Por otro modelo energético
Beste eredu energetiko baten alde
Martxoa 2013 3. zenbakia Doako alea
www.frackingezaraba.org
HELaren alde Aurreko otsailaren 5ean eusko legebiltzarreko mahaiak HELaren tramitazioari ezetza eman zionetik, publikoki salatu dugu bidegabekeri hau. Erakusgarri moduan, hemen ikusten den antzerki bihurtutako otsailaren 21eko kontzentrazioan. Azkenik, 26an PPk eta PNVk inposatutako betoa berretsi egin da. Entzun beharko gaituzte!
Kongresuak ez du frackinga debekatuko Estatuan frackingaren debekua lehendabizikoz eskatzen zuen proposamena atzera bota zuen otsailaren 14an kongresuak. Izquierda Plural taldeak aurkeztutako proposamenean teknika debekatzea eskatzen zen, baina PP, CiU eta UPyDren kontrako bozkak eta PNV, FAC eta UPNren abstentzioak proposamena bertan behera utzi zuten. Gaiaren inguruan egondako eztabaida –gure web orrialdean dituzue bideoak ikusgai- jarrera koherentea duten alderdiak gutxi direla ikusteko balio izan zuen. PNVk SHESAren baimenak ezin direla galdu eta lege batek “Euskadin behar diren” esplorazioak ezin dituela debekatu esan zuen. PSOEk, aldiz, baimenak debekatzearen alde agertu zen, nahiz eta hemen sutsuki defendatzen dituen eta PPk, Kantabrian debekua bultzatzen duen bitartean, izugarrizko aukera dela esan zuen. Alberdi hauek gizartea desmobilizatzeko jarrerei ezin diegu kasurik egin. Ez ditugu geldituko gizartearen mobilizaziorik gabe.
Gizarteak bakarrik geldituko du frackinga
PNV eta PPk frackingaren kontrako HELa ez dute onartu Otsailaren 26an, Legebiltzarreko mahaiak behin betiko erabakia hartu du, frackingaren kontrako HELaren tramitazioa errefusatu dutelarik. EH Bilduk eta PSEk alde bozkatu dute, PNVk eta PPk kontra. Aurreko urtarrilak 31an Fracking Ez Arabak aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea errefusatu egin du Eusko Legebiltzarreko mahaiak. Aurkeztu eta egun gutxitara, mahaiak bideratzearen inguruko erabakia hartu behar zuenean, PP, PSE eta PNV bideratze honen kontra azaldu ziren. Erabaki politikoa hartu zuten eta hori justifikatzeko, gure ekimenak Arabako Biltzar Nagusietatik bideratutako beste ekimen baten objektu berdina zuela esan zuten. Argi eta garbi esan behar dugu: hori faltsua da. Arabako Biltzar Nagusietako ekimenak babestutako eremuetan frackinga debekatzea eskatzen du, eta gurea ez ohiko baliabideen erauzketa eta frackinga debekatu nahi du Autonomi Erkidego osoan. Ikusi nahi duen edonorentzat argia da ezberdintasuna, baina legebiltzarrean itsu asko omen daude.
16 de MARZO, en Alsasua, a las 18:00
MANIFESTACIÓN MASIVA
“No a la imposición de la incineración en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu“
MARTXOAK 16, Altsasun, 18:00etan
MANIFESTAZIO ERRALDOIA “No a la imposición de la incineración en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu“
Gure ekimena aurkeztu baino lehenago, talde politiko horien ordezkariekin egindako bileretan, inork ez zuen ekimenaren bideratzerako inongo arazorik ikusi. PPk bakarrik esan zigun txosten juridikoa eskatuko zuela eta, egin gabe, kontra bozkatu zuen. Beste talde batzuek alde bozkatuko zutela esanez, aurpegira gezurra esan ziguten. Orain, ekimena bideratzeko erabakia berriz aztertu denean, PSEk bere bozka aldatu du eta EH Bildurekin batera ekimena onartzearen alde bozkatu du. Baina hori ez da nahikoa izan. PPk eta PNVk ez dute nahi frackingaren kontrako HELrik. Fracking Ez Araban aspaldi dakigu borroka hau luzea izango dela, hobe haiek ere konturatzen badira, ez baitugu amore emango.
