Por otro modelo energĂŠtico
Urria 2013
Beste eredu energetiko baten alde
7. zenbakia Doako alea
www.frackingezaraba.org
Global frackdown, local frackdown
Datorren urriaren 19 aukeratu dute frackingaren aurkako mundu mailako eguna aurtengoan. Global Frackdown izenez ere ezaguna da. Ehunka ekintza deituak daude mundu osoan zehar, haustura hidraulikorik gabeko etorkizuna aldarrikatuz. Pasa den urtean, hausturaren aurkako eguna lehenaldikoz deitu zenean, gure inguruan hainbat ekintza egin ziren ospakizun hau babesteko asmoz, bertso saio batetik hasi eta tirolina erraldoi bat egitera arte. Aurtengoan ere nazioarte mailako ospakizunarekin bat egin dugu, baina herri txikietako burrukak azpimarratu nahi genituen. Hori dela eta, gure inguruan lanean dabiltzan mugimendu guztiek, batipat Bizkaia eta Araban ingurukoak, deialdi bateratua egitea erabaki dugu. Deialdia Kuartangon frackingaren aurka egingo den festara joateko animatzeko da. Arratsaldeko 5etatik aurrera, herri galdeketaren emaitzen plazaratzearen ostean, festari hasera emango zaio, eta bertan adin guztietako jendea goza arazteko emanaldi desberdinak izango ditugu. Goizalderaino musika taldeak izango dira jo eta su. Aurrera frackingaren aurkako nazioarteko herri borroka!
Anima zaitez fracking-aren aurkako jaian parte hartzera
Kuartangok Fracking-aren inguruan erabakiko du Administrazio batzordeek bozkatzera deitu dute urriaren 19an, frackingaren aurkako nazioarteko egunean. Ministro-kontseiluaren ebazpen bat beharrezkoa izan zen Kuartangoko udaletxeko osoko bilkuran aho batez erabaki zuten frackingaren inguruko erreferendumaren egitasmoa geldiarazteko. Ministrokontseiluaren arabera, ezinezkoa zen haustura hidraulikoaren inguruko erreferendum legezko eta loteslea burutzea, haien aburuz, erreferenduma energiaren ingurukoa baitzen, eta energia gaietan eskumena estatuak ez beste inork ez duela gogorarazi ziguten. Udaletxea ez zetorren bat erabaki horrekin, kontsultan frackingaren inguruan lurralde antolamenduaren ikuspuntutik galdetuko zelako eta gai honetan udaletxeak eskumenak izan badituelako. Erabakia bidezkoa ez izan arren, guztiok pentsatu genuen gobernuaren ebazpen honek kuartangori legezko kontsulta bat egiteko eskuak lotuta utziko zizkiola eta hurrengo urratsa herri galdeketa bat egitea izango zen, izaera legala ez izan arren, gutxienez jendearen iritzia jasotzeko balioko zuena. Alabaina, urriaren 4an gertakizunek ustekabeko jauzi bat eman zuten, Kuartangoko udaletxeko administrazio batzordeek iragarri baitzuten herritarrei dei egiten dietela datorren urriaren 19an egingo den frackingaren inguruko bozkaketan parte hartzera. Berez, Administrazio batzordeek edozein gairen inguruko bozkaketara dei dezakete eta gainera erabateko legezkotasunez. Behin legezko galdeketa burutu-
ta eta kuartangako kontzejuetako biztanleek haien iritzia plazaratzen dutenean, ziurtasun osoz, fracking-a euren mugetan baimentzearen aurkakoa izango dena, udaletxearen borondate politikoaren eskuetan geratzen da administrazio batzordeetan gehiengo osoz erabaki dena jaso eta berau hiri-antolamendurako plan orokorrean isladatzea. Eta badirudi, Kuartangoko udalak jada hartua duela herriaren borondatea errespetatzeko erabaki politikoa, bertako alkate IĂąaki Guillernak behin da berriro aditzera eman legez. Txiribuelta honekin, galdeketaren legezkotasunaren eztabaida gainditu egin da eta Kuartangok izango du frackingaren aurkako bozkaketa. Urriaren 12an informazio eta eztabaida jardunaldi bat burutuko da. Bertan, fracking-aren aurkako zientzialariek eta zulatu nahi duen industriaren ordezkariek parte hartuko dute. Bestalde 19an, global frackdown edo frackingaren aurkako nazioarteko egunaren ospakizunarekin batera bozkaketa iritsiko da, goizean zehar kontzejuz-kontzeju burutuko dena. Egun hortan bertan arratsaldez, Zuatzu-kuartangon, festa antolatu dute. Festari hasiera goizeko bozkaketen irakurketak emango dio eta ondoren hainbat musika saiorekin jarraituko du. Kuartagoko jendeak festak prestatzeko daukan habilezia ezagututa ez dugu zalantzarik egun ahaztezina izango dela.
