Apirila- maiatza egunkaria

Page 1

Apirila-maiatza 2015 12. zenbakia

www.frackingez.org

HELaren berriak Batzuk jartzen dituzten traba guztien gainetik, frackingaren debekuaren alde iaz 100.000 sinadura baino gehiago biltzea lortu zuen Herri Ekimen Legegileak aurrera jarraitzen du bere tramitazioan. EAJk emendakinen tramitazioa etetea eskatu zuen otsailaren erdialdean agerraldi tramite bat irekitzeko. Modu honetan, gure proposamenarekiko alderdi bakoitzak egiten dituen ekarpenak zehaztuko dituzten emandakinak ez ziren otsailaren bukaeran ezagutzera eman. EAJk 7 agerraldi proposatu zituen eta EH Bilduk 3, kontutan hartuta pertsona bat biek errepikatu zutela: René Santamaria, Errioxako Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko irakaslea. Martxoaren 2tik 23ra bitartean, 5 agerraldi egon dira. Lehendabizikoa Fracking Ezena izan zen (frackingez.org web orrian ikusgai duzuena) eta bertan, egungo egoera orokorrean frackingaren inguruko informazioa eguneratzeaz aparte, gai honek EAJren baitan sortzen dituen kontraesanak mahaigaineratu genituen. Gaur egun alderdi honetan bai teknika honen kontrako adierazpen argiak egiten dituzten pertsonak, batez ere Araban, zein lotsarik gabe frackingaren aldeko apustua egiten duten eusko jaurlaritzako goi karguak, Arantza Tapia bezala, aurkitu ditzakegu. Paco Ramos, Ecologistas en Acción-eko kidea; Juan Cruz Vicuña, SHESAko zuzendari ohia; Iñaki Arrate, URAko planifikazio hidrologikoko arduraduna eta Mariano Marzo, estratigrafiako katedraduna izan dira agerraldia egin duten beste pertsonak. Gonbidatu gehiago egon dira: Manuel Peinado, Alcalá-ko unibertsitateko katedraduna; Francesca Villiani, Inguruko Inpaktuaren Nazioarteko Elkarteko Osasunarengaineko Inpaktuen Ebaluazioko Nagusia; Iñaki Ñasagabaster, EHU-ko Zuzenbide Administratiboko katedraduna eta aipatutako René Santamaria baina guzti hauek batzordean agertzeari uko egin diote. Agerraldi eskaera honek gure HELaren eztabaida hauteskundeak pasatu arte bilatzen zuela salatu genuen bere garaian, izan ere datorren maiatzaren 7tik aurrera legebiltzarreko ihardueran etenaldi bat egongo da udal eta foru hauteskundeengatik. Emendakinak aurkezteko epe berria apirilaren amaieran bukatzen dela badakigu orain, hau da, berez denbora nahikoa dago emendakinak hauteskunde kanpaina baina lehenago aurkezteko, baina hauteskundeak pasatu arte epea luzatuko duen luzapena eskatzeko aukera dute alderdiek. Etorkizunaren iragarle izateko asmorik ez dugu, baina bere lotsa handiak estaltzeko aukera hori aprobetxatuko dutenak egongo direla esaten diguten seinaleak asko dira jada. Laister ikusiko dugu.

Frackingaren aurkako akanpada Gasteizen. Uztailerako hitzordua! Uztailaren 13tik 19ra Gasteizetik hurbil frackingaren kontrako kanpaldi bat egongo da: Frackanpada. Haustura hidraulikoari eta berarekin erlazionatutako beste gai batzuei buruzko eztabaida, hitzaldi eta tailerretan parte hartzeko aste bat izango da. Musika, zinema eta artearentzat ere tokia egongo da. Egun horietan zehar, teknika horren kontrako jarrera bistaratzen eta indarrak biltzen jarraituko dugu, ez kanpaldi-gunean soilik, baita Gasteizen ere. Esandako guztia gutxi balitz, kontu gehiago ere egongo dira, ingurua ezagutzeko mendi martxak aipatzea ahaztu gabe. Garrantzi sinbolikoa duen leku bat aukeratu dugu horretarako: SHESAk lehendabiziko bi hobiak, Enara 1 eta 2, zulatu nahi dituen lursailak. Gasteiztik gertu daude, Subilla Gasteizko herrian, hain zuzen ere. Frackinga egiteko proiektuak sortzen duten oposizioa handia bada ere (oraindik ebatzi gabeko HELarentzako lortutako 100.000 sinadura baino gehiago horren adibide dira), bai SHESAk zein Eusko Jaurlaritzak martxoan adierazi dute toki horretan eta Burgosen haustura hidraulikoa erabiltzeko asmoa dutela. Horrega-

