Por otro modelo energético
Beste eredu energetiko baten alde
2013ko Urtarrila 1. Zenbakia Doako alea www.frackingezaraba.org
2012 bizia-bizia Ehunka alegazio, hainbat kontzentrazio, “fracking-ik gabeko kanpaina”, mendi martxa bat, bizikletaz beste bat, 70 hitzaldi baino gehiago, jardunaldi berriemaileak, kontzertuak, txosnak, era askotako ekimen partikularrak, eta batez ere, iritzi bera aditzera ematen ari den jende uholdea. Fracking Ez! Ez hemen ez inon! 2013an Ez gaitzatela ustekabean harrapatu! 2012ko Urriak 6. Gasteiz. 13.000 lagunek Gasteizeko kaleak bete zituzten fracking-aren aurkako manifestazioan.
Estatutopaketa Burgosen Estatuko leku ezberdinetako kolektibo, asanblada eta plataformen ordezkariek pasa den abenduak 15ean hitzordua izan zuten Burgosen. Honen asmoak elkar ezagutzea, harremanak estutzea eta ikerketa edota esploraziorako baimen onartuen aurrean borroka bateratua egin ahal izateko aukerak aztertzea izan ziren. Zuzenean, leku ezberdinetan ematen ari diren arazoak ezagutu ahal izan genituen eta lurralde ezberdinetan aurrera eramaten ari diren ekimen nagusiak azaldu zizkiguten. Bestalde, burutuko den urrengo mobilizazio handia bilera honetan jaio zela azpimarratzekoa da, maiatzean Burgosen manifestazio gisa emango dena hain zuzen ere. Gainera, edozein lekutan eman ahal den obren hasieraren aurrean fronte bateratu bat eraikitzeko lehengo adreiluak ezarri zirela oso interesgarria iruditu zitzaigun. Kolaborazio honi buruzko albizteak datozen hilabeteetan emango dizkizuegu.
Burgosek manifestazioa jasoko du datorren maiatzean
Jaio da Fracking Ez egunkaria Argitalpen berri honek hilabetero frackinaren aurrerapausoak eta oposizioari buruzko berri nabarmenenak jasoko ditu, eta eredu energetikoari buruzko eztabaidan parte hartuko du Fracking Ez-en lehen zenbakia aurkezten dizuegu. Hilabeteroko argitalpen txiki hau, gure lurraldea mehatxatzen duen ez ohiko gasaren ustiatze planei buruzko informazio eguneratua eskeintzeko helburuarekin jaio da. Argitalpen labur honen bitartez, 4 orrialdez osatuko dena eta euskarazko zein gaztelerazko bertsioak izango dituena, gure inguruan zein beste edozeinetan haustura burutzeko asmoarekin bat datozen gertakari esanguratsuenak ezagutarazten saiatuko gara, hasieratik helarazi dugun mezuan tematu nahi gara eta, hau da, Ez hemen, ez inon!Hau dela eta, bitartekari honen bidez, gertutik eragiten gaituzten erauzketa plan eta teknikei buruz hitz egingo dugu, baina ikusmira beti haratago izanik, frackinga geldiaraztearen beharraz gain aurrean dugun eredu energetikoari so eginez, kontsumoan eta bizitzan oinarritzen
Parte hartu! Ekarpenak egin nahi badituzu, edota albizteak bidali, iradokizunak egin, mugimenduan parte hartu nahi izan ezkero, argitalpenak zabaldu,…
frackingezaraba@gmail.com
