euskaraz
bizitzeko 07 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2010 MARTXOA
HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2010 IRAILA-URRIA
HILABETEKO GAIAK
1.
IKASI EUSKARA, ESKERTUKO DIZUTE
Euskaltegien marikulazio kanpaina hasi da.
2.
DENOK EUSKARAREKIN
Hizkuntza-politikarako Sailburuordea den Auzmendi anderearen iritzi artikuluaren inguruko hausnarketak.
3.
ELEBIDEK IRAGARTZE KANPAINA EZTABAIDAGARRIA ABIATU DU
IKASI EUSKARA, ESKERTUKO DIZUTE Helduen euskalduntze-alfabetatzeak matrikulazio kanpainari hasiera eman dio. Euskaltegiek, urtero bezala, euren matrikulaziokanpainak abian jarri dituzte, euskaraz ez dakiten herritarrei euskara ikas dezaten dei eginez. Aurtengoan gainera Nafarroako euskalgintzak, maiatzaren 15eko manifestaldiarekin abiatutako bidetik, deialdi bateratua egin du Kontseiluaren eskutik eta spot berezia hedatu du sarean barrena ikasi euskara, eskertuko dizute leloarekin. Zalantzarik gabe, kanpaina hauek garrantzia handia dute. Ahalik eta herritar gehien euskaltegietara erakarri eta euskalduntzeko, ezinbestekoak dira. Zoritxarrez edo zorionez, Euskaltegiak herritarrez bete nahi baditugu, horrelako kanpainak ez dira nahikoak, mugatuak dira. Euskara normalizatzeko, euskaraz bizi ahal izateko, ezinbestekoa da euskararen ezagutza unibertsalizatzea, hau da, herritar guztiok edo gehienok euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea. Gaur egun, zoritxarrez, edo h o b e k i e s a n d a , e u s k a r a r e n a u rk a h a i n b a t hamarkadetan garatutako hizkuntza-politiken Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
ondorioz, euskararen ezagutza ez da unibertsala. Are gehiago, Euskal Herri osoa kontuan hartuz, euskara dakigunok oraindik ez gara gehiengoa. Badira, noski, hiztun-kopuru handia duten udalerri edota eskualdeak, baina badira hiztun kopuru txikia dutenak ere, eta orokorrean euskaldunok oraindik gutxiengoa gara: ez dugu euskaraz bizi ahal izateko kopuru nahikoa.
Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskubideak babesteko asmoz sortutako erakundeak iragartze kanpaina jarri du abian.
4.
FRANTSES ESTATUKO IKUSKARIEK EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN LANA AZTERTU DUTE
Barne, Kultura eta Hezkuntza Ministerioetako ikuskariek, auditoretza egin dute 2010eko maiatzean. Emaitzak orain ezagutu dira.
Euskaraz dakitenekin euskaraz ari gaitezke eta datuek frogatzen dutenez, euskaraz egin dezakegun ia guztietan euskaraz egiten dugu, beraz arazoa bestelakoa da. Askotan, maizegi, euskaraz bizi nahi dugun arren, erdaraz egin behar izaten dugu, gure solaskideak euskaraz ez dakielako. Herri edo eremu euskaldunetan euskaraz bizitzeko aukera gehiago ditugu, baina orokorrean aukera horiek oso mugaturik dauzkagu. Euskarak aurrera egin du, ez dago ukatzerik, baina hein handi batean euskaltzaleon lanari esker izan da, ez administrazio publikoaren edota eragile pribatuen ekimenari esker. Aurrera egin du bai, baina batez ere 1
belaunaldi berrien artean, irakaskuntzan D ereduaren alde egindako lanari esker. Hala ere, oraindik asko dago egiteko. Izan ere, euskara normalizatzeko, euskaraz bizi ahal izateko, ez da nahikoa belaunaldi berriak euskalduntzea. Ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa. Helduak euskalduntzea ere beharrezkoa da, ezinbestekoa, baina kasu honetan administrazioen ekimena oso mugatua izan da edo bestela esanda, ez da izan unibertsitate aurreko irakaskuntzan egindakoaren parekoa. Euskalgintza, Helduen Euskalduntzerako Mugimendua, izan da ardura hori bere gain hartu duena eta bera izan da Administrazioen traba eta oztopoen gainetik azken hamarkada hauetan milaka heldu euskalduntzen aritu dena. Administrazio publikoek inoiz ez dute helduen euskalduntzearen izaera estrategikoa ulertu edo aitortu nahi izan, eta itxaropen guztiak, kasurik onenean, belaunaldi berrien euskalduntzean jzarri izan dituzte. Ideia horrek porrot egin du ordea, gaur egungo errealitatea ikusi besterik ez dago. Gero eta gazte gehiagok euskaraz jakin arren, euskararen ezagutza-tasa orokorrek oso
