3.hiruhilabetea 11. gaia:Proportzionaltasuna .Ehunekoak 12.gaia:Luzera, edukiera, masa eta azalera 13. gaia:Irudi lauen azalera 14. gaia: Gorputz geometrikoak.Bolumena 15. gaia: Estatistika
Ebatzi 1. Gozogile batek 3 litro esne erabiltzen ditu 18 tarta berdin egiteko. Zenbat tarta egin ditzake 2 litro esne erabiliz? Eta 4 litro erabiliz?
2. .Maiderrek 6 km egiten ditu korrika 30 minutuan. Zenbat kilometro egin ditzake, erritmo berean, 50 minutuan? Eta ordubetean?
3. Oskarrek 75 kg limoi jarri ditu 25 poltsa Zenbat kilo limoi jar ditzake 30 poltsatan? Zenbat poltsa beharko ditu 120 kg limoi jartzeko?
4. Usoak futbolarien 7 kromo sorta erosi ditu. Guztira, 28 kromo erosi ditu. Zenbat kromo lortuko ditu 4 sorta erosten baditu? Eta 10 sorta erosten baditu? Zenbat sorta erosi behar ditu 24 kromo lortzeko? Eta 72 kromo lortzeko?
1
5. Manexek paisaien 350 argazki ditu. % 24hondartzakoa da, % 36 mendikoa, eta gainerakoa, basokoa. Mota bakoitzeko zenbat argazki ditu?
6. Udalak 450 â‚Ź jarri ditu mozorro-lehiaketa batean sariak emateko. Lehenengo saria irabazten duenak % 62 jasoko du, bigarrenak % 28, eta hirugarrenak, gainerakoa. Zenbat diru jasoko du sari bakoitza irabazi duenak?
7. Karmelek 250 freskagarriko eskaera bat egin du tabernarako. Freskagarrien % 36 kolazkoa da, gainerakoen erdia laranjazkoa eta beste erdia limoizkoa. Freskagarrien zer ehuneko da laranjazkoa? Zapore bakoitzeko zenbat freskagarri eskatu ditu?
8. Lorategi batean 250 lore landatu zituzten. % 46 txinatar krabelina zen, % 28 petunia eta % 26 pentsamendua. Mota bakoitzeko zenbat lore landatu zituzten? Astebete geroago, petunien % 10 hondatu zen. Zenbat petunia hondatu ziren?
2
9. Xabierrek ogitartekoak saltzen ditu. Gaur 48 ogitarteko prestatu ditu, eta dagoeneko, 12 saldu. Egindako ogitartekoen zer ehuneko saldu du?
10. Banda bateko 60 musikarietatik 30ek danborra jotzen dute eta 12k tronpeta. Musikarien zer ehunekok jotzen du danborra? Eta tronpeta?
11. Koldok 12 urte ditu eta bere anaia baino 5 urte zaharragoa da. Bien artean aitak baino 20 urte gutxiago dituzte. Zenbat urte dituzte hiruren artean?
12. Pellok sei tomate-poto eta kilo bat makarroi erosi ditu. Makarroiek 2,10 € balio dute. Ordaintzeko, 12 € eman ditu eta 1,50 € itzuli dizkiote. Zenbat ordaindu du tomate-poto bakoitza?
13. Gorka haztegi batera joan da basoberritzeko pinuak erostera. Bertan 1.080 pinu dituzte eta dozena 4 €-an saltzen dute. Gorkak guztiak erosi nahi ditu. 350 € ditu. Faltan edo sobera du dirua? Zenbat?
3
14. 36 laguneko talde baten bi herenek ile beltza dute, bi bederatzirenek horia, eta gainerakoa burusoila da. Zein ile kolore da ohikoena? Zenbat dira burusoilak?
15. Mirenek 1,5 litroko lau pitxer limoi-zuku ditu. Litro hereneko hamabi edalontzi bete ditu. Zenbat litro limoi-zuku geratzen zaizkio?
16. Fabrika batean 3.960 â„“ freskagarri jarri dituzte 0,33 â„“-ko pototan. Ondoren, 6-ko paketetan jarri dituzte, eta bukatzeko, 50 paketeko paletetan. Palet bakoitza 42,50 â‚Ź-an saltzen dute. Zenbat diru balio du pototan jarritako freskagarri horrek guztiak?
