euskaraz
bizitzeko 12 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
2010 MARTXOA
HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN
E u skarab i dea , i ra garri tako porrot baten kroni ka
2011 UZTAILA-ABUZTUA
GAIAK
1.
EUSKARABIDEA, IRAGARRITAKO PORROT BATEN KRONIKA
Hauteskundeen ondorengo Gobernu berriak aldaketak ekarri ditu Euskarabideara, zuzendari kudeatzaile Xabier Azanza kargugabetu dute.
2.
ERABAKI TRAKTOREAK
Beste behin ere arduradun politikoek uda baliatu dute euskararen normalizazioaren aurkako erabakiak hartzeko. Eusko Jaurlaritzak uztaila arte itxoin du Osakidetzarako azken lan-deialdi publikoan iruzur egiteko.
3. Hauteskundeen ondorengo Gobernu berriak aldaketak ekarri ditu Euskarabideara, zuzendari k u d e a t z a i l e X a b i e r A z a n z a k a r g u g a b e t u d u t e. Euskarabideak legealdi oso bat bete du Xabier Azanzaren gidaritzapean, beraz, une aproposa da erakunde horren orain arteko jardunaren balantzea egiteko. 2007an, Perez Nievas Hezkuntza Kontseilari ohiak erakundea sortuko zela jakinarazi zuenean euskararen kontrako beligerantzia handiko garai batetik gentozela kontuan hartuz, itxaropen neurtuaz hartu zen berria euskaltzaleen artean. Sorrerako testuan egiturazko gabezia handiak ikusi ziren: Corpus desegokia aldatzeko eta administrazioa euskalduntzeko borondate eza, Euskalgintzarekin elkarlanerako gunerik ez , euskaraz Nafarroa osoan ikasteko legezko debekuari aurre ez egiteko asmoa, baliabideak ez handitzeko konpromisoa kudeaketa eragingarriagoa argudiatuz, unibertsitatea eta lanbide heziketaren egoera hobetzeko konpromisorik hartu ez izana eta oro har, hizkuntza-politika berri eta eragingarria abiatzeko konpromisorik ez hartzea izan ziren egiturazko hutsune horiek. Euskarabidearen helburua honelaxe definitu zuten: “Herritarrek euskara erabili eta ezagutzeko duten eskubidea babestea, hori bermatzeko tresnak zehaztea eta euskararen berreskurapena eta garapena babestea”. Beraz, lau urte hauetako jarduna helburu horren Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
arabera ebaluatu beharko da eta helburura hurbildu ote garen epaitu beharko da. Herritarrok erabiltzeko eta ezagutzeko eskubidea dugula aitortzen da helburuaren definizioaren lehen partean. Hala ere, Xabier Azanzaren gidaritzapean egon den bitartean ez da Administrazioko inongo sailetan euskalduntze- planik abiatu. Gaur egun, Nafarroako Administrazioak ez du euskalduntzeegitasmorik ez Osasunbidean, ez Foruzaingoan ez Justizia alorrean, ez eta administrazio orokorrean ere. Horrek esan nahi du Nafarroako Administrazioan euskarazko arreta jasotzea langileen beraien borondatearen esku dagoela. Hainbat zerbitzutan euskara ikasteko baimenak eskaini izan dira, baina edozein kasutan, Euskarabidearen jardunak ez du ekarri baimen horien handitzea eta lehendik zeuden kopuru txiki antzekoetan ibili dira oraingoan ere. Nafarroako administrazioak euskaldunon hizkuntzaeskubideak sistematikoki urratzen ditu eta Euskarabideak ez du ezer egin egoera hori konponbidean jartzeko.
EUSKARA MUSEOETAKO HIZKUNTZA?
Miarritzeko Itsas Museoa, Cité de l’Océan et du surf, Asiatica eta Baionako Euskal Museoa, bisitatu ditu Kontseiluak uda honetan, euskarari eskaini lekua neurtzeko xedez.
4.
EHkoJAIETAN, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!