izango, funtsean ez baita Admnistrazioen aldetik helduen euskalduntzeak behar duen hizkuntza-politikarik abian jarri. Ez da herritarren euskara ikasteko duten eskubidea bermatu eta sustatzeko inolako plangintzarik abian jarri, baina garrantzitsuagoa dena, ez da helduak euskara ikastera bultzatuko lituzkeen hizkuntza-politika orokorreko neurri eraginkorrik abian jarri. Aitzitik, herritarrari kontrako norabidean doazen mezuak iristen ari zaizkio Administrazioareng andik: “lan deialdi publikoetan euskarari puntu gutxiago emango dizkiogu”, “euskara jakin beharreko lanpostu gutxiago eskainiko ditugu”... Praktikan agian proposatzen diren neurriak ez dira aurretik zeudenak baino askoz okerragoak, baina helduei bideratzen zaien mezu “subliminala” nahi bada, argia da: euskara ikasteak ez du hainbesteko garrantziarik (eta gero eta garrantzia gutxiago izango du). Hau da, Euskaltegiek euren lana ezin hobeki egin arren, izugarrizko kanpaina erakargarri eta berritzaileak egin arren, kanpaina horien
heldu gehien euskalduntzen ahalegindu behar dugu, baina parean Administrazioengan eragin behar dugu, aipatutako hizkuntza-politika eraginkor horiek abian jar ditzaten. Euskalgintzako eragileok hizkuntza-politika eraginkorrak galdegin behar ditugu, baina ez gure eremu “naturalean” soilik. Hizkuntzapolitika eraginkorrak ikuspegi holistikoz garatu behar dira. Gutxitutako hizkuntza bat berreskuratzeko prozesua konplexua eta anitza da. Ez dago eremu estankorik. Eremu guztiek dute harremana elkarren artean. Esaterako, ezinezkoa da lan mundua euskalduntzea aurrez Lanbide Heziketa edota unibertsitatea euskaldundu gabe eta horretarako aurrez ezinbestekoa da Irakasle Eskoletan irakasle euskaldunak prestatzea. Administrazioa euskalduntzeko ere profesional euskaldunak prestatu behar dira edota hedabideei euskarazko kuotak ezartzeko. Zentzu honetan, eta helduen euskalduntzearen gaira itzuliz, Administrazioa euskalduntzeko prozesu egoki batek, irakaskuntzaren eremuan ez ezik, helduen euskalduntzean ere eragina
Euskarak aurrera egin du, ez dago ukatzerik, baina hein handi batean euskaltzaleon lanari esker izan da, ez administrazio publikoaren edota eragile
gutxi egin dute gora eta erabilerak ere ez du aurrera egiten. Jada Administrazioek beraiek ere onartzen dute ez dela nahikoa belaunaldi berriak euskalduntzearekin. Baina hor gelditu dira, ez dira harantzago joan. Ez dute hausnarketa horren ondotik etorri beharko lukeen ekimena abian jarri, hau da, ez diote helduen euskalduntzeari dagokion garrantzia aitortu eta ez diote heldu guztiak euskalduntzeko benetako politika bati ekin. Ez da helburu orokor, epe zehatz eta baliabide nahikoak dituen politikarik abian jarri. Aurreko urteetako dinamikarekin jarraitzera mugatu dira eta zenbaiten kasuan atzera pausoak ere izan dira, noski, kasu honetan Nafarroako Gobernuaz ari gara. Egoera honetan, beste behin ere, Euskaltegiek euren matrikulazio-kanpainak abiatu dituzte, euskaraz ez dakitenei eta gaitasun nahikorik ez dutenei ateak zabalduz, herritarrak euskalduntzeko borondate osoa erakutsiz. Oraindik ez dakigu matrikulazio-kanpaina berri honek nolako emaitzak emango dituen, baina pentsatzekoa da ez dela aldaketa handirik Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Euskaltegiek euren lana ezinhobeki egin arren, izugarrizko kanpaina erakargarri eta berritzaileak egin arren, kanpaina horien erakarmenerako gaitasuna mugatua izanen da Administrazio publikoek euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren politika eta neurri eraginkorrak abian jartzen ez dituzten bitartean. erakarmenerako gaitasuna mugatua izanen dela, Administrazio publikoek euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren politika eta neurri eraginkorrak abian jartzen ez dituzten bitartean. Noski, Euskalgintzak eta Euskaltegiok gure lana ahalik eta hobekien egiten jarraitu behar dugu, ahalik eta heldu gehien erakartzen, ahalik eta
