2011 Iraila-Urria

Page 1

euskaraz

bizitzeko 13 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

Eu s k a ra ren eto rk i z u n a n o r m ali z az i o p o liti k o a ren erd i g u nean Ar nasa hartzeari uzten diogunean, gure bihotza gelditzen den une horretan galtzen dugu izana. Izan garen hori une batetik bestera ezer ezean gertatzen da, une bat da, laburra, izana eta ezer eza desberdintzen dituena.

2011 IRAILA-URRIA

GAIAK

1.

EUSKARAREN ETORKIZUNA NORMALIZAZIO POLITIKOAREN ERDIGUNEAN

Euskararen etorkizuna normalizazio politikoaren erdigunean.

2.

JAIOTZATIK BERTATIK

EUSKARAZ BIZIZ

Bikote gazte baten ekimenak ireki dio atea euskarari Bara単aingo Erregistro zibilean. Egindako bideari buruz galdetu diogu Gurutze Maritorenari, Arhaneren amari

3.

EUSKARAZ BIZITZEKO BIDEAN HERNANIKO UDALA EREDUGARRI

Hernaniko Udalak herritarren aurrean aitzindari eta eredugarri izan nahi du. Udalak euskaraz bizi nahi du eta ondorioz euskaraz lan egiteko bideak jarri ditu urtetan.

4.

EUSKARAZ LAN EGIN, EUSKARAZ BIZIA EGIN Herriak ere hiltzen dira, baina herrien kasuan izana eta ezer ezaren arteko marra ez da laburra, prozesu luze eta mingarriak dira herri bat hiltzera eramaten dutenak. Herri bat hiltzen da bere hizkuntza-komunitateak hizkuntza galtzen duenean, bere adierazpen kulturalak baztertu arte desagertzen direnean eta azkenik, bat eta bestea suspertzeko bide politikoak, instituzionalak, ekonomikoak eta juridikoak eragozten direnean. Herriak poliki-poliki hiltzen dira, herriak poliki-poliki hiltzen dituzte, esan beharko genuke, kanpo eskuhartzerik gabe irautea baita herri ororen patua. Espainiako eta Frantziako Estatuek euskararen desagerpena bilatzen duten hizkuntza-politikak izan dituzte indarrean urte askotan, orain ere indarrean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

dituzte. Etengabe eragotzi zaigu normaltasunez ikasteko posibilitatea, legeak erabiliz debekatu digute euskara erabiltzea, bai eta euskaraz agurtzea bera ere. Gutxietsiak izan gara, baztertuak, horrek dakarren umiliazioa pairatu behar izan dugu eta zama astun horretatik gure seme-alabak libratu nahi izateagatik euskaldun askok, gure historiaren hainbat unetan, transmisioa eten egin dute. Hizkuntza-politika zitalek gure desagerpena bilatzen zuten, herri honen heriotza bilatzen zuten.

Sokoa enpresak jaso du Bai Euskarari Saria. Urteetan euskararen normalizazioaren bidean egindako lana zoriondu nahi izan du Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteak, 2011ko irailaren 20an, Donibane Lohizunen ospatu ekitaldian.

Euskal Herriak aipaturiko bi Estatu horiekin duen gatazkaren eredurik argienetarikoa da hizkuntzagatazka. Hala ere, Estatuek eragin duten indarra handia izan bada ere euskarak aurreikuspen guztien kontra 1


