2011 Maiatza-Ekaina

Page 1

euskaraz

bizitzeko 11 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

Nork bermatuko ditu kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak?

2011 MAIATZA-EKAINA

GAIAK

1.

NORK BERMATUKO DITU KONTSUMITZAILE EUSKALDUNON HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK?

Patxi Lopezen Gobernuak kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzea bilatzen zuen dekretua errotik aldatzeko asmoa berretsi du Eusko Legebiltzarrean.

2.

BEHINGOZ,

BAZTANGO UDALA BERE HERRITARREKIN BAT

Baztanen 10 lagunetik 9 euskaldunak dira. Baztanen lagun horiek guztiek euskaraz bizitzeko eskubidea dute, alegia, berau ezagutu eta erabiltzekoa.

Patxi Lopezen Gober nuak kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak ber matzea bilatzen zuen dekretua er rotik aldatzek o as m o a b er rets i d u E u s k o L egeb i ltz ar rean ek ai n aren 1 6 an egi n d ak o b i lk u ran . UPyD alderdia izan da, berriro ere, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzea bilatzen zuen dekretua errotik aldatzeko xedez ez legezko proposamena egin duena. Berriro ere diogu bigarren saioa delako. Izan ere, duela urte bete inguru, beste ez legezko proposamen baten bitartez Kultura Sailburu Blanca Urgellengandik zehapenak ez betetzeko urte beteko luzapena lortu zuen UPyDk. Garai hartan aipaturiko Sailburuak luzamendu horren benetako asmoa bereziki azpimarratu nahi izan zuen ez baitzen, espero zitekeen bezala, enpresei egokitzeko denbora gehiago emateko. Hona Sailburuaren benetako helburua: “Batetik, dekretua bera aldatzeko denbora lortzea eta bestetik, zehapen edo isunen aplikazioa geraraztea”.

aldatzeko lehen urratsak emanak zeudela iragarri baitzuen. “Luzamendu horren bigarren helburua lortu ondoren, Dekretua bera aldatzeko lehen urratsak eman dira; araudi honetatik isunak behin betiko kentzeko f o r mu l a z i o r i k e g o k i e n a r e n i n g u r u a n hausnarketa egin da lehendabizi. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren 2003ko 6/2003 Legean egin beharko liratekeen aldaketak ere aztertu dira. Datozen hilabeteotan Dekretuaren edukia birmoldatuko da”

Sailburuak argi eta garbi hitz egin du, eta zer asmo duen ezaguna da 2010eko azaroaren 15ean egindako komunikazioan, Dekretua

Edozein kasutan, Dekretuak berehalakoan hiru urte beteko dituen honetan komenigarria da Dekretuaren ezaugarri nagusiak zein diren

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Ikusten denez, UPyDk ez du denborarik galdu nahi izan eta urte beteko luzamendua agortzear dagoela hartu dute iniziatiba Urgellek hitza bete dezan eragiteko.

3.

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN DEKLARAZIO UNIBERTSALA LAN-TRESNA NAZIOARTEAN

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntzaeskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak goiburupean sinposioa antolatu zuen.

4.

EPPren LANA EZ DELA LEGEA GALDEGITEA BERRETSI DU FRANTXUA MAITIAK

Frantxua Maitiak berrikitan hartu du Max Brissonen segida Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari gisa.