Nafarroarekin dagoeneko 3 dira! Gero eta ugariagoak dira frackinga debekatzen duten lurraldeak. Nafarroa bertan frackinga debekatuko duen legea onartzear dago. Bertako Legebiltzarrak martxoan izendatu zuen Nafarroa frackingik gabeko lurralde, eta irailan berriz haratago joan da, batzordean Nafarroa osoan frackinga debekatuko duen legea onartu baita. Lege hau Legebiltzarreko bilkurak behin behineko onartu dezan, aurrez batzordean onartzea beharrezkoa da. Gauzak horrela, urrian zehar aurreikusten da behin behineko onarpena ematea. Orain arte eman izan diren bozketetan PP izan da frackingaren debekuaren aurka agertu den alderdi bakarra eta UPN aldiz abstenitu da. Hau kontuan izanik, badirudi Nafarroa laster izango dela estatuan legez frackinga debekatzen duen 3.lurraldea. Lehenik Kantabria izan zen, ostean Errioxa eta orain Nafarroa. gure inguruan debekua hedatzen ari da! Kantabriako debekuarekin alderatuz, Nafarroakoan pasarte batzuk berdin-berdinak dira baina beste batzuk berriz, hobetu egin ditu. Honako bi alderdi ez dira bereizten testu batetik bestera: Erkidegoan debekua ezartzeko eskumenen justifikazioa eta fracking teknikaren erabilera ezartzea hirigintza-arauen urraketatzat hartu izana. Baina Nafarroako testuan berritzailetzat hartzen dena zera
da, baliabide ez konbentzionalen erauzketa debekatzen dela, edozein izanda ere honetarako erabili beharreko teknika. Bertan gainera, baliabide ez konbentzionalak definitzen dira, likidoa edo gasa izan daitekeen eta balio zehatz bat (milidarcy 1) baina txikiagodun iragazkortasuna duen hidrokarburoa hain zuzen ere. Hau dela eta, Nafarroako debekuak, frackingaren aurka orain arte egin diren legeen gabeziak asetzen ditu. Azken hauek, teknikari berari soilik egiten zioten aurka, berez izena aldatuko balitz eragingo ez ziona eta gainera, ematen zuten definizioa ez zen zuzena izaten. Eredutzat hartuko ditugu beraz honako berrikuntzak. Amaitu baino lehen gure poztasuna adierazi nahi dugu, gure lurraldearen defentsan egiten dugun eskari bera zonaldeka hedatzen ari denaren islada da eta. Hala ere, jakin badakigu estatuak ez duela debeku hauekiko iritzirik azaldu eta bertan behera usten saiatu ahalko dela. Baina momentuz, gertakari honi probetxua atera nahi diogu , gure lurraldeetan hausturarik eman ez dadin lanean jarraituko dugu eta.