bizirik dirau. Euskararen mirakuluaz hitz egiten da askotan, mundu osoko ikerlariek galdetzen diete beren buruei nola demontre den posible Europaren erdian euskara bezalako hizkuntza bat oraindik ere, bizirik egotea. Uharte linguistikoa den Euskal Herrian hizkuntzarekin dugun atxikimendua ulertzeko, herri-gogoa da gakoa. Euskarak gure herriari izena eta izana eman dio eta herri bezala irauteko dugun gogotik ezin da aldendu euskaldunak izateko dugun gogoa. Estatuek ordea, ederki dakite hori eta gure hizkuntzaren berreskurapenaren kontrako lan etengabea egiten dute, mota eta intentsitate askotako lana, garai historiko desberdinetan zehar. Horrela ulertu behar dira, euskalgintzaren kontrako eraso bortitzak, normalizazioaren aldeko mota guztietako egitasmoak ekonomikoki ito izana, euskararen garapena mota guztietako arauz (legeak, dekretuak…) eragotzi izana, horrela ulertu behar dira normalizazioa bilatzen duten arauak estatuek sistematikoki helegitea, euskara ikusiezin bihurtzeko hainbat instituziotatik egiten diren ahaleginak. Horrela, euskara erabiltzeko jartzen diren etengabeko eragozpenak, horrela ez sustatzeko erabaki kontzienteak, normalizazioplanak atzeratuz edo planak ez eginez. Euskalduntzen duen hezkuntza-eredua legez debekatzea ere normalizazioaren kontrako jarduna da. Euskaldunak bere hizkuntzaeskubideak Euskal Herri osoan sistematikoki urraturik edukitzea, gure izana berreskura ez dezagun nahi duten horien jardunaren ondorioa da, bai eta uholde horren aurrean epelkeriaz jokatzen duten horiena ere.

“Euskaldunak bere hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan sistematikoki urraturik edukitzea, gure izana berreskura ez dezagun nahi duten horien jardunaren ondorioa da” Beraz, argi eta garbi esan behar da: Espainiako eta Frantziako Estatuek Euskal Herriarekin duten gatazkaren ondorioak dira euskaldunok gure herrian pairatu behar dugun bazterkeria eta hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa. Herri honek euskararen defentsan urte luzeetan egin duen lanari esker aukera historiko bat irekitzen da gatazka definitu duten gaiek konponbiderako abiapuntua izan dezaten. Herrien historian egon badaude abagune historikoak non elkarbizitzarako oinarriak jartzen diren. Beharrezkoa da beraz, une horietan dagokion lana egitea zutabe sendoak jartzeko. Euskarari dagokionez ere, berdin egin behar da ez baita euskal gatazka egoki gaindituko ez bada hizkuntzaren afera gainditzeko oinarri sendoa jartzen.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Baina zerk definitzen du oinarri sendo hori? Lehenengo eta behin, Estatuek aitortu behar dute Euskal Herriak bere hizkuntzaren normalizazio-prozesua batere kanpo esku hartzerik gabe egiteko eskubidea duela.. Hizkuntza alorrean geure hizkuntzakomunitateak izan behar du erabateko eskumena, hau da, hitza eta erabakia gureak dira euskararen normalizazioari dagokionez. Komunitatetik kanpo inork ez du inolako eskumenik izan behar hemengo herritarrek zer hizkuntza ezagutu behar duten erabakitzeko, ez eta euskararen normalizazioaren bidean hartzen diren erabakien inguruko egokitzapena epaitzeko ere. Bestalde, euskarak legez aitorturiko estatus egokia izan behar du Euskal Herri osoan, hau da, gaur egun EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaz ezagutzen den lurraldean. Aipaturiko lurraldean, Euskal Herrian alegia, euskara berezkoa izango da izendatua bertako hizkuntza delako, euskara ofiziala izango da trabarik gabeko erabilera eta ikastea ahalbidetzeko alor

publikoan zein pribatuan, lehentasunezkoa izango da gaur egun pairatu behar duen egoera gutxiagotua gainditzeko eta ezagutu beharrekoa ahal bezain pronto iristeko ezagutzaren unibertsalizaziora, zeina normalizazioaren bidean ezinbesteko pausoa den.. Horra hor, Euskalgintzak garai berezi eta itxaropentsu hauetan zehazten dituen marra gorriak. Bi neurriok onartuz euskararen normalizazioak aukera errealak lituzke portu onera iristeko, baina, era berean, ez bada oinarri sendoa jartzen eta erasoari ez bazaio etenik ematen, euskararen etorkizuna eta ondorioz, Euskal Herriarena kolokan egongo lirateke. Euskal Herriak izana du jokoan. Liburu beltzetik ateratako esanak: Artikuluaren entresakak liburu beltzetik aterako ditut. “ El euskara se verá liberado cuando termine ETA.” Patxi Lopez

