euskaraz
bizitzeko 06 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2010 MARTXOA
HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2010 EKAINA
HILABETEKO GAIAK
1.
EROSKETAK EGIN ETA ESKUBIDEAK PRAKTIKATU
Gure egureroko bizitzan erosketak egiten edota zerbitzuren bat jasotzen tarte bat ematen dugu. Alor horretan euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar zaigu.
2.
IKASLE EUSKALDUNEN KOPURUA GORA DOA NUP-EN
EROSKETAK EGIN ETA ESKUBIDEAK PRAKTIKATU Gure egureroko bizitzan erosketak egiten edota zerbitzuren bat jasotzen tarte bat ematen dugu. Alor horietan ere, euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar zaigu Larunbata goizetan egin ohi ditugu erosketak. Gaur, larunbata da eta zeregin horretan ari da jende asko. EAEn alor sozioekonomikoan euskara erabiltzeko eskubidea legez aitortua daukagu 1982tik, alegia, Euskararen Legea onartu zenetik. 21 urtez sektore pribatuan eragiteko aurrerapausorik eman gabe egon ostean eta legea urratuz ia mende laurdena pasa ondoren, 2003an Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua onartu zuten. EAEko herritarrok zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eta Euskadiko lurraldean ari diren enpresa zein saltokietan nahi dugun hizkuntza ofizialean jarduteko eskubidea dugula aitortu zigun Estatutu horrek.
lege babesa bagenuen arren. Eta maiz, establezimenduen aldetik jaso ohi dugun erantzuna, legea garatzeko dekreturik ez zegoela eta ondorioz, betebeharrik ez zutela, izan da. Alegia, 22 urteko atzerapena nahikoa ez eta beste bost urte pasa behar izan ziren Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei Buruzko Dekretua (2008) onartzeko.
Hala ere, hizkuntza aukeratzeko eskubidea ezin dugu baliatu erabiltzeko benetako aukerarik izan ezean. Zoritxarrez, oraindik ere, aukera horiek ez dira errealak nire inguruan, 2003an ez ziren bezalaxe.
- Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika desegokia erreferentziatzat hartuz, zonifikazioaren alde egiten du Dekretuak, euskaldunon hizkuntzaeskubideak arauz urratzeko bidea jarriz. Dekretua soilik elebidun-tasa %33tik gorakoa duten udalerrietan eta hiriburuetan aplikatzea erabaki zuten. Kontuan hartuz, Inkesta Soziolinguistikoaren
Urte hauetan zehar Hizkuntz Eskubideen Behatokian jarritako kexak ez dira urriak izan, euskara erabiltzeko Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Dekretu horretan jasotzen direnak, ordea, askiezak dira. Eskubideen bermeak behar dituen aukerak eta horiek eraikitzeko Dekretuak planteatzen dituenak ez dira egokiak arrazoi ugarirengatik. Hona hemen hainbat:
Urtetik urtera gero eta gehiago dira NUPen euskaraz ikasten ari diren ikasleak, baina unibertsitateak euskalduntzeko Plan Eraginkorrik gabe segitzen du.
3.
EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAK DIRU-LAGUNTZAK BANATU DITU
Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko EEPk eta Jaurlaritzak banatu diru laguntzen kopurua emendatu arren, ez da aski euskarak dituen beharrak asetzeko.
4.
EUSKALGINTZA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ERAGINKORREN BILA?
Euskalgintzako eta komunikazioaren munduko hainbat lagunek hausnarketa interesgarriak egin dituzte.
