"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

Page 1

FRACKING APUSTU ARRISKUTSUA

FRACKING: HURBILKETA BAT FRACKING-A GAUR EGUNGO EREDU ENERGETIKOAN

4,5 €

INGURUMENEAN ETA PERTSONEN OSASUNARENGAN ARRISKUAK GURE INGURUA ZULATZEN

FRACKINGAREN AURKAKO MUGIMENDUA


Aitortu — Lanaren kredituak aitortu behar dituzu, egileak edo baimendunak zehaztutako eran (baina ez aditzera emanez haien babesa duzunik edo haiek obraren erabilera hori babesten dutenik). Ez merkataritzarako — Ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili. Partekatu baimen beraren arabera — Lan hau aldatzen baldin baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana banatu dezakezu soil-soilik baimen honen berdi-berdineko baten mende.

Kredituak Edizioa, erredakzioa eta maketazioa:

Fracking Ez Araba Kolaborazioak: Roberto Bermejo, José Ignacio Santidrián, Fernando Solsona, Pedro Prieto, Florent Marcellesi, Julio Barea, Carlos de Castro, Kepa Baquedano, Iker Gómez Iborra, Marion Perrand, Iker Del Río Lahidalga, Iñaki Bárcena, Juan López de Uralde, Zuriñe M. Baztan. Asamblea contra la fractura hidráulica de Burgos. Asamblea contra la fractura hidráulica de Cantabria Bilboko fracking-aren aurkako asanblada.

Atzeko azala: “Fracking”. Myriam de Miguel

Ilustrazioak:

Eskerrak: Anthony Ingraffea eta Aitor Urrestiri, beraien hitzaldiak hainbat testu idazteko baliogarriak izan direlako. Idoia Arrazola eta Xabi Álvarez de Arkaiari erreportaian parte hartzeagatik. Les Cévennes-ko kolektiboei, beraien ekarpen interesgarriengatik. Fracking Ez Araba eta Fracking Ez Kuartango kolektiboetatik ekimen honetan parte hartu duten guztiei, testuak, argazkiak, mapak etab. bilduz eta sortuz. Monografiko honetarako testuak eskeini dituzten talde eta kolektibo guztiei. Jorratutako gaietako adituei, beraien lan eta ikerketek frackingaren konplexotasuna ulertarazten digutelako. Jon Sánchez, Estibaliz Aizpuru, Alaitz eta Ohiana Amundarain, Juan Martin Elexpuru, Itsaso Arrizabalaga, Jon Aranburu, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Idoia Zapirain, Eñaut Iraeta, Iñaki Lazkano, Mikel Gartzia, Maitane Beristain, Iñigo Zendegi, Eneko Garmendia eta Maitane Arnaiz beraien itzulpen lan baliogarriagatik. Fracking-aren aurka burrukan ari den jende guztiari, edozein lurralde edo alorretan.

Shukare

Inprenta: Sacal Gasteizen inprimatua 2012ko irailean Lege depositoa: D.L. VI 658-2012

Publikazio honen salmentak eragindako diru guztia fracking-aren aurkako burrukan jarraitzeko erabiliko da.


Sistema osoa gera ez dadin, gas [ez-konbentzionala] da dugun aukera bakarra. Bogdan Mancinkiewicz (Europar parlamentaria)

3


Editoriala

Badirudi bat-batean ezerezetik agertu baina luzaroan gure artean egongo den hitz horietakoa dela fracking. Gure lur azpiko ehunka kilometro koadrotan zehar aurkituriko gasa, etorkizuneko energia hornidura arazoen konpontzaile bezala aurkeztu dute. Gasa, egia esan, hor izan da betidanik, baina oso sakabanatua izaki, lur azpitik ateratzeko erabili izan ohi dituzten teknikek alferrikako bihurtu dituzte ahalegin guztiak. Azkenaldian, gure lur azpian ditugun hobien antza duten hainbat hobi, nolabaiteko errentagarritasunez ustiatu dituzte AEBetan, hainbat aurrerapen teknologikori eta lege aldaketa egoki batzuei esker. Ezin dezakegu ahaztu, energiaren sektorean, produktibitatearen beherakada dela eta, desesperatuak dabiltzala baliabide berriak bilatu nahian. Nahiz eta errentagarritasun honi buruz hainbat zalantza izan, lortutako emaitzekin mundu mailako lasterketa bat hasi da baliabide hauek ustiatzeko. Operazio honen aurkezpenak, arrakastatsua izango den musika diska baten irteerarekin du antza. Energia arloko enpresa multinazionalak babesturiko propaganda kanpaina batekin dator guregana “doinu miresgarria”, politikari gehienek koroak egiten dituzten bitartean. Texasen grabaturiko kantu hauek txalo zaparradak jaso dituzte jada AEBetan, izen sendo eta indartsuekin: “100 urtetarako gasa”, “energia garbia”, “independentzia energetikoa”, “petrolio tontorraren gainditzea”, “garapen jasangarria” etab. Zelako itxura ona! Baina horrenbesteko harrokeria ikusita, susmagarria bihurtu zen dena. Informazio bila hasi eta berehala, diska honek horren baikorra ez den “B” aldea ere baduela konturatu ginen. Alde honetan kantuek oso izen desberdinak dituzte: “kutsadura”, “osasunerako arriskuak”, 4

“lurraldearen txikizioa”, “xantaia”, “ezarpena” eta horrelakoak. Fracking-ak, egia esan, bidegurutzea erakusten digu. Mugarik gabeko hazkundean oinarritu da gaur egungo bizimoduaren garapena. Hori posible egin duten etekin handiko erregaiak amaitzear daudenaren seinaleak ditugu ordea. Fracking-ak, gaur arte mespretxatuak ziren erregai batzuen bila joatea den heinean, hori berretsi baino ez du egiten. Atera ahal izateko zailtasun handiak dituzten baliabideak, etekin penagarriarekin eta inork ez dakien ondorioekin. Nahiz eta ustiatzea lortu, gas ez konbentzionala hilzorian dagoen eredu batentzat azken hatsa besterik ez da izango. Baliabide ez konbentzionalak lortzeko ekimen honek, mundua maneiatzen dutenek erregai fosilen amaieraren aurrean ordezko planik ere ez dutela erakusten digu. Testuinguru honetan, baliabide ez konbentzionalen aldeko apustua xantai batekin dator. Beste hitz batzuekin, honako hau esaten digute: “Zuen bizimodua mantendu nahi duzue?” “Neguan berogailuak martxan nahi dituzue?” “XXI. mendean jarraitu nahi duzue?” “-Orduan gauza garrantzitsuak eskaini beharrean zaudete. Jadanik ez da nahikoa Irakera gerrara joatearekin, ezta baso tropikalak jan edo Nige-


riako herri eta komunitateak suntsitzearekin. Zuen lurraldeetan baliagarria izan daitekeena, oso osorik gure eskuetan ipini behar duzue oraingoan.” Esaldi hauen atzean, baliabide ez konbentzionalak ustiatzeko irrikitan dauden tematien zigilua ikus dezakegu: Energi enpresa erraldoiak eta buruzagi politiko-ekonomikoak, bien arteko muga nabarmenik gabe. Helburua gero eta gutxiagoren mesederako den statu quoa mantentzea da. Baita hazkundearen ildoa mantentzen saiatzea ere, helburua lortzeko giza eta natura baliabideak oraindik gehiago estutu beharko badira ere. Bost axola. Egoera honen aurrean, erantzuna erraza da guretzat. Erantzuna ezezkoa da. Ez dugu xantaia onartuko, ez ditugu plan hauek babestuko. Ingurua zaintzea erabaki dugu. Nahiz eta elkartasun sare zabalak sustatu eta mantendu, badakigu tokian tokiko borrokak direla ingurua defendatzen dutenak. Lurraldeak, bertako biztanle, herri eta taldeek defendatuko dituzte. Ura, airea eta lurra kontaktuarekin bihurtzen dira kuttun. Baina aldi berean, lekuko borroka konkretu hauek ere aukera aparta dira hausnarketa sakonagoak egiteko. Burua altxa eta gainean ditugun arazoak mundu mailako arazo berdinen barne

daudela ikusteko. Etxerako nahi ez duguna ez diogu inori desio; eta gure ekoizpen, kontsumo eta bizitzeko moduak horrenbesteko eragin kaltegarria badu, ez soilik gure lurraldean, planeta osoan baizik, agian une egokia da hau dena birplanteatzeko. “Fracking ez, ez hemen eta ez inon!” diogu, eta une horretan bertan, paradigmaz aldatu beharrean gaudela konturatzen gara. Eta ez dugu bizitza osoa aldaketa hori gauzatzeko. Argitalpen honekin, fracking-ak dakartzan berezko arazoak gerturatu nahi dizkizugu, baita ekimen hau zein testuinguru energetikoren barne kokatzen den azaldu ere. Honetaz gain, ukapenetik datozen hainbat ikuspuntu desberdin bildu nahi izan ditugu, ea egungo arazoen sakontasuna ulertzen laguntzen diguten. Fracking Ez Arabak oso eremu desberdinetako talde eta pertsonen parte-hartzea eta iritziak eskatu ditu. Lehen pertsonan hitz egingo digute bai unibertsitatetik zein herrietatik, energia arloan adituak edo aktibistak, aspaldi finkaturiko taldeak nahiz osatu berriak diren asanbladak. Ez da gure asmoa hemen esaten den guztia hitzez hitz onartzea. Gure asmoa, batik-bat, gaiari kritikoki atxikitzeko nolabaiteko argazki orokor bat egitea izan da, modu honetan erokeria hau geldiarazteko tresna aproposak moldatzen laguntzearren; honetaz gain, inoiz lapurtzen utzi behar izan ez genuen esparru bat berreskuratzea ere bada asmoa: gure artean eta gure inguruarekin nolako harremanak izan nahi ditugun erabakiko duena. Horra hor erronka... comprender el calado del problema al que nos Ez Araba enfrentamos.Fracking Desde Fracking Ez Araba hemos pedido colaboraciones y opinión a personas y organizaciones de ámbitos muy diferentes. 5


06

Editoriala

1 Fracking-a. Hurbilketa bat 10 11 17

Sarrera Gas ez-konbentzionalaren erauzketa: Oinarrizko ezagutza Fracking-a... teknika aski ezaguna? Anthony Ingraffearen hitzaldi baten egokitzapena

21

Egungo egoera: Non ari dira fracking-a erabiltzen? Fracking Ez Araba

28

Ez ohiko gasaren azterketa: erreserbak eta errentagarritasuna Roberto Bermejo GĂłmez de Segura

2 Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan arriskuak 34 Sarrera 35 Fracking-a eta ingurmena Fracking Ez Araba

42

Fracking-etik eratorriak diren inpaktuak osasunean eta ingurumenean JosĂŠ Ignacio SantidriĂĄn

48

Arabako lurrazpiko urak eta frakingaren arriskuak Fernando Solsona

3 Fracking-a gaur egungo eredu energetikoan 54 Sarrera 55

Baliabide ez-konbentzionalak, zergatik egiten du orain sistemak halako apustua? Pedro A. Prieto

60

Haustura hidraulikotik haratago Bilboko fracking-aren aurkako asanblada

64

Mundu mugatu batetan oinarritutako politika energetiko bat Florent Marcellesi

66

Badaude alternatibak fracking-aren aurrean. Jarri gaitezen lanean! Julio Barea

68

Energia berriztagarrien mugak Carlos de Castro

6


AURKIBIDEA

4 Gure ingurua zulatzen 72 73

Sarrera Gran Enara proiektua Fracking Ez Araba

78

Zergatik Araban? Aitor Urrestiren hitzaldi baten egokitzapena

80

Petrolioaren etengabeko bilaketa Araban Kepa Baquedano

82

Elikadura subirotasunaren aurka doan auto-hornikuntza energetikoaren irudikeria Fracking Ez Araba

86

Gasa euskal politika energetikoan Iker G贸mez Iborra

5 Fracking-aren aurkako mugimendua 89 90

Sarrera Fracking-aren aurkako ohiuen ohiartzunak Fracking Ez Araba

94

Haustura hidraulikoa Burgosen Burgoseko haustura hidraulikoaren aurkako asanblada

96

Kantabria. Haustura hidraulikoaren inguruan Kantabriako haustura hidraulikoaren aurkako asanblada

99

Araba: Fracking-a gelditzeko hasiera bizia plataformarentzat Fracking Ez Araba

103

Kuartango. Fracking gabeko herria Sergio Uriarte (Furius)/Shukare

108

Eskisto gas eta petrolioaren gorabeheren kronika frantzian Marion Perrand

112

Eskistoen gasak: Programatutako gaseztatze batetarako gidoia Les C茅venneseko kolektiboak

117

Fracking-aren aurkako ahotsak

7


8


1 Fracking-a. Hurbilketa bat

9


SARRERA

D

agoeneko komunikabideetan nahikoa berri agertu dira fracking-a delako hori jendartean ezaguna izateko. Hala ere, gutxi dira, teknika hau, sortu ditzazkeen inpaktuak eta sustatzaileek buruan darabiltzaten planak, epe laburrekoak zein estrategikoak, sakon ezagutzen dituztenak. Dimentsio guzti hauek eta monograďŹ ko honen atal desberdinak ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da fracking-az mintzo garenean, zeri buruz ari garen ulertzea. Eskuartean duzuen argitalpen honek, geure ingurumarian gas ez-konbentzionala ustiatzeko darabiltzaten planak ahal den neurrian argitu eta hauek ingurumenean, gizartean, ekonomian eta energia politikan izan ditzaketen ondorioak plazaratzea du xede. Horretarako, ezinbestean aztergai duena zehaztu eta azalduz hasi behar du. Zer da fracking-a? Egin eta erantzun beharreko lehenengo galdera da hau. Baina galdera honi erantzuna emateko, aurretiaz hurbilketan lagunduko diguten zenbait nozio eta termino aurkeztu beharko dizkizuegu. Hobi ez-konbentzionalak, gas naturala, haustura hidraulikoa eta beste hainbat terminoren gutxieneko azalpen bat eman beharra dago. Horretarako, lehenengo atal honetan, funtsezko kontzeptu eta prozesuen oinarrizko ezagutza eskainiko dizuegu. Ondoren, fracking-aren prozesua modu teknikoago batean azalduko da, Anthony Ingraffea ingeniaritza irakaslearen aurkezpenetan oinarrituta (Cornell Unibertsitatea, New York). Azalpen honek, haustura hidraulikoaren inguruan dauden zenbait mito desegiten lagunduko digu. Behin argibide hauek emanda, hurrengo artikuluan, fracking-a burutu den eta burutu nahi den eremuak ezagutuko ditugu. Azkenik, Roberto Bermejo-k gas ez-konbentzionalaren dimentsio ekonomikoa azalduko digu: aurreikusitako erreserbak, askoz ere gutxiago diren frogatutako erreserbekin alderatuz, eta haien erauzketak suposatzen duen errentagarritasun ekonomiko urria azpimarratuz.

10


Gas ez-konbentzionalaren erauzketa: Oinarrizko ezagutza

Goi kretazikoa

Hidrokarburoak1 Hidrokarburo hitzak gasa eta petrolioa biltzen ditu bere baitan, izan ere bi erregai hauek bai jatorrian bai lur azpiko kokalekuan batera agertu ohi dira. Hidrokarburoen jatorria sakonera gutxiko itsas arroetan sortutako plankton biltegietan dago. Arro hauetan material desberdinak sedimentatuz doaz. Hots, apurka-apurka bata bestearen gainean geruzak sortzen dira, batez ere buztinez eta hauekin datozen mikroorganismoz osatuak. Modu honetan, eremu hau hondoratuz doa eta presioaren eta tenperaturaren eraginez, materia organikoa deskonposatu egiten da eta bestelako konposatu organiko arinagoak sortzen dira. Konposatu hauek, bi frakziotan banatzen dira, bata likidoa, petrolio bezala ezagutzen dena eta bestea gaseosoa, gas naturala hain zuzen ere. Gainazaleko geruzek eragiten duten presioaren ondorioz, batzuetan oso handia izan daitekeena, hidrokarburoak pitzaduretan zehar jatorrizko eremuetatik migratu eta “erosoagoak zaizkien� eremuetara iritsi daitezke, hau da, iragazkortasun handiagoko eremuetara. Petrolioa sortzen den geruzari, arroka ama deitzen zaio. Normalean arroka hauek buztinak edo lutitak izaten dira, gerora arbela bihurtzen direnak. Arroka hauek nahiko porotsuak dira. Presioaren ondorioz, migratzen dutenean hidrokarburoek hartzen duten eremuari, biltegi arroka deritzo eta migrazio hori goiko aldetik eteten duen arroka iragazgaitzari berriz, zigilu arroka.

Gas naturala eta petrolioa ez dira sekula lur azpiko haitzulo erraldoi batean egoten, lasai-lasai, laku antzeko bat bailitzan. Biltegi arroka ohikoena harearria da (munduan zehar ustiatzen ari diren hobien %60a gutxi gora behera) eta gasa eta petrolioa harearri horren poroetan egoten da harrapatuta. Bigarren lekuan, kareharria daukagu, hobien %39a biltzen dituena. Hauetan haitzuloren bat egon daiteke, baina oso urriak dira. Beraz, ikusi dugunez, kontua ez da hutsune bat ziztatu eta putzutik gasa ateratzen hastea. Gaur egun zulatzen ari diren biltegien %100a Jurasiko eta Kretazikoan zehar sortu ziren. Kretazikoan lur planetan bi makro-kontinente besterik ez zeuden eta bi kontinente hauen artean korronte indartsuko itsaso bat zegoen. Aurkitu eta ustiatu diren petrolio-hobi garrantzitsuenak, hala nola, Mexikoko golkoko arroa edo Arabia, korronte indartsu horien ondorioz sortu ziren. Kontinente horiei erreparatuz, ikus daiteke, garai hartan iberiar penintsulak betetzen zuen eremuan mikrokorronte bat sortzen zela. Beraz, pentsatzekoa da, munduko beste txoko batzuetan korronteak eramanda hobi handiak sortu dituzten material hauek beroiek, penintsulan ere aurkitzea.

1 Aitor Urrestiren hitzaldi baten egokitzapena.

11


Gas naturala Gas naturala, gas organikoen nahasketa da, neurri handi batean metanoz osatua dagoena eta CO2-z, hidrogeno sulfuroz, radon erradioaktiboz, etanoz, propanoz eta bestelako gasez neurri txikiagoan. Usain eta kolore gabekoa da eta baita oso sukoia ere. Mendeetan zehar erabili izan da energi iturria gisa eta orain arte ustiatu diren erreserbak, sarbide errazenekoak eta errendimendurik handienekoak izan dira (ustiategi konbentzionalak). Hala ere, azken urteetan, ustiapenari dagokionean indarra hartzen ari dira, zailtasun tekniko handia eta errendimendu baxua dela eta geroz eta erronka handiagoa suposatzen duten gas hobiak. Guzti hau, bizi izan dugun aro ekonomiko “oparoan” hidrokarburoek hartu duten balio altuari, erreserba tradizionalen atzera bueltarik gabeko agortzeari eta azken urteotan haustura hidraulikoaren teknikaren inguruan emandako aurrerapausoei esker izan da posible. Aurrerapauso hauek, orain arte ustiaezinak ziren gas erreserbetan sartzea ahalbidetu dute, hala nola, eskisto, lutita edota arbel-gasa (Shale gas) erauzteko aukera eman dute.

Lutita, eskisto eta arbeletako gasa. Arbelak, eskistoak eta lutitak antzeko jatorria duten arrokak dira. Lokatz eta buztinen sedimentazioan dute jatorria; baina, jasandako baldintza ezberdinen eraginagatik, arroka mota ezberdinak bilakatu ziren . Oro har, hidrokarburoen jatorria mota horretako arroketan izaten da (sakonera gutxiko itsas uretan gertaturiko plankton eta algen deskonposaketagatik); beraz, arroka ama deitzen zaio. Hala ere, arroka hauen ezaugarriak zaildu egiten dute hidrokarburoen pilaketa: bolumen

Lutita beltza

12

txikiko porositatea dutelako, material hauen iragazgaiztasuna medio aipatutako poroen arteko lotura eskasak direlako, eta horren ondorioz, gasak eta petroleoak lurrazalera mugitzeko joera izaten dutelako presioaren eraginez. Lurrazalera ez badira heltzen, iragazkorragoak diren arroketan gelditu ohi dira, harearrietan edo kareharrietan adibidez. Hauek dira biltegi arroka ohikoenak. Migratzea lortzen ez duen hidrokarburoen zatia, jatorriko arroketan gelditu ohi da harrapatuta; bai mikroporositateetan, bai arroka hauetan ohikoak izaten diren haustura anitzetan. Ezaugarri hauek eragiten dute jatorrizko lekuan gasa oso banatuta egotea, pilatu gabe; eta ondorioz, ezinezkoa da gasa ustiatzeko ohiko teknikak erabiltzea. Shale Gas esaten zaie gas hauei ingelesez, eta horrela izendatuak ikusiko ditugu sarri. Frantzesez, aldiz, Gas de Schiste erabiltzen dute. Gure kasuan, “Shale”-ren itzulpen ohikoena “arbela” izateak eragin du askotan arbel gasei buruz hitz egitea; nahiz eta Araban euren asmoa ez den arbeletan zulatzea, lutitetan baizik. Lutita eta hareharri trinkoen geruzetan -Tight Sand Gas delakoetan- hain zuzen ere. Beraz, lutitetako eta hareharri trinkoetako gasen nahasketa, eta horrelakoetan ere erauzketa ez-konbentzionalaren teknikak erabili izan dira. Edozein kasutan, bermatuta dago lur-azpiko azalera handi bat txikitu beharra.

Hobi konbentzional eta ez-konbentzionalak Hobi konbentzionaletan gasa porositate eta iragazkortasun handia edo ertaina duten arrokatan aurkitzen da, harearrian, kareharrian edo dolomitan esaterako. Hauek era berean, “petrolio tranpa” bezala ezagutzen den egitura batean daude harrapatuta, arroka geruza iragazgaitzez inguratuta egoten baitira. Beraz, gasa inguratzen duen geruza iragazgaitza zulatzean, gasak goranzko joera hartzen du, zulaketan zehar lur azalera iritsi arte eta bertan bildu egiten da. Era honetako ustiategietan, gasa erauztea errentagarritasun handikoa da eta teknikoki erraz samarra. Hobi ez-konbentzionaletan ordea, hau guztia ez da gertatzen, gasa porositate eta iragazkortasun gutxiko arrokatan baitago (arbela, eskisto, lutita, ikatz-ohantze, are konpaktatu eta abarretan). Orduan eta porositate eta iragazkortasun gutxiago izan arrokak, are eta konplexuago eta erasotzaileagoa izango da bertatik gasa erauzteko teknika. Arbel gasaren erauzketa da garestiena, izan ere arbelak ia era bat iragazgaitzak dira. Porositate txikikoa bada, arroka mota hauetan bolumen unitateko dagoen gas kopurua, ustiategi konbentzionaletan dagoena baino askoz ere baxuagoa da. Hau dela eta, gas kopuru adierazgarria lortzeko, arroka geruzaren “txoko guztietara” iritsi beharra dago eta horretarako zulaketa horizontal edo bideratua erabili beharra dago, arrokan zehar distantzia luzeak zulatuz. Era berean, iragazkortasun gutxiko arroka bada, gasak


HOBI KONBENTZIONAL ETA EZ-KONBENTZIONALAK LURRAZALA

AKUIFEROA GAS KONBENTZIONALA GAS KONBENTZIONALA IRAGAZKORTASUN TXIKIKO ESTRATOA. HIDROKARBUROAK EZIN DU IRAGAN PETROLIOA

EZ-KONBENTZIONALA Hobi ez-konbentzionaletan, ezaugarri nagusiena gasa metatua ez dagoela izango da, arrokaren azalera haundi batean baizik. Arroka birrintzea, beraz, beharrezkoa izango da barnean duen gasa askatu eta gainazalera bideratu nahi bada.

ez dauka mugitzeko aukerarik, poroak ez daudelako haien artean konektatuta. Beraz, poro hauek eta ondorioz bertan dagoen gasa konektatzeko, eta erauzi ahal izateko, ezinbestekoa da arroka apurtu eta pitzadurak sortzea, hots, iragazkortasun artifiziala bultzatzea. Hau, haustura hidraulikoaren bitartez lortzen da. Beraz, mota honetako hobietan putzu bakoitzeko gas kopuru gutxiago ateratzen da, erauztea garestiagoa da eta gas kopuru adierazgarriak lortzeko ustiatu beharreko arroka azalera askoz ere handiagoa da. Azken finean, putzu hauen bidez, iragazkortasuna handitzeko apurtu eta pitzaduraz josten den arroka zati txikitik besterik ezin baita gasa erauzi. Esan bezala, hau guztia egiteko, teknologia erabat sofistikatuak, ur kontsumo izugarria eta ingurumenerako kaltegarriak izan daitezken produktu kimikoen txertaketa behar dira. Azken urte hauetan, Estatu Batuetan geroz eta ekoizpen baxuagoko ustiategi berriak zulatzen hasi dira, ikatzohantzeetatik hasi eta arbel-gas hobietan amaitzeraino. Bertan erabiltzen diren teknikak, zulaketa bideratua, horizontala eta haustura hidraulikoa, aspaldi ezagutzen dira, baina orain dela 15 bat urte hasi ziren erabiltzen gaur egun egiten den moduan. Ustiapen mota hau ekonomikoki bideragarria bihurtu da hiru faktoreri esker: •

Zenbait aurrerapen teknikoren konbinazioa, “frackingaren teknologia modernoa” bezala defini dezakeguna.

Gasaren prezioaren igoera gasaren ustiapen tradizionalaren jaitsiera eta mundu mailako eskariaren areagotzea dela eta.

2005.eko AEBetako Energy Policy Act-a. Lege honek,

Gasaren industria zenbait ingurumen lege betetzetik salbuetsi zuen, horien artean, Ur Edangarriaren Segurtasunaren Legea (SDWA 1974). Salbuespen egoera honi esker, enpresek haustura hidraulikoa erabiltzeko baimenak lortzen dituzte EPA-ren (AEB-etako Ingurumenaren Babeserako Agentzia) arau eta eskakizun gehienak bete gabe. Ordutik aurrera, 5 urteren buruan gas ez-konbentzionalaren hamarnaka milaka putzu zulatu dira.

Plataforma eta putzuak Askotan, ustiapena errentagarriagoa izan dadin zenbait putzu elkartzen dira plataforma bakarrean, elkarrengandik 5-8 metrotara jarriz. Putzuak bata bestearen atzetik zulatzen dira eta gasdun geruzako eremu zehatz batean zehar sakabanatzen dira hutsunerik utzi gabe. Km koadroko 1,5-3,5 plataforma eraikitzen dira. Plataforma bakoitzak 1,5 hektareatik 2 hektarearako lur azalera behar du, beharrezko makina, tresneria eta materialak barneratzeko adinakoa: zulaketarako tresneria, bai bertikalerako bai horizontalerako (tresneria ezberdina baita), zulaketarako lohiak, ahaztu gabe zulaketaren ondoriozko hondakinak, haustura hidraulikoak behar duen tresneria eta jariakina, bueltan datorren jariakina eta putzutik ateratzen den beste hainbat substantzia. Zulaketa prozesua egunean 24 orduz eta hilabeteetan zehar egiten da, inongo etenik gabe. Putzua zulatzen den heinean altzairuzko zenbait estaldura hodi (ca-

13


Taldekatutako putzu anitzeko plataforma.

sing) jartzen dira zuloa indartzeko. Hodiaren kanpoko azaletik putzuaren paretaraino (anuloraino) dagoen espazioa zementuz bete ohi da. Zulaketa hainbat eta sakonagoa izan zementazio prozesua gero eta zailagoa bihurtzen da. Hala ere, garrantzia handiko prozesua da, haustura hidraulikoaren fasean putzuak presio aldaketa bortitzak jasaten baititu (ikusi 1 graďŹ koa). Estaldura hodiek, zementazioarekin batera, egin behar estrukturala daukate, putzuari sendotasuna eta loditasuna ematen baitiote, putzua hondoratzea ekidinez eta putzu aho inguruko lurraren mugimenduak saihestuz. Gainera, beste betebehar garrantzitsu bat ere badute: akuiferoak babesten dituzte kutsaduraren aurrean, zenbait sustantzia bertara igarotzea saihestuz, besteak beste, zulaketa lohiak, haustura jariakina eta zulaketa prozesuan zehar arrokak askatutako substantziak (metanoa, metal astunak, partikula erradioaktiboak eta abar). Behin gasdun estratura iritsita lehergaiak erabiltzen dira pitzadura txikiak sortzeko produkzio zuloaren inguruan. 2011.ko abuztuan, Ingurumenaren babeserako departamentuak Pennsylvanian buruturiko ikerketa baten arabera, akuiferoen istripuzko kutsadura kasu ugarik jatorria gaizki buruturiko zementazio batean dute.

Haustura hidraulikoa Aurrez leherketa bidez sortutako pitzadura txikiak metro askotan luzatzeko erabiltzen da, putzuan zehar jariakin berezi bat injektatuz presio altuan (600 eta 700 atmosfera artean, itsasoko ur azpian 6000-7000 metrotako sakoneran dagoen presioaren baliokidea). Gaur egun, haustura hidraulikoa hurrenez hurreneko tarte banatuetan egiten da (8-tik 13-ra), muturretik hasita (putzuaren oina) gas duen estratua zeharkatzen duen hodiaren luzera osoan zehar. Beraz, putzu bakoitzak konpresio eta deskonpresio gogor ugari jasaten ditu, materialen erresistentzia eta zementazioaren, zein lo-

14

tura eta zigilatuen egokitasuna frogan jarriz. Gutxi gora behera injektatutako jariakina %98an ura eta eskoratzailea da (normalean area) sortutako hausturak zabalik mantentzeko erabiltzen dena, eta gasa ekoizpen hodian zehar erauztea ahalbidetuko duena. Gainontzeko %2a, askotariko produktu kimikoak dira, eskoratzaileren banaketa homogeneoa lortzeko, jariakinaren itzulera errazteko, korrosioa ekiditeko, hodiak eta zuloak garbitzeko eta antioxidante zein biozida/ bakterizida gisa balio dutenak, besteak beste. Haustura lanak asetzeko behar den ur kopuru handia, eskari lokalaren ur-hornikuntzarekin gatazkan sartzen da. Haustura faserako bakarrik, putzu bakar batek 30.000.000 litro ur baino gehiago kontsumitu ditzake. Honek eragin negargarriak izan ditzake bizitza akuatikoan eta biodibertsitatean, bai eta industria, nekazaritza zein abeltzaintzarengan. Kontuan hartuz gero injektatutako jariakinaren %2a produktu kimikoak direla, lur azpian tonaka gai kimiko injektatzen dira plataforma bakoitzeko. Ur eta produktu kimiko kopuru hauek hausturarako eskuragarri egon behar dute uneoro eta beraz, plataformara garraiatu eta bertan biltegiratu beharko dira. Prozesuaren beste fase bat, gasarekin batera lur azalera itzultzen den jariakinaren kudeaketa da, injektatutakoaren portzentaia aldakorra, hobi mota eta sakoneraren arabera. AEBetan hondakin uren kopuruak itzelak dira eta tratamendu instalazioak aldiz gutxi. Gainera, burutu beharreko prozesuak zailtasun handikoak dira eta gehienetan instalazio hauek ez daude hausturan erabiltzen diren zenbait produktu jasotzeko prestatuak. Ondorioz, hondakin jariakinaren gehiengoa lur azpian biltegiratua izaten ari da. Horretaz gain, errekuperaezina den jariakin zatia ere lurpean geratzen da eta hemendik lur azalera edo akuiferoetara migra dezake. Fluidoa oso toxikoa da eta denbora luzez azaleratzen jarraitzen du kantitate txikietan.


Fracking-aren prozesuaren deskribapen orokorra

PUTZU BURUA LURRAZALA

ZEMENTUA GIDA HODIA

AKUIFEROA

ZEMENTUA AZALEKO ESTALDURA

ZEMENTUA

BITARTEKO ESTALDURA

ZULAKETARAKO LOHIA

Zulaketa bertikala egiten da lur azalean dagoen plataformatik kilometro batzuetara, egon daitekeen gasdun arroka geruzara (arbela, eskistoa, lutita edo hare trinkoak), bestelako arroka geruzak eta akuiferoak zeharkatuz. Geruza horretara heldu aurretik zulaketa bideratua hasten da: bihurgune bat eginez geruza ituan sartzen da eta bertan batez beste 1-1,5 km luzatzen da. Distantzia horizontalak oso handiak direnez geroago erabiliko den haustura hidraulikoa zenbait etapa independentetan egiten da. Aukeratutako geruzara heldutakoan lehergaiak erabiltzen dira pitzadura txikiak sortzeko. Haustura hidraulikoa (fracking edo haustura bidezko estimulazioa ere deitua), produktu kimikoak eta agente apuntalatzaileak (eskoratzaileak) daramatzan jariakina presio altuan bonbeatzean datza, pitzadurak zabaldu eta luzatu ahal izateko. Presioa jaisterakoan jariakina lur azalera bueltatzen da gasa eta arrokan dauden beste hainbat substantziarekin batera, besteak beste, metal astunak eta formazioan egotekotan, partikula erradioaktiboak. Azkenik lur azalean, erauzitako nahasketa prozesatu eta gasa gainontzeko substantzietatik banatzen da. Estimazioen arabera, txertatzen den jariakin kopuru aldakorra itzultzen da berriro ere lur azalera (azken estimazioen arabera %8-35 bitartean) eta gainontzekoa lur azpian geratzen da.

ZEMENTUA

GASDUN ESTRATUA

EKOIZPEN ESTALDURA EKOIZPEN HODIA EREMU ANULARRA

1 GraďŹ koa: Putzu baten eskema, bertan putzua osatzen duten elementu ezberdinak ikus daitezke. Irudia ez dago eskala errealean Sakonera, oinetan (Oin 1= 30,48zm).

15


Balio-bizitza eta bertan behera geratutako plataformak Estatu Batuetako Barnett Shale-ko putzuak oinarritzat harturik, putzuek batez beste, 7 urteko balio-bizitza dutela estima daiteke. Bizitza-luzera hori lortzeko sarritan putzuek behin baino gehiagotan jasan behar izaten dute haustura prozesua eta honekin loturiko “produktu kimikoen koktel�-a. Gainera, produktibitatea oso azkar jaisten da eta lehenengo urtea igarota %60-%80ko galera izaten dute. Beraz, denboran ekoizpen egonkorra bermatzeko ezinbestekoa da etengabe plataforma berriak zabaltzen aritzea. Esaterako, Britainia Handiaren kasuan, urte bateko gas kontsumoaren %100aren baliokidea 20 urtean zehar ekoizteko, 25.000 eta 30.000 putzu beharko lirateke, eta honek urtean 1.250 eta 1.500 putzu zabaltzea suposatuko luke. Bestalde, putzuak bertan behera utzitakoan, hauek desegin eta zigilatu egin behar dira eta urrats hau oso garrantzitsua da etorkizuneko kutsadurak saihesteko. Zigilatze honek bere funtzioa erasandako akuiferoen bizialdi osoan zehar bete beharko luke gutxienez, eta hau ezinezkoa da, akuifero hauek batez beste milaka urteko bizialdia izan baitezakete. Gas ez-konbentzionala ustiatzeko plataforma baten kokalekua. Zulaketa lanak.

16


Fracking-a: Teknika aski ezaguna?1 Anthony Ingraffea*

Fracking-a hitz berria da jendartearentzat, nahiz eta hitz hau aspaldiko ezaguna den hidrokarburoen erauzketa industriarentzat. Fracking-a, azalpen luzetan sartu gabe, duela urte mordoxka bat ezagutzen den teknika bati erreferentzia egiten dion berba da, hain zuzen ere, haustura hidraulikoaren teknikari. Teknika hau, funtsean, presio hidraulikoaren bidez arroka apurtzea da, arrokan harrapatutako gasa askatu, lurrazalera bideratu, eta merkaturatzeko asmoarekin. Ibilbide luzea duen teknika bat dela esan daiteke, hidrokarburoen industrian XIX. mendetik erabili izan baita, naiz eta 1947ra arte era komertzialean ez erabili.

Hala ere, guri dagokigun fracking mota (gas ez-konbentzionalaren AEB-eetako boom-aren ondorioa, eta munduan zehar gero eta gehiago zabaltzen ari den gas-erauzte modua) metodo zehatz bat da, garapen konkretu bat izan duena eta berezko arazoak dituena. Ulertu ahal izateko, aditurik esanguratsuenetako baten ikuspuntua proposatu nahi dizuegu: Ingraffea jauna. Anthony Ingraffea, Doktorea da ingeniaritza zibilean, eta Cornell-eko Unibertsitatean, New York-en, dihardu irakasle lanetan. Ondorengo artikulua, Ingraffeak AEBetan zehar ematen dituen hitzaldi eta aurkezpenetan eskaintzen duen ikuspuntuaren laburpena da.

1 Hitzaldi baten egokitzapena.

17


Fracking: Terminoa Sektoreko industriak, erauzketa jarduerarekin elkarbizitzera behartu nahi dituzten komunitate lokalen oniritzia lortzeko nahian behin eta berriro azpimarratzen du fracking-a gutxienez sei hamarkadako esperientzia duen teknika bat dela. Hala ere, Ingraffea doktoreak dio, gaur egun fracking-a ulertu behar dugun gisara, ibilbide motzeko teknika konplexu bat dela, ezarri berri diren zenbait teknikaren konbinazioaren fruitu. Egiaz, zehatzak izatekotan, zera esan beharko genuke: “Arbelaren (edo eskisto, lutitaren…) ustiapen ez-konbentzionala, bolumen handiko eta etapa anitzeko haustura hidraulikoaren bitartez, zulaketa horizontalean eta marruskadura txikiko jariakina erabiliz, taldekatutako putzu anitzeko plataformetan zehar”. Ezbairik gabe, konplexutasun hau laburtze aldera, Fracking-az oro har hitz egitera garamatza. Hori bai, ahaztu gabe, haustura jasandako 2,5 milioi hidrokarburo putzu egon badaitezke ere, mundu osoan ez direla egongo garatu berri diren teknikekin ustiatutako hamarnaka milaka putzu gutxi baino, eta guzti hauetatik gehiengoa AEBetan eta Kanadan. Definizio honen arabera, fracking-a gas ez-konbentzionala erauzteko 4 teknika hauek uztartzearen emaitza da:

• Zulaketa horizontala edo bideratua: Arbel, eskisto edo lutita geruzetan zehar horizontalean sartzea ahalbidetzen du. Modu honetan, putzu bakarra, ustiatu nahi den arroka azalera handi batekin jartzen da kontaktuan.

• Etapa anitzeko haustura, jariakin bolumen handien bitartez: Haustura etapa ezberdinek eta jariakin bolumen handiek arrokako azalera nabarmen bateko gasa eskuragarri bihurtuko dute, jariakinaren presioaren bidez pitzadura luzeak eragin ostean.

• Marruskadura txikiko jariakina (slickwater): Urak nolabaiteko erresistentzia dio ibiltzeari. Beraz, ezinbestekoa da bere gainazaltentsioa txikitzea. Zertarako? Jariakin bolumen

handiak, presio handipean, distantzia luzeetan eta diametro txikiko hodietan zehar, bizkor ponpatzeko beharrezkoa den presioa murriztu ahal izateko. Horretarako, jariakin hau.

• Taldekatutako putzu anitzeko plataformak: Gainazaleko plataforma zehatz batetik buru bera duten hainbat putzu eraiki beharko dira. Modu honetan, bideratutako putzuen bitartez, ustiatu nahi den lur azpiko arroka geruzaren azalera ahalik eta handienera hel daiteke.

Lau mitoak Ingraffea doktorearen arabera, lau mito daude hidrokarburoen erauzketa ez-konbentzionalaren inguruan. Bere iritzian, mito hauek agerian uzten saiatu beharko ginateke, baldin eta ikuspegi objektibo bat izan nahi badugu hidrokarburoen industriak gure lurraldera dakartzan proiektuen aurrean.

Lehen mitoa: Fracking-a 60 urtetako garapena izan duen teknologia da. Egia: Lehenago esan dugun bezala, zulaketa horizontalean bidez eta marruskadura txikiko jariakin bolumen handiak erabiliz egindako haustura hidraulikoa darabilten ustiategi ez-konbentzionalak, EZ dira frogatutako esperientziadun ustiategiak, baizik eta egin ahala garatzen ari den teknologia bat. Honen ondorioz, ez eragindako istripuak ezta sor ditzaketen metatutako inpaktuak, ezin izan dira sakontasunez aztertuak izan.

Bigarren mitoa: Putzuen eraikuntza ezegokiaren ondoriozko jariakinaren migraziok fenomeno arraroa dira. Egia: isolamendu eta eraikuntza ezegokiaren ondoriozko jariakin migrazioa, arazo kronikoa da gasaren industrian. Are gehiago, fenomeno aski ezaguna, ikertua eta konponezina da industria horrentzat.

Fracking-aren teknologiaren mugarriak 1983

Barnett Shale arroan, Texasen zulatutako lehenengo gas putzua.

1980-1990

Haustura gelen garapena eta hauen erabilera putzu bertikaletan.

18

1991

Barnett Shalen horizontalean zulatutako lehenengo putzua.

1991

Eragindako pitzaduren orientazioaren identifikazioa.

1996

Marruskadura txikiko haustura jariakinaren agerpena.

1996

Hausturan eragindako mikrolurrikaren monitorizazioa garatzen da.

1998

Gel bidezko haustura jasatako putzuetan haustura egiten hasi, marruskadura txikiko jariakina (slickwater) erabiliz.

2002

Etapa anitzeko haustura, marruskadura txikiko jariakinarekin putzu horizontaletan.

2005

Haustura jasandako putzuetan berreskuratze faktorearen areagotzea.

2007

Putzu anitzeko plataformen erabilera eta taldekatutako zulaketa.


Fracking-ari buruz ari garenean, hidrokarburoen erauzketa teknika berri samar bati buruz ari gara. Teknika hau, gasa erauzteko erabili izan da hobi ez-konbentzional deiturikoetan. Hasieran, Barnett Shale-ko arroan, Texasen, erabili zuten eta hala moduzko arrakasta lortu ostean, berehala hedatu da Kanadara eta AEB-etako beste estatu batzuetara. Egun, mundu osora zabaldu nahian dabiltza, hobi konbentzionalen gainbehera arintzeko saiakeran. Migrazio hauek hainbat arrazoigaitik izan daitezke: •

• •

Egia: Ezbairik gabe, lehenago putzurik ez zegoen leku batean, inpaktua ez da murrizten, handitu baizik. Taldekatutako putzuak dituzten plataformen erabilerak industrializazio intentsoa errazten du, eta baita denboran luzatu ere. Honek, luze irauten duen arrastoa uzten du ustiatzen den eremuan: kutsadura akustiko eta luminikoa eragiten ditu, haustura jariakinen isuriak eta ihesak gertatzeko probabilitatea handitzen du, ekoitzitako gasen istripuzko emisioa eragiten du, baita kutsatutako hondakin ur bolumen ikaragarriak ere.

Ihesak jasandako putzuen ehunekoa

Zementazio-akatsen ondoriozko migrazioak: Gogortu bitartean gertatzen den perkolazioa, akatsak zementazioaren diseinuan, konpresio eta deskonpresioak direla eta materialak jasaten duen estresak eragindako hermetikotasun galera. Akatsak hoditerian: Hausturak, korrosioak, akatsak giltzaduretan. Jariakina aldameneko putzuetara igarotzea. Abandonatutako putzuen bidez, jariakina sakoneko arroka geruzetatik, azaleko geruzetara igaro daiteke. Akuiferoak, ur edangarriaren biltegi, azaleko geruza hauetan egon ohi dira. Hortaz, honek edateko uretan kutsadura eragiten du. Izan ere, zulaketa jariakin, haustura jariakin eta prozesuan zehar askatutako hidrokarburoak nahasten dira urarekin.

Hirugarren mitoa: Taldekatutako putzuak dituzten plataformen erabilerak inpaktua murrizten du.

Putzuen antzinatasuna, urtetan Iturria: US Mineral Management Service-ek Mexikoko golkoko datuetan oinarrituta ateratako estatistikak

Grafikoan ikus daiteke lehenego urtetik putzuen %6ak arazoak izan dituztela ihesekin.

19


Laugarren mitoa: Gasa erregai fosil garbia da. Egia: Metanoak berotegi-efektuan CO2-ak baino askoz ere eragin handiagoa dauka. Gas honek prozesu osoan zehar etengabe egiten du ihes atmosferara, hala nola, haustura jariakinaren itzuleran zehar, likidotze eta gasifikazio prozesuetan, garraioan zehar, biltegiratze eta banaketan etab. Hau dela eta, ziklo osoari erreparatzen badiogu, gas natural ez-konbentzionala ez da petrolioa edota ikatza baino erregai garbiagoa. Hortaz, berotze globalaren eragile denez gero, alde batera utzi beharko litzateke karbonorik gabeko etorkizun baterako trantsizioan.

Fracking-a baztertzeko arrazoiak Ingraffea doktoreak fracking-a osasun publikoarentzako arriskua dela azaltzeko argudioak eskainiz amaitu ohi ditu hitzaldiak. Argudio hauek ondokoak dira: •

Putzu dentsitate handia behar du.

Industria garapen handia eskatzen du, eremu handietan gainera; makina astunak 24 orduz lanean urteko 365 egunetan zehar.

Haustura jariakin bolumen izugarriak behar ditu, milioika litro putzuko.

Hondakin likido eta solidoen bolumen handiak sortzen ditu. Hondakin hauek, substantzia arriskutsuak izaten dituzte: haustura jariakinaren osagai kimikoak, metal astunak, NOx-ak, konposatu organiko lurrunkorrak etab.

Metanoak ingurunera ihes egiten du, bolumen handian.

Bestelako erauzketa teknika batzuekin alderatuz, putzu kopuru eta jariakin gehiago behar dituenez, istripuz gai arriskutsuen isuriak gertatzeko probabilitatea ere handiagoa da.

Atmosferara eta lur azpiko uretara doazen isuriek airean, uretan eta giza osasunean duten eragin metatua erabat ezezaguna da.

Gas naturala eta honi lotutako gasen (etanoa, propanoa, butanoa, etab.) ekoizpen, prozesatze, biltegiratze, garraiatze eta erreketa handitu egiten da, eta honek, atmosferara igorritako gas kaltegarriak gehitzea dakar, eta berotegi efektua handiagotu.

* Anthony Ingraffea ingeniaritza zibilean Doktorea da.

20


Egungo egoera: Non ari dira fracking-a erabiltzen? Fracking Ez Araba ARBEL GASAREN HOBIAK AEBetan

ARROAK USTIATEGIAK PROSPEKZIOAK

Fracking-a, orain arte azaldu dugun eran, hainbat lekutan erabili izan da, bakoitzean intentsitate ezberdinean. Texasko Barnett hobian (AEBetan) 80. eta 90. hamarkadetan zehar hasi zen erabiltzen modu esperimentalean. 1998.a mugarri izan zela esan dezakegu, urte hortan bertan Mitchell’s Energy-k (egun Devonen barruan) komertzialki bideragarria zen lehenengo ustiategia lortu baitzuen. Harrezkero, hobi honetan putzuak ugarituz joan dira; hasiera batean herabeki, baina gerora intentsitate handiz. Egun, eskualde hartan, 15.000 putzu baino gehiago dago. Kopuru honek, km2-ko 0,6 putzuko dentsitatea suposatzen du. Barnett hobiak izandako arrakastaren eraginez, segituan jarri ziren jomugan AEBetako lurraldean zeuden beste hainbat gas-arro. Horrela, Fayetteville zein Haynesville-ko hobiek ere Barnett-ek hartu-

tako bide beretik jarraitu zuten. 3 hauek dira, fracking modernoaren bidez ustiatu diren arbel-gas ez-konbentzionalaren hobirik zaharrenak. Hala eta guztiz ere, Geoge W. Bush-ek Energy Policy Act -a indarrean jarri zuenetik (2005), fracking-a berehala hasi zen hedatzen bestelako hobi eta estatuetara. Lege honek, bultzada handia eman zion hidrokarburoen industriari, berau ingurumen legedia betetzetik salbuetsi baitzuen. Shale gasaren (arbel-gasaren) ekoizpena izugarri igo zen eta 2010erako AEBetako gas-ekoizpen osoaren %23a betetzen zuen. Kanadak ere AEB-etako ereduari jarraitu dio eta hidrokarburo industria biltzen den eskualdeetan (Alberta, British Columbia etab.) shale gasaren aldeko apustua egin du. AEBekin hobiren bat partekatu ere, partekatzen dute: Bakken, esaterako. Izan ere, hobi hauek ez dakite mugak zer diren.

