Monografikoa: Euskaraz bizi nahi dut

Page 1

euskaraz

bizitzeko HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 ALE MONOGRAFIKOA

Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde Iruñean inoiz egindako manifestaziorik handiena egin da euskaraz bizitzeko eskubidearen alde. Milaka herritarrek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute. Euskaraz bizi nahi dut. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2008ko abenduaren 13an Bilboko BEC erakustazokan egindako ekitaldian “Bai euskararitik” “Euskaraz Bairako” jauzia emango zuela iragarri zuen. Lehenago eta beranduago bat zehazten duen ekitaldia izan zen hura ez baita izan lelo aldaketa hutsa. Horren atzean, euskalgintzaren norabidean aldaketa estrategikoa iragartzen da. Bai euskarari. 1997ko martxoan, Donostian egindako Euskararen Unibertsoa izeneko Jardunaldien ondoren eta bertan bildutakoen eraginez sortu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

zen Kontseilua. Garai hartan ere, orain bezalaxe, euskararen nor malizazioaren azterketa egin ondoren kezka nagusitu zen euskaltzaleen artean: “Euskararen garapenaren egoeraz kezkaturik, eta Euskalgintzak eta euskal kulturgintzak bizi duen sakabanaketari aurre egiteko asmoz, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eratzea erabaki dugu. Bere eginkizun nagusiak hauexek izango dira: Euskalgintzaren ahotsa izan eta eragin soziala bideratzea; Euskalgintzaren proiektu eta auzi nagusiak aztertu eta burutzea; eta euskararen normalizaziorako ikuspuntu sozialeko plangintza orokorraren prozesua zuzentzea.” Euskararen Unibertsoa. 1997.eko martxoa


“Euskararen aldekotasuna ezinbesteko faktorea da normalizaziorako” Ikus daitekeenez, azken hamarkadan Kontseiluak eraginkortasun handiz bete ditu ezarritako helburuak, izan ere, euskalgintzaren ahotsa izan da, proiektu berriak eta berritzaileak abiatzen jakin du eta beste askotan parte hartu du eta ekarpen interesgarriak egin ditu alor sozialean eta politikoan euskarak bere bidea egin dezan. Hala ere, Uniberts oaren Jardunaldietan Kontseiluaren jarduna ardaztuko duen beste zerbait erabaki zen: “Euskararen aldekotasuna ezinbesteko faktorea da Euskararen Unibertsoaren garapenean eta indartu egin behar da.” Kontseiluak, urte hauetan guztietan, euskararen aldekotasuna ikustarazteko “Bai euskarari” ideia erabili du etengabe. Euskal Herriko 5 estadiotan egindako ekintza gogoangarritik hasita, etengabe herri guztietan Bai euskarari ekimenari esker egindako lan eskergara. Esan liteke, e u s k a l g i z a r t e a re n a l d e k o t a s u n a ikustarazteko lelo ikurra izan dela “Bai euskarari”. Lanketa intentsibo horrek bere emaitzak eskaini ditu, izan ere, mota guztietako azterketa soziolinguistikoek nabarmen adierazten dute Euskal Herriko populazioaren gehiengoa euskara normalizatzearen aldekoa dela. Beraz, “Bai euskarari” ideia ez da izan euskararen aldekotasuna ikusarazteko soilik balio izan duen ideia. “Bai euskarari” leloak jende askoren jarduna ardaztu du eta euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematea ahalbidetu digu. Izan ere, hizkuntza bat normalizatzea denoi eragiten digun prozesu soziala eta politikoa da eta horrek berez dakartzan nekeei aurre egiteko her ritar ren aldekotasuna ezinbestekoa da. Alegia, ez dago hizkuntza bat nor malizatzerik herritarrak ez badaude horren alde. Zentzu horretan, Kontseiluak “Bai euskarari” erabiliz urte hauetan guztietan egin duen lana aldekotasuna sustatuz oso kontuan hartzekoa da. Gauzak horrela, emaitza interesgarriak eskaini dituen lan jardun bat zergatik egokitu?