Babestutako eremuetan debekatzen Arabako Biltzar Nagusiak frackinga babestutako eremuetan debekatzeko egin zuten 16/1994 natura babesteko legearen aldaketaren proposamena onartu egin du otsailaren 7an Eusko Legebiltzarrak. Izandako eztabaidan EH Bildu eta PNVk alde agertu ziren, UPyDk abstenitu egin zen eta PP eta PSEk kontra agertu ziren. Ekimen hau Biltzar Nagusietan maiatzan aurkeztu izan zen, eta behin betiko onartu zen irailean EB, PNV eta Bilduren bozkekin, azken hau izan zelarik ekimena proposatu zuena. PP eta PSE ekimenaren kontra agertu ziren. Babestutako eremuetan meatze lanak duten debekuak kentzeko asmoari erantzuten zion proposamen hau. Izan ere, aurreko Eusko Jaurlaritzak aipatutako 16/1994 legea aldatzeko proposamena mahaiganeratu zuen. Momentu horretan hainbatek ulertu zuten lege aldaketa hori, frackingaren egitasmoarekin zerikusirik ez zuela esaten bazen ere, Subijanako put-
zuetan esplorazioa ahalbidetu zezakeela putzu hauek Gasteizko Mendietako Parke Naturalaren lurretan kokatzen direlako. EAEn emandako hauteskundeen aurrerapena ekidin zuen proposamen hau aurrera atera ahal izatea, nahiz eta PP, PSE eta PNV modu argian proposamenaren alde agertu ziren. Baina Arabako Biltzar nagusiek aurkeztutako ekimena bere ibilbidea jarraitu egin du eta aurreko otsailaren 7an eztabaidatua eta onartua izan zen. Orain, eusko legebiltzarrak proposamen legegile hau aztertu beharko du. Fracking Ez Arabatik jada esan dugu uste dugula proposamen hau ez dela nahikoa, eta horregatik Euskal Autonomi Erkidegoko lurraldearen osotasunean frackinga eta baliabide ez konbentzionalen erauzketa debekatuko luken Herri Ekimen Legegilea aurkeztu dugu. Hala ere, proposatutakoa onartuko balitz, gure lurraldea haustu nahi dutenek apur bat zailago izango lukete.
2 Fracking Ez
2013 Urtarrila
EditorialA
HELaren kontra eta frackingaren alde Euskal Autonomi Erkidegoan frackingaren eta ez ohiko baliabideen erauzketaren kontrako HELa ez onartzeko eusko legebiltzarreko mahaiak hartu duen erabakiak argi uzten digu plan hauek garatu nahi dituztenen aurrean presioa areagotzeko tresna baliogarria izan behar zela ekimen hau. Teknika honen kontra eta baliabide hauen erauzketaren kontra, legedi argi eta zehatza eskatzen duten milaka sinadura izatearen aukerak, beldurra ematen die frackingaren bidetik jarraitu nahi dutenei. Horregatik PNVk eta PPk ekimen honen tramitazioaren kontra bozkatu dute. Hasiera batean, PSEk ere, kontra bozkatu zuen, baina azkenean bere jarrera aldatu du eta tramitazioaren aldeko botoa eman du. EH Bildu, hasieratik HELa bere bidea egitearen alde agertu den alderdi politiko bakarra izan da. Herri Ekimen Legegilea ez da alderdi politikoek herri mugimenduei egiten dieten opari bat, gure proposamenak, lege bihurtuta, eusko legebiltzarrean eztabaidatuak izateko dugun aukera bakarra baizik. Hortaz, HELaren tramitazioa onartzeak ez du sikiera bermatzen proposatutakoa onartua