1
arabera EAEko elebidun-tasa %31,1ekoa dela, zonalde garrantzitsuak kanpoan uztea ahalbidetzen du Dekretuak. Bestalde, Dekretuak ez du azaltzen kalkulua nola egin behar den, hau da, euskaldunak eta iaeuskaldunak baturik egingo dituen kalkuluak edo ez, aplikazio are murritzago bati bidea irekiz. Gainera, Nafarroako Vascuenceren Legearen hutsune eta ezaugarri kaltegarriena den hori eta urtetan Jaurlaritzatik bertatik ere kritikatu izan dena lehen aldiz hartzen du ardatz EAEko arau batek. Horren ondorioz, EAEn ere eskubide ezberdinak izanen dituzte Azpeitiko herritarrek eta Santurtzikoek. - Bestalde, Dekretua ez da enpresa guztietan aplikatzen, tamaina handiko hainbat enpresatan soilik eta horrek enpresa asko eta asko salbuetsita utzi ditu. Gure herrialdean dagoen enpresa tipologia kontuan hartuz, salbuespena kanpoan geratzen dena baino Dekretuaren barrukoa dela esan dezakegu.
Hala ere, gutxi irauten du pozak herri honetan. PSE-k Jaurlaritzan urte bete egin ostean euskararen alorrean atzerapausorik emango ez zuela esan bazuen ere, alor garrantzitsu honetan atzeraka hasi da. Ibilbide ezezaguna izan duen Dekretuari, 2 urte hauetan egin dena ez baita ezagutzen, eraginkortasuna eman ziezaiokeen alderik garrantzitsuena kendu diote. Hain justu hori. Gauza jakina da eperik gabeko eta zehapenik gabeko legeek ez dutela derrigortasunik, eta ondorioz, paper hutsezkoak direla. Horren jakitun ere badira alor sozioekonomikoko entitateak, Behatokiak jasotako kexen harira emandako erantzunei erreparatuz.
- Amaitzeko, kontsumitzaileon eskubidea soilik jardun ekonomiko batzuei begirakoa da Dekretuaren arabera. Tartean ez zeuden lehentasunezkoak izan beharko zuketenak, gai arriskutsuei eta botikei zegozkionak adibidez, herritarrongan izan dezaketen eraginarengatik, bereziki zaindu beharrekoak. Badu Dekretuak ordea, hainbat elementu positibo. Eskubideen bermerako beste edozein lege ezartzen denean inolako konplexurik gabe d e fi n i t z e n d i r e n a r a u h a u s t e e n g a t i k o zehapenak, agertu dira lehen aldiz euskararekin erlazioa duen arau batean, hain zuzen ere. Bestalde, arauak betetzeko epe zehatzak definitzen dira Dekretuan. Bi ideia horiek bereziki garrantzitsuak dira normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko eta jasotzen dira. Epe zehatzak eta urraketen kontrako neurriak, positiboak direla esan genuen bere momentuan eta azpimarratzen dugu, orain ere.
Hau gainera egoera soziolinguistikoan aldaketa egon artean ez bideratzea planteatzen dute, beraien hizkuntzapolitika horrelaxe definitzen baitute: “Gobernu hau, euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan sustatzen eta laguntzen duten neurri guztien alde izan da beti, eta halaxe da orain ere, baina, betiere, adostasunaren ikuspegitik begiratuta; atxikimendua lortu nahi dugu, herritarrak euskararengana erakarri, baina komentzimenduaren bidetik, eta, inoiz ere ez, inposaketarenetik�. Azter dezagun beste adibide bat. Nola konbentzitzen ditu Gobernu batek herritarrak toki publikoetan erre ez dezaten? Debekua ezarriz, horretarako epea jarriz eta arau hausterako zehapenak inposatuz. Gobernua ez dago erretzaile kopurua jaistearen zain horiek diskriminatuak senti ez daitezen, legearen helburua erretzaile-kopurua jaistea baita. Beraz, egoera soziolinguistikoan gorakada egon artean horixe bultzatzeko neurrik ez hartzea ez al da, gutxienez ere, iruzur egitea? Areago euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan sustatzen
eta laguntzen duten neurrien alde dagoen gobernua izanik. Gogoan izan dezagun hizkuntza-politika egiten dena eta egiten ez dena dela. Ondorioz, salerosteko eta zerbitzuak baliatzeko dugun eskubidea ez bada legez bermatzen, giza-eskubideak diren hizkuntzaeskubideak urratzen segituko dute, eta horrekin elkarbizitza kaltetzen. Amaitzeko, inposazioaren bidea ez omen da beraiena, ez behintzat euskara sustatzeko. Baina, euskara ez dakienik dagoen bitartean guri, euskaldunoi, inposatzen zaigu hizkuntza gustatu ala ez, alternatibarik gabe eta etengabe eskubide urraketarekin zigortuz. Badirudi euskal hizkuntza-komunitateari, Euskadiko herritarrak garenoi aukerak