izango luke. Izan ere, milaka eta milaka lagun hainbat urtez prestatzen aritzen dira Lan Deialdi Publikoetara aurkeztu eta lanpostu finkoa eskuratu asmoz. Lanpostu horiek eskuratu ahal izateko euskara jakitea ezinbesteko baldintza dela ezarriko balitz, milaka eta milaka lagun horiek euskara ikasteari ekingo liokete eta ondorioz, aurrerapauso nabarmena emango genuke. Ildo beretik, Administrazioari zerbitzuak edota produktuak saldu ahal izateko enpresei hizkuntza-eskubideak bermatzea eskatuko balitzaiei, enpresek langile elebidunak hartzea hobetsiko lukete eta ondorioz milaka herritarrek euskara ikasteari ekingo liokete. Horiek guztiak oso era grafikoan aurkeztutako adibideak baino ez dira, baina euskararen normalizazio-prozesua osotasun bat dela adierazteko balio dute. Euskalgintzako eragileok zeinek bere eremuan egiten duen lanaz aparte, ikuspegi orokorra izatea ere ezinbestekoa da eta, ondorioz, bai eta eremu orokor horretan eragitea ere. 2
Denok euskararekin Hizkuntza-politikarako Sailburuordea den Auzmendi anderearen iritzi arikuluaren inguruko hausnarketak “Denok euskararekin” Izenburu horixe zuen irailaren 7an Lourdes Auzmendik, Eusko Ja u rl a r i t z a k o H i z k u n t z a - p o l i t i k a r a k o Sailburuordeak, argitaratu zuen iritzi artikuluak. Komenigarria da behar den sakontasunaz aztertzea eta Auzmendik dioenean oinarrituz hainbat hausnarketa plazaratzea. « Euskadin hizkuntza politika adostasunaren ondorioa izan da beti. Herri honetan, herritarrek argi eta garbi apustu egin dute euskararen normalizazioaren alde, sentsibilitate politiko ezberdinen gainetik. » Lourdes Auzmendi Hizkuntza bat normalizatu nahi duen hizkuntzapolitika baten zutabea adostasuna izan behar ote duen eztabaidagarria izan daiteke. Izan ere, hizkuntza bera egoera gutxiagotura eraman duen hizkuntza-politika adostasunezkoa izan ez den bezala, ez dago garbi zergatik adostu behar den ezer normalizazioaren kontra dauden horiekin. Hizkuntza bat nor malizatzeko, euskara normalizatzeko alegia, neurri eragingarriak behar dira alor politikoan, juridikoan, sozialean eta ekonomikoan eta orain arte ez dira horiek indarrean jarri. Hortaz, adostasunaren ondorioa bakarra izan da, normalizazioak behar zuen eta duen politika ez dela indarrean jarri eta ondorioz, ez dela egin, egin behar zen guztia, ez eta egin behar zen epean ere. Azken mende laurdenean adostasuna erabili da euskararen normalizazioaren bidean egin nahi ez zuten horiek ez haserrarazteko moduan. Adostasunaren aldarria eta bandera benetan nor malizazioaren alde dauden indarrak galgatzeko erabili da. Bada garaia, beraz, ulertzeko hizkuntza-politika politika planifikatua dela, epe eta helburu zehatzak izan behar dituena eta alor politikoan, sozialean, juridikoan e t a e k o n o m i k o a n n e u r r i ze h at z a k e t a eragingarriak behar dituena. Hizkuntza-politika adostasunean oinarritzea baino askoz ere garrantzitsuagoa da hizkuntza-eskubideen ber mean oinar ritzea, izan ere, inongo adostasunak ezin du betikotu hizkuntzaeskubideen urraketa sistematikoa oraindik gertatzen den bezala. Egia da bestalde, herritarrek apustu garbia egin dutela euskararen normalizazioaren alde eta herritar horiek pentsamendu politiko desberdinak dituztela. Beraz, gauzak horrela, ez da erraz ulertzen zergatik Hezkuntza Sistemak, oraindik ere, euskalduntzen ez duten ereduak indarrean dituen, ez da ulertzen zergatik Osakidetza euskalduntzeko plana 20 urte berandu datorren, ez da ulertzen zergatik Administrazioa euskalduntzeko plangintzek urtez urte ez duten haien helburuak betetzen, ez da ulertzen zergatik dauden indarrean Administrazio Orokorra euskalduntzea eragozten duten egiturazko neurriak, ez da ulertzen
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
zergatik ertzaintzarekin euskara erabili nahi izatea den nahikoa arrazoi zigortua izateko, ez da ulertzen zergatik ezin den epaiketa bat burutu euskara hutsez. Herritarrak normalizazioaren alde egotea ez da nahikoa izan euskara alor horietan guztietan normalizatzeko, beste gauza batzuen artean, PSEk, ez duelako hori nahi. Adostasunaren ondorioa, nonbait. Hizkuntza bat, euskara kasu honetan, erabili nahi dutenek ezin dutenean, onargarria den adostasun bakarra da, hizkuntza-eskubideak bermatzea lortzen duen hizkuntza-politika eragingarria abian jartzea. Azpimarratu behar da hizkuntza-eskubideak giza eskubideak direla eta ondorioz, hizkuntza-eskubideak urratzeak giza eskubideak urratzea dakarrela.
