu. Horrek halabeharrezkotasuna ekarriko duela? Jakina. Emakumezkoen aldeko
Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute ehunka lagunek lasterka Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak egin ziren atzo Euskal Herriko hainbat herritan: Arrasaten, Hernanin, Beasainen, Oionen, Lizarran, Leitzan, Sestaon, Lekeition, Zornotzan, Iruñean... Egunerokoan aldarrikapen horri eusteko eskatu du Kontseiluak.
borrokan bezala: hamar aulki badaude, eta emakumezkoei justizia egin nahi badiegu bost eta bost jarrita, gizon batzuek aulkia utzi beharko dute. Ideala litzateke gizonezko horiek kontzientzia izatea eta «egia da» esatea. Legeak egin beharko dira nor malizazioa benetan bilatzeko. Kontsentsua desiragarria da, baina ezin da normalizazioaren traba izan. Arnaldo Otegiren elkarrizketa liburua lehenbizi gaztelaniaz argitaratzeak ez al digu esaten euskararen aldeko kontzientzia ez dagoela uste bezain zabaldua? Euskara zentralitatean jarri beharrean, periferian kokatzea da hori, garrantzia k e n t ze a , d e s n o r m a l i z at ze a , b i g a r re n mailakoa egitea. Joera orokorra da hori herri honetan, baina horretako gaude, horretatik ateratzeko. Apustuak egin behar dira. Liburu hori euskaraz argitaratu beharko litzateke lehenik eta behin. Eta argi dago: euskarari zentralitatea emateko, erdera kendu behar da zentrotik.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Euskara eta lana III Imajinazioa buruko irudiak sortzean datza. Irudikapenetik berrikuntzarako bidea egin ohi da talde osoa irudi bera ikusteko gai izan eta hura hezurmamitu arte ekiteko aukera duenean. Ariketa interesgarria beraz, «Euskaldunok» — (euskal hiztunon zentzuan)— edo «euskal komunitateak» zer irudikatzen dugun esaten dugunean. Ba al dago irudi kolektibo bat, dagoena islatzen duenik edo berrikuntzara eramaten gaituenik? Hala ere, kanpotik iristen zaizkigun irudien isla ere bada irudikatzen dugun hori. Bakoitzak moldatzen, osatzen eta sailkatzen du informazioa, bere irizpideen arabera, baina iristen zaigunak elikatzen ditu gure irudiak. Euskaldunen gaurko irudi publiko nagusia hiru eremuk osatzen dute, nire ustez: politikak, hezkuntzak eta kulturak. Abertzaletasunak eraman zuen euskara eremu politikora eta abertzaletasunarekin estuki lotuta sortu dira euskal kulturaren mugimenduak ere, herrikoia lehen eta intelektuala geroago. Frankismoaren trantsizioan Ikastolen aldeko mugimendua izan zen euskaldunen irudi ikusgarriena, eta gaur egun ere euskara asko lotzen da haur eta gazteentzako jarduerekin. Hala ere, jende asko politikarekin nekatuta dirudienez, euskara han eta hemen beste sokatira batzuen ordezkari sumatzen duenez eta euskarazko hezkuntza lurralde batzuetan eredu publikora pasatu denez (eta beste batzuetan trantsizio aurreko garaira bueltatu), eta eskolen bitartez gizarte euskalduna sortzeko ere hutsuneak agertu direnez, une honetan, kulturak dirudi nortasun kolektiboaren faktore eraginkorra. Adibideren bat: Jon Sarasuak BERRIAn 2012ko abuztuaren 7an esana: «Azken hamarraldietan
Berria euskaldun izateko ez 2011/09/28 dugu egin soilik h e z k u n t z a estrategiengatik, baizik eta baita euskarazko sorkuntzagatik ere. Elikadura sinboliko bat eman digute sortzaileek gure burua hor ikusi eta eraikuntza sistema batean parte hartzeko. Horregatik sorkuntzak ere badu zeregina hiztun komunitatearen amets honetan».
Garai batean, mespretxu gisa, euskara baserritarren eta arrantzaleen hizkuntza zela esaten zen. Orain, lan-mundua euskaldunen mapatik desagertu egin dela dirudi. Lan-mundua deitzen den hori, hots, enpresaritza, ekoizpena, lanbideak, ekonomia-eremuak... ia-ia ez da euskaldunen komunitatearen irudi publikoan agertzen; nire ustez ezta buruko irudikapen kolektiboan ere, ez bada zerbitzu publikoari dagokion hizkuntza-eskakizunaren bitartez. Horrek ez du esan nahi sektore pribatuan euskara ez dagoenik edo euskaldunak ez daudenik. Euskal hiztunak leku guztietan daude, baina kontua da nola definitzen duten beren burua leku horietan, zein hizkuntzatan, eta zer isla publiko duen izaera horrek.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Enpresa sektorean komunitate euskaldunaren estrategia landu eta zabalduena, une honetan, euskara planak deiturikoei dagokiena da. Ez dute ikastolak bezainbesteko onarpena, hizkuntza eskubideari dagokion justiziaren oinarria, eta oraindik eta gutxiago kulturak bezalako distira. Euskara planek, nahiz eta sektore estrategiko batean mugitu, itzaleko existentzia grisa daramate, zama edo betebehar antzeko zerbait, teknikarien eta erakundeen guneetara mugatua. Herritar arruntari euskara plana zer den galdetuko bagenio, seguruenik %95ek ez lukete erantzuten jakingo. Zergatik? Gaia publiko zabalari komunikatzen ez zaiolako. Hala ere, izen ezezagun horren atzean potentzial handia ezkutatzen da, nortasun kolektiboan eta herri eraikuntzan ere zerikusirik duena. Euskara planek euskararen ezagutza, erabilera eta hiztunen jarrera lantzen dute enpresetan. Prozesua ez da bakarrik euskaldunentzat; euskaldun-erdaldun sailkapen horretako estereotipoak ere jokoan jartzen dira, hizkuntzei dagokienez langile guztiek dituzten gaitasun eta potentzialak abiapuntutzat hartuz. Norberak uste duena baino askoz gaitasun profesional gehiago duela deskubri dezake bakoitzak bide horretan: ulermen intuitiboa, komunikazioa, sorkuntza, konponbiderako gaitasuna, ohitura aldaketak, talde lana, eta abar. Gaur egun enpresek eta lan merkatuek gehien baloratzen dituzten kalitate ezaugarrien artean daude aipatu gaitasun horiek. Gero eta beharrezkoago dira enpresetan arlo ezberdinen arteko zehar-lanak gauzatzeko, giza-gaitasunean eta sormenean oinarritutako eraldaketa prozesuak burutzeko, komunikazio gaitasuna elikatzeko... Lan-munduko bilakaerak gizarte osoan du eragina. Euskaldunentzat oso gako garrantzitsua
da lan-munduaren bilakaera gurekin ala gu gabe gertatzea. Euskaraz bizi ahal izateko lan eremua estrategikoa da, baina Euskal Herriko biztanle guztiek (erdaldun eta euskaldunek) eta enpresek berek ere asko dute irabazteko bide horretan. Nazioarteko harremanetan ingelesak espazioa irabazten duen heinean, zuzeneko harremanetan tokikotasunak garrantzi gehiago hartzen du. Baita lan-prozesuetan, bezeroekiko harremanetan eta produktuen nortasuna bereizteko unean ere. Euskarak balio batzuk transmititzen ditu, mendeetan zehar sortu direnak: nortasuna, gertutasuna, mundua ikusteko modu bat, komunitatea, horizontaltasuna... Gainera, nahiz eta gure irudikapenean oso presente ez izan, hizkuntza gutxik lortu dute bazterketa egoera batetik abiatuta nazioarteko industria-lurralde garrantzitsuenetako bateko muturreko teknologietan, komunikabideetan eta enpresa elkarte handietan presente egotea. Lan-munduko estrategiak, lorpenak eta ekimenak gure irudikapen kolektiboan sartzeko, lehenengo eta behin komunikatu egin behar dira, festak, masa ekitaldiak edo bestelako kanpainak komunikatzen diren bezala. Eta euskara planak eta antzeko prozesuak enpresetako hormen barruan ez gelditzeko, gizarteko beste sektoreetan ere txertatu egin behar dira eta herriko plazara eraman. Zentzu horretan, pauso bat da Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresen lehenengo azoka, urrian Donostian egingo duena, enpresa, langile, instituzio eta elkarteen arteko saretze lana bultzatzeko. Pauso garrantzitsu bat, irudikapena eta sabela betetzeko, berrikuntzaren bidean. Petra Elser
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Lau ikasletik bat galdu dutela ohartarazi dute itunpeko euskaltegiek
Berria 2012/09/29
Behin-behineko datuekin kezka agertu dute euskaltegiek, eta uste dute hizkuntz politika okerragatik eta krisiagatik Larrialdi deia jo dute itunpeko euskaltegiek: izen emateak laurdena inguru erori dira, orain arte dauzkaten datuen arabera. Egun batzuk falta dira oraindik matrikulazio kanpaina ixteko, eta espero dute azken egunetan jendea joatea izena ematera. «Baina azken uneko matrikulazio horiek ez dute inondik inora ere ekarriko aurreko kopuruetara iristea», ohartarazi du Mertxe Mugikak, AEK-ko koordinatzaile nagusiak. Eusko Jaurlaritzarekin bilera egin zuten atzo, zer egin aztertzeko. «Malgutasuna» nahi dute euskaltegiek, irizpideak leuntzea. «Oraintxe, iazko taldeen erdiak-edo daude abiatzeko moduan», azaldu du Mugikak. Krisiari eta hizkuntz politika okerrari egotzi diote jaitsiera. Datuak aztertzeko denbora eskatu die Jaurlaritzak. Jaitsiera espero zuten euskaltegiek, bai itunpekoek bai publikoek. Ahalik eta txikiena izateko helburuz hasi zuten kanpaina. Izatez, ez da oraingo arazoa soilik matrikulazioen kopurua jaistea; iaz ere egin zuen behera kopuruak. Horretan mozketek mesederik ez dutela egiten salatua dute euskaltegiek; besteak beste, azterketak gainditutakoan ikasleei ematen zieten diru laguntza kendu du Jaurlaritzak. Horiek horrela, orain astebete agerraldia egin zuten hainbat pertsonaia ezagunek —tartean ziren talde politiko guztietako kideak—; euskaltegietan izena ematera dei egin zuten.
Baina kaskarrak dira datuak: oraingoz, %25 inguruko jaitsiera itunpeko euskaltegietan; txikiagoa, baina jaitsiera sare publikoan ere. Adibiderako, udal euskaltegiak: «Ez da hain nabarmena, baina sumatu dugu jaitsiera bat guk ere, %5-6 ingurukoa». Mikel Uzkudun Tolosako udal euskaltegiko ordezkariak eman du guztien batez bestekoaren berri. Kasu
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila diferenteak daudela azaldu du, nolanahi ere: «Badira jaitsiera oso handia izan dutenak, %17 bueltakoa, eta badira ikasle kopuru zertxobait handiagoa dutenak ere». Beste hizkuntza batzuk, gora Zer gertatu da jaitsiera horren handia izateko, batez ere euskaltegi itunpekoetan? Krisi ekonomikoak zuzeneko zerikusia izan du, bistan dena. «Ez gara bizi burbuila batean. Badakigu krisi ekonomiko gogor baten erdian gaudela», onartu du Mugikak. Usaina hartua zioten, Uzkudunen esanetan: «Krisia, langabezia... Horrek matrikulazioetan eragingo zuela aurreikusten genuen».
Kontua da, ordea, krisi garaian jende gehiagok jo duela hizkuntzak ikastera. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hizkuntz eskoletan, %18 handitu dira ingeleserako matrikulazioak, eta %60 alemanekoak. Ingelesa ikasi ezinik 17.000 lagun geratu dira. Eta euskara zer? Eskariek behera egin dute hizkuntz eskoletan ere. Euskararen estatusa kaskartu egin dela eta matrikulazioak horren eraginez ere gutxitu direla uste dute euskaltegietako arduradunek. Mugika: «Azken urteetan egindakoaren argazkia dago orain
euskaltegietan. Euskarak prestigioa galdu du». Haren arabera, okerreko mezuak zabaldu ditu Jaurlaritzak agintaldi honetan. «Ez zaio eman behar adinako garrantzia euskarari. Zirimiria bezala, hainbat adierazpen egin dituzte, eta, orain, jendeak beste hautu batzuk egin ditu». Tesi horrekin bat egin du Uzkudunek: «Gobernu honek ez du eragin euskarak prestigioa izateko, eta, gizarteak, beharrik ikusi ezean euskara ikasteko, atzera egiten du». Ikasturtea hastear dute —leku gehienetan etzi ekingo diete eskolei—, eta neurriak lehenbailehen hartzea ezinbestekoa dela diote euskaltegiek. Jaurlaritzarekin batu ziren atzo, irizpideetan «malgutasuna» izan dezan eskatzeko. AEK-ko ordezkariak dio ez dutela «mesedezko traturik» galdegiten. «Dauden baliabideekin eta ebazpenak beteta, malgutasunez jokatzeko eskatzen dugu». Udal euskaltegien eledunak azaldu du aurten ratioen irizpideak gogortu egin dituztela: 10.000-20.000 biztanle arteko herrietan, zortzi ez, hamar lagun behar dituzte gela sortzeko. «Hori bete ezean, diruz ez dute laguntzen. Herri bakoitzeko udalek ipini behar dute dirua». Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, egoera bertsua da Nafarroan ere; Ipar Euskal Herrian, iazko paretsu dabiltza. Izena emateko epea oraindik ez dute itxi euskaltegiek, eta behin betiko datuak izandakoan egin nahi du analisia Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Urriaren 8an bilduko dira. Datuak zuzenduko direla espero du Ja u rl a r i t z a k . E g o e r a a z t e r t z e k o e t a laguntzeko prest agertu da, edonola ere.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Etiketak euskara hutsez ezin egotea eskubideen aurkakoa dela uste dute
Berria 2012/09/29
Euskal Herria Esnearen aurka hasitako dosierra atzera botatzeko eskatu diote hainbat pertsona ezagunek Jaurlaritzari Euskal Herrian saltzen dituzten produktuek euskaraz behintzat egon behar dutela eta euskaraz soilik egoteko modua izan behar dutela aldarrikatu dute hainbat alorretako pertsona ezagunek, manifestu bat osatuta. Euskal Herria Esneari zigorra jartzeko txosten bat zabalik dauka Eusko Ja u rl a r i t z a k , e t i k e t a e u s k a r a z s o i l i k daukalako.
dituzte kontsumitzaile euskaldunei bermatu beharreko eskubide guztiak». Txostena bertan behera uzteko eskatu diote Jaurlaritzari. Hauek batu dira Euskaraz etiketatu agirian: Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria, Estitxu Garai Euskal Herria Esnea-ko kidea, Jose Mari Agirretxe pailazoa, Xabier Solano Esne Beltza taldeko kidea, Julio Ibarra kazetaria, Arkaitz Estiballes bertsolaria, eta Koikili L e r t x u n d i e t a E v a Fe r r e i r a f u t b o l jokalariak. H a i e n u s t e t a n , p ro d u k t u e i bu r u z k o infor mazioa «erabat erdalduna eta arrotza» da gaur egun, eta nabarmendu dute euskaldunek badutela eskubidea osagaiak eta argibideak euskaraz ezagutzeko.
Onartezintzat jo dute dosierra zabaltzea. «Produktuak euskara hutsez etiketatzeko mugek eta arazoek ezerezean uzten
Hori dela eta, etiketak euskaraz ez dauzkaten ekoizleei dei egin diete euskaldunak ere aintzat hartzera. «Eskertu eta estimatu egiten dugu hori egitea».
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Beti da orain Hertzainek abesten zuten bezala, ez dira betiko garai onenak. Beharbada. Baina direnak dira. Eta egokiera honetan, hauteskunde kanpaiak jo dituzte EAEn. Gure etxearen alde honetan hainbat aldaketa egiteko aukera dago berriz ere. Gure familiako batek baino gehiagok dioenez, erreteila etxe osoan egiten ez bada, alferrik da —demagun — iparraldeko gelak konpontzen hastea. Teilatua osorik berritu ezean, zertan hasi lanean etxearen alde batean bakarrik? Baina bada dioenik, etxearen alde hau konpontzeko modua baldin badago, dagoenari ekin behar zaiola. Gainerako habe eta eremuak indartu eta handik, gero, etxeari sendotasuna emateko noizbait.
Iritzia 2012/09/29 insistitzen du Zallok, fenomeno dinamikoa da kultura —gehienetan, sustrai historikoak ere badituena—. Beraz, ezin zaie muzin egin azpian doazen bestelako lasterrei, hor daude eta. Hauteskunde garaietan, euskal kultura sarri agertzen da agenda politikoan; oraingoan ere bai. Politikariek, delako euskal kultura hori, eskuekin hel daitekeen gauza bat balitz bezala erabiltzen dute, kutxa batean kabituko balitz bezala, merkataritza-salgai hutsa edo botosalerosketarako kromoa balitz bezala. Baina nola kudeatuko duten azaltzeko orduan ez dago segidarik.
Bi aukeren artean, zilegi izango da —beharko luke— politikariei galdetzea ea noiz duten etxe osoari erreparatzeko asmoa; ala? Garaia da zerbait planteatzen hasteko. Eta garai onak dira; ez betikoak, oraingo garai onenak baizik. Hauteskunde aurreko asteotatik hasita, gure kulturari begiratzeko abagune ezin hobea izan liteke. Etxea hornitzen eta indartzen duen ezaugarri ezinbestekoa dugu kultura. Ramon Zallok dioen bezala, kultura ezin da hizkuntzarik eta komunikaziorik gabe ulertu. Biak ala biak funtsezkoak dira. Ertz asko ditu kultura terminoak, eta ez da bi ezaugarri horietara mugatzen; baina gainerakoak horietatik eta horiengan egituratzen dira. Kulturaren euskarri eta bizigai dira, izaeraren/identitatearen balio-garraiatzaile eta erakusle. Baina ez horregatik sistema homogeneizatzaile. Heterogeneotasunak bizi du kultura, eta dinamikotasunak. Batez ere,
«Euskara eta euskal kultura sustatuko ditugu», dio zenbaitek ahoa bete-betean. Baina ez gaitezen despistatu: Larraitz Ariznabarretaren hitzetara ekarrita, mendeetan jasandako «ukazio erradikalaren gainean etengabe (berr) eraiki» behar izan da gure kultura. Euskal kultura sustatu behar dela? Ez, barkatu, euskal kulturari txute bat sartu behar zaio. Eta berrogeialdi luze batean eduki behar da; ez
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila lehortzeko, biziberritzeko baizik. Horretarako estrategiak pentsatu behar dira. Nik horiek azaltzea eskatuko nieke alderdi eta politikari guztiei, euskal kulturaz zer ulertzen duten azaldu ostean. Hizkuntzari dagokionez, zer bide erakutsiko zaie boterearen itzalpean babestu izan diren betiko erdaldun euskaldundu nahi ez dutenei? s oy va s c o o p e ro n o s e e u s k e r a l a b e l p e a n kamuflatutakoei, esate baterako, edo gora Euskal Herria frantsesez diotenei? Bestalde, herriko talde orain arte subalternoekin zer egin: immigrante euskaldundu gabeekin, Idoia Etxeberriak erdaldunberri gisa identifikatu dituen horiekin, gor eta itsu halabeharrez erdaldunduekin...? Zein potentzialitate aitortzen diete alderdiek, eta nola irabazi nahi dituzte? Zer leku izango dute ekosistemaren barruan? Kulturaren beste oinari buruz ere galdetu nahi nieke alderdietako ordezkariei. Lehenik eta behin, zer ikasi dugu komunikazioari buruz? Zer behar dugu? Euskal komunikabide-sistemak nolakoa izan behar du? Zeri emango zaio lehentasuna? Sistema publikoak orain arte bezala jarraitu behar du? Erdarazko ereduak mantentzen eta elikatzen jarraitu behar dugu? Non, nola, zergatik?... Sistema horretan herri hedabideek izan duten garapen eta parte-hartzeari buruz: osagarriak al dira —izan behar al dute— tokiko hedabideak eta hedabide jeneralistak? Zer esparru betetzen du bakoitzak? Zer funtzio esleituko zaio bakoitzari? Zer programaziopolitika aplikatuko lukete? Eta zein lurraldetan bermatuko? Noraino? Noiz arte?... Hizkuntza —eta komunikazio— politiken a l d e b a n at a n d a u d e s o r t z a i l e a k e t a erabiltzaileak, igorleak eta hartzaileak. Hizkuntzaren eta kulturaren sostenguan
erabiltzaileak eta audientziak behar dira. Eta hori hizkuntza-politiken bidez baino ez da lortzen. Tokiko euskarazko telebista edo irrati batek ere bere esparrua bete dezake, betetzen du, itotzen uzten ez bada. Irrati-telebista publikoak duen aurrekontuaren hamarrenarekin, esate baterako, gauza asko konponduko lukete Tokikomen biltzen diren hedabide guztiek. Egunkari honek eta euskal aldizkariek, denak batuta, urtean behar duten diru kopuruak ez luke inolako euskal gobernuren bankarrotarik ekarriko. Eta kontua ez da soilik nola salbatu hedabide txikiok; garrantzitsuagoa da kontuan hartzea zer zerbitzu eskaintzen duten, zenbatenganaino iristen diren, zer indar kohesionatzaile duten. Krisia hemen dago, baina beti egon dira krisian euskal hedabideak eta euskara. Gaur hauteskunde kanpainan sartuta dabiltzan alderdiek badute borondate politikorik gauzak aldatzeko? Badute indarrik gizartea euskal hedabideen kontsumitzaile bihurtzeko? Gobernura iritsitakoan, eta borondaterik onena jarri arren, euskal kultur industria osoari emandako laguntzarekin ere ez da lana amaituko. Egiturak sendotu eta gizartean zabal barreiatu behar da euskal kulturarekiko sentimendua, afektua eta beharra, erabiltzaile/hartzaileen kopurua handituko bada. Lana horretan dago. Eta luzerako da. «Euskarari lehentasuna emango diogu» diotenek, beraz, garbi esan beharko liguteke zein duten estrategia eta nola eraikiko dituzten gure etxeko gainerako gelak. Euskal kulturan sinistea da, azken batean. Beatriz Zabalondo Unibertsitateko irakaslea
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Herrialde katalanak eta hizkuntza Goazen Kataluniari buruz aritzera, sinplesinple, Euskal Herria ere hizpide hartuta. Argi: konparazioak ez dira lehiaketa asmoz eginak, kontrasteak hobeto ulertzen lagunduko dutelakoan baizik. Beharbada, esan litekeen lehenengo gauza da bai Katalunia bai Euskal Herria nahiko herri arraroak direla. Bakoitza bere modura, halere: Euskal Herria arraroa da hizkuntza osoki galdu ez duelako, alegia, oraindik existitzen delako; eta Katalunia arraroa da estatu propiorik ez daukalako. Nik, behintzat, lurraldea ezagutu ahala hori pentsatu nuen, zuzen ala oker, lehenengoz: zer kristo ari dira hauek Espainian, hainbeste izanda?
Eta, boutade ez hain boutade honen ondoren, goazen apur bat serioago jartzera. Euskarari eta katalanari dagokienez, bien artean badira aldeak. Euskara zortziehunen bat mila lagunek ezagutzen ei dute; katalanez mintzatzeko gai, berriz, 10
Iritzia 2012/09/29
milioi inguru lagun dira —suediera h i z t u n a k b e z a i n b e s t e, adibidez—. Espainiatiko emigrazioa proportzioan antzekoa izan ar ren, bien ala bien frankismo ondorengo normalizazio bideak ere abiapuntu ezberdina izan du, euskaldunena kataluniarrena baina aski zailagoa, dena esan behar bada: Euskal Herrian atzo hasi ginen euskaraz idazten, eta gaur da eguna hizkuntza ordezkatu zen lurraldeetan, Araban, Iruñe aldean, berriro euskaraz entzuten hasi dena. Euskal Herrian hizkuntzaren alde egin den lana mitologietan kontatzen den zerbaiten antzekoa da, beraz: sinesgaitza: baina hemen gaude eta itxaropenik galdu gabe. Herrialde Katalanetan esan liteke ez dela egon, oraingoz, lurralderik hizkuntza galdu duenik, eta tradizio literario aberatsa du. Atera kontuak, Bernat Etxeparek bere bertsoak idatzi aurretik ere baziren irakurgai katalanez idatziriko zaldun ibiltariei buruzko abentura nobelak, hain zuzen, On Kixoteren eskutan izan ziren horietako batzuk. Katalanez egiten dutenen artean, gizarte sektore guztietako jendea aurkitu izan da bai lehen, bai orain: erriberakoak, mendikoak nahiz izpazterrekoak; herrikoak, hirietakoak eta hiritzarretakoak; auzo dirudunetakoak eta auzo pobreetakoak; kirolariak, ijitoak, igeltseroak, bankugizonak. Bitxikeria gisa,
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila egungo Frantziako bar ne sailburua, sozialista, katalanen semea da eta Bartzelonako lagunekin, klubik esklusiboenetan egiten dituen parranda horietan darabilen hizkuntza katalana da, noski. (...) Teorian, Rosellon gure Iparraldearen baliokidea litzateke, Frantziak beretzako d a u k a n z at i a . I p a r E u s k a l H e r r i a k bezalatsu-edo, hirurehunen bat mila biztanle ditu. Horietako %40 baino g u t x i a g o d a k at a l a n e z e g i t e k o g a i . Ikastolen ereduari jarraiki, Rosellonen bressola izeneko eskolak martxan dira 1993tik: 700 ikasle omen dituzte: horrela dago kontua. Andorra estatu bat da, eta katalana du hizkuntza ofizial. 80.000 bat mila biztanle: ama hizkuntza katalana dutenak %39 dira; espainola dutenak, %35; portugesa dutenak, %15, eta frantsesa dutenak, %5 inguru.
den beste. Bartzelona inguruko biztanleen artean, dena den, gaztelera da %63ren hizkuntza, eta katalana, berriz, %24rena. Horrek makurtzen du balantza gazteleraren alderantz. (...) Parlamentuan katalana ez beste hizkuntzarik erabiltzea tabua izan da. Dena den, orain dela gutxi Ciutadans deituriko talde txiki batek espainola sartu du, tabua hautsiz. Telebista kate publikoak, berriz, hiru direla esan liteke: TV3, nagusia; canal 33, bigarrena; eta, gero, albisteak 24 orduz ematen dituen beste bat. Hiru kateak katalanez dira. TV3 erreferente oso garrantzitsua izan da Herrialde Katalanen lurralde ia osoan. Ausartuko nintzateke esaten kalitatezko eskaintza dutela, Hegoaldean ikusten ditugunak baina aldeaz kate hobeak direla.
Kataluniako Printzerria da herrialderik populatuena —zazpi milioi inguru—, jo dezagun Euskal Herrian Bizkaia bezala edo, nahiago bada, EAE bezala. Hiriburua Bartzelona, milioi eta erdi biztanlerekin; Bartzelona inguruak, berriz, 5 milioi. Katalunian katalanaren ulermena %90etik gorakoa da, eta hitz egiteko gaitasuna, berriz, %80tik gora. Katalan h i z k u n t z a r e k i n i d e n t i fi k a t z e n d e n p o p u l a z i o a % 3 7 d a ; e s p a i n o l a re k i n identifikatzen dena %45. Erabilerari dagokionez, %33k katalana, batez ere; %46k, batez ere, espainola eta %20k biak berdintsu. Bartzelona metropolitarretik kanpo, erabilera, hizkuntzaren erabilera %80 ingurukoa da, gutxigorabehera, euskaraz Azpeitian egiten
Valentzia toki berezia da; Erdi Aroan katalan kulturaren erdigune distiratsua izana, gaur egungo administrazioaren barruan lurralde katalanak eta sekula katalanak izan ez direnak biltzen ditu. Alde
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila horretatik, Iparraldeari departamentuarekin egin zaion jokaldi antzekoaren aurrean gaude, kaikua bezain zaharra, baina eraginkorra. 5 milioi biztanle bizi dira, beraz. Antza, populazioaren %50-60 da katalanez hitz egiteko gai, eta %80k ulertzen omen du. Valentzian gogor ari dira katalan nortasun sentimenduaren aurka, jakina denez, valentziar-espainola ospatuz. Besteak beste, Nafar roan bezala, Kataluniako telebistaren seinalea debekatu dute. Eta nortasun katalanaren aurkako joera hau bere fruituak ematen ari da, nonbait, gazteen artean: Katalanez dakiten gazteen %60k erabiltzen du hizkuntza familiarekin; %10ek baino gutxiagok lagunekin. (...) Balear Uharteetan milioi bat lagun bizi dira. Uharteetatik kanpo arraro sentitzen omen dira, herriminez, pixka bat xuberotarrak bezala. Beraiena da katalan dialektorik berezitsuena; zenbaiten ustez arkaikoena. Populazioaren %90etik gora da hizkuntza ulertzeko gai; %77 hitz egiteko gai. Erabili, ostera, %45 inguruk. Lehen eta Bigarren Hezkuntza, orain arte, behintzat, Printzerrian bezala, dena katalanez. Orain aldaketak omen datoz, txarrerako.
Eta bukatzeko Alger, Franja eta Carche. Alger, Franja eta Carxe pixka bat dira Euskal Herriko Eskiula bezala, lurralde «ofizialetik» kanpo geratzen diren katalan hiztunen lurraldeak. Alger Sardiniako hiritxo bat da, Errenteriaren tamainakoa: %40k ezagutzen omen du katalana. Franja, berriz, Aragoak Kataluniarekin egiten duen mugarekin batera doan zerrenda da. Franjan 50.000 mila biztanle dira orotara eta populazioaren %90ek daki katalanez. Azkenik Carxe, katalanez egiten den tokirik hegoaldekoena dugu, Murtzian, Jumilla jatorriko ardoen bazterra: 1950ean 3.000 lagun omen ziren; orain 600. Murtzian katalana ofiziala ez den arren, Yecla izeneko herrian katalanezko klaseak eman izan omen dira 2008ra arte, udalak hala eskatuta. Holaxe ba, gaizki esanak barkatu eta ongi esanak kontuan hartu; eta aterako ditu bakoitzak bere ondorioak.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Herri proiektu bat ere bai Herritarrak, izen-abizenez, dirua jarri eta akziodun bihurtu ziren». Hala kontatzen du Iñaki Uria Euskaldunon Egunkaria-ko kontseilari ordezkari ohiak, Gezurra ari du liburuan, Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera.
Herritarren proiektu bat zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean sinesten ez bazioten ere. 1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argia, eta sendotze bidean zela itxi zuten, 2003an.
Berria 2012/09/30
Lau hilabetera, herritarrek berriro izenabizenez dirua jarri eta akziodun bihurtuta ikusi zuen argia BERRIAk. Baina krisiak eta hedabideetan izaten ari den iraultzak ataka zailean jarri dute berriro euskarazko egunkariaren iraunkortasuna. Halere, ez da atzera geratu. Gero eta euskarri gehiagotarako infor mazioa egokitu, eta gero eta informazio osatuagoa emateko buru-belarri dihardu lantaldeak. Inoiz baino irakurle gehiago ditu, baina i n o i z b a i n o d i r u s a r r e r a g u t x i a g o. Horregatik jo du berriro herritarrengana, eta erantzuna oparoa izaten ari da. Badago komunitate bat euskarazko hedabide sendo baten beharra ikusten duena, BERRIA ez baita soilik hedabide bat. Gurutze Izagirre
Urria
urria urria urria urria urria urria urria urria
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara izango du hizkuntza
Berria 2012/10/02
Harremana euskaraz soilik izan nahi dutela adierazi diote 49.200 gipuzkoarrek eta 634 enpresak diputazioari Etxe barruan eta kanpoan euskara hizkuntza nagusia izateko neurriak hartuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak: barruan, zerbitzuetako arduradunei euskaraz jakitea eskatuko diete aurrerantzean, eta euskara lan hizkuntza gisa jarriko dute bost zerbitzutan; kanpora begira, berriz, jendaurrean euskaraz egitea bermatuko dute, eta prentsaurrekoak euskaraz egingo dituzte, guztia gaztelaniaz errepikatu gabe, erdarazko hedabideetan euskarak tokia izateko. «Gipuzkoa lurralde euskalduna da, eta lehentasuna euskarari eman nahi dio aldundiak», adierazi du Larraitz Ugarte eledunak. Helburua: agintaldia bukatzerako aldundiko zerbitzu guztiak euskaraz emateko gai izatea.
Laguntzak Zerbitzuan; Modernizazioa Zerbitzuan; Erakundeekiko Konpromisoak Zerbitzuan; eta Landa Garapena eta Nekazaritza Egiturak Zerbitzuan.
Euskara sustatzeko foru arau bat indarrean dago Gipuzkoan aurreko legealditik, 2009tik; diputazioko arduradunen esanetan, ordea, abian jartzea falta zen. Zehazki zein neurri hartuko dituzten jakinarazi zuten atzo Ugarte bozeramaileak, Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak eta Aitziber Iartza Komunikazio zuzendariak.
Zerbitzuetako buruek eta idazkari teknikoek euskaraz jakin beharko dute aurrerantzean, hizkuntz eskakizunak jarri dituzte eta. Departamentu batzuetan bilerak-eta euskaraz egiten dituzte jada, Ugarteren esanetan; hori gehiago zabaldu nahi dute. Gaur egun, diputazioko postuen %17an ez dago hizkuntz eskakizunik, eta %9an lehen eskakizuna dute. «Langileen laurdenak ez daude gaituta beren lana euskaraz egiteko», jakinarazi du E t x e bu r u a k . A l d u n d i a k h e l bu r u d u normalizazio plana sei puntuan hobetzea aurten, eta Eralan programa jarri du abian sentsibilizazio lanerako.
Diputazioan bertan hartuko dituzte neurriak euskara bultzatzeko, lan euskaraz egiteko eta zerbitzua ere horrela emateko. Bost alorretan plan pilotu bat hasi dute, euskara hizkuntza nagusia izan dadin: Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzuan; Aldizkako
urria urria urria urria urria urria urria urria Lehiaketetan, irizpide Herritarrek eskatzen dute euskaraz egitea d i p u t a z i o a r e k i n . Jo a n d e n e r r e n t a kanpainaren harira, diputazioak iragarri zuen harremana euskaraz izan nahi duten herritarren errolda osatzen hasiko zela. 49.234 herritarrek eskatu diote Ogasunari euskaraz egiteko. Enpresen zenbakia are esanguratsuagoa dela esan du Ugartek: 634k nahi dute euskaraz egin. Etxetik kanpora ere hasiko dira euskara gehiago kontuan hartzen. Besteak beste, diputazioaren lehiaketetan parte hartzeko oinarrietan hizkuntz irizpideak sartu dituzte. Ugartek berri eman du enpresa bat baztertu dutela Antzuola-Bergara errepideko lanak egiteko lehiaketatik, gutxienez bi teknikari euskaldunak izateko baldintza ez duelako bete. Gisa berean ari dira beste sail batzuetan,
eta laguntzak ematerakoan ere aintzat izango dute hori. Agerraldietan izango da aldaketa handiena. Jendaurreko ekitaldietan euskaraz egitea bermatuko dute, behar badira itzultzaileak jarrita. Prentsaurrekoetan euskara izango da nagusi. Orain arte bi eletan egin dituzte, baina aurrerantzean ez dute guztia errepikatuko gaztelaniaz. «Hori eginda, gaztelaniazko adierazpenak sartzen dituzte hedabideek», azaldu du Iartzak. Itzultzaileak jarriko dizkiete kazetari erdaldunei. PPk azkar jo du diputazioaren ekimenaren kontra. Juan Carlos Canok salatu du herritarrak «bereiztea» dela aldundiaren xedea.
Gipuzkoan hizkuntzagatik «baztertzea» ez du onartuko Carlos Urkijok Bilduri «nazi» deitu dio Basagoitik, eta «faxista» Maneirok, kontratazio eta agerraldietan euskara lehenesteagatik Gipuzkoarrei lasai egoteko eskatu die Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak: «Gipuzkoar guztiek hizkuntza aukeratzeko duten askatasuna bermatuko du Espainiako Gobernuak». Gipuzkoako Foru Aldundiari mintzatu zaio; agerraldi publikoak euskaraz egiteko eta erakunde barruko funtzionamendua euskalduntzeko erabakiak «sektarioak» iruditu zaizkio gobernuaren ordezkariari. Erantsi du ez duela onartuko euskaragatik inor «baztertzea»: «Ez dugu onartuko era horretako jokabiderik, zuzenbide estatu batean guztiz lekuz kanpo baitago». Ez da Urkijo izan erabakiaren kontra egin duen bakarra. «Nazi» eta «taliban» batzuen portaera sumatu du erabaki horren atzean PPko lehendakarigai Antonio Basagoitik, «eta gaztelaniaz hitz egiten dutenak dira juduak». Espainiako Gobernuari abisua emango diola adierazi du, «egokituko liratekeen ekintza legalak azter ditzan». Gorka Maneiro UPDko lehendakarigaiak, berriz, «faxista» deitu dio Bilduri, hizkuntza politika «antidemokratiko eta muturrekoa» ezarri nahi duela iritzita. EAJ, «inposizioen» aurka Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak, berriz, azaldu du ez duela inolako asmorik Gipuzkoako Diputazioaren ereduari jarraitzeko: «Ez dugu inposizioetan sinesten, euskara gure hizkuntza propioa izan arren». Ezker Batuko lehendakarigai Alba Gutierrezek, berriz, «okertzat» jo du diputazioaren erabakia; eskatu du «tolerantziatik sustatzeko euskara».
urria urria urria urria urria urria urria urria
Euskaldunak agerian jarriko dituzte Osakidetzan
Berria 2012/10/02
Langile euskaldunak identifikatzeko zeinuak jartzeari ekingo diote, erabiltzaileek haiekin euskaraz egin dezaten Azkenean, langile euskaldunak identifikatzeko ekimena abian jarriko du Osakidetzak. Euskaraz dakitenek e urdin bat eramango dute soinean, begien bistan, paziente euskaldunek ezagut ditzaten eta haiekin euskaraz egin ahal izan dezaten. Mediku euskaldunek eta arretan lan egiten duten langileek ere seinalea ikusgai jarriko dute ateetan eta arreta guneetan, erabiltzeek euskaraz egin nahi badiete aukera hori izan dezaten. Gaixo eta pazienteek ere, etorkizunean, zeinu horiek erabiltzeko aukera izatea aztertzen ari dira. Osakidetza urrian hasiko da ekimena abian jartzen, eta azaroan zabaltzeko asmoa du. Hilabeteak joan dira Osakidetzak egitasmoa garatu zuenetik. 2010ean, osasun zerbitzu publikoko euskara plana ebaluatu zuten, hobetzeko hainbat puntu zehaztuz. Ekarpen horien haritik etorri zen langile euskaldunak identifikatzeko beharra. Plana ere egin zuen Osakidetzak. Osakidetzako euskara teknikariek eta zenbait langilek egokitzat jo zuten egitasmoa, eta Jaurlaritzari eskatu ere egin zioten abian jartzeko, baina tiraderan egon da orain arte. El País kazetak atzo ezagutarazi zuen plana indarrean jartzeko asmoa; Osakidetzak eta Osasun Sailak ez dute egitasmoaren berri eman jendaurrean.
Osakidetzako zuzendaritzak mezu bat bidali die, nolanahi ere, osasun sistemako zerbitzuen kudeatzaileei, ekimenaren berri emanez. Hasieran borondatezkoa izango dela jakinarazi du mezu horretan. Eta lehentasunez ezartzeko zerbitzu batzuk zerrendatu ditu: lehen arreta, pediatria, larrialdi zerbitzuak eta ospitaleetako unitateak. Unitate bakoitzeko arduradunen zeregina izango da ekimena zabaltzea. Osakidetzak, bestalde, Euskaraz bai sano! izeneko kanpaina egingo du, herritarrei ekimenaren berri emateko.
urria urria urria urria urria urria urria urria Lurdes Auzmendi. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea
«Atzerapausorik ez da izan; normaltasun osoz aritu gara, legeak betez»
Berria 2012/10/02
Jaurlaritzako ibilbidea amaitzear, egindako lanaren balorazio ona egin du Auzmendik. Adostasuna izan du ahotan behin eta berriz. Datorren gobernuak ere hori gogoan izatea nahitaezkotzat jo du. Agintaldia amaitzear, baina lanez lepo jarraitzen du Lurdes Auzmendik (Ataun, Gipuzkoa, 1956), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Euskaltegi itunpekoen egoera du kezka iturri: matrikulazioa %25 jaitsi dela ohartarazi dute. Jaurlaritzan eginiko lana defendatu du Auzmendik, eta adierazi du murrizketak beste alor batzuetan baino txikiagoak izan direla hizkuntz politikan. Oraindik ez du erabaki zer egin kargua uztean; unibertsitatera itzultzea du buruan, hala ere.
Itunpeko euskaltegiek ohartarazi dute lau ikasletik bat galdu dutela.
Mozketak dira hizpide azken boladan. Hizkuntz politikan beste alorretan baino gehiago murriztu duzue? Inolaz ere ez. Hasiera-hasieratik, hizkuntza politika oso zaindua izan da gobernu honetan. Euskararen alorreko aurrerapausoak ez dira egoeraren araberakoak; ibilbide luzeko kontua da, eta funtsean ezin da geratu. Hasieratik esan genuen: euskararen normalizazioan zein da nahitaezko sarea? Bost diru laguntza deialdi handi dauzkagu; azken batean, gizartea baita bere egin behar duena hizkuntz politika. Bost deialdi nagusi horietan oso mozketa txikiak izan dira agintaldi osoan, gure helburua zelako sare horiek sendo jarrai zezatela lanean. Mozketak egin behar izan ditugu, tamalez, denok bezala, baina ez dira hain handiak izan.
Matrikulak ixten ari dira egunotan. Euskaltegi pribatuak kezkatuta daude. Publikoak, ez; badirudi matrikulak normal egiten ari direla, gorabehera gutxirekin. Pribatuek iragarri dituzten emaitzak badituzte, benetan kezkatzekoak dira. Ez dut uste jaitsiera hain handia izango denik. Euskaltegiak oso garrantzitsuak dira: erabilera sustatu behar dugu, eta, erabiltzeko, jakin egin behar da. Zer gertatu da hainbeste jaisteko? Ez dakigu. Lehen bilera egin dugu [ostiralean], eta esan diet egun batzuk badaudela matrikula itxi arte. Goazen itxarotera. Kosta egiten zait sinestea udal
urria urria urria urria urria urria urria urria euskaltegietan ez jaistea eta besteetan bai. Diru arazoa izan daiteke, agian, baina aldea ez da hain handia. Balorazioak egiten hasi aurretik, datuak behar ditugu. Dudarik gabe, erorketa aurreikusten genuenaren gainetik oso handia bada, ni konprometitu naiz gobernuak lan egingo duela bilatzeko nola gutxitu daitekeen eragin kaltegarri hori. Batez ere langileengan, haiek jasango dutelako eragina.
D eta B ereduetako ikasleak tituluetatik salbuesteak eraginik izan du? Ezetz esan digute. Oro har, egun dugun egoera penagarri honetan, kontuan ez da hartu behar egoera ekonomikoa soilik; psikologikoa ere aintzat hartu behar da. Langabezian dagoenak ez badauka itxaropenik lanean hasteko, nola edukiko du euskaltegira hurbiltzeko animoa? Hiru herrialdeen artean aldeak daude agintari politikoen aldetik, baina beherakada horretan ez dago apenas alderik. Azken ebaluazio diagnostikoa: sare publikoan D ereduko ikasleen %28 eta B eredukoen %53 ez dira batez besteko mailara iristen euskaraz. Bidezkoa da tituluetatik salbuestea? Dekretuan finkatutako aitortza mailak apalenak dira, gure inguruko lurraldeekin alderatuz. Ez dugu dudarik ikasleek badutela aitortutako maila. Asko gogoetatuta eta eragile eta aditu askorekin hitz
eginda hartutako erabakia da. Oso zuhur jokatu dugu. Badakigu gurea egoera berezia dela; daukagun euskaldun kopurua daukagu, oso poliki goaz, gatozen lekutik gatozelako. Baina oro har, bai, badaukate aitortutako maila. Izan dira kritikak hizkuntz eskakizunak jaitsi egin direlakoan. Atzerapausoa ekarri du gobernu honek? Atzerapausorik ez da izan. Osakidetzako oposizio sistemari egin zaio kritika. Lehenago hainbat urtez erabilitako sistema batera itzuli zen, eta konbentzituta gaude euskara ez dela soilik kaltetua ateratzen, baizik hobeto dagoela. Ez da izan atzerapausorik. Normaltasun osoz aritu gara, eta legeak arautzen duena bete da. Aurrerapausoak eman ditugu: administrazio barruan, itzultzaile zerbitzu osoa zentralizatu da, eta zer testu itzuliko diren zehaztu; horrek dakar testu batzuk euskaraz sortzea. Erabilera handitu dugu. Lantzen ari dira hizkuntz eskakizunen azterketa sakon bat. Urte amaierarako eginda egongo da. Egokitzapenak egin beharra dagoela denek onartzen dute. Ez du esan nahi eskakizun gutxiago behar direla. Postu batzuetan gehiago idatzizkoa edo ahozkoa behar den zehaztu behar da, adibidez. Euskarazko hedabideek beste antolaketa bat behar dutela esana duzu. Zein da zure proposamena? Sektorearekin harremanak sarri izan ditugu, eta oso emankorrak. Sektoreari askotan esan diot: behar ditugu hedabide sendoak, indartsuak. Ez dut esaten horrenbeste herri aldizkari interesgarriak ez direnik, baina nahitaezkoak ez dira. Dena ez da nahitaezkoa euskararen izenean. Garbi daukat euskarazko egunkari on eta sendo bat behar dugula, edizio elektroniko indartsu bat ere edukiko duena. Eta hori BERRIA da, edo toki hori betetzea BERRIAri dagokio. Krisiak harrapatuta, edizio elektroniko hori egiteko arazoekin dabil, eta horregatik erabaki du Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatzea BERRIArekin. Diru laguntza bat jasoko du, 200.000 eurokoa, Interneteko edizio horretarako
urria urria urria urria urria urria urria urria behar dituen inbertsioak egin ditzan. Euskal irakurle asko daude horren egarri, eta seguru nago askoz gehiago inguratuko direla bide berri hori sendotu ondoren. Euskalgintzarekin nolako harremanak izan dituzu? Oso erosoak. Niretzat ez zen arrotza, mundu horretakoa bainaiz. Jario izugarria eduki dugu, eta oraindik betea dut agenda, hauteskundeak hurbil egon arren. Gorabeherak izan dira, noski, baina ateak beti zabalik izan dituzte. Ramon Etxezarretak esana da: «PSE-EEk aukera historikoa dauka euskararen munduek etxeko senti dezaten». Lortu du? Nik uste dut baietz. Gobernuko arduradunokin hizkuntz politikaz hitz egiten ari denean bat, ez da pentsatzen ari alderdi sozialistakoa dela. Agintaldi honetan aurrerapauso handia egon da gizarteak ez dezan kontuan hartu euskararen aldeko aldarrikapenak egiten ari dena zer alderditakoa den; euskararen aurkakoak egiten baditu, normala denez, lupa handia jarriko du horretan. Zorionez, desagertu dira geratzen ziren mesfidantza aztarna horiek. Alderdi sozialistak ez zuen dudarik: bere egiten du euskara, eta hori erakusten ari gara egunero. Nafarroako Gobernuarekin akordio bat sinatu duzue. Hautsitako harremana berreskuratu du Jaurlaritzak? Harremanak bazeuden Nafarroako Gobernuko jendearen eta Jaurlaritzakoaren artean. Lan harremanak. Ez da gogorra izan akordio hori lortzea. Aspalditik landuta zegoen. Barruan lan egiten bada, zer arazo dago modu irekian aitortzeko? Jarraipen batzorde bat badago. Identifikatu dugu zertan aritu lankidetzan, eta izendatuta daude arduradun teknikoak.