eskaintzea gainerako herritarrei inposizioa egitea dela. Euskaldunok euskaraz bizitzeko behar ditugun aukerak eraikitzea jorratu beharreko bidea baino, eragotzi beharrekoa dela iradokitzen digute, etengabe elikatuz euskararen hizkuntza sumisioa. Izan ere, gaztelerari modu naturalean eta legalean aitortzen zaiona, euskarari eskaintzeko problema gisa planteatzen digute, diskriminatoriotzat. Plataforma per la Llenguak talde katalantzale ezagunak, azterlan txukuna egina du eta 500 lege aurkitu ditu gaztelera ezinbestean erabiltzera behartzen dutenak. Horien arau hausteek, noski, zehapenak ere badituzte (honi buruzko artikulua aldizkari digital honetako maiatzeko alean topa dezakezue).
Euskal Herrian salerosten diren produktuen etiketak euskaraz jasotzea eskubidea da. Hizkuntza-eskubideen Deklarazio Unibertsalean jasotzen da eskubide hori.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
2
Ikasle euskaldunen kopurua gora doa Nafarroako Unibertsitate Publikoan Urtetik urtera gero eta gehiago dira NUPen euskaraz ikasten ari diren ikasleak, baina unibertsitateak euskalduntzeko plan eragingarririk gabe segitzen du Gaur egun, gure unibertsitateetan dauden gazteak izango dira etorkizun hurbilean gizarte honen geroa erabakiko dutenak. Goi mailako profesionalak izango dira, abokatuak, irakasleak ingeniariak, medikuak‌ eta neurri handi batez, haien jarrerek, pentsaerek eta portaerek baldintzatuko dute gizartearen garapena. Hori alor etikoan, moralean, profesionalean eta hizkuntzaren alorrean ere gertatuko da. Ehunka profesionalek, haien esanetara lan egingo dute eta herritarrak haien eraginpean egongo dira. Beraz, euskararen normalizazioaren ikuspuntutik garrantzi handikoa da unibertsitateek egin behar duten lana, goi-mailako profesional euskaldunak izateak bultzada handia emango liokeelako prozesuari. Egin beharreko inbertsioa da, hizkuntza normalizatzeko egiturazko zutabea. Gaur egun, profesional euskaldunak lortzeko ditugun egiturazko gabeziei konponbidea eman beharko liekete unibertsitateek. Medikuntzan, zuzenbidean, ingeniaritzan eta oro har, goi mailako profesionalen alorrean ditugun gabeziak dira hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoaren iturria.
Zorionez euskaraz bizi nahi duen jendea gero eta gehiago da Horren arrazoia hizkuntza-politika desegokia da ez baititu kontuan hartu euskararen normalizazio-prozesuaren beharrak eta ez delako diseinatu ikuspegi orokorrez, perspektibaz. Hutsune estrategiko hor rek kontratatu ondorengo euskalduntzera eraman gaitu eta hor ere, planak egon direnean, etengabe huts egin dute sendotasunik gabe, epe eta helburu jakinik gabe eta berriro ere, ikuspegi orokorrik gabe lan egin delako. Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulazio garaia ireki denean hor egon dira Kontseilua, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuak ikasleak euskarazko ikasgaiak hauta ditzaten animatzeko. Egindako agerraldian honako ideia hau azpimarratu genuen: “Zorionez, euskaraz bizi nahi duen jendea gero eta gehiago da. Goi mailako ikasketak egitea ezinbestekoa da gaur egungo gazteen prestakuntzarako eta ondorioz, haien bizimoduaren parte garrantzitsua da zeregin Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
hori. Zentzu horretan, ikasketa horiek euskaraz burutzeko mota guztietako zailtasunak badaude ere, argi eta garbi ikusten dugu, euskaraz matrikulatzea bera, gure hizkuntzaren aldeko ekintza dela. Gaurko gazteek, euskara hautatuz irekitzen diote etorkizuna euskarari, beraz, euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin dezaten dei egin nahi diegu.�
Gero eta handiagoa da unibertsitateko goi mailako hezkuntzara iristen den ikasle elebidunen kopurua Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2005/06 ikasturteko matrikulazio datuek jada errealitate hori adierazten zuten, orduan matrikulatu ziren ikasle euskaldunen % 20ko muga gainditu eta % 21,5era iritsi baitzen. Kopuru hori mantendu egin da azken urteetan 3
2008/2009 ikasturtean, esate baterako, 20,88 izan ziren ikasle euskaldunak. Errealitate horrek, bestalde, aise gainditu du unibertsitateak berak aurreikusten zuena.
