Ikastaroa: hezitzaileek euskara sustatzeko estrategiak eta baliabideak.
Noiz: 2017-09-11 - 09:30 – 2017-09-13 - 12:30 Non: Lizarra Maria Vicuña Gaztelekua Prezioa: 0 € Kontaktua: Nafarroako Gobernua (emale, Dindaia Fundazioa) 948266240 (Dindaia) Nafar Gobernuko Euskarabideak antolatutako bederatzi orduko ikastaroa da. Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Formazio honek begiraleek euskararen erabilera sustatzeko estrategia eta baliabideak eskaintzen ditu. Honetarako hezitzaileentzako gida prestatu eta argitaratu du, ikastaroan banatuko dena. Ikastaro hau doakoa da (Euskarabideak ordaintzen du). Dindaia Fundazioak ematen du eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek eta NUP-ek laguntzen dute. Hiru saiotan banatuta dago, bederatzi ordu osotara: 1. Hezitzaileentzako Nafar Gobernuak argitaratutako gidaren aurkezpena. Nafarroako euskararen egoera eta oinarri soziolinguistikoak. 2. Aisialdiko jarduerak. Euskara sustatzeko estrategiak eta teknikak. 3. Euskara sustatzeko baliabideak eta ondorioak. Izen ematea: abuztuaren 28tik aurrera Dindaia Fundazioan. Doakoa. Ikastaroa non eta noiz: Lizarrako Maria Vicuña Gaztelekuan, irailaren 11, 12 eta 13an, 9:30etik 12:30era. Bederatzi ordu osotara. Ikastaro amaieran ziurtagiria emanen da. Nori zuzenduta: aisialdi taldeak, kultur taldeak, jantokiko eta eskolaz kanpoko begiraleak… Nongo jendeari zuzenduta: Lizarraldea edo Izarbeibar (Nafarroan barrena beste honen moduko beste ikastaroak antolatuko dira iraila eta azaro bitarte, galdetu Dindaia.eus-en zein den zuregandik gertuen dagoena).