dena eta aldatzea ezinbestekoa dena etorkizun duin bat egon dadila nahi baldin badugu behintzat. Asmoa berez enpresen eta gobernuen mugimenduez gain, hauek geldiarazteko ekimenak zabaltzea da. Beste lekuetan emandako erauzketa jarduerak ere gerturatzen joango gara, eta baita aktibista, aditu edota eraginpean aurkitzen diren pertsonen iritziak ere aurkezten. Argitalpen irekia izango da, helbide elektroniko baten bitartez ekarpenak, kritikak edota iradokizunak jasotzeko prest dago eta. Fracking-ik gabe mantetzeko beste bultzada txiki bat besterik ez da, eta derrigorrez laister etorriko den energia eredu aldaketa batekiko hausnarketa lekua, azkar ulertu behar bait dugu, gustatu ala ez, mugatua den mundu batean ezin dugula baliabideak amaigabeak izango balira bezala bizi…
Fracking Ez Araba parlamentuan Frackingari buruzko politikarien iritzia Fracking Ez Araba Plataformako kideen begietan legebiltzarraren hasieran Facking ez Araba Eusko Legebiltzarreko hamargarren legealdiko inbestidura eztabaidan, bertan egon zen. Ez genuen huts egin nahi izan hitzordu garrantzitsu horretara, datorren legealdia funtsezkoa izango bait da frackinga gure ingurunean ezartzeko (ala ez). Ezin dugu ahaztu hemendik gutxira emango diren aurrekontuetatik atera ahalko dela EAEko lehengo putzuak burutzeko dirua, esan beharra dago Fracking Ez Arabak bere aldetik ahal duen guztia egingo duela hau oztopatzeko. Gure presentzia, beste kolektibo batzuenarekin batera, Legebiltzarrari begi-keinu bat
egitea izan zen beraien aurrerapausoekiko adi jarraitzen dugula gogorarazteko hain zuzen ere. Gure jarduera nagusiak informazio emailea eta herriaren kontzietziazioa izaten jarraituko duten arren, politikarien iritzia eta beraien ahalmen legegilea ere
interesatzen zaizkigu. Izan ere, haustura hidraulikoaren ezarpenaren aurrean legebiltzarraren oposizio argi bat oso lagungarria izango litzateke, momentuz behintzat agerian dauden lurrazpiko ez ohiko gasaren erauzketa planak geldiarazteko.
Legebiltzarraren hasieran, hainbat kolektiboetako pertsonak bertan egon ziren
2 FRACKING EZ
2013ko Urtarrila
EDITORIALA
Egunero
Pozoitutako oinordetza
Gaur egun daramagun bizitza, produkzio eta kontsumo ereduak egunero neurriz kanpoko kopuruak erretzera eramaten gaitu; 14.000.000.000 petrolio litro, 8.800.000.000 gas metro kubiko ta 17.520.000.000 ikatz kilo, alegia. Egunero! Berritzerik ez duten materia hauen kopuruak neurriz gainekoak dira. Mundu mailako ekonomiaren arazoak egonda ere, baliabide hauen kontsumoak hazten jarraitzen du (2011an 2,5%). Honek parez pare bi arazo handi jartzen dizkigu. Lehena Lurraren Berotzea da, egun inork zalantzan jartzen ez duena eta bide hau jarraitzeagatik sakonduko dena. Bigarrena, bai petrolioa, gasa eta ikatza lortzeko modu gero eta zailagoak daudela, ustiatzeko dauden hobi aberats eta errazenak geroz eta urriagoak baitira. Panorama honetan, fracking-a eta ingurumenarekin geroz eta bortitzagoak diren beste teknika batzuk sartzen dira. Egunetik egunera, geroz eta sakonago zulatu beharko dugu, geroz eta harri gehiago apurtu, geroz eta produktu kimiko gehiago erabili eta geroz eta energia gehiago erabili; kasurik hoberenean, egungo energia produkzio tasak mantentzeko.