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua


Nola pentsatu, hala jokatu Herritarren pentsamendu dauden guztien kasuan. Esan liteke, Kontua da, belaunaldi berriarentzat dominanteak, pentsamendu soziala, sozialki pentsamendu dominantea ideiak indarra galtzen duela ez baita alegia, gizartearen motorrak dira. d el a , g i z a r tea ren g eh i en g o a k bere apustua eta ondorioz, Gure pentsamenduek, gure usteek, konpartitzen duen ideia dela eta euskararen aldekotasunak berez gure ideiek definitzen dute gure ondorioz, ideia horrek herritar ekarri beharko lukeen ondorioa portaera eta era berean, bakoitzari iradokitzen dionaren apaltzen da. pentsamendu, uste eta ideia horiek araberako konportamenduak dira gizartean eraldatzen dira. Beraz, nagusi. Z e n t z u h o r re t a n , e u s k a r a re n aldaketa konportamentalek gizartean normalizazioa suspertzeko b e r t a n d u t e i t u r bu r u a . ezinbestekoa da alor Te r m i n o l o g i a a l d a k e t a , sozialean estrategia berriak “Pertsonek egoerak errealak pentsamendu aldaketa eta eraikitzea, alor politikoan balira bezala definitzen konportamendu aldaketa, hizkuntza-politika orden horretan gertatzen dira eragingarriagoak abiatzea badituzte, egoera horiek errealak aldaketa sozialak. Hizkuntza eta norbanakoen kasuan bat normalizatzea, aldaketa konpromiso zehatzak dira beren ondorioetan” sozial garrantzitsua da, hartzea hizkuntzaren alde. “iraultza” bere adiera Euskararen alde gaudela etimologikoan, gizartea esate eta pentsatze hutsa ez eraldatu egiten duelako, da nahikoa euskararen irauli egiten duelako. Beraz, normalizazioaren bidean euskararen normalizazioaren kasuan beharrezko urrats erabakigarriak Gaur egun, asko eta asko dira zehaztasun handiz aztertu behar emateko. Behar-beharrezkoa da, euskararen alde dauden herritarrak ditugu erabiltzen ditugun terminoak, beraz, mezuak ere egokitzea. eta zoritxarrez, asko dira alde egonik herritarren usteak eta horiek Horrela sortzen da “Euskaraz bai” ere, oraindik ikasi ez dutenak edo eskaintzen diguten ondorio i d e i a . Te r m i n o a k a l d a t u z , erabiltzen ez dutenak, soilik konportamentala. pentsamenduei eragin nahi diegu aldekotasuna adieraztea k o n p o r t a m e n d u a k e u s k a r a re n ahalbidetzen dioten ekintzetan parte normalizazioaren aldekoagoak izan “Bai euskarari” ideiak aldekotasuna hartzen du edo kasurik hoberenean daitezen. sustatu du baina, ez dugu lortu hurrengo belaunaldia bihurtzen da aldekotasun hori konpromiso bere aldekotasunaren jomuga. praktikoetara bideratzea alde

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua


Euskaraz bai Kontseiluak datozen urteotan Idazkari Nagusi berria den Paul Bilbao lemazainak gidaturik ideia hori garatuko du. Euskararen alde egoteko eta egiteko modu bakarra euskara ikastea eta erabiltzea dela esango diegu norbanakoei, euskarari gizarte espazioak eskaini behar zaizkiola esango diegu gizarte eragileei eta hizkuntza-politika berri eta eragingarria behar dugula esango diegu alderdi politiko eta instituzioei. “Euskaraz Bai” ideia euskararen alde egoteko bide bakarra dela ikustaraziz. Bakoitzak bere zeregin espezifikoari helduz, bakoitzak normalizazio prozesuan dagokion ardurari eutsiz eta denbora faktoreak duen garrantziaz jabeturik datozen urteotan bultza egin behar dugu normalizaziora eramango gaituzten baldintza sozialak, politikoak, juridikoak eta ekonomikoak lortzeko. Edozein kasutan, estrategia egokia eraikitze bidean g aude norbanako eta eragileentzat behar horiek ondorio logiko eta naturala izan daitezen eta ez, inposatutako betebeharra. Dudarik gabe zeregin horrek gure trebezia guztia eskatuko digu baina erabat ziur gaude bide bakarra dela eraginkortasunez aurrera egiteko.