izango denik, ikaragarrizko lan baten hasiera ezartzen du bakarrik, ekimena babesten duten 30.000 sinadura jasotzeko lanarena, alegia. Behin sinadurak lortutakoan, proposatutako legea legebiltzarrean eztabaidatzen da, eta bertan ordezkatuta dauden alderdiek egindako proposamenarekin nahi dutena egin dezakete: eztabaidatu gabe errefusatu, legearen nondik norakoak aldatu, hainbat atal aldatu edo aurkeztu zen moduan onartu. Ezin dugu ulertu lehendabiziko tramite honetan Fracking Ez Arabaren HELa bertan behera utzi izana. Edo bai? Erabaki politikoa da gure ekimenaren betoa. PPk eta PNVk ez dute mahai gainean debekuaren aldeko milaka sinadura eduki eta beraiek hain zuzen kontrakoa egiten dutenak izatea nahi. Horrek kostu politikoa dakar eta beraiek badakite ondo. Askoz hobeto orain gelditzen badute, sozializazio kanpaina martxan jarri aurretik eta frackinga eta ez ohiko baliabideen erauzketa debekatzen duen aldeko babesa eta presioa handiagoa izan baino lehenago. Honekin batera ulertzen dugu hainbat alderdik fracking eta ez
ohiko baliabideen bidean aurrerapausoak eman nahi dituztela. Nola ulertu bestela ikerketa baimenak galtzeko PNVk adierazi duen beldurra? Eta, egon daitezkeen baliabideak esploratzearen alde egin dituzten adierazpenak? Nola esploratu nahi dute? Zergatik bestela, PPk Madriletik baliabide hauen inbestigazioa sustatzen du? Frackingaren kontrako HELaren tramitazioa galarazi dute, baina gaur argiago dugu zeintzuk diren seinalatu beharreko jarrerak eta zeintzuk izango diren desmuntatu beharreko diskurtso anbiguoak. Uste dugu, tamalez, asko izango direla horretarako izango ditugun aukerak. Frackingaren aldeko eta ez ohiko baliabideen esplorazio eta ustiatzearen aldeko jarrerak eta ekimenak kritikatzeko. Baina ziurra da ez dugula hain erraz etsiko. Gure borroka frackingaren kontra eta energi fosiletan oinarritutako betikotu nahi duten ereduaren kontrakoa zen, eta izaten jarraitzen du. Momentu honetan, kontrako mugimendua HEL baten bidez bideratu nahi genuen, eta nahi dugu. Ez dugu amore ematen.
Olaztiko Cementos Pórtland Valderrivas enpresak burutu nahi Hondakinen errausketa proiektaren eragina Araban 3mugak batera 2011ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak, Olaztiko Cementos Portland Valderrivas enpresari ordura arte porlana bakarrik ekoizteko zuen lan-baimena aldatu zion. Horrela, Portlandek (FCC zaborren talde multinazionalaren barruan dagoen enpresa), hondakinen ERRAUSTEGI-PORLANDEGIA bihurtzeko baimena lortu zuen. Esan, Nafar Gobernuak errausteko egin zuen Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) aldaketa hau ilegala dela, erabakietan parte hartze publikoa sustatu gabe onartu baitzuen. Berriki, Nafarroako Gobernuak, hondakinak errausteko baimenaren aldaketa bat eman dio enpresari. Berez, honetarako, Udalak eman behar zuen eta eman ez duen jardueraren hirigintza-bateragarritasun txosten positiboa behar zuen. Olaztiko Udalaren araudiaren arabera ezinezkoa da baimen hau ematea. Hala ere, enpresak ez du udal araudia eta inguruko udalen borondatea errespetatu eta Nafarroako Gobernutik, udalaren eta bere araudien gainetik pasatzea ahalbidetzen dion PrSIS-aren bidez, baimena jaso du. Baimen horren bidez, enpresak urtean 56.000 tona hondakin errausteko baimena lortu du: pneumatikoak, plastikoak, etxeetako zaborra, paper-fabriketako lohiak. Ikerlari eta zientifiko askok buruturiko ikerketen arabera, hondakin hauen errausteak isurketa kutsagarriak sortuko ditu: metal astunak, furanoak, dioxinak (ezagutzen diren isurketetatik
pertsonentzat toxikoenetarikoak). Sustantzia hauek pertsonen osasuna larriki kaltetu eta baliabide naturalak suntsitzen dituzte. Errausketa, hondakinak tratatzeko modurik arriskutsuena. Hauen errausketak, Europa zein mundu mailan adierazitako aholku eta konpromisoak ez ditu betetzen: Estokolmoko Konbenioa, “Llamamiento de Paris”. Osasunerako kaltegarria