2 FRACKING EZ
2013 urria
EDTORIALA
Denboraldi berria: indar eta erronka berriak
Ministro kontseilua Ministro Kontseiluak begi-bistan bidegabea den erabakiarekin uste bazuen Kuartangon frakinaren aurkako herri galdeketa bati ezezkoa emateak herriaren borondatea mozteko balioko zuela, ezingo luke okertuen dagoen erabaki bat hartu. Barregura eman lezake Espainiako ministro kontseilua mahai baten inguruan imajinatzeak Kuartangoko Udalak galdeketa bat egiteko eskaerarekin eta haiek gaiaren gainean konpetentzia guztiak izango balituzte eta erabaki inperiala izango balitz bezala, ezezko argia emanez. Egoeraren larritasunak, baina, barregura kentzen digu. Ostiralero estatuaren eraispena iragartzen duen eta jendearen bizitza dekretuen bidez birrintzen duen Ministro Kontseilu berdin horrek ikaraz jartzen da bailara bateko 300 biztanlek gutunazal soil bat eskatzen dutenean, eta ez zigorgabetasunarekin Espainian zehar ibili diren gutunazal horiek, baizik eta oso mezu sinplea den paper bat sartu ahal izateko balioko duen bat. EZ. Ez dugu
frakina gure herrian egitea nahi. Ezta beste inon ez, baina hasteko tamaina honetako eraso baten aurrean hasi gaitezen gure espazioa babesten. Ez dirudi ulertzen hain zaila denik… Harrigarriena, ordea, estatu mailako balizko organorik altuenak erabaki duena, oinarrizkoena den organo batek hankaz gora jarriko duela: kontzejuak. Bai, deserosoa den organo hori, zuzena, ia asanblada bidez dabilena eta jendeari hain hurbil egiten zaiona, non guztiak besteen izenak erabiltzen dituzten. Kontzeju horrek Ministro Kontseilu berari adierazpen askatasun ikasgai bat eskaini dio frakinaren inguruko bozketa bat deituz. Hobe luke Ministro Kontseiluak kontzeju horiek diotena arreta handiagoarekin entzutea eta ez hainbeste frackinaren sustatzaileak ekartzen duten hitz polit faltsu horiek; Kuartangon bailara bat ikusi baino, ikerketa lizentziak eskatzeko mapa laukidunak ikusten dituzten horiek…
Urriko ale honekin frakinaren aurkako denboraldi berria abiarazten dugu. Eta honekin badira hiru. Hirugarrenean irabazten denaren susmo hori helburutzat hartzen dugu eta, ondorioz, ikasturte berria abiarazten dugu oraingo honek behin betiko frakinaren mehatxua gure ingurutik aldenduko duelakoaren uste osoarekin. Eta jakin badakigun arren zulatzeko baimenak bere horretan jarraitzen dutela eta bai zulatzaileak zein Gobernu zentralak apurtzeko duten desio hori amaierara arte eramateko duten asmoa irmoa dela, ez zaizkigu falta ezta ere lurra eta lurraldearen aldeko defentsan burutzen den borroka hau nolabaiteko baikortasunarekin begiratzeko. Iragan den ikasturtean frakinaren aurkako mugimendu berriak jaiotzen ikusi genituen, bai eta nola hamarnaka udalerri eta instituzio apurketa hidraulikoaren aurka agertzen ziren. Bai Kantabrian bai Errioxan
Kataluniak ez du frackingik nahi Katalunian ez daude ez ohiko baliabideak aurkitzea aurreikusten diren lekurik, eta egon daitezkeenak txikiak dira eta bere ezaugarriengatik ez zen bere ustiaketa errentagarria izango. Eta hau ez dugu esaten frackingaren kontrako mugimenduetatik, Kataluniako Gobernuko hainbat departamentutako “aditu talde” batek ateratako ondorioetako bat da hain zuzen, Katalunian haustura hidraulikoaren bidezko hidrokarburoen erauzketari buruzko txostenean jasotzen dena eta aurreko irailaren 16an ezagutu genuena.
Kataluniako Gobernuaren arabera “kataluniako lurraldean fracking teknika erabiltzeari uko egiten diola” adierazi du Generalitat-ak, txosten honetan oinarrituta, frackinga Katalunian erabili daitekeen teknologia bezala baztertzeko erabakia hartu du, eta horretarako bide bikoitz batetik aurrera egiteko asmoa erakutsi du. Alde batetik, frackingaren teknika Katalunian erabil ez dadin araudian aldaketak egiten saiatuko dira, horrela estatuan
beste debeku bat ezarriz. Bestetik, ministerioari eskutitzen bidez, Katalunian frackingeko proiektuak ez onartzeko eskatuko diote. Ikusita zein den azkenaldian Generalitat-etik Monkloara bidaltzen diren eskutzitzen eraginkortasuna ez dakigu ze gertatuko den, baina adi egongo gara. Honetaz aparte, txosten interesgarri honen ondorioz, aurreko irailaren 27an Kataluniako parlamentuak izugarrizko gehiengoarekin frackingaren inguruko lau puntuko ebazpena onartu zuen, non Kataluniako gobernuari eskatzen zaion: lege bidez frackinga debekatzea, Darwin eta Leonardo esplorazio eskaerak ukatzea, Katalunian eragina izan dezaketen esplorazio zein ustiaketei aurre egitea eta energia berriztagarrien garapenarekin konprometitzea. Riudaurako Frackingaren kontrako plataforman garatutako eta ICV-EUiAk eta CUPek aurkeztutako proposamen honen kontra PPk eta Ciutadans-ek bakarrik bozkatu zuten. Aspaldi hasi zen Katalunian frackingaren kontrako mugimendua eta badirudi kurtso berria gogor hasi dutela, hala bedi eta ea leku gehiagotan ikusten dugun! Ni aqui ni en cap lloc!
