Por otro modelo energético
Beste eredu energetiko baten alde
Otsaila 2013 2. zenbakia Doako alea
www.frackingezaraba.org
Sinadura freskue! 2012an askotan errepikatu da irudi hau, Fracking Ez Arabako postu informatiboak nahi zuten pertsona guztiei fracking-aren inguruko informazioa kalean helarazten. 2013an, ematen diren nobedadeen inguruko informazioa mantentzeko eta frackingaren kontra sinadurak biltzeko balio izango dute. 30.000 baietz fracking-a gelditzeko!! Fracking Ez Arabak almendra azokan duen pustua, San Franzisko kalean. Hau izango da Herri Ekimen Legegilerako sinadurak hartzeko ohiko lekuetako bat
Azokatik, auzo eta herrietara
Ez gaude publizitate kanpaina bati buruz hitz egiten ari, baizik eta argitalpen honen ibilbideari buruz. Ale freskoenak Fracking Ez Arabarentzat erreferentziala den hitzorduetako batean egongo dira eskuragarri. Gasteizko Alde Zaharrean hileko lehen larunbatean egiten den Azokan, alegia. Bertatik abiatuko da Gasteizko auzoetara eta Arabako herrietara heltzeko banaketa kanpaina. Argitalpen hau eskuragarri egongo den lokalen zerrenda frackingezaraba.org/eu/ nuestra-revista gunean egongo da. Badakigu hutsuneak dituen eta hobetu daitekeen mapa dela, baina hori hobetzeko behar dena zehazki zure laguntza da. Bestalde ere, gure web gunearen bidez eskuragarri dagoen buletinera harpidetuz jaso dezakezu, ze zeu irakurri edota inprimatu edo zure inguruko jendearen artean banatzeko. Guztion artean lortuko dugu frackingetik aske mantentzea bilatzen duen antidoto hau azken txokoraino heltzea.
Aldizkaria hilero lehen larunbatean estreinatuko da
Herri Ekimen Legegilea badator Ez Ohiko baliabideen erauzketa eta frackinga debekatu nahi duen Herri Ekimen Legegilea aurkeztu du legebiltzarreko mahaian Fracking Ez Arabak Frackinga eta ez ohiko baliabideen erauzketa Euskal Autonomi Erkidegoan legez debekatzeko, Fracking Ez Arabak Herri Ekimen Legegilea (HEL) bultzatuko du Eusko Legebiltzarraren aurrean. Fracking Ez Arabak behin baino gehiagotan gure lurraldean haustura egiteko asmoak gelditzeko helburua adierazi du, eta horretarako beharrezkoak diren eremu guztiak lantzeko intentzioa. Hau da, beraz, helburu hau lortzeko aurrera eraman nahi dugun azken(aurreko) ekimena. Horrelako ekimen baten oinarrian gizartearen babesa dago, izan ere HELa aurrera ateratzeko eta Eusko Legebiltzarrean lege proposamen bezala bideratu ahal izateko Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren 30.000 biztanleen sinadura beharrezkoak baitira. Badakigu ekimen
Parte hartu! Ekarpenak egin nahi badituzu, edota albisteak bidali, iradokizunak egin, mugimenduan parte hartu nahi izan ezkero, argitalpenak zabaldu,…
frackingezaraba@gmail.com
hau erronka handia dela, baina uste dugu posible dela frackingaren kontra posizionamendu zabala lortzea, eta ez bakarrik Araban. Ekimenaren justifikazioa eta artikulatua zehaztu dira jada eta behin legebiltzarraren mahaian aurkezten denean, hau izango da bere tramitazioa onartzen den edo ez erabakitzen duena. Tramitera onartzekotan, eta beste hainbat izapide ondoren, Fracking Ez Arabak sinadura bilketarekin hasiko da, non, jakina, zure laguntza ezinbestekoa izango den. Ilusioz beteta egiten diogu aurre erronka honi eta gure presentzia kaleetan mantentzeko aukera bat eta orain arte heldu ez garen tokietara frackingaren kontrako mezua eramateko aukera ere badela uste dugu. Kalean jarraitzen dugu!