1


gogoraztea, eta nola ez, horren betetze egoera zein den ezagutaraztea. Lehenengo eta behin, esan behar dugu lehendabiziko aldia dela euskararen normalizazioarekin zerikusia duen arau batean estuki erlazionaturik agertzen direla helburu eta epe zehatzak. Orain arte, hizkuntza bat normalizatzeko hain beharrezkoa den ezaugarri hori ez da ageri izan arauetan. Helburuak eta epeak zehaztu beharrean, arian-arian, emekiemeki eta progresibitatea bezalako kontzeptu ebaluaezinak erabili dira. Urteak daramatzagu errealitate hori kritikatzen. Izan ere, hizkuntza baten normalizazio-prozesua, prozesua den neurrian, definizioz da progresiboa eta ondorioz, arian-arian jorratu beharrekoa. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direla helburuak epe zehatzekin lotu behar. Dekretu hori argitaratu arte, horrela izan da beti eta dekretu hori abiatu zenetik ez da beste inolako araurik sortu ezaugarri horiekin, beraz, harri bitxi bat da. Beste alde batetik, lehendabizikoz aurreikusten dira zehapenak helburuak dagokien e pean ez betetzekotan aplikatzekoak. Hori ere guztiz berria da euskararen normalizazioarekin zerikusia duen arkitektura juridikoan. Euskararen normalizazioaren alorrean ez dago beste inolako araurik horrelakorik eskatzen duenik. Legeek, eragina izango badute, zehapenak aurreikusi behar dituzte bestela inplikatutako eragileen borondate hutsean oinarritzen diren diskurtso hutsak dira. Inolako funtzio eraldatzailerik gabeak dira zehapenik g a b e k o l e g e a k . I z a n e r e, i n o rk imajinatzen al du, kotxe gidarien borondate onean oinarritua, zirkulazio kodea zehapenik gabe? Arauek oinarrizko eskubideak babestu behar dituzte eta babes horretan eskubidea urratua duen horren alde egin behar dute, urraketa hori gertatuko ez dela bermatuz. Dekretuaren bi elementu horiek oso positibotzat jo ditugu sortu zen une beretik. Tamalez horiexek dira auzitan daudenak. Hala ere, aipatu Dekretuak elementu negatiboak ere izan baditu: Dekretua ez da aplikatzen autonomia erkidegoko udalerri guztietan, izan ere, %33ko gutxieneko ezagutza tasa behar da udalerri hori aplikazio esparruan sar dadin. Horrek de facto Nafarroakoa bezalako zonifikazioa sortzen du. Bestalde, Dekretuak ez ditu inplikatzen enpresa guztiak, tamaina handikoak soilik eta ez ditu bere bar nean merkataritza-jardun guztiak hartzen. Energia-hornitzaileak, gainazal handiak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

garraio-enpresak, komunikaziooperadoreak eta finantza-erakundeak dira inplikatutakoak. Bestalde, enpresen jarduna bere osoan ez da arautzen eta k a n p o a n g e l d i t ze n d i r a a s p e k t u garrantzitsuak, etiketak esate baterako. Hortaz, ikusten denez, elementu p o s i t i b o a k b a d i t u e r e, h u t s u n e nabarmenak eta galantak baditu. Dekretuak ezartzen dituen helbururik eskuragarrienak bigarren urterako bete behar zituzten inplikatutako enpresek. Kontseiluak aipaturiko arauaren betetze maila zein den aztertu du landa lan sakon bat eginez EAE osoan. Osotara 27 enpresa behatu dira, Dekretuak barne biltzen dituen sektore guztietakoak. Enpresa horietatik 16k, enpresa gehienek alegia, ez dute dekretua betetzen eta ondorioz, isunak jaso beharko lituzkete euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen dituztelako eta bi urteko epean ez diotelako urraketa horri bukaera eman. Honako hauek dira enpresok: Carrefour, Zara, El Corte Inglés, Eroski, Eroski Móvil, Orange, Eusko Tren, Renfe, FEVE, La Unión, Iberdrola, Repsol, Cepsa, BBVA, Vital Kutxa eta Banco Santander. 2011ko ekainaren 16an egin zen Eusko Legebiltzarrean UPyDk aurkeztutako ez legezko proposamenaren inguruko eztabaida. Legebiltzarrean bertan egon zen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia. Kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideen alorrean Lopezen Gobernuak eman nahi duen atzerapausoa lotsagarritzat eta iraingarritzat jo zuen. Eskubideen urraketa betikotzeko bidea ireki duen erabakia dela baloratu du. Bereziki haserre agertu da PSEk argudiatu duen seduzitu behar rarekin. “25 urte daramatzagu seduziten eta hala ere,