« …bi hizkuntza ofizialen arteko orekara hurbilduz joateko euskararen aldeko neurri positiboak behar direla, beti ere herritar guztien hizkuntza aukerak errespetatuz. » Lourdes Auzmendi Euskarari dagokionez, sozialisten diskurtsoa beti dago “bainaz” beterik. “herritar guztien hizkuntza aukerak errespetatuz” esaldia bere horretan onargarria dirudi, kontua da sozialisten praktika politikoak itzulpen berezia ematen diola esaldi horri, hau da, euskara ez erabiltzea aukeran dagoen zerbait da. Horrela bakarrik ulertzen da euskara ikasi nahi izan ez duten Bertendonako irakasle matxinatuei erakutsitako elkartasuna, esate baterako, edo, Lanbide Heziketarako landeialdian euskara ez jakiteagatik
3
“diskriminatuak” sentitzen ziren “profesores sin perfil” delakoekin erakutsitako elkartasuna. Benetan diskriminatuak diren herritarrekin ez dute, bada, erakusten horrelako elkartasunik. Euskara ez jakitea, gaur egun, ez da aukera zerbitzu publikoan ari den langile batentzat. Izan ere, funtzionarioak herritar guztientzat lan egiten du eta ondorioz, bi hizkuntza ofizialak ezagutu beharko lituzke, aitzakiarik gabe. Bitartean, Gobernuak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen segitzen du eta ondorioz, diru xahuketa ederrak egin beharko dira pertsona horiek euskalduntzen, hori bai, “funcionarios sin perfil” lobbya sortu arte, hortik aurrera ez baitute ikasi beharko. « Gizarte osoan eta, zeresanik ez, Eusko Jaurlaritzako sail guztietan eragin duen krisi latz batean, lortu dugu euskararen aldeko diru-laguntzei eustea (12.690.000 euro guztira), jaitsiera txiki-txiki batekin iazkoen aldean » Lourdes Auzmendi Komenigarria da gogoratzea hizkuntza bat normalizatzeko diru inbertsioak egin behar direla, euskararen kasuan, orain arte egin direnak baino handiagoak, dudarik gabe. Gogoratu behar dugu, krisiaren beraren aitzakiapean beste sektore ekonomiko batzuk laguntzak handituak ikusi dituztela. Gauzak horrela, sozialisten diskurtsoan maiz entzungo dugu sektore ekonomikoei laguntzeko diru baliabideak handitu behar direla eta horrela egin dute autoen eremuan, etxetresna elektrikoenean eta ikerkuntzan, esate baterako. Hortaz, krisi egoeran eta krisirik gabe diru baliabideak zenbat eta non inbertitzen diren erabaki politikoak dira eta Gobernuak berea hautatu du. « Hezkuntza sisteman, adibidez, D eredua guztiz sustraiturik dago. Horretan ezin da atzerapausorik eman. Gizarteak ez luke onartuko. Hala ere, eredu hori, beste hainbat kontu bezala, errealitate berrietara egokitu behar da, ingelesari eta beste hizkuntza batzuei tokia egiteko. Euskal eskolak aitzindari izan behar du eleaniztasunean. » Lourdes Auzmendi
erakustea nahiz eta legeak horrela agintzen duen. Azpimarratu behar da hori horrela izatea, sozialistek euskalduntzea lortzen ez duten irakastereduak mantentzeko apustu politikoa egin dutelako dela. Kontseiluak helburu hori lortzeko egin beharreko erreforma xehe-xehe jakinarazi dio
Eusko Jaurlaritzari baina, hala ere, orain arte bederen, muzin egin diote. Ingelesari tokia aspaldi egin zaio. Hezkuntza Sailak badaki non dauden eleaniztasuna lortzen duten ikastetxeak, Hezkuntza Sailak badaki hori murgiltze-ereduetan lortzen dela bakarrik, beraz, atzerapausoak ez emateko modu bakarra helburuak lortzetik gertuen dagoena abiapuntua izatea da. Hezkuntza Sailak badaki D ereduan bakarrik daudela baldintza objektiboak eleaniztasunaren helburua lortzeko, hala ere, euskalduntzea lortzen ez duten irakastereduen alde egiten segitzen du.