Udako jai ezberdinetan gauzatu diren ekimenak, udazkenean intentsitate handiagoz landuko den bidearen hasiera dira
Erabiltzeko eta ezagutzeko eskubidea ez zaio bakarrik lotzen administrazio publikoari. Aitzitik, alor pribatuan 1
ere herritarrek euskarazko komunikazioa berma dakien eskubidea dute. Hala ere, Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen eskutik ez du inolako planik abian jarri euskararen normalizazioa garatzeko alor pribatu horretan. Bereziki garrantzitsua da alor sozioekonomikoa gure bizitzaren parte handi bat lanean pasatzen dugulako edo beste batzuen lanaz baliatzen. Euskarabidearentzat alor sozioekonomikoaren euskalduntzea ez da inoiz helburua izan. Ezagutzari dagokionez, esan behar dugu bi direla euskara ezagutzeko bideak. Alde batetik helduen euskalduntzea eta bestaldetik, belaunaldi berrien euskalduntzea. Lehenari dagokionez, berez dagokion izaera estrategikoa ez dio aitortu Euskarabideak. Horren froga da sektore horretara bideratzen diren baliabideak ez direla handitu, kontrakoa baizik. Gaur egun, sektoreak lan-baldintza penagarriak pairatu behar ditu Nafarroako Gobernuaren politikaren eraginez. Adibide gisa esan dezakegu 2008an helduen euskalduntzearen sektoreak 510.000 euroko diru saila zuela aurrekontuetan eta 2011an 394.381 eurokoa zen diru sail hori. Ikusten denez, Euskarabideak ez dio HEAri baldintzen hobetzea ekarri. Belaunaldi berriei dagokienez, Euskarabidea organizatiboki Hezkuntza Departamentuan kokatuta badago ere, euskal hezkuntzari dagozkion erabaki handietan ez du parte hartzerik izan. Nafarroako Gobernua askoz ere sutsuago ikusi dugu ingelesaren aldeko lanean euskararen berreskurapena eta garapena babesten baino, Euskarabidearen helburutik urrunduz. Urte hauetan, hezkuntzaren alorrean lema aldaketa zitala ikusi dugu Nafarroako Gobernuaren aldetik. Ingelesa eta euskararen irakaskuntza kontrajarriz gurasoen hautu librean eragin nahi izan dute. Izan ere, D ereduan urteak daramatza Euskalgintzak eleaniztasuna arrakastaz lantzen. Ikas-prozesuaren bukaeran 3 dira D ereduan ezagutzen diren hizkuntzak, Nafarroako Gobernuaren proposamen “berriarekin� ez dira bi besterik ezagutuko. Marketin kanpaina iraunkor batek errealitate gordin hori estaltzeko lana egin du eta nolabaiteko eragina izan du guraso desinformatu askorengan.
Euskalerria irratiari baimena oraindik ere ez zaiola eman azpimarratu behar dugu. Euskarabideak ez du aldaketarik eragin ezta baimenen alorrean ere. Xabier Azanzak ikusi behar izan du atzerriko hizkuntzetan irakasleak trebatzeko partidak 356.700 euro eskuratzen zuela eta, bien bitartean, irakasleei euskararen trebakuntza eskaintzeko 38.000 euro besterik ez ziren inbertitzen.
Euskarabideak, beraz, ez du Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika kaltegarriaren aldaketa eragin eta alor askotan kalteak areagotu egin dira. Zinez tamalgarria izan da, Xabier Azanza zuzendaria bidegabekeria horien aurrean isilik eta maiz politika horiek justifikatzen ikustea.