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana parlamentura igorrita dago. Gerta daiteke legegintzaldi batetik besterako tartean tiraderan geratzea? Espero dezagun ezetz, benetan hutsegite izugarria bailitzateke. Dudarik gabe EAJk, PSEk, PPk eta EH Bilduk erronka hori izango dute legebiltzarra osatzean. Espero dut lehenbailehen heltzea, hobekuntzak egitea eta onartzea. Hankak lurrean egindako plana da, gauza xeheetara jaisten dena. Lerro nagusietan ados egonik, falta zaiguna da esatea nola egiten den hori. Espero dut 2013ko erdia baino lehen abian izatea plana.
Beste kolore bateko gobernua izango da hurrengoa. Oraingo erabakiak atzera botatzeko arriskua badago? Segun nor datorren, agian izango du tentazio hori. Guk ez genuen eduki. Egia da gauza batzuk aldatu genituela, adostasun handirik gabe onartu zirenak. Hizkuntz politika edonorentzat izugarrizko erantzukizuna da. Kasu guztietan ez gaude denok ados, baina, oro har, adostasun handiarekin ari gara. Datorrena datorrela, espero dut metatzen jarraitzeko borondatearekin etortzea. Hobe da zerbait hoberako egitea, desmuntatzen eta aldatzen denbora galtzea baino. Adostasun handiz eginiko gauzei eutsi egin behar zaie.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Euskararentzako negozioa
Berria 2012/10/03
Ehun bat enpresa; berrehun bat langile. Denak, euskaraz lan egiten dutenak. Enpresarean azoka izan dute lehen topaleku. Bai Euskarari Ziurtagiriak ekitaldia errepikatzeko asmoa du datorren urtean. Enpresa txiki eta ertainetatik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %38k uste dute euskara abantaila bat dela lehiarako. %54k gaztelania hutsez lan egiten dute. «Ez dut uste datu onak direnik. Badaukagu lan pixka bat egiteko», ondorioztatu du Josu Waliño Languneko presidenteak. Enpresa gehienek erdaraz lan egiten eta kaleratzen jarraitzen dute; ez dute kontuan hartzen euskara negozioa zabaltzeko tresna izan daitekeela. Baina euskarak bideak irekitzeko balio dezakeela uste dute beste askok, eta lantegiek ere badutela zer egina euskararen normalizazioan. Horregatik batu dira ia ehun enpresatako 200 bat langile Enpresarean azokan, Donostian, euskaraz lan egiten duten enpresen lehen azokan.
«Espektatiba handiak» zituzten antolatzaileek, eta parte handi batean bete dituzte. «Espero dugu azoka honek asko ematea. Enpresei negozio aukera berriak sortzen lagundu nahi diegu». Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriko zuzendari eta azokaren antolatzaileak hitz horiekin ekin zion, atzo, ekitaldiari. «Oso pozik» da Gutierrez, orain bi urte izandako «amets hura» gauzatzen ikusita. «Euskaraz ari diren enpresen arteko lankidetza bultzatzea», hori izan da helburua, enpresa, euskara eta sareak josiz. Azokak agertu du enpresek badutela gaiotan interesa, Gutierrezen arabera. Goizetik arratsera, parte hartzaileek aukera ugari izan zituzten, atzo, elkar ezagutu eta ideiak eta esperientziak trukatzeko. Azokari ekiteko hitzaldiaren ondoren, aurkezpen laburrak egin zituzten hamabost enpresek. Ta r t e e t a n , e n p r e s e k e u r e n a r t e a n harremanetan jartzeko leku bat eduki zuten, baita aurkezpen bizkorrak egiteko oholtza bat ere. Krisia zuten ahotan parte hartzaileetako askok. Krisitik ateratzeko, hain justu, norbere sustraiei eusteak etorkizunean izango duen g ar rantziaz solastatu zen Guiller mo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa. Hark egin zuen sarrerako hitzaldia:
urria urria urria urria urria urria urria urria Sustraiak han dituena. Globalizazioa bertako begiez ikusita. Zehaztu zuen egungo sistema ekonomikoak ez diela balio pertsonei, globaliazioa «gaizki» osatu delako. Bestelako globalizazio bat altxatu behar dela esan zuen, eta globalizazio horren muinetako bat «sustraiei» eustea izango dela: «Dauzkagun arazoak konpontzeko bidea gure sustraietan dago».
Euskarak negoziotarako izan dezakeen balioaz aritu ziren hizlari asko. Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak azaldu zuen euskaraz egiten duten enpresa eta erakundeek «konplizitate handia» lortzen dutela, langileen atxikimendua areagotuta. Beren esperientzien berri eman zuten enpresa askok, zailtasunak aitortuz, baina baita lorpenak eta emaitzak nabarmenduz ere. Latz Tresnak enpresak, adibidez, azaldu zuen euskaraz lan egiten hasi zenetik bezero gehiago lortu dituela. Arratsaldeko hitzaldian esku hartu zuen Etxeburuak, Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak, Eneko Astigarraga Codesyntaxeko langileak eta Unai Bilbaok. Nabarmendu zuten instituzio p u bl i k o e n l a n a b e h a r d e l a e n p re s a munduan euskara normalizatzeko, baina
erantsi zuten herritar eta eragile politikoen bultzada ere beharrezko dela. Hain justu, goizeko saioan hitz egin zuen Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak; aldundiak iragarri zuen laguntzak emango dituela euskara ikastea «errazagoa izan dadin». Esan zuen erakunde publikoek «traktore» lana egin behar dutela. Harremanetarako aukera Emandako aukera baliatu zuten enpresek. Unai Blanco Akting enpresako langilea horretan aritu zen. «Ea jende asko ezagutu eta proiektu asko sortzen diren». Elkar ezagutzeko eta besteek ere Akting ezagutzeko asmoz joan ziren, eta hizketaldi «interesgarriak» izan zituztela azaldu zuen. B a z i re n h i t z e g i t e r a b a i n o g e h i a g o entzutera joandakoak ere. Lorea Izagirre G i ro a l a n t e g i k o e u s k a r a t e k n i k a r i a , adibidez, «besteek nola lan egiten duten ezagutzeko, ikusteko eta ikasteko» joan zen azokara. Eragile bakoitzak bere sare ohikoak izaten dituela uste du Izagirrek, eta azoka baliagarri izan dela horiek zabaltzeko. «Jende eta enpresa asko» elkartu zirelako kontentu zen Mikel Insausti Ekoguneko zuzendaria: «Lehen urratsa izateko, oso garrantzitsua izan da. Antolatzaileak zoriondu behar ditugu». Zehaztu zuen parte hartzaile gehienak euskalgintza ingurukoak zirela: «Uste dut hemen falta direla motor ekonomiko diren enpresa batzuk, industriakoak, zerbitzuetakoak... Uste dut hori izango dela heldu den urterako erronka, enpresa horiek erakartzea». Izango da horretarako aukera datorren urtean. Rober Gutierrezek iragarri zuen asmoa d u t e l a 2 0 1 3 a n a zo k a e r re p i k at ze k o. Interneten ere jarraituko du egitasmoak, www. enpresarean.org helbidean.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Kontseilua: «Euskarak estatus egokia behar du»
Berria 2012/10/03
Datozen hamar urteotarako hizkuntza politikak izan beharko lituzkeen oinarriak proposatu dizkie Kontseiluak alderdi politikoei
Euskararen normalizaziorako euskarari estatus egokia ezartzea ezinbestekoa da, Ko n t s e i l u a re n u s t e z . « N o r m a l i z a z i o prozesuan hartu beharreko neurriek legezko oinarria izan behar dute», argudiatu du Kontseiluko lehendakari Oskar Elizburuk. Hizkuntza politika «berriak eta eraginkorrak» jartzeko garaia dela argi dute Kontseilua osatzen duten erakundeek. Horregatik, datozen hamar urteotarako hizkuntza politikak izan beharko lituzkeen o i n a r r i a k a u rk e z t u d i z k i e t e a l d e r d i politikoei. «Ausardiaz jokatzeko» deia egin die alderdiei Kontseiluak, eta proposamen zehatzak egin dizkie. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa bermatzeko eskatu die, benetako garapen funtzionala
lortzeko. Hor retarako, «transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzealfabetatzea indartu behar dira», azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Halaber, Bilbaok azpimarratu du esparru sozialak euskalduntzea ezinbestekoa dela euskararen normalizazioa sendotzeko, eta aisialdia eta eremu sozioekonomikoa aipatu ditu. Izan ere, azaldu duenez, «hizkuntza bat normalizatzea gizartea bera aldatzea da». Kontseiluak dio portaeretan eta pentsamenduetan eragin behar dela horretarako. Euskararen normalizazio prozesuan politika zehatzak behar direla nabarmendu du Bilbaok. «Funtzio sozial guztiak euskaraz garatu behar dira euskaraz bizitzeko». Gogorarazi du hizkuntz eskubideak oinarrizko eskubideak direla, eta azpimarratu du horiek ber matzea instituzioen zeregina dela. Ohartarazi du oraindik ere zenbait eremutan hizkuntz eskubideen ur raketa gertatzen dela. H o r re g at i k , « u r r a k e t a s i s t e m at i k o a » bu k a t z e a d u t e h e l bu r u Ko n t s e i l u a k egindako proposamenek. Horretarako, hizkuntz eskubideak garatzeko neurriak proposatu dituzte. Bestalde, euskara nor malizatzeko baliabideen kudeaketa egokia egiteko eskatu die Kontseiluak alderdiei.
urria urria urria urria urria urria urria urria Aurreko urteetan ez bezala, aurten, alderdiek hauteskunde egitarauak aurkeztu aurretik jaso zituzten proposamenak, uztailean. Horrela, hauteskunde kanpainako programak egokiagoak izateko aukera eman nahi izan dietela esan du Elizburuk. Adierazi du oraingoz ez dituztela aztertu alderdien programak.
Erroko aldaketak Normala da edozein herrialdetan herritarrek hitz egiten duten hizkuntza bultzatzea; eta egiten ez den herrialdeetan, egin beharko litzateke. «Gobernu honek lehentasuna eman nahi dio euskarari, Gipuzkoa lurralde euskalduna baita», iragarri zuen astelehenean Gipuzkoako Aldundiak. Garai ezin aproposagoan etorri da erabakia, kontra jaso dituen erantzunek agerian utzi baitute, hauteskundeen atarian, atzo, Kontseiluak eskatutakoa: «Euskara lehentasunezko izendatu behar da, normalizazio prozesuan hartu beharreko neurriek oinarri legala izan dezaten». Normaletik gutxi du, ordea, euskararen egoerak Euskal Herrian. Aldundiaren iragarpena «sektarioa», «nazia», «faxista» edo «inposatzailea» dela esatea hizkuntzaren normaltasunean atzera egitea baita. Hizkuntz politika eragingarria lortzeko, «erroko aldaketak» eskatu dizkie Kontseiluak alderdiei, egitaraua prestatzen ari zirela. Erro luzea du euskararen gutxiespenak, eta aldatu nahi duenak programan hori jaso eta iragarri baino gehiago egin beharko luke. Jon Ordoñez
Enpresei euskara irizpide jartzea legezkoa ote den argitzeko eskatu dio PPk Bruselari Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketa publikoetan euskara irizpide gisa erabiltzen duela eta, hori egitea legezkoa ote den argitzeko eskatu dio PPk Europako Batzordeari. Carlos Iturgaiz parlamentariak egin dio galdera batzordeari; zehazki, eskatu dio argitzeko barne merkaturako eta kontratazio publikorako legeak betetzen ote dituen diputazioaren jardunak. Obra batzuen lehiaketatik at utzi du aldundiak enpresa bat, ez duelako bete baldintza bat: zuzendaritza teknikoko bi kidek behintzat euskaraz jakitea. Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenean iragarri zuen hizkuntza nagusia barruan eta kanpoan euskara izango duela. Euskaraz egingo ditu agerraldiak.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Itzuliko dute Euskal Herriko azken inkesta soziolinguistikoaren eta kaleko erabileraren neurketaren datuek agerian utzi dute errealitate gordin bat: euskararen erabilerak goia jo du, eta, orain arteko joera aldatuz, erortzen hasteko arriskua dauka. 30 urteotan asko aurreratu dute euskalgintzak eta euskarak. Gaur egun, duela hiru hamarkada helduezin zituzten eremuetara hurbiltzea lortu dute euskaldunek: unibertsitatera, hedabideetara, zientziaren mundura, teknologia berrietara, erakundeetara... Baina, hala ere, oraindik ere hizkuntza gutxitua da, eta Unescok desagertzeko arriskuan diren munduko hizkuntzen zakuan sartuta dauka.
Inkesta eta analisi guztien ondorioa argi dago, atzera egiten hasi nahi ez bada, behintzat: euskararen erabilera bizkortzen hasteko neurri ausartak hartu behar dira. Ez da nahikoa herritarren borondatezko atxikimenduarekin bakarrik. Norberak hartu behar ditu iniziatiba, konpromisoa eta ardura. Baina eremu publikotik ere lagundu eta bultzatu behar da norbere ekimen hori. Horregatik,
Iritzia 2012/10/04
aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazitako neurriak bide egokian hartutakoak dira. Neurri horiekin ere gerta daiteke euskarak ahultzen jarraitzea, eta, akaso, belaunaldi batzuen ondoren baita desagertzea ere. Baina jite horretako neurririk gabe, ia ziur, euskararenak egin du. Aldundiak erabakitakoak prestigioa eta erabilgarritasuna ematen dio euskarari. Diglosiaren ohiko eremu itxien hormetan pitzadura bat sortzen du, egunen batean zulo handiago bat egingo den esperantzan. Euskara plaza publikora eramaten du, agintarien ohiko adierazpen eta lan hizkuntza bihurtzen du. Lan deialdietarako beharrezkoa den tresna dela frogatzen du. Alemana, ingelesa, txinera eta atzerriko beste batzuk bezala, ikastea merezi duela eta lan munduan sartzeko ere baliabide egokia izan daitekeela erakusten du, eta, gainera, jaioterrian bertan, emigratu behar izan gabe. Euskaltegiek joan den astean jakinarazi zuten lau ikasletik bat galdu dutela aurtengo matrikulazioetan, eta azken urteotan euskarari izen ona kendu izanari leporatu zioten joera kezkagarri hori. Euskaraz ez jakin arren mediku onak behar direla esan izan duten agintariek jaitsiera horretan duten erantzukizuna nabarmendu zuten euskaltegiek.
urria urria urria urria urria urria urria urria Gipuzkoaren neurriak ur korronte horren kontra arraun egiten du. Horregatik bildu du iseka eta iraina oposizioaren aldetik. Taliban, nazi eta originaltasunik gabeko beste hamaika harribitxi entzutea tokatzen da orain. Halakoz beteta dago Euskararen Liburu Beltza. Ez dio axola. Liburuak euskaraz idazten jarraitzea da bidea, 500 milioi irakurlerengana beharrean 500 milarengana baino ez direla iritsiko jakinik ere. Edukiek merezi badute, itzuliko dute. Iñaki Petxarroman
Konplexua Jendaurreko agerraldiak euskaraz egitea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, hasierako egun on eta amaierako eskerrik asko-ak gorabehera, agintari eta politikari gehienek gazteleraz edo frantsesez egitea erabakia duten bezala. Ez, izan gaitezen justuak: Gipuzkoako Diputazioak euskaraz moldatzen ez diren kazetarientzat aldi bereko itzulpen zerbitzua jarriko du, beren lana egiteko arazorik izan ez dezaten; gaztelera lehenetsi dutenei inoiz burutik pasa ez zaiena. Izan ere, herritar normal eta akademikoki homologatu izateko derrigorrezkoa eta derrigortua zaigu erdaretan ondo moldatzea. Berehala etorri zaio egurra Aldundiari: naziak, faxistak, talibanak esan diete PP eta UPDkoek, nazionalista inposatzaileak PSEk; sorpresarik ez. Urkulluk ere inposizioa aipatu du, eta penatzeaz gain, harridura amiñi bat, baina, tira, ohituta gaude epelera. Benetan zur eta lur utzi nauena jeltzaleen sektore euskaltzaleenaren gaitzespena izan da: inposizio hitza bandera hartuta haiek ere, euskararen etsai amorratuenen argudioa hauspotzen. Pentsatu nahi dut mendeetako bortxa sinbolikoaren ondorioz irentsarazi diguten gutxitasun konplexuaren eta otzantasunaren ondorio dela, osterantzean, hauteskundeetan boto batzuk irabazteko euskaraz baliatzen ari direla pentsatu beharko nuke-eta. Idurre Eskisabel
Euskara baloratuko dute foruzainak tokiz aldatzeko Nafarroako Gobernuak aldatu egin ditu Foruzaingoan toki aldatzeak arautzen dituzten lehiaketen baldintzak, eta aurrerantzean, euskara jakitea baloratu eginen dute, bai eta Europako Batasuneko bertzelako hizkuntzaren bat jakitea ere. Horrez gain, proba psikoteknikoak egin beharko dituzte foruzainek tokiz aldatzeko lehiaketetan. Hainbat unitatetan sartu ahal izateko, gainera, proba fisikoak eskatzeko aukera ere aurreikusi du Nafarroako Gobernuak.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Maiatzean salatari, irailean gezurti Kaikuk oraindik ez du eskatu bertan behera gera dadin gure aurkako salaketa, proposatutako zigorra eta gure etiketan gaztelania sartzera derrigortu gaitzakeen prozedura; nahiz eta ezagutzen dituen bere idazki salatzaileak Euskal Herria Esnea kooperatibari euskara hutsez etiketatzeagatik ekar diezazkiokeen kalteak eta isunaren itzelezko diru-kopurua. Geuri behintzat ez zaigu ezer helarazi.
Euskal Herria Esneak euskararen alde eginiko apustu irmo eta ausarta bere kontra erabiltzen saiatu da denuntzia sinatu duen Kaikuren buruzagia —gure ustez, berau baita da arduradun bakarra, eta ez Kaikuri esnea ematen dioten baserritarrak—. Isunen bidez proiektu hau zapuzten saiatu dira, ezberdina delako, eredu berria aldarrikatzen duelako: baserria, euskara, berdintasuna, elkartasuna, ekologia eta autogestioa ditu zutabe nagusi, baserritarrak besterik ez dira partaide, guztiek —txiki zein handi— prezio bera jasotzen dute esne litroaren truke, eta sekula ez da jausiko baserritarrak baztertuko dituen Suitzako edo
Iritzia 2012/10/05
I t a l i a k o multinazionalen, banketxeen edo bestelako erakunde publiko edo pribatu boteretsuen esku. Ekimen hau ez da garapen bidean dauden herri behartsuak kolonizatzera joango. Kaikuren helburua euskal konpetentzia zilegi berria desagerraraztea zen, kolokan jartzen baitu herri honetan hartu duten posizio oligarkikoa. Isuna ordaindu ezinik hondoratu nahi gaituzte, eta, nolanahi ere, beste hizkuntzetan etiketatzera derrigortu, horrek dakarren gehiegizko gastuarekin, ontzi zaharrak bota eta berriak sortzea benetan garestia baita. Maiatzean, Kaikuk akusatu eta denuntziatu egin gintuen, eta irailean, gezurretan dabil — eta badaki gezurretan dabilela— dioenean bere salaketa ez zela etiketengatik izan. Iritzipublikoari bere eskariaren zati garrantzitsu bat ezkutatu dio: etiketatzea aztertzeko eskatu zuen. Azterketa horren ondorioz eratorritako emaitza ofiziala: euskara hutsez egoteagatik isun larriajartzeko proposamena (30.000 euroraino). Bestalde, trazabilitatearen (esnearen jatorriaren) bermea eskatu zuten, eta ikuskapena egin ziguten bai hemen, bai Soriako ontziratze zentroan. Emaitza ofiziala: esne guztia Euskal Herrikoa. Gure izenarengatik ere kexu ziren, baina horrek ez du ondorio zigortzailerik izan. Esan eta idatzitako xehetasun guztiak bere horretan mantentzen ditugu. Egia biribila da dioguna, eta froga gisa aurkezten dugu EITBk eginiko bideoa (interneten duzue eskuragai), non hitzez hitz dioten denuntziari buruz:
urria urria urria urria urria urria urria urria Eskari horrek jarri du martxan isuna. Lakuako gobernuak bazekien euskara hutsez etiketatzen genuela, bi baserritarrek maiatzaren 5ean gure euskarazko ontzi elebakarra erakutsi eta eman baitzioten Gasteizeko Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Zuzendariari.
«Bertan ez da inon agertzen, ez zaio erreferentziarik egiten euskarazko etiketatzeari», eta bien bitartean bideoan bertan ikus daitekeen salaketa-idazkian (12-5-8) honakoa eskatzen dute: «Aurretik esandako guztiarengatik Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu ikuskatzeko aipatu p ro d u k t u a r e n k o m e r t z i a l i z a z i o a e t a etiketatzeari buruzko legediaren betetzea».
Guztiaren berri izan zuen: euskal esnea zela, Sorian ontziratutakoa, eta euskara hutsez saldu eta etiketatuko genuela. Jaurlaritzak ez zigun inolako prozedurarik ezarri maiatzean Kaikuren salakeriak eskatu zion arte. Estitxu Garai, Sonia Gonzalez eta Idoia Santisteban EH Esnea kooperatibako Kontseiluaren izenean
urria urria urria urria urria urria urria urria
Beharra Lehengo zaharrek aldaera askorekin kontatzen zuten pasadizoa zen. Agindu dio aitak mutiko gazteari lanen bat egiteko eta joan da hau. Ezin asmatu ordea lanari nola ekin eta itzuli da aitarengana galdezka. «Aita, ezin dut. Ez dut asmatzen esan didazuna nola egin. Lagunduko didazu?». Aitak buruaz ezezkoa egin zion irribarre azeriaz batera. Semea, mainaz eskas eta mainati azaldu zitzaion.
Iritzia 2012/10/06 e p ai a: «H o a eta egin nire esana. Beharrak erakutsiko dik!». Horregatik esaten da beharra dela irakaslerik onena. Euskal Herrian, eta euskarari dagokionez, beharrik eza izan dugu areriorik txarrena. Hemen, jakinekoa da, euskararik ez zekienak ez du ikasteko beharrik sentitu. Garai batean, euskaldun elebakarrak bazirenean, eta botere politiko bortxazkoaren ideiei men, bertako edo kanpotik zetorren erdaldunak baserritar atzeratutzat jotzen zuen euskaraz brasta brasta eta gazteleraz aski kostata eta totelka egiten zuena. Toki jakin batzuetan izan ezik, ekarritako hizkuntzarekin ongi moldatzen ziren, bertakoaren beharrik gabe. Gerora, kasurik onenetan eta ondorengo belaunaldiek hartu diote euskarari halako begirune bat, bertako hizkuntza delako, zaharragatik, eta ez dakit nik zergatik, baina hauetariko askok ere ez du beharrik sumatu ikasteko, azken batean pentsatzen baitute erdara guztion zerbait dela eta euskara zortedun batzuek sehaskatik eta saiatu eta buruargi batzuk euskaltegietan ikastetik lortu duguna.
«Nola nahi duzu egitea, zuk erakusten ez badidazu?». Eta aitak orduan eman zion
Aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza kontuetan aitzindari izango den erabakiaren berri eman du. Norbanako eta Elkarte askok aspaldian buru-bihotzetan generabilen egitasmoa baino ez da. Baina
urria urria urria urria urria urria urria urria h a u t s a k h a r ro t u d i t u . Fa x i s t a , diskriminatzaile, taliban… hitzak entzun ahal izan dira aldundiak hizkuntza bat lehenestea erabaki duela jendarteratzean. Bazela garaia, pentsatu dut nik, askoren nahi eta gogo bakarkakoak erakunderen baten aldetik bermea izan zezan. Naturalen egiten duguna natural egitea da gutariko bakoitzaren lana, eta agintariena, berriz, erabakiak hartzea. Gainera, urteetako eskarmentuak erakutsi digu euskaldunak jende edukatua garela, geurea eginda ere, ulertu ez duenari beti laguntzeko prest gaudela, bai esparru pribatuan, bai publikoan. Baina herritar, politikari eta kazetariak —korte batekin erantzun kortea eskatzen duenari— beharra sentitzen hastea baino zantzu hoberik ez da, beharrik ezean balantzaren alderoa beti bera baita. Eta datu bat: inoiz izan garen harroen behar genuke orain euskaldunok. Garai batean euskaraz egingo zuten, besterik ez zekitelako; edo norberak euskaraz gain beste hizkuntzaren bat jakinda ere, parez pare zegoenak beste hizkuntzarik bazekien ez zekitelako. Egun, eta horretan oinarritu behar luke gure harrotasunak, badakigu parean dagoenak beste hizkuntzaren bat badakiela. Eta horregatik, mintzatzen garen aldiero euskararen aldeko hautua egiten ari gara. Euskaraz ez dakiten erdaldun Euskal Herritarrek ez dute minutu erdi bakar bat ere xahutu pertsonen arteko harremanean hainbesteko garrantzia duen gure erabaki horri buruz pentsatzen. Duela pare bat urte berrogeitaka urte inguruko gizaseme baten kuadrillan egokitu nintzen Donostiako gunean. Bertan jaioa zen; Gipuzkoan egiten zuen lan, Deba
inguruko enpresa bateko gerente. Nire lanbideari buruz berriketan, gazteleraz noski, euskaraz ez zekien eta, braustakoan bota zidan kirtenkeria: «Pero el euskera es una lengua muerta, verdad?». Lepa-zainak hatzak baino lodiago, ez erantzutea erabaki nuen.
Berak ere bazekien hori gezurra zela. Baina hala pentsatzea komeni zitzaion bere ganoragabekeria eta elebakartasun p e n a g a r r i a b a b e s t e k o. O r a i n , Fo r u Aldundiko atean irudikatzen dut, segur aski oker gidatu duen lantegia zulotik ateratzeko diru-laguntza eske. Ikusiko du zeinen hilda dagoen euskara! Batek baino gehiagok esango du herritarrak «behartzen» ari garela. Nik esango nuke «beharra sortzen» ari garela eta aldi berean gure beharrak bistan ipintzen. Alde handia dago. Andoni Egaña
urria urria urria urria urria urria urria urria
Urkullu, inposizioaren aurka Gipuzkoako Foru Diputazioak euskararen inguruan hartu berri dituen zenbait neurriren harira adierazpen batzuk egin ditu Iñigo Urkulluk. Egunkarietan irakurri ditugun esaldi solteen artean, besteak beste, hauek erakarri dute nire arreta: «Nahiz eta euskara gure hizkuntza propioa izan, ez dugu sinesten inposizioan», «elkarbizitzaren aldeko hizkuntza-politika aldezten dugu».
Txepetx-ekin batera galde dezakegu nazio euskaldunaren jatorrizko eta berezko hizkuntza berriz ezartzeak zer duen inposiziotik. Norberak bere etxean edo nazioan inposatu ote dezake hizkuntzarik? Gurasoek inposatu egiten al dute beren h i z k u n t z a e t x e a n ? Ja t o r r i z k o n a z i o linguistikoak inposatu ote dezake berea? Ondo bidean, ez dirudi. Aitzitik, inposizioaren terminoak inon lekurik eta zentzurik baldin badu, kontrako testuinguru
Iritzia 2012/10/10
batean du: hau da, inor besteren etxean edo nazioan indarrez sartu eta bere hizkuntza ezartzeari deitu behar genioke inposizioa ondo bidean. Hori agintzen digu senak. Baita zentzu demokratikoak ere. Nork nori inposatzen dio euskara aurrez aurre Markel Olano eta kazetari erdalduna daudenean? Diputatu nagusi ohia bere esperientziatik honela mintzo zaigu: «Zergatik behartzen nau euskara ez dakienak erdaraz egitera? Profesional guztiek elebidun izan beharko lukete eta medioek jakin beharko lukete nire prentsaurrekoetara euskalduna bidali behar dutela» (Argia, 2012-10-07). Markel Olano euskara inposatzen ari ote da Urkulluren ustez? Hala baldin bada, euskaldunon zorigaiztoak betikoan jarraituko du Euskadin ustez lehendakari izango dugunaren eskutik. Olanok ondo asko dioen bezala, inork inor behartzekotan, erdaldunak behartzen du euskalduna. Berezko herrimintzaira hitz egiten duenak burua makurtu, bere giza duintasun eta eskubideak zapuztuta sentitu, eta beste hizkuntza batean mintzo zaionaren aurrean amore ematea ote da «elkarbizitza linguistikoa» Urkulluren iritziz? Zein aldetan dago hor inposizioa eta zein aldetan jarrera demokratikoa? Urkulluk euskararen inposizioan sinesten ez baldin badu, de facto espainieraren inposizioan sinesten duela ondorioztatu beharko genuke, beraz. Ez baitago beste aukerarik. Markel Olanok ezin baldin badio
urria urria urria urria urria urria urria urria kazetari erdaldunari euskaraz hitz egin, inposizioa delako, de fakto espainieraren inposizioa onartzen ari zaigu Urkullu. Gainera, egiazki gertatzen den espainieraren inposizio hori «bizikidetzaren» izenean zuritzen digu Urkulluk. Ideologia hegemoniko menderatzailearen mirabe da lehendakarigaia, berak besterik uste baldin badu ere. Iñigo Urkullu, abertzale gehienek bezalatsu, nazio eta herritar euskaldunaren duintasuna eta eskubideak n-garren mailan jartzen dituen horietakoa bide dugu. Hegemoniaren zurrunbiloan galdutako euskalduna da, euskaldun izateak hegemoniatik deus ez duenean. Agintearen ardurak liluratzen du, euskaldun izatea lilura horren beste muturrean dagoenean. Bere nazioa ez da euskaraz bizi nahi duenaren nazioa. Aitzitik, gaurko herri arroztu hau du erreferente, espainieraz eratua eta artikulatua dagoen nazio-eredua, eta historian atzera begiratu g a b e, e s p a i n o l d u a d a g o e n E u s k a d i gobernatzea du xede.
Nazio konkistatu eta kolonizatuetako agintari batek historian atzera begiratu gabe gobernatzen duenean, horrelako jarrerak nagusitzen dira: berezko herri-hizkuntzan bizi nahi izatea inposiziotzat jotzen da eta, aldiz, nazio zapaltzailearen hizkuntza zapaltzailean bizitzea legitimatu egiten da bizikidetzaren eta
demokraziaren izenean. Jarrera hori errealismoaren eta zentzu komunaren izenean zuritzen du agintari alienatuak. Jadanik, jatorrizko nazio-hizkuntza propioa ez da herritar gehienen mintzabide Euskal Herrian, eta historian barrena gertatu den nazio-okupazioaren bidegabekeria lazgarriak de fakto onartuz, gehiengoaren hegemonia linguistikoari men egiten dio Urkulluk. Etnozidioaren politika gehiengoaren izenean zuritzen du, bera gutxiengoaren sokakoa dela ahantzita. Gutxiengoa gehiengoaren interesen arabera gober natu nahi du, oraingo gutxiengoa lehengo gehiengo eta lehengo gutxiengoa oraingo gehiengo zergatik bilakatu diren aztertu gabe. Ez du jakin nahi bere nazioari zer gertatu zaion. Dirudienez, oroimen historikorik gabeko lehendakari batek gobernatuko gaitu oraingoan ere. Azken batean, abertzale gehienei gertatzen zaiena gertatzen zaio Urkulluri ere. Ez da salbuespena. Gehiengoaren hegemonia demokratikoa praktikatu nahi dute gutxiengo lotsagarrian eta umiliagarrian geratu den jatorrizko euskal nazio linguistikoaren duintasuna eta eskubideak zapuztuz. Gutxiengoaren praxi linguistiko euskaldunari inposizioaren itxura hartzen diote, eta espainieraz mintzo den gehiengoaren jarrera inor behartu gabe aldatu nahi dute. Jarrera soziolinguistiko horretatik espainolismoaren jarrerara dagoen aldea ezer askotarako balio ez duen jarrera sinboliko hutsa besterik ez da. Euskararen alde mintzo da batez besteko abertzalea, de facto nazio hegemoniko espainolaren edo frantsesaren hizkuntza etxeko daukanean. Joxe Manuel Odriozola Euskara irakaslea
urria urria urria urria urria urria urria urria
Ikasleak «espainiartu» egin nahi dituela aitortu du Wertek
Berria 2012/10/11
Gasteizen 28 ikasle identifikatu dituzte, errepide bat itxi ostean; atxikimendu gehiago jaso ditu gaurko grebak Ikasleak grebara ateratzeko bezperan, sutzeko beste argudio bat eman die Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak. Prestatzen ari den hezkuntza arloko errefor men bitartez ikasle katalanak «espainiartu» nahi dituela a i t o r t u z u e n at zo : « G u re h e l bu r u a Kataluniako ikasleak espainiartzea da, katalan bezain espainiar senti daitezen, harro». Gobernuak bi identitateen arteko «oreka» lortu nahi duela azaldu zuen ministroak, «elkar aberastu eta indartu» dezaten. PSOEko parlamentari katalan batek egin z i o n g a l d e r a , F r a n c e s c Va l l e s e k , gober nuaren kontrol saioan, Wertek iragan astean eginiko adierazpenengatik. Ministroak esan zuen Kataluniako hezkuntza sistemak independentziazaleak sortzen dituela. Iritzia berretsi zuen atzo: azken urteetan, Kataluniako hezkuntza sisteman Historia irakasgaia bai, baina Espainiako Historia irakasgaia ez dela irakatsi esan zuen. Errekazio oldea eragin zuten Werten esanek, eta ñabartu egin zituen gero. Ikasle katalanen «identitate bikoitza» orekatua izatea nahi duela zehaztu zuen. «Espainiartasunaren sentimentu bateratuan eta aniztasunean» aberasten
da Espainia, Werten arabera. Mariano Raxoi Espainiako presidenteak babestu egin du. Ikasle Abertzaleek, berriz, greba a n t o l a t u a d u t e g a u rk o. E s p a i n i a k o Gobernuaren zentralizazio ahaleginak eta murrizketak salatuko dituzte.
urria urria urria urria urria urria urria urria Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofiako ikasleek protesta egin zuten atzo, 116 ikasle daudelako 76 baizik sartzen ez diren gelan. Aulkiekin kalera atera, eta Nieves Cano kalea itxi zuten, aulkietan eserita, leku falta kritikatzeko. Ertzaintza joan, eta 28 ikasle identifikatu zituen. Hegoaldean ez ezik, Espainiako zenbait herrialdetan, Galizian eta Herrialde Katalanetan ere irtengo dira kalera. NUPen itxialdia hasi zuten atzo.
Nafarroan, hezkuntzako sindikatu guztien babesa jaso du deialdiak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek bat egin dute grebarekin.
Espainiartzea Espainiar ez dena espainiar bihurtzea. Halako zerbait izango da espainiartzea. Ikasle katalanak espainiartu eta espainiar izatearen harrotasuna bereganatzea da Espainiako Gobernuaren hezkuntza politikaren helburu nagusia. Zeresanik ez Euskal Herriari dagokionez. Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren esanak hautsak harrotu ditu, baina esan duenak inor gutxi harrituko zuen dagoeneko. Indigenak ezpatarekin ebanjelizatzera eta beltzak katearekin esklabo bihurtzera joan zen inperioaren handitasun galdua nostalgiaz ikusten dutenen bozeramaile bihurtu da Wert. Haren mezua ezagun bezain zaharra da. Espainiak beti erabili ditu hezkuntza eta hizkuntza herriak espainiartzeko, onean ez bada txarrean. Horretan aritu zen Franco diktadorea 40 urtez, eta horretan ari dira PP eta PSOE aspalditik. Mehatxu usaina darie ministroaren hitzei. Indarra bai baina konbentzitzeko gaitasunik ez duenaren ezintasun amorratua. Atzotik independentziaren aldekoak gehiago izango dira Katalunian, Werten zintzotasunari esker. Iñaki Petxarroman
urria urria urria urria urria urria urria urria
Euskara elkarbizitzarako giltza Paradoxikoa da. Espainiako konstituzioak gazteleraren ezagutza derrigorrezkoa dela dio. Ez du aukerarik uzten ez ezagutzeko. Legez inposatzen zaigu gaztelera jakitea. Euskara ez da derrigorrezkoa aldiz, berau ezagutzeko eskubidea aitortzen du soilik. Baina nola diren gauzak, euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubide konstituzional hori serio egikaritzen ausartzen zaren aldiro «nazismoa praktikatzen», «faxismoa aplikatzen», «gazteleradunak judu gisan tratatzen», «legea urratzen», «enfrentamendua sortzen», «euskarari leihoak ixten» eta «euskara inposatzen» ari zara… Inposizioa. Hitz horixe erabili du EAJko lehendakarigai Urkullu jaunak Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntzaren nor malizazioaren bidean hartu berri dituen oinarrizko eta legezko neurri sinple batzuk kritikatzeko: Aldundiak hizkuntza irizpideak bete araztea inposizioa da, prentsaurrekoetan gaztelera mantenduz euskara lehenestea inposizioa da. Inposizio hitza, nazi eta faxista baino mingarriago egiten da, euskaldun eta ustez euskararen normalizazioaren aldeko d e n bu r u z a g i j e l t z a l e b at e n a h o t i k etorrita. Baina halaxe esan du, non eta Andoaingo Kilometroen festan, ondoren ikastolen urte luzeetako lanaren arrakasta azpimarratzeko. Kontraesana begibistakoa
Iritzia 2012/10/18
da. Ikastolen arrakasta ez dator euskara lehenestetik, baizik eta euskara hutsezko gune hegemonikoa izatetik. Jeltzaleen gaurko logikan, Aldundiaren elebitasun politika inposizio bada, ikastolena faxistakeri ikaragarria behar du izan. Ikastolak, euskara hutsezko eskolak, gaur sortuko balira EAJk inposiziotzat joko lituzke. Nekez eskertzen da ikastolak euskara hutsez behar zutela izan erabakitzeko gure gurasoek izan zuten sena, buru-argitasuna eta kemena euskara lehenestea inposizioa dela esanda. Non egongo ote ginateke hizkuntzaren praktikan eta diskurtsoan ikastolarik izan ez balitz.
Baina non gaude? Urrats handiak eman dira, eta asko irabazi da, dudarik ez da. Baina galdu ere, ez ari ote garen galtzen etenik gabe. Urkulluren hitzetan ikusten da hizkuntzaren nor malizazioan eta
urria urria urria urria urria urria urria urria hizkuntzaren defentsaren diskurtsoan galdu dugun guztia, sinetsi dugun gezurra, eta praktikara eraman dugun hizkuntz politika sarritan desnormalizatzailearen kaltea. Urkullu jaunak bere euskaldun izatea zeinen gutxi maite duen ikustea ez da poztekoa, bere buruari harrika ari delako, eta horrekin euskara eta euskaraz bizi nahi dugun guztiak harrikatzen gaituelako. Euskara herritarron arteko elkarbizitzaren muinean dago. Eta alderantziz, elkarbizitza dago euskararen muinean. Elkarbizitzaren korapiloan euskara ere badago, bai, baina euskara ere konponbidearen giltzetako bat da. Biak batera. Bestela esanda, korapilo hori askatuko bada euskaratik pasa beharko du. Alegia, euskararen erabilera normalizatuko da, edo ez da elkarbizitza osasuntsurik izango; euskaldun izatea eta euskaraz bizitzeko guztion eskubidea egikarituko da, edo ez da benetako elkarbizitza orekaturik izango. Bitartean, injustizia soziala baino ez dago, diglosia, hizkuntz asimetria ikaragarria, lehen eta bigarren mailako hiztun eta herritarrak eta hizkuntzaren eta hiztunen egoera subordinatua. Demokrazia menostua. Euskara eta elkarbizitza lotuta daude. Arazoa sortzen da euskaldunari —beti euskaldunari— bietako bat aukeratzeko esaten zaionean, biak eskutik behar dutela joan ukatuz. Euskara ezin da baztertu, hainbestetan egiten den moduan, gaizki —eta gaizto— ulertutako elkarbizitza eredu erdaldun hegemonikoaren aurrean, inor molestatuko dugun beldurrez, oreka fiktizio baten izenean.
Elkarbizitza orekatua euskara lehenestetik etorriko da, ez hizkuntza handien aukera berdinak ematetik, aukera gehiago eskaintzetik baizik, emakume eta gizonen arteko berdintasun politiketan edo pobreziaren aurkako politiketan nola. Indarrean dagoen elkarbizitza lehenesten duenak, inor molestatuko ez duen normalizazio politika bat praktikatzen duenak, egoera dagoen horretan gordetzea baino ez du lortzen: alegia gaztelera nor malizatzen jarraitu, eta euskara eta euskalduna gutxiagotzen. Eta hori herritarron arteko elkarbizitzaren kontra egitea da. Marcela Lagarde antropologo feministaren hitzak argigarriak izan daitezke: «emakumeok oraindik ze gutxiagotasun mailan geratuko garen ari g a r a a d o s t e n » . E u s k a r a r i z u ze n e a n aplikatuta, euskara ze gutxiagotasun mailan, bai praktikan eta bai diskurtsoan, geratuko den ari garela adosten gero eta gehiago esatea ez da gehiegikeri bat.
Eta egoera honetan doanekoa eta hutsala da «elkarbizitza orekatua» aipatzea, «herritarrek nahi duten hizkuntza erabil
urria urria urria urria urria urria urria urria dezaten ahalik eta modurik errealenean eta eraginkorrenean» opatzea, eta ondoren «hegemonia ezarri nahi duten joerak» gaitzestea, EAJk hauteskunde programan dioen moduan. Izan ere, kontua horixe da, euskarak gune hegemonikoak behar dituela. Euskararen arnasguneak sortu eta babestu behar direla. Horixe dira ikastolak, arnasguneak, eta berdin euskarazko hedabideak, eta berdin Laboaren kantu bat, eta Arestiren poema bat, eta beste mila gune, ekimen, sormen e t a l e k u . H o r i h i z k u n t z a t x i k i a re n normalizazioa da. Ez da inposizioa, eta ez dakar erdararen inongo galbiderik. Aldiz, erdarak lehenestea hizkuntza h a n d i e n n o r m a l i z a z i o a d a k a r, e t a hizkuntza txikien galbidea izan daiteke. Euskara lehentasunez eta hegemonikoki erabiltzea ez da faxismoa, ez da nazismoa, ez da leihoak ixtea, ez da enfrentamendua bilatzea, ez da inposatzea. Euskarari arnasa ematea da, eta hizkuntza guztiguztien alde egitea. Hizkuntzak nola hiltzen diren eta nola bizi berritzen, ez da ideologia kontua, jakintza kontua baizik. Soziolinguistikaren kontra ezin da normalizazio politikarik egin. Horregatik hizkuntza politika eraginkorra behar da, euskararen beharretatik p e n t s at u a , b e re z k o a e t a b e re g a i n a , euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak sortuko dituena.
Euskarari eta euskaldunari bizitzeko eta biziberritzeko ekosistema bat eraiki behar zaio.
Inork ez du bere hizkuntza uzten, utzi arazi egiten zaio ez duela balio, ez dela beharrezko sinetsi arazita. Eta inork ez du hizkuntza txiki bat ikasten erabiltzerik ez badu eta ezertarako balio ez duela esaten b a z a i o. H e m e n o i n a r r i n a g u s i b at : euskalerritar guztien eskubidea da euskaldun izatea. Eskubide horren urraketa eta ignorantziaren apologia behingoz baztertu behar dira. Horretarako politika beregainak aplikatzeko borondatea behar da; eta pedagogia, nahi adina eta behar den toki guztietan; eta denborak, egoerak eta moduak zaintzea; eta adostasun zabalak bilatzea gizarte ekimen, eragile politiko eta erakundeen artean. Bai, baina aurrera egiteko, ez irainak jasotzeko, ezta geure buruari harrika segitzeko. Hizkuntz eta hiztun burujabe izateko bidea urratzea ezinbesteko da, pertsona eta her ri burujabe izango bagara. Lorea Agirre
urria urria urria urria urria urria urria urria
Abenduaren 1ean euskararen alde egitera deitu dute
Berria 2012/10/20
Kontseiluak euskararen normalizazioa aldarrikatuko du Donostian antolatuko duen manifestazioan Euskaraz bizitzeko aldarria kalera ateratzera dei egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Heldu den abenduaren 1ean antolatu du manifestazioa Donostian. Hilaren 30ean, Kontseiluko ordezkariek manifestazioa iragartzeko agerraldia egingo dute, Donostiako Miramar jauregian, 18:30ean. Orain dela urte bi abiatutako Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan kokatu du Kontseiluak martxa. Ordutik, herritarren aldetik harrera ona izan duten hainbat ekimen egin ditu. Euskaraz bizitzeko herritarrek duten eskubidea aldarrikatzea izango da manifestazioaren helburua; bereziki ,«arduradun politikoei» eskubide horri jaramon egiteko eskatuko diete. Ohar bidez, aldarria ozen egitea «inoiz baino beharrezkoagoa» dela nabarmendu du taldeak. Izan ere, Kontseiluak salatu du administrazioek ez dituztela jarri nahikoa bitarteko, euskaraz bizitzea posible egin ahal izateko, eta ez dutela neurririk hartu. Azken 30-40 urteetan aurrerapausoak egin diren arren, Kontseiluaren arabera «ez dira nahikoak izan euskara normalizatzeko, eta ezinbestekoa da hizkuntza politiketan jauzia ematea».