enpresen borondate hutsa ez da nahikoa izan euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoarekin bukatzeko;hortaz, zer egin nahi dute seduzitzeko orain arte egin ez dena?” Zilegi da galdetzea zein den PSE, PP eta UPyDren proposamena eskubideak babesteko, zilegi da galdetzea alor sozioekonomikoan euskara askatasunez erabiltzeko zer egin behar duten, zilegi da galdetzea, beraz, EAEko hizkuntza ofiziala eta berezkoa den euskarak dagokion lekua izan dezan zein den abiatu nahi duten politika eragingarria. Beldur gara, hala ere, ez dugula erantzunik jasoko, politika horren atzean euskararen normalizazioaren kontrako jarrera aktiboa gordetzen delako. Berehala ezagutuko dugu Urgellek zuzentzen duen sailak egingo duen proposamena. Edozein kasutan atzerapauso nabarmena aurreikusi behar dugu egin dituen adierazpenetan oinarritzen bagara. Gauzak horrela, beste behin ere, gure jardun militantea izango da euskarari alor sozioekonomikoan lekua egingo diona eta herritarrontzat babes juridikoa ezean babes soziala artikulatu beharko dugu. Euskaraz bizi nahia alor guztietara eramanez jorratuko dugu eragingarritasunez normalizazioaren bidea, bai eta alor sozioekonomikoan ere. Euskararen normalizazioak duen aktiborik biziena herritarren inplikazioa den neurrian bideak irekitzen jakingo dugula erabat ziur gaude. Paul Bilbao: “25 urte daramatzagu seduziten eta hala ere, enpresen borondate hutsa ez da nahikoa izan euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoarekin bukatzeko. Hortaz, zer egin nahi dute seduzitzeko orain arte egin ez dena?”

2


Behingoz, Baztango Udala bere herritarrekin bat Baztanen 10 lagunetik 9 euskaldunak dira. Baztanen lagun horiek guztiek euskaraz bizitzeko eskubidea dute, alegia, berau ezagutu eta erabiltzekoa. Gainera, Baztanen eskubide horiek legez aitorturik dituzte herritarrek, euskara hizkuntza ofiziala baita. Duela 25 urtetik dago legez aitorturik, Vascuencearen legea indarrean jarri zenetik hain zuzen ere. Lege horren esentzia sorreratik errefusatu zuen euskalgintzak, Nafarroako herritarrak bizitokiaren arabera eskubideen jabe egiten baititu. Aski jakina denez, Baztan legeak ezarritako eremu euskaldunean kokaturik egonik, euskarak hizkuntza ofizialaren estatusa du, eta, ondorioz, berau garatu eta herritarren hizkuntzaeskubideak bermatzeko gerizpe legala eskaintzen du. 25 urte luze hauetan, ordea, Baztango Udalak herritar horiek euskaraz bizitzeko duten eskubideari bizkar emanez neurri benetan eskasak hartu izan ditu euskara normalizatzeko. Euskal Herrian hainbatetan gertatu den eta gertatzen den bezala, administrazioa herritarren atzetik joan da.