ikusi ahal izan genituen apurketaren aurkako lehen debeku autonomikoak. Erresistentziara mugimendu berriak gehitzen doaz eta esandako debekuez gain, laster, Nafarroakoa eta ziurrenik Catalunyakoa ere helduko dira, non gobernuak teknika hau aldendu duen. Ikasturte berriari begira erronka nagusia apurketaren aurkakotasuna indartzen jarraitzea da bai eta Euskal Autonomi Erkidego mailako debekua lortzea. Horretarako sinadura zaparrada bildu behar badugu Herri Ekimen Legegile berri baten bidez, ez dugu zalantzarik izango horretan lanean jartzeko, sareak ehundu eta aliantzak bilatzen ditugun bitartean. Ikusi ahal duzuenez, ez da lana faltako, eta laguntza guztiak, direnak direlarik, ongietorriak izango dira. Guzti horiekin lortuko baitugu behin betiko inposatu nahi diguten apurketa hidraulikoa egiteko saiakera oro gelditzea. Lanera, lortuko dugu ta!
Natura babesteko legearen aldaketa
Aurreko kurtsoan Arabako Biltzar Nagusiek babestutako eremuetan frackingaren erabilpena, esploraziorako zein ustiaketarako, debekatzea eskatzen zuen ekimen legegilea jarri zuten martxan. Izan ere, Patxi Lopezen gobernuak babestutako eremuetan aire zabaleko zein lur azpiko meatze lanak egiteko debekua kendu nahi zuen eremu hauek arautzen dituen legea aldatuz. Asmo hori ezagutu eta egun gutxira aurkeztu zen Arabako Biltzar Nagusietan ekimena. Lopezen gobernuaren aldaketarako proposamena bertan behera gelditu zen hauteskundeen aurrerapenagatik baina aipatutako ekimenak bere bidea jarraitu zuen. Gure Herri Ekimen Legegilea (HEL) atzera bota zuten taldeek Biltzar Nagusietako ekimen hau aitzaki moduan erabili izana salatu genuen bere momentuan. Modu berean, behin legebiltzarrean aintzat hartuta, ekimen honi aurkeztutako emendakinak ere kritikatu genituen. Hortaz, HEL-a atzera botatzeko eta, behin onartuta, erabat desitxuratzen zuten emendakinak aurkezteko baliatu zuten ekimena frackingaren debekuaren kontra
daudenek, jokaldi borobila. Orain, lege aldaketarako proposamen honen ibilbidea ia bukatu denean, erraz ikus dezakegu zein izan den antzerki honen emaitza. Aurreko irailaren 10ean, eusko legebiltzarreko ingurumen Batzordean onartutako testuan, gerora Legebiltzarreko plenoan (ziur asko urria bitartean) bozkatuko den testu berean ez da frackinga debekatzen. Testu horren arabera, bateraezinak diren hainbat jardueren debekua babestutako espazio horiek arautzen dituzten antolaketa planen esku geldituko da. Proposamen berri hau PP, PSE eta PNVren artean adostu dute. Lehenengo biak hasiera ekimenaren tramitazioaren kontra agertu ziren, baina behin plenoan onartu zenean, emendakin berdintsuak aurkeztu zituzten meatze lanen gaineko debekua kentzeko eta frackinga ez debekatzeko eta PNVk tramitazioaren aldeko bozka eman zuen, jarraian proposamenari emendakinak aurkezteko. Hiru alderdi hauek frackinga debekatzeko akordioa ez egotea lortu dute, ezta sikiera babestutako eremuetarako ere!