21


Arbel gasaren ekoizpena AEBetako arroetan Iturria: EIA. Neurria: Amerikar oin kubo triloiak.

2005.etik aurrera hazkunde nabarmena ikusten da. Urte honetan Energia Politikaren Legea onartu zuten eta sektoreko enpresak zenbait ingurumen lege betetzetik salbuetsi zituzten.

Zenbait estatu, shale-gasaren lasterketan berandu sartu baziren ere, azken urteotan intentsiďŹ kazio handia ari dira pairatzen; esate baterako, Pennsylvania. Estatu honetan, 2005.ean hasi ziren gas mota hau ustiatzen, eta gaur egun gas ez-konbentzionalaren jardunekoputzu gehien dituen estatua da (bilakaera 26 eta 27. orrialdetan ikusi). Zulaketak ugaritzen joan diren heinean, hauekin lotutako arazo eta protestak ere ugaritu egin dira, argitalpen honetako beste atal batzuetan ikusiko dugun moduan. Bestalde, gasaren eskaintza handitu eta eskaria gutxitzeak, azken urteotan AEBetan neguak bereziki epelak izan baitira, gasaren prezioaren jaitsiera nabarmena eragin du. Prezio hau, kasu askotan, gasa erauzteko beharrezkoa den kostuaren azpitik dago, eta gasa baldintza hauetan saldu behar izateak, erauzketa enpresen mozkin-tasak ere txikitu ditu. Gainera, ezin dugu ahaztu, erauzteko askozaz ere merkeagoa den gas konbentzionalarekin lehiatu behar dutela. Gauzak horrela, sektoreko enpresarik boteretsuenek zulaketa erritmoa jaistea erabaki dute, prezioak lehengoratuko diren zain. Asko izan dira, gas ez-konbentzionalaren erauzketak AEB-etan izandako ibilbideari erreparatu, eta haien teknika eta prozedurak begiz jo dituzten herrialdeak. Gasaren boom-ak lagunduta, Estatu Sailak, Global Shale Gas Initiative (GSGI) deituriko kanpaina bultzatu zuen

22

2010.eko martxoan. Kanpaina honen helburua, hainbat herrialderi haien lurraldeetan zituzten baliabide ezkonbentzionalak ustiatzeko laguntza eskaintzea zen. Honek, bide batez, hedatzeko irrikan zegoen sektore bati ate berriak ireki zizkion. Horien artean, produktu-, ekipamendu-, zerbitzu- eta teknologia-hornitzaileak zeuden, Halliburton buru zutela. Adar hauetan jarduten duten enpresa ugarik, azken urteotan sukurtsalak ireki dituzte zenbait herrialdetan, horietako asko Europan. Honen guztiaren ondorioz, egun herrialde askotan fracking-a ezarri nahian dabiltza, bakoitzean kronologia, itxaropen eta onarpen ezberdina duelarik. Esplorazioak hainbat lekutan hasi dira, baina, edozein kasutan, Ipar Ameriketatik kanpo, fracking-a egundo ez da beste inon erabili gasa erauzteko metodo intentsibo bezala. Jarraian ibilaldi geograďŹ ko bat egingo dugu, azaletik bada ere, kontua zertan den ezagutarazteko:

Australia: 2000. urteko lehenengo hamarkadaren erdialderako Australian, haustura hidraulikoa putzu gutxi batzuetan besterik ez zuten erabilia, denak gas hobi konbentzionaletan. Gainera putzu bakoitzean asko jota bi haustura lan egiten ziren. Beraz ez lirateke etapa anitzeko haustura erabiltzen ariko. Izan ere bertako hobi ez-konbentzionalak ikatz ohantzeetan daude, eta hauek, hein handi batean, iragazkortasun handi samarra dute.


Kanada: Azken urteotan fracking ez-konbentzionala ohiko jarduna bihurtu da, hidrokarburoen erauzketarako usadioa duten eskualdeetan, Alberta eta British Columbian, batez ere.

Ipar Irlanda: Tamboran Resources enpresak fracking-a frogatzeko bi esplorazio lizentzia dauzka Leitrim eta Fermanagh konderrietan. Azken honetan dagoeneko hasi dituzte frogak.

Txina: Ustez erreserba handienak dituen herrialde

Zeelanda Berria: Haustura hidraulikoa eskala txikian erabili izan dute bertan, petrolio-hobi konbentzionaletan.

honek 2011. urtean arrakastaz burutu zuen bere lehenengo esplorazio putzua. Honen ondotik, gobernuak zulaketa programa bat garatu du, 2020. urterako gas kontsumoaren %10a putzu ez-konbentzionaletatik erauzitako gasaren bidez asetzeko gai izateko helburuz. Hala ere, zenbait interesgunetan dagoen ur eskasiak (Turpin hobia basamortu eremu batean dago), eta gasaren berreskuratze tasa apalek arriskuan jartzen dute egitasmo hau. Sustatzaileek diotenez “Agian epe motzera ez dugu interes gehiegirik jarriko arbelgasean, baina, epe luzera ezinbestekoa izango da gas ez-konbentzionala garatzea, hobi konbentzionalak ordezkatze aldera. Industria honen garapena ez da gaurko, etorkizunerako baizik�. Danimarka: Parlamentuak 2050.ean hidrokarburorik gabeko eredu energetikoa izateko burutu beharreko bide-orria onartu badu ere, herrialde honetan, egun, gas ez-konbentzionala esploratzeko bi baimen daude indarrean. Baimenetan partaidetzarik handiena duen lizentziadun enpresa Total da, nahiz eta estatuaren enpresa batek ere baduen partaidetza. Lizentziek 6 urteko iraupena dute, 2010.etik 2016.era.

Polonia: Gas ez-konbentzionala erauzteko apustua egin duen lehenengo herrialde europarra da. 5 bilioi m3-ko aurreikuspenen aitzinean, denbora gutxian 150 baimen banatu ziren nazioarteko hainbat enpresaren artean. Haustura hidrauliko bidezko esplorazioak hasi dira jada, eta lortutako emaitzak oso urrun daude espero zitekeenetik. Poloniako geologia institutuak, eskuartean izan dituen lehenengo datuekin, %10era jaitsi du hasiera batean egindako aurreikuspena. Honetaz gain, erauzitako gasa, aprobetxamendurako arazoak handiak ari da sortzen, bere baitan dakarren nitrogeno kantitate altua dela eta. Hegoafrika: Konpainiek begiz jota dute Karoo eskualdea, baina oraingoz zain egon beharko dute, eremu honetan luzamendua baitago indarrean. Erresuma Batua: Erresuma Batura Cuadrilla Resources konpainiak eraman zuen fracking-a. Lancashire eskualdean hasi ziren lanak denboraldi batean zehar geldiarazi zituzten, haustura hidraulikoarekin lotura izan zezaketen arazo sismikoak agertu baitziren. Edozein kasutan aditu talde batek 2012.go apirilean segurutzat jo zituen lanak eta esplorazioa berehala hasiko dela uste da.

Estatu espainiarra: Gaur egun 80 baino ikerketa baimen gehiago daude indarrean, nahiz eta ez dagoen ziurtasunez jakiterik horietako zenbatetan egingo den fracking-a. Baimen horietako asko arro eusko-kantauriarrean daude lekututa. Eremu honetan, badaude jada fase nahiko aurreratuan aurkitzen diren zenbait proiektu, eta 2013.erako zulaketa lanekin hastea espero da. Aurrerago luze eta zabal hitz egingo dugu kasu hauen inguruan. Hobi ez-konbentzionaletako gasak aurrera egin dezan urratsak ematearekin batera, herrialde bakoitzaren barne kontsumorako zein nazioarteko merkataritzarako, jendartearen erantzuna ere nabarmena bihurtzen hasi da. Kontrako herri mugimenduetatik estatuen debekuetara, arreta berezia merezi duten mugimendu ugari dago. Hau dela eta hurrengo ataletan gaiaz zehaztasun handiagoz arituko gara.

Forth Worth eskualdeak, Dallas inguruan (Texas), munduko putzu ez-konbentzional dentsitaterik handiena du. Bertan, haustura jasandako 15.000 putzu baino gehiago dago eta honek 0,6 km2-ko putzu bat izatea suposatzen du.

23


Ikerketa eta esplorazio baimenen mapa.

ministeritza 44° N

6° W

5° W

4° W

ASTURIAS D-1

( ! ! ( ASTURIAS D-2 & D-2BIS

MAR CANTABRICO H-1X

( !

MAR CANTABRICO H-2X

( !

BALLENA-1

MAR CANTABRICO B-4

( !

BALLENA-2 BALLENA-4

MAR CANTABRICO B-1MAR CANTABRICO B-2

BALLENA-5

AGUILA-1 ( MAR CANTABRICO B-3 ! ( MAR CANTABRICO C-4 ! MAR CANTABRICO C-5 ( ! ! (! (MAR MAR CANTABRICO C-2 (CANTABRICO C-3 !

( !

ASTURIAS E-1

( !

MAR CANTABRICO M-1 MAR CANTABRICO M-2

( !

( ! MAR CANTABRICO L-1

( MAR CANTABRICO D-1 ! ( ! MACETE-1

( !

MAR CANTABRICO K-1

GRANDA

( ! MAR CANTABRICO E-1

CALDONES-1

( !

VILL AVIC

MAR CAN

( !

I OS

A

!ORENA-1 (

LOS BASUCO ARQUETU

MODESTA-1

( (! !

ASTURIAS CENTRAL-1

MIERES

L

43° N

MORCIN-1

LIERES

( !

LA P

( !

MATALLANA BOÑAR-CISTIERNA

GUARDO

PI S

AR ARIJA SUR-1 ( !

UE

( !

RG

BEZANA A

EL COTO

( !

CAD

PEÑA-1

POLIE

BIGÜENZO

( !

AYOLUE

CANTONEGRO-1

( !

EL CAMPILLO-1

( !

BASCONCILLOS

(TOZO-4 ! (! ( ! ! (! TOZO-1 ( ( U ! TOZO-5 ( !

OSORNO

BASCONCILLOS H LENI

VILLAMERIEL-1

( !

SAN PEDRO-2

( ! ( ! S ! (

LEON-1BISLEON-1

IGLESIAS-1

! ( ( !

2°48'W

2°46'W

2°44'W

( !

2°42'W

2°40'W

2°38'W

2°36'W

Yacimiento GAVIOTA

43°32'N

43°32'N

PALENCIA

GAVIOTA I

! RIO FRANCO-1 ( GAVIOTA 8(OBJ) ( GAVIOTA 7(OBJ) ! ( ! GAVIOTA 6(OBJ) GAVIOTA 5(OBJ) ( !

43°30'N

43°30'N

( !

DON JUAN-1

( !

GAVIOTA GAVIOTA II 0

1.500

2°48'W

3.000

24

2°46'W

6° W

6.000 Meters

2°44'W

GÉMINIS 2°42'W

( !

43°28'N

43°28'N

42° N

FULMAR

2°40'W

2°38'W

2°36'W 5° W

4° W


Arro Eusko-Kantauriarra 3° W

2° W

p

Mapa 1. Golfo de Vizcaya 1-go mapa: Bizkaiko golkoa 0

9.500

19.000

38.000

Meters 76.000

57.000

1:1.000.000

FU L

ALBATROS

SANTANDER C-1

( !

VIZCAYA C-3 MA ( ! R GOLFO DE VIZCAYA-1

VIZCAYA A-1

AJO-1 SANTANDER ( ! LIERMO-1

( !! (

( !

VIZCAYA C-2

( !

GEMINIS

CASTRO URDIALES-1/BS

( !

SUCOS

( !

(! ! (! GAVIOTA I GAVIOTA (! ( VIZCAYA B-3 GAVIOTA II ( ! CORMORAN-1(OBJ) CORMORAN-1

( !

MAR CANTABRICO J-1

44° N

W

Iturria: Industria, merkataritza eta turismo

MONILLO-1

( !

MATIENZO-1

GUERNICA-1

( !

BILBO LURRA

( !

DONOSTIA

AULESTI-1

( !

ANCILLO-1

ANGOSTO-1

( !

( !

( !

EL COTO-1

( ! CADIALSO-1

! ( ( ! ( !

URRACA

( !

ELVIRA-3 ELVIRA-5 ( ELVIRA-4A! ( ! ( ELVIRA-1 ! ( ! ELVIRA-4BDELICA-1

LAHOZ-2 ( BOVEDA-1 LAHOZ-1 ( ! !

( !

TUDANCA-1

VALDERREDIBLE

( !

!! ( (! ( ( URBEL-1 ! OZO-5 ( !

SEDANO

ENARA

MARINDA-1

( !

ATAURI-1

( !

( !

ZUÑIGA-1 ( ! ( GASTIAIN-1 !

LANO-2

( !

( ! LAÑO-1 LAGRAN-1

(IRUÑEA !

( !

( !

ESTELLA-1

VALLE DE ALLIN-1 ALLOZ-1

( !

PAMPLONA SUR-1

( !

( !

CORRES-1

( !

ROJAS

( !

PAMPLONA-4PAMPLONA-6 PAMPLONA-1! ( PAMPLONA-3 ! ( ((! ! PAMPLONA-2 PAMPLONA-5 ( ! ASTRAIN-1

ALDA-1

( !

( ! ! TREVIÑO-1 TREVIÑO-3 ( ( ! ( (! ! TREVIÑO-2 ( ! TREVIÑO-1006

SAL-2

( !

URBASA-3

PEGASO

(URBASA-2 ! ( (! ! URBASA-1

AÑASTRO-1TREVIÑO-4

LIBRA

(! ! (

USOA

! ( ARMENTIA-1 ( ! CASTILLO-5 (! ! VITORIA GASTEIZ OESTE-1 ( ! ( ( CASTILLO-2 CASTILLO-4 ANTEZANA-1 ! ( ! ! ( ! (

( !

! (

SAL-1

AITZGORRI-1

( !

( !

( !

SOBRON-1 BISSOBRON-1

PINO-1

CEGAMA-1

( !

SAN ANTONIO-1

LORA ( !

ONCILLOS-1

ARAMAYONA-1

( !

APODACA-1

ZUAZO-1

TRESPADERNE-1

( ! ! ( ! ( AYOLUENGO-10 ( HUIDOBRO-2 ! ( ! (! ( HUIDOBRO-1!

LANDARRE

MIRUA

OSMA-1! (

( !

URRIA-1 (! ! ( DOBRO-1 ( ( ! ZAMANZAS-3 ( ! ! ( ! POLIENTES-1 POLIENTES-2

H

UBIDEA-1

( !

( !

MANZANEDO-1

( !

( !

ALORIA-1

LEVA-1 LEVA-2 ( ! (! ! (NAVAJO-1 CRESPO-1

ARRATIA-1

43° N

( !

SUSTRAIA

VIVANCO-1 SOPENANO-3 ( SOPENANO-4 ! (SOPENANO-2 (! ! ( ! ( ! ENTRAMBOSRIOS-1 ESPINOSA CB-1SOPENANO-1 LA POBLACION-1 (RIBERO-1RIBERO-2 ! ROZAS-2 ( ( ! ROZAS-1 ! RETUERTA-1 (! ! ( ! TABLIEGA-1 ( ! (! (ARCO IRIS-1 ( ! ESPINOSA! (CB-2 ARIJA-1 CABAÑAS-1 ( ! SUR-1 LA ENGAÑA-1BISLA ENGAÑA-1

SAIA

USAPAL

LUENA

LORE

( !

ZUFIA-1

( !

( !

HONTOMIN-2

( ! ! ( MONTORIO-1 ( ! ( HONTOMIN-3 ! ( ! ( !

HUERMECES

( !

ROJAS-1 ( ! ( ROJAS NE-1 !

VALDEARNEDO-1

EBRO-E EBRO-B

EBRO-C

! ( ( ! SAN PEDRO-1 ( !

BURGOS

IAS-1

( !

RIOJA-1

DEMANDA-1

LOGROÑO

RIOJA-4

( !

RIOJA-2 ( !! (

( !

EBR O-A

SAN PEDRO-3

EBRO-D

RIOJA-5

( ! CAMEROS-2 MARCILLA-1

( !

CAMEROS-1

( !

ARNEDO-1

( !

HIDROKARBUROEN IKERKETA ETA ESPLORAZIO BAIMENAK

CO-1 CASTILFRIO-1

( !

ONARTUA (estatu mailako baimena autonomia erkidego bat baino gehiago barne) ONARTUA (baimen autonomikoa)

UCERO-1

( !

ALDEHUELA-1

ESKATUA (estatu mailako baimena)

( ! LA CUENCA-1 ! (

ESKATUA (baimen autonomikoa) ( !

ALCOZAR-1

( !

QUINTANA REDONDA

USTIAKETA BAIMENA

25

BURGO DE OSMA-1

( ! 3° W

2° W

42° N

PEDRO-2

RIOJA-3

( !


Fracking-aren garapena Pennsylvanian GAS EZ-KONBENTZIONALAREN PUTZUETAKO BAIMENAK

PARA POZOS DE GAS NO CONVENCIONAL GASPERMISOS EZ-KONBENTZIONALAREN PUTZUETAKO BAIMENAK

26


2007a eta 2012ko uztaila bitartean onartutako baimenak GAS PERMISOS EZ-KONBENTZIONALAREN PUTZUETAKO BAIMENAK PARA POZOS DE GAS NO CONVENCIONAL

GASPERMISOS EZ-KONBENTZIONALAREN PARA POZOS DE GAS PUTZUETAKO NO CONVENCIONAL BAIMENAK

27


Gas ez-konbentzionalaren azterketa: erreserbak eta errentagarritasuna Roberto Bermejo GĂłmez de Segura*

Erregai fosilen amaieraren aroa da hau, gabezia orokorra baitago, bereziki, kalitate handiko erregaiena. Hala ere, herrialde ezberdinetan sarritan agertzen dira hobi berriak; halakoetan, enpresa ustiatzaileek edota gobernuek horien balioa handiesten dute eta, era berean, jende gehienak jarraitzen dituen komunikabideek gizarteari albiste on gisa azaltzen diete. Gauza da, enpresek inbertsioak erakartzeko helburuarekin hobi hauen garrantzia goraipatzen dutela eta gobernuek albistea politikoki errentagarri bihurtzen dute. Gainera, teknologia berriez ari garenez, hobiak ustiatzen dituzten enpresek ikuspegi baikorra zabaltzeko ahalegina egiten dute nola edo hala, kanpaina masiboak eginez: AEBetako arbel gasen kasuan, Gasaren aldeko Aliantza Nazionalak, adibidez, “100 urterako gas naturala� eslogana behin eta berriz errepikatzen du. Aldi berean, ikuspegi berdina ez duten ikerketen kontra borrokatzen

28

dira, baita ingurumenaren babeserako erakunde publikoek egindakoak ere. Denborarekin, aldiz, aurrez puztutako apustu horiek hustu egiten dira. Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, Araban Euskadi 60 urtean zehar hornitzeko adina gas omen dago. Erregai fosilekin egin izan dira antzeko aurreikuspen itxaropentsuak. Bere garaian Burgoseko Lora del RĂ­o-ko petrolioarekiko eta La Gaviota gas hobiarekin egin zen bezala. Ikatz gasarekin (metanoa) ere gauza bera gertatu zen, 90eko hamarkadan AEB ikatz erreserba handienaren jabe zelarik egundoko etorkizun oparoa aurreikusi baitzitzaion. Gauzak horrela, arbel gasaren ustiapenak ziur jarraituko duela, batik bat ingurumen legedirik ezartzen ez den eskualdeetan. Baina bere benetako garrantzia gobernuek eta enpresek ematen diotena baino txikiagoa izango da eta, gainera, ez du gaur egungo gabezia arintzeko gaitasun nahikorik izango. Adibidez,


Ameriketako Estatu Batuetan, gas ez-konbentzionalak 1973an jo zuen goia eta ondoren erauzketa mailari hainbat urtetan zehar eutsi egin zion arren (ustiapen mota horietan sarri gertatzen den bezala), gaur egun, lurra jotzen ari da (ohikoa den bezala, halaber). Gaur egungo arbel gasaren ustiapen eztanda gas konbentzionalen porrota orekatzen laguntzen ari da, besterik ez. Ikerketa askok arbel gasaren boom-a urrearen eztanda garaiarekin parekatzen dute, aurrez gehiegi puztutako itxaropen haiek zapuzten direlako eta dirutza irabaziko zutela uste zutenen gehiengoak lortzen ez dutelako. Hori bai, azkenean zerbitzu enpresak izaten dira beti irabaziak jasotzen dituztenak. Artikulu hau gehienbat AEBetatik jasotako informazioan oinarritzen da (adituen adierazpenak, unibertsitateetako zientzialarien ikerketak…). Berez AEB da erreserba handienak dituen, dagoeneko hainbat ustiapen egin dituen eta horretarako teknologia garatu duen estatua. Gainera, Europako Parlamentuak finantzatu duen ikerketa berria ere kontuan hartu da.

Erreserbak

ekoizpena

Enpresak ustiatu izan dituzten hobietan oinarritzen dira erreserben aurreikuspena egiteko orduan. Gauza da beti hobi onenetatik hasten direla eta, beraz, horiek eredutzat izaten dituztenez, hurrengo aurreikuspenak bortizki handiesten dituztela, eta hau da hain zuzen ere sarri gertatzen dena, gero benetan dagoen gas kopurua askoz ere txikiagoa izaten dela, alegia. Bestalde, badira arrazoi ugari gas naturalaren erreserbaren garrantzia txikitzen dutenak: • Hobi batean ustiatu ahal den eremua azaleraren %10 baino gutxiagora jaisten da. Art Berman, erregai fosiletan ingeniaria, eta Lynn Pittinger, erregai fosilekiko

geologoaren ustetan, “hobien azalera zabala erdiguneko eremu nahiko txikira uzkurtzeak, komertzialki berreskuragarriak diren erreserbak modu esanguratsuan jaisten ditu ikertutako hobietan”. • Konpainiek hasiera batean putzu bakoitzaren erauzketak 20 urte iraungo zituela aurreikusten zuten baina, lehenengo urtearen ostean, erauzketa erabat jaisten dela konturatzen ari dira. Bere jarioaren %63-85 galdu ohi dute. Egoera honek putzu berrien zulaketa etengabea egitera behartzen ditu enpresak. Barnett-eko (Texas) hobian, ustiatu zen lehena izanik, ateratzen den gas bolumena moteldu egin da eta laster jaitsiko dela uste da (ikusi 1 grafikoa). AEBetako Potential Gas Committeearen arabera (erakunde ofiziala), ustiagarria den arbel gasaren erreserbak 7 urteko kontsumoa baino ez du suposatzen. Massachusetts Institute of Technologyren (MIT) ikerketa batek dio AEBek laster Ekialde Ertainetik inportatu beharko dutela gasa, uneko hamarkadaren erdialdetik aurrera arbel gasaren eskaintza gelditu egingo baita. Aurreko egileen ustez, hiru hobi zaharrenen emaitzak kontuan izanik (Barnett, Fayetteville eta Hainesville), AEBetako erreserbak erdira jaitsiko dira. Eta hori guztia gas horrek dakartzan kostu handiak eta ingurumenean eragiten dituen kalteak kontuan izan gabe. Bestalde, AEBetako Energia-Informazio Administraritzak (gehienetan erakunde baikorra izaten dena) dioenez, arbel gasak kopuru xumean baino ez du igoko gas horniketa 2011 eta 2035 urteen bitartean (Cobb, 2011). Beste alde batetik, araudiak lur azpiko urak babesteko segurtasun eremuak inposatzen baditu, New Yorkeko estatuan bezala, ustiagarria den ingurunea izugarri txikitzen da. Shell-ek onartu duenez, estatu horretan daukan hobiaren zonalde ustiagarria %40 txikitu da arau honen ondorioz (McAllister, 2011). Jarduera ho-

urtar. martxoa maia. uztaila 2010 2010 2010 2010

iraila. azaroa 2010 2010

urta. martxoa. 2011 2011

maia. 2011

uztaila 2011

iraila 2011

azaroa 2011

urta. 2012

martxoa maia. 2012 2012 Iturria: EIA

1 Grafikoa: Azken urteetan hobi zaharrenetan (Barnett edo Fayettevile) gasaren produkzio maila gelditzen ari dela ikus daiteke.

29


nek berez ingurumenean eragiten dituen kalte izugarriak ikusita, gero eta gobernu gehiago mugak jartzen ari dira, luzamenduak emanez edota besterik gabe ustiapena debekatuz. Horrek erabilgarriak diren erreserbak gutxitzen ditu. AEBetako kasua sakonki aztertu ondoren eta Europak AEBekiko potentzial txikiagoa daukala kontuan izanik, esan genezake Europan ez-konbentzionalen erauzketaren eragina txikiagoa izango dela. Europako Parlamentuak ospe handiko bi erakunde alemaniarri (Wuppertal Institute eta Ludwig-Bolkow-Systemtechnik, GmbH) eskatutako ikerketa batean, 2011ko ekainean aurkeztu zena, honako hau ondorioztatzen da: Europan inportatzen den gasarekiko dagoen menpekotasuna gero eta handiagoa da eta “bertan dauden gas ez-konbentzionalen erreserbak txikiegiak dira joera horietan eragin nabarmena gauzatu ahal dezaten�.

Errentagarritasuna Bere ezaugarri eta erauzketagatik, arbel gasak ohiko gasak baino askoz garestiagoa behar du izan. Are gehiago aditu batzuek diotena betetzen bada, hau da, bere balantze energetikoa eskasa edota baliogabekoa dela, hain zuzen ere. Beraz hau guztia hala bada, arbel gasa ekonomikoki, sozialki eta energetikoki hondamena izango litzateke. AEBetan, non gasaren prezioa oso baxua den (azkenaldian 4$/MBTU baino gutxiagokoa), erauzketako kostuek bere prezioa gainditzen dute ustiategi gehienetan.

Kontuan izanik enpresa batek inbertitutako kapitalaren %12ko batezbesteko errentagarritasuna eduki beharko lukeela, AEBetako hobi gehienetan gasaren prezioa 4$/ MBTUkoa baino askoz handiagoa izatea behar dute enpresek, Goldman Sach-ek eginiko ikerketa baten arabera. Arthur Berman eta Lynn Pittinger-ek ustiapena errentagarria izateko prezioa 8$/ MBTUetan ďŹ nkatzen dute. Zientzialari horiek AEBetan ustiatu izan diren 3 hobi zaharrenak (Barnett, Fayetteville eta Hainesville) hamarkadetan zehar ikertu izan dituzte eta honakoa ondorioztatu dute: ustiategi gehienetan gas konbentzionalaren prezio bikoitzean erauzten da gasa. Are gehiago, aipatu den azkenengo hobian ateratzen den gasaren salneurria, beste bietan erauzten denarenarekin konparatuz, hirukoitza da. Beti gertatzen den moduan, lehenengo hobi onenak ustiatzen hasten dira, beraz, hurrengoen errentagarritasuna txikituz joaten da, espekulazio-burbuila horren kolapsoa eraginez. Bestalde, gaur egun erauzketa dorreen kopurua murrizten ari da, eta horrek ere egindako analisia egiaztatzen du, putzu kopuruaren jaitsierak, inbertitzaileengan segurtasun eza sortzen baitu. Horren harira, Callaghan-ek (2012) enpresa asko ixten ari direla edota euren lana murrizten ari dela dio. Enpresa askok ordea, nahiz eta onurarik ez eduki, kostuak salneurrien pare izaten jarraitzeko hobiak ustiatzen jarraitzen dute. Barnett-eko (Texas) hobia 90eko hamarkadan hasi zenez ustiatzen, ondoen ezagutzen dena da. 9.000 putzutan egindako ikerketa baten arabera, horien %10ek baino gutxiagok soilik bete dituz1 MTBU: milioi britainiar unitate termiko (1 BTU=1055Kj).

Henry Hub Erreferentziazko salneurrien garapena (dolar/MTBU)

30


Texas eta Lousianako zulaketa dorre aktiboen inbentarioa 160 140 120 100 80 60 40 20

urta. martx. maia. 2010

uzta.

irai.

azar..

urta. mart. 2011

maia.

uzta.

iraila.

azar.

urta. 2012

mart.

maia.

uzta.

Iturria: Haynesvilleplay.com

GraďŹ koan zulaketa aktibitatearen beherakada ikus dezakegu, gasaren prezio baxuagatik batipat.

te kostuen aurreikuspenak. Arthur Berman eta Lynn Pittinger-ek azaltzen duten moduan, honako bi hauek dira jarduerak jarraitzearen arrazoiak: ďŹ nantziazioa jasotzen jarraitzen dutela edota hidrokarburoen multinazional handi batek euren enpresa erostea espero dutela, hain zuzen ere. Enpresek ustiatzeko lur gehiago erosten dituzte ďŹ nantziazioa erakartzeko, hau da, era honetan inbertitzaileek negozioa bertan borobila dela uste izango dutelako. Aldi berean konpainia askok porrot eginez baino amaituko ez den gurpil zoroa. Hasiera batean hidrokarburoen enpresa handiek euren negozioa erosteko itxaropena izatea zentzugabekeria bat besterik ez dela dirudien arren, egia esan, ez da hala. Izan ere, enpresa handi horiek honela erantzuten dute euren erregai konbentzionalen erreserbak txikitzen ari direlako; batez ere petrolio hobi berririk aurkitzen ez dutelako eta, gainera, gertaera hori isilpean izateko, gas eta petrolioaren estatistika bateratuak argitaratzen dituzte. Horrek, euren inbentarioan gas kopuru handiak gehitzea ahalbidetzen die eta, hala, AEBetako gobernuak gas ez-konbentzionalarekiko dituen aurreikuspen altuei erantzuten diete. Honela, enpresa handiek emaitza onak aurkez ditzakete, euren akzioak igoaraziz. Ondorioz, arbel gasak paper garrantzitsua betetzen jarraitzen du AEBetan. Azkenaldian petrolio enpresa handiak ari dira sartzen merkatu honetan, hala nola Total (Frantzia) edo Sinopec (Txina), baina badirudi AEBetan ustiatzen hasi beharrean, teknologia lortzeko interes handiagoa dutela. Azaldutako arrazoi berberengatik, beste enpresa handi batzuk ere sartzen ari dira hala nola Exxon, ConocoPhillips eta Shell. Egoera honen aurrean, hainbat adituk arbel gasaren bideragarritasuna zalantzan jartzen dute. New York Ti-

mes-ek sektorean lan egiten duten hainbat pertsonaren (geologoak, aholkulariak, zuzendariak, etab.) ehunka korreo elektroniko eta ikerketetan oinarria duen txosten bat eman du argitara. Gehiengo argi bat artikulu honetan aurkezten diren ideiekin bat dator. Laburbilduz, benetan gertatzen ari dena ez dator bat enpresek eta gobernuek aditzera ematen dutenarekin eta, beraz, guztia burbuila espekulatibo bat besterik ez da. Jeff Rubin, Kanadako Komertzio Banku Inperialeko ekonomia arduradun ohiaren esanetan, arbel gasaren burbuila espekulatiboak ezin du asko iraun. Gainera, N.Anderson eta W.Mackenzie-k diote enpresa asko dirua erretzen ari direla konturatu direla eta benetan irabaziak dituzten enpresa bakarrak zerbitzuetakoak direla. Gainera, fracking-aren errentagarritasuna igotzeko, ingurumen kostuak kanpoan geratzen dira, eta horiek gizartearengan zuzenean jausten dira. AEBetan, Bush-en gobernuak, arbel gasaren industriari, airearen (Clean Air Act) eta uraren (Safe Drinking Water Act) legeriak bete behar ez izatea baimentzen zien legea onartu zuen. Horrek juridikoki balizko kutsadura baten aurrean erantzukizunik gabe uzten ditu enpresak, eta eragindako kalteak gobernuek konpondu beharko dituzte diru publikoarekin. Gainera, gizartea bera izango da kalte horiek zuzenean pairatuko dituena. Amaitzeko, aipatu beharrekoa da Europako Parlamentuarentzako eginiko ikerketan, fracking-arekin zein bere ingurumen kalteekin lotuta dagoen Europar Batasuneko legerian, 9 hutsune antzeman dituztela, nahiz eta zuzentarau ugari egon. Arbel gasaren ustiapenak eragiten dituen kalteek, jarduera behin amaituz gero, hamarkada askotan zehar irauten dute. * Roberto Bermejo EHU-ko Ekonomia katedratikoa da.

31


En la era del fin de los combustibles fósiles -escasez general y en especial de los combustibles de mayor calidad- periódicamente se descubren yacimientos en diversos países cuya importancia es magnificada por la empresa o empresas explotadoras y por los gobiernos. Y los medios de comunicación de masas se convierten en altavoces de la buena nueva. Las empresas exageran la importancia para obtener inversiones y los gobiernos rentabilizan políticamente la noticia. Además, en el caso de nuevas tecnologías, las empresas que explotan los yacimientos forman un grupo de presión que se dedica a dar una visión optimista (mediante campañas masivas, en el caso del gas de pizarras la Alianza Nacional por el Gas de EE.UU. repite incansablemente el eslogan “gas natural para 100 años”) y a combatir los estudios que no comparten tal visión, incluso los realizados por organismos públicos de protección ambiental. Con el tiempo tales expectativas se van desinflando. El Gobierno Vasco ha declarado que en Álava hay gas suficiente para abastecer a Euskadi durante 60 años. También se crearon grandes expectativas, por ejemplo, con el petróleo de Lora del Río (Burgos), o el yacimiento gasista La Gaviota. Y lo mismo ha ocurrido con el gas del carbón (metano), al que se le auguraba un futuro brillante en la década de los 90 en EE.UU., quien tiene las mayores reservas de carbón del mundo. El gas de pizarras seguirá explotándose, especialmente en las regiones que no apliquen la normativa ambien-

32


2 Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan arriskuak

33


SARRERA

H

istorian zehar, hidrokarburoen erauzketak eztabaida ugari sortu du, ingurumenean eragiten duen eraldaketa sakona dela eta. Erauzketa eta komertzializazio enpresen interesen atzean hamaika kasu aurkitzen ditugu, non biztanle eta ingurumenarekiko ondorioak latzak izan diren. Fracking-aren teknikak hidrokarburoen erauzketaren inpaktu sozio-ekologikoak iraunarazten eta areagotzen ditu. Batez ere, AEBetako ondorioak aztertu dituzten ikerkuntzetan oinarriturik, atal honetan fracking-arekin lotutako arrisku nagusiak azalduko ditugu. Lehenengo artikuluak, Fracking Ez Araba Plataformak idatzia, ingurumenaren gaineko eraginak aztertzen ditu. Bigarrenak, SantidriĂĄn doktorearen autoretzapean, ingurumen kalte horiek giza osasunean nola eragin dezaketen azaltzen du. Azkenik, Fernando Solsona hidrogeologoari fracking-ak lur azpiko uretan izan dezakeen eraginen inguruko artikulua eskatu diogu. Atalaren bukaeran, kontsultatutako bibliograďŹ aren zati bat ikus daiteke, gehien bat zientiďŹ ko eta teknikoa dena.

34


Fracking-a eta ingurumena Fracking Ez Araba

Fracking-ak eztabaida handia sortu du, dakartzan ingurumen arriskuengatik. Industriak kalteei garrantzia kentzen dien bitartean, AEBetako hainbat ikerkuntza taldek oso kutsagarria den jarduera baten aurrean gaudela erakutsi du. Bamberger-ek eta Oswald-ek (2012), adibidez, fracking-ak animaliengan dituen inpaktuak ikertu zituzten. Izan ere, animaliak ingurumen adierazle dira; ur, zoru eta airearen eraginpean daudelako eta gizakiok baino ugalketa-ziklo motzagoak dituztelako. Sei estatutan aztertu-

tako kasuek erakutsi zuten, fracking-aren bitartez egindako erauzketak kalte garrantzitsuak sortzen zituela gizaki, konpainia animali, abere, zaldi eta basapiztien osasunean. Gainera, gas ez-konbentzionalaren erauzketak esplotazio-plataformen ugaritzea dakar, metatuz doazen kalteak sortuz eta eraldaketa ekologiko eta sozialak areagotuz. Ondoren, fracking-ari lotutako ingurumen kalterik funtsezkoenak zehaztuko ditugu.

35


Ura Egungo aldaketa globalaren testuinguruan, ura gero eta baliabide urriagoa bilakatu da, nahiz eta ezinbestekoa izan espezieen biziraupenerako eta ekosistemen garapenerako. Horrela, uraren inguruko gudak hasiak dira eta zenbait nazio mugitzen ari dira epe ertain eta luzeko ur-horniketa bermatzeko bideak bilatzen.

Hausturarako ur biltegiratzea

Fracking-ak ur-kopuru handiak eskatzen ditu halabeharrez, presio larria eraginez tokiko eta eskualde-mailako ur-horniketetan. Batetik, gainazaleko urak erabiltzeak ibaien mailak nabarmenki jaistea ekar dezake, ibaien dinamika eta ur-ekosistemak aldatuz. Bestetik, lur-azpiko erreserbak erabiltzeak gaur egungo eta etorkizuneko herri-horniketa eta gainazaleko emariak kolokan jartzea ekar dezake. “Gran Enara” proiektuko putzuetan, zulaketa fasean, 3.500 metro kubiko ur kontsumituko dira bataz beste, eta haustura fasean, 35.000 metro kubo (Hidrocarburos de Euskadi, 2011). Datu hauek putzu bakarrerako

Gasteizko Fracking-aren inguruko Jardunaldi Teknikoetan, Altmannek (2012) zera aipatu zuen: • TEDX-ek (Endocrine Disruption Exchange, Colorado) 1.000 kutsadura-kasu baino gehiago jaso ditu. • EPA-k (Ingurumen Babeserako AEBetako Agentzia) aztertutako uren %25 kutsatuta daude. • Metano eta BTEX-ak (Bentzeno, Tolueno, Etilbentzeno eta Xolueno) topatu da edateko uretan (Pennsylvanian eta Texasen). • Itzulitako jariakin batzuk materia erradiaktiboekin eta metal astunekin kutsatuta daude (Marcellus Shale gas hobian). • Gazitutako ibaiak (Pennsylvanian). • Industri instalazioen korrosioa (Pennsylvanian).

36

dira. EAEn 180.000 milioi m3 gas erauzi daitezkeela aurreikusi da, hortaz, eta kontuan izanda Estatu Batuetako Barnett gas-hobiaren bataz besteko emankortasuna, 2.000 eta 3.000 putzu bitartean beharko lirateke. Putzu bakoitzaren ur eskaera 2.000 putzu horiekin biderkatzen badugu, ur kontsumoa guztira 70 milioi m3-koa izango litzateke, Urrunaga urtegiaren gehienezko edukieraren baliokidea. Ingurumen txostenen arabera, injektatutako likidoen %89a lur azpian geratzen da, beraz, Urrunaga urtegiaren ohiko edukieran lurperatzea suposatuko luke horrek. Neurriz gaineko ur kontsumoaz gain, fracking-ak beste kalte batzuk eragiten ditu ur ingurumenean. Hain zuzen ere, lur azpian injektatutako urari zenbait produktu kimiko gehitzen zaio (injektatutako bolumenaren %2a inguru). Estatu Batuetan, gaur egun, erabiltzen diren gehigarri kimikoetako batzuk industria-sekretu dira. Hala ere, hainbat ikerketek zenbait konposatu giza-osasunerako oso kaltegarriak direla ondorioztatu dute. Tyndall institutuaren ikerkuntza batek dioenez (Wood et al. 2011, Altmann 2012.an aipatua), New York-eko estatuak argitaratutako eta fracking nahastean erabilitako 260 konposatu kimikoetatik, 56 konposatuk nolabaiteko arrisku larriak dakartzate: Europar Batasunaren arabera gizakiarengan eta ingurumenean sortu dezaketen kalteengatik lehentasunezko produktu kaltegarriak direnak; haien toxikotasun eta bio-metaketa ahalmenagatik ikertutako gehigarriak; giza osasunerako edo ur ekosistementzako ondorio larri eta kronikoen arriskua dakartenak; minbizi- edo mutazio-sortzaile edo ugalketan eragiten duten produktuak; eta abar. Nahiz eta produktu askoren inguruan ematen den informazioa urria izan, Colborn irakasleak eta bere lan-taldea den TEDX-ek (The Endocrine Disruption Exchange, Colorado) fracking-ean erabilitako 353 gehigarri ikertu zituzten, iturri ezberdinak erabiliz horretarako. Ateratako ondorioen artean hauek ditugu aipagarrienak: gehigarrien %75ak azal, begi eta beste organo sentsorialengan eta digestio eta arnas aparatuengan eragina izan dezake; %40-50ak sistema immunologikoan, kardiobaskularrean, nerbio-sisteman eta

Ur garbia eta fracking-ak kutsaturiko txorrotako ura.


giltzurrunetan kalteak eragin ditzake; %37ak sistema endokrinoan ondorioak izan ditzake; eta %25ak minbizia eta mutazioak sor ditzake (Colborn et al. 2011). Arabako ingurumen txostenetan, ez da zehaztasunez azaltzen zein gehigarri kimiko erabiliko diren. 2012ko urtarrilaren 25an Industria Sailburuak Eusko Legebiltzarraren aurrean, urari azido klorhidrikoa, petrolio destilatuak eta biozida bat gehituko zitzaizkiola azaldu zuen (biozidatzat Tributyltetradecylphosphonium kloruroa aipatu zuten, Europar Batasunean debekatuta dagoena, eta orain Bromonitropropanodiol-az hitz egiten dute). “Jasangarritasuna gakoa den garaiotan, produktu toxikoen lurrazpiko injekzioa baimentzea zalantzan jarri daiteke, edo debekatzea pentsatu beharko litzateke; izan ere, jardute horrek kutsatutako geruzaren ondorengo erabilera mugatu dezake (adibidez, erabilera geotermikoentzat), epe luzeko ondorioak ez baitira ikertu” (Lechtenböhmer et al 2011).

Isurketak: MJ bakoitzeko karbono miligramoak

Injektatutako likidoen berreskurapen tasak zeharo aldatzen dira sakonera eta formazioaren arabera. Arabako proiektuetan sartutako likidoaren %11a berreskuratzea espero da. Ondorioz, urarekin injektatutako produktu kimiko gehienak lur-azpian geratzen dira eta denborarekin akuiferoetara ihes egin dezakete (fracking-ak eragindako hausturetatik, arrokaren arraildura naturaletan zehar, eta abar). Horrez gain, filtrazio arrisku nabarmena dago zulaketa eta haustura faseetan, zementazioan sortu daitezkeen pitzadurak direla eta. Berreskuratutako lokatzak biltzen diren baltsetan ere filtrazioak izan ditzakete, benetan zaila baita hauek guztiz iragazgaitzak izatea. Estatu Batuetan arazo, iragazpen eta

istripu anitz egon da hondakin-jariakinen kudeaketan (Altmann, 2012). Injektatutako produktuek eragindako kutsaduraz gain, hausturak berak lurrazpiko metal astunak eta sustantzia erradioaktiboak aska ditzake (Altmann 2012, Lechtenböhmer et al. 2011), Estatu Batuetako Marcellus Shale gas-hobian gertatzen ari den moduan. 2011.ko txostenean, Tyndall Zentroak, haustura hidraulikoak lurrazpiko eta gainazaleko urentzat kutsadura arrisku nabarmena dakarrela onartzen du (Wood et al. 2011). Lechtenböhmer et al.-en arabera (2011), kloruro potasikoz kutsatutako urek edateko uren gazitzea eragin dezakete, gas putzuen inguruetan ikusi den legez. Lurrazpiko urak nekazal jardueretarako eta etxe-horniketetarako erabiltzen dira eta gainazaleko urekin batzen dira zenbait puntutan. Ur kutsatuek zoruak pozoitzen dituzte, nekazal ekoizpena mugatzen dute, arriskuak sortzen dituzte basapizti, abere eta pertsonengan eta, hortaz, gure elikagaiak eta gure nekazaritzaren bideragarritasuna kolokan jartzen dute.

Metanoa eta aldaketa klimatikoa Gas naturala metanoz osatuta dago gehien bat. Metanoak negutegi efektuan duen eragina karbono dioxidoarena baino 25 bider handiagoa da (metanoak negutegi efektuan eragin itzela dauka, gehien bat isuri osteko lehen 20 urteetan, gero txikitu egiten da zenbait prozesu kimiko direla medio). Wuppertal Institutuak eta LBST alemaniar kontsultorak Europar Parlamentuarentzat egindako txostenaren arabera (Lechtenböhmer et al. 2011), putzu bakoitzaren isuriak

Erregaien bizi ziklo osoko isurketak atmosferan Denbora tartea: 20 urte

behe mailako estimazioa

goi mailako estimazioa

gas ez konbetzionala

behe mailako estimazioa

goi mailako estimazioa

gas konbentzionala

gainazaleko meatzaritza

sakoneko meatzaritza

Gasoila

ikatza Iturria: Howarth et al. (2011)

37


38

Fracking-a eta metanoa etxeetako putzuetan Etxeetako putzuetako metano konzentrazioak (mg/litroko)

ezberdinak dira hainbat faktorerengatik. Horregatik, negutegi efektua eragiten duten gasen isuriak urrunetik garraiatutako gas konbentzionalaren isuriak bezain baxuak izan daitezke, edo antrazita-ikatzarenak bezain altuak, bere bizitza-ziklo osoa kontuan hartuz, erauzketatik kontsumora arte. Dena den, bataz beste, “gas ez-konbentzionalaren negutegi efektuko gas isuriak konbentzionalarenak baino nabarmenki handiagoak dira”. 2011. urtean, New York-eko Cornell Unibertsitateko ikerlari talde batek gerora eztabaidatua izan den lana argitaratu zuen (Howarth et al. 2011), non fracking-aren bitartez erauzitako arbel-gasaren karbono-aztarna (negutegi efektuko isuri guztiak) ikatzarena bezain altua dela esaten zen, 100 urteko epea kontutan hartuta. 20 urteko epean, arbel-gasaren karbono-aztarna ikatzarena baino %20 altuagoa zen, edo bikoitza izatera heldu zitekeela azaltzen zuten. Ikerlari hauen ustez, haustura hidraulikoaren fasean, ondorengo zulaketan, eta beste momentu batzuetan erauzitako gasaren %3,6 eta %7,9 bitarteko bolumenak egiten du ihes atmosferara, ondorioz, karbono-aztarna handia eraginez. Tyndall Institutuaren ustez (Wood et al. 2011), gas ez-konbentzionala karbono-baxuko etorkizunerako trantsizio bide bezala sustatzen bada ere, orain arteko gertaerek ez dute hori erakusten. Ondorengoa ez den egoera bat aurreikustea zaila da: arbel-gasaren gehiengoa beste erregai fosilen erreserbekin batera erabiliko da, beste karbono zama bat gehituz. Honek CO2-aren kontzentrazioa 11ppm-tan hazi araziko luke, arbelgas gabeko egoeran aurreikusitako mailen gainetik (kopuru hau hazi daiteke aurreikusitakoa baino arbelgas gehiago erauzten bada). Egoera larriagotu egingo litzateke arbel-gasetan egindako inbertsioak karbonoemisio baxuko edo gabeko teknologietan (berriztagarri deiturikoetan) beharrezkoa den inbertsioa atzeratuko balitz. “Gas ez-konbentzionalak berez aldaketa klimatikoaren kronologia berridazten du. Atzerapen bakoitzak arazoa larriagotzen du” (Broderick, 2012). Metano ihesak ez dira bakarrik zuzenean atmosferara isurtzen, metanoa akuifero eta ur gezako putzuetara ere iragazten da. Askatutako gasa modu ordenatu batean igo beharko litzateke jatorrizko geruzatik gainazaleko putzuraino. Baina litekeena da sortutako hausturak beste geruza batzuetan eragina izatea, zeintzuk akuifero zein lur azpiko ur fluxuekin kontaktuan egon daitezkeen. Arrokek badute zenbait haustura natural ere (arraildurak, pitzadurak, failak) eta gainera, aspaldiko zundaketak egon daitezke geruza ezberdinak elkarlotuz. Baliteke, beraz, metanoa bide ezberdinetatik iragaztea eta akuifero zein gainazalera heltzea. Benetan ikusgarriak dira AEBko irudiak, fracking-a zabalduen dagoen lurraldea gaur egun, bertan ikusi baitaitezke etxeetako iturriak sua hartzen garra hurbiltzerakoan, urak daraman metano kopuru altua dela eta. Osborn et al.-ren arabera (2011), gero eta hurbilago egon fracking putzuetatik, orduan eta metano termogeniko (fracking-arekin erlazionatutakoa) gehiago

Gertuen dagoen fracking putzuarekiko distantzia (metrotan) erauzte eremu aktiboak

Iturria: Osborn et al. (2011)

zeukaten aztertutako ur gezazko putzuek. Duke Unibertsitateko ikerlari hauen arabera Pennsylvania eta New York-en aztertutako ur gezazko putzuen %85ak fracking-arekin lotutako metanoa zuen. Zenbait kontzentraziok, osasunarenganako arriskuez gain, leherketa arriskuak ekar zitzakeen. 2011ko azaroan, Wyomingo EPAk (Ingurumen Babeserako AEBtako Agentziak) ur gezazko putzuen kutsadura gas ezkonbentzionalaren erauzketarekin lotu zuen.

