2014ko otsaileko euskara

Page 1

Por otro modelo energ辿tico

Otsaila 2014

Beste eredu energetiko baten alde

10. zenbakia Doako alea

www.frackingezaraba.org

Frackingaren kontrako Herri Ekimen Legegilea tramitatzea onartu dute Urte bukaeran frackingaren kontrako Herri Ekimen Legegilearen (HEL) inguruan berriak egongo zirela aurreratzen genuen abenduko zenbakian, eta horrela izan zen. Aurreko abenduaren 19an, Aiaraldea, Arrankudiaga, Arratia, Basauri, Bilbo, Durango, Kuartango, Galdakao, Gasteiz, Ugao, Zalla eta Zeberioko frackingaren kontrako mugimenduetako pertsona ezberdinek, Olentzero eta Mari Domingiren laguntzarekin, EAEn frackinga debekatu nahi duen HELa aurkeztu genuen eusko legebiltzarrean berriro. Batek baino geihagok gogoratuko du nola duela urtebete Fracking Ez Arabak HEL hau aurkeztu zuen lehendabizikoz, eta nola PNVk eta PPk ekimena eztabaidatzea ekidin zuten. Erabat bidegabea zen erabaki horren aurrean ahaleginak areagotu genituen HELa aurrera ateratzeko asmoz eta legebiltzarreko zerbitzu juridikoen eskutik bagenekiena lortu genuen, berriro ekimena aurkezteko aukera izan behar genuela eta hau onartua izan behar zela esan zigutenean. Eta bi saiakera hauen artean egondako denbora aprobetxatu egin dugu, eta ondo aprobetxatu ere! Igarotako denboran frackingaren kontrako beste mugimenduekin ditugun harremanetan sakondu dugu eta iaz Fracking Ez Arabaren HELa zena, gaur egun EAEn aritzen diren frackingaren kontrako talde guztien HELa da. Gehiago gara eta lehen baino koordinazio maila handiagoa dugu gure artean. Eta hortaz aparte, frackinga eta ez ohiko baliabideak gure lurraldean debekatzea bilatzen duen proposamena hobetu egin dugu. Gutxi barru, martxoa inguruan, aurkitu ahal izango duzu frackingaren debekuaren alde non sinatu. Eta ziur edozein laguntza ongi etorria izango dela, 30.000 sinadura behar ditugu eta!

Olentzerok eta Mari Domingik frackinga debekatzeko Herri Ekimen Legegilea legebiltzarreko erregistroan uztera joan ziren momentua

? 多

多 ?

?

Kantabriako frackingaren aurkako legea, konstituzionalera Kantabriako haustura hidraulikoaren asanbladak ohartarazi zuen bezala, Espainiako Gobernuak erkidego horretan frackinga debekatzen zuen legearen aurkako konstituzio kontrakotasun errekurtso bat aurkezteko aukera zegoen. Iragan den urtarrilaren 27an Kantabriako Legebiltzarrak aho batez frackinga debekatzen zuen legea onartu zuenetik 9 hilabete bere ziren, eta Espainiako Gobernuak hainbat bileretan gaia jorratu ostean, horietako batzuetan Kantabriako gobernuko kideak egon zirelarik, aurreko urtarrilaren 24ean konstituzio kontrakotasun errekurtsoa jarri zuen, frackingaren aurkako legea bertan behera uzten duena. Prozesu honek bereziko garrantzia dauka, Epaitegi Konstituzionalak erabakitzen duenak erkidegoetako beste legei begira aurrekari bat ezartzen duelako, bai jada onartu dituztenak bai eta hemendik aurrera onartu ahal dituztenentzat, euskal autonomi erkidegoaren kasu. Gaur arte, 2013an zehar, Kantabriak, Errioxak eta Nafarroak frackinga euren lurraldeetan debekatzeko legeak onartu dituzte. Hala ere, Estatuak, gehien bat energiaren ministroaren hitzetan, teknika honen aldeko aldeak nabarmentzen ditu behin eta berriz eta ez dirudi bidea errazteko prest dagoenik. Hitzetan behin baino gehiagotan adierazi dute energiaren inguruan legediak egiteko aukera eurena baino ez dela