2


Jaiotzatik bertatik euskaraz biziz Bikote gazte baten ekimenak ireki dio atea euskarari Barañaingo Erregistro z i b i l e a n . E g i n d a k o b i d e a r i bu r u z g a l d e t u d i o g u G u r u t ze M a r i t o re n a r i , Arhaneren amari Gero eta gehiago dira beren seme-alabak euskaraz erregistratzeko erabakia hartzen duten pertsonak, baina administrazio nagusiek, oraindik ere, trabak jartzen dituzte eskubide hori egikaritzerakoan. Esaterako, EAEn une honetan leku batzuetan baino ezin da eskubidea gauzatu, hau da, bizi zaren lekuaren arabera euskaraz inskriba dezakezu semealaba sortu berria ala ez. Ipar Euskal Herrian aldiz, ez da eskubidea aitortu ere egiten eta Nafarroan, eskubidea aitortu arren eta bitarteko informatikoak abian egon arren, ezberdintasunak daude er regis tro batz uetatik bes teetara. Oztopoak oztopo, Gurutze Maritorenaren eta bere alaba Arhaneren kasuak erakusten digunez (Nafarroan ere) haurrak euskaraz erregistra daitezke. Haurra euskaraz erregistratu duzue… nola izan da prozesua? Zein pauso eman dituzue? 2010eko abuztuan jakin genuen 2011ko apirilean guraso izanen ginela. Hortaz, lehenik eta behin, Barañaingo Erregistro Zibilera jo genuen espero genuen haurraren jaiotza euskaraz inskribatzerik izanen genuen galdetzeko. Ezetz erantzun ziguten. Apirilerako kontua konpondua egotea espero genuela adierazi genien. 2011ko urtarrilean Erregistroan izan ginen berriz ere gaiari buruz galdezka. Ez zutela inongo urratsik eman ikusita, Hizkuntz Eskubideen Behatokira jo genuen. Behatokian idatzizko eskaera bat prestatu ziguten eta hori bera aurkeztu genuen Barañaingo Erregistro Zibilean; Udalean ere gauza bera egin genuen. Haurdunaldiko goiti-beheiti batzuen ondorioz, apirilean beharrean, otsailaren 18an sortu zen gure alaba Arhane. Sendaagiria jasotakoan Erregistrora joan ginen alaba dagoeneko jaio zela jakinarazteko eta urtarrilean aurkeztutako eskaeraren inguruko erantzunik jaso ez genuenez, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Behatokikoek prestatutako bigarren eskaera aurkeztera; Udalean ere eskaera a u rk e z t u g e n u e n . B i h a r a mu n e a n Erregistrotik deia jaso genuen, Arhaneren jaiotza-inskripzioa euskaraz egiten ahalko genuela aditzera eman ziguten, baina aplikazioa martxan zenean deituko zigutela. Bidenabar, Barañaingo Udaleko gutuna jaso genuen, gaia bertako informaziobatzordean landu zutela eta alkatearen izenean gutun bana igorri zietela Iruñeko Erregistro Zibileko arduradunari eta

N a f a r r o a k o G o b e r n u k o Ju s t i z i a Modernizatzeko arduradunari azalduz. Azkenean, martxoaren 11n gauzatu zen Arhaneren jaiotza-inskripzioa, Barañainen eta euskaraz. Prozesua luze xamarra izan zen, joan-etorri bat baino gehiago egin behar izan genituelako eta gainean egon behar izan genuelako gure eskaera eta eskubidea gogoraraziz, baina azkenean lortu dugu.

