2011 Martxoa-Apirila

Page 1

euskaraz

bizitzeko 10 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2011 MARTXOA-APIRILA

HILABETEKO GAIAK

1.

HIRU, BI BAINO HOBE

Jakiteaz ari garela, beti da hobe gehiago jakitea, gizarte aukerak, aukera pertsonalak eta lan aukerak handiagoak dira gure prestakuntza zenbat eta handiagoa izan.

2.

KONTSEILUAK URTEKO BATZARRA EGIN DU ALTSASUN

Aldaketa garaiko norabidea aztergai Kontseiluaren urteko batzarrean. “Pentsamendua landuz,

Hiru, bi baino hobe Jak iteaz ari g arela, beti da hobe gehiago jak itea, gizarte auk erak , auk era perts on alak eta lan auk erak h an diagoak dira gure pres tak un tz a zen bat eta h an diagoa iz an . Gure seme-alabak dira etorkizuna eta sortzen diren une beretik gurasoon kezka eta helburua. Izan ere, gaur egungo gizartea ezagutzen dugun neurrian eta etorkizunean zer bilakaera izango duen aurreikusiz argi eta garbi dugu prestakuntza dela eskain diezaiekegun babesik eragingarriena mundu honetan egingo duten ibilbidea arrakastaz egin dezaten. Zeregin horretan hizkuntzek aparteko garrantzia dute, dena ezagutu ezin den mundu honetan jakintzarako eta giza harremanetarako ateak direlako. Euskararen aldeko mugimenduak mende erdiko esperientzia du alor horretan eta ez bakarrik alor teorikoan. Murgiltze ereduak euskararen irakaskuntzan du hasiera gure herrian. Profesional, guraso eta nola ez, ikasle askoren ahalegina dago arrakastaren atzean. Gaur egun, beraz, alor teknikoan ez dugu inolako zalantzarik belaunaldi berriak osoosorik euskaldunak eta eleanitzak izan daitezen egin behar denaren inguruan. Areago, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Kontseiluak berak, Hezkuntza alorreko bazkideen ekarpenez, proposamen zehatza osatu du egin beharko liratekeen erreformak jasoz helburu horretara ahal bezain pronto eta eraginkorki iristeko. D ereduak iragan aberatsa, orain emankorra eta etorkizun itxaropentsua du, begi-bistan da hori. Nafarroan, UPNren Gobernuak urte askotan mota guztietako estrategiak erabili ditu D ereduaren hedapena eragozteko. Va s c u e n c e a re n l e g e a k e z a r t ze n z u e n zonifikazioa lurralde zabaletan euskarazko irakaskuntza debekatuz, itotze ekonomikoa, bazterkeria, zokoratzea… eta azken urteotan ingelesarekiko lehia. Euskarazko irakaskuntza eta ingelesezkoa kontrajarri ditu bere diskurtsoan eta praktikan gurasoak bata ala bestea aukeratzera behartuz. Sirena kantu horien eraginez, 2010-2011 ikasturterako matrikulazioan atzerapena ezagutu zuen D ereduaren matrikulazioak (1.935 – 1.743). Aurten, ordea, mugimendu euskaltzaleak

aktibazio soziala bilatu eta aktibazio sozialaren bidez, pentsamenduan eragin”

3.

ESTATU FRANTSESEKO HIZKUNTZEN EGOERA AZTERGAI

Frantses Hizkuntza eta Frantziako Hizkuntzetarako Ordezkaritzak (DGLFL) osatu duen txostenean euskararen presentzia eskasa.

4.

EUSKARAZ IKASI NAHI DUGU: BAXOA EUSKARAZ!

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatua izan dadin eskatu diote Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Frantziako Hezkuntza Akademiako Errektoreari.