eta, ondorioz, erkidegoetako debekuek baliorik ez zutela. Orain, baina, konstituzio kontrakotasun errekurtsoa gauzatu dutenean argi geratu da energian dituzten konpetentziak erabiliko dituztela erkidegoen nahien gainetik. Lege eztabaidak frackingaren arautzeak energia legea edota ingurumen legea ote den azpimarratuko du. Estatuak lehen aukeraren aurrean konpetentzia guztiak baititu eta, aldiz, ingurumen kontu bat izatekotan erkidegoen esku geratzeko aukerak daudelako. Hala ere, jakin badakigu behin erkidegoan onartuta ostean Estatuaren edo Epaitegi Konstituzionalaren aurka borrokatu beharko dugula. Kantabriako Gobernuak, Madrileko alderdi berdinak osatzen duena, behin eta berriz azaldu du frackinga debekatzeko hartutako erabakian ez dagoela konpetentzia gatazkarik. Haien aburuz, legeak ingurumen arloa hartzen duelako. Hala ere, Madrileko Gobenruak ez du arazorik izan posizio honen aurka joateko Epaitegi Konstituzionalera kontua bidaliz. Borroka hau tentuz jarraituko dugu, asko baitago jokoan. Iraingarria litzateke Madrilen erabakitzea teknika harrapari honen aurka gure ingurua babestu behar dugun edo ez.

Europak ez du frackinga arautuko Europar Batzordeak frackinga legez ez arautzea erabaki du, ondorioz, teknika honen arautzea estatuen esku utziz. Erabaki hau Europako herritarrek adierazitako nahiaren aurka doa. Azkenaldian egindako inkesta batek erakutsi zuenaren arabera, herritarren %63 frackina debekatzearen alde agertu baitzen. Hala ere, Batzordeak ez arautzearen bidea hartu du frackingaren aldeko lobbyak eta Erresuma Batua edota Polonia bezalako estatu batzuek eragindako presioa dela eta. Frackinga Europar Legebiltzarrera 2011eko amaiera aldea heldu zen, hots, gasa ustiatzeko teknika berri honen inguruko lehen eztabaidak hasi zirenean. Une horretan, Batzordeak ondorioztatu zuen Europako legedia ez zela nahikoa eta frackingaren inguruko legedi berezia garatzeko beharra zegoela. 2012ko otsailean bi txosten atera ziren: bata ingurumenean zuen inpaktuen ingurukoa eta bestea industrian eta energian izango zuen eraginaren ingurukoa. 2012ko irailean, bestalde, Batzordeak kliman zuen eragina, ingurume-

neko eragina eta energian zuen balizko irabaziaren inguruko hiru txosten argitaratu zituen. Azkenik, 2014ko urtarrilean, Batzordeak estatuei zuzendutako gomendio batzuk atera eta shale gas egitasmoentzat Ingurumenaren Gaineko Inpaktuaren Ebaluazioa derrigorrezkoa izango ez zela aitortu zuen. Europako Legebiltzarrak azterketa hauen alde egon bazen ere, Kontseiluak aurka egin zuen. Tamalez ziurtatu daiteke Europar Batasuna ez dabilela herritarrak defendatzen baizik eta frackingaren aldeko lobbyen interesen menpe ari dela, hauen argudioak eskasak izan arren. Bestalde, errealitateak erakusten digu estatu gehienek Batzordearen gomendioei kasurik egiten ez dietela. Frackingaren aldeko lobbyak uste du Estatu Batuetan egondako boom hori Europan errepikatu daitekeela. Gas merkea egongo dela, enplegua sortuko dela eta independentzia energetikoa lortuko dela baitiote. Hala ere, baieztapen hauen aurka egiten duten dokumentu zientifikoak isilarazten dituzte. Europako geologia

Amerikakoarekin alderatuz ezberdina da, eta arbel gasa dauden geruzak sakonago aurkitzen direnez, ustiapenaren prezioak hirukoizten dira. Gainera, Europan, ez dago azpiegitura eta ezagupen teknikorik, biztanle dentsitate altua dago, ingurumen legedia murriztaileagoa da eta aurkakotasun publiko handia dago. Horren adierazle dugu Poloniako adibidea, non gasaren aurreikuspenek %90 behera egin zuten lehen putzuak egin ostean. Europan iragartzen dituzten gas kopuruak uste hutsa dira. Kasurik hoberenetan, arbel gasak Europako kontsumo beharren %20 beteko lituzke. BP enpresak berak, 2035arako marraztutako panoraman dio, arbel gasak ez duela ohiko gasaren gainbehera orekatuko. Hori dela eta, frackinaren bidez independentzia energetikoa erdietsiko dela ziurtatzeak gezur galanta suposatzen du. Azkenik, Europako Batzordearen komunikazio batek ez ohiko gasa Europako ekonomian eragin eskasa izango duela berresten du.