Debekatuta haustea Hainbat luzamendu eta oztopo daude frackingaren kontra, baina Frantzia, Estatu Batuetako Vermont estatua edo Kantabria badira ez ohiko hidrokarburoen erauzketa teknika honen kontra jada debekuak ezarri dituzten edo tramitatzen ari diren lekuak. Frantzian, Asanblea Nazionalak eta Senatuak onartu zuten debekua 2011ko uztailaren 13an. Lege honen inguruan aipatu dezakegu bertan frackinga debekatzen dela bere definizio bat ezarri gabe, eta horrek legea atzera botatzeko arriskua suposatzen duela. Kontrako mugimenduek salatu dutenez, bertan erauzketak modu “kontrolatuan” egiteko aukera ezartzen da eta horrek atea irekiko lioke “fracking zientifikoari”. Vermonteko kasuan, debekua publikoa egin zen egun berdinean, bertako
gobernadorea den Peter Shumlinek ur edangarriaren garrantzia aipatu zuen eta debekua, lurra gure seme-alaben mailegu bezala eta ez gure aitzindarien oinordetza bezala ulertzen duen ikuspegi batetan kokatu zuen. Ikuspegi hau ez da askotan ematen eta are gutxiago agintarien artean. Kantabriako kasuan, PPko gobernuak udazkenean iragarri zuen, Gasteizen eta Kantabrian egindako urriaren 6ko manifestazioaren aurreko egunean, frackinga debekatzeko tramiteak hasiko zituela. Gaur egun, teknika honek osasunaren aldetik era ingurumen babesaren aldetik sortzen dituen zalantzengatik, produktu toxiko eta kutsakorren erabileragatik eman daitekeen akuiferoak kutsatzeko arriskuagatik eta gizartearen kezkagatik, legearen aurreproie-
ktua onartu egin da. Kantabriako Haustura Hidraulikoaren aurkako Asanbladatik aurreproiektu honen aurkeztea modu kritikoan baloratu dute jakin arte zein den bere azkeneko zehaztapena eta Kantabriako gobernuak badituelako
Frantziar estatuak, AEBetako Vermont-ek eta Kantabrian debekuak aurrera doaz eskumenak gaur egun Kantabrian eragina duen inbestigazio baimen bat bertan bera uzteko eta oraindik ez duelako egin. Beste baimen guztiak Industria Ministerioak onartu ditu eta ikusteke dago zein izango den etorriko den legearen eragina.
2 FRACKING EZ
2013 Otsaila
EDITORIALA
Zergatik Herri Ekimen Legelgile bat?
F
racking Ez Araba plataformak Herri Ekimen Legegile bat (aurrerantzean HEL) aurkeztu berri du, urtarrilaren 31ean. Azken aldi honetan frackingaren inguruan hainbat ekimen desberdin ikusten ari gara. Eta hau besteen artean galdu baliteke ere, besteekin alderatuta ñabardura batzuk ipiniko ditu mahai gainean. Helburua? Ez ohiko baliabideen inguruko apustuak sorturiko eztabaida zabaltzea. Gaur egun badira fracking-ari mugak jartzen dizkioten hainbat lege eta, aipaturiko Estatu Frantziar, Vermont edo Kantabriaz aparte, badira hainbat erkidego zein hiri, probintzia, lander, kantoi eta beste hainbat eremu administrsatibo non fracking-a mugatzen den, edo kimikoen injekzioa, edo ez ohiko baliabideen ustiaketa. Bada garaia Eukal Autonomian erauzketa ez konbentzionalari ezezkoa emateko, eta lurraldea ekimen hauei itxi eredu energetikoa goitik behera aldatzen dugun bitartean. Ingurumeneko eskuduntzak nahikoa dira gehiengoaren borondatea errespetatu nahi bada, borondate hori nabarmen azaltzen bada.