“2011ko ekainean, Baztango herritarrei euskaraz bizitzea errazteko neurri esanguratsua hartu zuen Udalak: idazkari lanposturako oposiziolehiaketa bertan behera utzi zuen euskararen ezagutza ez baitzen derrigorrezko baldintza eta berriki onartutako Euskararen Ordenantzan jasota zegoena ez baitzuen betetzen�

Agerikoa denez, azpimarratu neurri guztiek herritarraren hizkuntzaeskubideak bermatzeko Udalarekiko harremana euskaraz izan dadin gakoneurriak dira. Bada, horiek guztiak hartu gabe zeuden 2010ean eta ondorioz, 10 herritarretik 9k administrazioarekin bere hizkuntzan harremanetan jartzeko eskubidea urraturik. 2010 urtearen amaierarako Euskararen Ordenantza onartu zuen Baztango Udalak, eta bertan hainbat neurri jasotzen da. Lehen pausu garrantzitsua izan zen hura, baina jasota dagoena egikaritzeak bermatzen ditu benetan eskubideak. Bada, 2011ko ekainean, Baztango herritarrei euskaraz bizitzea

Kontseiluak 2010ean egindako hizkuntzapolitikaren neurketak Baztango Udalak une horretan zuen hizkuntza-politika 10 punturen gainean 4 puntukoa zela ohartarazi zuen eta ondoko hutsuneak azpimarratu zituen, besteak beste: Euskararen ordenantzarik ez egotea. Udalak zerbitzua oro har euskaraz izan dadin neurririk ez hartzea: ez dago barne erabilera planik eta langile kontratatu berri guztiak euskaldunak izateko ez da erabakirik hartu. Azpikontratazioetan euskarazko zerbitzuen bermerik ez egotea, ez baita hizkuntza-irizpiderik zehaztea erabaki: ez herritarrei zerbitzua ematen dieten kontratazioetan (kiroldegi gisakoak, zein aholkularitza espezifikokoak), ez eta udalari aholkularitza juridiko eta teknikoa eskaintzen dioten zerbitzuetan ere. Idazkari, kontu-hartzaile eta arkitektoari euskarazko zerbitzua bermatuko duen hizkuntza-eskakizuna ez ezartzea. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

3


errazteko neurri esanguratsua hartu zuen Udalak: idazkari lanposturako oposiziolehiaketa bertan behera utzi zuen euskararen ezagutza ez baitzen derrigorrezko baldintza, eta berriki onartutako Euskararen Ordenantzan jasota zegoena ez baitzuen betetzen. Txalogarria alkatetza berriko kideek hartu neurria. Horren aurrean Baztango Gober nu taldearen adierazpenak azpimarratu nahi ditugu: “herritarrekin h a r t u t a k o k o n p ro m i s o a b e t e t z e k o ezinbestekoa da baztandar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea eta zentzu honetan gure lana arduraz eta hitzetatik ekintzetara pasaz egiteko hitza ematen dugu”.

Baztango Gobernu taldea: “herritarrekin hartutako konpromisoa betetzeko ezinbestekoa da baztandar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea eta zentzu honetan gure lana arduraz eta hitzetatik ekintzetara pasaz egiteko hitza ematen dugu”

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Baztanen orain arte egin den hizkuntzapolitika nagusiki laguntza bidezkoa izan da. Hau da, euskararen sustapena diru laguntzen baitan garatu du. Hizkuntzapolitika bat eraginkorra izan dadin, ordea, arauaren eta laguntzaren artean orekatua izan behar du. Hizkuntza-eskubideen bermea ez da diruz ordaindu behar, arauz ziurtatu behar da. Soilik laguntza bidez egiten diren politikek ber me hori borondate politikoaren eskuetan uzten dute. Bestalde, baliabideen inbertsioen eraginkortasuna ez da hoberena: derrigorrik ez badago, arauzko neurririk ez badago, etengabe sustapenerako inbertsioak egitea beharrezkoa delako eta normalizaziorako hainbat a l o r j o r r at u e z i n e a n geratzen direlako. Aipatutakoaren bidetik, langile berriak euskaldunak izateko erabakia traktorea ez ezik,

eragin biderkatzailekoa ere bada. Izan ere, behin horrelako erabaki bat indarrean j a r r i z g e ro, e g u n e u s k a l d u n t z e a n inbertitzen diren baliabide pertsonal eta ekonomikoak ez dira beharrezko, eta horiek normalizazioaren beste zeregin batzuetara bideratzeko aukera ematen du. Gainera berehalako eraginekoa da, lehen momentutik lana euskaraz egiteko gaitasuna duen langilea kontratatuz, herritarrak euskaraz artatuak izateko eskubidea bermatzen baita. Baztango Udalak ekainean hartutako erabakia hizkuntza-politika eraginkor baterako argi bat da, espero dezagun hartu berri duen bide honetan horrelako beste hainbat argi piztea baztandarrak euskaraz bizi daitezen.