%
zailtasunak oztopo objektiboak dira aukeratzeko orduan, eta horren eraginez euskaraz ikasi nahi duten gazte ugarik beste unibertsitate batzuk hautatzen dituzte. Geroari dagokionez, 2010ean Euskal Herri osoko datuak kontuan hartuz, lehendabiziko aldiz gehiago dira unibertsitateetan sartzeko hautaprobak euskaraz egin dutenak gaztelaniaz egin dutenak baino. Nafarroan % 20,53 izan da euskara hautatu duena. Errealitate horrek azkartu beharko lituzke euskararen nor malizazio prozesuak unibertsitatean benetan eskari horri erantzun nahiko baliote.
2 0 0 5 - 0 6 i k a s t u r t e a n N a f a r ro a k o Unibertsitate Publikoko 2.000 ikasleri egindako inkestak emaitza interesgarriak utzi zizkigun. Izan ere, ikasleen erdiak baino gehiagok euskarazko eskaintza nahikoa ez zela uste zuen eta % 76k titulazio guztietan euskarazko ikasgaiak sartzea komenigarritzat jo zuen. 2007an Euskararen Normalizaziorako Plana onartu zen, hala ere, euskararen garapen eraginkorrerako gutxieneko baldintzak betetzen ez duen plana da. Plan horrek ez du ikasketa guztiak euskaraz eskaintzeko aukera jasotzen, ez eta helburu horretara ailegatzeko estrategiarik markatzen ere.
Hizkuntza bat normalizatzea gizarte-prozesua da, norbanako guztioi eragiten diguna, baina gizartean erabakitzen dena. Ezinbestekoa da, pertsonak euskalduntzearekin batera gizarte espazioak ere euskalduntzea. Zeregin horretan goi mailako profesionalek zeregin garrantzitsua dute hizkuntzari eskaintzen dioten estatusarengatik, biltzen dituzten mota guztietako harremanengatik eta, oro har, profesional horiek gizartean duten pisu espezifikoarengatik.
