Azaroako aldizkaria

Page 1

Por otro modelo energético

Beste eredu energetiko baten alde

Azaroa 2013 8. zenbakia

Doako alea

www.frackingezaraba.org

Frantziako konstituzionalak berretsi du frackingaren kontrako debekua Frantzia frackinga debekatu zuen lehendabiziko herria izan zen 2011ko uztailean, Ardècheko distritoan eman ziren mobilizazio jendetsuei erantzunez neurri handi batean. Debeku honek, jada emanda zeuden hainbat ustiapen baimenak kentzea suposatu zuen. Erabaki honen aurrean, enpresa emakidunetko batek, Texas-ko Schuepbach enpresak, Frantziako Auzitegi Konstituzionalean salaketa bat jarri zuen. Auzitegi honek, aurreko urriaren 11an, frackinga debekatzen duen legea legala dela eta konstituzioarekin bat egiten duela berretsi zuen. Schuepbach enpresak jarritako salaketa atzera botatzeko, haustura hidraulikoaren debekuaren bitartez, Frantzian “hidrokarburoen esplorazio eta ustiaketa prozesu honen bitartez sortu daitezkeen arriskuak eta ingurunean eman daitezkeen kalteak ekidin nahi direla” argudiatu zuen. Hala ere, ezin dugu ahaztu debeku guzti hauen atzean borondate politikoak daudela eta hauek aldatu daitezkeela. Zulatzaileen kontrako berri txar honetaz pozten gara eta aldi berean frackinga debekatzeko borondate politikoa ingurune honetatik ere zabaltzea espero dugu.

Legeak frackingaren kalteak ekidin nahi ditu

Kuartangok EZ esan zuen Kuartangoko Administrazio batzarrek deitutako bozketak oso parte hartze altua izan zuen Itxaron zitekeen bezala, Kuartangoko kontzejuetan egindako bozketek Arabako udalerri honetan frackingaren aurkako jarrera azalarazi zuten. Bozketek frackinaren aurkako %98,46 eta baiezko %1,15 ekarri zuen, eztabaidaezinak diren emaitzak, alegia. Hala ere, eta frackinaren aurkako bozketen ehuneko altua itxaron ahal bazen ere, Kuartangoko galdeketaren emaitzak piztu zuen harridura nagusia ez zen aurkako bozen kopurua izan, baizik eta deialdiak izandako parte hartze altua. Aurretik, kezkarako arrazoi asko zeuden. Alde batetik, kontzejuetako bozketen araudia irakurriz, korreo bidezko bozak onartzen ez zirela ondorioztatu zen. Kontutan izanda ohiko hauteskundeetan bozka mota honek biztanleriaren %10 hartzen duela, erabaki honek parte hartzean izan zezakeen eraginak beldurra zabaldu zuen.

Horrez gain, egonezinerako beste arrazoi bat hautesleen %10a inguru hirugarren adinarentzat antolatuta zegoen bidai bati esker mediterraneoko kostaldean zeuden. Kontrako bi aurrekari hauekin, goizetik hauteskunde mahaiak zabaltzen joan ziren eta, horiekin bat, haien iritzia kontutan izango zelaren itxaropena zuten bizilagunen jarioa ere abiatu zen. Eguerdia iritsi zenean, bazeuden itxaropenerako susmoak: Sebastiana andreak ere bere bozka jarri zuen, eta gainean dituen 99 urteekin bailarako andrerik zaharrena dugu. Horrelako albisteekin parte hartze nahiko ona izaten ari zelaren susmoak zabaltzen joan ziren. Mahai guztiak, Zuatzu-Kuartangokoa izan ezik, 13etan itxi zuten. Bailarako burura azken ordura itxaroten duten horiek iristen ziren bitartean, beste herrietako emaitzen berriak iristen joan ziren: Jokano, Arriano, Sendadiano…

Behin Zuatzoko hautestontzia itxi eta zenbatu zenean, amaierako emaitza ikusteko unea heldu zen. Poztasun orokortu bat heldu zen jakiterakoan parte hartzeak aurreko hauteskunde hitzorduena gainditu zuela. %75,8ko parte hartzea, hain zuzen ere. 343 hautesleetatik 260 pasatu ziren hautestontzietatik, apurketa hidraulikoaren aurkako 256 boz emanez.