tik, zulatzaileen aurka eta mobilizazioaren bidean pausoak ematen jarraituko dugu proposamen berri honen bitartez. Frackanpada ez da frackingari aurka egiteko era bat soilik, zulatzera etorriko badira ez garela geldirik egongo esateko modu ere bada. Fracking Ez osatzen dugun talde ezberdinak lanean ari gara kanpaldiari forma emateko. Baina, lan horretan ez gaude bakarrik; Europan frackingaren kontra mugitzen ari diren pertsona eta kolektiboz osatutako sare baten bitartez eraikitzen ari baikara Frackanpada. Horregatik, hain zuzen ere, jatorri ezberdinetako pertsonez osatutako egitasmoa izango da. Bertan gure borroken egoera komunean jartzeko eta zulatzaileei aurre egiteko elkarlana sustatzeko parada izango dugu. Informazio gehiago, izena emateko orria eta programazioaren inguruko iradokizunak jasotzeko gutunontzia behar izanez gero, egin klik hurrengo webgunean: frackingez.org/frackanpada. Gonbidatuta zaudete! Data gorde eta uztailean Frackanpadan elkar ikusiko dugu.

frack npada UZTAILA/JULIO/JULY 13-19 subilla-GASTEIZ BASQUE COUNTRY

Euskal Herriak TTIPari EZ Amerikar Estatu Batuek (AEB) eta Europar Batasunak (EB) merkataritza akordio bat sinatu nahi dute. TTIP izendatu dute, eta gaur egun negoziazioak martxan daude 2016. urtean sinatzeko asmoarekin. Negoziazio hauek sekretupean ari dira izaten, baina helburu eta arrisku nagusiak dagoeneko badakizkigu, filtratu diren dokumentuengatik. Helburu nagusiak, muga-zergen desagertzeaz haratago, merkatu berrien zabaltzea, araudiak bateratzea eta inbertsioen babesa lirateke. Merkatu berrien zabaltze honek arriskuan jarriko ditu hezkuntza, osasungintza, edo pentsio sistema publikoak, pribatizazioaren bidean erraztasunak eman nahi bait dituzte. Araudien bateratzeak (armonizazioaren lelopean), orain arte izan diren aurrekariak eta filtraturiko dokumentuak aztertuz, arazo larriak ekarriko ditu arlo desberdinetan. Enpresak lobby edo presio lanak egiten ari dira armonizazio hori beraien interesetara moldatzen, kasu bakoitzean gehien interesatzen zaizkien legeak bultzatuz. Adibide batzuk jartzearren: AEBetan 160 produktu transgeniko baino gehiago daude onartuak. EBean bakarra. Produktu kosmetikoak egiterako orduan, EBan 1.000 produktu kimiko baino gehiago debekatuak daude, AEBetan, ordea, 12 soilik. AEBek Lanaren Nazioarteko Erakundearen 70 akordio baino gehiago ez ditu sinatu. Ingurumen arloan, EBean Zuhurtzia printzipioak ez du uzten erabiltzen produktu bat honen arrisku eza erakutsi aurretik. AEBeta, ordea, Arrisku printzipioak ez du uzten debekatzen produktu bat baldin eta ez bada zientifikoki kalterik frogatzen. Besteak beste, frackingari alfonbra gorria jarriko lioke akordioak. Guzti hau garatzeko, TTIP akordioak kooperazio batzorde arautzaile bat proposatzen du. Honen bitartez, asmoa arau guzti hauek inbertsoreen gustura moldatzea litzateke, kasu bakoitzean AEB edo EBko araudia aukeratuz (enpresentzako malguena) erreferentzia bezala. Ingelerazko ISDS (Inversor State Dispute Settlement) izenarekin, enpresa inbertsore transnazionalek beraien proiektuak babestu nahi dituzte.

Estatu eta enpresen arteko eztabaidak konpontzeko sortzen den mekanismo bat da, eta honen bitartez enpresa transnazionalek estatuen lege eta proposamenak salatu ditzakete, inbertsiorako trabak salatuz eta milloila eurotako diru ordainak eskatuz. Guzti hau bere osotasunean ikusita, TTIParen bitartez kapitalismo neoliberalaren ekimen gogorra datorrela esan dezakegu. Demokrazia eta eskubideentzako kolpe latza suposatuko luke eta herritarren aurrean enpresen boterea areagotuko luke. Euskal Herriak TTIPari EZ lelopean abiatu da gure lurraldean akordioaren aurkako kanpaina. Europa mailan beste hainbat ekimenen barne kokatu behar da ekimen hau, eta hainbat eragile, sindikatu eta alderdi politikoen babesa du. Fracking EZ mugimenduak ere babesten du. Ekimenen zehaztasunak www.ttipez.eus weborrian aurkitu ditzakezu. Adi egon proposatuko diren mobilizazioetara. Apirilak 18koak, kasu.

H SKAL ERRIAK U E

TTIP T TI

Pa r i E Z !