“Gure seme-alabak Nafarroa euskaldun batean hezi daitezen eskubidearen alde” Ainara Azkona Muruamendiaraz “Nire ustez Euskal Herrian bizi garenez, denok euskara jakin beharko genuke” Aiora Unanua “Euskaraz dakigunok, etxean eta etxetik kanpo euskaraz egiten saiatu behar gara. Askotan

errazera jotzen dut eta ez dut behar adina esfortzu egiten. Gaurtik aurrera nire konpromisoa duzue zentzu honetan.” Gora euskara!! Alazne Aranburu Iruretagoiena

“Amaiur Ikastolako komunitate osoa: langile (irakasle, laguntzaile, atezain...), guraso

(Guraso Elkartea, Eskola Batzordean daudenak...) bat dator Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko aldarrikatzearekin” AMAIUR IKASTOLA HLHIP “Eremu ez euskaldunean bizi garen euskaldunak gara. Ezin digu inork agindu nola bizi

nahi dugun, guk dagoeneko erabaki dugu eta. Zonifikazioa zentzugabekeria da” Ana Flamarique Goñi

“Askatasuna eta errespetua, elkarbizitzarako oinarriak. Askatasuna, nahi duten nafar

guztiek euskaraz bizitzeko, eta errespetua, bati-bat agintarien aldetik, herritarren nahi hori babesteko, eta hobeto, hizkuntza hori indartzeko, bertako ama hizkuntza delako, iritzi politiko guztien gainetik.” Antton Elorza Dierez “Euskaraz egiten duenak bi gauza erakusten ditu: nortasuna duela eta kultura duela.

Nortasuna du, giroaren kontra ari delako; eta kultura du, erdaraz gain euskaraz ere badakielako.” Aritz Larreta Bereziartua “Erbestetik gure hizkuntzaren kontra etengabean egindako erasoak minez eta larritasunaz

bizitzen ditut baina aldi berean horien aurka tinko aritzen zaretenen lana eta kemena harrotasunez ikusten ditut. Horrela segi! Beti aitzina!” Arturo Villanueva Arteaga “Euskaratik eta euskaraz eraikitzen segi nahi dugu herri hau. Horixe da guretzat zentzua

duen BAKARRA.”

Imanol Epelde Pagola “Zertarako da eskubidea biderik ez badago? Inork ez digu ezer emango, lortu egin beharko

dugu inteligentzia eta kemenez jokatuta. Ezina ekinez egina!” Iñaki Amuategi Basauri

Herritarrek euskaraz bizitzeko duten nahia ikusaraztea garrantzi handikoa da normalizazioa azkartzea ekarriko duen hizkuntza-politika berriaren alde eragiteko. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua


Iniziatiba soziala eta politikoa berreskuratze bidean Herritarren aktibazioa “Euskaraz bizi nahi dugu� pentsamendua hedatzeko biderik eraginkorrena eta era berean, herri mugimenduari dagokion bidea herritarren aktibazioa da.

Escriba para introducir texto

Esan liteke, euskararen normalizazioaren aldeko herri indarra zertxobait apaldu dela azken urteotan. Normalizazio prozesuak luzeak eta neketsuak dira eta kasu guztietan, belaunaldi bat baino gehiago inplikatzen dute eta hori kontuan hartu behar dugun zerbait da. Bestalde, marketing instituzionalak ere funtzio desmobilizatzailea izan du, dena ongi doala azpimarratu duelako etengabe haien politikek dituzten hutsuneak ezkutatzeko. Errealitatea da, kasurik hoberenean daramagun abiadan EAEn 200 urte baino gehiago beharko liratekeela ezagutzaren unibertsalizaziora iristeko. Eusko Jaurlaritzak Renon aurkeztutako Reclus ereduaren arabera aitortu behar izan du 2.050. urtean ez dela lortuko populazioaren erdiak euskara ezagutzea. Nafarroako erritmoak are motelagoak dira 800 urte baino gehiago beharko lirateke daramagun abiadan ezagutzaren unibertsalizaziora iristeko. Iparraldean galerak segitzen du. Beraz, orain jokatzen dugu euskararen etorkizuna, orain egiten dugun horrek emango digu normalizatzeko giltza edo aukera galduko dugu. Argi dakigu euskararen aldeko borroka, politikoa eta soziala dela baina, hori bezain garbi dakigu gure pentsamenduek, gure sinismenek, gure ilusioek eta bizi asmoek etorkizuna baldintza dezaketela. Argi daukagu herri honen bizi-indarra determinantea dela etorkizuna erabakitzeko. Horrexegatik da garrantzitsua “Euskaraz bizi nahi dut� ideia, pentsamendua etengabe hedatzea eta pentsamendu horren arabera jokatzea.