4
Ebatzi 1. Inurritegi batean 4 milioi inurri daude. Inurri bakoitza 3 mm luze da. 10 km baino luzeagoa ala motzagoa izango litzateke inurrien ilara, inurri guztiak bata bestearen atzetik jarriko balira, elkarren artean tarterik utzi gabe?
2. Arotz batek 5 dam luze den metalezko zinta bat du biribilki batean. 25 cm-ko zatitan moztu du. Zenbat zati lortu ditu?
3. Txirrindulari batek 4 hm-ko pista duen belodromo batean egiten dituentrenamenduak. Egunean 15 km eta 600 m egiten ditu. Zenbat itzuli ematen dizkio pistari?
4. Koldok 82 cm egiten ditu pauso bakoitzeko. Etxetik eskolara 800 pauso ematen ditu. Zenbat kilometro egiten ditu?
1
5. Kafetegi batean, 31 kl eta 9 hl ur erabili zituzten urteko lehen hiruhilabetean. Zenbat litro ur gastatu zituzten martxoan, aurreko bi hilabeteetan 21 kl eta 3 hl gastatu bazituzten?
6. Mirenek 5 ml xarabe hartu behar ditu egunean. Xarabe-flaskoak 15 cl ditu. Zenbat egunerako xarabea du Mirenek flaskoan? Zenbat egunerako izango luke, egunean 0,1 dl hartu beharko balu?
7. Upategi batean upel bat ardo dute. Upelak 6 hl-ko edukiera du. 750 ml-ko zenbat botila bete ditzakete? Eta 1,5 â„“-ko zenbat?
8. Karlosek 250 ml-ko bi katilu zuku eta 1,5 litro esne nahastu ditu, irabiatu bat egiteko. Ondoren, 50 cl-ko edalontzitan banatu du. Zenbat edalontzi bete ditu?
9. Karlosek 5 litroko 3 txanbil olio ditu bere jatetxean. Litro eta erdiko bi botila bete ditu, eta gainerakoa, 300 ml-ko oliontzitan jarri du. Zenbat oliontzi bete ditu?
2
10. Kamioi batek 5 t eraman ditzake gehienez. Basoan 7 enborrez kargatu dute. Enbor bakoitzak 4 q eta 85 kg-ko pisua du. Zenbat kilo dira enborrak guztira? Zenbat kintal gehiago garraia ditzake kamioiak?
11. Jogurt bati 1,5 mg E bitamina erantsi dizkiote. – Zenbat gramo E bitamina behar dituzte, 1.000 jogurt egiteko? – Zenbat jogurt egin ditzakete 30 g E bitamina erabiliz?
12. Manexek 20 opil berdin prestatu ditu 4,8 hg irin erabiliz. Zenbat gramo irin ditu opil bakoitzak?
13. Udal batek 0,5 hm2-ko lur-sail bat du, bertan lantegiak eraikitzeko. Lantegiek 3.700 m2 hartuko dituzte oraingoz, eta gainerakoa hutsik geratuko da. Zenbat metro koadro geratuko dira hutsik?
14. Mirenek 375 dm2-ko tapiz bat jarri du 6 m2-ko gela batean. Zenbat metro koadro geratu dira estali gabe?
3
15. 2 km2-ko baso batean pagoak eta pinuak daude. Pagoek 380.000 m2 hartzen dituzte. Zenbat metro koadro hartzen dituzte pinuek?
16. Anek 12 ha-ko lur-sail bat du. Laurdena bakarrik erein du. Zenbat metro koadro erein ditu? Zenbat area utzi ditu erein gabe?
17. Mirenen lur-sailetatik 5 ha eta 80 a lehorreko laboreetarako dira, eta 600 a, ureztatuetarako. Zertarako da azalera handiena? Zenbat zentiarea gehiago da?
18. Karenek errodapia jarri behar du gela batean. Gela 6,25 m luze eta 3,5 m zabal da. Gelak 120 cm zabaleko ate bat du. Zenbat metro errodapi behar ditu?
19. Liernik 6 litro zuku egin ditu. Ondoren, 75 cl-ko lau botila bete ditu zuku hori erabiliz. Gainerakoa 500 ml-ko botilatan jarri du. 500 ml-ko zenbat botila bete ditu?
4
20. Saioa 3 kg eta 2 hg zen jaiotzean. Lehen astean 135 g galdu zituen eta bigarrenean 230 g hartu. Zenbat kilo zen Saioa bi aste bĂŞte zituenean?
