Idazketa tailerra

Page 1

IDAZKETA TAILERRA


1. IDAZKIAREN HELBURUA Edozein testu idazten hasi orduko, helburua edo xedea oso argi eduki behar dugu: zein den aditzera eman nahi dugun mezua, nork irakurriko duen eta zer lortu nahi dugun gure testuaren bidez.


2. BURMUINEAN ARAKATZEN: GALDERA-ZERRENDA ETA GALDERAIZARRA Idazteko gai bat proposatzen digutenean, askotan uste izaten dugu gai horretaz ez daukagula zer esanik. Oker gaude, ordea; galderen bidez gaiari buruzko mamia ateratzen joan baikaitezke. Lehenengo teknika gaiari buruzko galderazerrenda egitean datza. Bigarrenak izar bateko puntetan ageri diren galderei erantzutea proposatzen digu.


3. BURMUINEAN ARAKATZEN: GAKO-HITZAK Edozein testu idazterakoan, pentsatu behar dugu irakurleak ez dakiela ezer idazten ari garen gai horri buruz. Horrelakorik ez gertatzeko, gakohitzen bila jo behar dugu; izan ere, haien atzean azaldu gabeko informazio asko dago.


4. PLANIFIKATZEA: IDEIA ETA PASARTE HORNIGARRIAK Gure testua idazteko oinarrizko ideiak bildu ondoren, bada egin daitekeen edo pasadizoak, berriak edo albiste zatiak, aipuak,beste urrats bat ere: pasarte hornigarriak erabiltzea. Ideia eta pasarte hornigarriak dira harira datozen esaera zaharrak, kontakizunak adibideak...


5. IDAZKI BAT EGITEKO URRATSAK BIRPASATZEA 1. Idazkiaren helburua argi izatea. 2. Galdera-zerrenda egitea gaiari buruzko mamia ateratzeko eta galdera-izarraren bidez galderei erantzutea. 3. Gako-hitzak erabiltzea irakurleak testua ulertzeko. 4. Pasarte hornigarriak erabiltzea testu erakargarriagoak eta ulergarriagoak lortzeko.


6. PARAGRAFOA ERAIKITZEN: HITZAK AUKERATZEN Bai hitz egiteko, bai idazteko orduan, gure helburuen arabera hitz egokiak aukeratzeak berebiziko garrantzia du gure mezua ulertua izan dadin. Horretarako, gure lexikoa zabaltzeko ariketak oso egokiak dira, bai eta beti hiztegia gertu edukitzea ere. Orokortasunari begira hona hemen hitz egokiak aukeratzeko oharrak: eman gauza bakoitzari bere izena, aukeratu izen konkretuak, ez errepikatu hitzik, ez erabil makulu-hitzik (ba, zera...), erabili hitz laburrak eta errezak.


7. PARAGRAFOA ERAIKITZEN: ARGUDIOAK EMATEN Norbaiti ideia edo ikuspuntu bat azaldu nahi diogunean edota zerbaitez konbentzitu edo haren jarreran eragina izan nahi dugunean, argudiaketa erabiltzen dugu. Horretarako, gure esana justifikatzen dituzten arrazoiak erabiltzen ditugu. Argudiaketan, alde batetik, tesia edo ideia nagusia agertzen da, eta veste aldetik, ideia hori aldezten (zergatia azaltzen) dituzten arrazoiak.


8. PARAGRAFOA ERAIKITZEN: TESTU-ANTOLATZAILEAK Testu-antolatzaileak testuko ideien arteko harremanak agertzeko erabiltzen diren hitzak dira. Era berean, testu-antolatzaileek paragrafoakantolatzen laguntzen dute, eta testuaren ulerkuntza errazten. Mota askotako testu-antolatzaileak daude: denbora edo espazioaadieraztekoak, ideiak kontrajartzekoak, kausa-ondorioa azaltzekoak, bukaera ematekoak, adibideakgaineratzekoak, gaia azaltzekoak.


9. TESTUA ERAIKITZEN: BUKAERA EGOKIAK Testu-bukaerako paragrafoak bereziak dira, sarrerakoak bezala, baina bukaeren funtzioa sarrerena baino soilagoa da. Testu-bukaeren funtzioak hauek izan daitezke: esandakoaren laburpena egitea; ideia nagusien ondorioa ematea; gaia zabaltzea,hots, aztertu gabeko punturen bat aipatzea; edota irakurlea harritzea.


10. TESTU BAT EGITEKO URRATSAK BIRPASATZEA 1. Gure helburuen arabera, hitz egokiak aukeratzea. 2. Edozein ikuspuntu azaltzeko, argudiaketa erabiltzea. 3. Testuko ideiak ordenatzeko, testuantolatzaileak erabiltzea. 4.Testu-bukaerakoparagrafoa izatea.


11. TESTUA BERRIKUSTEN: EGOKITASUNA Testuak berrikusteko, besteak beste, lau alderdi nagusi aztertu behar dira: egokitasuna, zuzentasuna, koherentzia eta kohesioa. Egokitasuna aztertzeko, izan kontuan hauek: erabilitako hizkuntzaerregistroa edo hizkuntzamaila gairako egokia den, formaltasun-maila irakurlearentzat egokia den, eta testuak lortu nahi dugun helburua betetzen duen.


12. TESTUA BERRIKUSTEN: KOHERENTZIA Testu bateko koherentzia aztertzeko arlo hauei begiratu behar diegu. Informazioak nahikoa eta argia izan behar du: irakurleak lehenengo irakurketan ulertzeko modukoa izan behar du, eta datu betegarririk gabekoa. Egitura: komunikatu nahi denaren arabera testu molde egokia erabili behar da. Paragrafoak: luzeraz orekatuak izan behar dute; informazioak ondo ordenaturik egon behar du, eta argi geratu behar da zein den ideia nagusia.


13. TESTUA BERRIKUSTEN: KOHESIOA Kohesio hitza lotura hitzaren sinonimoa da, eta hain zuzen ere, testu barruko elementuen arteko lotura da kohesioa. Hori dela eta, testu bateko kohesioa zuzentzerakoan, hauek hartu behar ditugu kontuan: puntuazio-markak egokiak diren eta izan behar duten guztiak agertzen diren; testu barruan ideiek zer-nolako lotura duten; testuantolatzaileak egokiak diren eta beren funtzioa egiten duten; eta hitzen bat errepikatu dugun.


14. IDAZLAN GIDATUA EGITEN Gogoratu idazlana egiteko gauzatu beharreko urrats guztiak: 1. ideiak bildu, 2. ideiak aukeratu eta ordenatu, 3. paragrafoak idatzi, 4. izenburua asmatu, 5. testua zuzendu, eta 6. garbira pasatu eta apaindu. Urrats horiek egiteko denbora honela banatzen da, gutxi gorabehera: 5 minutu planifikatzeko, 10 minutu prestatzeko, 30 minutu idazteko, 5 minutu berrikusteko eta 10 minutu garbira pasatzeko.


15. IDAZLAN BAT EGITEKO URRATSAK BIRPASATZEA 1- Hizkuntza-erregistroa eta formaltasun-maila kontuan izatea. 2- Informazioa argia, egitura egokia eta paragrafo orekatuak izatea. 3- Puntuazio-marka egokiak eta testuantolatzaileak erabiltzea. 4- Ideiak biltzea, paragrafoak idaztea, izenburua asmatzea, testua zuzentzea eta garbira pasatzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.