Espainiar parlamentuaren mahai gainean ere bada lege proposamen bat. Izquierda Plural taldeak aurkeztu zuen urtarrilaren 16an. Ikerketak animatzen zituen Soria ministroaren deklarazioen ostean, ordea, zaila suertatuko da ezer honik lortzea esparru horretan, PP-ren gehiengoa ikusirik parlamentuan. Halere, gai honetan bakoitzaren posizioaz erretratua izateko aukera emango digu, ez da gutxi. Ekimen, instantzia, mozio etab. sorta honekin batera, Fracking Ez Arabak HEL baten alde burrukatuko du. Orain arte ikusitakoari bi ñabardura ipini nahi dizkiogu: Alde batetik, fracking-aren debekua bilatuko du Ekimenak, teknika bortitza den heinean, baina debeku hori baliabide ez-konbentzionalak ustiatzeko debekura zabaldu nahi du ere. Bata zein bestea definituz. Jadanik begi bistakoa bait da ez fracking-ak ez baliabide ez-konbentzionalak ezin dutela hornidura energetiko jasangarria bermatu, aldi berean erauzte praktika horiek ematen diren ingurua eta gizartea asaldatu gabe. Bestalde, gizarteak bere iritzia argi eta ozen
emateko urrezko aukera behar luke HEL batek. Zer dugu esateko fracking-aren bitartez eredu energetiko suizida batean gero eta sakonago sartuak gaudenok? Beste hainbat ekimenetan ikusten dugunaz haratago, ez da gizarte-alarman oinarritu lege proposamen hau, hausnarketa batean baizik. Bide okerrean goaz. Ausardia garaia da, eta norabide aldaketa argia behar dugu. Gure aurrean izugarrizko erronka dugu, nahiz eta fracking-a egin, gizarteak eskuragarri dituen erregai fosilen kopurua beherantza doa. Eta zorreten itota dauden gizarteek, gurea kasu, gero eta zailago izanen dute hauek erostea. Hazkundearen bidea gero eta zailagoa izango da. Politikariak amildegiari begira daude. Alde batetik jendearen beldur dira, jada erdi sutan bait gaude. Beste aldetik botere ekonomikoari ere beldurra diote. Ekimen legegileari atxikimenduak oso ugariak badira, balantza gure alde ipini dezakegu. Saiatu gaitezen!
Berdeak Araba hartu du OKONDO LAUDIO / LLODIO
AYALA / AIARA ARAMAIO
AMURRIO
ZUIA ZIGOITIA
LEGUTIO
URKABUSTAIZ
SAN MILLÁN / DONEMILIAGA ARRAZUA-UBARRUNDIA
BARRUNDIA
KUARTANGO
VALDEGOVÍA / GAUBEA
SIERRA BRAVA DE BADAYA
IRUÑA OKA / IRUÑA DE OCA
AÑANA RIBERA ALTA LANTARÓN
ASPARRENA ELBURGO / BURGELU VITORIA-GASTEIZ ALEGRÍA-DULANTZI CONCEJOS PARZONERÍA DE VITORIA-GASTEIZ SALVATIERRA / AGURAIN DE ENTZIA (1) E ITURRIETA
RIBERA BAJA / ERRIBERA BEITIA
ARRAIA-MAEZTU
ARMIÑÓN
TREBIÑO
COMUNIDAD DE LAÑO, PIPAON Y PEÑACERRADA PEÑACERRADA-URIZAHARRA ZAMBRANA
Eta, Eusko Legebiltzarrean?
FRACKING GABEKO UDALERRIA !
!
!
!
!
!
!
! !
!
!
!
!
!
!
!
!
FRACKINGA ZALANTZAN JARTZEN DUEN BEREZKO MOZIOAK DITUEN UDALERRIA
ELVILLAR / BILAR LEZA
MOZIOA ONARTU DUTEN UDALBATZAK !
!
!
!
!
!
!
!
! !
!
!
!
!
!
!
!
!
MOZIOA AÑANAKO KUADRILLAREKIN BATERA ONARTU DUTEN UDALERRIAK
LANCIEGO / LANTZIEGO
(1) Gasteizen 53 udalbatzek mozioa onartu dute
Berde koloreak fracking-aren aurkako mozioaren onarpena esan nahi du. Gasteizen kontzejuak eman dute pausu hori
Hamaika gertaera jazo diren arren, urtebete baino ez da igaro 2012eko otsailaren 29ean Fracking Ez Arabak Facking Gabeko Udalerrien kanpaina aurkeztu zuenetik. Bi hilabeteren ondoren, Kuartangok lehen seinalea estreinatu zuen. Zerrendak hazten jarraitu du orduztikan eta berdeak Arabar lurraldea konkistatzen joan da Fracking Gabeko Udalerrien mapan. Gaur egun, 28 udalerri eta Gasteizko 56 kontzeju ere berdez margotu dira eta beste udalerri batzuk teknika hau zalantzan jartzen dituzten adierazpenak onartu dituzte.