Edozein modutan, xehetasunetan sartu gabe, eskaintza egin den lekuetan ikasle euskaldunen erantzun ona izan da. Beste era batera esanda, euskarazko irakasgaiak eskaini diren tokian matrikulazioa izan da. Aurtengo ikasturtean, esate baterako, 720 ikasle matrikulatu dira euskarazko irakasgaietan. 720 ikasle horiek ezin dituzte beren ikasketak osorik euskaraz burutu, irakasgairen bat besterik ezin dute hautatu. Gainera, hainbat kasutan euskarazko ikasgaiaren hautaketa gehiago zailtzeko ordutegi arazoak sortu dira, bi ikasgai, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, ordutegi berberean kokatu baitituzte ikaslea aukeratzera behartuz. Eskaintza urriak eta gestio mailako
Eskaintza egin den lekuetan ikasle euskaldunen erantzuna ona izan da. Aurtengo ikasturtean, NUPen, 720 ikasle matrikulatu dira euskarazko ikasgaietan
Euskaraz bizi ahal izateko unibertsitateak ere ekarpena egin behar du euskararen normalizazioaren bidean. Horretarako, ikasleok euskararen aldeko apustua egitea da bide eraginkorretariko bat.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasle euskaldunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dira.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
4
Euskararen Erakunde Publikoak diru-laguntzak banatu ditu Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko EEPk banatu diru laguntzen kopurua emendatu arren, ez da aski euskarak dituen beharrak asetzeko Hizkuntza-politikaren zutabeetariko bat dugu baliabideena eta duela urte batzuk sortu Euskararen Erakunde Publikoaren 2010 urteko aurrekontua, 1.760.000 euro izatetik 3.056.000 euro izatera pasatu da. Hala ere, euskararen normalizazio-prozesuak dituen beharretatik urrun dago kopuru hori. EEPren kide garrantzitsuenak Frantziako Estatua, Akitaniako Lurralde Kontseilua eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia dira. Horien parte hartzea %30ekoa da. Eragile horien ondoan, tokikoak atzeman daitezke, Herriko Etxeak lehenik, Euskal kultura Sustengatzen duen Herrien arteko Sindikatuaren bitartez (%9) eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua (%1). Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzapolitikako Sailburuordeak ere, bere ekarpena egin dio Iparraldeari. Izan ere, bi erakundeek Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko hitzar mena izenpetu dute eta ondorioz, 2010erako iragarritako lankidetzarako funtsa 1,6 milioi eurokoa da. Eusko Jaurlaritzaren ekarpena 470.000 eurokoa, EEPk 1.130.000 euro jarri dituelarik. HPSek, ordea, 2010ean, 12.690.000 euro bideratu ditu diru laguntzetarako, nahiz eta behera egin duen, aurreko urtearekin konparatuz (13.100.000 eurokoa izan zen 2009an). Kontuan hartzen badugu, EAEn gutxi gora behera 2.094.900 pertsona bizi direla eta Ipar Euskal Herrian, berriz, 262.300, bi aurrekontuak alderatuz gero, esan dezakegu Euskal Autonomia Erkidegokoa hiru bider handiagoa dela.
Horretaz, EEPk ez du atalez ataleko diru sailik finkatu, eta, ondorioz, aldez aurretik irizpideak falta zaizkio osoko plangintzari. Atal handietarako diru-sailak ez ditu zehaztu inoiz EEPk, ez eta, erronka bakoitzerako aurreikusten duen diru sailik ere. Irizpideak ez dira finkatu, eta horrek desoreka eragiten du laguntzen banaketan. Irizpide argirik ez dagoenez ez da ulertzen ekintzen eraginkortasuna nola neurtu den. Finean, ez dago jakiterik lagundu dutena elkartea den, egitasmo zehatz bat den, urteko jarduera edo ildo bat baino gehiago den.
Irizpide eskasa eta desoreka dirulaguntzen banaketan Euskararen normalizazioan estrategikoak diren gaiak bultzatu behar dira, baina eragingarritasuna ebaluatzeko irizpiderik ez den neurrian, eta errekurtsorik egiteko aukerarik eskaintzen ez den heinean, nola jakin... Komunikazio-euskarriak euskaraz egiteak, normalizazioari begira proposatu ikuspegi osoko
egitasmo bat bezainbat balio ote du? Aurkeztu egitasmoen artean zeintzuk dira benetan euskararen normalizazioa eragiten dutenak? Desoreka ez da soilik homogeneitatearen alderditik nabaritzen, diruztatu proiektuen eta zenbatekoen artean ere, begi bistakoa da, bai atalen artean, bai proiektuen artean. Ez da deialdi berezirik egin euskararen normalizazioa bultzatzeko eta ondorioz, Euskara bizi sozialean atala ez da egoki garatu. Ez da tokiko administrazioa eta orokorra euskalduntzeko egitasmorik, ez eta justizia euskalduntzeko xederik ere. Eskas dira, halaber, osasun sistema, herrizaingoa eta enpresak euskalduntzeko xedeak. Hizkuntzapolitika harmonizatua izan behar da, estrategia baten baitan kokatu behar da, eragingarria eta dirulaguntzen banaketa justifikatua izan behar da. Baina, horrelakorik ez da, zoritxarrez. Haatik, eragile nagusiek ere hasarrea adierazi dute, hala nola, Seaskak. Izan ere, egituraren dirulaguntza 145.000 euroz emendatu bada ere, bere kexa agerrarazi du.
Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren zati bat Ipar Euskal Herrian proiektuak finantzatzeko erabiliko du, Frantziako botere publikoaren jarrera aldaketaren adierazle. Nahikoa da gogoratzea zer zioen Pirinio Atlantikoen prefetak, 2000 urtean, Eusko Jaurlaritzak elkarteei ematen zizkien diru laguntzei buruz: "diru bidezko kolonizazioa" Haatik, funtsa emendatzea ez da nahikoa euskararen normalizazioaren beharrak asetzeko. Ez da lehen aldia euskalgintzak koherentziaz jokatzea eskatzen diola EEPri, baina uzkur gelditzen da. Izan ere, diru banaketan ez da koherentziarik edo orekarik atxikitzen, ez da hizkuntza-politika orokor eta homogeneo baten isla ikusten. Diru-laguntza banaketa desorekatua da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
5
Hizkuntza-politika ez da soilik diruz egiten, euskararen normalizazioa ezin da bakarrik gauzatu kanpo eragileek egin ditzaketen egitasmoen bidez
harago joan behar du, hots, herri mugimenduak betetzen ez dituen funtzioak bete behar ditu eta hutsuneak dituzten alorretan indarra egin behar du (bizi publikoa, administrazioaren euskalduntzea‌adibidez). Horretaz, diru laguntza hauen bitartez ez dugu euskararen normalizaziorako zutabe sendorik ezarriko. Ez digute euskararen normalizazioa ahalbidetuko, EEPren hizkuntza-politika ez delako osoa, orekatua, eragingarria eta estrategikoa: atalen arteko desoreka handia da eta politika inzitatiborik ez da, adibidez. Kontseiluaren aldetik, EEPri, aspaldian egin zaizkion oharrak kontuan hartu behar lituzke instituzio horrek, benetako Hizkuntza-politika eragingarria bideratzeko :
Diru-laguntza Hezkunde Nazionalarekin lortu hitzarmen baten baitan kokatzen da, eta hitzemandakoa baino diru gutxiago lortu du, 45.000 euro gutxiago hain zuzen ere. Hizkuntza-politika ez da soilik diruz egiten, euskararen normalizazioa ezin da bakarrik gauzatu kanpo eragileek egin ditzaketen egitasmoen bidez, harago joan behar da. EEPk bere hizkuntza-politika bideratzen duelarik, euskalgintzak betetzen duen lekutik
4VSNIX HI KYMWXMUYI TSPMXMUYI PMR
Diru-laguntza handiagoak, gardenagoak eta orekatuagoak egitea, diru-partidak atalka finkatzea, estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren arloen arteko desorekak ebitatzea, horiexek funtsezko zereginak. Deialdi bat baino gehiago egitea, euskararen normalizazioan estrategikoak diren gaiak laguntzea, proiektu batzuen edukia xehekiago azaltzea, eraman nahi duen hizkuntza politikarekiko koherentziaz jokatzea etab euskalgintzaren aldarriak dira. Oro har, EEPri gardentasuna galdegiten zaio. Banatzen duena diru publikoa den heinean, bere hautuak justifikatu behar ditu, eta bere kontuak eta aurrekontuak argiki azaldu behar ditu, elkarteei galdegin zorrostasun berberarekin, aurrekontu analitiko baten bitartez.
SPMXMOE ,M^OYRX^E T TVSMIOXYE
RHYE IOS EFI (Ă?GIQFVI
Funtsean diru-laguntzen banaketan atzematen diren hutsuneak hizkuntza-politika proiektuaren gabeziak islatzen dituela esan daiteke, hots, dirulaguntzen banaketan e g i t a s m o a irudikatzeko aukera ematen digu.