2 Fracking Ez

2014 otsaila

EdItoriala

Frackingaren aldeko erasoaldia Hasiera hasieratik ohartarazi genuen frackingaren aurkako borroka gogorra eta luzea izango zela. Adierazle sozial guztiek frackingak gizartean gaitzespen zabala duela erakusten badute ere, geroz eta argiago dago, zulatzaileak itzal handiko aliatuak topatzen ari direla botere zirkuluetan. 2014. urte hasieran, espero arren, kolpe latza eragin diguten zenbait notiziaren berria izan dugu. Alde batetik, Espainiako gobernuak Kantabriako frackingaren aurkako legea konstituzionalera eramatea erabaki du, alderdi-konplizitateen gainetik; izan ere, bai Madrilen, bai Kantabrian alderdi popularra dago boterean. Estatuak daukan guztiarekin egingo du frackingaren alde eta ez dirudi bide horretan inolako salbuespenik onartuko duenik, ezta euren alderdikideen eskutik badatoz ere. Kantabrian tematuta daude hirigintza oinarri hartuta ere, frackinga gelditu daitekeela. Baina Madrilen erantzunaren irmotasunak, erkidegoetako gobernuak, igaro beharreko oztopo soil gisa marrazten ditu datorren prozesuaren aurrean. Hurrenak Errioxa eta Nafarroa izango dira. Bigarren berri azpimarragarria Europatik datorkigu Europako batzordeak frackinga erregulatzeari uko egin baitio, bere kezkak gomendio soiletan islatu beste ezer egin gabe. Eta kezkak izan bazituzten, ezen 2012an datatutako batzordearentzako ikerketa batean hastura hidraulikoaren erabilerari dagokionean 10 lege-hutsune baino gehiago daudela jabetu ziren. Batzordeak 2013. urte osoa eman zuen esanaz, urte amaiera baino lehen frackingarentzako erregulazio zorrotzak egongo zirela, teknika hau aplikatzekotan, ahal denik eta berme handienarekin egin beharko litzatekeelako. Baina zer gertatu da orduan? Auzia, dirudiena baino sinpleagoa da. Polo-

Errioxa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea frackingaren kontra Aurreko abenduan Errioxa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen osoko bilkurak Errioxa Jatorrizko Deituraren izendapenaren barruan zabaltzen diren hiru lurraldeetako (Errioxa, Nafarroa eta EAE) agintariei frackingaren teknika; gasaren laginketarako, esploraziorako edo ustiaketarako erabiltzea posible egiten duten baimenak zein erabilpena ahalbidetzen duten bestelako tituluak onartzen ez direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatu zien aho batez. Erabakia, batez ere bere sendotasunagatik oso interesgarria iruditzen zaigu, baina hortaz aparte kontutan hartu behar dugu oso gertuko aipamena egiten digula, izan ere, gurea da lurralde horien artean bakarra frackinga oraindik debekatu ez duena. Jada duela hilabete batzuk, Ribera de Duero Jatorrizko Izendapenarentzat sortu zitekeen kalteak erabili zituen Valladolideko aldundiak bere lurraldea frackingik gabeko lurralde bezala izendatzeko, eta zonalde horretan eragina zuten Burgoseko baimenak bertan behera gelditu ziren. Frackingaren aurrean horrelako erabaki irmoa hartu izanak poztu egiten gaitu argia delako teknika honek kolokan jartzen duela lehenengo sektorearen ekoizpena. Ea horrelako erabaki gehiago ikusten ditugun!