Gas ez konbentzionalaren ustiapena bultzatu zuen lehena ez izan arren, Lopezen gobernuak oinordetza arriskutsua utzi digu. Iraultza energetikoa iragartzeko Texasko gas putzuetan egindako agerraldi famatuak frackingak publikoki egin behar zuen lasterketa abiarazi zuen. Itzalean, ordea, aspaldiko 2004 batetik zeraman gaiak sukaldean. Erritmo desberdinen lasterketa, ordea. Batzuk apurketa egiteko korrika egiten duten bitartean, guretzat 2012rako iragarri ziren azterketa zundaketak hasi ez zitzaten egindako erlojupeko lasterketa izan da. Momentuz, 2012a bukatu da eta ustiapenek ez dute hasi. Hau alde bateko garaipena baino ez da, konpainientzat 2013a berriz ere gorriz markatuta agertzen baita. Lehen pika sartu nahi dute, horren atzetik beste guztiak etortzeko. Eusko-kantauriar arroan dauden 40 inguru ikerketa baimen onartu edo eskatuekin, frakingak iberiar bertsioaren epizentroa da. Eta Araba, urakanaren begia. Bertan 10 baimen onartu eta beste hiru bidean daudelarik, lurraldea frackinaren mehatxupean dago. Orain EAJ eta Urkulluren txanda da. Eta go-
Frackinga, negozio on bat? Frackinga hain negozio ona izanda... Zer dela eta ez ohiko gasean oinarritzen diren enpresak hain panoramaka kaskarra dute? Gehiegi entzun dugu ez ohiko gasaren ustiapenak dakarren negozio handiari buruz. “Gasaren mendea” esatera heldu dira baikorrenak. Hala ere, geroz eta ahots gehiago daude shale gasaren inguruan sortzen ari den espekulazio burbuilaren inguruan. Higiezin burbuilari esker, zeinaren ondorioak hainbat eta hainbat ordaintzen gabiltzan, estruktura piramidaleko timo hauei buruz askoz ikasi ahal izan dugu. Klasiko bat da. XVIII mendean Holandan tulipanekin gertatu zen; eta denborarekin berritzen joan da. Mende hau puntocom-en ziztadarekin hasi zen, eta orain energia burbuila dator “baliabide ez konbentzionalen” aurpegiarekin. Asmakuntza abian jarri zuten lehenak beranduago sartu zirenen itxaropenez elikatu ziren, bigarren hauek hurrengokoetaz; eta horrela puzten joan da kontua shale gasari buruz iraultza bezala hitz egiten entzun den arte. Hala ere, AEBtan, boom hau hasi zen lekuan, ziztadaren lehen aztarnak ikusten asi dira. Chesapeake
enpresa, putzu ez konbentzional gehien dituena, porrotaren zorian dago. Beste batzuk, Euskokantauriar arroan interes handiak duen Bnk bezala bere akzioak salgai-hondarraren balioa dutela ikusten ari dira. Arrazoia sinplea da. Aurreikuspenak puztu ziren. “Sweetspots”ak, hots, leku hoberenak, ustiatzen hasi ziren, eta bertatik atera zen gasa baimen, lizentzia, inbertsioak biderkatu eta, horren atzetik, ustiatu behar ziren lurren alokairua ere igotzen joan zen. Ateratako gasa salneurria jaitsarazi zuen eta, horrela, hobiak errentagarri izateari utzi diote; ateratako energia unitatearen (MBUT) salmenta saltzaileari 3 $ (Henry Hub prezioa) ematen dizkion bitartean, unitate horren produkzioak 8$ balio du. Ondorioz, enpresak zulatzen jarraitu ahal izateko zorra pilatzen joan behar dira. Eta horietako asko egoera larrian daude. Konponbideetako bat, gasa oraindik salneurri altua duten merkatu berriak bilatzea da, Europakoaren kasu. Hala ere onartu behar da Europarako aurreikusitako erreserbak amerikakoak baino askoz txikiagoak direla eta ustiaketaren
prezioa askoz handiagoa izango dela espezializatutako azpiegitura eta ekipoen urritasuna dela eta. Gainera, gasa lortzeko erabili beharko den energiaren prezioa altuagoa izango da Europan. Helburua ahalik eta ustiapen kopuru handiena abian jarri eta hauek saltzea da, frackinga negozio kaskarra dela egiaztatu baino lehen. Gas asko ustiatuz gero, prezioak behera egingo zuten eta operazioak errentagarritasuna galduko zuen. Gas gutxi ateraz gero, produkzio kostuek ez lituzkete gastuak estalduko. Beste estrategia posible bat erregai fosilen gainbehera orokorra dela eta gasaren prezioa igotzeko otoitz egitea da. Baina, mirari hori beteta ere, eta ekonomiak gizateriaren eskuetan dauden erregai fosilen hazkundean oinarritutako hazkundea berreskuratuko balu, sortuko zen Berotegi Orokorrak ondorio hondatzaileak izango zituen. Hau guztiagatik aurrean dagoen kontua zera da: ez litzateke hobe kontsumo murritzagoan eta baliabide berriztatzaileetan oinarritutako beste eredu energetiko batenganako trantsizioa atzeraezina abiaraztea?