2 Fracking Ez

2015 apirila-maiatza

EdItoriala Frackanpada: Uztailean ikusiko gara Lehenengo egunean esan genuen eta laugarren denboraldian ere esandakoarekin tinko jarraitzen dugu: frackinga kalean geldituko dugu. Gogor lan egin dugu Herri Ekimen Legegilean; baina, instituzioetan egin ditzakegun aurrerapausoak edozein izanda ere, gure esku dagoen guztia egin behar dugu frackinari aurre egiteko. Aurtengo borrokaren ardatz gisa ekimen bat daukagu esku artean, ondoko asmoak beteko dituen egitasmoa: eztabaida pil-pilean mantentzea, sektore askotako indarrak batzea, ondo pasatzea, ikusgai egotea eta lurraldea errausten datozenei hortzak erakustea. Helburu anitz hauekin eta Europako beste kolektibo batzuekin elkarlanean deitu dugu FRACKANPADA. Kanpaldi internazionala izango da: frackinaren aurka lanean dabiltzan taldeez gain, ama lurraren zein justizia sozialaren defentsan jarduten duten tokiko, lurraldeko edota nazioarteko taldeak gonbidatuko ditugu. Denontzako aukerak egongo dira: mahai-inguruak, eztabaidak, emanaldiak, proiekzioak, kontzertuak, etab. Kanpaldia baliagarria izango da ondokoak lortzeko: Batetik, frackingaren aurkako borroka eta leku askotako mugimenduen arteko loturak indartzeko. Bestetik, bizi dugun energia- eta bizi-eredu itogarriaren aurkako borroken arteko senidetzarako. Aukeratu dugun tokiak balio sinboliko handia du. Subijanan (Gasteizen) izango da, Euskal Herrian frackinga egiten hasi nahi duten tokian, hain zuzen ere. Adi zulatzaileak, gure mezua argi dago, ezta?

Zuhurtzia printzipioa eta Arantxa Tapia Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako ekonomia garapenaren batzordeko sailburuak, HELren harira martxoaren 10ean agerraldia egin zuen. Bertan frackingaren arriskuei buruzko azterketak ez direla eztabaidaezinak esan zuen. Adierazitakoa ez ezik, teknikaren beraren arriskua erlatibizatzeko esan izana da larriena. Izan ere, gaiari buruko ezjakintasuna (edo okerrago, mespretxua) erakusten du. Are gehiago, haustura hidraulikoari buruzko eztabaidan egon beharko litzatekeen zuhurtasun falta. Askotan entzun dugu ez dugula frackingaren garapen zoro baten ikararik eduki behar. Europan, AEBn ez bezala, arduraren printzipioa eta zuhurtzia printzipioa aplikatuko direlako. Baina, badirudi gure agintariek ez dakitela, edo ez zaiela axola, hitz potolo horiek zer esan nahi duten. Beraz, azaldu egin beharko diegu. Europar Komisioak zehazten du ondoko kasuetan aplikatu behar dela zuhurtzia printzipioa: -Datu zientifikoak gutxi, zalantzazkoak edo eztabaidagarriak direnean. -Aurretiazko ebaluazio zientifikoak egin, eta, ingurumen, pertsona, animalia edo landareen osasunean arriskua ekar ditzakeela iragartzeko nahikoa arrazoi dagoenean. Kasu horietan bietan, kaltebideak bateraezinak dira Europar Batasunak defendatzen duen babes-mailarekiko. Nabaria da, Arantxak arriskuei buruzko azterketak eztabaidaezinak ez direla dioenean, ez duela esan nahi frackinga “Europar Batasunak defendatzen duen babes-mailarekiko bateraezina” denik. Adierazpen horiekin zulatzaileei mesede egiten diela uste badu ere, barregarri geratzea baino ez du lortzen. Bere jarrerak jendearen interesa piztu ez eta frackingaren lobby-a puzten du.

Hidrokarburoen lege berria eta frackinga ala huskeria Espainiako gobernua, frackingaren etorrera sustatzeko lehian, legegintzaldi berean hidrokarburoen legea bigarren aldiz aldatzeko zorian dago. Gobernuak testua onartu du jada eta legebiltzarraren onetsiaren zain dago. Kaltetuen eta zenbait instituzioren erresistentzia ukaezina denez gero, helburua edo ideia da zulaketetarako erabiliko den diruaren zati bat udalaren diru-kutxetara eta kaltetutako lurjabeen poltsikoetara heltzea. Badago proposamenaren nondik norakoaz galdetzen digunik ere, eta idatzitakoa aztertzerakoan iruzurrez beterik dagoela konturatu gara. Alde batetik, ez da bermatzen udalei ezta autonomiei irabazirik helduko zaienik. Izan ere, testuak honakoa dio: ikerketa, ustiapen eta ikuskatze-lanak garatzen dituzten Autonomia Erkidegoei eta herri erakundeei