Instituzioei proposamenak Hilaren hasieran, datozen hamar urteotarako hizkuntza politikak izan beharko lituzkeen oinarriak proposatu zizkien Kontseiluak alderdi politikoei. Oraindik ere zenbait eremutan hizkuntza eskubideak urratzen direla eta, politika «berriak eta eraginkorrak» martxan jartzeko garaia dela adierazi zuten taldea osatzen duten erakundeek. Euskararen normalizazioa sendotzeko esparru sozialak euskalduntzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eta, ildo horretan, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa aipatu zituen. Hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubideak direla gogorarazi zuen, eta horiek bermatzea instituzioen zeregina dela ohartarazi zuen.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Hizkuntzak joateko, euskara gelditzeko Atzo bertan izan zela ematen badu ere, 15 urte pasa dira jada. Bultzaka etorri zen, sortzeko presa handia balu bezala. Agian nire irudipena izango da, baina negarrez hasi baino lehenago begirada duin bat eskaini zigun «bertan nago, lortu dut» esan nahiko balu bezala. Lehenengo gau hartan gure beso-artean, gure babespean eduki genuen bezala sentitzen dugu oraindik ere. Beti izango da gure ttikia. Urte hauetan guztietan, munduko gainerako gurasoen gisa berean, bizitza aldagarri eta zail baterako armak eskaini nahi izan dizkiogu. Erabat konbentzituta gaude jakintzak ematen digula aurrera egiteko ziurtasuna eta, era berean, libreak izateko aukera. Ez dakienak ezin du aukeratu, jakitea zein ona den ez daki, ez da librea. Jakin nahiaren hazia ereitea jakitea bera baino eragingarriagoa dela pentsatu dugulako ez dugu inoiz mugarik jarri zerbait jakin nahi izan duenean, eta bide horretan goaz aurrera.
Iritzia 2012/10/20
duzun hori jakitea, etaE u s k a l Herrian bizi eta lan egiteko euskarak ageriko erraztasunak eskaintzen dizkio hiztunari.
Hala ere, ezin dena jakin, aukeratu beharra dago, denbora mugatua dugu eta. Ongi aukeratzea da gakoa. Gogora etortzen zait helduen euskalduntzean aritu nintzen garaian erabiltzen genuen komiki bat. Bertan, agure bat eta haur bat ageri ziren, biak bide bazterrean eserita. Halako batean, auto dotore bat haien ondoan gelditu, eta ingelesez leku jakin batera iristeko argibideak eskatu zizkieten. Ulertzen ez zutela ohartzean, frantsesez saiatu ziren, alemanez gero, eta komunikazioa lortzen ez zutela ikusita, alde egin zuten. Haurrak agureari hizkuntzak jakitea zeinen ederra den aipatu zion, eta agureak: «Bai, horrela da, baina bide horretatik ez doaz inora». Asko jakitea bezain g ar rantzitsua da behar
Au r t e n g o i k a s t u r t e a re n hasieran Iruñeko hizkuntzaeskolan lehen ikasturtea egin nahi dutenen artean alemana hautatu dutenak dira gehiengoa. 1.415 pertsonak egin dute aurrematrikulazioa alemana ikasteko, ingelesa eta frantsesa hautatu dutenen gainetik; azken horiek, hurrenez hurren, 1.228 eta 1.222 izan dira. Horrelako datuek oso agerian uzten dute herritarren ikuspegi pragmatikoa, batetik, eta motibazio pragmatikoen izaera induzitua, bestetik. Izan ere, Alemaniarako emigrazioa bultzatzen duen kanpaina mediatikoa indarrez ari da garatzen gurean ere. Alemania aukeraz beteriko lurraldea dela aditzera ematen duten berriak etengabe hedatzen dira mota guztietako hedabideetan, emigrazioaren zailtasun eta nekeak nabarmen ezkutatuz.
urria urria urria urria urria urria urria urria Gazteak ageri zaizkigu ilusioz beterik joateko, soldata handiak aipatzen dituzte, kultura erakargarria, baina, hori bai, alemana ongi ezagutu beharra eskatzen dute alemanek. Eskatzen dute, ez «inposatu», kontuan eduki, izan ere, alemanek mediku onak nahi dituzte, alemana ongi dakiten mediku onak, alegia. Kanpaina horren atzean langabezia tasak murrizterik ez dutela konbentzituta dauden politikari etsiak daudela esango nuke okertzeko beldur handirik gabe. Sistemak huts eginda herritarrak uxatzea da biderik eragingarriena langabe kopurua txikitzeko. Haiek eragin duten krisi ekonomikoaren ondorio zitalenetariko baten aurrean gaude, gure seme-alabak deserriratu nahi dituzte, kanpoan lan egin eta dirua ekar dezaten haien zorra ordaintzen laguntzeko. Ez da egia Alemanian lan aukera errazagoak daudela Euskal Herrian baino, hala ere, berdin da zein den egia; haiek ederki dakite gure portaerak ez dituela definitzen egiak, baizik eta egiatzat dugun horrek, gezurra izanda ere. Herritarrek aukerak ikusten badituzte, alemana ikasiko dute. Pragmatismoak zuzentzen ditu gure portaera asko. Nafarroako Gobernuak argi ikusi zuen euskarari aurre egiteko biderik eragingarriena ingelesaren aldeko sustapen lan erraldoia egitea zela, eta horretan ari da duela hainbat urtez. Ingelesa eta euskara aurrez aurre jarri ditu, herritarrak hautatzera behartuz, gezurrezko hautaketa egitera behartuz. Jakin badakite ingelesak ez diola inoiz gaztelaniari Nafarroan espazioa lapurtuko; ingelesaren eta gaztelaniaren arteko lehia funtzionala da, eta nazioartean jokatzen da; euskara eta gaztelaniaren artean, ordea, espazioa dago jokoan, bertan dago borroka zelaia. Aipatu ditugun aurrematrikulazio datu horiek argi erakusten dute Nafarroako Gobernuak egiten duen ingelesaren aldeko hautua guztiz politikoa dela eta ez funtzionala, hizkuntza-
eskolan aurrematrikulatu diren herritarren hautua izan den alemana edo frantsesa, esate baterako, Hezkuntza Sistematik kanpo uzten baitu. Inoiz esango ez badute ere, Espainiako agintariek haien herritarrak joan daitezen nahi dute. Horretan ari dira emigrazioaren aldeko kanpaina ezkutuak sustatzen. Koldarraren kanpaina da, herritarrei emigrazioa induzitzen baitiete oharkabean, emigratzea naturala, atsegina eta dibertigarria balitz bezala iradokiz, abentura alegia. Dagoeneko esana dute hamarkada honen bukaeran Espainiako Estatuak milioi bat biztanle gutxiago izango duela; kanpoan nahi dituzte gure seme-alabak. E u s k a l H e r r i a n a u r re r a d a r a m a g u n euskararen normalizazio prozesua burutzeko etxean bertan behar ditugu euskaldunak. Gure gizartearen txoko guztiak euskalduntzeko orain formatzen ari diren belaunaldi berriak oso-osorik euskaldundu behar ditugu. Herri gisa egin dezakegun hutsik handiena bertan formatutako gazte euskaldunak joaten uztea litzateke. Hori ere hizkuntza-politika da. Gaur egun, sektore askotan behar ditugun profesionalak ez ditugu lortzen, osasun alorrean esate baterako, eta kanpotik ekarri behar ditugu bere garaian hizkuntza-politika desegokia diseinatu zelako. Errealitate hori, herri gisa aztertuta, ikaragarrizko hutsa da. Erro sendo eta luzeak bertan hedatzeko indarra eskaini behar du euskarak, eta hizkuntza-politika da garapen horretarako ongarria, baina helburu hori betetzeko beste politika bat behar da. Herritarrak eta normalizazio prozesua helburutzat dituen hizkuntza-politika behar da. Iñaki Lasa (Euskaltzalea)
urria urria urria urria urria urria urria urria
Euskaldun petoei esker Duela 17 urte neska madrildar bat Gipuzkoan agertu zen, eta, hemengo mendiak eta itsasoa ikusi, usaindu eta sentitu ondoren, gelditu egin zen. Hasiera guztietan bezala, jende asko ezagutu zuen, gehienak erdaldunak, eta gutxi batzuk euskaldunak. Bereziki birekin ondo konektatu zuen, Arantxi Mitxelena eta Amaia Astigarragarekin, biak euskaldun petoak. Haiei esker, euskararekiko grina piztu zitzaion, beti euskaraz mintzatzen zirelako, nahiz erdaldunak tartean egon. Hasierako elkarrizketa surrealista horiei esker, bertso saio batera joan zen madrildarra. Tutik ez zuen ulertu, baina faszinatua gelditu zen. Zer ote zegoen hitz horien baitan, publiko osoa hain adi egoteko. Hitz bakarra, keinu bakarra, nahikoa ote zen antzerki erraldoi baten espazioa osatzeko? Inoiz bizi izan gabeko emozio kolektiboa sumatu zuen. Hurrengo goizean, madrildarrak izena eman zuen euskaltegian. Eta nola zen posible mundu zoragarri hori, euskararen mundua, erdaldunen ondotik ikusezin igarotzea? Errealitate berean bizi, toki berean egon, une berean begiratu, baina ederrena ez ikusi, ez sentitu, ez gozatu. Laboaren kantak kantatu, baina hitzak ez ulertu! Madrildarrak honela irudikatzen zuen egoera: euskara ikasi gabe, hemen gertatzen denaren erdiaz bakarrik enteratzen zara, beste guztiaren aurrean itsua zara. Geroztik, urte asko igaro dira. Euskaltegiko g a ra ia k u r r u t i g e l d i t ze n d i r a , b a it a barnetegiko hilabete hura. Lanpostu baten eskakizuna betetzeko EGA prestatu, eta gainditu ere egin zuen, kanpotar guztiek
Iritzia 2012/10/22
bezala, arin. Euskal Herrira etorritako helduek ez dute lotsarik sentitzen gaizki mintzatzeko, kanpotarrak dira, eta euskara ikasteko ezinbestekoa den ura basoan bat horietakoak gustura botatzen dituzte, eta ingurukoek, gainera, txalotu egiten dute ahalegina. Indioz mintzatzea ezinbestekoa da hizkuntza bat ikasteko. Isilik egoteak zenbat balio dun! Isilik dagoen euskaldun berria informazioa prozesatzen ari da, eta entzule izaten trebatzen. Gero madrildarrak administrazio euskaldun batean lan egin behar izan zuen, eta, bertan komunikazio guztia euskaraz egiten zenez, izugarri trebatu zen. Azkenik, Oiartzunen bizitzea izan zen gakoa. Oiartzunen dena zen euskaraz: kaleko hizkera, dendetan entzuten ziren hitzak, tabernako giroa eta pankartak. Hara, iritsi gara eskutitz honen abiapuntura. Oiartzunen, noski, pankarta guztiak euskaraz ziren. Hamazazpi urte geroago, madrildarrak bere prentsarako idatziak ere euskaraz idazten ditu. Orain madrildarra euskaldun petoa da (ailegatzea posible da; animo ikasten ari diren guztiei). Asko gara euskaraz bizi nahi dugunok. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen aldeko urrats ausartak ematen dituen une berean (biba zuek!), Oiartzunen «esta crisis es una ruina» behin eta berriz irakurri behar! Clara Wolfram (Oiartzun)
urria urria urria urria urria urria urria urria
Erdaldunak eremu euskaldunean «presiopean» direla dio Gomezek
Berria 2012/10/25
Gero eta nafar gehiagok ontzat ematen dute euskararen erabilera sustatzeko neurriak hartzea. Horixe berretsi du Eusko Jaurlaritzak egindako azken inkesta soziolinguistikoak, eta horixe erran du Euskarabideko zuzendari Maximino Gomezek Nafarroako Parlamentuan, Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean. «Azken hamar urteotan, aldeko jarrerak hamasei puntu egin du gora; eta kontrakoak, berriz, hamazazpi behera». Hala eta guztiz ere, eremu euskalduneko datuak nabarmendu ditu Gomezek, jarrerari buruz, eta azken hamar urteetan eremu horretan euskararen sustapenaren aurka direnen kopurua handitu dela erran du parlamentarien aurrean. «%3,2 zen 2001ean; eta %9,4, berriz, 2011n». Igoera horren atzean dauden arrazoiei buruzko iritzia ere eman du Gomezek Nafarroako Parlamentuan: «Euskararen erabileraren presiopean daude herritarrak eremu horretan. Egoera horrek hizkuntzaren kontrako jarrera sortzen du, eta hori gertatzea arrazoizkoa eta logikoa dela uste dut».
Nafarroa hiru eremutan zatitzen duela gogora ekarri du Bilduko Aitziber Sarasolak eta,lege horren ondorioz, «eremu batean eguneroko kontu dena» salbuespena dela beste batean: «Eskubide bat eremutan banatzeak halako irregulartasunak eragiten ditu». Bertze lege batekin, eta D eredua herrialde osora zabalduz, errealitatea bertzelakoa litzatekeela erantsi du Bilduko parlamentariak.
Hori izan da Euskarabideko buruak inkesta soziolinguistikoak jasotako datuen inguruan eman duen iritzi bakarra, behin eta berriz errepikatu baitu txosten hori Eusko Jaurlaritzak egin duela eta, ondorioz, ez dagokiola Euskarabideari ondorioak ateratzea. Argi utzi du, hala ere, datuek «errealitate hagitz ezberdinak» islatzen dituztela eremuen arabera, eta horrek agerian uzten duela «parte hartze ezberdinak» jarri behar direla abian.
NaBaiko Patxi Zabaletak, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak eskaerari so egin beharko liokeela erran dio Euskarabideko buruari: «Euskaraz ikasteko aukera nork eskatzen duen hartu behar da kontuan; nork eskatzen duen euskara erabiltzea». Zabaletarekin bat egin du Ezkerrako Marisa de Simonek, eta D ereduan aritzeko eskubidea nafar guztiek izan beharko luketela erran du.
Euskararen Legea
Euskararen Legea bere horretan uztea defendatu dute, bertzalde, UPNko, PSNko eta PPko ordezkariek. Pedro Rascon sozialistaren hitzetan, «lege eraginkorra» da, eta ez du inoren eskubiderik ukatzen.
Bilduk eskatuta agertu da Maximino Gomez Hezkuntza Batzordeko kideen aurrera. Haren azalpenen ildotik, 1986. urtetik Euskararen Legeak
urria urria urria urria urria urria urria urria
Euskarazko irrati-telebistak berma ditzala eskatu dio Europak Nafarroari
Berria 2012/10/26
Hedabideen eskaintzaren arloan, Hizkuntza Gutxituen Ituna urratu egiten du Nafarroak, Europako Batzordearen txosten baten arabera Argi hitz egin du Europako Batzordeak: Nafarroako Gobernuari eskatu dio bere gain hartzeko EITBren seinalea hedatzearen kostua. Europako estatu kideek Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzen dituzten aztertzen du Europako Batzordeak aldianaldian. Espainiako Gobernuak 1992an sinatu eta 2001ean berretsi zuen itun hori. Harrezkero, bi txosten eginak zituen Europak; hirugarrena argitaratu zuen atzo, eta hainbat eskakizun egin dizkie Nafarroako eta Espainiako gobernuei, euskararen erabilera bermatzeko.
Aditu talde independente batek egiten du txostena. Talde hori iazko uztailaren 4tik 8ra egon zen Euskal Herrian, Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian. Legeak aztertzen dituzte adituek, eta baita praktikak ere; administrazio publikoekin eta hizkuntzaren normalizazioan lanean ari diren
mugimenduekin bilerak egiten dituzte. Haien informazioarekin txostena osatu zuten abenduan, eta Europako Batzordeko Ministroen Kontseiluak onartu eta argitara eman zuen atzo. Justizia alorrean zehazki eta Espainiako Estatuak Hego Euskal Herrian ematen dituen zerbitzuetan orokorrean, euskararentzat leku gehiago galdegiten du txostenak. Espainiako Gobernuari eskatu dio epaiketak eta justizia prozedurak gaztelaniaz egitera behartzen duten lege artikuluak egokitzeko, eta justizia administraziorako langileen artean euskaldunak ugaritzeko neurriak hartzeko. Horrekin batera, estatuak Hego Euskal Herrian ematen dituen zerbitzu publikoek eta zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresa pribatuek ere arreta eta dokumentuak euskaraz eskaintzeko urratsak egin behar dituztela zehaztu du. Langileak kontratatzeko orduan ere «hizkuntza koofizialak» dakizkitenak hartzeari begirako neurriak onesteko eskatu du. Txostenak azterketa sakona egiten dio Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari. Nabarmena da euskarazko komunikabideak sustatzeari begirako neurriak sumatzen dituela Europak faltan. EITBri buruz ez ezik, irratiei eta tokiko telebistei buruzko informazioa jasotzen du txostenak. Izan ere, Hizkuntza
urria urria urria urria urria urria urria urria Gutxituen Europako Itunaren puntuetako bat nabarmen urratzen ari da Nafarroa: ez du ez eskaintzen ez bermatzen euskarako irratirik eta telebistarik. Euskalerria Irratiari jarduteko lizentziarik ez ematea ere «berrikusi» behar duela esaten dio txostenak Nafarroari. Hauek dira txostenaren ondorio nagusiak: Hedabideak Euskarazko eskaintza sustatu behar duen oharra Nafarroari «Gutxienez», euskara hutsezko irrati batek eta telebista batek jardun behar dute Nafarroan, Hizkuntza Gutxituen Itunaren arabera. Hortaz, agindu hori urratzen ari dela seinalatu dio Europako Batzordeak Iruñeko gobernuari. Nafarroan EITBren seinalea galtzeko gertatu den guztiaren berri jasotzen du Europako adituen txostenak, eta ondorio argia ateratzen du, nahiz eta UPNren gobernuak esaten duen seinale hori hedatzearen kostua ez dagokiola berari: «Nafarroako agintariek EITBren emankizuna bermatu behar dute, ez soilik euskal autoritateen interesa delako, baizik eta bere betebeharra delako; horrek esan nahi du emankizun kostuak bere gain hartu behar dituela». Beraz, euskarazko irrati bat eta telebista bat sortzeko, edo EITBren irratitelebista seinaleak bermatzeko agindu dio. Euskalerria Irratiari buruzko oharrak ere egin dizkio Europak Nafarroari, lehenago ere egin izan duen bezala. Gobernuari gogorarazi dio Iruñerrian euskara hutsean emititzen duen irrati bakarra dela, eta, beraz, «jarrera positiboagoa» hartu beharko lukeela irrati horrekin. Zehazki, irrati lizentzia eta diru laguntzak behin eta berriro ukatzeko joera «berrikusi» beharko lukeela esan dio. Beste komunikabide batzuen egoera ere aintzat
hartu du txostenak, Xorroxin eta Xaloa telebista, esaterako. Eremu euskaldunean, batik bat, euskarazko telebista pribatuentzako laguntzak handitzeko eskatu du Europak. Bestalde, nabarmendu du Nafarroako IkusEntzunezkoen Batzordean ez dagoela euskal hedabideen ordezkaririk, eta hor rek aniztasunaren aurka egiten duela. Ordea, Eusko Jaurlaritzak hedabideentzako onartutako araudiak euskararen garapenerako egokiak direla nabarmendu du. Hezkuntza Ingelesa oinarri hartzen duten irakats-ereduekin zalantzak E u ro p a k o B at zo rd e a k e z d u k r i t i k a nabarmendik egin irakaskuntzari dagokionez; administrazioek euskarazko eskaintza, orobat, bermatzen dutela uste du, jasotako datuen arabera. Baita Nafarroan ere, ohar batzuk egin dizkion arren Iruñeko gobernuari: oroitarazi dio unibertsitatean euskarazko hezkuntza eskaintzera behartzen duela Hizkuntza Gutxituen Itunak, eta galdetu dio ea egia den eremu mixtoko guraso batzuek beren patrikatik ordaintzen dutela seme-alabak eskolara eramateko garraioa. Eremu erdaldunean ere D eredua finkatzeko urratsak egin direla uste du Europak. Bestela, gomendio orokorrak eman dizkie Hegoaldeko administrazioei; batik bat, Lanbide Heziketa eta bigarren hezkuntza euskaraz eskaintzeko helburuei eusteko aholkuak emanda. Kezka bat, ordea, bai agertu du Europako Batzordeak; alegia, ingelesa oinarrizko hizkuntza gisa erabiltzeak euskararen ezagutzari zer-nola eragin diezaiokeen. Alde horretatik, Nafarroako agintariei eskatu die argitzeko euskarazko zenbat eskoletan jarri diren abian ingelesezko ereduak —TIL eta British—, eta horrek euskarazko irakaskuntzan zer eragin duen
urria urria urria urria urria urria urria urria argitzeko. Nafarroan tokiko historiari eta hizkuntzari buruzko irakasgaiak nola bermatzen dituzten azaltzea ere galdegin dio. Jaurlaritzari, berriz, hiru eleko eredu berriaren barruan euskarazko irakaskuntza bermatuko dela ziurtatzeko eskatu dio. Estatu administrazioa Langile euskaldun gehiago, «proportzio egokia» hartzeko Estatu administrazioak hizkuntza gutxituekin dituen betebeharrei ere arreta handia jarri diete Europako Batzordeko adituek. Estatu administrazioek eta zerbitzu publikoek —baita zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresa pribatuek ere— «hizkuntza gutxituak eta eskualdetakoak» erabiltzeko neurriak hartu behar dituztela ohartarazi dute. Zerbitzu horietan euskararen erabilera «irregularra» dela sumatu dute, eta eskatu dute estatuko administraziorako langileak hartzeko orduan hizkuntza gutxitua ezagutuko duten langileen «proportzio egokia» bermatzeko. Estatuak hori egiteko lege baldintzak izan arren, «sistematikoki» huts egiten duela berretsi dute, eta hizkuntza gutxitua «modu sistematiko eta erregularrean» erabiltzeko neurriak eskatu dituzte. Nabarmendu dute, baita ere, Espainiako Gobernuaren informazio publikoan, Interneten batik bat, aldeak daudela ministerio batetik bestera; nahiz eta onartu duten webguneetako zenbait atal hizkuntza ofizial guztietan jarri dituztela, informazio asko soilik gaztelaniaz daudela zehaztu dute. Krisiaren ondorioz hainbat egitasmo murriztu behar izan dituela erantzun die Madrilgo gobernuak. Justizia Epaiketa euskaraz egiteko, alde bakarrak eskatzea aski
Justizia arloko langileen artean euskaldunek «proportzio egokia» izatea galdegin dute Europako Batzordearentzat txostena egin duten adituek. Nabarmendu dute administrazioek ahaleginak egin dituztela, eta egungo merituen sistemak —epaileak kontratatzerakoan euskaraz jakitea meritu gisa hartzen dutela azaldu dio Espainiako Gobernuak Europari— legea betetzen duela, baina horrek guztiak ez duela bermatzen justizia prozedurak hizkuntza gutxituetan egin ahal izatea. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231. artikuluak zehazten du Justizia administrazioak gaztelania erabiliko duela, eta hori da «oztopo handiena» hizkuntza gutxituak justizia prozeduratan erabiltzeko. Auziko bi aldeek prest egon behar dute epaiketa euskaraz egiteko, adibidez; alde bakar batek euskaraz egin nahi ez izatea aski da gaztelaniaz egiteko. Hizkuntza Gutxituen Itunak zehazten du, baina, alde bakar batek euskaraz egin nahi izateak nahikoa behar lukeela epaiketa euskaraz egiteko —salbuespen batekin: eskaera horrek epaiketa oztopatzeko helburua izatea—. Espainiako legeek ez dute halakorik baimentzen, ordea. Espainiako Gobernuak, hala ere, erantzun dio Europako Batzordeari: esan dio Justizia Ministeriora bidali duela legea aldatzeko eskakizuna, hurrengo erreformetan aintzat har dezan. Kontua da Espainiako Gobernua oraintxe ari dela Botere Judizialaren Lege Organikoa erreformatzen; Justizia ministroak, dena den, ez du 231. artikulua aldatzeari buruz ezer iradoki oraingoz. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako justizia administrazioak egin duen lana, aldiz, zoriondu egin du Europak. Hiru herrialde horietako epaileen %25 epaiketak euskaraz egiteko moduan daudela nabarmendu du, eta Gipuzkoan, %50ek badakitela euskaraz.
urria urria urria urria urria urria urria urria Gainera, dokumentuak elebitan daudela, eta normal onartzen direla azaldu du —nahiz eta erantsi duen komunikazioen %93 gaztelaniaz egiten direla—. Beste ohar bat ere utzi du adituen txostenak, abokatu elkarte bati jasotako irudipena hain justu: justizia administrazioan, epaiketak eta prozedurak euskaraz egitea galdegiten dutenak «bazter nahastaile» gisa hartzen diren irudipena dute abokatu horiek, txostengileek diotenez. Hegoaldeko administrazioa Galderak Nafarroari; zorionak Jaurlaritzari, eta eske batzuk Nafarroak Hizkuntza Gutxituen Itunaren puntu gehiago ere urratzen ditu, edo erdizka betetzen, Europako Batzordearen arabera. Administrazioari dagokionez, dokumentu ofizial erabilienak euskaraz jartzeko eskatu zuen Europak aurreko txostenean, baina geroztik aldaketarik ez duela ikusi azaldu du orain. Itzulpenak ere ez direla bermatzen azaltzen du txostenak. Europako Batzordeak, beraz, Iruñeko gober nuari proposatu dio herritarrak animatzeko administrazioarekin euskara erabil dezaten. Eremu mixtoko herrietan dokumentu ofizialak elebitan ez jartzeko zer arrazoi duen argitzeko ere eskatu dio. Txostenak azaletik aipatzen du errepideetako seinaleak elebitan jartzeari buruzko puntua, Iruñeko gobernuak urratu egiten badu ere. Bai aipatzen du, ordea, erregistro zibiletan izapideak euskaraz egitea ezinezkoa dela. Guztiz bestelakoa da Europak Jaurlaritzari buruz egin duen balorazioa. Administrazioan eginiko lana nabarmendu eta, zehazki, aipatu du erregistro zibilean euskaraz egin daitekeela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kontsumitzaileen dekretuarekin euskal hiztunen eskubideak bermatzeari begira urratsak egin
dituela ere nabarmendu du, eta Etxepare institutua sortzeagatik zorionak eman dizkio Europak Jaurlaritzari. Hizkuntza Gutxituen Itunaren eskakizunak «modu eredugarrian» betetzen ditu Jaurlaritzak, adituen esanetan. Gasteizko gobernuak ere baditu hutsune batzuk, ordea: Osakidetzan eta Ertzaintzan ez duela urrats nabarmenik egin ohartarazi du Europak. Osakidetzan, esaterako, langileen %50ek euskaraz badakiela baina erdaraz lan egiten duela jakinarazi du. Gizarte zerbitzuetan ere antzera gertatzen dela erantsi eta, beraz, aurreko txostenean azaleratutako arazoak mantentzen direla erantsi du. Nafarroako Osasun zerbitzuari ere egin dio ohar zehatz bat E u ro p a k : O s a s u n b i d e r a k o e r i z a i n a k kontratatzerakoan euskara ez dela aintzat hartzen. Elkarlana Lankidetza ituna sinatu bai, baina praktikan aldaketarik ez Elkarlana ezinbestekoa da hizkuntza bat erakunde publiko ezberdinek kudeatutako lurraldeetan hitz egiten denean, Europako Batzordearen esanetan. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2009an sinatutako lankidetza hitzarmena zoriondu du. «Baina protokoloa sinatzeak ez du ekarri, praktikan, elkarlan esanguratsurik, helduen hezkuntzan izan ezik». Euskara babestu eta sustatzeko administrazioen arteko elkarlana funtsezkotzat jo du. «Bereziki inportantea da euskararen kasuan, Nafarroan ahulago baitago Euskal Autonomia Erkidegoan baino». Nafarroako agintariei gomendatu die elkarlanean sakontzeko, «batik bat betetzen ari ez diren konpromiso horietarako».
urria urria urria urria urria urria urria urria
Azaroa
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Baikortasun kritikotik Eskola egun batetik bestera, gaiak nola doazen harilkatzen ikustea emankorra da, ikaslearentzat zein hizlariarentzat. Urliak esandakoa eskola egun horretako adituari galdetu, bere iritziak jaso eta hurrengo hizlariak gaia biribildu. Horrela eman da eleaniztasunaren gaia azken eskola egunetan, Mari Karmen Garmendiarekin hasi, Joxe Austin Arrietarekin jarraitu eta Julen Arexolaleibarekin sakonduz. Lanean, Txepetxen teoriekin genbiltzala, ezagutu genuen Julen Arexolaleiba, edozein normalizazio egitasmotan agertzen diren bi izen. Motibazioa, ezagutza eta erabilerari ekinean genbiltzan, baina 2005eko buelta hartan, Txepetxena gaindituta zegoela esaten zuenik bazen, beste alternatibarik proposatu barik. Gerora, holakoen jarduna Pixka bat es mucho eta antzeko kanpainak sustatzera pasatu zen edo asimetria linguistiko-geografikoa defenditzera. Artzeren poema batekin hasi du hitzaldia Julenek, euskara elkarteen topaketa baterako beren-beregi sortutako poema harekin. Poemaren egitura izan zitekeen hitzaldiaren hezurdura, poemaren hasieran aipatzen baita hizkuntzak ez ezagutzearen lotsa. Eta galdera bat bota du: ea nola bizi dugun gaztelania jakitea. Larrepetit-en Idoia Etxeberriak idatziriko Erdaldunberriaren ajeak artikuluari egin dio aipamena, harrigarria bada ere, ez baita kanpokoa lotsatzen euskara ez jakiteaz, bertakoa kanpokoena ez jakiteaz baino. Baina hiztunetik harago, hizkuntza komunitatean ere indarra egin beharra dagoela dio. Eleaniztasuna aho beteko hitz politegia da, baina azken bi eskola egunetan argi azaleratu da ikaskideon kezka, terminoaren gehiegizko edo azaleko erabileraz. Eremu indibidualean planteatzen denean ulergarria izan daiteke
Iritzia 2012/11/06
terminoa bera, posible ere bai baita, baina beste gauza bat da eremu sozialerako baliatzea, hain ir moki, eleaniztasuna hitzaren sinpletasunean.
Txepetxen A eta B zirkuituak eta ontzien tesiak sakonki azaldu ditu Julenek, eleaniztasunaren barruan egon daitezkeen aldaera guztiak bilduaz, hitzaren eta ekintzaren konplexutasuna ekarri ditu. Poemaren hezurdurak elkarrekin bizitzea aipatzen du beronen azken lerroetan, eta hor dakar Julenek diglosiaren gaia. Hizkuntza batek bestea desagerraraziko du, nahiz eta ez den erosoa honetaz hitz egitea eta bien bitartean, hura gertatu bitartean, diglosiaren bidean jarriko. Hiru diglosia motaz ari da berbetan; erdi diglosiaz, diglosia partzialaz (Flandria, Alsazia aipatuz) eta erabateko diglosiaz edo lurralde mailakoaz. Azken horretan kokatzen du euskara, gaelikoarekin bat. Egoeraren larritasuna irauli nahi duen pertsona izanik, azkenaldian ezkortasun aktiboan baino baikortasun kritikoan mugitzen ari dela aitortuz amaitu du saioa. Nagore Ammondarain
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
NIZEko eskolek Iribasi erantzun diote ikasturtea ez dela «normala»
Berria 2012/11/07
Murrizketak zentroetan sumatzen direla salatu dute, eta atzera egiteko eskatu diote Hezkuntza Nafarroako buruari «Gizarteak jakin behar du ikasturte hau ez dela normala, inondik inora ere. Murrizketak nabarmenak dira, eta sumatu egiten dira zentroetan». Horixe salatu du Iruñeko Amaiur udal ikastolako zuzendari Pello Egurenek. NIZEko kide da Eguren, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteko kide alegia. D ereduko sare publikoko Haur eta Lehen Hezkuntzako 57 zentrok egiten dute bat elkarte horretan. Hezkuntza Departamentura eraman dute salaketa. Ikasturte osorako programazioarekin batera, murrizketen eragina zehazten duen txostena aurkeztu dute departamentu horretako erregistroan.
Ekinaldi horren bidez, Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi erantzun dio NIZEk. «Ikasturtea normaltasun osoz hasi zela esan zuen kontseilariak; inolako arazorik ez balego
bezala. Baina errealitatea ez da hori. Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde gaude D ereduko ikastetxeok, eta irakasleok ahalegina egiten ari gara egungo egoerari aurre egiteko», nabarmendu du NIZEko presidente Iñaki Anduezak.
Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde gaude D ereduko ikastetxeok, eta irakasleok ahalegina egiten ari gara egungo egoerari aurre egiteko Egoera, hala ere, ez dela samurra erantsi du Anduezak. Eta ikastetxeen egunerokoan sumatzen dela, jada, murrizketen eragina. «Batez beste, bi-lau irakasle galdu dira ikastetxe bakoitzeko», azaldu du. Zenbait zentrotan gelak galdu dituzte, halaber, gela bakoitzeko ikasle kopurua 25etik 27ra igo eta gero. Irakasle espezialistei eragin die neurriak, batez ere. Lanean ari diren irakasleentzat ere, egunerokoa gero eta zailagoa dela gaineratu du NIZEko presidenteak. «Eskola ordu gehiago dugunez, koordinatzeko eta bertzelako lanak egiteko denborarik ez dugu. Korrika gabiltza batetik
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa bestera. Sumatzen da estresa irakasleen artean». Egoerak okerrera egin dezakeela uste du Anduezak, eta aukera horrek kezkatzen duela onartu du.
adibidetzat jarri du Etxartek: «Gobernuak bertan behera utzi du programa hori, baina aldi berean sortu dira ekimen pribatuak zerbitzu hori bera eskaintzeko; ordainduta, noski».
Lanean ari diren hainbat irakasleren baldintzen inguruko kezka ere badu NIZEko buruak. Ez da bakarra. «Baldintzak asko kaskartu dira. Ordezkapenak egiteko kontratuak eten egiten dira, adibidez, besta egunetan, oporrak ez ordaintzeko. Ordu batzuetarako kontratuak ere egiten ari dira», erran du Egurenek. Amaiur ikastolan, bi irakasle gutxiago dituzte oraingo ikasturtean.
Gogoetarako eskaera
Giza baliabideen ingurukoa, gainera, ez da Nafarroako ikastetxe publikoetako arduradunen kezka bakarra. «Baliabide ekonomikoak ere murriztu dira. Nafarroako Gobernutik %20 gutxiago jasoko dugu.
Horrek erran nahi du hainbat proiektu eta programa moldatu edo bertan behera utzi beharko dugula», erran du Natalia Ordokik, Zubiriko ikastetxeko idazkariak. Alde horretatik, hainbat adibide aipatu ditu Hegoalde udal ikastolako Aitor Etxartek. «Irakaskuntzaren esparruan teknologia berriak erabiltzeko programa erabat geldirik dago. Ikastetxeetan obrak egiteko aukerarik ere ez da». Nafarroako Gobernuak ikastetxeekin musika sustatzeko orain arte garatutako programa ere
Murrizketen eraginari buruzko txostena Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaileek jasoko dute, erregistroan aurkeztu eta gero. Ikuskatzaile horien bidez, departamentuko arduradunek haren berri izatea da NIZEko kideen helburua. «Hezkuntzako buruek gogoeta egin behar dute, eta bertan behera utzi martxan jarri dituzten neurriak», nabarmendu du NIZEko presidente Iñaki Anduezak. Anduezak erantsi du Jose Iribas kontseilariak ezin duela jarraitu erraten murrizketek eraginik ez dutela izan. «Guk argi eta garbi erakutsi diogu eragina nabarmena dela». NIZEko kideak berretsi du irakasleek «ahalegin handia» egin dutela, ikasturtea hasi zenetik, ikasleek murrizketen eragina ahalik eta gutxien suma dezaten. «Profesionalak gara, eta eskaintza duina egin nahi diogu gizarteari; D eredu on bat eskaini herritarrei». Ahalegin horrek kostu bat baduela erantsi du, hala ere, eta, ondorioz, ez dakitela noiz arte eutsi ahal izanen dioten egungo egoerari. Hezkuntzan murrizketarik ez egiteko, eta lehen sailak zuen aurrekontura itzultzeko eskatu du.
«Profesionalak gara, eta eskaintza duina egin nahi diogu gizarteari; D eredu on bat eskaini herritarrei»
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Urkullu, hizkuntza inposizioa eta hizkuntza begirunea Urkulluk ez du aipatu kanpainan kale erabilera %10,7 triste batetik %9,3ra jaitsi dela Bizkaian! Unescorentzat, %33tik behera hizkuntza galtzeko egoeran dago! Urkulluk aipatu du Gipuzkoako Aldundiak prentsaurrekoak euskaraz emateari buruz duen iritzia: inposizioa da. Argitu ditzagun kontzeptuak:
Iritzia 2012/11/07
G i p u z k o a k o A l d u n d i a k p r e n t s a u r r e k o a k e u s k a r a zematea eta itzulpen zerbitzua eskaintzea inposizioa neurri txiki batean onartzea da, baina gazteleraren inposizioa, kazetari erdaldun elebakarrei itzulpen zerbitzua eskaintzen zaielako.
a) Hizkuntza inposizioa: bi hizkuntza egonda, hizkuntza bakarra ulertzea da inposizioa, solaskidea bestearen hizkuntzan hitz egitera behartzen duelako. Inposiziorik ez egoteko «elebitasun pasiboa» behar da, hau da, norberak nahi duen hizkuntzan hitz egitea eta besteak «ulertzea». Momentuz, euskaldunak gara beste hizkuntza ulertzen eta hitz egiten dugunok, ez alderantziz. b) Hizkuntz begirunea: bi hizkuntza egonda, hizkuntza biak ulertu eta hitz egitea da, nahiz eta norberarena ez den hizkuntzan zailtasunekin hitz egin.
Gipuzkoan kazetariak kontratatzen dituzten hedabideek, nahiz eta oso zaila izan erdaldun elebakarrak aurkitzea ( g a z t e e n % 1 0 ? ) h o r i e k k o n t r at at ze n jarraitzen dute, euskararekiko erabateko mespretxu eta inposizioa eraginez. Aldundiko bozeramaileek nahi duten hizkuntzan hitz egitea eta kazetariek nahi duten hizkuntzan galdetzea litzateke inposiziorik ez egotea. Xabi Larrabe (Arratia)
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
PP: «Euskara gutxi ikasi, eta apenas erabiltzen den»
Berria 2012/11/09
Euskara sustatzeko asmoz hedabideei diru laguntzak ziurtatzeko proposamena atzera bota dute UPN eta PPk «Haizerik sartzen ez den euskararen etxean leihoak irekitzeko proposamena» ekarri du Bilduk Nafarroako Parlamentura. Leihoak ireki bai, baina berehala ixteko. Bilduk proposatu du Euskararen lege polemikoaren artikulu bat moldatzea eta komunikabide publikoetan zein pribatuetan euskararen presentzia sustatzeko plangintza eta, batez ere, baliabide ekonomikoak ziurtatzea. PSNren abstentzioa lagun, UPNk eta PPk proposamena atzera bota dute. Eztabaidan, PPko Amaia Zarranzek argudiatu du krisi garaiotan ez duela merezi euskal komunikabideak laguntzea, «audientziarik ez dutelako»: «Euskara gutxi ikasi, eta apenas erabiltzen den», gaineratu du. Ez da berehalako erantzuna izan, etxetik ekarri baitu idatzita Zarranzek. Hasi eta berehala bere asmoen berri eman du. «Krisiaren erdian» proposamen hori ekartzea «txundigarria» dela deritzo. Zentzugabekeriatzat jo du komunikabideetan euskara sustatu nahi izatea. «Nafarroan enpresa pribatuak dira, eta eurek erabakitzen dute zer den komenigarriena errentagarri izateko. Ez badute euskara gehiago erabiltzen, izango da irakurle eta entzuleak galtzeko arriskua dutelako. Administrazioak ez du zertan horretan sartu», esan du: «Garrantzitsuagoa da krisian diren komunikabideak laguntzea, euskara sustatzea baino». Aurretik, Bilduko Aitziber Sarasolak gogora ekarri du aurtengo aurrekontuak, «krisiaren aitzakia baliatuta», euro bakar ere bat ez duela baliatu euskarazko komunikabideak laguntzeko,
«neurriaren eragina aintzat hartu gabe». Izan ere, larria izan da eragina. «Orain esku artean duguna komunikabideen heriotza aktak dira», ohartarazi du. PSNk ez du babestu. Roman Felonesen ustez, Bilduren proposamena ez da konponbidea, «arazoa ez baita legea, gobernuak egin duen garapena baizik». Iribasen erantzuna Europako Batzordeak Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipen txostena argitaratu berri du, eta esan du, besteak beste, «gutxienez», euskara hutsezko irrati batek eta telebista batek jardun behar dutela Nafarroan. Hori betetzeko zer pauso emango dituen galdetu dio Aitziber Sarasolak Jose Iribasi. Hezkuntza kontseilariaren ustez, txostenak bere ondorio nagusietan jasotzen du euskararen arloan aurrerapauso handiak eman direla Nafarroan, eta administrazioan euskararen erabileran aldaketa baikorrak eman direla. Txostena ez dutenez gaztelera itzuli ezin duela azterketa zorrotzik egin gaineratu du. «Komeni zaizuna soilik aztertu duzu», ihardetsi du Sarasolak, eta gogorarazi du hirugarren aldia dela Bruselak belarritik tira egiten diola gobernuari. Txostenak Euskalerria irratiarekiko jarrera baikorragoa izatea ere eskatu diola gogorarazi dio. «Utzi euskararen etxea airatzen», gomendatu dio azkenik Sarasolak. Eta Iribasek erantzun: «Ez zaitez hoztu, eta ez gaitzazu kutsatu».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
«Denona izan behar duen elkarbizitza euskaraz
Berria 2012/11/10
'Eman euskara elkarri' lelopean, Andoaindik aterako da, martxoaren 14an, eta Baionan amaituko da, 24an Elkarbizitzarako urratsak «euskaraz ere, eta euskaraz batez ere» egin behar direla aldarrikatuko du datorren urteko Korrikak. Martxoaren 14an Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik (Gipuzkoa) abiatuko denetik hilaren 24an Baionara helduko den arteko bi milatik gora kilometroetan zehar, «euskara denona eta denontzat» dela berretsi nahi dute AEK euskaltegiko kideek, «bazterketarik gabe», Edurne Brouard Korrikako arduradunaren hitzetan: «Gurea den herrian gurea den hizkuntzan bizi ahal izatea aldar rikatuko dugu; euskaraz e r a i k i t ze a d e n o n a i z a n b e h a r d u e n elkarbizitza». Bilbon aurkeztu zuten, atzo, euskararen aldeko lasterketaren hemezortzigarren ekitaldia; Unesco Etxearen egoitzan, Elkarbizitza plazan. Lekua ez zuten kasualitatez hautatu. Euskara «kohesiorako tresna bat» dela aldarrikatu zuen Korrika 17k; oraingoan, «elkarbizitzarako gakoa» dela nabarmendu nahi du 18k. «Euskara da euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko aukeratu nahi dugun hizkuntza; elkarri hitz egiteko, elkar entzuteko eta ulertzeko», azaldu zuen Brouardek: «Elkarbizitzaz hainbeste hitz egiten dugun garaiotan, ezinbestekoa da elkarbizitza horretarako erabiliko dugun hizkuntzaz ere mintzatzea. Halakorik ezean, berriro ere euskal gizartearen zati handi eta garrantzitsu bat —euskaldunona— alboratuko genuke».
Prozesu horretan herritar eta eragile guztiek parte har dezaten nahi ditu Korrikak: « D e n o k d a u k a g u g u re ze re g i n a e t a zeresana». Hartara, ematearen garrantziaz dihardu Korrika 18ren leloak: Eman euskara elkarri. Logotipoan ere bi esku ageri dira, Korrikaren lekukoa batetik bestera pasatzeko unean, alegia, elkarri euskara ematen. Beraz, norbere hondar aleaz mintzatu da Brouard: «Garrantzitsua da dakienak ikasi nahi duenari irakastea, ulertzen duenak hitz egiten duenari erabiltzeko aukera ematea, agintariek herritar orori ikasteko bideak erraztea. Azken batean, elkarri ematea euskara, bakoitzak duen egoeratik abiatuta». Omenaldia, ikasleei Eta hondar ale hori jartzeko esfortzua egiten duten «milaka laguni» egingo die
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa omen Korrika 18k: euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasleei. «Beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako», argudiatu du Brouardek.