Atmosferaren kutsadura: beste arazo batzuk Metano isuriez gain, badaude fracking-arekin lotutako eta atmosferaren kutsaduran eragiten duten beste isuri larri batzuk. Lur-azpitik berreskuratutako jariakinak baltsetan kokatzen dira geroko kudeaketaren zain. Baltsetatik uraren zati bat lurruntzen da beste zenbait produktu lurrunkorrekin batera. Batzuetan lurrunketa haizagailu eta ihinztagailuekin eragiten da, atmosfe-

Haustura fluidoen berreskuratze baltsa.


Apirilean buruturiko Gasteizeko Jardunaldi Teknikoetan, Altmann-ek (2012) horrela laburbiltzen zituen frackingak atmosferan sortzen dituen kalterik nabarmenenak: bentzeno emisioak, konposatu organiko lurrunkorren isuri handiak (Texaseko aireportuetan baino maila altuagoan ematen direnak), negutegi efektuko gasak (EPAren arabera gas konbentzionalarenak baino nabarmenki handiagoak), leherketeta!k zuzenean gertatutako emisioak, eta inguruetako biztanleriarengan jada agerikoak diren emisio horiek guz!ek eragin dituzten kalteak. Emisio iturri nagusien artean: • • • •

Kamioi eta zulaketa ekipamenduen emisioak (zarata, par!kulak, SO2, NOx, CO2, CO, metanoa ez diren konposatu organiko lurrunkorrak). Gasaren prozesatze eta garraio emisioak (zarata, par!kulak, SO2, NOx, CO2, CO, metanoa ez diren konposatu organiko lurrunkorrak). Hondakin jariakinen baltsetako lurrinak. Leherketa eta ihesetan suertatutako emisioak (zulaketa jariakinen sakabanatzea eta par!kulak).

Altamann-en arabera (2012), Texaseko Ingurumen Kalitaterako Komisioak berresten du “minbizi-sortzaile edo neurotoxikoak diren konposatuak kontzentrazio altuetan aurkitzen direla airean eta etxeetan”, fracking-a ak!bitate industrial bakarra den landa-eremuetan.

rara isuritako partikulen kopurua handituz. Kamioien zirkulazioak eta erauzketa eta prozesatze ekipamenduek ere emisioak sortzen dituzte. Fracking-arekin erlazionatutako emisioen artean, partikulak, sulfatoak, NOx, CO2 eta karbono monoxidoa aipa genitzake. Hau guztia dela eta, smog-a arazo bihurtu da hiri guneetatik at. Gas ez-konbentzionalezko putzuek, 6 milioi biztanle dituen Dallas-eko Forth Worth zonaldeko errepide-zirkulazio eta aireportuek baino smog gehiago sortzen dute (NOx eta konposatu organiko lurrunkorren isuriengatik) (Armendariz, 2009). Argitaratu berri den Colorado Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolaren lan batek (McKenzie et al. 2012) berresten ditu fracking-ak atmosferan sortutako kutsadurak pertsonen osasunean dituen eragin kaltegarriak. Teknika honek atmosferara isurtzen dituen bentzeno, etilbentzeno, tolueno eta xilenoa (BTEX) bezalako hidrokarburoek minbizia bezalako gaixotasun larri eta kronikoak pairatzeko arriskua areagotzen dute putzuen inguruetako biztanleriarengan. Substantzia hauek denek kalteak eragiten dituzte arnasketan eta sistema neurologikoan, eta EPAk (Ingurumen Babeserako AEBko Agentziak) kartzinogeno indartsu bezala sailkatzen du bentzenoa. Ikerketa Coloradoko landaeremu batean burutu zen 3 urtetan zehar, EPAren metodologiari jarraituz.

Bertan behera utzitako putzuak Ekoizpena bukatzerakoan, hidrokarburoen erauzketaren beste arazo bat bertan behera utzitako putzuak dira. Enpresa arduradunek putzuak behar bezala zigilatzen dituztela ziurtatu arren, esperientziak kontrakoa erakusten baitigu. Bertan behera utzitako putzu batek lurrazpiko geruzen artean lotura bertikala ahalbidetzen du; hori da honen arriskurik handiena, alegia. Lotura hau biderkatzen

da egindako putzuen kopuruagatik. Ebakidura geologikoa galeriaz jositako labirintoa bihurtzen da, jariakin toxikoei gainazalera itzultzea eta lurrazpiko eta gainazaleko urak kutsatzea ahalbideratuz. Adibidez, New Yorken antzinako putzuen %10a baino gutxiago dago behar den bezala zigilatuta (Bishop 2011). 2012ko martxoaren 25ean, TOTAL enpresaren Elgin plataformak leherketa bortitza izan zuen gas isuri baten ondorioz, hilabete batean zehar 200.000 metro kubiko gas isuri zituelarik egunean. Istripua bertan behera utzitako eta gaizki itxitako putzu batean sortu zen.

Lur okupazioa, habitaten suntsiketa eta zatiketa Fracking-aren bidezko gas ez-konbentzionalaren erauzketak itzelezko lur okupazioa dakar, beste erabileren kaltetan; laborantza eta larreak edo basa-ekosistemak, esate baterako. EAEn aurreikusi den gas kopurua erauzteko, eta AEBko gas-hobien bataz besteko produktibitatea kontuan izanda, 2.000 putzu baino gehiago eraiki beharko lirateke, bakoitzak 1-2 hektarea arteko hedadura daukatelarik (multzokako putzuak bakarrik eginez gero hedadura txikiagoa da). Horrez gain, sarbideak, errepideak eta beste azpiegiturak eraiki beharko lirateke (gasbideak, lurrazpiko adarkaduren hedapena, ekipamenduak, gasa prozesatzeko eremuak, eta abar). Ez gara gas hobi oso aberatsez ari. Bizitza tekniko laburreko putzuez ari gara, gas kontzentrazio txikiko formazioak direlako. Beste edozein baliabide naturalekin gertatzen den bezala, gas kontzentrazioa murrizten doan heinean, ingurumenari eragiten zaion kaltea (eta kostu energetikoa) esponentzialki handitzen da, erauzitako unitate bakoitzeko. Putzu baten produktibitateak 7 urteko bizitza te-

39


Gas ez-konbentzionala ustiatzeko putzu dentsitate handia Wyoming-en. Argazkia: Ecoigth.

knikoa du (AEBetako Barnett Shale gas hobian), lehenengo urtea emankorrena delarik. Bigarren urtetik aurrera produktibitatea %60-80an murrizten da, hauste prozesuak lurpeko zati bat baino ez duelako iragazkortzen, gasa arin askatzen den zati horretan hain zuzen ere. Ustiapen eta merkaturatze enpresek eskaintza mantendu behar dutenez, ustiapena errentagarria izan dadin, putzu berriak eraikitzen dituzte lehenak agortzen doazen heinean. “Eraginak bikoizten doaz, arbela formazioetan ustiapen plataformen dentsitatea altua delako, 6 plataforma/km2-koa izan daiteke alegiaâ€? (LechtenbĂśrhmer et al. 2011). Horrela, bide eta errepidez lotutako putzu sarea zabaltzen da, kamioien sarbidea baimenduz gas hobietan zehar. Putzu eta azpiegitura guztien eragin metatuak ez dauka lineala izan beharrik: 100 putzuen eragina ez da zertan 100 putzuen eraginen batuketa izan behar; handiagoa izan daiteke sinergien eta atalase-mailengatik (kutsadura edo urritasun maila batzuetatik aurrera, ezaugarri ekologiko batzuk bortizki aldatzen dira ondorio itzulezinak dituztelarik). Honek guztiak eragina du paisaian, lur okupazioan, habitataren zatiketa eta

40

suntsiketa eragin dezake; biztanleriarengan eta ekosistemetan, orohar, kalte itzelak eraginez.

Istripuak Estatistikoki, fracking putzuen %2ak istripuren bat izan ohi du. Eta putzuen %12ak ez du legedia betetzen.


Urtero, milaka isun egon ohi erabilera desegoki eta lege hausteengatik. Pennsylvanian, azkenengo 3 urteetan, legedia 900 alditan hautsi da. Gainera, metanoa oso gas sukoia da, kontrolik gabeko ihesetan leherketak sor daitezkeelarik. 2012ko otsailean, Repsolek leherketa bat izan zuen Alaskan dituen esplorazio putzuetako batean. Putzuak 160.000 litro zulaketa-jariakin baino gehiago isuri zuen tundra artikoan. Altmann-en aburuz (2012), AEBetako esperientziak leherketa larri ugari gertatu dela adierazten du: 2010eko ekainean, Pennsylvaniako putzu baten leherketak 15.000 litro hondakin-jariakin isuri zituen eta gas ihesak 16 ordu iraun zuen esate baterako; hilabete bereko beste leherketa batek zenbait langile hospitalera bidali zituen West Virginian; 2010eko apirilean, fracking jariakinen biltegi batek su hartu zuen, 33 metroko altuera eta 15 metroko zabalera zuten su garrak sortuz; eta abar luze bat. Beste ohiko istripu bat kamioien etengabeko joan-etorriarekin lotuta dago. Hauek ura, gehigarri kimikoak, toxikoak, hondakinak, zulaketa-jariakinak eta beste produktu batzuk garraiatzen dituzte. Beste edozein motor

ibilgailu bezala, kamioiek istripuak izan ditzakete, isuri arriskutsuak eraginez. Tyndall Institutuaren arabera, 4.000-6.000 kamioi behar dira 6 putzuko plataforma bakoitzeko.

Lurrikarak Kontutan hartzeko beste ondorioetako bat lur-azpian sortutako hausturen arrisku sismikoa da. AEBetan, intentsitate ertain eta baxuko zenbait lurrikara frackingarekin erlazionatu da. Ohion, 6 putzu itxi egin dira, 2011.ko abenduaren 31.ko gauean Richter eskalan 4. mailako lurrikarak sortu ondoren. Fort Worth-eko eskualdean, azkeneko hilabeteetan lurrikara txiki asko egon dira. Arkansasen, ez gas ez-konbentzionalaren erauzketa eta lurrikaren arteko erlazioa egiaztatu da. Lurrikarak sortzeko arriskurik handiena, hondakin jariakinak lurazpian injektatzea sortzen du. Hau horrela egiten da araztegien faltagatik eta hondakin hauek tratatzeko dauden zailtasunengatik. Britainiar gobernuaren ikerketa batek lurrikarak sortzeko arriskua berretsi du eta fracking-aren jarraipen sakona egitea gomendatu du.

2011ko urria. Magnablend enpresan izandako sutea Waxahachie-ko (Texas) faktorian. Haustura hidraulikorako produktuak egiten dituen enpresa da Magnablend.

41


Fracking-ak osasunean eta ingurumenean eragiten dituen inpaktuak José Ignacio Santidrián*

Honakoa ondorioztatzen du haustura hidraulikoaren tekniken inguruan Lechtenböhmer et al-ek (2011) Europar Legebiltzarrerako egindako ikerketak: “haustura hidraulikoaren jarduerek ingurumenean zein osasunean eragin ditzaketen arrisku eta inpaktuen jatorri korapilatsuagatik, Europa mailan, eremu zabal honen arazo guztiak arautzeko zuzentarau berri bat garatu beharko litzateke ”. Zalantzarik gabe, hori guztia erauzketa teknika berri honek eragiten dituen ondorioekiko saiakera zuhur bat besterik ez da (arreta printzipioa), eta ez dago beste modurik hori izendatzeko alferreko hitzetan erori gabe. Metodo zientifikoak errepikagarritasuna eta gezurtagarritasuna eskatzen ditu, baina jorratzen ari garen kasu honetan zaila da aipatutako premisa hauek lortzea, honako arrazoi askorengatik: • Denbora gutxian garatu da, nahiz eta lurralderen batean masiboki egin den. Laginak hartzeko, adibidez, zailtasunak daude gasak, akuiferoak, sakonera eta abar direla-eta.

42

• •

Orain arte herrialde bakarrera mugatu da, AEBetara, eta lur azpiko ezaugarriekiko berezitasun asko ditu (pribatua da, eta arazoak egonez gero, enpresen eta norbanakoen arteko kalte-ordain akordioek klausula konfidentzialak ekarri ohi dituzte berekin gertakari horiek isilarazteko (Bamberger eta Oswald 2012)). Sekulako hutsunea dago legedian. Enpresek oinarrizkoak ziren bi lege bete behar izateko salbuespena lortu zuten: aire garbiarena eta edateko urarena. Oro har, jarduerak ez dira sistematikoki antolatu, noizean behin baino ez. Patente industrialek erabilitako gehigarrien formula zehatza ez argitzeko babesa dute. Amerikar Ingurumen Agentziaren (EPA) eta osasunaren agentzia erregulatzaileek nola jokatuko zain gaude. Denbora-eskala. Toxikotasun arineko datuak berehala nabaritzen dira, baina ez ordea kronikoa den toxikotasunarenak, eta ezta epe luzean eragin ditzaketen ondorioak ere: hamarkadak igaro litezke horiek agertu arte.


Hala ere, hainbat zientzialari talde independenteren lan ausartari esker, egundoko informazio kopurua dugu: informazioak alderdi guztiak aztertzen ez dituen arren, ingurumenean eta osasunean fracking-ak eragin ditzakeen ondorioak argi erakusten ditu. Horien artean azpimarratu nahiko genuke, gas eta petrolio erauzketa jarduerek gizakiaren osasunean eragindako ondorioei buruz, Denver-eko Unibertsitateak egindako argitalpen ezberdinen birpaso lan bikaina (Witter eta al, 2008). Han hauxe ondorioztatzen da: “Eskuragarri dauden ikerketek erakusten duten bezala, aireko kutsatzaileen, produktu kimiko toxikoen, metalen, erradiazioaren, zarataren eta argi-kutsaduraren eraginpean egoteak askotariko gaixotasunak eragin ditzake; horien artean, baita desoreka psikologiko eta sozialak ere. Petrolio eta gas jardueren inguruan kokatzen diren auzo, eskola eta langileek, kontrolik gabeko eraginpean aurkitzen direnez, minbizia, bihotzeko gaixotasunak, asma edota beste desoreka batzuk izateko arrisku handiagoa izan dezakete. Horri lotuta, esan beharra dago petrolio eta gas jarduerek inguruko biztanleen osasunean sortzen dituzten eraginak ebaluatzeko ikerketa gehiago behar direla.�

Irudia: Haustura hidraulikoak eragindako kutsadura uxu potentzialak. Konposatu organiko hegazkorrak (VOC), elementu erradioaktibo naturalak (NORM), eguratserako isuriak, substantzia kaltegarriak gainazalean eta lurpeko uretan.

Iturria: LechtenbĂśhmer et al. (2011). Europar Legebiltzarrerako egina.

43


Irudian agertzen diren kutsatzaileen artean topatzen ditugunak ondorengo hauek dira: a) Konposatu organiko lurrunkorrak. Hala nola: BTEXa (bentzenoa, toluenoa eta xilenoa) eta pisu molekular gutxiko halogenatuak. Dagoeneko egiaztatua dago konposatu horiek minbizia eta haren eratorriak sor ditzaketela; baita toxikoak direla sistema endokrinorako, nerbio sistemarako eta liseri aparaturako. b) Dieselaren errekuntzak sortutako gasak: partikula ñimiñoak, metalak, bereziki disolbagarriak diren milaka konposatu organiko, eta beste produktu kimikoen nahaste konplexua. Horien artean, gizakiarentzako kartzinogenoak diren batzuk ere aurkitzen dira: hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, nitratoak, sulfatoak, oligoelementuak eta metalak. Horri lotuta ageri diren osasunarekiko arrisku askok, bereziki sentikorrak diren biztanleengan neurriz kanpo eragiten dute. Horien artean sartuko lirateke biriketako gaixotasunak dituzten pertsonak (asma,...) edota alergiak dituzten haur eta agureak. c) Nitrogeno oxidoak (NOx), sufrea (SOx), ozonoa eta partikulak. Sustantzia horien eragina dagoeneko egiaztatua dago, besteak beste: biriken funtzionamenduaren desoreka, asma, bihotzeko gaixotasunak eta ume goiztiarrengan hainbat gaitz. d) Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (antrazenoak, fluoratenoak eta pirenoak). Horiek erantzun inmunologikoan desorekak, ugalketa aparatuan ondorio kaltegarriak eta kantzerrarekiko sentikortasuna areagotzearekin (biriketan, maskurian eta liseri aparatuan) zuzenean lotuta daude. e) Metalak. Gizakiak airearen, uraren eta lurzoruaren bitartez izan dezake harremana metalekin, eta gorputzera azaletik, biriketatik zein liseri aparatutik sar daiteke. Hala ere, metalak bizitzarako ezinbestekoak izan daitezke. Hala nola: kobrea (Cu), burdina (Fe), Zinka (Zn), edo toxikoak diren Beruna (Pb), Kadmioa (Cd) edota artsenikoa (As). • Toxikoen eraginpean egotea mota guztietako minbiziekin lotzen da zuzenean (biriketakoa, urdailekoa, ahokoa, eta faringekoa).Pb, As, Cd, Zn, Cd, As, Cd, Cr, Se eta Hg. • Gaixotasun kardiobaskularrak: arrisku handiena arterosklerosia, hipertentsioa eta anormaltasun lipidikoak. Pb, Cd, Hg. • Giltzurrunetako disfuntzioa: As, Pb, Cd, Cr, Hg. • Neurotoxikotasuna: bihotz erritmoan askotariko desorekak , neuronen endekapenezko desoreka (EM, entzefalopatia espongiforme kutsakorrak eta ELA), asaldurak neuro-eragileetan, ototoxikotasuna eta ikusmeneko asaldurak. Pb, Ba, Hg. • Ugalketan, fetuan eta haurraren garapenean asaldurak: atzerapena hazkuntzan, ugaltze asaldurak, fetuaren heriotza, jaiotzan edota umetan pisu txikiegia izatea eta espermatozoide ez-ohikoak. Pb, Cd, As eta abar luze bat. Umeak jaio aurretik substantzia kimiko toxikoen eraginpean jartzea haurtzaroan kantzerrra garatzeko arrisku handiagoarekin lotzen da zuzenean. Gainera, konposatu zehatz batzuen (karbono monoxidoa, PM10 partikulak, konposatu organiko lurrunkorrak, nitrogeno oxidoak, bentzenoa, dioxinak, 1,3-butadienoa eta benzopirenoa) kontzentrazio maila handietatik kilometro batera bizi diren amen haurrak leuzemia hilgarriarekin lotzen dira.

Airearen kalitatea Birpaso lan horiek lekuan bertan egindako ikerketen bidez egiaztatu dira, besteak beste Garfield konderrian L. McKenzie (2012) eta R. Witter (2008) doktoreak buru zirela egindakoaren bidez. Horietan, ikerketen sistematizazio eza eta erauzketa putzuetatik gertu bizi direnen osasunarekiko arriskuen zenbaketan administrazioaren zehaztasun gabezia aldarrikatzen dira. Horrez gain, bentzenoa, xilenoa eta hidrokarburo alifatikoen eraginpe kronikoan egoteak gaixotzeko arriskua 5 aldiz areagotzen duela kalkulatu dute, eta minbizia garatzen dutenen tasa milioi bat biztanleko 16 kasurainokoa da. Haien iritziz, jarduera hauek osasunean eragindako inpaktuak ebaluazio bat ekarri beharko luke nahitaez berekin, ingurumen-inpaktuen ebaluazioaren oinarri gisa. Ikerketa horiek ATSDR (Agency for Toxic Substances and Disease Registry) deituriko eta Amerikar Osasuneko Departamentuaren baitan dagoen agentzia federalak eta baita beste alor batzuetako ikertzaile batzuek

44

Fracking-aren hedapena dela eta, smog-a ez da jadanik hirietan bakarrik ematen den fenomenoa.


(Wolf Eagle Environmental, 2009; Skrtic, 2006) berretsiak izan ziren. Gainera, ohiko jarduerek inguruko biztanleak eta langileak produktu kimiko toxikoen eraginpean jartzen dituzte larriki. Hala nola: frackingaren ostean gainazalera itzultzen den likidoaren aireztatzea (lurruntzen laguntzeko egiten dena), lortutako gasaren deshidratatze prozesua metanoaren ezpurutasunak errausten dira, eta, horrela, konposatu toxiko ugari askatzen dira eta jariakinak lurruntzeko baltsen erabilera. Metodo horiek pertsonak eta ingurumena (abereak, laborantza,‌) benetan jartzen ditu toxikoen eraginpean, eta dieselaren bidez lan egiten duten ekipoen erabilerak airearen kalitatea degradatzen du (Bishop, 2011-b).

Uraren kalitatea Gas industriek beti defendatu izan dute ezinezkoa dela hausturaren bitartez akuiferorik degradatzea, edateko uraren iturrien kotetatik urrun gauzatzen den teknika baita. Beste behin ere, begien bistan geratu da haien akats interesatua. Izan ere, fracking-a gauzatzen den edo gauzatu den zonaldeetako etxeetako hainbat putzuetan, ur putzuetan, ureztatze putzuetan, iturburuetan, iragazketetan, urmaeletan eta erreketan, metanoa, bentzenoa, toluenoa eta xilenoa hauteman da kopuru nabarmenean (Witter, 2008; Holzman, 2011; Osborn et al, 2011; ATSDR, 2010; New York Times eta Reuters-eko artikuluak). Akuiferoen kutsadura arrazoi ezberdinengatik gerta daiteke: injektatutako jariakina goranzko bidean isuri delako (egiaztatzeko zailagoa); zulaketan zehar akatsen bat gertatu delako; failetatik, pitzadura naturaletatik, putzu abandonatuetatik edota gaizki zigilatu diren putzuetatik jariakinak ihes egin duelako edo lur zoruan iragazi delako (istripuren batengatik, baltsa iragazkaitza izan ez delako, edo zuzenean trataera desegokiengatik isurketak izan direlako). Horri lotuta, Ronald E. Bishop (2011-b)en ustetan, New York-eko eskisto gasaren proiektuen ehuneko bi edo lauak bertako lur azpiko urak kutsatuko dituzte epe motzean. Sei putzutik batek baino gehiagok likido korrosiboa askatuko du inguruko gainazalera hurrengo mendean zehar. Datu horiek emateko ziurtasunaren oinarria honako hau izan da: agortutako putzuen artean era egokian zigilatu izan direnen proportzioa ehuneko 12koa baino gehiagokoa ez izatea, baliozkoak diren arau-hauste larrien portzentai bera, hain zuzen ere. Artikuluaren amaiera sendoa da: “Bitxia izan daitekeen arren, esperientzia handiagoak ez du praktika egokia islatzen, bai ordea zigor larriagoak. Oro har, gaur egungo praktiken bidez ez-konbentzionalak diren hobietatik metanoaren erauzketa ahalbidetzen duten proiektuak onartzean litekeena da airearen eta gainazaleko eta lur azpiko uraren kalitatea degradatzea eta gizakiongan eta ur eta baso ekosistemetan ondorio

!

! ! ! ! ! ! Urtea Ez-aktibo

! Zigilatua Bestelakorik Zuzenduak

2003

2379

142

2004

2526

145

!

%

15

127

5,3

39

106

4,2

2005

2658

150

55

95

3,6

2006

2871

213

22

191

6,7

2007

2460

192

31

161

6,5

2008

3071

221

12

209

6,8

2009

3043

240

24

216

7,1

1 Taula: Era egokian zigilatu diren putzuen proportzioen ikerketa, injektatzen diren uidoaen itzultzeengatik ihesak saihesten dituena. Iturria: Bishop, 2011.

kaltegarriak eragitea. Kontuan hartu behar da arintze neurriek espero den kaltea partzialki txikiagotu besterik ez dutela egiten, baina ez ordea guztiz deuseztatu. (Bishop, 2011-b). Enpresa-praktiken azpian dagoen beste mehatxuetako bat gehigarri moduan erabiltzen diren produktu kimikoak ezezagunak direla da, eta, beraz, horrek ingurua edota urak kutsatzeko arriskua dakar. Praktika hori patenteak babesten duen pribatutasunaren eufemismoan ezkutatzen da. Adibidez, Burgoseko Enara 9 izeneko baimenean erabiliko diren produktuetan argi ikus daiteke kasu hori. Horietako batzuetako gehigarrien konposizioaren %30 besterik ez dugu ezagutzen. Horren harira, aipatu beharra dago ikertzaile amerikarrek fracking-ean erabili izan diren kimikoen zerrenda jaso dutela, eta orotara mila inguru agertzen direla (TEDX). Bestalde, batzuetan haustura-jariakina berriz lur azpira sartu izan da sakoneko injekzioz (agortutako zulaketetan edota akuifero gazietan) eta , egia esan, industriaren hondakinen arazoari konponbidea jartzea besterik ez da. Merkea den arren, etorkizuneko belaunaldiei oinorde pozoindua uzten dien praktika da berez, jariakina biodegradagarria ez delako, eta, horrela, lurzorua beste erabilera baterako gaitasunik gabe uzten du (geotermikoak, adibidez). Gainera, ezinezkoa da egiaztatzea jariakina luzaroan lur azpian konďŹ naturik geratuko dela, eta ziurrenik kontrakoa gertatuko da, hau da, denborarekin gainazaleratu egingo da.

45


Konposatu erradiaktibo naturalen, metal astunen eta radonaren mobilizazioa

Amerikako gas industriak duen erronka handienetakotzat hartzen da gaur egun. Aipatu direnen artean, Radona da kezkagarriena, oso mugikorra eta erradioaktibitate oso handiko gasa baita. Hura, irentsita eta arnastuta, gehienetan biriketara iristen da, berez desintegrazio nuklearrarekiko oso sentiberak diren organuetara, hain zuzen ere (Resnikoff, 2012; Davies, 2009; ATSDR 2008; Saint-Fort et al, 2007; USGS, 1999; Otsego 2000, 2010; NYDEC, 2011). Konposatu horien erabilera irrazionalek (bai gas ustiapenetan kutsaturiko urak era desegokian erabiltzeagatik, bai mineralen ustiapenetako hondakindegietan emandako lixibiatuen bitartez) lur azpiko uretan kalteak sor ditzakete, elementu horiek irentsiz gero kutsatzeko arriskua baitute. Azpimarratzekoa da, erauzketa mota honetan, instalazioen garbiketa eskuz egin ohi dela, eta, batzuetan, inkrustazioek EEN kantitate handia izaten dute. Hondakin horiek arnasteak eta irensteak langileen lan-baldintzak larriagotzen dituzte. Horrengatik guztiarengatik, edateko uraren analisiaren protokoloan EENen hautemate kimikoa sartu beharko litzateke; horrela, ondorengo kontrola egin, eta uranio totalaren behin behineko antolaera jakiteko. Haien batez-besteko biziraupena (238 Uranioa 4,5 bilioi urte; 226 Radioa: 1.600 urte; 222 Radona 3,8 egun) kontuan izanik, edozein istripu edo erabilera desegokik lurzoruaren eta akuiferoen ohiko erabilera arriskuan jarriko luke milurteetan zehar.

Petrolioaren, gasaren eta mineralen jardueretan erabiltzen diren zenbait elementu erradiaktibo naturalak (EEN, NORM, Normally Occurring Radioactive Materials literatura anglosaxoiean) eta metal astunak ez dira kontuan hartzen. Hori hiru arrazoi ezberdinengatik gertatzen da: • Ezjakintasun orokorra. • Kontrolik eza. • Gai honekiko araudirik eza. Ustiapen horiek, elementu erradiaktibo naturalak askatzeko joera izan dezaketenez, lan baldintzekiko eta ingurumenarekiko erasotzaile arriskutsu bilakatu daitezke. Ikerketa eta azterketa ezberdinek erakutsi duten bezala, EEN-en kontzentrazio garrantzitsuak antzeman dira bai lehen mailako tratamenduko etaparen batean, eta baita hondakindegien lixibiatuetan ere. Horrela, elementu horiek lur azpiko uretara migra daitezke, eta ur hori edateak kutsatzeko arrisku nabarmena dakar. Egiaztatu dutenez, gasa eta petrolioa ekoizteko haustura hidraulikoan eginiko zulaketetan, labaingarriak edota gehigarriak erabiltzeak materiale erradiaktibo naturalak mugiarazten ditu; besteak beste, 238 Uranioa, 226 Radioa eta 222 Radona. Hori, hain zuzen ere,

Enara 9 zundaketan erabiltzear dauden marka komertzialak. Osasunean eragin ditzaketen ondorio potentzialak

Lurrunketa bizkorrekoak

Uretan disolbagarria/nahaskorra

Larruazala, begiak eta sentimena

Arnas sistema

Aparatu gastrointestinala

Garuna eta nerbio sistema

Sistema inmunologikoa

Giltzurrunak

Odol sistema baskularra

Mutagenikoak

Garapenaren erasana

Ugalketa

Sistema endokrinoa

Beste batzuk

Ingurumen inpaktuak

X-Cide 102

10-30

X

X

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Biozida, haustura, zulaketa, pestizida

Flo-Back 20

0

X

X

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Tensoaktiboa, haustura

Inflo-102

33-39

X

X

3

3

3

3

3

3

3

1

3

2

2

3

3

Tensoaktiboa, haustura

Inflo-150

25-70

X

X

2

2

2

2

2

2

2

1

2

2

2

2

2

Tensoaktiboa, haustura

1

1

1

1

1

1

2

1

Ezezaguna

1

2

Marruskadura murriztu, haustura

1

Ezezaguna

Produktuaren izena

Minbizia

Produktuan ezagunak diren substantzien ehunekoa

http://www.endocrinedisruption.com/chemicals.multistate.php

1

Helburua

Kloruro potasikoa

0

X

1

1

1

Barita

93-100

T

2

3

1

FRW-14

21-45

X

2

1

1

Bentonita

92-100

1

1

1

Potasa Kaustikoa

94-100

X

1

1

1

1

1

1

1

Ezezaguna

Sosa kaustikoa

97-98,2

X

1

1

1

1

1

1

1

Ezezaguna

X

2

1

1

1

1 1

1

Erreaktiboa

Oharra: Zenbakiek (1, 2 eta 3), osasunarekiko eragin motari begira, produktu bakoitzean dauden substantzien kopurua adierazten dute.

46


Radonaren eraginpean egotea biriketako minbiziaren bigarren kausa nagusia da tabakismoaren ostean (ATSDR, 2008). New Yorkeko estatuan, ikertzaileek jaso zituzten lur azpiko ur-lagin gehienetan, radonaren kontzentrazioa ur edangarritzat onartzeko gehienezko muga (300 pCi / L USEPA) baino maila handiagoan aurkitu zuten. Azpimarratzekoa da erauzten den gasaren errekuntzak ez duela Radonean eragiten, eta, aldiz, arbelean ageri den 226 Ra-aren desintegrazioak metanoa kutsatzen duela. Horrela, berez metanoa kontsumitzen den etxeetan Radon guztia airera askatzen da, eta hainbat ezaugarriren arabera (distantzia, lokalaren tamaina, kutsadura maila,...) eremu horri lotzen zaizkion arriskuak nabarmenak dira. Marvin Resnikoff arriskua zehazki kalkulatzera ere iritsi da (Resnikoff, 2012), New York eta haren inguruan (Marcellus) 12 milioi pertsonek erauzitako gas kopuruan oinarrituz, biriketako minbiziak eragindako heriotz kasu berrien kopurua 1.183 eta 30.484 artekoa da. Baliozko ondorioak ateratzeko, bere osotasunean onartzen ditudan Theo Colborn doktoreak (TEDx-en lehendakaria (http://www.endocrinedisruption.com) eta Floridako Unibertsitateko irakasle emeritua) deskribatzen dituen gomendioen berri emango dut. Colborn makina bat argitalpen zientifikoren egilea da, batzuen irakurketa ezinbestekoa da; hala nola, “Nuestro futuro robado” (ECOESPAÑA, 1997) liburua, oraintxe berrargitaratua. Han, kutsadura kimikoak gizakiaren osasunean duen eragina aztertzen du. Gainera, Human & Ecological Risk Assessment aldizkarian fracking-ak eragindako osasun kalte nabarienak birpasatzen ditu, eta ,amaitzeko, kontrolik gabeko praktika hau ekiditeko zenbait gomendio aurkezten ditu. (Colborn et al 2011). 1.- Erabiltzen diren produktuen formulazio osoa eta haren kopurua zehaztasunez ezagutu behar da (CAS zenbakia). Ezin da isilpekoa izan. 2.- Erabilitako produktuen erregistroa egon behar da, eta baita ingurumenarekiko eta osasunarekiko duen eraginena ere. 3.- Gas naturalaren jarduerak egiten diren edozein eskualdetan, airearen kalitatea kontrolatu behar da (Konposatu organiko lurrunkorrak, Ozonoa). Erreferentzi-mailak aurrez ezarri ahal izateko neurketa horiek berezko lanak baino lehen hasi beharko dira. 4.- Gai toxikoen mugikortasuna kontuan izanik, lur azpiko eta gainazaleko ur guztiak monitorizatu egin behar dira, gai horiek zundaketetan edota akuiferoetan zehar higitu ahal dira-eta. Neurri hori hartuta, injekzio-putzuen mekanika oro ziurtatzen da, eta injekzioaren zonaldea edateko uraren iturrietatik isolaturik geratzen da. 5.- Zulaketetarako eta hausturarako erabiltzen diren konposatu kloratuen aztarna isotopikoak ezartzea gomendatzen da. Fabrikatzaile bakoitzak aztarna digital propioa izango du, kutsadura egonez gero bere jatorria erraz identifikatzeko. 6.- Teknika honek biztanleen eta langileen osasunean eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak kontuan izanik, osasun aginpideek epidemiologia-zaintza programa berezi bat ezarri beharko lukete (Osasun-Eraginen Ebaluazioa).

7.- Hondakinak deuseztatzeko haiek lurperatzea gero eta ohikoagoa denez, substantzia guztien data, bolumena eta jatorriaren kontrol zorrotza ezarri behar da, eta baita sartzen den formazio geologikoaren kokaleku zehatza ere. Erregistro hori publikoa izan beharko litzateke eta etorkizuneko belaunaldien eskura egon beharko litzateke. 8.- Fracking-erako edozein kontzesio eman baino lehen, hondakinen kudeaketa osoko plana ondo zehaztua egon behar da ustiatze baimenaren baitan. * J.I. Santidrián Doktorea. Medikua. Ecologistas en Acción.

47


Arabako lur azpiko urak. Fracking-aren arriskuak Fernando Solsona* Unidades hidrogeológicas alavesas y sectores Arabako unitate hidrogeologikoak eta esplorazio baimenen eraginpean dauden alderdiak afectados por los permisos de exploración Balmaseda-Elorrio

0

USAPAL

5

10 km

Cuaternario

Mena-Orduña Balmaseda-Elorrio

Aramotz-Anboto

Aramotz Aramotz-Anboto

Arrasate Aldamin Zubialde

Salvada

Cuaternario Mena-Orduña

Cuaternario Gorbea

Cuaternario Subijana

Salvada Boveda

Osma

URRACA

Araia

ENARA 3 Huetos-Apodaka

Losa

Subijana

ENARA 7 !«

Osma

Corro

Aranzazu Altube-Urkilla

Cuaternario Kuartango-Salvatierra

Abecia

Vaderejo-Sobron

Arralde

Gorbea

MIRUA

ENARA

Aizkorri

Aldaia

ENARA 4

La Lece Cuaternario Aizkorri

!« Occidental Vitoria

Oriental !« ENARA 5

Kuartango-Salvatierra

Subijana Cuaternario Valderejo-Sobron

Sobron

Nanclares Conglomerados de Pobes

ENARA 11

Dulantzi Legaire

ENARA 16A !« ENARA 16B

Montes de Vitoria

Montes de Vitoria

Diapiro Salinas

Urbasa

Kapildui

Miranda de Ebro

Cuaternario Urbasa Korres Cuaternario Izki

LIBRA Cuaternario Treviño

Sinclinal de Treviño

Izki

Inglares Berganzo Ocio Salinillas

USOA Igoroin

Kapildui

Miranda de Ebro

Iturrieta

Sierra de Cantabria Lagran

Toloño Montoria

Castillo

Izki

Campezo

Cuaternario Lokiz

Lokiz

Navarrete Ega Cuaternario Sierra de Cantabria

Laguardia

EBRO

Cuaternario Laguardia

http://www.frackingezaraba.org

Arabako akuiferoak eta lur azpiko urak Akuifero hitza latinezko acqua (ura) eta fero (eraman) hitzen loturatik dator, eta ur-kantitate nahiko handia duten eta, bere barnean, urak erraztasunez zirkulatzea onartzen duten lurrak izendatzeko erabiltzen da. Egitura geologiko horiek erraz bideratzen dute ura bilketetara (putzuak, zundaketak galeriak, lubakiak...); hartara, erauzitako ura berehala berrezarri ohi da, inguruko lurren bitartez. Akuiferoak eratzen dituzten lur-eremuak pikortsuak edo harrizkoak izan daitezke. Lur pikortsuen kasuan, ura poro erako tarteetatik pasatzen da, hau da, porositate bidezko iragazkortasuna dute. Akuifero pikortsuen adibide nagusia hareazko edo legarrezko geruzak edo metaketak dira, edo biak nahastuta sortutakoak. Arabaren kasuan, Gasteizko akuifero alubial kuaternarioa aipatu behar da bereziki. Harrizko lurrei dago-

48

kienez, zirrikituak espazio lauak izaten dira (diaklasa erako pitzadurak eta estratu arteko hausturak); urak disolbatzearen ondorioz, zirrikitu handiagoak edo txikiagoak sortzen dira, edo, bestela, konduktu zentimetrikoak edo metrikoak izan daitezke. Akuifero horiei akuifero pitzatu deitzen zaie, eta, gehienetan, karbonatozko formazioak izaten dira (akuifero karstikoak). Araban akuifero mota horren adibide ugari daude: Subillanako unitate hidrogeologikoan (UH) dauden Badaia, Arkamo eta Gibijo mendizerrak; Kantauriar mendizerra, zeinak izen bereko UH osatzen duen; Valderejoko UH osatzen duen Artzena mendizerra, etab. Halaber, akuiferoak mistoak izan daitezke, hau da, poroak, pitzadurak nahiz hausturak izan ditzaketenak. Arabako lurraldean dauden akuifero ia guztiak daude esplorazio-baimenen eraginpean; izan ere, akuiferoak lurraldearen % 90ean zabalduta daude. Hala ere, egin asmo duten esplorazio-faseari dagokionean, kezkatzekoa da Gasteizko Udalean udal-lizentzia jaso


zain dauden zenbait putzuren egoera. Putzu horiek Subillanako UHren zabalera osoa zeharkatzen dute (450 metro inguru), eta unitate hori lur azpiko ur-gordailu erabat estrategikoa da etorkizunera begira (72,5 Hm3/urteko). Haustura handia agertzen duen formazioa da, eta horrek iragazkortasun handia ematen dio. KarstiďŹ katzeko zantzua agertzen duten haustura gehienak bertikalak dira edo angelu oso handia dute, eta formazioa karstiďŹ katzeak lur azpiko drainatzea hierarkizatzen du, lurrazaletik hasi (birkarga-eremua), eta iturburuetaraino (deskarga-eremua). Kareharrizko

azaleratzean jasotzen den euri-ur erabilgarria iragaziz, sistema birkargatu egiten da. Subillanako unitate karbonatatuarekin kontaktuan dauden Osma eta Zuazoko margetatik (iragazkortasun gutxikoak) gertu dauden iturburu ugarien bidez drainatzen da akuiferoa: Langraizko iturburua, 440 l/s ur-emariduna; Osmakoa, 400 l/s inguruko emariduna; Abeziakoa, 50 eta 100 l/s arteko emariduna; eta ur-emari aldakorra duten Lendia, Foronda, Kas eta Legardako iturburuak, elkarren artean komunikatuta daudenak, askotariko emariak dituztenak eta prezipitazioen aurrean erantzun az-

Subillanako akuiferoan Fracking Ez Arabak egindako lurrazpiko ekintza. 2012.ko ekaina.

49


karra agertzen dutenak. Ura etengabe izan ohi duten iturburu horiez gainera, badira beste zenbait soilik ur maila handia denean emaria izaten dutenak (Subillana, Oto, Andagoia, Ugau eta Fresneda). Aipamen berezia merezi du Baia ibaiak, Tetxa deituriko arroilan, kareharrien artean egiten duen bideak. Leku horretan, ibaiak, ur handitan, iturburu gisa jokatzen du eta, ur maila ertain edo txikietan, hustubide bezala.

Fracking-aren arriskuak Uraren Esparru Zuzentarauaren xedeetako bat da lur azpiko urak babestu, kutsadurari aurre egiteko neurriak hartu, kalitatea hobetu eta, ahal den neurrian, egoera naturalera lehengoratzeko programa bat ezartzea, eta, horretarako, plangintza hidrologikoari loturiko neurri batzuk hartzea aurreikusten du. Baina, itxura guztien arabera, SHESA enpresak —agintarien onarpenarekin— lur azpiko baliabideen gainean egin nahi dituen jarduera ilunen ondorioz, ez dira beteko uraren babeserako legeak. Dena den, kontua legearen mugak urratzea baino are larriagoa izan daiteke. Horregatik, haratago joan behar dugu, eta sakon aztertu behar dugu benetan zer arrisku jasan ditzakegun. Gaur egunera arte, akuiferoak kutsatzeko arriskuek lurrazalean egiten ziren jarduera potentzialki kutsatzaileetan izan ohi zuten jatorria. Fracking teknikarekin, berriz, lur azpian sartuko liratekeen gehigarri kimikoek kutsadura zuzena sortuko lukete haustura egindako mailan, eta zulaketak gurutzatuko lituzkeen gainerako mailak kutsatzeko arriskua sortuko litzateke. Frackingaren ondorioz, kutsatutako geruzen etorkizuneko erabilera murriztu edo desagertu egin daiteke (adibidez, proiektu geotermikoak). Ingurumen-memorietan, esplorazio-putzuetan zenbat hodi jarriko diren agertzen da. Subillanako kareharriformazioa zeharkatuko den puntuan, hiru hodi ezarriko dira, hau da, produkzio-putzuaren hodiaz gain, beste bi hodi ezarriko dira, dagozkien hormigoizko zigilatzeekin. Penssylvanian, uren kutsadura-kasu ugari izan dira putzuak zementatzean egindako akatsen ondorioz. Bestalde, haustura hidrauliko edo fracking bidez ustiaturiko Marcellus eskisto-formazioaren gainean kokatutako edateko ur-putzuetan egindako azterketetan, metano-kutsadura agertu da, kasu gehienetan. Halaber, fracking-teknikak zalantzak sortzen ditu akuiferoak kutsatzeko moduari buruz. Ba al dakigu zehatz-mehatz nola jokatuko duten Balmasedako egitura osatzen duten materialek —metanoa dago egitura horretan— haustura hidraulikoaren aurrean? Ba al dakigu sortuko diren hausturak noraino helduko diren? Inguruko geruzak pitzatuko ez diren ziurtasunik ba al dugu? Balmasedako formazioaren eta Subillanako formazioaren arteko distantzia 1500 metro ingurukoa dela jakinda ere, Araban urteetan hidrokarburoak bilatzeko egindako zundaketen esperientziak arriskuaz ohartaraz gaitzake. 1961 urtean, Subillanako akuiferoa

50

kutsatu egin zuten Castillo-2 putzuan (Gasteizko Udala) egindako ikerketa-lanetan. Gasa zeukan geruzaren eta Subillanako kareharri-geruzaren artean sortutako kontrol-gabeko loturen bitartez isuritako lohi azidifikatuek sortu zuten kutsadura. Gerta daitekeena eta dagoeneko gertatutakoa ikusirik, guztiz beharrezkoa da ikerketa geofisiko zehatzak egitea. Ikerketa horien bidez, kutsadurarekiko sentikorragoak eta kalteberagoak liratekeen guneak identifikatuko lirateke. Hala, lehenik eta behin, lur azpiko hausturak identifikatu behar dira, eta eragindako hausturaren aurrean materialek izango luketen erantzuna zehaztu. Zenbait adituk eredu interaktiboak eraikitzea gomendatzen dute. Horien bidez, gasaren migrazio probableena zehazten da, putzu ugariko egoera batean. Drainatze-egitura partikularra dela eta, sistema karstikoa bereziki kaltebera da kutsaduraren aurrean. Akuifero mota horien kasuan, ura biltzeko funtzioa harkaitzaren egituraren baitan dago —zeina iragazkortasun handiagokoa edo txikiagokoa izan baitaiteke—, eta drainatze-guneek emariaren transmisio-funtzioa ziurtatzen dute. Beraz, kutsadura drainatze-guneetan gertatuko balitz, kutsatzailea azkar transmitituko litzateke iturburuetara, ia eraldaketarik jasan gabe. Kutsadura denbora-tarte txiki batean gertatuko balitz, iturburutik aterako litzatekeen urak denbora laburrean berreskuratuko luke bere oinarrizko kalitate kimikoa. Hala ere, egoera konplexuagoak gerta daitezke, kutsadura denbora luzeagoan mantentzen dutenak. Hala, kutsadura metatze-guneetara —drainatze-guneetatik neurri handiagoan ala txikiagoan isolatuta egon daitezke— hedatuko balitz, denbora-tarte luzeago batean irauteko aukera izango luke. Kasu horretan, kutsaduraren eta bertako ur garbiaren arteko diluzioa gertatuko litzateke, eta, ondorioz, iturburuko kutsadura-muga murriztuko litzateke. Hala, kutsatzailea iturbururen batetik deskargatuko litzateke, denbora-desfase bat egongo litzatekeen arren kutsadura gertatu zen unearekiko. Lur-azpiko ura eta bertatik hornitzen den jendea mehatxatzen dituen ziurgabetasun honen aurrean, ez dago gasaren erauzketa teknika honi ezbairik gabe uko egitea beste aukerarik.

* Fernando Solsona hidrogeologoa da.


BIBLIOGRAFIA1 Altmann, M. (2012). Main Environmental Impacts on Surface and Subterranean Waters, Landscape and the Region, Air and Climate. Technical Seminar: Unconven!onal Gas Extrac!on by Means of Fracking in Alava and the Basque Country and its Contribu!on to the Future Energy Model. Vitoria-Gasteiz. An!guedad, I; Morales, T y Uriarte, J.A. (2007). Los acuíferos kars cos. Casos del País Vasco. Enseñanza de las Ciencias de la Tierra (15.3) 325-332. Armendariz A. (2009). Emissions from Natural Gas Produc on in the Barne" Shale Area and Opportuni es for Cost-Effec ve Improvements. Southern Methodist University. ATSDR (2008). Dra" Toxicological Profile for Radon. ATSDR (Agency for Toxic Substances and Disease Registry), PHS, DHHS. ATSDR (2010). Health Consulta!on, Evalua!on of Contaminants in Private Residen!al Well Water. Pavillion, Wyoming. Agency for Toxic Substances and Disease Registry. h$p://www.atsdr.cdc. gov/hac/PHA/Pavillion/Pavillion_HC_Well_Water_08312010. pdf Bamberger, M. y Oswald, R.E. (2012). IMPACTS OF GAS DRILLING ON HUMAN AND ANIMAL HEALTH. New Solu!ons: 22(1) 51-77. Bishop R. E. (2011). History of Oil and Gas Well Abandonment in New York. C.H.O. Chemistry & Biochemistry Department. SUNY College at Oneonta Sustainable Otsego. Bishop, R. (2011-b). Chemical and Biological Risk Assessment for Natural Gas Extrac!on in New York. Chemistry and Biochemistry Department. State University of New York, College at Oneonta, 2011. h$p://63.134.196.109/documents/RiskAssessmentNaturalGasExtrac!on.pdf Broderick, J. (2012). Shale Gas and Energy Policy in the Context of Cumula!ve Emissions Budgets. Technical Seminar: Unconven!onal Gas Extrac!on by Means of Fracking in Alava and the Basque Country and its Contribu!on to the Future Energy Model. Vitoria-Gasteiz. Colborn, Theo, Carol Kwiatkowski, Kim Schultz, and Mary Bachran (2011). Natural Gas Opera!ons from a Public Health Perspec!ve. Human and Ecological Risk Assessment: An Interna!onal Journal 17(5): 1039-1056. Davies, Peter J. (2009). Radioac!vity: a Descrip!on of its Nature, Dangers, Presence in the Marcellus Shale and Recommenda!ons by The Town Of Dryden to The New York State Department of Environmental Conserva!on for Handling and Disposal of such Radioac!ve Materials. Cornell University. h$p://gasppgh.org/wp-content/uploads/2011/02/Radioactivity-A-Descrip!on-of-Its-Nature.pdf Hidrocarburos de Euskadi (2011). MEMORIA AMBIENTAL DEL PROYECTO DE PERFORACIÓN DE DOS POZOS PARA EXPLORACIÓN DE HIDROCARBUROS, SONDEOS ENARA1 Y ENARA2. Holzman DC (2011). Methane Found in Well Water Near Fracking Sites. Environ Health Perspect 119:a289-a289. h$p:// dx.doi.org/10.1289/ehp.119-a289 Howarth R. W., Santoro R., Ingraffea A. (2011). Methane and the greenhouse-gas footprint of natural gas from shale formaons. Clima!c Change106:679–690. Lechtenböhmer, Stefan, Ma$hias Altmann, Sofia Capito, Zsolt Matra, Werner Zi$el, Werner Weindrorf (2011).Petrolioaren eta arbel gasaren inpaktuak ingurumenean eta pertsonen osasunarengan. Klima, Ingurumena eta Energiarako Wuppertal Ins!tutoa eta Ludwig-Bölkow-Systemtechnik GmbH (LBST) Europar parlamentuarentzat eginiko lana. McKenzie, Lisa M., Roxana Z. Wi$er, Lee S. Newman, John L.