Madrilgo kongresuak erabaki beharko du frackingaren bidez hidrokarburo ez konbentzionalen prospekzio edo ustiaketa debekatu edo ez. Izquierda Pluralek aurkeztu duen Lege Proposamen baten ondorioz, ganberan dauden alderdiek posizio argia erakutsi beharko dute gas ez konbentzionala ustiatzeko dauden planen inguruan, erkidego ezberdinetan duten interesek bultzatzen duten diskurtso bikoitzetik urrun. Apurketa planak oztopatzeko helburua duen ekimen oro positibotzat jotzen dugu, eta begi onez ikusten dugu emandako eta bidean dauden baimenak debekatzeko ekimen honetan egiten den aipamen zehatza. Hala ere, gure legegintzako herri-ekimenak frackingaren eta gas ez konbentzionalaren aipamen eta definizio zehatza sartuko du zirrikiturik ez uzteko. Estatu mailako debeku bat pausu bat litzateke, pausu erraldoi bat, alegia; baina ez behin betikoa. Herri mobilizazio indartsu bat, bai kopuruz eta bai mezuz, egon ezean, apurketa egiteko planak behin betiko aldentzea ezinezkoa izango da. Kontsumoaren murrizpena eta beste eredu energetiko baterako trantsizio egon ezean, beti geratuko da frackingaren iruzurra unean uneko gobernatzaileak behar dutenean zabaltzeko aukera.
CAMPEZO / KANPEZU
BERANTEVILLA
!
Kongresuak frackinga legez debekatzea xede duen proposamen bat eztabaidatuko du
Ekimen hau estrategikoa izan da Fracking Ez Arabaren ibilbidean. Ez hainbeste ospatzekoak diren emaitza kualitatiboengatik, baizik eta berdea zabaltzen zen heinean gure lurraldea mehatxatzen duen gas ez konbentzionala ustiatzeko planen inguruko informazioa pertsona askorengana heldu delako. Kanpainak bi helbururekin jaio zen eta bide bikoitzetik igaro da. Jendarteratzeko bidean, eskatu duten herri guztietan hitzaldiak eskaintzen joan gara eta, bide instituzionalean, udaletxeetan mozio bat aurkeztu udalerri horiek Fracking Gabekoak izendatzeko.
Gauzak horrela, Fracking Ez Arabak buelta eman nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak eta SHESAk eragindako biztanleriari ezarri nahi zion iluntasunari. Lanean jarraituko dugu berdeak geratzen diren espazio grisetara zabaltzeko eta ospatzen dugu inguruko plataformak ekimen hau martxan jarri izana. Hala ere, zerbait ondo egin dugulakoan gaude; ikusi baitugu nola SHESAk eta beste enpresa sustatzaileak teknika berdina abian jarri eta herriz herri euren planen onurak zabaltzen hasi direla. Baina, zer dela eta ez zuten bide hori hasieratik egin?
Hurrengo hilabetetan ez da soilik Madril izango eztabaida honen lekuko. Gasteizen bertan, Legebiltzarrean, hemendik gutxira jadanik mahai gainean dauden bi proposamen eztabaidatuko dira. Lehenak, Biltzar Nagusietan orain dela hilabete batzuk jaio zen Bilduren proposamen bezala eta EAJ eta EBren babesarekin. Honek Naturaren Babesaren Legea aldatzea eskatzen du legeak eremu babestuetan frackingaren debekua gehitzeko. Nahikoa ez izan arren, beste oztopo bat lurraldearen zulatzaileak azkar eta azalpenik eman gabe igaro nahi duten bidean. Bigarrenak, EH Bilduren legez kanpoko proposamen batek frackingaren bidez hidrokarburoen ikerketarako eta ustiapenerako egun arte emandako eta eskatutako baimenak bertan behera uzteko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari. Jaurlaritza izanik, SHESAren bidez, bultzatzaile nagusia, ganberaren edozein jarrera-hartze argiak ondorioak izan beharko zituen egungo planetan. Are gehiago jakinda legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko konpetentzia duela eta gaur egun aurrekontu hauek gure ingurua zulatzeko dauden planen bultzatzaile zuen eta nagusia direla. Hortaz, proposamen hauen tramitazioa arretaz jarraituko dugu, hauetara noski gure legegintzako herri-ekimena gehituta. Hauteskunde kanpainan argi ikusi ahal izan genuen gure politikariek teknika honen aurka gizartean dagoen jarreraren jakitun direla, bestela, zertara zetorren haien mezuetan ikusi zitezkeen malabarismoak? Orain, hitz joko gutxiago eta ekintza zehatz gehiago eskatzen ditugu.