Izan ere, euskara elkarbizitzarako gakoa izan dadin, «beharrezkotzat» jo du euskaraz hitz egin ahal izatea eta euskal kultura ezagutzea. «Euskalakari izateko ahaleginean» euskara ikasten eta praktikatzen ari direnei esker ona adieraziko die, hortaz, Korrikak: «Lanetik irten eta euskara ikastera doazen Aitor eta Nerea; bilobak eskolan utzi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Joxe; euskara ikasten hasi den Jasmin; mintzalagun talde batean
dagoen Felipe; gau eskolan ari diren Elixabete, Osvaldo, Ane...». Unesco Etxea izan da ideiok igortzeko abiapuntua, «bertako idatzi, agiri eta lanean a u r k i d a i t e z k e e l a k o Ko r r i k a 1 8 r e n mezuaren oinarrietako asko». Brouardek gogorarazi du euskara Unescoren Hizkuntza Gutxituen Atlasean dagoela; hizkuntza «bizia» dela gaineratu du, baina «ahul» dagoela, «oso egoera kezkagarrian» lurralde batzuetan. Hartara, berariazko deia egin die botere publikoei, «euskara babesteko eta bultzatzeko neurriak ezar ditzaten». Baina herritarrei ere mintzatu zaie, «euskara ikas eta erabil dezaten, eta euskararen inguruko testuinguru soziopolitikoa sor dezaten». Alde horretatik, Unesco Etxeko buru Ruper Ormazak berretsi du elkarlana ezinbestekoa dela hizkuntzek bizirik iraun dezaten: «Ez dut uste hizkuntzen arazoa inoiz botere publikoetatik bakarrik konponduko denik. Herriak aurrera egin behar du, bultzatu, aldekoen kopurua handitu». Azken batean, erantsi duenez, hizkuntzen arazoa «bakarra» da munduan: «Askatasunaren b o r ro k a d a , p e r t s o n e n e t a h e r r i e n duintasunaren borroka da, eta horretan elkarrekin gaude».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskaldunen sarea osatzeko kanpaina hasi du IKAk Nafarroan
Berria 2012/11/13
Euskaldunak «mapan» kokatzea ez ezik, euskaltegientzako diru laguntzak jasotzea ere bada helburua « N a f a r ro a k o m a p a a r g i z b e t e. E t a euskaltegien etorkizuna argitu». Horixe da IKAk abian jarri berri duen Milaka Argi N a f a r ro a n i z e n bu r u k o k a n p a i n a r e n helburu bikoitza. www.milaka-argi.com webgunearen bitartez, Nafarroan bizi diren euskaldunek euren burua mapa batean kokatzeko aukera izanen dute, batetik. Iruñean bizi den euskaldunak, adibidez, webgune horretan sartu, eta argi bat p i z t u k o d u N a f a r ro a k o h i r i bu r u a n . Bertzetik, aukera izanen du IKA diruz laguntzeko.
Leitzan ez ezik, Uxuen, Andosillan eta Bidaurretan ere», azaldu du IKAko arduradun Sagrario Alemanek. Kirolariak eta bertze Kanpaina jendaurrean aurkezteko ekitaldia egin zuen IKAk Iruñean, atzo. Euskararen esparruan lanean ari diren hainbat talde eta elkartetako ordezkariek p a r t e h a r t u z u t e n ; h a i e k i n b at e r a , kirolaren, kulturaren eta politikaren esparruko zenbait pertsonak ere bai. Urko Aristi eta Reyes Ilintxeta kazetariak aritu ziren aurkezpen lanak egiten. Kanpainarekin bat egiten lehenengoetako bat izan da Osasunako jokalari Oier Sanjurjo, adibidez. Ibai Meoki eskubaloi jokalaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea e t a Pa t x i Z a b a l e t a p o l i t i k a r i a e r e aurkezpenean izan dira, bertzeak bertze. Internetez, kanpainarekin bat egiteko aukera herritar guztien esku dago jada.
«Nafarroan euskaldunik ez dela diote; ipar-mendebaldean baino ez daudela. Guk hori ez dela egia erakutsi nahi dugu. Euskaldunak badirela, Lesakan eta
I K A k 1 9 7 0 e k o h a m a rk a d at i k a b i a n jarritako kanpainak ekarri ditu gogora Sagrario Alemanek aurkezpen ekitaldian, eta, oraindik ere, herritarren laguntza beharrezkoa dela nabar mendu du. N a f a r ro a k o G o b e r n u a k e u s k a l t e g i e i ematen dien laguntza eskasa dela argi utzi du IKAko arduradunak, eta kanpainaren
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa bidez dirua bildu nahi dutela Iruñerriko euskaltegiek lanean jarraitu ahal izateko.
Euskara ikasi nahi dutenek egiten duten ahalegina eskertu eta txalotu du Alemanek. Abian jarritako kanpainaren bitartez, IKAk haiei euskaraz norekin hitz egin badutela argi erran nahi diela erantsi du. «Nafar roako eta hemendik kanpoko euskaldunok komunitatea osatzen dugu. Kanpaina honen bidez, euskaldun horiek guztiak harremanetan jarri nahi ditugu, eta sarea osatu». Kanpaina abian jarri du IKAk, eta datorren urteko Aste Santura arte egonen da martxan. Ordura arte izanen dute herritarrek haien ekar penak egiteko aukera. IKAko kideek azaldu dute euskaltegiek ere lanean jarraitzeko konpromisoari eutsi diotela. Helduak euskalduntzen jarraitu nahi dute, mapan ilun gelditzen ahal diren eremuetan etorkizunean argiak pizteko asmoz. «Argi gehiago pizteko», berretsi du Alemanek.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Erdaldunen semea Ni ere harritu ninduen Soinujolearen semea-n hainbeste gaztelania entzuteak. Ustekabean harrapatu ninduen, besoak jaitsita, ez bainuen buruan obraren harira egindako artikulu, elkarrizketa eta kritiketan horri buruz ezer entzun edo irakurri izana. Hemeroteka gainbegiratu dut, eta ez dut aurkitu euskarazko bertsioaren elebitasunari buruzko azalpenik, baina gutxienez aipatzekoa zela uste dut. Izan ere, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako h i r u u d a l a n t z o k i e k e t a Ta n t t a k a konpainiak Atxagaren eleberriaren gainean ekoitzitako antzezlanean g aztelaniaz mintzo dira David protagonistaren aita frankista eta Mary Ann emazte kaliforniarra, baita haiekin hitz egiten duten euskal hiztunak (Daviden ama izan ezik) eta guardia zibilak ere, eta hautu horrek bere polemikatxoa ekarri du.
Mikel Irizar Topaguneko lehendakariak p i z t u z u e n e z t a b a i d a b e re bl o g e a n (goiena.net/blogak/piperrautsa), har ridurak eta haser reak bultzatuta idatzitako Soinujole erdalduna postaren
Iritzia 2012/11/13 bidez. «Zerg atik sartu gaztelania barra-barra euskal liburu baten euskal bertsioan? Ez al da euskara hizkuntza konpletoa, edozein egoera dramatiko adierazteko beste? Derrigorrean behar al du gaztelaniaren makulua grazioso edo adierazkor izateko? Edota, John Waynek eta indioek euskaraz egiten badute, zergatik ez du euskaraz egin behar polizia torturatzaileak?», galdetu zuen Irizarrek, eta segidan hiztunengana zuzendu zuen hatza: «Hiztun desorekatuek ez dute sinisten bizitzaren edozein zirkulu osorik euskaraz egin daitekeenik. Ez diote euskarari nahikotasunik aitortzen». H u r r e n g o e g u n e a n P a t x o Te l l e r i a egokitzapenaren egileak erantzun zion, dramaturgiaren ikuspegitik hautua egiteko izan dituzten arrazoiak azaltzeko. «Eszenaratzerakoan, pertsonaia batzuek (une konkretuetan) gaztelaniaz egitearen beharra ikusi genuen. Zergatik nobelan ez eta antzezlanean bai? Sinesgarritasun neurri desberdina dutelako. Nobelan urruntasuna dagoelako. Nahiz eta pertsonaiak irudikatu, mundu abstraktu batean daude, gorpuztu gabe. Baina sinis daiteke taula batean hezurharagizko pertsonaia bat [Mary Ann] esaten: 'Ez dakit euskaraz'?». Zalantza handiena, baina, liburuko aita euskalduna erdaldun bilakatzeko hautuak sortzen du, eta horri buruz Telleriak emandako argudioa ahulagoa iruditzen
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa z a i t . Te l l e r i a r e n i r i t z i z , e r a b a k i a euskarazko bertsioaren mesederako izan da g a z tel an i az k o a re n a l d e a n , e t a ai ta k semeari ama hil dela jakinarazten dion eszena jarri du adibide. «Aita zahartu eta abailduak euskaraz egingo dio, semea afektiboki berreskuratu nahian. Zergatik ukatu mikroistorio hau (guztiz erreala) kontatzeko aukera?». Ñabardura horiek gaztelaniazko bertsioan, osorik elebakarra izanik, galdu egiten dira, eta, ondorioz, «El hijo del acordeonista pobreagoa da Soinujolearen semea baino», Telleriaren arabera.
du, baina gogoan dudala, halako efekturik sortzen duen bakarra da.
«Antzerkiak irabaziko zuen, euskararen normalizazioak ez» Kontuan izanik antzerkirako egokitzapenean hartutako lizentzietako bat dela aita eta semearen arteko elkarrizketa hori —liburuan, Paulina neskameak hartzen du telefonoa eta ematen dio amaren heriotzaren berri Davidi—, eszena horrek bakarrik justifikatu ahal du aita erdaldun bilakatzea eta, ondorioz, gaztelaniak horrenbeste pisu hartzea euskarazko bertsioan? Bestalde, euskarazko lana goresteko gaztelaniazkoarekiko konparazioetara jotzea eta elebitasunak alderdi dramatikotik eskaintzen duen baliabidea nabarmentzea, argudio eztabaidagarria da hizkuntzaren beregaintasunaren ikuspegitik. Dramaturgiako irizpideak eta hizkuntzaren nahikotasunarekin lotutakoak aurrez aurre jarri ditu Soinujolearen semea-k, eta Mikel Irizarrek egina du epaia: «Antzerkiak irabaziko zuen, euskararen normalizazioak ez».
Aktore, zuzendari eta gidoigileak arrazoi du, elebitasunak areagotzen du eszena horren indar emozionala, funtzionatzen
Jon Eskisabel
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Hizkuntz aniztasuna kudeatuz
Berria 2011/11/09
Pixkanaka bada ere, enpresak gero eta garrantzi handiagoa ematen ari dira hizkuntzen kudeaketari. Elhuyar Hizkun proiektuaren bidez ari zaie horretan laguntzen Tecnalia eta Elay enpresei. «Nire ametsa litzateke nik posta elektroniko bat euskaraz igortzea, eta bezeroak bere hizkuntzan jaso eta irakurri ahal izatea; baita alderantziz ere. Azken batean, errealitate eleanitz honetan bakoitza bere hizkuntzan komunikatzea». Santi Agirregoikoaren hitzak dira, Elay enpresako zuzendari kudeatzailearenak. Artean enpresa Elhuyarrek abian jarritako Hizkuna proiektuan parte hartzen ari da, Tecnaliarekin batera. Xedea: hizkuntz aniztasuna kudeatzeko baliabide teknologikoak eta metodologikoak lortzea. Horren garrantziaz ohartarazi du Tecnaliako ordezkari Ciara O'Higgingsek. «Aberastasun gisa ikusi behar dugu hizkuntz aniztasuna, eta sormena areagotzeko tresna gisa».
langileak batez ere elebidunak direla», adierazi du Agirregoikoak. Atzerrian dituzten bezeroei begira, funtsezkoa iruditzen zaio haiek dituzten hizkuntza eskaerei erantzutea; baina baita barrura begira ere. Adibide bat jarri du: «Duela gutxi, makina bat ekarri ziguten atzerritik. Hura erabiltzeko argibideak hamasei hizkuntzatan zetozen. Horien artean ez zegoen euskara, baina guk itzuli egin genituen argibide horiek».
Elhuyarrek duela urtebete jarri zuen martxan Hizkuna proiektua, eta atzo hizpide izan zuten enpresei eta hizkuntz aniztasunari buruz Donostian egindako jardunaldi batzuetan. Nazioarteari begira lan egiten dute Elayk eta Tecnaliak. Baina oso hizkuntza politika diferentea duten enpresak dira. Elayk autoentzako piezak egiten ditu, eta Antzuolan (Gipuzkoa) du egoitza nagusia. Enpresak 45 urte daramatza lanean, eta euskara plan bat izan zuen aurrenetakoa izan zen. Egun, Mexikon ere badu egoitza, eta Txinan beste bat jartzen ari da martxan. «Errealitate eleanitz horri erantzun nahi diogu, baina argi izanda gure erreferentziazko hizkuntza euskara dela eta gure
Halako egoerei erantzuten laguntzen ari zaie E l h u ya r. « B a l i a b i d e t e k n o l o g i k o e t a metodologiko batzuk emateaz gain, Elhuyar egiten ari dena da guri helburu batzuk markatzea, eta horien inguruko jarraipena egitea». Agirregoikoak, ordea, behin eta berriz esan du zein den abiapuntua: « Ezin dugu bazterrean utzi euskara sustatzea».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa Tecnaliaren kasua Zortzi zentro teknologikoren batura da Tecnalia; horietako batzuk, atzerrikoak. Batzean hasi ziren konturatzen hizkuntz aniztasunaren kudeaketari heldu behar ziotela. «Ezinezkoa zen zentro bakoitzak bere hizkuntz politika izatea. Oinarriek berdinak izan behar zuten», adierazi du Tecnaliako Garapen Korporatiboaren arduradun Ciara O'Higgingsek. Egun, hiru hizkuntza erabiltzen dituzte: euskara, gaztelania eta ingelesa. «Hizkuntz guztiek dute beren rola, eta denak indartu behar dira». Hori kontuan hartuta jarri dituzte abian egitasmo guztiak, bai kanpora begira, bai barrura begira. «Argi dago aurrerapausoak nahiko mantso
doazela, baina pazientzia izan behar da, eta, batez ere, konpromisoa. Langileek parte hartzea sustatu nahi dugu». Langileek hizkuntzak ikas ditzaten, zenbait egitasmo jarri dituzte abian. «Kasu askotan, jendeak uste du ez dela gai izango hizkuntza bat ikasteko, baina hori ez da horrela». Barrura begira ere jarri dituzte tresnak, hiru eleko errealitate hori bermatzeko. «Adibidez, oporrak eskatzeko agiria hiru hizkuntzetan jarri dugu, eta lanean ari gara seinaleekin eta erantzungailu automatikoarekin zer egin erabakitzeko. Izan ere, ezin dugu dena itzuli. Hiru hizkuntzak normal erabiltzea nahi dugu». Kanpora begira ere hartu dituzte neurriak, bezeroei zerbitzurik onena emateko.
Euskalerria irratia legezta dadila eskatu du Iruñeko Udalbatzak Europako Kontseiluaren eskaera kontuan hartuta, irratiari lizentzia eman diezaiola eskatu dio Nafarroako Gobernuari Iruñeko Udalak beste behin eskatudio Nafarroako Gobernuari Euskalerria irratia legezta dezala. Honako honetan, zehazki, Europako Kontseiluaren eskaera beteta, Euskalerria irratiari lizentzia eman diezaiola eskatu dio Iruñeko Udalbatzak foru gobernuari. Mozioa NaBai, Bildu, Aralar eta Ezkerrako zinegotziek aurkeztu dute, eta PSNk ere horren alde bozkatu du. UPN eta PP izan dira kontra egin duten bakarrak. Mozioaren lehen puntuan, Euskalerria irratiari zorionak ematen dizkiote azken 25 urteotan «euskararen erabilpena eta duintasuna bultzatzeko egindako lanagatik, hainbat traba politiko eta administratiboen gainetik». Bigarren puntuan, ekainaren 7an udalbatzak berak egindako eskaera berretsi dute: Iruñean euskarazko irrati legezko bat izan dadila. Hirugarrenean, irratiari zein telebistari dagokionez Europako Kontseiluaren eskaerak bete ditzala eskatzen dute. Eta Europako Kontseiluak Euskalerria irratiaren legeztatzea galdegiten zuenez, udalbatzak bere egin du eskaera hori. Erakunde ugarik aipatu dute Euskalerria irratia legeztatzeko eskaera: Iruñeko Udala, Nafarroako Parlamentua, Arartekoa, Euskaltzaindia, Espainiako Diputatuen Kongresua eta Europako Kontseilua. Nafarroako Gobernuak bi aukera ditu afera amaitzeko: lehena, 1998ko lizentzia banaketaren auziak eskaintzen diona —epaileek birritan eman diote arrazoia Euskalerria irratiari—. Eta bigarrena, abian den lizentzia adjudikazioa. Horretan, Europako Kontseiluaren irizpideak aplikatzea aski litzateke lizentzia Euskalerria irratiarentzat izan dadin. Dena den, lehiaketan bi lizentzia baino ez dira banatuko Iruñerrian.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
«Kateak askatu» eta euskaraz bizitzera deitu dute
Berria 2012/11/16
EAEko Euskararen Legearen 30. urteurrena dela eta, giza kate bat egingo du Euskal Herrian Euskaraz-ek Hiru hamarkada beteko ditu azaroaren 24an EAEko Euskararen Legeak, «ipar egokirik gabeko» hiru hamarkada, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldearen ustez. Hain zuzen ere, «bidearen zati bat egiteko» baliag ar ria izan dela onartu ar ren, euskararen minorizazio prozesua gelditu ez izana egotzi diote. «Herri nortasunaren enborra den euskarari adar izaera eman dio», azaldu du Igone Lamarain EHEko kideak. Hori salatu eta aurrera begirako neur riak es k atzek o, zenbait ek italdi prestatuko dituzte hilaren 23 eta 24rako Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak! lelo hartuta. Mobilizazioek bi helburu izango dituzte. Pertsona bakoitzak euskara erabili eta espazioak euskalduntzeko duen aukeraz gain, instituzioen partetik egin daitekeen lana ere gogorarazi nahi du EHEk. «Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea eztabaida politikoan kokatzea lortu behar dugu», zehaztu du. Alde horretatik, alderdi abertzale bat Eusko Jaurlaritzara itzultzea igar dadila galdegin du. Instituzioetako jardunean egon behar duten gutxienekoak bi izan beharko liratekeela gaineratu du: ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea. Ordea, Lamarainek gogorarazi du Euskal Herrian
«hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen» legeak daudela, eta datozen asteetan helduko den Eusko Jaurlaritzari «aitzindari» izateko eskatu dio.
EAEko Euskararen Legearen 30. urteurrenaren harira, EHEk hainbat ekitaldi prestatu ditu, «herri euskaldunari ezarritako mugak salatzeko eta kateak askatzeko eskatzeko». Ekitaldi nagusia Gasteizen egingo dute, hilaren 24an: giza kate bat Eusko Legebiltzarrera arte, instituzio horrek «egoera aldatzeko duen gaitasuna» irudikatzeko. 17:30ean izango da. Beste hainbat herritan ere elkarretaratzeak egingo dituzte.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskarari egia zor diotelako Atzo Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldietan parte hartu zutenek berretsi zutenez, euskararen bilakaeraz ez du balio gezurretan aritzeak. Lege babesa galdegin zuten, baina bestelako proposamenez ere mintzatu ziren. Xintxuketan ari gara denak», irudi horrekin laburbildu zuen Ipar Euskal Herrian euskararen arloan ari direnen egoera Jakes Bortairu AEKko arduradunak. Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian izenburupean Euskaltzaindiak antolatu XVII. Jagon jardunaldien karietara aritu zen Bortairu, Frantxua Maitia (EEP Euskararen Erakunde Publikoa), Jone Josie (Kontseilua), Paxkal Indo (Seaska) eta Ttitto Betbederekin (Euskal Irratiak). Eta, oro har, nagusitu zen ideietako bat izan zen xintxuketarena. Nahiz eta ez ukatu azken aldian aitzinamenduak izan direla, bai herri mugimenduaren aldetik eta bai EEPren bitartez, Bortairuk nabarmendu zuen «ikusiz dagoen e r ro n k a p a r e a n » , g a u rk o e r r i t m o a n hamarkadak, ez bada mendeak, beharko litezkeela euskalduntzeko gizartea. Hots, horrela segituz ezinezkoa dela. Gezurka ez dela aritu behar berretsi zuten behin eta berriz. «Euskarari zor diogu gezurretan ez aritzea», argi utzi nahi izan zuen Indok. Erran nahi baita, egoera larria ez gordetzea: «Inkesta soziolinguistikoak erakusten duen bezala, hil ala biziko kontua da hiztunak sortzea», Bortairuren hitzetan. Eta, nahiz eta «xintxuketan biziki onak garen», adierazi zuen ironiaz Indok, «xintxuketan aritzeak ez du balio». Bortairu: «Beste zerbait egin behar dugu hemendik goiti». Geroari begira egin beharrekoetan, eta eraman beharreko hizkuntza politika publikoari buruz, bi puntu nagusi zehaztu zituzten solaskide
Berria 2012/11/17
gehienek: batetik, lege babesaren beharra, eta bestetik, lurraldearen ezagupena. «Hizkuntza politika publiko burujabea» beharrezkoa dela erran zuen Josiek, lekuan berean kudeatu daitekeena, ez urruneko erabakien menpe izateko gisan. Hortaz, mahaian zen arduradun politiko bakarra, Frantxua Maitia, molde lausoan aritu zen, kezkei buruz hitz egiterakoan. Burdin elea erabili zuen, zer erran nahi zuen ez biziki argi utziz ororen buru: «Ez dut uste Frantzian lege batek duguna baino gehiago eskainiko digunik. Beste lurralde batzuk anitz baino abantzatuagoak gara».
Baina, aldi berean, onartu zuen interesa balukeela Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna izenpetzen balu Frantziak. Eta lege bat eginez ere, «orain bizi ditugun gauzak» segurtatuak ditezkeela. Gogorarazi zuen EEP bera lurralde kontratuari lotua dela, lurralde kontratua 2013. urte bukaeran bururatzen dela, eta ondotik negoziatu beharko dela. Baina aldi berean, pentsatzen du lurralde ezagupenak ez lukeela diru gehiago ekarriko. Haren kezka nagusia
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa herritarrek zer hartzen duten jakitea da: «Igor bageneza Herria kazeta familia guztietara, irakurleen kopurua igan litekea? Ez dut uste prezioarengatik ez dutela irakurtzen». Orduan, publikotik Jean Haritxelhar euskaltzainak ihardetsi zion ezaxolakeria zela arazoa. Eta Maitiak horri: «Nola gainditu ezaxolakeria hori? Hori denen afera da». Hark berak EEP gisa: «Eginahalak egiten ditugu guri eman ahalekin». Lege babesa noizko ikusten duten galdera pausatua izan zitzaien solaskideei, eta erantzun gisa, Indok ironia erabili zuen berriz. Gogorarazi zuen François Hollandek hitzeman zuela hizkuntzen ituna izenpetuko zuela presidentetza irabazteko kanpainan. Baina ez duela itxaropenik. Are gehiago, aitzineko presidente Nicolas Sarkozyk izenpetzeari ezetz borobila eman ziola argitu zuen Indok, eta gaineratu: «Hark, bederen, ez zuen gezurrik erran». Esaldia horri ez zion deus erantzun Maitiak. Anartean, proposamen zehatzak badaude plantan jartzekoak, eragileen ustez. Indok argi zuen murgiltze sistema orokortu behar dela: «Plan finko bat egin behar dugu hemendik hamar urtera gaur egun elebidun diren eskola
horiek guztiak murgiltze eredurako saltoa egin dezaten osoki. Bestenaz, gezur hutsa da sistema guztia». Bortairuk berak nabarmendu zuen helduen euskalduntzearen prozesuan Ipar Euskal Herrian «alimaleko beranta» dagoela. Hizkuntza politika publikoa orain dela bost bat urte martxan jarri bazen ere. «Oraindik ez da erabaki publikorik hartu horri buruz. Ez dugu sekula entzun EEPko arduradun edo edozein arduradun publiko argiki erraiten helduek ere ikasten ahal dutela, baloratzen milaka helduk egin duten urrats hori. Sekula ez dugu entzun». Betbederek, berriz, adierazi zuen euskarak badituela indarguneak Ipar Euskal Herrian, eta horiek direla indartu behar, horiek zein diren zehaztuta. Hedabideen kasuan, adibidez, jadanik hor diren tresnak indartu behar direla zeritzon. «Zerk ekar liezaioke gehiago euskarari: euskara sartzea frantsesez osoki ari den hedabide batean, edo diren tresnak indartzea?», galdetu zuen. «Zer da inportantena euskaldun batentzat: euskara pixka bat atzematea frantsesez ari den kazeta batean, edo eskuratzea BERRIA baldintza onetan bere etxera? Gaur egunean ez dena».
Parisek esan du Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko bidea hasiko duela Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berretsiko duela adierazi du Frantziako Kultura Ministerioak, senatuan horri buruz egin dioten galderari erantzutean. Horretarako prozedura martxan jarriko duela iragarri du: «elkartasuna» bultzatuko duela eta hautetsiekin harremanetan izango dela azaldu du ministerioak. Ez du, ordea, hori egiteko eperik zehaztu. Lionel Jospinen garaian sinatu zuen Frantziak ituna, 1999an, baina martxan jartzeko prozesuak geratuta eduki dituzte geroztik izandako gobernuek. Ituna berretsiko zuela adierazi zuen François Hollande Frantziako presidenteak hauteskunde kanpainan, ordura arte UMPko gobernuek hartutako bideari aurka eginez. Kultura Ministerioak gogorarazi du «konpromisoa» hartu zuela Hollandek, agintera iristean bete egingo duela baieztatu baitu.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskaraz bizi nahi dugulako Abenduaren 1ean euskal herritarrok hitzordua dugu Donostian, manifestazioa egingo dugulako bertan, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean. Milaka herritar gara euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok; baina, zoritxarrez, milaka arazo aurkitzen dugu geure nahia betetzeko. Oraindik ere lan handia dago egiteke euskararen normalizazioan; hori azpimarratu du, duela gutxi, Europako Batzordeak berak, Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzen ote diren aztertu ostean.
Iritzia 2012/11/17
euskarak 300.000 hiztun irabazi ditu, eta horien herena euskaltegiei zor zaie, alajaina! Ametsetan hasita, zein egoeratan geundeke euskalduntze alfabetatzea buru-belarri bultzatu izan balitz eta, hezkuntzak euskaldundutako umeekin batera, indar berarekin eta neurri berean helduak euskaldundu izan balira?
Jorratu beharreko bideak askotarikoak dira, beraz, baina bereziki bi esparru indartu behar dira: euskararen ezagutza eta euskaraz bizi ahal izateko guneak. Biak ala biak bultzatzen ditugu AEKn, jakina, eta horrexegatik egiten dugu bat manifestazio deialdiarekin. Hizkuntza batean bizi ahal izateko, hizkuntza horren ezagutza ezinbesteko aldagaia da. Euskararen kasuan, ezagutza indizea igo egin da azken urteotan, baina ez eragite nabarmenetarako beste: euskaraz ez dakitenen kopurua oso altua eta kezkagarria da oraindik ere. Bestalde, ezagutza indizearen barruan daudenak —ia euskaldunak, esaterako— erabiltzeko benetako gaitasunarekin zenbateraino bat datozen ere sakonago aztertu beharko litzateke. Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean, bere garaian, indar handia jarri zen haurren hezkuntzan, baina ia batere ez transmisioan; hau da, gurasoei begirako euskalduntzean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzean. Egindako zenbait ikerketaren arabera, azken hamarkadetan
Zalantzarik gabe, erabileran aurrera abiada egokian egiteko, hizkuntzaren ezagutza unibertsal bihurtu beharra dago, ezinbestekoa da ezagutza bermatzea. Horretarako, hartu beharreko
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa neurrietariko bat da baliabideak jartzea, euskara ikastea doakoa izan dadin. Gaur egun, gezurra badirudi ere, herri honetan berezkoa dugun hizkuntza ikasteko ordaindu egin behar da. Gainera, bere garaian emandako pauso egoki batzuk (azterketak gainditzeagatik jarritako bekak, administrazioko langileendako laguntzak eta liberazioak...) oso ondo baloratuak izan arren, eta doakotasunerako bidean ezinbesteko hobekuntzak izan arren, azken urteotan murriztu edota desagerrarazi dira krisiaren aitzakiapean. Helduen Euskalduntze Alfabetatzea da, euskaltegiok modu egokian bideratuta eta baliabidez jantzita, esparru administratiboan, sozialean eta lan munduan ezagutza hori bermatzeko tresnarik eraginkorrena, baita erabilera eta normalizazioa bultzatzeko ere.
Bestalde, lehen aipatu dugun bezala, hizkuntza bat normaltasunez baliatzeko erabilera espazioak/ guneak behar dira; haatik, tamalez, sarri askotan gertatu izan da, eskolak eta euskaltegiak euskalduntzeko guneak izan diren modu berean, kalea edota gizartea bera gai izatea jendartea erdalduntzeko. Euskarak, hortaz, erabiltzeko espazioak irabazi behar ditu, gune publiko zein pribatuak.
Erabilerarako gune horiek toki publikoetan bermatzeko beharra ere hor dugu; euskara erabiltzeko benetako aukera eduki behar dugu, eta ez oztopoz jositako lasterketa edo proba. Esaterako, euskaraz bizi nahi dugunok erdarazko produktuak ditugu nagusi; besteak beste, telebista ikusi, zinema estreinaldiez gozatu edota zibermunduan ibili gura dugunean. Aisialdiarekin lotutako jarduera asko eta askotan, euskara bigarren mailan (edo atzerago) dago, eta egoera hori, noski, euskararen erabilera normalizatua lortzeko traba bihurtzen da. Aipatutako arlo bi horiek lantzen ditugu AEKn, euskararen normalizazioan giltzarria den hirugarren zutabearekin batera, sustapena hain zuzen ere. Sustapenean, Korrika dugu ekimenik garrantzitsuena; bi urtean behin euskararen alde milaka lagunek betetzen dituzte Euskal Herriko errepideak. Datorren udaberrian, hain zuzen ere, 18. Korrikak euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka pertsonak omenduko ditu, euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak, beraiek direlako euskararen berreskurapenean zutabe garrantzitsuenetariko bat. Izan ere, helduak euskalduntzen doazen heinean, transmisioan etenik egongo ez dela ziurtatzen ari gara. Ikasi eta baliatu nahi dutenek egiten duten ahaleginari esker, elkarbizitzarako aukerak sortzen eta denok euskaraz bizitzea ahalbidetzen ari dira. Hori guztia premiazkoa eta lehentasunezkoa dela ikusi beharko luke hurrengo Jaurlaritzak, eta hori da, hain zuzen ere, eskatzen eta eskatuko duguna. Beraz, orain arte esan dugun guztiagatik, inongo aitzakia barik, abenduaren 1ean denok Donostiara, «euskaraz bizi nahi dugulako». Oskar Elizburu eta Mertxe Mugika AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta AEK-
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Topagunea eta euskalgintza, ziklo berri bati heltzeko prest
Berria 2012/11/18
2012rako laguntza eten nahi die gobernuak, eta aurten ere erdia kentzea litekeena da; gaztelaniaz ari direnek jasoko dute Azken hamarkadetan euskalgintzak «lor pen handiak» izan dituen arren hainbat muga jo dituela «agerikoa» dela azaldu zuen atzo Mikel Irizar Topaguneko zuzendariak. Bide horretan euskararen alde lan egiteko «ziklo berri bati» heltzeko unea dela agertu zuen. Hala, hiru ardatz izan beharko ditu aro berriak: «Hezurdura plangintza indartsu bat, euskalgintza berri bat eta euskal hiztunak». Adierazpenak atzo goizean egin z i t u e n , Fe d e r a z i o t i k m u g i m e n d u r a To p a g u n e a re n b i g a r re n k o n g re s u a n , Bilboko Euskalduna jauregian. «Beste 30 urteko zikloari heltzeko prest izanik», Topaguneko kideek uste dute arrakasta izateko bidean zenbait puntu zehaztu beharko direla. Hala, zikloa hasi aurretik «helmugako helburua» zehaztu beharra nabarmendu zuten. Horrekin batera, helburura heltzeko bideak aztertu eta zehazteko beharra ere badagoela azaldu zuten. Beharrezko baliabideak eta epeak ere definitu beharko dira, haien iritziz, eta baita funtzioak banatzeko moduak ere, «eraginkorragoak» izateko. Euskal hiztun berriaren beharra aldarrikatu zuten; halaber, «euskaraz bizipozez biziko dena; agoniaz oso jende gutxi ekarriko dugu ingurura, nahiz eta
agoniaz jabetu beharra badagoen», azaldu zuen Irizarrek. Konklusio horiek guztiak hiru urteko hausnarketa prozesuaren ondorio izan dira. Hain zuzen ere, Topaguneak eta Euskaldunon Elkarteen mugimenduak osatzen duten 96 elkarteek orain hiru urte abiatutakoa. 2010eko Topagunearen lehen kongresuko eskaerari erantzuten saiatu dira urte hauetan: euskararen sustapenean «eraginkorragoak» izateko beharra ikusi zuten orduan. «Orain bi urte Bilbon egindako kongresuak enkargua utzi zigun, ideietatik ekintzetara pasatzeko bidea jorratzeko», agertu zuen Topaguneko zuzendariak, eta horretan aritu dira.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa 2010etik, eta azken hilabeteak barne, Euskal Herriko hainbat elkarte elkarlanean aritu dira mugimenduaren antolakuntzari, finantzaketari, barne komunikazioari eta jardunari lotutako gaiak lantzen. Hausnarketa horretatik jasotako ondorioen bozketarekin bukatutzat eman zuten atzo prozesua. Eragile guztien elkarlanari esker Topagunea indartu egin delako iritzia du zuzendariak. «Indartsu» ez ezik Topagunea lanerako «gogotsu» ere badagoela jakinarazi zuen. Aro berriari heltzeko, «elkartasunaren garrantzia» agerian utzi du hausnarketa prozesuak. Hala izanik, Topaguneko z u ze n d a r i t z a k e u s k a l t z a l e a k , g i z a r t e eragileak eta erakunde publikoetako ordezkariak elkarlanera deitu ditu, aro berrirako zehaztu beharreko helburuak adosteko: «Gure gonbita izan da, gaur, denon artean adostu ditzagun zein izango diren ziklo berrirako helburuak eta egin dezagun hori lankidetzatik; izan ere, konbentzituta gaude euskarak etorkizuna izatekotan elkartasunetik izango duela», zehaztu zuen Irizarrek. Bide horretan, euskalgintzako eta erakunde publikoetako zenbait ordezkari ere bildu ziren atzo Euskalduna jauregiko A3 aretora. Han izan zen, beste batzuen artean, Paul Bilbao Euskararen Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia. Irizarrekin bat etorri zen Bilbao, azaldu zuenez, «euskalgintzak egindako bidea oparoa izan den arren, aurrera begira irabazten jarraitu behar dugu». Bidegurutzeaz harago «Bidegurutzean egoteak» eta krisi ekonomikoaren testuinguruak «ziurtasunik
eza» sortzen duten arren, egun badira euskararen alde lan egiteko «indargune» batzuk, Irizarren ustez. Alde horretatik, oso garrantzitsutzat jo du Euskal Herriko egoera politiko berria. Haren ustez, erakundeen arteko harremana «estutzeko» aukera gehiago izan daitezke hemendik aurrera. Bestetik, hizkuntzen normalizazioaren inguruko «jakinduria asko zabaldu da azken hamarkadetan», eta horrek normalizaziorako tresnak biderkatu ditu.
Horrekin batera, baikor izatera eraman du, beste hainbat esparruetan ere, «normalizazio prozesu azkarrak» egon izanak: «Gutxiengo antolatuek lortu dute beren planteamenduak pentsamendu hegemonikoan txertatzea», agertu zuen. Hala, gogora ekarri zituen, esaterako, feminismoan, homosexualen eskubideen aldeko mugimenduan eta ekologismoan izandako aurrerapausoak. Bide horretan, «azpian dagoen ideia bat» garrantzitsua iruditzen zaio: «guri ere komeni zaigu gogoratzea gutxiengoa bat garela, eta gutxiengo bezala jokatu behar dugula, nahiz eta handiagoak izateko anbizioa izan».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Eztabaidan sakontzeko deia Pello Sarasola ETBko eduki zuzendariak, Maddalen Iriarte aurkezle eta kazetariak eta Josu Amezaga EHUko irakasleak ETBren iraganaz eta etorkizunaz hitz egin zuten atzo, Berria telebistako mahai inguruan. Euskal Telebistak egin ahal zion baino ekarpen txikiagoa egin dio euskarari». Josu Amezagak EHUko irakaslearen hitzak dira. «Erakundeetan eta hezkuntzan euskarak aurrerapen nabarmena izan arren, ETBk prozesu horretan parte hartze txikia izan du. Ez da euskalduntze prozesu horrekin batera joan; maila bat lortu du, maila hori egonkortu du, baina ez da haratago joan». ETBk 30 urte beteko ditu abenduan, eta horren harira, mahai ingurua antolatu zuen atzo Berria telebistak. Amezagarekin batera, Pello Sarasola ETBko eduki zuzendaria eta Maddalen Iriarte ETBko aurkezle eta kazetaria izan ziren hizlariak.
Berria 2012/11/20
estrategia ugari erabili behar diren usteak zabaldu dira. Maddalen Iriarteren arabera, «ekarpen handiak egin ditu Euskal Telebistak, baina hobeto egin zitekeen». Euskararekiko inplikazio falta nabarmendu zuen eztabaidan: «Benetan axola zaigu euskarazko telebista?», galdetu zuen, euskarazko telebistak duen oinarri estrategiko eskasa dela eta. Hor ren inguruan, esan zuen beharrezkoa dela herri gisa «sekulako garrantzia» izan dezaketen proiektuei buruz ados jartzea. «Nola? Adibidez, unibertsitateak eta ETBk lan bateratu bat egin behar dute; hainbat bide ireki behar ditugu». Pello Sarasolak, bestalde, «ETB euskararen garapenaren motorra» izan dela nabarmendu zuen. Gizartean euskarak izan duen garapenaren «ispilu», eta «gizartearen eskaria betetzen duen kate» gisa definitu zuen Euskal Telebista. Dirua bai, dirua ez
Ramon Labaienek duela gutxi BERRIAn eginiko elkarizketa batean adierazi zuenez, «telebista sortzearen helburu nagusia euskara» izan zen; «ez zegoen beste motibazio politikorik». Aldiz, 30 urteren ostean, euskarak ETBn duen garrantzia askok kolokan jarri dute, eta luze gabe
Ramon Labaienek adierazitako beharren artean, dirua azpimarratu zuen: «ETB1en dirua gastatu behar da, kalitezko saioak egin». Sarasolak, ostera, euskarazko ekoizpenak nabarmendu zituen diruaren balioaren gainetik. «Euskaraz egiten ditugun kateen indarra areagotu nahi badugu, ekoiztea beharrezkoa izango zaigu; barne ekoizpena beharrezkoa da». Ikuslea
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa asetzeaz gain, Euskal Telebistaren ekonomia ere lagundu dezakeen planteamendua da, edukien zuzendariaren arabera. Iriarte ez zetorren guztiz bat Labaienen adierazpenekin. Lagungarria da edozein katerentzat dirua inbertitzea, baina ETB1ek «diru gutxirekin oso produktu onak» egin dituela gogorarazi nahi izan zuen. Kate publikoak eta politikak duten lotura nabarmendu nahi izan zuen, eta «ETB1 indartzeko diruaz gain, erabaki politikoak» hartu behar direla adierazi zuen. Gaztelaniazko kateak euskarazkoan zernolako eragina izan duen, horre inguruan ere hausnarketa sakona egin zuten hizlariek. Euskarak ETBn duen presentziak eta lehentasunak «oinarrizkoa» izan behar d u e l a a z p i m a r r at u z u e n A m e z a g a k . «Eredua guztiz aldatu behar da; erdarazko kateari beste irtenbide bat eman behar zaio. Euskara ulertzen dugunok ia %60 garela kontuan hartu behar da». Iriarteren arabera, «ETBk egin duen oker nagusietako bat kaleko erdarazko adierazpen eta adierazmoldeak euskarazko katean sartzea izan da. Euskara gizartean erabiltzen den tresna bat dela argi utzi behar dugu; zubi lana egin behar dugu». D at u a k j a r r i z i t u e n m a h a i g a i n e a n Sarasolak: «13-24 urteren artean, joan den astelehenean Goenkale izan zen saiorik ikusiena». Hor rez g ain, ETB1ek — ETB3rekin batera— euskaldunon artean duen batez bes tek o k uota %6 dela nabarmendu zuen. «Kezkak ezkortasun batera eramaten gaitu». Baina haren ustez, datua ez da txarra. «2010. urtetik gaur egun arte, ez da beherakadarik egon audientzietan, eta kontuan hartu behar dugu gaur egungo telebistan 40 katetik gora
ditugula lehiatzen». Beste kate batzuen kuotak jaitsi direla kontuan hartuta, euskarazko eskaera «tinko» mantendu dela nabarmendu zuen Sarasolak. Marrazki bizidunak ETB3ra pasatzea ere erabaki «ona» gisa definitu zuen: «Haur gehienek egun osoan berentzako diren kateak bilatzen dituzte. ETB3k hori betetzen du».
Gobernuaren tresna Euskal Telebistan Eusko Jaurlaritzak izan duen eragina aztertzerakoan, Amezagarentzat, «kate gubernamentalegia» da ETB. «ETBn sinisten dut, baina gizarte proiektu batean bezala, soilik. Ezin da politikarien menpe dagoen kate bat izan, herritarrek bultzatutakoa baizik». Zuzendaritzako hamaika posturen aldaketa eta eguraldiaren maparena ere aipatu zituzten solaskideek. Aldaketa horien aurrean, Iriartek «erantzun sendoago» bat bota izan du faltan. Iriarteren hitzek ongi laburbiltzen dute euskarak ETBn duen prozesu eraldatzaile berria: «Eztabaida sortu da; beraz, aprobetxa dezagun, sakon dezagun eta ikas dezagun. Bitartean, euskarazko telebista bat egin dezagun, herriak bere sentituko duena». Eztabaida hasi besterik ez da egin.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Irati, Hodei eta Josu primerakoak dira Nafarroako «eremu ez-euskalduna» deiturikoan bizitzeagatik semea bere herrian D ereduan matrikulatu ezin izan zuen guraso batek honela zioen: «Irati, Hodei eta Josu primerakoak dira, ez dute bigarren mailakoak izan behar». Eta ez zitzaion arrazoirik falta. Nafarroan lehen eta bigarren mailako herritarrak egiten dituen legea baitago indarrean: Vascuencearen Legea.
Iritzia 2012/11/20
Azaroaren 20an Haurren eskubideen eguna ospatzen da. 1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen. Gaur egun, Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan, pare bat herrialde baino ez baitira geratzen hori berresteko. Hitzarmen horren hogeita hamargarren artikuluak dioenez, «gutxiengo etnikoak, erlijiosoak eta linguistikoak edo indigenajatorrizko pertsonak dauden estatuetan, gutxiengo horietako haurrei edo haur indigenei ez zaie ukatuko dagokien eskubidea, euren taldeko gainerako kideekin batera, euren kultura-bizitza izateko, euren erlijioa izan eta praktikatzeko, edo euren hizkuntza erabiltzeko».
Nafarroako hegoaldeko herritarrek urteak daramatzate beren seme-alabak D ereduan ikas dezaten lege horrek ezartzen dizkien trabak gainditzen, astero ehunka kilometro egiten, Euskararen Legeak bizi diren herriak eremu «ezeuskaldunean» kokatu dituelako. Urtero milaka kilometro euren seme-alabek hizkuntza bat ez, bi ikas ditzaten. Gaztelania eta Nafarroako berezko hizkuntza den euskara ere ikastea nahi dutelako. Baina legeak ez die horretarako eskubidea aitortzen. Seme-alabak egunero errepidean ibili behar izateak kezka nabarmena sortzen die. Beti eguraldiari begira, eta istripu arriskuak gogoan. Bidaia horiek eragiten dien gehiegizko gastua ahaztu gabe.
Hitzarmenak, derrigorrezko izaera du estatuetan, eta betetzera ere behartuta dago. Izan ere, hori berretsi duten gobernuek euren lege, politika eta praktikak hitzarmeneko arauen arabera aplikatu behar dituzte, arau horiek egia bihurtu behar dituzte eta eskubide horiek betearaztea oztopa edo baliogabe dezakeen neurririk ezin dute hartu. Alegia, estatu batek hitzarmena sinatzen badu, betetzera ere behartuta dago. Baina Nafarroan legeak berak urratzen du eskubide berdintasuna. Herritarrei, bizi diren tokiaren arabera onartzen baitzaizkie eskubideak. Horrela, Nafarroa Garaiko eremu zabalean, «ezeuskalduna» deiturikoan, haurren eskubideak urratu egiten dira. Euskaraz ikasteko duten
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa eskubidea ukatu egiten zaie. Nafarroako Gobernuaren arabera, ez baitago herritarren eskariari harrera egiteko betebeharrik. Ondorioz, eremu horretako gurasoek seme-alabak «eremu mistoa» deituriko aldeetako eskola publikora edo herri ekimeneko ikastoletara eraman behar dituzte, haientzako euskarazko hezkuntza nahi badute.