21. Itsasok 0,5 kg irin, 60 g-ko lau arrautza eta 10 dag azukre erabili ditu bizkotxo bat egiteko. Ondoren, bizkotxoa lau zati berdinetan moztu du. Zenbat gramo da zati bakoitza?
22. Hiri bateko itsas pasealekuak 4 km eta 550 m-ko luzera du. 130 m-tik behin kale-argi bat dago. Zenbat kale-argi daude guztira?
23. Flasko batean 2 dl xarabe daude. Izaskunek 5 ml-ko hiru koilarakada hartu behar ditu egunean. Tratamenduak 15 egun iraungo du. Ba al du nahikoa xarabe? Zenbat zentilitro falta zaio edo du sobera?
24. 2007an 82.027 ha baso erre ziren Espainian suteen ondorioz; 2005ean, aldiz, 2007an baino 1.059 km2 gehiago. Zenbat hektarea baso erre ziren 2005ean?
25. 6. mailako 52 ikasleetako bakoitzak horma-irudi baten 800 cm2 margotu ditu. Zer azalera margotu dute guztien artean, metrotan adierazita?
5
26. Arantzazuk 5 ha eta 41 a-ko lur-sail bat erosi du. Metro koadroa 12,35 â‚Ź ordaindu du. Zenbat ordaindu du, guztira, Arantzazuk lur-saila?
27. Erramunek 4 lagunentzako enpanada bat egin du. 500 g irin eta 40 g legamia erabili ditu. Bihar 6 lagunentzako enpanada bat egitekotan da. Zenbat gramo irin eta legamia beharko ditu?
28. Koldok sagarrak bildu ditu. 8,5 kg-ko 40 kutxa eta 90 kg-ko 6 zaku bete ditu. Ondoren, sagarrak 2,5 kg-ko poltsatan jarri ditu. Zenbat poltsa bete ditu?
29. Zinema bateko 120 eserlekuen bi heren bete ziren arratsaldeko saioan. Ikusleen % 60 emakumea zen. Zenbat emakume joan ziren arratsaldeko saiora? Eta zenbat gizon?
30. Mikelek 8,5 m-ko lokarri bat 0,5 m-ko zatitan banatu zuen. Zati horietako bost gorde egin zituen eta gainerakoekin eskolarako lan bat egin zuen. Zenbat metro erabili zituen eskolarako lana egiteko?
31. Gorkak 1 : 500.000 eskalan egindako mapa bat du. Bi herriren arteko distantzia neurtu du. Distantzia 4 cm-koa da mapan. Zenbatekoa da benetan bi herrien arteko distantzia, kilometrotan adierazita
6
Ebatzi 1. Zenbateko azalera du igerileku inguruko soropilak?
2. Zenbat zuhaitz landa daitezke erronboide itxurako lur-sail batean, 100 m-ko luzera eta 40 m-ko altuera baditu eta zuhaitz bakoitzak 8 m2-ko azalera behar badu hazteko?
3. Maratoien luzera 42 km, 1 hm eta 95 m-koa da. Maratoi baten amaiera gisa, 400 m-ko pista bati 7 itzuli ematea erabaki zen. Zer distantzia egin zuten korrikalariek pistara sartu aurretik?
1
4. Hotel bateko 300 bezeroetatik bi bosten frantziarra da, % 15 alemaniarra, eta gainerakoa, beste herrialde batzuetakoa. Zenbat bezero daude frantziarrak edo alemaniarrak ez direnak?
5. Lantegi batean 1.500 kg oliba jartzen dituzte ontzitan 6 ordutan. Zenbat denbora beharko dute 2.500 kg jartzeko? Zenbat kg jarriko dituzte 8 orduan?
6. Nekanek praka pare bat erosi du 50 â‚Ź-an. Kutxan % 10eko beherapena egin diote. Ondoren, merkatutako prezioari % 16ko BEZa erantsi diote. Zenbat ordaindu zuen Nekanek?
2
Ebatzi 1. Irudiko edukiontzi bakoitzak 1 kl-ko edukiera du. Zenbat edukiontzi gehiago pilatu behar dira, 40 kl gorde nahi badira?
2. 1 m-ko ertza duen kubo formako andel batera 800 â„“ esne bota dituzte. Andelaren zein zatik du bolumen handiena, hutsak ala beteak?