Gauzak horrela, herritar euskaldunok euskara erabiltzeko eta ezagutzeko Euskarabidea baino lehen genituen arazo berberak edo handiagoak ditugu orain ere, lau urte hauetan ez dugu alor honetan aurrerapauso esanguratsurik ezagutu. Euskalgintzak Nafarroan hain beharrezkoak dituen baliabideei dagokienez, Euskarabideak ez du hobekuntzarik ekarri, areago, diru- sail asko murriztu direla ikusi da eta gainera lau urte hauetan zehar partida batzuek gorabehera handiak izan dituzte beharrezko egonkortasuna kolokan jarriz. Horren adibiderik aipagarriena hedabideen diru sailarekin gertatutakoa dugu. Izan ere, 2008an 310.000 euro izan ziren, 2009an 9.567 euro, eta 2010ean eta 2011n, ordea, 230.000 euro. Gorabehera handi horiek eragiten duten ezegonkortasuna oso kaltegarriak da baliabide eskasekin funtzionatu behar duten proiektuetarako. Hedabideen alorrean,
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
2
Erabaki traktoreak Beste behin ere arduradun politikoek uda baliatu dute euskararen normalizazioaren aurkako erabakiak hartzeko. Eusko Jaurlaritzak uztaila arte itxoin du Osakidetzarako azken lan-deialdi publikoan iruzur egiteko. Izan ere, 2.600 lanpostuko deialdi berri honetan puntu gehiago emango zaio curriculumari eta gutxiago euskararen ezagutza egiaztatzeari. Ekainean jada, atzerapauso nabarmena egin du Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako lan deialdian, izan ere, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 42 irakasle lanposturi-lehen hizkuntzaeskakizun ezarri die, alegia, eskolak euskaraz emateko gaitasunik bermatzen ez duen eskakizuna. Gogoan izan behar da, eskolak euskaraz eman ahal izateko irakasleek derrigorrez h e z k u n t z a k o b i g a r re n h i z k u n t z a eskakizuna egiaztatu behar izaten dutela, hau da, EGAren parekoa eta ondorioz ulertezina da egun 42 lanposturi gaitasun hori bermatzen ez duen hizkuntzaeskakizun apala eskatzea, are gutxiago Haur eta Lehen Hezkuntzan, non haurren gehiengo zabalak D ereduan ikasten duen. Gehiengo sindikalak ere irmo salatu du atzerapauso hau, lanpostu gutxi izan arren, urte askotan mantendutako joera apurtzen duelako eta etorkizunean horrelako atzerapausoei atea zabaltzen dielako.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
“Gehiengo sindikalak ere irmo salatu du atzerapauso hau, lanpostu gutxi izan arren, urte askotan mantendutako joera apurtzen duelako eta etorkizunean horrelako atzerapausoei atea zabaltzen dielako�
Baina hezkuntzako murrizketa beste baten aurrerapena besterik ez da izan. Esan bezala, Jaurlaritzak uztailera itxoin du Osakidetzako lan deialdia aurkezteko. Zergatik? Bada, Hezkuntzakoan bezala atzerapauso berriak inposatu dituelako. Zehazki, 2011ko lan-deialdi honetan curriculumarekin 80 puntu eskuratu ahal izango dira (2008an baino 10 puntu gehiago) eta euskara maila jakin bat egiaztatzearekin lehen bezainbeste, alegia, lehen bezain gutxi: 18 puntu baino ez (guztira lor daitezkeen puntuen %10 baino gutxiago). Osasun Sailak berak aitortu duenez, euskara jakitea erabakigarria gerta ez dadin ezarri dute azterketa eredu berria. Are gehiago, inolako lotsarik gabe, O s a s u n S a i l bu r u a k g a i n e r at u d u euskararen normalizazioa azkarregi doala Osakidetzan eta ondorioz horrelako neurri “zuzentzaileak� behar direla.
3
Lehen euskara plana Osakidetza sortu eta 22 urtera onartu zen, bi hamarkada beranduago, eta hori Bengoa jaunari azkarregi iruditzen zaio nonbait. Laburbilduz, aurretik egiten zenak ez zien herritarrei euskaraz bizitzea ahalbidetzen eta murrizketa hauek eskubide-urraketa sistematikoari erantzuteko pausoak eman ordez, atzerapausoak ekarriko dituzte. Alegia, lehen mediku euskaldunak topatzea zaila bazen, aurrerantzean are zailagoa izango da.