zuzendutako aurrekontuko hornidurak finkatuko ditu Estatuko Aurrekontu Orokorrak. Beti ere, finantza-baliabideak kontuan hartuta, hots, dirurik badago. Bestaldetik, lur eremuen jabeentzako onurak ustiapen fasean bakarrik helduko dira, ez ordea, ikuskatze-fasean. Deigarriena da, lurren jabeei egiten zaien ordainketa proposamenak ustiapen kontzesio osoa hartzen duela. Hortaz, ustiapen baimenak esaterako 50.000 hektarea baditu , gas salmentaren %1 emango zaie lur jabe guztien artean banatzeko. Gauzak horrela, baimen horietako hektarea bateko lurjabea izanez gero, guztira fakturatutakoaren 0,0000002a jasoko duzu. Aipatu neurriekin jendearen borondatea “erosteko” asmoa badute oker dabiltza, ez dugu geure burua huskeria horrengatik salduko.

Erakusketa eta hitzaldi zikloa Donostian Otsailaren 6an hasi zen Kristina Enea Fundazioak antolaturiko Grafika Sozialaren bostgarren edizioa, oraingo honetan frackingari buruzkoa. Maiatzaren 24ra bitartean Donostiako Kristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean mundu osoko haustura hidraulikoaren aurkako taldeen kartelak, bideoak eta bestelako materialak ikusi ahal izango ditugu. Erakusketarekin batera beste hainbat jarduera abian jarri da, frackingari buruzko hitzaldi zikloa tartean. Martxoaren 12an Ekologistak Martxan taldeko Samuel Martín-Sosa izan genuen Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, apirilaren 23an berriz, Fracking Ez plataformako kide den Mikel Oterok Euskal Herriko egoerara hurbilduko gaitu eta, maiatzaren 14an, Antonio Aretxabala geologoak energi krisiari buruz hitz egingo digu. Horretaz gain, apirilaren 17tik 24ra bitartean izango den Giza eskubideen XIII. Zinemaldian, Lech Kowalski-ren Drill Baby Drill filma proiektatuko da. Azkenik, frackinaren aurkako taldeen nazioarteko topaketa ospatuko da Maiatzaren 9 eta 10ean, Uztailean burutuko den frackanpadaren harira. Aukera paregabea duzue frackingari buruz ikasi eta informaturik egoteko, ez galdu! Donostian ere Fracking Ez!

fracking ez kronikak

Frackingaren aurkako kalejira Sopelan

GETXO ETA URIBE KOSTA 2013ko Abenduan, Fracking Ez Bizkaiaren hitzaldi baten ondorioz sortu zen Getxoko plataforma. HELarentzat firmak batzeaz gain, hainbat eta hainbat hitzaldi informatibo eman ditugu Uribe Kostan zehar eta jendartearen zati bat haustura hidraulikoaren inguruan kontzientziatzea lortu dugu. Hauteskundeak gertu daudela eta, aurki martxa bat egingo dugu jendarteari problematika hau erakusteko eta Getxoko udaletxean beste mozio bat aurkezteko. 2014ko udan, EH Bilduk Getxo eta Erandioko udaletxetan mozioak aurkeztu zituen, baina besteak beste, PNVk hartutako jarreragatik ez ziren onartu. Gureaz gain, urte honetan zehar beste bi plataforma berri sortu dira: bat Sopelan eta beste bat Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzian arituko dena. Aldiz, oraindik talderik martxan ez dagoen herririk ere badago: Berango, Erandio, Leioa eta Urduliz. Dagoeneko Uribe Kostan frackingaren aurka antolatutako hiru talde garenez, eskualdeko herri guztietan plataformak egoten saiatuko gara eta ahalegina egingo dugu udaletxe guztiak zentzu gabeko eta guztiontzako larriki kaltegarria den teknika honen aurka agertzeko.


3 Fracking Ez

2015 apirila-maiatza

planeta agortzen

Meatzaritzaren eragina. Cerro de Pasco hiria, Peru (argazkia: Google Earth)

Meatzaritza erraldoiaren ondorioak Mundu osoan zehar, meatzaritzak material ugari eta askotarikoak ustiatzen ditu. Material horiek ustiatzeko, gainera, oinarrizko beste baliabide batzuk erabiltzen dira (adibidez, erregaiak, lurra eta ur kopuru handiak), eta horrekin lotutako arazoak era askotakoak dira. 7.000 meategi baino gehiago daude martxan, askok kutsadura eragiten dute, baita komunitateak lekualdatzea, lan prekarioa, baliabideak kontrolatzearekin lotutako indarkeria, etab. ere. Neurri handi batean “iparralde”ko kontsumoko guneetara bideratutako materialen fluxuak, sarritan, enpresa transnazionalen kontrolpean daude, pilaketa kapitalistaren zerbitzura dagoen ekoizpen-eredu intentsibo batekin, estatuak garapenera bideratutako erauzte-jardueretara bultzatuz. Argentina: Bajo de la Alumbrera meategia (kobrea, urrea) Zeru zabaleko meatzaritzan, mineralak sakabanatuta dituzten mendiak dinamitaz leherrarazten dira, mineralak birrindu egiten dira