Hezkuntza Sistemak ez du lortzen EAEn ofiziala den hizkuntza bat gure neska mutikoei erakustea
Euskal Eskolak aitzindaria izan beharko luke lehenengo eta behin, belaunaldi berriak osorik euskalduntzen. Izan ere, ingelesari lekua egin behar diogun honetan Hezkuntza Sistemak ez du lortzen ikasle guztiak euskalduntzea, bestela esanda, Hezkuntza Sistemak ez du lortzen EAEn ofiziala den hizkuntza bat gure neska mutikoei
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
4
ELEBIDEk iragartze kanpaina eztabaidagarria abiatu du ¿Me podría dar la hoja de inscripción en castellano? Lo siento, se han acabado, sólo nos quedan en euskara
2008an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua sortu zuen, Elebide. Bati baino gehiagori ezinbestean Hizkuntz Eskubideen Behatokia burura etorriko zitzaion, 2001ean Kontseiluak sortu zuenetik nekaezin ari baita gizartea hizkuntzaeskubideen alorrean kontzientziatzen, kexak bideratzen, hizkuntza-eskubideei buruzko irakurketa interesgarriak egiten, zein eskubide urratzaileei (administrazioari nahiz sektore pribatuari) iradokizunak egiten. Nekaezin aritu dira urtez urte urraketak etengabe errepikatzen direla salatzen, hizkuntza-politikek aurrerabiderik ez dutela ozen esaten. Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-politiketan inflexio puntuaren beharraz jabetu eta herritarren arteko hizkuntzagatiko bereizkeria gainditzeko zerbitzua abian jarri zela pentsa zitekeen, Elebideren deiturek horixe iradokitzen baitute. Hiru urtez lanean egon ostean, 2010erako prestatutako kanpaina aurkeztu dute Hizkuntza Poltikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Administrazio Publikoetako HizkuntzaNormalizaziorako zuzendari Patxi Martinez de Marigortak. Aukera ona Behatokiak bederatzi urtez garatutako proiektu eraginkorrarekin antzekotasunak dituen lan ildo honek egiten duen ekarpena aztertzeko. Ikus dezagun:
Elebideren helburuaz: Euskal
ehuntzen hasteko eraginkortasun handiagoz lan egin ahal izan dezagun? Elebideren kexen kudeaketan ikus daitekeenez, aurrerabidean jartzen dituztenak egungo marko juridiko eskasak babesten dituenak dira soilik. Alegia, hizkuntza-eskubideak ez dira irizpide, marko legala baizik. Kasu horretan “urraketa eza” adierazten dute eta kexa ez da bideratzen. Hortaz, zerbitzu honen bidez bi hizkuntzen arteko oreka lortzetik urrun gaude. Bere funtzio nagusia indarrean dagoen legea aplikatuz suertatzen diren urraketak kudeatzera mugatzen da. Honek, alde batetik, sistema desegoki batek sortutako desorekari bizkarra ematea dakar urraketak betikotuz. Bestetik, tramitatzen diren kexen ibilbidea aztertuz, maiz kexaren tramitazio itxitzat jotzen bada ere, egoera “konponbidean” dagoela ikus dezakegu. Horrek esan nahi du urraketak iraungo duela eta epe laburrean ez duela konponbiderik izango, ez behintzat Elebideren eskutik. Elebidek ez du bermatzen epe jakin batean hizkuntza-eskubidea urratzeari utziko diotela.