3 FRACKING EZ
2013 urria
Ehunka polizien jazarkeria jasan behar izan dute lurraren defentsan Balcombera inguratu diren guztiak. Zaurituak ugari, atxilotuak dozenaka, baina protestak gorantz jo du enpresak lanak bertan behera utzi dituen arte
Polonia, Erresuma Batua eta Argentina. Munduan zehar zabaltzen da obren aurreko erresistentzia. Chevron konpainiaren izena gure Lurraldeko leku ezberdinetatik datozen albiste anitzengatik ezaguna egiten zaigu. Albiste hauek zerikusia dute frackingaren teknikaren bitartez ez ohiko gasa erauzteko asmoekin eta putzuak planteatzen diren eremuetako biztanleen erantzun borrokalariarekin, izan ere biztanle hauek ez dute putzurik nahi beraien etxeetan. Poloniako Zuralow-eko landa eremuan, Ukraniatik gertu, Chevronek makinak instalatu nahi dituen lursaila okupatu dute eta bertan akanpada bat egiten ari dira, 24 orduko egonaldiak eginez lanen hasiera ekiditeko. Duela hilabete batzuk, beraien zonaldean haustura hidraulikoaren lanak hasi nahi zituen estatu batuetako multinazional honen kontrako borroka irabazi zutela pentsatu zuten. Baina iragan ekainaren 3an, Chevron lekura bueltatu zen eta sismika lan batzuk egiteko aitzakiarekin, alokatutako 2,7 hektareatako lursail bat itxi nahi izan zuen, bertan sorgailua, argiak eta lanetarako-etxolak instalatzeko. Hu-
rrengo estekan jarraitu dezakegu baserritar hauen borroka: occupychevron.tumblr.com Bitartean, Argentinako hegoaldean, aurreko abuztuaren 28an, “Vaca Muerta”-ko hobia frackingaren bidez ustiatzeko YPF eta Chevron-en arteko akordioa ofizialdu zen Neuquén eta Rio Negro-ko Diputatuen Kongresuan. Hobi hau maputxeen, Argentina eta Txileko hegoaldeko jatorrizko herriaren, lurraldeetan dago. Jendetza bildu zen kongresuaren atearen aurrean eta akordio honen kontra agertu zen. Istiluen kontrako poliziaren ohiturari jarraituz, Maputxe-komunitateak, ikasleak, sindikatuak, bortizki erreprimitu zituzten gas negar-eragile eta gomazko balak erabiliz eta 30 bat zauritu utzi zituzten, haietako bat birika zulatuta zuela. Oposizioaren kontrako biolentzia ez zen bertan bukatu. Neuquén-eko Maputxe komunitateek, petrolio putzuen artean bizitzen denbora luze daramatenak, beste gizarte eragile batzuekin batera abuztuko 28ra arte iraun zuen akanpada bat deitu zuten Neuquén-eko probin-
tziako legebiltzarrearen aurrean. Beraien etxeetara bueltatu zirenean erabat kiskalitako 4 etxe topatu zituzten, ustez konpainien interesak defendatzen dituzten taldeek egindako erasoaren ondorioz. Komunitateko lonko-ak (buruzagiak) adierazi zuenez, Neuquén-eko Konfederazio Maputxea uraren eta bizitzaren alde eta harrapaketa eta haustura hidraulikoaren kontra egiten ari den borrokarekin lotura duen atentatu argia da eta esan zuen: “Chevron ez da gure lurretan sartuko, gu hemen ez gaudelako diruaren truke, gure lurragatik baizik”. Biztanleriaren erantzuna ez da hemen bukatzen. Gizarte mugimenduak sektore anitzetako plataforma batetan antolatu dira eta mobilizazio berrietara dei egin dute. Bitartean, beste komunitate batzuek petrolio enpresek egindako zulaketek sortutako ihesak eragindako ingurumen kalteak konpondu arte, lurraldeetan lanean diharduten enpresa horien sarbideak blokeatuta dituzte.
Argentinako biztanleria ez da geldirik egongo teknika honen instalazio eta bere eragin negargarrien aurrean, Cristina Lincopan-en heriotza kasu, Gelay Ko-ko maputxe komunitatearen buruzagia, Hego Amerikako frackingeko lehendabiziko dorrea jarri zen tokikoa.