Nazioarteko hainbat legek gutxiengo linguistikoei beren hizkuntzan ikasteko eskubidea onartzen die eta Nafarroan, berriz, eskubide hori ukatu egiten da. Nafarroako familia horiek egoera onartezina jasaten ari dira; eskubide urraketa sistematikoa
da. Gobernuari dagokio, beste arlotan bezalaxe, irakaskuntzan nafar herritarren eskubideak bermatzea. Vascuencearen Legeak eta gobernuak ukatzen dutena nafar herritarrak ari dira aldarrikatzen, euskaraz bizi nahi dut esaten. Irtenbidea exijitzen dute. Guraso eta familia horiek bizi duten egoera eta erakusten duten adorea eta duintasuna ezagutu nahi badituzu, http://vimeopro.com/duintasun/ bideak ikus dezakezu. Ondotik, duintasunbideak@behatokia.org helbidera helaraz diezaiekezu zure iritzia, ekarpena edota elkartasuna. Eta, familia horiek bezalaxe, oztoporik gabe euskaraz lasai jarduteko eskubidea agertu nahi baduzu eta euskaraz bizi nahia adierazi nahi baduzu, abenduaren 1ean Donostian duzu hitzordua. Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria
Beste ETB bat posible da Dozenaka kateren lehian, ETBko euskarazko eskaintzak oso erakargarria behar du ikusleak bereganatzeko. Euskal ikuslea ETB1ekin identifikatua sentiarazteko, katea berea sentitzeko, aldeko faktore askok bat egin behar dute. Produktu ederrak egin direnean ere, maiz samar ikusle datuak ez dira oso txukunak izan. Hau da, gauzak oso ondo eginda ere, arrakasta ez dago ziurtatuta. Argi dagoena da ETB1ek lehentasun guztia behar lukeela zuzendaritzaren aldetik. Ezin esan hori hala izan denik, gaur egungo programazioari erreparatuz gero. ETB2k bi ordu eta erdiko zuzeneko albistegi saio bat du goizean eta beste bi ordu eta erdiko magazin bat arratsaldean. Ordu horietan guztietan programazio enlatatua du ETB1ek. Euskarazko kateak arratsaldeko magazina izan duenean ere, aurrekontua dezente txikiagoa izan da ETB2koarekin alderatuz. Pello Sarasola ETBko eduki arduradunak aitortu du prime-time ordutegitik at dauden ordu tarteetan asko hobetu behar duela euskarazko katearen eskaintzak. Baina ez hori bakarrik. Eusko Legebiltzarra osatu ostean, gaurkotu beharra dago EITBren Legea. Duela 30 urteko panoramak ez du arrastorik gaur egungoarekin. Nafarroako egoerari heltzea ere premiazkoa da; eta ezin da une honetan gaia Nafarroako Gobernuaren esku bakarrik utzi. Heldu beharko zaio irmoki ETBko eredu osoari. Eta alderdi nagusiek eredu hori argi ez badute, eseri daitezela eredu hori eztabaidatu eta erabakitzera. Beste ETB bat posible baita, borondatea izanez gero: euskarari lehentasuna ematen diona, kalitatezko saioekin ikuslea asetuko duena. Eta euskarazko beste
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Osabide euskaraz, hizkuntz eskubideak bermatzeko Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoan osasun publikoa kudeatzen duen erakundea da, guztiona. Osakidetzan, beste edozein osasun sistematan bezala, lehen mailako arreta guztiz garrantzitsua da; kontsulta eta anbulatorioetan egiten da hori, eta erizain eta familia medikuek burutzen dute. Lehen mailako arretan dihardugun administrari, erizain eta medikuok Osabide programa informatikoa erabiltzen dugu egunero, pazienteen historia klinikoa delakoa sortuz eta garatuz: diagnostikoak, tratamenduak eta preskripzioak, ezgaitasun iragankorreko parteak, bilakaera orriak, ekintza prebentiboak… Horiek guztiak Osabiden erregistratzen ditugu. Azken batean, pazienteen osasun arretaren a d i e r a z g a r r i a e t a a g i r i a , e g u n e ro k o harremanak bideratzen dituzten dokumentuak. Programa informatiko hau gaztelaniaz dago; horretara, lan hizkuntza gaztelania da, eta, zoritxarrez, euskarak ez dauka tokirik.
Iritzia 2012/11/21
Osakidetzako Kontseiluak 2005eko maiatzaren 27an Euskara Plana onartu zuen, gure erakundean eta, azken batean, osasun publikoan euskararen erabilera normalizatzeko asmoz. Plan hori asmo hauekin sortu zen: «Herritar guztien hizkuntza eskubideak babesteko, gure gizarteak adierazitako nahiari eta berariaz eskatutakoari egoki erantzunda». Euskara planaren helburuetako bat euskara lan hizkuntza gisa bultzatzea da, eta bere lehengo atalean (Osakidetzaren euskara planaren helburu orokorrak) horrela dio: «Zerbitzuerakundeek hizkuntza ofiziala ahoz eta idatziz erabiltzeko jarraibideak ezarriko dituzte, euskara lan hizkuntza izateko behar diren baldintzak betetzen dituzten unitatesanitarioetarako edo administrazio unitate edo orokorretarako» (1.3 atala, Euskara lan hizkuntza). Planari jarraituz, 4. atalean (Euskararen erabilerako irizpideak), eta hain zuzen hirugarren puntuan (4.3. Aplikazio informatikoak eta beste hainbat baliabide), programa informatikoak ere kontuan hartzen dira, eta horrela adierazten du: «Bestalde, baliabide teknikoak eskuratzeko modua egonez gero, Osakidetzako jarduera sanitario eta administratiboari eusten dioten tresna infor matiko espezifikoek bi hizkuntza ofizialetan jarduteko aukera eman beharko diete erabiltzaileei». Plan horrek sei urteko iraupena eta bi ebaluazio zehaztu zituen; lehenengoa, 2009an
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa burutu zen. Osakidetzako Euskara Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak, 2009ko irailaren 19an, 2005-2011ko Euskara Planaren Ebaluazio Partziala argitaratu zuen, eta bertan lehen mailako arretaren garrantzia azpimarratzen du: «…horregatik eman behar die lehentasuna Planak lehen mailako atentzioko zerbitzuei, hain zuzen ere herritarrengandik hurbilago daudelako eta herritarren eguneroko bizitzarekin lotura handia duelako». Eta argi eta garbi adierazten du Osabideren garrantzia, «Osabide, laneko ohiko baliabidea izanik, euskararen erabilera normalizatzeko eta herritarren eskubideak bermatzeko funtsezko tresna» gisa aurkezten baitu. Baina ez da behar bezala kudeatu: «Guztiarekin ere, ez da aurrera egin Osabiden hizkuntza-lehentasunaren erregistroa egokitu eta abiarazteko», edo aurrerago, «tresna infor matikoei eta laguntza logistikoei dagokienez, erakundeak, oraindik, Osakidetzaren planak proposatutako helburuetatik oso urruti daude». Lan tresna horren hobekuntza lehentasuna dela zioen Euskara Planaren Ebaluazio Partzialaren txostenak duela hiru urte.
EUSKARAZ LAN EGITEA ALDARRIKATUZ Euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo, Donostian, hainbat herritarrek. Hala, erakundeei eskaria egin zieten: eremu sozioekonomikoan ere euskaraz bizi ahal izateko eskubidea bermatzeko neurriak hartzeko. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituta egin zuten agerraldia. Abenduaren 1ean egingo den manifestazioan beren eskubidea aldarrikatu dutela azaldu zuten. Horrekin batera, manifestazioan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.
Onartu behar dugu euskararen erabilpenaren normalizazioan aurrerapenak lortu direla, baina ez da nahikoa. Gaur egun, Osakidetzan ez dira pazienteen zein langileon hizkuntza eskubideak bermatzen. Alde batetik, euskaraz lan egiteko eskubidea daukagu Osakidetzako langileok; bestalde, pazienteek euren historia klinikoa euskaraz edukitzeko eskubidea daukate. Hori guztia kontuan hartuta, Osabide programa informatikoa euskaraz eskaintzea Osakidetzaren eginbeharra da, orain arte bete izan ez dena. Beraz, hau sinatzen dugunok Osakidetzari hau bete dezan eskatzen diogu, eta hiritarrei helarazten diegu gure eskakizuna. Aitor Montes Aramaioko medikua
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
«Ahots bateratuz» arituko dira herri ekimeneko euskarazko hedabideak
Berria 2012/11/22
Hekimen elkartean bat egin dute publiko ez diren euskarazko komunikabideek; «egoera latzari» elkarrekin aurre egitea dute helburu Elkar hartzea eta aurrera «ahots bateratuz» egitea erabaki dute publiko ez diren euskarazko hedabideek: Hekimen elkartean bildu dira. «Bakarka baino, elkarrekin hobeto egingo diogu aurre dugun egoera latzari», adierazi dute. Euskal hedabideak garatzea dute xede, «nahitaezko» direla iritzita.
egin dira azken urteetan euskal hedabideen elkarte bat sortzeko, eta azkenean hemen da», azaldu du Iban Arantzabalek. Elkartearen zuzendari izango da hurrengo bi urteetan. Karguan da dagoeneko: atzo bertan, Hekimen sortu zutela jendaurrean zabaldu aurretik, egin zituzten hasierakoak. Beste zazpi kide ere izango ditu zuzendaritzan Arantzabalek. Ahulguneak, baina indartsu
Orain bi urte hasitako elkarlanaren fruitua da, azken batean, Hekimen elkartea. Krisi ekonomikoak eta hedabideenak eraginda, egoera gogortzen ari zela konturatu ziren bateko eta besteko arduradunak, eta hizketan hasi ziren elkarrekin, indar gehiago egiteko asmoz. Editorialak, agerraldiak eta bestelakoak izan ziren, eta orain elkartea sortu dute. Elkarlanerako aldarria ez da oraingoa euskarazko hedabideen artean. Egungo egoerak, ordea, inoiz baino beharrezkoago egin du elkartea sortzea. «Hainbat saio
Zer egin izango dutela nabarmendu du, eta garrantzitsua izango dela lan hori. Uste baitute euskarak ezinbesteko duela hedabideak izatea: «Euskararen hiztun komunitateak behar du eremu komunikatibo sendo bat, eta hori sendotzera dator Hekimen». Indarra hor egingo dute, nahiz eta jakin txiki izateak zailtasunak ekarriko dizkiela: «Ahula eta hauskorra da euskararen komunikazio esparrua. Hala da, ez dugu geure burua engainatuko». Baina indarguneak ere badauzkate hedabideek: «Asko gara eta pertsona askorengana iristen gara. 600 bat l a n g i l e s e k t o re a n , e t a e h u n k a m i l a pertsonarengana heltzen gara». Baina egoera ez da erosoa, eta horretaz ohartarazi dute elkarte sorberriaren arduradunek. Urteak daramatzate erakundeei beste tratu bat eskatzen. Elkar rizketa mahai bat eratu zuten
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa hedabideek eta instituzioek uda aurretik: Eusko Jaurlaritzarekin batera, partaide dira A r a b a k o, B i z k a i k o e t a G i p u z k o a k o diputazioak. Horri eustea eta mahai horretatik egoera hobetzeko bidea jartzea izango du xede elkarteak. Jaurlaritza berriarekin, kasu: «Serio berba egin beharko dugu diru laguntzez, publizitate instituzionalaz, mintzakidetza iraunkorraz...». Euskara garatzeko, hiru zutabe ezinbestekoak direla azaldu dute elkarteko ordezkariek: administrazioa, hezkuntza eta hedabideak. «Baliabideei dagokienez, administrazioan eta hezkuntzan indar handia jarri da azken hamarkadetan; euskarazko hedabide publikoetan ere bai. Baina askoz gutxiago hedabide ez publikoetan». Hori eskatu diete, beraz, instituzioei: gainerako alorrei adinako babesa emateko herri ekimeneko euskarazko komunikabideei. Arantzabal: «Euskal gizarte moder no eta kohesionatua eratzeko, garaia da azken hamarkadetan sorturiko gizarte hedabideen sare zabala behar bezala babesteko». Komunikabideen behatokia Krisi garaia ez ezik, aldaketa aldia da komunikabideetan. Internetek iraultza ekarri du, oraingo ereduak ezbaian jartzeraino. Horren aurrean, pausoak ematen ari direla adierazi dute Hekimen elkartean batutako hedabideek: «Gogor ari gara lanean: XXI. mendeko Euskal Herri euskaldun eta modernoa nahi dugu». Kazetaritza ereduaren aldaketara egokitzeko eginahalak «etengabe» egiten
ari direla nabarmendu dute. «Aurrera begira itzelak dira erronkak».
Nora jo aztertzeko gune bat sortzea jarri du mahai gainean Hekimen elkarteak: Euskal Hedabideen Behatokia. «Euskararen komunikazio esparru sendoa garatzeko behar dugun guztia» aztertzea izango du helburu behatoki horrek: audientziak, teknologia berriak, ikerketak eta beste hizkuntzetako esperientziak a i p at u d i t u A r a n t z a b a l e k . H e k i m e n elkartea bera ez ezik, beste kide batzuk ere balituzke behatokiak: instituzioak, unibertsitatea eta hedabide publikoak, esate batera. I b a n A r a n t z a b a l To k i k o m e k o zuzendariaren eskutik egingo ditu urrats horiek guztiak Hekimen elkarteak. 52 kiderekin hasi du ibilbidea, baina jakinarazi dute ateak zabalik dituztela beste komunikabide batzuek ere, bat egin nahi izatera. Bi baldintza: euskara hutsez jardutea eta p u b l i k o a k e z i z a t e a . E l k a rl a n e r a k o gonbitea helarazi die Arantzabalek: «Ezaugarri horiekin bat egiten duten guztiei dei egiten diegu gurekin bat egitera, elkarlanera».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Milioi bat gutxiago euskararentzat
Berria 2012/11/23
Arabako Foru Aldundian dagoenetik, PPk %66 urritu du euskara sustatzeko egitasmoetara bideratutako dirua Arabako Foru Aldundiak euskararen aurkako erabakiak hartzen jarraitzen du. 2013ko aurrekontu proiektuan, euskara egitasmoetara bideratutako diru saila %51,7 urritu du, aurtengoaren alderatuta. Are gehiago, Javier de Andres agintean dagoenetik, euskarara bideratutako aurrekontua %66 murriztu du: milioi bat e u ro i n g u r u . 2 0 1 1 . u r t e a n , X a b i e r Agirreren gober nuak 1.465.639 euro bideratu zituen euskararako; 2013ko aurrekontu egitasmoan, 496.500. Murrizketa horiek berebiziko eragina izango dute zenbait arlotan, aurrekontua onartuz gero. Besteak beste, Arabako kuadrilletako euskara teknikariak desagertu egingo dira. 2012. urteko 233.000 euroko diru saila aurrekontu proiektutik kendu du. Egitasmo hori 2009. urtean jarri zen m a r t x a n , L o re n a L o p e z d e L a c a l l e Euskara, Kultura eta Kirol diputatua zenean. Kuadrilla eta herrietan euskara sustatzeko eta «bide berriak» egiteko helburua zuten. Ordea, Javier de Andresen gobernuak bertan behera utziko du. 2012ko aurrekontuan 233.000 euro eman zituen; datorren urterako proiektuan, batere ez dago. Aurrekontu proiektutik beste zenbait diru sail desagertu dira. Geu Elkarteari
emandako diru laguntza bertan behera gelditu da —9.000 euro—, baita Arabako Merkataritza Ganberak euskara sustatzeko egitasmoak egiteko jasotzen zituen 25.000 euroak ere. EHU Euskal Her riko Unibertsitatearen eta gizartearen arteko zubi lana egitea helburu duen Eusko Iker Fundazioak ere ez du iaz jaso zituen 2.700 euroak jasoko. Azkenik, euskara eta beste hizkuntzetako mintegietarako dirua desagertu da 2013ko aurrekontu proiektutik.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa Aldundiaren jomugan Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen aurrekontu propioa jaitsi arren, euskarak jasan dituen murrizketak are handiagoak izan dira. Bi urtean %24 txikitu da aldundiaren aurrekontu propioa —524,4 milioi eurotik 397,7 milioi eurora—, eta euskararena %66 urritu du, ia milioi bat euro.
Euskara sustatzera bideratutako diru sailak desagertzea ez da ber ria Jav ier de Andresen foru aldundian. 2012ko aurrekontuetan euskara sustatzeko diru sail batzuk iaztik desagerrarazi zituzten. Nafarroa Oinez, Herri Urrats eta Euskara Elkarteen Topagunea diruz laguntzeko sailak kendu zituzten. Horrez gain, euskararen erabilera sustatzeko plana eta ikaskuntza eta sentsibilizazio programak elkartu, eta horien aurrekontua ia 170.000 euro urritu zuen. Desagerrarazitako diru sailez gain, 2013ko aurrekontu proiektuan euskararen alorreko diru sail guztiek murrizketak jasango dituzte, Euskara Biziberritzeko Planak izan ezik; diru sail horri eutsi egingo diote. Ordea, euskara sustatzeko jardueretara bideratutako dirua erdian utzi dute; Arabako Bertsolari Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Euskaltzaindiko diru sailak %33 eta 40% artean murriztu dituzte.
Murrizketa hori bereziki adierazgarria da ere dagokion aldundiko sailarekin alderatuta. Euskara, Kultura eta Kirol Sailak mozketa handienetakoa jasan du 2013ko aurrekontu egitasmoan: %16,9 urritu dute. Hori, baina, euskaran moztu duten batez bestekotik urrun dago. Badaude sail horretan bertan adierazgarriak diren diru sail batzuk; besteak beste, Alaves eta Baskoniarentzat 1,3 eta 1,4 milioi euro bideratu dituzte, hurrenez hurren. Kontrako jarrera hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, 2013ko aurrekontuetan eliteko kirol taldeentzako laguntzak kendu baititu.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Kontseiluaren manifestazio deiari atxiki zaio Nafarroako euskalgintza
Berria 2012/11/23
Datorren abenduaren 1eko Donostiako manifestazioan parte hartzea galdegin diete herritarrei Kontseiluarekin bat egin du Nafarroako eu s k algi n tz ak , eta ab en d u aren 1 ean Donostian eginen duten manifestaziora deitu ditu herritarrak, euskaraz bizi nahi dutela ozen aldarrika dezaten.
Nafarroako euskalgintzako hainbat eragilerekin agerraldia egin zuen Iruñean Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok atzo. 2010ean Nafarroako hiriburuan euskararen alde egindako manifestazioa ekarri zuen gogora, eta Donostiakoak duela bi urteko aldarrikapenari segida emanen diola erran zuen. «Aldarri hori Nafarroatik Euskal Herri osora hedatu behar dugu». Euskararen alde Iruñean inoiz egin den protestarik jendetsuena izan zen 2010. urteko
maiatzaren 15eko manifestazioa. «Milaka herritarrek argi utzi zuten euskaraz bizi nahi dutela», azaldu du Bilbaok. Lelo horrek duen garrantzia nabarmendu, eta jada «aldarri bat baino gehiago» dela gaineratu du. «Pentsamendu bat da, nahita egindako hautua. Egunerokoan euskaraz aritzea erabaki duten pertsonen hautua, alegia», azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak. Herritar anitzek hautu hori egin dutela argi du Bilbaok. Urrats hori egitea ez dela nahikoa erran du, hala ere. «Hautu hori garatzeko, aukerak behar baitira». Aukera horiek sortzea botere publiko eta pribatuei dagokie, Bilbaoren hitzetan: «Eremu guztietan egunerokoan euskaraz bizitzeko aukerak sortu behar dira, eta, horretarako, hizkuntza politika eraginkorrak abiaraztea funtsezkoa da». Horixe eskatu die Kontseiluak administrazioari eta enpresei. Administrazioari dagokionez, 2010. urteko manifestaziotik egoerak ez duela hobera egin salatu du: «Alderantzizkoa gertatu da: aurretik eskasa zen hizkuntza politika are eskasagoa da egun». Egoera horren aurrean, egun euskaraz bizitzeko nahiaren eta aukeren «berme bakarra» euskalgintzaren eta herritarren indarra izan dela eta izaten ari dela erantsi du Bilbaok. Indar hori Donostiako karriketan erakustera deitu du gizartea.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Irakasleen esleipena egiteko hitzarmena izenpetu dute
Berria 2012/11/23
Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak, eta metodologia arautu Frantziako Hezkuntzak eta Seaskak hiru u r t e r a k o h i t z a r m e n a i ze n p e t u d u t e. Edukiontzia edukia bezain garrantzitsua izaten da batzuetan, eta horren adibide da Euskararen Erakunde Publikoaren bitartekaritzari esker berretsi den dokumentua. Funtsean, irakasleak esleitzeko metodologia da hitzarmeneko punturik garrantzitsuena. Baina, berez, hezkuntza arloko eragile izatea aitortzen dio Frantziako Hezkuntzak Seaskari. Duela hiru urte izenpetu zuten lehen hitzarmena, eta hiru urterako 11 irakasle postu lortu zituen Seaskak. Alta, hitzarmenean ez zen aurreikusten Seaskak ukan zezakeen ikasle emendatze ikusgarria. Hiru urte pasatu ondoren, esleitutako kopurua baino gehiago behar zuen Seaskak, eta gutxi balitz bezala, Frantziako Hezkuntzak ez zuen presarik hitzarmena berresteko. Ekainerako behar zuen hitzarmenak azaroan sinatu dute. Bitartean, Seaskak milaka euskaltzale atera zituen karrikara egoera jasanezinari konponbidea emateko. Funtsean, epea beterik, esleitutako irakasle kopurua aise gainditu du Seaskak. Izan ere, hitzarmeneko 11 irakasleez gain, 2012-2013ko ikasturtea hasi aitzin 1,25 irakasle lanpostu onartu behar izan zizkion errektoreak, eta urteari hastapena eman ahal izateko gelak irakasle gabe utzi gabe, bertze hiru. Lau urtean 15,25 irakasle gehiago lortu ditu Seaskak, baina horrek ez du konpontzen irakasleen arazoa.
Irakasleen esleipena prozedura korapilatsua dela gogoratu du Jean Louis Nembrinik, Bordeleko errektoreak. «Funtsean irizpideak finkatu ditugu: lehen mailan, 22 haur egonen dira gehienez, eta bigarren mailan, 25». Bi urteko haurrak ez ditu zenbatzen, eta Seaskak eskolatze goiztiarra hobesten du, haurtxoak euskal giroan haz daitezen. Ikastola berriak irekitzeko prozedura ere korapilatsua da. Hasten delarik, ikasle gutxi egon ohi dira, baina urte gutxiren buruan, ama eskolako eskaintza bete eta lehen mailako eskaintza bermatu behar izaten du Seaskak. «Baxoa da unibertsitate mailako lehen agiri ofiziala, estatu osorako», azaldu du Nembrinik. Iaz matematika azterketa euskaraz egitea onartu zuen Frantziako Hezkuntzak, «esperimentazio» gisa. Ondoko urteei begira, horren emaitzak aztertzea hobesten du Nembrinik. «Azterketak, euskaraz eginik ere, balio bera du Frantzian, eta hori onartzea delibero politikoa». Bordeleko errektorearen hitzetan, argi ikus daiteke Frantziako Hezkuntzak ez duela borondaterik azterketak euskara hutsez egiteko parada eskaintzeko. Baina «zirrikitu bat» erakutsi du: esperimentazioa. Hezkuntza publikoak ez du murgiltze eredurik onartzen. Baina lege zirrikitu hori baliatu du Miarritzeko eskola publikoan, ama eskolan, murgiltze eredua eskaintzeko. Gisa berean, brebeta baxoa baino lehen egiten den azterketa izanik euskaraz egiteko arazorik ez dagoela adierazi du errektoreak.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Ingurumen Heziketarako Museoak Euskararen
Berria 2012/11/23
Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak, eta metodologia arautu Administrazioan Euskaraz taldeak bere poztasuna adierazi nahi du Iruñeko Udalak euskarazko hizkuntz paisaia zaintzeko lehenengo urratsa egin duelako.
L a u s e i n a l e a l d at u d i t u . Momentuz bosgarren bat ahaztu du, baina suposatzen dugu horretan ere aldaketa bidean dagoela. Bide batez, seinale berriak Euskararen Ordenantzak izandako aldaketaren arabera jarri ditu. Hau da, gaztelaniazko eta euskarazko testuak berdintasunean daude, tamaina eta kontrasteari dagokienez. Beraz, Iruñeko Euskalgintzak euskarazko hizkuntz paisaiaren alde egindako kanpainaren lehen fruitua bihurtu da testu zuzenketa hau. Espero dezagun hizkuntz paisaian aro berriaren hasiera izatea!
Hainbat kexen ondoren, “Inguruman Heziketarako Museoa” zioten seinaleak aldatu egin ditu, euskara txukunean jartzeko: “Ingurumen Heziketarako Museoa”.
Joseba Otano Villanueva Administrazioan euskaraz taldea
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskararen Legearen argiilunak azalarazi dituzte 30. urteurrenean
Iritzia 2012/11/25
Egungo legea gainditu behar dela uste dute Euskal Herrian Euskarazek, Euskararen Erakundeen Kontseiluak eta EH Bilduk Guztiek onartu dute euskarari egin dion ekar pena, baina, etorkizunari begira, gainditzeko beharra ikusten dute batzuek, eta hura garatzen jarraitzeko beharra besteek. Hausnarketa horiek utzi ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 30. urteurrenak. Eusko Jaurlaritzak legearen eztabaidan eta onarpenean parte hartu zutenak omendu zituen atzo. Ekitaldian, Blanca Urgell Kultura sailburuak adierazi zuen legeak «zutarriak» ezarri zituela euskara gizarteko alor guztietan garatu ahal izateko. Kontseiluak, Euskal Herrian Euskaraz-ek eta EH Bilduk oso bestelako interpretazioa egin zuten 30 urte hauetaz. Marko juridiko eraginkorrago bat aldarrikatu zuten, eta urrats sendoagoak normalizazioaren bidean.
Euskararen Legearen eztabaidan eta onarpenean parte hartu zuten legebiltzarkideetako batzuk bildu zituen atzo Miramar jauregian Eusko Jaurlaritzak; omenaldia jaso zuten Pedro Miguel Etxenikek, Jose Antonio Maturanak, Inmaculada Bonetak, Jose Luis Lizundiak eta Alfredo Marco Tabarrek. Guztiek nabarmendu zuten legea onartzerakoan izan zen adostasuna; baita euskarari egin dizkion ekarpenak ere. Hori bai, bakoitzak bere ñabardurak egin zituen. Urgell jarduneko Kultura sailburuaren arabera, 30 urte igaro eta gero euskararen egoera «ez da ideala, baina bai osasuntsua». Haren esanetan, legeari esker orduan ezarri ziren hainbat helburu gainditzea lortu da. «Baina oraindik badago zeregina, eta legeak oinarrizko printzipioak ezarri zituen horretarako» . Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren hitzak
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa ekarri zituen atzoko ekitaldira Urgellek. Lopezen ustez, onartu zenean baino babes handiagoa du orain legeak. «Hori euskal gizartearen lorpen bat izan da, eta euskara era mailakatu batean berreskuratu eta hedatzearen aldeko borondate nagusiaren isla». Lopezen irudiko, euskarak «inoizko garapenik handiena» erdietsi du. «Aurrerantzean, 30 urte hauetako bideari eustea izango da, ezbairik gabe, arrakastaren giltza». EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek ere ekitaldiak egin zituen Euskararen Legearen 30.urteurrena gogoratzeko. Hainbat herritan, elkarretaratzeak egin zituzten, eta arratsaldean, giza katea Gasteizen. Andre Mari Zuriaren plaza eta Eusko Legebiltzarra lotu zituzten. Euskararen minorizazio prozesua gelditu ez izana egozten dio legeari EHEk: «Iparrik gabeko 30 urte izan dira, sumisioan oinarritutako 30 urte». Ezagutzaren unibertsalizazioaren eta espazioen euskalduntzearen alde egin du EHEk.
dela eta, euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko duen marko juridiko eraginkor bat eskatu du Bilbaok. Datorren larunbatean Kontseiluak egingo duen manifestazioari atxikimendua azaltzeko ekitaldi batean parte hartu zuen Bilbaok. Manifestazioari babesa azaldu diote, besteak beste, Joxe Juan Ugalde irrati esatariak, Urko Aristi eta Kike Amonarriz telebista aurkezleek, Martxel Toledo Esaiteko kideak, Xabi Solano Esne Beltzako musikariak... Guztiek lan egiten dute euskaraz, baina hortik kanpo euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea aldarrikatu dute. Manifestazioaren karietara, Kontseiluak eskatu du balkoietan euskaraz bizitzearen aldeko oihalak jartzeko eta Twitterren galdera honi erantzuteko: «Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?». Horretarako, #euskarazbizinahidut hitz gakoa erabiltzea proposatu du. Beste akordio bat Urgellek uste duenaren kontra, «osasuntsu egotetik urrun» dago euskara EH Bilduren arabera. «Lan handia egin da normalizazioaren bidean, baina, azken 30 urteetan garatutako hizkuntza politikekin jarraituz gero, euskara ez da normalizatuko».
30 urteren ostean ziklo bat gainditu dela uste du Paul Bilbaok, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak. Haren ustez, hausnarketa bat egiteko unea da. «Legeak ekarpenak egin dizkio euskarari, baina hutsune nabarmenak ditu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero kaleratzen duen txostenean agerian geratzen da euskaldun askori urratu egiten zaiela euskaraz bizitzeko eskubidea». Hori
Egoera hori gainditzeko, «euskararen inguruko akordio nazional berri bat» aldarrikatu du EH Bilduk. «Euskal Herri osoan euskara ofiziala izatea da gure helburua. Horretarako, beharrezkoa deritzogu beste hizkuntza politika batzuk indarrean jartzeari. Euskara eta euskararen erabilera lehenesten duten politikak onartu behar dira». Koalizioak bat egin du larunbatean Kontseiluak egingo duen manifestazioarekin, eta dei egin die herritarrei bertan parte hartzera.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskaraz eta harro bizi nahi dugu Euskaldunok geure burua zapaltzaile gisa ikusteraino menperatu gaituzte. Euskaraz bizi nahi izatea inposizio bihur daitekeela sinetsarazi digute. Horixe da minorizazio prozesuaren ondorio latza. Eguneroko bizimoduaren distortsio neurrigabea, borreroa biktima eta aldi berean biktima borrero bihurtzerainokoa. Eta horrek baditu erantzule zuzenak. Minorizazioaren ondorioz gure herri nortasunaren enborra den euskarari adar izaera ere eman diogu. Euskara ez da erdigunea, euskara beste gai bat gehiago da gehienez ere. Eta horrek ere baditu bere erantzuleak. Honela laburtu zuen Xalbadorrek hori guztiori: «Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza, zure etxe nagusi jartzean arrotza, halere ez zitzaizun gelditu bihotza, etxekoen eskutik duzu heriotza». Zorionez oraindik ez zaigu bihotza gelditu. Baina mendeetako konkista kulturalari aurre egiten ez badiogu, uste baino lehenago aurki dezakegu heriotzaren amildegia. Etsipenetik idazten dugula ezin ukatu, baina ez gatoz hil kanpaiak jotzera. Garai berriak ditugu, baina euskaldunak espabilatu ezean garai berriak «zaharrak berri» bihurtuko zaizkigu azkar baten. Espabilatu behar dugu etxean, lanean, jolasean, tristuran eta pozean. Harrotasunez euskaraz bizi nahi dugula erakutsiko dugu han eta hemen. «Eta ezetz! Ez garela espaloitik jaitsiko» esan, edota ikusaraziko diogu hala eskatzen, iradokitzen edota inposatzen digunari.
Iritzia 2012/11/25
Eta hori guri dagokigu, gure esku dagoela ulertu eta sinetsi behar dugu. Aukera pertsonalak sortzea eta elkarrekin agerian uztea lortu behar dugu. Abenduaren 1erako Kontseilukook egin dugun deialdia aukera paregabea dugu indarrez gure bizi nahi hori erakusteko. Baina bizi nahia erakusteaz gain, egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela argi eta ozen esatea ere badagokigu. Alternatiba gisa, ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea eztabaida politikoan kokarazi behar ditugu. Instituzioetan zein gatazka gainditzeko eztabaidetan lehen lerroan egon behar duten gutxienekoak dira. Oinarrizko bi ideia horietatik abiatuta eraiki behar dira adostasunak, gainontzean geure burua heriotzara kondenatzen baino ez gara arituko. Atzo bertan 30 urte bete ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legea onartu zela. Sumisioan oinarritutako 30 urte, arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte, ipar egokirik gabeko 30 urte, finean. Badugu, beraz, gure bizi nahia non elikatu, aukera ugari dugu. Euskaraz bizi, independentziaz bizi! Eta adi mobilizazioei! Unai Larreategi eta Igone Lamarain EHEko kideak
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskaraz bizi nahi dugunon garaia Izenburua irakurrita seguru nago hainbat egoera etorriko zaizkizuela gogora, izan ere, askotan erabilia izan da norbaiten edo zerbaiten garaia dela, eta, akaso, errepikari ere bihurtu izan da. Halere, oraingoan izenburu hori jarri nahi izan dut benetan uste dudalako gure garaia iritsi dela, euskaraz bizi nahi dugunon garaia, euskaraz bizi nahi duen herriaren garaia.
Azken urteotan aurrera egin du euskararen herriak, zalantza-izpirik ez dut. Gurea bezalako hizkuntza gutxiagotuen berreskurapen-prozesuei begiratuz gero, harro esan dezakegu aurrera goazela, eta horren arrazoi nagusienetako bat euskararen herriak euskaraz bizitzeko agertu duen nahia izan da. Euskaraz bizitzeko nahi hori errealitatezkoa izan dadin euskalgintzak hizkuntza-berreskurapenari egin dion ekarpena azpimarratu behar delakoan nago: hezkuntzan, helduen euskalduntzean, lanmunduan, zientzian, Interneten, itzulpengintzan, kulturgintzan, sorkuntzan, motibazioan, hedabideetan... Eta horietan guztietan euskaraz bizitzeko nahia egon izan da atzean.
Iritzia 2012/11/29
Euskaraz bizitzeko nahiari pasioz, determinazioz eta grinaz eutsi dio euskararen herriak; etan a h i horrek eragin zuzena izan du gure herrian eman diren aurrerapausoetan. Azken asteotan herritar anonimo batzuen eskutik nahi hori erakutsi izan dugu: Leire ataundarrak euskara erabiltzeagatik inoiz umiliatua izan dela azaldu digu, bai eta semeentzat halakorik nahi ez duela ere, eta, hor rexeg atik, ama baten bihotzetik, hizkuntza-eskubideak babesteko eskatu du, laguntza zuzena eskatu du; Iñigo eta Aizeti bilbotarrek alabaren pediatra euskalduna ez izateak eragiten dien inpotentzia azaldu dute, baina oztopoen gainetik euskaraz bizi direla adierazi dute; eskolak euskaldundu ez eta bere burua euskalduntzeko asmo irmoa erakutsi digu Ruben gasteiztarrak; Nekane lekaroztarrak lanbide heziketan euskalduna izateagatik pairatutako bereizkeria kontatu digu, baina egun euskaraz lan egiteak eragiten dizkion abantailak ere partekatu ditu. Jasone leitzarrak arnasgune batean bizitzeak lasaitasuna dakarkiola azpimarratzen du; euskaraz bizitzea erabaki bat ez ezik, sentimendu bat ere badela azaltzen du. Adibide batzuk besterik ez dira izan, euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak, euskaraz bizitzea naturaltzat hartzen duten herritarrak, eta jakin badakigu herritar hauen moduan, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi eta eusten dioten herritarrak milaka izan direla azken urteotan. Halere, herritar horiek beharrezkoak izan arren, euskaraz biziko den herria erdiesteko
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa ez da nahikoa herritarron borondatea. Lehenik eta behin, gure hizkuntzakomunitatea handitu behar dugu, eta h o r re t a r a k o e u s k a r a re n e z a g u t z a re n unibertsalizaziora eramango gaituzten erabakiak eta politikak behar ditugu. Bai, erabakiak eta politikak diot, horretara iristeko tresnak aspaldi jarri baitzituen abian euskalgintzak. Bestetik, euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko espazioak euskalduntzeko politika eragingarriak behar ditugu, eremu sozioekonomikoan eta aisialdian bereziki, eta berriz ere esan behar dut erabakiak behar direla, eremu horretan ere, euskalgintzak aspaldian sortuak dituelako tresnak. Orain, horiek eskuratzeko bideak jorratzea dagokigu. Baldintza sozial egokiak behar ditugu gure hizkuntzaren berreskurapenprozesuak beharrezkoak dituen baldintza p o l i t i k o, e k o n o m i k o e t a j u r i d i k o a k eskuratzeko; tamalez, ez baitira egun batetik bestera etorriko. Hortaz, gure garaia dela erakutsi behar dugu. Instituzioetan, eragile politikoetan, sindikalgintzan, gizarte-eragileetan... horietan guztietan erakutsi behar dugu euskaraz bizi nahi duen herria izan badela, eta herri horri erantzun behar diotela. Euskalgintzak eta euskararen herriak aspalditik erakutsi du zer nahi duen, baina erantzukizuna partekatua dela ulertu behar dute horiek guztiek, hots, gure hizkuntzaren etorkizunean betebeharrak dituztela ulertarazi behar diegu. Lan horretan Kontseiluak eragiten jarraituko du, baina herritarren laguntza beharrezkoa dugu. Herritar bakoitzak eragile bihurtu behar dugu geure burua, eta euskaraz
bizitzeko nahia berma dakigun konpromisoak eskatu behar ditugu; alegia, gure nahiari erantzuteko neurriak eskatu behar ditugu.
Eta deter minazio hori erakusteko, abenduaren 1ean euskararen herriak, euskaraz bizi nahi duen herriak, Donostiako kaleak bete behar ditu. Euskaraz bizitzearen hautua egiteagatik harro gaudela erakusteko aukera izango dugu larunbatean. Euskaraz bizi nahi duen herriari erreparatu behar zaiola erakutsiko dugu, ezikusiarena egiterik ez dagoela lortu behar dugu, are gehiago, euskaraz bizitzea posible egiteko zeinek bere erantzukizunari erantzun behar diola zabalduko dugu. Euskaraz lan, irakurri, kontsumitu, pentsatu, jolastu, maitatu... Bizi nahi dugulako abenduaren 1ean determinazioa, pasioa, grina, gogoa, erakutsiko ditugu Donostiako kaleetan zehar. Euskaraz bizi nahi dugunon garaiari ekingo diogu. Ez hutsik egin, zeure garaia ere izan dadin!!! Paul Bilbao Sarria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Idazkari nagusia
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskaraz bizitzeko, euskarazko hedabideak behar ditugu Larunbatean, abenduak 1, Euskaraz bizi nahi dugu leloa oihukatuko dugu euskaltzaleok Donostiako kaleetan. Euskaraz jarduten dugun hedabide ez publikoak batzen dituen Hekimen elkartearen izenean, Kontseiluak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu nahi zaituztegu. Euskal Herri euskalduna nahi badugu, euskaraz bizi nahi badugu, komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa da. Euskal Herrian azken hamarkadetan gizarte hedabide sare zabala sortu da: 600 bat langile gara sektorean eta ehunka mila pertsonarengana heltzen gara. Esparru txikia da gurea, baina, aldi berean, indartsua eta ezinbestekoa euskaraz bizi nahi badugu. Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Baliabideei dagokienez, administrazioan eta hezkuntzan indar handia jarri da azken h a m a rk a d e t a n , e u s k a r a z k o h e d a b i d e publikoetan ere bai. Baina askoz gutxiago hedabide ez publikoetan. Euskal gizarte moderno eta kohesionatua eratzeko, hizkuntza komunitatea osatzeko, gizarte hedabide sare zabala behar bezala babestu behar dugu. Euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatiboa sendoa garatzeko, elkarlanaren bidea jorratu dugu urte hauetan guztietan euskarazko komunikabideek. Elkarlan hori bideratzeko, Hekimen elkartea sortu berri dugu. 50 komunikabide baino gehiago batu
Iritzia 2012/11/29
gara, euskaraz bizi ahal izateko garrantzitsuak garela aldarrikatzeko. Euskaraz bizi ahal izateko, ezagutza eta borondateaz gain, ezinbestekoak dira baliabideak. Euskarazko eremuak behar ditugu. Hedabideen kasuan, gure herrietan, euskal gizartean, Europan, munduan… gertatzen denaz informatuko gaituzten komunikabideak behar ditugu. Teknologia berriek eta Internetek ekarri dituzten aldaketetara egokitutako komunikabideak. Komunikabideontzat ez dira garai onak, krisi hotsak nonahi entzuten dira. Baina ilusioz ari gara beharrean, egun dugun egoera gaitzari elkarrekin erantzunez. Euskal gizarteak garai berriak ditu, testuinguru egokia euskararen normalizazioan behar ditugun aldaketak emateko. Euskarazko komunikabideek, azken hamarkadetan bezala, gure ekarpenarekin jarraituko dugu. Guztiok euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun. Iban Arantzabal eta Iban Arregi Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen izenean Artikulu hau ondorengo hauek ere sinatu dute: Joseba Igerabide (Xaloa Telebista), Idoia Iparragirre (Gaur 8-Zazpi Haizetara), Berdaitz Goia (Argia), Iñaki Uria (Hamaika telebista), Jon Mikel Zabalegi (Gazteberri) eta Aitziber Zapiain (Euskal Irratiak).
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Jaurlaritzak ez du beteko bere konpromisoa Hizkuntz Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik honela zioen BERRIAn urriaren 2an argitaratutako elkarrizketan: «Krisiak harrapatuta, edizio elektronikoa egiteko arazoekin dabil, eta horregatik erabaki du Eusko Ja u rl a r i t z a k h i t z a r m e n b a t s i n a t z e a BERRIArekin. Diru laguntza bat jasoko du, 200.000 eurokoa, Interneteko edizio horretarako behar dituen inbertsioak egin ditzan». BERRIA multimediaren garapen proiektuan laguntzeko diru laguntza joan den udan hitzartu genuen Eusko Jaurlaritzarekin. Eta udazken hasieran, 170.000 eurokoa izango zela esan ziguten. Laguntzarako konpromisoa Lehendakaritzatik hartu zen, bertako diru funts batetik ordainduko zelako. Baina duela egun batzuk jakinarazi digute hitzarmen hori ez dela gauzatuko; beraz, diru hori ez du jasoko BERRIAk. Dirudienez, gobernuak erabaki du ez dela unea antzeko hitzarmena sinatzeko eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari ez diote utzi akordioa gauzatzen. Aitzakia da gobernua jardunen ari dela, eta ez dela momentua konpromisoak hartzeko. Bada, horixe, aitzakia da, konpromisoa jada hartuta zegoelako eta une honetan egin beharreko gauza bakarra hura gauzatzea zelako. Edo, unea ez baldin bazen, zergatik gobernuak ez zuen urriaren 2an bertan atzera egin? Hauteskunde aurretik inork ez zuen esan ezin zenik bete hitzarmena. Hain zuzen ere, urrian laguntza jasotzeko tramitazioan aritu gara Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako eta BERRIAko ordezkariak, eta tarte horretan inork ez du zalantzan jarri laguntza.
Iritzia 2012/11/30
Agerikoa da ezina aitzakia baino ez dela. Are gehiago, azken orduko hainbat erabaki eta konpromiso hartzen ari omen direnean. Zergatik, orduan, atzera bota BERRIArekin hitzartuta zegoena? Ez dakigu zein den benetako arrazoia; norbaitek azaldu beharko luke. Euskararekiko eta euskal eragileekiko errespeturik eza erakusten du egindakoak, ez baitut uste berdin jokatuko luketenik beste batzuekin. Horregatik, edo bigarren mailakotzat hartzen dituzte euskalgintzako eragileak, eta berdin die; edo, okerragoa dena, euskararen kontrakoek dute agintea PSEren gobernuan eta horiek ez dute onartu. BERRIAk ez du laguntza hori jasoko badoan gobernuaren eskutik, eta horrek ondorioak izango ditu 2012ko kontuetan. Diru laguntzetara aurkeztutako proiektua gauzatzen ari da BERRIA, eta, laguntzarekin urtea berdindu samartuta bukatzea aurreikusita zegoena, oso zaila edo ezinezkoa izango da, hurrengo asteetan beste erabakiren bat hartzen ez bada behintzat. BERRIA Taldeak lanean jarraituko du, zailtasunak zailtasun, euskal hedabide ahalik eta sendoenak egin eta eskaintzen, eta euskararen normalizazioari bere ekarpena egiten, Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugulako. Bide horretan, instituzioekin batera egin nahiko luke lan eta haiekin bide hori jorratzen jarraituko du, elkarlanak emaitza hobeak ekar ditzakeela sinetsita. Joanmari Larrarte
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
«Legebiltzar berriak aukera du hizkuntz politikan erabaki ausartak hartzeko»
Berria 2012/11/30
'Berria.info'-ko irakurleen galderei erantzun die Kontseiluko idazkari nagusiak, biharko manifestazioaren atarian. Euskararen ezagutza eta eremuen euskalduntzea sustatu behar direla nabarmendu du. Bihar Donostian egingo duten manifestazioaren atarian erantzun ditu irakurleen galderak Paul Bilbaok (Algorta, Bizkaia, 1971), Kontseiluko idazkari nagusiak.
hamar urteotako immigrazioaren eraginez? Uste duzu beharrezkoa dela immigrazio hori murriztea edo ez handitzea behintzat? Kezkatua.
EAJ gobernatzen hasiko delarik, zein itxaropen duzu euskara normalizatzeko politika berri eta eraginkor bat sortzeko? Urko. Nire ustez, eratu den legebiltzar berriak aukera interesgarriak sortuko ditu hizkuntza politikari buruzko erabaki ausartak hartzeko. Politika eragingarrirako neurriek babes politikoa izan dezaketelakoan nago; hala beharko luke. Euskaraz bizi nahi dut proiektuaren barruan banakook, modu antolatuan, egunerokoan, ekintza praktikoren bat egiteko garaia dela uste dut. Kontseiluak halako egitasmoren bat planteatuko al du? Estitxu. Orain arte, neurri handi batean, dinamika ikusgarri egiten saiatu gara. Ondo diozun moduan, urrats praktikoetarako unea iritsi zaigu. Herritar bakoitzak bere eguneroko bizitzan euskaraz bizitzeari ekin behar dio, harrotasunez eta naturaltasunez. Uste duzu Gasteiz, Bilbo eta Barakaldon euskararen erabilerak behera egin duela azken
Lehenik eta behin ezagutzaren eta erabileraren arteko mataza hori askatu behar delakoan nago. Ezin diogu une oro euskaldunari egoeraren erantzukizuna leporatu. Immigrazioaren gaiari dagokionez, ez gara inor herri batetik bestera aldatu nahi duenari mugak ixteko. Beste kontu bat litzateke ea zein immigrazio politika dagoen, eta hor jarri behar dugu azpimarra. Ezagutza oinarrizkoa bada ere, badirudi euskararen erabilerak ez duela gora egiten beharrezkoa izan ezean. Nola orokortu erabilera eremu nagusiki erdaldunetan? Jon. Egungo ezagutza tasek erabileraren maila
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa goian jarri dute. Eremu erdaldunetan ere euskaraz bizitzeko guneak sortu behar ditugu, arnasgune soziofuntzionalak eratu. Espazioak Euskal Herri osoan euskaldundu behar dira.