Elebidek zure eskubideak babesten ditu. Horixe da 2010erako sortu den kanpainaren leloa. Arestian aipatu bezala, soilik babes legalaren baitan jokatzen du Elebidek. Aski ongi
dakigu, ordea, euskaldunon hizkuntzaeskubideak egun indarrean dauden legeek osotasunean babestetik urrun daudela. Areago, helburu horrekin garatzen hasitako legeak atzerabidean jarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Gogoan izan dezagun Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei Buruzko Dekretuarekin (2008) gertatutakoa. Lehen aldiz euskarari begirako lege batean epe zehatzak eta legea hausteagatiko zehapenak jasotzen ziren (bide batez esan dezagun bi ezaugarri hauek lege gehien-gehienen berezko eta oinarrizko ezaugarri direla). Kontseiluak txalotu egin zuen zehapenen erabilera eskubide urratzaileen inpunitatearekin bukatzen laguntzen duen tresna den neurrian. Bada, zehapen horiek bertan behera utzi dituzte. Horrela ez da lortuko oreka bi hizkuntzen artean. Behatokiak 2009ko urteko txostenean datu kezkagarria eman zuen jakitera: “ Alor sozioekonomikoan ez dugu aldaketa eraginkorrik nabaritu. Zio askotako kexak bideratu zaizkie enpresei eta zenbaitetan aldaketarako borondatea azaldu badute ere, berriz ere gogorarazi digute ez dutela inolako legezko derrigortasunik”. Ez da zilegi Eusko Jaurlaritzak lege bidez desorekak sortzea eta gero desoreka horiek sortzen duten kaltea konpontzeko zerbitzu bat abian jartzea. Konponbidea Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dago baina, horretarako, Elebide beharrean, hizkuntza-politika eragingarria beharko luke.
Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen artean benetako oreka lortzea da Elebideren helburua. Alegia, hizkuntzagatiko egoera desorekatua bizi dugula onartzen da helburuan bertan. Afera da bi hizkuntza ofizialetako bakar batek, gaztelaniak hain zuzen, berme legal guztiak dituela: legeak maiz erabilera derrigortzen du, 500 legeren bidez esate baterako, eta ezagutza inposatu ere Konstituzioaren bitartez. Horren ondorio zuzena da herritar guztiek gaztelania ezagutzea eta eragile, instituzio eta norbanakoek lehentasunez erabiltzea. Euskarak, aldiz, ez du babes legal nahikorik eta ondorioz, euskaldunon hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dira. Zer lanketa egiten du Elebidek egoera honen aurrean? Euskaldunek diskriminaziorik jasan ez dezagun marko juridiko egokia artikulatzeko lan egiten al du? Kexa hauek aztertu egiten al ditu puntu ahulak zein diren ikusiz, lehentasunak behar ren arabera definitzeko? Elebidek ezer egiten al du hain beharrezkoak diren lege horiek epe laburrean
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
5
da, harik eta herritar guztiek bi hizkuntza ofizialak ezagutu arte. 2.
Elebidek Gizarteari igortzen dion mezua. Aurkezpenean egindako adierazpenen artean bi bereziki oso deigarriak dira, agerian uzten baitute Eusko Jaurlaritza aplikatzen ari den hizkuntza-politikaren muina. Oinarrian hitz gozoak, berdintasuna, errespetua, baina atzean euskaldunen zanpaketa ahalbidetzen duen politika. Gutxiagotua dagoelako babesa behar duen komunitateari dagozkion aldarrikapenak unibertsalizatu dituzte eta urraketarik pairatzen ez dutenen alorrera eraman dituzte gezurrezko egoerak erabiliz. Ez da egia erdaldunen hizkuntza-eskubideak urratzen direla, gezurrezko egoera surrealistak erabiltzearen atzean asmo zitalak edo errealitatea ezkutatu nahia ezkutatzen dira. Euskaldunoi sinistarazi nahi digute erdaldunek gure arazo berberak dituela, komunitate hori ere, urraketen biktima agertzeko eta erdal komunitateari dei egin nahi diote anekdota lege bihurtuz euskaldunen aldarriei aurre egiteko. 1. Euskarara ez dugula inposiziotik hurbildu behar inplizitu eta esplizituki esaten aritu da egungo Gobernua. Lurdes Auzmendiren adierazpenetan mezu hau
ere ikus dezakegu: “Azken urtean Elebiden jasotako kexen kopuruan %6ko jaitsiera eman bada ere, oraindik euskarak ez du gaztelaniaren maila bera. Horregatik, euskararen aldeko neurri positiboak hartu behar dira, beti ere hiritar guztien hizkuntza-hautuak errespetatuz”. Baina egun dagoen urraketaren sorburua hiritar guztiek bi hizkuntzak ez ezagutzea eta, ondorioz, ez erabiltzea da. Hizkuntzahautuak zapuzten dituen bakarra erdal elebakarra da, onartzen ahal duen hautu bakarra gaztelania erabiltzea delako. Horri gehitzen badiogu egungo Gobernuak euskara jakitea bermatzen ez duten irakastereduen alde egiten duela, euskara ikasi nahi ez duten funtzionarioak saritzen dituela, landeialdietan euskara ez dakien jendea sartzen duela Administrazioan etab garden ikusiko dugu hizkuntza-hautua gezur galanta dela. Euskara ezagutu beharraren aldarria inposizio gisa aurkezten digute baina, egun ezagutu beharrekoa den bakarra gaztelania da, Konstituzioaren aginduz gainera. Hizkuntza-hautua gezur handia izango
“gizarteari bere osoan dei egiten diot hizkuntza batean edo bestean beren hautua egiteko eskubidea urratua ikusiz gero Elebidera jotzeko”. Batean edo bestean diote Elebideko arduradunek, hori posible balitz bezala. Akaso hautatzen al dugu zinea euskaraz ikustea, erosketak euskaraz egin ahal izatea, mediku euskalduna, ertzain euskalduna, Lanbide Heziketan nahi dugun ikasgaia euskaraz egin ahal izatea? Erdal elebakarrak ezin du euskara hautatu eta geuk ere ez haiek dauden bitartean. Beraz, ordua da Gobernuak ezagutzaren unibertsalizaziora eramango gaituen hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko orduan bakarrik izango baita erreala hizkuntza-hautua.