“Chevron ez da sartuko gure lurretan, gu ez bait gaude hemen diruagatik, bizitzagaitik ordea” Eta Europara bueltatuz, Erresuma Batuan, non duela hilabete batzuetatik ez ohiko gasa erauzteko baimena duten, Balcombeko biztanleriak (Sussex-eko mendebaldean) ixilik ez egotea eta frackinga gelditzeko lanean aritzea erabaki du. Udan, Cuadrilla Resources konpainiaren kamioiei aurrera egitea geldiarazten saiatu ziren errepideen mozketa eta protesten bitartez. Istilu hauetan ehundaka polizi eta atxilotutako asko egon zi-
FRACKING-AREN ARRISKUAK
Uholdeak: Koloradoko kasua. (20.000 putzu kaltetuak) Haustura hidraulikoan erabilitako milioika ur litroei gehitzen zaizkien produktu kimiko anitzek, arazoak sortzen dituzte pasatzen diren lekuetatik eta gelditzen diren lekuetan, izan ere, behin erabiliak izan direnean hondakin-urak bihurtzen dira. Uda honetan naturak eta klimak argi utzi dute frackineko putzuek uren eta orokorrean, lurren kutsaduran lagundu dezaketela. Irailaren 12an, Estatu Batuetako Kolorado-ko estatuan uholde suntzitzaileak egon ziren, zeintzuek 8 hildako, 2.000 etxebizita hondatuta, 3.000 pertsona beraien etxeetatik aldenduta, ibili ezinezko kilometroak, baztertutako mendi komunitateak eta kalteak izan dituzten gas eta petrolioko 20.000 putzu utzi dituzten, hauetako asko suntsituta geratu
dira, gasa, produktu kimikoak edo petrolio isurketak dituztelarik. Erakunde ofizialek, Petrolio eta Gasaren Kontserbaziorako Batzordeak, eta prentsak zabaltzen dituen iformazioek ez dute egoera gehiegi argitzen eta gainera, uholdeak sortzen ari diren eraginaren inguruan kaltetutakoek bidaltzen dituzten, eta saretik jaso ditugun, informazioekin eta irudiekin ez dute bat egiten.
20.000 putzu kaltetuak, hauetako asko suntsituta geratu dira, gasa, produktu kimikoak edo petrolio isurketak dituztelarik
Bitartean, petrolio konpainiek lasaitzeko deiak egiten dituzte, eta hau da ENCANA konpainiatik diotena: “uholdeak somatu genituenean putzuak itxi genituen, hondakinen baltsa oso gutxi daude eta ur gainean ikusten diren tankeetan dagoen produktu kimikoen kantitatea oso txikia da”. Eragindako ingurumen kalteak “txikiagotzen” saiatzen diren enpresa energetikoetara ohituak gude (Fukushima-ko adibidea kasu), jada beraien bertsioak sinesteko. Bertsio hauek helburu bakarra dute, kasu honetan frackingaren kasuan: teknikaren kontra, benetako arriskueei buruz eta beraien metodoen kontra doan edozein informazio ezkutatzea.
ren. Liskar hauek “Balcombe-ko bataila” bezala deitu izan dira. Gerora, abuztuan, 1000 ekintzailetik gora zonaldean antolatutako gaitzespen kanpaleku batetan elkartu ziren. Egondako hurrengo liskarretan atxiltutakoen kopurua 40tik gorakoa izan zen, europarlamentari bat tartean. Mobilizazioaren indarrak, enpresak eragindako zaraten ondorioz aurkeztutako salaketekin batera, garaipen partziala lortu du, zulaketak behin-behinean geldiarazi baitituzte. Enpresa sustatzaileak, Cuadrilla Resources, arazoak konponduko dituela eta zulaketekin jarraituko duela esan du. Momentuz, lehia erabatekoa da, manifestariek esan dute etengabe jarraituko dutela lanean zulaketek aurrera ez jarraitzeko. Ikusten dugunez, zulaketarako saikera bakoitzak herri erantzun bat dakar, zonalde bakoitzeko ezaugarri berezien bitartez adierazten dena, baina helburu berdina duena. Frackingaren zentzugabekeria gelditzea. Borrokak aurrera dirau.
