Ekoliderrak PROIEKTU KUDEAKETARAKO HAUSNARKETA Proiektu kudeaketa saiorako aldez aurretik egin beharreko hausnarketa gida da hau. Proiektuak taldeka landuko direnez, hausnarketa hau ere taldeka egitera animatzen ditugu ikasleak. Egitekoak:
Hausnartu taldeka jarraian azaltzen diren puntuen inguruan (helmena, baliabideak, kronograma, faseak…) eta saiatu ondorio zehatz batzuk balioztatzen.
Helmena
• •
• •
Proiektu kudeaketan izaten ohi diren kezka ala zailtasun nagusiak hasieratik helmena ondo ez definitu izanagatik suertatzen dira. Helmenak (espainolez “Alcance” hitzaz ezaguna eta ingelesez “Scoup” hitzaz) proiektua mugatzen du. o Zer egingo da proiektuan? o Zer geratzen da proiektutik kanpo? o Zer izango du proiektuaren bezeroak (ala azken erabiltzaileak) behin proiektua amaitu denean? Zer ez du izango? o Zeintzuk dira proiektuaren mugak? o Adibidez, informatikako proiektu bat kudeatzerako orduan gatazkak izan ohi dira erabiltzaileen formakuntza proiektu barnean dagoen ala ez zehazterako orduan. Eraberean mantenimenduarekiko akordioak definitzerako orduan. Azken finean, helmena ondo definitzea bezero/erabiltzailearekin proiektu barnean zer egingo den eta ez den egingo adostea da. Kontutan izan helmen aldaketa batek, presupuesto, epemugan et kalitatean eragin zuzena duela. Helmena balioztatzeko negoziazio tektnika ezberdinez baliatzea oso lagungarria izan ohi da. Helmena adostu ondoren, idatziz isladatu ohi da kudeatzaile eta bezero artean.
Baliabideak
• •
•
Zein baliabide/ezagutza dominatu behar dituzue prioektua adosturiko kondiziotan aurrera eramateko? Beharrezkoa den zerbait faltan izanez gero, zer egingo dezue beharra asetzeko? Proiektua aurrera eramateko orduan, proiektuaren barnean dagoen zerbait kanpo ornitzaile bati erosiko al zaio? Ala dena zuen artean kudeatuko dezu? (Adibidez, etxe bat eraikitzerako orduan, kontu asko subkontratatu egiten dira eta helmena definitzerako orduan hau argi izatea oso lagungarria da).
Faseak eta Kronograma
• • • •
Identifikatu proiektua garatzeko identifikatzen dituzuen fase nagusienak. Fase bakoitzaren helburua eta gakoa (key factor) identifikatu. Identikaturiko fase eta tarea guzien arteko elkardependentziak aztertu. (Adibidez, zapatak jartzeko galtzerdiak jarri behar dira lehenik…) Saiatu kronograma orokor bat azaltzen.
Pertsonak eta Rolak • • •
Proiektu batetan pertsona askok hartzen dute parte. Batzuk proiektukide dira. Beste batzuk bezero, laguntzaile ala oztopolari amorratuak. Guztiz komenigarri da proiektu inguruan dauden pertsona eta agente guzien interes eta rolak identifikatu eta kontutan izatea. Identifikatu hortaz, proiektuan eragin dezaketen pertsona ezberdinen rol, interesak eta beldurrak. Eraberean definitu hauetako agente bakoitzarekin izan beharreko jarrera.
Indikatzaileak • • •
Nola neurtu proietuaren garapena? Martxa onean goaz ala atzerapenak arrapatu gaitu? Kalitate maila egokia da? Behin proiektua amaiturik dagoenenan, nolabaiteko jarraipenik beharrez gero, nola neurtuko zenukete?
Komunikazioa • •
Zer jakin behar du zeinek? Noiz eta nola komunikatu zaio hori? Zein arrisku degu komunikazio eskasagatik?
Ekoliderrak 2011 – Proiektu kudeaketa saiorako prestaketa. xolaizola@kutxa.es
1