Adgate (2012). Human health risk assessment of air emissions from development of unconven!onal natural gas resources. Science of The Total Environment, 424: 79-87. NYDEC (2011). Supplemental Generic Environmental Impact Statement on the Oil and Gas regulatory Program. Well permit issuance for Horizontal Drilling and High-Volume Hydraulic Fracturing to Develop the Marcellus Shale and other Low-Permeability Gas Reservoirs. New York State Department of Environmental Conserva!on. h$p://www.dec.ny.gov/docs/materials_minerals_pdf/rdsgeisexecsum0911.pdf Osborn S. G., Vengosh A., Warner N. R., Jackson R. B. (2011). Methane contamina on of drinking water accompanying gaswell drilling and hydraulic fracturing. PNAS 2011 108 (20) 81728176. Otsego 2000 (2010). The impacts of horizontal hydraulic fracturing in New York shale forma!ons on human health and the environment. Comments Submi$ed to the United States Environmental Protec!on Agency. h$p://63.134.196.109/ documents/10sep28_Otsego2000EPACommentsFINAL.pdf Resnikoff, Marvin (2012). Radon in Natural Gas from Marcellus Shale. Radioac!ve Waste Management Associates. h$p:// www.nirs.org/radia!on/radonmarcellus.pdf Saint-Fort, Roger, Mirtyll Alboiu and Patrick He'arachi (2007). “Evalua!on of TENORMs Field Measurement with Actual Ac!vity Concentra!on in Contaminated Soil Matrices”; Journal of Environmental Science and Health, Part A: Toxic/Hazardous Substances and Environmental Engineering, Vol. 42(11): pp. 1649 – 1654. Skr!c, Lana (2006). Hydrogen Sulfide, Oil and Gas, and People’s Health. Energy and Resources Group, U. of California, Berkeley. h$p://erg.berkeley.edu/people/Lana%20Skr!c%20-%20Masters%20Paper%20H2S%20and%20Health.pdf TEDX (The Endocrine Disrup!on Exchange). Fracking-ean erabilitako marka komertzial eta produktu kimikoak. Spreadsheet of products, chemicals and their health effects (Excel). http://www.endocrinedisruption.com/chemicals.multistate. php US Department of Health and Human Services (2008). Public Health Implica!ons of Ambient Air Exposures to Vola!le Organic Compounds as Measured in Rural, Urban, and Oil & Gas Development areas. GARFIELD COUNTY, COLORADO. h$p:// www.cdphe.state.co.us/dc/ehs/GarfieldCounty.pdf USGS (1999). Naturally Occurring Radioac!ve Materials (NORM) in Produced Water and Oil-Field Equipment. An Issue for the Energy Industry. U.S. Department of the Interior U.S. Geological Survey. USGS Fact Sheet FS–142–99. h$p://pubs.usgs.gov/ fs/fs-0142-99/fs-0142-99.pdf Wi$er, Roxana, et al (2008). Poten!al Exposure-Related Human Health Effects of Oil and Gas Development: A Literature Review (2003-2008) / A White paper. MD, MSPH. Colorado School of Public Health. University of Colorado Denver. h$p://docs.nrdc. org/health/files/hea_08091702b.pdf h$p://docs.nrdc.org/ health/files/hea_08091702a.pdf Wolf Eagle Environmental (2009). Ambient Air Monitoring. Analysis. Evalua!on of Town of DISH, Texas. h$p://townofdish. com/objects/DISH_-_final_report_revised.pdf Wood R., Gilbert P., Sharmina M., Anderson K. (2011). Shale gas: a provisional assessment of climate change and environmental impacts. The Tyndall Centre. University of Manchester. 1 “Ingurumenean eta pertsonen arriskuak” atalari dagokio.

osasunarengan

51


Wyoming: Pinedale eremuan arbel gasa ustiatzeko lanen garapena. Iturria: Ecoight

52


3 Fracking-a gaur egungo eredu energetikoan

53


SARRERA

F

racking-a gas ez-konbentzionala erauzteko teknika da. Bertan, ateratako energia unitate bakoitzeko beste hobi emankorragoetan baino ingurumen kalte eta kostu ekonomiko gehiago sortzen da. Hau da, baliabide urriak aprobetxatzeko teknika garestia da, bai ekonomikoki, bai energetikoki, baita ingurumenaren aldetik ere. Baliabide ez-konbentzionalak erauzteko egitasmoak, egungo gizartea oinarritzen den eredu energetikoaren krisian du jatorria. Gas ez-konbentzionalak (hondar-gasa ez deitzearren) ohiko hobien urritasuna eta baliabide ez berriztagarrien amaikortasuna begi-bistan uzten ditu. Gaur egungo ekoizpen zein kontsumo eredua erregai fosiletan oinarriturik dago eta menpekotasun hori onartu beharrean, fracking-aren sustatzaileek egungo ereduarekin jarraitzeko apustua egiten dute. Honela, gutxi batzuk aberastu daitezen, ez dira aintzat hartzen gehiengoak pairatu behar dituen bidegabekeria sozial zein ekologikoak. Atal honek gas ez-konbentzionalak, gaur egun gailentzen den eredu ekonomiko, soziopolitiko zein energetikoan, duen papera azaltzen du. Horretarako, Pedro Prietok egungo sistemak era honetako egitasmok sustatzeko dituen arrazoi zein interesak zeintzuk diren aurkezten dizkigu. Ondorengo bi artikuluek fracking-a egungo krisialdi energetiko, ďŹ nantzario eta ekologikoan kokatzen digute, “hazkundearen beharrarekinâ€? zein botere eta ondasun-pilaketa ahalbidetzen duten estrukturekin erlazionatuz. Julio Barea eta Carlos de Castroren ikuspuntuekin bukatzen dugu atal hau, bertan, ikuspegi ezberdinetatik, egun erregai fosiletan oinarritzen den eredu energetikoaren aurrean energia berriztagarriek dituzten ahalmen zein mugak aurkezten dira.

54


Baliabide ez-konbentzionalak, zergatik egiten du orain sistemak halako apustua? Pedro A. Prieto**

Gizakiaren jarduera guztietan bezala, arlo energetikoan ere lehenik kalitate oneneko eta eskuragarrien dauden baliabideak erauzten dira. Petrolioaren kasuan, gainazalekoak ziren hobiak ustiatzen hasi ziren. Bertan barne presioa hain zen handia petrolioa erraztasunez irteten zela, barnealderantz inolako gas edo likidorik ponpatu gabe. Hasiera hartan, putzuak non egin aukeratzerik bazegoenez, “arinak� ziren petrolioak aukeratzen ziren, hau da, dentsitate txikikoak, jariakortasun handikoak eta sufre kopuru txi-

kikoak. Baina denborarekin hobi hauek zaharkituz joan ziren eta kasu askotan emankortasuna ere gainbeheran sartu zen. Honela, beste petrolio astunago batzuk azaltzen hasi ziren eta egun hidrokarburo ez-konbentzionalez hitz egiten da. Gizarte bat eratu eta bere jarduera ekonomikoa suspertzeko, ez da nahikoa txanponaren-jaulkipena eta funtsezko faktore ekonomikoen kontrola, batez ere, bere helburuak ahalbidetzeko beharrezkoak diren energiak, modu seguru eta merke batean, ziurtatu behar ditu.

55


Petrolioaren zenit edo muga 1956.ean, Sell konpainiarentzat lan egiten zuen geologo Estatu batuar batek (M.K. Hubbert), American Petroleum Institute-ean, petrolioaren ekoizpena maila gorenera edo zenitera hel zitekeela aurreikusi zuen, are gehiago, maila hori 1970. urtean emango zela kalkulatu zuen. Une hartan ordea, Estatu Batuak petrolioz blai zeuden eta bere agorpenaren adierazgarri izan litezkeen seinalerik ez zen ikusten. Baina arrazoi zuen. 1974.ean mundu osoko petrolioarentzat kalkulu bera egin zuen, puntu gorena 1995. urtean izango zela aurreikusiz. Kasu honetan, errealitateaz pixka bat desbideratu zen. 1998.ko martxoan, Colin Campbell, irlandar geologoak, eta Jean Lahèrrere, petrolio-ingeniari frantsesak, “The End of Cheap Oil” (petrolio merkearen amaiera) izenburupeko artikulua argitaratu zuten elkarrekin Scientific American-en. Bertan, Hubbert-en tesia eguneratzen zen, horretarako erreserba berriak mota ezberdinetan sailkatu eta kuantifikatuz. Era berean, petrolioaren kontsumoa eta bere joerak ikertu zituzten, munduko ekoizpena “2010. urtea baino lehen” bere mugara edo maximora iritsi litekeela aurreikusiz. Lau urte beranduago, 2002an, Petrolioaren muga ikertzeko elkartea eratu zen (the Association for the Study of Peak Oil ,edo ASPO ingelerazko bere sigletatik eratorria). Egun, etekin ekonomikorik gabeko elkarte hau era ikusgarrian hazten ari da eta dagoeneko mundu osoko 40 herrialde baino gehiagotan barreiaturik dago, petrolioaz gain munduko gasaren ekoizpen mailaren zenita ere ikertzen duelarik. Petrolioaren industria handiak ondotxo daki petrolio guztiak ez direla berdinak. Izan ere, gas eta petrolio hobiak mugatuak direla ere badakite, Lurrak bere baitan duen materia ez berriztagarri oro bezala. Aldiz, datu publikoek eta sektore honetako iritzi menderatzaileek beti ukatu eta ezeztatu izan dute horniketan noizbait arazorik egon ahal zenik, ordura arte eskaria beti gorakoa izanda ere. Petrolioaren historia luze osoan ekoizpenaren lehenengo gainbehera faktore geopolitikoengatik eman zen (1973ko arabiar bahitura, mendebaldeak Israeli emandako babesagatik). Bigarren jaitsiera handia, Irak eta Iranen arteko gudagatik eman zen. Hala eta guztiz ere, 1930. eta 2010. urteen artean munduko petrolio ekoizpenaren hazkuntza globala gertatu zen, oro har, urteko %4-ko hazkunde-tasa metatua. Atzera begira, badirudi gero eta zalantza gutxiago geratzen dela bi gatazka haiek, beren baitan, energia-faktore garrantzitsuak ezkutatzen zituztela ziurtatzeko. Azken finean, gatazka hauen azpian zegoena zera zen, kalitate eta dentsitate energetiko handiko eta erauzketa-koste txikiko petrolioaren kontrola lortzea. Mende hau hasi zenetik, petrolio ez-konbentzionala (kalitate txikiagoduna, koste ekonomiko handiagoa suposatzen duena, kutsakorragoa dena eta etekin ekonomiko askoz txikiagoa dakarrena), mundu mailako

56

petrolio ekoizpena %20 inguru izatera iritsi da, 1965. ean %3-koa besterik ez zelarik. Hau ez da ez ustekabean ez nahita ematen. Petrolio ez-konbentzionaleko hobi asko gainbeheran daudelako gertatzen da. Gutxi gora behera ekoizleak diren 50 herrialde daude halako egoeran. Ondorioz, ezinegon izugarria dago, 1859.etik ia etenik gabe %4-ko energia-ekarpen hazkundea zekarren eredua mantentzeko. Energia, lana burutzeko gaitasuna da. Lana, jarduera ekonomikoaren funtsa da eta, akats askorekin bada ere, barne-produktu gordinaren (BPG) bitartez neurtzen da. Mende batean zehar, ia etengabe, hazi den erregai nagusiaren produkzioa moteldu egin da eta horrek azal lezake egungo finantza-krisia. Izan ere, krisi honen atzean hain ozen aldarrikatzen den etengabeko hazkunde desiratuaren ezintasuna baino ez dago. Testuinguru honetan, mezurik lazgarriena ASPOk zabaltzen duena da: petrolioaren industriaren datu-baseetan oinarrituz eta agortze mailak ikertuz, munduko petrolio ekoizpen mailaren zenita honezkero gure gainean dela, planeta honen biztanleriaren gainean alegia. Hau izan da mezurik txundigarriena bai industriarentzat eta baita milioika pertsonentzat ere. Baina oraindik ere badaude baliabide mugatuak kontsumitzean agortzen direla ikusten ez duten milaka milioi pertsona munduan. Hubbert-en kanpai itxurako kurba ospetsuak ordea, ASPOk gaurkotua, zalantzarako tarte gutxi uzten duen errealitate geologiko bat erakusten du. Errealitate hau ekoizle diren hamaika herrialdetan egiaztatu da, eta dagoeneko falta den gauza bakarra zera da: kosta ala kosta lorturiko edozein erregai moten zaletasun frenetikoak errealitate gordin hau ez ezkutatzea. Petrolioaren munduko ekoizpenaren zenita edo “Peak Oil” terminoak, dagoeneko 60 milioi sarrera inguru ditu Interneten. Ezkutuan gorde ezin den errealitatea da. Berdin dio zenita 2010.ean eman zen edota 2015. edo 2020ean izango den. Historikoki, garrantzia duena, gizateriak bihar bertan baliabide energetikoen eskasiari, eta hortaz lan egin eta natura eraldatzeko gaitasunari, aurre egin beharko diola da. Mundu mugatu batean, baliabide mugatuen agortzeak dakarren errealitate fisikotik ihes egitea ezinezkoa da. Gizarte honek 100 urte baino gehiago daramatza hazkundea mugagabea izan daitekeela sinesten, gizartearen antolakuntza hazkunde honen beharretara makurtuz, kontsumo egonkorra duen gizarte bat eratzen saiatu beharrean. Naturak ehunka milioi urte behar izan zituen petrolioa, gasa eta ikatza bezalako funtsezko baliabide energetikoak sortzeko. Baina gizakiaren abileziak baliabide hauek 150 urtetan ustiatzea lortu du, munduan hazkunde amaigabearen ilusioa zabaltzea ahalbidetuz. Energiaren industriak eta gizarte kapitalistak temati defendatzen dute giza jakituria baliabide energetikoak ugaritzeko gai izango direla. Horretarako, posible den


PETROLIOAREN MUGA AEB-ETAN 10 9

7 6 5 4 Iturria: Theoildrum.com

MILIOI BARRIL EGUNEAN

8

3 2 1

1900

1920

1940

HUBBERT IRAGARPENA edozeren alde apustu egiteko prest daude. Eta gaur egun posible dena zera pentsatzea da (nahiz eta agian epe luzera inolaz ere posiblea ez izan): gasa edo petrolioa, eskistoetatik, arbeletatik, hareharri bituminosoetatik edota ikatzetik aterata, Hegoafrikan egiten duten moduan, edota klatratotik (methane hydrates) aterata, petrolio konbentzionala eta gasa ordezkatzeko gai izango direla, azken hauen produkzioaren gainbeherak saihestuz. Industria tematuta dago petrolioaren, eta honen atzetik, hamarkada bat edo bi beranduago, gas konbentzionalaren, gailurra heltzear dagoela ezkutatzen. Horretarako, ordea, gogo txarrez bada ere, Colin Campbell eta Jean Lahèrrere-ek idatzi zuten jatorrizko artikuluaren izenburua kopiatu dute eta: “petrolio merkearen aroa amaitu da” onartzen hasi dira. Era honetan, terminologia ekonomizista honekin, benetako eztabaida “birbideratzen” dute eta baliabideen agortze eta gainbeheraz hitz egin ordez, “merkatuko baldintza aldaketa” aipatzen dute, aurrerantzean petrolio merke gehiago ez dela egongo argudiatzeko, argudio honek duela hamarkada bat munduko ekonomialarien artean eskandalu bat suposatuko zuelarik. Beraz, petrolioaren zenita ukatzeko itxurazko onespen bat baino ez da,

1960

1980

2000

BENETAZKO EKOIZPENA berau benetan onartzeak egun mundua gobernatzea ahalbidetzen duen sistema kolokan jartzea suposatuko bailuke. Hemerotekara bisita bat eginda ikus genezake, duela bost urte eskas, hauetako ekonomialari aditu askok munduko ekonomiaren heriotza aurreikusten zutela petrolio kupelaren prezioa 120 dolarretara heldutakoan (gaur egungo prezioa alegia!). Eta ez al da horrela? Nahiz eta krisia edonolako arrazoi monetario zein ekonomikoekin mozorrotu, ez al da hori gertatu? Petrolio merkea amaitu dela onartzeak ordea, energiak eskuragarri izaten jarraituko duela esaten jarraitzea ahalbidetzen die, berau soilik botere ekonomikoa edo militarra (edo biak) izango dutenek kontsumitu ahalko badute ere. Honela, petrolio eta eskisto-gas hodien ustiapena dela eta, planetan ditugun babestutako gune urrien araudia eta ingurumen inpaktuen azterlanen beharra malgutu 1 Frack First, Disclose Chemicals Later Under U.S. Rule. http:// www.bloomberg.com/news/2012-05-04/frack-first-disclosechemicals-later-under-u-s-rule.html Estatu Batuetako kasurako edo ikusi ere: López modifica la Ley de la Naturaleza para aplicar el ‘fracking’ en los Montes de Vitoria. http://noticiasdealava. com/2012/05/05/sociedad/euskadi/lopez-modifica-la-ley-de-la-naturaleza-para-aplicar-el-39fracking39-en-los-montes-de-vitoriae

57


Iturria: Theoildrum.com

Petrolio eta gasaren ekoizpen globala

Gasa eta petrolioaren mugaren proiekzioa mundu mailan

Honako irudian petrolio eta gas ekoizpenaren mugari buruz ASPOk egindako projekzioa ikus daiteke (2011an eguneratua)

dadin eskatzen dute¹, eta ur kontinentaletan zein poloetako zonalde babestuetako zulaketekin, edota nekazalerregaien ekoizpenerako labore lurren suntsiketarekin jarraitzen dute. Era berean, oraindik ere kalitate handi eta kostu baxuko baliabide energetikoak dituzten herrialde bakanak kolpatzen jarraitzen dugu: Irak izan zen lehenegoa, gero Libia eta orain Iran, Venezuela edo beren petrolioa betikoentzat izan behar dela zalantzan ipintzen duen edozein herrialde dago susmo edo mehatxupean. Honela, ikararen geografiak gero eta argiago egiten du bat petrolio gozo eta arinaren geografiarekin, giza eskubideen defentsa edota demokraziaren izenean bada ere.

Energia netoa: oraindik ere okerrago Kontzeptu honek arreta berezi merezi du, horren garrantzitsua izanda ere orain artean arreta gutxi eskaini baitzaio; petrolioaren industriak ondotxo ezagutzen duena, maiz ezkutatzen saiatu arren. Energia Netoak, energia unitate bat lortzeko, gastatu beharreko energia kopurua adierazten du. Ingeleraz Energy Return on Energy Investment (EROEI) deritzo eta gaztelaniaz Tasa de Retorno Energético (TRE). Adibide adierazgarri bat, Estatu Batuetan gasolinarekin nahasteko erabiltzen den artoaren etanol kopuruan aurki dezakegu. Bi hamarkadetan, Estatu Batuetan, egunean etanolaren baliokideak diren 100.000 petrolio kupeletik, milioi bat kupel ingurura pasa dira. Estatu Batuetako ikerketa askok (Pimentel eta Patzek, 2005,

58

2007, 2008) erakusten dute, ordea, arto etanolaren EROEI balioa 1ekoa baino apur bat handiagoa baino ez dela. Hau da, etanol moduan ekoizten den petrolio kupel baliokide bakoitzeko, lehenago beste erregai kupel bat gastatu behar izan da, gehienetan erregai hau petrolioa izaten delarik. Orduan, honek adieraziko ligukeena zera da, Estatu Batuetako petrolio-industriak, energia-agentziek eta beste batzuek, zenbaketa energetiko bikoitza egiten ari direla. Izan ere, etanola ekoizteko erabiltzen diren milioi bat petrolio kupel inguru ez daude gizartearentzat eskuragarri, industriaren barneko feedbak negatibo bat baino ez dutelako suposatzen. Beste adibide bat, Estatu Batuetan 30. hamarkadatik aurrera eman izan den petrolioaren EROEI-aren gainbehera da. Garai hartan, gizartearen esku 100 kupel jartzeko, kupel bakar bateko kostu energetikoa zegoen (EROEI=100:1). Pasa den mendeko 70. hamarkadatik aurrera, ordea, EROEI ratioa 30:1-era erori zen, hobien agortzeagatik, ponpatu eta zulaketa sakonagoen beharrengatik, kalitate txarragoko erregaiak eskatzen duen findegietako energia kostu handiagoengatik eta gero eta txikiagoak diren hobiak, petrolio kopuru berdina ateratzeko, plataforma eta hodi gehiago eraikitzea eskatzen dutelako. Egungo egoera txarragoa da, petrolio estatubatuarraren EROEI-a 10:1 ingurukoa delarik (Hall and Cleveland, 1985, Hall 2005. Balloon Diagram) eta izugarri jaisten jarraitzen duelarik. EROEI altu bat izatea ezinbestekoa da gizarte konplexu bat mantendu ahal izateko. Landa-gizarte bat, 5 eta 10-etik 1-era bitarteko EROEI-arekin bizi ahal da.


Gizarte konplexu, berri eta mugikortasun handiko batek ordea, 20:1-eko EROEI bat eskatzen du ziurrenik. Kalitate handiko, energia kopuru mardul eta garbiak diren erregaien ahitzeak, EROEI-a jaitsiarazten du. 20:1-eko maila hautsiz gero, gizartea desegin daiteke. Eta politikari zein ekonomialari askorekin bat ez datorren arren, esan beharra dago honek ez duela ez diruarekin ez finantza baliabideen injekzioarekin zerikusirik. Termodinamikaren ondorioz sorturiko arazo fisiko bat baino ez da. Gizarte bat mugitzeko gai den erregai baten EROEI-a 1-era gerturatzen denean, nahiz eta kupelak 100.000 dolarreko prezioa izan, petrolio hori ez da inoiz lur-azpitik erauziko. Horretarako, gizarteari erabilgarri zaion energia unitate bat eskaintzeko, beste energia unitate bat edo gehiago xahutu behar baitira. Hots, okinak, ogia egiteko, ekoiztu ahal duena baino opil gehiago jan beharko lituzke berak bakarrik. Egiten egongo litzatekeen opilak ostiak baino finagoak izango lirateke. Petrolio astunari dagokionez, gehien ikertu izan den EROEI-a Kanadako asfaltozko hareena izan da, 5:12 eta 2-4:1 artean egon dena (Gupta et al). Autore gehienek adosten dute EROEI-a baxu izatea ez dela arazo bakarra eta beste hainbat daudela. Besteak beste, sakabanatua dagoen baliabide bat emari handitan erauztea ikaragarri zaila dela edota hidrogeno edo ur geza bezalako faktore mugatzaileak ere ez direla behar hainako neurrian eskuragarri egoten edo kutsadura arazoak sortzen dituztela, adibidez Athabasca-ko ibaian, non putzu erraldoiak kutsatzen ari diren. Era samurrean esanda, gaur egungo munduan gizartea hain da konplexua, ezinezkoa dela egungo EROEI mailarekin eustea. Nahiz eta oraindik baliabide ez-konbentzionalen EROEI-en inguruko informazio egiaztatu nahikorik ez eduki, argi dago azken hauek ez digutela errendimendu hobeagorik emango. Are gehiago, kasu batzuetan, egoera Kanadako hareena baino txarragoa izan liteke. Eskisto-petrolioaren, eskisto-gasaren, edota arroka gogorretatik zein ikatzetik erauzitako gasaren EROEI-etaz mintzo gara hain zuzen ere. Industria ohizko eta ez-ohizko baliabideen datuak batera, nahastuta, kaleratzea ibili da, zentzugabekeria handia bada ere. Finantza-krisian, zabor-bonoak, edo aktibo toxikoak, aktibo onenekin batera saltzea bezalako faltsukeria da. Egia esan, portaera honek, energia baliabide nagusien muga naturalaren etorrera ukatzeagatik, industriari datorkion antsietate egoera adieraz lezake. Industriak errealitate fisikoa faltsutzen du honelako EROEI txikiekin, berez kalitate txarragokoa den energia apur bat gehiago sortu ahal izateko, aurrez, kalitate altuko energia kopuru handiago bat ordaindu behar baitu. Hona hemen, zenbaketa bikoitzaren beste adibide bat. Kasu honetan, zabor-bonuak eta energia aktibo toxikoak A hirukoitzak izango balira bezala bateratzen dira eta hau energiaren alorrera eramanda, North American Light & Sweet Crude bezalako erregaiak, Arabian Extra Light - Light Crude-a bezala baloratzea

suposa lezake. Hau da, hain zuzen, EROEI kontzeptua kontuan hartzen ez denean gertatzen dena: arazo guztia petrolio kupelaren prezioaren deskontu monetarioetara bideratzen da. Baina kontuz! jatorrian zabor energetikoaren arazoa dago eta. Kiratsa darion negozio honetatik zenbaitzuk onura ekonomikoak ateratzen ari direla argi uzten du 2011ko azaroan J. P. Morgan3-ek bere bezeroei igorri zien eskutitzak. Bertan, ur sakonetako proiektuetan aritzen diren konpainietan inbertsioak egiteko gomendioa egiten die, esplorazio edo ekoizpen lanetan inbertitu ordez. Hots, hasierako jardueretan, garbienetan, inbertitu ostean, beste batzuen esku utz zitzatela ondorengo esplorazio, zulaketa, ekoizpen, merkataritza eta gehigarri toxikoen erosketek suposatu behar zituzten arazo kakaztuak. Ingeleraz esaten den bezala “take the money and run”, Ingeleraz esaten den bezala, hartu dirua eta alde egin ezazu.

Ondorioak Laburbilduz, sistema gaur egun egiten ari den apustua, etekin eta kalitate txikiko erregaien aldekoa alegia, ez da berria, aurretik ere burutu izan du. Hitlerren garaiko Alemanian, Frankoren Espainia isolatuan, Apartheideko Hegoafrikan edota XIX. Mendeko Ingalaterran, ikatz-gasaren erabilera bultzatzeko ezinbesteko beharrizan energetiko larri eta zabalak argudiatzen zirenean adibidez. Adibide hauekiko aldea nabarmena da ordea. Orduko planteamendua une jakin bateko baldintza geografiko edo politiko konkretu batera mugatuta zegoen eta munduko energia-fluxu eskaintza etengabe ari zen hazten. Gaur egun ordea, arazoa mundu osora hedatzen da; mundu-mailako larrialdia da, kalitatezkoak eta funtsezkoak diren energia baliabideen murrizketa saihestezina baita.

*Monografiko honetan aurkeztutako artikulu hau, Ecologistas En Acción-ek argitaratzear duen liburu baten kapitulu baten zati bat da. ** Pedro Prieto AEREN-go (Asociación para el Estudio de los Recursos ENergéticos) lehendakariordea da. 1 Frack First, Disclose Chemicals Later Under U.S. Rule. http:// www.bloomberg.com/news/2012-05-04/frack-first-disclosechemicals-later-under-u-s-rule.html Estatu Batuetako kasurako edo ikusi ere: López modifica la Ley de la Naturaleza para aplicar el ‘fracking’ en los Montes de Vitoria. http://noticiasdealava. com/2012/05/05/sociedad/euskadi/lopez-modifica-la-ley-de-lanaturaleza-para-aplicar-el-39fracking39-en-los-montes-de-vitoria 2 Unconventional Oil: Tar Sands and Shale Oil. Charles A. S. Hall quoted by Nate Hagens at http://www.theoildrum.com/node/3839 3 (Eye on the Market) Una ojeada al mercado. Asunto: La quijotesca investigación de las soluciones energéticas. Michael Cembalest (J. P. Morgan)ek bere bezero batzuei bidaltzen dien eskutitza. 2011ko azaroak 21. Gaztelerara itzulia: http://www.crisisenergetica.org/ficheros/carta_JPMorgan.pdf

59


Haustura hidraulikotik haratago Bilboko fracking-aren aurkako asanblada

Norbaiti fracking-ari buruz hitz egiten diotenean, eskatzen duen lehenengo gauza oinarri teknikoak eta bere ingurumen kalteei buruzko azalpen azkar bat da: zer, noiz, non eta nola. Horren ostean, entzule gehienen harridura egoera pasata, azterketa zehatz eta lasai bat beharrezkoa dela uste dugu, fracking-ak gaur egungo panorama ekonomiko eta politiko honetan daukan papera ulertu ahal izateko. Bere inplikazio estrategikoak eta dimentsioa ezagututa bakarrik, izango baikara erantzun herritar eraginkor bat osatzeko gai, protesta instituzionaletik haratago doana. Lehenik eta behin, fracking-a ingurumena kutsatzen duen teknika bat baino gehiago dela ulertzea beharrezkoa da. Horretarako, nahiz eta oportunista iruditu, krisiari buruz hitz egiten hastea ezinbestekoa da.

60

Gauza nabaria da gaur egungo bizimoduak eta eredu ekonomikoaren paradigmak amaitzear dabiltzala eta konponbiderik ez duen pieza bat konpontzen saiatzen ari direla. Honen aurrean bertsio oďŹ zialak, betiere ziklikotzat hartzen duen krisi honetan, erantzunkizuna ďŹ nantzen arduragabekeriari egotzi arren (inbertsio txarrak, merkatuen akordio ezak), alor energetikoak uste baino zerikusi handiagoa dauka. Eredu kapitalista hazkunderik gabe ulertzerik ez dago, eta ezta honako hau ere, material eta energi jarioen etengabeko hazkunderik gabe. Ekuazio honetan, erregai fosilen kontsumo handia ez da egoeraren araberakoa, egiturari dagokiona baizik. Eta beraz, erregai fosilak agortzeak, azken mendeko egitura ekonomiko, politiko, gizarte eta ideologikoaren egitura zalantzan


jartzea dakar. Baina honako planteamendu hau ez da inolaz ere berria. Honen adierazgarri, mundu mailako estrategia belikoan baliabide energetikoen kontrolak bete duen (eta oraindik ere betetzen duen) funtsezko papera. Honetan berria da aitzitik, alor politikoaren gaineko arlo geologikoen nagusitasuna; beste estatu “maltzur” batzuek beraien aberastasun energetikoa emateari uko egitea baino, arazo nagusia gas eta petrolio erreserben mundu-mailako agortzea da. Hemen sartzen da jokoan fracking-a, hain zuzen ere. Agortze honen aurrean plan B-rik ez dagoenez, sistemak orain arteko energia iturri marjinalak erabiltzen hasi beharra izan du (gas eta petrolio ez-konbentzionalak), eta ustiapen honetan fracking-a beharrezkoa da. Haustura hidraulikoaren teknika, beraz, konponbide teknologiko gisa aurkezten digute (beste bat gehiago), “Peak Oil” eta honi lotutako iragarpen apokaliptiko guztiak gaindituko dituena eta energia eta material oparotasun aro berri batera eramango gaituena. Hori dela eta, instituzio, alderdi politiko eta estatu guztien agendan lehentasun bihurtu da. Zalantza ugari sortzen dituen fracking-aren bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa alde batera utzita azterketarako beste alderdi bat lurralde-antolamenduari dagokio. Ekonomia kapitalista batean, lurraldea ekintza espekulatiboak martxan jartzeko leku fisikoa baino ez da, merkatu espekulatiboek nolabaiteko joko-ohol gisa erabiltzen dutena. Halako jarduerak aurrera eramateko garraio- eta energi-azpiegiturak behar dituzte: abiadura handiko trenak, autopistak, zentral elektrikoak, energia garraiatzeko sareak, etab. Proiektu estrategiko direlakoak. Hau da, materia eta energia jarioaren hazkundea posible bihurtzen dutenak, interes orokorraren izenean egiten direnak, eta beraz, parlamentuko eztabaidatik at onartzen direnak. Bestalde, joko-ohol honek izan baditu zuzendu beharreko “eragozpen” fisiko eta sozialak (herriak, jendearen protestak, akuiferoak, mendiak, etab.) Antzezleku honen aurrean, klase politikoaren funtzio nagusia, parlamentuko itxurakeriaz gain, oztopo guztien gainetik dibidendu eta mozkinen banaketa arinduko duten legegintza irtenbideak aurkitzea da. Gure kasuan, lurralde eredu honen helburua metropoli izugarriak gorpuztuko duen Euskal Hiri-Eskualdea sortzea baino ez da1. Horrek dakarrena, ekosistemen haustura edo edaten dugun uren kutsatzeaz gain, hiria errealitate uniforme eta totalitarioaren zabalkundea da, gaur egungo autonomi eskasa erabat galduz, bai material bai politikoa. Fracking-ak eta gas naturalak gai honetan jokatzen duen papera funtsezkoa da, energia iturri nagusi bihurtuz beste energia konbentzionalen gainbehera aurrean. Gainera, azterketa estatu mailan eginez gero, konturatuko ginateke Estatu Espainiarrak urtean 60.000 milioi euro gastatzen dituela (ia bere BPGko %6a) gas eta petrolioa erosten. Honek gas ez-konbentzionala ezinbesteko baliabide bihurtzen du, are gehiago krisi energetikoaren ondorioak larritzen hasi ahala. Honez gainera, ikerketa baimen asko Hego Euskal Herrian kokatzen direla ikusteak, bi hitz mahaigaineratzen ditu: Interes Nazionala.

Ikuspegi honen aurrean, gaur egungo eredu ekonomikoa, politikoa eta lurralde-eredua zalantzan ipini gabe fracking-aren aurka egoteak zentzurik ote duen galdetu beharko genioke geure buruari. Eredu honen aldaketa sakon eta erabatekoa egon ezean, gas eta petrolioaren beharra mantendu edo areagotu egingo dira; eta erreserbak agortzen joan ahala, kolonialismo energetikoa ezinezko bihurtuko da eta gure lurraldetik bertatik atera beharko ditugu erregaiak. Egoera honen adibide paradigmatiko bat, azken urteotan horrenbestetan aldarrikatutako Ongizate Estatua da. Hazkunderik gabe Ongizate Estatu kapitalista mantentzerik ez dago, beraz, urte batzuen buruan krisi energetikoa areagotzen den heinean, gure lurzoruan dagoen gas ez-konbentzionalera heltzea ezinbestekoa izango da. Berez, horretan ari dira dagoeneko prestatzen. Horra hor, ezarritakoaren mugak gainditzen dituen kritika erradikalari fraking-aren auzia lotzeko beharra.

Krisi energetikoari dagokionez, baliabideen agortzeak gizartearen kontzientzia kolektiboa astindu eta eredu sozio-ekonomikoaren aldaketa eragingo duela esaten da sarri. Baina bilakaeraren bat emanez gero, geuretik baino, politiko eta enpresarien eskutik badator, ongizateaz haratago ez litzateke joango (lan baldintzak, kontsumo ahalmena, etab.). Inolaz ere ez litzateke sistema kapitalista iraunarazten duten botere eta dominazio egituren desartikulatzea izango. Are gehiago, 1 Bilbo Metropoliaren Lurralde Zatikako Planaren arabera, etorkizunerako aukerak beste batzuen artean hauek dira: “Bere dimentsioa, 900.000 biztanlerekin eta, berez, Euskal Hiri-Eskualdeko kapital ekonomino-funtzionala izateko gaitasunarekin, pixkanakako integrazioarekin, 2 milioi biztanle edo gehiagokoa izango da”.

61


abian dagoen transformazio honek aberastasunen banaketa bidegabeago bat eta tresna errepresiboen gordintzea ekarriko du. Gauzak horrela, kontutan izan behar dugu, gizarte industrializatu honen gainbeherak azpian harraàtuko gaituela. Guzti horregatik, auto-antolakuntzan oinarritzen den borroka politikoa sortzea da aukera bakarra, diskurtso koherente bat sortzeko eta mota askotako jendea batuko dituena. Ekintza, mobilizazio eta eztabaida sareak sortu eta kudeatzeak, benetako oposizioa burutzeko aukera eman dezake, legediak ezarritako muga edo oztopo estuak gaindituko dituena. Nahiz eta demokrazia parlamentarioak eskaintzen dituen tresnak erabilgarriak izan, indarra erakusteko eta kontzientzia hartzeko, argi dago nork banatzen dituen kartak. Fracking-ak izaera estrategikoa hartu orduko, aurrerabideak bere makineria mediatiko, zapaltzaile eta legegile guztia martxan ipiniko du gure lurraldean. Arlo honetan, gure inguruko herrialdeetan sortzen ari diren moratoria guztien helburua, denbora irabaztea da. Norbaiti argi geratu ez bazaio ere, demokrazia men egiten dionarekin bakarrik da demokratiko.

Baiona

I

. !

5 Géminis Arquetu

Cantabria

Angosto

Bizkaia

2 Valderredible

Bigüenzo

Lore

Saia

3

Donibane Garazi

Sustraia

Guipúzcoa

Gipuzkoa

D E Alava

D E E D .Vitoria-Gasteiz D E Enara Araba! D D E E Usoa

5

Pegaso

Iruña . !

Navarra

Quimera

Lora

5

Sedano

Basconcillos-H Permisos y sondeos de exploración Leni

Maule-Lextarre . ! Zuberoa

Mirua

1 Urraca

km

Nafarroa ! Beherea .

Landarre

Usapal

Bezana Pisuerga

. !

Vizcaya

4

20

Lapurdi

Lurra

. !

Luena

10

Donostia

Bilbo

PROYECTO GRAN ENARA

0

Libra Nafarroa

Berdún

Rojas Huermeces

Permiso concecido

6

Permiso solicitado

Ebro-A

Huesca

Burgos

Permisos limítrofes

Ebro-B

Ebro-C

Ebro-D

Cameros-2

Rioja (La)

D E

Palencia 1

Ebro-E

Sondeo de exploración en trámite

Solicitantes y Concesionarios 1

SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief y Cambria

5

Palencia 2 Trofagás hidrocarburos 3 Palencia 4 3 5 6 Valladolid

Soria

SHESA y Petrichor Euskadi Coöperatief

Aquiles

Zaragoza

Burgos 4

SHESA Frontera Energy Co SHESA, Unión Fenosa, Oil and Gas Skills

Fuentes: IGN France, CNIG, BOE http://www.fracturahidraulicano.wordpress.com Cartografía: acuifer cc

62


63


Mundu mugatu batean oinarrituriko politika energetiko bat Florent Marcellesi*

Krisi energetiko eta klimatiko sakona bizitzen ari gara. Alde batetik, aldaketa klimatikoa errealitate hutsa da, eta azkenengo bilera klimatikoetan, zoritxarrez, ez dute inongo neurririk adostu XXI. mendearen bukaeran tenperatura 2 gradu igo ez dadin, nazioarteko zientzialari komunitateak eskatu bezala. Bestalde, heltzen ari gara –edo heldu gara dagoeneko– petrolioaren gailurrera, hau da, bere produkzio maximora, eta gainera urre beltzaren eskaerak, herrialde emergenteen eraginez, erraz gainditu du erabilgarria den eskaintza. Beste modu batean esanda, petrolio merke, ugari eta kalitate onekoaren aroa, globalizazioaren eta gure gizartearen oinarria, amaitu egin da. Testuinguru honetan, gobernu eta transnazionalen erantzuna argia izan da: gizarte aberats honen produkzio eta kontsumo eredua ez da ukitu behar eta energia iturri berriak bilatu behar dira, gizarte eta ingurumen kalteak kontutan izan gabe. Autoei jaten emateko nekazal erregaien neurrigabeko produkzioarekin gertatzen den bezala, meategi ez-konbentzionalen ustiapena ere aurrerako ihesi dinamika honen barnean sartzen da eta mundu guztia astintzen du: Estatu Batuak, Txina, Argentina, Hegoafrika, Europa, Euskal Herria‌ Guda energetikoa hedatzen ari da eta gas ezkonbentzionala ateratzeko fracking-a honen adierazle bat besterik ez da.

64

Botere politiko eta ekonomiko menderatzaileek, ordea, datu garrantzitsu bat ahaztu dute: ezinezkoa dela aldaketa klimatikoaren eta erregai fosilen desagertzearen aurka modu eraginkorrean borrokatzea hazkunde ekonomikoa zalantzan jarri gabe. Egin berri diren bi ikerketek zenbait ondorio nabarmen erakusten dute. Batetik, Ipar Amerikan egindako ikerketa batek1 berotegi efektua areagotzearen eragile nagusia hazkunde ekonomikoa dela baieztatzen du. Beste kalkulu batzuk diotenez2, tenperatura bi gradu igotzea ekiditeko, kontutan izanik eraginkortasun energetikoaren etengabeko hobekuntza, munduko BPG-a (Barne-Produktu Gordina) urtean %3 baino gehiago jaitsi beharko litzateke, hau da, 2050. urterako %77a. Bestalde, Valladolideko Unibertsitateak eginiko ikerketa batean argi geratzen da hazkunde ekonomikoak petrolioaren eskaeraren handiagotzea dakarrela3. Aldi berean, gabeziak, eskaera indartsuak eta espekulazioak hidrokarburoen prezioetan eragiten duten presioak sistema ekonomikoak beharrezkoa duen hazkundea oztopatzen du. Beraz, energia fosilenganako daukagun menpekotasun honek errekurtso fosilen desagertze azkarraren eta ekonomiaren atzeraldiaren artean ibiltzera behartzen gaitu, gizartean ondorio itzelak eraginez. Valladolideko ikerketak ondorioztatzen duen bezala, mezua ez da “ez dugula jarraitu behar planetarentzako kaltegarria


delako”, baizik eta “ez dela posible” bide honetatik jarraitzea. Ikuspegi global honen aurrean, orokorrean gure eredu ekonomikoa, eta bereziki energetikoa, aldatzea da erronka, petrolioaren muga eta aldaketa klimatikoa gainditzeko gai den ikuspegi berri batez. Bide honetan, helburu eta lehentasun argiak behar ditugu: 2020. urterako CO2 isurketak %40 jaistea, 2020. urterako energia eskaera %30 jaistea 2007ko eskaerarekin konparatuz, eta 2040. urterako ekoizpen energetikoaren %100a iturri berriztagarrietatik lortzea4. Energiaren aldetik helburu hauek lortu daitezke alternatiba eraginkor eta ziurrak erabiltzen badira: eskariaren kudeaketa eta kontsumo maximoak, isurtze kuotak eta industriaren karbono tasa, kontsumo energetikoaren murriztea bultzatzen duten planifikazio zehatzak, energi berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan egin beharreko inbertsioak, ekoizpenaren deszentralizazioa, tokian tokiko ekoizpena kontsumitzeko, herri eta auzoen autonomia energetikoa eta autokontsumoa bultzatzea, energia berriztagarriak erabiltzen dituzten instalazio txikiak saritzea, erregai fosilei diru-laguntza zuzenak eta zeharkakoak kentzea. Gainera, gogora dezagun Madrileko Universidad Complutense-k eginiko “Cambio Global España 2020/50. Energía, economía y sociedad” txostenak dioen bezala, zentzuzko epe batean energia nuklearra alboratu genezake, energia horniketa arriskuan jarri gabe.

Energia kontuez aparte, planetak jartzen dizkigun muga ekologikoen barruan eta hazkundeaz haratago, zoriontsu bizi den gizartea eraiki behar dugu. “Hazkunde gabeko oparotasunak” aldaketen aldeko apustu finkoa egitea esan nahi du: ekonomia birkokatzea, ekoizpen eta kontsumo zirkuitu motzak, elikadura burujabetza, agroekologia, hirigintza eta mugikortasun jasangarria, etab. Gure gizarte antolakuntza eta naturarekiko harremana birpentsatzea esan nahi du, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiak, iparraldean zein hegoaldean, ondo bizi gaitezen planeta mugatu honetan. 1 José A. Tapia Granados, Edward L. Ionides, Óscar Carpintero (2012): Climate change and the world economy: short-run determinants of atmospheric CO2. Environmental Science & Policy. 2 Marcellesi, Florent (2011): “Las sirenas del crecimiento”, Público egunkarian, 2011-08-23 3 Margarita Mediavilla, Carlos de Castro, Iñigo Capellán, Luis Javier Miguel, Iñaki Arto, Fernando Frechoso: La transición hacia energías renovables: límites físicos y temporales, Valladolideko Unibertsitateko Ingeniaritza Industrialeko Eskolakoak, informazio gehiago http://www.eis.uva.es/energiasostenible/?p=405. 4 Sektore elektrikoan, begiratu hurrengo txostena “Propuesta ecologista de generación eléctrica para 2020” (2011) Ecologistas en Acción-ena.

* Florent Marcellesi Desazkundea eta Equoko kidea da. http://florentmarcellesi.eu/ fmarcellesi@no-log.org

Klima aldaketaren eraginez glaziareak galtzen ari dira AEB-ko iparraldean. Argazkia: Ecoflight.

65


Badaude alternatibak fracking-aren aurrean. Jarri gaitezen lanean! Julio Barea*

Argi dago fracking-ak ingurumenean eta ustiapenen inguruetan bizi diren pertsonen bizimoduan aldaketak sortzen dituela. Texas eta Pennsylvaniako estatuen kasuak adierazgarriak dira fracking-aren ondorioak ikusi ahal izateko. Fracking-ak, beste kalte batzuen artean, lurpeko urak kutsatu, lurrikarak eragin eta metano gasa atmosferara isurtzen du. Batzuetan isurketak ur putzu, ur biltegi eta ur horniketaren sarera heltzen dira. Laburtuz, sortzen dituen arazoak handiagoak dira konpontzen dituenak baino. Atmosferara ihes egindako metano gasa ezagutu eta kuantiďŹ katzea, adibidez, oso garrantzitsua da, eta dagoeneko zalantzan jartzen ari da fracking-aren industriak esandakoa, hau da, % 2a baino gutxiago ihes egiten duela. NOAA-ek (National Oceanic and Atmospheric Administration) eta Coloradoko Unibertsitateak Boulderren eginiko ikerketak, Denver-Julesburg (AEB) izeneko inguruan gas-ihesak % 4koak direla esan du, tutu eta banaketa sistemaren ihesak kontutan izan gabe. Hau aurreikusitakoaren bikoitza da. Esan beha-

66

rra dago metano gasaren berotegi efektu ahalmena karbono dioxidoarena baino 25 aldiz handiagoa dela. Fracking-aren sustatzaileek esaten dute gas honek independentzia energetikoa ekarri eta ikatzaren erabilera jaitsiko lukeela. Adituen esanetan, ordea, teknika berri honetan gas-ihesak % 2 baino gutxiago izatea ez bada lortzen, gasak ikatza ordezkatzea ez da eraginkorra izango aldaketa klimatikoaren ikuspuntutik (NCARIkerkuntza Atmosferikoaren Zentruan, 2011an Ipar Ameriketan Tom Wigley-k eginiko ikerketaren arabera). Beste arrazoi bat gas honen ustiapena baztertzeko eta energia berriztagarrien aldeko apustua egiteko. Ondorio hauek nahikoa izango beharko lirateke fracking-a debekatzeko. Baina beste gauza batzuetan bezala, industria boteretsu honen lobbya, zenbait politikoren babesarekin, behar ez duguna ezarri nahian dabil. Sustatzaileek diotenez, fracking-aren bidez ateratako gasa gure arazo energetikoen konponbidea izango da eta gure kanpoko menpekotasuna murriztuko du, ekonomia bultzatuz eta milaka lanpostu sortuz. Esan be-


harra dago argudio berdinak erabili ohi direla zentral nuklearrak egiteko, Badajoz-en findegi berria ezartzeko edota geografia guztia hondakinen errausketarako instalazioz betetzeko (industriaren esanetan, “birziklapen energetikorako instalazioak”). Zorionez, oso garbi geratu da baieztapen horiek gezurrak direla eta interesen menpe daudela. Gure menpekotasunari aurre egiteko, energia iturri berriztagarrien alde apustu finkoa eta inbertsioak egin behar dira. Diru publikoa aldaketa klimatikoan eragin kaltegarriak dituzten teknika zikin eta zaharretara zuzentzea ez da erantzuna. Greenpeace-ek eginiko txostenek (Berriztagarriak 2050, Berriztagarriak % 100-a eta Energia 3.0.) frogatu dute, Euskadiren kasuan, ekonomikoki, teknikoki, ekologikoki eta lurralde okupazioaren aldetik bideragarria dela energia garbiekin hornitzea 2050. urterako, nahikoa energia sortuko litzatekeela (21 TWh/urtean) eguzki energiaz eta lehorreko eolikoez. Are gehiago, urte horretarako aurreikusita dagoen “eskaera energetiko totala” (81TWh/urtean) teknologi ezberdinak erabiliz ase liteke: eguzki termoelektrikoa (eskaera 5,79 aldiz asetzeko), lehorreko eolikoak (eskaera 1,71 aldiz), fotovoltaikoa eraikuntzetan

(eskaera 0,68 aldiz), olatuak (eskaera 0,50 aldiz), eguzki tximinia (eskaera 0,41 aldiz), itsas eolikoa (eskaera 0,39 aldiz), jarraipeneko eguzki fotovoltaikoa (eskaera 0,23 aldiz), hondar biomasa eta biogasa (eskaera 0,12 aldiz), geotermikoak (eskaera 0,012 aldiz), hidroelektrikoak (eskaera 0,0011 aldiz), etab. Aukera ugari daude, bultzada behar dute soilik. Energia berriztagarriak abian ipini eta daukaten potentzial guztia ateratzeko ordua heldu da, gizarteak horrela eskatzen duelako. Horren aurrean fracking-a planetan geratzen diren errekurtso urrietan bere atzaparrak jarri nahi dituen negozioa besterik ez da. Bere sustatzaileek abantailak bakarrik saltzen dizkigute, baita ingurumenerako ere. Baina berriro ere garbi geratu da ezkutatzen dutena askoz ere gehiago dela erakusten dutena baino. Negozio-kontu hutsa da, eta espekulazioa eta burbuila ekonomikoa dira, besteak beste, bere ondorioak.