3


Trabarik izan al duzue haurra euskaraz erregistratzerakoan? Traba handiena Barañaingo Erregistro Zibileko idazkariaren jarrera izan zen. Erregistrora joan ginenean langileak egin zigun lehendabiziko galdera: “Non sortuko da zuen haurra? Iruñeko erietxeren batean sortuz gero, Iruñeko Erregistro Zibilean euskaraz erregistra dezakezue haurra; hemen ezin da”. Zur eta lur gelditu ginen, 2005az geroztik posible izan beharko zukeen-eta. Gu Barañainen bizi garenez, haurra bertako Erregistroan inskribatu nahi genuela erran genion. Hala ere, langileak ez zuen berari zegokion ardura hartzeko inongo asmorik erakutsi, urtarrilean ere gauza bera erran baitzigun. Bertzetik, eskaera idatziz aurkeztu arren, gainean egon behar izan genuen gaiari behingoz hel ziezaioten. Zer sentitu duzue haurra euskaraz erregistratzea lortu duzuenean? Garrantzitsua izan da zuentzat? Poza eta gauzak ongi egin izanaren sentsazioa. Gure hasierako helburua bete genuen: alabaren jaiotza-inskripzioa euskaraz burutzea. Horren ondotik beste bikote gazte batzuk hurbildu zaizkigu nola jokatu behar duten galdezka. Besteentzat ere bidea irekitzeak harrotasunez betetzen gaitu. Z e r e s a n g o ze n i e ke t e h a u r r a izatekotan direnei? Haurra euskaraz inskribatzeko ahalegina egiteko erranen genieke. Zenbait lekutan haurraren jaiotza euskaraz inskribatzea posible da dagoeneko, baina bertze batzuetan ez. Hortaz, lehenengo urratsa aski erraza da, beraiei dagokien Erregistro

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Zibilean galdetzea ea posible den. Ezezkoa balitz, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jarri eta beharrezko diren azalpenak eta idazki guztiak eskura jarriko dizkiete. Gure kasuan bederen, ahaleginak merezi izan du, hortaz, guraso izatear direnak saiakera egitera animatuko genituzke. Esan duzunez, bazenekiten haurra euskaraz inskribatzeko eskubidea zenutela… Jakin bagenekien euskaldunoi 2005ean aitortu zitzaigula erregistroko inskripzioak euskaraz izapidetzeko eskubidea eta 2008az geroztik eskubide hori gauzatu ahal izateko materialez hornituak egon beharko zutela Nafarroa Garaiko Erregistro Zibilek. Hortaz, Barañaingo Erregistro Zibilera joan ginen lehendabiziko aldian zeharo harrituak gelditu ginen jaso genuen erantzunarekin, 2010a izaki, oraindik ezin

zirelako inskripzioak euskaraz burutu. Argi genuen aitortua zitzaigun eskubidea gauzatzeko saiakera eginen genuela. Zein da bizipen honetatik atera duzuen ondorioa? Elkarrizketaren hasieran erran bezala, joan-etorri bat baino gehiago egin behar izan genituen Erregistro Zibilera eta bertako idazkariak zegokiona egin zezan zenbait hari ukitu behar izan genituen: Udala, Er registroko arduraduna… Gainean egon behar izan genuen, gure helburua lortzeko irmotasunez jokatuz. Baina eskubidea aitortua bagenuen eta bitartekoak egon baldin bazeuden, zergatik ezin izanen genuen bada, alaba euskaraz inskribatu? Gure helburua erabat lorgarria eta guztiz bidezkoa zeneko premisatik abiatuz hasi genuen ibilbidea eta baita helburua lortu ere!

4


Euskaraz bizitzeko bidean Hernaniko Udala eredugarri Hernaniko Udalak herritarren aurrean aitzindari eta eredugarri izan nahi du. Hernaniko Udalak euskaraz bizi nahi du eta ondorioz euskaraz lan egiteko bideak jarri ditu urtetan: langile euskaldunak kontratatzeko erabakia hartu da, euskalduntzeko aukera eskaini zaie langile zein ordezkari politikoei, itzulpen lanak egin dira… Alegia, erakundearen euskalduntzea erdiesteko urtetan neurriak hartu eta inbertsioak egin dira Euskararen normalizazioaz etengabe hitz egiten den honetan, Euskalgintzak normalizazioaz zer ulertzen duen ezagutzea ezinbestekoa da: Euskarak erdarekin duen menpeko egoera gainditzea eta euskal herritar guztientzat beren eguneroko eta mota guztietako jardunean ohiko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izatea da “euskararen normalizazioaz” Kontseiluak

“normalizaziora iritsi nahi badugu, gaur egun gizartean ditugun hiztun elebakarrek, euskara ikasi beharko dute ezagutza unibertsalizatu arte ” Prozesuak aurrera egin ahala, 2010eko martxoaren 25ean, udaleko alderdi politikoek (ANV, EAJ eta H1!) hainbat hizkuntza-irizpide biltzen zituen dokumentua onartu zuten. PP eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Dokumentu hartan jasotzen zen ahoz eta idatziz euskaraz funtzionatuko dela, ez dela sistematikoki itzuliko, baina komunikazioa ziurtatuko dela beti hitzez hitzeko itzulpena ez den beste bitarteko batzuk erabiliz –ahozko laburpena eta laburpen idatziak adibidez–.