Euskararen Legeak urteurrena bete berri du. Zer lorpen eta hutsune nabarmenduko zenituzke? Aitor.
Euskaldunok jabetzen al gara nazioartean lan egiteak duen garrantziaz? Xabier. Gure hizkuntza berreskuratzea Euskal Herrian jokatzen dugu. Halere, nazioarteak eskaintzen dizkigun foroak baliatu behar direla uste dut. Horrelakoetan ohartzen gara gurea bezalako hamaika hizkuntza komunitate gutxiagotu dagoela. Denok dugu elkarrengandik ikasteko asko. Behin eta berriro ari gara entzuten euskararen normalizaziorako erabilera dela gakoa. Zure iritziz, zer proposamen zehatz egin beharko luke Ajuria Enera sartuko den gobernu berriak euskararen erabilera bultzatzeko? Aitor. Bai, hori esaten digute behin eta berriro. Gure herria euskalduntzeko bi zutabe dira oinarrizko: batetik, banakoak euskalduntzea eta, bestetik, espazioak euskalduntzea. Biak ala biak dira behar-beharrezkoak. Espazioak euskalduntzeari begira, eremu sozioekonomikoan eta aisialdian zentratu beharko liratekeelakoan nago, eta horretarako corpus juridiko egokia —egun ez dugu—, plangitza zehatzak eta baliabide egokiak, eta zuzen kudeatuak. Zenbat lagun espero dituzue larunbatean? Zenbat mila lagunekin legoke Kontseilua gustura? Azkoititik. Egia esan behar badizut, ez dugu buruan kopururik. Gure helburua euskaraz bizitzeko nahia adierazten duten herritarrei asmo hori harro agertzeko plaza eskaintzea da, eta, beraz, guztiei egingo diegu ongietorri.
Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legeak oinarri batzuk ezarri zituen, herritarrei eskubide batzuk onartu, eta abar. Hortaz, EAEko herritarrei, lehen aldiz, lege batek euskara erabiltzeko eskubidea onartu zien. Halere, urteek aurrera egin ahala, lege horrek hainbat gabezia duela ondorioztatu dugu. Herritarrei eskubideak onartu arren, urraketen aurrean ez du ezer aurreikusten. Kontua da xehapenik gabeko legea homilia b i h u r d a i t e k e e l a . H o r re g at i k , l e g e a berrikusteko garaia dela iruditzen zait. Hollande presidenteak agindu zuen hizkuntza gutxituen ituna sinatuko zuela. Zain gaude. Itxaropenik ba al duzu? Jone. Bai, halaxe da. Hauteskunde kanpainan horixe iragarri zuen, eta Eliseora sartuta ere pare bat aldiz adierazi du Euroituna berretsiko duela. Euskal esaerak dioen moduan, aginduari zor. Ituna berrestea lehen urratsa litzateke norabide egokian; halere, euskarak eta gurea bezalako hizkuntza gutxiagotuek estatus egokia behar dute, Euroitunak jasotzen dituen konpromisoetatik harago joan beharko lukeen estatusa.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
30 urte, eta hamaika galdera Hogeita hamar urte igaro dira Eusko Legebiltzarrak 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa onartu zuenetik. Hogeita hamargarren urteurrenaren harira, legearen apologia itsutik eta kritika suntsitzailetik urrun, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik (Uema) hausnarketarako galdera batzuk planteatu nahi ditugu. Zergatik ez du 10/1982 Legeak euskararen herria bere osotasunean hartzen? 10/1982 Legea euskararen legeetako bat da, eta Euskal Herri zatituaren parte batean sortutako legea da. Hori du berezko akats eta muga. Beste lege bat ere badago Nafarroan, eta, txarrean, beste bat ere eduki beharko genuke Ipar Euskal Herrian. Herri zatikatua da gurea, eta, horren ondorioz, euskaldunok ditugun eskubideak bizi garen tokiaren marko juridiko politikoaren araberakoak dira. Horregatik, euskalduna ez da legezko euskaldun oso Euskal Herriko toki askotan. Ba al da inon?
Berria 2012/11/30
«(…) udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren eskubideen kaltetango gerta ez d a d i n e a n , h e r r i - a g i n t a r i e k , To k i Administrazioaren alorrean, euskara bakarrik erabili ahal izango dute». Au z i t e g i Ko n s t i t u z i o n a l a k a r t i k u l u a inkonstituzionala zela ebatzi zuen. Ondorioa? Udalek gaztelania erabiltzeko betebeharra dute, nahiz eta udalerrian denak euskaldunak izan, eta inork ez eskatu gaztelaniazko idatzirik. Indarrean dagoena, beraz, lege erauzia da, herrena; eta bistan da udalerri euskaldunok ibilbide luzeagoa, hobea eta eraginkorragoa egingo genuela herrenka ibili izan ez bagina. Zenbat aur reratuko genuen Auzitegi Konstituzionalaren esku-hartzerik gabe?
Zergatik da 10/1982 lege herrena? Eusko Legebiltzarrak 1982an onartutako legea ez da gaur egun indarrean dagoena. Izan ere, alderdi politikoek gehiengoz (eta ez kontsentsuz) onartu zuten legeari eduki batzuk erautsi zizkion Auzitegi Konstituzionalak 1986an. Hasiera batean, lege horretako artikulu batek, 8.3 artikuluak, zirrikitu bat uzten zigun udalerri euskaldunoi euskara hutsean funtzionatzeko; betiere, gaztelaniadunen hizkuntza eskubideei inolako kalterik eragin gabe.
Zergatik ez du Legeak aintzat hartzen udalerri euskaldunen egoera soziolinguistiko berezia? Legeak ez du aitortzen hizkuntza politika berezitua edota aurrerakoia egiteko gune aproposak daudenik. Adibidez, herritarren
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa %80, %90 edo gehiago euskaldunak diren herrietan, zergatik ez da derrigorrezkoa herriko medikua euskalduna izatea? Zergatik ez du legeak aurreikusten halako eremuetan, eremu euskaldunetan, badagoela hizkuntz politikako neurri aurrerakoiak hartzea? Zergatik ez ditu legeak neurri horiek babesten? Zergatik ez dute amezketarrek herriko medikua euskalduna izateko legezko bermerik? Zergatik uzten du 10/1982 Legeak euskararen normalizazioa borondatearen mende? Euskal Autonomia Erkidegotik atera gabe ere, hainbat esparrutan ez daukagu lege eraginkorrik; hau da, legerik gabe bezala gaude. Enpresekiko harremanetan, adibidez, euskaldunok legez onartuta ditugun hizkuntza e s k u b i d e e n ze r re n d a h u t s a l a b e z a i n baliogabea da. Joan, bestela, saltoki handi batera, eta eskatu euskaraz atenditzeko. Legearen zein artikulutan oinarrituko zara zure eskubideak aldarrikatzeko? Gure ustetan, legearen izpirituan eta legearen aldeko diskurtsoan borondateak hartzen duen tokia gehiegizkoa da. Legeak lege izateko, neurri batzuk zehaztu eta neurriak betetzen ez dituztenekin zer egin ezarri behar du, eta, bestela, ez da legea, intentzio oneko adierazpena baizik. Gauzak borondatez egin ahal izateak gauzak ez egitea dakar, eta horrek ez atzera eta ez aurrera geratzeko arriskua dakar. Noren borondatea behar dugu aurrera egiteko? Agian, Pako Aristiren galdera honi orain arte ez bezalako erantzun bat aurkitu beharko genioke: «Zer nahi dut, borondatezko politika baten ondoren euskara desagertzea, ala derrigorrezko politiken ondorioz euskara bizirik mantentzea?».
Zergatik bultzatu behar dugu herritarrok euskararen normalizazioa? Legeak lege eta neurriak neurri, edozein hizkuntzaren normalizazio prozesuaren zutaberik sendoena herritarren atxikimendua da. Ezin dugu euskararen normalizazioan aurrera egin, euskaldunok bultza egiten ez badugu. Ahalik eta gehien urrundu behar dugu «Dena herritarrentzat, baina herritarrik gabe» eskematik. Eta eskema hori hausteko, ezinbestekoa da denon indarrak batzea. Legeek ematen ez digutena edo erakunde batzuek ukatzen digutena guk geuk aldarrikatu eta eraiki behar dugu, Euskaraz bizi nahi dut leloa gure eginez. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazioa deitu du bihar Donostian, Euskaraz bizi nahi dut leloarekin, eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bat egiten du deialdiarekin. Hartara, Uemak dei egiten die, bereziki, udalerri euskaldunetako herritarrei, Donostiara joateko eta euskaraz bizi nahi duten euskaldun direla aldarrikatzeko. Maren Belastegi Uemako lehendakaria, Uemaren Zuzendaritza Batzordearen izenean
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskaraz bizi nahiak sindikatu nagusien babesa eskuratu du
Berria 2012/11/30
Manifestazioa bihar abiatuko da, 17:00etan, Donostian, Anoetatik, 'Euskaraz bizi nahi dugu' leloa hartuta CCOO, EILAS, ELA eta LAB sindikatuek babestu dute bihar Donostian Euskaraz bizi nahi dugu leloarekin egingo den manifestazioa. Haiek bezala, herri mugimendu, udal eta euskalgintzako talde eta banako ugariren atxikimendua jaso du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatu duen manifestazioak.
eskertzeko. «Mezua herritarren bizipenetan oinarritu dugu, eta herritarrentzat da. Jendea identifikatu egin dela uste dugu», adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, kanpainan egindako lana baloratu duelarik. Herritarrek manifestaziorako aldarria jaso dutela eta beren kasa antolatu direla sumatu dute. Autobusak ere antolatu dituzte hainbat herritan. «Herriz herri antolaketan ibili diren herritarrei eta euskalgintzako lankideei» eskerrak eman dizkie Bilbaok, egin duten lanarengatik. Manifestazioa mugarri izango dela uste du Kontseiluko idazkariak. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei indarra eman eta aktibatzea da manifestazioaren helburua, Bilbaoren hitzetan: «Uste baitugu aldaketa garaia dela eta behar ditugun aldaketa horiek eman daitezen garai ezin hobea dela oraingoa».
Kontseiluko kideak pozik daude manifestazioak jaso duen babesarekin. Atzo, agerraldia egin zuten Donostian, martxarekin bat egiteko erakundeek eta herritarrek egin duten lana
Martxa 17:00etan abiatuko da, Donostiako Anoeta estadioaren aurrealdetik, eta Bulebarrean bukatuko da.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Abendua
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskararen legeak, 30 urte Eusko Legebiltzarrean gehiengo handiz, 10/1982 Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko legea, hots, Euskararen Legea izenaz ezagutzen dena onartu zen, 1982ko azaroaren 24an. Pozik ospatzeko data da, lege hark euskararen normalizazioaren alorrean EAEn eman diren pausoen oinarri juridikoa eskaini duelako. Alabaina, gure poztasuna handiago izango litzateke Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legearen 8.3 artikulua inkonstituzionaltzat jo izan ez balu, zeinak toki-administrazioari euskaraz soilik aritzeko aukera ematen baitzion. Zein balorazio egin dezakegu legeaz? Gure iritziz, bi ikuspegi landu behar dira legearen balorazioa egiteko, batetik, legea bera eta, bestetik, lege horretan oinarrituta egin den edo egin ez den garapen legegilea eta arauemailea eta aplikatu diren hizkuntza-irizpideak. Legea bera aztertuta esan dezakegu oinarri egokia eskaini duela Euskararen Legeak EAEn euskararen normalizazioak aurrera jauzi kualitatibo eta kuantitatibo adierazgarria egiteko. Konstituzionalak eginiko urraketa ezin dugu ahaztu hala ere. Euskararen normalizazioak aurrerago egin ez badu, ez zaio Euskararen Legearen gabeziei zor, beste bi faktoreri baizik: batetik, legea betetzean edo betearaztean egin diren hutsei eta, bestetik, legeak izan duen garapen arauemailearen gabeziei. Argi esateko, euskararen legea ez da atal batzuetan bete. Adibidez, bete al da legearen 24. artikuluak RTVEko irratien eta telebisten hizkuntza erabileraz esaten dena? Bermatzen al ditu EAEko Estatu-administrazioak herritarren hizkuntzaeskubideak? 10/1982 legeak aukerak eskaintzen ditu normalizazioaren alorrean gehiago sakontzeko.
Iritzia 2012/12/01
Horrela egin ez bada, unean uneko agintari politikoek horrela erabaki dutelako ez da egin, alegia, egin den garapen legegilea eta arauemailea murriztailea izan delako. Adibidez, 6/1989 Euskal Funtzio Publikoari buruzko legean EAEko administrazioan lan egiteko bi hizkuntza ofizialak nahikotasunez ezagutzea ezinbesteko betebehar moduan ez zuen ezarri eta, ondorioz, nekez lortuko da administrazioa euskaraz normaltasunez aritzea eta herritarren hizkuntzaeskubideak bermatzea. Onar liteke, akaso, 1989a goizegi zela horrelako eskakizuna egiteko euskal gizarteari, baina ez da hori azken hamarkadako egoera. Bide horretan eta herritarren hizkuntzaeskubideak bermatzeko, 6/1989 legeari aldaketa txiki bat egitea proposatu zuen Aralarrek 2007an Legebiltzarrean. Aldaketak ezartzen zuen jende aurreko lanpostuetan euskaraz jakitea ezinbestekoa izango zela. Proposamenak ez zuen aurrera egin Hirukoak onartu ez zuelako. Euskararen normalizazioak Ertzaintzan eta Osakidetzan minimoak ez betetzearen arrazoia ez dago Euskararen Legean, Ertzaintzari zein Osakidetzari eragiten dioten lege, dekretu eta enparauetan ezarri diren baliabideetan eta helburuetan baizik.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Dena dela, euskararen normalizazioaren inguruko ekimen arauemailea ez dagokio Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari soilik. Foru Aldundiek eta Batzar Nagusiek euskararen normalizazioaren alorrean ekimen arauemailea ere izan dezakete eta gaude gutxitan baliatu izan dela aukera. GFAk kontratazioaren alorrean berriki abian jarri dituen hizkuntza-irizpideak dira salbuespenetako bat. Esaterako, ikertu al da zerga-politikaren bidez nola eragin dakiokeen euskararen normalizazioari? Foru Arauak egiten direnean irizpide linguistikoak edo soziolinguistikoak kontuan hartzen al dira? Euskararen Legearen urtemugak legegintzaldi berriaren hasierarekin bat egiten du. Aukera ederra hurrengo lau urteotan euskararen normalizazioan aurrera jauzia egin ahal izateko inplementatu beharreko hizkuntza-politikaz eta normalizazio-neurriez gogoeta egiteko. Katalunian gertatu denaz erreparatuta eta Espainiako Auzitegi Gorena gaztelaniaz besteko Estatuko hizkuntzen alorrean atzen aldian
ematen ari den epaiak ikusita, ez dirudi oso komenigarria orain daukagun oinarrizko legearen aldaketa planteatzeak. Alor arauemailean eta legegilean beste bide batzuk jorratzeak aztiago dirudi; ekimen sektorialen bidez hain zuzen ere. Eusko Legebiltzarraren egungo osaketak, halaber, euskararen normalizazioan elkarlanerako esparru egoki bat irekitzen duela uste dugu. Elkarlan horrek helburu izan beharko luke herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko neurriak adostea eta abian jartzea, eta normalizazio-politiketan sakontzea. Alegia, euskararen normalizazioan aurrera jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa ekarriko duten neurriak eta politikak adosteko parada ezin hobea daukagu. Inaki Irazabalbeitia eta Rebeka Ubera Aralarreko kideak
Herria eta hizkuntza Hamaika atxikimendu jaso ditu Kontseiluak antolatuta gaur 17:00etan Donostian hasiko den manifestazioak. Euskaraz bizi nahi dut leloari atxiki zaizkie sindikatu nagusiak, gizarte eragile andana eta ehunka banako. Orain artekoa atxikimenduen bilduma izan da. Baina gaur indar erakustaldia egiteko eguna da. Milaka lagunek Euskal Herrian euskaraz bizi nahi izan arren, eta horretarako eskubidea izan arren, normalizazioarantz egin diren urrats ahulek eraginda, gaur gaurkoz Euskal Herrian ez dago euskaraz bizitzerik. Baina herritarren mobilizazioek politikak eta erakundeak mugiarazteko gaitasuna badute, eta gaur ere milaka ahotsek euskaraz aldarrikatuko dute euskaraz bizi nahi dutela. Gaur lau urte hil zen Mikel Laboa. Hark ere euskaraz bizi nahi zuen; bere errepertorioko hamaika abestik egiten diote dei euskarari. Xalbadorren hitzekin ondutako abestia da horietako bat: «Herria da gorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik berextean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza». Gurutze Izagirre
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Milaka lagunek “erabaki ausartak” eskatu dituzte euskaraz bizitzeko
Berria 2010/12/02
Milaka euskaltzalek egin dute euskaraz bizitzeko aldarrikapena Donostian, eta «erabaki ausartak» eskatu dituzte. Herri gogoa aktibatzeko «inflexio puntua» izango da martxa, Kontseiluaren ustez
Euskal Herrian euskaraz bizitzeko nahia sendoa dela erakutsi zuten atzo milaka lagunek Donostiako kaleetan, duela zortzi hilabete Baionan eta duela bi urte Iruñean erakutsi bezala. Kontseiluak deitutako manifestazioak, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean, kilometro pasatxoko luzera hartu zuen Anoetan abiatu eta Bulebarrera bidean. Termometroek lau gradu eskas markatu arren, hotzak ez zituen kikildu euskaltzaleak, eta milaka herritar atera ziren bufanda, txapel eta eskularruak jantzita kalera, gizarteari mezua argi helarazteko : «Euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz ez bada, ez
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua d e l a k o b i z i t ze a g u re t z at » . E t a h o r i ahalbidetzeko, «erabaki ausartak» hartzeko deia egin zieten arduradun politikoei.
izateko baldintza politiko, ekonomiko eta juridikoak erdiestea».
Herri bat, hizkuntza bat!, Euskal Herrian euskaraz! eta Euskaraz bizi nahi dugu! izan ziren Anoetatik Bulebarrerainoko ibilbidean gehien entzundako oihuak. Lagun arteko eta familia arteko giroa izan zen nagusi, eta txistu eta dultzaina doinuek animatu zuten martxa. Manifestazioko pankarta nagusiari bidea zabaltzen dozenaka lagun joan ziren, eskuetan beste horrenbeste aldarrikapenekin: Euskaraz gozatu nahi dut, hitz egin, lan egin, jolastu, gozatu, idatzi, bizi... Nahi izatea, ordea, ez da nahikoa izaten askotan eta, Itziar Saenz de Ojer donostiarraren testigantzak amaiera ekitaldian azaldu zuen bezala, egunerokoan aurkitzen ditu oztopoak euskaldunak: «Gaur goizean tabernara joan naiz. Kafesne bat nahi nuen, baina café con leche bat hartu behar izan dut». Medikuarekin, pediatrarekin eta administrazio publikoko leihatiletan izandako ezintasunak ere azaldu zituen, baina euskaraz bizitzeko nahiari tinko eta determinazioz eutsiko diola berretsi zuen, eta denen artean lan eginda zailtasunak gaindi daitezkeela gaineratu zuen. «Gaurkoa ez da oztopoak zerrendatzeko eguna», esan zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Saenz de Ojerren ostean. «Gaur harrotasunerako eguna da». Atzo Donostian euskaraz bizitzeko erakutsitako nahiak eta sineste sendoak euskararen berreskurapen prozesua azkartu behar du, Bilbaoren esanetan. Are gehiago, Kontseiluaren ustez, atzoko manifestazioa herri gogoa berraktibatzeko «inflexio puntua» izango da. «Erakutsi dugu bagarela euskaraz bizi nahi dugun herritarrak eta, beraz, euskararen herriari, guri, dagokigu euskaraz bizi ahal
Euskaraz bizitzeko nahiak hizkuntzaren berreskurapen prozesua azkartu behar du, «bai ala bai», Bilbaoren ustez. «Bizitzeko nahiak ekarri du euskara gaur egunera, eta bizitzeko nahiak eramango gaitu berreskurapenera». Bide horretan, ezinbestean, erabakiak hartu behar dira, eta Kontseiluak argi ditu zeintzuk diren bi nagusiak: lehenik, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa bermatzeko politikak hartzea eta, bestetik, erabilera bermatzeko espazioak sortu eta hedatzeko erabaki irmoak hartzea. «Erabaki ausartak behar ditugu», nabarmendu zuen Bilbaok, eta lasai egoteko esan zien arduradun politikoei, «urteetako lanaren ostean euskalgintzak prest dituelako tresna eraginkorrak». Euskaldunen garaia Egiteko dagoen bidea ez dela makala aitortu zuen Bilbaok, baina euskalgintzaren eskarmentua ikaragarria dela ere aitortu zuen. «Azken hamarkadotan erakutsitako determinazioari esker, pentsaezinak izan zitezkeen tresnak sortu ditugu euskaraz bizitzeko: hezkuntzan, sorkuntzan, helduen euskalduntzean, hedabideetan, interneten, zientzian, lan munduan, motibazioan... Harro
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua ekarri du euskara gaur egunera, eta bizitzeko nahiak eramango gaitu berreskurapenera». Bide horretan, ezinbestean, erabakiak hartu behar dira, eta Kontseiluak argi ditu zeintzuk diren bi nagusiak: lehenik, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa bermatzeko politikak hartzea eta, bestetik, erabilera bermatzeko espazioak sortu eta hedatzeko erabaki irmoak hartzea. «Erabaki ausartak behar ditugu», nabarmendu zuen Bilbaok, eta lasai egoteko esan zien arduradun politikoei, «urteetako lanaren ostean e u s k a l g i n t z a k p re s t d i t u e l a k o t re s n a eraginkorrak».
Euskaldunen garaia Egiteko dagoen bidea ez dela makala aitortu zuen Bilbaok, baina euskalgintzaren eskarmentua ikaragarria dela ere aitortu zuen. «Azken hamarkadotan erakutsitako determinazioari esker, pentsaezinak izan zitezkeen tresnak sortu ditugu euskaraz bizitzeko: hezkuntzan, sorkuntzan, helduen euskalduntzean, hedabideetan, inter neten, zientzian, lan munduan, motibazioan... Harro egoteko modukoa da euskalgintzak egin duen ekarpena». Azken aldian Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioetan izandako aldaketak gogoan hartu zituen Kontseiluko idazkari nagusiak, baita hemendik gutxira izango direnak ere. «Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabaki ausartak hartzeko moduan daudela uste dugu. Erakunde
gehienetan gaur erakusten ari garen euskaraz bizitzeko nahi irmoari erantzuteko erabakiak hartzeko aukerak daudela uste dugu. Hortaz, ekin diezaiotela berandu baino lehen nahi hori errealitate bihurtzeari», dei egin zuen Bilbaok. «Eskubidezkoa delako, justiziazkoa delako», atera ziren Donostiako kaleetara milaka herritar; «betidanik bizi izan delako lurralde hauetan euskaraz, euskaraz berba eginez, etorkizuna eraikitzen ari garelako». Manifestaziora bildutako jendetzaren animoa hauspotu zuen, gainera, Bilbaok: «Gure garaia iritsi da, lagunok, euskaraz bizi nahi dugunon garaia. Eta horretarako fo r mu l a m a g i k o r i k e z d a g o, p a s i o a , determinazioa eta lana baizik». Euskaldun bakoitzari bere burua eragile bihurtzera deia egin zion Bilbaok. «Gauzak alda ditzakegula sinetsi behar dugu. Hemen bildu garenetako bakoitzak, zuotako bakoitzak, aukera du eragile bihurtzeko, euskaraz biziz eta euskaraz bizitzearen arabera jardunez. Parte hartzen dugun gune guztietan gure nahia mahaigaineratuz, ikusgarri bihurtuz». Mikel Laboa gogoan Atzo lau urte hildako Mikel Laboak presentzia berezia izan zuen manifestazio osoan zehar. Hainbat aldiz entzun ziren bere kantuak martxan, eta amaiera ekitaldian Irati Odriozolak eta Lorea Intxaurrandietak Laboaren Gure hitzak kantatu zuten gitarraren laguntzarekin. Bilbaok, bere hitzaldian, abestiaren letra gogorarazi zuen: Gure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal. «Ez dira ahaztuko, ez, lagunok, gure hitzak, ez dira inoiz galduko», ziurtatu zuen Bilbaok. «Horren testigantza bizia erakutsi dugu Donostiako kaleetan. Aberatsak gara, euskara dugu. Zoriontsuak gara, ez diogu beldurrik lanari, euskararen herria ez da etsipenean erortzen».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Oraingo legeari eutsi nahi diote EH Bilduk ez beste alderdiek
Berria 2012/12/04
Euskararen Legeak nahikoa ahalmen duela nabarmendu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk; gainditu beharra ikusten du EH Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legea onartu zenetik 30 urte igarota, nor malizazioan ur ratsak egin direla aitortu dute alderdi politikoek. Batzuentzat, pauso horiek nahikoak dira, eta beste batzuentzat, eskasak. Ados daude erronka erabilera handitzea dela. B a i n a e r re ze t a d e s b e rd i n a k d i t u z t e lortzeko: EAJk, oraingo legeari «ahalmen handiagoa» ateratzea; EH Bilduk, akordio nazional bat egitea; PSE-EEk, orain artekoari eustea; eta PPk, «askatasuna» bermatzea.
gehiago atera behar diegu, eta adostasunak sendotu». Politika «aktiboagoen eta progresiboagoen» alde egingo du EAJk. «Euskararen prestigio soziala areagotzea, eta herritarrek gero eta gehiago erabiltzea dira aurrera jarraitzeko gakoak. Horretarako bidea erabat irekitzen du oraingo legeak».
LOREA BILBAO EAJren EBBko Euskara arduraduna «Egungo legearen ahalmenei zukurik handiena ateratzea da gure etorkizuneko apustua» EAJren ustez, 1982ko Euskararen Legea da azken 30 urteetan euskarak eman duen «jauzi ikaragarriaren» motorra. Haren balioa berretsi du. «Adostasun sozial eta politikoari eta gizartearen atxikimenduari zor zaio Euskararen Legea baliatuz eman den aurrerakada», dio Lorea Bilbaok. Legeak gaur egungo premiei erantzuteko ahalmen handiak izaten jarraitzen duela b e r re t s i d u . « A h a l m e n h o r i e i z u k u
Hizkuntz ereduen inguruko ebaluazio zorrotz bat egitea nahi du EAJk, proposamen zehatz bat egin aurretik: «Helburu handiak jarri behar dira, baina lorg ar riak; egoera soziolinguistikora egokituz, ikastetxeen autonomia garatuz, alderdikeriak bazterrean utziz, eta adostasuna zabalduz».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Administrazioa euskalduntzeko eman diren pausoak «batzuek aitortzen dutena baino handiagoak, baina besteek diotena baino txikiagoak» direla iritzi diote jeltzaleek. Bilbao: «Jaurlaritzak eraginkorra izan behar du. Abiadurak errealitate bakoitzera egokitu behar dira, baina lo hartu gabe». EAJk salatu du azken legegintzaldian atzera egin dela kontsumitzaileen hizkuntz eskubideetan. «Araudia garatzen jarraitu beharra dago, esparru publikoan zein pribatuan».
«Euskara normalizatzea nahi badugu, akordio nazional bat behar dugu» Oinarri batzuk finkatzen lagundu duela onartu arren, Euskararen Legea aldatzeko eta berritzeko unea dela uste du EH B i l d u k . « E u s k a r a z b i z i t ze k o a u k e r a emango digun lege bat abiatu beharra dago, gaurkoa berraztertuz, osatuz eta hobetuz», defendatu du Estitxu Breñasek. Lege horrek euskararen eremu osoari, Euskal Herriari, egin beharko lioke erreferentzia. Hala, euskararen nor malizaziorako akordio nazional bat adosteko proposamena egin du EH Bilduk. Gizarte eragileekin, alderdi politikoekin eta n o r b a n a k o e k i n o s at u n a h i k o l u k e t e ak ordio hor ren bide or ria. Breñas : «Euskarari Euskal Herri osoan izaera o fi z i a l a a i t o r t u b e h a r d i o , e t a normalizazioa erdiesteko plan integral estrategiko bat jaso; beti ere, tokian tokiko errealitatea, baldintzak eta erritmoak kontuan hartuz». Hizkuntz politikek orain artekoak baino eraginkor ragoak izan behar dute, koalizioaren esanetan. «Orain artekoak intentsitate gutxikoak izan dira, eu s k a ra ren g a ra p en a k b eh a r d i t u e n minimoen azpikoak. Gaur egun herritar askok ez dute ber matua euskaraz bizitzea». Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako gutxieneko helburuak jarri ditu oinarri gisa EH Bilduk.
ESTITXU BREÑAS EH Bilduko legebiltzarkidea
Horien artean daude: alor publikoan, e u s k a r a l a n e t a ze r b i t z u h i z k u n t z a bihurtzea; lan mundua, merkataritza eta
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua berrikuntza-sistema euskalduntzea; ar nasgune euskaldunetan euskararen ofizialtasun bakarra praktikan jartzea; ETB euskararen nor malizazioaren zerbitzuan jartzea; helduen euskalduntzea berrantolatzea eta doakotasuna lortzea; hezkuntza sisteman euskaldun eleanitzak lortzea ahalbidetuko duen murgiltze eredu bakarra progresiboki abiatzea; euskara eta euskal kultura sustatzea... VICENTE REYES PSE-EEko legebiltzarkidea «Sozialki eta linguistikoki aparta izan da; onartu zenean baino babes handiagoa du» 30 urte hauetan legeak emaitza «zoragarriak» eman dituela uste du PSEEEko Vicente Reyesek. «Sozialki eta linguistikoki lege aparta izan da. Denek sustatu dugu, eta hiztunen kopurua nabar men biderkatu da. Esparru guztietan eman dira aurrerapausoak. Gainera, onartu zenean baino babes handiagoa du». Adierazi du administrazioarekin tratuan herritarrek ia erabat bermatuTa dutela euskaraz artatuak izateko eskubidea. «Urraketak gutxi dira. Gabezia, agian, estatuko administrazioan dago». Hizkuntz ereduek urte hauetan lan aparta egin dutela esan du Reyesek. «Legegintzaldi honetan sozialistek hiru eleko eredua sustatu dugu, ereduen sistema gaindituz. Izan ere, ezinbestekoa da ikasleak ingelesez moldatzea, XXI. mendeko hizkuntza frankoa baita».
Lan munduan ere urratsak egin direla uste du. «Baina kasu honetan, beste alorretan b e z a l a , i n p o s a k e t a r e n b i d e z b a i n o, erakarriz EGIN dira urratsak». Onartzen du, dena den, ez dela lortu erabilera eta ezagutza abiadura berdinean joatea. «Hori da erronka. Baina normala da ez lortu izana. Legea onartu zenean euskara ia diglosi egoeran zegoen. Hori gainditzea kosta egiten da. Bide horretan, uste dugu lehen urratsa ezagutza handitzea izan behar zela, eta lortu da». H o r i e rd i e s t e k o l e g e a re n h a s i e r a k o izpiritua berreskuratu behar dela nabarmendu du Reyesek. «Bai politikoki, eta sozialki ere. Euskara erakargarri egin behar dugu jendearentzat, eta kontzientzia eragin. Gainontzean ez du erabiliko».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Garaiak aldatu arren, egungo legeak baditu horretarako tresnak, haren ustez. «Lege bat ez da betiko. Baina lege hau nahikoa malgua da, eta bere barnean eta oinarrian darama euskararen erabilera sustatzea. Beraz, aukera eman du gizarte honen izaera elebiduna berretsi eta indartzeko». Erritmoei dagokionez, administrazioak baino gehiago gizarteak ezarri behar dituela nabarmendu du Reyesek. LAURA GARRIDO legebiltzarkidea
PPko
«Legeak ez ditu eman espero izandako emaitzak, ezarritako politika inposatzaileengatik» 1982ko Euskararen Legea onartzerakoan izan zen adostasuna nabarmendu PPko Laura Garridok. «Hori kontuan hartuta, gu legea mantentzearen aldekoak gara». Iritzi dio urte hauetan ezarri diren hizkuntz politikak ez direla aproposak izan. «Legeak ez ditu bere emaitzak eman, ezarri diren politika inposatzaileengatik. Batetik, euskalduntzeko erritmoak zehazterako orduan ez da kontuan hartu leku bakoitzeko errealitatea. Inposaketak, gainera, disfuntzioak eragin ditu». Horren adibide bat jarri du: «Ezagutzen dut jendea behartuta atera duena hizkuntz perfila. Behin hori lortuta, euskara ikasteari eta erabiltzeari utzi dio.
Halakoek eragin dute, besteak beste, ezagutza handitu izana, eta erabilera ez». Urte hauetan euskararen inguruan egin den erabilera «alderdikoia» salatu du Garridok. «Aurrez aurre jarri nahi izan dituzte euskara eta gaztelania. Hori ez da ona elkarbizitzarako. Gainera, ez da behar beste aitortu euskara ez zekitenek euskara ikasteko egin duten ahalegina». Etorkizunari begira, legearen inguruan zegoen adostasuna berreskuratu behar dela defendatu du Garridok. «Politikak ezartzerakoan argi izan behar da bi hizkuntza ofizial daudela: euskara eta gaztelania. Askatasunaren printzipioa errespetatu behar da. Euskara ikastea, jakitea eta erabiltzea borondatearen esku utzi behar da, ez inposaketaren esku». Hala, ez du beharrezkoa ikusten, adibidez, langile publiko guztiek euskaraz jakin behar izatea. «Herritarrei bermatu behar zaie euskaraz kasu egitea, baina horretarako ez da derrigorrezkoa langile publiko guztiek euskaraz jakitea. Nahikoa da dakien bati abisua eman, eta hark kasu egitea».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Legearen artikulu nagusiak ATARIKO TITULUA • 2. artikulua: «uskara da Euskal Herriko hizkuntza propioa». • 4. artikulua: «Herri-aginteek Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ez dadin zainduko dute». LEHEN TITULUA • 5. artikulua: «Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, ahoz zein idatziz». BIGARREN TITULUA • 6. artikulua: «Herritar guztiei aitortzen zaie administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea. • 7. artikulua: Autonomia erkidegoaren menpe dauden erregistro publikoetan dokumentuen lerrokatzea idatzita dauden hizkuntza ofizialean egingo da. Haren menpe ez daudenen kasuan, Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko du. • 8. artikulua: «Herri-aginteek emandako arau zein ebazpen ofizial orok bi hizkuntzetan idatzita egon behar dute. • 9. artikulua: «Justizia administrazioarekiko harrerenetan herritar guztiek beren aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahalko dute». Jaurlaritzak, gainera, justizia administrazioaren euskalduntzea bultzatuko du. • 10. artikulua: Kaleko seinaleak eta mezuak «bi hizkuntzetan idatzita egongo dira». • 13. artikulua: Herri-aginteen inprimakiak edo idatziak «bi hizkuntzetan egon beharko dute». • 14. artikulua: Administrazioko langileak euskalduntzeko neurriak hartuko dira. Lan eskaintza publikoetan hizkuntza ofizialen ezagutza maila hartuko da kontuan merezimendu gisa. • 15. artikulua: «Ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz zein gazteleraz jasotzeko eskubidea, maila guztietan. • 17. artikulua: Derrigorrezko ikastaldia amaitzean «ikasleek bi hizkuntza ofizialak benetan erabiltzeko adina menperatuko dituztela ziurtatzeko neurriak» hartuko ditu Eusko Jaularitzak. • 22. artikulua: Gizarte hedabideen aldetik euskaraz zein gaztelaniaz informatuak izateko eskubidea herritar guztiei aitortuko zaie». • 23. artikulua: «Autonomia Erkidegoko hedabideetan euskara lehentasunez erabil dadin bultzatuko du Eusko Jaurlaritzak». • 26. artikulua: Herri-aginteek «gizarte bizitzako alor guztietan euskararen erabiltzera sustatzeko» neurriak hartuko dituzte. • 27. artikulua: «Herri-aginteek euskararen erabilera sustatuko dute publizitatean». Halaber, euskal giroa eta euskarazko errotulazioa erabiltzea bultzatuko du merkataritzarako, atsedenerako zein kulturarako ofizialtasunik gabeko elkarteetan.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Gaztelaniaren erabilera areagotu nahi du Wertek ikastetxeetan, euskararen kaltetan
Berria 2012/12/05
Murgiltze eredua kolokan utzi du Madrilek: gaztelania «eskolatik at» ezin dela utzi esan du, euskararekin «orekan» egon behar duela Beste estutu bat eman dio Espainiako Gobernuak hezkuntza erreformari: euskara «espezialitateko» ikasgaitzat jo du plan berrituan Jose Ignacio Wert ministroak. Gaztelania eta atzerriko hizkuntzak baino atzerago ageri da zerrendan, ordu kopuruak ere zehaztu gabe. Murgiltzea ezbaian jarri du, euskara eta gaztelania «orekaz» erabili behar direla adieraziz. Urtea bada PPren gobernuak erreforma iragarri zuela, eta Espainiako Kongresuko bidea hasiko du aurki. Helburua da ikasturtea amaitu aurretik onartzea, datorrenean bertan martxan jartzeko. Aurretik, erkidegoekin bilera egin zuen Wertek atzo. Hegoaldetik, han ziren Marian Ozkariz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea eta Jose Iribas Nafarroako kontseilaria. Akordiorik ez, eta hilaren 19an bilduko dira. Aurrez aztertu gabeko dokumentu bat aurkeztu zien Wertek. Bezperan igorri zien Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Onartzeko prestatutako dokumentua da. Orain, bilerarako eguna 19rako jarrita, EAJk izango du zeresana. Isabel Zelaa (PSE-EE) ez da egongo. Ordurako izendatua beharko luke Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriak. HIZKUNTZAK Murgiltze eredua, zalantzan
Orain arteko planetan ez zen ageri irakats hizkuntzei buruzko aldaketarik. Egia da, ordea, azken boladan alor hori begitan hartuta aritu dela ministroa —ikasle katalanak «espainiartzeaz», adibidez—, eta lege proiektuan xedapen gehigarri bat sartu du orain.
Finean, hiru agindu ageri dira hizkuntzei buruzko xedapenean. Bat: gaztelaniaz ikasteko eskubidea bermatu behar da, eta gaztelania jakiteko betebeharra ere bai. «Beharrezko neurriak hartu behar dira ikasle guztiek gaztelania uler dezaten eta zuzen mintza daitezen, ahoz eta idatziz». Bi: beste hizkuntza ofizial bat badago —kasurako, euskara—, ezin da baztertu gaztelania. «Administrazioek, hizkuntz normalizazioari begira, eman ahalko diote beste tratu bat hizkuntza koofizialari; arrazoizko proportzioan, eta gaztelania kanpoan utzi gabe, nolanahi ere».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Eta hiru: «Banaketa egin arte, gurasoek izango dute hizkuntza hautatzeko modua. Nahi dutena ez badago sare publiko edo itunpekoan, pribatura jo ahalko dute, gastuak administrazioei utzita». Hiru alor horietatik, ondorioak ere hiru. Bat: euskarazko murgiltze ereduak ezbaian jarri ditu PPk. Bistan da neurri horrek Katalunian izango duela eragin handiena gaur-gaurkoz, baina Hego Euskal Herrian aurrera begirako pausoak baldintza ditzake. Lehen ere egin izan dira saioak —euskara irakats-hizkuntza gisa jarriz Haur Hezkuntzan, esate baterako—, eta badira estilo horretako proposamen gehiago ere; besteak beste, Kontseiluak eginikoa: Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Bi: egungo ereduak eta hiru eleko proposamena kolokan egon litezke. «Oreka» hartu du ahotan Wert ministroak. Ikusteko dago D eredua orekatutzat hartuko ote duen —ikasgai guztiak euskaraz, Gaztelania izan ezik—. Areago, hiru eleko ereduarekin zer gertatuko litzatekeen ere ez dago garbi —euskarak, gaztelaniak eta ingelesak orduen %20, euskarari kasu berezia eginda—; Jaurlaritzako iturriek diote proposamena ikusita ez dutela argi PPk zer jarrera hartuko ote lukeen ereduarekiko. Eta hiru: adostasunik ezak erabateko ezegonkortasunean sar dezake hizkuntzei buruzko gaia. Zirriborroak dio «hezkuntza administrazioei» dagokiela hizkuntzen banaketa zehaztea; hots, Espainiako Gobernuari, eta Gasteizkoari eta Iruñekoari. Eta adostasunik ez badago? Aurreikusi du hori Wertek; sare publikoan edo itunpekoan ez badute aurkitzen nahi duten ereduko ikastetxerik, sare pribatura jo ahalko dute, gastuak administrazioari pasatuta.
Wertek nabarmendu du neurri horiek ez direla hizkuntza koofizialen aurkakoak. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia ekarri du gogora; Kataluniako murgiltze eredua atzera bota zuen. «Epaiak betetzea da helburua. Ez gara ari katalanari garrantzia kentzen». Esan du gaztelaniak izana behar duela eskoletan, «ez izena soilik». Irakats hizkuntzei buruzko legeak jartzea erkidegoen eskumena izan da orain arte. Wertek ukatu egin du eskumenak kentzen ari dela. «Diziplina jarri nahi dugu». CURRICULUMA Oinarrizkoa, estatuaren esku Berritasun nagusia hizkuntzei buruzkoa bada ere, Wertek beste urrats bat egin du zentralizazio bidean: iragarri du estatuak bere gain hartuko dituela «enborreko» ikasgaiak. Honakoak: Gaztelania, Atzerriko hizkuntza, Matematika, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Geografia eta Historia, Filosofia eta Latina. Portzentajeei buruz hitz egin du orain arte Wertek —Madrilek edukien %65 ezartzeaz, orain baino hamar puntu gehiago—; oraingo planean dio estatuari dagokiola «enborreko» ikasgaien edukia ezartzea. Wertek ulertzera eman du Madrilek ezarriko duela eduki osoosoa. Zeresana beste ikasgai batzuetan izango dute Hegoaldeko erakundeek eta ikastetxeek, «arinagotzat» jotzen dituzten ikasgaietan: Gorputz Heziketa, Erlijioa edo ordezkoa, Artea, Musika, Teknologia, Kultura Klasikoa, Atzerriko bigarren hizkuntza... Bistakoa da aldea. «Enborreko» ikasgaiek gutxienez orduen erdiak hartuko dituzte; erkidegoen esku daudenek, gehienez ere erdiak.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Eta Euskara ikasgaia? Aipatutako horiek guztiak baino atzerago dago. «Espezialitateko» ikasgaia izango da, zehaztutako hiru irakasgai klaseetan azken postukoa. Ikasleek nahitaez eman beharko dute ikasgaia, hizkuntza ofiziala denez gero, baina bazterrekoa izango da: ez diote gutxieneko ordu kopururik ere zehaztu. Ikasgai horren curriculuma Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku utziko du PPk. Wertek ukatu egin du euskara gutxiestea dela hori. «Antolatzeko era bat da, ez ikasgaien rankinga».
Azterketetan Euskarak zeresanik ez izatea nahi zuen, gainera. «Azterketa nazionaletan» ikasgai horretako edukiak ez sartzea. Ministroak atzera egin du, eta ebaluatuko dituzte. Erkidegoen esku egongo da Euskara proba ezartzea. Espainiak jarriko ditu gainerako guztiak, eta haren menpeko ikasgaiek, «enborrekoek», izango dute toki gehien. Proba gainditzea ezinbestekoa izango da titulua lortzeko. Emaitzak jendaurrera aterako dituzte, eskolaz eskola. Deigarri da LH Lehen Hezkuntzaren amaierako kasua. Egingo diete azterketa, baina ez da erabakigarria izango DBHra igarotzeko. Ikasleak nola ari diren ebaluatuko dute matematikan, zientzietan eta hizkuntzan. «Ama hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna» aztertuko dute. Ez dute adierazi zer gertatuko den kanpotarrekin.