* Julio Barea Greenpeace-eko energia eta klima aldaketa kanpainaren arduraduna da.

67


Energia berriztagarrien mugak Carlos de Castro Carranza*

Energia fosil eta nuklearraren kostu sozio-ekologiko izugarriak ikusita, energia berriztagarrietan oinarritutako eredu energetikora igaro beharra daukagu ahalik eta azkarren. Petrolio konbentzionalaren urrezko aroa eta bere merketasun erlatiboa iraganeko gauzak dira. Petrolioaren ordez erregai likido ez-konbentzionalak ezartzea oso garestia da eta gainera ingurumen ikuspuntutik arazo handiak sortzen ditu. Petrolioak goia jo ondoren, ekoizpenaren jaitsiera etorri da, eta hurrengo hamarkadan gas natural konbentzionalari berdina gertatuko zaionez, hauen ordezko zati bat ikatzaren edo beste erregai fosil kutsakor batzuen bidez bete nahi da, eredu energetiko honi iraunarazteko ahalegin desesperatuan. Fracking-aren teknika energia mota honi azken tantak ateratzeko desesperazioaren adierazlerik onena da, nahiz eta hau ere irteerarik gabekoa izan.

68

Uranioa ere iturri berriztaezina da, eta fusio nuklearraren moduko mirariak itxaroten diren arren, geologia ikuspuntutik erregai fosilen arazo berdina dauka. Gure kontsumo energetiko osoaren parte txiki bati eusteko ere (nuklearra %3a baino gutxiago da), zentral nuklearrak geratzen den uranio apurraren lehian sartuko dira eta mende honen erdirako bere ekoizpenak gailurra joko du. Energia mota hau hedatzea zentral nuklearren bizi iraupena laburtzea izango litzateke, uranioaren agortzea bizkortuko zelako. Une honetan, beraz, berriztagarrietara egin beharreko trantsizio energetikoa ez da soilik sozialki eta ekologikoki beharrezkoa, beste irtenbiderik ez daukan auzia ere bada eta mende honetan bertan egin beharrekoa. Garbi dago energia berriztagarriek ez dutela izan beste energia moten adinako laguntza politiko eta ekonomikorik. Jendeak energia berriztagarriei egiten dien


harrera beroak (ingurumenari egiten dion kalte txikiagoagatik, batik bat) ez du esan nahi trantsizio “berde� hau erraza eta egingarria izango denik gaur egungo eredu ekonomiko eta sozialarekin jarraitzen bada. Energia berriztagarrien potentzial teorikoa izugarria da, gizateriak erabiltzen duena baino ehun mila aldiz eguzki energia gehiago xurgatzen baitu lurrak. Baina gizateriak aprobetxatu dezakeen potentziala askoz ere txikiagoa da. Gainera, energia fosil eta nuklearrak ez bezala, biosferak energia berriztagarriak behar ditu bere funtzionamendurako (eguzkia, haizea, mareak, etab.). Honek esan nahi du kalte ekologiko gehiago izan nahi ez badugu, hondakin nuklearrek edo aldaketa klimatikoak eragindakoak, adibidez, ezin dugula biosferaren baliabide energetikoen zati handi bat nolanahi erabili eta erabilezin bihurtu..

Haizearen indarra Literatura zientiďŹ koaren arabera, gaur egun kontsumitzen dugun energia guztia baino gehiago sor daiteke eoliken bidez, teknologiaren ikuspuntutik. Hala ere, gure ikerketa taldearentzat eta beste talde batzuentzat, orain arte hori kalkulatzeko erabilitako metodologiek funtsezko arazo bat zeukaten, errotek haizetik hartutako energia alferrik galtzen baitzen (energia ez zen kontserbatzen, termodinamikaren lehenengo printzipioa bortxatuz). Top-down delako metodologia da energia mota hau kalkulatzeko moduetariko bat (goitik beherakoa). Haize-errotetara heldu daitezkeen munduko haize guztien indarra kalkula dezakegu. Energia guzti honi eskuratu ezin dugun haize-energia kendu behar zaio, hau da, ozeanoetako ur handietan jotzen duena, Antartikakoa, hirietakoa, oihan tropikaletakoa, etab. Gero energia eolikoa erabilgarria den lekuetan, parke eolikoak jartzeko interesgarriak diren tokiak hautatzen ditugu (haize gutxiko lekuak baztertuz), eta hemendik, urtero zenbat haize-energia elektrizitate bihur daitekeen kalkulatzen dugu. Gure kalkuluen arabera, munduko ekoizpen elektrikorako erabili daiteken potentzial eolikoa, gaur egun ekoizten den energia elektrikoaren erdia baino gutxiago da, edota giza eskuetatik pasa ohi den energiaren %5a baino pixka bat gehiago. Ez dago txarto, izan ere, bere garapen maximoa kalkulatuz gero, gaur egun instalatutakoa baino 20 aldiz gehiago litzateke.

Eguzki energia elektrikoa Energia eolikoaren sorrerak gizartean sortu zuen itxaropena izan da agian eguzki energiaren gaitasun elektrikoa ere puztu izanaren arrazoia. Parke fotovoltaiko errealek edo eguzki kontzentrazioak sortutako energia elektrikoa kalkulatzean zera ikusten dugu: vatio bakoitzeko behar duen lur eremua potentzial teknologikoen azterketetan kalkulatutakoa baino 4 edo 8 bider handiagoa dela. Hau dela eta, industria honek behar duen lurralde eremua oso handia da, eta

pentsatzekoa da beste erabilera batzuekin lehian sartuko dela (basoak, hirigintza, nekazaritza, etab.), ez badira bazterrekoak edota basamortu beroetako lurrak erabiltzen. Baina ikerketa hauek adierazten dute industria honek behar dituen azpiegiturak aurreikusitakoak baino askoz ere handiagoak direla, eta, basamortu beroetan energetikoak ez diren beste azpiegitura batzuk ere jarri beharko genituzkeela: hiriak, errepideak, etab. Badirudi gertaera hau fusio nuklearra bezain urrun dagoela. Gainera, nekez lortuko genituzke teknologi honek behar dituen mineralak, hain ugaria den silizioaz gain, gaur egungo erregai fosilen erabilpen mailara heltzeko. Gure lehenengo kalkuluen arabera, eguzki energia elektrikoak daukan potentzial teknologikoa, eolikoarena bestekoa edota agian 4 aldiz handiagoa izan daiteke.

Gainontzeko energia berriztagarriak Biomasa erabiltzearen aukera ez da bideragarria inondik inora. Nahiz eta gaur egun biomasak energiaren %10a hornitu, erabilpen jasangaitzaren bizkar egiten dugu (lurrak hondatuz, basoak soilduz, etab.). Bioerregaiak bezalako teknologia berriak, eskala handian egingarriak ez izateaz gain, oinarrizko erabilpenekin lehian sartzen dira, gizakion elikadurara bideratutako nekazaritzarekin edo basoekin, esaterako. Berriro ere, gaiaren azterketa kritikoa eginda gero, ondoriozta dezakegu energia-iturri honen potentziala puztu egiten dela eta, jasangarritasun irizpideak ondo aplikatu ezkero, trantsizio energetikoan gaur egun erabiltzen duguna baino gutxiago erabili beharko genukeela. Eguzki energia termikoa aukera oso interesgarria da; hiri eremuetan gure berotasun �beharrak� eta hotz-sistemak %10 eta %50 artean bete ditzake momentu oroz; Europan udako bero beharrak ordezkatzea oso erraza da baina neguan eguzki sistema termiko hauek beste energia gehigarri bat behar izaten dute eguzkiaren gabeziagatik. Aldizkakotasuna eta metatze ezintasuna arazo unibertsalak dira energia berriztagarri guztietan (biomasa eta hidroelektrizitatea kenduta). Olatuen energiari dagokionez (olatuak, mareak, gradiente termikoak, etab.), eolikoen antzeko azterketa eginik, emaitza etsigarria da: maila oso lokalean eta puntualean izan ezik, testuinguru globalerako etorkizun txikia dute. Geotermikak beroaz eta elektrizitateaz hornitu gaitzake. Baina fracking-a bezain arriskutsuak diren teknikak erabili ezean, bere garapena eskualde batzuetan bakarrik izan daiteke garrantzitsua, eta eskala globalean haizeak sortutakoa baino txikiagoa. Azkenik, energia hidraulikoa geratzen zaigu, garatutako estatu askotan gehiegi ustiatu dena, eta garapen bidean dauden estatuetan zabaltzen ari dena. Energia honen potentzialak agian gaur egungoa bikoiztu lezake baina ingurumenaren jasangarritasuna zalantzan jarriz, beti ere.

69


Ondorioak Energia berriztagarriak ere ez baditugu ingurumen jasangaitz baten paradigma bihurtu nahi, ezingo da haien bidez gaur egungo kontsumoren erdia baino gehiago lortu. Honek zera esan nahi du, energia berriztagarrien aldeko trantsizioa kontsumo energetiko globalaren desazkundearekin batera etorriko dela, kontsumo hori gaur egun oso ezberdina delarik pertsona batzuen eta besteen artean. Beraz, trantsizio energetikoak, teknologi berdeaz gain, aldaketa sozial, politiko eta ekonomiko sakonak ere behar ditu. Hazkundean oinarritutako ekonomia batentzat (kapitalismoa, esaterako), ezinezkoak diren aldaketak. Jarraitzeko eta sakontzeko: http://www.eis.uva.es/energiasostenible/ http://aerlin.bubok.com * Energia eta Sistemen Dinamikako Taldea. Valladolideko Unibertsitatea.

70


4 Gure ingurua zulatzen

71


SARRERA

A

raba ez da fracking-aren mehatxua jasotzen ari den lurralde bakarra. Estatuko beste hainbat lekutan eskatutako edota onartutako hidrokarburoen ikerketarako baimenak egon badaude. Arabatik eta Euskal Herritik haratago, Palentzia, Burgos, Soria, Errioxa,… hidrokarburoen bilaketek mehatxatutako inguruko lurraldeak dira. Eta zulaketen mehatxua pairatzen duten lurraldeen zerrenda etengabe hasten da penintsula osoan zehar. Jarraian aurkezten dugun analisian batez ere Arabako egoera aztertuko dugu, gure lan esparrua hori baita. Hala ere, ez dugu alde batera utziko, fracking-ak, azkeneko baliabide fosilak bilatzeko teknikak, lurralde eremu zabalean sor dezakeen eragina. Lehenengo artikuluan batik bat Araban, baina baita Burgos, Bizkaia, Nafarroa eta Kantabrian ere, eragina duen Gran Enara proiektuan jarriko dugu arreta. Izan ere, proiektu honen epeak aurreratuen dabiltza, eta bertan egitasmoa garatzeko lanak lehenago hasi litezke. Bigarren artikulua Aitor Urrestik egindako hitzaldi baten moldaketa da. Honek Araba gaur egungo hidrokarburoen bilaketa berri honen agertokia izateko arrazoietan sakontzen du. Hirugarrena Kepa Baquedanok, “La búsqueda del Petróleo en Álava” liburuaren egileak, idatzi du, eta XX. mendearen hasieratik gaur arte Araban eman den bilaketa honen gainbegiratu historikoa egiten du. Aurrerago UAGA Arabako Nekazarien Elkartea eta ACOA-AKE Arabako Kontzeju Elkartearekin batera egindako erreportaje bat aurkezten dizuegu. Lehen sektorean eta elikadura subiranotasunean fracking-ak eragin ditzakeen ondorioak lehen pertsonan aztertzen ditu. Euskal Autonomi Erkidegoko energia politikan gasak duen paperaren inguruko aipamen batekin bukatzen dugu.

72


Gran Enara proiektua Fracking Ez Araba

2011ko urriaren 14an Patxi Lopez lehendakariak Arabako lur azpian 184,5 bcm -184.500 milioi metro kubo- gas natural ez-konbentzional egon zitekeela iragarri zuen. Aurkikuntza teoriko horri Gran Enara izena eman zion. Orduz geroztik berri asko izan dira egitasmo honen inguruan, baina balizko aurkikuntza hau ustiatzeko Eusko Jaurlaritzak SHESAren bidez, Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SAren bitartez, aspaldi eman zion hasiera egitasmo honi, 2005ean, hain zuzen ere. Jarraian, ordutik eman diren pausuak azaltzen eta gaurdaino proiektuaren egoera zein den adierazten saiatuko gara.

Zer da Gran Enara? Hidrokarburoen ikerketarako modu berezituan izapidetutako, eta behin onartutakoan bateratutako, 5 baimenen multzoa da Gran Enara. 1 taulan Gran Enara osatzen duten baimenak ikusi daitezke, zein lurraldetan duten eragina, eskatze eta onartze datak eta gaur egungo enpresa emakidadunak. Enara, Usapal, Mirua eta Usoa ikerketarako baimenak onartu ziren momentuan %100ean SHESArena zen baimen horien jabetza. SHESA Energiaren Euskal Erakundearen jabetzako enpresa bat da, eta EEE Eusko

Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpe dagoen sozietate publiko bat da. Angosto I ikerketarako baimenaren kasua ezberdina izan zen. Izan ere, baimena onartzen zuen Errege Dekretuak hiru enpresen portzentaien parte hartzea zehazten zuen: • SHESA: %42,82 • Cambria Europe, Estatu españoleko sukurtsala: %35,29 • Heyco Energy Holdings Limited: %21,88 Lehendakariaren iragarpenak esplorazio lanak egiteko enpresen arteko partzuergo bat aipatu zuen, eta hilabete batzuk geroago, Estatuko Aldizkari Ofizialak ezagutzera eman zuen SHESAk beste baimenetako jabetzaren portzentaiak lagatzen zituela. Hau da, SHESAk baimenetan zuen parte hartzearen %50 baino gehiago ematen zuen, eta horrela baimen horien ustiapenaren ondorioz jaso zitezkeen irabaziak ere lagatzen zituen. Portzentaien azkeneko banaketa Angosto I baimenaren kasuan adostutakoaren oso antzekoa zen, eta hau ere aldatu egin zen portzentai berrietara egokitzeko. Hortaz, hau da egun Gran Enara baimena kudeatzen duten enpresen arteko portzentaiaren banaketa: • Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SA: %44 • Petrichor Euskadi Coöperatief UA, Estatu españo-

73


Gran Enara osatzen duten ikerketa eta esplorazio baimenak Ikerketa baimena

Lurralde eremua

Hektareak

Eskabide data

Ebazpenaren data

Ebazpena ematen duen erakundea

Emakidadun enpresa

Angosto 1

EAE (Bizkaia), Gaztela Leon eta Kantabria

26.119,80

2005/04/04

2006/12/19

Merkataritza, Turismo eta Industria Ministeritza

SHESA, Petrichor Euskadi eta Cambria Europe

Enara

EAE (Araba) eta Gaztela Leon

75.852

2005/11/08

2006/11/24

Merkataritza, Turismo eta Industria Ministeritza

SHESA, Petrichor Euskadi eta Cambria Europe

Usapal

EAE (Araba), Gaztela Leon eta Kantabria

74.934

2007/01/12

2008/01/18

Merkataritza, Turismo eta Industria Ministeritza

SHESA, Petrichor Euskadi eta Cambria Europe

Mirua

EAE (Araba eta Bizkaia) eta Gaztela Leon

75.240

2007/01/12

2008/01/18

Merkataritza, Turismo eta Industria Ministeritza

SHESA, Petrichor Euskadi eta Cambria Europe

Usoa

EAE (Araba), Gaztela Leon eta Nafarroa

72.691,50

2007/01/12

2008/01/18

Merkataritza, Turismo eta Industria Ministeritza

SHESA, Petrichor Euskadi eta Cambria Europe

Ba al daude beste ikerketa baimenik inguruan?

leko sukurtsala (Heyco Energy Group enpresaren ordezkatzailea): % 36 Cambria Europe Inc, Estatu españoleko sukurtsala (True Oil enpresaren filiala): % 20

Horrela, Gran Enara baimenak 324.837,30 hektarea ditu guztira, eta batez ere Araban du eragina, baina baita Burgosen, Kantabrian, Bizkaian eta Nafarroan ere.

Bai, badaude. Araban jada aipatu dugun Gran Enara baimena osatzen duten Enara, Mirua, Usapal, Usoa eta Angosto I (honek Araban ez du eraginik) baimenez gain, onartutako beste 5 ikerketarako baimen daude eta eskatutako beste hiru.

I

Kantabria

Saia

Luena

GRAN ENARA PROIEKTUA

ARTZINIEGA

Landarre

Lore Bizkaia

OKONDO LAUDIO / LLODIO

0

Sustraia

Gipuzkoa

AYALA / AIARA

Angosto

ARAMAIO

AMURRIO

Bezana

10 km

4

Usapal

5

3 Mirua

ZUIA LEGUTIANO ZIGOITIA

1 VALDEGOVÍA

Urraca

baimenak

2

Onartutako baimena Eskatutako baimena

ARMIÑÓN

Baimen mugakideak

D E

Eskatzaile eta emakidadunak 1 Huermeces

Libra BERANTEVILLA

Rojas

SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief eta Cambria

2

Trofagás hidrocarburos

3

SHESA eta Petrichor Euskadi Coöperatief

4 Leni

5

Bideratzen ari den esplorazio zundaketa

SHESA

5

Frontera Energy Co

6

SHESA, Unión Fenosa eta Oil and Gas Skills

Ebro-B

D E

Usoa

RIBERA BAJA LANTARÓN / ERRIBERA BEITIA

Lora

Burgos

BARRUNDIA

D E

D E

eta zundaketak

Sedano

ARRAZUA-UBARRUNDIA

ENARA 3

D E KUARTANGO ENARA 7 ENARA 4 D EBRAVA DE BADAYAD SIERRA E

SAN MILLÁN / DONEMILIAGA ASPARRENA ELBURGO / BURGELU ENARA 5 Vitoria-Gasteiz IRURAIZ-GAUNA ZALDUONDO ! . SALVATIERRA / AGURAIN Araba IRUÑA OKA ALEGRÍA-DULANTZI Enara / IRUÑA ENARA 1 Pegaso ENARA 11 ENARA 2 DE OCA PARZONERÍA DE ENTZIA VITORIA-GASTEIZ AÑANA RIBERA ALTA SAN MILLÁN / DONEMILIAGA

Bigüenzo

Valderredible Esploraziorako

URKABUSTAIZ

Ebro-C

HARANA / VALLE DE ARANA

5

ARRAIA-MAEZTU TREBIÑO BERNEDO

CAMPEZO / KANPEZU

COMUNIDAD DE ZAMBRANA LAÑO, PIPAON Y PEÑACERRADA PEÑACERRADA-URIZAHARRA LAGRÁN LAGUARDIA LABASTIDA / BASTIDA Nafarroa KRIPAN LEZA YÉCORA / IEKORA SAMANIEGO ELVILLAR / BILAR OYÓN-OION VILLABUENA LANCIEGO / LANTZIEGO Errioxa DE ÁLAVA / ESKUERNAGA MOREDA DE ÁLAVA BAÑOS DE EBRO / MAÑUETA ELCIEGO Ebro-D LAPUEBLA DE LABARCA Ebro-E

6

LAGUARDIA

Ebro-A

Iturria: IGN, BOE http://www.fracturahidraulicano.wordpress.com Kartografia: acuifer cc

74


Ikerketarako baimen guztiak kontuan hartuta, Gran Enara osatzen dutenak eta Gran Enaratik kanpo daudenak, Arabako lurraldearen % 88 onartutako edo eskatutako baimenen barruan dago.

Zeintzuk dira Gran Enaran burutzen ari diren lanak? Behin ikerketa baimenak onartuta, mugatutako eremuetan esplorazio putzuak, lehenengo, eta ustiatze putzuak, ondoren, hurrengo fasean eskatzen dira. 2008ko abenduaren 10ean SHESAk Ingurumen Ministerioko Kalitate, Ebaluazio eta Ingurumen-Inpakturako Zuzendaritza Orokorrari hidrokarburoen 16 esplorazio putzuen ingurumen-dokumentazioa bidali zion. Enara 1etik 16ra bitarteko zundaketei zegokien informazioa, alegia. Zundaketa hauek ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa zuten edo ez ebatsi behar zuen prozesu honen bitartez aipatu Zuzendaritza horrek, Erkidego Autonomiko bat baino gehiago eragina jasan zezaketelako. Horretarako 2009ko martxoaren 5ean, hasierako proiektuaren kalteak paira zitzaketen hainbat erakunde eta instituzioei eskatu zieten ebaluazio beharraren aldeko edo aurkako iritzia ematea. Galdetutako erakundeen artean Eusko Jaurlaritzaren, Gaztela Leoiko Batzordearen eta Ingurumen Ministerioaren hainbat Zuzendaritza, URA Agentzia, Vitoria-Gasteizko, Iruña Okako eta Kuartangoko Udalak eta hainbat elkarte “ekologista” zeuden. Erakunde askok ez zuten erantzun. Horien artean honako hauek zeuden: Vitoria-Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitate, Lurralde Antolamendu eta Planifikazio, Ebaluazio eta Ingurumen Kontroleko Ingurumen Saileko Zuzendaritzak eta elkarte guztiak. Bestetik, Arabako Foru Aldundiak edo kaltetuak izango ziren Kontzejuek ez zuten aukerarik izan prozesu honetan parte hartzeko, inork ez baitzien iritzirik eskatu.

2009ko ekainaren 19an Kalitate eta Ingurumen Ebaluazioko Zuzendaritza Orokorrak jasotako iradokizunak SHESAri jakinarazi zizkion. Horien arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkotzat jotzen zuten 16 putzu esploratzeko egitasmo horretan. 2009ko ekainaren 23an SHESAk hasieran aurreikusitako 16 putzuetatik 15 baztertzen zituela jakinarazi zion lehen aipatutako Zuzendaritzari. Hortaz, putzu bakar bat mantentzen zuten: Enara 16. Urriaren 5ean beste aldaketa berri bat aditzera eman zuten. Aldaketa berri horren arabera leku bakar batean bi zundaketa egingo lirateke, Enara 16A eta 16B izena zuten putzuetan, hain zuzen ere. Gaur egun, SubillaGasteiz herritik gertu dauden putzu hauek Enara 1 eta 2 izena jaso dute. Proposatutako eremu hau izendatze prozesuan dagoen Gasteizko Mendien Parke Naturalaren barruan kokatzen dela gogora ekarri nahi dugu. 2010eko martxoaren 1eko Klima Aldaketarako Estatuko Idazkaritzaren ebazpenak bi putzu hauek ingurumeninpaktuaren ebaluaziorik ez zutela behar ebatzi zuen: “Sustatzaileak hartu duen neurri zuzentzaile garrantzitsuena Natura 2000 Sarean eragina zuten zundaketa guztiak baztertzea eta proiektua ingurumen erakundeak iradokitakoari jarraituz babestutako edozein eremutik kanpo gelditzen den Enara 16 (gaur egun Enara 1 eta 2 direnak) kokapenera murriztea izan da” Pentsa daiteke hasieran aurreikusitako 16 putzuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ekiditeko mugimendu honen ondoren ez zirela eskaera berririk izapidetuko, baina ez da hori gertatu. Behin Enara 1 eta 2, lehenengo putzuak, prozedura horretatik salbuetsita uzten zituen ebazpena lortuta, Gran Enararen eremuan putzu berriak zulatzeko baimen berriak izapidetu dira, hots, 9 baimen berri bideratu dira. Putzu hauen inguruko informazioa askoz ere eskasagoa da. SHESAk egin dituen ingurumen-txostenak ezagunak dira, baina ingurumen-inpaktuaren ebalua-

Putzu eskaeren laburpen taula Putzua

Kokapena

Udalerria

(eta lurraldea)

Enara 1 eta 2

Subilla Gasteiz

Gasteiz (Araba)

Enara 3

Luna inguruan

Kuartango (Araba)

Enara 4

Ullibarri Ibiña, Gereña, Mandoiana

Gasteiz (Araba)

Enara 5

Matauku eta Jungitu inguruan

Gasteiz (Araba)

Enara 7

Sendadiano

Kuartango (Araba)

Enara 9

Castrobarto inguruan

Junta de Traslaloma (Burgos)

Enara 10

Lastras de Latorre inguruan

Valle de Losa (Burgos)

Enara 11

Subilla Morillas

Erriberagoiti (Araba)

Angosto 1

Espinosa de los Monteros

Espinosa de los Monteros (Burgos)

Espinosa CB1*

Espinosa de los Monteros

Espinosa de los Monteros (Burgos) *Aurretik zulaturiko putzu batean birsartzeko eskaera bat da.

75


zioa beharrezkoa den edo ez zehazten duen ebazpenen jakinarazpenik ez dago. Enara 4 putzua salbuespena da. Izan ere, 2011ko azaroaren 21ean Klima Aldaketarako Estatuko Idazkaritzak ebatzi zuen Enara 4 izapidetzeko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa ez zela. Erabaki hau hartzeko, 2011ko urtarrilean Enara 1 eta 2 putzuekin gertatu bezala, eragina jasan behar zuten erakunde, administrazio eta elkarteei aurre kontsulta egin zitzaien, eta hutsune berdinak indentiďŹ katu ziren: Arabako Foru Aldundia eta Kontzejuak. Estatuko Idazkaritzaren erabaki honi Fracking Ez Araba Plataformak 653 alegazio aurkeztu zizkion. Alegazio hauek 2012ko udaberri-uda bitartean ezetsi zituzten. Enara 3 putzuaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak eta SHESAk aditzera eman dute, inongo agiri oďŹ zialik hori honela izango dela ziurtatu ez arren, ingurumeninpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa izango dela Enara 3 babestutako eremu batean dagoelako, hain zuzen ere, Arkamo-Gibijo-Arrastariako Garrantzi Komunitarioko Lekuan. Izapidetzeko bidean dauden beste putzuei buruzko informazioa, Enara 5, 7, 9, 10 eta 11, Angosto I eta Espinosa CB-1 putzuei dagokiena, askoz ere urriagoa

da. SHESA enpresa sustatzaileak Enara guztietarako ingurumen-baimena eskatu du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa den edo ez erabakitzeko. Hortaz, Politika Energetikoa eta Meatze Zuzendaritza Orokorrak eragina jasan zezaketen erakunde eta administrazio guztiei ingurumen-txostena bidali zien, 2011ko abenduan Enara 11 putzuari zegokiona, eta 2012ko otsailean beste putzuei zegokiena. Ezin dugu ahaztu behin baino gehiagotan erakunde edo administratzioetara bideratutako informazioan, putzuak ustiaketarako, eta ez esploraziorako, izapidetu direla. Hau horrela gertatu da Enara 7, 11 eta Angosto I putzuekin behintzat. Hala ere, SHESAk esan du esploraziokoak ez diren putzuak ez dituela izapidetu. Une honetan agerikoa da SHESAk aurrez ikusi arren 15 putzuei uko egingo ziela, ez duela hala bete. Izan ere, momentu honetan mahai gainean 11 putzu ditugu izapide egoera ezberdinetan. Honen guztiaren aurrean Abel La Calle Marcosek, Almeriako Unibertsitateko irakasleak eta Nueva Cultura del Agua Fundazioko kideak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ekiditeko proiektuaren zatiketa salatu du: “Enara hidrokarburoen ikerketa baimenak egin beha-

Nerbioi ibaiaren jauzia. Bazter ikusgarri honetatik hurbil aurreikusi dute Enara-3 putzuaren zulaketa.

76


rreko lanak banan-banan egitea babesten du. Izapideak banaka eta jarraiki egitea, metatzeak lekartzakeen ondorioak bereziki kontuan hartu gabe, jokaera bateraezina da Zuzenbide Komunitarioaren arabera. Hain zuzen ere, 2011/92/UE Zuzentarauaren III.1.b Eranskinaren 2.1 eta 4.3 artikuluek ezartzen dutenaren arabera eta hauek interpretatzen dituen Europar Batasuneko Justizi Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera�1.

Enara 1 eta 2 zundaketak Gran Enara baimenak jasotzen dituen Enara 1 eta 2 zundaketen izapidea aurreratuena da. Horregatik albiste gehienak putzu horien inguruan sortu dira. Jarraian eman diren urratsak azaltzen saiatuko gara. 2010eko martxoan bi zundaketa hauetarako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa ez zela ebatzi zuen Politika Energetikoa eta Meatze Zuzendaritza Orokorrak. Ondoren, enpresa sustatzaileak VitoriaGasteizko Plangintza eta Hirigintza Kudeaketaren Zerbitzuari nahitaezkoa den aktibitate eta lanen lizentzia eskatu zion 2011ko maiatzean. Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak jarduera hori bideraezina zela ezartzen zuen aukeratutako lursailaren katalogazioren arabera. Horren ondorioz, SHESAk 2012an jardueraren kokapenaren aldaketa eskatu zuen, 250 metrotara eta bideragarria den katalogazioa zuen beste lursail batera mugitu zuen jarduera. Eskaera berri honen ondorioz,Vitoria-Gasteizko Udalak aktibitate eta lan lizentzia berri bat beharrezkoa dela ondorioztatu du. Izapide honetan beste txosten batzuk ezagutzera eman dira, Arabako Foru Aldundiarena, adibidez. Bertan enpresari osagarria den informazioa eskatu diote edo emandako baimenarekin bat etortzeko zundaketa bakarra egin behar duela esan diote. Bitartean, SHESA enpresa sustatzaileak, Udalak bere eskumenekoak ez diren gogoetak egiten dituela argudiatuz, administrazioaren isiltasunagatik eskatutako lizentzia onartutzat eman dezaten saiatzen ari da. Putzu hauetarako SHESAk duen ekimen plangintzak zulaketaren hasiera 2013ko bigarren hiruhilabeterako aurreikusten du. Frackingaren erabilera urtebete beranduago gauzatuko luke, 2014ko bigarren hiruhilabetean, ekoizpen probak 2014ko azkeneko hiruhilabetan gauzatuko lituzke, eta bide batez, lortu daitekeen gasa gaseoduktoaren bidez sarera bideratuko luke. Ekoizpen proba hauek urtebetez edo geihagoz luzatu daitezke, eta izapidetutako esplorazio lizentzia baliabidearen ustiaketa bihurtuko litzateke. 1 http://www.adta.es/2012articulos/2012%2005%2016%20Infome_Enara.pdf

Enara 1 eta 2 putzuak, Subilla Gasteizen, Armentia 1 gas putzu zaharretik gertu zulatu nahi dituzte.

77


Zergatik Araban?1 Aitor Urresti*

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da Araban azken hamarkadetan hidrokarburoen inguruan gertatu dena azaltzea. Kontuan izan behar da urte luze hauetan prospekzio ugari egin direla, lehen begiratuan lurrazaleko zantzuek adierazten diguten bezala. Lurzoruan asfaltoa topa dezakegu, petrolio loditua besterik ez dena, eta honek lur-azpian hidrokarburoren bat dagoela edo egon dela ematen digu aditzera. Gogoratu behar da era berean, Araban egin zela estatu mailan hidrokarburoak bilatzeko lehenengo zundaketa, Agurainen 1911an. Lurralde honetan hidrokarburoa egon daitekeenaren zantzu hauek XX. Mende osoan zehar prospekzioak egitea ekarri du. Nahiz eta hasierako hamarkadetan, 10 edo 20. hamarkaden inguruan, Euskadiko egoera paleograďŹ koa ezagutzen ez bazen ere, 40. hamarkadatik aurrera, Araba prospekzioak egiteko lurralde garrantzitsua bilakatu zen. Prospekzioen mapa begiratu besterik ez dago hauen zenbatekoa handia dela konturatzeko; Aitor Urrestik 60 prospekzio zenbatuta dituela dio, baina gehiago ere egon daitezkeela ohartarazten du. Araba izan da lurra gehien zulatu den tokia, beste lurraldeetan zulaketak egon badira ere, bai Bizkaian, Gipuzkoan baita Nafarroan ere, gutxiago izan dira. Prospekzio eremuak bi izan dira. Alde batetik, Diapiroa. Formazio hau batez ere OrduĂąa aldean aztertu da, baina TrebiĂąun ere egin da prospekzio bat. Formazio eta gas mota honek hala ere, zerikusi gutxi dauka gaur egun SHESAk bultzatutako ikerketa baimenek jomugatzat daukatenarekin. Gaur egungo baimenak

78

kretazikoko zenbait formaziotan kokatzen dira: Garate formazioa, Zenomanenseko Alternantziak eta Balmaseda formazioa. Arreta batez ere azken honetan jarriz, dirudienez hau baita ahalmen handiena daukana. Azken hamarkadatan Araban egindako zundaketa guztiek ondorio batera garamatzate: Araban badago gasa. 60 zundaketetatik gehienetan ez da zantzurik topatu; ez dira 15era iritsiko zantzuak eman dituzten zundaketak eta horietatik zenbait Diapiroarekin lotuta daude. Hala eta guztiz ere, aipatutako formazioek, badituzte ustiatuak izan daitezkeela pentsarazten duten zantzuak. Beste ondorioetako bat porositate baxuko formazioak direla da. Porositatea, arrokak dauzkan zulotxoen proportzioa da eta, gas eta petrolio erreserbak zulotxo horietan biltzen dira. Modu honetan ehuneko bat lortzen da: dagoen arroka bolumen osoko gas edo petrolio bolumena. Baina, poroak edukitzeak ez du ezertarako balio, hauek haien artean konektatuta ez badaude eta lotura honi iragazkortasuna esaten zaio.

Porositatea

Iragazkortasuna


Balmaseda bezalako formazioetan egoera bestelakoa da. Porositate txikiko arroka da eta gasa hausturetan dago biltegiratuta. Formazio honetan, arbela da nagusi eta bertan txertatuta harearri zain batzuk daude. Hortaz, arbela berez pitzatuta dago eta gasa pitzadura hauetan aurkitzen da. Egituraketa honek iragazkortasun handia eragiten du, mikro-haustura hauek gasaren mugimenduari oztopo handia egiten baitiote eta ondorioz, gasaren erauzketa abiadura oso motela izaten da. Baina errentagarritasun irizpideek abiadura minimo bat eskatzen dute. Izan ere, erauzketa putzuetan, gasa arin atera behar da, mantenurako beharrezkoa den gasa baino gutxiago ateraz gero, ez baita errentagarria. Arabako zundaketetan egoera honen aurrean aurkitu izan dira. Gaurko zundaketa lanetarako, Balmaseda formazioak daukan sakonera handian oinarritu dira eta horregatik eskatu dituzte ikerketarako tresna gisa izapidetu dituzten baimen berriak. Baimen mota hauek, lur-azpian dagoena ustiagarria izatea zalantzan dagoenean eskatzen dira. Hau da, formazio honetan fracking-ak daukan erabilgarritasuna da eremu honetan baloratu beharrekoa. Dena den, ez dezagun ahaztu, Armentia 1 putzua lau urtean zehar ustiatu zela esplorazio baimen soil batekin. Tramitazioaz gain, maila ďŹ skalean ere honek garrantzia handia du, ordaindutako zerga askoz ere txikiagoa baita. Laburbilduz, jakina da Araban gasa badagoela eta zulatzeko gai direla. Baina zalantza dute iragazkortasun baxuak putzu errentagarri bat baimenduko ote duen. Iragazkortasun txikiko formazioak direnez, gasa frackingaren bidez pitzatutako arroka eremutik bes-

Arriskuak Araban Arriskua berezkoa da, Araban putzu bat egin den bakoitzean arazoak egon dira. Arazoen zerrenda luzea eta anitza da: eztandak, isuriak etab. Formazioa bera ez denez oso sendoa, zulatzerakoan, paretak erori eta gas isuria gertatzeko arriskua dago. Armentia 1 putzuan haustura hidraulikoa egiten saiatu ziren. Baina orduan ez zen posible izan zulaketa amaitzekotan zirela pareta erori egin baitzen. Erortzerakoan, zulaketa hodia harrapatuta geratu zen, eta hodi hortaz baliatu ziren ekoizpenerako, erabilera erabat ezegokia eginez. Urarentzako arriskuak: Balmaseda formazioan, akuiferoaren eta ustiatu nahi den geruzaren artean, pare bat garai geologiko daude. Bien arteko distantzia horrek arriskua gutxitu egiten du. Hala ere, Castillo 2 zein Castillo 1en arazoak egon ziren. Azidoak zuen lohia erabili zuten eta akuiferoraino iritsi zen isuria gertatu zen; hots, akuiferoaren Subillana formazioa eta gasa duen Garate formazioa kontaktuan jarri ziren. Kasu honetan AEBtan gertatzen denaren kontrakoa gertatu zen. Han gasa akuiferoan sartzen da; hemen, ura formazioan sartu zen eta putzuak funtzionatzeari utzi zion. Bata edo bestea gertatzea, presio-indarren araberakoa da. Urarekin lotutako beste arriskuetako bat, haustura egingo den eremuaren eta akuiferoaren arteko kontaktua da, abandonatu eta gaizki itxitako putzu zaharren bitartez. Urrestik azpimarratzen du, 60 zundaketetatik asko ez zituztela egoeran onean utzi. Beste arriskuetako bat, makinetatik emandako isuriak dira. Gas sukoi batekin lan egiten denez, lurrazalean erabiltzen den makinaria guztiaren kontrol sistema organikoa da, isuriak, txikiak badira ere beti egoten direlako. Hala ere, hausturen bidez, gas biltegiaren eta lurrazalaren artean kontaktua gertatu daiteke. Castillo 1en, 59-60 urteen artean, zulaketa egitean lohi lodiegia erabili zuten eta honek putzua eta gasa lotzen zituen pitzadurak estali zituen. Gasak beste bide bat bilatu behar izan zuen eta 900 metrotara zegoen ibarbide batetik irten zen. Alegia, zulaketa lanek biltegia eta ibarbide bat jarri zituzten kontatuan eta honen ondorioz sute handi bat gertatu zen. Honek, inguruan sua pizteko debekua ekarri zuen denbora luze baterako. Enpresa zulatzaileak sukalde elektrikoak oparitu zizkien herriko biztanle guztiei.

Armentia 1 putzuaren haztarnak.

terik ezin izango da erauzi eta beraz aprobetxamendu erradioak laburrak dira, 800 bat metro. Aitor Urrestik bere buruari galdetzen dio, jada hausturak dauzkan formazio bat hausteak noraino handituko duen iragazkortasuna. Normalean, haustura hidraulikoaren bidez, iragazkortasun gutxi eta nolabaiteko porositatea duten arrokak ustiatzen dira. Hemen ordea, haustura ugari eta tartekatutako harearri zainak daudenez, zaila da zer geratuko den aurreikustea.

*Aitor Urresti Industri ingeniaria da eta Hidrocarburos de Euskadirentzat egin zuen lan.

1 Aitor Urrestiren hitzaldi batetik ateratako testua.

79


Petrolioaren etengabeko bilaketa Araban Kepa Baquedano*

zundaketa zaharrak

Araban izan den petrolio bilaketa etengabekoa izan da azkenengo ehun urteetan. 1871. urtean sinatu ziren asfaltoak ustiatzeko lehendabiziko kontsezioak –oraindik ere, Atauri edo Sobron bezalako Arabako herri ezberdinetako arroketan ikus daitezkeen ageriko aztarnen presentzia zela medio-. Hauei, gaur arte luzatu diren beste ehundaka ekimen gehitu zitzaizkien. Munduan petrolioa bilatze aldera egindako aurreneko zulaketa Pensilvanian egin zen 1859. urtean. Eta soilik hamarkada batzuk geroago erregistratu zen Araban hidrokarburoak bilatzeko lehen baimena: Agurainen, 1901eko ekainaren 6an. Lautadako herri berean burutu zen lehenbiziko zundaketa 1911. urtean, eta 450 metroko sakoneraraino heldu ziren hain estimatua zen urre beltzaren bila. Momentu horretan hasi zen Arabako lurpea irmoki eta asmo handiz zulatuko zuen bilaketa plana. 1950. urteaz geroztik 39 ikerketa eta ustiaketa putzu ireki dira Araban hidrokarburoak bilatzeko. Kopuru hau 55era handitzen da Trebiñukoak (9), Nafarroakoak (5), Errioxakoa (1) eta Bizkaikoa (1) kontuan hartzen baditugu, guztiak Arabako mugatik bi kilometro baino gutxiagora eginak. 70eko hamarkadara arte 482.000 metro zulatu ziren penintsulan; horietatik 113.000, Araban. Zulatutako metroen %24. A ze nolako marka! 1973. urtera arte 4.900 metrotatik gorako 5 lurreko zundaketa zeuden bakarrik Espainian, eta horietatik hiru Araban zeuden. Castillo 5 zundaketan dago sakonera haundieneko marka, bertan 5.990 metro zulatu ziren. Gainera, egindako 55 zundaketetatik 38k 1.000 metro baino gehiago dituzte, eta 31tan petrolio edo gas arras-

80

toak aurkitu zituzten; baina emaitzek inoiz ez zieten sortutako itxaropenei erantzun. Putzu batetatik ateratako petrolio kopururik handiena Laño 1 zundaketan izan zen eta ez zituen 1.000 litroak gainditu. Etengabeko bilaketa honen adierazgarri den beste une gogoangarri bat: Castillo 1eko zundaketan 1961. urtean gasa aurkitu izana. Hori izan zen Espainian gas ustiaketan emaitza positiboak lortu zituen lehenbiziko putzua, kopuru txikian izan arren. Putzua 1963tik 1981era egon zen martxan, eta Esmaltaciones San Ignacio eta BH enpresek erabili zituzten 33 milioi metro kubo gas atera ziren bertatik. Espainian eraikitako aurreneko gas-hodiak eramaten zuen gasa putzutik fabriketara. Arabako lur azpian hidrokarburoak aurkitzeko baldintza egokiak ematen zirela sinestuta, enpresa emakidadunek bilatu eta bilatu ibili dira urte guzti hauetan. 1923ko apirilaren 12an, “El Heraldo Alavés” egunkariak Oil of England Ltd konpainiaren lehendakariaren adierazpenak argitaratu zituen: “Gure elkarteak Ingalaterratik kanpo dituen interesak hain dira itxaropentsuak Araba edo Nafarroan(petrolioaren ustiaketarako eskumen esklusiboa baitugu, eta bertan are bituminosoen zabalera handiak baitaude -jakina denez petrolio gertutasunaren seinale dira, eta Kalifornia eta Mexikoko petrolio ustiaketa zelai asko horrelako lurren inguruan ezarri dira-), baiezta dezakegula Espainian zonalde petrolifero horren bihotza gurea dela .” Hala ere, bilaketa honek inoz ez zuen lortu egindako inbertsio handiak errentagarri bihurtuko zuen putzu handia aurkitzea. Arabako lur azpian egon zitekeen erregai preziatua aurkitu eta ustiatzeko ilusioa zun-


daketa bakoitzaren ondoren zapuzten zen, emaitza positiboak lortu behar zirela zirudienean ere. Villodas eta Trespuentes artean zegoen Vitoria-Oeste 1 zundaketaren 1963. urtean egindako txostenaren arabera: “Lehenbiziko ekoizpen saiakeran 5 milio metro kubo/eguneko baliokidea lortu zen denbora labur batean; eta 3 orduz, 265.000 metro kubo/ eguneko ekoizpenean egonkortu zen. Handik gutxira gasa ateratzeari utzi zion, eta putzu lehortzat hartu zuten. Hau dena gertatu zen gas biltegia apurtutako arroka zelako: zulatutakoan gas guztia atera zen, baina gero haustura horiek ez ziren berriro bete. Araban hidrokarburoak bilatzeko azkeneko zundaketa 1997. urtean egin zen Vitoria-Gasteizko hegoaldean.

Arabako 1000 m baino sakonera handiagoko zundaketak Izena Gastiain Zuñiga-1 Apodaca-1 Laño-1 Alda Treviño-1 Treviño-2 Laño-2 Treviño-3 Aloria-1 Urbasa-1 Castillo-1 Corres-1 Zuazo-1 Castillo-2 Gastiain-1

Hasiera

Amaiera

Sakonera

Zantzuak

1923/03/16

1924

1610 m.

BAI

1954/11/18

1956/02/16

3157 m.

BAI

1955/01/17

1956/03/02

2533 m.

EZ

1956/06/09

1957/06/20

3501 m.

BAI

1956/11/29

1959/07/24

5029 m.

BAI

1957/02/07

1957/10/10

2595 m.

BAI

1957/10/25

1958/03/06

1965 m.

BAI

1958/02/12

1958/11/13

2195 m

BAI

1958/05/23

1959/05/09

3133 m.

BAI

1958/12/31

1959/02/25

2195 m.

EZ

1959/08/03

1960/08/15

3835 m.

BAI

1959/11/01

1961/02/04

4349 m.

BAI

1960/09/13

1961/04/26

4458 m.

BAI

1961/01/15

1961/07/27

3345 m.

BAI

1961/03/22

1961/08/20

3498 m.

BAI

1961/05/23

1961/11/05

3445 m.

BAI

Aramayona-1

1961/07/21

1962/04/13

3504 m.

BAI

Antezana-1

1961/11/15

1962/11/06

4108 m.

BAI

Vitoriaoeste-1

1963/01/30

1963/05/31

3510 m.

BAI

Vitoriaoeste-2

1963/06/19

1963/09/17

2543 m.

BAI

Ubidea-1 Añastro-1 Castillo-3 Aitzgorri-1 Lahoz-2 Lagran-1 Castillo-4 Sobron-1 bis Urbasa-2 Osma-1 Atauri-1 Urbasa-3 Treviño-4 Castillo-5 Marinda-1 Boveda-1bis Rioja-3 Armentia-1

1964/02/23

1964/06/05

1813 m.

EZ

1964/04/18

1964/07/28

2293 m.

BAI

1964/08/25

1964/10/24

2485 m.

BAI

1964/10/19

1965/11/25

3000 m.

BAI

1965/11/08

1966/05/25

4508 m.

BAI

1966/01/29

1966/05/10

2105 m.

BAI

1966/04/21

1966/10/19

3650 m.

BAI

1967/04/12

1967/06/28

1516 m.

BAI

1967/05/13

1968/10/20

5842 m.

BAI

1967/06/17

1967/10/17

2626 m.

BAI

1967/08/27

1967/10/02

1923 m.

EZ

1969/09/01

1970/01/11

2833 m.

EZ

1970/08/14

1971/03/22

4215 m.

BAI

1972/04/13

1973/12/03

5990 m.

BAI

1974/09/21

1976/01/14

5354 m.

EZ

1975/07/24

1976/07/22

4641 m.

BAI

1978/10/23

1979/09/06

5395 m.

EZ

1997/05/16

1997/08/14

2833 m.

BAI

* Kepa Baquedano “La búsqueda del petróleo en Álava” liburuaren egilea da.