“Zehazki, 2011ko landeialdi honetan curriculumarekin 80 puntu eskuratu ahal izango dira (2008an baino 10 puntu gehiago) eta euskara maila jakin bat egiaztatzearekin lehen bezainbeste, alegia, lehen bezain gutxi: 18 puntu baino ez”
ikusten uzten ez diguten zuhaitzak baino ez dira. Izan ere, irakasleen lan eskaintzara 4.000 irakasle inguru aurkeztu dira eta Osakidetzako eskaintzara 80.000 baino gehiago aurkeztuko direla aurreikusten da (2008ko lan eskaintzara 83.662 lagun aurkeztu ziren). Hor dago gakoa. Krisiak gogor astintzen gaituen testuinguru honetan, lanpostu publikoen egonkortasunaren bila ari dira milaka eta milaka lagun eta hori euskararen normalizaziorako baliatu behar da. Krisirik ez zegoenean ere egin behar zen, ez dago zalantzarik, baina orain arrazoi gehiagoz. Euskal Herriko administrazioetan lan egin ahal izateko gaztelaniaz edo frantsesez ez ezik, euskaraz jakitea ere ezinbesteko baldintza izan behar du. Ez puntu txar batzuk eskuratzeko meritu edo balioztapena, ez, ezinbesteko baldintza, derrigor jakin beharrekoa. Hori da euskararen normalizazioa ekarriko duen neurririk eraginkorrena, herritarrok administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea bermatuko diguna, baina bai eta euskaltegiak beteko dituena ere, D
eredua hezkuntzako ziklo guztietara hedatuko duena, euskal hedabideen erosle eta audientziak handituko dituena… alegia, euskaraz bizitzeko aukerak biderkatuko dituena. Euskalgintzako eragileok, sindikatuek eta oro har euskararen normalizazioa bilatzen duen eragile orok helburu estrategiko horretan jarri beharko genituzke gure indar guztiak. Aldioro botatzen dizkiguten amu txikiei muzin egin eta euskararen normalizazioa ekarriko diguten erabaki t r a k t o re e i h e l d u b e h a r d i e g u e t a horretarako ezinbestekoa da herritarron euskaraz bizitzeko nahia Euskal Herriko txoko guztietara hedatzea. Gero eta euskaldunok gehiagok “euskaraz bizi nahi dut” ideia bere egin, orduan eta eskari handiagoa izanen da sektore publiko zein pribatuko zerbitzuetan eta hauek derrigortuak egonen dira zerbitzu horietan langile elebidunak kontratatzera. Beraz, beti bezala, baina era berean inoiz ez bezala, euskararen normalizazioa geure esku dago.
Dena dela, murrizketena adierazgarria izan arren, hori ez da garrantzitsuena, atzerapauso txiki horiek ez dira euskararen normalizaziorako neurri erabakigarriak. Atzerapausoak diren heinean min egiten dute eta salatu egin behar dira, baina, nolabait esateko, atzerapauso horiek basoa
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
4
Euskara museoetako hizkuntza ? Miarritzeko Itsas Museoa, Cité de l’Océan et du surf, Asiatica eta Baionako Euskal Museoa, bisitatu ditu Kontseiluak uda honetan, euskarari eskaini lekua neurtzeko Uda partean, aisialdietaz gozatzea gogokoa dugu. Opor garaian, ohiko errutinatik ihes egin eta ezagutzen ez ditugun lekuak bisitatzen ditugu, kanpora joanez edota Euskal Herriko xoko ezberdinak deskubrituz. Aisialdi mota ezberdin ugarirekin topo egiten dugu, hondartzan, mendian, zineman, kontzertuetan, herrietako bestetan baita museoetan ere. Museoek euskarari eskaintzen dioten lekua aztertzea interesgarria iruditu zaio Kontseiluari, molde horretan, 2007an burutu lehen neurketa bati segida ematen baitzion. Hizkuntza askotan eskuragarriak diren azalpenak dira, baina zer leku eskaintzen zaio euskarari? Ipar Euskal Herriko museoek milaka bisitari izaten ohi dituzte urtero, eta, bertakoak nahiz turistak hurbiltzen dira. Erakusketa gela batetik bestera paseatzeko, afixak, eskuorriak, gidak ( audiogidak, bisita gidatuak zein idatzizko azalpenak) oso lagungarri dituzte. Hizkuntza askotan eskuragarriak diren azalpenak dira, baina zer leku eskaintzen zaio euskarari? 2007an bezala funtsean, ipar Euskal herriko lau museo nagusienek hizkuntza ezberdinak baliatzen dituzte, bisitarien zerbitzurako, frantsesaz gain, ingelesa, alemana, gaztelera nagusitzen direlarik. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
O r o har, museo bakar batek euskarari leku orekatua eskaintzen dio, frantsesa eta gazteleraren ondoan, gainerateko hiruek euskarari muzin egiten diotelarik. Miarritze eta Baiona genituzke, ipar Euskal herriari doakionez, museoen herriak. Miarritzen mota ezberdinetako museoak aurkitu daitezke, Itsas museoa, Cité de l’Océan museoa, Asiatica esate baterako. Baionan ordea, Euskal Museoa litzateke museo nagusiena, Bonnat museoa hetsia aurkitu dugularik. Miarritzeko museoetariko batek ere ez du euskararen erabilera bermatzen Miarritzeko museoetariko batek ere ez du euskararen erabilera ber matzen. Berrikitan eraberritu den Itsas Museoak, ez harreran, ez txarteletan, ez azalpenetan, ez audio-gidetan, ez dio euskarari lekurik bermatzen. Eskuorriak eta mapa frantsesez, ingelesez, alemanez, eta gazteleraz eskuratu daitezke, euskaraz ordea ez. Webgunea frantses hutsean da eta bisita gidatuak, euskaraz jasotzeko aitzinetik erreserbatu egin behar da.