Viura-3 putzuaren irudia, Errioxan

niak, frackinga arautu beharrean, 2 urtez “desarautzen” daramanak (putzuei Ingurumen-inpaktuaren azterketaren betekizuna kentzeraino), eta Erresuna Batuak, auzi honetan pisu espezifiko handia daukanak, behar besteko presio egin dute Europako Batzordeak jada idatzia ere bazuen erregulazioa atzera botatze zezan. Egoera zaila izaten ari da Erresuma Batuarentzat. Ipar itsasoan emendako gasaren gainustiaketak herrialde hau inportazioen menpe utzi du eta gainbehera hain da azkarra ezen arbel-gasari etorkizunik ez balego bezala heltzea erabaki dutela. Trukean, udal tasa gisa lortuko dituzten 4 txakur txiki eskaini dituzte. Hala eta guztiz ere, oposizioa sekulakoa da. Errumanian, bere aldetik, AEBetako general ohi baten aholkularitza jasotzen ari dira (Weslwy Clark), nekazari etsien artetik bidea egiteko. Dudarik gabe, gasaren eta petrolioaren lobbyak gogor dihardu negozioarekin estilo zaharrean jarraitzeko. Etxean gauzak ez doaz hobe. Sineskor batzuek “frackingaren kontu hori” gelditua dagoela pentsatzen duten bitartean, erauzketa enpresek, SHESHA buru dutela, industria eta ingurumen ministerioarekin batera dihardute eta modu honetan komeni denean, oniritzia emango zaie eskatutako putzuei. Litekeena da hauxe izatea frackingaren aurkako borroka lasaiaren azkeneko urtea, 2015ean daukaten guztiarekin etorriko baitira. Ana Oregi bera, ingurumen sailburua, kargua hartzerakoan frackinga ingurumen segurtasuna bermatzen ez duen teknika bat dela zioena, hasi da honezkero postura biratzen, eta orain zera dio, ez dela jakitun legealdi honetan zehar frackinga egingo denentz. Beldur gara bere inguruan ez ote den kontua argiago duenik.

Frackingaren aurkako oharra Hegoameriketako hego konotik Any León, “Fracking Ez”en laguntzailea Latinoamerikan Hegoameriketako hego konoan nago eta duela gutxira arte Euskal Herrian bizi eta frackingaren bidezko gasaren erauzketaren aurkako mugimenduan ari nintzela, ezin nion utzi hemen gai horren inguruan gertatzen ari zena ikertzeari. Teknologiak aparte daudenengandik hurbil mantentzen bagaituzte ere (eta esaterik ez dago baita hurbil daudenengandik aparte ere) eta munduko txoko ugaritatik frackingaren eta honen aurkako erantzunaren inguruko informazioa jasotzen badugu ere, hego amerikari dagokionean Argentinako berriak besterik ez zaizkigu heldu, han azken hilabete hauetan kontrobertsia handia egon dela erakutsi digutenak. Baina ondoko herrialdean, Andeak igaro eta bertan, hasi dira dagoeneko Shalle-gas edo Tight-gasean oinarritutako esplorazioak. Ez Euskal Herrian ez beste inon nahi ez genuen hura, hemen hasi da jada eta ez dugu ezagutza handiegirik izan. Izan ere, Txilen ez badira hidroelektrikak, termoelektrikak izango dira edota bestela meatzaritza, zein baso ustiaketa, edota gobernuak Herri Maputxearen aurka daraman gerra; ez bada zelulosa-instalazioa, carabinero-en errepresioa izango da, doako hezkuntza publiko eta kalitatezkoaren alde agertzen diren ikasleen aurka bortizki oldartzen dena; eta arrantzaren legean ez bada, Dakarra izango da (beste hainbaten artean) eta agian, fracking-a ez da kontzientziadun jendearen belarrietara iritsi. Bi dira Txilen beste hainbat hidrokarburoren artean Shale- eta tight-gas hobiak dituzten eskualdeak. Ezaguna da 80. Hamarkadatik hona monitorizazioak egiten ibili direla hidrokarburoak orokorrean bilatzeko, baina teknikek ez zuten fruiturik eman, ez baitziren gaur egunekoak bezain sofistikatuak. Baina orain dena ezberdina da eta erauzketa enpresek oso pozik dirudite Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENAk) entregatu dituen estimazioekin eta Petrolioaren Enpresa Nazionalak (PENk) adierazi dituen aukikuntzekin: 64 trilio oin kubo erregai ez-konbentzional omen dago eskuragarri bertan eta kopuru honek Txile gasa duten 32 herrialdeen artean kokatuko luke (ENA) eta 3. postuan hegoameriketan, Brazil eta Argentinaren atzetik. Eskualde horietako bat Txileko iparralde handian dago, Peruko mugatik hurbil. Tarapacá bezala ezagutzen den eremu honetan, meatzaritza da jaun eta jabe, baina baita basamortua ere. Beraz, pentsatzekoa den bezala, Urarekin loturiko arazoak oso koplexuak dira eta enpresek ez diete herritarrei inolako azalpenik eman, ez arazo honen inguruan, ez gasa ateratzeko erabiltzekoa duten teknikaren inguruan eta ezta suposatuko dituen arriskuen inguruan ere.