81


Elikadura subiranotasunaren aurka doan auto-hornikuntza energetikoaren irudikeria Fracking-a eta landatarrei buruzko erreportaia

Fracking-aren ondorioak lurralde osoan eragina dutela begi-bistakoa da. Hala ere, esan daiteke hurbilago ikusi eta pairatzen dutenek jasoko dituztela eragin zuzenenak. Hau da, zulaketak egingo diren herri eta kontzejuek teknika honen inguruko iritzi zuzenena eman dezakete. Horregatik, Arabako herriak eta lehen sektoreak dira fracking-aren arriskuak gehien begiratzen

82

dituztenak. Landa eremutik ikuspegi bat eraiki ahal izateko, Fracking Ez Arabak UAGA, Arabako nekazari eta abeltzainen sindikatua, eta ACOA-AKE, kontzejuen elkartearekin, hitz egin du. Horretarako, artikulu honetan UAGAko lehendakariordea den Idoia Arrazola eta AKEko Xabi Alvarez de Arkaiaren iritziak laburbiltzen dira.


Bi bozeramaileek bat egiten dute lehen alderdia nabarmentzeko orduan; teknika hau eta bere gizarteratzean egondako iluntasuna, alegia. Idoiak eta Xabik teknika honen berri hedabideen bidez edo hurbileko jendearen bidez izan zuten. “inork ez digu esan era ofizialean, inondik inora, zuzenean eragina izango dugunik eta, noski, horren berri izan dugu Lehendakariak egindako iragarpenaren ostean”, azaldu du Idoiak, eta Xabik gehitu du: “Eragina jasango duten herritarrek galdetu ziguten eta ondoren informazioa biltzen hasi ginen kontzejuei informazioa eman ahal izateko”. Publizitate faltatik haratago, eta antzematen dituzten arriskuetan sakondu aurretik, salaketa argian bat egiten dute biek; Industria Sailak egiten duen proiektu honen sustapena eta lehen sektoreak eta landa eremuko biztanleek jasotzen duten tratua ez dela neurri bakar batekin neurtzen. Zalantzak dituzte arduradunek erakusten duten ziurtasunari dagokionez. Baliabide naturalak eta lurrak oraindik lotuta izan gabe, arduradunek non egingo duten era ziurrean azaltzen dute. Hau da, egun nekazarien esku dauden lurretan egin ahal izango duten jakin gabe, edota behar den ura izango duten jakin gabe, “egingo dutela ziurtatzeko ausardia dute”. Idoiaren aburuz: “Dena eginda dutela uste dute. Badirudi nekazariari informazio edo azalpenik eman be-

harrik ez dutela, jadanik desjabetuko dituztela pentsatua dutelako, agian kopurua ere aurreikusita dute”. Xabik pausu bat gehiago ematen du eta tramitazioa aurreikusten du, modu hori erabili duten lehen egitasmoa ez baita. “Interes Publiko bezala izendatzen da eta listo! Baina badakigu gero horrek ez duela herrietan inongo onurarik ekartzen, horren hamaika adibide daude, presa edo errotak dituzten herriak baina elektrizitate gabekoak, garraio azpiegitura handiak baina gero herrietara zerbitzurik ematen ez dutenak, etab”. Ez du uste, hortaz, interes publiko gisa izendatzeko tramiteak balioa duenik. “Izendapena beste batzuek, kalteengandik urrun dauden kanpoko batzuek, disfrutatu ahal izateko da eta ez herriak berak, azkenean desjabetzea pairatu duenarengana ez delako iristen”.

Interes kontrajarriak Haustura hidraulikoa egin ahal izateko behar den baliabide nagusia ur kopuru handia da, Xabik eta Idoiak eskasa bezala sailkatzen duten baliabidea, alegia. “Ezin dut ezta sinetsi ere egin behar dituzten ur kopuru handi horiek erabiliko dituztela esaten dutenean. Gero lurrean sartuko dituzte, ur hori zikinduz. CHEtik (Ebroko Ur Konfederazioa) baimenak lortzeko denbora asko behar dugu guk. Hasieran txosten agroekonomikoa eskatzen digute, gero baimenak galdetzen

Kointzidentziak: Urrunagako urtegiak 70Hm3 gutxi gorabeherako edukiera du. Ur bolumen hau Subillanako akuiferoak duen edukieraren parekoa da. Bestalde, Gran Enara proiektuak gasa ustiatzeko erabili beharko duen ur kopuru berdintsua da. Irudi honek fracking-aren ur beharrizanen zenbatekoa ikustarazten du.

83


dizkigute, ostean baliabideak, etab. Ureztatzeko baimenak ez dira era errazean ematen eta hornikuntzak zabaltzeko arazo larriak ditugu”, azaldu du Arrazolak. “Arreta pizten dit inork ez galdetzeak zergatik hauek ziurtzat ematen duten ur guzti hori erabiliko dutela”. Are gehiago, baliabide eskasa izanda, Industriak ur hori erabiltzen badu nekazarien eta abeltzainen jarduera era zuzenean kaltetuko du. “Gaur egun nahikoa ez badago, zer gertatuko da beste batzuei hainbeste ematen bazaie? Bi jarduera ekonomikoak elkarren aurka jartzen direla ikusten dugu”. Gaur egun, herri askok udan mugak dituzte. Hori dela eta Xabik ere uraren erabilpenarekin bat dauden arriskuak nabarmendu ditu. Arriskurik handiena urak du, eta ezinezkoa da babestea. “Beste arriskuen garrantzia ezagututa ere, urarena da, nire ustez, larriena. Lur bat kutsatuz gero, 20 edo 30 urte pasako dira berreskuratu arte, baina akuiferoa kutsatuz gero, inork ez daki nola konpondu daitekeen”. Kutsatutako akuifero baten gaineko lurretan irauteko arriskuaren hipotesia ere bota du. “Akuifero bat garbitzea ezinezkoa da, ez da ibai bat garbitzea bezala. Jendeak bertatik edaten du eta ezin bada edan edo ezin bada ureztatu lurralde bat uzteko arrazoi bat izan daiteke”. Lurraren galera era zuzenean biziko dute landa eremuan eta herrietan. Idoiaren kalkuluen arabera, putzu bakoitzeko hektarea bat erabilita, eta horri behar diren errepideak eta azpiegiturak gehituta, jarduera ekonomikoaren galera zuzena dago. Egitasmoaren bultzatzaileek behar dituzten lurren neurketa egin ez dutela salatu du, bertan zulatzeko aukera baino ikusten ez dutelako. “Urte bakoitzeko gari hektarea bakoitzean UAGAn 5.500 kilo ikusten ditugu, patata hektarea batean 38.000 kilo edo erremolatxaren kasuan 95.000 kilo. Datu hauek urte bakoitzekoak dira, hau da, hurrengo urteetan ere kopuru hauek errepikatzen dira. Ondorio guztiak bertan landatu ezingo dugun urte guztiengatik biderkatu behar dira”. Lan guzti hori, gehitu du, etorkizunean galtzen da. Antzematen duten beste ondorio zuzen bat, frackingak ekarriko lukeen paisaiaren aldaketa osoa da, ez soilik lurren okupazioagatik, baizik eta haietara iristeko behar diren errepide guztiak ere kontuan izanda. “Gu gara Arabako paisaia gorde dugunok, kultura hau gabe ez zen horrela gordeko. Patataren Araba, zerealena edo ardoarena ez da hamar urtetan egiten, baizik eta ehunka urtetan. Ireki beharko liratekeen putzu kopurua ezagututa, hainbeste urteetan lortutako paisaia hori suntsituko lukete; ehunka urtetan egindakoa 15 urtetan galduko litzateke. Mr Marshallek alde egin du eta gu mozorroa jantzita gelditzen gara”, azaldu du Idoiak. Bestalde, kutsadura akustikoak animaliengan sortzen duen estresa ere kontuan hartu behar da, abortu eta ihesaldiak, besteak beste, sortuko lituzkeena. Neurri ezberdinak daudela erakusten duen beste alde bat, sindikatuaren aburuz, zaborren bilketarena da. Nekazariek eta abeltzainek kontrol asko pasa behar dituzte simaurtegiak egiteko, mindak hermetikoak izan

84

behar dira eta, ahal izanez gero, estalita egon behar dira. “Ur bideetatik edo akuiferoetatik gertu ezin ditugu zaborrak bildu. Oso zainduta gaude. Orain eskatzen duguna haiek ere modu berean behatuta egotea da. Azaldu behar digute zaborrak nola kudeatuko dituzten edo baltsak non egingo dituzten”. Azken detailea, berdintasun eza islatzen dutena, Ingurumenarekiko Eraginaren Ebaluaketa da. “Gauza txikietan ere aitortza aurkeztu behar dugu guk”. Haien baieztapenek ikusarazten dute neurri berdinik ez dagoela nekazari eta abeltzainentzat eta frackingaren bultzatzaileentzat. “Nik herritar bezala jasaten dudana eta administrazioak bete beharrekoaren artean oreka egon behar du, eta kasurik egiten ez diotela ikusten dugu”, esan du Xabik. Xabik ere auto-hornikuntzaren irudikeria zalantzan jarri du. “Gasa ez da herrira joango”, salatu du argi esanez bertatik ateratako gasak ez duela inondik inora ingurua hornituko. “Aukera bat galduko genukeela saldu nahi badigute ere, ez da egia, gasak mendeak daramatza bertan eta bertan jarraituko du”. Teknika honen oposizioari dagokionez, eragina herriek pairatuko dutela dio eta, ondorioz, oposizioa hiriburuetan egon arren, proiektuaren neurria ezin da ulertu herriek jasango dutena kontuan izan gabe. “Hiriko kaleetatik ezin da neurtu, herriek sufrituko dute eta, azken finean, lau katu baino ez gara”. Hala ere, presioak garrantzi handia izan behar du; “ezin da herrietan bakarrik egon, Gasteizek gainezka egin behar du”.

Elikadura subiranotasuna UAGAk nekazari eta abeltzainek egiten duten jarduera ekonomikoaren inguruan aldarrikapena gehitu du; jarduera honen aurka fracking-ak era zuzenean jotzen duela ere salatuz. Idoiaren ustez, jarduera industrial hori nekazaritza den jarduera ekonomikoaren aurka doa. Hala ere, alde on batzuk ere aitortu ditu: “Amerikarrek hitz egiterakoan duten zintzotasuna onartu behar da. Hedabideetan irakurri dugu hemen ikusten duten alde on bat Gasteizek duen garrantzia handia dela, gainontzeko lurraldean jende gutxi bizi delako. Baina nor bizi da beste lur horietan? Gu, nekazari eta


abeltzainak eta joko zelaitik kenduko gaituztela ziurtzat ematen dute eta bertan zulatu ahalko dutela”. “Zuhaitz eroriari orok egur”. UAGAk lehen sektorea azken hamarkadetan zigortutako sektore bat dela salatu du, horrek dakarren lanpostu galerarekin. EAEn azkeneko urteetan lehen sektoreko hiru lanpostuetatik bat galdu dela kalkulatzen da, eta landutako lurrak edo basoak %23 eta %45 artean desagertu direla. Abereei dagokienez, 1999tik, behien %25a desagertu da eta txerrien %38a. Itxi diren ustiapenez gain, jende gazte berriaren falta da dagoen beste arazo bat. “Sektore honetan jende berria sartu dadila aldarrikatu dugu, eta aldiz, gure ingurua zulatzera datoz”. Hainbat instituziotatik bertako eta kalitatezko produktuen aldeko apustua egiten da. “Administrazioak produktuaren kalitatea saldu nahi du, garaiko eta gertuko produktuak kontsumitu. Sektoreko langile bezala kontrol asko ditugu kalitatea bermatu ahal izateko, baina orain zeinek bermatzen digu elikagaiaren kalitate berdina eskaini ahal izango dugula? Nork ordainduko du kontrol bat egiterakoan kalitate berdina ez badut?” Idoiak, ondorio zuzenak dituen beste alde bat nabarmendu du. Istripu bat egonez gero, produktua ona dela bermatzeko kontrolak egongo lirateke eta minimo batzuetara heltzen ez badira ez lirateke salmentan jarriko. Haiek ikusten duten arazoa kontrolak burutuko lituzkeen instituzioa da. “Analisiak Eusko Jaurlaritzak

egingo lituzke. Honetan sartuta dagoena, ezin da aldi berean epaile eta bitartekaria izan”. Bertako produktuen aldeko diskurtsoak egon arren, apustu estrategikoak egin behar direnean lehen sektorearen aurkako jarrerak ikusten dira eta, ondorioz, bertako nekazari eta abeltzainen produkzioaren aurkakoak. Honen inguruan galdera bat dago: Zein da elikadura subiranotasunari bizkarra ematen diona? Zein ez dabil garaiko eta kalitatezko produktuen aldeko apustua egiten? “Ez da lehen sektorea izango bizkarra emango diona” dio UAGAko bozeramaileak. Ondorio argiak ditu horrek, Idoiaren aburuz. “Modu horretan, janariak beste lurralde batzuetatik ekarri beharko dituzte, urrunetik, horrek dakartzan CO2 isuriekin. Eta ez hori bakarrik, zelako kalitatearekin? Estatu Batuetatik produktu bat ekartzen dutenean, bertan ekoizterakoan dituzten baldintzak hemen guztiz debekatuta egongo lirateke”. Honekin guztiarekin, laburbildu daiteke landa eremuek, bertako biztanleek eta lehen sektoreko langileek fracking-a mehatxu zuzen bezala ikusten dutela. Energiaren auto hornikuntzaren musika izan arren, badaude beste baliabide batzuk benetan lurralde bat hornitu dezaketenak: zerealak, barazkiak edo haragiak. Elikadura subiranotasunaren aldekoa bada apustu jasangarria, eta mugatua eta zalantzagarria den independentzia energetikoko kantu honek zuzenean erasotzen du.

85


Gasa euskal politika energetikoan Iker Gómez Iborra*

Duela urte batzuk, 80. hamarkadaren amaiera eta 90.aren hasiera bitartean, Eusko Jaurlaritzak erabaki bat hartu zuen: handik aurrera energia iturri nagusia petrolioa izan beharrean gas naturala izango zen. Arrazoiak argiak ziren: erregaien kostuarekiko burujabetza, ziklo konbinatuko zentralen kostuen murrizketa, erregaien banaketa erraza, eta kutsatzaileen isurketa txikiagoa kontsumo guneetan. Arrazoi hauengatik eta denboraren poderioz, gaur egun EAEk(Euskal Autonomi Erkidegoa) gasarekiko %42ko menpekotasuna dauka. Gasa soilik kontuan izanda, 3 milioi petrolio tona baliokide kontsumitzen ditugu. Petrolioarekiko menpekotasuna ordea, %39 ingurukoa da eta batez ere garraioan erabiltzen da. Gasa, aldiz, batez ere elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu. Hortaz, orain euskal lurraldean gas ez-konbentzionala erauzteko irrika, hurrengo ideiaren 2.1 bertsioa besterik ez da: “euskaldunek burujabetza lortu nahi badute, independentzia energetiko eta elektrikoa ere lortu beharko dute”. Agian gogoan izango duzue 4 haizetara zabaldutako independentzia energetiko honen 1.0 bertsioa, Lemoiz, Ea, Deba, Tutera eta bestelakoekin lotura zuzena izan zuena. Labur esanda, euskal kostalde nuklear hura,

86

Iberduerok bere garaian proposatu eta gehiengo sozialak errefusatu zuena. 2.0 bertsioa aldiz, lehen aipatutako iragaitearekin bat zetorren. Garai hartan, ziklo konbinatuko zentraletarako eta Bizkaiko Badiako plataformarako milioi askoko inbertsioak egin ziren, EAEko energia elektrikoaren ekoizpen eskasia murrizteko helburuarekin. Esan beharra dago, ziklo konbinatuko zentralen gehienezko efizientzia %60koa dela eta energia elektrikorik garestienetakoa dela. Izan ere, energia berriztagarri guztiek bateratuta dutena baino handiagoa izan dezakeela uste da. Hortaz, EAEko gas kontsumitzaile handiena, bertako ziklo konbinatuko zentral guztien jabe eta kudeatzailea ere bada: Iberdrola hain zuzen ere (lehen Iberduero). Aldi berean, gas naturalarekin hiritar batek duen harremana aztertzeko, ekoizpen elektrikoaren norakoa ezagutzea ere interesgarria da (sektore bakoitzeko kontsumo totala), grafikoak adierazten duen moduan. Energia berriztagarriei dagokienenean berriz, ez dira ezarri zituzten helburuak betetzera heldu, adibidez, 2010erako xedetzat zutena, benetan lortu dutena halako 4 zen. Bestalde, esan beharra dago ziklo konbi-


natuko azken zentral elektrikoa martxan jarri zenetik (2005ean) ez dela energia berriztagarria ekoizten duenik eraiki (ez eguzki energia, ez eolikoa). Eta oraindik ere, 2020rako saldu nahi dizkiguten jomugak, 2010ean ezarri eta lortu ez ziren horiek berak dira. Gauza da, zenbat eta handiagoa izan energia berriztagarrien ekoizpena, orduan eta txikiagoa izango dela ziklo konbinatuko zentraletan sortzen dena, eta beraz inbertsioa errentagarria bilakatzeko gaitasuna ere txikiagoa izango dela. Argi dago, EAEko energia kudeatzaile nagusiak etekinak izaten jarraitzeko eta inbertsioak amortizatzeko ahal duen guztia egingo duela. Bere ziklo konbinatuetan gero eta energia elektriko gehiago sortzen eta aldi berean gasa salneurri txikitan izaten saiatuko da. Hau guztia, lurraldea txikitzearen truke bada ere. Bestalde, enpresa energetikoak presioa egiten ari diren beraien taldeen eta think-tank-en bitartez, ustezko salneurri eskas bat aurpegiratu ohi diote energia berriztagarrien sektoreari. Eta honen baitan ere beste hainbat gauza gaitzetsi dizkiete hala nola, primen murrizketa izatea, zerga berezien ezarpena, berezko bertako ekoizpena eta salmenta askea oztopatzea, eta jendarteari beraien elektrizitate kontsumoagatik emantzipazioa eragoztea. Baina enpresa energetikoak ordea, energia elektrikoaren ekoizpen kostua txikitzearren, inbertsioak publikoak (denon diruarekin) direlakoan egiten dituzte osteko onura gehienak enpresa berak jasotzen dituelarik. Adibidez, birgasifikazioaren, garraio bideen, eta elkarteen zerga murrizketaren bitartez; berez, erosten dituzten lehengaien benetako salneurria ere ezkutatzen dute. Zoritxarrez, argi dago, batzuetan publikoa eta pribatua bereiztea zaila suertatzen zaigula: energia sektoreko enpresa gehienek politikari entzutetsuei eta haien ingurukoei “urrezko pentsioak” eskaintzen dizkietenean adibidez. Besteak beste, Iberdrolak Acebesi, Endesak Aznarri, Gas Naturalek Felipe Gonzalezi edo Petronorek J.J. Imazi. Honela, politikariak beraien alde jartzea lortzen dute(gure botoaren bitartez inkontzienteki berresten duguna). Gauzak honela eta gasaren salneurria hainbat herrialderen menpe dagoelarik (Errusia, Iran, Qatar, Argelia eta baita Nigeria, Trinidad eta Tobago, Abu Dhabi, Australia eta Libiaren menpe ere) inor ez dadila harritu enpresa energetikoetatik gertu dabiltzan politikariek frackinga aurrera eramateko ahal duten guztia egiten baldin badute. Gas ez-konbentzionalaren erauzketa, nola edo hala, lurraldearen eta gizartearen kontura egiteko gai dira. Nuklearrarekin saiatu ziren, baina orduan huts egin zuten. Eta oraingoan ere horrela izango da, herriak lurraren defentsan bat egingo duelako frackingaren aurka.

Fracking-a eta energia aurreztea etxebizitzetan Eraikuntzan ematen den energia kontsumo maila txikitzeko, eraikinen isolamendu termikoa hobetzea ezinbestekoa da. Zero Kontsumoko eraikin bilakatu beharko lirateke. Hau da, eraikin hauen kontsumo balantzea zero izatea lortu behar da. Honetarako beharrezkoa da inguratzaile guztiak, hau da, fatxadak, leihoak, estaldurak eta barnealdea (klimatizatua) kanpoaldetik (klimatizatu gabea) banatzen duten azalera guztiak hobetzea. Frackingari hasiera emateko aurreikusitako aurrekontu publikoarekin, Gasteizko Zaramaga auzo ia osoa (2215 etxebizitza) birgaitu ahal izango litzateke, isolamendu termikoa hobetuz. Guzti honek, etxebizitzen energia kontsumoa eta menpekotasun energetikoa murriztuko lituzke, eta lanpostu ugari sortuko lirateke 10 urtetarako birgaitze lanak direla-eta.

* Iker Gómez Iborra arkitektoa da.

.

Energia kontsumo gordina sektoreka eta energia mota bakoitzeko Unitateak pktb-etan (petrolio kilotona baliakideak)

ikatza

petrolioa

elektriz. sorkuntza

lehen sekt.

gas naturala hirugarren

sektorea

berriztagarriak garraioa

energia elektrikoa industria Iturria: EEE

Informazio iturriak : appa (deloite 2009) “Estudio del Impacto Macroeconómico de las Energías Renovables en España” (2011) “Euskadiko Energia Estrategia 2020 (3E2020)”

87


SARRERA

A

sko dira fracking-aren mehatxupean dauden herriak, eta guztietan, indar gehiagorekin edo gutxiagorekin, mehatxu eta inposaketa honen kontrako mugimenduak sortzen ari

dira. Lehendabiziko artikuluak, mundu mailan teknika honen aldeko apustua egin nahi izan duten duten hainbat herritako egoeren errepasoa egiten du. Luzamenduak, debekuak, obren hasierak, sortutako arazoak, erantzunak, eta abar. Hurrengo artikuluek, Burgoseko eta Kantabriako haustura hidraulikoaren kontrako Asanbladenak, mugimendu hauek nola sortu diren azaltzen dute, zeintzuk diren egindako lanak eta gaur egun dituzten erronkak. Fracking Ez Arabak sinatzen du hurrengoa, bere sorrera eta ibilbidea laburbilduz. “Kuartango. Fracking gabeko herria� komikiaren bitartez, Arabako udalerri honetan fracking-aren kontra ematen ari den borroka azaltzen da. Ondoren, estatu frantseseko lagunek idatzitako bi artikulu dituzue. Bertan aspaldi hasi zen frackingaren kontrako borroka eta horregatik uste dugu beraien hausnarketak baliogarriak izan daitezkeela. Lehendabiziko artikuluan borrokaren errepaso kronologiko bat egiten da, emandako mugarriak nabarmenduz. Bigarrenak estatuaren estrategiari buruz eta kontrako mugimenduek izan ditzaketen arriskuei buruz ohartarazten du. Duela hilabete batzuk idatzitako artikuluak izan arren, irakurtzea oso interesgarria izango dela deritzogu. Azken atalak Fracking Ez Araba Plataforma osatzen duten elkarte eta erakunde ezberdinen iritziak biltzen ditu, argitalpen honetan teknika honen kontrako bere iritziak adierazi nahi izan dituztenenak.

88


5 Fracking-aren aurkako mugimendua

89


Fracking-aren aurkako ohiuen ohiartzunak Fracking Ez Araba

Fracking-a zabalkuntza betean murgilduta dago eta munduan zehar bide berriak irekitzen dihardu. Egoera honen aurrean, munduko txoko ugaritan ohiz kanpoko indarrez hasi dira agertzen teknika honen aurkako erreakzioak. Haustura erabili izan den lekuetan gertatutakoaren kontakizun eta frogek askotariko erantzunak eragin dituzte esparru anitzetan. Izaera ezberdinetako ekintzaileak, zenbait komunikabide, sare sozialak, unibertsitateak, tokiko administrazioak eta beste hainbat eragile, teknika honek jendartean sortzen duen ezinegonaren bozeramaile bihurtu dira eta, kasu batzuetan, Estatua bera izan da oposizio horren eragile garrantzitsua, debekuak bultzatuz. Industriak espero zuen gizarte-baimena egunetik egunera gehiago korapilatzen ari da, agerian utziz, egitekotan, fracking-a inposizio bidez egingo litzatekeela. Argi dago sustatzaileak aurrez aurre aurkitzen ari diren oposizioaren kartografia zehatza egitea lan mardulegia dela, baina gutxienez egun dagoen egoeraren irudi xumea eskaintzea interes-

90

garria iruditzen zaigu. Artikulu honen helburua fracking-a bidean topatzen ari den oztopoen zertzelada batzuk ematea da. Alde batetik, zenbait instituzioren aldetik proiektu hauei jartzen ari zaizkien mugak azpimarratu nahi genituzke eta, bestetik, fracking-aren zabalkuntza geldiarazteko sortu diren mugimenduak nabarmendu. Aurrerago ikusiko dugun bezala, instituzioek ezarritako mugak estuki lotuta daude mugimendu hauek daukaten mobilizaziorako gaitasunarekin. Deigarria da kasu gehienetan gizarte mugimenduen aldarria “ez hemen ez inon izatea”, NIMBY efektutik haratago (“not in my backyard”, hots, nor bere lurraldean ez egiteaz arduratzea, beste nonbaiten gertatzea axola izan gabe). Modu honetan, gizarte mugimendu horiek, fracking-az gain, proiektu hauen atzean dagoen proposamen energetikoa ere zalantzan jartzen dute. Munduan zehar osteratxo xume bat egiteak gaurko egoera ezagutzen lagun diezaguke:


AEB eta Kanada: 2010ean estreinatutako Josh Foxen Gasland dokumentalak egoeraren ikuspegi orokor bat eman zuen eta begiak zabaldu zizkion jendarteari, ordura arte fracking-a mundu mailako arazotzat ikusten ez zuenari. Erakundeetan egoera aldakorra da. Izan ere, alde batetik fracking-a sutsuki sostengatzen duten estatuak daude, adibidez Texas edo Pennsilvanya, eta bestetik teknika horri mesfidantzaz begiratzen diotenak. Horien artean nabarmentzekoa da Vermont estatua non maiatzean fracking-a debekatzeko lege bat onartu zuten. Bestalde, Quebec, New York eta New Yersey-n fracking-a standby egoeran mantentzen duten luzamenduak daude indarrean eta Eskozia Berrian ere luzamendua ezartzekotan daude. Edozein kasutan luzamendu horiek ez dira inola ere konponbidea, atzera bota baitaitezke. Askoz ere ugariagoak dira tokian tokiko debekuak, herriz herri, hiriz hiri eta konderriz konderri onartzen joan direnak. Horren adibide garbia dira Pennsilvanyako Pittsburg hiria edota New York-eko Onondaga konderria. Earthjustice edo Earthworks bezalako elkarteek informazio kanpaina sendoak egiten dituzte, baita agintarientzako sinadura eta eskakizun bilketak ere. Alberta hegoaldean, Kanadan, KRI, Murphy Oil eta Bowood Energy enpresen esku utzi dituzte Blood tribuaren lurren %50a eta ondorioz lur hauek babesteko ekimen bat jarri dute martxan eskualde honetan. Borroka instituzionala mahai gainean dago. Elkarte benetan indartsuak ari dira epaitegietan borrokan, “Frac Act” legeak industria, Ur edangarriaren segurtasun legea bezalakoak betetzera behartu dezan. Izan ere, egun industria salbuetsita dago legedi hau betetzetik. Ekialdeko kostaldean ingurumenaren aldeko mugimenduak sendoak dira; adibidez, New York-eko fracking-a geldiarazteko kanpainak oihartzun handia dauka.

Ekimen ugari jarri dute abian, hala nola “New Yorkers Against Fracking”, “Artists Against Fracking” edo “Don’t Frack With New York”. Manifestazio eta kontzentrazioak egiten ari dira udalerri eta eskualde mailan, eta uztailaren 28an manifestazio erraldoia egin zuten New York hiriburuan. Ekintza zuzenak ere egin dira. Mosshanon, Pennsylvania-n, uztailaren 10ean, “Earth First” elkarteko 100 bat ekintzailek putzu baterako sarrera blokeatu zuten. Modu honetan, zulaketa plataformak eraikitzeko egiten ari ziren baso eremuen suntsipenaz ohartarazi nahi izan zuten. Joan den hilabetean, zulaketa eremu baterako sarrera 12 egunez blokeatu zuten Riverdalen protesta gisa, lanak egiteko behar ziren 12.000.000 ur litroak Susquehanna errekatik garraiatu ahal izateko zenbait etxe eraitsi nahi zituztela eta. Haratago joan dira San Juan konderrian, New Mexicon. Bertan, instalazioak saboteatu egin dituzte zenbait biltegi tirokatuz, gutxienez 7 putzu desberdinetan. Horretaz gain, uztailaren 2an etxean egindako lehergailu batek egin zuen eztanda putzuetako baten inguruan.

Hegoafrika Herrialde honetan Karoo eskualdean ezarritako luzamenduari eustean datza borroka. Ekintzaileek eremu erdibasamortutar batean haustura egitea estrategia akats larria dela diote; Shell enpresak, ordea, eskualde horretan interesa izaten jarraitzen du.

Australia eta Zeelanda Berria Ekintzaile, abeltzain eta nekazariek kanpaina indartsuak egin badituzte ere eta New South Wales-en luzamendua indarrean egonda ere, dagoeneko hasi dute ikatz-ohantzeetako metanoaren prospekzioa. Zelanda Berrian gobernua ez da inolako trabarik jartzen ari Tanaraki eskualdean egiten ari diren prospekzioei, baina herrialde mailan zenbait eskualde fracking-ik gabeko eremu izendatu dituzte, esaterako Christchurch. Bestalde, “stop CSG fracking Australia” elkartea herrialde osoan fracking-a debeka dezaten borrokan ari da.

91


Europan egundaino hobien erantzuna ezagutzeko eta gas ez-konbentzionalaren aukerak aztertzeko putzu bat edo beste baino ez da egin. Hala ere bertako egoera aldakorra da.

Erresuma Batua Lancashire eskualdean berriro lanak hastekotan direnean (epe luzean geldituta egon dira, hasierako lanei lotuta lurrikara txiki batzuk egon zirela eta), oraindik ere gobernuko zenbait ministrok publikoki zalantza agertu dute gas ez-konbentzionalaren erauzketaren aurrean. Gainera, iparraldeko itsasoko ustiategietan ekoizpena beherakada etsigarriak ari da pairatzen. Fracking-aren aurka lanean ari den erakunderik aktiboena “frack off” da, beste asko badiren arren. 2011ko azaroan, erakunde honetako ekintzaile batzuek zulaketa dorre bat okupatu zuten eta, egun, ekintza hau dela-eta epaiketa izaten ari dira. Irailean, Bristoleko ekintzaile batzuek Chesterfield-eko zulaketa lanak geratu zituzten eta Cuadrilla Resources-en plataforma baterako sarrera blokeatu zuten.

Irlanda Herrialde honetan “Fracking free Ireland” da oposizioan ari den erakunde nagusia. Momentu honetan “Guaranteed Fracking Free” deritzon kanpaina daukate martxan, orain arte bezala Irlanda fracking-ik gabe mantentzeko helburuarekin.

Alemania, Austria eta Suitza Estatuen artean desberdintasunak daude. Westfalia iparraldeko Renania estatuan luzamendua ezarri zioten fracking-ari. Behe Saxonian, ordea, intentsitate baxuko haustura hidraulikoa ari dira egiten, harearrietatik gasa erauzteko. Exxonmobile-k intentsitatea handitu eta arbel gasa eta ikatz ohantzeetako gasaren erauzketa bultzatu nahi du. Hala ere, berriki ingurumen eta ekonomia ministroek esan dute, Alemaniak ez duela gasa erauzketaren bidetik joko. Gegen-gasbhorenen bitartez, Alemanian zein Austrian fracking-aren aurka egin diren herri ekimen ugariren berri izan dezakegu. Suitzan Friburgo kantonamenduan debekatu egin dute haustura hidraulikoa.

Mendi Berdeen estatuan, gure baliabide naturalak babesteko ohitura dugu, baita planeta eta estatu hau hartu genuena baino hobekiago uzteko joera. Mundua bi modu ezberdinetan begiratu dezakegu; herentzia bat balitz bezala, beraz nahi duguna egin dezakegu, edo gure ondorengoen mailegu bat bezala irudikatu dezakegu . Vermont-en bigarren ikuspegia aukeratu dugu. Planeta, gure seme-alaben eta biloben mailegu bezala erabiltzen dugu. Lege honek, energia lortzeko ekimen etsituetan lur azpiko uretan produktu kimikorik ez dugula sartuko ziurtatzen du. Une hunkigarria da hau. Nire nahia beste estatu batzuek gure pausuak jarraitzea da. Shumlin gobernadorea

2012-ko maiatzaren 16an egindako mintzaldia. Egun horretan Vermont AEB-ko estatuak fracking-a debekatzen zuen legea baietsi zuen.

92


2012-ko urtarrila. Bulgariako hiriburua den Sofiako kaleetan manifestazioa. Beste 12 hirietan ere izan ziren egun berean. Egun gutxi batzuen ostean, urtarrilean bertan, Bulgariako gobernuak fracking-aren debekuaren berri eman zuen.

Frantzia

Txekiar Errepublika

Herrialde hau fracking-a debekatzen lehena izan zen, baina debekua indarrean egonda ere, ikerketarako haustura egitea baimenduko dute. Kasu konkretu honen inguruan aurrerago hitz egingo dugu eta Frantziako ekintzaileen ahotan ezagutuko dugu bertako egoera. Edozein kasutan, azpimarratzekoa da ekintzaileek mesfidati begiratzen diotela debekuari, behinbehinekoa izan baitaiteke, oposizioa neutralizatzeko amarrua, urte gutxiren buruan, egoera lasaiago dagoenean, euren egitasmoa atzera hartzeko.

Egun 18 hilabetetik 2 urte arterako luzamendua dago indarrean. Gobernuak argudiatu du ez dagoela informazio argirik herritarren eskura jartzeko. Emakidadun enpresa Hutton enpresa australiarra da. Ingurumen ministerioak nahiko informazio ez dagoela deritzo.

Bulgaria eta Errumania 2012ko urtarrilean, Chevron enpresak baimenak jaso zituela iragarri zenean, jendetza atera zen kaleetara eta manifestazio erraldoiak egin zituzten Bulgariako 12 hiri baino gehiagotan. Erantzun honen aurrean, gobernuak behin betiko debekatu ditu esplorazioa zein esplotazioa. Herri oposizioaren bultzatzaile nagusia Clean Bulgaria mugimendua da. Errumanian, luzamendu bat onartzekotan dira. Han ere baimenak dauzka Chevron-ek.

Lena Kolarska-Bobinska eurodiputatuak honela laburbildu zuen Europako egoera: “Batzordeak dagoeneko ezin du esan fracking-aren aurkako oposizioa alderdi politiko gutxi batzuen argudio ideologikoekin soilik lotuta dagoela.” Laburbilduz, tokian toki egoera oso ezberdina da, baina gauza bat behintzat argi dago: erauzketa planak moteldu edota gelditzea erabat lotuta dago lekuan lekuko herri oposizioarekin. Lege eta araudiak gogortzea kontzientzia hartu eta erantzun irmoa izan den lekuetan izan da posible. Oraindik ez dugu jakiterik noiz amaituko den norgehiagoka hau, baina astakeria hau gelditu nahi badugu, gogor ekin behar diogu. Gogor eta arin. Ez dugu galtzeko denborarik. Gu zelatan dauzkagu.

93


Haustura hidraulikoa Burgosen Burgoseko haustura hidraulikoaren aurkako asanblada Fracking-aren inguruko lehen berriak 2011. urtean heldu ziren, galdera asko eta zentzuzko beldurra eraginez. Lehenik eta behin zalantza garrantzitsuenak argitu behar ziren, eta haustura hidraulikoaren teknika zertan datzan azaldu. Gasland izeneko dokumentala, hainbat dokumentu irakurtzea eta batez ere hitzaldi informatiboak eta Kantabriako fracking-aren kontrako asanbladako jendearekin izandako solasaldiak oso lagungarri egin zitzaizkigun mehatxu berri honen aurrean kokatzen hasteko. Eskatutako eta kasu batzuetan jadanik emandako baimenek lurraldearen eremu handi bat hartzen dute, eta horrek agerian uzten du gasaren ustiaketako enpresek negozio aukera berri honetan egindako apustua. Landa-eremuetako biztanle-dentsitate baxua eta eragindako lurralde eremuen tamaina kontuan hartu beha-

rreko bi funtsezko faktore dira Burgosen, fracking-aren kontrako borroka ezartzeko garaian. Tartean dauden enpresek jenderik bizi ez den eremuetan jarduteak dakarren abantaila estrategikoa proďŹ tatuko dutela aurreikus daiteke. Hala ere, azaldutako zailtasunak zailtasun, haustura hidraulikoaren kontrako oposizioa handia da. 2011ko azaroan Trespadernen “Burgoseko fracking-aren kontrako Asanbladaâ€? eratu zen. Lehen bilera horretan kontu informatiboei ekin zitzaien eta etorkizuneko koordinaziorako oinarriak ďŹ nkatu ziren. Asanbladak egiten joan diren heinean (2011ko abenduan Trespadernen berriz ere, Salas de Bureban otsailean eta Pancorbon apirilean), kontu informatiboak lantzetik koordinazio kontuak, ekintzak eta borroka-estrategiak lantzera igaro da.

Castrobarton (Junta de Traslaloma udalerrian) eginiko asanblada jendetsua. 2012ko maiatza.

94


Asanbladetatik hainbat lantalde sortu dira, eremu geografikoekin edo ikerketa baimenekin erlazionaturik gehienbat. Lantalde hauek herrietan hitzaldi informatiboak antolatu, udaletan mozioak sustatu, herritarren oposaketa erakusteko moduak bilatu eta haustura hidraulikoaren kontrako oposaketaren arrazoiak zabaldu dituzte, esaterako, buletin bat argitaratuz. Era berean, udalekin, herritar elkarteekin eta erakunde ekologistekin batera alegazioak aurkeztu dira, legezko izapideen barruan eta tartean dauden administrazioetan informazioa eskatuz. Castrobarto, Valle de Losa eta Viviestre del Pinar-eko udaletxeek, adibidez, haustura hidraulikoaren kontrako jarrera ofizial egin dute, eta Valle de Tobalina-koa fracking-ik gabeko udalerri gisa azaldu da. Herritarren oposaketa erabakigarria izango da gasaren ustiaketako enpresen erasoa gelditu eta natura, landaeremuak eta gizakien osasuna defendatzeko garaian. Bizitzaren aldeko borrokaz ari gara azken batean eta, dirudienez, Burgoseko jende asko horretan egongo da.

Burgoseko probintzia eragiten duten ikerketa baimenak: • • • • •

• •

“Sedano” (Burgos), “Trofagás Hidrocarburos, S.L.” enpresari emana. B.O.CyL 2011/11/09. “Rojas” (Burgos), “Trofagás Hidrocarburos, S.L.” enpresak eskatua. B.O.CyL 2011/07/13. “Urraca” (Araba eta Burgos), “Trofagás Hidrocarburos, S.L.” enpresari emana. B.O.E. 2011/09/29. “Burgos-4” (Burgos, Soria eta Errioxa), “Trofagás Hidrocarburos, S.L.” enpresak eskatua. B.O.E. 2011/12/22. “Gran Enara” (Euskal Herria, Burgos, eta Kantabria), Castrobarto (Enara-9) eta Valle de Losa (Enara-10) eremuetan ikerketarako zundaketa bana egiteko baimenen izapideak egiten ari dira. Angosto – 1 (Burgos, Bizkaia eta Kantabria), Espinosa de los Monteros-en bi ikerketa putzu eraikitze prozesuan daude. “Luena” (Kantabria eta Burgos), “Repsol Investigaciones Petrolíferas, S.A.” enpresari emana. B.O.E. 2011/01/22. Egun kanpai sismikoa egiteko izapideak egiten ari dira. “Bezana-Bigüenzo” (Burgos, Palentzia eta Kantabria), “Petroleum Oil &Gas, S.A.” enpresari emana. B.O.E. 2009/12/02. “Ebro B, C, D y E” (Burgos, Errioxa eta Euskal Herria), baimen hau haustura hidraulikoa egiteko susmagarria da, oraindik konfirmatzeke dagoen arren. “Libra” (Araba eta Burgos), “Frontera Energy Coorporation, S.L.” enpresari emana. B.O.E. 2011/11/29. “Leni” (Burgos eta Palentzia), “Compañía Petrolífera de Sedano, S.L.” enpresak eskatua. B.O.CyL 2011/08/22.

Kantabriako, Burgoseko eta Arabako plataformek zabaldutako “Fracking gabeko udalerriak” deituriko kanpainaren ondorioz, 60 udalerri baino gehiagok haustura hidraulikoaren aurkako mozioa onartu dute lurralde hauetan (2012ko abuztua). Egunez egun, beraien lurretan fracking-aren hasiera eragozten duten udalerri kopurua handitzen doa. Jarduera honen eraginpean dauden udalerriek industria honen garapenarekiko asko dute esateko, jarduera eta obretarako lizentziak emakidadun enpresei emateko ahalmena dute eta. Mapa honetan, iritzia eman duten udaletxeen udalerrien mugak ikus daitezke, laranja eta morez. Hauen azpiko kuadrikulak, hidrokarburoekiko esplorazio baimenen azalerak dira, eskatutakoak zein emandakoak.

95


Kantabria: Haustura hidraulikoaren inguruan Kantabriako haustura hidraulikoaren aurkako asanblada

Kantabriako Haustura Hidraulikoaren kontrako Asanbladak Cabezon de la Sal-en, 2011ko uztailean, hasi zuen bere ibilbidea, Saja eta Nansako bailaretan haustura hidraulikoaren bidezko gas naturalaren erauzketa egiteko ikerketa baimenen berri prentsan izateaz geroztik. Kezkaturiko herritar talde batek lehenengo bilera bat deitu zuen, eta Kantabriako toki ezberdinetatik 60 pertsona inguru bertaratu zen. Hasiera batean, informazioa bildu eta tarteka (bi astetan behin) bilerak egiteko beharra ikusi zen, interesa zuten guztien artean proiektua gelditzeko zer egin zitekeen adosteko. Horrela eratu zen Kantabriako Haustura Hidraulikoaren kontrako Asanblada. Arquetu izena du ikerketarako emandako baimena, eta 25.000 hektareako eremua hartzen du Saja eta Nansako bailaretan. Argitaratu zen Kantabriako Aldizkari Ofizialean, eta espresuki gasa erauzteko haustura hidraulikoaren teknika erabiliko dela esaten da. Baimen hau Trofagás Hidrocarburos S.M. enpresari eman zitzaion. Trofagás AEBtako BNK Petroleum enpresaren filiala da, eta espainiar estatuan gas ez-konbentzionalaren erauzketarako baimenak lortzeko sortu zen espresuki. Ministerioaren webgunean, azken urteetan hidrokarburoen erauzketarako emandako beste baimenen bila

96

ikertu ondoren, Arquetu izenekoa kasu bakana ez zela ikusi genuen, ez Kantabria mailan ezta estatu mailan ere. Beste baimenetan haustura hidraulikoari buruz argi eta garbi hitz egiten ez zen arren, 50eko hamarkadaz geroztik hidrokarburo konbentzionalen bilaketetan arrakastarik egon ez denez, erauzketa ez-konbentzionalarekin erlazionaturik dauden hainbat enpresa baimenak lortzeko borrokan aritzea susmagarria egin zitzaigun. Modu honetan, askoz proiektu gehiago aurkitu genuen, eskatutakoak batzuk eta onartutakoak besteak, bai Kantabrian (Arquetu, Luena, Bezana, Bigüenzo, Angosto, Usapal, 350.000 hektareatik gora guztira) baita Gaztela eta Leonen, Errioxan, Aragoin, Euskal Herrian, Gaztela Mantxan, Herrialde Katalanetan, Murtzian, Asturiasen eta Andaluzian. Ikerketa hauen emaitza Espainiako arbel gasaren inguruko txostena izan zen. Hala ere, Cabezon de la Sal-eko Kantabriako Haustura Hidraulikoaren kontrako Asanbladak Arquetu-ko baimenaren gainean arreta jartzea erabaki zuen, proiektuen inguruan berri emateko beste lurraldeetako taldeekin harremanetan jarri ginen arren. Asanblada norbanakoek eta kolektiboek osatzen dute, eta egitura hau mantentzea erabaki genuen, kolektiboen plataforma


baten ordez. Asanblada batek kaltetutako herritar gehiagok bat egitea eta euren parte hartze aktiboa erraztuko zuela iruditu zitzaigun. Bestalde, erabakiak modu horizontalean hartzea ahalbidetzen du, aurkakotasun praktikaren bidez zuzendua eta ez talde, kolektibo, alderdi edo sindikatuen ideologia edo berezko interesen arabera. Orokorrean, baimen hau geldiarazteko ideiak eman eta lan egiteko prest dauden norbanako eta taldeekiko irekitasunik handiena bilatzen dugu, adituen taldeen esku uztean erori gabe. Iritzi oso ezberdinak dituztenen arteko biltzar bidezko funtzionamenduak zailtasunak eduki arren, erabakitzen dena beti bakoitzak nahi duenarekin bat ez etortzea baitakar, honek talde handiek euren buruzagien bidezko zaintza eta kontrol zuzena ere zailtzen du. Erresistentzia kaltetutako lurraldeetatik abiatu behar zela pentsatu genuen eta soilik horren ostean, behin finkatu ondoren, oposaketa zabalago batera hedatzeko, estatu zein nazioarteko mailara. Tokian tokiko ekintzari lehentasuna ematea oposaketa aske, malgu eta eraldatzaile bat lortzeko oinarrizkoa izan daiteke. Helburu hauekin, teknikaren inguruan eta honek dakartzan arrisku eta eraginen inguruan informazioa biltzen hasi ginen, eta informazio hori zabaltzeko materialak lantzen hasi ginen: aldizkari bat, triptikoak eta kartel informatiboak argitaratu genituen eta gerora webgune bilakatu den blog bat sortu genuen, www. fracturahidraulicano.info. Era berean, oposaketa agerikoa egiteko helburuz, balkoi eta leihoetan jartzeko poster, bandera eta pegatinak egin ditugu, prentsa oharrak ere bidali ditugu, e.a. Horretaz gain, solasaldi informatiboak egiteaz arduratzen den talde bat eratu zen, eta kaltetutako lurraldeetan eta interesa erakusten duten beste lekuetan antolatu dira halakoak (Kantabrian, Euskal Herrian, Palentzian eta Burgosen). Zonaldeetako arduradunek ere zeregin garrantzitsua egiten dute; bizi diren zonaldean, lanak euren burua eskaintzen duten pertsonen artean banatu eta koordinatzeaz arduratzen dira: udaletako mozioak, bisitak elkarteetara eta bertako enpresetara, kartelak eta informazio orriak itsastea, e.a. Saja-Nansa eskualdean etxez etxe egindako informazio hedapena ere oso garrantzitsua izan zen. Bertan 5.000 gutun banatu ziren; emandako baimenaren eta honen eragin kaltegarrien berri emateaz gain, Asanbladaren berri ere ematen zen. Abenduan kontzertu bat antolatu zen dirua ateratzeko helburuarekin, eta bertan janaria eskaini, dokumental bat proiektatu eta hitzaldi informatibo bat ere eman ziren. Ekitaldia urrutiko leku batean antolatu zen arren oso arrakastatsua izan zen, horrek adierazten du informazioa zabaltzeko lana ondo funtzionatzen ari zela. Arquetu baimenaren berri izan genuenean arrazoibideak aurkezteko denbora izan genuen. Hainbat taldek, Saja-Nansa udalerrietako Mankomunitatea tartean zela, baimenaren badaezpadako etendura edo indargabetzea eskatzeko helegiteak aurkeztu zituzten, gehienbat prozesuaren opakutasunean eta erabili beharreko teknikaren arriskuetan oinarriturik. Kantabriako Ecologis-

tas en Acción eta Tres Mares-eko Kontzejuko elkarteak Kantabriako Justizia Auzitegi Gorenean auzi-administratiboko helegitea aurkeztu zuten. Oraingoz baimena geldiarazirik dago, baina ez dago indargabeturik. Horretaz gain, udaletan mozioak sustatzen ari dira. 2011ko irailean Cabuérniga-ko Bailarako Ruente herria izan zen bere lurraldean haustura hidraulikoaren kontra zegoela zioen mozioa onartzen lehena. Handik gutxira Cabuérniga-ko udalak ere mozio bat onartu zuen zentzu berean. 2012ko hasieran, egindako lana Kantabriako beste baimenetara hedatu beharra gero eta nabarmenago sentitzen zen, ustiaketa ez-konbentzionalak zirela erabat konbentziturik baikeunden. Ordutik aurrera CampooLos Valles asanblada eratu zen (Bezana eta Bigüenzoko baimenak), baita beste bi lantalde ere, bata IguñaAnievas-en eta bestea Montes del Pas-eko zonaldean, Pas-eko bailara, Pisueña eta Miera batzen dituena (Luena-ko baimena). Talde hauen sorrerarekin batera Arquetu-ko baimenerako bere asanblada eratu zen. Cabezon de la Sal-en egiten diren batzar periodikoak asanblada eta taldeen arteko kontaktua mantentzeko eta informazioa trukatzeko erabiltzen dira orain. Lurraldeotan etxez etxeko gutun-bidalketa arrakasta

97


handiarekin errepikatu genuen; bereziki nabarmentzekoa da Montes del Pas-eko zonaldean egindako lana, bertako biztanleria Kantabriako beste lekuetan baino sakabanatuago dagoenez informazioa zailtasun handiagoz heltzen baita. Bestalde, tokian tokiko taldeen lana nabarmentzen hasi da. Montes del Pas-eko zonaldean eratutako taldea informazio hedatze lanetan murgilduta dabil, herritarrekin, elkarteekin eta enpresekin harremanetan jartzen eta herrietan hitzaldiak ematen; hitzaldi hauetan herritarren interes handia aurkitu dute. Campoo-Los Valles-eko taldeak bere aldetik 10.000 gutun bidaltzeaz gain hitzaldiak eman, proiekzioak egin, mendi-martxa bat antolatu, udal askorekin kontaktu informatiboak egin eta Ebroko Ur Konfederazioarekin ere harremanetan jarri dira jakinaren gainean jartzeko. Horretaz gain, Reinosan asteroko ordubeteko irratsaio bat egingo dute, fracking-a eta bere ondorioak zehatz-mehatz aztertuko dituena. Iguña-ko zonaldean hainbat udaletxerekin kontaktu positiboak egon dira, eta herritarren artean informazioa banatu da. Kantabriako talde guztien zeharkako kontu gisa, martxoan herri eta auzoetan hileroko “Informazio Orri” bat jartzen hastea izan da; bertan Asanbladako webgunean argitaraturiko berri nabarmenenen laburpena egin eta datozen deialdien berri ematen da. Kantabriako Nekazari eta Abeltzainen kolektiboak fracking-aren kontrako jarrera publiko egin du. Horretaz gain, lehen aipaturiko bi udalek haustura hidraulikoaren kontrako mozioak onartu dituzte. Enpresak, bestalde, mugitzen hasi direla dirudi. Joan den apirilean Repsol Luena baimenak kaltettuko dituen herrien alkateekin bildu zen azterketa sismikoen hasierari buruz hitz egiteko. Azterketa hauek lurpeko arbelezko geruzaren mapa osatzeko beharrezkoak dira, gerora zulaketa lanak non egin erabakitzeko. Repsolek ez du haustura hidraulikoaz eta eskala handiko ustiapenez hitz egin nahi, azterketa sismikoak eta ikerketa lanak besterik ez direla nabarmenduz. Modu honetan, ikerketok euren helburu eta ondorioez bereizi nahi ditu: alde batetik, ikerketa baimenak diren arren, lurpean dagoen gas kantitatea zenbatekoa den jakiteko modu bakarra ustiapen prozesua osorik burutzea delako, honek dakartzanarekin: zulaketa horizontala, haustura hidraulikoa, ur kontsumo handia, substantzia kimikoak, itzulerako fluidoak, e.a. Bestalde, egindako berebiziko inbertsioa berreskuratu nahi bada, plataforma berri asko etengabe irekitzeko beharra dago, put-

98

zuen ekoizpen eskasa eta euren bizitza baliagarria urte gutxikoa dela kontuan hartuta. Hots, eskala handiko ustiapen baten bidez baino ezin da lortu gas ekoizpen esanguratsu eta egonkor bat, eta horrek istripu bat gertatzeko aukerak oso altuak izatea dakar. BNK Petroleum-ek ere, berriki egunkari digital batean egindako elkarrizketa batean, Madrilen bulegoa ireki duela eta laster eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin harremanak hasiko dituela iragarri du. Enpresek gizartea jakitun egiteko bat-bateko asmoekin alderatuz, baimen-emateen prozesu osoa isilpean egin dela nabarmendu behar da, zuzenean udal eta herritarrei informazioa ezkutaturik egin ez bada. Hitz egin dugun udaletatik batek ere ez zuen baimenen inguruko informaziorik, eta are gutxiago haustura hidraulikoaren teknikaren inguruan. Goitik behera hartutako erabakien berri Buletin Ofizialean argitaratuz ematen da. Hau da, iragarpen, dekretu eta errege-dekretu kopuru handien artean, legalki informazioa ezkutatzeko modu ezin hobea. Gobernu autonomikoak emandako baimenari dagokionez, erabakiak Kantabrian 2011n hartu ziren, PSOE-PRC gobernuaren agindupean. Haatik, PPko gaur egungo gobernuak aurreko gobernuaren jardunaren bidetik jarraitzen du. Hala ere, herrietan zeinu politikoak ez du eraginik izan eta bertako mozioak aurrera atera dira PP, PRC eta PSOEren udal taldeen laguntzarekin. Gertaera hauek normalean hiri handietan kokatzen diren erabaki guneen eta ondorioak pairatzen dituen periferiaren arteko distantziaren erakusletzat jo daitezke. Herriak eta landa ingurua gero eta gehiago baliabideak lortzeko edo zaborra bidaltzeko bakarrik balio duten lekutzat hartzen direla dirudi, bertako biztanleen eta euren bizimoduaren kaltetan. Haustura hidraulikoa landa eremuaren patua hirietatik erabakitzen denaren adibide bat da honakoa: abeltzaintzarako erabili izan ziren eremuen norabidea aldatu eta turismora zuzendu ziren lehenengo, gerora gas ustiaketara bideratzeko, eta horiek bertako biztanleei horren berri eman gabe botere guneetan hartutako erabakiak dira. Bitartean, herriak husten doaz bertan dagoen aukera falta dela-eta, etorkizuneko ustiaketa proiektuetarako lekua utziz. Arbel geruzen barruko gas ustiaketei EZ esatea gure bizitzen gainean erabaki ahal izateko beharrezko pausoa da, non eta nola bizi nahi dugun aukeratu ahal izateko.