Miar ritzeko Cité de l’Océan berrikitan estreinatu den erakustokia da, eta, Itsas Museoaren antzera euskarari ez zaio lekurik eskaintzen, ez harreran, ez txarteletan, ez esku-orrietan ez eta audio bidez egiten diren azalpenetan. Euskarari ez, ingelesa, gaztelera eta frantsesari bai ordea. Hizkuntza guzi hauez gain, esku-orria alemanez aurkitu daiteke eta webgunea frantses hutsean. Bi museo horiek Miarritzeko herriko Etxeak diruztatu eta kudeatzen ditu neurri batean, eragile pribatu batekin partaidetzan. Egoera ez da hobea Miarritzeko Asiatica museoan. Erakustokiaren Webgunea , frantsesez, alemanez, gazteleraz eta ingelesez kontsultatu daiteke.Harrera, txartelak eta idatzizko azalpenak, aldiz, frantses hutsean dira, audiogidak eta esku-orria frantsesez, gazteleraz eta ingelesez eskuragarri direlarik. Haatik, idatzizko azalpen koadernoaren euskarazko ale bat eskuratu daiteke, baina, nahiko hizkera kaskarrean idatzia. Finean, euskararen erabilera bermatzen duen erakustoki bakarra, Baionan kokatua den, Euskal museoa eta Baionako historiaren museoa da. Euskarazko 5
harrera ziurtatzeaz gain, azalpenak euskaraz, frantsesez eta gazteleraz agertzen dira, idatzizkoan zein entzunezkoetan, esku-orrietan, webgunean, euskararen presentzia bermatzen da. Azkenik, euskarazko bisita gidatuak aldez aurretik erreserbatu behar dira. Euskara orekaz erabiltzen bada ere, Baionako museoa euskal kultura eta folklorea tratatzen duen museoa da. Orduan, euskara ez al daiteke gai zientifikoak, antropologikoak, artistikoak, biologikoak azaltzeko erabili daitekeen hizkuntza?Ez al da ingelesa, frantsesa eta
“Euskararen normalizazioa zeharka landu beharrekoa da: osasunean, administrazioan, herrizaingoan, justizian, ekologian, merkataritzan, industrian, garraioan baita aisian ere” gaztelania bezain “modernoa”, “prestigiotsua”? Euskararen normalizazioa zeharka landu beharrekoa da: osasunean, administrazioan, herrizaingoan, justizian, ekologian, merkataritzan, industrian, garraioan baita aisian ere.
baita aisian ere. Oro har, administrazioek diruz laguntzen duten edozein proiektu hizkuntzapolitikaren parte izanen dira baldin eta hizkuntzairizpideak ezartzen badira. Bestalde, baliabidez ongi hornitua eta egoki kudeatua izan behar du hizkuntza-politikak. Eraikin bat, espazio bat, proiektu bat sortzeko momentuan, euskara kontuan ez bada hartzen hura euskalduntzen dirutza inbertitzea diru-xahuketa da. Azkenik, norbanakoek euskara ikastea funtsezkoa bada, gizartean espazioak irabazi behar dira erabilera areagotzeko. Autoelikatzen diren bi bide dira, ezagutzeak erabiltzeko aukera irekitzen du eta erabiltzeak ezagutzeko gogoa pizten du. Oro har, ezagutzak soilik ez du erabilera ber matzen, hor retarako espazioak sortu behar dira, sektore guzietan. Euskara normalizatzeko eta euskaraz bizi nahi duten euskaldunei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak ber matzeko, administrazioak, hezkuntza eta lanmundua bezain garrantzitsuak dira aisiak. Jakin badakigu, 150.000 bisitari bataz besteko ibiltzen dela museoetan, hauen
artean euskaldunak. Argi utzi behar da gainera, museoak ez direla soilik turistentzat eta euskal herritarrak ere ohiko bezero direla, baina, gaur egun, ez dira euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzen. 2008tik, Frantses Konstituzioaren arabera, “Eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondarearen parte” bilakatu dira eta Behatokiak zein Kontseiluak euskara museoetako hizkuntza bilakatu nahi izana salatu zuten. Baina, ikusi dezakegunez, euskara ez da ere museoetako hizkuntza izateko gai. Euskaraz bizi nahi duenak, euskaraz gozatu eta zerbitzuak kontsumitu nahi ditu!
