Prentsaurrekoa

Page 1

Iazko moduan, Estellerrian eta Izarbeibarren euskararen aldeko apustua egiten dugun kolektibook euskaltegietan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu. Asko dira arrazoiak euskara ikasteko; besteak beste, gaur egungo gizartean gertuko inguruan lana topatzeko eta garrantzitsua, nola ez, gurasoentzat euren seme-alaben ikas prozesuan laguntzeko tresna gisa. Baina ez hori bakarrik, euskara ikastea esperientzia pertsonal aberasgarria da guztiz, euskararen inguruko lagun berriak egin eta bide batez mundu berri bati ateak irekitzeko. Bizitzan zehar gure burua birziklatu behar dugu eta euskara ikastea oso osasuntsua da, edozein adinetan garuna sasoian mantentzeko ariketa eraginkorra da. Euskara erraza da. Euskara praktikoa da. Euskara ez da hizkuntza zaila, mitoak dioen bezala, gainera euskarak nortasuna ematen digu mundu globalizatu honetan gure hegoak erosotasunez zabaltzeko. Hemen bildu garen eragileok, EHE, Garean Euskaldunon Elkartea, Irriherri Euskara elkartea, Lizarrako AEK, Lizarrako Euskara Zerbitzua, Izarbeibarko AEK, Garesko Euskara Zerbitzua eta norbanakoak, Lizarraldeko eta Izarbeibarko helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu urrian hasiko den ikasturte honetan. Por ello y aprovechando que estamos en el periodo de matriculaci贸n os animamos a que os embarqueis en el aprendizaje del euskera porque para aprender una lengua hay que utilizarla.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Prentsaurrekoa by gares euskara zerbitzua - Issuu