“2010eko martxoaren 25ean, udaleko alderdi politikoek (ANV, EAJ eta H1!) hainbat hizkuntzairizpide biltzen zituen dokumentua onartu zuten” Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Alabaina, gauza bat da irizpideak onartzea eta bestea egunerokoan aplikatzea. Izan ere, adostutako neurri horiek 2011ko irailaren 27ko udal-batzarrean aplikatu zituen Udal Gobernuak eta Hernaniko Udaleko EAJko, H1!eko eta PSEEEko zinegotziek plenotik alde egin zuten, udalak dokumentazioa gaztelaniaz ez ziela helarazi salatuz. Ikusten denez, paperak denari eusten dio. Udal Gobernuak jarrera eredugarria hartu du hitzetik ekintzara pasaz eta gaitzesgarria da, oso, gainerako udal taldeek euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren neurrien aplikazioa galgatzeko hartutako jarrera.

ulertzen duena. Alegia, euskaraz biziko den gizartea, herritar eleanitzez osatua. Hortaz, alde batetik, normalizaziora iritsi nahi badugu, gaur egun gizartean ditugun hiztun elebakarrek (eta hauek gaztelaniadun eta frantsesdun elebakarrak dira) euskara ikasi beharko dute ezagutza unibertsalizatu arte. Bestalde, beharrezkoak diren neurriak indarrean jarri beharko dira ohiko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin. Gogoan izan behar dugu, bestetik, normalizazioak plano politikoa eta plano soziala dituela. Herriak sua (euskaraz bizitzeko gogoa) eta administrazioek su hori elikatzeko egurra (hizkuntza-politika egokiak) jarri behar dituzte, bakoitzari dagokion arduraz eta erantzukizunez. Euskararen eremuan indarrean ditugun hizkuntza-politika ezberdinek, bakoitzak bere ezaugarri propioak baditu ere, ezaugarri komun bat dute, ez dutela euskara epe onargarrietan normalizatzeko borondaterik eta indarrean jarritako neurriak aski ezak direla.

5


“Zer gertatu da Hernanin, bada? Normalizazioan, alegia, euskaraz bizitzearen bidean, pausu esanguratsua eman du udal gobernuak “ giltza, Euskalgintza da. Euskaraz bizi nahi izatea harrotasunez, indarrez eta determinazioz sentitzera, pentsatzera eta ondorioz, horixe adieraztera bultzatu behar ditugu herritarrak, euskaraz normaltasunez bizitzera iritsiko bagara.

Plano sozialak ere bere zeregina du normalizazioan: euskararen herri mugimenduari eta norbanako euskaldun eta euskaltzaleek egindako lan eskergari esker ditu euskarak dituen indarrak. Herritar euskaltzaleak izan ziren euskarazko hezkuntzari ekin ziotenak; helduen euskalduntzearen estrategikotasuna ikusi eta zeregin horri ekin ziotenak; informazioa euskaraz jasotzeko hedabideak sortu zituztenak; lana euskaraz egiteko planak eta bestelakoak

sustatu zituztenak… Eta guk geuk eginez eragin da administrazioek egin beharreko horretan neurriak hartzea. Urte luzez Euskalgintzak eremu sozialean egin egin du. Baina plano politikoari dagokiona ezin du egin. Plano horretan eragiteko indarrak batu zituen Euskalgintzak 1998an Kontseilua sortuz. Eta urte hauetan zehar administrazioek euskaraz bizi gaitezen ezinbestekoak ditugun hizkuntzapolitika egokiak indarrean jartzeko eragin du, eta berriki Hizkuntza-Politika Berri Eragingarria (http://issuu.com/euskararenkontseilua/docs/