Miarritzeko Herriko Etxearen Hizkuntzapolitika desegokia dela agerian ezartzen du museoetako neurketak. Alde batetik, 2007an bezala, museoek ez dutelako aurrerapausorik eman ( Itsas Museoa eta Asiatica) eta bestalde, sortu berria den Cité de l’Océan museoan, hizkuntzei leku garrantzitsua eskaintzen bazaie ere, euskararen arrastorik ez delako. Izan ere, bere herrian eta bere laguntzaz sortu diren bi museo nagusiek ez dute euskara bermatzen. Baionako Euskal Musoearen; partaide da Baionako Herriko Etxea, eta zentzu horretan, euskarari eskaintzen zaion lekua eta euskaldunon hizkuntzaeskubideak bermatzen dira, baina, ez dezagun ahantzi Euskal kultura eta historia tratatzen dituela erakustokiak. Hizkuntza politika eragingarria ezaugarritzen duten irizpideen artean dugu sektoreen eta sailen artekoa izatea. Izan ere, euskararen normalizazioa zeharka landu beharrekoa da: osasunean, herrizaingoan, justizian, ekologian, merkataritzan, , industrian, garraioan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
6
Euskal Herriko jaietan,
Euskaraz Bizi Nahi Dut!
Euskararen aldekotasuna aldarrikatzeko modurik egokiena berau praktikatzea dela zalantzarik ez. Gizarte zabal honetan, ordea, oraindik orain euskaraz bizitzeko hautua egin duen kopurua ez da nahikoa eta berau handitze bidean anitzak dira ezagutza zein erabilera areagotzeko dauden erakunde, egitasmo, proiektu eta abarrekoak. Urte hauetan guztietan euskalgintzak zentzu honetan egin duen lana itzela izanik ere, ez da nahikoa izan. Jauzi bat emateko beharra bistakoa da eta Kontseiluak jauzi hori emateko estrategia birdefinitzeko bidea urratu zuen IruĂąean 2010eko azaroan Planetariumean egindako jardunaldietan. Bide berri honetan pentsamendu aldaketaren garrantziak pisua du. Izan ere, pertsonok pentsatzen dugunaren arabera egiten/ ekiten dugun neurrian, bereziki garrantzitsua da banakoak “euskaraz bizi nahi dutâ€? pentsamendua bereganatzea. Pentsamendu hori modu inplizituan heda daiteke eta hedatzen dugu. Esaterako, Kontseiluak Udaletako HizkuntzaPolitikaren Neurketaren bidez herrietan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
euskaraz bizitzeko hizkuntza-politika e g o k i a k b i d e r at ze a d a h e l bu r u a . B e h at o k i a k h i z k u n t z a - e s k u b i d e e n urraketen aurrean burutzen duen jarduna euskaraz bizitzeko baldintza egokiak gara daitezen da. Eta pentsamendu hori ere aldarri gisa, modu esplizituan zabal daiteke. Mezuak zabaltzeko bide oparoa euskalgintza osatzen duten erakundeez gain gizarteko beste eragileekin mezua konpartitu eta horretan bat eginik, mezua bere eginik, hedatzea da.
Helburu horrekin udaran jai giroa nagusi izanik Jai Batzordeekin lanketa hau bultzatu da. Alegia, mezua konpartitu da, mezuaren edukiaz hitz egin da eta bere eginez jendarteratzen hasiak garen mezuaren eroale izan dira. Horren adibide jai ezberdinetan gauzatu diren ekimenak, udazkenean intentsitate handiagoz landuko den bidearen hasiera dira. Horixe baita helburua, gizartea pentsamendu aldaketara eramateko eragitea.
7
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
8