4


Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala lan-tresna nazioartean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntzaeskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak goiburupean sinposioa antolatu zuen ekainaren 8an eta 9an Donostiako Miramar jauregian. Horrekin batera, ekainaren 9an ekitaldia antolatu zuen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertan, Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeaz gain, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespena ere egin dute euskalgintzako zein nazioartetik etorritako hainbat ordezkarik, horren 15. urteurrenean. Hizkuntza eskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak nazioarteko sinposioaren bidez, egun hizkuntzakomunitateek beren eskubideen aitortzarako eta bermerako nazioarteak zer-nolako tresnak sortu dituen aztertu nahi izan da. Honela, gaur egungo diskurtsoan gurea bezalako hizkuntza gutxiagotuetako kideoi baliagarriak izan dakizkigukeen kontzeptuak jorratu ziren bertan. Batetik,

“Josep Mª Terricabras: Hizkuntzaeskubideak eskubide kolektiboak dira” Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

hizkuntza askatasunaren mitoari aurre egiteko, eskubide kolektiboen aldarrikapenerako ideiak eskaini zituen Gironako Unibertsitatean Filosofian katedradun eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren jarraipenb a t z o r d e k o p r e s i d e n t e Jo s e p M ª Terricabrasek sarrera hitzaldian. Gaur egun bai Euskal Herrian, bai eta Herrialde Katalanetan ere “hizkuntzen inguruko kontzientzia txikia” dela aipatu z u e n Te r r i c a b r a s e k . H i z k u n t z a eskubideak kolektiboak direla esan du eta hizkuntzen funtzioez ere hitz egin du, ildo horretan, komunikazio tresna baino gehiago direla ere aipatu zuen. Hizkuntza aukeratzeko askatasunaren inguruan ere aritu dazen. Horren inguruan, askatasun hori “mito” bat dela aipatu duzuen Izan ere, maiz aldarrikatzen dute erdaldun elebakarrek askatasun hori, baina, “aukeratzeko askatasuna soilik hizkuntza bat baino gehiago ezagutzen duenak du; hizkuntza bakarra dakienak ezin du aukeratu” .

Hizkuntza-eskubideak izan dituzte hizpide behin eta berriz sinposioko partehartzaileek eta horretarako beharrezkoa izan zen horien definizio ahalik eta zehatzenera jotzea. Rovira y Virgili Unibertsitatean zuzenbide konstituzionalean katedradun eta Consell de Garanties erakundeko kide Jaume Vernetek azaldu zituen ahultasunak, b e r m e a k , b e re z i t a s u n a k … fi n e a n hizkuntza-eskubideen ezaugarri nagusiak. Definizio batera ere ekarri zituen “eskubide publiko eta subjektiboak dira, hizkuntzaren erabilerari dagozkionak eta izaera arrunta dutenak”. Baina definizio sinple horretan hitz bakoitzak duen semantika ikusi ahal izan da. Eskubideak aldarrikatuko baditugu, eskubide horien definizioa, subjektua etab. ezagutu behar ditugu. EHUn zuzenbidean doktore Iñigo Urrutiak Verneten bidetik jo zuen h i z k u n t z a - e s k u b i d e e n d e fi n i z i o konplexuarekin zein izaerarekin, eta

5


hizkuntza justizia edo ekitatera hurbildu nahi izan zuen. Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Eduardo Ruiz Vieytezek Europako Kontseiluak hizkuntzen babeserako ezarritako mekanismoak azaldu zituen ondoren. Eta lan-saio horri amaiera emateko, mekanismo horien benetako balioa eta horietan euskalgintzatik nola eragin daitekeen azaldu zuen Paul Bilbao Ko n t s e i l u k o i d a z k a r i n a g u s i a k , Behatokiak hamar urtetan egindako lanaren bidez.