Milaka medikuk eta zientzialarik hondakinak errausteak osasunean daukan arriskuaz ohartarazi gaituzte. Europan, hondakinen errausketak jendartean ekarriko lituzkeen eraginei buruz Exeter Unibertsitateak (Erresuma Batua) egindako txosten batek honakoa adierazten du: haurren artean minbiziak eragindako heriotza kopurua bikoiztu egiten da, gibeleko, biriketako eta laringeko minbiziak eragindako heriotza kopurua ere handitzen da, fetuen malformazioak ematen dira, arnasketa arazoak, etab. CPV-ek burutuko duen errausketa-jardueraren eragin lazgarrienak 30km-tako erradioan emango dira, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako zonaldeetako biztanleen osasuna eta ingurumena bera arriskuan jarriz. Arabako kasuan, hondakinen errausketak inpaktu negatiboak sortuko ditu, beste batzuen artean, Aizkorri-Aratz
Araba, Nafarroa eta Gipuzkoan izango du eragina
Parke Naturalean eta Natura 2000 Sarearen barruan dagoen Entzia mendilerroan, eta nekazal eta abeltzaintza jardueretan eragina izango du, zonaldeko aberastasun eta lanpostuetan eragin negatiboa izanez. Hainbat enpresek, hondakinak erretzean sortzen diren emisioak direla eta, erretzen den guneetatik 15km-tako erradioan ekoizten diren produktuak erosteari utzi diote. Europako zenbait estatutan, eremu horietan elikagaiak ekoiztea eta merkaturatzea ere debekatu dute. CSIC-eko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) ikerlaria den Fernando Palaciosen ikerketa batek adierazten duen bezala, eragin eremua ezin da Lautadara mugatu, haize indartsuek instalazioaren emisioak gure lurraldean zehar zabalduko baitituzte, airea eta lurra kutsatuz, Gasteiz eta UribarriGanboa Urtegia barne (Gasteizko biztanleek edaten duten ura), eta sustantzia asko Zadorra ibaiaren erriberetan metatuko dira.
Arabako Lautada, Sakana, Lizarraldea eta Goierriko Udal eta inguruko biztanle gehiena ere. 3 Mugak Batera Plataformak Olaztiko CPV enpresaren hondakinen errausketa proiektua gelditzeko eta hondakinen kudeaketa jasangarriagoa burutzeko aldarrikatzeaz gain, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarrituko den eta gure osasuna, ekonomia eta ingurumena kaltetuko ez dituen bizi balioak aldarrikatzen ditu.
Altsasu, martxoak 16
3 Mugak Batera Plataformak, inposaketa honen aurka martxoaren 16an, 18:00etan, Altsasun egingo den MANIFESTAZIOra gonbidatu nahi zaituzte. Informazio gehiago: http://olaztinerrausketarikez. blogspot.com.es/ “Etorkizuna Erraustuz” dokumentala: http://www.argia.com/ multimedia/dokumentala/etorkizuna-erraustuz
Plataformaren sorrera
3 Mugak Batera Plataforma, gure etorkizunean eragin larria izango duen proiektu hau gelditzeko sortu zen. Plataforma honek, Olaztin burutu nahi duten errausketaren aurkako Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako herri mugimenduak koordinatzen ditu eta hiru herrialdeetako bizilagunez osatua dago. Greenpeace, Ekologistak Martxan, Lurra erakunde ekologisten babesa du, baita UAGA eta EHNE abere eta nekazal sindikatuena ere. Landetxeena, hiru lurraldeetako elkarte eta talde desberdinena eta kontra dauden
7000 lagun inguru bildu ziren 2012ko martxoan egin manifestaldian./ 3mugak batera
3 Fracking Ez
2013 Urtarrila
Baliabide fosilekiko menpekotasuna
Eskuineko argazkian ikus daiteke Ikatz geruzetako gas erauzketak eragindako paisaia Tienan, Australia. Eskubialdean aldiz, protesta ekimen bat “Lock the Gate” izeneko kanpainaren baitan.