“euskararen herri mugimenduari eta norbanako euskaldun eta euskaltzaleek egindako lan eskergari esker ditu euskarak dituen indarrak“ Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

06_hizkuntza-politika_berria) proposatu du besteren artean. Orain arte, ordea, administrazio orokorrek horiek inplementatzeari muzin egin diote. Administrazio orokorren pisua esanguratsua izanik ere, gaur bertan horiek indarrean dituzten hizkuntza-politikak eraldatzeko ditugun aukerak mugatuak dira. Hala ere, badira administrazio horietaz haratagoko erakundeak. Gertuagoak zaizkigu udalak eta mankomunitateak. Ederki

Zer gertatu da Hernanin, bada? Euskalgintza eta norbanako euskaldunek determinazio hori adierazi dutela, eta halako neurriak babestu dituztela, Udala bide hori hartzeagatik zoriondu eta bide beretik jarraitzera animatu dutela (http:// www.buruntzaldea.com/2011/10/26/hernanikoudala-euskararen-normalizazioan-eredu/ ). Administrazioa eta herri gogoa konplizitatez aritzeko deia egin dutela. Zer gertatu da Hernanin, bada? Normalizaziorako bidean eredu bat eskaini dutela. Halako gehiago egon daitezen eragitea gure esku dago hein handi batean.

dakigu zenbait udalerritan euskara normalizatzeko hizkuntza-politika egokiak indarrean daudela; halere, horiek inplementatzea, borondate kontua da. Egia ere bada, urte hauetan zehar udalek neurri eraginkorrak har ditzaten ere eragin duela Euskalgintzak. Bada, hitz egin dezagun Hernanin gertatutakoaz. Zer gertatu da Hernanin, bada? Normalizazioan, alegia, euskaraz bizitzearen bidean, pausu esanguratsua eman du udal gobernuak. Eta pausu horri tinko eutsi dio, oposizioak batzar aretotik alde eginez sortu nahi izan zuen presioa gaindituz. Besterik ez. Eta zein izan da oposizioaren erantzuna? Halako neurriak gatazka terminoetan kokatzea. Konstatazio bat dugu: bi hizkuntzen arteko talka bizi dugu eta euskaraz bizi eta funtzionatzeko beharrezkoak diren neurri horiek hartzen doazen heinean (urtetan Euskalgintzak hartzea aldarrikatu dituen neurriak hain zuzen) eraso erdaltzalea etorriko da. Honen aurrean, beraz, nola jokatu? Halako neurri klabeei babes soziala emanez. Horretan, 6


Euskaraz lan egin, euskaraz bizia egin

Sokoa enpresak jaso du Bai Euskarari Saria. Urteetan euskararen normalizazioaren bidean egindako lana zoriondu nahi izan du Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteak, 2011ko irailaren 20an, Donibane Lohizunen ospatu ekitaldian. Euskara enpresan nor malizatzeko helburuarekin aurrera eramandako ekintzengatik Hendaian kokatua den Sokoa saritu du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, irailaren 20an, Donibane Lohizunen burutu duen ekitaldian. Izan ere, orain dela bederatzi urte Iparraldean lehen Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zirenetik, anitz izan dira proiektuarekin bat egin dutenak eta gaur egun, 254 ziurtagiridun zenbatu daitezke Ipar euskal Herrian. Horietatik batek Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortu du; 69k Zerbitzua euskaraz maila; eta 184k Euskararen bidean maila. Horretaz, euskara erabiltzeko hautua egin duten herritarrak eta eragileak badira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

euskaraz bizi nahi dutelako, euskaraz lan egin nahi dutelako, euskaraz erosi eta saldu nahi dutelako, euskaraz ikasi nahi dutelako, euskaraz dibertitu nahi dutelako. Finean, hizkuntzak ez dira ezer, haiek erabili, bizi eta biziarazten dituzten pertsonarik gabe, ez da jarrera neutrorik oso gutxi baitira pertsonen artean hizkuntza erabili gabe burutzen diren ekintzak. Izan ere, ez dago hizkuntza bat normalizatzerik ez bada bere erabilera bermatzen arlo sozioekonomikoan, gure bizitzako parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat gainerakoen lana kontsumitzen edo baliatzen, ondorioz, alor