Arratsaldeko 4retan, emaitzak publiko egingo zituen prentsaurrekoa burutu zen. Goizeko lehen ordutik, hitzordu honen garrantzia nabaria zen eta bertatik ibili ziren hedabideak egun osoan zehar. ETB, Euskadi Irratia eta Berria, besteak beste, berriemaileak izan zituzten egunean zehar eta zuzeneko informazioa eskaini zuten bertan gertatzen ari zenaren inguruan. Emaitzen irakurketa egin ostean, hitzordua kalera atera zen, plazara. Ez zen gutxiagorako, egun hori mundu mailako frackingaren aurkako egunaren bat eginda, jaialdi oso bat antolatzeko baliatu baitzen. Bertan, hainbat musika emanaldiez gain, Ura Sutan dokumentalaren aurkezpena, Astalapo taldearen Fracking Ez bideoklipa aurkezpena zein Niet Roken taldearen bideokliparen emanaldia ikusi ahal izan ziren. Jai egitarau oso bat, bi eszenatoki eta txosnekin are gehiago osatu zena, giro ona falta ez zezan hitzordu berezi honetan. Laburbilduz, memorian leku bat egiten duten egun horietako bat eta, noski, norbaitek entzun beharreko mezu bat ere. Ez dugu zalantzarik Kuartangok haren lurraldea defendatuko duela dituen baliabide guztiekin. Haien aurrean, zulatzaileek ziurrenik mezua entzun eta ondo baino hobeto pentsatuko dute bailara horretan euren makinak sartu aurretik.


2 Fracking Ez

2013 azaroa

EdItorialA

Bi urte frackingaren kontrako borrokan

Kuartango eta interes orokorra Bueltak eta bueltak eman arren oso zaila egiten zaigu “interes orokorra” bezalako adierazpen baten esanahia ulertzea. Eta garrantzi gutxiko gaia badirudi ere, oso garrantzitsua da, izan ere, segun zeinek -pertsonak, erakundek edo instituzioak- erabaki zer den interes orokorra, emaitza oso problematikoa izan daiteke gutako askorentzat. Guretzako argia da interes orokorrak jendearen interesekin zerikusia izan beharko lukeela. Hori da behintzat guk ulertzen duguna. Aldiz, esperientziak esaten digu interes orokorrak zerikusi gutxi duela orokorrean jendearekin eta, kontra, zerikusi handia jende oso gutxiren interes propioekin. Kuartangok adibidea jarri digu: hautesleen %98,4ak ez du ezer jakin nahi frackingaren inguruan. Eta gaiarekiko dagoen interesa oso orokortua da, izan ere, hauteskundeetan baino gehiagok parte hartu du. Eusko Jaurlaritzaren inkestek ere argi uzten dute. Frackinga zer den dakiten %54ek, baz-

Azaroko hilabete honetan Gasteizen frackingaren kontrako lehendabiziko bilerak ospatu zirenetik bi urte betetzen dira. Ahaztu ezin dugun Patxi Lopezen iragarki horren ondorioz, hainbat pertsonak eta kolektibok elkar ezagutzen whasi ginen. Baita bide hau elkarrekin ibiltzen ere. Garai horietan ezer gutxi genekien frackingaren inguruan, edo Energia Itzulera Tasari buruz, ez eta Barnett-eko hobiaz, Juan Cruz Vicuña ez genuen ezagutzen ere, ezer ez genekien frackingaren kontrako beste mugimenduetaz, ezta SHESAri buruz eta hauek Euskadin frackinga errealitate bihurtzeko asmoarekin isilpean egindako urtetako lanaren inguruan ere. Gure estrategia argia izan zen: lehendabizi autoformakuntza behar genuen, gero frackinga zer zen azaldu ahal izateko. Gaur arte 150 hitzaldi baino gehiago egin ditugu auzo eta herri ezberdinetan eta agerikoa da mehatxu hau ezagutzen duen jendearen kopurua duela bi urte baino askoz ere handiagoa dela, instituzioek edo proiektuaren sustatzaileek egindako lanari esker? Argi dago ezetz. Baina difusio lanak mobilizaziora eraman gintuen:

tertzen dute eta bakarrik %9ak bere garapenaren alde egiten du. Europa mailan ere inkesta bat egin dute eta estatu espainoletik emandako bozken %80a frackingaren kontrakoak ziren. Hau ikusita, zalantza bat dugu, jendeak orokorrean bere intereserako ona dena ez dakiela eta bere borondatearen kontra benetan interesatzen zaiena erabakitzen duten agintariak behar dituela izango da? Edo agian beste modu batean da, eta interes orokorra usteldutako berba da eta hain itxura ona duten hitz hauen atzean benetan gertatzen ari dena da oso interes propioak dituztenak izkutatzen direla? Hau bezain sinplea den zeozer ez badute ulertzen, agian oinarrizko heziketa klase batzuekin hasi beharko ginateke. Lehendabiziko lekzioa: ezin zara joan gonbidatu ez zaituzten tokira. Eta, sentitzen dugu, baina zuek, frackinga egin nahi duzuenak, ez zarete ongi etorriak gure herrietan. Orokorrean. Gure interesagatik.

Mehatxua gero eta hurbilago Gure lurraldea frackingaren bitartez zulatzeko proiektuak berehalakoak zirela esan ziguten iaz, eta gure ingurunean makina zulatzaile bat ikusi gabe hilabeteak igarotzen direla kontutan hartuta, baten batek pentsa dezake frackingarena pasatutako arrisku bat dela, gainditutakoa, akaso. Horrelakoa bada zuen iritzia, sentitzen dugu berri txarrak izatea. Frackingaren bitartez gure lurrak zulatzeko plan guztiek zutik diraute eta, gainera, tramiteak igarotzen ari dira. Ikus dezagun. Arabako lurraldearen %88a hidrokarburoak ikertzeko baimenekin okupatua dago (emandakoak eta eskatutakoak) eta bertan frackinga egiteko arriskua badago. Bizkaian %73a, Gipuzkoan ia %40a eta Nafarroan, nahiz eta berriki frackinga debekatu egin den, lurraldearen %14a. Baimen hauen izen gehienak ezagunak egingo zaizkizue: Enara Handia, Saia, Sustraia, Geminis eta abar. Eta baimen guzti horiek existitzen badira, zergatik ez dira obrak hasi? Obren hasiera urte honetarako aurreikusita zegoen Subilla-Gasteizko Enara 1 eta 2 putzuetan, baina aukeratutako lur sailean egondako arazo urbanistikoek, zeintzuek ahalbidetzen zuten esplorazioa baina ez ustiaketa, proiektua ondoko lur sail batetara mugiarazi zuten. Halaber, arazo hauek bestelako arazoekin

Puertomingalvotik maitasunez

batera eman dira, alde batetik egitasmo hauen kontrako presio altua eta bestetik eusko jaurlaritzan emandako aldaketa. Presioaren aurrean, eskatutako esplorazio putzu guztiek ingurumen inpaktuko ebaluazioa pasako zutela esatea izan zen zulatzaileen lehendabiziko aldaketa. Ezin dugu ahaztu Enara 1 eta 2 putzuak hasteko zorian egon zirela horrelako ebaluaziorik gabe. Hala ere, Madrilen berriki onartu egin da lege bat non ingurumen inpaktuko ebaluazioek dituzten epeak nabarmen laburtu diren, horrela tramite hauek arindu ahal izateko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzan egondako aldaketaren ostean frackinga erabiltzeko asmorik ez zegoela esan ziguten, baina ikerketarako baimen bat bera ere ez dute atzera bota. Eta ezin dugu ahaztu baimen hauetan frackinga erabiltzea aurreikusten dela. Hortaz aparte, bitartean, baimen guzti hauek aurrerapausuak ematen jarraitzen dute, epeak betez eta eskatutako putzuen ingurumen inpaktuko ebaluazioak egiten. Ondorioa: gure inguruan frackinga egiteko planek aurrera jarraitzen dute, baina oraingoan Patxi Lopezek bere iragarkia egin aurretik bezala, ezkutuan egiten dute aurrera. Baiona

I

. !

5Géminis

u

Bilbo

GRAN ENARA PROIEKTUA

Kantabria

Bizkaia

Luena

Angosto

Usapal

2 Valderredible

Bigüenzo

Basconcillos-H

Sedano

D E

. !

Lore

Sustraia

5

Libra

Nafarroa ! Beherea .

Donibane Garazi

Landarre

Ebro-B

Ebro-C

5

Pegaso

Iruña Quimera Berdún

Ebro-A

Ebro-D

Huesca

Cameros-2

Errioxa

Ebro-E

Bideratzen ari den esplorazio zundaketa

5

1 SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief eta Cambria Palencia Trofagás hidrocarburos 2

a4

SHESA eta Petrichor Euskadi Coöperatief SHESA

Zuberoa

. !

skatzaile eta emakidadunak

3

Maule-Lextarre

. !

Gipuzkoa

Nafarroa

6 Burgos

3

D E E D .Vitoria-Gasteiz D E Enara Araba! D D E E Usoa

Rojas

Baimen mugakideak

a1

Lapurdi

Donostia

Mirua

Onartutako baimena Eskatutako baimena

10

Castelló-tik gertu, Maestrazgoko mendietan kokatuta, Teruelen dagoen herri txiki eta ederra da Puertomingalvo. Eta bertan badago, nola ez, hidrokarburoen ikerketarako baimen bat non frackinga erabili nahi duten. Frackingaren mehatxua herri honetan eta beste hainbatetan, eta Maestrazgo osoan zehar, zabal20 duko zen. km

D E

Urraca

Lora

sploraziorako baimenak Huermeces a Leni zundaketak

4 Saia 1

Bezana

0

Lurra

. !

Soria Burgos 4

mendi eta bizikleta martxak, antzerkia (ongi etorri Mr. Marshall), lur azpiko eta lur gaineko manifestazioak (iazko urriaren 6an Gasteizen 13.000 pertsona bilduz), energiaren eta desobedientziaren inguruko jardunaldiak, txosnak, Gorbeiara igoerak, bertso saioa, esku artean duzun egunkari hau, eta abar izan dira garatu ditugun beste jarduera eta proiektuak. Bidean, hortaz aparte, frackingaren kontrako zein bestelako mugimeduekin sarea ehuntzen joan gara. Orain, bide hau ibiltzen hasi ginenetik bi urte igaro direla, gauza bat argi dago: berehalakoak izango ziren putzu horiek ez dira hasi eta proiektu hauen kontrako errefusa askoz ere handiago da gaur egun. Baina, modu berean, egia da ere gure lurraldeak zulatu nahi dituztenek ez dutela atzera pausu bakar bat eman (bere pausuak kontrolatu dituzte, besterik ez) eta baimen guztiek, eta ondorioz arrisku guztiek, indarrean eta tramitazioan jarraitzen dute. Guk argi dugu: Fracking EZ! Ez hemen ez inon! Eta arriskuak dirauen bitartean urteak betetzen jarraituko dugu.

Aquiles

Zaragoza

Haustura hidraulikoaren obren hasiera, iristekotan, ez da erantzunik gabe geldituko Toki polit honetan, urriaren 26 eta 27ko asteburuan, burutu zen estatu mailako frackingaren aurkako V. topaketa, eta bertan ere Fracking Ez Araba egon zen. Orain arte egin diren beste topaketetan ere presente egon gara: Gasteizen, Burgosen eta Madrilen.

Oraingoan dozena bat mugimenduetako ordezkariak izan dira topaketa honetan: Kataluniatik Kantabriara, Errioxa, Aragoi, Castelló, Madrid eta Burgosetik, beste askoren artean, pasatuta. Haustura planen aurrean gaur egun dugun egoeraren aurreko eztabaida izan genuen bertan. Eztabaida bizirako bi jardunaldi izan ziren, non informazioan eta elkarezagutzan sakontzen jarraitu dugun. Bertan ere, medioetara bidalitako konpromezu bat adostu genuen. Adostutako dokumentu honetan frackingaren kontra lan egiten jarraitzeko konpromezua ezartzen da, izan ere mugimendu bakoitzak lantzen ari den eremua gainditzen duen arazoa bait da hau. Onartutako konpromezuen artean, bat nabarmentzen da: Hautura hidraulikoarekin zerikusia duen obren hasierarik ez da mugimendu guztien elkartasun erantzunik gabe geldituko.


3 Fracking Ez

2013 azaroa

2013ko irailaren 26an, estatuko gobernuak Castor proiektuaren jarduera guztiak geldiaraztea agindu zuen aste gutxi batzuetan izandako ehundaka lurrikarengatik

Castor-en irakaspena

edo nola bota 1700 milioi euro zakarretara Badirudi hidrokarburo proiektuak izendatzen dituzten momentutik bertatitik, enpresa promotoreek zalantza edo susmo izpirik eragingo ez duen irudia saldu nahi izaten digutela. Euskal Herrian, “Hidrocarburos de Euskadi”-k naturarekin lotutako deiturak ematen dizkie bere proiektuei eta Enara, Usoa edota Lurra izendatu ditu. Egitera doana “natural-naturala” izango balitz bezala. Zientzialarien izenak erabiltzen dituztenak ere badaude, eta hor dauzkagu “Aristoteles”, “Darwin” edo “Galileo”. Egitera doazena zientifikoki ezin garbiagoa balitz bezala. Gasa sakonera handian biltzeko proiektuari dagokionean, kontu bera, “Castor” deitu baitute. Agian, izen honekin pentsarazi nahi ziguten egitekoa zuten operazioak antzekotasunak dituela kastoreen izaerarekin, hauek ura biltzeko errepresak egiten baitituzte. Gasarekin gauza bera: saldu nahi diguten irudiaren arabera, langile atsegin sorta bat da, ongizatearen izenean, jariakin bat biltzeko lanak egiten ari dena, modu erabat zientifikoan eta naturarekin sintonian.

Alabaina, “Castor” proiektuaren ostean, hobe esanda, Castor biltegian injektaturiko gasak eragindako 600 lurrikaren ostean, estatu espainiarreko errealitate energetiko, ekonomiko eta politikoaren miseriarik latzenak eman dira ezagutzera. Nabarmendu ditzagun: - Castor proiektuari esker ikusi dugu, Ingurumen-inpaktuaren azterketek ezer gutxirako balio dutela, edo gutxienez ez dutela ingurunearen segurtasuna bermatzeko balio. Proiektu honek aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena jaso zuen eta hala eta guztiz ere lurrak dar-dar egin du; hainbeste, ezen operazio guztiak bertan behera utzi behar izan dituztela, bestelakorik esan arte. Gauzak horrela, fidatu behar al dugu Fracking putzuek euren adierazpena lortzen dutenean? - Castor-i esker, arropuzten dituen zientzia hori, hala-moduzko ikerketa zaharretan oinarritua dagoela ere jakin dugu. Izan ere, oharpenak oharpen, ez dute biltegiaren oinarrian dauden failen kokapen zehatza eta izaera kalkulatzen asmatu. Hori bai,

behin pasata, denek aitortu dute lurazpiaren ezagutza ez zela behar bestekoa. Ezer berririk ez, betiko jardute bera da; “hildako umerik bada, estali dezagun putzua”, ezin adierazgarriagoa.

“Castor proiektuak 1.700 milioi euroko zuloa uztearekin mehatxatzen du!” - Castor-ek, obren hasierako aurrekontuak errealitatean nola biderkatzen diren ere erakutsi digu. Hasiera batean 500 milioi euroko proiektu bati buruz aritu ziren, eta lekuan gastua 700 milioira igo zen. Benetako kontuak iritsi direnean, gastuak 1.700 milioi baino gehiagokoak direla onartu behar izan dute eta hauetatik, 200 milioi baino gehiago finantza-gastuei dagokie, huskeria! - Castor-i eskerrak jakin dugu era berean, proiektu hauek kontrolatzen dituzten enpresa handiek, klausula opako batzuk dituztela, estatua, eta beraz zergaduna guztiak, proiektuaren azken xen-

timoa ere ordaintzera behartzen dituztenak baldin eta amaitzen ez bada. Kasu honetan proiektuaren %66a ACS eraikuntza-enpresaren eskuetan dago. Kasu honeta, eraikuntza faraonikoak gasaren fakturaren bitartez ordaindu beharrean, zuzen zuzenean Florentino Pérez eta konpainiaren poltsikoetara ordainduko ditugu. Hau da, komuneko zulotik behera joango dira, inolako zerbitzurik eragin gabe gizarteari, ez txarrik ez onik. - Eta azkenik Castor-en bitartez ikasi dugu geure agintariek aurreikuspenerako gaitasun negargarria dutela, proiektua adreiluaren burbuila bete-betean pentsatu baitzuten, jendea hazkunde jarrai eta infinituaren ilusioarekin engainatzen zuten garaietan. Egun ordea, harrapaketaren hasieraren ostean, krisia bezala ere ezagutzen dena, eta honen ondoriozko pobretze orokorra dela eta, energia kontsumoa amildu egin da eta baita gasarena ere, zeinaren kontsumoa ia %20 batean jeitsi den. Honek Castor proiektua, zama erabat alperrikakoa egiten du eta baita arriskutsua ere. Castor proiektuak, zuzenean

frackingarekin lotuta dagoen egitasmo bat ez izan arren, garrantzi handiko zenbait irakaspen eskeintzen dizkigu, arreta jartzen badugu behintzat: - Zientzialarien jakituria saltzen ari zaizkigunean, gezurretan ari dira - Ingurumen-inpaktuaren azterketek ingurumenaren segurtasuna ziurtatzen dutela esaten digutenean ere gezurretan ari dira. - Proiektuek balioko dutena esaten digutenean gezurretan ari dira - Haien dirua arriskatuko dutela diotenean ere gezurretan ari dira - Alternatibarik ez dagoela esaten digutenean ere gezurretan ari dira Ze, bestela zergatik horrenbeste lan berriztagarriak desegituratzen? Iruzur besterik egiten ez digunaz ezin gara inola ere fio.

Fracking-aren arriskuak

Ipar Dakotan izandako petrolio isurketa haundienetariko bat Aurreko irailaren 29an petrolioa garraiatzen duen oleodukto batean, 20.000 barril baliokideko isurketa bat gertatu zen Tiogan, Ipar Dakotan (Estatu Batuetan). Frackingaren teknikaren bidez lortutako petrolio hau, TESORO LOGISTICS enpresak garraiatzen zuen Bakken-etik Columbuseraino, Ipar Dakotan. Izandako ihesa hidrokarburoa garraiatzen duen hodiaren zulaketagatik gertatu zen, baina ez da hori bitxiena gertakizun honetan. Ikaragarri deigarria da ihes hau bi astez inoren arretarik gabe egon izana. Ihesa aurkitu zen momentuak bat egin zuen berriki Estatu Batuetan egondako administrazioaren itxierarekin. Administrazioaren itxiera, zerbitzu publiko guztien itxiera eragiten duena, “oinarrizkoak” direnak izan ezik, errepublikanoek eta demokratek aurrekontuen legea onartzeko akordio bat lortzeko gaitasun faltagatik eman zen. Desadostasuna urriaren 1etik 17ra bitartean izan zen eta bere eraginagatik hau bezalako isurketa bat, Ipar Dakotan inoiz gertatutakoen artean haundienetarikoa, erantzunik gabe gel-

ditu zen bi astez, kalte handiagoak eraginez. Arazo honen aurreko erantzuna ez zen “oinarrizkotzat” hartu. Modu berean, oso deigarria egiten zaigu isurketa hau nola detektatu zen jakitea. Ez ziren enpresaren jarraipenak izan alarmak piztu zituztenak, baizik eta, bere gariko zelai batetik petrolioa nola isurtzen zen ikusi zuen nekazari bat izan zen abisua eman zuena. Ezin dugu ahaztu enpresak ematen diren isurketen berri eman behar diola gobernuari, baina gobernuak ez duela beti horren berri eman behar biztanleei. Informazioa helaraztea edo ez, isurketaren tamainaren araberakoa da. Egoera honen aurrean, Ipar Dakotako Osasun Saila legedi berri bat ezartzen saiatzen ari da, isurketa guztien berri emateko. Berriki, azaroaren 1ean, kaltetutako zonaldean jarduerak berrezarri dira, orain jarraipen txostenen eskaria areagotu egin delarik. Ezin dugu ahaztu Ipar Dakota Estatu Batuetako bigarren estatu ekoizlea dela (milioi bat upel egunean) Texas-en atzetik eta makineria ezin da gelditu!


4 Fracking Ez

2013 azaroa

Gorka Ovejerorekin hitz-egin dugu… (IMugitu!ko kidea)

1.- Noiz entzun zenuen lehenengo aldiz fracking hitza? Zer pentsatu zenuen? Aurreneko berriak egunkarietan irakurri nituen, Fracking, haustura hidraulikoa... Ezin nuen buruan irudikatu... Gerora, interneten bideoren bat ikusi nuen baino informazio zehatzagoa, zuekin jaso nuen, Gasteizko Hala Bedi Tabernan, zuen egunkaria han irakurrita. 2.- Alderagarriak dira fracking-aren aurkako borroka eta AHTrena? Borroka bereko ezpal ezberdinak direla uste dut nik. Arazoa ez da frackinga Araban, edo AHT Nafarroan edo Zilbetiko meatzea, Kastejongo termikak edota Zubietako errauskailua. Arazoa sistemikoa da, eredu kapitalista berarena, azpiegitura erraldoien desarrollismo itsuan oinarritzen dena. Nire bailaran, Sakanan, esaterako, AHTren arriskuaz gain, orain, Olaztin errauskailu bat ezarri nahi digute, goi tentsioko autopista elektriko bat pasarazi nahi dute Deikaztelu-Itsaso lotzeko eta Urbasako parke naturalean fracking-aren arriskua dugu. Eredu hau iraultzen ez badugu proiektu txikitzaileen aurkako borrokak ez dute etenik izanen. 3.- Nola dago momentu honetan AHTren proiektua eta honen aurkako borroka? Krisia dela eta inoiz baino eztabaidatuago dago baino espainiar Estatuak oraindik ere, inbertsio handienak azpiegitura honetan egiten jarraitzen du. Europara ateak zabalduko omen dizkigu baina frantziar Estatuak dagoeneko Iparraldeko AHT berria 2032rako atzeratu du. Gaur egun euskal Y-koa irla bat izanen da inongo loturarik gabe, ez Iparraldearekin ez Burgosekin eta ez Nafarroa-Zaragozarekin. Eta Nafarroan, soilik, Kastejon eta Iruñea lotuko dute AHT plataformarekin. Hala eta guziz ere PNVk dirua aurreratzeko prest agertzen da eta UPNk 60 kilometroko AHT nafarra egitearen alde jarraitzen du.

Frackingaren kontrako ekintzak Aiaraldean

Pasa den urriaren 19an, fracking-aren kontrako nazioarteko eguna zela medio, Aiaraldean ere zenbait ekintza eta aldarrikapen egin ziren. Hauetako bat, goizeko 09:00etan Laudioko Herriko Plazatik Santa Lutzia inguruetan aurkitzen den kobazulo batera abiatu zen mendi martxa izan zen. Hamarnaka izan ziren ekitaldi honetan parte hartu, eta beraz, aipatutako ingurua eta bertan aurkitzen diren txoko ikusgarriak sakonago ezagutzeko parada izan zuten lagunak. Kobazulo barruan zein kanpoaldean hainbat argazki atera eta balore natural handia duen inguru hau fracking-aren mehatxupean dagoela gogoratu eta gero, ibilaldian parte hartutakoak herrira jaitsi ziren eguneko beste ekintza nagusira batu asmoz, teknika honen kontra burutzen ari zen margolanera hain justu. Eskualdeko artista ezberdinek Laudioko Zumalakarregi etorbidean dagoen pareta bat margotzen zuten bitartean, Fracking ez Aiaraldeako zenbait kidek haustura hidraulikoaren eta praktika honek ekarriko lituzkeen arrisku eta kalteen inguruan informazioa zabaltzen ziharduten. Modu berean, asko izan ziren SAIA deritzon hidrokarburoen gaineko ikerketa egiteko baimenaren inguruan zituzten kezkak argitzeko hurbildu ziren herritarrak, izan ere, uda baino lehen egindako ikerketak sismikoek alarma piztu baitzuten eskualdean eta inguruetan. Gogoratu beharra dago, froga hauen kontrako jarrera irmoa agertu zutela Aiaraldea eta inguruko herriek, ekainaren 29an Ugaon egindako eta ehunka pertsona bildu zituen manifestazioa izan zelarik aldarrikapen hauen guztien muina. Honetaz guztiaz gain, igandean, urriak 20an, Gus Van Sant-ek zuzendu eta Matt Damon-ek protagonizatzen duen “Promised Land” deritzon filmaren emanaldia izan zen Laudioko Udal Zineman eta Urduñako Gaztetxean. Ekitaldi hauetan ere herritar ugarik hartu zuten parte.

Ba al zenekien? 1. Castor proiektuan gas-koltxoia sartzeak 600 bat mugimendu sismiko sortuarazi izan dituela? 2. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren lege berria onartzearen helburuetariko bat epe administratiboak 3 edo 4 hilabetetara gutxitzea dela 3. EEBB-tako gobernuaren itxialdi administratiboak Iparreko Dakotan gertatutako 4 milioitako fluidu isurketari aste betez baino geiho erantzuna ez emana sortu zuela? 4. Elsipogtog eta Mi’kmaq-eko nazio indigenetan eginiko fracking-aren aurkako protestatan Kanadako zaldizko poliziak gogorki zigortu eta 40 pertsona baino geiho atxilotu zituztela? 5. Euskadiko Hidrokarburoen Sozietate konpainia-k Araban dauden fracking potzuak Ingurumen inpaktuen azterlanetara bidali ditu eta 2 urte baino lehen zulatzen hastea espero duela? 6. Santander Bankuak Erresuma Batuan, higiezineko propietate bateri kreditu hipotekarioaren eskaintza erretiratu dio, inguruan fracking sondaketa bat egotearen arriskua neurtzeko kapazak izan ez direlako? 7. Iparreko Dakotak 300 petrolio isurketa erregistratu zituela bi urtetan biztanleriari jakinarazi gabe?

AHTren aurkako borroka asko moteldu da, bereziki lanak asko aurreratu diren eskualdetan. Jendeari amorrua eta etsipena sartzen zaio lanen aurrerakuntza ikusirik. Egoera honen aurrean Mugitu! Mugimendutik desobedientzia aldarrikatzen jarraituko dugu. 4.- Zein da zuen egoera, tartalariena? Desobedientzia ekintza hau frantziar Estatuan egin bagenuen ere, agintari frantsesak kausa artxibatzea erabaki zuten espainiar Estatuak bera gain har zezan. Ohar zaitezte mugaren bestaldean tartakadak isun ekonomiko batekin ordaintzen direla. Orain Madrilgo Auzitegi Nazionalaren esku gaude. 5.- Noiz izango da epaiketa eta zer pentsatu duzue egoerari aurre egiteko? Madrilgo Auzitegi Nazionalak Azaroaren 18an epaituko gaitu. Fiskaltzak bosna urte eta 2.700 euro eskatzen dizkigu eta Barcinaren akusazioak 6na urte eta 3.600 euro hirurendako eta niretzat 9 urte eta 5.400 euroko isuna (zinegotzi izanik nire karguaz baliatu nintzelakoan). Gure egoera salatzeko, hainbat elkartasun ekimen abian jarri ditugu: elkartasun manifestu bat, sinadura bilketa change.org-en, hitzaldi bira EHn eta Estatuan, elkartasun tartakadak.... Jendearen elkartasuna eta gertutasuna handia izaten ari da eta oso pozik gaude. Desobedientziaren balioa aldarrikatzen jarraitzen dugu eta AHT inoiz baino gehiago gelditu beharra dagoela. 6.- Ehunka eraso egiten dira Ama Lurraren aurka eta soilik gutxi batzuk gelditzeko gai izan gara. Egoerari buelta emateko indarrak batzea ezinbestekoa omen da, baina nola egin dezakegu, zeren inguruan? Arestian esan dugun moduan, eredu bera da arazoa, sistema kapitalista eta naturarekiko dagoen ikuspegi estraktiboa. Legeek enpresen eta politikari ustelen interesak babesten dituzte eta hala ez denean, besterik gabe legea hausten dute: Itoizko urtegia, Kastejongo termikak... Honen aurrean, gure berme bakarra herritarron borroka da. Euskal Herrian koordinazio saio oso interesgarriak eman dira, Bizkaia mailan, Gipuzkoa mailan baita Nafarroa mailan ere. Europari dagokionez, Orain dela hiru urte AHT Gelditu! Elkarlanak sustaturik Hendaiako Karta deiturikoa sinatu zen Iparraldeko herri horretan AHTren aurka Europa mailan ekiteko. Azken saioa aurten izan da, Stuttgarten, eta dagoeneko hainbat borroka desberdinen koordinazio eta salaketen plataforman bilakatu da. Euskal Herriari dagokionez, bakoitzak gure esparruan jo eta ke lanean aritzeaz gain, ikuspegia zabaldu eta bestelako mugimenduekin lanean hasi beharko ginateke. Euskal jendarte gehiena hirietan bizi da eta ez ditu azpiegitura txikitzaile hauek zuzenki mehatxagarri ikusten. Gure lana horixe da, euskal jendarteak proiektu txikitzaile hauek bere eguneroko bizitzarako mehatxagarriak direla ikusi behar ditu. Bestela, proiektu txikitzaile hauek ezartzen diren herri eta eskualdetan ematen diren borroka isolatuak izanen dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.