ERLIJIOA Ordezko ikasgaia eratuko dute Hasierako asmoak ikasgai ideologikoetan ere aldatu ditu ministroak. Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaia kenduko zuela iragarri zuen, eta haren ordez Heziketa Zibiko eta Konstituzionala izango zela iragarri zuen. Azkenean, ordea, ez dute horrelakorik ipiniko. Espainia goraipatzeko ikasgai bat taxutu zuen Wertek, Heziketa Zibiko eta Konstituzionala izenarekin. Eskuineko sektoreek txartzat jotako gaiak kendu —homosexualitateari, parekidetasunari eta horrelakoei buruzkoak—, eta erabat gai politikoak sartu zituen — Espainiaren sinboloak eta legeak, «nazionalismo baztertzailea» eta horrelakoak—. Ordea, ez zuen lortu sektore horien babesa; horrelako ikasgairik ez emateko eskatu zioten, eta jaramon egin die. Beste alor batean ere bai: Erlijioa ikasgaia aukeratzen ez dutenek derrigor eman beharko dute beste ikasgai bat, eta edukiak ere zehaztu dizkiote. Orain arte, hutsunea izan du legeak alor horretan. Legeak dio: nahi duten ikasleek Erlijioa eman behar dute ikastetxean, eta horrek ezin die kalterik eragin gainerakoekiko. Finean, Erlijioa aukeratzen dutenak eskola horretan daudenean besteak ordua betetzen egoten dira, ez baitute edukirik emateko, eta curriculuma ezin baitezakete landu. Hori bai, joera izan da inork Erlijioa aukeratzen ez badu curriculuma lantzeko erabiltzea orduak. Elizak maiz salatu du Erlijioan gero eta gutxiagok ematen dutela izena horregatik. Werten soluzioa: Lehen Hezkuntzan Balio Kultural eta Sozialak ikasgaia jartzea; Bigarren Hezkuntzan, Balio Etikoak. Notarako ez dute kontatuko, baina bai mailaz pasatzeko.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Urtebeteko zentralizazio bidea INBESTIDURA • Abenduak 20. Mariano Raxoi presidente izendatu berriak iragarri zuen aldaketa sakonak egingo zituela PPk hezkuntzan. Hiru ziren esanguratsuenak: hiru urteko Batxilergoa, «lurralde nazional guztian» ikasgai komunak izatea eta hiru elekoa ezartzea Hego Euskal Herrian. WERTEN LEHEN ASMOAK • Urtarrilak 31. Espainiako Kongresuan lehen agerraldia egin zuen Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak. Bi neurrik eragin zuten zalaparta: Heziketa Zibiko eta Konstituzionala ikasgaiak, Herritartasunerako Hezkuntzaren ordezkoak, eta «azterketa nazional bat» sortzeko asmoak. ALDAKETAK UNIBERTSITATERA • Apirilak 13. Unibertsitateen egoera aztertzeko batzorde bat sortuko zuela jakinarazi zuen Wertek. Txostenik ez du egin taldeak oraindik. Wertek esan zuen unibertsitate eta ikasle gehiegi dagoela. Unibertsitateko matrikulak garestitzeko agindu zuen; Nafarroan igo zituzten batik bat. MURRIZKETA PLANA • Apirilak 16. 3.000 milioi aurrezteko plana proposatu zuen: ikasleak talde handiagoetan pilatzeko agindu zuen legez, horrela irakasle gutxiagorekin moldatzeko. Gainera, irakasleei eskola orduak areagotu zizkieten, beste lanetatik kenduta. Nafarroan ezarri zituzten neurriak. HERRITARTASUNERAKO HEZKUNTZA • Maiatzak 24. «Doktrinatzailea» zelakoan, Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiko edukiak aldatu zituen; homosexualitateari eta berdintasunari buruzko gaiak kenduta, adibidez. «Nazionalismo baztertzailea» aipatu zuen gaitegian. Azkenean kendu egin zuen aipamena. AUKERAKETA AZKARRAGOA • Ekainak 29. Hiru urteko Batxilergoaren ideia aldatu zuen PPk: DBHko azken urtea Batxilergorako edo Lanbide Heziketarako bide izatea ezarri zuen. Aukeraketa lehenago egin beharko dute ikasleek, beraz. Titulua lortzeko «azterketa nazionala» gainditu beharko zela esan zuen. AMAIERAKO AZTERKETA GEHIAGO • Uztailak 18. Wertek iragarri zuen irakats-aldi bakoitzaren amaieran jarriko zutela proba bat: Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan. Selektibitatea ezabatzeko asmoa agertu zuen, eta rankingak egitekoa. DBHn eta Batxilergoan ez dute titulua emango proba gainditu gabe. ESKUMEN GUTXIAGO • Irailak 21. Hego Euskal Herriari hezkuntzako eskumenak mugatzea proposatu zuen Wertek; Gasteizko eta Iruñeko gobernuek edukien %35 erabakitzea, %45 beharrean. Sistema «homogeneoa» behar dela nabarmendu zuen: «Gutxieneko edukiak bermatu egin behar dira». IKASLEAK «ESPAINIARTZEA» • Urriak 10. Erreformaren xedea «ikasleak espainiartzea» dela adierazi zuen ministroak, eta zalaparta handia eragin. Hurrengo egunean, urriaren 11n, protesta handiak egin zituzten Hego Euskal Herrian. Ikasle taldeek antolatutako grebak erantzun zabala izan zuen ikastetxeetan.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Navarra Televisionentzat lanean ari da Euskarabidea
Berria 2012/12/05
Erakunde publikoak atzo sinatu zuen kate pribatuarekin akordioa itzulpenak egiteko, baina urritik egiten ditu Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen eta Navarra Television telebista kate pribatuaren arteko akordioaren berri eman zuen atzo. Hitzar men horren eskutik, Euskarabideak telebista kate horren bi prog rama itzuliko ditu euskarara: Enfoque (Ikuspegia) eta No te pares (Mugi zaitez).
i t z u l i t a k o s a i o e k , h a i n z u z e n e r e, N a f a r ro a k o G o b e r n u a r e n l o g o t i p o a e r a k u t s i b e h a rk o d u t e. G o b e r nu a k , gainera, itzulitako prog ramen kopia jasoko du, «euskara irakasteko erabili ahal izateko».
Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Maximino Gomezek eta Navarra Te l e v i s i o n e k o z u z e n d a r i R o b e r t o Camarak sinatu zuten akordioa. Atzo sinatu zuten, baina Euskarabideko itzultzaileak joan den urriaren bukaeratik ari dira Navarra Televisionerako lanean, BERRIAk jakin duenez. Akordioak jasotzen du ez dagoela «inolako konpromiso ekonomikorik» bi aldeen artean. Edozein modutan, Euskarabideko langile publikoak aritu dira eta arituko dira enpresa pribatu batentzat itzulpenak egiten. Gobernuak hitzarmenari buruz plazaratu duen prentsa oharraren arabera, bada aukera Navarra Televisioneko programa gehiago itzultzeko. Euskarabideak
Euskaraz ari diren hedabideak, hau da, euskara hutsean lan egiten dutenak, dirurik gabe utzi ditu aurten Nafarroako Gobernuak. Canal4 , Canal6 eta Popular Television telebista kateentzat, berriz, 2,5 milioi euroko diru laguntza onartu zuen. Canal4 katea itxi egin zuten geroztik, eta Canal6 eta Popular Televisionek bat egin zuten, Navarra Television sortzeko.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Hezkuntza. Espainiako Gobernuaren erreforma. Teresa Casall. Somescolako eleduna
«Denboraren tunelean atzera goazen sentsazioa dugu, frankismora bueltan»
Berria 2012/12/06
Ikasle guztiak bi hizkuntzaren jabe izatea lortu duen murgiltze eredu arrakastatsua bertan behera uztea da PPren asmoa, Somescolaren ustez. Ez dutela lortuko ziur da Teresa Casall. Plataforma per la Llenguako bozeramailea da Teresa Casall (Badalona, Herrialde Katalanak, 1941). Platafor ma per la Llengua Somescola (Eskola Gara) osatzen duten 31 erakundeetako bat da. Katalanezko eskolaren alde eta Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren erreformaren aurka burubelarri ari da Somescola egunotan. Eta astelehenean mobilizazio erraldoi bat egin nahi dute Bartzelonan, Sant Jaume plazan.
ez daude bi ama hizkuntza, baizik eta 190. Beraz, esaten duenean ama hizkuntzan egin beharko zaizkiela azterketak lehen hezkuntzako ikasleei, zein hizkuntzataz ari da?
Wertek esan zuen ikasleak espainiartu nahi zituela. Orain, bere proiektua aurkeztu duenean, esan daiteke espero zitezkeen mugak ere gainditu egin dituela, ezta? Jakina, muga guztiak gainditu ditu. Denboraren tunelean atzera goazen sentsazioa dugu, frankismora bueltan. Izan ere, gizon honek nahi du katalana Francoren diktaduraren amaieran zegoen bezala egotea. Alegia, nahi zuten eskoletan irakasgai moduan erakusten zen, eta kito. Hankapetik pasatu dute Kataluniako Hezkuntza Legea —PPk ez beste alderdiek adostua—. Azken finean, hizkuntza arma politiko moduan erabili nahi dute, baina ez dute ezagutzen gure errealitatea. Hemen
Zein da Espainiako Gobernuaren helburua eta noraino uste duzu iristeko prest dagoela? Nik argi daukat: bereizi nahi dituzte ikasleak etxean hitz egiten duten hizkuntzaren arabera, kontuan hartuta, gainera, haientzat gaztelania bakarrik existitzen dela. Gure lorpen handienetako bat izan da ikasleak ez bereiztea etxean hitz egiten duten hizkuntzaren arabera.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Hori 30 urteko murgiltze ereduak lortu du, eta asko kostatu da. Gaur egun, ikasle guztiek bi hizkuntzak menderatzen dituzte derrigorrezko eskolatzea amaitzen dutenean. Hori oso lorpen garrantzitsua da, eta hori deuseztatu nahi dute. Hauteskundeen ondoren iritsi da Werten erreforma hau. Bai, eta batzuek erabaki dute arazoak s o r t ze a a r a zo r i k e z ze g o e n t o k i a n , hizkuntzaren kontura.
Hori da. Gaur [atzo] Barçaren partidan, 20. minutuan, aurreikusita dago ikusle guztiek oihukatzea «som escola». Hori atzotik gaur arte prestatu den erantzun bat-batekoa da, eta erakusten du zenbateraino larritu diren herritarrak katalanaren aurka egindako eraso honekin. Mugimendu handia dago Katalunian eta ez hain handia Euskal Herrian. Iruditzen zaizu ezberdin eragingo duela bi herrialdeetan, alegia, Euskal Herriko ereduen sistemari ez diola hainbeste eragingo? Nik ezagutzen ditut Euskal Herriko ereduak, eta iruditzen zait lortzen baduzue euskara herritar guztiek normal hitz egiten duten hizkuntza izatea, zeren ez dakit iritsi zareten egoera horretara... Ez. Nahiko urruti gaude oraindik egoera horretatik.
Generalitateak esan du ez duela erreforma e z a r r i k o e t a mu r g i l t z e e r e d u a r e k i n jarraituko duela. Trenen arteko talka gerta daiteke? Talka hortxe dago. Werti Katalunian ematen ari zaion erantzuna neronek ere ez nuen imajinatuko. Izugarria izaten ari da. Datorren asteleheneko mobilizazioa guztiz orokorra izango da, eskoletan eta herrietan. Jendea deitzen ari da zer egin behar duten galdezka. Ikaragarri da. Hemen, behintzat, uste dut ez dutela ezer lortuko. Izan ere, Katalunian herritarrak ezertan sentiberak badira hizkuntzarenkontuan dira sentiberak, ezta?
Bada, uste dut, hizkuntza nortasun eragile masibo eta garrantzitsua den heinean, Euskal Herrian ere gauza bera egingo dutela, alegia, horretara iristea posible egin duen hezkuntza sistema deuseztatzen saiatu. Espero dut denborarik ez izatea horretarako. Wert jaunak XIX. mendeko mentalitatea du, eta XIX. mendeko lege bat egin du XXI. mendeko beharrei erantzuteko. Lege osoa da alferrikakoa, zeren, ikuspegi pedagogiko batetik, hizkuntza asko behar ditugu, gero eta gehiago. Hemen, Katalunian, jendeak nahi du ahalik eta hizkuntza gehien ikasi, hemen ez dagoelako hizkuntz gatazkarik. Gaztelania
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua jakitea aberasgarri zaigu eta ez diogu uko egin nahi, baina gure hizkuntza katalana da, eta denok ikasi behar dugu. Ondoren, bakoitzak erabakiko du zein hizkuntzatan hitz egin. Eskolak bermatu behar du hizkuntzarengatik ezberdintasunik ez egotea ikasleen artean.
Nola baloratzen duzu Generalitateak emandako erantzuna?
Katalunian dagoen eztabaida politikoaren erdian dator erreforma. Bai, hemen oso giro berezia dago, eta hemendik urtebetera nola egongo garen inork ez daki. Somescolak ez du planteamendu politikorik egiten, baina Kataluniako kontseilariak berak esan du zigor politiko bat izan duela honek, badagoelako sentimendu nazional bat egunetik egunera handituz eta sendotuz ari dena. Aipatu duzue Hezkuntza ministroak aurkeztu duen er refor ma hau legez kanpokoa dela. Bilera egin baino 24 ordu lehenago eman die agiria hezkuntza kontseilariei, eta legez hamabi egun lehenago eman beharko zien. Hau oso arraroa da. Jakina, lehenago hauteskundeak zeuden, eta agian kalte egingo zion PPri.
Orain arte irmo erantzun du G e n e r a l i t at e a k e t a , b i d e h o r re t at i k jarraituz gero, ondoan izango gaitu, betiere helburua hau bada: ez ukitzea funtzionatzen duen eskola. Gai hau ez da politikoa, pedagogikoa baizik. U s t e d u z u e r re fo r m a e z a r r i k o d e l a Katalunian? Ez, benetan uste dut ezetz.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua EAEko Euskararen Legeak 30 urte (V). Lan mundua
Ia 200 enpresa ari dira euskara planak egiten
Berria 2012/12/07
Euskararen normalizazioa bultzatzeko, «inpaktu handiagoko» neurriak hartzeko unea dela uste dute aholkularitza enpresek Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legea 1982an onartu bazen ere, hamar urte joan ziren enpresa batean euskara normalizatzeko lehen plana egin zuten arte, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez. Quebecetik ekarritako metodologia bati jarraitu zioten. Egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ia 200 enpresak dituzte euskara planak. Asko hedatu arren, enpresa guztien %1 inguru dira oraindik. Hazkunde hori azken lau urteetan moteldu egin dela zehaztu du Dani Larrea Emuneko zuzendari nagusiak. Langunek ikerketa plazaratu du aurten: euskaraz komunikatzen dira enpresen %1,6; ele bitan %41,1; gaztelania hutsez %53. Plan gehienak Gipuzkoako enpresek egiten dituzte.
Balantze orokorra positiboa dela uste du Aizpea Otaegi Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusiak, nahiz eta «dinamika batzuetan» goiena jo den sentipena ere baduen. Bi hamarkadetan bidea egin dela nabarmendu du: aholkularitzek
metodologia garatu dute, baliabideak eta tresnak sortu dituzte, instituzioek diru laguntzak jarri dituzte, lan hori aitortzeko sariak sortu dira —Bai Euskarari eta Bikain ziurtagiriak— ... «Sektore ekonomiko oso bat sortu dugu». Elhuyar izan zen enpresa batean euskara plan bat abian jarri zuen lehen aholkularitza, 1991n. Emun 1997an sortu zen. Zalantzarik ez dute beren lanaren garrantziaz. «Normalizazio prozesuetan egiteko garrantzitsuenetako bat da espazioak irabaztea», Larrearen hitzetan, eta lan mundua euskalduntzea oso garrantzitsutzat jo du. «Zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna duen enpresa zerbitzu hobea ematen ari da», erantsi du Otaegik. Euskararen Legeak aukera eman du enpresetan lan egiteko, gizartearen babesarekin eta euskalgintzaren ahaleginarekin, Otaegiren hitzetan. Baina garatutako politikei «mugak» ere ikusten dizkie. Antzera ulertzen du Larreak; legea gauzatzeko hizkuntza politikak aplikatu behar direla nabarmendu du. «Azkenean, legea betearazteko, borondate politikoa behar da». «Irmotasun eta ausardia handiagoz»,urratsak egin behar direla zehaztu du Otaegik. «Inpaktu handiagoa» izango duten neurriak hartzeko garaia dela uste du Otaegik. Adibidez: kontratazioetan eta diru laguntzetan euskara planak baloratzea, enpresa handiei « d e r r i g o r t a s u n a k » j a r t ze a — « g e n e ro berdintasunean egiten den moduan»— , zerga
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua hobariak sortzea... «Inbertsio handia egin dugu lan mundua euskalduntzen. Uste dut inbertsio hori errentagarri bihurtzeko neurriak hartzea arduraz jokatzea dela». Elkarlanean ikusten dute etorkizuneko erronka handietako bat. Enpresari elkarteak, kooperatibistak, sindikatuak, euskalgintza, aholkularitza enpresak, administrazioa... Beste erronka handia erabileran ikusten du Otaegik. Normalean, euskarri finkoak — errotuluak, webguneak, inprimakiak...— euskaraz jartzea izaten da enpresek egiten duten lehen urratsa. Erabilerara «saltoa» egiteko
beharra sumatzen du: «Jarrerak dira gakoa, euskara gustagarri eta gozagarri egitea». Beste xede bat erantsi du Larreak: enpresek beren eguneroko zereginetan txertatu behar dute euskara. «Enpresa guztiak busti behar du», zehaztu du Otaegik. Orain beste arrisku bat sumatzen dute. Otaegi: «Hizkuntza askorekin lehiatzen da orain». Languneren arabera, enpresen %15ek egiten dute euskararen inguruko trebakuntzaren bat; ingelesari buruzko trebakuntzak egiten dituztenak %88 inguru dira. Larrearen esanetan, euskarari «hizkuntzen oihan» horretan lekua ziurtatzea eta politikak argi edukitzea dagokie aholkularitza enpresei orain.
Garai berrietara egokitu Hamabi urte nituen Euskararen Legea onartu zenean. Garai hartan, euskaraz hitz solte batzuk baino ez nituen ezagutzen. 30 urteotan eraldaketa nabarmena izan da. Bai eta lan munduan ere... Baina legeak eraginda? Gizarte-erabilera arautzen duen kapituluan xedatutakoaren arabera, herri-aginteek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko, herritarrek jarduera guztiak euskaraz garatu ahal izan ditzaten. Urte hauetan, enpresa ugari ohartu da euskaraz lan egiteko urratsak egiteak euren negozioak aberasten dituela, pertsonen motibazioa handitzen duela. Produktuak eta zerbitzuak euskaraz eskaintzeak negozioaukerak handitzen dituela, bezeroarengandik hurbil kokatzen dituela, horiek fidelizatzeko eta berriak lortzeko aukera dela. Lehiakorrago izaten laguntzen die euskarak. Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak aztertuta eta euskara-planen mapa begiratuta, agerikoa da egoera zailenetan ere enpresa askok beren funtzionamendua euskalduntzeko eta zerbitzuak zein produktuak euskaraz eskaintzeko ahaleginari eutsi diotela. Urtez urte, gainera, beste enpresa batzuk gehitzen joan dira bide horretan, euren borondatez, legeak ez baitie horrelakorik eskatu. Aurrera begira, zein da gure seme-alabei utzi nahi diegun joko-zelaia? Alor sozioekonomikoan euskara bermatuko bada, legea garai berrietara egokitu behar da. Marko berriak zehaztu beharko lituzke enpresetan ezagutza eta erabilera bermatzeko helburuak, zereginak, epe zehatzak, baliabideak eta jarraipenerako mekanismoak. Lanean ari diren pertsonen eskubideak babesteko neurriak finkatu eta kontsumitzaile zein erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak ere bermatu beharko lituzke. Horretarako, elkarlana eta koordinazioa behar dira, praktika eta diskurtso koherenteak eta eraginkorrak zabalduko badira. Euskaraz lan egin, saldu, erosi, sortu, ikertu, berritu... nahi duten pertsonei egoki erantzun behar zaie, justiziakoa eta eskubidezkoa baita pertsona orok bere hizkuntza erabiltzea gizarte-bizitzako hartuemanetan. Rober Gutierrez
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Hizkuntza bat ez da galtzen... Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik. Bai. Jose Anton Artzeren esaldi famatuak dioen bezala, dakitenek erabiliz gero, hizkuntza bat ez da galtzen. Ados, nahiko nabarmena da hori. Baina hain sinplea al da afera? Horrela esanda, iduri lezake euskara galduko bada euskaldunon nagikeriagatik baino ez dela izango.
Iritzia 2012/12/08
ezean… gureak egin du. Eta zein da arazoaren muina? Arazoa sinplea bezain gordina da: gurea herri okupatu bat da; independentzia aspaldi lapurtu ziguten gure auzoek, eta haien helburu bakarra gure ondare guztia likidatzea da. Gure hizkuntza, gure ohiturak, gure kultura… azken finean, gure herria bera likidatzea.
Askatasun osoz egiten dugun hizkuntz aukeraketa desegoki baten ondorio dela espainiera edo frantsesa nagusitzea gure artean. Eta ideia horrekin ez gatoz bat, ez gaude ados. Euskara galtzeko zorian egotearen errudun nagusiak frantziar eta espainiar estatu inperialistak dira. Beste kontu bat da euskaldunok mendetan zehar erresistentzia ariketa etengabea bilakatu behar izan dugula gure egunerokoa, eta hor bai, hor oso era egokian gogorarazten digu Artzeren esaldiak zein den gure eginbeharra. Erresistitzea izan da gure patua, ez etsitzea, gureari eustea. Eta, egiari zor, gure arbasoek lan hori ondo egin zutela esan beharrean gara, oraindik bizirik b a i k a u d e, e t a p a i r a t u t a k o e r a s o e n tamainari so, ez da gutxi! Baina ezer ez da betiko, eta arazoaren muinari heldu
Urte garai honetan, ohitura denez, milaka euskaltzale joango gara Durangora gure hizkuntza eta gure kulturari arnasa pixka
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua bat eman nahian. Lehen aipatu dugun erresistentzia horren adibide da erromesaldi bitxi hori. Kasik militantzia hutsez egiten den «esfortzua» askorentzat. Edo Artzeren esaldiak barnean dugun herri-kontzientzia ez zigortzeagatik egiten dugun autokonplazentzia ariketa ere bai, neurri batean. Gaizki-ulerturik ez sortzeko, ez diogu garrantzi apur bat ere kendu nahi lan horri guztiari, ukan baduelako, eta ez gutxi, gainera. Eta, ezinbesteko lana den neurrian, idatzi labur hau ere aprobetxatu nahi genuke lan horretan dabiltzan herritar guztiei gure esker ona adierazteko.
Denok izan behar genuke presente, beti, ezinezkoa dela euskararen iraupena bermatzea estatu okupatzaileen sistema barnean. Ez da posible, euskara (eta gure herria) desagertzeko diseinaturik baitago sistema osoa. Eta politikarako pausoa eman behar dugula diogunean, ez gara ari egunkari, irratsaio eta telebista tertulia guztiak betetzen dituen distrakzio-jolas horretaz. Ez, hori ez da politika. «Politika, biolentziaren erabileraren bidez, pertsonek, herriek eta estatuek boterearen ardatz hierarkikoarekiko duten posizio asimetrikoa zehazten duten erlazioak mantentzea edo aldatzea xedetzat duen jarduera da. Beharrezko jarduera bat izateaz gain, helburu hori lortzeko bidean, jarduerarik lehentasunezkoena da». Beti bezala, herriak du erabakia. Jarrai dezake beste hamarkada batzuk sasidemokrazia eta parlamentutara jolasten. Jarrai genezake geure buruak engainatzen, independentzia gabe marko demokratikoak posible direla amesten.
Baina lan horrek, esfortzu horrek, bere mu g a k d i t u . B o ro n d at e o n h u t s e a n oinarritutako estrategia batek ez garamatza urrutira. Berandu baino lehen ahituko dira gure indarrak, hortik jarraituz gero. Lan horrek (gainontzekoek bezala) euskarri bat behar du, argi bat, norabidea zein den erakutsiko dion iparrorratz bat. Herri gisa, politikarako urratsa egin behar dugu, inperialismoaren atzaparretatik alde egin ahal izateko. Independentzia, estatu propioa berraktibatzea, ezinbestekoa dugu.
Jarrai genezake zapalkuntza marko honek eskainitako aukera apurrei probetxu atera nahian, baina ondorioz baita gure arteko zatiketa areagotzen ere, hori baita etsaiek diseinaturiko jolas-eremuaren helburuetariko bat. Baina, ilusioak ilusio, herria likidatzeko helburuak hor jarraituko du. Eta jolas maltzur horretan denborak gure aurka jokatzen du. Mikel Erauskin Orreagako kidea
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua EAEko Euskararen Legeak 30 urte (eta VII). Aurrera begira
Hausnartzeko ordua
Berria 2012/12/09
Bost hamarraldiko bidea eginda, euskara normalizatzeko estrategia ziklo berri baten aurrean dagoela sumatzen dute adituek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako D ereduko ikasleen laurdenek euskara maila kaskarra dute, B ereduko %42k eta A ereduko %86k bezala; Lanbide Heziketan eta unibertsitatean, urrats berririk ez da egin aspaldian; euskaltegiek ikasleak galdu dituzte azken hamarkadan; lan munduan bidea egin den arren, enpresen %1 inguruk soilik dituzte euskara planak; administrazioko arlo batzuk euskalduntzeko prozesuak motelduta daude; euskarazko hedabide gehienak, kinka estuan; euskararen ezagutzak gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gazteen artean batik bat, baina erabilera indartzeko ezinak agertzen ari dira... Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legeak 30 urte bete dituelarik BERRIAk argitaratu duen artikulu sortan agertu dira kezka horiek. Ez dira berriak. Euskalgintzan, aspaldiko sentipena da estrategia batzuk agortzen ari ote diren, eta «bidegurutze» batera iritsi ote den euskararen normalizazioa. «Garai interesgarrian gaude», Jon Sarasuaren esanetan. Euskalgintzak bost hamarralditako ziklo bat egin du. «Ziklo interesgarria izan da, eta harro egoteko modukoa». Baina orain, euskararen normalizazio estrategia «lausoaldi» moduko batean sumatzen du Sarasuak. Euskalgintzako eragileak nor berean eta nora jo ikuspegi argirik gabe ari ote diren susmoa du. Ikusten du, ordea, hedatzen ari dela hausnarrerako beharra: «Oraintxe da garaia datozen hamarraldietara begirako estrategiak berriz ere multzokatzeko: zeintzuk izango diren
hurrengo pausoak hezkuntza arloan, hedabideetan, kulturgintzan...».
Iñaki Martinez de Luna soziologoak ere hausnarketarako premia sumatzen du, «lortutakoen eta egindako akatsen inguruan». Egin egin delako, baina ez delako gogoetan sakondu, bere hitzetan: «Ez gara oso finak izan ikuspuntu teorikoa lantzen. Kulturalki, herri ekintzailea gara. Murgildu izan gara ekintza dinamika batean, zertaz ari ginen eta nora jo behar genuen oso argi izan gabe». Gogoeta hori egiteko datuak eta eskarmentua badaudela eta «hausnarketa zintzo bat» egin behar dela uste du Martinez de Lunak: «Oso zuhur eta oso zintzo jokatu behar dugu, ameskeriarik gabe». Baldintzak aintzat hartu behar direla ohartarazi du, leku baterako balio duena beste batean kaltegarri izan litekeelako: «Helburuak oso garbi eta tinko izanda, helburu horietara egin beharreko bide orri diferenteak
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua markatu behar ditugu, lekuan lekuko baldintzei erantzun ahal izateko». Legearen garrantziaz Kale neurketek eta inkesta soziolinguistikoek azaleratutako datuetako bat da eskualdeen eta herrialdeen artean ezberdintasun handiak daudela. Legeek badute zerikusirik horretan, Iñaki Martinez de Lunaren esanetan: «Interbentzio eraginkor bat egin den eremuetan, aurrerapausoak antzematen dira. Eta interbentziorik egin ez den eremuetan edo sektoreetan, ez da mugimendurik antzeman, edo, kasu batzuetan, atzerapausoak eman dira». Euskarak nahikoa estatus baduen edo legea mugatua den eztabaida litekeela erantsi du Martinez de Lunak: «Baina lege estatus aldetik zerbait dagoen lekuetan egin diren programen emaitzak begien bistakoak dira». Nahiz eta euskaltzaleek nahi luketen bezain urrun ez dela heldu ere onartu duen, legeak aukera ireki du ekiteko. Sarasuak baditu ñabardurak: «Legeak ez dira egin hiztun komunitate baten behar zentraletatik, ekologia linguistiko baten planteamenduetatik, baizik eta unean-unean posible ziren oreka politikoetatik. Oreka politikoek eman dezaketena eta hiztun komunitate baten garabide sendo batek behar duena ez datoz bat». Mugak muga, onartu du 1982ko euskararen legea munduko beste hiztun komunitate batzuentzat interesgarri izan litekeela. I z a n e r e, m u n d u k o h a i n b a t h i z t u n komunitaterekin lan egiten du Garabide lankidetzarako elkarteak, Amerikakoekin batik bat, eta han aritzen da Sarasua. «Zubiak» egiteko sortu zuten Garabide; besteak beste, h o r retarak o ab i atu z u en h i z k u n tzen berreskurapenerako aditu titulua. Urtero,
atzerritik etortzen dira hizkuntzen normalizazio prozesuei buruz ikastera. Trukerako bide bat da. Aditu titulua sortzerakoan, gainera, hizkuntza normalizatzeko «estrategia nagusien sintesia» egiten aritu da Garabide, eta ohartu da euskaldunek ere egin gabe zutela «kontakizun hori», ohartu gabeak zirela, zenbait kasutan, egindako bideaz.
Gizarte ekimena Eta zer da euskararen normalizazio prozesutik beste hiztun komunitate batzuek ikas dezaketena? Sarasua: «Uste dut gure kasua zerbaitean berezia izan bada, izan dela honetan: berreskurapenerako prozesu eta estrategia nagusiak gizarte ekimenetik sortu ziren. Ez instituzio publikoak geneuzkanean, baizik eta frankismoaren azken hamarraldietan egosi eta martxan jarritako prozesuak izan ziren». Euskararen batasuna, ikastolen sorrera, helduen alfabetatzea eta hedabideen sorrera aipatu ditu. Instituzio publikoek ere «lan handia» egin dutela onartu du, eta erantsi du etorkizunean instituzio publikoen eta gizarte eragileen arteko «lidergo partekatu» bat beharko dela. Baina euskara normalizatzeko estrategien oinarriak gizarte ekimenak jarri
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua zituela ber retsi du. «Munduan kasu bakarretakoa gara». Munduko hiztun komunitate gehienak, «zoritxarrez», okerrago daudela uste du: «Gehienek atzetik begiratzen gaituztela iruditzen zait». Zehaztapena segituan egin du, hala ere: «Komeni da ñabartzea. Ematen du eredu izan behar dugula eta besteei erakutsi behar diegula. Baina ez gaude etxafuegoak botatzeko moduan. Gaixotasun serio bat daukan hiztun komunitatea gara, eta estrategia berri pila bat martxan jarri beharrekoak ditugu». Gainera, euskaldunek beste hiztun komunitateengandik ikasteko asko dutela erantsi du. «Kanpora oso gutxi begiratzen dugu», gaztigatu du Martinez de Lunak: «Hori gure kulturan sustraitutako joera bat da». Uste du gainditu behar dela jokabide hori, euskal hiztunek ere badutelako zer ikasi. Adibide bat
eman du: «Niretzat, deskubrimendu bat izan zen hizkuntzen ekologiaren kontzeptua, ez zena hemen garatu, baizik eta antipodetan. Eta horrek erabilera posible bat dauka gurean ere». Hori bai, argi du ezin direla ereduak eta ideiak «itsu-itsuan kopiatu». Euskarak, nolanahi ere, «ispilu» gutxi dituela uste du Sarasuak. «Gu baino ganora gehiagorekin garatu eta normaldu diren hizkuntzek estatu bat izan dute atzean». Estrategia orokorretan, beraz, kanpotik ekartzeko eredu gutxi ikusten ditu. Kontu zehatzagoetan bai, ordea; adibidez, Katalunian nola egin duten katalanezko musika eta zinema sustatzeko. Nolanahi ere, ahalegina bertan egin beharko dela nabarmendu du: «Ez daukagu munduan eredu bat antzeko baldintzak dituena. Iruditzen zait gauza gehienetan guk atera beharko ditugula babak eltzetik».
Eskaintza osatuagoa izan zitekeen Azken 30 urteotan euskal hedabideen bilakaera handia izan da, zenbait aldizkari eta sortzen ari zen Euskadi Irratia baino ez izatetik egungo aukera zabalagora iritsi baikara. Gaur egungo errealitatetik begiratuta, garatu den hedabideen sektorea da kontuan hartzekoa, eta bereziki 1990etik aurrera egindako bidea Euskaldunon Egunkaria-ren sorrerarekin eta herri hedabideen sorreraren abiapuntuarekin, Arrasate Press ere orduan sortu baitzen. Euskaldunari aukera zabaldu zaio, ez nahi adina, baina bai asko, 1982ko egoera kontuan hartuta. Ez nahikoa diogu, euskaldunak non aukeratu gutxi topatuko baitu gaur egun ere bere hizkuntzan. Beste hizkuntzetan hedabideak zabalduz joan dira, eta euskaraz urriak dira oraindik, eta globalizazio garaiotan, telebista kateak izugarri ugaritu direnean eta Interneten mundu osoa dugunean eskura, euskararen neurria gero eta ahulagoa da. Duela urte batzuk hiru-lau telebista katetik bat zen euskaraz eta egun 50etik gora iristen dira etxera eta horietatik hiru baino ez dira euskaraz. Beraz, euskara indarra galduz doa. Eta indarra galduz doa bi arrazoi tarteko. Ulertzekoa ere bada, hizkuntza handiagoetan dagoen maila bera ezin baita lortu gure hizkuntza komunitatearen tamaina kontuan hartuta. Baina duguna baino zabalagoa eta sendoagoa ere izan zitekeen baldin eta herri honetan euskal hedabideen beharko luketen estrategikotasuna onartu izan balitzaie euskararen normalizazioaren eta herri izaeraren aurrean. Gizarte
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Oreka Minorizatua izatearen ajeak dira denak. Hizkuntza ezagutzea, baina ezin aise komunikatzea. Jakitea, baina ez erabiltzea eta ezin erabili izatea. Erabiltzea, baina ez transmititzea. Sentitzea, baina ez izatea. Alegia, oraindik ere, euskara ezagutzea, erabiltzea, transmititzea eta euskaldun bizi izatea korrontearen kontrako hautua dela euskal geografiako leku gehiengehienetan. Kontrakultura ekintza bat. Hizkuntza hautua norbanakoren kontua dela esatea puripurian dago gaur egun, hala uste dezagun nahi izaten dute hizkuntzak askatasunean aukeratu behar direla diotenek. Hizkuntzak askatasunean. Giza taldeka bizi gara, eta gure gizartearen baldintzapenen arabera egiten dugu hizkuntza hautua, bizitzako beste hautu guztiak bezalaxe, zer jan, zer ikasi, zer ikusi, zer lan egin, noraino hipotekatu, norekin oheratu. Hizkuntza hautu indibidual eta naturalik ez da inon. Dagoena zera da: hizkuntza bat, eta ez bestea, hautatzeko natural itxurako determinazio kulturala, bere indarkeria erreal eta sinboliko guztiarekin. Adibide garbiena elebakarraren kasua da. Elebakarrak ez du hautatzen, ez du askatasunik, hizkuntza bakarra duelako, eta inguruak bakarra izan dezan agintzen diolako. Eta ezta elebidunak ere. Hizkuntza handiaren arabera aukeratzen baitu honek ere. Hizkuntza bat eta bestea hautatzeko aukera oso gutxitan eman ohi da banaka. Zerbait soziala bada hori hizkuntza da, bakarka ez ikasi ez erabili daitekeena. Horregatik behar du hiztunak komunitate bat hiztun izango bada. Eta hiztun komunitateak hiztunak. Eta guneak. Komunitatea biltzea, trinkotzea eta babestea da euskal hiztunak gizarte elebakarrean arnasa hartzeko duen aukera bakarra. Arnasguneak. Hiztun komunitateak
Iritzia 2012/12/09 ezagutza, erabilera eta motibazioaren ongarri izan behar du. Izateko nahia elikatu behar du. Izan nahi izatea plaza nor bagarela ikusi araztea da.
publikoan
Hizkuntza minorizatu bat ezin daiteke herri eta kultura minorizatu batean baino eman. Argi dago. Eta hizkuntza maiorizatu bat (xuxenek hitza onartzen ez badit ere. Zergatik ote?) beste hainbeste baina alderantziz. Hizkuntza minorizatua orekatuko bada, bere dituen guneak babesteaz gainera, berriak eskuratu eta berreskuratu behar ditu. Oreka bilatu behar da desorekan dagoenarentzat. Aukera gehiago, gutxitua denarentzat. Kontua ez da politika edo ekimen orekatuak egitea. Politika desorekatuak behar dira euskara orekatzeko. Bi hizkuntzak, minorizatua eta maiorizatua, berdin tratatzea ez da orekatzailea, handiagotua handiagotzea baizik. Ez bata eta ez bestea ez inposatzea eta ez eragoztea ez da oreka. Hori desoreka hilgarria da: diglosia. Euskara hutsez jardutea, zainketa berezietan dagoenari oxigenoa ematea da, eta gazteleraz jardutea, oxigenoa kentzea. Hain latz. Oso ondo daki hori Espainiako Wert Hezkuntza ministroak, espainolaren oreka gorde beharraz mintzo denean. Galdera, agian, zerk desorekatzen gaituen da, zerk desorekatzen duen hizkuntza. Eta giltza, desoreka identifikatzeko gai izatea. Zer den normalizazioa eta zer ez. Zein neurri edo ekinbide, publiko zein zibil, den minorizatzaile eta zein ez. Zerk orekatzen gaituen jakitea, azken finean. Lorea Agirre Dorronsoro
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskalduna eta bigarren mailako hiritarra? Azaroaren 25ean, sei mila erizainek oposizioak egin genituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Euskalduna izateagatik bigarren mailako hiritarra sentitu nintzen. Jakina da Nafarroako gobernuak gure hizkuntzaren urraketan buru-belarri diharduela, eta egun hartan ez zen gutxiago izan. Probak egin aurretik eman zizkiguten azalpenak gaztelania hutsean jaso genituen; eskerrak euskaldun gehienak elebidunak garen. Oposizioen baremazioan ingelesak euskarak baino puntu gehiago izatea lotsagarria iruditzen zait. Euskarak atzerriko hizkuntza batek baino pisu gutxiago dauka. Okerrena da horrelako neurriek ondorio larriak dakartzatela osasun sisteman. Zerbitzuaren beharra izango duten euskaldunek ez dute hizkuntz eskubidea bermatua izango Nafarroako
Iritzia 2012/12/09
osasun sistema publikoan, eta, zoritxarrez, euskaldun asko gaztelania hutsean artatuak izango dira. Nik horrelakoak pairatzen ditudanean, tristura sentitzen dut, nire eskubideak urratzen dizkidatelako, nire hizkuntzan bizitzea zaila egiten zaidalako eta Europako hizkuntza zaharrenak babesa jaso beharrean erasoak jasotzen dituelako. Nafarroako gobernuko politikariek oztopoak jartzen dizkigute eta euskararen kontrako neurriak hartzen dituzte, euskaldun garenoi gure hizkuntzan bizitzeko aukera oztopatuz. Oztopoak oztopo, lanean euskaraz egingo dut dakien ororekin, euskaraz gozatuko dut, euskaraz maitatuko dut eta euskaraz biziko naiz. Maitane Eraso (Zurukuain)
Euskararen ajeak Zentralitaterik ez, baina euskararen normalizazioak tokia izan du Jaurlaritzarako bi lehendakarigaien hitzaldietan. Laura Mintegik esan zuen datorrenak «euskararen legealdia» izan behar duela, eta euskararen lege berri bat proposatu zuen, hizkuntzari «garatzen utziko dion estatus berri bat» emateko. Iñigo Urkulluk, berriz, hizkuntza «elkarbizitzarako zutabetzat» hartuko duela esan, eta elebitasun «berdintzaile eta orekatzailean» sinesten duela erantsi zuen, «herritarren aukera berdintasuna eta askatasuna egiazki bermatzeko». Euskararen ajea hizkuntza minorizatua izatean datza. Eta ez da huskeria Urkulluk onartzea —bera izango baita lehendakari— oreka premian dagoela euskara. Oreka lortzeko euskarak politika desorekatuak behar dituela esatera ez zen iritsi; baina hala beharko du, «egiazki» Jaurlaritza berriak herritarren aukera berdintasuna eta askatasuna bermatu nahi baditu. Konpromisoa «jardunaren bidez» frogatuko bide du Urkulluk. Atzo erdibidean geratu ziren bi hautagaiak, euskarazko jardunean gaztelera tartekatuz, oreka bila-edo. Xabin Makazaga
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Werten «eraso larria» salatu, eta babesa eskatu du euskalgintzak
Berria 2012/12/14
Espainiako Hezkuntza ministroaren legeak euskararen berreskurapenean «inflexio puntu bat» ezarriko lukeela salatu dute. «Kanpoko esku hartzerik gabeko» hizkuntza politikarako eskubidea aldarrikatu dute Damoklesen ezpata behin eta berriro sama gainean jartzen badigute», esan zuen Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak.
«Guk geureari eutsiko diogu. Hizkuntza komunitateari hiztunak ekartzen jarraituko du euskalgintzak; azken urteotan egindako lana jarraitzeko konpromiso sendoa dugula adierazi nahi dugu. Baina, horretarako, babesa behar da». Erantzun irmoa eman zion atzo euskalgintzak Jose Ignacio Wert E s p a i n i a k o H e z k u n t z a m i n i s t ro a re n erreforma proposamenari. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten hezkuntza eragileak ez ezik, beste esparruetako ordezkariak ere prentsaren aurrean agertu ziren, gobernuaren testua gaitzesteko, baina euskararen normalizazioaren alde lan egiten dutenentzat jendaurrean babesa galdegiteko ere bai. «Ezin egon gaitezke erasoen mende. Ezin dugu aurrera egin
B e s t e a k b e s t e, h e z k u n t z a s i s t e m a k murgiltze eredua bakarrik eskaintzea baliogabetu nahi du Wertek: hizkuntza koofizialak dituzten erkidegoek gaztelaniaz ikasteko aukera eman beharko diete ikasleei. Bilbaoren hitzetan, planteamendu hori «eraso larria» da euskararentzat eta euskararen egoeran dauden hizkuntzentzat, «azken hamarkadotan gure herrian ikasle euskaldunak bermatu dituen hezkuntza eredua kanpoan utz dezakeelako». Abenduaren 1ean Donostian egindako manifestazioari erreparatuta, Bilbaok gogora ekarri du euskaraz bizitzeko bi ildo zehaztu zituztela: euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioak euskalduntzea. «Werten proposamena ezagutzaren unibertsalizazioa oztopatzeko tresna da». Legeak egingo lukeen kalteaz ere ohartarazi du. Ikastetxeetatik sortutako euskaldun kopurua jaitsiko litzateke: «Euskara ber reskuratzeko prozesuan inflexio puntu bat gerta liteke, hainbat aurrerapauso baliogabetuko lirateke, eta
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua hizkuntzaren etorkizuna bera arriskuan jar lezake».
jo du euskararen «marra gorriak» zehaztea eta «zentralitatea ematea».
Euskara normalizatzeko eta berreskuratzeko hezkuntzak egin duen ekarpena aitortu du Kontseiluak. Hain justu, eskarmentu hori baliatuta, Ikasle euskaldun
Horregatik eskatu dute sektorearentzat babesa. Hezkuntzaren esparruan g aratutako proiektuak «blindatzeaz» mintzatu da Bilbao: «Euskalgintzak ilusioz, determinazioz, gogoz eta pasioz lan egiten jarraituko du, eta horri erantzungo dion blindajea beharko dugu.
eleanitzak sortzen txostena osatu zuten 2008an, ezagutzaren unibertsalizazioa erdiesteko hezkuntzatik eman beharreko pausoak zehazteko. Dokumentua praktikan jartzeko garaia dela iritzi dio Bilbaok: «Errealitate bihur daiteke, borondatea egonez gero». Ministroaren asmoak hezkuntzaren esparrutik harago doazela erantsi dute eragileek. Hizkuntza politikan ere eragina dute: «Kanpoko esku hartzerik gabeko hizkuntza politikarako eskubidea bermatu behar zaigu. Bestela, kanpoko erabakiek gure proiektuak baliogabetuko dituzte, eta hemen dugu adibide argi bat». Bilbaok ezinbestekotzat
Horrelako erasoei aurre egiteko, inoiz baino beharrezkoagoa da eragile sozial, sindikal eta politikoen zein instituzioen arteko elkarlan trinkoa». Atzoko agerraldian CCOO, ELA, LAB eta EILAS sindikatuen babesa jaso zuten. LABek, bestalde, elkarretaratzeak egingo ditu hilaren 19an, gobernu ordezkaritzen aurrean.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskara hutsean etiketatzeagatik ez zigortzeko eskea egin diote Urkulluri
Berria 2012/12/15
Euskal Herria Esneari 4.000 euroko isuna jarri dio administrazioak; Urkulluren Jaurlaritzak izango du azken hitza Esne kaxak euskara hutsean etiketatzeagatik, 4.000 euroko isuna eta produktuak euskara hutsean etiketatzeko debekua ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Euskal Her ria Esnea kooperatibari, etiketatze legea betetzen ez duelakoan. Hala jakinarazi zuten atzo kooperatibako kideek, Bilbon. Azken ebazpenaren zain, erabakia gobernu berriaren esku geratuko dela jakinarazi zuten. Horregatik, Iñigo Urkullu lehendakari berriari «euskaldunen aldeko» legearen interpretazioa egiteko eskatu zioten, eta isuna eta debekua bertan behera uzteko. Prozedura atzera bota ezean, euskara hutsez etiketatzeko debekua finkaturik geratuko da. Idoia Santiesteban baserritar eta kooperatibako kideak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko ebazpen proposamena bidali die kooperatibako kideei. Ebazpenak falta larritzat jotzen du euskara hutsez etiketatzea, eta 4.000 euro ordaintzera behartzen ditu. Bi asteko epea izango dute helegiteak aurkezteko. Azken erabakia gobernu berriaren esku geratuko da. Beraz, Urkulluri eskatu diote euskaldunen «hizkuntza eta kontsumo eskubideak» aintzat hartu eta prozedura eten dezala.
«PSE-EEren gobernua buru izan duen Eusko Jaurlaritzak» legearen interpretazio «txarra, gaiztoa eta fede txarrekoa» egin duela salatu du Iñigo Santxo abokatuak. Ebazpenak dio etiketak gaztelaniaz ere agertu behar duela, Euskal Herria Esnearen produktuak Sorian (Espainian) ontziratzen direnez.