“Garbiñe Petriati: Hizkuntza gutxiagotuetako gizarte zibil antolatua saretzeak urrats kualitatiboak eman ditzake orain dela 15 urte Bartzelonan sinatutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala behar duen tokira eramateko” Lehen eguneko goizeko saioek hainbat gabezia utzi zituen agerian, baina CIEMEN erakundeko lagunek hizkuntzei a i t o r t z a e k i t at i b o a e m at e n d i e n , hizkuntzen arteko bereizkeriarik eragiten ez duen eta gurea bezalako hizkuntza komunitateen ber reskurapenerako lagungarri den Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak eta honen ekarpenak azaldu zituzten. Horrela, hori bezain garrantzitsua da gizarte zibil antolatuak deklarazioaren printzipioak

bere egin eta lau haizetara zabaltzea izan zen ondorio nagusia. Ostegun goizean, berriz, herri desberdinetan gauzatzen diren esperientzien berri jaso zuten sinposioko p a r t e h a r t z a i l e e k . A M e s a Po l a Normalización Lingüística, Institut d’Estudis Occitanis, Kevre Breizh, Obra Cultural Balear, Acció Cultural del País Valencià eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak berak azaldu zituzten euren esperientziak.

antolatuak iraulketarako gaitasuna izan dezake eta seguruenik hizkuntza gutxiagotuetako gizarte zibil antolatua saretzeak urrats kualitatiboak eman ditzake orain dela 15 urte Bartzelonan sinatutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala behar duen tokira eramateko”.

Deustuko unibertsitatean soziologian doktore Patxi Juaristik, bestalde, gizarte zibilaren aldarrikapen arrakastatsuak zeintzuk izaten diren azaldu zuen, horien eraginkortasuna eta herri indigenen kasuetako adibideak ere eman zituen. Gizarte zibil antolatuak eraginkortasuna ziurtatzeko baldintzak ere zerrendatu ditu, eta horiek guztiak baliagarriak izango dira gizarte zibil antolatuaren ordezkari ziren lagun guztientzat. Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik mezu bat zabaldu nahi izan zuen sinposioaren amaieran: “gizarte zibil

10 urte euskaldunon hizkuntza eskubideen alde lanean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespen ekitaldia antolatu zen Martin Ugalde Kultur Parkean Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeko. Laura Mintegik, Euskal Pen Klubeko lehendakariak, deklarazioaren sorreraren inguruan hitz egin zuen. Bestetik, bi egunotan sinposioan parte hartu zuten hizkuntza gutxiagotuetako komunitateetako ordezkariek ere Hizkuntza Eskubideen Deklarazioaren garrantzia aipatu eta hau berretsiz Behatokiak egin duen berrargitalpena sinatu zuten. Garabide elkartearen eskutik Euskal Herrian dauden Hego zein Ertamerikako herri indigenetako hainbat komunitateetako ordezkarik ere sinatu zuten deklarazioa; Gualmapuko, Futa Koyagtun Koz Koz Mapu elkarte indigenako ordezkariak, Ekuadorreko, Kawsay fundazioko ordezkariak, Mexicoko Tosepan erakundeko kideak eta Guatemalako, Ceforma erakundeko kideak. Euskal Herritik berriz, Kontseiluak b e r a k , Ko n t s e i l u k o b a z k i d e e k , B a i E u s k a r a r i Ziurtagiriaren Elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

6


EEPren lana ez dela legea galdegitea berretsi du Frantxua Maitiak Frantxua Maitiak berrikitan hartu du Max Brissonen segida Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari gisa. Legea ez, baina euskararen erabilera sustatzea lehentasun gisa hartuko duela nabarmendu du. Kontseiluak, bere aldetik, hizkuntzapolitika eragingarriaren ezaugarriak zein diren definituak, ditu, eta EEPren lehendakari berriari, ezaugarri horiek kontuan hartzeko deialdia luzatu nahi dio.