3 FRACKING EZ
2013 Otsaila
BALIABIDE FOSILEKIKO MENPEKOTASUNA
Hau da AEB-etako Apalatxe mendikatean zegoen mendietako baten itxura gaur egun. 570 mendi desagertu dira, hondakinekin ibarrak guztiz eraldatuz
Topmountain Removal: Mendiak ikatzaren truke sakrifikatzen Gailurren harrotzearen teknikak arriskuan jarri ditu Amerikako Estatu Batuetako Apalatxe mendiak. Fracking Ez aldizkariaren aurreko alean azaldu genizuen bezala, atal honetan birpaso bat egin diegu industriaren makineria erregai fosilez hornitu ahal izateko abian diren ingurumen atentatu anitzei. Gaur AEBetako apalatxe mendietan ematen ari den ikatz erauzketaren kasua aurkezten dizuegu. Teknika hau arazo Larriak eragiten ari da inguru horretako biztanleengan.
Zenbat mendi daude AEBetako Apalatxeetan? Erantzun errazeko galdera badirudi ere, mendi horiek milioika urte baitaramate bertan, ez da dirudien bezain erraza. Azken urteotan, ikatza ustiatzeko teknika bat ezartzen
ari da bertan. Teknika honek, mendien gailurrak desagertarazten ditu, 100 metroko sakoneran dagoen kalitate handiko ikatzaren bila. Emankorragoa da mendia oso-osorik kentzea, ikatza galeria bitartez erauztea baino. Modu honetan, 570 mendi suntsitu dituzte eta 3.200 erreka kilometro baino gehiago iraulitako mendi hondakinekin bete dituzte, millioi bat akre baino gehiagoko lur eremu baten fisonomĂa erabat eraldatuz (Araba eta Gipuzkoak batera osatzen duten lurraldearen baliokidea). Hau burutu ahal izateko, estaturik aktiboenetako bakoitzean, Kentuckyn eta mendebaldeko Virginian, 1.000 tonelada lehergai erabiltzen ari dira egunean.
Noiztik?
Teknika suntsitzaile hau XX. mendeko 70. hamarkadatik da ezaguna, nahiz eta eskala handian ez zen 90. hamarkada arte hasi. Edozein kasuta, boom.a, 2004. urtearen inguruan iritsi zen, goranzko ziklo ekonomikoan gertatu zen mundu mailako erregai eskariaren gorakadaren ondorioz. Fracking-aren garapena eta gas naturalean eginiko apustua delaeta, AEBetako argindar ekoizpenak ikatzarekiko garai bateko menpekotasunik ez izan arren, hobi hauetako ikatzaren kalitate onak, AEBetatik esportatutako ikatzaren %75eraino Apalatxeetan erauzia izatea eragiten du. Ikatz mota hau, altzairuaren ekoizpenean eskakizunik handiena daukana da, ekoizle nagusiak, Txina, Japon eta India direlarik.
Ingurumen hondamendia
Ikatzak klima aldaketan duen eragina alde batera utziz (edozela ere izugarria), ikuspegi lokal batean jarduera hau benetako buruhaustea bihurtu da. Inguruko errekek,
Ikatza da erregai fosilen artean kontsumo hazkunde haundiena jasan duena
bioaniztasun galera esanguratsua jasan dute, lur mugimenduen ondorioz ibilguan eragindako eraldaketak direla-eta, eta horietako asko espezie endemikoak dira. Biriketako gaixotasun kronikoak areagotu egin dira eta baita minbizia tasak ere. Horrez gain, edateko uretan metal astunen eta bestelako sustantzien eraginak sumatu dira. Partikula esekiek eta hautsak inguruko biztanleei eta faunari eragiten die eta CO2-a finkatzeko metodo nagusia (basoak) murriztuz doa egunetik egunera. Bailaretako fisonomia aldaketak eragindako uholdeek zenbait etxe eraman dituzte. Oposizioa hasi besterik ez da egin.