Herritarren aktibazioak hainbat gauza eskatzen dizkigu: 1. Antolaketa sendoa behar dugu, herriz herri ongi egituratua, ederki koordinatua. 2. Lan jarraitua eta iraunkorra. Emaitzak ez dira inoiz izaten egun batetik

besterakoak eta maratoi korrikalariaren mentalitatearekin lan egin behar dugu. 3. Batasuna. Hizkuntzaren aldeko estrategiak batu behar gaitu, gure indarra batasunean dago eta horrek bakarrik emango dizkigu aurrera egiteko giltzak. 4. Irudimena. Irudimena ardatza da jendea positiboki erakartzeko eta ekintza erakargarriak planteatzeko. 5. Askatasuna. Hizkuntzaren aldeko mugimendu handi eta zabal bateko partaideak bagara ere, iniziatiba askatasunez hartzeko ausardia izan behar dugu. Estrategia da denontzat gidaria baina, horren barruan lekuan lekuko iniziatiba irudimentsuak landu behar dira. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Euskararen aldeko borrokak hizkuntzaren aldeko inplikazioa areagotzea behar du. Olatu bat sortu behar dugu eragiteko, nor malizazioa ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko eta nola ez, herritarren erabateko inplikazioa lortzeko. Gaur egun, ez da lehen mailako afera politikoa, ez da lehentasunezkoa gizarte eragile askorentzat eta jada aztertu dugun bezala, herritar asko aldekotasun hutsean kokatzen dira. Astindu beharra dago hizkuntzaren aldeko borroka denok ohar gaitezen denbora faktorea garrantzitsua dela eta ez dela gure alde ari.


joatea, salerostea… Esnatzen garenetik oheratzen garen arte pertsona normal baten ohiko jarduera euskaraz egin ahal izatea da “Euskaraz bizi nahi dut” kontzeptuaren atzetik ezkutatzen dena. 5. Konturatu g ara oso er raza dela her ritar rentzat aldar ria azaltzea. Kanpainan eta manifestazioan zehar hedabideek ehunka elkarrizketa egin dute, horietako asko herritar anonimoei eta poz handiz ikusi ahal izan dugu oso erraza suertatzen zaiola jendeari zer nahi duen azaltzea. Beste aldarri batzuekin ez zen hori gertatzen, teknikoagoak eta ondorioz zailagoak direlako azaltzeko. 6. Euskararen normalizazioaren kontrakoek ingelesa versus euskara eraiki duten estrategiari aurre egiteko bide argia eskaintzen du “Euskaraz bizi nahi dut” ideiak. Izan ere, euskara bizitzeko ikasi eta erabiltzen den bitartean ingelesaren motibazioak pragmatikoak dira erabat, hau da ez du inork ingelesa ikasten ingelesez bizi nahi duelako. Beraz, ideia horrek euskara egunerokotasunean kokatzen du, norberaren bizimoduarekin erlazioan eta gizarteari bere osoan eraginez.

Maiatzaren 15eko manifestazioaren izpiritua Bidea hasita dago eta lema aldaketa horren adibiderik esanguratsuena maiatzaren 15ean Nafarroan Kontseiluak deitutako manifestazioa da. “Euskaraz Bai” mezu nagusiaren garapena den “Euskaraz bizi nahi dut” indarrez hedatu da Nafarroa osoan. Manifestazioa zinez gogoangarria izan zen, euskararen alde Nafarroan inoiz egin den manifestaziorik handiena izan zelako baina hori bezain gogoangarria kanpaina bera izan zen. Izan ere, mota guztietako atxikimenduak jaso zituen Kontseiluak, norbanako ezagunenak eta bereziki milaka norbanako anonimorenak. Berehala ohartu ginen euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeak duen indarra eta dituen aukera eraldatzaileak: 1. Mezu positiboa da, gure nahia adierazten dugu eta ondorioz, ez da inoren kontrako mezua. Horrek kontrakoen diskurtsoak zailtzen ditu kontrakoen pentsamenduei ere eraginez.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