“EEPren lana mugatua gelditzen da, izan ere, corpus juridikorik gabe, legerik gabe, euskararen normalizazioa eta herritarren hizkuntza eskubideak ez dira bermatzen�

Euskararen Erakunde Publikoko, EEP, presidente kargua hartu bezain laster, hizkuntza gutxiagotuen aldeko legerik ez duela galdeginen berretsi du eta euskararen erabilera sustatzea bere lehentasuna dela adierazi du Maitiak, finean, Brissonen gidaritzapean bideratu lanaren jarraipenean kokatzen du bere burua Maitiak. EEPren bigarren fase honetan, bizi sozialaren alorra garatzeko xedea aipatu du BERRIAri eskaini elkarrizketa batean: “ Gizarte osoak euskara bere gain hartu behar du, eta erabili egunerokoan; izan dadila bizi sozialean lagunekin, administrazioan egin behar dituen

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

urratsetan, aisialdian, kiroletan eta kulturan� Haatik, EEPren lana mugatua gelditzen da, izan ere, corpus juridikorik gabe, legerik gabe, euskararen normalizazioa eta herritarren hizkuntza-eskubideak ez dira ber matzen. Maitiak, legearen beharra azpimarratu badu ere, ez du EEPren lan ildoetan kokatzen legearen auzia, eta gaur egun indarrean den koadroak aukerak eskaintzen dituela oroitarazi du. Hala ere, EEPren lehen faseak agerian utzi du Estatuak, departamenduak eta eskualdeak osatu erakunde batek eraginkorra izateko zer nolako mugak dituen, SNCF edota La Poste bezalako erakundeekin adibidez.

Lehenik eta behin, euskarari estatus egokia eskaini behar dio hizkuntza p o l i t i k a e r a g i n g a r r i a k . I z a n e re, Frantziako lur raldean hizkuntzen ezagupen eta babes legalari begira maila juridiko-politikoan egiten ari den ahaleginetan parte hartu beharko luke EEPko lehendakari berriak, euskararen ofizialtasunaren alde indarra eginez eta, oro har, frantsesak Frantzian duen estatus berbera eskuratzeko ahaleginetan murgildu beharko luke indar handiz. Ezezkoa badio ere, bere eginkizunetan dela azpimarratzekoa da, Estatuko ordezkari gisa lehenik, eta, berak definitu hizkuntza-politika aurrera ateratzekoa ezinbestekoa duelako, bestetik.

7


Borondatearen gainean soilik oinarritzen den hizkuntza-politika bat ez da eragingarria. Are gehiago, euskaraz bizi nahi duten herritarrei, herri gogoari, ez diote erantzuten. Bestalde, hizkuntzapolitika eragingarria instituzio eta gizarte eragileen artean elkarlanean bideratu behar da, konplizitatez. EEPko lehendakariak gizarte eragileekiko solaskidetza sendorako bideak areagotu beharko ditu. Euskararen normalizazioa fenomeno politiko-soziala da eta zentzu horretan, indar politikoek eta sozialek elkarlanerako zubi egokiak behar dituzte, orain artekoak baino eragingarriagoak. Zentzu horretan, EEPk gainerako instituzioekiko