Diru-laguntzen banaketan atzematen diren hutsuneak hizkuntza-politika proiektuaren gabeziak islatzen ditu Hala ere, euskarari beste diru-laguntza batzuk emateko bideak badira betidanik herritar euskaltzaleentzat: ikastolek Herri Urrats antolatzen segituko dute; AEK-k, Korrika; irrati euskaldunei diru laguntzak emango zaizkie; kontzertuak egingo dira... Hau da, euskararen aldeko herri mugimenduak herritarren laguntza eta elkartasuna jasotzen segitzeko eraikiko dituen aukera zahar eta berrietan parte hartzea bide interesgarria da gure hizkuntzak aurrera egin dezan. Herritarren zein euskaltzaleen konpromisoa oraindik beharrezkoa izanen da, bai eta finantza arloan ere, euskaltzaleen indarra, kemena eta moltxa husten jarraituko beharko dugu zoritxarrez. Orain arte gure hizkuntzaren normalizazio prozesuaren sostengua izan diren herritar euskaltzaleek prozesuari eusten segitu beharko dute Euskal Herria euskaldunaren ametsa bizirik iraungo badu.
Euskararen Erakunde Publikoak du hizkuntza-politika sortu eta kudeatzeko ardura. Orain arte, ez du politika eragingarririk abiatu eta bere zeregin nagusia diru-banaketa egitea izan da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
6
Euskalgintza komunikazio estrategia eraginkorren bila Euskalgintzako eta komunikazioaren munduko hainbat lagunek hausnarketa interesgarriak egin dituzte EHUko udako ikastaroetan Soziolinguistika Klusterraren eskutik. Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun dugu. 75 bat lagun aritu dira Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako “Euskara komunikatu? Nor-norinork� ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu ditu, besteak beste. Pilar Kaltzada eta Belen Uranga izan dira zuzendariak; irakasletalde jantzia eta anitza izan du oinarri, eta ikuspuntu ezberdinetatik jorratu da gaia.
Euskararen inguruko komunikazioa ez da eragileek burutzen dituzten kanpainetara mugatzen. Kanpaina horiek guztiak komunikazio-inguru zabalean kokatzen dira. Beraz, ezinbestekoa da komunikazio horretan estrategia garbia ezartzea eta praktika osoa estrategia horren mesedetara jartzea. Hala azpimarratu dute ikastaroan Pilar Kaltzadak eta Joseba Kamiok. Komunikazioari dagokionez kontuan izan beharreko elementuak aipatu dituzte: mezu bat eta bakarra igortzea (nahiz eta lelo anitzak sor daitezkeen), mezua nortasun emailea izatea, mezuek konexioak eragiten dituztela kontuan hartzea, eta hartzaileek mezu hori ulertu behar dutela ez ahaztea. Jakina, mezu horrek erakarri eta motibatu egin behar du. Horrek guztiak marka eraikitzen laguntzen du; izan ere, markaren garapenari berebiziko garrantzia eman zaio ikastaroan zehar. Marka karismatikoa sortu behar da, hau da, nortasuna emango duena. Esan bezala, mezuek konexioa eragiten dutenez, emozioak sortzen
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
dituzte; komeni da beraz, arrazoia eta emozioa uztartzea. Joseba Kamiok garrantzi berezia eman dio komunikazioaren tinkotasunari. Hau da, kanpainak ez dira modu isolatuan ulertu behar. Euskararen inguruko komunikazioa aldaketa sozialaren eremuan mugitzen da, eta politika eta morala bezalako gaiak ere biltzen ditu. Beraz, komunikazio-egitasmoaren erronka nagusitasun morala lortzea izango da. Tinkoak izanda marka indartuko da, osterantzean, eragina izateko zailtasun handiak egongo dira. Euskararen inguruko komunikazioan aldaketa egitea proposatu du Joseba Kamiok: Euskarari buruz hitz egin ordez, jendeari buruz hitz egitea; diskurtsoetan jendea, eta haien esanak izan behar dira kontuan. Estrategia osoaren baitan sorkuntzak eta berrikuntzak hartu behar duten lekuaz ere hitz egin da ikastaroan zehar. Sorkuntzaren inguruan, marketin estrategikoa egin behar dela azpimarratu da. Sorkuntza eta berrikuntza etengabeko praktika izan behar dira, batez ere, euskara egoera konpetitiboan dagoelako; lehia horretan, gainerakoek etengabe garatzen dute marka, eta euskalgintzak kontuan izan behar du hori. Eta hizlarien hitzetan, esparru horretan zailtasunekin topo egiten da. Alde batetik, sormena, landu egiten den gaitasuna da eta ikas daitekeena. Beraz, hortik jo behar da, sistematikoki sormena lantzeari.