FRACKING-AREN ARAZOAK
Fracking-aren eragina klima aldaketan Fracking-a eta gas ez-konbentzionala berrotze globalari aurre egiteko ukendu gisa aurkeztu izan dizkigute, erretzerakoan gas naturalak ikatzak baino CO2 gutxiago igortzen duela-eta. Hala ere, geroz eta gehiago dira baieztapen hori gezurra dela ohartarazten dutenak. Zergatik?
2011. urte hasieran Climate change aldizkarian, New York-eko Cornell unibertsitatetik zetorren artikulo bat argitaratu zuten. Artikulo honetan baieztatzen zen, ikerketan behatutako metano ihesek (3,9 eta 7,9 bitartean) gas ezkonbentzionala eta ikatza pareko bihurtzen zituztela, berotegi-efektuko emisio totalei zegokionean, handiagoa ez bada behintzat. Izan ere, atmosferara erre gabe ihes egindako metanoak, CO2-ak halako 25 eragiten du berotegi efektuko gas gisa. Artikulo honi gogor erantzun zioten eta Anthony Ingraffearen ohartarazpenei, arroken mekanikan aditua eta Cornell-eko ikerketaren koautorea, entzungorrarena egin zioten. Ingraffeak ohartarazten du metano ihesak gas industriaren aspaldidaniko arazo konponezina direla eta berriki plazaratutako ikerketek frogatu egiten dute.
NOAA Cornell-eko azterketa gasaren industriarentzat kolpe gogorra izan bazen, NOAA (National Oceanic and Atmospheric Administration) zentru federal entzutetsuaren ikerketa are lazgarriagoa iza da. 2012. urtearen hasieran erakunde honek, Coloradoko gas ez-konbentzionalaren ekoizpen sail batean buruturiko ikerketa batean, metano emisioak %4a baino handiagoak zirela ezagutarazi zuen, gasaren onura klimatikoa kolokan jarriz. Are okerrago, ikerketa berri batek, oraingo honetan Utahn Egina 2013an, %9ko gas emisioak erakutsi ditu. Honek erabat baztertzen du Shale gasa, karbono baxuko etorkizun baterako trantszioan zubilanerako hautagai bezala. Edozein kasutan, arazorik larriena ez da erabakitzea gasak edo ikatzak, zeinek duen
eragin handiagoa klima aldaketan, maila global batean gasa ez delako ikatza ordezkatzen ari, baizik eta batu egiten ari zaio. Zentzu honetan klima aldaketarako Tyndall zentroaren ondorioak atzera bueltarik gabekoak dira: “Karbono murrizketa azkar batek ezinbestekoa du inbertsioa karbonorik gabeko teknologietan, eta hau atzeratu egin liteke arbel gasaren erauzketaren ondorioz. (‌) Karbono emisioen murrizketari dagokionean, inbertsioa askozaz ere eraginkorragoa izango litzateke, benetan karbonorik gabeko (edo oso urriak) diren teknologiatan egingo balitz. Dirua arbel gasean inbertitzen bada, orduan, aipatutako teknologien garapen eta zabalkundean atzerapena eragin lezakeen arrisku erreal baten aurrean egongo ginateke.â€?
4 FRACKING EZ
2013 Otsaila
Elkarrizketan... Miren Fernandez de Landa, GKE-ko lehendakaria (Gasteizko Kontzejuen Elkartea)
Kaixo Miren, lehendakari karguaz gain, zertan zabiltza? Agureen egoitza batean egiten dut lan tarteka, ama, alaba, bikotea izateaz gain, titulu hoiek dakarten lanak suposatzen duenarekin. Noiztik dago zure elkartea Fracking Ez Araba plataforman sartua? Ia ia hasieratik. Gaia ezagutu orduko, kontzejuek, asanblada bitartez, fracking-aren aurkako mugimenduan sartzea erabaki zuten. Zerk bultzatu zintuzten sartzera? Landa eremuetan oso ohituak gaude mota honetako erasoetara eta beraien aurka aritzen. Autopista elektrikoa, abiadura handiko trena, zabortegiak, haize errotak. Diodan bezala, kontzejuetan gai honekin oso arduratuak gaude, landa eremuan izango luken eragina ikusgarria da eta. Eta askotan kontrakoa badirudi ere, herrietako jendea inguruarekiko arduratsua da. Hasieratik somatu zenuen arazo honen tamainaz? Bai, Burgeluko udaletxean izandako hitzaldi baten ostean berehala ohartu nintzen. Gogoan dut proiektuaren datuak entzun genituenean nola eraman nituen eskuak burura, eta nola joan nintzen etxera, aztoratua, nere zuzendaritza batzordeko beste kideen moduan. Hitzaldi hartan bertan, GKE-ko kide guztiak zetorrenari buruzko informazioa izan zezaten, plataformakideei hitzaldi berri bat eskatu genien, GKE-ko Elorriagako egoitzan. Geldiarazteko beharraz ohartarazi gintzaten.
