EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA ZIKLOA Gares, 2014
OTSAILAK 17, astelehena, 19,30etan Garesko liburutegian.
“Batzarrak, jatorrizko antolaketa”, Patxi Azparren. Liburuxka honek iturri askotatik edaten du, ezkerreko korronte politikoetatik, euskal kulturatik, zein zientzia sozialetatik. Iturri horien guztien argitan, batzarraren eredua eguneratu eta berrinterpretatu da. Euskal Herrian Europako antolaketa zaharrenaren aztarnak auki daitezke batzarrean eta, bide batez, aldaketa garai hauetan antolaketa eredurik berritzaileenak sor daitezke batzarratik.
OTSAILAK 27, osteguna, 19,30etan Garesko liburutegian.
“El proyecto Jauzarrea”, Xabi Otero. JAUZARREA proiektuari esker mundu osoko hainbat unibertsitatetan euskararen kultura aztertzen ari diren zientifikoak elkarlanean aritzen dira. Lan egiteko moduak aldatuz lan emaitzak ere aldatzen dira. Euskal kulturan sakontzea eta gainontzeko kulturekin izan duen harremana aztertzea helburuak ditu proiektuak.
MARTXOAK 20, osteguna, 19,30etan Garesko liburutegian.
“Euskal mitologia”, Ixabel Millet. Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera eta nahasia: Mari, Basajaun, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolako izanen zen garai hartako mundua? Pertsonaiez eta mitologiaren antolamenduaz hitz eginen dugu gure arbasoen mundura hurbilduz.