4 FRACKING EZ
2013 urria
Marc Gavaldàrekin hitz-egin dugu… (Ingurumen Zientzialaria eta Repsolmata-ko kidea)
Zer izan zen burura etorri zitzaizun lehen gauza “fracking” hitza entzun zenuen lehenengo aldian? Eta behin aztertzen hasi zinenean? 2011 urtearen bukaeran Repsolek Argentinako Vaca Muerta hobian arbel-gas erreserba handi baten aurkikuntzaren berria plazaratu zuen. Konpainiaren ordezkariak azkar jo zuten berria finantza-esparruetan hedatzera, enpresaren lehendakaria “Peak Oilaren eztabaida gainditua dago” harro adieraztera heldu zelarik. Jokaldia “erdi-ondo” atera zitzaien: Repsolen akzioak gora egin zuten notiziarekin. Baina... Baina..? Aurkikuntzaren eremuan bertan, poza ez zen ez horrenbesterainokoa izan. Neuquéneko populazioak hamarkadak zeramatzan herrialdeak Repsolekin zuen menpekotasuna pairatzen. Urteetan zehar bertako agintariek Loma de la Latako hobiaren agortzea onartu dute berauen ondorioz sortutako kalte ekologikoak zigorgabetasuna bermatzen zuten bitartean. Akuiferoen kutsadurak eragindako gaixoaldiak pairatutako populazioek (Añelo, Kaxipayiñ, Paynemil,..), ezin begi onez ikusi haustura hidrauliko bidezko esplotazioak ekar zezakeen modeloaren betikotzea. Gainera bada kontuan hartu beharreko beste kontu bat, lurrazpiko erreserbak aurreikuspenak puzteko dagoen joerak, ezin ezkuta dezake lurrazalera ateratzeko behar den inbertsio ekonomiko zein tekniko itzela.
Fracking-aren aurkako mugimenduak biderkatzen eta antolatzen ari dira gure inguruan Aspaldi ikusten ari gara, haustura hidraulikoa hedatzeko saiakerak mundu osoan zehar aurkako mugimendu eta protesta ugariren loratzea ekarri duela. Edozein kasutan artikulu honetan etxean gertatzen ari denari jarriko diogu arreta. Azken hilabeteetan frackingaren aurkako mugimenduak nabarmen ugaritu dira guren inguruan. Fracking Ez araba 2. urteurrena betetzeko zorian da eta Fracking EZ Bizkaia eta Fracking EZ Kuartango ere bide berean dira. Hori gutxi ez balitz, azken urtebetean mugimendu berri ugari bere lekua hartzen aritu da. Lehenengoa fracking EZ Araialdean izan zen, Araba eta Bizkaiako lurraldeei eragiten dien SAIA baimenari lotutako kanpaina sismikoaren hasieraren aurrean oposizio jarrera garrantzitsua bultzatu zuena. Fracking EZ Araialdeari mugimendu lokal anitz batu zitzaizkion, intentsitate ezberdinetan bada ere, euren ahotsa frackingaren aurka altxa zutenak. Mobilizazioak izan ziren Arratiako bailaran, Zeberion, Ugaon, Arrigorriagan, Galdakaon… egia esan, SAIA baimenak erasandako leku gehienetan. Mobilizazio honi Durangaldea eta Zornotzan agertzen ari diren mugimendu berriak batu behar zaizkio, non LORE baimena begibistan baitute, Eusko jaurlaritzak noiz onartuko zai. Baina tokian-tokiko talde berrien sorrera pozteko modukoa bada, ez da gutxiagorako talde guzti hauek euren arteko koordinazioa bultzatzeko urratsak emateko erabakia hartu izana. Hastapenetatik, komunikazio bide honak bazituzten ere, batez ere informazio eta propaganda materialearen banaketarako, berriki frackingaren aurkako borrokan koordinazio elementuak sortzeko erabakia hartu dute. Pasaden Irailaren 25ean Ugaon izandako bilera batean frackingaren kontrako plataforma ezberdinetako kidez osatutako taldeak, aurrera begira ageri diren erronka eta aukeren inguruan eztabaidatu zuen, zulatzaileen aurkako borrokan ahalik eta estrategia eraginkorrena hartzeko halburuarekin. Urrian bigarren bilera bat burutuko da Kuartangon, eta bertan eztabaidak aurrera jarraituko du. Jakinaren gainean izango zaituztegu.