Araba: Fracking-a gelditzeko hasiera bizia plataformarentzat Fracking Ez Araba

Urriaren erdialdea zen Patxi Lopezek Dallasera bidaia egin zuenean eta bertan, iragarpen handiek ohi duten eszenografiarekin, herrialdearen panorama iraultzera deituriko iragarpen bat egin zuenean. “Euskadik 60 urtez auto-hornitzeko gas ez-konbentzionala aurkitu du”. Irmotasuna eta argitasuna. Ordutik informazio-tanta isuria hasi zen, eta gero eta jende gehiago arduratzen joan zen: auto hornikuntza hori gauzatzeko behar zen teknikak ingurumenean eta gizakien osasunean zituen arriskuak, “aurkikuntza” hori hamarkadak lehenago ezaguna zela eta hornikuntzaren ideia apaingarri bat baino ez zela. Testuinguru horretan hainbat talde ekologista, elkarte, norbanako, alderdi politiko eta kazetari batzuengandik Dallasetik iritsitako albistea eta hura oinarritzen zen teknika, fracking-a, ezbaian jartzen zuten ahotsak entzuten hasi ziren. Erantzun soziala, Araban behintzat, sakabanatuta zegoen. Helburua argia zen: ahots horiek elkartu eta koordinatu indarra lortzeko asmoz, eta saio energetikoak egiteko laborategi gisa hartu duten lurralde historikoaren defentsan egin beharreko beste borroka hori gauzatzeko.

Plataforma gorpuzten joan eta babesak jasotzen joan zen azaroan zehar, 2011eko abenduaren 13an aurkezpen publikoa egiteko. Hurrengo asteetan erritmo bizia zegokion jaio berria zen mugimendu honi. haustura hidraulikoarekin erlazionatutako hainbat tramite irekiak zeuden eta Fracking Ez Araba plataformak lanari ekin zion. Gasteizko Udalean Sailkatutako Jardueretako Lizentziara alegazioak egiteko prozesuan, Enara4 (Mandojana) putzua Ingurumenarekiko Eraginaren Ebaluazioa egiteko aurreko kontsulten tramitea heldu zen. Alegazio bilketa masiboa antolatu zen, kalean mahaiak jarrita eta hainbat lekutatik jasota, eta guztiak urtarrilaren 9an aurkeztu ziren. 2012ko hasiera plataformaren lana alde instituzionalerantz bideratu zuen. Alegazioez gain, Arabako Biltzar Nagusietan mozio bat aurkeztu zen urtarrilaren 23an eta Eusko Legebiltzarrean otsailaren 2an. Tarte berdinean fracking-aren inguruko lehen bi hitzaldiak egin ziren El 70 tabernan, ostean antolatuko ziren eta zabalpen lanean sakonduko zuten jardunaldi teknikoak egiteko entrenamendu gisa balio izan zutenak. Otsailaren 4an izan ziren, arrakasta harrigarria izan zuten, Ara-

99


bako gizartean zabaltzen ari zen interesaren erakusle. Jardunaldien ostean, lana gelditu eta plataformaren norabidea birplanteatzeko unea iritsi zen, une horretara arte intuizioaren aldera bideratutakoa. Bide bikoitza jarraitu behar zen, lan instituzionalean jarraitu eta, bestetik, informazioa jaso teknikaren ezagupenean sakontzeko eta, ondorioz, egitasmoaren berri gizarteari zabaldu ahal izateko. Modu horretan jaio zen bi bideak batzen zituen Fracking-ik Gabeko Udalerrien kanpaina, otsailaren 29an aurkeztua. Kanpainaren helburua Arabako udalerri guztietara heltzea zen alde batetik, fracking-a zer den, haren arriskuak eta egitasmoaren tamaina azalduko zuen hitzaldi bat antolatzeko eta, bestetik, bertako udalek mozio bat aurkeztu zezaten fracking gabekoak izendatzeko. Orain arteko emaitzak oso positiboak izan dira: fraking-ik gabeko 21 udalerri eta 70 hitzalditik gora. Lan instituzionalak ere aurrera egin du hainbat agerraldirekin, Eusko Legebiltzarrean martxoaren 27an, edo Arabako Biltzar Nagusietan apirilaren 17an. Beste lan ildo bat plataformak antolatutako hainbat mobilizazio izan dira. Lehena, Uraren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu ziren Uraren Kudeaketa eta Hiri Garapenaren inguruko Nazioarteko Topaketen markoan martxoaren 20an. Beste izaera batekin, mobilizazioa eta jaia uztartuta, 23an jaia egin zen Gaztetxean. Hurrengo hitzordu nagusia Fracking Ez

Kuartango Plataformak antolatu zuen apirilaren 21ean mendi martxa arrakastatsu batekin, lanean jarduteko animatu ez ezik gizartearen mobilizazioan sakontzeko ilusioa piztu zuena. Handik gutxira emaitza horiek ikusi ahal izan ziren, Gasteizen Jardunaldi Teknikoak egin zirenean apirilaren 23, 24 eta 25ean. Plataforma antolaketan ekarpenak egiten saiatu bazen ere, EEEren (Euskal Energia Erakundea) aldetik egindako bahiketak saihestu zuen ekarpen horiek oihartzunik izatea. Egoera hau salatzeko, hasiera egunean, apirilaren 23an, “Bienvenido Mr Marhsallâ€? estiloan kontzentrazio antzeztua egin zen Arabako lur-azpia Estatu Batuetako enpresei saldu izana salatzeko. Jardunaldietan, azken egunean, plataformak 15 minutu izan zituen haren ikuspegia azaltzeko. Maiatzean, Kuartangoko bailarak kolorea -horia kasu honetan- jarri zion fracking-aren aurkako borrokari Perretxiko eta TerreĂąa Behiaren Azokan. Ekaina hainbat hitzordu garrantzitsurekin heldu zen, hala nola zulatu nahi dituzten lehen bi putzuetara egindako bizikleta martxa bat, gero Armentian bukatu zena. Bestalde ere eragile hurbilekin eta fracking-aren aurkako beste plataformekin bat harreman sarea eraikitzen joan da udazkenean helduko den mobilizazio masibo bat antolatzeko. Ordutik, Fracking Ez Araba bere lan ildoetan sakontzen jarraitu du, hitzaldi erritmo biziarekin, materialak

Fracking-aren aurkako ekitaldia Kuartangon, perretxikoaren eta terreĂąa behiaren feriaren testuinguruan. 2012ko maiatza.

100


Luko eta Zortzi: fracking-aren aurkako mezulariak

sortu eta zabalduz, hilero Alde Zaharreko azokan kalean egonda eta, nola ez, ideia berriak sortzen eta antolatzen. Azken ďŹ nean, lanak bide paralelotik jarraitzen du, Arabako herrietan zehar zabalpena eginez, gizartearen mobilizazioan sakontzen, eta sortzen doazen mugimendu berriekin kolaboratuz, Fracking Ez Nafarroa kasu edo ďŹ nkatuta dauden beste batzuekin, Burgosekoa edo Kantabriakoa kasu. Aurretik, erronka guztiak: zabalpenean lagunduko duen kalitatezko materiala bildu eta osatu (esku artean duzun txostena adibide gisa), teknika hau eta eredu energetiko agortu baten aurkako jarrera erakutsiko duen mobilizazio jendetsuaren antolaketan jarraitzea eta egunerokotasuneko mobilizazio, informazio eta zabalpen lanean bizirautea. Hauetan, eta beste batzuetan, elkar ikusten jarraituko dugu. Fraking-ik ez, Ez hemen ez inon.

Fracking-aren aurkako Arabako mugimenduak aparteko mezulari berezi batzuk dituela esan genezake: Abel Martinez de Luko eta “Zortzi�. Luko lasterketetako txakurra duen korrikalaria da, Araban sortzen ari zen haustura hidraulikoaren aurkako mugimendua ikusita, gaiaz informatu zen (lehenik bere lankideen bitartez, eta ondoren Fracking Ez Arabaren webgunean zein horri buruz aritzen diren beste hainbat informazio iturriren bidez) eta bere korrika egiteko zaletasuna fracking-ak dakartzan arazoei buruz herritarrak informatzeko beharrarekin bateratzea erabaki zuen. Gogotsu, 225 kilometroko ibilbidea marratu zuen, Arabako 73 herritatik pasako zena eta zazpi etapatan banatu zuena. Ibilbide hau egitera jo zuen eta bidean, txokoren batean topatzen zuen edonorekin geratu eta fracking-ak, aurrera egingo balu, ekarriko duen etorkizun tristeaz aritzen zen ur tragoen artean. Gainera, informazio idatzi apur bat zeraman aldean, igarotzen zen lekuetatik banatzen zuena. Bere ekintzaren arrakastaren ostean eta egindako jendarteratze lanagatik, pozik iritsi zen Kuartangora uztailaren 28an; bertan, Kuartangoko pertsona talde oparo batek Aprikanon itxaron zuen azkeneko kilometroak elkarrekin egiteko asmoz. Ezin bestela izan eta Koartangoko Zuatzu herriak gogotsu jaso zituen korrikalariak; herri bazkari bat egin zuten, nola ez, eta haustura hidraulikoaren aurkako ekitaldi bilakatu zen.

101


Fracking gabeko udalerrien ekimena Araban

OKONDO

AYALA / AIARA ARAMAIO

AMURRIO

ZUIA ZIGOITIA URKABUSTAIZ

ARRAZUA-UBARRUNDIA SAN MILLÁN / DONEMILIAGA BARRUNDIA

VALDEGOVÍA (2)

KUARTANGO SIERRA BRAVA DE BADAYA

IRUÑA OKA / IRUÑA DE OCA

AÑANA RIBERA ALTA

LANTARÓN

ASPARRENA ELBURGO / BURGELU VITORIA-GASTEIZ ALEGRÍA-DULANTZI CONCEJOS PARZONERÍA DE VITORIA-GASTEIZ SALVATIERRA / AGURAIN DE ENTZIA (1) E ITURRIETA

RIBERA BAJA / ERRIBERA BEITIA

ARRAIA-MAEZTU

ARMIÑÓN

TREBIÑO CAMPEZO / KANPEZU

BERANTEVILLA COMUNIDAD DE LAÑO, PIPAON Y PEÑACERRADA PEÑACERRADA-URIZAHARRA ZAMBRANA

!

!

! !

!

!

!

!

!

!

!

!

!

!

!

! !

!

!

!

!

!

!

!

!

!

MUNICIPIO LIBRE DE FRACKING MUNICIPIO CON MOCIONES PROPIAS CUESTIONANDO EL FRACKING CONCEJOS QUE HAN APROBADO LA MOCIÓN MUNICIPIOS QUE HAN APROBADO MOCIÓN CONJUNTA DE LA CUADRILLA DE AÑANA

LEZA

(1) 53 concejos del municipio de Vitoria-Gasteiz han aprobado la moción (2) El municipio de Valdegovía ha aprobado una moción propia además de la aprobada por la Cuadrilla de Añana a la que pertence

102


Basado en un relato original de Sergio Uriarte (Furius) Adaptaci贸n e ilustraciones: Shukare

PUEBLO LIBRE DE FRACKING

103


AÑO 38 A.C. KUARTANGO. Un grupo de legionarios romanos (entre 1200 y 1800) acampa en el paraje de los Andagostes, en mitad del valle.

una batalla que creían ganada se convirtió en una pesadilla

El ejercito más preparado de su tiempo, perteneciente al Imperio más poderoso y duradero de la historia, es derrotado por unos aldeanos y sus vecinos unidos.

104


AÑO 2012 D.C., KUARTANGO. El Imperio romano acabó cayendo y su lugar en la historia lo han seguido ocupando muchos otros imperios.

Ahora le ha tocado el turno al Imperio de los mercados y la banca. Es el imperio más voraz y destructivo de la historia.

Con la falta de combustible para mover su compleja maquinaria se han propuesto sacarlo de donde sea. Su última y genial idea:

sacarlo destruyendo el subsuelo

una vez más, los habitates se enfrentan al campamento de los invasores

105


Los romanos habían sido de montar el campamento

derrotados por no haber acabado y ser superados en número por los nativos.

Ya no se lucha como en la época romana. nuestros gobernantes cambian las leyes a su libre albedrío para hacer lo que quieren.

Nosotros tenemos la protesta como medio para mostrar nuestra disconformidad contra sus abusos e injusticias.

106


únete! únete! juntos juntospodemos podemospararlo. pararlo. nuestra nuestraqueja quejaseseoirá oiráalta altay y clara: clara:

no noal alfracking frackingen enkuartango kuartango NI NIEN ENARABA, ARABA,NI NIEN ENEUSKAL EUSKALHERRIA HERRIA

NI NIEN ENningún ningúnsitio! sitio!

107


Eskisto gas eta petrolioaren gorabeheren kronika Frantzian Marion Perrand

2009an hidrokarburo ez-konbentzionalak (eskisto-gasa eta petrolioa) erauzteko zenbait baimen eskatu ziren Frantzian, eta hauetako batzuk 2010ean onartu ziren aurrez herritarrei inolako galdeketarik egin gabe. Honen guztiaren berri Estatuko Aldizkari Ofizialen bidez besterik ez zen eman, beraz askorentzako oharkabean gelditu zen. Herritarren mobilizazio garrantzitsu baten ostean, 2011ko uztailean, Frantzian haustura hidraulikoaren erabilpena debekatzen duen legea onartu zen, baina hainbat gauza argi uzten ez zituenez, haustura hidraulikoaren kontrako borrokan ari ziren kolektibo asko mesfidati geratu ziren. Honako hau gertatutakoaren kontakizun labur bat da. Batez ere Ardècheko eskualdean kokatzen da, non haustura hidraulikoaren aurkako Frantziako mobilizazio garrantzitsuenak bizi izan ziren.

108

2010eko abendua eta 2011ko hasiera tartea Fabrice Nicolino kazetari eta ikerlariak Frantzia hegoaldean ageri zen eskisto gasa ustiatzeko baimenez ohartarazi zuen José Bové-k. Berehala bilerak antolatu ziren bai Lozére-n (Bové-ren bizilekua) eta baita Ardèche-n ere; ordura arte emandako baimenen xehetasunak ezagutzeko balio izan zuten. Egun haietan bertan, aldi berean, John Fosh estatubatuarraren “Gasland” dokumentalaren estreinaldia izan zen. Honen ostean, hainbat eragile (Naturaren babeserako elkarteak, ibaien babeserakoak, arrantzale eta ehiztarien elkarteak, alderdi politikoak, sindikatuak, parke naturaletako arduradunak eta abar) bi helburu zehatz bete nahian lanean hasi ziren, hau da, bai herritarrak informatzen eta baita mobilizazioak prestatzen ere. Esan beharra dago, Ardèche-ko kolektiboa (“Stop au gaz de schiste 07” http://www.stopaugazdeschiste07.


org/) batez ere eskualde hegoaldean kokatzen ziren baimenei aurre egiteko sortu zela. Baina honekin batera, hasieratik herri bakoitzean bertako kolektibo bat eratu zedila bultzatu nahi izan zuten. 07 kolektiboak mobilizaziorako hainbat deialdi egin zituen maila lokalean lan eginez, eta hasiera batean bertako elkarteetara eta geroago bertako herritar guztietara zuzendu zen. Handik aurrera, 07 Kolektiboaren ardura nagusia bertako talde ezberdinak koordinatzea izan zen, eta bakoitzak behar zuenaz hornituko zituen: agiriak, informazioa, posterrak, pegatinak eta abar. Esan beharra dago pegatinek arrakasta handia izan zutela, leku guztietan agertu baitziren.

2011ko otsaila Jendea informatzeko helburuarekin egin zen lehen bilera publikoa Saint-Sernin herrian izan zen eta 700 pertsona bertaratu ziren; arreta handia piztu zuen herritarrengan. Honen ostean, bilerak herri zein hiri txikietan ugaritu ziren. Hauetan guztietan bi alderdi nabarmentzen ziren; alde batetik, eskisto gasaren ustiaketa ez-konbentzionalak ekonomian eta ingurumenean dituen eraginak, eta bestetik, baimenen prozesuan zehar herritarrei aurrez inolako galdeketarik egin ez izanagatik izan den demokrazia gabezia.

2011ko otsailaren 26a 07 kolektiboak jendea eskisto gasaren ustiaketaren aurka ager zedin Villeneuve de Breg-en manifestazioa antolatu zuen. Deialdiaren erantzuna arrakastatsua izan zedin, kolektiboak 5.000 pertsonako aurreikuspena egin zuen arren, egun hartan 18000 agertu ziren. Gobernuaren arabera, meatze zuzenbideak ez zuen emandako baimenak zalantzan jartzeko aukerarik ematen. Baina manifestazioaren ostean, gobernuak esandakoa berretsi zuen eta: • Eskisto gas eta petrolioaren ustiaketari buruzko txosten bat enkargatu zuen. • Luzamendu antzeko bat aurkeztu zuen: erabaki bat hartu baino lehen eskatutako txostenaren emaitzak jakin arte itxoingo zen.

2011ko otsaila-martxoa Zenbait alkatek euren lurraldeetan eskisto gasa ustiatzea debekatzen zuten dekretuak eman zituzten. Egia esan, dekretu hauek balio sinbolikoa besterik ez zuten, berez alkateek ez baitzuten balio eraginkorra izan zezaten beharko lituzketen eskumenik. Hala ere, erakunde publikoak borrokan inplikatuta zeudela adierazteko balio izan zuten. Ordurako bi ustiapen baimen zituen

Villeneuve De Berg (Ardeche). 07 kolektiboak antolaturiko manifestazio jendetsua. 2011ko otsaila.

109


Schuebach enpresa estatubatuarrak, alkate hauek salatu zituen administrazio-auzitegian. Geroago, baliteke gobernuak lege bat bozkatu behar zuela-eta bere baimenak indargabetuko zituztela ohartu izana, enpresak salaketa kendu zuen-eta.

2011ko ekaina Mobilizazioak bi ildo jarraituz antolatu ziren: • Bilera irekien bidez eta posta elektroniko berriemaileen bidez, jendea informatzea. • Zaintza eta gertatu ahal ziren blokeoak antolatu eta egituratu. Gainera, Kolektiboetako kideek Green eta Dessobeisants-i laguntza eskatu zieten indarkeriarik gabeko ekintza zuzenean trebatzeko eta honela ostean trebakuntza hau eskisto gasaren ustiaketaren aurkako gai zehatzera moldatzeko. Hau da, hasiera batean lurraldean zaintza antolatzea zen helburu nagusia, honako hauetaz antzemateko: • Obra susmagarriak • Kamioien ez-ohiko ibilbideak • Ikerketa sismikorako eta zulaketetarako kamioiak… Kaltetutako eremuetan, ustiaketekin edo esplorazioekin lotu ahal ziren mugimenduez elkarri ohartarazteko, alerta telefono zenbaki bat zabaldu zen jendearen artean. Bertan jasotako abisuak beti ere egiaztatuak izan behar ziren, bertako kolektiboarekin kontaktatuz informazioak egiaztatu zitzaketen-eta, edo zuzenean inplikatutako enpresarekin kontaktuan jarriz, adibidez. Zaintza batzordeak blokeo ekintzak eta alerta piramide bat antolatu zituen. Azken hau telefono kate batean datza, edozein obraren hasieraz elkarri ohartarazi ahal izateko. Piramide honen partaideen hitzetan, deialdi bat egin ez gero, momentuan bertan 800 lagun bertaratu ahalko ziren beharreko lekura eta egunean zehar beste 800 gehiago biltzeko gaitasuna zegoen. Guztira, alerta piramide honen bitartez 2.800 lagun ohartarazi ahal ziren. Gobernu ordezkaritzak kolektiboak gauzatutako komunikazio eta egituratze ahaleginak babes zibilarekiko mehatxutzat hartu zituen. Horrek botereak gizarte mobilizazioa kontuan hartzera behartu zuen eta horrela gobernuaren erabakietan eragina izatera.

2011ko ekainaren amaiera Gobernuak eskatutako txostena argitaratu zen, baina ez guztiz. Gainera, bi egile ezberdinek egin zen, bata eskisto gasa ustiatzearen aldekoa eta bestea aurkakoa, beraz bukaerako dokumentua kontraesankorra zen eta ez zituen behin betiko ondorioak argitzen.

2011ko uztailaren 13ko legea Lege honek eskisto-gasa eta petrolioaren esplorazio eta ustiaketa haustura hidraulikoaren bitartez egitea debekatzen du, baina ez du berez haustura hidraulikoa

110

zer den definitzen, eta honek legean hutsune bat eragin du, industrialariei teknika hau izen ezberdinez izendatzeko aukera eman diena: estimulazio konbentzionala, arrokaren estimulazioa, haustura elektrikoa… beti ere zertan datzan zehatz-mehatz azaldu gabe. Lege honek ez du eskisto-gas eta petrolioaren ustiaketa debekatzen, nahiz eta gaur egun dagoen ustiaketa teknika bakarra haustura hidraulikoa izan. Gainera, haustura hidraulikoa ikerketa zientifikoetarako erabili daiteke (2 eta 4 artikuluak). Bestalde, lege honek baimenen jabeek erabili behar zituzten teknikei buruzko txostenak aurkezteko bi hilabete izango zituztela ere aurreikusten zuen (3 artikulua).

2011ko urriaren 14a 64 baimenetatik, hiru indargabetu ziren: Schuebach enpresa estatubatuarrari emandako Nantes eta Villeneuve de Berg-ko baimenak, eta Total-i emandako Montelimarko baimena. Gertaera honek mugimenduko jende asko apaldu zuen. Uztailaren 13ko legearen arabera, Schuebach-i emandako baimenak erabat legez kontrakoak ziren, enpresak haustura hidraulikoa erabiliko zuela iragarri zuelako. Totalen kasuan, aldiz, bere baimenaren eskakizunean erauzketa teknika ezberdinak era sakonean azaltzen zituen baina azkenik zehazki erabiliko zuena aipatu gabe. Lehenik egokiena zein teknika suertatuko zen jakiteko esplorazioak egin nahi zituztela azaltzen zuten, baina haustura hidraulikora ez zutela joko aitortzen zuten. Honek denbora irabaztea ahalbideratzen zien. Gobernuaren iritziz, txostena osatu gabe zegoen eta ondorioz baimena indargabetu zuten. Aipatutako hiru baimenak Lozère eta Ardèche-en kokatzen ziren, gehien mugiarazi ziren probintziak, hain zuzen ere. Gainontzeko 61 baimenetan, enpresek hidrokarburoak era konbentzionalan erauzi nahi zituztela argudiatu zuten eta ez, ordea, haustura hidraulikoaren bidez. Beraz, ez zituzten indargabetu. Hala ere, 07 kolektiboko zientzialari batzordeak (bertan geologoek eta zulaketetan jardun ziren langile ohiek parte hartzen zuten) baimenen eraginpean zeuden eremuak ordurako ikertuta zituzten eta, euren ustetan, lurrazpiko konposizio geologikoa zela-eta, teknika konbentzionalen bidez ustiatu daitekeen oso gas edo petrolio gutxi dago. Hau guztia kontuan izanik, zulaketa enpresek erauzketa konbentzionaletarako baimenak erabiliz erauzketa ez konbentzionalak egin nahi zituztela susmatzen zen. Izan ere, hasieran, zegoen gas eskasa ponpatuko zutela eta ondoren haustura hidraulikoa egingo zutela uste zen.

2001ko abenduaren 12a Total-ek administrazio auzitegiarekiko helegite bati ekin zion bere baimenaren indargabetzearen aurka. 07 kolektiboaren lege-batzordeko legelariek Total-ek segur aski epaiketa irabaziko zuela uste zuen haustura hidraulikora joko ez zutela sinestarazi nahi zuelako.


Schebauch-ek lau hilabete zituen helegitea aurkezteko, otsailera arte, hain zuzen ere.

2012ko urtarrilaren 17a “Posible al da Frantziak eskisto gasei uko egitea?” izenburupean, eskisto gasei buruzko solasaldia izan zen Parisen, industria saila, lehen ministroa, beste ministro batzuk (energia, enplegua,…) eta energiako Europako komisarioaren artean. Ziurrenik uztailaren 13ko legea saihestea izango zen horren helburu nagusia. Gobernuak, solasaldi honen testuinguruan, batzorde tekniko baten eraketa iragarri behar zuen uztailak 13ko legearen 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Batzorde honen eraketak bere iritzien joera argi adieraziko luke. Gainera, batzordearen eraketa esperimentazio zientifikotzat hartuz gero, haustura hidraulikoaren erabilpena ahalbidetu zezakeen, iruzur handia eginez (http://www.stopaugazdeschiste07.org/spip.php? article216). Momentu hartan mundu guztia zegoen zain. Frantzia 2012ko lehendakaritzarako hauteskunde kanpaina betean zegoen eta hautagai batek ere ez zuen energiari buruz ez bere iritzia eman ez hitz egiterik nahi. Gai korapilatsuez hitz egitea ekiditen saiatzen ziren, haustura hidraulikoaren aurkako taldeetan, eskuineko ikuspuntu muturrenak zein pentsamendu ezkertiar muturrenak ere topatu ahal baitziren batera. Eskisto gasen aurkako kolektiboek, aldiz, mobilizazioa egituratzeko lanetan jarraitzen zuten, jendea informatzen eta militanteek borroka irabazi ez zutela eta eskisto gasa oraindik jokoz kanpo ez zegoela gogoraraziz. Beraz, momentu hartan helburu nagusia lehendakarigaiei presioa egitea zen euren iritzia azaltzera behartuta egoteko. Ageri zen zailtasun handiena, uztailaren 13ko legeak jende asko apaldu zuela zen, nahiz eta esan beharra dagoen Total-en helegiteak borroka oraindik irabazita ez zegoela ohartarazteko balio izan zuen. Aldi berean, industria sailaren kontraeraso mediatikoa sumatu ahal izan zen: eskisto gasek lanpostuak sortu ahalko lituzketelakoan, esportazioekiko independentzia lortu ahalko zelakoan…Komunikazio lan handia egiten ari ziren. Zirudienez, euren momentuko jomuga baimenak lortzeko eta estatua zein jendeari ere ustiapen konbentzionalen baimenekin iruzur egiteko denbora irabaztea zen. Bitartean, zain zeuden. Uztailaren 13ko legea baliogabetzat adierazi ahal izango zen, edo haustura hidraulikoaren definizioa edota terminoa aldatu. Eta barrenariak, esplorazioak, ikerketa sismikoak… hastera zihoazen.

2011-835 LEGEA, 2011ko uztailaren 13koa Hidrokarburo likido edo gaseosoen esplorazio eta ustiapena haustura hidrauliko bidez egitea debekatu eta teknika hau erabiltzea dakarten proiektuen esplorazio baimen esklusiboak debekatu nahi dituena. Asanblea Nazionalak eta Senatuak onartu dute, Errepublikako Presidenteak aldarrikatu, honako edukia duen Legea: 1. artikulua 2004ko ingurumenaren Karta eta ingurumenaren kodeko L. 110-1 artikuluan aurreikusitako prebentzio eta zuzenketa jardueraren printzipioa aplikatuz, hidrokarburo meategi likido edo gaseosoen esplorazio eta ustiaketa arrokaren haustura hidraulikoak jarraitutako zulaketak debekatzen dira lurralde nazionalean. 2. artikulua Hidrokarburo likido eta gaseosoen esplorazio eta ustiaketa tekniken bideratzea, jarraipena eta ebaluazioa egiteko batzorde nazionala eratuko da. Batzorde honek bereziki haustura hidrauliko teknikei edota teknika alternatiboei loturiko ingurumen arriskuak ebaluatzea izango du helburu. Batzorde horrek jakinarazpen publikoa igorriko du esperimentuen aplikazioari buruz, beti ere ikerketa zientifikoaren helburuz egindakoak kontrol publikopean, 4. artikuluan aurreikusi bezala. Batzorde horrek dagozkien asanbleetako presidenteek izendatutako diputatu eta senatari bana bilduko ditu Estatuaren ordezkari gisa, tokiko administrazioak, elkarteak, langileak eta dagokien enpresetako nagusiak. Osaketa, misioa eta funtzionatzeko modua Estatuko kontseiluak zehaztuko ditu dekretu bidez. 3. artikulua I. Honako Legea aldarrikatu eta bi hileko epean, hidrokarburo likido edo gaseoso hobiak bilatzeko baimen esklusiboen titularrek euren bilaketa jardunetan zehar erabilitako edo planifikatutako tekniken berri emango duen txostena igorriko diote baimenok eman dituen aginte administratiboari. Aginte administratiboak argitara emango du aipatutako txostena. II. Baimenen titularrek agindutako txostena ez badute igortzen edota txostenak haustura hidraulikoak jarraitutako zulaketak, burutuak edo balizkoak, egingo direla aipatzen badu, dagozkien baimen esklusiboak debekatuko zaizkie. III. Honako Legea aldarrikatu eta hiru hileko epean, aginte administratiboak debekatutako bilaketa baimen esklusiboen zerrenda argitara emango du Aldizkari Ofizialean. IV. Arrokaren haustura hidraulikoak jarraitutako zulaketa erabiltzea aurreikusitako txostenean aginte administratiboari horren berri eman gabe urtebeteko kartzela zigorrarekin eta 75.000€ko isunarekin zigortuko da. 4. artikulua Gobernuak txostena igorriko du urtero Parlamentura esplorazio eta ustiaketa tekniken garapenaren eta Frantziako, Europako eta nazioarteko lur azpiaren ezagutzaren berri emanez hidrokarburo likido edo gaseosoen alorrean, soilik ikerketa zientifikoaren helburuz eta kontrol publikopean egindako esperimentazioen aplikazioen berri emanez, 2. artikuluak sortutako bideratze, jarraipen eta ebaluazio batzorde nazionalaren lanen berri emanez, meatzaritza arloan araudieta lege-markoak 2004ko ingurumenaren Kartarekiko duen bateragarritasunaz eta proiektatutako araudi- edo lege-egokitzapenez aipatutako txostenean argitaratutako elementuen arabera. Honako Legea Estatuko lege gisa beteko da.

111


Eskisto gasak: Programatutako gaseztatze batetarako gidoia Les Cévennes-eko kolektiboak

2011ko apirilaren 21ean, osteguna, “Eskisto Petrolio eta Gasaren Ikuskaritza Batzordeak” bere “txostena” eman zien Ekologia eta Ekonomia ministroei. Txosten hau, Frantziako lurraldean hemendik bi edo hiru urtera energia hau modu masiboan ustiatzeko Frantziar Estatuaren eta fracking-eko industriaren ideiak argi ezagutzeko balio digu. Txosten honen garrantzi estrategikoaren inguruan zalantzarik ez izateko, CGIET eta CGEDD erakundeek idatzia dela nabarmendu behar da, lehendabizikoa Industria Ministerioaren menpe dago eta bigarrena Ekologia Ministerioaren menpe. Euren ahotsaren atzean Estatua da hitz egiten duena, eta Estatua industriarekin, hau da, Kapitalarekin duen erlazioa, hain zuzen ere. CGIET, Meatzetako Kidego zaharra da. CGEDD lehen Zubi eta Bideak gisa ezagun zena. Horiek badakite zertaz ari diren eta badute berezko interesa eskistoetako gasen ustiaketa egin dadin. Txostena baino gehiago, borrokarako plana da. Erantzuten duen galdera sinplea da: Nola onartu eskistoetako gasen ustiaketa masiboa erantzun minimo

112

batekin eta ahal bezain laster? Galdera ez da “zergatik ustiatu eskistoetako gasak?”. Hori badakigu. Galdera da “nola ireki bidea industriari?”. Gure hipotesia zuzena bada (baina oker egon gaitezke), aukeratutako estrategia honakoa da: hasiera batean, ia guztian amore ematea, edo behintzat itxura hori ematea, oposaketa argudiorik gabe uzteko helburuarekin eta horrela lasai lan egin ahal izateko. Horregatik jada ezagunak diren irtenbideak proposatzen dituzte. Kontu teknikoak ez dira hain garrantzitsuak, heldu nahi duten lekura heltzea da helburua. Horrela antolatuko dute:

Industria zientifikoen atzean ezkutatu zulaketak hasi ahal izateko Industria, Total, GDF edo “iparamerikarrak” izanik, beldurra ematen du. Gero eta gehiago ikusten dugu pertsona hauek moralitaterik ez dutela eta bilatzen duten gauza bakarra euren berehalako irabaziak direla. Horregatik ari dira industria desagerrarazi nahian, ezkutatzen. Hasiera batean, adostuta zeuden ikerketa-


rako baimenak atzera botako dira. Ekidinezina dirudi, izan ere. Inbertsio moduan esplorazio hauetan sartutako diruaren truke, eta ez da gutxi, kalte ordainak eskatuko dituzte? Hori da galdera. Eta horrela izatekotan, zenbat? Puntu hau garrantzitsua da dagoena ulertzeko. Apustu egin genezake, eskistoetako gasen oposizioa lasaitzeko helburuarekin baimenak baztertuko dituztela, horrela oposizioa lokartzeko eta desmobilizatzeko. Industriak eskatuko dituen kalte-ordainak txikiak edo hutsalak izango direla uste dugu. Horrek argi esan nahi du materiala denbora batez gordetzeko ados jarri direla, beranduago, epe labur samarrean, ustiaketarako zulaketekin hasi ahal izateko bermearen truke. Lehen aipatutako txostenak epe honen iraupena aipatzen du: “Bi edo hiru urte”. Tartean dauden ministroen eta industrien artean adostutako epea izango da ziurrenik. Horixe da borrokarako gelditzen zaigun denbora. Industria zientifikoen atzean ezkutatzen da, bitartean, jada ezagutzen dugun doinuaren atzean: inbestigazio zientifikoaren neutraltasunaren doinua. Berdina izan zen transgenikoekin eta nanoteknologiarekin, oso erabilita dago. Denak zailtasunak eta zalantzak aitortzeko prest daude: ez dakite zeintzuk diren “baliabideak”, eta oraindik arazoak daude konpontzeke, errentagarritasunaren inguruan zein ingurumenarekiko inpaktuaren inguruan. Horregatik, badaude “egin daitezkeen aurrerapenak eta sustatu behar diren ikuspegi berritzaileak”. Eta horregatik, hain zuzen, ikertu egin behar da. Ikerketa hauek aurrera eramateko biderik onena, noski, zulaketa “esperimentalak” dira. Nola jakin gertatu behar dena probatu gabe? Ardura printzipioaren bertsio kamikazea da, gutxi gorabehera. Baina zein da ustiaketarako eta esperimentaziorako zulaketen arteko ezberdintasuna? Ez dakigu oso ondo. Hori bai, zientifikoa izatekotan, badakigu “garbia eta zentzuzkoa” izango dela. Behin eta berriz entzungo dugu “esperimentazioa ez da ustiaketa”. Eta egia da: esperimentazioan sei hilero eta aukeratutako produktuekin egingo dira zulo txikiak. Ez du zerikusirik ustiapen industrial batekin. Eta hori ere arazoa da: zulaketak egiten hastea lortzen dute, eta gainera, ustiaketa masibo baten lardaskeriarik gabe eta sortzen diren metatutako inpakturik gabe. Edozein kasutan, horrelako zundaketa “esperimentalak”, modu nahiko zuhurrean, lurraldean instalatzea da eragiketa honen helburua. Gutxi batzuk, ez denak batera, gizartearen erantzuna sakabanatzeko eta galtzeko asmoarekin. Baliteke industria izatea horretaz arduratzen dena, baina zein bestea baino zientifikoagoa eta berritzaileagoa den baimendutako erakundeen “kontrolpean”. Eta zeintzuk izango dira erakunde horiek? Txostenean horrela aipatzen dira: “Zientzialari batzorde nazionalean, Meatze eta Geologia Ikerketa Bulegoko adituak egongo dira, garai bateko Frantziako Petrolioko Institutukoak, Ingurumen Industrialeko eta bere Arriskuetako Nazio Institutuetakoak eta uni-

bertsitarioak”. Talde bikaina. Ikusten dugu zer nolako adituak diren. Horientzat lur azpia zer egin ez dakigun gauzak gordetzeko toki egokiena da (hondakin erradioaktiboak, CO2), ardurarik gabekoak. Estatuaren jario hutsa dira, eta beraien funtzioa ekimen industrial suntsitzaileenei berme zientifikoa ematea da. Industria eta Estatuaren arteko transmisio uhala dira. Haiek dira “erabat independenteki” erabakiko dutenak zundaketa esperimentalen tokiak eta motak. Azken batean, haiek zientifikoak dira eta ez irabazien egarri diren multinazional gaiztoak. Behin zulaketak hasitakoan, ia ezinezkoa izango da atzera bueltatzea eta Total eta bere lagunek txanda hartu ahal izango dute lasai asko

Urduriak lasaitu: gardentasuna, kontsulta eta parte hartzea Industria zientifikoen atzetik ezkutatzea lehendabiziko etapa baino ez da. Txostenak informatzeko beharra nabarmentzen du bereziki, hau da, eskistoetako gasen onargarritasuna sortzea. Komunikazio terminoetan esaten den bezala hiru “helburuak”: “Publikoa”, euren ordezkariak eta elkarteak dira. Eta nola egiten den ere ezagutzen dugu: Hondakin nuklearren lurperatzean arrakastarekin erabilia izan da jada. Publikoarentzako hasiera batean informazio nahiko sinplea izan daiteke, paper dirdiratsuan egindako esku orri bat, adibidez. Sinpleena da. Gero, bilerak antola daitezke, posible bada piknikarekin. Gerta daiteke ere piknika balizko zulaketetatik gertuen dagoen “publikoarentzat” izatea bakarrik. Gero ordezkariak eta elkarteak tartean sartu behar dira. Txostenak, ordezkari publikoak eta “ingurumenaren babeserako elkarteetako ordezkariek” osatutako “Tokiko Informazio Batzordeak” sortzea proposatzen du. Maskarada honetara joateko prest dagoen bat edo bat bilatu beharko da, baina denetarik dago. Beharrezkoa bada, elkarte bat sor daiteke zuzenean. Aurretik ikusi dugu jada. Tokiko ordezkarien kolaborazioa bermatzeko asmoarekin, txostenak “tokiko erakundeak bere lurraldean hidrokarburoen ustiaketa interesgarri ikus dezaten, petrolioaren fiskalitatearen berrazterketa” gomendatzen du. Tristea da, baina eragina izaten du. Zentral nuklearren inguruan dauden kiroldegi politetan baino ez da arreta jarri behar. Eta etapa bakoitzean, adituen ballet batek, bakoitza aurrekoa baino konfiantza handiagokoa, “biztanleriaren zalantzei” erantzungo die. Gero kontsultetara pasa ahal izango gara. Izan ere barregarria da kontrako ekintzaileek euren itxaropenak nolabaiteko zuzeneko demokrazia batean jartzen dutela ikustea, behin “herriak aukeratutakoak” Asanblea Nazionalean modu oso adierazgarrian adierazi direnean (frackingaren kontra)… Oposizioa entzunezina izan dadila lortzea. Behin arreta zientifikoa eta berme demokratikoa lortuta, kontrako

113


ekintzaileekin izan beharreko elkarrizketa berriro har daiteke beste behin ere, oinarri sendoagoekin. Lehendabizi esango dute: “Gardentasun gehiago nahi zuten? Bada, orain gardentasuna bermatuta dago. Ikusten duzuenez, hitz egiten dugu. Galdetu eta informatu genien. Gustua emateko, meatzetako kodea aldatu genuen ere: ez da gutxi. Ustiaketaren kontrako legeak nahi izan dituzte: badituzte”. Eta egia izango da1. Esango digute, halaber: “Ardura printzipioaren aldekoak ziren? Ikusten duzuenez kontu guztiak hartu genituen. Dena kontrol zientifiko zehatzenaren pean egiten da. Esperimentala bakarrik dela esan diegu. Nahi dute beste bilera bat antolatzea? Grenelle berri bat? Nori ordaindu behar dizkiogu gonbidapenak?”. Eta behin buelta batzuk eman ditugunean: “Baina, zer nahi dute azken batean? Erdi Arora bueltatzea? Eta gure lanpostuak, kontuan hartzen al dituzte? Petrolioaren prezioa ikusi dute? Ekologista gutxi batzuk perretxikoak hartzen dituzten bitartean zulaketa dorre bat ikusi nahi ez dutelako ez dugu Frantziako Barne Produktu Gordina Malikoarekin trukatuko. Argi dago, zuekin ezin da hitz egin”. Hortik aurrera, oraindik inor motibatuta badago, lasaitasun osoz euren txakurrak gure lepoetara askatu ahal izango dituzte. Izan ere, egia izango da, euren partetik egin zezaketen guztia egina izango dutela elkarrizketa eta kontzesioei dagokionez. Eta, hala ere, “bi edo hiru urteren” bueltan egina egongo da. Modu esperimentalean edo ez, azal freatikoak zulatuko zituzten eta hausten hasiko ziren. Orduan ustiaketa masibora pasatzea posible izango da, etengabekoa, baina hondarretan egongo den oposizio batekin, eta laster erakundeetan integratuta, nuklearrekin bezala. “Ez eskerrik asko” pegatina asko egongo dira kotxeetan eta itsasoan ez da arrainik geldituko. ¡Et voila!