1


gurasoak informatzeko ahalegin handia egin du eta emaitzak nabarmen hobetu dira. Une honetan, Nafarroako datuen arabera 23.059 haur eta gazte ari dira D ereduan, % 22,04 hain zuzen ere, kontuan hartuz Nafarroaren erdian aukera hori sistema publikoan urratua dutela, datu esanguratsua iruditzen zaigu. Iazko datu kezkagarriak irauli dituzte, beraz, aurtengo datuek. Ikastetxe publikoetan eta ikastoletan, bietan areagotu dira euskaraz ikasteko eskariak. Eskola publikoetan, 1.790 ikasle inguruk eman dute izena lehen aldikoz; iaz, 1.743 izan ziren. Ikastoletan, 538 ikaslek eman dute izena; 486 izan ziren iaz. Guztiek, ordea, ezin izango dute ikastoletan ikasi, Iruñean itunpeko hiru ikastoletan ez baita lekurik izango denentzat. 40 ume ingururen kasua izango da hori. Zinez bitxia iruditu zaigu nafar Gobernuaren diskurtsoa aurkezpen egunean aparteko bat egin zuelako azpimarratzeko 1.062 haur matrikulatu direla eredu eleanitzetan, D eredua eleanitza ez balitz bezala. Horixe diskurtsoaren zitala. Izan ere, G eredua gaztelaniazko eredua dela diote eta D ereduan, ordea, euskara besterik irakatsiko ez balitz bezala. Errealitatea, ordea, guztiz bestelakoa da, izan ere, D eredua da eleaniztasunaren ikuspuntutik emaitzarik hoberenak ber matzen dituena, B2 gaztelania eta euskararen kasuan eta B1 ingeleserako. Gurasoak tranpa horretan erortzen ari dira, desinformazio induzituaren ondorioa, dudarik gabe. Euskararen hazkundea eragozteko ingelesaren etengabeko sustapena bide eragingarria izan daitekeela ondorioztatu du UPNk eta horren ondorioz, datozen urteotan, hauteskundeek ez badute bestelako aukerarik ematen, hortik joko duela espero behar dugu. UPNk garbi ikusi du euskararen normalizazioak hizkuntzen arteko lehia sortzen duela lurraldean bertan bi hizkuntza, euskara eta gaztelania, gizarte espazio berean lehiatzen direlako. Ingelesarekin, ordea, ez da hori gertatzen, ez du inork ingelesa ikasten ingelesez bizi nahi duelako, ingelesak ez dio gaztelaniari espazioa aldarrikatzen administrazioan, alor sozioekonomikoan, kulturan… ingelesa ikasteko arrazoiak beti dira pragmatikoak inoiz ere ez identitarioak, hau da, ez du inork ingelesa ikasten amerikarra izan nahi duelako, adibidez. Beraz, Euskalgintzak gurasoak informatzeko bideak areagotu behar ditu Gobernuak hedatutako tranpa gainditzeko eta ez ditu matrikulaziokanpainara bakarrik mugatu behar. Kanpaina etengabean murgildu behar Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

“Une honetan, Nafarroako datuen arabera 23.059 haur eta gazte ari dira D ereduan, % 22,04 hain zuzen ere, kontuan hartuz Nafarroaren erdian aukera hori sistema publikoan urratua dutela” dugu hedatzen ari diren gezurra agerian uzteko. Garbi adierazteko eleaniztasuna bermatzeko biderik eragingarriena murgiltze eredua dela. Gure iraganari begiratzen badiogu ohartuko gara etengabeak izan direla gure hizkuntzaren nor malizazioa eragozteko saioak baina, era berean, ohartuko gara herritarren sostengua, inplikazioa, sormena eta baldintza txarretan proiektuak eraikitzeko izan duten gaitasuna izan dela aurrera egitea ahalbidetu digun edabe magikoa. Orain erronka berriak ditugu, oztopo berriak jarri dizkigute bidean eta euskararen hedapena bermatzeko berriro ere, orain, iraganean bezala, herritarrengan datza irtenbidea. Informazioaren borroka dugu aurrean, garrantzi handikoa da hori. Aurrera egingo badugu pertsona guztiei jakinarazi behar diegu zein den gure ikuspuntua. Aurtengo kanpainari gagozkiolarik, interes handikoak iruditu zaizkigu Richard Weindling adierazpenak. Richard ingelesa ematen duten irakasleen irakaslea izan da Nafarroako Hezkuntza Sailean. Eskoziako Glasgow hirian sortutako irakasle hori 8 urtez aritu da lanean Nafarroako irakasleekin eta garbi du ez dagoela baliabiderik TIL eredua martxan jartzeko. Seme-alabak D ereduan dituen eta euskara ikasi duen irakasle horrek garbi du irakasleen prestakuntza ez dela egokia klaseak ingelesez emateko “Lehen Hezkuntzako irakasle batzuk ez dira gai, ez eta esaldi bat osatzeko ere”