3. 1 dm-ko ertza duen urez betetako ontzi kubiko batetik 60 cl bota dituzte pitxer batera. Non dago orain ur gehien, ontzian ala pitxerrean?
4. Basoibarren ortoedro formako andel bat dago. Bertan gordetzen dute baso-suteei aurre egiteko ura. Andela 20 m luze, 15 m zabal eta 12 m altu da. – Zenbatekoa da andelaren bolumena?
– Zenbatekoa edukiera, kilolitrotan adierazita? Eta litrotan adierazita?
1
5. Olanon ere badute suteen aurkako andel bat. Olanoko andelak kubo forma du eta ertza 15 mkoa da. – Zenbatekoa da bolumena? Basoibarrekoa baino handiagoa ala txikiagoa da?
– Zenbatekoa da edukiera, litrotan adierazita?
– Zenbat litro gutxiago gorde daitezke Olanoko andelean Basoibarrekoan baino? Zenbat kilolitro dira?
6. Izotzontzi batean 20 izotz-koskor daude. Koskorrek 2 cm-ko ertza dute. Zenbatekoa da koskor bakoitzaren bolumena? Eta izotz-koskor guztiena?
7. Zuhaitz bat landatzeko, Manexek 2 m luze, 2 m zabal eta 1,5 m sakon den zulo bat egin du. Zuhaitzaren sustraiek 1 m3-ko bolumena dute. Zenbat lur gehiago erabili behar du zuloa estaltzeko?
2
8. Antzerki batera joandakoen bi heren emakumeak ziren eta emakumeen bostena 60 urte baino gehiagokoa zen. Joandakoen zer zati zen 60 urte baino gehiagoko emakumea?
9. Jonek 120 liburu ditu. Hiru laurden eleberriak dira, % 20 ipuinak, eta gainerakoa hiztegiak. Mota bakoitzeko zenbat liburu ditu Jonek?
10. Zentimo bateko txanpon batek 2,30 g-ko pisua du. Zenbat txanpon egongo dira zentimo bateko txanponez betetako poltsa batean, 35 kg eta 190 g-ko pisua badu?
11. Koldok 9 m-ko lokarri bat du. Bi zati berdinetan moztu du. Zatietako batekin 0,25 cm-ko zatiak egin ditu, eta bestearekin, 0,15 m-koak. Zenbat zati lortu ditu guztira?
12. 40 m-ko aldea duen lur-sail karratu batean, 10 m-ko diametroa duen urmael bat eraiki dute. Lur-saileko zenbat metro koadro gelditu dira libre?
13. Mirenek 600 â‚Ź aurreztu ditu. Zortziren batekin liburu baten zenbait ale erosi ditu, oparitzeko. Liburu bakoitza 12,50 â‚Ź ordaindu du. Zenbat ale erosi ditu Mirenek?
3
PROBLEMAK 1. Mirenek bi kilo eta hiru laurden tomate erosi zituen. Bi kilo bosten erabili zituen entsalada bat egiteko, eta zazpi zortziren, saltsa bat egiteko. Kiloa baino gehiago ala gutxiago geratu zitzaion sobera?
2. Abenduan, hozkailu baten prezioa 720 â‚Ź-koa zen. Urtarrilean salneurria % 10 merkatu zuten, eta otsailean, % 5 garestitu. Zenbat balio zuen hozkailuak garestitu ondoren?
3. Liernik eta Imanolek ortoedro formako urmael bana dute. Liernirena 4 m luze, 3 m zabal eta 2 m sakon da; Imanolena, aldiz, 7 m luze, 3 m zabal eta 1,5 m sakon. Noren urmaelak du bolumen handiena?
4. Baserri batean 600 arrautza ontziratu dituzte. Hiru bosten 12 arrautzako ontzitan jarri dute, eta gainerakoa, 6 arrautzakotan. Zenbat ontzi erabili dituzte guztira?
1
5. Josuk 3,5 m lokarri gorri erosi ditu, metroa 1,60 â‚Ź-an; eta 7,6 m lokarri urdin, metroa 2,75 â‚Ź-an. Ordaintzeko 10 â‚Ź-ko hiru billete eman ditu. Zenbat diru itzuli diote?
6. Hiru lagunentzako erregosi bat egiteko 0,45 kg patata eta 0,315 kg haragi behar dira. Zenbat gramo patata behar dira 5 lagunentzako erregosia egiteko? Zenbat kilo haragi behar dira 8 lagunentzako erregosia egiteko?
2