Torontoko boltsan kotizatzen duen enpresa da BNK. Gainbehera nabarmena da. BNK-k hainbat baimen ditu gure inguruan
bernuaren gidaritza hartzen du pozoitutako oinordetzarekin. Hasieran duda-mudatan ibili ostean, jarrera ofizialaren zain, iturri ofiziosoek fracking honi ez esaten diola dirudi, ez duenak fracking ez esan nahi. Honen inguruko ñabardurei buruz etorkizun hurbil batean hitz egingo dugu. Nahi izanez gero, badaude konponbide errazak EAEn haustura egiteko aukerarekin amaitzeko. Epe laburrean, diru laguntza publikoetatik bizi den Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuari jarioa etetea. Epe ertainean, hidrokarburo ez konbentzionalen ustiapenari ateak ixteko legedia idatzi daiteke eta baimenak kendu. Eta epe luzean, arrisku hau behin betiko aldentzeko, kontsumoaren murrizpena, eraginkortasuna eta beste eredu energetiko baterako trantsizioa dira klabeak, frackingaren bidez lortuko den gas ez konbentzionala zubi energia izan ez dadin. Marra gorria zeharkatu eta gas ez konbentzionala lortzeko bideari ekiten badiogu, arazo energetikoak konponbiderik ez duela onartzen ari gara. Eta hori askoz larriagoa litzateke, inongo dudarik gabe...
EEE (Energiaren Euskal Erakundea): Esan zer finantzatzen duzun, eta proposatzen duzun eredu energetikoa zein den esango dizut 2012a bukatu den honetan, salaketa txiki bat egiteko une aproposa izan daiteke. Gure irakurleak jada ez badaki, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua (SHESA), Araban, Errioxan, Bizkaiko lurraldeetan frackingaren bultzatzaile nagusia eta beste lekuetan interesa duena, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) barnekoa da, eta EEE Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren eskuan dago (gaur egun, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren saila). Diru publikoa %100ean, guztiona. Egiten dituen gauza guztiak, guztion artean ordaintzen ditugu. Ikusi ahal izateko EEEren aurrekontu ildoa nondik nora joan den, hausnarketa ireki beharko lukeen adibide txiki bat azalduko dugu. Ustiaketarako dituen diru laguntzen kapituluan, SHESAk EEEk duen diru publikotik 29.000.000 € jaso zituen. Kopuru oparoa, zalantzarik gabe. Bestalde “2012ko Energia Aurrezkia eta Eraginkortasuna sustatzeko laguntza programa”k 5.500.000 euroko kopurua jaso zuen. Atsotitzak dionez, Gauza bat predikatu, beste bat paratikatu. Ikusi dugunez, erregai fosilen bidetik jarraitu nahi duten horien aldekoetara bideratzen dira praktikak. Gobernuaren erantzukizuna adibide lotsagarri hauei buelta ematea da. Eta gai hauetan denok parte hartu nahi dugu gure iritziak mahai gainean ipiniz.
Frackingak lobbyak behar ditu Jende guztiak, ezta gizartearen gehiengo batek ere, uste ez duenez frackinga interesgarria izan zitekeela, ustiatu behar dela dioten konpainiak bidea errazten joan behar dira. Frackingaren etorrerak izango dituen eragozpenak pairatu behar dituzten komunitateak kexatzen direla? Beste herrialdetan egindako astakerien inguruko beldurra dagoela? Lurazpian kimikoak txertatzearen aurka daudela? Ez larritu... horrelako arazoak konpontzen adituak diren konpainiak daude. Jokabidea hurrengoa da: helburu zulatzaileak dituzten hainbat konpainia elkartzen dira (gure kasuan SHESA, Bnk petroleum, r2 Energy eta Heyco dira “elkarte” hori osatzen dutenak), propaganda kanpainetan eskarmentua duen enpresa bat kontratatzen da (gure kasuan FTI consulting enpresa izan da aukeratua), eta lanera. Modu horretan jaio da shalegasespana think tank edo iritzi zentroa eta ezkutatzen ez duten helburua dauka: gizartea eta bereziki herrietako hautetsiei frackinga etorkizunerako gauza ona dela sinestaraztea. Horretarako, bizpahiru lelo hartu eta behin eta berriz errepikatzen dira egia ekinaren ekinez eraikiko balitz bezala. Zorionez badakigu nola funtzionatzen dute, baina gehien bat, badakigu gezurretan ari direla. Guzti hau argitzeko abiapuntu egoki bat izan liteke FTI consultingek frackingaren onuren inguruan konbentzitzeko zenbat diru (gehien bat publikoa) irabazten duen jakitea. Enpresa mota hauek ezagunak dira bere egunean erretzeak biriken minbiziarekin zerikusirik ez zuela zabaldu zutelako edota Iraken zituen arma kimikoen armategien inguruko alarma sortu zuten kanpainak zuzendu zituztelako, ostera ez zituela jakin denean. Zelako aleak!
3 FRACKING EZ
2013ko Urtarrila
BALIABIDE FOSILEKIKO DEPENDENTZIA
Sinestezina badirudi ere, honako hau Albertako baso bat zen duela gutxi. Operazioaren tamainaren idea bat izatearren, bertan diharduten kamioietako baten argazkia ipini dugu behean, ezkerraldean
Planeta txikitzen: Canadako ondar asfaltikoak Baliabide fosilekin jarraitzeko azken saio desesperatuak dira errekurtso ez konbentzionalak ustiatzeko ekimen berriak Gure gizarteak eta gure bizimoldeak baliabide fosilekiko duen dependentziak dakartzan arazoak ikustarazteko jaiotzen da. Mendebaldeko gizarteek bizi izan duten hazkundearen oinarrian erregai fosilak daude. Hauek duela gutxira arte, nahiko erraz eta merke lortu izan dira, eta xahutu ditugunez, festa amaitzear dagoela esan genezake.
Duela urte batzuk, The economist aldizkariak mezu sarkastiko baten bitartez (argazkian) abixua bidaltzen zuen; petrolioarekiko adiktuak gara. Petrolioaren tontorra edo gehienezko
produkzioaren unea pasatu dugu jada, eta laster iritsiko dira ikatza eta gasarena. Fracking-a eta baliabide ez konbentzionalaren bilaketa, albiste pozgarria baino, energia fosilen eskutik jarraitzeko azken saio etsitua besterik ez da, mundu mugatu batetan hazkunde mugagabea posible balitz bezala. Fracking-a ez zentzu honetan emandako pauso bakarra. Urteak daramatzate erreserba marginalak ustiatzen, lortzeko zailtasun handiak dituzten baliabideak, ur sakonetako petrolioa bezala, edo txikizio potentzial izugarria duten teknikak erabiltzen, ikatza ustiatzeko erabiltzen den “top mountain removal� kasu. Hilabete honetan, Kanadako
ondar asfaltikoak edo bituminosoak aurkezten dizkizuegu. Duela hamarkada batzuk hasita, mundu mailako petrolio erauzketen zenbakiei, Kanadan ondar asfaltikoetatik lortutako produktu honen zenbakiak gehitzen zaizkio. Lur azal gaineko mehataritza lana da hau, 54.000 km2tan zehar (Arabako lurraldearen azalera 18 bider!) sakabanatuak daudelarik. Lan hauetan hasi aurretik, basoz beteak zeuden lurralde hauek. Areetatik petrolioa lortzeko prozesuan, izugarrizko ur kopurua erabili behar da, kopuru handi bat Athabasca ibaira isuri kutsagarri moduan itzultzen delarik. Lurrak eta ondarrak mugitzeko, munduan existitzen diren kamioi han-
dienak erabili behar izaten dituzte (Cat 797 izenekoak, irudian dituzue, bidaia bakoitzean 500.000 kilo ondar garraiatzeko ahalme-
narekin). Petrolio barril bakar bat eskuratzeko, 2.500 kilo ondar asfaltiko prozesatu behar da, eta 10 barrilen produkzioa lortzeko, erdia, hau da, 5, gastatu behar da, etekinaren erdia xahutuz. Honi deforestazioa gehitzen badiogu, uraren erabilpena, atmosferara doazen isuri kutsatzaileak etab. emaitza tamalgarria da. Baina egungo ekonomiak petrolioarekiko duen dependentzia ikusirik, baliabide hau ezinbestekoa bihurtzen du, petrolio ekoizle diren lurraldeetan erauzte beherakadak nabarmenak bait dira. 40 estatu ekoizleetan erauzketa beherantza doa. Atxikitzen dugun irudiak esan dezakegun edozerk baino indar handiagoa du...
FRACKING-AREN ARAZOAK
Shale gasaren arrakasta... edo lurraldea zuloz betea nola utzi Ipini nahi diogun izenaren arazoa alde batera utzita (Shale gasa, eskisto gasa edo arbel gasa), asko hitzegin da azken aldi honetan, gas ez konbentzionalaren arrakastaz. Hainbat dira AEB-etan, kontsumoaren %20aren ingurua hornitzen duen gas honen txalotzaileak ameriketan. Baina hainbat arazoren eragile ere izan da Shale gasa. Atal honetan azaltzen joango gara.
Gaur, lurraren okupazioaren ikuspuntutik begiratuko dugu. Aipatu dugun erauzte portzentaia lortzeko, zuloak eta zuloak egitea
ezinbestekoa suertatu da. Arrazoia sinplea da; fracking-aren bitartez lortutako gas putzuek gainbehera edo deklibe tasa ikusgarriak dituzte, putzua martxan jarri orduko indarra galtzen hasten dira. Soilik lehen urteari begira, beherakada %60 eta %80 bitartekoa izaten da. Hau dela eta, produkzio jakin bat lortu eta mantendu ahal izateko, plataforma eta putzu berriak beharko ditugu ezinbestean. Putzu bakoitzak lur azpian dagoen gas kopuru txikia konekta arazten duenez, meatokia era oso intensiboan ustiatuko da. Texas-en, Barnett arroan bakarrik, 2012. urtean 1.250 putzu berri egin dituzte.
Eta produkzioak ez du gorantza jo! Aurreko urteetan zulatutako putzuen gainbehera mantentzeko besterik ez du balio izan, eta hori ere ez dute lortu. Arro osora begira, emaitza hau da: 0,6 Km2ko putzu bat dago. Esfortzu guzti honek ordea, AEB-etako produkzioaren %4-a besterik ez duela lortzen aipatu gabe ezin dugu amaitu. Galdera hau da... Zenbat mila putzu egin beharko ditugu Euskal Herrian, ateratzeko behar den esfortzua balio ez duen gasa ateratzeko? Gure erreferentzia Texas baldin bada, gure mandatarien bidaian ikusitakoaren arabera, ez ezazue ahaztu inguru hartan
dagoeneko 20.000 putzu inguru zulatu dituztela azken hamarkadan. Atera kontuak. Fracking-a pasa den lurraldeetan paisaiaren itxuraldaketa ikusgarria suertatu da. Hona etorriko balitz ere, antzekoa gertatuko da. Hasi gaitezen ahazten gure inguruak duen itxuraz.
Barnett arroan, 2012. urtean soilik, 1.250 putzu berri egin dituzte
4 FRACKING EZ
2013ko Urtarrila
Elkarrizketan… Gurutze Morado Kaixo Gurutze! Galdera batzuk erantzungo dizkigutzu, Fracking EZ egunkariko lehenengo zenbakirako da. Zertara dedikatzen zara frackingaren kontra ibiltzeaz aparte? Haur Hezkuntzako irakaslea naiz. Noiztik zaude Plataforman? Sortu zenetik gutxi gora behera, bigarren edo hirugarren bileratik, ez dut zehazki data gogoratzen, 2011ko azaro eta abenduaren artean. Zerk bultzatu zintuen sartzen? Gasland dokumentala ikusteak sortu zidan haserrea
Abenduaren 31an San Silvestrek ere: Fracking Ez Araban urte osoan garatu den frackingaren kontrako sentikortasuna, ezinbestean, bere isla izan zuen urte amaierako lasterketan. 2012a Enara 4 putzuari aurkeztutako alegazio zaparradarekin hasi bazen, urtea Corazonistas kalea eta Gasteizko erdialdea batzen zituen 7 kilometroak egin zituz-
ten ehunka kamiseta, pegatina eta banderolarekin bukatu zen. Lasterketaren irteera Ajuria Eneatik oso gertu zegoenez, asko izan ziren beroketa lanak hemen aurkezten dizuegun argazki hau egiteko aprobetxatu zutenak. Bertan biztanle berria dagoenez, ezin dugu aukerarik galdu esateko
Ba al zenekien… 1. Esaten duten moduan Araban 180.000.000.000 m3 gas egongo balira, ateratzeko 2.000 putzu baino gehiago beharko liratekeela? Eta gaur egungo munduaren kontsumo erritmoa kontutan hartuta kantitate hori 20 egunetan erretzen dela! 2. Burgoseko iparraldean frackingaren antzekoa den eta radial jetting izena duen teknika bat erabiltzen hasiko direla? Eta desjabetzeak jada hasi dituztela! 3. Juan Cruz Vicuña, SHESAko zuzendari orokorrak, urtean 86.000 euro kobratzen dituela urtean, Mariano Rajoyk baina 10.000 euro gehiago irabaziz? 4. Petrolio barril bat lortzeko Kanadako are asfaltikoen 2.500 kilo irauli behar direla? 5. SHESA eta HEYCOren arteko bileren aktetan Gasteiz azpian frackinga egin edo ez ez dutela argi irakurri daitekeela, ez baitakite horrek bertan hondoratzeak ekarriko dituen? 6. Mexikoko golkoko gas putzuen %60a urte batzuk martxan egon eta gero galerak dituztela? 7. Nigeriako Nigerko Deltan petrolioarekin batera ateratzen den gas naturala zuzenean zuzietan erretzen dela? Eta batzuk martxan daramatzatela azken 30 urteetako eguneko 24 orduak?
behar beste korrika egingo dugula frackingaren aurretik jarraitzeko. Argazkia eta lasterketa eta gero, eta guztion zoriontasunerako, frackingaren kontrako kamiseta zuen jende asko pasatzen ikusi genuen. Modu horretan beraien sentipena erakusten zioten espaloietan pilatzen zen publiko anitzari. Hori gutxi balitz, korrikalari talde batek “jingle bells” gabon kanta famatua moldatu zuten frackingaren kontrako abestia bihurtzeko, lasterketa gizartearen nahia argi adierazteko beste leku on bat bihurtuz. Hori bai, abestea eta korrika egitea oso bateragarriak ez direnez, antifrackinero gehienak pelotoiaren atzealdean heldu ziren. Ea datorren ediziorako frackingaren mamua behin betirako uxatu dugun denon artean, Olentzeroren xelebrekeriei buruz berriro kantuan aritzeko.
Hasieratik jakin izan zenuen zer nolako kontuaren kontra ari zinen? Ez nuen ideiarik. Ez arazoaren tamainaz ezta gure gizartean eman behar diren aldaketaz horrelako astakeriarik beharrezkoak ez izateko berriro. Zein izan da Plataformaren papera frackingaren kontra Araban? Niri iritziz Fracking Ez Araba ez egotekotan, nahiz eta astakeri hau gelditzeko asmoarekin jendea egon, informazioa ez litzateke hainbeste pertsonengana ailegatuko eta kamioiak heltzearekin batera enteratutako ginateke… edo askoz beranduago. Bihotzean bereziki gordetzen duzun 2012ko momenturen bat? Urriaren 6a zalantzarik gabe. Manifestazioan jendetza ikusi nuenean, adin guztietako jendea, herrietakoak, hirikoak, eremu guztietakoak, batera eta lurraren etorkizunarengatik kezkatuta. Zer emango zenuke ontzat frackingaren kontrako borrokan? Hasteko, teknika hau, edo antzekoa den eta beste izen bat duen beste edozein debekatzea edonon. Epe luzera gizartean kontzientzia sortzea, gaur egun bizi garen moduan bizi bagara eta kontsumitzen dugun moduan kontsumitzen badugu, lurraren etorkizuna beltz bilakatzen da eta berde bihurtu behar dugu… Eta zer izango zen zuretzako porrot bat? Esplorazio lanak hastea, ur kutsatua duten milioika litro lurran sartzea… Nahiz eta putzu bakarra izan herri bakar batetan…
Aturem el fracking Horrela esaten digute katalanez. Artikuluari izenburua ematen dion izena duen plataformaren bitartez frackingaren kontra batu den azkeneko hizkuntza da. Beraiek baino lehenago Stop fracking eta Ban fracking now oihukatu zuten EEBBetan, Kanadan, Erresuma Batuan, Irlandan edo Australian. Stop au Gas de Schiste Frantzia eta Kebeken. Alemaniarrak eta Austriarrak Gegen Gasbohren oihukatu zuten. Gure inguruan batzuk Fracking No batzuk eta beste batzuk Fractura Hidraulica No nahiago zuten bitartean. Lema hauekin mugimenduak sortu ziren Kantabrian, Errioxan, Burgosen, Palentzian, Sorian,… Guk Fracking Ez sinple bat aukeratu genuen, eta modu honetan gure estiloarekin eta gure berezitasunekin, frackingaren kontrako mugimendu batetan txertatu ginen. Mugimendu honek bere etxean borrokatzen du baina soslaiz eta elkartasunez ondokoak, jada mundo osokoak direnak, begiratzen dituen mugimenduan txertatu ginen. Mundu
modernoak aspaldi mugitzen da erregai fosilak markatzen dioten erritmora, izan ere hauek munduko beharren %80a asetzen baitute. Munduko ekonomiak erregai hauekin duen dependentzia ikusita, erauzketaren inguruko industria ikaragarria muntatu da, eta ohiko hobiak agortzen direla ikusita, aurkitu dezaketen petrolio, gas edo ikatzaren azkenengo tantak xurgatzeko inongo zalantzarik ez dute. Eta ezin hobeto esan, harrien azpian ere bilatuko dute. Beharrezkoa den fracking
guztia erabiliko dute, eta zorionez fracking hitz madarikatu bihurtzen badugu, beste izen batekin gauza berdina probatuko dute. Frackingaren kontrako borroka lurraren defentsaren borroka da ere, edaten dugun uraren defentsan eta arnasten dugun airearena, baina ezin dugu burutik galdu ezagutzen dugun guztia mantentzen duen klima baten aldeko borroka ere badela. Eta klima aldaketa, gaur egungo erregai fosilen kontsumoaren erritmoarekin, geldiezina da. Saltokiak
Gasteiz: Elkar, Casa del Libro, Bioalai, CNT, Zuloa, Librería UPV, Bestpress, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko catedral, Anegón, Aranbide, Ayala, Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato 14, Sarralde, Haurtxoa. Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu, Urizharra, Ondategi. Bizkaia: Bilbo (Eztabaida, Ekoetxea), Urduña. Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda). Nafarroa: Iruñea (La Hormiga atómica, Ekologistak Martxan, El Parnasillo, Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu. Madrid: Traficantes de Sueños. Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa de Foc, El Lokal, Aldarull.