3. Mezu desegoki horiek Elebideren kanpainarako egindako audioetan oso agerikoak dira. Gezurrezko berdintasuna muturrera eramateko ahaleginak bi spot (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) egitera eraman ditu, hizkuntzaeskubideen urraketak pairatzen dituztenak bi aldetan daudela iradokiz. Audioek eurek bakarrik hitz egiten dute. Euskarazkoan ahozko harremana erdaraz da eta herritarra euskaraz artatzeko gaitasun eza da azaleratzen dena. Gaztelaniazko bertsioan, aldiz, herritar erdalduna erdaraz artatua da baina antza soilik euskarazko inprimakiak ditu eskuragarri. Egoera surrealista anekdotikoak unibertsalizatzeko asmoa kanpainaren atzean ezkutatzen dena …
Iragarkiak Hona hemen elebidek iragartze kanpainan erabili dituen audio spotak Euskaraz
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Gaztelaniaz
6
Euskararen Erakunde Publikoaren Hizkuntzapolitika aztertu dute Frantses Estatuko ikuskariek Erakundearen egituraren eta misioen egokitasuna aztertzeko eta etorkizunari begirako norabidea argitzeko, Frantziako Barne, Kultura eta Hezkuntza Ministerioetako ikuskariek, auditoretza egin dute 2010eko maiatzean.
Auditoretza-txostenak EEPk sei urtetan osatu duen hizkuntza-politikaren ardatza aztertzen du: egituraren funtzionamendua, erakundearen estatutua, finantzazioa, sortzaile publikoen partehartzea, elkarteekiko harremanak, lehentasunak, norabideak eta programa zehatzak. Ikuskariek elementu baikortzat hartu dituzte EEPren sorrera bera, bideratu dituen jarduera egokiak eta eraginkorrak, euskalgintzarekin garatu harreman gardenak eta instituzioekin izandako
Konstituzio beraren arabera “Frantsesa da Errepublikaren hizkuntza”. Ondorioz, hizkuntzapolitikaren eraginkortasuna baldintzatua da, hain zuzen ere, berme juridikoaren printzipioa baztertzen delako, eta borondateari lehentasuna ematen zaiolako. Txostenean, inplizituki bada ere, frantsesak du lehentasuna, euskara, ordea, aukerakoa da, eta eragile pribatu zein publikoen borondatearen esku gelditzen da euskararen normalizazioa. Oro har, hizkuntza-politikaren markoa borondatearen, hautu librearen eta gaur egungo legediaren arabera definitzen den heinean, ez da eta ez daiteke izan eraginkorra. Lege eta ofizialtasun ezak traba handiak dira euskararen ikaspen, erabilpen eta hedapen osorako. Argi eta garbi jasotzen ez badute ere, hizkuntzapolitikaren mugak agerian uzten dituzte ikuskariek, EEPren sortzaile-partaide publikoen inplikazio eskasa salatuz. Izan ere, ikuskarien arabera, EEPk ez du indarrik galdu behar borondaterik ez duten eragileak konbentzitzen, errazagoak diren bideetara jo behar du, lehen
haurtzarora, esate baterako. Bi adibide adierazgarri aipatzen ditu txostenak; batetik, hedabide publikoetan ez da euskarazko eskaintza publikorik, euskararen lekua hutsaren hurrengoa da; bestetik, Estatuko formazio-egitura publikoak heziketa iraunkorrerako euskara ez duela kontuan hartzen azpimarratzen dute. Hala ere, beste adibide batzuk ere etor dakizkiguke gogora, SNCF edo POSTA bezalako erakundeek ez dute prozesuan parte hartzeko borondaterik erakutsi, herriko-etxe guziek ez dute euskararen normalizazioa ahalbideratzeko erabakirik hartu... Hizkuntza-politika gauzatzeko tenorean, zeharka eragitea funtsezkoa dela nabarmendu dute ikuskariek, hizkuntzapolitikari trabak ezartzen dizkioten erakundeei jarrera aldatzeko eskatuz Ikuskariek EEPk eremu guztietarako baliabideak ez dituela ohartarazten dute. Bestalde, indarrean den subsidiariotasun-printzipioa ontzat hartzen dute. Ildo batzuk garatzea EEPren eginkizuna bada ere, beste batzuk administrazioen