Gai hau gori gorian bizi duen bigarren eskualdea Magallanes da, Txileko muturrik australenean. Eremu honek hobiak Argentinako Patagoniarekin partekatzen ditu eta hain zuzen ere, azken boladan batez ere Argentinako txoko honetatik iritsi zaizkigu frackingaren inguruko berriak, Maputxeen erabateko arbuioa agerian utzi zuten manifestazioekin. Hemen honezkero 2 putzu esploratu dituzte, baina bertan ere desinformazioa izan da nagusi, ez zaiolarik inori esplorazio hau “nola” burutu den azaldu. Magallaneseko jendeak bere egunerokotasunean gasa du energia iturri nagusienetako bat, baina beti ibili dira hika mika betean, eta gasaren prezioa oraindik ere ez dago inolako tarifikazio legeri lotua. Hegoaldeko Lurretatik ke seinalea bialtzen dizuegu EHraino (ez da broma, sute ugari egon da uda honetan Txilen) eta bueltan ameriketara etor dadila espero dugu, momentuz iparraldean bakarrik bada ere, frackingak sortutako triskantza bere larruan ezagutzen duen kontinente honetara. Mesedez ikas dezagun gainontzeko esperientzietatik eta ez diezazkiogun frackingari ateak zabaldu, ez Txilen eta ezta beste inon ere.


3 Fracking Ez

2014 otsaila

Lac Megantic Kanadako herrian, Bakken hobitik petrolioa garraiatzen zuen trenaren hamarnaka zisternen leherketa eta suteek 47 hildako eragin zituzten

Frackingaren bestelako ondorioak: “bonba trenen” kasua Edorta Amuruaren kolaborazioa 2013ko uztailaren 6ko goizaldean, ez zegoen modurik Quebeceko Lac-Megantic herri turistiko txikian gertatu beharreko ezbeharra aurreikusteko. Biztanle gehienak lasai zeuden lo egiten, irekitako azken kafean gauari heldutako azken lagunek musika emanaldi batez goxatzen zuten bitartean. Hala ere, herritik 10 kilometroetara baino ez, batere ohikoak ez diren gertaera batzuk jazotzen ari ziren. Petrolioz betetako 72 zisterna-bagoiez osatutako tren konboi erraldoi batek (haren gidari bakarra Lac-Méganticeko hotel batean zegoen gaua egiten) frenoak galdu eta aldapa behera erortzen hasi zen abiadura geroz eta handiagoa hartuta eta inongo kontrolik gabe. Herria zeharkatzerakoan, trenbideak biribilgune sakona egiten duen puntuan, bagoiak bidetik atera ziren eta, ostean, bere bidetik aurkitzen zuen guztia suntsitzen duen sugar erraldoi batean bilakatu ziren. Suak bi egunez iraun zuen, eta 1000 metro inguruan dena suntsituta geratu zen. Herri horren erdigunea mapatik desagertu zuen, bai liburutegia, bai gauetako kafea bai eta beste 30 eraikinetatik ezer gutxi geratu zenean. Ehundik gora eraikinek kalteak pairatu zituzten. Hiru eguneko ahalegin mardulen ostean, larrialdi zerbitzuek sua menperatu zuten eta kalteak zenbatzen hasi ziren. Hondakinen artean, 42 gorpu zeuden. Beste 5 lagun desagertu gisa sailkatu ziren, haien aztarna bakarra ere aurkitu ez zelarik. Jaurtitako erregaia herriari izena ematen dion laku ederrera arte heldu zen, honen urak kutsatuz. Lehen egunetako ikararen ostean, istripuaren erantzukizunak bilatu ziren. Hasieran gidariaren izena atera zen, konboia herritik 10 kilometroetara utzi zuenarena. Bestalde, eztanda baino ordu batzuk lehenagoko gertaera baten inguruan ere hitz egin zen. Gelditutako trenean sasi sute bat egon zen, suhiltzaileek itzali zutena, eta frenoen akatsaren eragile bezala hartu zitekeena. Bestalde zisterna bagoi horiek (DOT-111 bezala ezagutzen direnak) petrolioa eramateko egokienak ez zirela ere esan izan zen. Tamalezko gertaera zerrenda oso bat, bat batean gau bakar eta berdinean elkartu zirenak. Inork aurreikusten jakin ez zuen isolatutako gertaera bat.