kanpaina zehatzetan kontuan izan beharreko hainbat puntu honakoak dira: “iaz funtzionatu zuenak ez du aurten funtzionatuko�; zorrotza izan behar da, aro digitaleko gizartean gaudela kontuan izan behar da, publizitate-mailan atentzioa deitu behar da, istorio oso bat sortu behar da. Aldi berean, komunikazioan kooperazioestrategiak baliatu behar dira, irabazi-irabazi modukoak, sinergiak landu, eta aurkituriko gabeziak aukera moduan hartu (Pilar Kaltzada). Gaia konplexua izanik ere, ez du zertan derrigorrez zaila izan. Bereizi behar dira indarguneak eta gabeziak. Zehazki, komeni da zer garen, zer egiten dugun, eta proposatzen dugun hori jendearentzat zergatik den inportantea, jakitea. Gai horrek, halabeharrez, euskararen irudiaren eraginara garamatza. Joxerra Garziaren hitzetan, euskararen inguruko komunikazio-ekintzak prestatzerako orduan, euskarak gizartean eta zuzentzen gatzaizkion xede-taldean duen irudia
Bestalde, ber rikuntzak a l d a k e t a d a k a r, b a i erakundeetan bai eta lanaren kudeaketan ere. Aldaketek, oro har, beldurra sortzen dute, oso beldur handia. Aldaketen aurreko beldurra eta erresistentzia alde batetik kulturala da, baina, bestetik, erosotasuna galtzeko arriskuak sortutakoa ere bada. Eta ezaugarri horiek aldatzea komeni da. Beraz, komunikazio-estrategia orokorraren baitan, komunikazio-ekintza edo 7
aintzat hartu behar da: “Irudiak jarrera moldatzen du, neurri handian behintzat. Euskararen irudi berria osatu beharra dago, baina horretarako, ezinbestekoa da zer irudi duen jakitea, nondik nora joan nahi dugun e r a b a k i t ze a . B i d e h o r re t a n i k e rk e t a k beharrezkoak dira. Eta azken galdera, irudi bakarra? Hori da adostu beharreko gai bat. Baina, euskararen erabilera ezaren oinarrian, ez ote dago hiztunek euskararekin adierazkortasuna lortzeko dituzten mugak? izan ere “aizkorak, ederra izateaz gain, erabiliko bada, zorrotza izan beharko duâ€? Komunikazioaren eraginkortasuna modu sistematikoan aztertu beharraz IĂąaki Iurrebaso eta Belen Uranga aritu dira. Gizarte-aldaketa e s p a r r u a n mu g i t z e n d i re n k a n p a i n e k erantzukizun sozialari kasu eginez, ezagutu beharko lukete egindakoaren efizienzia. Batez ere, xahuturiko baliabideen hutsegiteak aukera bihurtzen direlako ondorengo kanpainetan eraginkorrago izateko. Ondorio modura: euskararen inguruko aldaketa sozialaren esparruaz ari garelarik, aldaketahelburu den gizartera igarotzeko estrategiaz aritu dira. Abiapuntuko ezagutza soziolinguistikak eskaini behar luke ikerketaren bitartez, helburua adostu beharko litzateke (norabidea), eta bidea jorratzeko komunikazioestrategia zorrotzak erabili behar dira. Horrela proposatu du, behintzat, bi egunetan buruturiko ikastaro honek.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
8