Metanoa ikatz geruzetan: hausturarako beste era bat. “Lock The Gate” kanpainak ikatz-geruzen erauzketa teknikaz ohartarazten gaitu Frackingak ez dio soilik arbel gasari eragiten. Izan ere, arbel gasaren putzu kopurua askoz ere txikiagoa da haretrinkoetan gasa zein petrolioa bilatzeko, edota ikatz geruzetako gasa erauzteko ageri diren ehunka putzuekin konparatu ezkero. Gauza da gaur egun, meatzarien etsai den grisua ikatz-hobietatik erauzia izaten ari dela planetako txoko ezberdinetan. Baita Australian ere.
90.hamarkada, EEBBetan, ikatz geruzen artean eranzten den metano gasak, merkatu energetikoa goitik behera aldatuko zuen pagotxa energetikotzat iragarri
zen. Egia esan, historiak sekulako antza dio arbel gasari. Urteetan zehar putzuak zulatzen ibili ondoren, (Albertan bakarrik 15.000 daudelarik)egun ikatz-gasa, gas amerikarraren %10a besterik ez da. Eta dagoeneko onartua dago gas honek etorkizunean ez duela nahitaezko eginkizunik izango. Hala eta guztiz ere, teknika ez konbentzionalek baliabide honetan behin da berriz tematzeak ahalbidetzen dute. Hau da, bideratutako putzuak eta hausturafluidoa bolumen itzeletan erabiltzen dituzten teknikek. Izan ere, helburu nagusienetako bat, Australiako ikatz erreserba handietan harrapatuta ageri den gasa da orain. Konpainiek saiakera be-
rri honetan 40.000 putzu inguru erauziko dituztela iragarri dute. Zeintzuk dira honek dakartzan arazoak?
Hausturarako teknologia modernoekin egin nahi den saiakera berri honek arbel gasaren erauzketaren antzekoak arriskuak dakartza, eta hauek areagotzen ditu gainera apurketa egin baino lehen ikatz hobietan ageri den ur kopuru an-
dana ponpatu behar da eta. Aipatu berri dugun ur honek, milioika tona gatz, metal astun eta beste hainbat gai azalerarazten ditu, eta esan beharra dago ez dela hauen trataera egoki bat burutzeko planik. Erabili beharreko ur kopurua izugarria da eta negutegi efektua eragiten duten gasen ekoizpena Australiako auto pilo osoak suposatzen duenarena baino handiagoa izango litzateke.
Oposizioko kanpaina
Guzti honen eraginpean dagoen zonaldea itzalez beteriko panorama marrazten du, bertako jendea mugiarazi duelarik eta “Lock the Gate”(itxi atea) deituriko kanpaina tematian antolatu dira makina zulatzaileei bidea itxiz. Izan ere borrokak legediak usten dituen zirrikitu txikiak aprobetxatuz doa, hala nola makinek norbanakoen lurrak eta bideak zeharkatzen oztopatzen. Honelako jokaerek ustekabeak dakartzate konpainiei. Nahiz eta esan beharra den legediaren onurak orokorrean konpainientzako izaten direla noski. Bestalde, makinak geldiarazteko saiakerak ere eman izan dira, eta honegatik zenbait pertsona atxilotuak izan zirela.
Fracking-aren arazoak
Frackinga eta airearen kutsadura Azkenaldian Frackingak airearen kalitatea kaltetzen duela baieztatzen duten ikerketak gero eta gehiago dira. Aldizkariaren aurreko zenbakian, aldaketa klimatikoarekiko sortzen dituen ondorio kaltegarriez aritu ginelarik, gaurkoan frackinga ezarri den lekuetan aireaneman diren kalte zuzenez hitz egingo dugu.
Coloradoko Unibertsitateko ikertzailea den Lisa Mackenziek pasa den udaberrian honako hau baieztatzen zuen: “Gure ikerketek fracking-ari buruzko eztabaida nazionalaren baitan airearen kutsadu-
ra ere kontuan hartzea ezinbestekoa dela ohartarazten gaituzte, denbora luzean zehar arreta uren degradazioan soilik eman izan delarik”. Irakaslearen iritzia erabatekoa izan zen. Izan ere 2012an argitaratutako bere ikerketako erantzunak irmoak ziren. Hala ere, ez zen hau ezagutarazi gintuen lehena izan. Bazen garaia, SMU Texaseko unibertsitateko ikertzaileek honako hau ondorioztatua zutela:Texasen fracking-putzuek sortzen duten smog kopurua, Fort Worth-Dallas izeneko zonaldeko ibilgailuzirkulazioak eragiten duena baino handiagoa da. Datu hau oso esanguratsua da kontuan izanik 6 mi-
lioi biztanleko konurbazioa dela. Gainera, aipatu beharra dago azken hamar urteetan EEBBtako estatu guztietan biztanleriaren kantzer kasuen portzentaiak txikitu egin direla Texasen izan ezik, kasualitatea izango ote da? TEDX
TEDX (The Endocrine Disruption Exchange) erakunde ospetsuko zenbait ikertzailek, hauen artean Theo Colborn, hilabete honetan ezaguna izan den artikulu zientifiko bat argitaratu zuten. Bertan, ibilbide luzeko lehengo airearen kalitateari buruzko ikerketaren emaitzak aurkezten dira. Arreta Garfield
konderrian jarri dute bereziki, Coloradon, honetaz gain ez bait dago beste aktibitate industrialik bertan. Aurkeztutako ikerketek, 50 kutsatzaile atmosferiko baino gehiagoren aurkikuntza erakusten dute, eta hauetako 35 bereziki burmuinean eta nerbio sisteman kalteak eragiteko gai dira. Gainera, batzuk adingabekoen osasuna mintzeko kopuru nahikoan topatu izan dira. Egileen arabera, airearen horren kutsadura larriak bi zergati nagusi ditu: alde batetik, industriak burutu dituen aireztatze lanengatik, eta beste alde batetik, hausturarako eta zulaketarako erabiltzen diren makinen lanengatik. Guzti honetaz gain,
itzulitako fluidoak pilatzen dituzten baltsetan ematen diren hainbat gaien lurrinak kontuan hartu beharko lirateke. Beraz, ikerketa honek herrialdearen zenbait lekuetan hainbatetan salatu izan diren arazo iraunkorrak azaldu ahalko ditu, edo hasi behintzat, askotan salatu eta gutxitan ikertu izan direnak hain zuzen ere.
Azken hamar urteetan EEBBtako estatu guztietan biztanleriaren kantzer kasuak txikitu egin direla Texasen izan ezik
4 Fracking Ez
2013 Urtarrila
Elkarrizketan Juan Ibarrondo
Frackinga zineman Josh Foxen zuzendaritzapean egindako dokumentalaren ostean, zinema izan da errebelatu dena frackingaren aurka borrokatzeko arma boteretsu gisa. “Irudi bakar batek mila hitz baino gehiago balio duela” dioen esaerari erreparatuz, Gasland-ek Sundance sariaz
gain Oscarretarako proposamena lortu zituen. Aldi berean, haustura egin den landen irudiak eta ur txorrotetatik su garrak erretzen ikusten ziren irudien bitartez, EEBBko eta mundu mailakoa eremu zabal bat, sentsibilizatzea lortu zituen. Datorren hilabetean
ordea, Gus Van Sant zuzendariaren azken filma estreinatuko da, Promised Land. Bertan, Matt Damon eta Hohn Krasinski dira protagonistak eta filma elkarlanean idatzi dutenak. Drama hau Gas-goseak gainezka egin duen Pennsilvanyko landa eremuan ematen da. Izan ere, Amerikako landa-munduak zuen gainbehera aprobetxatuz zonaldean gasaren industriak izan zuen jokaera bortitza aztertzen da. Besteak beste, bistakoak dira gas ez konbentzionaleko hobien gainean kokatzen ziren norbanakoen lurretan baimenak lortzeko burutzen dituzten azpijokoak. Filma, gure problematikarekiko arazo ezberdinez ari den arren, berdinak dira ohiko jendearen aurrean islatzen diren enpresen interesak. Ez ezazu galdu!
Ba al zenekien? 1. Bioerregaien bitartez europako %10aren kontsumoa lortzeko, landa daitekeen lurraren %72a erabili beharko genukeela? 2. Kanadko British Columbian, Encana enpresak 2011ean egindako “munduko fracking lan handienean”, plataforma soil batean 1.576 milioi litro ur erabili zituela? 3. 2008 eta 2011 urteen artean, Pennsilvanyan soilik, lege eta araudi ezberdinen 1.000 hutsegit inguru egon zirela frackinga egiten duten enpresen eskutik? 4. TEDX taldearen arabera, Ingurumena Babesteko Erakundeak (EPA) ikertutako putzuen %25etan kutsadura arrastoak aurkitu dituztela? 5. Holandako ekonomia ministroak Groningen inguruan emandako lurrikarak gasaren ustiaketak eragiten dituekla onartu duela? 6. Artoatik litro bat bioetanola (gasolinaren ordekoa) lortzeko petrolio litro bat gastatu behar dela? 7. NASAren arabera, Ipar Dakotako ezohizko petrolioa ateratzen duten bitartean, berarekin irtetzen den gas antortxetan erretzen dutela eta horrek eragiten duen argi kopurua aldameneko Minneapoliseko zonalde metropolitanoak baino handiagoa dela, 3,3 milioi biztanle izanik?
- Kaixo juan, zertan zabiltza azken bolada honetan? Idazten jarriatzen dut, denetarik apur bat, erreportaiak direla, gidoiak direla. Zenbait komunikabiderekin kolaboratzen ere jarraitzen dut. - Pasaden udazkenean bideo batean parte hartu zenuen, Fracking Ez manifestaziorako deia luzatuz, zergatik? Berebiziko garrantzia zuen gai bat iruditzen zitzaidan eta difusioan nola edo hala lagundu nahi nuen. Gainera bideoaren formatoa originala eta irudimen handikoa iruditu zitzaidan, ezin izan nuen ezetz esan. - noiz ezagutu zenuen fracking-a? Gogoan dut Manurgan bizi den lagun batek mezu bat bidali zidala gaia azalduz, oraindik ere argitara atera gabe zegoenean. Garai hartan isilpean gordetzeko kontu bat zen. Orduan informazioa biltzen hasi nintzen eta izututa geratu nintzen. Hori dela eta, komunikabide lokal batean zutabe bat idatzi nuen eta apaltasunez esan dezaket, gai honen inguruan agertu zen lehen berrietako bat izan zela uste dudala, lehena izan ez bazen behintzat. - Hasieratik sumatu zenuen arazoaren larritasuna? Kasu hauetan egiten duzun lehenengo gauza, interneten begiratzea izaten da. Bertan informazio ugari zegoen beste herrialde batzuen inguruan. Gainera apurka apurka gaia jendartean zabaltzen joan zen eta hemengo egoerari buruzko geroz eta informazio gehiago jasotzen hasi ginen. Gogoan dut, IGIko jendearekin hitz egin nuela eta hauek oso kritiko agertu zirela. Egia esan, ordutik hona, mobilizazioa eredugarria izan da eta herritarrak informatzeaz gain, politikoak posizionatzera behartu ditu. - Urriaren 6ko manifestazioak fracking-aren aurkako borrokan garrantzia izan duela uste duzu? Noski baietz, ereindako uzta jasotzea bezalakoa izan zen, indar pilaketa bat. Baina ez da bakarra izan: nekazaritza eremuetako mobilizazioa, bertatik bertara, kualitatiboki oso garrantzitsua izan da. - Zer esango zenieke lan hauek burutzeko ardura duten kargu publikodunei? Nere ustez, indar politiko gehienek diskurtso bikoitza dute, PP,PNV zein PSEk. Mozorroa kendu eta haien benetako nahaiak agertzera estutuko nituzke, jendeak zer dagoen jakin dezan. Jakina!halako astakeria martxan jarri ez dezaten ere eskatuko nieke. - Etorkizunerako mezu positiborik? Geroz eta gehiago gara kontsumitzeko eta ekoizteko moduan erabateko aldaketa bat ezinbestekoa dela pentsatzen hasi garenak; aro baten bukaeran gaudela uste dugunak, geure bizimoduko alderdi askotan errotikako aldaketak egitea eskatuko diguna, mugikortasunean, elikagaien kontsumoan…
Artistak frackingaren aurka New York estatuan giroa bero bero dago frackinga dela eta. Arrazoia zera da: Andrew Cuomo gobernadoreak 4 urteko luzamenduaren ostean, fracking-a behinbetiko debekatuko den ala ez erabaki behar du. Oposizioaren aurpegirik ezagunena, “Fracking-aren aurkako artistak” mugimendua da, 2012ko udaran Yoko Onok eta bere semeak, Sean lennonek sortua. Egun 200 artista baino gehiago biltzen ditu bere baitan eta horien artean Susan Sarandon, Tim Robbins, Patti Snith edo Uma Thurman bezalako izenak daude. Urtarrilean artista horietako askok pensilvanian fracking-ak erasandako lekuak bisitatu zituzten eta eraginak jasandako populazioarekin hitz egin zuten, modu horretan presio eginaz, Cuomo Fracking-a debekatzera bultzatzeko asmoarekin. “Cuomo: etzazu New york hautsi” lelopean, Imagine abesti ezagunaren bertsio bat egitera ere iritsi dira zera dioena, “Imagine there’ s no fracking”. Presio mediatiko hau guztia barru barruraino sartu da. Iragan Otsailaren 13an, erabakia atzeratuko
zuela iragarri zuen Cuomok, estatuko osasun agintaritzak denbora gehiago behar baitzuen fracking-ak osasunean dituen eraginak sakonki aztertzeko. Lobby frackingzaleek euren presioarekin aurrera darraiten bitartean, aurkako mugimenduek deklarazio hau “garrantzi gabeko garaipen” bat bezala hartu dute. Bestalde, Marcellus formazioa, bere baitan Pensilvania, Ekialdeko Virginia eta New York hartzen dituena, bat dator “sagar handia”
hornitzen duen elikagai arroarekin. AEBetako beste eremu batzuetan jasotako eskarmentuak agerian uzten du fracking-a eta elikagaien subiranotasuna bateraezinak direla. Metropoli-barrutia hornitzen duten landaketa eta industriek arriskuan ikusten dute euren burua eta fracking-a debekatzeko eskatzen ari dira. New York-eko biztanleriak ere hausnartu beharko luke nondik ekarriko lituzketen elikagaiak inguruan haustura egiten badiete.
Saltokiak Gasteiz: Elkar, CNT, Bioalai, Zuloa, Librería UPV, Bestpress, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko catedral, Anegón, Aranbide, Ayala, Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato 14, Sarralde, Haurtxoa, Zapateneo, Aizkora San Markos. Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu, Urizharra, Ondategi. Bizkaia: Bilbo (Eztabaida, Ekoetxea), Urduña. Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda). Nafarroa: Iruñea (La Hormiga atómica, Ekologistak Martxan, El Parnasillo, Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu. Madrid: Traficantes de Sueños. Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa de Foc, El Lokal, Aldarull.