Hala ere, eta sinestezina dirudien arren, berriz ere gertatu zen. Eta horren ostean beste behin ere. Eta beste behin. Eta beste bat ere. Sei hilabeteren bueltan, trenbideetatik ateratzea, eztanda eta sutea zekartzaten beste lau istripu izan dira. Hustutako herriak, alarmak eta irudi ikaragarriak Estatu Batuetako eta Kanadako hainbat lekuetan. Horren indar handia duten suteak dira, non larrialdi taldeek egin dezaketen bakarra ziurtasun eremu bat ezartzea da eta egunetan zehar suak berak erregai guztia agortu arte itxaron.

Sei hilabeteetan, trenbideetatik atera, eztanda egin eta suteak eragin dituzten bost istripu izan dira. Hustutako herriak, alarmak eta irudi ikaragarriak AEB eta Kanadako hainbat lekuetan Lac-Méganticeko sarraskia errepikatu ez zedin bermatu zuen baldintza bakarra beste istripuak herrietatik kanpo gertatu zirela izan zen, hau da, patuaren desioa baino ez. Patuak, aldiz, hori baino, trenbide irteera horiek trenbideak zeharkatzen dituzten ehunka herrietan gertatzea nahi izan balu, bizitza asko galduko ziren. Hain denbora tarte txikian, aurrekaririk gabeko zorigaizto zerrenda honi zer nolako azalpena bilatu ahal zaio? Zelako zama zeramaten tren hauek halako sarraskia sortzeko? Begirada guztiak tren hauen kargaren sorrerara joan dira: Bakken formazioa. Frackingaren Meka. Estatu Batuetan auto hornikuntza ziurtatzen duen “mirari” horren erdigunea. Bakken lurra, orain dela 10 urte ahaztutako lurraldea, gaur egun petrolio ustiapenen lekua bilakatu da, haren paisaia, lur-azpia eta demografia zeharo aldatuz. Urre beltzaren sukar berriak lanpos-

tuak eta egunean milioi bat petrolio barril eskaintzen ditu. Bakken egitura barnean duen Ipar Dakota estatuak ez du merkantzia kopuru hauek garraiatzeko azpiegiturarik. Ondorioz, bat-batekotasuna ohikoa bilakatu da esparru guztietan, bai alojamenduetan bai eta aseezina den industri berri honen logistikan. Hidrokarburoen ekoizpenaren zati handiena (%70a) trenbideetan zehar garraiatzen da findegietara, gehienak kostaldean aurkitzen direlarik. Ez dira ez trenbide, ez bagoi aproposak erabiltzen tamainako trafiko horrentzat. Araudirik gabe eta politika neoliberalen ondorioz, kostuak aurrezten dira, langile kopuru txikiena erabiltzen da eta inspekzioak gutxitzen dira. Konboiak, 100 zisterna bagoi baino gehiagoz osatuta daude eta luzeran kilometro bat baino gehiago egiten dute, eta pertsona bakar batek gidatzen ditu. Ondorioz, giza akatsa egoteko aukerak biderkatzen dira. Gainera, erabiltzen diren bagoiak, aipatutako DOT-111 horiek, istripu kasuetan kalteberak dira, nahiz eta indarrean dagoen araudi eskasa betetzen duten. Istripu hauek aztertzen dituzten adituek

lanean jarraitzen duten bitartean, kontu bat azpimarratu daiteke: eztanden ez ohiko indarkeria eta Bakkenetatik datorren petrolio honek duen sukoitasuna. Ohiko petrolioak isurtzeak eta jarioak ekartzen dituen bitartean, Iparraldeko Dakotan ateratakoak oso erraz hartzen du su. Petrolio honen ezaugarriak aztertzen ari badira ere, honen lurrunkortasuna eta bentzina edota azido sulfhidrikoarekin nahastuta egoteak eztandak ahalbidetzen ditu. Modu horretan Casseltonen gertatutako eztanda ikusgarria bezalako kasuak errazten ditu, bertan 100 metrotik gorako “onddo” bat sortu zelarik. Konboi hauen trazabilitate eskasa eta euren etiketen urritasunak (herritarren artean “Bomb Trains” bezala ezagutzen hasi direnak) gertaerak argitzen aldera konfiantza gutxi ematen dute. Eta, agintariek ezbehar berriak saihestuko dituzten neurriak hartzeko zain dauden bitartean, trenbideetatik gertu bizi diren milaka eta milaka kanadar eta estatubatuar hurrengo eztanda non gertatuko ote den galdetzen diote euren buruari…


