FRACKING
Euskal Herriarentzako mehatxu berria
B
adirudi bat batean ezerezetik agertu eta luzaroan gure artean egongo den hitz horietakoa dela fracking. Euskal Herriko lur azpian, ehundaka kilometro koadroetan zehar gas ez-konbentzionala omen dago, eta etorkizuneko energia hornidura arazoen konpontzaile bezala aurkeztu digute sustatzaileek. Orain arte baztertuak izan diren baliabideak eta errentagarriak ez ziren hobiak, erregai fosilen eskasiaren testuinguruan interesgarriak bihurtu dira. AEB-etan garatutako hainbat teknika, gure herrian erabili nahi dituzte gasa erauzteko. Fracking, hain zuzen ere, teknika berri hauek laburbiltzen dituen hitza da.
Gas honek duen azaleratzeko zailtasunak ordea, oso sakon eta sakabanatua izaki, erauzte prozesua naturarekiko oso bortitza bihurtzen du. Horren ondorioz, ingurumenarengan eta pertsonen osasunarengan hainbat arazo larri suertatu dira, azken ikerketen arabera: lur azaleko eta lur azpiko uren kutsadura, lurren okupazio izugarria, landa eremuen industrializazio azkarra, hainbat gaixotasunen gorakada, airearen kalitatearen okerragotzea, negutegi efektuaren areagotzea eta abar luze bat. Gas honen aldeko apustuak gure eta gure ondorengoen etorkizuna arriskuan jartzea suposatuko luke, horregatik egin behar dugu ahalegina
egitasmo hauek gelditzearren. Eusko Jaurlaritza horrelako proiektuen atzean ibiltzeak gure haserrea areagotzen du, lehendabiziko putzuak guztion diruarekin ordainduko dituztelako. Amaiera data duen sistema baten aldeko apustua mantentzen dute, baliabide fosilen aldekoa, eredu aldaketa ezinbestekoa dela onartu ordez. Datozen aldaketen aurrean azkenengo erregai fosilei heldu beharrean, hobe genuke beste bizimodu eta eredu energetiko baten alde pausuak ematen hastea behingoz, etorkizuna egongo bada. Eta funtzesko prozesu horretan denok hartu nahi dugu parte.
Baiona
I
! .
Fracking-aren prozesuaren deskribapen orokorra
5 Géminis
Lur azalean dagoen plataformatik zulaketa bertikala egiten da, kilometro batzuetara egon daitekeen gasdun haitz geruzaraino, bestelako haitz geruzak eta akuiferoak zeharkatuz. Geruza horretara heldu aurretik zulaketa bideratua hasten da: bihurgune bat eginez gasa duen geruzan sartzen da eta bertan, bataz beste, 1-1,5 km luzatzen da. Distantzia horizontalak oso handiak direnez, geroago erabiliko den haustura hidraulikoa zenbait etapa independentetan egiten da. Aukeratutako geruzara heldutakoan lehergaiak erabiltzen dira pitzadura txikiak sortzeko. Haustura hidraulikoa (fracking ere deitua), ura, produktu kimikoak eta agente apuntalatzaileak daramatzan jariakina presio altuan bonbeatzean datza, sortutako pitzadurak zabaldu eta luzatu ahal izateko. Presioa jaisterakoan, jariakina lur azalera itzultzen da gasa eta haitzetan dauden beste hainbat substantziarekin batera, besteak beste, metal astunak eta, formazioan egotekotan, partikula erradioaktiboak. Azkenik, lur azalean, erauzitako nahasketa prozesatu eta gasa gainontzeko substantzietatik banatzen da. Estimazioen arabera, txertatzen den jariakin kopuru aldakorra itzultzen da berriro ere lurrazalera (azken estimazioen arabera %8-35 bitartean) eta gainontzekoa lur azpian geratzen da kutsatua.
Arquetu
Bilbo
GRAN ENARA PROIEKTUA
Kantabria
Bizkaia
Angosto
Usapal
2 Valderredible
Bigüenzo
D E
Urraca
Lora Basconcillos-H
Sedano
Esploraziorako baimenak Huermeces eta Leni zundaketak
Burgos
Ebro-B
Baimen mugakideak Palencia 1
D E
! .
Lore
3
Nafarroa ! . Beherea
Maule-Lextarre
Donibane Garazi
Landarre
Sustraia
! .
Zuberoa
Gipuzkoa
Ebro-C
5
Iruña
Pegaso
! .
Quimera
Libra
Nafarroa
6
Onartutako baimena Eskatutako baimena
km
Donostia
D E D E .Vitoria-Gasteiz D E Enara Araba! E D E D Usoa
5
Rojas
Berdún
Ebro-A
Ebro-D
Huesca
Cameros-2
Errioxa
Ebro-E
Bideratzen ari den esplorazio zundaketa
Eskatzaile eta emakidadunak Palencia
Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan dituen arriskuak
3 Palencia 4 3 5 Valladolid 6
5
SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief eta Cambria Trofagás hidrocarburos SHESA eta Petrichor Euskadi Coöperatief SHESA
Aquiles
Soria
Zaragoza
Burgos 4
Frontera Energy Co
Iturria: IGN France, CNIG, BOE http://www.fracturahidraulicano.wordpress.com
SHESA, Unión Fenosa eta Oil and Gas Skills
Kartografía: acuifer cc
Euskal Herrian duen eragina
Fracking-aren inguruan sortutako albisteak orain arte Araba ahoan izan badute ere, Euskal Herri osoan dute eragina eskatutako eta onartutako baimenek. Mapa honetan ikus daitezke gaur egun mahai gainean dauden ikerketa baimenak eta eskatutako zundaketen kokalekuak. Guztira, Arabako lurraldearen %88a, Bizkaiako %73, Gipuzkoako %40a eta Nafarroako %14a dago fracking-aren mehatxupean. Iparraldea momentuz salbu da, frantsez estatuan debekatuta baitago haustura hidraulikoa. Soilik Araban iragarritako gas kopurua ateratzeko (Gran Enara izeneko proiektuan), 2.000 putzutik gora egin beharko lirateke.
Istripuak
Lurraren okupazioa
Fracking gabeko udalerriak
Landa eremuen industrializazioa
Uraren kutsadura
Kutsadura atmosferikoa
20
Mirua
1
Bezana Pisuerga
4 Saia
10
Lapurdi
Lurra
! .
Luena
0
Metano ihesak uretara
Araban, gaiaren gizarteratzearen ondorioz, hainbat ekimen burutu dira, batik bat Fracking Ez Araba plataformak bultzatuak. Horien artean “Fracking gabeko udalerriak” izeneko kanpaina martxan jarri zen martxoan. Ekimen hau bi ataletan banatzen zen; alde batetik hitzaldi informatiboak eman, eta bestetik fracking-aren aurkako mozio eredu bat eskeini. Azken hilabete hauetan, 50 hitzaldi inguru eman dira, eta 23 udalerri eta 60 kontzeju inguruk onartu dute mozioa, fracking-aren aurkako jarrera azalduz. Araban emandako jarrera hartze hau Euskal Herri osoan zabaltzea da asmoa, udaletxeak herritarren ongizatearen zaintzaile diren neurrian proiektu hauen aurrean zeresan haundia baitute.
OKONDO
AYALA / AIARA ARAMAIO
AMURRIO
ZUIA ZIGOITIA URKABUSTAIZ
ARRAZUA-UBARRUNDIA
SAN MILLÁN / DONEMILIAGA
BARRUNDIA VALDEGOVÍA (2)
KUARTANGO SIERRA BRAVA DE BADAYA
IRUÑA OKA / IRUÑA DE OCA
AÑANA RIBERA ALTA LANTARÓN
ASPARRENA ELBURGO / BURGELU VITORIA-GASTEIZ ALEGRÍA-DULANTZI CONCEJOS PARZONERÍA DE VITORIA-GASTEIZ SALVATIERRA / AGURAIN DE ENTZIA (1) E ITURRIETA
RIBERA BAJA / ERRIBERA BEITIA
ARRAIA-MAEZTU
ARMIÑÓN
TREBIÑO CAMPEZO / KANPEZU
BERANTEVILLA COMUNIDAD DE ZAMBRANA LAÑO, PIPAON Y PEÑACERRADA PEÑACERRADA-URIZAHARRA
FRACKING GABEKO UDALERRIA FRACKINGA ZALANTZAN JARTZEN DUEN BEREZKO MOZIOAK DITUEN UDALERRIA
LEZA
MOZIOA ONARTU DUTEN UDALBATZAK MOZIOA AÑANAKO KUADRILLAREKIN BATERA ONARTU DUTEN UDALERRIAK (1) Gasteizen 53 udalbatzek mozioa onartu dute (2) Gaubeako udalerriak berezko mozio bat onartu du añanako kuadrillak onartu duen mozioaz gain, Gaubea bertan sartzen delarik
Fracking-aren aurkako monografikoa Gai honen inguruan dagoen informazio eskasari aurre egiteko asmoz, kaleratu berria da argitalpen hau. Bertan, fracking-a, ondorioak, testuinguru energetikoa, gure inguruan dauden proiektuak eta aurkako mugimenduak birpasatzen dira. Energia eta ingurumen gaietan adituek parte hartu dute, baina baita landa inguruko biztanleek edo gizarte mugimenduetako hainbat kideek. 124 orriko luzeerarekin, helburua ahalik eta zabalpen handiena izatea da, horregatik 4,5 eurotako prezio herrikoian kaleratu da. Momentuz Elkar dendetan aurkitu dezakezu, baina Fracking Ez Arabaren weborrian (www.frackingezaraba.org) eskuragarri duzu saltoki guztien zerrenda.
Gure lurra, airea eta ura maite ditugulako, fracking-a teknika arriskutsuegia delako, ingurumena babestu nahi dugulako, guztiona dena guztion artean nola erabiliko den erabaki nahi dugulako, gasa ateratzeko milaka putzu egin beharko dituztelako, nazkatuta gaudelako, energia fosilen garaia amaitzen ari delako, ura kutsatuko dutelako, ez ditugulako landak industriagune bihurturik ikusi nahi, ezin dugulako dirua jan, gehigarri kutsagarriak lur azpian utziko dituztelako, gezurra besterik ez digutelako esan, bizimodu jasangarri baterantz abiatu behar garelako, hurrengo belaunaldien etorkizuna arriskuan jarriko dutelako...
milaka arrazoi daude... zureak aukeratu eta zatoz...