Zergatik Nafarroako Gobernuaren tema hori TIL ereduaren alde? Argi eta garbi, D eredu indartsua saihesteko. Eremu mistoko gurasoek D ereduaren irudi oso ona dugu. Baina gure seme-alaben etorkizuna oso garrantzitsua da, eta ingelesak lan arloan hartu duen garrantzia oso handia da. Orduan, gobernuak esaten badu ingelesa ikasteko TIL eredua ezinbestekoa dela, guraso batzuek hori aukeratuko dute. Umeek hiru hizkuntza ikasteko aukera dute, baina badakite zein den arlo bakoitzean erabili behar dutena. Bi hizkuntza aldi berean ematen badituzu, ordea, umeek ez dute hizkuntza batere ongi menperatuko. TIL eredua ezartzeko, beraz, baliabideak behar dira? TIL ereduko irakasleek ez dute inoiz lortuko irakasle euskaldunen maila. Nik, ingelesezko irakasleen irakaslea nintzenean, egia da ikusi nuela maila igotzen ari dela, izan ere, jende gazte euskalduna hasi da ingelesa ikasten, eta elebidunak direnez, beste hizkuntza bat ikasteko erraztasuna dute. Baina ez dute lortuko maila bera. Ni beraiekin egon naiz, eta badakit zein maila duten. Lehen Hezkuntzako irakasle batzuek ez dakite esaldi oso bat egiten ere. Eta nahi dute irakasle horiek beste irakasgai batzuk ematea? Ezinezkoa da. Ingelesa menperatzen duen irakasle batekin beste hainbat ordu irakasten baditu, eta zientzia eta gisa horretako irakasgai bat ematea nahi baduzu, engainu bat dela pentsatzen dut. Gezurra delako.

R i c h a rd We i n d l i n g i e g i n d a k o elkarrizketa baten hainbat pasarte interesgarri:

2


Aldaketa garaiko norabidea aztergai Kontseiluaren urteko batzarrean A p i r i l a re n 2 a n E u s k a r a re n G i z a r t e E r a k u n d e e n Ko n t s e i l u a k urteko batzarra egin zuen Nafarroan, Altsasun, hain zuzen Halakoetan ohikoak diren balantze eta aurreikuspenen inguruko ohiko kontuek ez ligukete zer kontatu berezirik eskainiko. Batzar Orokor honek, ordea, izan zuen intereseko bilakatu zuen bestelako konturik. Aurrez, 2010eko azaroan Iruñeko Planetariumean, Kontseiluak egoeraren inguruan eginiko gogoetaren eta aurrera begira lantzen ari zen proposamenen lehen zantzuak eskaini zituen. Ondotik, bazkideekin ideia hauek partekatzen eta osatzen aritu zen. Azkenik, Batzar Orokorrean aurkeztutako proposamena mamituz.

halako galderen erantzun argi eta absolutuak emateko. Batzar Orokorrean, ordea, ideia argi bat nabarmendu zen: Euskaraz bizi nahia. Norbanakoek, entitateek, alderdiek, instituzioek… euskaraz bizi nahia bere egingo balute, pentsamendu/sentimendu hori

“Lehengo pentsatzeko moduek sortutako arazoak konpontzeko, pentsatzeko modu berriak behar ditugu” bar neratuko balute, euskararen nor malizazioa azkartzeko moduan geundekeela iradoki zen.

Iruñean azaldu zen bezala, hainbat esparrutan, bai eta euskalgintzan bertan ere, aldaketen beharra nabarmentzen da. Horretarako proposamenak landu ziren Batzar Orokorrean eta ez zen iritzi truke zein elkarrizketa interesgarririk falta izan.

Baina noski, ideia, pentsamendu hori hedatzea, pentsamendu nagusi izatera heltzea, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gero! Nondik hasi eta nola egin horretara heltzeko? Galdera horren inguruan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eman zituen zenbait argibide. Bilbaok azpimarratu zuen

euskalgintzako erakunde guztiok egin dezakegula ekarpena bide horretan. Bide hori partekatuz eta “guztiok elkarrekin lan eginez aurrerapausoak ematea lortuko dugu”. Hor retan, laguntzaile eta elkargune izan nahi du Kontseiluak. Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi zuen bezala “herritar askok euskaraz bizi nahi duela aldar rikatu du modu desberdinetan bai eta eguneroko bizitzan ere… Kontseiluak hori lortu nahi duten herritarrentzat akuilu izan nahi du… Hori guztia kudeatzeko ahalegina egingo dugu”. Horrela, Batzar Orokorrean aurkeztutako p ro i e k t u e n a r t e a n , n o r b a n a k o e n aktibazioa bultzatu asmo duen dinamika sozialaren inguruko proiektua nabarmendu zen. Euskaraz bizi nahi hori harrotasunez modu (bideoen bidez, dantzatuz, abestuz…) eta leku (lantokian, ikastetxean, herriko plazan…) desberdinetan adieraztea da proiektu honen oinarrian jasotako ideia. Pentsamendua landuz, aktibazio soziala bilatu eta aktibazio sozialaren bidez, pentsamenduan eragin. Zirkulu edo ikuspegi hori izango da Kontseiluaren

Adituek dioten bezala, errealitateak eta pentsamenduak elkar elikatzen dute. Hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik ere hori ulertuta, Batzarrean nabarmendu zen, egun nagusi den pentsamenduak, ez duela euskararen normalizazioa ekarriko. Bestelako pentsamendu bat garatu beharra dago errealitatea aldatuko bada. Ez zuen alperrik esan Albert Einstenek: “Lehengo pentsatzeko moduek sortutako arazoak konpontzeko, pentsatzeko modu berriak behar ditugu”. Zein da ordea, pentsamendu berri hori? Zer nolako ideiak irauli dezake egungo egoera? Jakin badakigu, gizarte-eraldaketa prozesuak eta hizkuntzaren normalizazioa horixe da, kontu konplexuegiak direla,

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

3


jardunari logiko orokorra eman eta bere jarduna bustiko duena. Hori guztia, noski, orain arteko bideari uko egin gabe. Beharrezkotzat jo zen, alderdietan, sindikatuetan, enpresa munduan eta instituzioetan eragitea, baina, ez orain arteko bezala Kontseilua eta euren arteko aurrez aurreko elkarrizketaren bidez. Eraginkorra izango bada, Kontseiluak, euskalgintzarekin eta norbanako euskaltzaleekin elkar hartuta garatu behar du eragile lan hori.

“Herritar askok euskaraz bizi nahi duela aldarrikatu du modu desberdinetan bai eta eguneroko bizitzan ere… Kontseiluak hori lortu nahi duten herritarrentzat akuilu izan nahi du” Horretarako, orain arteko elkarrizketa batez ere instituzioetara bideratu duen bezala, aurrerantzean, nagusiki euskalgintzari eta norbanakoei eskaini beharko die bere arreta. Euskalgintzako erakundeok bat eginda eta norbanako euskaltzaleak alboan ditugula, gizartea

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

eraldatzeko gai den mugimendua osatu dezakegu. Eta euskaraz bizi nahiari buruz hitz eginez gero, ezin ahaztu hori bermatzeko aukerak eskaintzen dituzten arnasguneak. Gune horietan, hain zuzen, euskaraz bizi nahia modu natural eta eraginkorrean txertatzen baita bertako kideen artean. Gune horiek hizkuntza-normalizazioan duten garrantzia ikusita, euren babesa lantzea eta arnasgune desberdinen arteko lankidetza eta harreman sareak eraikitzea Kontseiluak bete beharreko zeregin gisa ikusi zen. Batzarrean aipatu zen bezala, “ e re mu h a u l a n t ze a k e m at e n d i e

Kontseiluaren asmoei, hizkuntzaren normalizazioan eragitearen ikuspegitik, norbanakoetatik abiatu eta arnasguneetara doan osotasuna”. Batzarraren amaieran, Kontseiluaren baitan elkarlana bultzatu eta Kontseilua euskaltzale guztion elkargunea izan zedin eginiko lanaren errekonozimendu gisa, Xabier Mendiguren Bereziartua ohorezko lehendakari izendatzea erabaki zen. Kontseiluaren sortze prozesuan parte hartu zuen eta lehen hamar urtetan bertako idazkari izan zen. Hortaz, bere ekarpenarengatik ez balitz, Kontseilua ez litzateke gaur egun dena izango.

4


Estatu frantseseko hizkuntzen egoera aztergai 1994ko Toubon legearen arabera, Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak urtero aurkeztu behar dio Parlamentuari frantsesaren erabileraren egoerari buruzko txosten bat, hots, frantsesaren alde eramaten duen politikari buruzko bilana. Txostena Frantses Hizkuntza eta Frantziako Hizkuntzetarako Ordezkaritzak (DGLFL) osatu du. Lehenik eta behin, frantsesa bermatze aldera egiten den txostena dela zehaztu behar dugu, baina, eskualdeko hizkuntzei ere tarte bat eskaintzen die, ikusentzunezkoen atalean eta hizkuntza aniztasuna lagundu izendatu atalean. Gurea bezalako hizkuntzei eskaintzen zaien lekuaren adierazlea dudarik gabe. Oro har, eskualdeko hizkuntzak, osasun onean direla agerian utzi nahi du txostenak: euskarari bi ordu eskaintzen zaio urte osoan (egunero minutu bat baino gutxiago) France 3 telebistan Euskal Herri Pays Basque atalean, eta oren erdi bat egunero France Bleu irratian.

“Oro har, eskualdeko hizkuntzak, osasun onean direla agerian utzi nahi du txostenak: euskarari bi ordu eskaintzen zaio urte osoan” Haatik, Frantziako Gobernuak gaur egun indarrean den koadro legala nahikoa dela dio. Hizkuntza gutxiagotuek legerik behar ez baldin badute, nola esplikatu, 1994ko Toubon legearen sorrera? Lege horrek, frantsesaren der rigor rezko izaera fi n k a t z e n z u e n ( a d m i n i s t r a z i o a n , hedabideetan, irakaskuntzan, lan munduan, zerbitzu publikoetan…). Z e rg at i k f r a n t s e s a re n e r a b i l e r a r i doakionez, arau-hausteak saihesteko zigorrak finkatu gaur egungo lege koadroa nahikoa bada? Kontseiluaren iritziz, hizkuntza bat normalizatzeko eta hiztunen hizkuntzaeskubideak bermatzeko, alor eta sail Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

guztiak hartu behar dira kontuan: administrazioa, irakaskuntza, hedabideak, lan mundua… Horrekin batera, baliabide egokiak esleitu behar zaizkio normalizazio prozesuari.

Euskararen normalizazioari doakionez, ofizialtasuna bera da ukatua. Gure hizkuntza-eskubideak, berdintasunaren izenean ukatzen dira. Aztertzen ari garen txostenaren lehen kapituluaren izenburua

“Hizkuntza gutxiagotuek legerik behar ez baldin badute, nola esplikatu, 1994ko Toubon legearen sorrera?” 5


deigarria da: frantsesari eskubidea ber matu bizitza sozialean. Euskaldunari ukatzen zaion eskubidea eskaintzen zaio frantses hiztunari, berdintasuna? Fr a n t s e s h i z t u n a r i eskubidea aitortzeaz gain, lege bat eskaintzen zaio eta legea errespetatzen ez duenari, zigorrak aplikatzen zaizkio.

“Euskararen normalizazioari doakionez, ofizialtasuna bera da ukatua. Gure hizkuntzaeskubideak, berdintasunaren izenean ukatzen dira�

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Bizitza sozialean hizkuntzaren erabilera ber matzea hizkuntza horren normalizazioaren gakoa da. Txostenak frantsesarentzat, e u s k a l g i n t z a k euskararentzat dituen kezka berberak uzten ditu agerian: hizkuntza batean lan egiteko eskubidea, informaziorako eskubidea, hautatu hizkuntzan ahozkoan zein idatzian bizitzeko eskubidea, nazioartean eta Europako Batasunean erabiltzeko eskubidea eta hizkuntzaren prestigioa. Hortaz, frantsesaren lehentasunezko izaera atxikitzeko, legez derrigorrezko bilakatzen du eta arauhausteak saihesteko zigorrak finkatzen ditu. Txosten honetan frantsesaren egoeraz dioena, euskarak ere pairatzen du, g lobalizazioaren eraginez. Baina, euskarak ez du estatus ez eta legerik bere hiztunen eskubideak babesteko. Euskararen normalizazioa ukatzen da,

legerik ez dela behar diote eta berdintasunaren izenean eskubiderik ez daitekeela aitortu diote. Haatik, txostenak agerian uzten du hizkuntza baten etorkizuna bermatzeko legea ezinbestekoa dela. Oro har, erabat ados gaude, baina frantsesari eskaintzen zaiona euskarari eskaini beharko litzaioke, horixe da b e rd i n t a s u n a . H i z k u n t ze n a r t e k o berdintasuna, erabiltzeko eta ikasteko askatasuna eta normalizazio prozesua burutzeko elkartasuna, ez al dira horiek Frantziako oinarriak?

6


Euskaraz ikasi nahi dugu! Euskaraz ikastearen aldeko hainbat aldarri ezagutu ditugu hilabeteotan. Euskaraz ikasi nahi eta oztopoak nonahi, baina aurrera egiteko indarrez, aldarrikapena kalean izan da herritarrei esker. Alde batetik, Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatua izan dadin eskatu diote Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Frantziako Hezkuntza Akademiako Errektoreari. Bestetik, Seaskak 2011ko sartzerako lanpostu murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu du apirilaren 30ean. “Ikastolak, ‘gure bizitzako hezkuntza, ama-eskolatik lizeora arte, euskaraz egitea ahalbidetzen duela’ nabarmendu dute ikasleek. Baina, ikasketen bukaerako Baxoa froga -baccalauréat frantsesez egitera behartuak direla gogorazi dute” Etxepare Lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatu dute Baionan. Ehun bat gaztek, Bordeleko Hezkuntza Akademiako Errektoreari Baxoa euskaraz pasatzeko eskaria egiteko gutuna igorri diote. Hauen artean, 40 dira aurten Baxora egin behar dutenak.Izan ere, ikasketa guztiak euskaraz egin ostean Baxoa frantsesez egin beharrak kalte egiten diela azaldu dute. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko, EHEko eta Seaskako ordezkariek beren atxikimendua adierazi diete eta bat egin dute eskariarekin. Gutunean, Baionako lizeoa Seaskak eramaniko lanaren emaitza dela

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

azpimarratzen da, Ipar Euskal Herrian dagoen euskarazko lizeo bakarra hain zuzen ere. Ikastolak "gure bizitzako hezkuntza, ama-eskolatik lizeora arte, euskaraz egitea ahalbidetzen duela" nabar mendu dute ikasleek. Baina, ikasketen bukaerako Baxoa froga baccalauréat - frants es ez egitera behartuak direla gogorazi dute. Brebeta euskaraz , baxoa frantsesez Ikasleek berek hautatu hizkuntzan azterketak pasatzeko eskubidea bermatzearen aldarria ez da berria. 15

urte dira Brebeta euskaraz aurkeztu daitekeela eta hamabi bat urte Baxoko Historia-Geografia froga euskaraz egin daitekeela. Geroztik, Errektoreak, ez du urrats berririk egin euskararen normalizazioaren bidean. Brebetaren frogak euskaraz pasatu ahal izateko, 90. hamarkadan, ikasle talde batek, irakasle eta gurasoen sostenguarekin, kolegioa bukatzerakoan ikasleek egiten duten Brebeta froga euskaraz pasatzeko hautua egin zuen. Garaian, azterketak ez zizkieten zuzendu eta ez zituzten gainditu. Ondoko belaunaldiek bide beretik segitu zuten, aldarrikatzen zutena lortu arte.

7


Haatik, ikasle kopuruen emendatzea kontuan hartu gabe, hiru postu kendu nahi dizkie Frantziako Hezkuntza Nazionalak bigarren mailan eta hiru eskaini lehen mailan. Paxkal Indo, Seaskako lehendakariaren iritziz “berrogei eta zazpi haur irakasle bakoitzarentzat” egingo luke horrek, irakaskuntzaren kalitatean eraginez. Ondorioz, datorren ikasturtean bost lan postu gehiago beregain hartuko beharko lituzke Seaskak . Horrek 200.000 euroko zuloa ekarriko lioke eta “Horrela segituz,

Euskarari bidea ireki zioten. Orain, Brebeta frogan Historia-Geografia eta Matematikako azterketak euskaraz pasatu daitezke. Baina gainerako frogak ezin dira euskaraz aurkeztu. Zergatik bada?

“15 urte dira Brebeta euskaraz aurkeztu daitekeela eta hamabi bat urte Baxoko Historia-Geografia froga euskaraz egin daitekeela. Geroztik, Errektoreak, ez du urrats berririk egin euskararen normalizazioaren bidean” Gaur egun “ égalité des chances” printzipioaz hitz egiten da, baina, ikasketa osoak euskaraz egin eta, azterketa frantsesez pasatu beharrak ikasleak kaltetzen ditu, azterketa gainditzeko zailtasun gehigarriak ekartzen dizkie, azterketetako emaitzetan eraginez. Hau da aipatu

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

daitekeen lehen alboko kaltea. Bigarrena da, ikas-prozesuan bertan duen eragina. Izan ere, lizeoko azken azterketa hori frantsesez egin beharrak euskara gero eta gehiago baztertzera eramaten dituela ikasleak eta euskararen prestigioan ere eragina badu horrek. Euskara azterketa garrantzitsuen hizkuntza ez daitekeela izan ideia zabalduz. Finean, Ikastolako ikasleek gai guziak euskaraz ikasten dituzte baina ikasprozesu bukaerako azterketa, historiageografia salbu, frantsesez pasatzea behartuak dira. Nola esplikatu beste gaiak euskaraz aurkezteko aukerarik ez izatea? Hau ote da berdintasun printzipioaren bermatzea? Horrela ikasle guztiek ez dituzte aukera berdinak azterketa baten aurrean. 8 lanpostu gutxiago Ikastolentzako Frantziako Hezkuntza Nazionalak datorren ikasturterako ikastoletan beharrezkoak diren zortzi irakasle lan postuak bere gain ez dituela hartuko s a l at ze k o, S e a s k a k m a n i f e s t a z i o arrakastatsua egin du apirilaren 30ean Baionan.

“Finean, Ikastolako ikasleek gai guziak euskaraz ikasten dituzte baina ikas-prozesu bukaerako azterketa, historia eta geografia salbu, frantsesez pasatzea behartuak dira” 2013-2014ean, porrot prozedura eginen dugu”, adierazi du Paxkal Indok. Euskararen normalizazioaren gakoa da irakaskuntza, hots, hiztun berrien sorrera. Gaur egun, jakina da, murgiltze sistema dela hiztun osoak sortzeko tresna eraginkor bakarra. Horretarako tresna bizi dadin bermatu behar da. Gizaki orok eskubidea dauka bizi den lurraldeko hizkuntza propioa ikasteko. Euskaraz ikastea eskubide bat da. Euskaraz azterketak pasatzea eskubide bat da eta aukera hori egiteak ez digu kalterik eragin behar. Denek dugu kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eskubidea, irakasle nahiko ezarriz, azterketak hautatu hizkuntzan pasatzeko eskubidea bermatuz. Horrela jasotzen du gainera 15 urte betetzera doan, Bartzelonako Hizkuntz Eskubideen Deklarazioak: Gizaki orok eskubidea dauka bizi den lurraldeko hizkuntza propioa ikasteko.

Izan ere, urtez urte ikasle kopurua 150 eta 200 haurren artean emendatzen doa.

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.