4 Fracking Ez

2014 otsaila

Unai Arangurenekin hitz-egin dugu... EHNE-Bizkaiko kidea eta Europako ordezkaria Via Campesinako Nazioarteko Komite Koordinatzailean

Noiz entzun zenuen lehenengo aldiz fraking hitza? Zer pentsatu zenuen? Orain dela urte batzuk, Estatu Batuetatik ikusi nuen albiste batean. Gure herrian, lurra zanpatzen dabiltzan azpiegitura ugari ikusi ditut eraikitzen, urbanizazio, poligono, autobide, autopista energetikoak, Abiadura Haundiko Trena, eta abar. Fraking-a, lurraldearen azken explotazio modu bezala ikusi nuen. Baina askotan bezala, hasieran ez duzu uste zure herri edo eskualdera helduko direnik.

Nork ordainduko du frackingaren festa? Wyomingen frackingaren festa amaitzear dago. Putzuen errendimendu faltak eta gasaren salmentaprezio eskasak zenbait konpainia txiki zonalde hau uztera bultzatu ditu. Behin “sweetspot� edo eremu produktiboenak agortu ostean, enpresak jabetzen ari dira hitzemandako hamarkadatarako negozio oparoa gainbehera datorrela. Orain arazoa batez ere, bertan behera baldintza prekarioetan utzitako putzuetan datza. Enpresa ugarik dagoeneko behea jo dutela adierazi dute edo porrotaren mamua darabilte eta honek Wyomingo estatuari eskuak lotzen dizkio enpresa horiek putzuak behar bezala ixtera behartzerako orduan. Lehenengo kalkuluen arabera, behea

jotzen duten enpresek utzitako putzuak ixtea 8 milioi euro kostako zaie zergadunei. Eta hau izebergaren punta besterik ez da. Egoera hobetzen ez bada datozen hilabeteetan itxi beharreko putzuak milaka izan daitezke eta honek galera handiak suposatuko dizkie jada nahiko jota dauden estatuko diru-kutxa publikoei. Laburbilduz Coloradon frackingaz hitz gutxitan idatz liteke. Agur zulatzaileei, agur hitz emandako lanpostuei, ongietorria kontaminazio arriskua eta putzuak itxi eta karretera konpontzeko zergadunen diru publikoak erabili behar izatea. Arrakasta itzela operazio hau‌

Pinedalen, Wyomingeko AEBetako zonaldean, haustura hidraulikoko hainbat putzu

Ba al zenekien? 1. 2013an frackinga dela eta trenez garraiatutako gordinagatik eman diren isurketa kopurua duela 40 urteetan baino handiagoa izan dela AEBn? 2. Eusko Jaurlaritzako ingurumen aholkularia den Ana Oregiren azken iragarpenen arabera, ezin omen da ziurtatu legealdi honetan Erkidegoan frackinga ezarriko ez denik. 3. Poloniak bere legedia aldatu duela frackingeko putzuek ingurumen-inpaktuaren ikerketarik jasan behar ez dezaten? 4. Ipar Amerikan, azken urte erdi honetan dagoeneko petrolio ez konbentzionala garraiatzen zuten 6 tren istripu egon direla? 5. Susan Nagel zientzialariaren iritziz, frackinga ezartzen den ingurunean hainbat gaixotasun pairatzeko arriskua areagotu egiten bertan erabiltzen diren erreaktiboengatik. Besteak beste, gaixotasun metabolikoak, neurologikoak eta ugalketarekin lotuta daudenak. 6. Ipar Dakotan urte betean gasa erretzen duten zuzi kopurua (gas flaming deritzona) hirukoiztu egin da, bi ikatz planta elektrikoren isurketaren baliokidea izan delarik. 7. 2014rako arbel gasa merkaturatuko duen Europako lehen putzua ustiatzen hasiko direla Polonian?