normalizazioa aldaketa soziala den neurrian, gizarteari bere osoan eragiten dio. Zentzu honetan, EEPko lehendakariak gizarte sektore guztietan pausoak emateko bideak hartu behar ditu eta administrazioetako sail guztietan eragin, osasun alorrean, justizian, polizian‌. Hizkuntza-politika egiten dena eta egiten ez dena da, beraz, orain arte azpigaratuak egon diren sektore eta sailak indartzeko engaiamendua hartu behar du. Sektore eta sailen artekoa izateaz gain, ikuspegi osoko hizkuntzapolitika behar dugu. Hartzen den erabaki orok, eta hartzen ez direnek ere, eragin zuzena eta zeharkakoa dute. Ikuspegi osoa izan behar du hizkuntza-

behar, eta, Maitiak BERRIAn eskaini elkarrizketan, biak aipagai ukan ditu, irakaskuntza sendotzeko beharra eta bizi sozialaren atala. Hori guztia egoki bideratzeko baliabidez ongi hornitua, eta baliabide horiek egoki kudeatuak izan behar ditu hizkuntza-politika eragingarriak. Dirurik gabe ez genuke etxerik eraikiko Euskararen normalizazioaren beharretatik oso urrun dago gaur egun EEPk erabiltzen duen aurrekontua. Nabarmen handitu behar da baliabideen poltsa.

solaskidetza lanetan eragile guztien artean adostutako bideen alde egiteko engaiamendua hartu behar du lehendakari berriak, arazo sektorialei irtenbideak emanez. Euskalgintzaren

politikak sektoreen arteko desorekak saihesteko eta etorkizunean beharko direnak orainean prestatzen direla bermatzeko.

tresnak izango genituzke, eskubideurraketa sistematikoarekin bukatzen hasiko ginateke eta euskara edozein jardueratan nor maltasun osoz erabiltzetik hurbilago geundeke. Euskararen aldeko herri mugimenduak bere lana egiten segituko du, eta gauza bera espero dugu EEPko presidente berriaren aldetik.

Frantxua Maitia: “Gizarte osoak euskara bere gain hartu behar du, eta erabili egunerokoan; izan dadila bizi sozialean lagunekin, administrazioan egin behar dituen urratsetan, aisialdian, kiroletan eta kulturan� funtzioa ez da EEPk hartu erabakiei babesa ematea, baizik eta kontrastatzea edota iritzia ematea. Gaur egun, oraindik, benetako elkarlana eskas da bi multzoen artean. Hizkuntza-politika sektore eta sail artekoa da. Izan ere, euskararen

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Horrez gain, helburu eta epe zehatzak behar ditu hizkuntza-politika eragingarriak. Politika planifikatu eta zorrozki ebaluatutakoaren aldeko lana egiteko dei egiten dio Kontseiluak EEPko presidente berriari. Adibidez, etxe bat eraikitzen ari garenean, helburuak (etxea), eta artisauekin eraikuntza lanak planifikatzen ditugu, hizkuntza-politikari doakionez berdin da, ez genuke elektrizitate sistema instalatuko paretak eraiki aitzin.

Ezaugarri horietan guztietan oinarritu h i z k u n tz a -p o li ti k a a b i atu z g ero, hizkuntza-eskubideak ber matzeko

Hizkuntza-politika eragingarriaren helburua norbanakoak eta gizarte espazioak euskalduntzea izan behar da. Euskararen ezagutzaren unibertsalizaziorantz jo behar du politiko horrek; alegia, herritar guziek euskara ezagutuko balute, erabili nahi duten hizkuntza hautatzeko aukera ukanen lukete, hain zuzen ere, hautatzeko askatasuna. Horretarako, Hezkuntza Sistemaren erreforma beharrezkoa da. Era berean, ezagutza ez da nahikoa, paraleloki gizarte espazioak euskalduntzeko biderik ez bada, hau da, egunerokotasunean edozein arlotan euskara erabiltzeko aukerarik ez bada. EEPko presidente berriak bi kontzeptu horiek ez lituzke begi bistatik galdu

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.