Eta orain, zer egingo dugu? Hau da euren gidoia. Ideia orokorra azalduta dago (txostenean), irakurtzearekin nahikoa da. Puntu honetan ados bagaude, etsaiaren jolasa zein den argi ulertzen badugu, hemendik aurrera datorrena (pixka bat) errazago izan daiteke. Nola ekidin aurrera egin dezaten? Horixe da orain gakoa. Bagara batzuk eskistoetako gasen kontra erabateko “hiritar”2 oposizioa bukatu dela eta hemendik aurrera legean oinarritutako helegiteak zaharkituta daudela uste dugunok. Nahiko argia da ikuspuntu demokratiko batetik azkeneko hitza jada esana dagoela: Asanblea Nazionala, muturreko ezkerretik, muturreko eskuinera eskistoetako gasen ustiaketaren kontra dago. Proiektu bat, gero bi proiektu, eta berdinak ziren hiru lege proiektu ere proposatu dituzte. Denok ez, ez, ez, ez dela egingo diote, aginduta. Herriak bere ordezkarien bitartez hitz egin du. Hala ere, eta modu berdinean nabaria, berdin-berdin egiten saiatuko dira. Eta lotsarik gabe esaten digute, aurpegira. Gai nuklearrak, beste batzuen artean, argi

114

erakutsi digu negozioetan, bereziki energetiko eta industrialetan, politika bakarra dagoela martxan. Interes ekonomikoena. Ez da gobernu baten gai bat, ezta ezker edo eskuinaren artekoa, ekologista edo faxista. Ez gara hemen etxebizitzaren inguruko arazoaz ari, klase bakoitzean dauden ikasle kopuruaz edo gertutasuneko poliziaz. Hemen, Estatuaren eta honek Kapitalarekin duen erlazioaren kontra ari gara borrokatzen. Txosten honen bitartez Estatuak eskistoetako gasen aurkako ekintzaileei bidaltzen dien mezua honakoa da: Eta zer? Zer egingo duzue orain? Zer egingo duzue behin baimenak bertan behera gelditu direnean, behin lege proiektuak bozkatu direnean, behin meatze kodea apaindu denean, eta legalki dena atzerapausoak diruditenean? Egingo dutela segurtasunez dakizuenean, Villeneuve-de-Berg-en edo beste edozein lekutan, besterik gabe, egitea erabaki dutela dakizuenean, zein izango da zuek aldarrikatu duzuen legearen kontra izango duzuen helegitea? Testuinguru honetara mugatzen bagara, aldez aurretik iruzurrez betetako solasaldi batean harrapatuta egongo gara. Jada ez da gai politiko bat izango, kontu praktikoa baizik. Horretan jolasten bagara, gure aukera bakarra isilik gelditzea izateko moldatuko dira, haiei arrazoia emanez. Eta barregarritasunaren gailurrera helduko gara, aurreikus daitekeenez, maiatzaren 10ean3, diputatuek inoren oposaketa ez duen eta onartzeko presa duten testuari bozka ematen diotenean, Asanblea Nazionalaren aurrean Jose Bové-k egindako deialdiari elkarte eta kolektiboak erantzuten diotenean, hobeto nahaspilatzeko… Ez dakigu zer egin entretenitzeko. Maiatzaren 10ean aztertuko duten lege proiektu bat proposatu duen C. Jacobek4 argi esaten du: “Gaur egungo zientifikoen ezagutza egoeran, gure ardura oso arduratsuak izatea da. Etorkizunean, arriskuen balorazio batekin interes orokorreko legeak eboluzioa merezi duela erakusten bada, ikusiko dugu” (Les Echos5). Itzulpena: Zuen legea bozkatuko dugu, horrela eztabaida bukatuko da eta bakean lan egin ahal izango dugu. Nola, Jose Bové bezalako politikako beterano batek ezin du ikusi. Orduan, zergatik Parisera joan, Asanblea Nazionalaren aurrera? Berak esaten digu: “Herria Asanblearen aurrean egon behar da, ordezkariek beraien promesak bete ditzaten”. Baina, egindako promesak errespetatuz, hain zuzen, ordezkariak ziria sartzen digutenean, zer egin behar dugu? Eta Michèle Rivasik6, txostena argitaratu eta gero: “Adituek nahi dutena esan dezakete, orain hartu beharrekoa erabaki politikoa da”. Ez du berak ikusten txosten hau erabat politikoa dela hain zuzen? Eta erabaki politikoa izango da, hain zuzen, arratoiak bezala harrapatuko gaituena. Itsukeria, galbidea? Edo hautatutako ekintza bideen mugak zeintzuk diren ikusi nahi ez izatea, besterik gabe? Baina ekintza era ez badator bat, edo bat etortzeari uzten badio, bilatzen den emaitzarekin, zergatik mantendu? Nahiko argia dirudi arrazoiak erabat politikoak direla.


Ez dugu “herria demokraziatik aldendu behar”, esaten duten bezala. Instituzioak nola erabili badaki, bere zerbitzura jar ditzakeela erakutsi behar zaio herriari. Hurrengoan ere bozka dezaten lortu behar da. Beldur garelako gerta zitekeenaz jende askok politika deritzon horretan konfiantza galduko balute. Abestia ezaguna egiten zaigu, eta egia esatera, berdin zaigu. Baina gaur egungo egoeran kaltegarria ez ezik, kriminala ere bada. Hau delako zulaketak egingo diren modua. Azpijoko politikoak azal freatikoetan zuloak egiten utziko duelako azkenean. Txantxa horiek pixka bat gehiago ere hilko gaituztelako. Gure kontraesanetan harrapatzen gaituen eskema honetatik atera behar gara. Ezin da legearen kontra beste lege batekin borrokatu. Egiten dituztenek beti jakingo dute nola ernegatu gu nahi duten tokira eramateko. Legeak ez daude guretzako eginak, gure kontra baizik. Kontrakoa sinesten duena edo burgesa, edo inozoa da. Esaera zahar batek esaten du: “Deabruarekin bazkaldu nahi duenak koilara luzea eraman behar du”. Antza denez, deabruarekin asko jatearen indarrez, batzuen koilarak egunez egun txikitzen dira. Instituzioekin eztabaidatzeari utzi behar diogu orain, izan ere argia da hemendik aurrera eztabaida hau bakarrik baldarrarena egiteko balio duela, kartak nahastu eta banatzen dituztenak beti berdinak diren jolas bat delako. Beste arau batzuei jarraituz jolasten hasi behar gara. Instituzioekin eztabaidak etetea legalitatetik, momenturen batean edo bestean, ateratzea esan nahi du. Badaude legalitatetik aldentzeko “indarkeriazkoak” derrigorrez izan behar ez diren moduak eta, kasurik txarrenean, poliziaren komisaldegian ordu batzuk pasatzea baino garestiago ez direnak badaude. Ez dugu

zertan zuzenean koktel molotov-ak botatzera pasa behar… (oso ideia txarra litzateke gas hobi batean). Testu honetan, lokalak, bulegoak, ordu batzuetan okupa daitezkeen egoitzak dituzten erakundeak aipatu ditugu; nortzuk diren pixka bat argitzeko ekintzak.. Ziur asko, ez zaie horrela seinalatuak ikustea gustatuko. Zomorro hauei ez zaie argia gustatzen. Ministerioak ere badaude, petrolio enpresak, Gaz de France, eta abar. Jada egin da, jarraitu beharko da. Modu berean argiak izan behar gara etorkizunean egon daitezkeen “herri kontsultekin”, hau da, erabat eta sinpleki boikotatzea, ezin burutu arte eta azaldu zergatik egiten den. Eta hori, “gure ordezkariek” modu erabat gardenean (demokratikoan) antolatu badute ere. “Hizketa” onartzen badugu, erraz aurreikus ditzakegun iruzur demokratiko hauetan parte hartuz, edo onartuz bakarrik, opositore gisa ez gara existituko, “kide” egiten gara. Erabakiei lotzea euren estrategiaren parte da. Estrategia hau zapuztea eztabaidaren ukapenetik pasatzen da. “Ordezko proposamenen” xantaia ere errefusatu behar da. “Aditua adituaren” kontra hitz egitea, irteerarik gabeko eztabaida antzuetan ixtea da. Bere burua seriotzat hartzen duen inork ezin du sinetsi “energiaren arazo ospetsutik” energia murrizketaren bitartez aterako garenik. Kapitalaren galderarik garrantzitsuena ez da nola lortu gutxiago ekoiztu eta kontsumitzea, nola gehiago saldu baizik. Eskistoen gasak argi erakusten dute. “Haize errotak” esango dugu eta “OK, gure esku utzi” esango dute. Eta haize erroten kilometro karratuak izango dira. Eskistoen gasen zundaketekin tartean, erreaktore nuklear bat erdian eta kanpotik dena eguzki panelez josita. Ez ditugu haien aukera eta irteera arazoak konpondu behar. Horretan

115


jartzen bagara, “aurretiazko txostenak” idazten eta Ministeriora eramaten bukatuko dugu. Erregimen zaharrean, “ordezko proposamenei” kexen koadernoak esaten zitzaien… Denbora batez funtzionatu zuen… Mundu guztia ez da ados egongo jarrera hauekin. Askok “hiritar” bidean jarraituko dute, legeari dioten errespetuagatik, Jose Bové-rekiko begikotasunagatik, politikan edo demokrazian duten sinesmenagatik, errespetagarritasunagatik duten kezkagatik, ohitura “militanteengatik”, abenturazaletasunari beldurra edo beste edozein arrazoirengatik. Eskistoen gasen ustiaketaren kontrako erantzun antolatutik sei hilabete pasa direnean, badirudi jada oposizio “ofiziala” badagoela. Hasieran Estatuari kezka sortarazi ziona, bere izaera herrikoia eta, horregatik, aurreikusezina, indarra galtzen ari da. Burokratizatzen ari da. Badira galtzen diren amorruak. Larzak7 berri batez hitz egiten da, eta berriro Europako Parlamentura bueltatzen gara. Modu nagian egiten dira informazio bilerak eta bertan gehiegi esatera ez gara ausartzen, lerroarekin bat ez etortzearen beldur garelako… Eta, dena den, horrela konpontzerik egongo balitz, zergatik ez? Ahal den bitartean… Baina arazoa ez da ezinezkoa dela bakarrik, Estatuak aurkako ekintzaileen kontrako bere armei buelta ematen ari diela baizik. Berriro, eskistoetako gasen kontrako legera joko dute eskistoko gasak legalizatzeko. Arautzen duten hori onartzera behartzen duten araudiak sortuko dituzte, nahi ez genuen zerbait bada ere. Eta abar: abestiaren doinua ezagutzen dugu. Grenellekoa da, garapen jasangarriarena, kooperazio eta kogestioarena bere izaera guztietan… Eta bitartean, hasieran haserre zeudenak jada ez dute ezer ulertzen, eta galdetzen dute: Aizu, irabazi dugula esaten digute, eta gero kontrakoa, haserretu behar gara, edo ez?, zaila da, nork dauka arrazoia? Nor dago oker? Eta abar luze bat. Eta bozkatzera joango gara berriro, helegiteak jartzera, Europa mailan errekurtsoak bilatu, agian Konstituzio Gortea, zergatik ez? Aita Santua azkenean, zeruko santuak. Eta 2012ko zerumugan… dena konplikatzen dugu. Mundu guztia nekatzen dugu. Istiluen kontrako pelotoi batek baino gehiago desmobilizatzen dugu. Baina guri araudiak, meatze kodea, arau baten paragrafo baten artikulu zehatzak, berdin digute. Guk gure ibaiak mantendu nahi ditugu, edo gaur egun gelditzen dena. Intsektuak eta animaliak nahi ditugu, hori dena desagertzen bada, haiekin desagertuko garelako gu ere. Bizi nahi dugu momentu oro bizitza gero eta zailago dela esan gabe. Eta ez da bakarrik eskistoen gasen kontua. Guk badakigu haiei, Estauari eta Kapitalari, horrek guztiak berdin diela. Euren postuak, euren akzioak eta hazkunde aurreikuspenak dira kezkatzen dituztenak. Euren hazkundeak hondatzen gaitu. Nerbioak eta ura eta bizitzeke gelditzen zaigun denbora agortzen digute. Nahi duten guztia dena etengabe berdin mantentzea da. Garapena, jasangarria. Nahiago genuke, horrela denbora luzez jarraitu dezan.

116

Azken batean, hauxe da galdera: “hiritar” jarrerak, legearen mugak hainbeste zehazten ez dituzten beste batzuekin, tokian toki eta hainbat momentutan behintzat, bateragarriak dira? Hiritar taldeak oposizioaren ahultzearekin konformatuko dira, azkeneko gaseztatzea arte, edo komunean jarriko ditugu beste ekintza modu ezberdinen kontua? Gutako bakoitzak gure posizio politikoan, gure kaperan, geldituko gara, alde bateko “anarkistak” eta besteko “hiritarrak”, gauzak modu praktiko batean inoiz planteatu gabe? Elkartze puntuak aurki ditzakegu? Non? Noiz? Nola? Faltan duguna ezetzaren fronte bat da. Esan badaiteke, fronte baxua: zezenaren ezetza, ergela eta egoskorra, eztabaidatzera inondik inora prest egongo ez dena. Estrategia eta zuhurtasuna ez ditu baztertzen. Baina ezetza da garrantzitsuena. ezetza sortzean, mantentzean eta zabaltzean elkarrekin lan egin behar dugu. Bestela, beste porrot bat izango da. Les Cévennesen, 2011ko apirilaren 24ean Kontaktua: gasbull@voila.fr

1 Eta horrela izan da haustura hidraulikoa debekatzen duen 2011ko ekainaren legearen onarpenarekin. (IO, Itzultzailearen Oharra) 2 Bide legal eta instituzionaletan oinarritutako oposizio mota bati buruz ari da (IO) 3 Manifestazioak eskistoetako gasen ustiaketaren debekua bilatzen zuen, izan ere, aztertu behar zuten testua, gasa ateratzeko erabili beharreko teknika baino ez zuen aztertzen (IO) 4 UMP-ko Diputatua, Sarkozyren alderdikoa (IO) 5 Frantziako ekonomia egunkaria (IO) 6 Europe Écologie, alderdi ekologistako Diputatua (IO) 7 1973an lurraren, edo lurraldearen, borrokaren aldeko lehendabiziko topaketa gogoratzeko, abuztuan 30. Urteurrenaren manifestazioa egon zen Frantziako eskualde honetan. Borroka hau azaltzen duen pelikula bat dago: “Tous au Larzac”.


Fracking-aren aurkako ahotsak

!"#$%&$'()($*+,$-(./+,$

Colectivo “LAS TRANS (...)”

!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!"#!$%&'(&)*+! $$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$$#&$01(./(23+$

!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! !

Fracking Ez Arabatik modu batean edo bestean fracking-aren aurkako borrokan sostengua adierazi duten erakundeekin harremanetan jarri gara. Taldeoi argitalpen honetan sinatuz edota lerro batzuk idatziz parte hartzeko eginiko gonbitearen emaitza islatzen du ondoko artikuluak.

Elikadura Burujabetzarako bidean… Fracking-ik ez! Iker Del Rio Lahidalga (BIZILUR-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea) Elikadura Burujabetza herri guztiek bere nekazaritza politikak definitzeko duten eskubidea da, kanpoko balizko eragileen inolako esku-hartzerik gabe (beste herrialdeak, nazioarteko instituzioak, korporazioen interesak, etab.). Zer jan, nork eta nola ekoiztua eta zer nolako lurralde antolakuntzarekin erabakitzeko eskubidean datza. Onura ekonomikoak lortzea baino beste helbururik ez duen jakien ekoizpen industrialaren aurrean, Elikadura Burujabetzak elikagai osasuntsuen tokian tokiko ekoizpena bultzatzen du, tokian tokiko biztanleriari zuzenduta, oinarri agroekologikoak aintzat harturik. Natura eta osasuna errespetatzen dituen eredu horrek ekoizleak eta kontsumitzaileak ditu ardatz nagusi, beste interes ekonomiko edo industrialen aurrean, beren elikatzeko eta ekoizteko eskubideak bermatuz.

Era berean, Elikadura Burujabetzaren sustapenean, ardurak banatuak dira kontsumitzaile eta baserritarren artean. Alde batetik, kontsumitzaileek berebiziko garrantzia dute, euren kontsumo hautuen bitartez baserritar ekoizpen eredua edo eredu industriala bultzatzeko gaitasuna baitute, baina bestetik, are garrantzitsuagoak dira baserritarrak, eurak baitira jakien ekoizpena eta eredua lurraldera eramatearen lehen mailako arduradunak. Ikuspegi horretatik abiatuta, Elikadura Burujabetzan aurrera egiteko 4 zutabe nagusi izan behar dira kontutan: lurraren eskuragarritasuna, ekoizteko baliabideen kontrola, nekazaritza eta landa garapen politika egoki batzuen bultzada eta gaur egun dugun nekazari/abeltzain populazioaren handitzea, edo gutxienez, mantentzea. Fracking-ak Elikadura Burujabetza baldintzatzen duten 4 faktore horiei eragiten die zuzen-zuzenean eta bortizki. Alde batetik, Fracking-ak landa lurren okupazioa eragiten du. Putzu bakoitzak 1-2 hektareako azalera okupatzeaz gain, gasa ustiatzeko bide eta gasodukto sare oso bat eraikitzea dakar, guztia nekazaritza lurren kaltetan. Araban aurreikusitako gas guztia ustiatzeko

117


beharrezkoa litzatekeen putzu kopurua aintzat harturik, nekazaritza lurren izugarrizko galera saihestezina gertatuko litzateke, iraungo zutenak moztuta, isolatuta, banatuta eta kutsatuta geldituko zirelarik. Paisaia basoz eta nekazaritza lurrez osatua egotetik putzu eta bidez estalita egotera pasako litzateke. Bestetik, eta ekoizteko baliabideei dagokienez, oso nabarmentzekoa da Fracking-ak uretan duen eragina. Ura edozein nekazaritza ekoizpenerako beharrezkoa den baliabidea da, baina fracking-ak lur-azpiko zein lurgaineko uren kutsatzea dakar, ur horiek ureztatzeko eta elikagaiak ekoizteko baliogabetuz. Horretaz gain, ura edanezin bihurtzen du, abeltzaintza mehatxatuz eta gure giza eskubide oinarrizkoenetako bat urratuz. Nekazaritza eta landa garapen politiken harira, Fracking-ak politika horiek tokian tokiko oligarkiaren eta enpresa transnazionalen mesedetan jartzea dakar. Gasari lotutako irabazi ekonomikoei emango zaie garrantzia, nekazaritzaren, herrien eta ingurugiroaren benetako beharrei muzin eginez. Horrekin batera, Fracking-ak kolonizatutako lurralde batean nekazaritza eredu estentsiboa ezinezkoa den heinean, ekoizpenaren intentsifikazioa eta industrializazioa izango dira ardatz, horrek ingurugiroan, landa gizartean eta jakien kalitatean dituen eraginak alboratuz. Azkenik, eta guztiarekin lotura zuzena edukiz, nekazaritza biztanleria dago. Ez da posible Elikadura Burujabetzan oinarritutako eredurik aurrera eramatea nekazari eta abeltzainik gabe. Baina lehen aipaturiko inpaktu guzti horiek nahitaez ekoizleen bizi eta lan baldintzen txartzea ekarriko du, azkenik landa inguruetatik kanporatuz. Eta azkeneko hamarkadetan nekazaritza populazioak jasandako beherakadaren ondorioz (gaur egun %2aren inguruan kokatzen da Euskal Autonomi Erkidegoan), ez gaude oraindik nekazari edo abeltzain gehiago galtzeko moduan. Elikadura Burujabetzak gure landa inguruetarako garapen eredu alternatibo bat suposatzen du, sozialki eta osasun eta ingurugiro aldetik duina dena eta hirietako biztanlerian eragin zuzena duena. Ildo horretan, Fracking-aren egitasmoa gelditzeak, berak bakarrik, ez du Elikadura Burujabetza bermatuko, horretarako beste hainbat neurri bultzatu behar direlarik. Aldiz, ziurtzat eman dezakegu egitasmo hori gelditu ezean, Elikadura Burujabetzarantz abiatzeko oztopo gaindiezina izango dugula aurrez aurre. Horregatik eta beste ekoizpen, kontsumo eta lurraldearen kudeaketa baten izenean, Elikadura Burujabetzarako bidean, FRACKING-ik EZ!

118

Fracking hell!! Frack off!! Fracking-arekiko aurkakotasuna euskal ekologismoan Iñaki Barcena Hinojal- Ekologistak Martxan Aldatu hitz horietan -ra- hizkiak -u- batekin eta mundu anglosaxoian, Texasen, Ingalaterran edo Hego-Afrikan erabiltzen diren bi hitz itsusi izango dituzue. Gas ezkonbentzionala, ez-ohiko gasa, arbel gasa edo eskistogasa dei dakiokeen hori gaitzesten duten hitzak, munduan zehar. Globalizazio garaia dugu gurea, arlo orotan, eta Eusko Jaurlaritzarentzat berri ona dena eraso berria da ekologistentzat eta zuzenean eragiten dien bizilagunentzat. Gasteizko Gobernuak dio Arabako lur azpian, Gran Enara deituriko hobian, 185.000 milioi metro kubiko metano dagoela (dirutan jarrita 30.000 milioi euroko balioa lukeena) eta pagotxa horrek herriaren energia burujabetza bermatuko duela (Off the record: Xabier Garmendiak, Industria eta Energia sailburuordeak, “Gas Natural en Álava” izeneko artikuluan, nahastu egin zituen ingelesezko bilion eta gaztelaniazkoa, eta hiru zero gehiago jarri zizkion lur azpiko balizko erreserba horiei). Ekologismoak eta Ekonomia Ekologikoak hamarkadatik gora daramate petrolioaren gailurra iragarriz. Hau da, energia iturri fosil horren ustiaketak planetako erreserben erdia agortu duela eta beherakadarako prestatu behar dugula, petrolio gutxiago, garestiago eta kalitate eskasagokoarekin bizitzeko. Eta metanoari edo gas naturalari dagokionez ere, gauza bera. Gasteizko Gobernuak esaten du Kantauri Itsasoko Gaviota hobitik (Bermeo eta Mundaka parean) atera zena baino 28 aldiz gas gehiago dagoela Arabako eskistoetan. Hobi hori 90eko hamarkadan ustiatu zen eta 6 urtetan ahitu zen. Orain, parametro etniko-nazional bat edo bestea erabili, batzuek Espainiar estatuaren egungo kontsumoa 5 urterako eta besteek EAEkoa 60 urterako dagoela diote. Edonola ere, ekologisten kritikari erantzunez, Gobernuak esplorazio fasean gaudela esaten du eta proiektuak teknikoki, ekonomikoki eta ingurumen aldetik bideragarria bada soilik egingo duela aurrera. Berez, esplorazio izapideak 2005ean hasi ziren eta orain egin dena AEBetako bi enpresarekin esplorazio horiekin jarraitzeko akordioa sinatzea izan da. Bestalde, Gobernuak dio arduraz jokatu behar izateak ez duela zertan esan nahi ez dela egin behar. Baina Kantabrian eta hemen, protestak ugariak dira, gasa erauzteko teknika hau onartu duten herrietan bezala: Britainia Handia, Polonia, Hegoafrika edo AEB kasu. Beste batzuk (Frantzia, Danimarka, Suedia edo orain gutxi Bulgaria) gaiaz hausnartzen ari dira edo ateak itxi dizkiote industria energetiko berri honi. Haustura hidraulikoak kalte oso larriak eragiten ditu pertsonen osasunean eta akuiferoetan, Texas, Pennsyl-


vania edo Ingalaterrako kasuek frogatzen duten gisan. Eta jendearentzako edo ingurumenarentzako arriskuak iristean, aldarrikapenak hasten dira. Euskal ekologismoak curriculum luzea du energia berriztagarrien, energia aurreztearen eta euskaldunon zor ekologikoaren kontzientzia hartzearen alde. Beste lurralde batzuetan eragin diren eta ordaindu ez ditugun kalte ekologiko eta sozialen multzoak osatzen du gure zor hori. “Euskal Zor ekologiko energetikoa 2012” (Ekologistak Martxan) txostenak adierazten duen gisan, EAEko biztanleon energia kontsumoak handitzen jarraitzen du eta kanpo-menpekotasuna Europako handienetakoa dugu. Gas kontsumoa ere Iparraldeko deitzen zaien herrietako handienetakoa dugu. Honek esan nahi du erabiltzen ditugun energien gehiena beste herri batzuetatik datorrela eta gure mix energetikoak baliabide fosilak behar dituela; munduko batezbestekoa baino gehiago ari gara aldaketa klimatikoa eragiten. EAE eta Nafarroako erakundeek energia burujabetzaren argudioa erabili izan dute Lemoizko nuklearraren proiektuaren edo Boroa edo Castejongo ziklo konbinatuko zentralen aurkako borrokei erantzuteko. Baina gasa edo uranioa erabiliz elektrizitatea lortzeko teknologiak izatea eta independentzia energetikoa ez dira bat. Gure menpekotasun energetikoa urtez urte handitzen ari da, hemendik milaka kilometrora, euskal gizarteak sekula onartuko ez lituzkeen lan- eta ingurumen-baldintzetan ustiaturiko baliabideak erabiltzen ditugulako; gure kontsumoa ere handitzen ari den bezala. Baina orduan, zergatik egiten du euskal ekologismoak parke eolikoen eta fracking bidez gure lurrazpiko gasa erauztearen aurka? Nola murriztu daiteke menpekotasun energetikoa ez baditugu bertako baliabideak aprobetxatzen? Nire ustez, bi arazo hauek ezberdinak dira eta bereizi egin behar dira eztabaidatu eta konpontzeko. Lehen kasuan, parke eoliko ugari jarri dira Nafarroan gehienbat, eta EAEn ere bai, eta aurkakotasuna parkeen kokalekuaren ingurukoa izan da, paisaiaren eta ingurumenaren gaineko inpaktua kritikatu duten mendizale, bizilagun eta ekologisten aldetik. Kritikatu izan da halaber, aprobetxamendu eolikoa zedarritzeko plan sektorialen falta eta parke eolikoetatik lortutako energiak ez dituela energia fosilak ordeztu. Fracking-aren kasua, berriz, ezberdina da kritika teknika honen arriskuen ingurukoa delako. CO2 ekoizten duen teknika izateaz gain, akuiferoak arriskuan jartzen dira eta, horiekin batera, akuifero horien menpekotasuna duten ekosistemak: pertsonak, animaliak eta landareak. Energia eolikoaren inguruan jarrera ezberdinak daude euskal ekologismoan. Mundu guztiak onartzen du teknologia hau egokia dela elektrizitatea lortzeko eta eztabaida parkeen kokalekuen edo/eta energia eolikoak energia fosilak (ikatza, petrolioa, gas naturala edo uranioa) ordezkatu beharraren ingurukoa da.

Baina fracking-aren aurrean, aurkakotasuna ahobatezkoa da. Energia nuklearraren kasuan bezala, fracking-aren arazoa teknikaren arriskuan datza; eragiten dituen inpaktu larrien inguruan, aski frogatuta dagoen gisan. Zentral atomikoak kudeatzen dituzten enpresek hondakin nuklearren gestioa eta giltzapetzea euren gain hartzen ez duten bezala, fracking-aren kasuan enpresa kudeatzaileek gasa eskistotik askatzeko erabiltzen dituzten osagai kimikoak ere isilpean mantentzen dituzte. Hiztegiak dio energia sistema batek lanerako duen ahalmena dela. Kontua da sistema mugatu batean energiaren eskariak ezin duela mugagabea izan. Megawatiorik ekologikoena kontsumitzen ez dena da, aurrezten dena. Baina aurrezte politika horiek ez zaizkie interesatzen energia, herritarron eskubide gisa ordez, negozio gisa ikusten dutenei. Euskal ekologismoak eredu energetiko berrirako trantsizioa exijitzen die bere gobernuei: bertako, berriztagarri eta iraunkorrak diren baliabideetan oinarritua. Gas ez-konbentzionalak lehen baldintza bete dezake, baina beste biak ez. Ez da berriztagarria, ez eta iraunkorra ere.

Fracking-a eta Desazkundea Desazkundea 40 urte joan dira, Erromako Klubak eskatuta, MITek “Hazkundearen Mugak” txostena idatzi zuenetik. Labur-labur esanda, testu hark garbi erakutsi zuen ezin dugula baliabideak era esponentzialean kontsumitzen jarraitu, kolapso batekin topo egin nahi ez badugu. Kenneth Boulding ekonomistak horrela laburtu zuen: “hazkunde amaigabea posible dela uste duena zoratuta dago edo ekonomista da”. Nahiz eta begi-bistakoa den baliabide mugatuko planeta batean ezin dela amaigabe hazi, etengabea da hazkundearen bidean jarrai dezagun sorgintzen gaituen mezu andana. Energia merkea azken mendean izan dugun hazkundea ulertzeko gakoetako bat da. Erregai fosiletan gorderiko energiak gizateriaren historian sekula ikusi gabeko biztanleriaren hazkundea eta baliabide kontsumoa ahalbidetu ditu. 100 urte eskasetan 1.500 milioi izatetik 7.000 milioira arte ugaldu gara, horri dagokion baliabide ustiapen eta planetaren gaineko presioarekin. Komeni da gogoraraztea mendebaldekoon bizimodua ez dela iraunkorra, izan ere, gizateria osoak gasteiztarrek adina kontsumituko balu 3 planeta beharko genituzke asetzeko. Energia eredu hau auzitan dago, arazo sozial ugari –kolonizazioak eta gerrak– eta ingurumenari dagozkionak sortu izanaz gain –aldaketa klimatikoa, kutsadura, ingurumen inpaktuak, etab.–, petrolioaren gailurrera edo Peak-oilera iritsi delako. 2010eko azaroan Energiaren Nazioarteko Erakundeak munduko petrolio konbentzionalaren produkzio gailurrera 2006an iritsi ginela onartu zuen, beraz, etorkizunean energia baliabide gu-

119


txiagorekin bizi beharko dugu eta, are latzagoa dena, energia itzulera tasa gero eta baxuagoa izan da azken bi hamarkadetan. Petrolioaren gutxitze testuinguru honetan sartu da Eusko Jaurlaritza gas ez-konbentzionala ustiatzeko proiektu honetan, eredu energetiko fosilistari eutsiz. Hazkunde mugagabearen logikarekin jarraitu nahi duen azken arnasa da hau, horretarako lurraldea galdu, CO2 eta metano gehiago isuri (metanoak CO2ak baino 20 aldiz gehiago eragiten du aldaketa klimatikoa) eta arazoa berriro hurrengo belaunaldiei igorri nahi diena. Gainera, parean daukagun erronkari aurre egiteko oso baliagarriak diren urte batzuk alferrik galtzea litzateke: energia eskuragarri gutxiagorekin bizitzeko eta, ekonomiaren aurka, erdigunean pertsonak eta bizia izango dituen eredu baterako trantsizio irmoa egiteko urteak. Iraunkortasun ekologikoa eta gizartearen demokratizazioan oinarrituko den eredurantz. Horregatik, Desazkunde Iraunkorra egitea beharrezkoa dela esaten dugu, egungo gizarteak dituen printzipio eta baloreen oso bestelakoak izango dituen gizartea izateko: ekoizpena, kontsumoa eta lehiakortasunaren logikari baino garrantzia gehiago ematea herri-bizitzari; lanaren banaketa eta herritarren oinarrizko errenta bat zehaztea; produkzio-, administrazio- eta garraioazpiegitura asko txikitzea; aurrera doan globalizazioaren logikaren ordez bizimodu lokalaren elementu asko berreskuratzea; eta, azken batean, nahita aukeraturiko bizimodu xume eta neurritsua egitea.

Fracking-a baino zerbait gehiago Aralar Eusko Jaurlaritza gas ez-konbentzionala eta haren ustiapen metodoaren gaia ikuspegi tekniko eta ekonomikotik bakarrik begiratzen tematuta dago. Patxi Lopezen gobernuarentzat eta bere aholkulari Undarentzat badirudi nahikoa dela gutxieneko ingurumen-segurtasun neurri batzuk eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzea, proiektuari ditxosozko baimen soziala eta nolabaiteko zilegitasuna emanez, aurrera jarraitzeko. Ezer gutxi gehitu ahal zaio, jadanik, haustura hidraulikoak (fracking) ingurumenean eta giza osasunean eragiten dituen ondorio zitalak frogatzen dituen dokumentazio mordoari. Dokumentazio horretan badira teknika honi eta erabiltzen diren materialei loturiko arriskuen inguruko azterketa teorikoak eta baita gas ez-konbentzionala ustiatzea erabaki den lekuetan gertaturiko kasu praktikoen ingurukoak ere. Era berean, asko idatzi da aspektu ekonomikoaren inguruan ere eta azpimarratzekoa da hidrokarburo ez-konbentzionalen inguruan mundu mailan analisi batzuek iritsi duten ondorioa: “burbuila” berri baten aurrean gaudela, alegia. Emaitza horiek, hidrokarburo hauen ustiaketarako azterketek planetan izan duten bat-bateko “boom”-a, enpresa ustiatzaileak AEBetan

120

lortzen ari diren errentagarritasun eskasarekin lotzen dute; lortzen duten gasaren prezio merkearen eta ustiaketen kostu altuagatik, nagusiki. Auzi honen aspektu tekniko, ingurumenarekiko eta ekonomikoen inguruan dauden zalantza hauek guztiak egonik, edozein gobernu zentzudunek arduratsuago jokatuko luke bere administraziopean dagoen lurraldea horrelako proiektu batean sartu aurretik. Baina ez dirudi Eusko Jaurlaritzaren kasua hau denik, izan ere, dirudienez buruan sartuta baitu guri sinetsaraztea EAEkoa mundu mailako salbuespena izango dela eta inon ez bezalako gas ez-konbentzionaleko erreserba horiek arriskurik gabe eta errentagarritasun paregabearekin ustiatuko ditugula. Baina muturreko hipotesi hau zuzena balitz ere (ederki saiatuko dira hori sinetsarazten, bai), Aralarrekook uste dugu aurrean duguna benetako erronka politikoa eta demokratikoa dela, astakeria hau gelditzeko gizarte osoak maila ematea eskatzen duena. Fracking-aren inguruko eztabaida ez da teknika horren errentagarritasunera mugatzen, haratago doa. Eusko Jaurlaritzak hidrokarburoen lapikoko azken pizar itsatsien bila eraman nahi ditu Arabako lurraldea, EAEko beste bi probintziak (Bizkaia eta Gipuzkoa ere ez dira irrika honetatik salbu geratzen), eta baita Erkidegotik kanpokoak ere (SHESA Burgosi eragiten dien baimen batzuen atzetik ere badabil eta). Guk nahi edo ez nahi, energia enpresa handien interesen alde jartzea erabaki ei du, aldebakarreko erabakiz. Gure baliabideak potentzia industrial handien aurreranzko ihesaren esku uzten ari dira eta planetaren berotzearen aurka egiteko harturiko konpromisoetatik (nahikoak izan ala ez) urruntzen gaitu erabaki honek. Guk nahi edo ez nahi, Eusko Jaurlaritzak, aldebakarrez, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka alde batera uztea eta gure negutegi efektuko gasen emisioak bat-batean gehitzea erabaki ei du. Haien apustua Arabako landak suntsitzea da, lur emankorrak okupatuz, urmael eta akuiferoak ustiatuz, soro eta parke naturalak hondatuz, landa-giroa industrializatuz eta bertan pisu handiko garraioa eraginez. Guk nahi edo ez nahi, Eusko Jaurlaritzak nekazari bizimodua eta bertako bizibidea akabatzea erabaki du, elikadura burujabetzari uko eginez edo gure ondare naturalekoak diren ehunka bertako elikagai barietate galtzea eraginez. Guk nahi edo ez nahi, eztabaidatzeko aukera ukatzen zaigu aspektu tekniko eta ekonomikoez gaindi, gas ezkonbentzionala ustiatu edo ez erabakitzeko kontuan hartzen dituzten bakarrak. Fracking-az hitz egiten dugunean gas ez-konbentzionalaz eta haustura hidraulikoaz baina gehiagoz ari gara. Argi gera dadila: “Fracking EZ!!!” esaten dugunean, ez diogu frackingari bakarrik esaten ezetz.


Frackingaren aurka Juan López de Uralde (EQUO) Eusko Jaurlaritzatik, Euskadin fracking lanak hasteko pauso guztiak ematen ari dira. Dakartzan ingurumen inpaktuei ezikusiarena eginez, Eusko Jaurlaritzako arduradunek tinko darraite aurrera ustiaketa lanekin hasteko, edozein lege debeku edo sozialen gainetik. Joan den maiatzaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak, Jorge Letamendiak, irmoki adierazi zuen ez dagoela inolako eragozpenik Parke Natural batean edo bere eraginpeko lurraldeetan fracking bidez gas hobi baten azterketa edo ustiaketa egiteko. Zertarako balio dute orduan espazio naturalek? Zertarako babesten ditugu gure mendiak? Egun berean, Eusko Legebiltzarreko Mahaian, krimen ekologiko honi bidea errazteko PP eta PSEk eginiko Natura Kontserbazio Legea aldatzeko proposamenari Patxi Lopezen Exekutiboak emandako erantzuna jaso zen. Azkenik PP, PSE eta PNVren aldeko botoekin onartu egin zena. EQUOren jarrera argia da: fracking-aren eta bere ingurumen inpaktu handien aurka gaude eta energia ekoizteko modu garbien alde egiten dugu. Fracking-a eredu energetiko zikin eta kutsatzailearen bizia luzatzeko saiakera berria dela uste dugu. Munduko petrolio eta gas erreserba konbentzionalak agortzen ari dira mundu mailako eskari gero eta handiagoagatik. Aldaketa klimatiko zantzu nabariak egon arren, erregai fosilen kontsumoa ez da moteltzen eta ekonomikoki erakargarri bihurtzen ari da orain arte ustiaketa gastuengatik interes gutxi zuten erreserbei heltzea. Eta arriskuak ez dio Euskal Autonomia Erkidegoari soilik eragiten. Oraingoan “GRAN ENARA” deituriko eremuari eragiten dio eta lau erkidegori eragiten die (Errioxa, EAE, Gaztela eta Leon eta Kantabria). Gainera, egunero ari dira kantaurialdeko arroan eta Ebro bailaran esplorazioak egiteko baimen eskaera berriak egiten. EQUOk fracking-aren inguruko xehetasunak eta honi loturiko inpaktuak aztertu ditu eta, horregatik, ezin dugu onartu hain teknologia erasotzaile eta kutsakorra. %100 energia berriztagarrietan oinarrituriko eredu energetikorako garaia da, eredu iraunkorra eta baliabide naturalak era deszentralizatuan eta inpaktu txikiekin aprobetxatuko dituena.

Ezker Anitza / Izquierda Unida Petrolio merkea bukatzeak aurretik errentagarri ez ziren erregai fosilak, gas ez-konbentzionalak kasu, munduko leku orotan ustiatzen hastea eragin du. Ezker Anitza-Izquierda Unidak beti defendatu izan ditu energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak energia fosilen ordez. Horregatik, erakunde ekologista ugarik izenpeturiko ‘Fracking-aren aurkako Europako Adierazpena’-rekin bat egiten dugu eta baita hainbat autonomia erkidegotan sortu diren plataformekin ere, haustura hidraulikoaren bidez erregai fosilak ustiatzearen aurka. Araban ere, dirua harturiko konpromisoak baino garrantzitsuagoa dela erabaki dute, Mugarri Planean, besteak beste “energia berriztagarrien erabilera energia kontsumoaren %20ra igotzea” eta lurraldea babestea proposatu baitzen.

UGT Haustura hidrauliko bidez gas ez-konbentzionala ustiatzea, fracking ere deitua, eztabaida eragiten ari da herri eta lurralde askotan, eta orain Euskadiri eragiten dio. Antolakuntza internazionalista, solidarioa eta parte-hartzailea gure printzipioak direnez, ezin dugu eztabaida honetatik aldendu eta bere aurrean gure jarrera era argi eta aktiboan adierazi beharrean aurkitzen gara. Energia garbi, bertako eta inpaktu txikikoen aldekoak garenez, ezin dugu berretsi edo onartu energia errendimendu hain txikiekin ingurumen arrisku larriak hartzen dituen metodoa. Konpentsatzen ez dituen arriskuak hartzen dituen metodoa eta hutsune normatiboa duena izanik, ez baitago argi ingurumen inpaktu adierazpenik behar duen, ardura printzipioari heldu eta bere erabilera baztertzera garamatza.

121


Gastu energetikoa murriztu edo eskaintza handitu? GADEN www.faunadealava.org Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarentzat berriki Tecnaliak egindako ikerketa baten arabera (“Diagnóstico de las necesidades de intervención en la renovación del parque edificado de la CAPV”), Gasteizko Zaramaga auzoko etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko eta energia alternatiboak ezartzeko aurrekontua 15.500 euro ingurukoa da etxebizitza bakoitzeko. Fracking-aren esplorazio hobiek behar dituzten 100 milioiekin 6.452 etxebizitzen energia efizientzia hobetu liteke, eta horri dagokion energia aurreztu, CO2 emisioak murriztu eta familien bizi kalitatea eta diruaurreztea ekarri, bertako eraikuntza eta berreskuratze enpresei bultzada ematearekin batera. Eusko Jaurlaritzak, ordea, eskaintza handitzearen alde egiten du, herritarrena beharrean enpresa handi amerikarren mozkina lehenetsiz.

Kontsumoa eta gezurrak: fracking-a Zuriñe M.Baztan “LAS TRANS (...) kolektiboa” Lehenengo Fracking-aren aurka gaudela jakin. Eta aurka gaudela gaur, bihar, hemen eta beste edonon! (edozelako moratoria edo txepelkeria politikoren gainetik). Fracking-a haustura hidrauliko baten bidez lur azpiko arroketan harrapatua dagoen gas ez-konbentzionala ateratzeko metodoa dela esaten digute. Baina 2011ko azken hilabeteetan eta 2012 hasieran, Fracking ez Araba Plataforma-ri esker ezagutu dugunak, hori baino askoz ere gehiago erakutsi digu. Eta, batez ere, gure agintariek esan nahi ez zigutena erakutsi digu: fracking-a ez dela gas ez-konbentzionala ustiatzeko metodo ez-ohiko soilik, zeharo metodo harraparia baizik. Lapurreta metodoa! Egiten den lekuetan eraginik ez duela esaten digute, baina daukan errendimendu eskasa dela eta hainbeste putzu ireki behar direnez, lurren benetako arpilatzea gertatu ohi da. Ia kalterik ez duen gauza dela sinestarazi nahi digute, baina erabiltzen diren produktuek era askotako gaitz larriak eragin ditzakete, bai pertsonen osasunean eta baita uraren kalitatean ere (lur azalekoak edo lur azpikoak), atmosferan, edo inguruetako nekazaritza lurretan. Negozio honek urteetan zehar ekarriko dizkigun onurez hitz egiten digute –etengabe– eta, egia esan, onura horiek betikoentzat lirateke. Gainontzekook, jendeak, ikusi behar dugun bakarra ingurumenean, osasunean edo lege xamurragoetan nabarituko dugu (izan ere, nahi dutena egiten uzten badiegu bakarrik -mugak

122

jartzen dizkieten legeak aldatuz- lor dezakete errentagarritasun ekonomikoa). Guk, kontatzen dizkiguten gezurren aurrean –edo ezkutatu nahi zizkiguten egien jakitun- ez dugula nahi diogu! Gainera garbi dugu saldu nahi diguten “pagotxa” honen alternatibak badaudela. Eta haien artean, bada bat garbi-garbia, nahiz eta ez den erosoa -badakigu-. Mundu guztiak onartzen du azken ehun edo ehun eta berrogeita hamar urteetan izan dugun garapenak ongizatea ekarri digula, ongizate Estatura (ez askoz ere haratago) iristea ahalbidetu diguna. Baina aditu orok azaltzen digu, era berean, garapen honek maila batetik aurrera ez dakarrela ongizate gehiago, kontrakoa baizik. Eta gure kasuan maila hori aspaldi gainditu genuen; geroztik, gure bizi kalitatea hobetu ordez dependentzian erori gara, merkatuen esklabotzan. Beraz, gure beharrak birpentsatu behar ditugu, eta gai hauek landu dituztenek hauexek direla dioskute: bizibidea, babesa, afektua, ulermena, identitatea, parte-hartzea, aisia, askatasuna eta sormena. Eta benetan birpentsatu!; ez merkatuak “inposatzen” dizkigun sasi-beharrak asez bizi garelako bakarrik –eskubideak pertsona gisa galdu eta kontsumitzaile gisa bakarrik izateraino–, beste herri batzuetako pertsonen duintasunaren, eta batzuetan biziaren lepotik ari garelako baizik (Ama Lurrean bizilagun ditugun gainontzeko bizidunez gain). Bizi maila eskandalagarri hau izateko, munduko milioika pertsonen lehengaiak, ura, elikagaiak eta lan indarra ere lapurtzen aritu gara (eta ebaste izugarri honen aurrean ez dugu ezer esan orain arte!). Gure kontsumoa murriztu behar dugu, bai ala bai, -Desazkundea bezalako taldeek proposatzen duten gisan- planeta honetan guztiok bizitzen jarraitu nahi badugu. Bestela, belaunaldi pare batean, kolapsoa basatia izango da. Eta ez da izango gertatzeko seinalerik ez zegoelako. Bada garaia planetako gainontzekoei ere bizitzen uzteko, eta duintasunez! (eta horretarako, jakina, lehenengo urte hauetan guztietan izan dugun egoismoa onartu behar dugu). Pd: Eta ez dugu esan gabe utzi nahi gai honetan, herriaren alde gardenki lan egin beharrean –hainbeste aipatzen duten gardentasuna-, orain azaleratzen ari den guztia ezkutatzen aritu diren pertsonak daudela. Horregatik, Garmendia eta Vicuñari eskatzen diegu euren karguak utz ditzatela –eta hemendik aurrera eginkizun publikorik ez betetzeko- (edo dagokionari, ikertu dezala gai hau nola eraman duten –baita aurreko aferak ere- erantzukizunik duten argitzeko, eta berehala kalera ditzala).


Eredu berri baterako garaia delako…fracking ez! ez hemen eta ez inon! LAB Erreza da oso fracking-ari ezetz esaten, eskuetan informazio nahikoa izan eta gero behintzat. Ikuspuntu guztietatik begiratuta ere ezinezkoa da alde onik topatzea eta horretan Fracking-ez Araba Plataformak itzelezko lana egin du, horretan, informatzen hain zuzen ere. Kutsakorra, garestia, zentzugabea, enpresa erraldoien onurarako, herriari kontsultatu barik eta ezkutupean eramandako esperimentua, atzera buelta ez daukana, arriskutsua, suntsikorra, diru publikoan oinarritua, gizartearentzat inolako errentagarritasunik ez dakarrena, errekurtso oinarrizkoen galera, energia kantitate itzelak behar dituena, …kapitalismoaren interesen izenean sartu nahi diguten azken “ziri” erraldoia (AHTa eta antzerakoak izan diren moduan)!! Horiek guztiak eta adjetibo gehiago jarri diezaiokegu ez ohiko gasa ateratzeko teknika beldurgarri horri, eta guztiak ondo frogatutako argudioekin. Baina arazoa askoz handiagoa da, haratago doana eta berebiziko garrantzia daukana. LAB-en ere beste eredu ekonomiko, sozial eta klimatiko batean sinisten dugu eta Fracking-a sistema kapitalista zapaltzaile honen adibide adierazgarrienetakoa den einean, kontra egitea ezinbestekoa deritzogu. Krisi sistemiko eta energetiko honen aurrean, gure aldarririk ozenena berdintasuna eta banaketan oinarritutako ereduei oztopo egiten dioten erasoen kontra eta fracking-a eraso horien aurpegia da inongo zalantzarik gabe. Eusko Jaurlaritzaren tresna ilunenak martxan ikusita, badakigu borroka erreza ez dela izango. Zergatik bestela iruzurra eta isiltasuna nagusi horren “erakargarria” izan beharko lukeen proiektu bat saltzeko(gasa 60 urterako, aberastasuna, hazkundea,…)? Ohituta gaude horrelakoak ikusten baina adi harrapatzen gaitu, kontzientziatuago eta prest euren miseria eta diru nahiari aurre egiteko. Argi daukaguna da, gure etorkizuna eta eredu berri hau Euskal Herrian eta denon arteko partaidetzarekin erabaki behar dugula, eta lana eta diruaren gainetik duintasuna ta justizia egongo direla beti.

Bildu Azken urteetan Arabako lurralde historikoa hainbat makro egitasmo energetikoren plataforma gisa erabili nahi izan da. Enpresa handien interesak bermatu nahi dituzten horiek, lurraldean negozioa egiteko aukera edo errentagarritasun ekonomikoa baino ikusten ez dutenek, zentral eolikoak, ziklo bateratuko zentrala, meategiak, goi tentsioko sareak eta abar tamalgarri bat sustatu nahi izan dute. Hala ere, batzuetan ezin izan dute egitasmo horiek burutu. Ingurumena eta lurraldearen aldeko mugimendu herrikoiek erantzun soziala erakusteaz gain, alderdi politiko batzuen diskurtsoan erabateko aldaketak lortu dituzte. Gaur, Euskal herrian sistema kapitalista neoliberala eta epe laburreko etekin ekonomikoaren bilaketa eutsi nahi dion hamaikagarren egitasmoa ez ohiko gasa apurketa hidraulikoren bidez ustiatzeko proiektua da. Inguruaren defentsaren aldeko borrokan ikasi ahal izan dena, makro egitasmoetan borroka soziala ezinbestekoa dela da. Horretarako, beharrezkoa den mobilizazio sozialean lan egiteko, Bildu Fracking Ez Arabako partaide da. Maila politikoan aurrera eraman beharreko borroka instituzionalak frackinga gelditzea lortuko duen borroka sozialarekin bat joan behar du. Herritarren kontzientziazio handiagoaren eraginez nagusiki, frakina sustatzen duten arduradun politiko eta enpresariek diskurtsoa zerbait aldatu dute, baina teknika hau eta erregai fosilen eta garapen eredua defendatzeko “adabaki berdea” baino ez dela ikusten dugu. Adabaki hauetan funtsezkoa den eredua errotik aldatzeko planteamendurik ez da egiten. Garapen eredua aldatzea nahitaezkoa da benetan eredu iraunkor bat sortzeko, eko sozialismoa. Bilduk energia eredu berri baten aldeko apustua egiten du, erresilentzia irizpideak erabiliz, energia eredu natural eta berriztagarriak bultzatuko dira, bertako ingurutik, efikazak, efizienteak eta iraunkorrak izango direnak, jakina energia baliabideen garrantziaren gaineko formazioa ezinbestekoa dela, horiek aurrezte sustatuko duen ohitura berriak sortze aldera. . .

Nahiko da! Eredu berri baterako garaia delako… FRACKING EZ!

123


FRACKING. Myriam de Miguel


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.