Ugaoko fraking-aren aurkako taldeko kidea zara, nolakoa izan zen pasa den urteko borroka zure eskualdean? Egia esan, nahiko pozik gaude izan dugun erantzunarekin. Hasieran gutxi ginen gai honekin larritu ginenak, baina denborarekin jende gehiago mobilizatzea lortu dogu. Sismika lanak egin zituztenean, zarata asko atera genuen eta herri osoak fraking-ari buruz hitzegitea lortu genuen, udaletxe mailan baita ere, eta Ugaon bertan, manifestazio itzel batekin amaitu genituen mobilizazioak. Hori bai, inguruko herriekin izan dugun elkarlana oinarrizkoa izan da, baita Aiaraldeko eta Gasteizko plataformetatik jasotako laguntza. Gaur egun ze giro dago kalean honen inguruan? Sismika lanen garaian pilpilean zegoen gaia kalean, baina orain hoztu egin da. Eta hori da gure erronka orain, zelan mantendu tentsio hori. Behintzat herritar gehienek gaia ezagutzen dute, eta hori guztion artean egindako lanaren ondorio pozgarria da. EHNE-Bizkaia eta Via Campesinako kidea zara, zein da bi elkarte hauen lana? Bai, azken 14 urteetan nekazari eta baserritarren munduari guztiz lotuta nabil. EHNE-Bizkaiak Via Campesinan parte hartzen du, eta gure borrokak eta proposamenak bat egiten dute. Elikadura burujabetza da gure proposamen politikoa eta gure helburu orokorra Euskal Herria eta munduarentzat eta horra heltzeko bidea, agroekologia. EHNE-Bizkaian ditugun herramienta guztiak helburu honetara zuzendu ditugu eta naiz eta sektoreak bizi duen egoera latza izan, hasi gara emaitzak jasotzen. Beste elkarteekin batera egindako lanaren ondorioz, gero eta gehiago dira baserriratu nahi diren gazteak, eta gizarte mailan gero eta gehiago dira bertako eta sasoiko produktuak erosten dituzten herritarrak. Gizartea konturatzen dabil elikadura burujabetza lortzeko ezinbestekoa dela lurrak sufritzen dituen erasoetatik babestea, eta errespetu guztiarekin lantzea. 2017an Via Campesinako VII kongresua Euskal herrian ospatuko da. Nolako da holako kongresu bat? Ez da erraza azaltzea. Imaginatu mundu osotik etorritako 600 baserritar baino gehiago, gizon, emakume, gazte, bakoitza bere kolore, hizkuntza eta kulturarekin. Via Campesina mundu mailan antolatutako mugimendu horizontala da, milioika baserritar txiki batzen dituena, eta lau urtero, konferentzia bat ospatzen dugu, gure borrokak eta lanak bideratzeko eta adosteko. Kongresua 3-4 egunez luzatzen da, baino lehenago gazte eta emakume baserritarren asanbladak ere antolatzen dira, beraien espazio propioa izateko. Bisitak eta elkartrukeak egiteko aukera ere badago. Zer suposatu dezake kongresuak Euskal Herria bezalako herri txiki batenzat? Zer gustatuko litzaizuke hortik ateratzea? Amerikan eta Afrikan izandako kongresuen ondoren, azkena pasa den urteko ekainean ospatu genuen Asian, Indonesian. Bertan 2017. urteko kongresuan Europan izatea erabaki zan eta Euskal Herrian egiteko erabakia hartu genuen. Guretzat erantzunkizun handia da mundu mailako ekitaldi hau antolatzea. Beste herrialde batzuetatik etorritako baserritarrak Euskal Herriko baserritarrekin batzeko aukera izango dugu. Mundu mailako nekazal borroka eta esperientziak Euskal Herrira ekarri eta Euskal Herria mundura begira ipintzea da erronketako bat. Pentsatuta daukazue nola, non eta zer programa izango duen kongresu horrek? Momentuz ez dugu ezer finkatu, baina laister hasi beharko gara oinarriak lantzen. Kongresu honetan, lurrak eta lurraldetasunak, espazio garrantzitsu bat izatea espero dugu. Via Campesina barruan gauden baserritar guztiontzat, lurra, ura eta haziak, ez dira baliabideak, zaindu beharreko ondasunak baizik. Kongresu honekin, aukera ederra izango dugu Euskal Herriko baserritarren arteko lana sendotzeko eta antolatzeko. Askotan kanpora begiratzen dugu, baina etxean, barrura begira ere, lan asko daukagu egiteko. Euskal Herriko kolektibo desberdinen artean aliantzak sortu eta sendotu behar ditugu; kontsumitzaileekin, eskolekin, unibertsitatearekin, eta beste mugimendu sozial eta sindikalekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.