eta zianuroarekin eta beste substantzia toxiko askorekin nahasten dira milioika ur-litro erabiliz. Prozesu hauek eremu zabaletako ura eta lurra kutsatzen dituzte, eta eragina dute herrien ekosisteman, osasunean eta antzinako ohituretan. Kongoko Errepublika Demokratikoa (koltana) Munduko koltan erreserba guztien % 80 inguru daude herrialde honetan, eta industria elektronikorako eta armagintzarako erabiltzen da nagusiki. Herrialdeak bi gerra handi jasan ditu, milioika hildakorekin. Gobernuak, gerraren jaunak, enpresa multinazionalak, etab. Kivuen eskualdea kontrolatzeko borrokatzen dira, giza eskubideak sistematikoki urratuz. Errusia: Norislk (Nikela, Paladioa) Meatzaritza intentsiboaren eta mineralak prozesatzeko jardueraren ondorioz, Norilsk munduko hamar hiririk kutsatzaileetako bat da. Hiriko biztanleriak galdategiz

Debekuak aurrera doaz New York-eko estatuak joan den abenduan frackingari ezarritako debekuaren atzetik, beste hainbat herrialdeetatik berriak iritsi zaizkigu. Eskozia, Gales eta Tasmania dira oraingoan haustura hidraulikoaren aurkako jarrera aktiboa erakutsi duten lurraldeak. Urtarrilaren 28an Eskoziako Gobernuak frackingaren aurkako moratoria bat ezarri zuen. Eskoziako Partidu Nazionalaren (SNP) kide eta Energia aholkulari den Fergus Ewin izan zen parlamentuaren aurrean petrolio eta gas ez konbentzionalaren esplorazio baimenak emateko behin behineko debekua iragarri zuena. Neurriaren arrazoia teknika honek osasun publikoan zein ingurumenean eragin ditzakeen kalteak aztertzeko egin beharreko ikerketa da, herritarrei egingo zaien kontsultarekin batera, oraingo honetan ere zuhurtzia printzipioari kasu eginez. Ewin-en esanetan, moratoria ikerketak eta kontsultak iraun bitartean egongo da indarrean.

betetako eskualde honetako airearen kalitatearen eragina jasaten du. Partikulak tonaka isurtzen dira, airean zabaltzen dira, hirian eta inguruetan, eta eragin bereziki larria dute haurrengan. Zimbabwe (Marangeko aztarnategia, Diamanteak) Diamante guztien % 65 baino gehiago datoz Afrikatik. “Diamante odoltsu” gisa dira ezagunak, giza baliabideen urraketan eta gerretan duten eraginagatik. 2006an, Marangeko jendeak munduko aztarnategirik handiena aurkitu zuen. 2008an, herrialdeko armadak meategien kontrola hartu zuen, eta eskualdean bizi ziren milaka pertsona kanporatu egin zituzten torturez, hilketez eta indarkeria sexualaz baliatuz. India (Surat) Diamanteek milaka kilometro zeharkatzen dituzte Surateko hiri indiar industrialeraino (munduko diamante guztien % 92 mozten eta leuntzen dira hiri honetan), eta

bertan, herrialdeko landako migrazio-fluxurik handienetako bat kontzentratzen da, ustiapena, haurren eskulana eta osasungaiztasuna oinarrian dituela. Europa eta Iparramerika (merkaturatzea) Azkenik, beste milaka kilometroko bidaia egiten dute Europako eta Iparramerikako merkatuetaraino, eta han, prezio izugarriekin merkaturatzen dira. Perú: Conga-Cajamarca (kobrea, zilarra, urrea) Latinoamerikako 200 gatazka baino gehiago daude erlazionatuta meatzaritzarekin. Nekazarien protestak etengabe kriminalizatzen eta zapaltzen dira eta heriotza kasuak ere etengabeak dira, joera politiko desberdinetakoak izan arren erauzketa eredua gizarte- eta ingurumen-alderdiak kontuan hartu gabe bultzatzen duten gobernuekin. Cajamarcan 5 pertsona hil ziren protestetan.

Espainiar Estatua (Las Crucesko meategia) Europako kobre meategirik handienean, Cobre Las Cruces enpresako hiru zuzendari daude inputatuta, baltsak ur kutsatuekin legez kontra eraiki izanagatik, lurpeko urak legez kontra kentzeagatik eta Genera-Posadas akuiferoa artsenikoarekin kutsatzeagatik. Mendebaldeko Sahara (Bou Craako fosfato meategiak) Bou Craako zeru zabaleko meategiak munduko handienak dira, eta Marokoko Erresuma, meategi hauek ustiatzen dituena izanik, munduko lehenengo fosfato esportatzailea da. Mendebaldeko Saharako Lurralde Okupatuetan meategiak ustiatzeak nazioarteko legeria urratzen du, NBEren irizpen mugatzailea urratuz. Hau herri saharauiak etengabe jasaten dituen giza eskubideen urraketei gehientzen zaio.