sozioekonomikoak betetzen dituen espazioetan euskarari lekua egiteak funtsezkoa da. Hizkuntzaren unibertsalizaziotik, espazioen irabaztera Oro har, hizkuntza normalizatu nahi bada, norbanakoak eta espazioak euskalduntzea lehentasunezkotzat jo behar da. Euskaraz bizi nahi izatea, inposiziotzat jotzen dutenak, diskriminatzailetzat jotzen dutenak atzemanen ditugu bidean, haatik, egunerokotasunean, frantses elebakarra da bere hizkuntza inposatzen duena.. Euskaldun guziak elebidunak dira, ondorioz elebakarrak erabakitzen du, bere

7


presentzia soilarekin, zein izanen den gainerakoen hizkuntza. Zineman, medikuan, saltegi batean, euskaldunek beren hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez dute izaten. Talde batean, euskaldunak badira eta bakar batek euskara ez badaki, harremana frantsesez egiten da. Horrek erabileran eragiten du eta euskararen garapena eragozten du. Egoera honi konponbidea emateko, bide

“Hizkuntza normalizatu nahi bada, norbanakoak eta espazioak euskalduntzea lehentasunezkotzat jo behar da.” bakarra ezagutzaren unibertsalizaziora pauso sendoak ematea da, herritarrek hautu libreak egitea nahi badugu. Baina, ezagutzaren unibertsalizazioa ez da nahikoa, gizartean espazioak irabazi behar dira erabilera areagotzeko, ezagutzeak erabiltzeko aukera irekitzen du eta erabiltzeak ezagutzeko gogoa pizten du. Zerbitzu, lan eta hizkuntza erabiltzaile, kontsumitzaile gara norbanako guziak, eta Frantziako Estatuak eskubide kolektiboak aitortzen ez baditu ere,

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

eskubide indibidualak jasotzen ditu, norbanakook, zerbitzu bat erabili eta kontsumitzerakoan ditugun eskubideak, alegia. Enpresa, saltoki eta era guztietako entitateek faktore ezberdinak kudetatu behar dituzte, hala nola, legediak, m e rk a t u - i r i z p i d e a k e t a e n t i t a t e horretako erantzukizun sozialak. Finean, hizkuntzak kudeatu behar izatea ez da lehentasunezkoa, merkatuak horrela behartzen ez badu. Bestalde, Ipar Euskal

“Ipar Euskal Herrian, arlo sozioekonomikoan euskara bermatuko legerik ez da, etiketetan, publizitatean, kalitateagirietan, diru-laguntzak ematerakoan, aisian, zineman… frantsesa da jaun eta jabe.” Herrian, arlo sozioekonomikoan euskara bermatuko legerik ez da, etiketetan, publizitatean, kalitate-agirietan, dirulaguntzak ematerakoan, aisian, zineman… frantsesa da jaun eta jabe.

“Euskararen lurraldeetan, urrats ausartak eman behar dira corpus juridikoari gagozkiolarik, kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak babeste aldera. Administrazioari dagokio hizkuntza politika eraginkorra definitzearen lidergoa bere egitea eta euskaraz bizi ahal izatea baldintza politiko, juridiko, sozial eta ekonomiko egokiak bideratzea gizarte-eragileekin elkarlanean eta egoki koordinatuta” adierazi du Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari Rober Gutiérrezek. Zentzu horretan, gaineratu du hizkuntzen biziberritzean liderrak behar direla, erreferenteak diren pertsonak: “Euskararen ezagutza eta erabilera areagotuko baditugu, euskaraz bizitzeko nahia dugun pertsonok gidaritza hartu behar dugu. Denok izan gaitezke eta denok izan behar dugu euskararen lider ”. “Gauzak ez dira hain erraz, eta pausuz pausu aitzinatu behar gira, gure langilegoa plurala baita eta gure lehen helburua ez baita haiek euskaraz hastea, kadirak saltzea baizik. Baina horrek ez du erran nahi euskara alde baterat utzi behar dugunik. Oreka bilatu behar da bien artean, eta guk zorionez Bai Euskarari Ziurtagiria bidelagun dugu”. Gilles Chaudière

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.