Torreperogil Jaengo herri txiki hau bat batean albiste izan da, urtarrilean bertako bizilagunek salaketa bat aurkeztu bait zuten 667pertsonen sinaduraren babesarekin. Izan ere, salaketan Kataluniako Oil & Gas Skills enpresak (SHESAren kidea dena Ebro baimenetan) Ulises II eta Ulises III deituriko baimenetan fracking teknika erabili izan duen
ikertzea eskatzen diote. Nekatu egin dira 2012ko inork ez bait die azalpenik eman urritik jasan izan dituzten 1118 lurrikarekiko. Gainera, herriraino heltzen diren leherketen hotsak etengabeak omen direlako ere larrituta daude. Pasa den eguberrietan eskolak lehenago amaitzea eta guzti erabaki zuten, zerbait gertatuko zitekeen beldur
zirelako. Enpresaren dioenez ez du frakina erabili izan, eta ministerioan ere ez omen da inon jaso. Fracking egin baino lehen egia esan, putzua zulatu beharra dago denboraldi guzti honetan zehar oharkabean geratzea ez den dorre ikusgarri baten bitartez. Hala eta guztiz ere testuinguru honetan ezingo genuke ahaztu ere, informazio sisimikoa lortzeko lanak ordea, lehergailuen bidez egin ahal direla. Gauzak horrela, guzti honen zergatia beste jatorriren batean egon daiteke, hala nola, geologo batzuen aburuz adibidez urtegia betetzeko lanengatik eman izana. Hala eta guztiz ere, Torreperogilen gertatutakoak argi isaladatzen du gardentasun gabezia, eta bertan bizi den jendea izango dela gertatzen denaren berri azkenak izaten.
Zonalde honetan 1.000 lurrikara baino gehiago jasan dituzte aurreko urriatik
Ba al zenekien… 1. Qatarren gas konbentzionaleko putzu batek ekoizten duen kopuru haina lortzeko, AEBn gas ez konbentzionaleko 100 eta 200 putzu bitartean ezarri behar direla? 2. Pennsylvaniako Ingurumenaren Babeserako Sailaren arabera, haustura hidraulikoak eragindako hondakinurekiko, 23 milioi upel inguru sortu ziren bakarrik 2011an zehar. 3. Frackingaren hondakin-uren %80a baino gehiago, erabat kutsakorrak izanik, injekzio putzuen bidez berriz ere lur-azpian sartzen dira, beraz ez dira arazten. 4. Munduko funtsezko energiaren ekoizpenaren %6a, besterik ez, energia berriztagarriei dagokiela? 5. ¿Munduko putzurik sakonena Errusian dagoela? Ikerketa zientifikotzat hartu zelarik 12.266 metrotara iritsi ziren. Interneteko amen-omen batek dionez, infernuko arimen oihuak entzun zituztelako zulatzeari utzi zioten… baina egia esan, sakonera horri dagokion beroarengatik izan zen. 6. Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka saiakerak egin izan diren arren, pasa den urtean ikatzaren kontsumo maila %5a baino gehiago igo zen, hazkunde handiena izan duen lehengai energetikoa izan delarik.