Fracking-aren arazoak

Horrela, Eskozia Erresuma Batuak harturiko frackingaren aldeko jarreratik aldendu egin da. Izan ere, aste berean, David Cameron-en gobernuak ez zuen parlamentuko batzorde baten aholkua aintzat hartu, zeinak fracking bidezko hidrokarburo esplorazioak bertan behera uztea proposatu zuen, teknika honen inguruko ezjakintasuna eta aldaketa klimatikoan dakartzan eraginak direla eta. Halere, herritarren gaitzespenak bultzatuta, gobernu kontserbadoreak ingurumen arauen moldaketa bat onartu egin zuen. Arau berrien arabera babesturiko zonaldeak, interes zientifikoko eremuak edota lurrazpiko urak frackingetik salbuetsita geratuko lirateke, Ingalaterrako ustiapen zonaldeen %40an teknika hau debeka litekeelarik. Eskoziarrek moratoria ezarri eta hurrengo astean, otsailaren 4an hain zuzen ere, Galeseko parlamentuak ere Plaid Cymru partiduaren frackingaren aurkako mozioa onartu zuen, Carl Sargeant Plan-

gintza ministroaren esanetan, Galeseko gobernuak babestu egingo duena. Mozio horrek haustura hidraulikoaren debekua eskatzen du teknika segurua dela ziurtatzen ez den artean. St David egunean Galeseko gobernuari emango zaizkion eskumenen artean energiarena egotea espero da, frackinga geldiarazteko boterea emango diona. Halere, Plaid Cymru-ko buru den Llyr Gruffyd-ek iradoki bezala, eskumen hau jaso ezean, gobernuak dagoeneko badituen eskumenak erabil ditzake, Plangintza edota Ingurumena kasu, hidrokarburo ez konbentzionalen esplorazio eta esplotazioa ekiditeko. Munduaren bestaldean, Tasmaniako estatu Australiarrak joan den otsailaren 26an frackingaren aurkako moratoria beste bost urtez luzatu zuen. Nekazaritza babesteko asmoz harturiko neurria izan da, hau baita bertako jarduera ekonomiko nagusienetako bat. Horrela, Tasmania eta Victoria dira herrialde honetan frackinga-

ren aurka egin duten estatuak, Ipar Lurraldea ez bezala, zeinen ustez “moratoria bat ezartzeko arrazoirik ez dagoen”. Oraingo honetan natura irten da garaile. Ikusi beharko da gurean, frackingaren aurka egiteko aukera dugun honetan, gure ordezkariek benetazko neurriren bat hartzen duten edo eztabaida antzuetan galtzen diren. Munduan gertatzen ari dena ikusiz ulertuko ahal dute frackingik ez dugula nahi. Ez hemen ez inon.


4 Fracking Ez

2015 apirila-maiatza

Samuel Martin-Sosarekin hitz-egin dugu... Ecologistas en accióneko Nazioarteko sailaren arduraduna

Kaixo Samuel Noiz eta nola izan zenuen lehenekoz frackingaren berri? Frackingari buruz entzun nuen lehen aldia 2010ko urte bukaeran izan zen Frantziatik ezezagun batek bidali zidan mezu elektroniko batean. Frantziarentzat mehatxu bat zetorrela iragartzen zigun, petrolioa eta gasa harrietatik erauzteko teknika bat. Beronen eraginez, Estatu Batuetan ura erretzera hel zitekeen, harrigarria bazen ere. Gainera, enpresa horiek Europan leku bila zebiltzala, Frantzian baimenak emanda zeudela eta gure herrira mehatxu hori heldu izana posible zela. Beharrezkoa zela jendea egoeraz jabetzea, AEBn jende asko ustekabean harrapatu baitzuen.

Ossa de Montiel-en lurrikara, frackinga eta herri erantzuna 2015eko otsailaren 23an lurrikara bat izan zen, 5.2 gradutakoa Richter eskalan, eta dardararen epizentroa Ossa de Montiel (Albacete) herritik oso hurbil izan zuen. Lurrikarak Albaceteko eremu handi bateko herritarren artean ikara handia sortu zuen eta Madrilen ere igarri zuten dardara. Berehala frackingari erreparatu zitzaion, izan ere, lur eremu hartan ehunka kilometro koadro daude hidrokarburoen ikuskatze lanetarako. Oraingo honetan argi dago lurrikara ez dela haustura hidraulikoaren eraginagatik gertatu, lanak ez direlako hasi. Hala ere, harrigarria da enpresa zulatzaileek horrelako ezbeharrak kontuan eduki ez izana baimenak eskatzerakoan. Ulergarria da, Sustapen Ministerioko Institutu Geografiko Nazionalaren arrisku sismikoen mapak dioelako zonalde horretan ez dagoela lurrikara arriskurik. Gauza bera gertatzen da Araban zein Burgosen, baina berton frackingaren egitasmoa askoz ere aurreratuago doa. Beraz, horra hor gure kezka

nagusia: Sustapen Ministerioak Montiel zonaldea ia arrisku bakoa dela onartzen badu eta Richter eskalan 5 puntutik gorako lur dardarak gertatzen badira, nork bermatuko ote digu segurtasuna proiektu horien aurrean? Ohioko eta Oklahomako geologia zerbitzuek baieztatu dute frackingarekin zerikusia duten ekimenen eta jarduera sismikoaren artean harremana dagoela, hortaz, ez al da arduragabekeriaz jokatzea? Ez ote dugu Mediterraneoko kostaldeetan Castor-en esperientziaz geroztik ikasi? Argi dago zonaldean bizi direnak burubelarri dabiltzala haustura hidraulikoaren aurka eta erantzuna berehalakoa izan da. Hala, otsailaren 31n Ossa de Montieleko herritarrak kalera atera ziren baimenak segituan atzera botatzeko. Guk eskaerarekin bat egiten dugu ingurumeninpaktu azterketek ez baitituzte arriskuak aintzat hartuko, Castor-en gertatu bezala.

Zein izan zen zure lehenengo inpresioa? Hasiera batean teoria “kospiranoika” iruditu zitzaidan. Alde batetik, sekretismoaren kontuarengatik. Bestaldetik, harrietatik gasa erauztearen kontua sinesgaitza iruditzen zitzaidalako. Chemtrails-en antzeko zerbait zirudien: lurazpia hondatzeko isilpeko plana. Energian adituak ziren lagun batzuei komentatu nien eta ez zekiten ezer. Beraz, kontu hura alde batera utzi nuen hasieran. Garai hartan espainiar estatuko inork ere ez zuen gaiari buruz idazten egunkarietan. Baina, berehala mezu gehiago heldu ziren eta interneten bila hasi eta erne jartzen hasi ginen. Ecologistas en acción taldean haustura hidraulikoa erabiltzearen aurka zaudete irmoki. Zeintzuk dira zuen argudioak? Frackingak hainbeste arrisku eta inpaktu dituenez, zaila da aukera egitea. Batetik, energia iturri bezala kritikagarria da, errentagarritasun eskasa baitu. Gainera, lehertzen hasia den burbuila ekonomikoa ekarri du, inbertitzaile eta enpresek soilik irabazten dutena. Bestetik, ingurumenean inpaktuak asko dira. Jarduera errentagarria izateko ehun milaka hobi zulatu behar direnez (eskistoa ez baita batere emankorra), arriskuak biderkatu egiten dira eta arrisku horiek kudeatzea oso zaila bihurtzen da. Gauzak horrela, lehenago edo beranduago istripuak, ihesak, isurketak edo kutsadura-kasuak egoten dira. Agerikoa da ur putzuak artsenikoz, metal astunez edo hidrokarburoz (askotan, metanoz) kutsatutako kasuak ugaritu direla ustiategi guneetan. Airean ere, bentzeno eta gai kantzerigeno eta toxikoen kontzentrazio altuen presentzia egiaztatu da. Egoera horrek, azaleko eta biriketako gaixotasunak ekarri dizkie inguruko bizilagunei eta ustiategietako langileei. Horren harira, zenbait ikerketek aurreikusteko moduko heriotza, erikortasun eta minbizia tasen gorakada iragartzen dute. Dagoeneko, jaioberrietan sortzetiko bihotz-arazoak antzeman dira hobi inguruetan. Baina, zalantzarik gabe, klima-aldaketa da argudiorik garrantzitsuena nire ustez. Haustura hidraulikoak ez dakar berrikuntzarik, klima-aldaketa larri eta itzulezin batera garamatzan fosilen bidetik jarraitzea da. Erregai fosilak bukatzear badaude ere, klima hondatzeko nahikoa badago; ez ordea, energia eskaeraren gorakada asetzeko beste. Bizi-eredua aldatuko duen eredu energetiko berria aukeratu beharrean, begiak itxi, eta petrolio edo gas tanta batzuk lortzeko lurraldea betirako hipotekatuko dituen alternatibak hautatzen ditugu. Askoz ere energia gutxiago kontsumitu behar dugu eta energia hori, iturri berriztagarrietatik eratorria izan behar da. Hori posible izateko, gizarte antolaketan aldaketa sakonak planteatzea ezinbestekoa da. Europan zein munduan zehar jarduera horren oposizioaren jakitun zara. Informatu ere, asko informatu duzu. Zein herrialde eta taktika nabarmenduko zenituzke? Orokorrean esanda, presio handia egon diren tokiak frente zabal bat eratzearen ondorio izan dira: Orientazio politiko askotako jendea, sindikatuak, produktugileak, zientzialariak, artistak, ekologistak eta zenbait kasutan, baita herri indigenak ere. Horren adibide dira Argentina, Kanada, Australia edo Hego Afrika. Kanpainei dagokionez, aurkaritza bistaratzeko ikur ezagun bat erabiltzeak oso emaitza onak lortu ditu. Australian esaterako, Lock the gate! (Itxi atea!) kanpaina. Bertako sinboloa triangelu hori bat zen esaldi horrekin barruan. Zeinu hori, ate, bide, hezi edo nekazari guneetako txoko guztietan ikus zitekeen. Estatu espainiarraren kasuan, municipio libre de fracking kanpainak ere bistaratze emaitza onak lortu ditu, aipatzekoa da Araban izan zuen arrakasta. Baina, arrakasta guztien gainetik, New York-eko borroka ezin dut aipatu gabe utzi. Izan ere, hainbeste urteko luzamenduaren ondotik, debekua lortu baitute. Bertako estrategia momentu oro helburua argi edukitzea izan da: gobernadorea erabakiak hartzeko arduraduna izanik, plakaketa iraunkorra ezarri zaio, ekitaldi publiko eta agerraldi guztietara pankartekin eskuan atzetik ibiliz. Ez ziren mezu orokorrak plazaratzen, baizik eta mezu konkretu bakarra eta berari zuzendua: gobernadore, debekatu ezazu frackinga.

Ba al dakizu… 1. Petrolioa garraiatzen zuen tren batek Illinois-en eztanda egin duela? Azken hilabeteotan laugarrena izan da. 2. Industria Ministeritzaren arabera, Eusko Legebiltzarrean aurkezturiko HEL-ak “alarma soziala” sustatzen duela? 3. Castelló-ko Frackingaren Aurkako Plataformak 50.000 sinadura baino gehiago eraman dituela Valentziako Gorteetara fracking proiekturik onartu ez dadin? 4. BNK enpresak Burgosen frackinga erabiliz 12 esplorazio putzu irekitzeko baimena eskatu duela? Horietako bat Garoñatik 20 km-ra egongo litzateke. 5. UPN eta EAJ-k, Diputatuen Kongresuan, Gobernu Zentralak frackinga bultzatzeko diseinaturiko Hidrokarburoen Lege berria bermatu dutela? 6. Eusko Jaurlaritzak gas ez konbentzionala bilatzeko ahaleginak Subillako bi putzutan jarriko dituela? 7. Ia 70 pertsona atxilotu dituztela Algerian frackingaren aurkako manifestaldi batean?

Labur esanda, zein da luzamenduen eta debekuen nazioarteko egoera? Itxaropentsua da. 2014aren bukaerak berri onak ekarri zituen. Hala nola, New York-eko debekua, New Brunswick probintzia kanadarrekoa eta Herbehereetako luzamenduaren luzatzea 2017ra arte. Horrez gain, mugimendu oso sinbolikoak ere egon dira: kontutan hartuta Texas petrolio-estatu nagusia dela (ehunka hobi zulatuta), Texas-eko Denton-en teknika debekatu da herritarren botoei esker. 2015a ere albiste onekin hasi da. Eskoziak ere luzamendua onetsi du eta Galesko parlamentuak gobernuari gauza berbera egin dezan eskatu dio. Tasmania australiar estatuak ere onartu du luzamendu bat. Frantzian berriz, debekua kentzeko Sarkozy-ren iniziatibari senatuak betoa jarri dio. Horri guztiari, Europatik enpresa asko ospa egiten dabiltzala gehitu behar zaio. Horren adibide da, Chevron-en kasua Polonia eta Errumanian. Estatu mailako proiektuak gelditzeari dagokionez, baikorra zara? Ez da egongo haustura hidraulikoaren garapen handirik ez Europan, ez espainiar estatuan. Baina, apustu energetiko handi bezala frackinga gainbeheran badoa ere, dudarik gabe, “tontoa azkena” filosofiarekin orain artekoez gain, zenbait hobi ezagutuko ditugu Europan. Eta gure agintariek argi erakutsi digute energiari dagokionez norekin aliatzeko joera duten. Soria ministroak nahi beste lan hartu ditu legeak aldatzen haustura hidraulikoa autonomietan debekatzeko demokratikoki hartutako erabakiak bertan behera uzteko. Beraz, baliteke zenbait hobik aurrera egitea estatuan. BNK-k Burgosen zulaketak hasten baditu 2016an, denok bertan egon beharko dugu, Erromaniako, Poloniako edo Ingalaterrako kideak gogoan ditugula. Zenbait kasuetan, beraien erresistentziak zulaketak ekidin baitzituen. Bota egin zituzten.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.