«Kontsumitzaileei buruzko legedia guztiek duten helburua kontsumitzaileei kalte ez egitea da, instrukzioetan nahasmenik ez sortzea», nabarmendu du Santxok. Euskal Herria esnea euskaldunei zuzendutako produktua izanik, ez du urratzen etiketatze legea, abokatuaren arabera: «Ez zaio kalterik egingo kontsumitzailerik, Euskal Herria Esneak euskaldunengana zuzentzen du bere produktua, eta euskaldunak badaki zer jartzen duen. Euskalduna ez denak oso
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua erraza dauka beste produktu bat hartzea; merkatua askotarikoa da, eta ez da inongo nahasmenik izango». Erabakia «euskararen aurkako eraso larria» eta «hizkuntzaren normalizazioan atzerapauso nabarmena da», Estitxu Garai Euskal Herria Esnea-ko komunikazio arduradunaren ustez. «Euskararen inguruko legediak dio euskara merkataritzan sustatu behar dela, eta kontsumitzaile euskaldunek eskubidea dutela euskaraz etiketatutako produktuak kontsumitzeko», erantsi du Santxok. Burujabetza helburu Esne ekoizpenari lotutako Euskal Herriko baserritarrak biltzen dira Euskal Herria Esnea kooperatiban. «Gure egoera larriari aurre egiteko, baserritarrek sortu dugun kooperatiba da Euskal Herria Esnea»,
gogorarazi du Santiestebanek. «Baserritarren arteko berdintasuna, eredu ekonomiko justuagoa, elikadura eta subiranotasuna dira gure proiektuaren oinarriak». Baserritar guztiek diru kopuru bera irabazten duten esne litroko. Prozedurak «kolpe handia» ekarri diela baina proiektuarekin «ilusioz» jarraituko dutela jakinarazi du Garaik, «lortu arte Euskal Herriko esnea Euskal Herrian ontziratzea eta saltzea, euskaraz». Eusko Jaurlaritza irailean hasi zuen zigorra ekarri duen ebazpena. Kaiku kooperatibak —Kaiku Taldeko baserritar kooperatiba batek— udaberrian aurkeztu zuen salaketa bat, Euskal Herria Esnea markak zalantza sortzen zuelakoan, etiketatzea ikertzeko. «Ikuskatze horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak gure kontrako txostena egin zuen», argitu du Garaik.
Euskararen ziurtagiria eman diete Ipar Euskal Herriko 48 etxe haurtzaini EEPk eta Kontseilu Nagusiak abian jarri dute ekinaldia; 1.527 etxe haurtzain dira lurraldean, orotara Haurrak etxeetan zaintzen dituztenen artean, euskarazko kalitatezko harrera egin dezaketenak bereizteko hizkuntza gaitasun ziurtagiria abian jarri du EEP Euskararen Erakunde Publikoak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiarekin. Etxe haurtzainek haurrak errezibitzeko baimena Kontseilu Nagusitik eskuratzen dutela eta, baimen hori dutenen artean galdeketa bat zabaldu zuten, jakiteko euskaraz harrera egiteaz nor zen interesatua. Haiei ebaluazio bat egin zieten AEKren bidez. Hortaz, kalitatezko harrera egin dezaketenek atzo izan zuten ziurtagiriak eskuratzeko ekitaldi ofiziala, Kontseilu Nagusiko presidente Georges Labazee buru.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskararen alde, batasunerako deia eragile guztiei
Berria 2012/12/16
Sortzen-Ikasbatuaz-ek hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu du Nafarroako Euskararen Legearen urteurrenean «Batasuna» aldar rikatu du SortzenIkasbatuaz elkarteak. Batasuna euskarazko hezkuntzaren aldeko ekinbideak bultzatzeko; batasuna Euskal Herria osoan ofizialtasuna ezartzeko borroka indartzeko. 26 urte bete zituen atzo Nafarroako Euskararen Legeak —EAEkoak 30 urte bete ditu aurten—, eta aukera hori baliatu zuen elkarteak egungo egoera salatzeko. Uste dute legeak ez dituela hizkuntza eskubideak ber matzen, eta euskaraz bizitzeko zailtasunak egon badirela. Egoera hori izanik, euskalgintzarekin batera gizarte osoak erantzun behar du, haien arabera. Euskal Herriko eremuen artean dauden ezberdintasunak ere izan dituzte hizpide. «Bizi garen eremuaren arabera hizkuntza eskubide batzuk ditugu edo ez», salatu dute. Eremu horietako batzuetan euskara kontuan ez hartzeak «bigarren mailako herritar» bihurtzen dituela gogorarazi dute, euskarari ez zaiolako «dagokion estatusa» ematen. Ekintzak eta mobilizazioak. Horiek izan dira, dira eta izango dira azken helburura heltzeko bideak, Sortzen-Ikasbatuaz-eko ordezkarien ustez. Ahalegin horretan, eragile sozial, politiko eta sindikalekin hainbat egitasmo eta bilera antolatuko
dituzte. Aferari heltzea lehentasunezkotzat jotzen dute; usteak eta nahiak, ordea, ez dira errealitate: «Hizkuntza eskubideak lehentasunen artean ez daudela ikusten dugu». Etorkizuna, kezkaz Euskararen alde lanean aritu dira legea indarrean jarri zenetik. Bereziki gogoan dute 2000. urtean Oinarriak plataformak lege alter natibo bat gizarteratzeko bultzatutako jarduera: 48.000 sinadura aurkeztu zituen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroa osoan euskararen koofizialtasuna aitor zedin. 1980ko eta 90eko hamarkadetan Nafarroa Oinez jaialdiak izandako harrera ere goraipatu dute. Egitasmo ororen kontra UPNk izandako jar rera salatu du elkarteak: «Eraso ideologiko, politiko eta administratibo gogorra jarri zuen abian». Etorkizunari ere kezkaz begiratzen diote. Elkarteko kideen ustetan, gero eta zailagoa da euskaraz ikastea, egoera ekonomikoa «jasanezina» bihurtzen ari da eta euskararen hedapena «mugatzeko» ereduak etengabe zabaltzen ari dira.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Nafarroan hizkuntz ereduaren aukeraketa Urte hasieran seme-alabaren bat eskolan lehenengo aldiz matrikulatu beharko duzue askok (Haur Eskolako 1. maila — 3 urte). Agian pixka bat despistatuta ibiliko zarete, Nafarroan 8 hizkuntza eredu ditugulako (A, B, D, G, British, TIL, TILA eta TIL-D). TIL-D ez da eredu bat, baizik eta D ereduaren bertsio berria, ingelesa indartuta. Nafarroako Gobernuak inposatu egin zuen D eredua eskatzen zen zentroetan (Sar riguren, Buztintxuri, Noain).
Iritzia 2012/12/18
e r e d u a aukeratzerakoan hartuko duzuen erabakia oso garrantzitsua delako eta beren etorkizun akademikoa, onerako eta txarrerako, erabaki horren menpe egon baitaiteke neurri handi batean. Kontu pedagogikoetan sartu gabe, hori profesionalei dagokielako, eta irakasleen jarrera, gogoak eta profesionaltasuna baloratu gabe (eredu guztietan antzerakoa dela sinetsita), hauxe erran dezakegu: D eredua da ikasleei gainahaleginik gabe Lehenengo Hezkuntzaren amaieran bi hizkuntza (gaztelania eta euskara) menperatzea eta hirugarren hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) baldintza hobeagoetan ezagutzea ahalbidetzen duen eredu bakarra. Gure seme-alabentzako D eredua aukeratzeko arrazoi gehiago izanen dira, baina bi azpimarratzea nahi genuke:
Zoritxarrez, eredu asko eta informazio gutxi. Gainera, baldintza berdintasunean ez dira eskaintzen eta bultzada instituzional berbera ere ez daukate. Arrotxapeko euskalgintzatik gaiari argi pixka bat ematea gustatuko litzaiguke. Hala ere, informatzeko animatu nahi zaituztegu, eta hori ongi egiteko, eta ahal bada oso ongi, zuen seme-alabentzako
1. Ikuspuntu linguistikotik, D eredua da Nafarroan eredu eleanitz bakarra: hizkuntza murgilketa duen eredu bakarra da. Gainontzeko ereduetan, nagusia ez den hizkuntzan saioak %50 edo gutxiago d i r a , e t a D e re d u a n , b e r r i z , H a u r Hezkuntzako lehenengo urtean %100 izatetik Lehenengo Hezkuntzako 6.ean %67 izatera doan tartean dago (%61 TILD ereduan).
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua D ereduko ikastetxeetan euskararekiko harremana %100 da (noski, gaztelania eta ingeleseko eskolak izan ezik). Irakasleek, irakasle ez diren langileek, monitoreek eta abarrek menperatzen duten hizkuntza da. Pe n t s a e z i n a d a h o r i g a i n o n t z e k o ereduetan. Euskara gure gizartean hizkuntza bizia da. Hizkuntza honetan eskolatik kanpoko eskaintza oso zabala eta ekonomikoki arrazoizkoa da (telebista, irratia, kultur ekitaldiak, tailerrak, kanpamenduak), ikasleei eskola esparrutik kanpo erabiltzea ahalbidetzen diena.
2012/06/13/sociedad/navarra/el-9423de-los-alumnos-aprueba-la-selectividaden-navarra) eta Bigarren Hezkuntzako kanpoko probetan D eredukoen emaitzak beste ereduetakoenak baino hobeagoak izan dira (www.noticiasdenavarra.com/ 2011/11/11/sociedad/navarra/ desciende-el-alumnado-que-finaliza-laeso-con-asignaturas-pendientes-menosdel-20).
Gaur egun D ereduan irakasleen ia %100ek euskara menperatzen du, baina ingeleseko ereduetan, ordea, %10ek edo 20k soilik menperatzen du. Elebidun izateak (euskara eta gaztelania menperatzeak) hirug ar ren hizkuntza (ingelesa, frantsesa, alemana…) hobeto ikasteko laguntzen du.
Zeuk aukeratzen duzu: emaitza akademiko onekin bi edo hizkuntza gehiago menperatzea ala batekin geratzea, ahalegin berarekin. Zure seme-alabaren etorkizuna jokoan dago. Informa zaitez eta aukera ezazu ongi. Ez zara damutuko. Aniceto Morales
2. Ikuspuntu akademikotik azkeneko aldietan prentsako infor mazio batzuk nabarmen ditzakegu: azkeneko bi urteetan selektibitatean izandako emaitzak hobeak izan dira D ereduan ( w w w. n o t i c i a s d e n a v a r r a . c o m /
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Wertek erreforman ez du ezer aldatu, baina Uriarte akordiorako prest dago
Berria 2012/12/20
Hezkuntza erreformatzeko proiektuari erabat eutsi dio PPren gobernuak, kritikak kontuan hartu gabe; bilerak amaitu direla adierazi du Akordiorako eskua luzatuta daukala esan du, baina mahai gainean jarritako erreforma proiektuari aldaketarik egin gabe. Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak ez du atzera egin erreformaren neurri zalapartatsuenetan: estatuak aginduko du oinarrizko ikasgaien curriculum osoa, euskarazko edo katalanezko murgiltze eredu orokorturik ezingo da jarri, eta proba «nazionalak» egingo dizkiete ikasleei irakataldi bakoitzaren amaieran. Bileran izan zen Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria. Lehen aldiz han hitz egin zuen erreformaz. Ezkor. «Kezkatuta geratu naiz. Ez dut ikusi aurrerapenik. Bere jarreran segitzen du Wertek». Akordiorako prest dago, nolanahi ere. Bilera egin zuten atzo Wert ministroak eta auton om ia erk idegoetak o H ez k un tz a kontseilariek. Hego Euskal Herritik, Uriarterekin batera, Madrilen izan zen Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. Akordiorik ez da, baina PPren gober nuak amaitutzat jo ditu erkidegoekiko elkarrizketak. Lege proiektuari izaera ofiziala emango dio orain gobernuak, eta tramitea hasiko du parlamenturako bidean. Ondo bidean, 2013an bertan onartuko dute. Wert zer jarrerarekin joango zen, hori zen ikuskizun. Hil hasieran izandako bileran ordura arte aztertu gabeko testu bat aurkeztu zien kontseilariei, ezustean: oinarrizko ikasgaien kontrol erabatekoa Madrilek hartuko zuela
iragarri zuen, eta hizkuntzen gaia atera zuen, iragarriz gobernuak bermatu egingo duela gaztelaniaz ikasi ahal izatea.
Berealdiko ezinegona eragin zuen Werten asmoak, batez ere Katalunian, murgiltze eredu orokortua kolokan jarri duenez gero. PPn bertan ere ez dira guztiak konforme ministroaren asmoarekin, eta azken egunetan diskurtsoa baretzera jo du gobernuak. Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak lehenik eta Wertek berak ondoren, akordioen beharra nabarmendu dute behin eta berriz, eta erreforma planak aldaketak izan ditzakeela. Azken bilerako proposamenetik ezer ez du aldatu, ordea, Hezkuntza Ministerioak. «Ezta koma bat ere», adierazi du Kataluniako Generalitateak. Aldaketak egitea ez baitzen Werten asmoa. Batzar amaierako agerraldian azaldu du «informazioa emateko» izan dela bilera. «Eta hori bete dugu». Amaitutzat jo ditu, gainera, erreformari buruzko bilerak. Lau egin
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua dituzte. Urtarrilerako hitzordua egin dute, baina ez dira arituko aldaketei buruz; erreformak sorraraziko dituen gastuak aztertuko dituzte. «Errespetua izan behar dute» Negoziatzeko asmoa badu, ordea, Uriarte sailburuak. «Aprobetxatu» egin nahi du proiektua onartu arteko denbora. Zer hobetua ikusten baitio. Bat: hizkuntza. «Ez dugu onartuko okerrerako aldaketarik, euskarak kontrakoa behar baitu». Euskara ikasgai «espezifikoa» izango da, nahiz Wertek esan gaztelaniaren parean dagoela. Bi: eskumenak. «Errespetua izan behar dute euskal hezkuntza sistemarekin. Ezin dira eskumenak inbaditu eta birzentralizatu. Enborreko ikasgaietan eskumenik gabe utzi nahi gaituzte». Hiru: sistemaren antolaketa berria. «Akatsa da amaierako azterketak jartzea eta ikasleak bide ezberdinetatik bideratzea». Lanbide Heziketaren eredu berriaz zalantzak ditu. Kritika bat ere ez du onartu Wertek. Hizkuntzaz: «Oker interpretatu dute. Gaztelaniaren pareko tratua izango dute hizkuntza koofizialek». Murgiltze ereduaz: «Ez dugu auzitan jarri katalana izatea irakats-hizkuntza, katalana soilik izatea baizik». Ikasleak lehenago banatzeaz: «Ez
da segregazioa. Beste herrialde batzuetan azkarragoa da banaketa, eta emaitza hobeak dituzte». Akordiorik ezaz: «Adostasuna behar da, edo, behintzat, adostasunik baldin bada, hobeto funtzionatuko dugu».
Adostasun nahikoa badela iritzi dio Wertek, nahiz hezkuntza komunitatean sektore ugari azaldu diren proiektuaren kontra. Eusko Jaurlaritzaren eta Kataluniako Generalitatearen kontrakotasuna ere gutxietsi egin du: «Erkidego gehienek laudorioak egin dituzte, iradokizun asko hartu baititugu aintzat». Nafarroako Gobernua da horietako bat: Iribas kontseilariak babestu egin du PPren gobernuaren plana, zer hobetu badaukala irizten badio ere.
Immertsioa Euskal Herrian Katalunian, hezkuntza maila guztietan, D eredua aplikatzen dela 1982az gero. Wert hezkuntza ministroak Katalunia espainiartu beharra zegoela deklaratu zuenean, berehala pentsatu nuen hurrengo erasoa euskaldunon aurka izango zela. Zalantzari sorpresa nagusitu zitzaion: Madrilek zioen Euskal Herrian ere badagoela immertsioa baina ez dagoela inolako elebitasun arazorik. Eztenkada honek uxatu zuen nire harridura. Euskal hezkuntza nazionalaren arduradunei adierazi nahi nieke (badakit badakitela, baina…) hemen hezkuntza elebiduna gaizki baino okerrago ari direla aplikatzen. Arrazoia: Madril oso gustura dagoela gure hezkuntza ereduekin. Subiranotasunik gabeko estatutuak ederki ase zuen botereaz gozatzeko amorratzen zeudenen irrika eta Madrilek ongi kontrolaturiko gestio administratibo hutsarekin etsi zuten. Orain, horra euskararen egoera larria. Katalunian denak bat eginik matxinatu dira, hemen paso egiten dugu. Jon Urruxulegi (Donostia)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Gipuzkoako Aldundiak %25 handituko die laguntza euskarazko hedabideei
Berria 2012/12/21
BERRIAri 50.000 euroko laguntza emango dio, eginkizun «estrategikoa» duela argudiatuta Euskarazko hedabideak indartzearen aldeko apustua egingo du 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiak. «Sektorea berregituratzen lagundu nahi dugu, baita hori indartzen ere. Baliabide gehiago eskaini nahi dizkiegu», esan du Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak. Aurtengo diru sailarekin alderatuta %25 gehiago bideratuko du euskarazko hedabideetara. Herri eta eskualdeetako aldizkariak, toki telebistak eta IKT informazio eta komunikazio teknologiek jasoko dute. Diru laguntza irekiaz gain hitzarmen bidea indartzeko asmoa duela esan du.
dutela ziurtatu du Etxeburuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du 2013rako egindako aurrekontuetan Gipuzkoako pertsona helduak euskalduntzeko diru laguntza kopurua igo egin duela. Diru hori kudeatzeaz udalak arduratuko dira, eta aldundiak adierazi du udalei baliabide ekonomiko gehiago emango d i z k i e l a e u s k a r a re n a l d e k o p o l i t i k a publikoak abian jartzeko. «Azken batean, garrantzia eman diogu esparru sozioekonomikoko laguntzak aldundiak zuzenean eman beharrean laguntza horiek udalek kudeatzeari». Z u zen d ari tz aren au r rek o n tu a ez d a murriztuko, baina aipatutako ildoak indartzeko diru laguntza batzuk murriztu egingo direla azaldu dute. «Aldundiak lehentasun berriak ezarriko ditu euskarari dagokionez, ildo jakin batzuk bultzatuko baititugu».
3,3 milioi euro bideratuko ditu aldundiak euskarara. Beraz, diru sail bera izango
Gainera, hitzarmenen politika indartuko du: besteak beste, Bai Euskarari Ziurtagiria, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Urtxintxa Elkartea, Elhuyar, Eusko Ikaskuntza, UZEI, Uema, To p a g u n e a e t a E u s k a l t z a i n d i a re k i n .
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Hitzar menetarako %14 diru gehiago jarriko duela esan du.
egunkariari, zehazki, 50.000 euroko laguntza emango diola jakinarazi du. Euskara zuzendariak adierazi du hori euskarazko hedabideen «eginkizun estrategikoaz» jabeturik egin dutela. «Euskarazko hedapen orokorreko euskarazko egunkari nagusia, BERRIA, lagundu dugu».
Aparteko diru laguntzak Etxeburuak jakinarazi du aurten aparteko diru laguntza bana emango diela BERRIAri eta Euskara Gizarte E r a k u n d e e n Ko n t s e i l u a r i . B E R R I A
Kontseilua euskararen nor malizazioan eragiteko egiten ari den lanari garrantzi berezia aitortu dio aldundiak, Etxeburuaren esanetan. Horregatik, 40.000 euroko laguntza emango dio. «Lurraldearen interes orokorraren» alde lan egiten duela gogorarazi du. Gainera, n a b a r m e n d u d u Ko n t s e i l u a re k i k o lankidetza martxan jartzea beharrezkoa dela, baita hura baliabidez hornitzea ere.
Nafarroak 109.000 euro bideratuko ditu toki entitateek euskara sustatzeko programetara Toki entitateek euskara sustatzeko programetara guztira 109.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak. Diru laguntza eskatu zuten entitate guztietatik 25ek jasoko dute laguntza. Gobernuak 2012ko aurrekontuetan zehaztu zuen gehienez 109.171,41 euro bideratuko zirela lan horretara. Joan den apirilean, gobernuak 1998az geroztik 23 entitaterekin zuen lankidetza hitzarmena hautsi zuen, bere kabuz. Etorkizunean hizkuntza politiken diru laguntzak banatzeko deialdi publikoa egingo zuela iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, eta hala egin du. Entitateek diru publikoa jasotzeko eskaera egin behar izan dute, eta Nafarroako Gobernuak aurrekontuetan zehaztutako diru saila onartutako entitateen artean banatu du.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Justizian ere euskal hiztunen eskubideak zaintzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak
Berria 2012/12/22
NaBaik, Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak bat egin dute, hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzeko gobernuari Europako Hizkuntza Gutxituen Itunaren ebaluazioari erantzun dion Nafarroako Parlamentuak: justizia administrazioak euskal hiztunen eskubideak errespetatzearen alde egin du. NaBaik, PSNk, Bilduk, Geroa Baik eta Ezkerrak onartu dute mozioa. Aurkako botoa eman dute UPNk eta PPNk.
zaizkion neurriak hartzeko eta bitartekoak jartzeko ere eskatzen du testuak, «Europako Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzeko».
Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna zenbateraino betetzen den aztertu dute Europako adituek aurten, eta orain hilabete eskas eman zituzten ondorioak. Europako Batzordeak eskakizun zehatza egin zion Espainiako Gobernuari: justizia a rl o a n e u s k a l h i z t u n e n e s k u b i d e a k ziurtatzeko neurriak hartzeko. Eskakizun horretan oinarrituta, eztabaida parlamentura eraman zuen, atzo, NaBaik. Mozioa aurkeztu zuen. PSNk zenbait zuzenketa egin zizkion. Aldaketa horiekin guztiz bat ez etorri arren, onartu egin zituzten oposizioko gainerako alderdiek, testuak aurrera egin zezan. Onartutako testuaren arabera, Nafarroako Parlamentua Espainiako Gober nuari zuzendu zaio, «indarrean den legediaren arabera», euskal hiztunen eskubideak errespeta ditzan, «justizia administrazioan bereziki». Horretarako beharrezko izango
Espainiako Botere Judizialaren 19/2003 legeak agintzen du epaiketak gaztelaniaz egin behar direla; eta auziko parteetako batek galdegiten badu euskaraz ez egitea,
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua aski dela gaztelaniaz egiteko. Lege hori a l d at ze k o e re e s k at u z i o n E u ro p a k Espainiari. Ez du erantzunik eman PPren gober nuak. Nafarroako Parlamentuak gogorarazi dio lege hori «traba» bat dela euskal hiztunentzat. Bide batez, mozioak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio euskal hiztunen eskubideak ziurtatzeko beharrezko diren prozedurak eta erabakiak hartzeko. UPNk eta PPNk kontrako botoa eman dute. «Gai horri buruz» berriro ere hizketan hasteko «pereza ikaragarria» duela esan du Begoña Sanzberro UPNko parlamentariak. Justizia arloan Nafarroako Gobernuari kontuak eskatzea ez dela zilegi eta Europak 8,5eko kalifikazio bat eman ziola ziurtatu du. Amaia Zarranza PPNko parlamentaria, berriz, «tristatuta» agertu da, hizkuntza bat «arma gisa» erabiltzen dela sumatuta.
«Hizkuntza eskubide guztiak urratzen dituzue zuek, eta harrotu egiten zarete gainera», esan dio Perezek gobernuko alderiari. Legea administrazio guztiek ezarri beharrekoa dela nabarmendu du, berriz, Roman Felones PSNko parlamentariak, baina hainbat eremutan ez dela betetzen. Indarrean den legediaren arabera jokatuz, justizia administrazioak ere legea betetzea beharrezko jo du. UPNk arrazoirik ez Barañainen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, bestalde, Barañaingo Udalaren helegite bat atzera bota du aste honetan. 2011ko udal langileen zerrenda organikoa osatzerakoan, arretarako langileei euskararen ezagutzarik ez zien eskatu Barañaingo Udalak; UPNk gobernatzen du. Bilduk auzitegira jo zuen. Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zion Bilduri. Helegitea jarri zion udalak erabaki horri, eta arrazoia kendu dio orain Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskarazko ahozko eskakizunei kasu egiteko gai izan behar du administrazioak, horretarako behar beste baliabide baldin baditu, auzitegien esanetan. Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna ekarri dute gogora auzitegiek. Ez dela adierazpen bat, «egiazko arau juridiko bat» baizik, ohartarazi dute.
Nafarroako Euskararen Legeak zehaztutako «gutxieneko» batzuk ez direla betetzen seinalatu du NaBaiko parlamentari Nekane Perezek.
Barañaingo udal ordenantzek ere arautzen dituzte jendearen arretarako udal lanpostu batzuetan hizkuntza eskakizunak egitea. Betebeharrekoa da, beraz, auzitegien arabera.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Zer dakite Aieteko nazioarteko begiraleek? Hizkuntza gatazkak botere gatazkak dira. Salbuespenik gabeko baieztapena da hori; kasu guztietan eta mundu osoan, hizkuntza gatazkak botere gatazkak dira. II. Mundu Gerraren testuinguruan, armada germaniarrak, akuilu naziak eraginda, Europako mugak suntsitu eta aurrera egiten zuen neurrian, konkistatutako lurraldeak «germanizatzeko» lana hasten zen. Ederki aski zekiten naziek lurralde bat militarki okupatzea ez dela nahikoa iraunkorki eskuratzeko. Horretarako, aurkaria fisikoki suntsitzeaz gain, funtsezkoa, ezinbestekoa da identitate aldaketari ekitea. Prozesu horri «germanizazioa» deitu zioten. Boterea behin eskuratuta, haien nahiak zintzo-zintzo beteko zituen gobernu txotxongiloa sortzea zen lehen pausoa, bere bitartez, germanizazioa erraztuko zuen politika abian jartzeko. Politika hori, nagusiki, hizkuntza politika zen. Txekian eta Eslovakian, esate baterako, alemana hizkuntza ofizial izendatu zuten, hezkuntza sistemaren jabe egin ziren, unibertsitateak itxi eta bertako herritarren adierazpen kulturalak debekatu zituzten. Aurrerago, administrazioaren hizkuntza izendatu zuten alemana, eta, ondorioz, hiri eta herrietako paisaian ugaldu egin zuten alemanaren presentzia. Naziek argi eta garbi zuten, boterea erabiliz, bertakoek osaturiko gobernu kolaborazionista baten eskutik, hezkuntza sisteman eraginez eta sistema horren bitartez, hizkuntza ordezkapena ekarriz b a k a r r i k g e r m a n i z at ze n a h a l z u t e l a konkistatutakoa. Zorionekoak txekiarrak eta
Iritzia 2012/12/23
eslovakiarrak, ez zuen asko iraun amesgaiztoak.
Euskal Herrian, ordea, naziek germanizatzeko helburuz aplikatzen zuten hizkuntza politikaren ezaugarriak askoz ere urte gehiagotan aplikatu dira, eta ez bakarrik frankisten eskutik, beste garai batzuetan ere pairatu behar izan dugu boterearen arrazoia erabiliz gure identitatearen suntsiketa bilatzen zuen hizkuntza politika zitala. Administrazioan euskara ezin erabiltzea, hezkuntza sisteman euskaraz ikastea eragoztea, gure adierazpen kulturalen gaineko debekua, hizkuntza erabiltzeko debekua eta abar politika iraunkorra izan da ehunka urtez. Euskaldunak espainolizatu gabe ezin da Espainia eraiki, ezin da lurraldea kontsolidatu. Homogeneizazio identitarioa behar eta nahi dute Estatuek boterean betikotzeko. Urteetan etengabe aplikatu zaigun hizkuntza politika hori da, beraz, Euskal Herrian Estatuekin duen gatazkaren adierazpiderik gordinena. Gure hizkuntza eta kulturaren iraupena da herri moduan lor dezakegun
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua garaipen garrantzitsu bakarra. Botere gatazka pizten duena, bere muinean, hizkuntza gatazka da, gurea ez baita lurraren aldeko borroka, identitatearen aldekoa baizik. Ezin da ulertu Euskal Herriko egoera ez bada errealitate hori behar den sakontasunarekin aztertzen, eta, ondorioz, gatazka politikoaren konponbidean lan egin nahi duen orok gai hori erdigunean kokatu behar du edo okertuko da zeharo. Gauzak horrela, harridura eta amorrua sortzen dit Euskalgintza Aieteko Nazioarteko begiraleekin aurrez aurre bildu ez izanak. Nork azalduko die nazioarteko seiei errealitate hau? Nork esango die bitartekaritza lana egin behar duten pertsona zintzo horiei konponbiderik ez dagoela gure hizkuntza normalizatzeko erabateko burujabetasuna eskuratu ezean? Nork azalduko die gaur egun, oraindik ere, gure identitatearen suntsiketa lanetan ari d i re l a ? A i e t e k o e k e z d i o t e o r a i n d i k Euskalgintzari entzun, aholkulariak ez dira fin ibili. Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Werten erreforma asmoak dira azaltzen ari garen politika suntsitzaile horren adibiderik garbienetako bat. Azken 30 urteotan egin ez duen bezala, oraingoan mozorrorik gabe aurkeztu dizkigu bere asmoak Espainiak. Euskal Herria espainolizatu nahi dute, naziek Txekia eta Eslovakia germanizatu nahi zuten bezalaxe, eta, horretarako, boterea erabiltzen dute. Ez ahaztu inoiz, irakurle fin horrek, hizkuntza gatazkak botere gatazkak direla. Wertek gure hizkuntzen nor malizazio prozesuak eragotzi nahi ditu, elebakarrak sortzen segitzen dela bermatuz. Erdal elebakarra da espainolizatzearen helburua duten horien ezinbesteko tresna. Elebakarrak dauden bitartean ezin izango dugu gure hizkuntza erabat berreskuratu. Horregatik goraipatu du Wertek EAEko
hezkuntza sistema, eta Kataluniako sistemari eraso egiten dio, zer eta gurea erabiliz. Guk, oraindik ere, gure hezkuntza sistematik erdal elebakarrak behar baino gehiago gizarteratzen ditugu. Horrexek pozten du Wert.
Naziek beren asmoak garatzeko Gobernu txotxongiloa erabiltzen zuten. Bertako Gobernuek orain arte ez dute adorerik izan hezkuntza sistemaren erreforma egiteko belaunaldi berriak oso-osorik euskaldun atera daitezen gure ikastetxeetatik. Muzin egin diote erreforma horri orain arteko Gobernu guztiek. Oraingoan aitzakiarik ez dagoela uste dut. Eusko Jaurlaritzaren osaketa berriak gehiengo nagusia eskaintzen du behingoz hezkuntza sistemaren erreforma egiteko. Beraz, lehen egunetik Gobernu berriak erabaki bat hartu beharko du: Werten erreformari men eginez espainolizatzearen helburua duten horiekin kolaboratu eta elebakarrak sortzen segitu edo, hezkuntza sistemaren erreformari ekinez, belaunaldi berriak oso-osorik euskaldunduko dituen euskarazko murgiltze eredu bakarra ezarri. Hizkuntza gatazkak botere gatazkak dira, boterea euskara normalizatzeko erabili nahi ote den erabakitzea da kontua. Iñaki Lasa (Euskaltzalea)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
“Esaten da Euskal Herria aro berri batean sartu dela, baina euskararena
Argia 2012/12/30
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia da. Donostiako manifestazioa igaro berri, eta José Ignacio Wert Espainiako Martxoan Deiadar manifestazioa Baionan, abenduaren 1ean Donostian. Kalera atera beharra al dago? Hirugarrena erantsiko nuke: duela bi urte Iruñean egin genuena. Beharra? Manifestazio bakoitzak bere ezaugarri berezitua izan du. Donostian, gehienbat, euskaraz bizi nahi duen herria badagoela erakutsi nahi genuen, ez zen ezeren kontrako edo ezer salatzeko manifestazioa, autoafir maziorako baizik. Euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak badaudela azaldu nahi genuen, euskaraz bizi nahi d u e n a r e n harrotasuna irudikatu. Herritarrak haien hautuaz harro daude, pozik. Salaketa baino, bizi nahia. Beste bi manifestazioetan zer zen bereizgarri? Iruñakoak egoera zehatzari erantzun zion. Denok ezagutzen dugu Nafarroako Gobernuak daraman hizkuntza politika
g l o t oz i d a . 2 0 0 9 k o a b e n d u i n g u r u a n Gobernuak hainbat diru-laguntza kentzea erabaki zuen eta Kontseiluko hainbat bazkidek irmo erantzuteko momentua zela esan zigun. Baionakoan ere “Euskaraz bizi nahi dut” agertu nahi genuen. Uste d u g u herritarrek oso ondo ulertu dutela mezua. Hitz egin d e z a k e g u hizkuntza politikaz, normalizazioaz (eta hitz egin behar da, hizkuntza ere politika da eta), baina herritarrei esaten badiezu: “Euskaraz bizi nahi dut”, jarraian ulertzen dute. Mezuarekin asmatu duzuela uste duzu? Nik uste dut baietz. Donostiako manifestazioari begira, kanpaina komunikatiboa hor kokatu genuen gehienbat. Euskaraz bizitzeko hautua egin duten
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua herritarrak izan dira protagonista. Euskaraz bizitzeko oztopoak partekatu dituzte gurekin, baina hala ere, mezu positiboa bidali dute: “[Oztopoak oztopo] Guk, hala ere, euskaraz bizitzen jarraitu nahi dugu”. Normalizazio prozesuan baldintza sozial egokiak lortzeko herri gogo indartsua behar dugu. Azken finean, nork egin ahal dio uko euskaraz bizitzeko nahiari? Duintasunez bizitzea euskaraz bizitzea da guretzat. Muturrera eramatea da, baina nork ukatuko digu bizitzea? Horregatik, saiatzen gara hori adieraziko dutenak herritarrak izaten. Paul Bilbaok, edo bere garaian Xabier Mendigurenek, hitz egitea... Mesiasik ez dugu behar. Herritarrak enpatia lortzen du bere egoera bizi duen beste batek kontatzen dionarekin. Azken urteetan, zein mezurekin eta nori zuzentzen gatzaizkion, ez dugu erreparatu behar bezala. Badirudi instituzioei zuzentzen gatzaizkiela. Norabidea apur bat aldatzea erabaki dugu. Herritarrei erantzungo diegu, haiek daudelako erabakiguneetan, sindikatuetan, alderdi politikoetan... Ko n t s e i l u a m a k r o a n d a b i l , a l d e r d i politikoekin, sindikatuekin bilduz… baina eraginkorragoa izan daiteke herritarrek beraien erabakiguneetan eragiten badute. Denetarik o mezuak entzuten ditugu herritarrok: batzuetan apokaliptikoak, besteetan euskarak salbatuta dagoela dirudi. Apokaliptikoarena guri leporatu izan zaigu. Denbora guztian esaten baduzu, “hau txarto doa”, tipularen azal urrunenean dagoen sektorea (euskara lehentasunen artean hamaikagarren jarria duena) ez duzu erakarriko. Kontrakoa ere gertatzen da: “Gure hizkuntza berreskuratu dugu”. Horrek zer esan nahi du? Erlaxazioa. Horregatik, “Euskaraz bizi nahi dut” horretan kokatuta,
herritarrak berak hartzen dio tenperatura. Zeraingo edo Lapuebla de Labarcako euskaldunak, euskaraz bizitzetik bere ondorioak atera ahal izango ditu. Zergatik esango du herritarrak euskaraz bizi nahi duela? Identitatearekiko atxikimenduak ez du lehen bezainbesteko indarrik jendea euskara ikastera eta erabiltzera bultzatzeko. “Hitz egin dezakegu hizkuntza politikaz, normalizazioaz, baina herritarrei esaten badiezu: ‘Euskaraz bizi nahi dut’, jarraian ulertzen dute” “Norbait kanpotik badator eta ikusten badu herri horretan euskara normaltasunean bizitzeko nahia dagoela, sartuko da, ez da diskurtso politiko maiestatikorik behar” “Baldintza politikoak egokiak dira erabaki ausartak hartzeko. Azken Jaurlaritzak askozaz babes gutxiagorekin nahi izan dituen erabakiak hartu ditu” Identitatearekin lotutako jendeak euskaldundu al du bere burua? Neurri handi batean bai. Seguruenik errazagoa da motibazio identitarioa duena euskalduntzea, eta ez Badajozetik edo Pernambukotik etorri dena. Tipularen muinetik hasi behar dugu eta gero etorriko dira azalak. Norbait kanpotik badator eta ikusten badu herri horretan normaltasunean bizitzeko nahia dagoela, sartuko da, ez da diskurtso politiko maiestatikorik behar. Hezkuntzan adibidez, normaltzat hartuko dute ikastetxean euskaraz ikastea. Inkesta soziolinguistikoaren eta kale erabileraren datuak jaso ditugu aurten. Zein da zure balorazioa? Datuek erakusten dute bagoazela, eta datuek erakusten dute gabeziak daudela. Betiko mataza dago, ezagutza eta erabilera. Kale
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua erabilerako datuek emandakoa azpimarratu nahiko nuke. Ez nago ados “euskalduna da euskaraz ez egitearen erantzule” mezuarekin. Ez dut ukatuko euskaldun batzuek ez dutenik erabiltzen, baina hortik esatera euskaldunak direla egoeraren erantzule jauzia dago. Askotan euskara ez da erabiltzen ezin delako erabili. Mezu hori oso arriskutsua da, zeren administrazioak neurriak hartzeko mezu hori har dezake kontuan.
Zer daukazu esateko Wert ministroaren lege proiektuaz?
Zergatik ez dute erabiltzen euskara? Ezagutza tasak baldintzatzen du; zer egin hiru euskaldun eta erdaldun bat elkartzen direnean, liskarrean hasi euskara gailendu dadin... Jauziak eman behar dira ezagutza tasan eta espazioak euskalduntzeko neurriak hartu, bestela zaila ikusten dut erabilerari buelta ematea. Ez gara bizi gure lagunekin pote bat hartzen edo kartetan bakarrik, gizarte batean bizi gara eta gauza asko egiten ditugu. Azken urteotako akatsa izan da ezagutzan fokalizatzea. Espazioak ahaztu ditugu; eremu sozioekonomikoa eta aisialdia, adibidez.
Beti esaten dugu mezu apokaliptikorik ez dela eman behar, baina gure egoera hauskorra da, kanpo faktore bortitzen batek eragiten badigu ez daukagu eusteko aukerarik. Noiz eraikiko dugu honi guztiari aurre egiteko harresia? Irakaskuntzako eragileekin egon naiz eta inork ez zuen espero. Curriculumarena bai, erlijioarena bai, baina hizkuntzarena ez. Sustoa izan da.
Baldintza politikoak nolakoak dira erabakiak, neurriak hartzeko? Baldintza politikoak egokiak dira erabaki ausartak hartzeko. Azken Jaurlaritzak askozaz babes gutxiagorekin nahi izan dituen erabakiak hartu ditu, besteak beste, kontsumitzaileen dekretuarena eta marko hiru eledunarena. Haiek baliatu dute aukera. Dena dela, boterea baliatu behar da, baina etikoki. Ezin duzu boterea erabili inoren kontra egiteko, baina Jaurlaritzak erabili du euskaldunon kontra egiteko. Jaurlaritza berriak boterea erabili behar du ez inoren kontra egiteko, baizik eta euskaraz bizitzeko nahia dutenak asetzeko.
Astakeria da, atzerapauso ikaragarria. Zer itzuli behar dugu, orain dela 40 urteko errealitatera? Oso garbi daukat lege hori egonda ere, herrigintzak eutsiko diola murgiltze ereduari. Garai makurragoetan eutsi izan zaio eta orain ere herri gogoak eutsiko dio erasoari.
Nire kezka da, hau ez ote den gaztelaniaren aldeko lege baten aurrekaria. Seguru nago badatorrela gaztelaniaren legea. Horrek autonomia erkidegoetako eskumenak eta ofizialtasuna apurtzen ditu. A ereduaz gain B eredu moduko bat nahi dute. Auzitegi Konstituzionalak dotrina jarrita dauka: sistema batek ez badu hizkuntza ofizialaren ezagutza bermatzen legez kanpokoa dela. Ea behingoz euskarak zentralitatea hartzen duen. Zer esan nahi duzu? Hau gertatu behar da jendea ohartzeko? Euskarak ez du inon inolako zentralitaterik. Azken urteetan, Kataluniak erabaki ausarta hartu duen bakoitzean zartakoa etorri zaio Estatutik: estatutua dela, hainbeste urtez indarrean egon den hezkuntza sistema dela... Zer uste dugu, gurekin ez dutela berdin jokatuko? Beraz, jar dezagun euskara behar den tokian.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Martxoan Deiadar manifestazioa Baionan, abenduaren 1ean Donostian. Kalera atera beharra al dago? Hirugarrena erantsiko nuke: duela bi urte Iruñean egin genuena. Beharra? Manifestazio bakoitzak bere ezaugarri berezitua izan du. Donostian, gehienbat, euskaraz bizi nahi duen herria badagoela erakutsi nahi genuen, ez zen e ze re n k o n t r a k o e d o e ze r s a l at ze k o manifestazioa, autoafirmaziorako baizik. Euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak badaudela azaldu nahi genuen, euskaraz bizi nahi duenaren harrotasuna irudikatu. Herritarrak haien hautuaz harro daude, pozik. Salaketa baino, bizi nahia. Beste bi manifestazioetan zer zen bereizgarri? Iruñakoak egoera zehatzari erantzun zion. Denok ezagutzen dugu Nafarroako Gobernuak daraman hizkuntza politika g l o t oz i d a . 2 0 0 9 k o a b e n d u i n g u r u a n Gobernuak hainbat diru-laguntza kentzea erabaki zuen eta Kontseiluko hainbat bazkidek irmo erantzuteko momentua zela esan zigun. Baionakoan ere “Euskaraz bizi nahi dut” agertu nahi genuen. Uste dugu herritarrek oso ondo ulertu dutela mezua. Hitz egin dezakegu hizkuntza politikaz, normalizazioaz (eta hitz egin behar da, hizkuntza ere politika da eta), baina herritarrei esaten badiezu: “Euskaraz bizi nahi dut”, jarraian ulertzen dute. Mezuarekin asmatu duzuela uste duzu? Nik uste dut baietz. Donostiako manifestazioari begira, kanpaina komunikatiboa hor kokatu genuen gehienbat. Euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak izan dira protagonista. Euskaraz
bizitzeko oztopoak partekatu dituzte gurekin, baina hala ere, mezu positiboa bidali dute: “[Oztopoak oztopo] Guk, hala ere, euskaraz bizitzen jarraitu nahi dugu”. Normalizazio prozesuan baldintza sozial egokiak lortzeko herri gogo indartsua behar dugu. Azken finean, nork egin ahal dio uko euskaraz bizitzeko nahiari? Duintasunez bizitzea euskaraz bizitzea da guretzat. Muturrera eramatea da, baina nork ukatuko digu bizitzea? Horregatik, saiatzen gara hori adieraziko dutenak herritarrak izaten. Paul Bilbaok, edo bere garaian Xabier Mendigurenek, hitz egitea... Mesiasik ez dugu behar. Herritarrak enpatia lortzen du bere egoera bizi duen beste batek kontatzen dionarekin. Azken urteetan, zein mezurekin eta nori zuzentzen gatzaizkion, ez dugu erreparatu behar bezala. Badirudi instituzioei zuzentzen gatzaizkiela. Norabidea apur bat aldatzea erabaki dugu. Herritarrei erantzungo diegu, haiek daudelako erabakiguneetan, sindikatuetan, alderdi politikoetan... Ko n t s e i l u a m a k r o a n d a b i l , a l d e r d i politikoekin, sindikatuekin bilduz… baina eraginkorragoa izan daiteke herritarrek beraien erabakiguneetan eragiten badute. Denetariko mezuak entzuten ditugu herritarrok: batzuetan apokaliptikoak, besteetan euskarak salbatuta dagoela dirudi. Apokaliptikoarena guri leporatu izan zaigu. Denbora guztian esaten baduzu, “hau txarto doa”, tipularen azal urrunenean dagoen sektorea (euskara lehentasunen artean hamaikagarren jarria duena) ez duzu erakarriko. Kontrakoa ere gertatzen da: “Gure hizkuntza berreskuratu dugu”. Horrek zer esan nahi du? Erlaxazioa. Horregatik, “Euskaraz bizi nahi dut” horretan kokatuta, herritarrak berak hartzen dio tenperatura.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Zeraingo edo Lapuebla de Labarcako euskaldunak, euskaraz bizitzetik bere ondorioak atera ahal izango ditu. Zergatik esango du herritarrak euskaraz bizi nahi duela? Identitatearekiko atxikimenduak ez du lehen bezainbesteko indarrik jendea euskara ikastera eta erabiltzera bultzatzeko. “Hitz egin dezakegu hizkuntza politikaz, normalizazioaz, baina herritarrei esaten badiezu: ‘Euskaraz bizi nahi dut’, jarraian ulertzen dute” “Norbait kanpotik badator eta ikusten badu herri horretan euskara normaltasunean bizitzeko nahia dagoela, sartuko da, ez da diskurtso politiko maiestatikorik behar” “Baldintza politikoak egokiak dira erabaki ausartak hartzeko. Azken Jaurlaritzak askozaz babes gutxiagorekin nahi izan dituen erabakiak hartu ditu” Identitatearekin lotutako jendeak euskaldundu al du bere burua? Neurri handi batean bai. Seguruenik errazagoa da motibazio identitarioa duena euskalduntzea, eta ez Badajozetik edo Pernambukotik etorri dena. Tipularen muinetik hasi behar dugu eta gero etorriko dira azalak. Norbait kanpotik badator eta ikusten badu herri horretan normaltasunean bizitzeko nahia dagoela,
sartuko da, ez da diskurtso politiko maiestatikorik behar. Hezkuntzan adibidez, normaltzat hartuko dute ikastetxean euskaraz ikastea. Inkesta soziolinguistikoaren eta kale erabileraren datuak jaso ditugu aurten. Zein da zure balorazioa? Datuek erakusten dute bagoazela, eta datuek erakusten dute gabeziak daudela. Betiko mataza dago, ezagutza eta erabilera. Kale erabilerako datuek emandakoa azpimarratu nahiko nuke. Ez nago ados “euskalduna da euskaraz ez egitearen erantzule” mezuarekin. Ez dut ukatuko euskaldun batzuek ez dutenik erabiltzen, baina hortik esatera euskaldunak direla egoeraren erantzule jauzia dago. Askotan euskara ez da erabiltzen ezin delako erabili. Mezu hori oso arriskutsua da, zeren administrazioak neurriak hartzeko mezu hori har dezake kontuan. Zergatik ez dute erabiltzen euskara? Ezagutza tasak baldintzatzen du; zer egin hiru euskaldun eta erdaldun bat elkartzen direnean, liskarrean hasi euskara gailendu dadin... Jauziak eman behar dira ezagutza tasan eta espazioak euskalduntzeko neurriak hartu, bestela zaila ikusten dut erabilerari buelta ematea. Ez gara bizi gure lagunekin
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua