hizkuntza-politiken
urtekaria 2010 KOAREN
KO ARARTE
NAFARROA
TXOSTEN
BEREZIA
rren eta herrita era Elebitasunaeskubideen ego hizkuntza
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Hitzaurrea Hizkuntza baten bizitzan urte bat ez da ezer, are gutxiago milaka urtetan bizirik iraun duen gurea bezalako hizkuntza batean. Hala ere, urte batek eragin handia izan dezake hizkuntza baten berreskurapen-prozesuan. Urte horretan garatzen den corpus juridikoa, hizkuntzaren normalizazioari begira abian jartzen diren plangintzak, urte horretako aurrekontuetan euskarari esleitzen zaion diru-partida, herritarrek hizkuntza horretan bizitzeko erakusten duten gogoa edota determinazioa‌ horiek guztiek eragin handia dute hizkuntza horren normalizazioan. Finean, gure hizkuntzaren etorkizun osoa ez dugu urte batean jokatuko, baina urte bakoitzean hartzen diren erabaki edota portaera egokiek normalizazioa bizkortu egingo dute. Arrazoi horiengatik, hain zuzen ere, erabaki du Kontseiluak urtekaria argitaratzea. Gure hizkuntzaren berreskurapen-prozesua ardazten duten zutabeekin lotutako gertaerak bildu nahi izan ditugu, horrela, egoeraren diagnostikoa izateaz gain, hurrengo urtean jarduteko eremuak zehazteko balio izango du lan honek. Azterketa, berriak eta iritziak, denetarik biltzen du urtekariak, horietako batzuk Kontseiluak berak egindakoak, baina bai eta besteek esandakoak ere. Hedabideak, helduen euskalduntze-alfabetatzea, kulturgintza, lan-mundua, herritarren aktibazioa, hizkuntza-eskubideak ‌ horiek guztiak ditu hizpide urtekariak, 2010ean horiek guztiak izan baitira hizpide. Horrela, urtekariak hizkuntza-politikaren inguruko berriak perspektibaz, ikuspegi orokorrarekin aztertzeko aukera eskaintzen du, azken finean hori da edozein urtekariren helburu nagusietako bat, iragandako urtearen uzta biltzea. Ohikoak dira urtekariak gure gizartean, ekonomiari buruzkoak, estatistikari buruzkoak, musika, astronomia‌ eta ohikotasun edo normaltasun horretan hizkuntza ere kokatzeko garaia dela iruditzen zaigu. Hala ere, kontuan hartuta gure hizkuntzak bizi duen egoera gutxiagotua, hizkuntzaren gai orokorra mugatu eta hizkuntza-politikan oinarritzen da Kontseiluak aurkeztu nahi dizuen bilduma. 2010ean euskaraz bizitzeko hautua egin dutenek izandako oztopoak agertzen ditu urtekariak, baina, aldi berean, euskaraz bizitzeko hautua egin dutenak gero eta gehiago direla erakusten du, halaxe erakutsi baitu 2010 urteak. Hala ere, euskaraz bizitzeko nahiari determinazioz eutsiko badiogu, urtekariak pauso bat harago egiteko garaia dela erakutsiko digu. Hizkuntza-eskubideak bermatuko dituzten politikak abian jartzeko eragin behar dugu, euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko eragin behar dugu gure eguneroko bizitzan eta bestelako eragile guztiekin. Oxala bide hori jorratu, eta 2011ko urtekarian euskaraz bizitzeko determinazioa hartu duten herritarrak milaka direla jasotzeko aukera dugun. Ziur baietz!!!
Paul Bilbao Sarria Kontseiluko Idazkari Nagusia
Urtarrila
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Euskarak babes juridikoa behar du Frantziako Gobernuak emandako hitza jan, eta ez du hizkuntza gutxituei buruzko lege proiekturik aurkeztuko.
Kontseilua
aitortza formala bideratu dezan gomendatu zuten, berdintasunaren izenean diskriminazio gehiago ez dezan eragin.
2007ko lehendakaritzarako hauteskundeen karietara, Sarkozy hautagaiak, eskualdeko hizkuntzen zabalpena bermatzeko lege baten osaera hitz eman zuen. Lege horrek Eurokartaren berrestea ez zuela baimenduko gaineratu, frantsesaren nagusitasuna kolokan ezarri gabe egingo omen zen. 2008ko uztailean iritsi zen egun historikoa, Konstituzio aldaketa. Sarkozyk
hitzemandakoa betetzearren eta, Europatik heldu presioen eraginez, Konstituzioaren aldaketa bultzatu zen. Izan ere, NBEko Eskubide E k o n o m i k o, S o z i a l e t a Kulturalen Batzordearen gomendio berriek, berdinasunaren printzipioa auzitan eman zuten. Hartara, gomendioa egin zioten Frantziari Konstituzioak gutxiengoen inguruan duen jarrera berrikusteko. Konstituzioan gutxiengoen edo eskualdeko hizkuntzen
Konstituzioaren 75-1. artikuluak, eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondare izendatzen ditu. Aipuaren lekuak eztabaida ugari piztu zuen. Izan ere, 1. artikuluan eransteko saiakera egin zen, baina Frantses Akademiako ordezkariak asaldatu ziren eta frantsesa Er re publikaren hizkuntza izendatzen duen artikuluaren aurretik joatea ez zuten onartu. Bigarren artikuluaren ostean jarri izanak hizkuntzen artean nolabaiteko hierarkia sortzen duela ikusi da. Testuinguru honetan, 75-1 artikuluari ez zaio eragin handirik ikusten, ondare hitzak, hizkuntzaren babesa
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila eta transmisioa ekarri behar luke, baina hutsuneak uzten ditu, euskarari ez baitzaio behar bezalako estatusa eskaintzen. Ofizialtasunaren aitortzarik gabe, hizkuntzapolitika eragingarria ahalbidetzeko babesik ez dago, ez eta hizkuntza hauen hiztunen hizkuntza-eskubideak ber matzeko ere. Konstituzioko 2. artikulua indarrean den neurrian, frantsesa da Frantziako hizkuntza ofizial bakarra. Artikulu berriak, beraz, ez du eskubide berririk ekarriko eta hizkuntza erabiltzerakoan oztopo berberak jasaten segituko dugu.
dauden ezintasunak, artikuluaren ahultasunaren isla da. Ondare izendatu izanak eskubideen ber mea urteetan
Gure hizkuntzak Frantziako ondare bezala ikusten dira, edozein museotan atzeman
75-1 artikuluak ez du eragin handirik, euskarari ez zaio behar bezalako estatusa eskaintzen eta ondorioz ez du hizkuntza-politika eragingarria ahalbidetzeko aukerarik eskaintzen, ez eta hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko biderik ere. daitekeen altxor baten moduan, alegia. 75-1. artikuluaren ondorio juridikoak ikusteko
Eric Besson, imigrazio ministroak, abenduaren 8ko legebiltzarreko batzarrean X. galderari erantzun behar izan zion, Mitterrand jaunaren izenean.
atzeratzea ekar dezakeela ere aurreikusi daiteke. Horrez gain, Finantza ministerioak 75.1. artikuluak ez diela hizkuntza-eskubideei aterik irekitzen eta Konstituzio aldaketak ez zuela Frantsesaren lehentasunezko estatusa zalantzan ezartzen erantzun zion Hizkuntza eskubideen Behatokiari. Erantzun ezin argiagoa. Euskalgintzaren aburuz, lege batek, ordea, hutsune horiek gaindi ditzake, hau da, hizkuntza-politika egokia eta eraginkorra ahalbidetu eta hizkuntza hauen hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatu ditzake.
Besson jaunak, eta ondoko batzar edo adierazpen publikoetan Ramayadeandereak edota North jaunak, Deiadar manifestazioaren bezperan, euskalgintzari jakinarazitakoa berretsi egin zuten, hau da, b at e t i k g a u r e g u n g o l e g e koadroaren baitan neurriak har daitezkeela eta, bestetik, legea iragarri zenean Konstituzioan ez zitzaiela hizkuntzei ezagupenik eskaintzen baina tarte honetan egoera aldatu denez, konstituzio aldaketa nahikoa ez ote den gogoetatzen ari direla.
“Estatutak eskualdeko hizkuntzen alde asko egin du jadanik – irakaskuntzan, hedabideetan, eta kultura sailean, toponimian- eta gaur egun Frantziak duen lege koadroaren baitan asko egin daiteke oraindik, adibidez, bide seinale elebidunak eta tokiko kolektibitateek akta ofizialak frantsesaren ondoan erabili daitezke�. Eric Besson
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila Zertan da, beraz, lege proiektua? 2008ko maiatzean Frantses Legebiltzarrean, Christine Albanel Kultura eta Komunikazio ministroak, Frantziako Gobernuak 2009an hizkuntza lege bat aurkezteko nahia jakinarazi zuen. Hortik gutxira, frantses Konstituzioan eskualde hizkuntzak ondaretzat onartu ziren eta Albanel andereak E u s k a l Konfederazioari legea 2009rako aurreikusia zela eta tokiko eragileekin “gogoeta irekia” bideratzeko asmoa bazuela baieztatu zion. Albanel andereak,. Garai hartan legea egingo zenik zalantzazkoa ez zen oraindik, izan ere, ez daiteke ulertu Konstituzioan aipua eranstea ondotik ez bada mekanismo juridikoetan deklinatzen. Artikuluaren irakurketa epaile baten esku utzi zuten . Frantses Estatuaren partetik, ordea, isiltasuna nagusitu da. Hizkuntzen kezka zuten diputatuei erantzunik ez. Kultura ministroa aldatu eta hizkuntzen gaia eskenatokitik d e s a g e r t u d a h e r r i mu g i m e n d u a re n mesfidantza piztuz. Protagonista berriak taularatu dira: Frédéric Mitterrand Kultur ministro berria, Xavier North, Frantsesaren eta Frantziar hizkuntzen ordezkari orokorra, Guillaumme Metayer Mitterrand-en kabinete ordezkaria, Luc Châtel gober nuaren bozeramailea, Eric Besson, Imigrazio ministroa, Ramayade, Kirol ministroa…Izan ere, guziek dira xake joko honen parte hartzaile. Parean, kolore guzietako hautetsien galderak, zeharkakoak, zuzenak, eta herri mugimenduaren haserrea. Gobernuaren
diskurtsoa eraikitzen joan da, erantzun argiak saihestetik, jarrera irmoa finkatzeraino. Lehenik eta behin, Xavier North, lege proiektuaren arduradunaren isiltasuna, ondotik, Guillaumme Metayer, Kultura ministroaren ordezkariak gobernuak legearen beharra zalantzan ezartzen zuela jakin arazi zien Euskalgintzako ordezkariei, Luc Châtel, gobernuaren bozeramaileak, lege proiekturik ez zela izango adierazi zuen, lege proposamena baizik. Ñabardura txikia badirudi ere, orientabide aldaketa horrek pisu asko du. Izan ere, lege proiektua gober nuak lantzen duen neurrian, bozkatzeko zailtasunik ez da sortzen. Haatik, gobernuak azkar ezeztatu zituen bere ministroaren adierazpenak, “hanka sartzea” izan zela argudiatuz. Hanka sartzetik, hanka sartzera. Hautetsien galdera batetik bestera. 5000 lagun bildu zituen Baionako Deiadar manifestaziotik, 25.000 lagun bildu zituen Carcassoneko manifestaziora. Kolore guzietako hautetsiek hartu dute parte Euskararen Erakunde Publikoaren buru den Brisson haiekin batera. Estatuaren diskurtsoa eraikitzen joan da. Besson jaunaren hitzek, eta ondoko adierazpen publikoetan Ramayade anderearenek edota North jaunarenek, Euskalgintzari jakinarazitakoa berretsi egin zuten. Hau da, batetik, gaur egungo lege koadroaren baitan neurriak har daitezkeela, bestetik, Konstituzioa aldatu denez, konstituzio aldaketa nahikoa ez ote den gogoetatzen ari direla. Estatuak eskualdeko hizkuntzen alde asko egin du jadanik – ira-
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila kaskuntzan, hedabideetan, eta kultura sailean, toponimian – eta gaur egun Fr a n t z i a k d u e n l e g e koadroaren baitan asko egin daiteke oraindik, adibidez, bide seinale elebidunak eta tokiko kolektibitateek akta o fi z i a l a k f r a n t s e s a r e n ondoan erabili daitezke Gobernuko bozemaleen aburuz. Gaur egun, gure herrian euskaraz bizitzeko milaka oztopo ditugu egunerokotasunean: Hiriburuko Ametzondo auzoan, obrak direla eta bide seinaleak kendu eta ordeztu dira, elebidunak ziren, baina, oraingoan frantses hutsean dira. EEP-k berak, lege ezak sortu trabak agerian utzi ditu, gaur egungo lege koadroaren baitan lan egin behar duelako, eta honek, aukera mugatuak eskaintzen d i t u e l a k o . Gobernuaren hitzetan, lege berri baten sorrerak gobernuaren lanak trabatuko lituzke eta ez luke sakoneko aldaketarik ekarriko, sinbolikoa baino ez litzatekeela eransten du. Azkenik, etengabe argudiatzen dute eskualdeko hizkuntzen legeak hizkuntza horien hiztunei eskubide bereziak ekarriko lizkiekeela, égalité printzipioarekin eta Errepublikaren batasun
printzipioarekin bat ez datozenak. Oro har, lege batek ez lukeela ezertarako balioko
“Liberté, égalité , fraternité”... Askatasunik ba ote dugu gure hizkuntza normaltasunez ezin badugu erabili? entzun behar izan dute herri mugimenduko eragileek. Eta egalité printzipioaren irakurketa faltsuak eraginda, euskaldunok berdintasun eza pairatzen segituko dute. Euskalgintzaren
aburuz, adostasun puntu bat agertu da: Euskarak lege sinboliko eta huts baten beharrik ez du, euskarak behar duena hizkuntzaren normalizazioa da, hizkuntza-politika
eragingarria eta hizkuntza erabiltzeko eskubidea ber matuko duen tresna juridikoa. Eztabaida honetan, Kultura ministroa den Mitterandek parte ez hartzea gai honekin duen zailtasunaren eta ezjakintasunaren isla da. Gober nuak betidanik erakutsi duen borondatearen isla dudarik gabe. “Liberté, égalité fraternité”... Askatasunik ote dugu gure hizkuntza normaltasunez, administrazioaren aurrean, justizian, alor sozioekonomikoan… ezin badugu erabili? Berdintasunik ba al da eskubide berdinak ez ditugularik eta berdintasunaren aitzakiaz gure hizkuntza diskriminatzen delarik? Eta elkarkidetza? Nola bultzatu elkarkidetza, hizkuntza bakarra delarik ofiziala eta bestea museotan biltzekoa? Elkarbizitza zaila da inor menperaturik bizi den bitartean. Euskara bertakoa da, b e re z k o a , e z d a b e s t e inongoa. Erabiltzen duen herritarra ere hemen bizi da eta hori ezin du inork aldatu, eskubidezkoa da.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
EHU: 72 graduondotik 4 besterik ez euskaraz 2010-2011 ikasturtean 72 graduondo eskaini ziren eta 4 besterik ez euskaraz, eta bost ingelesez Berria Euskarak EHU Euskal Herriko %90 eskainiko dira 2010/01/02 Unibertsitatean duen tokia handitu egin da, euskaraz, eta bai irakaskuntzan, bai ikerketan, bai derrigorrezko kudeaketan. 2007-12ko aldian aplikatu kreditu guztietara b e h a r rek o E u s k a r a ren Pl a n G i d a r i a zabaldu nahi dute hori indarraldiaren erdira heldu dela eta, 2012-13korako. balantzea egin zuten 2009 bukaeran Graduondoetan, ordea, ez dute euskara unibertsitate arduradunek. Planaren orain indartzerik lortu. EHUren 72 arteko emaitzen artean, batean kale, bestean graduondoetatik lau baino ez dira euskaraz bale: datorren ikasturtean indarrean jarriko ematen, eta hamazazpitan eskaintzen dira diren gradu ikasketen irakasgaiak euskaraz; derrigorrezko ingelesez, aldiz, bost kredituen %90 graduondo ditu %44,6 euskaraz eskainiko unibertsitateak. dira; aldiz, EHUren 72 graduondoetako Iñaki Goirizelaia lau baino ez dira errektoreak onartu du 13 EHUren 72 grad euskaraz izango. «lan asko» dagoela dira euskaraz, e uondotik lau bakarrik ta bost ingelese egiteko alor horretan, z «Etorkizuneko baina beste ikuspegi graduko tituluak batetik jorratu behar euskaraz eskaintzea, dela: «Nazioarteari baldin eta eskaera begira dagoen nahikoa bada», unibertsitatea garen horixe du helburu planak. Gutxieneko eskaera neurrian, euskarak, gaztelaniak eta ingelesak hori beste hamabost ikasletan xedatu dute. egon behar dute, egiazko parekidetasun Eusko Jaurlaritzak iaz onartutako dekretuaren printzipioan oinarrituta. Horrek esan nahi du arabera, berriz, euskarazko graduek beste graduondoak egongo direla euskaraz, hogei ikasle izan beharko dituzte gutxienez; gaztelaniaz eta ingelesez, baina baita euskaraz Bizkaibus, Bizk aian zehaeta hartara, gradu guztiek beteko lukete ingelesez, euskaraz eta gazteleraz, eta r, Bizkai aren alde gutxieneko eskaeraren baldintza hori. beste hainbat mintzairaz ere». Emandako datuen arabera, 2010-11ko ikasturtean, graduen derrigorrezko kredituen Ikasmateriala euskalduntzeko ere ahalegin 2009ko aben duaren
30a, asteazken a berri
a 13 Euskal Herria ‹ Harian
G Datuak
pLehen mat rikula euskaraz . Gero eta ikasl e gehiagok eska tzen dute eusk arazko irakaskuntza. 2000-01 eko ikasturte an EHUko ikasl een %30,5ek egin zuten lehe n matrikula euskaraz; 2009-10 eko ikasturtea n %44,6ra igo da kopuru hori.
Iñaki Goirizelai a, EHUko errek torea; euskaldu ntze
2012an, graduet ako derrigorrezko kre guztiak euskara ditu nahi dira; %90 z eman izan dira datorren ikas go turtean
Maite Asensio Bilbo
Euskarak EHU Euskal Herr iko Unibertsitatea n duen tokia handitu egin da, bai irakasku ntzan, bai ikerketa n, bai kudeake tan. 2007-12ko aldia n aplikatu beha rreko Euskarar en Plan Gida ria indarraldiaren erdira heldu dela eta, balantzea egin zuten atzo unibertsitate ardu radunek. Plan aren orain artek o emaitzen artea n, batean kale, bestean bale : datorren ikasturte an indarrean jarriko diren grad u ikasketen derr igorrezko kreditue n %90 euskaraz eskainiko dira ; aldiz, EHUren 72 graduondoeta ko lau baino ez dira euskaraz izan go. «Etorkizunek o graduko tituluak euskaraz eskaintzea, bald in eta eskaera nahi koa bada», hori xe du helburu planak. Gutx ieneko eskaera hori beste hamabos t ikasletan xeda tu dute. Eus ko Jaurlaritzak iaz onar tuta ko dekretuaren arab era, berriz, eusk arazko graduek beste hogei ikas le izan beharko dituzte gutxiene z; hartara, grad u guztiek bete ko lukete gutxiene ko eskaeraren baldintza hori. Atzo emandako datuen arabera, 2010-11ko ikast urtean, graduen derrigorrezk o kredituen %90 eskainiko dira euskaraz, eta derrigorrezko kreditu guztietar a zabaldu nahi dute hori 2012-13ko rako. Graduondoeta n, ordea, ez dute euskara inda rtzerik lortu. EHUren 72 graduond oetatik lau bain o ez dira euskaraz ematen, eta hamazazpitan eska intzen dira irakasgaiak eusk araz; ingelesez , aldiz, bost grad uondo ditu unib er-
prozesuari buru z baikor agert u. MONIKA
DEL VALLE / ARGAZK I PRESS
pDoktore tesi euskaraz. 200 82009an 13 tesi aurkeztu ziren euskaraz, aurre ko ikasturtea n baino sei gutx iago. Goirizela iak azaldu du gazt elaniazko tesie n kopurua man tentzen ari dela , eta europarrak (ingelesez, fran tsesez edo alem anez) igo direl a azken urteetan .
tsitateak. Iñak i Goirizelaia errek - baina baita toreak onartu euskaraz eta du «lan asko» ingele- argi dago- sez, eusk ela egiteko alor taratzen ditu araz eta gazt horretan, bain ela euskaraz eleraz, eta a beste hain beste ikuspegi , ia lortu du eta ZIO bildu bat mintzaira batetik jorratu EHUk: hamar ma zientifikoak z ere». beurtean, ha- arduraldi har dela: «Naz mar ale kaleratu Ikasmateriala ioarteari begi osoko irakasle euskalduntze dituela. ra da- ere ahal elebiduko goen uniberts nen kopurua egin handiak itatea garen %13tik %40ra egin direla neu- naba rrian, euskarak igo Langileen eusk da. AZPkoen rmendu du , gaztelaniak artean ere derr alduntzea Jon Irazusta eta EHUko igoingelesak egon Irakasleen, iker rrezko hizkuntz Euskara eta behar dute, egiaz tzaileen eta AZP a eskakizunak Eleanizta- sun errektor ko parekidetasu ziAdministrazio tuzten lanpostu eordeak. 2009 n printzipioan eta Zerbitzue ak %32tik %52 an 41 Pertsona oi- pieza jarri tako igo dira narrituta. Horr ra dira laren epe Interneten, eta ek esan nahi berean. Alde artean dauden horretadu mar testu ha- bidunen ele- tik, etork graduondoak liburu eta bost kopurua hand izunerako beste egongo direla bilduma badu itzea ere bat eus- euskarat erronka karaz, gaztelan helb aipa u. tu du Goirizela Horrekin bate uru Euskarar iaz eta ingelesez en Plan berts ra, go- Gida iak: «Uni, gorarazi du riak. Hala, 2012a itate barneko EHUk lau aldiz n irakasleen gizartean euskari %43 eusk karaz bizi ahal aldunak izate izatea behin betik ko xedea berm o atzea».
Orain, inoiz bain Bizkaibus aurr o gehiago, Bizkaibus aurrera era bizitza apur bat doa, eskaintzen duen zerb doa, gure lurraldeko bazter itzua hobetuz, guzt Bizkaibus, Bizk erraztuz. Kohesioa eta iraun ingurumena zain ietan herri eta biztanlea k batzen. aian zehar, Bizk kortasuna susta duz, pertsone aiaren alde. tzen dituen garr i lagu aio publiko bate nduz, eta guztion n alde gaudelak o,
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila handiak egin direla nabarmendu du Jon Irazusta EHUko Euskara eta Eleaniztasun errektoreordeak. 2009an 41 pieza jarri dira Interneten, eta hamar testuliburu eta bost bilduma euskaratu. Horrekin batera, gogorarazi du EHUk lau aldizkari argitaratzen dituela euskaraz, eta ZIO bilduma zientifikoak hamar ale kaleratu dituela. Langileen euskalduntzea Irakasleen, ikertzaileen eta AZP Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren
artean dauden elebidunen kopurua handitzea ere badu helburu Euskararen Plan Gidariak. Hala, 2012an irakasleen %43 euskaldunak izateko xedea ia lortu du EHUk: hamar urtean, arduraldi osoko irakasle elebidunen kopurua %13tik %40ra igo da. AZPkoen artean ere derrigorrezko hizkuntza eskakizunak zituzten lanpostuak %32tik %52ra igo dira epe berean. Alde horretatik, etorkizunerako beste erronka bat aipatu du Goirizelaiak: ÂŤUnibertsitate bar neko gizartean euskaraz bizi ahal izatea behin betiko bermatzeaÂť.
Bizkaiko 45 udalerrik haurrak D ereduan matrikulatzeko kanpaina Gurasoek beren seme-alabak euskarazko D ereduan matrikulatzeko informazio kanpaina egin zuten Bizkaiko 45 udalerrik. D bitamina. Aberastu bere heziketa! leloarekin 7.600 liburuxka banatu zituzten urtarrilaren erdialdetik aurrera. Bi eta hiru urteko seme-alabak lehenbiziko aldiz matrikulatu behar zituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa helaraztea zen helburua. Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgune Alkarbideren lankidetzaz egin zuten programa. Uribe Kostako, Txorierriko eta Enkarterrietako mankomunitateetako herriek hartuko zuten parte, baita beste 23 udalerrik ere, besteak beste, Arrigorriagak, Balmasedak, Berrizek, Bilbok, Erandiok, Leioak, Mungiak, Sestaok eta Zierbenak. Berria (2010/01/08)
Milaka lagun galegoaren alde Alberto NuĂąez Feijoo (PP) Galiziako Xuntako presidentearen hizkuntz politikaren kontrako manifestazio jendetsua egin zuten urtarrila bukaeran Santiagon. Antolatzaileen arabera, 60.000 lagun bildu ziren eta beste udalerrietan ere egin zituzten protestak; Lugon, Verinen, Ribadavian, Vilalban eta CarballiĂąon. Hezkuntzan galegoaren erabilera murrizten duen dekretuaren kontrako greba ere egin zuten ikastetxeetan, eta irakasleen eta ikasleen %90ek egin zuten bat deialdiarekin. Galegoz ematen diren orduak gaztelaniaz eta ingelesez ematen direnekin parekatzeko asmoa du Xuntak. Irudian, manifestariak, Santiagoko Obradoiro plazan.
Berria (2010/01/23)
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Koikili Lertxundi: ziurtagiriak gure enpresa proiektua indartzen du Orain dela bi urte eskuratu zuen ITZARRIk Bai Euskarari Ziurtagiria. Enpresak sorreratik bertatik argi zuen euskara lehenetsiko zuela lan hizkuntza hautatzerako garaian. Zentzu horretan enpresaren flosofia bat zetorren Bai Euskarari Ziurtagiriaren flosofiarekin. Baina, Ziurtagiria eskuratzeko erabakia hartzerakoan beste arrazoi bat nagusitu zen: merkatua zabaltzeko garaian Ziurtagiriak enpresari ematen zion laguntza, hain zuzen ere. Ko i k i l i L e r t x u n d i , I T Z A R R I r e n koordinatzaile nagusia eta Athletic Club-eko jokalariaren esanetan, Ziurtagiriak enpresari aukera eman dio euskara lantzen duten ekimen ezberdinetan laguntzaile bezala aurkezteko, hau da, irudi hobea emateko. Zein da Itzarriren flosofia? Gure langile guztiak euskaldunak direla kontuan izanda, Itzarriren flosofa eta euskara oso estu daude lotuta. Guk egunero erabiltzen dugu euskara gure artean. Gure enpresaren flosofia eta euskara eskutik doaz.
Itzarrik zer lotura du euskararekin? Itzar riren lotura Elkarrizketa euskararekin oso estua izan da enpresa honen s o r re r at i k b e r t at i k . Aholkularitza enpresa bat garenez egindako lan guztiak euskaraz eta erdaraz aurkeztu izan ditugu hasiera-hasieratik, euskararen presentzia indartuz gure bezeroen eta gure arteko komunikazioan, nahiz eta askotan bezero hauek euskararekin har reman txikia izan. Era honetan, Itzarri eta euskara maleta berean doaz, euskal nortasunaren ikurra erakutsiz. Zergatik har tu du I t z a r r i k euskararekiko konpromisoa? Gure ustez gizarte mailan euskararen presentzia indartzea guztiz beharrezkoa da. Izan ere, esparru askotan ezar daitekeen komunikazio era dugu euskarazkoa. Eta gainera gure kasuan esan beharra dago, orain dela urte batetik hona, euskara planak enpresa eta esparru komertzial askotan zein
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila dendetan ezartzen ari garela. digu. Bai Euskarari Ziurtagiriak kalitate puntu bat eman dio gure enpresari eta zentzu horretan oso pozik gaude. Prozesu horrek eta Ziurtagiriak zein aldaketa ekarri dizkio Itzarriri? Itzarri enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duenetik abantaila komertzialak izan ditu batetik, eta euskararen inguruan gure konpromisoa indartzeko aukerak bestetik. Beraz, nahiz eta Ziurtagiri honek beste era bateko ziurtagiriekin harreman esturik ez izan, benetan oso tresna garrantzitsua dela uste dugu, eta hurrengo urteetan Euskal Herriko enpresa gehientsuenei Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko eskatuko nieke. Ez dezatela zalantza izpirik izan. Ziurtagiriak zein onura ekarri dizkio enpresari? Ziurtagiri hau eskuratu genuenetik hona, adibidez, enpresa barneko komunikazio moldeetako batzuk aldatu ditugu. Izan ere, lehen gaztelaniaz aritzen ginen gure artean, baina gaur egun errealitate hori aldatu dugu, eta Bai Euskarari Ziurtagiria aldaketa honen bultzatzaile zuzena izan dela uste dugu.
Eta Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko erabakia? Gure elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko aukera berrestea aspaldi hartutako erabakia izan zen. Era horretan, gure enpresaren irudia euskara l a n t ze n d u t e n e k i m e n e z b e rd i n e t a n laguntzaile bezala aurkezteko aukera bermatuko genuelako hartu genuen erabakia. Gainera, arrazoi askoren artean, era honetako ziurtagiri eta laguntzek gure proiektua indartzen dutelako ustea betidanik izan dugu. Ziurtagiri hau eskuratzeko prozesua nahiko erraza izan zen gure kasuan: Bai Euskarari Ziurtagiria gestionatzen duen elkartearekin harremanetan jarri ginen eta handik denbora gutxira dena eginda zegoen. Prozesu horren azkartasuna eta zerbitzuaren maila goraipatu beharrean gaude. Ziurtagiria lortu ondorengo prozesua nolakoa izan da? Bai Euskarari Ziurtagiria lortu eta berehala gure produktu guztietan Bai Euskarari Ziurtagiria jarri eta erabiltzeko aukera izan dugu. Hori dela eta, euskararen inguruan sortutako hainbat lan berri lortzeko aukera izan dugu hainbat enpresarekin eta gainera gure enpresaren irudia euskararen munduan erakusteko aukera errazten joan da.
Bai aldizkaria, ziurtagiridunen ahotsa Bai Euskarari Ziurtagiriak indarberriturik ekin zion urteari eta Bai aldizkaria argitaratzen hasi zen, bere mezua zabaldu eta Ziurtagiridunen esperientziak ezagutzera emateko. Bestalde, aurreko urtean hasitako ekimen interesgarri bati jarraipena eman zitzaion urte hasierarekin batera: Ipar Euskal Herrian euskaraz bizitzeko gida. Ziurtagiria duten saltegi, jatetxe, elkarte eta enpresak ezagutzera emanez, herritarrei euskaraz bizitzeko hautua erraztea da gida honen helburu nagusia.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Urtebete geroago, gabeziak irakaskuntzan 2008ko abenduaren 10ean Europako adituen txostena onartu zuen Europako Kontseiluak, Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartaren aplikazioari buruzkoa. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eredu berria atera zuen: %30ean edo %40an irakaskuntza-hizkuntza ingelesa du. Honek euskararentzako ondorio negatiboak eduki litzakeen argitzea nahi zuten Europako adituek. Irakaskuntza tekniko eta profesionalean, eremu euskaldunean, euskarazko irakaskuntza ez dago bermatuta. Adituek erran zuten Europako Kartan hartutako konpromisoa ez dela betetzen. Udako Euskal Unibertsitateak 2001etik ez du diru-laguntzarik jasotzen. Adituek jakin nahi zuten horrelako ekimenak finantzatzeko moduak badauden. Adituek jakin nahi zuten zergatik murriztu ziren helduei euskara irakasteko zentroentzako dirulaguntzak, eta haiek igotzeko gonbita egiten zuten. Nafarroako kulturan eta historian euskarak duen tokia irakastea modu partzialean betetzen den konpromisoa zen, adituen ustez. D ereduan betetzen da,baina gainontzeko ereduetan ez. Euskarazko irakaskuntza bermatzeko irakasleak prestatzeko konpromisoa betetzen omen da, baina finantzaketa murrizketa (%30) arrazoitzea nahi zuten adituek. Hori ikusita, hainbat ondorio atera litezke. - Europako Kartari Espainiako Estatuak emandako onespena ez da Nafar roan aurrerapausoak emateko oso eraginkorra. Batez ere, onespena «eremu euskaldunera» murriztu zuelako. - TIL ereduari buruz Europako adituek duten kezka hor dago. Hau da, D ereduari tokia kenduko ote dion kezka. D ereduaren ordez TIL eredua ezartzeko (euskara-ingelesa) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari baten ahotik entzundako adierazpenak direla eta, kezka baino gehiago dela adierazi behar du gure taldeak. Benetako mehatxua da. - Irakaskuntza tekniko eta profesionala ez dago bermatua Nafarroan. Eremu euskaldunean ere ez. Europako Adituek onartu dute konpromiso hori ez dela betetzen. Txostenak hori adierazita ere,urte bat beranduago ezer ez da aldatu. - Udako Euskal Unibertsitatea Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik gabe dago.
E u r o p a k o adituek,modu inozoan,horrelako e k i m e n a k Iritzia fi n a n t z a t z e k o 2010/01/28 moduak badauden jakin nahi dute. Administrazioan Euskaraz taldeak ez du zalantzarik: arazoa borondate politikoan dago; urtebete geroago aldatu ez den borondate politikoan,alegia. - Helduei euskara irakasteko zentroentzako dirulaguntzak igotzeko gonbita egin zuten Europako adituek. Nafarroako Gobernuak entzungor egiten segitzen du,urtebete geroago. - Nafarroako kulturan eta historian euskarak duen tokia irakastea A eta G ereduetan ez zela egiten, eta konpromisoa ez zela betetzen, ondorioztatu zuten adituek. Urtebete geroago, gauzak ez dira aldatu. Hor ikusten da argien Nafarroako Gobernuaren jitea. - Euskarazko irakaskuntza bermatzeko irakasleak prestatzeko konpromisoari dagokionez, finantzaketa murrizketa (% 30) arrazoitzea nahi zuten adituek. Hori borondate eskasaren adierazgarri bada. Arlo honetan, Nafarroako Gobernuaren prestutasuna aztertzeko gertaera jazo da: euskaraz eskolak eman behar dituzten irakasleak hartzeko azterketak gaztelaniaz egitea onartu du. Hau da, alde guztietatik erasokorra da Nafarroako Gobernua euskarazko irakaskuntzarekin. Konturatuko al da horretaz Europa? - Nafar roako eremu «ez euskaldunean» euskarazko irakaskuntza publikoa anekdotikoa da. Noainen eta Arangurenen eskua zabaldu arte, ez zegoen ezer.Eremu hori da Nafarroako zatirik handiena hartzen duena. Europak ez zuen hori aztertu, baina gure taldeak ezin du egoera hori ahaztu Nafarroako irakaskuntzari buruzko azterketa egitean. Ezta Nafarroako Unibertsitateetan euskarazko adarrak sortzeko ezintasuna, Europako adituek konturatu nahi izan ez bazuten ere. Iñaki Arrizibita. Administrazioan Euskaraz taldeko kidea (Iruñea).
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Nafarroako Gobernuaren sirena kantuak Orain ingelesa sustatzeko eleaniztasuna ezinbestekoa dela dio, baina azken mende laurdenean Nafarroa erdian euskaraz ikastea legez debekatu du. Homerok ere sirenen kantuak aditu zituen. Kantu eta ahots gozoak, erakargarriak. Heroiak, ordea, dei horiei muzin egiten jakin zuen bere burua masta nagusian lotuz nonbait. Ez zuten sirenek Homeroren hondamendia lortu, ez zuten erakartzea lortu eta sirenen trikimailuak ezagutarazi zizkigun, tranpa berean eror ez gaitezen. Ingeles pittin bat ere ezagutzen ez duten horiek denok ezagutu dezagun nahi dute, elebidun izatera iritsi ez diren horiek berberek eleaniztun nahi gaituzte. Orain, lehen ez bezala, murgiltze ereduak abantaila ikaragarriak ditu, euskaraz ez bada, jakina. Orain, eleaniztasuna ezinbestekoa da, baina, euskaraz Nafarroaren erdian ikastea debekatu egin dute legez azken mende laurdenean. Eredu berri bat asmatzen ere ausartu dira, TIL, “tratamiento integrado de lenguas�, inork ez daki nola esaten den hori ingelesez eta euskarara itzultzen Hezkuntza Saileko inor ahalegindu ote den ez dakigu; Nafar Gobernuko ordezkari poliglotek ez, behintzat. Hortxe kantuak: ingelesa modernoa, ingelesa munduan zehar ibiltzeko, ingelesa interneten ibiltzeko, kantuak eta kantuak, euskara baztertzen duen eredu baten alde egin dezaten gurasoek. Euskararen berezko garapenari mugak eta trabak jartzeko politika, hizkuntza-politika, euskarari debekuak ezartzen dizkiona. Errealitatea, ordea, errealitate egoskorra,
Kontseilua
guztiz bestelakoa da. Euskara irakashizkuntza duen murgiltze-ereduak, D ereduak, alegia, lortzen du hizkuntza gehien ezagutaraztea. Hau da, gaztelania eta euskara jakiteaz aparte atzerriko hizkuntzaren ezagutza zabala lortzen dute gure neskamutikoek D ereduan. Bertan, hizkuntzak era integratuan lantzen dira duela mende laurden baino gehiago. Irakasleek prestakuntza handia dute, hainbat kasutan nazioarteko sariak jaso dituzte ingelesa era oso berritzailean lantzen dutelako. Argi eta garbi esan behar da, Nafar Gobernuak orain deskubritu duen bidea eta herritarrak euskaratik aldentzeko sirena kantu gisa erabiltzen duen TIL hori aspaldi dela garatua gure ikastetxeetan. Hautu politiko baten aurrean gaude, inolaz ere, hautu tekniko baten aurrean. Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak osorik euskalduntzeko eta atzerriko hizkuntzaren
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila ezagupen zabala lortzeko, ordea, errefor ma egin beharra dauka. Erreforma sakona, ezinbestean, honako puntu hauek aztertu beharko dituena: 1. Irakasle/ikasle ratioa t x i k i t ze a : G a u r e g u n ikasgeletan irakasleek dituzten ikasle kopuruak gehiegizkoak dira. Hizkuntzak egoki lantzeko ikasle kopuruak murriztea ezinbestekoa da. Izan ere, komunikazio-aukerak sortu behar dira ikasgeletan, irakaslearen bakarrizketa gaindituz eta ikasle guztiguztiei komunikatzeko aukerak eskainiz. Hizkuntzaren lanketak talde txikiagoak behar ditu eta gainera, talde txikiagotan, irakaskuntzaren kalitatea handituko litzateke arreta pertsonalizatuagoa bermatzen delako horrela.
Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec interdum metus commodo 2 . I r a k avarius sleen hiz-
kuntzaren kalitatearen areagotzea: Hizkuntzen irakaskuntzak eredu egoki eta garbiak eskatzen ditu, bereziki, gutxiago erabiltzen diren hizkuntzen kasuan. Nagusiki, irakasleek eskaintzen dute eredu hori eta, euskara ama hizkuntza ez duten gazteen kasuan eta zentzu horretan bideak eskaini behar zaizkio irakasleriari haien hizkuntza hobetzeko. Nafar Gobernuak ez du irakasleriaren
hizkuntza-maila hobetzeko plangintza egokirik eta ez du kontuan hartzeko inbertsiorik egiten alor horretan. 3. Langile ez irakasleen euskalduntzea: Benetako euskalduntzea lortzeko pertsonak ez ezik, espazioak ere euskaldundu behar dira,
horrela bakarrik lortuko dugu berezko erabilera. Zentzu horretan, bai jantokietan, bai garraioan aritzen diren profesionalek euskararen ezagutza nahikoa izan behar dute. Erdal elebakarrak bere presentzia hutsarekin erdararen erabilera inposatzen du. Ikastetxea, beraz, euskararen espazioa den neurrian euskararen erabilera areagotu eta hizkuntza maila hobetu daiteke. 4. Ebaluazio-sistema egoki bat ezartzea: Nafar Gobernua irakastereduak aldatzen ari da, baina, ez du
behin ere ebaluatu Hezkuntza Sistemaren emaitza hizkuntzei dagokienean. Ebaluazio zorrotza ezinbestekoa da helburuak betetzen ari ote diren ezagutzeko, eta horrela ez balitz bitarteko gehiago eskaintzeko. 5. Bete behar reko helbur uak ezar tzea (B2,B2,B1): Irakatsi beharreko hizkuntza kopuruaz maiz hitz egiten da, baina, eztabaida horretan ez da aipatzen zein den lortu beharreko maila. Gure ustez, erreforma egokia eginez, Hezkuntza Sistemak honako helburu hau lor lezake: B2 euskara eta gaztelaniaren kasuan eta B1 atzerriko hizkuntzaren kasuan. Helburu hori jada kasu askotan betetzen da, eta betetzen den kasu guztietan D ereduan lortzen da. Beraz, argi dago helburu lorgarria dela belaunaldi berri guztientzat eta argi dago eleaniztasuna bermatuko duen erreformak D eredua izan behar duela abiapuntu. 6. Ikastetxea eta bere ingur une hurbilaren ar teko har remanen areagotzea: Komunikazioa ekintza soziala da, pertsonen artean garatzen dena baina, gizarte-espazio jakinetan ematen dena. Funtsezkoa da p e r t s o n a k euskalduntzearekin batera,
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila gizarte-espazioak ere euskalduntzea. Bide horretan ikaste-prozesuan dauden ikasleei begira gizartean dauden aukerak zein diren ezagutaraztea g ar rantzi handikoa da. Ikastetxea eta ingurune hurbilaren artean zubiak eraiki behar dira ikas prozesua bukatzean gazteek euskarazko erreferentziak izan ditzaten. 7.Ikasgeletan erabiltzen diren materialak egokitzea: Material asko eta asko edukien ikuspegitik daude sorturik. Hau da, ezagupen jakin batzuk lantzeko pentsatu dira eta zeregin hori dute. Ko mu n i k az i o a lan tzek o estrategia berritzaileak behar dira eta zentzu horretan, gaur egun erabiltzen diren materialak aztertu behar dira komunikatiboagoak izan daitezen.
Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec interdum metus commodo 8 . A h o zvarius kotasunari
gar rantzia ematea: Hizkuntzen funtzionaltasuna e s k u r at ze n d a n a g u s i k i ahozko komunikazioa garatzeko trebezia eskuratzen dugunean. Jende asko dago beste hizkuntza batean irakurtzeko gauza dena baina, arazo handiak dituzte, era berean, ahoz komunikatzeko. Arazo hori ez da arrotza guretzat. Hori dela eta, ikasgeletan ahozkotasuna bereziki landu behar da eta horretarako
irakasleak prestatu behar dira, horretarako estrategiak eta tek n i k en j ab e i z an daitezen. Puntu hau estuki erlazionaturik dago ratioarekin. Izan ere, ratio handiak daudenean ikaragarri zailtzen da ahozkotasunaren lanketa klaseetan denbora ikasle askoren
artean banatu behar delako. 9. Hezkuntza Sisteman inbertsioak areagotzea: Emaitzak hobetuko baditugu, ikasle eleanitzak nahi baditugu ezinbestean Hezkuntza Sisteman inbertsioak areagotu beharko dira. Diru inbertsioak areagotzea aurreikusten ez duen Hezkuntza Sistemako er refor ma batek ez du etorkizunik. Ratioak txikitzeko, irakasleak prestatzeko, irakasleak ez diren langileak euskalduntzeko eta oro har, pauso bat harago emateko dirua inbertitu beharra dago.
10. Eskola Komunitatearen motibazioa areagotzea: Gazteen euskalduntzea Hezkuntza Sistemaren ekarpen nagusia da, baina, euskara normalizatzea denon ardura da. Beraz, garrantzi handikoa da Eskola Komunitatearen motibazioa areagotzea denak inplika gaitezen proiektuan. Gutariko bakoitza ezinbestekoa da prozesuan, hartzen ditugun erabakien baitan eta hartzen ditugun portaeren baitan datza euskararen etorkizuna. 11. Unibertsitatea eta L a n b i d e H ez i ke t a r e n eskaintzaren euskalduntzea: Hezkuntza Sistemak ez du etenik. Euskaraz ikasi duten gazteek hizkuntza berean behar dute segida. Goi-mailako irakaskuntzak hizkuntza alorrean ere goi mailakoa behar du izan. 12. Belaunaldi berriak euskararen nor malizazioaz kontzientziatuko dituen curriculum bat ezar tzea: Hezkuntza Sistemak funtzio kontzientziatzailea ere badu. Ez da nahikoa hizkuntza eskaintzea, euskara normalizatzearen garrantzi sozialaz ere jabetu behar dute ikasleek katea eten ez dadin.
urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila
Gipuzkoako Foru Aldundiak %20 gutxituko du euskara sustapena 2.019.490 euro inbertituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak 2010ean euskara sustatzeko, aurreko urtean baino %20 gutxiago, atzo, Kultura eta Euskara diputatu Maria Jesus Aranburuk azaldu zuenez. Hala ere, Euskarari dagokion atalean, "ekonomiaren beheraldiaren ondorioz izan den aurrekontu murrizpenaren eragina ahal bezainbatean gutxitzea" izan dute arduradunek xede. Aldundiak emango dituen 2010eko diru laguntzen deialdiaren helburuak euskarazko hedabideen kon-tsumitzaile kopurua handitzea, euskal produktuen kontsumoa sustatzea eta udalen eta eragile sozialen bitartez, euskararen erabilera soziala biziberritzeko ekintzak bultzatzea dira. "Elkarte eta argitaletxeekin bultzatu nahi dugun lana" lehentasunezkoak izan dira Aranbururen esanetan, bai eta ikusentzunezko euskarazko proiektuei bultzada ere. Izan ere, euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak 397.750 euro jasoko ditu "web orriaren bitartez Gipuzkoa 2.0 programa indar-tzeko", azaldu zuen. Haur eta gazteen aisialdirako produktuei dagokienez (90.000 euro), ahozkotasuna
Berria 2010/01/14
lantzen lagunduko duten proiektuak izango dira Aldundiak bultzatuko dituenak eta taldekoak izan beharko dute. Euskarazko produkzio literarioaren zailtasun handiena zabalkunde lana izaten dela uste du Aldundiak, "horregatik, aurten lan ildoa indartu" egingo dute eta 110.000 euro bideratuko dituzte horretarako. Bidasoara gutxien Gainera, Foru Aldundiak, Gipuzkoako 44 udalei emango die laguntza, baina beste 24k UEMArekin duten hitzarmen baten bidez jasoko dute dirua. Eskualdeka, Bidasoa da Euskara departamentuaren diru gutxien jasotzen duena, %5,6, beraz, "bultzada behar" duela onartu zuen Aranburuk. Aldiz, gehien jasotzen duena Donostialdea da, %23,7, biztanle kopurua ere handiagoa baitu. Laguntza jaso nahi duten elkarteek otsailaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera. Horrela, Aldundiak martxoan dirua emanda edukiko du eta abendu erdialdean eskatuko ditu ziurtagiriak.
Otsaila
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
30 urte ondoren... hezkuntzan hutsune ugari EAEko Lanbide Heziketan zein Unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea urraturik. 2009ko abenduan Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle izateko lan deialdia egin zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Guztira 451 lanpostu eskaini ziren, 320 Bigarren Hezkuntzan eta 131 Lanbide Heziketan. Bada, gezurra badirudi ere, hiru hamarkada ondoren, oraindik ere hezkuntzako lan deialdietan gutxieneko euskara gaitasuna bermatzen ez duen irakaskuntzako 1. hizkuntzaeskakizuna eskatzen jarraitzen dute. Guztira 1. hizkuntza eskakizuna 94 lanpostutan eskatu da oraingoan, eskaintzen diren bost lanpostutik batean (%21); Bigarren Hezkuntzan zazpi lanpostutik batean (%14); eta Lanbide Heziketan hiru lanpostutik batean (%37). Hiru hamarkada ondoren eta irakaskuntzako 1. hizkuntza-eskakizunaren gabeziak ezagunak diren arren, gutxieneko euskara gaitasunik ez duten irakasleak kontratatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak eta batez ere
Lanbide Heziketan, non eta lan mundua euskalduntzeko estrategikoa den irakaskuntzan. Baina hori ez da guztia, izan ere, lan-deialdian ikus daitekeenez, Bigarren Hezkuntzako lanpostuetan ikasgaia A, B eta D ereduetan emango dela jasotzen da, baina Lanbide Heziketan D eredua desagertu egiten da. Ez da D ereduan ikasgaia emango d u e n lanposturik e s k a i n t ze n . B e re d u a n ikasgaiak emateko 2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak eskaintzen dira, baina D ereduan emateko bakar bat ere ez. Zergatik? Bada, sinesgaitza badirudi ere, 30 urte ondoren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketan D
Kontseilua
ereduko eskaintza oso mug atua delako. Egun 96 ziklo eskaintzen diren arren, 47 besterik ez dira D ereduan gauzatzen. Era berean, Bigarren Hezkuntzan 1. hizkuntza-
eskakizun mugatu horrekin eskaintzen diren 21 lanpostu D eredurako izango dira, hau da, euskaraz ari den ingurunean euskara gaitasun nahikorik ez duten irakasleak sartuko dira. Laburbilduz, hezkuntzako irakasleak euskalduntzeko IRALE programa abian
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila jarri zenetik ia hiru hamarkada pasa diren arren, oinarrizko hezkuntzan irakasleak euskalduntzeko eman diren aurrerapausoak ez dira oraindik Bigarren Hezkuntzara eta, batez ere, Lanbide Heziketara iritsi.
eskakizun hori duten lanpostuak betetzen aritu dira, baina inolako derrigortasun-datarik gabe, hau da, ez dute inoiz lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izan. Bada, inongo lotsarik gabe, euren egoera iruzurtia lau haizetara hedatzen dute, lan-deialdi honetan ezingo dutela parte
Are okerrago, atzerapausoak ere ematen ari dira. Izan ere, Bigarren Hezkuntzarako eta
Lanbide Heziketako ikasleak irakastereduen arabera (2001-2006) 100 %13
%14
%14
%15
%4
%4
%3
%3
%83
%83
%84
%83
%79
2001-2002
2002-2003
2003-2004
2004-2005
2005-2006
%18 %3
75
50
25
0
A eredua
B eredua
Lanbide Heziketarako lan deialdia dela eta, berriki inolako hizkuntza-eskakizunik ez duten 300 irakaslek Eusko Jaurlaritzaren “traizioa” salatu dute. Haserre daude landeialdian lanpostu guztietarako hizkuntza-eskakizuna eskatzen delako; nahiz eta, ikusi bezala, kasu askotan 1. hizkuntzaeskakizuna besterik ez den eskatzen. Beraiek urte askotan oinarrizko hizkuntza-
D eredua
hartu salatzeko, “diskriminatuak” sentitzen omen direlako. Gainera Lanbide Heziketan euskarazko eskaria oso urria d e l a a r g u d i a t z e n d u t e, Bizkaian adibidez Lanbide Heziketan ari diren ikasleen %87ak ikasketak gaztelaniaz jasotzen omen dituelako. Argudio benetan n e g a rg a r r i a k , i z a n e re, beraiek euskararik jakin gabe 1. hizkuntza-eskakizuna
duten lanpostuak betetzen ari direla aitortzen dute eta parean ikasle asko ikasgaiak gaztelaniaz jasotzen ari direla ere bai... Zein hizkuntzatan jasoko dituzte bada ikasgaiak, hainbat irakasle ikasgaiak euskaraz emateko gai ez badira? Bada argudio lotsagarri hauek Eusko Jaurlaritzaren berehalako erantzuna jaso d u t e. P re n t s a re n b i d e z Coordinadora de Profesores de FP sin Perfil delakoak beraien “diskriminazioa” salatu eta biharamunean, Hezkuntza Sailak komunikatua plazaratu baitu. Zertarako? Irakasle horiek gainerako guztiek bezala arauak bete beharko zituztela esateko? Herritzarren hizkuntza-eskubideak egikaritu behar direla azaltzeko? Lan mundua euskalduntzeko Lanbide H ez i k eta eu s k a ld u n tzea ezinbestekoa dela argitzeko? Bada ez! Legea ez bete arren, dagokien hizkuntzaeskakizuna egiaztatu ez arren... langile interino bakar batek ez duela bere lanpostua galduko argitzeko. Baina Coordinadorakoek gehiago lortu dute. Dirudienez, prentsa ohar bat publiko egitea nahikoa izan zaie gaia Legebiltzarrean aztertu eta bozka dadin
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila l o r t z e k o. A r e g e h i a g o, Legebiltzarraren gehiengoaren babesa ere erdietsi dute PSE eta PPren bozkekin. Benetan ikusgarria prentsaohar labur batekin hain
denbora gutxian lortu dutena...
herritarren eskubideen gainetik inposatuz.
Araudiak dioena beraien kasuan ez dela beteko ziurtatu die Eusko Legebiltzarrak. Lobby lan bikaina egin dute beraien interes pertsonalak
Hau guztia ikusiz euskaldunon buruan galdera bat da nagusi: noizko horrelako eraginkortasuna euskaldunon hizkuntzaeskubideak bermatzeko?
EHUn, 30 urte ondoren, ez daude ikasgai guztiak euskaraz Egun hauetan, 30 urte bete dira EHUn lehen aldiz zenbait ikasgai euskaraz eskaintzen hasi zirenetik. Leioako Zientzia Fakultatean izan zen eta lehen pauso horiek, beste eremu askotan bezala, zenbait irakasle eta ikasleren lanari esker eman ziren. Euskara EHUn ez zen Unibertsitatearen beraren ekimenez abiatu. Egia esan, EHUn euskararen normalizaziorako aurerapauso guztiak ikasle eta irakasle euskaltzaleen lanari esker eman dira. Unibertsitatea beti atzetik aritu da Bada, 30. urteurren hori dela eta, zenbait ekitaldi ospatu dira eta egunkariek, besteak beste, EHUn gaur egun ikasgai ia guztiak euskaraz egin daitezkela azpimarrtu dute, hiru hamakada hauetan asko aurreratu dela agerian utzi nahian edo. Gara egunkariaren arabera “gaur ikasgaien %80 baino gehiago euskaraz ematen dituzte EHUn” eta El Pais-ek “Euskal Herriko Unibertsitatean derrigorrezko ikasgaien %95 euskaraz” ikas daitezkeela dio, “fisika barne”. Errealitatea, baina, ez da hain baikorra: ikasgai gutiak gaztelaniaz egin daitezkeen bitartean, euskaraz kasurik onenean derigorrezkoak edo enborrekoak soilik egin daitezke eta aukerako gutxi batzuk. Joera hautazkoak ugaritzea eta enborrak gutxitzea den garai hauetan argi dago euskarazko eskaintza oso oso urria dela. Izan ere EHUko irakasleen bi heren ez dira euskaldunak (%63,7) eta eskolak euskaraz ematen dituztenak are gutxiago dira gainera, irakasleen laurdena baino ez (%25,3). Horrelako eskaintza mugatuaren aurrean ikasle euskaldun askok, ezinbestean, gaztelaniaz jasotzen dituzte eskolak. Ikasle euskaldunak %55 diren bitartean, eskolak euskaraz hartzen dituzten ikasle euskaldunak %35 dira, hau da, %20 gutxiago. Beraz prentsaren lerroburu ponpoxoen atzean ezkutatzen den errealitateak agerian uzten du, hiru hamarkada ondoren, EHUn ere euskara normalizatzeko asko dagoela egiteko.Irakasle eta ikasle euskaltzaleen ekinaren ekinez eta askotan unibertsitatearen beraren egoera gaindituz eman dira aurrerapauso gehienak, baina oraindik asko dago egiteko.Eta errealitate trakets horrek euskararen normalizazioaren ikuspegitik bestelako ondorioak ere izan ditu hiru hamarkada hauetan EHUn prestatutako milaka eta milaka profesionalek ez baitute euskaraz lan egiteko gaitasunik eskuratu. Laburbilduz, txalo ditzagun ongi egindakoak eta omen ditzagun euskararen alde lanean fin aritu eta ari diren guztiak, baina ez dezagun errealitatea datu ponpoxoekin ezkutatu. Biderka ditzagun gure ahaleginak euskararen normalizazioa azkartzeko, euskaraz ez dakiten profesionalen “produkzioa” murriztuz eta profesional elebidunena biderkatuz. Lehen aldiz euskaraz aritu zirenek bloga sortu dute: euskal lerroak abian.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote, takografoa euskaraz izateagatik
Berria 2010/02/02
Guardia Zibilak Jaenen geratu zuen, eta diskoan data euskaraz zuelako “erregistroaren orria faltsutzea” leporatu dio. Jaengo Guardia Zibilak (Andaluzia, Espainia) isuna jarri dio Arabako garraiolari bati, takografoaren diskoan data euskaraz jarrita edukitzeagatik. Zehazki, 4.601 euroko isuna ezarri dio eta “erregistroaren orria faltsutzea” leporatu dio.
diskoan. Beste disko batzuetan ere arazo bera gertatzen da, eta horrek polizia agentea nahasarazi du, ikuskatzea oztopatuz”.
Salaketa 2009ko irailaren 15ean jarri ziotela jakinarazi du Hiru sindikatuak. Guardia zibilek kamioia gelditu zuten, eta takografoaren diskoak erakusteko eskatu zioten behar bezala ote zituen ikusteko. Garraiolariak diskoak erakutsi zizkien, eta, sindikatuaren arabera, horietan argi eta garbi ikus zitekeen data ondo jarrita zegoela, baina euskaraz. Alegia, euskarazko ordenan zeukan idatzita data (urtea / hilabetea / eguna), gaztelaniazkoan eduki beharrean (eguna / hilabetea / urtea).
Babesik gabe
Takografoaren diskoan data euskaraz izatea “erregistroaren orria faltsutzea” zela adierazi zuen Guardia Zibilak salaketa orrian. Halaxe dio hitzez hitz salaketak: “Ibilgailuak atsedenaldiak eta gidatze orduak kontrolatzeko gailua darama (takografoa), baina aparatuaren diskoan ageri den datak ez du gaurko datarekin bat egiten, gaurkoa 15-09-09 baita, eta 90-09-15 jarrita dago
“Ustezko faltsutze hori egiteagatik 4.601 euroko isuna ezarri diote garraiolariari”, salatu du Hiruk. Kamioilariak karguak kentzeko orria aurkeztu zuen, takografoaren diskoetan ageri ziren data guztiak zuzenak direla argitzeko. Helegitean azaldu zuen data idazteko orduan bere hizkuntza erabili zuela, eta, euskaraz, gainerako beste hizkuntza batzuetan bezala (ingelesa, suediera eta abar) datak ez direla gaztelaniaz bezala idazten. Haatik, Andaluziako Juntako Garraio Sailak atzera bota zuen helegitea urtarrilaren 15ean, Guardia Zibilaren salaketa aintzat hartuz. Orain bigarren errekurtso bat jartzeko asmoa du garraiolariak.
Hiru sindikatuaren iritziz, Guardia Zibilak aurkeztutako salaketak eta Andaluziako Juntak hartu duen erabakiak “ez dute inolako justifikaziorik”, eta bi erabakiek Andaluziako errepideetan ibiltzen diren atzerriko garraiolari guztiak “babesik gabe” uzten dituzte. “Jaenetik ibiltzen diren garraiolariek, ingelesak, errumaniarrak edo euskaldunak izan, gaztelaniaz bakarrik idatzi ahal izango dute takografoaren diskoan, isunik jaso nahi ez badute”, salatu du Hiruk. Hala, sindikatu horren arabera, hemendik aurrera, garraiolari andaluzek takografoaren diskoak euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko dituzte Euskal Herritik pasatzeko orduan ertzainek isuna jartzea nahi ez badute. “Espainiako garraiolariei diskoak gaztelaniaz idazteagatik isuna jarriko diete Ingalaterran”.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Lan eskaintza publikoetan euskararen balioa jaisteko eskatu du EAEko Legebiltzarrak
Berria 2010/02/12
Hizkuntza eskakizunak berraztertzeko Eusko Jaurlaritzari zuzendutako legez besteko proposamena onartu zuten atzo (2010-2-11) Gasteizko Legebiltzarrean, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin.
hizkuntza ofizialetako batean zein bestean a r i t ze k o e s k u b i d e a bermatzeko beharra".
Etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen ezagutza mailaren pisua murriztea nahi dute PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzari horretara bideratutako eskaera luzatu diote, atzo bertan EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenarekin. Bi alderdion aldeko botoekin egin zuen aurrera proposamenak; EAJk, Aralarrek eta EBk kontrako botoak eman zituzten eta UPyD abstenitu egin zen. Hain zuzen ere, UPyDko Gorka Maneirok aurkeztutako ekimen baten ondorioz landu zuten gaia atzoko bilkuran; hizkuntza-eskakizunak berraztertzeaz gain, neurri hori zehaztu arte lan eskaintza publikorik ez egitea eskatzen zuen UPyDk. Oinarrizko eskaera horren zuzenketa izan zen azkenean onartu zutena, sozialistek eta popularrek adostutakoa.
Atzokoan kontrako botoa eman zuten hiru alderdietako ordezkariek -EAJ, Aralar eta EB; EAko ordezkaria ez zen izan eztabaidangogor kritikatu zuten hartutako erabakia. PSEEEri PPren betiko asmoetara makurtzea egotzi zioten EAJtik. Ana Otadui legebiltzarkidearen hitzetan, "neurri atzerakoia da PPk eskatzen zuena eta orain PSErekin batera eskatzen duena". Orain arte ere lanpostu p u bl i k o e t a r a k o h i z k u n t z a eskakizunak "zerbitzuearen beharren arabera" administrazioarekin euskaraz zein gaztelaniaz harremana izateko eskubidea kontuan hartuta ezarri izan direla gogoratu zuen Otaduik. Aralar alderdiko Mikel Basabek ere egotzi zien sozialistei PPren jokoan erortzea, euskara "etengabeko gatazka eremu" bihurtuz, eta EBk eta EAk ere gogor kritikatu zuten atzo onartutako eskaera.
"Baldintza berdinen printzipioa" Jaurlaritzak eskaintzen dituen lanpostu publikoetan "baldintza berdinen printzipioa" bermatzearen garrantzia azpimarratu dute PSE-EEk eta PPk atzo onartutako proposamenean. Lan eskaintza publikoetako zerrendetan ezartzen diren hizkuntzaeskubideen "egokitasuna" berraztertzeko eskatu diote Jaurlaritzari bi alderdiok. "Egokitasuna" baloratzeko, berriz, hainbat irizpide hartu beharko ditu kontuan Jaurlaritzak, besteak beste "zerbitzuaren beharrak, toki bakoitzeko eskaria eta administrazio publikoekin EAEko bi
"Neurri atzerakoia" eta "egungo egoera"
Sozialistek eta popularrek, aldiz, administrazioaren euskalduntzea erkidego autonomoaren errealitate soziolinguistikora egokitu beharra defendatu zuten. Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistaren esanetan, "ez diogu gezurrik esan behar geure buruari normalizazio prozesuaz hitz egiten dugunean"; bere ustez, Legebiltzarrean onartutako azken proposamen horrek administrazio publikoaren euskalduntzea "egungo egoerara" egokitzen lagunduko du. PPko Laura Garridok, berriz, "euskararen erabilera bermatu behar" dela esa zuen, "baina ez edonola". Berme hori erdiesteko neurri zehatzez ez zuten hitz egin.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila EAEko PP kristau eskolen aurka EAEko Partido Popularrak gogor ekin zuen Kristau Eskolen aurka, ustez A ereduan matrikulatu nahi zuten zenbait gurasori aukera hori bermatu ez zietelako. Egun gutxiren buruan Hezkuntza Sailburuak, Celaa andereak, PPren salaketak faltsuak zirela frogatu zuen aurrematrikulazio datuak era xehean aurkeztuz. Baina erasoak, noski, bere fruituak emanak zituen ordurako...
Ertzaintzan 2. HE ez ezartzeko asmoa agertu zuen Ares Sailburuak Ertzaintzako Euskara Plana 1998 urtean abiatu zen eta hamar urteko iraupena izango zuela aurreikusi bazen ere, bost urteko bi aldi bereiztu ziren. Lehen aldian Ertzain batzuei 1. hizkuntza-eskakizuna ezarriko zitzaien eta bigarren aldian jada, 2. hizkuntzaeskakizuna. bada, Plangintzaldia 2008 urtean amaitu zen arren, urte hauetan guztietan ez da 2. HE abian jarri eta orain Herrizaingo Sailburuak 1. HE nahikoa dela bota du. Hamarkada luze honetan ertzain guztien herenak ere ez du 1. HE hori egiaztatu eta egiaztatu duten horietatik hainbatek ez du zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasunik, beraz, argi dago Aresen hitzek ez dutela inongo zentzurik. Bitartean, Ertzaintzak urtero Behatokian kexa gehien jasotzen duen zerbitzuetako bat izaten jarraituko du.
Patxi Lopezen euskara klaseen truke 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak Ullibarri euskaltegiaren ardura izango da Patxi Lopez Lehendakariari euskara irakastea. Zeregin horren truke 36.000 euro ordainduko dizkio Jaurlaritzak, iragan otsailean publikatu zuenez. Kurtso osorako matrikula 60 aldiz merkeagoa da. Sustatu (2010/02/01)
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Maitatzea ez da aski Soziolinguistika Klusterraren III. jardunaldian euskararekiko jarrerak aztertu zituzten Euskararen «oso aldeko» direnetatik, %40k erabiltzen dute Ipar Euskal Herrian; «beraz, %60 mintzo dira frantsesez. Aldekoenetan ere, euskara gutxiengoan dago». EEP Euskararen Erakunde Publikoaren aholkulari Erramun Baxokek eman du datua. Hizkuntzaren aldeko jarreratik erabiltzeko jokabidera, bidea eteten da sarri. «Hizkuntza jarrera positiboek hizkuntza hori erabiltzera eraman behar dute. Baina ez da beti hala gertatzen», zehaztu du Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko kideak. «Eta nola
aldatu jarrerak, aurkakoak badira?». Kezka horretaz aritu ziren atzo, besteak beste, Soziolinguistika Klusterraren III. jardunaldian, Donostian. Euskararekiko jar reretatik erabilerara mahai-inguruan hitza hartu zuten Erramun Baxokek, Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasleak eta Pedro Sotes NUPeko irakasleak. 2006ko inkesta soziolinguistikoko datuak hartu zituzten oinarri. Inkesta hartan ageri zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erdaldun
Berria 2010/02/20
elebakarren %50ek euskararen aldeko jarrera zutela. Datu hori %28koa zen beste herrialdeetan. «Zer dago EAEko datu en atzean?», galdetu du Martinez de Lunak: «Euskara ondo ikusia dago. Politikoki zuzena da. Kito. Kontua da euskararen aldeko neurriak hartzen hastean, aldekotasun hori lurrindu egiten dela. Are gehiago, kontrako bihurtzen da askotan». Horregatik uste du euskarari buruzko «iritzi publikoaren bataila» indartu behar dela. Gizartearen gehiengoarentzat «dinamika zabal eta onargarri» bat l o r t z e k o, e u s k a l g i n t z a k gizartearentzat duen mezua zehaztu behar duela iritzi dio Martinez de Lunak. Ideia ere proposatu du: «Nik uste uztargarriak direla h i z k u n t ze n e k o l o g i a re n diskurtsoa eta eleaniztasunaren premia». Jarreran zerk eragiten duen Baxoken hitzetan, hizkuntzarekiko jarrerak badu eraginik erabileran. Bada besterik, ordea: «Bi
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila hizkuntzen aukera delarik, gehienik erabiltzen da hizkuntza naturalena: errazena, edo ama hizkuntza». Sotesek ere hizkuntza gaitasuna nabarmendu du: «Elebakarren artean agertzen dira jarrerarik kontrakoenak». Irakaskuntzaren eraginaz ere ohartarazi du: «Ama hizkuntza euskara dutenak eta D ereduan ikasi dutenak dira jarrera aldekoena dutenak».
Hizlariek bikote mistoen hizkuntza transmisioa ere aztertu dute. Gurasoetako bat euskalduna eta bestea erdaldun elebakarra den etxeetan, hirutik bitan transmititzen da euskara. «Kanpoko eragina» nabarmendu du Sotesek: «Haurrekin, dezente ziurtatzen da transmisioa, baina une batean hizkuntza erabilera aldatu egiten da; adinak aurrera egin ahala, nagusitzen da gaztelania». Haurren gizarteratzeko prozesuaren parte da hizkuntzaren transmisioa, Martinez de Lunak dioenez. Gizarteratze horrek baditu hiru dimentsio: kognitiboa, ezagutzari dagokiona; afektiboa; eta identitarioa. «Zalantzak ditut bikote misto batzuetan afektibotasun hori transmititzen den», ohartarazi du. Eta kezka agertu du, hizkuntzari buruzko gizartearen presioak ahuldu egin dezakeelako, etorkizunean, euskararen transmisioa bikote mistoetan. Ez da, soilik, gurasoek zer ematen duten, baita seme-alabek nola hartzen duten ere. «Nola gizarteratzen ditugu neska-mutikoak hizkuntzari dagokionez?», galdetu du Martinez de Lunak: «Gizarteratzen ditugu
esanez helduen munduak erdaraz funtzionatzen duela, ez dutela euskararen beharrik. Gazteek, zergatik egin behar dute euskaraz?». Gizarte sarien eta euskara erakargarri egiteko tresnen falta sumatzen du. Gehiago dira euskaraz dakiten gazteak. Baxokek eta Sotesek hala berretsi dute Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa eta Zuberoarako. Badituzte kezkak, hala ere. Iparraldeko 16 eta 24 urte arteko gazteak «euskaldunagoak dira, baina euskaldun epelagoak», Baxoken arabera. «Gazteetan, elebidun kopurua handitu da, baina jarrerak ez dira hain positiboak», erantsi du Sotesek Nafarroarako. Legeek hizkuntzetan duten eragina ere aipatu dute hizlariek. Euskararen Legeak, 1986tik gaur arte, euskarari buruzko jarreran eragin zuzena izan duela adierazi du Sotesek. «Behar dira landu faktore guziak: psikolinguistikoak; soziolinguistikoak; eta erakundeak eta legedia», adierazi du Baxoek «Legeak frantsesa inposatzen du, baina ez du
euskara debekatzen. Euskara erabil liteke, baina frantsesa baztertu gabe», ohartarazi du, eta galdatu du eskubideak eta eginbideak ezarriko dituen hizkuntza lege bat Ipar Euskal Herrirako. http://www.soziolinguistika.org/ganbara/ bideo/player2.php?id=20
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskara Plana bultzatzeko konpromisorik ez du agertu Osakidetzako Zuzendaritzak
Berria 2010/02/24
Erakundeko buruei egitasmoa garatzeko «aitzindaritza eta ekimen falta» egotzi diete planaren ebaluazio txostenean. Plana ez da transbertsaltasunez aplikatu, eta erabilera sustatzeko neurri gutxi hartu dira Osakidetzako Euskara Plana abiatzeko eta garatzeko behar adina konpromiso ez du izan erakundearen zuzendaritzak. Planaren indarraldi erdian egin beharreko ebaluazioan antzeman dute «aitzindaritza eta ekimen falta» izan dutela Osak i d e t z a k o bu r u e k , e t a horrek planaren transbertsaltasunean eragin du: euskara normalizatzeko neurriak modu transbertsalean ezarri ordez, hizkuntz eskakizunak ardatz b i h u r t u d i r a ; o n d o r i oz , Euskara Plana bera ahuldu egin da, alde batera utzi baitira erabilera sustatzeko bestelako neurriak. Euskararen erabilera Osakidetzan normali-zatzeko 2003ko dekretuak aginduta, 2005ean jarri zen martxan Euskara Plana, sei urtean aplikatu beharrekoa. Osakidetzako eguneroko jardunean euskara erabiltzen hastea edota g e h i a g o e r a b i l t ze a d u h e l bu r u , b a i h e r r i t a r re k i k o h a r re m a n e t a n o s a s u n zerbitzuak ematean, bai barne harreman eta prozeduretan. Planak dioenez, ofizialak diren bi hizkuntzak erabiltzeak zerbitzuen kalitatea hobetzen du, eta, gainera, «nahitaezko baldintza» da hizk untza es k ubideak errespetatzeko. Normalizazio prozesuak «progresiboa» izan behar duela eta, neurriak hartzerakoan lehentasuna ematen zaie lehen mailako atentzio zerbitzuei eta, eremu
soziolinguistikoaren arabera, pediatriari, medikuntza orokorrari eta erizaintzari. Indarraldiaren erdira heldutakoan, planaren lehen fasearen garapena ebaluatu dute. Osakidetzaren barruko hainbat erakundek «urrats egokiak» eman dituzten arren, planaren arrakasta «zalantzan» egon daitekeela ohartarazi du ebaluazio txostenak, «hobekuntza garrantzitsuak eta neurri zuzentzaileak» martxan jarri ezean. Arazoa egiturazkoa da: «Euskara plana ez da erakundearen eraldaketa kultural eta funtzionalaren prozes utzat behar bezala hartzen. Hutsune hau, aitzindaritza for mal eta informalean, parte-hartzean eta motibazioan agertzen da». Hona hemen ebaluazio txostenak jorratutako gaietako batzuk: 1. Aitzindaritza Aitzindaritza eta transbertsaltatasuna dira Euskara Planaren bi ardatz nagusiak: Osakidetzako Zuzendaritzak zein sailetako buruek lidergo hori partekatu behar dute, eta hala, neurriak transbertsaltasunez aplikatuko dira. Bada, oro har, zuzendaritza talde guztien inplikazioa «apala» izan dela dio ebaluazio txostenak. Izan ere, Giza Baliabideetako Zuzendaritza arduratu da sailei eta unitateei
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila planaren berri emateaz, eta ondorioz, tranbertsalitatea galtzeaz gain, «plana unitateetatik kanpokotzat» jo da, argibideak ez baitira ohiko aginte katetik iritsi: «Aitzindaritzarik eta transbertsaltasunik ez dagoenean, plana gorputz arrotz, inposatu eta justifikagaitz bihurtzen da unitateen ikuspuntutik». «Erakunde Zentralaren motibazio eta aitzindaritza faltak gabezia hori babestu du», gaineratu du txostenak. Hainbat auzitan antzematen da konpromiso falta hori: adibidez, Osakidetzaren barruko erakunde gehienek euskara arduradun bat izendatu dute plana bultzatzeko, baina Zuzendaritzan ez dago halako figurarik; euskararen erabilerarako programarik ere ez du egin. Izan ere, Euskara Plana gauzatzeko, zerbitzu erakunde g u z t i e k p l a n b e re z i a k e d o programak landu behar izan dituzte. Gehienak eginda daude, baina langileen parte-hartzea eskasa izan da prozesuotan: askok ez dituzte planaren edukiak ezagutzen. Barne komunikazio «urri» horrek motibazioari eragin diola ondorioztatu du txostenak. 2. Hizkuntz eskakizunak 2008ko urrian ebaluazioari ekin ziotenean, Osakidetzaren taldeko lanpostuen %90ek baino gehiagok bigarren hizkuntz eskakizuna zuten esleituta, baina langileen ia %16k (3.579 lanpostu) baino ez zuten ezarrita eskakizuna egiaztatzeko derrigortasun data; horietako ia %41ek lortu zuten berori egiaztatzea. Txostena, ordea, oso kritikoa da hizkuntz eskakizunen eta gainerako neurrien arteko koordinazioari dagokionez: «Hizkuntza eskakizunen sistema Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko tresna da, baina ez
du planaren muina izan behar». Hau da, hizkuntz eskakizunen sistema ez da helburuak lortzeko baliagarria izango, bestelako neurririk hartzen ez bada, besteak beste, euskararen erabileran, etengabeko prestakuntzan edota itzulpen politikan. Alde horretatik, gogoeta sakonagoa ere eskatu du txostenak: «Hausnartu beharko litzateke guztiz bat ote datozen hizkuntz eskakizunen edukia eta Osakidetzako lanpostuen funtzio
zehatzak; gogoan izan behar dugu hizkuntz eskakizunak izaera administratiboa duten erakundeetako eskakizunen araberakoak direla, eta Osakidetza, berriz, osasun zerbitzuak emateaz arduratzen dela». Dena den, Euskara Planaren indarraldia amaitu eta berori osotasunean ebaluatzerakoan egin beharko litzateke azterketa hori, txostenaren arabera. Edonola ere, hizkuntz eskakizunen sistemaren inguruko aurreiritzi ugari baliogabetzen ditu txostenak. 2005ean plana martxan jarri zenetik 2008ko urrira arte, langile batek ere ez zuen lanposturik g aldu hizkuntz eskakizuna ez egiaztatzeagatik; kaleratzea legez kanpokoa izaki, beste lanpostu batera mugitzeko aukera izango luke erakundeak, baina horrelakorik ere ez da gertatu hiru urteotan. Osasungintzako langileez hornitzerakoan ere ez dute kalterik egin hizkuntz eskakizunek. Izan ere, lan eskaintza
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila publikoetan oposizioaldia, lan esperientzia eta prestakuntza dira arlo erabakigarrienak; euskarak oso pisu txikia du, eta gehienez ere «lagungarri» gerta daitekeela dio txostenak. 3. Prestakuntza Hizkuntz eskakizuna lortzeko euskara ikastaroez gain ezer gutxi egin dela dio txostenak. Etengabeko prestakuntzako ikastaro gutxi ematen da euskaraz, eta esparru hori «estrategikoa» da, «ikasketa bera bezain garrantzitsua». Prestakuntza horren barruan, lanpostuaren eginkizunak euskaraz bete ahal izateko trebakuntza saioak
Halaber, euskararen presentzia txikia da Osakidetzaren webguneetan, eta ekitaldi publikoetan «alor sinbolikoa» du. Argitalpenetan, berriz, hobera egin du egoerak, «itzulpenarekiko mendekotasun handia» dagoen arren. Edonola ere, erabilera sustatzean ere aitzindaritza falta dela dio txostenak: «Zerbitzuen eskaintzak eskaria sustatzen du; administrazio publikoari dagokio euskararen erabilera bultzatzeko ekimena izatea, her ritar rei zerbitzu elebidunak eskainiz eta horiek baliatzeko aukera erraztuz». Ebaluazio txosteneko gomendioak Euskara Planean ageri diren neurri batzuk gauzatzeaz gain, bestelako neurri zuzentzaileak proposatu ditu ebaluazio txostenak. Hona hemen horien laburpena: Antolakuntza. Osakidetzako Zuzendaritzak, barne erakundeetako buruek eta bitarteko agintariek aitzindaritza maila hobetu behar dute, eta planak eskatzen duen zeharkakotasuna gauzatu. Lehen mailako arretan eta arreta espezializatuan, plana garatzeko batzorde tekniko bana sortu behar da. Langileen parte-hartzea sustatu behar da.
antolatzea aurreikusten du planak, baina horiek «oso modu apalean» egin dira. 4. Erabilera Txostenak dioenez, euskararen ahozko erabilerak «aurrera egin duela dirudi», arreta elebiduna eskaintzeko protokoloak bultzatu direlako. Idatzizkoari dagokionez, ordea, erabilera handia da arreta unitateetan, baina nabarmen jaisten da laguntza unitateetan, medikuen eta erien arteko harremanetarako dokumentu gehienak gaztelera hutsean daudelako. Txostenak gogora ekarri du Osabidek (harremanok kudeatzeko euskarri informatikoa) duela dokumentuon ardura, eta Osakidetzako Zuzendaritzaren erantzukizuna dela Osabide kudeatzea.
Hizkuntz eskakizunak. Eskakizunak egiaztatzeko derrigortasun data duten lanpostuak salbuespenetatik kanpo uzteko bideak bilatu behar dira, eta salbuetsita dauden euskaldunei berariazko prestakuntza eskaini behar zaie. Erabilera. Osakidetzarekiko harremanetan herritarrek lehenesten duten hizkuntza jasotzeko erregistroa gauzatu behar da, eta Osasun Txartel Indibidualean txertatzeko aukera aztertu. Atentzio elebiduna eskaintzeko gai diren langileak hobeto identifikatzeko beharra ere nabarmentzen du txostenak. Agirien elebitasun maila ere hobetu behar da, eta Osabide euskararen normalizaziora bideratu.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Euskararen aldeko lege babesaren premia Iragan den otsailaren 12an, eskualdeko hauteskundeen kanpainaren karietara Sohütako ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek Alain Lamassoure UMPko alderdiaren hautagaiaren zorioneko bisitaldia ukan zuten. Deigarria da, nolazpait, Konstituzioan Errepublikaren hizkuntza frantsesa dela adierazten duen Toubon legearen egileetarik den arduradun politikoak, gaur egun Ipar Euskal Herrian murgiltze sistemaren bidez, euskararen ikaskuntza bermatzen duen eskolaren gerizapean kazetariak bildu nahi izana. Iduri du gaur egun, euskarak balio erantsia duelakoan, politikari guztiek publikoki harrotu behar dituztela haren defentsan egin balentriak. Haatik, entzuten diren egitasmoen doinu ederrek ez dute beti ber erranahia alderdi bereko arduradun politikoen ahoetan. Izan ere, Alain Lamassoure jauna bere adierazpenetan Frantziak Europako hizkuntz gutxituen hitzarmena izenpetzearen alde agertu da soilik, frantses gobernu edo legebiltzarraren aldetik bestelako lege proiektu edo proposamenik eskatu gabe. Bestelakoa da duela ez hain aspaldi —ausartago ote?— Max Brisson bere alderdikide eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari denak hainbat egunkaritan jakinarazi zuena, hots, Frantziako Legebiltzarreko diputatuek apailatua lege proposamen baten premia defenditzen zuelarik. Dena den, adierazpenak adierazpen, euskararen egoera juridiko- politikoaren errealitateak gordina izaten jarraitzen du. Kontseilu konstituzionalak ukatu zuen bere garaian gobernuak izenpetu eurokartaren neurri apalenak ere legebiltzarrak berretsi zitzan. Halaber, joan den urterako, Errepublikako lehendakariak eta kultur ministroak hizkuntz gutxituei buruzko hitzeman lege proiektua ez da gehiago beharrezkoa ikusten. Frantses gobernuaren aldetik, nahikotzat ematen da, beraz, 2008an egin Konstituzioaren erreformaren ondotik 75-1 artikuluaren bitartez, era mugatuan, aitortzen den lege babesa, hala nola eskualdeko hizkuntzak Errepublikako ondare gisa ezagutzen dituena. Alta, ez dira gutxi haratago joatearen premia azpimarratzen duten
erakunde, legegizon, hizkuntzalari, eragile politikoak. Euskalgintzako partaideek ere horrela jakitera eman zuten ofizialtasunaren alde urriaren 24an antolatu zuten manifestazio arrakastatsuan.
Iritzia 2010/02/25
Frantziak erakusten duen jokamolde labur eta tematia gero eta gutxiago ulertzen da nazioarteko bilgune eta erakundeetan. Izan ere, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak berriki honela iradoki dio Frantziako estatuari, hala nola Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenak 27. artikuluaren arabera bere jokamoldea alda dezala, hizkuntz, erlijio eta populuen ezagutza ofiziala behar bezala bermatu ahal izateko. Berdintasunaren izenean, égalité printzipioetan oinarriturik, Frantziak behin eta berriz gizatalde gutxiagotuen eskubideak zanpatzen ditu. Akitania eskualdeko hauteskunde hauetan, EHbai koalizioko partaideek euskara bizi irauteko beharrezkoa duen lege babesa ozenki aldarrikatu nahi dugu. Alabaina, frantses Gobernua lurralde kolektibitateen erreformari lotu zaion garai hauetan, ulergaitza liteke lekuko administrazioak hizkuntzen lege batek eskain lezakeen ahalmen juridikorik gabe bere hizkuntza politika aitzinera eraman behar izatea. Ipar Euskal Herriko biztanle orok arlo publikoko aktibitate guztietan bere hizkuntzan aritzeko eskubidea bermatu gabe, delako berdintasunaren printzipioak osoki ukatuak dira. Horregatik, garrantzi handikoa da heldu den martxoaren 14ko hauteskundeetan, euskarak pairatzen duen mespretxua irmoki salatuz eta euskararen ofizialtasunaren lortzeko bidean baliagarria izan dadin, EHbai koalizioak ahalik eta boz kopuru gehien biltzea. Maider Heguy Joseba Garai Euskal Herria Bai koalizioko kideak
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Parlamentuak eremu mistoa beste lau herritara hedatzea onartu du
Iritzia 2010/02/19
Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain izango dira eremu mistoan sartzeko aukera duten Iruñerriko lau herriak. Udalbatzetan gehiengo absolutua behar da orain, eremu mistoa zabaldu ahal izateko 1986. urtetik, Nafarroako Parlamentuan onartu zenetik, lehenengoz aldatu zuten atzo Euskararen Legea. IU-NEBek eremu mistoa zabaltzeko egindako proposamenaren alde bozkatu zuten, alderdi horrez gain, NaBaik, PSNk eta CDNk. Hala, akordioaren bitartez, eremu mistoa Iruñerriko Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noainera zabalduko da. UPN alderdia izan zen eremu mistoa zabaltzearen aurka bozkatu zuen bakarra. Behin Nafarroako Parlamentuak eremu mistoa zabaltzea adostuta, lau herri horietako u d a l e t a k o udalbatzetan, proposamena bozkatu beharko dute. Hala, eremu mistoan sartzearen alde bozkatu beharko dute gehiengo absolutuz, hori errealitate bihur dadin. NaBaik eremu mistoa zabaltzearen alde bozkatu duen arren, Euskararen Legearekin oso kritikoa izan da Maiorga Ramirez bozeramailea. Euskararen Legeak nafarrak bizi diren tokiaren arabera mailakatu eta diskriminatu egiten dituela salatu du. «Ni Tafallakoa naiz, hirugarren mailako nafarra, eremu ez-euskaldunean bizi naizelako». Haren irudiko, 1986ko legeak, euskararen alde egin beharrean, herritarren eskubideak «murrizten» ditu. Nafarroa osoan herritar orok zein hizkuntzatan hitz egin eta ikasi nahi duen
hautatzeko aske izan beharko luketela aldarrikatu du Ramirezek. Roberto Jimenez PSNko bozeramaileak, ordea, uste du Euskararen Legea onartzeko garaian oinarri izan ziren arrazoiek indarrean jarraitzen dutela. Hala ere, egun zonifikazioaren inguruan hainbat doitze egin behar direla dio. Legearen moldaketa ez onartzeko arrazoirik ez dagoela adierazi du Jimenezek, UPN gogoan zuela. «Euskararen Legea foru irizpideak aintzat hartuta moldatu da, foru borondatearen alde». Alde horretatik, UPNk egin dituen kritikak ez dituela onartuko adierazi du Jimenezek. Izan ere, legearen moldaketa «narraskeria hutsa» dela salatu du aste honetan bertan UPNk, eta Jimenezek «narraskeria» alderdi horren jarrera dela erantzun du. Legearen biktimak Euskararen Legea onartu zenetik 23 urte eta hilabete igaro ostean lege hori moldatzeko garaia zela aitortu du, berriz, Jose Andres Burguete CDNko eledunak. «Hainbatek dioenaren aurka, euskararen garapena ahalbidetu du lege horrek». Gainera, moldaketa 2008ko inkesta
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila soziolinguistikoari esker etorri dela gogorarazi du. «Inkestari esker, legedia egun Nafarroak duen gizarte errealitatera moldatu ahal izan da». Dena den, gai horrek duela hiru hilabete Nafarroako Gobernuaren haustura eragin zuela ekarri du gogora Burguetek: «Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean lege honen ebazpenean abstenitzeagatik Gobernuan CDNk zituen bi kontseilariak kargutik kendu zituen UPNk». Jon Erro NEBeko koodinatzailea pozik agertu da, horrenbeste denbora igaro eta gero Euskareren Legea moldatu delako. Legealdi honetan NEBek halako hiru proposamen egin dituela gogoratu du. «Egia da legea moldatzeko oso temati aritu garela, baina ez genuen horretarako inolako interes politikorik», dio Errok. Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain eremu mistoan kokatzea euskararentzat pauso garrantzitsua dela uste du. Hala ere, euskarak Iruñerri osoan tratamendu integrala beharko lukeela adierazi du Errok. UPN izan da Euskararen Legea moldatzearen aurka bozkatu duen alderdi politiko bakarra. «Hauteskundeetan Euskararen Legea ez aldatzeko emandako hitzari eutsi diogu», azaldu du Carlos Garcia Adanero UPNko kideak. Bere alderdia «koherentea» izan dela eta Parlamentuan inolako konplexurik gabe agertu dela nabarmendu du.
Ezker Abertzalea pozik agertu da, Nafarroako hiru herritako eskoletan -Noainen bada D eredua- haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatu ahal izango delako. Hala ere, argi utzi du Euskararen Legearen moldaketa ez dela euskararen normalizaziorako «nahikoa». Izan ere, akordioa hizkuntzaren iraupenerako pausotzat jo du soilik. Ondorioz, euskararen ofizialtasunaren aldekoak diren herritar zein eragile politiko eta ekonomikoei eskua luzatu die «neurri antzu eta sinpleen gainetik» elkarlanerako dinamikak martxan jartzeko.
AEK eta IKArekiko ituna eskatu dio Gobernuari Parlamentuak Nafarroako Parlamentuak eskatu dio Gobernuari AEK eta IKArekin elkarlan hitzarmena egiteko, helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko lana «askitasun ekonomikoz eta horretarako behar diren antolaketa, plangintza eta formakuntza beharrak bermatuta» egin ahal izateko. Talde guztiek bozkatu zuten mozioaren alde, UPNk izan ezik. NaBaik aurkeztutako mozio bati ordezkoa jarri zion PSNk, eta hori onartu dute. NaBaik eskatu zuen Uharteko Zubiarte zentroarekin lortutako hitzarmenaren modukoa egiteko AEK eta IKArekin ere, eta aitortzeko bi erakunde horiek egiten duten lana. Onartutako mozioaren kontra bozkatu zuen UPNk, haren iritziz ez dagoelako itun berri baten beharrik.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Iruñeko Udalaren ezabaketa urteak
Kontseilua
Gobernuaren ildo beretik, hizkuntza-paisaiatik ere euskara desagerrarazi nahian dabil Iruñeko Udala Ba al zenekien Iruñean kale izenak adierazteko 1998 txartel dagoela? Duela gutxi arte, gainera, ez zegoen irizpide bateraturik horretarako eta hainbat ziren ikus genitzakeen txartel desberdinak, bai diseinuari dagokionez hizkuntzen trataerari dagokionez ere. 2006tik, ordea, Udaleko Hiritar-Mugikortasun eta Segurtasun Sailaren bidez Iruñean txartel horiek guztiak irizpide berdinen baitan aldatzea erabaki zen. Hizkuntzari dagokionez, bi hizkuntzak jasoko dituen plakak behar dute izan. Eta zenbaitek pentsatuko du, “ h a r a , m o d u o re k at u a n agertuko dira euskara eta
Udalak berak hartutako erabakia ez da betetzen ari eta harago joaz, bi hizkuntzatan zeuden zenbait txartel gaztelania hutsez errotulaturik dauden beste batzuek ordeztu dituzte azken egunotan.
gaztelania”. Bada, ez: idatzizkoan bi hizkuntza kudeatzen gaudelarik eta espazio berean kokatu behar baditugu, batak besteak baino lehenago agertu behar du halabeharrez; eta zein hizkuntza agertuko den lehentasunez erabakitzea hizkuntza-politika konkretu bat egitea da; eta bi hizkuntza harremanetan daudenean eta bat minorizatua dagoenean, egoera diglosiko horri aurre egiteko ahulenaren alde egitea gomendatzen du Hizkuntz Eskubideen Deklarazio
Unibertsalak, hala ere, Iruñeko Udalak bere irudi korporatiboan bertan “Ayuntamiento de Pamplona” letra tipo irakurgarriaren itzalpera kondenatu duen “Iruñako Udala” forma difuminatuagoak gaztelerakoaren aldeko apustu nabarmena agerian uzten du. Kale txarteletan ere, euskarazko for mak eskuineko kokalekua hartzea erabaki dute, gaztelania lehenetsiz eta Udalaren politikari eutsiz.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Kontua larriagoa bilakatu da eta oihartzuna ere izan du herritarren artean plaka berriak jartzen hasi direnean. Edo hobe esanda, 2006an
Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec interdum metus commodo varius
aldatutako batzuk kentzen hasi direnean. Izan ere, Udalak berak hartutako erabakia ez da betetzen ari eta harago joaz, bi hizkuntzatan zeuden zenbait txartel gaztelania hutsez errotulaturik dauden beste batzuek ordeztu dituzte azken egunotan. Adibide bat aipatzearren, Cortes de Navarra adierazten duen txartel berria ezarri dute Nafarroako Gorteak terminoa ere aipatzen zuena ordeztuz. Baina ez da kasu isolatua izan. Gogoan izan behar dugu 2009ko otsailean gaztelaniazko kutsu nabarmena zuen San Lorenzo inguruan kokatutako Calle Mayor kalea txartela kendu behar izan zuela Barc in aren exek utiboak udalbatzaren gehiengoak egindako kexaren harira, Mayor-Na gusia elebiduna ezartzea eskatuz. Are gehiago, 2009ko otsailaren 20ko osoko bilkurak NaBai,
P S N e t a A N Vr e n gehiengoarekin IruĂąeko kale guztietan errotulazio elebiduna berrezartzea onartu zuen, azken aldi hartan izan ziren “aldaketenâ€? harira. Izan ere, UPNren Udal Gobernuak Kale N a g u s i a n , Txantrean eta Mendillorrin gaztelania hutsez errotulatu zituen hainbat kale, Euskararen Udal Ordenantza bete gabe. Zer da, baina, euskararen ordenantza? Zer helburu du? Zergatik egiten da euskararena eta ez gaztelaniarena? Has gaitezen hasieratik. Ordenantza baten funtsa gai b aten f u n tz i o n a m en d u a arautzeko marko juridikoa ematea da, eta legearen menpekoa izatea du ezaugarri. Edonork ezin du horrelakorik garatu: soilik b e r a u betearazteko eskumena duenak defini eta gara dezake ordenantza bat. Ordenantzak, beraz, autoritate desberdinek gara ditzakete, tartean Udalek. Jakina denez, anitzak dira udal batek kudeatzen dituen
gaiak eta, ondorioz, arautzen dituenak hirigintzari dagozkionetatik hasi eta txakurrak kalera ateratzeko araudietara topa ditzakegu. Araudi horietan jasotzen direnak aurrera ateratzeko baliabideak (material zein pertsonalak) esleitzen dira eta araua betetzen dela ziurtatzen du arau emaileak. Bestalde, kontuan hartu behar da bi hizkuntzen arteko harremana desorekatua denean, egoera diglosikoa bizi duela hizkuntza gutxituak. Herritar guztiek betebehar berdinak dituzten momentutik, eskubide berdinak aitortu behar zaizkiela gizabidezkoa da. Beraz, gutxitua den hizkuntzari normalizatua izan dadin babesa ematea ezinbestekoa da, beste gauza batzuen artean, herritarrak berdintasunez tratatuak izan daitezen. Gauzak honela,
administrazio publikoek beren erantzukizun soziala medio, hizkuntza gutxitua nola erabili arautuz eta horretarako zer bide jarriko
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila Administrazioarekiko auzietako salak 2005ean “UPN-k Ordenantzan jasotakoak ez duela betetzen” azpimarratu zuela eta gaineratu “ordenantzari egokitzapena egin diotela legearen barruan mugitzeko”. duen definituz, hizkuntza minorizatua berdintasun parametrotan tratatua izan dadin baldintzak sortu behar ditu. Testuinguru horretan kokatzen da, beraz, euskararen ordenantza sortzea.
Suspense feugiat mi sed lectus
oreet nec interdum metus commodo varius
Bada, Iruñeko Udalak 1997an Euskararen Ordenantza onartu zuen. Bertan jasotzen direnak benetan hizkuntza bat normalizatzeko nahikoa ote diren eztabaida bagenezake ere, dago k i gu n g ai rak o bertan jasotzen diren erabakien betetze mailari buruz hitz eginen dugu.
Ordenantzaren 8. artikuluaren arabera, “eraikin, kale eta eremu publikoetako errotulazioa elebiduna izanen da” eta 20.aren arabera “udal organo eskudunak kaleizendegi elebiduna onartuko du” adierazten da. 13 urte dira araudia onartu zenetik eta ezarpen erraza duten bi artikulu hauek aurrera atera ez izanak agerian uzten du exekutiboaren borondate falta eta euskara bazter uztearen asmo argia. Eta noski, harekin batera hiritar euskaldunak. Gogoratu beharra dago administrazioarekiko auzietako salak 2005ean “ U P N k Ordenantzan jasotakoak ez duela betetzen” azpimarratu zuela eta gaineratu “ordenantzari egokitzapena egin diotela l e g e a r e n b a r r u a n mugitzeko”. Egokitzapen hori ordenantzaren murrizketa izan zela esan beharra dago. Beraz, kartelen festa egon da azken aldian eta hiritarrei, kasu honetan bai berdintasunez, koste ekonomiko polita ekarri dio Udalaren egoskortzeak.
POLITIKOKI ZUZENA “Euskara nire eta nire hautesleen ideologiaren kontra doa” esatea politikoki zuzena den baloratzen jarrita, “egokitasunari” buruzko iritzi desberdinak sortuko lirateke akaso. Baina “zuzen” hitzaren bigarren esanahia kontuan har tuz, zalantzarik ez dago mezu argia, hartzaile konkretu batzuei zuzendutakoa eta karga politiko nabar menekoa izan dela Lizarrako Alkateak egin duen adierazpena, politikoki zuzena, alegia. Zuzen-zuzenean eta konplexurik gabe aitortu du gure herriko hizkuntzetako baten erabilerak bere ideologiaren aurka egiten duela, baina ez hori bakarrik, bere hautesleenaren kontra ere bai. Bi z e h a z t a p e n e g i n b e h a r ko genituzke, beraz: lehena, jarrera erasokor argia dagoela berriz ere UPN alderdiaren ordezkariengan. Bigarrena, Alkate karguan egonik ere soilik bere hautesleen ordezkari dela Begoña Ganuza anderea, eta ez lizartar guztiena. Izan ere, alkate gisa uko egin dio bi hizkuntzatan dauden dokumentuak sinatzeari, kontuan hartu gabe hizkuntza horren erabiltzaileak ere lizarratarrak badirela. Euskara Alkatearen bistarako atsegina ez da. 29/2003 for u dekretuaren inguruko informe juridikoa egitea eskatu du, euskara Lizarran erabiltzea legez kanpokotzat jo ote daitekeen aztertzeko. Berezia da UPN-k kasu batzuetan bere interesak aurrera eramateko zirrikitu legalak bilatu nahi izatea eta beste batzuetan, helburu berarekin noski, legeari ezikusiarena egin eta arau guztien g ainetik bere borondatea indarrean jartzea: Ir uñean gertatzen dena, esaterako.
otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila
Gurasoen asmo zintzoak Guraso ez naizenez, entzundakotik ari naiz hitz egiten, alegia, gurasoek beti seme-alaben ona nahi dutela. Hizkuntzaren kontuan ez da bestela izango, noski. Hezkuntza eredua aukeratzearekin beti egon den eztabaidari segida eman nahi dio Jaurlaritzak, esanez gurasoek aukeratzen duten eredua (A,B edo D) errespetatuko dela. Ondo dago, baina aukeratzen duenak aukeratzen duenaren perspektiba bat behar du, seme-alabari medikuntzako ikasketak ordaintzen dizkion gurasoak behar izaten duen bezala. Zein perspektiba dute erakunde publikoek etorkizunari buruz? Ikasle horiek zein munduan mugitu beharko dute? Zein gizarte elebidun edo eleanitz imajinatzen dugu? Begi aurrean duen gizartearen arabera erabakiak hartuko dira. Nik legeari begiratuko diot gaur, eta EAEri. Hor bi hizkuntza ofizial topatzen ditut, eta, ondorioz, bietako edozein aukera dezake hiritarrak Administrazio Publikoarekin harremanak izateko orduan. Harreman horietan Administrazioko langilea elebidun izan beharko du hiritarrak bere aukera gauzatu ahal dezan. Horren harira, adibidez, onartezina izango litzateke euskara eta frantsesa bakarrik dakien Iparraldeko bat jendaurrean erakunde publiko batean topatzea Hegoaldean. Legez kanpokoa, besteak beste. Ez da gauza bera gertatzen euskara ez dakitenekin. Kontatuko dizuet duela lauzpabost urte gertatutakoa. Lapurreta bat izan zen gure lantokian, eta denuntzia jartzera joan nintzen Ertzaintzara. Hala eskatu arren eta horregatik denbora pila bat itxoin eta gero, erdaraz artatua izan nintzen, eta ez euskaraz. Handik hilabetera
Iritzia edo, ertzain bera gure lantokira etorri 2010/02/24 zen eztia erostera. Ertzaina, oraingoan, bezeroa zen,eta erdaraz zuzendu zitzaidan, eta nik erdaraz artatu nuen. Zein adibide polita, ezta? Ertzain hori batean eskubidedun zen, bestean obligaziodun. Ni ere bai, bai une desberdinetan. Garrantzi handikoa da jakitea norbera mostradorearen zein aldetan dagoen konturatzea. Edozein dela ere gizarte elebiduna,gutxienekoa da nik planteatzen dudana, eta gutxieneko hori bermatu behar du Jaurlaritzak inolako duda izpirik gabe, euskararen aldeko aukera egiten duen herritarrak dauden arte behintzat eta hizkuntza ofizialen artean euskara dagoen arte. Mezu hori transmititu behar die gaurko gurasoei eta ikasleei, aukera egokia egin dezaten. Alderantzizko mezuak zabaltzen ikusten dut, ordea, jendea,eta euskaraz ikasi ala ez gauza ideologiko gisa planteatzen,inolako alde praktikorik ez balu bezala. Edozeinek daki gure gizartean baliorik handiena soldata ziurra izatea dela eta gehiengo handi baten ametsa funtzionario izatea dela. Gurasoei, bada, esan behar zaie EAEn funtzionario izan nahi badu euskaraz eta espainieraz bietan ondo jakin beharko duela. Hori horrela adierazi eta beteko balute, lasai geratuko nintzateke, ziur nintzateke gurasoek seme-alabentzat onena den aukera egingo dutela. Martxel Aizpurua. Zarautz
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Martxoa
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Jaurlaritzaren azken esperimentuaz
Kontseilua
Eusko Jaurlaritzak irakastereduen sistema berria frogatuko duela iragarri du eta gaiari buruz galdetu diogu Kontseiluko ildo-politikoko arduradunari. Nola baloratzen duzu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak aurkeztu berri duen irakasteredu hirueleduna?
ondotik gaur egun dakigun berbera jakingo dugu. Hau da:
Hezkuntza Sailburuak ez du aurkeztu irakasteredu hirueledunik. Esperientzia eta infor mazioa eskuratzeko helburuz esperimentu bat egingo duela iragarri du. Nonbait, Sailburuarentzat ez da nahikoa mende laurdeneko praktika eta esperientzia, Sailburuarentzat Euskal Herriko ikastetxeetan ezagutu dugun praktika eleanitza ez da nahikoa eta gehiago esperimentatu nahi du.
lehentasunezko irakashizkuntza duten ereduak direla eleaniztasunaren ikuspuntutik emaitzarik egokienak eskuratzen dituztenak, nahiz eta emaitzak hobetzeko hainbat erreforma beharko duten.
Gure ustez, Sailburuaren asmoa ez da gaur egungo egoera luzatzea besterik, zerbait egiten duela irudikatu nahi du ezer ez egiteko. Izan ere, esperimentuak iraungo duen hiru urteen
orduak kentzeak kaltea ekarriko diola hizkuntza horren ezagutzari eta ondorioz, belaunaldi berriek arazo handiagoak izango dituztela euskara erabiltzeko. 3. Jakingo dugu, edozein izanda ere hizkuntzen arteko ordu banaketa gaztelania ezagutu egingo dutela eta erabat funtzionalak izango direla hizkuntza horretan.
1. Jakingo dugu, euskara
2. Jakingo dugu, euskararen irakaskuntzari
Beraz, esperimentua bere bukaerara iritsiko den egunean ez dugu jakingo gaur dakiguna baino gehiago eta Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak osorik euskaldundu ditzan behar-beharrezko dituen erreformak egin gabe egongo dira. Hiru urte horietan milaka haur matrikulatuko dira euskaldunduko ez dituen ereduetan eta horiek, era berean,
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa eragotzi egingo dute beste batzuk erabili ahal izatea. Hiru urteko epea, galdu ezin dugun denbora da. Aipatu behar da bestalde, Isabel Celaรก andereak ez duela inoiz helburuez hitz egin. Esperimentuak ongi edo gaizki ateratzen diren ebaluatu ahal izateko aldez aurretik argi eta garbi definitu behar dira helburuak eta orain arte ez da horretaz hitz egin. Guretzat, helburu onargarri bakarra B2 euskaraz eta gaztelaniaz eta B1 atzerriko hizkuntzaz baina, esan bezala, ez dakigu zein den helburua Hezkuntza Sailarentzat. Aipaturiko helburua teknikoki erabat lorgarria dela iruditzen zaigu eta jakin badakigu zehatz mehatz zer nolako erreforma egin behar den helburu horretara gure neska eta mutiko guztiak irits daitezen. Neurri horiek ez hartzea, erreformari ez ekitea, alegia, erabaki politikoa da, ez teknikoa eta ondorio larriak ditu euskararen normalizaziorako, atzeratu egiten duelako euskaraz bizitzeko aukera eragotziz. Euskaraz bizi ahal izateko ezagutzaren unibertsalizazioa ezinbestekoa da. Hezkuntza Sailburuak iragarri dituen aldaketak edo azpimarratu dituen jorratu beharreko bideak baloratzen ahal dituzu? Sailburuak hizkuntza bakoitzari esleitu beharreko gutxieneko ordu kopurua zehaztera mu g at u d a . B o s t n a o rd u h i z k u n t z a bakoitzarentzat Lehen Hezkuntzan eta seina ordu Bigarren Hezkuntzan. Gainerako ordu guztiak ikastetxeak erabakiko ditu bere autonomiaz baliatuz. Bitxia bada ere, ikastetxeek autonomia izango dute hizkuntza alorrean baina ez beste alor batzuetan. Horrek esan nahi du orduen % 40 ikastetxe bakoitzak autonomoki banatuko dituela.
Ikastetxe baten autonomia behin helburuak betetzen direla ziurtatzen denean hasten da. Aitortu behar da helburu bera lortzeko bide desberdinak egon daitezkeela, baina era berean badakigu, proposatzen den ordubanaketa horrekin ezin dela bermatu euskalduntzea. Beraz, autonomia, helburuen zehaztapenik gabe eta ebaluazio sistema zorrotzik gabe eta ebaluazio horren emaitzak publiko egin gabe oso bide desegokia da. Izan ere, azpimarratu nahiko genuke ideia hori, euskararen normalizazioaren ikuspuntutik garrantzi handikoa da. Autonomia helburuak betetzeko da, helburuak beteko ez balira eskuartu beharko litzateke, ikastetxeak behar dituen laguntzak eta errefortzuak eskaintzeko baina, edozein kasutan, helburuak dira agintzen dutenak eta horiek ebitatu egiten dira. Gaur egun badakigu, aipatu dugun helburua lortzeko autonomia askorako lekurik ez dagoela, izan ere, eleaniztasuna lortzen duten ikastetxeetan euskara lan hizkuntza duen murgiltze-eredua erabiltzen dute. Gure ustez behintzat, horixe da eta ez besterik, erreformarako abiapuntua.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Lehendabizi UPN ingelesaren aldeko apustu sutsua egiten, orain PSE, zein da planteamendu horren atzean dagoen asmoa? UPN, bitarteko guztiak erabiliz, sasoi handiz eta beligerantzia osoz saiatu da euskararen n o r m a l i z a z i o - p roze s u a g e l d i a r a z t e n . Denetatik probatu du zeregin horretan eta azken urteotan hizkuntzen arteko konfrontazioak estrategikoki onura politikoak ekarri ahal dizkiola pentsatu du.
Herritarrak ingelesera erakarriz euskaratik aldenduko dituela uste du, baina horretarako konfrontazioa behar du, biak, euskara eta ingelesa, osagarriak direla esateak beren asmo politikoen kontra jotzen du eta ondorioz, konfrontazioa sustatzen dute. Euskararen aldeko mugimenduak mende laurden baino gehiago darama eleaniztasuna sustatzen, euskararekin batera ingelesa eta beste hizkuntza batzuk irakasten, jakin badakigu konfrontazioa ez dela bidea eta B2-B1 helbura lorgarria dela. Hizkuntza guztiak daude lehian, baina lehiaketa hori, liga desberdinetan jokatzen da. Gaztelania borrokan ari da ingelesarekin nazioartean, horrek esan nahi du g aztelaniaren ingurune geog rafikoan
ingelesak ez duela inoiz ordezkatuko. Euskara eta gaztelaniaren arteko borroka ordea, lurralde berean jokatzen da, espazio geografiko eta funtzionalaren borroka da. Hau da, zer hizkuntza erabiltzen den zertarako eta non. UPNk eta PSEk garbi ikusten dute ingelesa eta euskararen arteko konfrontazioak, herritar askorentzat ingelesa erakargarria izan daitekeen neurrian, euskara ahultzen dutela eta ondorioz, hiztunak, lurraldeak eta funtzioak irabazteko borrokan gaztelania nagusitzen da. Horixe da eta ez besterik hizkuntza arazoaren gako nagusia. Horrela ulertu behar da, esate baterako, Vascuenceren legearen zonifikazioa bera. Helburua da, lurralde jakin batzuetan gaztelaniaren nagusigoa bermatzea euskarak ez dezan irabazi herritarrik, funtziorik ez ta lurralderik ere. Euskara bizitzeko ikasten da, ingelesa ezagutzeko, besterik ez. Lehenak gaztelaniari espazio funtzional eta fisikoa irabazten dio eta bigarrenak inoiz ere ez. Hori dela eta, gaztelaniaren nagusigoa bermatzeko ingelesa sustatu nahi dute euskararekiko konfrontazioan. Guk ordea, badakigu Hezkuntza Sistemak biak eskaintzen ahal dituela maila onargarrian, beraz, gezurrezkoa da sustatutako eztabaida, edo, asmo politiko ezkutuak dituen eztabaida da. Ziur aski ez gara gauza izan ideia hauek egoki azaltzeko. Hainbat aldiz aipatu duzu erreformaren beharra. Zure ustez, zer neurri hartu beharko litzateke definitu duzun B2-B1 helburu hori lortzeko? Gure ustez, egiturazko erreforma egin beharko litzateke. Horretarako abiapunturik egokiena helburua lortzetik gertuen dagoen irakasteredua da logikoa den bezala. Eredu hori euskarazko murgiltze-eredua da, D
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa eredua, alegia. Beraz, abiapuntu hori hartuta honako neurri hauek hartu beharko lirateke: 1. Irakasle/ikasle ratioaren txikitzea. Izan ere,
gaur egun irakasleek ikasgeletan dituzten haur kopuruak handiegiak dira ahozkotasuna lantzeko eta oro har, adierazkortasuna egoki lantzeko. Gauza jakina da, kalitatezko arreta bermatzen dutela ratio txikiek. Gainera, diru inbertsioa da eskatzen duen bakarra. 2. I r a k a s l e r i a r e n h i z k u n t z a -
k a l i t at e a re n h o b e k u n t z a . Aitortu beharra dago milaka irakaslek ahalegin handia egin dutela euskara ikasiz baina, era berean, esan behar da ikasleei eredu bizi eta egokiak eskaini behar zaizkiela eta horretara iristeko erregistroak hobetu behar dira.
3. Irakaslea ez den langileen
euskalduntzea. Hezkuntza, sistema bat da, horrek esan nahi du bere osoan er refor matu behar dela. Euskara ezagutzen ez duenak bere hizkuntza inposatu egiten du eta ez du erabiltzen uzten. Hori dela eta, ezinbestekoa da langile horiek euskalduntzea. 4. Ebaluazio-sistema zorrotza ezarri behar da.
Autonomia behin helburuak beteta hasten dela esan dugu eta horrela da. Ebaluazio sistema zorrotza eta publikoa behar dugu ikastetxe bakoitzaren emaitzak zein diren ezagutzeko. 5. Helburuak zehaztu behar dira. B2, B2, B1
helburu lorgarria izateaz aparte egokia iruditzen zaigu euskararen normalizazioaren ikuspuntutik.
6. Ahozkotasunari dagokion garrantzia
ematea. Gaur egungo sistemaren akatsetariko bat neurri handi batez, euskaldun pasiboak ematen dituela da. Prozesuan zehar era desorekatuan landu dira lau trebetasunak (mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena) eta ondorioz, zailtasunak dituzte horietako batzuetan, nagusiki, mintzamenean. Hori dela eta, funtsezkoa da ahozkotasunari garrantzi handiagoa ematea, ideiak ongi azaltzen dituzten pertsonak lortzeko eta ez bakarrik ideiak ongi ulertzen dituztenak lortzeko. 7. Ikusiko denez, puntu
gehienek diru-inbertsioen areagotzea eskatzen dute. Ezin da errefor matu Hezkuntza Sistema diru inbertsioak areagotu gabe. Ikusten duzuenez, egiturazko aldaketa da proposatzen duguna, zehatza, jadanik adostasun maila handi bat lortu duena, izan ere, erreformaren nolakotasuna lantzen Kontseilua bere osoan aritu da eta Hezkuntza alorreko bazkideek ordezkaritza zabala dute sektorean, Ikastolen Elkartea, EHIGE, Sortzen-IKasbatuaz, Kristau Eskolak, Hik-hasi‌ Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako ezagutzaren unibertsalizaziora pausoak ematea ezinbestekoa da. Hor kokatzen da Hezkuntza Sisteman egin behar reko erreforma. Egin ezean, erdal elebakarrek gaztelania inposatzen segituko dute eta euskal hiztunok gure hizkuntza erabiliz bizitzeko dugun eskubideak zapuztua segituko dugu.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Educación, idiomas y experimentos en las aulas Dos datos han puesto de relieve recientemente las capacidades lingüísticas de las que dota nuestro sistema educativo a su alumnado. Es innegable que el sistema de modelos lingüísticos – A, B y D- establecido hasta la fecha genera diferencias competenciales en cuanto al dominio de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma Vasca se refiere. De hecho, los resultados de la Evaluación Diagnóstica 2009, publicada por el ISEI-IVEI hace semanas, vuelven a poner de manifiesto que el modelo A no enseña euskera. En contraposición, y según el mismo estudio, el modelo D, mayoritario en nuestro sistema, no tiene ningún problema para formar un alumnado bilingüe. Ante esta evidencia, lejos de proponer cambios para solucionar las deficiencias de los modelos A y B a la hora de preparar a las nuevas generaciones para desenvolverse sin problemas en la sociedad bilingüe a la que pertenecen, la respuesta del Gobierno vasco es experimentar con un nuevo modelo que obliga a los tres actuales a impartir asignaturas en tres idiomas euskera, castellano e inglés-. Un nuevo modelo que, en sus mínimos, introduce más horas de castellano en el modelo D al obligar a impartir parte de las asignaturas en esta lengua para justificar así que hace lo mismo en el modelo A, siendo en este segundo caso una medida absolutamente insuficiente para aprender euskera y, por supuesto, inglés. La propuesta del Gobierno empobrecerá más si cabe el nivel de la enseñanza de la lengua más débil. Así, el cambio obligará a cursar más horas en castellano a quienes tienen un buen nivel de esa lengua. No obviemos que la mayoría del alumnado del modelo D es castellanoparlante de origen, al igual que lo es, por supuesto, el alumnado de los otros dos modelos. Si bien es cierto que obligará igualmente a impartir más horas en euskera en el modelo A, será absolutamente insuficiente dar “media” asignatura en euskera para adquirir una competencia lingüística válida en esta lengua. De hecho, la experimentación de introducir alguna asignatura en euskera se hizo ya hace 10 años en el modelo A, siendo consejero de educación, universidades e investigación Inaxio Oliveri, sin que solucionase el escasísimo nivel de sus alumnos y alumnas. Con respecto al tercer idioma de la discordia, el inglés, la pequeña mejora metodológica de dar parte de una asignatura en esta lengua, no
supone en absoluto un salto cualitativo. E s t e ex p e r i m e n t o Iritzia también está 2010/03/15 perfectamente documentado. Las pioneras fueron las Ikastolas, con su programa “Eleanitz”, y también la escuela pública ha probado el sistema. No por repetir el experimento una y otra vez se conseguirá el resultado deseado. De hecho, repetirlo es marear la perdiz para colar un modelo que reduce el euskera en el modelo D y que es totalmente insuficiente, en sus mínimos, para el euskera y para el inglés. Por si fuera poco plantear una experimentación cuyos resultados hasta el momento han fracasado claramente y sin que haya evidencias o indicios de que las variables hayan cambiado de forma sustancial, la propuesta no tiene ningún objetivo en términos de competencias a alcanzar por el alumnado. ¿Qué va a medir el experimento? ¿Qué se va a evaluar? ¿Cuáles son los indicadores? ¿Y las metas? Es decir, ¿cómo sabremos si el experimento es satisfactorio o no? La educación no es una ciencia experimental en la que cualquier resultado tiene valor por el bien del conocimiento humano. Desde Hamaikabat, reclamamos objetivos lingüísticos claros y, tal y como exige la Ley de la Escuela Pública Vasca, un modelo que realmente dote a todo el alumnado de las competencias necesarias para expresarse y relacionarse en euskera. La capacidad lingüística en castellano ya está garantizada, como mucho será necesario algún refuerzo puntual. Lo que las evidencias y la lógica ponen sobre la mesa es que es la presencia del euskera la que deberá ser aumentada en la inmensa mayoría de los casos. Y, en cuanto al inglés, márquese un objetivo razonable e impúlsese su uso vehicular flexible para aquellos centros que lo deseen. Igone Martinez de Luna Josu Sierra Hamaikabat alderdiko kideak
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
La Poste pribatizatuta ere hizkuntza-eskubideen urraketak gertatzen ari dira Martxoa hasieran Ipar Euskal Herrian ohiko posta zerbitzua kudeatzen duen enpresak estatus publikoa utzi zuen. Hainbat urtetan hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa izan da enpresa publiko honetan eta, zoritxarrez, izaera pribatua hartzeak ez du egoera aldatu. Berriz ere herritarrok eta Euskalgintzak gogor ekin beharko diogu lanari gure hizkunzta-eskubideak eremu guztietan berma daitezen.
Aldaketak Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan Ramon Etxezarretak utzi egin zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, bere karguan “deseroso” zegoela aitortu ondoren: “Sailean deserosotasuna gero eta handiagoa egiten ari zitzaidan, edozein azalkeriak gaina hartzen zidan. Ezin izan dut”. Horiek izan ziren bere agur mezuan esandakoak. Bera baino egun batzuk lehenago Igor Calzada joan zen “etapa amaitutzat emanda”. Biek ala biek hamar hilabete eskas egin zituzten karguan. Etxezarretaren ordez Lourdes Auzmendik hartu zuen sailburuorde kargua. Jaurlaritza euskararen eremuan ematen ari zen atzerapausoak ez zituzten aipatu ere egin ez batak ez besteak, baina agian erabaki horiek deserosoak gertatu zaizkie HPS-ko bi arduradun horiei. Edozein modutan, Jaurlaritzak hasitako bidetik jarraitu du, hainbat eremutan euskararen estatus apala are gehiago apaldu nahian.
Joxemiel Bidador euskaltzalea zendu zen Euskal idazle klasikoen ikertzaile, dantzari eta historialari gisa nabarmendu zen batik bat nafar euskaltzale hau. Liburuetan ez ezik, hainbat egunkaritan ere landu zituen gai horiek. Euskal Idazleen Elkarteko zuzendaritzan ere aritu zen. Martxoaren 2an zendu zen garunean odol isuria izanda. Adiorik ez...
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Alderdiek egitarauetan euskari muzin
Kontseilua
Ipar Euskal Herrian berriki ospatu diren hauteskundeetan alderdi politiko gehienek tarte eskasa eskaini diote euskarari Martxoaren 14an eta 21ean Akitania Eskualdeko hauteskundeak iragan dira, eta Kontseiluak komunikazio euskarrien, proposamenen eta prentsa idatzian eginiko adierazpenen neurketa burutu du. AHT edota krisiaren gaiak nagusitu dira. H i z k u n t z a r e n normalizazioaren alorrean proposamen lausoak aurkitu ditugu. Argi eta garbi ondorioztatu daitekeena da euskararen alde edo honen lege babesaren aldeko aipuak alderdi gehienek egiten dituztela, baina, hitzen eta ekintzen artean amildegia dagoela. Euskararen alde agertzea zilegi da, eskuin muturrak ere ez du euskararen kontrako jarrerarik agertu, benetako ekintza eragingarriak burutzea, ordea, ez da hain erraza. Hauteskunde hauetan, 11 zerrenda aurkeztu dira: Alliance ĂŠcologie indĂŠpendante, Euskal Herria Bai, Europe Ecologie, Euskadi Europan (EAJ), Forces Aquitaine (Modem),
FN, Front de Gauche, LO, PS eta UMP. Alderdi bakar batek ere ez du bere euskarri guzietan infor mazioa bi hizkuntzetan modu orekatuan erabili. Herritarroi, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea urratu eta euskaraz bizitzeko aukera, berriro ere, ukatu egin zaigu horrela. O ro h a r, 1 1 zerrenden artean, 7k frantses hutsean banatu dituzte b e r a i e n komunikazioeuskarriak. Bakar batek orekaz erabiltzen du euskara EH Baik, (euskararen tokia lehenetsiz). Beste batek euskara orekaz erabiltzen du, nahiz eta frantsesa den lehenesten duen hizkuntza (Europe ĂŠcologie), baina ez euskarri guzietan, hirugarren batek, frantsesa nabarmenago du ( Euskadi Europan, EAJ) eta azkenak, zertxobait egin du, baina ezer gutxi (PS).
Komunikazio-euskarrietan euskararen presentzia bermatzeak ez du zailtasun berezirik eragiten, frantsesezko ereduarekin batera euskarazkoa sortzea aski da. Hizkuntza gutxiagotuen
estatusa eta legearen beharrari doakionez, lau zerrendek argiki aipatzen dituzte hizkuntzen estatusaren beharra eta legea: EH bai koalizioak, Europe Ecologiek, Forces Aquitainek, NPAk. EHbai koalizioak o fi z i a l t a s u n a e t a l e g e a aldarrikatzen ditu, Europe Ecologiek hizkuntza gutxiagotuei koofizialtasuna eskainiko diela adierazten du,
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Forces Aquitainek, aldiz, Fr a n t z i a k h i z k u n t z a k ezagutu ditzan aldarria sustengatuko duela dio eta estatus legalaren beharra aipatzen du. Azkenik, NPAk, Eskualdeak Euroituna izenpetuko duela dio. Euskarari doakionez, ezer gutxi aipatzen da, ez bada EEPren baitan parte hartzen segitzea eta EEPren hizkuntza-politika indartzen
segitzea (Europe Ecologie, PS). Europe Ecologie zerrendak, bere esku diren lekuetan seinale elebidunak ezartzea, Euskal Herrian dituen langileendako formakuntza, eta Euskal Herrian dituen hitzarmenetan euskararen klausula ezartzea aipatzen du. Biek Okzitanieraren aldeko erakunde publiko baten sorrera bultzatu nahi dute. Beste zerrendek oso aipu lauxoak eskaintzen
dituzte, benetako neurri konkreturik proposatu gabe: babesteko, sustatzeko, biziarazteko asmoa erakusten dute. Laburbiltzeko zer renda gehienek (7) euskara edo eskualdeko hizkuntzak dituzte aipagai, baina oso molde lauxoan ez da proposamen esanguratsurik egiten. Bestalde, Akitania Euskararen
erakunde Publikoaren partaide da, ondorioz, euskara diruz lagunduko dutela esatea nahikoa zaie. Akitania eremu zabala da, bost departamenduk osatzen dute, eta Euskal Herriaren errepresentazioa, departamendu baten erdia da, hau da, Pirinio-Atlantikoen erdia. Euskarari eta okzitanierari buruz eginiko proposamenak alderatuz, kokapen
geografikoaren isla besterik ez dela ondorioztatu dezakegu, izan ere, okzitanierari dagozkion proposamenak askozaz garatuagoak izan dira, hautesle kopuruaren araberakoak. 2010eko martxoaren 10ean, EHko kazetan, zerrenda desberdinen hautagaiek ofizialtasuna eta legeari buruz erantzun behar izan zuten, eta alderdi barneko ezadostasunak agerian gelditu ziren. Alain Lamassourrek UMP-ren izenean dio, Konstituzioaren aldaketak hizkuntzen ezagupen ofiziala baimentzen duela. Hortaz, Konstituzio aldaketa Euroituna berresterakoan edo legea sortzerakoan gauzatuko da. Haatik, Gobernuak argiki esan zuen Euroituna berresteko tresna ez zela izango eta legearen beharra kolokan ezarri du. Bere aldetik, Front de gauche-eko zerrendak dio Errepublikaren kontra joatea litzatekeela hizkuntza eta kultura hauen eskaerei eta kezkei arreta ez ezartzea, deus ez egiteak hizkuntza hauen d e s a g e r p e n a re n a l d e k o hautua egitea litzatekeela. Haatik, estatusa ez du aipatzen. LO-k aldiz, hizkuntzen hautua lehenesten du, ez da hizkuntza bat
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa lehenestearen aldekoa, eta euskara etorkinen hizkuntzekin parekatzen du. Izan ere, etorkinek beren hizkuntzan alfabetatzeko edo eskolatuak izateko eskubidea aldarrikatzen dute. Bestalde, Kontseiluak hiru eskaera konkretu luzatu zizkien hautagaiei: Gobernuari hitzeman legea galdegitea, euskara eta okzitaniera Akitania eskualdeko b e re z k o h i z k u n t z a k direla ofizialki aitortzea eta azkenik Akitania E s k u a l d e k o Kontseiluaren aurrekontuan %2a hizkuntza horien aldeko politika egokia e r a m a t e k o engaiamendua hartzea: Europe Ecologie, Lutte Ouvrière, UMP eta Forces Aquitaine alderdiek erantzun dute. Forces Aquitainek hizkuntzetarako estatus legala lortzea egitarauan sartu aldarrikapena dela erantzun du, eta euskara eta okzitaniera eskualdeko hizkuntza gisa aitortu behar dela gaineratu du, aurrekontu zehatzik eskaini gabe. LOren iritziz langile hizkuntza edozein izanik ere, langileen defentsan jarduten dutela zehaztu du, ondorioz, hiru puntuak ez dituztela egitarauan bar neratuko adierazi dute. UMPk dio
“nazio mailari doakionez, lege bat beharrezkoa dela�. Europe Ecologie-k hiru puntuen aldeko jarrera agertu du, legea lortzeko borrokatu beharra, koofizialtasuna lortzeko beharra eta aurrekontua emendatzeko proposamena. Kanpaina horrek ondorio
esanguratsuak utzi ditu agerian, herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guztiek urratu dutela eta oso gutxi dira pauso eragingarriak proposatzen dituztenak. Bestalde, herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guztiek urratu dute ez duelako alderdi bakar batek ere euskarri guziak elebitasun orekatuaz, gutxienez, argitaratu. Horrez gain, nagusiki, gaur egungo egoera onartzearen aldeko ditugu alderdi gehienak eta oso gutxi
dira pauso eragingarriak proposatzen dituztenak. Bestalde, euskararen normalizazioan garrantzi handikoak diren gai asko ez dituzte aipatzen(alor sozioekonomikoa, aisialdia, administrazioaren euskalduntzea...). Euskara ondarea dela dio Konstituzio aldaketak eta, ikuspuntu horrekin bat egiten dute zerrenda gehienek. Haatik, ondareaz hitz egiten bada, babestu beharraz, diskurtsoa ez dator bat euskarrietan agertzen den euskararen erabilerarekin. Hala ere, euskararen aldeko hizkuntza-politika behar dela denek defendatzen dute modu batez edo bestez, eskuinekoak zein ezkerrekoak izan. Hauteskundeen emaitzek PS alderdiaren garaipena ekarri dute, ezkerreko indarren babesa eta laguntzarekin batera, Europe Ecologie eta tartean den EA alderdiaren sostenguarekin. Hitz ederretatik harago joango ote diren ikustear dago. Gure aldetik aldarrikapena argia da: euskarak lege geriza behar du, estatus egokia, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatuko dituena, euskaraz bizitzeko aukerak eskainiko dizkigunak.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Manifestazioa deitu du Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15erako
Berria 2010/03/23
Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen «mespretxuaren» aurrean, gizartearen babesa eskatu dute Kontseiluko bazkideek. Iruñean izango da; ehundik gora euskaltzalek bat egin dute deialdiarekin
Egun Nafarroan euskarak bizi duen egoerarekin «kezkatuta» eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen «mespretxua» salatzeko asmoz, manifestazioa egingo du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak heldu den maiatzaren 15ean, Iruñean. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean euskaldun guztien indarrak batu nahi ditu Kontseiluak. Nafarroako Topaguneko kide Oskar Zapatak dei zabala egin zuen atzo Kontseiluaren izenean: «Nafarroan euskaraz bizi nahi duen orok aukera izan dezala, besterik ez dugu eskatzen». Kontseiluak Iruñeko Baluarte jauregian egin zuen atzo arratsaldean manifestazioaren deialdi ofiziala. Ehundik gora euskaltzalek bat egin dute deialdiarekin eta bertara, Nafarroan eta oro har Euskal Herrian euskalgintzan lanean aritzen diren hamaika lagun bildu ziren: Iñaki Perurena harrijasotzailea, Pello Mariñelarena Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Helios del Santo Nafarroako AEK-ko koordinatzailea edota Urko
Aristi ETBko aurkezlea. Erakundeei dagokienez, oraingoz Kontseiluak antolatutako manifestazioari gutxi gora behera 45 taldek azaldu diote atxikimendua. Deitzaileen artean, besteak beste, Administrazioan Euskaraz Taldea, AEK, Aizpea Euskara Elkartea, BERRIA, Euskal Herriak Bere Eskola, Emun, Xorroxin irratia, Ttipi Ttapa, IKA edota Sortzen-Ikasbatuaz daude. Datozen egunetan, eragile politiko eta ekonomikoekin ere harremanetan jarriko da Kontseilua, horien sostengua ere lortzeko asmoz. Azken hogei urteetan, Nafarroan, herritarren ahaleginei esker euskal hiztunek gora egin dutela nabarmendu zuen atzo Zapatak deitzaileen izenean. Nafarroako Gobernuaren euskararen aurkako joera kritikatu egin zuen. Gainera, azken aldian, kontrako jarrera hori bereziki bortitza dela nabarmenduz. «Gobernuaren jarrera era ezberdinetan antzematen da, euskarazko komunikabideei lizentzia eta diru laguntzak kenduz, hezkuntza sisteman euskara baztertuz edota euskara
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa ikasi nahi dutenei diru laguntza urriak emanez». Gertakari horiek guztiak aintzat hartuta, Nafarroan euskaraz bizitzea ezinezkoa dela salatu zuen. «Euskara ahal duen une eta gune guztietan itotzeko ahaleginak egiten ari da Gobernua». Aniztasunaren gordailu Kontseilua ziur da; euskarak Nafarroako aniztasuna aberasten du, eta, finean, lurralde horrek duen aniztasunaren gordailu da. Horregatik, Nafarroak euskal hiztunak behar dituela aldarrikatu du. Zapatak mezu argia helarazi zuen: «Nafarroan euskaraz bizitzea ezinezkoa da, eta bigarren mailako herritarrak bagina bezala tratatzen gaituzte». Dena den, argi utzi zuen Nafarroako gizartearen gehiengo zabalak ez duela ez hizkuntza bazterketarik ezta euskararen aurkako erasorik ere nahi. Heldu den maiatzaren 15ean Iruñeko karriketan egingo den manifestazioan honako eskubideak aldarrikatuko dituzte: herritarrek euskaraz ikasteko duten eskubidea, salerosketak, publizitatea eta etiketak euskaraz jasotzeko eskubidea, administrazioarekin euskaraz egiteko eskubidea, euskarazko kultur sormenaz gozatzeko eskubidea, telebistaz, prentsaz, tokiko hedabideen bidez, irratiz zein Internetez informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Manifestazio hau deituz, euskararen normalizazioa erdiesteko baldintza berriak lortzeko Nafarroako gizarteren babesa eta laguntza eskatu dute Kontseiluko bazkideek. «Gertatzen ari diren eraso larrien aurrean ez dugu geldirik egoteko asmorik», nabarmendu zuen atzo Zapatak. Gainera, Kontseilua ziur da beste egoera batera eramateko oinarriak jartzeko gizarte eragile zein norbanakoek zeregin zehatzak dituztela. Egun, Nafarroan euskarak duen egoeraren arduradun nagusitzat boterean dauden ordezkari politikoak jo zituen atzo Zapatak. «Egoera honek izen-abizen jakineko arduradunak ditu,
arduradun politikoak, kargu publikoak eta halako bidegabekerien aurrean beste alde batera begiratzen dutenak». Hala, penagarritzat jo zuen Nafarroako Gobernuak euskararen aurka duen jarrera. «Ez dago gauza tristeagorik bere herritarren kontra ari den Gobernu bat baino» Euskal hiztunak egoera zailak bizitzera ohituak daudela gogorarazi zuen Topaguneko kideak. «Euskaraz bizi nahi dugunok ez dugu egoera errazik izan aspaldian eta jakin dugu indarrak batu eta aurrera egiten». Azken hori p r o p o s a t u z u e n , fi n e a n , Z a p a t a k Kontseiluaren izenean: «Indarrak batzea eta Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzea». Hala ere, aitortu zuenez, sinesgaitza egiten zaio euskaraz bizitzeko eskubidea bezalako oinarrizko eskubidea aldarrikatzera «kalera atera behar izatea». Beste era batera Manifestazioarekin gauzak beste modu batera egin daitezkeela frogatu nahi dute deitzaileek. Izan ere, Kontseiluko bazkideen irudiko, gaur egun Nafarroako Gobernuak indarrean duen hizkuntza-politika ez da aski: «Ez du euskara normalizatuko ez baititu nafarren hizkuntza eskubideak bermatzen». Manifestaziorako deia azken hilabeteetan Kontseiluko bazkideek egindako hausnarketen fruitua da. Izan ere, lehendik ere behin baino gehiagotan agerian utzi dute ezinegona. Iragan abenduan, esaterako, Nafarroako Gobernua 2010eko Aurrekontu Nagusiak onartzekotan zela, aurrekontu horiek euskara «ahultzen» zutela salatu zuten. Horrez gain, UPNren gobernuak euskaldunen eskubideak «sistematikoki» urratzen dituela ere salatu dute sarritan. Egoera hauen inguruan, oso kezkatuta daudela aitortu dute maiz Kontseilua eratzen duten erakundeetako ordezkariek. Ezinegon horren guztiaren emaitza da deitutako manifestazioa.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Ramon Etxezarreta: «Desadostasunak? Neure buruarekin eduki ditut handienak» Ez zen izan erraza atzo Ramon Etxezarretarekin hitz egitea. Gehienetan telefonoa okupatua zuen. Hala ere, BERRIAren galderei erantzuteko beta hartu zuen azpeitiarrak. Posta elektronikoz erantzun zien galderei. Haren hitzek iradokitzen dute politika utzi duela. Etxera doala, «duintasunez bizitzera, euskararekin bizitzera». «Ezin izan dut». Hitz horiexek erabili dituzu agur esateko. Zer esan nahi duzu horrekin? Esan dudana, ez besterik. Ez dut saileko zuzendaritzan neure burua behar bezala errotu, eta horrek indarrik gabe, pozik gabe eta kemenik gabe utzi nau. Horrela, neure buruarengandik hasita, ez nion egiten mesederik inori, ez herritarrei, ez hizkuntzari, ez ezeri. Euskararen aldeko ahaleginak jende adoretsuagoa eta bizkorragoa behar du. Sailburuordetzan gero eta etxekoago sentitzen hasi zinen unean utzi duzu kargua. Desadostasunak izan dituzu alderdiarekin, sailburuarekin edota zuzendariren batekin? Hala izan bada, zer-nolako desadostasunak? Hasieran langileekiko mesfidantzak izan nituen, eta orain hasia nintzen mesfidantza horiek gainditzen, denak balekoak direla sentitzen. Eta hurbiltzen ari ginen, beldurrak galtzen. Baina Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Kultura Sailean dago, eta sail horretako zuzendaritza ez da nire estilokoa. Pertsonalki harreman ona izan dut, baina kosta egin zait talde dinamika horretan aritzea. Oso jende ona da, beste edozein sailetan aritzeko
Berria 2010/03/30
modukoa. Aldiz, ni ez. Nik ez dut hainbeste balio, kultura edo euskaratik kanpo ez dut ikusten neure burua. Desadostasunak? Neure buruarekin izan ditut handienak. Zazpi eguneko tartean bi pertsonak utzi duzue Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Kasualitatea da, edo
desadostasunen ispilu? Kasualitate hutsa. Bederatzi hilabete egin dituzu karguan. Ze balantze egiten duzu? Zalantzarik gabe, porrot pertsonala izan da hau, eta porrota ezin nezakeen gehiago luzatu, inori kalterik egin gabe. Hala ere, gobernu honen iraupen egun bakoitza, gauzak gaizki eginda ere, arrakastatzat jo behar dira. Berea izan da arrakasta, eta euskal gizartearena. Lanak ondo egin dituenik, berriz, ez nuke esango. Hala ere esan behar da ere krisi ekonomiko egoeran euskalgintzan eragina duten eragileentzako iazko diru kopuru bera mantendu dugula. Beste inolako
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa instituziok, ez udalek ez diputaziok ezin dezakete gauza bera esan. Hori hor dago, gustatu ala ez. Hala ere, gauza inportanteagoak egiteke geratu dira.
BERRIAri emandako elkarrizketan esaten zenuen PSE-EEk aukera historikoa duela euskararen munduek etxeko senti dezaten. Bide horretan ari zarete?
Zein izan da zure ahalegina?
PSE-EEk ahalegin hori egin behar du, eta Blanca Urgell andrea horretan ari da saiatzen. Baina euskararen munduek PSE-EE etxeko sentitu behar duten neurrian, sentitu behar ditu PSE-EEk etxeko euskararen mundu guztiak.
Bakea, bakea. Euskarak bakeari egin diezaiokeen ekarpen ezinbestekoa, bake giroan euskarak izan dezakeen garra eta indarra, euskararen zibismoa eta herritartasuna; uste dut ez dudala ideia hori sailetik kanpo kutsatzen asmatu. Hala ere, helmugan bakea jartzen duen pankartara iristen ari nintzela erori naizela bizikletatik iruditzen zait. Iritsi egingo gara, ikusten dut. Lortu dituzu legegintzaldi hasieran zehaztutako helburuak? Nire lau urterako egitekoak bederatzi hilabetetan bukatu dira. Eginkizunak hor gelditzen dira eginkizun, lau urte edo gehiagorako. Tarte honetan, zer nolako harremanak izan dituzu euskalgintzarekin? Euskalgintza deitzen zaion horri galdetu beharko. Uste dut onak izan direla eta estuagoak izateko bidea egiten ari garela. Ez da inor etorriko hori puskatzera, lasai!
Iturri batzuen arabera, Lourdes Auzmendik hartuko du zure lekua. Ze aholku emango zenioke? Entzun, pentsatu eta galdetzeko. Solaskide eta laguntzaile izateko. Eusteko goiari etxekoen eta kanpokoen aurrean. Eta nik esan gabe ere, berak oso ongi daki zer egin behar duen. Eta hemendik aurrera zer? Etxekoek ezagutzeko moduan bueltatu naizela frogatu ondoren, bizi, duintasunez bizi, euskararekin bizi. Agian goizegi da erantzuteko, baina Donostiako Udalera bueltatu nahiko zenuke? Udal hauteskundeak datorren urtean dira. Zertara?
Euskara hautatzeko askatasuna Nafarroako eremu ez euskalduneko herritarrek euskaraz ikasteko eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, martxoaren 28an, 3.000 lagun inguruk, Iruñeko karriketan barrena, Euskara hautatzeko askatasuna lelopean. Manifestazioa eremu ez euskalduneko guraso talde batek deitu zuen. Haien arabera, «Nafarroa lurralde plurala dela aldarrikatzen dute hainbat politikarik, baina hori errealitatean ez da horrela». Nafar guztientzat «eskubide berberak» eskatu dituzte. Berria (2010/03/30)
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Euskara eta gaztelania parekatzeko curriculuma onartu du Eusko Jaurlaritzak
Berria 2010/03/31
Iragarri bezala, «hizkuntza eta kultura kontzeptu» gisara definitu du 'Euskal Herria' terminoa Euskarak laguntza handiagoa behar duela onartu bai, baina gaztelaniarekin parekatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Gobernu Kontseiluak atzo a u rk e z t u e t a o n a r t u t a k o O i n a r r i z k o Hezkuntzako curriculum dekretu berriak, halaber, «kontzeptu kultural eta linguistikora» mugatu du Euskal Herria terminoaren erabilera. Datorren ikasturtetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako helburuak, edukiak eta ikasleek eskuratu b e h a r re k o g a i t a s u n a k ze h a z t e n d i t u curriculumak. «Dekretuak eragileen eta EAEko Eskola Kontseiluaren iradokizun eta gomendio ia guztiak jasotzen ditu», azaldu du Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak. Datozen asteotan onartuko ditu Jaurlaritzak Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuak, baina euskararen eta Euskal Herria terminoaren erabilerari dagokionez, ildo berari jarraitzea espero da. Aurreko legegintzaldian Tontxu Camposek gidatutako Hezkuntza Sailak (EA) onetsitakoa deuseztu du dekretu berriak, eta hala, euskara ez da irakas hizkuntza nagusia izango. Izan ere, euskarak eta gaztelaniak «arau hierarkia berdina» izango dute, hau da, parekatuta egongo dira. Hizkuntza ofizialak arautzeko modu hori «indarrean dauden legeekin bat» datorrela adierazi du Zelaak.
onartzen du dekretuaren testuak sarreratik: «Euskarak lehentasuna izan beharko du hezkuntza eremuan; izan ere, hizkuntza ofizial horren ezagutza urriagoa da». Lehentasun izaera hori Euskararen Aholku Batzordearen Euskara 21 txostenak ematen dituen gomendioekin bat datorrela dio dekretuak.
Dena den, irakaskuntza hizkuntzaren ezagutza zabaltzeko «funtsezko ardatza» dela eta aurrerantzean ere izan behar duela
Alde horretatik, Zelaak esan du euskarari «arreta berezia» emango zaiola: «Hezkuntza sistemak batez ere euskaraz egiten du lan, beraz,
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa dituela esan du Zelaak, eta hartara, Euskaltzaindiak kontzeptuari buruz e m a n d a k o d e fi n i z i o a erabili duela. Sailburuaren hitzetan, adiera horren ondorioz, «edozein alderdiren proiektuekiko identifikazioa hausten da».
euskararen lehentasunezko arreta ordu gehiago ematean gauzatuko da, egun gertatzen den bezala, eta hala jarraituko du». Ikusteko dago nola uztartzen den asmo hori Jaurlaritzak berriki aurkeztutako egitasmo hirueledunarekin; izan ere, euskarari, gaztelaniari eta ingelesari astean gutxienez bosna irakas orduak ezarri dizkie irakas eredu berriak.
Euskal Herria ter minoaren harira Nafarroako Gobernuak Camposen curriculumari jarritako helegitea gogoan izan du Zelaak. EAEko Auzitegi Nagusiak t e r m i n o a re n b a r r u a n Nafarroa aipatzea galarazi zuela eta, adiera berriak «beste autonomia erkidegoen errealitatea errespetatzen» duela adierazi du. «Dekretuak segurtasunik eza juridikoarekin amaitu du», esan du sailburuak. «Gehiengoaren aurkakoa»
Era berean, ikasle batzuk euskara maila ebaluatzetik salbuetsita geratzeko aukera jasotzen du testu berriak. Guztiek ikasi beharko duten ar ren, ebaluaziorako salbuespenak ezarri ditu testuak. Adibidez, Araba, Bizkai edo Gipuzkoan aldi baterako daudenek ez dute haien maila egiaztatu beharko unibertsitateko hauta probrara aurkeztu baino lehen.
EHBE Euskal Herriak Bere Eskola taldearen ustez, «gehiengoaren nahien aurkakoa» da Jaurlaritzaren curriculuma: «Herri honen gehiengoak argi utzi du zein den bere hautua. Aukera ematen denean, D eredua da hautatuena». Hori dela eta, euskara eta gaztelania parekatzea gaitzetsi du taldeak. «Euskara desagertzera kondenatu nahi dute», gaineratu du; «Bi hizkuntzak maila berean jartzeak ez du esan nahi ikasleek biak ezagutuko dituztenik eskola bukatzerakoan».
Bestalde, Euskal Herria terminoa «hizkuntza eta kultura kontzeptu» izendatzen du dekretuak, «euskararen herria» delako; aldiz, ez du onartzen terminoari izaera politiko, juridiko edo administratiborik ematea. EAEko Eskola Kontseiluaren gomendioak jarraitu
Euskal Herria terminoaren definizioa ere kritikatu du EHBEk: «Euskal Herria Pirinioen bi aldeetan baden herri bat dela onartu ostean folklorismoaren ikuspegitik heltzen diote». Hartara, Euskal Herria «ukatzea» eta «euren proiektu politikoa gauzatzea» aurpegiratu dio Zelaari.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Elkarbizitza eta berdintasunerako gomendioak
Kontseilua
Lehen aldiz Nafarroako Arartekoak hizkuntza-eskubideen urraketei buruz txosten berezitua egin du Behatokiaren eraginez Nafarroan ezin da euskaraz bizi. Pentsatzen jarri al gara zenbatetan gauden behartuak gaztelaniaren erabiltzera? Egin dezagun ariketa txiki bat: goizean jaiki, ir ratiarekin gosaldu, etxetik irten, autobusaren bila joan, tiketa eskatu, ordutegien kartela begiratu, lanera joan, kafea hartu, lanera buelta, ogia erosi, telebista piztu eta bazkaria prestatu, albistegia ikusten bazkaldu, haurren bila eskolara joan, parkera joan, beste gurasoekin hizketan egon, pare bat erosketa egin, etxeratu, afaldu, harrikoa egin, haurrak oheratu, telebistan pelikula bat ikusi, ohera. Eta hainbat gauza gehiago egiten dugu egun bakarrean. Egoera horietan guztietan hizkuntza produzitu edo jasotzen dugu eta jasotzen duguna, subliminalki bada ere, asko da (irratietako
musika, kartelak, tiketak, errotuluak, ondoko eserlekuko TEKOAR
KO ARAR
OA NAFARR
EZIA TEN BER EN TXOS
n erritarre era na eta h o Elebitasua eskubideen eg hizkuntz
jendearen elkarrizketa‌). Aipatu aukera komunikatibo hauetan guztietan, zenbatek eman digute euskara produzitzeko aukera, edo jaso dugunagatik, zenbatek
gonbidatu gaituzte euskaraz aritzera? Erantzunak anitzak izan daitezke, baina galtzeko beldurrik gabe apustu egin genezake inork ez duela osotasunean euskaraz bizitzerik lortu. Horri gehitu behar zaio nafar herritar euskalduna nongoa izan ezintasun hauek benetan gaindiezinak bilakatzen direla, legez. Bai, bai, legeak babestu ordez u r ratu egi ten b ati tu herritarraren eskubideak.
Horri gehitu behar zaio nafar herritar euskalduna nongoa izan ezintasun hauek benetan gaindiezinak bilakatzen direla, legez.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa Aski jakina da Nafarroan Euskararen Legeak bigarren eta hirug ar ren mailako herritarrak bereizten dituela, legea herritarrei beharrean bizi diren tokiari aplikatzen baitzaio. Horrela, Leitzan haurrak D eredu publikoan eskolatzea posible denean, Villafrancan bizi direnek Fontellasera eraman behar dituzte haurrak euskaraz ikas dezaten eta eskaintza publikorik ez dago horretarako. Halakorik pentsaezina litzateke bestelako lege batekin: nork uler lezake, adibide bat jartzearren, Villafrancako familia batek bere senideak zaintzeko laguntzarik ez jasotzea menpekotasun-legeak zonifikazioa zukeelako? Edo errenta-aitorpena Etxalarren Iru単ean baino baldintza malguagoen arabera egitea? Pentsaezina. Legeak, printzipioz, herritarrak b e r d i n t a s u n parametroen arabera tratatzen baititu. Bere herritarrak hobe bizi daitezen eta bere kultura zaintzen ez duen gobernua arduragabea dela esatea ez dago tokiz kanpo, areago hori modu konsziente batez eta bere helburu politikoetarako egiten denean.
Argi dago Nafarroan ez dela bizikidetza eta berdintasunaren aldeko politika egiten
Argi dago Nafarroan ez dela bizikidetza eta berdintasunaren aldeko politika egiten, sistematikoki hizkuntza komunitate bat baztertua dela eta zigortu egiten dela bertako hizkuntza ezagutu eta erabili nahi izatea. Zonfikazioa ez da ausaz egin, b e r a u j u s t i fi k a t z e k o errealitate soziolinguistikoa aitzakiatzat baliatu izan bada ere. Izan ere, euskara ofiziala dela aitortu den eremuan Nafarroako biztanleriaren %10 bizi da, eremu mistoan gaztelania h i z k u n t z a o fi z i a l bakarra izanik biztanleen %54 metatzen da eta eremu ez euskaldunean %36. Horri gehitu beharra zaio nafarren zerbitzu gehienak Iru単ea/ I r u 単 e r r i a n zentralizatuta daudela, eremu mistoan beraz. Alegia, euskararen estatus egokiak oso herritar gutxirengan du eragina eta gainera herritar gutxi horiek beren eremutik kanpo tramiteren bat egiten dutenean, babes legal hori desagertzen da. Inork pentsa lezake lege hau sortu zen momentutik
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa euskara normalizatzeko asmo sendorik zegoenik? Legearen egokitasuna sorreratik bertatik auzitan jarria izan da, arestian aipatu arrazoiengatik, besteren artean. Baina legeak herritarrari iruzurra egitea nahikoa ez eta beste behin, legeak jasotzen duena maiz urratu egiten da. Herritar askok, gehiegik, urraketa horiek naturaltasunez bizitzera ohitu dira, egunero-egunerokoak baitira. Baina zenbaitek egoera horiek salatu egin dituzte. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2001etatik dihardu herritarren hizkuntza eskubideen urraketa salatzen. Herritarrek egiten dituzten kexak urraketa gauzatu duen erakunde/ entitate/administrazioari bidaltzeaz gain, 2008tik Nafarroako Administrazio Publikoarekin zerikusia duten urraketen berri eman izan dio Arartekoari.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2001etatik dihardu herritarren hizkuntza eskubideen urraketa salatzen.
Te s t u i n g u r u h o n e t a n k o k a t z e n d i r a Arartekoak Nafarroako Gobernuari egin dizkion gomendioak. Euskararen Legea garatzeko araudi bat gara dezan egin dion gomendioa, bai eta legeak eremu mistoan euskara hedatu, sustatu eta indartzeko dituen “hutsuneak� gainditzekoa. Eremu horretan Nafarroako biztanle kopuru handiena metatzen baita, euskaldun kopuru handienarekin batera.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Osakidetzak ez du euskara ebaluatuko kalitatea neurtzean Euskarari buruzko konpromisoak urteroko programa-kontratuetatik kendu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin programa-kontratu izeneko dokumentua sinatu ohi dute urtero Osakidetzako 28 erakundeek -eskualdeka eta zerbitzuka batzen dira erakunde horietan Osakidetzako zerbitzu guztiak-. Programa-kontratu horietan zehazten dira erakunde bakoitzak urte osoan eskainiko dituen zerbitzuak: zenbat jende artatu, zer zerbitzu eskaini, zer helburu
hartu... Eskainitako zerbitzuaren kalitatea neurtzeko, aldag ai ug ari jasotzen dira hor, baita euskara normalizatzeari buruzkoak ere. Euskarari buruzko aldagai horiek urteroko txostenetan jaso izan dira orain arte, baina BERRIAk egiaztatu ahal izan duenez, euskarari buruzko puntuak desagertu egin dira aurtengo programakontratuetatik eta, beraz, euskara ez da Osakidetzako
Berria 2010/03/31
zerbitzuen kalitatea neurtzeko aldagaien artean egongo. Osakidetzako erakunde zentralak ez du zerikusi zuzenik programa-kontratu horiekin, erakunde bakoitzak Osasun Sailarekin sinatzen baititu konpromisoak. Hala ere, erakunde zentralak baieztatu egin du aldaketak izan direla prog ramakontratuetan, baina gehiago ez dakiela azaldu du. Osasun Sailak ere berretsi egin du aldaketak izan direla aurten. ÂŤHala ere, aldaketak ez dira justu horrelaÂť, azaldu du, Ăąabartu nahian. Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik aldaketen berri eman. Baina BERRIAk esku artean ditu aurtengo programa-kontratu batzuk, eta aurreko urteetako beste batzuk. Iaz arte sinatutako programakontratu guztiek Euskararen erabilera nor malizatzeko plana izeneko atal bat eduki dute. Sei puntu jasotzen ohi ziren atal horretan: hizkuntza lehentasunen erregistroa, zerbitzu elebidunen gaineko informazioa, erakundearen identitatean euskara erabiltzea, hizkuntza
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa eskakizunak egiaztatzea, euskararen erabilera atentzioan eta asistentzian eta gogobetetze inkestak. Aurtengo programa-kontratuetatik desagertu egin dira. Urrian egiten da programa-kontratuen balorazioa. Orduan neurtzen da txostenaren atal bakoitzean egindako lana eta, betetako helburuen arabera, puntu gehiago edo gutxiago jasotzen ditu erakunde bakoitzak. Jasotako puntuen arabera, pizgarri modura, diru kopuru bat jasotzen dute Osakidetzako erakundeek. Diru kopuru hori ez da jaitsi aurten, iaz adina gorderik du Jaurlaritzak euskararentzako ere. Euskara normalizatzeko aldagaiak txostenetik desagertu badira, diru horrekin zer gertatuko da?, zer irizpideren arabera banatuko da? Programa-kontratua erabili izan da, besteak beste, zerbitzuaren kalitatea neurtzeko, baina baita Osakidetzako erakundeen euskarari buruzko lana ebaluatzeko ere. Dirua bera baino gehiago euskara normalizatzeko tresna bat galdu dela, kezka hori dute aldaketaren berri izan duten langile eta sindikatuek.
«Enpatia giltzarri» Jaurlaritzak erabakia egiaztatzeko eta arrazoiak azaltzeko zain badaude ere, ELA eta LAB sindikatuek Osakidetzako euskara normalizatzeko dekretuaren aurkako erabaki gisa hartu dute euskara ebaluatzeko puntuak programa-kontratuetatik kentzea. Dekretuak zehazten du erabiltzaileekin komunikatzeko «kalitatea eta enpatia giltzarri» direla «osasun jardueraren arrakastarako, bai eta funtsezko parametroetako batzuk ere asistentziaren kalitatea balioesteko». Euskara normalizatzeko dekretuak agintzen du, gainera, Osakidetzak kontuan hartu behar dituela dekretuaren ondorio diren hizkuntza eskakizunak, eta programa-kontratuetan jaso behar dituela, zerbitzuen kalitatea neurtzeko garrantzitsuak direlakoan. «Euskarari buruzko puntuak kentzen badira, komunikazioaren kalitatea neurtzerik ez dago. Erabaki hau ez dator bat euskalduntze planaren espirituarekin eta letrarekin», ohartarazi du Mirari Irurek, ELAko kideak. Josu Arrieta LAB sindikatuko kidearentzat ere, Osasun Sailak
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa euskara normalizatzeko dekretua urratu du azken erabaki horrekin: «Ez urratu bakarrik; nahi du euskara zokoratu, baztertu, borondatezko gauza batean utzi. Ni euskalduna banaiz, eta nahi badut, erabiltzaileekin hitz egingo dut, baina ez dago kontrolik, ez dago neurririk jendearen eskubideak errespetatzen diren edo ez ikusteko. Osakidetzak ez du hartzen bere erantzukizuna». Erabakia atzera botatzeko Osasun Sailaren azken erabakiak «atzerapauso larria» ekar lezakeela uste du Irurik, Osakidetzako erakundeek ez baitute konturik eman beharko euskarari buruz egiten dutenari edo egiten ez dutenari buruz. Horregatik, erabakia bertan behera uzteko eskatuko dio ELAk Osasun Sailari. «Euskara O s a k i d e t z a re n b e re z k o ze r b a i t i z a n beharrean, kanpotik datorren zerbait balitz bezala hartzen da», esan du. ELAk baldintza gisa jarri zuen, Osakidetzako lan ituna adosteko orduan, euskara normalizatzeko planak eta dekretua ez zirela desegingo. Erabakia berresten bada dekretuaren aurkakoa izan litekeela eta kontuak eskatuko dituela ohartarazi du ELAk. LABeko kideei ez zaie iruditzen erabaki bakana izan denik azkeneko hori. Euskara
normalizatzeko planaren ebaluazioa ere, egin bai, baina oraindik ez du aurkeztu Osasun Sailak. Dokumentu hor rekin bezala, programa-kontratuei buruzko erabakiarekin ere antzera jokatu du Osasun Sailak, Arrietaren hitzetan: «Ezkutatu egin dute, planaren ebaluazioa bezala». Arrietak gogora ekarri ditu Rafael Bengoa Osasun sailburuak esan dituenak: «Ematen du esan nahi duela Osakidetzako langile euskaldunon meritu bakarra euskaldun izatea dela». Eta ohartarazi du osasun zerbitzuak euskalduntzea ez dela langileen edo sindikatuen ardura bakarrik: «Gizarte osoaren lana da».
Kalitatea mutua da Aenor enpresa arduratzen da, 1997az geroztik, Osakidetzaren ISO 9001 kalitate ziurtagiria jarraitzeaz eta egiaztatzeaz. «ISO 9001 arauak zehazten du zerbitzuaren erabiltzaileen arretarako eta haien erreklamazioen kudeaketarako sistema egokiak antolatu behar direla; ez du zehaztapenik ematen hizkuntzari buruz», azaldu dio Gustavo Granero Aenorreko prentsa arduradunak BERRIAri: kalitate baldintzak mutu daude bezeroen hizkuntza eskakizunen inguruan. Zerbitzuen kalitatea neurtzeko sistemen «apologia» egin beharrean begiratu «kritikoa» eman behar zaiela uste du Iñaki Herasek, ekonomialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Adibidea eman du, ziurtagirien funtzionamendua azaltzeko: ISO 9001 ziurtagiria duen
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa anbulatorio batera joan, euskaraz artatzeko eskatu eta gaztelaniaz hartuko balute, erabiltzaileak aukera luke hobekuntzak proposatzeko edo erreklamazioak aurkezteko. ISO 9001 arauak ziurtatu beharko luke anbulatorioak baduela erreklamazio horiek kudeatzeko prozedura bat. Hori da kalitate sistemek neurtzen dutena: «Azken batean, sistema horiek ez dute zerbitzuaren kalitatea neurtzen, antolakundearen kudeaketaren kalitatea baizik. Horregatik ez dute, beste irizpide askorekin gertatzen den legez, hizkuntzaren irizpidea kontuan hartzen». Galdera berez sortzen da: bezeroa bere hizkuntzan artatzeko gai ez den zerbitzu bat kalitatekoa izan liteke? Erabiltzaileek zer espero duten da gakoa, Iñaki Herasen esanetan, galderari erantzuteko: «Ez bada betetzen bezeroek, erabiltzaileek edo herritarrek espero dutena, ez da, oro har, kalitateko zerbitzurik izango». Bezeroak hizkuntza aldatu beharra «beti» izango da zerbitzuaren kalitatearen txarrerako, Herasen ustez. Enbor Kontsultoreak enpresak erakundeen kalitatea aztertzen du, eta Aurkene Redondo horko langilearen ustez ere kalitatea galtzen du bezeroa bere hizkuntzan artatzeko gai ez den erakundeak, «behar eta espektatibei erantzun ona ematen ez zaielako». Urrutirago doa Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria: «Bezeroa berea ez duen beste hizkuntza batean jardutera behartzen badugu, kalitate eta lehiakortasun galera nabarmena gertatzen da». Gutierrezek ez du dudarik, hizkuntza bezeroek hautatu behar dute zerbitzuak kalitateko izateko. Administrazio publikoarekin, zalantzarik ez da. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak honela azaldu dio BERRIAri: «EAEko Administrazioari dagokionez, zerbitzu publikoa ematen duten erakundeetan bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatu behar da. Herritarrek eskubidea dute bi hizkuntza horietako edozeinetan arta ditzaten». «Enpresa pribatuetan, aldiz», Redondok dioenez, «bakoitzak bere estrategia eta balioak finkatzen ditu eta, horrekin, baita merkatua ere. Enpresa askotan, euskararen erabilera ez da zeharkako kontua. Izatekotan, balio erantsi modura planteatzen da». Erabakia, azkenean, enpresa bakoitzaren borondatearen araberakoa dela zehaztu du. Sailburuordetzako iturriek garrantzia eman diote, hala ere: «Jaurlaritzak uste du baietz, kalitate parametro bat izan behar duela hizkuntzarenak». Eta zehaztu dute Jaurlaritzako administrazioek hartzen dutela kontuan. Enpresen leihakortasuna Gutierrezek argi ikusten du: «Enpresa batek gizartearekiko konpromisoa agertzen duenean, irudi hobea eta sinesgarritasun handiagoa ematen du bere bezero nahiz langileen aurrean. Euskara egunerokoan txertatzen ari diren enpresak lehiakorragoak dira, eta kalitate handiagoa eskaintzen dute». Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako iturriek ere hala ikusten dute: «Argi dago zerbitzu hobea eskaintzen dutela, eta enpresaren emaitza ekonomikoan ere igarriko dela». Enpresa gehienek, ordea, «ez dute euskararen eskaerarik ezta beharrik ere sumatzen», Gutierrezen hitzetan. Hari horretatik, bezeroek zeresanik badutela uste du, «enpresei premia sentiarazteko». Era berean, administrazio publikoak kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak «osoki bermatzeko» lege eta baliabideak jarri behar dituela uste du.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa
Gidabaimena euskaraz
Kontseilua
Gero eta auto-eskola gehiagok gidabaimena eskuratzeko ikastaroak euskaraz eskaintzen dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskara hizkuntza ofizial izendatu zenetik hiru hamarkada pasa diren arren, oraindik ere gidabaimena euskaraz ateratzea ia ezinezkoa da. Hainbat urtetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan da gidabaimena ateratzeko prozesuaren hiru pauso nagusietan: prestakuntzaaldian, azterketa teorikoan eta azterketa praktikoan. Azkenaldian baina, orain dela hamabi bat urte bakan batzuek hasitako bidea indartzen ari da, izan ere gero eta gehigo dira prestakuntza-aldia euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten auto-eskolak. Euskalgintzaren eta zenbait udalen ekimenari esker, gidabaimena ateratzeko prestakuntza-aldia euskaraz egiteko aukera zabaltzen ari da Gipuzkoa eta Bizkaiko
hainbat eskualdetan. Autoe s k o l a a s k o k a z t e rk e t a teorikoa prestatzeko hain garrantzitsuak diren euskarriak (gidaliburua, test informatikoak...) euskaraz eskaintzen dituzte jada, bai eta praktikak irakasle euskaldunekin egiteko aukera ere. Zenbait Udalek, gainera, a u k e r a h o r i s u s t at ze k o
ekimen ezberdinak jarri dituzte abian, esaterako, azterketa teorikoa euskaraz egiten duten gazteen artean gidabaimenaren ordainketa errazteko diru-laguntzak zozketatzea. Estatuko Administrazioak azterketa teorikoa euskaraz egiteko aukera lehendik ere eskaintzen zuen eta irakasle euskaldunak zituzten auto-
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa eskolak ere lehendik baziren, baina azterketa prestatzeko euskarri guztiak (gidaliburua, testak, sofwarea...) orain gutxi arte gaztelania hutsean zeudenez, gazte gehienek, guztiek ez esatearren, azterketa teorikoa prestakuntza-aldian erabilitako hizkuntza berean egiten zuten, hau da, gaztelaniaz.
hainbat eskualdetan eta ondorioz pentsatzekoa da gero eta gazte gehiago izango direla azterketa teorikoa euskaraz egiteko pausoa emango dutenak. Dena dela, prestakuntzaa l d i a
Azterketa hori egin duen edonork badaki erantzun zuzenaren eta okerraren artean Ăąabardura txikiak daudela eta, ondorioz, azterketa gaztelaniaz prestatu eta euskaraz egitea ez dela arrakastarako biderik eragingarriena. Ulergarria da beraz, orain arte gazte askok, gehienek, azterketa euskaraz egiteko aukera izan arren, gaztelaniaz egitea. Izan ere orain gutxi arte ez dute azterketa euskaraz prestatzeko aukerarik izan. Esan bezala, azken urte hauetan egoera aldatzen ari da ordea. Auto-eskoletako irakasle euskaldunei orain euskarazko gidaliburua, testak eta euskarri informatikoak gehitu zaizkie. Prestakuntza-aldi osoa euskaraz egiteko aukerak zabaltzen ari dira Gipuzkoako eta Bizkaiko
diote dagokion erakundeari. Eta horrela egiten ez duenak ezin du azterketa euskaraz egin. Azterketa teorikoa euskaraz egitea ez da azterketan bertan hauta daitekeen zerbait eta are gutxiago gazte guztiei orokorrean eskaintzen zaien aukera bat. Aitzitik, gaztelaniaz egin nahi dutenek, ez dute aurrez ezer jakinarazi behar. Azterketara joan eta azterketa gaztelaniaz egin, ez dute beste lanik. Ikusten denez, kasu honetan ere euskaldunok bigarren mailako herritar bezala artatzen gaitu Administrazioak, kasu honetan Estatuko Administrazioak.
euskalduntzen doan bitartean, Administrazioa ez da pareko pausoak ematen ari. Oraindik ere lehengo diskurtso tranpatiarekin jarraitzen du “azterketa teorikoa euskaraz egin nahi dutenak hain gutxi direnez, ez dugu aukera hori orokortuko�. Izan ere, azterketa teorikoa euskaraz egin nahi dutenek aurrez jakinarazia behar
Oztopoak baina ez dira hor bukatzen, izan ere, gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoaz gain, azterketa praktikoa ere gainditu behar da eta hor, berriz ere, euskaldunon hizkuntzaeskubideak inolako erreparorik gabe urratzen dira. Estatuko Administrazioak ez du aztertzaile euskaldunen g u t x i e n e k o k o p u r u b at prestatu edo aurreikusten eta ondorioz azterketa praktiko (ia) guztiak gaztelaniaz egiten dira.
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa K asu honetan ez dago azterketa euskaraz egiteko aukerarik, ez eta aurrez eskatuta ere. Gerta daiteke zorte handia izan eta aztertzaile euskalduna suertatzea, baina hori ez da Administrazioaren aurreikuspen edo plangintzen ondorio izango. Administrazioak, oraingo honetan ere jakin badaki ikasle euskaldunak elebidunak direla eta aztertzaile erdaldunaren hitzak ulertuko dituztela eta horretaz baliatzen da azterketa praktikoak gaztelaniaz egiteko.
Herritarrek azterketa teorikoa euskaraz egiteko eskaera egin dezakete, baina praktikoa aztertzaileak aukeratutako hizkuntzan egin beharko dute, hau da, gaztelaniaz. Inork pentsa lezake, gidabaimena ateratzeko prozesuaren azken pauso hori, azterketa praktikoa alegia, euskaraz egitea ez dela hain erabakigarria (aztertzailea zenbait agindu
ematera mugatzen delako edo) baina prozesu osoa kontuan hartzen badugu, azken pauso hori ere euskaraz eman ahal izateak badu bere garrantzia. Izan ere, azterketa teorikoarekin gertatu bezala, gerta daiteke hainbat gaztek azterketa praktikoa gaztelaniaz izango dela aurreikusiz, “arazoak ekiditearren� aurreko prozesu guztia gaztelaniaz egitea hobestea. Irakasle euskaldunak, ikaslegidaliburua eta gainerako euskarriak euskaraz eskaini arren eta azterketa teorikoa euskaraz egiteko aukera izan arren, azterketa praktikoa euskaraz egiteko eskubidea bermatzen ez bada,
emandako aurrerapausoak ezerezean gera daitezke. Ikusteko dago prestakuntzaaldian emandako aurrerapausoek prozesu osoan nolako ondorioak izan dituzten. Ziurrenik azterketa teorikoa euskaraz egin duten gazteak gero eta gehiago izango dira eta prestakuntzaaldi hori euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten auto-ekolak ere, gehiago izango dira. Baina benetako hazkundea prozesu osoa euskaraz eta inolako aurre eskaririk gabe egin ahal izateak ekarriko du. Hori da euskaraz bizi nahi dugunok aldarrikatu behar duguna. Gure eguneroko gauza guztiak euskaraz egin nahi ditugu, goizean jaiki eta gauean oheratzen garen arte
martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa egiten ditugun jarduera guzti guztiak.
... azterketa praktikoa euskaraz egiteko eskubidea bermatzen ez bada, emandako aurrerapausoak ezerezean gera daitezke. Ez gaitu asetzen tarteka euskaraz aritzeko aukera izateak. Irratia euskaraz entzunez jaiki nahi dugu, beheko dendakoari ogia eta prentsa euskaraz erosi nahi dizkiogu, autobus gidariarekin edota autopistako kobratzailearekin euskaraz ari nahi dugu, lankideekin, nagusiarekin, kafetegian, osasun-etxean, dantza-eskolan, supermerkatuan... eta nola ez, baita gidabaimena ateratzen dugunean ere.
Zergatik ez? Gure eskubidea da eta aldarrikatuko dugu, behin betiko ber matzen zaigun arte.
izan gabe eta beste inolako oztoporik gabe... eta ikusiko dugu asko edo gutxi diren hautu hori egiten dutenak.
Iazko udaberrian hainbat Udalek eta auto-eskolek abian jarritako ekimen hauek ugaldu eta Euskal Herriko bazter guztietara hedatu behar ditugu, baina horrez gain Administrazioari gure eskubideak errespeta ditzan eskatu behar diogu eta gidabaimena ateratzeko p ro z e s u o s o a e u s k a r a z egiteko aukera berma dezan exijitu.
Hasteko, gidabaimena ateratzeko azterketak arautzen dituen 2009ko Gidarien Arau Orokorrak ez du gaiari buruz ezer esaten. Euskarari dagokionez, arau hori gidariek gidabaimena euskaraz ere eskatu ahal izango dutela jasotzera mugatzen da. Arauak beste hamaika gairekin batera, aztertzaileek bete behar dituzten baldintzak ezartzen ditu eta horien artean ez da tokian-tokiko hizkuntza o fi z i a l a k j a k i n b e h a r r a jasotzen. Ondorioz, azterketa euskaraz egin ahal izateko irakasle euskalduna suertatzea beste aukerarik ez dago.
Hizkuntza-eskubideak ez dira eskaintza eta eskariaren legearen arabera bermatzen. Berdin dio azterketa teorikoa edota praktikoa zenbat lagunek egiten duten euskaraz. Bakar bat balego ere, hark eskubidea izango luke biak ala biak euskaraz egiteko. Ber ma dezala administrazioak prozesu osoa euskaraz egiteko eskubidea, aurrez eskaririk egin behar
Hori bai, aztertzaileek ikasleei azalpen zehatz eta argiak eman beharko dizkietela arautzen du, “utilizando un lenguaje que sea fĂĄcilmente comprensible para el aspiranteâ€?.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Apirila
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Lemazain berriarekin... pauso bat harago! Paul Bilbao izanen da aurrerantzean Kontseiluko Idazkari Nagusia. Xabier Mendigurenek lekukoa pasa zion ekitaldi hunkigarrian. Aurrez iragarri bezala, apirilaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian Kontseiluak egindako ohiko Batzar Nagusian, Xabier Mendigurenek lekukoa pasa zion Paul Bilbao Idazkari Nagusi berriari.
Era berean, Idazkari Nagusi berria, orain arte Hizkuntz Eskubideen Behatokiko arduraduna
Euskal gizarteko eta Euskalgintzako hainbat ordezkarik parte hartu zuen ekitaldi hunkigarrian. Xabier Mendigurenek urte hauetan guztietan egindako lanari gorazarre egin zitzaion eta parean Paul Bilbao Idazkari Nagusi berriari etorkizunerako indar eta babes guztia eskaini. Xabier Mendigurenek, erretreta hartu arren, Kontseiluarekin eta euskalgintza osoarekin elkarlanean jarraituko duela adierazi zuen.
“Etxekoa eta ezaguna izanik, Kontseiluaren etorkizuneko arrakasta bermaturik dago�.
izateak, poztu egin du Mendiguren: “etxekoa e t a e z a g u n a i z a n i k , Ko n t s e i l u a r e n etorkizuneko arrakasta bermaturik dago�. Paul Bilbaok bere aldetik, Kontseiluko Batzar Nagusiak eskainitako konfidantza eskertu zuen eta aurrerantzean Kontseiluak dituen erronkei ekiteko gogo handiz dagoela azaldu. Euskara normalizatuko bada, euskal hiztunok euskaraz biziko bagara, guztiok urrats bat harago eman behar dugula adierazi zuen bai eta Kontseiluari prozesu hori gidatzea dagokiola ere.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Ikasle gehiagok gainditzen dituzte irakasgaiak D ereduan ikasita
Berria 2010/04/02
Azken bost ikasturteetako emaitzek ondorio hori ematen dute D ereduan ikasten duten ikasleek irakasgai gehiago gainditzen dituzte A eta B ereduetan ikasten duten ikasleek baino. Emaitza horiek eman ditu jakitera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak eginiko galderari erantzunez. 2008-2009 ikasturteari erreparatuta, LH Lehen
Hezkuntzan, eta sare publikoan, D ereduko ikasleen %96,21ek gainditzen dute. Tasa hori %94,28koa da B ereduan, eta %89,15ekoa A ereduan. Itunpeko ikastetxeei dagokienez, D ereduan ikasten duten LHko ikasleen %98,13k gainditzen dute, %95,81ek B ereduan, eta %97,12k A ereduan. Alde hori areagotu egiten da
Sare publikokoko D ereduko ikasleen %81,42k gainditzen dute Batxilergoa, eta A ereduko %66,78k Der rigor rezko Big ar ren Hezkuntzan, eta are handiago da Batxilergoan. Hala, sare publikokoko D ereduko ikasleen %81,42k gainditzen dute Batxilergoa, eta A ereduko %66,78k. Itunpeko sarean, D ereduko %90,75ek gainditzen dute, eta A ereduko %85,44k. Emaitza horiek ez dira ikasturte batekoak soilik, azken bost ikasturteetako datuek joera hori erakusten baitute.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Euskararen irakas prozesua azkartzea da gure erronka
Berria 2010/04/04
Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko mugimenduak 30 urte bete dituen arren Euskal Herria euskalduntzeko helburuak eta grinak bizirik jarraitzen dutela nabarmendu du Mertxe Mujikak Pasa den asteburuan egin zuen AEK-k XIII. mintegia, eta 2010-2014. urteetarako plan estrategikoa onartu zuten. Euskara modurik azkarrenean eta errazenean ikastea jarri dute helburu gisa, eta horretarako, ezinbestekotzat jo dute AEK eraginkortzea. Hir u hamarkada garena ikasten lelopean egin duzue mintegia. Zer irakaspen atera dituzue? Euskal Herria euskalduntzea da gure helburua, eta helburu hori lortzeko grina borborka daukagu oraindik. Gure lana hobetzea izan da beti gure iparrorratza. Hau da, euskara lehengoratzeko estrategia berriak bilatzen aritu gara etengabe. Eta gaur egun helburu horrekin jarraitzen dugu, une oro garena ikasten. Helduen euskalduntze-alfabetatzeak zer ibilbide egin du? 30 urte hauetan aldaketa ugari izan dira, eta beti onerako. Esaterako, egungo euskaltegiek ez dute zerikusirik hasierakoekin. Ekipamendu eta bitarteko gehiago eta hobeak ditugu. Euskararen ezagutzak gora egin duen neurrian, ikasleak gutxitu dira, eta azken urteotan 12.000 ikasleren bueltan gabiltza. Bazkideon profesionaltasunean ere urratsak egin ditugu. Hitz gutxitan esanda, onerako izan dira bilakaera horiek. Eta 30 urte igaro diren arren, badago aldatu ez den kontu bat: euskararekin dugun konpromisoa. Jakin izan dugu egokitzen
une bakoitzari, baina beti argi izanda gure lana Euskal Herria berreuskalduntzea dela. Eta zein da une honetan euskararen egoera? Egoera ona da, baina horrekin ez gara konformatzen. Oraindik milaka euskal herritar daude euskalduntzeko pausoa eman ez dutenak. Erabilerak ere beste jauzi kualitatibo bat behar du. Horregatik, uste dugu helduen euskalduntze-alfabetatzeak baliabideak behar d i t u e l a , e t a e r re k o n oz i m e n d u a . E t a administrazioek eman behar dituztela. Garbi dago AEK-k iragana duela, baita etorkizuna ere. Nola irudikatzen duzue etorkizuna? AEKren xede nagusia Euskal Herria euskalduntzea izanik, hizkuntzaren sustapena, erabilera eta normalizazio orokorreko atalak bultzatzea da gure arduretako bat, helduen euskalduntze-alfabetatzearen egoera
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila normalizatuz eta egonkortuz. Euskararen eragile izateko konpromisoa berretsi dugu, euskararen aldeko jarrerak sustatuz eta bultzatuz, eta euskaraz bizitzeko aukerak hedatuz. Bestetik, erronka moduan jarri dugu euskararen irakas prozesua ahalik eta azkarrena eta errazena izatea, eta horretarako, ezinbestekoa da kideen lan baldintzak egokitzea eta profesionaltasunean aurrerapausoak ematea, erabileran oinarritutako metodologia bultzatu eta hobetzeaz gainera. 2010-2014rako plan estrategikotik zer azpimarratuko zenuke?
Egon da, eta nik uste egongo dela. Guk beti egin dugu eskaera hori. Nafarroako euskalgintzak manifestazioa antolatu du maiatzerako, euskaraz bizitzearen alde. Zaila da ulertzea nola gobernu batek ez duen gehiago maitatzen edota sustatzen berea den zerbait. Tristea da euskaraz bizitzeko eskubidea eskatzen aritu behar izatea. Gizartearen gehiengoak euskara nahi du, eta ez da posible Administrazioak eskaera horri entzungor egitea.
Sei esparru horiek jarri ditugu erronka gisa, eta guztiak jartzen ditut maila berean. Dena den, giltzarria da irakas prozesua azkartzea eta erabilerarako aukerak ematea. Hori lortzeko, baina, helduen euskalduntzealfabetatzea normalizatu behar dugu. Eta galdera da: hori nola lortzen da? Jendea guregana erakarri behar dugu, administrazioekin etengabe lanean aritu behar dugu, finantzaketa esparruak hobetzeko, helduen euskalduntzea doakotasunaren bidean jartzeko eta ikasleei ahalik eta gastu gutxienak eragiteko. Zer-nolako harremanak dituzue une h o n e t a n E u s ko Ja u r l a r i t z a r e k i n ? Finantzaketa bermaturik daukazue? Harremanak normalak dira. Guk beti eskatu izan diegu administrazio guztiei helduen euskalduntze-alfabetatzea estrategikotzat hartzeko, edozein izanda ere agintean dagoen alderdi politikoa. Eskoletan egiten den lanaz gain, helduak ere elebidundu behar ditugu. Elkarlana ezinbestekoa da. Eta egun elkarlana badago?
Mintegiaren amaieran argazki zaharrak eta berriak erakutsi zenituzten. Argazki zahar ren ar tean, zein aukeratuko zenuke? Eta berrien artean? Mintegiaren amaieran atera genuen argazkia aukeratuko nuke: AEK-ko bost kide oholtzan, herrialde bakoitzeko bat eta hamarkada ezberdinetakoak. AEKn orain dela 30 urte sartutakoak zein berriki sartu direnak elkarrekin ikustea garrantzitsua da, soka eten ez den seinale. Zirrara sortu zuen argazki horrek. Une gogorrak pasatu ditugu, baina argazki gehienetan jende asko ageri da eta horrek erakusten du zenbat jendek egin dion bere ekarpena AEKren izanari eta historiari. AEK-k Euskal Herriko historian bere lekua duela erakusten du.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Euskara, nafarren eskubide Legeak herritarren eskubideak mugatzen dituela baina nafar guztiek euskaraz bizitzeko eskubidea dutela adierazi dute eremu ez-euskalduneko hainbat alkate eta herritarrek. Nafar guztiek euskararen inguruan ere eskubide berberak izan behar dituztela zabaltzen ari da; nolabaiteko mugimendua sortzen ari da, hainbat alderdi politikok, elkartek eta herritarrek bultzatuta. Euskara hautatzeko eskubidea lelopean, nafar guztiek euskaraz bizi ahal izateko aukera bera izan behar dutela aldarrikatu zuten martxoaren 28an. Iru単eko karriketan, manifestazioan bildu ziren 3.000 lagun inguru. Biderra Artaxoa eta Mendigorriako gurasoak batzen dituen elkarteak egin zuen manifestaziorako deia;
Artazu, Ma単eru, Mendigorria, San Adrian, Ta f a l l a , Z a n g o z a e t a Ziraukiko hainbat herritarrek bat egin zuten manifestazioarekin. Tartean ziren hainbat alkate eta zinegotzi ere. Herritarrak betebeharretan berdinak diren bezala eskubideetan ere berdinak izan behar dutela aldarrikatu dute Artaxoa, Mendigorria eta Ma単eruko alkateek, besteak beste. Hainbat alderdi politikok, sindikatuk, elkartek eta herritarrek salatu izan dute N a f a r ro a k o E u s k a r a ren
Berria 2010/04/06
Legeak euskaraz ikasi, lan egin eta bizitzeko eskubidea urratzen duela. Lege horrek nafarrek euskararekiko dituzten eskubideak bizilekuaren arabera murrizten dituela uste dute. Izan ere, lesakarrek, garestarrek eta tuterar rek ez dituzte, euskarari dagokionez, eskubide berak. Bizilekuak baldintzatzen ditu eskubideak. Lesakarrek, esaterako, administrazioarekin harremanak euskaraz izan ditzakete; herriko errotulazioa gaztelaniaz eta euskaraz dago idatzia; eta haurrek eskola publikoan D ereduan ikasteko ez dute inolako oztoporik. Gares, ordea, eremu mistoan dago. D eredua eskaintzen da bertako eskola publikoan, eta administrazioarekin hainbat tramite euskaraz egin daitezke. Baina herriko errotulazioa euskaraz ere jar dezaten, Nafarroako Gobernua urte luzez auzibidean jarri dute Garesko zenbait herritarrek. Tuteran, aldiz, euskarak ez
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila dauka inolako presentziarik administrazio publikoan. Eta sare publikoko eskoletan ez dago D ereduan ikasteko inolako aukerarik. Mobilizazioarekin «harrituta» Artaxoa eta Mendigorriako eskola publikoetan D eredua jartzeko lanean ari da, azken urte honetan, Biderra elkartea. «Martxoaren 28an herritarrek izan zuten jarrerarekin harritu egin ginen», adierazi du Biderrako bozeramaile Eunate Lopezek. Onartu du ez zutela horrenbeste jende espero manifestazioan: «Gu guraso soilak gara, ez gara ez alderdi politikoak, ezta sindikatuak ere». Manifestazio hark euskararen alde lanean jarraitzeko indarra eman diela azaldu du Lopezek, oraindik egiteke bide luzea dutela jakitun. Azken hamabi hilabeteetan gelditu gabe aritu dira lanean Biderrako kideak. «Elkartea sortu genuenetik, alkateekin eta alderdi politikoekin hitz egiten aritu gara», zehaztu du Lopezek. Duela bi hilabete agerraldia egin zuten Nafarroako Parlamentuan, eta euren egoeraren berri eman zieten parlamentariei. «Elizondoko batek edo Iruñeko batek dituen eskubide berberak besterik ez dugula eskatzen adierazi genuen Parlamentuan». Eskaeraren harira, NaBaik eta NEBek mozioa aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan; Artaxoan eta Mendigorrian D eredua ezartzearen inguruko txosten bat egiteko eskatu zioten Gobernuari. Baina ez zuten mozioa onartzeko behar adina boto lortu, eta oraingoz ez da eremu ez-euskalduneko bi herri horietan D eredua ezartzearen inguruko azterketarik egingo. Alkateen babesa Parlamentuaren babesik ez, baina bestelakorik bai, jaso du Biderra elkarteak. Hainbat
herritako alkateek, Artaxoakoak, Mendigorriakoak eta Mañerukoak kasu, bat egin dute eremu ez-euskaldunean D eredua ezartzeko eskaerarekin. Esaterako, Javier Oses Mendigorriako alkateak eremu ezeuskalduneko eskola publikoetan euskaraz ikasteko eskubidea izan beharko luketela aldarrikatu du: «Euskara nafar guztion ondarea da, eta berau ikasteko eskubide berberak nahi ditugu». Mendigorriako haurrek euskarazko ereduan ikastera Garesera joan behar dute. Horrek beren herriarekin dituzten loturak hausten dituela uste du Osesek: «Garesera joaten direnek apenas izaten duten kontakturik herriko eskola publikoan ikasten duten haurrekin, beste eskola batekoak direlako». Eskola publikoko guraso elkarteak antolatzen
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila dituen ekintzak, ikastetxe barrurako soilik egin beharrean, herri osora zabaltzea proposatu du, bide batez. Osesekin bat dator Pedro Maria Egea Artaxoako alkatea: «Her ri batentzat garrantzitsua da bertako haurrek etxetik gertu ikastea». Gainera, Artaxoatik eta Mendigorriatik Garesko eskolara doazen ikasleen gurasoek ez dute Nafarroako Gobernuaren diru laguntzarik jasotzen. «Azaldu zidatenez, Gares ez da gure herriko eskola eremuan sartzen, eta horregatik kendu diete diru laguntza Artaxoako gurasoei», azaldu du Egeak. Artaxoarrek gainontzeko nafarren betebehar berberak dituztela baina eskubideei dagokienez bigarren mailako herritarrak direla salatu du alkateak.
Nuria Irisarri Mañeruko alkateak uste du egoera oso larria dela. Izan ere, ikasturte hau bukatu ostean, Hezkuntza Departamentuak itxi egingo du herriko eskola publikoa, «ikasle gutxi» dagoela argudiatuta. «D eredua izango bagenu, ez lukete herriko eskola publikoa itxiko ikasle gutxi izateagatik», zehaztu du Irisarrik. Izan ere, orain arte ez dute Mañerun D eredua eskaini. «Horregatik, herriko haur gehienak Garesko eskola publikora joaten dira euskarazko ereduan ikastera», azaldu du Irisarrik. Artaxoak eta Mendigorriak ez bezala, Mañeruk eremu mistoan sartzeko eskaera egin zuen. Oraingoz ez dute lortu eremu mistoan sartzea. «Ez dugu etsiko gure herriak euskaraz bizitzeko duen eskubidea lortu arte», ohartarazi du Irisarrik, hala ere. Nafarroako Parlamentuak Mañeruri eremu mistoan sartzea ukatu zion arren, behin eta berriz eskaera egiten jarraituko duela jakinarazi du, sartzea lortu arte. Festa apirilaren 18an Artaxoa, Mendigorria eta Mañeruko alkateek aldarrikatu dute herriko txikienek euskaraz ikasteko eskubidea dutela. Eta horixe, euskaraz bizitzeko eskubidea, izango da heldu den apirilaren 18ko aldarria Artaxoan. Biderra elkarteak jaia antolatu du egun horretarako, Sortzen-Ikasbatuaz elkartearekin. Nestor Salaberria Sortzen-Ikasbatuaz-en Nafarroako koordinatzaileak Artaxoako euskararen aldeko festara joateko deia egin die herritarrei. «Euskararen Legea nafarren nahien aurka dagoen arren, gogor eutsi nahi dio horri administrazioak», salatu du Salaberriak, eta euskararen zonifikazioa desagerrarazteko eskatu du, «euskara eskubidea delako».
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
“Beste urrats bat egin behar da normalizazioa lortuko badugu�
Kontseilua
Paul Bilbaori, Kontseiluko Idazkari Nagusiari, zenbait galdera egin dizkiogu euskararen normalizazio prozesuaz eta, nola ez, Kontseiluak aurretik dituen erronkei buruz. Gizarteak askotan erakutsi du euskararekiko atxikimendua. Hori ez da aski, ordea, normalizazioa lortzeko. Kontseiluaren lehenengo ekitaldi nagusia horretarako izan zen; hain zuzen ere, euskararen aldeko aterki h a n d i h o r re t a n m i l a k a herritar zeudela erakusteko. Herritarrei euskararekiko atxikimendua besterik ez zitzaien eskatu. Baina geroztik 10-11 urte igaro dira, eta Kontseilua ohartu da jadanik ez dela nahikoa atxikimendua erakustea. Orain atxikimendutik euskaraz bizitzeko hauturako jauzia eskatzen ari gara. Eta horretan dago gakoa: behingoz euskaldunok beste urrats bat egin behar dugu gure hizkuntzaren normalizazioa lortuko badugu.
Nola ikusten duzu euskararen erabileraren auzia?
Kontuan hartu behar dugu askotan euskaldunak ez duela aukerarik euskara erabiltzeko. Azken boladan euskaldunari leporatu izan
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila zaio, nolabait, egoeraren erantzulea izatea. «Guk egin dugu gurea, sortu ditugu hiztunak, baina arazoa euskaldunek daukate, ez dutelako erabiltzen», iradokitzen digute. Aztertu beharko litzateke zergatik ez duten erabiltzen. Izan daiteke komunikazio horretan guztiak elebidunak ez direlako edo eguneroko bizitzan hainbat funtzio sozial ezin ditugulako euskaraz egin. Eguneroko bizitzan hainbat erreferente -eta hori aplika dakioke umeen munduari ere- erdarazkoak dira eta horrek ikaragarri eragiten du hizkuntza hautuan. Hori dena sakonago aztertu behar da, mingarri gerta daitekeelako entzun behar izatea erabilerak ez duela gora egiten euskaldunaren erruagatik. Mezu hori apurtu egin behar dugu ez delako egia. Bai Euskarari-tik Euskaraz Bai-ra pasatzea a l d a r r i k a t u d u z u e. Baina, zer da hori? Bai euskara-ri esatea erraza da. Horregatik pentsatu genuen leloan bertan eskatu behar genuela harago joatea. Hori izan zen Euskaldunako ekitaldian azpimarratu
genuena, haragoko urratsa egin behar dugula, aurrera egiteko. Orain arte euskararen normalizazioaren bidean egindakoak nahikoak ez dira eta pauso bat harago eman behar dugu. Horretarako, funtsezkoa da pentsamendu-aldaketa.
Hizkuntza bat normalizatzeak aldaketa soziala eskatzen du eta ez dago aldaketa sozialik horiek sostengatzen duen pentsamendu kolektibo eragingarririk gabe. Euskaraz bizi nahi izatea, “euskaraz bai” esatea pentsamendu iraultzailea da normalizazioaren bidean oso eragingarria. Ia-ia esan daiteke herritarren esku geratzen dela euskara-
ren normalizaziorako bultzada... H i z k u n t z a r e n nor malizazioan herritar guztiok dugu zereginik. Eragile politiko eta sindikalek, agintariek... Kontua da sektoreren batek ez badu behar bezala jokatzen, gainerakoek indar handiagoa egin beharko dutela. Hizkuntza bat nor malizatzea prozesu soziala da, gizartea bere osoan inplikatzen duena, iraultza txiki edo handi bat da eta horrela ikusita ez da soilik herritarren zeregina, alor sozioekonomikoko eragileak, instituzioak, alderdiak, gizarte eragileak beren adierarik zabalenean… den-denak inplikatzen dituen prozesua da euskararen normali-zazioa. Azpimarratu behar dira ideia horiek inork ez dezala pentsa berarekin ez doala. Zein dira euskalgintzaren hurrengo urteetako erronka nagusiak? Nik nahiko nuke Kontseiluak 10. urteurreneko gogoetan azaldu zituen elementuak betetzea: Bai Euskarari-tik Euskaraz Bai-ra pasatzea.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Z e r e s a n d e z a ke z u e u s k a r a r e n estatusari buruz? Hor ere pauso bat harago joan behar dugu. Kontseiluak ofizialtasunari edukia eman dio: euskarak ofiziala izan behar du, baina lehentasunezkoa izan behar du, eta haren ezagutza derrigorrezkoa. Ezagutzaren unibertsalizaziora jo behar dugu, horrek bakarrik bermatuko duelako euskaraz bizi ahal izatea. Normalizazio-prozesuak sortzen dituen beharrak asetzeko babes juridikoa behar dugu eta arkitektura juridikoaren gailurrean kokatzen da hizkuntzaren estatusa. Estatus egoki batek, beraz, legeria modulatzen du, hortxe kokatzen da estatus egoki baten garrantzia. Kontseilua hizkuntzaren alorrean erakunde erreferentziala da.
Pauso bat harago ematea. Banakoek ardura batzuk hartu beharko ditugu, eragile sozial, politiko eta sindikalek ere bai... Erakundeetan eragin beharko dugu hizkuntzapolitika eraginkor bat aurrera eramateko. Eta hor Kontseiluak ere badu proposamen bat. Gizarteak, oro har, jauzi egin behar du atxikimendutik erabilerara. Horretarako antolatu egin behar dugu, neurriak hartu, Kontseiluak benetan eragiteko, horrek bizkortuko duelako normalizazio prozesua. Euskaraz bizi nahi duela pentsatzen duen gizarte bat behar dugu eta ideia horren arabera jokatzen duena.
Kontseiluak biltzen ditu euskararen alde sektore eta zeregin desberdinetan aritzen diren erakunderik garrantzitsuenak. Hori da Kontseiluaren indarra. Erakutsi behar zaio gizarteari Kontseilua 40 erakunderen bilgunea dela, euskalgintzaren indargunea dela. Euskararen nor malizazioaren azken hamarkadetan egin diren aurrerapausoak Kontseilua osatzen duten erakundeen eskuetatik lortu ditugu eta hori aktibo garrantzitsua da. Hizkuntza bat ezin da normalizatu bakoitzak bere aldetik joz, beraz, elkarlana funtsezkoa da. Kontseilua elkarlana bermatzeko ezinbesteko erakundea da. Horrela ulertu behar da Kontseiluaren erreferentzialtasuna.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Estatuko Administrazioaren txosten lotsagarria Nafarroako Espainiako Estatuko Administrazioak bertan euskara errotzearen mailaren inguruko txostena egin du. 1990eko uztailaren 20ko Ministerio Aginduak urtero egiteko beharra ezarri arren, hogei urteotan egindako lehena da. Administrazioan Euskaraz Taldeak txosten horri buruz bere iritzia eman nahi du. Agindu horrek honelako betebeharrak ezartzen ditu: Euskara jakiteko betebeharra duten lanpostuak zehaztea; euskara jakitea meritu moduan izanen duten lanpostuak zehaztea, irizpide batzuk ezarrita; irizpide horiek jendeari informazioa ematea, dokumentuak hartu eta erregistratzea, jendearekiko harremana lanean izatea eta hizkuntza faktore garrantzitsua duten jardunak egitea dira; betebehar horien inguruko txostena urtero egitea. Hogei urteko balantzea egiteko txostenak ez du horretaz ezer adierazten. Kartel eta errotuluei buruzko deskribapena, egiten diren edo egin daitezkeen ikastaroen kontakizuna eta langileen ezagutzari buruzko ohartxo batzuk besterik ez du txosten horrek biltzen. Langile kopuruaren inguruan, ezertxo ere ez. Estatuko Administrazioak bere lana ongi egiten ez duenez, gure taldeak datu batzuk gogoraraziko ditu: 835 lanpostu ditu Nafarroan Espainiako Estatuko Administrazioak; soilik bi kasutan eskatu da euskara jakitea (% 0'24); lanpostuen zerrendan, jendearekiko
Berria 2010/04/06
harremanetarako lanpostuetan LCA ezaugarria (euskara jakitea meritu moduan kontuan hartzea) ez da, oro har, ezartzen; langile anitzeko ministerioetan (Lan eta Immigraziokoa, edo espetxea, adibidez) ez du inork euskara jakiteko beharrik, ezta eremu euskaldunean ere; euskara jakitea meritu moduan baloratzeko helegiteak paratzearen bidea hartu behar izan da, puntuazio irrigarriak lortzeko besterik balio izan ez badu ere; Trafikoan, 61 postuetatik 32tan LCA ezaugarria jarrita dago, baina horren ondorioa da 32 postu horietan euskara langile bakar batek dakiela; urteetan euskara ikastaroak eskaini ar ren, planifikaziorik gabe egin du Estatuko Administrazioak (lan orduetan denbora osoa eskaintzetik denboraren erdia eskaintzera pasa zen, euskara ikasleen beherakada oso handia eraginez). Nafarroan Espainiako Estatuko Administrazioak euskararen inguruko bere arauak urratzen ditu; baita Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuna ere; Europako Kontseiluko Adituen gomendioak ere bai. Euskararen egoeraren benetako txostena nahi dugu eta Estatuko Administrazioaren benetako euskalduntzea ere bai, nahikoa oinarri legala badago eta. Jose Miguel Betelu Ziganda. Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Irailean Seaskak beste bi ikastola irekiko ditu Lapurdin
Berria 2010/04/09
Larunbat goizean Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako ikastolak zabalduko dizkiete guraso berriei Seaskak beste bi ikastola irekiko ditu Lapurdin datorren eskola sartzean, bata Lekornen eta bertzea Itsasun. Azken urteotan izan duen hazkuntzak bultzatu du Seaska ikastola berriak egitera eta zaharrak berritzera. Alta, azken 30 urteotan ikasturte berean bi ikastola irekitzen diren lehen aldia da. Gaur egun, Seaskak 25 ikastola ditu, hiru kolegio eta lizeo bakarra Baionan. Inguruko ikastolen hazkuntzak eragin du aipatu bi ikastolak irekitzeko beharra. Lekorneko ikastolari dagokionez, eskualdeko haurrak Hazparneko ikastolara joan izan dira orain artean. Datorren urtean 170 izanen dira bertan. Handitze lanak egin badira ere, egoitzak ezin
diezaioke luzaroan ihardetsi emendatzeari. Makeako eta Lekorneko beharrei ihardesteko, funtsezkoa da eraikuntza berria. Ama-eskola berrian hamar haur sartuko dira. Kopuruak emendatu ahala, datozen urteotan maila gehiago irekiko dira, bertze tokietan egin den bezala. Lekorneko Herriko Etxeak egokituko du egoitza, eta ikastolak alokairua ordainduko dio ondoren Herriko Etxeari. Itsasuko ama-ikastolan ere hamar bat haur hasiko dira datorren sartzean. Gaur egun Kanboko ikastolara joanen dira, baina 150 haur ditu horrek, eta ezin du gehiagorik hartu.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Ikastola eraikin berri batean kokatuko da. 2011ko eskola sartzean prest egonen da. Bitartean, etxe baten azpiko aldea egokituko da haurrak hartzeko. Ikastola berria egiteko lurrak Itsasuko Herriko Etxeak jarriko ditu, eta herriarteko sindikatuak ordainduko du egoitza. Seaskak alokairua ordainduko die ondoren. Bidartekoa izan da Seaskak ireki duen azken ikastola. Aitzineko urtean Arberoako ikastola ireki zuen, eta duela hiru urte Baigorrikoa. Aitzinera begira xede ugari ditu, gehienak behar gorriak eraginik. Hendaiako bigarren ikastolak lehentasuna ukanen du, eta hori lantzeko harremanetan sartu dira Herriko Etxearekin. Izan ere, 220 haur daude Hendaiako ikastolan. Tokia txiki gelditu da, eta Baionak bezala, beste ikastola bat behar du Hendaiak. Bertze hainbat xede aztertzen ari dira. Ateak zabal-zabalik Bihar goizean Ipar Euskal Herriko ikastola guztiak zabalduko dituzte. ÂŤGaur egun 2.500
haur daude eskolaturik Seaskan, eta datorren urtean 2.700 izanen diraÂť, dio Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Ikasturtea bukatu eta hasten duten haurrak konparatuz, urtero 200 gehiago dira, eta aurki hiru milara helduko direla uste du Gorostiagak. Euskarak lege ezagutzarik ez duenez, Frantziako legeak erabat mugatzen eta baldintzatzen du ikastolen garapena. Lege zirrikituak baliatu behar dira egoitza berriak egiteko edo kolegio eta lizeoaren zahar-berritzea bermatzeko. Egoera horretan, funtsezkoa da herriko etxeen laguntza. Lehen ikastola batzuek egiten zuten ateak zabaltzeko eguna. Orain urtero egiten dute ikastola guztiek. ÂŤOraindik gizartean gelditzen den ezezagutza eta beldurrak kentzeko eraginkorrak dira ekimen horiekÂť, dio Gorostiagak. Guraso berriek Seaskaren filosofia, proposamena eta eskaintza lehen eskutik ezagutzeko parada daukate. Urrats horrek zalantzak ezabatzeko balio die.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
“Euskararen aldekoen talde sentsazioa ikusaraziko dugu ekimenaren bidez�
Berria 2010/04/10
Euskaraz edo euskararen alde diharduten eragileen zein elkarteen arteko harremana eta elkarlana bultzatu nahi dute Getxon, atzo abiatutako Sarea Josten auzolan ekimenaren bidez. Euskaraz eta euskararen alde diharduten taldeen arteko harremanak sendotzeko, Sarea Josten auzolan ekimena abiatu zuten atzo Getxon (Bizkaia). Datozen bi asteotarako hainbat jarduera antolatu dituzte, herrian euskaraz bizi nahi dutenen topagune bihurtze aldera. Sarea Josten ekimeneko partaide Lander Solozabal proiektuari buruz mintzatu zaio BERRIAri.
Zertan datza abiatu berri duzuen auzolan ekimena? Getxok 20.000 euskaldun baino gehiago ditu, eta elkartegintza indartsua du. Elkarte askotan euskaraz zein euskararen alde lan egiten dugu, baina sarritan bakoitza bere kabuz ibiltzen da, eta ez dugu elkar ezagutzen. Aspalditik genuen kezka hori; ekimenaren lehen helburua, beraz, oso xumea da: elkar ezagutzea eta elkarrekin lan egitea. Sarea Josten izena jarri diozue ekimenari. Zer dela eta? Sarea hitzak dakarren metafora erabili nahi izan dugu. Sareak puntuz, korapiloz eta hariz osatuta daude. Gurean puntuak ezagutza eta gune euskaldunak dira: elkarteak, tabernak, berbalagun taldeak... Baina horiekin ez da nahikoa: hariak behar dira horiek lotzeko, eta gure haria erabilera da. Ez da nahikoa euskaldun asko egotea, elkar ezagutzen ez badugu eta gure artean harremanik ez badago. Hor taz, hizkuntzaren erabilerari dagokionez, Getxon dagoen hutsunea bete nahi al du ekimenak? Bai. Ni neu Bizarra Lepoan euskara elkarteko kidea naiz, eta gure kezketako bat erabilera da.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Kontua da asmatzea 20.000 euskaldun horiek nola bizi gaitezkeen euskaraz Getxon; jakitea nora jo dezakegun euskaraz egiteko, taberna, dantza talde, euskaltegi, edo komunikabidea dela. Elkarte eta eragile asko eta askotarikoak bildu zarete. Bai, guztira, 35 bat elkarte batu gara, eta denetarik dago: komunikabideak -Koska irrati librea, UK aldizkaria, Ukberri.net webgunea-, hiru euskaltegiak, ikastetxe batzuk, guraso elkarteak, gaztetxe bat, euskara elkarteak, kirol elkarteak, talde feministak... Betiko euskalgintzatik haratago joan da egitasmoa, eta interesgarria izan da; desberdinak izan arren, batu gaitu, denek egiten dugulako euskararen alde. Oso pozik gaude bildutako talde kopuruarekin. Sarea josita zegoen Getxon, baina ez zen agerikoa, eta ekimenaren bidez talde sentsazio hori ikusaraziko dugu. Ekimen irekia da, eta oraindik talde gehiago etor daitezke, euskararen alde zerbait egiteko prest dagoen edozein, euskalduna izan ala ez; hori ere argi utzi nahi dugu: gerta daiteke talde batek erdaraz funtzionatzea, baina euskararen aldeko konpromisoren bat hartu nahi izatea, eta horiek ere ongi etorriak dira. Zein ekintza prestatu duzue? Alde batetik, elkarteen ezaugarriak jakitera ematen ari gara: bakoitzak zer egiten duen euskararen alde, eta zergatik josten duen sarea. Horretarako iragarkiak jarri ditugu Koska irrati librean, eta erakusketa ipiniko dugu herriko
hamar bat lekutan. Bestetik, gaur [atzo] hasi eta apirilaren 24ra arte hainbat jarduera antolatu ditugu: antzezlanak, kontzertuak, hitzaldiak, bizikleta martxak, bertso saioak... Azkenik, hilaren 24an bertan herri bazkaria egingo dugu Erromoko frontoian. Eta apirilaren 24tik aurrera, zer? Maiatzean elkarte guztiekin batu, eta balorazioa egingo dugu; udazkenean ekingo diogu berriro proiektuari. Izan ere, jarduera guztiak helburu dira, baina bide ere bai: eragileak elkartzeko modua dira, baina era berean, kalean egoteko eta euskararen normalizazioari laguntzeko balio dute. @Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: http://www.sareajosten.net
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Dirua ez den diru laguntza
Berria 2010/04/13
Hiru eta berrogei euro arteko laguntzak jaso zituzten iaz Nafarroako euskaltegietako ikasleek Gobernuaren eskutik. Kexen ondoren, kendu egin dute diru saila aurten. Ezin esan hiru euro dirua denik, ez eta laguntza handiegia denik ere. Baina hori da Alfredo Chourraut euskara ikasleak iaz barnetegian aritzeagatik jaso zuen diru laguntza. Hiru euro eman zizkion Nafarroako Gobernuak euskara ikasteak
dakartzan gastuei aurre egiteko. Klaseen ehuneko hainbatetan egoten zela z i u r t at ze n z u t e n p a p e r sinatuak aurkeztu behar izan zituen horretarako, matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria, fotokopiak... dena. Irriz hasten da azalpenaren une
honetan Chourraut. «Egin beharreko horiek egin eta denbora batera bi eskutitz ziurtatu jaso nituen. Ez bat, bi baizik; bi eskutitz. Euskarabidearena bata, eta ogasunekoena bestea. Bi eskutitz, hiru euroko laguntza eman zidatela esateko! Diru laguntza baino gehiago balio dute, kasik, bi eskutitz horien zigiluek eta!». Esku bakarrean er raz kabitzen zaizkio, behintzat, hiru euroak. Ez da kasu partikularra. Antzeko eskutitzak jaso zituzten Nafarroako euskaltegietako hainbat ikaslek urtea bukatze aldera zela. Izan zen 40 euro jaso zuenik, baina baita 6, 8, 12, 18, 25 eta Chourraut kasuan bezala, hiru euro jaso zituenik. «Borondate gutxi dago», dio, «eta disimulatzeko are gogo gutxiago. Hori erakusten du diru laguntza honek». Jasotakoa itzuli egin zioten, horregatik, ikasleek Euskarabideari. Zentimoko txanponetan itzuli ere. 20.000 eurokoa zen Nafarroako
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Gobernuak euskaltegiko ikasleei bideratutako diru laguntza orain hiru urte, baina iaz 9.000 eurora jaitsi zuten kopuru hori. Euskaltegiei bideratutako diru laguntza sail beretik ematen zitzaien dirua ikasleei, gainera, eta, beraz, euskaltegien kaltean zen ikasleen alde zena, nolabait ere. Aurten, baina, ez da halakorik izango. Ikasleei ematekoa ziren diru laguntzak kendu egin ditu Nafarroako Gobernuak, eta euskaltegiek jasoko dute aurten iaz haientzako izan zena. «Gobernuari egin genizkion bi eskaeretatik bi, behintzat, bete dira aurten», azaltzen du Helios Del Campo Nafarroako AEKko koordinatzaileak. «Bestela ere diru sail txikia dugu euskaltegiok, eta ikasleentzako diru hori euskaltegien sailetik ez kentzea lortu da aurten. Bestalde, beka hauekin egiten ari ziren
itxurakeria kanpaina amaitzea ere lortu da. Tira, agian, lortu esatea gehiegi izango da, eta horren ordez, aurten hartu dituzten erabakiekin hori gertatzen dela da esan behar genukeena». Sail propioa helburu Ikasleentzako bekena ideia ona dela dio Del Campok. Bai berez, behintzat, baina gaizki kudeatu dutela. «Gure aldarrikapenetako bat hori da: ikasleak laguntzak jasotzea. Oso ideia ona da jatorrian, baina itxurakeria hutsean gelditu da, azkenean, Nafarroan». «Ongi hornitutako diru sail propioa». Hori lortzea da helburua Del Camporen hitzetan: «Hori da ideala, eta hori da zenbait Udalek darabilten irizpidea ere, baina urrun daude eskariok egun, Nafarroako Gobernuak eskaintzen duenetik». Nork bere poltsikotik ordaindu beharko dituzte, beraz, aurten, Nafarroan euskaltegietako ikasleek beren ikastaroak. Bai, behintzat, Udalen laguntzarik izan ezean. Iaz aritu ziren gisan, egia esan, zail baita iazko diru laguntzei diru laguntza deitzea ere. «Lotsagarria izan zen», Chourrauten hitzetan. «Halere, noski, hor jarraituko dugu», dio, «euskarak trukean asko ematen duelako, laguntza horiekin ematen zena baino askoz ere gehiago, bai, bistan denez».
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Egunkaria auzia: irabazi dugu!
Kontseilua
Euskaldunon Egunkariaren aurka Espainiako Estatuak abiatutako prozesua amaitzen ari da. Epaibide nagusian auzipetutakoak absolbitu dituzte. Hala ere, auzi ekonomikoa deitutakoak aurrera darrai “Irabazi, irabazi dugu, odol eta malkoz irabazi dugu...� Horrela zioen 60. hamarkadako abesti ezagun batek. Bada, Egunkaria auzia deitutakoan irabazi dugu, edo hobe esanda, irabazten ari g a r a . I z a n e r e, a u z i b i d e nagusian auipetuak absolbitu arren, auzi ekonomikoa deitutakoak aurrera darrai, zigor eskaera larriekin gainera. Zazpi urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuenetik. Euskararen eta Euskalgintzaren aurkako erasoa izan zen eta horrela ulertu zuen euskal gizarteak berak, berehalakoan e t a Ko n t s e i l u a r e n deiari erantzunez, milaka eta milaka lagunek Donostiako kaleak hartu
baitzituzten. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.
INJUSTIZIA BATEN KRONOLOGIA 2003 urtea Otsailak 20. Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazeta itxi eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Otsailak 21. Egunkariako langileek Egunero egunkaria atera zuten. Lehen egunean 70.000 ale saldu zituen Otsailak 25. Guardia Zibilaren esku bost egun inkomunikatuta egin ostean, soilik 4 lagun baldintzapean aske. Urriak 16. Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak eta beste zortzi lagun atxilotu zituen. Urriak 20. Egunkaria SAko abokatua atxilotu eta inkomunikatzeko agindu zuen epaileak, Auzitegi Nazionalean bertan. Urriak 21. Biharamunean guztiak aske gelditu ziren, baina batzuk baldintzapean eta bermea ordaindu ondoren. Denak inkomunikatuta eduki zituzten. 2004 urtea Abuztuak 2. IĂąaki Uria izan zen Egunkaria auzia zela-eta aske geratzen azkena. 2004ko abuztuaren 2an atera zen, 450.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Urriak 15. Egunkaria-ren sortzaileetako bat izan zen Martin Ugalderen kontu korronteak desblokatu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, hura hil eta 11 egunera. Azaroak 4. Auzipetze autoa kaleratu zuen Del Olmo epaileak: Torrealdai, Uria, Auzmendi, Otamendi, Zubiria, Oleaga eta Alegria auzipetu zituen instrukzio epaileak. Joxemi Zumalabe Egunkariaren sortzaileetakoa ere bai, hura hilik egon arren. Abenduak 25. Auzipetzeak berretsi zituen epaileak, Joxemi Zumalaberena
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Auzmendi eta Alegria baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen epaileak. Otamendi, Gomila, Lazkano eta Goia ber mea ordainduta baldintzapean aske utzi zituen eta Zubiriari 72 orduz luzatu zion inkomunikazioa. Baldintzapean aske gelditu bezain laster, Martxelo Otamendik tortura bortitzak salatu zituen hedabideen aurrean.
2003ko otsailaren 20 hartan, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Euskaldunon Egunkaria ixtea eta hamar lagun atxilotzea agindu zuen. Guardia Zibilak bulegoak ixteaz gain, Joan Mari Torrealdai, I単aki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, X a b i e r A l e g r i a , Fe r m i n Lazkano, Luis Goia (2006an hil zena) eta Inma Gomila atxilotu zituen. Atxilotuek Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta bost egun eta bost gau pairatu behar izan zituzten eta azkenean Tor realdai, Uria, Oleag a,
Baina erasoa ez zen hor bukatu, urrian atxiloketa gehiago izan ziren, oraingoan Egunkariaren inguruko enpresa-taldearen aurka. Guardia Zibilak Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, M i k e l A z k u n e , Jo a n m a r i Larrarte, Xabier Legarra eta Eneko Etxeberria atxilotu eta inkomunikatu zituen. Atxiloaldia amaiztean Diez, Etxeberria eta Her nandez bermerik ordaindu gabe libre geratu ziren eta Sorozabal, Sors, Azkune, Larrarte eta Legarra, berriz, hamabina mila euro ordainduta. Esan bezala, lehen atxiloketen ondoren Kontseiluak dei egin zion Euskal Herri osoari erasoaren aurkako jarrera irmoa
salbu. Defentsa abokatuek dei helegiteak aurkeztu zituzten zigor aretoan. 2005 urtea Otsailak 22. Europako Legebiltzarreko 22 diputatuk Egunkaria auzia artxibatzeko eskatu zuten: Legebiltzarreko lehendakariordeak, lau talde politikotako kideek eta talderik gabeko batek. Urriak 19. Espainiako 61 diputatuk eta senatarik Egunkaria-ren aurkako kasua artxibatzeko eskatu zuten, ebazpen baten bidez. Azaroak 18. Egunkaria auzia ixteko eskatu zuten Eusko Legebiltzarrean EAJk, EAk, EBk, EABk eta Aralarrek. 2006 urtea Urtarrilak 26. Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko 2. Salak auzipetuen abokatuek jarritako helegiteak aztertu zituen. Abenduak 15. Egunkaria ixteko arrazoirik eta deliturik ez zegoela aitortu, eta auzia ixteko eskatu zuen Espaniako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. 2007 urtea Martxoak 29. Egunkaria-ko hiru langile ohi inputatu eta deklaratzera deituta, auzi ekonomikoa berpiztu zuen Del Olmo epaileak. Maiatzak 10. Egunkaria auzia (sumario nagusia) epaitzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ekainak 14. Fiskalak ez zuen akusaziorik aurkeztu kalifikazio idatzian. Azaroak 28. Del Olmok auzi ekonomikoan epaiketa egitea erabaki zuen, prozedura laburtuaren bidez. 2008 urtea Urtarrilak 24. Salak erabaki zuen auzi ekonomikoaren epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean egitea. Otsailak 20. Egunkaria-ren itxieraren bosgarren urteurrena bete zen. Hainbat lagunek eta eragilek elkarretaratzea egin zuten urteurren hartan ere Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean. Eusko Jaurlaritzak berriro eskatu zuen auzia artxibatzeko. 2009 urtea Apirilak 15. Egunkaria-ko auzi ekonomikoan hainbat eginbide berriro egiteko eskatu zuen Auzitegiak. Maiatzak 13. Auzi ekonomikoko hiru inputaturi lehen aldiz deklarazioa hartu ondoren, auziarekin aurrera egitea erabaki zuen Eloy Velasco epaileak. Ekainak 23. Sumario nagusiko azkeneko auzi saioa egin zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2. Salako epaimahaiaren aurrean. Fiskalak auzia behin betiko ixteko eskaera egin zuen. Egunkaria-ko defentsa
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila ager zezan eta milaka eta milaka lagunek erantzun zioten deiari, Donostiako kaleak jendez betez eta inoiz bertan egin den manifestaziorik garrantzitsuenetako bat osatuz.
Guardia Zibilak (...) atxilotu eta inkomunikatu zituen. Ondoren, guztion ahaleginarekin, Berria egunkaria sortu genuen eta euskaldunok egunero prentsa euskaraz irakurtzen jarraitu ahal izan dugu. Egunkaria-ko langileek ere erantzun bikaina eman zioten erasoari, Egunkaria itxi eta berehala Egunero egunkaria plazaratuz. Lehen egunean 70.000 ale saldu zituen Egunero-k eta Berria egunkaria sortu artean a rg i t a r at u z u t e n e g u n e ro egunero euskaraz bizi nahi z u t e n h e r r i t a r re i p re n t s a euskaraz irakurri ahal izateko aukera bermatuz. Otsailaren 21etik ekainaren 21era egunero egunero ahal zuten bezala,
baina duintasun osoz euskarazko egunkari bat jarri zuten gure eskura. Ondoren, guztion ahaleginarekin Berria egunkaria sortu genuen eta euskaldunok egunero prentsa euskaraz irakurtzen jarraitu ahal izan dugu. Herri ekimenari esker, egunero euskaraz bizi ahal izateko pauso txiki bezain garrantzitsua ematen dugu. Orain epaiketa luze bezain lotsagarriaren ondotik epaia etorri da. Ez da justiziarik egin,
abokatuek ere bai. AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek epaiketa egiteko eskatu zuten. Uztailak 30. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko 2. Salako epaimahaia Egunkaria auzia epaitzearen alde agertu zen, eta epaiketa egin egingo zen, hortaz. Pello Zubiria eta Xabier Alegria auzitik kanpo utzi zituen. Uztailak 31. “Sekulan abandonatu ez gaituen euskal gizarteari bere laguntza, arnasa eta babesaren beharrean jarraitzen dugula esan behar diogu, hemendik epaiketara begira bereziki”, adierazi zuten bost auzipetuek Andoainen egindako agerraldian. “Euskara sustatu izanaren errudun, euskal kultura sutsuki sustatu izanaren errudun, euskal komunikabidegintzan gartsuki jardun izanaren errudun… bai. Azaroak 26. Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuen abenduaren 15ean hasiko zela epaiketa. Abenduak 15. Egunkaria-ren kontrako epaiketaren hasiera, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nagusian. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuek deklaratu zuten. Babes handia jaso zuten Madrilen ere, Euskal Herriko eragile asko joan baitzen. Abenduak 16. Epaiketaren bigarren saioa. Guardia zibilek deklaratu zuten; hiruk. Epaiketako bigarren egunean, fiskalak guardia zibilei ere ez zien ezer galdetu, eta horiek ez zuten frogarik aurkeztu. Abenduak 19. Manifestazio erraldoia egin zen Bilbon, Egunkaria-ren epaiketaren aurka eta auzipetuen alde. Milaka eta milaka lagun batu ziren. “Bildu beharra dauka herri honek”, esan zuen Torrealdaik, auzipetuen izenean.
baina hasitako erasoan atzera egin behar izan dute. Egunkariak itxita jarrituko du eta bestelako ondorioek ere ziurrenik bere horretan jarraituko dute, baina garaipena geurea da. Garaitu dugu, besteak beste eta batez ere, Egunkaria itxi arren, zazpi urte hauetan guztietan euskarazko prentsa irakurtzen jarraitu ahal izan dugulako,
2010 urtea Urtarrilak 12. Guardia zibilek adierazi zuten auziko atxiloketa garaia “normal” joan zela, eta ez zuten kazetaren eta ETAren ustezko loturaz orduan ere frogarik aurkeztu. Ur tar rilak 25. Egunkaria-ren independentzia eta pluraltasuna defenditu zuten defentsaren hiru lekukok. Bi guardia zibilek ere deklaratu zuten, eta ez zuten frogarik aurkeztu. Urtarrilak 27. Bukatutzat eman zituzten Egunkaria-ren aurkako epaiketako auzipetuen, bi aldeetako lekukoen eta perituen deklarazioak. Auzibidean kasua artxibatzeko eskaera egin zuen fiskalak, deliturik ikusten ez zuela argudiatuta. Defentsak ere orduan ez zuen zigorrik eskatu. Aldiz, Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek bai;. Otsailak 1. Orduan bukatu zen Egunkariaren aurkako epaiketa, parteek Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila aurrean ondorioak irakurrita eta bost auzipetuek azken hitza esanda, eta epaiaren zain geratu ziren. Apirilak 12. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen Joan Mari Torrealdai, IĂąaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin zuen, beraz, Egunkaria.
Egunkaria itxi biharamunetik bertatik.
eta
Irabazi dugu, lan eginez, borrokatuz, dagokiguna geure eginez, guztion artean... etsi ez dugulako. Irabazi dugu beraien gezurrak agerian gelditu direlako, Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere. Irabazki dugu, bidean lagunak
galdu ditugun arren, beraien oroimena eta argia inoiz baino indartsuago dagoelako gurekin. Irabazi dugu, espainiako judikaturak justiziarekin zerikusi gutxi duela frogatu dugulako. Eta batez ere irabazi dugu, lan eginez, borrokatuz, dagokiguna geure eginez, guztion artean... etsi ez dugulako. Bukaera arte tinko mantendu garelako. Galtzen den borroka bakarra etsituta galdutzat ematen dena baita!
Apirilak 25. Itxiera kasuko bost auzipetuen eta Euskaldunon Egunkaria-n parte hartu zuten guztien izenean eskerrak emateko ekitaldia izan zen Bilbon, Euskalduna jauregian, musikari, dantzari eta bertsolariak lagun hartuta. Joan Mari Torrealdai gogoratu zuen auzi ekonomikoa zabalik dagoela eta hor ere absoluzioa behar dela. Maiatzak 4. Egunkaria-ko itxiera kasuko absoluzio epaia behin betikoa eta irmoa bihurtu zen, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek ez zutelako haren aurkako helegiterik jarri Espainiako Auzitegi Gorenean —bi elkarteok apirilaren 29an iragarri zuten ez zutela helegiterik aurkeztuko—. Maiatzak 5. Jose Maria Vazquez Honrubia Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko epaileak jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak ez duela Egunkaria-ko auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa egingo, eta auzia Donostiako epaitegira igorriko dutela. Zortzi auzipetu daude auzi ekonomikoan, eta herri akusazioak 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eskatuak ditu haientzat, baita 235 milioi euroko isuna ere.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Euskara eta lana Azken bost hilabeteetan gaztelania hutsean funtzionatzen duen enpresa batean lan egin ondoren, eta horri buruz nire ondoeza aipatuz, asko harritu nintzen zeintzuk ziren nire ingurukoen komentarioak: «A, baina hori horrela da...», «Normal...», «Ordaintzen dizuten bitartean ...»... edo sorbalda altxatu, besterik gabe, hor ezer egitekorik izango ez balitz bezala. Erreakzio horiek, izan ere, ez ziren euskara bost axola zaien pertsonenak izan, baizik eta, besteak beste, urte askotako euskararen aldeko militanteenak edo euskararen normalizazioan lan egiten dutenenak. Egunero zortzi ordu, nik hautatu ez eta erabiltzeko ohiturarik ez daukadan hizkuntza batean aritzea gero eta jasanezinago egin zitzaidan neurrian, gero eta harrigarriago egin zitzaizkidan komentario edo indiferentzia horiek. Konturatu nintzen guztiz barneratua eta sustraitua dagoela euskara eta lana bereizteko jarrera bat: hau da hau, eta hori da hori. Edo alemanez, gaur egun nire bigarren hizkuntza den horretan esango nukeen moduan: Bier ist Bier und Schnaps ist Schnaps. Garagardoa garagardoa da, pattarra pattarra da. Ez nahastu gauza bat bestearekin. Lan mundua, dirudienez, ez da euskararen territorioa. Hor, dirudienez, beste faktore batzuk nagusitzen dira: betebeharra, egonkortasun ekonomikoa... edo, agian, barneratutako zapalkuntza edo etsipena, besterik gabe. Baina, ez al da hizkuntza gure bizitzaren parte garrantzitsuenetako bat, besteekin harremanetan sartzeko atea, gure iritziak, sentimenduak, jakinduria eta profesionaltasuna adierazten dugun tresna? Eta ez al da harrigarria, hori guztia egunero zortzi ordu gurea ez den hizkuntza batean egitea? Edo, akaso, euskara teknikaria, irakaslea edo, asko jota, funtzionario izan behar da, euskaraz lan egiteko?
Berria 2010/04/16
«Normaltasuna» irizpide erlatiboa da, kontuz erabili behar dena, baina elkar ulertzeagatik «normaltzat» hartzen badugu inguruko beste hizkuntzen parean izatea, sinpleki esan dezakegu hau ez dela normala. Ez egoera bera, baina, are gutxiago, egoera hori «normaltzat» jotzea. Stockholmeko sindromea deitzen duten antzeko zerbait, non bahituak bahitzailearekin identifikatzen diren. Harridura honen baitan, irakurri nuen BERRIAn, duela aste gutxi, Imanol Miner euskara teknikariari egindako elkarrizketa. Hortxe deskribatzen du berak auto-kolonializazio mekanismo hori, eta konparatzen du egoera askotan gizarteko bigarren mailan egotea pairatu dutenekin: emakumeok, beltzak, homosexualak... Giza talde horiek, bide luzea egin ondoren, bere egoeraz jabetzea lortu dute eta horri buelta ematea.
... «normaltzat» hartzen badugu inguruko beste hizkuntzen parean izatea, sinpleki esan dezakegu hau ez dela normala. Iruditzen zait lan sektorea dela euskaldunok kanporatze handiena pairatzen duguna, eta, aldi berean, zalantzan gutxien jartzen duguna. Hainbat artikulu irakurri ditugu, azken asteetan, euskara elkarteen gogoeta prozesuari buruz, etorkizunari begira erronkak zein diren aztertuz. Miner-ek ere aipatzen duen bezala, orain arte askoz gehiago (eta gehiegi) zentratu dira euskara elkarteak udalerri eta auzoaren ideian. Ondorioz,
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila ekintza-eremua, askotan, aisialdi edo militantziaren mugen barnean geratzen da.
euskaraz eskainiz, enpresa zuzendaritzari pausoak aurkeztuz eta falta diren eskubideak salatuz?
Aldi berean, gizartean, lanaren eta euskararen arteko lotura positiboa lortu eza, jende askorentzat euskara eta lanaren arteko asoziazioa lanpostu jakin bat lortzeko gainditu behar den hizkuntza profila da, lanpostua lortuz gero, hori guztia ahalik eta azkarren ahazteko, azterketa eta euskara bera.
Hori egiteko, noski, ez da hutsetik abiatu behar. Badira esperientziak, eta hemen, ideia nagusia ulertzeko gauzak gordinki esan arren, badira ofizio batzuk mendeetatik euskaraz funtzionatzen dutenak, eta bai enpresak euskaraz funtzionatzen dutenak eta hainbat urtetako esperientzia dutenak enpresen euskalduntze prozesuan. Eta momentu honetan, badago arriskua, hizkuntza politikaren aldaketa dela medio, sektore batzuetan (Hezkuntzan, Osakidetzan, Administrazioan...) urteetan lortutakoa berriro galtzeko.
Guztiz bide egokia iruditzen zait, beraz, euskara elkarteek beren hausnarketa prozesuan beste sektore eta beste eremu batzuei, lan eremuari edo etorkinen egoerari besteak beste, arreta gehiago jartzea. Eta, berriro, Imanol Minerren hitzekin bat eginez, horizonte berriaren bilaketa horretan, hiztunaren jabetzea eta auto-antolamendua da giltzarria. Hiru elementu behar ditu, nire ustez, jabetze horrek: kontzientzia, tresna eta babesa. Ordena horretan eta bizitzaren eremu guztietan, lanarena barne.
Zer gertatuko litzateke, Kilometroak eta antzekoetara joaten diren milaka lagunek, batbatean, beren lanpostuetan euskara erabiliko balute? Zer gertatuko litzateke, Kilometroak eta antzekoetara joaten diren milaka lagunek, batbatean, beren lanpostuetan euskara erabiliko balute? Eta hori hain bat-batean posible ez balitz, hortxe bertan pauso sendoak emango lituzkete, euskara bere laneko hizkuntza izateko? Lankide eta kolaboratzaile euskaldunen artean, lana euskaraz egingo lukete, hiztegi egokiak sortuz, formakuntzak euskaraz emanez, webgunea
Baina urte hauetako esperientziak ere erakutsi du soluzioa ez datorrela politikatik soilik. Legeak eta planak dira tresnak eta babesa, eta beharrezkoak eta lagungarriak dira, baina abiapuntua da hiztunaren kontzientzia. Hiztun heldua, kontzientea, segurua eta baikorra. Eta hiztun kontziente horrek bilatzen ditu behar dituen tresnak, eta ematen eta bilatzen du babesa, elkarte, organismo eta erakunde guztien aldetik. Baina ez bizitzaren eremu horretarako ÂŤerreserbatuÂť direnetan, baizik eta bizitza berarentzako, bizitzaren osotasunean, lan orduak eta lan ibilbidea barne. Dena daukagun hiztunak gara, eta euskara erritmoz, jakinduriaz eta aberastasunez betebetean bizitzen eta partekatzen badugu, hiztun kontziente gehiago erakartzen dugu naturalki. Edozein lekutan eta edozein momentutan, horretarako moralezko konpromisorik eskatu beharrik gabe. Edo nire bigarren hizkuntzako poetak, Bertolt Brecht handiak, esan zuen moduan: Wer seine Lage erkannt hat, wie sollte der aufzuhalten sein? ÂŤBere egoera antzeman duena, ez dago geldiarazterikÂť. Petra Elser Itzultzailea
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Aldaketa Euskal hiritarrek aldaketarako tartea nahi dutela adierazi dute, eta berori askatasuna defendatzeko aukera paregabea da, baita bakea, berdintasuna, elkarbizitza tolerantzia eta aniztasun politikoa lortzeko ere. Eta hori guztia elkarrizketan, akordioan, adostasunean oinarritutako ekintza politikoaren bitartezÂť. Horrela adierazi zuten EAEko sozialistek eta popularrek Euskal gizartearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak izeneko dokumentuan, haien aldaketa-gobernurako oinarriak finkatzean. Aldaketa da, beraz, oraindik ere, haien jarduna definitzeko etengabe erabiltzen duten hitz gakoa.
Kontseilua bakarra ezagutzen duena, baina, hala ere, pobreak bere pobrezia ezartzen du, bera dagoen bitartean hizkuntza bakarrak duelako lekua: berea. Elebekarrak ez du ahalbidetzen ez elkarbizitza ezta tolerantzia ere, soilik biak ezagutzen dituenak erraztu dezake elkarbizitza, soilik biak ezagutzen dituena izan daiteke tolerantea. Ondorioz, aldaketarako oinarriak, askatasuna, berdintasuna, elkarbizitza eta tolerantzia badira, ezinbestean euskararen ezagutzaren unibertsalizaziora jo behar da.
Inon aldaketa beharra badago, euskararen normalizazioaren alorrean da. Izan ere, gaur egun, erabat ezinezkoa da euskaraz bizitzea, 30 urteko hizkuntza-politikak ez baitigu aukera hori ahalbidetu. 30 urte pasatu ondoren, gehiago gara euskaldunak, baina, berberak topatzen ditugun oztopoak euskara erabili nahi dugunean. Euskararen normalizazioak egiturazko arazoak topatzen ditu, ez baitira ezagutzaren maila berean sortu erabiltzeko aukerak. Aldaketa behar du, beraz, hizkuntza-politikak, aldaketa euskararen normalizazioak, aldaketa behar dugu euskaraz bizi nahi dugunok. Ezagutzaren unibertsalizazioa EAEko herritar guztiek ezagutu behar dute euskara, euskararen ezagutza unibertsala ezinbestekoa da euskaraz bizi ahal izateko, elebakarrak ezarri egiten baitu bere hizkuntza kasu guztietan. PSE eta PPren aldaketarako o i n a r r i e t a n , a s k at a s u n a , b e rd i n t a s u n a , elkarbizitza eta tolerantzia aipatzen dira, ongi aipatu ere. Hizkuntzen alorrean, ordea, euskara ezagutzen ez duenak ez du erabiltzeko askatasunik eta, gainera, erabili nahi duenaren askatasuna zapaltzen du. Euskara ez ezagutzeak desberdintasunak sortzen ditu, euskalduna, elebiduna den neurrian aberatsa da, pobrea
Helburua lortzeko bi bide ditugu: Hezkuntza Sistema eta Helduen euskalduntzea. ÂŤAldaketarako GobernuarenÂť diskurtsoa eta praktika, ordea, norabide okerrean doaz. Hezkuntza Sailean badakite guztiz betegarria dela belaunaldi berriak oso osorik euskalduntzea, D eredua abiapuntu hartuta, erreforma zehatz batzuk eginez. Irakasleen hizkuntza kalitatea hobetuz, ratioak txikituz, ebaluazio sistema egoki bat ezarriz, irakasleak ez diren langileak euskaldunduz, materialak egokituz, helburuak egoki definituz, ahozkotasunari garrantzi handiagoa emanez eta Hezkuntza Sisteman inbertsioak handituz, beste neurri batzuen artean, ezagutzaren unibertsalizaziora pauso
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila sendoak emango genituzkeela badakite, baina, kontrako norabidea hartu dute. Esperimentu bat proposatu digute, ikasleek hizkuntza desberdinetan lortu behar dituzten helburuak zehaztu gabe, irizpide argirik gabeko gutxieneko ordu banaketa bat ezarriz, ikastetxeen autonomiari dei eginez eta egiturazko arazoei egiturazko aldaketak ezarri gabe, 30 urtez metatu ahal izan dugun esperientziak ezertarako balioko ez balu bezala. Gainera, oraindik ere, euskararen ezagutza bermatzen ez duten ereduak hautatzea eskubide gisa aurkezten dute haien diskurtsoan. Bihar, etzi eredu horietatik pasatutakoak izango dira euskaraz bizitzea eragotziko dutenak, elkarbizitza eta tolerantziaren kontrako eragile aktiboak. Ez gaude esperimentuetarako, esperimentuak iraungo duen hiru urte hauetan, milaka ikasle arituko da haien euskalduntzea bermatuko ez duen ereduetan, eta, ondorioz, euskaraz bizi nahi dugunon etorkizuna baldintzatuko dute horrela. Hau ez da aldaketa, hau orain artekoa da. Diru inbertsioak Hona hemen PSEren konpromisoa: «Euskaraz egindako jarduera kulturalen finantzaketa publikoari eustea, konpromiso garbi-garbia hartuz ez dela haien hornidura ekonomikoa gutxituko, eta gaztelaniaz gauzatzen den euskal kultura babesteari kalterik ekarri gabe». Krisi ekonomiko handi baten erdian gaudela, eta sektore ekonomiko batzuei aurreikusi gabeko diru laguntzak ematen zaizkien bitartean (automozioa, elektrotresnak, leihoak...), HPSren aurrekontuak 2.456.745 euro gutxiago ditu, %4,34ko jaitsiera. Gerriko estutzeak eta krisiak eragindako egokitzapenak Euskalgintzara iritsi dira, nahiz eta elkarbizitzarako eta, oro har, gizartearen kohesiorako garrantzi handiko gaia izan euskararen normalizazioa.
du. Horrela, EAEn salerosten diren produktuen etiketak edota enpresek banatzen diguten publizitatea euskaraz ere egon dadin zer egingo duten ez dute esan, zine aretoetan gaurkotasunezko pelikulak euskaraz ere egon daitezen ezer egingo duten ez dakigu, hedabideetan euskararen presentzia gutxienez ezagutza tasaren araberakoa izan dadin, Lanbide Heziketaren eskaintza osorik euskalduntzeko zer neurri hartuko duten edo alor sozioekonomikoan euskaldunon hizkuntza-eskubideak etengabe eta sistematikoki urratuak izan ez daitezen zer neurri hartuko duten ez dakigu. Agian ez dute neurririk hartuko, eta espainolaren sustapenarekin segituko dute, orain arte bezala, alegia. Bitartean, lan eskaintza publikoetan, euskararen eskakizunari dagokionez, aldaketak iritsi dira. Hor bai, aldaketa nabarmenak. Enplegu publikoaren 2000.eko eskaintzan, administrarien kasuan lanpostuen %71,69k derrigortasun data zeukaten, 2010eko eskaintzan, aldiz, soilik %63k dauka derrigortasun data. Administrari laguntzaileen kasuan, 2000ko EPEan lanpostuen %61,50ek zeukan derrigortasun data, orain, aldiz, %48,27k dauka derrigortasun data. Menpekoen kasuan, 2000ko eskaintzan lanpostuen %50,35ean derrigorrezko zen euskara jakitea, eta, oraingoan, lanpostuetako %72,39k betekizun hori dauka, baina eskatzen da 1. hizkuntza eskakizuna, eta maila hori ez da, inolaz ere, nahikoa, ezta aurrez aurreko elkarrizketa bat mantentzeko ikastetxeetako ikasleekin. Aldaketa polita, baina, euskararen normalizazioaren kontrakoa, dudarik gabe. Berdintasuna, elkarbizitza eta tolerantzia, hizkuntzaren alorrean, ez dira «aldaketa» hauei esker sustatuko, desberdintasuna, gatazka eta intolerantzia ereiten duena... Euskaraz bizi nahi dugu; bizi nahi dugu. Iñaki Lasa
Euskararen alde egiten ez dena ere hizkuntzapolitika den neurrian, «Aldaketarako Gobernuak» egin ez duenak ere erretratatu egiten
Kontseiluaren ildo politiko-instituzionaleko arduraduna
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Patxi Lopezek ez du piperrik ulertzen
Kontseilua
Euskara ikastaroetara piper egiten zuela aitortu zuen Patxi Lopezek elkarrizketa batean batere lotsatu gabe Estatu Espainiarreko astekari batean Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakariari bere euskalduntze-prozesuaz galdetzean, barre artean honakoa erantzun zuen: “Ikasten ari naiz, ikasten ari naiz. Kontua da ni Ezkerraldekoa naizela, sekula euskararik hitz egin ez den gune batekoa. Eta euskara zaila da. Gainera, maiz piper egiten dut�. Adierazpen desegokiak a l d e g u z t i e t at i k , b a i n a errealitate baten isla ere badira.
azken batean sistemak huts egin duela. Euskara erabiltzeko ezinbesteko baldintza berau ezagutzea den momentutik, ikus dezagun sistemak zer bide jarri dituen hainbat eta hainbat herritar euskararik gabe gera ez daitezen bermatzeko. Jarraian erabiliko diren datuak Kontseiluak Hizkuntza-Politika Orokorrei buruz egindako azterketan aurki ditzakezue.
Alde batetik, Patxi Lopez jaunak, beste hainbat eta hainbat euskal herritarrek bezalaxe, euskararen normalizazioa aurrera eramaten jakin ez duen sistema baten ondorioak sufritzen dituela agerikoa da. Izan ere, euskalherritar orok du bere hizkuntza propioa ezagutu eta erabiltzeko eskubidea eta 32 urte luze dira hori EAEn Estatutuan aitortu, onartu eta legez egikaritzea erabaki zenetik.
Atzera begiratuz, EAEn euskararen normalizaziorako politikak, hein handi batean, ezagutzaren hazkundea bultzatzera eta batez ere haur eta gaztetxoen euskalduntzea sustatzera mugatu direla esan dezakegu. Asmoa belaunaldi gazteenak euskaldunduz, denborak aurrera egin ahala, jendarte osoa euskalduntzea izan da eta hor reg atik unibertsitate aurreko hezkuntzan egin da ahaleginik handiena.
Pentsatzekoa da, beraz, corpus juridikoa garatzeko indarrean jarritako baliabide eta plangintzek kale egin dutela,
Horrek, besteak beste, helduen euskalduntzea bigarren maila batean uztea ekarri du, tamalez Patxirena bezalako
h a i n b at k a s u g e r t at ze a ahalbidetuz. Neurri gehienak, beraz, hezkuntza alorrekoak izan badira ere, alor horretakoak ere askiezak izan direla azpimarratu beharra dago. 1982ko legeak 17. artikuluan honakoa jaso zuen: “Jaurlaritzak, ikasleriari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskaragiroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapidetan eta Arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara agizko adierazpide eginez�.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Bada, gaur egun unibertsitate-aurreko hezkuntzan ari diren ikasleen erdia besterik ez da ari D ereduan (%50,4), hau da, gainerako guztiak euskalduntzen ez duten ereduetan ari dira. Are g e h i a g o, Ja u rl a r i t z a re n datuen arabera D ereduan ari diren ikasleen herenak ere ez du ikasketak amaitzean gutxieneko euskara maila eskuratzen, B2 maila, alegia. Hori unibertsitate-aurreko hezkuntza orokorrean hartuta, baina Lanbide Heziketan hutsuneak are nabarmenagoak dira eta zer esanik ez Unibertsitatean. Hau da, hemendik eta beste 32 urtera Patxi Lopezek pairatu duen egoera berbera sufritu beharko duten milaka eta milaka herritar zigortzen ari dira euskara ez ezagutzera eta heldu garaian horixe lortzeko ahalegin ekonomiko eta pertsonala egitera: Badira, bestalde, 32 urteren ondotik, euskara ikasteko
aukerarik izan ez dutelako edo aukera izanik D ereduan murgildu ez direlako heldu erdaldun elebakarrak. Horien euskalduntzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 1983an H e r r i A rd u r a l a r i t z a re n Euskal Erakundea (HAEE) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) sortu bazituen ere, alor honetan l o r t u t a k o a u r re r a p a u s o garrantzitsuenak Euskalgintzaren eskutik etorri dira. HABE sortu zenerako Euskalgintzak eta zenbait
bilakaera ikusita eta batez ere, helduen euskalduntzera Eusko jaurlaritzak bideratu dituen baliabide eskasak ikusita, argi dago Administrazio publikoak ez diola prozesu honi duen garrantzia eman. Jaurlaritzak ez du hizkuntzapolitika ezinbestekoa den ikuspegi holistikotik garatu eta, ondorioz, inoiz ez du esparru estrategiko honek behar dituen erabaki traktoreen alde egin: ez da doakotasunaren alde egin, ez da Administrazioko lanpostu guztietan euskara
D ereduan matrikulatutako ikasleak EAEn (2006)
Iturria: Euskal Herria datuen talaiatik. Kontseiluak egindakoa.Â
udalek beren bidea egina zuten jada, euskara irakasteko metodologia sortuz, irakasleak prestatuz eta euskaltegien sare zabala eratuz. Eusko Jaurlaritzak, egindako lana eta lortutako esperientzia baliatu ordez, nahiago izan zuen bere k a bu z a r i t u . H A B E re n
eskatzearen alde egin eta ez da alor pribatuan lanpostu elebidunak areagotzearen alde egin. Dena dela, Euskalgintzak urte hauetan guztietan bere lanean jarraitu du eta berari esker milaka herritar euskaldundu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Kopuru horien
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila ideia bat egiteko azken bi hamarkadetako matrikulazio datuak ikustea besterik ez dago. Egoera aldrebestu honen ondorioak ez dituzte soilik euskara eskuratzeko aukera eta baliabide egokiak jaso ez dituzten herritar erdaldun elebakarrek bizi. Euskaldunek ere egunerokoan sufritzen dute horren ondorioa, euskalduna aberatsa baita erdaldunaren ondoan eta biak jakinda, eteng abe elebakar raren hizkuntzan bizi behar izaten baitu euskaldunak, helburu komunikatiboa hizpide. Injustua eta larria da alde guztietatik 32 urteren buruan egoera honetan bizitzen jarraitu behar izatea. Eta mingarria, oso, Lehendakari baten ahotik arinkeriaz eta barre artean egindako baieztapen horiek entzutea. Diru publikoarekin ordaintzen diren eskoletan piper egitea larria da. Ezjakina izan behar da Portugaleten sekula ez dela euskararik egin esateko. Aurreiritzi zitala da euskara zaila dela esatea, funtsik gabeko usteetan sosteng atutako baieztapena baita. Gainera, aurreiritziak, gezurra izateaz gain, hizkuntza desprestigiatu edo gutxiesteko helburuarekin formulatzen dira maiz.
Moreno Cabrera hizkuntzalariak euskarari buruzko zenbait aurreiritziri argudio zientifikoekin aurre egiten die oso artikulu interesgarrian, eta horien artean euskara ikastea zaila izatea dago.
euskarak, noski, biak ala biak betetzen ditu. Lehendakari bati ordezkatzen duen herriarekiko enpatia, errespetua, jakintza eta maila kulturala berezko zaizkiola p e n t s at ze k o a d a , h e r r i
Euskaltegietako ikasle kopuruaren bilakaera EAEn (1989-2008)
Iturria: Eusko Jaurlaritza (HABE). Kontseiluak egindakoa.
Cabrerak dioenez, edozein hizkuntza naturalek, alegia, egun bizirik dagoenak eta transmisio naturala duenak, modu naturalean bizirauten jarraitzeko ezinbesteko bi baldintza bete behar ditu: alde batetik, haurrek inolako azalpen espezifikorik gabe ikasteko modukoa izan behar du eta bestetik, bere hiztunek eguneroko erabilera arruntean automatizaturik produzitu behar dute. Bi baldintza horiek gizakion gaitasun psikofisiologikoek d e fi n i t z e n d i t u z t e e t a
horren gidaritza lanean jardungo badu. Patxi Lopezek aipatu astekarian egindako adierazpen eskasak ez dagozkio Lehendakari bati; lagun arteko erosotasun eta konplizidadean jaurtiak dirudite, subkonszienteak ihes egin dion lapsus tarte batean esanak‌ Baina Legebiltzarrean bere jarrera zuzentzeko bigarren aukera bat izan eta esandakoan modu ironikoan berrestea‌ Atera kontuak!
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Administrarien lan eskaintza publikoko euskara eskakizunak jaitsi ditu Jaurlaritzak
Berria 2011/04/22
Aurreko lan eskaintzan baino langile gutxiagori eskatuko zaie euskaraz jakitea, eta meritu gisa ere gutxiago balioko du Heldu den maiatzaren 5ean ateratzekoa da Eusko Jaurlaritzako administraziorako lan eskaintza publikoa. 2000. urtean egin zen administraritarako azken deialdia. Hamar urte geroago, lan eskaintza publiko berria egingo du Jaurlaritzak, eta euskaraz jakiteko betekizuna murriztu du. Horrekin batera, euskara ezagutzeko betekizunik ez duten lanpostuetarako, 2000. urtean euskarak meritu gisa izan zuen balioa ere jaitsi egin du. LAB sindikatuak kritika zorrotza egin dio Jaurlaritzari. Erabaki horiek «triskantza» bat direla salatu du sindikatuak, eta Jaurlaritzari aurpegiratu dio euskara nor malizatzeko bidearen kontra egitea: «Euskararen kontrako eraso gogor eta bidegabea da». Hiru kidegotarako eskaintza egingo du Jaurlaritzak: menpeko langile, administrari laguntzaile eta administrari izateko aurkeztu ahal izango dute hautagaiek. Administrarien kidegoan, 53 lanpostu aterako dira lehiara, eta haietako %63tan eskatuko da euskaraz jakitea -2000ko lan eskaintza publikoko 52 lanpostuetatik %73tan eskatu zen betekizun hori-.
Administrari laguntzaileen kasuan, 203 lanpostu eskainiko ditu Jaurlaritzak, eta haietako %48,3ri eskatu die euskaraz jakitea -2000. urteko lan eskaintza publikoko 171 lanpostuetatik %61,4tan eskatu zuten euskaraz jakitea-. Menpekoen kasuan igo egin da euskara jakiteko eskakizuna. 2000. urtean lanpostuen %50,3ri eskatu zioten euskaraz jakitea; 2010eko deialdian, %72,3ri eskatuko diete. Hala ere, LAB sindikatuak azaldu duenez, lehenengo hizkuntza eskakizuna besterik ez dute aurkeztu behar langile horiek. Menpeko langile gehienek ikastetxeetan lan egiten dute. LAB sindikatuak ikusten du D ereduan ikasten dutenekin lan egin beharko dutela langile horiek, eta lehenengo hizkuntza eskakizuna ez dela nahikoa, euskaraz elkarrizketarik egiteko ere. PPren eta UPDren «gatibu» Euskara betekizun ez den lanpostuetan, euskara ezagutzea meritua da, baina meritu txikiagoa izango da orain. 2000ko lan
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila eskaintzan, menpekoek lor zitzaketen puntu guztien %5,88 balio zuen euskara ezagutzeak; 2010ean, %4,76 balioko du. Administrari laguntzaileentzat, orain hamar urte, puntu guztien %8,13 balio zuen; deialdi berrian, %6,98 balioko du. Administrari izateko, 2000. urtean, puntu guztien %11,7 lor zitzakeen
euskaraz zekienak; lan eskaintza berrian, %9,91 balioko du. Jaurlaritza gizartea egiten ari den «eboluzioaren kontra» doala salatu du LABek, eta PPren mende dagoela: «Gobernuaren hizkuntza politika PPren eta UPDren gatibu bihurtu da».
Osasun Sailean, Justizia Sailean eta Hezkuntza Sailean hartu dira euskararen aurkako «neurri gogorrenak», LABen arabera. Lan eskaintza publikoan hartutako erabakiak «testuinguru» horrekin lotu ditu, eta «enplegatu publikoen hizkuntz eskubideen kaltean» hartu diren beste erabaki batzuen berri eman du: « L a n g i l e publikoei euskara ikasteko eskubidea u k a t z e a , administrazioko l a n g i l e e i e r d a r a z i d a z t e k o gonbita egitea eta Irale programatik sarean ikasteko aukera eta autoikaskuntza moduluak ezabatzea», zerrendatu ditu: «Dirudienez, Patxi Lopezen gobernuak Miguel Sanzenaren parekoa izan nahi du euskaldunon hizkuntz eskubideak urratzen».
%10
%13,1
Administrariak.
Administrari laguntzaileak.
2000. urteko lan eskaintza publikoan, administrarien %73k zuten euskara ezagutzeko betekizuna. 2010eko deialdian, administrarien %63k dute betekizuna. %10 egin du behera.
2000. urteko lan eskaintza publikoan, euskara ezagutzearen betekizuna zuten administrari laguntzaileen %61,4k. 2010eko deialdian, %48,3ri eskatuko zaie betekizun hori. %13,1 jaitsi da betekizunaren eskaera.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
“Estrategiaren” biktima, euskara
Berria 2011/04/22
Nafarroako euskalgintzako zenbait eragilek salatu dute egoera larrian daudela Gobernuaren hizkuntza politika dela eta. Egoera ekonomikoak behartuta, 'Nabarra' aldizkaria ez dute gehiago egingo Iruñean Eguneroko jarduna erronkaz betea izan ohi da Euskal Herrian euskalgintzan lanean aritzen direnentzat. Lekuan lekuko errealitatearen araberakoak izaten dira erronka horiek. Nafarroaren kasuan euskararen alde aritzen diren eragileek Nafarroako Gobernuak arlo horretan duen politika salatu dute. «Itolarri» egoera Gobernuak «ondo pentsatutako estrategiaren» fruitua dela dio Topaguneko Nafarroako ordezkari Oskar Zapatak. Uste horrekin bat datoz euskalgintzako beste hainbat eragile. Hala, jarrera hori s a l a t z e k o , Ko n t s e i l u a k deituta, manifestazioa egingo da maiatzaren 15ean Iruñean, Euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean. Ko n t s e i l u a re n a r a b e r a , euskal hiztunak asko dira egun Nafarroan: «Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker:
Bien bitartean, Nafarroako Gobernuak euroak milioika xahutu ditu lehentasunik gabeko egitasmoetan, esaterako Los Arcos-eko zirkuituan (53 milioi euro).
batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz». Horri esker, euskararen transmisioa poliki baina etenik gabe hazten ari dela irizten dio. Hala ere, euskararen arloan lanean aritzea ez da erraza, N a f a r ro a k o G o b e r nu a k euskalgintzarako ematen dituen diru laguntzak gero eta urriagoak baitira. Kontseilua oso kritikoa da:
«Ulertezina da nola ari den euskaldunon kontra». Sanzen gobernuaren euskararekiko aurkakotasuna hainbat modutan islatzen dela dio: «Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru laguntzak kenduz, hezkuntza sisteman euskara baztertuz, euskara ikasi nahi dutenei diru laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz edota euskarazko ekimenak murriztuz». Hara egoera:
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila 1. Euskaltegiak Urteetan lan handia egin dute AEK eta IKAko euskaltegiek Nafarroan, helduak alfabetatzen. Euskarak izan duen garapenean oso garrantzitsuak izan dira euskaltegiak. Egun, publikoak ez diren euskaltegien egoera ekonomiko larria dela ohartarazi du Helios del Santok, AEK-ko Nafarroako koordinatzaileak. Nafarroan 1.200 ikasle inguru ari dira euskara ikasten AEKn. «Gero eta herri gehiagotara ari gara iristen», adierazi du Del Santok. Hala ere, ekonomikoki azken hamarkada ez da erraza izan. «Iragan bederatzi urteetan Nafarroako Gobernuak euskaltegietarako eman dituen diru laguntzak behera egin dute etengabe», ohartarazi du Del Santok. «Pedro Pegenauteren garaian, erdira murriztu ziren diru laguntzak», argitu du. Urteak aurrera egin ahala laguntzak handiagotu ziren, eta gero berriro erdira murriztu. Orduan, euskaltegi pribatuetarako 600.000 euro inguru ematen zituzten; gaur egun 400.000 euro besterik ez. AEK-ko Nafarroako koordinatzaileak argi du eskaria: gobernuak ikasleek egiten duten adinako ahalegin ekonomikoa egitea nahi du. Ikasturte honetan, AEKko ikasleek 1,72 euro ordaintzen dute eskola ordua, eta Gobernuak, berriz, 0,80 besterik ez du ematen laguntza gisa. Duela bi hilabete, Nafarroako Parlamentuak gobernuari IKArekin eta AEKrekin itun bat egiteko eskatu zion, horien beharren baldintzak eta baliabideak aintzat hartuta. Del Santok jakinarazi duenez, datozen asteetan hasiko dira hizketan. «Ez dakit noiz egingo dugun ituna, baina ekaina bitartean gaiari heldu beharko diogu Euskarabidearekin batera». Ezinbestekoa deritzo Del Santok Euskarabideak «benetan» euskararen alde lan egitea. Izan ere, argi du ez dutela «diru eskasia» aitzakia gisa onartuko. «Dirua egon badago, zertan inbertitzen den, hor dago gakoa». Hala, euskalgintzan dirua inbertitzeko borondate
politikorik ez badago, hori onartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernari. Heldu den maiatzaren 15eko manifestazioa begi onez ikusten du Del Santok. Izan ere, ezinbestekoa jotzen du euskalgintzak bat egitea euskararen aldeko aldarrikapenak era bateratuan egiteko. Gainera, azken urteetan Nafarroako Gobernuak izan duen politika salatzea behar-beharrezkoa dela uste du du. «Nafarroako Gobernuak euskalgintzaren arloan izan duen kudeaketa txarra salatu nahi dugu, gure eskubidea da». Nafarroako Gobernuak asmo onak bai, baina oinarrizko kontuei dagokienez ez duela ezer egiten gaineratu du. 2. Euskara teknikariak Nafarroan herri askotako udaletan lan egiten dute euskara teknikariek. Euskararekin lotutako ekitaldi, jarduera edota ikastaroak antolatzeaz arduratzen dira beste kontu
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila andanarekin batera. Euskara teknikari horietako asko NETLE Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartean batzen dira. Elkarte horrek azken urteetan gogor kritikatu du Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika. Horiei dagokienez, Hezkuntza Departamentuak urtero jaitsi egiten du euskara teknikarien lanbiderako udaletara ematen den diru saila. Ohartarazi dutenez,
2004tik hona, tantaka iritsi zaizkie diru laguntzen murrizketak. Orain, hala ere, murrizketa horiek tanta izatetik uholde izatera igaro direla salatu dute. «Diru laguntza murrizketen ondorioz, euskara bera eta euskaldunon komunitatea gara kaltetu zuzenak», adierazi du NETLEk. Gainera, euskaltegiek, euskarazko komunikabideek, euskalgintzako beste erakundeek eta udalek euskara sustatzeko ematen dituzten zerbitzuen atzean ere langileak daudela gogorarazi dute. Euskara zerbitzuei dagokienez, gobernuak 1998an itun bat sinatu zuen tokiko entitateekin euskara zerbitzuak sustatzeko. 1999an Administrazioak 576.200 euro eman zituen, eta zerbitzuen kopuruak 18tik 23ra egin zuen gora. Hala ere, laguntzak «gain behera» etorri dira. 2005ean, Pegenaute Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia zela, erdira jaitsi ziren diru laguntzak.
NETLEri, hasiera batean, albiste ona iruditu zitzaion du Euskarabidea Nafarroako Euskararen Institutua sortzea. «Xabier Azanza euskararen salbatzailetzat aurkeztu ziguten, baina iaz ere gure laguntzak minimo historikoetara iritsi ziren , 300.000 euro soilik jaso baikenituen». Aurten, udaletako euskara zerbitzuetarako 10.000 euro soilik eman ditu Hezkuntza Departamentuak. Nafarroako Gobernua diru laguntzak jaisten joan den heinean, udalek areagotu egin behar izan dituzte beren ekarpenak. «Egia da zenbait udalek egoera erabil dezaketela hain deseroso zaizkien euskara zerbitzuak deuseztatzeko, baina zerbitzu horiek iraunarazteko beharra, asmoa eta gogoa agertzen duten beste udal batzuek ere nekez eutsi ahal izanen diote itolarri ekonomikoari», adierazi dute NETLEko ordezkariek. Gogorarazi dutenez, kontuan izan behar da hainbat lekutan euskara zerbitzua dela euskara sustatzeko egun dagoen ia bide bakarra. Hala, «haserre» daude euren zerbitzuek etorkizunean hartuko duten bidearekin. Nolanahi ere, BERRIAk jakin ahal izan duenez, iragan astean Nafarroako zenbait udaletako ordezkari politikoek bilera izan zuten Hezkuntza Departamentuko ordezkariekin, eta datozen asteetan halako beste bilera batzuk izan litezke. Arrazoi horiek guztiak aintzat hartuta NETLEk bat egin du Kontseiluak datorren maiatzaren 15ean Iruñean deitu duen manifestazioarekin. Izan ere, elkarte horretako kideen irudiko «hamaika ar razoi daude Nafar roako Gobernuaren hizkuntza politika salatzeko». 3. Komunikabideak Hedabideen egoerak sortu du ika-mika gehien Nafarroan euskalgintzari dagokionez, irrati lizentzia edota diru laguntzen auziaren inguruan. Nafarroan euskaraz aritzen diren
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Bestalde, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Nabarra aldizkariak ere Iruñean egiteari utzi egin beharko dio. Aurten, iaz ez bezala, Nafarroako Gobernuak 202.000 euroko diru saila bideratuko du euskarazko hedabideetara. Hala ere, Jon Orzaiz Nabarra aldizkariko zuzendariak BERRIAri aitortu dionez, diru laguntza horiek «berandu datoz». Bederatzi urtean kaleratu da hilabetero hilabetero Euskal Herri osoan Nabarra aldizkari. irrati, aldizkari edota telebistek egunero erronka bati baino gehiagori aurre egin behar izaten diete , euskarazko hedabide bat izateagatik. Oskar Zapata Topagunea Euskara E l k a r t e e n Fe d e r a z i o k o N a f a r r o a k o ordezkariak euskarazko hedabide nafarren egoera «larria» dela ohartarazi du beste behin. Zapataren arabera, Nafarroan ez da euskarazko hedabiderik sortu Administrazioaren eskutik. «Nafarroan euskarazko hedabideak herri ekimenei esker sortu dira, eta, ondorioz, egoera gogorretan lan egin behar izan dugu». G a i n e r a , i r a g a n u r t e a n N a f a r ro a k o Gobernuak euskarazko komunikabideentzat bideratu beharreko dirua ezerezean utzi zuen, «arrazoi ekonomikoak» argudiatuta. Hala ere, k o n t u a n h a r t u b e h a r d a N a f a r ro a n gaztelaniaz aritzen diren hiru telebista kateen artean iaz hiru milioi euro banatu zituztela. Diru laguntza ezaren ondorioz, Nafarroako euskarazko hainbat hedabidek beren jarduera eten egin behar izan dute, Ttipi Ttapa telebistak esaterako. Horrez gain, beste zenbait komunikabidek, Sakanako Guaixe aldizkariak esaterako, diru bilketa egin behar izan du, diru laguntzak izango zirelakoan iaz 30.000 euroko zuloa egin ostean.
«Diru laguntzen jaitsierari eta iragarleen faltari ezin izan diogu ekonomikoki aurre egin», aitortu du Orzaizek. Dena den, Nafarroak Gobernuaren laguntza falta «erabakigarria» izan dela onartu du. Hala, harpidedunekin zorretan ez gelditzeko, Nabarra aldizkariaren mantxeta saldu diote Bilboko talde bati. «Berez, Nabarra aldizkaria ez da desagertuko, baina Iruñean egiteari utziko dio». 4. Hezkuntza Duela hilabete euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten milaka lagunek Iruñean. Aurrez aipatutako euskalgintzako arloak gaizki bazeuden, zer esanik ez hezkuntza. Izan ere, 1986. urtean Nafarroako Parlamentuan onartutako Euskararen Legeari lotuta Nafarroa hiru eremutan banatuz egindako zatiketa, eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna bereizten dituena, arazo iturri da. Izan ere, banaketa horren ondorioz eremu ez euskaldunetako ikasleek ezin dute D ereduan ikasi sare publikoan eta garraio publikoan joan behar izaten dute gertuen dagoen ikastolara. Hala, Artaxoa eta Mendigorriako (Nafarroa) guraso talde batek hezkuntzaren arloan nafarren eskubide berdintasuna aldarrikatzen dihardute azken hilabeteetan.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Dena den, D eredua sendotzen ari da apurkaapurka Nafarroan. Hala ere, Nafarroako hainbat ikastola egoera ekonomiko larrian daude; Irunberrikoa, Tuterakoa, Lodosakoa eta Vianakoa hain zuzen ere. Gainera, aurten, ez Nafarroako ezta Iparraldeko ikastolek ere ez dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik diru laguntzarik jasoko. Nolanahi ere, Espainiako Parlamentuak NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteari 2 milioi euroko diru laguntza ematea onartu zuen duela zenbait hilabete. NIEren arabera, egoera birbideratzeko baliatuko dute diru hori. Bestalde, hezkuntzan arlo garrantzitsua da haurren aisialdia ere. Hainbat elkartek salatu dutenez, Nafarroan zailtasun handia dago euskarazko aisialdia sustatzeko. Lan horretan
daramatza azken sei urteak Dindaia Fundazioak. Aurten Nafarroako Gobernuak kultur jardueratarako 27.000 euro soilik bideratu ditu -Eusko Jaurlaritzak kultur jarduera bakarrerako bideratu ohi duen diru kopurua-. Hala, Dindaia Fundazioak jakinarazi duenez, laguntza urritasunak egoera larriagotu egingo du. Maiatzaren 15eko manifestazioa ÂŤbeharrezkotzatÂť jotzen du Dindaiak ere. Bestalde, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi ditu Beintza-Labaien eta Arantzan (Nafarroa) egiten ziren euskarazko udalekuetarako diru laguntzak. Hala ere, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Arantzako Aterpetxeak berak antolatu ditu aurtengo udarako udalekuak.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
“Jendea euskararen alde egotearekin ez da nahikoa”
Berria 2010/04/23
Lankideak alboan, agur hitzaldia eman du Martin Ugalde Foroan Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Mendigureen ustez, normalizazioa lortzeko beharrezkoa da euskaldunok pauso bat harago ematea Mendigurenen lekukoa hartuko duen Paul Bilbao, Elkarlaneko Joxe Mari Sors, EKTko Administrazio Kontseiluko Joxean Lizarribar eta Joanmari Larrarte eta Hamaika telebistako zuzendari Iñaki Uria.
Ja k i t e a e t a e r a b i l t z e a . Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenen ustez, horixe da normalizazioaren bidean euskarak datozen urteetan behar duena. Erretiroa hartu, eta bihar utziko du Kontseiluko idazkari nagusi kargua Mendigurenek, eta atzo hitzaldia egin zuen Martin Ugalde Foroan. Agur esateko eta eskerrak emateko hitzaldia izan zen. Bertan, Bai Euskarari esatetik Euskaraz Bai esatera igarotzeko beharra azpimarratu zuen.
« Ko n t s e i l u a re n t z at B a i Euskarari leloa oso emankorra izan da. Erakutsi digu, jakin ez arren, asko direla euskararen alde lan egiteko prest dauden herritarrak. Baina jendea euskararen alde egotearekin ez da nahikoa. Erabilera bultzatu behar da, horretan jarriko ditu indarrak Kontseiluak». Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean eman zuen hitzaldia Mendigurenek. Han izan ziren, besteen artean,
Nor malizazioa lortzeko beharrezkoa ikusten du Mendigurenek erdaldunak erakartzea. «Euskal Herria euskalduntzeko ezinbestekoa da hori; gu, berez, gutxiengo bat baikara». Mendigurenek ezinbestekoa ikusten du, halaber, euskarak jasan dituen eta jasaten ari den erasoen aurka gizarteak erakutsi duen batasuna indartzea. «Egunkaria-rekin gertatutakoak erakutsi digu zein den etorkizunerako bidea. Kohesioaren indarra argi geratu da». 2003ko otsailaren 20a eta ondorengo egunak oso gogoan ditu Mendigurenek. «Denetik sentitu nuen: amorrua, kezka, beldurra, nekea... Egun haietan gauza asko antolatu
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila ziren, eta asko haserretu eta tristetu ninduten batzuen jokabide hotzak. Gertatzen ari zena merezitakoa zela esatera besterik ez zitzaien falta». Normalizazioaren bidean Kontseiluak urte hauetan jorratu duen lan ildoetako bat politiko-instituzionala izan da. Es par ru hor retan, urte hauetan sinatutako bi akordioak nabarmendu ditu Mendigurenek. Lehenbizikoa, Kontseilua sortu eta gutxira sinatu zuten alderdi politikoekin: 1998an, hain zuzen. «Akordio hark ez zuen asko iraun, ETAk su-etena bertan behera utzi eta hautsi egin baitzen. Baina oso g ar rantzitsua izan zen, dezente igo baitzituen euskalgintzara bideratutako aurrekontuak. Askori ahaztu egiten zaie hori, eta komeni da gogoratzea». Bestea 2004an sinatu zuten, eta kasu horretan sindikatuek e re h a r t u z u t e n p a r t e. Akordio horrek «oinarri sendoak» ditu, Mendigurenen arabera. «Oraindik ere asko du emateko». Etorkizunean ere elkarlana bilatzen jarraitu behar da, haren sutez. «Beti esan dugu Kontseilua eratzen duten gizarte eragileek bakarrik ezin dutela normalizazioa lortu. Horretarako, bitartekoak erakundeek dituzte, eta gizartearekin elkar hartuta
guztioi dagokigu euskara berreskuratzeko politika diseinatzea». Udalekin hasitako dinamika hor retarako bidea izan daitekeela uste du Mendigurenek. «Datorren urtean argitaratuko dira udalen hizkuntza politikari buruzko bigarren neurketaren emaitzak, eta horrek esango digu bide onetik goazen».
Erakundeekin harremanetan baditu arantzatxo batzuk. «Bizkaian zulo bat izan dugu, ez dugu espero genuen adina lortu». Bertako gobernuek aurrera eramandako hizkuntza politiken ondorioz, Nafarroan eta Iparraldean ere trabak izan dituzte proiektua aurrera eramateko. «Nafarroan eremuen banaketak asko zaildu du gure lana. Hemendik gutxira manifestazio bat izango da, aski dela esateko».
Erakundeena ez ezik, herritarren parte-hartzea ere ezinbestekoa dela uste du. Hain zuzen ere, hori sustatzeaz eta dinamizatzeaz arduratzen da Kontseiluaren ildo soziala. Horri lotuta bi tresna jarri ditu martxan urte hauetan erakundeak: Bai Euskarari Ziurtagiria eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia.
Bi tresna horiek bide propioa egiten ari dira. Ziurtagirian Kontseiluak %50eko partehartzea du. «Seinale hona litzateke parte-hartze hori zabalduz joatea». Eusko Ja u rl a r i t z a k e re B i k a i n ziurtagiriak banatzen ditu. Kontseiluaren apustua, ordea, bakarra egotea da. «Sekula ez dugu egoki ikusi bi ziurtagiri egotea. Aurreko Jaurlaritzarekin ateak itxita izan genituen honen inguruan hitz egiteko. Gober nu aldaketarekin, badirudi,
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila borondatea dagoela negoziatzeko». Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero plazaratzen ditu hizkuntza urraketei buruzko txostenak. «Behatokiak hamar urte beteko ditu datorren urtean, eta mugarri bat izan daiteke. Erakundeei ardura eskatu behar zaie, gainontzean urraketak naturalizatzeko arriskua dago». Behatokiak beste hizkuntz gutxituetako elkarte eta ordezkariekin dituen harremanak ere nabarmendu ditu. «Bide hori jorratzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu». Helburu horiek guztiak lortzeko bidean, funtsezkoa izan da, Mendigurenen esanetan, Kontseiluko bazkideek izandako jarrera. «Hasiera ez zen erraza izan, baina urte hauetan eragile guztiek primeran bereizi dute noiz ari ziren etxerako eta noiz Kontseiluarentzako». Hamabi urte karguan Mendigurenek gogorarazi du 50 urterekin hartu zuela Kontseiluko idazkari nagusi izateko ardura, eta batek baino gehiagok galdetu izan diola urte hauetan nolatan hartu zuen adin
horrekin halako ardura. «Nik beti erantzuten diet ordura arte egindakoaren jarraipen logikoa izan dela. Gailurtze bat izan da». Euskarari lotutako ibilbidea izan da berea: eskolak, hitzaldiak, liburuak, barnetegiak, itzulpenak, masterrak... Eusko Kontseilu Nagusiko ikasle izan zen,
euskaltzain urgazlea eta hizkuntz ereduen diseinuan parte hartu zuen. «Haurra nintzenean ez nintzen bereziki euskaltzalea. Euskara eta gaztelania paretsu ikasi nituen eskolan, baita etxean ere. Hizkuntzak ziren gustuko nituena, eta hortik iritsi nintzen euskaltzaletasunera». Agurrean eskerrak eman dizkie urte hauetan Kontseilua osatu duten norbanako, gizarte eragile eta enpresei: «Horiek gabe ezinezkoa da Kontseilua ulertzea».
Patxi Lopez eskubide urraketak ontzat ematen Berria egunkariak apirilak 27ko alean Patxi Lopez lehendakariaren hitz hauek jaso zituen: «Euskaraz artatzea eskubide bat den arren, batzuetan Administrazioan hori ez da eskaintzen, eta ez da behar». Horrelako adierazpenek eta batez ere Jaurlaritzaren jardunak gero eta argiago uzten dute zer esan nahi zuten “Euskera eta libertadea” lelo harekin.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Zeure eskubideak, zeure esku
Kontseilua
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2009 urtean jasotako eskubide urraketen bilduma-txostena aurkeztu zuen Euskararen lurralde batzuetan hizkuntzaeskubideen bermean atzerapausoak ematen zirela eta beste batzuetan behar bezalako aurrerapausoak ematen ez zirela ohartu eta, egoeraren diagnosi objektiboa egingo zuen erakunde inde pendente baten beharra zegoela ikusi zuen Kontseiluak. Behatokia sortu zuen bi eginkizun nagusirekin: hizkuntza-eskubideen urraketak bideratzeko zerbitzua abian jartzea eta hizkuntza-eskubideen egoera jasoko zuen azterketa argitaratzea Urtean zehar Euskararen telefonoaren bidez bildutako kasu guztietan oinarriturik hizkuntza-eskubideen egoeraren urteko diagnosia egin eta txosten batean jasotzen du Behatokiak. Urteko txostena herritarrek berek helarazitako esperientzietan oinarritutako dokumentua da. Horrela
diagnosiak pisu handiagoa hartzen du ez delako Behatokiak bere kasa induzitutako egoeraren isla.
Euskaldunon hizkuntza-eskubideak lurralde osoan eta administrazio guztiek urratzen dituzte Behatokiak euskal hizkuntzakomunitateko kideei begira berdintasun irizpidean oinarritzen du bere jarduna eta aipatu diagnosian ez da herritarren arteko
bereizketarik egiten, egun gure hizkuntza-komunitatea estatus juridiko desberdinetan banatuta egon arren. 2009ko ondorio nagusiak Hartara, 2009ari dagokion txostena aurkeztu berri du Behatokiak eta, 1400 espediente baino gehiago bideratu eta gero, 2009ari dagokion diagnosiak gaitz bertsuekin jarraitzen du: Euskaldunon hizkuntzaeskubideak lurralde osoan eta administrazio guztiek urratzen dituzte.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Euskaldunon hizkuntza-eskubideen bermea ez da lehen mailako arazoa, bigarren mailako eskubidetzat hartzen dira, eta haien urraketak ez du inolako ondoriorik eragiten. Euskara askatasunean erabiltzea galarazten zaio euskal hiztunari. Gaitz hauek urterik urte errepikatzen direla egiaztatzea ondorio honetara iritsi da Behatokia: inflexio-puntua nahitaezkoa da hizkuntza-politiketan.
ikusezintasunean jarraitzen duela Frantziako Estatuko Administrazioentzat. Kontuan izan behar dugu aldaketa horrek euskararen, eta Estatuko hizkuntza gutxiagotuen, aldeko lege bat ekarri behar zuela. Estatuak ez du inolako urratsik eman. Hego Euskal Herria Espainiako Estatuko Administrazioak oldarkor agertzen jarraitzen du euskaldunon eskubideak kontuan hartzeko eskatzen zaionean. Nafarroako Gobernuak bere bideari eutsi dio 2009an. Gaztelania izan da administrazioetako hizkuntza bakarra. Behin eta berriro errepikatu dira antzeko kexak eta euskara hautatu duten herritarrei hautua bera aldatu izan die Gobernuak. Eusko Jaurlaritzan ez da inolako aldaketarik gertatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoetan. Urteotan gabezia eta beltzuneak (Osasungintza, Herrizaingoa eta Justizia) non diren helarazi zaien arren, berdin jarraitzen dute.
Eskubideen bermatzaile izan beharko luketen instituzioetan 180 graduko aldaketa eman beharko litzateke hizkuntza-politiketan. Eremu publikoan, administrazioz administrazio eta eremu sozioekonomikoan, hauek dira ondorio nagusiak laburki aipatuta: Ipar Euskal Herria Aurreko urtean adierazi bezala, Konstituzioaren 75. artikuluan (“eskualdeetako hizkuntzak Frantziako ondare dira�) egindako aldaketak ez du inolako ondorio juridikorik eragin euskaldunon hizkuntza-eskubideen aitortzan. Kudeatutako eskubide-urraketek eta helarazi dizkiguten erantzunek aski garbi erakutsi dute euskarak
...hizkuntza-eskubideek ez dute berme juridiko-administratibo egokirik. Eremu sozioekonomikoan ere ez dugu aldaketa eraginkorrik nabaritu 2009an. Zio askotako kexak bideratu izan dizkiegu enpresei, eta zenbaitetan aldaketarako borondatea azaldu badute ere, berriz gogorarazi digute ez dutela inolako legezko derrigortasunik. Ondorio hauek ikusita, argi dago hizkuntzaeskubideek ez dutela ber me juridikoadministratibo egokirik. Hartara, nahitaezkoa da hizkuntza-eskubideen ber merako mekanismo egokiak abian jartzea.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
2009ko datuek garbi utzi dute euskara askatasunean erabiltzea galarazi izan zaigula, baina euskaldunoi eskubidea urratzen zaigunean ez da ezer gertatzen. Euskaldunak gaztelania edota frantsesa derrigorrez ezagutu behar du, eta beraz, kaskagogorkeriatzat hartzen da euskara erabiltzeko hautu/ahalegin oro. Euskaldunok, geure lurralde naturalean, bigarren mailako herritartzat hartzen gaituztenean, arrotzak baikina hartzen gaituztenean, jarrera irmoa agertu behar dugu, eta urraketa bakoitza salatu behar dugu. Behatokiaren bederatzi urteko eskarmentuak aski garbi erakutsi du herritarren kexek eragin handia dutela administrazio publiko zein establezimendu pribatuen jarreretan.
Euskaldunak bere egin behar ditu hizkuntza-komunitate bateko edozein kideri dagozkion eskubideak, ezin dugu onartu, inondik inora, geure hizkuntza erabiltzeko debekurik eta hori gertatzen denean erabili Euskararen Telefonoa, Behatokiaren doaneko zerbitzua. Noiz erabili? Zerbitzu honetara jo dezakezu: KEXA egiteko Euskara erabiltzeko eskubidea ez badute errespetatu edo herritarrak euskara erabiltzeagatik kalteren bat izan badu. ARGIBIDEA edo AHOLKUA eskatzeko 902 194 332 (Hego Euskal Herrian) 05 59 59 49 48 (Ipar Euskal Herrian) edo www.euskararentelefonoa.com telefonoa@behatokia.org
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
1.600 lagunek babestu dute euskalgintzaren deialdia
Berria 2010/04/29
Nafarroako Gobernua egiten ari den hizkuntza politika “euskararen aurkakoa” dela salatuko dute maiatzaren 15ean 1.600 atxikimendu jaso ditu euskalgintzak deituta maiatzaren 15ean Iruñean egingo duten manifestazioak. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean, Nafar roako Gobernuaren hizkuntza politika salatuko dute. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Golem zinematik. Manifestazioa aurkeztu zutenetik aritu dira atxikimenduak jasotzen, horretarako propio prestatutako blogean: http:// www.blogak.com/maiatzak15 . Protesta babestu dutenen artean daude Berri Txarrak eta Barricada musika taldeak, Juan Martintez de Irujo pilotaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Urko Aristi aurkezlea, Kiko, Koko eta Moko pailazoak eta Mikel Urmeneta marrazkilaria.
murrizketak gero eta handiagoak direla gogorarazi du Bilbaok. «Nafar roako Gobernuaren hizkuntza politika euskararen aurka dago bideratuta zuzenean. Horren aurka erantzun egin behar dugu. Izan ere, Nafarroako gehiengo sozialak euskaraz bizi nahi du».
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi berriak, Paul Bilbaok, kezka azaldu du euskarak egun duen egoeraz. «Egunerokoan ezinezkoa da euskaraz bizitzea, datuek argi erakusten dute hori. Hizkuntza eskubideak alor guztietan urratzen dira», salatu du Bilbaok. Nafarroaren kasuan trabak eta
Jasotako 1.600 atxikimenduekin batera, manifestaziora dei egiteko egin duten iragarkia aurkeztu dute:
Hala, indarrak batzeko deia egin du Bilbaok. «Egoera gainditzeko ezinbestekoa da bakoitza bere bidetik, bakoitza bere neurrian, lan egitea».
http://vimeo.com/11266292
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Une honetan hizkuntza politiketatik batek ere ez ditu beharrak betetzen
Berria 2010/04/29
Hizkuntza eskubideen aldarrikapena bazterrean utzi gabe, herritarrak euskaraz bizitzera bultzatzeko urratsa egin nahi du EHEk. Euskaraz Bizi Eguna egingo du EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek, igandean, Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Jaia egin aurreko egunetan, jaiari buruz eta EHEren erronkei buruz mintzatu da EHEko kide Igone Lamarain (Eibar, 1980). Euskarari dagokionez, ÂŤbestelako urrats batÂť egiteko garaia iritsi dela deritzo. 2004an ekin zion EHEk Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatzeari. Garai hartan, zerk bultzatuta ekin zenioten egun hori antolatzeari? Lehen aldiz Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu genuenean, gure asmoa gaia erdigunean kokatzea zen. Hainbat urte generamatzan hizkuntza eskubideen aldeko borroka egiten, eta ikusi genuen beharrezkoa zela mugarri bat jartzea, salatzeko hizkuntza eskubideak urratu egiten zirela -eta egun ere bai-.
Sei urte igarota, Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu ostean, Euskaraz Bizi Eguna antolatu duzue aurten. Badakigu euskaraz bizi ahal izateko, edo herri euskalduna berreiraiki ahal izateko, eskubideen bermea ez dela nahikoa. Jauzi bat ematea ezinbestekoa da, eta denok eman behar dugu, eta esan: eskubideak bermatzea ezinbestekoa da, baina, horrez gain, euskaraz nahi dugu bizi. Horregatik aldatu dugu egunaren izena. EHEren estrategian aldaketa bat gertatu dela esan nahi al du horrek? Estrategia aldaketa sakonik ez dago. Orain 30 urte EHE sortu zeneko printzipio bertsuek hor daude. Estrategia aldaketa bat baino gehiago, beste urrats bat egitea da. Hizkuntza eskubideen aldeko dinamika garrantzitsuak
eraman ditugu aurrera, baina, bada garaia bestelako urrats bat egiteko. Jaiari izena aldatuta, badir udi her ritar rek parte hartzea ere bultzatu nahi dela. Bai, aldaketa hori bada. A z k e n fi n e a n , b i d e a herritarrok egin behar dugu, eta eragin egin behar dugu aldaketa orokorrak izan daitezen. Norbanakoak ere izan behar da burujabea, eta egin behar du euskaraz b i z i t ze k o h a u t u a . B i a k interpelatu nahi ditugu: norbanakoak, euskaraz bizitzeko hautu hori egin dezaten, eta, neurriak hartu behar dituztenak.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila Urtero erronka batzuk zehaztu izan dituzue. Erronka horietan aurrera egitea lortu al da Euskal Herrian? Herri hau asimilatu nahi bat dago. Hori ez da berria. Kontua da asimilazio prozesu hori aurrera eramateko estrategia dela herri honek daukan nortasuna bukatzea. Eta nortasuna hizkuntzak ematen dio. Urratsak egin ditugu: ikastolen sorreran, helduen euskalduntze eta alfabetatzean eta her ri ekimenez Egunkaria sortzean eta itxi zutenean BERRIA sortzean. Baina parean dauzkagun etsaiak oso handiak dira, eta horiei aurre egiteko lehenengo ariketa euskaldunok egin behar dugu, eta ariketa horretan kokatu behar dugu euskaraz bizitzea. Eu sko Jau rlarit z aren hizkuntza politikan aldaketa batzuk ere nabari dira. Esaterako, hiru eleko hezkuntza eredua planteatu dute. Zer iritzi duzue horren inguruan?
Orain arte izan dugun hezkuntza sistemak ere ez ditu bere helburuak bete, euskalduntzeari dagokionez. Hori jakinik, neurri hauek atzerapausoak dira. Argi lagatzen du zein den Eusko Jaurlaritza orain kudeatzen dutenen helburua: asimilazio prozesuan laguntzea eta, eleaniztasuna aitzakia hartuta, euskarari lehentasuna eman beharrean, beste hizkuntza batzuei ematea. Eraso larri moduan hartu behar dugu, badakigulako hezkuntza sistemak zer-nolako garrantzia duen herri baten garapenean. Herri honek jakin beharko luke eraso horren aurka erantzun indartsua ematen. Nafarroari dagokionez, euskararen egoera salatzeko manifestaziora deitu dute maiatzaren 15erako. Ezin da gogoeta partzialik egin. Argi dago Nafarroako Gobernuak, inolako lotsa barik, neurriak hartzen dituela euskararen kontra. Hori ikusirik, Nafarroako euskaltzaleek eta
euskalgintzak protesta egin beharra ikusi dute. Baina ulertu behar dugu komunitateari begirako eraso bat dela eta euskaldun guztiok erantzun behar dugula. Beraz, euskararen inguruko gogoeta Euskal Herri osora begira ezkor ikusten duzue. Herri zapaldua gara, eta herri zatitua. Ondorioz, hizkuntza politikak, bakarra beharrean, hainbat dira. Gainera, orain martxan dauden hizkuntza politiketatik batek ere ez ditu beharrak betetzen: batek ere ez dio ematen euskarari lehentasuna. Maiatzaren 2a gaingainean dago. Zer mezu helarazi nahi duzue igandeko jaira begira? Egun horretan parte hartzeko deia egiten dugu, zabala eta adin guztietarako egokia izango den egitaraua prestatu baitugu. Euskaraz bizi nahi duen eta euskaraz bizitzeko pausoak emateko gogoa duen edonork parte hartu behar du igandean Etxarri Aranatzen.
Maiatza
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskaraz bizitzeko konpromisoa Igandeko eguraldi euritsuak lagundu ez bazuen ere, ehunka euskaltzalek bat egin zuten Etxarri A r a n a t z e n ( N a f a r r o a ) , lehendabiziko Euskaraz Bizi egunean. EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak hainbat ekitaldi antolatuak zituen goizean; eguerdian, berriz, manifestazioa egin zuten, argazkian ageri denez. Manifestazioa amaitzearekin, ekitaldi politikoa egin zuten. 30 urteko ibilbidearen errepasoa egin zuen EHEk, baita etorkizunerako asmoen berri eman ere.
Euzkaraz bizitzeko eskubideaz Euskaltzale andana bildu zen atzo, Lizarrako (Nafarroa) zubi erromanikoan Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko egindako elkarretaratzean. Horren bitartez, egun Nafarroan euskaraz bizitzeko dauden «zailtasunak» salatu zituzten. Gainera, elkarretaratzean bildutakoek babesa adierazi zioten maiatzaren 15ean Iruñeko karriketan barrena Euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean Kontseiluak deituta egingo den manifestazioari.
Berria 2010/05/04
«Euskaltzaleok, euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera eman beharreko pausoa» nabarmendu zuten. Bazkaria egin zuten ondotik, eta kontzertuekin amaitu zuten eguna.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Catedráticos internacionales muestran como el euskera permite abrirse al mundo
D. de Noticias 2010/05/02
Profesores de Japón, Finlandia, Argentina y Madrid dan una charla el martes en Baluarte La iniciativa, que organiza la Ikastola Paz de Ziganda, se enmarca en el Nafarroa Oinez, cuyo lema es "Munduz Mundu" Una japonesa, una finlandesa, un madrileño y una argentina. Parece un chiste pero no tiene nada que ver. Son cuatro profesores de las universidades de Waseda, Helsinki, Bahía Blanca y la Complutense de Madrid que este martes mostrarán en Pamplona que el euskera "no es un localismo sino un símbolo de identidad que nos permite abrirnos al mundo". Se trata de una iniciativa que ha impulsado la ikastola Paz de Ziganda en el marco de la celebración del Nafarroa Oinez y que ha contado con la colaboración de la que fuera responsable de política lingüística del Gobierno vasco Lorea Bilbao. La mesa redonda tendrá lugar a partir de las 19 horas en el Auditorio Baluarte, los ponentes hablarán en euskera (aunque habrá traductores) y la entrada será libre. Dieciocho años después de su primer Oinez, Paz de Ziganda
organiza este año la fiesta anual de las ikastolas, que se celebrará el 17 de octubre. El lema elegido es Munduz mundo y el logo recoge la imagen de un globo volando, en el que se inserta el planeta Tierra. En ambos el mundo es clave y representa universalidad, modernidad y futuro. Esto es lo que pretenden transmitir con el Nafarroa Oinez, tal y como afirma el presidente de la ikastola Paz de Ziganda, Mikel Asiain, "queremos mostrar al euskera al mismo nivel que todas las demás lenguas que conforman el universo lingüístico". Con la celebración de la conferencia, este centro quiere demostrar que el euskera es una lengua que despierta el interés de estudiosos e investigadores más allá de las fronteras de Euskal Herria y que ha sido acogida como tal en diferentes universidades de los
más variados rincones del mundo. El lema de la mesa redonda es “El lugar del euskera en el mundo” y contará con cuatro prestigiosos ponentes, profesores que enseñan euskera e imparten clase de cultura vasca en sus respectivas universidades. Son la japonesa Hiromi Yoshida, profesora de la Universidad de Waseda de Tokio; la finlandesa Hanna Lantto, que da clases en la Universidad de Helsinki; la argentina Rosana Entizne, profesora de la Universidad Bahía Blanca de Argentina y Carlos Cid, profesor de la Complutense de Madrid. La charla partirá de la siguiente premisa: la riqueza lingüística está repleta de amenazas y oportunidades en el mundo globalizado en el que vivimos. Por esta razón, el reto del euskera, afirma Asiain, "es su supervivencia en el mismo, encontrar en él su lugar".
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Irakasleak euskalduntzeko programan murrizketak egin nahi ditu Jaurlaritzak
Berria 2010/05/06
ELA sindikatuak salatu du Mahai Orokorreko hitzarmena urratzen eta zalantzan jartzen ari dela Lopezen gobernua ELA sindikatuak ez zuen babestu bederatzi urtean Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Mahai Orokorraren hitzarmena. Iazko azaroaren 18an, sinatu egin zuen akordioa. Eta atzo salaketa plazaratu zuen: «Jaurlaritzako arduradun nagusietako batzuk hitzarmena zalantzan jartzen eta urratze garbiak diren adierazpen publikoak egiten ari dira, soldata eta langileen murrizketak proposatuz».
murritza, bermerik gabea eta ez betetzeko sinatua» izan zela. CCOOk, UGTk eta ELAk onetsi zuten ituna, ez hala LABek, uste baitzuen euskarari buruz ez zuela aurrerapenik ekarriko eta ez zuela eragotziko zerbitzuen pribatizazioa. «Existitzen den enplegua bermatu besterik ezin zuen egin itunak, baina hori ere ez du egingo», salatu du LABek, eta ELAri eskaini dio «ekintza sindikal indartsua» abiatzea. ELAk, berriz, hitzarmena betetzeko eskatu dio Jaurlaritzari; bestela, «erantzun sendoa» emango duela iragarri du. ELAren kritikak entzun orduko, Jaurlaritzak erantzun du Mahai Orokorrean «hitzartutako guztia» beteko duela, «konpromiso argia» duela horretarako. Hauek dira ELAk sumatu dituen hitzarmenaren urratzeak: 1. Lanpostuak
Lanpostu finkoei eusteko, azpikontratazioak amaitzeko eta euskalduntzea bultzatzeko konpromisoak, hirurak urratzen ari da Eusko Jaurlaritza, ELAren esanetan, eta datu berria eman du: irakasleak euskalduntzeko Irale programan «murrizketa larriak» egin direla. Ikastaroen kopurua, iraupena eta ikasleak murriztu nahi ditu Jaurlaritzak, hartara, 50 irakasleren soldaten dirua aurrezteko, ELAk jakinarazi duenez. LABek adierazi du hitzarmena «presazkoa,
Irakasle funtzionarioen negoziazioetan hitzarturiko lanpostu guztiak ez ditu aterako Jaurlaritzak. Eta erretiroengatik edo bestela hutsik gelditutako lanpostuak ez ditu «kontuan hartu nahi», ELAren esanetan. Osakidetzan hutsik gelditutako plazekin ere arazo bera dagoela salatu du. Osakidetzaren aurrekontuan, bestalde, 260 milioi euroko murrizketa iragarri dela oroitarazi du: «Baina erakunde pribatuekin kontzertazioaren kontrola ez da aipatu ere egin». Gainera, Jaurlaritzak 2011n soldatak izozteko proposamena egin duela oroitarazi du ELAk.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza 13.000 lanpostu finkatzeko konpromisoa hartu zuen Mahai Orokorrean. Bestalde, Justizia Sailarekin lan hitzarmena adostu duten arren sinatu ezinik ari dela salatu du ELAk. 2. Azpikontratuak Mahai Orokorrean, «gehiago ez azpikontratatzeko» konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak. Ekintzak bestelakoak izan direla salatu du ELAk. Herrizaingo Sailak ez du itxi azpikontrataziorako aukera eraikinen mantenurako baldintza pleguetan. Eskola 2.0 prog raman, ordenag ailuen mantenua azpikontratatu nahi du Hezkuntza Sailak, ELAk dioenez. Eta Osasun Sailak zerbitzu berri bat sortzeko asmoa duela azaldu du sindikatuak. Kanal Anitzeko Osasun Zerbitzua izena hartuko luke zerbitzuak, eta hitzorduak, diagnostikoak eta errezetak eskainiko lituzke. Azpikontrataturiko 190 langilek osatuko lukete, Osakidetzako 40 langileren laguntzarekin. «Publiko den guztia azpikontratazio merke eta prekarioekin desegiteko pauso bat da».
3. Euskara Jaurlaritzak euskalduntzea bultzatzeko konpromisoa hartu zuen Mahai Orokorreko hitzarmenean, baina Lopezen gobernuak euskarari «eraso» egiten diola esan du ELAk. Irale programan egindako murrizketak salatzeaz gainera, Osasun Sailak hartutako erabakia gogora ekarri du: osasun zerbitzuetan kalitatea neurtzean ez da euskararen erabilera aintzat hartuko, BERRIAk aurreratu zuenez. «Erabaki honek Osakidetzako euskararen normalkuntza dekretua urratzen du», ELAren esanetan.
Euskarak balio txikiagoa du administrazioko lan eskaintza publikoan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak atzo argitaratu zuen administrazioko langile, administrari laguntzaile eta menpeko langileen lan eskaintza publikoko deialdia. Administrarien %45ek eta administrari laguntzaileen %52k ez dute euskara ezagutzeko betebeharrik edukiko deialdira aurkezteko. BERRIAk aurreratu bezala, bestalde, hizkuntza eskakizunik ez duten postuetan euskarak gutxiago balioko du lanpostua eskuratzeko. Administrariei %1,79 gutxiago balioko die; administrari laguntzaileei, %1,15 gutxiago; eta menpekoei, %1,12 gutxiago.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Hitz urratuen histura
Berria 2010/05/07
Donibane Lohizuneko auzapezak beste ikastola bat eraikiko zuela hitzeman zuen duela hamabost urte. 2011ko eskola sartzerako prest egon behar luke, baina ez dute lanik hasi, haurren osasunaren kaltean Urratutako hitzaren histura Donibane Lohizune-Ziburuko (Lapurdi) ikastolaren egoitzan zizelkaturik dago. Murru arrailduetan nahiaren eta ezinaren gatazka ageri da. Donibane Lohizunen Seaskaren murgiltze ereduan dauden 115 haur eta zazpi irakasleek eguraldiaren gutizia pairatu behar dute. Hotza
delarik hotz, bero delarik bero. Murruetako zirrikituetatik s a r t ze n d a h a i ze a , e t a eraikuntza zaharra ez da gai ura kanpoan gelditzeko. Itoginak daude gela gehienetan. Halabeharrez bertan egin behar, Herriko Etxeak haren ardura hartu arte. Euskararen eta ikastolaren aldeko hitz ederrak
ez dira gaurkoak. Duela hamabost urte agindu zuen ikastola berria Michelle Alliot Marie garaiko auzapezak. Geroztik, denborak murruak arraildu ditu, emandako hitza egoki bete ezean higatzen duen bezala. Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapezak
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza ikastola berria agindu zuen berriz 2007an. Ikastola gaur egun dagoen toki berean egitea hitzeman zuen, Harriet Baita deritzon eremuan. 2011ko irailerako, eskola sartzerako, alegia, haurrak ikastola berrian egonen zirela iragarri zuen. Hitza ematetik betetzera tarte zabalegia dago, ordea. Denborak bide egin du, epeak bukatzen joan dira, eta oraindik ez dago egitasmo zehatzik. 2009an ikastolako bulegoak hiru hitzordu ukan zituen auzapezekin eta teknikariekin. Geroztik, Jean Laborde ikastolako lehendakariak hiru gutun igorri dizkio Herriko Etxeari. Herriko Etxeak ez die deus ihardetsi.
zeharkatzen zuten. Menturaz ez zen haurrik zangopilatuko. Motzean Urteen gurpilean. 1970ean sortu zen Donibane Lohizune-Ziburuko ikastola. 1992az geroztik gaur egungo eremuan dago kokaturik. Trenbidean. 1996an egitasmo onartezina aurkeztu zieten. Trenbidera ematen zuen ateak.
ÂŤHamabost urtez hitzak baizik ez ditugu ukan. Hitza hitz? Ez, hitz horiek hitsak ziren, funtsik gabekoakÂť, diote ikastolako bulegoko ordezkariek. Ama eskola eta lehen mailako haurrak daude egoitzan, 2-11 urtekoak. Kontatzen eta irakurtzen ikasi behar dute baldintza horietan. Alta, bi urteko haurrekin ari den irakasleak perrailak jarri behar ditu ikasgelan. Teilatutik jaisten den hodi bat dago gela barnean, sabaitik hamabost bat zentimetrora. Euria ari duelarik, tanten hotsak matematikaren alegoria bihurtzen dira. Bat, bi, hiru... Matematika ikasteko era bitxia. Zureria higatua da. Guraso eta irakasleek egiten dituzten tindaketak eta arraberritze lanek ez dute luze irauten. Arazo zaharrak ez du konponbide berririk. Irakaslerik zaharrenek gogoratzen dute egoitza horretan sartu zirelarik hodi batzuk itsuturik zeudela. Atzo berean, ikastolaren haserrea ikusirik, Herriko Etxeak langileak bidali zituen. Haurrak jolasean edo ikasgeletan zeuden bitartean, langileek hodi itsua zurgatzeko kamioia ezarri zuten kanpoan. Zurgaketarako hodiek ikastola
Malkoa eta irria, Herri Urratserako deia Euskara mihian eta irria begian dio heldu den igandean Senperen izango den Herri Urratseko lelo nagusiak. Euskara hilzorian den eremuan, halabeharrezko besta murgiltze eredua garatzekotan. Frantziako Falloux legeak debekatzen du diru publikoa baliatzea hezkuntza pribatua laguntzeko. Berriak egin behar izateaz gain, dauden ikastola gehienak ere zaharberritu behar dira oraindik. Euskararen aldeko ele ederrak entzunen dira Senperen, nabarmenduz botere publikoek egindako lana. Biharamunean, Donibane Lohizuneko haurrak ikastolara itzuliko dira, eta euria bada, sabaitik erortzen diren malkoak zenbatuko dituzte aurrefabrikatu hezeetan.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Gizarte eragileek Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute
Berria 2010/05/08
Gizarte eragile asko atxiki zaizkio maiatzaren 15erako Kontseiluak deitu duen manifestaziorako deiari Iragan astean norbanakoek egin bezala, zenbait gizarte eragilek bat egin zuten atzo heldu den maiatzaren 15ean Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak deituta Iruñean
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean egingo den manifestazioarekin. Eragileen izenean, Itziar Urra Bilgune Feministako kideak Nafarroan euskaraz bizitzea ezinezkoa dela salatu zuen: «Gure eguneroko jarduna euskaraz egin nahi dugu, euskaraz egiteko eskubidea dugulako». Nafarroan hizkuntza politika berri eta eraginkorrago baten
beharra dagoela aldarrikatu zuen, Euskal Herriko gizarte eragileak «eraso larrien aurrean geldirik egoteko prest» ez daudela nabarmenduz.
dira antolatzen Iruñeko manifestazioaren harira. Horrek, Bilbaoren hitzetan, egoerarekiko «kezka zabala» eta hori «gainditzeko desioa» ageri-agerian uzten ditu.
Ezinbestekotzat jo du Urrak euskararen kontrako «diru murrizketa, eraso, injustizia, babes falta» eta gainerakoen kontra euskal komunitate osoa agertzea, batuta. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, heldu den larunbatek o manifestazioan milaka lagunek parte hartzea espero da. Izan ere, Euskal Herriko herri eta hirietan hamaika ekimen ari
Iragan astean, Kontseiluak adierazi zuen Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko duen manifestazioak 1.600 atxikimendu jaso zituela. Atzo, ordea, kopuru hori bikoiztu egin zela jakinarazi zuen Bilbaok. Izan ere, oraingoz, 3.000 lagunek egin dute bat Kontseiluaren aldarriekin. Kontseiluko idazkariaren irudiko, datu
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza hori aintzakotzat hartzeko modukoa da: «Argi uzten du jakin badakigula euskararen egoera zein den Nafarroan, eta beharrezkoa dela bakoitzak bere arloan ere euskararen normalizazioari begira urratsak egitea». Hala, benetan eskertu du Bilbaok gizarte eragileek manifestazioari emandako atxikimendua. Beste hainbaten artean, honako gizarte eragileek babestuko dute maiatzaren 15eko protesta: ELAk, LABek, ESK-k, Hiruk, EILASek, EHNEk, Iruñeko Gazte Asanbladak, Iruñerriko AHT Gelditu Elkarlanak, Lokarrik, Gora Iruñeak, Askapenak, Sos Arrazakeriak eta Bilgune Feministak. Desagerrarazteko desioa Bilgune Feministako kide Itziar Urrak egin bezala, Paul Bilbaok ere Nafarroako
Gobernuaren hizkuntza politika salatu zuen atzo agerraldian. «Nafarroako Gobernuak daraman politikaren ondorioz, desagerrarazi egin nahi du euskara», arbuiatu zuen Bilbaok. Nafarroako mapatik euskaldunak desagerrarazi nahi dituztela ohartarazi zuen. Dena den, euskal gizartearen gehiengoak desio horrekin ez duela bat egiten ziur da Kontseiluko idazkari nagusia. «Euskal gizartea normalizaziorako pausoak emateko prest da». Heldu den maiatzaren 15a egun berezia izango dela iragarri zuen Bilbaok. Izan ere, manifestazioaren bitartez Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea «ezinbestekoa» dela argi utziko dute karrikan. Hala, ekimen horretan parte hartzeko deia egin zuen ondoan zituen gizarte eragileekin batera. Izan ere, Bilbaok ohartarazi zuenez, jokoan dagoena euskara eta euskaldunen geroa da.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskaraz bizi nahi dut Bizi nahi dut, euskaraz bizi, ez dakit bestela bizitzen eta ezin dut, hala ere, horrela bizi. Hemen bizi nahi dut, hemen ditu sustraiak euskarak, hemen ditut nik ere. Ez naiz bakarra, nahi hori duena, baina, bakarra banintz ere, bizi nahiko nuke, euskaraz bizi, nola bestela? Euskaraz bizi nahi dut, ez noizbait, aukeraren bat aurkezten denean hori baliatu, ez dut tarteka une eta leku jakinetan euskara erabili nahi, bizi nahi dut, euskaraz bizi nahi dut. Urte askotan, urte gehiegitan, euskaraz bizitzeko aukera zapuztea eta gure hizkuntza desagerraraztea helburu izan duen hizkuntzapolitikak gure askatasuna baldintzatu du, gure etxean arrotz sentitu arte baldintzatu du. Eraztunak, aginduak, debekuak, mespretxuak lege izan diren eta diren honetan, kosta egiten da burua altxatzea, baina jada ez gara isiltzen: euskaraz bizi nahi dugu, eta gau eta egun lan egingo dugu helburu hori lortu arte. Bizi diogu, hitzaren adierarik zabalenean. Hau da, euskaraz lan egin nahi dugu, erosi, zinea ikusi, kirola egin, medikuarengana joan, euskaraz ikasi nahi dugu, jolastu, kantatu, irakurri eta Interneten trasteatu, euskaraz irakurri nahi ditugu kaleetako iragarkiak eta postontzietara iristen direnak eta produktuetako etiketak, euskaraz entzun nahi dugu irratia eta telebista ikusi. Euskaraz altxatu nahi dugu eta euskaraz oheratu, eskubidezkoa da, justiziazkoa eta gure nahia da, bai horixe!
Kontseilua
Baina, euskaraz bizi ahal izateko, urteetako zapalkuntzari bukaera emango dion hiru zutabedun normalizazio prozesu eragingarri bat eraiki behar dugu. Hizkuntza-politika egokia behar dugu, gizarte espazioak euskaldundu behar dira eta ezagutzaren unibertsalizaziora jo behar dugu. Hizkuntza bat ezin da normalizatu herri mugimenduaren ahalegin soilaz, eta, era berean, ez da inoiz hizkuntza bat normalizatuko instituzioen ahalegin hutsarengatik. Beraz, ezinbestekoa da herritarrek sortzen duten sua instituzioen egurrak elikatzea. Herri gogoa, herriaren bizi indarra da sua eta baliabideak, hizkuntza-politika eta arkitektura juridikoa dira instituzioen egurra. Gaur egun, Nafarroan, bizirik dago euskararen aldeko herri gogoa, maiatzaren 15ean garbi ikusiko den zerbait izango da, ez dugu dudarik. Nafar Gobernuaren lana, ordea, suhiltzaile lana da, hamaika ahalegin egiten ari da sua itzaltzeko eta horretarako bere esku dauden baliabideak erabiltzen ditu: Euskara ez da ofiziala lurralde osoan, Nafarroako hegoaldean Hezkuntza Sistema Publikoan euskaraz ikastea debekatua da, Administrazioa euskalduntzeko planik ez dago, gizarte alor desberdinetan euskarak bere lekua irabaz dezan politikarik ez dago, kontrakoa esango genuke, euskara ikusezin bihurtzeko ahaleginetan ari dira, ingelesa eta euskararen arteko gezurrezko konfrontazioa bilatzen
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza dute gurasoak aukeratzera behartuz, biak eskuragarriak direla ezkutatuz. Urte hauetan neke handiz eraiki ditugun proiektuak eraisteko lanean ari dira baliabideak ukatuz eta jabego publikoa duten hedabideetan euskarak islarik izan ez dezan politika zorrotza dute. Hau da, euskara normalizatzea ahalbidetuko luketen neurriak hartu behar rean, horien kontrakoak dituzte indarrean. Euskararen normalizazioa baldintzatzera datorren erabateko ofentsiba da Nafar Gobernuarena. E u s k a r a nor malizatzeko, ordea, beste hizkuntza-politika bat behar dugu, helburu eta epe zehatzak dituena, ikuspegi osokoa, baliabidez ongi hornitua, Administrazio Nagusitik Toki Administrazioraino ongi koordinatua baita Euskalgintzarekin ere koordinatua, erabilera soziala helburu duen politika behar dugu, hizkuntza-eskubideen bermea ekarriko duena, horixe suak behar duen egurra. Urte askotan pentsatu da pertsonak euskaldunduz normalizatuko zela euskara. Nahikoa izango zela belaunaldi berrien euskalduntzearekin arian-arian gizartea euskalduntzeko. Uste horrek hizkuntzapolitika desorekatu egin du. Pertsonak euskalduntzearekin batera, gizarte espazioak ere euskaldundu behar dira erabilerarako jauzia egin ahal izateko, eta hori ez da egin, ez behintzat behar zen erritmo eta intentsitatez. Ondorioz, euskara ikastea lortzen duten horiek erabiltzeko dituzten aukerak urriak dira, urriegiak.
da. Hala ere, badugu alde positibo bat, izan ere, pauso bat harago emateko, gizarte eragileen inplikazioa determinantea da, eta, beraz, euskararen normalizazioaren kontrako indarren nahiaren gainetik jorra daitekeen lana da. Asko eta asko da gizarte eragileek iniziatiba propioz egin dezaketena, eta bide horretan zer irabazi asko dugu. Ezagutzaren unibertsalizaziorako pauso sendoak eman behar dira euskara normalizatzeko, eta, zeregin horretan, belaunaldi berriek zeregin garrantzitsua jokatzen dute, dudarik gabe, baina baita helduek ere, horregatik da estrategikoa helduen euskalduntzea. Euskaldun berri bakoitza ekarpen bat da, euskaraz bizi nahi duen pertsona bakoitzarekin eraikitzen da normalizazioa eta horiek jasoko dituen gizarte espazio euskalduna, haziari garapena ahalbidetzen dion lur gozoa da. Gure historia hurbilari begiratzen badiogu garbi ikusiko dugu inoiz ez digutela ezer oparitu. Proiektu interesgarriak eraikitzen jakin dugu eta horiek dira, gaur egun, euskararen normalizazioaren bidean ditugun aktiborik garrantzitsuenak. Etorkizuna, beraz, hortik pasatzen da, batu gaitezen, eraiki dezagun eta goazen aurrera, pauso bat harago. Pentsa dezagun libre, pentsa dezagun euskaraz bizi nahi dugula, izan ere, pentsamenduek sortzen dituzte aldaketa sozialak. Euskaraz bizi nahi dugula pentsatzeak eta horren arabera jokatzeak sortzen ditu aldaketarako baldintzak. Maiatzaren 15ean, Iru単eko kaleetan, pauso bat harago. I単aki Lasa
Dudarik gabe, hizkuntza-politika desegoki baten ondorioa da hori, Nafarroan gizarte espazioen euskalduntzea guztiz azpigaratua dagoen zeregina
Kontseiluaren ildo politiko-instituzionaleko arduraduna
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde geratu da: Euskarabidea sortzea distrazio maniobra izan zen, betikoan segitzeko: euskaldunoi egurra. Jakina, amorrua metatzen joan da denbora honetan guztietan.
Legegintzaldia hasi berria zela Gobernuak Euskarabidea sortu zuen, euskararen hizkuntzapolitika aldekoagoa eginen zuela irudikatu nahian. Euskararen alde lanean dihardugun agente guztiok, aldez edo moldez harremana eduki dugu alderdi politiko guzti-guztiekin. Esaterako, Topagunekook, azken bi urteetan hogei bilera baino gehiago egin ditugu guztiekin. Behin eta berriz joan gara jarrera ezin eraikitzaileagoarekin: goazen gure lana eskaintzera, goazen gure proposamenak egitera, goazen negoziatzera... herri ekimena eta administrazioa elkarlanean aritzearen aldekoak gara eta. Denbora pasa ahala, Gobernuaren jokaera agerian
Manifestazioa, besteak beste, honetarako antolatu dugu: Gobernuari eta sostengatzen dutenei, aski dela adierazteko; asko garela orain eta etorkizunean Nafarroan euskaraz bizi nahi dugunak erakusteko; euskaldunon kontra hartzen dituzten erabakiekin gure amorrua kanporatzeko; bat egiten dakigula eta antolakuntzarako gaitasuna dugula frogatzeko; eta, noski, alderdi politiko eta bestelako eragileen agendan eragiteko. Izan ere, Parlamentuan eta udaletan onartzen dira lege, arau eta aur rekontuak. Premiazkoa da berdintasunera eramango gaituzten legeak onartzea eta euskara sustatzeko baliabide ekonomiko nahikoak jartzea. Horren alde lehentasunez lan egitea eskatzen diet euskaren alde daudela dioten alderdiei, beharko dituzten aliatuekin negoziatu beharreko guztia negoziatu dezaten.
Berria 2010/05/09
Izan e r e , aniztasuna e t a pluralismoaren kontrako diskriminazioa da, nafar herritarrek euskararen garapenaren alde egiten dugunean maizegi pairatzen duguna. Zer da bestela, Artaxonako gurasoek pairatzen dutena beren seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatu nahi dutenean? Pertsonon eskubideez ari gara, politikaren aurretik dauden eskubideez. Pertsonak gara betebeharrak eta eskubideak ditugunak, pertsonak gara diskriminazioa jasotzen dugunak. Nafarrak gara betebehar berdinak izanik, Leitzan espainola ikasteko betebeharra dugunok, eta Mendigorrian euskaraz ikasteko eskubidea ez dugunok. Gutxieneko sentsibilitate kulturala izatea eta eskubide berdintasunean sinestea, hori da deialdiarekin bat egiteko nahikoa arrazoi. Gonbidatuta zaude. Oskar Zapata Solano Nafarroako Topagunea Euskara E l k a r t e e n Fe d e r a z i o a r e n arduraduna
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskaraz gutxi, bakarra eremu euskaldunean Maiatzaren 15erako antolatutako manifestaziora deitu nahi dugu nafar oro gure eskubideak aldarrikatzera. Gure lana Administrazioa dugunez, bertako egoeraz egindako hausnarketa plazaratu nahi dugu, ondorioak penagarriak direlako eta denon laguntzaz nafar hizkuntza guztion Administrazioan begirune osoz tratatu behar dugulako. 2001eko irailaren 10ean, Nafar Gobernuak orain deuseztatua dagoen Foru Dekretuaren harira beste Foru Dekretu bat argitaratu zuen, 203/2001 zenbakikoa. Une hartan euskara eskakizuna zuten 251 lanpostuak 153ra murriztu zituen, haietako 65 posturi ezagupen-mailarik baxuena ezarri zitzaien. Aurtengo lanpostu-zerrendan EGA mailako lanpostuak 119 dira eta maila baxuagorekin 89. Beraz, oraindik ez dugu 2001ean zegoen lanpostu kopurua, nahiz eta Administrazioa nahikoa handitu den urte hauetan. Euskararen eskakizuna duten postu kopuruak gora egin du 2001eko Dekretutik hona, 55 gehiago dira, baina behera, 43 gutxiago, Dekretua onartu aurretik zegoen kopuruarekin alderatuz. Berdin gertatzen da Nafarroako Gobernuaren eskumeneko zerbi-tzu publikoak enpresa pribatuek ematen dituztenean, ez dago hizkuntza klausularik, ez eta enpresa publikoek ematen dituztenetan ere, nahiz eta eremu euskaldunean ari: ITG, TRACASA... esate baterako. Hauetan, bertako langileen borondateak erantzuten dio euskararen erabilerari, kasu gutxi ba-tzuetan bada ere.
Berria 2010/05/10
Nafarroan euskarak bizi duen egoera ikusita, duela gutxi Arartekoak argitaratu dituen analisiak eta gomendioak positibotzat jo di-tzakegu, baina, zoritxarrez, oso oso oso motz gelditu dira. Bere azterketan, Nafar Gobernuko lanpostu-zerrenda oso gainetik begiratu da, beharbada horregatik gelditu da hain urri puntu horretan. Eta nahiz eta horrela izan, jendaurrean ari-tzeko langile euskaldun gehiago behar dela erabaki du. Enerizek dionez, arazoak eremu mistoan ematen dira gehienbat, baina eremu euskaldunean ez bada eragozpenik sortzen ez da Administrazioak behar diren baliabideak jar-tzen dituelako. Nafar Gobernuaren asmoa argi ikusten da ere eremu euskaldunean. Osasunbidea eta Hezkuntza ez diren gainontzeko zerbitzuetan, eremu euskaldun osorako postu bakar bat agertzen da lanpostu-zerrendan euskaraz aritzeko behar den maila nahikoarekin. Gainon-tzeko zerbitzuetan, liburutegietan, enplegu zerbitzuetan, polizian, suhiltzaileen artean, eta abar, merezimendu gisa besterik ez da ageri. Foru Administrazioan postu gehienak oposizio hutsez betetzen dira. Beraz, merezimendurik ez, eskakizunik ez. Oso ongi gelditu dira eremu euskalduneko postu guztiei merezimendua jarrita, baina horrekin bakarrik buelta eman diote beharrari, gutaz barre egin dutela ez esatearren. Merezimenduak bakarrik langileen arteko lekualdatze lehiaketetan erabiltzen dira, eta denok dakigun bezala, merezimendu gisa jartzeak ez du
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza euskararen erabilera bermatzen, beste europar hizkuntzek edota gainontzeko merituek gainditzen dutelako gehienetan deialdietako baremazioprozedurei esker; are errazago lanpostuak merezimendua berezkoa ez badu. Nola bete daiteke legea postu bakar batekin? Argi dago eremu euskaldunean ere euskara hiltzen saiatzen ari direla. Beharbada lanpostu kopurua altuagoa dela esateko, eremu euskaldunean Osasunbideko postuek badute euskararen mini-eskakizuna, maila baxuagokoa. Ez omen da beharrezkoa osasun langileek euskara ezagutzea, nahiz eta haur euskaldunekin ibili, nahiz eta euskara bakarrik menperatzen duten pertsonen osasunaz arduratu. Eremu mistoan, eskakizuna duten lanpostuak onartzera behartua sentitzen da Administrazioa. Hala ere, kexek agertzen duten moduan, guztiz eskasak dira. Dauden postu gehienak Hezkuntzan daude. Beste edozein Departamentutan ez dago giza baliabiderik herritarrei harrera euskaraz egiteko. Hezkuntzan eskaintzen da harrerako zerbitzua euskaraz, bakarrik harrerakoa, ez gainontzekoak, irakaskuntzan ezin dutelako euskara guztiz baztertu eta Euskararen Institutua bertan sartu dutelako, euskarari bakarrik gai honekiko lotura errekonozitzen diotelako, bizitzaren gainontzeko esparruetatik baztertzen saiatzen direlarik. Jendearentzat harrera elebitan eskaini ahal izateko lanpostu gehiago sortu behar dira, Enerizek dion moduan. Baina, edozein zerbitzutan pertsona bakar batekin ez da ezer bermatzen. Eta ez bakarrik 25 langile dagoenean. Proposatzen duzun "irtenbide" hori ("Herritarrek eskualde mistoan dauden bulego eta zerbitzuetara, ahoz eta ida-tziz, euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzea, eta lehendabiziko unean herritarrei laguntza ematen dieten langileek Nafarroako hizkuntza hori ez jakitea eragozpen ez izatea eskubide horretaz modu eraginkorrean baliatzeko"), nola uler daiteke? Lehendabiziko momentuan eta orokorrean, ez badago euskaraz atenditzerik, eskubidea urratua gelditzen da.
Epaileek bertan behera utzi dituzte Euskararen erabilerarako Dekretuaren hainbat puntu, hain zuzen ere funtzionarioekin zer ikusia dutenak, baina aurrekontuen legean aldatu dute nahi zutena, sindikatuekin negoziatu gabe, Auzitegi Gorenak puntu horiek lehendik deuseztatuak egon. UPNren prepotentzia lege bihurtua. Bitartean, hor dago Euskarabidea eta bere zuzendaria, Azanza Jauna, inolako arazorik gabe Nafar Gobernua laguntzen. Zer egin du berak Administrazioan euskararen erabilera bermatzeko? Deus ez. Zerbait esan du lanpostu-zerrendan postu gehiago jartzeaz? Deus ez. Bere Euskarabidean bertan ez du bermatu buruzagiak euskaldunak izatea, nola bermatuko ditu gainontzeko postutan euskaldunon eskubideak? Bere Kontseilariak, Catalanek, uzten diona eta kitto. Dena den, Arartekoaren gomendio motzari muzin eginen diote berriz ere; gero eta baliabide gutxiago euskararen erabilera berma-tzeko: bai langileen kasuan, bai seinaleen kasuan, bai inprimakien kasuan. Orain, Hezkuntza Kontseilariak, A. Catalanek, instantzia orokorraren inprimakia bi orri ezberdinetan banatzea agindu du, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, elebitan jartzea ekiditzeko, alegia. Diru gehiago eta paper gehiago euskara jendearen bistatik ken-tzeko. Euskara kutsagarria ote? Zeren beldur da? Normala da gero eta kexa gehiago egotea. Vascuencearen legea egin zenetik egoera okerrera joan da Administrazioetan, gizartearen kontra. Nafar hizkuntza berezko balioa duen hizkuntza dela esan du Arartekoak, Europako ondarea dela. Legeak berak nafar hizkuntza dela dio. Eta kulturagabeko UPNko eta PSOEko hauek, hiltzen saiatzen ari dira. Euskararen alde, maiatzaren 15ean, denok manifestaziora! Xabi Castro Gonzalez Administrazioan Euzkaraz Taldea
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Gabon, Nafarroa! Eskerrik asko! Nork esan du? Miguel Sanzek? Roberto Jimenezek? Yolanda Barcinak? Andres Burgetek? Ez, halakorik ez haien ahotik; ohikoagoa da, hona etortzen direnean, Joaquin Sabina, Chambao, Juanes, Andres Calamaro eta Estopa euskaraz aritzea, gure agintariak baino. Gabon, eskerrik asko. Sanzek eta enparauek ez dute euskara beretzat. Eta euskara ikasiko balute? Hori litzateke ziurrenik Sanzek, Barcinak eta gainerakoek euskararen alde egiten ahal duten ekarpenik handienetarikoa, euskaraz aritzea, eta ez gaur egun euskararekin daramaten politika. Azken batean, beste arlo askotan bezala, eredugarria izatea da arrakastaren giltzarria. Klase politikoa eredu eskasa dugu, baina, gure artean. Eta horretaz gain, gaur egun N a f a r ro a k o G o b e r nu a k daraman politika euskararen kontrakoa da. Vascuenceren l e g e d e s e g o k i h o r re t a n oinarrituta, urteak daramatzate nafar guztien hizkuntza eskubideak urratzen. Azken boladan, gainera, erasoak etengabe
ikusten ari g ara: dirumurrizketak, injustiziak, babes gabeziak nonahi ditugu. Bestalde, egiten ez dena ere hizkuntza politika da: euskaraz ikasteko eskubidea bermatuta
al dugu? Kultur eskaintza? Hedabideak? Administrazioan euskaraz egiteko aukerarik? Luzea da gabezien katea. Euskarabidea sortu zutenean, itxaropenari tarte bat ireki genion, baina hasieratik bere mugak agerikoak izan dira. Aurrekontuak murriztuta ditu, eta ez ditu euskaltzale askoren espektatibak bete, ezta pentsatu ere. Euskarabidea ez
Berria 2010/05/11
b a i t a UPNren politika gauzatzeko tresna bat besterik. Euskararen normaliza-ziorako urratsak nahi ditugu. Eta hiztun masa kritiko nahikorik gabe, alferrik dira gainerako kontu guztiak; beraz, helduak euskara ikasi eta erabiltzea ezinbesteko urratsa dugu, etxean eta eskolan ikasterik izan ez duten helduek euskara ikasteko erraztasunak behar dituzte. Baina, horretaz gain, guri, euskaldunoi, dagokigu g u re i n g u r u e rd a l d u n a euskararen bidean jartzea, gonbida ditzagun gureak euskara ikasi eta erabiltzera. Joaquin Sabinak eta Juanesek gehiagotan egiten dute euskaraz Sanzek baino, baina kontzertuetan publikoan dauden asko ere Sanzen antzera. Euskaltzale hauek, agian, euskara bihotzean dute, baina euskara ezpainetan da, ez beste inon. Esan bezala, euskaldunoi ere dagokigu eredu izatea, gu euskaraz arituz gero, euskara osasuntsuago egonen da. Herritar asko etortzen dira gure euskaltegietara euskara
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza ikasi eta erabiltzeko asmoz. Askotan, Administrazioak kudeatutako euskaltegia merkeagoa izan arren, gure euskaltegia lehenesten dute gure metodologia eta eskaintza goraipatuz. Eta bestela zein aukera du herritarrak euskara ikasteko Sartaguda, Villatuerta, Zangoza, Ma単eru, Mutiloa, Artaxoa, Tafalla, Lizarra, Berriozar, Lekunberri edo Ezkaroze bezalako herrietan? AEK-ko euskaltegia! Euskaraz jakitea borondatezkoa da; Nafar Gobernuaren estrategian euskaraz jakitea baliogabetuta dago; eta hala ere, ahalegin eder bat eginez -denboran eta ekonomikoan- milaka herritarrek egin dute urrats hori. N a f a r r o a k o Gobernuak ahalegin hori arintzeko egindako saiakera lotsagarria izan da; euskaltegion partidatik euro batzuk kentzea ikasleei limosna gisa banatzeko. Aurten, berriz, ez dute halako laguntzarik ere banatuko. Dirurik ez dagoela izan ohi d a Gobernuan aritzen direnen erantzuna Euskarabideko edozein euskaltzale jatorrek ere erabiltzen duen betiko argudioa-. 40.000 euro jasoko ditu Bianako Printzea saria irabazi duen hizkuntzalariak. Saria: 40.000. Ikasleen bekak: 0. Hizkuntzalariak bai dira euskaltegietan ari diren herritar horiek. Eta horrekin batera, euskara irakasteak suposatzen duen ahalegin ekonomikoaren aurrean, Nafarroako Gobernuak euskaltegioi emandako diru-laguntzak oso txikiak dira. Euskaltegiok hartzen dugun zama izugarria da. Azaldu bezala, helduen euskalduntzean eta euskararen munduan, oro har, garai latza dugu.
Horren aurrean, Kontseiluarekin bat eginda, dinamika bat abian jarri dugu hainbat eragilek eta norbanakok. Lehenik eta behin, erasoek ez gaituztela geldituko esatea garrantzitsua da. Hemen gaude, eta ozen esan nahi dugu. Maiatzaren 15ean hitzordu ezin hobea paratu dugu oihu hori plazara eramateko. Eta maiatzaren 15eko manifestazioan, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari erantzuteaz gain, bestelako hizkuntza politika baten beharra aldarrikatu behar dugu, euskararen normalizaziora eramanen gaituzten baldintza politiko, administratibo, sozial eta ekonomiko berriak lortzeko lanean jarraitu beharko dugu. N a f a r r o a k o G o b e r nu a k , g a u r egun, estrategia argi eta landu bat du; guri ere estrategia egoki eta indartsu bat garatzea dagokigu. Urrats txikiak eta egunerokoak behar ditu euskarak, baina horiek ez dira nahikoa; euskarak urrats sakonak eta handiak ezinbesteko ditu, batez ere. Maiatzaren 15ean Iru単ean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu, eta indar erakustaldi hori baliatuz, hurrengo egunetik bertatik beste egoera batera eramanen gaituen estrategia lantzen jarraituko dugu, euskararen normalizazioa gauzatu arte. Beraz, maiatzaren 15ean, Iru単ean denok elkartuko gara! Ogi gogorrari hagin zorrotza! Helios Del Santo AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko kidea
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Administrazioak ere euskaraz nahi ditugulako Nafarroako Gobernuaren langile taldean 20.000 langile baino gehiago dago. Irakasleak alde batera utzita, bakarrik 208 lanpostutan beharrezkoa da euskara jakitea. Osasunbidean, hizkuntza eskakizuna duten 59 lanpostu daude «eremu euskaldunean». Horietan mailarik baxuena eskatzen da. Hezkuntzan, 120 lanpostuk dute hizkuntza eskakizuna, Euskarabidea eta euskaltegiko
funtzionatuko du euskaraz Nafarroako Gobernuaren Administrazioak? Datu horiek ikusita, bidea benetan luzea izango da.
irakasleak barne. Hori da, nolabait, euskara irakaskuntzarekin lotzen delako. Hortik kanpo, euskaldunok ez omen gara bizi. Ondorioa garbia da: lanpostu ia-ia guztietan sartzeko ez da beharrezkoa euskaraz jakitea. «Eremu euskaldun» deitzen dioten horretan, ikastetxeak eta osasun etxeez gain, bakarrik postu batetan eskatzen da euskara.
dagoela Iruñeko Udala.
Nola jasoko dugu euskaldunok arreta euskaraz? Nola
Iruñeko Udalak 1.436 langile ditu. 36 lanpostutan eskatzen da euskaraz jakitea. Hemen ere garbi dago euskaraz funtzionatzetik eta euskaldunak euskaraz artatzetik nahiko urruti
Espainiako Estatuko Administrazioak 1.000 langile inguru ditu, poliziak-eta alde batera utzita. Soilik bi lanpostutan eskatzen da euskaraz jakitea. Administrazio gehienak nahiko arrotzak baldin baditugu euskaldunok, hori dugu arrotzena zalantzarik gabe. Zenbaki horiek aski eskasak izanik ere, ematen du jendea euskaraz artatzeak nolabaiteko ardura sortzen diela gure
Berria 2010/05/13
administrazio nagusiei. Ez da inondik inora horrela. Badira hainbat trikimailu araudi eskasa are eskasago bihurtzeko, ia suntsitzeraino: -Oinarrizko euskara maila eskatzen da batzuetan, atea gehiegi ez estutzeko. Adibidez, Osasunbidean 59 lanpostuk dute hizkuntza eskakizuna,
baina oinarrizko mailan guztiak. Oinarrizko mailak, adibidez, ez du euskara idatzia ahalbidetzen. Maila hori duten postuak 75 dira denetara Foru Administrazioan. - Administrazio honetan, «eremu euskaldunean» postu guztiek dute euskara merezimendu gisa, baina lanpostu horiek betetzeko, gehienetan, ez da oposizio lehiaketarik egiten, baizik eta oposizio hutsa. Beraz, ez merezimendurik, ez eskakizunik.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza -Iru単eko Udalean antolatua dago iruzurra ere: hizkuntza eskakizunak jartzen dira beterik dauden lanpostuetan langile erdaldunekin, nor malean-. Euskarazko zerbitzua ez da bermatzen, baina pentsa daiteke etorkizunean lanpostua libre geratzen bada gauzak behar bezala egiten hasiko direla. Errealitatea, batzuetan, ez da horrela. Lanpostua libre geratzean, hizkuntza eskakizuna kentzen zaio, eta beterik dagoen beste bati jartzen zaio hizkuntza eskakizuna. Hizkuntza eskakizuneko lanpostuen aldi b at e r a k o o rd e z k a p e n a k egiteko kontratuetan, batzuetan helegiteak jarri behar izan dira, hizkuntza eskakizunari eusteko. Askotan, helegiteen bidez lortu behar izan dira postuak, Iru単eko Euskara Zerbitzuan, kasu. Beste batzuetan, Foru Administrazioan bezala, epaileen aurrean galdu dutena aurrekontuen legearen bitartez aldatu dute, inolako arazorik gabe, lekuz aldatzeko langileen eskubidearen murrizketa, adibidez. Espainiako Estatuko Administrazioan berdin gertatzen da. Euskara jakitea merezimendu gisa hartzeko, Ministerioko Aginduan zehaztutako irizpideak ez dira, normalean, betetzen. Lortzen
denean, bakarrik %1eko balorazioa izaten da. 2008ko abenduaren 10ean Europako adituen txostena o n a r t u z u e n E u ro p a k o Kontseiluak, Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartaren aplikazioaz. Europako adituek zenbait gomendio egin zieten nafar administrazioei euskararen erabilera bermatze aldera. Duela gutxi, Arartekoak argitaratu zituen bereak ere, Legebiltzarrean aurkeztutako txostenean. Haien artean, langile euskaldunen portzentajea gehitzeko neurriak hartu behar zituztela ageri zen. Administrazioek kasurik ez, edo kontrakoa egiten dute.
Kontseiluak deitu duen manifestaziora joateko deia egiten dugu. Euskal komunitate osoak erran behar du hemen gaudela, erasoek ez gaituztela geldituko. Euskararen kontrako diru murrizketen, erasoen, injustizien, babes ezaren eta gainerakoen aurka indar erakustaldia egin behar dugu eta beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jarri. Administrazioa ere euskaraz nahi dugulako. Xabi Castro Gonzalez Administrazioan Euskaraz taldeko kidea
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Tipi-tapa... Ar Redadeg Korrikaren pareko Ar Redadeg ekimena bihar bukatuko da Bretainiako Pondivi hirian; Bretoieraren alde korrika aritu da Erandioko talde bat, eta bihar AEK-koak ariko dira.
Berria 2010/05/14
Tipi-tapa, tipi-tapa... Ar Redadeg. Bretainian horrela baita. Korrika, alegia. Aste honetan korritzen ari dira han Korrikaren parekoa den ekimena, Ar Redadeg. Astelehenean hasi zen bretoieraren aldeko lasterketa. Bigarren aldiz antolatu dute, Euskal Herriko Korrika eredu hartuta. Ez alferrik, estreinako ekitaldian, 2008an, AEK-ko hainbat kide izan zituzten bertatik bertara laguntzaile gisa. Aurten ere ez da falta euskaldunik Bretainian. Erandioko (Bizkaia) Berbots euskara elkarteko kide batzuk joan dira hara. Besteak beste, korrika egitera, noski. Kilometro bat erosi dute, eta atzo arratsean aritu ziren hura betetzen. Tipi-tapa, tipi-tapa... «Hunkigarria izan da, benetan gustura ibili gara», dio Marian De la Fuentek telefonoz beste aldetik. «Jende asko, gutxi, denetarik ikusi dugu errepidean». Berbotseko kideek 708. kilometroa erosi eta hura bete dute. Eta beste hainbat ere bai. «Gurea baino txikiagoa da, noski, bigarren aldia besterik ez baitute, baina oso polita da. Bestela, hemengoaren formatu bera dauka, petoak jarri ordez, korrikalariek elastikoak jartzen dituzte, baina oihuak eta abar Korrikan bezala egiten dira». Laku bat gurutzatzen Bretoiera soilean irakasten duten eskolen sareak, Diwanek, antolatu du Ar Redadeg (lasterketa). Astelehenean abiatu zen Roazhonen (Rennes), eta bihar bukatuko da Pondivin (Pontivy), 1.200 kilometro inguru egin ondoren. Diwan eskola bretoien eta bretoierako egitasmoen alde 100.000 euro biltzea dute xede Ar Redadeg ekimenaren antolatzaileek, sei egunez eta bost gauez etengabe korrika eginez. «Bretoia ikasteko, erabiltzeko eta ofizialki onartua izateko deia da hau», diote.
Erandioko Berbots elkarteko kideak bakarrik ez, AEK-ko hainbat kide ere Bretainian izango dira bihar, korrika egiten. AEK-k 1.098. kilometroa erosi du, eta hura behinik behin bete beharko dute. Han izango dira, esaterako, Maider Hegi Iparraldeko AEK-ko presidentea eta Jakes Bortairu arduraduna. Aurrea hartu diete, dena den, Erandiokoek. Ploudalmezeau herrian hasi ziren haiek korrikan atzo, eta Bretainiako hainbat txoko ikusteko aukera ere izan zuten ahalegin betean. «Oso gauza bitxia ikusi dugu: laku bateko mutur batetik bestera eraman du igerilari batek lekukoa. Euskal Herrian traineruak erabili izan dira ibaiak gurutzatzeko, baina igerian joatearena ez dago batere gaizki. Proposamen moduan eramango dugu beharbada», dio De la Fuentek. Lagun onak ere egin dituzte Bretainian. «Inbidia pixka batekin ikusten dute gure Korrika, haren handitasuna. Herri Urratsen egondako batzuek hango giroaz hitz egin digute». Brezhoneg er Ger (etxean bretoieraz hitz egin) da aurtengo ekimenaren mezu nagusia. Ez dute izan aste honetan erronka errazik. Estreinakoan 600 kilometro bete zituen probak; oraingoan, bikoitza. Helmuga gertu dago, ordea. Tipi-tapa... Lasterketa ez da sekula utzi behar.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Beste pauso bat Googlek euskara sartu du sarean duen GTranslate itzulpen aplikaziora; beste lau hizkuntzarekin batera sartu du, baina oraingoz garapen fasean da
Berria 2010/05/15
Babelen gertatua konpontzeko ezin hobea omen. Hizkuntzak ikasten trebezia handirik ez dutenek oztopoak aspaldian gainditu zituzten Internet sarean eskura dauden hainbat eta hainbat itzulpen zerbitzutan. Horien artean, Google atari aski ezagunak eskaintzen duen GTranslate aplikazioa da erabilienetako bat. Aurrerantzean euskara beste hizkuntzetara itzuliko du zerbitzu horrek, eta euskarara beste hizkuntzak. Googlek GTranslate itzulpen zerbitzu ezagunean sartu du euskara; atzodanik martxan da eskaintza. Googlek aplikaziora eraman duen 55. hizkuntza da gurea. Oraindik Alpha hitza du alboan euskarari dagokion itzulpen atalak; alegia, garapen fasean dagoela ohartarazten du Googlek mezu horrekin.
Baina hasierek sortu ohi dituzten arazoak arazo, euskara hedatzeko pauso garrantzitsua da Googlek hartutako erabakia. Hala uste dute Interneten aditu diren erabiltzaile euskaldunek. E s at e r a k o, M a i t e G o ñ i Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslearen ustez, «oso garrantzitsua da, itzulpen zerbitzu horrek bizia ematen diolako edozein hizkuntzari».
Zerbitzuan sartu eta testu bat itzultzea besterik ez dago hastapenetan daudela konturatzeko: idatzien muina uler daiteke gehienetan, baina ez bigarren mailako zatiak edo xehetasunak.
Goñik ez du oraindik probatu; «baina oraingoz nahiko kaskarra dela esan didate», azaldu du. Edonola ere, «gune horrek guztientzat ikusteko moduan jartzen du euskara».
«Pauso txikia» den arren, Maite Goñik dioenez, «handia da euskara hor sartu izana». Izan ere, Interneteko erreminta anitz euskaratzen ari dira, «baina oraindik ez dira martxan jarri», eta testuinguru horretan Googlek emandako pausoak garrantzi handiagoa hartzen du. Jendeak oro har «erabilera handia» emango diola uste du, praktikoa izango dela, alegia. Euskararekin batera GTranslate zerbitzuan beste lau hizkuntza sartu dituela jakinarazi du Googlek. Azerbaijanera, armeniera, urdua eta georgiera dira beste laurak.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Oraingoz, aplikazioak hizkuntza horietan egiten dituen itzulpenak -baita euskararenak ere- ez dira beste hizkuntzetan egiten dituenak bezain zuzenak edo zehatzak. Interneteko itzulpen zerbitzuek askotan huts egiten dutela badakite haiek erabiltzen dituztenek, hots, idatziak modu literalean itzultzen direla maiz, eta horrek gaizki-ulertu eta arazoak eragiten ditu. Dena den, datozen hilabeteetan hobekuntzak egingo dituztela iragarri dute Googleko itzulpen zerbitzuko arduradunek. Alpha egoera hori gainditzea da helburua. Orain hilabete batzuk persiera sartu zuten GTranslaten, hura ere Alpha ohartxoarekin, eta
dagoeneko kendu diote hastapen fasea adierazten duen hitza. Edonola ere, Google atarira erakartzeko modu eraginkorra da hizkuntzak itzulpen zerbitzuan jartzea. Azken bost hizkuntzen hiztunak ehun milioi inguru dira. Zerbitzua itzulpenak 50 hizkuntzatan baino gehiago egiteko gai dela kontuan hartuta, mundu osoan zenbat milioi erabiltzailerengana iristeko gauza den kalkulatzea ez da erraza. Ozeano horretan euskara egotea «oso ona da», Imanol Epelde Zarauzko Antoniano ikastetxeko irakaslearentzat. «Hizkuntza gutxitu asko sartu dituzte zerrendara, eta euskara hor egotea garrantzitsua da». Epeldek badaki oraingoz itzulpen kaskarrak egiten
dituela, «baina ikusiko da aurrerago zer-nolako bilakaera duen». Nola erabili Zuzenean. Itzulpen zerbitzura zuzenean sartzeko, URL bat idazteko aukera dago: http://translate.google.com/ #eu|es| Zeharka. Google atarian 'GTranslate' idatzi eta bigarren aukera gisa eskaintzen du itzulpen zerbitzua. Testua idatzi. Lehenbizi sorburu hizkuntza aukeratu eta gero helburu hizkuntza. Testua idatzi eta klikatu 'itzuli' eremuan. Segundo batzuetan testu itzulia azalduko da.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Manifestazio historikoa euskararen alde
Kontseilua
Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuenean herritarrek euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu dute Maiatzaren 15ean Iruñeko karriketan herritar uholdea e l k a r t u d a N a f a r ro a k o Gobernuari “nahikoa da” esateko. Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuenean milaka herritarrek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute. Azken urteotan, Nafarroako Gober nuak euskararen aurkako bere politika areagotu du. Euskarabidea I n s t i t u t u a a b i a n j a r t ze hutsarekin beren benetako hizkuntza-politika ankerra oharkabean pasako zela pentsatuko zuten, agian. Baina errealitatea hor dago: Va s c u e n c e a r e n l e g e a aldatzeko inolako asmorik ez, Nafarroa osoan D ereduan ikasteko ezintasuna, euskararen normalizaziora bideratzen ziren sos apurrak are gehiago murriztu (Euskaltegiei, euskarazko
h e d a b i d e e i . . . ) , Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen araudian atzerapausoak (Epaitegiek hainbatetan baliogabetuak)... Protestarako arrazoiak ez dira berriak eta Nafarroako euskalgintzak, beste b at z u e t a n e g i n b e z a l a , herritarrei beren eskubidea aldarrikatzera kalera irten
d a i t e z e n d e i e g i n d i e. Oraingoan baina, erantzuna inoiz ez bezalakoa izan da. Zergatik? Bada, lehen aldiz d e i a l d i a Ko n t s e i l u a r e n eskutik euskalgintza osoak egin duelako, eta batez ere, deialdiak herritarren nahiarekin bat egin duelako. Manifestaziora deitzeko leloa “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” izan da
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza eta giroa berotzeko egindako hainbat ekimenetan “euskaraz bizi nahi dut” ideia aldarrikatu da, protagonismo osoa norbanakoari, herritarrari emanez. I z a n e r e, m a n i f e s t a z i o horretan benetako protagonistak herritarrak izan dira. Ez alderdi politikoak, ez sindikatuak ez bestelako eragileak ere. Euskalgintzak azntolakuntza eta azpiegitura jarri ditu, baina manifestaldi honen arrakastaren eragileak herritarrak, norbanakoak, izan dira. Zuek izan zarete. “Euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatu duzuen herritarrak. Manifestaldira deitzeko prestatutako iragarkian ere, herritarrak izan dira protagonistak. Bideoan norbanakoek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzen dute eta herritarrek hautu hori txalotu eta eskertu egiten dute, besarkada, txalo eta keinuen bidez. Iragarkiak gainera jarraipena i z a n z u e n e t a a n t ze k o bideoak egin zituzten Lizarran, Elizondon zein Iruñeko Arrotxapea auzoan. Manifestazioari atxikimendua agertu dioten
herritarrak asko eta kolore askotakoak izan dira eta horrek, ziurrenik, eragina izan du deialdiaren arrakastan. Baina, herritarrek gehien eskertu dutena manifestazioa kanpaina baten amaiera izan ordez herri ekimen edo dinamika berri baten hasiera izango dela jakitea izan da. Izan ere hori izan baita Kontseiluko bazkideek jakitera eman dutena. Hori ere berritzailea izan da oraingo honetan eta dirudienez, mezu horrek harrera ona izan du herritarren artean. Azken finean, manifestazio horren arrakastaren gakoa, Nafarroako Gobernuaren eraso eteng abeez g ain, “euskaraz bizi nahi dut” ideiaren bidez herritarren barne-barneko nahiarekin bat egitea lortzea izan da. Orain euskalgintzaren erronka nagusia milaka herritarrengan piztu den su hori bizirik mantentzea da. Norbanakoei euskaraz bizi ahal izateko aukerak eskaini behar zaizkie eta lan horretan ekidin ezinezko papera betetzen du Administrazio Publikoak,
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza baina eragile sozial zein pribatuek ere beren papera bete behar dute bai eta gainerako norbanakoek ere. Izan ere, euskaldunoi euskaraz bizitzeko aukerak ukatzen dizkigun bakarra ez da Administrazio Publikoa, enpresa pribatuak ere hor daude bai eta bestelako erakundeak ere.
Euskaraz ez dakiten norbanakoak asko esta a s k o e u s k a r a re n a l d e dauden herritar zintzoak, hainbat gure inguruko pertsona maitatuak... baina ez digute euskaraz bizitzen uzten. Honetaz guztiaz ohartu eta ohar araziz egingo dugu aurrera. Guztion artean euskaraz
Miguel Sanzek dio «egoki eta normal» tratatzen dutela euskara Nafarroako presidenteak adierazi du etorkizunean ez dutela hizkuntz politika aldatzeko asmorik Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek adierazi du Foru Gobernuak «egoki, normal eta komunikazio tresna gisa» tratatzen duela euskara: «Batzuek gustuko izango dute, eta beste batzuek ez. Baina gure hizkuntz politika beti izan da alde bakarrekoa». Kontseiluak deituta, milaka euskaltzale bildu ziren larunbatean Iruñean, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Iruñean euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena izan zen. Bertan, orain arteko hizkuntz politika aldatzeko eskatu zioten Nafarroako Gobernuari. Sanzek uste du herritarrek eskubide osoa dutela kalera ateratzeko: «Baina inork ezin dezake esan euskararen aurka egin dugunik, ezta gutxiago ere». Dena den, adierazi du euskararen gaiak ez duela kezkatzen: «Lanpetuta naukan gaia da euskararena». Sanzek, dena den, borondate gutxi erakutsi du orain arte aurrera eraman duten hizkuntza politika aldatzeko. Haren ustez, UPNk «garbi» agertu zuen hauteskunde programan zein izango zen beren jokabidea euskararen inguruan. «Programan jaso genuena zorrotz betetzen ari gara. Hasieratik esan
genuen Euskararen Legea garatzearen aldekoak ginela, beti ere egungo eremuak kontuan hartuta». Administrazio publikoan euskararen erabilera bermatzea izan da Kontseiluaren eskarietako bat. Sanzek, haatik, berretsi du lan eskaintza publikoetan euskara «abantaila» izatearen aurka dagoela. Hainbat alderdi politikok euskararen inguruan duten jokabidea ere salatu du. «Euskara ez da alderdi politiko jakin batzuen ondarea. Ezin da euskara Euskadirekin nahastu». NaBaiko bozeramaile Patxi Zabaletaren arabera, berriz, larunbateko manifestazioak ezin du erantzunik gabe geratu. «Euskararen inguruan Nafarroan inoiz egindako manifestazioa jendetsuena izan zen. Nafarroako gizarteak eta politikariek sekula ahaztu behar ez dugun mezu bat zabaldu zuten herritarrek: hizkuntz askatasunarena». Hala, orain arte alor horretan egindako «okerrak» konpontzeko garaia dela uste du Zabaletak. «Lotsagarria da Nafarroa hizkuntza eremutan zatituta egotea oraindik».
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Eredu elebiduna bururaino segitzen duten haurren emaitzak hobeak dira Maiatzaren 17tik 20ra, Miarritzeko Herriko Etxeak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak antolatuta, elebitasunari buruzko jardunaldiak egiten ari dira. Je a n D a l g a l i a n p s i k o hizkuntzalariarekin eta Jean D u ve r g e r Fr a n t z i a k o Hezkuntzako ikuskari ohiarekin batera, Stephan Borelek parte hartu du jardunaldietan, aditu gisa. Erretorromaniera irakaslea da Genevako Unibertsitatean (Suitza). Eskola prozesuaren bukaeran, ikasle elebidunak elebakarrak baino garatuagoak direla uste du. Eskolan emaitza hobeak lortzen d i t u z t e l a nabarmentzen du. Zein da erretorromanieraren egoera Suitzan? Inkesta soziolinguistikoen arabera, 30.000 pertsonek adierazi dute lehen hizkuntza
dutela. Hiztun kopuruari dagokionez, 65.000 eta 100.000 artean daude, ezagutza mailaren arabera. Suitza kantonamenduetan banaturik dago, eta, horietako batean, Grissons izeneko kantonamenduan hain zuzen ere, erretorromaniera hizkuntza ofiziala da, alemanarekin, frantsesarekin eta italierarekin batera.
Kantonamendu horretan hizkuntza ofiziala denez, nolabaiteko ofizialtasuna aitortzen zaio Suitza mailan, erabat ofiziala izan gabe. Nortasun agirietan, adibidez, jatorria gure hizkuntzan agertzen da, eta euroan ere, gure hizkuntza agertzen da.
Berria 2010/05/20
Hizkuntzari dagokionez, erretorromaniera hizkuntza gutxitua da, baina elebitasuna bermatzen zaio, ofizialtasunaren bidez. Hemen murgiltze eredua deitzen duzuen hori eskaintzen dute han eskolek. Oren parekotasuna ere eskaintzen da. Hizkuntza gutxituak irakasteko biderik eraginkorrena murgiltze eredua da? Ez dago zalantzarik horretan. Ikastolen adibidea eredugarria da Europan. Duela urte gutxi egin g e n u e n erretorromaniera batua. Oraindik herritarren artean zalantza asko dago. Zuek duela urte asko egin zenuten urrats hori. Hemen bezala, gurea ere hizkuntza gutxitua da. Kasu gehienetan, gurasoek ez dute jakiten. Haurren hizkuntzarekiko harreman
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza bakarra eskolakoa da. Hiztun osoak bilakatzen dituen eredurik eraginkorrena da murgiltze eredua. Baina badago arrisku bat. Kanpoan ez badago hizkuntzaren presentziarik, pentsa dezakete eskolako hizkuntza dela, ez bertzerik. Horregatik garrantzitsua da ikusgarritasuna. Gurasoen beldur guztiak uxatzeko arrazoi indartsuena emaitzak dira. Haur elebidunen emaitzak hobeak al dira? Elebitasunari buruzko eztabaida franko egon dira gurean ere. Hizkuntza gutxitua ikasten ari diren pertsonen borondatea hausteko elementu asko daude. Eduki berak ikasteko d e n b o r a gehiago behar dutela erraten zaie usu, lan gehiago egin behar dutela erabilpen murritza duen hizkuntzaz jabetzeagatik. B a i n a erantzunik eraginkorrena emaitzak dira. E r e d u elebiduna bururaino segitzen duten
haurren emaitzak hobeak dira. Hobeak, kasu guztietan, eta beti. Haur elebidunen burmuina gehiago garatzen da, elementu abstraktuen arteko loturak errazago egiten dituzte; beraz, emaitza hobeak dituzte matematiketan, nahiz eta horrek deus ikustekorik ez ukan hizkuntzarekin. Haur elebidunek estrategia hobeak garatzen dituzte. Frantsesa gutxiengoa den kantoietan murgiltze eredua baliatzen dute. Haientzat hona bada, guztientzako da eredurik eraginkorrena. Guretzat ere bai. Erakunde publikoek gizarteko
talde zabalen eleaniztasun kolektiboa bultzatu behar dute, horrek ber matzen baitu ondoren nahi duen gizabanakoak elebakarra izatea hautatzea edo ez. Eskolak berma dezake haur ra elebidun osoa izanen dela, gizar tea horrelakoa ez bada? Haurrak ikusi behar du gizarteak balioa ematen diola hizkuntzari. Prestigio eta ezagutza kontua da. Seinaleetan ikusten duelarik, berea bihurtzen du. Alde horretatik, legea hizkuntza garatzeko eta ikasteko bermea bihurtzen da. Eskolak bide ugari ditu haurren interesa suspertzeko. Murgiltze eredua bera gisa ezberdinetakoa izan daiteke. Adibidez, egun batean hizkuntza bat erabil daiteke, eta hurrengoan bertze bat. Haur frantses elebakarrak talde elebidunean sar daitezke, edo kontrakoa. Xedea jakintza garatzea da, mundura irekitzea. Stephane Borel. Ikertzailea eta Genevako Unibertsitateko irakaslea
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Gaztelaniaz, gustatu ala ez
Kontseilua
Euskararen normalizazioa inor behartu gabe, norbanakoen borondatea errespetatuz egin behar dela dioten bitartean, gaztelaniaren ezinbesteko erabilera inposatzen duten 500 lege baino gehiago daude indarrean Politika egiteko, mundu osoko Gobernuek bi bide nagusi dituzte: laguntza eta araua. Gauza zehatz bat egiteagatik baliabideak eskaintzen baditugu, ekonomikoak, administratiboak edo giza baliabideak, ekintza hori sustatu egiten dugu eta interesekoa den hori egiten dela ziurtatzen dugu. Adibidez, ikerketa-lanak areagotu daitezen nahi badugu, diru-partida bat jarriko dugu eta lan horiek egiten direla ahalbidetuko dugu. Bestalde, dirua eskaini gabe ere, politika egiten dute Gobernuek, zer egin daitekeen eta zer ez arautuz edo gauzak nola egin behar diren legeetan jasoz lortzen dute praktika batzuk sustatzea edo desagerraraztea. Adibidea erretzearen debekua da. Horixe bezain sinplea, horixe bezain zaila da politika. Hizkuntza-politikari dagokionez ere, bi zutabe nagusi horietan oinarritzen da praktika politikoa. Euskal Herrian, oro har, praktika politiko desorekatua dugu laguntzaren eta arauaren artean. Hau da, azken 30 urteotan Instituzioak kudeatu dituzten alderdiek eta politikariek, nagusiki, laguntzaren zutabean oinarritu dute hizkuntzapolitika, arautzearen aukera kontzienteki baztertuz. Are gehiago, etengabe elikatu da araua erabiltzea inposizioa dela eta ondorioz, desegokia dela hizkuntzaren normalizazio-prozesuan. Gauza guztiak bezala, erabiltzen jakitean datza oreka. Edozein kasutan arautzea, hau da,
praktika egokiak eta hizkuntza-eskubideak legez bermatzea helburu duten arauak funtsezkoak dira euskara normalizatzeko. Are gehiago, kontuan hartzen badugu gaztelania eta frantsesa etengabe babesten direla arkitektura juridikoa erabiliz, Espainiako eta Frantziako Konstituzioetatik hasi eta mota guztietako dekretu eta aginduetan bukatuz.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Esan gabe doa, diru-inbertsioak ezaugarri positiboak dituela eta erraza eta atsegina dela politika sortu behar dutenentzat bide hau. Dirua jasotzen dutenen aldekotasuna eskuratzen dute eta kritikak dezente apaltzen ditu, modu batez edo bestez, jende askok eskuratzen du politika horren eraginez baliabide bat edo beste. Hala ere, Administrazioen baliabideak mugatuak dira, eta bide horren bitartez, ezinezkoa da hizkuntza baten normalizazioak dituen eskariei erantzutea, prozesuak etenik gabe denboran luzatuz. Bestalde, eman beharreko pausoak gero eta zailagoak direnean orduan eta baliabide gehiago behar izaten da prozesua bera arriskuan jarriz. Orain arte ezagutu ditugun hizkuntza-politika guztien ezaugarri nagusia diru-baliabideen eta arauaren arteko desoreka da. Esan liteke, politika horien oinarri sendo bakarra baliabide ekonomikoen gainean dagoela eraikia. Euskararen normalizazioak behar beharrezko du legea hizkuntza-eskubideak babesteko eta praktika onak bermatzeko. Euskarak beharbeharrezko du hizkuntza-politika orekatua non laguntza eta araua, biak batera, egoki orekaturik eta koordinaturik erabiliko diren. Hizkuntzapolitika eraginkorrak osagai orekatuak behar
ditu, arauak eta diru-baliabideak, dagokien proportzioan. Diru-inbertsioak egin behar dira prozesuak azkartzeko, beharrezko zerbitzuak bermatzeko, eskaintzaren kalitatea handitzeko, aditu profesionalak prestatzeko, sentsibilizazio kanpainak egiteko, bestela iristerik izango ez genukeen alor estrategiko eta espezifikoetara iristeko eta eskubideak bermatzeko behar dira arauak. Ezin da eskubide bat utzi hirugarren baten borondatearen baitan, eta ezin da ordaindu eskubidezkoa dena ber matzeko. Alor bakoitzean azterketa zehatza behar da zer arautu behar den eta diru-inbertsioak non eta zertarako egingo ditugun jakiteko. Lerro hauen azpian aurkezten dugun taulan jasotzen dira alor estrategikoetan nola jokatu beharko litzatekeen laguntzak eta arauak orekatzeko. Bukatzeko, lan interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. “Plataforma per la Llengua� taldeko lagunek Espainiako arautegia sakon aztertu dute eta 500 arau topatu dituzte, ongi irakurri duzu, bai, 500 arau topatu dituzte, espainola erabili beharreko, saihestu ezin izendatzen dutena. Euskararen normalizazioaren onerako, beharbeharrezkoa da gure politikariek euskarari leku bat egin nahi badiogu, borondate hutsaren bitartez presentzia ziurtatzerik ez duen alorretan hizkuntza-eskubideak bermatzeko arautzen hastea.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Diru-inbertsioak eginez
Arau bitartez lotu beharrekoa
Hezkuntzaz - Ikasteko aukera izan ez duten heldu guztiek euskalduntzea doan izango dute, bai eta, kanpotik Euskal Herrira etortzen diren guztiek ere.
Hezkuntzaz - Hezkuntza-sistemak belaunaldi berriak oso osorik euskaldunduko ditu. - Goi mailako mota guztietako ikasketak euskaraz eskainiko dira. - Helduek euskara ikasten duten bitartean, lehentasunezko ordutegiak izango dituzte haien lantokietan. - Publikoki edo pribatuki eskaintzen diren ikastaroetan euskarazko eskaintza bermatuko da eta edozein kasutan aldi bereko itzulpen-sistema jarriko da.
Administrazioko langileen euskalduntzeaz - Dagokien epea baino lehenago haien kabuz euskaldundu nahi dutenentzako laguntzak. - Euskara espezifikoa eskuratzeko laguntzak. - Lanpostu estrategikoetan epeak laburtzeko laguntzak
Administrazioko langileen euskalduntzeaz - Kontratazio berri guztietan euskararen ezagutza legez ezarri - Lanpostu guztiek derrigortasun data izan behar dute. - Euskaraz lan egingo duen zirkuitua sortu.
Alor sozioekonomikoaz - Epeak azkartzeko planak diruz lagunduak izango dira - Zerbitzu emaile guztiak euskalduntzeko planak diruz lagunduak izango dira. - Euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzea lortzen duenak onura fiskalak izango ditu hainbat urtez. - Euskaradunen kontratazio esklusiboa egiten duten enpresek onura fiskalak izango dituzte.
Alor sozioekonomikoaz - Etiketak, publizitatea, kontratuak, paisaia, megafonia bitartezko mezuak eta oro har, idatzizko mezu denak eta ahozko mezu orokorrak legez bermatuak izango dira. - Ahozko zerbitzua eskaintzeko epe jakin bat ezarriko zaie enpresa guztiei. - Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzen dituenari zigorrak ezarriko zaizkio. - Euskalduntze-plana enpresa guztiek izan beharko dute Administrazioaren oniritzia duena eta kanpo aholkularitzak gidatua.
Hedabideez - Tasa gainditzen duten hedabideek ahaleginaren araberako laguntza jasoko dute. - Euskara hutsezko hedabideek laguntza berezia jasoko dute.
Hedabideez - Euskal Herrian hedatzen diren hedabide guztiek legez ezarria izango dute erabilera-kuota bat. Kuota kalkulatzeko uneko ezagutza-tasari 10 puntu gehituko zaizkio. Hedabide orokorren kasuan tasa orokorra aplikatuko zaie eta toki-hedabideei dagokien tokikoa. Tasa 4 urtez behin berrituko da.
Teknologia berriez - Berezko materialaren sorkuntza lagunduko da diruz. - Enpresek haien eskaintzez betetzen ez dituzten merkatu-alorrak betetzeko diru-inbertsioak egingo dira.
Teknologia berriez - Hardware-ekoizleek beren produktuak Euskal Herrian saldu ahal izateko aparatuek euskaraz baliatzeko aukera eskaini behar dute; bestela erretiratu egingo dira. - Programak, bideo-jokoak eta bestelako produktuak saltzen dituzten enpresek horiek euskaraz baliatzeko bidea jarri beharko dute; bestela erretiratu egingo dira.
Kultura-eskaintzaz Kultura-eskaintzaz - Berezko ekoizpena euskaraz diruz lagundua izango da. - Kultura-eskaintza orok euskararen erabilpena bermatuko du. - Zinema-aretoek eta antzokiek ezagutza-tasaren araberako kuota izango dute, 4 urtez behin berritua. Kirolaz - Kirol-entrenatzaileak euskalduntzeko diru-inbertsioak egingo dira. - Lan jardun osoa euskalduntzea lortzen duten taldeei diru-laguntza bereziak emango zaizkie.
Kirolaz - Kirol-ekitaldi guztietan euskararen lehentasunezko presentzia orekatua bermatuko da legez. Megafonia, sarrerak, estadioen espazioa... - Edozein kirol euskaraz praktikatzeko aukera bermatuko da legez kategoria guztietan. - Taldeek eskaintzen dituzten zerbitzuak euskaraz ere eskainiko dituztela legez bermatuko da.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Hizkuntza-politiketan “180 graduko” bira eskatu du Behatokiak
Berria 2010/05/21
2009an jasotako eskubide urraketen berri eman du, eta «euskal hiztunen kontzientzia» handitzen ari dela azaldu du. Osasun, justizia eta herrizaingo arloei buruzkoak izan dira kexarik gehienak Euskal hiztunen hizkuntza eskubideen bermera begira «hizkuntza politiketan mugarria» jarri behar dela ondorioztatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak: «180 graduko» bira eman. Egun euskara askatasunez erabiltzea galarazten dela berretsi zuten atzo Behatokiko arduradunek, 2009ko txostenaren aurkezpenean. «Euskal hiztunon hizkuntza eskubideen bermea ez da lehen mailako arazoa administrazioentzat; bigarren mailako eskubideak dira, eta haiek urratzeak ez du inolako ondoriorik eragiten», azaldu zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi ohi eta Behatokiko lehendakariak.
Garbiñe Petriati
«Gaztelania da derrigorreean ezagutu beharreko hizkuntza bakarra», «langile euskalduna oporretan dago edota kafea hartzen ari da»... Euskal hiztunek, euskaraz artatuak izateko eskubidea erabili nahi izan dutenean, berriro ere mota horretako erantzunak jaso zituzten maiz 2009. urtean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak atzo aurkezturiko txostenean biltzen duenaren arabera. Guztira 1.415 kasu jaso zituen iaz, 2008an baino 137 gehiago. Horien artean, 1.287 kexak izan ziren, eta 50 zoriontzeak. Datu horiek aztertuta, ondorio bakar batera hel daitekeela uste du Garbiñe Petriati Behatokiko
Euskalgintzarekin lotutako ibilbidea
Euskalgintzaren alor askotan ibilitakoa da Garbiñe Petriati, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari berria. 1962. urtean Arbizun jaioa, Nafarroan, handik urrun egin zituen unibertsitate ikasketak: Dominikar Errepublikako Irakasle eskolan ikasi zuen, orduan bertako gobernuarekin zegoen hitzarmena baliatuta. Ikasketak bukatuta, helduen euskalduntze alfabetatzean hasi zen 1986. urtean Nafarroan. Altsasun ekin zion lan horri, eta, hainbat urteren buruan, Iruñera mugitu zen bertan didaktika zerbitzuan lan egiteko. Iruñeko jardunaren ostean, Bai Euskarari ekimena Sakanan abian jartzen lagundu zuen teknikari moduan hilabete batez. Horren ostean Sakanan jarraitu zuen, Biarrik elkartean. Bertan kudeaketa lanak egin ditu bederatzi urtez, Guaixe astekaria eta Beleixe irratia tokiko komunikabideak sustatzen. Atzo egin zuen lehen agerraldia Behatokiko zuzendari karguan.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza zuzendari izendatu berriak. «Eskubide bermatzaile izan beharko luketen instituzioetan 180 graduko aldaketa» behar da hizkuntza politiketan. Horretarako bi arrazoi nagusi daudela pentsatzen du Petriatik. Batetik, eskubide urraketak lurralde guztietan eta administrazio guztietan gertatzen dira. Bestalde, «euskal hiztunen kontzientzia» gero eta handiagoa da, eta erantzun egin behar zaio horri. Bide batez, azken urteetan euskaldunen hizkuntz eskubideen babeserako abian jarri diren mekanismoak, aski ez direla agerian utzi du 2009ko txostenak. 2008an Frantziako Konstituzioaren 75. artikuluan, lurralde hizkuntzei dagokien zatian, egindako aldaketak horren erakusgarri dira Behatokiaren ustez. «Euskara ikusezina da, urtebete [2009an] igaro da aldaketatik, baina ondoriorik ez da sumatu», nabarmendu du Petriatik. 2009an Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal hiztunek jakinarazi zituzten eskubide urraketei administrazioak emandako erantzunak, horren erakusgarri direla dio. Bazterketa telematikoa Hego Euskal Herrian ere, aurreko bederatzi urteetan egindako txostenetan sumatzen zen bilakaera bera berretsi da, Petriatiren ustetan. Espainiako Gobernuari dagokionez, esaterako, herritarrekin Internet bidez harremana izateko baliabideetan urraketak gertatu dira, euskara erabili nahi duten herritarrak baztertzen baitira. Bazterketa hori «modu aktiboan» ere gertatu dela azaldu du Petriatik, zenbaitetan euskarazko dokumentazioa ez baita onartu. Egoera bertsua gertatu da Nafarroan. «Gaztelera izan da administrazioetako hizkuntza bakarra, Nafarroako Arartekoak gomendio batzuk egin
dituen arren». Alor honi buruz Nafarroan dagoen legea «murritza» dela iritzi dio Petriatik, baina Gobernuak «are murritzago» bihurtzen duela orain. Eusko Jaurlaritzako egoerari dagokionez, aldaketarik ez dago Behatokiaren ustez, eta eskubide urraketen inguruan «ez ikusiarena» egiten du. Osasunaren eremua da espediente gehien jaso duen alorretako bat, 123 guztira. Behatokiak berak azaldu du markak hautsi zituela alor horrek 2009an. Alor kuantitatiboak garrantzi handirik ez duela azpimarratu arren, herritarrek osasun arreta duina jasotzeko eskubideari «muzin» egin zaiola ondorioztatu du erakundeak. Horrez gain, osasun arloan atzerapausoak ere eman direla ohartarazi du Petriatik. Hala, Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak lanpostuetan euskararen ezagutza egiaztatzen ez duten langileei sarbidea emateko araudiaren «zirrikituak» baliatu dituztela kritikatu du. Justiziaren alorrean, aurretik gertatu izan ohi den bezala, hizkuntza eskubideak urratzeak euskara erabili nahi duten herritarrei albo kalteak eragiten dizkietela nabarmendu du Behatokiak. Atzerapenak eta izapideen luzatzeak jasaten dituzte euskara erabiltzen duten herritarrek zein justizia administrazioko langileek. Herrizaingo sailak ere beltzune izaten jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari urraketen berri eman dion arren, Behatokiak ez du erantzunik jaso. 2008an iraungi zen Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko abian jarritako dekretua, baina 2009a amaituta ere dekretu berririk ez da onartu. Eremu sozioekonomikoan aldaketa eraginkorrik ez dela gertatu azaldu du Behatokiak.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Kexak esparru eta lurralde guztietan: JUSTIZIA Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioa. Herritarra Aretxabaletako Bake Epaitegira joan da, jaiotzera doan haurra euskaraz erregistratzeko aukerarik izango duen galdetzeko. Langileak gaztelaniaz erantzun dio, eta ironiaz esan dio ea haurra euskaraz erregistratzen lehena izan nahi duen. Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioa. Barakaldoko epaitegi batean, epaileak ez ditu ontzat eman euskaraz aurkeztutako agiriak, eta haien itzulpena eskatu dio herritarrari, prozeduran aintzat hartu ahal izateko. Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioa. Espainiako Auzitegi Nazionalean egin diren epaiketa batean baino gehiagotan agerian gelditu dira itzulpen mekanismoaren gabeziak, eta horrek epaituei sortzen dien babesgabetasuna. GIZARTE ETA LAN ARLOA Espainiako Gizarte Segurantza Institutua. Herritarrak Donostiako egoitzara deitu du, eta euskaraz ba al dakien galdetu dio telefonoa hartu dion langileari; A estas horas de la tarde, no (Arratsaldeko ordu hauetan, ez) erantzun dio. Euskaldunek ordutegi murritzagoa duten galdetu du herritarrak, eta langileak deia moztu du. OGASUNA ETA EKONOMIA Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia. Errenta aitorpena egitean, telefono bidezko arreta gaztelaniaz, katalanez, valentzieraz eta galizieraz jaso daiteke, baina ez euskaraz. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Gaztelania hutsean bidali dizkio erakunde bati BEZ eta PFEZ aitorpena egiteko agiriak.
HERRIZAINGOA Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa. Polizia Zuzendaritza Nagusiaren Bilboko bulegoan egoitza baimena gaztelania hutsean jaulkitzen dute; toponimoak ere gaztelaniaz edo gaztelaniazko grafiaz baino ez dira ageri. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila. Ondarroan (Bizkaia) sartzeko kontrol batean, ertzain batek fisikoki bortxaz eraso dio herritarrari, euskaraz arreta egiteko eskatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila. Larrialdietarako telefono zenbakian (112) erantzun duen langileak ez daki euskaraz. HEZKUNTZA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. D ereduko ikastetxe publiko batera langile erdal elebakarra bidali du jantokiko langile baten ordezkapena egiteko, ikastetxetik langile euskalduna bidaltzeko eskatu dioten arren. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Bizkaiko Eraikuntza Lanbide Heziketako Institutuak eskaintzen dituen irakasgaietan ez dago euskaraz ikasteko aukerarik. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua. G eta A ereduak partekatzen duten ikastetxeetan, A ereduan eskolatzen diren ikasleei ordu berean jarri dizkiete atzerriko bigarren hizkuntza eta euskara ikasteko eskolak, eta hautatu egin behar dute derrigorrean. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua. Zerbitzuetako langile erdal elebakarra bidali du euskaltegi batera. HERRI LAN ETA GARRAIOA Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioa. Noaingo aireportuko segurtasuneko kontrolaren eremuan, informazio orriak gaztelaniaz eta ingelesez jarri ditu, baina ez euskaraz.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazioen Departamentua. Ezkabako tunelean Iruñerako noranzkoan dagoen argizko panelean honako mezu hau ageri zen urtarrilaren 9an: Prohibido peatones. Pedestrians prohibited.
bisitariak bilduta, bisitaldia gaztelaniaz egingo duela jakinarazi die gidak. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Euskara planak kudeatzeko Irati aplikazioan sartzean, honako mezua agertu da: horri debekatuta batera joan zaiatzen zagoz.
Renfe-Adif. Iruñeko tren geltokiko sarrera errotulua aldatu dute, eta «Iruña-Pamplona» ageri zen lekuan «Pamplona» soilik jarri dute.
UDALAK
Euskotren. Geltokiko laguntzaileen lan poltsa eratzeko hautatze prozesuan, gaztelania hutsean argitaratu zituzten parte hartzeko oinarriak, gaitegia, onartutako hautagaien zerrenda, azterketaren ordutegiak, zenbait ohar, eta abar. Apirilaren 30ean ezin izan zuten azterketa psikoteknikoa euskaraz egin, sintaxi aldrebesarengatik, terminologia arazoengatik edota hainbat galderatan a) eta b) erantzunak berdinak zirelako.
Aramaioko Udala. Lurzoru zergaren agiria gaztelania hutsean igorri du Udalak. Herritarrak agiria itzuli du, eta euskarazkoa eskatu; Udalak ez dio eskaerari erantzun, baina errekargua jarri diotela jakinarazteko gutuna bidali dio. Bilboko Udala. AC/DCren kontzerturako egindako sarrera zozketaren emaitzak desberdinak dira Udalaren webguneko gaztelaniazko eta euskarazko bertsioetan; emaitza zuzenak gaztelaniazkoak dira.
OSASUN ARLOA
EREMU PRIBATUA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Aurretiazko Borondateen Erregistroan herritarrak ezin izan du bizi testamentua euskaraz erregistratu. Euskarazko akta eskatuta, berak itzuli beharko duela jakinarazi zaio.
Alcampo. Merkataritza guneko aldageletara hurbildu da herritarra, eta enplegatuari galdetu dio ea jantzia proba dezakeen. Langileak euskaraz hitz egiten ez duela erantzun dio zakar, eta herritarrak hizkuntza ez al dakien galdetuta, honakoa esan dio, harro: Gracias a Dios todavía quedamos algunos (Jainkoari esker oraindik batzuk geratzen gara).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Osakidetzako Enplegu Publikorako Eskaintzan, erizain izateko deialdian izena eman eta azterketa euskaraz egin nahi duela agertu du herritarrak. Euskarazko galderen liburua gaztelaniazkoa baino hilabete eta bost egun geroago jaso du, eta galdera batzuk gaizki euskaratuta daude. Nafarroako Departamentuko Osasun Departamentua. Lekualdatze lehiaketan euskararen derrigorrezko lanpostuen jabe diren langileek ezin dituzte eskuratu derrigortasuna ez duten lanpostuak.
Bilboko Arte Eder Museoa. Sarrera txarteletan museoaren izena kenduta, gainerako azalpen guztiak gaztelania hutsean idatzita daude. Catalana Occidente. Herritarrak aseguru poliza euskaraz nahi duela esan, eta konpainiak erantzun dio ez dagoela legez horretara behartuta.
KULTURA
Bouyges Telecom. Donibane Lohizunen, Baionan, Angelun edo Hendaian dauden autobus aterpeetan jarritako publizitate afixak frantses hutsean daude.
Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa. Bisita gidatua euskaraz egiteko aukera dagoela azaldu dio museoko langileak herritarrari. Talde euskalduneko
Eroski Movil. Konpainiaren sakelakoek ez dute erantzungailu zerbitzua euskaraz ipintzeko modurik eskaintzen.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
“Ite, missa est”: zer nolako hizkuntzapolitika elizarentzat?
Kontseilua
Baionako apezpiku berri Marc Aillet-ek bazterrak inarrosi ditu, euskal hiztunen eskariak komunitarismotzat jo dituelarik Marc Aillet apezpikuaren izendapenak bazterrak i n a r ro s i d i t u B a i o n a k o elizbarrutian. Izan ere, elizaren ikuspuntu arkaiko baten zaindaria dugu Aillet jauna, hau da, Vatikanoko II. Kontzilioaren jarraitzailea, aitzineko Elizara itzuli gogo duena. Lehenago ari zen Moleres apezpikuak euskara ikasi eta erregulartasunez erabiltzen zuen, eta euskara zein euskal kulturaren aldeko jarrerak bultzatu nahi zituen, Aillet apezpikuaren lehen neurriek eta adierazpenek, ordea, berehalako polemika sortu dute, euskararekiko eta euskal hiztunekiko ukan duen jarrera dela eta. Hartutako lehen erabakien artean honako hauek: San Andreseko euskarazko meza kantatuaren ordutegi aldaketa egin du asistentzia zailduz, eta Ikastolak
eguberriz antolatu ohi duen kontzertua debekatu. Aillet apezpikuak kargua hartzerakoan Sud –Ouest egunkarian egin adierazpenak ere gogorrak izan dira: “euskarari atxikiak zaizkion fededun horiek komunitarismorako joera, besteen kontra doan ghetto bat osatu dezaten ez dut nahi”. Auzi honetan, fededun ugariren salaketak entzun ahal izan dira, horien artean, Euskaltzaindiako lehendakari ohiarenak. Jean Haritschelharrek “Gaur egun, euskaldunak asaldatzen dira beren hizkuntza ukatzen delak o, erasotzen delako. Elizaren e ginbehar ra da euskarazko ospakizuna eskaintzea Euskal Herrian kokatzen delako eta euskaldunek ere eskubideak dituztelako” erantzuten dio. Gabi Mouescak, Emmaüs erakundeko ordezkariak, eliza unibertsala den neurrian, euskalduna ere
badela, eta “komunitarismo” hitzaren erabilera errespetu eskastzat jo du. Bestalde, De Mesmay abadeak Ikastolaren alde urtero San Andreseko elizan antolatzen den kantaldia ukatu du, euskara irakasten duten guneek elizarekiko omen duten jarrera ezkorra aitzaki eta irabazi diruaren xedeak sortu kezka azpimarratuz, beranduago, egutegi arazoa izan dela adierazi badu ere. Piztutako haserreak apezpikua bere burua justifikatzera eraman du, eta irainen ondotik, hizkuntzaeskubideen babesle agertu
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza elizbarrutian. Miarritzeko Braou elizan, azaroaren 1ean, Miarritzeko Capucinen kaperan, eta etorkizunean igandero baita festa egunetan ere, meza latinez ospatzeko aukera eskainiko da.
da, “euskal hiztunek Jainkoa euskaraz erregutzeko eskubidea dute” eta elizaren papera ondare bat babestu baino hizkuntza bera bizi araztea dela adieraziz.
“Euskal hiztunek Jainkoa euskaraz erregutzeko eskubidea dute” Fededunen eskubideen” izenean latinezko mezaren ospakizuna aldarrikatzen du, Motu propio Summorum Pontificumaren jarraitzaile den neurrian, “desberdintasunerako eskubidea” defenditu nahi duela gehituz. Geroztik, erritu erromatarraren forma berezian egin ospakizunak hedatzen hasi dira Baionako
Finean, funtsezko arazoa ez da soilik San Andreseko elizaren euskarazko mezaren ordutegia, edota elizgizonek euskararekiko duten jarrera anbiguoa, baizik eta euskarak elizan duen tokia. Gaur egun, Baionako elizbarrutian, euskaraz egiten den meza bakarra San Andresen ospatzen dena da. Herritar baten euskarazko elizkizunak nahi baditu, eskaria egin behar du, edota, egun jakin batzuetara egokitu. Getarin adibidez, euskarazko ehorzketak asteartez edo larunbatez egin daitezke, orduan, hiltzekotan egoki hautatu behar da eguna. Toki batzuetan elebitasun printzipioaren irakurketa bihurriekin topo egiten da, adibidez, Saran elebitasunaren izenean ez da gehiago ebanjeliorik egiten euskaraz. Gaur egun, fedea euskaraz bizitzea oso zaila gertatzen da, herritarrak berak indarrak egin behar ditu.
Hizkuntza-politika baten oinarriak: E u s k a r a z k o pastoraltzaren aldarria Ipar Euskal Herriko elizan hizkuntzaren aldarria ez da berria hizkuntza eta kultura ebanjelioa transmititzeko tresnak baitira. Moleres apezpikuak liturgia eta pastoraltza batean eginiko hitzaldian, euskara eta euskal kultura baliatzeko eta aberastasun hura ez galtzeko deia zabaltzen zuen. Euskarari frantsesari eskainitako atentzio berdina es k a i n i b eh a r z i tz ai o la zehaztu eta euskararen aldeko ekintzak zerrendatu zituen, hala nola, material elebiduna baliatzea eta euskarazko hitzartzeak egitea. André Saint Esteben bikario nagusiak ere, euskal kulturaren aberastasunaren ezagupena aldarrikatu zuen. Elizak kultura ezberdinei egokitu behar zuela zioen neurrian, tokiko hizkuntzari behar bezalako lekua eskaini behar zitzaiola adierazten zuen. 1992ko elizbarrutiko sinodoan, hizkuntzaren ezagupena eta lekuari zegozkion proposamen eta orientabideak aztertu ziren, hala nola, tokiko pastoralei hizkuntza-komunitate b a k o i t z a re n h i z k u n t z a hautua bermatzeko gisan proposamenak egiteko
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza aukera (frantsesez zein euskarazko mezen kopurua, bi hizkuntzetako ospakizun-eskemen sorkuntza, katekesiarentzako euskarazko tresnak, materialen sorkuntza eta euskaraz ikasten duten ikasleentzat pastorala egokia abian ezartzea…
Bertan, euskararen gerizaren eta aitzinapenaren ardura elizaren esku soilik ez bada ere, “eskubide osoa du bere hizkuntza-politika zehazteko ebanjelizatze misioa betetzeko”. Area gehiago, fedea eta ebanjelizatzea normaltasun osoz euskaraz zein frantsesez bizitzen direlarik edota gizartean euskararen aldeko neurriak hartzen ari direlarik, Elizak ere mugimendu horren partaide izan behar du. Arrazoi honengatik, Euskarazko Pastoraltzaren Zerbitzua beharrekoa da, eta neurri zehatzak hartu behar dira, hala nola, katekesia, dokumentuak, gidaliburuak, liturgia eta sakramendu pastoraltza, informazioa eta komunikazioa euskaraz bermatzea. Agiri ofizialetan eta seinaletikan euskara bermatzea, pastoral-egileen euskarazko heziketa eta trebakuntza egitea edota mugaz gaindiko elizbarrutiekiko elkarlana sustatzea egin beharrekoak lirateke. Dokumentua eztabaida bizian dago.
Apezpikuaren izendapena gertatu aurretik, Fededunak elkarteak Aita Sainduari apezpiku euskalduna izendatzeko eskaria helarazi zion, 2007an. Euskara, kultura eta nortasunarekiko atxikimendua erakutsiko lukeen apezpikua hain zuzen ere, elizak ere euskararen aldeko dinamiketan zeregina duela argudiatuz: “apezpiku berriaren inpultsoz Baionako elizak euskararen alde eta kulturaren alde lan egiten duen mugimenduan parte hartu dezan”. Bestalde, Baiona, Lescar eta Olorueko elizbarrutiak Euskal Herria zein Biarnoa nahasten dituen heinean, Aita Sainduari, eskariari muzin egin badio ere, “bi kulturetako elizbarrutiarentzako bi apezpiku” izendatzea galdegin zion. Berrikitan, fededun talde batek, apezpiku berriari “Ebanjelizatze misioa oldar berritzeko: euskarazko pastoraltzaren zerbitzua” dokumentua helarazi dio.
Euskararen aldeko hizkuntza-politika baten eskasia nabarmena da, eta ez da aldarrikapen berria, euskarak Elizan erabilera normala berreskura dezan, fededunek fedea euskaraz bizitzeko aukera ukan dezaten, euskarazerbitzu baten sorrera beharrezkoa da.
Euskararen aldeko hizkuntza-politika baten eskasia nabarmena da, eta ez da aldarrikapen berria Alta, Euskararen Erakunde Publikoak ez du, bere hizkuntza-politika definitzerakoan, erlijioaren atala hartu, gizartearen sail oso bat baztertuz.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Mendiak dio LEPetan aterik ez dela itxiko euskaraz ez jakiteagatik
Berria 2010/05/22
Funtzionarioen artean euskara ez dela «behar beste» erabiltzen onartu du Jaurlaritzako bozeramaileak Euskara ez da «behar beste» erabiltzen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako funtzionarioen artean, baina administrazio publikoan jarduteko lan eskaintzan ez dute euskararen ezagutza handiagoa eskatuko. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia eta Administrazioko sailburu Idoia Mendiak auziari buruzko azalpenak eman zituen atzo Eusko Legebiltzarrean, EAJk galdetuta. Euskaraz ez jakiteagatik Lan Eskaintza Publikoetan (LEP) aterik inori ez zaiola itxiko esan zuen. Administrazio langile izateko Lan Eskaintza Publikoan euskarak izango duen pisuaz galdetu zion Ana Otadui jeltzaleak, Jaurlaritzak euskara «merezimendu gisara duen balioa jaitsi» duelakoan. Mendiak erantzun zion Juan Jose Ibarretxeren gobernuak ezarritakoaren arabera egingo dela Lan Eskaintza Publikoa, «sindikatuekin adostutako irizpideen, lanpostuen zerrendaren eta indarren dagoen araudiaren arabera».
baldintzak aldatzeko, eta euskaraz hitz egiten ez dutenei ateak ixteko». «Motibazioa handitu»
Hain justu, hizkuntza eskakizunik gabeko lanpostuen kopurua aurreko Jaurlaritzak xedatutako berdina dela azaldu du Mendiak. Era berean, LEPean parte hartzeko ia 20.000 pertsonak izena eman dutela eta, euskararen ezagutzarekin lotutako eskakizunak handitzeari uko egin dio. Eta, ildo horretatik, Jaurlaritzako bozeramaileak krisi ekonomikoa erabili du argudiotzat: «Izena emandako pertsona asko gaztelaniadun elebakarrak dira, baina ezin gara egoera ekonomikoaz ahaztu; gertatzen ari dena ikusita, EAJk ezin du eskatu
Hizkuntz eskakizunen inguruko aldaketarik ez du egingo Jaurlaritzak, baina funtzionarioen artean euskara gehiago erabiltzearen alde agertu da Idoia Mendia. Administrazio publikoko langileen artean euskararen erabilera ez dela nahikoa onartu du, eta arazoa ezagutzatik erabilerarako jauzian dagoela adierazi: «Administrazioan, euskara ez da behar bezain beste erabiltzen, funtzionario gehienek hartutako ezagutza kontuan hartuta». Hori dela eta, langileek euskara gehiago erabil dezaten, haien «motibazioa handitu» behar dela ondorioztatu du. Mendiak erantsi du bere ustez herritarrek ez dutela euskara ikasten soilik funtzionario postu bat lortu ahal izateko, hizkuntza maite dutelako baizik.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Euskara gerizpe
Berria 2010/05/25
Jendetza elkartu da Sortzen Ikasbatuaz elkarteak Euskal Eskola Publiko Berriaren alde antolaturiko jaian Zuhaitzez beteta dago Iruñeko Takonera parkea, eta bakar bat ere ez dago Arga ibaiertzean Trinitarioen gunean. Azal eta eztarrietan igarri zuten bataren eta bestearen arteko aldea igandean Euskal Eskola Publiko Berria aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolaturiko jai nazionalera bildu zirenek.
batukadak; herri bazkaria, rokodromoa, azokatxoa izan ziren; eta beroa. Beroa, batez ere. 30 graduren bueltan ibili zen termometroa, eta eztarria freskatuz saiatu ziren batzuk beroari aurre egiten. Mangerak hartuta ibili ziren beste batzuk. Aitzakia ederra aurkitu zuten jolaserako gogoz ziren umeek.
Takoneran ospatu da azken hamahiru urteetan jaia, baina aurten, hamabosgarren aldian, Trinitarioen gunera mugiarazi du Iruñeko Udalak. Igandean izandako bero eta eguzkiari aurre egiteko, zuhaitzik gabe, euskarazko eskola publikoaren aldeko aldarria izan zuten gerizpe bakarra bertaratu-takoek. Trabak traba, baina, erantzun beroa izan zuen deialdiak, eta 30.000 lagun baino gehiago pasa zen Trinitarioen gunetik egun osoan. Izan zen zerekin entretenitu. Goizeko hamar eta erdietan hasita, batetik bestera ibili zen jendetza. Herri kirolak ikusten zela, puzgarrietan saltoka zela, eztarria bustitzen zela edo tonbolan jokatzen zela, giro ona izan zen nagusi. Ume, gazte eta heldu. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ekitaldiak elkartu zuen, segur aski, ume eta guraso gehien, eta arratsaldeko kontzertu saioak, berriz, gazterik gehien. Milaka pertsona batu ziren SkaLofrio, Arima Sutan, Jamond Turk Band eta Bizardunak taldeak ikustera. Aitortza landa ikastetxeei Tartean ere izan zen zer eginik, noski. Txarangak ibili ziren batetik bestera, buruhandiak, kilikiak,
Beroa bero, baina, milaka izan ziren igandean euskal hezkuntza propioa eskatu zutenak. Sasi guztien gainetik zen aurtengo festaren leloa, eta hori izan zuen gogoan Abel Barriola pilotariak festa hasteko irakurritako pregoian. «Gure gurasoek egindako lan eta borrokari esker aurrera atera ginen bezala, orain ere aurrera aterako gara, sasi guztien gainetik». Arbizuk ere (Nafarroa) aitortza jaso zuen festaren hasieran, Sortzen Ikasbatuaz elkartearen eskutik. Herri hartan eginiko hezkuntza sistema propio baten aldeko borroka «eredugarria» azpimarratu zuten, hala. Landa inguruetako ikastetxeen lana
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza ere eskertu nahi izan zuten aitortza horren bidez. Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxeak antolatu du aurtengo jaia. Pozik daude jasotako erantzunarekin. Pentsatu baino jende gehiago bildu zen Trinitarioen gunera, eta edari eta janaririk gabe gelditu ziren eguna bukatzerako. 4.000 ogitarteko baino gehiago eta milaka litro edari saldu zituzten. Txiki utzi zuen jendetzak Udalak Takonera
gerizperik ez zegoenez, hainbat lagun artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuetako kideek mozketa, lipotimia eta erorketengatik.
parkearen ordez eskainitako gune nahi baino txikiagoa. Gunea izan zen festaren eragozpen bakarrenetarikoa. Lurreko harriak zirela eta, eta
Nestor Salaberria: «Orain arte izandako festarik jendetsuena izan da aurtengoa» Pozik dago Nestor Salaberria igandean Iruñean ospatutako festak izandako erantzunarekin. Sortzen Ikasbatuaz elkarteko Nafarroako arduraduna da bera, eta urtez urte ikusi du Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia handitzen. Gunea izan dute aurten arazo. Udalak hala esanda, Takonera parketik Trinitarioen gunera eraman behar izan dute jaia. Hori da pozik ez egoteko Salaberriak eman duen arrazoi bakarra. Baina, traba hori kenduta, balorazio baikorra egiten du. Festaren gune propioa Takonera dela adieraztea eta Trinitarioen gunea txiki uztea zen zuen asmoa. Bete egin da helburu hori? Bai. Egun osoan 30.000 euskaltzale baino gehiago pasa zen Trinitarioen gunetik. Festak gainditu egin zituen gure aurreikuspen guztiak; bai edariari zegozkionak, bai janariari zegozkionak. Argazkiek ere hori erakusten dute; gunea txiki gelditu zitzaigula eta ez zela aproposa. Arazoak ere izan ziren horregatik. Lipotimiak izan ziren, erorikoak, mozketak... gurpil aulkiekin eta haurrentzako kotxeekin ibiltzea ere ez zen batere erraza izan. Espazio bat baino gehiago ere sortu nahi genituen adin tarte eta gustu guztientzat, baina, gunea zela eta, ez genuen halakorik lortu. Alde horretatik, ez gaude pozik. Udaleko zinegotzi eta teknikariei gogorarazi nahi diegu bai ahoz eta bai idatziz ere datorren urtean
Datorren urtekoa berriz ere Takoneran ospatuko dela ziurtatu dio Udalak Sortzen Ikasbatuaz elkarteari, eta hasiak dituzte jadanik antolaketa lanak. Burlatako Ermitaberri ikastetxearen txanda izango da orduan, eta jasoa du lekukoa.
Takoneran egongo garela ziurtatu zigutela. Lekuaren trabak gorabehera, kontent gaude. Geroz eta jende gehiagok egiten du bat gure aldarriarekin. Euskaraz ikasteko ezintasuna eta euskararen aurkako erasoak ikusi egiten ditu jendeak, eta erantzun egiten die. Egunez egun, Euskal Herriak merezi duen hezkuntza sistema propioaren alde borrokan jarraitzeko deia egiten dugu, horregatik. Orain arte izandako festarik handiena izan zen igandekoa, agian, ezta? Iaz baino jende gehiago izan zela kalkulatu dugu. Zenbaki zehatzik ez dugu, baina hori da janari eta edariaren arabera egindako kalkuluen arabera ateratzen dugun ondorioa. Orain arteko jendetsuena izan dela esan dezakegu. Janari eta edari gabe ere gelditu zineten. Hiru bat aldiz eskatu behar izan genuen edari gehiago ekartzeko, eta azken unean, berriz, batere gabe gelditu ginen. Hori ez da seinale txarra. Pentsa, gainera, gune honetan itzalik ere ez dagoela eta festara etorri zen jende asko gunetik kanpo ibili zela goizean. Sasi guztien gainetik zen festaren aurtengo leloa. Eta sasirik batere ez duen gunea izan da, akaso, sasirik handiena. Bai, eta, «hodei guztien azpitik» dioen leloaren bigarren zatiarekin jarraituz, baita hodeirik izan ez zela ere! Festa ospatu ahal izateko lanean aritu ziren langile guztiei eskerrak eman behar; haiek gabe festa ezin izango litzateke ospatu.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
“Larrialdia ikusirik, mobilizazio handi bat bultzatu beharko dugu�
Berria 2010/05/30
Ikasle kopurua urtero emendatu arren, diru laguntza publikoek ez dute Seaskaren garapena bermatzen, eta engaiamendu argia eskatzen diete hautetsiei legearen trabak saihesteko. den hezkuntza eredu bakarra da Seaska. Hori pozgarria da. Arazoa baliabideetan datza. Botere publikoek ez dute egiten egin beharrekoa. Nahita ere ezin dute, zentzurik gabeko lege zaharkituek trabak ezartzen dituztelako.
Herri Urratsen bildutako dirua funtsezkoa da Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin ikastolak sustatzen jarraitzeko. Baina egoera ez da erraza. Eguraldi txarrak jende gutxiago erakarri zuen aurten festara. Orain artean Eusko Jaurlaritzak ematen zituen diru laguntzak ere kolokan daude. Paxkal Indo Seaskako lehendakariaren arabera, ikastolen garapena bermatu ahal izateko, mobilizazioari ekin beharko diote. Bai bestak antolatuz, bai Falloux legearen aurkako presioa handituz.
Aurten, 200 haur gehiago ditu Seaskak, eta hazkuntza hori jarraitua da. Haur horiek eskolatzeko, baliabideen beharra gero eta handiagoa da. 200 haur hartzeak esan nahi du beste ikastola bat eraiki beharra dagoela. Adibide bat aipatuko dut. Eskola publikoko ikasle bakoitzeko 12.000 euro xahutzen dira egoitzatan. Horrek esan nahiko luke 22 ikasle berri dagoen herri batean, eskola bat egiteko adina dirutza, 250.000 euro alegia. Sos kopuru hori da Herri Urratsi esker eskuratzen duguna. Beraz, etekin guztiak eskola bakar bat egiteko xahutu beharko genituzke. Eta, hala ere, emendatzearen %10 baino ez genuke bermatuko. Ikastola gehiago egin behar ditugu, zaharrak arraberritu, kolegioak konpondu eta lizeo berria egin. Murgiltze ereduaren erakargarritasuna da arazoa, botere publikoek ez dutelako bere egiten arazoa.
Egoera ekonomikoa sekulan baino larriagoa dela iragarri zuen Seaskak Herri Urrats bestaren karietara. Zerk eragin du hori?
Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak apalduko dituela iragarri duzue. Nolako eragina ukanen du horrek?
Zailtasun ekonomikoa berri on batetik sortzen da. Seaskak gero eta haur gehiago erakartzen ditu murgiltze eredura. Ipar Euskal Herrian garatzen
Eusko Jaurlaritzaren laguntzak apaldu dira, eta ostiko handia da hori. Gogotsu hartzen dugu laguntza oro. Baina diru hori Bizkaiko, Arabako
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza eta Gipuzkoako herritar ororen emaitza da, ez Eusko Jaurlaritzarena. Borondate horrek ez du mugarik edo eperik, unean uneko agintariek jartzen diotena ez bada. Borondate politikoan oinarritzen da laguntza. Ipar Euskal Herrian ere, herriko etxe batzuek ez dute laguntzeko gogorik. Batzuek ez dute ibilmolderako laguntzarik emanen, bertze batzuek ez dute beren gain hartuko egoitzen finantzaketa.
Ez dugu bilatzen eskola publiko eta pribatuen arteko gerla berpiztea. Hezkuntza arloa lantzen dugu bertze eskolak bezainbat, eta, aldi berean, gure bizkar dugu hizkuntza politikaren ardatz nagusia. Brissonek dio aski dela orain dugun koadroa beharrei erantzuteko. Legerik gabe lan egin daitekeela diote. Guk ezetz diogu. Falloux legea hor deno, ikastolei dirua emateko trabak errealitate bat dira.
Eusko Jaurlaritzatik datorkigun laguntza opari gisa hartu beharra dago. Duela bi urte, 1,1 milioi eurokoa izan zen. Iaz, ez genuen deus jaso. Ez dugu hitzarmenik izenpetu, eta, ondorioz, ez dago laguntzen kopuru zehatza jakiterik.
Belaunaldi gazteengan eragitea da hizkuntza politikaren xedea. Nola egin daiteke gure eredua zabaltzeko eta bermatzeko baliabiderik ez badugu? Diotena egia bada, ezin dira diru murrizketak pairatu. Koadro argia behar dugu. Trabarik ez egotea eskatzen dugu. Herriko etxeek, Akitaniak eta Kontseilu Orokorrak, egoitzen eraikuntza eta mantenua ordaindu nahi badute, oztoporik ez edukitzea.
Urte osoko ekimenak bultzatu behar zirela adierazi zenuten Herri Urrats egin ondoren. Zer esan nahi du horrek? Diru sarrerak murriztu dira, eta ikasle gehiago ditugu. Ezin diogu dirua eskatu nehori, eta guk bultzatu beharko ditugu ekimenak. Noski, dagokien erantzukizuna hartzea eskatuko diegu hautetsiei. Euskararen normalizatzeko eta ofizial egiteko lana egin behar dugu. Euskara eta ikastolak behar gorritan dira. Larrialdia ikusirik, guk ere mobilizazio handi bat bultzatu beharko dugu. Zein ekimen egin ditzake Seaskak berak? Adibidez, ekainean dugun Haurren Eguna indartzea aztertzen ari gara, edo irailean egiten dugun Glissegunari bertze indar bat ematea. Euskara sustatzeko balio dute, baina baita dirua lortzeko ere. Talo salmentak ez ditu behar guztiak aseko. Zein da aterabidea, Falloux legearen aurka borrokatzea? Eskolim izeneko taldearen barnean erabaki hori hartu dugu, Falloux legearen kontra borrokatzea.
Herri Urratsen hainbat iragarpen egin z i t u z t e n A k i t a n i a k o e t a Pa u e k o ordezkariek. Nola hartu dituzue? Ez ditugu proposamenak hartzen, elkarrekin lantzen baizik. Urtebeteko lana dago horien gibelean. Brissonekin batera landu ditugu Xalbador ikastetxea zaharberritzeko beharra eta kolegio berri bat egitea BAMen, hain segur Baionan. Ez badugu egiten, Ziburuko eta Kanboko ikastetxeak tipiegiak izanen dira aurki. Aitzinetik prestatu behar da. Herri Urrats baliatu dute iragarpenak egiteko, baina oraingoz iragarpenak baino ez dira. Ez dakigu nola gauzatuko diren, Baionako lizeoan barnetegia egitea aztertzen ari gara. Ez dakigu lizeoa oraingoa izanen den, edo berria. Ikasle gehienak Lapurdiko kosta aldean daude, eta hor behar da barnetegia. Nafar batek edo zuberotar batek euskaraz ikasi nahi badu, nahi edo ez kostara jo beharko du. Funtsezkoa da barnetegia.
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza
Espainiako senatuan gaztelaniaz, nola bestela?
Kontseilua
Hizkuntza ofizialak Espainiako Senatuan erabili ahal izateko barne araudia aldatu arren, gaztelaniaren erabilera da erabat bermatzen den bakarra “La grandesa del nostre règim parlamentari es manifestarà en total a seua plenitud si som capaços de vertebrar eixa pluralitat d’einteressos, d’aspiracions, de projects de vida en comú que constituïxen l’enriquidora essència de l’Espanya de hui”. Nork eta non esan zituen goian jasotakoak? Luzamendutan ibili gabe, hona erantzuna: Esperanza Agirre Andereak, Senatuan. Antza, galegoa eta euskara ere baliatu zituen katalanarekin batera. Ez d i r u d i t o k i z k a n p o ko a , Espainiako hizkuntza ofizialak diren aldetik, Senatua herrialde ordezkaritzarako kamara den aldetik eta berak dioen bezala, erregimen parlamentarioaren handitasunaren adierazgarri den aldetik.
Bada, Espainiako hizkuntza ofizialak Senatuan modu erregularrean (ez normalizatuan) erabili ahal izateko barne araudia aldatzeko proposamena onartu berri da eta zalaparta piztu da. Onartu dena aldaketarako proposamena da, ez aldaketa bera: 134 boto alde eta 122 kontra izan dira bozketan, PP eta UPN bakarrik geratu direlarik ezekoa ematen. PSOEk proposamen hau lehen instantzian ez hiltzeko baiezkoa eman badu ere, bertan jasotzen diren guztiak onartzeko ez dagoela prest adierazi du. Gainera, jarrera nazionalistak eta PPkoenak bateraezinak izanez gero, PSOEk gaia Araudi-Batzordean amaitzea
Hedabideetan jarraipena izan du eztabaidak eta iritziak anitzak izan dira. Batzuen hizkuntzaapaltasuna eta besteen hizkuntzahandikeria agerian utzi dituzte. Hona batzuk: “Zehar-lerro izaerako proposamen irekia da hau, inoren eta ezeren kontra egiten ez duena. Hizkuntza koofizialen aldekoa eta gazteleraren aldekoa ere badena, gaztelerak ez baitu merezi hizkuntza inposatua izaterik. Gainera, Estatu anitz baten normaltasunari erantzuten dion proposamena da”. Miquel Bofill (Entesa Catalana) “Bofill-ek konstituz ioaz egindako irakurketa okerra, bitxia eta xelebrea gaitzesten dut. España ez da Estatu eleanitz bat, bere komunitateetako batzuk dira elebidunak. Senatuan, gustatu ala ez, E s p a i n i a ko h e r r i a r e n o s o t a s u n a ordezkatzen da”. “Mundu mailan irrigarri geratuko gara Gobernuko presidentea aurikulareekin ikustean” “Urtean 120.000 euroko kostua ez, dezente handiagoa izanen da itzultzaileak lanean jartzea: 1.224.000 euro”. Juan Van-Haalen (PP) “PP-k beste hizkuntza ofizialekiko duen pertsekuzio-mania agerian dago berriz ere, nagusiki galegoarekikoa”. Bouza (BNG) “Proposamen honek estatua aberastu eta hizkuntza guztiak babestea besterik ez du bilatzen. Bruselan eurodiputatuek aurikularrak baliatzen dituzte eta ez da ezer gertatzen.” Jordi Vilajoana (CiU)
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza aurreikusten du, hau da, gaia tratatuko den hurrengo foroan bertan. Ez dirudi beraz, ibilbide luzea izanen duenik eta argi geratzen ari dira alderdi estatalen jarrera Estatuko gainerako hizkuntzekiko. Zertan datza, baina, proposamena? Hizkuntza propioa duten herrialdeek ordezkatzen duten herritarren hizkuntza erabiltzea da eskatzen ari dena. Proposamenak soilik alde bateko itzulpena egitea aurreikusten du: alegia, euskaraz egiten denean gaztelaniaz itzuliko da, baina adierazpenak gaztelaniaz egiten direnean ez dira euskarara itzuliko ez eta hizkuntza ofizialen arteko gurutzaketarik egingo ere. Izan ere, inork, ez eta alde bozkatu dutenek ere, ez baitu zalantzan jartzen Senatuko lan-hizkuntza gaztelera izanen denik. Gainerakoak soilik hemizikloan erabiliko lirateke, bakoitzaren proposamenen aurkezpena
egiten denean, ez negoziazio politiko baterako. Proposamena egin dutenek kontu sinbolikoa dela diote, ordezkatzen duten herriarekiko errespetu ariketa bat. Ordea, horiek beraiek, senatari nazionalistek alegia, maximoen proposamena dela onartzen dute. Ez da hainbesterako, bada, eskatzen dena, ez behitzat hizkuntzak berdintasunez tratatzeko helburu zintzoa atzetik badago. Bestetik, kontra egin dutenen argudioak ditugu, hiru hauetan laburbil litezkeenak: 1) Garestia da horrelako zerbait egitea; 2) Gaztelania da Estatu osoko hizkuntza ofizial bakarra eta gainerakoek soilik beren herrialdeetan dute estatus hori; 3) Denak hizkuntza berean elkar ulertzea da zentzukoa dena, irrigarria kontrakoa (ikusi eskuineko zutabea).
“Aldaketa zubi bat eraikitzeko egitasmoa da.” Ramón Aleu (PSC) “Zentzugabea irudi lezake, logikoa hizkuntza-komuna erabiltzea litzateke. Baina Senatua beste hizkuntzak ere espainiar hizkuntzak direla sinbolizatzea merezi duen kamara da”. José Ignacio Pérez Sáez (Errioxako PSOE) “Itzultzaileekin aritzea artifiziala dela aitortzen dut. Baina gakoa ez da hori. Artifizialtasuna ongi etorria da, horrela batzuek (nazionalistek) instituzio hauek beraienak ere badirela ulertzen badute eta herritarrek (estatuko gainerakoek), hizkuntza horiek ere beraienak direla ulertzen badute”. José Ignacio Pérez Sáez (Errioxako PSOE) “Hizkuntza ofiziala gaztelera da eta gainerakoak beren herrialdeetan dira. Senatua her rialdeen espaz ioa denez, errealitate hori jaso beharko luke.” Jaime Ferri (Complutenseko Zientzia Politikoetako dekano-ordea) “Nire ama-hizkuntza katalana da, baina Senatuan ahalik eta jende gehienak uler nendin nahi nuen. Uler gaitzaten egin behar da ahalegina eta ez alderantziz. Gazteleraz egiten badidate gaztelera erabiltzen dut, heziketa kontua da. Hori erakutsi zidaten txikitatik” Daniel Siera (Kataluniako PP) “Hizkuntza bat hitz eginez %50ak ulertzen badizu eta beste bat erabiliz %10, hobe da gehiagok ulertzen duten hori erabiltzea. Nik ahal dudan guztietan galdetzen didaten hizkuntza horretan erantzuten dut (ingelera, frantsesa eta italiera ezagutzen ditu). Gehienek halaxe egiten dute. Halere, azpimarratzekoa da debatea ez dela praktikoa, politikoa baizik. Gakoan Espainia den modukoa dela onartu nahi dugun edo ez da. Zuzenbidean sinesten dut, errespetu kontu bat da” Lluís María de Puig (PSC, Europako Kontseiluaren Batzar Parlamentarioaren lehendakaria 2 urtez)
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza Azaleko iritzi horiek, ordea, sakoneko arazotik aztertu beharko lirateke. Izan ere, kontrako iritzi guztiak, baita “aldekoak” diren batzuk ere, Espainian hizkuntzakomunaren filosofiak egituratzen eta sorrarazten dituen falazia, jarrera eta horien babeserako diseinatzen diren lege markoen ondorio baitira. Gogoan izan 2008an Espainiako intelektual talde batek hainbat kazetari eta pertsona ezagunekin batera sinatutako hizkuntza komunaren aldeko aldarria. Hona adierazpen horren hasiera: “Estatuko hizkuntza ofizial guztiak maila berean espainolak dira (…), baina soilik haietako bat da komuna guztiondako (…) eta hori dela eta haietako batek baino ez –gaztelaniak, hain zuzen ere- du bere baitan ezagutua izateko betebehar konstituzionala”. Moreno Cabrera hizkuntzalariak honen harira idatzi dituen zenbait artikulu argigarriak dira, oso, eta bertan jasotakoak ekarri nahi izan dira artikulu honetara. Hasteko errotiko kontraesana jasotzen da pasarte honetan, adierazpenean zehar etengabe birsortu besterik egiten ez dena. Kontraesana alde batetik, hizkuntza ofizial guztiak maila berean espainolak direla eta bestetik, horietako batek bakarrik duela ezagutua izateko
betebehar konstituzionala esatean datza. Hasteko, beraz, hizkuntza guztiak ez dira espainolak maila berean, bat besteak baino espainolagoa baita: gaztelania. Baina ez hori bakar rik: adierazpenean “hiztunak direla hizkuntza-eskubideen jabe, ez herrialdeak eta are gutxiago hizkuntzak” baietatzen da biribilki. Hau horrela bada, ezin e s a n d a i t e ke g a z t e l e r a k ezagutua izateko betebehar konstituzionala duenik, hizkuntzek ez baitute eskubide edo betebeharrik.
Soilik gainerako hizkuntzen hiztunak dira eskubiderik ez dutenak
Hemen ideia hau agertzen da: soilik gainerako hizkuntzetako hiztunak dira eskubiderik ez dutenak. Honetaz gain, herrialde elebidunetan herritarrek bi hizkuntzak ezagutzea gurari goresgarria dela esaten da, baina jomuga hori estimulatua baino ez duela izan behar, inoiz ez inposatua. Aitzitik, gaztelania ezagutzea ez da gurari goresgarria, legezko betebeharra baizik. Senatuan esandakoak eta Cabrerak sinatutakoak kontuan hartuz, behintzat hiru ondorio atera litezke: 1) Hizkuntza ofizialak ez erabiltzeko argudio nagusietakoa Estatuan gaztelera herritar orok ezagutzen duela eta ondorioz berau erabiltzea logikoa dela esatean datza. Ikusi dugunez, ez da zorizkoa herritar guztiek gaztelania ezagutzea, erabaki
maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza politiko bat baizik eta berau garatzeko makinaria legala eraiki da. Argi ikusi ahal izan dugu gainerako hizkuntzei esleitzen zaien babes legala ez dela gaztelaniak duenaren adinakoa eta derrigortasun kutsurik ez zaiola ematen. Hortaz, egun dugun egoera herritar guztiek gaztelania ezagutzen dugula da. Ez dirudi bidezkoa soilik hori argudiatuz gainerako hizkuntzen gainetik gaztelania inposatzen jarraitzea.
herriekiko errespetu ariketa dela azpimarratzea, beren hizkuntzen erabilera sinbolo gisa jotzea. Hizkuntza handiaren defendatzaileek ez dute hori onartzeko asmo txikiena eta proposamena egin dutenek sinbolismo hori maxima gisa aurkezten dute.
2 ) H i z t u n - ko p u r u a r i e r e e g i t e n z a i o erreferentzia argudio batzuetan: ahalik eta jende gehien uler dezakeen hizkuntzaren hautua egitea proposatzen da. Argudio honek hiztun kopuru mugatuagoak dituzten hizkuntzak egoera diglosiko etengabean bizitzera kondenatzen ditu. Erraza da hori proposatzea zurea hizkuntza nagusia denean eta makinaria juridiko guztia hori horrela izan dadin diseinatua dagoenean. 3) Hizkuntzak hiru parametroren arabera defini daitezke: tresna komunikatibo gisa, ondare kultural modura eta balio identitario bezala. Bitxia da ikustea hizkuntza-politika zehatzen ondorioz hizkuntza nagusia denaren defendatzaileek helbur u komunikatiboa baliatzea argudio nagusi gisa, eztabaida enfoke identitariotik aldenduz. Jakin badakite, indarrean dagoen legeriagatik kopuru horiek beti beren alde jokatuko dutela. Bitxia, aldi berean, hizkuntza minoritarioen aldekoek eztabaida parametro identitarioetara eramatea,
Esperanza Agirre Andereak botatako hitzak, hitz izatetik harago ez dutela baliorik esan daiteke. Alegia, Espainiako konfigurazio demokratikoak ez ditu hizkuntzak errespetatzen eta beren garapena debekatzen du. Senatuko eztabaida, hitzezko eztabaida bat izatetik ez da pasako, ez baita hori beste modu batera izaterik nahi.
apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila
Ekaina
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Jaurlaritzak euskararen aldeko funtsa atxiki izana txalotu du EEPk
Berria 2010/06/01
Ipar Euskal Herrian 'Behe Bidasoako Hitza' eta BERRIA hedatzeko eta banatzeko xedeek ez dute laguntzarik jaso EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko diru laguntzak eman zituzten atzo; iaz baino 210.000 euro gehiago. Baionan izenpetu hitzarmenaren bidez, aurten diru laguntzak jasoko dituzten eragileak eman zituzten jakitera, eta dagokien dirua. 1,2 milioi euro jasoko dituzte Ipar Euskal Herriko eragile nagusiek, eta bertze 400.000 euro banatuko dira bertze eragileek aurkeztu dituzten egitasmoak burutzeko. Diru sailari dagokionez, EEPk 1,13 milioi euroko ekarpena egin du, eta Eusko Jaurlaritzak 470.000 eurokoa. Krisialdiak eragin murrizketen gainetik,
Jaurlaritzak euskara sustatzeko funtsa atxiki izana azpimar ratu zuen Max Brisson EEPko presidenteak. ÂŤJaurlaritza berria hautatu zelarik Bilbora egin genuen
lehen bidaian, euskararen lurralde osoan eragiteko borondatea zeukala agindu zigun Blanca Urgell Eusko Ja u rl a r i t z a k o Ku l t u r a sailburuak, eta pozgarria da ikustea nola atxiki duten emandako hitzaÂť, nabarmendu zuen.
Hedabideen sustapena Diru funtsen banaketari dagokionez, 750.000 euro e u s k a r a re n t r a n s m i s i o a bermatzeko erabiliko dira, eta 850.000 e r a b i l e r a sustatzeko. Ildo h o r r e t a n , komunikabideak sustatzeko xedeak garrantzi handikoa direla nabarmendu zuen EEPk. Alta, ildo horretan 221.500 euro eman arren, Behe Bidasoako Hitza-k Ipar Euskal Herriko edukiak txertatzeko xedea eta BERRIAren hedapena eta sustapena laguntzeko xedeek ez dute diru laguntzarik jasoko. Aldiz, BERRIAk 7.000 euroko laguntza jasoko du, Ipar Euskal Herrian irakurzaletasuna sustatzeko. Aurten Hitza-k ez du jasoko
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina iaz jaso zuen 9.000 euroko laguntza. TVPI telebistan euskara sustatzeko xedeak 45.000 euroko laguntza jasoko du, Aldudarrak Bideoak-ek 70.000 eurokoa Kanaldude 2010 xedea burutzeko, eta Herria astekariak 42.000 euroko laguntza. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 8.500 euroko laguntza jasoko du herrietan Euskaraz Bai dinamika sustatzeko. Aldiz, ez du laguntzarik jasoko jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten langileen euskalduntzean eragiteko. UEUk 4.500 euroko laguntza jasoko du, udako ikastaroak antolatzeko, baina ez du batere laguntzarik jasoko UEU eta Atabala egitasmoa gauzatzeko. Bertze hainbat xede diruz laguntzea baztertu dute EEPk eta Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Hizkuntz Eskubideen B e h at o k i a k E u s k a r a re n Telefonoa xedea garatzeko eskatu laguntza. Euren irizpideetatik at dagoela dela nabarmendu dute. Sail berean kokatu dute UEUk mundu profesiona-lean burutu nahi zuen euskarazko prestakuntza xedea. Atzo izenpeturiko hitzar menaz gain, Ipar
Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko bertze hitzarmen bat proposatu zuen Blanca Urgellek. Hain zuzen ere, EITBk kanpaina berezi bat burutzea da aurkeztutako xede nagusia. Bertze alde batetik, aurtengo aurrekontua ziklo bateko
azkena dela nabarmendu zuen Brissonek. EEPren iraupena Frantziak osatutako Interes Publikodun Elkarteari dago lotua. Karia h o r r e t a r a , Fr a n t z i a k o Administrazioak bi ikuskari igorri zituen iaz, EEPren ibilbidearen bilduma egiteko. Brissonen arabera, begi onez ikusi dute orain artean egindako lana.
Transmisioaren garapena Euskal Haziak
20.000
Ikas Bi
28.000
Seaska
400.000
AEK
290.000
Azpisaldoa
738.000
Erabileraren garapena Euskal Irratiak Bertsularien lagunak
285.000 42.000
Uda Leku
135.000
Azpisaldoa
462.000
OROTARA
1.200.000
Ondorioz, EEPren jarduna bertze sei urtez luzatzeko oniritzia emanen dutela espero du. Sei urterako epe berrian euskararen aldeko laguntzak emendatzea espero du Brissonek. Laguntzen banaketan aldaketak izanen direla nabarmendu du. Datorren urtean inkesta soziolinguistikoa burutuko da. ÂŤItxaropentsu igurikatzen dugu, hizkuntza politikaren eraginez hiztunen galera gelditu dugun ikustekoÂť.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Jaurlaritzak ez dizkie isunak jarriko saltokiei hizkuntz eskubideak urratzeagatik
Berria 2010/06/03
2008an onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei Buruzko Dekretua aldatuko du Eusko Jaurlaritzak ez die isunik jarriko jendeari z a b a l d u t a k o establezimenduei kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak urratzen badituzte. Horretarako, aldatu egingo du 2008ko uztailean orduko Jaurlaritzak onartutako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei Buruzko 123/2008 Dekretua. Dekretu horrek garatu egin zuen 2003an Legebiltzarrak gehiengoz onartutako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea. 2008ko dekretuak jendeari z a b a l d u t a k o establezimenduei, enpresei eta erakundeei betebeharra ezartzen die kontsumitzaileak euskaraz nahiz gazteleraz artatzeko, idatzizko nahiz ahozko k o m u n i k a z i o a r i dagokionez.
Hala, jasotzen duenez, idatzizko infor mazioa emateko orduan, euskaraz eta gaztelaniaz eman behar dira seinale guztiak; errotuluak eta kartelak; inprimakiak eta katalogoak; kontratuak eta baldintza orokorren agiriak; komunikazioak eta jakinarazpenak; fakturak ata abar. Ahozko informazioa eta bezeroei arreta eskaintzerakoan, halaber, megafono bidezko informazioa
euskaraz eta gaztelaniaz ematea zehazten du dekretuak, eta ahozko informazioa eta aholkularitza bi eletan emateko. Guztiei ez die eragiten, ordea, dekretuak. Honako zerbitzu hauek ematen dituzten enpresa eta saltokiak aipatzen ditu, besteak beste: komunikazioa eta telefonia; trenbide eta errepideko garraio publikoa; aireportuak; energia elektrikoa; gas naturala; 250
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina langiletik gora eta urtean 50 milioi euroko negozio bolumena izatea; salmentak egiteko gunearen azalera 400 metrotik gorakoa izatea, elebidunen portzentajea %33tik gorakoa den udalerrietan egon nahiz Bilbon, Donostian edo Gasteizen egon; bezeroentzat arreta ematen duten langileak hamabost baino gehiago izatea; eta kreditu erakundeak nahiz etxebizitzak saldu edo alokatzen dituzten profesional, enpresa edo eraikuntza lanen sustatzaileak. Orotara, 2000 enpresa ingururi eragiten die dekretuak.
2008an PSE-EEk eta PPk hitz gogorrak izan zituzten dekretuaren aurka. Isabel Zelaak nabarmendu zuen dekretuak euskarari «mesede eskasa» egiten ziola, «inposizioaren bidez» sustatu nahi zutelako euskara, «eta ez adostasunaren bidez». Antonio Basagoitirentzat «faxismo hutsa» izan zen dekretua, eta, haren arabera, gero eta jende gutxiagok hitz egiten du euskaraz, «inposizioekin nazkatuta daudelako».
Halaber, dekretua betetzeko epe ezberdinak zehazten dira eskakizunen arabera eta sektore batetik bestera. Hala, urtebeteko epea eman zitzaien enpresa batzuei, eta bi, hiru edo lau urtekoa beste batzuei. Denbora horretan diru laguntzak eman dizkie Jaurlaritzak euren establezimenduak, saltokiak, enpresak eta erakundeak e u s k a l d u n t z e k o. 2008tik Jaurlaritzak urtero 600.000 e u ro k o d e i a l d i a egin izan du. Eta denbora tarte horretan elebidundu ez direnek eta dekretuak zehazten dituen arauak hausten dituztenek isunak izango zituztela iragartzen zuen dekretuak.
Oraingo Jaurlaritzak isunik ez jartzea erabaki du. Atzo igorritako prentsa oharrean zehazki esaten du zehaztapenak «atzeratu» egingo dituztela, «errealitate soziolinguistikoak horretarako abagunea eman arte». Ez du beste ezer zehazten.
Orduko Hizkuntz Politikarako Sailburuorde Patxi Baztarrikak ziurtatu zuen isunak ez zirela 500 eurotik gorakoak izango.
2008ko argudio berak
Prentsa oharrean azpimarratzen dute isunen ordezko bitarteko legal egokiena zein den aztertzen aritu dela Jaurlaritza, eta «lan handia» egin dutela legez irtenbiderik egokiena eta eraginkorrena zein den erabakitzen. Jaurlaritza euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan sustatzen duten neurri guztien «alde» dagoela diote, «beti ere adostasunaren ikuspegitik egiten badira». «Herritarrak euskarara erakarri behar dira, baina konbentzimenduaren bidetik, eta inoiz ere ez inposizioaren bidez».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskarazko antzerkia koordinatu eta indartu nahi duen elkarte bat sortu dute
Berria 2010/06/06
Aurreneko batzar nagusia egin du Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, eta Josu Kamara izendatu dute lehendakari Aspaldidanik sentitzen zuen premia bati erantzunez, EHAZE Euskal Her riko Antzerkizale Elkartea sortu dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetako antzerkizaleek, eta atzo egin zuen elkarte horrek aurreneko batzar nagusia, Mintzola Fundazioak Villabonan duen egoitzan, Gipuzkoan. Elkarteak «euskal antzerkiaren inguruan dauden indar sakabanatuak bildu» nahi ditu, euskal antzerkia indartzeko, Josu Kamara EHAZEko lehendakari izendatu berriak adierazi duenez.
meritu handienak egin dituen antzerkizaleari. Sari hori emateko lehen ekitaldia, aurtengoa, udazkenean egingo da, seguru asko Ipar Euskal Herrian, Oskar Aranzabalek atzo azaldu zuenez. Aurretik, jendaurreko aurkezpena egingo du EHAZEk, Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 22an, hainbat antzerkilariren parte-hartzea izango duen jai batekin.
Lehendakariaz gain, beste bi arduradun ere hautatu zituzten atzoko batzarrean, denak aho batez: Idoia Gereño izango da idazkari-koordinatzailea eta Oskar Aranzabal diruzaina. EHAZEk lau lan talde osatu ditu dagoeneko: Komunikazioa, Transmisioa, Sustapena eta Dokumentazioa. Atzoko batzarrean Idoia Gereñok, Jox e r r a Fa c h a d o k , U rk i Muguruzak eta Alaitz Olaizolak eman zuten, hurrenez hurren, lan talde horien asmoen berri. EHAZEren logoa ere aurkeztu zuten atzoko ekitaldian, Juan Luis Biain artistak egina. Logoaz gain, eskultura bat ere diseinatu du Biainek. Eskultura horren kopia bat garaikur gisa emango zaio urtero elkartearen ustez
Uztailaren hasieran, berriz, Hik Hasi Topaketen barruan, euskal antzerkiaren eta EHAZEren zereginaren inguruan mahaiinguru bat egingo da. Antton Lukuk, Jose Angel Irigaraik eta Joxerra Fachadok hartuko dute parte, eta beharbada beste hizlariren bat
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ere izango da. «Topagune bat izango da, ideiak lantzeko», Oskar Aranzabalen iritziz. «Gaur egun gure herrian antzerkizaletasuna egoera pasiboan dagoela ikusten dugu, ea goitik zer erortzen zaion itxaroten, hori ikusteko eta kontsumitzeko», azaldu zuen atzo Josu Kamara EHAZEko lehendakariak, elkartearen asmoen berri ematean. «Antzerkia bizitzeko oso aukera gutxi izaten dugu. Badira hainbat esperientzia gozo, samur eta polit, eta nabari da zaletasuna nonbait badagoela, baina oso zabalduta eta sakabanatua. Elkarte honek indar horiek guztiak bildu egin nahi ditu, eta Euskal Herriko antzerkiari norabidea eman, nolabaiteko protagonismoa». Euskara, ardatz ezinbesteko Antzerkizaletasunarekin batera, euskara ere ardatz nagusi eta ezinbesteko du EHAZEk, Kamarak atzo esan zuenez: «Euskal Herriko antzerkian ahultasun edo gaixotasun bat ikusten dugu: euskara ez dago presente modu
nabarmenean antzerkizale mundu horretatik sortzen diren ekimen gehienetan, ezta gure antzokietako antzerkian ere. Antzerkia transmisiorako bide bat da, baina transmisio bide horretan guk daukagun beste transmisio tresna euskara da. Gure hizkuntza txertatu egin behar dugu Euskal Herriko antzerkian modu indartsu eta nabarmenean, eta, horrela, benetako euskal antzerkia eraikitzen joan. Eraikitzeke dago oraindik, eta horretan guk gure lan apurra jarri nahi dugu. Horretarako sortu da EHAZE, eta horretan ariko da». Bazkide izateko antzerkizale izatea eta 50 euroko kuota ordaintzea besterik ez du eskatzen EHAZEk. Elkarteak ez du antzerki profesionalaren eta amateurraren arteko bereizketarik egiten, denak jotzen ditu antzerkitzat. Oraingoz ez du egoitza finkorik, eta diru laguntzen arloan lehen harremanak baino ez ditu hasi, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Erosketak egin eta eskubideak praktikatu
Kontseilua
Gure egureroko bizitzan erosketak egiten edota zerbitzuren bat jasotzen tarte bat ematen dugu. Alor horietan ere, euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar zaigu Larunbata goizetan egin ohi d i t u t e r o s k e t a k . G a u r, larunbata da eta zeregin horri ekin diot. EAEn alor sozio-ekonomikoan euskara erabiltzeko eskubidea legez aitortua daukagu 1982tik, alegia, Euskararen Legea onartu zenetik. 21 urtez sektore pribatuan eragiteko aurrerapausorik eman gabe egon ostean eta legea urratuz ia mende laurdena pasa ondoren, 2003an Ko n ts u m i tz a i l een eta Erabiltzaileen Estatutua sortu zuten. EAEko (sentitzen dut Nafarroako eta Iparraldeko euskaldunengatik!) herritarrok zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eta Euskadiko lurraldean ari diren enpresa eta saltokietan nahi dugun hizkuntza o fi z i a l e a n j a r d u t e k o eskubidea dugula aitortu z i g u n E s t at u t u h o r re k . Eskerrik asko!
Nik euskaraz bizi nahi dut. Baina, hizkuntza aukeratzeko eskubidea ezin dut baliatu erabiltzeko benetako aukerarik izan ezean. Zoritxarrez, oraindik ere, aukera hauek ez dira errealak nire inguruan, 2003an ez ziren bezalaxe. Urte hauetan zehar Hizkuntza Eskubideen Behatokian jarri ditudan kexak ez dira urriak izan, euskara erabiltzeko lege
babesa izan banuen arren. Eta maiz, establezimenduen aldetik jaso izan dudan erantzuna, legea garatzeko dekreturik ez zegoela eta ondorioz, betebeharrik ez zutela, izan da. Alegia, 22 urteko atzerapena nahikoa ez eta beste bost urte pasa behar izan ziren Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei Buruzko Dekretua (2008) onartzeko.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Dekretu horretan jasotzen zirenak, ordea, askiezak iruditu zitzaizkidan, hasiera hasieratik. Nire eskubideen bermeak behar dituen aukerak eta horiek eraikitzeko Dekretuak planteatzen zituenak ez ziren egokiak arrazoi ugarirengatik. Hona hemen hainbat: - Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika “eredugarria� erreferentziatzat hartuz, zonifikazioaren alde egiten zuen Dekretuak, euskaldunon hizkuntza-eskubideak arauz urratzeko bidea jarriz. Dekretua soilik elebidun tasa %33tik gorakoa duten udalerrietan eta hiriburuetan aplikatzea erabaki zuten! Kontuan hartuz, Inkesta Soziolinguistikoaren arabera EAEko elebidun tasa %31,1ekoa dela, zonalde garrantzitsuak kanpoan uztea ahalbidetzen du Dekratuak. Bestalde, Dekratuak ez du azaltzen kalkulua nola egin behar den, hau da, euskaldunak eta ia euskaldunak baturik egingo dituen kalkuluak edo ez, aplikapen are murritzago bati bidea irekiz. Gainera, Nafarroako Vascuenceren Legearen hutsune eta ezaugarri kaltegarriena den hori eta urtetan Jaurlaritzatik bertatik ere kritikatu izan dena lehen aldiz hartzen du ardatz EAEko arau batek. Horren ondorioz, EAEn ere eskubide ezberdinak izanen zituzten Azpeitiko herritarrek eta Santurtzikoek. - Bestalde, Dekretua ez da enpresa guztietan aplikatzen, tamaina handiko hainbat enpresetan soilik eta horrek ere ez ninduen asetzen, asko eta asko salbuetsita geratzen baitziren. Eta kontuan hartuz gure herrialdean dagoen enpresa tipologia, salbuespena kanpoan geratzen zena baino Dekretuaren barrukoa zela iruditzen zitzaidan. - Amaitzeko, nire eskubidea soilik jardun ekonomiko batzuei begirakoa da Dekretuaren arabera. Tartean ez zeuden
lehentasunezkoak izan beharko zuketenak, gai arriskutsuei eta botikei zegozkionak adibidez, herritarrongan izan dezaketen eraginarengatik, bereziki zaindu beharrekoak.
Bazen, ordea, hainbat elementu positibo: Berrizalea zen, orain arte euskararekin behin ere erabili gabekoa: eskubideen bermerako beste edozein lege ezartzen denean inolako konplexurik gabe definitzen diren arau hausteengatiko zehapenak, hain zuzen ere. Bestalde, arauak betetzeko epe zehatzak definitzen ziren Dekretuan. Bi ideia horiek bereziki garrantzitsuak dira normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko eta jasotzen ziren. Epe zehatzak eta urraketen kontrako neurriak, positiboak direla esan nuen bere momentuan eta azpimarratzen dut, orain ere. Hala ere, gutxi irauten du pozak herri honetan. PSE-k Jaurlaritzan urte bete egin ostean euskararen alorrean atzerapausorik emango ez zuela esan bazuen ere, alor garrantzitsu honetan atzeraka hasi da. Ibilbide ezezaguna izan duen Dekretuari, 2 urte hauetan egin dena ez baita ezagutzen, eraginkortasuna eman ziezaiokeen alderik
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina garrantzitsuena kendu diote. Hain justu hori. Gauza jakina da eperik gabeko eta zehapenik gabeko legeek ez dutela derrigortasunik, eta ondorioz, paper hutsezkoak direla. Horren jakitun ere badira alor sozio-ekonomikoko entitateak, nire kexen harira emandako erantzunei erreparatuz.
Beraz, egoera soziolinguistikoan gorakada egon artean horixe bultzatzeko neurrik ez hartzea ez al da, gutxienez ere, iruzur egitea? Areago euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan sustatzen eta laguntzen duten neurrien alde dagoen gobernua izanik. Gogoan izan dezagun hizkuntza-politika egiten dena eta egiten ez dena dela. Ondorioz, salerosteko eta zerbitzuak baliatzeko dugun eskubidea ez bada legez bermatzen gizaeskubideak diren hizkuntza-eskubideak ur ratzen segituko dute eta hor rekin elkarbizitza kaltetzen.
Hau gainera egoera soziolinguistikoan a l d a k e t a e g o n a r t e a n e z b i d e r at ze a planteatzen dute, beraien hizkuntza-politika horrelaxe definitzen baitute: “Gobernu hau euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan sustatzen eta laguntzen duten neurri guztien alde izan da beti, eta halaxe da orain ere, baina, betiere, adostasunaren ikuspegitik begiratuta; atxikimendua lortu nahi dugu, herritarrak euskararengana erakarri, baina komentzimenduaren bidetik, eta, inoiz ere ez, inposaketarenetik�. Azter dezagun beste adibide bat. Nola konbentzitzen ditu Gobernu batek herritarrak toki publikoetan erre ez dezaten? Debekua ezarriz, horretarako epea jarriz eta arau hausterako zehapenak inposatuz. Gobernua ez dago erretzaile kopurua jaistearen zain hauek diskriminatuak senti ez daitezen, legearen helburua erretzaile kopurua jaistea baita.
Amaitzeko, inposaketaren bidea ez omen da beraiena, ez behintzat euskara sustatzeko. Baina, ez dakienik dagoen bitartean guri, euskaldunoi, inposatzen zaigu hizkuntza gustatu ala ez, alternatibarik gabe eta etengabe eskubide urraketarekin zigortuz. Badirudi euskal hizkuntza komunitateari, Euskadiko herritarrak garenoi aukerak eskaintzea gainerako herritarrei inposizioa egitea dela. Euskaldunok euskaraz bizitzeko behar ditugun aukerak eraikitzea jorratu beharreko bidea baino, eragotzi beharrekoa dela iradokitzen digute, etengabe elikatuz euskararen hizkuntza sumisioa. Izan ere, gaztelerari modu naturalean eta legalean aitortzen zaiona, euskarari eskaintzeko problema gisa planteatzen digute, diskriminatoriotzat. Plataforma per la Llenguak, talde katalantzale ezagunak, azterlan txukuna egina du eta 500 lege aurkitu ditu gaztelera ezinbestean erabiltzera behartzen dutenak. Horien arau hausteek, noski, zehapenak ere badituzte (honi buruzko artikulua aldizkari digital honetako maiatzeko alean topa dezakezue).
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Iñaki Arregi UEMAren arima Ueman lanean hasi nintzen lehenengo egunean autoan hartu, eta mankomunitatearen barruan zeuden Bizkaiko herri batzuk bisitatzera eraman ninduen. Ondo baino hobeto zekien U e m a re n e s p i r i t u a e t a helburuak gainontzekoei helarazten. Uemaren arima i z a n d a , i a s o r re r at i k . Lehendakari lanetan asko lagundu zidan». Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Jon Bollarrek hala du gogoan Iñaki Arregi (Ermua, 1953). Urteetan Uemako koordinatzailea izan dena atzo hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Arregi «langile zintzoa eta euskararen aldeko militante nekaezina» izan zela nabarmendu du Bollarrek. «Azken urtebetean gaixo egon arren, ondo aztertu du egin dugun lana. Orain aste batzuk lankide batekin egon zen, eta esan zion gogotsu ze g o e l a b e r r i ro l a n e a n hasteko». Bere lanetik harago, Uema osatzen duten langile eta zuzendaritzako
Berria 2010/06/09
proiektu bat jarri nahi zuten martxan. Han ezagutu zuen Karmele Aierbek. Uemaren sortzaileetako bat izan zen Aierbe. «Iñakik Euskal Herria euskaraz bizitzea zuen amets».
kideena nabarmendu izan zuen beti Arregik. «Beti esaten zuen prents aur rek oetan bera agertu arren alkate eta zinegotzi askoren beharra dagoela Uemaren atzean» Uema 1988an sortu zen, baina lehenagotik Arregi EKBn aritu zen, euskararen normalizazioaren inguruan lanean. Euskal Herrian Euskaraz-ekin batera (EHE), udalerriak euskalduntzeko
Hala, opor raldiak alde batera utzi, eta urtero UEU Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen zuen. «Ikaragarrizko ekarpena egin zuen hor ere. Ikastaroetan ez ezik, UEUk bultzatutako makina bat proiektutan, ikerketetan, hitzaldi eta halakoetan parte hartu izan zuen Iñakik», nabarmendu du Aierbek. Urte zailak Uemaren proiektua martxan jarri arren lehen urteak ez zirela errazak aitortu du Aierbek. Izan ere, estatutuen aurkako lehen sententziak agertzen ziren, eta elkartearen lana blokeatua zegoen. Gero eta udalerri gutxiago geratzen ziren mankomunitatean -Bizkaiko zazpi eta Gipuzkoako zazpi-,
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina eta diru aldetik ere zailtasun handiak zituzten. Egoera oso larria zen. «Berak, ordea, ez zuen etsi». Hasieratik garbi izan zuen Uemak aurrera egin behar zuela. Horretan hasi zen lanean, gainerako zuzendaritza kide eta langileekin batera. Hala, blokeoa gainditzeko lehen erabakia Espainiako Justiziarentzat legezkoak ez ziren estatutuetako artikuluak kentzea izan zen. «Ez zen erabaki erraza izan, baina borroka juridikoetan denbora asko galdu zen, eta benetako helburuaz ahazten ari ginen: udalerriak euskalduntzea», aitortu zuen gerora Arregik. Pixkanaka udalerri gehiago sartzen joan ziren mankomunitatean; tartean, Arabako eta Nafarroako batzuk. Gogor egin zuen lan Euskal Herriko erakundeek eta alderdi politikoek Uema bultzatzeko ere. Mankomunitateak aurrera jotzeko ezinbestekotzat zeukan hori. Horri lotuta, oso kritiko izan zen beti erakundeek aurrera e r a m a n d a k o hizkuntza politikekin. «Nafarroan eta Iparraldean euskarak duen egoerarekin oso kezkatuta zegoen. Baina baita Euskal A u t o n o m i a E r k i d e g o k o egoerarekin ere. Izan ere, ikusten zuen euskararen alde gauza gehiago egiteko aukera zegoela, baina politikari batzuen hitzak eta ekintzak ez zetozela bat», dio Bollarrek. Hala,
udalerri euskaldunak normalizazioaren ardatz nagusi gisa ikusi izan zituen beti». Beraz, «oso pozik eta harro» zegoen, erakundea gero eta udalerri gehiagok osatzen dutelako. «Uema sendo ikusten zuen, eta hasieratik ezarritako helburua lortzetik gertu. Horrek lanean jarraitzeko kemena ematen zion». Azken agurra eta omenaldia Arregiren gorpua Berriatuko beilatokian egongo da gaur eguerdira arte, Bizkaian. Bihar, berriz, azken agurra emango diote, Markina-Xemeingo udaletxe zaharrean (Bizkaia), 19:30ean. Larunbatean Uema eguna izango da Mallabian (Bizkaia). Horren harira hizkuntz eskubideen inguruan hitzaldiak ematekoak ziren gaur Durangon (Bizkaia). Baina bertan behera utzi dituzte, Arregiren heriotzagatik. Dena den, Uema eguna «inoiz baino indar handiagoarekin» ospatuko dutela adierazi du Bollarrek. «Iñakirentzat omenaldia izatea nahi dugu». Hala, hura gogoratzeko ekimenen bat egiteko asmoa dute. Xabier Mendiguren Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi izandakoaren omenaldiarekin batera egingo dute ziurrenik ekitaldi hori.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Landless language Iñaki Arregi Ihartza ermuarrak bere bizitzaren urterik oparoenak bere hizkuntzarako lurralde bila eman zituen. Bere jaioterria, Ermua, garai batean, euskararen lurraldea bazen ere, urteak joan eta trenak etorri eremu erdalduna bihurtu zen, oso erdalduna. Etxeko euskara minez Iñaki familiarekin Markinara joan zen, Peru Abarkaren eta euskararen lurraldera aterpe bila. Ermuan bi gizalditan ozta-ozta euskaldunak gehiengoa izatetik erabat zokoratutako gutxiengoa izatera igaro da. Iñakiren haurtzaroan, 1960an, Ermuan 3.029 pertsona (INE) bizi ziren, artean Bizkaiko eskualde euskalduneko udalerri nahiko euskalduna zen. Hogei urte geroago, 1981ean, 18.705 biztanle zenbatu ziren Ermuan, horien artean 2.200 bat euskaldun. Biztanleriaren izugarrizko hazkuntza horren eraginez euskara erabat bazterturik geratu zen. Iñakik, beste askoren antzera, bazterketa hori ikusi barik bizi behar izan zuen. Ez da erraza norbera nagusia izan eta bere etxean, halabeharrez, maizter bizi behar izatea, oso mingarria dela esango nuke. Arbaso euskaldun baten odoleko erdaldun batentzat ulergarria, eta onargarria, izan daiteke euskararen galera. Akaso, bere arbasoen hizkuntza zaharrak halako jakin-minen bat pitz diezaioke. Baina norberaren hizkuntzaren galera hori zuzen-zuzenean bizi behar izatea oso lazgarria da, aztoratu eta sumintzen gaitu. Udalerri erdaldunetan bizi den euskaltzalearengan euskararen berreskurapenak dakarren bizipoza eta udalerri euskaldunetako euskararen g alerak dakar ren ar rangura sentimendu antagonikoak dira, baina oso intentsitate maila desberdinekoak dira. Kasurako Euskaldunon Egunkaria lehenbizikoz kalean ikusteak eman zigun alaitasuna ez da, inondik ere,
Iritzia 2010/06/09
konparagarria e g u n k a r i a re n indarrezko itxierak sorrarazi zigun amorruarekin. Oso zaila da arrangura eta amorruaren tankerako sentimendu negatiboetatik indar positibo eta eraikitzaileak ateratzea, sarri askotan mendekuinstintua pizten zaigu-eta. Alabaina, hori da gure ariketarik zailena: galerak dakartzan sentimendu negatiboetatik indar positiboak eta eraikitzaileak lortzea. Iñaki Arregi, nire ustez, eredu horietako bat izan dugu. Izan liteke bere jaioterrian indarrez arrotz bihurrarazi zutelako, izan liteke bere hizkuntza-kontzientziak horrela eskatzen ziolako, Iñaki bere hizkuntzaren biziraupenerako lurralde bila engaiatu zen. Iñakik Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (Uema) aurkitu zuen euskararen lurraldea. Bera izan da hasiera-hasieratik erakundeko koordinatzaile nagusia eta mankomunitatearen eragilerik nekagaitzena. Iñakik ondo baino hobeto zekien lurralderik gabeko hizkuntza berandu baino lehenago desagertzera kondenaturik dagoela, bere jaioterrian bertan ikusi zuen-eta. Euskarak bizirauteko, aurrenik eta behin, hiztunak behar ditu, paperean eta liburuetan bizi behar du, Interneteko amaraunean bizi behar du, eremu digitalean, publizitatean, telebistan, irratietan eta ikastetxeetan. Leku guztietan bizi behar du euskarak. Baina euskara hizkuntza bizia izan ahal izateko lurraldea ezinbestekoa du deitu Euskal Herria edo Uema, euskararen hiztunelkarteak bizitzeko etxea behar du. Eskerrik asko Iñaki, ez adiorik. Xabier Isasi Unibertsitateko irakalsea
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Ikasle euskaldunen kopurua gora doa Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kontseilua
Urtetik urtera gero eta gehiago dira NUPen euskaraz ikasten ari diren ikasleak, baina unibertsitateak euskalduntzeko plan eragingarririk gabe segitzen du Gaur egun, gure unibertsitateetan dauden gazteak izango dira etorkizun hurbilean gizarte honen geroa erabakiko dutenak. Goi mailako profesionalak izango dira, abokatuak, irakasleak ingeniariak, medikuak‌ eta neurri handi batez, haien jarrerek, pentsaerek eta portaerek baldintzatuko dute gizartearen garapena. Hori, alor etikoan, moralean, profesionalean eta hizkuntza alorrean ere gertatuko da. Ehunka profesionalek haien esanetara lan egingo dute eta herritarrak beren eraginpean egongo dira. B e r a z , e u s k a r a re n n o r m a l i z a z i o a re n ikuspuntutik garrantzi handikoa da Unibertsitateek egin behar duten lana, goiz mailako profesional euskaldunak izateak bu l t z a d a h a n d i a e m a n g o l i o k e e l a k o prozesuari. Egin beharreko inbertsioa da, egiturazko zutabea hizkuntza normalizatzeko.
Zorionez euskaraz bizi nahi duen jendea gero eta gehiago da
Medikuntzan, zuzenbidean, ingeniaritzan eta oro har, goi mailako profesionalen alorrean ditugun gabeziak dira hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoaren iturria.
Gaur egun, profesional euskaldunak lortzeko ditugun egiturazko gabeziei konponbidea eman beharko liekete unibertsitateek.
Horren arrazoia, hizkuntza-politika desegokia da ez baititu kontuan hartu euskararen
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina normalizazio prozesuaren beharrak eta ez delako diseinatu ikuspegi orokorrez, perspektibaz. Hutsune estrategiko horrek kontratatu ondorengo euskalduntzera eraman gaitu eta hor ere, planak egon direnean, etengabe huts egin dute sendotasunik gabe, epe eta helburu jakinik gabe eta berriro ere, ikuspegi orokorrik gabe lan egin delako. Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulazio garaia ireki denean hor egon dira Kontseilua, SortzenIKasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuak ikasleak euskarazko ikasgaiak hauta ditzaten animatzeko. Egindako agerraldian honako ideia hau azpimarratu genuen: “Zorionez euskaraz bizi nahi duen jendea gero eta gehiago da. Goi mailako ikasketak egitea ezinbestekoa da gaur egungo gazteen prestakuntzarako eta ondorioz, haien bizimoduaren parte garrantzitsua da zeregin h o r i . Z en tz u h o r reta n , ikasketa horiek euskaraz burutzeko mota guztietako zailtasunak badaude ere, argi eta garbi ikusten dugu, euskaraz matrikulatzea bera,
gure hizkuntzaren aldeko ekintza dela. Gaurko gazteek, euskara hautatuz irekitzen diote etorkizuna euskarari, beraz, euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin dezaten dei egin nahi diegu.�
Eskaintza egin den lekuetan ikasle euskaldunen erantzuna ona izan da. Aurtengo ikasturtean, NUPen, 720 ikasle matrikulatu dira euskarazko ikasgaietan
Gero eta handiagoa da unibertsitateko goi mailako hezkuntzara iristen den ikasle elebidunen kopurua Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2005/06 ikasturteko matrikulazio datuek jada errealitate hori adierazten zuten, orduan matrikulatu ziren ikasle euskaldunen % 20ko muga gainditu eta % 21,5era iritsi b a i t ze n . Ko p u r u h o r i mantendu egin da azken urteetan, 2008/2009 ikasturtean, esate baterako, % 20,88 izan ziren ikasle euskaldunak. Errealitate horrek, bestalde, aise gainditu du Uniber-tsitateak berak aurreikusten zuena. 2005-06 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2.000 ikasleri egindako inkestak emaitza interesgarriak utzi zizkigun. Izan ere, Ikasleen erdiak baino gehiagok euskarazko eskaintza nahikoa ez zela uste zuen eta % 76ak titulazio guztietan euskarazko ikasgaiak sartzea komenigarritzat jo zuen. 2007an Euskararen Nor malizaziorako Plana onartu zen, euskararen garapen eraginkorrerako gutxieneko baldintzak betetzen ez duen Plana da 2007koa. Plan horrek ez du ikasketa guztiak euskaraz eskaintzeko aukera jasotzen, ezta helburu
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina dira unibertsitateetan s a r t z e k o h a u t a p ro b a k euskaraz egin dutenak gaztelaniaz egin dutenak baino. Nafarroan % 20,53a izan da euskara hautatu duena froga egiteko. Errealitate horrek azkartu beharko lituzke euskararen nor malizazio prozesuak unibertsitatean benetan eskari horri erantzun nahiko baliote.
horretara ailegatzeko estrategiarik markatzen. Edozein modutan, xehetasunetan sartu gabe, eskaintza egin den lekuetan ikasle euskaldunen erantzun ona izan da. Beste era batera esanda, euskarazko irakasgaiak eskaini diren tokian matrikulazioa izan da. Aurtengo ikasturtean, esate b ate r a k o, 720 ikasle matrikulatu dira euskarazko irakasgaietan. 720 ikasle horiek ezin dituzte b e re n i k a s k e t a k o s o r i k euskaraz burutu, irakasgairen bat besterik ezin dute hautatu. Gainera hainbat kasutan euskarazko ikasgaiaren hautaketa gehiago zailtzeko ordutegi arazoak sortu dira, bi ikasgai, euskarazkoa eta
gaztelaniazkoa ordutegi berberean kokatu baitituzte ikaslea aukeratzera behartuz. Eskaintza urriak eta gestio mailako zailtasunek oztopo objektiboak dira aukeratzeko orduan eta horren eraginez euskaraz ikasi nahi duten gazte ugarik beste unibertsitate batzuk hautatzen dituzte.
Ezinbestekoa da, pertsonak euskalduntzearekin batera gizarte espazioak ere euskalduntzea. Geroari dagokionez, 2010.ean Euskal Herri osoko datuak kontuan hartuz, lehendabiziko aldiz gehiago
Hizkuntza bat normalizatzea gizarte prozesua da, norbanako guztioi eragiten diguna baina, gizartean erabakitzen dena. Ezinbestekoa da, pertsonak euskalduntzearekin batera gizarte espazioak ere euskalduntzea. Zeregin horretan goi mailako profesionalek funtzio garrantzitsua betetzen dute hizkuntzari eskaintzen dioten estatusarengatik, biltzen dituzten mota guztietako harremanengatik eta oro har, profesional horiek gizartean duten pisu espezifikoarengatik. Euskaraz bizi ahal izateko unibertsitateak ere ekarpena egin behar du euskararen normalizazioaren bidean. Horretarako, ikasleok euskararen aldeko apustua egitea da bide eraginkorretariko bat.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
EEPk diru-laguntzak banatu ditu
Kontseilua
Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko EEPk banatu diru laguntzen kopurua emendatu arren, ez da aski euskarak dituen beharrak asetzeko Hizkuntza politikaren zutabeetariko bat dugu baliabideena eta duela urte batzuk sortu Euskararen Erakunde Publiko 2010 urteko aurrekontua, 1.760.000 euro izatetik 3.056.000 euro izatera pasatu da, ez da gutxi, eta gure hizkuntzaren egoera iraulitze kostuaren isla besterik ez da, Frantses Estatuak eragin kalteak kitatzeko, zorra kitatzeko bidean. EEP-ren kide garrantzi-tsuenak Frantziako Estatua, Akitaniako Lurralde Kontseilua eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia dira, horien parte hartzea %30ekoa delarik. Eragile hauen ondoan, tokikoak atzeman daitezke, Herriko Etxeak lehenik, Euskal kultura Sustengatzen duen Herrienarteko Sindikatuaren bitartez ( %9) eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua (%1). Bestalde, Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikako
sailburuordeak ere, bere ekarpena egin dio Iparraldeari, izan ere, bi erakundeek Ipar Euskal Her rian euskara sustatzeko hitzarmena izenpetu dute eta ondorioz, 2010eko iragarritako lankidetzarako funtsa 1,6 milioi eurokoa da. Eusko Jaurlaritzaren ekar pena 470.000 eurokoa, EEPk 1.130.000 euro jarri dituelarik. HPS-ek, ordea, 2010ean, 12.690.000 euro bideratu ditu diru laguntzetarako, nahiz eta behera egin duen, aurreko urteari konparatuz (13.100.000 eurokoa izan zen 2009an). Kontuan hartzen badugu, EAE-n gutxi gora behera 2.094.900 pertsona bizi direla eta Ipar Euskal Herrian, berriz, 262.300, bi aurrekontuak alderatuz gero, esan dezakegu Euskal Autonomia Erkidegokoa hiru
bider handiagoa dela, euskara ofiziala delarik. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren zati bat Ipar Euskal Herrian proiektuak finantzatzeko erabiliko du, Frantziako botere publikoaren jarrera aldaketaren adierazle. Nahikoa da gogoratzea zer zioen Pirinio Atlantikoen prefetak, 2000 urtean, Eusko Jaurlaritzak elkarteei ematen zizkien diru laguntzei buruz: "diru bidezko kolonizazioa" omen zen... Haatik, funtsa emendatzea ez d a n a h i k o a e u s k a r a re n normalizazioaren beharrak asetzeko. Ez da lehen aldia
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina euskalgintzak koherentziaz jokatzea eskatzen diola EEP-ri, baina uzkur gelditzen da. Izan ere, diru banaketan ez da koherentziarik edo orekarik atxikitzen, ez da hizkuntza politika orokor eta homogeneo baten isla ikusten, eragile nagusiek diru zama garrantzitsua jasotzen badute ere, bi xox banatzen dira gainerateko eragileen artean... 4VSNIX HI
normalizazioari begira proposatu ikuspegi osoko egitasmo bat bezainbat balio ote du? Aurkeztu egitasmoen artean zointzuk dira benetan e u s k a r a r e n nor malizazioa eragiten dutenak eta itxurakeri hutsak direnak?
Desoreka ez da soilik homogeneitatearen PMXMOE TS E X^ YR ^O ,M alderditik nabaritzen, TVSMIOXYE WXMUYI YM RK PM YI MU TSPMX diruztatu proiektuen eta Horretaz, EEPk ez du zenbatekoen artean ere, atalez ataleko diru sailik begi bistakoa da, bai finkatu, eta, ondorioz, at a l e n a r t e a n , b a i aldez aurretik irizpideak proiektuen artean. Ez da falta zaizkio osoko deialdi berezirik egin plangintzari. Atal e u s k a r a r e n handietarako diru sailak ez normalizazioa bultzatzeko eta ondorioz, ditu zehaztu inoiz EEPk, eta, ez eta, erronka Euskara bizi sozialean atala ez da egoki garatu, hala bakoitzerako aurreikusten duen diru sailik. nola, ez da tokiko administrazioa eta orokorra Irizpideak ez dira finkatu, eta horrek desoreka euskalduntzeko egitasmorik, ez justizia eragiten du laguntzen banaketan. Irizpide argirik euskalduntzeko xederik. ez dagoenez ez da ulertzen ekintzen eraginkortasuna nola neurtu den. Finean, ez dago Eskas dira, halaber, osasun sistema, herrizaingoa jakiterik lagundu dutena elkartea den, egitasmo eta enpresak euskalduntzeko xedeak. Hizkuntza zehatz bat den, urteko jarduera edo ildo bat baino politika harmonizatua izan behar da, estrategia gehiago den, edota maniobra politikoa den. baten baitan kokatu behar da, eraginkorra eta dirulaguntzen banaketa justifikatua izan behar da. Baina, horrelakorik ez da. Irizpide eskasa eta desoreka IOS EFIRH
YE
(Ă?GIQFVI
diru laguntzen banaketarako zein ezeztapenarako
Euskararen normalizazioan estrategikoak diren gaiak bultzatu behar dira, baina eraginkortasuna ebaluatzeko irizpiderik ez den neurrian, eta errekurtsorik egiteko aukerarik eskaintzen ez den heinean, nola jakin... Bestalde, bertze arrisku bat agerian utzi behar da, hau da, euskara trikimailu gisa erabiltzea. Diru eskea egiterakoan, helburu bakarra dirua lortzea izan daiteke, ez euskara suspertzea edo egitasmo eraginkor bati ekitea. Komunikazio euskarriak euskaraz egiteak,
Haatik, eragile nagusiek ere hasarrea adierazi dute, hala nola, Seaskak. Izan ere, egituraren dirulaguntza 145.000 euroz emendatu bada, bere kexa agerrarazi du.
Hizkuntza politika ez da soilik diruz egiten, euskararen normalizazioa ezin da bakarrik gauzatu kanpo eragileek egin ditzaketen egitasmoen bidez
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina Dirulaguntza Hezkunde Nazionalarekin lortu hitzarmen baten baitan kokatzen da, eta hitzemandakoa baino diru gutxiago lortu du, 45.000 euro gutxiago hain zuzen ere. Gainerateko eragileen baloraziorik ez da entzun, horrelako sistema baten perbertsioa agerian utziz. Hizkuntza politika ez da soilik diruz egiten, euskararen normalizazioa ezin da bakarrik gauzatu kanpo eragileek egin ditzaketen egitasmoen bidez, haratago joan behar da. EEP-k bere Hizkuntza Politika bideratzen duelarik, euskalgintzak betetzen duen lekutik haratago joan behar du, hots, herri mugimenduak betetzen ez dituen funtzioak bete behar ditu, hutsuneak dituzten alorretan indarra egin behar du (bizi publikoa, administrazioaren euskalduntzea…adibidez). Horretaz, diru laguntza hauek dakarten politikak ez digu euskararen normalizazioa ekarriko ez delako osoa, orekatua, eraginkorra eta estrategikoa: atalen arteko desoreka, baita politika inzitatiborik ez da adibidez. Kontseiluaren iritziz, EEPk, haspaldian egin zaizkion oharrak kontuan hartu behar lituzke, benetako Hizkuntza Politika eraginkorra bideratzeko: Diru laguntza handiagoak, gardenagoak eta orekatuagoak egitea, diru-partidak atalka fi n k a t z e a , e s t r a t e g i k o t z a t e t a lehentasunezkotzat jotzen diren arloen arteko desorekak ekiditeko. deialdi bat baino gehiago egitea, euskararen nor malizazioan estrategikoak diren gaiak lagunduz, proiektu batzuen edukia xehekiago azaltzea eraman nahi duen hizkuntza politikarekiko koherentzia euskalgintzak ere neurtu dezan. Oro har, EEPri gardentasuna galdegiten zaio, diru publikoa den heinean, bere hautuak justifika ditzan, eta bere kontuak eta
aurrekontuak argiki azaldu ditzan, elkarteei g a l d e g i n z o r ro s t a s u n b e r- b e r a r e k i n , aurrekontu analitiko baten bitartez. Funtsean diru-laguntzen banaketan atzematen diren hutsuneak hizkuntza-politika proiektuaren gabeziak islatzen dituela esan daiteke, hots, diru-laguntzen banaketan egitasmoa irudikatzeko aukera ematen digu.
Diru-laguntzen banaketan atzematen diren hutsuneak hizkuntza-politika proiektuaren gabeziak islatzen ditu Hala ere, euskarari beste diru laguntzak emateko bideak badira betidanik: herritarra, euskaltzalea: ikastolek Herri Urrats antolatzen segituko dute; AEK-k, Korrika; irrati euskaldunei diru laguntzak emango zaizkie; kontzertuak egingo dira... Frantziako botere publikoak hizkuntz politika bere gain hartu dutela badiote ere, ez da ehuneko ehunean. Hau da, euskararen aldeko herri mugimenduak herritarren laguntza eta elkartasuna jasotzen segitzeko eraikiko dituen aukera zahar eta berrietan parte hartzea bide interesgarria da gure hizkuntzak aurrera egin dezan. Herritarren zein euskaltzaleen konpromisoa oraindik beharrezkoa izanen da, bai eta finantza arloan ere, euskaltzaleen indarra, kemena eta moltxa husten jarraituko beharko dugu zoritxarrez. Orain arte gure hizkuntzaren normalizazio prozesuaren sostengua izan diren herritar euskaltzaleek prozesuari eusten segitu beharko dute Euskal Herria euskaldunaren ametsa bizirik iraungo badu.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Galesaren etorkizuna, arriskuan
Berria 2010/06/12
Hamalau erakundek gutun irekia bidali diote Kultura ministroari Hizkuntza Legea aldatzeko eskatuz XIX. mendean, Galesa ez idatzia zeukan egur zatia jartzen zieten eskoletan ikasgelan galesez hitz egiten zuten haurrei; gero, haiek beste kideren bat galesez hitz egiten entzunez gero hari eman behar zioten egur zatia. Astearen amaieran egur zatia zuenak jipoia jasotzen zuen. Garai hartan ingelesez soilik irakasten zen Galesko ikastetxeetan. Urteak joan ahala, ordea, Londresen hizkuntza politikak leunduz joan dira. Gaur egun galeseraz irakasten da eskoletan, eta hizkuntza horretan irakasten dira unibertsitateko zenbait gai ere. Hizkuntza, baina, ahuldua dago oraindik. Nazio hartako 2,9 milioi biztanletatik %21,7 dira gales hiztunak -iparraldean eta ekialdean bizi dira gehienak-. Datu ofizialen arabera, hiztun kopuruak gora egin du azken hogei urtean; 1991n, esaterako, %18,5 ziren. Hori, ordea, ez da nahikoa, g alesaren aldeko erakundeen iritziz. Horregatik, gutun irekia bidali diote hamalau taldek Galesko Kultura ministro Alun Ffred Jonesi. Bertan exijitzen diote galesa hizkuntza ofizial egiteko eta hura eskoletan nahiz kalean bultzatzeko neurriak hartzeko. ÂŤHizkuntza mehatxatuta dago alor guztietan: murrizketak S4C telebista publikoko aurrekontuan [galesez dagoen bakarra]; hizkuntzaren erabilera gero eta eskasagoa Legebiltzarrean; eta hiriburuko eskoletako galesaren irakaskuntza kolokan. Beharrezkoa da argi eta garbi aldarrikatzea galesa dela Galesko hizkuntza ofiziala. Orain
da urratsak egiteko uneaÂť, dio testuak. Oharra sinatzen dutenen artean daude UCAC irakasleen elkartea, Cymru Lurraren Lagunak eta Colin Williams hizkuntzalaria. Horien guztien esanetan, Gobernuak ahaleginak egin ditu hizkuntza indartzeko, baina, hala ere, aurkeztu berri duten lege egitasmoa ez da hasieran hitzemandakoa. Lege proposamena Ez da lehen aldia Carwyn Jones lehen ministroaren gobernuari halako eskaera bat egiten diotena. Oraingoan, ordea, Hizkuntza Legea eztabaidatzear daudenean etorri da galdera. Hain zuzen ere, joan den martxoan
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina argudiatuz proposamena eztabaidatzeke dagoela oraindik, eta unea iristen denean beharrezko aldaketak egingo dizkiotela. Aldiz, hizkuntzaren arloan lan egiten duten hainbat taldek txalotu egin dute gutuna. «Argi dago bat baino gehiago garela pentsatzen dugunak agintariek proposatu duten Hizkuntza Legea ez dela nahikoa eta Gobernuak hitzemandakoak ez dituela betetzen. Nabarmentzekoa da horrenbeste erakunde eta lagun bat etortzea galesa h i z k u n t z a o fi z i a l t z a t a l d a r r i k a t z e a beharrezkoa dela», adierazi du Catrin Dafydd idazleak. egin zuten lege proposamenaren arabera, Galesa Hizkuntzaren Mahaia ordezkatuko duen ministerio bat osatuko dute. Horretaz gain, hizkuntza eskakizunak betetzen ez dituzten telekomunikazio eta energia alorreko enpresak zigortu egingo dituzte. Gutuna sinatzen duten hamalau erakundeen iritziz, haatik, hori ez da aski. Hainbat legegilek ere kritikatu dute egitasmoa, nabarmenduz ez duela galesaren ofizialtasuna aipatzen eta hizkuntza ordezkaria Gobernuaren menpekoa izango dela eta, beraz, ez erabat independentea. Gobernuak, aldiz, lasaitasuna eskatu die erakundeei,
Giroa are gehiago berotu du jakiteak Bangorreko unibertsitateko errektoreorde berriak ez duela galesa hitz egiten. John Hughes, egun oraindik Irlandako Unibertsitateko Nazionaleko presidentea, atzo aukeratu zuten kargurako, eta udazkenean hasiko da lanean. Cymdeithas yr Iaith Gymraeg hizkuntza eskubideen aldeko taldeak atzera egiteko eskatu dio unibertsitateari. «Oinarrizkoa da errektoreorde berriak galesez hitz egiteko gai izatea, kontuan hartuta ikasle asko direla hizkuntza horretan komunikatzen direnak», adierazi du taldeko kide Rhys Llwydek.
Udazkenean egitekoa duten autonomiari buruzko galdeketa prestatzeko betarik ez Oraindik egun jakinik jarri ez zuten arren, udazken honetan zuten egitekoa Galesen hainbat eskumen berreskuratzeari buruzko erreferenduma. Aste honetan, ordea, galdeketa antolatzeaz arduratzen den batzordeak ohartarazi du ez dagoela nahikoa denborarik prestakizun guztiak egiteko eta oso litekeena dela bozketa atzeratu behar izatea. Keith Bush batzordeko kide eta Gobernuko lege aholkulariaren arabera, erreferendumean egin beharreko galderak erabakitzeko prozesuak luze joko du eta udako oporrek bidea oztopatuko dute. «Konstituzioan jasotzen diren urrats guztiak jarraitzen ez baditugu, erabakiak indarra galduko du, eta gure kalterako izango da». Zenbaitek Erresuma Batuaren Galeserako idazkari izandakoari, Peter Haini, egotzi diote atzerapenen errua.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskalgintza komunikazio estrategia eraginkorren bila
Kontseilua
Euskalgintzako eta komunikazioaren munduko hainbat lagunek hausnarketa interesgarriak egin dituzte EHUko udako ikastaroetan Soziolinguistika Klusterraren eskutik. Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun dugu 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu ditu, besteak beste. Pilar Kaltzada eta Belen Uranga izan dira zuzendariak; irakasle-talde jantzia eta anitza izan du oinarri, eta ikuspuntu ezberdinetatik jorratu da gaia.
Komunikazioari dagokionez kontuan izan beharreko elementuak aipatu dituzte: mezu bat eta bakarra igortzea (nahiz eta lelo anitzak sor daitezkeen), mezua nortasun emailea izatea, mezuek konexioak eragiten dituztela kontuan hartzea, eta hartzaileek mezu hori ulertu behar dutela ez ahaztea. Jakina, mezu horrek erakarri eta motibatu egin behar du. Horrek guztiak marka eraikitzen laguntzen du; izan ere, markaren garapenari berebiziko garrantzia eman zaio ikastaroan zehar.
Euskararen inguruko komunikazioa ez da eragileek burutzen dituzten kanpainetara mugatzen. Kanpaina horiek guztiak komunikazio-inguru zabalean kokatzen dira. Beraz, ezinbestekoa da komunikazio horretan estrategia garbia ezartzea eta praktika osoa estrategia horren mesedetara jartzea. Hala azpimarratu dute ikastaroan Pilar Kaltzada eta Joseba Kamiok.
Marka karismatikoa sortu behar da, hau da, nortasuna emango duena. Esan bezala, mezuek konexioa eragiten dutenez, emozioak sortzen dituzte; komeni da beraz, arrazoia eta emozioa uztartzea. Joseba Kamiok garrantzi berezia eman dio komunikazioaren kontsistentziari. Hau da, kanpainak ez dira modu isolatuan ulertu behar. Euskararen inguruko komunikazioa aldaketa sozialaren eremuan mugitzen da, eta politika eta morala bezalako gaiak ere biltzen ditu. Beraz, komunikazio-egitasmoaren erronka nagusitasun morala lortzea izango da. Kontsistenteak izanda marka indartuko da, osterantzean, eragina izateko zailtasun handiak egongo dira. Euskararen inguruko komunikazioan aldaketa egitea proposatu du Joseba Kamiok: Euskarari buruz hitz egin ordez, jendeari buruz hitz egitea; diskurtsoetan jendea, eta haien esanak izan behar dira kontuan! Estrategia osoaren baitan sorkuntzak eta berrikuntzak hartu behar duten lekuaz ere hitz egin da ikastaroan zehar. Sorkuntzaren inguruan, marketin estrategikoa egin behar dela azpimarratu da. Sorkuntza eta berrikuntza etengabeko praktika
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina izan behar dira, batez ere, euskara egoera konpetitiboan dagoelako; lehia horretan, gainerakoek etengabe garatzen dute marka, eta euskalgintzak kontuan izan behar du hori. Eta hizlarien hitzetan, esparru horretan zailtasunekin topo egiten da. Alde batetik, sormena, landu egiten den gaitasuna da eta ikas daitekeena. Beraz, hortik jo behar da, sistematikoki sormena lantzeari. Bestalde, berrikuntzak aldaketa dakar, bai erakundeetan eta baita lanaren kudeaketan ere. Eta aldaketek, oro har, beldurra sortzen dute, oso beldur handia. Aldaketen aurreko beldurra eta erresistentzia alde batetik kulturala da, baina, bestetik, erosotasuna galtzeko arriskuak sortutakoa ere bai. Eta ezaugarri horiek aldatzea komeni da. Beraz, komunikazio-estrategia orokorraren baitan, komunikazio-ekintza edo kanpaina zehatzetan kontuan izan beharreko hainbat puntu honakoak dira: “iaz funtzionatu zuenak ez du aurten funtzionatuko”; zorrotza izan behar da, aro digitaleko gizartean gaudela kontuan izan behar da, publizitate-mailan atentzioa deitu behar da, istorio oso bat sortu behar da. Aldi berean, komunikazioan kooperazio-estrategiak baliatu behar dira, irabazi-irabazi modukoak, sinergiak landu, eta aurkituriko gabeziak aukera moduan hartu (Pilar Kaltzada). Gaia konplexua izanik ere, ez du zertan derrigorrez zaila izan behar. Bereizi behar dira indarguneak eta gabeziak. Zehazki, komeni da Zer garen, zer egiten dugun, eta zergatik den inportantea jendearentzat proposatzen dugun hori jakitea. Gai horrek garamatza, halabeharrez, euskararen irudiaren eraginari. Joxerra Garziaren hitzetan, euskararen inguruko komunikazio-ekintzak prestatzerako orduan, euskarak gizartean eta zuzentzen gatzaizkion xede-taldean duen irudia aintzat hartu behar da: “Irudiak jarrera moldatzen du, neurri handian behintzat. Euskararen irudi berria osatu beharra dago, baina horretarako, ezinbestekoa da zer irudi duen jakitea, nondik nora joan nahi dugun erabakitzea. Bide horretan ikerketak beharrezkoak dira.
Eta azken galdera, irudi bakarra? Hori da adostu beharreko gai bat. Baina, euskararen erabilera ezaren oinarrian, ez ote dago hiztunek euskararekin adierazkortasuna lortzeko dituzten mugak? izan ere “aizkorak, ederra izateaz gain, erabiliko bada, zorrotza izan beharko du” Komunikazioaren eraginkortasuna modu sistematikoan aztertu beharraz Iñaki Iurrebaso eta Belen Uranga aritu dira. Gizarte aldaketa esparruan mugitzen diren kanpainek erantzukizun sozialari kasu eginez, ezagutu beharko lukete egindakoaren efizienzia. Batez ere, xahuturiko baliabideen hutsegiteak aukera bihurtzen direlako ondorengo kanpainetan eraginkorrago izateko. Ondorio modura: euskararen inguruko aldaketa sozialaren esparruaz ari garelarik, aldaketa-helburu den gizartera igarotzeko estrategiaz aritu gara. Beraz, abiapuntuko ezagutza soziolinguistikak eskaini behar luke ikerketaren bitartez, helburua adostu beharko litzateke (norabidea), eta bidea jorratzeko komunikazio estrategia zorrotzak erabili behar dira. Horrela proposatu du, behintzat, bi egunetan buruturiko ikastaro honek.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Gizarte elebidun baten alde lan egingo du Patxi Lopezek, “baina modu orekatuan”
Berria 2010/06/12
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana berrikusiko duela aurreratu du lehendakariak Euskarak gaztelaniarekin duen «asimetria» gainditzeko lan egingo duela iragarri du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Euskal hiztunen eskubideak «onartzeko eta garatzeko» helburua finkatu du Jaurlaritzak, «baina modu orekatuan» emango dituzte pauso horiek. «Zalantzarik gabe egingo dugu lan beti, aniztasunari eta herritarren hizkuntza eskubideei zor zaien errespetua oinarritzat hartuta».
“Herritarren hizkuntza eskubideei zor zaien errespetua oinarritzat hartuta lan egingo dugu” Patxi Lopez lehendakari denetik Euskararen Aholku Batzordeak egindako lehen bilera atzo izan zen, eta legegintzaldia bukatu arte ezarriko duen hizkuntza politikaren berri eman zuen bertan. Lehentasunen artean, Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana berrikustea markatu zuen Lopezek. Hizkuntza normalizazioan diharduten erakunde publiko eta pribatuetako ordezkarien harreman organoaren aurrean, euskararen aldeko postura argia erakutsi nahi izan zuen. Hizkuntzak sustatzeko tresna berriak sortu direla gogorarazi zuen Lopezek, eta tresna
horiek p lanaren b ar nean s artzearen garrantzia nabar mendu zuen. «Garai modernoetara egokitu behar dugu plana, eta euskara sustatzeko bideak berritu». Ardura hori gobernuarena izateaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen ardura ere badela zehaztu du: «Gizarteak du eskura euskara sustatzeko aukera, egunero erabiltzea eta kale hizkuntza ez ezik hizkuntza profesional bihurtzea». Berrikuspen horretan parte hartzeko eskatu die Lopezek Euskararen Aholku Batzordeko kideei. Horrez gain, Euskara 21 ekimen estrategikoa garatzeko helburua ere baduela gogorarazi du Lopezek. Horren bitartez, gizarte elebiduna «edo hiru eleduna ahal bada» modu progresiboan lortzeko pausoak emango direla gaineratu du, xede argi bat jomuga: «Bere kulturaz harro dagoen gizartea». «Euskara bizia nahi dugu» «Euskarak hartzen duen eremua gero eta zabalagoa» izatearen alde agertu zen Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua. Egun arrisku bat dagoela gogorarazi zuen, euskara «aurreiritzien zulo beltzetik» atera eta «administrazioaren eremuan giltzatzeko» arriskua. «Euskarak ezin du funtzionario arteko hizkuntz burokratikoa izan; euskara bizia nahi dugu».
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Lan deialdietan, hizkuntz eskubideak urratuta
Berria 2010/06/12
Jaurlaritzaren azken lan eskaintzak, ez dira egokiak hizkuntz normalizaziora begira, Behatokiaren arabera EAEko administrazio orokorrean lan egiten duten langileen artetik derrigortasun data zutenetatik %43,9 egiaztatu dute. Datu horiek ikusita, eta 45 urtetik gorakoak derrigortasuna egiaztatzetik salbuetsita daudelarik, ateratzen diren lan eskaintza publiko guztiei iraungitako derrigortasun data ezartzeko eskatu du
«Ez dugu ulertzen zergatik kontsideratzen den langile batek 45 urtetik aurrera ez duela hizkuntza ikasteko behar adina gaitasunik».
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Hau da, lanpostua hartu orduko hizkuntza eskakizuna egiaztatu behar izatea.
«Azken deialdietan euskarari ematen zaion garrantziak ez gaitu egoera normalizatu batera ekarriko», ohartarazi du Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak, kezkatuta.
Gaur egun lanean ari diren funtzionarioen %70k 45 urte baino gehiago dituztela gogorarazi du Arantza Haranburu Behatokiko kudeatzaileak, eta etorkizunean gehiago izango direla ohartarazi du. Horren aurrean aldaketak ezinbestekoak direla ohartarazi du.
Herrizaingo eta Justizia eta Administrazio Sailak azken hilabeteetan argitaratu dituen lan deialdiak aztertuta, «kezkagarritzat» jo duen zerbaitekin egin du topo Hizkuntz E s k u b i d e e n Behatokiak. Hain justu, euskara derrigorrean ezagutu behar ez duten lanpostuetan merezimendu gisa ematen zaion balioa jaitsi egin da, administrari, administrari laguntzaile eta menpeko langileen kasuan.
Azkenaldian ikusi dituzten aldaketekin, hizkuntza eskubideak urratzeko aukerak areagotu egin direla aurreratu du, horri aurre egin behar zaiola nabarmenduz.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Hezkuntza alorreko “inposizioen” kontra manifestaziora deitu dute
Berria 2010/06/12
Hilaren 26an egingo dute Donostian, eta bertan hezkuntza «irekia, parte-hartzailea euskalduna eta plurala» aldarrikatuko dute. Hezkuntza eta kulturako ehundik gora lagunek babestu dute dagoeneko protesta Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde izenburupean, agiri bat kaleratu dute hezkuntza eta kultur munduko ehundik gora lagunek. Sinatzaileei «kezkagarriak» iruditzen zaizkie azkenaldian hezkuntza alorrean Euskal Herrian hartzen ari diren hainbat neurri eta erabaki. «Euskararen ofizialtasuna bera ukatzea, Euskal Herria ulertzeko modu murriztailea, testu liburuak zentsuratzeko nahia, irakasleen gabezia eta biktimen auzia bideratzeko bultzatu nahi dituzten politikak dira horren adibide», salatu du, sinatzaileen izenean, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko presidente Saroi Jauregik. Neurri horiek, gainera, «inposizioaren bidetik» datozela nabarmendu du Jauregik, eta «itxuraldatu» egiten dutela
urteetan Euskal Herrian landu den hezkuntza «ireki, parte-hartzaile, euskaldun eta plurala». Hori guztia salatzeko, gainera, manifestaziora deitu dute; ekainaren 26an izango da, Donostian. Atzo aurkeztu zuten agiria Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Sinatzaileen artean daude unibertsitate irakasleak, bertsolariak, euskara teknikariak, euskaltzainak... Jauregik n a b a r m e n d u d u e r a b a k i a k h a r t ze k o prozedurak berak erakusten duela erabakien mamia. «Hezkuntzako eragile gehienen iritziak kontuan hartu gabe hartutako erabakiak dira». Edukiei dagokienez, batik bat «euskararen garapenari» eragin nahi diotela salatu du Jauregik. Hala, gogorarazi du hezkuntza komunitatea beti saiatu dela garapen bide horretan euskarak dituen beharrei erantzuten. « E u s k a r a re n b e r re s k u r at ze o s o a e t a normalizazioa izan dira xedea, euskaratik abiatuta hainbat hizkuntza ofizialetan maila egokia ziurtatu nahirik». Azken erabakien eta neurrien bidez, ordea, bide hori «desitxuratu» nahi dutela dio Jauregik. «Euskararen presentzia lausotu nahi
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina dute, beste hizkuntzen ikaskuntzaren aitzakia erabilita». Neurri «benetan larriak» iruditzen zaizkie. «Diglosia egoeretan jarraitu beharreko irizpide psikopedagogiko eta soziolinguistikoek argi erakutsi digute azken urteetako bidean sakondu behar dela, euskararen erabilera eta ezagutza bermatzen joateko».
Sinatzaileak Oraingoz ehun lagun inguruk eman diote babesa Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde agiriari. Hona hemen horietako batzuk
Neurri horiekin ere «irizpide ideologiko jakin batzuk» ezarri nahi dituztela salatu du Jauregik. «Euskal Herria kontzeptuaren izaera murriztu nahi dute, eta gure ustez, erabat kaltegarria da herritarren gehiengoak duen pertzepzioa eta bizi dituen errealitateak hezkuntzatik ezabatzea». Indarkeriaren biktimen erabilera «mur riztailea eta alderdikoia» egin nahi izatea ere gaitzetsi du.
Lontxo Oihartzabal: EHUko irakasle ohia.
Hala, gai horren inguruan hezkuntza komunitate osoa bil dezakeen ikuspegi bat garatu behar dela adierazi du; irizpide pedagogikoetatik abiatuta: «Hori giza eskubide guztien errespetutik abiatuta lortzen da; sufrimendu guztiekiko sentiberatasunez, eta elkarbizitzarako adiskidetzea helburu izanda».
Iban Zaldua: EHUko irakaslea eta idazlea.
Orain arteko lanari jarraituz
J.L. Alvarez Enparantza 'Txillardegi': Idazlea eta irakasle ohia.
Horri guztiari buruz, sinatzaileek iritzi diote «luzea, ederra eta neketsua» izan dela urteetan hezkuntza komunitateak egindako lana. Dena den, argi dute badela zer hobetu. «Egindako bidean sakonduz, eta etengabe adostasunak bilatzeko ahaleginetatik etorriko da hobekuntza hori». Hala, beren babesa eta indarra eman nahi diote hezkuntza komunitateari, orain arteko lanarekin jarrai dezaten. Eragileei eta gizarteari, berriz, hezkuntzan gertatzen ari denaren inguruan hausnarketa egiteko eskatu diete, «gertatzen ari denari erantzun egokia emateko».
Paula Kasares: NUPeko irakaslea. Amets Arzallus: Bertsolaria. Sagrario Aleman: Euskaltzaina eta euskara irakaslea. Joxerra Gartzia: EHUko irakaslea eta idazlea.
Felisa Arbizu: Hezkuntza Zientzien Institutuko zuzendaria. Bixente Serrano Izko: Idazlea eta Batxilergoko irakaslea.
Roldan Jimeno: NUPeko irakaslea. Castillo Suarez: Euskara teknikaria eta idazlea. Aitor Zuberogoitia: HUHEZIko irakaslea. Emilio Majuelo: NUPeko irakaslea. Sustrai Colina: Bertsolaria. Jose Ramon Etxeberria: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Ander Iturriotz: EHUko irakaslea eta idazlea.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Omenaren beropean Iñaki Arregiri eta Xabier Mendigureni gorazarre egin eta euskara hutsean bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Mallabian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Egunean. Busti eta hits esnatu zen eguna atzo Mallabian (Bizkaia), euri eta lainopean. Baina goizaren hotz eta hezea mila koloreko bero bihurtu zen Uemako koordinatzaile izandako Iñaki Arregi gogoan hartzean eta Kontseiluko idazkari ohi Xabier Mendiguren Bereziarturi gorazarre egitean. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna ospatu zuten atzo Mallabian, Ein Eingou goiburupean. Egun osoan atsedenik eman ez zuen euri langarrak ez zituen herritarrak kikildu. Zira eta botak jantzita heldu zioten aldarriari hainbat lagunek, festa giroan.
Berria 2010/06/13
lagun dezente elkartu zen pilotalekuan. 300 bat lagunek bazkaldu zuten. Eta gauera arte iraun zuen festak, kantuan eta dantzan. Mendigurenen omenaldia izan zen eguneko lehen ekitaldia. Hamabi urtez Euskararen Kontseiluko idazkari nagusi izandakoak hunkiturik jaso zuen Uemako lehendakari Jon Bollarrek emandako albuma. Mankomunitatea osatzen duten herrietako jendeek egin dute eskuz, batak argazki bat, besteak bertso bat eta hurrenak poema bat txertatuz. Denak ere, Mendigurenen gorazarretan. Omenezko beste ekitaldi batek segitu zion horri. Ermukoa izanagatik, Mallabian bizi zen Iñaki Arregi, eta «sekulako ilusioa» egiten zion Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna aurrenekoz han ospatzeak, Bollarrek azaldu zuenez. Militante fina eta eredugarria
Umeentzako jolasak eta puzgarriak eskolan egin zituzten kalean beharrean, eta arrastiko Xiba jokoak bertan behera laga zituzten, eguraldiak hala behartuta. Nolanahi ere,
Iragan asteartean zendu zen Arregi, gaitz larri bati gaina hartu ezinik. Eta hasiera batean Uema Eguna bertan behera uztea pentsatu zuten arren, Arregiren aldeko omenaldi bihurtzea erabaki zuten lankide eta lagunek. Euskararen aldeko «militante fin eta eredugarria» izanikoa gogorarazi zuten Mendigurenek, Bollarrek eta Karmele Aierbek. Xabier Amurizaren bertsoen ondotik, Mallabiako Jasokunde abesbatzak Izarren hautsa kantatuz agurtu zuen.
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Bai Euskarari Ziurtagiriak: helmugara, sasoi betean
Iritzia 2010/06/14
Bai Euskarari Ziurtagiriak 10 urte bete ditu. Sortu zeneko irizpideari jarraituz indarrak batu eta biderkatu behar ditugu norabide berean. Atzera begiratzea ariketa ona izaten da aurrera Horregatik, mende-hasierara joko dut une batez, izan ere, orain dela 10 urte Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoaren diseinuaren bukaeran murgilduta zeuden ehunka entitatek fase erabakigarriari ekin zioten: euskararen normalizaziorako helburuak, ildoak eta e k i n t z a k fi n k a t u t a , proposamen horietatik borondatez zeintzuk hartuko zituzten erabakitzea. Lan horren lehen emaitzak 2000ko ekainaren 13an jaso ziren Donostiako Teknologia Elkartegian egin zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren lehendabiziko banaketaekitaldian. Bertan sektore guztietako 231 entitatek euskara ikasi eta gehiago erabiltzeko neurriak hartu eta Ziurtagiria eskuratu zuten. Hamar urte bete ditu Bai Euskarari Ziurtagiriak helburu irmo batekin: arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragitea. Euskarak lanerako balio
duela ohartarazteaz gain, onurak ere ekar zitzakeela argudiatu genuen orduko hartan, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, barrura begirako motibazioa, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna‌ abantaila horiek guztiak zituela. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat. Indarrak biltzea eta elkarrekin lan egitea izan zen orduan gure erronka, eta
gaur hori berrestera gatoz. Bide luzea egin dugu, baina txandal eta zapatilarik gabeko maratoi-korrikalariak gara eta jakina denez, jokoarau eta planifikazio egokia lagun, adorea eta baliabide egokiak ezinbestekoak ditugu aurrera egin eta helmugara sasoi betean iritsiko bagara. Bestalde, maratoi berezia da gure hau, entitate bakoitza bere irteera-puntutik abiatzen baita; batzuek egina dute jadanik normalizazioaren aldeko apustu erabatekoa; beste batzuk, berriz, oraindik hasiberriak dira honetan. Baina horrek ez du orain gehiegi axola. Ibilbide honetan bakoitza dagoen tokitik abiatu eta
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina den-denoi aurrerapauso bat gehiago ematea dagokigu. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute 1.500 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek baino gehiagok. Ibilbide luzea eta oparoa egin du eta, aurrera begira ere, horrelaxe jarraituko du arlo sozio-ekonomikoaren eremu handiagoan eragin eta euskararen normalizazioa lortzeko. Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate bakoitzak ahalegin franko egin du lehenago ere euskarazko eskaintza osatuaren alde, euskarazko zerbitzu orekatu eta kalitatezkoaren alde. Era askotakoak dira horien jarduerak eta funtzionamendu-ereduak. Anitzak dira osaeraz, jatorriz eta helburuz. Baina guztiek dute ikusmiran, atergabe, gizarteari egoki erantzutea. Beraz, euskararen garapenaren alde lan egiteko borondatea azaltzen dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez, gizartearen beraren garapenaren eta ongizatearen alde lanean ari garelako horrela. Zerbitzuak euskaraz eskaini ez ezik, lan euskaraz egitea ere bada gure helmuga. Neurri batzuk, beraz, oso
epe laburrean betetzekoak dira: errotulazioa euskaratzea edo publizitatea euskaraz egitea, esate baterako. Beste batzuetarako, ordea, denbora luzeagoa behar da: entitate b a r r u k o
pertsona erdaldunak euskalduntzea, adibidez, urte batzuetako kontua izan daiteke. Erakundea euskara hutsean funtzionatzera iristea ere urte askotarako lana izan daiteke. Gure erantzukizuna zein handia den ere garbi erakutsi du ibilbide honek, baina p ro z e s u h o n e t a n b e s t e zenbait eragile daude eta horiei dagokie gure hizkuntzaren normalizazioa “de facto� eta “de iure" abiaraziko duen prozesuan lider izatea. Orain dela 10 urte, Teknologia Elkartegian izandako ekitaldian, azpimarratu genuen zein
beharrezkoak diren lankidetza, koordinazioa eta sintonia egokia euskarak etorkizun oparoa izatea nahi badugu; are gehiago, lanaren munduan euskarak duen, edo beharko lukeen tokiaz hitz egiteko orduan funtsezkoak dira elementu horiek. Arlo honetan lan egiten dugun eragileok, irizpide argiek gidatuta, indarrak batu eta biderkatu behar ditugu, norabide berean. Askotan azpimarratu dugu ez dela indarrak, denbora eta baliabideak alperrik galtzeko garaia eta administrazioak, buru izateaz gainera, arrakastaz garatzen ari diren egitasmoekiko osagarritasuna bilatu behar du, bikoizketak alde batera utzita. Azkenik, eskerrak ematea bereziki urri gertatzen zaigu g a u r. B a i E u s k a r a r i Ziurtagiriaren jabe diren entitate hauen jarrera txalotzea dagokigu, haien borondatea indartzea eta lau haizetara zabaltzea. Ikusi duzuen bezala, bi hitzetan nekez esan daiteke hori guztia. Baina hitz bakarrean adierazten ahaleginduko naiz: bejondeizuela! Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina
Euskaraz bizi nahi badugu, Uemarekin “ein eingou� Euskaltzaleen diskurtsoetan gero eta gehiago ari da azaltzen euskara nagusi edota hegemoniko izango duten guneak zaindu eta berriak sortu beharra. Ez da kontu berria, baina azken garaiotan garrantzi askorik eman ez zaionez, bada nobedadea. Euskal Herrian Euskaraz-en ere antzeko ondorioak atera genituen iazko kurtsoan. Euskal herritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar genuela dudarik gabe, baina euskaraz bizi diren guneak zaintzeari eta berriak sortzeari garrantzi berezia eman behar geniola aurrerantzean. Norabide horretan, udalerri euskaldunak giltzarri dira gure ustetan. Hizkuntzalarien ahotik entzuna dugu hizkuntza orok derrigor lurralde bat behar duela, nagusi izango den lurgune bat alegia. Euskararen herriaren lurraldean, Euskal Herrian, erdarak dira nagusi, baina, zorionez, oraindik badira h e r r i e u s k a l d u n a re n t z at arnasgune diren udalerriak. Orain 20 bat urte berauen arteko sarea eratu eta euskara nagusi izango zen lurgune bat eratzeko aukera ikusi zen.
Ideia horri tiraka sortu zen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991. urtean. Urte hauetan guztietan, lan handia egin da proiektua indartzeko. Beste inoren lana gutxiesteke, ezin goraipatzeke utzi egunotan agur esan digun IĂąaki Arregik urte hauetan udalerri euskaldunen alde eginikoak. Momentu latz
Iritzia 2010/06/16
hauetan b e s a rk a d a euskaltzale bat etxeko zein laneko familia osoari. Ez ginen beti bat etortzen irakurketetan, jorratu beharreko bideetan, baina elkarlanerako prestutasun osoarekin aurkitu izan dugu beti. Uemaren ekinbideak oztopo asko izan ditu hasieratik j u r i d i k o k i , oz t o p o a s k o alderdien jarreragatik eta elkarlanerako proposamen gutxitxo euskalgintzan gabiltzanon partetik. Juridikoki ezagunak dira espainiar konstituzioak hartu izan dituen erabakiak. Uema sortu zenerako, udalerri euskaldunetan euskaraz bizitzea antikonstituzionala zela esana ziguten euskaldunoi Espainiatik. E A E n e u s k a r a re n l e g e a o n a r t u ze n e a n u d a l e r r i euskaldunak euskaraz biziko zirela onartu zen. Ondoren, PSOEk helegitea sartu zuen eta estatuko abokatuak arrazoia emanda, noski, bertan behera gelditu zen. Geroztik, Uemaren aurka emandako pausoak bide
ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina horretatik iritsi dira. Sorrerako estatutuak aldatzera behartuz, udalordenantzak atzera botatzeko aginduz zein udalerriak mankomunitatetik irtenaraziz. Ibilbide honek argi erakusten digu herri euskaldunak ez duela etorkizunik espainiar zein frantziar konstituziopean eta administrazioetatik benetako berreuskalduntze prozesua garatu ahal izateko hizkuntza politika burujabearen alde borrokatu behar dugula ezinbestean. Alderdien jarrerak ere ez du askorik lagundu. Abertzale espainolek hasieratik uko egin diote proiektu hori bultzatzeari, jakinekoa da gaztelaniak hizkuntza komuna izan behar duela defendatzen dutenentzat oso kontraesankorra dena horrelako mugimendu bat; beraz, logikoa da beraien jar rera. Euskal alderdi abertzaleak izan dira proiektu honetan sartu direnak; euskal horrek zer
esan nahi duen eztabaidatzen ez gara hasiko, baina beharbada hor aurki genitzake ondoren azalduko ditugun jarreren zergati nagusiak. EAJk etengabeko galga lana egin du urte hauetan guztietan, kontrolatzen ez dituen euskararen munduko beste kontu askorekin bezala. Azken garaiotan, gainera, norabide horretan pauso berriak eman ditu hainbat udalerri Uematik ateratzeko erabakiak hartuz; azkena, Ber meo. Esan daiteke gainontzeko alderdiek eutsi diotela bizirik egitasmo honi. Baina guk ez dugu mankomunitatea irauten ikusi nahi, mankomunitatea bizibizirik nahi dugu. Horretarako eskatzen diegu jarrera aktiboago bat eta ildoa lehentasunezkotzat hartzea. Mankomunitatearen lanak herri hauetako euskalgintzaren mugimendu sendo batekin lagundua egon behar du gainera. Uema
tresna barik helburu moduan kokatu izan dugu askotan, eta ondorioz herri mugimenduak udalerri euskaldunetan eduki ditzakeen zereginak albo batera utzi izan ditugu. Udalerri euskaldun batean zertarako EHE? Zertarako euskalgintza indartsu bat? Pentsaera hori errotua da oraindik euskaltzaleon artean eta bagaude irabazia daukagula. Orain arte gure jardunean udalerri horietarako berariazko lanik ez egin izanak badaukala horretan zerikusirik alegia. Berreuskalduntze prozesuan benetako mugarria izango litzateke udalerri euskaldunetan bide emankor bat garatzea. Eta aurtengo Uema Egunak dioen moduan ÂŤein eingouÂť. Gaur, denok Mallabira! Unai Larreategi Igone Lamarain EHEko kideak
Uztaila
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Nafarroako euskarazko hedabideek 170.000 euroko diru laguntza jasoko dute
Berria 2010/07/03
Iparraldean heldu etorkinen euskalduntzeak izaniko bilakaerari buruzko liburua aurkeztu berri du, gizartea hobeto ulertzeko giltza. Iaz ez bezala, aurten N a f a r ro a k o e u s k a r a z k o hedabideek diru laguntza jasoko dute; 170.000 eurokoa. Nafarroako Gobernuak baieztatu du diru laguntza. Hala ere, hedabideetako euskararen sustapenera bideratutako diru saila ez dute euskarazko hedabideek soilik jasoko. 50.000 euroko diru laguntza jasoko dute berez gaztelaniazko hedabideak izan arren euskara zertxobait lantzen dutenek ere. Nafarroako Gobernuaren eskutik diru laguntzak jasoko dituzten hedabideak aldizkari, egunkari, irrati eta Interneteko atariak dira. Egun, Nafarroako euskarazko hainbat hedabide kinka zailean daude, diru kontuei begira. Oskar Zapata Topagunea Euskara E l k a r t e e n Fe d e r a z i o k o Nafarroako ordezkariak iragan maiatzean jakinarazi zuenez, euskarazko komunikabideen egoera
ekonomikoa ÂŤlarriaÂť da. Gehienak herri ekimenari esker sortu ziren, eta ondorioz ez dute enpresa sendoen sostengurik. Gauzak horrela, gehienek beharbeharrezkoa dute N a f a r ro a k o G o b e r nu a k urtero eman ohi dituen diru laguntzak ahalik eta azkarrena jasotzea. Hala ere, iragan urtean haustura larria izan zen hedabideen laguntzetan.
Izan ere, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan euskarazko hedabideetara 9.587 euro soilik bideratzea aurreikusi zuen gobernuak, hau da, 2008an baino %96 gutxiago. Azkenean, eta ÂŤkrisiaÂť aitzakiatzat baliatuta, euskarazko komunikabideek ez zuten zentimo bat ere jaso Nafarroako Gobernuaren eskutik. Halakorik ez zela jazoko ziurtatu zion Zapatari Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariak, baina
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila hedabideek bere gordintasunean egin behar izan zioten aurre egoerari.
euskarazko informazioa eskaintzen jarraitu ahal izateko.
Laguntzaren erdia Orain, ordea, iazko egoerak hedabide euskaldunetan eragindako larritasun ekonomikoa nolabait bideratzeko modua egon liteke 170.000 euroko diru laguntzarekin. Hala ere, hasiera batean, hedabideek ez dute osorik jasoko laguntza hori. Izan ere, Nafarroako Gobernuak lehenik hedabide bakoitzari zehaztu dion laguntzaren erdia bakarrik emango dio. Beste erdia jasotzeko, hedabideek beren jardueraren memoria eta egiaztagiriak aurkeztu beharko dituztela esan du gobernuak. Topaguneak oraindik ez du zehaztu hedabideek aurre egin ahal izango dioten egoera ekonomiko larriari diru laguntza horiekin. Datozen egunetan horren inguruko balorazioa egingo dutela jakinarazi dio BERRIAri. Jak ina da irag an urtean hainbat komunikabide nafarrek ezin izan zutela beren jarduerarekin segi; Ttipi-Ttapa telebistak, esaterako. Beste hainbatek, Xorroxin irratiak eta Guaixe aldizkariak esaterako, zozketak eta diru bilketak egin behar izan zituzten
Osoa
1. zatia
Axular
9.860.
4.930
Guaixe
13.146
6.573
Pulunpe
11.200.
5.600
Ekialde
9.860.
4.930
Mailope
5.724
2.862
Gazteberri
13.146
6.573
Ttipi-Ttapa
13.146
6.573
Guaixe online
1.643
821,68
Aralar irratia
12.000
6.000
Beleixe irratia
16.433
8.216
Karrape irratia
13.146
6.573
Esan-Erran irratia
14.840
7.420
Irati irratia
11.200
5.600
Xorroxin irratia
24.650
12.325
Gaztelaniazko hedabideak
50.000
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Bide seinaleak frantses hutsean jartzea salatu dute
Berria 2010/07/03
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak hizkuntz lege bat ezinbestekoa dela berretsi dute Bidegurutze soil bat baino gehiago, Hiriburu, Mugerre eta Baiona artean dagoen bidegurutzea -non bi autobideek elkar gurutzatzen baitute-, gaur egungo hizkuntza politika publikoaren adierazle argia da Euskal Konfederazio eta Ko n t s e i l u a re n t z at . H u r Gorostiaga Seaskako zuzendariak argi utzi du: «Lege babesik ez duguno, nor malki eginak ziren gauzak azkenean ezinezkoak bilakatzen dira». Atzo egin prentsaurrekoaz baliatu dira, hain zuzen, ber resteko euskara ofiziala izatea eta corpus juridiko egokia ukaitea bi baldintza ezinbesteko direla. Alabaina, bidegurutze horretan, obrak hasi aitzin bide seinaleak euskaraz eta frantsesez irakurtzen ahal ziren. Orain, frantses hutsean dira. Arduradunei gutunak bidali eta, behinbehineko bide seinaleak zirela iharduki zieten haiek. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salaketa egin zuen. Sei hilabete iragan dira
orduz geroztik, eta beti frantses hutsean segitzen dute: «Marra gorri bat da hori guretzat. Ezin da inondik ere onartu. Horrek erakusten du hemen egin nahi den euskararen aldeko politikak ez duela inolako zentzurik. Horrelako atzerapen bat horrelako toki ikusgarri batean ikusteak sinesgarritasun osoa kentzen dio hizkuntza-politika publikoari», salatu du Jakes Bortairu AEKko Ipar Euskal Herriko arduradunak. Izan ere, 1990eko hamarkadako borroka bati esker bide
seinaleak elebiduntzen hasi z i re n . E z d a , g a i n e r a , gainditua izan den marra gorri bakarra, euskalgintzakoentzat. Kolegioko urteak bururatzean pasatzen den brebeta izeneko azterketa 1994tik euskaraz pasatzen ahal bada, aurten m atem ati k ak f ran ts es ez pasatzera behartu nahi izan ditu errektoretzak. «Euskaraz egitera legez ez direla behartuak argudiatu dute», Gorostiagak zehazturik. Beren kexua helarazi eta prentsaurreko baterako deia
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila egitean errektoretzat gibelera egin zuen. Aurtengo afera konpondua da, hortaz, baina heldu den urtean nola iraganen den ez dakite, eta h o r rek k ez k atzen d i tu : «Pasatzen utziko ez dugun beste lerro gorria da inportanta da hau. Ministerioarekin Seaskak egin akordioari esker pentsatzen genuen urratsak aitzina emango genituela, eta hor, iduriz, urratsak gibelazka ematen dituzte. Aurten ez dugu utzi pasatzen, eta heldu den urtean ere ez», abisatu du Gorostiagak. Izan ere, jarrera horrek eta lege babesik ezak duda bat baino gehiago sortu die: «Zein izanen da ondoko urratsa? Urratsak aitzina baizik ez dira ematen ahal, ikusiz zein kinka larrian dagoen gure hizkuntza».
Sostengu hori, hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena, Parlamentuko egitarauan sartzea espero dute Frantziako Pa rl a m e n t u k o d i p u t at u batzuk, urtea bururatu baino lehen. Ezkerreko eta eskuineko diputatuek osatzen duten hizkuntza gutxituei
Euskara ikastaroa oparitan Sanz-i Miguel Sanz Nafarroako gobernuburua Betelun izan da bisitan (Nafarroan), eta Mikel Rekalde alkateak egin dio harrera herriko ostatuan. Alkortak esan du «interlokuzio ona» izan dutela orain artean Nafarroako Gobernuarekin, eta eskola handitzeko laguntza eskatu dio Sanzi, herrian bisita egin eta gero. Oparien trukean, Gobernuak Nafarroako armarria oparitu dio Alkortari. Alkateak, Udalaren izenean, Betelun euskara ikastaro bat egiteko gonbita. Ez du erantzunik jaso. Berria (2010/07/24)
buruzko batzordearen ekimena da hori. Euskal Konfederazioko Sebastien Castet langileak azpimarratu du proposamen hor rek alderdikeriak gainditzea espero dutela eta herri mugimendukoekin bilduz osatuko dutela, horrek ere ekarpenak egiteko gisan.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskaltegiek Eusko Jaurlaritzari EAE Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi homologatuok duela gutxi adierazi genituen gure kezkak eta eskaerak komunikabideen aurrean. Horren ostean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik erantzuna jaso genuen, eta aitortu behar dugu neurri batean harridura eta mina sortu digula. Erantzun horretan, besteak beste, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen alorrean ere murrizketak egotea litekeena dela onartzen du. Hori esan eta gero, hurrengo lerroetan, euskararen alorrean mugitzen garen eragile guztiei dei egiten digu eta, behar izatekotan, solidarioak izan behar dugula gaineratzen digu, ba omen direlako okerrago dauden beste arlo batzuk. Horren guztiaren aurrean gogoeta hauek egin behar direlakoan gaude: Ez gabiltza inongo tratu berezirik eskatzen, baizik eta datorren urtean Jaurlaritzak emango digun diru-laguntza zein izango den argitzea nahi dugu. Urteak dira horren berri maiatzerako ematen zaigula, izan ere, plangintzak burutu ahal izateko ezinbestekoa dugu jakitea zenbat jasoko dugun. Gerora, horren gaineko hausnarketa egin ondoren, etorriko litzateke gure irakurketa. Dena dela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aipatzen duen elkartasuna, eskatzekotan, abiapuntu berbera dutenei eskatu behar zaie, eta ez azpiko egoeretan daudenei oraindik ere gehiago eskatu. Gure sektorea, hamarkada askotako bidea egin badu ere, ez dago oraindik nor malizatuta, eta normalizatzeko finantzaketa sistema egonkorra behar du, hain zuzen ere. Bestela, sektorean aritzen diren 1.500 langileen eta 40.000 ikasleen lana eta ahalegina kolokan geratuko lirateke, gaur egungo diru-laguntza sistema kolokan omen dagoen bezalaxe. Helduen Euskalduntze-Alfabetatzean ez dago krisirik; izan ere, Ikasturte honetan ikasle kopuruan hazkundea izan da. Eta horren arrazoi bakarra ez da langabezia tasa igo izana, hainbatek, errazegi, ondorioztatu duen bezala. Urte luzetako ahaleginen ondorioa da: eskaintzaren dibertsifikazioa, langileen prestakuntza, sustapen kanpainak, euskara agirien baliokidetze prozesua... eta dudarik gabe, Herri hau euskaraz bizitzeko erakusten ari den gogoa eta borondatea. Ikasle kopuruan hazkundea izan badugu, baina, ez da gauza bera gertatu ikasturte honetako aurrekontuarekin; horrek esan nahi du dagoeneko badela lehenbiziko
murrizketa, ikasleen igoeraren bestekoa, hau da, %6,7koa. Horiek horrela, Iritzia bestelako edozein murrizketak krisirik ez 2010/07/06 dagoen sektore batera zailtasun handiak ekarriko lituzke. Izan ere, pentsaezina litzateke garai honetan ikasleen matrikula tasak nabarmen igo behar izatea eta doakotasunaren bidean berriro atzera egitea. Gainera, Euskararen Aholku Batzordeak eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak behin baino gehiagotan berretsi duten bezala, Helduen EuskalduntzeAlfabetatzea sektore estrategikoa da euskararen normalizazio prozesuan. Eusko Jaurlaritzaren beraren hainbat egitasmo gauzatzeko ezinbesteko eginkizuna betetzen dugu euskaltegiok. Egoera honen aurrean, hauxe gure eskari xumea: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Jaurlaritzak argi dezatela zein izango den datorren ikasturterako diru-laguntza politika (eta hobe, bide batez, hurrengo urteetarako politika zein izango den ere argituko balute). Bukatzeko, argi dago krisi ekonomiko egoera honetan guztiok egin behar dugula ahalegina euskararen etorkizuna baldintzatuta egon ez dadin, eta ildo horretatik euskaltegiok ondoen egiten duguna egiten jarraituko dugu: euskara eskolak ematen eta erabilera egitasmoak aurrera ateratzen. Ea bide horretan Jaurlaritzaren elkartasuna eta erantzukizun maila egokiak aurkitzen ditugun. Mertxe Mugika Entzi Zubiri AEK-ko eta Bai&Bay-ko ordezkariak Artikulu hau EAEko euskaltegietako ordezkari hauek ere izenpetu dute: Yolanda Barbero (IKA), Mertxe Luzuriaga (Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakasleria), Isidro Yoldi (Batuz), Juan Carlos Murillo (Elkarlan), Marian Bidegain (Maizpide).
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Garesko Udaleko Euskararen ordenantza: aurrerapausoa, baina hutsuneekin Garesko Udalak 2010eko martxoaren 5ean onartu zuen Euskararen Ordenantza (Garesko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza). 2010eko maiatzaren 31n Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta 2010eko ekainaren 16an sartu zen indarrean. Administrazioan Euskaraz taldeak Ordenantza honen balorazioa egin nahi du. Oro har, Ordenantzak euskararen sustapena bultzatzen du, elebitasuna bultzatzen du eta hizkuntza-eskubideen aldeko joera dauka. Beraz, balorazio positiboa merezi du, alde horretatik. Hala ere, horrek ez du erran nahi hutsunerik gabekoa denik. Lanpostuetan, euskara jakitea beharrezkoa ez denean, merezimendu gisa baloratuko dela zehazten du. Segidan, deialdien esku uzten du horren balorazioa, euskaldunekin komunikatzeko eskubidea bermatzea kontuan hartuta. Ordenantzaren 2. artikuluan helburuak zehazten dira eta bat hauxe da: Jakin behar ez den lanpostuetan euskara baloratzeko portzentajea zehaztea. Gero, ordea, artikuluetan ez du hori egiten eta lehen bezala uzten ditu gauzak: deialdi bakoitzaren esku. Deialdien oinarriak paratzea alkatearen eskumena denez, agian oraingo alkatearekin euskara behar bezala baloratuko da. Baina zer gertatuko da beste bat sartzen bada? Ordenantza ukitu gabe ere, bere balioa hustu dezakeela, merituko portzentajerik ez
Iritzia 2010/07/08
zehazteagatik. Hau da, Ordenantza ukitu barik euskara baztertzeko aukera izanen badu, garbi dago hor Ordenantzak hutsunea duela. Udalaren eskumeneko zerbitzuetan, edozein kudeaketa molde dela medio hirugarrenek ematen dituzten haietan, ordenantzan ezartzen dena aplikatuko dela adierazten du. Agian borondaterik onenarekin jarritako artikulua da, baina bere zehaztugabetasunak arazoak ekar ditzake. Adibidez, horrela jarrita dago Zizur Nagusiko Ordenantzan: ÂŤZizur Nagusiko Udalak zerbitzu publikoen kontratazioak egiten dituenean, zeharka, irizpideak ezarriko dira zerbitzu horien erabiltzaileen eskubidea, N a f a r ro a k o b i h i z k u n t z a b e re z k o a k erabiltzekoa, bermatze aldera, ordenantza honetan aurreikusitako eranÂť. Eskarmentuak erraten digu interpretazioen garaian euskaldunok galtzaile ateratzen garela. Beraz, deitoratzen dugu Zizur Nagusian bezain argi gai hau utzi ez izana. Garesko Udalean euskararen gaia erabiltzen duen Kontseilu Sektorialak ahalmena izanen du ordenantza honen betearazpenari jarraipena egiteko. Zalantzarik gabe, hor erabakiko da Euskararen Ordenantzaren etorkizuna. Euskalgintzak hor sartuta egon behar du, gainean, dena paper erre bihurtuko ez bada. Francisco Javier Castro Gonzalez. Administrazioan Euskaraz Taldeko kidea
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Flandria eredu Flandriak bere buruaren jabe izan nahi du. Zergatik ote? Batez ere bere nazio-hizkuntza daukalako eta hizkuntza horrek mugatzen duen nazio-kultura bat daukalako eta nazio-kultura horrek nazio politikoa edo estatu burujabea eskatzen duelako gaurko munduan. Nazio burujabez egituratutako munduan, hain zuzen.
Iritzia 2010/07/09
ondo dioen bezala, batzuetan katalanek zer nahi duten jakingo balute, kulturaz, sinboloz eta hizkuntzaz gehiago hitz egingo lukete, eta gutxiago diruaz eta auzi fiskalez. Nazionalismo ekonomikoak ez du gaitasunik gaurko munduan nazio-identitatea eraikitzeko. Hain zuzen, gaurko naziotasunaren muina diren gai horietaz mintzatu zitzaigun Ganteko Unibertsitateko irakasle emeritua, Robert Senell jauna, duela zenbait urte gure artera etorrita (Egunkaria, 1995-07-25). Flandrian ez dute sinesten gurean nagusi den ideologia iruzurgilean: alegia, balizko elebitasun sozialaren onuran. Izan ere:
Nazio-egitasmoak gaurko munduan zentzurik baldin badu, hizkuntza propioa izateari zor dio zentzu hori. Nazio burujabe berri bat sortzeko dagoen arrazoi nagusia hizkuntza da, eta Flandrian ondo dakite horren berri: flandeserak jatorrizko nazio-kultura flandiarraren erreferentzia-mugak zedarritzen ditu, muga horien barruan bizi da Flandes herria, muga horien barruan hartzen du zentzua eta esanahia flandiar izatearen nazio-identitateak. Askatasunaren mugak dira horiek: nork bere herri izaera historikoaren iturritik datorren izaera zaharra etengabe berritzeko egitasmo iraultzailea. Ez baitago gaur munduan iraultza handiagorik milaka herriren herio-bideari aurre egitea baino. Esan bezala, gaurko munduan abertzaletasunak edo nazionalismoak zentzurik baldin badu, hizkuntza da zentzu-iturri nagusia. Joan F. Mirak
ÂŤBa al dago horrelakorik? Posible ote da elebitasun orekatua, bi hizkuntzetako bat bestea baino askoz indartsuago denean? Guk, flandriarrok, garbi ikusi dugu gure hizkuntz eta kultur mugak ditugunetik askoz sendoagoa dela flandrieraren egoeraÂť. Arrain arrain txikia jaten du nazio-hizkuntzen arteko lehian. Gurean ere ondo dakigu zertan diren proiektu elebidunak: hedabide elebidunetan erdara nagusitu da erabat euskara hondarhizkuntza bihurtzeraino, hezkuntza-egitasmo elebidunetan beste horrenbeste suertatu da, eta berdin-berdin gertatu da euskara suspertzeko hartu diren ekimen elebidun guztietan. Hizkuntza hegemonikoari lekurik ematen bazaio, zulo beltzarena egiten du hark bere eremupeko hizkuntzarekin. Batzuetan errealismoaren izenean zuritzen da elebitasun leloa, bestetan aniztasunaren edo demokraziaren izenean. Jatorrizko hizkuntzaren eta kulturaren aurkako etnozidioa zuritzeko behar dituen aurpegi guztiak
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila hartuko ditu ideologia elebidunaren lekuan lekuko ahotsak. Eskuinean zein ezkerrean. Jatorrizko herri-hizkuntzak salbatzea, horra mundu zabaleko erronka. Senellek, besteak beste, zera ohartarazi zigun auzi horri dagokionez: «Lehena da hizkuntza eta kultur mugen delimitazio politikoa. Esparru horretan hizkuntza eta kultura jakin bat duen herri homogeneo bat dago». Herria homogeneo samarra izango da, jakina, gauzak garaiz egiten badira. Munduko hiztunherri menderatu gehienak berandu baitabiltza dauden atakatik ateratzeko. Jadanik herri desegituratuak dira, barne-trinkotasunik gabeak, asimilatuak, jatorrizko izaera galtzear dutenak. Baina, zorionez, Flandrian bederen, garaiz egin dituzte gauzak, eta Barandiaranek zioen moduan, flandriarrek munduko lorategian bere lorea, landare berezia, landatu ahal izango dute aniztasunaren, tolerantziaren eta demokraziaren onerako. Lore horrek, Senellek ederki dioen bezala, bere buruaren jabe izan behar du inolako tranpa eta iruzurrik gabe: hizkuntzaren nazioari politikaren nazioa zor zaio. Senelleren bigarren oharra: «Bigarrena da inondik ere ez onartzea hizkuntz eskubiderik kanpotik, alegia, milioika hiztun dituen hizkuntzatik datorrenari eta gure artean bizi nahi duenari; historikoki gertatu baita hizkuntza handi eta indartsu horiek hizkuntza txikiak suntsitzeko joera izan dutela. Arau orokorra da, horixe egin du frantsesak bretoierarekin, proventzerarekin eta baita euskararekin ere». Zer esan nahi du horrek Hegoaldeko euskal herrira begira jarrita? Espainiatik Hegoaldera etorri diren etorkinak, salbuespenak salbuespen, ez direla izan etorkinak, kolonoak baizik, eta humanismo merkearen interpretrazioa ez dela gai izan herri-
hizkuntza eta kulturaren etnozidioan fenomeno horrek eragin duen hondamendia zorrotz antzemateko. Etorkinen arazoa eta kolonialismo linguistikoa bereizteko gai ez den ideologia ez da batere humanista, ankerra baizik: menderatzailea eta menderatuaren arteko harremanak aldez edo moldez ezkutatu nahi dituenak ez baitu beste izenik merezi. Ondorio errealak dira kontuan hartu behar direnak, ez balizko asmo zintzoak. Eta ondorio errealak hemen eta munduan antzekoak dira: estatuaren ezpaleko diren gizarte zibil hegemonikoen kolaboraziorik gabe ez zela gertatu den hizkuntza eta kultura-identitateen hondamendirik gertatuko. Badakigu zein den bidea, benetako bidea, hizkuntz aniztasunaren bidea -bide batez: hizkuntz aniztasuna mundua hizkuntzaz anitza izatean datza, ez flandriarrak frantsesa jakitean edo euskaldunak espainieraz edo frantsesez bizitzean-, jakin nahi baldin badugu: «Sozialki elebakarra den lurraldea daukagu Flandrian eta hori da gure hizkuntzaren egoera hobetzeko bide bakarra. [...] Erabateko elebakartasuna, horixe da nire ustez Katalunia, Galizia eta Euskal Herrian denboraz egon daitekeen irtenbide bakarra, bakoitzak berezko kultura eta hizkuntza dituela. Seguru nago horretan». Hizkuntz aniztasuna ez datza hizkuntza hegemoniko bakan batzuk dakizkiten hiztunak sortzean. Hizkuntza hegemonikoak baizik ikasten eta erabiltzen ez dituzten hiztunek ez dute ezer egiten hizkuntz aniztasunaren alde; aitzitik, hizkuntz inperialismoaren engranajea koipetzea dute eginkizun. Ea, bada, behingoz, hizkuntz inperialismori aurre egiteko estrategia begiz jotzen dugun. Flandria dugu eredu. Joxe Manuel Odriozola Euskara irakaslea
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Euskara ikasteko liberatuen kopurua %25 jaitsiko du Osakidetzak urrian
Berria 2010/07/16
Rafael Bengoak ekainean esan zuen euskararen finantzaketa 8,4 milioi eurotik 8,54 milioi eurora igoko zela Iazko urrian Osakidetzako 231 langilek hartu zuten liberazioa lanetik, euskara ikasteko. Aurtengo urrian 173 langile izango dira liberatuko direnak, nahiz eta Osakidetzak horiek baino eskaera gehiago jaso dituen. Iazko urtearekin alderatuta, liberatuen kopurua %25 murriztuko du, beraz, Osakidetzak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berak eman du informazio hori; Aralar eta EA Eusko Alkartasuna alderdiek Osasun Sailari galderak egin zizkioten, Osakidetzako e u s k a l d u n t ze p roze s u a r i buruz. Galdera horiei erantzunez jakinarazi du datua Osasun Sailak. Euskara ikasteko liberazioak bi sasoitan hartzen dira urtero, otsailetik ekainera eta urritik otsailera. 2008ko urrian 216 langilek hartu zuen liberazioa; iaz 231 izan ziren -%7 igo zen-. 2008ko otsailean 217 langilek hartu zuten liberazioa lanetik, eta iazko otsailean 220k. Azken lauhilekoetako liberazioak aintzat hartuta, urrirako
agindutakoen jaitsiera nabarmena da, beraz. Infor mazio hau Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin erkatzen saiatu da BERRIA. Erantzun soila jaso du: datuak behin-behinekoak direla esan du, eta euskara ikasteko liberazioa borondatezko eskaria dela gogorarazi du. Murrizketa horrek zalantzan jarri ditu Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak joan den
maiatzaren 21ean egin zituen adierazpenak. Egun hartan agerraldia egin zuen Bengoak, Osakidetzako e u s k a l d u n t ze p roze s u a r i buruz azalpenak emateko. Orduan ziurtatu zuen hizkuntza politika sustatzeko finantzaketa ez dela gutxitu. 2009an 8,4 milioi euro bideratu ziren Osakidetza euskalduntzera, Bengoaren arabera, eta aurten 8,54 milioi euro bideratuko zirela
Bitartean, Osakidetzaren egoitza nagusi berrian 12 milioi euro erabili dituzte...
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila ziurtatu zuen. Batzordearen bileraren ondoren, azalpenak idatziz emateko eskatu zuten Aralar rek eta EAk, eta ekainaren 29an erantzun zuen Osasun Sailak, eta kopuru horiek berretsi zituen: «Euskaran inbertitzen jarraitzen da, lehen baino gehiago, nahiz eta gastuari eusteko ahalegin orokorra egin bestelako diru sailetan». Euskalduntzeko liberatzen diren langileen ordezkapenak o rd a i n t ze a k h a r t ze n d u Osakidetzaren hizkuntza politikako gastuaren atal handiena. Hala ere, Osakidetzak ez du aurrekontu zehatzik hizkuntza politikarako. HABEk kudeatzen du Osatuz programa, urtean 300.000 euro inguruko kostua duena; eta HAEEk ordaintzen ditu langileen euskara ikasketak. Osakidetzaren gastua ez da, beraz, zuzenean, euskalduntzea ordaintzeko egiten; horretan ari diren langileak ordezkatzen, baizik. Alde horretatik, Bengoak aipatutako aur rekontua, aurrekontua baino gehiago, langile gastua da. Nolanahi ere, liberatuen kopurua %25 j a i t s i z g e ro, g a s t u h o r i murriztu egingo da. Osakidetzak urtero egin izan du kalkulu hori, erakundeak zenbateko defizita onar dezakeen, langileak euskalduntzeko programan; 8 milioi euro inguruko defizitak aurreikusi izan ditu urtero.
Baina ez dago euskararen nor malizaziora zuzenean bideratutako diru sailik. Osakidetzako erakundeek gauzatzen dituzten programakontratuetan jasotzen dira aurrekontu horiek, baina Osasun Sailak aurten erabaki du programa-kontratuetatik euskarari buruzko puntua kentzea. Bengoari azalpenak eskatu zizkieten alderdiek, Aralarrek eta EAk, uste dute Osakidetzak plangintza «serioa» egin behar duela euskararen normalizazioa sustatzeko. Argi du EAk: «Liberazioak ezinbestekoak eta funtsezkoak dira euskalduntze prozesuan». Aldaketak, «txarrerako» EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak «kontraesan handi eta kezkagarria» sumatzen du euskalduntzeko liberazioei buruz jakin berri diren datuetan: «Ulertezina da liberazioen
kopurua hain nabarmen jaistea, Osakidetzak euskalduntze behar handienak dituenean». Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, urteroko txostenean, berriki azaldu duena oroitarazi du Agirrezabalak, alegia, Osakidetzak ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen. «Egoera hori zuzentzeko modua ez da, inolaz ere, liberazioak murriztea», salatu du. «Lehengo lepotik burua» duela ikusten du Osakidetza Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basabek. Jaurlaritzak, Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara nor malizatzeko, aurreko bidetik jarraitzen duela uste du, ez dagoela aldaketarik, edo «txarrerako» direla. «Ez dago plangintza eraginkorrik hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzeko», adierazi du. «Euskara nor mal erabili ezinik jarraituko dugu».
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila Osakidetzako euskara batzordea bildu orduko etenda gelditu da Hiru urtez bildu gabe egon da Osakidetzako mahai sektorialeko euskara batzordea. Eta biltzen hasi orduko etenda gelditu da. Bilera bat egin zuten, eta atzo bigarrena zen egitekoa. Hasi ere egin zen bilera hori. Baina, ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Esteban Ruiz Giza Baliabideetako zuzendaria ez zela bilerara joan; eta Giza Baliabidetako zuzendariordeak bilera hasi eta gutxira alde egin zuen. Gainera, bat-bateko itzulpegintza sistemarik ez zuen jarri Osakidetzak bilerarako. Baldintza horiekin ernegaturik, batzordeko sindikatu guztiek bilera bertan behera uztea erabaki zuten, eta kexa aurkeztu. Osakidetzako euskara planaren epealdiaren erdian, plana aztertu zen, eta hainbat neurri zuzentzaile proposatu. Neurri horiei buruz txostena prestatu du Osakidetzak, eta hori zen atzoko bileran aztertu beharreko gaia. Ordezkari politikorik ez zen izan, baina, bileran, eta euskara zerbitzuburuaren gain gelditu zen neurri zuzentzaileak aurkezteko zeregina. «Euskara planari lotutako erabakiak politikoak dira, eta, beraz, teknikariak ez du horien gaineko erantzukizunik», salatu du ELAk. Bestalde, neurri zuzentzaile horien artean jasotzen da mahai sektorialeko bilera guztietan bat-bateko itzulpen zerbitzua egon behar dela, eta txostenak berak lortutako helburutzat jotzen du, ELAren hitzetan. Atzoko bileran, ordea, ez zen bat-bateko itzulpenik egon. «Zuzendaritzak hartutako erabakia izan dela adierazi da», azaldu du sindikatuak. Atzoko bilerako portaerarekin, euskararekiko eta sindikatuekiko «errespetu falta» antzeman diote sindikatuek Osakidetzari. «Jarrera arduragabea» egotzi dio LABek, eta «euskararekiko inolako sentiberatasunik» ez izatea ELAk. LABek salatu du euskara planaren neurri zuzentzaileak ez direla lehentasunezkotzat jo Osakidetzan, eta horrek erakusten duela erakunde horrek euskarari zer garrantzi ematen dion. Lan gatazkak, bere horretan Euskara batzordea mahai sektorialaren mende dago, eta azken hori da «Osakidetzako negoziazio organo nagusia», LABek dioenez. Baina bi hilabete eman ditu mahai sektorialak bildu gabe. Eta bitarte horretan Osakidetzak hainbat «murrizketa» egin dituela salatu dute sindikatuek. Horrek erakusten du, LABen hitzetan, Osakidetzak ez duela «lan, politika edo gizarte gaiez eztabaidatzeko batere borondaterik»; eta gardentasunik gabe jokatzea leporatu dio osasun erakundeari.
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Dekretuaren laguntzak murriztu eta isunak kenduko ditu Jaurlaritzak
Berria 2010/07/24
Lourdes Auzmendiren hitzetan, euskararen normalizazioa «limurtzetik» heldu da, eta «inposizioak» baztertzearen alde egin du Eusko Jaurlaritzak ez die isunik jarriko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideen Dekretua betetzen ez duten saltoki eta enpresei. Araudi horren aplikazioa atzeratzea erabaki zuen asteartean Ja u r l a r i t z a k o G o b e r n u Kontseiluak, baina neurriaren helburua ez zen enpresei zerbitzuak euskalduntzeko denbora gehiago ematea. H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o sailburuorde Lourdes Auzmendik atzo Bilbon eginiko agerraldian azaldu zuenez, arnasa hartzea da erabaki horren xedea; izan ere, gobernuak astia behar du dekretua aldatzeko, isunak zehazten dituzten atalak indarg a-betzeko. Horrez gain, dekretura egokitzeko orain arte eman dituen diru laguntzak heren batera mur riztuko ditu Jaurlaritzak. 2008an 600.000 banatu zituen; iaz, 557.000 euro; aurten 200.000 euro eskainiko ditu.
2008ko uztailean onartu zuen d e k r e t u a Ju a n Jo s e Ibarretxeren gobernuak. Bezeroei zabaldutako establezimenduei, enpresei eta erakundeei kontsumitzaileak euskaraz nahiz
600.000
euroko diru laguntzak eman dizkie Eusko Jaurlaritzak, bi urtean, enpresa eta saltokiei hizkuntza eskubideen dekretura egokitzeko. Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, erdi bana, diru kopuru hori bera erabiliko dute I need Spain kanpaina ordaintzeko. EAEko Estatutuaren jaia ospatzeko, zenbateko horren erdia baino gehiago erabili du Jaurlaritzak: 335.000 euro.
sailburuorde Patxi Baztarrikak adierazi zuen araudiaren helburua ez zela isunak jartzea; hala ere, PSEE E k e t a P P k d e k re t u a indargatzeko eskatu zuten. Astearteko albisteak eragindako zurrumurruen aurrean, «lasaitasun mezua» eman zuen atzo Lourdes Auzmendik: «Dekretua ez da bertan behera geratuko, baina aldaketak behar ditu. Zigorrak kenduko ditugu, eta sustapen politikak bultzatuko».
gazteleraz artatzeko betebeharra ezartzen die araudiak; tamaina eta langile kopuruarekin lotutako baldintza zehatz batzuk dituzten enpresei eragiten die: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.000 enpresa ingururi.
Beraz, dekretuaren 18. artikulua, isunak jartzea aurreikusten duena, indargabetu egingo du Jaurlaritzak. Neurri bera hartuko du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Legearen 50.6 artikuluan, hizkuntz eskubideak ez errespetatzeagatik zigorrak ezartzeko prozedura xedatzen baitu. Lege horretan jasotzen diren beste urraketen aurkako zigorrak, ordea, mantendu egingo dira.
Dekretua onartu zeneko H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o
«Ez gaude elkarri oztopoak eta inposizioak jartzeko
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila egoerarik onenean, eta ezinbestekoa da elkarri babesa ematea», erantsi du Auzmendik. Izan ere, sailburuordearen hitzetan, «eragileak euskararen kontra jartzea ekar dezake inposizioak». Hortaz, euskararen normalizazioa «limurtzetik» etorriko dela gaineratu du: «Euskaraz funtzionatzea erakargarri bihurtu behar dugu, enpresei jakinarazi balio erantsia dela». Edonola ere, Auzmendik onartu du arlo sozioekonomikoko zenbait enpresa eta erakundetan «urduritasuna» eragiten zuela dekretuak, eta beraz, «lasaitasuna» ekarri diela zigorrak kentzeko erabakiak. Hartara, dekretuaren aplikazioa enpresen borondatearen araberakoa izango da, eta orain arteko emaitzak ez dira oso baikorrak izan. Izan ere, bi urtean 38 enpresak baino ez dute eskuratu dekretura moldatzeko diru laguntza, nahiz eta araudiak 2.000 ingururi eragiten dien.
Ildo horretan, Iban Igartua Koordinazio zuzendariak «progresibitateari» erreparatzeko eskatu du: «Ahalik eta oreka sendoena aurkitu behar dugu, hizkuntz eskubideen errespetuaren eta horien atzean dagoen obligazioaren artean. Obligazio hori garatzean egon daitezkeen erritmo ezberdinak kontuan hartu behar dira». Laguntza aurreikuspenik ez L a n mu n d u a n e u s k a r a indartzeko «neurriak hartu beharra» nabarmendu du
Lourdes Auzmendik. H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o Sailburuordetza baliabideak jartzen ari dela esan du, baina baliabide horietan ere murrizketak egon dira. Izan ere, 2008an dekretua indarrean jarri zenetik, urtero 600.000 euroko diru laguntza banatu du Jaurlaritzak. Laguntza hori LanHitz programan txertatuko da aurten, eta 200.000 eurora mugatuko da. Igartuak azaldu duenez, «2010eko aurrekontuan ez dago dekretuarekin lotutako diru laguntzarik».
Ziurtagiriak bateratzea aztertzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Bai Euskarari Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua hitzartu nahian dabiltza Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetza eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea. Kontsumitzaileen Hizkuntza Eskubideen Dekretuak jasotzen du zigilu hori eratzeko beharra, baina funtsean, egun enpresetan euskararen erabilera aitortzen duten bi agiriak bateratzea da helburua: Jaurlaritzaren Bikain eta Bai Euskarari. Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak iragarri du «bikoiztasunak saihestea» dela asmoa, «sinergiak baliatzea». Dekretuak agindutakoa eta batik bat Bai Euskararik duen ibilbidea uztartzeko modua eztabaidatzen ari direla erantsi du: «Ziurtagiri egitura bakar bat sortzeko elkarlanerako hitzamen bat egitea ari gara aurreikusten».
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
Katalanez bai Katalunian bai, badira isunak, eta jarri egiten dizkiete denda eta enpresei, katalanaren erabilerari buruzko aginduak urratzen badituzte. Zigorrak onuragarri eta egoki diren eztabaida liteke, baina arau hausteak zigortzea gauza ohikoa da. Katalunian, Administrazioarekiko Auzien Bartzelonako 9. Salak ziurtatu du «zilegia» dela Generalitatearen hizkuntza normalizaziorako politika. Kataluniako kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak arautzen dituen legea «ez da hizkuntza baten inposaketa, gutxiengo batzuk arautzea baizik», zehaztu du epaileak. Immobiliaria agentzia batetako arduradunak jarri zuen salaketa auzitegian, errotuluak katalanez jartzeko aginduak bere adierazpen askatasuna urratzen zuelakoan, eta agindua Espainiako Konstituzioaren aurkakoa zelakoan. Epaileak ezetz ebatzi du, eta 400 euroko isuna ordaindu beharko du jabeak, errotuluak katalanez jartzeari uko egiteagatik.
Katalunian indarrean dagoena, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «inposaketa» da. Hemen ere baziren isunak, baina ez zegoen haiek jartzeko asmorik, Patxi Baztarrika aurreko Eusko Jaurlaritz ak o H iz k un tz a Politik arak o sailburuordeak argi esan zuenez: «Borondatea ez da isunak jartzea». Baina PSEk, Kataluniako bere kideen kontrara, isunen eta «inposaketaren» aurka egitea erabaki du. Ardatz ezberdinak baitituzte, orekari eusteko, PSEk eta PSCk: PPren eskakizunak bete behar ditu PSEk, gobernu itunari eusteko; eta, aldi berean, ahaleginak egiten ari da euskalgintzarekin ez haserretzeko. Oreka zaila, ia beti saihets beretik huts egiten ari dena. Kamustuta bada ere, dekretuak indarrean jarraituko du. Eta nork beteko du? Borondate hutsa izan da orain arteko lege bakarra, eta horretara itzuli da Eusko Jaurlaritza, dekretuaren epeak eta isunak ezabatuta: borondateak gidatuko du normalizazioa. Eta administrazio publikoa ere ez bada zerbitzu guztiak euskaraz emateko gai -hor daude Behatokiak urtero egiten dituen txostenak-, noren eredua jarraituko dute enpresek ba? Berria (2010/07/24)
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila
30 urte itxarongelan Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen dekretuko isunak kenduko dituela jakinarazi du egunotan Jaurlaritzak. Kontseiluak, EHEk eta Uemak atzerapausotzat hartu dute. Euskararen Legea onartu zenean umeak ginen; ia 30 urte pasatu dira, eta borondatearen arabera utzita, berdinean jarraituta, lasai asko pasatuko dira beste 30 urte, ezer aldatu barik». Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko presidente Jon Bollarrek ez du atseginez hartu Eusko Jaurlaritzaren azken erabakia, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideen Dekretua atzeratu eta isunak kentzea. «Nik uste nuen legeak bete beharrekoak zirela, baina hizkuntza eskubideez ari direnean, beti uzten dira ez betetzeko zirrikituak». EHE Euskal Herrian Euskarazeko bozeramaile Unai Larreategik ere hiru hamarkadako atzerapena sumatzen du: «Oso berandu etorri da dekretua. Badira ia 30 urte Euskararen Legea onartu zela EAEn; nolatan ez da lehenago etorri horrelako dekreturik?». Ideiarekin bat egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ere: «1982an onartu zen Euskararen Legea. 30 urte daramatzagu zain, ez bi urte». Izan ere, duela bi urte onartu zen kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen dekretua. Baldintza jakin batzuk zituzten enpresa eta saltokiei betebeharrak ezarri zizkien dekretuak. Lau urteren buruan, informazio guztiak, ahoz zein idatziz, euskaraz eskaini behar zituzten denek. Baina Jaurlaritzak urtebetez atzeratu du dekretua, eta arau-hausteak zigortzeko isunak kenduko dituela azaldu du aste honetan. PSE-EEk hartu duen erabakiaren atzean helburu argia ikusi du Bilbaok: «Herritarren eskubideen urraketa betikotzea». Larreategiren ustez, berriz,
Berria 2010/07/24
euskalduna «ogi apurrekin bizitzera» kondenatzen du gaur egungo legediak, eta «erdaren hegemonia» bermatzen du. Gainera, euskara zigorrekin eta «inposaketarekin» lotzen ari da Jaurlaritza, Bilbaoren ustez, eta eztabaidaren ardatza beste bat dela ohartarazi du: «Ez gara inposaketaz ari, euskaldunen hizkuntza eskubideez ari gara!». Proposatu du eztabaida beste «parametro» batzuetara eramatea: «Kontua ez da zigorrak jarriko diren, edo ez; kontua da kontsumitzaile euskaldunak urteak daramatzala eskubideak zapalduta».
Jon Bollarrentzat, «ibilbide antzua» izan du dekretuak: «Bi urte hauetan ezelako aurrerapausorik ez da eman». 2.000 enpresa ingururi eragiten zien dekretuak; ez dago datu zehatzik jakiteko zenbat enpresa egokitu diren dekretuaren betebeharretara. Baina bi urteotan dekretura egokitzeko diru laguntzak lortu dituzten enpresen kopurua ezagutzen da: 38. Isunak kentzeko erabakiarekin, Bollarrek ondorioztatu du PSEk «paperean ere» ez dituela ikusi nahi euskaldunen hizkuntza eskubideak: «Hor dago gatazka bat, ez euskaldun eta erdaldunen artean, ikusarazi nahi diguten
uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila bezala; gatazka da euskaraz bizi nahi dugunon eta euskaraz bizitzen utzi nahi ez digutenen artean». «Borondatearen itsasoa» Dekretuak hainbat gabezia dituela zehaztu du Paul Bilbaok. Hizkuntza eskubideak «zonifikatzea» da horietako bat. Dekretuak zehaztu zituen baldintzen artean agertzen zen elebidun kopurua %33 baino handiago zen herrietan, eta hiriburuetan, ezarriko zela. «Eskubideak ezin dira arautu hizkuntza ezagutzaren arabera, eta dekretuak hori egiten du. Hori lotsagarria da», adierazi du Bilbaok. Baina dekretuak bi puntu on bazituela ere zehaztu du: batetik, epeak zehazten zituen; bestetik, dekretua urratzen zenerako neurriak ezartzen zituen. Hain justu, bi puntu horiek ezabatu nahi ditu Jaurlaritzak: «Zer gelditzen zaigu dekretutik? Ezer ez. Hori kenduta, berriz murgilduko gara borondatearen itsasoan». Eta borondatea ez dela aski zehaztu du Bilbaok. Euskararen Legea onartu zenetik, eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko denbora egon dela nabarmendu du: «Eztabaida dezakegu isunen sistema eraginkorra den hizkuntza bat berreskuratzeko. Baina ohartu gara borondateak ez duela ezer egin hainbat urtean». Horrek sortzen die beldurra Kontseiluari, EHEri eta Uemari: euskarak 30 urte gehiago igaro beharko ote dituen normalizazioaren itxarongelan. «Erabaki horrekin enpresei esan diete jarraitzeko lasai, orain arte bezala, erdara ezartzen, ez dutela ezelako zigorrik izango; eta euskaldunoi, ez dugula ezelako hizkuntza eskubiderik», salatu du Bollarrek.
Gaztelania erabiltzera derrigortzen duten ehunka arau daudela oroitarazi du, berriz, Bilbaok: «Gaur egun ehunka arau daude gaztelaniaren erabilera derrigortzeko. Eta enpresa bati horregatik isun bat jarriz gero, hori normala da. Euskara denean, ordea, inposizioa da». Adibidea ere jarri du: «Zer gertatuko litzateke erosten ditugun botiketako jarraibideak ingelesez baleude? Isuna izango lukete, berdin-berdin, gaztelaniaz ez jartzeagatik». Jaurlaritzak adierazi du euskararen normalizazioan urratsak egin behar direla baina ez dagoela «baldintza soziologiko» egokirik dekretuak agintzen dituen neurriak ezartzeko. Unai Larreategik erantzun dio: «Euskararen normalizazioaz dihardute, baina kontzeptu abstraktu hori ez dugu berdin interpretatzen, hor dago guztiaren gakoa. Guk berreuskalduntze prozesu gisa ulertzen dugu normalizazioa. Jaurlaritzarentzat, ordea, erdal elebakarren estatus inposatzailea ez mugiarazteko bizikidetza ariketa faltsua besterik ez da». Uema ez dela besoak gurutzaturik geldituko azaldu du Bollarrek: «Helburua hizkuntza eskubideak errespetatzea da. Eta legeak, dekretuak, ordenantzak eta halakoak, helburu hori lortzeko tresnak dira. Orduan, tresna hau ez badute ezarriko, ez da baliagarria». Jakinarazi du irailean bilduko dela Uemako zuzendaritza batzordea eta mankomunitatean hizkuntza eskubideak errespetatzeko zer tresna juridiko erabil dezaketen aztertuko duela: «Garaia heldu da guk ere urratsak egiteko, gure herritarren hizkuntza eskubideak direlako urratzen ari direnak».
Abuztua
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Hamaika atzerapauso
Berria 2010/08/06
Legegintzaldiko lehen txanpan euskararen normalizazioa ahul dezaketen urratsak egin ditu Jaurlaritzak, diru laguntzei eutsi arren. Lan deialdi publikoetan euskara betekizuna murriztu eta euskararen balioa jaitsi dute Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esana du gizarte elebidun baten alde lan egingo duela, «baina modu orekatuan», «baina euskara inposatu gabe», «baina hizkuntza askatasuna bermatuz». Eta ez dira gutxi izan baina horien magalean Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, bidelagun dituzten popularrek hauspotuta. Diru laguntzei eutsi diete, baina diru laguntzen ildoak ez du soilik gobernu baten hizkuntza-politika marrazten. Legegintzaldi honetako lehen txanpan hartu diren beste hainbat neurriri erreparatuta, hizkuntzapolitikan atzeraka egin da. Hona hemen Lopezek aginte makila hartu zuenetik hartutako neurri esanguratsuenen bilduma, alorrez alor: 1. Hezkuntza PSE-EEren jardunaren ardatzetako bat izan da hezkuntza. Urtebete eskasean aldaketa u g a r i e g i n d i t u z t e. E s a n g u r at s u e n a : Oinarrizko Hezkuntzako Curriculum Dekretu berria. Aurreko legegintzaldian Tontxu Camposek gidatutako Hezkuntza Sailak onetsitakoa deuseztatu dute, eta, dekretu berriaren arabera, euskara ez da irakats hizkuntza nagusia izango, hau da, euskara eta
gaztelania parekatu dituzte. Halaber, dekretu horrek Euskal Herria terminoa «hizkuntza eta kultura kontzeptu» gisa izendatu du. Curriculum berriaz gainera, hiru eleko eredua ere abiatuko du Jaurlaritzak datorren ikasturtean, «proba modura». Ereduetan oinarritutako hezkuntza ordezkatu nahi du, eta hiru urteko proba epea ezarri du «behin betiko proposamena» aurkeztu artean. 40
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua ikastetxetan hasiko du saioa, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleekin. Hala, Lehen Hezkuntzan, gutxienez, astean bost orduz erabiliko dute hizkuntza bakoitza, eta sei orduz DBHn. Proposamen horri, baina, susmo txarra hartu diote hezkuntzako eragileek eta sindikatuek. Euren ustez, UPNren urratsei jarraitzen ari zaie PSE, eta beldur dira ez ote dagoen euskarazko i r a k a s k u n t z a a h u l t ze k o asmoa ingelesa indartzeko helburuen atzean. Izan ere, oraindik ere hiru ikasletik batek ez du euskarazko maila ertaina eskuratzen. Datu hori aurten bertan kaleratu du Isabel Zelaa Hezkuntza s a i l bu r u a k : D e r e d u k o ikasleen %38,5 euskararen batez besteko ezagutza mailaren gainetik daude; A ereduko ikasleen %85,3 ez dira heltzen. Irakasleak euskalduntzeko eta euskaraz trebatzeko Irale programa ere eztabaida iturri izan da aurten, Jaurlaritzak murrizketa ugari egin baititu: ikastaroen kopurua, iraupena eta ikasleak gutxitu ditu, eta euskararen alorrean hartutako beste neurri «murriztaileen» barruan kokatu dituzte. Hor ren
lekuko da bi deialdi baino ez dituztela kaleratu datorren ikasturtera begira. 2. Lan eskaintza publikoak PSEk eta PPk legegintzaldi honetarako egindako akordioan izenpetu zuten euren xedea: etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen balioa jaistea. Beste modu batera esanda, L a n E s k a i n t z a P u bl i k o LEPetan inori «aterik ez ixteko» asmoa, euskara ez jakiteagatik.
Hala, otsailean Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamen bat aurkeztu zuten, asmo hori gauzatzeko, eta Jaurlaritzari eskatu zioten lan eskaintza publikoetako zerrendetan ezartzen diren hizkuntz eskubideen «egokitasuna» berraztertzeko, eskaintzen diren lanpostuetan «baldintza berdinen
printzipioa» bermatzeko, eta horretarako «behar beste neurri hartzeko». Esan eta egin. Jarraian adibideak: 3. Administrazioa Maiatzaren 5ean kaleratu zuten Eusko Jaurlaritzako administrazioko lan eskaintza publikoa. 2000. urtean egin zen azken deialdia. Hamar urte geroago, euskaraz jakiteko betekizuna murriztu, eta, euskara ezagutzeko betekizunik ez duten lanpostuetarako, euskarak
meritu gisa izan zuen balioa jaitsi dute. Administrarien kasuan, 2000. urteko lan eskaintza publikoan, %73k zuten euskara ezagutzeko betekizuna. 2010eko deialdian, administrarien %63k dute betekizuna. Administrari laguntzaileen kasuan, %13,1 jaitsi da betekizunaren eskaera: 2000. urtean %61,4k zuten, eta
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua 2010eko deialdian, ordea, %48,3k. Gainera, euskarak meritu txikiagoa du orain: esaterako, 2000ko lan eskaintzan, administrari laguntzaileek lor zitzaketen puntu guztien %11,7 balio zuen euskara ezagutzeak; 2010ean, %6,98 balioko du. 4. Justizia Ekainaren 5ean onartu zuen Jaurlaritzak Justiziaren Hizkuntza Normalizaziorako dekretu berria, 2009ko urrian EAEko Auzitegi Nagusiak aurreko Jaurlaritzako dekretuko hainbat atal bertan behera utzi ondotik. Esaterako, justiziaren euskalduntzea eremu geografiko bakoitzeko euskararen erabileraren araberakoa izatea eskatzen zuen atala baliogabe utzi zuen. Donostian langileen %51,7ri, Bilbon %32,09ri eta Gasteizen %27,78ri euskara jakitea exijitzen zitzaien. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen euskara jakitea lanpostu «berezi batzuetan» soilik eska daitekeela, eta lanpostu «generikoetan» soilik meritu gisara hartu behar dela. Idoia Mendia Justizia sailburuak epai horren aurka helegitea aurkeztuko zutela esan bazuen ere, ez dute inolako helegiterik jarri, eta, gainera, epaiaren funtsari heldu diote dekretu berrian. Hala, euskaraz jakitea ez da derrigorrezko baldintza izango justizia administrazioan lan egiteko. Salbuespenezko kasu bakan batzuetan bakarrik eskatuko dute, eta honako balorazio honekin: auzitegiko laguntzaileek, tramite egileek eta laborategiko laguntzaileek bigarren hizkuntz eskakizuna frogatu beharko dute; eta auzitegiko kudeatzaileek eta auzitegiko medikuek hirugarren hizkuntz eskakizuna. Lanpostu horiek Justizia administrazioren %35 dira, eta gaur egun horien %40k betetzen dituzte hizkuntz eskakizunak; hau da,
lanpostu guztien %14 baino ez daude euskaldunduta. Jaurlaritzak helburu gisa finkatu du 2020rako justiziako langileen %35 elebidunak izatea, eta, horretarako, abian jarriko dituzte bost urte iraungo duten planak. 5. Osakidetza Epea amaituta, Osakidetzan hiru langiletik batek ez du hizkuntz eskakizuna lortu, eta, horren iguruan, Rafael Bengoa Osasun sailburuak proposatu du, hizkuntzaeskakizuna eskatzen duten medikuen lanpostuak hutsik ez geratzeko, «zenbait oker zuzentzea». Besteak beste, euskara meritu gisa hartu behar den berraztertzeko asmoa azaldu zuen, kargua hartu berritan.
Ikusteko dago zer egingo duten, oraingoz ez baitute lan deialdi publikorik egin. Hala ere, atzerapausotzat jo daitezkeen hainbat urrats egin dituzte. Esaterako, Osakidetzako euskara plana bultzatzeko konpromisorik ez du agertu zuzendaritzak, eta Osakidetzak ez du euskara
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua ebaluatuko kalitatea neurtzean. Hala, euskara normalizatzeko tresna bat galduko da, besteak beste, Osakidetzako erakundeek ez baitute konturik eman beharko euskarari buruz egiten dutenaz edo egiten ez dutenaz. Bestalde, euskara ikasteko liberatuen kopurua %25 jaitsi dute. Iazko urrian Osakidetzako 231 langilek hartu zuten liberazioa lanetik, euskara ikasteko. Aurtengo urrian 173 langile izango dira, nahiz eta Osakidetzak horiek baino eskaera gehiago jaso dituen. 6. Ertzaintza Herrizaingo Sailak lan eskaintza publikoa egin du legegintzaldi honetan, eta 260 ertzain lanpostu berrietatik 108k besterik ez dute derrigorrezko lehen hizkuntza eskakizuna, eta, gainera, euskara jakiteak lanpostua lortzeko puntuazio guztiaren %9,09 besterik ez du balio. Hori gutxi ez, eta lehen aldiz, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza baloratu dute, hau da, euskararen nolabaiteko ezagutzaren gainetik beste hizkuntzen ezagutza jarri dute.
errealitate soziolinguistikora bikain egokitzen daÂť. 7. Kontsumitzaileen dekretua 2008an onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideen Dekretua aldatuko du Jaurlaritzak, eta, horren bidez, ez die isunik jarriko dekretua betetzen ez duten saltokiei. Bezeroentzako establezimenduei, enpresei eta erakundeei kontsumitzaileak euskaraz nahiz gaztelaniaz artatzeko betebeharra ezartzen du araudiak, ahozko zein idatzizko komunikazioari dagokionez. Horrez gain, dekretura egokitzeko orain arte eman dituen laguntzak heren batera murriztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 2008an 600.000 euro banatu zituzten; iaz, 557.000 euro; aurten 200.000 eskainiko ditu. 8. Nafarroako ikastolak Nafarroako ikastolak diruz laguntzen ez segitzea erabaki du legegintzaldi honetan Eusko Jaurlaritzak, egiteko hori euren eskumenekoa ez dela argudiatuz. Iaz 1,8 milioi euro eman zizkieten ikastolei. 9. Euskal literatura Euskarazko literatura lanen argitalpenak laguntzeko emandako diru kopurua gutxitzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Guztira, 455.404 euro emango ditu egiteko horretarako, iaz baino ia 60.000 euro gutxiago, hain justu.
Kritikak eragin dituzte baldintza horiek, eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ÂŤnahikotzatÂť jo du lehen hizkuntz eskakizuna, ertzaina izateko: ÂŤEskakizun hori EAEko
Halaber, aurreneko aldiz, gaztelaniazko literatura lanen argitalpena sustatzeko laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak: 100.000 euro.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
«Kezkatzeko elementuak» ikusi ditu Kontseiluak
Berria 2010/08/06
Bilbaok gogorarazi du euskara ofiziala dela eta horrek betebehar batzuk dituela. PSE-EEk Eusko Jaurlaritza hartu duenetik, « k e z k at ze k o e l e m e n t u a k » i k u s i d i t u Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, batez ere euskararen normalizaziorako estrategikoak diren hainbat eremutan hartu dituen neurriei erreparatuz. Adibide gisa jarri ditu hezkuntza edota lan deialdi publikoak.
Bilbaok gogorarazi du bere g araian Kontseiluak mahai gainean jarri zuela ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko proposamena. «Dena atzeratzen ari dira, eta ez gaude esperimentuak egiteko unean». Bestalde, erakundeetatik zabaltzen ari den mezu «kontraesankorra» ekarri du gogora Paul Bilbaok. «Ezin da esan gora goazela hiztun kopuruari dagokionez, eta gero neurri apalagoak hartu». Alde horretatik galdera bat jarri du mahai gainean: Ze motibazio izango du pertsona batek euskara ikasteko, gero ez bazaio eskatuko? «Ez badu ikusten euskarak baduela bere funtzioa bizitza publikoan, ez du ikasiko». Dena dela, Bilbaok nabarmendu hori ez dela berria eta lehendik datorren kultura dela. «Euren teoria da: profesional ona izateko, ez da beharrezkoa euskara jakitea». Hala ere, orain are gutxiago baloratzea, kezkatzeko modukoa iruditzen zaio.
Paul Bilbao Kontseiluko lehendakariaren ustez, 2010. urtean ezin da onartu euskara gero eta gutxiago baloratzea lan deialdi publikoetan, eta ezin da onartu «hezkuntza esperimentuekin» hastea. «Hezkuntzari dagokionez, nahiz eta gabeziak izan, dagoeneko ikusi dugu ze eredutan lortzen den ezagutza maila handiena; beraz, egin beharko litzatekeena da eredu hori indartzea».
Mezu «kezkagarriak» Halaber, Jaurlaritza zabaltzen ari den diskurtsoarekin kezkatuta dago Kontseilua, hainbat termino berri indarra hartzen ari direlako: hala nola euskara inposatu egiten dela, hizkuntza askatasuna edota erdaldunen hizkuntza-eskubideak. Hala, euskalgintzak diskurtsoan eragiten hasi behar duela deritzo Bilbaok. «Euskaldun gisa lotsagarria egiten zaigu inposizioaren
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua inguruko argumentuak entzun behar izatea, egunerokoan behartu egiten baikaituzte gaztelaniaz hitz egitera». Bilbaoren esanetan, gakoa da hizkuntzaeskubideak bermatzea, edozein delarik ere i n g u r u n e s oz i o l i n g u i s t i k o a . « H a at i k , euskararen ezagutzaren eskaera, euskararen ezagutzaren tasari egokitzen ari zaie». Hori
onartezintzat jo du, eta herritarrari erreparatzeko eskatu du. «Herritarrei, edozein tokitan bizi direlarik ere, euskaraz bermatu behar zaie zerbitzua». Eta hori betebeharra dela gogorarazi du. Euskara Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntz ofiziala den neurrian, horrek betebehar batzuk eskatzen dituela nabarmendu du, eta betebehar horiek ezin direla inoiz inposizio gisa hartu.
HPSk dio murrizketa ahalik eta txikiena izan dela Jaurlaritzako Hizkuntza Po l i t i k a r a k o S a i l bu r u ordetzaren lan ildoak Euskararen Aholku Batzordeak 'Euskara 21' egitasmoaren bar nean zehaztutakoak direla nabarmendu du Lourdes Auzmendik sailburuordeak. «Euskara alor guztietan erabiltzea sustatzeko eta hizkuntza normalizatzeko neurri egokiak hartzea da gure egitekoa. Alde horretatik, euskalgintzara, hedabideetara, lan mundua euskaldun-
tzera, Infor mazio eta K o m u n i k a z i o Te k n o logietara edota Euskara Biziberritzeko Plan Nagusira laguntzak bideratzeko esfortzu ekonomiko handia egin dugu».
D i r u z l a g u n t ze z g a i n , hainbat elkarterekin hitzarmenak sinatu dituztela zehaztu du Auzmendik eta euskalgintzarekin elkarlana bultzatzen ari dela:
Haren ustez, horren erakusle da 12.690.000 euroko aurre-kontua izatea aurten, aurreko urtekoaren antzekoa (13.100.000 eurokoa izan zen 2009an). «Egungo egoera kontuan hartuta, oso zenbaki baikorrak dira».
«Ateak irekita dauzkagu euskararen sustapenerako ekinean ari diren guztiekin lankidetzan aritzeko. Anitza da euskararen unibertsoa, eta are anitzago egin behar dugu».
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Euskaragatik lanpostua lortu zuten erizainei tokia bermatuko die Osasunbideak
Berria 2010/08/14
2008ko oposizioetan postua eskuratu zuten 328 erizainek ez dute galduko; besteek ez dute leku finkorik izango Nafarroako Gobernuak hala moduz beteko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak agindutakoa: 2008ko Osasunbideko lan eskaintza publikoan erizain lanpostua lortu zuten 328 lagunek ez dute lanpostua galduko, baina euskara meritu gisa baloratu eta gero, lanpostua dagokienei ere Osasunbidean tokia egingo die. Osasunbideak aurreikusi du beste hamar edo hamabi lanpostu beharko dituela. Horrela zuzendu du Osasun Sailak 2008ko oposizioetan egindako akatsa. Funtsean, euskara meritu gisa kontuan hartu behar zuen Osasun Sailak lan eskaintzan, baina beste behin ere, ez zuen egin, eta oposizioak egin zituzten herritar batzuek salaketa jarri zuten gobernuaren aurka. Iragan ekainaren 21ean argitaratu zituzten oposizioen bitartez Osasunbidean erizain gisa lanpostua lortu zuten 328 lagunen izenabizenak, eta gutxira iritsi zen Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ebazpena: auzitegiak akatsaz ohartarazi eta zuzentzeko eskatu zion gobernuari, hau da, euskara meritu gisa baloratzeko eskatu zion, eta puntuazioa berritzeko. Hala, Nafarroako Gobernuak lanpostuen banaketa berriz egin behar zuen, eta gerta zitekeen lanpostua eskuratu zuten batzuek galtzea, euskara meritu gisa hartzen duen puntuazio berriaren ondorioz. Hori, ordea,
saihestu egin du gobernuak, eta beste konponbide bat plazaratu du: 328 lagunek lanpostua mantenduko dute, eta euskara meritu gisa baloratuta, 328 horien puntuazio bera edo handiagoa lortzen dutenek ere lanpostua lortuko dute. «Aurreikuspena da
oraindik, baina kalkulatzen dugu beste hamar edo hamabi lagunek lortzea lanpostua», jakinarazi du Osasunbideak. Lanpostu horiek finkoak izango badira ere, ez dago oraindik garbi non egokituko zaizkien. Beraz, besteen aldean, kalteak jasango dituzte. Ondorioz, «berehala» joan beharko dute lekualdatzeen lehiaketara, «behartuta baitaude lehiaketa horretan parte hartzera».
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Osasunbideak azaldu duenez, lanpostua izateko eskubidea duten hautagai guztiek parte hartu beharko dute lanpostuak hautatzeko ekitaldian: aurrena oposizioetan aurreikusitako 328 lanpostuak emango dituzte, eta gero emango dituzte beste guztiak. Lanpostu ber ri horiek egun dauden hutsuneetatik sortuko dira. Edonola ere, «konponbide» hori Auzitegi Nagusian aurkeztu beharko du UPNk, helegitea jarri zutenak ados ote dauden jakiteko. Nafarroako Gobernuak «ahalik eta kalte gutxiena» egin nahi die lanpostua lortu zutenei. SATSE, pozik SATSE erizainen sindikatuaren ustez, gobernuaren konponbidea «ez da txarrenetan txarrena». Sindikatuak berak proposatu zuen aukera hori, nahiz eta aitortu kaltea eginda dagoela. «Lanpostua lortu zutenen interesak babesten ditu, ez baitute lanpostua galduko, eta euskara merituengatik lanpostua lortu
zutenak ez dira tokirik gabe geratuko». Dena dela, sindikatuak gobernuari eskatu dio prozesua ez atzeratzeko eta erizainak abenduaren 31 baino lehen lanean izateko.
«Orain postua lortu duten erizainak baztertu dituzte» LABek salatu du gerta daitekeela oposizioan emaitza okerragoa izan zutenek lanpostu hobeak lortzea
«Euskaragatik orain lanpostua eskuratu duten erizainak Osasunbideak baztertu egingo ditu», salatu du LABek. Izan ere, sindikatu horren arabera, baremazio berria egin eta gero erizainen arteko puntuazioan berdinketa izaten bada, lehentasuna emango diote aurretik zerrendan zegoenari. «Hala, gerta daiteke emaitza okerragoa izan zutenek aurretik geratu direnak baino lanpostu hobeak lortzea». Hain zuzen, Nafarroako Gober nuak
erizainen oposizioetan egin zuen akatsa zuzentzeko hartutako konponbidearekin ez dago ados LAB. 2008ko Osasunbideko lan eskaintza publikoan erizain lanpostua lortu zuten 328 lagunek ez dute lanpostua galduko, baina euskara meritu gisa baloratu eta gero, lanpostua dagokienei ere Osasunbidean tokia egingo die. Osasunbideak aurreikusi du beste hamar edo hamabi lanpostu beharko dituela. Lanpostu horiek, ordea, baldintza kaxkarragoak izango
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua dituztela salatu du LABek; izan ere, behinbehinekoak izango dira, eta, horren ondorioz, erizainei behartu egin diete traslado batean parte hartzera. Gainera, jardunaldi partzialekoak izango direla ohartarazi du sindikatuak: «Jardunaldi partzialekoak direnez gero, ez dakigu zein jardunaldi mota izango duten lanpostu berri horiek».
beste behin ere foru agintarien dimisioa eskatu du. Gainera, LABek gogorarazi du beste helegite bat ere jarrita dagoela oposizio horien aurka, eta, beraz, ez direla bukatu arazoak. Administrazioan Euskaraz Taldeak, berriz, gobernuaren «iruzurra» salatu du, euskara ez baita «erabakigarria» izango. «Gobernuak erakutsi du, euskara baloratzen duen kasu apurretan ere fartsa hutsa dela».
LABen irudiko, Nafarroako Gobernuari «bost axola» zaio ehunka erizaini kalte egitea. «Are gehiago. Euskara meritu gisa ez baloratzeagatik hainbat hilabetetan lanpostua galduta ikusi zutenak benetako kaltetu gisa azaldu beharrean, orain baremazio berria egin eta gero kaltetuko direnen interesak soilik babestu nahi dituzte». UPNk euskararen aurka duen jarreraren barnean sartu ditu erabaki horiek LABek. Horregatik,
CCOOk dio ez dela hain txarra CCOOk, ordea, bestelako balorazioa egin du, eta «lardaskeria» gaitzetsi badu ere, haien ustez, lanpostuak ugaritzea «ez da hain konponbide txarra». Edonola ere, aukera horrek gainkostuak izango dituela aitortu du CCOOk, eta ardura politikoak eskatu ditu.
Erizainen oposizioez Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Gobernuaren jokaera argigarria bezain lotsagarria salatu nahi du. 328 lanpostu zeuden jokoan erizain izan nahi zutenentzat. Nafarroako Gobernuak euskaldunon eskubideei eta haien arauei muzin eginez euskara jakitea ez zuen baloratu. Helegiteen ondorioz, atzera egin behar izan du, euskara jakitea baloratu eta oposizioa gainditu zutenen zerrenda aldatu. Ez da lehenengo aldia euskara jakitearen balorazioa «ahaztu» zaiola, baina oraingoan epai batekin talka egin du. Euskara ez jakiteagatik lagun batzuek lanpostua ez lortzea Nafarroako Gobernuari onartezina egiten zaionez, lanpostu kopurua emendatu du, «ustezko kaltetuei» ere lanpostua emateko. «Konponbide» horrekin Nafarroako Gobernuak garbi erakutsi du euskara baloratzen duen kasu apurretan ere berarentzat hori fartsa hutsa dela. Ez duela inolaz ere kasurik berdinduenetan ere hori erabakigarria izaterik nahi. Euskararen balorazioen inguruan engainua eta iruzurra besterik ez dela haren jokoa (zertarako erabakigarriak izaterik ez duten merituak?). Baloratu gabeko merituak beste batzuk izan balira eta oposiziogileek helegitea irabazi izan balute, antzeko jokaera edukiko luke Nafarroako Gobernuak? Denok dakigu ezetz. Beraz, euskararen balorazioa kontu hutsala dela utzi du agerian Nafarroako Gobernuak. Joseba Otano. Administrazioan Euskaraz taldearen izenean.
Berria (2010/08/31)
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Senpere, umeen zerbitzuko Gero eta haur gehiago bizi dira Senperen (Lapurdi). Zerbitzu publikoa eskaintzea izaki udalaren xedeetariko bat, pediatra eta haurtzain batek kontsultak proposatzen dizkie ordainik herritarrei. Lurralde kolektibitate askok zerbitzu publikoen desagerpenaren hautua egiten duten garai honetan, herri batzuek horiek garatzearen alde egiten dute. Horietako bat da Senpereko Herriko Etxea (Lapurdi). Hain zuzen, haurtzain eta pediatra baten zerbitzua p ro p o s a t u b e r r i d u u d a l a k , P i r i n i o Atlantikoetako departamenduko Kontseilu Nagusiaren laguntzari esker. «Orain arte adinekoentzat, heldu edota gazteentzat genituen zerbitzuak, umeentzako ere zerbait proposatu behar genuen», komentatzen du herriko auzapez den Christine Bessonartek. Beharra badela ezin uka, ikusiz zenbat ama edo aita datozen beren umetxoak besoetan. 0 eta 6 urteko haurrak artatzeko eta gurasoen galderei erantzuteko dira hor bi emakumeak, hilabeteko hirugarren astearte guztiz. Azken aldi hauetan astearte guztiz hor dago pediatra, eskaera guztiei erantzun ahal izateko. Guztia ordainik eta kalitatezko arta proposatuz, Amelie Dissard pediatrak zehazten duenez. Funtsean, hori da udalaren helburua. Herritarretatik hurbil «Hurbileko» zerbitzua eskaintzea du xede Bessonartek. Hain zuzen, nahiz hogei minutura den Kanbo herrian zerbitzua eskaini, hara joatea ez denez «naturala», senpertarrak ez doazela zehaztu du. Hori dela eta, orain arte ordua pagarazten duten haurtzainengana joaten zirela dio. Aspaldiko istorioa da, beraz, hori, ekainaz geroz ordainik
Berria 2010/08/19
lanean ari den bat dutelako herrian bertan. Ainhoa, Zuraide eta Sara auzo herrikoetakoek ere finka dezakete ordua.
Ordainik eta kalitatezkoa izateaz gain, euskalduna da, gainera, pediatrak euskara dakielako. «Euskal hiztun andana duen herri honentzat, izugarri ongi gertatutako ustekabea izan da», dio irriz auzapezak.
... euskalduna da, gainera, pediatrak euskara dakielako. «Euskal hiztun andana duen herri honentzat, izugarri ongi gertatutako ustekabea izan da», dio irriz auzapezak.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua Aspaldian espero zuen hori Bessonartek. 2006an zuen lehen aldikoz kontseilu nagusiari eskatu. Geroztik galdea ikerturik, herriko etxearen eskuko diren gelak arraberriturik eta medikuaren izendatzea eginik, azkenean gor puztu da xedea. Departamenduko kontseiluak proposatzen duen elkartasun e g o i t z a re n e s k a i n tzetako bat da. Horrez gain, bi gizarte laguntzaileren postuak finantzatzen ditu, bata RSA Elkartasun Aktiborako Errentan berezia dena eta bestea orokorragoa.
Yannick Odeauk. Erran behar da gero eta lagun gehiago bizi direla herri horretan. Batetik, kostaldetik eta mendietatik hurbil izaki erakargarria delako eta, bestetik, ume asko sortzen direlako. Iaz, adibidez, 67 ume sortu ziren.
ÂŤHelburua ez da Senperera pertsona gehiago ekarraraztea, baizik eta hor diren herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeaÂť, dio Haurtzaro eta Gazteria zerbitzuko arduraduna den
Hizkuntza-eskubideak ezin dira zortearen esku utzi, bermatu egin behar dira Frantziako Estatuak euskarari estatus juridiko egokia ez aitortzeak ondorio zuzen eta garrantzitsuak ditu gure egunerokotasunean. Senperekoa adibide bat besterik ez da. Herri euskaldunean pediatra euskalduna da ausaz, zoriaren ondorioz, izan ere, legeak dio frantsesa dela langile publikoek derrigor jakin behar duten hizkuntza bakarra. Zerbitzu publiko zein pribatu oro euskaraz jasotzea euskal hiztunoi dagokigun eskubidea da eta ondorioz Frantziako Estatuak eskubide hori aitortu eta egikaritu beharko luke, horretarako dagokion corpus juridikoa garatuz, normalizazio plangintzak abiatuz eta beharrezko diren baliabideak esleituz. Bistan da, egundaino ez dela horrelakorik eta ondorioz, zortearen, zoriaren esku geldituko da gure hizkuntza-eskubideak bermatzen diren ala ez. Senperen zortea izan dute eta pediatra euskalduna egokitu zaie, baina noiz arte?
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Kutz kontseilaria eta ezinago oker kudeatutako oposizioak Artikulu honen bidez, ELA sindikatuak kritikatu egin nahi du berriro ere Nafarroako Osasun Sailak sortzen dituen oposizioen kudeaketa txarra, edozein motatakoak direla ere. Abuztuan, Nafarroako Osasun Zerbitzuak aitortu du kontrako sententzia bat daukala Justizia Auzitegi Nagusian, eta, horren indarrez, behartuta dagoela euskara ezagutza meritu gisa kontuan hartzera oraindik egiteko dauden oposizioetan erizaintzari, erizaintzako laguntzaileei eta jagoleen lekualdaketari dagozkienetan-. ELA sindikatukook poztu egin gaitu aurrerapauso txiki horrek, lingua navarrorum ez ezik geure kultura eta nortasun propioa onartu baitituzte, eta osasun publikoko profesionalei ahalbidea eman baitiete haren erabiltzaileekin gaztelaniaz zein euskaraz komunikatzeko. Hala ere, salatu egin behar dugu erabaki hori hain berandu hartu izana, bai eta erabakia hartzeko izan duten modua ere. Prentsak jakinarazi duenez, Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziak behartu egiten du euskara meritu gisa kontuan hartzera; horrek esan nahi du betebehar horrek eremu mistoari dagozkion 250 plazari baino gehiagori eragingo diela.
Iritzia 2010/08/24
gainera, Nafarroako Osasun Zerbitzua zigortu dute prozesuari dagozkion kostuak ordaintzera. 133 oposiziogilek euskara meritu gisa aurkeztu izanak, hain zuzen, osasun alorreko profesionalen prestakuntza mailaren berri adierazten du, eta hizkuntza aintzat hartzeak osasuna erabiltzaileengana hurbiltzea ekar dezakeela. O r a i n d i k o r a i n , N a f a r ro a k o e k o n o m i a kontseilariak honako hau esan du parlamentuan: ÂŤOrdaintzeko moduko osasun zerbitzua izan behar duguÂť. Lehenik eta behin, neurriko kontseilari bat izan beharko luke, Nafarroako osasuna antolatzeko gai litzatekeena, bai eta zerbitzu publiko horren inguruan azkenaldian harturiko erabakiak baliogabetzeko eta zuzentzeko ere. Zoritxarrez, eta itxura guztien arabera, hasi besterik ez da egin Osasunbidean pairatu beharko dugun nekaldia. Horrez gainera, arazo hori ez dagokio bakarrik sektore publikoko langileei, baizik eta herritar guztiei, batik bat klase xumeei.
95/10 Sententzian argi geratu da administrazio publikoaren zabarkeria, plazen deialdi bat egin baitu, Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 18ko Akordioan xedaturikoa urratuta; nahitaez bete beharrekoa zen hura, eta, hala egin izan balitz, langileak ez lirateke orain hain babesgabe egongo, eta ez lieke inolako ondorio txarrik eragingo Nafarroako Administrazio Publikoaren jarduerarik ezak.
ELA sindikatukook salatu egin nahi dugu zernolako tratua ematen ari zaien profesional horiei, berriz balioztatzeko prozesuak, zerrendak eta plaza hautaketak eginarazita berriro ere. Nahaste horri guztiari beste ondorio bat ere erantsi behar zaio: postuen mugikortasuna, eta horrek, okerrenera jota, hautatutako plaza galtzea ekar dezake; meritu horiek aintzat hartu ez zizkietenei ere, ordea, urratu egin dizkiete dagozkien eskubideak.
Izugarria da Nafarroako Gobernuaren hipokrisia. Alde batetik, kostuak murrizteko neurri bat dela esanda zuritu du kontratazioak eten izana. Baina, bestetik, beldurrik gabe xahutzen du alferrik dirua, inolako zentzurik ez duten apelazioetan oraingo honetan bezalatsu-; horien ondorioz,
Josetxo Mandado Agerri ELAko Osasunbidea saileko ordezkaria
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Eraikin bat euskararen alde
Berria 2010/08/27
Baionako Hotel des Basques Seaskari eman dio jabeak, eraikina euskararen defentsan erabiltzekotan «Euskararik gabe, galdua da Euskal Herria», argi du Claire Haranek. Argi duen bezala «euskara, euskal kultura eta tradizioak bizirik segitzea» nahi duela. Enbata mugimenduko sortzaileetako bat izan den Ximun Haranen arreba euskalduna sentitzen da, nahiz eta euskara ulertu baina ez mintzatu. Eta, hain zuzen, hark ez bezala gazteek euskara ikasteko, Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen Seaska elkarteari opari bat egitea erabaki du. Euskararen alde, Seaska baino hoberik ez baitu ikusten.
«Euskararik gabe, galdua da Euskal Herria»
ditu eraikinak. Hotela bera, gurasoek zuten zabaldu. Lau solairutan banatua. Apartamendu bat, hogei bat gelako hotela eta behereko solairuko lokal komertziala. 400.000 eta 600.000 euro arteko balioa dauka ondasunak.
Bere ondasunak ematea erabaki du. Hau da, Baiona Ttipiko San Andres auzoko plaza nagusiari begira dagoen Hotel des Basques izeneko hotela. 200 bat urte
Denbora eskasak du bultzatu erabakia orain hartzera H a r a n j a b e a . G a i xo r i k sentitzen baita. «Begira nola naizen...», dio ibiltzeko behar dituen makuluak
erakutsiz: «Azken hamar urte hauetan, bost ebakuntza egin dizkidate». Ezkondu gabea eta haurrik gabe, bere ondasunekin zer egin erabakitzeko mementoa iritsi dela zeritzon. Azken hilabete hauetan, salgai jarria zuen eraikina. Baina bi erosle izenpetzeko prest agertu zirelarik diru hori guztia zergatik behar ote zuen bere buruari galdegin, eta orduan zuen zinez erabakia hartu. «Seaskakoak ongi ezagutzen ditut, eta seriosak dira; lan
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua handia egiten dute dirua biltzeko». Izan ere, azken hamar urte hauetan, Baionako besten karietara eraikinaren gibeleko aldea uzten die Miarritzeko ikastolakoei. Ogitartekoak eta txipiroi brotxetak saltzeko ohitura daukate bertan. Eskaintza horren bidez, laguntza berri bat emateko aukera ikusi du Haranek. Hori bai, baldintza nagusi bat argiki idatzia izan da duela hiru aste notarioaren etxean izenpetu kontratuan. Euskararen irakaskuntza eta euskararen defentsa segurtatzeko bakarrik dute erabiltzen ahalko eraikina. Beste baldintza bat da dagoen lekuan uztea eraikinaren gaineko Hotel des Basques idatzia, gurasoek egin lanari errespetuz.
«Seaskakoak ongi ezagutzen ditut, eta seriosak dira; lan handia egiten dute dirua biltzeko» Haran da joan Seaskakoen ikustera eskaintza iragartzeko. Eta Seaskakoek plazer handiz hartu dute
Claire Haran, eraikina Seaskari eman dion euskaltzalea. berria. «Elkartasun historia luzea du Seaskak», Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak zehaztu duen bezala. Gertatu izan dira eskaintza ederrak, Bidarten (Lapurdi) bezala, non lur bat eskaini zien jabe batek bertan ikastola eraikitzeko, baina lehen aldia da horrelako balioko eraikina eskainia izan zaiela. Emaitza bat da, eta ez da oinordekotza bat. Ez da testamentuan idatzitakoa. Seaska jadanik jabe da. Fundazio motako egitura bat sortu du Seaskak, ez jabeak ez eta Seaskak, ez dezaten eskubiderik ordaindu behar izan. Seaska Emaitza Funtsari esker, hemendik aitzina ere gisa bereko
emaitzak eskuratzen ahalko dituzte, neholako ordainketarik gabe. Baina, oraingoz, hotelak segitzen du. Hotela kudeatzen duenak oraindik urte eta erdiko alokairu kontratua dauka. Kontratua bururatu eta, hotelak jarraitzeko eskubidea ere badu. Gorostiagak argitu du ez dela beren intentzioetan hoteleko kudeatzailea kanporatzea. Geroan, eraikinarekin zer egin erabakitzeko denbora hartuko dute. Dirua ere beharko dute obretarako. Oraindik ez dakite zehazki zer proiektu osatu. Anartean, behereko lokalean Baionako bestetan ostatua irekiko dute, zintzilik den Seaskaren logoa lekuko.
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua
Aste nagusian, euskaraz Marijaia heltzear dago. Laster, Bilbo argiz, soinuz eta alaitasunez beteko da, eta berriro ere, bilbotar guztiok jaiaren zurrunbiloan murgilduko gara. Zoritxarrez, agintari politikoen erasoen ondorioz, aurtengo aste nagusia kolore beltzez datorkigu. Jai eredu herrikoiari egindako erasoek, hala ere, ez gaituzte soilik murgildu behar horren
defentsan. Bilboko eguneroko problematika ere jaietan azaltzen da: emakumeen aurkako biolentzia matxista, etorkinen aurkako jarrera xenofoboak, euskararen aurkako erasoak... Horregatik, jaietan holakoei ere aurre egin behar diegu. Hau Pittu Hau 1987. urtean sorturiko konpartsa euskalduna dugu. Hau Pittu Hauren helburua, nola ez, bere inguruan batzen
Iritzia 2010/08/20
den jendeak ondo pasatzea da. Baina gainontzeko konpartsetatik bereizten gaituena ondoko hau da: ekimen guztiak euskara hutsez burutzen ditugu. Horrela, euskaldunei jaiak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen diegu. Bilboko jaiez aparte, Aratusteetan eta bestelako ekimenetan ere euskara sustatzen aritzen gara. Baina lan honetan, Hau Pittu Hau ez dago bakarrik. Beranduago sortu baziren ere, hor daude beste bi konpartsa euskaldunak: Abante eta Algara. Hori seinale ona da, eta guztiz pozgarria, Bilbon proiektu euskaldunen inguruan gero eta euskaldun gehiago batzen baikara. Hala ere, oraindik ezin dugu esan Bilbo euskaldun batean bizi garenik. Zoritxarrez, Euskal Herriko hiririk handienean askotan Espainia sakonean gaudela ematen du. Eta hori jaietan askoz nabarmenagoa da. Bilboko jaietan euskara eta euskal kultura oraindik ere baztertuak izaten dira leku anitzetan. Eta zergatik gertatzen da hori? Bi arrazoi nagusi daude. Alde batetik, euskara eta euskal kultura baztertzen duten agintari eta eragile espainol asko daude Bilbon. Beraien botere-guneetatik
abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua espainolizatu e g i t e n d i t u z t e. Gainera, horien artean abertzaleak omen diren batzuk topa ditzakegu. Zein motatako herria eraiki nahi dute h o r i e k ? Zalantzarik gabe, borrokaz okertu direla esan behar zaie, euskararik gabe ez baitago Euskal Herririk.
jai ez-herrikoiak eta espainolak inposatzen dizkigute. Horrelako pertsonaientzat euskara bigarren mailako hizkuntza da, eta horrela tratatzen dute. Espainiako kultura gurea izango balitz bezala zabaltzen dute, gure herriko ondareak edozein txoko ilunetan folklorikoki utziz. Pertsonaia horien artean, zalantzarik gabe, eragin handiena duena Azkuna alkatea da. Beste alde batetik, euskara jakinda espainolez hitz egiten dutenak ere aipatu behar ditugu. Horrelako pertsonaiek ere gure jaiak
Beraz, horrelako elementuei aurre egin eta jaietan euskara erabiltzera animatzen zaituztegu. Jai giroan ere gure hizkuntza eta kultura defenditu behar ditugu. Bilboko jaietan, euskaldunak garela erakutsiko dugu. Lehenengo hitza euskaraz! Bea Santamaria Joxemi Campillo Hau Pittu Hau konpartsako kideak
Iraila
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Ikasi euskara, eskertuko dizute
Kontseilua
Helduen euskalduntze-alfabetatzeak matrikulazio kanpainari hasiera eman dio. Euskaltegiek, urtero bezala, euren matrikulazio-kanpainak abian jarri dituzte, euskaraz ez dakiten herritarrei euskara ikas dezaten dei eginez. Aurtengoan gainera Nafarroako euskalgintzak, maiatzaren 15eko manifestaldiarekin abiatutako bidetik, deialdi bateratua egin du Kontseiluaren eskutik eta spot berezia hedatu du sarean barrena ikasi euskara, eskertuko dizute leloarekin. Zalantzarik gabe, kanpaina hauek garrantzia handia dute. Ahalik eta herritar gehien
euskaltegietara erakarri eta euskalduntzeko, ezinbestekoak dira. Zoritxarrez edo zorionez, Euskaltegiak herritarrez bete nahi baditugu, horrelako kanpainak ez dira nahikoak, mugatuak dira. Euskara normalizatzeko, euskaraz bizi ahal izateko, ezinbestekoa da euskararen ezagutza unibertsalizatzea, hau da, herritar guztiok edo gehienok euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea. Gaur egun, zoritxarrez, edo hobeki esanda, euskararen aurka hainbat hamarkadetan garatutako hizkuntza-politiken ondorioz, euskararen ezagutza ez da unibertsala. Are gehiago, Euskal Herri osoa kontuan hartuz, euskara dakigunok oraindik ez gara gehiengoa. Badira, noski, hiztunkopuru handia duten udalerri edota eskualdeak, baina badira hiztun kopuru txikia dutenak ere, eta orokorrean euskaldunok oraindik gutxiengoa gara: ez dugu euskaraz bizi ahal izateko kopuru nahikoa. Euskaraz dakitenekin euskaraz ari gaitezke eta datuek frogatzen dutenez, euskaraz egin dezakegun ia guztietan euskaraz egiten dugu, beraz arazoa bestelakoa da. Askotan, maizegi, euskaraz bizi nahi dugun arren, erdaraz egin behar izaten dugu, gure solaskideak euskaraz ez dakielako. Herri edo eremu euskaldunetan euskaraz bizitzeko aukera gehiago ditugu,
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila baina orokorrean aukera horiek oso mugaturik dauzkagu. Euskarak aurrera egin du, ez dago ukatzerik, baina hein handi batean euskaltzaleon lanari esker izan da, ez administrazio publikoaren edota eragile pribatuen ekimenari esker. Aurrera egin du bai, baina batez ere belaunaldi berrien artean, irakaskuntzan D
ereduaren alde egindako lanari esker. Hala ere, oraindik asko dago egiteko. Izan ere, euskara normalizatzeko, euskaraz bizi ahal izateko, ez da nahikoa belaunaldi berriak euskalduntzea. Ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa. Helduak euskalduntzea ere beharrezkoa da, ezinbestekoa, baina kasu honetan administrazioen ekimena oso mugatua izan da edo bestela esanda, ez da izan unibertsitate aurreko irakaskuntzan egindakoaren parekoa. Euskalgintza, Helduen Euskalduntzerako Mugimendua, izan da ardura hori bere gain hartu duena eta bera izan da Administrazioen traba eta oztopoen gainetik azken hamarkada hauetan milaka heldu euskalduntzen aritu dena. Administrazio publikoek inoiz ez dute helduen euskalduntzearen izaera estrategikoa ulertu edo aitortu nahi izan, eta itxaropen guztiak, kasurik onenean, belaunaldi berrien euskalduntzean jzarri izan dituzte. Ideia horrek porrot egin du
ordea, gaur egungo errealitatea ikusi besterik ez dago. Gero eta gazte gehiagok euskaraz jakin arren, euskararen ezagutza-tasa orokorrek oso gutxi egin dute gora eta erabilerak ere ez du aurrera egiten. Jada Administrazioek beraiek ere onartzen dute ez dela nahikoa belaunaldi berriak euskalduntzearekin. Baina hor gelditu dira, ez dira harantzago joan. Ez dute hausnarketa horren ondotik etorri beharko lukeen ekimena abian jarri, hau da, ez diote helduen euskalduntzeari dagokion garrantzia aitortu eta ez diote heldu guztiak euskalduntzeko benetako politika bati ekin. Ez da helburu orokor, epe zehatz eta baliabide nahikoak dituen politikarik abian jarri. Aurreko urteetako dinamikarekin jarraitzera mugatu dira eta zenbaiten kasuan atzera pausoak ere izan dira, noski, kasu honetan Nafarroako Gobernuaz ari gara. Egoera honetan, beste behin ere, Euskaltegiek euren matrikulazio-kanpainak abiatu dituzte, euskaraz ez dakitenei eta gaitasun nahikorik ez d u t e n e i at e a k z a b a l d u z , h e r r i t a r r a k euskalduntzeko borondate osoa erakutsiz. Oraindik ez dakigu matrikulazio-kanpaina berri honek nolako emaitzak emango dituen, baina pentsatzekoa da ez dela aldaketa handirik izango, funtsean ez baita Admnistrazioen aldetik helduen euskalduntzeak behar duen hizkuntzapolitikarik abian jarri.
Euskarak aurrera egin du, ez dago ukatzerik, baina hein handi batean euskaltzaleon lanari esker izan da, ez administrazio publikoaren edota eragile pribatuen ekimenari esker.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Ez da herritarren euskara ikasteko duten eskubidea bermatu eta sustatzeko inolako plangintzarik abian jarri, baina garrantzitsuagoa dena, ez da helduak euskara ikastera bultzatuko lituzkeen hizkuntza-politika orokorreko neurri eraginkorrik abian jarri. Aitzitik, herritarrari kontrako norabidean doazen mezuak iristen ari zaizkio Administrazioarengandik: “lan deialdi publikoetan euskarari puntu gutxiago emango dizkiogu”, “euskara jakin beharreko lanpostu gutxiago eskainiko ditugu”... Praktikan agian proposatzen diren neurriak ez dira aurretik zeudenak baino askoz okerragoak, baina helduei bideratzen zaien mezu “subliminala” nahi bada, argia da: euskara ikasteak ez du hainbesteko garrantziarik (eta gero eta garrantzia gutxiago izango du). Hau da, Euskaltegiek euren lana ezin hobeki egin arren, izugarrizko kanpaina erakargarri eta berritzaileak egin arren, kanpaina horien erakarmenerako gaitasuna mugatua izanen dela, Administrazio publikoek euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren politika eta neurri eraginkorrak abian jartzen ez dituzten bitartean.
Kanpaina horien erakarmenerako gaitasuna mugatua izanen da, Administrazio publikoek euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren politika eta neurri eraginkorrak abian jartzen ez dituzten bitartean.
Noski, Euskalgintzak eta Euskaltegiok gure lana ahalik eta hobekien egiten jarraitu behar dugu, ahalik eta heldu gehien erakartzen, ahalik eta heldu gehien euskalduntzen ahalegindu behar dugu, baina parean Administrazioengan eragin behar dugu, aipatutako hizkuntza-politika eraginkor horiek abian jar ditzaten. Euskalgintzako eragileok hizkuntza-politika eraginkorrak galdegin behar ditugu, baina ez gure eremu “naturalean” soilik. Hizkuntzapolitika eraginkorrak ikuspegi holistikoz garatu behar dira. Gutxitutako hizkuntza bat berreskuratzeko prozesua konplexua eta anitza da. Ez dago eremu estankorik. Eremu guztiek dute harremana elkarren artean.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Esaterako, ezinezkoa da lan mundua euskalduntzea aurrez Lanbide Heziketa edota unibertsitatea euskaldundu g abe eta horretarako aurrez ezinbestekoa da Irakasle Eskoletan irakasle euskaldunak prestatzea.
Publikoetara aurkeztu eta lanpostu finkoa eskuratu asmoz. Lanpostu horiek eskuratu ahal izateko euskara jakitea ezinbesteko baldintza dela ezarriko balitz, milaka eta milaka lagun horiek euskara ikasteari ekingo liokete eta ondorioz, aurrerapauso nabarmena emango genuke. Ildo beretik, Administrazioari zerbitzuak edota produktuak saldu ahal izateko enpresei hizkuntza-eskubideak bermatzea eskatuko balitzaieke, enpresek langile elebidunak hartzea hobetsiko lukete eta ondorioz milaka herritarrek euskara ikasteari ekingo liokete.
Administrazioa euskalduntzeko ere profesional euskaldunak prestatu behar dira edota hedabideei euskarazko kuotak ezartzeko. Zentzu honetan, eta helduen euskalduntzearen gaira itzuliz, Administrazioa euskalduntzeko prozesu egoki batek, irakaskuntzaren eremuan ez ezik, helduen euskalduntzean ere eragina izango luke. Izan ere, milaka eta milaka lagun hainbat urtez prestatzen aritzen dira Lan Deialdi
Euskalgintzako eragileok zeinek bere eremuan egiten duen lanaz aparte, ikuspegi orokorra izatea ere ezinbestekoa da eta, ondorioz, bai eta eremu orokor horretan eragitea ere. H o r i e k g u z t i a k o s o e r a g r a fi k o a n aurkeztutako adibideak baino ez dira, baina euskararen normalizazio-prozesua osotasun bat dela adierazteko balio dute. Euskalgintzako eragileok zeinek bere eremuan egiten duen lanaz aparte, ikuspegi orokorra izatea ere ezinbestekoa da eta, ondorioz, bai eta eremu orokor horretan eragitea ere.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Haurrentzako Boing kateak gaur hasiko ditu emisioak LTDan Turner faktoriako marrazki bizidunak emango dituzte kate berrian eguneko 24 orduetan, doan Haurretzako telebista kateen eskaintza zabaldu egingo da gaur, Tele5ren Boing kate berriaren bitartez. Hego Euskal Herrian doan ikusi ahalko da kate berri hori LTD bitartez. Hartara, lehendik neska-mutikoei begira dauden Clan TV, Disney Channel eta ETB3ren gaikako kateek beste lehiakide bat izango dute. Azken hori da euskarazko bakarra; iluntzera arte marrazkiak izaten dira nagusi. Turner faktoriako ekoizpenak dira Boing katearen prog ramazioko ardatza. Hasteko, sei orduko begizta bat eskainiko dute egunero (egunean lau aldiz errepikatuko dutena). Tarte horretan ikusi ahalko dira honako marrazki bizidun hauek: Geronimo Stilton, Beyblade: Metal Fusion, Dinosaur King, Las Supernenas Z, Ben 10 Alien Force, Bakugan en Nueva Vestroia eta Inazuma Eleven. Datozen asteetan, bestalde, eduki propioak gaineratzeko asmoa dute, haur eta n e r a b e e n t z a k o fi k z i o k o saioekin.
ETB3 da euskarazko bakarra; iluntzera arte marrazkiak izaten dira nagusi. Marrazki horien artean Geronimo Stilton izenekoek arrakasta handia lortzen ari dira nazioartean. Elisabetta Dami idazle italiarrak sortutako liburu sorta bat dute ardatz, eta arratoi intelektual baten abenturak kontatzen ditu. Ratoniako egunkari garrantzitsuena gidatzen du arratoi protagonistak: El eco del Roedor. Beste marrazki esanguratsu batzuk Ben 10
Berria 2010/09/01
A l i e n Fo rc e d i r a ( B e n 1 0 - e n jarraipena). Ben Tennyson da protagonista, eta saio berrian arduratsuagoa da. Omnitix arma boteretsua erabili beharko du, estralurtarren inbasio arriskutsu bati aurre egiteko. To k i o n g i r o t u t a k o L a s Supernenas Z ere marrazki saio entzutetsua da, batez ere Japonian harrera oso beroa izan duena. Superbotereak dituzten hiru neska dira protagonistak: Petalo, Burbuja eta Cactus. Tele5ren laugarren katea Boing kateak abuztuaren 23an hasi zituen emisio probak, eta ikusteko telebista berriro sintonizatu beharra dago. Tele5k gaurtik aurrera lau kate izango ditu LTDan: Tele5 kate orotarikoa, Factoria de Ficci贸n (telesailak eta filmak ematen dituena), eta La Siete (batik bat Tele5ko beste saio batzuk errepikatzen dituena). Uztailean orain arteko datu onenak lortu zituzten gaikako bi kateek: Factoria de Ficcionek %1,85 eta La Sietek %1,51. Boingek zaila izango du Clan-ek lortutako %3-4 arteko batez besteko kuotara iristea.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Jaurlaritzaren hiru eleko ereduan, eskola orduen %20 bakarrik emango dira derrigor euskaraz
Berria 2010/09/03
Hezkuntza Sailak bultzatutako eredu berriarekin, D ereduko ikasleek gutxienez bi ikasgai gutxiago ikasiko dituzte euskaraz. Hiru urte iraungo du programak; eta 40 ikastetxe aukeratu dituzte proba egiteko Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hasiera ofiziala eman dio Hezkuntza Marko Hirueledunaren ikasturteari. Probak hiru urte iraungo du, Hezkuntza Sailak aukeratutako berrogei ikastetxetan. Ikastetxe bakoitzean, gehienez bi taldek hartuko dute parte, Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen mailakoak. Talde horietako ikasleek euskaraz, gaztelainaz eta ingelesez ikasiko dituzte ikasgaiak. Gutxienez, bost eskola orduetatik batek izan beharko du ezinbestez hizkuntza bakoitzean, eredu berriaren arabera. Euskarak pisua galduko du Ikasketa plangintza berriak,
hain zuzen, euskarazko eskola orduak galtzea ekarriko die euskara hutsezko D ereduan ikasten duten ikasleei. Hezkuntza sare guztia kontuan hartuz gero, ikasle gehienak lirateke horiek: aurreko ikasturtean % 7 1 k i k a s ten z u ten D ereduan.
Hortaz, hiru eleko eredu berriarekin, gaur egun D ereduan ikasten duten gazteek gaztelaniaz ikasi beharko lukete Espainiako Hizkuntza eta Literaturaz gain beste ikasgairen bat. Era berean, Ingeleseko ikasgaiaz gain, orain arte euskaraz ikasi duten beste ikasgai bat ere ingelesez egin beharko lukete. Kontrako kasuan, orain arte A ereduan ikasi duten ikasleek -%5ek aurreko ikasturtean-, Euskaraz gain, ezinbestean beste arlo bat ikasi beharko lukete soilik euskaraz. A t zo e g i n d a k o a u rkezpenean, Zelaak nabarmendu zuen orain arteko ereduek euskalduntzean izandako lorpena eta belaunaldi g azteen elebitasun maila egokia aipatu zuen: ÂŤEskolak euskaldundu egin du, eta euskalduntzen jarraitu
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila behar du, betiere gurasoen eskubidea bermatuz semealaben ikasketa hizkuntza erabaki ahal izatekoÂť. Esperimentuaren aurkezpena, aukeratutako
b e r ro g e i i k a s t e t xe e t a k o ordezkarien aurrean egin zuen Zelaak Bilboko Juan Crisostomo de Ar riag a Musika Eskolan. Sailburuak aurreratu zuenez, datorren ikasturtean ikastetxe
gehiagotara zabalduko dute saioa. Proiektua ebaluatzeko ardura ISEI IrakasSistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundeak izango du. Erakundeak, PISA programaren (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Prog rama) irizpideak hartuko ditu kontuan. Hiru ikasturteren ostean, eta ebaluazioaren emaitzak azterturik, Zelaak aurreratu zuen gaur eguneko hizkuntza ereduen sistema hobetuko duen hiru eleko ereduaren behin betiko proposamena egingo dutela.
IKASTETXEAK Araba. Luis Dorado LHI, San Martin LHI, Urkide HlBHIP, Nazareth HlBHIP, Presentacion de Maria HlBHIP, San Viator HlBHIP, Miguel de Unamuno BHI (Gasteiz). Bizkaia. Larrea LHI, Antonio Trueba BHI, Cruces BHI, El Regato HlBHIP (Barakaldo). Pio Baroja LHI, Zurbaran LHI, Miguel de Unamuno BHI, Recaldeberri BHI, El Ave Maria HlBHIP, Ibaigane HlBHIP (Bilbo). San Bartolome LHI, Txomin Aresti LHI, Jose Miguel de Bariandaran BHI, B. V. Maria HlBHIP (Leioa). Las ViĂąas LHI, Sta. Maria-Hijas De La Cruz HlBHIP (Santurtzi). San Fidel Ikastola (Gernika). Txomin Agirre Ikastola HlBHIP (Ondarroa). Franciscanas de Montpellier HlBHIP (Trapagaran). San Felix De Cantalicio HlBHIP (Ortuella). Jado-Compasion HlBHIP (Erandio). Munabe LBHIP (Loiu). Vizcaya HBlHIP (Zamudio). Lekeitio LHI (Lekeitio). Barrutialde BHI (Arratzu). Gipuzkoa. Haurtzaro Ikastola HlBHIP (Oiartzun). Orereta HlBHIP (Errenteria). Usalbago Laskorain Ikastola HlBHIP (Tolosa). Jakintza Ikastola HlBHIP (Ordizia). Manuel de Larramendi HlBHIP, Presentacion de Maria HlBHIP, Ingles HlBHIP (Donostia). Presentacion de Maria HLHIP (Urnieta).
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
¿El idioma antes que el talento?
El País 2010/09/06
Los profesores abogan por una Universidad de espíritu abierto Impartir las clases en catalán sí, pero sin imponer ni examinar Al mes de ser nombrado presidente del Gobierno español, Adolfo Suárez dijo aquello de que no se podían dar clases de química nuclear en catalán ni en vasco por carecer de suficiente terminología. Era agosto de 1976. Suárez llevaba un mes al frente del Ejecutivo. La convulsa Transición política ni tan siquiera había arrancado y la boutade de Suárez a la revista francesa Paris Match originó una polvareda cargada de críticas de los nacionalistas. Pasados 30 años largos de aquello, la realidad es que el catalán goza de buena salud en las aulas universitarias, aunque la polémica se ha reabierto con una iniciativa de la Generalitat que propone que los nuevos profesores acrediten un nivel alto. Este idioma es, de lejos, la lengua más usada en clase. También la habitual de comunicación oficial entre la comunidad universitaria y en la que se redactan gran parte de las tesis y trabajos académicos. Según datos de la Generalitat, el 47% de las clases se imparten en catalán; el 18% en castellano y el 25% en grupos diferentes de castellano y catalán. El 7,3% en inglés y el resto en otras lenguas. Pero la exigencia de acreditar el catalán a los nuevos profesores y a los eventuales que renueven sus contratos por más de dos años aunque puedan dar sus clases en el idioma que quieran- ha levantado ampollas. Tanto,
que la medida, aunque prevé excepciones, ya se anuncia que será suavizada. Por parte de los políticos, el PP y UPyD han sido los más críticos. Pero, ¿qué opinan los profesores? Una m e d i d a c o m o e s a ¿ e m p o b re c e a l a Universidad?
Fuera de Cataluña, numerosos profesores critican que se exija un examen de catalán para dar clases y se defiende una Universidad abierta e internacional que atraiga a los mejores. "Me parece bien incentivar el catalán pero la Universidad debe ser abierta. No debe exigirse, porque crea desigualdades con otras personas del resto del Estado", dice Mariano Fernández Enguita, catedrático de Sociología de la Universidad de Salamanca. "Se pueden dar incentivos, por ejemplo económicos, a quienes tengan un nivel en un idioma, pero sin exigirlo", añade. "La exigencia del catalán me parece un poco cateta", confiesa Antonio
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Bolívar, c atedrático de Didáctica y Organización Escolar de la Universidad de Granada. "No veo ninguna justificación para obligar a tener un título de catalán a los profesores universitarios. La Universidad debe ser cosmopolita y no tener fronteras para atraer a los mejores docentes de todo el mundo, sin barreras lingüísticas. Otra cosa es la escuela. Ahí sí que puede tener sentido la obligación de un idioma, porque se trata de socializar al alumno en una cultura, pero nunca en la Universidad", recalca Bolívar. Javier Elzo, catedrático emérito de Sociología de la Universidad de Deusto, tiene una opinión más matizada: "Lo normal es que alguien que quiera ir a un lugar a hacer su vida de forma estable aprenda el idioma de ese lugar. Pero no hay que obligar. El tema debe dejarse en manos de las universidades para que puedan ejercer su autonomía. Cada universidad sabrá qué tiene que hacer, si exigir o no un determinado idioma a los profesores. Además, no es lo mismo un biólogo molecular que trabaja básicamente en el laboratorio que un sociólogo que está más a pie de aula", recalca Elzo. Efectivamente, en la línea de autonomía universitaria que
marca Elzo, se está rediseñando la polémica medida. En principio, se barajaba pedir a los profesores el equivalente al nivel de suficiencia o nivel C, un requisito alto, ya que la escala va del A al D. Ahora se descarta obligar a pasar un examen a todos los nuevos docentes. Podría bastar con que hagan cursos sin necesidad de examinarse.
Y lo más importante: se baraja que sean las universidades quienes decidan la forma de hacerlo, lo que podría dejar en poca cosa la intención inicial, porque muchas universidades no han visto nunca la necesidad de exigir dicho título. Habrá también que podrán universidades. previsto que
excepciones fi j a r l a s Ya estaba profesores
visitantes y eméritos quedaran exentos del requisito del catalán, hacer cursos o demostrar que dominan la l e n g u a . S o n va r i o s l o s docentes que en Cataluña opinan que exigir un título de una lengua para dar clases choca con el espíritu abierto que por definición se atribuye a la Universidad. Docentes como Xavier Sala i Martin, de la Pompeu Fabra; Ramon Franquesa, de la Universidad de Barcelona; o Ferran Ferrer, de la Autónoma de Barcelona, afirman que ya dan sus clases en catalán, pero están en contra de la exigencia de un título para seguir haciéndolo. Pero en Cataluña también hay profesores que defienden o bien pedir un examen o bien demostrar que se sabe el idioma. Por ejemplo, Joan Solé, profesor titular de Economía en la Universidad de Girona. "Debe haber algún requisito que demuestre que el profesor sabe catalán. Pero no hay que poner un nivel inalcanzable sino factible. Hay que exigirlo porque la lengua catalana debe preservarse y está en inferioridad respecto al castellano", dice Solé, que ha impartido sus clases en catalán, pero también en castellano e inglés. Joan B. Culla, profesor titular de Historia en la
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Autónoma de Barcelona, no se opone a demostrar que se está en condiciones de dar clase en catalán, "pero no a exigir un título. La medida la han planteado mal, a final de la legislatura y sin explicarla bien", reprocha Culla, que recalca que él y muchos compañeros tienen libros en catalán e imparten las clases en esta lengua desde hace décadas. Salvador Cardús, decano de Ciencias Políticas y Sociología de la Autónoma de Barcelona, afirma: "El catalán debe potenciarse, pero no hay que obligar, sino dejar que cada universidad decida. Lo lógico, sin embargo, es que el profesorado sepa catalán", añade Cardús. Otros, sencillamente, se plantean si era necesaria una medida como esta. Una encuesta inter na realizada por ocho universidades públicas catalanas a sus alumnos en 2008 revela que al 49% de los estudiantes le da igual la lengua empleada en la docencia, el 42% prefiere el catalán y el 7% el castellano. De for ma general, los estudiantes no están descontentos sobre el uso del catalán en clase. Un portavoz del Departamento de Universidades de la Generalitat asegura que ha habido algunas quejas de alumnos porque el profesor no atiende en catalán, aunque no concreta cuántas. En aquel sondeo de hace dos años se entrevistó a 2.989 estudiantes. El 76% de ellos contestó que el catalán es predominante respecto al castellano. Solo el 14% vio insuficiente el número de clases en catalán y el 74% las consideró "correctas", señala el informe. La ausencia de problemas lingüísticos en las aulas que recalca dicho informe la esgrime el
Herrialde Katalanetako bi unibertsitate munduko onenen artean
secretario general de la Federación de Asociaciones de Catedráticos Universitarios (FACU), Jesús Esteban. "La lengua española es oficial en toda España y es un deber y un derecho usarla. Lo son también las lenguas cooficiales en otras comunidades autónomas bilingües. No hay problemas con la lengua y cuando surge un problema donde no lo había hay que pensar qué pretende quien lo alimenta", deja caer Esteban. La mayoría de las universidades catalanas prefieren guardar silencio hasta que se apruebe la iniciativa. El rector de la Universidad de Lleida, Joan Viñas, está a favor de que se deba acreditar un nivel de catalán para dar clases. El de la Pompeu Fabra, Josep Joan Moreso, está de acuerdo siempre que el requisito del catalán sea posterior a la entrada del docente y que su aplicación sea flexible. En forma similar se expresa la secretaria general de la Universidad Autónoma de Barcelona, Isabel Pont. "Para quien quiere ser profesor permanente, pedir el
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila catalán tiene sentido. Las universidades podremos fijar excepciones y, por eso, creo que podremos captar un buen profesorado". Ni en el País Vasco ni en Galicia se exige demostrar que se sabe euskera o gallego a todos los docentes universitarios. En las universidades gallegas cada profesor imparte clase en la lengua que estima oportuna. Los cálculos de las propias universidades indican que no más de un 20% de las clases se imparten en gallego. El decreto de plurilingüismo que la Xunta aprobó el pasado junio, que fija el equilibrio entre gallego y castellano, con la entrada progresiva de un tercer idioma, no abarca la enseñanza superior. Pero las universidades gallegas (Vigo, Santiago y A Coruña) firmaron un manifiesto que lo rechaza por restar espacio al gallego en las aulas de enseñanza obligatoria, informa Pablo Linde. Aunque en Galicia se pueden dar las clases en el idioma que se quiera, para ser profesor de la Universidad de Santiago se requiere el Celga 3, una acreditación de conocimiento de gallego alta. Esto se hace desde hace un año y medio. En las otras universidades gallegas (Vigo y A Coruña), saber gallego cuenta solo como mérito. En el País Vasco, la Universidad de Deusto cuenta con un 25% de profesores con un dominio de euskera adecuado para la actividad docente e investigadora, informa Ania Elorza. El 15% practica la docencia en vasco. Las cifras son ligeramente inferiores entre los catedráticos, de los que el 20% conoce y utiliza el euskera. El vicerrector de Euskera de la Universidad de Deusto, Roberto San Salvador, explica que en las nuevas contrataciones de profesionales se
intenta que estos sean trilingües -conocedores de euskera, castellano e inglés-, pero subraya que "no es un requisito que excluya". Estos criterios se plasmarán en un plan sobre plurilingüismo que prepara esta universidad y que tiene como objetivo que, al menos, el 30% de los créditos académicos de un grado (carrera) puedan realizarse en los tres idiomas. Precisamente, debido a la juventud de su plantilla y de la propia universidad, la de Mondragon cuenta con un 85% de su personal docente que puede impartir sus clases en euskera. No tienen aún catedráticos, explican, pero sí profesores en buena medida trilingües.
"Aquí no se ha obligado a nadie a acreditar un nivel de euskera, pero muchos lo han hecho de forma voluntaria y desde la universidad se les ha incentivado", dice Joan Irazusta, vicerrector de Euskera y Plurilingüismo de la Universidad del País Vasco. "Nosotros tenemos plazas sólo de castellano, plazas bilingües de castellanoeuskera y de castellano-inglés, y ahora trilingües. El 40% de nuestro profesorado es bilingüe con castellano y euskera y el 45% de los estudiantes piden clases en lengua vasca", señala Irazusta.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Lo que dice el proyecto de decreto - Los actuales profesores fijos quedarían exentos de acreditar el conocimiento del catalán. - Los nuevos profesores fijos que quieran trasladarse para ocupar plaza o deseen promocionar deberán aportar un título oficial de catalán o hacer cursos en las universidades sin necesidad de examinarse. Se baraja que sean las universidades quienes decidan cómo se hacen los cursos.
Tendrán seis meses desde que se apruebe el decreto para fijar estas excepciones. - Los profesores extranjeros tendrán que acreditar que conocen el español. - Se deberá aportar título de inglés para dar clases en esta lengua.
- Los docentes con contrato temporal de asociados y los lectores tendrán hasta dos años para acreditar el conocimiento de la lengua. - Profesores visitantes y eméritos quedarían excluidos de la exigencia lingüística. - Cada universidad podrá hacer excepciones a la norma en función del perfil de sus profesores.
Gaztelania inposatzea “naturala” denean Zenbait hedabidek hizkuntza gutxituen aurka zuzen-zuzenean egiten dute eta beste batzuk ez hain agerian, baina funtsean ideia bera, marko bera, elikatzea dute helburu: hizkuntzagutxituak inposatu egiten dira. Unibertsitateko irakasle izateko edota mediku izateko gaztelania jakin beharra nonbait ez da inposaketa, gauza logiko eta naturala baizik. Aldiz, Katalanunian unibertsitateko irakasle izateko katalanaren gutxieneko ezagupena eskatzea ezin da proposatu ere egin. Are gehiago, unibertsitateko irakasle baten arabera eskaera hori apur bat “katetoa” omen da. Edozein modutan, urteetan elikatutako pentsamendu marko horrek bere ondorioak izan ditu eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ezberdinak ez ezik, hainbat erakunde eta norbanako euskaltzale ere harrapatu ditu. Honela, hizkuntza-politika oro borondatezko atxikimenduan soilik oinarritu behar dela barneratu dute zenbaitek, egun euskaldunok eremu guztietan pairatzen dugun gaztelaniaren inposaketa naturala bailitzan. Bada, Euskalginztako eragileok ez dugu marko maltzur hori elikatu behar. Batetik, agerian utzi beharko genuke gaur eta hemen zein den inposatzen den hizkuntza nagusia eta parean, euskararen ezagutza baldintza bezala aldarrikatzen dugunean, hitzak ongi neurtu eta marko hori ez elikatzen ahalegindu beharko genuke.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Oraindik ere, “hable en cristiano”
Iritzia 2010/09/12
Beldur ginen Gobernu aldaketa ez ote zen izango horrelako jarreren eragile eta babesle, eta Begoñan bizitakoak hortik apuntatzen du. Ez ikasteaz gain, badira euskara arbuiatzeraino ausartzen direnak, muinetan min emango balie bezala, «hable en cristiano» oihu xenofobo eta frankista aldarrikatzeraino Frankoren garaietan maiz entzuten genuen, batez ere irakasle eta funtzionarioen ahotik, ondoko esakune zantarra: «Hable en cristiano». Baina, gaur berriz entzun behar izana, Bilbon igaro festetan hain zuzen ere, eskolako adinean den neskatila baten ahotik, ez da anekdota arrunta, eta gogoeta eskatzen du. Begoñako igogailuan azkenak sartzerakoan, ondorengoei deiadar egin nien; «barrura, barrura». Barrutik, lau bat laguntxoekin zihoan neskatilak hala jaurti zidan: «Hable en español». Haserreaz baino harriduraz, honakoa irten zitzaidan: «¿Como con Franco o qué?». Neskatoak, berriz: «Pues, sí, ¿y qué?». Haserretzen hasita, bota nion: «Zoaz ba pikutara». Orduan mutil lagunak bere alde irten zuen: «Un respeto, por favor». Gero eta haserretuago, nik: «El mismo que a Franco, claro». Lurrera iristeaz batera, arin ihesi zuen gazte koadrilak metrora, emazteak eta beste lekukoek lasaitzen ninduten bitartean. Behin eta berriz, honakoa nioen nik: «Hau bortxakeria izan da. Denuntzia jarria behar nuke». Baina probokatzailea desagertua zen. Jazoera hori taberna batean edo kalean gerta izan balitz, ez dakit ze sekuentzi izango zuen honek guztiak, baina ziur ez zela ona izango.
Neskatoaren ateraldiak, egia esan, zirrara egin zidan, garai bateko esakune txar hura aurpegira jaurti izan balidate bezala. Neskak ez zuen ahoa irrigarri asmoz ireki. Hala balitz, ez zuten erreakzionatuko egin zuten eran. Berean jarraitu zuen, desenkusatu beharrean. Dirudienez, euskara ulertzen zuten, baina entzute hutsak tripako mina eragin zien. Nabarmenena niretzat, euskal hizkuntzari dioten amorrua publikoan adierazteko ausardia izan zen.
Orain bi urtetik hona kalean «Euskara en Libertad» aldarrikatzen ari den famili multzo horietakoa izan zitezkeen gure neskatoa eta koadrila. Aldarrikapen hori PSEk asmatu eta erabili zuen hauteskunde kanpainan, eta, behin PPrekin Gobernua sortuz gero, Irakaskuntzan beren Planaren arau nagusi bezala hartu dute.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Hain zuzen, Fernando Savater idazlearen «El español, la lengua común» manifestuaren ondorio bat baino ez da. Kontseilari Isabel Celaak hain berea egin duen egitasmo horrek ez du errebindikatzen literalki dioena, hau da, euskaldunok euskaraz egiteko dugun eskubidea. Errebindikatzen duen bakarra zera da: ezin daiteke inolaz ere Euskadiko biztanlerik euskaraz ikastera behartu. Beste era batera esanda, ez duela inork euskaraz ikasteko obligaziorik. Entzutekorik ere ez, agian? Gure gazteek hala uste zuten, nonbait, ezin genitzakeela entzutera behartu, bestela ez zeukaten
zergatik erronkatu. Hasieratik ginen beldur Gobernu berriaren Irakaskuntzako aldaketak ez ote ziren izango horrelako jarreren eragile eta babesle, eta aipatutako gertaerak hortik apuntatzen du. Ez ikasteaz gain, badira euskara arbuiatzeraino ausartzen direnak, muinetan min emango balie bezala, «hable en cristiano» oihu xenofobo eta frankista aldarrikatzeraino. Jakina, gazte horiek, biharko herritarrak, beren ustez eskubide osoz aurkeztuko dira gizarte lan postuetarako, berdin irakaskuntzan, Osakidetzan, funtzionaritzan
edo bestelako edozein lanetan, nahiz eta publikoarekin hartu-emana exijitu. Gobernua bera dabil curriculumetako saihesbideak zabaltzen. Beraz, nork bermatu behar digu euskaldunoi euskaraz bizitzeko dugun eskubidea? Ez dut ezagutzen establezimendu pribaturik «Aquí sólo español» dioenik. Establezimendu publikoak ez dute abisatu beharrik ere, nahiz eta gehienetan hala izan. Ikasturte berriaren aurrean Isabel Celaa Irakaskuntzako sailburu lanpetuak «enpatia» hitza erruz darabilki, batik bat bere bihotzeko biktimen alde. Euskararenganako eta euskaldunenganako «enpatia» ez bada ere, behintzat errespetua pizteko ezer egingo al du eskoletan? Euskaraz ikasi nahi ez duenaren alde agertzen den bezain sutsu, jokabide horrentzako eskubideak asmatzen jardun o rd e z , ze rg at i k e z a r i t u e u s k a r a re n zabalkuntzaren alde? Batzuen eta besteen eskubideak kontrajartzea baino naturalago eta baikorrago ez al da gizartearen integraziorako lurraldeko hizkuntza ere inplikatzea, beharrezko politika ekimenak bideratuz? A lp er ri k d ab i l H i z k u n tz a Po li ti k ak o sailburuorde berria, Lourdes Auzmendi, euskararekiko alor denetan murrizketak hitz goxoz zuritu nahian; laga ipuinak Inuzente Egunerako. Hizkuntzek ez dutela eskubiderik esan ohi duzue, baina hizkuntzen erabiltzaileok bai, baditugu. Horregatik denuntziatzen dut neskatoaren portaera nire eskubideen aurkako erasotzat, bortxakeriatzat; beraz, denuntziagarri eta zigorgarri. Noizko euskara espainiera bezain hizkuntza ofiziala? Juan Mari Zulaika Informatikaria
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Prefetak ikastolen aldeko herriak mehatxatu dituela salatu du Seaskak
Berria 2010/09/21
Frantziako legea hertsiki hartuko duela dio prefetak; “Falloux legea” saihestu nahi dutenak zigortuko ditu Philippe Rey Pirinio Atlantikoetako prefetak Seaskaren haserre gorria piztu du. Ikastolak lagundu nahi dituzten herriko etxeak mehatxatzea leporatu dio Seaskak prefetari. Eskola pribatuek jaso dezaketen laguntza publikoen araudia gogorarazi zien prefetak irailaren 7an Ipar Euskal Herriko hautetsi eta herriko etxeei. Berrikitan, Falloux legea saihesteko ausardia eskatu zien Seaskak hautetsiei. Prefetak berehala ihardetsi du, debekuen zerrenda luzea gogoratuta. «Barne araua igorrita, hautetsiak eta herriko etxeak mehatxatu nahi izan ditu prefetak, legearen interpretazio hertsia egitera lerrokatu nahiz», azaldu du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak. Legearen interpretazio zurruna egitea leporatzen dio prefetari. Izan ere, Frantziako legeak arautzen du elkarte eta erakunde pribatuek jaso dezaketen diru publikoa.
hori kontuan hartzen, eta egitura pribatuei dagokien legea inposatu nahi die.
Ordea, Seaskak interpretazio zabalagoa egiten du. Hizkuntza politikan belaunaldi gazteen euskalduntzea da lehentasuna, eta haurrak euskaldun egiten dituen eredu bakarra Seaska dela gogoratu du Indok. Horrez gain, Frantziako Konstituzioak ondare aitortza egiten dio euskarari. Indoren iritziz, bi arrazoi horiengatik argi dago Seaskak funtzio publiko bikoitza betetzen duela eta, ondorioz, laguntza publikoa hartzeko eskubide osoa duela. Prefetak ez du
Euskaltzale anitzen uste ilunenak prefetaren jokabidean indarra hartzen dutela uste du S e a s k a k . E E P E u s k a r a re n E r a k u n d e Publikoaren zuzendaritzan dago estatua, eta, ondorioz, egitura bera eta azken urteotan abian ezarri duen hizkuntza politika, prefetaren idatziaren haritik, «lilura faltsua» eragiteko tresna baino ez dela pentsatzeko arrazoiak indartzen ditu, Indoren iritziz.
«Prefetak argi erakutsi du zein den Errepublikaren jarrera hizkuntza gutxituekiko». Eraikuntza arloan eta ibilmoldean behar diren laguntzak ukatzea murgiltze ereduaren garapenari muga jartzea dela azaldu du Indok.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila Mehatxuak gainditu Tokiko hautetsienganako konfiantza berretsi du Seaskak. Seaskaren 40 urteko historia korapilatsua gogoraraziz, traba eta mehatxuak gainditzera deitu ditu hautetsiak. Ikastolen historian Reyren antzeko prefeta anitz egon direla nabarmendu du Seaskak. «Haiek joan dira, eta guk hemen segitzen dugu, sekula baino indartsuago lan egiten euskararen alde». Ikastolen geroa eta garapena bermatze aldera, egoitza eta baliabide publikoak Seaskaren esku uztera deitu ditu auzapezak. Murgiltze eredua hautatu duten guraso guztiei eskaintza bermatzeko nahia berretsi du Seaskak, euskararen aldeko politika publikorik ez
ze g o e n e a n e t a e g o n i k e re i k a s t o l e n garapenerako traba direlarik.Azkenik, hizkuntza gutxituen gaineko legea onartzera deitu ditu Frantziako diputatuak. «Lege horrek egungo araudiaren interpretazio okerra egitea saihestuko luke».
Euskaltegira joateko dei egin diete helduei euskara zerbitzuek Euskara eta kafearen kulturaren fusioa. Hori da aurtengo Nafarroako helduen euskalduntze kanpainaren oinarria. Iazko ildoari jarraituz, Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek euskalduntze kanpaina martxan jarri dute jendearen arreta ahalik eta gehien erakartzeko. Iaz, Juan Valdez kafegile kolonbiarraren pertsonaia erabili zuten horretarako, eta urtebetez euskaltegian egon ondoren, euskaldunduta itzuli da aurten. Iaz, Juan zena, Jon da aurten, eta semea D eredura bidali du ikastera. Betiko helburu berarekin itzuli da, halere: helduei euskaltegietara joan eta euskara ikasteko deia egitera. Aurten ere, kafez betetako zorroa ekarri du horregatik Nafarroara, antzerki umoretsuarekin batera. Bost herritara eginen du bisita irailaren 4tik 12ra. Garesen izanen da datorren larunbatean, eta hor, euskafe potetxoak banatuko ditu bere astoaren laguntzarekin. Azokara gerturatzen diren guztiek euskafea eskuratzeko aukera izanen dute, baldin eta euskaraz eskatzen badute. Hori izanen da bete beharreko baldintza bakarra. Atarrabiara, Altsasura, Berriozarrera eta Garaioara joango da gero. Euskarriz beteriko kanpaina Valdezen kale ekintzak izanen dira informazioa banatzeko modurik deigarriena, baina gehiago ere izanen dira. 100.000 azukre zorrotxo banatuko dituzte Nafarroako taberna eta elkarteetan kanpainaren berri emateko. Bestalde, euskarri elektronikoei dagokienez, informazio ugari aurki daiteke www.euskafe.com webgunean edota sare sozialetan. Valdezen euskalduntze prozesua eredutzat hartuz, lortu dut! izanen da aurtengo kanpainaren leloa. Euskara ikasteak eragozpen handiak dituen arren, dirudiena baino errazagoa dela erakusteko. «Kanpaina berria eta zaporetsua dugu aurrean, euskara dastatzeko aukera ezin hobea ematen duena», adierazi du Elvira Lizeaga Sakanako euskara teknikariak.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Lehen hitzetik, zerbitzua euskaraz Azken hogei urteotan, euskalgintzak behin eta berriz azpimarratu du nahitaezkoa dela alorsozioekonomikoaren euskalduntzea, euskararen berreskurapen prozesuan aldaketa kualitatiboa lortzeko. Norbanako helduon eguneroko bizipen eta harreman gehienak lan-munduaren eta aisiaren eremuetan egiten ditugu, gure eguneko denbora-tarte ia osoa ematen baitugu horretan (lana eta lantokia, zerbitzuen eskaintza, aisia, bezeroak). Eta edonork ziurta dezakeenez, Euskal Herriko gizarte-bizitzan gaztelaniak eta frantsesak euskarak baino erabilpen askoz ere handiagoa dute, euskarak hainbat esparru erabat arrotz izateraino. Era berean, eta hizkuntzen erabilera sozialari loturik, hizkuntza hegemonikoek ez dute euren abiada moteltzen; aitzitik, bizkortu eta bizkortu ari dira, eta gurearen tamainako hizkuntzek egunerokoa dute bizirik irauteko ahalegina egin beharra. Horiek hala, eta jakinik harremanak beti hizkuntzaren batean egiten direla, bizkor ondoriozta daiteke ez dela euskararen egoera normalduko gizarte-bizitza euskaldundu gabe. Euskarak funtzio guztiak berreskuratu behar ditu, euskarak ez baitu etorkizunik izango erabiltzen ez bada (Ba単a nik, izkuntza larrekoa, nai aunat ere noranaikoa, X. Lizardi). Horretaz jabeturik, euskalgintzak sentiberatze-lan handia egin du gizarte-eragile eta entitateek bat egiteko euskara normalizatzeko helburuarekin, eta egitasmo ugari garatu ditu arlo sozioekonomikoan jarduten duten entitateen hizkuntza-
Gara 2010/09/24
normalizazioa laguntzeko. Lorpenak ugariak izan dira, ehunka baitira euskaraz lan egitera iristeko bidean abiatu diren entitateak. Baina, helburu horretara iristeko funtsezko arazo bat dago, euskaraz bizitzeko hautuak aurrez aurre duela euskal herritar gehienek euskara ez ezagutzea. Euskalgintzak aspaldi erreparatu zion horren garrantziari, eta ikastolak, gau eskolak zein euskaltegiak antolatu zituen, arazoari ganoraz eutsiz. Urteotan aurrerapausoak egin dira gazteen euskalduntzean, egiteke gehiegi dagoen arren. Eta aitortza handiena merezi dute helduaroan euskara ikasteko ahalegina egin duten milaka euskal herritarrek. Hala eta guztiz ere, hori guztia ez da nahikoa izan, eta gazte euskaldunek eskolako ataria igaro bezain pronto topatzen duten gizartebizitza erabat erdalduna da. Hori azaltzeko hiru eragile eta hiru arrazoi daudela esan daiteke. Eragileak, partiketa administratibo bakoitzeko instituzio nagusiak. Hau da, Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; Iparraldeari dagokionez, instituziorik eza bera izan da eragilea. Eta arrazoiak, lehena, eragile horiek sustatu ez izana heldu guztiok euskara nahikotasunez ikastera iristeko adinako ekimenik (horrek berekin dituen inplikazio politikoengatik). Bigarrena, instituzio horiek gazteen hala moduzko euskalduntzea sustatzera mugatu izana. Eta azkena, euskararen erabilera norbanakoon borondatearen eta gazteen sorbalden gain utzi izana (adibidez, Jaurlaritzak are eta gehiago
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila kamustu du berez nahikoa ahula zen Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua, euskaraz artatzen ez duenari zigorrak ezartzeko aukera baztertuz). Beste administrazioek hori aurreikusi ere ez dute egin. Azken horri loturik, badago nahikoa aztertu ez den beste aldagai pertsonalago bat, bi erdaren nagusigo posizioa, eta horrek eragiten duen euskaldunon gutxiagotasun k o n p l ex u a . E rd a l d u n e k badakite euskaldunok nahitaez gaztelaniaz edo frantsesez jakin badakigula, eta horretaz baliatzen dira asko beren erantzukizunei iskin egiteko. Era berean, euskaldun gehiegik azaltzen du praktikarik ez duen euskararen aldeko jarrera. Beraz, euskararen erabilera o ro k o r t ze r a i r i s t e k o b i erronka nagusiek bete gabe jarraitzen dute: euskaraz bizi ahal izatea legez bermatzea eta euskararen ezagutza unibertsala lortzea. Inpase e g o e r a n g a u d e. A t a k a horretatik ateratzeko, zerbitzuen alorra eragin nahi duen Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz eragiteekintza jarri du abian Kontseiluak, euskalgintzak abiatutako bideari eutsi eta are indar handiagoa eman nahirik. Eman lezake ingurumari ekonomikoa ez
dela euskararen eskakizunaren alde egiteko egokiena, mundu mailako krisiaren erdian egonik. Baina, krisi garai hau euskararentzat aukera bilakatu beharra dago.
egin ditzaten, euskarazko zerbitzuak eska ditzaten. Euskaraz artatuak izan nahi dugula jakinarazi, eta euskaraz nahikotasunez moldatzen ez denari hizkuntza ikastea proposatu.
Zerbitzuen arloaren ezaugarria da, hizkuntza ezagutu eta erabili behar i z at e a z g a i n , b e ze ro e n
Jadanik ez baitute balio ÂŤno entiendoÂť edota ÂŤje ne comprend pasÂť bezalakoek. Euskaldun kontzientziatuok
nahiak asetzea dela helburu. Guztiok bezero izan gaitezkeela baliatuz, euskaldunon eragiletza bultzatu nahi dugu esparru horretan. Harreman komertzialetan, langileen eta bezeroen artean euskaraz hitz egin ahal izatea eta euskaraz hitz egitea eragin nahi da, euskara zerbitzuhizkuntza izatea. Horretarako, kanpainan parte hartu nahi duten herrietan, euskaldunei dei egingo zaie euskaraz bizi daitezen, erosketak euskaraz
euskaraz bizitzeko jarrera geure egin eta indartuz gero, bizkortu dezakegu eragile sozial eta politikoek e u s k a r a re k i k o j o k a b i d e aktiboak izatea. Gonbidatuta zaudete euskararentzat garatu eta zabaldu nahi ditugun esparruotan eragitera. Zerbitzu-emaile euskaldunak aukeratu nahi ditugulako, euskaraz bizi nahi dugulako. Zigor Etxeburua Urkizu Kontseiluko kidea
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Negar egin behar Usurbilgo hiru haur Bake Epaitegian euskaraz erregistratu nahi izan dituzte gurasoek, eta ez diete utzi; «eskubide urratzea» salatu dute Behatokiak eta Udalak Salatu, kexatu, kritikatu, aldarrikatu... eta negar egin. Aditz horiek osatzen dute sarri euskaldunaren eta administrazioaren arteko hiztegia. Bat gehiago entziklopediarako: erregistro zibiletan haurrak euskaraz erregistratzeko ezina. Usurbilen (Gipuzkoa) prentsaren aurrera agertu ziren atzo hiru ama; haurrak euskaraz erregistratzen saiatu dira Usurbilen, eta ezin izan dute. Salatzea besterik ez zaie gelditzen, eta horixe egin dute.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik eta Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok sostengua agertu diete, eta azterketa zorrotza egin dute: «Jaio orduko urratzen zaizkio hizkuntza eskubideak euskaldunari». Izan ere, legeak onartutako eskubidea da haurrak euskaraz erregistratzea euskara hizkuntza ofiziala den eremuetan. Erregistro Zibilaren Legea 2005ean egokitu zen, eta 23. artikuluak jasotzen du eskubide hori;
Berria 2010/09/24
ondorioz, egun posible da haurrak katalanez eta galegoz erregistratzea. Euskaraz, aldiz, herri batzuetan bakarrik egin liteke. 2008an Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Espainiako Justizia Ministerioak hitzarmen bat sinatu zuten; haren ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamalau barruti judizialetako herri buruetan jarri zuten haurren erregistroa euskaraz egiteko aukera. Hitzarmenak urtebeteko iraupena zuen, ordea; ez dute berritu, eta ez da beste herrietara zabaldu. Nafarroan, Iruñean posible da erregistroan haurrak euskaraz erregistratzea, baina gainerako herri guztietan ezinezkoa da. Horregatik, ehunka gurasoren eskubidea urratzen ari direla ohartarazi dute Behatokiak eta Usurbilgo Udalak.
«Jaio orduko urratzen zaizkio hizkuntza-eskubideak euskaldunari» Legeak behartzen du haurra jaio eta hilabeteko e pean er registro zibilean erregistratzera. Eta haurra jaio den lekuan edo gurasoak bizi diren lekuan soilik egin daiteke hori. Tarteka gertatzen da herriko Bake Epaitegiak hiriburura bidaltzen dituela erregistroa euskaraz egiteko eskatzen duten gurasoak. Hori gertatu zitzaion Mari
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Susperregiri. Atzo azaldu zuenez, lehen haurra izan zuenean ez zekien erregistratzea euskaraz egin zitekeenik ere. Izan zuen, ordea, aukera horren berri: 2007an Aretxabaletako (Gipuzkoa) guraso batzuek lortu zuten beren haurra Bergarako epaitegian euskaraz erregistratzea. Liburu berezi bat ireki zuen epaitegiak horretarako. Susperregik, horren berri izan zuelarik, eta bigarren haurra eduki zuenean, Usurbilgo Bake Epaitegira jo zuen, semea euskaraz erregistratzeko asmoz. Donostiara bidali zuten. Donostiako erregistrotik ezezko erantzuna jaso zuen; gaztelania hutsez, gainera. Usurbilgo Udalaren eta Behatokiaren eskuetan jarri zuen kasua orduan. Susperregik bezala egin dute Usurbilgo beste bi amak ere.
«Denetariko aitzakiak» entzun dituela azaldu, eta eskubideak erabili ezin badira zertarako diren galdetu du Behatokiko zuzendariak. Horregatik, herritarrei eskatu die seme-alabak euskaraz erregistratzen saiatzeko. Horretarako, komeni da eskaera egitea Bake Epaitegian, haurra jaio aurretik mugitzen hasita. Behatokiak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak lagun dezakete prozesuan. Mari Susperregik agerraldira eraman zuen atzo semea, eta negarrari eman zion ama hizketan sumatu zuen orduko. Errekondok ez zuen aukera galdu: «Ikusi dugu nola behar zaien hizkuntza eskubideen urratzeei».
Bidea Bergaran ireki, eta Bergaran itxi
«Denetariko aitzakiak» entzun dituela azaldu, eta eskubideak erabili ezin badira zertarako diren galdetu du Behatokiko zuzendariak.
2007an Bergaran ireki zen bidea itxita dagoela jakinarazi du Garbiñe Petriatik. Bergarako epaitegiak berak galdera bat egin zion Espainiako Erregistroen eta Notaritzen Zuzendaritza Nagusiari duela bi urte, eta erakunde horrek ez du oraindik erantzun. Harrezkero, ez da beste haurrik euskaraz erregistratu han. Bost urtean «oso aurrerapauso eskasak» eman direla eta azken bi urteotan ez dela ezer mugitu salatu du Petriatik.
Kexatzea eta eskubideak eskatzea ezinbesteko da Usurbilgo alkatearen esanetan. Horregatik, eskerrak eman dizkie haurrak euskaraz erregistratzen ahalegindu diren gurasoei, eta eskubideen urratzeak salatzera animatu ditu herritarrak. Iragarri du, bestalde, Udalak mozio bat aztertuko duela datorren astean. Herriko Bake Epaitegira eta Madrilera, Erregistro eta Notaritzen Zuzendaritza Nagusira, bidaliko dute mozioa, neurriak «berehala» hartzeko eskatuz.
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Motzean
Eibar, Irun eta Tolosa (Gipuzkoa); Iruñea (Nafarroa). Gainerako herrietan ezinezko da.
Legea. Erregistroen Legeak 2005ean aitortu zuen haurrak euskaraz erregistratzeko eskubidea.
Salaketa. Usurbilgo hiru haur saiatu dira erregistroan izena euskaraz ematen, baina ezin izan dute. Usurbilgo Udalak eta Behatokiak salaketa egin dute, eta EAEko Arartekoari ere aurkeztu diote.
Ezarpena. Herriotako erregistroetan posible da haurren izen- ematea euskaraz egitea: Amurrio eta Gasteiz (Araba); Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Durango, Gernika-Lumo eta Getxo (Bizkaia); Azpeitia, Bergara, Donostia,
Haurrak euskaraz erregistratu ahal izango dira urtea amaitzerako Ezkondu, hil eta jaio direnen erregistratzeak euskaraz egiteko probak sei herritan abiatuko ditu Eusko Jaurlaritzak A r a b a k o, B i z k a i k o e t a Gipuzkoako erregistro zibil eta bake epaitegi guztietan erregistratu ahal izango dira jaioberriak euskaraz. Ezkontzak eta heriotzak ere erregistratu ahal izango dira euskaraz. Urtea amaitzerako nahi luke Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori ematen hasi. Horretarako, Eudelekin eta Re d . e s e l k a r t e a re k i n hitzarmena ixtekotan da Justizia Saila. Hilabeteko epean espero du ituna adostea, eta tratua egin orduko sei herritan probak egiten hasiko dira:
Beste agiriak. Behatokia aztertzekotan dago erregistroko beste agiriak (ezkontzenak, heriotzenak...) zein hizkuntzatan egiten diren.
Aramaion eta Guardian (Araba), Bermeon eta Ondarroan (Bizkaia), eta Azkoitian eta Zarautzen (Gipuzkoa). «Gure asmoa da g ain on tzek o h er rietara hedatzea urtea amaitzerako». Herenegun salaketa plazaratu zuten Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Usurbilgo Udalak (Gipuzkoa). Jakinarazi zuten herri horretako hiru haur bake epaitegian euskaraz erregistratzen saiatu direla, eta ez dietela utzi. Behatokiak azaldu zuen Gipuzkoako sei herritan, Bizkaiko beste seitan eta Arabako bitan egin daitekeela, egun, izapide hori euskaraz. Baina azken bi urteotan ez dela urratsik egin ere salatu zuen. Justizia Sailak adierazi du egoera horrekin topo egin zuela hauteskunde ostean, nahiz eta bazen 2008ko itun bat. «Horrek ekarri du
Arartekoak kexa ugari jasotzea, legeak 2005etik aitortzen duen eskubide bat urratzen delako». Arazoarekin kezkaturik dagoela zehaztu du Justizia Sailak, eta jakinarazi du bere zereginen artean zuela, herenegungo salaketaren berri izan aurretik ere. Inforeg aplikazio informatikoa bake epaitegi guztietan jartzea adostuko dute, hitzarmenean, Jaurlaritzak, Eudelek eta Red.es elkarteak. Aplikazio hori da jaiotzak, heriotzak eta ezkontzak euskaraz erregistratzeko aukera ematen duena. Bake epaitegietako langileak trebatzeko plan bat ere jasoko du itunak; Red.es elkarteak eskainiko du trebakuntza. Justizia Sailak zehaztu du aurtengo aurrekontuetan ere jasota dagoela horretarako diru funtsa. Berria (2010/09/25
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Etxauriko Udaleko Euskararen Ordenantza: ia akatsik gabeko eredua Administrazioan Euskaraz taldeak Etxauriko Udala zoriondu nahi du, Euskararen Ordenantza onartu duelako, eremu mistoan euskararen aldeko sentsibilitatea duten udaletan ohikoa den eredua erabilita. Ordenantzak euskararen sustapena bultzatzen du, elebitasuna bultzatzen du eta hizkuntz eskubideen aldeko joera dauka. Beraz, balorazio positiboa merezi du. Bere garrantzia badu, fi l o s o fi a b a t z a b a l t ze n d u e n heinean, beste udaletarako bide erakusle bihurtzen delako. E r e mu m i s t o a n erabiltzen den eredu honek baditu puntu gatazkatsuak, udal zenbaitetan aldaketak eragin dituztenak. Etxauriko Udalak ongi konpondu ditu zeharkako kudeaketaren kasuak. Zerbitzu publikoak emateko enpresak kontratatzen baditu, bai euskaraz bai gaztelaniaz mintzatzeko erabiltzaileen eskubidea ber matzeko irizpideak ezarriko direla zehazten du. Udal txikia denez gero, Euskararen
Iritzia 2010/09/25
Ordenantzan bertan eranskina sartu du lanpostuen hizkuntz eskakizunak zehazteko. Urrats hori egitea zenbat kostatzen den jakinik, ongi baloratzeko modukoa da, nahiz eta beste udal askotan baino askoz errazagoa eduki (6 lanpostu ditu, besterik ez). Euskaraz jakitea beharrezkoa ez duten lanpostuetan meritu moduan baloratuko dela ezartzen du, baina portzentajea zehaztu gabe. Hor eredugarri ez da izan Etxauriko Udala. Horrelako egoera lanpostu bakar batean gertatzen zaion ar ren, tamalez, puntu hor retan eredu ez gomendagarria bihurtu da beste Udaletako hurrengo Ordenantzetarako. Espero dezagun eremu mistoko Udal guztietan Euskararen Ordenantzak onartzea, atal eztabaidatuenak euskararen eta euskaldunon alde konponduta. Josu Astrain Unanua. Administrazioan Euskaraz taldeko kidea
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
Denok euskararekin Hizkuntza-politikarako Sailburuordea den Auzmendi anderearen iritzi arikuluaren inguruko hausnarketak “Denok euskararekin” Izenburu horixe zuen irailaren 7an Lourdes Auzmendik, Eusko Ja u rl a r i t z a k o H i z k u n t z a - p o l i t i k a r a k o Sailburuordeak, argitaratu zuen iritzi artikuluak. Komenigarria da behar den sakontasunaz aztertzea eta Auzmendik dioenean oinarrituz hainbat hausnarketa plazaratzea.
« Euskadin hizkuntza politika adostasunaren ondorioa izan da beti. Herri honetan, herritarrek argi eta garbi apustu egin dute euskararen normalizazioaren alde, sentsibilitate politiko ezberdinen gainetik. » Lourdes Auzmendi Hizkuntza bat normalizatu nahi duen hizkuntza-politika baten zutabea adostasuna izan behar ote duen eztabaidagarria izan daiteke. Izan ere, hizkuntza bera egoera gutxiagotura eraman duen hizkuntza-politika adostasunezkoa izan ez den bezala, ez dago garbi zergatik adostu behar den ezer normalizazioaren kontra dauden horiekin. Hizkuntza bat normalizatzeko, euskara normalizatzeko alegia, neurri eragingarriak behar dira alor politikoan, juridikoan, sozialean eta ekonomikoan eta orain arte ez dira horiek indarrean jarri. Hortaz, adostasunaren ondorioa bakarra izan da, normalizazioak behar zuen eta duen politika
Kontseilua
ez dela indarrean jarri eta ondorioz, ez dela egin, egin behar zen guztia, ez eta egin behar zen epean ere. Azken mende laurdenean adostasuna erabili da euskararen normalizazioaren bidean egin nahi ez zuten horiek ez haserrarazteko moduan. Adostasunaren aldarria eta bandera benetan normalizazioaren alde dauden indarrak galgatzeko erabili da. Bada garaia, beraz, ulertzek o hizk untza-politik a politik a planifikatua dela, epe eta helburu zehatzak izan behar dituena eta alor politikoan, sozialean, juridikoan eta ekonomikoan neurri
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila zehatzak eta eragingarriak behar dituena. Hizkuntza-politika adostasunean oinarritzea baino askoz ere garrantzitsuagoa da hizkuntza-eskubideen bermean oinarritzea, izan ere, inongo adostasunak ezin du betikotu hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa oraindik gertatzen den bezala.
« …bi hizkuntza ofizialen arteko orekara hurbilduz joateko euskararen aldeko neurri positiboak behar direla, beti ere herritar guztien hizkuntza aukerak errespetatuz. » Lourdes Auzmendi
Egia da bestalde, herritarrek apustu garbia egin dutela euskararen normalizazioaren alde eta herritar horiek pentsamendu politiko desberdinak dituztela.
Euskarari dagokionez, sozialisten diskurtsoa beti dago “bainaz” beterik. “herritar guztien hizkuntza aukerak errespetatuz” esaldia bere horretan onargarria dirudi, kontua da sozialisten praktika politikoak itzulpen berezia ematen diola esaldi horri, hau da, euskara ez erabiltzea aukeran dagoen zerbait da. Horrela bakarrik ulertzen da euskara ikasi nahi izan ez duten Bertendonako irakasle matxinatuei erakutsitako elkartasuna, esate baterako, edo, Lanbide Heziketarako lan-deialdian euskara ez jakiteagatik “diskriminatuak” sentitzen ziren “profesores sin perfil” delakoekin erakutsitako elkartasuna.
Beraz, gauzak horrela, ez da erraz ulertzen zergatik Hezkuntza Sistemak, oraindik ere, euskalduntzen ez duten ereduak indarrean dituen, ez da ulertzen zergatik Osakidetza euskalduntzeko plana 20 urte berandu datorren, ez da ulertzen zergatik Administrazioa euskalduntzeko plangintzek urtez urte ez duten haien helburuak betetzen, ez da ulertzen zergatik dauden indarrean Administrazio Orokorra euskalduntzea eragozten duten egiturazko neurriak, ez da ulertzen zergatik ertzaintzarekin euskara erabili nahi izatea den nahikoa arrazoi zigortua izateko, ez da ulertzen zergatik ezin den epaiketa bat burutu euskara hutsez. Herritarrak normalizazioaren alde egotea ez da nahikoa izan euskara alor horietan guztietan normalizatzeko, beste gauza batzuen artean, PSEk, ez duelako hori nahi. Adostasunaren ondorioa, nonbait. Hizkuntza bat, euskara kasu honetan, erabili nahi dutenek ezin dutenean, onargarria den adostasun bakarra da, hizkuntza-eskubideak bermatzea lortzen duen hizkuntza-politika eragingarria abian jartzea. Azpimarratu behar da hizkuntza-eskubideak giza eskubideak direla eta ondorioz, hizkuntza-eskubideak urratzeak giza eskubideak urratzea dakarrela.
Benetan diskriminatuak diren herritarrekin ez dute, bada, erakusten horrelako elkartasunik. Euskara ez jakitea, gaur egun, ez da aukera zerbitzu publikoan ari den langile batentzat. Izan ere, funtzionarioak herritar guztientzat lan egiten du eta ondorioz, bi hizkuntza ofizialak ezagutu beharko lituzke, aitzakiarik
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila gabe. Bitartean, Gobernuak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen segitzen du eta ondorioz, diru xahuketa ederrak egin beharko dira pertsona horiek euskalduntzen, hori bai, “funcionarios sin perfil” lobbya sortu arte, hortik aurrera ez baitute ikasi beharko.
« Gizarte osoan eta, zeresanik ez, Eusko Jaurlaritzako sail guztietan eragin duen krisi latz batean, lortu dugu euskararen aldeko diru-laguntzei eustea (12.690.000 euro guztira), jaitsiera txiki-txiki batekin iazkoen aldean » Lourdes Auzmendi Komenigarria da gogoratzea hizkuntza bat normalizatzeko diru inbertsioak egin behar direla, euskararen kasuan, orain arte egin direnak baino handiagoak, dudarik gabe. Gogoratu behar dugu, krisiaren beraren aitzakiapean beste sektore ekonomiko batzuk laguntzak handituak ikusi dituztela. Gauzak horrela, sozialisten diskurtsoan maiz entzungo dugu sektore ekonomikoei laguntzeko diru baliabideak handitu behar direla eta horrela egin dute autoen eremuan, etxetresna elektrikoenean eta ikerkuntzan, esate baterako. Hortaz, krisi egoeran eta krisirik gabe diru baliabideak zenbat eta non inbertitzen diren erabaki politikoak dira eta Gobernuak berea hautatu du. Euskal Eskolak aitzindaria izan beharko luke lehenengo eta behin, belaunaldi berriak osorik euskalduntzen. Izan ere, ingelesari lekua egin behar diogun honetan Hezkuntza Sistemak ez du lortzen ikasle guztiak euskalduntzea, bestela esanda, Hezkuntza Sistemak ez du lortzen EAEn ofiziala den hizkuntza bat gure neska mutikoei erakustea nahiz eta legeak horrela agintzen duen. Azpimarratu behar da hori horrela izatea, sozialistek euskalduntzea lortzen ez duten irakastereduak mantentzeko
apustu politikoa egin dutelako dela. Kontseiluak helburu hori lortzeko egin beharreko erreforma xehe-xehe jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari baina, hala ere, orain arte bederen, muzin egin diote.
« Hezkuntza sisteman, adibidez, D eredua guztiz sustraiturik dago. Horretan ezin da atzerapausorik eman. Gizarteak ez luke onartuko. Hala ere, eredu hori, beste hainbat kontu bezala, errealitate berrietara egokitu behar da, ingelesari eta beste hizkuntza batzuei tokia egiteko. Euskal eskolak aitzindari izan behar du eleaniztasunean. » Lourdes Auzmendi Ingelesari tokia aspaldi egin zaio. Hezkuntza Sailak badaki non dauden eleaniztasuna lortzen duten ikastetxeak, Hezkuntza Sailak badaki hori murgiltze-ereduetan lortzen dela bakarrik, beraz, atzerapausoak ez emateko modu bakarra helburuak lortzetik gertuen dagoena abiapuntua izatea da. Hezkuntza Sailak badaki D ereduan bakarrik daudela baldintza objektiboak eleaniztasunaren helburua lortzeko, hala ere, euskalduntzea lortzen ez duten irakastereduen alde egiten segitzen du.
Errealitatea: Hezkuntza Sistemak ez du lortzen EAEn ofiziala den hizkuntza bat gure neska mutikoei erakustea
iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila
33.000 hautagai 419 lanpostutarako Atzo hasi ziren Jaurlaritzak hainbat administrazio lanpostu betetzeko egindako LEP Enplegu Publikorako Eskaintzaren azterketak; 33.000 eskabide baino gehiago aurkeztu dituzte, baina 419 plaza huts baino ez daude. Hautagai guztiak sartzeko, BECeko
berria 2010/09/25
hiru pabiloi prestatu behar izan dituzte arduradunek; guztira, 300 lagun baino gehiago aritu dira antolaketan. Argazkian, atzo arratsaldeko azterketa. Gaur 10:00etan eta 16:00etan izango dira hautaprobak.
Urria
urria urria urria urria urria urria urria urria
ELEBIDEren iragartze kanpaina eztabaidagarria
Kontseilua
驴Me podr铆a dar la hoja de inscripci贸n en castellano? Lo siento, se han acabado, s贸lo nos quedan en euskara 2008an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Po l i t i k a r a k o S a i l b u r u ordetzak hizkuntza e s k u b i d e a k b e r m at ze k o zerbitzua sortu zuen, Elebide. Bati baino gehiagori ezinbestean Hizkuntz Eskubideen Behatokia burura etorriko zitzaion, 2001ean Kontseiluak sortu zuenetik nekaezin ari baita gizartea hizkuntza-eskubideen alorrean kontzientziatzen, kexak bideratzen, hizkuntzaeskubideei buruzko irakurketa interesgarriak egiten, zein eskubide urratzaileei (administrazioari nahiz sektore pribatuari) iradokizunak egiten. Nekaezin aritu dira urtez urte urraketak etengabe errepikatzen direla salatzen, hizkuntza-politikek aurrerabiderik ez dutela ozen esaten. Eusko Jaurlaritzak hizkuntzap o l i t i k e t a n i n fl e x i o puntuaren beharraz jabetu eta herritarren arteko hizkuntzagatiko bereizkeria
gainditzeko zerbitzua abian jarri zela pentsa zitekeen, Elebideren deiturek horixe iradokitzen baitute. Hiru urtez lanean egon ostean, 2010erako prestatutako kanpaina aurkeztu dute H i z k u n t z a Po l t i k a r a k o sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Administrazio Publikoetako Hizkuntza-Normalizaziorako zuzendari Patxi Martinez de Marigortak. Aukera ona Behatokiak bederatzi urtez garatutako proiektu eraginkorrarekin antzekotasunak dituen lan
ildo honek egiten duen ekarpena aztertzeko. Ikus dezagun: Elebideren helburuaz: Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen artean benetako oreka lortzea da Elebideren helburua. Alegia, h i z k u n t z a g at i k o e g o e r a desorekatua bizi dugula onartzen da helburuan bertan. Afera da bi hizkuntza ofizialetako bakar batek, gaztelaniak hain zuzen, berme legal guztiak dituela: legeak maiz erabilera
urria urria urria urria urria urria urria urria derrigortzen du, 500 legeren bidez esate baterako, eta ezagutza inposatu ere Konstituzioaren bitartez. Horren ondorio zuzena da herritar guztiek gaztelania ezagutzea eta eragile, instituzio eta norbanakoek lehentasunez erabiltzea. Euskarak, aldiz, ez du babes legal nahikorik eta ondorioz, euskaldunon hizkuntzaeskubideak sistematikoki urratzen dira. Zer lanketa egiten du Elebidek egoera honen aurrean? Euskaldunek diskriminaziorik jasan ez dezagun marko juridiko egokia artikulatzeko lan egiten al du? Kexa hauek aztertu egiten al ditu puntu ahulak zein diren ikusiz, lehentasunak beharren arabera definitzeko? Elebidek ezer egiten al du hain beharrezkoak diren lege horiek epe laburrean ehuntzen hasteko eraginkortasun handiagoz lan egin ahal izan dezagun? Elebideren kexen kudeaketan ikus daitekeenez, aurrerabidean jartzen dituztenak egungo marko juridiko eskasak babesten dituenak dira soilik. Alegia, hizkuntza-eskubideak ez dira
irizpide, marko legala baizik. Kasu horretan “urraketa eza� adierazten dute eta kexa ez da bideratzen. Hortaz, zerbitzu honen bidez bi hizkuntzen arteko oreka lortzetik urrun gaude. Bere funtzio nagusia indarrean dagoen legea aplikatuz suertatzen diren urraketak kudeatzera mugatzen da. Honek, alde batetik, sistema desegoki batek sortutako desorekari bizkarra ematea dakar urraketak betikotuz. Bestetik, tramitatzen diren kexen ibilbidea aztertuz, maiz kexaren tramitazio itxitzat jotzen bada ere, egoera “konponbidean� dagoela ikus dezakegu. Horrek esan nahi du urraketak iraungo duela eta epe laburrean ez duela konponbiderik izango, ez behintzat Elebideren eskutik. Elebidek ez du bermatzen epe jakin batean hizkuntza-eskubidea urratzeari utziko diotela. Elebidek zure eskubideak babesten ditu. Horixe da 2010erako sortu den kanpainaren leloa. Arestian aipatu bezala, soilik babes legalaren baitan jokatzen du Elebidek. Aski ongi dakigu, ordea, euskaldunon hizkuntzaeskubideak egun indarrean dauden legeek osotasunean babestetik urrun daudela. Areago, helburu hor rekin garatzen hasitako legeak atzerabidean jarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Gogoan izan dezagun Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei Buruzko Dekretuarekin (2008) gertatutakoa. Lehen aldiz euskarari begirako lege batean epe zehatzak eta legea hausteagatiko zehapenak jasotzen ziren (bide batez esan dezagun bi ezaugarri hauek lege gehien-gehienen berezko eta oinarrizko ezaugarri direla).
urria urria urria urria urria urria urria urria Kontseiluak txalotu egin zuen zehapenen erabilera eskubide urratzaileen inpunitatearekin bukatzen laguntzen duen tresna den neurrian. Bada, zehapen horiek bertan behera utzi dituzte. Horrela ez da lortuko oreka bi hizkuntzen artean. Behatokiak 2009ko urteko txostenean datu kezkagarria eman zuen jakitera: “ Alor sozioekonomikoan ez dugu aldaketa eraginkorrik nabaritu. Zio askotako kexak bideratu zaizkie enpresei eta zenbaitetan aldaketarako borondatea azaldu badute ere, berriz ere gogorarazi digute ez dutela inolako legezko derrigortasunik�. Ez da zilegi Eusko Jaurlaritzak lege bidez desorekak sortzea eta gero desoreka horiek sortzen duten kaltea konpontzeko zerbitzu bat abian jartzea. Konponbidea Eusko Ja u rl a r i t z a re n e s k u e t a n d a g o b a i n a , horretarako, Elebide beharrean, hizkuntza-
politika eragingarria beharko luke. Elebidek gizarteari igortzen dion mezua. Aurkezpenean egindako adierazpenen artean bi bereziki oso deigarriak dira, agerian uzten baitute Eusko Jaurlaritza aplikatzen ari den hizkuntza-politikaren muina. Oinarrian hitz gozoak, berdintasuna, errespetua, baina
atzean euskaldunen zanpaketa ahalbidetzen duen politika. Gutxiagotua dagoelako babesa behar duen komunitateari dagozkion aldarrikapenak unibertsalizatu dituzte eta urraketarik pairatzen ez dutenen alorrera eraman dituzte gezurrezko egoerak erabiliz. Ez da egia erdaldunen hizkuntza-eskubideak urratzen direla, gezurrezko egoera surrealistak erabiltzearen atzean asmo zitalak edo errealitatea ezkutatu nahia ezkutatzen dira. Euskaldunoi sinistarazi nahi digute erdaldunek gure arazo berberak dituela, komunitate hori ere, urraketen biktima agertzeko eta erdal komunitateari dei egin nahi diote anekdota lege bihurtuz euskaldunen aldarriei aurre egiteko. 1. Euskarara ez dugula inposiziotik hurbildu behar inplizitu eta esplizituki esaten aritu da egungo Gobernua. Lurdes Auzmendiren adierazpenetan mezu hau ere ikus dezakegu: “Azken urtean Elebiden jasotako kexen kopuruan %6ko jaitsiera eman bada ere, oraindik euskarak ez du gaztelaniaren maila bera. Horregatik, euskararen aldeko neurri positiboak hartu behar dira, beti ere hiritar guztien hizkuntzahautuak errespetatuz�. Baina egun dagoen urraketaren sorburua hiritar guztiek bi hizkuntzak ez ezagutzea eta, ondorioz, ez erabiltzea da. Hizkuntza-hautuak zapuzten dituen bakarra erdal elebakarra da, onartzen ahal duen hautu bakarra gaztelania erabiltzea delako. Horri gehitzen badiogu egungo Gobernuak euskara jakitea ber matzen ez duten irakastereduen alde egiten duela, euskara ikasi nahi ez duten funtzionarioak saritzen dituela, lan-deialdietan euskara ez dakien jendea
urria urria urria urria urria urria urria urria sartzen duela Administrazioan etab garden ikusiko dugu hizkuntza-hautua gezur galanta dela. Euskara ezagutu beharraren aldarria inposizio gisa aurkezten digute baina, egun ezagutu beharrekoa den bakarra gaztelania da, Konstituzioaren aginduz gainera. Hizkuntza-hautua gezur handia izango da, harik eta herritar guztiek bi hizkuntza ofizialak ezagutu arte. 2. “Gizarteari bere osoan dei egiten diot hizkuntza batean edo bestean beren hautua egiteko eskubidea urratua ikusiz gero Elebidera jotzeko�. B at e a n e d o b e s t e a n d i o t e E l e b i d e k o arduradunek, hori posible balitz bezala. Akaso hautatzen al dugu zinea euskaraz ikustea, erosketak euskaraz egin ahal izatea, mediku euskalduna, ertzain euskalduna, Lanbide Heziketan nahi dugun ikasgaia euskaraz egin ahal izatea? Erdal elebakarrak ezin du euskara hautatu eta geuk ere ez haiek dauden bitartean. Beraz, ordua da Gobernuak ezagutzaren unibertsalizaziora eramango
gaituen hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko orduan bakarrik izango baita erreala hizkuntza-hautua. 3 . M e z u d e s e g o k i h o r i e k E l e b i d e re n kanpainarako egindako audioetan oso agerikoak dira. Gezurrezko berdintasuna muturrera eramateko ahaleginak bi spot (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) egitera eraman ditu, hizkuntza-eskubideen urraketak pairatzen dituztenak bi aldetan daudela iradokiz. Audioek eurek bakarrik hitz egiten dute. Euskarazkoan ahozko harremana erdaraz da eta herritarra euskaraz artatzeko gaitasun eza da azaleratzen dena. Gaztelaniazko bertsioan, aldiz, herritar erdalduna erdaraz artatua da baina antza soilik euskarazko inprimakiak ditu eskuragarri. Egoera surrealista anekdotikoak unibertsalizatzeko asmoa kanpainaren atzean ezkutatzen dena ‌
Euskarari Bai Erran Dio Zuberoak Zuberoako Herri Elkargoak eta Xiberoan Euskaraz Bai elkarteak herrialde horretan egin nahi duten kanpaina aurkeztu zuten atzo, Maulen. Herrialdean egin n ah i d i tu z ten h ai n b at ekimen aurkeztu zituzten, eta, horrekin batera, kanpaina garatzeko hartu zuten langilea aurkeztu zuten: Maritxu Lacarrieu. Euskararen aldeko borondate argia azaltzeko helburuz, Herri Elkargoak ofizialki bat egin du Bai Euskarari ziurtagiriarekin, eta herritarrak horren alde egitera deitu.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Bernadette Soulek hartuko du EEPko zuzendari postua, hilaren 20an
Diario de Noticias 2010/10/08
Estebe Eiherabide ordezkatuko du, administrazio kontseiluak haren hautagaitza onartuz gero Bernadette Soulek hartuko du EEP Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari postua, hilaren 20an, Administrazio Kontseiluak haren hautagaitza berresten badu. Izan ere, orain arte karguan izan den Estebe Eiherabidek postua utziko du Garazi-Baigor ri elkargoko zerbitzuetako zuzendaria izateko. Atzo Pays Basque.info kazeta digitalak eman zuen albistearen berri, eta BERRIAk baieztatu ahal izan du Soulek haren hautagaitza aurkeztuko diola EEPko administrazio kontseiluari. Souleren hautagaitzak aurrera egiteko ez luke aparteko arazorik egon behar. Izan ere, sortu zenetik lan egin du erakunde horretan Soulek, eta dagoeneko zuzendari lanetan hasita dago. Soule Donibane Garazin sortu zen, duela 42 urte. Ekonomialaria da, eta Baionako Merkataritza Ganberan lan egin izan du. BERRIA egunkarian ere kolaborazioak egin ditu, Egitura ekonomiako gehigarrian. Euskal gaietan diplomatua da Soule, eta euskalgintzan aski ezaguna. Euskaldun berria da, AEKn jardun zen euskara ikasten. Berriki Euskaltzaindiak izendatu du euskaltzain urgazle. Iker zentroarentzat Euskal Herriko toponimiari buruzko lan bat egin du, eta azken hilabeteetan buru-belarri aritu da Ipar Euskal Herrian ETB telebista ikus dadin, aro digitalera igarotzen denean.
Orain arteko zuzendari Eiherabidek iragan uztailean jakinarazi zuen EEP utziko zuela. Soulek zeregin garrantzitsuei egin beharko die aurre orain, EEPren barruan. Besteak beste, 2010-2016 eperako erakundearen erronka eta ardatzak zein izango diren zehaztu beharko du, alegia, erakundearen ondoko sei urteotako plangintza. Plangintza horretan euskararen erabilera indartzea izango da xede nagusietako bat. Brissonen jarraipena Horretarako, taldea antolatu beharko du Soulek. Eta, besteak beste, egitura handitzea beharrezkotzat jotzen dute EEPn, heldu diren urteetako erronkei heldu ahal izateko. Izan ere, hori bera aitortu dute Parisko ikuskariek erakundeari buruz egindako txostenean, alegia, hizkuntz politika eraginkorrak giza baliabide
urria urria urria urria urria urria urria urria gehiago behar dituela: egun erakundeak zortzi langile ditu, baina hamabi behar dituztela azaldu d i o t e Fr a n t z i a k o Gobernuari. Urtea amaitu aurretik erabakiko du zer egin Parisek.
duen, edo beste norbaiten eskuetan utziko duen.
Bidenabar, zain egon beharko du zalantza baten inguruan: ea Max Brisson egungo lehendakariak (UMP) karguan jarraituko
Euskararen Erakunde Publikoa 2004an sortu zen, i n t e re s p u bl i k o k o elkarte gisa. Bi helburu nagusi ditu: euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea eta d e fi n i t z e a , e t a horretarako behar d i r e n fi n a n t z a b a l i a b i d e a k bermatzea.
Euskaraz bizi nahi duen herria Cuenta José María Jimeno Jurío que, "sorprendentemente, el comisario Vicente de Latorre, adversario de los vascongados, recordaba en 1799 cuando en la ciudad de Estella se hablaba comúnmente entre la gente labradora y artesana el idioma bascongado". Euskara? Hori da AEK-k herritarrei egin dien galdera edota proposamena; eta euskaraz bizi nahi dugunok "bai, nahi dut" entzun nahiko genuke, bai, lehenik eta behin, euskara ikasi nahi dut, eta ikasi eta jakitearen ondorioz, bai, euskara erabili eta transmititu nahi dut, bai euskaraz bizi nahi dut. Azken batean, oraingoan galdera edota proposamena beste era batean errepikatuko
Iritzia 2010/10/08
dut : euskaraz? Bai, euskaraz bai, euskaraz bizi nahi dugu. Atzo, gaur eta bihar, goizez, arratsaldez eta gauez, hemen, hor eta han, nor maltasunez, bizi, erosiz, lan egin, medikuarengana, irakurri, ikusi, gu euskaraz bizi nahi dugunok gara, eroso eta duintasunez euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz altxatu eta euskaraz oheratu. Eta aste honetan Lizarran inauguratu dugun euskaltegia beste tresna bat da gure nahia betetzeko. No estamos aquí, ni tenemos este moderno euskaltegi gracias al apoyo que da el Gobierno de Navarra a nuestra labor. Las ayudas económicas a los euskaltegis no son nada dignas, y además, no vemos indicios de que desde el Gobier no se considere la
urria urria urria urria urria urria urria urria euskaldunización de personas adultas una clave estratégica para la normalización del e u s k e r a . Ta m p o c o e l i m p u l s o d e l Ayuntamiento de Estella nos ha traído hasta aquí, no vemos un apoyo adecuado, ni en ayudas económicas que relancen nuestra labor, ni en becas, ni en promoción consistente de nuestra labor.
Pe r o s o m o s c o n s c i e n t e s d e q u e l a normalización del euskera necesita de la complicidad de todas y todos, de ahí también nuestra invitación a los miembros de la administración y del Ayuntamiento que se vieron en la inauguración. Nuestra labor necesita de la complicidad de las instituciones para llegar firmemente y cuanto antes a nuestro objetivo. Las instituciones tienen nuestra puerta abierta pero pueden hacerlo mejor y pueden hacer mucho más. Eta instituzioen aldetik laguntza oso eskasa izan arren, giltza herritarrok dugu, hemen gaude harro, herrigintzatik, beste behin, euskararen aldeko lanari indar handiagorekin eusten. Eta horregatik, gehiengoa ginen gu, inaugurazio egunean. Hori da gure eginbeharra, oztopoen aurrean hauxe da gure erantzuna: euskara eskolak eman, kalitate
handiz, euskaltegiak gero eta eroso eta atseginagoak, gure erantzuna, gurea eta zuena, euskara ikasten, euskara erabiltzen, AEKren lana babesten, eta nola ez, adibidez, hau gauzatu ahal izateko ezinbestekoak dira ikasturte berri honetan bertan izanen dugun 17.korrika bezalako ekimenak. Tenemos que recordar que este nuevo euskaltegi trae consigo un nu evo c u r s o, a p u n t o d e comenzar, os animamos a conocerlo, a decir sí al euskara, la tarea que tenemos nosotros los adultos en la normalización del euskera es muy importante, nosotros somos modelo a seguir, y además somos capaces de cambiar las cosas. Los que queremos vivir en euskara os animamos a coger ese compromiso: aprender euskera y que el euskera se convierta en la herramienta de comunicación de tu día a día, y como se dice últimamente, "os lo agradecerán". Maiatzaren 15ean mobilizazio erraldoi bat egin genuen Iruñean, sekulakoa izan zen manifestaldi hura. Eta gogoan dut pankarta nagusiaren atzean, metro gutxi batzuk haratago beste pankarta bat zegoela, altuago, eta hurrengo eguneko berri eta argazkietan ageriago zegoena: "Lizarran euskaraz bizi nahi dugu" biba zuek, eta euskaraz bizi nahi duen herriarentzat hemen duzue euskaltegi berri eta polit hau, hemen duzue AEK! Eskerrik asko eta gozatu!!! Helios del Santo Gomez Nafarroako AEK
urria urria urria urria urria urria urria urria
Lehendik urratutako bidea
Berria 2010/10/09
Hiru eleko eredua proba gisara abian jartzeko prozesuak ez du aldaketa handirik ekarri ikastetxeetara, eleaniztasuna sustatzeko egitasmoak martxan baitituzte. Ez dira hutsetik hasi. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proba gisara proposatutako hiru eleko eredua martxan jarri duten ikastetxeentzat, egitasmoa ez da eleaniztasunerantz emandako lehen pausoa. Eredu berria nola ari diren txertatzen azaldu diote BERRIAri Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe banak, eta hirurek adierazitakoaren arabera, esparru berriak ez du aldaketa handirik ekarri. Izan ere, euskara, gaztelania eta ingelesa irakaskuntzan txertatzeko bidea aspaldi abiatu zuten.
esparru berrian ari dira. Mamen Perezek, berriz, 2002. urtean hasitako ereduarekin lan egin zuen Aranzabalekin. Hirurek eredu zaharra eta esparru berriaren arteko oinarrizko aldeak nabarmendu dituzte. Hala, 2002. urtean hasitako ereduan gutxieneko ingeles maila eskatzen zen, eta ikasle gehienak B eta D ereduetatik zetozen, euskarazko ezagutza bermatzen zutelako. Ordea, esparru berrian ez dago aurreko azterketarik.
Jaurlaritzak LH Lehen Hezkuntzako laugarren mailan zein DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan eredua abian jartzeko aukera eman du. Hizkuntza bakoitzean gutxienez bost eskola ordu eman behar dira LHn; sei DBHn. Ikastetxeen esku dago gainerako orduetan zer hizkuntza hautatu. MIGUEL DE UNAMUNO Ikastetxe publikoa (Gasteiz) «Ingelesez emandako eskolak hartzeko, oinarrizko ezagutza behar da» Euskara, gaztelania eta ingelesa ikasgela barruan uztartzen eskarmentua du Miguel de Unamuno Gasteizko institutu publikoak. 2002. urtean hiru eleko eredua abiarazi zuen, eta hala ikasi duten bi ikasle belaunaldik DBH eta batxilergoa bukatu dituzte bertan. Sekun Bermejo eta Maite Aranzabal Jaurlaritzaren irizpideen arabera antolatutako
Eredu berrian matrikulatzea librea izan arren, dauden plazen arabera betiere, Miguel de Unamuno ikastetxeko ingeleseko arduradunek gutxieneko maila izatea lagungarria zela azaldu zieten gurasoei. «Ingelesez emandako eskolak hartzeko, oinarrizko ezagutza behar da», azaldu du Bermejok. Ikasleen gutxieneko ingeles maila bermatu arren, DBHko lehen mailan irakasgai «samurrenekin» hastea egoki ikusten du Bermejok:
urria urria urria urria urria urria urria urria «Ezin duzu lehen urtean Matematika ingelesez eman». Ikasleak ingelesezko gaitasuna garatzen ari direla azaldu du, eta ikasturteak aurrera egin ahala Filosofia ingelesez ematera hel daitezkeela. Hezkuntza Sailak abiarazitako hiru eleko eredu berrirako egokitzapenak arazo batzuk sortu dituela adierazi du Maite Aranzabalek. Proposamen berrian, esaterako, euskarazko ordu gutxiago daude eredu zaharrean baino, eta horrek ez zuen harrera ona izan D eredutik heldutako ikasleen gurasoen artean. Horrez gain, Hezkuntza Sailak ereduaren berri eman zuenerako aurreko hiru eleko eredua eskainita zeukaten ikastetxeek LHko eskoletan, eta aurreko ereduari emandako laguntzak kendu egin dizkie Jaurlaritzak. Nolanahi ere, aurten ere eredu horri eutsi egin diote. Argi dute hirurek«irakasleen ekimena» ezinbestekoa dela eleaniztasunaren bidean. «Ikastetxe publikoetan dugun arazo nagusiena langile taldea da», azaldu du Aranzabalek. Izan ere, eskola publikoetako langileek erronka berriari aurre egiteko prestakuntza behar dute, guztiek irakasgaia ingelesez emateko gaitasuna ez dutelako. Hizkuntza hori ikasi nahi duten irakasleentzako laguntzarik ez dagoela gogorarazi du Bermejok, eta hiru eleko esparrua hedatuko bada, hori zuzentzeko tresna egokiak sortzea proposatu du. Nolanahi ere, Miguel de Unamunon Ingeleseko Mintegikoa irakasleez gain eskolak ingelesez emateko gai diren irakasleak daudela nabarmendu dute, «zorionez». Dena den, argi dute ikasturte batetik bestera egoera alda daitekeela. «Ezin dugu nahi duguna egin, baizik eta ditugun baliabideen arabera egokitu», gogorarazi du Perezek. Astean ingelesezko zazpi ordu eman ahal izateko irakasgaiak «sortu» behar izan dituzte, betiere ohiko irakasgaiekin talka egin gabe. Eredu zaharrarekin zein eredu berriarekin 50 ikasle inguru matrikulatzen dira urtero, eta etorkizuna norabide horretan doala argi dute hirurek, baikor.
ORERETA IKASTOLA Itunpeko ikastetxea (Errenteria) «Guretzat aldaketara moldatzeak ez du ekarri aztoramendu handirik» Errenteriakoa da (Gipuzkoa) Orereta ikastola, itunpekoa. 1960ko hamarkadan urratu zuen bidea, eta 0-3 zikloan hasi eta batxilergoa amaitu arteko eskolak ematen ditu gaur egun. Hiru eleko hizkuntz eredura egokitzeko aparteko moldaketarik ez dutela egin behar i z a n d i o E g o i t z Ve rd u g o z u ze n d a r i pedagogikoak. LHko laugarren mailako lau ikasgelatan jarri dute martxan eredu berria, eta ikasturte amaieran talde horietako hogei ikaslek pasatuko dute Eusko Jaurlaritzaren ebaluazioa. Aldaketak ez die aparteko kezkarik eragin. Hiru eletan batera jarduten ohituta daude ikasleak. «Orereta ikastolak eta Euskal Herriko ikastola guztiek urte ugari daramatzate eleaniztasunean, Eleanitz proiektuan, eta horrek bermatzen du oinarri bat badaukagula, bai ingelesa lantzeko, bai gaztelania lantzeko, eta, noski, euskara lantzeko. Azken finean, gure ikastolaren helburua euskara da, eta gure hezkuntzaren ardatza».
urria urria urria urria urria urria urria urria Hizkuntzak, ikasgelan, ahalik eta modu naturalean txertatzen saiatzen dira; hainbat ikasgaitan tartekatzen dituzte ingelesezko eta gaztelaniazko jarduerak. «Izan daiteke, esaterako, Euskal Herriko geografia ikastean ikasliburuan ibai baten informazioa ingelesez agertzea eta ingelesez lantzea». Euskara, Ingelesa eta Gaztelania izaten dira, ikasgai gisara, elebakarrak izaten diren eskola ordu bakarrak. Gainerakoetan, tarteka, gaztelania eta ingeles zipriztinak izaten dira. «Baina modu transbertsal batean, ez da gauza berezi bat; tresna moduan hartzen dute ikasleek hizkuntza». Haurrak, gainera, ingelesarekin 4 urterekin hasten direla dio Verdugok, eta horrek samurtu egiten duela prozesua: «Ohituta egoten dira». Horregatik ez die aparteko nekerik eman Jaurlaritzak proposatutakora egokitzeak. «Moldaketa txikiak eginez betetzen ditugu ereduak agintzen dituen portzentajeak», azaldu du. «Agian, ingelesezko fitxaren bat gehiago sartu behar izan dugu, baina benetan guretzat aldaketara moldatzeak ez du ekarri aztoramendu handirik». Ingelesarekiko helburua, Eleanitz egitasmoan, 16 urtean jartzen dute ikastolek. «B2 helburua jartzen dugu; ikasle denek ez dute lortzen maila hori, baina guk lortu nahi dugu DBHko laugarren maila amaitzean gaitasun batzuk izatea ingelesean». 12 urterekin hautazkoa izaten dute ikasleek laugarren hizkuntzari ekitea: frantsesa izaten dute aukeran. «Ikasleen erdiek behintzat aukeratzen dute». Jaurlaritzak ezarritako ereduaren ebaluazioa zehazki zein izango den ez dakite oraindik. Baina baikorrak dira. Arrunt nota ona lortuko dutela dio Verdugok: «Ebaluatuko gaituzte; ebaluatuko dituzte gure eredua, Eleanitz, eta beste eredua, eta gu seguru gaude gure ereduak nota hobeak izango
dituela». Baliabide zenbait jaso dituzte Jaurlaritzaren partetik eredu hau ezartzeko, eta erabili dituzte: «Gure eredua indartzeko». Hala ere, ikastolako irakasleek proposamenera egokitzeko ez dutela deus berezirik egin dio Verdugok. «Aurretik ere prestatuta daude gure eleaniztasun ereduan». LEKEITIOKO ESKOLA Ikastetxe publikoa (Lekeitio) «Guk ez dugu euskara galtzeko beldurrik, kalean, etxean eta eskolan dagoelako» Lekeitioko eskola publikoak ere (Bizkaia) orain hamar urte inguru ekin zion eleaniztasunaren b i d e a r i . I k a s Ko mu n i t a t e a i z e n e k o proiektuaren barruan eginiko eztabaidan ohartu ziren hizkuntzen garrantziaz. LHko zentroa da, D eredua darabilena eta hizkuntzak «oinarrizko» jotzen dituena.
Hala ondorioztatu izan dute ikastetxeko irakasle, langile, ikasle eta gurasoz osatutako batzordeek, Xabier Iturbe zuzendariak azaldu duenez: «Emaitza akademiko onak lortzeko, hizkuntzak menderatu behar dira. Hasieratik izan dugu hiru hizkuntzak bultzatzeko asmoa». Hala, batez ere ingelesa sustatze aldera, ikasgai bakoitzean jorratutako gaiak landu izan dituzte talde txikietan.
urria urria urria urria urria urria urria urria Izan ere, atzerriko hizkuntza da gurasoen kezka iturri. «Nolako ikastetxea nahi d u g u n e z t a b a i d at ze a n , guraso askok ingelesa aipatzen dute; etorkizunari begira g ar rantzitsutzat daukate, eta sendotu beharra ikusten dute», dio Iturbek. Euskara, berriz, ez du arriskuan ikusten, haur gehienen ama hizkuntza baita: «Guk ez dugu euskara galtzeko beldurrik. Hori ikastetxe bakoitzak aztertu beharko du, bere egoera soziolinguistikoaren arabera. Baina Lekeition, euskara kalean, etxean eta eskolan dago, baina maila igotzeko erronka ere badugu». Arazoa, izatekotan, gaztelaniarekin dute, gune euskalduna izaki, ikasleek «ahozkotasuna findu» behar d u t e l a a i t o r t ze n b a i t u Iturbek. Hori dela eta, gaztelania ikasgai praktiko baten bidez lantzea erabaki dute, Plastikako eskola orduetan. Ingelesa sustatzeko, ordea, arlo teoriko bat hautatu dute, Ingurune, baina eskola orduak euskararekin banatu dituzte: «Ingelesa irakaskuntzan txertatzea zailagoa da, ez dagoelako gure inguruan. Horregatik uste dugu komenigarriagoa dela Inguruneko bi saio euskaraz ematea, eta beste
bi saio ingelesez: hizkuntza batean eta bestean jorratutako edukiak lotzeko aukera ematen digu».
Zuzendariak «erronkatzat» dauka gaiak ingelesez lantzea eta idaztea, baina «baikor» da, «ikasleak maila pixka batekin heltzen direla ikusita». Irakasleei dagokienez, ez dute inor kontratatu behar izan, taldean badaudelako ingelesez dakiten zenbait. Dena den, Iturbe ez dago horrelako egitasmo batean kanpoko norbait sartzearen alde: «Argi genuen gure taldeko irakasle bat jarri behar genuela ingelesezko klaseak ematen, proiektuak jarraipena izan dezan. Kanpotik datorrena aurten
egongo da, baina datorren ikasturtean, agian, ez». Hartara, hiru eleko ereduak ez du aldaketa handiegirik ekarri Lekeitioko eskola publikora. Izatez, ikastetxeak martxan jar ritako egitasmo bat garatzeko aukera eman dio; are gehiago, Iturbek uste du hiru eleko eredua batbatean abiatzea zaila dela: «Ikastetxeek antzeko proiekturen bat eduki behar dute eredu berria aplikatu ahal izateko». Gainera, Jaurlaritzak ez die zentroei jarraibiderik ia eman: «Ez dakigu zein asmo duen Hezkuntza Sailak. Denok irakasgai bera ingelesez emango bagenu, unitate didaktikoak egiteko aukera egongo litzateke, baina gu g e u r e k a bu z g a b i l t z a . Ebaluazio zorrotzak egingo dituztela baino ez dakigu». Itunpeko eskola gehiago ari dira, publikoak baino Nabarmena izan da eskola publikoek harrera hotzagoa egin diotela eredu berriari itunpekoek baino. 74 eskaera egon ziren hiru elekoa probatzen hasteko; 18, eskola publikoek eginak, eta gainerakoak, itunpekoek. Jaurlaritzak hautatuak 40 ikastetxe izan dira: 16 publiko eta 24 itunpeko.
urria urria urria urria urria urria urria urria
“Telebistak gauza askotarako balio du; erakusteko tresna egokia izan daiteke�
Berria 2010/10/13
Fernando Ruiz. 'Kerman mintzalagun bila' saioko protagonista. Bera jarri da denboraldi honetan Kermanen larruan. Euskal Herri osoan zehar ibiliko da Kerman mintzalagun bila, euskara txukuna erabiltzeko argibideak emanez Fernando Ruiz (Donostia, 1980) da Kerman mintzalagun bila saioaren denboraldi berriko berrikuntza nagusia. Ohian Vegaren ordez arituko da Kerman pertsonaiarena egiten. Euskal Telebistan lan dezente egindakoa da Ruiz. Hasi berriak eta Martin telesailetan parte hartu du, baita La buena nueva filmean ere. 2003. urtetik Txiribitonen papera egiten du Txirri, Mirri eta Txiribitonen belaunaldi berrian. Zer ekarriko dizu Kermanen rolak zure ibilbidean? Lan berria da niretzat. Orain arteegin ditudan gauzak oso puntualak eta txikiagoak izan dira. Protagonista papera da Kermanena, eta saioaren pisu nagusia nire gain dago. Kermanen inguruan gertatzen dira istorio guztiak, eta saioaren amaierako irakasle rola nik egiten dut. Lan asko da, baina oso gustura hartu dut. Kermanen rola ez al dago Ohian Vegarekin gehiegi identifikatua? Tira, agian bai. Ekoizpen etxetik argibide batzuk eman dizkidate, eta pertsonaia nolakoa den azaldu didate. Hortik aurrera nahiko libre utzi naute, pertsonaia nire ikuspegitik jorratzeko. Pertsona inuzentea, berritsua, lagunen laguna eta batzuetan traketsa da
Kerman. Argibide horiek jarraituz, Kerman berri bat sortzen saiatu naiz. Zer desberdintasun ditu Ker man berriak aurrekoarekin alderatuz? Nabarmenena fisikoa da. Ez daukagu antz handirik Ohianek eta biok. Azken finean pertsonaia bera da, bakoitzak egin ditzakeen keinuak edo hizkera da aldatzen dena. Zer ber rikuntza dakar tza saioak denboraldi berrian? Bigarren mailako pertsonaia batzuk azalduko dira. Kermanen familia eta lagunak azalduko dira, eta 85 ataletan zehar behin baino gehiagotan agertuko dira. Kirmen, Kermanen
urria urria urria urria urria urria urria urria anaia, da horietako bat. Bestalde, kareta eta grafismo aldetik apustu handia egin dute.
eta entretenimendura begira egon, beste alor asko jorratu daitezke telebistarekin.
Zein herritan ibiliko da Kerman?
Ez al dira motz geratzen bost minutuko saioak?
Euskal Herri osoan barrena ibiliko da. 26 atal grabatu ditugu orain arte, eta Ultzaman, Agurainen, Bilbon, Donostian, Hernanin, Algortan... egon gara. Oraindik beste 59 atal falta zaizkigu, eta ziurrenik kalean ikusiko gaituzte grabatzen. Iparraldera joateko asmoa ere badugu. Mugitzea oso garrantzitsua da guretzat, joaten garen herriko hizkera edo euskalkia lantzen baitugu.
Ez duzu itxaron behar saioa ikusteko.Telebistan harrapatzen duzu, eta gustura ikusten duzu. Luzeagoa izango balitz, ez dakit jendeak ikusiko lukeen. Bost minutuko saioa izanda, eta jakinda ETBko kate guztietan ematen dituztela, euskarri egokia da momentu batean euskarako dosi bat hartzeko.
Norentzat da saioa? Euskaraz hitz egiten ez dakitenei hitz egiten animatzea eta dakigunok egiten ditugun akatsak zuzentzea da saioaren helburua, denok egiten baititugu akatsak. Telebistako erritmoak nahiko dinamikoa egiten du saioa; beraz, maila jakin bat dutenentzat da saioa. Hanka-sartze asko egingo ditu Kermanek, eta ikasiz joango da pixkana. Eraginkorra iruditzen al zaizu telebista euskara erakusteko erabiltzea? Programazioan dagoen saioen artean garrantzitsua iruditzen zaithorrelako saio bat egotea. Honek, ludiko kutsu bat izateaz gain, zer edo zer irakasten du. Telebistak gauza askotarako balio du, eta, besteak beste, erakusteko tresna egokia izan daiteke. Nahiz
Nola erantzun dute orain arte ikusentzuleek? Aurreko urtean oso ikus-entzule asko izan zituen, eta horregatik erabaki dute 85 atal egitea. Jendeak eskertzen du horrelako saioak egotea.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Nafarroako Gobernuak dio bete duela ETB herrialdean ikusteko akordioa
Berria 2010/10/15
Eusko Jaurlaritzak ez duela ETB LTD bidez jasotzeko Bete duela. Nafarroako Gobernuak ETB Nafarroan LTD bidez ikusi ahal izateko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioa bete egin duela erran du Alberto Catalanek, Nafarroako Gobernuko eledunak. PSNko Jose Luis Lizarbek Nafarroako Parlamentuan egindako galderari erantzun dio Catalanek, sozialistak jakin nahi izan baitu Nafarroan zergatik orain arte ez diren ETB LTD bidez ikusi ahal izateko urratsak egin. «Nafarroako Parlamentuak hirutan eskatu dio Gobernuari ETB Nafarroan ikusteko egin beharrekoak egin ditzala, eta hiruretan jaramonik ez du egin», gogoratu du Lizarbek. Nafarroako Parlamentuak 2008ko martxoan egin zuen gisa horretako lehendabiziko eskaera; bigarrena, joan den martxoan izan zen, eta, azkena, berriz, joan den ekainean. Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin sinatu zuen akordioa gogora ekarri du Lizarbek, halaber. 2009ko uztailekoa da hitzarmen hori. «Ez duzue bete. Ematen du Nafarroako Gobernuak eta UPNk ez dutela Nafarroan ETB ikustea nahi», salatu du parlamentari sozialistak. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordio hori bete egin duela berretsi du Catalanek, eta Eusko Jaurlaritzari dagokiola ETB Nafarroan ikusteko egin beharreko gastuari aurre egitea. Hori omen da gakoa: dirua. «Eusko Jaurlaritzari galdetu beharko liokete zergatik ez duen, orain arte, ETB LTD bidez ikusi ahal izateko behar den milioia ordaindu». Milioi bat euroko inbertsioa behar da, hain zuzen ere, ETB LTD bidez jaso ahal izateko multiplexa jarri ahal izateko, eta hori ETBk egin beharreko inbertsioa dela nabarmendu du Catalanek.
Canal4 eta Canal6en aukera EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok aste honetan bertan onartu du, Eusko Legebiltzarreko EITBri buruzko batzordean, Nafarroan ETBren seinalea digitalizatzeko negoziazioak «ez atzera eta ez aurrera» daudela. Onartu du, halaber, Eusko Jarularitza multiplexa jarri baino aukera merkeago bat aztertzen ari dela Nafarroan ETB LTD bidez ikusi ahal izateko. Kontua izanen litzateke Canal4 eta Canal6 telebista kateekin akordioa lortzea, egun haiek erabiltzen ez dituzten espazioak profitatu ahal izateko. Aukera horren bidez, Nafarroan ETB1 eta ETB2 ikusi ahal izanen lirateke, baina ez, ordea, ETB3 eta ETBsat. Canal4 eta Canal6 kateekin akordioa lortu ahal izateko, egun dauden «oztopo politikoak eta juridikoak» gainditu beharko lirateke. ETB3 eta ETB-Sat ere LTD bidez ikusteko mozioa aurkeztuko du Aralarrek ETB Nafarroan digitalean ikusteko hitzarmena berehala betetzeko eskatu zion Aralarrek joan den astean Eusko Jaurlaritzari, interpelazio bidez. Eta interpelazioaren ostean, mozioa aurkeztu du. Hilaren 21eko osoko bilkuran eztabaidatuko den mozioan, Aralarrek eskatuko du Eusko Jaurlaritzak negozia dezala Nafarroako Gobernuarekin, Foru Erkidegoan ETB3 eta ETB-Sat ere LTD bitartez ikus daitezen -egun ezin dira Nafarroan ikusi, ETB1 eta ETB2 soilik analogikoan-. Halaber, Eusko Jaurlaritza premiatzen du, Nafarroan ETB LTD b i t a r t e z i k u s i a h a l i z at e k o N a f a r ro a k o Gobernuartekin negoziazioak egin ditzan.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Mundu bat oinez euskararen alde
Berria 2010/10/19
Milaka pertsona izan zen igandean Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez-en. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du hurrengo urteko festa Kontraesana dirudien arren, halakoa izan zen igandean Nafarroa Oinez: hotza eta beroa. Hotza, tenperaturari dagokionez; beroa, berriz, jendearen harrerari dagokionez. Euririk egin ez arren, gogor jo zuen haizeak, eta hamar graduren i n g u r u a n i z a n ze n ter mometroa. Nahikoa, halere, jendea Burlata, Atarrabia, Arre eta Uharte hartzen zituen ibilbidera joateko. Berokia eta eguzkitako betaurrekoak hartuta asko. Jendetza bildu zen Paz de Ziganda ikastolak Munduz mundu leloarekin egindako deialdira, milaka eta milaka pertsona; mundu bat, ia, euskararen alde. Paella bazkariko eta tonbolako txartel guztiak bukatu izana da horren froga.
Giro ona izan zen nagusi 6,2 kilometroko ibilbide osoan. Oinez batzuk, eta geldi besteak, bost guneetan gustukoena hautatu zuten. Bazen non aukeratua. Lehena eta bigarrena izan ziren ume, guraso eta folk zale gehienek aukeratua, pailazo, puzgarri eta Oskorriren emanaldia tarteko.
Eskozia txiki baten antza ere hartu zuen uneka bigarren guneak, herrialde hartako kirol eta musika izan baitzen nagusi. Gizon indartsuak gona jantzita harri jaurtiketan, hango dantzariak eta gaita hotsak. Ikusmin handia piztu zuten ekitaldiok. Hirugarrenean eta laugarrenean rock zaleak elkartu
urria urria urria urria urria urria urria urria eta batxilergoa eman ahal izateko eraikin berri bat sortzeko erabiliko da igandeko irabazien e h u n e k o r i k handiena. Lodosako Ibaialde ikastolak ere izan du parterik, ordea; irabazien %20 jasoko du. Ikastolari eustea da haien erronka.
ziren, eta gazteak. Khous, Bizardunak, Kerobia eta azken orduan Trikizio eta Tximeleta taldeen emanaldiak izan ziren. Hirugarren gunea jo zuen haizek gogorren.
irakasle lanetan gero. Ikastolara bidali zituzten beren seme-alabak, eta han ikasten dute orain beren ilobek ere. Bi emakume, beraz, hiru belaunaldiren ordezkari gisa.
Lur idorra altxatu, eta edalontziak eskuz babesten ibili behar izan zuten askok. Laugarren area bilakatu zen, horregatik, arratsaldean jendets uena. Bosg ar ren gunean hamaika dantza mota ikasteko aukera izan zuen jendeak.
Ez ziren omendu bakarrak izan. Mundua ere izan zuten kontuan, Euskal Herritik kanpo euskara irakasten duten 30 unibertsitateren lana aitortuz. Topagunea euskara elkarteen federazioa ere omendu zuten oroigarria emanez, euskararen alde herriz herri egiten duen lanagatik.
Euskara mundua eta bertan Mari Karmen Elizagoien eta Lina Gorostiagak moztu zuten ibilbidea irekitzen zuen zinta. Paz de Zigandaren sorreran lanean aritu ziren biak orain berrogei urte, eta
Atarrabia eta Lodosa Bikoitza izan zen igandeko Nafarroa Oinez, bestalde. Paz de Ziganda izan zen festaren antolatzaile nagusia,
Politika eta kultur munduko hamaika ordezkari izan zen igandean Nafarroa Oinez-i sostengua adierazten. PPN eta UPN ez beste alderdi guztietako jendea. Nafarroako Gobernuko inor ez, Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariaz beste. Jendetza bai, baina arazo lar ririk ez. Halere, 95 artatze egin behar izan zituzten mediku zerbitzuek. Autobus zerbitzuak gainezka egin zuen batzuetan, eta denbora luzez egon behar izan zuen jendeak zain. NaBaik azalpenak eskatuko dizkio, horregatik, Iru単eko Udalari. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak hartu du hurrengo urteko festa antolatzeko lekukoa, eta hasiak dira lanean jadanik.
urria urria urria urria urria urria urria urria
EEPren hizkuntza-politika aztertu dute Frantses Estatuko ikuskariek
Kontseilua
Erakundearen egituraren eta misioen egokitasuna aztertzeko eta etorkizunari begirako norabidea argitzeko, Frantziako Barne, Kultura eta Hezkuntza Ministerioetako ikuskariek, auditoretza egin dute 2010eko maiatzean. Auditoretza-txostenak EEPk sei urtetan osatu duen hizkuntza-politikaren ardatza aztertzen du: egituraren funtzionamendua, erakundearen estatutua, fi n a n t z a z i o a , s o r t z a i l e publikoen parte-hartzea, elkarteekiko harremanak, lehentasunak, norabideak eta programa zehatzak.
Ikuskariek elementu baikortzat hartu dituzte EEPren sorrera bera, bideratu dituen jarduera e gokiak eta eraginkor rak, euskalgintzarekin garatu
harreman gardenak eta instituzioekin izandako elkarkidetza. Ebaluazio h o r r e n o n d o r i o a E E P, egitura gisa, berrestera dator. Haatik, txosten hor ren helburua ez da izan kontrol administratibo edo kontablea egitea, ez eta emaitza konkretuak aztertzea ere, EEPko sortzaileen nahien eta tresnaren arteko adekuazioa neurtzea eta ebaluazio orokorra egitea baizik.
legerik, hizkuntza-eskubideak ez dituela aitortzen, ez eta babesten ere. Are gehiago, i n d a r re a n d a g o e n l e g e bakarra frantsesaren aldekoa da, Toubon legea, alegia. Horrez gain, Konstituzioan egindako aldaketaren arabera «eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondarearen parte» bilakatu badira ere, Konstituzio beraren arabera “Frantsesa da Errepublikaren hizkuntza”.
Ondorioz, txostenaren lerroen arteko irakurketa b e h a r- b e h a r r e z k o a d a , aplikatzen ari den hizkuntzapolitikaren eraginkortasuna neurtzeko.
Hizkuntzapolitikaren markoa borondatearen, hautu librearen eta gaur egungo legediaren arabera definitzen den heinean, ez da inoiz eraginkorra izango.
EEPren hizkuntza-politika Frantziak definitu koadro legalaren baitan kokatzen da, eragileen hautuzko parte hartzean eta EEPren beraren jarrera bultzatzailean. Jakina d a Fr a n t z i a k e z d u e l a hizkuntza gutxiagotuentzako
urria urria urria urria urria urria urria urria Ondorioz, hizkuntzapolitikaren eraginkortasuna baldintzatua da, hain zuzen ere, ber me juridik oaren printzipioa baztertzen delako, eta borondateari lehentasuna ematen zaiolako. Txostenean, inplizituki bada ere, frantsesak du lehentasuna, euskara, ordea, aukerakoa da, eta eragile pribatu zein publikoen borondatearen esku gelditzen da euskararen nor malizazioa. O r o h a r, h i z k u n t z a politikaren markoa borondatearen, hautu librearen eta gaur egungo legediaren arabera definitzen den heinean, ez da eta ez daiteke izan eraginkorra. Lege eta ofizialtasun ezak traba handiak dira euskararen ikaspen, erabilpen eta hedapen osorako. Argi eta garbi jasotzen ez b a d u t e e re, h i z k u n t z a politikaren mugak agerian uzten dituzte ikuskariek, EEPren sortzaile-partaide publikoen inplikazio eskasa salatuz. Izan ere, ikuskarien arabera, EEPk ez du indarrik galdu behar borondaterik ez duten eragileak konbentzitzen, errazagoak diren bideetara jo behar du, lehen haurtzarora, esate baterako.
Bi adibide adierazgarri aipatzen ditu txostenak; batetik, hedabide publikoetan ez da euskarazko eskaintza publikorik, euskararen lekua hutsaren hurrengoa da; bestetik, Estatuko formazio-egitura publikoak heziketa iraunkorrerako euskara ez d u e l a k o n t u a n h a r t ze n azpimarratzen dute. Hala ere, beste adibide batzuk ere etor dakizkiguke gogora, SNCF edo POSTA bezalako erakundeek ez dute prozesuan parte hartzeko borondaterik erakutsi, herriko-etxe guziek ez dute euskararen normalizazioa ahalbideratzeko erabakirik hartu...
Hizkuntza-politika gauzatzeko tenorean, zeharka eragitea funtsezkoa dela nabarmendu dute ikuskariek, hizkuntza-politikari trabak ezartzen dizkioten erakundeei jarrera aldatzeko eskatuz
Ikuskariek EEPk eremu guztietarako baliabideak ez dituela ohartarazten dute. Bestalde, indarrean den subsidiariotasun-printzipioa ontzat hartzen dute.
Ildo batzuk garatzea EEPren eginkizuna bada ere, beste batzuk administrazioen eskumenak direla nabarmendu dute. Hizkuntza-politika gauzatzeko tenorean, zeharka eragitea funtsezkoa dela nabar mendu dute, hizkuntza-politikari trabak ezartzen dizkioten erakundeei jarrera aldatzeko eskatuz. Oro har, EEP osatzen duten kolektibitateek ere, beren ardurak hartu behar dituzte, baliabideetan zein beren egituretan daramaten hizkuntza-politiketan, euskararen problematika
urria urria urria urria urria urria urria urria beren gain hartuz. Zeini bere eskumen-eremuetan euskararen aldeko inplikazio handiagoa eskatu behar zaiola diote ikuskariek. Bestalde, EEPk definitu dituen erronka guztiei aurre egiteko baliabideak ere handitu beharko direla gaineratzen dute, baliabide ekonomikoak zein giza baliabideak. Ondorioz, EEPk berak ez lituzke proiektu guziak diruztatu behar; aitzitik, beste erakundeetan eragin beharko luke inplikazio handiagoa lortzeko, baina horretarako lan-talde murritzegia du. Funtsean, egitura eta lan taldea indartzeko, behar rezkoa izanen da Erakunde bakoitzak jartzen duen dirua emendatzea eta Erakundeen jarreretan eragitea. Hizkuntza-politika egokia bideratzeko baliabide egokiak esleitu behar zaizkio EEPri. Azken honek orientabide eta ekintzak finkatzen ditu baliabideak esleitu gabe. Neurri batean, Kontseiluak hizkuntza-politika e g o k i r a k o d e fi n i t u puntuekin bat dator txostena.
Hizkuntzapolitika egokia ahalbideratzeko ofizialtasuna eta legea oinarrizkoak direla esan behar dugu berriro ere. Ko n t s e i l u a k a s p a l d i a n definitua du hizkuntzapolitika egokia garatzeko ezinbestekoak diren
puntuak: epe, helburu eta neurgailu zehatzak, bitartekoz egokiz hornitua, sailartekoa, gizarteko sektore guzietara iristeko modukoa, Administrazio nagusitik To k i administraziorainokoa, hizkuntza-eskubideak bermatuko dituena, Euskal Herriko eremu osoan aplikatzeko modukoa, euskalgintzarekin elkarlanean arituko dena. Hizkuntza-politika egokia ahalbideratzeko o fi z i a l t a s u n a e t a l e g e a oinarrizkoak direla esan behar dugu berriro ere. Asko lan egin beharko dugu, oraindik ere, euskara ofiziala izan dadin eta beharrezko lege geriza izan dezan.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Euskarari leku “anekdotikoa” egitea egotzi diote Iruñeko Udalari
Berria 2010/10/20
Iruñeko euskalgintzak sinadura bilketa bat hasi du hizkuntza paisaian euskarari dagokion lekua emateko eskatzeko AEK, Administrazioa Euskaraz Taldea, EHE, IKA eta Sortzen Ikasbatuaz batu egin dira Iruñeko Udalari jarrera alda dezan eskatzeko. Nork bere esparruan euskararen berreskuratze eta normalizazioaren alde lan egiten dutela gogorarazi dute, baina trabak ugariak direla. «Euskaldunon hizkuntza eskubideak ez daude bermaturik eta alor honetan erantzukizuna dute administrazioek». Iruñeko Udalaren jarrera, bereziki, larritzat daukate. «Interpelazio zuzena egin nahi diogu, neurri zehatzak har ditzan eta eskubideen urraketa konponbidean jar dezan», azaldu du Sagrario Alemanek (IKA). Izan ere, g aur egun eus k arari lek u «anekdotikoa» ematen diola salatu dute. Egoera horri aurre egiteko asmoz erabaki dute bat egitea, eta sinadura bilketa bat abiatzea. «Guztion indarrak bildu eta eragile moduan agertu gara, Iruñeko euskalgintza moduan, maila orokorreko ekinbidean aritzeko». Hartu beharreko neurrien artean hiru dira nagusi, erakunde euskaltzaleen ustez: hizkuntza paisaian euskarak dagokion tokia izatea, kultur eskaintzan eta aisialdikoan ere euskara aintzat hartzea eta zerbitzuetan euskarak dagokion tokia izatea. Asmo horrekin jarri dute abian sinadura kanpaina, eta parte hartzeko deia egin diete euskaltzale guztiei.
Datu kezkagarriak Hizkuntza paisaiarena lehen lan ildo moduan markatu du euskalgintzak oraingo honetan, Iruñeko paisaiaren diagnostikoa egin eta datuak aski kezkagarriak direla ikusi baitu: «Hizkuntza eskubideak urratu egiten dira eta legea ez da behar bezala betetzen ari». Asier Biurrun AEK-ko ordezkariak egoera gordina aurkeztu du: «Indarrean dagoen legea bera ez da euskara nor malizatzeko, itxurazko presentzia izateko baizik». Iruñeko Udalean indarrean dagoen ordenantzaren arabera, bi hizkuntzak agertu beharko lirateke maila berean. Baina errealitatea oso bestelakoa dela salatu dute euskalgintzako eragileek: euskararen presentzia oso urria da. Hizkuntza bat minorizatua denean eta normalizatzeko
urria urria urria urria urria urria urria urria benetako nahia dagoenean bultzada handiago baten beharra izaten duela gogorarazi dute, eta hori ez dela gertatzen Iruñean. «Ahotsik gabe ozen hitz egiten du hizkuntza paisaiak Iruñean; kale izenen plakek, errotulazioek, kartelek eta abar ez dute euskarazko presentziarik». Euskarak presentzia urria izateaz gain bazterreko lekuak baino ez dituela hartzen salatu dute eragile euskaltzaleek. «Euskarak toki duina ez izateaz gainera, berau baztertu egiten dute, eta egoera are larriagoa bilakatzen da b a z t e r t z a i l e a administrazioa bera denean, herritarren hizkuntza eskubideak baztertzen baititu». Horrek ondorio larriak dituela esan dute: «Iruñera etorrita, bere hizkuntza paisaian euskara gutxietsita, Iruñeko Udala euskaldun k o mu n i t at e a g u t x i e s t e a transmititzen ari da». Instituzioaren jarrera ezkor hori bereziki larria dela nabarmendu dute. «Administrazioek gizartearentzat erreferente eta aitzindari izan behar dute, gizarteari jokabide konkretu bat transmititzen ari baitzaizkio».
“Legea ez da euskara normalizatzeko , itxurazko presentzia izateko baizik”
Gutxiespena Euskara era zuzenean gutxiesten du Iruñeko Udalak, haien esanetan, eta horri aurre egin nahian, hiru eskaera egiten ditu euskalgintzak: batetik, hizkuntza paisaia erregulatzeko indarrean dagoen euskararen ordenantza zorrotz aplikatzeko eskatzen du; bestetik, udalaren ardurapeko hizkuntza paisaian euskarak «lehentasunezko» lekua
izateko beharrezkoak diren a l d a k e t a k e g i t e k o, e t a , azkenik, aldaketa horiek egiteko euskalgintzarekin harremanetan jartzeko. Honen guztiaren inguruan indarrak batzeko egingo dute sinadura bilketa. «Gaur egun euskaraz bizi den eta bizi nahi duen jende asko gara Iruñean, maiatzeko manifestazioan agerian geratu bezala, eta, horregatik, Iruñean euskaraz bizi nahi duen oro sinatzera deitzen dugu», ekarri dute gogora. Otsailera arte izanen da sinadura emateko aukera. Gero udalean aurkeztu eta bertako ordezkariekin biltzea da asmoa. Izan ere, konponbidea elkarlanaren bidez etorriko dela argi dute euskalgintzako eragileek. « E u s k a r a r e n g e ro a e t a benetako nor malizazioa lortzeko, ezinbestekoa da guztion arteko lankidetza: erakunde instituzionalak, mota guztietako eragileak eta banakoak», ekarri dute gogora. Sinadura bilketan parte hartu nahi dutenei AEK eta IKAko euskaltegietara jotzeko deia egin diete, han aukera izango baitute egitasmoarekin bat egiteko. «Iruñean euskaraz bizi nahi duen oro» gonbidatuta dago.
urria urria urria urria urria urria urria urria
EEP egitura atxikitzea ebatzi du Frantziak
Berria 2010/10/21
Lege mailako izaera berretsi dio prefetak EEPri, abenduan aurrekontua eta sei urteko jokabide esparruak finkatzeko zain Euskararen Erakunde Publikoa interes publikoko elkartea dela berretsi du Akitaniako prefetak, eta, horren ondorioz, egitura gisa atxikiko du Frantziak datozen sei urteotan. Administrazio Kontseiluak abenduan ebatzi beharko du datozen sei urteetarako hizkuntza politika gauzatzeko aurrekontua. Horrez gain, Max Brisson EEPko presidenteak atzo aurkeztu zuen behin-behineko jokabide esparrua berretsi beharko du. Azkenik, ebatzi beharko du EEPko presidentea aldatu edo Brissonek atxikitzen duen kargua. Atzoko agerraldian, EEPko zuzendari berria aurkeztu zuten. Izan ere, Bernadette Soulek hartuko du zuzendari postua, Estebe Eiherabideren ordez.
ikuskariek. Aholku horri jarraikiz, EEPren lan taldea zortzi langiletik hamabira emendatuko da.
Sei urteko berrespenaren zain egon beharrean, Frantziak EEPri iraupen mugagabea aitortzea lortu nahi duela adierazi zuen Brissonek.Behin-behineko izaeratik iraunkortasunerako urratsa bermatzea bilatzen du. Geroari begira, 2006ko hizkuntza politikaren plana abiapuntu gisa harturik, datozen sei urteotan garatu nahi dituzten jokabide esparruak aurkeztu zituen atzo. Hori lortzeko egindako urratsak nabarmendu zituen aurretik. Izan ere, EEPk berak egindako lanaren ebaluaketa burutu zuen eta ondoren Frantziako hiru ikuskarik.
Azpi-eremu eta lehentasunak
Iragarritako asmoei eutsi ahal izateko eta eraginkorragoak izateko, EEPren langile kopurua emendatu behar dela ondorioztatu zuten
Hizkuntza politikarako egitasmoak hiztun osoak sortzea du helburu eta horretarako gazteengan eragitea du helburu. Hamabi erronka nagusi zehaztu zituzten orduan eta orain artean euskararen transmisioak hartu du lehentasuna. Datozen sei urteotan, ordea, euskararen erabilera sustatu nahi du EEPk. ÂŤTransmisio sailean egindako lanari eutsiko diogu baina horrekin batera erabilpena sustatu nahi dugu. Ez du zentzurik hizkuntza bat erakustea ondoren ez erabiltzekoÂť.
Transmisio eta erabilera arloak azpi-eremuetan banatu dituzte eta kontuan hartu zeharka ukan dezaketen eragina. Transmisioan, adibidez, familia transmisioa, haurtzaindegiak, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea kokatu dituzte. Horien baitan hobesten diren ekimenak eta indarrean sartzeko epeak finkatu dituzte. Erabilera arloan, adibidez, euskara bizi publikoan, aisialdia, hedabideak eta argitaletxeak berezi dituzte. Bizi publikoaren azpi eremuan, administrazio eta zerbitzu publikoetan eragitea berezi dute, 2011tik 2014ra gauzatzeko. Hedabideen arloan, telebistan eta irratietan eragitea hobetsi du EEPk 2014. urtea aitzin. Prentsa idatzia eta Interneteko eragileen arloa geroago landuko lukete.
urria urria urria urria urria urria urria urria Aisialdiari dagokionez, harrera egituretan eta heziketa artistikoan eragin nahi du EEPk 2014. urtea aitzin. Geroko geldituko lirateke kirol heziketa eta zerbitzuen arloa. ÂŤHizkuntza politikarako plana finkatu genuelarik kontuan hartu beharreko elementu guztiak atxiki genituen,
baina politika hori gauzatzerakoan, lehentasunak finkatu behar diraÂť, erran zuen Brissonek atzo. Finantzamenduari dagokionez, gainerateko zerbitzuek dituzten diru iturriak euskararen alde jartzea lortu behar dela gaineratu zuen.
ÂŤPragmatismoz aritu behar dugu emankorrak izatekoÂť
helburuak zehaztu, partaideak izendatu. Hori izanen da metodoa eta aldi oro baliatuko dugu, emaitzak neurtu ahal izateko. Ezin ditugu egin ekintzak kolpeka, ez delako lan molde eraginkorra. Koherentzian garatu behar dugu hizkuntza politika.
Bernadette Soule izanen da engoitik EEPko zuzendaria. Merkataritza eta gizarte zientzietako ikasketak egin ondoren, euskal ikasketak egin zituen. Baionako Merkataritza Ganberan aritu zen lanean bederatzi urtez, eta 2004an EEPn sartu zen. Partehartze zuzena ukan zuen EEPk 2006an egindako hizkuntza politika planaren osaketan, baita geroztik ukan duen garapenean ere. Obratze lanari dagokionez, irakaskuntza alorrean aritu izan da, eta 2011-2016 epealdirako jokabide esparrua zehazteko lanetan. Hasieratik aritu izan zara EEPren osaketan. Zein ekarpen egin nahi diozu, zuzendari gisa?
EEPren lan taldean aritu izan naiz hastapenetik. Lehen nuen lana utzi nuen euskararen aldeko lanean aritzeko eta osoki inplikatu nintzen hizkuntza politikaren garapenean. Hizkuntza politika zehazteko lanetan parte hartu izan dut eta aldi berean, plangintza horren obratze lanetan. Barnetik ezagutzen dut. Oraingoan jokabide esparruak finkatu ditugu eta baita ere horiek garatzeko metodologia. Argi gelditu da genuen lan taldea ez zela aski eta handitu beharra zegoela. Izan dudan esperientziari esker osoko ikuspegia daukat eta hori lagungarria izanen da osatu dugun estrategia garatzeko. Eraginkorrak izan nahi dugu eta hori lortzeko badakigu partaidetzan aritu behar garela, solaskideak eta lanerako gogoa dutenak identifikatu. Jokabide esparru eta azpi eremuak zehazturik, partaide horiekin elkarlana bultzatzea izanen da lan ildoetarik bat. Hori da erronka nagusia. Elkarlan esparruak garatzea izanen da metodoa?
Ildoak finkatu ditugu eta azpi eremu bati ekin baino lehen, argiki zehaztuko dugu egin beharreko lana,
Eraginkortasuna lortzeko, hautaketa beharrezkoa da. Zein izanen da horretarako lehentasuna?
Eztabaidagarriak izan badaitezke ere, finkatu ditugu guretzat lehentasuna duten eremuak eta ildo horretan arituko gara. Bertze arloak ez ditugu baztertzen, baina eraginkorrak izan nahi badugu, emaitza handiena emanen dutenak hautatu behar ditugu. Eta, horrekin batera, euskarari entzutea eta ospea emanen dioten ekimenak egin nahi ditugu. Aholku Batzordean dauden euskalgintzako gizarte eragileekin egindako lana indartuko duzue?
Hastapenetik atxiki nahi izan dugu elkarlan hori eta horretarako sortu zen Aholku Batzordea. Urte luzeetan lan zehatza egin dute eta haien eremuen ezagutza sakona dute. Arlo horietan eragin nahi badugu elkarlana funtsezkoa da. Eragile horiek gabe ezin da hizkuntza politikarik egin. Horregatik, EEP sortu zelarik, lan batzordeak sortu ziren eta hamar lantalde. Elkarrekin zehaztu ditugu norabideak. Beste epealdi bat irekitzen da. Zer espero duzu?
Eremuak eta estrategiak koherentzian uztartzea espero dut. Aholku Batzordearekin loturan, eremuak finkatu ditugu, lan taldeak osatu, egin beharrak definitu eta azkenik, estrategia bat garatu eremu bakoitzean. Pragmatismoz aritu behar dugu emankorrak izateko. Aurrekontuari dagokionez, abenduan zehaztuko da eta behar eta baliabideen oreka atxiki beharko da.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Lan mundurako euskarazko hiztegia, sarean
Berria 2010/10/23
Lanekik eta Elhuyarrek elkarlanean egin dute, Lanbide Heziketan euskarak duen «hutsunea» betetzeko «Teknologia berriak egunero sortzen dira, eta euskararen presentzia, sendotzen ari bada ere, txikia da». Iñaki Konde Lanekiko presidentearen iritziz, egoera hori moldatzeko tresna egokia izanen da Laneki elkarteak eta Elhuyarrek elkarlanean sortu duten Lanbide Heziketarako hiztegia. Lan munduko terminologiako 5.641 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, eta edonorentzat eskura dago Interneten, www.jakinbai.com helbidean. Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean hiztegiaren aurkezpena egin zuten atzo, eta Konderekin batera izan ziren Jose Luis Elortza Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzaren zuzendaria, Antxon Gurrutxaga Elhuyarren Hiztegigintza unitateko arduraduna eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Departamentuaren zuzendaria. Kondek azaldu duenez, duela hamar urte Ikaslan elkarteak eta HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak Lanbide Proiektua jarri zuten martxan, eta horren barne Laneki erakundea sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Garai hartan, Lanbide Heziketako «familiak» edo arlo ezberdinak euskara erabiltzeko «baliabiderik gabe» zeuden, eta, horregatik, hiztegia sortzeko «beharra» zegoen. Helburu hori betetzeko, Elhuyarrekin eta Lanbide Heziketako «hainbat eta hainbat» irakaslerekin elkarlanean hasi zen Laneki.
Euskarri bakar gisa Internet hautatzeak ere arrazoi argia du Konderentzat. «Terminologian aldaketaren bat badago, papera zaharkituta gelditzen da». Emaitza, hiztegi «multidiziplinarra» izan da, zientzia eta teknologia biltzen dituelako. Euskara, «boluntarismoz» Euskarak Lanbide Heziketan orain arte eduki duen «hutsunea» azaldu du Elortzak. Arloen aniztasunak «ikuspegi globala» zailtzen du, eta «hainbeste sailkatuta dagoenez, argitaletxeentzat ez da negozio aproposa euskarazko liburuak egitea». Elortzak azpimarratu du Lanbide Heziketan A eredua dela nagusi, eta, «orain arte», euskararen alde egin diren pausoak «boluntarismoz» egin direla. Horregatik, Lanekiren hiztegia «ezagutaraztea» garrantzitsua dela uste du. Euskararen normalkuntzarako bidean, enpresek Lanekiren hiztegia erabiltzen dutela ziurtatu du Elortzak, edo erabili «beharko» dutela. Gurrutxagak adierazi du Elhuyarrentzat hiztegi hau egitea «berritzailea» izan dela. Itzulterm zerbitzuaren bidez, gaztelaniatik euskararako itzulpen gehienak automatikoki egin dira, eta gainerakoak «landu» egin dituzte. Lanekik Creative Commons lizentzia erabili du, eta Alkortaren ustez, horrek «balio erantsia» du, «jakintzaren zirkulazio librearen aldeko jarrera» erakutsi duelako.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Etxepare Institutua jalgi da
Berria 2010/10/30
Erakundearen egoitzako ateak zabaldu dituzte, «euskal kultur ekoizpen guztiek tokia izango duten etxea» izateko asmoz. Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean, hiru milioi euroko aurrekontua izango du 2011n Badira zenbait hilabete lanean hasi zela, baina orain ari da Etxepare Institutua abiadura hartzen. Ekainean Aizpea Goenaga zuzendaria izendatu zutenez geroztik azkartu egin da euskara eta euskal kultura nazioartera zabaltzeko sortutako erakundearen jarduera. Antzeko eginkizuna duten beste herrialde batzuetako erakundeekin eta unibertsitateekin harremanak sendotzeko egindako bilerak, hitzarmen sinadurak, bidaiak eta lan taldea osatzeko kudeaketak bidaiak ugaldu egin dira azken hilabeteetan, baina Etxepare Institutua barrutik ezagutzea eta gizartera irekitzea, jalgitzea falta zen.
zuzendaria. Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Zabalkunderako zuzendaria eta institutuaren logotipoa ere aurkeztu zituzten ekitaldian.
Donostiako Prim kaleko egoitzaren inaugurazio ofiziala egin zuten atzo goizean, Institutuko patronatuko kideak, komunikabideak eta hainbat gonbidatu bertan zirela, besteak beste, Mikel Olaziregi Donostiako Zinemaldiko zuzendaria urtarrilean utziko du kargua-, Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendari ohia, Iñigo Alberdi Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusia, Mikel Arregi Euskadiko Filmotekako zuzendari ohia eta Jon Bagues Eresbileko
«euskal kultur produkzio guztiak izango duelako tokia etxe honetan, euskaraz egiten denak, erdaraz egiten denak eta hitzik ez daukanak».
«Euskal herritar guztion etxera» ongietorria emanez hasi zuen Aizpea Goenagak hitzaldia, «euskal kultur produkzio guztiak izango duelako tokia etxe honetan, euskaraz egiten denak, erdaraz egiten denak eta hitzik ez daukanak». Etxea ez ezik, «zubia» ere izango da, «kanpoan euskara eta euskal kulturaren sormenari lekua egitea baita gure funtzio nagusietariko bat; leihoak irekiko ditugu mundura, leiho horretara hurbiltzen direnek gure hizkuntzak eta kulturak osatzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Euskararen eta euskal kulturaren enbaxadoreak izango gara atzerrian». Egoitzaren pareta zurietako batean, institutuari izena ematen dion idazlearen esaldirik ezagunena dago idatzita: «euskara jalgi hadi mundura».
urria urria urria urria urria urria urria urria ahotsa entzun eta iritziak eta proposamenak jaso». Epe laburrera bi ekimen iragarri zituen Goenagak, baina ez zuen askorik aurreratu nahi izan: kanpaina bat abiatuko dute webgune baten bidez, eta gizartearen aurrean institutuaren aurkezpena egiteko baliatuko duten ikuskizun bat prestatzen ari d i r a , Fe r n a n d o B e r nu e s e n zuzendaritzapean. H o r re t a r a k o, i a h i r u m i l i o i e u ro k o aurrekontua izango du institutuak 2011n, diru kopuru «duina», Goenagaren hitzetan, «handienekin parekatzeko» helburura gerturatzen hasteko. Espainiako Cervantes, Herrialde Katalanetako Ramon Llull eta Alemaniako Goethe institutuak aipatu zituen horien artean. Lehenengo biekin hitzarmena sinatzeko eguna jartzea baino ez da falta. «Erronkak zirra-ragarriak dira, eta gure gain hartuko dugun ardura ez da makala», aitortu zuen Goenagak. Hain zuzen, Etxepare Institutuaren zeregina «estrategiak zehaztea, helburuak diseinatzea eta kultur jarduerak antolatzea» izango dela aurreratu zuen, baina elkarlanari «garrantzi berezia» eman nahi diotela ziurtatu zuen. «Gu bitartekari batzuk baino ez gara. Kultur eragile guztiekin bildu nahi dugu, haien
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura s a i l bu r u a k e r e a n i z t a s u n a r e n i d e i a azpimarratu zuen. «Euskal gizarte osoaren o rd e z k a r i a » i z a n n a h i d u E t xe p a re Institutuak, «ideologia, sentsibilitate eta diziplina artistiko guztiak harro eta eroso sentituko diren etxe hori izan nahi du», haren hitzetan.
Institutuaren lana hasi besterik ez da egin baina arduradunek jada kezkatzeko moduko asmoak agertu dituzte. Izan ere, Etxeparek 'Euskara, jalgi hadi mundura' esan zuen, ez 'Euskara, jalgi hadi mundura gazteleraren eskutik'.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Azaroa
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Ertzaintza bi urtez normalizazio planik gabe
Kontseilua
Erzaintzako lehen euskara-planaren indarraldia 2008 urtean amaitu zen eta oraindik ez da bigarren plangintzaldia abian jarri “Ertzaintzako unitate eta komisaria guztiak zerbitzu guztietan, ahal duten neurrian, saiatzen dira herritarren komunikazio-eskariei erantzuna ematen Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan�. Bi lerro horiek nahikoak izan zituen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburu Rodolfo Aresek Legebiltzarreko talde batek egindako galdera mamitsuari erantzuteko. Ertzaintzak her ritar ren hizkuntza-eskubideak bermatzeko bere Sailak hartutako neurriei buruz galdetu zioten Rodolfo Aresi eta horrek paragrafo bakarra nahikoa izan zuen ezer ez esateko. Hogei hitz errealitatea ezkutatzen saiatzeko. Izan ere, orokorrean eta salbuespenak salbuespen, Ertzaintzak ez ditu herritarren hizkuntza-eskubideak ber matzen. Are gehiago, Ertzaintzak bere eguneroko jardunean euskal hiztunon hizkuntzaeskubideak sistematikoki urratzen ditu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero argitaratzen dituen txostenak irakurtzea besterik ez dago hori horrela dela ikusteko: Ertzaintza erakunderik urratzaileenen artean agertzen da urtero. Hainbat kasutan gainera, hizkuntza-eskubidea urratzeaz aparte, herritarren aurkako jarrerak ere gertatu izan dira. Ezagunak dira, esaterako, footing egiten ari zen herritar bati euskaraz aritzeagatik emandako tratua, beste herritar bati eta haren semeari arrazoi beragatik errepide-kontrol batean pasarazi
ziotena edota Legebiltzarkide bati Legebiltzarreko atean eman zioten erantzuna. Kasu larri horiek alde batera utzita, hizkuntza-eskubideen urraketak sistematikoa izaten jarraitzen du, besteak beste, oraindik ere, hamar urteko plangintzaldiaren ondoren, ertzainen gehiengo zabalak (%72,7k) ez dakielako euskaraz.
Ertzaintzakoa izan zen EAEko Administrazio publikoaren baitan euskara normalizatzeko abian jarri zen bigarren plangintza, hori bai, lehena abian jarri zenetik hamar urte beranduago. Izan ere, lehena 1989 urtean abiatutako Administrazio Orokor reko plangintza izan zen eta Ertzaintzakoa ez zen 1998 arte abiatu. Gaur egun, pairatzen dugun egoera, hein handi batean, alferrik galdutako urte horien ondorioa da. Hori diogu normalizazio-plangintzarik gabe pasa den urte bakoitzeko ehunka lagun sartu direlako
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa Ertzaintzan inolako euskara-gaitasunik egiaztatu beharrik izan gabe. Izan ere, Ertzaintza 1982 urtean sortu zen eta lehen Euskara-plana abian jarri arte 16 urte pasa dira, hain zuzen ere, Ertzaintzaren hedapen prozesuan promoziorik jendetsuenak izan dituzten urteak. Zehazki, urte horietan guztietan (1982-1998) kontratatu ziren 7.432 ertzainei ez zitzaien euskaraz jakitea eskatu eta lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzera mugatu ziren, Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako gutxienekoak betetzera alegia, gutxienez puntuen %5 eta gehienez %20.
Hamar urterako plangintzaldia (1998-2008) 30/1998 Dekretuarekin jarri zen abian, bost urteko bi alditan banatua. Besteak beste, lanpostuei Ertzaintzarako bereziki sortutako bi hizkuntza-eskakizun ezartzea erabaki zen: lehen hizkuntza-eskakizuna Administrazio Orokorreko bigarren hizkuntza-eskakizunaren parekoa izango zela definitu zen. Bigarren hizkuntza-eskakizuna, aldiz, aurrerago definitzeko utzi zen. Euskara meritu gisa baloratzerakoan lehenengo hizkuntzaeskakizunari gehienez puntuen %10 eta bigarren hizkuntza-eskakizunari gehienez %20 ematea erabaki zen. Halere, plangintzaldiak iraun duen tarte guztian ez da Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna abian jarri eta ondorioz, praktikan, euskarari
gehienez puntuen %10 soilik eman izan zaio. Dena den, are larriagoa da, bigarren hizkuntza-eskakizuna abian jarri ez denez, ertzain bakar bati ere ez zaiola gutxieneko maila hori egiaztatzea eskatu bere lanpostua eskuratu behar izan duenean. Hala ere, ondoren ikusiko dugun bezala, lehen. hizkuntza-eskakizuna oso ertzain gutxiri eskatu zaie azkenean eta prozesua ez da hasieran ezarritako helburu mugatuak betetzera iritsi. Kasu horretan, normalizazio-plangintzan Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako irizpideei jarraiki eta Administrazioko nor malizazio-plangintzen ildotik, Ertzaintzaren normalizazio-prozesu osoa baldintzatuko zuten neurriak jaso ziren: derrigortasun-data lanpostu oso gutxiri ezarri zitzaien, 45 urtetik gorako ertzainei euskara egiaztatu behar ez izateko aukera eskaini zitzaien eta zegokien datan zegokien eskakizuna egiaztatzen ez zutenei ez zitzaien inolako neurririk aplikatu. Are gehiago, Ertzaintzaren izaera bereziak azken gabezia honen ondorioak biderkatu ditu. Izan ere, ertzain izateko 9 hilabeteko trebakuntza-aldia gainditu behar da eta gainditzen dutenak funtzionario bilakatzen dira, hizkuntzaeskakizunak betetzen ez dituzten ertzainen aurkako neurriak izugarri zailduz. Ez da hori izan Ertzaintzaren berezitasun bakarra. Ertzaintzaren hedapena promozioen bidez egin denez, normalizazio-planean derrigortasun-daten kopurua urtetik urtera ezarri da. Hala ere, plangintzaldiaren hasieran aldi bakoitzerako gutxieneko derrigortasundaten kopurua ezarri zen, azken zentsuko datuak erabiliz, eta urte bakoitzeko kopuruak helburu horiek betetzera bideratu direla esan daiteke. Baina, ondoren ikusiko dugunez, prozedura berezi horrek ere ez du bermatu plangintzaldiaren hasieran ezarritako
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa helburuak betetzea. Are gehiago, datuak ikusita pentsatzekoa da, Administrazio orokorraren kasuan bezala, ezarritako helburuak erdiesteko derrigortasun-data asko aurrez hizkuntza-eskakizuna egiaztaturik zuten ertzainei jarri zitzaizkiela. Ertzaintzako derrigortasundaten ehunekoa kalkulatzeko 1996ko biztanleen errolda erabili zen. Plangintza d i s e i n at ze r a k o a n 7 . 5 0 0 ertzaineko kopuruaren gainean egin ziren kalkuluak eta ondorioz, derrigortasundata 3.056 lanposturi ezartzea aurreikusi zen, 1.528 derrigortasun-data
bost urteko aldi bakoitzean. Azkenean baina, 8.000 lanpostu izan dira eta ezarri beharreko derrigortasundatak 3.259: lehen bost urteko aldian 1.629 eta bigarren bost urteko aldian beste 1.630. Horiek ziren
araudiak ezarritako gutxienekoak, baina errealitatea ez da hori izan. Lehen bost urterako helburuak bete ziren (1.630etik 1.630), baina bigarren aldikoak (1.630etik soilik 964).
Ezarri beharreko DDak (A)
Azkenean ezarritako DDak (B)
1. HE egiaztatu duten ertzainak
Kopurua
Kopurua
Kopurua
% (A)
% (B)
Derrigortasun datarekin
3.259
2.358
1.783
54,7
75,6
Derrigortasun datarik gabe
4.741
5.642
401
8,5
7,1
Guztira
8.000
8.000
2.184
27,3
27,3
Honela, gaur egun, hamar urteko plangintzaldiaren ondoren, 2.184 ertzain besterik ez dira dagokien 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutenak, ertzain guztien laurdena baino zerbait gehiago (%27,3). Zehazki, lehen plangintzaldia amaitu denean, 8.000 lanpostutik 5.816 izan dira euskaraz aritzeko gutxieneko gaitasunik egiaztatu ez dutenak (%72,7). Hainbat eragilek salatu izan dutena kontuan hartzen badugu, errealitatea are kezkagarriagoa da, izan ere, Ertzaintzako 1. hizkuntza -eskakizun honek ez du euskaraz aritzeko gutxieneko gaitasunik bermatzen. Ondorioz, hamar urteko plangintzaldiaren ondoren lortutako emaitza eskasak, are eskasagoak direla ondorioztatu behar da.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Hizkuntza-paisaia komisaldegietan Hizkuntza-paisaiaren egoera errealitate horren adierazgarri da. Jaurlaritzak berak 2007 urtean egindako azterlan batek erakusten duen bezala, Ertzaintzan gaur egun, 10 urteko plangintzaldiaren ondoren, gaztelania da gehien erabiltzen den hizkuntza (aztertutako elementu guztien %70,3). Atalez atal ere gaztelania nagusi da telefonoharreran (%74,6) zein aurrez aurreko harreran (74,3) bai eta kanpoko errotulazioan ere (%49,6). Barruko komunikazioko idatzi gehienak (%63,5) ele bietan egiten dira, baina oraindik ere laurdena (%25,8) gaztelania hutsean. Halaber, antzeko zerbait gertatzen da barruko errotulazioan ere, %75,7 ele bietan, baina %20,8 gaztelania hutsean. Dena den, emaitza eskas horiek eman zituen Ertzaintzako Lehen Euskara Plana 2008 urtean amaitu zen eta jada 2010 urtea amaitzen ari den honetan, oraindik ez da bigarren plangintzaldia
abian jarri. Are okerrago, Herrizaingo Sailetik atzerapausoak ere iragartzen ari dira, b e s t e a k b e s t e, e r t z a i n izateko lehenengo hizkuntza-eskakizuna egiaztatzearekin nahikoa izango dela esanez edota euskara ikastaroetarako baliabideak murriztuz.
exijitu behar diogu Herrizaingo Sailari. B e s t e a k b e s t e, e r t z a i n berri guztiak elebidunak izango direla bermatuko duen plangintza behar dugu eta herritarrak euskaraz artatzeko gaitasun nahikorik ez duten ertzainak euskaldunduko dituena.
Hamar urteko plangintza eskasak emaitza eskasak eman dituelarik, zer emango du plangintza are eskasagoak? Eta zer inolako plangintzarik ez garatzeak?
Eragiten ez diegun bitartean egoerak bere horretan jarraituko du eta ondorioz, ezingo gara euskaraz bizi.
Euskaraz bizi nahi dugun guztiok bildu, elkartu, antolatu‌ eta gure hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen nor malizazio-plangintza
Hortaz, badakizu zer egin, ertzainekin topo egiten duzun guztietan egiezu euskaraz eta zure eskubideak urratzen badizkizute Hizkuntz Eskubideen Behatokia-n edota publikoki salatu.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
PSE-EEk ez dio eman nahi Seaskari zuzeneko diru laguntzarik 2012tik aurrera
Berria 2010/11/02
Jaurlaritzak Seaskarekin adostu zuen urtero 450.000 euro ematea; oraindik, hala ere, ez dio dirurik eman Ez milioi bat euro, ez 450.000 euro, ez zentimo bakar bat ere. PSE-EEk ez die zuzenean diru laguntzarik eman nahi Ipar Euskal Herriko ikastolei. Asmo hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztu berri duen ekimen batean jaso du. Hain zuzen, ekimen horretan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Seaskarekin finantzaketa akordio gehiagorik ez egiteko. UPDk aurkeztu berri duen legez besteko proposamen bati jarritako osoko zuzenketa baten harira egin du eskaera hori PSE-EEk; izan ere, UPDk aurten bertan utzi nahi ditu bertan behera Ipar Euskal Herriko ikastolentzat Jaurlaritzak aurreikusita dituen diru laguntza guztiak. 2012. urtera bitartean, Eusko Jaurlaritzak asmoa dauka urtero Seaskari 400.000 euroko diru laguntza emateko, «betiere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diru kutxan dirurik geratzen baldin bada». Seaskaren arabera, ordea, hori ez da eurekin hitzez hitzartutako diru kopurua; izan ere, euren esanetan, urtero 450.000 euro jasotzea adostu zuten bi aldeek. Kopurua bat izan edo bestea izan, kontua da, PSEEE Jaurlaritzan dagoenetik, Seaskak oraindik ez duela jaso dirurik. Gainera, Jaurlaritzak nabarmen murriztu ditu Seaskarentzako diru laguntzak. Lehen, urtero, guztira 1,1 milioi euroko diru laguntza ematen zion Jaurlaritzak Seaskari. Urgellen zalantzak Hain justu, orain dela hamabost egun Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak zalantzak
azaldu zituen diru laguntza horien legezkotasunaren inguruan. Haren esanetan, ez dago «argi» laguntza horiek legezkoak diren edo ez: «Ematen diren laguntzak inbertsioetarako besterik ez dira, ez baitugu eskumenik hezkuntza arloan. Eta orain Kultura Sailak ez du dirurik adreiluetarako». Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean eman zituen azalpen horiek, EAJren eskariz. PPk eta UPDk laguntza horiek bazterrean uzteko eskatu zuten, eta ematekotan Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez bideratzeko. Gainerako alderdiek, ordea, laguntza horiek bere horretan uzteko eskatu zuten, eta diru laguntzak murrizteko erabakia euskararen aurkako erasotzat jo zuten. Urgellek «zalantza» horiek azaldu eta hamabost egunera aurkeztu du PSE-EEk diru laguntzak bertan behera uzteko ekimena. Orain arte hitzartutakoa bere horretan uztearen aldekoa da, baina 2012tik aurrera Seaskarekin akordiorik ez egiteko eskatu du, «ez eta beste hezkuntza enpresa pribaturen batekin ere». Halaber, «euskararen aldeko ahalegin guztiak» Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko eskatzen dio Jaurlaritzari ekimen horretan, «betiere beste herrialdeetan euskararen sustapenaren eta euskal kulturaren alde egiten diren ekimenak kaltetu gabe».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak, estualdian
Berria 2010/11/03
Lau urte dira Viana, Lodosa, Tutera eta Irunberriko ikastolek legeztatzea lortu zutela, baina haizea kontra dute oraindik. 2009an laguntzak urritu ziren, eta ordutik Lodosako ikastola dago egoerarik zailenean Duela lau urte, Nafarroako hegoaldeko ikastolek, legearen arabera eremu erdaldunean zeudenek, legeztatzea lortu zuten. Aspaldiko aldarrikapena bete zuten horrela Vianako, Lodosako, Tuterako eta Irunberriko ikastolek. Nafarroako ikastetxeen sarean sartzea lortu zuten. Horrela, gastu arruntetarako ituna lortu zuten, eta, gainera, Nafarroako Gobernuaren aldetik bortz urterako diru laguntza eskuratu zuten.
Itxaropena piztu zen arren, lau urte geroago egoera zailean jarraitzen dute ikastola horiek, eta Lodosakoaren kasuan, egoera muturreraino larritu da. Bertze behin, erauntsiaren kontra borrokan ari dira Nafarroako hegoaldeko ikastolak, baina bertze behin ere, aitzinera aterako direla ziur da Peio Mariñelarena, NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria. «Ez dugu ikastola bakar bat ere itxiko».
Nafarroako Euskararen Legeak eremu erdaldun gisa hartzen duen lurraldean sei ikastola daude guztira. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak eta Zangozako Rincon del Carmenek, baina, gaur egun ez dute g a i n e r a k o l a u re n a r a zo r i k , 1 9 9 0 e k o hamarkadaren erdialdean lortu zutelako egoera legeztatzea. «Pegenautek esaten zuen eremu erdaldunean ikastolak legeztatzea ezinezkoa zela, baina horrek kontrakoa erakutsi zuen», dio Mariñelarenak. Pedro Pegenaute 2000tik 2007ra bitartean izan zen Nafarroako Gober nuko Hizkuntz Po l i t i k a r a k o Z u z e n d a r i t z a N a g u s i k o arduraduna. Haren aroaren amaieran legeztatu zituzten gainerako lau ikastolak, 2006an, eta 2010. urtera bitarte 1,7 milioi inguruko diru laguntza ematea onartu zuen Nafarroako Gobernuak. Laguntza horri, ordea, itunaren bidez jasotakoa kendu behar zitzaion, hortaz, urtero murriztuz joan zen. Itunetatik jaso beharreko laguntza erabakitzeko, gela bakoitzeko ikasle kopuru jakin bat edukitzea eskatzen du Nafarroako Gobernuak. Zentro txikiek, baina, ratio txikiagoak dituzte. «Ezin daitezke alderatu Iruñea bezalako hirigunea, eta landa gune bat, are gehiago azken hori eremu erdaldunean badago», dio Iñaki Duquek, Vianako Erentzun ikastolako lehendakariak. Ratioa, ordea, bera
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa da guztientzat, eta, horregatik, zentro txikienek gutxiago jasotzen dute.
gainerako ikastolen finantza egoera ere ez dela oso ona, eta ahalegin handia da».
«Administrazioari ahalegin berezi bat egiteko eskatu genion», azaldu du Mariñelarenak. «Azken finean, eremu erdaldunean zerbitzu publikoa betetzen ari gara, euskarazko irakaskuntza publikorik ez dagoelako. Horrek tratu berezi bat merezi duela uste dugu, gastu arruntak gainditu ahal izateko gutxienez». Nafarroako Gobernuak, ordea, ez du laguntza gehiagorik bideratu.
Bigarren bidea Espainiako aurrekontuetatik bideratutako laguntza da. Espainiako Gobernuak EAJrekin hitzartu zuen iazko abenduan bi milioi euro ematea Nafarroako ikastolei. Diru laguntza horrek ez du luzerako egoera konponduko, baina epe motzean sarrera garrantzitsua da. «Funtzionatzeko balio digu, baina aurrez berregituraketa egin genuelako», zehaztu du Duquek.
2009an alarma gorria piztu zen Nafarroako hegoaldeko ikastolentzat. Nafarroako Gobernuaren laguntzak bukatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak ordura arte emandakoak etengo zituela erabaki zuen. «Motelago zegoen ikastolari, txikiena zenari, Ibaialderi, zulo bat egin zitzaion laguntza horiek e t e t e a n » , a z a l d u d u M a r i ñ e l a re n a k . Gainerakoek ere pairatu dute Jaurlaritzaren erabakia. Erentzun ikastolan, Vianan, egoerari aurrea hartzen saiatu zirela dio Duquek. «Urtebete lehenago laguntza horiek jaso gabe funtzionatu ahal izateko planteamendua egin genuen, eta gure baliabideak berregituratu genituen: lanpostuak, ordutegiak...». Hala ere, laguntzarik g abe aitzinera ateratzea «bideraezina» dela aitortu du Duquek. Zailtasunekin, baina bizirik NIEk, oraingoz, bi bide ditu estualdi ekonomikoari aurre egiteko. Bata, «elkartasuna» dela adierazi du Mariñelarenak. Zehazki, Lodosako ikastolaren kasuan eduki du horrek garrantzia. Nafarroako ikastoletako guraso eta bazkideek 240.000 euro bildu zituzten Ibaialde laguntzeko, eta azken Nafarroa Oinez ekitaldian bildutako diruaren %20 emanen diote. «Oso pozik gaude gure sareak erakutsi duen elkartasunarekin», dio Mariñelarenak. «Kontuan hartu behar da
Une honetan, Tuterako, Vianako eta Irunberriko ikastolek egoera egonkorra dute, baina finantzaketa bide ziurrik ez edukitzeak zailtasunak ekar diezaizkieke etorkizunean. Tuterako Argia ikastolak -gaur egun Fontellas herrian dago- DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza behin-behinean legeztatua du, eta etorkizunerako erronka nagusia erabateko legeztatzea lortzea du. Horretarako, legeak agindu bezala, kiroldegia eraikitzen ari da. «Argia asko hazi da, eta proiektu sendoa da», dio Mariñelarenak. Azken urteetan gehien aurreratu duena, berriz, Irunberriko Arangoiti ikastola da. «Txikia da, eta arazoak dauzka besteek bezala, baina 2003ko Nafarroa Oinez-en ondoko laguntza historikoari esker, ongi iraun du». Vianan, bi erronka nagusi dituzte: 2007ko Nafarroa Oinez-en ondotik hasitako azpiegitura lanak bukatzea, eta 2008an sortutako ikastolaren fundazioa indartzea. Egoera zaila den arren, etorkizunera begira baikor dago Mariñelarena, bertzeak bertze, legeztatu zirenetik, matrikulazioak igo egin baitira hegoaldeko ikastoletan. Agintariek ikastolen egoera konpontzeko inplikatu behar dutela aldarrikatu du. «Berdin zaigu zein politikari dagoen agintean. Administrazioak erantzukizuna du hezkuntzan».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa Lodosan, euskara jokoan Lodosako eta Sartagudako ikastolek elkarrekin antolatu zuten 2001eko Nafarroa Oinez, eta horri esker bat egin eta Ibaialde sortu zuten, Lodosatik Sartagudara doan errepidearen bazter rean. Eraikin dotorea da, eta berritasuna agerikoa duena, baina horren gibelean lan eskerga eta zailtasun ugari gordetzen ditu. Nafarroa Oinez-ek ez zuen eraikina ordaintzeko beste eman, eta orain 750.000 euroko hipoteka kreditua ordaintzen ari da ikastola. «Zor ekonomikoak ditugunean hori da trabarik handiena», dio Ana Mendizabal Ibaialdeko lehendakariak. Egoera hagitz larria bada ere, Ibaialde ez dela itxiko ziurtatu du, ikastetxe baten etorkizuna baino gehiago baitago jokoan Lodosan. «Haur hauek euskaraz hitz egingo dute». 79 ikasle ditu Ibaialdek, haurtzaindegian, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan banatuta. Denera, zortzi herritako haurrak hartzen ditu, Errioxako (Espainia) bi herritakoak barne. Eremu zabala da, eta horrek garraioaren beharra sortzen du; hor du Ibaialdek gasturik handiena: 38.000 euro. «Garraiorako jasotzen dugun laguntza bakarra Udalbidek emandakoa da. Ez du dena betetzen, baina gastua arintzen laguntzen digu». Garraioarekin batera, her rietatik hurbildutako haur rentzat beharrezkoa da jantokia edukitzea, baina zerbitzu hori finantzatzeko laguntzarik ez du Ibaialdek. «Erabiltzaileen gurasoek ordaindu behar dute. Horren eraginez, ikastolaren zerbitzua garestitu egiten da, eta inguruko herrietako gurasoek bi aldiz pentsatzen dute haurrak ikastolara ekarri aurretik». Ibaialdeko ikasleek duten bertze eragozpen bat, behin ikastola utzita, euskaraz ikasten jarraitzeko zailtasuna da. 12 urterekin
bukatzen dute Lehen Hezkuntza, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan euskaraz jarraitzeko aukerarik hurbilena Lizarrako ikastola da, Lodosatik 35 kilometrora. «Gurasoek ikastolaz gain, garraioa ere ordaindu behar dute». Horren eraginez, haur anitzek Lodosan bertan ikastetxe publikoan jarraitzen dute ikasketekin, gaztelaniaz. «Irudi txarraren» beldur Nafarroako Gobernuarekin duen itunarekin, Ibaialdek langileei ordaindu beharrekoaren zati bat betetzen du soilik, gela bakoitzeko ikasle kopuru txikia duelako. Hain zuzen ere, azken urteetan Lodosako ikastola ez da anitz hazi matrikulazioetan, eta ratio txikia mantendu du. Mendizabal beldur da azken urte honetako arazoek ez ote duten ikastolaren inguruan «irudi txarra» sortu. «Kalitateko hezkuntza eskaintzen dugu, baina beti Ibaialde ixtear dela errepikatzeak alarma sortzen du, eta horrek guraso anitz uxa ditzake». Iazko abendutik, Nafarroako ikastoletako gurasoek emandako laguntzari esker iraun du Ibaialdek, Mendizabalek aitortu duenez. Orain, Espainiako Gobernuaren diru laguntza jasotzen ari da, «baina pixkana-pixkana iristen da, eta ez du ikasturte guztirako emango». Aitzinera egiteko gakoa «elkartasuna» dela sinetsita dago Mendizabal. Horren azken adibidetzat paratu du Atarrabiako Nafarroa Oinez-en bildutako diruaren %20 Ibaialdera
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa bideratzea. «Horren erdia oparituta emango digute, eta beste erdia ahal dugunean itzuliko diegu», azaldu du. Oraingoz, Nafarroa Oinez Lodosara ekartzea ez du bideragarri ikusten. «Gure ikastolan 60 familia gara. Berez honi guztiari eustea zaila bazaigu, imajinatu Nafarroa Oinez-en azpiegiturari. Nafarroako hamabost ikastolak hemen egotea beharko genuke. Gaur egun ditugun arazoekin ez dugu horrelako erronkari aurre egiteko gaitasunik. Ez da hain erraza».
Ibaialdek jaso duen elkartasun keinu ororen garrantzia nabarmendu du Mendizabalek. «Nafarroaren Egunetik deitu ziguten, Baigorritik, guretzat 10.000 euro bildu zituztela esateko. Argia eta ura ordaintzeko eman zigun horrek. Eta, Argentinatik, euskal jatorriko gizon batek gure egoeraren berri izan, eta 100 euro eman zizkigun». Guztien laguntzarekin, Ibaialde at a k a z a i l e t i k at e r a k o d e l a z i u r d a Mendizabal.
ARANGOITI IKASTOLA
GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA
Herria. Irunberri. Sorrera. 1980. Ikasle kopurua. 69. Ikastolarik txikiena da. Ikasketa eskaintza. Lehen Hezkuntza amaitu bitartean aritzen dira ikasleak. Nafarroa Oinez. 2003. Eguraldi txarrak zapuztu zuen.
Herria. Tafalla. Sorrera. 1970. Ikasle kopurua 381. Ikasketa eskaintza. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu bitartean aritzen dira ikasleak. Nafarroa Oinez. 1986 eta 1997.
ARGIA IKASTOLA
IBAIALDE IKASTOLA
Herria. Tutera-Fontellas. Sorrera. 1985. Ikasle kopurua. 222. Ikasketa eskaintza. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu bitartean jardun dezakete ikasleek. Nafarroa Oinez. 1995 eta 2002.
Herria. Lodosa. Sorrera. 2002. Ikasle kopurua. 79. Ikasketa eskaintza. Lehen Hezkuntza amaitu bitarte. Gero Lizarrako ikastolara joaten dira ikasleak. Nafarroa Oinez. 2001 (Lodosak eta Sartagudak batera).
ERENTZUN IKASTOLA
RINCON DEL CARMEN IKASTOLA
Herria. Viana. Sorrera. 1977. Ikasle kopurua. 131. Ikasketa eskaintza. Lehen Hezkuntza amaitu bitarte. Gero Lapuebla eta Oionera (Araba) joaten dira gehienak. Nafarroa Oinez. 1992 eta 2007.
Herria. Zangoza. Sorrera. 1978. Ikasle kopurua. 233. Ikasketa eskaintza. Derrigorrezko Bigarren hezkuntza amaitu bitartean jardun dezakete ikasleek. Nafarroa Oinez. 1987 eta 1998.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
“Guri laguntza murrizteaz bat, erdal kultura sustatzen ari da Jaurlaritza
Berria 2010/11/11
Ander Iturriotz EIEko lehendakariak dio krisiak ezin dituela Jaurlaritzak elkarteari emandako laguntzen murrizketak zuritu. 'Idazleak ikastetxeetan' programako saioak erdira murriztuko dira, laguntza faltagatik Kezka eta ezinegon handia piztu dute Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen murrizketek EIE Euskal Idazleen Elkartearen baitan. 2010-2011 ikasturterako, 190.000 eurotik 85.000 eurora murriztu du Hezkuntza Sailak EIEri bere programak aurrera eramateko bideratutako laguntza, eta horren ondorioz aurreko urteetan baino askoz ere saio gutxiago egingo dituzte idazleek Idazleak ikastetxeetan programaren barruan. Kultura Sailaren laguntzetan ere murrizketak izan daitezkeela uste dute, eta Etxepare Institutuak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ez diete oraingoz erantzun egindako eskariei. Krisi ekonomikoak ez ditu murrizketa horiek zuritzen, Ander Iturriotz EIEko lehendakariaren ustez. «Eskari handia dauka Idazleak ikastetxeetan programak eta, salbuespenak salbuespen, oso harrera ona du», Iturriotzek dioenez. Programa horretan
den hilean bildu ziren, eta prest agertu ziren saio bakoitzagatik diru gutxiago kobratzeko, saioen kopurua ahalik eta gutxien murrizteko. «Baina ikusi zen hori arriskutsua izan zitekeela, horrela geuk kitatuko genuelako Jaurlaritzaren errua», gogoratu du Iturriotzek. Horregatik, lehen bezala kobratuko dute idazleek egindako saio bakoitzagatik, baina saio gutxiago egingo dituzte. 'Literatur bideak' ezin sustatu parte hartzen duten idazleak LH, DBH eta Batxilergoko ikastetxeetara joaten dira, haien liburu bat irakurri duten ikasleekin solasaldia izatera. «Hezkuntzaren diru laguntza erdira jaitsita, saioen kopurua erdira jaitsiko da. Ikastetxeen aldetik eskaera asko jasotzen dira, eta ez dakit zer gertatuko den ikastetxeek murrizketen berri izatean». Programan parte hartzen duten idazleetako batzuk joan
Idazleak ikastetxeetan prog ramaren barruan, Literatur bideak egitasmoa sustatu du EIEk 2004-2005 ikasturteaz geroztik, baina murrizketen ondorioz 2010-2011 ikasturtean ez du egitasmo hori sustatzen jarraitzerik izango. «Kultura Sailarekin ez dugu bilerarik egin oraindik, baina bai Etxepare Institutuarekin eta H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa Sailburuordetzarekin», azaldu du Iturriotzek. «Laguntza eskatzen dugunean, programak eramaten ditugu, gero diruarekin programa horiek gauzatzeko. Batean zein bestean hainbat programa aurkeztu ditugu, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso». «Murrizketa hauek krisiak ekarri dituela esan ohi da beti, eta neurri batean horrela da», onartzen du Iturriotzek. «Baina krisiak justifika dezakeena baino gehiago murriztu dizkigute guri diru laguntzak. Gainera, badakigu beste leku batzuetan, krisia egon arren, nahiko erraz eta nahiko arin mugitu dela dirua. Frogatzeko datu gehiago behar genituzke, baina uste dut euskal kulturak gobernu honen partetik jasaten duen gutxiespenaren ondorio ere badirela, neurri handi batean, murrizketa horiek. Guri laguntzak murriztearekin batera, erdal kultura bultzatzen ari da Jaurlaritza, eta erdal kultura esaten dudanean lehen ez zegoen erdal kultura esan nahi dut».
Euskadiko Idazleen Elkartearen sorrera ere testuinguru horretan kokatzen du Iturriotzek. «Erdal idazleen elkarte bat sortu da. Salbuespenak diren arren, erdal idazleak baitira elkarte horretan bildutako guztiak. Eta bitxia da jarri dioten izena, gu bezala horiek ere EIE baitira orain. Izenaren kontua aparte utzita, uste dut egon ez zegoen gaztelaniazko literaturako sare
bat antolatu nahi duela Jaurlaritzak,eta oraingoz horretan ari direla saiatzen. Horrek epe ertainera ez du etorkizunik, azpitik sortzen ez diren mugimenduak bidean itotzen direlako, baina horretara jotzen ari dira». Euskadiko Idazleen Elkarteak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako idazleak batzen ditu, zeinahi hizkuntzatan aritzen direnak. Euskal Idazleen Elkarteak, berriz, euskaraz aritzen diren nonnahiko idazleak. Euskadiko Idazleen Elkartearen sorreraren berririk ez zuten izan EIEko zuzendaritzakoek elkarte berriak bere burua prentsan aurkeztu zuen arte, abuztuan. «Geroago, bilera batera deitu ziguten, baina oraindik ez dugu izan elkartzerik. Aurrerago egingo dugu bilera hori». Jaurlaritzako Kultura Sailak aurkeztu berri duen Kulturen Aldeko Hiritar Kontratuak ere «jomuga nagusia euskararen mundua eta euskal kulturaren industria direla erakusten du», Iturriotzen ustez. «Nazio baten nortasun kulturala, hizkuntza, gehiago gutxietsi nahi da, eta horretarako Jaurlaritzak esaten du kultura ez diola lotzen hizkuntza bati edo nazio bati, norbanakoari baizik. Azken batean, gizabanakoa baldin bada kulturaren subjektu, bere ezaugarri guztiekin, de facto egiten dena da erdal kultura, gehiengo baten kultura izanik, indartu; eta euskal kultura, gutxiengo baten kultura izanik, are gehiago gutxitu». Hori guztia, gainera, «tabula rasa eginez eta irakurketa historikoak-eta alboratuz» egiten da, «minorizazio soziolinguistiko eta soziologiko batek dauzkan oinarri guztiak ukaturik». Egungo Jaurlaritza egiten ari dena «lehenagotik dator» hala ere. «Aurreko hirukoak eman zuen lehen urratsa, Euskal Kulturaren Plana Kulturaren Euskal Plana bilakatu zuenean. Han zeuden erdarazko kultura bultzatzeko oinarriak, eta oraingo Jaurlaritzakoek egin dutena da horiek garatu eta beren ikuspegi ideologikotik jantzi».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskara eta lana (II) Duela gutxi, Facebookeko orrialde batean bat egiten ikusi nituen lagun batzuk: «Gutxitutako hizkuntza mintzatzen dut eta harro nago». «Atsegin dut» botoia sakatu ala ez pentsatzen nuen bitartean, gauza batez konturatu nintzen. Euskara kanpoan ikasi dut, eta heldua nintzelarik etorri nintzen hona; hori pribilegio handia izan zen niretzat. Nik ere «gutxitutako hizkuntza» termino tekniko bezala erabiltzen dudan arren, euskara ez dut gutxitutako hizkuntza moduan sentitzen, alderantziz baizik.
Euskal Herrira etorri eta gero, euskara izan da nire bizitzako hizkuntza. Etxean, kalean, lanean, kultura kontsumoan, bankuan, aseguru eta telefonia konpainian, ohean, lagun artean, eta abar. Beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen ditut, batzuetan nahita, lagun edo profesional jakin batzuekin, beste batzuetan behartuta, erdalgunetan edo medikuarenean. Dena den, joan den neguan, lehenengo aldiz, gaztelania hutsean funtzionatzen duen enpresa batean egin nuen lan, eta niretzat ezusteko handia izan zen euskaldunek gaztelaniazko lan munduaren aurrean duten onarpena deskubritzea. Berriro euskaraz egiten dut lan, baina, erronkak berdina da: euskara bizitzako hizkuntza izatea, eta ez leku jakin batzuetan bilatu edo borrokatu beharrekoa. Hala ere, hori horrela sentitzeko edo gauzatzeko, nire ustez, funtsezkoa da euskal gizarte baten ikuspegi osoa edukitzea, edo, nahi izanez gero,
Iritzia 2010/11/12
benetako elebitasunaren ikuspegia; bestela, irudikapenik gabe, ez dugu helbururik ikusten, ezta harantz eraman gaitzakeen pauso zehatzik ere.
Baina iruditzen zait euskaldun gehienek ez dutela euskal gizarte orokorraren ikuspegirik. Euskaldun gehienek euskara «arlo» bat bezala, bakoitzak berea bezala ikusten dute: zerbait pertsonala, lagun batzuekin, edo leku batzuetan egiten dena; lanerako bete behar den profila; aldarrikapen politikoaren zatia; defendatu behar den eskubidea; kultura eta tradizioaren altxorra; nortasunaren ezaugarria, euskaldun egiten gaituena.... Baina gutxitan euskaraz bizi den gizarte oso baten ikuspegiaren barnean. Hala ere, gaur egun euskaraz bizi den gizartea, euskal hiztunen elkartea, komunitate garatua da eta gizarte osoaren ezaugarri asko ditu. Eta batez ere, ekonomikoki aberatsa eta ikasketa mailan oso ondo prestatutako komunitatea da, batez ere 40 urtetik beherako belaunaldietan. Euskal elite berri-berria dugu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena: laikoa, s ex u e n p a re k o t a s u n e a n o re k at u a , i p a rmendebaldeko balioetan hezia -Manhattanera edo Berlinera begiratzen duena, Madrilera baino gehiago-, eleanitza eta nazioartean esperientziaduna, hainbat tituluren jabea, eta enpresetan, unibertsitatetan eta instituzio publikoetan lanpostuak dauzkana. Baina elite edo klase erdi altu horien parte ez izan arren, euskaraz bizi den gehiengoa klase ertainekoa da, edo ekonomikoki segurtasunean bizi den langile klasea: lanpostu finkoduna, pisu baten jabea, etxean bi soldata dauzkana, langabezian edo kreditua eskatzeko unean familiaren babes ekonomikoa duena... Aldiz, segurtasun ekonomikorik gabeko klase baztertuetan, lanerako adina duten pertsonen artean,
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa hizkuntza nagusia gaztelania da, edo, etorkinen eraginez, munduko beste hainbat hizkuntza. Baina paradoxa bat gertatzen da: euskaldunok bizi dugun segurtasun ekonomiko eta oparotasun honek, ez du, hizkuntza mailan, jarraitzeko moduko adibide bat sortzen. Bi arrazoirengatik, nire ustez: bat, gure hiztun komunitatean sortzen den nortasun-irudi publikoa biktimarena eta bigarren mailako herritarrena delako; eta bi, euskararekin diru-sarrera bat lortzeko oso maila baldintzatura iritsi behar delako.
euskaraz bizi den gehiengoa klase ertainekoa da, edo ekonomikoki segurtasunean bizi den langile klasea: lanpostu finkoduna, pisu baten jabea, etxean bi soldata dauzkana, langabezian edo kreditua eskatzeko unean familiaren babes ekonomikoa duena... Euskarak eta euskal gizarteak azken hogeita hamar urteotan izan duen bilakaeran, aurrerapen prozesuan eta lorpen guztietan, ziur asko eragin handia izan du, eta bide egokia zen, lehentasuna erdi eta goi-mailako klasetan jartzeak: hezkuntzan, kulturan, aisialdian eta ekonomian. Geografikoki bizi garen lekuan eta munduko ekonomia sistema kontuan hartuz, klase horiek gabe, zoritxarrez, hizkuntza komunitate batek ezin du bizirik iraun. Baina gaur egun euskal gizartea eta hiztun komunitatea ekonomikoki egokituta eta profesionalki prestatuta dago, eta garaia da euskal hiztunen komunitatea gizarteko beste sektore batzuei irekitzeko. Garaia da, gaur eguneko elite berriak, maila ertainekoen eta segurtasun ekonomikoan bizi diren klaseen parte-hartzeekin, euskarazko gizarte-ekintza eraikitzeko, euskara eta lana eskaintzen duena, euskara lan ordainduaren bidez ikasteko aukera emango duena, euskara pertsona pobre eta baztertuentzat gizarteratze zubi izateko aukerak
sortuko dituena. Gizarte-ekintza barneratzailea, elkartasuna eta berdintasunaren balioen gainean eraikitakoa, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko aukera klase pobreekin konpartituko duena. Jatekorik ez duenak nekez parte hartzen du kulturako edo aisialdiko ekintza batean, gaur egun euskarazko eskaintza arruntenak direnak eta gutxi inporta zaio administrazioan zer hizkuntzatan hitz egiten zaion, berarentzat ez delako elebitasun hori. Zeren euskaraz hitz batzuk ikasi eta esango balu «Mesedez, jatekoa behar dut», eta ez «Por favor, necesito comer», estralurtar bat bezala begiratuko genioke. Gutaz barre egingo balu bezala. «Ez daukazu ezer, eta gainera euskaraz!», edo «Hori ikasi duzu nire dirua lortzeko!», pentsatuko genuke. Pertsona horrek berehala ulertuko luke, hemen, jateko, gaztelaniaz egin behar dela, eta bere mailan dagoen bati denak gaztelaniaz egingo diotela. Euskal hiztunen komunitatea osatzen dugunok geure indar intelektual, ekonomiko, eta gizatiarrarekin eraiki behar ditugu giza ekintza horiek, ahal bada, hizkuntza politika lagun. Guk geuk, geure balioengatik eta geure buruari ematen diogun nortasun irudiagatik, besteak beste, arduratu behar dugu euskara gizarte sektore guztietara iritsarazten eta euskara guztientzat bideragarri egiten. Baina euskaldunok gutxituta sentitzen garen bitartean, beste hiztunen aurrean geure burua neurtzen dugun bitartean, ez dugu geure burua besteen parean ikusten eta biktima izango gara beti. Erosoago da akaso, gure gizarteak sortu duen status quo horretan bizitzea. Baina askoz interesgarriagoa eta aberatsagoa da norberaren indarraz ohartzea eta elkartasuna bihurtzea indar horren euskarri. Garaia da, dagoen errealitatetik eta lortu dugun guztitik euskaraz bizitzeko aukera gizarte osorako irudikatzeko eta gizarte horren benetako eraikuntzan pausoak emateko. Euskaraz bizi naiz eta pozik nago. Atsegin dut. Petra Elser. Itzultzailea eta euskara irakaslea
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Elizaren elebitasuna Gogoan dut Andres Urrutia egungo Euskaltzainburuaren errana: «Negargarria da elizaren euskararekiko jarrera». Ni ere ados nago horrekin, eta horregatik ekarri dut hona. Bospasei urte badira euskaltzainburuak hori erran zuela, eta ez da arrazoirik aldatzeko. Edota, behar bada bai, «negargarriaren» ordez gaur egun orduan baino «negargarriago» dela baieztatzen ahal baitugu. Jakin ere badakit eliztar frankok ez duela onartuko baieztapen hau. Eta berehala hasiko direla, alde batetik eta bertzetik, elizak euskararen alde egin duena goraipatzen, lehen eta gaur egun ere. Eta, nola ez?, jakitun naiz alde egindako hainbat gauza ere zor zaizkiola. Elizaren euskararekiko jarreraz aritzean, apaizen eta apezpikuen jokaera dugu, gehienbat, gogoan, nahiz eta kargu gabeko eliztarrak gehiago izan. Baina, kargudunek dute eliztarren artean indarrik handiena, alde edo kontra egiteko. Eta horiengan ikusten dira, salbuespenak salbuespen, beti bezala, hutsune handienak euskararen iraupenerako eta euskaldunen babeserako. Aspalditik, noski, baina gaur egun ez gaude preseski unerik onenean. Azkenaldiko eta lerro hauek idaztera bultzatu nauen berria aipatuko dut. Ustez iturri fidagarriak direnetan ikusi ahal izan dugunez, Iruñeko Seminarioan lehen eta bigarren hezkuntza eskola irekitzea pentsatu dute eliztar arduradunek. Eta irakaskuntza elebiduna ezarriz. Baina, kasu!, ez euskara eta gaztelaniazko elebiduna, baizik eta gaztelania eta ingelesezkoa. Harritzekoa? Hala behar luke izan, niri hala iduritzen zait behintzat. Harritzekoa iduritzen zait elizak horrelako diskriminazioa egitea euskararekin, bertako hizkuntzarekin, horrela baztertzea euskaldunen eskubideak, jendeari
Iritzia 2010/11/14
eta herriari dagokion funtsezko begirunea ukatzea. Nahiko ukazio jasaten ari gara Nafarroan aginte zibilarengandik, eta injustizia larritzat salatzen dugu. Ez genuke jokaera egokiagoren esperantzarik izan beharko Palestinako kulturan gizon egin zen Jesusen ustezko jarraitzaileengandik? Baina, ez, zoritxarrez ez naiz sobera harritzen horrelako berriaz jabetuta. Zeren eta, nolako jarrera erakusten ari da eliza, oro har, euskaldunoi dagokigunez?
Nafarroa osorako ardura bere gain hartzen dutenek, nornahi direla ere, denen zerbitzurako hartu badute ardura, denen kultura eta hizkuntza errespetatu beharko lukete, zibilek nahi eliztarrek. Eta ardura hori hartzekotan, eta ongi betetzekotan, bertako hizkuntzak jakitea nahitaezkoa dutela ohartu. eta ez badakite, ikastea. Baina, bai zera! Bai batzuk eta bai bertzeak lasai ibiltzen dira herri erdaldunetan bezala euskaldunetan erdara hutsa erabiliz, ospakizun eta elizkizunen partaide gehienak euskaldunak izanik ere. Eta ongi moldatzen direla pentsatzen, gainera, ez dutela inolako ikasi beharrik, ez dela euskararen beharrik.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa bailitzake. Zenbait gogoratu behar eta, aitzineko lerroetan erranaz gain, Apezpikutegiko zerbitzuetara joatea adierazgarria da. Euskara elizbarrutian ofiziala izanagatik, han ez da ia-ia nabari. Handik ateratzen diren testuetan, salbuespenak salbuespen, gauza bera. Parrokia euskaldunetako elizkizunetan gaztelania hedatzen.
Eta lasai. Duela egun guti, euskaldun batzuek salakuntza gauzatu dute, arduradun zibilek euskarari buruz darabilten jokaera anekdotikoaz. Solas hau da nik ere Nafarroako eliz arduradunei egotziko niekeena. Eta euskararen harrera eta erabilera murritza, gero eta nabarmenago ari garela ikusten. Ez naiz orain hasiko errealitate horren xehetasunen zerrenda egiten, tarte honetarako handiegia izanen
Zer arduradun dira horiek? Zer eliztar dira horiek? Behin baino gehiagotan galdera egiten da, hainbat idazkitan, kristau eliza bakarra ote den, edo eliza bat baino gehiago ote diren. Arrazoi batengatik edo bertzerengatik. Gure artean ere ez naiz harritzen galdera hori entzutea. Jainkoaren kreazioaz sortu eta bizi diren kulturak eta hizkuntzak errespetatzen dakien eliza, eta gai horietaz axola handirik ez duena, batzuetan kontra ere agertuz, elkarrengandik hagitz urrun daudela iduri du. Pello Apezetxea Apaiza
D ereduan ikasten dutenei euskara tituluak eman nahi dizkie Jaurlaritzak Aldaketa 2012tik martxan jartzeko modua aztertzen ari dira Kultura eta Hezkuntza sailak DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei EGA agiria emateko aukera aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Ordea, DBHra arte bakarrik ikasi dutenei beste titulu bat ematea du buruan. Aldaketa hori abiarazteko Hezkuntza Sailarekin hitz egiten ari dela aurreratu du Blanca Urgell Kultura sailburuak. Ikasleek euskaraz ikas dezaten administrazioak egiten duen ahalegina eta ikasleek egiten dutena ÂŤhutseanÂť gelditu ez dadin abiarazi nahi du Jaurlaritzak ekimen hau, Urgellek Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean aurreratu bezala. Horretarako, ikasketak euskaraz egiten dituztenei hizkuntza dakitela egiaztatzen duten agiriak eman nahi dizkie, ikasketa mailaren arabera betiere. Egokitzapen hori bi txandatan egin nahi dutela aurreratu zuen atzo Urgellek. Hasiera batean, goi mailako ikasketak euskaraz egin dituztenei emango zaie EGA agiria, eta, horren ostean, euskarazko goi ikasketak ez dituztenei eman nahi diete. Ordea, oraindik ez dute argitu euskararen zein jakite mailarekin parekatuko duten hori. Hori dena zehazteko Hezkuntza Sailarekin hizketan ari dela aurreratu du Urgellek, eta dagoeneko epe batzuk zehaztu dituztela aurreratu du. 2011-2012ko ikasturtean homologatzeak egiteko prozesua hasi nahi du Eusko Jaurlaritzak. Berria (2010/11/17)
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Hizkuntza politika «eragingarria» premiazkotzat jo du Kontseiluak
Berria 2010/11/19
Haren iritziz, azken ikasturtean administrazioek ez dute nahikoa egin euskara normalizatzeko bidean Euskal administrazioek azken ikasturtean aplikatutako hizkuntza politiken inguruko ebaluazioa egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, eta ondorio argia plazaratu du: euskararen normalizazioa lortzeko, hizkuntza politika «eragingarria» abian jartzea premiazkoa da. Administrazioek ez dute nahikoa egin, Kontseiluaren iritziz, eta zenbait arlotan hartu beharreko hainbat neurri proposatu ditu.
analisiaren nondik norakoak azaldu zituen, arloz arlo.
Heldu den astean, hilaren 24an eta 25ean, Euskararen unibertsoak pauso bat harago lelopean jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Planetarioan. Bertan, administrazioen hizkuntza politiken inguruko azterketa sakonagoaren berri emanen du Kontseiluak, eta etorkizunerako erronkak iragarriko ditu.
Nafarroan eta Iparraldean, «corpus juridiko desegokiarengatik» ikasleen euskalduntzea ahalbidetuko duen hizkuntza politikarik ez dagoela salatu du Bilbaok. Horren harira, oroitarazi du «hiru urteko lanaren ondoren» Kontseiluaren hezkuntza arloko bazkideek «euskaldun ikasle eleaniztunak» sortuko zituen eredua proposatu zutela. Administrazioei eskatu die proposamen hori kontuan hartzeko.
Dena den, azterketa horren lehen analisiaren berri atzo eman zuen Kontseiluak, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoan). Agerraldian izan ziren Paul Bilbao idazkari nagusia eta zuzendaritzako kideak. Bilbaok
Hezkuntza sistemak, adibidez, belaunaldi berriak ez dituela euskalduntzen salatu zuen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aitzinekoaren «bide beretik» jarraitzen duela adierazi zuen, eta horrek «kezkatu» egiten du Kontseilua. «Bere garaian aukera egon zen ikasle eleaniztunak sortuko dituen eredua jartzeko, baina, orain bezala, ez zen aurrerapausorik eman».
Administrazioak euskalduntzeko bidean ere atzerapausoak nabarmendu ditu
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Kontseiluak. Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait lanpostu publikotarako hizkuntza eskakizunak jaitsi egin dituztela salatu du Bilbaok, eta ofizialak ez diren hizkuntzak, berriz, «baloratu» egin dituztela. Nafarroan «are okerragoa» da egoera, euskaldunen eskubideen kalterako «legez kanpoko lan deialdiak» egin dituelako. Administrazioa «herritarren zerbitzura» dagoela oroitarazi du Bilbaok, eta, horregatik, hizkuntza eskubideen errespetuan «aitzindaria» izatea dagokiola. Diru gutxi euskararentzat Euskara arlo sozioekonomikoan hedatzeak normalizaziorako berebiziko garrantzia duela azpimarratu du Bilbaok. Hori lortzeko asmoz, administrazioek «plangintza estrategiko bat» abiarazi beharko lukete. Nafarroan eta Iparraldean, ordea, inongo neurririk ez dagoela salatu du Bilbaok, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, lan mundua euskalduntzeko bideratutako diru laguntzak murriztu direla ohartarazi du.
Helduen euskalduntzeari dagokionez, Nafarroako egoera azpimarratu du Kontseiluko idazkari nagusiak. «Larria» dela erran du, hango Gobernuaren inbertsioak «oso eskasak» direlako. «Euskararen normalizaziorako bidean, helduen euskalduntzea ere estrategiko bihurtu behar dugu». Euskarazko hedabideen gutxieneko kuota ezartzea «behin baino gehiagotan» eskatu du Kontseiluak. «Halakorik ez da gertatu, eta egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan». Euskarazko hedabideek diru laguntzak lortzeko zailtasunak, Euskalerria irratia lizentziarik gabe aritzea eta ETB1 eta ETB3 LTDaren bidez ikusteko akordiorik eza paratu ditu Bilbaok adibidetzat. D i r u l a g u n t ze n p o l i t i k a n « k r i s i a re n aitzakiarekin» inbertsioak murriztu direla ikusi du Kontseiluak. «Autogintzan edo tresna elektrikoen industrian inbertsioak egin dira, eta gure herriko hizkuntzaren normalizazioan, berriz, ez. Ulertezina zaigu hori».
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Eta izaera estrategikoa? Ezagutu berri ditugu 2010erako Eusko Jaurlaritzak emango dituen diru laguntzak, Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak izeneko programaren barruan. Azaroan dator aurten ebazpena, urtea amaitzear dela. Laguntzen berri urtero izaten da berandu, eta batzuetan, aurten bezala, oso-oso berandu. Behin baino gehiagotan esan dugu horrek ez duela zentzurik eta sekulako kaltea eragiten duela euskarazko hedabideetan, ezinbesteko laguntza jasoko den eta zenbatekoa izango den jakin gabe urte osoan aritzea oztopo baita egitasmoa behar bezala betetzeko eta beharrezko aldaketei eta inbertsioei ekiteko. Jada ez dakigu zerbaiterako balio duen, baina berriro diogu: sistema aldatu bitartean, ezinbestekoa da diru laguntzen ebazpena urteko lehen hilabeteetan ezagutzea, eta administrazioak hartu behar ditu behar diren neurriak horri aurre egiteko. Ez da bidezkoa
zigor erantsi hau jasan behar izatea.
Iritzia 2010/11/20
Epeena alde batera utzita, laguntzen beren gaineko balorazioa egiteko orduan, alde positiboak eta negatiboak azpimarratu beharrean gaudela uste dugu. Hasteko, poztekoa da Eusko Jaurlaritzak 2009an adina diru jarri izana euskarazko h e d a b i d e a k l a g u n t ze k o. Ja k i n a d a administrazioetako aurrekontuetan hainbat murrizketa egin izan direla, eta eskertzekoa da egoera horretan euskarazko hedabideentzako diru saila ez txikitzea. Are eskertzekoagoa beste instituzioek, Gipuzkoako foru aldundiak adibidez, aurten bertan euskarazko hedabideentzako diru sailak jaitsi egin dituela ikusirik. Horrek behar du izan lehen urratsa, sektoreak dituen beharren inguruan, behar besteko trataera emateko, sektorean egiten
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa den inbertsioa ez txikitzea; eta bigarrenak behar du laguntzak handitzea, beharren arabera egokituz. Berriak igoera izan du laguntzetan, eta Hitza batzuek ere bai. Hori eskertzekoa da gure aldetik, egiten den lanaren errekonozimendua baita. Baina euskarazko hedabideen garapena helburu izanik, ezin diogu bakarrik geure buruari begiratu, eta hainbat hedabidek izan duen jaitsierak kezkatu egiten gaitu. Diru laguntzak murriztu dizkietenen artean bi talde ditugu: batetik, erdarazko hedabideak, eta aspaldi esan izan dugu gure ustez diru laguntzen sail honetatik kanpo aztertu beharko liratekeela, deialdiaren izenari kasu eginez, ez baitira euskarazko hedabide izenaren azpian ere sartzen; bestetik, herri aldizkari txikienak eta bestelako argitalpenak: kaltetu gehienak aurrekontu txikikoak dira 2010ean, eta horri ez deritzogu batere bidezko. Hedabiderik txikienek ere (tokikoek zein espezializatuek) ekarpen handia egiten dute euskara normalizatzen eta euskal kultura eta produktuen sustapena laguntzen, euskaldunak euskarara eta euskaraz funtzionatzera erakartzen, eta hori baloratu beharra dago. Hedabiderik txikienak ere behar ditugu, eta laguntzen jaitsierak kolokan jar dezake bat baino gehiago. Badakigu esango dela dagoena banatu behar dela, baina berriro diogu euskarazko hedabideena eremu estrategikoa dela, eta horrek inbertsioa eskatzen duela. Horiek esanda, urte amaieran gaudenez, kezka handiz begiratzen diogu 2011ri. Eusko Jaurlaritzak aurten diru sailari eutsi badio ere, esana du 2011n ez diola eutsiko eta jaitsiera izango dela, eta horrela jaso du Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dituen aurrekontuetan. Foru aldundiek 2010ean diru
gutxiago jarri dute hedabideentzat, eta datorren urtean aurten baino gehiago ez dutela jarriko esan dute, gutxiago ez bada. Eta horrexek kezkatzen gaitu, berez ezinean ari direnei gutxituko baitzaizkie baliabideak, eta, hedabideek duten egoera ekonomikoa
kontuan hartuta, hori oso latza da. Euskarazko hedabideen izaera estrategikoa kontuan hartu behar dela esaten ari gara aspaldi, baina instituzioek ez dute urratsik egiten norabide horretan. Kulturatik bideratzen diren diru sailak murrizten ari dira, eta krisiari aurre egiteko egitasmoetan ez dira kontuan hartzen. Euskara zabaldu eta euskal herritar oro euskaraz bizitzeko aukerak benetan sortuko dituen politika bat nahi dugu edo ez? Izan ere, egungo dinamikek ez garamatzate horra, eta hartzen ari diren neurriek kontrako bidea egitea ekarriko dute. Guk oso argi dugu: euskararen normalizazioa ezinbestekoa da herri honen garapenerako, eta, hori lortzeko, euskalgintza eta euskal kulturgintza osoa lehentasun estrategikotzat hartu behar da, horretarako politika argia eginez. Joanmari Larrarte Berria taldea
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Pauso bat harago Donostian, 1997ko martxoan egindako Euskararen Unibertsoa izeneko jardunaldien ondoren eta bertan bildutakoen eraginez sortu zen Kontseilua. Garai hartan ere, orain bezalaxe, euskararen normalizazioaren azterketa egin ondoren, kezka nagusitu zen euskaltzaleen artean. Horrexegatik, euskararen garapenaren egoeraz kezkaturik eta euskal kulturgintzak bizi zuen sakabanaketari aurre egiteko asmoz, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eratzea erabaki zen. Hartara, Kontseiluaren eginkizun nagusiak Euskalgintzaren ahotsa izan eta eragin soziala bideratzea ezarri ziren, bai eta Euskalgintzaren proiektu eta auzi nagusiak aztertu zein burutzea ere.
Iritzia 2010/11/21
Zalantzarik ez urte oparoak izan direla; hala ere, nahikoa ez dela ohartu gara. 12 urteotan gauzak asko aldatu dira, bai eta gizartean bertan ere; eta, ondorioz, egungo errealitatea oinarritzat hartuta, pauso bat harago egiteko beharraz jabetu gara. Lehenik eta behin, gogoratu behar dugu hizkuntzaren normalizazioa prozesu konpartitua dela. Euskalgintzak, eragile soziopolitikoek zein sindikalek, instituzioek... bai eta norbanakoek ere parte hartzen dute prozesu horretan eta horietan guztietan eragiteko tresnak jarri behar ditugu abian. Horrela, jakin dakigu Euskalgintza sektore askok osatzen dutela, eta ezinbestean jakin behar dugu sektore bakoitzaren egoera aurrera begirako estrategia definituko badugu. Bakoitzak bere zeregin espezifikoari helduz, bakoitzak normalizazio prozesuan dagokion ardurari eutsiz eta denbora-faktoreak duen garrantziaz jabeturik, datozen urteotan bultza egin behar dugu normalizaziora eramango gaituzten baldintza sozialak, politikoak, ekonomikoak eta juridikoak lortzeko. Horrexegatik, lau ardatz horietan oinarritutako sektoreen egungo diagnostikoa nahitaezkoa zaigu etorkizuna diseinatu ahal izateko.
12 urte luze igaro dira ordutik, eta Kontseiluak hainbat proiektu eta ekimen jarri ditu abian helburu hori lortzeari begira: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Ziurtagiriaren Elkartea, Euskaraz Bai Dinamika Herrietan, Udalerrien Hizkuntzapolitiken neurketa, Hizkuntza-politiken azterketa, etab. Halaber, beharrezkoa izan denean, Kontseiluak gizartea aktibatu izan du gure hizkuntzari egindako erasoen aurrean.
Azken urteotan, Bai euskarari ideiak euskararekiko aldekotasuna sustatu du, baina ez dugu lortu aldekotasun hori konpromiso praktikoetara bideratzea alde daudenen kasu guztietan. Esan liteke gizartearen gehiengoak konpartitzen duen ideia dela, baina ideia horrek herritar bakoitzari iradokitzen diona desberdina den neurrian ez digu balio orain normalizazioa bizkortzeko. Hortaz, mezuak ere egokitu beharraz hausnartu beharko
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa genuke, are gehiago, euskararen normalizazioaren aldekoago izango diren jarrerak lortuko baditugu. Euskararen alde egoteko eta egiteko euskara ikasi eta erabili behar dela helarazi behar diegu norbanakoei, euskarari gizarte-espazioak eskaini behar zaizkiola ulertarazi behar zaie gizarte-eragileei eta hizkuntzapolitika berri eta eragingarria behar dugula jakinarazi behar diegu eragile politiko zein instituzionalei. Eta, noski, horrek guztiak estrategia berriak sortzera garamatza. Bestalde, hori guztia zuzen komunikatzeko gai izan behar dugu, geure xede-taldeak definitu behar ditugu. Marketing instituzionalaren ondorioz dena ondo doala azpimarratu dute, hizkuntza-politikek dituzten hutsuneak ezkutatzeko xedez erabili da marketing hori. Kontseiluak Euskal Herrian aplikatzen diren hizkuntza-politiken azterketa
sakona amaitu berri du, eta aurrera dezakegu badela garaia hizkuntza-politikaz esaten ez denaz ere hausnartzeko. Hausnarketa horrek egia deseroso bat ezagutzera eramango gaitu, ezagutu beharrekoa, hala ere, aurrera egingo badugu. Arestian aipatutako elementu guztiak eta gehiago izango ditugu hausnar-gai azaroaren 24an eta 25ean Iruñean. Euskararen Unibertsoak pauso bat harago egiteko hausnarketa konpartitu nahi du Kontseiluak. Bidaia kolektibo bateko partaide garela sentitu behar dugu. Dudarik gabe zeregin horrek gure trebezia guztia eskatuko digu, baina erabat ziur gaude asmatuko dugula eraginkortasunez aurrera egiteko bidearekin. Euskararen Unibertsoa aztertzeko, zer egokiago Iruñeko planetarioa baino? Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari Nagusia
Hizkuntza gutxituen lege proposamena kolokan dagoela dio Euskalgintzak Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak jakitera eman dute Frantziako Parlamentuan hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena bertan behera utz dezaketela diputatuek. Frantziako Gobernuak jakinarazi zuelarik ez zuela aurkeztuko hizkuntza gutxituen aldeko lege xederik, hainbat diputatu lege proposamena osatzeko bildu ziren. Talde horretan eskuineko zein ezkerreko alderdietako diputatuak bildu ziren, 70 inguru. Euskalgintzako gizarte eragileek jakitera eman dutenez, ordea, UMPko diputatuek talde hori uztea edo bederen lege proposamena ez aurkeztea aztertzen ari dira. «Aste honetan jakin dugu UMPko diputatuak ekimena bertan behera uztea aztertzen ari direla, proposamenaren lanketan aktiboki parte hartu duen Marc Le Fur diputatuak egindako adierazpenetan oinarriturik», azpimarratu dute gizarte eragileek. UMPko diputatuek erran dute talde hori uztea pentsatzen ari direla, Jean Jacques Urvoas PSko diputatuak bere alderdiarentzat etekin politikoak nahi duela argudiaturik. Diputatuek ondoko asteotan aurkeztu behar zuten lege proposamena Frantziako Parlamentuan. Hilabete eta urte luzeetan elkarlanean aritu dira diputatu horiek lege proposamena lantzeko, alderdikeriak gainditzeko asmoz. «Ez dakigu zer gertatu den, baina emaitza hor da, hilabeteetako lana pikutara joan daiteke, ondoko asteetan Asanblean aurkezteko puntuan zelarik», aditzera eman dute Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak. Euskalgintzako gizarte eragileak harriturik eta kezkaturik agertu dira. Milaka eta milaka dira hizkuntza gutxituetan diharduten herritarrak, eta jende horien eskaera «horren arinki ezabatzea» sinesgaitza dela erran dute gizarte eragileek. Frantziako Parlamentuko egitarauan ahalik eta lasterren onartzeko gisan, elkar lanean aritzeko deia egin diete alderdi guztietako diputatuei. Guztien borondate ona beharrezkotzat jo dute euskalgintzako gizarte eragileek, eta horretan oinarrituz, Daniel Poulou eta Jean Grenet Lapurdiko diputatuei ere xede horren alde engaiatzeko eskatu diete. Berria (2011/11/20)
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Auto karabana Batzuek auto karabana egin egiten dute eta beste batek autokarabana eduki dezake. Badakizue, gure Euskal Herri honetan protesta egitea besterik ez daukatenek autoa ere ukan, badaukate... nahiz eta euskal hiriaz kezkatuta dagoenarentzat, herriaren zarataz eta kalapitaz nazkaturik, naturara alde egitea edota bidaiatzea herri hau maitatzen segitzeko ezinbesteko bihurtu. Beste kulturak eta tokiak gertutik ezagututa, gainera, gurea hobeto ezagutzen dugulakoan, gurea den hori guztia erlatibiza daiteke eta bere neurrian hartu... Batzuentzat kultura aldarrikapena izaten den bitartean, bakan batzuentzat gozamena behar du izan, eta, ondorioz, aukera gisa ulertzen saiatzen dira. Horrela, eleaniztasuna goraipatuz, euskararen arrakasta komertziala lortu nahian ibiliko dira bizi dugun gizarte kontsumo honetan. Euskara eta errebindikazioa bereizi beharreko binomioa dela pentsatuko du honek, bestela, hizkuntzaren garrantzia neurriz kanpoko bihurturik, euskarari sitsa usaina itsatsita geratuko zaio betiko. Auto karabanak egiten diharduenarentzat, ordea, euskarak ez du kontsumo lehengaia izan behar, kontsumitzeko ere aski lan baitu berak, bizimena eta bizimina izango dela baizik. Berarentzat herria eta hizkuntzaren egoerak agonistikoak baitira. Besteentzat, autokarabana dutenentzat, berriz, hedonistikoa. Batek aitaren etxea defendituko du, otsoen, sikatearen eta lukurreriaren kontra... armaz, eskuz eta bularrez defendituko ere. Bestea, aldiz, hura margotzen eta egokitzen saiatuko da eroso bizi ahal izateko. Haietariko bat langile soila izango da, edo langabetua, akaso, eta besteak, kooperatibista, kultur langilea edo funtzionario izan daitezke (euskara teknikaria, bereziki...). Batek oposizioa
Iritzia 2010/11/21
egiten duen aldi berean besteak oposizioak egingo ditu. Baten bati euskararen gizarteratzeko bidean alde komunikatiboak hobetsiko ditu besteari euskararen alde barnekoiak irudituko zaizkio mamitsuenak. Azken jarrera honek, baina, bere sufrikarioak ere badakartza, adibidez Ur Apalategik ÂŤErgatibuÂť izeneko ipuinean (ÂŤFikzioaren izterrakÂť, 2010) horren ongi deskribatzen dituenak...
Bietariko bat hizkuntza despolitizatu beharra dagoenaren ustekoa izango da. Besteak, aldiz, hizkuntza arazoa ere politikoa dela pentsatuko du. Batek erakundeen hizkuntza politika aldatu nahi du. Besteak politika erakundeak eraldatu nahi ditu hizkuntzaren hobe beharrez. Hala eta guztiz ere, orain arte neronek horrela aurkeztu arren, ez dut uste bi muturrak hain kontrajarriak direnik. Euskara aldarrikatu egiten duenak euskaraz bizi nahi baitu, eta, bestalde, euskara politikaz kanpo ikusi nahi duenak ere, orain arteko hizkuntza politikak euskaraz eroso bizi ahal izateko ez direla nahiko izan ikusten duelako.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa Dena den, ene aburuz behintzat, aipatu bi ereduen arteko etena azkenean azaldutako kontraesan honetan datza: euskara eta politika. Honez gero gizartea aldatu bada ere, eta, egun, ekoitzi beharrean, kontsumo ereduan egon arren, batzuek eredu hori eraldatu nahi dute euskaraz bizitzeko, eta, besteek, dagoen modeloa gizarteratu nahi dute, euskaraz. Eta azken desira hau, ene uste apalean bederen, hutsala da euskararen desgarapen historikoaren gakoa, eta, halaber, etorkizunerako balizko garapena bera euskararen menpekotasunean datza. Hau da, ezin izango da euskaraz normaltasunean bizi euskararen gizarte ezinbestekotasuna ber matzen ez den bitartean. Euskararen egungo egora soziolinguistikoan hizkuntzaren hautua edukitzea hutsaren hurrena baita. Euskaraz bizitzeko behinik behin, ez baitu balio. Balio du, noski, euskara sustatzeko erabili behar zen diruaz Reala futbol taldea gizentzeko edo superkontzertuak antolatzeko espektakulu eta kultura zer diren nahasten duen hirian. Hizkuntz ukipen egoeran dagoen eredua iraunarazteko baliagarria da, jakina, euskararen menpekotasuna jasangarria bihurtzeko. XIX. mendearen hasieran (1836ean) espainiarren alde borrokatzeko Euskal Herrira etorritako britainiar armadako soldaduek erabil zezaten Baionako LamaignĂŠre argitaletxeak euskaraingelesa-espainiera hiztegia kaleratu zuen. Oso glosario bitxia zen ez baitzegoen alfabetikoki
antolaturik, baina praktikoa omen zen oso ia euskal elebakarra zen biztanleriaz aritzeko. Eleaniztasuna ez da atzo goizekoa, nazio-estatu homogeneizatzaileen aurrean are hizkuntz ugaritasun zegoelako. Izan ere, arazoa ez baitago mintzairen dibertsitatean haien artean ezarritako hierarkian eta hurrenkeran baizik, zein den ezinezkoa eta ze i n t z u k , h a u t a z k o a k , alegia... Europako kultur hiriburu izan nahi duen Garibai kalean euskal liburuak erretzeko ( eta debekatutako guztiak, bide batez...) egin zituzten suteetan kiskalitako asko eta asko hiztegiak izan ziren. Hiztegiak hizkuntzak jartzen ditu harreman horizontalean... ez dago, beraz, menpekorik... eta hori euskarari ezin zioten onartu faxistek. Egun, berriz, ezin dute onartu faxista linguistikoak direnik eta euskarari bere aukerak aitortzen dizkiote... menpekotasunean eroso senti dadin betiere. Ez jaun-andereak... euskara ezinbesteko izan bitartean jai dugu... eta hori ez da hizkuntzen arteko arazoa hiztunlerien artekoa baizik, hau da, auzi politikoa. Abenduaren 3a dela eta, euskararen egunaren kariaz, erakundeek antolatuko dituzten ikusentzunezko ospakizunak itsutu baino lehenago, argitu nahi nuen nik afera hau. Fito Rodriguez UPV-EHUko irakaslea
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Euskararen unibertsoak pauso bat harago
Kontseilua
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak egin ditu Iru単eko Planetariumean 1997, Donostiako Miramar Jauregia, Euskararen Unibertsoa. Ondorio nagusienetakoa Kontseilua s o rtzea . 2 0 1 0 , I ru 単 ek o Planetariuma, Euskararen U n i b e r t s o a k p a u s o b at harago. Urte hauetan egindako elkarlanari bultzada bat emateko eta estrategia birdefinitzeko abagunea. Euskalgintzak 12 urte egin ditu modu bateratuan eta eu s k araren nor malizazioaren ikuspegi global batez lanean. Epe honetan, hainbat proiektu abiatu eta lan ildo konkretuak martxan jarri dira. Bidean eten bat egin, euskalg i n t z a r e n eraginkortasunaz hausnartu eta aurrera begira landu beharreko gako estrategikoak zeintzuk diren
ongi definitzeko momentua da. Pauso bat harago emateko unea da, Euskaraz bai aldarrikatu eta praktikan jartzekoa. Gizartea erakar r iz e t a akt ibatuz, pol i t ika r iak normalizazioa azkartzeko ezinbestekoak diren hizkuntza-politika egokiak indarrean jar ditzaten eragin behar
da. H o r r e t a z hausnartzeko azaroaren 24an eta 25ean Iru単eko Planetariumean duela 13 urte Euskararen Unibertsoan bildu zirenen ildoari
jarraituz, Euskararen U n i b e r t s o a k p a u s o b at harago jardunaldiak burutu dira Iru単eko Planetariumean. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao euskaraz bizitzeko eskubidearen inguruan aritu zen jardunaldietan, eta e s k u b i d e o k e rd i g u n e politikosozialean kokatzeko deialdia egin z u e n . H e r r i mu g i menduak bul tzatuta, e u s k a r a r e n normalizazioan aurrerapauso garrantzitsuak egin direla aipatu zuen, baina oraindik, helburura heldu ez garenez, indar gehiagoz lan egiteko deia egin zuen. Ko n t s e i l u k o k i d e I g o r Astibiak, hizkuntza-politika orokorrei buruz egindako lana aurkeztu zuen. Bertan, azken 25 urtetan indarrean
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa egon diren hizkuntza-politiken azterketa jasotzen da alor desberdinak aztertuz: osasuna, herrizaingoa, justizia, administrazio orokorra, etab. Horrekin batera, txosten orokorra osatu da bai eta aurrera begirako proposamena ere. Hizkuntza-politika berri eragingarria izeneko txostenean bildu da proposamena. “Gaur egungo hizkuntza-politikekin euskara ez da normalizatuko", adierazi zuen Astibiak. Izan ere, politika hauek corpus juridiko ez egoki bat dute eta horren baitan diseinatzen dira plangintzak eta horientzat esleitzen diren baliabideak. Euskalgintzak aurrerantzean hizkuntzari dagozkion erabaki politikoak benetan euskararen normalizazioa helburu izan dezaten modu eragingarrian lan egin behar duela azpimarratu zen. Euskalgintzak gizartea euskaraz bizi nahian kokatzen badu administrazioan eragingo dela adierazi zen. Sektoreetako diagnost ikoak egin ziren arrat saldean eta guztietan euskararen normalizazioa ez dela administrazioentzat lehentasunezkoa aipatu zen eta ondorioz, arlo hauetan lan egitea zaila da oso. Dena den, herri mugimendutik lan handia egin dela
nabarmendu zen eta ondorioz, gaur egun gauden egoeran herri mugimenduaren lanari esker gaudela azpimarratu zen. Proiektu ugari sortu dueuskalgintzak eta aurrerapauso garrantzitsuak eman direla aipatu zen, nahiz eta oraindik egiteko asko egon. Batera jotzearen beharra, behin eta berriz aipatu zen. EHUko irakasle Zesar Martinezek aldaketa sozialaz egindako interbentzioarekin amaiera eman zitzaion lehen egunari. Bigarren egunean, komunikazio estrategiari heldu zitzaion Innobasqueko Pilar Kaltzadaren eskutik. Kaltzadak azaldu zuenez, azken garaian euskalgintzan komunikazioari garrantzia eman zaio, eta hori kontuan hartzekoa da. Dena den, arkitektura osoa ez dela horri begira jarri aipatu zuen eta aurrera begira eragingarriagoak izateko estrategia bateratua beharko litzatekeela gaineratu zuen. “Hori egoki zehaztu ondoren datoz kanpainak eta lelo indartsuak. “Makroan erabaki behar da, mikroan eragin ahal izateko” aipatu zuen. Goizeko bigarren eta azken hitzaldia berriz, Kataluniako Plataforma per la Llenguako Martí Gasullena izan zen. Plataforma per la Llenguak lantzen duen hizkuntzaren aldeko aktibismoaren inguruko argibideak eman zituen. Hizkuntza inklusio sozialerako tresna
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa garrantzitsua dela ere aipatu zuen Gasullek. Bere ustez, herritarrak gure hizkuntzara erakartzeko alde positibotik jo behar da; “salaketa egin behar da, bai, baina gauza positiboak erakutsi behar ditugu, hizkuntzaren alde egitea nahi baldin badugu”. Beste ideia bat ere nabarmendu zuen bere hi tzaldian: “Hizkuntzek batu egiten dute, ez dute ezer kentzen. Hizkuntza bat hartzeak ez du esan nahi norberaren hizkuntza errefusatzea. Adopzioaren kontzeptua erabili daiteke kasu horretan, bere ustez. “Nik ume bat daukat, biziki maite dut eta beste bat adoptatzeak ez du esan nahi lehenengoa ez dudala maitatuko, lehen maite nuen bezala maitatuko dut.
Berdina da hizkuntzen alorrean.” “Guk aldarrikatzen duguna guztiontzat ona da. Horrela landu behar da diskurtsoa”. Katalanez edo euskaraz kontsumitzea kontsumo arduratsua egitea ere badela azaldu zuen. “Gainontzeko kontsum i t z a i l e e k b e z a l a g u re hizkuntzaz artatuak izan nahi dugu, ez gehiago ezta gutxiago ere”, azaldu du. Estatu espainiarrari dagokion datu bat aipatu du: “bostehun lege daude gaztelania inposatzen dutenak. Horretan, Estatu espainiarra kasu atipikoa da” esan zuen. Beste herrialdeetan hori zabaldu beharko litzatekeela adierazi zuen Gasullek.
Arratsaldean euskarazko arnasguneen inguruko hitzaldia eman zuen Ruben Beitiak, EMUNeko teknikariak. Euskarazko arnasguneak euskaraz bizi diren eremuak direla azaldu zuen: “Hizkuntza komunitatea trinkotzea da h i z k u n t z a re n l u r r a l d e a zabaltzeko bidea” gaineratu zuen Beitiak eta, ar nasguneak ez direla ghettoak azpimarratu. Jardunaldiak amaitzeko, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok honako hau esan zuen: “jardunaldiotan euskalgintzaren norabidea ulertzeko gakoak mahai gaineratu dira. Hau da, euskaraz bizi ahal izateko baldintzak lortzea; norbanakoei eta arnasguneei erreparatzea; euskaraz bizi nahiaren pentsamendua hedatuz, aktibazioa bilatzea; alderdi, sindikatu eta instituzioekiko harremanetan pauso bat harago ematea eta sektoreak egituratzea izango dira etorkizun hurbilean euskalgintzaren lana ezaugarrituko duten ardatz nagusiak.” Jardunaldiak biziki ongi baloratu zituzten bertaratutakoek eta hainbaten aburuz segida izan behar duen ahalegina da.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
DBHko 2. urteko ikasleen herenak ez dira erdiko mailara heltzen euskaraz
Berria 2010/11/25
Aurreko urtearen aldean, %5 inguru hobetu da datua; Lehen Hezkuntzan ere hobera egin dute datuek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako DBHko bigarren mailako ikasleen herenak hastapeneko mailan daude euskaraz komunikatzeko gaitasunari dagokionez; hau da, 13-14 urteko hiru ikasletik batek ez ditu erraz erabiltzen euskaren alorrean Hezkuntza Curriculumak zehazten dituen gaitasunak. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen %27 egoera bertsuan daude. Datu horiek ageriko hobekuntza izan dute aurreko urtekoen aldean, ISEI Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko EAEko Erakundeak emandako datuen arabera. Erdiko mailara heltzen ez ziren LHko 4. mailako ikasleak %32,9 ziren 2009an, egun baino %5,8 gehiago. DBHko 2. mailan %4,6 jaitsi da maila apalenean dauden ikasleen kopurua, %38,1 baitziren 2009ko ikerketan. Datu horien harira, testuingurua gogora ekarri du nahi izan du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; EAEko soziologia kontuan hartu behar dela gogorarazi du, baita hiru hizkuntz ereduko hezkuntza eredua indarrean dagoela ere. Horregatik, Hezkuntza Sailak nabarmendu du ezin dela
eskolaren esku utzi adingabeen euskaraz komunikatzeko gaitasunen garapenaren ardura osoa. ISEIren lanak, hain justu, horixe islatzen duela zehaztu du. ISEIk beste irakasgai batzuk ere aztertu ditu, eta euskara ez da leku onenean geratu; euskaraz komunikatzeko gaitasunaren batez besteko emaitzak beste irakasgaien emaitzen azpitik daude ia kasu guztietan. Hain justu, salbuespen bakarra D ereduan ikasi eta etxeko hizkuntza euskara duten ikasleen euskara gaitasunen emaitzak dira. Horrek agerian uzten du familiak nolako garrantzia duen komunikatzeko gaitasun horiek barneratzeko orduan, ISEIren arabera. Ehuneko bosta Aurreko ikasturtean hasi zen Eusko Jaurlaritza ebaluazio diagnostikoaren emaitzen azterketa egiten, eta ikerketa hori etorkizunean ere egiteko asmoa agertu du Isabel Zelaak, Hezkuntza sailburuak. Diagnosi horretan euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna eta matematiketako gaitasuna ebaluatzen ditu ISEIk, eta emaitzak hiru multzotan banatu: hastapeneko maila,
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa erdiko maila eta maila aurreratua. Horiez gain, beste ikasgai bat ebaluatzen dute, baina hori urtez urte aldatu egiten da; hau da, ikasgai horren jarraipena ezin da egin. LHko 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiei egiten zaie ebaluazio hori, eta Zelaa Hezkuntza sailburuak nabarmendu du oso tresna baliagarria dela emaitzak hobetu ahal izateko; datu horietan oinarrituta, hiru urterako erronka bat finkatu zuen iaz Hezkuntza Sailak. Epe horretan 2009ko emaitzak %5 hobetu nahi ditu Jaurlaritzak. Hau da, mailarik apalenean daudenen ehunekoa %5 murriztu nahi dute, eta maila aurreratuan dauden ikasle kopurua %5 handitu. Hiru urterako helburu horiek urte bakarrean gainditu dira DBHko 2. mailako ikasleen euskarazko gaitasunen alorrean. «Beharrezkoa den eremuan, edo posible denean» %5 hori gainditzeko xedea dute.
gertatutako aldaketak jaitsieraren oinarrian egon daitezkeela azaldu dute ISEIko arduradunek. «Matematiketan dauden gaitasunen ebaluazio berezitua egin dugu aurten, iaz ez bezala; horrek zaildu du ikasleek egin duten azterketa», azaldu du Francisco Luna ISEIko zuzendariak. Gaztelaniazko komunikazio gaitasunak hobetu dira LHn zein DBHn. 13-14 urte arteko ikasleen %12,1 hastapeneko mailan daude, aurreko ikasturtean baino %3,9 gutxiago. Sexuen arteko bereizketa ere eskaintzen du ISEIren ikerketa lanak. Iaz bezala, neskek emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatutako gaitasun ia guztietan; Matematikak dira salbuespena. Hobekuntza planak
Matematikako gaitasunen ebaluazioan jaitsiera txiki bat gertatu da aurreko urtearen aldean Lehen Hezkuntzan, eta DBHn datuak ia ez dira aldatu. Azterketa egiterakoan
Ikastetxeek ISEIren ebaluazioaren datuak jasoko dituzte, talde bakoitzaren emaitzak ikusi eta lan ildo zehatzak finkatzeko. 2009ko datuak aztertu ostean hobekuntza planak abiarazi zituztela azaldu du Zelaak, eta 2010eko datuak ildo horiek egokitzeko baliagarriak izango direla.
37.057
%80
Ikerketan parte hartu duten ikasleak. 2010eko Ebaluazio Diagnostikoa egiteko EAEko Lehen Hezkuntzako 4. mailako 19.036 ikasleek parte hartu zuten, eta DBHko 2. mailako 18.021 ikasleek. 2009an baino 1.271 ikasle gehiagok hartu dute parte 2010ean.
Emaitza bertsua izan duten ikastetxeak. EAEko hamar ikastetxetatik zortzik ia ez dute aldaketarik izan 2009. eta 2010. urteetako datuak alderatuta. Hau da, ikastetxeek ematen duten maila «egonkorra» dela azpimarratu du Zelaak.
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
Elebide eta EHU euskara normalizatzen Beti horrela ibili beharra nekagarria da oso, gogaikarria, barrua erretzen du, baina harrokeria, nagikeria hantustea eta, funtsean, euskararen normalizazioarekiko bost axola-ko jarrerak eta gaztelaniaren inposizio mozorrotuak ezin onartuzkoak direnez gero, azaltzera noakizue zerk sortu didan erresumina. Duela gutxi TESEO datu baserako fitxa mekanizatu bat bete behar izan dut gaztelania hutsean. Aurretik, hiru urte jarraian, gaztelania hutsean bidali izan dizkidate hirugarren zikloko tutoretza-matrikularen agiriak EHU/UPVko Master eta Doktoregoko Ataletik -itzulita bidaltzeko eskatu ere bai; eta, batean, kasu egin, eta, bestean, jaramonik ere ez-; aipatutako atal horrekin telefonoz gaztelaniaz egin beharra izan ere bai; beraz, TESEOkoaren aurretik barneko hariak minberatzen hasiak jada, eta honetan ez dut aukera igarotzen utzi: ELEBIDEra jo dut. Erantzuna laburturik: kexa Madrileko «Consejo de Coordinación Universitaria» delakora bidali dute hiru aldiz: erantzunik ez. Orduan, nahiz eta EHUko inprimakia ez izan, hara jo dute, hango web orrian dagoelako eskuragarri. EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordeak emandako erantzunaren kopia helarazi didate, eta kito, bake gozoan geratu dira, ondo egindako lanari darion ahogozo eta gogobetetasun egoera eder soseguzkoan. Honezkero, irakurle, jakin-minez zaitut, zeure artean: zer erantzun dizute, bada, UPV/ EHUtik? Bada, Madrileko «Consejo de Coordinación Universitaria» delakora bidali beharra dagoenez, bada, horrexegatik bete behar dela gaztelaniaz. Baina oker ez pentsatzeko:
Iritzia 2010/11/26
«UPV/EHUn (sic) euskararen erabileraren normalizaziorako lan handia egin dela azpimarratuko nuke. Are gehiago, gure ustez normalizazioa jadanik gaindituta dagoen errealitatea delakoan gaude. Egun unibertsitate erabat elebiduna lortzeko bidean gaude, guretzat funtsezkoa den Euskararen Plan Gidaria definitu egin dugu eta horren alde dihardugu». Azpimarrak nireak dira. Zer pentsa handia ematen didate; hori eskertu behar diet.
Normalizazioa gainditua baldin badago, nola daude unibertsitate erabat elebiduna lortzeko bidean? Nola ulertu behar dira kontraesan nabarian dauden esaldi horiek? Gainditua zer dago: askok dugun aurreiritzi gaiztoa, susmoa, euskara EHUn normalizatua ez dagoela? Alegia, errealitatea kontuan, ezin da esan euskara normalizatua ez dagoela? Orduan nola ulertu behar da Euskararen Plan Gidari definituaren beharra unibertsitate erabat elebiduneranzko bidean ibiltzeko, hots, urratsak egiteko? Gainditua ez ote da sentitu kexari erantzun beharrean
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa suertatu dena, kexaren muinean, barrunbean, UPV/EHUn euskararen normalizazioa gainditu gabeko ikasgaia dela igarririk? Gauzak horrela, hots, harro, nahasi, kontraesanez beterik adierazten dituenaren gain baldin badago UPV/EHUn euskararen normalizazioaren gidaritza, ez al da uste izatekoa Euskararen Plan Gidaria izan litekeen onena izanda ere, ezdeusa gerta litekeela, aski ez?
gaztelaniak ez duela sustapen zuzendaririk behar, bai baititu franko! Kexari erantzun behar dionak ezin du hobeto idatzi?, garbiago?, ulergarriago?, kontraesanak bere neurrira ekarrita, eta otoi, harrokeriarik gabe, apal, nahiz herritar ezezagun batekin ari; horrelakoetan eman behar baita maila, herritar ezezagunekin.
Gauza sinpleagoa da: hartu telefonoa eta deitu gorago aipatu dudan atalera: erruki zaitut g aztelaniaz ez badakizu; inprimaki idatziena beste horrenbeste; bietatik dastatzeko aukera izan baitut. Gaztelania bai normalizatua, euskara ez. Euskararen normalizazioaz, elebitasunaz, eleaniztasunaz zer ulertzen dugun argitu behar. Bada, gorago adierazi dudan adibide errealetik atera daitezkeen ondorioetako batzuk hauek dira: 1. Madrilek Elebidetik bidalitako kexa gutunari hiru aldiz ez entzun egitea, ez da asaldatzekoa; gisa da, hura Madril denez, euskaldunoi gaztelania inposatzeko eskubidea dute. Gainera hori ez da inposiziotzat hartu behar: hori eguzkia goizean jalgi eta arratsean ezkutatzen den bezain naturala da. Madrilen zer egingo dute, bada? Eta UPV/EHUk zer egingo du, bada, Madrili ohea jarri baino, hots, web orrian inprimakia eskura, gaztelaniaz egiteko erraztasunak izan ditzagun. Horregatik artikuluari jarri diodan izenburua. Gogoratuko duzue noski, zer esan berri duen euskara sustatzeko zuzendariak: euskara ezin dela inposatu; garbi dago horrelakoak entzunda,
Seinale txarrak dira aipatzen ari naizen hauek: aurrerantzean ere EHUn tesia egiten duenak, nahiz euskaraz egin, TESEOko fitxa gaztelaniaz bidali beharko du Madrilera UPV/EHUk web orrian eskura jartzen dion inprimakia baliatuz. ELEBIDEtik berriz, kexak hara eta hona egin duen ibilbidearen berri emango diote, eta UPV/ EHUtik balia dezakete euren normalizazio plan gidaria saltzeko, inolako ikerketa eta daturik eman gabe zuk, izan dezakezun susmoa, baieztapen harro hutsez ezeztatzen ahaleginduz. Bidegabeki orokortzeko arriskuan jausi gabe, UPV/EHUn euskararen normalizazioa, tamalez, gainditua ez dago, eta daraman bideaz susmoak ezin ditut onegiak izan, aditzera eman ditudan gertaera hauetatik epaitzen jarriz gero. Eta Elebidez ere ez. Pako Sudupe Idazlea
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa
ÂŤAnekdotaren parekoa da ia euskaraz komiki bat argitaratzeaÂť Dani Fano (Donostia, 1968) marrazkilari eta komikilaria da. Ardi beltza, Ipurbeltz, Kale gorrian eta Xabiroi aldizkariaren egileetako bat da. Aurten plazaratu du bere lehendabiziko lan luzea: Teleatoi: kalabaza haluzinogenoak. Komikigintzatik bizi ez bada ere, komikigintza bizi du. Horregatik joan da Getxoko Komiki eta Manga Azokara.
Iritzia 2010/11/27
ditugu, gidoilariarekin planoa adosteko. Eta ondoren hasten da marrazteko prozesua: tintaz pasatzea, arkatzez fintzea... Gaur egun, zuribeltzean eta arkatzez egiten ditugu irudiak, eta ondoren, kolorea ordenagailuz tratatzen dugu. Zenbat zirriborro ezkutatzen dira biĂąeta baten barnean? Gutxi gorabehera, gidoia, marrazkiak eta koloreak kontuan hartuta, orrialde batek lau eguneko lana du. Horri gure orri bakoitzean batez beste bi eszena sartzen direla gehitu behar diogu. Dimentsioa aintzat hartuta, komiki bakoitzan orri bat egiteko hiru orri erabiltzen ditugu. Album hauek 56 orri dituzte, eta zirriborroetan ehunka orri bota ditugu. Baina lan polita da, gustagarria.
Zer da Getxoko komiki azokan erakusgai duzuena?
Zein da euskal komikigintzaren egoera?
Urtero kaleratzen ditugun hiru argitalpenak: Irati, Piztia otzanak eta Teleatoi. Ikastolen elkartearen laguntzaz Xabiroin argitaratzen den materiala.
Ez dago egoerarik. Ez dago euskal komikigintzarik. Oso gutxi gara marrazkigileak. Komikigintzatik ez da inor bizi, tarteka komikiak egiten dituzten komikilariak daude, baina hamar bat gabiltzala esatearekin pasatzen ari naiz.
Zenbat ordutako lana dago komiki bakoitzaren atzean?
Euskarak zein presentzia du?
Ufa, ia urtebetekoa. Lehenbizi, ideia sortzeko; auskalo nondik etortzen zaizkigun ideiak bilatu behar izaten ditugu. Gero, gidoia sortu behar izaten da, eta, horren ondoren, marrazkilarien lana hasten da. Marrazkilariok zirriborroak egiten
Ikastolen elkartearena bezalako argitalpen jakinetatik aparte, Xabiroi da egonkorki publikatzen den euskal komiki bakarra. Orain, Argia-k Asisko Urmenetarekin eta Mattin Irigoienekin Okatxu lana atera du. Gasteizen ere bada beste euskal argitaletxe bat, baina
azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa maiztasun jakin batekin argitaratzen dugun egileak gutxi gara. Zerk aldatu beharko luke komikigintzaren egoera normalizatzeko? Jendearen ohiturak. Ipar Euskal Herrian, adibidez, komikiekiko zaletasun handia daukate, Frantziako Estatutik jasoa. Hemen beti egon da kultura friki baten inguruan. Irakurle gehiago sortzeko, gaiak lehen baino askoz pluralagoak dira, baina oraindik bai komiki eta bai marrazki biziduna haur literaturarekin lotzen da. Joera hau Espainiatik jaso dugu. Frantzia edo beste nazio batzuetan marrazki eta komikiekiko beste kultura bat dago. Dena den, literatura serioa ez dago bere garairik onenean. Z e i n ez b e rd i n t a s u n d a go e u s k a l komikigintza eta atzerrikoaren artean? Euskaraz egiten den komikitzat ulertuta euskal komikigintza, atzerrikoa txikia bada ere badela esango nuke, eta euskal komikigintza ez. Aurten bi komiki baino ez dira atera euskaraz: Okatxu eta Teleatoi. Gaiei dagokienez, hain txikia izanda ezin dugu ezer esan, egile bakoitzak burutik pasatzen zaiona egiten du. Euskaraz komikiak argitaratzea anekdotaren parekoa da ia. Definitzeko lagin handia beharko genuke, eta
ez dago. Espainiako komikia ere oso merkatu txikia da, merkatu handi bakarra frantses hiztuna eta AEBetakoa da. Euskal komikigintzaren geroa jendearen esku dago. Horregatik, komikiak irakurtzera animatzen zaituztet.
urria urria urria urria urria urria urria urria
Abendua
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Ipar Euskal Herrian ere euskarak normalizaziolegea behar du
Kontseilua
Hauteskundeen atarian, frantziar gobernuari eskualdehizkuntzen aldeko bi lege proposatu zaizkio, PSeko Jung diputatuarena batetik eta UMPko Le Fur diputatuarena bestetik. Hizkuntza gutxiagotuen gaia korapilatsua da Frantziako Estatuarentzat. Ezin da esan Frantzia hizkuntza gutxiagotuen alde benetako urratsik emateko prest agertu denik azken urte hauetan. 2007an Sarkozyk eskualde-hizkuntzen aldeko legea egingo zuela hitz eman zuen eta 2008ko Konstituzioaren aldaketak ilusioa piztu bazuen ere, aldaketa horrek ez du beharrezko legea ekar ri. Frantziako Estatuaren blokeoa ulertzeko ideologia eta historiara jo behar dugu. Frantziak bere batasun egitasmoarekin bat datorrena ontzat hartzen du, baina batasuna kolokan ezar ditzaketen elementuak sistematikoki ukatzen ditu. Horien artean bere lurraldean aurkitzen diren nortasun, kultura eta hizkuntzak daude. Jarrera deserosoa da hori Frantziarentzat, Europako Batasuneko kide bilakatu nahi duten herriei gizaeskubideen errespetua exijitzen baitie, gutxiengoen errespetua barne, eta horrek kontraesanak sortzen ditu Frantzian bertan. 2008ko uztailean onartutako Frantziar Konstituzioaren erreformak 75-1 artikuluaren sorrera ekarri du: Konstituzionalki “frantsesa Errepublikaren hizkuntza” bada ere,
“ E s k u a l d e k o h i z k u n t z a k Fr a n t z i a k o ondaretzat” aitortzen dira aipaturiko artikuluan. Horrekin, nazioartetik eratorritako gomendioei nolabaiteko erantzuna eman zaie. Hala ere, eragile batzuek urrats historikotzat
hartu badute ere, argi gelditu da aipuak berak ez duela hizkuntzen nor malizazioa ahalbidetuko, ez eta hizkuntza-eskubideen bermea ekarriko ere. Finean, ‘Frantsesa Errepublikaren hizkuntza” dela dioen artikulua indarrean gelditu da eta euskara museo baten apaletan biltzen den altxor bilakatu da, euskaraz bizitzeko aukerak ukatzen zaizkigularik.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Gobernuaren hitzetan, lege berri baten sorrerak gobernuaren lanak trabatuko lituzke eta funtsean sakoneko aldaketarik ez luke eraginen, sinbolikoa baino ez litzatekeelako. Testu baten sorrerak hizkuntza horien hiztunei eskubide berezituak eskainiko lizkiekeela eta ondorioz, hori Konstituzioaren “EgalitĂŠâ€? printzipioarekin eta Errepublikaren batasun printzipioarekin ere bat ez datorrela entzun behar izan dugu. Oro har, lege batek ez luke ezertarako balioko Gober nuaren ustez. Euskarak lege sinboliko eta huts baten beharrik ez du, euskarak behar duena hizkuntzaren normalizazioa, hizkuntza-politika eraginkorra eta hizkuntza erabiltzeko eskubidea ber matuko duen tresna juridikoa dira. Gobernuaren ezezkoaren aurrean kolore ezberdinetako hautetsiek lege-proposamen adostu bat aurkezteko saiakera egin zuten. Ahalegin horren ondorioz lege proposamen bat jarri zuten mahai gainean eztabaidagai herri mugimenduaren ekarpenak jasotzeko xedez. Zoritxarrez, hauteskunde-ziklo baten atarian gaude eta alderdi eta diputatu bakoitzak, nork bere aldetik joz, hasierako batasuna hautsi egin dute. Ondorioz, adostutako lege-proiektu bakarra aurkeztu beharrean oinarri bereko bi lege proposamen aurkeztu dira: diputatu
sozialistena eta eskuineko alderdi nagusiaren inguruko diputatuena. Arazo honen sorburuan Gobernuaren jarrera ezezkorra dugu. Izan ere, bere gain hartu behar zuen lege-proiektua ez duelako sortzeko borondaterik izan. Diputatu batzuen kezkak eta inplikazioak ekarri dute legeproposamenen mahaigaineratzea. Gertatutakoa desegokia da lege proposamena den heinean, bururaino eramana izateko aukerak murritzagoak direlako. P ro p o s a m e n a k a u rkeztuta ere ezerk, ez eta inork ere, ez du Frantziako legebiltzarra legea bozkatzera derrigortuko. Bestalde, lege proposamen hau hauteskunde bezperan aurkezteak izan ditzakeen ondorioak kezkagarriak dira, ez baita diputatuen arteko adostasuna lantzeko unerik aproposena. PS vs UMP Bi lege-proposamenek hizkuntza gutxituen erabilera oztopatzeko saiakerak diskriminatzailetzat jotzen dituzte, eta jarrerak horiek legez zigortu behar direla proposatzea aurrerapausoa da. Hizkuntzaren erabilera ukatzea arrazakeria, antisemitismoa, zein, xenofobiaren pareko bilakatuko lituzkete proposamenek lege bihurtuz gero. Horrela, euskal hiztunei beren eskubideak babesteko
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua bideak zabalduko litzaieke. Ondorioz, legearen baitan hizkuntza-askatasunaren urraketa diskriminatzailetzat jotzea oso egokia da, dudarik gabe. Bestalde, hutsuneak nabarmenak dira, proposamenetan hizkuntzei ez zaielako estatus egokirik eskaintzen, hau da, bi proposamenetako batek ere ez die ofizialtasuna esleitzen.
Sozialistek sektorekako proposamen zehatzak egiten dituzte, herri mugimenduaren irizpideak jarraituz. Artikuluek atal eta sektore e z b e rd i n a k k o n t u a n h a r t ze n d i t u z t e (irakaskuntza, hedabideak, sorkuntza kulturala, bizitza publikoa, bizitza ekonomikoa eta soziala, onomastika eta toponimia, erroldatzea, hots, herri bakoitzeko euskaldun tasaren ezagupena), eskuinak egindakoan aldiz, normalizazioaren gakoa osatzen duten sektoreak desagertu dira, hala nola, bizitza publikoa eta bizitza ekonomikoa eta soziala. Dugun esperientziatik abiaturik, guretako ez da dudarik hizkuntza bat normalizatzeko estatus egokia erdiestea ezinbestekoa dela:
berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa, ezagutu beharrekoa, lau kontzeptu horiek definitzen dute euskara normalizatzeko estatu egokia. Onartuko den legeak koadro juridiko egoki bat finkatu beharko du, hizkuntza-politika egoki bat definitu eta hizkuntza-eskubideak bermatu behar ditu. Horretarako, arestian esan bezala, Legeak frantsesarekiko berdintasunezko estatusa esleitu beharko die lurralde-hizkuntzei haien berezko lurraldean. Euskararen normalizaziora iristeko baliabidea da legea; beraz, izaera eraldatzailea izan behar du. Ondoko puntuak barneratu behar lituzke: Euskarari estatus egokia eskaintzea, hezkuntzasistemak belaunaldi berriak osorik euskalduntzea, administrazioa eta alor sozioekonomikoa euskalduntzea, unibertsitatea eta lanbideheziketa euskalduntzea, Administrazio guztietan euskararen normalizazioak organikoki zehar-lerro izaera ukatea, helduen euskalduntzea estrategikotzat jotzea, euskararen presentzia bermatzeko hedabideetan kuotak ezartzea, euskararen aurrekontua nabarmen handitzea eta hizkuntza-politika egokia bideratzea. Legeak belaunaldi berriak bere osotasunean lurralde-hizkuntzaren jabe egiten direla bermatuko du eta norbanako helduek ikasteko beharrezko baliabideak ezarriko ditu. Lege baten onarpena berri positiboa izango da, baldin eta arestikoak betetzen badira, n e u rg a i l u h o r re k i n n e u r t u k o d i t u g u ahaleginak.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
1.515 lanpostuko eskaintza publikoa egingo dute ekainean
Berria 2010/12/01
Lehen hizkuntz eskakizuna eskatuko dute 85 postutan, eta horietatik 42 Lehen Hezkuntzakoak dira Datorren urteko ekainean 1.515 lanpostuko eskaintza publikoa egingo du Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza ez unibertsitarioan. Herenegun adostu zuten hori hezkuntzako mahai sektorialean, UGTk eta CCOOk iazko ekainean Hezkuntza Sailarekin sinatutako lan hitzarmenean aurreikusi bezala.
irakasleen kopuru «kezkagarria» gutxituko du.
U G Tr e n a r a b e r a , l a n eskaintza horrek behinbehineko egoeran dauden
«Elkarrizketaren eta negoziazioaren bideak emaitzak ematen dituela
Luis Santiso UGT Euskadiko Hezkuntzako idazkari nagusiak adierazi duenez, lan eskaintza horrekin lanpostu «egonkorrak eta kalitatezkoak» sortzeko «konpromisoa» gauzatuko da, eta hezkuntza sistemako behinbehinekotasuna «murriztuko» da.
erakutsi dugu». UGTk txalotu egin du erabakia, sektorean dagoen langabezia gutxitzea «ahalbidetuko» duelako, «are gehiago krisi garaiotan lan egonkorra eta kalitatezkoa topatzea inoiz baino zailagoa denean». Halaber, UGTren aspaldiko eskaera bat ere gauzatuko dela nabarmendu du Luis Santisok, izan ere, lanpostu guztietan ez da eskatuko bigarren hizkuntz eskakizuna hezkuntzan eskatzen den hizkuntz eskakizun gorena-. «Lehen eta bigarren hizkuntz eskakizunak eskatzea EAEko egoera linguistikora hobekien egokitzen zaion aukera da». Hain zuzen, 1.515 lanpostu horietatik 85 postutan lehen hizkuntz eskakizuna eskatuko dute: 42 Haur eta Lehen Hezkuntzan; 11 Bigarren Hezkuntzan -Gaztelania irakasgaia emateko-, musika eskoletan 7 eta hizkuntz eskoletan 25.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
«Euskararen erailketa programatua dago, kanpotik bezala barrenetik»
Berria 2010/12/02
Autodeterminazio linguistikoaren alde agertu da Koldo Izagirre 'Autopsiarako frogak' saiakeran «Euskararen erailketa programatua dago, kanpotik bezala barrenetik», adierazi zuen atzo Koldo Izagirrek, Autopsiarako frogak (Susa) saiakera aurkeztean. Salaketa hori dokumentatu eta frogatzeko saioa egin du funtsean idazleak liburu berrian. Artseniko aztarnak gure hizkuntzan atzeman eta erakutsi ditu, azpi-izenburuak zehazten duenez.
kantari jartzeari, gure kulturaren heriotza antzeztuz. 'Euskarak ez dauka ahotsik, erosi ditzagun hiztun batzuk munduan'. Parodia bat, euskaldunek berek onartua».
Garai, lurralde eta arlo askotako adierazpen, gertakari, testu eta dokumentuak ekarri ditu gogora liburuan Izagirrek, haiek komentatuz euskararen eta euskararen zapalkuntzaren inguruko bere iritzi kritiko eta autokritikoa emateko. «Dakigun bakarra da euskaldunok inozotzat hartzen gaituztela eta, maluruski, arrazoia eduki dezakete», dio liburuaren pasarte batean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak musikari «unibertsalizatzaile» baten proiektuari emandako diru-laguntza aipatu zuen Izagirrek adibide gisa. «Gure izatetasuna justifikatu behar hau, parametro ustez uniberts aletara mak urtu behar hau, programatua dago. Unibertsalizatzaile horren proiektu probintzianoak Kultura Sailaren laguntza zabala eta gizena ukan du. Euskararen Normaltasunerako Zuzendaritzak gure musikaren inoizko p ro i e k t u i n t e r e s g a r r i e n a i r i t z i z i o n nazioarteko izarrak eta izartxoak euskaraz
Kritika gogorra egin zion Eusko Jaurlaritzaren XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzen dituen dokumentuari ere. «Hizkuntza bat bestearen zerbitzuan jartzeko tresneria dugu elebitasun ofiziala, urteetan nazionalistek zuzenduriko hizkuntza politikak sortua», esan zuen, oinarri horiek finkatzen dituen testuetako batetik hartutako pasartea irakurri eta gero. Daniel Escribanok Bartzelonako Els Marges aldizkarian esandakoarekin bat eginez, XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua oinarriak «euskararen subordinazioaren goramena» dira «hasieratik akaburaino», Izagirreren ustez. «Gure hizkuntzaren maila eman behar dugu orain euskaldunok, geure buruzagi politiko eta kulturalen aurka. Euskara prest dago. Ez da engoitik aurreindoeuroparra edo besteak ez bezalakoa. Modernoa eta Mendebaldekoa dugu. Araberako estatusa eskatzen du. Hots, autodeterminazio linguistikoa, bere ondorio guztiekin». Inperialismoaren «aldaera»
«Hizkuntza bat bestearen zerbitzuan jartzeko tresneria dugu elebitasun ofiziala, urteetan nazionalistek zuzenduriko hizkuntza politikak sortua»
hizkuntzari bizia bermatzen dion multzoak lurralde bat behar du, hots, euskara entzun eta esan eta ikusgarri izanen den geografia politiko bat. Autodeter minazio linguistikoa, lurrak hiztunak eman ditzan, hiztunak mundua landu ahal izan dezan». Autodeterminazio linguistikoa «euskararen ezsubordinazioa» litzateke, «euskara ez egotea subordinatua beste helburu batzuetara».
«Hizkuntzak ematen digu euskaltasuna, hala da. Baina hiztunak multzotan biltzen dira, multzoetatik sortzen dira hizkuntzak, eta euskalduna, edonongoa izan baliteke ere,
Euskararen egoerak horretara behartuta, euskal idazleek «gero eta gehiago» idatzi beharko dute euskararen inguruan, Izagirreren ustez.
Baina euskararen «gaineko» h i z k u n t ze k « e r re a l i t at e linguistikoaren eraikuntzan eduki duten rola» ere aintzat hartu behar da, «euskararen historia eta egoera» ulertuko badira. «Ondokoa genuena gaineko bihurtu digute; gu azpiko. Errepublika izan edo monarkia izan, estatuaren batasunaren izenean aritzen zaizkigu , baina ez dira bestelakoa den inorekin bateragarriak. Bakartasuna dute helburu, bakartasun l i n g u i s t i k o a , inperialismoaren etxe barruko aldaera hori». Lurralde baten edo «geografia politiko» baten premiaz ere idatzi du Izagirrek, eta h o r re t a z e re a r i t u ze n aurkezpenean.
Izen bururik g abek o 11 ataletan dago banatua Autopsiarako frogak, eta atal bakoitza osatzen duten testuak autonomoak dira, nahiz eta denak gai jakin baten ingurukoak izan. Izagirrek ez du «diskurtso osatu bat» egin. «Ez naiz eruditua, ez naiz historialaria, ez naiz linguista, ez naiz soziologoa... Nik idazleak egin dezakeen liburua egin dut, katedratiko batek izan dezakeena baino askatasun handiagoz. Ez daukat ahalmenik soziolinguistikaz diskurtso bat osatzeko, baina barrenak eskatzen zidanaz idatzi dut».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskararen alde eraginez
Berria 2010/12/02
Euskal Herrian Euskaraz elkartearen sorreraren 30. urteurrenaren karietara egindako dokumentala aurkeztu dute Donostiako Doka kafe antzokian. Dokumentala ez da elkartearen historiaren kontaketa hutsa. Urte hauetan egin den lanaren eta ekimenen osagarria da, eta, haiek bezala, euskararen aldeko lanean eta militantzian eragitea du helburu». EHE Euskal Herrian Euskaraz-eko kide Igone Lamarainek eta Jon Ansa zinemagileak hala azaldu dute, EHEren 30. urteurrenaren karietara egin duten Izan, Egin, Eragin Euskal Herrian Euskaraz dokumentalaren xedea. Bertan, urte hauetan euskararen aldeko «lan eta borroka» horretan bidelagun izan diren 22 pertsonaren iritziak eta testigantzak jaso dituzte. «Asko egin eta lortu da urte hauetan. Baina asko dago egiteko», nabarmendu du Lamarainek. Dokumentalak ordubete irauten du, eta atzo aurkeztu zuten Donostiako Doka kafe antzokian. Datorren astelehenean Durangoko Azokan (Bizkaia) erakutsiko dute, 14:30ean. «Salgai ere egongo da, eta etorkizunean Euskal Herriko ahalik eta herri gehienetan izatea nahi dugu. Jada prest dago 800 ale inguruko argitaraldi bat», azaldu du Ansak. Durangoko Azokako aurkezpenean Xabier Amuriza bertsolariak hartuko du hitza. Amurizarena da dokumentalean jasotzen
den iritzietako bat. Harekin batera, ikusentzunezkoan agertzen dira, besteak beste: Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea, Miren Amuriza eta Jon Maia bertsolariak, Unai Larreategi EHEko egungo kidea eta Karmele Aierbe kide ohia, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea, Iñaki Uria Hamaika telebistako zuzendaria...
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
«Batzuk balio historikoa eman digute, eta besteek gaztetasuna. Baina denak egokiak dira gure helburua lortzeko: eragitea. Haien borrokari duintasuna eta harrotasuna eman nahi izan diogu», dio Ansak. Lamarainek ere haien lana aitortu du. Izenburuak dokumentalak dituen hiru atalak jasotzen ditu: izan, egin eta eragin. «Irudiek hiru atalak josten dituzte», dio Ansak. Euskaldun izatearen inguruan hausnartzen dute hasieran. «Beraientzat hori zer den eta zer esan nahi duen azaltzen dute; baita noiz jabetu ziren horretaz ere». Egin eta eragin ataletan, berriz, asimilazio prozesuak dakarrenaz hitz egiten dute, eta etorkizunari begira askatu beharreko korapiloez. «Hor, bi gauzatan bat datoz gehienak: burujabetzaren beharrean eta euskararen alde borroka horrek maila pertsonaletik hasi behar duen ustean», azaldu du Ansak.
«Batzuk balio historikoa eman digute, eta besteek gaztetasuna. Baina denak egokiak dira gure helburua lortzeko: eragitea. Haien borrokari duintasuna eta harrotasuna eman nahi izan diogu»
EHEk lanean jarraitzeak erakusten du, Lamarainen ustez, asko dagoela egiteko. «Oraindik ere menpeko herri bat izaten jarraitzen dugu, eta gaztelaniari eta frantsesari ematen diote lehentasuna administrazio askok. Hori aldatu arte ez dugu erabateko euskalduntzea lortuko herri honetan». Horren guztiaren karietara, EHEk manifestazioa egingo du otsailaren 12an, Donostian, Euskal Herriak euskalduna eta burujabea izan behar duela aldarrikatzeko.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Posta bidez banatzen diren iragarkien %78k ez dute hitzik euskaraz
Berria 2010/12/02
Posta bidezko publizitatea eta hizkuntza eskubideen inguruko txostena aurkeztu du Behatokiak Euskal Herriko postontzietan jasotzen diren iragarkietatik %78k ez dute euskarazko hitz bakar bat ere jasotzen. Gaztelania edo frantses hutsean daude. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du datua, Euskal Herrian posta bidezko publizitateak hizkuntza eskubideak errespetatzen dituen ikertu baitute. Postontzietako publizitatea eta hizkuntza eskubideak Euskal Herrian du izenburu txostenak, eta, urterokoez gain, argitaratzen duten hamabigarrena da. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak kezka azaldu du euskarak iragarkietan duen leku txikiagatik, eta arduraz jokatzeko eskatu die bai merkatariei bai kontsumitzaileei ere. Behatokiak 2009ko ekaina eta uztaila bitartean jaso zituen iragarkiak, guztira 5.509 orrialde. 104 enpresak banatutako publizitatea aztertu zuen. Barañainen (Nafarroa), Donibane Lohizunen (Lapurdi), Gasteizen, Getxon (Bizkaia), Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Tuteran (Nafarroa) banatutakoak ziren, lurralde eta hizkuntzaren egoera juridiko ezberdineko adibideak jasotzeko asmoz. 104 enpresetatik 70 merkataritza talde edo kate erraldoiak ziren; beste 34ak, aldiz, denda txikiak. Euskarak iragarkietan presentzia «eskasa» duela ondorioztatu du Behatokiak, jasotako 244 euskarrietatik 191k ez dutelako euskarazko hitzik jasotzen. Gainera, euskarazko hitzak
jasotzen dituztenen artean ere ezberdintasunak daude, batzuek azalean eta azken orrialdean besterik ez dutelako idazten euskaraz.
Iragarleek euskararen estatus juridikoa kontuan izan dutela ere nabarmendu du Behatokiak. Euskarak estatus ofizialik ez duen lurraldeetan, bere presentzia «hutsala» dela azpimarratu du Behatokiko zuzendariak, Lapurdin eta Tuteran banatzen diren iragarkietan ez baitute euskarazko h i t z i k a u rk i t u . N a f a r ro a re n k a s u a n , zonifikazioa er respetatu egiten dute iragarleek: Barañainen, euskarri gehienak gaztelaniaz daude; Tuteran, ordea, guztiak. Datu horiei kontrajarriz Oiartzungo adibidea dago, non 32 euskarritatik 10 dauden gaztelania hutsean.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Hutsuneak legedian Txostenaren arabera, egun indarrean dagoen legediak ez du jasotzen publizitatea tokiko hizkuntzan argitaratu behar denik. Hori dela eta, saltokiek publizitatea frantsesez zein gaztelaniaz argitaratzen dutela uste du Petriatik, eta, beraz, «euskaldunok publizitatea euskaraz jasotzeko dugun hizkuntza eskubidea urratu» egiten dela. Ez dute sakonean neurtu iragarkietan erabilitako
euskararen zuzentasuna, baina erreparatu dute euskara «soilik maila sinbolikoan» erabiltzen duten enpresen publizitateak oker gehiago dituela. Ohar ugari helarazi nahi izan dizkie Behatokiko zuzendariak kontsumitzaile eta iragarleei. Lehenei, euskaraz iragarri diren produktuen alde egiteko eskatu die, eta euskaraz galdegiteko nahiz kontsumitzeko gonbita egin
die: «Garrantzitsua da gure kontsumo ohitura arduratsuen artean euskara erabiltzea». Enpresa askorentzat euskara «bigarren mailako hizkuntza» dela uste du, eta iragarleei gogorarazi die euskarak abantailak eskaintzen dituela bezeroak egin eta mantentze aldera. Txostena merkataritza elkarteetara igorriko du Behatokiak, horiek enpresa handi zein txikien artean zabal dezaten.
Euskara egoera «larrian» dago osasun zerbitzu publikoetan, LABen ustez Promoziorako eta lanera sartzeko prozedurek euskaldunei kalte egiten dietela uste du sindikatuak Osasun zerbitzu publikoetan, euskararen egoera «larria» dela salatu du LAB sindikatuak. Euskararen egunaren harira, sindikatuak salatu egin du Osakidetzak eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duten jarrera. Nafarroako Gobernuak 1994. urtean sindikatuekin «zirkuitu elebidunak» sinatu zituela gogorarazi du LABek. Baina akordio hori ez dela «administrazioaren ezein ataletan» bete leporatu dio Nafarroako Gobernuari. Sindikatuaren arabera, egoerak okerrera egin du, gainera: «Gastu publikoaren murrizketaren harira, euskalduntzera bideratuta dauden diru sailak bidegabe murrizten ari dira». Osakidetza ere kritikatu du, euskara eta euskaldunekiko duen jarrera dela eta. Batetik, euskara plana bultzatzeko konpromisorik agertu ez izana leporatu dio LABek Osakidetzako zuzendaritzari. Kalitatea neurtzean euskara ez ebaluatzea ere salatu du. Hala, «euskara normalizatzeko tresna bat galdu» egingo dela uste du sindikatuak. Euskara ikasteko liberatuen kopurua %25 jaitsi dutela gaineratu du: «2009ko urrian 231 langilek hartu zuten liberazioa lanetik euskara ikasteko; aurtengo urrian, 173k». Liberatutako langileenak baino eskaera gehiago izan direla argitu du sindikatuak. Promozioan kaltetuak Osakidetzan lanera sartzeko eta promoziorako prozedurek ere euskaldunak kaltetu egiten dituela salatu du LABek. Hainbat administraziotan lanera sartzeko iragarri berri diren zenbait oposizio «euskaldunen hizkuntza eskubideen kaltetan» egin direla uste du: «Osakidetzan, euskaldunei gai zerrendak askoz beranduago bidali izan zaizkie, kasu batzuetan azterketa egiteko epea igarota». Euskaldunei lekualdatzeak eta promozioak lanpostu jakin batzuetara «mugatzen» dizkietela kritikatu du LABek: «Eremu euskaldunean dauden larrialdietako nekazaritza zerbitzuko mediku eta erizain lanpostuetara baino ezin dute promoziorik egin». Berria (2010/12/02)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Oparituta ala merezita? D ereduan ikasten dutenei euskaraz badakitela ziurtatzen duen agiriren bat eman nahi die Jaurlaritzak: goi mailako ikasketak dituztenei EGA eta DBHra arte ikasten dutenei beste tituluren bat. Haatik, D ereduan ikasteak bermatzen al du euskara gaitasuna? D ereduan ikasten dutenei euskara ziurtagiriak eman nahi dizkie Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, DBHren osteko goi ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei EGA ziurtagiria emateko aukera aztertzen ari dira, eta DBHra arte bakarrik ikasi dutenei beste tituluren bat ematea dute buruan. Ikasleek euskaraz ikas dezaten administrazioak egiten duen «ahalegina» eta ikasleek egiten dutena «hutsean» geldi ez dadin abiarazi nahi du Jaurlaritzak ekimen hori. Oraindik ez dute argitu, ordea, euskararen zein jakite maila lortu beharko luketen ikasleek ziurtagiri hori lortzeko, eta guztiei emango ote zaien zuzenean. Oraingoz proposamen bat baino ez da, baina galdera ugari eragiten ditu. Esaterako, honako hau: D ereduan ikasten dutenek ziurtatuta al daukate euskaraz hitz egiteko eta idazteko gaitasuna? Bistan da gaur-gaurkoz ezetz, izan ere, gaur egungo hizkuntz ereduek ez dute inolaz ere bermatzen ikasketak bukatzean euskara maila egokia lortzen dutenik ikasleek. Esaterako, D ereduan ikasten duten hiru ikasletik batek ez du B2 maila gainditzen, eta EGA azterketa egiten duten D ereduko ikasleen erdiek baino gutxiagok lortzen dute agiria. EGAn C1 maila eskatzen dute. Lehengo astean bertan honako datu hauek kaleratu zituen Jaurlaritzak berak: DBHko 2. urteko ikasleen herenak eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen %27 ez dira heltzen erdiko mailara euskaraz. Datu horiek hezkuntza ereduen gaineko eztabaida sortu dute. Jaurlaritzak, ordea, hiru eleko hizkuntz markoa abiatu du ikasturte honetan 40 ikastetxetan,
Berria 2010/12/03
«proba modura», Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko lehenengo mailako ikasleekin. Egitasmoak zalantzak sortu ditu. Gai honek, gainera, honako gogoeta hau ere eragiten du: EGAren edo antzeko beste ziurtagirien balioa ez al da ari gutxiesten? Jaurlaritzak mahai gainean duen egitasmo honen inguruko datu gutxi izan arren oraindik, BERRIAk gogoeta egiteko eskatu die arlo horretan adituak diren honako lau hauei: Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko zuzendari orokorrari, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiari, Ricardo Arana Hezkuntzako komunikazio arduradunari eta Lontxo Oihartzabal EAEko Eskola Kontseiluko lehendakari izandakoari. Galderak 1. Emaitzek diote egungo hizkuntz ereduek ez dituztela ikasleak euskalduntzen, eta D ereduari dagokionez ere, emaitzak ez dira onak: hiru ikasletik bat ez da gai euskaraz ondo hitz egiteko eta idazteko. Emaitza horiek kontuan hartuta, egokia ikusten duzu ikasle guztiei ematea euskaraz badakitela egiaztatzen duen ziurtagiriren bat? Galbahe handiegia ez al da? 2. Ez al duzu ikusten beharrezko hizkuntz ereduen gaineko eztabaidari heltzea, euskaraz jakitea ebaluatzeko eztabaidari ekin aurretik? 3. Gai honek beste eztabaida bat eragiten du: zergatik ebaluatu behar den euskaraz jakitea eta zergatik ez den halako neurririk hartzen gaztelaniarekin.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua IMANOL IGEREGI Ikastolen Elkarteko zuzendari orokorra «Zehatz dezagun hezkuntza etapa bakoitzean zein jakite maila behar den» 1. Unibertsitateko ikasle bati bere jarduera profesionala gauzatzeko, lantoki ugaritan ikasketak amaitu ditueneko titulazioa eskatzen diote, eta titulu horietako bat EGA izan ohi da. EGAren beharra egokia ala desegokia irudituko zaigu, baina gaur egun titulua behar du. D e r r i g o r re z k o e s k o l a l d i a n h i z k u n t z a planteamenduek aldaketa sakona behar dute, baina bitartean unibertsitatetik ateratzen den ikasleari irtenbideren bat eskaini behar zaio. Agian EGArako azterketa aukera hobea al da? Beste kontu bat da zelan lortzen den egiaztatzea: curriculuma, programak, kredituak, ebaluazio irizpide eta adierazle argiak... Hezkuntza eta gizarte eragileok ekarpen eta ñabardura desberdinak egin genitzake. Gogoeta horrekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak galdetu izan baligu, segur aski proposamen bat baino gehiago egingo genituzke; baina, berriro ere, ez digu galdetu. Euskal gizartean gai horiez dugun sentiberatasunaren barnean, eta prozedura desegokia tartean, beste aukera galdu baten aurrean gaude. 2. Ez. Hausnarketa beste maila batean jarri behar dugu. Gure gizartea elebiduna da, eta Euskal Herriko gune ezberdinetan elebitasun mota bat edo bestea planteatzen da: euskaragaztelania edo euskara-frantsesa. Derrigorrezko eskolaldiaren bukaeran hizkuntza horiek jakitea bermatu behar dela behin eta berriz aldarrikatu dugu. Ezin dugu etengabe errepikatu eztabaida berbera. Beraz, zehatz dezagun: hezkuntza etapa bakoitzean zein jakite maila, zer-nolako metodologiak eta zelan burutuko den jakitearen ebaluazioa; 16 edo 18 urterekin zer den hiztun
konpetentea izatea; zelan egiaztatu akademikoki hiztun horien konpetentzia, hizkuntzetarako Europako markoaren arabera. Beraz, berma dezagun eskolatik hiztun konpetenteak irtengo direla. Bide horretan lan handia egin dugu, emaitza onak eskuratu eta proposamen zehatzak egin ditugu. 3. Egia esan, planteamendu hori gaztelaniaz edo frantsesez egitea ez litzaioke inori bururatuko. Norbaitek planteatuz gero, zorotzat hartuko lukete. Horrek euskararen normalizazioa zertan den nabarmen islatzen du. Beraz, lan eskerga dugu aurretik.