Ba al zenekien? 1. Erresuma Batuko lehen putzuen inguruan izandako liskarretan 40 atxilotu baino gehiago izan direla? 2. Espainiako industria ministroak, bere ezjakintasunean, lortu nahi duten gasak eskisto gasa izena duela “enkistaua dagoelako” esan duela? 3. Deborah Rogersek dioenez, gaur egun gasak duen prezioak direla eta, enpresak lortzen dituzten etekinak gastuen erdiak inguru direla? 4. Alemaniako KFW kontsultora ekonomikoaren arabera, ez dela egia amerikar enpresek lehiakortasunik lortu dutenik frackingaren eskutik? 5. Coloradon izan berri diren uholdetan 20.000 putzu baino gehiagotan kalteak egon direla? 6. Castor izeneko lur azpiko gas metatze prioektuan egindako gas injekzioen ondorioz, hilabeteko epean 200 lurrikaratik gora gertatu direla? 7. Kataluniako gobernuak eskatutako jakitunen txostenaren arabera, hobien kaxkartasunak eta tekniken arriskuak kontutan izanik, ez dela komenigarria frackinga egitea?
Ez al zen ba Repsol Argentinatik egotzia izan? Gutxi gora behera. Argentinako gobernuak Repsolek YPF-ren gain zituen akzioen %51 desjabetu zituen. Kontua da enpresa hau bertako erreserbatatik lortutako etekinak ateratzen hari zela beste herrialde batzuetan inbertsioak egiteko. Gaur egun Repsol, YPFren beste akziodun batzuei akzioak erosten hari da, ez kontrola berreskuratzeraino baina bai enpresaren zati handi bat eskuratzeraino. Aipagarria da bestalde, garai hartan estatu espainiarreko politikariek enpresa honekiko azaldu zuten menpekotasun politiko zein mediatikoa, kapital finantziero global batek kontrolaturiko enpresa baten hispanotasuna sutsuki defendatuz. Bestalde argi geratzen da zenbait enpresak bere ingurumen zein osasun ardurekiko duten zigorgabetasun osoa. Energia hornikuntza globala bermatzeko arazoak izateko bidean sartzen ari ote gara? Hor dago koska! Badugu energia-adiktoa den gizarte global bat, deslokalizaturik dauden kapital ez gardenek kontrolaturiko korporazioak dauzkagu, oinarrizko eskubideen gainbehera bat ere badugu eta azkenik produkzio guneetan geroz eta tentsio gune handiagoak ditugu. Gure pasibotasunak edo aldaketarekiko erresistentziak, denbora kontra dugula, aldaketari aurre egiteko aukerak murrizten dizkigu. Erauzketa baimentzen duten mugak gainditzen doazen heinean lur emankorrak zein ekosistemak itzulera gabe degradatzen dira. Petrolio, gas edo arbel-gasen ekoizpenak ingurumena berreskuratzeko kostuak kontuan edukiko balituzte oso erregai garestiak izango lirateke. Eta hor dago kontua, ordainduko dute – edo jasango- etorkizunean. Bitartean ingurumen arrazakeria praktikatzen da, pasiboak herrialde periferikoetara externalizatuz. Arbel-gasa arazo hauen aurrean konponbide bat izan al daiteke? Segur aski gutxi batzuentzako soilik. Gutxi batzuentzako? Bai, apustu teknologiko arriskutsu batera inbertitzaileak erakartzeko ahalmena izango duten zenbait enpresentzat, hori bai, panorama politiko zein administratibo oso otzana badute! Burbuila fenomenoa, puztuz doa pixkanaka eta... plaf! Orduan, zer egin dezake populazioak? Lehenik eta behin gure lurraldeetan frackingaren garapena eragotzi. Estrategikoki, berehalako arriskua izan dezaketen herrialdeei beren borrokan lagunduz, Repsolek Kantabrian duen proiektua kasu. Aldi berean, gizarte autonomoago baterako bilakaera eredua garatzen hasi, berdintasuna helburu izango duena eta maila txikian garatuko diren energia iturrietan oinarrituko dena, garbiak eta ez zentralizatuak. Bestalde aktiboki lan egin korporazioen zigorgabetasuna amaitu dadin. Konpondu dezatela sorturiko kalte oro, hobi bakar bat gehiago zulatzen hasi aurretik! Katalunia ere Frackingaren mehatxupean al dago? Badira zenbait kontzesio hainbat nekazaritza lurraldetan hedatzen direnak Segarra, Osona, Ribera d´Ebre eta la Garrotxa esaterako. Kalteturiko herriak kontrako mozioak aurkeztuz erreakzionatzen ari dira (badira 60 baino gehio) eta Aturem el Fracking Plataformak, hilabete gutxi batzuen burua lan handia egitea lortu du. Oraingoz, zenbait lizentzia atzera botatzea lortu da irizpide teknikoez baliatuz, baina argi dago laster etorriko direla bueltan.