elkarkidetza. Ebaluazio horren ondorioa EEP, egitura gisa, berrestera dator. Haatik, txosten horren helburua ez da izan kontrol administratibo edo kontablea egitea, ez eta emaitza konkretuak aztertzea ere, EEPko sortzaileen nahien eta tresnaren arteko adekuazioa neurtzea eta ebaluazio orokorra egitea baizik. Ondorioz, txostenaren lerroen arteko irakurketa behar-beharrezkoa da, aplikatzen ari den hizkuntza-politikaren eraginkortasuna neurtzeko. Hizkuntza-politikaren markoa borondatearen, hautu librearen eta gaur egungo legediaren arabera definitzen den heinean, ez da inoiz eraginkorra izango. EEPren hizkuntza-politika Frantziak definitu koadro legalaren baitan kokatzen da, eragileen hautuzko parte hartzean eta EEPren beraren jarrera bultzatzailean. Jakina da Frantziak ez duela hizkuntza gutxiagotuentzako legerik, hizkuntza-eskubideak ez dituela aitortzen, ez eta babesten ere. Are gehiago, indarrean dagoen lege bakarra frantsesaren aldekoa da, Toubon legea, alegia. Horrez gain, Konstituzioan egindako aldaketaren arabera «eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondarearen parte» bilakatu badira ere, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
7
e s k u m e n a k d i r e l a n a b a r m e n d u d u t e. Hizkuntza-politika gauzatzeko tenorean, zeharka eragitea funtsezkoa dela nabarmendu dute, hizkuntza-politikari trabak ezartzen dizkioten erakundeei jarrera aldatzeko eskatuz. Oro har, EEP osatzen duten kolektibitateek ere, b e r e n a r d u r a k h a r t u b e h a r d i t u z t e, baliabideetan zein beren egituretan daramaten hizkuntza-politiketan, euskararen problematika beren gain hartuz. Zeini bere eskumeneremuetan euskararen aldeko inplikazio handiagoa eskatu behar zaiola diote ikuskariek. Bestalde, EEPk definitu dituen erronka guztiei aurre egiteko baliabideak ere handitu beharko direla gaineratzen dute, baliabide ekonomikoak zein giza baliabideak. Ondorioz, EEPk berak ez lituzke proiektu guziak diruztatu behar; aitzitik, beste erakundeetan eragin beharko luke inplikazio handiagoa lortzeko, baina horretarako lan-talde murritzegia du. Funtsean, egitura eta lan taldea indartzeko, beharrezkoa izanen da Erakunde bakoitzak jartzen duen dirua emendatzea eta Erakundeen jarreretan eragitea. Hizkuntzapolitika egokia bideratzeko baliabide egokiak esleitu behar zaizkio EEPri. Azken honek orientabide eta ekintzak finkatzen ditu baliabideak esleitu gabe. Neurri batean, Kontseiluak hizkuntza-politika egokirako definitu puntuekin bat dator txostena. Kontseiluak aspaldian definitua du hizkuntzapolitika egokia garatzeko ezinbestekoak diren puntuak: epe, helburu eta neurgailu zehatzak, bitartekoz egokiz hornitua, sailartekoa,
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
gizarteko sektore guzietara iristeko modukoa, A d m i n i s t r a z i o n a g u s i t i k To k i administraziorainokoa, hizkuntza-eskubideak bermatuko dituena, Euskal Herriko eremu
osoan aplikatzeko modukoa, euskalgintzarekin elkarlanean arituko dena. Hizkuntza-politika egokia ahalbideratzeko ofizialtasuna eta legea oinarrizkoak direla esan behar dugu berriro ere.
8