2. Aldarrikatzen duena lortzen du mezuak. Hau da, euskaraz bizi nahi dugula esaten eta aldarrikatzen badugu portaera jakin batzuetara eramaten gaitu aldarriak. Bestalde, pentsamendu baten gizarteratzea da, hemen gaudela eta hori pentsatzen dugula esaten eta aitortzen dugun unetik lotzen gaitu ideiak. 3. Euskararen alde egon baina euskalduna ez denari ere eragiten dio. Izan ere, euskaraz bizi nahi dudala esaten badut inguruan dudan euskaltzale erdaldun hori berehala konturatzen da nahi hori betetzeko berak ere erabakiak hartu behar dituela. Beraz, zuzenean eragiten dio mezuak gure inguruko lagun talde euskaltzale erdaldunari. 4. “ B i z i ” k o n t z e p t u a k e u s k a r a r e n normalizazioaren beharra gizartearen alor guztietara eramaten du. Bizitzea ez da ikastea bakarrik edo familiarekin hitz egitea, euskaraz bizitzea zinea ikustea ere bada, eta kirola egitea, eta lan egitea, hedabideak erabiltzea, medikuarengana

Bestalde, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazioaren leloa erabiliz euskaraz bizitzea eskubidezkoa dela azpimarratu nahi izan zuen. Ez da nahikoa euskara bizitzeko nahia dugula adieraztea, hori eskubidezkoa dela esatea ere, ezinbestekoa da. Bertako hizkuntza da, bertakoek erabiltzen dutena, bertan bizitzeko, bertan erabiltzeko alegia eta horren kontra ari dena hizkuntza-eskubideak urratzen ditu, gizaeskubideak alegia. Poz handiz ikusi ahal izan dugu bide interesgarri bezain emankorra dugula aurretik. Orain hasita eta datozen urteotan suspertzea ahalbidetu behar dugu.


Platafor maren arabera hizkuntza katalanaren etorkizuna ez agintarien eskuetan ezta administrazio publikoenetan bakarrik uzterik ez dagoen zerbait da. Gizarte Zibilak hizkuntzaeskubideen berreskurapenean zeregin garrantzitsua izan behar du. Gizarte Zibilaren eskariak dira biderik eraginkorrena gobernua eta enpresari handiak presionatzeko Kataluniako e r r e a l i t a t e soziolinguistikoarekin bat datozen hizkuntza-politikak abian jar ditzaten.

Plataforma per la Llenguaren eredua La Plataforma per la Llengua, (http:// www.plataforma-llengua.cat) Gobernuz kanpoko erakundea da, 1993. urtean s o r t u t a k o a . B e r e h e l bu r u n a g u s i a katalanaren presentzia ber matzeko Herrialde Katalanetako alor eta lurralde guztietan. Katalana gizarte kohesiorako tresna gisa ulertzen dute eta horren arabera jokatzen dute. Bere lan jarduna zehar lerrokoa da. Bultzatu egiten dituzte hizkuntza katalanaren aldeko ekintzaka lor sozioekonomikoan eta ikusentzunezkoan. Unibertsitateak, Administrazio Publikoak eta Hezkuntza hain jardunaren helburuak dira, hala nola, etorri berrien harrera ere. Arrakasta esanguratsuak eskuratutako taldea da eta horrek hainbat sari eman die. 2008.ean Kulturaren Sari Nazionala Generalitatak emana hizkuntza katalanaren hedatze sozialarengatik. Plataforma per la Llenguaren helburuak 1- Katalana pertsona guztientzako harreman hizkuntza izatea, katalana hizkuntza komuna izatea eta era berean, kohesio sozialerako tresna izatea. 2- Hizkuntza katalana alor guztietan erabiltzen dela bermatzea eta sustatzea eskubide osoko hizkuntz aizan dadin. 3- Katalana hitz egiten duten pertsona guztien kultura eta hizkuntza-eskubideak sustatzea baita, katalana hitz egiten den lurraldeetan bizi direnena ere, katalanarekiko. 4- Hizkuntza katalanaren normalizazioaren alde antolatzen diren kanpainak bultzatzea eta antolatzaileekin kolaboratzea. 5- Gizarte katalanari eragiten dioten arazoen segimendua egitea hizkuntza katalanaren garapenarekin zerikusia badute erakundearen helburuekin bat eginda. Plataformak gizarte zibila ordezkatzeko borondatea du eta hizkuntza aktibismoaren alorrean gizartea aktibatzeko asmoa. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Bereziki ezagunak dira etiketetan katalana erabiltzearen aldeko kanpainak eta zinea katalanez ikusteko eskariaren ingurukoak. Horretaz gain, hala ere, beste arlo asko lantzen ditu argazki hauetan ikus daitekeen bezalaxe.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.