PAUL BILBAO Kontseiluko idazkari nagusia «Oraindik ez dute zehaztu zer den hizkuntza maila egokia, eta tituluak indiskriminatuki banatzen ezin da hasi orain» 1. Ziurtagiriek hizkuntza gaitasun zehatzak egiaztatzen dituzte. Egun, hezkuntza sisteman ez dago ezarrita zein hizkuntza gaitasun izan behar duten ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan; hortaz, ez du logikarik helburu zehatzik ezarrita ez duen sisteman hizkuntza gaitasunak indiskriminatuki kreditatzea. ISEIk 2004an egindako ebaluazioaren datu kezkagarriek zer pentsa eman beharko lukete, eta hor jarri beharko litzateke arreta guztia,
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua ikasleek gaitasun egokia lortzeari begira. Dena den, gogoratu beharko genuke D eredua dela ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko ereduari gehien hurbiltzen zaiona.
zein azterketa bidez. Horrexegatik, Kontseiluak euskararen estatusa definitu izan duenean derrigorrezko jakitea ere aurreikusi du, egungo estatusak desorekak besterik ez dituelako eragiten.
2. Legeriak dio ikasleek hizkuntza maila egokia lortu behar dutela derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, baina oraindik ez dute zehaztu zer den hizkuntza maila egokia. Ondorioz, orain tituluak banatzen hastea da egin beharrekoa? Ez, horixe. Lehenik eta behin, derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan ikasleek hizkuntzetan lortu beharreko gaitasun mailak zehaztu beharko lirateke. Kontseiluak egindako proposamenean, euskara eta gaztelaniarentzat B2 eta ingelesarentzat B1 aurreikusi ditu. Behin helburuak zehaztuta, eta dagozkion ebaluazioak eginda, gaitasun hori egiaztatzen duten ikasleen jakite maila kreditatzeak ez du zertan desegokia izan. Dena den, jar ditzagun helburuak eta hitz egin dezagun ondoren helburu horiek lortu dituzten ikasleen gaitasunak egiaztatzeaz. Hortaz, eztabaida ezin dugu ikuspegi teknikora eraman.
RICARDO ARANA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Komunikazio arduraduna
3. Gaztelaniaz derrigorrez jakitea ezartzen du Espainiako Konstituzioak. Hartara, gaztelaniaz ez jakitea ez da aurreikusten; eta, beraz, herritarrek ez dute zertan hizkuntza hori jakitea egiaztatu. Are gehiago, egun lan deialdietara estatutik kanpoko norbait aurkeztuz gero, aldez aurretik gaztelaniaz badakiela egiaztatu behar du, titulu
ÂŤ20 urtean ikasketa guztiak arrakastaz burutu ondoren, zertarako eskatu hizkuntza proba gehigarri bat?Âť 1. Hezkuntza Saila ez dago galderaren atarian egiten diren baieztapenekin batere ados. Azken diagnostiko ebaluazioen emaitzek aurrerabidean goazela esaten digute, Tontxu Campos Hezkuntza sailburua zenean egin ziren neurketekin alderatuta. Baina harira joanda, galbahea handiegia izatea arrisku bat da, eta estuegia izatea ere bai. Argi dagoena da orain ezin dugula duela hogeita hamar urteko galbahe berbera erabili. 2. Biak batera egin beharko dira. Hezkuntza Sailaren asmoa XXI. mendeko hizkuntza adostasun berriak bilatzea da gure arloan ere. Horretarako, Euskararen Aholku Batzordeak egin zuen Euskara 21 txostena ez da abiaburu txarra. Abian jarri dugun Hezkuntza Marko Hirueledunaren hiru urteko esperimentazio aldia xede horrekin egin da: euskara indartu, elebitasuna sendotu eta ingelesa aktibatzeko, mundu zabalera begira dagoen gizarte elebidun bat mamitzen joateko. Xedea, beraz, hizkuntza ereduak ordezkatuko dituen marko hirueledun bati bidea irekitzea da, non minimo batzuetan oinarriturik ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza proiektua egin ahal izango duen. 3. Ulertezina da. Gutxiago oraindik euskarazko irakaskuntza erabat hedaturik dagoenean haur hezkuntzatik unibertsitateraino. Hogei urtean ikasketa guztiak arrakastaz burutu ondoren, zertarako eskatu hizkuntza proba gehigarri bat?
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Euskarazko irakaskuntza normalizatuz doan neurrian, parekatu egin behar ditugu euskararekin eta gaztelaniarekin hartzen ditugun jokabideak. Hori da konpondu nahi duguna. LONTXO OIHARTZABAL EHUko irakasle titularra eta EAEko Eskola Kontseiluko lehendakari ohia ÂŤEGA eman nahi bada, C1 maila eskuratu dutela ziurtatu beharko lukete ikasleek, bestela iruzur egingo daÂť 1. Nik ez dut herrialderik ezagutzen non batxilergoko ikasketak burututakoan ikasleei bertako hizkuntzari dagokion gaitasun agiri berezirik eskuratzen zaion. Nik dakidalarik, lanbideetan-eta ezer eskatzen badute, batxilergo osoko espedientea da, eta horretan oinarritu ohi dira hartu beharreko erabakiak hartzeko. Hain zuzen, batxilergoko espedienteari eman behar zaio balioa eta erabilgarritasuna. Eta espediente horretan ikusi ahal izango da batxilergoko ibilbide osoan eta amaierako azterketetan ikasleak euskararen eremuan erakutsi duen trebezia eta gaitasuna. Batxilergoa D ereduan egin duenari EGA eman nahi bazaio, beste hau aurrez frogatu beharko luke Jaurlaritzak: Europa Kontseiluaren Erreferentzia Markoaren C1 mailak eskatzen dituen erabilera gaitasunak, bai ahoz eta bai idatziz, frogatuak dituela ikasleak. Hori frogatzen ez den bitartean, iruzur egin nahian ibiliko lirateke. EGA, hain zuzen ere, Erreferentzia Marko horretako C1 mailarekin parekatua dago. Orain artekoan dakigunez, batxilergoa gainditutako askok eta askok ez du EGA frogarik gainditzen horretara aurkezten denean. 2. ISEIk egin ohi dituen ebaluazioetan argi eta garbi agertzen da D ereduan ikasi izanagatik ere euskararen erabileran muga asko eta larriak dituela ikasleetako hainbatek eta hainbatek. Irakaskuntza ereduen arazoa sakonki aztertu beharra dago. Ia 30 urte joan dira ereduen eraketa eta antolaketa
landu eta plazaratu zirenetik. Orduko eta gaurko egoera ez da bera, ez kalean ezta ikastetxeetan ere. Nire usterako, ikastetxe bakoitzak erabaki beharko luke bere eredua euskararen erabilerari dagokionez, baina, betiere, zera ziurtatuz: ikasleak derrigorrezko eskolaldia betetzen dutelarik euskaraz eta gaztelaniaz, ahoz nola idatziz, modu egokian hitz egiteko eta idazteko gaiturik egonen direla. Hori aztertzen, lantzen, aholkatzen, norabideak zehazten, baliabide egoki eta erabilgarriak sortzen eta eskura jartzen, esperientzia onak ezagutarazten, irakasleak horretarako prestatzen... jarri beharko lituzke bere ahalmenak eta lanak Jaurlaritzak. Orain arteko eskarmentuak ezertarako balioko badigu, egin eta lortutakoari buruz gogoeta sakon bat egin eta etorkizuna beste era batera norabidetzen ahalegindu beharko genuke. 3. Esan bezala, batxilergoa amaitzerakoan ikasle ohiari eskuratzen zaion espedienteak beharko luke baliagarritasuna. EGA Europako Kontseiluko Erreferentzia Markoaren C1 mailari dagokiona da: EGA eskuratzeak hori baino ez du frogatzen; euskararen kasuan, batxilergoa D ereduan egin duen ikasleak hori frogatu duela suposatzen bada, batxilergoa D eta beste ereduetan egin duten ikasleei gaitasun eta trebezia berdina onartu beharko litzaieke gaztelaniaz ere, eta, ondorioz, GGA Gaztelaniazko Gaitasun Agiria eskuratu beharko litzaieke. Beste guztia, nire ustez, iruzur ahalegina baino ez litzateke. Euskararen alde daudela edo frogatu nahi ligukete neurri-proposamen berri honekin Kulturako eta Hezkuntzako oraingo sailburuek. Irakaskuntzan euskararen erabilera hobetzen saiatzea, horretarako neurri emankorrak hartzea, ikastetxeei baliabide egokiak -euskarri didaktikoak eta pertsonalak- eskaintzea litzateke bide egokiena euskararen aldeko jarrera frogatzeko. EGAren eskaintza orokor hau su festetako txinparta koloretsu bat baino ez litzateke, eta ez lioke inolako onik egingo euskararen erabilerari eta etorkizunari.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskararen aldeko hitzetan bat, mezuetan bereizita
Berria 2010/12/04
Euskararen Eguna baliatu du Patxi Lopezek euskara «denontzako aukera» dela esateko; «askatasunean» oinarrituta garatu nahi du Euskararen aldeko hitzen eguna izan da, berriz ere, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hotsanditasuna eman nahi izan izan zion atzo ospakizunaren harira irakurritako deklarazio instituzionalari; ondoan Jaurlaritzako sailburu guztiak zituela leitu zuen. Soilik Garraio sailburu Iñaki Arriola falta zen; eguraldi makurraren ondorioz, ezin izan zen iritsi. Euskara «denontzako aukera» dela esan zuen Lopezek, eta euskararen garapenak «askatasunean eta borondatean» oinarritu behar duela. «Ez ditut euskal hiztunak baztertuko», azaldu zuen. «Beharrezkoak diren laguntza guztiak izango dira». Eusko Legebiltzarrak ere aho batez plazaratu zuen atzo euskararen aldeko testu bat. Arantxa Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakariak aurkeztu zuen. Euskararen aldeko urratsak urteotan «ikusgarriak» izan direla dio idatziak. «Jarrera irekiei eutsi behar zaie, elkar ulertzeari begira, kontsentsurik gabe era honetako prozesu bat ezinezkoa baita». Nolanahi ere, urak nahasi heldu dira Euskararen Egun honetara. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Eusko Jaurlaritzari kritika ugari egiten ari zaizkio. EAJk,
esaterako, «utzikeria» egotzi dio hizkuntz politikan, eta horren atzean euskararekiko «gorrotoa» ere leporatu dio. Euskalgintzako eragileek, halaber, sarri utzi dute kezka agerian; hezkuntzan, administrazioko lan eskaintza publikoetan eta beste hainbat erabakitan euskararen aldeko urratsak apaldu egin direla ikusi dute. Eta berez bada kezkarako motibo gehiago ere; Euskararen Aholku Batzordearen jarduna, esaterako, geldirik dago PSE-EEk agintea hartu zuenetik. Batzorde horretako kide berriak hautatzeko prozesuak martxan behar luke, baina ofizialki ez da deus jakinarazi. Testuinguru horretan, Iñaki Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak Eusko Jaurlaritzaren kontra egiteko baliatu zuen atzo Euskararen Egunaren harira egin zuen agerraldia. Hizkuntza politikan, Patxi Lopezen taldea, «atzeraka» ari dela salatu zuen. «Euskararen
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua eskubidea ber matzeak ekintza positiboak eskatzen ditu, eta ez begira egotea. Jaurlaritzak eskaintzen duen ustezko berdintasun tratuak, b e n e t a n , z e r a d a k a r, berdintasuna lortu ezina». Urgellen erantzuna Mindu egin zen atzo Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Jose Luis Bilbaoren hitzekin. Jokabide
«zekena» egotzi zion ahaldun nagusiari, «alderdikeriaz» egina. Bilbaoren kritikak «funtsik gabeak» dira Urgellen ustez, eta «gizalegerik gabeko portaeraren» fruitua. «Bizkaiko Diputazioak Ku l t u r a e t a E u s k a r a aurrekontuetan egin dituen murrizketak ezkutatzea baino ez du bilatzen». Euskaren aldeko hitzak zabaldu zituzten atzo Euskal
Herriko beste hainbat erakundek ere. Donostiako Udalean egin ziren ekimenen harira, ohar bat plazaratu zuen ezker abertzaleak, udal agintarien jarrera salatuz. «Karitate itxurakoa izan da haren praktika, limosna emailea, ez euskaldunon hizkuntza eskubideak ber matzea helburu duena», eman du aditzera.
Hamaika ekimen euskararen alde Promoziorako eta lanera sartzeko prozedurek euskaldunei kalte egiten dietela uste du sindikatuak Eusko Ikaskuntza 1949an hasi zen Euskararen Eguna ospatzen, eta Frantzisko Xabierkoaren eguna aukeratu zuten horretarako. Atzo ere ospatu zuten Euskararen Eguna Euskal Herriko hainbat txokotan, ekitaldi ugariren bitartez. Donostiako Euskararen Udal Patronatuak egun osoko ekimenak prestatu zituen, hainbat eragile eta erakunderekin elkarlanean. Goizean, 200 lagun inguru elkartu ziren Artess kafetegian egin zuten mintzodromoan. Bi orduz, euskara ikasleak solasean ibili ziren hainbat hiztun trebaturekin. Arratsaldean ere aritu ziren, eta hitanoa landu zuten ordubetez. Bagera elkarteak antolatu zuen jarduera, hiriko euskaltegi askoren laguntzarekin. 11:30ean, Koloretako euskal irria, koloretako mundua izeneko ekimena prestatu zuen Bulebarrean Euskararen Udal Patronatuak. «Hizkuntzen mosaikoa» delakoa osatu zuten, bi eratara: batetik, dagoeneko 8.000 argazki dituen «euskararen mosaikoa» osatuz; bestetik, euskara eta eremu urriko beste hizkuntza bat duten sei pertsonak hitz egin zuten, euskaraz eta bakoitzaren ama hizkuntzan. Woloferazko hitzak, abesti bat gaelikoz eta poema bat samieraz entzun ziren, besteak beste, ekitaldian. Lertxundiren omenaldia Basaurin (Bizkaia) ospakizun berezia egin zuten: Sustraiak fundazioak opariak banatu zituen egoitzara joan eta euskaraz bi hitz esaten zituztenen artean. Zarautzen (Gipuzkoa), Anjel Lertxundi omendu zuten; «hainbat urtez euskara lan tresna hartuta egindako lana» aitortu nahi izan zion Udalak. Bilbon eta Gasteizen, kontzertuekin ospatu zuten eguna. Bilboko Kafe Antzokian, euskarazko musika egiten duten taldeen txapelketako finala egin zuten, eta Gasteizen, Mendizorrotzan, 11 musika taldek jo zuten; Sorkunek eta Betagarrik, tartean. Berria (2010/12/04)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Ofizialtasuna aipatu gabe, hizkuntza gutxituen aitortza
Berria 2010/12/10
Frantziako Parlamentura eraman duten lege proposamenean, ofizialtasuna zeharka lortzea proposatzen da Frantziako diputatu talde batek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamen bat eztabaidatzeko eskaria egin dio Parlamentuko Presidentziari. Abenduaren 7an egindako eskarian ez da hitzez hitz aipatzen hizkuntza gutxituei estatus ofiziala ematea. Baina zeharkako bideak erabiliz eta eskumenak tokiko erakundeen esku utziz, arloz arlo ofizialtasunak aitortuko lituzkeen hainbat eskubide eta lanabes bermatzea eskatzen du. ÂŤLege proposamenaren helburua ez da komunitate jakin bati eskubide bereziak aitortzea, haien babes publikoa antolatzeko tresna eraikitzea baizikÂť, azaldu dute diputatuek testuaren aitzin-solasean. Eskualdeetako hizkuntzen ikerketa taldeko presidente eta diputatu Ar mand Jungek aurkeztu du lege proposamena. Parlamentuan ordezkaturik dauden alderdi guztietako diputatuek izenpetu dute, baina, hala ere, talde horretan zeuden UMP alderdiko diputatu batzuek, horien artean Marc Le Furrek, ez dute izenpetu, eta bertze lege proposamen bat onduko dutela adierazi dute.
Parlamentuko presidenteak lege proposamena onartu ondoren, eztabaiden egutegian kokatzea izanen da hurrengo urratsa. Oraindik ez dago d a t a fi n k o r i k . H o n a h e m e n l e g e proposamenaren atalik garrantzitsuenak: 1. Erakunde publikoak Lege proposamenaren lehen artikuluak dio estatuak eta lurraldeetako erakundeek eskualdeetako hizkuntzei aitortza egiten dietela, Frantziako kultur aniztasunak duen aberastasun adierazpen gisa. Estatuak zuzenean egin dezake aitortza hori, edo eskumena lurralde erakundeen esku utzi, haren eremuan hizkuntza gutxituren bat dagoelarik. Euskararen kasuan, Akitaniaren esku uztea proposatzen du, eta hark nahi ez balu, departamenduaren esku edo herri arteko erakunderen bati. 2. Hezkuntza Hizkuntza gutxituen eremuan ikasteko eskaintza zabaltzea eta orokortzea proposatzen du. Gaur
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua egun, haurrak euskara ikastea nahi duten gurasoek eskaria egin behar dute. Lege proposamenak oraingo irizpideak aldatzea nahi du. Botere publikoek bermatu beharko lukete euskararen irakaskuntza, eta irizpide horrekin ados ez dauden gurasoek aitzinetik jakinarazi behar dute, haurrek frantses hutsezko eskaintza ukan dezaten. Tokiko historia-geografia, ekonomia eta literatura programetan txertaturik leudeke. Hezkuntza prozesu osoan bermatu beharko litzateke euskararen presentzia, ama eskolatik unibertsitateraino. Gurasoek hezkuntza eredua hautatzeko parada lukete eskola publikoan, izan dadin murgiltze ereduan, izan dadin elebidunean. Estatuarekin hitzarmen berezia lortu duten eskolen kasua ere -Seaska, esaterako- aipatzen du lege proposamenak. Seaskaren ikastolaren bat duten herriko etxeek beren gain hartu beharko dituzte han eskolatu diren haurren xahutzeak, adibidez klaseen ibilmoldeari dagozkionak. Herrian ikastolarik ez dagoen kasuetan, herriko etxeak bertze herri bateko ikastolan dagoen haurraren xahutzeak hartuko ditu bere gain. Tokiko erakundeek laguntza eman diezaiekete hitzarmena duten eskola pribatuei, egoitza berriak egiteko edo arraberritze lanak burutzeko. Pedagogiari dagokionez, zentro horien eskumena izanen da hezkuntza publikoko programa eta arauetatik ateratzea. Lanbide heziketan, irakaskuntza teknikoan eta unibertsitatean ere, euskarazko eskaintza ukanen dute ikasle guztiek eta ados ez daudela jakinarazi beharko lukete, euskaraz ez ikasteko. 3. Irakasleak Hizkuntza gutxituetan diharduten irakasleentzako titulazio bereziak plantan ezartzea eskatzen du lege proposamenak. Ez balego irakaslerik aski, kontratupeko irakasleak hartzeko baimena eman nahi die lehen mailako eskolei. Irakasle tituludunei
euskara ikasteko trebakuntza eskaintzea hobesten du. Horretarako formazio zentroak egitea eskatzen du. Materialgintzari dagokionez, erakunde publiko bat sortzea hobesten du, bertan bilduko direlarik eragile guztiak. Pedagogia dokumentazio zentroekin hitzarmenak egin daitezke. 4. Hedabideak Hizkuntzaren transmisio naturala bermatzeko helburuz, ikus entzunezko hedabideetan toki duina eginen zaie hizkuntza gutxituei. Hizkuntza gutxituetan egindako sorkuntza lanen oreka zaindu beharko da telebista eta irrati publikoetan. Hizkuntza gutxituen ikus-entzunezkoen artxibategia sortuko da. Tokiko zerbitzuak sor daitezke telebista edo irrati publikoetan hizkuntza gutxituetan emankizunak egiteko edo programaketa osoa hizkuntza horretan egiteko. Gizarte eragileekin hitzarmenak egin daitezke zerbitzu hori bermatzeko. Beste estatu bateko ikus-entzunezkoak hartzeko hitzarmenak eginen dira. Estatuak telebista zergetan biltzen duen %10a eredu hori ordaintzeko baliatuko da. Prentsa idatziari dagokionez, estuaren laguntzak eta zerga onurak jasotzeko eskubidea ukanen du. 5. Bizi publikoa Funtzio publikoko langileek hizkuntza gutxituaren sustapenean parte har dezakete. Langileak hartzeko irizpideetan kontuan hartuko da hizkuntza gutxituaren ezagutza. Seinaletika arloan, zerbitzu publikoen esku dauden egoitza, errepide edo publizitate euskarrietan adierazpena elebiduna izanen da. Administrazioaren testuak elebidunak izanen dira. Bizi ekonomikoan eta sozialean erabil daitezke hizkuntza gutxituak, haurtzaindegietan zein aisialdi guneetan. Salgaien etiketak ere elebidunak izanen dira.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Hizkuntza gutxituen ofizialtasun aitortza eskatu du Euskalgintzak
Berria 2010/12/11
Frantziako Parlamentuan aurkezturiko lege proposameneko huts nagusitzat dauka ofizialtasunik eza; alde onak ere ikusi ditu. Aurrera egiteko, Frantziako Gobernuaren adostasuna behar du proposamenak Frantziako Parlamentuan hizkuntza gutxituen gainean aurkeztu duten lege proposamenaz gogoeta gazigozoa plazaratu dute Euskalgintzako gizarte eragileek. Batetik, lege proposamenari euskalgintzak aspalditik aldarrikatzen duen ofizialtasun aitortza falta zaiola azpimarratu du Hur Gorostiaga Euskal Konfederazioko kide eta Seaskako zuzendariak. Horrez gain, Armand Jung Frantziako Pa r l a m e n t u k o i k e r k e t a batzordeko presidenteak aurkeztu duen lege proposamenaren izaera bera nabarmendu du. Ez da gobernuak aurkeztu duen lege egitasmo bat, diputatuek berek aurkeztu duten proposamen bat baizik. Onartzeko aukerak arras txikiagoak dira kasu horretan, gehiengoa osatzen duten diputatuek ezin dutelako onartu Frantziako Gobernuak nahi ez duen legerik.
Lege proposamenaren alde baikorra ere nabarmendu du Gorostiagak. Izan ere, gaur egun euskarak ez du neholako ezagutza ofizialik Frantzian, eta lege proposamena onartuko balitz, norabide horretan egindako lehen urratsa litzateke. Hezkuntza arloan ere alde baikorrak ditu proposamenak. Bertzeak bertze, erakunde publikoei eraikinak egiteko laguntza ematea baimenduko
lieke, her riek ikastolen ibilmolderako laguntzak ematea. Horrez gain, euskararen irakaskuntza orokortuko luke, haur guztiei euskara ikasteko eskaintza eginen litzaiekeelako automatikoki. Gaur egun haiek eskatu behar dute, eta gutxieneko kopururik lortu ezean, ezin dute euskaraz ikasi. Kontseiluak proposamenaren kolore argi-ilunak nabar-
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua mendu ditu. Batetik, lege geriza lortzeko urrats pozgarria dela deritzo eta, bertze aldetik, ofizialtasuna eskas zaiola. Proposamenaren o i n a r r i a n Fr a n t z i a k o Gobernuaren gogo falta dagoela azpimarratu du. Nicolas Sarkozy presidenteak eta ondoren kultura ministroek hizkuntza legea egiteko xedea aurkeztuko
ÂŤbabestuaÂť ematea, baina ez du ofizialtasunik aipatzen, eta hizkuntzaren normalizazioa ere ez. Baikor hartu du hizkuntza erabilera trabatzeko saioak diskriminatzailetzat hartzea eta auzitara joateko aukera barneratzea. Arrazakeria, antisemitismoa edo xenofobia zigortzen dituen atal berean kokatu du Jungen proposamenak.
proposamen bat lantzen ari dela jakinarazi du Le Furrek. Hark dio alde diren diputatu guztiek elkar hartzea funtsezkoa dela lege proposamena onartzeko aukera izateko. ÂŤAukerarik txikiena edukitzeko, Frantziako Gobernuak adostasuna eman behar dio proposamenari, bestela gibelera botako dute diputatuekÂť.
Kontseiluak dio proposamena hauteskundeen testuinguruan egiteak ez duela erraztuko horren onarpena zutela agindu zuten. Ondoren, hitza jan zuten, eta orain diputatu batzuek nahi dute hutsune hori bete, proposamen honen bidez. Gainera, Kontseiluak dio proposamena hauteskundeen testuinguruan egiteak ez duela erraztuko horren onarpena. L e g e p ro p o s a m e n a k 3 . a r t i k u l u a n a i p at ze n d u lurralde erakundeen esku dagoela bere eremuan dagoen hizkuntza gutxituari estatus
Elkar hartzeko beharra Ikerketa taldean lege proposamena landu eta sustatu zuen lehenetarikoa izan zen Marc Le Fur Bretainiako diputatua (UMP). Hala ere, ez du izenpetu, eta afera etekin politikoak lortzeko asmoz manipulatu dutela leporatu die PSko zenbait diputaturi. Bat ez egiteaz gain, abenduaren bukaera aldera edo urtarrilean aurkeztuko duen bertze lege
Fr a n t z i a k o G o b e r n u a n proposamena begi onez ikus dezaketen ministroak badaudela nabarmendu du. Haiekin solasaldia abiatu eta proposamena adostea hobesten du Le Furrek, edukia eta egutegia adosteko Frantziako Gobernuarekin. Proposamenaren sostenguari dagokionez, bultzatzaileen zerrendan Ipar Euskal Herriko hiru diputatuak ez direla ageri azpimarratu du Gorostiagak.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua ÂŤEzin dut bermatu onartuko dutenik, baina bederen eztabaida eginen daÂť Armand Jung, Alsaziako diputatua, Eskualdeetako hizkuntzen ikerketa batzordeko presidentea da. Abenduaren 7an aurkeztu zuen lege proposamena hartu zuen ofizialki Frantziako Parlamentuko presidentetzak, eta 2011ko lehen hilabeteetan eztabaidatuko dutela uste du. Aurkeztu berri duzu hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena. Ba ote dago aukerarik onartzeko? Zenbat eta gehiago aipatu, zenbat eta gehiago zabaldu, aukera gehiago dugu diputatuei presioa egin eta lege proposamena onartzeko. Diputatu guztiek dute proposamena izenpetzeko aukera. Zenbat eta diputatu gehiagok izenpetu, orduan eta aiseago ulertuko du gobernuak ez diogula kalterik eragin nahi Errepublikari. Mundu guztiak onartzen du Frantziaren kultura aberastasuna. Gobernuak ulertu behar du eskualdeetako hizkuntzak aberastasun horren parte direla. Haien aldeko legea onartuz, aberatsagoa izanen da Frantziaren kultura mundu zabalaren begietara. Ezin dut bermatu eztabaida egiten delarik diputatuek lege proposamena onartuko dutenik, baina ahal dudan guztia eginen dut eta, bederen, eztabaida hori eginen da. Ikerketa taldeko diputatu guztiek ez dute izenpetu proposamena. Aukerak kentzen dizkio horrek? Agian, ez. Ez nuke horrelakorik nahi. Eskualdeetako hizkuntzen auziak ezker-eskuin bereizketaren gainetik egon behar du. Hauteskundeak direla eta, Bretainiako hautetsien artean tirabirak egon dira. Oraindik ez dituzte gainditu, eta, hori dela eta, diputatu batzuek ez dute izenpetu proposamena. Nire aldetik, ahal dudan guztia eginen dut traba horiek gainditu eta diputatu guztien arteko akordioa lortzeko. Argi adierazi nuen proposamena parlamentura eraman arte ez nintzela geldituko. Orain han dago, ez dago gibelera egiterik. Aldeko jarrera badute, atzemanen dugu gure arteko zubia egiteko parada. Ezin da ahantz alderdi guztietako 59 diputatuk izenpetu dutela lege proposamen eskaria. Hori da gure indarra. Testuan ez da eskatzen hizkuntza gutxituen ofizialtasuna. Zergatik? Konstituzioak ematen die berez ezagutza. Bigarren artikuluan agertzea nahi genuen, baina diputatuek 75. artikuluan kokatu zuten eskualdeetako hizkuntzen atala. Toki batean egon zein bertzean, arazoa da ofizialtasun horrek ez duela inolako eskubiderik sortzen. Eskubideak deklinatu ahal izateko, legeak behar ditugu. Beraz, Konstituzioaren erreformaren segida logikoa da lege proposamena, tokiko erakunde publikoek garatu beharko dutena.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Sarea euskaraz eraiki ahal izateko etorkizun oparoa dute enpresek
Berria 2010/12/12
Ziurtagiriaren Elkarteak “Enpresa eta euskara, sareak sortzen” izeneko jardunaldia egin du gaur Gasteizen, EUSKALIT-ek eta INNOBASQUE-k elkarrekin antolatu duten Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean eraiki ahal izateko etorkizun oparoa dute enpresek Lan munduan sareak nahiz teknologia berriak euskaraz erabil daitezkeela eta horrek enpresari onurak ere ekar diezazkiokeela argudiatu dute gaur Gasteizko BIBAT museoan “Enpresa eta euskara, sareak sortzen” izenburupean egin den jardunaldian. Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgune berria (www.baieuskarari.org) aurkezteaz gain, partaideek euskara euren organizazioko informazio eta komunikazio teknologietan txertatzen ikasi ahal izan dute, eta ikaskuntza horretan aktiboki parte hartu dute gainera.
Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendari Rober Gutierrezek ireki du jardunaldia Bai Euskarariren webgune berria eta
jardunaldiak aurkeztuz. Jarraian Eneko Astigarragak hartu du hitza. Codesyntax enpresako gerentea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da bera. Euskara, enpresa eta sarearen inguruko informazio orokorra eman du: euskaraz lan egin ahal izateko zein erreminta dauden azaldu du; enpresaren kanpora nahiz barrura begirako jardunean erreminta horiek egoki erabiltzen dituzten zenbait adibide eman ditu; eta azkenik, adibide horiek estrapolatuz eta ondorioak atereaz euskara, lan-mundua eta sarea nola lot daitezkeen azaldu du. Ondoren, Jabi Asurmendiren txanda izan da. Bitarlan enpresako gerentea da, Berria egunkariaren Zibergela informatika atala eta blogaren idazlea, Informatika irakaslea Bigarren Hezkuntzan, eta Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko elkarlanaz eta sare-lanaz mintzatu da eta Facebook-en Ziurtagiriaren Elkarteak eta Bitarlan enpresak sortu berri duten Enpresarean taldea aurkeztu du. Azkenik, Funky Projects enpresak dinamika p a r t e - h a r t z a i l e a e r a m a n d u a u r re r a “dibertsioa eta euskara lan munduan” gaitzat hartuta.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Funky Projects par te hartze tailerra egiten Partaide guztiak bat etorri dira sarea eta lan mundua euskaraz uztartzen dituzten erabiltzaile banako nahiz k o l e k t i b o e k e t o rk i z u n a badutela esatean. Enpresa munduan sareak eta teknologia berriak euskaraz erabil daitezkeela azaldu du Gutierrezek: “Euskara enpresa munduan erabiltzea
behar da: “Sare sozialekin uztartu dugu webgunea. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eta enpresen arteko elkarreragina bultzatu nahi dugu, nola Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateekin, hala etorkizunean eskuratu nahi dutenekin edota soilean euskaraz lan egiten duten e n p r e s e k i n ” . I z a n e r e, Gutierrezek argi du etxean, familian eta lagunartean,
egoera horretatik urrun gaude. Pertsonari euskaraz bizitzeko aukera errealak eskaini behar zaizkio. Hori hala, sarea euskararen erabilerarako eremu bat gehiago besterik ez da, baina gaur egungo gizartean eremu hori benetan da estrategikoa. David Crystal hizkuntzalari galesak nabarmendu zuen bezala, arriskuan dagoen hizkuntzak aurrera egingo du, besteak beste, baldin eta hiztunak teknologia berrietan iaioak badira. Merkatu lokaletan, hizkuntza lokala
posible dela erakutsi nahi dugu, esperientzia arrakastatsuak egon badaudela erakusten duten adibideak emanaz, eta, era berean, enpresa munduan sareak eta teknologia berriak euskaraz erabiltzea posible dela”. Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgune b e r r i t u a e re e s t r at e g i a h o r re n b a r n e a n u l e r t u
kalean eta eskolan, lantokian, harreman komertzialetan, administrazioan… Horietan guztietan bere zeregina betetzen du normalizatuta dagoen hizkuntzak; euskarak ere, biziraungo badu, eremu horietan guztietan erabilera normalizatua ezinbestekoa du. Gaur egun, hala ere,
Sarea eta enpresak alde batera utziz, Astigarragaren esanetan, euskararen erabileran bi faktorek eragiten dute: berriemaile b a k o i t z a re n h i z k u n t z a gaitasunak eta testuinguru soziolinguistikoak. Bi aldagai horien konbinaketatik erabilera-eredu ezberdinak lortzen dira: “Baina Internetek testuinguru geografikoak ezartzen dituen mugak gainditzeko aukera ematen du, testuinguru birtual berri bat sortuz”. Ondorioz, Astig ar rag ak gehitu du mundu birtualean euskarak bestela ez dituen aukerak dituela, besteak beste, badaudelako euskara
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua sarean soilik erabiltzen duten norbanakoak edota taldeak. Sareak, oro har, modan daudelako, komunikazioa errazten dutelako eta informazioa trukatu nahiz informazioa sortzeko aukera ematen dutelako erabiltzen direla azaldu du Astigarragak. Enpresek ere antzeko arrazoiak izaten dituzte saresozialak erabiltzerakoan: k o mu n i k a z i o a e r r a z t e n dutelako bezeroekin, barne k o mu n i k a z i o a e r r a z t e n dutelako, informazioa trukatu eta informazioa sortzeko aukera ematen dutelako, eta marketing tresna direlako. Zentzu horretan, enpresaren sareko estrategia diseinatzeko hainbat urrats jarraitu behar direla esplikatu du Astigarragak: 1. Sarean nola gauden aztertu; 2. Sarean nola nahi dugun egon definitu; 3. Kultura aldaketa txertatu enpresan; 4. Ekintza plana definitu; 5. Garatu, kudeatu eta hobetu: “Azken batean, merkatuak elkarrizketa dira. Gizakien arteko elkarrizketek “gizaki tankera” daukate. Gizakien ahotsak gidatzen ditu”. Amaitzeko, laburpen gisa, hitzaldi osoaren ondorioak atera ditu Astigarragak: 1. Interneteko sare sozialen garaia hasi baino ez da egin; 2. Enpresentzat estrategikoa da Interneteko sare-sozialetan egotea; 3. Sareko
elkarrizketetan parte hartzen dutenak pertsonak dira; 4. Merkatu lokaletan hizkuntza lokala erabiltzeak lehiakortasunerako abantaila dakarkie enpresei.
Euskaraz lan egin nahi d u t e n e n t z a ko t a l d e a Facebook-en Enpresarean Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eta Bitarlan E.M-ren artean sortutako ekimena da eta horixe aurkeztu du Asurmendik: “Euskaraz lan egin nahi duten enpresentzako eta langileentzako Facebook-eko talde bat da Enpresarean”. Ekimenaren helburuak jakinarazi ditu hasteko: Euskaraz lan egin nahi duten enpresen artean eta langile euskaldunen artean elkarlana eta harremanak sustatzea, hor nitzaile euskaldunak ezagutzea, bezero euskaldunak ezagutzea, enpresak eta langileak elkar ezagutzea, esperientziak elkartrukatzea, jakintza
elkartrukatzea eta baliabideak partekatzea, proiektuan elkarlanean aurrera eramatea, indarrak batzea euskaraz ez dauden baliabideak euskara daitezen, administrazio publikoan kontratatzen diren lanetan eta abiarazten diren lehiaketetan euskara kontuan hartzea, langile euskaldunak aurkitzea, lana euskaraz aurkitzea, eta elkarrekin eskaintza edo hitzarmen hobeak lortzea. E n p re s a k e t a l a n g i l e a k elkartzen diren talde batean bata bestearen arteko konpetentzia sortzea ohikoa litzatekeela iruditu arren, Asurmendik konpetentzia kontzeptuaren ordez, koopetentzia erabiltzen du. Baliabideak, esperientziak, jakintza eta gastuak partekatzeari deitzen dio horrela: “Bakarrik garatu ezin daitezkeen proiektuekin aurrera egin ahal izatea. Indarrak batu, elkarrekin helburuak lortzeko”. Enpresarean Ziurtagiriaren Elkarteak eta Bitarlanek jarri badute ere martxan, izan partaide guztiena dela esanaz amaitu du hitzaldia Asurmendik: “Beraz, guztion laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa da. Beste sare sozialetara eta bestelako guneetara hedatu daiteke etorkizunean. Eta zergatik ez, elkarte fisiko bat eratu. Denborak esango du”.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskararen egoeraz
Iritzia 2010/12/12
irratiek eta telebistek eragin handia dute euskal gizartean. Eta, askotan, moden eraginez, ahoskera erdaldunduak eskaintzen dituzte. Halaz ere, «corpus»-aren egoera ez da arazo nagusia.
Lehendabizi hau kontutan hartu beharra: Euskal Herri osoan gertatzen ari dena behar dela, eskualdez eskualde, alorrez alor. Bestela, irizpide faltsuak moldatuko ditugula. Eta, jakina, ni izaritan egin behar da ikerketa. Alde batetik , «corpus»-aren egoera, eta bestetik, «status»-aren egoera. «Corpus»ari dagokionez, gure hizkuntzak urrats handiak egin ditu azkeneko urte hauetan. Nahiz hizkuntza mintzatuari dagokionez, oraindik makal agertu. Euskaltzaindia bera, bide desegoki bat eman beldur, ez da Ortoepia egoki bat proposatzen ausartzen. Hots, arazo lar ria da, batez ere, a z e n t u k e r a r e n a l o r r e a n . Au z o k o b i hizkuntzen eraginez, interferentziak gero eta sarkorragoak dira; bai Iparraldean, baita Hegoaldean ere. Baina , noski, eman beharreko urratsak, ikerketa xehea eskatzen du. Eta honek eginkizun pisua dakar. Euskal
Arazo nagusia, hain zuzen,»status»-aren mailakoa da. Hasteko, Nafarroa Garaiko agintariek, mespretxuz, gorrotoz, jokatzen dute «lingua navarrorum»dena , nafartarren hizkuntza, honetxen aurka. Eta hiru «Provincia Vascongadetan» ere, oraingo agintariak gehiegitan at daude, arrotz, euskal mundua ezagutu ere egiten ez dutelako. Bestetik ideia faltsuak hedatzen dira. Esate baterako , sozialki euskarak daukan egoera txarra, gu euskaldunon errua dela. Gure «utzikeria» dela gakoa. Halaz ere, datu soziolinguitikoek garbi erakusten dutenez , euskara ezin erabiltzearen arrazoia erdaldun elebakarren errua dela.
Ez dela egia, faltsua dela, euskaldunon leialtasuna txikia dela. Estatistikek eta kalkuluek erakusten dute hori. Euskaldunok, ahal dugunean, maiz erabiltzen dugu euskara geure artean. Beren inguruan, abertzale omen direnek (edo areago, kolore guztietako unionistek) espainiera eta frantsesa inposatzen digutelako. Oraindik
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua batzuk harritu egiten dira erabilpenaren kota ezaguerarena baino apalagoa dela ikusteaz. Hots , matematikoki gizarte elebidunetan hori gertatzen da. Bestalde, non dago «eskubide pertsonalen» bidez bere hazkundea lortu duen hizkuntza minorizaturik? Eta hori teorian bakarrik. Zeren-eta Iparraldean eta Nafarroa Garaiko eskualde zabaletan, ez baitago legezko «eskubide pertsonalik» ere. Halere badakigu, edo jakin egin behar genuke, hiru faktorek markatzen dituztela euskararen mugak: 1- Ezaguera maila minimotik behera, ezinezkoa dela euskarak beharrezko maila lortzea. Alegia, erdaldun elebakarren maila jaitsi behar dela, derrigorrez. Eta horrek prezio politikoa duela. 2- Ez dela egia, faltsua dela, euskaldunon leialtasuna txikia dela. Estatistikek eta kalkuluek
erakusten dute hori. Euskaldunok, ahal dugunean, maiz erabiltzen dugu euskara geure artean. 3- Euskaldunon kontzentrazio geografikoa (hau da, gizarteko anisotropia) guztiz beharrezkoa dela erabilpenaren kota jasotzeko. Nahiz honek, berriz ere, prezio politikoa izan. Euskararen bakartasuna, edo nagusitasuna, lortzeak ondorio politikoak izango ditu. Eta badakigu. Belaxkeriak ez daramate inora kasu hauetan. Egia ikusi behar da, eta garbiki esan herriari: politikari maltzurrak eta ezjakinak salatuz. Horra hor, labur laburki, euskararen egoeraz nik azpimarratuko nituzkeen puntuak. Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”
Seaskaren eraikuntza lanei 2,8 milioi euroko laguntza emanen die Pauek Xalbador kolegioa eraberritzeko, 1,3 milioi euro emanen dizkio, eta Seaskaren egoitza egiteko, 1,5 milioi euro Paueko Kontseilu Nagusiak egoitzetako eraikuntza edo eraberritze lanak egiteko laguntza emanen dio Seaskari. Xalbador kolegioko eraberritze lanak egiteko, 1,3 milioi euro emanen dizkio -aurrekontua 2,5 milioi eurokoa da-, eta 1,5 milioi euro, Seaskaren egoitza egiteko Kanbon (Lapurdi). Azken lan horien aurrekontua 3 milioi eurokoa da. 2011ko aurrekontuen ildo nagusien aurkezpenean erabaki horren berri eman dute Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidente eta kontseilari nagusiak eta Max Brisson kontseilari nagusiak. Laguntza horiek «Frantziako legearen errespetuan» emanen direla nabarmendu du Brissonek. Izan ere, Falloux legeak elkarte pribatuen eraikuntza lanetarako laguntza publikoa ematea debekatzen du. Laguntzak lege horren markoan emanen direla agindu du Brissonek. Euskara sustatzeko ohikoak diren diru sailak emendatuko direla jakinarazi dute. Izan ere, Kontseilu Nagusiak milioi bat euroko partida onartu du horretarako. Diru hori EEP Euskararen Erakunde Publikoak kudeatzen du, hizkuntza politika garatzeko. Kontuan harturik Estatuak, Akitaniak eta Kontseilu Nagusiak EEPren aurrekontuen herena jartzen dutela bakoitzak, pentsatzekoa da EEPren datorren urteko aurrekontua bederen hiru milioi eurokoa izanen dela. Kopuru horri erantsi beharko litzaioke Eusko Jaurlaritzak Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin euskara sustatzeko emandako laguntzak. Hartutako engaiamenduak mantentzen badira, 400.000 euro inguru eman beharko lituzke Eusko Jaurlaritzak, eta aurrekontu orokorra 3,4 milioi eurokoa litzateke. Kontseilu Nagusiak euskarari dion atxikimendua berriz ere frogatu duela adierazi du Brissonek. Euskararen transmisioa ez hausteko egin beharreko urratsa dela erran du: «Euskararen familia baitako transmisioa hautsi da, eta horregatik gure engaiamendua funtsezkoa da transmisioa bermatzeko. Gure erantzukizuna betetzen ez badugu, ondoko belaunaldiek pairatuko dute, eta ez digute barkatuko». Berria (2010/12/14)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Kontsumitzaile euskaldunon eskubideen urraketa betikotzeko bideak
Kontseilua
Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko sorturiko Dekretua aldatuko duela esan du Hizkuntza-eskubideen Deklarazio Unibertsalean hainbat kapitulutan aipatzen dira hizkuntza-komunitateek alor sozioekonomikoan dituzten eskubideak. Hona hemen horietako batzuk: 47. artikulua. 1.- Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka bere hizkuntzaren erabilera xedatzeko bere lurraldearen barruko jarduera sozioekonomiko guztietan. 48. artikulua. 1.- Norbere hizkuntza-komunitatearen lurraldearen gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntza balio juridiko osoz erabiltzeko era guztietako merkataritza-jardunetan, hala nola ondasun, eta zerbitzuen salerosketetan, bankueragiketetan, aseguruetan. lan-kontratuetan, eta gainerakoetan. 2.- Ekintza pribatu horietako ezein klausulak ezin du baztertu edo mugatu lurraldeko hizkuntza propioaren erabilera. 3.- Gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntza-komunitatearen lurraldean bere hizkuntzan eskura izateko aipatutako eragileak burutzeko behar diren agiriak, hala nola inprimakiak, txekeak, kontratuek fakturak, ordainagiriak, emate-agiriak, eskaerak eta gainerakoak. 50. artikulua. 1.- Hizkuntza-komunitate orok eskubidea dauka bere hizkuntzak presentzia nagusia izan dezan publizitatean, errotulazioan, kanpo-seinaleztapenetan eta lurraldearen irudi orokorrean. 2.- Hizkuntza komunitate propioaren lurraldean gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazio osoa izateko idatzia zein ahozkoa, lurraldean finkatutako merkataritza-establezimenduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuez, hala nola erabiltze-jarraibideak, etiketak, osagai zerrendak, publizitatea, bermeak eta gainerakoak. 3.- Pertsonen segurtasunari dagozkion argibide publiko guztiak hizkuntza komunitatearen hizkuntzen, gutxienez, adieraziko dira, beste edozein hizkuntzatako adierazpenak baino kondizio ez okerragotan. 51. artikulua. 1.- Gizaki orok eskubidea dauka lur raldeko hizkuntza propioa erabiltzeko enpresekin, merkataritzaestablezimenduekin eta erakunde pribatuekin dauzkan harremanetan, eta hizkuntza berean atenditua eta erantzuna izateko. 2.- Gizaki orok eskubidea dauka, bezero, kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa, jendeari zabaldutako establezimenduetan lurraldeko hizkuntza propioan informatua izateko, hola ahoz nola idatziz.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Aipatu ditugun artikulu horiek denek argi eta garbi uzten dute euskaldunontzat eskubidezkoa dela alor sozioekonomikoan burutzen ditugun harremanetan informazioa idatziz zein ahoz euskaraz eskuratzea. Hortaz, hizkuntza-politikaren ardura duten instituzioei eskubide horien urraketa sistematikoarekin bukatzea dagokie, horretarako politika eragingarriak abian jarriz. Hala ere, gaur egungo errealitatea da alor sozioekonomikoan euskaldunok hizkuntzaeskubideak sistematikoki urratzen direla eta instituzioek abiatutako politikek ez dutela egoera hori aldatzea lortu. Eskubideok bermatzeko legezko arauak beharrezkoak ez ezik, ezinbestekoak ere badirela esan genezake. Eskubideen bermea ez baitago inongo kasutan enpresa eta establezimenduak zuzentzen dituzten pertsonen borondatearen mende. Azken mende laurden honetan borondate horrek ez bagaitu beste egoera batera ekarri, zer dela eta pentsatu behar dugu orain, ezer aldatu g a b e, e r a m a n g o g a i t u e l a ? E u s k a r a normalizatzeko hizkuntzari lehentasuna eskaini behar zaio kasu guztietan eta bereziki alor sozioekonomikoan, gure bizitza soziala eta laborala egituratzen dituelako. 2008ko uztailaren 1ean argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko 123/2008 Dekretua. Dekretuaren azterketa egin ondoren Kontseiluak elementu positiboak eta negatiboak ikusi zituen eta horrelaxe eman zuen aditzera. Positiboen artean honako hauek: Kontseiluak berri ontzat jo zuen hizkuntzaeskubideak babestuko dituen dekretu bat sortzea. Euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten beste alor batzuetan saihestu egin da arautzearen aukera eta
horrek babesik gabe utzi ditu herritarrak. Dekretuaren 18. artikuluak aurreikusten du ondorioak egongo direla, zehapenak, alegia, eta hortaz, Dekretua betetzen ez bada, 6/2003 legeari egiten dio erreferentzia. Hori positibotzat jo zuen Kontseiluak. Hala ere, ez dira aipaturiko legean hizkuntza-eskubideak urratzeagatik zigor zehatzik aurreikusten eta horrek kezka eragiten zuen zehapenak posible izateko lege testuan bertan zehaztu behar direlako. Dekretuan egokitze-epeak aurreikusten dira inplikatutako enpresentzat, eta hori ere positiboa da. Izan ere, guztiz funtsezkoa da helburuak eta epeak ongi zehaztea arauaren beraren eragingarritasuna ebaluatu ahal izateko. Ikus daitekeenez, elementu positiboak zituen Dekretuak Kontseiluarentzat. Hala ere, elementu negatiboak ere bazeuden. Hona hemen: Nafarroako Vascuenceren lege desegokiaren irizpide bera proposatzen du Dekretuak indarra izango duen ingurune geografikoa zehazteko momentuan, hau da, eskubideak ezagutza tasaren araberakoak izatea ezartzen du Dekretuak: %33ko ezagutza eskatzen du. Giza eskubideak, hizkuntza-eskubideak barne, unibertsalak dira, euskara ofiziala da lurralde osoan ez bakarrik ezagutza tasa jakin bat duen gune
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua geografikoan. Hizkuntza-eskubideak ez daude gune geografikoekin edo ezagutza tasarekin erlazionaturik, herritar guztienak dira edonon bizi izanda ere. Esate baterako, gure hirietako espaloiak ez dira egokitzen udalerrian dagoen ezindu-tasaren arabera, ezinduek libreki mugitzeko eskubidea dute edozein izanik ere beren kopurua.
arauak ere izaera hori beharko luke. Azkenik, Dekretuak ez du euskararen lehentasunaren aldeko apustua egiten. Ustezko elebitasun orekatua defendatuz gaztelaniaren aldeko desoreka sustatzen du. Dokumentu desberdinduen aldeko apustua egiten du. Gure ustez egokiagoa da dokumentuak euskara hutsezkoak eta elebidunak izatea, horrela euskara lehenesten baita. Euskara hutsezkoa bakarrik ezin du euskaldunak hautatu euskara ez dakiten pertsona edo entitate pribatuekin konpartitu behar badu. Patxi Lopezen Gobernuak atzerapausoak.
Herritarron eskubideak ez lituzke enpresaren tamainak baldintzatu beharko Dekretuak ezartzen duen bezalaxe. Progresibitatearen kontzeptuari eutsiz denbora gehiago eta baliabide gehiago beharko dute agian enpresa txikiek, baina, edozein kasutan, prozesuan abiatu behar dute. Guztiz garrantzitsua da dena arautzea, arautzea eta malgutasuna ez baitira elkarren kontrakoak. Dekretuak ez du aurreikusten gai arriskutsuen inguruko informazioari dagokiona. Hutsune handia eta nabarmena da, euskaraz ez eskaintzeak alboko kalte-ondorio larriak izan litzake. Bestalde, zinez garrantzitsua den gai bat aipatu ere ez du egiten, etiketak, hain zuzen ere. Produktuek ez dute mugarik, berdin saltzen dira Barakaldon eta Azpeitian, beraz, arrazoi nahikoa da EAEn komertzializatzen diren produktu guztiek etiketa euskaraz eraman behar dutela arautzeko. Hizkuntza-eskubidea unibertsala den neurrian,
Dekretuak bi urte beteta, enpresei hainbat helburu lortzeko epea agortu zaie eta ondorioz, Dekretuak aurreikusitako alor horietan zerbitzua euskaraz bermatu behar dute edo bestela, zigorra jasotzeko arriskuan daude. Egoera hori saihesteko Kultura Sailburu Blanca Urgell andreak uztailaren 26an Jaurlaritzak hartutako erabaki baten bitartez urte bete gehiago eman zien enpresei egokitzeko. Dena den, luzamenduaren helburua ez zen denbora gehiago eskaintzea baizik eta… “dekretua bera aldatzeko denbora lortzea, alde batetik, eta zehapen edo isunen aplikazioa geraraztea, bestetik.” Sailburuak argi eta garbi hitz egin du eta zer asmo duten ezaguna da. 2010eko azaroaren 15ean egindako komunikazioan Dekretua aldatzeko lehen pausoak emanak zeudela iragarri zuen: “Luzamendu horren bigarren helburua lortu ondoren, dekretua bera aldatzeko lehen pausoak eman dira: araudi honetatik isunak behin betiko kentzeko formulaziorik egokienaren inguruan hausnarketa bat egin da lehendabizi. 2003ko Legean, kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuarenean, egin beharko liratekeen aldaketak ere aztertu dira. Datozen hilabeteotan dekretuaren edukia birmoldatuko da.” Patxi Lopezen Gobernuak
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua atzerapauso handia eman du alor honetan. Euskara normalizatzeko helburuak eta epeak ongi zehazturik dituen hizkuntza-politika behar da. Orain artekoak, azken 30 urte hauetan, arian-arian, emekiemeki eta progresibitatea bezalako kontzeptu eta esamoldeen atzean, ez du bermatu euskararen etorkizuna. Enpresa horietako askoko zuzendariek ez dute borondaterik erakutsi gizaeskubideak diren hizkuntzaeskubideak errespetatzeko eta, ondorioz, ez dago arrazoirik pentsatzeko oraingoan egingo dutela. Hizkuntz Eskubideen Behatokian jasotako kexei erantzunez enpresa askok eta askok erantzuten dute ez dutela lege-hausterik egiten eskubideak
urratuz eta, ondorioz, ez dutela neurririk hartuko. Portaera desegoki horiek aldatzeko bide bat da zehapenarena. Enpresa horietako askok trufa eta irri egiten diote euskal herritarrari eta Ja u rl a r i t z a k , h e r r i t a r ro n e s k u b i d e e n bermatzailea beharko lukeen instituzioak, ez du bide eragingarririk hautatuko Dekretua norabide horretan aldatzen badu. Hori bai, milaka euro gastatuko dute sustapenkanpainetan euskaldunok euskara erabil dezagun eta gutxiegi erabiltzen dugula leporatzen segituko dute. Gaur egun askoz ere garestiago da taberna batean zigarro bat erretzea herritarren hizkuntza-eskubideak etengabe eta sistematikoki urratzea baino.
123/2008 Dekretua V. KAPITULUA (ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK) 18. artikulua.- Arau-hausteak eta zehapenak. Dekretu honetan ezarritakoa ez betetzeak zehapena dakar, abenduaren 22ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legearen 50.6 artikuluak xedaturikoari jarraiki. 6/2003 Legea III. KAPITULUA (ZEHAPENAK) 53. artikulua.– Zehapenen sailkapena. 1.– Lege honek aipatzen dituen urratzeak ondoko zehapenak ezarriz zuzenduko dira: a) Urratze arinak: idatzizko zentzarazpena edo gehienez 3.000 eurorainoko isuna. b) Urratze larriak: 3.001 eta 15.000 euro arteko isuna. Zenbateko hori, urratzea egin den produktu edo zerbitzuen balioa halako bost lortzeraino gaindi daiteke. c) Urratze oso larriak: 15.001 eta 600.000 euro arteko isuna. Zenbateko hori, urratzea egin den produktu edo zerbitzuen balioa halako bost lortzeraino gaindi daiteke. VII. KAPITULUA (KONTSUMITZAILEEN ETA ERABILTZAILEEN HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK) 37. artikulua.– Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak. Kapitulu honetan ezarritakoarekin eta bertan biltzen diren progresibotasun-baldintzekin bat etorriz, kontsumitzaile eta erabiltzaileek honako hizkuntza-eskubideak dituzte: a) Ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzekoa, lege honetako 14. artikuluan ezarritakoaren arabera. b) Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatzen diren enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan, ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzekoa; enpresa eta establezimendu hauek, bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzen dutela ere, zerbitzu egokia eman beharko diete.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Osakidetza euskalduntzeko, aintzindaritza falta
Berria 2010/12/14
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak dio hizkuntza eskakizunen sistemak zerbitzua hobetzen lagundu duela Osakidetzako Euskara Plana ezartzerakoan zuzendaritza taldeek «inplikazio apala» izan dute. 2005 eta 2011 bitartean EAEko osasun zerbitzua euskalduntzeko planaren behin-behineko ebaluazioak hori islatzen duela jakinarazi du Jaurlaritz ak o H iz k un tz a Politik arak o Sailburuordetzak. Are gehiago, Osakidetzako erakunde zentralaren «motibazio eta aitzindaritza faltak» bestelako arazoei aurre egitea zaildu duela ohartarazi du.
Euskara Planak antolakuntza egitura egokia behar duela gogorarazi du sailburuordetzak, eta EAEko Administrazio Orokorrerako planean ezarritako egitura jarri du adibidetzat. Bertan hiru batzorde mota dituzte, non, besteak beste, zerbitzu guztien ordezkariak bilduta dauden euskalduntze politikak eremu guztietara heda daitezen. Hizkuntza eskakizunak Hobetu daitezkeen alorrak egon diren arren, Osakidetzako Euskara Plana aurrerapausoak emateko baliagarria izan dela nabarmendu du sailburuordetzak. Lan eskaintza publikoetan derrigorrezko hizkuntza eskakizunak ezarri direnean helburuak bete direla nabarmendu du, Osasun Sailak egindako behin-behineko balorazioa aztertuta.
Osakidetzako unitateek zuzendaritzak agindutako plan baten moduan ikusi dutela uste du sailburuordetzak. «Sumatzen da ez dutela bere egin egitasmo hau», laburbildu du Patxi Martinez de Marigortak, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak. Langileen zuzendaritzek eta euskara zerbitzuek hartu behar izan dituzte erabakiak Osakidetzako zuzendaritzaren aitzindaritza faltaren ondorioz.
Osakidetzako erakunde zentralaren «motibazio eta aitzindaritza faltak» bestelako arazoei aurre egitea zaildu du Hizkuntza eskakizuna ezartzeak osasun zerbitzuen kalitatea hobetzen lagundu duela azaltzen da Osasun Sailak egindako Euskara Planaren behin-behineko ebaluazioan. Hala,
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua langileen kalitate profesionalean ez eragiteaz gain, zerbitzu elebiduna eskaintzeko baliogarria izan dela ondorioztatu du, eta herritarren eskubideak babestu ditu. ÂŤHizkuntza eskakizunen araberako sistemak ahalbidetu egin du normalizazioari begira erabaki diren helburuak betearazteaÂť, o n d o r i oz t at u d u Pat x i M a r t i n e z d e Marigortak. Bide batez, azaldu du neurri horrek ez duela kalterik eragin, ez Osakidetzan ez erabiltzaileengan. Sailburuordetzak, hizkuntza eskakizunen sistemak emandako fruituak txalotu arren, gaineratu du ez dizkiola ateak ixten sistema hori berrikusteari, eta aintzat hartu du Osasun Sailak proposatutakoa. Lanpostuek dituzten behar komunikatiboen araberako hizkuntza eskakizunen egokitasuna aztertzeko ikerketa bat bultzatuko du Euskararen Aholku Batzordeak. Osakidetzaren hizkuntza eskakizunez gain, Ertzaintzako, Hezkuntza Saileko eta administrazio orokorreko langileenak ere aztertuko dituztela gaineratu du sailburuordetzak.
Zerbitzua euskaraz ere eskaintzen bada kalitatea hobetuko dela adierazi du Langileen euskalduntzea ere nabarmendu du sailburuordetzak, baina berariazko euskarazko prestakuntza bultzatzearen alde egin du. Zerbitzua euskaraz ere eskaintzen bada kalitatea hobetuko dela adierazi du, eta etengabeko prestakuntzaren garrantzia nabarmendu. Euskara, kalitatea neurtzeko Sailburuordetzak atal berezi bat gorde du programa kontratuetan euskarak izan beharko lukeen presentziaz. Eskainitako zerbitzuaren kalitatea neurtzeko balio dute programa kontratuek, eta hainbat aldagai daude horien barnean, euskara normalizatzeari buruzkoak, besteak beste. Osasun Sailak euskarari buruzko aldagaiak kendu zituen urte hasieran, eta ez ditu ezta aipatu ere egin Euskara Planaren behinbehineko ebaluazioa egitean. Sailburuordetzak zerbitzuen kalitatearen inguruko balantzea egiterakoan euskarari buruzko aldagaiak mantentzearen alde egin du, ordea.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Nafarroako lan deialdietan ingelesa %10 baloratzen da, baina euskara batere ez
Berria 2010/12/15
Behatokiaren arabera, 2001etik 2008ra kaleratutako lanpostuen %1,2 kasutan baino ez zuten euskara baloratu Nafarroako Gobernuko lan deialdi publikoetan ingelesez jakitea baloratzen da, baina euskaraz jakitea ez da aintzat hartzen. Hizkuntz Eskubideen Behatokia-k, Administrazio Euskaraz taldeak, eta ESK, LAB, EILAS eta ELA sindikatuek atera duten ondorioa da, azkenaldian kaleratutako lan eskaintzak aztertu ondoren. Beraz, euskaldunen hizkuntza eskubideak ber matuko dituzten langileak ez dituztela ziurtatuko salatu dute.
2008an Nafarroako Nazioarteko Plana onartu zuten, eta ebazpenean funtzio publikoan ingelesez jakitea %10eko balioarekin baloratuko dela esaten da. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak esan duenez, azkenaldian egin diren lan eskaintza publikoko 25 deialditan txertatu da ingelesezko proba. Gainera, bi deialdietan erabakig ar ria izan zen ingelesez jakitea. Euskaraz
jakitea, aldiz, ez da baloratu, nahiz eta Euskararen Legearen arabera administrazioak hizkuntzaren ezagutza eta erabilera babesteko eta s u s t at ze k o b e t e b e h a r r a izan. Horregatik, lan eskaintza publikoetan ingelesa «merezimendu» gisa hartzea eta euskaraz jakitea ez baloratzea «lege iruzurra» dela deritzo. Petriatik nabarmendu du Nafarroako Gober nuak, «trikimailu» horrekin, euskaraz jakitea baloratzeko arauak saihestu nahi dituela. Behatokiko buruak gogora ekarri du behin eta berriz N a f a r ro a k o G o b e r nu a k esaten duena: «Profesional onak behar ditugu, eta ez euskaraz hitz egiten dutenak». Petriatik adierazi du hautapen prozesuan ingelesa, hau da, «Nafarroako ofiziala ez den
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua hizkuntza bat» baloratzen bada, euskara atzerriko hizkuntzen pare jartzea dela, «nahiz eta euskara Nafarroako eremu geografiko jakinetan ofiziala izan». Puntuazioa B e r e z , N a f a r ro a k o l a n eskaintza publikoetan euskaraz jakiteagatik %6ko puntuazio lor daiteke merezimendu gisa. Herritarrekin izan beharreko harreman mailaren arabera, %10era irits daiteke. Eremu mistoan, esaterako,%3ko puntuazioa izatetik %6koa izatera irits daiteke. Datuek, ordea, kontrakoa diote: 2001etik 2008ra kaleratutako lanpostuen %1,1 kasutan baino ez zuten eskatu euskaraz jakitea, eta %1,2 kasutan merezimendu gisa baloratu zuten. Haatik, euskaldunei zerbitzua eskaintzeko eta hizkuntz
eskubideak ber matzeko, ezinbestekoa da euskararen jakite maila baloratzea lan eskaintza publikoetan, Garbiñe Petriatiren arabera. N eu r r i h o ri ek i n b ai n a, gober nuak euskaldunek eguneroko bizitzan jasan behar duten «diskriminazioa betikotzen du», haren iritziz. «Horrek izen bat du: hizkuntza eta kultur genozidioa, edo glotozidioa».
«Horrek izen bat du: hizkuntza eta kultur genozidioa, edo glotozidioa»
Duela gutxi erizainen deialdian gertatutakoa ekarri d u g o g o r a B e h at o k i a k . Erizainak kontratatzeko deialdian ez zen euskara baloratu, nahiz eta legeak horrela eskatu. Haatik, deialdiarekin aurrera egin zuten, eta lanpostuak bete zituzten. «Iruzurra» ikusirik, helegitea jartzea erabaki zuten batzuek, eta helegitea jarri zutenei arrazoia eman zien epaileak gerora: epaileak nabarmendu zuen euskaraz jakitea baloratu behar dela esaten duela l e g e a k . A r a zo a r i a u r re egiteko, baina, Nafarroako Gober nuak «lanpostuak ugaritu» dituela salatu dute eragileek. Azkenaldian izandako lan eskaintzei ere helegiteak jarriko dizkietela aurreikusi dute eragileek. Eusko Jaurlaritzak laster onartuko duen lan eskaintza publikoaren legea ere ahotan i z a n z u t e n N a f a r ro a k o euskaltzaleek atzoko agerraldian, eta «hiru urrats» atzera egitea ekarriko duela nabarmendu zuten. «Ingelesa ematen duen irakasle batek ez duela zertan euskara jakin esaten dute lege proposamenean Jaurlaritzako arduradunek, baina hezkuntza ikasgai bat baino zerbait gehiago da, eta euskara eskatu egin behar da».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskal gazteak eta euskara Orain arteko ikerketek erakutsi duten bezala, gazte mota ugari eta oso desberdinak bizi dira Euskal Her rian; bizimodu, ideia eta gizartearekiko ikuspuntu oso desberdinak dituztenak. Dena dela, badaude euskal gazteek identifikatzen dituzten zenbait berezitasun. PISAren emaitzen arabera (Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak bultzatutako Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa), Hego Euskal Herriko ikasleek hobetzeko asko dute, baina munduko herrialde garatuenetako ikasleen parean dabiltza. 2006ko datuen arabera, euskal gaztetxoak ez dira beste her rialde g aratu batzuetakoak baino jakintsuagoak, baina ezta ezjakinagoak ere. Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Gazteen adierazleak 2009 lanean, bestalde, argi agertzen da Hego Euskal Herriko gazteek Estatuko beste toki batzuetakoek baino prestakuntza akademiko hobea dutela. Adibide bat ematearren, 2006an, Nafarroako 20 eta 24 urte bitarteko gazteen %82,9k eta EAEko %81,2k bukatua zuten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, eta Estatu espainiarreko batez bestekoa, berriz, %61,6koa zen. Baloreei dagokienez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteek garrantzi gutxi ematen diete erlijioari eta politikari. Aldiz, dirua eta ondasun materialak dira euskal gazteen kezkarik handienetarikoak. Modu berean, adiskideek edo familiak berak baino ardura handiagoa eragiten diete besteek eurei buruz dituzten iritziek edo norberaren irudiak edo itxurak. Horrez gain,
Iritzia 2010/12/16
EAEko 15-29 urte bitarteko gazteek gizarte sareetan duten parte-hartzea nahiko txikia da: bakarrik gazteen %3,4-k parte hartzen dute alderdi politiko batean edo ekintzatalde batentzat lan egiten dute, %5-4k sindikatu bateko kide dira edo bertan parte hartzen dute eta %8,4k elkarte edo GKE batean lan egiten dute. Euskararen ezagutzari dagokionez, azken hamarkadetako gazterik gehienak euskaldunak dauzkagu, nagusiki eskolari esker. 1997-1998 ikasturtean, D ereduan ikasten zuten EAEko gazteen %34,97k, eta 2006-2007 ikasturtean, gazteen %50,46k.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Bukatzeko, esan behar da gure ume eta gazteek gero eta gehiago kontsumitzen dituztela Disney Chanel eta antzerako ikus-entzunezko komunikabide eta produktu kultural atzerritarrak, euskarazkoen kaltean. Euskal gazteak herrialde garatuetan bizi diren beste gazte askoren antzerakoak dira: ikasteko gaitasuna badute, materialistak dira, gizarte sareetan gutxi parte hartzen dute eta atzerriko produktu kulturalak gustatzen zaizkie. Desberdintasun garrantzitsuenetariko bat da euretariko askok euskaraz dakitela eta gutxitutako komunitate linguistiko baten parte direla.
Euskaldun sentituko ote dira nagusitzen direnean? Euskararik erabiliko dute etorkizunean gaur egun eskolan euskalduntzen direnek? Ez ote dira materialistegiak gurea bezalako kultura txiki bat gordetzeko? Onartu egin behar dugu euskal gazteei sortu diegun testuinguruak ez diela euskaldun izateko aukera askorik ematen. 2006. urtean egin zen euskararen kale erabileraren neurketaren arabera, Euskal Herriko zazpi biztanletik batek (%13,5) baino ez zuen kalean euskara erabiltzen. Bestalde, gazteentzako ikus-entzunezko euskarazko produktuen merkatua eta eskaintza txikiegia da produktu kultural atzerritarren aurka borrokatzeko. Gainera, 2005ean D ereduan ikasten zuten ikasleen %68k ez zuten gainditzen
16 urterekin beharrezkoa den euskararen ezagutza maila. Gazteak ez jakinez, zaharrak ezinez, egitekoak doaz gaizki eginez. Azaroaren 19an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin ziren Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Gazteak, aisialdia eta euskara gaiaren inguruan. Jardunaldian ikusi genuen agian ikuspuntu linguistikotik asko eskatzen diegula gure gazteei, eta gutxi ematen. Euskaraz hitz egiten jarri nahi ditugu testuinguru erdaldunetan. Euskal produktuak kontsumitzera bultzatu nahi ditugu, beste hizkuntzetako produktuak erakargarriagoak izan arren. Egiatan, gure frustrazioak proiektatzen ditugu beraiengan, bizi diren errealitate linguistikoa zaila dela konturatu gabe. Izan ere, nola eskatu ahal diezaiekegu gazteei euskaraz hitz egiteko, nagusiok erdaraz jo eta ke aritzen bagara? Zalantza gabe, gazteen euskararen erabilera sustatzeko, dugun diglosia egoera gainditu beharra dago. Nagusion joera linguistikoak aldatu gabe, zaila izango da gazteen egoera soziolinguistikoa iraultzea. Egintzak ez badeutse berbei jarraitzen, honek ez dute balio ezertarako. Dena dela, Jone Miren Her nandezek jardunaldian esan zuen bezala, epe labur eta ertainean, garrantzitsua izan daiteke gazteen euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioak beste parametro batzuetatik aztertzea. Izan ere, gaur eguneko parametroetatik abiatuta ondorioztatzen dena da euskara arrotza dela gazteentzat, eta, agian, ondorio horren arabera proposatzen diren irtenbideak ere ez dira aproposenak gazteak euskara eta euskal kulturara erakartzeko. Begiak noraino, nahiak haraino. Jone Miren Hernandezek esan zuen bezala, gazteek euskararekin duten harremana aztertzerakoan beste begi batzuekin begiratzen ikasi behar dugu. Ez da erronka makala! Patxi Juaristi (Idazlea)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
EAEtik kanpoko eskolak diruz ez laguntzeko eskatu du Legebiltzarrak
Berria 2010/12/17
Jaurlaritzak eutsi egingo dio, ordea, Seaskarekin datozen hiru urteetarako zuen hitzarmenari, 2012 arte Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik kanpo dauden ikastetxe pribatuekin inolako laguntza ekonomikorik ez hitzartzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Dena den, EAEtik kanpo euskara sustatzeko bestelako ekimenak garatzeko aukera ez du ukatzen, betiere dagokion tokiko erakunde publikoekin egindako akordioen bitartez. PSE-EEk eta PPk bat egin zuten atzo ekimen hori aurrera eramateko Eusko Legebiltzarrean. Gainontzeko taldeek aurka bozkatu zuten, UPyD izan ezik, abstenitu egin baitzen.
Jatorrizko ekimenean, UPyDk aurkeztua, laguntza hori ere kentzeko eskatu dute. PSE-EEk eta PPk adostutako testuak hitzarmen berriei ateak itxi dizkie, baina ez orain arte sinatutakoei. Vicente Reyes PSEEEko legebiltzarkideak hori berretsi zuen, eta eutsi egingo diotela Jaurlaritzak Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen elkartearekin duen hitzarmenari. Hau da, Seaskak 400.000 euro jasoko ditu urtero 2012 urtera arte. EAEtik kanpoko ikastetxeak diruz laguntzea «esku-hartze onartezina» dela azaldu du Reyesek, Urgell Kultura sailburuaren hitzak gogora ekarriz. Orain arte emandako laguntza horiek «babes sare nazionalista» sortzeko izan direla gaineratu du. «Gehiegikeriei iraungitze data jarri diegu gaur, diru laguntzetan urteetan izan diren gune ilunei». Berdintsu hitz egin du Iñaki Oiartzabal PPko legebiltzarkideak. «Sustapena mantendu nahi dugu, baina orain arte izandako abusuak saihestu».
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak orain arte jarraitu duen ibilbideari babesa eman diote PSE-EEk eta PPk atzo onartutako testuaren bitartez. Hain zuzen ere, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ikastolei aurretik zeuden akordioei eusteko aukera ematen die, baina ez du asmorik diru laguntza gehiago hitzartzeko.
O rd e a , e s k o l at ze a re n l a g u n t z a k e t a e u s k a r a re n s u s t a p e n a r i e m a n d a k o a k ezberdindu egin behar direla gaineratu zuen. EAEtik kanpo bigarren ekimen horiek sustatzearen alde agertu da Legebiltzarreko osoko bilkura, baldin eta erakunde publikoen bitartez egiten badira. Ipar Euskal Herriaren
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua kasuan Euskararen Erakunde Publikoaren bidez bidera ditzala eskatu du PSE-EEk eta PPk onartutako testuak. Etxepare Institutua, tresna Hezkuntza ez den beste alorretan euskara sustatze aldera Etxepare Institutuaren garrantzia nabarmendu dute PPko eta PSEEEko bozeramaileek. Haien ustez, Etxepare Institutuari dagokio EAEtik kanpoko euskara sustatzeko ekintzak bultzatzea. Dena den, EAJk ez du argi ikusten lan egiteko modu hori ez ote den diru murrizketa ezkutatzeko maniobra bat. Bestalde, hezkuntzaren g ar rantzia gogorarazi du Garbiñe Mendizabal legebiltzarkideak. «Etxepare Institutuak euskara susta dezake, baina ikastolek erakutsi egiten dute hizkuntza».
EAk eta EBk erdibideko zuzenketa bat adostu dute, non Euskal Herriko zazpi herrialdeetan euskararen garapenaren alde lan egiteko eskatzen baitzioten Eusko Jaurlaritzari, eta lan horretan «inolako datarik» ez zehazteko e s k a t u z i o t e n Ja u r l a r i t z a r i , Ju a n j o Agirrezabala EAko legebiltzarkideak azaldu bezala. «Belaunaldi berriak euskaldundu behar dira euskara sustatzeko, eta horretarako ikastolak behar dira», laburbildu du Mikel Arana EBko legebiltzarkideak. Proposamen horrek ez ez zuen aurrera egin, PP, PSE-EE eta UPyD kontra agertu zirelako. Azkenik, Aralarrek «zintzo» jokatzeko eskatu dio PSE-EEri, eta euskararen sustapen txikiagoa egingo dela azaltzeko. «PPrekin batera zoazen bitartean nekez egongo zara euskal gizartearen erdian, euskararen sustapenari dagokionez».
Euskadiko Kutxan eta Kutxan, aurreneko hitza euskaraz Bi finantza erakundeek euskararen erabilera handitzeko konpromisoa sinatu dute Uemarekin Herriko gainerako erakunde eta enpesen eredu izan nahi dute Uemako udalek. Haiek ere zerbitzu guztiak euskaraz ematera bultzatzea da asmoa, eta azken bi urteetan ahalegin berezia egin dute helburu horrekin. Finantza arloan lortu dute emaitzetako bat. Izan ere, Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Kutxak euskararen erabilera areagotzeko hitzarmen bat sinatu zuten atzo Uemarekin. Bi erakundeek ondorengo konpromisoak hartu dituzte: langile guztiak euskaldunak izatea eta komunikazioa euskaraz izateko prestatuta egotea; bezeroei lehen hitza euskaraz egitea; produktuen eskaintza euskaraz izatea; txartelak euskaraz sortzea; euskara erabiltzeko sustapena hainbat eratan egitea; publizitatea euskaraz izatea eta libreta eta kontuetako idazpenak euskaraz egotea. Bost urte baino lehen ituna osorik betetzea espero dute. «Gaur sinatutako hitzarmen honekin gure helburu bakarra berretsi nahi dugu. Hau da, euskara jalgi dadila kalera, lanera eta gizartera, euskaraz bizi gaitezen», adierazi du ekitaldian Josu Arraiza Kutxako ordezkariak. Euskadiko Kutxak nabarmendu du azken urteetan euskararekin lotutako proiektu asko babestu dituztela. Kalitatezko zerbitzu bat emateko ezinbestekotzat jo du euskara bermatzea, eta hitzarmena eraginkorra izateko jarraipen batzordea jarriko duela martxan iragarri du. Berria (2010/12/19)
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Hautagai euskaldunak aurkezteko eskatu die Uemak alderdiei
Berria 2010/12/19
Batzar nagusia egin du Uemak Deban, eta 2011rako plangintza eta aurrekontuak onartu ditu; Ueman sartzeko eskatu du Debak. Datorren udaberrian barne hausnarketa egingo dute, Uema nola indartu aztertzeko Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak datorren urteko jardueraren zutabeak finkatu ditu, Deban (Gipuzkoa) egindako batzar nagusian, eta euskararen herrian «denok eroso» egotearen aldeko apustua berretsi du. 2011ko egitasmoak eta aurrekontuak onartu zituen atzo, eta, modu horretara, azken urteetako ibilbideari segida eman nahi diote udalerri euskaldunetako alkate eta zinegotziek. Datorren urtea, gainera, urte «berezia» izango dela nabarmendu dute Uemako ordezkariek; izan ere, mankomunitatearen jarduna baldintza dezaketen bi faktore izango baitira: udal hauteskundeak eta krisi ekonomikoa.
Udal hauteskundeak izanik, udalbatza berriak eratuko dira herriz herri, eta horrek Uemako udal ordezkariak aldatzea ekarriko du. Ildo horretatik, Uemak alderdi politikoei eskatu die hauteskundeetan hautagai euskaldunak aurkezteko eta Uema kontuan hartzeko. Hain zuzen, datorren urteko udaberrian barne hausnarketa bati ekingo diote, udalerri euskaldunen aldeko mezua nola zabaldu eta nola indartu aztertzeko. Topaketa batzuk egingo dituzte horretarako. Ardatza «hizkuntz ekologiaren» aldeko diskurtsoa izango da, eta hizkuntza gutxituek bizirik irauteko zer-nolako ingurunea behar duten jorratuko dute nagusiki. Beste alde batetik, krisi ekonomikoa dela eta, datorren urtean ere ez da igoko udalek mankomunitateari ordaindu beharreko kuotaren zenbatekoa, eta laugarren urtez jarraian bere horretan utziko dute. Bi mozio onartu dituzte 2011rako egitasmoak eta aurrekontua onartzeaz gain, bi mozio onartu dituzte batzarkideek: haurrak euskaraz erregistratzearen aldekoa bata eta Nafarroako hainbat toki entitate eta gobernuaren artean indarrean dagoen euskararen garapenerako
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua lankidetza hitzar mena ekonomikoki duintasunez hornitzearen aldekoa bestea.
eta ordutik euskara zerbitzuek garapen handia izan dute.
Uemak gogorarazi du gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 230etik gora bake epaitegitan ezin direla jaioberriak euskaraz erregistratu. Hori dela eta, mozioak aurkeztuko dituzte, eta dagokien erakundeei neurriak hartzeko eskatuko die Uemak, «ahalik eta azkarren aspaldikoa den urraketa sistematikoa buka dadin».
Hala, gaur egun euskara zerbitzuak Nafarroako biztanleriaren %63arengana iristen badira ere, diru laguntzek ez dute pareko hazkunderik izan, kontrakoa baizik: 1999. urtean euskara zerbitzuek 1.316.664 euro gastatu arren, gobernuak 571.522 euro eman zizkien; 2001ean 1.557.941 euro gastatu eta 727.344 euro eman; eta aurten aurreikusitako 2.652.918 euroetatik 162.403 euro baino ez dituzte jaso, hau da, %12a.
Uemak ez ezik, beste hamazazpi udalek ere onartu dute dagoeneko mozioa, eta hurrengo asteetan «beste askok ere onartzea» espero dute. Uemak dioenez, Nafarroako Uemako herrietan «aurreratuago dago gai hori»: «Iruñean ez ezik, eremu euskalduneko bake epaitegietan badago haurrak euskaraz erregistratzea». Nafarroako toki entitate batzuen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmena ere hizpide izan zuten atzoko batzarrean, eta Uemak bat egin zuen Nafar roako toki entitateek egindako proposamenarekin. Proposamen horretan toki entitateek ezinbestekotzat jotzen dute euskara zerbitzuek egoki funtzionatzeko g o b e r n u a k gutxieneko hornidura ekonomiko «duina» bermatzea, eta, zehazki, 2010erako 1 . 2 3 5 . 0 0 0 e u ro k o diru ekarpena egiteko eskatu diote Sanzen g o b e r n u a r i . Hitzarmen hori 1999. urtean sinatu zuten,
Epailearen aginduz, estatutuak aldatu beharrean 1991n osatu zen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, udalen arteko ekimenari gorputza eta izaera juridikoa emateko. Auzitegi Gorenak, ordea, legez kanpokotzat jo zituen zenbait artikulu, eta 1995ean aldatu egin behar izan zituzten estatutuak. Alabaina, ordura arteko bideari jarraitu zion. «Uemako herrietan, administrazioarekin harremanak bai ahoz eta bai idatziz euskaraz zein gazteleraz izateko biztanleen eskubidea bete-betean er respetatzen eta gauzatzen da», azaldu dute elkarteko kideek. Aurrera begira ere jarrita dago; Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara, hain zuzen ere. «Uema prest da Iparraldeko udaletan euskaraz funtzionatzen hasteko», gaineratu du.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
200.000 Udalerri euskaldunetan bizi den euskaldun kopurua. Udalerri euskaldunetan, hau da, euskaldunak %70etik gora diren herrietan, 200.000tik gora euskaldun bizi dira, Uemaren arabera. Euren ustez, herri horietan hizkuntz plangintza aurrerakoiak gara daitezke.
61 Gipuzkoako 33 herrik, Bizkaiko 15 herrik, Nafarroako 12k eta Arabako batek osatzen dute une honetan Uema: guztira, 61 herrik. Gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izango den lur gunea antolatzea izan zen Uema sortzeko arrazoia. Hona hemen herrien zerrenda: Bizkaia: Ajangiz, Amoroto, Arratzu, Artea, Atxondo, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Gatika, Gizaburuaga, Izurtza, Mallabia, Muxika eta Otxandio. Gipuzkoa: Aduna, Aizarnazabal, Alegia, Altzaga, Altzo, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Azpeitia, Baliarrain, Beizama, Belauntza, Bergara, Elduain, Elgeta, Ezkio Itsaso, Gaintza, Gaztelu, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Leaburu-Txarama, Lizartza, Mutriku, Oiartzun, Orendain, Orexa, Orio, Usurbil, Zaldibia, Zestoa eta Zumaia. Araba: Aramaio. Nafarroa: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Bera, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Urdiain.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskaraz ikasten dutenei hizkuntz gaitasuna aitortuko die Jaurlaritzak
Berria 2010/12/21
Titulu bat eman beharrean, D ereduan ikasi dutenek titulua aurkezteaz salbuetsiko dituzte lan eskaintza publikoetan. Unibertsitate gradua lortzen dutenen ezagutza EGArekin parekatu nahi dute zuten atzo Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Bertan azaldutakoaren arabera, euskara ezagutzaren ziurtagiriekin parekatu nahi ditu Jaurlaritzak ikasketa mailak.
Euskaraz ikasten dutenen euskarazko hizkuntz gaitasuna aitortzeko bidean aurrera egiteko prest dagoela berretsi du Eusko Jaurlaritzak, Blanca Urgell Kultura sailburuak duela hilabete aurreratu zuen bezala. Ordea, aitorpen hori ez dute titulu baten bidez egingo. Horren ordez, aitorpen ofiziala emango zaio EAEko Administrazio Publikoan, hau da, lan eskaintza publikoetan hizkuntz ezagutzak egiaztatzeko titulua aurkezteaz salbuetsita egongo dira euskarazko ikasketak egin dituztenak, edota euskara ikasketak aitortutako maila horretatik aurrera egin ahal izango dituzte hizkuntza eskola ofizialetan, besteak beste. Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Blanca Urgellek 2011. urtearen bukaeran onartu nahi duten dekretuaren gidalerroen berri eman
Unibertsitate gradua euskaraz lortzen dutenei EGA ziurtagiriaren baliokidea den ezagutza aitortu nahi diete lan eskaintza publikoetan: C1, Hizkuntzen Europako Erreferentzia esparruaren arabera. Batxilergoa edota Lanbide Heziketako goi mailako gradua B2 mailarekin parekatu nahi dute, eta DBH edota Lanbide Heziketako oinarrizko gradua B1 ezagutzarekin. Diskriminazioa bukatzea «Hogei urtez euskaraz ikasi dutenei EGA ziurtagiria izateko azterketa egin behar izatea eskatzea diskriminatzailea da; ez da horrelakorik behar», nabarmendu du Zelaak dekretuaren beharra arrazoitzeko. 3 urtetik 23 urtera arte D ereduan ikasi duten ikasleen gaitasuna behar den moduan baloratu behar dela gaineratu du. «Euskarak hezkuntzan lortu duen ezarpena berme bat da aldaketa arriskurik gabe gerta dadin», gaineratu du. Bide batez, aldaketarekin euskararen ezagutza mailaren kalitateak ez duela okerrera egingo berretsi du Urgellek. «Oztopo burokratikoak kentzeak ez du esan nahi ezagutzaren kalitatea jaitsiko denik».
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Katalunian eta Galizian modu bertsuan jokatzen dela gaineratu du Zelaak; ikasketa mailaren araberako hizkuntza gaitasun ziurtagiria ematen dutela. Dena den, Eusko Jaurlaritzak modu ÂŤkontserbadoreagoanÂť jokatuko duela gaineratu du, hau da, Galizian batxilergoa bukatzean EGAren baliokidea den ezagutza egiaztagiria ematen dute, esate baterako. Oinarriarekin ados egon arren, hizkuntz ezagutza bermatzeko helburuen gainean z a l a n t z a k d i t u e l a a z a l d u d u Ju a n j o Agirrezabalak, EAko legebiltzarkideak. Aur reko Hezkuntza sailburu Tontxu Camposek ekimen bertsua abiarazi nahi izan zuela gogorarazi du, eta orduko asmoan ikasketa maila bakoitzaren curriculumean lortu beharreko ezagutza maila ondo zehaztuta zegoela gaineratu du. Ordea, Jaurlaritzaren oraingo egitasmoan helburu horiek ez dituela argi ikusten gaineratu du.
Legebiltzarrean jakinarazitako asmoak oraindik bide luzea duela azaldu dute bi sailburuek, eta dekretua garatzen den arte hainbat zalantza argitu beharko dituela onartu dute. Horien artean, dekretuak atzera begira eragina izango duen zehaztu beharko dutela gogorarazi dute, eta, horrela bada, noiz arte hedatuko den dekretuaren eragina. B ereduan ikasi duten ikasleen maila egiaztatzeko erabiliko diren irizpideak ere zehaztu behar dituzte, besteak beste. Unibertsitateen kasuan salbuetsita egoteko ikasleek euskaraz egin beharreko gutxieneko kredituak zehaztu beharko dituzte, EAEko unibertsitateekin adostuta. Dagoeneko bide horretan lan egiten ari direla aurreratu dute, eta, Zelaak esandakoaren arabera, IĂąaki Goirizelaia EHUko errektorea ados dago oinarrizko asmoarekin.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
ÂŤHizkuntz gaitasuna hobetu ezean, ezinezkoa da zientzia alorretan emaitzak hobetzeaÂť
Berria 2010/12/21
Ikasle batek hizkuntza ongi jakin ezean, porrot egingo du eskolan. Horixe uste du Sanmartik, eta ezinbestekotzat jotzen du hizkuntza arlo guztietan eta irakasle guztiek lantzea, modu koordinatuan. Lehengo ostiralean Donostian izan zen Neus Sanmarti Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia irakaslea, Kontseiluak hezkuntzaren inguruan antolatutako jardunaldietan: Euskara biziago ikastetxeetan, hizkuntza normalizaziorako proiektuen bidez. Sanmarti zientzien alorrekoa bada ere, aspalditik dabil hizkuntzaren irakaskuntza ikertzen, eta, haren irudiko, ikasleek hizkuntz gaitasun egokia lortzeko, ezinbestekoa da hizkuntza arlo eta irakasgai guztietan kontuan hartzea. Curriculumean zehazki zer esaten da konpetentzia komunikatiboaz? Hitz egiteari dagokionez, ikasleak gai izan behar du zerbait azaltzeko, zerbait komunikatzeko, besteek ulertzeko moduan. Bere ideiak ongi argudiatzeko eta bestearenak entzuteko gai izan behar du. Eta, noski, jakin behar du testuinguru bakoitzari egokitzen zaion erregistroa ongi erabiltzen, ez baita gauza bera lagun artean hitz egitea edota hitzaldi batean. Idazketari dagokionez, generoak ongi erabili behar ditu, eta gai izan behar du bereizteko zer den iritzia eta zer argudioa. Eta, gainera, irakurle ona izan behar du. Eta helburu hori lortzen ari al da? Ez. Helburuak epe luzera jarri behar dira, gutxienez hamar urtera. Hemen arazoa da, aldaketa politikoekin batera, lau urtetik behin
helburuak aldatu egiten direla, eta, ondorioz, inoiz ez dugu lortzen ezer egonkortzea edota sendotzea. Ildo berean lan egin behar da, eta guztion artean. Gizarte osoak izan behar du helburu bera, eta, horretarako, beharrezkoa da guztion arteko ituna. Finlandian, duela 20 urte, gizarte itun bat egin zuten, eta gaur egun guztiek lan egiten dute bide berean, hezkuntzak funtziona dezan. Hizkuntza ongi ez jakitea da eskola porrotaren arrazoietako bat? Ez dut zalantzarik. Ikasleek ez dituzte hizkuntz baliabideak ongi menperatzen. Gurea bezalako erkidegoetan elebitasunari egozten diote askok horren errua, eta hori ez da egia. Arazoa da ez dutela ez bata ez bestea ongi menperatzen. Elebitasuna ez da desabantaila.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Hego Euskal Herrian hiru hizkuntz eredu ditugu, eta emaitzak kezkagarriak dira: D ereduko hiru ikasletik bat ez da gai euskaraz ondo hitz egiteko eta idazteko. Katalunian gauza bera gertatzen da? Bai, antzera. Gizarte klaseen artean ezberdintasun handiak izaten dira. Kataluniako biztanleriaren %18 etorkinak dira, eta, ondorioz, ia ikasleen %20k arazoak ditu hizkuntzarekin. Ez soilik katalanarekin, baizik eta hizkuntza guztiekin. Hutsune kultural handiekin iristen dira, eta horrek arazoa areagotu egin du. Hala, eskola oso polarizatuta dago: gizarte klase baxukoek eta etorkinek porrot egiten dute, eta gizarte maila altukoek gaitasun gehiago dituzte. Ziur nago hizkuntz gaitasuna hobetu ezean ezinezkoa dela zientzia arloetan emaitza hobeak lortzea. Irakasle guztiak, ordea, kontziente dira hizkuntzaren irakaskuntza guztiei dagokiela?
Ez, eta horrek ikuspegi aldaketa handia eskatzen du. Arlo guztiak jokoan jartzea eskatzen du, eta irakasle guztiak ados jartzea eta modu koordinatuan lan egitea. ikastetxez ikastetxe plangintzak egitea, ardurak definitzea. Hizkuntza irakasleek ere aldatu behar dute euren ikuspegia; izan ere, hizkuntza baten irakaskuntza gramatikarekin lotzen dute batez ere. Esaterako, izen sintagma zer den irakasten zaie, baina ez zaie esaten zertarako jakin behar duten zer den izen sintagma, hau da, hobeto idazteko eta hitz egiteko behar dutela. Irakasle guztiak kexatu egiten dira ez dutela astirik programa osoa bukatzeko. Ziur nago elkarlanean eta talde lanean arituko bagina errazago egingo genukeela aurrera. Behin baino gehiagotan aipatu duzu ezinbestekoa dela ikasleei analisi kritikoa egiteko baliabideak ematea. Gaur egun, gainera, Interneten aroan bizi gara, eta edozeinek du edozein informazio mota
eskura. Informazio bonbardatze horretarako prestatzen al dira ikasleak?
Ez, eta, gainera, irakasleek ez dute uste hori egin behar dutenik ere. Esaten dute ez dela euren zeregina, hori ideologikoa dela, eurek ez dutela doktrinatzen... Gauza batek ez du bestearekin zerikusirik, ordea. Ez dakite zer den kritikoa izatea. Ikasleek gai izan behar dute ongi argudiatutako iritzi bat emateko, etikoki eta zientifikoki ongi argudiatutakoa. Horrek balio du Interneten dagoena hobeto baloratzen. Gaixotasun baten inguruko galderaren bat egiten badidate, Internetera joko dut eta ez nire memoriara, ea institutuan zer irakatsi zidaten gogoratzen naizen. Ezinbestekoa da gurasoek ere aldatzea ikuspegia. Gurasoek galdetzen dute zergatik ez zaien hiriburuak irakasten. Uste dute eurei irakatsi zieten gauza bera irakatsi behar zaiela euren seme-alabei. Katalunian badaude modu horretara lan egiten ari diren eskolak, eta gurasoekin arazoak izaten ari dira. Irakurketari garrantzi handia eman diozu, eta, zure esanetan, ikasleek asko irakurtzen dute.
Hala da, kontua da ez dutela irakurtzen guk agintzen dieguna. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea zer ematen zaien irakurtzeko eta nola ematen zaien. Guk aldizkari edota egunkarietako albisteekin lan asko egiten dugu, eta gutxi liburuekin. Ikasliburuek porrot egin dute? Ez dute balio ikasleak motibatzeko. Testu errealekin egiten dugu lan. Ikasle batek egunerokoan irakur dezakeena ematen diegu irakurtzeko, irakurketa kritikoa egin dezaten erakusten diegu, lerro artekoa irakur dezaten, informazio eraginkorra topatzen laguntzen diegu... Eskoletan literalki irakurtzen irakasten zaie, eta gero irakurritakoaren inguruan galdetzen diegu, eta ez irakurri ez dutenaren inguruan, edota idazlearen inguruan.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
“TIL ereduak ez du funtzionatuko, desilusioa hartuko dute gurasoek�
Berria 2010/12/22
Richard Weyndling Nafarroako ingeles irakasleen irakaslea izan da. Ez du dudarik; aberasgarriena D eredua dela dio. Richard Wyendling kazetaria (Glasgow, Eskozia, 1961) duela hamabost urte iritsi zen IruĂąera. Zortzi urtez ingelesez maisu-maistren irakaslea izan zen Nafarroako Gobernuaren IGI irakaskuntzarako gaitasun ikastaroetan. TIL eredua ezartzeko aski baliabide ez daudela dio, eta D eredua hobesten du aukera guztien artean. Haren umeek eskolan ikasi dute euskara, eta, ondorioz, hark ere euskara ikasi du. Zer onura ekar ditzake D ereduak? Oinarrizko euskaraz jakiteko, D ereduaren eraginkortasuna frogatuta dago. Lehen Hezkuntza bukatzen duten umeen %95ek euskaraz dakite, eta euskaraz komunikatzeko gai dira. Gainera, g a z t e l a n i a z e r e b a d a k i t e. H a u r r a k , elebidunak direnez, azkarragoak ere badira, hizkuntzak edo beste edozein gai ikasteko erraztasun handiagoa dutelako. Eskolan beste hizkuntza bat ikasteko aukera izatea altxor bat da. Pertsonalki horrexek egin dit ilusio handiena. Kulturari eusteko hizkuntza ez galtzea oso garrantzitsua da, are gehiago euskararen kasuan. Gurasoek euskara ikasteko estimulu hori dugu, gainera; gure seme-alabekin hitz egin ahal izateko, edo bestela etxeko lanak egiten laguntzeko. Nik euskara ikasi dut D ereduari esker.
K r i t i ko a z a r a T I L e r e d u a r e k i n . Zeintzuk dira arriskuak? Nire esperientziaz hitz egingo dut. Nire umeek oso ongi idazten, irakurtzen eta erabiltzen dute euskara. Hemen etxean, ordea, oso gutxitan hitz egiten dugu. Baina D ereduaren ondorioz ikasi dute euskara.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Ereduaren arrakastaren arrazoiak begiratzen baditugu, aspektu garrantzitsu bat irakasleek euskararekiko duten konpromiso handia da. Hemengo irakasleak dira, euskaldunak. TIL ereduan, ordea, ez dira ama hizkuntza ingelesa duten irakasleak izango. UPNko eta PSNko politikariek eskola pribatu elebidunak sortu nahi badituzte, oso ongi iruditzen zait. Eta horretarako ama hizkuntza atzerriko hizkuntza duten irakasleak ekartzen badituzte, ados. Baina hezkuntza sistema osoan egitea? Ezinezkoa da. Oso garrantzitsua da haurren hezkuntzaren esparru pribatua. Esparru pribatua da, adibidez, amarekin hitz egiten dutenean, edo aitarekin hitz egiten dutenean. Eta eskola badakite esparru pribatu euskalduna dela. Hori aldatzea oso zaila litzateke. T I L e r e d u a e z a r t z e k o, b e r a z , baliabideak behar dira? TIL ereduko irakasleek ez dute inoiz lortuko irakasle euskaldunen maila. Nik, ingelesezko irakasleen irakaslea nintzenean, egia da ikusi nuela maila igotzen ari dela, izan ere, jende gazte euskalduna hasi da ingelesa ikasten, eta elebidunak direnez, beste hizkuntza bat ikasteko erraztasuna dute. Baina ez dute lortuko maila bera. Ni beraiekin egon naiz, eta badakit zein maila duten. Lehen Hezkuntzako irakasle batzuek ez dakite esaldi oso bat egiten ere. Eta nahi dute irakasle horiek beste irakasgai batzuk ematea? Ezinezkoa da. Ingelesa menperatzen duen irakasle batekin beste hainbat ordu irakasten baditu, eta zientzia eta gisa horretako irakasgai bat ematea nahi baduzu, engainu bat dela pentsatzen dut. Gezurra delako. Gaur egun, irakasleen %10ek edo gehienez %20k menperatzen dute ingelesa. Gero, umeek
ingelesa astean bost ordu ikasten dute. Gero, lagunekin erabiltzen dute? Ba, ez. Zergatik Nafarroako Gobernuaren tema hori TIL ereduaren alde? Argi eta garbi, D eredu indartsua saihesteko. Eremu mistoko gurasoek D ereduaren irudi oso ona dugu. Baina gure seme-alaben etorkizuna oso garrantzitsua da, eta ingelesak lan arloan hartu duen garrantzia oso handia da. Orduan, gobernuak esaten badu ingelesa ikasteko TIL eredua ezinbestekoa dela, guraso batzuek hori aukeratuko dute. Umeek hiru hizkuntza ikasteko aukera dute, baina badakite zein den arlo bakoitzean erabili behar dutena. Bi hizkuntza aldi berean ematen badituzu, ordea, umeek ez dute hizkuntza batere ongi menperatuko. Zein da elebitasuna lortzeko bidea? Arazoa elebakartasuna da. Francok gaztelania ezarri zuen, eta hori da arazorik larriena. Eta, adibidez, filmak bikoiztea krimen bat da. Danimarkara, Herbehereetara eta Portugalera joaten bazara, hangoen ingelesa maila oso ona dela konturatuko zara. Zer da, hemengo umeak ergelagoak direlako? Edo hemengo irakasleak oso txarrak direlako? Ez; telebistan bikoiztutako marrazki bizidunak ikusten dituztelako da. Hezkuntzan, zein da biderik egokiena? Gobernukoek herrialde horietara joan behar dute bisitan, eta hango sistema hemen aplikatu. TIL ereduak ez du funtzionatuko, desilusioa hartuko dute gurasoek. Ez dute lortuko D ereduak euskararekin lortu duena. Eskoletan ingelesez komunikatzen irakasteko talde txikiak behar dira.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Euskarazko telebista bultzatzeko aholku batzordea jarri dute abian
Berria 2010/12/23
Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak Administrazio Kontseiluan aurkeztu du ekimena Kultura, zientzia eta ikus-entzunezko esparruan adituak diren hainbat lagunek euskarazko telebista bultzatzeko aholku batzordea osatuko dute datorren urtarrilean. Batzorde horren helburu nagusia ETB1 kateari bultzada ematea izango da. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak Administrazio Kontseiluko bileran aurkeztu du ekimena. Eta kontseiluko kideek ontzat eman dute. Rosa Diez Urrestarazu ETB1eko eduki zuzendariarekin batera lan egingo du batzorde horrek. EITBko iturrien arabera, «euskal ikus-entzuleen asmoetatik hurbilago egotea» izango da lan taldearen asmoa, eta «baita ikus-entzunezko edukiak modernizatzea ere». EITBko informazioaren arabera, ekimenaren helburua da «gure herriaren errealitate soziolinguistikoaren diagnostikoa egitea, errealitate hori ondo ezagutzen duten adituen l a g u n t z a z , i k e rk e t a k u a n t i t at i b o e t a kualitatiboetatik aparte, gisa horietako ikerketak egingo badira ere». Hego Euskal Herriko zein Ipar Euskal Herriko lagunek parte hartuko dute Kontseilugunean. Hamabost lagun inguru bilduko dira urtarrileko bigarren hamabostaldian. Horien artean ez da politikaririk egongo; bai, ordea, unibertsitate munduko kideren bat.
«ETB1-i bultzada emateko benetan lagungarriak diren lagunen iritzia kontuan hartuko du» Talde irekia izango da, aholkuak emateko. Horretaz gain, «ETB1i bultzada emateko benetan lagungarriak diren lagunen iritzia kontuan hartuko du». EITBko iturrien arabera, «kirol ikuskizunek ez ezik, publiko guztientzako kultur eta entretenimendu saioek osatuko duten telebista indartu nahi da». Joseba Arrutik zuzendutako talde batek ETB1en inguruko txosten bat landu zuen, eta batzordea lan horren jarraipenaren parte izango da.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Beste lege bat euskararentzat
Berria 2010/12/26
Euskara normalizatzeko lege proposamena aurkeztu du NaBaik, eta hizkuntza ofizial egiten du Nafarroa osoan NaBairen iritziz, Euskarari buruzko Legea bera da gaur egun haren artikuluetan ezarritako helburuak lortzeko «oztoporik handiena». 24 urte igaro diren arren, ez du bete bere helburua: gizartearen premiei erantzutea. Horregatik, NaBairen esanetan, beste lege bat behar da, eta horixe bera erregistratu du Nafarroako Parlamentuan: euskara normalizatzeko foru-lege proposamena.
diela gero eta zerbitzu gehiago emateko euskaraz. «Erakunde nafarrek behar bezalako erantzuna eman beharko diote eskaera horri». Errealitate soziolinguistikoa aldatzeaz gainera, arau esparrua ere aldatu dela gogorarazi du NaBaik. Esaterako, 2001eko apirilaren 9an berretsi egin zen Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuna, eta gutun horrek botere publikoei ezartzen die Nafarroan euskara erabiltzeko jarriko murrizketak deuseztatzeko betebeharra. Halaber, 2010eko otsailaren 23an lege bat onartu zen 1986ko legearen hainbat artikulu aldatzen dituena: «Lege horren onespenak agerian utzi du gainditu egin behar direla zonifikazioak herritarren eskubideetarako eta borondaterako dakartzan mugaketa eta arbitrariotasuna». Ekintza positiboa
Legea aldatzeko zioen azalpenean esaten da, 1986an Euskararen Legea onetsi zenetik, euskararen egoera «nabarmen» aldatu dela Nafarroan: batetik, «aski» handitu da euskaraz normaltasun osoz bizi eta lan egin nahi dutenen kopurua; eta, bestetik, gizarteak euskararen aldeko «etengabeko apustua» egin du, ikastolak sortuz, euskarazko hedabideak martxan jarriz, ETB hartzeko hedagailuak ezarriz, euskaltegiak zabalduz.... Nafarroako populazioa gero eta elebidunagoa dela irizten dio NaBaik, eta gizartearen sektore horrek administrazioei eskatzen
Euskarari buruzko lege berriak Nafarroako bi hizkuntzentzat berdintasuna ziurtatu behar duela uste du NaBaik, hau da, euskarari gaztelaniak duen estatus bera eman behar zaio: «Euskarari ofizialtasuna aitortu behar zaio Nafarroa osoan». Halaber, nafar guztien hizkuntza eskubideak ziurtatuko ditu, eta hori kontuan hartu behar dute administrazio guztiek. «Historikoki zokoratua eta legez menpekoa izan den» hizkuntzaren aldeko ekintza positiboa ere eskatzen da lege proposamenean, eta malgutasuna. Hau da,
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua hizkuntza politika ezartzeko, ÂŤaplikazio mailakatuakÂť ahalbidetzea aurreikusten da, dena dela, herritarren hizkuntza eskubideak babesteko, lurralde osorako gutxienekoak zehazteko eskatzen da eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoari egokitutako hizkuntza politikak egiteko. Jakin eta erabiltzeko eskubidea Lege proposamenak 34 artikulu ditu eta hainbat xedapen gehigarri. Legea oinarritzen duten printzipio orokorretatik abiatuta, atariko tituluko lehen artikuluan aitortzen du euskara eta gaztelania Nafarroako hizkuntza ofizialak direla eta, ondorioz, herritar guztiek dutela horiek jakin eta erabiltzeko eskubidea. Tituluan bertan galarazten da hizkuntza dela-eta inor diskriminatua izatea. Lehendabiziko tituluak biltzen ditu herritarren eskubideak eta botere publikoek hizkuntzaren arloan dauzkaten betebeharrak. Hala, nafarrei honako hizkuntz eskubideak aitortzen dizkie: Administrazioarekin nahiz edozein erakunderekin harremanak euskaraz nahiz gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz; irakaskuntza bi hizkuntza
o fi z i a l a k e t a , o r o h a r, toponimoak ezartzeko, eta, azkenik, administrazio publikoari atxikitako langileak progresiboki euskalduntzea aurreikusten da.
o fi z i a l e t a n j a s o t z e k o eskubidea; eta aldizkarietako, irrati-telebistetako eta hedabideetako emanaldiak euskaraz jasotzeko eskubidea. Bigarren tituluak botere publikoen jarduerak arautzen ditu. Hala, lehenengo kapituluan administrazio publikoan euskarak izanen duen erabilera aztertzen du, eta aitortzen du administrazioarekiko harremanetan euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela herritarrek. H a l a b e r, d o k u m e n t u a k erregistro publikoetan nola inskribatuko diren arautzen du, eta ezartzen du elebitan argitaratuko direla administrazioaren xedapen edo ebazpenak. Bestalde, ahalmena ematen zaie herritarrei berek hautatutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko Justizia Administrazioan. Halaber, gobernuari edo tokiko entitateei ahalmena ematen zaie Nafarroako izen
Bigarren kapituluan euskara irakaskuntzan nola erabiliko den arautzen da. Ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz jasotzeko eskubidea eta arautzen da derrigorrean irakatsi beharko dela irakaskuntzarako hautatu ez den hizkuntza ofiziala. Euskarak hedabideetan izanen duen erabilera arautzen da hirugarren kapituluan, eta aitortzen da guztiek dutela eskubidea infor mazioa euskaraz jasotzeko. Gobernuari esleitzen dio euskara Nafarroako hedabideetan sustatzea eta haiek bultzatzea. Laugarren kapituluan jarduera sozioekonomikoa aipatzen da, eta bosgarren kapitulua euskararen erabilera sozialari buruzkoa da, eta gobernuaren esku uzten du, besteak beste, euskaraz ez dakiten helduentzako irakaskuntza eta euskaldunak diren herritarren alfabetatzea. Lege berria onartuz gero, orain arteko legea indarrik gabe geratuko litzatekeela esaten da espresuki xedapen gehigarri batean.
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Nafarroako aurrekontuak euskararentzat ez dira aski, Kontseiluaren iritziz
Berria 2010/12/28
Paul Bilbao idazkari nagusiaren arabera, 2011rako asmoek ezin dute hizkuntzaren normalizazioa bermatu N a f a r ro a k o G o b e r nu a k 2011rako onartu dituen aurrekontuak ez dira nahikoak euskararen normalizaziorako, Kontseiluaren iritziz. Paul Bilbao idazkari nagusiak adierazi duenez, «euskararen normalizazioa ezin da inolaz ere bermatu diru baliabide horiekin». Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektuak 1.215.136 euro aurreikusten ditu euskararentzat, 2010ean baino 147.204 euro gutxiago, eta 2008. urtean baino 1.545.578 gutxiago.
Euskarabidea Langile gastuak
urteetakoen segida dira, Kontseiluaren ustez, «bai egiturari dagokionez, bai kopuruei dagokienez». Kontseiluak nabarmendu du Euskarabideak mu r r i z k e t a i z a n d u e l a aurrekontuan, 160.000 eurokoa. «Eta, hala ere, Euskarabideak berak xahutzen ditu bere aurrekontuan dauden euro guztien bi heren.
Nolanahi ere, aurtengo aurrekontuak aurreko
2011
Euskalgintzaren eskuetara 986.982 euro iristen dira, eta Euskarabidearen aurrekontua 3.030.429 euro da».
2011
2009
1.734.724
1.895.298
1.634.123
Ohiko gastuak
284.454
280.554
283.112
Transferentziak
986.982
983.982
1.158.668
17.100
18.000
25.000
3.030.428
3.191.002
3.145.653
Euskara formazio plana barne sailean Guztira
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Ko n t s e i l u a k e g i n d u e n azterketaren emaitzek azaltzen dutenez, «euskalgintzarentzako diru sail gehienak izoztu egin dituzte, eta, beraz, KPIa aplikatu ez den neurrian e ro s m e n a g a l t ze n d u t e euskalgintzako eragileek». I l d o h o r re t a n , B i l b a o k nabarmendu du izozteak ez direla eremu guztietan
Hezkuntza Saila
handiagoak dira. Atzerriko hizkuntzak hedatzeko diru saila 1.629.800 euro izango da.
gertatu. «Atzerriko hizkuntzak hedatzeko diru sailak handitu egiten dira, eta, gainera, euskalgintzari eskaintzen zaizkionak baino
2011
2010
Aurrekontuen proiektuaren inguruan, Bilbaok dei egin die herritarrei euskararen aldeko konpromiso ze h at z a k h a r d i t z at e n . «Euskaraz bizitzeko dugun nahia ez dute geldiaraziko politika zital honekin».
2009
2008
Euskarazko irakasleen prestakuntza
38.000
40.000
40.000
62.505
Euskararen erabilerarako programak
55.750
65.000
195.000
187.794
Euskararen sustapena
56.136
159.090
159.000
180.871
205.000
171.027
Euskararen sustapenerako bekak Euskararen Nafarroako kontseilua Euskal hizkuntzaren kanpainak Argitalpen soziolinguistikoak Udalentzako laguntza programak
5.000
5.000
3.000
6.000
70.000
100.000
160.000
110.000
4.000
10.000
25.000
54.481
163.601
163.601
350.000
550.000
106.601
154.714
Ikastolentzako diru laguntza bereziak Komunikabideentzako euskara programak
230.000
230.000
9.567
310.000
30.000
12.000
30.000
150.000
Euskara informazio teknologian
5.000
20.000
20.000
40.000
Euskararen Mediateka
1.000
1.000
50.000
60.000
Hizkuntza terminologia
8.000
8.000
15.000
30.000
Euskaltzaindiarekiko hitzarmena
149.000
149.000
235.000
160.000
Gau eskolak
394.381
394.381
400.000
510.000
5.268
5.268
11.000
23.322
1.215.136
1.362.340
2.014.168
2.760.714
Euskarazko kultur ekimenen sustapena
Nafarroako toponimia Guztira
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua
Gabonetako ipuin gazi-gozoa Euskararen normalizaziorako betidanik hiru fronte jo izan ditugu ezinbesteko: irakaskuntza, administrazioa eta hedabideak. Gehiago ere badira noski: lan mundua, m e rk at a r i t z a , a i s i a l d i a , kultura, literatura, zinema, sare globala... Behialako bigarren fronteari helduko d i o t , o n g i en ez a g u t zen dudanari, erabat ahaztua baitago abiadura onean balihoa bezala, edota ezinezkotzat jotzearen ondorioz baztertuxe eta ahaztuxe, eta izenburuarekin
bat, gabonetako ipuinen moduan jorratu ere. Teknikari funtzionarioetatik hasi edo politikarietatik, dudan nago. Nork agintzen du administrazioetan? Teknikoki teknikariek eta politikoki politikariek; ederki eman ere: atera ditut babak eltzetik! Has gaitezen politikariengandik. Batzartu dira euskara aintzakotzat duten politikari guztiak, mea culpa orokorra egin dute, hots, bestelako zerei eman dietela batez ere lehentasuna urteotan eta, oroz
Iritzia 2010/12/28
lehen, erabaki dute Euskal Herriaren erai k u n tz an eu s k araren normalizazioa estrategikotzat jo behar dela, eta ondorioz, bakoitzak bere ahalmenen arabera, euskaraz funtzionatzen hasi behar duela beren lan politikoan, hala ahoz nola idatziz, sailetako infor mazio batzordeetan bezala Tokiko Gobernu Batzar eta Osoko Bilkuretan, eta euren lan harreman orotan. Jakina, elebakartasuna ez baizik elebitasuna gidari dela, egungo elebitasuna gainazpikatzea, gainean den gaztelania —Hegoaldeaz ari naiz, jakina!— azpira, eta azpian den euskara, gainera, hots, egungo euskararen mendekotasun egoera nagusitasun egoerara ekartzea. Progresiboki izan behar, jakina, baina ez progresibotasunaren argudio lasaigarri, kontzientzigarbitzaile eta bertan goxo loarazlearen eraginpean, euskararen mendekotasun egoera iraunarazteko legegintzaldiz legegintzaldi. Helburua lortu arteko batzar iraunkorra, elebitasun egoera gainazpikatzea xede!
abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua Politikariak bide onean utzirik, gatozen teknikoki jaun eta andre diren teknikari eta administrariengana: batzarrak egin dituzte, nork bere lantokian, eta erabaki dute euskarekiko konpromisoa hizkuntza eskakizunak egiaztatzetik harago eramatea, politikariek sustaturiko giro eta aire berriarekin bat, hizkuntzaeskakizuna egiaztatua duten guztiek, zinez, euskaraz ekitea lanari, eta egiaztatua ez izan arren, gauza diren orok, gaizkixeago edo hobetoxeago, euskarazko lanari ekitea, behar duten laguntza eskaturik, baina beren oldez, ez, onenean, laguntzaileek sustaturik eta haiekiko konpromiso hutsean, ez legezko eskakizun eta laguntzaileekiko errespetu hutsean, baizik ere beren oldez eta borondatez, ados daudelako elebitasun berrirako bide progresibo horrekin, elebakartasuna barik, egungo egoera elebiduna gainazpikatzeko lanean, beren ale ezin garrantzizkoagoa ekartzeko gertu.
Gizatalde honen tiraldia ere zein axola handikoa eta giltzarri litzatekeen egoera gainazpikatzeko, goi mailako teknikariengandik hasirik! Natorren, natorren, neure lankide, gogaide eta azken buruan neuregana! Zer esan, lankide ditudan normalizatzaile, itzultzaile eta teknikari funtzionario goikoen laguntzaile botere gutxikoei buruz, hots, nitaz eta nire modukoez? Batzartu noski, eta erabaki koitak eta gizajogajokeriak hastandurik, ez garela egonean goxo betikotuko, ez dugula etsiko, maiz ohi dugunez, politikari euskaltzaleabertzale hotsekoen eta teknikari nahiz administrari euskaltzale hotsekoen kontzientzi garbitzaile huts izateaz, gutxi eginda zerbait egiten dutela sinetsaraziz, zeren, azkenean, ibili-ibili eginda, geu ere, horixe bilakatzen baikara, elebitasun egoera euskara mendekotzaile honen sostengu eta zimendu, bururen buru geu ere geure burua konbentzitzera
etorriz: askotxo egiten dugula gutxi eginda, eta gehiago ez dugula egiten ahalik eta aukerarik ematen ez digutelako, eta bizkitartean, lantua betikotuz eta betikotuz. Egoera gainazpikatzea posible da, politikarien, teknikarien eta laguntzaileon deliberamendu irmoak aurrera eginez gero; bestela, planak, progresibotasunaren izenean, lokartuko dira edo lozorropean ustelduko, eperik gabe behera etorriko, sare elektronikoak nola, eta gaztelania gero eta gaineanago eta euskara gero eta azpianago, gero eta erdararen itsasoan murgiltzeraino. Gabonetako ipuin gozoa baino gehiago gazia, azken hamarkada negargarri honi dagokiona hortxe nonbait, negargarria, euskaltzale eta abertzaleontzat, eta pozgarria gure arteko unionista eta erdaltzaleentzat. Pako Sudupe (Idazlea)