Fracking-aren inguruan, baduzu 2012 oroimen bereziren bat? Badira batzuk, baina dudarik gabe onena manifestazioaren eguna izan zen, bertan hainbat jenderen elkartasuna bizi izan bait genuen. Hiritarrak arazoa ongi ezagutzen zuela erakutsi zigun. Baita ere, fracking-aren inguruan egindako Gasteizko jardunaldietan Pedro Arrojok utzi zigun azken esaldia: “Gure ondorengoek ez digute barkatuko utzi nahi diegun oinordetza; txikitu eta pozoindutako lurralde bat”. Zer esango zenieke asmo hauek aurrera eraman nahi dituzten agintari publikoei? Ez daitezela bihurtu konpainia energetiko hauen kudeatzaile eta konplize. Konpainia hauek ez baitituzte beraien lanak sortzen dituzten kalte eta zorigaitzak besterik banatzen, beraientzat eskandaluzko etekinak jasotzen dituzten bitartean. Eta herriaren Fracking Ez ohiua entzun dezatela ere,noski. 2013rako desio bat...
Urezkoak gara. Uretan zen bizia sortu. Lurra elikatzen duen odola dira errekak, eta urezkoak dira pentsatzen gaituzten zelulak, negar egiten diguten malkoak, eta oroitzen gaituen memoria. Memoriak gaurko basamortuak atzo basoak izan zirela esaten digu, eta gaur ihartu den munduak atzo mundu hezea izaten jakin zuela, ura eta lurra denonak eta inorenak ziren aintzineko garai haietan. Nork lapurtu zigun ura? Los hijos de los dias-en zatia, Eduardo Galeano-rena.
Fracking-aren aurkako erreferenduma Bejondeizula Longmonten! (Colorado, AEB). Pasa den azaroak 6an, 80.000 biztanledun hiri txiki honek, Obama eta Romney-en artean lehendakaritzarako hautaketa burutuko zuen une berdina erabili nahi izan zuen, leku askotan ohikoa den bezala, biztanleria biziki arduratzen zuen beste kontu bati buruzko bozketa egiteko. “Ballot 300” izenaren baitan frackingaren debekua proposatzen zen. 2001an inguru hau hausteko asmoak zeudela iragarri zenetik, Our Longmont deituriko kontrako mugimendua gogotsu eratu zen. Izan ere, bere sorreratik burutu zuen kanpaina bizia, azaroak 6an fracking-aren debekurako erreferenduma sartzearekin iritsi zen gorenera. Honen aurrean, indusketaz arduratzen ziren enpresek segituan erantzun zuten. Frackingaren aldeko mugimendu bati (Main Street Longmont), 507.500$ dohaintza egin zion. Hau da, diru hau gas ez konbentzionala goraipatzen zuen propaganda kanpaina sendo batean erabili zuten. Honen ondorioz beraz, irabaztera zihoazela uste izan zuten, milioi erdi dolarrek duten propa-
gandarako ahalmena aintzat hartu ostean. Haatik, emaitzen aurretik sentitu zuten poza putz geratu zen. Hauteskundeen osteko zenbaketen arabera, 11.544 bozka frackingaren aldekoak izan ziren, eta 16.798 pertsonek berriz debekuaren alde bozkatu zuten. Beste era batera esanda, %59 debekuaren alde eta %41a hausturaren alde agertu ziren.
¿Eta orain zer?
Industriak galtzea espero ez zuen bozketaren ostean, ez dute luze jo hau
debekatuko duen bigarren lege bat egongo dela aitortzeko, eta horrez gain hiriek hidrokarburoen erauzketa debekatzeko eskumenik ez dutela gogorarazi zuten. Longmont-eko biztanleek bitartean, garaipena ospatzen jarraitzen dute,oraingoan fitxak beste batzuek mugitu beharko dituztelakoan. Longmont-eko garaipenak zaplasteko galanta suposatu izan dio industriari eta dirudienez arduratzen hasia da hemendik aurrera ea ez ote diren horrelako adibideak olio ttantta bat bezala zabalduko. Saltokiak
Gasteiz: Elkar, Casa del Libro, Bioalai, CNT, Zuloa, Librería UPV, Bestpress, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko catedral, Anegón, Aranbide, Ayala, Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato 14, Sarralde, Haurtxoa. Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu, Urizharra, Ondategi. Bizkaia: Bilbo (Eztabaida, Ekoetxea), Urduña. Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda). Nafarroa: Iruñea (La Hormiga atómica, Ekologistak Martxan, El Parnasillo, Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu. Madrid: Traficantes de Sueños. Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa de Foc, El Lokal, Aldarull.